(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

15/2015 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 4KOA, ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IKASKETEN BARRENEAN FUTBOLEKO KIROL TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN.

BON N.º 227 - 13/11/2015



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. FUTBOLEKO KIROL TEKNIKARIAREN IKASKETETAKO LEHEN IKASMAILAN SARTZEKO KIROL BETEBEHARRAK ETA BERARIAZKO PROBA


  4. ERANSKINA


Zioen azalpena

1

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza maila bakoitzak ezarritako betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluan (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira bertan), zehazki, 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol ikasketen antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean artikulatzen ditu, zeinean kirol ikasketetako zikloek zeregin garrantzitsua betetzen baitute ikasleek kirol jarduera edo modalitate batean lan egiteko behar duten prestakuntzari begira. Eredu horrek, gainera, ikasleei laguntzen die lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritarren aktibotasunari egokitzen.

Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duenak, kirol ikasketak ziklo hierarkizatuetan antolatzen direla ezartzen du, eta ziklo horiek, berriz, kirol prestakuntzako multzo eta moduluetan (posible da moduluka eta multzoka eskaintzea).

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretua garatzeko asmoz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluaren ondorioz Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan dituen eskumenak erabiliz, foru dekretu hau ematen da, Futboleko kirol teknikari titulua lortzera bideratuta dagoen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena. Curriculum honen bidez martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretua garatzen da, futboleko eta areto-futboleko espezialitateetako kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituena.

Bestalde, abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak eredu bat zehaztu du araubide bereziko kirol ikasketen curriculuma garatzeko, kirol modalitate eta espezialitate bakoitzaren ezaugarri eta helburuetara egokitzeko modukoa, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere. Horregatik, Futboleko kirol teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide profila, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Titulu honen lanbide profila arau honen 3. artikuluan planteatu eta 1. eranskinean garatzen da, eta oinarrizko alderdi hauek ditu: lanbide profilaren deskribapena, gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan duen tokia, eta erantzukizuna lan egoeretan.

Kirol eremuan duen tokiari dagokionez, zenbait jarraibide ematen dira tituludunak bere jardunean izanen duen lan eta lanbide testuinguruari buruz, eta adierazten da zein sektore produktibotan arituko den eta zeintzuk diren bete ditzakeen lanposturik aipagarrienak.

3

5. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, moduluen izena, iraupena eta sekuentziazioa daude, eta bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten moduluen garapena. Modulu guztietan, curriculumak egitura bera du: multzo komun bat, zeharka lantzen diren modulu zientifiko eta tekniko orokorrez osatua; berariazko multzo bat, espezialitate bakoitzari dagokion kirol prestakuntza zientifiko eta teknikorako moduluak dituena; multzo osagarri bat, baliabide teknologikoak erabiltzeko eta beste hizkuntza batzuetan hizkuntza gaitasuna lortzeko prestakuntza-edukiak dituena; eta prestakuntza praktikoaren multzo bat, maila edo gradu bakoitzeko multzo komuna, berariazkoa eta osagarria gainditu ondoren eginen dena.

4

Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko eta aurrera egiteko baldintzei dagokienez, 6. artikuluan arautzen dira Futboleko kirol teknikarien ikasketetan sartzeko proba berariazkoak eta eskatzen diren kirol betebeharrak (hori guztia 3. eranskinean garatzen da).

5

Azkenik, foru dekretu honetan arautzen den azken elementua 9. artikuluan azaltzen da (4. eranskina du lotua), hau da: irakasleek eduki beharreko titulazioa, tituluen baliokidetasunak irakaslanaren ondorioetarako, tituluen baliokidetasunak prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendua eta sartzeko probak egiteko, eta ikastetxe publikoetako irakasleen betebeharrak.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 4an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Futboleko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori araubide bereziko kirol ikasketen barrenean kokatzen da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Futboleko kirol teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Futboleko kirol teknikaria.

b) Maila: Araubide bereziko kirol ikasketen erdi maila.

c) Iraupena: 1.020 ordu.

d) Araubide bereziko ikasketak, Futbol espezialitatea.

3. artikulua . Lanbide profila eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, lanbide gaitasunari buruzko unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan hartzen duen tokia, eta lan egoeretako erantzukizuna foru dekretu honen 1 A) eranskinean zehazten dira lehen ikasmailarako, eta 1 B eranskinean, bigarren ikasmailarako, betiere futboleko eta areto-futboleko espezialitateetako kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituen martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 2. atalean eta 4. atalean ezarritakoarekin bat, hurrenez hurren.

