(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

95/2014 FORU DEKRETUA, URRIAREN 8KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ZENTRAL ELEKTRIKOETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 1 - 04/01/2016



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. LANBIDEMODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  5. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  6. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Estatuko Kualifikazio Katalogoaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza etengabe egokitzeko produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Orobat, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek otsailaren 28ko 258/2011 Errege Dekretua garatzen du, Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Zentral termoelektrikoetako eragiketen kudeaketa, abenduaren 14ko 1698/2007 Errege Dekretuak arautzen duena; Zentral hidroelektrikoetako eragiketen kudeaketa eta Azpiestazio elektrikoak muntatzearen, jardutearen eta mantentzearen kudeaketa, maiatzaren 28ko 716/2010 Errege Dekretuak arautzen dituena, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide-jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide-moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituena Nafarroarentzat, tituludun hauek lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta nazioarteko beste esparru batzuekin loturik dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. 4. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide-moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide-modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakatsi eta ikasteko jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi mailetan, bai eta lanbide-modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (4. eranskinean garatua) lanbide-moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 5. eta 6. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 8an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Energia eta Ura lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Zentral elektrikoetako goi mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

a) Izena: Zentral elektrikoak.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Energia eta Ura.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Zentral elektrikoen heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide-moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute haren ikasketak osatzen dituzten lanbide-moduluetarako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbidemoduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide-moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen otsailaren 28ko 258/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide-modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide-moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide-modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide-moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, otsailaren 28ko 258/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Otsailaren 28ko 258/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide-moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide-moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide-moduluak beste lanbide-modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, otsailaren 28ko 258/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Lanbidemoduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide-moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 4 A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide-moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 4.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide-moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 5.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 5.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide-moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 5.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Guneak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 6. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide-moduluetako ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko instrumentu lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipoek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, aipatu irakaslekuetan ematen diren lanbide-moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen, modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Foru dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du lanbide-ardurak betetzeko, hau da, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Ardura horiek jasota daude Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan.

2. Foru dekretu honetan Arrisku Elektrikoen Prebentzioko lanbide-moduluaren barruan ezarritako trebakuntzak lantokietako instalazio elektrikoetan jarduteko gaitasuna ematen du, arrisku elektrikoen aurrean langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeari buruzko gutxieneko xedapenak jasotzen dituen ekainaren 8ko 614/2001 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

3. Foru dekretu honetan ezarritako prestakuntzak galdaretako industri operadorearen lanbide-txartelean eskatzen den ezagutza maila bermatzen du lanbide-modulu guztietan, presiozko ekipoen eta horien jarraibide tekniko osagarrien erregelamendua onesten duen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren arabera.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

2014-2015 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urriaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Estatuko Lanbide Kualifikazioen Katalogoaren barrenean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen konpetentzia orokorra eragiketa-zereginak kudeatzea, koordinatzea eta kontrolatzea da, baita produkzio-prozesuaren ikuskapena sustatzea eta zentral eta azpizentral elektrikoetako lehen mailako mantentzea egitea ere, eta, horretarako, energia-eraginkortasunaren eta fidagarritasunaren ikuspuntutik behar bezala funtzionatzen duela bermatzea eta kalitatearen arloan eta pertsonen, ingurumenaren eta instalazioen segurtasunaren arloan ezarritako aginduak betetzea.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ENA 359-3: zentral termoelektrikoetako eragiketak kudeatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1198-3: erregimen egonkorreko zentral termoelektrikoetako eragiketen prozesuak gainbegiratzea.

-UC1199-3: zentral termoelektrikoetako eragiketen maniobrak kontrolatzea, abian jartzeko eta gelditzeko prozesuetan eta ezohiko funtzionamendu-egoeretan.

-UC1200-3: zentral elektrikoetako eragiketen arloan diharduen giza taldea koordinatzea eta prestatzea.

-UC1201-2: zentral termoelektrikoetan, plantan bertan lan egitea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

ENA 473-3: zentral hidroelektrikoetako eragiketak kudeatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1527-3: zentral hidroelektrikoetako plantan bertan kontrolatzea eragiketak eta mantentze-lanak.

-UC1528-3: zentral hidroelektrikoetako kontrol-zentrotik lan egitea.

-UC1529-2: zentral hidroelektrikoetan, plantan bertan lan egitea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.

-UC1200-3: zentral elektrikoetako eragiketen arloan diharduen giza taldea koordinatzea eta prestatzea.

-UC1430-2: goi-tentsioko instalazio elektrikoetako arriskuak prebenitzea.

ENA 474-3: azpiespazio elektrikoen muntaketa, eragiketak eta mantentze-lanak kudeatzea. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC1531-3: azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea.

-UC1532-3: azpiestazio elektrikoen eragiketak eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzea.

-UC1533-2: tokian jardutea eta azpiestazio elektrikoetako lehen mailako mantentze-lana egitea.

-UC1530-2: goi-tentsioko instalazio elektrikoetako arriskuak prebenitzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Zentral elektriko baten parametroak kontrolatzea haren funtzionamendua ezagutzeko, neurketa-instrumentuei eta kontrolerako beste ekipo batzuei esker eskuragarri dagoen informazioan oinarrituta.

2) Zentral elektrikoetan plantako eragiketak egitea, ekipoetan eta instalazioetan esku hartuta, eta erregelamenduzko eskakizunak errespetatuta.

3) Zentral termoelektrikoetan lehen mailako eragiketak eta mantentze-lanak antolatzea, esku-hartze proposamenak landuta.

4) Zentral hidroelektrikoetako eragiketak eta mantentze-lanak antolatzea, aurrez ezarritako esku hartzeko prozedurak aplikatuta.

5) Laneko eta ingurumenerako arrisku-egoerak ebaluatzea zentral elektrikoen funtzionamenduan, prebentzio-prozedurak edo ingurumenekoak aplikatuta.

6) Zentraletan funtzionamendu-parametroak kontrolatzea eta bisualizatzea, xede espezifikoko aplikazio informatikoak erabilita.

7) Azpiestazio elektrikoak muntatzeko faseak antolatzea, proiektuan oinarrituta, gainbegiratze-planak eta irizpideak landuta.

8) Azpiestazio elektrikoetan tokiko eragiketa eta mantentze-lana egitea, erregelamenduen arabera segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko protokoloei jarraituz.

9) Talde lana antolatzea eta koordinatzea, eta, horretarako, gidaritza bere gain hartzea, lanbide-harreman irekiak edukitzea eta bere konpetentziaren esparruan errespetuz eta erantzukizun-senaz komunikatzea, gertatzen diren gatazkentzat konponbideak proposatuta.

10) Produkzio prozesuetan edo zerbitzuak emateko prozesuetan kudeaketa-sistema integralak ezartzen direla gainbegiratzea, betiere enpresaren helburuei jarraiki.

11) Ingurune seguruak sortzea, zentraletako segurtasun araudia eta protokoloak errespetatua, eta jarduteko protokoloak garatuta.

12) Dagokion ingurune profesionaleko teknologia- eta antolamendu-aldaketak txertatzea, lan-merkatuko prozesuen eta funtzioen bilakaeraren aurrean sormen- eta berrikuntza-ispirituari eutsita.

13) Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak; prestakuntza eta baliabideak bizitza osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.

14) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea, eta horretarako ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

15) Lantaldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta taldean sor daitezkeen gatazketan konponbideak emanez.

16) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta ardurapeko pertsonekin komunikatzea; komunikazio-bide eraginkorrak erabilita, informazioa edo ezagupen egokiak emanda, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuta.

17) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta inguruneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuta eta aplikatuta, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan xedatutakoarekin bat.

18) Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

19) Enpresa txiki baten sorrerarako eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizunez.

20) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek zentral elektriko termikoen bidez elektrizitatea sortzearekin lotzen diren enpresetan egiten du lan (ikatza, gasa, diesela, biomasa eta beste erregai batzuk, eta elektrizitatea sortzeko eguzki zentral termikoen instalazioak eta baterako sorkuntzako instalazioak barne), baita zentral hidroelektrikoen bidez elektrizitatea sortzearekin lotzen diren enpresetan ere. Era berean, goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresetan egiten du lan, eta zentral eta azpizentral elektrikoek muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten industria-enpresetan ere bai -funtzionalki goragoko baten mende egongo da, baina bere kargura langileak ere izan ditzake-.

Hauek dira zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak:

-Zentral termoelektrikoetarako eragiketen laguntzaile teknikoa.

-Kogenerazio-sistemen eragiketen eta mantentze-lanen arduraduna.

-Zentral termoelektrikoko plantako langilea.

-Zentral termoelektrikoen kontroleko operadorea.

-Zentral hidroelektrikoetako eragiketa eta mantentze-lanetako teknikaria.

-Zentral hidroelektrikoen kontrol-zentroko operadorea.

-Zentral hidroelektrikoetako plantako langilea.

-Azpiestazio elektrikoak muntatzearen arduraduna.

-Azpiestazio elektrikoetako mantentze-lanen arduraduna.

-Azpiestazio elektrikoetako operadore mantentzailea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Gizartea, ekonomia eta industria garatzen dituen edozein estrategia jasangarria izateko, oro har, energia horniduraren sistemak hobetu behar ditu eta, bereziki, hornidura elektrikoarena. Badira zenbait hamarkada Nafarroako Foru Komunitatea lanean ari dela bere burua hornitzeko eta independente izateko halako maila bat emanen dion sare energetikoa eraikitzen, eta abiatu diren ekimenen artean, alde batetik, energia berriztagarrien iturriei eta eraginkortasun energetikoari emandako bultzada nabarmentzen da eta, bestetik, energia elektrikoa ekoitzi eta banatzeko sistemen hobekuntza ohiko metodoen bidez.

Gaur arte, sektoreko enpresa nagusien eskutik eta erakundeek bultzaturik, heldu diren urteetan behar bezala baloratuko den azpiegitura energetikoen multzoa sortu da Nafarroan. Azpiegitura horiek, produkzio elektrikoaren aldetik, aukera ematen diote industrietan eta etxeetan behar den energia elektrikoaren ia %100 lortzeko. Horri esker, gainera, enplegu kualifikatuaren iturri bat sortzen da, energia elektrikoa ekoitzi, mantendu eta merkaturatzeko katearen fase guztiez arduratzen dena.

Bestetik, Nafarroak energia berriztagarrien sektorean duen garrantziak eta lanbide eremu horretako Estatuko erreferentzia zentroa gure erkidegoan izateak erantzukizuna sortzen dute energiaren sistema dinamiko batean dauden kualifikazio eskaera berriei erantzuteko. Horregatik, beharrezkoa da lanbide kualifikazioak sustatzea energia produkzioaren sektore tradizionalenean; esate baterako, produkzio elektrikoa zentral termikoetan, ziklo konbinatuko zentraletan edo kogeneraziokoetan.

Oraindik erantzunik ez duten eskaera horietan bereziki nabarmentzen da zentral elektrikoetako operadorearen figura. Profil hori, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari bati dagokiona, lanpostu estrategikoa da zentral elektrikoen funtzionamendu egokian, nahiz haien kopurua handia ez den. Lurralde desberdinetako zentralen arteko konexioaren ezaugarriengatik berengatik ere, bidezkoa litzateke lurraldeetako batetik erantzutea Estatu barreneko eskaera horri Estatuko sare elektrikoaren bitartez.

Estatuko lurraldeen egoera hori bereziki garrantzitsua da zentraletako produkzio elektrikoarekin zerikusia duten profil teknikoei erantzuteko prestakuntzaren errentagarritasun eta efizientziaren kontzeptutik begiratuta. Erantzun horrek produkzio elektrikoko enpresen kualifikazio politikei lotua egon beharko du zenbait lanpostutarako. Zentraletako eragiketen kudeatzailea, lehen mailako postu estrategikoa, laster teknikari gazteagoen esku utzi beharko duten pertsonek hartua dago. Errelebo horrek prestakuntza egokia bermatu behar du profil berrietan, eta prestakuntza horrek enpresaren beharretik oso hurbil egon beharko du. Horregatik, tartean diren enpresekin adostuta (batzuek Nafarroan dute egoitza) egin behar dira honako hauek: prestakuntza antolatu, enpresako adituek zuzeneko prestakuntzan parte hartu, zentraletako instalazioak praktikak egiteko erabili, bai eta lanpostuetarako eskatzen diren gaitasunei, titulu honetan definitzen direnei, egokitutako material didaktikoak prestatu ere.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profilak honako hauei lotutako gaitasunen bilakaera erakusten du energia produkzioaren sektorearen barrenean: zentral elektrikoen eta azpiestazioen instalazioa eta mantentze-lana, gero eta energia eraginkortasun eta segurtasun handiagoetara egokitzen direnak ingurumena ustiatzeko eta kontserbatzeko, energia berriztagarriak erabiliz eta hondakinak kudeatuz.

Bilakaera teknologikoari esker, produkzio elektrikoko zentraletan prestazio, efizientzia eta segurtasun hobeak dituzten materialak eta ekipoak moldatzen ari dira, bai ohiko zentral eta azpiestazio elektrikoetan, bai belaunaldi berrikoetan, eta gero eta teknologia berri gehiago eskatzen ari dira.

Sektoreko enpresen antolamendu egiturak honako ezaugarriak ditu, gaur egun: alde batetik, talde lana eta, beste aldetik, eginkizun eta erantzukizunak eskuordetzea baliabideak kudeatzeko, prozesuak programatu eta ikuskatzeko eta kalitate eta segurtasun planei jarraipena egiteko.

Profesional horrek balio anitzeko profila izan behar du, aldaketetara moldatzeko gai dena, autonomia maila handia daukana eta erabakiak hartzeko, taldean lan egiteko eta beste arlo batzuetako teknikariekin koordinatzeko gaitasuna daukana.

Arau eta erregelamenduen aldaketetara moldatu beharrak kalitatea eta segurtasuna kudeatzeko sistema integratuetarantz bultzatzen du eboluzioa, eta uste izatekoa da hondakinak kudeatzeko arauditik eratorritako protokoloak sortuko direla.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Zentral elektrikoen funtzionamendua identifikatzea, eta neurgailuak eta kontrolerako beste ekipo batzuk aintzat hartzea, funtzionamenduaren parametroak identifikatzeko.

b) Zentral elektrikoetako kontrol-zentroetan eta tokian bertan lan egitea, zentralen funtzionamendua gehieneko eraginkortasun eta segurtasun parametroetara egokitzeko.

c) Zentral termoelektrikoetan lan egiteko eta lehen mailako mantentze-lanak egiteko prozedurak ezartzea.

d) Zentral termoelektrikoetako instalazioak eta ekipoak bereiztea, lehen mailako mantentze-lana egiteko eta eragiketetan esku hartzeko.

e) Zentral hidroelektrikoetan esku-hartze dokumentatuak egitea, eragiketak eta mantentze-lanak egiteko.

f) Zentral elektrikoetako eragiketei ezartzen zaien prebentzioari eta ingurumenari buruzko erregelamentazioa aplikatzea, pertsonen eta ekipoen arrisku elektrikoak ebaluatzeko.

g) Zentral termikoetako edo hidraulikoetako parametroak doitzea, zentralak telekontrol sistemen bitartez kudeatzeko.

h) Zentral elektrikoen eta haien instalazioen portaera informatika-aplikazioen bidez ebaluatzea, zentrala plantan bertan kontrolatzeko eta funtzionamendu-puntu ezin hobea doitzeko.

i) Zentralen eragiketa eta mantentze-lanetarako hobekuntza-proposamenekin eta kontingentziekin lotzen diren txostenak eta memoria teknikoak prestatzea.

j) Azpiestazio elektrikoak muntatzeko eta abian jartzeko prozesua ezagutzea, eta prozesu horren faseak, eragiketak eta beharrezko baliabideak ezagutzea, prozesua antolatzeko eta kontrolatzeko.

k) Azpiestazio elektrikoa osatzen duten zatiak eta ekipoak identifikatzea, instalazioak muntatzeko, bertan eragiteko edo mantentze-lana egiteko.

l) Talde dinamikak eta komunikazio teknikak aplikatzea talde laneko testuinguruetan, eta informazioa eta esperientziak trukatzea, proiektuaren koherentzia eta antolamendua erraztearren.

m) Zentralen inguruneko segurtasun araudia identifikatzea, lantaldeetako ohiko jarduerak planifikatzeko.

n) Produkzio elektrikoaren sektorean aplikatutako kudeaketa-sistema integratuak aplikatzea, eta, horretarako, erabateko kalitateko prozesuak, ingurumena kudeatzeko prozesuak eta prebentzioa kudeatzeko prozesuak bideratzea, produkzio prozesuak optimizatzearren.

ñ) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, bai eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

o) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

p) Erabakiak arrazoituta hartzea, eta horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

q) Talde laneko testuinguruetan lider izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolaketa eta koordinazioa erraztearren.

r) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

s) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

t) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztiontzako diseinuari” erantzuteko beharrezko lanbide ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

u) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, eta gai izateko kalitatea kudeatzen duten prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko.

v) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

w) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan harturik, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide-moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Zentral elektrikoetako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide-moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

IKASMAILA

0668

Zentraletako sistema elektrikoak

170

5

1.a

0671

Arrisku elektrikoen prebentzioa

60

2

1.a

0672

Produkzio elektrikoko zentralak

250

8

1.a

0674

Zentral elektrikoetako mantentze-lanak

250

8

1.a

NA22(1)

Ingelesa (tarteko maila)

120

4

1.a

0670

0670a(2) Telekontrola eta automatismoak I

110

3

1.a

0670b(2) Telekontrola eta automatismoak II

90

4

2.a

0669

Azpiestazio elektrikoak

150

7

2.a

0673

Zentral elektrikoetako eragiketa

210

10

2.a

0675

Giza taldeen koordinazioa

70

3

2.a

0677

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

70

3

2.a

0678

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.a

0676

Zentral elektrikoen proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.a

0679

Lantokietako prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.a

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

(2) Pedagogia eta antolaketa arrazoiengatik, Telekontrola eta automatismoak izeneko 0670 lanbide-modulua bi ikasturtetan banatuta dago: Telekontrola eta automatismoak I izeneko 0670a modulua eta Telekontrola eta automatismoak II izeneko 0842b modulua.

b) Lanbide-moduluen garapena

Lanbide-modulua: Zentraletako sistema elektrikoak.

Kodea: 0668.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 170 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema elektrikoak ezaugarritzen ditu, eta sistema horien eskemak interpretatzen ditu eta ezaugarriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema elektrikoen ezaugarriak eta sare elektrikoen motak identifikatu ditu.

b) Energia elektrikoa sortzeko azpisistema bereizi du.

c) Energia elektrikoa garraiatzeko azpisistema bereizi du.

d) Energia banatzeko azpisistema bereizi du.

e) Sistema elektriko baten osagaiak identifikatu ditu.

f) Sareko elementuak haren sinbologiarekin lotu ditu, sistema elektrikoen planoen eta eskemen gainean.

g) Konexioaren arabera sailkatu ditu banaketa sareak.

h) Behe-tentsioko eta goi-tentsioko sareetako eskema motak identifikatu ditu, betiere lur-konexioaren arabera.

2. Material elektrikoak eta magnetikoak sailkatzen ditu, eta horien propietateak eta ezaugarriak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Barruko instalazioetako eta lotura-instalazioetako eroaleak bereizi ditu.

b) Energia elektrikoa banatzeko aireko sareetarako eroaleak zerrendatu ditu.

c) Energia elektrikoa banatzeko lurpeko sareetarako eroaleak zerrendatu ditu.

d) Kondentsadoreen motak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Isolagailuak sailkatu ditu.

f) Isolamendu-mailaren arabera hautatu ditu isolagailuak.

g) Material ferromagnetikoen funtsezko magnitudeak eta ezaugarriak ezagutu ditu.

h) Zentral elektrikoetako funtzionamendu elektromagnetikoko elementuak bereizi ditu.

3. Zentral elektrikoetan erabiltzen diren instalazio elektriko trifasiko eta monofasikoetako zirkuituak kalkulatzen ditu, taulak eta konfigurazio-teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte alternoaren balio bereizgarriak ezagutu ditu.

b) Korronte alterno monofasikoko zirkuituetan tentsioa, intentsitatea eta potentzia, besteak beste, kalkulatu ditu.

c) Sistema trifasikoek energia elektrikoaren sorreran eta garraioan dituzten alde onak ezagutu ditu.

d) Hiru eta lau hariko banaketako eta sorrerako sistemak identifikatu ditu.

e) Sistema orekatuen eta desorekatuen arteko desberdintasunak ezagutu ditu.

f) Hargailu trifasiko orekatuetan intentsitateak, tentsioak eta potentziak, besteak beste, kalkulatu ditu.

g) Korronte alternoko zirkuituetako potentzia-faktorea kalkulatu eta hobetu du.

h) Korronte alternoko linea monofasikoetako eta trifasikoetako sekzioak kalkulatu ditu.

i) Babes elektrikoko elementuak hautatu ditu.

4. Makina elektriko estatikoen eta birakarien ezaugarriak bereizten ditu, eta horien osaera eta balioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoak sailkatu ditu.

b) Makina elektrikoen osaera ezagutu du.

c) Makina elektriko birakarien funtzionamendu-printzipioa adierazi du.

d) Makina elektriko birakarien ezaugarriak identifikatu ditu.

e) Makina elektriko estatikoen funtzionamendua eta osaera identifikatu du.

f) Ezaugarri-plakan magnitude nominalak zerrendatu ditu.

g) Dokumentazio teknikoan deskribatutako ezaugarriak egiaztatzeko kalkuluak egin ditu.

h) Makina elektrikoak osatzen dituzten elementu lagungarriak identifikatu ditu.

i) Makina birakariak eta estatikoak abian jartzeko eragiketak egin ditu.

5. Zentraletako eta azpizentraletako aparamenta eta babes elektrikoak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, horien osaera eta funtzionamendua deskribatzen du eta funtsezko magnitudeak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaketa-elementuen moten osaera eta funtzionamendua ezagutu du.

b) Babes-elementuen motak eta horien ezaugarri teknikoak bereizi ditu.

c) Arku elektrikoaren ezaugarriak eta eten-teknikak ezagutu ditu.

d) Fusibleak sailkatu ditu (kalibrea eta ebaketa-ahalmena, besteak beste).

e) Zirkuitulaburreko korronteak kalkulatu ditu.

f) Babesteko eta neurtzeko aparamenta sailkatu du.

g) Ebakitzeko eta babesteko aparamenta hautatu du.

h) Neurtzeko aparamentaren ezaugarri teknikoak ezagutu ditu.

6. Babes-sistema lagungarriak (tentsio segurua eta korronte zuzena, besteak beste) konfiguratzen ditu, instalazioak bereiziz eta eskemak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babes-sistema lagungarriak ezagutu ditu.

b) Korronte alternoko sistema lagungarriak konfiguratu ditu.

c) Korronte zuzeneko sistema lagungarriak konfiguratu ditu.

d) Babes-sistema lagungarrien eskemak interpretatu ditu.

e) Sistema lagungarriek elikatzen dituzten zirkuituak identifikatu ditu.

f) Zerbitzu lagungarrien jardun-prozedurak ezagutu ditu.

g) Energia elektrikoko metagailuen mota nagusiak eta horien ezaugarriak bereizi ditu.

h) Korronte alternoa artezteko erabilitako metodoak identifikatu ditu.

7. Neurketa elektrikoak egiten ditu, eta, horretarako, ekipo egokiak erabiltzen ditu eta lortutako emaitzak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurketetako akatsen metodologiak ezagutu ditu.

b) Neurtzeko aparatuen doitasuna zehaztu du.

c) Neurgailuak identifikatu ditu.

d) Neurtzeko sistemak sailkatu ditu.

e) Neurketa elektrikoak egin ditu (tentsioa, intentsitatea eta potentzia, besteak beste).

f) Sare-analizagailuen funtzioak identifikatu ditu.

g) Neurketetan lortutako emaitzak interpretatu ditu.

h) Neurketak egitean ekipoen eta pertsonen segurtasun arauak hartu ditu aintzat.

8. Energia elektrikoaren kalitate-parametroak ezaugarritzen ditu, eta, eginkizun horretan, indarrean dagoen Estatuko eta nazioarteko araudia aplikatzen du eta elikadura- eta hornikuntza-sistemekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia elektrikoaren kalitatearekin lotzen den Estatuko eta nazioarteko araudia identifikatu du.

b) Behe-tentsioko elikaduraren ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Erdi-tentsioko elikaduraren ezaugarriak ezagutu ditu.

d) Energia elektrikoaren hornikuntzaren jarraitasuna definitu du.

e) Kalitatea betetzearen arloko erantzukizunak ezarri ditu.

f) Instalazio hartzaileek eragindako edo induzitutako asalduak ezagutu ditu.

g) Energia elektrikoaren kalitate txarrak eragindako arazoak identifikatu ditu.

h) Energia elektrikoaren kalitatea hobetzen duten ekipoak identifikatu ditu.

Edukiak.

Sistema elektrikoen ezaugarriak:

-Sistema elektrikoaren ezaugarriak. Sare elektrikoen motak.

-Sistema elektrikoaren deskribapena. Sistema elektriko baten oinarrizko osagaiak.

-Sortzeko azpisistemak. Sorgailu motak Garraiatzeko azpisistemak. Sistemen sailkapena. Banatzeko azpisistemak. Motak eta sistemak.

-Banaketa-sareen osaera. Tipologia eta ezaugarriak.

-Sistema elektriko baten elementuak. Azpiestazioa. Garraio linea.

-Banaketa linea. Transformazio zentroa. Harguneak.

-Goi- eta erdi-tentsioko sinbologia elektrikoa.

-Banaketa-sareetako linea-motak. Airekoak eta lurpekoak. Ezaugarriak. Eskakizun elektrikoak eta mekanikoak.

-Banaketa-sareen konexio-motak. Goi-, eta erdi- eta behe-tentsioko konexioak. Ezaugarriak.

-Behe-tentsioko sareetako eskema-motak, lur-konexioaren arabera. Sailkapena eta erabilera.

Zentral elektrikoetan erabiltzen diren material elektrikoen eta magnetikoen sailkapena:

-Fenomeno elektrikoa. Materialen funtsezko ezaugarriak, elektrizitatearen aurrean. Material eroaleak eta isolatzaileak. Indar elektrikoa: Coulomb-en legea. Magnitude elektrikoak. Ohmen legea. Eroale metalikoetako korrontea.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak. Material normalizatuak. Motak eta funtzioak. Material isolatzaileak. Deiturak.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak. Material normalizatuak.

-Izaera eta ezaugarri mekaniko eta elektrikoak.

-Energia elektrikoko lurpeko banaketa-sareetarako eroaleak. Inguratzaileen ezaugarriak.

-Erresistentziak. Eroale baten erresistentzia kalkulatzea. Erresistentzien elkarketa.

-Kondentsadoreak. Ahalmena. Ezaugarriak. Motak. Kondentsadorearen karga eta deskarga. Kondentsadoreen elkarketa.

-Isolagailuak. Funtzionalitatea eta erabilitako materialak. Zurruntasun dielektrikoa. Isolagailuaren kalkulua.

-Material magnetikoak. Magnetismoaren kontzeptu orokorrak. Material ferromagnetikoen imanazio-kurba. Portaera magnetikoko motak. Histeresi-zikloa. Elektromagnetismoa. Magnitude magnetikoak. Indukzio elektromagnetikoa. Faraday-ren legea. Lenz-en legea. Indar elektroeragilea.

-Harilak. Autoinduktantziako koefizientea. Ezaugarriak.

-Elektroimana. Motak. Erabilera.

Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua:

-Korronte zuzena. Korronte zuzenaren balio bereizgarriak. Korronte alternoa. Korronte alternoaren balio bereizgarriak. Hargailu motak. Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, haril garbia eta kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Korronte zuzeneko potentzia. Berehalako potentzia. Potentzia korronte alterno monofasikoan. Potentzia-faktorea. Potentzia-faktorea zuzentzea.

-Inpedantziak kalkulatzea. -Korronte alterno monofasikoko zirkuituen ebazpena. R-L-C serie zirkuituen, zirkuitu paraleloen eta zirkuitu mistoen ebazpena. Zirkuitu erresonatzaileak.

-Sistema trifasikoak. Sorgailu trifasikoen konexioa. Izar eta triangelu itxurako konexioa. Sistema trifasikoen potentzia.

-Sistema trifasiko orekatuak eta desorekatuak.

-Sistema trifasiko orekatuetako kalkulu bereizgarriak. Tentsio eta potentzia trifasikoak. Izar itxurako eta triangelu itxurako kargen kalkulua. Sistema trifasikoetako potentzia-faktorea zuzentzea.

-Linea elektriko orekatuetako sekzioak kalkulatzea. Instalazio baten intentsitate nominala kalkulatzea. Zirkuitulaburreko intentsitatearen kalkulua. Tentsio erortzea linea elektrikoan.

-Erregelamentazio elektrikoa. Behe-tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa. Eroale batentzako gehieneko intentsitate onargarria. Tentsio-erortze onargarriak.

-Goi-tentsioko Linea Elektrikoen Erregelamendua. Zentralen eta Transformazio Zentroen Erregelamendua. Eroale batentzako gehieneko intentsitate onargarria. Tentsio-erortze onargarriak.

Makina elektriko birakarien eta estatikoen ezaugarri elektrikoak:

-Makina elektrikoen sailkapena. Makina birakariak. Makina estatikoak. Sorgailu elektrikoak.

-Sorgailu sinkronoaren osaera. Sorgailu sinkronoaren funtzionamendua. Sorgailu asinkronoaren osaera. Sorgailu asinkronoaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren osaera.

-Alternadoreak. Alternadorearen funtzioak. Alternadorearen osaera. Alternadore sinkronoa eta asinkronoa sarera konektatzea. Aldagai elektrikoak neurtzea funtzionamendu-erregimenean.

-Motor elektrikoak. Motor elektrikoen funtzio orokorrak. Motorren sailkapena. Ezaugarriak. Motor bereziak.

-Motor elektrikoen ezaugarri orokorrak. Korronte alternoko motorren funtzionamendua. Korronte alternoko motorren osaera. Motor monofasikoak eta trifasikoak. Motor elektrikoen mota diferenteen kurba bereizgarriak.

-Makina birakarietako ezaugarrien plaka.

-Makina birakarien oinarrizko kalkuluak. Parea. Abiadura. Tentsioa. Saiakuntzak hutsean eta zirkuitulaburra duen errotorearekin.

-Motorrak abiarazteko sistemak. Bira-inbertsioa. Abiadura erregulatzea. Intentsitatea.

-Transformadoreak. Transformadore baten funtzionamendua. Transformadore ideala. Funtzionamendua hutsean eta kargan. Transformadore erreala. Galerak. Transformadoreen eginkizunak. Transformadore motak. Transformadoreak eratzea.

-Transformadoreen oinarrizko kalkuluak. Tentsioa. Intentsitatea. Potentzia. Transformadorearen zirkuitu baliokidea. Transformadoreen gaineko saiakuntzak.

-Transformazio-erlazioa.

-Potentzia-elektronikari buruzko sarrera. Osagaiak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Makinen elementu lagungarriak. Abiagailuak. Abiadura-erregulagailuak.

-Korronte zuzeneko sorgailu elektrikoak abian jartzea.

-Alternadoreak abian jartzea. Motor elektrikoak abian jartzea.

Aparamentaren eta babes elektrikoen ezaugarriak:

-Sistema elektrikoko hutsen motak. Huts elektrikoen jatorria eta sistema elektrikoaren gaineko ondorioak. Zentral elektrikoetako eta azpiestazioetako babes elektrikoen motak.

-Aparamentaren funtsezko arazoak. Goi- eta behe-tentsioko aparamenta.

-Gainintentsitateen aurkako babesa. Eteteko gailuen motak. Instalazio baterako babes egokia aukeratzea.

-Zirkuitu-etengailu fusibleak. Ebakigailuak. Babes termikoa eta magnetikoa. Etengailuak eta erreleak.

-Lur-konexioko instalazioak. Lurreko deribazioak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktua. Babesteko moduak. Aparamenta. Instalazio elektrikoen segurtasuna. Araudia.

-Zirkuitulaburreko korronteen oinarrizko kalkulua. Osagai asimetrikoak.

