(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

16/2015 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 4KOA, ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IKASKETEN BARRENEAN IRAUPEN-ESKIKO KIROL TEKNIKARIAREN TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN.

BON N.º 254 - 23/12/2015



  1. ERANSKINA. LANBIDE PROFILAREN DESKRIPZIOA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. IRAUPENESKIKO KIROL TEKNIKARIAREN IKASKETETAN SARTZEKO KIROL BETEBEHARRAK ETA BERARIAZKO PROBAK


  4. ERANSKINA


Zioen azalpena

1

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza maila bakoitzak ezarritako betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluan (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira bertan), zehazki, 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol ikasketen antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean artikulatzen ditu, zeinean kirol ikasketetako zikloek zeregin garrantzitsua betetzen baitute ikasleek kirol jarduera edo modalitate batean lan egiteko behar duten prestakuntzari begira. Eredu horrek, gainera, ikasleei laguntzen die lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritarren aktibotasunari egokitzen.

Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duenak, kirol ikasketak ziklo hierarkizatuetan antolatzen direla ezartzen du, eta ziklo horiek, berriz, kirol prestakuntzako multzo eta moduluetan (posible da moduluka eta multzoka eskaintzea).

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretua garatzeko asmoz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluaren ondorioz Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan dituen eskumenak erabiliz, foru dekretu hau ematen da, Iraupen-eskiko kirol teknikariaren titulua lortzera bideratuta dagoen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena. Curriculum honen bidez martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretua garatzen da, Neguko kiroletako espezialitateetan kirol teknikari eta goi mailako teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituena.

Bestalde, abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak eredu bat zehaztu du araubide bereziko kirol ikasketen curriculuma garatzeko, kirol modalitate eta espezialitate bakoitzaren ezaugarri eta helburuetara egokitzeko modukoa, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere. Horregatik, Iraupen-eskiko kirol teknikariaren tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretu horrek diseinuari buruz onetsi dituen jarraibideak.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide profila, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Titulu honen lanbide profila arau honen 3. artikuluan planteatu eta 1. eranskinean garatzen da, eta oinarrizko alderdi hauek ditu: lanbide profilaren deskribapena, gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan duen tokia, eta erantzukizuna lan egoeretan.

Kirol eremuan duen tokiari dagokionez, zenbait jarraibide ematen dira tituludunak bere jardunean izanen duen lan eta lanbide testuinguruari buruz, eta adierazten da zein sektore produktibotan arituko den eta zeintzuk diren bete ditzakeen lanposturik aipagarrienak.

3

5. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, moduluen izena, iraupena eta sekuentziazioa daude, eta bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten moduluen garapena. Modulu guztietan, curriculumak egitura bera du: multzo komun bat, zeharka lantzen diren modulu zientifiko eta tekniko orokorrez osatua; berariazko multzo bat, espezialitate bakoitzari dagokion kirol prestakuntza zientifiko eta teknikorako moduluak dituena; multzo osagarri bat, baliabide teknologikoak erabiltzeko eta beste hizkuntza batzuetan hizkuntza gaitasuna lortzeko prestakuntza-edukiak dituena; eta prestakuntza praktikoaren multzo bat, ikasmaila edo gradu bakoitzeko multzo komuna, berariazkoa eta osagarria gainditu ondoren eginen dena.

4

Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko eta aurrera egiteko baldintzei dagokienez, 6. artikuluan arautzen dira Iraupen-eskiko kirol teknikariaren ikasketetan sartzeko proba berariazkoak eta eskatzen diren kirol betebeharrak. Hori guztia 3. eranskinean garatzen da.

5

Azkenik, foru dekretu honetan arautzen den azken elementua 9. artikuluan azaltzen da, eta hari loturik, 4. eranskinean: irakasleek eduki beharreko titulazioa, tituluen baliokidetasunak irakaslanaren ondorioetarako, tituluen baliokidetasunak prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendua egiteko, ikastetxe publikoetako irakasleen betebeharrak eta ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 4an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Iraupen-eskiko kirol teknikariaren tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori araubide bereziko kirol ikasketen barrenean kokatzen da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: iraupen-eskiko kirol-teknikaria:

b) Maila: araubide bereziko kirol ikasketen erdi maila.

c) Iraupena: 1.015 ordu.

d) Araubide bereziko ikasketak, neguko kiroletako espezialitatean.

3. artikulua . Lanbide profila eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, lanbide gaitasunari buruzko unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan hartzen duen tokia, eta lan egoeretako erantzukizuna foru dekretu honen 1 A) eranskinean zehazten dira lehen ikasmailarako, eta 1 B) eranskinean, bigarren ikasmailarako, betiere Neguko kiroletako espezialitateetan kirol teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta ikasketa hauetara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituen martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren 2. atalean eta 4. atalean ezarritakoarekin bat, hurrenez hurren.

4. artikulua . Ikasketen helburua.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren tituluko ikasketen helburua da ikasleari behar bezalako prestakuntza ematea honako hauetarako:

a) Neguko kiroletako espezialitate honetan behar den gaitasun teknikoa eta profesionala duela bermatzea, baita behar bezalako heldutasun profesionala ere, etorkizunean ikasketa gehiago egitera eta bere burua kualifikazioen aldaketetara egokitzera bultzatuko duena.

b) Dagokion kirol modalitatearen ezaugarriak eta antolaketa ulertzea eta bere zereginetatik datozen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

c) Dagozkion zereginak segurtasun baldintzetan betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

5. artikulua . Curriculuma.

1. Iraupen-eskiko kirol teknikariareen curriculuma osatzen duten moduluak eta haien iraupena eta sekuentziazioa foru dekretu honen 2 A) eranskinean jaso dira.

2. Ikasketa hauek ematen dituzten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute Iraupen-eskiko kirol teknikariaren ikasketen modulu bakoitzerako. Programazioa garatzen duten lan unitateen bitartez eginen da haren zehaztapena.

3. Kirol ikasketa hauetako moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, II. kapituluan agindutakoarekin, eta martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3.1 eta 5.1 ataletan ezarritakoari jarraikiz, hurrenez hurren, lehen eta bigarren ikasmailako multzo komuneko gutxieneko ikasketetarako, eta IV. eranskineko 3.2 eta 5.2 ataletan ezarritakoari jarraikiz, lehen eta bigarren ikasmailako berariazko multzoko gutxieneko ikasketetarako.

6. artikulua . Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzea eta aurrera egitea.

1. Foru dekretu honetan arautzen diren araubide bereziko erdi mailako kirol ikasketetan sartzeko prozedurak abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, izan ere, dekretu horren bidez araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

2. Gainera, Iraupen-eskiko kirol teknikariaren tituluko ikasketetan sartzeko berariazko probak eta kirol arloko betebeharrak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarri dira.

7. artikulua . Ebaluazioa eta ziurtapena.

Ikasketa hauen ebaluazioei eta ziurtapenei dagokienez, otsailaren 28ko 248/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

8. artikulua . Ondorio akademiko eta profesionalak.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren tituluak martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren IV. kapituluan adierazten diren ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

9. artikulua . Ikasketa hauek irakasteko bete beharrekoak.

1. Materialaren eta segurtasunaren arloko betebeharrei eta erantzukizunei dagokienez, martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren VII. eranskinean 1. eta 2. ataletan xedatutakoari jarraikiko zaio, hurrenez hurren.

2. Foru dekretu honen 4. eranskinean ezarri dira irakasleek eduki beharreko tituluak, tituluen baliokidetasuna irakaslanaren ondorioetarako, prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendurako tituluen baliokidetasuna, ikastetxe publikoetako irakasleen titulazioa eta gela bakoitzeko ikasle kopurua, guztia martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren VII. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

10. artikulua . Irakasle espezialistak.

1. Kirol ikasketen moduluak ikastetxe publikoetan irakasteko, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 49., 50. eta 51. artikuluetan modulu horiek irakasteko gaitasunari buruz xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. Multzo espezifikoko moduluak irakasteko eskumena irakasle espezialistei eta Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei dagokie, baldin egoki den kirol modalitatean edo espezialitatean onetsitako maila goreneko titulua badute.

3. Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei baimena ematen ahalko die irakasle espezialistei esleitutako kirol irakaskuntzako moduluak irakats ditzaten, horretarako gaituta badaude eta ezartzen den berariazko profila baldin badute, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat, betiere egiaztatzen bada berariaz diseinatutako eta departamentuak aitortutako prestakuntza dutela, edo kirol modalitate eta/edo espezialitate horretako lanbide gaitasunei lotutako irakasle, lanbide edo kirol esperientzia dutela.

4. Hezkuntza Departamentuak irakasle espezialistak gehitzen ahalko ditu kirol ikasketen zenbait modulutan irakasle gisa jardun dezaten, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan ezarri bezala.

5. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aipatzen diren pertsonek lan edo administrazio araubidean jardunen dute irakasle gisa, aplikatu beharreko araudiarekin bat, eta inola ere ez da gehieneko irakastordu kopururik ezarriko irakasle bakoitzeko eta ikasturte bakoitzeko.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

2015-2016 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko martxoaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE PROFILAREN DESKRIPZIOA

1. ERANSKINA

A) Lehen ikasmaila

a) Lanbide profilaren definizio generikoa.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren lehen ikasmailako ziurtagiriak egiaztatzen du haren jabeak behar diren gaitasunak dituela iraupen-eskiko hastapena egiteko, baita kirol modalitate hau sustatzeko ere.

b) Gaitasun unitateak.

1. Iraupen-eskiaren teknika eta taktikaren funtsezko printzipioak irakastea.

2. Kirolean aritzean banakakoak edo taldeak gidatzea edo haiei lagun egitea.

3. Kirolarien segurtasuna bermatzea, eta, behar izanez gero, lehen laguntzak ematea.

c) Lanbide gaitasunak.

1. Iraupen-eskirako egokituriko pistetan barna segurtasunez eta eraginkortasunez eskiatzea, neguko kiroletarako estazio bateko eskiatzeko eremuan.

2. Iraupen-eskian irakastea, eta, horretarako, helburu, eduki, baliabide eta ebaluazio metodoei jarraitzea, jardueraren programazio orokorraren arabera.

3. Ikasleak eskolatzea iraupen-eskiaren oinarrizko teknika eta taktikez, horretarako erabiliz ekipamendu eta material egokiak, higidurak eta keinuak erakutsiz erreferentziazko ereduen arabera eta partaideek horiek gauzatzean egiten dituzten akatsak zuzenduz eta kirol teknifikazioaren hurrengo faseetarako prestatuz.

4. Ikaskuntzaren aurrerapena bere mailan ebaluatzea, kirolariek gauzatze tekniko eta taktikoan egiten dituzten akatsak eta horien arrazoiak identifikatzea, akatsak zuzentzeko beharrezkoak diren metodoak eta bitartekoak aplikatzea eta kirol teknifikazioaren hurrengo faseetarako prestatzea.

5. Iraupen-eskiaren ekipamendu eta material berariazkoak erabiltzen irakastea, baita haien gaineko badaezpadako mantentze eta zaintze lanetan ere.

6. Neguko kiroletako estazioetako berariazko instalazioak erabiltzen irakastea.

7. Iraupen-eskian aritzeko material eta arropa egokien berri ematea.

8. Irakasteko materiala hautatzea, prestatzea eta gainbegiratzea.

9. Taldea kontrolatzea eta jarduerari kohesioa ematea eta dinamizatzea.

10. Irakasteko materiala hautatzea, prestatzea eta gainbegiratzea.

11. Neguko kiroletako estazioetako arautegiaren oinarrizko arauak irakastea eta betearaztea.

12. Ikasleak motibatzea teknikoki aurrera egin dezaten eta egoera fisikoa hobetu dezaten.

13. Kirolariei kirol praktikaren arau, balio eta eduki etikoak transmititzea.

14. Kirolariak kirol praktika osasungarriaren bidean sartzea.

15. Iraupen-eskian aritzean ohikoenak diren lesio eta istripuei aitzintzea.

16. Beharrezkoa izanez gero, larrialdiko laguntza aplikatzea, betiere ezarritako protokoloen eta jarraibideen arabera.

17. Dagoen osasun laguntzaren eskuragarritasuna kontrolatzea.

18. Larrialdietan, eriaren edo istripua izan duenaren lekualdaketa antolatzea, segurtasun baldintzetan eta lesiorako eta larritasun mailaren araberako sistemarik egokiena erabiliz.

19. Elkarlanean aritzea neguko kiroletako estazioetako pistetako ebakuazio eta lehen laguntzetako zerbitzuekin.

20. Natura zaintzeari buruzko araudia irakastea eta betearaztea.

21. Bere ekintzek mendiko ingurumenaren gain dituzten ondorioak identifikatzea.

22. Bere lanbidearen eginkizunei lotutako informazio teknikoaz ohartzea.

d) Kirol alorrean duen tokia.

Bere jardueran arituko da kirol hastapenaren alorrean, eskiatzaileendako irakaskuntza saioak eginez, neguko kiroletako estazio bateko pista balizatuetan. Mendiko eskiaren eta eski alpetarraren irakaskuntza haren jarduketa eremutik bazterturik dago espresuki

Teknikari honek iraupen-eskiaren praktikarekin lotura duen erakunde publiko edo pribatu baten barrenean jokatuko du beti. Honelako entitate edo enpresetan aritzen ahal da:

-Eski eskolak.

-Kirol hastapenetako zentroak.

-Kirol klub edo elkarteak.

-Kirol federazioak.

-Kirol patronatuak.

-Kirol zerbitzuen enpresak.

-Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).

e) Erantzukizuna lan egoeretan.

Teknikari hau bere maila baino goragoko teknikari eta/edo profesionalen gainbegiratze orokorraren pean arituko da eta erantzukizun hauek eskatuko zaizkio:

-Iraupen-eskiaren irakaskuntza, harik eta kirolariak bereganatu arte pista balizatuetan eskiatuz segurtasunez jaisteko gaitasuna ematen dioten oinarrizko ezagutza tekniko eta taktikoak.

-Irakasteko helburu, baliabide, metodo eta materialik egokienak aukeratzea.

-Kirola irakasteko prozesua ebaluatzea eta kontrolatzea.

-Pisten hautapena.

-Kirolgileei dagoen eguraldiaren arabera erabili beharreko material eta arroparik egokienen berri ematea.

-Kirolean aritu bitartean kirolariak edo kirolari taldeak gidatzea eta laguntzea.

-Taldearen segurtasuna jarduera egiten den bitartean.

-Istripu edo eritasunen kasuan eta medikurik ez dagoenean, lehen laguntzak ematea.

-Neguko kiroletako estazioetako araudia betetzea.

-Elkarlana neguko kiroletako estazioetako pistetako ebakuazio eta lehen laguntzetako zerbitzuekin.

-Kirol entitatearen arduradunak emandako agindu orokorrak betetzea.

B) Bigarren ikasmaila

a) Lanbide profilaren definizio generikoa.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren tituluak egiaztatzen du titularrak beharrezko gaitasunak dituela iraupen-eskian irakasteko eta irakaskuntza programatzeko, kirolariaren teknika eta taktika hobetzearren, baita kirol modalitate honetan diharduten kirolariak zein taldeak entrenatzeko ere.

b) Gaitasun unitateak.

1. Iraupen-eskiaren irakaskuntza programatzea eta gauzatzea, eta eskiatzaileen entrenamendua bere mailan programatzea eta zuzentzea.

2. Banakakoak eta taldeak zuzentzea iraupen-eskiko lehiaketetan.

3. Iraupen-eskiaren irakaskuntzari eta praktikari loturiko jarduerak antolatzea.

c) Lanbide gaitasunak.

1. Iraupen-eskirako egokituriko pista mota guztietan segurtasunez eta eraginkortasunez eskiatzea.

2. Iraupen-eskiaren irakaskuntza eta irakasteko eta ikasteko prozesuaren ebaluazioa programatzea.

3. Iraupen-eskian irakastea kirolariaren hobekuntza tekniko eta taktikoari begira.

4. Ikaskuntzaren aurrerapena ebaluatzea.

5. Eskiatzaileek gauzatze teknikoan eta taktikoan egiten dituzten akatsak identifikatzea, horien arrazoiak detektatzea, zuzentzeko beharrezkoak diren baliabideak eta metodoak aplikatzea eta eskiatzaile horiek kirol teknifikazioaren hurrengo faseetarako prestatzea.

