(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

280/2015 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 23KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN, EPEEN ZENBAKETARAKO, 2016. URTEAN BALIOGABEAK IZANEN DIREN EGUNAK ZEHAZTEN DITUENA.

BON N.º 258 - 30/12/2015



Atariko

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7. artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 210/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 486/2015 Ebazpenaren bidez ezarri dira herrietako 2016ko jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Aipatutako xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eginda, bidezko da, epeen zenbaketarako, 2016. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abenduaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

2016. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, honako egun hauek izanen dira baliogabeak epeen zenbaketarako: igande guztiak, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 24a, 25a eta 28a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 26a.

2. artikulua . Egun baliogabeak Nafarroako Toki Administrazioko entitateen esparruan.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen esparruan, aurreko artikuluan aipatutako egunez gain, bertako jaiegunak gehituko dira; jaiegunok Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 486/2015 Ebazpenaren bidez ezarri ziren.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko abenduaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1517251

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web