-Lurrerako zirkuitu monofasikoa. Faseen arteko zirkuitulaburra.

-Gaintentsioen aurkako babesa. Babesteko eta neurtzeko aparamenta. Tximistorratza eta autobalbula.

-Zentraletako eta azpiestazioetako aparamentaren funtsezko magnitudeak.

-Neurketarako aparamenta. Neurketa-gelaxkak. Neurketako magnitudeak.

Babes-sistema lagungarrien konfigurazioa:

-Babes-sistema lagungarriak. Instalazio elektrikoak. Erregai gelaxken bidezko sorgailuak. Inbertsoreak. UPS. Artezgailuak. Bateria-bankuak.

-Korronte alternoko zerbitzu lagungarriak. Zirkuituen babesa. Automatismoak.

-Korronte zuzeneko zerbitzu lagungarriak. Metagailu-bateriak.

-Zerbitzu lagungarrien eskemak.

-Zerbitzu lagungarriek elikatzen dituzten zirkuituak. Ezaugarriak.

-Zerbitzu lagungarrien jarduna. Zerbitzu lagungarriaren konexioa. Funtzionamendu-printzipioak.

-Metagailuak. Motak eta ezaugarriak.

-Artezgailuak. Motak eta ezaugarriak.

Neurketa elektrikoak egitea:

-Neurketako erroreak. Errore absolutua eta erlatiboa. Metodologiak.

-Neurgailuen doitasuna. Neurketa elektrikoak hartzeko arauak.

-Neurri sistemak. Funtzionamendu-printzipioa.

-Neurgailu analogikoak eta digitalak. Polimetroa. Osziloskopioa.

-Funtsezko neurri elektrikoak. Intentsitate neurria. Tentsio neurria. Potentzia neurriak. Potentzia trifasikoko neurriak ekipo monofasikoekin. Energia neurriak. Frekuentzia neurria. Potentzia-faktorearen neurketa. Harmonikoen neurketa.

-Segurtasun elektrikoaren neurketak. Isolamendu-erresistentziaren neurketa. Zirkuitulaburreko korrontearen neurketa. Diferentzialen desarrak. Lur-erresistentziaren neurketa. Lurreko erresistibitatearen neurketa.

-Emaitzen interpretazioa. Begiz neurtzea. Fakturazio elektrikoa. Faktura baten egitura. Fakturen motak.

-Sare-analizagailuak. Zunden konexioa eskema elektriko motaren arabera.

Energia elektrikoaren kalitate-parametroen ezaugarriak:

-Energia elektrikoaren kalitateari lotutako araudia. Bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Elikaduraren ezaugarriak behe- eta erdi-tentsioan. Balio nominalak. Aldaketak herrien arabera.

-Energia elektrikoaren kalitatea. Hornitutako tentsioaren aldaketak. Hornitutako frekuentziaren aldaketak.

-Tentsio-aldaketa azkarrak. Tentsio-hutsuneak. Gaintentsio iragankorrak. Aldi baterako tentsio baxuak eragindako arazoak. Uhin elektrikoaren aldian aldiko distortsioak.

-Kalitatea betetzeari buruzko erantzukizunak. Konpainia hornitzailearen erantzukizunak. Erabiltzailearen erantzukizunak.

-Instalazio hartzaileek eragindako edo induzitutako asalduak. Gidatutako asalduak. Asaldu irradiatuak. Harmonikoen mugak.

-Energia elektrikoaren kalitate txarrak eragindako arazoak. Neutroaren hutsa. Hirugarren mailako harmonikoak. Neutroaren eta transformadoreen gehiegizko berotzea.

-Energia elektrikoaren kalitatea hobetzeko ekipoak. Kapazitore-bankuak. Iragazkiak eta egokitzaileak. Isolamendu-transformadoreak. Babesgailu elektronikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da sistema elektrikoaren eta bere funtzionamenduaren ikuspegi orokorra lortzea, sistema osatzen duten material, osagai eta elementuen ezaugarriak ezagutzea, eta gainera, instalazio elektriko baten funtzionamendu egokia lortzeko egokiak diren kalkulu eta neurketak egitea. Moduluaren ardatza zentraletako sorkuntza-instalazioak izanen dira, eta gainerako sistema eta azpisistemen ezaugarri elektrikoekin osatuko da.

Eduki multzoak garatzerakoan, irakasleak instalazio errealei buruzko informazioa izanen du, aztertu ahal izateko. Horrekin batera, ikasleek egindako muntaketa txikiak eta ikastetxeko instalazioen gaineko neurketak erabiltzen ahalko ditu. Uneoro egin beharko dira instalazio horiei aplikatzen ahal zaien araudiari buruzko aipamenak, eta arreta berezia eskaini beharko zaie segurtasuneko protokoloei.

Informazio teknikorako eta merkataritzako dokumentaziorako iturrietarako sarbidea eta kalkuluko nahiz diseinuko aplikazio informatikoen erabilerak bidea eman behar dute batera jardun ahal izateko nahi diren ikaskuntza-emaitzak bermatzen dituzten kasu praktikoetan. Halaber, lantegi elektrikoko baliabide eta instalazioek hurrengoak ahalbidetu ahalko dituzte une egokian: osagaiak, ekipoak eta muntaketa elementuak identifikatzea, abian jartzeko prozedurak ezartzea, funtzionamendua aztertu eta egiaztatzea, eta egindako kalkuluak baieztatzeko neurketak egitea.

Hasieran proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean azaldutako aurkezpen ordena bera da. Dena dela, “Neurketa elektrikoak egitea” izeneko multzoa, neurketa elektrikoak egitea eskatzen duten praktikak egiten diren heinean egituratzen ahalko da ikasturtean. Balizko alternatiba bat, eduki metakorren sekuentziazioarekin, honako hau izan liteke:

-Sistema elektrikoak.

-Material elektrikoak eta magnetikoak.

-Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua.

-Neurketa elektrikoak.

-Aparamenta eta babes elektrikoak.

-Makina birakariak eta estatikoak.

-Energia elektrikoaren kalitatea.

-Babes-sistema lagungarriak.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, iradokitzen dugu, besteak beste, kasu praktikoetan oinarrituriko honako jarduerak egitea:

Sistema elektrikoak:

-Nafarroako sistema elektrikoaren azterketa. Sorkuntzako sistema eoliko baten atalak konfiguratzea. Sorkuntzako sistema fotovoltaiko baten atalak konfiguratzea. Sorkuntzako sistema hidroelektriko baten atalak konfiguratzea. Azpiestazio elektriko baten konfigurazioa. Transformazio-zentro baten konfigurazioa. Etxebizitza baten edo etxebizitza-bloke baten sistema elektrikoaren egituraren azterketa. Ikastetxearen instalazio elektrikoaren konfigurazioa.

Material elektrikoak eta magnetikoak:

-Oinarrizko muntaketa elektrikoak. Serieko erresistentzien eta erresistentzia paraleloen elkarketa. Kondentsadoreen elkarketa. Isolagailuak hautatzea. Aireko banaketa-sare baten azterketa. Lurpeko banaketa-sare baten azterketa. Linea baten erresistentzia kalkulatzea. Erreaktantzia kapazitiboak kalkulatzea. Erreaktantzia induktiboak kalkulatzea. Osziloskopioekin neurketak egiteko prozedurak. R-L-C zirkuituak osziloskopioarekin aztertzea. Elektroimanen aplikazio praktikoak.

Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua:

-Zirkuitu monofasikoetako eta korronte zuzeneko zirkuituetako tentsioa, intentsitatea, potentzia, potentzia-faktorea eta energia kalkulatzea. Zirkuitu trifasikoetako tentsioa, intentsitatea, potentzia, potentzia-faktorea eta energia kalkulatzea. Zirkuitu bateko tentsio-erortzea kalkulatzea. Eroale baten sekzioa hautatzea. Sistema orekatuetako kalkuluak. Sistema desorekatuetako kalkuluak. Zirkuitulaburreko intentsitatearen kalkulua. Izar eta triangelu itxurako konexioa. Erregelamenduen azterketa.

Makina birakariak eta estatikoak:

-Korronte zuzeneko motor bat abian jartzea. Korronte alternoko motor monofasiko bat abian jartzea. Motor trifasiko asinkrono bat abian jartzea. Motor trifasiko sinkrono bat abian jartzea. Bira-inbertsioa. Motorraren abiarazte zuzena. Motorraren abiarazte erdikontrolatuak. Abiaraztea eta abiadura-aldagailuaren bidezko funtzionamendua. Saiakuntzak hutsean eta karga aldakorra duen motorrarekin. Motorren kurba bereizgarriak aztertzea. Transformadore baten parametroak aztertzea. Transformadore baten transformazio-erlazioa kalkulatzea. Saiakuntzak hutsean eta karga duen transformadorearekin.

Aparamenta eta babes elektrikoak:

-Koadro elektrikoak diseinatzea. Koadro elektrikoak muntatzea. Zirkuitu elektriko txikiak diseinatzea osagaiak txandakatuz. Instalazio batean beharrezkoak diren babesak kalkulatu eta aukeratzea. Instalazio baten isolamenduko erresistentzia neurtzea. Diferentzialen desarra. Lur-erresistentzia osoa neurtzea. Lurreko erresistibitatea neurtzea. Lur-erresistentzia kalkulatzea.

Babes-sistema lagungarriak:

-Metagailu baten ezaugarriak aztertzea. Metagailu baten karga-egoera. Artezgailu baten ezaugarriak aztertzea. Errendimenduak kalkulatzea. Sistema lagungarria konektatzea. Sistema lagungarrien automatismoa aztertzea. Huts baten eta sistema lagungarriaren sarreraren simulazioa egitea. Sistema lagungarriak funtzionatzen eman behar duen denbora kalkulatzea.

Neurketa elektrikoak:

-Polimetroa aztertzea. Erresistentziako prozedura eta neurriak. Tentsioko prozedurak eta neurriak. Intentsitateko prozedura eta neurriak. Pintza anperimetrikoa aztertzea. Sareen analizatzailea aztertzea. Potentzien eta energia aktiboen eta erreaktiboen prozedurak eta neurriak. Potentzia-faktorearen neurketa. Sareko frekuentziaren neurria. Korronte zuzeneko, korronte alterno monofasikoko eta korronte alterno trifasikoko zirkuituen gaineko neurriak. Neurketen emaitzak aztertzea. Neurketen erroreak aztertzea. Neurtzeko gailuen doitasunaren ezaugarriak. Instalazio batean neurketarako ekipo finkoak muntatzea. Faktura elektrikoak aztertzea.

Energia elektrikoaren kalitatea:

-Araudia aztertzea. Instalazioan edo ekipoan egin beharreko saiakuntzak. Instalazioak edo ekipoak sortutako harmonikoak neurtzea. Termostatoa duen instalazio edo ekipoak sortutako flicker zarata neurtzea. Inbertsore mota diferenteek sortzen duten uhinaren forma aztertzea. Erantzukizunak aztertzea. Neutroan hutsak dituzten zirkuituak aztertzea. Kalitate elektrikoa hobetzeko ekipoen ezaugarriak aztertzea.

Modulua garatzeko, erabilera anitzeko gela eskura egonen da. Bertan, beharrezkoak diren dokumentu teknikoak egonen dira. Halaber, lantegi-ikasgela egonen da ahalik eta sistema elektriko eta neurketako aparamenta gehienekin. Horrela, sistema elektriko horiek aztertzen ahalko dira neurriak hartuz, eta sistemaren bat muntatzen ahalko da. Komenigarria litzateke transformazio-zentroetarako goi-tentsioko osagaien moduluren bat eskura izatea. Hala ere, komenigarria litzateke hori osatzeko instalazio errealetan bisitak egitea, lantegiaren horniduraren arabera.

Halaber, komenigarria litzateke energia berriztagarrien eremuan aplikatzen diren sorgailu elektrikoen simulagailu-entrenagailuak eskura izatea. Horien bidez ikusten eta aztertzen ahalko dira abian jartzeko, sarera konektatzeko eta potentzia sarean husteko prozedurak, sorgailu errealetatik hurbil dagoen modu batean.

Modulu hau zeharkakoa da. Beraz, bere ezagutzak zikloko modulu gehienetan aplikatzen ahalko dira. Bereziki modulu honek lotura izanen du Azpiespazio elektrikoak eta Telekontrola eta automatismoak izeneko moduluekin. Horietan arreta berezia eskaini beharko zaio koordinazioari, denboraren zein edukien aldetik. Bestalde, Arrisku elektrikoen prebentzioa izeneko moduluak arlo horretan egokia den prestakuntza emanen du.

Lanbide-modulua: arrisku elektrikoen prebentzioa.

Kodea: 0671.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Korronte elektrikoaren ondorio fisiologikoak ezaugarritzen ditu, esposizio-mailen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza gorputzaren gaineko efektu elektrikoan eragina duten faktoreak identifikatu ditu (korronte mota, intentsitatea, kontaktuaren iraupena, gorputzean zeharreko ibilbidea, giza gorputzaren inpedantzia, tentsioa eta maiztasuna).

b) Korronte alternoko pertzepzio, erreakzio, ez-eskatze eta bentrikulu-fibrilazioaren atalasea bereizi du.

c) Bentrikulu-fibrilazioaren ondorioak ezagutu ditu.

d) Asfixiaren edo arnas-gelditzearen ezaugarriak azaldu ditu.

e) Muskulu-tetanizazioaren ezaugarriak adierazi ditu.

f) Korronte elektrikoak eragindako erreduren ezaugarriak ezagutu ditu.

g) Korronteak eragindako zeharkako ondorioak identifikatu ditu, hala nola objektuen aurkako kolpeak eta erortzeak.

2. Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan laneko arriskuak ebaluatzen ditu, ezarritako prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tentsio elektrikoa duten instalazioetatik hurbil egiten diren lanekin lotzen diren berariazko laneko arriskuak ebaluatu ditu.

b) Elektrizitate estatikoarekin eta eztanda-arriskuetan duten eraginarekin lotzen diren berariazko laneko arriskuak sailkatu ditu.

c) GIS teknologiako osagaien erabilerarekin lotzen diren berariazko laneko arriskuak ebaluatu ditu.

d) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan erremintak eta ekipo eramangarria maneiatzeagatik ohikoenak diren berariazko laneko arriskuak zehaztu ditu.

e) Instalazio bateko tentsio elektrikoa konektatzeko edo tentsiorik gabe uzteko maniobrekin lotzen diren arriskuak ebaluatu ditu.

f) Instalazio elektrikoek eragindako eztanda- eta sute-arriskuak identifikatu ditu.

g) Goi-tentsioko instalazioetako eroaleen, kanalizazioen, aparatuen eta ekipoen seinaleztapena interpretatu du, eta arlo horretan arauzkoak diren eskakizunak zehaztu ditu.

h) Lan-eremuak argiztatzeko eta prestatzeko baldintzekin lotzen diren laneko arriskuak ebaluatu ditu.

3. Instalazio bat tentsiorik gabe uzteko eta tentsioa berrezartzeko segurtasun protokoloa aplikatzen du, ezarritako prozedurari jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardunaren mende dagoen instalazioa hornitzen duten elikadura-iturriak identifikatu ditu.

b) Hainbat iturritako tentsio-hornikuntza eteteko prozedurak definitu ditu.

c) Maniobra-gailu elektrikoak blokeatzeko mekanismoen funtzionamendua azaldu du.

d) Ekipoetan eta instalazioetan tentsiorik ez dagoela egiaztatzeko prozedurak identifikatu ditu.

e) Ekipo eta instalazioetan tentsiorik ez dagoela egiaztatzeko baliatzen diren ekipoak erabili ditu.

f) Jardunaren mende dauden ekipoen eta instalazioen lur-konexiorako eta zirkuitulaburrerako metodoak eta prozedurak justifikatu ditu.

g) Tentsio-elementuetatik hurbil dauden lan-zonen ezaugarriak zehaztu ditu.

h) Hainbat kasutan, zenbait iturritako tentsio elektrikoko hornikuntza birjartzeko faseak sekuentziatu ditu.

4. Arrisku elektrikoaren prebentzioan erabiltzen diren segurtasun eta babes ekipoak sailkatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta erabilera identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arrisku elektrikoaren prebentzioan erabilitako segurtasun eta babes ekipoak identifikatu ditu.

b) Erortzeak kontrolatzeko berariazko segurtasun ekipoen ezaugarriak ezagutu ditu.

c) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egiteko erabiltzen diren norbera babesteko ekipo eta erreminten ezaugarriak identifikatu ditu (pantailena, estaldurena, zorroena, pintzena, proba-puntena, pertika isolatzaileena, aulkiena, alfonbrena, lan-plataformena, eskularruena, betaurrekoena, kaskoena eta abar).

d) Egin beharreko lanaren araberako segurtasun ekipoak hautatu ditu.

e) Tentsio elektrikoa duten lan-eremuak seinaleztatzen, argiztatzen eta prestatzen erabilitako ekipoak eta eskakizunak identifikatu ditu.

f) Segurtasun eta babes ekipoak berraztertu ditu, anomaliak eta desadostasunak hautemanez.

g) Babes ekipoen erabilera sustatzeko eta horien erabileraren berri emateko jardunak ezarri ditu.

5. Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egiteko segurtasun protokoloa aplikatzen du, jardun segurua simulatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egitearen arriskuak saihesteko eta kontrolatzeko aplikatu beharreko prebentzio-neurriak zerrendatu ditu.

b) Lan horiek egiteko langile kualifikatuek jarraitzea gomendatzen diren jardun-prozedurak eta -metodoak zehaztu ditu.

c) Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanekin lotzen diren lan-arriskuetan, aurkako baldintza klimatologikoek duten eragina azaldu du.

d) Atmosferara gasa isurtzearekin (hexafluoruroa), indukzio magnetikoarekin eta hegazti-fauna babestearekin, besteak beste, lotzen diren arriskuak eta ingurumen-prebentzioko neurriak azaldu ditu.

e) Obrako seinaleztapen-sistemen antolamendua planteatu du.

f) Nork bere burua babesteko plana baloratu du, eta, horretarako, larrialdi egoerak, faseak, komunikazio-sistemak, jarduteko entitateak eta langileak zehaztu ditu.

g) Kontingentzia jakin batek eskatzen dituen txostenak eta dokumentazioa landu ditu.

6. Goi-tentsioarekin lotzen diren larrialdien aurrean jarduteko teknikak entseatzen ditu, segurtasuneko eta lehen laguntzetako prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larrialdi plana ezagutu du, plana zer zatitan zatitzen den eta lehen jardunerako ekipoen funtzioak barne.

b) Goi-tentsioko instalazio elektrikoak dituzten barrutietako berezko larrialdi-gailuen, ekipoen eta babes-neurrien funtzionamenduaren ezaugarriak azaldu ditu.

c) Goi-tentsioko instalazioekin lotzen diren lanetan gehien gertatu ohi diren istripuak zehaztu ditu.

d) Istripuen tipologia eta abian jarri beharreko larrialdi-gailuak lotu ditu.

e) Asfixiarekin, zangetan harrapatuta geratzearekin, eztandekin, suteekin eta elektrokuzioekin lotzen diren istripuetan edo kontingentzietan pertsonek jarraitu beharreko jardunak definitu ditu, eta, kasuak kasu, babesteko, baloratzeko, laguntzeko eta lehen laguntzak emateko neurriak deskribatu ditu.

f) Suteak itzaltzeko jardun-simulakroak egin ditu.

g) Eraikin baten planoa eta larrialdi plana abiapuntu izanik, ebakuazio simulakroak egin ditu.

h) Elektrokuzio, fibrilazio, odoljario, erredura, haustura, luxazio, muskuluetako lesio, gaixoen jarrera eta immobilizazioetako kasu simulatuetan, hartu beharreko neurriak eta prekauzioak entseatu ditu.

i) Bizkortzeko, odoljarioak eteteko, immobilizazioak egiteko eta hesgailuak jartzeko neurriak aplikatu ditu.

j) Larrialdi egoeraren eta kalteen balorazioaren txosten deskribatzaileak bete ditu.

Edukiak.

Korronte elektrikoak giza gorputzean dituen ondorio fisiologikoak ezaugarritzea:

-Giza gorputzeko ondorio elektrikoan eragina duten faktoreak: korronte mota eta intentsitatea, kontaktuaren iraupena, gorputzean zeharreko ibilbidea, giza gorputzaren inpedantzia, tentsioa eta maiztasuna.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

-Talka elektrikoa eta arku elektrikoa.

-Korronte alternoa: pertzepzioaren atalasea. Erreakzio-atalasea. Ez-askatzearen atalasea. Bentrikulu-fibrilazioaren atalasea.

-Zuzeneko ondorioak: bentrikulu-fibrilazioa, bihotzaren hutsegitea, asfixia, arnas-gelditzea, arranpak, muskulu-uzkurdurak, muskulu-tetanizazioa eta erredurak.

-Zeharkako ondorioak: objektuen aurkako kolpeak eta erortzeak.

-Albo-ondorioak. Goiztiarrak eta berankorrak. Garuneko kaltea, enbolia, tronboak, barneko erredurak, gangrenak, giltzurrunetako arazoak eta buru-nahasteak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan arriskuak ebaluatzea:

-Goi-tentsioa dagoen kasuetan arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea.

-Jatorri mekanikoko arriskuak.

-Arrisku elektrikoak: eremu elektromagnetikoekiko esposizioa. Elektrizitate estatikoa.

-Suteak, eztandak eta detonazioak. Su-triangelua. Su motak.

-Sute- eta eztanda-arriskuak.

-Ingurumenaren arriskuak: gas-isurketak, indukzio magnetikoak. Hegaztien babesa.

-Lan-eremuekin lotzen diren arriskuak.

Konexio eta deskonexio elektrikoko segurtasun protokoloak:

-Hornikuntza elektrikoaren motak.

-Instalazio bat tentsio elektrikorik gabe uzteko maniobrak: blokeatzeko mekanismoak.

-Hornikuntza eteteko eta hornikuntzarik ez dagoela egiaztatzeko prozedurak.

-Lur-konexioa eta zirkuitulaburra egitea.

-Tentsioa segurtasun protokoloen arabera etetea eta birjartzea.

-Tentsioa birjartzeko maniobra seguruak.

-Araudi elektrikoa, segurtasunekoa eta ingurumenekoa. Urrezko bost arauak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan segurtasun ekipoak sailkatzea:

-Banakako edo taldeko babes ekipoak. Pantailak, estaldurak, zorroak, pintzak, proba-puntak, pertika isolatzaileak, aulkiak, alfonbrak, lan-plataformak, eskularruak, betaurrekoak, kaskoak, etab.

-Segurtasun ekipo lagungarriak: aulkiak, alfonbratxoak, lur-konexio eramangarriak.

-Seinalizazio sistemak: lan-eremua argitu eta prestatzea.

-Ekipoak hautatu, berraztertu eta mantentzea. Motak eta erabilera.

-Informazioa, prestakuntza eta sustapena: motibazio- eta kontzientziatze-ekintzak dituzten jardueren programak.

-Prebentzioko ekipoei buruzko araudia: zabalkunderako kartelak eta barne arauak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako segurtasun protokoloak eta prebentzio-neurriak:

-Suteen prebentzioa, babesa eta itzaltzea.

-Zeharkako kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak, zirkuituen bereizketa, segurtasun tentsio txikiak, babes-isolamendua, isolamendu bikoitza, elementu eroaleen eta masen aldi bereko eskuraezintasuna, masak babes-isolamenduarekin estaltzea, konexio ekipotentzialak eta etengailu diferentziala.

-Zuzeneko kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak, instalazioko atal aktiboak urruntzea, oztopoak, hesiak edo inguratzaileak jartzea eta atal aktiboak estaltzea.

-Erdi-tentsioan lan egitea: ETko gelaxka aurrefabrikatuen deskarga eta energizazioa.

-Goi-tentsioan lan egitea. Instalazioetatik hurbil egiten diren lanak. Lan egiteko prozedura eta metodoak.

-Egoera klimatologikoek segurtasun elektrikoan duten eragina.

-Maniobrak, neurketak, saiakuntzak eta egiaztapenak. Fusibleak aldatzea. Kableak, konektoreak eta terminalak.

-Segurtasun planak.

-Ingurumen eragina. Ingurunerako isurketak, poluzioa eta berotegi-efektua.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako larrialdiak:

-Larrialdi plana. Esku hartzeko ekipoak.

-Istripuak: elektrokuzioa, asfixia, arnas gelditzea. BOL jarduketa: istripua izan duena babestea. Istripua baloratzea.

-Lehen laguntzak istripu elektrikoetan: oinarrizko irizpideak jarduteko. Esku-hartzearen koordinazioa.

-Ebakuazio-planak. Esku hartzeko ekipoak.

-Txostenak eta kalteen balorazioa.

-Komunikazio-sistemak. Laguntza eskaera.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da tentsio elektrikoa dagoen lekuetan lan egitearen arriskuak ebaluatzea, segurtasun protokoloak aplikatzea eta lan horietan larrialdietan jarduteko moduak zehaztea. Hori guztia segurtasun ekipoen identifikazio eta hautapenari eta ekipamendu horien erabilera eta mantentze-lanari lotuta.

Edukiak hiru multzo handitan antolatzen ahalko lirateke, eta multzo horiek, era berean, lan unitatetan bereizten ahalko lirateke, honela sekuentziatuta:

I. multzoa: Arrisku elektrikoa.

-Korronte elektrikoaren ondorioak.

-Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan arriskuak identifikatu eta ebaluatzea.

-Segurtasun planak.

II. multzoa: Larrialdiak.

-Larrialdi eta ebakuazio plana.

-Lehen laguntza.

III. multzoa: Segurtasun protokoloak.

-Konexio eta deskonexio elektrikoko lanak.

-Goi-tentsioko eta erdi-tentsioko lanak.

-Segurtasun ekipoak.

Modulua garatzeko, ondoren aipatzen diren bezalako jarduerak egiteko aukera ematen dituzten jarduera teoriko praktikoak antolatzen ahalko lirateke:

-Arrisku elektrikoa identifikatu eta ebaluatzea, eta segurtasun planari lotutako dokumentazioa sortzen laguntzea.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketa eta lehen mailako mantentze-lanean babeserako beharrezkoak diren segurtasun ekipoak hautatzea.

-Tentsio elektrikoaren neurketa, saiakuntza eta egiaztapenak egiteko lan-prozedura seguruak definitzea.

-Istripu elektrikoen kasu simulatuetan jarduteko moduak eta tentsio elektrikoa dagoen lan-eremuen ebakuazioa.

-Konexio eta deskonexio elektrikoko maniobrak (errealak edo simulatuak) egitea segurtasun protokoloen arabera.

-Deskarga elektrikoek eragindako istripuen kasu praktikoak aztertzea, eta honako hauek zehaztea: arrisku egoerak, hartutako edo kontuan hartu gabeko prebentzio-neurriak, eta erabilitako lehen laguntzak nahiz larrialdiko protokoloak.

Jarduera guztiak egiteko ikasgela arrunta eta lantegi elektrikoa erabiltzeko beharrizana planteatzen da.

Modulu honetan eskuratzen diren ezagutza eta teknikak batez ere azpiestazio elektrikoen bigarren ikasmailako moduluan aplikatuko dira. Gainera, Lanerako prestakuntza eta orientazioa izeneko moduluarekiko lotura dago, prebentzio eta babes neurriak aplikatzen direlako eta arrisku egoerak aztertzen direlako Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari baten lan ingurunean, eta hain zuzen ere, lan ingurune horretan arrisku elektrikoa oso garrantzitsua da.

Lanbide-modulua: produkzio elektrikoko zentralak.

Kodea: 0672.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 15.

Iraupena: 250 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio elektrikoko zentral motak identifikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta funtzionamendu orokorra aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia primarioa transformatzeko eta energia sekundario bihurtzeko prozesuak ezagutu ditu.

b) Zentral hidroelektrikoen funtzionamendua ezagutu du.

c) Ikatzeko, erregai likidoetako eta gas-erregaietako ohiko zentral termoelektrikoen funtzionamendua zehaztu du.

d) Ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoen funtzionamendua bereizi du.

e) Zentral nuklearren funtzionamendua ezagutu du.

f) Eguzki-zentral termoelektrikoen funtzionamendua ezagutu du.

g) Beste sorkuntza-sistema batzuk sailkatu ditu, hala nola hibridazio-sistemak, barne-errekuntzako motorrak dituzten sistemak eta elektrizitatea sortzeko eguzki zentral termikoen instalazioak.

h) Herrialdearen energia-produkzioko parkea baloratu du.

2. Zentral termikoetako zirkuitu eta instalazio termikoen parametroak kalkulatzen ditu, bero-transmisioko eta -produkzioko funtsak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria-prozesuetan esku hartzen duten parametro fisikoak eta kimikoak baloratu ditu (presioa, tenperatura, emaria, maila, eroankortasuna eta pH-a, besteak beste).

b) Zentral termoelektrikoetarako hainbat motatako erregaien ezaugarriak eta horiek biltegiratzearen eta banatzearen ezaugarriak ebaluatu ditu.

c) Bero-sorkuntzako erregaien hornikuntzak kalkulatu ditu, haien ezaugarriak kontuan izanik (PCS, PCI eta segurtasuna, besteak beste).

d) Bero-transferentziako sistemak eta horien propietateak ezagutu ditu.

e) Ura/lurruna zirkuituen printzipio-eskemak sinbologia normalizatuarekin irudikatu ditu.

f) Aire/gasa zirkuituen printzipio-eskemak sinbologia normalizatuarekin irudikatu ditu.

g) Instalazio-sistemetako ziklo termodinamikoak (konpresio sinplea eta anitza) irudikatu ditu diagramen gainean (Molliere, p-h eta T-s, besteak beste).

h) Parametroen oinarrizko kalkuluak egin ditu (emaria, berariazko bolumena, potentziak, errendimenduak eta entalpiak, besteak beste).

3. Prozesu termikoetako eta fluido-prozesuetako ekipo eta osagaiak identifikatzen ditu, eta zentral elektrikoetan duten funtzionamendua aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fluidoen estatikaren eta dinamikaren printzipioak ezagutu ditu.

b) Fluidoen garraiorako hoditeriaren parametroak finkatu ditu (diametroa, karga-galera, abiadura eta beste batzuk).

c) Ura tratatzeko prozesuak ezagutu ditu (iragaztea, alderantziko osmosia, ionizazioa, eta abar).

d) Zirkuituetan eta ekipoetan korrosioak dituen ondorioak identifikatu ditu.

e) Aplikazio-esparruaren eta diseinuaren baldintzen arabera hautatu ditu ponpak.

f) Aplikazio esparruaren eta diseinuaren baldintzen arabera hautatu ditu haizagailuak.

g) Aplikazio esparruaren eta diseinuaren baldintzen arabera hautatu ditu konpresoreak.

h) Ezaugarrien eta aplikazio esparruaren arabera identifikatu ditu balbulak.

i) Behar termikoen eta aplikazioaren arabera hautatu ditu trukagailuak.

4. Zentral hidroelektrikoen berariazko osagaiak eta sistemak identifikatzen ditu, horien elementuak hautatzen ditu eta haien funtzioa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Konfigurazioaren eta presioaren arabera ezaugarritu du zentral hidroelektrikoen tipologia.

b) Presen eta horiekin lotzen diren elementuen tipologia ezagutu du.

c) Eraikuntza-ezaugarrien arabera hautatu ditu zentral hidraulikoen osagaiak.

d) Diseinu-parametroen arabera hautatu ditu turbina hidraulikoak.

e) Turbinaren sistema hidraulikoaren funtsezko zatiak ezarri ditu.

f) Zentral hidroelektrikoetan disfuntzioak eragin ditzaketen fenomenoak baloratu ditu.

5. Ohiko zentral termikoen berariazko osagaiak eta sistemak bereizten ditu, eta horien osagaiak identifikatzen eta parametroak baloratzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregailuetarako ikatz-sistema bateko osagaiak bereizi ditu.

b) Erregai likidoen (gasolioaren, fuel-olioaren) sistemen osagaiak ezagutu ditu.

c) Galdara motak eta horiekin lotzen diren osagaiak identifikatu ditu.

d) Lurrun-turbinak eta sistema lagungarriak ezagutu ditu.

e) Arazte-sistemetako prozesuak eta osagaiak identifikatu ditu (iragazki elektroestatikoak, mahuka-iragazkiak, desulfurazio-planta, besteak beste).

f) Hainbat motatako zentral termikoen kargak eta errendimenduak ebaluatu ditu.

g) Zentral horiek Estatuko sarean egiten duten energia-ekarpena baloratu du.