6. Epe laburrerako eta ertainerako entrenamenduaren berariazko programazioa eta programazio operatiboa egitea.

7. Entrenamendu saioak kirol helburuen arabera zuzentzea, segurtasun baldintzak bermatuta.

8. Bere mailan, eskiatzaileen egokitzapen fisikoa zuzentzea kirol errendimenduaren arabera.

9. Taldeak edo kirolariak zuzentzea iraupen-eskiko autonomia erkidegoaren mailako lehiaketetan, eta lehiaketen arautegia betearaztea.

10. Kirol lehiaketan aplikatu beharreko planteamendu taktikoa egitea.

11. Lehiaketaren barnean kirolarien edo taldeen jardun teknikoa eta taktikoa zuzentzea.

12. Kirolariaren edo taldearen jarduna ebaluatzea lehiaketaren ondoren.

13. Goi mailako kirol errendimenduko prozesuetan sartzeko moduko ezaugarri fisikoak eta psikikoak dituzten gizabanakoak atzematen laguntzea.

14. Iraupen-eskiko jarduerak gauzatzeko ekintza plana ezartzea, proposatutako kirol helburua lor dadin, betiere segurtasun baldintzak bermatuta eta kirolgileen egoera fisikoa eta interesak kontuan hartuta.

15. Behar diren zerbitzu guztien eskuragarritasuna segurtatzea.

16. Meteorologiari buruzko informazio iturrietara jotzea eta lortutako informazioa interpretatzea.

17. Tokiko eguraldiaren iragarpenei ohartuta eremu batean eguraldi aldaketak aurreikustea eta identifikatzea.

18. Elurraren eboluzioa aurreikustea, baldintza atmosferikoen arabera.

19. Mendialdeetako kultur ondarea sustatzen eta basa fauna zaintzen laguntzea.

20. Bere lanarekin zerikusia duen informazio teknikoa detektatu eta interpretatzea teknika eta joera berriak txertatzeko, eta sektoreko ekipamendu eta material berriak erabiltzea.

21. Lanbide jardueran eragina duten aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozial eta antolamendukoak detektatu eta interpretatzea.

22. Prozesuaren ikuspegi osoa eta integratzailea edukitzea, kontuan hartuta instalazioen eta ekipamenduen funtzioa eta bere lanaren alderdi tekniko, pedagogiko, ekonomiko eta antolaketakoak, baita giza dimentsioa ere.

d) Kirol alorrean duen tokia.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren tituluak egiaztatzen du titularrak ezagutza eta lanbide gaitasun aski eskuratu dituela erantzukizunak bere gain hartzeko, modu autonomoan nahiz erakunde publiko edo enpresa pribatu baten barrenean.

Iraupen-eskiaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren alorrean arituko da. Bere lanbide jarduera pista balizatuetan gauzatuko du. Mendiko eskiaren eta eski alpetarraren irakaskuntza haren jarduketa eremutik bazterturik dago espresuki.

Honelako entitate edo enpresetan aritzen ahal da:

-Kirol eskolak.

-Kirol klub edo elkarteak.

-Kirol federazioak.

-Kirol patronatuak.

-Kirol zerbitzuen eta turismo aktiboko enpresak.

-Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).

e) Erantzukizuna lan egoeretan.

Teknikari hauei erantzukizun hauek eskatzen zaizkie:

-Iraupen-eskian irakastea harik eta kirolariaren gauzatze teknikoa eta taktikoa hobetu arte.

-Iraupen-eskiko eskiatzaile eta taldeen oinarrizko entrenamendua.

-Kirola irakasteko prozesuaren kontrola eta ebaluazioa.

-Kirol errendimenduaren kontrola, bere mailan.

-Eskiatzaileen eta taldeen zuzendaritza teknikoa, iraupen-eskiko lehiaketetan parte hartzean.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

a) Lehen ikasmaila.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren lehen ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izenak eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

20

5

25

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

15

5

20

Kirol entrenamendua

15

5

20

Kirolaren oinarri soziologikoak

5

-

5

Kirolaren antolaketa eta legeria

5

-

5

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

20

20

40

GUZTIRA

80

35

115

BERARIAZKO MULTZOA

Lanbide garapena

20

-

20

Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa

20

20

40

Iraupen-eskiko materiala

10

5

15

Mendiko ingurumena

10

-

10

Iraupen-eskiaren irakaskuntzaren metodologia

25

30

55

Kirol segurtasuna

15

5

20

GUZTIRA

100

60

160

Multzo osagarria

25

25

Prestakuntza praktikoaren multzoa

150

150

ORDUAK, GUZTIRA

450

b) Bigarren ikasmaila.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren bigarren ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izenak eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak II

30

5

35

Kirolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak II

20

5

25

Kirol entrenamendua II

20

15

35

Kirolaren antolaketa eta legeria II

5

-

5

Kirolaren teoria eta soziologia

10

-

10

GUZTIRA

85

25

110

BERARIAZKO MULTZOA

Lanbide garapena II

10

-

10

Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa II

15

25

40

Iraupen-eskiko materiala II

10

5

15

Mendiko ingurumena II

10

5

15

Iraupen-eskiaren irakaskuntzaren metodologia II

25

30

55

Iraupen-eskiaren entrenamenduaren metodologia

15

20

35

Kirol segurtasuna II

15

15

30

Eurosegurtasuna

10

10

20

GUZTIRA

110

110

220

Multzo osagarria

35

35

Prestakuntza praktikoaren multzoa

200

200

ORDUAK, GUZTIRA

565

Lanbide moduluen garapena

a) Lehen ikasmaila

Multzo komuna

Modulua: Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak.

Iraupena: 25 ordu (20 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Giza gorputzaren egitura eta funtzionamendua ezagutzea.

2. Giza gorputzaren hezurren ezaugarri orokorrak deskribatzea.

3. Giltzadurak identifikatzea eta dauzkaten ezaugarri eta eginkizunen arabera sailkatzea (higiduramotak).

4. Biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak interpretatzea jarduera fisikoarekin lotuak.

5. Muskuluen ezaugarri nagusiak zehaztea.

6. Giza gorputzaren alde anatomiko handiak identifikatzea eta haien egitura eta zeregina erlazionatzea.

7. Bihotz-biriketako sistemako osagaien zeregina zehaztea.

8. Metabolismo energetikoaren oinarriak zehaztea.

9. Nutrizioaren eta hidratazioaren oinarriak azaltzea.

10. Zientzia biologikoen oinarrizko terminologia erabiltzea, batez ere kirolean erabili ohi dena.

11. Prozesu fisiologikoak ezagutzea, eta, orobat, jarduera fisikoarekin eta kirol entrenamenduarekin duten lotura.

Edukiak.

-Kirol jardueraren oinarri anatomikoak:

Hezurra. Ezaugarriak eta funtzioak.

Giltzadurak. Ezaugarriak, sailkapena eta propietate mekanikoak.

Goiko gorputz adarra: hezurrak, artikulazioak eta haren mugimenduak.

Beheko gorputz adarra: hezurrak, artikulazioak eta haren mugimenduak.

-Giza gorputzaren muskuluak:

Muskulu motak.

Muskuluaren uzkurdura.

Muskulu eskeletikoaren egitura eta eginkizuna.

Muskuluen sailkapen funtzionala.

Goiko gorputz adarra: muskulu taldeen eginkizuna.

Beheko gorputz adarra: muskulu taldeen eginkizuna.

-Alde anatomiko handiak:

Lepoa eta enborra. Egitura muskularrak eta haien eginkizuna.

Goiko gorputz adarra. Muskulu taldeen eginkizuna. Hezurrak. Giltzadurak eta haien mugimenduak.

Beheko gorputz-atala. Muskulu taldeen eginkizuna. Hezurrak. Giltzadurak eta haien mugimenduak.

Bizkarrezurra. Oinarrizko alderdiak.

Bihurdurak. Enborraren aldeko muskuluak. Oreka muskularra.

-Kirol jardueraren oinarri biomekanikoak:

Lokomozio aparatuaren biomekanikaren oinarriak.

Biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak.

Giza mugimenduaren biomekanikaren hastapenak.

Giltzaduren mugimenduaren biomekanika.

-Kirol jardueraren oinarri fisiologikoak:

Arnas aparatua eta anasketa.

Ezaugarri anatomikoak.

Arnasketaren mekanika.

Gasen trukea eta garraioa.

Bihotza eta zirkulazio aparatua:

Bihotza. Egitura eta funtzionamendua.

Sistema baskularra. Egitura eta funtzionamendua.

Odolaren zirkulazioa.

Zirkulazio aparatuaren erantzunak ariketa egitean.

-Odol-ehuna:

Odola. Osagaiak eta eginkizunak.

-Metabolismo energetikoa:

Bide metaboliko nagusiak.

-Nutrizioaren eta hidratazioaren oinarriak:

Mantenugaiak eta ura dieta orekatu batean.

Elikadura eta hidratazioa jarduera fisikoa egitean.

Ebaluazio irizpideak.

a) Giza gorputz batean hezur, giltzadura eta muskulu talde nagusiak lokalizatzea, eta betetzen duten zereginarekin lotzea.

b) Giza gorputza zutikako jarreran dagoela, elementu muskuloeskeletiko nagusien eragina adieraztea.

c) Sistema kardiobaskularraren eta arnas-sistemaren funtzionamendua azaltzea, eta gasen trukearekin eta garraioarekin lotzea.

d) Odolak gasen trukean eta garraioan daukan eginkizuna zehaztea.

e) Ariketa egin bitartean, energia sortzeko bide metaboliko nagusiak zehaztea.

f) Kasu praktiko batean, giza gorputzaren palanka eta mugimendu nagusiak identifikatzea, bakoitzean inplikatutako muskuluak aipatuta.

g) Giza mugimenduaren biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak zehaztea.

h) Kasu praktiko batean, muskulu-uzkurdura nagusiak identifikatzea.

Modulua: Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Haur eta gazteen ezaugarri psikologiko nabarmenenak deskribatzea, eta kirol hastapenean duten eragina.

2. Kirolari gazteak motibatzeko oinarrizko teknikak aplikatzea eta haien jarduna behar bezala dinamizatzea.

3. Kirol teknikak eskuratzeko prozesua hobetzen duten faktoreak identifikatzea.

4. Kirol trebetasun eta abileziak eskuratzeko prozesuan kirol teknikariak betetzen duen eginkizuna zehaztea.

5. Kirol abileziak irakasteko metodoak eta sistemak deskribatzea.

6. Didaktikaren oinarrizko terminologia erabiltzea eta kirol programazio bateko elementuak identifikatzea.

Edukiak.

-Haur eta gazteen ezaugarri psikologikoak.

-Kirolari gazteen motibazioa: oinarrizko kontzeptuak.

-Kirol teknikariaren esku-hartze psikologikoak.

-Mugimenaren ekintza ikasteko prozesua.

-Kirol abileziak irakatsi eta ikasteko moldeak.

-Oinarrizko kontzeptuak, pedagogia, metodologia eta didaktika: programazioa, unitate didaktikoa, saioa eta jarduerak.

-Jarduera fisikoa irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazioa.

-Lan saioen prestaketa eta programazioa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Haur eta nerabeen ezaugarri psikologikoak zehaztea, kirol jardueren antolaketan eta garapenean duten eragina kontuan harturik.

b) Ikaskuntzaren printzipioak eta kirol jarduera fisikoen irakaskuntzan duten eragina zehaztea.

c) Komunikazio prozesuaren elementuak aipatzea, eta taldearen barrenean nola funtzionatzen duten eta kirolaren irakaskuntzan nola aplikatzen diren adieraztea.

d) Eskola adineko eta nerabezaroko garapen psikomotorraren eta hazkunde fisikoaren prozesua azaltzea, eta kirol abilezien ikaskuntzan duen eragina.

e) Ikaskuntza prozesuaren printzipioak aipatzea, eta kirol jarduera fisikoen irakaskuntzan duten eragina.

f) Kirola irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten faktoreak azaltzea.

g) Kirola irakatsi eta ikasteko prozesua ebaluatzeko moduak aipatu eta ezaugarritzea.

h) Mugimenaren ekintzaren ikaskuntza ebaluatzeko oinarrizko alderdiak aplikatzea.

i) Kirol programazio baten elementuak eta hura baldintzatzen duten alderdi metodologiko eta didaktiko nagusiak identifikatzea.

j) Ezarritako programazio batetik abiatuta, entrenamendu saio batzuk diseinatu eta zuzentzea.

Modulua: Kirol entrenamendua.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Kirol entrenamenduaren oinarrizko elementuak ezagutzea.

2. Oinarrizko gaitasun fisikoak ezagutzea, baita adinean aurrera nola garatzen diren ere.

3. Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak ezagutzea, baita adinean aurrera nola garatzen diren ere.

4. Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko oinarrizko metodo eta baliabideak aplikatzea.

5. Beroketa behar bezala egiteko oinarrizko kontzeptuak aplikatzea.

6. Kirol entrenamenduaren teoriaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

7. Zenbait ariketa multzo ezagutzea garatzen dituzten gaitasunen arabera.

Edukiak.

-Kirol entrenamenduaren oinarri kontzeptualak.

-Kirol entrenamenduaren teoria. Kontzeptuak eta definizioak.

-Egoera fisikoa eta gaitasun fisikoak.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak:

indarra, erresistentzia, malgutasuna eta abiadura.

Gaitasun horiek garatzeko etapa sentiberak. Entrenamenduaren kontzeptuak eta nola egokitzen diren adinaren arabera.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak garatzeko metodo eta baliabide errazak.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak. Gaitasun horiek garatzeko etapa sentiberak. Entrenamenduaren kontzeptuak eta nola egokitzen diren adinaren arabera.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko metodo eta baliabide errazak.

-Beroketa saioa eta barealdira itzultzea:

beroketa ariketen eginkizunak, metodologia eta oinarrizko errepertorioa.

-Errekuperazioaren kontzeptua.

-Ariketa fisikoa eta osasuna.

Ebaluazio irizpideak.

a) Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak zehaztea, eta haiek garatzeko etapa sentiberak ezartzea.

b) Oinarrizko gaitasun fisikoak lantzeko entrenamendu saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

c) Pertzepzio- eta mugimen-gaitasun fisikoak lantzeko entrenamendu saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

d) Beroketa saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

e) Gaitasun fisiko jakin bat garatzeko egindako ariketak zergatik aukeratu diren justifikatzea.

f) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ariketak egitean gertatzen diren akatsik ohikoenak identifikatzea.

g) Egoera fisikoa eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ekipamendu eta materiala aukeratzea eta justifikatzea.

h) Ariketak bereiztea sailkapen funtzional eta anatomiko baten arabera.

Modulua: Kirolaren oinarri soziologikoak.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Kirolaren bitartez transmiti daitezkeen gizarte eta kultur balioak identifikatzea.

2. Gizarte balioak kirolaren bitartez transmititzean, kirol teknikariak esku hartzeko dituen ereduak ezaugarritzea.

3. Gizarte balioak transmititzean, kirol teknikariak duen erantzukizunari buruz kontzientziatzea.

Edukiak.

-Kirolaren gizarte eta kultur balioak. Hainbat ikuspuntu.

-Teknikariak transmiti ditzakeen gizarte eta kultur balioak:

Arlo pertsonalean: estetika eta osasuna.

Pertsonen arteko harremanen arloan: familia, taldea, besteak beste.

Ingurunearekiko harremanen arloan: gizartea, hiri ingurunea, landa ingurunea eta natur ingurunea.

-Kirol teknikariaren jarduketak balioak transmititzeko prozesuan.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolari buruzko ikuspuntu desberdinak alderatzea eta kirolaren bidez transmiti daitezkeen gizarte eta kultur balioak identifikatzea.

b) Gizarte balioak transmititzeko prozesuan kirol teknikariaren egitekoak zein diren zehaztea.

c) Kirol irakaskuntza saio batean, gizarte balioak transmititzeko dauden teknika baliagarriak behar bezala erabiltzea.

Modulua: Kirolaren antolaketa eta legeria.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Nafarroako Foru Komunitatean kirolerako dagoen administrazio egitura ezagutzea, eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin duen erlazioa ezagutzea.

2. Kirolaren arloan administrazio autonomikoari dagozkion administrazio eskumenak eta, arlo berean, toki entitateei dagozkienak bereiztea.

3. Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen eredua ezagutzea.

Edukiak.

-Nafarroako Foru Komunitatea eta Estatuko Administrazio Orokorra:

Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren arlorako dagoen administrazio egitura.

Nafarroako Foru Komunitateak kirolaren arloan dituen eskumenak.

-Toki entitateak:

Kirolaren arloan dagoen administrazio egitura.

Kirolaren arloko eskumenak.

-Elkarteen eredu autonomikoa:

Kirol klubak.

Kirol federazio autonomikoak.

Autonomia mailako beste elkarte mota batzuk.

Ebaluazio irizpideak.

a) Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumenak kokatzea Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenen esparruan.

b) Administrazio autonomikoak eta toki entitateek kirolaren arloan dituzten eskumenak konparatzea.

c) Autonomia erkidegoan aitorturik dauden kirol elkarteen eginkizunak konparatzea.

Modulua: Lehen laguntzak eta higienea kirolean.

Iraupena: 40 ordu (20 teorikoak eta 20 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Kirol teknikariek lehen laguntzen arloan esku hartzeko mugak ezartzen dituen legeria ezagutzea.

2. Lesioak eta zauriak identifikatzea eta haien larritasun maila ebaluatzea.

3. Lehen laguntzetako metodoak eta teknikak ezagutu eta aplikatzea.

4. Kanpoko desfibriladore erdi-automatikoaren oinarrizko erabilera ezagutzea.

5. Lesionatuak eta zaurituak ebakuatzeko protokoloak aplikatzea.

6. Kirol higienearen printzipio nagusiak azaltzea.

7. Ariketa fisikoa egin ondorengo errekuperazio teknikak deskribatzea.

8. Hedatuen dauden drogamenpekotasunek gizakiaren organismoan dituzten ondorioak ezagutzea.

9. Tabakismora eta alkoholismora eramaten duten faktoreak identifikatzea eta mendekotasun horiek kirolari gazteen organismoan dituzten ondorioak zehaztea.

Edukiak.

-Lehen laguntzak:

Legeria. Kirol teknikariek lehen laguntzen arloan esku hartzeko mugak.

Lehen laguntzen hastapenak.

Bihotz-biriketako bizkortzea.

Desfribiladorearen erabilera.

Biziraupen katearen kontzeptua.

Bularreko angina eta miokardio-infartua. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Odoljarioak. Lehen mailako esku-hartzea hemorragietan.

Ebakuazioa.

Talkaren kontrola.

Zauriak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Kontusioak. Lehen mailako esku-hartzea.

Lokomozio aparatuaren traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Garezurreko eta aurpegiko traumatismoa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Bizkarrezurreko traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Politraumatismoa duen eria. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Erredurak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Zaurituaren ebaluazioa, bere mailan.

”Shock” egoera. Etiologia. Zantzuak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

Konbultsio koadroak. Zantzuak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

Histeria-atakea. Lehen mailako esku-hartzea.

Tenperatura altuak eragindako asaldurak. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Alergia-erreakzioa. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea.

Koma diabetikoetan eta talka intsulinikoetan nola jokatu.

-Higienea:

Higienea kirolean.

Ariketa fisikoa egin ondorengo errekuperazio teknikak.

Drogamenpekotasun nagusiak.

Tabakismoa.

Alkoholismoa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Istripua izan duen norbait ebaluatzeko jarraitu beharreko prozedura azaltzea eta erakustea.

b) Modelo eta manikiei bihotz- eta arnas-errekuperazioko teknikak aplikatzea.

c) Desfibriladorea erabiltzen dakiela praktikan erakustea.

d) Konortea duen paziente heldu bati eta konorterik gabe dagoen beste bati eztarriko trabamendurako teknikak behar bezala aplikatzea.

e) Simulazio kasuetan, egoera ezberdinetan, teknika hauek egitea:

-Immobilizazio-teknikak, lehendik adierazitako hausturetarako.

-Odoljarioak geldiarazteko maniobrak.

-Istripua izan dutenak lekualdatzeko maniobrak, lesioaren larritasun maila kontuan izanik.

f) Kasu praktiko batean, immobilizazio-teknika bat proposatzea hausturaren bat izan dezakeelako.

g) Kasu praktiko batean, bizkarrezurrean traumatismoa duen pertsona bat dagoenean, kirol teknikariak zauritua lekualdatzeko maniobran duen zeregina zehaztea eta ebakuatzeko modua aukeratzea.

h) Kirol teknikari batek koma diabetikoa edo intsulina-kolpea izan duen kirolari batekin nola jokatu behar duen adieraztea.

i) Tabakismoak, drogazaletasunak eta edari alkoholdunen kontsumoak gizakiaren osasunean duten eragina azaltzea.

j) Kirolariek entrenamendu saio edo lehiaketaren batean parte hartu ondoan bete beharreko neurriak eta egin beharreko jarraipena deskribatzea, norberaren higienearen ikuspuntutik.

Berariazko multzoa

Modulua: Lanbide garapena.

Iraupena: 20 ordu (20 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Iraupen-eskiko lehen ikasmailako ziurtagiriaren titularrei aplikatu beharreko lan arloko legeria ezagutzea.

2. Lanbidean aritzeko lege baldintzak deskribatzea.

3. Iraupen-eskiko lehen ikasmailako ziurtagiria duenaren eskumenak, eginkizunak, zereginak eta erantzukizunak zehaztea.

4. Neguko kirolen lurralde antolaketaren oinarrizko sistema zehaztea.

5. Neguko turismoa osatzen duten sektore profesionalak zehaztea.

6. Iraupen-eskiko kirol teknikarientzat Espainian dagoen prestakuntza egitura deskribatzea.

Edukiak.

-Kirol teknikariaren irudi profesionala. Lege esparrua:

Lanbidean aritzeko lege baldintzak.

Lanbidean aritzeko lan eta gizarte arloko betebeharrak.

Lanbidean aritzeko zerga arloko betebeharrak. PFEZ.

-Lanbidean aritzean kirol teknikariak dituen erantzukizunen araubidea:

Erantzukizun zibila.

Erantzukizun penala.

Beregaineko langilearen baldintzak zergen aldetik.

Zuzeneko zergak eta zeharkako zergak. Zerga arloko betebeharrak ez betetzea.

-Lan harremanei aplikatzen ahal zaien legeria.

-Iraupen-eskiko lehen ikasmailari dagozkion lanbide gaitasunak.

-Iraupen-eskiko lehen ikasmailan ordainsaririk gabe lan egitea.

-Neguko kirolen federazio autonomikoa.

-Antolaketa eta eginkizunak.

-Neguko kirolen klubak. Sailkapena eta ezaugarriak.

-Natur inguruneko kirol jardueren arauketa.

-Elurretako turismoa. Hura osatzen duten zerbitzuen ezaugarriak eta egitura.

-Neguko kiroletako kirol teknikariendako prestakuntza planak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Iraupen-eskiko lehen ikasmailari dagokion lanbidean aritzean aplikatu beharreko lan arloko legeria aipatzea.

b) Kirol teknikariak lanbidean aritzean dituen erantzukizun zibilak eta penalak bereiztea.

c) Iraupen-eskiko lehen ikasmailako ziurtagiriari dagozkion eskumenak, zereginak eta mugak deskribatzea.

d) Kirol teknikariari bere lanbidean aritzean dagozkion lan eta zerga arloko eskubideak, betebeharrak eta ardurak deskribatzea.

e) Iraupen-eskiak lurralde batean duen antolaketa egitura identifikatzea, kirol federazioen, kirol kluben eta bidaia agentzien eginkizunak bereiziz.

f) Neguko kiroletako oinarrizko klub baten funtzionamendua deskribatzea.

g) Elurretako turismoan parte hartzen duten zerbitzuen eskumenak deskribatzea eta ardurak deskribatzea.

h) Natur inguruneko kirol jarduerei eragiten dien lege araubidea azaltzea.

g) Neguko kiroletako kirol teknikariaren prestakuntza egituratzea.

Modulua: Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa.

Iraupena: 40 ordu (20 teorikoak eta 20 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Pista balizatuetan erreferentziazko eredu baten arabera eskiatzea.

2. Iraupen-eskiaren teknikaren eta taktikaren oinarriak ezagutzea.

3. Iraupen-eskian aritzeari loturiko oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunak zehaztea.

4. Iraupen-eskiaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

5. Iraupen-eskiaren mekanika eta biomekanika ulertzea eta azaltzea.

6. Iraupen-eskiaren material berariazkoen ezaugarriak eta iraupen-eskiaren teknikan duten eragina ezagutzea.

7. Iraupen-eskiaren oinarrizko teknikan abiatzea.

8. Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak gauzatzea.

9. Iraupen-eskiaren ekintza tekniko oinarrizkoak gauzatzea.

Edukiak.

-Iraupen-eskiaren teknikaren ezaugarriak.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunak, eta iraupen-eskiaren teknikarekin duten lotura.

-Gaitasunen garapen berariazkoak garatzeko ariketa teknikoak.

-Biomekanika, iraupen-eskiaren keinu teknikoen azterketari aplikatua.

-Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoen azterketa.

-Kontzeptua: ereduko keinu teknikoa eta keinu tekniko egokitua.

-Kontzeptua: mekanismoa eta ondorio mekanikoa iraupen-eskian. :

Lerradura.

Gidatzea.

Jarrerak.

Bulkadak.

Urratsak.

Biraketa motak.

Jauziak.

-Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoen hobekuntza.

-Material teknikoak eta iraupen-eskiaren teknikaren garapena.

-Oinarrizko teknikak iraupen-eskian:

Kirol taktiken kontzeptua eta sailkapena.

Ezagutzaren, zentzumenen eta koordinazioaren arloko gaitasunak, trebetasun teknikoak, ekintza taktikoei loturik.

Oinarrizko gaitasunak ekintza taktikoei loturik.

Taktikaren ezaugarri berariazkoak iraupen-eskian.

Iraupen-eskiaren kontzeptu espazial eta taktiko oinarrizkoak.

-Jaitsieraren ibilbideak.

-Biraketa motak.

-Iraupen-eskiaren Espainiako eta nazioarteko terminologia.

Ebaluazio irizpideak.

a) Iraupen-eskiaren teknikaren oinarriak azaltzea.

b) Erreferentziazko eredu baten arabera eskiatzea, pista, elur eta bazter mota guztietan, neguko kiroletako estazio bateko iraupen-eskiko pista balizatuetan.

c) Pista balizatuan, iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak erakustea.

d) Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak azaltzea.

e) Iraupen-eskiaren teknikaren eta taktikaren oinarriak azaltzea.

f) Iraupen-eskiaren keinu teknikoa gauzatzean, oinarrizko gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunen eragina zehaztea.

g) Biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak definitzea, baita haien aplikazioa ere iraupen-eskian.

h) Iraupen-eskiaren keinu tekniko funtsezkoen egitura definitzea.

i) Biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak definitzea, baita haien aplikazioa ere iraupen-eskiaren keinu teknikoa ulertzean.

j) Iraupen-eskiaren material teknikoen eta iraupen-eskiaren teknikaren arteko loturak azaltzea.

k) Iraupen-eskiaren oinarrizko jarrera taktikoak azaltzea.

l) Iraupen-eskiaren Espainiako eta nazioarteko terminologia zuzen erabiltzea.

Modulua: Iraupen-eskiko materiala.

Iraupena: 15 ordu (10 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Iraupen-eskian aritzean erabiltzen diren materialen ezaugarri teknikoak zehaztea.

2. Material teknikoen zaintze eta mantentze prozesuak ezagutzea.

3. Iraupen-eskian aritzeko arropa eta osagarri berariazkoen ezaugarri teknikoak ezagutzea, baita haien kontserbazioa ere.

Edukiak.

-Iraupen-eskiko material teknikoak: eskiak, finkagailuak, botak, bastoiak.

-Material teknikoen gaineko mantentze lan eta badaezpadako zaintzak: mantentze lanetarako lanabesak, mantentze prozesuak.

-Osagarri teknikoak: janzkera, eskuzorroak, betaurrekoak, beste batzuk.

Ebaluazio irizpideak.

a) Iraupen-eskiaren material berariazkoen ezaugarri teknikoak deskribatzea.

b) Finkagailuen doikuntza egitea.

c) Materialaren ezaugarri teknikoen eta teknikaren arteko loturak deskribatzea, iraupen-eskiari dagokionez.

d) Materialak zuzen irauteko behar dituen zainketak deskribatzea eta egitea.

e) Kirolerako arropa eta osagarrien ezaugarriak deskribatzea eta horiek zuzen irauteko behar dituzten zainketak zehaztea.

Modulua: Mendiko ingurumena.

Iraupena: 10 ordu (10 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Mendiko ingurumenaren ezaugarririk nabarmenenak deskribatzea.

2. Kartografia eta berezko orientazioa erabiltzea mendian orientatzeko.

3. Ingurumen hezkuntzak jarrerak aldatzeko duen erabilgarritasuna ezagutzea.

4. Iberiar Penintsulako mendialdeetako basa natura zaintzeko dauden legeak eta gizarte-ekimenak ezagutzea.

Edukiak.

-Iberiar Penintsulako mendikateak eta haien arro hidrografikoak.

-Iberiar Penintsulako mendiko ekosistemak.

-Kartografia eta orientazioa mendian. Maparen irakurketa eta bertatik bertarako erabilera.

-Iparrorratzaren eta maparen erabilera.

-Ingurumen hezkuntza. Ingurumen hezkuntzaren xedeak.

-Basa naturaren sustapena eta zaintzea: atarikoa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mendikateak eta arro hidrografikoak mapa batean kokatzea, Iberiar Penintsulako mendikateei loturik.

b) Ekologiaren kontzeptua.

c) Iberiar Penintsulako mendiko ekosistema desberdinen ezaugarriak zehaztea eta identifikatzea.

d) Mapa mota desberdinak aztertzea eta horien sinbologia interpretatzea.

e) Desnibelak eta luzetarako distantziak kalkulatzea zenbait eskalatako mapak abiapuntutzat hartuta.

f) Naturan orientatzeko dauden zeinuak ezagutzea eta interpretatzea.

g) Iparrorratza eta mapak erabilita:

-Mapan norbera kokatzea, geografiaren ezaugarrietatik eta/edo orientatzeko tresnek adierazitako datuetatik abiatuta.

-Ezagutzen ez diren lekuak mapan kokatzea.

-Mapan ibilbideak zehaztea eta hautatuko ibilbidea arrazoitzea.

h) Naturguneei eta kirol jarduera arautuei buruzko legeria interpretatzea.

i) Banaka eta taldean egiteko ekintzak proposatzea, naturarekiko errespetuari buruz sentsibilizatzeko eta ingurumenaren gaineko eragin kaltegarriak ahalik eta txikienak izateko.

Modulua: Iraupen-eskiaren irakaskuntzaren metodologia.

Iraupena: 55 ordu (25 teorikoak eta 30 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Didaktikaren printzipioak aplikatzea iraupen-eskiaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.

2. Aurrerapen metodologikoak garatzea iraupen-eskiaren teknika irakasteko.

3. Iraupen-eskiko hastapen aldiaren eta teknikaren oinarriak eskuratzeko aldiaren eduki tekniko eta taktikoak finkatzea.

4. Hastapen aldian eta teknikaren oinarriak eskuratzeko aldian aplika daitezkeen irakaskuntza metodo eta moldeak ezaugarritzea.

5. Iraupen-eskiaren teknika irakasteko dauden bitartekoak, baliabideak eta laguntzak erabiltzea eta hasteko eta teknikaren oinarriak eskuratzeko faseetan aplikatzea.

6. Gauzatze teknikoan izaten diren akatsak identifikatzea, zergatiak zehaztea eta zuzentzeko metodo eta baliabideak aplikatzea.

7. Teknikaren ikaskuntza prozesuan izaten den aurrerapena ebaluatzeko irizpideak aplikatzea.

8. Haurrendako didaktika berariazkoa erabiltzea iraupen-eskian.

Edukiak.

-Iraupen-eskiaren keinu teknikoak ikasteko prozesua:

Iraupen-eskiaren ikaskuntza araberatzen duten faktoreak.

Ikaskuntza prozesuaren faseak. Iraupen-eskiaren keinu teknikoen modu oinarrizkoak eta modu hobetuak.

