(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

93/2014 FORU DEKRETUA, URRIAREN 8KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ILE-APAINKETAKO ETA ILEAREN KOSMETIKAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 255 - 24/12/2015



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egiteko aukera eman du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza etengabe egokitzeko produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Orobat, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretua garatzen du, Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Ile-apainketako lanbide kualifikazioak, baita osatu gabeko kualifikazioak ere (Eskuen eta oinen estetika zainketak), biak irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuaren bidez arautuak, jarduketa profesionalaren eremu bat osatzen dute, haietako bakoitzaren gaitasunen multzoak definitzen duena. Gaitasun horiek eta euskarri gisa erantsi diren lanbide moduluek zabalera eta espezializazio nahikoa dute teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituena Nafarroarentzat, tituludun honek lanean eta lanbidean izanen duen inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun honen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste esparru batzuekin loturik dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

4. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakatsi eta ikasteko jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua zehazten du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren lekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 8an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Irudi Pertsonala lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Ile-apainketa eta Ilearen Kosmetika.

b) Maila: 2. - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Irudi Pertsonala.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Ile-apainketa eta Ilearen Kosmetika heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute haren ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetarako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, eta bat datoz Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari titulua ezarri duen eta haren gutxieneko ikasketak finkatu dituen azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onartua izateko ezartzen diren baldintzak betez gero.

2. Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa gaindituz gero, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluak Batxilergoko edozein modalitate egiteko aukera ematen du, baita Gobernuak erabakitzen dituen Batxilergoko ikasgaiak baliozkotzeko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluari jarraikiz.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta Batxilergoko ikasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean zehazten dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Espazioak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunendako den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipamenduek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, aipatu irakaslekuetan ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen, modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Ile-apainketako teknikari laguntzailearen tituluak (Ile-apainketa eta Estetika adarra) Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluaren ondorio profesional berak izanen ditu (titulu horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

2. Era berean, Ile-apainketako teknikari tituluak, ekainaren 24ko 259/1996 Foru Dekretuak arautzen duenak, Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluaren ondorio profesional eta akademiko berak izanen ditu (titulu horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 24ko 259/1996 Foru Dekretuan araututako Ile-apainketako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 24ko 259/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Ile-apainketako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

2014-2015 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urriaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorrean honako hauek sartzen dira: ilea zaindu eta edertzea, eskuen eta oinen estetika eta gizonen estilismoa, baita zerbitzuak merkaturatzea eta kosmetikoak saltzea ere, betiere kalitatearen, laneko arriskuei aurrea hartzearen eta ingurumena babestearen arloetako protokoloak betez.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoa:

IMP119-2: Ile-apainketa. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0347-2: Ilearen analisia egitea, lan teknikoen protokoloak diseinatzeko eta ilearen zainketa estetikoak aplikatzeko.

-UC0058-1: ekipoak prestatzea, eta ilea eta buruko larruazala garbitu eta egokitzea.

-UC0348-2: Ilearen kolore-aldaketa osoak edo partzialak egitea.

-UC0349-2: Ilearen forma aldi baterako aldatzea, orraztea eta/edo biltzea.

-UC0350-2: Ilearen forma aldaketa iraunkorrak egitea.

-UC0351-2: Ilea moztea eta bizarra eta bibotea atontzea eta moztea.

-UC0352-2: Irudi pertsonalerako produktuak eta zerbitzuak aholkatzea eta saltzea.

Lanbide kualifikazio osatugabea:

IMP121-2: Eskuen eta oinen estetika zainketak.

-UC0356-2: Eskuetako eta oinetako zerbitzu estetikoaren bezeroari arreta egitea, segurtasun, osasun eta higiene baldintzak betez.

-UC0357-2: Azazkalak zaindu eta edertzeko teknika estetikoak aplikatzea.

-UC0359-2: Eskuen eta oinen tratamendu estetikoak egitea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Ile-apainketako materiala jaso, biltegiratu eta banatzea, eta haien kontsumoa eta izakinak kontrolatzea.

2) Bezeroei arreta ematea prozesuaren fase guztietan, ezarritako prozedurak aplikatuz.

3) Ilearen eta buruko larruazalaren egoera egiaztatzea, behaketa tresnak erabiliz.

4) Laneko tokia eta instalazioak prestatu eta doitzea, eta erabiltzeko baldintza egokietan edukitzea.

5) Ilean forma aldaketa iraunkorrak egitea, ezarritako zehaztapenei jarraituz.

6) Ile-zurtoina tindatu eta koloregabetzea, kosmetikoak, teknikak eta prozedurak hautatuta.

7) Ilearen luzera aldatzea, tresnak, osagarriak eta lanabesak hautatuta, mozketarako tekniken eta estiloen arabera.

8) Orrazkerak eta orrazkera bilduak egitea, ile-protesiekin edo gabe, pertsonalizatuta eta bezeroaren beharrei egokituta.

9) Manikurako eta pedikurako teknikak aplikatzea eskuak, oinak eta azazkalak zaintzeko eta edertzeko.

10) Gizonen ile-apainketa eta bizargintza teknikak egitea, bezeroen eskakizunak eta beharrak identifikatuta.

11) Bezeroei zainketei, kosmetikoei eta ohitura osasungarriei buruz informatzea, ile-apainketako prozesu teknikoen azken emaitza bermatzeko.

12) Irudi pertsonaleko enpresa baten esparruan, produktu eta zerbitzuen sustapena eta merkaturatzea egitea.

13) Produkzio prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan egoera berrietara egokitzea, eta horretarako ezagutzak eguneratzea, bizitzan zehar ikasteko dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

14) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatu eta garatzea, lan ingurunean beste profesional batzuekin talde lanean edo lankidetzan jardunez.

15) Jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten eragileak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barrenean.

16) Komunikazio eraginkorra izatea, bere lan eremuan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

17) Produkzio prozesuan laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonengan, lanean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.

18) Kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak aplikatzea produkzio prozesuetako edo zerbitzuen prestazioko lanbide jardueretan.

19) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.

20) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen duten pertsonek beren jarduera irudi pertsonaleko enpresetan egiten dute, gizarte erabilerako ile-apainketako prozesuetan, eta honako zeregin hauek betetzen dituzte: zerbitzuak ematea, merkaturatzea, hornikuntzak egitea, kalitatea zaintzea, arriskuen aurrean babestea eta isurketak eta hondakinak kontrolatzea. Besteren kontura egin ohi dute lan, kualifikazio maila bereko, txikiagoko edo handiagoko beste pertsona batzuekin lan taldeak osatuta.

Hauek dira zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak:

-Ile-apaintzailea.

-Bizargina.

-Ilea koloreztatzeko teknikaria.

-Ilearen forma aldatzeko teknikaria.

-Ilea mozteko teknikaria.

-Ile-eranskingintzako teknikaria.

-Manikurako teknikaria.

-Pedikurako teknikaria.

-Sektoreko enpresetako merkataritzako teknikaria edo agentea.

-Ile-apainketa enpresetako harreragilea.

-Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Ile-apainketaren sektoreak garapen handia izan du, eta toki garrantzitsua hartu du ekonomia nazionalean, eta horixe bera gertatzen da Nafarroan.

Gaur egungo gizartearen ohitura aldaketen ondoriozkoa da hazkunde hori; izan ere, kontsumitzaileek irudi pertsonal zaindua bilatzen dute, beren sustapen sozial eta profesionala hobetzeko. Horrekin batera, sektoreak eboluzionatu egin du joera nagusietara egokitzeko eta beren establezimenduetako bezeroen eskari eta beharrei erantzuteko.

Aldi berean, aurrera egin dute bai teknikek bai ekipamenduek, eta ile-apaindegietan erabiltzeko produktu ugari iristen dira etengabe merkatura; horrek egokitzeko ahalegina eskatu die enpresaburu eta profesional nafarrei, zeinen izaera berritzailea ezaguna baita, eta bultzatzen ditu merkatuko azken joerak azkar ezartzera eta teknologia aurreratuko aparatuak erabiltzera.

Horren guztiaren ondorioz, ile-apainketako profesionalek prestakuntza jaso behar dute, beren lanean kontsumitzaileen eskariei erantzun ahal izateko beharrezkoa den kualifikazioa lor dezaten; beharrezkoa dute tresnak ongi erabiltzea, produktuak egokiro aplikatzea eta lanbideko berariazko teknikak ezagutzea, horixe baita, azken batean, Ile-apainketako teknikari titulua arautzearen helburua.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profila garatzen ari da eta gaitasun hauek nagusitzen ari dira: ileari kalte gutxien egiten dioten teknikak eta produktuak erabiltzen dituzten ile-apainketako prozesuen garapenarekin zerikusia dutenak, ilearen inguruan osotasuna bultzatuz. Etorkizuneko profesionalek ohitura osasungarriak eta azken belaunaldiko teknikak eta kosmetikoak ezagutu beharko dituzte.

Eginkizunei dagokienez, horiek enpresen behar berrien eta merkatuko eskarien arabera garatzen doaz, kalitatearekin, segurtasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotutako gaitasunekin osatuz.

Enpresen tipologiari dagokionez, merkatuak, batetik, ohiko establezimendu independenteetarako joera dagoela erakusten du, eta, bestetik, enpresa eta teknika arloan politika zehatza duten korporazio-elkarteen eta frankizien hazkundea iragartzen du.

Gizonezko erabiltzaileengan, aurpegiko ilea estetikoki zaintzeko joera dagoela ikusten da eta, horren ondorioz, prozesu horietara bideratutako teknikak berragertu dira. Horregatik, enpresa-jarduera horren hazkundea aurreikus daiteke, sektore horretako eskaria handitzearekin batera. Horrek ile-apainketako, bizargintzako eta gizonezkoen zainketa kosmetikoko tekniken prestakuntzan aldaketak ekarriko ditu, bezeroari hobeki erantzuteko eta merkataritza aldetik aukera handiagoak eskaintzeko.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Ile-apainketako materialak sailkatzea eta, horretarako, haien propietateak eta manipulatzeko eta kontserbatzeko baldintza egokiak identifikatzea, materialak jaso, biltegiratu eta banatzeko.

b) Erabiltzaileari arreta emateko ezarritako arauak interpretatzea eta ile-apainketako prozesuen faseak aztertzea, harrera egiten denetik agurtu arte.

c) Ilearen eta buruko larruazalaren ezaugarriak eta beharrak identifikatzea, behaketako bitartekoak eta teknikak erabilita horien egoera egiaztatzeko.

d) Bitartekoak, produktuak eta tresneria hautatzea, eta horien ezaugarriak aztertzea, lanpostua prestatzeko eta egokitzeko.

e) Instalazioak eta tresneria higienizatzea, eta garbitzeko eta desinfektatzeko metodoak justifikatzea, lanpostua eta instalazioak prestatzeko eta egokitzeko.

f) Ilea lisatzeko eta kizkurtzeko eragiketa teknikoak aplikatzea, eta beharrezko tresnak eta kosmetikoak ezagutu eta hautatzea, ilean forma aldaketa iraunkorrak egiteko.

g) Kolorea aldatzeko teknikak aplikatzea, ile-zurtoina tindatzeko eta koloregabetzeko ezarritako prozedurari jarraituta.

h) Ilea mozteko tresnak eta lanabesak erabiltzea, eta teknikak estiloekin erlazionatzea, ilearen luzera aldatzeko.

i) Tresneria, lanabesak eta osagarriak maneiatzea, eta teknikak gizarte-ekintzekin eta estiloekin erlazionatzea, orrazkerak eta orrazkera bilduak egiteko.

j) Ile-protesiak hautatzea eta horiek jartzeko teknikak justifikatzea, orrazkerak eta orrazkera bilduak egiteko.

k) Manikurako eta pedikurako eragiketa teknikoak egitea, eta eragiketa horiek gauzatzeko protokoloak justifikatzea, eskuak, oinak eta azazkalak edertu eta zaintzeko.

l) Gizonen ile-apainketako zerbitzuaren prozedurak integratzea, eta zerbitzu motak, faseak eta metodoak aztertu eta erlazionatzea, gizonen ile-apainketako eta bizargintzako teknikak egiteko.

m) Aholkularitzako estrategiak aplikatzea, eta azken emaitza hobetzen duten faktoreak aztertzea, zainketei, kosmetikoei eta ohitura osasungarriei buruz informatzeko.

n) Kosmetiko egokiak hautatzea, larruazalaren beharren arabera, zainketei, kosmetikoei eta ohitura osasungarriei buruz informatzeko.

ñ) Salmentako eragiketak eta publizitateko eta merchandisingeko teknikak identifikatzea eta, horretarako, merkatuaren ezaugarriak eta eskariak baloratzea, irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak sustatu eta saltzeko.

o) Bizitzan zehar ikasteko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, ikasteko eta beren ezagutzak eguneratzeko, eta hobekuntza profesional eta pertsonaleko aukerak atzematea, lanbidean eta jardunean izan ditzaketen egoera ezberdinetara egokitu ahal izateko.

p) Talde lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta taldeko edo banakako erabakiak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jokatzeko.

q) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean irtenbide sortzaileak hartu eta baloratzea, dagokion jardueran izaten diren ezusteak erantzukizunez ebazteko.

r) Komunikazio teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, prozesuaren eraginkortasuna aseguratzeko.

s) Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haien eragileekin erlazionatzea, hartu behar diren aurreneurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norberari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

t) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko behar diren teknikak aztertu eta aplikatzea.

u) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko produkzio sektorean lanaren kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatu eta aztertzea.

v) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

w) Herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan hartuta, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea.

B) Lanbide-moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik Nota de Vigencia.

(1) Arrazoi pedagogikoak eta antolaketakoak direla eta, honako modulu hauek bi ikasturtetan banatuta daude:

-0842a modulua (Orrazkerak eta orrazkera bilduak I) eta 0842b modulua (Orrazkerak eta orrazkera bilduak II) 0842 moduluari (Orrazkerak eta orrazkera bilduak) dagozkio.

-0843a modulua (Ilea koloreztatzea I) eta 0843b modulua (Ilea koloreztatzea II) 0843 moduluari (Ilea koloreztatzea) dagozkio.

-0845a modulua (Ilea mozteko teknikak I) eta 0845b modulua (Ilea mozteko teknikak II) 0845 moduluari (Ilea mozteko teknikak) dagozkio.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Eskuetako eta oinetako estetika.

Kodea: 0636.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:

1. Manikurako eta pedikurako prozesua zehazten du, eskuen eta oinen morfologia behatu eta erabiltzailearen eskariekin erlazionatu eta gero.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak zehaztu dira.

b) Oinen eta eskuen morfologia aztertu da.

c) Erabiltzailearen eskariak eta gustuak baloratu dira.

d) Manikurako eta pedikurako teknika estetikoak egiteko prozedurak diseinatu dira.

e) Fitxa teknikoan erregistratu dira: prozedurak, datu pertsonalak eta interes profesionaleko informazioa.

f) Teknika horiek gauzatzen dituen profesionalaren neurri estetikoak zaindu dira.

2. Eremuak, ekipamendua, kosmetikoak eta aparatuak prestatzen ditu, manikurako eta pedikurako teknika estetikoetara egokituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak egiteko eremuak identifikatu dira.

b) Instalazioak higiene baldintza egokietan mantendu dira haiek erabili aurretik eta ondoren.

c) Ekipamenduak, materialak eta kosmetikoak hautatu dira.

d) Lanabesak, aparatuak eta kosmetikoak trebetasunez erabili dira.

e) Mantentze, desinfekzio eta esterilizazio lanetarako metodo egokienak aplikatu dira.

3. Manikurako eta pedikurako teknikak egiten ditu, segurtasun eta higiene arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen kokapena eta babesa planifikatu da, erosotasun eta segurtasun irizpideak kontuan izanda.

b) Manikurako eta pedikurako teknika estetikoak egiteko jardunbideak hautatu dira, berariazko segurtasun eta higiene neurriak aplikatuta.

c) Azazkal-laminako makillajea kentzeko teknikak aplikatu dira.

d) Azazkalak egokitzeko teknikak egin dira: ebaketa, konponketa eta forma.

e) Azazkalak haien morfologiaren arabera limatu eta leundu dira.

f) Kutikula egokitu eta/edo kentzeko teknikak aplikatu dira.

g) Manikurako eta pedikurako teknikak gizonezko erabiltzailearen ezaugarri eta beharretara egokitu dira.

h) Masaje teknikak aplikatu dira, eta horien sekuentziazioa, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak justifikatu dira.

4. Esku, oin eta azazkaletarako berariazko tratamenduak egiten ditu, prozesuan teknika berritzaileak txertatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oin, esku eta azazkalen tratamenduetarako berariazko prozedurak deskribatu dira.

b) Manikurako eta pedikurako tratamenduetan eta tekniketan erabiltzen diren aparatuak eta kosmetikoak planifikatu dira.

c) Berariazko tratamenduetarako aparatuak erabili dira: eflubioak, bentosak, eskuilak, ihinztagailuak, parafina, hidromasajea, eskuzorro edo oinetako termikoak, parafinazko berogailuak, berehala hozteko edo berotzeko gelak etab.

d) Berariazko kosmetikoak erabili dira erabiltzeko prozeduren eta higiene eta osasun neurrien arabera.

e) Eskuen eta oinen tratamendu estetikoak egiteko teknikak, aparatuak eta kosmetikoak bateratu dira.

f) Aparatuak, lanabesak eta kosmetikoak mantendu eta zaintzeko teknikak aplikatu dira.

g) Teknika horiek aplikatzeko beharrezko bitartekoak erabili eta ezabatzearen inguruan indarrean dagoen higiene eta osasun araudiari buruzko ezagupenak dituela erakutsi da.

5. Azazkalak apaintzen ditu, teknikak eta kosmetikoak konbinatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azazkalen makillaje mota ezberdinak grafikoki diseinatu dira.

b) Apaintzeko eta makillatzeko produktuak testuraren eta aplikazio tekniken arabera sailkatu dira.

c) Makillaje teknika mistoak aplikatu dira: aerografoa eta pintzela.

d) Esmalteekin makillatzeko teknikak aplikatu dira: mistoak, pintzelekoak eta puntzoikoak.

e) Produktu akrilikoekin makillatzeko teknikak aplikatu dira.

f) Azazkaletan makillaje mota eta diseinu ezberdinak egin dira: frantsesa, ilargi erdia, puntak, diagonala, loreak eta fantasiak.

g) Gizonezkoen azazkalak edertzeko berariazko teknikak gauzatu dira.

h) Emaitzak egiaztatu dira, eta erabiltzailearen gustuekin eta beharrekin alderatu dira.

Edukiak.

Manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak zehaztea:

-Eskuen eta oinen azterketa estetikoa: eskuen eta oinen morfologia, azazkalen morfologia, fitxa teknikoa.

-Manikurako eta pedikurako zerbitzuen sailkapena. Prozeduren diseinua.

-Kalitate kontrola zerbitzua ematean. Erabiltzaileari harrera egin eta arreta ematea. Profesionalaren irudia, zerbitzua emateko kalitate faktore gisa: profesionalaren zainketa estetikoak.

-Erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak.

Guneen, ekipamenduaren, kosmetikoen eta aparatuen prestaketa:

-Manikurako eta pedikurako instalazioak. Guneen banaketa. Argiaren eta airea berriztatzeko sistemaren garrantzia.

-Manikuran eta pedikuran erabiltzen diren lanabesen eta ekipamenduen erabilera, aplikazioa eta kontserbazioa. Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Manikuran eta pedikuran erabiltzen diren kosmetikoen aplikazioa eta kontserbazioa. Ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Garbiketako eta esterilizazioko metodoak aplikatzeko jarraibideak.

Manikurako eta pedikurako teknikak gauzatzea:

-Erabiltzailea eroso kokatu eta babestea.

-Erabili beharreko teknika hautatzea, manikurako eta pedikurako prozesuen araudiarekin bat.

-Manikura aurretiko teknikak: profesionalaren eta erabiltzailearen eskuen desinfekzioa.

-Azazkalen makillajea kentzeko teknika: azazkal inguruko lamina eta tolestura.

-Konponketa eta forma. Eskuetako eta oinetako azazkalak mozteko teknika. Limatzeko teknika. Kutikulak egokitu eta kentzeko teknika. Azazkalak limatu eta leuntzeko teknika. Manikurako eta pedikurako teknika berariazkoak gizonezkoentzat.

-Manikurako eta pedikurako masajeetako maniobrak: sekuentziazioa, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Manikurako eta pedikurako tratamendu berariazkoak prestatzea:

-Eskuen eta oinen tratamendu estetikoen sailkapena.

-Manikurako eta pedikurako tekniketan erabiltzen diren aparatuak: ihinztagailuak, hidromasajea, eskuzorro edo oinetako termikoak, parafinazko berogailuak, berehala hozteko edo berotzeko gelak etab.

-Erabiltzeko arauak, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

-Berariazko kosmetikoak: hautatzeko eta aplikatzeko irizpideak.

-Tratamenduak aplikatzeko prozedura: faseak, sekuentziazioa, denbora banaketa eta teknikak eta baliabideak hautatzeko irizpideak.

Azazkalen apainketa egitea:

-Azazkalak leuntzeko teknika.

-Azazkalak makillatzeko teknikak: ohikoa, frantsesa, ilargiduna eta haren aldagaiak.

-Azazkalen makillajea: eskuetako eta oinetako azazkalak prestatzea makillatu aurretik.

-Azazkalak makillatzeko teknika.

-Azazkal-bernizen sailkapena.

-Azazkalen fantasiazko makillajerako teknikak. Azazkalen fantasiazko makillajeen diseinua. Goi-erliebea, puntzoi bidezko behe-erliebea eta itsastea. Azazkalak apaintzeko materialak eta osagarriak aplikatzeko jarraibideak: harribitxiak, hariak, zintak eta eranskailuak, besteak beste.

-Azazkal-piercingak egiteko teknikak: prestaketa, zulaketa eta akabera, kateatze-itxiera, hari-itxiera.

-Eskuen eta oinen zainketari buruzko aholkuak emateko jarraibideak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek behar den prestakuntza hartzea manikurako eta pedikurako teknikak aplikatzeko eta eskuen eta oinen tratamendu estetikoak egiteko. Moduluan jasotzen den prestakuntza honako arlo hauen ingurukoa da: bezeroari arreta emateko protokoloak, bezeroaren beharrak ezagutzea, aparatuak, materialak eta lanabesak hautatzea, fitxa teknikoa betetzea, prozesuen emaitza egiaztatzea eta higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, gomendatzen da aldi berean lantzea guneen, ekipamenduen, kosmetikoen eta aparatuen prestaketaren multzoko edukiak eta manikurako eta pedikurako prozesu estetikoak zehazteko multzokoak. Gero, manikurako eta pedikurako teknikak gauzatzea eta azazkalen apainketa egitea izeneko multzoak landu litezke. Bukatzeko, manikurako eta pedikurako tratamendu berariazkoak prestatzearen gaineko edukiak erakustea gomendatzen da. Edukien sekuentziazio horretan, egokia litzateke batera jorratzea, lehenbizi, eskuei buruzko teknika guztiak eta, gero, oinei buruzkoak. Segurtasun eta higieneari buruzko araudia zeharka landuko dira edukien multzo guztietan. Arlo hori oso kontuan hartu beharko da hala kosmetikoen nola aparatuen manipulazioan.

Gomendatzen da eduki horiek honako etapa esanguratsu hauetan banatzea, ohiko praktikan erabiltzen diren sekuentziazio irizpide logikoekin bat:

-Bezeroaren ezaugarriak eta eskakizunak.

-Dokumentazio teknikoa prestatzea. Hemendik aurrera, erabakiak hartzeko egitura batera igarotzen da, non egin behar den zerbitzua hautatu beharko den:

Manikura eta pedikura.

Esku eta oinen tratamenduak.

Azazkalen apainketa.

-Kalitate kontrola eta emaitzen balorazioa.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, eta kontuan hartuta garrantzitsua dela prestakuntza prozesuak garatzeko egokiak diren hezkuntza giroak sortzea, gomendatzen da saio praktiko batean ematea, estetikako lantegian egin beharrekoa. Gainera, aldizkari espezializatuak, artikuluak, CDak eta antzekoak kontsultatzeko, gomendagarria litzateke lantegian proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Eduki kontzeptualenak jarduera praktiko bakoitzerako sarrera gisa landu litezke, dela estetikako lantegian berean, dela erabilera anitzeko gela batean.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, egokia litzateke jarduerak egitera jotzea bereziki, entzutera edo irakurtzera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke. Jarduera horiek ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Laneko protokoloak deskribatzea.

-Irakasleek edo adituek erakustaldiak egitea pedikurako eta manikurako tratamendu estetiko berariazkoen teknikak azaltzeko.

-Guneak, ekipamendua, kosmetikoak eta aparatuak prestatzea.

-Bezeroak eroso kokatzeko eta babesteko protokoloa gauzatzea.

-Lanabesak, aparatuak eta kosmetikoak hautatzea.

-Manikurako eta pedikurako teknikak eta eskuen eta oinen tratamenduak aplikatzea. Eskuetan eta oinetan masajea ematea.

-Diseinuak prestatzea, grafikoki.

-Azazkalen makillaje mota ezberdinak aplikatzea (frantsesa, ilargi erdia, puntak, diagonala...). Eskuen eta oinen tratamendu estetikoak egitea.

-Azazkalak apaintzea.

-Fantasiazko teknikak gauzatzea: goi-erliebea, puntzoi bidezko behe-erliebea, itsastea.

-Aparatuak,lanabesak eta kosmetikoak mantendu eta zaintzeko teknikak aplikatzea.

-Kasu jakin batzuei buruzko eztabaidak edo esperientzia trukeak egitea, irakasleek edo ikasleek gidatuak.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Aditu profesionalen hitzaldi eta erakustaldietara joatea.

-Biltzar espezializatuetara joatea.

-Azazkal artistikoen txapelketetan parte hartzea.

-Feriak bisitatzea eta eskuen eta oinen estetika irakasten duten ikastetxeekin trukeak egitea.

Eskuetako eta oinetako estetika modulua zikloko hurrengo modulu hauekin dago lotuta, eta horregatik koordinatu egin behar dira:

-Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak, lehen ikasmailakoa; modulu horretan oinen eta eskuen morfologia eta haien alterazio estetikoak eta ez-estetikoak definitu eta aztertzen dira. Informazio horrek bezeroaren fitxa teknikoa betetzeko balio du.

-Ile-apainketarako kosmetologia, lehen ikasmailakoa; modulu horretan aurretik behar diren oinarrizko ezagutzak finkatzen dira, gero, eskuetako eta oinetako estetikako prozedurak egoki gauzatu ahal izateko.

Lanbide modulua: Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak.

Kodea: 0640

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gorputz-irudia ezaugarritzen du, haren egitura, morfologia eta proportzioak identifikatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zona eta jarrera anatomikoak zehaztu dira.

b) Ardatz eta plano anatomikoen bidez kokapen-terminoak ezarri dira.

c) Irudi pertsonaleko terminologia anatomo-fisiologikoaren erabilera baloratu da.

d) Gorputzaren eta aurpegiaren proportzioak zehazten dituzten parametroak ezarri dira.

e) Gorpuzkera mota zehazten duten faktoreak identifikatu dira.

f) Somatotipoak zehazten dituzten aldagai antropometrikoak neurtu dira.

g) Aurpegi eta aurpegiera motak identifikatu dira.

h) Ile-apainketako eta estetikako tekniken bidez zuzendu daitezkeen desproportzio morfologikoak identifikatu dira.

2. Gorputzeko sistemak eta aparatuak ezaugarritzen ditu, haien egitura, funtzionamendua eta irudi pertsonalarekin erlazionatutako alterazioak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Organismoaren egitura hierarkikoa ezarri da.

b) Zirkulazio aparatuaren anatomia ezaugarritu da.

c) Odolaren eta linfaren eginkizunak zehaztu ditu.

d) Arnas aparatuaren anatomia eta fisiologia identifikatu dira.

e) Mugimendua ahalbidetzen duten muskuluen eta hezurren egitura zehaztu da.

f) Gorputz-mugimenduen motak ezarri dira.

g) Muskulu multzo nagusiak identifikatu dira.

h) Oinaren eta eskuaren morfologia manikurako eta pedikurako tratamenduekin erlazionatu da.

i) Hormonek larruazal-organoan duten eragina zehaztu da.

j) Nerbio-sistemaren mekanismoa identifikatu da, barneko eta kanpoko ingurunearen koordinatzaile eta kontrolatzaile gisa.

3. Elikadurako eta nutrizioko jarraibideak identifikatzen ditu, eta gorputz-irudian eta larruazal-organoan duten eragina aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikaduraren eta nutrizioaren arteko desberdintasunak ezarri dira.

b) Oinarrizko mantenugaiak zehaztu dira.

c) Mantenugaiak eta horiek organismoan duten eginkizuna erlazionatu dira.

d) Organismoaren funtzionamendu egokirako nutrizio-beharrak identifikatu dira.

e) Elikadura-piramidea osatzen duten elikagaiak ezagutu dira.

f) Dieta orekatuak osasunean eta gorputz-irudian duen eragina baloratu da.

g) Digestio-prozesuan esku hartzen duten aparatuak eta organoak zehaztu dira.

h) Digestio-aparatuaren funtzionamendua zehaztu da.

i) Iraitz-aparatuaren egitura eta funtzionamendua ezaugarritu dira.

4. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditu, eta horiek irudi pertsonaleko prozesuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bizimodu osasungarria kontzeptua zehazten duten parametroak identifikatu dira.

b) Hidratazioaren garrantzia eta irudi pertsonalean duen eragina zehaztu dira.

c) Ariketa fisikoak eta loak itxura pertsonalean duten eragina justifikatu da.

d) Tabakoa eta alkohola kontsumitzeak sorrarazten dituen ondorioak (orokorrak eta larruazalaren gainekoak) identifikatu dira.

e) Drogazaletasunaren prebentzioak duen garrantzia justifikatu da.

f) Higiene pertsonalerako neurriak lanbide-esparruan dituzten ondorioekin lotu dira.

g) Hormona sexualek larruazalaren anatomofisiologian duten eragina justifikatu da.

h) Minbiziaren prebentzioa bizi-ohitura osasungarriekin lotu da.

5. Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzen ditu, eta materiala infektatu eta infestatzeko arriskuarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen mikrobiarrerako behar diren baldintzak ezarri dira.

b) Mikroorganismo mota bakoitza identifikatu da.

c) Infekzioaren eta infestazioaren arteko desberdintasunak ezarri dira.

d) Irudi pertsonalaren esparruko infekzio eta infestazio garrantzitsuenak ezaugarritu dira.

e) Kate epidemiologikoaren etapak zehaztu dira.

f) Irudi pertsonaleko teknikak (tatuajeak, piercing-a, ile-mozketa etab.) izan ditzaketen arriskuekin lotu dira.

g) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipamenduen ordena, garbitasuna eta desinfekzioa balioetsi dira.

h) Garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatu dira.

i) Hondakinak tratatzeko metodoak eta horiek sorraraz ditzaketen arrisku biologikoak erlazionatu dira.

6. Gaixotasun profesionalei aurrea hartzeko segurtasun ohiturak zehazten ditu, eta horiekin lotutako arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak berezkoak dituen arriskuak eta hari lotutako gaixotasun profesionala identifikatu dira.

b) Irudi pertsonaleko establezimenduetako arriskuak istripuen sorburu ohikoenekin erlazionatu dira.

c) Eragiketa teknikoak prestatu eta gauzatzeko hartu behar diren norbera babesteko neurriak zehaztu dira.

d) Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuan bezeroarentzako berariazko prebentzio neurriak aurreikusi dira.

e) Lan eremuek bete beharreko baldintzak ezagutu dira arrisku profesionalak saihesteko.

f) Ile-apaintzailea edo estetizista babesteko ekipamenduaren hautaketa garatu beharreko jarduerarekin erlazionatu da.

g) Aurkako erreakzioetan eta istripuetan lehen laguntzetarako teknikak aplikatu dira.

Edukiak

Irudi pertsonalaren karakterizazioa:

-Giza gorputzaren egitura orokorra. Gorputzaren aldeak eta zonak. Jarrera anatomikoak. Plano eta ardatz anatomikoak. Espazioko norabideei edo kokapen eta jarrera erlatiboari buruzko terminoak.

-Gorputzaren forma eta proportzioak. Ezaugarriak. Gorpuzkera baldintzatzen duten faktoreak: herentziazkoak eta ingurumenekoak. Somatotipoak edo gorpuzkera motak. Aldagai antropometrikoak: pisua eta neurria. Historian zehar gorputz-irudiak izan duen bilakaera. Bizitzan zehar gorputz-irudian gertatzen diren aldaketak. Edertasunaren kanonean eragina duten faktoreak.

-Aurpegiaren forma eta proportzioak. Garezurraren, obaloaren eta profilaren formaren analisia. Aurpegi motak.

-Gorputz-irudiaren eta ile-apainketako eta estetikako prozesuen arteko erlazioa. Desproportzio morfologikoen zuzenketa ile-apainketako eta estetikako tekniken bitartez.

Gorputzaren sistema eta aparatuen karakterizazioa:

-Organismoaren antolaketa mailak. Maila molekularra. Maila zelularra. Maila plurizelularra: ehunak, organoak, aparatuak eta sistemak.

-Organismoko substantzien garraioarekin zerikusia duten sistemak. Zirkulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia: odol-sistema eta linfa-sistema. Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

-Mugimenduari lotuta dauden sistemak. Hezurren eta giharren sistemaren anatomia eta fisiologia: eskeletoa, hezurrak eta giltzadurak. Muskulu-multzo nagusien identifikazioa. Eskuak eta oinak: morfologia, hezurrak, muskuluak eta mugimendua. Alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

-Erregulazioari eta kontrolari lotutako sistemak. Sistema endokrinoaren anatomia eta fisiologia. Nerbio-sistemaren eta sentimen-organoen anatomia eta fisiologia. Barneko eta kanpoko ingurunearen koordinazioa eta kontrola. Alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

Elikadurarako eta nutriziorako jarraibideen identifikazioa:

-Elikadura eta nutrizioa. Mantenugaiak: sailkatzeko irizpideak. Elikagaiak. Sailkapena. Elikagaien konposizio taula. Funtzio energetikoa, plastikoa eta erregulatzailea. Elikadura orekatua: elikadura-piramidea eta nutrizio beharrak. Dietaren eragina larruazalaren, ilearen, azazkalen eta siluetaren egoeran.

-Digestioaren anatomo-fisiologia. Egitura eta funtzioa: digestio-hodia eta erantsitako guruinak.

-Giltzurrunen eta gernu-sistemaren anatomo-fisiologia. Iraizteko prozesuan parte hartzen duten aparatuak eta organoak: giltzurrunen eta gernu-sistemaren anatomo-fisiologia.

Bizi-ohitura osasungarrien sustapena irudi pertsonalari begira:

-Osasuna kontzeptua.

-Ura eta larruazalaren hidratazioa: ur beharrak.

-Irudi pertsonala eta eguneroko ohiturak: ariketa fisikoa. Loa. Eguzki-irradiazioen aurrean hartu beharreko arretazko neurriak.

-Drogak eta larruazal-organoa: tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk; eragiten dituzten ondorioak oro har, eta larruazalaren gainekoak.

-Higiene eta osasun arloko heziketa: norberaren higienea.

-Gorputz-irudia eta sexualitatea: ugalketa-aparatuaren anatomo-fisiologia. Sexu karaktereak eta ziklo obarikoa. Sexu-hormonen eragina larruazalaren anatomo-fisiologian. Antisorgailuak.

-Minbizia: minbiziari aurrea hartzeko neurriak.

Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzea:

-Mikroorganismoak. Mikrobioak garatzeko behar diren baldintzak: ph-a, tenperatura, hezetasuna eta beste batzuk.

-Mikroorganismoen sailkapena.

-Infekzioa eta infestazioa kontzeptuak. Infekzioak eta infestazioak, eta ile-apainketako, bizargintzako eta estetikako prozesuak. Ezkabia, folikulitisa, papilomak eta pedikulosia.

-Sailkapena kausa eragilearen arabera: bakteriek, onddoek, birusek eta bizkarroiek eragindako infekzioak. Ezaugarriak, sintomak eta zantzuak.

-Infekzio gurutzatuak: prebentzioa ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan.

-Garbiketa, higiene, desinfekzio eta esterilizazio prozesuak: aplikazio metodoak.

-Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan sortutako hondakinak. Arrisku biologikoak. Tratatzeko metodoak.

Segurtasun ohiturak ezartzea ile-apainketako eta estetikako jardueretan:

-Lan istripuak izateko arriskuen eta haiei lotutako laneko gaixotasunen identifikazioa. Kosmetikoak eta desinfektatzaileak erabiltzearen arriskuak. Kontrako erreakzioak: lokalak eta sistemikoak. Ekipamendu elektrikoak aplikatzearen ondoriozko arriskuak. Lesio elektrikoak. Ebakitzeko materiala erabiltzearekin lotutako arriskuak: arrisku biologikoak eta odoljarioak. Beroa sortzen duten ekipamendu eta produktuak aplikatzearen ondoriozko arriskuak: erredurak. Gorputz-jarreren ohiturekin eta laneko baldintzekin lotutako arriskuak: gorputz-jarrerak, altzariak, argiztapena, zarata, giro termikoa eta beste batzuk. Profesionalaren jardueraren ondoriozko beste arrisku independente batzuk.

-Istripu arriskua handitzen duten faktoreak.

-Jardueran istripuei aurrea hartzeko neurrien aplikazioa. Neurri orokorrak eta berariazko neurriak. Norbera eta taldea babesteko ekipamenduen sailkapena: arrisku motaren eta norbera babesteko ekipamenduaren arteko erlazioa. Lehen laguntzarako oinarrizko teknikak, gerta daitezkeen kontrako erreakzioetan edo istripuetan aplikatzeko.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak gorputz-irudiaren eta ohitura osasungarrien gainean behar diren ezagutzak bereganatzea, ile-apainketako, bizargintzako, lurrindegintzako eta estetikako prozesuak gauzatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta multzo hauetan dago antolatua:

-Gorputz-irudiaren karakterizazioa.

-Gorputzaren sistema eta aparatuen karakterizazioa.

-Elikadurarako eta nutriziorako jarraibideen identifikazioa.

-Bizi-ohitura osasungarrien sustapena irudi pertsonalari begira.

-Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzea.

-Segurtasun ohiturak ezartzea ile-apainketako eta estetikako jardueretan.

Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak izeneko modulua oinarrizko modulua da, zikloko prozedurazko moduluekin lotuta dagoena. Izan ere, ikasleak prozedurazko modulu horietan aplikatu beharko ditu modulu honetan eskuratutako ezagutzak, praktikaren bidez eta teknika/ekipamendu bakoitzaren testuinguruari egokituz.

Modulu teoriko bat da, erabilera anitzeko gela batean eginen dena. Gela, ahal delarik, honako hauez hornitua egonen da: Interneteko konexioa duten ordenagailuak eta proiektagailua, aparatu eta sistemen funtzionamenduari buruzko bideoak ikusteko, dietei eta elikadurari buruzko informazioa erkatzeko eta estetikan eragina duten aparatu eta sistemen alterazioak erakusten dituzten irudi-orriak ikusteko.

Interesgarria litzateke, orobat, honako hauek edukitzea: maketa anatomikoak, bihotz-biriketako bizkortze ariketak egiteko panpina bat, eskeleto artikulatu bat, muskulu taldeen laminak eta ehun-mota ezberdinetako oinarrizko prestakin histologikoak, mikroskopioak eta atlas anatomikoak.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, honako jarduera hauek egitea iradokitzen dugu:

-Irudi pertsonala karakterizatzea: zona eta plano anatomiko guztiak kokatzea. Gorputzeko eta aurpegiko proportzioak zehazten dituzten parametroak, gorpuzkera motak eta aldagai antropometrikoak identifikatzea.

-Gorputzeko sistema eta aparatuak karakterizatzea, honako hauek deskribatuz: zelulen egitura eta fisiologia, zirkulazio-aparatuaren, arnas-aparatuaren, sistema endokrinoaren eta nerbio-sistemaren anatomia eta fisiologia, eta mugimendua eragiten duten muskulu eta hezurren egitura.

-Muskulu talde garrantzitsuenak kokatzea eta haien fisiologia.

-Oinaren eta eskuaren morfologia manikurako eta pedikurako tratamenduekin erlazionatzea.

-Organismoaren funtzionamendu egokirako nutrizio-beharrak identifikatzea.

-Elikadura-piramidea osatzen duten elikagaiak ezagutzea.

-Dieta orekatua osasunarekin eta gorputz-irudiarekin erlazionatzea.

-Ariketa fisikoa eta loa osasunarekin eta irudi pertsonalarekin erlazionatzea.

-Tabakoa eta alkohola arrisku faktore gisa identifikatzea.

-Higiene pertsonalerako neurriak eta horiek lanbide-esparruan dituzten ondorioak biltzea.

-Higiene eta desinfekzio metodoak hautatzea. Mikroorganismo motak ezagutzea.

-Irudi pertsonalaren esparruko infekzio eta infestazio garrantzitsuenak identifikatzea.

-Tatuajeak, piercing-ak eta ile-mozketak egiteko teknikak erlazionatzea izan ditzaketen arriskuekin.

-Garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatzea.

-Hondakinak tratatzeko metodoak eta eragin ditzaketen arrisku biologikoak erlazionatzea.

-Lan teknikoak prestatu eta gauzatzeko hartu behar diren norbera babesteko neurriak hautatzea.

-Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuan bezeroarentzako berariazko prebentzio neurriak identifikatzea.

-Kontrako erreakzioak eta istripuak simulatzeko egoeretan, lehen laguntzako teknikak aplikatzea.

Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak modulua lotuta dago Eskuetako eta oinetako estetika moduluarekin, eta horregatik koordinazio berezia behar da harekin, izan ere, higiene eta desinfekzio metodoak ezagutzea ezin garrantzitsuagoa baita lantegietako eguneroko lanerako. Horregatik, egokia litzateke lehenbizi higiene eta desinfekzio metodoak hautatzeari buruzko edukiak jorratzea eta, gero, ile-apainketako eta estetikako jardueretako segurtasun ohiturei buruzko edukiak.

Era berean, sistema eta aparatuen irudi pertsonalaren karakterizazioa kasuan-kasuan lan prozedura egokienak aukeratzeko oinarri zientifikoa da. Gainera, ohitura osasungarriak ezagututa, aholkularitza profesionala ematen ahalko dute irudi pertsonalean ondorioak dituzten alterazioei aurrea hartzeko jarraibide eta gomendioei buruz. Istripuak eragiteko arrisku faktoreak eta lehen laguntzako teknikak ezagutzea lantegietan gerta litezkeen ezusteak konpontzeko lagungarria izanen da.

Lanbide modulua: Orrazkerak eta orrazkera bilduak I.

Kodea: 0842a.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan eremua prestatzen du orrazkerak egiteko, eta beharrezko bitartekoak ezaugarritu eta lan eremua mantentzeko jarraibideak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beroa sortzen duten aparatuak prozesuaren arabera hautatu dira.

b) Erabilitako tresnak eta lanabesak ezaugarritu dira.

c) Lortu nahi den efektuaren araberako moldeak hautatu dira.

d) Aparatuak, lanabesak eta osagarriak mantentzeko jarraibideak ezarri dira.

e) Kosmetikoak hautatzeko irizpideak ezarri dira.

f) Erabili ondoren, lanabesak garbitzeko jarraibideak bete dira.

g) Apain-mahaian eta lan eremuan beharrezkoak diren baliabideak jarri dira.

2. Ilea garbitu eta egokitu egiten du, kosmetikoak ile motaren arabera hautatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Burua garbitzeko konketaren eta besaulkiaren eskakizunak identifikatu dira.

b) Erabiltzailea burua garbitzeko konketan eroso kokatu da.

c) Kosmetikoak maneiatzeko jarraibideak bete dira.

d) Ile-higienea egin bitartean, erabiltzailearen eta profesionalaren jarrera ergonomikoak justifikatu dira.

e) Aplikazio faseak eta jarraibideak ezarri dira.

f) Ilea eta buruko larruazala garbitzeko masaje maniobrak egin dira.

g) Ilearen ezaugarrien arabera hautatu dira kosmetikoak.

h) Ondoren egin beharreko zerbitzuaren arabera zehaztu da ilea egokitzeko modua.

i) Ile-higienean, teknika osagarriak eta sentsorialak aplikatu dira.

3. Orrazkera mota hautatzen du, ilearen ezaugarriak erabiltzailearen morfologiarekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Obalo motak eta siluetak orrazkera egokiarekin lotu dira.

b) Ilearen ezaugarriak eta orrazkerarekin duten lotura bereizi dira.

c) Beste faktore batzuek (hala nola mozketa motak, aldaketek, estiloek etab.) orrazkera hautatzean duten eragina identifikatu da.

d) Gertakari eta zirkunstantzia motaren arabera, obalo motaren arabera eta ilearen luzeraren arabera sailkatu dira orrazkerak.

e) Erabiltzaileen beharrak eta eskariak aztertzeko metodoak identifikatu dira.

f) Orrazteko prozesuetarako proposamenak diseinatu dira.

g) Orrazkeretako joerak zehazteko metodoak aplikatu dira, dokumentu iturrien bidez.

4. Ilearen orrazkerak eta akaberak egiten ditu, eta espero den azken emaitzarekin lotzen ditu horretarako teknikak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Orrazkeraren arabera zehaztu dira aldez aurreko eragiketak eta ilearen zatiketak.

b) Orrazkeraren forma aldatzeko tekniken ezaugarriak ezarri dira.

c) Beroa sortzen duten aparatuen parametroak hautatu dira.

d) Orrazkera motaren arabera hautatu da ilea lehortzeko teknika.

e) Eraztunak eta ur-uhinak egiteko prozedura ezarri da.

f) Erruloak erabili dira markaketa egiteko.

g) Orrazkera egiteko teknika osagarriak eta lagungarriak erabiltzea justifikatu da.

h) Orrazteko eragiketen sekuentzia egin da.

i) Akabera teknikak orrazkera motarekin erlazionatu dira.

5. Orrazkera mantentzeko jarraibideak zehazten ditu, orrazkera optimizatzeko protokoloak hautatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Orrazkera mantentzeko oinarrizko teknikak ezarri dira.

b) Beharrezkoak diren mantentze kosmetikoak hautatu dira.

c) Kontserbaziorako lanabesak identifikatu dira.

d) Orrazkeraren iraupena aldatzen duten faktoreak identifikatu dira.

e) Orrazkeraren mantentzea optimizatzeko neurriak proposatu dira.

Edukiak.

Lan eremua prestatzea:

-Tresneria termikoa: Sailkapena: eskuko eta kaskoko ile-lehorgailuak, kizkurgailuak eta lisatzekoak, besteak beste. Ezaugarriak, ondorioak ile-zuntzean, eta indikazioak. Mantentzea.

-Lanabesak eta tresnak: Motak: moldeak (erruloak eta bigudiak), euste elementuak (pintzak, pikak eta ile-orratzak) eta orrazteko lanabesak (orraziak, ile-eskuilak). Ezaugarriak, fabrikazio materiala eta indikazioak. Mantentzea.

-Babes materialak: oihalak, soingainekoak eta eskularruak.

-Kosmetikoak: ile-egokitzaileak, ehundura-emaileak, finkatzaileak eta distirak hautatzeko irizpideak. Maneiatzeko jarraibideak, eta indikazioak.

-Lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

-Lan eremua antolatzea: bitartekoak eta materialak apain-mahaian eta ile-apainketako altzari osagarrian banatzea.

Ilea egokitzea eta higieneaz arduratzea:

-Ilearen higiene eremua antolatzea: Altzariak. Burua garbitzeko konketa eta besaulkia: ezaugarriak eta osagaiak, higienea eta mantentze-lanak. Produktuak eta lentzeria kokatzeko eta jasotzeko irizpideak.

-Erabiltzailea eroso kokatu eta prestatzea. Lentzeria hautatzeko irizpideak. Ile-higienean, erabiltzailearen eta profesionalaren jarrera anatomikoak.

-Ilea garbitzeko prozesua: aurretiazko eragiketak. Prozesuarekin lotzen diren ile-ezaugarriak identifikatzea. Ilea egokitzeko eta higieneaz arduratzeko kosmetikoak hautatzea, ile motaren eta ondorengo tekniken arabera. Kosmetikoak eta materiala maneiatzeko jarraibideak, eta indikazioak. Garbitzeko teknikaren funtsezko oinarriak. Aplikaziorako faseak eta jarraibideak. Ura garbiketa prozesuan: emaria eta tenperatura. Ile-masajea higiene prozesuan: parametroak, intentsitatea, erritmoa, eremua eta denbora. Zikinkeriaren emultsioa errazten duten mugimenduak. Ilearen egokitzapena. Kosmetikoen eta baliabideen aukeraketa zehazten duten faktoreak.

-Teknika osagarriak: deskribapena eta aplikaziorako jarraibideak. Masajearen eta esentzia-olioen erabileraren bidez erlaxatzea.

-Ilearen higieneak historian zehar izan duen bilakaera.

Orrazkera hautatzea:

-Aurpegiko eta gorputzeko analisi morfologikoaren eta orrazkeren arteko lotura: obalo moten eta siluetaren eragina.

-Ilearen morfologia: ile motak eta formak.

-Ilea eta orrazkerarekin duen lotura. Ezaugarriak: kalitatea, lodiera, kopurua, banaketa, mota, luzera, kolorea, ezarpena eta propietateak, besteak beste. Orrazkeran eragina duten beste faktore batzuk: mozketa mota, ile-zurtoineko gorabeherak eta estilo pertsonalak.

-Orrazkera motak: sailkapena eta ezaugarriak:

Obalo motaren arabera.

Gertakariaren eta inguruabar pertsonal eta sozialen eta lan arlokoen arabera.

Mozketa motaren, ilearen luzeraren eta abarren arabera.

Orrazkerak eta ile-akaberak egitea:

-Erabiltzailea prestatzea. Faseak: erabiltzailea apain-mahaian eroso kokatzea eta babestea.

-Aurretiazko eragiketak: zatiketak eta kosmetiko babesleak eta orrazkera erraztuko dutenak. Hautatzeko eta aplikatzeko irizpideak.

-Beroaren bidez forma aldatzeko teknikak: deskribapena, sekuentziazioa eta egiteko modua. Moldeatze eta lisatze termikoak. Ilea lehortzeko aparatuak eta tresnak hautatzeko irizpideak. Ezaugarriak eta gauzatzeko prozedurak. Parametroak: tenperatura, norabidea, hasiera-zona, ile sortaren lodiera, bolumena sustraian eta bolumena puntetan, besteak beste.

-Hezetasunaren bidez forma aldatzeko teknikak. Ezaugarriak eta gauzatzeko prozedurak.

-Moldeen molde bidez forma aldatzeko teknikak. Markatzearen teknika. Ezaugarriak eta gauzatzeko prozedurak.

-Orrazteko teknika osagarriak. Motak (eskuilatzea, kardatzea eta izurrak, besteak beste) eta gauzatzeko prozedurak.

-Orrazkerarekin lotzen diren teknikak. Motak (krepea, irabiatzea eta leuntzea, bestea beste) eta gauzatzeko prozedurak.

-Orrazkera egiteko teknikak konbinatzea. Orrazkera bat egitean eragina duten elementuak. Orrazkera prozesua prestatzeko jarraibide orokorrak. Teknikak hautatzea eta gauzatzea.

-Akabera teknikak: busti efektua, lakatua eta naturala, besteak beste. Ezaugarriak eta gauzatzeko prozedurak.

Orrazkera mantentzeko jarraibideak zehaztea:

-Orrazkera mantentzeko oinarrizko teknikak. Jarraitu beharreko jarraibideak eta motak: eraztun hutsak, kardatzea eta eskuilatzea.

-Orrazkeraren iraupena handitzeko kosmetikoak. Aplikatzeko modua.

-Mantentze-lanetan erabiltzen diren tresnak. Ezaugarriak eta erabiltzeko modua.

-Orrazkeraren iraupena aldatzen duten faktoreak.

-Lanabesak zaindu eta mantentzea.

-Aldi baterako aldaketa prozesuen kalitatea kontrolatzeko eta ebaluatzeko metodoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek beharrezkoa den prestakuntza lortzen dute zeregin hauek egoki betetzeko: lanaren antolaketa, ilearen higiene eta egokitze prozesuak, orrazkeraren aldi baterako aldaketak egitea, baita segurtasun eta higiene arauak aplikatzea, orrazkera mantentzeko jarraibideak eta orrazkera optimizatzeko protokoloak ere.

Modulu honen norainokoa kontuan hartuta, bi ikasturtetan banatzea proposatzen da. Lehen ikasmailan, orrazkeraren aldi baterako forma aldaketen inguruko edukiak lantzea iradokitzen da.

Bigarren ikasmailan, orrazkera bilduekin eta ile-luzapenekin osatuko da, kalitate parametroekin batera.

Sekuentziazioari dagokionez, egokiena edukien atalean ezarritako ordena dela iradokitzen da: lan eremuak prestatzearen inguruko edukiekin hastea. Horren ondoren, komenigarria litzateke ilearen higiene eta egokitze prozesuen multzoarekin jarraitzea; gero, orrazkerak eta ile-akaberak egitea, orrazkera mota hautatuta eta, azkenik, orrazkera mantentzeko jarraibideak zehaztea.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegian ematea. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, bideo-materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Gainera, orientabide gisa, iradokitzen da asteko irakastorduren bat ikasgela batean ematea, eduki teorikoagoak emateko.

Segurtasun eta higiene arloko araudia zeharka landuko da edukien multzo guztietan. Arlo hori oso kontuan hartu beharko da hala kosmetikoen eta aparatuen manipulazioan nola masajeak ematean. Etapa honetan, orobat, garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleari ile-apainketako profesionalak behar dituen kualitate eta jarrerez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: garbitasuna eta lanerako ardura; arauak errespetatzea, norberaren irudia eta ahozko adierazpena zaintzea eta, orobat, ile-apainketako profesionalak behar dituen jarrerak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren hautaketa, diseinu eta sekuentziazio irizpide gisa, kontuan hartuko da jarduera horiek ikasleek egiten jakitera bideratu behar direla, eta akatsa funtsezko elementua dela ikaskuntza prozesuan.

Entzute aktiboko eta irakurriaren ulermeneko jarduerak sartu behar dira, proposatutako jarduerak zuzen egin ditzaten eta bezeroei arreta hobea eman diezaieten etorkizunean lanean hasten direnean. Jarduera horiek ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Altzariak, aparatuak, lanabesak, tresnak, moldeak eta orrazkera prozesuetan behar diren kosmetikoak hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea. Halaber, lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekziorako teknikak aplikatzea, erabili ondoren.

-Eremua antolatzea, bezeroa eroso kokatu eta prestatzeko.

-Ilearen higiene eta egokitze lana egitea.

-Ilearen ezaugarriak eta erabiltzailearen morfologia identifikatu eta aztertzea.

-Orrazkera teknikak gauzatzea.

-Orrazkera mantentzeko jarraibideak zehaztea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Ile-apainketako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, atelierretara etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak, galde-sortak...

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa zehaztea ahalbidetuko baitu. Horien guztien multzoak moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortzeko aukera eman behar du.

Orrazkerak eta orrazkera bilduak izeneko moduluak lotura estua du Ilearen analisia eta Ile-apainketarako kosmetika moduluekin (biak lehen ikasmailakoak curriculumeko erreferentziaren arabera); izan ere, Ilearen analisia moduluan oinarrizko edukiak ematen dira, ilearen higienea egiteko baloratu eta analizatu beharreko elementuei dagokienez. Bestalde, Ile-apainketarako kosmetika moduluan eduki hauek ematen dira, besteak beste: orrazteko erabiltzen diren produktuak eta ilearen higienerako prozesuak; hortaz, gomendagarria izanen litzateke hiru modulu horiek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukiak denboran banatzeko eta baterako edukiak diseinatzeko, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko elkarreraginari.

Azkenik, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluan higiene eta desinfekzio metodoei, ohitura osasungarrien sustapenari eta segurtasunari buruzko edukiak lantzen dira, ezinbestekoak direnak Orrazkeren eta orrazkera bilduen tekniken aplikazio praktikoan.

Lanbide modulua: Ilea koloreztatzea I.

Kodea: 0843a.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ilea koloreztatzearen bidezko aldaketak proposatzen ditu, eta planteatutako estiloekin eta eskariekin lotzen du ilearen egoera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilearen kolore naturalaren tonalitateen eskala identifikatu da.

b) Koloreen zerrendan ilearen kolorearen tonalitateak eta distirak bereizi dira.

c) Kolorea aldatzeko prozesua baldintzatzen duten alderdiak identifikatu dira.

d) Ilearen eta buruko larruazalaren egoera aztertu da.

e) Lortutako datuak fitxa teknikoan erregistratu dira.

2. Ile-tinduak aplikatzeko prozesua prest jartzen du, eta produktua prestatzeko bitartekoen eta eragiketen aukeraketa justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilearen kolorea aldatzeko beharrezko lanabesak, materialak eta tresneria ezagutu dira.

b) Kosmetikoak prestatzean eta maneiatzean segurtasun eta higiene baldintzak ezarri dira.

c) Higiene, desinfekzio eta esterilizazioko metodoak aplikatzean hautaketa irizpideak zehaztu dira.

3. Koloreztatzearen eta koloregabetzearen aurreko oinarrizko teknikak eta neurriak aplikatzen ditu, aplikatu beharreko protokoloa aztertuta eta segurtasun arauak beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailea eta profesionala eroso kokatzeko eta babesteko neurriak zehaztu dira.

b) Buruko larruazala eta ilea ezarritako prozesuaren arabera aztertu dira.

c) Ilearen kolorea aldatzeko beharrezko lanabesak, materialak eta tresneria prestatu dira.

d) Tinduarekiko tolerantziaren proba aplikatzea justifikatu da.

d) Kolorea aldatzeko kosmetikoen nahasketa egin da.

e) Segurtasun eta higieneko arauak errespetatu dira kosmetikoak prestatu eta maneiatzean.

e) Prozesua gauzatu da produktuen eraginpean egoteko denborak errespetatuta.

f) Ilearen higienea egin da kosmetiko koloreztatzaileen hondarrak kenduz.

g) Fitxa teknikoa bete da bezeroaren eta prozesuaren datuekin.

Edukiak.

Kolorea aldatzeko proposamena:

-Ilearen kolore naturala: ezaugarriak eta tonalitateen eta distiren eskala.

-Kolorearen teoria, eta kolorea aldatzeko prozesuetan duen eragina: Zirkulu kromatikoa ile-apainketan aplikatzea. Kolore baten nolakotasunak: tonalitatea, intentsitatea eta distira. Tonalitateen eskala eta oinarrizko tonalitateak. Koloreen zerrenda. Distirak edo ñabardurak: motak, eta distiraren garrantzia tindatzean.

-Bezeroaren fitxa teknikoa: Datu pertsonalak, datu teknikoak, egindako prozesua, erabilitako kosmetikoak, kalitate kontrola.

Aplikatzeko prozesua prest izatea:

-Lanabesak eta materialak: Deskribapena eta ezaugarriak. Erabiltzeko jarraibideak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoak hautatzeko irizpideak. Aplikatzeko jarraibideak.

Aurretiazko neurriak eta teknikak aplikatzea, ilea koloreztatzeko oinarrizko teknikak erabilita:

-Lan eremua, erabiltzailea eta profesionala prestatu, eroso kokatu eta babestea.

-Buruko larruazala eta ilea aztertzeko prozedura.

-Ilea koloreztatzeko beharrezkoak diren lanabesak, materialak eta tresneria hautatzeko irizpideak.

-Tinduarekiko tolerantziaren proba egiteko prozedura.

-Ilea koloreztatzeko kosmetikoak maneiatu eta erabiltzeko segurtasun arauak.

-Ilea koloreztatzeko prozesuaren fitxa teknikoa egitea.

-Ilearen kolorea aldatzeko prozesuetako segurtasun neurriak: Bezeroa prestatu eta eroso kokatzeko irizpideak. Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak.

-Segurtasun neurriak tinduak aplikatzean.