4. artikulua . Ikasketen helburua.

Futboleko kirol teknikari tituluko ikasketen helburua da ikasleari behar bezalako prestakuntza ematea honako hauetarako:

a) Futbolean eta areto-futbolean behar den gaitasun teknikoa eta profesionala duela bermatzea, baita behar bezalako heldutasun profesionala ere, etorkizunean ikasketa gehiago egitera eta bere burua kualifikazioen aldaketetara egokitzera bultzatuko duena.

b) Dagokion kirol modalitatearen ezaugarriak eta antolaketa ulertzea eta bere zereginetatik datozen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

c) Dagozkion zereginak segurtasun baldintzetan betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

5. artikulua . Curriculuma.

1. Futboleko kirol teknikarien curriculuma osatzen duten moduluak eta haien iraupena eta sekuentziazioa foru dekretu honen 2 A) eranskinean jaso dira.

2. Ikasketa hauek ematen dituzten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute Futboleko kirol teknikarien ikasketen modulu bakoitzerako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

3. Kirol ikasketa hauetako moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, II. kapituluan agindutakoa galarazi gabe eta martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3. eta 5. ataletan ezarritakoari jarraikiz.

6. artikulua . Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzea eta aurrera egitea.

1. Foru dekretu honetan arautzen diren araubide bereziko erdi mailako kirol ikasketetan sartzeko prozedurak abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, izan ere, dekretu horren bidez araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

2. Gainera, Futboleko kirol teknikari tituluko ikasketetan sartzeko berariazko probak eta kirol betebeharrak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritakoak izanen dira.

7. artikulua . Ebaluazioa eta ziurtapena.

Ikasketa hauen ebaluazioei eta ziurtapenei dagokienez, otsailaren 28ko 248/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

8. artikulua . Ondorio akademiko eta profesionalak.

Futboleko kirol teknikari tituluak martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretuaren IV. kapituluan adierazten diren ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

9. artikulua . Ikasketa hauek irakasteko bete beharrekoak.

1. Materialaren eta segurtasunaren arloan bete beharrekoei eta erantzukizunei dagokienez, martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean 1. eta 2. ataletan xedatutakoari jarraikiko zaio, hurrenez hurren.

2. Irakasleek eduki beharreko tituluak, tituluen baliokidetasuna irakaslanaren ondorioetarako, prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendurako tituluen baliokidetasuna, ikastetxe publikoetako irakasleen titulazioa eta irakasle/ikasleen erlazio numerikoa foru dekretu honen 4. eranskinean ezarritakoak izanen dira, martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

10. artikulua . Irakasle espezialistak.

1. Kirol ikasketen moduluak ikastetxe publikoetan irakasteko, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 49., 50. eta 51. artikuluetan modulu horiek irakasteko gaitasunari buruz xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. Berariazko multzoko moduluak irakasteko eskumena irakasle espezialistei eta Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei dagokie, dagokion kirol modalitatean edo espezialitatean onetsitako maila goreneko titulua badute.

3. Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei baimena ematen ahalko die irakasle espezialistei esleitutako kirol ikasketen moduluak irakats ditzaten, horretarako gaituta badaude eta ezartzen den berariazko profila baldin badute, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat, betiere egiaztatzen bada berariaz diseinatutako eta departamentuak aitortutako prestakuntza dutela, edo kirol modalitate eta/edo espezialitate horretako lanbide gaitasunei lotutako irakasle, lanbide edo kirol esperientzia dutela.

4. Hezkuntza Departamentuak irakasle espezialistak gehitzen ahalko ditu kirol ikasketen zenbait modulutan irakasle gisa jardun dezaten, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan ezarri bezala.

5. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aipatzen diren pertsonek lan edo administrazio araubidean jardunen dute irakasle gisa, aplikatu beharreko araudiarekin bat, eta inola ere ez da gehieneko irakastordu kopururik ezarriko irakasle bakoitzeko eta ikasturte bakoitzeko.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

2015-2016 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko martxoaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lehen ikasmaila

a) Lanbide profilaren deskripzioa.

Futboleko kirol teknikarien lehen ikasmailako ziurtagiriak egiaztatzen du haren jabeak behar diren gaitasunak dituela futbolean hasteko lanak egiteko, baita kirol modalitate hau sustatzekoak ere.

b) Gaitasun unitateak.

1) Futbolaren teknika eta taktikaren funtsezko printzipioak irakastea.

2) Taldea gidatu eta laguntzea kirol praktika bitartean.