-Didaktikaren printzipio metodologikoak iraupen-eskiaren irakaskuntzari aplikatuak.

-Iraupen-eskiaren teknikaren irakaskuntzaren etapak. Aurrerapen metodologikoa:

Hastapen aldia.

Oinarriak eskuratzeko aldia.

Hobekuntza aldia.

Eskuragarritasun aldakorreko aldia.

-Ikaslearen soslaiaren azterketa. Eskiatzaileak beren maila teknikoaren arabera sailkatzeko irizpideak:

Lehenengo maila: Hastapena.

Bigarren maila: Oinarrizkoa.

Hirugarren maila: Tartekoa.

Laugarren maila: Aurreratua.

Bosgarren maila: Aditua.

-Irakaskuntza unitateak. Irakaskuntza unitateen antolaketa.

-Irakaskuntzaren xedeen definizioa iraupen-eskian.

-Iraupen-eskiari aplikatzen ahal zaizkion irakaskuntza metodo eta moldeak.

-Iraupen-eskia irakasteko bitartekoak, laguntzak eta baliabideak:

Trebetasun teknikoak eskuratzeko, hobetzeko eta automatizatzeko ariketak.

Iraupen-eskiarekin ikusteko duten oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak hobetzeko eta garatzeko ariketak.

Gauzatze teknikoan izaten diren akatsak zuzentzeko ariketak.

Berotze berariazkorako ariketak.

Banakako, binakako eta taldekako ariketak.

Joko eta lehiaketak.

Irakasbideak hautatzeko faktore erabakigarriak.

Bazterra eta elurra.

Ikus-entzunezko laguntzak.

Sentsazio eta irudi mentalak. Saiakuntza mentala.

Baliabideak eta laguntzak hautatzeko faktore erabakigarriak.

-Keinu teknikoaren azalpena eta erakuspena:

Keinu teknikoaren azalpena.

Keinu teknikoaren irudi ideo-motorra.

Keinu teknikoaren ulermena.

Gorputz-hizkuntza keinu teknikoaren azalpenean.

Keinu teknikoaren ikusizko irudia.

Keinu teknikoaren imitazioa.

Keinu teknikoaren erakuspenaren ezaugarri didaktikoak.

-Ikasleak keinu teknikoa gauzatzea:

Ikasleak keinu teknikoa gauzatzea.

Banaka eta taldeka gauzatzea.

Teknikariaren zeregina ikasleak keinua gauzatzean.

Keinu teknikoaren gauzatzearen behaketa.

-Keinu teknikoa egitean gertatzen diren akatsen zuzenketa:

Akatsak, okerrak eta koordinazio larriak.

Akats automatizatuak eta automatizatu gabeak.

Sinzinesiak.

Akatsak zuzentzeko prozesua.

Akatsen zuzenketaren ezaugarri didaktikoak.

-Ikaskuntza prozesua ebaluatzeko irizpideak:

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ebaluaziorako irizpideak.

Test teknikoak.

-Iraupen-eskiaren ikaskuntza prozesuari eragiten dioten faktoreak.

-Haurrei eskian irakastea:

Adin tarte desberdinen ezaugarrien azterketa.

Haurrek iraupen-eskian ikastea.

Jokoa eta lehiaketak.

Eskiaren aurrerapen pedagogikoa haurrengan. Adinaren araberako egokitzapenak.

Irakaskuntza unitateak. Irakaskuntzaren iraupena, adinaren arabera.

Bazterraren formen estadiumak, eskiaren irakaskuntzarako. Elur lorategiak.

Keinu teknikoaren azalpena eta erakuspena.

Haurrek keinu teknikoa gauzatzea.

Gauzatze teknikoan izaten diren akatsez ohartzea eta zuzentzea.

-Iraupen-eskiko hastapen aldia.

-Irakaskuntzaren azken buruko helburuak iraupen-eskiko hastapen aldian:

Iraupen-eskiaren oinarrizko keinu teknikoak menderatzea.

Orekari eustea pista berdeetan barna mugitzean.

Lerro zuzeneko translazio higidura menderatzea, eta orobat norabide aldaketak, teknika klasikoan nahiz librean, edozein elur motaren gainean. Pista hori eta berdeak.

Lekualdatzeko abiaduraren kontrola jaitsieretan, pista hori eta berdeetan.

-Eduki teknikoak irakasteko metodologiak:

Keinu teknikoen didaktika.

Jarrera eta gauzatze akatsez ohartzea eta zuzentzea.

Ekintza taktikoen didaktika.

-Iraupen-eski klasikoko hastapen aldiaren eduki teknikoa:

Ikaslea materialera, ingurunera, elurretara eta lerradurara egokitzea.

Translazio higidurak bazter zelaian eta igoera apalean. Aldi bereko bulkada oinarrizkoa. Txandakako urrats oinarrizkoa. Aldi bereko bulkada. Urrats bateko bulkada.

Translazio higidurak bazter zelaian eta igoera apalean. Norabide edo arrasto aldaketak, pausoka eta bira emanez.

Translazio higidura zuzenak malda handieneko lerroan.

Zuzeneko jaitsiera. Jaitsiera ziria eginez.

Translazio higidura zuzenak malda handieneko lerrotik kanpo.

Ziri erdiko jarrera. Jaitsiera diagonalean.

Translazio higidura lerromakurra, jaitsieran. Biraketa ziria eginez. Funtsezko biraketa.

Abiaduraren eta higiduraren ibilbidearen kontrola biraketetan. Norabide aldaketen serieak, ziria eginez, arku eta erradio desberdinetakoak.

Translazio higidurak igoeran, malda handieneko lerroan. Igoera eskailera eginez. Artazi-urratsa.

-Patinajeko iraupen-eskiko hastapen aldiko eduki teknikoak:

Ikaslea materialera, ingurunera, elurretara eta lerradurara egokitzea.

Translazio higidurak bazter zelaian eta igoera apalean.

1-1 patinatzaile txandakakoa. Patinatzaile asimetrikoa. Erdi patinatzailea.

2-1 patinatzailea. Abiadurako patinatzailea.

-Teknikaren oinarriak eskuratzeko aldia.

-Teknikaren oinarriak eskuratzeko aldiko irakaskuntzaren azken buruko helburuak:

Iraupen-eskiaren funtsezko trebetasun teknikoak eskuratzea.

Lerro zuzeneko translazio higidura menderatzea, eta orobat norabide aldaketak, teknika klasikoan nahiz librean, edozein elur motaren gainean. Pista gorri eta urdinak.

Lekualdatzeko abiaduraren kontrola jaitsieretan, pista gorri eta urdinetan.

-Eduki teknikoak irakasteko metodologiak:

Keinu teknikoen ezaugarri zinematiko eta dinamikoak.

Keinu teknikoen didaktika.

Jarrera eta gauzatze akatsez ohartzea eta zuzentzea.

Bastoia landatzea.

Bulkada.

Biraketen kateamendua.

Ekintza taktikoak.

Ekintza taktikoen didaktika.

-Teknikaren oinarriak eskuratzeko etapako eduki teknikoak:

Translazio higidura bazter zelaian eta teknika klasikoan. Txandakako urratsa. Txandakako urratsa aldi bereko bulkadarekin (Trozzi). Hiru aldiko txandakako urratsa. Lau aldiko txandakako urratsa.

Translazio higidura bazter zelaian eta teknika librean.

1-1 patinatzailea. Patinatzaile urratsa, bastoiekin bulkatu gabe.

Translazio higidura zuzenak malda handieneko lerroan.

Translazio higidura lerromakurra, jaitsieran. Zuzeneko jaitsiera.

Translazio higidura lerromakurra, zelaian. Norabide aldaketak patinatzaile urratsean. Biraketa paraleloa. Lerraldiak.

Translazio higidurak igoeran eta teknika klasikoan. Txandakako urratsa igoera ertain eta gogorretan. Artazi erdia.

Translazio higidurak igoeran eta teknika librean. Patinatzaile urrats asimetrikoa igoera ertain eta gogorretan.

Arrastoz aldatzeko higidurak, teknika klasikoan. Arrastora bi alditan sartzea. Arrastora hiru alditan sartzea.

Abiaduraren eta higiduraren ibilbidearen kontrola biraketetan. Arku eta erradio desberdinetako biraketen serieak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Iraupen-eskiko halako keinu tekniko bat irakasteko saio baten hiru kasu praktikotan, bost urte baino gutxiagoko ikasleendako hastapen aldian; bost urte baino gehiagoko ikasleendako hastapen aldian; teknikaren oinarriak eskuratzeko aldian, halako ezaugarri batzuk dituzten ikasleekin.

-Keinuaren ezaugarri teknikoak azaltzea.

-Irakaskuntza molde bat erabiltzea eta haren erabilera justifikatzea.

-Keinu teknikoa irakasteko metodo bat aplikatzea eta haren erabilera justifikatzea.

-Ikasteko egokienak diren ariketen segida praktikatzea.

-Keinua egitean ohikoenak diren akatsak azaltzea eta ezaugarritzea.

-Kirolgileen gauzatze akatsez ohartzea eta zuzentzeko ariketak erabiltzea.

-Gutxienez 3 laguntza pedagogiko erabiltzea eta haien erabilera justifikatzea.

-Partaideen material teknikoaren ezaugarriak definitzea.

-Beharrezkoa izanez gero, pisten aldaketa morfologikoa eskatzea, keinu teknikoaren irakaskuntzara hobeki egokitzeko.

-Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak erabakitzea.

-Irakaskuntza saioaren garapena ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak erabakitzea.

-Taldeak pistan izan behar duen kokapena eta teknikariak taldearen aldera izan behar duena justifikatzea.

-Taldearen segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak zehaztea.

-Didaktikaren printzipioak iraupen-eskiaren teknikaren irakaskuntzan nola aplikatzen diren azaltzea.

-Eskiaren irakaskuntzan taldearen ezaugarrien arabera aplikatzen ahal diren irakaskuntza moldeak zehaztea.

b) Kasu praktiko batean, iraupen-eskiaren teknika irakasteko baliabide eta laguntzak aplikatzea eta haien erabilera justifikatzea, honako hauek kontuan harturik:

-Taldearen ezaugarriak.

-Irakatsi beharreko keinu teknikoa.

-Baldintza meteorologikoak eta pisten egoera.

-Iraupen-eskiko hastapen aldirako eta teknikaren oinarriak eskuratzeko aldirako.

-Irakaskuntzaren azken buruko helburuak zehaztea.

-Etapa bakoitzeko eduki teknikoak erabakitzea.

-Eduki teknikoak irakasteko metodologiak zehaztea.

c) Iraupen-eskiko hastapenaren metodologiak adin desberdinetako ikasleekin dituen bereizgarriak definitzea.

d) Iraupen-eskiaren teknika irakasteko aurrerapen metodologikoa zehaztea ikasleen adinaren arabera.

e) Iraupen-eskiko hastapen aldiko eta teknika eskuratzeko aldiko edukiak azaltzea eta erakustea.

f) Gauzatze teknikoan gertatzen diren akatsik ohikoenak definitu eta identifikatzea, oinarrizko zergatiak azalduz, eta horiek zuzentzeko metodo eta baliabide eraginkorrenak deskribatzea.

g) Eskiatzaileak mailaka sailkatzeko irizpideak adieraztea.

h) Teknikaren ikaskuntza prozesuan ikasleen aurrerapena ebaluatzeko irizpideak zehaztea.

i) Eski eguna hastean, berotze ariketa berariazkoak egitea.

j) Irizpide objektiboak aplikatzea eski pistak beren zailtasun mailaren arabera sailkatzeko.

k) Iraupen-eskiaren keinu teknikoen eta oinarrizko mekanismoen erakuspenak zuzen egitea.

l) Iraupen-eskiaren oinarrizko jarrera taktikoen erakuspenak egitea.

m) Iraupen-eskiaren halako keinu tekniko bat irakasteko saioa emateko kasu praktiko batean, partaideen ezaugarriak eta interesak kontuan harturik, honako hauek hautatzea, deskribatzea eta justifikatzea:

-Keinu teknikoaren azalpena.

-Irakaskuntza molde egokiena.

-Irakaskuntzaren sistematologia.

-Ariketa egokienen segida.

-Ariketak erabiltzea higidurak egitean izaten diren akatsik ohikoenak eta jarreretan egiten diren akatsak zuzentzeko.

-Baliabide eta laguntza pedagogikoak.

-Saioari aplikatzen ahal zaizkion jokoak.

-Partaideen material teknikoaren ezaugarriak.

-Pisten hautapena.

-Pisten aldaketa morfologikoak.

-Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak.

-Irakaskuntza saioaren garapena ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak.

-Taldeak pistan izan behar duen kokapena.

-Taldearen segurtasuna bermatzeko neurriak.

-Teknikariak taldearen aldera izan behar duen kokapena.

Modulua: Kirol segurtasuna.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Iraupen-eskian, eskia alpetarrean eta snowboardean gainkargaren eta zeharkako eragileen ondorioz izaten diren lesioriko hikoenak saihestea.

2. Eskiatzeko eremuetan istripuei aitzintzeko eta segurtasuna gordetzeko hartzen diren neurriak ezagutzea.

3. Elur gainean lerratzeko kiroletan aritzean istripurik izanez gero, protokoloei jarraikiz jokatzea.

4. Neguko kiroletako estazioetako oinarrizko antolaketa zehaztea.

5. Pista balizatuetako segurtasunerako baliabide eta bitartekoak deskribatzea eta ezagutzea.

6. Eskiatzeko eremuetan gehien erabiltzen diren seinaleak ezagutzea.

7. Eskiatzaileek pistan gorde beharreko portaera arauak zehaztea.

8. Eguzki-erradiazioek eragindako nahasmenduei aurrea hartzeko metodo eraginkorrenak aplikatzea.

9. Elurroldeen ezagutzako hastapena.

Edukiak.

-Iraupen-eskian gainkargaren ondorioz gertatzen diren lesio ohikoenak.

-Nola sortzen diren eta nola aitzintzen zaien.

-Zeharkako eragileen ondorioz gertatzen diren lesio ohikoenak.

-Nola sortzen diren. Nola aitzintzen zaien.

-Neguko kiroletako estazioak.

-Departamentu teknikoak.

-Segurtasun arauak pistetan.

-Arrisku seinaleak eta babes sistemak.

-Eskiatzailearen portaera arauak.

-Teleaulkiak eta telekabinak ebakuatzeko planak.

-Edukien aplikazioa neguko kiroletako estazioetan.

-Eguzki-erradiazioek eragindako nahasmenduak. Sintomak. Prebentzioa. Lehen esku-hartzea, epe ertainekoa eta epe luzekoa.

-Elurroldeak: oinarrizko kontzeotuak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Deskribatzea zein diren iraupen-eskian gertatzen diren lesio edo traumatismo ohikoenak, zehaztea zein diren haien eragileak eta definitzea zein diren horiei aitzintzeko neurriak, gertatuz gero jokatzeko zer arau dauden eta zein diren errazten dituzten faktoreak.

b) Definitzea zein diren beharrezko segurtasun baldintzak iraupen-eskiko kirol teknikari batek taldeekin eremu balizatuetan nolanahi mugitzeko.

c) Neguko kiroletako estazioetan iraupen-eskiko teknikariak gorde beharreko portaera arauak definitzea eta interpretatzea.

d) Neguko kiroletako estazioetan erabiltzaileak gorde beharreko portaera arauak definitzea eta interpretatzea.

e) Erreskate eta laguntza zerbitzuetakoei jakinarazi beharreko informazioa zehaztea.

f) Teleaulkiak eta telekabinak ebakuatzeko simulakroan, neguko kiroletako kirol teknikariak izan beharreko jokabidea erakustea.

g) Kasu jakin batean, eski pistak haien zailtasun mailaren arabera sailkatzea.

h) Pistetako seinaleak ezagutzea eta interpretatzea.

i) Pistak ixtea edo irekitzea baldintzatzen duten faktoreak aipatzea.

j) Afixak eta eskiatzailearendako informazio panelak interpretatzea.

k) Pistak baliatzeko materialen erabilera ezagutzea eta adieraztea.

l) Mendiko kiroletan eguzki-erradiazioen pean gehiegi egoteak larruazalean dituen ondorioak azaltzea.

m) Mendiko kiroletan aritzen direnei azaltzea zer neurri hartu behar diren eguzkiak larruazalean dituen ondorio gaiztoei aurrea hartzeko.