-Tolerantzia proba: proba egiteko jarraibideak eta irizpideak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak lortzea ilearen kolore aldaketarako teknikak aplikatzeko, aztertzeko eta aholkatzeko. Edukien hedadura kontuan hartuta, modulua bi ikasturtetan banatzea gomendatzen da. Lehen ikasmailan eduki teorikoak landuko dira, eta ilearen koloreztatze osoa egiteko oinarrizko teknikak aplikatzen ikasten hasiko dira. Bigarren ikasmailan, osatuko dira eduki teoriko konplexuagoak, koloreztatze osoko eta partzialeko eta koloregabetzeko teknika guztiak, bai eta kolorea aldatzeko prozesuen kalitate kontrolerako aholkularitza eta parametroak ere.

Modulua amaitutakoan ikasleek zeregin hauetarako gai izan behar dute:

-Ilearen kolore aldaketak diseinatu, proposatu eta gauzatzea.

-Kosmetikoak hautatu, prestatu eta erabiltzea, amaierako emaitzarako egokitasunaren arabera.

-Teknikak lortu nahi diren emaitzen arabera aplikatzea.

-Aholku ematea, datu teknikoak biltzea eta prozesuaren amaierako kalitatea kontrolatzea.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, irakastordu gehienak lantegi gelan ematea komeni da. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, ikus-entzunezko materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Gainera, orientabide gisa, asteko irakastorduren bat ikasgela batean eman beharko da, eduki teorikoagoak emateko.

Laneko arriskuen prebentzioa eta higiene eta osasun arloko araudia zeharka landuko dira edukien multzo guztietan. Arlo horiek oso kontuan hartu behar dira hala kosmetikoak eta aparatuak maneiatzean nola ilearen kolorea aldatzeko prozesuak gauzatzean. Etapa honetan, orobat, garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleari ile-apainketako profesionalak behar dituen kualitate eta jarrerez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: garbitasuna eta lanerako ardura; arauak errespetatzea, norberaren irudia eta ahozko adierazpena zaintzea eta, orobat, ile-apainketako profesionalak behar dituen jarrerak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Edukien sekuentziarik egokiena jarraian azaltzen dena da:

-Ilearen kolore naturala.

-Kolorearen teoria.

-Lanabesak eta materialak.

-Segurtasun arauak eta aurretiazko teknikak.

-Ilea koloreztatzeko oinarrizko teknikak gauzatzea.

Eduki horiek lan unitateetan antolatuko dira, eta horien multzoak ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Altzariak, aparatuak, lanabesak, tresnak eta kosmetikoak, ilearen kolorea aldatzeko prozesuetan beharrezkoak direnak, hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea; orobat, lanabesak, altzariak eta aparatuak garbitzeko teknikak aplikatzea, erabili ondoren.

-Ilean tonalitateak eta distirak identifikatzea.

-Bezeroaren fitxan datu pertsonalak eta datu teknikoak jasotzea.

-Ilea koloreztatzeko oinarrizko teknikak gauzatzea segurtasun eta higiene arauei jarraikiz.

Zikloko edukiak kontuan harturik eta, zehazki, modulu honetakoak, modako joerek eragina dutela ikusten da eta, beraz, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza aberastea honako jarduera hauen bitartez:

-Ile-apainketako aldizkarietan ilearen inguruko moda joerei buruzko artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalen bisitak eta erakustaldiak.

-Azoka espezializatuetara, hitzaldietara, lantegietara etab. joatea.

Lanbide modulu hau Ilearen analisia lanbide moduluarekin lotuta dago, zeinean ematen baitira ilea eta buruko larruazala eta beren gorabeherak aztertu eta identifikatzeko beharrezkoak diren edukiak. Bestalde, Ile-apainketarako kosmetika moduluan ilea koloreztatzeko kosmetikoen inguruko edukiak ematen dira, besteak beste; hortaz, gomendagarria izanen litzateke bi modulu horiek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukiak denboran banatzeko eta baterako edukiak diseinatzeko, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko elkarreraginari.

Gainera, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluan higiene eta desinfekzio metodoei eta laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko edukiak lantzen dira, ezinbestekoak direnak ilea koloreztatzeko teknikak aplikatzen direnean.

Azkenik, Ilea koloreztatzea I eta II moduluen arteko lotura aipatu behar da, ilearen kolore aldaketak egiteko beharrezkoak diren gaitasunak lantzen baitituzte biek batera.

Lanbide modulua: Ilea mozteko teknikak I.

Kodea: 0845a.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan eremua prestatzen du, baliabideak, lanabesak eta tresnak aukeratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesurako behar diren lanabesak eta tresnak zehaztu dira.

b) Guraizeen, labanen eta ilea mozteko makinen oinarrizko ereduak hautatu dira.

c) Profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak aplikatu dira.

d) Jarrera-higiene egokirako jarraibideak ezarri dira.

e) Ilea mozteko lentzeria eta tresna osagarriak hautatu dira.

f) Tresnak eta lanabesak mantentzeko eta higienea zaintzeko protokoloak aplikatu dira.

g) Tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudiari jarraitu zaio.

2. Ilea mozteko teknikak ezaugarritzen ditu, lortu nahi den ikus-efektuarekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilea mozteko teknikaren eta estiloaren arteko aldeak identifikatu dira.

b) Ilearen mozketa zuzenaren, desfilatuaren, horzdunaren, bakanketaren, puntak ateratzearen eta geruzatan moztearen teknikak, besteak beste, ezaugarritu dira.

c) Teknika bakoitzean erabilitako tresnak zehaztu dira.

d) Teknika bakoitzerako mozketa lerroak ezarri dira.

e) Gauzatze faseak zehaztu dira.

f) Aplikazio eremuak zehaztu dira.

g) Mozte desfilatuaren, horzdunaren, bakanketaren eta puntak ateratzearen teknikak, besteak beste, egiteko prozedurak hautatu dira.

h) Teknika bakoitza zehazten duten parametroak lortzen diren efektuekin lotu dira.

3. Ilearen mozketak proposatzen ditu, erabiltzailearen ezaugarri morfologikoak eta pertsonalak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egitekoa den mozketa estiloaren arabera hautatu dira orrazkeren fitxa teknikoak, irudiak eta argazkiak.

b) Zirriborro baten elementuak identifikatu dira mozketaren fitxa teknikoa egiteko.

c) Zirriborroak egin dira fitxa teknikoan eta grafikoak mozketa proposamenerako.

4. Ilea guraizez mozten du, eta ilearen ezaugarriekin eta mozketa estiloarekin lotzen du teknika.

Ebaluazio irizpideak:

a) Guraizeak erabiltzeko, horiei heltzeko eta ergonomiarako jarraibideak ezarri dira.

b) Guraize mugimenduak eta marra mota erlazionatu dira.

c) Ilea egokitu aurreko teknikak egin dira.

d) Ilea moztu aurreko ilearen zatiketak zehaztu dira.

e) Ilea mozteko parametroak ezarri dira.

f) Gida ile-sortaren garrantzia baloratu da.

g) Ilea moztea sekuentziatu da ezarritako ordenan.

h) Ilea guraizez mozteko ezarritako prozedurak aplikatu dira.

5. Ilea labanaz mozten du eta metodoa ile-mozketa estiloarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Labana erabiltzeko jarraibideak ezarri dira.

b) Hortza muntatu eta desmuntatu du.

c) Sekzioak eta marrak ezarri dira kopeta-ilea mozteko, kopeta aldeko desfilatuetarako eta garondo aldea garbitzeko labanaren bidez.

d) Labanaren inklinazio angelua eta nahi den efektua erlazionatu dira.

e) Labana erabiltzeko kontuan hartu beharreko arretazko neurriak zehaztu dira.

f) Prozedurak aplikatu dira kopeta-ilea mozteko, kopeta aldeko desfilatuetarako eta garondo aldea garbitzeko labanaren bidez.

Edukiak.

Lanlekua prestatzea:

-Ilea mozteko tresnak eta lanabesak: ezaugarriak, motak (orraziak eta ile-eskuilak, guraizeak, labanak eta ilea mozteko makinak), zatiak eta osagarriak.

-Orraziak eta ile-eskuilak: motak, funtzioak, erabilera eta materialak. Guraizeak: ezaugarriak, aldeak, oinarrizko motak edo ereduak.

-Labana: ezaugarriak, aldeak, osagarriak eta oinarrizko motak edo ereduak.

-Ilea mozteko makinak: ezaugarriak, aldeak, osagarriak eta oinarrizko motak edo ereduak. Ilea mozteko eskuzko makina eta makina elektrikoa.

-Profesionala eta lanlekua prestatzea: Arriskuen prebentzioa: profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak. Jarrera-higienea. Ilea mozteko lentzeria eta tresna osagarriak. Tresnak eta materialak lanlekuan banatzeko irizpideak: ilea mozteko soingainekoak, estolak pisuekin, langarreztagailuak eta pintzak, besteak beste.

-Higienea eta mantentze-lanak: Ile-mozketan erabiltzen diren tresnak, aparatuak eta lanabesak garbitu eta desinfektatzeko neurriak aukeratzeko irizpideak.

-Mantentze-lanak: tresnak zorroztea, koipeztatzea eta babestea.

-Hondakinak eta tresna ebakitzaileak kontrolatzeko araudia.

Ebaketa-tekniken karakterizazioa:

-Mozketa teknikak.

-Ile-mozketaren gaineko fitxa teknikoak egitea eta ulertzea.

-Ile-mozketaren tekniken, moten eta estiloen arteko diferentziak.

-Ilea mozteko tekniken ezaugarri diren parametroak. Ile-mozketaren marra.

-Ile-mozketa zuzenaren teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

-Ile-mozketa desfilatuaren teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

-Ile-mozketa horzdunaren teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

-Ilea bakantzeko edo husteko mozketa teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

-Puntak ateratzeko teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

-Ikusmen efektuak. Efektuak definitzen dituzten parametroak: bolumena, luzera, pisua, dentsitatea eta simetria.

-Ilea mozteko teknikak lortu nahi den efektuarekin lotzea.

Ile-mozketen gaineko proposamena:

-Bezeroaren eskarien eta beharren analisia. Ezaugarri pertsonalak eta modak, aldizkariek, pasarelek, telebistak, ile-apainketari buruzko lehiaketek eta abarrek duten eragina.

-Ilea mozteko edo ilearen luzera aldatzeko proposamena: Diseinuaren elementuak. Zirriborroak eta horiek ile-mozketa teknikekin duten lotura. Luzera aldaketak diseinatzea programa informatikoen bitartez. Hedabideek duten eragina. Zirriborroak, irudiak eta argazkiak interpretatzea.

Ilea guraizez moztea:

-Guraizeak erabiltzeko teknikak: Guraizeei heltzeko erak. Guraizeak mugitzeko erak: zuzena, geruzatan, punteatua, hustuketa, deskarga eta plumeatua, besteak beste.

-Ilea guraizez mozteko prestaketa: Ilea moztu aurreko lanak: garbitzea, ile-nahaspila askatzea eta kosmetikoak aukeratzea. Ilea banatzea edo zatiketak. Aplikatzeko jarraibideak.

-Egiteko protokoloa: Egiteko parametroak: sekzioak, marrak, proiekzio angelua edo inklinazio gradua, buruaren eta behatzen posizioa eta erreferentzia espazialak, besteak beste. Gida ile-sorta: luzeraren patroia, norabidea eta gida ile-sorta mota. Ilea guraizez mozteko teknika aukeratzeko irizpideak. Ilea guraizez mozteko erak: trinkoa, geruza degradatuetan, geruza gehituetan eta geruza uniformeetan. Ilea guraizez mozteko ordena eta sekuentziazioa.

Ilea labanaz moztea. Oinarrizko teknikak:

-Labana erabiltzeko teknika. Euste-teknika. Babes-neurriak.

-Ilea labanaz mozteko prestaketa: Hortza aukeratzea; erdizka edo erdi hutsa, mozteko eta bakantzeko hustua, ilea mozteko.

-Egiteko protokoloa. Egiteko parametroak: Proiekzio angelua edo inklinazio gradua, buruaren eta behatzen posizioa, besteak beste, kopeta-ilea mozteko, kopeta aldeko desfilatuak egiteko eta garondo aldea garbitzeko.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek bereganatzea lan eremua prestatzeko eta ilea guraizez, labanaz edo makinaz mozteko behar diren ezagutzak eta trebetasunak, beharrezko teknika eta lanabesekin eginak. Edukien hedadura kontuan hartuta, modulua bi ikasturtetan banatzea gomendatzen da.

Ilea mozteko teknikak I moduluaren lehentasunezko helburua da hastea, ikastea, garatzea eta prestakuntza jasotzea oinarrizko ile-mozketen metodoetan, garondo aldea garbitzean, baita hori prestatzeko prozesuan ere. Horrek bide emango du moduluan eskatzen diren abilezia, trebetasun, disposizio eta jarrera beharrezkoak eskuratzeko.

Lehendabiziko ikasmailan, eduki teoriko-praktikoei ekitea proposatzen da; honako hauek: beharrezkoak diren tresnekin lanlekua prestatzea higiene eta asepsia baldintzetan, ile-mozketaren gaineko fitxa tekniko bat interpretatu eta garatzea, ile-mozketaren metodo eta proposamen desberdinak bereiztea eta guraizeen bidezko ile-mozketa desberdinak egitea. Halaber, kopeta-ilea mozteko, kopeta aldeko desfilatuak egiteko eta garondo aldea garbitzeko labana erabiltzen ikastea lortu nahi da, hori guztia segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

Bigarren ikasmailan, ilea guraizez, labanaz, makinaz eta abarrez mozteko teknika gehiago ikasiko dira, eta horien exekuzioa, edukien bloke bakoitzaren kalitate parametroak zeharka kontuan hartuta.

Egokientzat hartzen den edukien sekuentzia bat dator dagokion atalean ezarritako ordenarekin.

Modulua gehienbat praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegian ematea. Gainera, orientazio gisa, komeni da astean irakastorduren bat ikasgelan garatzea, teorikoagoak diren edukiak irakasteko.

Modulua ikasteko, jarduerak garatzeko berariazko instalazioez gain, honako hau edukitzea komeni da: Interneteko konexioa duen ordenagailua, proiektagailua, material digitala, aldizkariak, eta ikus-entzunezko materiala. Etapa honetan, orobat, garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleari ile-apainketako profesionalak behar dituen kualitate eta jarrerez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: garbitasuna eta lanerako ardura; arauak errespetatzea, norberaren irudia eta ahozko adierazpena zaintzea, postura ohitura eta ergonomia egokiak eta, orobat, ile-apainketako profesionalak behar dituen jarrerak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Modulu honetarako beharrezkoak diren trebetasunak, disposizioa, portaera eta jarrera garatzeko metodologia gisa, irakatsi eta ikasteko jarduerek egitera jo beharko dute, gehienbat. Akatsa ikaskuntza elementutzat hartu behar da, hau da, ikasleek gai izan behar dute lortu diren emaitzak ebaluatzeko eta, hala behar denean, egin behar diren aldaketak proposatzeko, lortutako emaitzak aurreikusira egokitzearren. Jarduera horiek ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Lan eremua, tresnak eta lanabesak prestatzea.

-Ilea mozteko metodo edo teknika desberdinak bereiztea.

-Ile-mozketaren gaineko fitxa teknikoa egitea eta interpretatzea.

-Ile-mozketa desberdinak egitea eta egin aurretik prestatzea.

Zikloko edukiak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria izango litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Aldizkari espezializatuetako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar edota zentro espezializatuetara ateratzea.

Ilea mozteko teknikak izeneko modulu profesionalak lotura dauka Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak izenekoarekin, ondoko honi dagokionez: higiene pertsonala, jarrera-higienea eta ile-mozketak egiteko ezinbestekoak diren lanabesak eta materialak desinfektatzea.

Halaber, modulu honetan honako hauei dagozkien edukiak irakasten dira: produktu kosmetikoak, ilearen eta buruko larruazalaren behaketa eta ilearen higienea. Eduki horiek Ile-apainketarako kosmetika izeneko moduluan ere irakasten dira. Beraz, nahitaezko koordinazioa izan beharko da bien artean.

Azkenik, Gizonen ile-apainketa eta estilismoa moduluak lotura zuzena dauka Ilea mozteko teknikak izenekoarekin. Bertan antzeko edukiak edo eduki berdinak irakasten dira, ile-mozketen garapenerako teknikei eta aurretikoei dagokienez; beraz, begibistakoa ere bada aipatu moduluen nahitaezko koordinazioa.

Lanbide modulua: Ile-apainketarako kosmetika.

Kodea: 0844.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Kosmetikoen ezaugarriak ematen ditu eta horien konposizioa eta aurkezpena aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu kosmetikoaren ezaugarriak identifikatu dira, araudi tekniko-sanitarioaren arabera.

b) Kosmetiko baten barneko osagaien funtzioa zehaztu da.

c) Kosmetikoetan erabilitako substantzien ezaugarriak eta betetzen duten eginkizuna lotu dira.

d) Kosmetiko baten kanpoaldea osatzen duten elementuen ezaugarriak eman dira.

e) Etiketak bete behar duen araudia adierazi da.

f) Kosmetikoaren kanpoaldearen garrantzia baloratu da, kontsumitzaileentzako argibide gisa.

2. Ile-apainketarako produktu kosmetikoak prestatzen ditu, egiteko prozedurak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoak prestatzeko erabilitako laborategiko materiala eta ekipamenduak identifikatu dira.

b) Kosmetikoak egiteko oinarrizko lanak egin dira: pisu eta bolumenaren neurriak.

c) Produktu kosmetikoak prestatzeko aplikatu beharreko higiene eta asepsia neurriak zehaztu dira.

d) Konposizio kuantitatiboaren eta kualitatiboaren arteko aldea ezarri da.

e) Forma kosmetikoen ezaugarriak eman dira.

f) Egiteko jarraibideak zehaztu dira, egin behar den kosmetiko mota kontuan hartuta.

g) Kosmetiko errazak prestatu dira lehengai, material eta ekipo egokiak erabiliz.

h) Erabilitako laborategiko gaiak garbitzeko eta kokatzeko jarraibideak bete dira.

3. Kosmetikoak hautatzen ditu, eta horien ezaugarriak ile-apainketako prozesu teknikoarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ile-apainketako establezimendu batean erabiltzen diren kosmetiko motak bereizi dira.

b) Xanpu baten akzio-mekanismoa eta haren osagai aktiboak lotu dira.

c) Ile-egokitzaile baten konposizioa ile-zuntzean sortzen dituen eraginekin lotu da.

d) Ile-zuntzean babesleek sortzen dituzten eraginak zehaztu dira.

e) Ilearen forma aldi baterako aldatzeko prozesuetan, ile-zuntzean gertatzen diren transformazioak ezarri dira.

f) Ilearen aldaketa iraunkorreko prozesuaren berariazko kosmetikoen aplikazioa eta bertan sortzen diren aldaketa kimikoak lotu dira.

g) Kolorea aldatzeko kosmetikoen osagaiak eta ile-zurtoinean duten akzioa identifikatu dira.

h) Ile-apainketako establezimenduetan ilearen asalduretarako erabili ohi diren kosmetikoak ezagutu dira.

i) Prozesu tekniko bakoitzean kosmetiko egokia hautatzearen garrantzia baloratu da.

4. Ile-apainketako teknika osagarrietarako kosmetikoak identifikatzen ditu, horien konposizioa efektuekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manikurarako eta pedikurarako kosmetikoak identifikatu dira.

b) Printzipio aktiboak eta akzio-mekanismoa lotu dira.

c) Forma kosmetikoa eta aplikatzeko modua lotu dira.

d) Prozesuaren fase bakoitzerako kosmetiko egokia hautatu da.

e) Ile-apainketako establezimenduetan bizarra egiteko prozesuan erabiltzen diren kosmetikoak zehaztu dira.

f) Bizargintzako tekniketan erabilitako kosmetiko bakoitzaren akzioa ezarri da, haren printzipio aktiboen arabera.

g) Bezeroaren ezaugarrien arabera hautatu da kosmetiko egokia.

h) Gizonentzako babeserako eta tratamendurako kosmetika identifikatu da.

5. Kosmetikoak manipulatu eta biltegiratzen ditu eta horiek gordetzeko baldintza hoberenak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kosmetikoetan sarrien alterazioak eragiten dituzten arrazoiak eta faktoreak ezagutu dira.

b) Produktu kosmetikoen konposizio-aldaketak haien ezaugarri organoleptikoetan sortzen diren aldaketekin erlazionatu dira.

c) Produktu kosmetikoen kontserbazio egokia bermatzeko, biltegiratze baldintza hoberenak identifikatu dira.

d) Produktu kosmetikoak zuzen manipulatzeko jarraibideak zehaztu dira, higiene eta osasun baldintza egokietan aplikatzen direla bermatzeko.

e) Produktu kosmetikoak oker manipulatzearen ondorioak aztertu dira.

f) Produktu kosmetiko kutsatuak eta/edo aldatuak indarreko araudia eta ingurumena errespetatuz jasotzeko jarraibideak aplikatu ditu.

6. Kosmetikoak saltzeko jarraibideak aplikatzen ditu eta horien ezaugarriei, eginkizunei eta efektuei buruzko informazioa ematen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ile-apainketarako kosmetikoen lerro komertzialak identifikatu dira.

b) Publikoarentzako salmentako eta erabilera profesionaleko kosmetikoen arteko diferentziak ezarri dira.

c) Ile-apainketarako kosmetikoak saltzen dituzten establezimenduak zehaztu dira.

d) Informazio fitxak egin dira, kosmetikoen efektuei eta aplikazioari buruzkoak.

e) Aholku profesionala kosmetikoak saltzeko zerbitzuaren hobekuntzarekin erlazionatu da.

f) Ile-apainketako berrikuntza produktuen etengabeko eguneraketaren garrantzia zehaztu da.

g) Ile-apainketarako berrikuntza kosmetikoen gaineko informazioa eskuratzeko bideak erabili dira.

Edukiak.

Ile-apainketarako kosmetikoen ezaugarriak:

-Kosmetikoaren kontzeptua. Produktu kosmetikoen araudi tekniko-sanitarioa.

-Kosmetiko baten zatiak: Barneko zatia. Kosmetikoaren osagaiak: printzipio aktiboa, eszipientea edo eramailea eta gehigarriak (kontserbagarriak, lurrinak, koloragarriak). Kanpoko zatia: ontzia, kartoia eta eskuorria. Kosmetikoaren kanpoko zatia, produktua babesteko eta aurkezteko bide gisa.

-Kosmetikoetan erabili ohi diren substantziak. Ura, ur oxigenatua, tentsioaktiboak, amoniakoa eta alkoholak.

-Erreakzio kimiko ohikoenak ile-apainketako prozesuetan: pHren kontzeptua, alkalinizazio erreakzioak, azidotzea, neutralizazioa, oxidazioa, erredukzioa eta polimerizazioa.

-Etiketatzea: baldintzak eta sinboloak (PAO). Bete beharreko arauak. Nomenklatura edo INCI kodea. Substantzia baimenduak eta horien zehaztapenak etiketan.

Ile-apainketarako produktu kosmetikoak prestatzea:

-Laborategi kosmetikoa. Lanabesak eta ekipoak. Lehengaiak. Kosmetikoak prestatzeko oinarrizko operazioak: pisu neurriak, bolumen neurriak, pHren neurketa, nahasketak egitea eta banantzeko teknikak. Disoluzio bat prestatzeko operazio fisiko-kimikoak, estraktu bat ateratzea eta xanpua egitea. Laborategi kosmetikoaren higienea eta asepsia.

-Kosmetiko baten konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa. Forma kosmetikoak: motak eta ezaugarriak.

Forma likidoak eta disoluzioak: kontzentrazioaren ezaugarriak, propietateak eta adierazpena. Lozioak.

Sistema barreiatuak: suspentsioak, emultsioak eta gelak.

Gasa duten forma kosmetikoak: lurruneztagailuak, aerosolak eta aparrak.

Solido-hautsa edo solido trinkoa.

Ontzi monodosia.

-Ile-apainketarako kosmetikoak prestatzeko jarraibideak: Formula kosmetikoaren analisia. Osagaien ezaugarriak. Hura egiteko faseak. Kosmetikoa prestatzea. Bukaerako produktua baloratzeko irizpideak: ezaugarri organoleptikoen, fisikoen (gantzutasuna eta fluidotasun gradua) eta kimikoen (pH) analisia.

Ile-apainketako prozesu teknikoetarako kosmetikoak hautatzea:

-Ile-apainketan erabilitako kosmetikoak sailkatzea.

-Ilearen higienerako kosmetikoak: konposizioa, jarduteko mekanismoa eta sailkapena. Ilearen eta buruko larruazalaren zikinkeria.

-Ilea egokitzeko kosmetikoak: jarduteko mekanismoa, formulazioa eta forma kosmetikoak.

-Ilea babesteko kosmetikoak: jarduteko mekanismoa, efektuak eta aplikatzeko modua.

-Ilea aldi baterako eta modu iraunkorrean aldatzeko kosmetikoak: Funts zientifikoa, konposizioa, jarduteko modua eta motak.

-Orrazkera finkatzeko kosmetikoak, aldi baterako aldaketetan erabiliak.

-Aldaketa iraunkorretarako erabilitako kosmetikoak: lehendabiziko faserako kosmetikoak: erredukzioa. (jarduteko mekanismoak, printzipio aktibo kosmetikoak, eszipienteak, gehigarriak eta zuzentzaileak).

-Bigarren faserako kosmetikoak: neutralizazioa (jarduteko mekanismoak, printzipio aktibo kosmetikoak, eszipienteak, gehigarriak eta zuzentzaileak).

-Ilearen kolorea aldatzeko kosmetikoak: tinduak eta ilearen dekoloratzaileak. Motak, konposizioa, jarduteko mekanismoak, forma kosmetikoak eta erabiltzeko arretazko neurriak.

-Ilearen kolorea modu iraunkorrean aldatzeko prozesuetan parte hartzen duten konposatuak: oxidatzailea (ur oxigenatua), alkalia (amoniakoa) eta kolorearen aitzindariak. Diluzioak eta nahasketak. Produktuak erabiltzeko arretazko neurriak, kontserbatzea eta biltegiratzea.

-Ilearen alterazioetarako kosmetikoak: ilearen egiturazko alterazioak tratatzeko kosmetikoak, buruko ile-larruaren alterazio estetikoetarako kosmetikoak. Jarduteko mekanismoa, efektuak eta kosmetikoak aplikatzeko modua.

-Ile-apainketako prozesu teknikoetarako kosmetikoak hautatzeko irizpideak.

Ile-apainketako teknika osagarrietarako kosmetikoak:

-Manikurako eta pedikurako kosmetikoen sailkapena: azkazalak prestatzeko eta apaintzeko kosmetikoak, eskuen eta oinen higienerako eta tratamendurako kosmetikoak eta azkazal artifizialak egiteko kosmetikoak.

-Manikurako eta pedikurako kosmetikoen ezaugarriak: konposizioa, jarduteko mekanismoa, forma kosmetikoak, helburua eta erabiltzeko modua. Manikuran eta pedikuran erabilitako produktuak hautatzeko irizpideak.

-Bizarra egiteko kosmetikoak sailkatzea: bizarra egin aurretik, bitartean eta ondoren aplikatzeko berariazko kosmetikoak.

-Ezaugarriak: konposizioa, jarduteko mekanismoa, forma kosmetikoak, helburua eta erabiltzeko modua. Bizarra egiteko kosmetikoak hautatzeko irizpideak.

-Gizonentzako babeserako eta tratamendurako kosmetika.

Kosmetikoak manipulatzea eta biltegiratzea:

-Kosmetikoen egonkortasuna eta alterazioak: kosmetikoen propietateei eusteko baldintza egokiak.

-Kontserbazioa eta biltegiratzea: produktu kosmetikoak biltegiratuta dauden bitartean horien kutsaketa eta eraldaketa ekiditeko gomendioak.

-Manipulazioa eta aplikazioa: kosmetikoen manipulazioarekin eta aplikazioarekin lotutako gaixotasun profesional ohikoenak. Kontrako erreakzioak. Prebentzioa.

-Kosmetikoen erabilerarekin eta aplikazioarekin lotutako alterazioak.

-Produktu kosmetiko kutsatuak eta alteratuak biltzearen gaineko araudia.

Ile-apainketako kosmetikoak saltzeko jarraibideak aplikatzea:

-Ile-apainketarako kosmetikoen linea komertzialak.

-Publikoarentzako salmentako kosmetikoak eta profesionalentzako kosmetikoak: kosmetiko bi mota horien ezaugarriak.

-Ile-apainketarako kosmetikoak saltzen dituzten establezimenduak: kosmetikoak saltzen dituzten zentroak eta ile-apainketako aretoak.

-Kosmetikoak saltzea ile-apainketako establezimenduetan: bezeroari aholkuak ematea.

-Berrikuntzak ile-apainketarako kosmetikan. Informazio-iturriak. Merkatuan agertzen diren berrikuntzei buruzko informazioa bilatzea eta hautatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea ile-apainketako prozesuetan produktu kosmetiko egokiak zehazteko behar diren ezagutzak, ilearen ezaugarriak nahiz erabilitako ilearen produktu kosmetikoenak kontuan hartuta. Era berean, ikasleak trebatzen ditu bezeroari aholkua emateko ilearen oinarrizko zainketari eta ohiko produktu kosmetikoen erabilerari buruz, haien konposizioa eta funtzioak kontuan hartuta, eta horiek saltzeko.

Gainera, aukerabidea emanen zaie ikasleei produktu kosmetikoak prestatzeko, laborategiko oinarrizko lanen bidez, segurtasun eta kalitate protokoloei eta jarraibide teknikoei segituz.

Etengabe aldatzen ari den modulu bat denez, formulazio, osagai aktibo eta forma kosmetiko berriak gelditu gabe sortzen baitira, gomendagarria izanen litzateke etengabe eguneratzea estrategia hauek erabiliz: web-orriak kontsultatzea, artikuluak irakurtzea aldizkari espezializatuetan, publizitatea aztertzea modaren argitalpenetako edertasunaren gaineko sekzioetan, kosmetikoen etiketak zehatz-mehatz aztertzea, etab. Horregatik, eduki horiek Interneteko konexioa eta proiektagailua dituen erabilera anitzeko gela batean eman litezke.

Eduki praktikoak irakasteko komeni da kosmetologiako laborategi bat erabiltzea. Laborategiak produktu kosmetikoak prestatzeko behar diren tresnak, materialak eta ekipamenduak eduki beharko ditu.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioak jarraian azaltzen den ordenari jarraitu behar dio:

-Ile-apainketarako kosmetikoak ezaugarritzea.