6. Ziklo konbinatuko zentralaren berariazko osagaiak eta sistemak bereizten ditu, eta, horretarako, haien zatiak ezagutzen ditu eta funtzionamendua identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Birgasifikazio-planta baten oinarrizko prozesua ezagutu du.

b) Gasa banatzeko sistemaren osagaiak ezagutu ditu.

c) Ziklo konbinatuko zentral termikoetan erabiltzen den gasolioa banatzeko sistemaren osagaiak ezagutu ditu.

d) Ziklo konbinatuen konfigurazioak bereizi ditu.

e) Gas-turbinak eta sistema lagungarriak identifikatu ditu.

f) Berreskuratze-galdaren ezaugarriak ezagutu ditu.

g) Elektrizitatea produzitzeko sistema konbentzionalekin alderatu du.

7. Barne-errekuntzako motorrak dituzten energia elektrikoa produzitzeko instalazioak zehazten ditu, eta, horretarako, beste sistema batzuekin lotzen ditu eta haien elementuak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Teknologia hori ezartzearen bideragarritasuna baloratu du.

b) Aplikazio esparruaren arabera bereizi ditu barne-errekuntzako motorrak.

c) Erregai motak eta horien biltegiratzea eta hornikuntza ezagutu du.

d) Industria prozesuetan erabiltzen diren barne-errekuntzako motorren osagaiak, horien ezaugarriak eta eginkizuna bereizi du.

e) Barne-errekuntzako motorrak erregulatzeko sistemak zehaztu ditu.

f) Barne-errekuntzako motorren lubrifikazio motak sailkatu ditu.

g) Hondar-beroa aprobetxatzeko eta hozteko sistema ezagutu du.

Edukiak.

Produkzio elektrikoko zentralak sailkatzea:

-Energiaren eraldaketa. Zentral elektrikoen funtzionamenduaren printzipio orokorrak. Energia elektrikoa ekoizteko prozesuak. Produkzio elektrikoa eskaerari egokitzea. Sistema elektrikoaren eragiketa. Energia elektrikoa biltegiratzeko sistema.

-Zentral elektrikoen sailkapena. Ingurumenaren gaineko eragina, CO2 isurketak.

-Zentral hidroelektrikoen funtzionamendua. Urtegiko zentralak, ur lasterrekoa eta ponpaketa-zentralak edo itzulgarriak.

-Ohiko zentral termoelektrikoen funtzionamendua. Zentral termoelektrikoen motak. Funtzionamendu egonkorreko zentral termoelektrikoetako prozesuak. Ohiko ikatz-zentralak.

-Ur-turbina, lurrun sorgailua eta lurrun-turbina darabilten ziklo konbinatuko zentralen funtzionamendua. Ikatz gasifikazioko zentralak eta ziklo konbinatukoak.

-Zentral nuklearren funtzionamendua. Motak. Ezaugarriak. Erregaiak.

-Eguzki-zentral termikoen funtzionamendua. Dorreko teknologiak, kanal parabolikoak, disko parabolikoak, Fresnel eta beste batzuk.

-Barne-errekuntzako motorrak erabiltzen dituzten zentralen funtzionamendua. Erregai likidoak eta gas-erregaiak erabiltzen dituzten zentral termikoen funtzionamendua. Erregaiak. Gasak. Motak. Ezaugarriak.

-Kogenerazioko sistemak. Hiri hondakin solidoak errausten dituen zentrala. Sistema eolikoak. Planta fotovoltaikoak. Produkzio elektrikorako beste teknologia batzuk.

-Teknologien hibridazioa. Eguzki eta gas bidezko teknologia termikoak. Gasa-ikatza.

-Espainiako energia produkzioaren parkea, penintsulan eta irletan. Merkatuaren estatistika eta etorkizuna.

Zirkuitu eta instalazio termikoen parametroak kalkulatzea:

-Industria prozesuetan parte hartzen duten parametro fisikoak eta kimikoak. Tenperatura, presioa, emaria, maila, eroankortasuna eta pH, besteak beste. Oinarriak eta kalkulua. Erreakzio kimikoak.

-Prozesu bateko aldagaien neurketa. Printzipioak eta neurgailuak.

-Zentral termoelektrikoetan erabiltzen diren erregaiak. Erregai motak. Ezaugarriak. Biltegiratzea. Banaketa.

-Bero-sorkuntzako erregaien hornikuntza kalkulatzea, horien ezaugarrien arabera. Berotze-ahalmena. PCSrako kalkuluak. PCIrako kalkuluak. Segurtasuna horniduran.

-Errekuntza. Errekuntzaren teoria. Errekuntza ez-osoa. Ikatzezko partikulen errekuntza. Errekuntzaren analizagailuak.

-Materiaren egoerak, egoera aldaketak, bero espezifikoa, bero sorra eta sentigarria. Ur-lurrun asea, gainberotua, berriz berotua eta espantsionatua. Lurrunaren bolumen espezifikoak.

-Ura/lurruna zirkuituen eskemak. Sinbologia. Adierazpide grafikoa.

-Airea/gasa zirkuituen eskemak. Sinbologia. Adierazpide grafikoa. Airea egokitzeko prozesua. Diagrama psikrometrikoa.

-Entalpia eta entropiaren kontzeptuak eta haien kalkulua. Molliereren diagrama, p-h eta T-s diagramak, besteak beste. Carnoten, Rankineren eta Hirnen ziklo termodinamikoak, zentral termikoei aplikatuak. Brytonen zikloa gas-turbinentzat.

-Bero-transmisioko zirkuituetako oinarrizko kalkuluak. Erradiazioa, konbekzioa eta eroapena. Lurrunaren presioaren eta tenperaturaren arteko erlazioa. Emariaren kalkulua. Potentzien kalkulua. Errendimenduen kalkulua.

Prozesu termikoetan eta fluidrikoetan erabiltzen diren ekipoak eta osagaiak identifikatzea:

-Fluidoen estatika eta dinamika. Hidrostatika. Hidrodinamika. Arkimedesen printzipioa. Bernoulliren teorema. Erregimen laminarra eta zurrunbilotsua.

-Fluidoen garraioa. Hoditeria. Hoditeriaren kalkulurako parametroak. Diametroa. Karga-galerak. Abiadura. Erregimen iragankorrak.

-Uraren zirkulazioa kanal irekietan.

-Ura tratatzeko sistemak. Efluenteak kontrolatzeko eta tratatzeko sistemak. Deskaltzifikagailuak eta desmineralizagailuak. Desgasifikazio termikoa eta gehigarri bidezkoa. Iragazketa. Ionizazioa. Ioi-trukatzaileak. Ezaugarriak eta funtzionamendua. Erretxinen bidezko arazketa. Uraren kalitate-parametroak. Alderantzizko osmosia. Kondentsatuak berreskuratzea. Egin beharreko purgen erregimena.

-Korrosioaren fenomenoak material metalikoetan. Korrosio elektrokimikoa. Korrosio lehorra. Korrosioaren abiadura. Neurketa. Pasibotasuna. Korrosiozko erasoak. Korrosio galbanikoaren aurreko prebentzio neurriak. Babes katodikoa.

-Prozesu fisiko kimikoetan erabiltzen diren ekipoak eta materialak. Segurtasun arauak.

-Ponpak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioa. Kurba bereizgarriak. Ponpak hautatzea. Osagai mekanikoak. Itxitura, errodamendu eta kojinete motak eta ezaugarriak eta haien lubrifikazioa.

-Haizagailuak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioa. Kurba bereizgarriak. Haizagailuak hautatzea.

-Konpresoreak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioa. Kurba bereizgarriak. Konpresoreak hautatzea.

-Balbulak. Tipologia eta ezaugarriak. Balbulak hautatzea. Iragazkiak. Eiektoreak. Eduktoreak. Sifoiak.

-Bero trukagailuak. Kondentsagailuak. Lurrungailuak. Plaka-trukagailuak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioa. Trukagailuak hautatzea.

-Erregai biltegiak. Tipologia. Hodien ezaugarriak, elementu pasiboak.

Zentral hidroelektrikoetako sistemak eta osagaiak identifikatzea:

-Zentral hidraulikoei aplikatutako oinarrizko kontzeptu hidraulikoak: potentzial hidraulikoa, maila, kota, edukiera, emariaren erregimena, hidrograma, emari ekologikoa, uholdeak eta uraldiak, karga, karga galera eta ur jauzi gordina eta garbia.

-Zentral hidroelektrikoen motak. Konfigurazioa. Presioa. Ezaugarriak. Erabilera.

-Presak eta urtegiak. Urtegien parametroak. Presa motak eta horiekin lotzen diren elementuak. Presaren kontzeptua eta funtzioak. Egiturazko guneak. Sailkapena. Makina etxea. Presa txikiak eta gainezkabideak. Kargako biltegiak edo ganberak. Jalkinen tranpak. Kanalak. Behartutako hodiak. Oreka-tximiniak. Hondoko eta sakonera erdiko hustubideak. Ikuskapenerako galeriak. Energia askatzeko egiturak, arrainentzako eskala. Uhateak eta ur-agorrak.

-Zentral osagaiak, eraikuntza-ezaugarrien arabera. Motak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Turbina hidraulikoen motak. Erabilera eremua eta errendimendua. Ezaugarriak. Mailaketa eta etapak. Turbina abian jartzeko sistemak eta kojineteen lubrifikazio, hozte eta estankotasun sistemak. Abiadura turbina hidraulikoetan doitzeko sistemak. Abiaduraren biderkagailuak. Turbina hidraulikoen babesak. Turbina frenatzeko sistema hidraulikoa.

-Eroanbide hidraulikoetako fenomeno anomaloak. Kabitazioa eta ahari-kolpea.

-Korronte alternoko eta korronte zuzeneko zerbitzu lagungarrien sistemak eta multzo lagungarriak.

Zentral termikoetako sistemak eta osagaiak ezagutzea:

-Erregaia hartzea eta biltegiratzea. Kalapatxa, errotak, tipologia, ezaugarriak eta funtzionamendua.

-Erregailuetarako ikatz-erregaien sistema. Erregaiaren injekzioa. Osagaiak. Ezaugarriak. Eskemak. Sugarra erregulatzeko organoak. Hautsontzia.

-Erregai likidoen sistemak. Osagaiak. Ezaugarriak.

-Galdara eta bere sistema lagungarriak. Galdara motak. Lurrun-andelak. Gainberogailua, birberogailua, ekonomizagailua. Ura-lurruna eta airea-gasak zirkuituak.

-Lurrun-turbina. Lubrifikazio-sistemak. Kontrol sistemak eta babesak. Lurrun zirkuitua eta zerbitzu lagungarriak. Lurrun nagusia eta birberotua.

-Emisioak arazteko sistemak. Iragazki elektrostatikoa. Desulfurazioa. Tximinia.

-Kondentsazio sistemak eta elikadura-ura. Funtzioak. Fluxu-diagramak. Osagaiak. Sistema lagungarriak. Zerbitzuetako ura. Aire konprimitua. Tresneriako airea.

-Hozte dorrea

-Desulfurazio planta. NOx-eko emisioak murriztea. CO2 harrapatzeko prozesuak. Iragazki elektrostatikoa.

Ziklo konbinatuko zentraletan erabiltzen diren sistemak bereiztea:

-Birgasifikazio plantak. Prozesua.

-Ziklo konbinatuko zentraletako oinarrizko prozesuak. Ezaugarriak eta beste zentralekin dituzten aldeak.

-Ziklo konbinatuko zentralen konfigurazioa. Ardatz bakarreko eta ardatz anitzeko zentralak. Zentraletako elementuak.

-Ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoetako erregaien sistema eta haien osagaiak. Gas naturalaren erregulazio eta neurketarako estazioa. Ikatzaren gasifikazioa. Erabiltzen diren ekipoak eta prozesua.

-Gas-turbina, tipologia eta osagaiak. Konpresorea. Errekuntza-ganbera. Kontrola eta babesak.

-Berreskuratze galdara eta sistema lagungarriak.

-Kondentsazio sistemak eta elikadura-ura. Funtzioak. Fluxu-diagramak. Osagaiak. Lurrun zirkuitua eta zerbitzu lagungarriak. Lurrun nagusia eta birberotua. Kondentsadorea. Hozte-dorrea.

-Banaketa sistemen osagaiak. Hodiak. Ponpak.

-Emisioak arazteko sistemak. Desulfurazio planta eta NOx-eko emisioak murriztekoa.

Barne-errekuntzako motor bidezko produkzio elektrikoko sistemak eta ekipoak:

-Barne-errekuntzako motor bidezko energia sortzea. Bideragarritasuna. Ezaugarriak. Erabilera. Errendimendua.

-Barne-errekuntzako motorren tipologia eta ezaugarriak. Motak.

-Motorretan erabiltzen diren erregai motak. Ezaugarriak. Oinarriak. Egokitzapena.

-Barne-errekuntzako motorren osagaiak. Erregai sistema, airea hartzea, hoztea, lubrifikatzea. Funtsezko aldeak motor industrialen ondoan.

-Motor termikoen erregulazioa. Abiadura kontrolatzeko elementuak. Parea kontrolatzeko elementuak.

-Motorretarako lubrifikatzaileak. Ezaugarriak. Motak. Erabilera. Biltegiratzea. Birziklatzea.

-Hozte sistemak. Erradiadoreak. Hozgarriak. Bero trukagailuak. Hozte dorreak. Beroa berreskuratzea.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek zentraletako produkzio elektrikoaren prozesuan parte hartzen duten teknologietan oinarrizko prestakuntza lortzea da modulu honen helburua; alegia, Estatuko produkzio elektrikoaren sistemaren ezaugarriak, zentralen tipologia, egitura, parte hartzen duten prozesuak eta haien ekipo eta osagai nagusien ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzea. Horri esker, eduki elektrikoko moduluekin batera, oinarriak finkatuko dituzte eta, geroago, gainerako moduluen laguntzaz, zereginak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzeko gaitasun orokorra lortuko dute zentral elektrikoetako lehen mailako produkzio eta mantentze-lanaren prozesua gainbegiratzeko sostenguan eta eragiketan.

Prestakuntza honek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen ditu:

-Produkzioko zentral desberdinek Estatuko sare elektrikoan dituzten ekarpenak analizatzea.

-Irletako eta penintsulatik kanpoko produkzio elektrikoaren berezitasunak bereiztea.

-Zentral mota guztien egitura eta funtzionamendu orokorra ezagutzea.

-Zentralen sistemak eta osagaiak ezagutzea, bereziki zentral termiko eta hidroelektrikoetakoak.

-Prozesuetan parte hartzen duten printzipio fisikoak eta kimikoak identifikatzea, haien parametroak kalkulatuta.

-Zentral instalazioetako haizagailuak, konpresoreak, ponpak, balbulak eta beste osagai nagusi batzuk hautatzea.

Modulu hau bukatzean, ikasleek produkzio elektrikoaren teknologiei eta produkzio zentroen (zentralak) egiturari buruzko ikuspegi orokorra izan beharko dute, eta gauza izanen dira haietan parte hartzen duten printzipio fisikoak interpretatzeko eta produkzio elektrikoaren zentral mota guztien berariazko sistema eta osagaiak identifikatzeko eta, behar izanez gero, haiek kalkulatu eta hautatzeko.

Modulu hau orokorra da zikloaren barrenean, eta egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa bat heldu da funtsean edukien atalean azaldutako aurkezpen ordenarekin, ondoren azaltzen diren argibideekin:

-Estatuko sistema elektrikoa.

-Produkzio elektrikoaren zentralak sailkatzea.

-Zirkuitu eta instalazio termikoen parametroak kalkulatzea.

-Zirkuitu eta instalazio hidraulikoen parametroak kalkulatzea.

-Prozesu termikoetan eta fluidrikoetan erabiltzen diren ekipoak eta osagaiak.

-Zentral hidroelektrikoetako sistemak eta osagaiak.

-Zentral termikoetako sistemak eta osagaiak.

-Ziklo konbinatuko zentraletan erabiltzen diren sistemak.

-Barne-errekuntzako motor bidezko produkzio elektrikorako sistema eta ekipoak.

Ona da mix energetiko-elektrikoa, urteetan zehar izandako gorabeherak eta etorkizuneko joera aztertzetik hastea eta, gero, produkzioko zentralak sailkatzea, haien funtzionamenduaren printzipioak eta egitura eta prozesu desberdinak alderatuta.

Ona litzateke zirkuitu eta instalazio termikoetako parametroen kalkulua egiten duen eduki-multzoarekin jarraitzea; hementxe, sistema, ekipo eta osagai batzuen (galdarak, trukagailuak...) identifikazioa erants daiteke. Zirkuitu eta instalazio hidraulikoetako parametroen kalkulua eta horiei loturiko ekipoen (turbinak, ponpak, balbulak...) identifikazioa eta hautaketa izan daitezke hurrengoak.

Azkenik, zentraletako sistema eta osagaien analisi xehakatua geldituko litzateke tipologiaren arabera (termikoak, hidroelektrikoak, ziklo konbinatukoak eta barne-errekuntzako motor bidezkoak), nagusitzen den motari (produkzioaren eta eman ditzakeen postuen arabera) arreta berezia eskainita, zein den unean uneko egoera.

Modulua garatzeko, erabilera anitzeko gela teknikoa izanen da, dokumentu teknikoz, eskuliburuz eta konfigurazio eskemez hornitua; horiei simulazio, kalkulu eta diseinuko aplikazio informatikoak gehituz gero, modua izanen da nahi diren ikaskuntza emaitzak ekarriko dituzten kasu praktikoetan etengabe lan egiteko. Orobat, zentral elektrikoen lantegiko baliabide eta instalazioak lagungarriak izanen dira ekipoak eta osagaiak egokia den unean identifikatu eta hautatzeko, bai eta egindako kalkuluak berretsiko dituzten neurriak hartzeko ere.

Eduki horiek unitate didaktikoetan antolatuko dira (unitate bakoitza berezko entitate izanik) eta haien bidez helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzen ahalko dira. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta sostengu gisa, iradokitzen dugu, besteak beste, honako jarduera hauek egitea:

-Sare Elektrikoaren txosten eta balantzeak interpretatzea.

-Estatuko produkzio elektrikoaren analisia, gaur egungoarena zein historikoa, Sare Elektrikoaren web ataritik abiatuta.

-Zentralen printzipio eskemen analisia, haien funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz.

-Errekuntza prozesuen interpretazioa eta kalkulua. Erregaien balorazioa. CO2 isuriak.

-Bero trukeko prozesuen interpretazioa eta kalkulua.

-Egoera-aldaketaren prozesuen interpretazioa eta kalkulua.

-Prozesu eta zirkuitu termiko eta hidraulikoetako printzipio eskemen adierazpidea.

-Ziklo termodinamikoak interpretatu eta kalkulatzea, diagramez eta aplikazio informatikoez lagunduta.

-Parametroen kalkuluak eta neurriak (emaria, bolumen espezifikoa, potentziak, errendimenduak eta entalpiak, besteak beste), diagramez eta aplikazio informatikoez lagunduta.

-Zentraletako instalazioen hodi, tutu, isolamendu, haizagailu, konpresore, kondentsadore, ponpa, balbula eta beste osagai batzuen gaineko kalkuluak eta hautaketa, diagramez, katalogoz eta aplikazio informatikoez lagunduta.

-Produkzio elektrikoko zentralen berariazko sistema eta osagaien identifikazioa.

Duten tamainagatik eta prezioagatik zentralen ohiko ekipamenduaren zati handi bat lantegian izatea zail denez gero, ona izanen da jarduera kopuru nahikoa programatzea sektoreko enpresekin batera, produkzio zentroetan beretan garatzeko.

Produkzio elektrikoaren zentralak izeneko moduluaren edukiak lagungarriak izanen dira ekipoen (turbinak, galdarak, ponpak, kondentsadoreak...) funtzionamenduan dauden oinarri termiko eta hidraulikoak ulertzeko; horiei esker, eduki elektrikoko moduluekin batera, zentraletako sistemak eta ekipamenduak hobeki ulertzeko oinarriak ezartzen dira. Oinarrizko ezagupen multzo hori ezinbestekoa izanen da eragiketarekin eta mantentze-lanarekin lotutako moduluak aplikatzeko.

Bestetik, zuzeneko koordinazioa planteatu beharko da modulu honen eta Zentraletako sistema elektrikoak izeneko moduluaren artean, lehen ikasmailako oinarrizko moduluetako bat baita. Horren bidez, bien edukiak osagarriak izatea eta elkar indartzea lortu behar da. Bereziki, arreta berezia eman behar zaio Estatuko sistema elektrikoarekin eta oinarrizko elektrizitatearen ikaskuntzekin zerikusia duten edukien koordinazioari, horiek beharrezkoak baitira instalazio termoenergetikoak ulertzeko.

Prestakuntzako jarduera batzuk zentralak berak bisitatuz egin behar direnez, ona litzateke jarduera horiek ikasturte berean batera eta osagarri gisa ematen diren beste prestakuntza modulu batzuekin programatzea, egun osoko irtenaldiak aprobetxatzeko. Arrazoi beragatik, zentral elektrikoetan adituak direnen esku-hartze puntuala koordinatu beharko litzateke.

Lanbide-modulua: Zentral elektrikoetako mantentze-lana.

Kodea: 0674.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 14.

Iraupena: 250 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zentral elektrikoetako ekipo eta instalazioak mantentzeko lanak planifikatzen ditu, faseak zehaztuz eta baliabideak ezarriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manten daitezkeen zentral elektriko bateko zatiak identifikatu ditu.

b) Zentral elektriko bateko planoak, arauak eta zehaztapen teknikoak ezagutu ditu.

c) Hainbat motatako mantentze-lanak identifikatu ditu.

d) Mantentze-lan prebentiboak sailkatu ditu, eta horien tenporizazioa justifikatu du.

e) Mantentze-lanetako eragiketa bakoitzean jarraitu beharreko prozedura idatzi du.

f) Hainbat materiali buruzko zehaztapenak prestatu ditu, mantentze-prozesuan haiek nola eskuratu kudeatzeko.

g) Mantentze-lanak egiteko beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak ezarri ditu.

2. Ekipamendu eta instalazio elektrikoak mantentzen ditu, eta, horretarako, tresneria egokia erabiltzen du eta probak eta egiaztapenak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentral elektriko bateko mantentze-lan elektrikoa egiteko zereginak, denborak, giza baliabideak eta baliabide materialak definitu ditu.

b) Eragiketaren eskakizunen arabera prestatu du lan-eremua, ezarritako lan-prozedurak kontuan izanik.

c) Magnitude elektrikoetako hainbat neurketa egin ditu.

d) Aparamentan eta motorretan esku hartu du.

e) Instrumentazio eta kontroleko ekipoetan jardun du.

f) Sistemen edo ekipoen onarpen-balioak egiaztatu ditu.

g) Aparamentaren eta motorren probak egin ditu.

h) Balizko matxurak eta horien iturriak identifikatu ditu.

3. Ekipamendu mekanikoa mantentzen du, prozedurak definitzen ditu eta neurketak eta saiakuntzak egiten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentral elektriko bateko mantentze mekanikoa egiteko zereginak, denborak, giza baliabideak eta baliabide materialak definitu ditu.

b) Magnitude mekanikoak doitu eta neurtu ditu.

c) Ardatzen lerrokadurak eta kalibrazioak egin ditu.

d) Saiakuntza ez-suntsitzaileak egin ditu.

e) Matxurak eta horien kausak diagnostikatu ditu.

f) Ekipoak eta osagaiak desmuntatu eta berriak jartzeko eragiketak egin ditu.

4. Beharrezko mantentze-lanak definitzen ditu, lanpostuaren baldintzak kontuan izanik eta araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze prebentiboaren lanak benetan egiten direla egiaztatu du.

b) Ordeztutako elementuen proba funtzionalak egin ditu.

c) Lanak behar bezala egin direla egiaztatu du.

d) Beharrezko prezintuak jarri ditu.

e) Lan-eremua garbitu eta egokitu du.

f) Arrisku-lekuak adierazteko arauzko seinaleak utzi ditu.

g) Egindako mantentze-lanen kontrolaren eta jarraipenaren balioak dokumentatu ditu.

5. Mantentzearekin lotzen den dokumentazio teknikoa prestatzen du, erabilpen-araudiari eta mantentze-planen prozedurei erreparatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko aginduak bete ditu.

b) Mantentze-lanak hobetzeko proposamenak egin ditu.

c) Aldaketa-obren ondorioz lortutako datuak bildu ditu.

d) Sortutako kontingentziei eta hartutako konponbideei buruzko txostena prestatu du.

e) Mantentzearekin lotzen diren administrazio-dokumentuak idatzi ditu.

f) Mantentze-lana kudeatzeko informatika-aplikazioak erabili ditu.

g) Enpresaren kalitatea kudeatzeko sistemarekin lotzen den dokumentazioa ezagutu du.

h) Mantentze-lanak dokumentatu ditu.

6. Zentral elektriko baten geldialdi handi baterako jarduketak planifikatzen ditu, sare elektrikoko kudeatzaileen jarraibideak eta faseak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berrikuspena planifikatu du.

b) Fase bakoitzean egin beharreko jarduketak definitu ditu.

c) Egin beharreko lanak planifikatu ditu.

d) Geldialdi handi baten ezaugarri teknikoak identifikatu ditu.

e) Estatuko Energia Sarearen eskakizun teknikoak eta prozedurazko eskakizunak bereizi ditu.

f) Instalazioetan eta ekipoetan jardun aurretik egin beharreko probak definitu ditu.

g) Zerbitzua berrezartzeko nola jardun behar den dioen protokoloa planifikatu du.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Segurtasun arauak errespetatuz lan egin du makina eta erremintekin.

c) Besteak beste, materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean zein diren maizenik istripuen sorburuak identifikatu ditu.

d) Segurtasun elementuak, eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den ekipamendua, norbera eta taldea babestekoa (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste), deskribatu ditu.

e) Segurtasun elementuen, eta norbera eta taldea babesteko ekipoen erabilera egokia identifikatu du.

f) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

g) Ingurumena kutsatzeko iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

Edukiak:

1. Zentraletako ekipoak eta instalazioak mantentzeko lanak planifikatzea:

-Mantentze-lana behar duten zentral bateko zatiak identifikatzea.

-Zentral elektriko bateko planoak, zehaztapen teknikoak eta arauak aztertzea.

-Mantentze-plan baten definizioa.

-Mantentze-lana definitzea. Mantentze-lanen motak.

-Oinarrizko kontzeptuak. Fidagarritasuna, erabilgarritasuna, mantengarritasuna.

-Mantentze-lan prebentiboa. Motak, funtzionamendua eta ezaugarriak.

-Mantentze-lanen prozedura orokorrak. Aplikazio-arauak.

-Fidagarritasunean oinarritutako mantentze-lana (RCM).

-Mantentze-lana kudeatzeko eta antolatzeko erremintak. Aplikazio-softwarea.

-Giza baliabideen kudeaketa. Kudeaketa-planak.

Ekipo eta instalazio elektrikoetako mantentze-lanak egitea:

-Mantentze-lan elektrikoaren funtsak. Ezaugarri orokorrak. Haren elementuen berariazko ezaugarriak.

-Mantentze-lanetan aplikatzen diren neurgailuak. Magnitude elektrikoen neurketak. Datuak erregistratzeko sistemak. Erregistratutako balioen interpretazioa.

-Osagai elektrikoetako mantentze-lanak. Ekipo elektrikoetako mantentze-lanak. Instalazio elektrikoetako mantentze-lanak. Mantentze-lanei aplikatutako erregulazio, aginte, kontrol eta gainbegiratzearen arloko sistemak. Datuak eskuratzeko sistemak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Matxurak konpontzeko prozedurak. Elementuen bateragarritasuna.

-Ekipo eta elementuetako mantentze-lanak. Prozedurak eta bitartekoak.

-Mantentze-lanen kudeaketa ekonomikoa. Hornidurak.

Mantentze-lan mekanikoa egitea:

-Mantentze-lan mekanikoaren funtsak.

-Metrologia eta doikuntzak: neurketarako ekipoak. Neurketaren ziurgabetasunak.

-Matxuren diagnostikoa hodietan eta soldaduretan. Soldatzeko teknikak. Makina-erremintak.

-Isolamendua eta babesa. Bulkanizatua. Motak. Ezaugarriak. Erabilera. Aplikazio arauak.

-Mantentze-lan prediktiboa egiteko teknikak. Dardarak neurtzea eta aztertzea. Ekipoak. Erabilera eta akatsak.

-Saiakuntza ez-suntsitzaileak. Saiakuntza suntsitzaileak. Emaitzen analisia.

-Zentraletan erabiltzen diren elementu mekanikoak mantentzeko lanak. Ekipo mekanikoetako mantentze-lanak.

Zentraletako mantentze-lanak gainbegiratzea:

-Mantentze-lan prebentiborako eta prediktiborako kontrol-teknikak. Motak. Prozedurak. Kontrol-orriak. Mantentze-lanerako plana.

-Ekipoen eta elementuen proba funtzionalak. Motak. Ezaugarriak.

-Mantentze-lana kudeatzeko prozedurak. Teknikak. Ereduak.

-Mantentze-lanari aplikatutako kudeaketa-arauak.

-Neurtzeko teknikak. Neurketaren kontrola.

Mantentze-lanaren kudeaketarekin lotzen den dokumentazioa prestatzea:

-Mantentze-lanetako dokumentuak. Fitxak. Eskariak. Aginduak.

-Mantentze-lanak hobetzeko prozedurak. Emaitzen analisia. Prozeduraren adierazleak.

-Txostenak egitea. Matxuren eta berritutako elementuen historikoaren dokumentazioa.

-Informatika-aplikazioak: datu-basea eta historikoak.

-Kalitateari buruzko eskuliburuak. Aplikazio arauak. Ereduak.

-Prozeduren eskuliburuak. Prozesuen mapa. Prozesuen eskuliburua. Prozesuen adierazleak. Onarpen irizpideak.

Geldialdi handiko eragiketa batean laguntzea:

-Geldialdi handiak kudeatzeko helburuak. Geldialdi programatuak. Ustekabeko geldialdiak.

-Geldialdi handien plangintza. Irizpideak. Prozedurak. Jarduketak. Informazioa.

-Geldialdi handiaren aurretiazko lanak. Aurretiazko lanen definizioa. Lanen kontrola.

-Lanen plangintza.

-Materialaren kudeaketa. Biltegiko kontrola.

-Segurtasuna eta Ingurumena. Ingurumen-kontrola.

-Martxan jartzeko metodoak. Geldialdiaren amaiera. Aurretiko jarduketak. Onartzeko balioak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketan eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Norbera babesteko ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak.

-Taldeko babesa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleak zentral elektriko bateko lehen mailako mantentze-lan elektrikoa eta mekanikoa planifikatu, egin, gainbegiratu eta kudeatzeko beharrezko trebetasunak lortzea du helburu modulu honek.

Trebetasun horiek honelako alderdiak biltzen dituzte:

-Mantentze-lanaren xedeko ekipoen eta instalazioen planoak eta zehaztapen teknikoak identifikatu eta interpretatzea.

-Ekipoak, neurketarako teknika eta datuak erregistratzeko sistema egokienak ezartzea.

-Estatuko sare elektrikoaren eskakizunak ezagutzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak ezagutzea.

Modulu hau bukatzean, ikasleek gauza izan behar dute zentral elektriko bateko lehen mailako mantentze-lanetan sartzen diren zereginak betetzeko, haren funtzionamendu ezin hobea bermatzeko; horretarako, eskura dituzten baliabideak optimizatuko dituzte, eta pertsonentzat, ingurumenarentzat eta instalazioentzat kalitate eta segurtasun arloan ezarritako aginduak beteko.