Multzo osagarria.

Iraupena: 25 ordu.

Helburuak.

1. Kirol espezialitatearen zientzietan gehien erabili ohi den alemanezko, frantsesezko edo ingelesezko terminologia ulertzea.

2. Kontsultarako merkatuan dagoen oinarrizko eta berariazko materialaren berri izatea.

3. Testu prozesadore bat erabiltzea, bere mailari dagozkion eginkizunak hobeki betetzeko.

4. Etorkizuneko teknikariak desgaitasunen bat dutenen kirol praktikan trebatzen hastea.

5. Neguko kiroletan desgaitasuna dutenendako dauden espezialitateen historia, antolaketa eta egitura baloratzea.

6. Desgaitasun fisiko, psikiko eta sentsorial ohikoen etiologiaren eta tipologiaren deskribapena eta haien sailkapen mediko eta funtzionala ezagutzea, beren ezaugarri eta aukera motorrekin.

7. Behar diren bitartekoak aurreikustea, desgaitasuna duten pertsonak kirol hastapeneko jardueretan parte hartzen duen talde batean integratzeko.

Edukiak.

-Kirol espezialitatearen berariazko eta oinarrizko terminologia, dagokion hizkuntzan.

-Atzerriko hizkuntzek egun duten lekua eta garrantzia aitortzea, interes pertsonal eta/edo profesionaleko gaietan bizi guztian sakontzeko tresna diren aldetik.

-Testuen tratamendua.

-Espezialitatea desgaitasunen bat dutenei erakusteko oinarrizko didaktika.

-Kirol modalitate egokituak: modalitate paralinpiarrak, Specials Olympic-etakoak eta desgaitasun psikikoak dituztenendako Joko Paralinpiarretakoak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Testu tratamenduko programa bat erabiltzea txosten edo zeregin jakin bat egiteko.

b) Dagokion hizkuntzan kirol espezialitateari buruz idatzitako testu bat emanda, oinarrizko terminoak aukeratu eta itzultzea.

c) Ulertzen saiatzea, proposatutako zereginei arretaz erreparatuta eta ikasteko arazoei aurre egiten saiatuta. Kirolaren termino berariazkoak ikasteko gogoz.

Gisa horretara ebaluatu nahi da atzerriko hizkuntzei ematen zaien aitortza eta garrantzia, nazioartean komunikatzeko eta kultur aberaste pertsonal eta profesionalerako tresna diren aldetik.

Zereginei eskainitako denbora eta interesa modu positiboan baloratuko dira, baita gaitasun lexikoa hobetzeko jarraikitasuna ere.

d) Desgaitasunak deskribatzea, baita haien sailkapen mediko eta funtzionala ere.

e) Neguko kiroletan, lehiaketetan aritzea posible duten desgaitasunak hautatzea.

f) Didaktika egokia erabiltzea espezialitatearen alderdi bat erakusteko desgaitasun fisiko, psikiko eta sentsoriala dutenei.

Prestakuntza praktikoaren multzoa.

Iraupena: 150 ordu.

Helburuak.

Iraupen-eskiko kirol teknikarien lehen ikasmailako prestakuntza praktikoaren multzoak, foru dekretu honen 4. artikuluan aipatutako helburuez gain, hau ere du: ikasleek prestakuntzaldian eskuratutako gaitasunak praktikan garatzea, eta, horretarako, prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea, eta beharrezkoa den esperientzia lortzea honako hauek eraginkortasunez egiteko: iraupen-eskiaren hastapenak eta hartan aritzean banakakoei edo taldeei lagun egitea eta haien segurtasuna bermatzea, eta beharrezkoa izanez gero lehen laguntzak ematea.

Garapena.

1. Iraupen-eskiko kirol teknikariaren lehen ikasmailako prestakuntza praktikoa izanen da iraupen-eskiko hastapeneko saio batzuetara jarraitutasunez joatea, esleitutako tutore batek gainbegiraturik eta berariaz izendatutako taldeekin. Aldi honetan, 90 ordu izanen dira iraupen-eskiko hastapen saioetarako, eta 60 ordu, berriz, egiten diren jardueren programazio saioetarako.

2. Prestakuntza praktikoaren multzoak hiru fase izanen ditu: behaketa fasea, lankidetza fasea eta jarduketa gainbegiratuaren fasea.

3. Hiru faseak bukaturik, ikasleak praktikaldiaren memoria prestatuko du, prestakuntza eman duen zentroak eta tutoreak ebaluatu beharko dutena.

Ebaluazioa.

Prestakuntza praktikoaren multzoan gai edo ez gai kalifikazioak baizik ez dira emanen. Gai kalifikazioa lortzeko, ikasleei honako hauek eskatuko zaizkie:

-Fase bakoitzerako ezarritako orduen %80ra edo gehiagora joatea.

-Lan saioetan aktiboki parte hartzea.

-Saio bakoitzean prestakuntza helburuak lortzea.

-Hizkera garbia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.

-Praktikaldiaren memoria egoki aurkeztea.

-Praktikaldiaren memorian, gutxienez, atal hauek biltzea:

-Praktikak egin diren zentroaren, instalazioen eta guneen funtzionamendua eta egitura deskribatzea, eta orobat deskribatzea praktikaldia zer talderekin egin den.

-Praktikak gauzatzea: saio bakoitzeko praktiken jarraipen fitxak, faseka antolatuak.

-Praktiken autoebaluazio txostena.

-Tutorearen ebaluazio txostena.

b) Bigarren ikasmaila

Multzo komuna

Modulua: Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak II.

Iraupena: 35 ordu (30 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Zientzia biologikoen oinarrizko terminologiarekin ohitzea, bereziki kirolean erabili ohi denarekin.

2. Gorputz-segmentuen ezaugarri anatomikoak zehaztea, haien higidurak interpretatzea eta kirol jardueran duten inplikazioa ezagutzea.

3. Muskulu-uzkurduraren mekanika azaltzea.

4. Lege mekanikoen oinarrizko printzipioak giza mugimendu mota desberdinen ezagutzan aplikatzea.

5. Bihotz eta arnas sistemaren erantzunak ariketarekin lotzea.

6. Metabolismo energetikoaren oinarriak interpretatzea.

7. Nerbio sistema zentralaren funtzionamenduaren oinarriak eta mugimendu-ekintzaren kontrolean duen inplikazioa deskribatzea.

8. Nerbio sistema autonomoaren funtzionamenduaren oinarriak deskribatzea, eta orobat giza gorputzaren sistema eta aparatuen kontrolean duen inplikazioa.

9. Digestio aparatuaren eta giltzurrunaren funtzionamenduaren oinarriak deskribatzea.

Edukiak.

-Kirol jardueraren oinarri anatomikoak.

-Hezurrak, artikulazioak eta muskuluak, eta haien mugimendu analitikoak:

Sorbalda.

Ukondoa.

Eskumuturra eta eskua.

Aldaka.

Belauna.

Orkatila eta oina.

-Muskulu-uzkurduraren mekanika eta motak.

-Lokomozio aparatuaren biomekanikaren oinarriak:

Kirol biomekanikaren atarikoa.

Giza mugimenduan jarduten duten indarrak.

Grabitate zentroa eta oreka giza gorputzean.

Giza mugimenduaren azterketa zinematiko eta dinamikoaren atarikoa.

Giza mugimenduaren printzipio biomekanikoak.

-Kirol jardueraren oinarri fisiologikoak.

-Jarduera fisikoaren fisiologiaren oinarrizko kontzeptuak.

-Bihotz eta arnas sistemak ariketari ematen dion erantzuna.

-Metabolismo energetikoa. Ariketa fisikora egokitzea.

-Muskulu-uzkurduraren fisiologia.

-Muskulu-zuntzak eta prozesu energetikoak.

-Nerbio sistema zentrala.

-Nerbio sistema autonomoa.

-Sistema endokrinoa. Hormona nagusiak. Berariazko ekintzak.

-Digestio aparatua eta haren eginkizuna.

-Giltzurruna, haren eginkizuna eta ariketak ekartzen dizkion aldaketak.

-Gaitasun fisikoen fisiologia.

-Elikadura eta kirola.

-Ariketa fisikoa eta energia gastua.

Ebaluazio irizpideak.

a) Muskuluek gorputz-segmentuen artikulazio-mugimenduetan betetzen dituzten eginkizunak bereiztea.

b) Giza gorputzak dituen artikulazioen mugikortasunaren maila eta mugak zehaztea.

c) Muskulu-uzkurduraren mekanika definitzea eta uzkurdura motak identifikatzea.

d) Giza gorputzaren kanpoko indarrak eta horiek kirol mugimenduan duten esku-hartzea identifikatzea.

e) Hezur eta muskulu elementu nagusiek giza gorputzaren jarrera estatikoan eta dinamikoan duten eragina azaltzea.

f) Giza mugimenduan jarduten duten indarrak azaltzea.

g) Grabitate zentroak giza gorputzaren orekan duen zeregina frogatzea.

h) Mugitzen ari den norbaiten irudiak izanik, giza mugimenduaren printzipio biomekanikoak era aplikatuan azaltzea.

i) Bihotz eta arnas sistemaren fisiologia azaltzea eta egitura bakoitzean luzaroko ariketari erantzuteko gertatzen diren egokitzapenak ondorioztatzea.

j) Mugimendu egintzan esku hartzen duten nerbio sistemako gune eta bideen eskemak egitea.

k) Nerbio sistema sinpatiko eta parasinpatikoak ariketa fisiko bat egiten ari den giza organismoaren eginkizunen kontrolean duten zeregina azaltzea.

l) Hormona sistemak ahalegin handiko ariketan duen zeregina eta luzaroko ariketara nola egokitzen den azaltzea.

m) Kirolariek ahalegin handiko ariketetan eta luzaroko ariketetan dituzten nutrizio eta hidratazio beharrak deskribatzea.

n) Neguko kiroletan egiten den energia gastua azaltzea.

Modulua: Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak II.

Iraupena: 25 ordu (20 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Kirol portaeren ikaskuntzan eragina duten alderdi psikologikorik garrantzitsuenak zehaztea.

2. Kirolarien funtzionamendu psikologikoa hobetzeko estrategiak aplikatzea.

3. Kirol entrenamenduari eta kirol lehiaketari lotutako faktore eta arazo emozionalak identifikatzea.

4. Kirol optimizazioan esku hartzen duten pertzepzio faktoreak identifikatzea.

5. Hartutako erabakiek kirol errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

6. Praktikaren baldintzak diseinatzea kirol irakaskuntza hobetzeko.

7. Kirol taldeen zuzendaritzari lotutako alderdi psikologikoak ezagutzea.

8. Talde dinamikaren printzipioak ezagutzea, eta orobat hura lantzeko erabiltzen diren tekniketariko batzuk.

Edukiak.

-Kirol portaeren ikaskuntzarekin zerikusia duten alderdi psikologikoak.

-Lehiaketa-kirolaren premia psikologikoak.

-Kirol entrenamenduaren ezaugarri psikologikoak.

-Lehiarako gaitasunaren garapena kirol entrenamenduaren bitartez: kontzeptuak eta estrategiak.

-Lehiaketetako errendimenduari lotutako alderdi psikologikoak.

-Kirol taldeen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-Kirolaren ikaskuntzak optimizatzeko prozesua.

-Taldeak ezagutzeko eta gobernatzeko oinarrizko teknikak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolariak entrenamenduaren eta lehiaketaren arloan dituen premia psikologiko nagusiak deskribatzea eta entrenamendurako atxikiduran eragina izan dezaketen aldagai psikologikoen kontrolerako jokatzeko moduak deskribatzea.

b) Kasu praktiko batean, entrenatzaileak prozesuan esku hartzen dueneko adibide bat prestatzea, horretarako erabiliz entrenamendurako atxikimendua eta gauzatze teknikoko jarrera baten eta kirol portaera baten ikaskuntza ekarriko duten estrategia psikologikoak.

c) Pertzepzio-prozesuek kirol optimizazioan duten zeregina aztertzea.

d) Hartutako erabakiek kirol errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

e) Jardueraren baldintzak diseinatzea, kirolaren ikaskuntza hobetzeko.

f) Faktore emozionalek informazioaren prozesatze kontzientean duten eragina deskribatzea.

g) Talde dinamikako lanaren tekniketariko batzuk aplikatzea eta interpretatzea.

Modulua: Kirol entrenamendua II.

Iraupena: 35 ordu (20 teorikoak eta 15 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Entrenamenduaren teoria orokorra eta teoria horren oinarri diren printzipioak eta faktoreak ezagutzea.

2. Entrenamenduaren plangintzaren eta kontrolaren elementuak aplikatzea.

3. Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko sistema eta metodoak erabiltzea.

4. Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak entrenatzeko metodoak aplikatzea.

5. Entrenamenduan erabili beharreko ariketen errepertorioak ikastea.

6. Gaitasun psikikoak eta portaerakoak prestatzeko oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

Edukiak.

-Kirol entrenamenduaren teoria.

-Entrenamenduaren programazioa. Orokortasunak. Egitura. Entrenamenduaren aldagaiak.

-Entrenamendu orokorra eta berariazkoa.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak garatzeko metodo eta baliabideak.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko metodo eta baliabideak.

-Entrenamendu saioen prestaketa.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak baloratzeko probak.

-Kirolen behar metabolikoak eta entrenamenduaren xedeak.

-Gaitasun psikikoen eta portaeraren prestaketa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirol denboraldi baterako entrenamenduaren programazioa, plangintza eta periodizazioa egitea, adin jakin bateko kirolariendako.

b) Kasu praktiko batean, gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ariketen progresio bat ezartzea, ezaugarri jakin bateko kirolarien talde batendako.

c) Gaitasun fisiko eta/edo pertzepzio- eta mugimen-gaitasun guztiak garatzeko saioa behar bezala egin den ebaluatzean kontuan hartu beharreko faktoreak zerrendatzea.

d) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ariketak egitean gertatzen diren akatsik ohikoenak identifikatzea.

e) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ekipamendu eta materiala justifikatzea eta deskribatzea.

f) Gaitasun fisiko jakin bat garatzeko metodoa zergatik hautatu den justifikatzea.

g) Dauden prozesu metabolikoak bereiztea eta horiek kirol entrenamendu mota desberdinetara egokitzea.

h) Entrenamendu aerobiko eta anaerobikoaren bereizgarri nagusiak deskribatzea.

i) Kirolarien egokitzapen fisikoan eragiten duten gaitasun psikikoak eta portaerakoak prestatzeko oinarriak zehaztea.

Modulua: Kirolaren antolaketa eta legeria II.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Kirolaren antolamendu juridikoa ezagutzea.

2. Kirol arloko eskumenetan, Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkionak eta Nafarroako Foru Komunitateak berezko dituenak bereiztea.

3. Kirolaren arloan Estatuan dauden elkartze ereduak ezagutzea.

Edukiak.

-Estatuko kirolari buruzko legea.

-Nafarroako Foru Komunitateko kirolari buruzko lege autonomikoa.

-Kirolaren Kontseilu Nagusia.

-Espainiako Batzorde Olinpiarra eta Espainiako Batzorde Paraolinpiarra.

-Estatuan dagoen elkartze eredua.

-Espainiako kirol federazioak.

-Kluben elkartzeak.

-Kirola sustatzeko enteak.

-Kirol sozietate anonimoak.

-Liga profesionalak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolaren arloan Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek dituzten eskumenak konparatzea.

b) Estatu mailan aitorturik dauden elkartze mota desberdinen eginkizunak konparatzea.

c) Kirolari buruzko Estatu mailako legea eta kirolari buruzko lege autonomikoa konparatzea.

Modulua: Kirolaren teoria eta soziologia.

Iraupena: 10 ordu (10 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren arteko desberdintasunak azaltzea.

2. Kirolaren fenomenoa gizarte aurreratuetan masiboki hedatzea ekarri duten faktore nagusiak zehaztea.

3. “Kirol” hitzaren bilakaera etimologikoa ezagutzea.

4. Kirolaren bereizgarriak interpretatzea.

5. Egungo gizartean kirola hedatzea eragin duten faktoreak zehaztea.

6. Kirolaren eduki etikoa ezagutzea, baita kirol etika desitxuratzen duten arrazoiak ere.

7. Kirolak egungo gizartean betetzen duen zeregina identifikatzea.

8. Kirolaren bilakaeraren eta Espainiako gizartearen garapenaren arteko lotura ezartzea.

Edukiak.