-Ile-apainketarako produktu kosmetikoak prestatzea.

-Ile-apainketako prozesu teknikoetarako kosmetikoak hautatzea.

-Ile-apainketako teknika osagarrietarako kosmetikoak hautatzea.

-Kosmetikoak manipulatzea eta biltegiratzea.

-Ile-apainketako kosmetikoak saltzeko jarraibideak aplikatzea.

Segurtasun eta higiene arloko araudia zeharka landuko da edukien bloke guztietan, baita laborategian produktu kosmetikoak egiteko antolaketa, higiene eta asepsiaren gaineko arauak ere.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa zehaztea ahalbidetuko baitu. Haien multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira.

Modulu honetako helburuak lortzeko orientabide eta laguntza gisa, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Produktu kosmetikoen araudi tekniko-sanitarioa ikastea eta fabrikatzaileek emandako informazioan egiaztatzea, baita produktu komertzialen ezaugarriak eta propietateak ere.

-Ilea garbitzeko eta egokitzeko produktuen printzipio aktiboak identifikatzea.

-Higieneko kosmetikoak egitea, fitxa bat betez erabilitako operazio fisiko-kimikoekin eta berariazko materialekin.

-Honako honetan erabilitako kosmetikoen osagaiak eta horien helburua aztertzea:

Aldi baterakoak eta iraunkorrak diren forma aldaketak.

Kolore aldaketak: aldi baterakoak, erdi iraunkorrak eta iraunkorrak.

Buruko larruazalaren eta ile-zurtoinaren alterazioetarako tratamenduak.

Manikura eta pedikura.

Bizarra egitea

-Ile-apainketarako kosmetikan izan diren berrikuntzei buruzko artikuluak eta argitalpenak berrikustea.

Ile-apainketarako kosmetologia moduluaren helburua produktu kosmetikoak ezagutzea denez, koordinazio berezia behar du produktu horiek erabiltzen dituzten moduluekin: Ilea modu iraunkorrean aldatzea, Ilea koloreztatzea, Orrazkerak eta orrazkera bilduak, Gizonen ile-apainketa eta estilismoa eta Eskuetako eta oinetako estetika.

Ile-apainketarako kosmetologia moduluko edukiak eta Ilearen analisia modulukoak estu lotuta daude, bertan anatomia eta azalaren fisiologia irakasten direlako, baita bere alterazioak ere, horiek zaintzeko produktu kosmetikoak erabiltzea beharrezkoa baita.

Lanbide modulua: Ilearen forma aldaketa iraunkorrak.

Kodea: 0846.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ilea modu iraunkorrean aldatzeko metodoen ezaugarriak ematen ditu eta prozesuaren garapena aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Forma aldaketa iraunkorretako faseak identifikatu dira.

b) Ilea modu iraunkorrean uhintzeko gaur egungo prozedurak eta historian zehar egindakoak alderatu dira.

c) Forma aldaketa iraunkorrek ilean eragina duten efektuak ezagutu dira.

d) Egiteko metodoak bereizi dira, biribilkaketa, molde eta kosmetikoaren arabera.

c) Egiteko metodoen alde onak eta txarrak justifikatu dira.

d) Aplikazioaren kontraindikazioak ezarri dira.

2. Prozedura pertsonalizatzen du eta ilearen analisia eta aurkeztutako eskaerak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaileen eskaerak identifikatu dira.

b) Teknika horietan eragina duten ilearen ezaugarri fisikoak eta kimikoak zehaztu dira.

c) Ile-apainketako beste prozesu batzuek (tindaketa eta dekolorazioa, besteak beste) teknikaren hautaketan duten eragina ezagutu da.

d) Ilearen eta buruko larruazalaren alterazioak identifikatu dira.

e) Datu garrantzitsuenak erregistratu dira fitxa teknikoan.

f) Lan prozedura pertsonalizatuak diseinatu dira.

g) Proposamen estetikoa justifikatu da, eskaera eta analisia interpretatuz.

3. Lan espazioa prestatzen du, prozedura justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak egokitu dira segurtasun eta higiene baldintza ezin hobeetan egon daitezen.

b) Profesionalarentzako eta erabiltzailearentzako babes eta segurtasun neurriak aplikatu dira.

c) Istripuak ekiditeko gorputz jarrera egokiak identifikatu dira.

d) Prozesurako behar diren lanabesen eta tresnen ezaugarriak eman dira.

e) Lentzeria eta tresnak garbitzeko eta mantentzeko protokoloak aplikatu dira.

f) Moldeak hautatu dira, ilearen ezaugarrien eta nahi den emaitzen arabera.

g) Forma aldaketa iraunkorretarako kosmetiko egokiak hautatu dira.

h) Produktu kimikoak eta kosmetikoak segurtasun eta higiene baldintzetan manipulatu eta kontserbatu dira.

4. Uhindura iraunkorra egiteko protokoloak aplikatzen ditu eta ilearen erredukzio, biribilkaketa eta neutralizazioaren metodoak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilearen egoera konprobatu da.

b) Kosmetikoak eta lanabesak hautatu dira, aurretiko analisiaren arabera.

c) Ilearen zonakako banaketa egin da, muntaketaren arabera.

d) Bigudien bidezko ilearen biribilkaketa egin da, ezarritako sekuentziaren arabera.

e) Bigudien muntaketa egiaztatu da.

f) Likido erreduktoreak aplikatu dira saturazio fasean.

g) Prozesua kontrolatu da eraginpean egoteko denboran.

h) Ezarritako prozedurari jarraikiz aplikatu da neutralizatzailea.

i) Prozesuan behar diren doikuntzak egin dira.

j) Laneko arriskuei aurrea hartzeko, segurtasunerako eta ingurumena babesteko zehaztutako arauak aplikatu dira lan prozesuan.

5. Modu iraunkorrean lisatzeko eta kizkurrak kentzeko protokoloak aplikatzen ditu, prozesuaren faseak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kizkurrak kentzeko eta ilea lisatzeko parametroak ezarri dira.

b) Aplikatzeko teknika ezaugarritu da.

c) Teknika aplikatzeko beharrezko kosmetikoak eta hornigaiak hautatu dira.

d) Ilea modu iraunkorrean lisatzeko likido erreduktoreak aplikatu dira.

e) Prozesua kontrolatu da produktuen eraginpean egoteko denboran.

f) Neutralizatzailea aplikatu da ezarritako prozedurari jarraikiz.

g) Prozesurako beharrezkoak diren doikuntzak egin dira.

h) Laneko arriskuei aurrea hartzeko, segurtasunerako eta ingurumena babesteko zehaztutako arauak aplikatu dira lan prozesuan.

i) Kizkurrak kendu ondoko zainketak zehaztu dira.

j) Kizkurrak kentzeko eta ilea lisatzeko joera eta produktu berriak identifikatu dira.

6. Aldaketa iraunkorraren prozesu teknikoaren bukaerako emaitza egiaztatzeko irizpideak ezartzen ditu, zehaztutako helburuarekin eta aukerekin kontrastatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Emaitzan eragina duten faktoreak zehaztu dira.

b) Egitean gertatzen diren akatsik ohikoenak eta gertatu diren faseak erlazionatu dira.

c) Lortutako emaitzak espero ziren emaitzetara egokitzeko neurriak eta zerbitzu ematea optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

d) Erabiltzailearendako aholkularitza neurriak proposatu dira egindako lan teknikoa mantentzeko.

e) Lana egitean gertatu diren okerrak konpontzeko neurriak hartu dira.

f) Narritadurak eta alergiak sortuz gero jarduteko protokoloari jarraitu zaio.

Edukiak.

Aldaketa iraunkorretarako metodoen karakterizazioa:

-Ilearen eraldaketak prozedura fisiko-kimikoen bitartez: deskribapena eta ezaugarriak. Sorrera eta bilakaera. Uhindura iraunkorraren funts zientifikoa.

-Ilearen forma aldaketa iraunkorren ondorioak: Fisikoak: ondorio mekanikoa. Kimikoak: eragin erreduktorea eta oxidatzailea.

-Forma aldaketa iraunkorrak egiteko metodoak: motak, biribilkaketa eraren, moldearen eta kosmetikoaren araberakoak. Metodoen eta hautatzeko irizpideen alde onak eta alde txarrak. Tekniken kontraindikazioak.

Forma aldaketa iraunkorraren prozedura pertsonalizatzea:

-Erabiltzailearen eskakizunak, beharrak eta itxaropena ezagutzeko teknikak. Tresnak eta faseak.

-Forma aldaketa iraunkorretan eragina duten ilearen parametro fisikoak eta kimikoak: porositatea, malgutasuna, forma, hidratazioa, luzera, diametroa, kantitatea, koipetsua, lehorra eta beste batzuk. Behaketaren metodoak aplikatzea.

-Forma aldaketa iraunkorretan eragina duten ilearen eta buruko larruazalaren alterazioen identifikazioa.

-Ile-apainketako tekniken eragina forma aldaketan (tindaketa, dekolorazioa, tratamendu kosmetikoak, mozketa teknika eta ile-kizkurtze iraunkorra, besteak beste).

-Fitxa teknikoa betetzea forma aldaketa iraunkorretan.

-Lan prozedurarako proposamena. Teknikak hautatzea aurreko azterketaren arabera. Alde onak eta txarrak.

Lan eremua prestatzea:

-Lan eremua eta tresneria: antolaketa, higienea eta mantentze-lanak.

-Profesionalaren prestaketa: Arriskuen prebentzioa: profesionala eta erabiltzailea babesteko neurriak. Jarrera-higienea.

-Tresneria: lanabesak. Moldeen ezaugarriak eta motak: bigudiak, uztaiak, bodiak, ritxiak, plantxak eta bestelakoak. Hautatzeko irizpideak.

-Beroa igortzeko aparatuak. Bero hezea: motak (kaporala eta beste batzuk), parametroen doikuntza, dosimetria, aplikatzeko arauak. Bero lehorra: motak (erradiazio infragorria eta airea ematen dituzten aparatuak), parametroen doikuntza, dosimetria, aplikatzeko arauak. Hautatzeko irizpideak. Mantentze-lanak eta garbiketa.

-Lentzeria eta lanabesak: sailkapena eta deskribapena. Mantentze-lanak eta garbiketa.

-Kosmetikoak: hautatzeko irizpideak eta kosmetikoa behar bezala prestatu, manipulatu, aplikatu eta kontserbatzeko jarraibideak.

Uhindura iraunkorraren protokoloak aplikatzea:

-Uhindura iraunkorra: ondorioak, indikazio eta kontraindikazioak. Uhinduraren aurreko teknikak: Hautatzeko irizpideak. Lan-prozedura. Arretazko neurriak. Ilearen banaketa (zonaka).

-Biribilkaketaren teknikak: Biribilkaketa mota hautatzea: klasikoa, ilearen erdialdetik, harrotzailea, ile-sustraitik ile-puntetaraino, ile-sustraiko bi molde, gurutzea, abanikoa, direkzionalak, uhinetarakoak, espiralak eta partzialak, besteak beste.

-Biribilkaketa egiteko parametroak: hasierarako aldea, ile-puntak babestea edo biltzea, ile-sortaren lodiera eta luzera, norabidea, trakzioa, lanabesak eta beste batzuk. Sekuentziazioa eta gauzatzearen ordena.

-Saturazio teknikak. Motak: zuzena edo zeharkakoa. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

-Prozedura, faseak eta aplikatzeko jarraibideak. Aplikazioan eragina duten faktoreak. Prozesua zehazten duten aldagaiak.

-Neutralizatze teknika: prozedura, faseak eta aplikatzeko jarraibideak. Aplikazioan eragina duten faktoreak. Prozesua zehazten duten aldagaiak. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

-Uhindura iraunkorraren prozesua zehazten duten aldagaiak.

-Prozesuaren kontrola.

Modu iraunkorrean ilea lisatzeko eta kizkurrak kentzeko protokoloak aplikatzea:

-Ilea lisatzea eta kizkurrak kentzea modu iraunkorrean: akzio-mekanismoa, efektuak, indikazioak eta bateraezintasunak. Kosmetikoak hautatzeko irizpideak, forma kosmetikoaren arabera.

-Erreduktorea aplikatzeko teknikak: Motak: luzatzea edo trakzioa, plantxak eta moldeak. Teknikak hautatzeko irizpidea. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak. Egiteko prozedura, faseak eta jarraibideak. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak. Prozesua zehazten duten aldagaiak.

-Neutralizazio teknikak: Egiteko prozedura, faseak eta jarraibideak. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

-Prozesua zehazten duten aldagaiak.

-Tratamendua bukatzeko teknikak eta horren ondoko zainketak:

-Berariazko produktuak aplikatzeko jarraibideak.

-Mantentzeko zainketak.

-Ilea lisatzeko gaurko joerak:

-Motak: lisatze japoniarra eta kizkur kentze brasildarra, ionikoa eta formolik gabekoa.

-Lanabesak eta kosmetika berritzailea.

-Teknikak hautatzeko irizpidea. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

-Prozesuaren kontrola.

Forma aldaketa iraunkorren prozesuetan azken emaitza egiaztatzeko irizpideak jartzea:

-Uhindura iraunkorraren emaitzan eragina duten faktoreak: mekanikoak, kimikoak eta termikoak.

-Forma aldaketa iraunkorraren prozesuan sortutako desbideratzeen analisia: kizkurra, bolumena eta ile-punten egoera kontrolatzea.

-Aholkularitza profesionala eta beste tratamendu batzuen proposamena. Berariazko produktuen bidez lortutako efektua sustatzea eta mantentzea.

-Narritaduren edo alergiaren ondoriozko larrialdi kasuetan jarduteko protokoloak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek beharrezko trebetasunak eskuratzea, ilean forma aldaketa iraunkorrak egiteko. Horrela, ikasleak gauza izango dira ilearen analisia egiteko eta ilean forma aldaketa iraunkorrak egitearren aparatuak, kosmetikoak eta materialak hautatzeko.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, egokientzat jotzen dena hain zuzen ere dagokion atalean ezarritako ordena bera da, eta sei bloketan dago antolatua. Bloke horietan ilearen forma aldaketa iraunkorren prozesuetako sekuentziazioaren irizpide logikoak betetzen dira. Beraz, forma aldaketa iraunkorretarako metodoen karakterizazioaren gaineko blokearekin hasiko gara. Ondoren, forma aldaketa iraunkorrak egiteko prozesuaren pertsonalizazioarekin segituko dugu, baita lan eremuaren prestaketarekin ere. Kontuan hartuko dugu modu iraunkorrean ilea uhintzeko, lisatzeko eta kizkurrak kentzeko protokoloen aplikazioaren gaineko blokea. Azkenik, forma aldaketa iraunkorren azken emaitza egiaztatzeko irizpideak ezarriko ditugu.

Moduluaren edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Segurtasun eta higiene arloko araudia zeharka landuko da edukien bloke guztietan. Arlo hori oso kontuan hartu beharko da kosmetikoen eta aparatuen manipulazioan, baita forma aldaketa iraunkorretarako prozesuetan ere. Etapa honetan ere garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleari honako hauez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak: garbitasuna, ardura, arauak errespetatzea, irudi pertsonala, ahozko adierazpena, ordena eta, orobat, ile-apainketako profesionalak behar dituen jarrera guztiak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, irakastordu gehienak horretarako ekipamendua duen lantegi gelan emanen dira. Gomendagarria da gelak Interneterako sarbidea duen ordenagailua edukitzea, informazio teknikoa, aldizkariak, eskuliburuak, bibliografia eta material grafikoa kontsultatzeko. Gainera, orientabide gisa, iradokitzen da asteko irakastorduren bat ikasgela batean elkartzea, eduki teorikoak emateko.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak hautatu, diseinatu eta denboran banatzeko irizpide gisa, komenigarria izango litzateke jarduerak egitera jotzea bereziki, entzutera edo irakurtzera baino gehiago, eta akatsa ikaskuntzaren funtsezko alderdi gisa hartu beharko litzateke.

Jarduera horiek ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Forma aldaketa iraunkorraren prozesuetarako behar diren altzariak, ekipamenduak, materialak, lanabesak, moldeak, osagarriak eta kosmetikoak hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea segurtasun eta higiene eta baldintza egokietan.

-Ilearen forma aldaketa iraunkorrak egitea, ilea biribilkatzeko teknika hautatuz, eremua antolatuz eta bezeroa egokituz eta prestatuz.

-Erabiltzailearen eskakizunak, beharrak eta itxaropena ezagutzeko teknikak gauzatzea, baita haren ezaugarriak aztertzea ere.

-Bezeroaren ilearen forma aldaketa iraunkorrak mantentzeko jarraibideak zehaztea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Ile-apainketako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, atelierretara etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak eta galde-sortak, besteak beste.

Forma aldaketa iraunkorren gaineko modulua oso estu lotuta dago Ilearen analisia eta Ile-apainketarako kosmetika moduluekin (biak lehen ikasmailakoak curriculumeko erreferentziaren arabera). Ilearen analisia moduluan egin beharreko elementuei dagozkien oinarrizko edukiak irakasten dira eta Orrazkerak eta orrazkerak bilduak moduluan ilearen higienea egiteko (ilearen higienerako teknika barne) behar diren balorazioa eta analisia egiten dira. Halaber, Ile-apainketarako kosmetika moduluan irakasten dira, besteak beste, forma aldaketa iraunkorretarako eta ilearen higienearen prozesuetarako erabilitako produktuei dagozkien edukiak. Horrenbestez, gomendagarria litzateke lau modulu hauek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukia denboran banatzeko eta baterako jarduerak diseinatzeko, horrela moduluen arteko erlazioari etekinik handiena ateratzeko.

Azkenik, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluan higiene eta desinfekzio metodoei, ohitura osasungarrien sustapenari eta segurtasunari buruzko edukiak lantzen dira, ilearen forma aldaketa iraunkorretarako tekniken aplikazio praktikoan ezinbestekoak direnak.

Lanbide modulua: Ilearen analisia.

Kodea: 0849.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Larruazal-organoa ezaugarritzen du, bere egitura eta alterazioak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larruazaleko erliebea osatzen duten ezaugarriak eta elementuak identifikatu dira.

b) Larruazalaren egitura eta bere guruinak ezaugarritu dira.

c) Ile motak zehaztu dira, haien ezaugarriak eta sailkapen irizpideak ezarriz.

d) Ile-hazkundearen izaera ziklikoa justifikatu da.

e) Ilearen ezaugarriak eta osagaiak ezagutu dira.

f) Ilearen egoera eta odol irrigazioa erlazionatu dira.

g) Larruazal normalaren ezaugarriak eta berak izaten ahal dituen aldaketak eta ilean duten eragina erlazionatu dira.

h) Ilearen alterazioak eta horiek ile-apainketan duten garrantzia ezaugarritu dira.

i) Eguzkiak larruazalean eta ilean dituen efektuak zehaztu dira.

j) Eskuetako, oinetako eta azkazaletako berariazko alterazioak ezagutu dira.

2. Ilea aztertzeko eta zaintzeko ekipamenduak prestatu eta doitzen ditu, funts zientifikoa erabiltzeko jarraibideekin eta arauekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Analisian erabilitako aparatuak identifikatu dira.

b) Ilearen zainketa estetikoetarako ekipamendu osagarriak sailkatu dira.

c) Horien guztien funts zientifikoa erlazionatu da indikazio eta kontraindikazioekin.

d) Erabili eta mantentzeko modua ezarri da.

e) Ilea aztertzeko ekipamenduekin lortutako datuak interpretatu dira.

f) Erabiltzaileentzako eta profesionalentzako babes neurriak zehaztu dira.

3. Larruazalaren eta larruazal-eranskinen azterketa egiten du, ilea eta buruko larruazala behatu eta aztertzeko teknikak deskribatuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Analisia egiteko protokoloaren faseak ezaugarritu dira.

b) Ilearen analisirako informazio erabilgarria eskuratzeko bide ematen duten datuak identifikatu dira.

c) Informazioa erregistratzeko beharrezko dokumentazioa egin da.

d) Lupa eta Wood-en argia erabili dira ilearen eta buruko larruazalaren egoera behatzeko.

e) Ilea aztertzeko metodoak aplikatu dira.

f) Egon daitezkeen alterazioak konprobatu dira.

g) Informazioa bildu da.

h) Lortutako datuak beste profesional batzuengana deribatzeko aukerarekin erlazionatu dira.

4. Ilea zaintzeko prozedurak diseinatzen ditu, prozesuaren faseak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Protokoloaren faseak ezaugarritu dira.

b) Ilearen zainketarako protokoloak egiteko jarraibideak ezarri dira deskamazioen, ile lehorraren eta ile hauskorraren kasuetan.

c) Ile tindatua, dekoloratua eta modu iraunkorrean kizkurtua mantentzeko protokoloak egin dira.

d) Beharrezko baliabideak, teknikak eta materialak zehaztu dira.

e) Protokoloen iraupena eta saio kopurua ezaugarritu dira.

5. Ilearen zainketak aplikatzen ditu, baliabide teknikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak bateratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ile-masajearen maniobra motak zehaztu dira.

b) Masajearen maniobretako parametroak eta indikazioak erlazionatu dira.

c) Masaje teknikak aplikatu dira ilearen zainketetan.

d) Ilearen zainketen aplikazioan eskuzko teknikak, ekipamenduak eta kosmetikoak integratu dira.

e) Tratamenduaren ondoko gomendioak eta informazioak ezarri dira.

f) Materialen eta aparatuen desinfekzioa eta/edo esterilizazioa egin dira.

g) Sortutako hondakinak desagerrarazteko jarrera ekologikoa mantendu da.

h) Lortutako emaitzaren balorazioa justifikatu da prozesuaren kalitate faktore gisa.

6. Deontologia profesionalaren arauak betetzen ditu, lanbidearen garapenean duen eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) “Deontologia profesionala” kontzeptua ezarri da.

b) Garapen profesionalean arau deontologikoak aplikatzea baloratu da.

c) Profesionalaren eginbeharrak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Lan zintzoaren garrantzia eta ondorioa baloratu da.

e) Lanbideko sekretu profesionalaren beharra justifikatu da.

f) Desberdintasunarekiko errespetua landu da.

g) Datuak babesteko Legeak ile-apainketako lanbide jardueran duen ondorioa baloratu da.

Edukiak.

Larruazal-organoaren karakterizazioa:

-Larruazal-organoaren egitura eta funtzioak. Kanpoko aspektua. Larruazal-erliebea.

-Larruazala: egitura eta funtzioak.

-Ilea: Egitura eta funtzioak. Motak eta banaketa. Ilearen zikloa: faseak. Ilea: ezaugarriak. Ilearen osaera kimikoa: keratina. Ilearen kolorea. Ilearen ezaugarri fisiko eta kimikoak. Ilearen hazkundea erregulatzen duten faktoreak: faktorea genetikoak, hormonalak, dietetikoak eta bestelakoak.

-Beste eranskin glandular eta korneo batzuk: Izerdi-guruinak: motak eta ezaugarriak. Sebo-guruinak: motak eta ezaugarriak. Azkazalak: egitura eta funtzioak.

-Larrruazal-organoaren irrigazioa eta inerbazioa. Ezaugarriak eta funtzioak.

-Larruazalaren iragazkortasuna.

-Larruazal normalaren parametroetako aldaketak: alterazio kontzeptua, oinarrizko motak eta ezaugarriak.

-Ilearen eta buruko larruazalaren alterazioak: sailkapena eta ezaugarriak. Ilearen egiturazko alterazioak, ilearen kolorearen, buruko larruazalaren eta kantitatearen alterazioak. Ohiko infekzioak eta infestazioak. Larruazala eta ilea eguzki-erradiazioaren eraginpean.

-Eskuen, oinen eta azazkalen alterazio berariazkoak.

Ilea aztertzeko eta zaintzeko ekipamenduak prestatzea:

-Ilearen analisi estetikoan erabilitako ekipamenduak: motak eta sailkapena. Irudia handitzen duten ekipamenduak: lupa, mikroskopioa, mikrobisorea, mikrokamera. Beste ekipamendu batzuk: Wood-en argia, sebometroa eta analisi berrien ekipamenduak. Deskribapena, oinarri zientifikoak eta lortutako emaitzen interpretazioa. Aplikatzeko jarraibideak eta arretazko neurriak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

-Ekipamendu osagarriak ilearen zainketa estetikoetan: motak eta sailkapena. Deskribapena eta funts zientifikoa. Erabiltzeko arauak eta arretazko neurriak. Erabilerarekin lotura duten indikazio eta kontraindikazioak.

-Bezeroa eta profesionala babesteko neurriak aplikatzea.

Larruazalaren eta eranskinen analisia egitea:

-Analisiaren protokoloaren faseak: harrera, egokitzea, elkarrizketa, ikusizko azterketa eta miaketa.

-Eskakizunak eta beharrak ezagutzeko teknikak eta datuen bilketa. Elkarrizketarako galde-sorta mota.

-Behaketa eta miaketa teknikak: ikusizko azterketa, eskuzko miaketa eta azterketa beste baliabide batzuen bidez.

-Ilearen eta buruko larruazalaren alterazioak identifikatzea.

-Dokumentazioa egitea. Ilearen analisiaren fitxa: egitura.

-Beste profesional batzuengana deribatzearekin lotura duen dokumentazioa.

Ilearen zainketetarako prozedurak diseinatzea:

-Laneko protokoloa. Tratatu behar den zonaren azterketa. Ilearen analisia eta alterazioaren diagnostikoa. Fitxa teknikoa egitea. Laneko protokoloaren diseinua: baliabide teknikoak eta produktu kosmetikoak hautatzea eta prestatzea. Eremua prestatzea. Tratamenduaren nukleoa. Aholkularitza profesionala. Ebaluazioa eta kalitatearen kontrola.

-Ilea zaintzeko protokoloa deskamazioen, ile koipetsuaren, ile lehorraren eta ile hauskorraren kasuetan. Ilearen zainketetarako behar diren lanabesak, materialak eta kosmetikoak sailkatzea. Eskuzko teknikak eta ekipamenduak sailkatzea. Tenporizazioa eta sekuentziazioa. Informazioa bezeroarentzat. Beste profesional batzuengana deribatzea.

-Ile tindatua, dekoloratua eta modu iraunkorrean kizkurtua mantentzeko protokoloa: Ilea mantentzeko behar diren lanabesak, materialak eta kosmetikoak sailkatzea. Teknikak eta ekipamenduak sailkatzea. Tenporizazioa eta sekuentziazioa. Informazioa bezeroarentzat. Beste profesional batzuengana deribatzea.

Ilearen zainketak aplikatzea:

-Ile-masajea. Maniobra nagusien sailkapena. Sekuentziazioa. Maniobrak egiteko parametroak: norabidea, intentsitatea, erritmoa eta denbora. Masajearen efektuak, indikazioak eta kontraindikazioak. Masajearen teknikak ilearen zainketa estetikoetan: aplikatzeko prozedurak eta jarraibideak.

-Ilea zaintzeko eta mantentzeko laneko protokoloa ilearen analisira egokitzea.

-Banakako protokoloa aplikatzea. Teknikak, ekipamenduak eta kosmetikoak hautatzeko eta integratzeko irizpideak.

-Tratamenduaren ondoko gomendioak.

-Prozesuen kalitate kontrola eta lortutako emaitzen ebaluazioa. Antzemandako desbiderapenak zuzentzeko mekanismoak.

-Erabilitako lanabesak eta materialak desinfektatzeko eta esterilizatzeko neurriak aplikatzea, segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Ile-zainketak aplikatu ondoren hondakinak eta materialak desagerrarazteko sistemak.

Deontologia profesionalaren arauak betetzea:

-Deontologia kontzeptua.

-Profesionalaren eginkizunak eta betebeharrak. Arau deontologikoak ile-apainketako lanbidean.

-Datuak Babesteko Legea eta ile-apainketako lanbidea.

-Profesionalen eskubideak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu profesional honen bidez, ikasleek beharrezko prestakuntza bereganatzen dute ilearen eta buruko larruazalaren analisia egiteko eta horiek zaindu eta mantentzearren protokoloak aplikatzeko. Modulua bukatutakoan ikasleak gauza izango dira ilearen eta buruko larruazalaren ezaugarriak eta beharrak identifikatzeko, horretarako behaketa baliabide eta teknika egokiak erabiliz. Halaber, gai izango dira ilearen eta buruko larruazalaren alterazio estetikoak eta horiek zuzentzearren aholkatutako tratamenduak erlazionatzeko, beharrezko baliabideak, produktuak eta ekipamenduak hautatuz, hori guztia segurtasun eta higiene baldintza egokietan. Gainera, gauza izango dira lortutako emaitzak ebaluatzeko, eta, behar denean, horiek aurreikusi denera egokitzearren egin beharreko aldaketak proposatzeko. Azkenik, ikasleak gauza izango dira bezeroari aholkuak emateko, bere ilea zaintzeko eta mantentzeko zainketei, kosmetikoei eta ohitura osasungarriei buruzkoak.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da lehenik eta behin larruazal organoaren ezaugarrien gaineko blokeari ekitea. Hau da, larruazala eta bere eranskinak baldintza normaletan ezagutzea, baita bere alterazioen identifikazioa ere. Ondoren, ilea aztertzeko eta zaintzeko ekipamenduekin lotutako atala landuko da. Ezagutza hori beharrezkoa izanen da geroago larruazalaren eta haren eranskinen analisia egin ahal izateko, hurrengo blokean dauden edukiak baitira. Hori guztia behin bereganatuta, komenigarria izango litzateke ilearen zainketen prozedurak diseinatzeko jarraibideak lantzea. Horrek ilearen eta buruko larruazalaren zainketak aplikatzeko bide emango du, ondoren landuko diren edukiak izango baitira. Hori guztia segurtasun eta higiene baldintza egokietan egin da. Komenigarria izango litzateke azkeneko blokea, deontologia profesionalaren arauak betetzeari baitagokio, zeharka irakastea ikasturte osoan zehar, edukiak ezinbestekoak direlako ikasleen garapen profesionalerako.