Modulu hau teoriko-praktikoa da, eta erabiltzen diren teknika eta baliabideak inguruko enpresetan erabiltzen direnen antzekoak izatea bilatzen da, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Zentral elektrikoetako mantentze-lanak izeneko modulua emateko behar diren baliabideen artean gela tekniko bat behar litzateke, ekipo informatikoez eta softwarez hornitua simulaziorako, bai eta maketez eta beste osagai didaktiko batzuez ere, sorgailu, galdara, turbina, konpresore eta abarren osaera eta funtzionamendua ikusi ahal izateko. Hori gorabehera, mantentze-lanen errealtasuna eman beharrak zentral elektrikoetara bisitak egitera eta inguruneko zentraletan prestakuntza edo eta lan aldiak planteatzera behartzen du.

Eduki-sekuentziazio hau proposatzen da:

-Zentraletako ekipoak eta instalazioak mantentzeko lanak planifikatzea.

-Ekipo eta instalazio elektrikoetako mantentze-lanak.

-Mantentze-lan mekanikoa.

-Zentraletako mantentze-lanak gainbegiratzea.

-Geldialdi handiko eragiketan laguntzea.

-Mantentze-lanen kudeaketarekin lotzen den dokumentazioa prestatzea.

Moduluaren zati teorikoarekin hastea gomendatzen da, mantentze-lana planifikatuz, eta gero zati teoriko praktikoarekin jarraitzea. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumeneko babesa zeharka landu beharko dira edukien multzo guztietan.

Modulu honetako edukiak unitate didaktikoetan antolatuko dira (unitate bakoitza berezko entitate izanik) eta haien bidez helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definituko dira. Unitate didaktiko horien guztien multzoaren bitartez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Ekipoen eta osagaien eskuliburu eta katalogoak gidatuta kontsultatzea, berriak jarri behar direnean.

-Hainbat zirkuitutako ekipo edo/eta osagai kritikoak zehaztea zentraletako eskema funtzional eta printzipioko errealen laguntzaz.

-Ekipoetako lehen mailako mantentze-lanetako kasu praktikoak garatzea, enpresaren mantentze-lanetako eskuliburuak eta fabrikatzailearen mantentze-lanetakoak erabilita.

-Mantentze-lana behar duten ekipo eta instalazioetako planoak eta zehaztapen teknikoak interpretatzea.

-Mantentze-lanen plan bat prestatzea, azalpen argiez eta grafikoz hornitua, hartan, dokumentu formal batean deskribatuko dira mantentze-lanen prozesuak.

-Diagnosi eta neurketarako ekipoak eta aparatuak erabiltzea parametro eta magnitudeen balioa zehazteko, mantentze-lan prebentiboa edo zuzentzailea egiteari begira.

-Lehen mailako mantentze-lanak egitea zentraletako oinarrizko ekipoetan (koipeztatzea eta koipea kentzea, iragazkiak, garbiketa, muntatzea eta urratzea, isolatzea, giltza dinamometrikoekin doitzea, purgatzea, nibelak kontrolatzea, oinarrizko orekatze-lanak eta abar), erreminta egokiak erabilita.

Duten tamainagatik eta prezioagatik zentralen ohiko ekipoaren zati handi bat lantegian izatea zail denez gero, ona izanen da jarduera kopuru nahikoa programatzea sektoreko enpresekin batera, produkzio zentroetan beretan garatzeko.

Modulu honetako edukiak Zentraletako sistema elektrikoak eta Produkzio elektrikoko zentralak izeneko moduluen elementu integratzaile dira; beraz, aipatu moduluen programazioarekin koordinatuta garatuko da.

Edukiak errepika ez daitezen eta behar adina sakondu ez diren ezagutzak osa daitezen balio beharko du modulu hauetan guztietan deskribatutako koordinazioak. Gainera, modulu bakoitzeko sekuentzia eta programazioa bera koordinatuko dira ikaskuntzak indartu eta bultzatzeko.

Lanbide-modulua: Ingelesa (tarteko maila).

Kodea: NA22.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingeles teknikoko testu konplexuak ulertzen ditu, kasuan kasuko lanbidearen esparruarekin lotuak; askatasun maila altua dauka eta erreferentzia iturri egokiak erabiltzen ditu horiek aukeratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu mota eta xede desberdinen arabera egokia den irakurketa teknika aplikatu du, lanbidearen praktikarako albisteak, artikuluak eta txostenak erabiltzea ala ez erabiltzea erabakitzeko.

b) Testu luze eta konplexuetan lanbidean jarduteko interesekoak diren informazioak identifikatu ditu, atal zailenak berriz irakurtzeko aukera izanez gero.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak zehaztasunez atera ditu testu-zati edo testu desberdinetatik. Testuak iturri espezializatuetakoak izan daitezke, lanbideko gaiei buruz ari badira, edo bestelako iturri espezializatu batzuetakoak, hiztegiaren laguntza erabiliz gero.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo espezialitateko gaietan.

e) Zehaztasunez interpretatu ditu emandako jarraibide luze eta konplexuak, lanbide-jardueraren berezko prozesuen garapenari buruzkoak nahiz ekipoen, aparatuen eta erreminten erabilerari buruzkoak, betiere atal zailenak berriz irakurtzeko aukerarekin.

f) Lanbide-esparruko harremanak ezartzen direneko pertsonek bidalitako idatzizko komunikazioetako funtsezko elementuak aukeratu ditu, haien funtsezko esanahia erraztasunez eta zehaztasunez harrapatzeko.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere espezialitateko gaien gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argiro artikulatuz eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu ditu norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintza zehatz eta teknikoak, aurkezpen edo hitzaldi laburretan adierazitakoak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere lanbide jarduerei buruz hizkera argian eman zaizkion jarraibide operatiboak zailtasunik gabe ulertu ditu (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Gai profesionalei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Dokumentuak ingelesez betetzen ditu, eta bere lanbide esparruarekin lotutako gutunak, mezuak edo jarraibideak betetzen ditu. Horretarako hiztegi berariazkoa erabiltzen du, bere jarduerako transakzioak burutzeko eta komunikatzeko behar diren kohesioaz, koherentziaz eta zehaztasunaz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jardueran erabiltzen diren formularioak, txostenak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak, txostenak eta abarrekoak zehaztasunez eta zuzentasunez idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Lanbide jarduerako eguneroko gaiei nahiz bestelakoei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta bestelako iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Bere jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta lanbide eremuko berariazko hiztegia zehaztasunez erabiliz.

e) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide zehatzak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jarduerarekin lotutako aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

b) Lanbide jarduerarekin lotutako gaiei buruz aurrez prestatutako aurkezpen labur eta errazak zuzentasunez egin ditu.

c) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

d) Lanbideko ohiko egoerei buruzko iritziak adierazi ditu eta alderdi teknikoak eztabaidatu ditu, hizketaldi laburretan.

e) Norberaren lanbide eremuko interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegi tekniko eta anitza erabili du.

f) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

g) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Lanbideko profesionalekin nahiz beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, eguneroko gaiei buruz eta lanbideko jarduerari buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei edo gai profesionalei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

Oinarrizko edukiak.

Mezu idatziak interpretatzea:

-Mezuak, testuak, lanbideko eta eguneroko artikulu oinarrizkoak ulertzea.

-Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

-Sektore profesionaleko berariazko terminologia. “False friends”.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zehar estiloa, aditz modalak

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Ahozko mezuen azterketa:

-Eguneroko bizitzako mezuak ulertzea.

-Mezu zuzenak eta telefono bidezkoak.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantza adieraztea, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Idatzizko testuak sortzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testu oinarrizkoak adierazi eta betetzea.

-Curriculum vitae-a eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zehar estiloa.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

-Testuaren koherentzia:

-Testua komunikazioaren testuingurura egokitzea.

-Testu mota eta formatua.

-Hizkuntzaren aldaera. Erregistroa.

-Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

-Diskurtsoaren hasiera eta gaiaren sarrera. Garapena eta hedapena: exenplifikazioa eta ondorioa eta/edo diskurtsoaren laburpena.

-Puntuazio zeinuak erabiltzea.

Ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko mezuak bidaltzeko erabilitako erregistroak.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa. “False friends”.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantza adieraztea, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

-Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta haien konbinazio eta soinuak, eta kontsonantezko fonemak eta haien elkarketak.

Ahozko elkarreragina:

-Ahozko diskurtsoa mantendu eta horren jarraipena egitea:

-Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

-Laguntzea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, etab.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Intonazioa, ahozko testuaren kohesiorako baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko elkarreragina indartzeko.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide-modulu honen funtsezko helburua da ikasleek prestakuntza honetara iristean duten hizkuntza gaitasuna finkatzea, eta lanbide sektorearen testuinguruan indartzea, bereziki nabarmenduz eguneroko bizitzako eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan erosotasunez aritzeko trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan lanbidearen ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie ikasleei, lanbide sektoreari dagokion ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski.

Horregatik guztiagatik, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan. Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten zaizkien komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, ekipoen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide-modulua: Telekontrola eta automatismoak I.

Kodea: 0670 a.

ECTS kredituetarako baliokidetza: 6.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabiltzen diren instrumentazio, kontrol eta neurketako elementuak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, elementuak hautatzen ditu, eta parametroak baloratzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sentsore elektrikoak sailkatu ditu.

b) Sentsore elektrikoen, mekanikoen eta kimikoen funtzionamendua ezagutu du.

c) Energia elektrikoa sortzeko zentraletan erabiltzen diren transduktoreek sortutako seinaleak identifikatu ditu.

d) Energia elektrikoa sortzeko zentraletan erabiltzen diren sentsoreak konektatu ditu.

e) Transduktore analogikoekin eta digitalekin lotzen diren eskuratze eta neurketako ekipoak eta seinalea egokitzeko zirkuituak aipatu ditu.

f) Zentraletan erabiltzen diren neurgailuak ezagutu ditu.

g) Aldagai elektrikoen balio maximoa, tartekoa eta eraginkorra zehaztu ditu.

h) Sare elektrikoaren berezko aldagaien balioak lortu ditu (potentzia aktiboa eta erreaktiboa, potentzia-faktorea eta maiztasuna, besteak beste).

i) Transduktore analogikoekin eta digitalekin lotzen diren eskuratze eta neurketako ekipoak eta seinalea egokitzeko zirkuituak ezagutu ditu.

2. Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabiltzen diren eragingailuak muntatzen ditu, horren funtzionamendua ezagutzen du eta dokumentazio teknikoa erabiltzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia elektrikoa sortzeko zentraletan erabiltzen diren eragingailu motak sailkatu ditu.

b) Eragingailu pneumatikoen, hidraulikoen eta elektrikoen indarra eta eragin-abiadura kalkulatu du.

c) Dena ala ezer ez eragingailuen muntaketa egin du.

d) Kontrol proportzionaleko eragingailuekin lotzen diren zirkuitu elektronikoak identifikatu ditu.

e) Kontrol proportzionaleko eragingailuen konexioak egin ditu.

f) Kontrol proportzionaleko eragingailuen funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

3. Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzen du, horien parametroak konfiguratuz eta doituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Alternadorearen funtzioa eta doikuntza ezagutu du.

b) Lortu nahi diren balioetarako eszitazioaren doikuntzak zehaztu ditu.

c) Zentraleko goi-tentsioko potentziako ekipo elektrikoak konfiguratu ditu.

d) Lortu nahi den kargarako doitu ditu metagailuak.

e) Zehaztutako potentzia- eta seinale-parametroetara doitu ditu artezgailuak.

f) Zentralaren sistema elektriko lagungarriak ezagutu ditu (megafonia eta telefonia, besteak beste).

g) Argiteriako eta larrialdiko instalazioak zentralaren espazioekin lotu ditu.

4. Zentraletako kontrol-ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa zehazten du eta kontrol-sistemak konfiguratzen eta doitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Maiztasun-aldagailuaren funtzionamendu orokorra eta berau osatzen duten blokeak ezagutu ditu.

b) Maiztasun-aldagailuaren funtzionamendu-parametroak konfiguratu ditu.

c) Maiztasun-aldagailua konektatu du.

d) Mikroprozesadore bidezko potentzia-kontrolerako beharrezko hardwarea identifikatu du.

e) Periferikoak eta sarrera eta irteerako txartelak identifikatu ditu.

f) Sarrera eta irteera digitalak eta analogikoak konektatu ditu.

g) Seinale analogikoen funtsezko parametroak konfiguratu ditu.

h) Kontrol lokaleko gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketa-terminalak konfiguratu ditu.

5. Prozesuen telekontrolerako transmisio- eta komunikazio-sistemak ezaugarritzen ditu, eta horien osagaiak eta seinaleak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekontrolean erabiltzen diren transmisio-bideak sailkatu ditu.

b) Transmisio-bitartekoen propietate bereizgarriak identifikatu ditu.

c) Aldagai fisikoak kontrolatzeko eta neurtzeko eremuko busaren bidez, oinarrizko transmisio-sistema ezarri du.

d) Energia elektrikoa sortzen duten zentralak kontrolatzeko ohikoenak diren eremuko bus normalizatuak ezagutu ditu.

e) Eremu, zirritu eta kontroleko azpiestazio elektrikoetako kontrol-sistemak lotu ditu.

f) Telekontrol-sisteman erabilitako sare lokala (LAN) bereizi du.

g) Sare lokal bateko oinarrizko parametroak konfiguratu ditu.

h) Sare lokal baten bitartez eragin ditu elementuak.

i) Internet bidez jardun du urrutiko estazio bat.

Edukiak.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabilitako instrumentazio eta neurketako elementuak ezaugarritzea:

-Tentsio eta intentsitate zuzen eta alternoko aldagai fisiko eta elektrikoetako transduktoreak. Sailkapena. Sailkapena, hainbat irizpide kontuan hartuta: tentsioa, intentsitate alternoa, intentsitate zuzena, tenperatura, presioa, emaria, maila, bira-abiadura, haizearen abiadura, posizio lineala eta angeluarra, bibrazioak, egituraren deformazioa, pH-a eta beste batzuk.

-Transduktoreak. Ezaugarriak. Konfigurazioa. Hainbat motatako transduktoreak neurketa-zentralekin konektatzea. Transduktoreak sortutako seinaleak identifikatzea.

-Gehieneko eta tarteko balioak eta balio eraginkorra kalkulatzea.

-Tentsio eta intentsitateko, potentzia aktiboko eta erreaktiboko, potentzia-faktoreko, frekuentziako eta faseko bat-bateko balioak abiapuntu izanik, sare elektrikoaren berezko aldagaietako balioak lortzea.

-Transduktoreetarako seinale-egokigailuak eta neurriak hartzeko zentralak. Seinalearen anplifikazioa. Digitalera bihurtzea. Seinalea neurketa-estaziora transmititzea.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak egiaztatzea eta muntatzea:

-Dena ala ezer ez gisako eragingailuak. Dena ala ezer ez gisako eragingailuen konexioa, instalazioa, funtzionamendua eta propietateak. Elektroimanak. Motor elektrikoak. Zuzena. Alternoa. Eragingailu pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Eragingailu batzuen eta besteen indarra, parea eta eragin-abiadura kalkulatzea.

-Dena ala ezer ez gisako eragintzak, motorrak eta eragingailuak muntatzea.

-Kontrol proportzionaleko eragingailuak edo serbokontrolatuak. Lotutako zirkuitu elektronikoak. Kontrol proportzionaleko balbulak. Kontrol proportzionaleko eragingailuak konektatzea. Erantzuna egiaztatzea: kurba bereizgarriak. Sistema kalibratuak, erregulagailuak eta serbosistemak.

Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzea:

-Alternadorea doitzea. Alternadorearen atalen funtzioa.

-Eszitazioa doitzea. Eszitazioaren atalak. Kontrol-parametroak.

-Zentralaren goi tentsioko potentziako ekipo elektrikoak konfiguratzea. Etengailu orokorrak hautatzea. Kontrol-etengailuak hautatzea.

-Metagailuen doitzeak. Metagailuak konfiguratzea. Metagailuak konektatzea.

-Artezgailuen doitzeak. Artezgailu trinkoak. Artezgailuak konfiguratzea. Potentzia- eta seinale-parametroak.

Potentziaren elektronika: tiristoreak, diac, IDBT.

-Zentral elektrikoetako megafonia-sistemak. Konfigurazioa eta doikuntzak.

-Zentraletako telefonia- eta komunikazio-sistemak. Arretazko neurriak.

-Argiztapen instalazioen ezaugarri bereziak. Larrialdiko argiztapen ekipoak. Arretazko neurriak. Berariazko arauak.

Zentraletako kontrol-ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa:

-Eskemak. Araudia.

-Frekuentzia-aldagailuak, sarerako konexioarekin edo gabe. Oinarrizko konfigurazio-parametroak. S/I moduluak. Potentziaren modulua. Kontrolaren modulua. Korronte zuzeneko busa. Aldagailuen bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Seinale bereizgarriak egiaztatzea. PWM kontrola. PWM kontrol baten seinale trifasikoa. Bektore-fluxuaren kontrola.

-Automata programagarriak (PLC) eta mikroprozesadoreetan eta mikrokontroladoreetan oinarritutako beste ekipo batzuk. Konfigurazioa. S/I modulu digitalak. S/I modulu analogikoak.

-Programazioa. Programak egiaztatzea. Komunikazioa.

-Sarrera eta irteerako periferikoak eta txartelak. Aldagai digitalen berariazko moduluak. Aldagai analogikoen berariazko moduluak. Moduluen konexioak egitea. Sistemen arteko konexioak egitea.

-Funtzionamendu-parametroak eta alarmak konfiguratzea.

-Mantentze-funtzioak PLCekin.

-Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketa ekipoak. Ukipen-pantailak. Konfigurazioa.

Zentraletako prozesu automatikoetako telekontrolerako transmisio eta komunikazio sistemak ezaugarritzea

-Transmisio bideak. Kablea. Zuntz optikoa. Hari gabeko komunikazioa. Propietateak eta ezaugarriak.

-Transmisio sistemak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Eremu-busak. Can busa. Modbus. Fieldbus. Profibus 485, 422 eta antzekoak. Ezaugarri teknikoak. Funtzionamenduaren printzipioak. Komunikazio-arauak.

-Transmisio sistemak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Eremu-busen aplikazioak zentral elektrikoetan. Seinale irrati-elektrikoak eta irratidifusiozko seinaleak transmititzea.

-Azpiestazio elektrikoen kontrola. Eremu maila. Zirritu maila. Kontrol maila.

-Sare lokala (LAN). Ethernet industria-sare baten deskribapena. ISO eta TCPIP protokoloak.

-Sarearen osagaiak. Topologia. Softwarearen osagaiak. Sare lokal bat konfiguratzea.

-Hedadura zabaleko sareak (WAN) eta Internet. Osagaiak. Deskribapena. Motak.

-Konfigurazioa. DSL sistemak. Deskribapena. Modulazio sistemak.

-Erabilitako teknologiak. Irratia, RTC, DSL, ADSL, GSM, ETHERNET TCP/IP.

-Zentral elektrikoetako telekontrol-teknikak. Zentral termikoen, eguzki-zentralen, zentral hidraulikoen eta eolikoen kontrola. Oinarrizko ezaugarriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskura ditzatela energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak muntatzeko eta ekipo elektriko eta elektronikoak konfiguratu eta doitzeko, parametroak lokalean eta urrutitik doituz.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

-I. multzoa: Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabilitako instrumentazio eta neurketako elementuak ezaugarritzea.

-II. multzoa: Energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak egiaztatzea eta muntatzea.

-III. multzoa: Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzea.

-IV. multzoa: Zentraletako kontrol-ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa.

-V. multzoa: Zentraletako prozesu automatikoetako telekontrolerako transmisio eta komunikazio sistemak ezaugarritzea.

Modulu honi dagozkion gaitasunak eskuratzeko, gomendagarria da muntaketa praktikoak egitea, ikasten ari diren teknologia desberdinetako elementuekin. Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da, betiere bilatuz erabiltzen diren teknikak eta bitartekoak inguruko enpresen ohiko praktikaren antzekoak izatea, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten:

-Ikasgelako jarduerak, sentsoreei eta seinale-egokigailuei buruzko eduki teorikoak azaldu eta erakutsita, eta eskuliburuak nahiz dokumentazio teknikoa kontsultatzea.

-Jarduera praktikoak edo teoriko praktikoak egitea alderdi hauei loturik:

-Sentsore eta eragingailu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoak.

-Alternadoreen funtzionamendua, erregulazioa eta akoplamendua.

-PLCaren konfigurazioa eta programazioa. Sarrera eta irteera digital eta analogikoak. Ukipen-pantailen bidezko gainbegiratzea.

-Maiztasun-aldagailuak. Aldagailuak osatzen dituzten blokeak, konfigurazioa, PWM kontrola.

-Industria komunikazioak eta telekontrola.

Lanbide gaitasun askorekin harreman zuzena duen modulua denez, komenigarria litzateke honako hauek eskura izatea:

-Sentsoreak, seinale-egokigailuak eta energia eoliko eta fotovoltaikoko instalazioetan gaur egun erabiltzen diren tresnak.

-Eragingailu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen entrenagailuak.

-Potentzia-elektronikaren, alternadoreen eta frekuentzia-aldagailuen entrenagailuak.

-PLCen eta ukipen-pantailen ikasgela.

-Industria-komunikazioetarako entrenagailuak.

Modulu honek jarraipena du bigarren ikasmailan, non PLCei, sentsoreei, eragingailuei eta industria-komunikazioei buruzko edukiak zabalduko baitira.

Gomendagarria litzateke ikasgaiak eta sekuentziazioa koordinatzea Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta Zentraletako sistema elektrikoak izeneko moduluekin, batik bat.

Lanbide-modulua: Telekontrola eta automatismoak II.

Kodea: 0670

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prozesuetan aplikatzekoak diren instalazio automatizatuak konfiguratzen ditu, eta, eginkizun horretan, elementuak ezagutzen ditu eta parametroak doitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atzeraelikadura bidezko erregulazio- eta kontrol-sistemaren funtzionamendua zehaztu du.

b) Modu lokalean, aldagai fisikoak dituzten PID kontroleko sistemak ezagutu ditu.

c) Kontrol-logika lausoan oinarritutako kontrol-sistemak ezagutu ditu.

d) Ohiko sistemaren eta kontrol lausoko sistemaren funtzionamendua alderatu ditu.

e) Sistema automatiko bateko sarrera/irteera elementuak konfiguratu ditu.

f) Sistema automatikoaren kontrol-sistemak konfiguratu ditu.

g) Zentral elektrikoetan erabiltzen diren sistema automatikoen funtzionamendua simulatu du.

2. SCADA motako softwarea duen kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzen ditu, eta, horretarako, kontrolak simulatzen ditu eta sistema-doikuntzak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekontrolean ohikoak diren SCADA sistemak (Supervisory Control And Data Acquisition) zerrendatu ditu.

b) SCADA sistema baten oinarrizko ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketa-elementuen gisako eragiketa-interfaze grafikoak erabili ditu.

d) Kontrol-seinaleak sortu ditu, eta datuak eskuratu.

e) SCADA baten bitartez, energia sortzeko zentral baten gainbegiratze eta mantentze-lanak simulatu ditu.

f) Azpiestazio elektrikoen kontrolean SCADA sistemen erabilera ezagutu du.

g) SCADA sistema baten bitartez, zentral eoliko edo eguzki-zentral batean jardun du.

3. Sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzen ditu, elementuak eta sistemak egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bideozaintzako eta sarrera-kontroleko sistemak ezagutu ditu.

b) Barruti bateko sarrera-kontroleko eta alarmako sistema instalatu du.

c) Alarma-sistemaren funtzionamendua egiaztatu du.

d) Espazio baten zaintzarako IP kamerak instalatu ditu.

e) Espazio baten zaintzarako IP kamerekin egin du lan.

f) Espazio baten zaintzarako telebista-zirkuitu itxia konfiguratu du.

g) Espazio baten zaintza simulatu du telebista-zirkuitu itxi baten bitartez.

Edukiak.

Zentraletako prozesuetan aplikatzekoak diren instalazio automatizatuak konfiguratzea:

-Erregulazioari buruzko oinarrizko ezagutzak: Tratamendu analogikoa. Begizta irekiko erregulazioa. Begizta itxiko erregulazioa.

-Atzeraelikadura negatibo bidezko aldagai fisikoen kontrol-sistemak. Atzeraelikatutako kontrol-sistemen oinarrizko funtzionamendua. Bloke-eskema. Kontrol proportzional baten erantzun-kurba bereizgarriak.

-Kontrol proportzionala, integrala eta deribatiboa (PID). P kontrola. I kontrola. D kontrola. PID erregulagailuen motak: jarraituak, bulkaden irteera, etenak.

-PID kontrola. Doikuntzak. Funtsezko ezaugarriak. Zentral elektrikoetako sistemetan aplikatzea.

-Logika lausoko teknologian (fuzzy) oinarrituta ezarritako kontrol-sistema egokiak eta moldatzaileak. Sistemen funtzionamenduaren analisi konparatzailea, hainbat funtzionamendu-baldintzatan.

-Sistema automatikoak konfiguratzea, logika lausoko kontrola.

-Parke eolikoetako kontrol lokaleko jardunak. Kontrolerako parametro nagusiak. Parametrizatzea.

-Parke fotovoltaikoetako kontrol lokaleko jardunak. Parametro bereizgarriak.

-Zentral hidraulikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea.

-Kontroleko elementuak. Zentral termikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea. Kontrol-elementuak.

-Azpiestazio elektrikoetako kontrol eta maniobrako elementuak. Kontrolerako parametro nagusiak. Doikuntzak. Datuak bistaratzea.

SCADA motako softwarea duten kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzea:

-SCADA (Supervisory Control And Data Acquisition) aplikazioak. Hardware konfigurazioak. Softwarearen osagaiak. Sistemaren egitura.

-SCADA softwarearen ezaugarriak. Editore grafikoa. Prozesuaren sinoptikoak. Prozesuaren moduluak. Datu-baseak. Joeren grafikoak. Alarmen kudeaketa. Arkitekturak. Monolitikoa. Banatua. Sarearen bitartez. Seinaleen tratamendua. Anplifikazioa. Laginketa.

-SCADA aplikazioetako interfaze grafikoak. Kontrol-panelen motak. Alarmen grafikoak. Prozesuen grafikoak eta kudeaketako grafikoak. Mantentze-lanetako eta matxurak detektatzeko grafikoak.

-Komunikazioak: prozesuko aldagaiak, barneko aldagaiak, Ethernet, Profibus, seriea, DLE komunikazio driverren parametroak.

-Objektu motak. Datuak urrutitik eskuratzea. Erregistro seinaleak eskuratzea.

-Script-ak prozesatzea. Oharrak. Txostenak. Fitxategiak.

-ODBC/SQL, ACTIVEX, OLE, DDE, OPC interfazeak.

-Energia elektrikoa sortzeko zentraletan aplikatzea. SCADA panelak zentral elektriko termikoetan, zentral eolikoetan eta zentral fotovoltaikoetan.

-Zentral elektrikoak SCADA sistema bidez simulatzeko teknikak. Sistemaren segurtasuna eta ahulguneak.

Segurtasun eta alarmako sistemak erabiliz sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzea:

-Alarma-sistemak. Deskribapena eta funtzionamendua. Sarreren eta presentziaren kontrola. Motak. Ezaugarriak. Erabilera eta oinarrizko konfigurazioak.

-Alarmak eta sarrerak kontrolatzeko sistemak instalatzea. Alarma-sistemen funtzionamendua. Telebista-zirkuitu itxia. Zirkuituen eta seinaleen deskribapena. Telebista-zirkuitu itxi bat muntatzea. Eremuak telebista-zirkuitu itxien bidez zaintzea.

-IP kamerak. Funtzionamendua. Mota. Erabilera.

-IP kamerak instalatu eta konektatzea. Konfigurazioa.

-Eremuen zainketa eta eragiketa IP kamera bidez. Ezaugarriak eta aurreneurriak.

-Telebista-zirkuitu itxiak instalatzea. Elementuak. Teknikak.

-Sarbide-kontroleko instalazioak. Motak. Teknologiak. Konfigurazioak.

-Internet bidezko kontrolaren segurtasuna. Enkriptatze sistemak. Sarbideak Internet bidez kontrolatzeko sistemak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea zentraletako prozesuen instalazio automatizatuak konfiguratzeko, bai kontrol automatikoko zatiaren elementuei eta programari, bai erregulazioari dagokienez. Ikasleak SCADA aplikazio bat egiteko eta aplikazio hori gainbegiratu eta kontrolatzeko gai izan behar du. Zaintzako sistemak nahiz sarbidea kontrolatzeko sistemak ezarriko dira.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

-I. multzoa: Instalazio automatizatuak konfiguratzea, produkzio elektrikoaren zentraletako prozesuetan aplikatzen direnak.

-II. multzoa: SCADA motako softwarea duten kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzea.

-III. multzoa: Segurtasun eta alarmako sistemak erabiliz sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da. Erabilitako teknikak eta bitartekoak, ahal dela, inguruko enpresetan erabiltzen direnen antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten. Jarduera praktikoak edo teoriko praktikoak alderdi hauei loturik egitea gomendatzen da:

-Begizta irekiko eta itxiko erregulazioa. PID erregulagailuak. Fuzzy erregulagailuak.

-Parke eolikoetako eta fotovoltaikoetako kontrola.

-SCADA programak. Editore grafikoa. Datuak eskuratzea. Zentral termiko, eoliko eta fotovoltaikoetan aplikatzea.

-Zaintzako sareak, sarbideen kontrola eta alarma-sistemak.

Lanbide gaitasun askorekin harreman zuzena duen modulua denez, komenigarria litzateke honako hauek eskura izatea:

-PLC gela. Erregulazio-entrenagailuak.

-SCADA softwarea. Datuak eskuratzeko interfazeak. Industria-komunikazioetarako entrenagailuak.

-Bideozaintzako entrenagailuak. Sarreren eta presentziaren kontrolerako entrenagailuak.

Lanbide-modulua: Azpiestazio elektrikoak.

Kodea: 0669.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzen ditu, eta konfigurazioak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektrikoen motak ezagutu ditu.

b) Energia garraiatzeko eta banatzeko sistemaren barruan azpiestazio elektrikoak betetzen duen eginkizuna bereizi du.

c) Azpiestazioen konfigurazioak bereizi ditu.

d) Osagaiak eta horien funtzionamendu-teknologiak identifikatu ditu.

e) Mota horretako instalazioetan aplikatzekoak diren erregelamendu teknikoak eta segurtasunekoak interpretatu ditu.

f) Aplikatzekoa den legezko araudia ezagutu du.

2. Azpiestazioetako proiektuak interpretatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta osagaien funtzioa identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektriko baten proiektua osatzen duten dokumentuak interpretatu ditu.

b) Elementuak antzeman ditu instalazioaren planoetan.

c) Azpiestazio elektrikoa muntatzeko prozesuaren garapenaren fase nagusiak identifikatu ditu.

d) Azpiestazio elektrikoetako eskemak, krokisak eta kronogramak marraztu ditu.

e) Azpiestazio elektrikoetako planoak CADen landu ditu.

f) Instalazioa muntatzearekin lotzen den dokumentazio teknikoa eta administratiboa sailkatu du.

g) Azpiestazioa osatzen duten elementuetako bakoitza ezaugarritu du (potentzia-transformadoreak, etengailuak, ebakigailuak, autobalbulak, neurketa-transformadoreak, SAI, izpien aurkako babesa, suteen aurkako babesa eta abar).

3. Azpiestazio elektrikoak muntatzeko prozesuak planifikatzen ditu, eta horien elementuak eta muntatzeko ezaugarriak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa planifikatzeko beharrezko proiektuaren zatiak ezagutzen ditu.

b) Muntaketaren plangintzan aplikatzekoak diren kalitateari eta segurtasunari buruzko arauak eta erregelamenduak ezagutu ditu.

c) Muntaketaren faseak definitu ditu.

d) Muntaketa-plana prestatu du.

e) Azpiestazio elektrikoak muntatzeko prozesuetan erabili beharreko teknikak ezagutu ditu.

f) Azpiestazio elektrikoen muntaketan esku hartzen duten giza baliabideak hautatu ditu.

g) Azpiestazio elektrikoen muntaketan laneko osasun eta segurtasun plana aplikatu du.

4. Azpiestazio elektrikoak muntatzeko hornikuntza-planak programatzen ditu, eta, horretarako, horien faseak zehazten ditu eta logistika antolatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornikuntza-planen motak ezagutu ditu.

b) Azpiestazio elektrikoak muntatzeko hornikuntza-programak prestatu ditu.

c) Muntaketaren plangintza metatze- eta biltegiratze-ahalmenekin koordinatu du.

d) Hornikuntzaren faseetako kalitate-kontroleko irizpideak definitu ditu.

e) Segurtasun sistema eta ekipoen hornikuntza diseinatu du.