3) Kirolarien segurtasuna bermatzea, eta, behar izanez gero, lehen sorospena ematea.

c) Lanbide gaitasunak.

1) Futbola irakastea, eta, horretarako, helburu, eduki, baliabide eta ebaluazio metodoei jarraitzea, jardueraren programazio orokorraren arabera.

2) Ikasleei futbolaren oinarrizko teknikak eta taktikak irakastea, ekipamendu eta material egokiak erabiliz eta mugimenduak eta keinuak erreferentziazko ereduen arabera erakutsiz.

3) Ikaskuntzaren aurrerapena bere mailan ebaluatzea, kirolariek burutzapen tekniko eta taktikoan egiten dituzten akatsak eta horien arrazoiak identifikatzea, akatsak zuzentzeko beharrezkoak diren metodoak eta bitartekoak aplikatzea eta kirol teknifikazioko ondorengo faseetarako prestatzea.

4) Futboleko zelaietako berariazko instalazioak erabiltzen erakustea.

5) Futbolean aritzeko arropa egokiari buruz informatzea.

6) Irakasteko materiala aukeratu, prestatu eta gainbegiratzea.

7) Taldea kontrolatzea eta jarduerari kohesioa eman eta dinamizatzea.

8) Futboleko arautegiaren oinarrizko arauak erakutsi eta betearaztea.

9) Ikasleak motibatzea teknikoki aurrera egin dezaten eta egoera fisikoa hobetu dezaten.

10) Kirolariei kirol praktikaren arau, balio eta eduki etikoak transmititzea.

11) Kirolariak kirol praktika osasungarriaren bidean sartzea.

12) Futbolean gehien gertatzen diren lesioei aurrea hartzea.

13) Beharrezkoa izanez gero, larrialdiko laguntza aplikatzea, betiere ezarritako protokoloen eta jarraibideen arabera.

14) Dagoen osasun laguntzaren erabilgarritasuna kontrolatzea.

15) Larrialdietan, gaixoaren edo istripua izan duenaren lekualdaketa antolatzea (segurtasun baldintzetan eta lesiorako eta larritasun mailarako sistemarik egokiena erabiliz).

16) Kirol instalazioko laguntza medikoko zerbitzuekin lankidetzan aritzea.

17) Bere lanbidearen eginkizunei lotutako informazio teknikoa lortzea.

d) Kirol eremuan duen tokia.

Bere jarduera kirol hasmentaren eremuan kokatzen da. Kanpo gelditzen da areto-futbolaren irakaskuntza, berariaz.

Teknikari hauek futbolaren praktikarekin lotura duen erakunde publiko edo pribatu baten barrenean arituko dira beti. Teknikari hauek honelako entitate edo enpresetan aritzen ahal dira:

-Kirol hastapenetako zentro eta eskolak.

-Kirol klub eta elkarteak.

-Kirol federazioak.

-Kirol patronatuak.

-Kirol zerbitzuen enpresak.

-Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).

e) Erantzukizuna lan egoeretan.

Teknikari honek bere mailaz goragoko teknikarien eta/edo profesionalen gainbegiratze orokorraren pean jardungo du eta erantzukizun hauek eskatuko zaizkio:

-Futbola irakastea kirolariak haur kategorietako eta, helduen kasuan, beheko kategorietako futbol lehiaketetan parte hartzeko gaitasuna emango dioten oinarrizko ezagutza teknikoak eta taktikoak lortu arte.

-Irakasteko helburu, baliabide, metodo eta materialik egokienak aukeratzea.

-Kirola irakasteko prozesua ebaluatzea eta kontrolatzea.

-Kirolgileei eguraldiaren arabera jantzi beharreko arroparik egokienari buruzko informazioa ematea.

-Kirol jarduera praktikatzen den bitartean kirolariak edo kirolari taldeak gidatzea eta laguntzea.

-Taldearen segurtasuna jarduera egiten den bitartean.

-Istripu edo gaixotasunen kasuan eta medikurik ez dagoenean, lehen sorospenak ematea.

-Futboleko arautegia betetzea.

-Kirol instalazioetako laguntza medikoko zerbitzuekin lankidetzan aritzea.

-Kirol entitatearen arduradunak emandako agindu orokorrak betetzea.

B) Bigarren ikasmaila

a) Lanbide profilaren deskripzioa.

Futboleko kirol teknikari tituluak egiaztatzen du titularrak beharrezko gaitasunak dituela futbola irakasteko eta irakaskuntza programatzeko -betiere kirolariaren teknika eta taktika hobetzearren-, eta kirol modalitate honetan diharduten kirolariak zein taldeak entrenatzeko.

b) Gaitasun unitateak.