Modulu teoriko-praktikoa denez, erabilera anitzeko gela batean nahiz lantegi batean emanen da. Erabilera anitzeko gelak interneteko konexioa, proiektagailua, arbela eta abar izan beharko lituzke, baita beste baliabide batzuk ere, hala nola: larruazalaren eta eranskinen modelo anatomiko bat, larruazalaren eta eranskinen marrazkiak edo argazkiak erakusten dituzten afixak, atlasak (larruazalaren eta eranskinen alterazioen irudiekin) eta abar. Eduki praktikoak ile-apainketako lantegi batean irakatsiko dira. Lantegi horretan Ilea eta buruko larruazala ikasteko eta aztertzeko behar diren aparatuak eduki beharko dira, baita ilearen oinarrizko tratamenduak egiteko erabiltzen diren ekipamenduak, kosmetikoak eta abar ere.

Ikaskuntzaren emaitzak ongi betetzeko orientabide eta laguntza gisa, besteak beste, jarduera hauek egitea iradokitzen da:

-Larruazala eta ilea aztertzea eta alterazio desberdinak identifikatzea.

-Ilearen eta buruko larruazalaren egoeran eragina duten bizi-ohitura osasungarriak aztertzea eta ikastea.

-Ilearen analisirako ekipamenduak sailkatzea eta erabiltzea, ematen duten informazioa eta erabiltzeko jarraibideak aztertuz.

-Ilearen analisiaren fitxak egitea eta betetzea.

-Ilearen zainketetan erabilitako ekipamenduak sailkatzea eta erabiltzea, haien efektuak, indikazio eta kontraindikazioak eta aplikatzeko modua aztertuz.

-Ilearen tratamenduak aplikatzea, baliabide tekniko, eskuzko eta kosmetologiko egokiak integratuz, segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

-Informazioa bilatzea ile-apainketako profesionalen eskubideei eta betebeharrei eta Datuak babesteko Legeari buruz.

Zikloko edukiak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria izango litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Aldizkari espezializatuetako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar edota zentro espezializatuetara ateratzea.

Ilearen analisia modulua erlazionatzen da Ile-apainketarako kosmetologia moduluarekin, azken horri esker ikasleek erlazionatzen ahalko baitituzte ilearen eta buruko larruazalaren zainketen aplikazioan erabilitako produktu kosmetikoak eta konposizioa, eta lagunduko baitu forma kosmetiko egokienaren hautaketak duen garrantzia zehazten. Halaber, Ile-apainketarako kosmetologia moduluan kosmetikoak larruazalaren bidez sartzeko dauden bideak irakasten dira. Horrek bide emanen du laneko protokoloetan aparatuak nola eta zertarako erabiltzen diren ulertzeko, horiek izugarri hobetzen baitute aktibo kosmetikoak sartzea. Beraz, gomendagarria litzateke bi modulu hauek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukiak denboran banatzeko eta baterako jarduerak diseinatzeko, horrela moduluen arteko erlazioari etekinik handiena ateratzearren.

Azkenik, aipatu beharra dago Ilearen analisia moduluaren eta Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluaren arteko lotura, azken horretan higiene eta desinfekzio metodoak nahiz segurtasun neurriak ikasten baitira. Ezagutza funtsezko horiek kontuan hartu behar dira ilearen gaineko protokoloak aplikatzen direnean. Halaber, azken modulu horren bidez, istripuak eragiteko arrisku faktoreak eta lehen laguntzako teknikak ezagutzen dira, tratamendu estetiko kapilarretan gerta litezkeen ezusteak konpontzeko lagungarriak izanen baitira. Azkenik, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluak bizi ohitura osasungarriak eskuratzea bultzatzen du, modu zuzenean ilearen egoeran eragina dutenak.

Lanbide modulua: Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta.

Kodea: 0643.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Irudi pertsonaleko enpresen produktuak eta zerbitzuak identifikatzen ditu, marketin-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudi pertsonalaren esparruko marketina ezaugarritu du.

b) Marketin motak identifikatu ditu.

c) Enpresak erabil ditzakeen “marketing mix” delakoaren elementuak zehaztu ditu.

d) Ondasun baten (produktu material gisa) eta zerbitzu baten arteko desberdintasunak ezarri ditu.

e) Zerbitzuen berezko ezaugarriak zehaztu ditu.

f) “Marketing mix-aren” tresna gisa prezioak duen garrantzia aztertu du.

g) Irudi pertsonalarekin lotutako banaketa-bideen motak (handizkariak eta txikizkariak) ezagutu ditu.

h) Ile-apainketako eta estetikako frankiziak baloratu ditu autoenplegurako aukera eskaintzen duten banaketa mota gisa.

i) Serbukzioaren elementuak identifikatu ditu.

j) Marketin-planaren faseak zehaztu ditu.

2. Bezeroen beharrak zehazten ditu, irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak erosteko motibazioak analizatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroa irudi pertsonaleko enpresetako elementu garrantzitsuena dela identifikatu du.

b) Irudi pertsonaleko bezeroen kontsumoan eragina duten aldagaiak aztertu ditu.

c) Bezeroak erosteko dituen motibazioak identifikatu ditu.

d) Erosketa-prozesuaren faseak ezarri ditu.

e) Maslow-en teoriaren motibazio mailak zehaztu ditu.

f) Bezeroen sailkapena ezarri du bakoitzaren tipologiaren, izaeraren eta rolaren arabera.

g) Bezeroak leial bihurtzeko mekanismoak zehaztu ditu.

3. Bezeroari arreta egiteko jarraibideak ezartzen ditu, komunikazio-teknikak eta horien tresnak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari arreta emateko prozedura zehaztu du prozesuaren fase guztietarako, harreratik agurrera arte.

b) Komunikazioaren elementuak, etapak, oztopoak eta helburuak identifikatu ditu.

c) Irudi pertsonaleko enpresek barruko eta kanpoko komunikazioan erabiltzen dituzten tresnak identifikatu ditu.

d) Erabiltzaileekiko hitzezko komunikazioa ezaugarritu du.

e) Aurkezpen edo hitzaldi komertzial batean jarduteko sekuentzia ezarri du.

f) Telefono-komunikazioaren faseak identifikatu ditu.

g) Idatzizko komunikazio tresnak aztertu ditu (eskutitzak, liburuxkak, txartelak, etab.).

h) Merkataritzako harremanetan keinuzko komunikazioak duen garrantzia baloratu du.

i) Produktuen eta zerbitzuen erakustaldiak egin ditu.

4. Sustapen- eta publizitate-teknikak erabiltzen ditu, eta erabilitako tresnen hautaketa justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitatearen helburuak identifikatu ditu.

b) Publizitate kanpaina baten faseak ezarri ditu.

c) Sektoreko enpresek gehien erabiltzen dituzten publizitate-bideak zehaztu ditu.

d) Sustapenaren tresnak helburuekin eta ondorioekin erlazionatu ditu.

e) Sustapen kanpaina baten faseak ezarri ditu.

f) Estetikako produktu/zerbitzu baten sustapen kanpaina bat egin du.

5. Sustapenerako merchandising-eko teknikak aplikatzen ditu, berariazko tresnak erabilita eta horiek enpresaren irudira egokituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merchandising-aren helburuak ezarri ditu.

b) Erosketa motak bezeroaren portaeraren arabera sailkatu ditu.

c) Merchandising-aren elementuak ezarri ditu.

d) Girotze bisualaren, soinuzkoaren eta usaimenezkoaren efektuak salmenta prozesuarekin erlazionatu ditu.

e) Guneak eta produktuak salmenta-puntuetan nola banatu ezarri du.

f) Kartelak eta erakustokiak saltokiko publizitate-tresna gisa identifikatu ditu.

g) Erakusleihoaren eginkizuna analizatu du, baita kontsumitzaileak erosteko erabakian duen eragina ere.

h) Merchandising-aren elementuak aplikatu eta konbinatu ditu.

6. Irudi pertsonaleko zerbitzuak eta produktuak saltzeko erakustaldiak egiten ditu, etapak zehaztuz eta berariazko teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-harremanetan salmenten aholkulariak eduki beharreko dohainak, jarrerak, gaitasunak eta trebetasunak identifikatu ditu.

b) Merkataritza-harremanetan erabiltzen diren asertibotasun-teknikak ezarri ditu.

c) Asertibotasun-teknikak eta gizarte-trebetasunak aplikatu ditu.

d) Salmentaren faseak eta teknikak ezarri ditu.

e) Argudiatze komertziala bezeroari gomendatzeko formula gisa ezarri du.

f) Salmentarako eragozpenak gainditzeko jarraibideak ezarri ditu.

g) Salmenta ixteko seinaleak identifikatu ditu.

h) Salmenta bat ixteko estrategiak ezarri ditu.

i) Merkataritza-prozesuetan saldu ondoko jarraipena egiteko prozedurak ezarri ditu.

7. Erreklamazioak eta kexak tratatzen ditu, gatazkak konpontzeko prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gatazkak eta erreklamazioak konpontzeko prozedura deskribatu du.

b) Erreklamazioak jasotzeko prozedura deskribatu du.

c) Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean bezeroei eskain dakizkiekeen alternatibak identifikatu ditu.

d) Erreklamazioari buruzko informazioa aurrez ezarritako hierarkia-ordenaren arabera eman du.

e) Salmenta ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskaera eta erreklamazioei buruzko informazioa erregistratu du, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

Edukiak.

Irudi pertsonaleko enpresetan produktuak eta zerbitzuak identifikatzea:

-Marketinaren definizioa eta haren oinarrizko konptzeptuak: produktua, zerbitzua, beharra, nahia, eskaria, merkatua eta bezeria objektiboa.

-Marketina irudi pertsonaleko enpresetan. Marketin motak: estrategikoa eta operatiboa.

-Marketing mix-a: ezaugarriak eta elementuak:

Produktua.

Prezioa.

Banaketa: txikizkariak eta handizkariak. Frankiziak eta haien ezaugarriak.

Komunikazioa.

-Marketin plana: faseak.

-Irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak: ezaugarriak.

-Serbukzioa.

Bezeroen beharrak atzematea:

-Bezeroaren garrantzia irudi pertsonaleko enpresetan.

-Bezeroaren kontzeptua eta identifikazioa: barneko bezeroa; kanpoko bezeroa.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak.

-Bezeroaren kontsumoan eragina duten aldagaiak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak.

-Maslow-en teoria.

-Erosteko erabakiaren prozesua.

-Bezeroaren gogobetetzea.

-Bezeroen sailkapena.

Sailkapen tipologikoa.

Sailkapena, izaeraren arabera.

Sailkapena, rolaren arabera.

-Bezeroak leial bihurtzea.

Bezeroari arreta emateko jarraibideak:

-Bezeroari arreta emateko prozedura, prozesuaren fase bakoitzean.

-Komunikazio prozesuaren etapak eta elementuak: igorlea, mezua, kodea, hartzailea eta berrelikadura.

-Komunikazioa marketinean: barneko eta kanpoko komunikazioa.

-Komunikazioaren helburuak. Komunikazio motak irudi pertsonaleko enpresa batean.

-Ahozko komunikazioa. Komunikazio teknikak, pertsonen artekoak eta kolektiboak. Komunikaziorako oztopoak. Hitzaldiak antolatzea. Telefono bidezko komunikazioa.

-Idatzizko komunikazioa. Komunikazio arauak eta idatzizko adierazpena. Irudi pertsonaleko enpresetan erabiltzen diren idatzizko komunikazioaren baliabideak: gutunak, liburuxkak, barneko dokumentuak, txartelak. Irudi pertsonalean espezializatutako ataletan argitaratutako prentsa artikuluak.

-Keinu bidezko komunikazioa:

Parahizkuntzaren garrantzia.

Keinuak eta haien esanahia.

Komunikazioaren kategoriak.

-Produktu edo zerbitzu baten aurkezpen eta erakustaldiak. Egiteko jarraibideak.

Publizitaterako eta sustapenerako teknikak:

-Publizitatea. Publizitatearen kontzeptua. Helburuak. Publizitate kanpaina: faseak. Mezua eta publizitate-bideak. Publizitatea salmenta-teknika gisa eratzen duten elementuak: publizitate-liburuxka, web-orria eta beste batzuk.

-Sustapen kanpaina: irudi pertsonalaren arloko sustapen kanpaina baten diseinua eta faseak.

-Salmenten sustapena. Kontzeptua eta sailkapena. Sustapenen helburu nagusiak eta ondorioak. Sektorean sustapenetarako erabiltzen diren baliabideak.

Merchandising-eko tekniken aplikazioa:

-Merchandising kontzeptua. Merchandising-aren helburuak. Oinarrizko merchandising-a. Sustapenerako merchandising-a. Merchandising-a apaindegian.

-Erosketa motak: aurreikusitako erosketak eta bat-batekoak.

-Merchandising-aren elementuak.

Girotze orokorra. Altzariak eta dekorazioa. Argia eta kolorea. Usain- eta soinu-girotzea.

Saltokiak: sailen antolaketa. Salmentetarako toki eta gune hotz eta beroak. Zirkulazioa lokalean barna. Lerroak eta lerroburuak. Produktuaren ezarpena eta errotazioa. Prezioen komunikazioa.

Establezimenduaren kanpoko elementuak: errotuluak eta sarrera.

Erakusleihoak.

Publizitatea saltokian bertan: kartelak eta erakustokiak.

Salmenta-teknikak irudi pertsonalean:

-Salmenten aholkulariaren ezaugarriak. Eduki behar dituen dohainak: jarrerak, gaitasunak eta trebetasunak. Irudi pertsonaleko produktu eta zerbitzuen salmenten aholkulariaren enpatia eta asertibitatea.

-Salmentaren teknikak eta faseak:

Salmentaren prestaketa eta plangintza.

Bezeroarekin harremanetan hastea.

Beharrak zehaztea.

-Argudiatze komertziala. Eragozpenak: eragozpenen sailkapena eta tratamendua. Salmenta ixtea: adierazleak, teknikak eta ixteko moduak. Salmenta gurutzatua.

-Saldu ondoko aholkularitza zerbitzua. Segimendu komertziala edo saldu ondoko segimendua: segimendua egiteko dokumentazioa. Tresna informatikoak salmenta ondoren bezeroarekin harremanak izateko. Salmenta ondoren erabiltzen diren prozedurak. Informazioaren azterketa: txosten komertzialak.

Kexen eta erreklamazioen tratamendua:

-Jasotako arretari buruz bezeroak duen balorazioa: erreklamazioa, kexa, iradokizunak eta eskerrak ematea.

-Kexak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak.

-Kexa edo erreklamazio baten elementuak.

-Erreklamazioak jasotzeko prozedurak.

-Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak.

-Kexak/Erreklamazioak ebazteko faseak.

-Salmenten ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskariei eta erreklamazioei buruzko informazioaren erregistroa, kalitatea handitzeko eta bezeroen leialtasuna hobetzeko adierazle gisa.

-Kexak/Erreklamazioak ebazteko faseak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan irudi pertsonaleko establezimendu batean produktu eta zerbitzuak sustatu eta saltzeko lanetan aritzeko behar den prestakuntza jasotzen da. Eginkizun horri loturik dauden lanbide jarduerak kosmetiko eta zerbitzu estetikoen merkaturatzean, salmentan eta haien gaineko aholkularitzan aplikatzen dira.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, dagozkion atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak zazpi multzotan antolaturik daude:

-Irudi pertsonaleko enpresetan produktuak eta zerbitzuak identifikatzea.

-Bezeroen beharrak atzematea.

-Bezeroari arreta emateko jarraibideak.

-Publizitaterako eta sustapenerako teknikak.

-Merchandising-eko tekniken aplikazioa.

-Salmenta-teknikak irudi pertsonalean.

-Kexen eta erreklamazioen tratamendua.

Programazioetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa, honako jarduera hauek egitea iradokitzen dugu:

-Irudi pertsonaleko enpresetan produktuak eta zerbitzuak identifikatzea.

-Irudi pertsonalaren esparruko marketina ezaugarritzea.

-Marketin motak identifikatzea.

-Bezeroa sailkatzea, haren tipologiaren, izaeraren eta rolaren arabera.

-Bezeroak leial bihurtzeko mekanismoak identifikatzea.

-Bezeroari arreta emateko prozedura zehaztea prozesuaren fase guztietarako, harreratik agurrera arte.

-Komunikazioaren elementuak, etapak, oztopoak eta helburuak identifikatzea.

-Irudi pertsonaleko enpresek barruko eta kanpoko komunikazioan erabiltzen dituzten tresnak identifikatzea.

-Aurkezpen edo hitzaldi komertzial batean jarduteko sekuentzia ezartzea.

-Idatzizko komunikazio tresnak aztertzea (eskutitzak, liburuxkak, txartelak, etab.).

-Produktuen eta zerbitzuen erakustaldiak egitea.

-Publizitaterako eta sustapenerako teknikak analizatzea.

-Sektoreko enpresek gehien erabiltzen dituzten publizitate-bideak analizatzea.

-Sustapenaren tresnak helburuekin eta ondorioekin erlazionatzea.

-Asmatutako egoera batean, estetikako produktu/zerbitzu batentzako sustapen kanpaina bat egitea.

-Merchandising-eko teknikak aplikatzea.

-Erosketa motak bezeroaren portaeraren arabera sailkatzea.

-Saltokietan guneak eta produktuak antolatzea.

-Erakusleihoak diseinatzea.

-Merkataritza-harremanetan salmenten aholkulariak eduki beharreko dohainak, jarrerak, gaitasunak eta trebetasunak identifikatzea.

-Salmenta-teknikak hautatu eta aplikatzea.

-Salmenta ondoko segimendu ekintzak programatzea.

-Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko prozedura deskribatzea.

-Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean bezeroei eskaintzen ahal zaizkien alternatibak analizatzea.

-Salmenta ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskaera eta erreklamazioei buruzko informazioa erregistratzea, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

Halaber, lanbidearen munduarekin etengabe harremanetan egoteko, gomendagarria litzateke, orobat, adituen bisitak jasotzea, merkataritza-etxeetako zerbitzu eta produktuen erakustaldiak egiteko eta salmenta-teknikak erabiltzearen garrantzia nabarmentzeko.

Azkenik, nabarmendu behar da lanbide modulu honek Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluekin duen harremana, modulu horietan, besteak beste, gatazken kudeaketaren, komunikazio-tekniken eta saltzaile lanaren gaineko edukiak jorratzen direlako, eta eduki horiek beharrezkoak dira Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta moduluko ikaskizunak hobeki aprobetxatzeko.

Lanbide modulua: Orrazkerak eta orrazkera bilduak II.

Kodea: 0842b.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan eremua prestatzen du orrazkerak egiteko, eta beharrezko bitartekoak ezaugarritu eta lan eremua mantentzeko jarraibideak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beroa sortzen duten aparatuak prozesuaren arabera hautatu dira.

b) Erabilitako tresnak eta lanabesak ezaugarritu dira.

c) Lortu nahi den efektuaren araberako moldeak hautatu dira.

d) Aparatuak, lanabesak eta osagarriak mantentzeko jarraibideak ezarri dira.

e) Justifikatu da apaingarrien eta beste osagarri batzuen erabilera.

f) Kosmetikoak hautatzeko irizpideak ezarri dira.

g) Erabili ondoren, lanabesak garbitzeko jarraibideak bete dira.

h) Apain-mahaian eta lan eremuan beharrezkoak diren baliabideak jarri dira.

2. Orrazkera bilduak egiten ditu, eta espero den azken emaitzarekin lotzen ditu horretarako teknikak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Orrazkera bilduarekin lotutako aurretiko lanak egin dira.

b) Lanabesak, produktuak eta osagarriak hautatu dira.

c) Txirikorda ezberdinak egiteko teknikak bereizi dira.

d) Biribilkaketak, uztaiak, bihurriketak eta ile-kiribilak egiteko prozedura ezarri da.

e) Ile-eranskinak hautatzeko parametroak ezarri dira, orrazkera bilduaren estiloaren arabera.

f) Ile-eranskinak egokitu dira orrazkera bildua egin denean.

g) Orrazkera bildua egiteko tekniken konbinaketa justifikatu da.

h) Orrazkera bilduari eusteko metodoak erlazionatu dira lanabesa eta tresna egokiekin.

i) Elementu osagarrien erabilera justifikatu da estiloaren faktore sustatzaile gisa.

3. Orrazkera bilduaren mota hautatzen du, ilearen ezaugarriak erabiltzailearen morfologiarekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Obalo motak eta siluetak orrazkera egokiarekin lotu dira.

b) Orrazkera bilduen motak erlazionatu dira analisi morfologiko eta kapilarrarekin.

c) Gertakari eta zirkunstantzia motaren arabera, obalo motaren arabera eta ilearen luzeraren arabera sailkatu dira orrazkerak.

d) Orrazkera bilduen formak eta joerak ezarri dira.

e) Orrazkeren eta orrazkera bilduen joerak zehazteko metodoak aplikatu dira, dokumentu iturrien bidez.

f) Erabiltzaileen beharrak eta eskariak aztertzeko metodoak identifikatu dira.

g) Orrazkera bilduen prozesuetarako proposamenak diseinatu dira.

4. Ileordeak eta ile-luzapenak jartzen ditu, eskatutako errekerimenduak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ileorde motak eta egokitzeko moduak ezaugarritu dira.

b) Ileordeen aukeraketa justifikatu da, erabiltzailearen behar pertsonal eta sozialen arabera.

c) Ileordeak behar bezala egokitu dira.

d) Ile-luzapen motak bereizi dira, finkatzeko teknikaren arabera.

e) Ile-luzapenak finkatu dira.

f) Ile-luzapenak kendu dira.

g) Ile-protesiak mantentzeko zainketak ezarri dira.

5. Orrazkera bildua mantentzeko jarraibideak zehazten ditu, hori optimizatzeko protokoloak hautatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Orrazkera bildua mantentzeko oinarrizko teknikak ezarri dira.

b) Beharrezkoak diren mantentze kosmetikoak hautatu dira.

c) Kontserbaziorako lanabesak identifikatu dira.

d) Orrazkera bilduaren iraupena aldatzen duten faktoreak identifikatu dira.

e) Apaingarriak kontserbatzeko eta mantentzeko metodoak justifikatu dira.

f) Orrazkera bilduaren mantentzea optimizatzeko neurriak proposatu dira.

Edukiak.

Orrazkera bilduak egiteko lan eremua prestatzea:

-Tresneria termikoa: Sailkapena: eskuko eta kaskoko ile-lehorgailuak, kizkurgailuak eta lisatzekoak, besteak beste. Ezaugarriak, ondorioak ile-zuntzean, eta indikazioak. Mantentzea.

-Lanabesak eta tresnak: Motak: moldeak (erruloak eta bigudiak), euste elementuak (pintzak, pikak eta ile-orratzak) eta orrazkeretarako eta orrazkera bilduetarako lanabesak (orraziak eta ile-eskuilak). Ezaugarriak, fabrikazio materiala eta indikazioak. Mantentzea.

-Orrazkera bilduetarako eta orrazketarako osagarriak. Motak eta ezaugarriak: apain-orraziak, loreak, bisuteria, mantelinak, kapeluak eta kapelak.

-Babes materialak: oihalak, soingainekoak eta eskularruak.

-Kosmetikoak: ile-egokitzaileak, ehundura-emaileak, finkatzaileak eta distirak hautatzeko irizpideak. Maneiatzeko jarraibideak, eta indikazioak.

-Lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

-Lan eremua antolatzea: bitartekoak eta materialak apain-mahaian eta ile-apainketako altzari osagarrian banatzea.

Orrazkera bilduak egitea:

-Aurretiko lanak: banaketak. Ilea prestatzea: lehortzea, markatzea, uhintzea eta kardatzea orrazkera bilduak egiteko. Hautatzeko eta egiteko irizpideak. Ainguratze puntuak.

-Lanabesak, produktuak eta osagarriak hautatzea.

-Orrazkera bilduak egiteko oinarrizko teknikak.

-Txirikordak: motak (zurtoinekoak, muturrak, lokarria, ziria, gurutzatuak). Deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Biribilkaketak eta kokak: deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Ile-kiribilak eta uztaiak: motak, deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Bihurriketak: deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Gurutzatuak: deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Plumeatua: deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua.

-Orrazkera bildua egiteko teknikak konbinatzea: Orrazkera bildua egitean eragina duten elementuak. Orrazkera bildua prestatzeko jarraibide orokorrak. Ainguratze puntuak. Ile-eranskinak: motak, ile-eranskinak jartzeko protokoloa eta orrazkera bildura egokitzea. Orrazkera bilduen teknikak hautatzea eta gauzatzea. Orrazkera bildu italiarra eta mototsak.

-Elementu osagarriak egokitzea: orrazkera bilduan finkatzeko teknikak (tresnak, josia, apaingarriak eta ile-eranskinak, besteak beste).

Orrazkera bildua hautatzea:

-Aurpegiko eta gorputzeko analisi morfologikoaren eta orrazkera bilduen arteko lotura: obalo motaren eta siluetaren eragina.

-Ilearen morfologia: ile motak eta formak.

-Orrazkera motak eta formak: sailkapena eta ezaugarriak:

Orrazkera bilduaren kokapenaren arabera: beheko aldean, goiko aldean eta erdialdean.

Erabilitako teknikaren arabera.

Estiloaren arabera: klasikoak eta gaur egungoak.

Gizarte egintzaren arabera: emaztegaia, amabitxia eta beste batzuk.

Orrazkera erdi bildua: motak eta joerak.

-Estiloek eta joerek orrazkera eta orrazkera bildu motekin duten lotura: testurak, bolumenak eta orrazkeren eta orrazkera bilduen estiloak. Orrazkeren, orrazkera bilduen eta estiloen joerak eta berrikuntza.

-Dokumentu iturrien azterketa: aldizkari teknikoak, argazkiak, erakusgaiak, liburuak, baliabide informatikoak. Web orriak. Informazioa eguneratzea. Zineak eta telebistak duten eragina.

-Erabiltzailearen eskakizunak eta beharrak antzematea.

-Orrazkera eta orrazkera bildua egiteko proposamenak lantzea.

Ileordeak eta ile-luzapenak jartzea:

-Ileordeak: Ileorde motak: sintetikoak, naturalak, osoak, partzialak, emakumezkoendako, gizonezkoendako, tindatuak, tindatu gabeak, luzeak, motzak. Indikazioak eta hautatzeko irizpideak, behar pertsonalen eta sozialen arabera. Egokitze kraniala: itsatsia, gurutzelarkatua, josia, apain-orraziaren eta belarrien bidez ainguratzea. Ileordeak jartzeko prozedura.

-Ile-luzapenak: ezaugarriak. Ile-luzapenak aurkezteko formak. Ile-luzapen motak, finkatzeko teknikaren arabera: soldatuak (keratina-loturak, silikona bidezkoak eta ultrasoinu bidezkoak), josiak, itsasgarriekin lotuak, txirikordatuak eta korapilatuak, besteak beste. Aplikatzeko prozedurak: aurretiazko prozedurak eta partizioak.

-Teknika alternatiboak: rastak eta lokarriak.

-Ile-luzapenak kentzeko teknikak.

-Ile-protesiak zaintzea eta mantentzea.

Orrazkera bildua mantentzeko jarraibideak zehaztea:

-Orrazkera bildua mantentzeko teknikak. Jarraitu beharreko jarraibideak eta motak: eraztun hutsak, kardatzea eta eskuilatzea.

-Orrazkera bilduaren iraupena handitzeko kosmetikoak. Aplikatzeko modua.

-Mantentze-lanetan erabiltzen diren tresnak. Ezaugarriak eta erabiltzeko modua.

-Orrazkera bilduaren iraupena aldatzen duten faktoreak.

-Orrazkera bildua kendu ondoren ileko hondakinak kentzea.

-Apaingarriak eta bestelako lanabesak kontserbatzea eta mantentzea.

-Aldi baterako aldaketa prozesuen kalitatea kontrolatzeko eta ebaluatzeko metodoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu profesional honek bide emango die ikasleei prestakuntza oinarrizkoa eta beharrezkoa bereganatzeko, honako funtzio hauek betetzearren: lana antolatzea, orrazkera bildua hautatzea ilearen ezaugarrien eta erabiltzailearen morfologiaren arabera, orrazkera bilduak egitea eta ileordeak eta ile-luzapenak jartzea, baita horiek mantentzea eta optimizatzea ere.

Orrazkera eta orrazkera bilduak I moduluko orientabide didaktikoetan definitzen zen bezala, bigarren ikasmaila honetan ondoko honetarako teknikak aplikatuko dira: orrazkera bilduak egitea, ileordeak eta ile-luzapenak jartzea eta horien kalitate parametroak behatzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, egokiena dagokion atalean ezarritako ordena dela iradokitzen da: lan eremuak prestatzearen inguruko edukiekin hastea. Ondoren, komenigarria izango litzateke orrazkera bilduen gaineko blokeari ekitea, eta gero segitzea orrazkera bilduaren mota hautatzearekin eta ileordeak eta ile-luzapenak aplikatzearekin eta, azkenik, orrazkera bildua, ileordeak eta ile-luzapenak mantentzeko jarraibideak zehaztea.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegian ematea. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, bideo-materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Gainera, orientabide gisa, iradokitzen da asteko irakastorduren bat ikasgela batean elkartzea, eduki teorikoak garatzeko.

Segurtasun eta higiene arloko araudia zeharka landuko da edukien bloke guztietan. Arlo hori oso kontuan hartu beharko da hala kosmetikoen eta aparatuen manipulazioan nola orrazkerak egitean. Etapa honetan garrantzitsua da ikasleei ile-apainketako profesionalak behar dituen kualitate eta jarrerez ohartarazten laguntzen dieten alderdiekin segitzea: garbitasuna eta lanerako ardura; arauak errespetatzea, norberaren irudia eta ahozko adierazpena zaintzea eta, orobat, ile-apainketako profesionalak behar dituen jarrerak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren hautaketa, diseinu eta sekuentziazio irizpide gisa, komenigarria izango litzateke kontuan hartzea jarduerak ikasleek egiten jakitera bideratu behar direla, eta akatsa funtsezko elementua dela ikaskuntza prozesuan. Halaber, iradokitzen da entzute aktiboko eta irakurriaren ulermeneko jarduerak sartu behar direla, proposatutako jarduerak zuzen egin ditzaten eta bezeroei arreta hobea eman diezaieten etorkizunean lanean hasten direnean.