5. Gainbegiratzeko eragiketak, muntaketaren kontrola eta zerbitzuan jartzea planifikatzen ditu, eta sistemetarako eta elementuetarako berariazko teknikak identifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fluxugrama baten bidez sekuentziatu du muntaketa.

b) Etengailuak, ebakigailuak eta bestelako aparamenta muntatzeko eragiketak ezagutu ditu.

c) Goi-tentsioko lineak muntatzeko eragiketak identifikatu ditu.

d) Transformadoreak muntatzeko eta konektatzeko eragiketak definitu ditu.

e) Barrak, aireko konexioak, sarrerako eta irteerako sareak eta lurreko sarea muntatzeko eragiketak identifikatu ditu.

f) Erregulazio- eta kontrol-sistemak muntatzeko eragiketak elkarrekin lotu ditu.

g) Elementuen, lineen eta konexioen muntaketa, besteak beste, egiaztatu du.

h) Zerbitzuan jartzeko probetan erabili beharreko neurketa-parametroak eta -prozedurak definitu ditu.

6. Azpiestazio elektrikoetako elementuen eta obra zibilaren zuinketa egiten du, eta horien erabilera eta ezaugarriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezko obra zibila azpiestazio elektrikoko motekin lotu du.

b) Azpiestazioetan erabiltzen diren ekipoak kokatu ditu.

c) Azpiestazio elektrikoetako obra zibileko elementuak, zimendatzeak, euskarriak eta azpiegiturak ezagutu ditu.

d) Isolagailuen, etengailuen, ebakigailuen eta gainerako aparamentaren kokapen orokorra zehaztu du.

e) Azpiestazio elektrikoetako babes, hautemate, seinaleztapen eta maniobrako elementuak banatu ditu.

f) Sarrera eta irteerako lineen, gelaxken, modulu hibridoen, transformadoreen eta barren ohiko kokalekuak eta funtzioak bereizi ditu.

g) Korronte zuzeneko, lurreko sareetako eta tximistorratzetako baterien eta artezgailuen ohiko kokalekuak eta funtzioak bereizi ditu.

h) GIS teknologia eta bere osagaiak identifikatu ditu.

i) Azpiestazio elektrikoen konfigurazioen eskema elektrikoak interpretatu ditu.

7. Azpiestazio elektrikoetako mantentze-lanak planifikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien puntu kritikoak zehazten ditu eta segurtasun plana prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektrikoa mantentzeko beharrezko azpiestazio elektrikoaren dokumentazio teknikoa ezagutu du.

b) Mantentze-lanen mende dauden azpiestazio elektrikoen ekipoak eta elementuak identifikatu ditu.

c) Matxurak izan ditzakeen azpiestazio elektrikoaren puntu kritikoak aipatu ditu.

d) Matxuren balizko kausak eta ondorio funtzionalak definitu ditu.

e) Azpiestazio elektrikoetako matxurak hautemateko prozedura idatzi du.

f) Materialei buruzko espezifikazio teknikoak zehaztu ditu, mantentze-prozesuan haiek eskuratzeko kudeaketak egiteko.

g) Azpiestazio elektrikoetan ohikoak diren mantentze-lan prebentiboen prozedurak prestatu ditu.

h) Mantentze-prozesuko segurtasun plana dokumentatu du.

i) Mantentze-lanetan kontuan izan beharreko segurtasun bitartekoak eta ekipoak zehaztu ditu.

8. Azpiestazio elektrikoetan lehen mailako mantentze-lan zuzentzaileetako eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta ezarritako prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio elektrikoak mantentzeko eragiketetan eragina duten erregelamenduak eta araudiak adierazi ditu.

b) Lehen mailako mantentze-lanen mende dauden zatiak, ekipoak eta osagaiak identifikatu ditu.

c) Azpiestazio elektrikoen funtzionamendu orokorrean lehen mailako mantentze-lanek eta eragiketak duten eragina ezagutu du.

d) Azpiestazioko edozein osagaitan edo instalaziotan esku hartu aurretik jarraitu beharreko deskargaren prozedura finkatu du.

e) Etengailuen, ebakigailuen, kontrol-sistemen eta gainerako sistemen gainean jarduteko prozeduraren faseak identifikatu ditu.

f) Ekipoak eta instalazioa kontrolatzeko eta mantentzeko jarduketak sekuentziatu ditu.

g) Zerbitzua kontrol-zentroarekin modu koordinatuan eta seguruan leheneratzeko protokoloa dokumentatu du.

9. Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipo eta instrumentuen funtsezko eragiketak egiten ditu, berariazko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema eta ekipo bakoitzaren berezko teknikak identifikatu ditu.

b) Ekipoen gainean jarduteko segurtasun eskakizunak ezagutu ditu.

c) Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipo eta instrumentuetako jarduketak sekuentziatu ditu.

d) Sistema eta ekipoetako eragiketetarako beharrezko instrumentuak erabili ditu.

e) Ekipo edo sistema bakoitzaren berezko dokumentazioa erabili du.

f) Lanbideko arriskuen arauak hartu ditu kontuan.

g) Etengailuen, ebakigailuen eta abarren gaineko eragiketa simulatu du.

Edukiak.

Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzea:

-Azpiestazio elektrikoen oinarrizko ezaugarriak. Azpiestazioen motak eta konfigurazioak.

-Azpiestazio elektrikoen eginkizuna energia garraiatzeko sistemaren barnean. Zentraletako azpiestazioak. Parkeetako azpiestazioak.

-Osagai nagusiak. Barrak, ebakigailuak, transformadoreak, etengailuak. Babesak eta beren hautakortasuna. Ezaugarriak. Motak. Erabilera. Muntatzeko aurreneurriak.

-Erregelamentazio teknikoa eta segurtasunekoa.

-Aplikatzekoa den araudia. Goi-tentsioko Erregelamendua. BTEE. Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen erregelamendua.

Azpiestazioen proiektuak interpretatzea:

-Azpiestazio elektrikoen proiektuak. Proiektuaren atalak.

-Planoen irudikapen grafikoan aplikatu beharreko sinbologia teknikoa. Azpiestazioen tipologia batzuen eta besteen linea bakarreko eskemak. UNE, DIN, ASA eta sinbologiak, besteak beste.

-Azpiestazio bat muntatzeko faseak. Lurzoruak prestatzea, obra zibila, lur-sarea. Ekipoak obran jartzea, besteak beste.

-Azpiestazioei buruzko dokumentuak eta eskemak lantzea. Linea bakarreko eskemak, oinplanoko banaketako planoak, kokapen-krokisak, besteak beste.

-Eskemak eta planoak CADen laguntzarekin interpretatzea. CAD programak erabiltzea.

-Azpiestazioen muntaketarekin lotzen diren dokumentu teknikoak eta administratiboak kudeatzea. Informatika-tresnak erabiltzea.

Azpiestazioak muntatzeko prozesuak planifikatzea:

-Muntaketari aplikatutako proiektu teknikoa. Proiektuaren zatiak. Azpiestazioen muntaketaren berariazko ezaugarriak.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketa planifikatzea. Lurzoruak prestatzea, obra zibila, lur-sarea, ekipoak obran jartzea.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketari aplikatu beharreko araudia. Erregelamentazio orokorra: Estatukoa, erkidegokoa eta tokian tokikoa. Konpainia banatzailearen berezko erregelamenduak. Kalitate-araudia, ISO 9000, ISO 14000. EFQM.

-Azpiestazioetako muntaketa-planaren faseak. Motak, ezaugarriak. Metodologiak. Kronogramak.

-Muntatzeko teknikak. Tenkatzea, mihiztatzea, nibelatzea, ainguratzea eta konexioak egitea.

-Azpiestazio elektrikoak muntatzeko giza baliabideak. Goi mailako tituludunak, erdi mailako tituludunak, goi mailako teknikariak eta erdi mailako teknikariak, besteak beste. Hierarkizazioa.

-Laneko segurtasun eta osasun plana. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea.

Muntatzeko planak programatzea:

-Hornitzeko plana. Kontrol logistikoa. Hornitzeko teknikak.

-Azpiestazio elektrikoen berezko ekipoen eskari, hornikuntza, biltegiratze eta obran jartzeko plana. Teknikak. Obra biltegia. Ekipoak eta erremintak biltegiratzea. Ezaugarriak eta segurtasuna.

-Muntaketarako ekipoak eta erremintak koordinatzea. Aplikatu beharreko metodologiak.

-Kalitate-plana azpiestazio elektrikoen muntaketan. Produktuak biltegiratzean kalitate-arauak aplikatzea.

-Segurtasun plana azpiestazio elektrikoen muntaketan.

-Lagundutako plangintzarako software informatikoa. Informatika-aplikazioak. Ekipo informatiko eramangarriak. Komunikazio ekipoak.

-Grafiko digitalizatuak bistaratu eta interpretatzea. Motak. Ezaugarriak. Aurkezteko modua.

-Fitxategi informatikoekin egindako oinarrizko eragiketak. Datuak biltegiratzeko ekipoak. Fitxategi informatikoen motak. Segurtasuna datuak biltegiratzean. Birusen aurkako softwarea.

Azpiestazioetako instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko lanak gainbegiratzearen eta kontrolatzearen plangintza egitea:

-Azpiestazio baten elementu nagusiak muntatzea. Barra, autobalbula, ebakigailu, transformadore eta etengailuen berariazko muntaketa.

-Goi-tentsioko lineak muntatzeko prozedurak. Kalkulu mekanikoa eta elektrikoa. Arretazko neurriak eta ezaugarriak.

-Transformadoreak muntatzeko eta konektatzeko zereginak. Potentzia eta neurketako transformadoreak eta lagungarriak. Saiakuntzak. Abian jartzea.

-Barrak, konexioak eta lurreko sarea muntatzeko prozesua. Kalkulu mekanikoa eta elektrikoa. Arretazko neurriak. Zerbitzuan jartzea.

-Erregulazio eta kontroleko ekipoak muntatzeko eragiketak. Elementuak kalkulatzea. Zerbitzuan jartzea. Konektatzea. Bertako edo urruneko beste ekipo batzuekiko koordinazioa.

-Azpiestazio baten muntaketa simulatzea. Simulagailu informatikoa maneiatzea.

Azpiestazioak muntatzean obra zibilaren zuinketa egitea:

-Azpiestazioetako konfigurazioak eta obra motak.

-Azpiestazioen oinarrizko ekipoen kokalekua. Barrak, autobalbulak, ebakigailuak, transformadoreak, etengailuak, besteak beste.

-Obra zibila. Zuinketa, lur-mugimenduak, eta zimenduak jartzea, besteak beste.

-Azpiestazio elektriko baten oinarrizko osagaien kokalekua eta berariazko funtzioak. Sarrerako eta irteerako lineak, gelaxkak, modulu hibridoak, transformadoreak, barrak, lur-sarea, eta bateriak, besteak beste.

-GIS teknologia. Oinarriak eta aplikazioak. SF6a aztertzea isolatzaile elektriko gisa. Osagai nagusiak.

-Azpiestazio elektrikoen eskemak. Bloke nagusiak identifikatzea. Sarrera, irteera, barrak, transformadorea, babesak, eta neurria, besteak beste.

Mantentze-programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzea:

-Azpiestazio elektrikoa mantentzearekin lotzen diren dokumentu teknikoak. Proiektua. Laneko arriskuen prebentzio plana. Mantentze-lanetarako plana.

-Azpiestazioetako ekipo elektrikoen eta elektronikoen mantentze-lana. Arretazko neurri orokorrak eta berariazkoak.

-Azpiestazio elektriko bat osatzen duten elementuak mantentzeko beharra. Sarrerako eta irteerako lineak, gelaxkak, modulu hibridoak, transformadoreak, barrak, lur-sarea, eta bateriak, besteak beste.

-Matxurak izan ditzaketen azpiestazio bateko puntu kritikoak. Konexioak, bategiteak, loturak eta elementu mugikorrak, besteak beste.

-Azpiestazioetako matxurak. Kausa eta ondorio nagusiak. Neke mekanikoa eta termikoa, marruskadura eta higadura, besteak beste.

-Matxurak detektatzea. Diagnostikatzeko prozedurak. Tentsio, intentsitate eta tenperaturako zuzeneko eta zeharkako neurriak. Zuzeneko eta zeharkako metodoak. Matxuren historikoak. Neurketako ekipo elektrikoak, mekanikoak eta termikoak.

-Prebentziozko mantentze-lanak. Segurtasun plana. Instalazioak deskargan jartzea. Norbera babesteko ekipoak. Mantentze-lan prediktiboak.

Azpiestazioetako mantentze-lanetako eragiketak.

-Azpiestazio elektrikoetako mantentze-lanei aplikatu beharreko araudia. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Konpainia hornitzailearen berezko arauak. Goi-tentsioko lanen urrezko arauak.

-Lehen mailako mantentze-lanen mende dauden azpiestazio elektrikoko ekipoak. Transformadoreak, bateriak, kondentsadoreak, eta etengailuak, besteak beste.

-Azpiestazioetako instalazio eta ekipoetako deskarga prozedurak. Segurtasuna mantentze-lanetan. Instalazioak deskargatzea. Deskargatzeko eragiketen sekuentzia.

-Kontrol sistema elektrikoetako eta elektronikoetako berariazko mantentze-lanen faseak. Etengailuen, ebakigailuaren, kontrol-sistemen mantentze-lanak.

-Mantentze-lan zuzentzaileen beharra. Diagnostikorako teknikak. Eragiketa-prozedurak.

-Azpiestazio bateko zerbitzua berrezartzea. Deskargatutako instalazioak energizatzeko jarraitu beharreko prozesua.

Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipo eta instrumentuetako funtsezko eragiketak egitea.

-Sistemetako eragiketa-teknikak. Ekipoetako eragiketa-teknikak. Berariazko eragiketak potentzia-ekipamenduetan. Berariazko eragiketak kontrol-sistemetan.

-Hainbat motatako ekipoetan eragiteko segurtasun eskakizunak. Eragiketaren prozesuetako berariazko segurtasun eta prebentzio teknikak. Tentsioa duten elementuen segurtasuna. Aire zabalean dauden ekipoen segurtasuna.

-Jarduketen sekuentzia azpiestazio elektrikoetako sistemetan. Azpiestazioetako babes-ekipoetako prozedurak. Kontrol-ekipoetako prozedurak. Ekipotan jarduteko sekuentziak.

-Sistemetako eragiketetan erabiltzen diren instrumentuak. Azpiestazioetako eragiketetan ohikoak diren instrumentu eta ekipoak. Neurketarako ekipoak. Kudeaketarako ekipoak.

-Ekipoaren edo sistemen berezko dokumentazioa. Dokumentu teknikoak.

-Azpiestazioetako eragiketa prozesuetako lanbide-arriskuei eta segurtasunari buruzko berariazko arauak.

-Etengailuen gaineko eragiketak. Ebakigailuen gaineko eragiketak. Lur-harguneen gaineko eragiketak. Instalazio eta ekipoetako eragiketa mekanikoak. Zirkuituetako eragiketa elektrikoak. Etengailuen gaineko berariazko maniobrak. Lur-harguneen motak. Ezaugarriak eta arretazko neurriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea azpiestazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-prozesuak kudeatzeko. Gaitasun horiek eskuratzeko, gomendagarria da muntaketa praktikoak egitea, ikasten ari diren teknologia desberdinetako elementuekin.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

I. multzoa: Azpiestazio elektrikoak. Ezaugarriak. Araudia.

-Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzea.

II. multzoa: Azpiestazioen proiektuak.

-Azpiestazioen proiektuak interpretatzea.

III. multzoa: Muntaketa prozesua eta planak.

-Azpiestazioetako muntaketa prozesuak planifikatzea.

-Muntaketa planak programatzea.

IV. multzoa: Azpiestazioak zerbitzuan jartzea.

-Azpiestazioetako instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko lanak gainbegiratzearen eta kontrolatzearen plangintza egitea.

-Obra zibilaren zuinketa azpiestazioen muntaketan.

V. multzoa: Azpiestazioetako plangintza eta mantentze-lanen eragiketak.

-Mantentze-lanen programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzea.

-Azpiestazioetako mantentze-lanetako eragiketak.

-Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipo eta instrumentuetako funtsezko eragiketak egitea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da. Erabilitako teknikak eta bitartekoak, ahal dela, inguruko enpresetan erabiltzen direnen antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten. Jarduera praktikoak edo teoriko praktikoak alderdi hauei loturik egitea gomendatzen da:

-Azpiestazioen ezaugarriei buruzko eduki teorikoak azaldu eta agertzea. Araudia eta segurtasuna.

-Azpiestazioen proiektuak interpretatzea. Sinbologia, eskemak.

-Azpiestazioetako muntaketa prozesuak planifikatu eta programatzea.

-Azpiestazioetako muntaketa eta zerbitzuan jartzeko lanak planifikatzea.

-Obra zibilaren zuinketa azpiestazioen muntaketan.

-Mantentze-lanen programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzea. Azpiestazioak.

-Azpiestazioetako mantentze-lanen eragiketak. Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipo eta instrumentuetako funtsezko eragiketak egitea.

Azpiestazio elektrikoei buruzko modulua emateko beharrezkoak diren baliabideei dagokienez, beharrezkoa litzateke ikasgela tekniko bat, baliabide informatikoz, diseinu elektroteknikorako softwareaz eta proiektuak garatzeko kudeaketaz hornitua. Halaber, azpiestazio baten berezko aparamentaz eta segurtasun elementuz hornitutako lantegi bat ere beharrezkoa litzateke. Azpiestazio elektriko errealetara egin beharko lirateke bisitak.

Lanbide-modulua: Zentral elektrikoetako eragiketak.

Kodea: 0673.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 15.

Iraupena: 210 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zentral elektrikoetako eragiketaren kudeaketa ezaugarritzen du, prozesuak identifikatuz eta maniobrak definituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentraletako prozesu orokorrak gainbegiratzeko zereginak identifikatu ditu.

b) Zentraletako eragiketen maniobrak sailkatu ditu (abian jartzea, gelditzea, karga-aldaketak, isolamendua eta deskarga, besteak beste).

c) Eragiketaren kudeaketa-dokumentuak bereizi ditu.

d) Erregimen egonkorreko maniobrak ezagutu ditu.

e) Oinarrizko mantentze-lanen eragiketak ezagutu ditu.

f) Zentralaren eta bertako ekipoen eskuragarritasunaren garrantzi ekonomikoa kuantifikatu du.

2. Erregimen egonkorreko zentral elektrikoen parametroak bereizten ditu, eta funtzionamendu ezin hobearen tarteak baloratu eta ezartzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregaiak hartzeko, biltegiratzeko eta kontrolatzeko sistemen parametroak definitu ditu.

b) Ur-tratamenduko planta bateko eragiketen aldagaiak ezagutu ditu.

c) Lurrun sorgailu baten parametroak ezagutu ditu (emariak, presioak eta tenperaturak).

d) Lurrun zikloaren funtzionamendua eta haren sistema lagungarriak baloratu ditu.

e) Zentral bateko ingurumen parametroak sailkatu ditu.

f) Turbina/alternadore multzoen funtzionamendu tarteak ezarri ditu.

g) Sortutako energiaren parametro elektriko nagusiak identifikatu ditu (karga-kontrola, tentsioa eta maiztasuna).

3. Ohiko zentral termoelektriko bateko, ziklo konbinatuko zentral bateko edo zentral hidroelektriko bateko eragiketaren maniobrak ezagutzen ditu (abian jartzea eta gelditzea, besteak beste), betiere zentral mota bakoitzerako maniobrak eta eragiketa estandarrak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiko zentral termoelektrikoak eta ziklo konbinatukoak abiarazteko, ekipoak lerrokatzeko aldez aurretik egin beharreko maniobrak ezagutu ditu (galdarak betetzea eta ekipamenduen egoera egiaztatzea, besteak beste).

b) Ohiko zentral termoelektrikoetako galdarak eta gas-turbinen erregailuak piztu ditu eta purgatu.

c) Zentral termoelektrikoen kasuan, pizte-erregaiekin lurruna lortzeko prozedurak identifikatu ditu.

d) Galdarak eta turbinak abian jartzeko denborak, erritmoak, doikuntzak eta baldintzak hartu ditu aintzat, parametrorik garrantzizkoenak kontuan hartuta (tenperatura gradienteak eta espantsio diferentzialak, besteak beste).

e) Turbomultzoen errodaje maniobrak eta haien sinkronizazioa ezagutu ditu.

f) Zentral termoelektriko desberdinetako turbomultzoen akoplamendua identifikatu du.

g) Zentral hidrauliko baten abio osoko eragiketak ezagutu ditu.

h) Turbomultzoetako, ohiko zentral termoelektrikoetako, ziklo konbinatuko zentraletako eta zentral hidraulikoetako konfigurazioetan karga aldatzeko maniobrak simulatu ditu.

4. Arauz kanpoko eragiketa egoeretan zentral elektriko batek duen portaera ezaugarritzen du, eta, horretarako egiaztapenak egiten ditu eta berariazko jardun-prozedurak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turbina nagusiaren eta turbina lagungarriaren kontrol eta lubrifikazio sistemaren gainean egin beharreko jarduketak dokumentatu ditu, betiere tentsioa zero denean.

b) Alternadorearen hidrogeno-zigilatzearen eta lubrifikazioaren sisteman egin beharreko berehalako jarduketa eta egiaztapenen prozedurak finkatu ditu, betiere tentsioa zero denean.

c) Larrialdiko elikadura lehentasunez jaso behar duten beste sistema funtzional edo ekipo batzuk aipatu ditu, tentsio alternoko akats orokorraren kasuan.

d) Presio-hoditerian bat-bateko hausturak gertatuz gero, jarraitu beharreko portaera egokia ezagutu du.

e) Galdara-desarra, karga-baztertze partziala edo multzoko desarra gertatuz gero, egin beharreko jarduketak sekuentziatu ditu.

f) Erregai likidoak edo produktu poluitzaileak isuriz gero, bete beharreko faseen prozedura finkatu du.

g) Suteen kasuetan egin beharreko jarduketak simulatu ditu.

5. Zentral elektriko baten disfuntzioen kontrol eta maniobretako jarduketak egiten ditu, simulazioko sistemak edo ekipoak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balbulak, uhateak eta ur-agorrak manipulatzeak emarien, mailen eta presioen gainean duen efektua egiaztatu du.

b) Galdarak eta gas-erregailuak purgatzeko eta pizteko maniobrak egin ditu.

c) Presioa lortzeko eta ignizio-erregaiak aldatzeko maniobrak egin ditu.

d) Turboalternadorearen errodaje-maniobrak egin ditu.

e) Turboalternadorea sinkronizatu du, eta sarera akoplatu.

f) Karga aldatzeko maniobrak egin ditu.

g) Disfuntzioak eta desorekak diagnostikatu ditu.

h) Pertsonentzat edo prozesuetarako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak hauteman ditu, eta egoera segurua berreskuratzeko jardun du.

i) Eragiketak egiteko segurtasun neurriak hartu ditu kontuan.

6. Zentraletako ekipoak aldi baterako desgaitu edo deskargatzeko maniobrak zehazten ditu, ekipo eta sistemek ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esku-hartzearen ondoriozko lanbide-arriskuak identifikatu ditu.

b) Eragiketen maniobretan arrisku elektrikoak kontrolatzeko eta murrizteko beharrezko maniobrak ezagutu ditu.

c) Beharrezko eragiketak planifikatu ditu zentraletako jardun-maniobren ondoriozko jatorri termikoko eta mekanikoko arriskuak kontrolatzeko eta murrizteko.

d) Ekipo edo sistemak zuzen lerrokatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Arriskurik gabe esku hartzeko sisteman beharrezkoak diren lerrokadurak ezarri ditu.

f) Ekipo edo sistema desgaitu batean egin beharreko egiaztapenak eta probak eta beharrezko seinaleztapena zehaztu ditu.

g) Deskargatzea edo aldi baterako desgaikuntza bertan behera geratu eta ekipo hori zerbitzuan jarri aurretik jarraitu beharreko protokoloak eta egiaztapenak zehaztu ditu.

7. Larrialdien eta istripuen aurrean egin beharreko jardunak ezagutzen ditu, eta bidezko prozedurak eta gailuak aplikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentral baten autobabes planaren prozedura finkatu du.

b) Istripu edo kontingentzia baten aurrean pertsonek jarraitu beharreko jardunak definitu ditu.

c) Larrialdi baten munta eta irismena azkar eta doitasunez identifikatu du, arriskuei aurrea hartzeko.

d) Automatikoki aktibatu beharreko larrialdiko ekipo mota zehaztu du.

e) Eskuz abian jartzeko ekipoak aktibatzeko prozedurak identifikatu ditu.

f) Alerta aktibatzeko prozedurak deskribatu ditu.

g) Larrialdi egoeretan egin beharreko berehalako jardunak definitu ditu.

Edukiak.

Zentral elektrikoetako eragiketen kudeaketa ezaugarritzea:

-Zentralen antolamendu orokorra eta erantzukizun-eremuen oinarrizko funtzioak.

-Zentral elektrikoetako sailak. Sailak: eragiketa eta mantentze-lanen arlokoa, kalitate-kontrolekoa, ingurumen-kontrolekoa, arriskuen prebentziokoa, zerbitzu kimikoetakoa, erregaietakoa, eta presen zaintza eta auskultaziokoa. Zentral elektrikoetako eremuen arteko erlazioak.

-Zentral elektrikoetako eremuen jarduketa koordinatzea.

Erregimen egonkorreko zentralen funtzionamendua:

-Erregaiak hartzeko, biltegiratzeko eta kontrolatzeko sistemak. Erregai likidoak, erregai solidoak eta gas-erregaiak kontrolatzea.

-Ura tratatzeko plantak. Ur gordineko sistema. Desmineralizazio sistemak, kalitatea monitorizatzeko sistemak. Zikloko uraren tratamendua, eta efluenteak kontrolatzeko eta tratatzeko sistemak.

-Elikadura-ura eta ur eragilea kontrolatzeko sistemak, presio eta tenperaturen kontrola, turbina-kontroleko fluido-sistema, karga-kontrola eta tentsio-kontrola. Proiektu baten dokumentazio grafikoa.

-Produkzio hidroelektrikoa. Zentral hidroelektrikoetako sistema teknologikoak. Presa eta urtegiko sistemen konfigurazioak. Turbina-alternadore multzo hidraulikoaren ekipo nagusiak eta sistemak.

-Errekuntza bidezko eta beroa berreskuratze bidezko lurrun-sorgailuak. Sistema lagungarriak.

-Lurrun-sorgailu baten parametroak (emariak, presioak eta tenperaturak).

-Erregailuak, ekonomizagailua, lurrungailua, gainberogailua eta birberogailua. Errekuntza monitorizatu eta erregulatzeko sistemak, atenperazio estazioak, puzteko sistemak eta aire eta gas zirkuituak.

-Lurrun-zikloa eta zerbitzu lagungarriak. Hotz fokua, ur berogailua, bero trukagailuak, kondentsazio ponpak eta galdara elikatzeko ponpak. Turbina nagusia. Lubrifikazio eta kontrol sistemak, hozteko zirkuitu lagungarriak, zerbitzuetako ura, aire konprimitua eta tresneriako airea.

-Zentral bateko ingurumen-kontroleko sistemak. Isurketa kutsatzaileak murrizteko eskura dauden teknologiak. Emari ekologikoak. NOX, SOX eta COX emisioak, eta isurketa kutsatzaileak.

-Zentraletako sistema eta ekipo lagungarriak. Hozte sistemak, zerbitzuetako ura, aire konprimitua eta tresneriako airea.

-Goi-, erdi- eta behe-tentsioko sistemak, korronte zuzena, tentsio segurua, multzo lagungarriak, argiteria, megafonia eta telefonia.

Ohiko zentral termoelektrikoetan edo ziklo konbinatukoetan jarduteko maniobrak ezagutzea:

-Ohiko zentral termoelektrikoetako ekipoak lerrokatzeko aldez aurreko maniobrak. Ziklo konbinatuko zentraletako maniobrak, abiorako. Galdara betetzea. Ekipoen egoera egiaztatzea.

-Galdaretako eragiketak. Purgatze lanak. Ohiko zentral termoelektrikoetako galdarak eta gas-turbinen erregailuak piztea. Galdaretako edo presioko hodietako proba hidraulikoak edo estankotasunekoak. Galdara bete, aireztatu edo drainatzeko eragiketak. Errekuntzaren egonkortasuna eta garren kalitatea. Galdara barreneko garbiketa.

-Pizte-erregaiekin lurruna lortzeko prozedurak zentral termoelektrikoen kasuan. Ur- eta lurrun-zikloaren eragiketak eta parametro bereizgarriak.

-Galdaren abioa. -Turbinen abioa. Muntazko parametroak. Galdarak abian jartzeko denborak, erritmoak, doikuntzak eta baldintzak. Turbinak abian jartzeko doikuntzak eta egokitzapenak. Tenperaturaren gradienteak. Espantsio diferentzialak.

-Turbomultzoen errodajeko maniobrak. Turbomultzoen sinkronizazioa. Sareko zentralak sinkronizatzeko eragiketak. Balio onargarriak. Parametro elektrikoen kontrola. Neurketarako berariazko ekipoak. Goi-, erdi- eta behe-tentsioko sistemetako eta korronte zuzeneko eragiketak. Arretazko neurriak.

-Turbomultzoen akoplamendua zentral termoelektrikoetan. Motak. Ezaugarriak. Arretazko neurriak. Prozedurak.

-Zentral hidraulikoetako abio osoko eragiketak. Motak. Ezaugarriak. Prozedurak. Arretazko neurriak.

-Ohiko zentral termoelektrikoetako eta ziklo konbinatuetako turbomultzoen karga aldaketa. Zentral hidraulikoetako karga aldaketa.

Zentral elektriko baten portaera eragiketaren arauz kanpoko egoeretan:

-Turbina nagusiaren eta turbina lagungarriaren portaera, tentsioak erabat huts eginda. Hutsegite motak. Anomalien jarraipena.

-Turbina nagusia eta turbina lagungarria kontrolatu eta lubrifikatzeko sistema. Alternadoreko hidrogeno lubrifikazio eta zigilatze sistemaren portaera, tentsioak erabat huts eginda.

-Zentraleko sistema eta ekipoen larrialdiko elikadura, tentsioaren hutsegite orokorraren kasuan.

-Jarduteko prozedurak, presio-hoditeria hautsiz gero. Galdara barreneko presio-hoditeria.

-Jarduteko prozedurak, galdara desarratuz gero. Kargaren errefusa partziala edo multzoaren desarra.

-Jarduteko prozedurak, erregai likidoak edo produktu kutsatzaileak isuriz gero. Arretazko neurriak eta kutsatzaile motak.

-Suteen kasuan jarduteko prozedurak. Suteen aurkako ekipoak. Istripu pertsonalaren kasuan jarduteko prozedurak. Istripu pertsonalen motak.

Zentral elektrikoetako eragiketak:

-Zentral elektrikoetako simulazioa. Magnitude aldaketak errendimenduan duen eragina.

-Zentraletako maniobrak. Turbinetako errodaje maniobrak. Balbula, uhate eta ur-agorretako maniobrak. Galdarak abian jartzeko maniobrak.

-Galdaren abioa. Galdarak abiatzeko motak: hotzean, epelean eta beroan.

-Galdaretako industria-operadorea. Galdara kondukzioa. Lehen abiaraztea eta ikuskapenak. Zerbitzuan jartzea eta zerbitzutik kanpo uztea.

-Zentralak hustuketa-sarera akoplatzeko eta sinkronizatzeko maniobrak.

Zentraletako disfuntzio eta desoreken diagnostikoa.

-Nola jokatu zentraletan balizko arriskurik izanez gero. Balizko arrisku egoerak zentraletan. Jendearentzako edo prozesurako arriskuak.

-Segurtasuna zentraletako eragiketan. Bitartekoak eta ekipoak.

Zentralak aldi baterako desgaitzeko eta deskargatzeko maniobrak:

-Zentraletako eragiketa maniobren ondoriozko lanbide-arriskuak.