-Kirolaren bilakaera historikoa.

-Kirola gaur egungo gizartean.

-”Kirol” hitzaren etimologia.

-Kirolaren bereizgarriak.

-Kirola hedatzea eragin duten faktoreak.

-Kirola gatazka gisa ulertuta. Kirolaren osagai etikoa.

-Kirolaren oinarri soziologikoak.

-Kirol ohituren bilakaera Espainiako gizartean.

-Kirolaren eta gizarteko beste sektore batzuen arteko elkarreragina.

Ebaluazio irizpideak.

a) Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren ezaugarriak deskribatzea eta konparatzea.

b) Kirolaren adierazpen material eta sinbolikoak identifikatzea gizarte garaikidean.

c) Kirolaren bereizgarriak aztertzea, eta ulertzea nola eratzen den kirol praktikaren mota bakoitza kasuan-kasuan nagusitzen diren bereizgarrien arabera.

d) Kirola gizartean hedatzea eragin duten faktoreak baloratzea.

e) Kirola egiteko eskarian eragiten duten gizarte faktoreak xehakatzea.

f) Kirola egiteko eskariak egungo gizartean duen dibertsifikazioa aztertzea.

Berariazko multzoa

Modulua: Lanbide garapena II.

Iraupena: 10 ordu (10 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Neguko kiroletako kirol teknikariaren titulua dutenei aplikatu beharreko lan arloko legeria ezagutzea.

2. Iraupen-eskiko kirol teknikariaren eskumenak, eginkizunak, zereginak eta ardurak zehaztea.

3. Neguko kiroletako teknikarien lanbideak Europar Batasuneko herrialdeetan duen garapen maila zehaztea, eta espainiar teknikarien lanbideak herrialde horietako profesionalenarekin duen baliokidetasuna zehaztea.

4. Neguko kiroletako teknikarien lanbideak Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan duen garapen maila zehaztea, eta espainiar teknikarien lanbideak herrialde horietako profesionalenarekin duen baliokidetasuna zehaztea.

5. Lana soldatapean egiteko Europar Batasuneko eta Batasunetik kanpoko herrialdeetan egin beharreko jarduketak zehaztea.

6. Espainiako Neguko Kiroletako Errege Federazioaren antolaketa eta eginkizunak zehaztea.

7. Elurretako turismoaren ezaugarririk nabarmenenak deskribatzea.

Edukiak.

-Lan eta gizarte orientabidea.

-Kirol teknikariaren figura. Beregaineko langilearen baldintzak lanaren eta zergen aldetik:

Gizarte Segurantzako afiliazioa. Afiliazioak dakartzan eskubide eta betebeharrak.

Langile autonomoen araubide berezia.

Beregaineko jarduera ekonomikoak jasaten dituen zergak. BEZa. PFEZ. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Zerga betebeharrak ez betetzea.

Beregaineko langilearen zerga arloko baldintzak. Zuzeneko zergak eta zeharkako zergak. Tasak edo kontribuzioak. Zerga arloko betebeharrak ez betetzea.

-Iraupen-eskiko kirol teknikariaren lanbide gaitasunak.

-Soldatapeko lana Espainiatik kanpoko herrialdeetan.

-Espainiako Neguko Kiroletako Federazioa. Antolaketa eta eginkizunak.

-Elurretako turismoa Espainian eta elurretako turismoa Europan. Berezitasun nazionalak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Iraupen-eskiko kirol teknikarien lan merkatuaren ezaugarriak zehaztea.

b) Iraupen-eskiko kirol teknikariei dagozkien eginkizunak eta zereginak deskribatzea.

c) Lanbide honetan nor bere gain aritzeko administrazioaren, lanaren eta zergen aldetik behar diren tramiteak deskribatzea.

d) Kirol teknikariari bere lanbidean aritzean lan eta zerga arloan dagozkion eskubide, betebehar eta ardurak deskribatzea.

e) Iraupen-eskiko kirol teknikariek beste herrialde batzuetan dituzten lan aukerak definitzea.

f) Neguko kiroletako teknikarien lanbidean aritzeko herri alpetarretan eta herri amerikarretan dauden berdintasunak eta desberdintasunak eta orobat titulazioen baliokidetza identifikatzea, eta haien lanbide-gaitasunak teknikari espainiarrenekin alderatzea.

g) Elurretako turismoko produktuek Espainian eta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan dituzten ezaugarri nabarmenenak definitzea.

3) Espainiako Neguko Kiroletako Federazioaren eskumenak eta eginkizunak xehakatzea.

Modulua: Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa II.

Iraupena: 40 ordu (15 teorikoak eta 25 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak interpretatzea.

2. Iraupen-eskiaren taktikaren ezagutzan sakontzea.

3. Oinarrizko gaitasun fisikoek eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunek iraupen-eskiaren keinu teknikoan duten eragina zehaztea.

4. Iraupen-eskiaren mekanika eta biomekanika azaltzea.

5. Erreferentziazko eredu bati jarraikiz eskiatzea, mekanismo eta keinu tekniko berariazkoak gauzatuz, egoera berezietara egokituak.

6. Erreferentziazko eredu bati jarraikiz eskiatzea, mekanismo eta keinu tekniko berariazkoak gauzatuz, lehiaketako diziplinetara egokituak.

Edukiak.

-Iraupen-eskiaren ereduko keinu teknikoak.

-Iraupen-eskiaren ereduko keinu tekniko eta mekanismoak egoera berezietara egokitzea.

-Iraupen-eskiaren ereduko keinu tekniko eta mekanismoak lehiaketako diziplinetara egokitzea.

-Teknika klasikoa. Teknika librea. Errelebo lehiaketak. Distantzia luzeko lehiaketak.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunak, eta haien lotura iraupen-eskiaren keinu teknikoak gauzatzearekin.

-Gaitasun psikikoak eta haien lotura iraupen-eskiaren teknikaren hobekuntzarekin.

-Iraupen-eskiaren ereduko keinu teknikoen hobekuntza.

-Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismoen hobekuntza, egoera berezietara egokituak direnean.

-Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismoen hobekuntza, lehiaketako diziplinetara egokituak direnean. Teknika klasikoa. Teknika librea.

Ebaluazio irizpideak.

a) Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak azaltzea.

b) Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak erakustea.

c) Egoera berezietara egokitzeko keinu tekniko eta mekanismo berariazkoak azaltzea.

d) Iraupen-eskiaren keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak zuzen erakustea, egoera berezietara egokituak direnean.

e) Teknika iraupen-eskiko lehiaketako diziplina desberdinetara nola egokitzen den azaltzea.

f) Keinu tekniko eta mekanismo funtsezkoak zuzen erakustea, iraupen-eskiko lehiaketako diziplina desberdinetara egokituak direnean.

g) Iraupen-eskiaren teknika erakustea, abiadura handira egokitua denean edozein pista zanpatu motatan.

Modulua: Iraupen-eskiko materiala II.

Iraupena: 15 ordu (10 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Haurren lehiaketako materialaren ezaugarri teknikoak zehaztea.

2. Iraupen-eskiko materialaren konponketa egitea.

3. Iraupen-eskiko lehiaketarako prestaketaa egitea.

4. Iraupen-eskiko lehiaketako material eta arropa berariazkoak zehaztea.

5. Iraupen-eskiko entrenamendu eta lehiaketarako behar diren elementuak erabiltzea.

Edukiak.

-Lehiaketako eskirako haurrek behar dituzten materialak:

Eskiak eta finkagailuak.

Botak eta bastoiak.

Arropa.

-Eskiak konpontzeko prozesuak:

eskiak konpontzeko erremintak.

Zolen garbiketa.

Ertzak eta zola mailakatzea.

Zolak konpontzea.

Ertzak konpontzea.

-Eskiak lehiaketarako prestatzeko prozesuak:

Argizaria emateko sistemak: atxikitzeko argizaria eta lerratzeko argizaria.

Zolak karraskatzea.

Eskiak prestatzeko erreminta eta materialak.

Argizariak (atxikitzekoak eta lerratzekoak).

-Beste material batzuk konpontzeko eta lehiaketarako prestatzeko prozesuak:

Botak.

Finkagailuak.

Bastoiak.

Lehiaketarako material eta arropa berariazkoak.

-Lehiaketarako material eta arropa berariazkoak.

-Entrenamendua eta lehiaketa egiteko elementuak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Haurrek lehiaketarako behar duten material teknikoaren hautapena justifikatzea.

b) Iraupen-eskiko materiala konpontzeko prozesua modu sistematikoan azaltzea.

c) Iraupen-eskiko materiala konpontzeko prozesua zuzen egitea.

d) Iraupen-eskiko lehiaketarako materiala prestatzeko prozesua modu sistematikoan azaltzea.

e) Iraupen-eskiko lehiaketarako materiala konpontzeko prozesua zuzen egitea.

f) Iraupen-eskiko lehiaketako material eta arropa berariazkoak identifikatzea eta hautatzea.

g) Iraupen-eskiko entrenamendu eta lehiaketarako behar diren materialak hautatzea eta erabiltzea.

Modulua: Mendiko ingurumena II.

Iraupena: 15 ordu (10 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Planetan eskiatzeko gehien nabarmentzen diren eremuak identifikatzea.

2. Mendiko ingurugiroaren ezagutzan sakontzea.

3. Iberiar Penintsulako eta europar kontinenteko mendikateen geogenesia azaltzea.

4. Haietan bizi diren ekosistema eta espezieen elkarreragina ulertzea.

5. Mendiko naturguneetan gizakiaren ekoizpen jarduerak duen eragina identifikatzea.

Edukiak.

-Planetako eskiatzeko eremuak.

-Mendikateen geologiaren kontzeptu orokorrak.

-Mendiko ekologia. Ingurune biologikoa: ekosistemak eta espezieak.

-Ingurumen hezkuntzaren baliabide metodologikoak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Planetako eskiatzeko eremu garrantzitsuenak identifikatzea.

b) Mendiko ekosistemen ezaugarri nabarmenenak identifikatzea eta azaltzea.

c) Ekosistemen printzipioak eta haien elkarreragina azaltzea.

d) Kasu praktiko baten aitzinean eta behar den bibliografia erabiliz, halako alde bateko faunari buruzko azalpen orokorra egitea.

e) Gizakiaren jardunak Espainiako mendialde jakinetako basa habitatetan duen eragina aztertzea.

f) Ekintza pertsonal eta kolektiboak proposatzea, neguko kiroletako estazioetan egitekoak, naturaren zaintzaz sentsibilizatzeko eta eskian aritzeak natur ingurumenaren gain duen eragina ahalik eta gehien apaltzeko.

Modulua: Iraupen-eskiaren irakaskuntzaren metodologia II.

Iraupena: 55 ordu (25 teorikoak eta 30 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Iraupen-eskiaren teknika irakasteko aurrerapen metodologikoak garatzea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

2. Iraupen-eskiaren eduki tekniko eta taktikoak zehaztea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

3. Irakaskuntza metodo eta molde desberdinak aplikatzea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

4. Iraupen-eskian irakasteko dauden bitartekoak, baliabideak eta laguntzak aplikatzea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

5. Teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian, gauzatze teknikoan izaten diren akatsak identifikatzea, zergatiak zehaztea eta zuzentzeko metodo eta baliabideak aplikatzea.

6. Teknikaren ikaskuntza prozesuan izaten den aurrerapena ebaluatzeko irizpideak aplikatzea.

7. Iraupen-eskiaren haurrendako didaktika berariazkoa erabiltzea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

8. Teknika hobetzeko aldiak eta eskuragarritasun aldakorreko aldiak berezko dituzten keinu teknikoak eta mekanismoak erakustea.

Edukiak.

-Teknika hobetzeko aldia. Teknika hobetzeko aldiko irakaskuntzaren azken buruko helburuak:

Iraupen-eskiaren funtsezko trebetasun teknikoak hobetzea eta automatizatzea.

Trebetasun tekniko bereziak eskuratzea.

Teknika klasikoko txandakako urratsean, pisu aldaketa menderatzea edozein elur eta bazter motatan.

Teknika libreko 1-1 patinatzaile urratsa menderatzea edozein elur eta bazter motatan.

Biraketa eta norabide aldaketa menderatzea edozein elur eta bazter motatan, paraleloko biraketa hobetua erabiliz.

Kontrola mugimenduen koordinazioan, urrats aldaketetan.

-Teknika hobetzeko aldia. Eduki teknikoak irakasteko metodologiak:

Keinu teknikoak.

Keinu teknikoen didaktika.

Jarrera eta gauzatze akatsez ohartzea eta zuzentzea.

Ezaugarri zinematikoak.

Indarra/pisua erregulatzeko mekanismoak.

Pisu aldaketaren mekanismoen hobekuntza.

Bulkada mekanismoen hobekuntza.

Propultsio mekanismoen hobekuntza.

Lerradura mekanismoen hobekuntza.

Bastoiak nola landatu, hobekuntza.

Urratsak kateatzea.

-Teknika hobetzeko aldia. Teknika hobetzeko aldiko eduki teknikoak:

Txandakako urratsak.

Urrats konbinatuak.

Aldi bereko txandakako urratsa.

Aldi bereko bulkadak.

Norabide aldaketak.

Teknika libreko urratsak.

Paraleloko biraketa.

-Eskuragarritasun aldakorreko aldia. Eskuragarritasun aldakorreko aldiko irakaskuntzaren azken buruko helburuak:

Iraupen-eskiaren oinarrizko trebetasun teknikoen egonkortzea eta automatizatzea, baldintza aldakorretan ez ezohikoetan.

Teknika klasikoko elementu teknikoak menderatzea, edozein bazter eta lur motatan eta edozein baldintzatan, keinu tekniko egokia erabiliz bere modu hobetuan.

Teknika libreko elementu teknikoak menderatzea, edozein bazter eta lur motatan eta edozein baldintzatan, keinu tekniko egokia erabiliz bere modu hobetuan.

Lekualdatzeko abiaduraren kontrola, edozein jaitsiera, elur eta bazter motatan eta edozein baldintzatan.

Lekualdatzeko ibilbidearen kontrola, edozein jaitsiera, elur eta bazter motatan eta edozein baldintzatan.

-Eskuragarritasun aldakorreko aldia. Eduki teknikoak irakasteko metodologiak:

Keinu teknikoak.

Keinu teknikoen didaktika.

Jarrera eta gauzatze akatsez ohartzea eta zuzentzea.

Ezaugarri zinematikoak.

Pisu aldaketaren mekanismo berariazkoak.

Indarra/pisua erregulatzeko mekanismo berariazkoak.

Norabideari dagozkion mekanismo berariazkoak.

Bastoiak landatzeko mekanismo berariazkoak.

-Eskuragarritasun aldakorreko aldia. Eskuragarritasun aldakorreko aldiko eduki teknikoak:

Translazio higidurak arrasto andeatua duten pistetan.

Translazio higidurak ibilbide kurboko arrastoak dituzten pistetan.

Elur zanpatu gabeak edo pistaz kanpokoak.

Translazio higidurak mazela erdietan.

Translazio higidurak bazter zelaietan eta malda handiko igoera eta jaitsieretan.

Goraguneak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Iraupen-eskiko halako keinu tekniko bat irakasteko saioa gauzatzeko bi kasu praktikotan, halako ezaugarri batzuk dituzten ikasleekin, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian:

-Keinuaren ezaugarri teknikoak azaltzea.

-Irakaskuntza molde bat erabiltzea eta haren erabilera justifikatzea.

-Keinu teknikoa irakasteko metodo bat aplikatzea eta haren erabilera justifikatzea.

-Ikasteko egokienak diren ariketen segida praktikatzea.

-Keinua egitean ohikoenak diren akatsak azaltzea eta ezaugarritzea.

-Kirolgileen gauzatze akatsez ohartzea eta zuzentzeko ariketak erabiltzea.

-Gutxienez 3 laguntza pedagogiko erabiltzea eta haien erabilera justifikatzea.

-Pisten hautapena justifikatzea.

-Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak erabakitzea.

-Irakaskuntza saioaren garapena ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak erabakitzea.