Jarduera horiek ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Orrazkera bilduen, ileordeen eta ile-luzapenen prozesuetan beharrezkoak diren altzariak, aparatuak, lanabesak, tresnak, moldeak eta kosmetikoak hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea, baita lanabesak, altzariak eta aparatuak erabili ondoren garbitzeko eta desinfektatzeko teknikak aplikatzea ere.

-Eremua antolatzea eta bezeroa egokitu eta prestatzea.

-Orrazkera bilduak egitea horien oinarrizko teknika hautatuz.

-Orrazkera bilduen teknikak gauzatzea, prozedura hautatuz erabiltzailearen eskakizunen eta ezaugarrien arabera.

-Ileordeak eta ile-luzapenak jartzea.

-Orrazkera bilduak eta ile-luzapenak mantentzeko jarraibideak zehaztea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Ile-apainketako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, atelierretara etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak, galde-sortak...

Orrazkerak eta orrazkera bilduak II moduluak lotura estua du Ilearen analisia moduluarekin; izan ere, modulu horretan oinarrizko edukiak ematen dira, ilearen higienea egiteko baloratu eta analizatu beharreko elementuei dagokienez. Halaber, Ile-apainketarako kosmetika moduluan irakasten dira, besteak beste, orrazkera bildua egiteko eta ile-higienearen prozesuetarako erabiltzen diren produktuei dagozkien edukiak. Hori horrela, gomendagarria litzateke hiru modulu hauek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukiak denboran banatzeko eta baterako jarduerak diseinatzeko, horrela moduluen arteko erlazioari etekinik handiena ateratzearren.

Azkenik, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluan higiene eta desinfekzio metodoei, ohitura osasungarrien sustapenari eta segurtasunari buruzko edukiak lantzen dira, ezinbestekoak direnak orrazkeren eta orrazkera bilduen tekniken aplikazio praktikoan.

Lanbide modulua: Ilea koloreztatzea II.

Kodea: 0843b.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak:

1. Ilea koloreztatzearen bidezko aldaketak proposatzen ditu, eta planteatutako estiloekin eta eskariekin lotzen du ilearen egoera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Alterazioek eta ilearen koloreak prozesuan duten eragina ezagutu da.

b) Koloreko aldaketa motak bereizi dira.

c) Ilea koloreztatzeko moda joerak identifikatu dira.

d) Kolorea aldatzea proposatzeko bezeroaren beharrak/eskakizunak identifikatu dira.

2. Ile-tinduak aplikatzeko prozesua prest jartzen du, eta produktua prestatzeko bitartekoen eta eragiketen aukeraketa justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kolorea aldatzeko kosmetikoen hautaketa justifikatu da.

b) Produktu oxidatzailearen hautaketa justifikatu da, ilearen ezaugarrien arabera.

c) Oxidatzailearen diluziorako kalkulu bolumetrikoak egin dira, beharren arabera.

3. Koloreztatzearen eta koloregabetzearen aurreko teknikak eta neurriak aplikatzen ditu, aplikatu beharreko protokoloa aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

d) Tolerantzia proba aplikatzeko jarraibideak identifikatu dira.

e) Zehaztu da zein kasutan gomendatzen den aurretiko teknikak aplikatzea.

f) Aurretiko teknika desberdinen aplikazio-jarraibideak bereizi dira.

g) Aurretiko tekniken hautaketa justifikatu da.

h) Ilea prestatu da, hori koloreztatu aurretik, honako teknika hauek aplikatuz: kolore-finkagarria, aurrepigmentazioa edo desugerketa.

4. Ilea tindatzeko operazioak aplikatzen ditu, laneko prozedura hautatuz eta justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aldi baterako koloreztatzearen eta koloreztatze erdi iraunkorraren prozesuaren faseak identifikatu dira.

b) Kolore-emaile erdi iraunkorrak eta aldi baterakoak aplikatzeko jarraibideak bereizi dira.

c) Koloreztatze iraunkorraren motak eta kolorea emateko teknikak erlazionatu dira.

d) Ilea modu iraunkorrean koloreztatzeko tekniketan jarraitu beharreko pausoak sekuentziatu dira.

e) Ilea partez koloreztatzeko teknika motak aplikatu dira.

f) Koloreztatze prozesuetako teknika osagarriak bereizi dira.

g) Koloreztatzeko prozesua zehazten duten aldagaiak identifikatu dira.

h) Egiaztatu da aukeratutako kolorea eta lortutakoa bat datozela.

5. Ilea koloregabetzeko teknikak aplikatzen ditu, laneko prozedura eta azkeneko emaitza erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Koloregabetzearen oinarriak ezarri dira.

b) Koloregabetzearen prozesuko faseak zehaztu dira.

c) Koloregabetzearen prozesuan eragina duten aldagaiak ezarri dira.

d) Tratamenduaren ondoren ilea hidratatzeko teknikak identifikatu dira.

e) Koloregabetzeko kosmetikoak aplikatu dira tindatu gabeko ilean eta ile tindatuan.

f) Dekolorazio gradua erlazionatu da eraginpean egoteko denborarekin, prozesuaren faktore erabakitzaile gisa.

g) Dekolorazio teknika desberdinak erabili dira ile-sortak egiteko.

h) Berrukipenak egin dira ile-sustraietan.

i) Arretazko neurriak eta segurtasun arauak zehaztu dira.

6. Aholkuak emateko jarraibideak jartzen ditu, kolorearen zainketak eta mantentze-lanak zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilearen ezaugarriak eta mantentzeko kosmetikoak erlazionatu dira.

b) Mantentzeko jarraibideak lotu dira kolorearen iraupenarekin.

c) Ile koloregabetuak zaintzeko hartu beharreko arretazko neurriak identifikatu dira.

d) Zerbitzuaren emaitza optimizatzeko neurriak proposatu dira.

e) Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko aukera ematen duten irizpideak zehaztu dira.

f) Bezeroaren gogobetetze-mailari buruzko informazioa eskuratu da.

Edukiak.

Kolorea aldatzeko proposamena:

c) Kolorea aldatzeko prozesua baldintzatzen duten alderdiak identifikatzea. Azterketa estetikoa: begien eta azalaren kolorearen eragina, besteak beste. Buruko larruazalaren ezaugarrien azterketa. Ilearen egoera aztertzea: ilearen hasierako kolorea, porositatea, ile zurien portzentajea, lodiera eta erresistentzia, luzera, dentsitatea, lehenago erabilitako tratamendu kimikoak eta tonalitate diferentziak. Ilearen alterazio kromatikoek kolorea aldatzeko prozesuetan duten eragina.

-Ilearen kolorea aldatzeko prozesuen sailkapena. Efektuen iraupenaren arabera: aldi baterakoak, erdi iraunkorrak, iraunkorrak. Kosmetikoen osaeraren arabera: naturalak eta artifizialak; metalikoak, begetalak eta sintetikoak; besteak beste. Ile-zurtoinean duten akzioaren arabera: tindaketa eta dekolorazioa. c) Ilea koloreztatzeko estiloak: moda joerak ilea koloreztatzean.

-Kolorea aldatzeko proposamena: behar, eskakizun eta ezaugarri pertsonaletara egokitzea.

Aplikatzeko prozesua prest izatea:

-Produktu koloreztatzailea aukeratzeko irizpideak: Koloratzaile mineralak, begetalak eta sintetikoak aukeratzean parte hartzen duten faktoreak. Prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak.

-Produktu oxidatzailea hautatzeko irizpideak: Produktu oxidatzailearen aukeraketan parte hartzen duten faktoreak. Prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak.

-Kosmetiko dekoloratzailea: Produktu oxidatzaile eta alkalinoaren (azeleratzailea) aukeraketan parte hartzen duten faktoreak. Prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak.

Neurriak eta aurretiko teknikak aplikatzea:

-Koloreztatze iraunkorraren aurretiko teknikak: Lan-prozedura. Arretazko neurriak. Kolore-finkagarriaren teknika. Ile zurietan eta tindatu gabeko ilean aplikatzeko jarraibideak. Aurrepigmentazioaren teknika. Aplikatzeko jarraibideak eta arretazko neurriak. Ile zurien pigmentazioa. Desugertzeko teknikak. Aplikatzeko jarraibideak eta arretazko neurriak.

Koloreztatzeko operazioak aplikatzea:

-Aldi baterako eta modu erdi iraunkorrean koloreztatzeko prozesua. Landare-tinduak, tindu metalikoak eta sintetikoak aplikatzeko teknikak. Forma kosmetikoak, prozedura, faseak eta aplikatzeko jarraibideak.

-Ilearen antzeko tonalitateko koloratzailea emateko teknika.

-Modu iraunkorrean ile osoa koloreztatzeko prozesua: prozedura, faseak eta aplikatzeko jarraibideak. Aplikazioan eragina duten faktoreak. Teknika osagarriak.

-Koloreztatze iraunkor partziala egiteko prozesua. Motak: kolore bakarrekoak, bi kolorekoak eta hiru kolorekoak. Prozedura, faseak eta aplikatzeko jarraibideak. Ile-sortak egiteko teknikak aplikatzea. Teknika osagarriak.

Koloratze-prozesua zehazten duten aldagaiak.

-Prozesuaren kontrola.

Ilea koloregabetzeko teknikak aplikatzea:

-Koloregabetzearen oinarriak.

-Koloregabetze-prozesua zehazten duten aldagaiak edo faktoreak. Katalizatzaileak: bero hezea, lurruna, bero lehorra eta infragorriak.

-Ile koloregabetua hidratatzeko teknikak.

-Ile osoa koloregabetzeko teknikak: faseak eta prozesuaren denbora. Dekoloratzailea tindatu gabeko ilean eta ile tindatuan aplikatzeko jarraibideak.

-Ilea partez koloregabetzeko eta koloreztatzeko teknikak: faseak eta prozesuaren denbora. Ile-sorten teknikak aplikatzeko jarraibideak:

Erabilitako tresna edo euskarriaren arabera: ile-sortak egiteko txanoa, aluminio-papera, orrazia, paleta, paketeak eta bestelako euskarriak.

Teknika, kokapen eta produktu motaren arabera: mantelinak, trikotatuak, ile-sortak, mistoak, kontrastekoak eta fantasiazkoak.

Ile-sorta konbinatuak: Produktu desberdinak, kalibrea, banatzea eta kolorearen beste prozesu batzuekin aldi berean aplikatzea.

-Ile-sorten prozesua eta ilea osorik koloreztatzea aldi berean eginak: Erabilitako aplikazio teknika zehaztea, lortu nahi den kolore efektuaren arabera.

-Berrukipenak aplikatzeko prozedura.

-Koloregabetzeko arretazko neurriak eta segurtasun arauak.

-Koloregabetze prozesuaren kontrola.

Kolorearen gainean aholku emateko jarraibideak ezartzea:

-Ilearen kolorea mantentzeko kosmetika konpontzailea. Hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

-Ile koloregabetua eta koloreztatua mantentzeko eta zaintzeko kosmetikoen salmentari buruz aholkuak ematea.

-Ile koloregabetua zaintzeko eta kolorea mantentzeko jarraibideak.

-Ilearen kolorea aldatzeko prozesuetan kalitatea definitzen duten parametroak.

-Bezeroaren gogobetetze-maila neurtzeko teknikak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak lortzea ilearen kolore aldaketarako teknikak aplikatzeko, aztertzeko eta aholkatzeko. Edukien hedadura kontuan hartuta, modulua bi ikasturtetan banatzea gomendatzen da. Lehen ikasmailan eduki teorikoak landuko dira, eta ilearen koloreztatze osoa egiteko oinarrizko teknikak aplikatzen ikasten hasiko dira. Bigarren ikasmailan, eduki teorikorik konplexuenak osatuko dira, ilea partez koloreztatzeko teknika guztiak, bai eta kolorea aldatzeko prozesuen kalitate kontrolerako aholkularitza eta parametroak ere.

Modulua amaitutakoan ikasleek zeregin hauetarako gai izan behar dute:

-Ilearen kolore aldaketak diseinatu, proposatu eta gauzatzea.

-Kosmetikoak hautatu, prestatu eta erabiltzea, amaierako emaitzarako egokitasunaren arabera.

-Ilea koloreztatzeko teknika desberdinak aplikatzea, partez nahi osorik, lortu nahi diren emaitzen arabera.

-Aholku ematea, datu teknikoak biltzea eta prozesuaren amaierako kalitatea kontrolatzea.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, irakastordu gehienak lantegi gelan ematea komeni da. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, ikus-entzunezko materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea. Gainera, orientabide gisa, ikasgela bat beharko da eduki teorikoak emateko.

Lan-arriskuen prebentzioa eta higiene eta osasun arloko araudia zeharka landuko dira edukien multzo guztietan. Arlo horiek oso kontuan hartu behar dira hala kosmetikoak eta aparatuak maneiatzean nola ilearen kolorea aldatzeko prozesuak gauzatzean. Etapa honetan, orobat, garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleari ile-apainketako profesionalak behar dituen kualitate eta jarrerez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: garbitasuna eta lanerako ardura; arauak errespetatzea, norberaren irudia eta komunikazioa zaintzea eta, orobat, ile-apainketako profesionalak behar dituen jarrerak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Edukien sekuentziarik egokiena jarraian azaltzen dena da:

-Kolorea aldatzeko proposamena: diagnostikoa, azterketa estetikoa.

-Ilearen kolorea aldatzeko kosmetikoak.

-Kosmetiko koloratzaileak, dekoloratzaileak eta oxidatzaileak hautatzea.

-Koloreztatzearen aurreko teknikak.

-Koloreztatzeko prozesuak aplikatzea.

-Koloregabetzeko prozesuak aplikatzea.

-Ilea partez koloreztatzeko eta koloregabetzeko teknikak.

-Kolorearen gaineko aholkuak emateko jarraibideak.

Eduki horiek lan unitateetan antolatuko dira, eta horien multzoak ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Altzariak, aparatuak, lanabesak, tresnak eta kosmetikoak, ilearen kolorea aldatzeko prozesuetan beharrezkoak direnak, hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea; orobat, lanabesak, altzariak eta aparatuak garbitzeko teknikak aplikatzea, erabili ondoren.

-Kasu praktikoak aztertzea eta ebaztea idatziz eta modu errealean.

-Ilea koloreztatzeko teknikak gauzatzea segurtasun eta higiene arauei jarraikiz.

-Ilea koloregabetzeko teknikak gauzatzea segurtasun eta higiene arauei jarraikiz.

-Ilea partez koloreztatzeko eta koloregabetzeko teknikak gauzatzea segurtasun eta higiene arauei jarraikiz.

Zikloko edukiak kontuan harturik eta, zehazki, modulu honetakoak, modako joerek eragina dutela ikusten da eta, beraz, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza aberastea honako jarduera hauen bitartez:

-Ile-apainketako aldizkarietan ilearen inguruko moda joerei buruzko artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalen bisitak eta erakustaldiak.

-Azoka espezializatuetara, hitzaldietara, lantegietara etab. joatea.

Lanbide modulu hau Ilearen analisia moduluarekin lotuta dago, zeinean ematen baitira ilea eta buruko larruazala eta beren gorabeherak aztertu eta identifikatzeko beharrezkoak diren edukiak. Halaber, Ile-apainketarako kosmetika moduluan irakasten dira, besteak beste, ilea koloreztatzeko erabilitako kosmetikoei dagozkien edukiak. Beraz, gomendagarria litzateke bi modulu hauek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukiak denboran banatzeko eta baterako jarduerak diseinatzeko, horrela moduluen arteko erlazioari etekinik handiena ateratzearren.

Gainera, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluan higiene eta desinfekzio metodoei eta laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko edukiak lantzen dira, ezinbestekoak direnak ilea koloreztatzeko teknikak aplikatzen direnean.

Azkenik, Ilea koloreztatzea I eta II moduluen arteko lotura aipatu behar da, ilearen kolore aldaketak egiteko beharrezkoak diren gaitasunak lantzen baitituzte biek batera.

Lanbide modulua: Ilea mozteko teknikak II.

Kodea: 0845b.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ilearen mozketak proposatzen ditu, erabiltzailearen ezaugarri morfologikoak eta pertsonalak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ile-mozketan eragina duten ilearen ezaugarriak eta alterazioak identifikatu dira.

b) Jarraibideak ezarri dira honako hau ezagutzeko: erabiltzailearen beharrak eta eskakizunak, erabiltzailearen ezaugarri pertsonalak eta modaren eragina, aldizkariak, pasarelak, telebista, ilea-apainketako lehiaketak...

c) Aurpegiko eta gorputzeko proportzioak ilearen luzerako aldaketarekin erlazionatu dira.

d) Ile-mozketen diseinuak egiteko aplikazio informatikoak erabili dira.

2. Ilea labanaz mozten du, metodoa ile-mozketa estiloarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Labanaz eta guraizeez egiten diren ile-mozketen arteko aldeak ezarri dira.

b) Ilea labanaz mozteko sekzioak eta marrak ezarri dira.

c) Labanaren inklinazio angelua erlazionatu da egin beharreko ile-mozketa berariazkoetan lortu nahi den efektuarekin.

d) Jarduteko sekuentzia ezarri da.

e) Ilea labanaz mozteko prozedurak aplikatu dira egin beharreko ile-mozketa berariazkoetan.

3. Ilea makinaz mozten du, teknika ilearen ezaugarriekin eta mozketa estiloarekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilea mozteko makina erabiltzeko jarraibideak ezarri dira.

b) Osagarriak eta lanabesak hautatu dira, lortu nahi den ilearen luzeraren arabera.

c) Osagaien eta osagarrien muntaketa eta desmuntaketa egin dira.

d) Ilea mozteko makinaren egoera egiaztatu da.

e) Ilea egokitzeko teknikak egin dira.

f) Ilea makinaz mozteko ordena ezarri da.

g) Makinaren bidezko ile-mozketan ezarritako prozedurak aplikatu dira.

h) Inguruak perfilatu dira eta bukaerako beste teknika batzuk egin dira.

4. Ile-mozketa estiloak egiten ditu, behar diren teknikak eta tresnak zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mozketa estiloak ezaugarritu dira.

b) Mozketa estiloa egokitu da erabiltzailearen ezaugarrien gaineko aurretiko analisira.

c) Proposatutako mozketa estiloa erlazionatu da ile-apainketako beste teknika batzuekin (koloreko eta formako aldaketa, besteak beste).

d) Kosmetikoak eta tresnak hautatu dira beharren arabera.

e) Teknika desberdinak hautatu dira amaierako emaitzaren arabera.

f) Mozketa estilo bakoitzerako ezarritako prozedurak aplikatu dira.

g) Ile-mozketa bukatzeko teknikak aplikatu dira.

h) Amaierako emaitza baloratu da.

i) Lan-jarduerak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izan du.

Edukiak.

Ile-mozketen gaineko proposamena:

-Ilearen eta buruko larruazalaren azterketa. Ezaugarrien identifikazioa. Ilea: forma, lodiera, erorkera naturala, banaketa, dentsitatea, ilearen sorburuaren angelua eta norabidea, luzera, kolorea eta propietate fisikoak, besteak beste. Ile-mozketaren tekniketan eragina duten ilearen eta buruko larruazalaren alterazioak identifikatzea.

-Aurpegiaren eta gorputzaren analisi morfologikoa. Buruaren proportzioak eta geometria morfologikoa: aurpegiera zuzentzea ilearen luzera aldatuz. Psikomorfologia eta bisagismoa. Garondoaren eta garezurraren motaren eragina, baita buruko beste elementu batzuena ere, ile-mozketaren hautaketan. Gorputzaren proportzioak eta horien eragina ilearen luzerako aldaketa aukeratzean.

Ilea labanaz moztea:

-Labana erabiltzeko teknika. Euste-teknika. Babes-neurriak. Labanaren eta guraizeen bidezko mozketen arteko diferentziak.

-Ilea labanaz mozteko prestaketa: Hortza aukeratzea; erdizka edo erdi hutsa, moztekoa eta bakantzekoa (osoa), bakantzekoa (hustua) eta ilea moztekoa. Ilea moztu aurreko teknikak: garbitzea, ile-nahaspila askatzea eta kosmetikoak aukeratzea. Ilearen banaketa edo zatiketak. Aplikatzeko jarraibideak.

-Egiteko protokoloa: Egiteko parametroak: sekzioak, marrak, proiekzio angelua edo inklinazio gradua, buruaren eta behatzen posizioa, besteak beste. Ilea labanaz mozteko teknikak aukeratzeko irizpideak. Ilea labanaz mozteko ordena, arretazko neurriak eta sekuentziazioa.

Ilea makinaz moztea:

-Makina erabiltzeko teknika: euste forma eta erabilera.

-Ilea makinaz mozteko prestaketa. Osagarriak hautatzeko irizpideak. Ilea moztu aurreko teknikak: garbitzea, ile-nahaspila askatzea eta kosmetikoak aukeratzea. Ilearen banaketa edo zatiketak. Aplikatzeko jarraibideak.

-Jarduteko protokoloa. Egiteko parametroak: norabidea, zonak, ilearen luzera eta tresnaren kokapena. Makinaren bidezko ile-mozketa motak: larru-arras mozketa, garondo aldea eta ile-zangoak degradatzea, karratua eta lerro zuzenak marraztea. Ilea makinaz mozteko ordena eta sekuentziazioa. Inguruak perfilatzea.

Ile-mozketa estiloak egitea:

-Ile-mozketa estiloen ezaugarriak: Konfigurazio edo geometriaren arabera. Erabilitako teknikaren arabera. Garaiaren edo eboluzio historikoaren arabera.

-Teknikak koordinatzea. Kosmetikoak eta tresnak hautatzeko irizpideak. Proposatutako estiloa egiteko teknikak integratzeko irizpideak. Koordinazio irizpideak lotutako teknikekin: akabera-lanak, kolorea eta forma.

-Ile-mozketa estandarizatuen estiloak egiteko prozesuak. Ile-mozketaren protokolo pertsonalizatuak: analisian jasotako datuak interpretatzea. Faseak, sekuentziazioa eta teknikak egiteko modua. Ile-mozketa bukatzeko teknikak. Ile-mozketa egiaztatzeko parametroak. Analisian jasotako datuak interpretatzea ile-mozketa pertsonalizatzeko.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek haien prestakuntza osatzea, honako honi dagokionez: ile-mozketaren teknikak, ilea guraizez, labanaz, makinaz eta abarrez mozteko teknikak hobetzea, eta horiek egitea, edukien bloke bakoitzeko kalitate parametroak zeharka kontuan hartuta. Etapa honetan, orobat, garrantzitsua da oso kontuan hartzea ikasleari honako hauez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: garbitasuna; lanerako ardura; arauak, irudia eta ahozko adierazpena errespetatzea; eta, orobat, ile-apainketaren profesionalak behar dituen jarrera guztiak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Egokientzat hartzen den edukien sekuentzia bat dator dagokion atalean ezarritako ordenarekin.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegi gela batean ematea. Gainera, orientabide gisa, komenigarria izango litzateke teorikoagoak diren edukiak ikasgela arruntean ematea.

Jarduerak garatzeko berariazko instalazioez gain, honako hau edukitzea komeni da: Interneteko konexioa duen ordenagailua, proiektagailua, material digitala, aldizkariak, eta ikus-entzunezko materiala.

Modulu honetarako beharrezkoak diren trebetasunak, disposizioa, portaera eta jarrerak garatzeko metodologia gisa, irakatsi eta ikasteko jarduerek egitera jo beharko dute, gehienbat. Akatsa ikaskuntza elementutzat hartu behar da, hau da, ikasleek gai izan behar dute lortu diren emaitzak ebaluatzeko eta, hala behar denean, lortutako emaitzak aurreikusira egokitzearren egin behar diren aldaketak proposatzeko. Jarduera horiek ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Lan eremua, tresnak eta lanabesak prestatzea.

-Lanabes desberdinekin egiten diren ile-mozketa metodoak edo teknikak bereiztea; guraizeak, labana, makina.

-Ile-mozketaren fitxa teknikoa prestatu eta interpretatzea egiteko denbora zehatz batekin.

-Ile-mozketa desberdinak egitea eta egin aurretik prestatzea.

Zikloko edukiak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria izango litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Aldizkari espezializatuetako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar edota zentro espezializatuetara ateratzea.

Ilea mozteko teknikak izeneko modulu profesionalak lotura dauka Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak izenekoarekin, ondoko honi dagokionez: higiene pertsonala, jarrera-higienea eta ile-mozketak egiteko ezinbestekoak diren lanabesak eta materialak desinfektatzea.

Halaber, modulu honetan honako hauei dagozkien edukiak irakasten dira: produktu kosmetikoak, ilearen eta buruko larruazalaren behaketa eta ilearen higienea. Eduki horiek Ile-apainketarako kosmetika izeneko moduluan ere irakasten dira.

Azkenik, Gizonen ile-apainketa eta estilismoa moduluak lotura zuzena dauka Ilea mozteko teknikak izenekoarekin. Bertan antzeko edukiak edo eduki berdinak irakasten dira, ile-mozketen garapenerako teknikei eta aurretikoei dagokienez; beraz, aipatutako kasu guztietan, beharrezkoa izanen da koordinazioa ezartzea.

Lanbide modulua: Gizonen ile-apainketa eta estilismoa.

Kodea: 0848.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Laneko eremua prestatzen du, baliabideak, lanabesak eta tresnak antolatuz, segurtasun eta higiene baldintza egokietan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesua gauzatzeko espazioak egokitu dira.

b) Lan espazioa girotzeko faktoreak (aireztapena, argia eta kolorea, besteak beste) ezagutu dira, zerbitzuaren kalitatearen faktore gisa.

c) Instalazioak segurtasun eta higiene baldintza egokietan mantendu dira.

d) Profesionalarentzako babes eta segurtasun neurriak aplikatu dira.

e) Istripuak ekiditeko gorputz jarrera egokiak identifikatu dira.

f) Kosmetikoak hautatu dira, Ile-apainketako eta bizargintzako teknikaren arabera.

g) Erabili eta botatzeko materiala erabiltzearen garrantzia ezagutu da.

h) Hondakinak eta tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudia aplikatu da.

2. Bizar eta biboteko estiloak diseinatzen ditu, bisagismoaren eta irudiaren tratamenduaren teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bisagismoaren bidez aurpegiaren analisia egiteko jarraibideak ezarri dira.

b) Bizar eta biboteko hainbat estilo ezaugarritu dira.

c) Aurpegiko desproportzio estetikoen zuzenketak zehaztu dira bizarraren eta bibotearen bidez.

d) Zirriborroak konfiguratu dira bizar eta biboteko hainbat estilismorekin.

e) Irudi-tratamenduko programak ezaugarritu dira baliabide informatikoen bidez.

f) Bizarraren eta bibotearen aldaketaren bidez gizonaren aurpegiaren irudian aldaketak proposatu dira.

3. Bizarra eta bibotea atontzen ditu, baliabide tekniko eta tresna egokiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norbera eroso jartzeko eta babesteko neurriak ezarri dira.

b) Bizarra eta bibotea deskargatzeko teknikak hautatu dira.

c) Bizarra eta bibotea konfiguratzeko eta deskarga egiteko ordena ezaugarritu da.

d) Guraizeak, labana edo makinak erabili dira bizarraren eta/edo bibotearen ingurua mugatzeko.

e) Bizarra eta bibotea atondu ondoko emaitza alderatu da ezarritako espektatibekin.

f) Bizar eta bibotearen atonduraren prozesua bukatzeko teknikak hautatu dira.

g) Emaitzaren eta simetriaren ikus-kontrola egin da.

4. Bizarra egin aurretiko teknikak egiten ditu, larruazalaren ezaugarriak tratamendu estetiko egokiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bizarreko eta biboteko ilearen ezaugarriak zehaztu dira.

b) Zonako alterazio estetikoak identifikatu dira.

c) Bezeroari arreta emateko neurriak ezarri dira.

d) Erabiltzailearentzako babes neurriak zehaztu dira.

e) Aurpegia hidratatzeko eta esfoliatzeko tratamendu estetikoak aplikatu dira.

f) Larruazala prestatzeko berariazko masajea aplikatu da.

g) Bizarra egin aurretik larruazala prestatzeko teknikak justifikatu dira.

5. Bizarra egiteko teknikak aplikatzen ditu, laneko prozedura interpretatuz eta baldintza higieniko-sanitarioei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bizarra bainatzeko tresnak hautatu eta kosmetikoak prestatu dira.

b) Bizar-brotxa erabili da, egiteko moduaren eta ordenaren arabera.

c) Labana erabili da segurtasun irizpideen arabera.

d) Bizarra mozteko maniobrak egin dira ezarritako ordenaren arabera.

e) Bizar mozketaren amaierako teknikak zehaztu dira.

f) Bizarra moztu ondorengo tratamenduak aplikatu dira.

g) Narritaduren, alergien edo ebakien ondoriozko larrialdi kasuetan jarduteko neurriak formulatu dira.

6. Gizonen aurpegi-estilismoarekin lotura duten teknikak aplikatzen ditu, egiteko moduak eta lortutako efektuak bereiziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bekainak eta aurpegiko beste atal batzuk depilatzeko teknikak hautatu dira.

b) Ile-zangoak eta lepo eta garondo aldeen akaberak konfiguratu dira.

c) Teknika eta tresna egokiak hautatu dira.

d) Lepo aldearen eta ile-zangoen akabera definitzeko teknikak aplikatu dira.

e) Emaitza egiaztatu da horien simetriaren arabera.

f) Kolore aldaketak egin dira gizonen estilismoetan.

g) Produktu eta material egokiak erabili dira.

h) Teknika desberdinak hautatu dira fantasiazko akaberak egiteko.

i) Gizonen estilismo berritzaileak diseinatu dira.

7. Ilearen mozketa eta akabera egiten ditu, gizonen estilismoaren teknikak integratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizonendako ile-mozketen estiloak zehaztu dira.

b) Teknika hautatu da, ilea mozteko tresnen arabera.

c) Ile-mozketa konfiguratu da, ilearen eta aurpegiaren eta garezurraren morfologiaren arabera.

d) Hori egiteko parametroak ezarri dira.

e) Ile-mozketa egin da ezarritako irizpideen arabera.

f) Gizonen akaberak eta orrazkerak egin dira.

g) Nahi den akabera lortzearren berariazko produktuak hautatzeko irizpideak ezarri dira.

Edukiak.

Lan eremua prestatzea:

-Lanpostua: altzarien eta espazioen ezaugarriak eta banaketa. Kalitatea zehazten duten girotze-faktoreak. Bizargilearen aulkia: motak eta deskribapena.