-Galdara, balbula, ponpa, uhate, ur-agor eta sistema lagungarrietan jarduteko segurtasun elementuak.

-Multzo turbosorgailuan eta sistema lagungarrietan jarduteko segurtasun elementuak. Arrisku elektrikoak.

-Arrisku termikoak eta mekanikoak.

-Zentraletan dauden gai eta material arriskutsuak. Hartu beharreko arreta-neurriak.

-Ekipo edo sistemak lerrokatzeko prozedurak.

-Abio eta gelditze segurua. Instalazioetako segurtasun planak eragiketaren maniobretan. Araudi aplikagarria.

-Ekipo edo sistemak deskargatu edo desgaitzeko prozedurak.

-Pertsonentzako, ingurumenerako, ekipoetarako eta prozesurako segurtasuna. Desgaitutako sistema eta ekipoetan egin beharreko egiaztapen eta probak. Seinalizazioa. Desgaitutako ekipo bat zerbitzuan jarraitzeko bete beharreko egiaztapen eta protokoloak.

Zentral termoelektrikoetako larrialdi egoerei aurre egiteko jarduketak:

-Zentraletako larrialdi planak. -Zentral elektrikoetako larrialdi planaren zatiak. Larrialdi plan bateko baliabide materialak.

-Larrialdiko barne-plana beste langile batzuen artean hedatzea.

-Nola jokatu istripu edo kontingentzia baten aurrean. Babes neurriak, balorazioa, laguntza eta lehen osasun laguntza.

-Larrialdiak identifikatzea.

-Larrialdiko ekipoak. Automatikoki aktibatzen diren larrialdiko ekipoak. Eskuz aktibatzen diren larrialdiko ekipoak.

-Larrialdi kasurako prozedura orokorrak. Alerta aktibatzeko prozedurak. Larrialdi egoeretan jarduteko prozedurak.

-Larrialdi egoeren aurreko koordinazioa. Barreneko ekipoen koordinazioa. Kanpoko ekipoen koordinazioa. Larrialdi handiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek beharrezko informazioa du zentral hidraulikoak, termoelektrikoak, ziklo konbinatukoak eta barne errekuntza bidezko motordunak abian jartzeko, gelditzeko eta haietan jarduteko, bai prozesuaren egoera arruntetan, bai egoera berezietan edo larrialdietan.

Modulu honetan lantzen diren trebetasunek honako hauekin dute zerikusia:

-Ekipoak muntatu eta puntuan jartzeko eragiketen kudeaketa.

-Ekipoen kontrolarekin zerikusia duten aldagaien interpretazioa.

-Zentral desberdinetako esku-hartzeen kudeaketa, erregimen egonkorrean zein ezegonkorrean.

-Larrialdietako jarduketa.

Modulu hau bukatzean, ikasleek gauza izan beharko dute produkzio elektrikoko zentraletan erabiltzen diren ekipoen ikuspegi orokorra izateko, haien funtzionamendu on edo txarreko parametroak ezagutzeko, eta gauza izanen dira gainbegiratze eta kontrol eragiketak egiteko, bai eta mantentze-lanak ere.

Modulu hau guztiz praktikoa izan beharko litzateke; hortaz, gela tekniko bat (kontrolerako eta eragiketetarako lantegia) izan beharko luke, ekipo informatikoz eta softwarez hornitua, zentralak abian jartzeko eta kontrolatzeko eragiketak simulatzeko. Orobat, energia elektrikoa produzitu, gainbegiratu eta kontrolatzeko oinarrizko ekipoak eta makinak izan beharko lituzke; bestetik, komenigarria litzateke modulu honen garapena zentral elektrikoetan beretan egitea, hein batean bederen, behar bezala gainbegiratuta.

Bestetik, gelak aukera eman beharko luke beharrezko azalpen teorikoak emateko eta banakako edo taldeko lanak egiteko, eta eskura izateko kontsultako material ahalik eta errealena, zentral desberdinen funtzionamendu eta eragiketari buruzko eskuliburuei lotua.

Edukien sekuentziazio hau proposatzen da:

-Zentral elektrikoetako eragiketen ezaugarriak.

-Erregimen egonkorreko zentralen funtzionamendua.

-Zentraletako eragiketa maniobrak ezagutzea.

-Zentral elektriko baten portaera ezohiko eragiketa egoeretan.

Zentral elektrikoetako eragiketak.

-Larrialdi egoeretan egin beharreko jarduketak.

Ona da moduluaren oinarrizko zati teorikotik abiatzea, gero jarduera praktikoak integratzeko eta kasu errealak egiteko; horrela, hein handi batean, zentraletako eragiketaren sakontze teorikoaren prozesua bera hornituko da. Ikastetxean gauzatu beharreko jarduera eta praktikak zehaztu beharko dira, praktika profesionalera aldatzeko duen potentzialaren arabera, eta ikastetxearen baliabideak kontuan hartuta. Baliabide horiek sektoreko enpresen laguntza kontuan izanda aukeratu beharko dira, bai eta erabili ere.

Modulu honetako edukiak unitate didaktikoetan antolatuko dira (unitate bakoitza berezko entitate izanik) eta haien bidez helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definituko dira. Unitate didaktiko horien guztien multzoaren bitartez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta sostengu gisa, iradokitzen dugu, besteak beste, honako jarduera hauek egitea:

-Zentral elektrikoetako organigrama funtzionalen interpretazioa.

-Potentziaren elementuak eta haren parametro bereizgarriak identifikatzea, zentraletan erabili ohi diren eskemetatik eta dokumentaziotik abiatuta.

-Ekipoen akoplamendu eta lerrokatze maniobren kasu errealak egitea.

-Prozedurak aztertzea galdarak, turbinak, alternadoreak eta beste ekipo nagusi batzuk abian jartzeko, eragiketa errealeko eskuliburuetatik abiatuta.

-Zentral desberdinen erregimen egonkorreko funtzionamendua aztertzea, SCADA sistemak edo antzekoak erabilita.

-Zentraletako kontrol zentroetako ekipo eta instrumentuen banaketa aztertzea, zer parametro mota diren kontrolatu beharrekoak eta haien balio izendunak baloratuta.

-Karga aldaketaren maniobrak simulatzea.

-Datuak biltzea eta haiek interpretatzea.

-Zentralak bisitatzea eta plantan ohikoak diren eragiketei buruzko txostenak egitea, bai eta kontrol zentrotik ere.

-Adituen hitzaldiak antolatzea ikastetxean, dokumentazio idatzia eta multimedia ekarrita.

Duten tamainagatik eta prezioagatik zentralen ohiko ekipamenduaren zati handi bat lantegian izatea zail denez gero, ona izanen da jarduera kopuru nahikoa programatzea sektoreko enpresekin batera, produkzio zentroetan beretan garatzeko.

Modulu honen eta gainerakoaren arteko koordinazioari dagokionez, adierazi behar da Zentral elektrikoetako eragiketa izeneko moduluan jarri behar dela praktikan zikloaren modulu tekniko guztietan lortutako ezagutza. Bereziki, lehen ikasmailan garatzen diren hurrengo moduluetan lortutako ezagutzatik abiatu beharko da:

-Produkzio elektrikoko zentralak.

-Zentraletako sistema elektrikoak.

-Zentral elektrikoetako mantentze-lana.

Orobat, koordinazioa planteatu beharko da modulu honen edukien eta bigarren ikasmailako hurrengo moduluen eduki batzuekin:

-Telekontrola eta automatismoak.

-Giza taldeen koordinazioa.

Edukiak errepika ez daitezen eta behar adina sakondu ez diren ezagutzak osa daitezen balio beharko du modulu hauetan guztietan deskribatutako koordinazioak. Gainera, modulu bakoitzeko sekuentzia eta programazioa bera koordinatuko dira ikaskuntzak indartu eta bultzatzeko.

Lanbide-modulua: Giza taldeen koordinazioa.

Kodea: 0675.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Giza taldearen lanpostuak eta antolamendua ezagutzen ditu, eta zereginak eta funtzioak sailkatzen eta ebaluatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentralaren organigrama identifikatu du.

b) Eragiketa-sailaren zereginak eta funtzioak ezagutu ditu.

c) Mantentze-sailaren zereginak eta funtzioak sailkatu ditu.

d) Kalitate, prebentzio eta ingurumeneko sailaren zereginak eta funtzioak identifikatu ditu.

e) Sail kimikoaren zereginak eta funtzioak ezagutu ditu.

f) Beste zerbitzu tekniko batzuen funtzioak ezagutu ditu.

2. Zentralaren berariazko prestakuntza planak lantzen ditu, eta, eginkizun horretan, lanpostuak eta lanak ebaluatzen eta ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prestakuntza ekintza diseinatzeko informazioa bildu du.

b) Langileak prestatzeko beharrak identifikatu ditu.

c) Lanpostuari egokitutako etengabeko prestakuntza programa dokumentatu du.

d) Lanpostuan entrenamendu eta ebaluazio teknikak aplikatu ditu.

e) Prestakuntza ekintzen emaitza ebaluatzeko jarduketa planak garatu ditu.

f) Prestakuntza ekintza ebaluatu du.

3. Industria prozesuetan komunikazio teknikak aplikatzen ditu (eragiketako gertakariak, langileen parteak eta laneko jarraibideak), eta, horretarako, prozedurak definitzen ditu, eta hartzaileak identifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanpostura informazio garrantzitsua helaraztearen garrantzia ezagutu du.

b) Informazioa emateko teknikak sailkatu ditu.

c) Kasu bakoitzean egokienak diren komunikazio teknikak aplikatu ditu.

d) Giza taldeak txandaka ordezteko protokoloak ezagutu ditu, eta erabili beharreko dokumentuak zehaztu.

e) Zentral elektrikoetako eragiketa eta gainbegiratze prozesuetan gertakariak identifikatu eta definitu ditu.

f) Informazio garrantzitsuaren hartzaileak eta informazioa emateko bideak identifikatu ditu.

g) Dokumentu administratiboak bete eta kudeatu ditu.

4. Langileak kudeatzeko teknikak aplikatzen ditu, eta bere erantzukizunpeko giza taldearen lana koordinatzen du, gatazkak ebazteko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentraletan giza taldeak antolatzeko estrategiak aplikatu ditu.

b) Produkzio elektrikoko enpresetan estresaren ondorioz izaten diren arazoak baloratu ditu.

c) Talde lanean eragiten duten faktoreak ezagutu ditu, giza akatsa barne.

d) Zentral elektrikoetako segidako txanden ereduak identifikatu ditu.

e) Gatazkak ebazteko teknikak baloratu ditu.

f) Lantaldeko kideen arteko koordinaziorako telekomunikazio ekipoak identifikatu ditu.

g) Langileen kudeaketari aplikatutako kalitatearen informazio sistemak baloratu ditu.

h) Simulatzeko eta kalkulatzeko programa informatikoak erabili ditu.

5. Hainbat zerbitzu teknikotan (mantentze-lana, eragiketa, segurtasuna eta ingurumena, besteak beste) kalitatea kudeatzeko prozesuak aplikatzen ditu, betiere kudeaketa sistemei erreparatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalitatea kudeatzeko arauak ezagutu ditu.

b) Ingurumena kudeatzeko arauak identifikatu ditu.

c) Segurtasuna kudeatzeko arauak bereizi ditu.

d) Zentralei aplikatutako kudeaketa sistema integralak identifikatu ditu.

e) Zentralari aplikatutako kudeaketa prozesuak identifikatu ditu.

f) Zentralean jarduten duten giza taldeen eta beste giza talde batzuen arteko koordinazio beharrak identifikatu ditu (hau da, mantentze-lanak, kontrol kimikoa, ingurumenaren berrikuspena edo kalitatearen kudeaketa).

g) Hainbat lantalderen artean zereginak koordinatzeko plana prestatu du.

h) Prozesuen eta prozeduren kudeaketa integralerako formatuak zehaztu ditu.

i) Prozesuen eta emaitzen adierazleak proposatu ditu.

6. Kanpoko enpresen lanak gainbegiratzeko plana prestatzen du, eta ikuskapenak egin eta probak definitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zehaztapen teknikoak ezagutu ditu, bai eta kontratatutako lana eta gainbegiratze-lanak definitzeko oinarri gisa erabiliko den bestelako dokumentazioa ere.

b) Kanpoko kontratazioaren modalitateen ezaugarriak eman ditu.

c) Lanetan erabilitako bitartekoak kontrolatzeko prozedurak definitu ditu.

d) Emaitzak kontrolatzeko prozedurak definitu ditu.

e) Ikuskapen motak eta lantaldeen probak identifikatu ditu.

f) Onartzeko edo baztertzeko irizpideak baloratu ditu.

g) Azken dokumentazioaren, txostenen eta ziurtagirien eskakizunen ezaugarriak eman ditu.

Edukiak.

Lanpostuak ezagutzea. Zentral elektriko baten antolamenduaren egitura:

-Zentralen antolamenduaren egitura. Zentralen tipologia. Zentral termoelektrikoak. Zentral hidroelektrikoak.

-Produkzio prozesua. Sare elektrikoa eta energiaren kudeaketa. Antolaketaren egitura.

-Zentral mota bakoitza ustiatzeko beharrezko lanbide-eginkizunak. Eremuak eta sailak. Eragiketaren, mantentze-lanen, prebentzioaren, kalitatearen, ingurumenaren eta kimikaren sailak.

-Langileen antolamendua. Organigramak.

-Produkzioaren kudeaketa. Etengabeko produkzioaren sistemak. Inplikazioak.

-Informazio eta koordinazio zentroak. Tele-eragiketa. Kontrol gelak.

Zentraletako giza taldeetarako prestakuntza planak egitea:

-Prestakuntza-ekintza. Ezaugarriak. Diseinua. Langilearen beharrak eta enpresaren beharrak. Lanpostuetara egokitzea.

-Menpeko langileak prestatzeko beharrak aztertzea. Beharrak hautemateko metodoak. Produkzio prozesuak eta beharrezko gaitasunak.

-Lanpostura egokitutako etengabeko prestakuntzaren programazioa. Motak. Ezaugarriak.

-Lanpostuko entrenamendu eta ebaluazio teknikak. Emaitzak ebaluatzea.

-Jarduketa planak. Prestakuntzaren diseinu berria. Prestakuntza programaren egokitzapena.

-Prestakuntzaren ebaluazioa. Zuzeneko metodoa. Zeharkako metodoa. Prestakuntzaren adierazleak. Gogobetetasun-inkestak. Emaitzen analisiak.

Industria prozesuetan informazioa emateko metodologiak aplikatzea. Komunikazio teknikak:

-Transmisioaren garrantzia. Lanposturako informazio garrantzitsua. Komunikazioa eta bere motak.

-Informazioa emateko teknikak. Motak eta desberdintasunak. Ezaugarritzea. Aginduak eta protokoloak. Funtsezko helburuak. Informazio garrantzitsuaren emaileak eta hartzaileak.

-Giza taldeak txandakatzeko protokoloak. Dokumentazioa. Txandak. Txanden informazioa eta dokumentazioa.

-Gainbegiratze prozesuetako gertakarien dokumentua. Zentral elektrikoetako eragiketaren gaineko dokumentazioa.

-Dokumentu administratiboen kudeaketa. Dokumentazioaren biltegia. Historikoa.

Giza taldearen lanak koordinatzea:

-Eragiketen kudeaketa eta inplikatutako langileak. Giza taldea. Taldeburua.

-Talde lana. Lidergoa. Motibazioa.

-Komunikazio teknikak. Txandak. Jarduketen erregistroa. Prozesuen kontrola.

-Estresa. Faktore adierazgarriak. Estresa kontrolatzeko teknika eta metodologiak.

-Giza akatsa. Talde lanean eragiten duten faktoreak.

-Kudeaketako sistema integralak. Erabateko kalitatearen kudeaketa. Hondakinen kudeaketa. Ingurumenaren kudeaketa. Laneko osasunaren eta segurtasunaren kudeaketa.

-Gatazkak konpontzeko teknikak. Metodologiak.

-Lantaldea koordinatzeko telekomunikazio ekipoak. Zuzeneko eta zeharkako komunikazioak. Komunikazio motak. Alde onak eta txarrak.

-Lanak koordinatzeko programa informatikoak. Pert eta Gantt diagramak.

Hainbat zerbitzuren arteko informazioaren eta komunikazioaren kalitatea kudeatzea:

-Kalitate-kudeaketaren arauak. ISO9000 eta EFQM araua.

-Zentralari aplikatutako kudeaketa-prozesuak. Zentraletako kalitate-eskuliburuak. Ereduak. Prozedurak. Adierazleak. Prozesuen mapa.

-Koordinazio plana. Kronogramak. Mota. Azterketa. Eragiketaren eta mantentze-lan prebentiboen arteko koordinazioa. Beste esku-hartze batzuekiko koordinazioa.

-Hainbat lantalderen artean zereginak koordinatzeko plana. Langileen kudeaketa zentralaren geldialdian eta horri lotutako eragiketetan. Lantaldeen kudeaketa mantentze-lan zuzentzaileetako eragiketetan. Lantaldeen kudeaketa matxurak konpontzeko. Lantaldeen kudeaketa galdaran esku hartzeko. Lantaldeen kudeaketa turbosorgailuan esku hartzeko. Lantaldeen kudeaketa aire, lurrun eta erregai bidezko sistema lagungarrietan esku hartzeko. Lantaldeen kudeaketa turbina hidraulikoetan esku hartzeko. Lantaldeen kudeaketa zentral elektrikoen kanpoko instalazioetan esku hartzeko.

-Mantentze-lanen adostasuna. Modeloak eta fitxak. Ekipoak deskargatzeko dokumentazioa eta seinaleak. Langileen antolamendua. Dokumentazioaren kudeaketa.

-Giza taldearen parte hartzea esku-hartze prozeduren hobekuntzan. Giza taldearen parte hartzea eragiketaren, segurtasunaren edo larrialdiaren hobekuntzan.

-Kasu praktikoetako lan-aginduak. Probetako maniobrak. Lanaren plangintza programatutako berrikuspenetan. Berrikuspenen berariazko kronogramak. Emaitzen analisiak.

Kanpoko laguntzako kontrata eta zerbitzuak zentral elektrikoetan:

Kanpoko laguntzako kontrata eta zerbitzuen ohiko zereginak. Kontratazio motak.

-Kontratazio modalitateak. Kontratazio prozesua. Oinarri juridikoa.

-Kontratazioan erabilitako bitartekoen kontrol-prozedurak. Zerbitzua kontrolatzea.

-Zentralaz kanpoko langileen lan-esparrua. Erregelamentazio aplikagarria.

-Gainbegiratzeko, txekeatzeko eta ziurtatzeko sistemak. Zereginen adostasunerako probak eta sistemak.

-Amaierako dokumentazioa. Txostenak eta ziurtagiriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek beharrezko informazioa dauka zentral elektrikoetako eragiketaren eta mantentze-lanen prozesuan parte hartzen duten lantaldeak koordinatzeko. Prestakuntza horri esker, ikasleek beharrezko ezagutza eta trebetasunak lortuko dituzte beren menpeko giza baliabideak kudeatzeko edo zentraletik kanpoko enpresek egiten duten lana koordinatzeko, Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariari esleitutako eskumenei zuzenean lotutako eginkizunak betetzen dituztenean.

Modulu honetan lantzen diren trebetasunek honako hauekin dute zerikusia:

-Zentral elektriko desberdinen giza baliabideen antolamendua ezagutzea eta, bereziki, eragiketaren eta mantentze-lanen arloetakoa, horien eginkizuna doitu eta menpekoen zereginak sailkatu eta ebaluatu ahal izateko.

-Laguntza indartzea eta hobetzea zentraleko langileentzako berariazko prestakuntza planak prestatzen lagunduz, lehen mailako mantentze-lanen eta eragiketaren arloko lanpostuak baloratzen lagunduz, teknologia eta antolaketa aldetik eskatzen dituzten prestakuntza beharrak detektatuz.

-Komunikazio tekniken aplikazioa prozesu industrial bereizgarrietan, hala nola, eragiketako intzidentziak, langileen parteak eta lanerako jarraibideak.

-Langileriaren kudeatzeko teknikak bere mailaren eta eskumen esparruaren barrenean erabiltzea, bere erantzukizunpeko giza taldearen lana koordinatuz eta gatazkak ebazteko teknikak aplikatuz.

-Hainbat zerbitzutan (mantentze-lana, eragiketa, segurtasuna eta ingurumena, besteak beste) kalitatea kudeatzeko prozedura eta arauak aplikatzea, kudeaketa sistema integratuei erreparatuta.

-Kanpoko enpresen lanak gainbegiratzeko planak prestatzen laguntzea, ikuskapenak eginez eta enkarguak hartzeko probak (konponketak, obrak eta abar) burutuz.

Modulua bukatzean, ikasleek gauza izan behar dute giza baliabideen koordinazioarekin zerikusia duten zereginak betetzeko, giza baliabide horiek zuzeneko lotura dutenean, menpeko gisa, zentraleko lanarekin. Orobat, kudeaketa horri loturiko teknikak menperatu behar ditu; esate baterako, tresna informatikoen erabilera eguneko jarduera erregistratzeko, ingeniaritzako ohiko metodoen erabilera hainbat pertsonaren lana koordinatzeko, gatazkak konpondu eta prebenitzea eta zentraletik kanpoko enpresen lanak gainbegiratzea. Hori guztia, zentral elektrikoetan ohikoak diren kudeaketa teknikoko eta administratiboko tresnak menperatuta.

Modulu honek sustatu behar du ikasleek lidergo gaitasuna garatuko dutela, taldeari helburuak lortzeko lana gogoz egiten lagunduz. Hala, irakasleek jarrera positiboak bultzatuko dituzte, parte-hartzea, errespetua, tolerantzia eta talde lana baloratuz eta, horretarako, eginkizunak eta lanak eskuordetzearen aldeko jarrerak garatuz. Azken batean, jendearen koordinazioa eta zuzendaritza lana eraginkortasunez eta efizientziaz egiteko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

Modulu hau guztiz teorikoa izanagatik, enpresari ahalik eta gehien hurbildu behar zaio; horretarako, kasu praktiko errealen erabilerak izan beharko luke ikasgelako metodologiaren ardatza. Horregatik, talde lanerako, kasu errealak simulatzeko, dokumentuak kontsultatzeko eta ahalik eta material errealenak prestatzeko, hainbat antolaketa-formatutarako aukera ematen duen gela erabili behar litzateke; alegia, bateratze-lanak, azalpenak, talde lana, materialen kontsulta ikasgelan, programa informatikoak erabilera eta abar egin ahal izateko.

Ikuspegi horren ondorioz, ordenagailuz hornitutako ikasgela proposatzen da lanerako gune interesgarri gisa, non mahaiak libre egonen diren lanak banaka edo taldean egiteko. Alde horretatik, ordenagailu eramangarrien sistema bat, elikadura orga batez eta Interneten sartzeko hari gabeko sistema batez hornitua, da, itxuraz, aukerarik onena. Hori guztia ikasgelan bideo bidezko proiekzio sistema bat izanda.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen diren multzoen aurkezpen ordena da:

-I. multzoa. Zentral motak eta antolaketa egiturak. Eskumenak eta eginkizunak. Koordinazio eskaerak.

-II. multzoa. Etengabeko prozesuetako komunikazio teknikak.

-III. multzoa. Giza baliabideak planifikatzeko teknikak. Zentraletik kanpoko enpresek egindako lanak gainbegiratu eta koordinatzea.

-IV. multzoa. Jarduneko langileen prestakuntza.

-V. multzoa. Kalitate sistemak.

Multzo bakoitza nolakoa den ikusita, hobe da I. multzotik hastea, non ikasleek zentral elektriko desberdinen organigramen ezaugarriak jasoko dituzten, prozesu teknologikoa hartan parte hartzen duten giza baliabideei eta horiek betetzen dituzten eginkizunei lotuta. Hobe da II. multzoarekin jarraitzea, non zentraletan informazioa helarazteko ohiko teknikak garatuko dituzten, benetan erabiltzen diren inprimakiak, dokumentuak eta metodoak baliatuz. III. multzoa moduluaren muina da, eta lehen bi multzoak biltzen dituen multzotzat jo daiteke. IV. eta V. multzoetan ordena horri berari jarraitzen ahal zaio edo aldatu; V. multzoa zeharkako gisa ere planteatzen ahalko litzateke; izan ere, kalitatea kudeatzeko sistemak, normalizatuak egon edo ez, prozedura askotan aplikatzen ahal dira.

Eduki horiek lan unitateetan banatuko dira, eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du. Unitate horietako bakoitzean helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitu beharko lirateke. Lan unitate horien multzoak moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, gelako jarduera hauek egitea iradokitzen da, zein bere lan unitatearen esparruan:

-Zentral elektrikoetako hainbat organigramaren azterketa konparatiboa, tipologiaren eta tamainaren arabera.

-Hainbat zentraletako organigramen azterketa konparatiboa, konpainia elektriko ekoizlearen arabera.

-Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariak eskura ditzakeen lanpostuei esleitutako zereginak aztertzea, zenbait kasutako koordinazio loturak detektatuz.

-Kronogramak egitea.

-Zentraletik kanpoko enpresen kontratuak eta zerbitzuak gainbegiratu eta ikuskatzeko kasuak prestatzea.

-Pert eta Gantt diagramak egitea, kasu praktikoetatik abiatuta: zentraletako geldialdi handiak edo kanpoko enpresen esku-hartzeak ekipoen mantentze-lanetan edo instalazioan.

-Gatazka profesionalak jasotzen dituzten kasu praktikoak ebaztea.

-Langileen prestakuntzarako proiektu bat garatzea Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikari baten menpe, helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazioa zehaztuta.

-Kalitateari buruzko arau eta prozedura estandarizatuak aplikatzea lana koordinatzeko, zeregin jakin bat egiten denean.

-Zentral eta azpiestazioetako lehen mailako mantentze-lanetan eta eragiketan ohikoak diren laneko parteak eta fitxak betetzea.

-Komunikazio kasuak ebaztea berdinekin, goragokoekin, bezeroekin eta bere erantzukizunpeko jendearekin, komunikatzeko modu eraginkorrenak erabiliz: telefonoa, posta elektronikoa, txosten teknikoa, gutuna, inprimakia, galdera orria, laneko parteak, besteak beste.

-Ikasteko bisitak egitea hurbileko zentral elektrikoetara eta azpiestazioetara, eta bisita txosten batean jasotzea.

-Informazio hitzaldiak antolatzea jardunean diren adituekin zentral elektriko desberdinen antolaketari buruz; orobat, ohiko komunikazio eta koordinazio praktikak.

-Azpiestazio elektrikoen eta zentralen eragiketa eta mantentze-lana kudeatzeko erabiltzen diren antolaketa arloko dokumentuak aztertzea.

-Ekintzen esku-hartzea eta koordinazioa aztertzea, sistema erori eta zentrala berrabiarazi behar den kasuetan.

Modulu honen eta curriculumean sartutako gainerako moduluen arteko harremanari dagokionez, ona litzateke adieraztea Giza taldeen koordinazioa izeneko moduluaren edukiek lotura berezia dutela Lanerako prestakuntza eta orientabidea izenekoarekin, talde lanari dagokionez; Azpiestazio elektrikoak eta Produkzio elektrikoko zentralak izenekoekin, instalazio horien funtzionamenduari dagokionez; eta Zentral elektrikoetako eragiketa eta Zentral elektrikoetako mantentze-lanak izenekoekin, zentraletako lehen mailako mantentze-lanen eta eragiketaren prozesuei dagokienez. Horregatik, egokia da modulu hau bigarren ikasmailan garatzea.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0677.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Zentral elektrikoetako goi mailako teknikariarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.

d) Zentral elektrikoetako goi mailako teknikariaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentral elektrikoetako goi mailako teknikariaren profilari lotutako lan-egoeretan talde lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu da.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Mantentze-lan elektronikoko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du, eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentral elektrikoen sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu dira.

c) Laneko arriskuen ondorioz gerta daitezkeen kalte profesionalak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu dira.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu dira eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu da.

f) Mantentze-lan elektronikoko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu da enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu da.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu da.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariaren laneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdian jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, bai eta botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Zentral elektrikoen sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. -Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Zentral Elektrikoetako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdi egoera batean jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, zentral elektrikoen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektua/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan landutako enpresako proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0678.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu dira.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Zentral elektrikoen sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu dira.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu da.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak zein diren deskribatu da, eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu da.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu hortz protesietako lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresa baten barrenean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu dira, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek enpresaren jardueran zer nolako eragina duten aztertu da, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Zentral elektrikoen arloko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Zentral elektrikoen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

l) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu da.

4. Zentral elektrikoetako enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi da.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Zentral elektrikoetako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu da enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu dira.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu da.

j) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Instalazio elektrikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, baita finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentral elektrikoen arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu dira: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi dira.

f) Instalazio elektrikoen sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak zentral elektrikoetako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, zentral elektrikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Zentral elektrikoen sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Negoziorako ideia zentral elektrikoetako enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Zentral elektrikoen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Zentral elektrikoen sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Zentral elektrikoen sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Zentral elektrikoetako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Zentral elektrikoetako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barrenean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendagarria litzateke edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke enpresa proiektuaren/enpresa planaren kontzeptua zentral elektrikoen proiektuaren moduluarekin biltzen, lanbide arloko irakasleak ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan buru izan daitezen. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrera alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea, lehen definituak ekimen sortzailea sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenerako jarrera sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta sozialei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresa proiektua/plana azaldu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide-modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide-modulua: Zentral elektrikoen proiektua.

Kodea: 0676.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak antolaketa-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektuaren gauzatzea planifikatzen du, eta esku-hartze plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak ezarpen beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Ezarpenak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta ekipoak definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Ezarpenaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide-modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0679.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta horiek energia elektrikoaren produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketa-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu dira.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak eta produkzio sistemak, besteak beste.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipoak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3. Aurreproiektu batetik edo emandako baldintzetatik abiatuta zentral elektrikoen ezaugarriak zehazten ditu, dagokion araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatzekoa den araudia identifikatu du.

b) Instalazioen eskemak eta krokisak egin ditu.

c) Instalazioak osatzen dituzten ekipoak eta elementuak dimentsionatu ditu.

d) Ekipo eta osagarri homologatuak hautatu ditu.

e) Muntaketarako prozesu teknologikoa zehaztu du.

f) Instalazioen planoak eta eskemak marraztu ditu.

g) Instalazioen muntaketa planoak marraztu ditu, sinbologia eta eskala normalizatuak erabilita.

4. Azpiestazio elektrikoen muntaketa planifikatzen du, etapak ezarrita eta baliabideak banatuta, proiektuaren dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azpiestazio baten instalazioak muntatzeko prozesuaren etapak identifikatu ditu.

b) Obra unitateak, giza baliabideak eta materialak ezarri ditu.

c) Laneko bitartekoak, ekipoak, erremintak, eta neurtzeko eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

d) Ekipo eta materialen horniketa planak eta biltegiratzeko baldintzak garatu ditu.

e) Obra unitateetatik abiatuta, muntaketa kostuak balioetsi ditu.

f) Muntaketaren zehaztapen teknikoak eta proben protokoloak zehaztu ditu.

g) Instalazioen zerbitzuko eta mantentze-lanerako jarraibideen eskuliburuak prestatu ditu.

h) Arriskuen prebentziorako araudia identifikatu du.

5. Zentral elektrikoetako eragiketak gainbegiratzen ditu, horien prozesuetan lagunduz eta enpresak ezarritako segurtasun eta kalitate protokoloak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa identifikatu du, eta elementuak, elementuen funtzioak eta elementu horiek instalazioen muntaketan duten antolamendua hartu du aintzat.

b) Zentraletako oinarrizko eragiketetatik ondorioztatutako beharrezko materiala eta erremintak hautatu ditu.

c) Ekipoek eta osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

d) Kontrol-balioak gainbegiratu ditu.

e) Segurtasun planean zehaztutako banakako babes-elementuak erabili direla egiaztatu du.

f) Eragiketak kalitate sistemarako prozeduren arabera gauzatu ditu.

g) Ingurumena errespetatzeko irizpideen arabera jardun du.