1) Futbolaren irakaskuntza programatu eta irakastea, eta futbolarien eta futbol taldeen entrenamendua programatu eta zuzentzea.

2) Futbol partidetan jokalariak eta taldeak zuzentzea.

c) Lanbide gaitasunak.

1) Futbolaren irakaskuntza eta irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazioa programatzea.

2) Futbola irakastea kirolariaren hobekuntza tekniko eta taktikoari begira.

3) Ikaskuntzaren aurrerapena ebaluatzea.

4) Futbolariek gauzatze teknikoan eta taktikoan egiten dituzten akatsak identifikatzea, horien arrazoiak detektatzea, zuzentzeko beharrezkoak diren baliabideak eta metodoak aplikatzea eta futbolari horiek kirol teknifikazioaren ondorengo faseetarako prestatzea.

5) Epe laburrerako eta ertainerako entrenamenduaren berariazko programazioa eta programazio operatiboa egitea.

6) Entrenamendu saioak kirol helburuen arabera zuzentzea, segurtasun baldintzak bermatuta.

7) Bere mailan, futbolarien egokitzapen fisikoa zuzentzea kirol errendimenduaren arabera.

8) Futbol lehiaketetan taldeak edo kirolariak zuzentzea eta lehiaketen arautegia betearaztea.

9) Kirol lehiaketan aplikatu beharreko planteamendu taktikoa egitea.

10) Lehiaketaren barruan kirolarien edo taldeen jardun teknikoa eta taktikoa zuzentzea.

11) Kirolariaren edo taldearen jarduna ebaluatzea lehiaketaren ondoren.

12) Futbol zelaietan dagoen laguntza sanitarioaren eskuragarritasuna kontrolatzea.

13) Goi mailako kirol errendimenduko prozesuetan sartzeko moduko ezaugarri fisikoak eta psikikoak dituzten gizabanakoak aurkitzen laguntzea.

14) Futbol jarduerak garatzeko ekintza-plana ezartzea, proposatutako kirol helburua lor dadin, betiere segurtasun baldintzak bermatuta eta kirolgileen egoera fisikoa eta interesak kontuan hartuta.

15) Bere lanarekin zerikusia duen informazio teknikoa detektatu eta interpretatzea teknika eta joera berriak txertatzeko, eta sektoreko ekipamendu eta material berriak erabiltzea.

16) Lanbide jardueran eragina duten aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozial eta antolamendukoak detektatu eta interpretatzea.

17) Prozesuaren ikuspegi osoa eta integratzailea edukitzea, instalazioen eta ekipamenduen funtzioa eta bere lanaren dimentsio tekniko, pedagogiko, ekonomiko eta antolaketakoa, eta giza dimentsioa ere, kontuan hartuta.

d) Kirol eremuan duen tokia.

Titulu honek egiaztatzen du titularrak ezagutza eta lanbide gaitasun nahiko eskuratu dituela bere erantzukizunak bere gain hartzeko modu autonomoan edo erakunde publiko edo enpresa pribatu baten barrenean.

Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren eremuan jardunen du. Honelako entitate edo enpresetan aritzen ahal da:

-Kirol eskolak.

-Futbol klubak edo kirol elkarteak.

-Futboleko lurralde federazioak.

-Kirol patronatuak.

-Kirol zerbitzuen enpresak.

-Ikastetxeak (eskolaz kanpoko jarduerak).

e) Erantzukizuna lan egoeretan.

Teknikari hauei erantzukizun hauek eskatzen zaizkie:

Futbola irakastea kirolariaren gauzatze teknikoa eta taktikoa hobetu arte.

Futbolarien eta futbol taldeen entrenamendua.

Kirola irakasteko prozesuaren kontrola eta ebaluazioa.

Kirol errendimenduaren kontrola, bere mailan.

Kirol lehiaketetan futbolarien eta taldeen zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

a) Lehen ikasmaila.