-Higienea eta mantentze-lanak.

-Profesionalaren prestaketa.

-Arriskuei aurrea hartzeko neurriak: profesionala babesteko neurriak. Jarrera-higienea. Eskuak prestatzea.

-Ekipoak.

-Kosmetikoak: bizarra egin aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzen diren produktuak hautatzeko irizpideak.

-Tresnak, lentzeria eta lanabesak: sailkapena eta deskribapena. Makinak: elektrikoa, eskuzkoa, labana klasikoa, bizar-labana edo botatzeko hortzak dituena, bizarra mozteko orri erdiko makinak eta babesa duten orri osokoak, labana-zorrozkailua edo larruzko uhalak -txahala edo antea-, esmerila eta gantza, mozketarako guraizeak, husteko guraizeak, tailagilearenak, orraziak eta ile-eskuilak, besteak beste.

-Erabili eta botatzeko materiala bizargintzan.

-Mantentze-lanak eta garbiketa.

-Hondakinak eta tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudia.

Bizar eta biboteko estiloak diseinatzea:

-Aurpegiaren harmonia: Bisagismoaren teknikak eta aurpegiaren psikomorfologia aplikatzea: aurpegiaren diametroa, ezpainen lodiera eta ahoaren tamaina, besteak beste.

-Bizar eta biboteko oinarrizko estiloak. Sailkapena eta deskribapena: lepoko erako bizarra, bizar osoa edo klasikoa, giltzarrapo erako bizarra, kokospekoa, antxume erakoa edo txikiagoa, egun batzuetako bizarra edo itzal erdikoa, bibote horizontala, mosketari erakoa, iraultzaile erakoa, bibote laburra, ingeles estilokoa, inperiala, hungariarra, librea, ile-zangoak, aizkora erakoak, bidelapur erakoak eta finak, besteak beste. Bizarrak eta biboteak irudi pertsonalean duten eragina. Gizonen edertasun kanonaren eboluzioa. Aurpegiaren desproportzioak edo diskordantzia estetikoak zuzentzea bizarraren eta bibotearen bidez.

-Estiloak diseinatzea zirriborroen bitartez. Eskuko diseinua eta baliabide informatikoen bidezkoa.

-Irudiaren tratamendurako programak. Erabiltzeko jarraibideak.

Bizarra eta bibotea atontzea:

-Eroso kokatzeko eta babesteko neurriak. Bezeroa prestatzea eta babestea.

-Bizarra eta bibotea deskargatzeko teknika. Prozedura, faseak eta aplikatzeko jarraibideak. Aplikazioan eragina duten faktoreak.

-Maniobrak egiteko parametroak: norabidea, lanabesak eta egiteko ordena.

-Mugatzeko teknika eta bizarraren eta bibotearen ingurua. Deskribapena. Maniobrak egiteko parametroak: norabidea, lanabesak eta egiteko ordena. Berrukipenak.

-Bukatzeko teknikak.

-Motak: orraztea eta aurpegia garbitzea.

-Prozedura, faseak eta aplikatzeko jarraibideak.

-Ikus-kontrola eta simetria.

-Prozesuaren kontrola.

Bizarra moztu aurretiko teknikak egitea:

-Larruazalaren eta ilearen analisia bizargintzako prozesuetarako.

-Bizarreko eta biboteko ilearen ezaugarriak: ezarpena, gogortasuna, lodiera, dentsitatea eta norabidea, besteak beste.

-Alterazioen identifikazioa.

-Bezeroa prestatzea eta babestea, eta berari arreta ematea.

-Bizarra moztu aurreko tratamendu estetikoak hidratatzeko eta esfoliatzeko. Motak, deskribapena eta egiteko jarraibideak.

-Bizarra egin aurretik larruazala prestatzeko masajea: egiteko ezaugarriak eta teknikak.

-Bizarra egin aurreko berariazko teknikak: Motak: eskuoihal beroak, fomentoak eta lurruna aplikatzea, besteak beste. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

Bizarra mozteko teknikak aplikatzea:

-Bizarra bainatzeko teknika. Lanabesak eta kosmetikoak: hautatzeko irizpideak. Bizar-brotxaren mugimenduak. Egiteko ordena.

-Bizarra mozteko edo zehaztasunez bukatzeko teknika: deskribapena, ezaugarriak eta egiteko teknikak. Labana erabiltzea. Mugimenduak. Zorroztea. Maniobrak egiteko parametroak: norabidea, profesionalaren kokapena eta egiteko ordena.

-Bizar-egitea bukatzeko teknikak: eskuzko teknikak hautatzeko irizpideak. Aurpegiko masajea, fomento hotzak eta beroak.

-Tratamenduaren ondorengo kosmetikoa hautatzeko irizpideak. Hemostatikoak.

-Teknika elektrostatikoak eta teknika osagarriak hautatzeko irizpideak: dutxa hotzak eta goi-maiztasunezko korronteak. Alde onak eta txarrak.

-Arretazko neurriak.

-Narritaduren, alergien edo ebakien ondoriozko larrialdi kasuetan jarduteko protokoloak.

Gizonen aurpegiko estilismoarekin lotutako teknikak aplikatzea:

-Gizonen aurpegia depilatzea: zonak eta aplikatzeko teknikak. Egiteko teknikak: abultsioa, depilatzeko argizaria edo bekainak eta aurpegiko beste atal batzuk moztea. Teknikak hautatzeko irizpideak. Aplikazio-metodoak. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

-Lepo aldeko ilearen eta ile-zangoen definizioa eta akabera: Lan-prozedura.

-Luzera eta bolumenaren determinazioa.

-Ile-zangoen konfigurazioa.

-Lepo aldeko edo garondo aldeko ilearen konfigurazioa.

-Teknika eta tresna egokiak erabiltzea.

-Ikus-kontrola eta simetria.

-Arretazko neurriak.

-Koloreko aldaketa gizonen estilismoan. Larruazala babesteko eta prestatzeko neurriak. Teknikak eta kosmetikoak hautatzeko irizpidea. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

-Fantasiazko akaberak bizar eta biboteko estilismoan.

-Bizarrean, ile-zangoetan eta bekainetan baliabide teknikoak, txantiloiak eta diseinuak aplikatzea estilismo berritzaileak sortzeko.

Ile-mozketak eta ile-akaberak egitea gizonen estilismoan:

-Gizonen ile-mozketen estiloak. Sailkapena eta deskribapena: klasikoa, ile-eskuilaren bidezkoa, desfilatua, adatsa, geruzatan moztua, kopeta aldean uhina duena, paristarra eta beste batzuk.

-Gizonezkoen ile-mozketarako teknikak. Sailkapena: orraziaren eta guraizeen bidezko ile-mozketa, orraziaren gainean eta guraizeen bidez egiten den ile-mozketa, makina elektrikoz edo eskuzkoaz eta labanaz egindakoa. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretazko neurriak.

-Ile-mozketaren konfigurazioa. Neurriak eta proportzioak aplikatzea, ilearen eta aurpegiaren eta garezurraren morfologiaren arabera.

-Egiteko parametroak: lanabesak, ordena eta egiteko formak.

-Ile-mozketaren akaberak egitea. Ikus-kontrola eta simetria. Gizonezkoen orrazkera estiloak: motak: klasikoak eta gaur egungoak, kalekoak, orrazi zuzena, gandorra, uhina duena, tupea duena, kizkurtua, akabera hezea eta fantasiazkoa, besteak beste.

-Prozedurak, faseak eta aplikatzeko jarraibideak.

-Akaberako produktu eta lanabesa berariazkoak. Hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, ikasleek beharrezko prestakuntza eskuratzen dute egoki egiteko gizonezkoen ile-mozketen oinarrizko exekuzioa eta biboteen eta bizarren atondura eta mozketa: lan eremuaren antolaketa, gizonezkoen ile-mozketaren teknikak, bizarra eta bibotea atontzea eta moztea.

Modulua amaitutakoan ikasleek zeregin hauetarako gai izan behar dute:

-Lan eremua prestatzea (baliabideak, lanabesak eta abar antolatuz).

-Bizar eta biboteko estiloak diseinatzea, bizarra eta bibotea atontzea.

-Mozketa egitea, larruazalaren ezaugarriak aztertuta.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, egokientzat jotzen da dagokion atalean ezarritako ordenarekin bat datorrena:

-Lan eremua prestatzea eta antolatzea.

-Gizonezkoen ile-mozketa eta estilismoaren oinarrizko teknikak.

-Bizar eta biboteko estiloak diseinatzea.

-Bizar eta biboteko estiloak egitea.

-Bizarra eta bibotea moztea, larruazalaren eta ilearen ezaugarriak aztertuz eta behar diren lanabesak, aparatuak, kosmetikoak eta materialak hautatuz.

-Berariazko tratamendu estetikoak aplikatzea.

Modulu hau bereziki praktikoa denez, iradokitzen da irakastordu gehienak lantegian ematea. Horretarako, ona litzateke, jarduerak egiteko instalazio berariazkoez gainera, kamera digitalak, aldizkariak, bideo-materiala, multimediako material didaktikoa, proiektagailua eta Interneteko konexioa edukitzea.

Segurtasun eta higiene arloko araudia zeharka landuko da edukien multzo guztietan. Arlo hori oso kontuan hartu beharko da hala kosmetikoen eta aparatuen manipulazioan nola ilea eta bizarra eta bibotea moztean. Etapa honetan, orobat, garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleari ile-apainketako profesionalak behar dituen kualitate eta jarrerez ohartarazten laguntzen dioten alderdiak lantzea: garbitasuna eta lanerako ardura; arauak errespetatzea, norberaren irudia eta ahozko adierazpena zaintzea eta, orobat, ile-apainketako profesionalak behar dituen jarrerak ulertzen eta baloratzen laguntzen dioten faktore guztiak.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren hautaketa, diseinu eta sekuentziazio irizpide gisa, kontuan hartuko da jarduera horiek ikasleek egiten jakitera bideratu behar direla, eta akatsa funtsezko elementutzat hartuko da ikasleen ikaskuntza prozesuan. Komeni da entzute aktiboko eta irakurriaren ulermeneko jarduerak sartzea, proposatutako jarduerak zuzen egin ditzaten eta bezeroei arreta hobea eman diezaieten etorkizunean lanean hasten direnean. Jarduera horiek ondoren proposatzen diren ildoetatik joan daitezke:

-Ilea mozteko eta bizarra eta bibotea mozteko eta atontzeko prozesuetan beharrezkoak diren altzariak, aparatuak, lanabesak, tresnak eta kosmetikoak hautatu, prestatu, kontrolatu eta mantentzea, lanabesak, altzariak eta aparatuak garbitzeko eta desinfektatzeko teknikak aplikatuz, horiek erabili ondoren.

-Eremua antolatzea, bezeroa eroso kokatu eta prestatzeko.

-Erabiltzailearen larruazalaren, ilearen eta morfologiaren ezaugarriak identifikatu eta aztertzea.

-Gizonezkoen ilea mozteko oinarrizko teknikak gauzatzea.

-Bizarra eta bibotea atontzeko eta mozteko oinarrizko teknikak gauzatzea.

-Gizonezkoen aurpegiko estilismoarekin lotutako teknikak aplikatzea.

Zikloko edukiak eta, bereziki, modulu honetakoak etengabe aldatzen ari direla kontuan hartuta, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea jarduera hauen bidez:

-Ile-apainketako aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Sektoreko profesionalak ikastetxera joatea bisitak eta erakustaldiak egitera.

-Biltzar espezializatuetara ateratzea, lantegi praktikoetara, hitzaldietara, atelierretara etab.

-Ikastetxeak prestatutako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, aurkezpen informatikoak eta galde-sortak, besteak beste.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Horien guztien multzoak moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortzeko aukera eman behar du.

Gizonen ile-apainketa eta estilismoa moduluak lotura zuzena dauka Ilea mozteko tekniken gaineko moduluekin, ile-mozketaren oinarrizko teknikak konpartitzen direlako.

Ilearen analisiarekin ere lotura dauka; izan ere, modulu horretan oinarrizko edukiak ematen dira, larruazala eta ilea identifikatzeko baloratu eta analizatu beharreko elementuei dagozkienak. Halaber, Ile-apainketarako kosmetika moduluan irakasten dira, besteak beste, ilea mozteko erabiltzen diren produktuei dagozkien edukiak. Beraz, gomendagarria litzateke bi modulu hauek ematen dituzten irakasleek aukera izatea edukiak denboran banatzeko eta baterako jarduerak diseinatzeko, horrela moduluen arteko erlazioari etekinik handiena ateratzearren.

Azkenik, Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak moduluan higiene eta desinfekzio metodoei, ohitura osasungarrien sustapenari eta segurtasunari buruzko edukiak lantzen dira, gizonen estilismoaren ile-mozketarako tekniken aplikazio praktikoan ezinbestekoak direnak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0851.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikariarentzako enplegua bilatu eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu dira herrian, lurraldean, Estatuan eta Europan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.

d) Ile-apainketako eta Ilearen kosmetikako teknikari tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Ile-apainketako eta Ilearen kosmetikako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu dira.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu da.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu dira, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Ile-apainketako eta Ilearen kosmetikako teknikari tituluari lotutako lanbide sektore bati aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu dira.

4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ile-apainketako eta Ilearen kosmetikako teknikari tituluaren lan inguruneetan, Ile-apainketaren eta Ilearen kosmetikaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu dira, eta laneko arriskuak identifikatu dira.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu dira.

c) Laneko arriskuen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteen motak (lan istripuak eta lanbide gaixotasunak) identifikatu dira.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta ebaluazio horren prozesua zehaztu dira.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu dira eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu da.

f) Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu da enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu da.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikarien lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio planaren edukia zehaztu da.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu da.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikarien laneko arrisku-egoerak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu dira.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu dira.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu dira, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Enplegua bilatzeko teknika eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Ile-apainketa eta ilearen kosmetika garatzeko sektoreko ekipo motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Ile-apainketako eta Ilearen Kosmetikako teknikarien lanbide eremuari aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo baten analisia.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea.

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleak oinarrizko trebetasunak eta jarrerak eskuratuko ditu ile-apainketaren eta ilearen analisiaren sektorearen lan munduan sartzeko eta bere lanbide karrera garatzeko Espainiako lurralde eremuan eta Europakoan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan landutako enpresako proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0852.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu dira.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren esparruan hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu dira.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu da.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak zein diren deskribatu da, eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu da.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu dira eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu da.

b) Enpresa baten barrenean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu dira, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu da enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu dira.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

i) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu dira.

j) Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu dira.

l) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu da.

4. Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi da.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu dira.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu dira.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu da enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu dira.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu da.

j) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, baita finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

b) Fase hauek definitu dira: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi dira.

f) Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete da (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, ile-apainketako eta ilearen kosmetikako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazioaren kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Negoziorako ideia ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barrenean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendagarria litzateke edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, izaera ekintzailea sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterketa, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta sozialei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0853

Iraupena: 370 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu dira.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu dira:

-Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbera babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu da.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi dira.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu dira.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu da lana garatzean.

3. Bezeroari harrera egiteko, biltegiratzeko eta mantentzeko eragiketak egiten ditu, enpresak ezarritako prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren irudia zein enpresaren irudia baloratu da, eta, besteak beste, norberaren higienea, makillajea, orrazkera eta janzkera zaindu dira.

b) Bezeroari harrera egiteko eta harekin komunikatzeko, enpresak diseinatutako protokoloak aplikatu dira.

c) Harrera eta agur egiteko protokoloak aplikatu dira.

d) Bezeroei harrera egin zaie, aurrez aurre eta telefono bidez.

e) Agenda eskuz edo informatikako baliabideen bidez antolatzen lagundu da.

f) Kobraketa eragiketak egin dira, gainbegiratuta.

g) Enpresak eskaintzen dituen zerbitzuetan erabilitako produktuak eta materialak jaso, biltegiratu eta stocka kontrolatzeko lanetan lagundu da.

h) Esleitutako jarduerei lotutako instalazioak, ekipamenduak eta lanabesak garbitu eta mantentzeko lanak egin dira.

4. Bere lanpostuarekin zerikusia duten produktuak eta zerbitzuak saltzen ditu eta horiei buruzko aholkuak ematen ditu, marketin-teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu motak identifikatu dira.

b) Bezeroen tipologia bereizi da, baita bakoitzaren motibazioak eta erosteko beharrak ere.

c) Honako jarrera hauek izan ditu: autokontrola, kortesia, jendetasuna eta eta zuhurtasuna.

d) Salmentaren itxiera egiteko metodo desberdinak aplikatu dira.

e) Erosketak sustatzeko, lokalean erabilitako merchandising-teknikak identifikatu dira.

f) Enpresak erabiltzen dituen publizitate motak ezagutu dira.

g) Salmentak bultzatzeko pizgarriak sustatu dira.

h) Erabiltzailearekin hizkuntza teknikoa erabili da ile-apainketako ohitura, produktu eta zerbitzuei buruz informatzeko eta aholkuak emateko.

i) Kexak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak aplikatu dira.

5. Aldaketa iraunkorrak eta aldi baterakoak pertsonalizatzen ditu, eskatzen diren baliabideak eta teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gauzatzeko prozedurak eta forma aldaketarako enpresaren jarraibideak interpretatu dira.

b) Lanpostua prestatu da.

c) Erabili beharreko teknikaren arabera hautatu ditu bitartekoak eta produktuak.

d) Norbera babesteko ekipamenduak (NBE) aplikatu dira, bai bezeroarentzat, bai profesionalarentzat.

e) Baloratu da aurretiko teknikak erabiltzeko beharra forma aldaketan.

f) Ilea kizkurtu eta/edo lisatu da modu iraunkorrean, ezarritako denboran eta forman.

g) Orrazkerak egin dira, bezeroaren ezaugarrien eta eskakizunen arabera.

h) Orrazkera bilduen mota desberdinak egin dira, gizarte egintzaren arabera.

i) Azkeneko emaitza baloratu da, bezeroaren gogobetetasunaren adierazle gisa.

j) Mantentzeko zainketei buruzko informazioa eman da.

6. Ile-mozketako eta bizargintzako teknikak aplikatzen ditu, bezeroaren eskakizunak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroa prestatu eta eroso kokatu da, teknikak eskatzen duenaren arabera.

b) Aurpegiaren eta ilearen ezaugarriak egiaztatu dira.

c) Ekipamendua, lanabesak eta kosmetikoak hautatu dira.

d) Aurretiko lanak egin dira.

e) Ile-mozketa desberdinak egin dira.

f) Bizar eta biboteko estilismoak egiteko aholkuak eman dira eta/edo lan horretan parte hartu da.

g) Higienea eta segurtasuna zaintzeko neurriak eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko neurriak hartu ditu.

7. Kolorea aldatzeko lanak egiten ditu, ezarritako jarraibideen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Analisia egin da, bezeroaren ilearen ezaugarriak eta egoera zehazteko.

b) Bezeroa eroso kokatzeko eta babesteko jarraibideak aplikatu dira, orbanak eta sumindura-erreakzioak ekiditeko.

c) Fitxa teknikoa bete da.

d) Kosmetikoen nahasketak prestatu dira, fabrikatzailearen jarraibideen arabera.

e) Ilea osorik koloreztatzeko teknikak aplikatu dira, ondoko tinduak erabiliz: aldi baterakoak, erdi iraunkorrak eta iraunkorrak.

f) Ilea partez koloreztatzeko teknikak aplikatu dira.

g) Ilea koloregabetzeko prozedurak egin dira.

h) Koloreko aldaketaren azkeneko emaitza kontrolatu da eta sortutako desbiderapenen berri eman da.

i) Zerbitzuko fase guztiak egitean, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko ezarritako neurriak hartu dira.

8. Manikurako eta pedikurako teknikak egiten ditu, laneko prozedura normalizatuak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

b) Bezeroa eroso kokatzeko teknikak aplikatu dira, eman beharreko zerbitzuarentzat egokien den jarrera ergonomikoan.

b) Materialak, kosmetikoak eta ekipamenduak prestatu dira lanpostuan.

c) Larruazala, azkazalak eta azkazalen inguruko zona prestatu dira.

d) Eskuetan eta oinetan masajea emateko teknikak garatu dira.

e) Eskuetako eta oinetako azazkalak apaindu dira, estilo ezberdinetan.

f) Higiene eta desinfekzio neurri egokiak aplikatzeko ardura hartu du, higieneari eta osasunari buruzko indarreko arauei jarraikiz.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0636 lanbide-modulua: Eskuetako eta oinetako estetika (120 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0636-UF01(NA)

Eskuen eta oinen unitate berezia

50

0636-UF02(NA)

Oinetako eta eskuetako edergintza. Tratamenduak

50

0636-UF03(NA)

Azazkalen apainketa

20

0640 lanbide modulua: Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0640-UF01(NA)

Segurtasuna eta higienea ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan

40

0640-UF02(NA)

Irudi pertsonalaren karakterizazioa. Gorputz-aparatu eta sistemak

30

0640-UF03(NA)

Gorputz-irudirako ohitura osasungarriak

30

0842 lanbide modulua: Orrazkerak eta orrazkera bilduak (270 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0842-UF01(NA)

Ilearen higiene eta egokitze lana

50

0842-UF02(NA)

Orrazkerak, eskuko ile-lehorgailuaren bidezko akaberak

60

0842-UF03(NA)

Orrazkerak, moldeen bidezko akaberak

60

0842-UF04(NA)

Orrazkera bilduak

60

0842-UF05(NA)

Ileordeak eta ile-luzapenak

40

0843 lanbide modulua: Ilea koloreztatzea (250 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0843-UF01(NA)

Ilea koloreztatzea eta koloreztatzeko kosmetikoak

40

0843-UF02(NA)

Aldi baterako eta erdi iraunkor koloreztatzeko teknika

30

0843-UF03(NA)

Modu iraunkorrean koloreztatzeko teknika

60

0843-UF04(NA)

Ilea koloregabetzea

60

0843-UF05(NA)

Ilearen kolorea partez aldatzeko teknikak: ile-sortak

60

0845 lanbide modulua: Ilea mozteko teknikak (230 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0845-UF01(NA)

Ile-mozketaren hastapena

60

0845-UF02(NA)

Ilea guraizez mozteko teknikak

60

0845-UF03(NA)

Ilea labanaz mozteko teknikak

30

0845-UF04(NA)

Ilea makinaz mozteko teknikak

20

0845-UF05(NA)

Ilea mozteko gaur egungo teknikak

60

0844 lanbide modulua: Ile-apainketarako kosmetika (160 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0844-UF01(NA)

Ilearen zainketak

30

0844-UF02(NA)

Ilearen forma aldatzeko kosmetikoak aztertu eta hautatzea

30

0844-UF03(NA)

Ilearen kolorea aldatzeko kosmetikoak aztertu eta hautatzea

30

0844-UF04(NA)

Ile-zuntzaren eta buruko larruazalaren alterazioen tratamendurako kosmetikoak

30

0844-UF05(NA)

Eskuen, oinen eta azazkalen zainketak

20

0844-UF06(NA)

Gizonentzako kosmetika

20

0846 lanbide modulua: Ilearen forma aldaketa iraunkorrak (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0846-UF01(NA)

Moldeak muntatzeko prozesuaren kosmetikoak

40

0846-UF02(NA)

Ondulazioaren prozesua

20

0846-UF03(NA)

Ilea ondulatzeko teknikak aplikatzea

20

0846-UF04(NA)

Kizkurrak modu iraunkorrean kentzea

20

0849 lanbide modulua: Ilearen analisia (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0849-UF01(NA)

Larruazala, eranskinak eta ilearen eta buruko larruazalaren alterazioak

30

0849-UF02(NA)

Ilearen diagnostikoa

20

0849-UF03(NA)

Ilearen tratamenduetarako kosmetikoak, aparatuak eta masoterapia

30

0849-UF04(NA)

Ilearen alterazioen higienerako eta tratamendurako protokoloak

20

0643 lanbide modulua: Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta (90 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0643-UF01(NA)

Irudi pertsonalaren esparruko marketina. Publizitatea, sustapena eta merchandising-a

40

0643-UF02(NA)

Bezeroa irudi pertsonalean. Beharrak eta harrera egiteko jarraibideak

20

0643-UF03(NA)

Salmenta-teknikak irudi pertsonalean. Kexak eta erreklamazioak

30

0848 lanbide modulua: Gizonen ile-apainketa eta estilismoa (70 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0848-UF01(NA)

Bizarra eta bibotea diseinatu, atondu eta moztea

30

0848-UF02(NA)

Ile-mozketak eta ile-akaberak egitea gizonen estilismoan

40

0851 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0851-UF01(NA)

Lan-arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0851-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0851-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0852 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0852-UF01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0852-UF02(NA)

Enpresa-plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0852-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Eskuen eta oinen estetika

Kodea: 0636

Iraupena: 120 ordu

Prestakuntza unitatea: Eskuen eta oinen unitate berezia.

Kodea: 0636 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Behar diren produktuak eta lanabesak.

-Kutikulak kendu eta limatzeko teknika.

-Gogorguneak kentzeko teknika.

-Leuntzeko eta esmaltatzeko teknika.

-Esmaltatu erdi-iraunkorra (On-Off).

-Eskuetan eta oinetan masajea emateko teknikak.

Prestakuntza unitatea: Oinetako eta eskuetako edergintza. Tratamenduak.

Kodea: 0636 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Behar diren produktuak eta lanabesak.

-Eskuetan eta oinetan masajea emateko teknikak berritzaileak.

-Eskuetako tratamendu profesionalak.

-Oinetako tratamendu profesionalak.

-Teknika alternatiboak.

-Kontraindikazioak eta arretazko neurriak.

Prestakuntza unitatea: Azazkalen apainketa.

Kodea: 0636 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Behar diren produktuak eta lanabesak.

-Azazkalak makillatu aurreko teknikak.

-Ohiko makillajea eta makillaje frantsesa.

-Lore-apainketak, art-nail-a, harribitxiak, bi koloretakoak, eta degradatua.

-Aerografoaren bidezko apainketak.

-Azkazalen zonan piercing-a egiteko teknikak.

Lanbide modulua: Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak

Kodea: 0640

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna eta higienea ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan.

Kodea: 0640 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Garbiketa, higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa: kontzeptua eta aplikazio metodoak.

-Apaindegi batean gehien erabiltzen diren kutsagarri motak.

-Transmititu eta kutsatzeko bideak. Prebentzio neurri berariazkoak.

-Segurtasun eta higiene arauak ile-apainketan eta estetikan erabiltzen diren aparatu, lanabes eta produktuak manipulatzeko orduan.

Lehen laguntzarako oinarrizko teknikak, gerta daitezkeen kontrako erreakzioetan edo istripuetan aplikatzeko.

-Ile-apainketako eta estetikako jarduerei lotutako laneko gaixotasunak. Prebentzio-neurriak. Ergonomia eta jarrera-higienea.

-Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan sortutako hondakinak tratatzeko metodoak.

Prestakuntza unitatea: Irudi pertsonalaren karakterizazioa. Gorputz-aparatu eta sistemak.

Kodea: 0640 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Giza gorputzaren egitura orokorra.

-Aurpegiaren eta gorputzaren forma eta proportzioak.

-Organismoaren antolaketa mailak.

-Zirkulazio-aparatuaren eta arnasketa-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Hezur-sistemaren eta gihar-sistemaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Nerbio-sistemaren, sistema endokrinoaren eta sentimen-organoen anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

Prestakuntza unitatea: Gorputz-irudirako ohitura osasungarriak.

Kodea: 0640 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Osasuna kontzeptua.

-Elikadura eta nutrizioa, eta irudi pertsonalarekin duten erlazioa.

-Irudi pertsonalean eragina duten bizi-ohiturak: norberaren higienea, ariketa fisikoa, hidratazioa, loa eta drogen kontsumoa.

-Digestio-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Iraitz-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Ugalketa-aparatuaren anatomia-fisiologia; alterazio ohikoenak eta irudi pertsonalarekin duten zerikusia.

-Minbiziaren prebentziorako neurriak.

Lanbide modulua: Orrazkerak eta orrazkera bilduak

Kodea: 0842

Iraupena: 270 ordu

Prestakuntza unitatea: Ilearen higienea eta egokitzapena.

Kodea: 0842 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Kosmetikoak manipulatzeko jarraibideak.

-Aplikaziorako faseak eta jarraibideak.

-Kosmetikoak hautatzea ilearen ezaugarrien arabera.

-Ilearen egokitzapena hautatzea, ondorengo zerbitzuaren arabera.

-Ilearen higienea egitea.

-Ilearen higienerako teknika osagarriak eta sentsorialak aplikatzea.

-Lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Orrazkerak, eskuko ile-lehorgailuaren bidezko akaberak.

Kodea: 0842 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Orrazkeraren iraupena handitzearren kosmetikoak erabiltzeko jarraibideak.

-Aplikaziorako faseak eta jarraibideak.

-Kosmetikoak hautatzea ilearen ezaugarrien arabera.

-Bero bidez forma aldatzeko teknikak gauzatzea. (lisatze eta kizkurtze termikoak)

-Aldi baterako forma aldaketak egiteko teknikak gauzatzea (ile-kizkurgailuak eta lisaburdinak eta abar).

-Parametroak aplikatzea honako honen arabera: tenperatura, ile-sortaren lodiera, hasiera-zona, norabidea, bolumena.

-Orrazkeren teknika laguntzaileak aplikatzea: eskuilatzea, kardatzea, irabiatzea, leuntzea eta uhinak.

-Lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

-Orrazkeraren iraupena aldatzen duten faktoreak.

-Aldi baterako aldaketa prozesuen kalitatea kontrolatzeko eta ebaluatzeko metodoak.

Prestakuntza unitatea: Orrazkerak, moldeen bidezko akaberak.

Kodea: 0842 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Orrazkeraren iraupena handitzeko kosmetikoak aplikatzeko jarraibideak.

-Aplikaziorako faseak eta jarraibideak.

-Kosmetikoak hautatzea ilearen ezaugarrien arabera.

-Bero bidez forma aldatzeko teknikak aplikatzea. (lisatze eta kizkurtze termikoak).

-Aldi baterako forma aldaketak egiteko teknikak gauzatzea (kizkurgailuen eta lisatzekoak eta abar).

-Parametroak aplikatzea honako honen arabera: tenperatura, ile-sortaren lodiera, hasiera-zona, norabidea, bolumena.