6. Zentralak eta azpiestazioak abiarazi edo zerbitzuan jartzen ditu, eta haiek ikuskatu eta gauzatzen laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zentralak eta/edo azpiestazioak abian jartzeko plana bereizi du.

b) Erreminta eta tresna egokiak hautatu ditu.

c) Zentraletan kontrol eta segurtasuneko elementuen funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu du.

d) Elementu eta ekipoak programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, beren funtzionaltasun ezaugarrien arabera.

e) Zentraleko elementuen funtzionamendu-parametroak egiaztatu ditu.

f) Abiarazte egokirako behar diren eskuzko tresnak, tresna informatikoak eta erremintak erabili ditu.

g) Indarrean diren segurtasun eta kalitate arauak eta erregelamenduak bete ditu.

h) Zerbitzuan jartzeko eskatutako dokumentazio tekniko-administratiboa bete du.

7. Zentral eta/edo azpiestazio elektrikoetan lehen mailako mantentze-lanak kontrolatzen ditu, eta horiek gauzatzen laguntzen du, programatutako helburuak betetzen direla egiaztatuta eta eskura dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze mota identifikatu du.

b) Esku hartzeko prozesuak landu ditu, eta mantentze programak interpretatu.

c) Biltegiko izakinak egiaztatu ditu.

d) Beharrezko zereginak, denborak eta baliabideak zehaztu ditu.

e) Erreminta eta tresna egokiak hautatu ditu.

f) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu ditu, besteak beste.

g) Elementu eta ekipoak doitu eta birprogramatu ditu.

h) Jarduketen trazabilitatea ziurtatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa eguneratu du.

i) Eskatutako segurtasunaren eta kalitatearen arabera, eta ingurumena errespetatzeko irizpideei jarraituz egin ditu eragiketak.

j) Mantentze-lanak planifikatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

8. Ekipo eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen direla ikuskatzen du, horiek gauzatzen laguntzen du, eta mantentze-lan zuzentzaileen teknikak eta prozedurak aplikatzen direla ziurtatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-plana abiapuntu izanik antolatu ditu esku-hartzeak.

b) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu ditu, neurketak eginez eta instalazio edo ekipoaren funtzionaltasuna aztertuz.

c) Hipotesiak proposatu ditu matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura aurkitu du, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

e) Konponketa prozesua egiteko behar diren erreminta eta tresnak aukeratu ditu.

f) Desmuntaketa egin du, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

g) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu ditu.

h) Instalazioaren lehengo funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri ditu.

i) Lan txukun eta garbia egin du, eta hitzartutako denborak errespetatu ditu egindako lanetan.

j) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0668 lanbide-modulua: Zentraletako sistema elektrikoak (170 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0668-PU01 (NA)

Sistema elektrikoak I

60

0668-PU02 (NA)

Zirkuitu eta makina elektrikoak

50

0668-PU03 (NA)

Sistema elektrikoak II

60

0671 lanbide-modulua: Arrisku elektrikoen prebentzioa (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0671-PU01 (NA)

Arrisku elektrikoa ebaluatu eta prebenitzea

Nola jardun istripu eta larrialdietan

20

0671-PU02 (NA)

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako erregelamenduzko protokoloak

20

0671-PU03 (NA)

Prebentzioko ekipoak eta neurriak. Hautatu, erabili, ikuskatu eta mantentzea

20

0672 lanbide-modulua: Produkzio elektrikoko zentralak (250 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0672-PU01 (NA)

Zentral elektrikoak

50

0672-PU02 (NA)

Zentraletako kalkulu termikoak eta fluidrikoak

60

0672-PU03 (NA)

Zentral hidroelektrikoetako sistemak eta osagaiak

40

0672-PU04 (NA)

Zentral termikoetako sistemak eta osagaiak

50

0672-PU05 (NA)

Ziklo konbinatuko zentraletako sistemak eta osagaiak

30

0672-PU06 (NA)

Barne errekuntzako motor bidezko produkzio elektrikoak

20

0674 lanbide-modulua: Zentral elektrikoetako mantentze-lanak (250 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0674-PU01 (NA)

Instalazio elektrikoetako mantentze-lanen plangintza

30

0674-PU02 (NA)

Zentral elektrikoetako mantentze-lan elektrikoak

50

0674-PU03 (NA)

Zentral elektrikoetako mantentze-lan mekanikoak

60

0674-PU04 (NA)

Zentral elektrikoetako mantentze-lanei lotutako gainbegiratzea eta dokumentazioa

50

0674-PU05 (NA)

Mantentze-lanetako eragiketak zentral elektrikoak gelditzeko eta abian jartzeko

30

0674-PU06 (NA)

Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzea zentral elektrikoetan

30

NA22 lanbide-modulua: Tarteko mailako ingelesa (120h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0179-PU01 (NA)

Ingelesa, tarteko maila I

60

0179-PU02 (NA)

Ingelesa, tarteko maila II

60

0670 lanbide-modulua: Telekontrola eta automatismoak (200 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0670-PU01 (NA)

Instrumentazioa eta eragintza

30

0670-PU02 (NA)

Ekipo elektrikoa eta elektronikoa. PLCa

40

0670-PU03 (NA)

Industria-komunikazioak

30

0670-PU04 (NA)

Scadak eta operadore panelak (OP)

40

0670-PU05 (NA)

Erregulazioa eta kontrola

40

0670-PU06 (NA)

Zaintza sistemak

20

0669 lanbide-modulua: Azpiestazio elektrikoak (150 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0669-PU01 (NA)

Azpiestazio elektrikoak. Ezaugarriak. Arauak

20

0669-PU02 (NA)

Azpiestazioen proiektuak

30

0669-PU03 (NA)

Muntaketaren prozesua eta planak

30

0669-PU04 (NA)

Azpiestazioak zerbitzuan jartzea

30

0669-PU05 (NA)

Azpiestazioen plangintza eta mantentze-lanen eragiketak

40

0673 lanbide-modulua: Zentral elektrikoetako eragiketa (210 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0673-PU01 (NA)

Zentral termoelektrikoetako eragiketak

50

0673-PU02 (NA)

Zentral hidroelektrikoetako eragiketak

40

0673-PU03 (NA)

Ziklo konbinatuko zentraletako eragiketak

30

0673-PU04 (NA)

Kogenerazioko zentraletako eragiketak

30

0673-PU05 (NA)

Eguzki-zentral termikoetako eragiketak

30

0673-PU06 (NA)

Larrialdiko egoeretan nola jokatu.

30

0675 lanbide-modulua: Giza taldeen koordinazioa (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0675-PU01 (NA)

Zentral elektrikoetako langileak antolatzeko sistemak

20

0675-PU02 (NA)

Giza taldeak koordinatzeko teknikak produkzioaren etengabeko prozesuetan

30

0675-PU03 (NA)

Garraio planak prestatzea

20

0677 lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0677-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0677-PU02 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0677-PU03 (NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0678 lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 ordu)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0678-PU01 (NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0678-PU02 (NA)

Enpresa-plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0678-PU03 (NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide-modulua: Zentraletako sistema elektrikoak.

Kodea: 0668.

Iraupena: 170 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sistema elektrikoak I.

Kodea: 0668 - PU01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Sistema elektrikoen ezaugarriak:

-Sistema elektrikoaren ezaugarriak. Sare elektrikoen motak.

-Sistema elektrikoaren deskribapena.

-Sortzeko azpisistemak. Garraiatzeko azpisistemak. Banatzeko azpisistemak.

-Banaketa sareen osaera.

-Sistema elektriko baten elementuak. Azpiestazioa. Garraio linea.

-Banaketa linea. Transformazio zentroa.

-Goi- eta erdi-tentsioko sinbologia elektrikoa.

-Banaketa-sareetako linea-motak. Airekoak eta lurpekoak.

-Banaketa-sareen konexio-motak.

-Behe-tentsioko sareetako eskema-motak, lur-konexioaren arabera.

Zentral elektrikoetan erabiltzen diren material elektrikoen eta magnetikoen sailkapena:

-Materialen funtsezko ezaugarriak. Material eroaleak. Indar elektrikoa. Coulomben legea. Ohmen legea. Eroale metalikoetako korrontea.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak. Material isolatzaileak.

-Lotura-instalazioetarako eta barneko instalazioetarako eroaleak.

-Izaera eta ezaugarriak.

-Energia elektrikoko lurpeko banaketa-sareetarako eroaleak.

-Kondentsadoreak. Ahalmena. Ezaugarriak.

-Isolagailuak. Funtzionalitatea eta erabilitako materialak.

-Material magnetikoak. Magnetismoaren kontzeptu orokorrak. Material ferromagnetikoen imantze kurba. Portaera magnetikoko motak. Histeresi-zikloa.

-Elektroimana. Motak.

Prestakuntza unitatea: Zirkuitu eta makina elektrikoak.

Kodea: 0668 - PU02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Instalazio elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako zirkuituen kalkulua:

-Korronte alternoaren balio bereizgarriak. Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, haril garbia eta kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia korronte alterno monofasikoan. Potentzia-faktorea.

-Korronte alterno monofasikoko zirkuituen ebazpena.

-Sistema trifasikoak. Sorgailu trifasikoen konexioa. Sistema trifasikoen potentzia.

-Sistema trifasiko orekatuak eta desorekatuak.

-Sistema trifasiko orekatuetako kalkulu bereizgarriak. Tentsio eta potentzia trifasikoak.

-Linea elektriko orekatuetako sekzioak kalkulatzea.

-Erregelamentazio elektrikoa. Behe-tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

-Goi Tentsioko Linea Elektrikoen Erregelamendua. Zentralen eta Transformazio Zentroen Erregelamendua.

Makina elektriko birakarien eta estatikoen ezaugarri elektrikoak:

-Makina elektrikoen sailkapena. Makina birakariak. Makina estatikoak. Sorgailu elektrikoak.

-Sorgailu sinkronoaren osaera. Sorgailu asinkronoaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko sorgailuaren osaera.

-Alternadoreak. Alternadorearen funtzioak. Alternadorearen osaera.

-Motor elektrikoak. Motor elektrikoen funtzio orokorrak.

-Motor elektrikoen ezaugarri orokorrak. Korronte alternoko motorren funtzionamendua. Korronte alternoko motorren osaera.

-Makina birakarietako ezaugarrien plaka.

-Makina birakarien oinarrizko kalkuluak. Parea. Abiadura. Tentsioa.

-Intentsitatea.

-Transformadoreak. Transformadoreen eginkizunak. Transformadore motak. Transformadoreak eratzea.

-Transformadoreen oinarrizko kalkuluak. Tentsioa. Intentsitatea. Potentzia.

-Transformazio-erlazioa.

-Makinen elementu lagungarriak. Abiagailuak. Abiadura-erregulagailuak.

-Korronte zuzeneko sorgailu elektrikoak abian jartzea.

-Alternadoreak abian jartzea. Motor elektrikoak abian jartzea.

Prestakuntza unitatea: Sistema elektrikoak II.

Kodea: 0668- PU03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Aparamentaren eta babes elektrikoen ezaugarriak:

-Zentral elektrikoetako eta azpiestazioetako babes elektrikoen motak.

-Aparamentaren funtsezko arazoak.

-Eteteko gailuen motak.

-Zirkuitu-etengailu fusibleak.

-Zirkuitulaburreko korronteen oinarrizko kalkulua. Osagai asimetrikoak.

-Lurrerako zirkuitu monofasikoa. Faseen arteko zirkuitulaburra.

-Babes eta neurketarako aparamenta. Autobalbulako tximistorratza.

-Zentraletako eta azpiestazioetako aparamentaren funtsezko magnitudeak.

-Neurketarako aparamenta. Neurketa-gelaxkak.

Babes-sistema lagungarrien konfigurazioa:

-Babes-sistema lagungarriak.

-Korronte alternoko zerbitzu lagungarriak.

-Korronte zuzeneko zerbitzu lagungarriak.

-Zerbitzu lagungarrien eskemak.

-Zerbitzu lagungarriek elikatzen dituzten zirkuituak.

-Zerbitzu lagungarrien jarduketa.

-Metagailuak.

-Artezgailuak.

Neurketa elektrikoak egitea:

-Neurketako erroreak. Metodologiak.

-Neurgailuen doitasuna.

-Neurgailu analogikoak eta digitalak. Osziloskopioa.

-Funtsezko neurri elektrikoak. Intentsitate neurria. Tentsio neurria. Potentzia neurriak. Energia neurriak.

-Emaitzen interpretazioa. Begiz neurtzea.

-Sare-analizagailuak.

Energia elektrikoaren kalitate-parametroen ezaugarriak:

-Energia elektrikoaren kalitateari lotutako araudia.

-Elikaduraren ezaugarriak behe- eta erdi-tentsioan.

-Energia elektrikoaren kalitatea. Hornitutako tentsioaren aldaketak.

-Tentsio-aldaketa azkarrak. Tentsio-hutsuneak.

-Kalitatea betetzeari buruzko erantzukizunak.

-Instalazio hartzaileek eragindako edo induzitutako asalduak.

-Energia elektrikoaren kalitate txarrak eragindako arazoak.

-Energia elektrikoaren kalitatea hobetzeko ekipoak.

Lanbide-modulua: Arrisku elektrikoen prebentzioa.

Kodea: 0671.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arrisku elektrikoa ebaluatu eta prebenitzea. Nola jardun istripu eta larrialdietan.

Kodea: 0671 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Korronte elektrikoak giza gorputzean dituen ondorio fisiologikoak ezaugarritzea:

-Giza gorputzeko ondorio elektrikoan eragina duten faktoreak: korronte mota eta intentsitatea, kontaktuaren iraupena, gorputzean zeharreko ibilbidea, giza gorputzaren inpedantzia, tentsioa eta maiztasuna.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

-Talka elektrikoa eta arku elektrikoa.

-Korronte alternoa: pertzepzioaren atalasea. Erreakzio-atalasea. Ez-askatzearen atalasea. Bentrikulu-fibrilazioaren atalasea.

-Zuzeneko ondorioak: bentrikulu-fibrilazioa, bihotzaren hutsegitea, asfixia, arnas-gelditzea, arranpak, muskulu-uzkurdurak, muskulu-tetanizazioa eta erredurak.

-Zeharkako ondorioak: objektuen aurkako kolpeak eta erortzeak.

-Albo-ondorioak. Goiztiarrak eta berankorrak. Garuneko kaltea, enbolia, tronboak, barneko erredurak, gangrenak, giltzurrunetako arazoak eta buru-nahasteak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan arriskuak ebaluatzea:

-Goi-tentsioa dagoen kasuetan arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea.

-Jatorri mekanikoko arriskuak.

-Arrisku elektrikoak: eremu elektromagnetikoekiko esposizioa. Elektrizitate estatikoa.

-Suteak, eztandak eta detonazioak. Su-triangelua. Su motak.

-Sute- eta eztanda-arriskuak.

-Ingurumenaren arriskuak: gas-isurketak, indukzio magnetikoak. Hegaztien babesa.

-Lan-eremuekin lotzen diren arriskuak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako larrialdiak:

-Larrialdi plana. Esku hartzeko ekipoak.

-Istripuak: elektrokuzioa, asfixia, arnas gelditzea. BOL jarduketa: istripua izan duena babestea. Istripua baloratzea.

-Lehen laguntzak istripu elektrikoetan: oinarrizko irizpideak jarduteko. Esku-hartzearen koordinazioa.

-Ebakuazio-planak. Esku hartzeko ekipoak.

-Txostenak eta kalteen balorazioa.

-Komunikazio-sistemak.

Prestakuntza unitatea: Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako erregelamenduzko protokoloak.

Kodea: 0671 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Konexio eta deskonexio elektrikoko segurtasun protokoloak:

-Hornikuntza elektrikoaren motak.

-Instalazio bat tentsio elektrikorik gabe uzteko maniobrak: blokeatzeko mekanismoak.

-Hornikuntza eteteko eta hornikuntzarik ez dagoela egiaztatzeko prozedurak.

-Lur-konexioa eta zirkuitulaburra egitea.

-Tentsioa segurtasun protokoloen arabera etetea eta birjartzea.

-Tentsioa birjartzeko maniobra seguruak.

-Araudi elektrikoa, segurtasunekoa eta ingurumenekoa. Urrezko bost arauak.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetan egin beharreko lanetako segurtasun protokoloak eta prebentzio neurriak:

-Suteen prebentzioa, babesa eta itzaltzea.

-Zeharkako kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak.

-Zuzeneko kontaktuen aurkako prebentzio-neurriak.

-Erdi-tentsioan lan egitea: ETko gelaxka aurrefabrikatuetan deskargatu eta energizatzea.

-Erdi-tentsioan lan egitea. Instalazioetatik hurbil egiten diren lanak. Lan egiteko prozedura eta metodoak.

-Egoera klimatologikoek segurtasun elektrikoan duten eragina.

-Maniobrak, neurketak, saiakuntzak eta egiaztapenak. Fusibleak aldatzea. Kableak, konektoreak eta terminalak.

-Segurtasun planak.

-Ingurumen eragina. Ingurunerako isurketak, poluzioa eta berotegi-efektua.

Prestakuntza unitatea: Prebentzioko ekipo eta neurriak. Hautatu, erabili, ikuskatu eta mantentzea.

Kodea: 0671 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Tentsio elektrikoa dagoen lekuetako lanetan segurtasun ekipoak sailkatzea:

-Banakako edo taldeko babes ekipoak. Pantailak, estaldurak, zorroak, pintzak, proba-puntak, pertika isolatzaileak, aulkiak, alfonbrak, lan-plataformak, eskularruak, betaurrekoak, kaskoak, etab.

-Segurtasun ekipo lagungarriak: aulkiak, alfonbratxoak, lur-konexio eramangarriak.

-Seinalizazio sistemak: lan-eremua argitu eta prestatzea.

-Ekipoak hautatu, berraztertu eta mantentzea. Motak eta erabilera.

-Informazioa, prestakuntza eta sustapena: motibazio- eta kontzientziatze-ekintzak dituzten jardueren programak.

-Prebentzioko ekipoei buruzko araudia: zabalkunderako kartelak eta barne arauak.

Lanbide-modulua: Produkzio elektrikoko zentralak.

Kodea: 0672.

Iraupena: 250 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zentral elektrikoak.

Kodea: 0672 - PU01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Energiaren eraldaketa. Zentral elektrikoen funtzionamenduaren printzipio orokorrak. Energia elektrikoa ekoizteko sistemak. Produkzio elektrikoa eskaerari egokitzea. Sistema elektrikoaren eragiketa. Energia elektrikoa biltegiratzeko sistema.

-Zentral elektrikoen sailkapena. -Ingurumenaren gaineko eragina.

-Zentral hidroelektrikoen funtzionamendua.

-Ohiko zentral termoelektrikoen funtzionamendua.

-Ziklo konbinatuko zentralen funtzionamendua.

-Zentral nuklearren funtzionamendua.

-Eguzki-zentral termikoen funtzionamendua.

-Barne-errekuntzako motorrak erabiltzen dituzten zentralen funtzionamendua.

-Hiri hondakin solidoak (HHS) errausten dituen zentrala. Sistema eolikoak. Planta fotovoltaikoak. Kogenerazioa. Produkzio elektrikorako beste teknologia batzuk.

-Teknologien hibridazioa. Eguzki eta gas bidezko teknologia termikoak. Gasa-ikatza.

-Espainiako energia produkzioaren parkea, penintsulan eta penintsulatik kanpo.

Prestakuntza unitatea: Zentraletako kalkulu termikoak eta fluidrikoak.

Kodea: 0672 - PU02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Industria prozesuetan parte hartzen duten parametro fisikoak eta kimikoak.

-Prozesu bateko aldagaien neurketa. Printzipioak eta neurketarako ekipoak.

-Zentral termoelektrikoetan erabiltzen diren erregaiak.

-Erregaien hornikuntza kalkuluak eta berotze ahalmena; PCS eta PCI.

-Errekuntza. Errekuntzaren teoria. Errekuntza ez-osoa. Ikatzezko partikulen errekuntza. Errekuntzaren analizagailuak.

-Materiaren egoerak, egoera aldaketak, bero espezifikoa, bero sorra eta sentigarria.

-Ura-lurruna eta airea-gasa zirkuituen eskemak.

-Airea egokitzeko prozesua. Diagrama psikrometrikoa.

-Entalpia eta entropiaren kontzeptuak eta haien kalkulua. Diagrama eta ziklo termodinamikoak.

-Bero-transmisioko zirkuituetako oinarrizko kalkuluak.

-Fluidoen estatika eta dinamika. Hidrostatika. Hidrodinamika.

-Fluidoen garraioa. Hodiak. Uraren zirkulazioa kanal irekietan.

-Ura tratatzeko sistemak.

-Materialak ezagutzea. Egitura. Propietate mekanikoak. Saiakuntzak.

-Korrosioaren fenomenoak material metalikoetan. Korrosio galbanikoaren aurreko prebentzio neurriak. Babes katodikoa.

-Prozesu fisiko kimikoetan erabiltzen diren ekipo eta materialak. Segurtasun arauak.

-Ponpak. Haizagailuak. Konpresoreak.

-Balbulak. Iragazkiak. Eiektoreak. Eduktoreak. Sifoiak.

-Bero trukatzaileak. Kondentsadoreak. Lurrungailuak.

-Erregaiaren biltegiak.

Prestakuntza unitatea: Zentral hidroelektrikoetako sistema teknologikoak.

Kodea: 0672 - PU03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Zentral hidroelektrikoei aplikatutako oinarrizko kontzeptu hidraulikoak.

-Zentral hidroelektrikoen motak.

-Presak eta urtegiak. Urtegien parametroak. Presa motak eta horiekin lotzen diren elementuak. Egiturazko guneak.

-Zentralen osagaiak, eraikuntza ezaugarrien arabera.

-Turbina hidraulikoen motak. Erabilera eremua eta errendimendua. Ezaugarriak. Mailaketa eta etapak. Turbina abian jartzeko sistemak eta kojineteen lubrifikazio, hozte eta estankotasun sistemak. Abiadura turbina hidraulikoetan doitzeko sistemak. Abiaduraren biderkagailuak. Turbina hidraulikoen babesak. Turbina frenatzeko sistema hidraulikoa.

-Eroanbide hidraulikoetako fenomeno anomaloak. Kabitazioa eta ahari-kolpea.

-Korronte alternoko eta korronte zuzeneko zerbitzu lagungarrien sistemak eta multzo lagungarriak.

Prestakuntza unitatea: Zentral termikoetako sistemak eta osagaiak.

Kodea: 0672 - PU04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Erregaia hartzea eta biltegiratzea. Kalapatxa, errotak.

-Erregailuetarako ikatz-erregaien sistema.

-Erregai likidoen sistemak. Osagaiak. Ezaugarriak.

-Galdara eta bere sistema lagungarriak. Galdara motak. Lurrun-andelak. Gainberogailua, birberogailua, ekonomizagailua. Ura-lurruna eta airea-gasak zirkuituak.

-Lurrun-turbina. Lubrifikazio-sistemak. Kontrol sistemak eta babesak. Lurrun zirkuitua eta zerbitzu lagungarriak. Lurrun nagusia eta birberotua.

-Emisioak arazteko sistemak.

-Kondentsazio sistemak eta elikadura-ura.

-Sistema lagungarriak. Zerbitzuetako ura. Aire konprimitua. Tresneriako airea.

-Hozte dorrea

-Desulfurazio planta. NOx-eko emisioak murriztea. CO2 harrapatzeko prozesuak. Iragazki elektrostatikoa.

Prestakuntza unitatea: Ziklo konbinatuko zentralen sistemak eta osagaiak.

Kodea: 0672 - PU05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Birgasifikazio plantak. Prozesua.

-Ziklo konbinatuko zentralen oinarrizko prozesuak.

-Ziklo konbinatuko zentralen konfigurazioa.

-Ziklo konbinatuko zentral termoelektrikoetako erregaien sistema eta haien osagaiak. Gas naturalaren erregulazio eta neurketarako estazioa. Ikatzaren gasifikazioa. Erabiltzen diren ekipoak eta prozesua.

-Gas-turbina, tipologia eta osagaiak. Konpresorea. Errekuntza-ganbera. Kontrola eta babesak.

-Berreskuratze galdara eta sistema lagungarriak.

-Kondentsazio sistemak eta elikadura-ura. Lurrun zirkuitua eta zerbitzu lagungarriak. Lurrun nagusia eta birberotua. Kondentsadorea. Hozte-dorrea.

-Banaketa sistemen osagaiak. Hodiak. Ponpak.

-Emisioak arazteko sistemak. Desulfurazio planta eta NOx-eko emisioak murriztekoa.

Prestakuntza unitatea: Barne-errekuntzako motorren bidezko produkzio elektrikoa.

Kodea: 0672 - PU06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Energia sortzea barne-errekuntzako motorren bidez.

-Barne-errekuntzako motorren tipologia eta ezaugarriak. Motak.

-Motorretan erabiltzen diren erregai motak.

-Barne-errekuntzako motorren osagaiak. Erregai sistema, airea hartzea, hoztea, lubrifikatzea. Funtsezko aldeak motor industrialekin.

-Motor termikoen erregulazioa. Abiadura kontrolatzeko elementuak. Parea kontrolatzeko elementuak.

-Motorretarako lubrifikatzaileak. Ezaugarriak. Motak. Erabilera. Biltegiratzea. Birziklatzea.

-Hozte sistemak. Erradiadoreak. Hozgarriak. Bero-trukagailuak. Hozte-dorreak. Beroa berreskuratzea.

-Kogenerazioko sistemak.

Lanbide-modulua: Zentral elektrikoetako mantentze-lanak.

Kodea: 0674.

Iraupena: 250 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zentral elektrikoetako mantentze-lanen plangintza.

Kodea: 0674 - PU01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Mantentze-lana behar duten zentral bateko zatiak identifikatzea.

-Zentral elektriko bateko planoak, zehaztapen teknikoak eta arauak aztertzea.

-Mantentze-plan baten definizioa.

-Mantentze-lana definitzea. Mantentze-lanen motak.

-Oinarrizko kontzeptuak. Fidagarritasuna, erabilgarritasuna, mantengarritasuna.

-Mantentze-lan prebentiboa. Motak, funtzionamendua eta ezaugarriak.

-Mantentze-lanen prozedura orokorrak. Aplikazio arauak.

-Fidagarritasunean oinarritutako mantentze-lana (RCM).

-Mantentze-lana kudeatzeko eta antolatzeko tresnak. Aplikazio-softwarea.

-Giza baliabideen kudeaketa. Kudeaketa planak.

Prestakuntza unitatea: Zentral elektrikoetako mantentze-lan elektrikoak.

Kodea: 0674 - PU02 (NA)

Iraupena: 50 ordu.

-Mantentze-lan elektrikoen funtsak. Ezaugarri orokorrak. Haren elementuen berariazko ezaugarriak.

-Mantentze-lanetan aplikatzen diren neurgailuak. Magnitude elektrikoen neurketak. Datuak erregistratzeko sistemak. Erregistratutako balioen interpretazioa.

-Osagai elektrikoetako mantentze-lanak. Ekipo elektrikoetako mantentze-lanak. Instalazio elektrikoetako mantentze-lanak. Mantentze-lanei aplikatutako erregulazio, aginte, kontrol eta gainbegiratzearen arloko sistemak. Datuak eskuratzeko sistemak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Matxurak konpontzeko prozedurak. Elementuen bateragarritasuna.

-Ekipo eta osagaien mantentze-lana. Prozedurak eta bitartekoak.

-Mantentze-lanaren kudeaketa ekonomikoa. Hornidurak.

Prestakuntza unitatea: Zentral elektrikoetako mantentze-lan mekanikoak.

Kodea: 0674 - PU03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Mantentze-lan mekanikoen funtsak.

-Metrologia eta doikuntzak: neurketarako ekipoak. Neurketaren ziurgabetasunak.

-Matxuren diagnostikoa hodietan eta soldaduretan. Soldatzeko teknikak. Makina-erremintak.

-Isolamendua eta babesa. Bulkanizatua. Motak. Ezaugarriak. Erabilera. Aplikazio arauak.

-Mantentze-lan prediktiboa egiteko teknikak. Dardarak neurtzea eta aztertzea. Ekipoak. Erabilera eta akatsak.

-Saiakuntza ez-suntsitzaileak. Saiakuntza suntsitzaileak. Emaitzen analisiak.

-Zentraletan erabiltzen diren elementu mekanikoak mantentzeko lanak. Ekipo mekanikoetako mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: Zentral elektrikoetako mantentze-lanei lotutako gainbegiratzea eta dokumentazioa.

Kodea: 0674 - PU04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Mantentze-lan prebentiborako eta prediktiborako kontrol-teknikak. Motak. Prozedurak. Kontrol-orriak. Mantentze-lanetarako plana.

-Ekipo eta elementuen proba funtzionalak. Motak. Ezaugarriak.

-Mantentze-lana kudeatzeko prozedurak. Teknikak. Ereduak.

-Mantentze-lanari aplikatutako kudeaketa-arauak.

-Neurtzeko teknikak. Neurketaren kontrola.

-Mantentze-lanetako dokumentuak. Fitxak. Eskariak. Aginduak.

-Mantentze-lanak hobetzeko prozedurak. Emaitzen analisiak. Prozeduraren adierazleak.

-Txostenak egitea. Matxuren eta berritutako elementuen historikoaren dokumentazioa.

-Informatika-aplikazioak: datu-basea eta historikoak.

-Kalitateari buruzko eskuliburuak. Aplikazio arauak. Ereduak.

-Prozeduren eskuliburuak. Prozesuen mapa. Prozesuen eskuliburua. Prozesuen adierazleak. Onarpen irizpideak.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-lanetako eragiketak zentralak gelditzeko eta abian jartzeko.

Kodea: 0674 - PU05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Geldialdi handiak kudeatzeko helburuak. Geldialdi programatuak. Ustekabeko geldialdiak.

-Geldialdi handien plangintza. Irizpideak. Prozedurak. Jarduketak. Informazioa.

-Geldialdi handiaren aurretiazko lanak. Aurretiazko lanen definizioa. Lanen kontrola.

-Lanen plangintza.

-Materialaren kudeaketa. Biltegiko kontrola.

-Segurtasuna eta Ingurumena. Ingurumenaren gaineko kontrola.

-Martxan jartzeko metodoak. Geldialdiaren amaiera. Aurretiko jarduketak. Onartzeko balioak.

Prestakuntza unitatea: Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzea zentral elektrikoetan.

Kodea: 0674 - PU06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea, muntaketan eta mantentze-lanen prozesuetan.

-Norbera babesteko ekipoak. Ezaugarriak eta erabilera-irizpideak.

-Taldeko babesa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide-modulua: Ingelesa (tarteko maila).

Kodea: NA22.

Iraupena: 120 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ingelesa, tarteko maila I.

Kodea: NA22-PU01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa, tarteko maila” izeneko NA22 lanbide-moduluan ezarritakoari dagokio.

Prestakuntza unitatea: Ingelesa, tarteko maila II

Kodea: NA22-UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa, tarteko maila” izeneko NA22 lanbide-moduluan ezarritakoari dagokio. Prestakuntza unitate horretan ahozko elkarreraginaren trebetasunak eta idatzizko adierazpena azpimarratuko dira bereziki.

Lanbide-modulua: Telekontrola eta automatismoak.

Kodea: 0670.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instrumentazioa eta eragintza.

Kodea: 0670 - PU01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetan erabilitako instrumentazio eta neurketako elementuak ezaugarritzea:

-Tentsio eta intentsitate zuzen eta alternoko aldagai fisiko eta elektrikoetako transduktoreak. Sailkapena. Sailkapena, hainbat irizpide kontuan hartuta: tentsioa, intentsitate alternoa, intentsitate zuzena, tenperatura, presioa, emaria, maila, bira-abiadura, haizearen abiadura, posizio lineala eta angeluarra, bibrazioak, egituraren deformazioa, pH-a eta beste batzuk.

-Transduktoreen osaera eta funtzionamendua. Propietate bereizgarriak. Hainbat motatako transduktoreak neurketa-zentralekin konektatzea. Transduktoreak sortutako seinaleak identifikatzea.

-Gehieneko eta tarteko balioak eta balio eraginkorra kalkulatzea.

-Tentsio eta intentsitateko, potentzia aktiboko eta erreaktiboko, potentzia-faktoreko, frekuentziako eta faseko bat-bateko balioak abiapuntu izanik, sare elektrikoaren berezko aldagaietako balioak lortzea.