-Taldearen segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak zehaztea.

b) Irakaskuntza metodo eta molde desberdinak aplikatzea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

c) Irakasteko dauden bitartekoak, baliabideak eta laguntzak azaltzea eta aplikatzea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

d) Iraupen-eskian irakasteko aurrerapen metodologikoa definitzea, teknika hobetzeko aldian eta eskuragarritasun aldakorreko aldian.

e) Gauzatze teknikoan gertatzen diren akatsik ohikoenak definitu eta identifikatzea, oinarrizko zergatiak azalduz, eta zuzentzeko metodo eta baliabide eraginkorrenak deskribatzea.

f) Ikasleen aurrerapen teknikoa akatsik gabe ebaluatzea eta teknika ikastean ikasleek egiten duten aurrerapena ebaluatzeko irizpideak definitzea.

g) Teknika hobetzeko aldiak eta eskuragarritasun aldakorreko aldiak berezko dituzten keinu teknikoak eta mekanismoak azaltzea.

h) Teknika hobetzeko aldiak eta eskuragarritasun aldakorreko aldiak berezko dituzten keinu tekniko eta mekanismoen erakuspenak egitea.

i) Iraupen-eskiaren halako keinu tekniko bat irakasteko saioa emateko kasu praktiko batean, partaideen ezaugarriak eta interesak kontuan harturik, honako hauek hautatzea, deskribatzea eta justifikatzea:

-Keinu teknikoaren azalpena.

-Irakaskuntza molde egokiena.

-Irakaskuntzaren sistematologia.

-Ariketa egokienen segida.

-Ariketak erabiltzea higidurak egitean izaten diren akatsik ohikoenak eta jarreretan egiten diren akatsak zuzentzeko.

-Baliabide eta laguntza pedagogikoak.

-Saioari aplikatzen ahal zaizkion jokoak.

-Partaideen material teknikoaren ezaugarriak.

-Pisten hautapena.

-Pisten aldaketa morfologikoak.

-Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak.

-Irakaskuntza saioaren garapena ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak.

-Taldeak pistan izan behar duen kokapena.

-Taldearen segurtasuna bermatzeko neurriak.

-Teknikariak taldearen aldera izan behar duen kokapena.

Modulua: Iraupen-eskiaren entrenamenduaren metodologia.

Iraupena: 35 ordu (15 teorikoak eta 20 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Kirol entrenamenduaren teoriaren oinarrizko printzipio eta kontzeptuak aplikatzea iraupen-eskiaren oinarrizko entrenamenduari.

2. Irizpideak aplikatzea eta metodoak erabiltzea iraupen-eskiaren entrenamenduaren plangintzarako.

3. Lehiaketako iraupen-eskiaren teknika eta taktikaren entrenamendua egitea.

4. Oinarrizko gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunen eski bidezko entrenamendu berariazkoa egitea.

5. Iraupen-eskiaren entrenamenduaren funtsezko osagaiak zehaztea.

6. Entrenamenda eta lehiaketarako ibilbideak markatzeko irizpideak erabiltzea.

7. Kirolarien errendimendua baloratzeko metodoak bere mailan erabiltzea.

8. Lehiaketarako material teknikoa prestatzeko teknikak aplikatzea.

9. Kirolarien partaidetza iraupen-eskiko lehiaketetan zuzentzeko irizpideak aplikatzea.

10. Lehiaketak dituen arrisku fisiko eta psikikoei aitzintzea.

Edukiak.

-Iraupen-eskiaren entrenamenduaren kontzeptu orokorrak:

Entrenamenduaren definizioa.

Oinarrizko printzipioak.

Entrenamenduaren karga: bolumena eta intentsitatea.

Entrenamendu orokorra eta entrenamendu berariazkoa.

Superkonpentsazioaren teoria. Egokitzapenaren oinarrizko dinamika.

Kirol errendimendua eta emaitzak lehiaketan.

Entrenamenduaren helburuak eta edukiak.

Entrenamendurako metodoak eta baliabideak.

Entrenamendurako baliabideak eta laguntzak.

Urteko plangintza.

Entrenamenduaren periodizazioa.

Entrenamendu unitateak.

Entrenamenduaren antolaketa.

- Iraupen-eskiko entrenamenduaren epe luzeko funtsezko etapak:

Pertsonaren heltze psiko-biologikoaren prozesua. Etapak.

Entrenamendu kargaren erregulazioa, adinaren eta mugimenduaren esperientziaren arabera.

Fase sentikorren teoria, iraupen-eskiari aplikatua.

Oinarrizko entrenamendua. Ezaugarriak eta helburu orokorrak.

Errendimenduko entrenamendua. Ezaugarriak eta helburu orokorrak.

Goi errendimenduko entrenamendua. Ezaugarriak eta helburu orokorrak.

-Entrenamenduaren ezaugarriak iraupen-eskian:

Kanpoko baldintzak.

Teknikaren entrenamendua.

Taktikaren entrenamendua.

Oinarrizko gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunen entrenamendua.

Gaitasun psikikoen eta portaerakoen entrenamendua.

Berroneratze prozesuak.

Iraupen-eskiko materialen prestaketa.

Entrenamenduaren osagaien garrantzi erlatiboa kirol errendimenduan.

-Teknika klasikoaren eta teknika librearen entrenamendua:

Teknikaren oinarriak.

Iraupen-eskiaren oinarri teknikoen aplikazioa teknika klasikoko eta teknika libreko lehiaketetara.

Teknikaren aplikazioa zirkuituen trazaduretara, bi tekniketan.

Teknikaren egokitzapena lehiaketako zirkuituen trazaduretara.

Teknikaren egokitzapena elur mota desberdinetara.

Teknikaren egokitzapena erritmo bizira.

Teknikaren entrenamendurako metodoak eta baliabideak.

Baliabideak eta laguntzak.

Teknikaren entrenamendu karga eta haren banaketa entrenamendu unitate desberdinetan eta urteko plangintzan.

Errendimendu teknikoaren balorazioa eta segimendua.

Entrenamendu eta lehiaketarako trazaduren markaketa.

-Teknikaren entrenamenduaren oinarriak.

-Teknikaren egokitzapena eskiaren baldintza desberdinetara.

-Entrenamendu eta lehiaketarako trazaduren markaketa.

-Lasterketako taktikaren entrenamendua:

Zirkuituaren trazaduraren azterketa, teknika klasikoan eta teknika librean.

Lehiaketako trazadurei antzematea eta buruz ikastea.

Lasterketako estrategiaren ikaskuntzarako sarrera.

Taktikaren entrenamendurako metodo eta baliabideak lehiaketa desberdinetan eta bi tekniketan: hurrenez hurreneko irteerak, denak baterako irteerak, pertsekuzioko irteerak eta erreleboak. Baliabideak eta laguntzak.

Taktikaren entrenamendu karga eta haren banaketa entrenamendu unitateetan eta urteko plangintzan.

Errendimendu taktikoaren balorazioa eta segimendua.

-Oinarrizko gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunen entrenamendua.

-Material teknikoaren prestaketa.

-Lehiaketetan parte hartzeko plangintza eta antolaketa.

-Lehiaketako eskiaren arrisku fisiko eta psikikoak:

Teknika klasikoko lehiaketak.

Teknika libreko lehiaketak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirol entrenamenduaren kontzeptu eta printzipio oinarrizkoak definitzea eta iraupen-eskiaren oinarrizko entrenamenduari aplikatzea.

b) Epe luzeko entrenamenduaren etapak zehaztea.

c) Iraupen-eskiaren entrenamenduaren funtsezko osagaiak definitzea.

d) Kasu teoriko baten gainean, iraupen-eskiko talde baten urteko entrenamenduaren plangintza egitea.

e) Iraupen-eskiko oinarrizko talde baten teknikaren eta taktikaren entrenamenduaren plangintza egitea, programazioan berroneratze aldiak sarturik.

f) Iraupen-eskiko oinarrizko talde baten teknikaren eta taktikaren entrenamendu saio bat programatzea eta gauzatzea.

g) Iraupen-eskiko oinarrizko talde baten oinarrizko gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunen entrenamenduaren programazioa egitea.

h) Iraupen-eskiko oinarrizko talde baten oinarrizko gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunen entrenamendu saio bat programatzea eta gauzatzea.

i) Kasu praktiko batean kirolarien errendimendua baloratzea.

j) Iraupen-eskiko oinarrizko talde baten lehiaketarako material teknikoaren prestaketa egitea.

k) Lanaren plangintza eta antolaketa egitea lehiaketa egunetan.

Modulua: Kirol segurtasuna II.

Iraupena: 30 ordu (15 teorikoak eta 15 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Mendiko meteorologia gobernatzen duten printzipio orokorrak zehaztea.

2. Elur estalduraren ezaugarriak ezagutzea eta aldaketak interpretatzea.

3. Arauak aplikatzea, elurroldeek ekartzen dituzten istripuak saihesteko.

4. Elurroldeek jendea azpian hartuz gero, jarduteko metodoak erabiltzea.

5. Elurroldeek azpian hartutako jendearen bilaketan eta erreskatean laguntzea.

6. Mendi bazterretan irrati-komunikazioko sistemak erabiltzea.

Edukiak.

-Mendiko meteorologia eta klimatologia.

-Atmosferaren oinarrizko termodinamika.

-Meteoroak.

-Atmosferaren zirkulazio orokorra.

-Meteorologia sinoptikoa eta tokikoa.

-Zerbitzu meteorologikoak eta eguraldiaren iragarpena.

-Iberiar Penintsulako klimatologia eta egoera atmosferikoak.

-Mendiko iragarpen meteorologikoa, behaketaren bidez.

-Munduko Meteorologia Erakundea.

-Elurra eta elurroldeak.

-Elurraren propietateak.

-Elur estalduraren formazioa eta elurraren metamorfosia.

-Elur estalduraren bilakaeran eragiten duten faktore klimatikoak.

-Elur estalduraren oreka eta elurroldeak.

-Elurroldeen arrazoiak.

-Elurrolde arriskuaren aurreikuspena.

-Elurroldeak neurtzeko eta aurreikusteko teknikak.

-Azpian hartutako jendearen bilaketa.

-Elurra eta elurroldeak. Edukien aplikazioa neguko kiroletako estazioetan.

-Segurtasuna pista balizatutik kanpoko eskian.

-Sorospena eta salbamendua bazter elurtuetan.

-Irrati-komunikazioak mendian. Komunikaziorako protokoloak eta lehentasunak. Larrialdiko frekuentziak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Eguraldiaren iragarpena interpretatzea eta meteorologia sinoptikoaren fronte desberdinei antzematea.

b) Atmosferako zeinuak interpretatzea eta eguraldiaren bilakaera interpretatzea.

c) Tokiko meteorologiaren aurreikuspenak egitea, instrumentuei, zeruari, hodeiei eta abarrei behatuz.

d) Iberiar Penintsulako eta europar kontinenteko klimak deskribatzea, eta orobat deskribatzea ohiko egoera atmosferikoak.

e) Atmosferan elurra nola eratzen den azaltzea.

f) Pistaz kanpoko eremuetan erabili beharreko segurtasun arauak zehaztea.

g) Faktore meteorologikoak elur estalduraren gain duten eraginarekin lotzea.

i) Elurraren metamorfosi motak, horretan esku hartzen duten faktoreak eta horien ondorioak bereiztea eta interpretatzea.

i) Elur kristal motak bereiztea eta elur estalduraren oreka identifikatzea.

j) Elur estaldura desorekatzea eragiten duten faktoreak azaltzea: elurroldeak gertatzeko arrisku faktoreak.

k) Elur estalduraren estratu-profila izanik, elurroldeak gertatzeko arriskuak baloratzea.

l) Kasu praktikoa, elurrolde batean azpian biktimak gelditu direnean:

-Elurroldea gertatuz gero, kirol teknikariak egin beharrekoak azaltzea.

-Ultrasoinu-tresnak erabiltzea, konparaziorako, ARVA motakoa.

-Biktimak aurkitzeko zunda-ekipo bat zuzentzea eta koordinatzea.

-Biktimak laguntzeko eta ebakuatzeko jarduketak kronologikoki zerrendatzea.

Elurrolde arriskuak neurtzeko CEN eskala modu praktikoan interpretatzea.

-Helikopteroa erabili beharreko sorospen egoerako kasu batean, antolatzeko gaitasuna erakustea.

-Erreskate zerbitzuetakoei alerta jakinaraztea. Hurbilketa eremua (HE) hautatzea eta markatzea.

-Helikopteroaren hurbilketaren kontrola.

-Ontziratzea.

m) Kasu praktiko batean, eski ibilaldia planifikatzea pistaz kanpoko eremuetan, neguko kiroletako estazio bateko eskiatzeko eremuaren barnean:

-Bazterrak aztertzea.

-Eguraldiaren datu eta iragarpenak lortzea.

-Eremu ezegonkorretan aurrera egiteko teknikak.

n) Mendi bazterrean, irrati-komunikazioko base batetik 10 kilometro baino gutxiagoko tartera, mezu bat bidaltzea irrati bidez, ezarritako protokolo eta arauei jarraikiz.

o) Sorospen ekintzetan laguntzea, elurroldea izanez gero.

p) Talde batetik, 500 metroko desnibela duen igoera planifikatzea eta gauzatzea. Honako hauek baloratuko dira: programaren kudeaketa eta taldeak gidatzean izandako estrategia, haren antolaketa eta kontsignak.

Modulua: Eurosegurtasuna.

Iraupena: 20 ordu (10 teorikoak eta 10 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1. Elurra eta elurroldeak ezagutzea.

2. Plano bat irakurtzea eta interpretatzea eta pistaz kanpoko eskian aritzeari loturiko fenomeno meteorologikoak.

3. Elementu fisiologikoak ezagutzea: ahalegina, nekea, biziraupena, hotza, altitudea.

4. Mendi elurtuko ekosistema ezagutzea.

5. Bilaketako eta segurtasuneko materiala ezagutzea.

6. Talde bat pistaz kanpo gidatzea.

7. Bazterra aztertzea.

8. Taldeak aurrera egiteko estrategia planifikatzea.

9. Erabakiaren kudeaketa.

10. Egun bat edo aste bat planifikatzea.

Edukiak.

-Elurra, metamorfosia eta mugimendua.

-Kartografikoa. Interpretazioa eta orientazioa.

-Meteorologia goi mendian. Mikroklimak.

-Fisiologia. Egokitzapena eta errendimendua altitudean.

-Goi mendiko ingurunea.

-Segurtasuna goi mendian.

-Taldeak gidatzea goi mendian.

-Orografia.

-Taldea eta haren aurrerapena.

-Erabakiaren kudeaketa.

-Taldearekin egin beharreko lanaren plangintza.

Ebaluazio irizpideak.

a) Mota guztietako elurretan jaistea, segurtasuneko materialez beteriko motxila batekin, 400 metroko desnibela duen pista batean beheiti.

b) ARVArekin bilatzeko proba kronometratua.

c) Alerta mezuaren protokoloa.

d) Elurraren azterketa.

e) Neguko meteorologia.

f) Kartografia, erliebe bat deskribatzea halako ibilbide baten gainean.

g) Neguko psikologia.

h) Mendi elurtuko ekosistema.

Multzo osagarria.

Iraupena: 35 ordu.

Helburuak.

1. Kirolaren zientzietan gehien erabili ohi den alemanezko, frantsesezko edo ingelesezko terminologia ulertzea.

2. Datu-baseetarako aplikazio informatikoetariko bat erabiltzea.

Edukiak.

-Berariazko terminologia, dagokion hizkuntzan.

-Datu-baseak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kasu jakin batean, manaturik dituen eginkizunetariko bati dagokion aplikazio informatikoa erabiltzaile gisa erabiltzea.

b) Kasuan kasuko hizkuntzan kirol espezialitateari buruz idatzitako testu bat emanda, kirolaren zientziei dagozkien terminoak hautatzea eta itzultzea.

Prestakuntza praktikoaren multzoa.

Iraupena: 200 ordu.

Helburuak.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren prestakuntza praktikoko multzoak, foru dekretu honen 4. artikuluan adierazitako helburuez gain, xedea du ikasleek prestakuntzaldian eskuratutako gaitasunak praktikan gauzatzea, eta horretarako prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea, eta beharrezkoa den esperientzia lortzea eraginkortasunez egiteko honako hauek:

-Iraupen-eskiaren teknika eta taktika irakastea.

-Eskiatzaileen entrenamendua zuzentzea.

-Iraupen-eskiko lehiaketetan eskiatzaileak eta taldeak zuzentzea.

-Iraupen-eskiko jardueren programazioa eta antolaketa.