-Orrazkeren teknika laguntzaileak aplikatzea: eskuilatzea, kardatzea, irabiatzea, leuntzea eta uhinak.

-Lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

-Orrazkeraren iraupena aldatzen duten faktoreak.

-Aldi baterako aldaketarako prozesuen ebaluazioa eta kalitatearen kontrola egiteko metodoak.

Prestakuntza unitatea: Orrazkera bilduak.

Kodea: 0842 - UF04 (NA).

Duración: 60 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Orrazkera bilduaren iraupena handitzeko kosmetikoak aplikatzeko jarraibideak.

-Aplikaziorako faseak eta jarraibideak.

-Kosmetikoak hautatzea ilearen ezaugarrien arabera.

-Orrazkera bilduetarako osagarriak.

-Orrazkera bilduaren aurreko lanak egitea: ilea prestatzea, lehortzea, markatzea, uhinak eta kardatzea orrazkera bilduetarako.

-Orrazkeren teknika laguntzaileak aplikatzea: eskuilatzea, kardatzea, irabiatzea, leuntzea eta uhinak.

-Oinarrizko teknikak aplikatzea orrazkera bilduak egiteko: txirikordak, ile-kiribilak eta uztaiak, bihurriketak, gurutzatuak, plumeatuak, biribilkaketak.

-Aurpegiaren eta gorputzaren analisi morfologikoek orrazkera bilduekin duten lotura.

-Orrazkera bildua egokitzea estiloaren eta gizarte egintzaren arabera.

-Erabiltzailearen eskakizunak eta beharrak antzematea.

-Orrazkera bildurako proposamenak egitea.

-Orrazkera bilduaren iraupena aldatzen duten faktoreak.

-Orrazkera bildua kendu ondoren ileko hondakinak kentzea.

-Orrazkera bilduetarako prozesuen ebaluazioa eta kalitatearen kontrola egiteko metodoak.

Prestakuntza unitatea: Ileordeak eta ile-luzapenak.

Kodea: 0842 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Ileordeak eta ile-luzapenak jartzeko kosmetikoak erabili eta hautatzeko jarraibideak.

-Ileorde motak.

-Egokitze kraniala.

-Aplikaziorako faseak eta jarraibideak.

-Ile-luzapen motak.

-Teknika hautatzea, erabiltzailearen ezaugarrien, beharren eta eskakizunen arabera.

-Ile-luzapenak jartzea, eusteko teknikaren arabera.

-Ile-luzapenen teknika alternatiboak: rastak eta lokarriak.

-Erabiltzailearen eskakizunak eta beharrak antzematea.

-Ile-luzapenetarako proposamenak egitea.

-Ile-luzapenen iraupena eta mantentze-lanak aldatzen duten faktoreak.

-Ile-luzapenak kentzeko teknikak.

-Ile-luzapenetarako prozesuen ebaluazioa eta kalitatearen kontrola egiteko metodoak.

Lanbide modulua: Ilea koloreztatzea

Kodea: 0843

Iraupena: 250 ordu

Prestakuntza unitatea: Ilea koloreztatzea eta koloreztatzeko kosmetikoak.

Kodea: 0843 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ilearen kolore naturala.

-Kolorearen teoria. Zirkulu kromatikoa ile-apainketan.

-Tonalitatearen eta distiren eskalak: koloreen zerrendak.

-Lanabesak eta materialak.

-Fitxa teknikoa.

-Koloreztatze prozesuak eta haien kosmetikoak sailkatzea.

Prestakuntza unitatea: Aldi baterako eta modu erdi iraunkorrean koloreztatzeko teknikak.

Kodea: 0843 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aldi baterako koloreztatzea. Aplikazio-teknikak: erabiltzeko jarraibideak, arretazko neurriak.

-Koloreztatze erdi iraunkorra: Aplikazio-teknikak: erabiltzeko jarraibideak, arretazko neurriak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoak hautatzea.

Prestakuntza unitatea: Modu iraunkorrean koloreztatzeko teknikak.

Kodea: 0843 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Azterketa estetikoa.

-Lan eremua prestatzea.

-Babesa eta ergonomia.

-Tolerantziaren proba: hori egiteko jarraibideak eta irizpideak.

-Aurretiazko teknikak: Aurrepigmentazioa eta kolore-finkagarria. Aplikatzeko jarraibideak eta arretazko neurriak.

-Koloretzaileak eta oxidatzaileak: sailkapena, hautatu, erabili, prestatu eta aplikatzeko jarraibideak.

-Higiene, desinfekzio eta esterilizazio metodoak hautatzea.

-Fitxa teknikoa.

-Prozesuaren kalitatearen kontrola. Bezeroaren gogobetetze-maila neurtzea.

Prestakuntza unitatea: Ilea koloregabetzea.

Kodea: 0843 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Koloregabetzearen oinarriak.

-Prozesua zehazten duten faktoreak.

-Ile koloregabetua hidratatzeko teknikak.

-Osorik koloregabetzea: Prozesuaren faseak. Aplikatzeko jarraibideak, ilearen tipologiaren arabera.

Prestakuntza unitatea: Ilearen kolorea partez aldatzeko teknikak: ile-sortak.

Kodea: 0843 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ile-sorten teknika desberdinak gauzatzea, euskarriaren arabera:

-Txanoaren bidezko ile-sortak.

-Orraziaren bidezko ile-sortak.

-Paletaren bidezko ile-sortak.

-Aluminio-paperaren eta beste pakete batzuen bidezkoak (trikotatuak, mantelinak, ile-sortak, mistoak, kontrastekoak, fantasiazkoak, konbinatuak).

-Aldi bereko ile-sorten bidez osorik koloreztatzeko teknika.

-Kolorea partez aldatzeko prozesuetako arretazko neurriak eta segurtasun arauak.

-Kolorea zaintzeko eta mantentzeko aholkuak ematea: kosmetika, jarraibideak.

-Prozesuaren kalitatearen kontrola. Bezeroaren gogobetetze-maila neurtzea.

Lanbide modulua: Ilea mozteko teknikak

Kodea: 0845

Iraupena: 230 ordu

Prestakuntza unitatea: Ile-mozketaren hastapena.

Kodea: 0845 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lanpostua prestatzea.

-Jarrera-higienea, profesionalaren eta bezeroaren babesa.

-Tresnak eta lanabesak identifikatzea.

-Tresna ebakitzaileen kontrolari buruzko gaur egungo araudia.

-Ile motaren deskribapena eta ilearen eta buruko larruazalaren identifikazioa.

-Ile-mozketen prozesuetan kontuan hartu beharreko ezaugarri morfologikoak.

-Zirriborroak sortzea eta interpretatzea.

-Oinarrizko ile-mozketak: zuzena, desfilatua, horzduna...

Prestakuntza unitatea: Ilea guraizez mozteko teknikak.

Kodea: 0845 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lanpostua prestatzea.

-Jarrera-higienea, profesionalaren eta bezeroaren babesa.

Ilea mozteko teknikaren eta estiloaren arteko diferentziak.

-Guraize mota desberdinak erabili, mantendu eta garbitzeko jarraibideak, baita horiei eustekoak ere.

-Ile-mozketa identifikatzea, lortu nahi den ikus-efektuarekin lotuz.

-Ilea guraizez moztea.

Prestakuntza unitatea: Ilea labanaz mozteko teknikak.

Kodea: 0845 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lanpostua prestatzea.

-Jarrera-higienea, profesionalaren eta bezeroaren babesa.

Ilea mozteko teknikaren eta estiloaren arteko diferentziak.

-Labana mota desberdinak erabili, mantendu eta garbitzeko jarraibideak, baita horiei eustekoak ere.

-Ile-mozketa identifikatzea, lortu nahi den ikus-efektuarekin lotuz.

-Ilea labanaz moztea.

Prestakuntza unitatea: Ilea makinaz mozteko teknikak.

Kodea: 0845 - UF 04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanpostua prestatzea.

-Jarrera-higienea, profesionalaren eta bezeroaren babesa.

-Ile-mozketaren teknikaren eta estiloaren arteko diferentziak.

-Makina mota desberdinak erabili, mantendu eta garbitzeko jarraibideak, baita horiei eustekoak ere.

-Ile-mozketa identifikatzea, lortu nahi den ikus-efektuarekin lotuz.

-Makinaren bidezko ile-mozketak.

Prestakuntza unitatea: Gaur egungo ile-mozketa teknikak.

Kodea: 0845 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lanpostua prestatzea.

-Jarrera-higienea, profesionalaren eta bezeroaren babesa.

-Lortu nahi den ile-mozketarako behar diren teknikak eta tresnak.

-Ile-mozketen gaineko azken joerak.

-Ikus-efektuak: bolumena, luzera, pisua eta abar.

-Modako ile-mozketak ikustea (telebista, aldizkariak eta abar)

-Honako teknika hauekin koordinatzea: kolorea, forma aldaketak, orrazkerak eta abar.

Lanbide modulua: Ile-apainketarako kosmetika

Kodea: 0844

Iraupena: 160 ordu

Prestakuntza unitatea: Ilearen zainketak.

Kodea: 0844 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ilearen eta buruko larruazalaren zikinkeriaren osagaiak.

-Ilearen eta buruko larruazalaren higienerako kosmetikoak: konposizioa, jarduteko mekanismoa, motak eta forma kosmetikoak.

-Ilearen peelinga.

-Ilea egokitzeko kosmetikoak: konposizioa, jarduteko mekanismoa, motak eta forma kosmetikoak.

-Ilea babesteko kosmetikoak: konposizioa, jarduteko mekanismoa, motak eta forma kosmetikoak.

Prestakuntza unitatea: Ilearen forma aldatzeko kosmetikoak aztertu eta hautatzea.

Kodea: 0844 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aldi baterakoak eta iraunkorrak diren forma aldaketen funts zientifikoa.

-Aldi baterako forma aldaketarako kosmetikoak: konposizioa, jarduteko modua, kosmetiko motak eta hautatzeko irizpideak.

-Forma aldaketa iraunkorretarako kosmetikoak: konposizioa, jarduteko modua, kosmetiko motak eta hautatzeko irizpideak.

Prestakuntza unitatea: Ilearen kolorea aldatzeko kosmetikoak aztertu eta hautatzea.

Kodea: 0844 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ilearen kolore naturala.

-Tindu motak: landare-tinduak, metalikoak, aldi baterakoak edo igarokorrak, erdi iraunkorrak eta iraunkorrak.

-Tinduak hautatzeko irizpideak.

-Ilea koloregabetzea: konposizioa, jarduteko mekanismoa eta ilearen dekoloratzaileen forma kosmetikoak.

Prestakuntza unitatea: Ile-zuntzaren eta buruko larruazalaren alterazioen tratamendurako kosmetikoak.

Kodea: 0844 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Seborrearako kosmetikoak: printzipio aktiboak, forma kosmetikoak, hautatzeko irizpideak eta kosmetikoen erabilpena.

-Pitiriasirako kosmetikoak: osagai aktiboak, forma kosmetikoak, hautatzeko irizpideak.

-Ilearen erorketa tratatzeko kosmetikoak: osagai aktiboak, forma kosmetikoak, hautatzeko irizpideak eta kosmetikoen erabilera.

-Egiturazko alterazioetarako kosmetikoak: erabiltzen diren aktibo kosmetikoak eta forma kosmetikoak.

Prestakuntza unitatea: Eskuen, oinen eta azazkalen zainketak.

Kodea: 0844 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eskuen eta oinen higienerako eta tratamendurako kosmetikoak: kosmetiko garbitzaileak, esfolianteak, oinetako gogorguneak tratatzeko kosmetikoak eta oinak desinfektatzeko eta desodorizatzeko produktuak.

-Tratamendurako kosmetikoak: produktu hidratatzaileak, masajea emateko produktuak, eskuetako larruazalaren hiperkromia tratatzeko kosmetikoak eta odol-fluxua aktibatzeko kosmetikoak.

-Manikurarako eta pedikurarako produktu kosmetikoak: kutikula kentzekoak, makillajea kentzekoak, kosmetiko dekoratzaileak, esmaltea babestekoak eta azkazalak lehortzeko erabiltzen diren produktuak.

-Azkazal artifizialak egiteko kosmetikoak: azkazal aurrefabrikatuak eta landuak egiteko erabiltzen diren produktuak.

Prestakuntza unitatea: Gizonentzako kosmetika.

Kodea: 0844 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Bizarra egin aurretik erabiltzeko kosmetikoak: kosmetikoen helburuak, jarduteko mekanismoa, konposizioa, forma kosmetikoak eta hautatu eta aplikatzeko irizpideak.

-Bizarra egiteko kosmetikoak: kosmetikoen helburuak, jarduteko mekanismoa, konposizioa, forma kosmetikoak eta hautatu eta aplikatzeko irizpideak.

-Bizarra egin ondorengo kosmetikoak: kosmetikoen helburua, jarduteko helburua, konposizioa, forma kosmetikoak eta hautatu eta aplikatzeko irizpideak.

-Babeserako eta tratamendurako produktuak: gizonen larruazalaren arazo estetikoak, kosmetikoen helburua, jarduteko mekanismoak, konposizioa eta forma kosmetikoak.

Lanbide modulua: Ilearen forma aldaketa iraunkorrak

Kodea: 0846

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Moldeak muntatzeko prozesurako kosmetikoak.

Kodea: 0846 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ilearen forma aldaketa iraunkorren funts zientifikoa.

-Likido onduladorearen konposizioa.

-Kosmetiko onduladoreen motak eta haien funtzioa.

-Produktu onduladore baten akzio denbora.

-Produktu neutralizatzaileen konposizioa.

-Kosmetiko neutralizatzaileen motak eta funtzioa.

-Kosmetiko neutralizatzaileen erabilpen denbora.

-Ilea ondulatzeko prozesuaren aurretik eta ondoren erabiltzen diren beste produktu batzuk.

-Ilea modu iraunkorrean ondulatzeko erabiltzen diren kosmetikoak kontserbatzeko arauak.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Materiala prestatzea: lanabesak eta osagarriak.

-Profesionala, langileak prestatzea, ergonomia egokiarekin.

-Ilea atalka prestatzea modu ordenatuan lan egiteko.

-Ile-sortaren lodiera zehaztea honako honen arabera: moldearen tamaina, ile-sortaren luzera eta ilearen ezaugarriak nahi den emaitza lortzeko.

-Moldeen banaketa, bigudiak muntatzeko eskema desberdinei jarraikiz (klasikoa, direkzionala, gurutzatua eta Ricci)

-Bigudien edo moldeen biribilkaketaren gauzatze teknikoa.

-Prozesuaren kalitatearen analisia.

Prestakuntza unitatea: Uhindura prozesua.

Kodea: 0846 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Materiala prestatzea: lanabesak eta osagarriak.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Prozesua egiteko ileak eta buruko larruazalak izan behar dituen baldintzak aztertu eta ezagutzea.

-Ilea ondulatzeko prozesuan erabili beharreko kosmetikoak prestatzea.

-Moldeak eta biribilketa motak hautatzea, nahi den emaitzaren arabera.

-Ilea prestatzea.

-Gauzatze teknikoa.

-Arretazko neurriak aparatuen erabilpenean eta mantentze-lanetan.

-Prozesuaren kontrola, jarduteko moduari eta denborei dagokienez.

-Neutralizatua.

-Ondorengo zainketen gaineko aholkularitza profesionala.

-Emaitzen kalitatearen azterketa.

-Fitxa teknikoa egitea.

Prestakuntza unitatea: Ilea ondulatzeko teknika desberdinak aplikatzea.

Kodea: 0846 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ilea ondulatzeko kosmetikoa aplikatzeko metodoen analisia eta erabiltzeko unearen balorazioa.

-Ilea ondulatzeko metodo egokia hautatzea, ilearen egoeraren arabera.

-Molde desberdinen biribilkaketaren erreprodukzioa, molde mota eta lortu den emaitza erlazionatzeko.

-Aparatuak erabiltzea ilea ondulatzeko kosmetikoen eraginpean egoteko denbora murrizteko asmoz.

-Prozesuan akatsak ekiteko erabili beharreko faktoreak identifikatzea.

-Aholkularitza profesionala lortu den emaitza baldintza onean mantentzeko.

-Fitxa teknikoa prestatzea prozesuaren kalitate kontrol gisa.

Prestakuntza unitatea: Kizkurrak modu iraunkorrean kentzea.

Kodea: 0846 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kizkurrak modu iraunkorrean kentzea. Funts zientifikoa eta ondulazioarekiko diferentzia.

-Prozesuaren faseak.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Materiala prestatzea: lanabesak eta osagarriak.

-Profesionalaren eta erabiltzailearen babes pertsonala eta ergonomikoa.

-Prozesua egiteko ileak eta buruko larruazalak izan behar dituen baldintzak aztertu eta ezagutzea.

-Kizkurrak kentzeko prozesuan erabili beharreko kosmetikoak prestatzea.

-Moldeak eta horiek jartzeko formak hautatzea, lortu nahi den emaitzaren arabera.

-Ilea prestatzea.

-Gauzatze teknikoa (teknika desberdinak ezagutzea).

-Neutralizatua.

-Lortu den emaitza mantentzeko ondorengo zainketei buruzko aholkularitza profesionala.

-Prozesuko emaitzen kalitatearen analisia.

-Fitxa teknikoa egitea.

Lanbide modulua: Ilearen analisia

Kodea: 0849

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Larruazala, eranskinak eta ilearen eta buruko larruazalaren alterazioak.

Kodea: 0849 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Larruazala: egitura eta funtzioak. Larruazalaren irrigazioa eta inerbazioa.

-Ilea: egitura eta funtzioak, motak eta banaketa, ilearen zikloa.

-Ilea: konposizio kimikoa, ilearen kolorea, ilearen propietate fisikoak eta kimikoak eta hazkundea erregulatzen duten faktoreak.

-Guruin eta adar eranskinak: izerdi-guruinak eta sebo-guruinak. Emultsio epikutaneoa, azkazalak.

-Larruazalaren, ilearen eta buruko larruazalaren alterazioak: motak eta oinarrizko ezaugarriak.

-Tratamendu dermatologikoko alterazioak: infekziosoak, parasitarioak eta larruazalekoak.

Prestakuntza unitatea: Ilearen diagnostikoa.

Kodea: 0849 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ilearen analisirako protokoloa.

-Ikusizko behaketa zuzena eta buruko larruazalaren eta ile-zurtoinaren eskuzko miaketa.

-Diagnostikoa egiteko ekipamenduen bidezko behaketa.

-Teknika berritzaileak ilearen analisia egiteko.

-Trikograma.

-Dokumentazioa egitea. Ilearen analisiaren fitxa.

-Bezeroak beste profesional batzuetara deribatzeko txostenak egitea.

Prestakuntza unitatea: Kosmetikoak, aparatuak eta masoterapia ilearen tratamenduetarako.

Kodea: 0849 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ilearen tratamendurako kosmetikoak: buruko larruazala eta ile lehorra eta kaltetua tratatzeko kosmetikoak, ile koipetsua eta seborreikoa tratatzeko kosmetikoak, pitirisasisa tratatzeko kosmetikoak eta alopezian erabiltzen diren kosmetikoak.

-Produktu antiparasitarioak.

-Ilearen tratamenduetan erabiltzen diren ekipamenduak: akzio kimiko-mekanikoko ekipamenduak, korronte elektrikoak sortzen dituzten ekipamenduak eta erradiazio elektromagnetikoak sortzen dituztenak.

-Tratamendurako masajea eta ilearen higienerakoa.

-Eskuzko drainatze linfatikoa.

Prestakuntza unitatea: Ilearen alterazioen higienerako eta tratamendurako protokoloak.

Kodea: 0849 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ilearen tratamenduen protokoloa: metodologia.

-Tratamenduaren protokoloak:

-Mantentzerako eta babeserako tratamendua.

-Buruko larruazal deshidratatuaren eta ile lehorra eta hauskorraren tratamendua.

-Ile tindatuaren, koloregabetuaren eta modu iraunkorrean kizkurtu denaren tratamendua.

-Pitiriasis lehorraren eta pitiriasis koipetsuaren tratamendua.

-Seborrearen tratamendua.

-Alopeziaren tratamendu estetikoa.

-Pedikulosiaren ondoriozko infestazioaren tratamendua.

Lanbide modulua: Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta

Kodea: 0643

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Irudi pertsonalaren esparruko marketina. Publizitatea, sustapena eta merchandising-a.

Kodea: 0643 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Marketinaren definizioa eta haren oinarrizko kontzeptuak. Marketina irudi pertsonaleko enpresetan. Marketin motak. Marketing mix-a: ezaugarriak eta elementuak:

-Irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak: ezaugarriak. Serbukzioa.

-Publizitateko eta salmentak sustatzeko teknikak.

-Merchandising kontzeptua. Merchandising-a apaindegian.

-Erosketa motak: aurreikusitako erosketak eta bat-batekoak.

-Merchandising-aren elementuak. Girotze orokorra. Saltokiak. Establezimenduaren kanpoko elementuak. Erakusleihoak. Publizitatea saltokian bertan: kartelak eta erakustokiak.

Prestakuntza unitatea: Bezeroa irudi pertsonalean. Beharrak eta harrera egiteko jarraibideak.

Kodea: 0643 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak, bezeroen kontsumoan eragina duten aldagaiak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak. Erosteko erabakiaren prozesua.

-Bezeroaren gogobetetzea eta leial bihurtzea.

-Bezeroari arreta emateko prozedura, prozesuaren fase bakoitzean.

-Komunikazioaren etapak, elementuak, motak eta helburuak irudi pertsonaleko enpresa batean.

-Ahozko eta idatzizko komunikazioa, keinu bidezko komunikazioa.

-Produktu edo zerbitzu baten aurkezpen eta erakustaldiak. Egiteko jarraibideak.

Prestakuntza unitatea: Salmenta-teknikak irudi pertsonalean. Kexak eta erreklamazioak.

Kodea: 0643 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Salmenten aholkulariaren ezaugarriak. Irudi pertsonaleko produktu eta zerbitzuen salmenten aholkulariaren enpatia eta asertibitatea.

-Salmentaren teknikak eta faseak. Argudiatze komertziala. Kontrako argudioak. Salmenta ixtea. Salmenta gurutzatua.

-Saldu ondoko aholkularitza zerbitzua.

-Bezeroaren balorazioa jaso duen harreraren gainean.

-Kexak eta erreklamazioak jaso eta ebazteko prozedurak. Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak.

-Kexak/Erreklamazioak ebazteko faseak.

-Salmenten ondoko segimenduari, gorabeherei eta bezeroen eskariei eta erreklamazioei buruzko informazioaren erregistroa, kalitatea handitzeko eta bezeroen leialtasuna hobetzeko adierazle gisa.

Lanbide modulua: Gizonen ile-apainketa eta estilismoa

Kodea: 0848

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Bizarra eta bibotea diseinatu, atondu eta moztea.

Kodea: 0848 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Bizar eta biboteko estilo klasikoak.

-Zirriborroen bitartez, estiloak diseinatzea.

-Aurpegiaren harmonia.

-Larruazalaren eta ilearen analisia bizargintzako prozesuetarako.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Bizarra egin aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzen diren produktuak hautatzea.

-Kosmetikoak manipulatzeko jarraibideak.

-Aplikaziorako faseak eta jarraibideak.

-Kosmetikoak hautatzea, erabiltzailearen ezaugarrien arabera.

-Lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

-Hondakinen eta tresna ebakitzaileen gaineko gaur egungo araudia.

Prestakuntza unitatea: Ile-mozketak eta ile-akaberak egitea gizonen estilismoan.

Kodea: 0848 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Lan eremua eta lantokia prestatzea.

-Norberaren babesa eta profesionalaren eta erabiltzailearen ergonomia.

-Kosmetikoak manipulatzeko jarraibideak.

-Aplikaziorako faseak eta jarraibideak.

-Kosmetikoak hautatzea bezeroak dituen beharren ezaugarrien arabera.

-Teknikak hautatzea, ilea mozteko lanabesen arabera.

-Gizonen ile-mozketetarako oinarrizko teknikak gauzatzea.

-Gizonen akaberak eta orrazkerak aplikatzea.

-Erabili eta botatzeko materialaren erabilpena eta aplikazioa.

-Lanabesen, altzarien eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

-Ile-mozketaren prozesuen ebaluazio eta kalitatearen kontrola egiteko metodoak.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0851

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0851 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0851 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldaten ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak, besteak beste.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0851 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknika eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. -Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0852

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0852 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, ile-apainketako eta ilearen kosmetikako sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren enpresa baten esparruan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazioaren kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0852 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Ile-apainketaren eta ilearen kosmetikaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0852 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

Lanbide moduluen arteko baliozkotzeak, zehazki, 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSEren) babesean ezarritakoen eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Ile-apainketa eta Ilearen Kosmetikako teknikari tituluan ezarritakoen artekoak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):
ILE-APAINKETA ETA ILEAREN KOSMETIKA

Orrazkerak, akaberak eta orrazkera bilduak

0842. Orrazkerak eta orrazkera bilduak

Ilearen koloreko aldaketak

0843. Ilea koloreztatzea

Ile-apainketari aplikatutako kosmetologia

0844. Ile-apainketarako kosmetika

Ilea moztea eta teknika osagarriak

0845. Ilea mozteko teknikak

Ilearen forma aldaketak

0846. Ilearen forma aldaketa iraunkorrak

Ilearen higienea eta tratamenduak

0849. Ilearen analisia

Manikurako eta pedikurako oinarrizko teknikak

0636. Eskuetako eta oinetako estetika

Oinarrizko giza anatomia eta fisiologia.

Higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa ile-apainketari aplikatuak

0640. Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0852. Enpresa eta ekimen sortzailea

Ile-apainketako teknikariaren tituluaren lantokiko prestakuntza

0853. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATURIKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

-UC0349-2: Ilearen forma aldi baterako aldatzea, orraztea eta/edo biltzea

UC0058-1: ekipoak prestatzea, eta ilea eta buruko larruazala garbitu eta egokitzea

0842. Orrazkerak eta orrazkera bilduak

-UC0351-2: Ilea moztea eta bizarra eta bibotea atontzea eta moztea

0845. Ilea mozteko teknikak

-UC0357-2: Azazkalak zaindu eta edertzeko teknikak aplikatzea

-UC0359-2: Esku eta oinen tratamendu estetikoak egitea

0636. Eskuetako eta oinetako estetika

-UC0348-2: Ilearen kolore-aldaketa osoak edo partzialak egitea

0843. Ilea koloreztatzea

-UC0350-2: Ilearen forma aldaketa iraunkorrak egitea

0846. Ilearen forma aldaketa iraunkorrak

-UC0352-2: Irudi pertsonalerako produktuen eta zerbitzuen inguruan aholkatzea eta horiek saltzea

0643. Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta

-UC0347-2: Ilearen analisia egitea, lan teknikoen protokoloak diseinatzeko eta ilearen zainketa estetikoak aplikatzeko

-UC0356-2: Eskuetako eta oinetako zerbitzu estetikoaren bezeroari arreta egitea, segurtasun, osasun eta higiene baldintzak betez

0844. Ile-apainketarako kosmetika

0849. Ilearen analisia

Oharra: Heziketa-ziklo honetan matrikulatutako pertsonek tituluaren barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak 1224/2009 Errege Dekretuaren arabera egiaztatu badituzte -1244/2009 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeari buruzkoa-, “0848. Gizonen ile-apainketa eta estilismoa” lanbide-modulua baliozkotuta izango dute.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

0842. Orrazkerak eta orrazkera bilduak

UC0349-2: Ilearen forma aldi baterako aldatzea, orraztea eta/edo biltzea

UC0058-1: ekipoak prestatzea, eta ilea eta buruko larruazala garbitu eta egokitzea

0845. Ilea mozteko teknikak

-UC0351-2: Ilea moztea eta bizarra eta bibotea atontzea eta moztea

0636. Eskuetako eta oinetako estetika

-UC0357-2: Azazkalak zaindu eta edertzeko teknikak aplikatzea

-UC0359-2: Esku eta oinen tratamendu estetikoak egitea

0843. Ilea koloreztatzea

-UC0348-2: Ilearen kolore-aldaketa osoak edo partzialak egitea

0846 Ilearen forma aldaketa iraunkorrak

-UC0350-2: Ilearen forma aldaketa iraunkorrak egitea

0643. Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta

UC0352-2: Irudi pertsonalerako produktuen eta zerbitzuen inguruan aholkatzea eta horiek saltzea

0844 Ile-apainketarako kosmetika

0849 Ilearen analisia

-UC0347-2: Ilearen analisia egitea, lan teknikoen protokoloak diseinatzeko eta ilearen zainketa estetikoak aplikatzeko

-UC0356-2: Eskuetako eta oinetako zerbitzu estetikoaren bezeroari arreta egitea, segurtasun, osasun eta higiene baldintzak betez

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0842. Orrazkerak eta orrazkera bilduak

Ile-apainketa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0843. Ilea koloreztatzea

Ile-apainketa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0844. Ile-apainketarako kosmetika

Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0845. Ilea mozteko teknikak

Ile-apainketa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0846. Ilearen forma aldaketa iraunkorrak

Ile-apainketa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0848. Gizonen ile-apainketa eta estilismoa

Ile-apainketa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0849. Ilearen analisia

Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0636. Eskuetako eta oinetako estetika

Estetika

Ile-apainketa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0640. Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak

Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0643. Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta

Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0851. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0852. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Ile-apainketa

-Irudi pertsonaleko aholkularitzako goi mailako teknikaria

-Ile-apainketako teknikari espezialista

Estetika

-Estetikako goi mailako teknikaria

-Estetikako teknikari espezialista

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0842. Orrazkerak eta orrazkera bilduak

0843. Ilea koloreztatzea

0845. Ilea mozteko teknikak

0846. Ilearen forma aldaketa iraunkorrak

0848. Gizonen ile-apainketa eta estilismoa

0636. Eskuetako eta oinetako estetika

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Irudi pertsonaleko aholkularitzako goi mailako teknikaria

Ile-apainketako teknikari espezialista

Estetikako goi mailako teknikaria

Estetikako teknikari espezialista

0844. Ile-apainketarako kosmetika

0849. Ilearen analisia

0640. Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak

0643. Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta

0851. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

0852. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela

Kosmetologiako laborategia

Ile-apainketako gela teknikoa

Iragarkiaren kodea: F1414421

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web