-Transduktoreetarako seinale-egokigailuak eta neurriak hartzeko zentralak. Seinalearen anplifikazioa. Digitalera bihurtzea. Seinalea neurketa-estaziora transmititzea.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako eragingailuak egiaztatzea eta muntatzea:

-Dena ala ezer ez gisako eragingailuak. Dena ala ezer ez gisako eragingailuen konexioa, instalazioa, funtzionamendua eta propietateak. Elektroimanak. Motor elektrikoak. Zuzena. Alternoa. Eragingailu pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Eragingailu batzuen eta besteen indar-parea eta eragin-abiadura kalkulatzea.

-Dena ala ezer ez gisako eragintzak, motorrak eta eragingailuak muntatzea.

-Kontrol proportzionaleko eragingailuak edo serbokontrolatuak. Lotutako zirkuitu elektronikoak. Kontrol proportzionaleko balbulak. Kontrol proportzionaleko eragingailuak konektatzea. Erantzuna egiaztatzea: kurba bereizgarriak. Sistema kalibratuak, erregulagailuak eta serbosistemak.

Ekipamendu elektrikoa eta elektronikoa kontrolatzea:

-Alternadorea doitzea. Alternadorearen atalen funtzioa.

-Eszitazioa doitzea. Eszitazioaren atalak. Kontrol-parametroak.

-Zentralaren goi-tentsioko potentziako ekipo elektrikoak konfiguratzea. Etengailu orokorrak hautatzea. Kontrol-etengailuak hautatzea.

-Metagailuen doitzeak. Metagailuak konfiguratzea. Metagailuak konektatzea.

-Artezgailuen doitzeak. Artezgailu trinkoak. Artezgailuak konfiguratzea. Potentzia- eta seinale-parametroak.

-Zentral elektrikoetako megafonia-sistemak. Konfigurazioa eta doikuntzak.

-Zentraletako telefonia- eta komunikazio-sistemak. Arretazko neurriak.

-Argiztapen instalazioen ezaugarri bereziak. Larrialdiko argiztapen ekipoak. Arretazko neurriak. Berariazko arauak.

Prestakuntza unitatea: Ekipo elektrikoa eta elektronikoa. PLCa.

Kodea: 0670 - PU02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Zentralen kontrolerako ekipo elektrikoa eta elektronikoa:

-Eskemak. Araudia.

-Frekuentzia-aldagailuak, sarerako konexioarekin edo gabe. Oinarrizko konfigurazio-parametroak. S/I moduluak. Potentziaren modulua. Kontrol-modulua. Korronte zuzeneko busa. Aldagailuen bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Seinale bereizgarriak egiaztatzea. PWM kontrola. PWM kontrol baten seinale trifasikoa. Bektore-fluxuaren kontrola.

-Automata programagarria (PLC) eta kontrol automatikorako eta servokontrolerako erabiltzen diren mikroprozesadore eta mikrokontroladoreetan oinarritutako beste ekipo batzuk. S/I moduluak. Irteera analogikoak. Irteera digitalak. PLCa konektatzea. Komunikazioa. Sareko konexioak egitea.

-Programazioa. Programak egiaztatzea.

-Sarrera eta irteerako periferikoak eta txartelak. Aldagai digitalen berariazko moduluak. Aldagai analogikoen berariazko moduluak. Moduluen konexioak egitea. Sistemen arteko konexioak egitea.

-Funtzionamendu-parametroak eta alarmak konfiguratzea.

-Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketarako ekipoak. Ukipen-pantailak. Konfigurazioa.

Prestakuntza unitatea: Industria-komunikazioak.

Kodea: 0670 - PU03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Zentraletako prozesu automatikoetako telekontrolerako transmisio eta komunikazio sistemak ezaugarritzea

-Transmisio bideak. Kable koaxiala. Pare-kablea. PLC (power line communication). Zuntz optikoa. Eremu irrati-elektrikoa.

-Transmisio-bitartekoen propietateak. Ezaugarriak. Ezaugarri elektrikoak eta mekanikoak. Alde onak eta txarrak.

-Eremu-busak. Can busa. Modbus. Fieldbus. Profibus 485, 422 eta antzekoak. Ezaugarri teknikoak. Komunikazio-arauak.

-Transmisio sistemak. Ezaugarriak. Erabilera.

-Eremu-busen aplikazioak zentral elektrikoetan. Seinale irrati-elektrikoak eta irratidifusiozko seinaleak transmititzea.

-Azpiestazio elektrikoen kontrola. Eremu maila. Zirritu maila. Kontrol maila.

-Sare lokala (LAN). Ethernet industria-sare baten deskribapena.

-Hardwarearen oinarrizko osagaiak. Softwarearen osagaiak. (Geruza-eredua). Sare lokal bat konfiguratzea.

-Hedadura zabaleko sareak (WAN) eta Internet. Osagaiak. Deskribapena. Motak.

-Konfigurazioa. DSL sistemak. Deskribapena. Modulazio sistemak.

-Sistema motak. ADSL. HDSL. SDSL.

-Zentral elektrikoetako telekontrol-teknikak. Zentral termikoen, eguzki-zentralen, zentral hidraulikoen eta eolikoen kontrola. Oinarrizko ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: Scadak eta operadore panelak.

Kodea: 0670 - PU04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

SCADA motako softwarea duten kontrol automatikoko aplikazioak erabiltzea:

-SCADA (Supervisory Control And Data Acquisition) aplikazioak. Softwarearen osagaiak. Azpiegitura eta Komunikazioa.

-SCADA softwarearen ezaugarriak. Editore grafikoa. Prozesuaren sinoptikoak. Prozesuaren moduluak. Datu-baseak. Joeren grafikoak. Alarmen kudeaketa. Arkitekturak. Monolitikoa. Banatua. Sarearen bitartez. Seinaleen tratamendua. Anplifikazioa. Laginketa.

-SCADA aplikazioetako interfaze grafikoak. Kontrol-panelen motak. Alarmen grafikoak. Prozesuen grafikoak eta kudeaketako grafikoak. Mantentze-lanetako eta matxurak detektatzeko grafikoak.

-Datuak eskuratzeko teknikak. Puntuak. Puntu motak. Objektuak.

-Objektu motak. Datuak urrutitik eskuratzea. Erregistro seinaleak eskuratzea.

-Energia elektrikoa sortzeko zentraletan aplikatzea. SCADA panelak zentral elektriko termikoetan, zentral eolikoetan eta zentral fotovoltaikoetan.

-Zentral elektrikoak SCADA sistema bidez simulatzeko teknikak. Sistemaren segurtasuna eta ahulguneak.

Prestakuntza unitatea: Erregulazioa eta kontrola.

Kodea: 0670 - PU05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Zentraletako prozesuetan aplikatzekoak diren instalazio automatizatuak konfiguratzea:

-Atzeraelikadura negatibo bidezko aldagai fisikoen kontrol-sistemak. Atzeraelikatutako kontrol-sistemen oinarrizko funtzionamendua. Bloke-eskema. Kontrol proportzional baten erantzun-kurba bereizgarriak.

-Kontrol proportzionala, integrala eta deribatiboa. Kontrol P, Kontrol I, Kontrol D. Doikuntzak. Funtsezko ezaugarriak. Zentral elektrikoetako sistemetan aplikatzea.

-Logika lausoko teknologian (fuzzy) oinarrituta ezarritako kontrol-sistema egokiak eta moldatzaileak. Sistemen funtzionamenduaren analisi konparatzailea, hainbat funtzionamendu-baldintzatan.

-Sistema automatikoak konfiguratzea, logika lausoko kontrola.

-Parke eolikoetako kontrol lokaleko jardunak. Kontrolerako parametro nagusiak. Parametrizatzea.

-Parke fotovoltaikoetako kontrol lokaleko jardunak. Parametro bereizgarriak.

-Zentral hidraulikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea.

-Kontroleko elementuak. Zentral termikoetako kontrol lokaleko jardunak simulatzea. Kontrol-elementuak.

-Azpiestazio elektrikoetako kontrol eta maniobrako elementuak. Kontrolerako parametro nagusiak. Doikuntzak. Datuak bistaratzea.

Prestakuntza unitatea: Zaintza sistemak.

Kodea: 0670 - PU06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Segurtasun eta alarmako sistemak erabiliz sarrerak zaintzeko eta kontrolatzeko sareak egiaztatzea:

-Alarma-sistemak. Deskribapena eta funtzionamendua. Sarreren eta presentziaren kontrola. Motak. Ezaugarriak. Erabilera eta oinarrizko konfigurazioak.

-Alarmak eta sarrerak kontrolatzeko sistemak instalatzea. Alarma-sistemen funtzionamendua. Telebista-zirkuitu itxia. Zirkuitu eta seinaleen deskripzioa, telebista-zirkuitu itxi bat muntatzea. Eremuak telebista-zirkuitu itxien bidez zaintzea.

-IP kamerak. Funtzionamendua. Mota. Erabilera.

-IP kamerak instalatu eta konektatzea. Konfigurazioa.

-Eremuen zainketa eta eragiketa IP kamera bidez. Ezaugarriak eta aurreneurriak.

-Telebista-zirkuitu itxiak instalatzea. Elementuak. Teknikak.

-Telebista-zirkuitu itxia duten sarbideen kontroleko instalazioak. Elementuak. Motak. Konfigurazioak.

-Internet bidezko kontrolaren segurtasuna. Enkriptatze-sistemak. Sarbideak Internet bidez kontrolatzeko sistemak.

Lanbide-modulua: Azpiestazio elektrikoak.

Kodea: 0669.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazio elektrikoak. Ezaugarriak. Araudia.

Kodea: 0669 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Azpiestazio elektrikoak ezaugarritzea:

-Azpiestazio elektrikoen oinarrizko ezaugarriak. Azpiestazioen motak eta konfigurazioak.

-Azpiestazio elektrikoen eginkizuna energia garraiatzeko sistemaren barnean.

-Osagai nagusiak. Barrak, ebakigailuak, transformadoreak, etengailuak.

-Erregelamentazio teknikoa eta segurtasunekoa.

-Aplikatzekoa den araudia. Goi-tentsioko Erregelamendua. BTEE. Zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen erregelamendua.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazioen proiektuak.

Kodea: 0669 - PU02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Azpiestazioen proiektuak interpretatzea:

-Azpiestazio elektrikoen proiektuak.

-Planoen irudikapen grafikoan aplikatu beharreko sinbologia teknikoa.

-Azpiestazio bat muntatzeko faseak.

-Azpiestazioei buruzko dokumentuak eta eskemak lantzea.

-Eskemak eta planoak CADen laguntzarekin interpretatzea.

-Azpiestazioen muntaketarekin lotzen diren dokumentu teknikoak eta administratiboak kudeatzea.

Prestakuntza unitatea: Muntatze-prozesua eta -planak.

Kodea: 0669 - PU03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Azpiestazioak muntatzeko prozesuak planifikatzea:

-Muntaketari aplikatutako proiektu teknikoa.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketa planifikatzea.

-Azpiestazio elektrikoen muntaketari aplikatu beharreko araudia.

-Azpiestazioetako muntaketa-planaren faseak.

-Muntatzeko teknikak. Tenkatzea, mihiztatzea, nibelatzea, ainguratzea eta konexioak egitea.

-Azpiestazio elektrikoak muntatzeko giza baliabideak.

-Laneko segurtasun eta osasun plana.

Muntatzeko planak programatzea:

-Hornitzeko plana. Kontrol logistikoa.

-Azpiestazio elektrikoen berezko ekipoen eskari, hornikuntza, biltegiratze eta obran jartzeko plana.

-Muntaketarako ekipo eta erremintak koordinatzea.

-Kalitate-plana azpiestazio elektrikoen muntaketan.

-Segurtasun plana azpiestazio elektrikoen muntaketan.

-Lagundutako plangintzarako software informatikoa.

-Grafiko digitalizatuak bistaratu eta interpretatzea.

-Fitxategi informatikoekin egindako oinarrizko eragiketak.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazioak zerbitzuan jartzea.

Kodea: 0669 - PU04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Azpiestazioetako instalazioak muntatzeko eta zerbitzuan jartzeko lanak gainbegiratzearen eta kontrolatzearen plangintza egitea:

-Azpiestazio baten elementu nagusiak muntatzea.

-Goi-tentsioko lineak muntatzeko prozedurak.

-Transformadoreak muntatzeko eta konektatzeko zereginak. Potentzia eta neurketako transformadoreak eta lagungarriak.

-Barrak, konexioak eta lurreko sarea muntatzeko prozesua. Kalkulu mekanikoa eta elektrikoa.

-Erregulazio eta kontroleko ekipoak muntatzeko eragiketak.

-Azpiestazio baten muntaketa simulatzea.

Azpiestazioak muntatzean obra zibila zuinkatzea:

-Azpiestazioetako konfigurazioak eta obra motak.

-Azpiestazioen oinarrizko ekipoen kokalekua.

-Obra zibila.

-Azpiestazio elektriko baten oinarrizko osagaien kokalekua eta berariazko funtzioak.

-GIS teknologia. Oinarriak eta aplikazioak.

-Azpiestazio elektrikoen eskemak.

Prestakuntza unitatea: Azpiestazioen plangintza eta mantentze-eragiketak.

Kodea: 0669 - PU05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Mantentze-programak, baliabideak eta protokoloak planifikatzea:

-Azpiestazio elektrikoa mantentzearekin lotzen diren dokumentu teknikoak.

-Azpiestazioetako ekipo elektrikoen eta elektronikoen mantentze-lanak.

-Azpiestazio elektriko bat osatzen duten elementuak mantentzeko beharra.

-Matxurak izan ditzaketen azpiestazio bateko puntu kritikoak.

-Azpiestazioetako matxurak. Kausa eta ondorio nagusiak. Matxurak detektatzea. Diagnostikatzeko prozedurak. Tentsio, intentsitate eta tenperaturako zuzeneko eta zeharkako neurriak.

-Prebentziozko mantentze-lanak. Segurtasun plana. Instalazioak deskargan jartzea.

Azpiestazioetako mantentze-lanak:

-Azpiestazio elektrikoen mantentze-lanari aplikatu beharreko araudia.

-Lehen mailako mantentze-lanaren mende dauden azpiestazio elektrikoko ekipoak.

-Azpiestazioetako instalazio eta ekipoak deskargatzeko prozedurak.

-Kontroleko sistema elektrikoetako eta elektronikoetako berariazko mantentze-lanen faseak.

-Mantentze zuzentzailearen beharra.

-Azpiestazio bateko zerbitzua berrezartzea.

Azpiestazio elektrikoetako sistema, ekipo eta instrumentuetako funtsezko eragiketak egitea:

-Sistemetako eragiketa-teknikak. Ekipoetan lan egiteko teknikak.

-Hainbat motatako ekipoetan eragiteko segurtasun eskakizunak. Eragiketaren prozesuetako berariazko segurtasun eta prebentzio teknikak.

-Azpiestazio elektrikoetako sistemetako jardunen sekuentzia. Ekipoetako jarduketaren sekuentziak.

-Sistemetako eragiketetan erabiltzen diren instrumentuak. Azpiestazioetako eragiketetan ohikoak diren instrumentu eta ekipoak.

-Ekipoaren edo sistemen berezko dokumentazioa.

-Azpiestazioetan jarduteko prozesuetako lanbide-arriskuei eta segurtasunari buruzko berariazko arauak.

-Etengailuen gaineko eragiketak. Ebakigailuen gaineko eragiketak. Lur-harguneen gaineko eragiketak. Instalazio eta ekipoetako eragiketa mekanikoak. Zirkuituetako eragiketa elektrikoak. Etengailuen gaineko berariazko maniobrak.

Lanbide-modulua: Zentral elektrikoetako eragiketak.

Kodea: 0673.

Iraupena: 210 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zentral termoelektrikoetako eragiketak.

Kodea: 0673 - PU01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Zentral termoelektrikoen funtzionamendu egonkorra. Abioak, geldialdiak eta karga aldaketak. Oinarrizko parametroak.

-Plantako eragiketak eta kontrol gelakoak. Tipologia: egiaztatzea, doitzea eta maniobratzea.

-Aldez aurreko maniobrak, ohiko zentral termikoetako ekipoak lerrokatzeko.

-Eragiketa arruntak erregaiekin. Isurketaren kontrako prozedura.

-Eragiketa arruntak lurruna sortu eta transmititzeko sisteman. Galdara leherketaren, hodi hausturaren eta jarioen kontrako prozedura.

-Sistema elektrikoko eragiketa arruntak. Zentralen akoplamendua ebakuazioko sare elektrikoari. Turbomultzoen akoplatze prozedura. Karga aldaketei egokitzeko eragiketak.

-Hozte sistemari lotutako eragiketak. Erantzuna sistemaren hutsegiteetan.

-Ingurumen kudeaketako eragiketak. Isurketa handien eta isuri kutsatzaileen aurreko prozedura.

-Galdara, turbina eta sorgailuak abian jartzeko eta gelditzeko eragiketak.

-Ekipo nagusiak doitzeko oinarrizko eragiketak.

-Anomalien aurreko eragiketak. Sutea, istripuak eta intzidenteak.

-Zentralak aldi baterako desgaitzeko maniobrak eta deskarga. Ekipo edo sistemak deskargatu edo desgaitzeko prozedurak.

-Simulagailuen bidezko eragiketak. Parametroen eragina zentral termoelektrikoaren errendimenduan.

Prestakuntza unitatea: Zentral hidroelektrikoetako eragiketak.

Kodea: 0673 - PU02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Produkzio hidroelektrikoa. Zentral hidroelektrikoetako sistema teknologikoak. Presa eta urtegiko sistemen konfigurazioak. Turbina-alternadore multzo hidraulikoaren ekipo nagusiak eta sistemak.

-Elikadura-ura eta ur eragilea kontrolatzeko sistemak, presio eta tenperaturen kontrola, turbina-kontroleko fluido-sistema, karga-kontrola eta tentsio-kontrola. Proiektu baten dokumentazio grafikoa.

-Zentral hidroelektrikoen funtzionamendu egonkorra. Abioak, geldialdiak eta karga aldaketak. Oinarrizko parametroak.

-Plantako eragiketak eta kontrol gelakoak. Tipologia: egiaztatzea, doitzea eta maniobratzea.

-Sistema elektrikoko eragiketa arruntak. Zentralen akoplamendua ebakuazioko sare elektrikoari. Turbomultzoen akoplatze prozedura. Karga aldaketei egokitzeko eragiketak.

-Hozte sistemari lotutako eragiketak. Erantzuna sistemaren hutsegiteetan.

-Ingurumen kudeaketako eragiketak. Isuri kutsatzaileen aurreko prozedura.

-Turbina eta sorgailuak abian jartzeko eta gelditzeko eragiketak.

-Ekipo nagusiak doitzeko oinarrizko eragiketak.

-Zentral hidraulikoetako abio osoko eragiketak. Motak. Ezaugarriak. Prozedurak. Arretazko neurriak.

-Anomalien aurreko eragiketak. Sutea, istripuak eta intzidenteak. Arriskuaren ebaluazioa eta ondorioak.

-Zentralak aldi baterako desgaitzeko maniobrak eta deskarga. Ekipo edo sistemak deskargatu edo desgaitzeko prozedurak.

-Simulagailuen bidezko eragiketak. Parametroen eragina zentral hidroelektrikoaren errendimenduan.

Prestakuntza unitatea: Ziklo konbinatuko zentraletako eragiketak.

Kodea: 0673 - PU03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ziklo konbinatuko zentralen funtzionamendu egonkorra. Abioak, geldialdiak eta karga aldaketak. Oinarrizko parametroak.

-Ziklo konbinatuko zentraletako eragiketa. Parametroen ikuskapena eta zaintza.

-Eragiketa etengabeko funtzionamenduan. Parametro bereizgarriak.

-Eragiketa abian jartzean.

-Eragiketa gelditzean.

-Anomalien aurreko eragiketak. Sutea, istripuak eta intzidenteak.

-Inplikatutako giza baliabideen eginkizunen koordinazioa.

-Simulagailuen bidezko eragiketak. Parametroen eragina ziklo konbinatuko zentralaren errendimenduan.

Prestakuntza unitatea: Kogenerazioko zentraletako eragiketak.

Kodea: 0673 - PU04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kogenerazioko zentralen funtzionamendu egonkorra. Abioak, geldialdiak eta karga aldaketak. Oinarrizko parametroak.

-Kogenerazioko zentraletako eragiketa. Parametroen ikuskapena eta zaintza.

-Eragiketa etengabeko funtzionamenduan. Parametro bereizgarriak.

-Eragiketa abian jartzean.

-Eragiketa gelditzean.

-Ekipo nagusiak doitzeko oinarrizko eragiketak.

-Eragiketa arruntak erregaiekin. Isurketaren kontrako prozedura.

-Eragiketa arruntak sorkuntza termikoaren sisteman.

-Eragiketa arruntak sorkuntza elektrikoaren sisteman.

-Anomalien aurreko eragiketak. Sutea, istripuak eta intzidenteak.

-Inplikatutako giza baliabideen eginkizunen koordinazioa.

-Simulagailuen bidezko eragiketak. Parametroen eragina kogenerazioko zentralaren errendimendu termikoan eta elektrikoan.

Prestakuntza unitatea: Eguzki-zentral termikoetako eragiketak.

Kodea: 0673 - PU05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eguzki bidezko produkzio termikoa. Eguzki-zentral termikoetako sistema teknologikoak. Kolektoreko, zilindro parabolikoko eta kontzentrazioko zentralak.

-Eragiketa eraginkorraren helburuak. Eguzki eremuaren efizientzia. Galerak. HTF sistemaren efizientzia. Tenperatura hoberena. Ura-lurruna zikloaren efizientzia. Karga desberdinetako energia. Sistema lagungarrien eragiketako efizientzia. Parametroen eragina eguzki-zentral termikoaren errendimenduan.

-Eragiketaren ohiko organigramak eguzki-zentral termikoetan.

-Operadorearen erantzukizunak.

-Eragiketa moduak eguzki-zentral termikoetan.

-Energiaren balantzeak, plantako diagnostikoaren tresna.

-Anomalien aurreko eragiketak. Sutea, istripuak eta intzidenteak.

-Simulagailuen bidezko eragiketak.

Prestakuntza unitatea: Larrialdi egoeretan nola jokatu.

Kodea: 0673 - PU06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zentraletako eragiketa maniobren ondoriozko lanbide-arriskuak.

-Prebentzio neurriak.

-Larrialdiak identifikatzea.

-Zentraletako larrialdi planak.

-Nola jokatu istripu edo kontingentzia baten aurrean. Babes neurriak, balorazioa, laguntza eta lehen osasun laguntza.

-Larrialdi egoeren aurreko koordinazioa.

Lanbide-modulua: Giza taldeen koordinazioa.

Kodea: 0675.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zentral elektrikoetako langileak antolatzeko sistemak.

Kodea: 0675 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zentraletako antolaketaren egitura. Zentralen tipologia. Zentral termoelektrikoak. Zentral hidroelektrikoak.

-Produkzio prozesua. Sare elektrikoa eta energiaren kudeaketa. Antolaketaren egitura.

-Zentral mota bakoitza ustiatzeko beharrezko lanbide-eginkizunak. Eremuak eta sailak. Eragiketaren, mantentze-lanen, prebentzioaren, kalitatearen, ingurumenaren eta kimikaren sailak.

-Langileen antolamendua. Organigramak.

-Produkzioa kudeatzea. Etengabeko produkzioaren sistemak. Inplikazioak.

-Informazio eta koordinazio zentroak. Tele-eragiketa. Kontrol gelak.

-Plantako eragiketa. Lanaren antolaketa.

-Kanpo laguntzako kontrata eta zerbitzuak zentral elektrikoetan. Kanpo laguntzako kontrata eta zerbitzuen ohiko zereginak. Zerbitzua kontrolatzea. Zereginen adostasunerako proba eta sistemak. Txostenak eta ziurtagiriak.

Prestakuntza unitatea: Giza taldeak koordinatzeko teknikak produkzioaren etengabeko prozesuetan.

Kodea: 0675 - PU02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Giza taldearen lanak koordinatzea:

-Eragiketen kudeaketa eta inplikatutako langileak. Giza taldea. Taldeburua.

-Taldeko lana. Lidergoa. Motibazioa.

-Komunikazio teknikak. Txandak. Jarduketen erregistroa. Prozesuen kontrola.

-Estresa. Faktore adierazgarriak. Estresa kontrolatzeko teknika eta metodologiak.

-Giza akatsa. Talde lanean eragiten duten faktoreak.

-Kudeaketaren sistema integralak. Erabateko kalitatearen kudeaketa. Hondakinen kudeaketa. Ingurumen-kudeaketa. Laneko osasunaren eta segurtasunaren kudeaketa.

-Gatazkak konpontzeko teknikak. Metodologiak.

-Industria prozesuetan informazioa emateko komunikazio teknikak. Komunikazioa eta bere motak.

-Lanak koordinatzeko programa informatikoak. Pert eta Gantt diagramak.

-Lanposturako informazio garrantzitsua.

-Informazioa emateko teknikak. Motak eta desberdintasunak. Ezaugarritzea. Aginduak eta protokoloak. Funtsezko helburuak. -Informazioaren igorleak eta hartzaileak.

-Lantaldea koordinatzeko telekomunikazio ekipoak. Zuzeneko eta zeharkako komunikazioak. Komunikazio motak. Alde onak eta txarrak.

-Giza taldeak txandakatzeko protokoloak. Dokumentazioa. Txandak. Txanden informazioa eta dokumentazioa.

-Gainbegiratze prozesuetako gertakarien dokumentua. Zentral elektrikoetako eragiketaren gaineko dokumentazioa.

-Kalitate kudeaketa hainbat zerbitzuren arteko informazioan eta komunikazioan.

Prestakuntza unitatea: Prestakuntza planak prestatzea.

Kodea: 0675 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zentraletako giza taldeetarako prestakuntza planak egitea.

-Prestakuntza-ekintza. Ezaugarriak. Diseinua. Langilearen beharrak eta enpresaren beharrak. Lanpostuetara egokitzea.

-Menpeko langileak prestatzeko beharrak aztertzea. Beharrak hautemateko metodoak. Produkzio prozesuak eta beharrezko gaitasunak.

-Lanpostura egokitutako etengabeko prestakuntzaren programazioa. Motak. Ezaugarriak.

-Lanpostuko entrenamendu eta ebaluazio teknikak. Emaitzak ebaluatzea.

-Jarduketa planak. Prestakuntzaren diseinu berria. Prestakuntza programaren egokitzapena.

-Prestakuntzaren ebaluazioa. Zuzeneko metodoa. Zeharkako metodoa. Prestakuntzaren adierazleak. Gogobetetasun-inkestak. Emaitzen analisiak.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 677.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 677 - PU01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 677 - PU02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 677 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, bere eraginpeko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknika eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. -Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0678.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0678 - PU01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak zentral elektrikoetako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, zentral elektrikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia zentral elektrikoetako enpresa baten esparruan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Zentral elektrikoen sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0678 - PU02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Zentral elektrikoetako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Zentral elektrikoen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Zentral elektrikoen sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Zentral elektrikoen sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0678 - PU03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Zentral elektrikoetako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA. LANBIDE-MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

4. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide-moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

FROGATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE-MODULUAK

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea

UC1532-3: Azpiestazio elektrikoetako eragiketa eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzea

UC1533-2: Tokian jardutea eta azpiestazio elektrikoetako lehen mailako mantentze-lana egitea

0669. Azpiestazio elektrikoak

0670. Telekontrola eta automatismoak

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea.

UC1530-2: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako arriskuak prebenitzea.

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa

UC1198-3: Erregimen egonkorreko zentral termoelektrikoetako eragiketaren prozesuak gainbegiratzea

UC1199-3: Zentral termoelektrikoetako eragiketaren maniobrak kontrolatzea, abian jartzeko eta gelditzeko prozesuetan eta ezohiko funtzionamendu egoeretan

UC1528-3: Zentral hidroelektrikoetako kontrol-zentrotik lan egitea

0672. Produkzio elektrikoko zentralak

0673. Zentral elektrikoetako eragiketa

UC1201-2: Zentral termoelektrikoetan, plantan bertan lan egitea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea

UC1529-2: Zentral hidroelektrikoetan, plantan bertan lan egitea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea

UC1527-3: Zentral hidroelektrikoetan plantan bertan kontrolatzea eragiketa eta mantentze-lanak

0670. Telekontrola eta automatismoak

0674. Zentral elektrikoetako mantentze-lanak

UC1200-3: Zentral elektrikoetako eragiketaren arloan diharduen giza taldea koordinatzea eta prestatzea

0675. Giza taldeen koordinazioa

B) Lanbide-moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE-MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

0670. Telekontrola eta automatismoak

0669 Azpiestazio elektrikoak

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea

UC1532-3: Azpiestazio elektrikoetako eragiketa eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzea

UC1533-2: Tokian jardutea eta azpiestazio elektrikoetako lehen mailako mantentze-lana egitea

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa

UC1531-3: Azpiestazio elektrikoen muntaketa kudeatu eta gainbegiratzea

UC1530-2: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako arriskuak prebenitzea

0672. Produkzio elektrikoko zentralak

0673. Zentral elektrikoetako eragiketa

UC1198-3: Erregimen egonkorreko zentral termoelektrikoetako eragiketaren prozesuak gainbegiratzea

UC1199-3: Zentral termoelektrikoetako eragiketaren maniobrak kontrolatzea, abian jartzeko eta gelditzeko prozesuetan eta ezohiko funtzionamendu egoeretan

UC1528-3: Zentral hidroelektrikoetako kontrol zentrotik lan egitea

UC1529-2: Zentral hidroelektrikoetan, plantan bertan lan egitea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea

0670. Telekontrola eta automatismoak

0674. Zentral elektrikoetako mantentze-lanak

UC1527-3: Zentral hidroelektrikoetan plantan bertan kontrolatzea eragiketa eta mantentze-lanak

UC1529-2: Zentral hidroelektrikoetan, plantan bertan lan egitea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea

UC1201-2: Zentral termoelektrikoetan, plantan bertan lan egitea eta lehen mailako mantentze-lanak egitea

0675. Giza taldeen koordinazioa

UC1200-3: Zentral elektrikoetako eragiketaren arloan diharduen giza taldea koordinatzea eta prestatzea

5. ERANSKINA. IRAKASLEAK

5. ERANSKINA

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE-MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0668 Zentraletako sistema elektrikoak

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Sistema Elektronikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0669. Azpiestazio elektrikoak

-Instalazio elektroteknikoak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0670. Telekontrola eta automatismoak

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak.

-Sistema Elektronikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Sistema

elektronikoak.

-Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0672. Produkzio elektrikoko zentralak

-Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0673. Zentral elektrikoetako eragiketa

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

-Irakasle espezialista

0674. Zentral elektrikoetako mantentze-lanak

-Instalazio elektroteknikoak

-Ekipo termikoak eta fluidoenak instalatu eta mantentze-lana egitea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

-Irakasle espezialista

0675. Giza taldeen koordinazioa

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

-Irakasle espezialista

0676. Zentral elektrikoen proiektua

-Instalazio elektroteknikoak

-Ekipo termikoak eta fluidoenak instalatu eta mantentze-lana egitea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

-Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Sistema Elektronikoak

-Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0677. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

-Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0678. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA22. Ingelesa (tarteko maila)

-Ingelesa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Ontzietako Makinetako diplomaduna

Sistema Elektronikoak

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

-Itsasontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE-MODULUAK

TITULAZIOAK

0669. Azpiestazio elektrikoak

0674. Zentral elektrikoetako mantentze-lanak

0676. Zentral elektrikoen proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0668. Zentraletako sistema elektrikoak

0670. Telekontrola eta automatismoak

0671. Arrisku elektrikoen prebentzioa

0672. Produkzio elektrikoko zentralak

0673. Zentral elektrikoetako eragiketa

0675. Giza taldeen koordinazioa

0677. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

0678. Enpresa eta ekimen sortzailea

NA22. Ingelesa (tarteko maila)

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

6. ERANSKINA. LEKUAK

6. ERANSKINA

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela

Gela teknikoa

Zentralen lantegia

Kontrolaren eta eragiketen lantegia

Azpiestazio elektrikoaren kanpoko eremua

Iragarkiaren kodea: F1414424

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web