Garapena.

1. Iraupen-eskiko kirol teknikariaren prestakuntza praktikoaren oinarria da iraupen-eskiko kirol teknikariari berez dagozkion jardueretara jarraitutasunez joatea, esleitutako tutore batek gainbegiratuta eta horretarako izendatutako taldeekin. Prestakuntzaldi horretan, saio hauek egin beharko dira:

a) Iraupen-eskiko hastapen eta hobekuntza saioak: 60 ordu.

b) Iraupen-eskiko entrenamendu saioak: 40 ordu.

c) Iraupen-eskiko eskiatzaileen prestakuntza fisikorako saioak: 40 ordu.

d) Iraupen-eskiko taldeak lehiaketetan zuzentzeko saioak, bere mailaren arabera: 30 ordu.

e) Jarduerak programatzeko saioak: 30 ordu.

2. Prestakuntza praktikoaren multzoak hiru fase izanen ditu: behaketa fasea, lankidetza fasea eta jarduketa gainbegiratuaren fasea.

3. Hiru faseak bukaturik, ikasleak praktikaldiaren memoria prestatuko du, prestakuntza eman duen zentroak eta tutoreak ebaluatu beharko dutena.

Ebaluazioa.

Prestakuntza praktikoaren multzoan gai edo ez gai kalifikazioak baizik ez dira emanen. Gai kalifikazioa lortzeko, ikasleei honako hauek eskatuko zaizkie:

-Fase bakoitzerako ezarritako orduen %80ra edo gehiagora joatea.

-Lan saioetan aktiboki parte hartzea.

-Saio bakoitzean prestakuntza helburuak lortzea.

-Hizkera garbia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.

-Praktikaldiaren memoria egoki aurkeztea.

Praktikaldiaren memorian, gutxienez, atal hauek biltzea:

-Praktikak egin diren zentroaren, instalazioen eta guneen funtzionamendua eta egitura deskribatzea, eta orobat deskribatzea praktikaldia zer talderekin egin den.

-Praktikak gauzatzea: saio bakoitzeko praktiken jarraipen fitxak, faseka antolatuak.

-Praktiken autoebaluazio txostena.

-Tutorearen ebaluazio txostena.

3. ERANSKINA. IRAUPEN-ESKIKO KIROL TEKNIKARIAREN IKASKETETAN SARTZEKO KIROL BETEBEHARRAK ETA BERARIAZKO PROBAK

3. ERANSKINA

1. Proben xedea eta ezaugarri orokorrak.

Iraupen-eskiko kirol teknikariaren ikasketetan sartzeko foru dekretu honetan arautzen diren proben xedea da frogatzea izangaiek nahitaezko egoera fisikoa eta beharrezko trebezia berariazkoak dituztela ikasketak aprobetxamenduz egiteko.

Iraupen-eskiko espezialitatean sartzeko probek bi parte izanen dituzte; haien helburuak, edukiak eta ebaluazioa eranskin honen 4. atalean ezartzen dira.

Eranskin honen 3. atalak aipatzen duen epaimahaiak edukiak garatzeko pistak eta trazadurak eta horiek gauzatzeko erreferentziazko denbora erabakiko ditu, eta probak hasi aitzin emanen ditu aditzera.

Proben ezaugarriak kontuan harturik, elurraren baldintzek edo baldintza meteorologikoek behartzen badute, trazadurak eta erreferentziazko denborak aldatzen ahalko dira, betiere aldaketa horrek inolako kalterik ekartzen ez badio inongo izangairi.

Izangaiek proba bakoitzaren edukiak zer denboratan egin behar duten ezartzeko, epaimahaiak erreferentziatzat hartzen duen denbora izanen da berak hautaturiko eskiatzaileek egiteko behar dutena eta behar diren portzentajeetan handituko du 4.1.c) atalean ezartzen den prozedura erabiliz. Erreferentziazko denbora markatu behar duten eskiatzaileek sarturik egon behar dute Espainiako Neguko Kirolen Errege Federazioaren puntu edukitzaileen indarra duen zerrendan, iraupen-eskiko ikasketetan sartzeko probetan aritu ahal izateko.

Aitzineko puntuak aipatzen dituen eskiatzaileak gizonezkoen kategoriakoak izanen dira gizonezkoen erreferentziazko denbora zehazteko, eta emakumezkoen kategoriakoak, emakumezkoen erreferentziazko denborarako.

Epaimahaiak jendaurreko zozketa erabiliz erabakiko du izangaiek zer ordenatan parte hartuko duten probetan, eta berdina izanen da eduki guztiak egiteko.

2. Proben ebaluazioa.

Sarrera probetako epaimahaiko ebaluatzaileek banaka eta pribatuki baloratuko dute izangaien lana, ikus eremu berdineko tokietan kokaturik egonda.

Probak gainditzeko izangaiek aukera bakarra izanen dute.

Kronometraje elektronikoaren bidez kontatuko da eranskin honen 4. atalean aipatzen diren edukiak egiteko izangaiak izanen duen denbora.

Proba hauetako atal bakoitzari kalifikazioa emanen zaio eranskin honen 4. atalean ezartzen denari jarraikiz.

Sartzeko proben azken kalifikazioan “gai” eta “ez gai” hitzak baizik ez dira erabiliko. “Gai” kalifikazioa eskuratzeko, izangaiek hura osatzen duten bi zatiak gainditu beharko dituzte.

3. Epaimahaia.

Proben epaimahaiaren ardura da ariketak eranskin honetan ezarritakoaren arabera eginaraztea. Autonomia erkidegoan eskumena duen organoak izendatuko du epaimahaia, dagokion ikastetxeak lehendik egin beharreko txostena ikusirik. Mahaiburuak, idazkariak eta hiru ebaluatzailek osatuko dute.

Epaimahaiburuaren eginkizuna izanen da bermatzea sarrera probak zuzen gauzatzen direla, eta egiaztatzea eranskin honetan ezartzen denarekin bat heldu direla probak osatzen dituzten ariketen xedeak, edukiak eta ebaluazioa.

Idazkariaren eginkizuna izanen da proben gauzatzeari buruzko akta jasotzea, eranskin honetan ezartzen denaren arabera gauzatu direla egiaztatuz. Halaber, epaimahaiburuaren eginkizunak beteko ditu hura ez dagoenean.

Ebaluatzaileek eginen dute izangaien gautza teknikoaren eta abilezia motorren ebaluazioa, eranskin honetan ezartzen diren irizpideak oinarritzat hartuta.

Iraupen-eskiko goi mailako kirol teknikariaren titulua eduki beharko dute iraupen-eskiko kirol teknikariaren ikasketetan sartzeko probetan ebaluatzaile gisa aritzen direnek.

4. Iraupen-eskiko ikasketetan sartzeko probak.

4.1. Lehen zatia.

a) Helburua:

Izangaiaren egoera fisikoa baloratzea.

b) Edukiak:

Teknika klasikoa erabiliz, epaimahaiak ezarritako denboran iraupen-eskiko zirkuitu bat egitea, honako baldintza hauek izanen dituena:

-Gizonezkoak:

Luzera: 10 kilometro.

HD: 100 eta 150 metro artekoa.

MM: 40 eta 50 metro artekoa.

MT: 200 eta 250 metro artekoa.

-Emakumeak:

Luzera: 5 kilometro.

HD: 50 eta 100 metro artekoa.

MM: 20 eta 30 metro artekoa.

MT: 100 eta 150 metro artekoa.

Jarraibideak:

-HD: ibilbideko altitudearen puntu gorenaren eta baxuenaren arteko altuera-aldea.

-MM: igoera bakar baten gehieneko aldea. Zati zelai batek eten dezake.

-MT: ibilbidean zehar egindako guztizko igoera.

Patinatzailearen teknika erabiliz, epaimahaiak ezarritako denboran iraupen-eskiko zirkuitu bat egitea, honako baldintza hauek izanen dituena:

-Gizonezkoak:

Luzera: 15 kilometro.

HD: 150 eta 200 metro artekoa.

MM: 60 eta 70 metro artekoa.

MT: 300 eta 350 metro artekoa.

-Emakumeak:

Luzera: 10 kilometro.

HD: 100dik 150 metro artekoa.

MM: 40tik 50 metro artekoa.

MT: 200 eta 250 metro artekoa.

Jarraibideak:

-HD: ibilbideko altitudearen puntu gorenaren eta baxuenaren arteko altuera-aldea.

-MM: igoera bakar baten gehieneko aldea. Zati zelai batek eten dezake.

-MT: ibilbidean zehar egindako guztizko igoera.

c) Ebaluazioa:

Lehen zati hau gainditzeko, izangaiak epaimahaiak ezarritako denboran egin beharko du ziirkuitu bakoitza, erori gabe, segurtasunez eta eskatutako teknika behar bezala erabiliz.

Edukiak egiteko gehieneko denbora ezartzeko, epaimahaiak %25 handituko du eranskin honen 1. atalean xedatutakoaren arabera izendaturiko eskiatzaileak egin duena. Emakumezko batek posible ez badu denbora markatzen parte hartzea, epaimahaiak %30 handituko du gizonezkoen kategoriako eskiatzaile batek, eranskin honen 1. atalean xedatutakoaren arabera izendatuak, egin duena.

Oharrak:

-Zirkuituak Espainiako Neguko Kirolen Errege Federazioak iraupen-eskiko probetarako ezarritako erregelamenduari jarraikiz trazatuko dira.

-Proben lehen zati hau segidako bi egunetan eginen da, eta egun bakarra erabiliko da ariketa bakoitza egiteko.

-Izangaiak 30 segundoko aldearekin aterako dira batetik bestera.

4.2. Bigarren zatia.

a) Helburua:

Izangaiak funtsezko trebetasun teknikoak gauzatzeko duen maila eta baliagarritasun aldakorraren maila baloratzea.

b) Edukiak:

Teknika klasikoaz baliatuta, eta txandakako urratsa, bulkada urrats batekin eta aldibereko bulkada eginez, bazter aldakorren gaineko ibilbidea egitea, ezaugarri hauekin:

-Luzera: 400-600 metro.

-Desnibela: 10etik 20 metro artekoa.

-Elurra: trinkoa, arrasto batekin edo bikoitzarekin.

-Bazter aldakorra, gutxi gora-beherako proportzio honetan: % 33 zelaia, % 33 igoera eta % 33 jaitsiera.

Patinatzailearen teknikaz baliatuta, eta gutxienez 2-1 urrats asimetrikoa, 1-1 txandakako urratsa, 2-1 urratsa eta bastoirik gabeko patinatzailearen urratsa erabilita, hurrengo ezaugarriak dituen ibilbidea egitea bazter aldakorrean barna:

-Luzera: 400-600 metro.

-Desnibela: 10etik 20 metro artekoa.

-Elurra: trinkotua eta arrastorik gabea.

-Bazter aldakorra, gutxi gora-beherako proportzio honetan: % 33 zelaia, % 33 igoera eta % 33 jaitsiera.

Hurrengo ezaugarriak dituen pista batean, jaitsiera askea egitea, eta horretarako, biraketak ziria eginez, oinarrizko biraketa eta biraketa paraleloan egitea:

-Luzera: 200-300 metro.

-Desnibela: 20 eta 30 metro artekoa.

-Elurra: trinkotua.

-Bazterra: zelaia, gutxienez ere malda aldaketa bat duena.

c) Ebaluazioa:

Edukiak 1etik 5era puntuatuko dira ebaluatzaile bakoitzak emandako kalifikazioen batez bestekoa eginda, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

-Grabitate-zentroaren posizioa, eskien oreka-zentroari dagokionez.

-Gorputzeko atalen antolaketa zuzena.

-Mugimenduen zabaltasuna, jarraipena eta dosifikazioa.

-Bastoiak sartzearen eta beheko gorputz-atalen mugimenduen arteko koordinazioa.

-Pisu-aldaketaren fasea.

-Keinu teknikoen egokitzea eremuari, elur-motari eta abiadurari.

-Jaitsierako ibilbidearen kontrola.

-Parte hau gainditzeko, izangaiak 3 puntu lotu beharko ditu, gutxienez, ariketa bakoitzean.

4. ERANSKINA

4. ERANSKINA

A) IRAKASLEEK IZAN BEHARREKO TITULAZIOA

a) Multzo osagarriko irakasgaiak

Irakasgai hauek emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak edukitzea egiaztatu beharko da:

PRESTAKUNTZA
MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Medikuntzako lizentziaduna.

Zientzia Esperimental eta Osasunekoen alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Psikologiako lizentziaduna.

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Kirol entrenamendua

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Kirolaren oinarri soziologikoak

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Soziologiako lizentziaduna.

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Kirolaren antolaketa eta legeria

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Zuzenbideko lizentziaduna.

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

Medikuntzako lizentziaduna

Kirolaren teoria eta soziologia

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Soziologiako lizentziaduna.

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko edozein titulazio unibertsitario, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

b) Berariazko multzoko irakasgaiak

Irakasgai hauek emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak edukitzea egiaztatu beharko da:

PRESTAKUNTZA
MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Lanbide garapena

Ekonomiako lizentziaduna.

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Zuzenbideko lizentziaduna.

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria

Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria

Iraupen-eskiko materiala

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria

Mendiko ingurumena

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria, Biologiako lizentziaduna.

Geologiako lizentziaduna.

Fisikako lizentziaduna

Iraupen-eskiaren irakaskuntzaren metodologia

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria

Iraupen-eskiaren entrenamenduaren metodologia

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria

Kirol segurtasuna

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria

Eurosegurtasuna

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Iraupen-eskiko goi mailako kirol-teknikaria

c) Multzo osagarriko irakasgaiak

Irakasgai hauek emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak edukitzea egiaztatu beharko da:

PRESTAKUNTZA
MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Atzerriko hizkuntzako terminologia, espezialitateko zientzietan eta kirolaren zientzietan maizen agertzen dena

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna

Testu-prozesadoreak, datu-baseak eta multimedia

Informatikako ingeniaria edo irakaskuntza teknikoen alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Desgaitasuna dutenen kirol praktika

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna

B) Titulazioen baliokidetasuna irakaslanaren ondorioetarako

Ondotik adierazten diren prestakuntza moduluak emateko, baliokidetasun hauek ezarri dira irakaslanaren ondorioetarako.

PRESTAKUNTZA MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Lanbide garapena

Enpresa Zientzietako diplomaduna

Lan Harremanetako diplomaduna

Turismoko diplomaduna

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

Erizaintzako diplomaduna

C) Tituluen baliokidetasunak prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendurako

Prestakuntza praktikoko multzoari segimendua egiteko, baliokidetzat joko da, irakaslanaren ondorioetarak, iraupen-eskiko irakasle diplomaduna, behar den aitortza eskuratu badu abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuaren 42.2 artikuluan eta Neguko kiroletako espezialitateetan kirol teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluak ezartzen dituen martxoaren 3ko 319/2000 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusten denari jarraikiz.

D) Ikastetxe publikoetako irakasleak

PRESTAKUNTZA MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

Biologia eta Geologia

Gorputz Hezkuntza

Osasun prozesuak

Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

Psikologia eta pedagogia

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Lanbide garapena

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Kirol entrenamendua

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Kirolaren oinarri soziologikoak

Psikologia eta pedagogia

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Iraupen-eskiko materiala

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Mendiko ingurumena

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Iraupen-eskiaren irakaskuntzaren metodologia

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Kirol segurtasuna

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Iraupen-eskiaren entrenamenduaren metodologia

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Kirolaren antolaketa eta legeria

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Kirolaren teoria eta soziologia

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Eurosegurtasuna

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Multzo osagarriko irakasgaiak

Atzerriko hizkuntzako terminologia, iraupen-eskiko zientzietan eta kirolaren zientzietan maizen agertzen dena

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Testu-prozesadoreak, datu-baseak eta multimedia

Informatika

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

Desgaitasuna dutenen kirol praktika

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakaslea

E) Ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua

Prestakuntza moduluetako eduki teorikoak emateko, gehienez 35 ikasle izanen dira ikasgela bakoitzeko. Irakaskuntza praktikoko saioetarako, kirol instalazio edo eremuetan gauzatzen badira, gehieneko ikasle kopurua 12 da, irakaskuntza premiekin, haren berezitasunekin eta komeni diren segurtasun baldintzekin bat.

Iragarkiaren kodea: F1503959

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web