Futboleko kirol teknikarien lehen ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izenak eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

20

5

25

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

15

5

20

Kirol entrenamendua

15

5

20

Kirolaren oinarri soziologikoak

5

-

5

Kirolaren antolaketa eta legeria

5

-

5

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

20

20

40

GUZTIRA

80

35

115

BERARIAZKO MULTZOA

Lanbide garapena

10

-

10

Taldeen zuzendaritza

10

5

15

Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren metodologia

10

10

20

Prestakuntza fisikoa

15

10

25

Joko arauak

15

5

20

Kirol segurtasuna

10

5

15

Taktika eta joko sistemak

15

15

30

Banakako eta taldeko teknika

15

15

30

GUZTIRA

100

65

165

Multzo osagarria

25

25

Prestakuntza praktikoaren multzoa

150

150

ORDUAK, GUZTIRA

455

b) Bigarren ikasmaila

Futboleko kirol teknikarien bigarren ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izenak eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak II

30

5

35

Kirolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak II

20

5

25

Kirol entrenamendua II

20

15

35

Kirolaren antolaketa eta legeria II

5

-

5

Kirolaren teoria eta soziologia

10

-

10

GUZTIRA

85

25

110

BERARIAZKO MULTZOA

Lanbide garapena II

15

-

15

Taldeen zuzendaritza II

10

10

20

Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren metodologia II

15

10

25

Prestakuntza fisikoa II

15

25

40

Joko arauak II

15

5

20

Taktika eta joko sistemak II

15

30

45

Banakako eta taldeko teknika II

10

25

35

GUZTIRA

95

105

200

Multzo osagarria

55

55

Prestakuntza praktikoaren multzoa

200

200

ORDUAK, GUZTIRA

565

Lanbide moduluen garapena

a) Lehen ikasmaila

Multzo komuna

Modulua: Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak.

Iraupena: 25 ordu (20 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Giza gorputzaren egitura eta funtzionamendua ezagutzea.

2) Giza gorputzaren hezurren ezaugarri orokorrak deskribatzea.

3) Giltzadurak identifikatzea eta dauzkaten ezaugarri eta eginkizunen arabera sailkatzea. (mugimendu motak).

4) Jarduera fisikoari lotutako biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

5) Muskuluen ezaugarri nagusiak zehaztea.

6) Giza gorputzaren alde anatomiko handiak identifikatzea eta haien egitura eta zeregina erlazionatzea.

7) Bihotz-biriketako sistemako osagaien zeregina zehaztea.

8) Metabolismo energetikoaren oinarriak zehaztea.

9) Nutrizioaren eta hidratazioaren oinarriak azaltzea.

10) Zientzia biologikoen oinarrizko terminologia erabiltzea, batez ere kirolean erabili ohi dena.

11) Prozesu fisiologikoak ezagutzea, eta, orobat, jarduera fisikoarekin eta kirol entrenamenduarekin duten erlazioa.

Edukiak.

-Kirol jardueraren oinarri anatomikoak:

Hezurra. Ezaugarriak eta eginkizunak.

Giltzadurak. Ezaugarriak, sailkapena eta propietate mekanikoak.

Goiko gorputz adarra: hezurrak, artikulazioak eta haren mugimenduak.

Beheko gorputz adarra: hezurrak, artikulazioak eta haren mugimenduak.

-Giza gorputzaren muskuluak:

Muskulu motak.

Muskuluaren uzkurdura.

Muskulu eskeletikoaren egitura eta eginkizuna.

Muskuluen sailkapen funtzionala.

Goiko gorputz adarra: muskulu taldeen eginkizuna.

Beheko gorputz adarra: muskulu taldeen eginkizuna.

-Alde anatomiko handiak:

Lepoa eta enborra. Egitura muskularrak eta haien eginkizuna.

Goiko gorputz adarra. Muskulu taldeen eginkizuna. Hezurrak. Giltzadurak eta haien mugimenduak.

Beheko gorputz adarra. Muskulu taldeen eginkizuna. Hezurrak. Giltzadurak eta haien mugimenduak.

Bizkarrezurra. Oinarrizko alderdiak.

Bihurdurak. Enborraren aldeko muskuluak. Oreka muskularra.

-Kirol jardueraren oinarri biomekanikoak:

Lokomozio aparatuaren biomekanikaren oinarriak.

Biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak.

Giza mugimenduaren biomekanikaren hastapenak.

Giltzaduren mugimenduaren biomekanika.

-Kirol jardueraren oinarri fisiologikoak:

Arnas aparatua eta anasketa.

Ezaugarri anatomikoak.

Arnasketaren mekanika.

Gasen trukea eta garraioa.

-Bihotza eta zirkulazio aparatua:

Bihotza. Egitura eta funtzionamendua.

Sistema baskularra. Egitura eta funtzionamendua.

Odolaren zirkulazioa.

Zirkulazio aparatuaren erantzunak ariketa egitean.

-Odol-ehuna:

Odola. Osagaiak eta eginkizunak.

-Metabolismo energetikoa:

Bide metaboliko nagusiak.

-Nutrizioaren eta hidratazioaren oinarriak:

Mantenugaiak eta ura dieta orekatu batean.

Elikadura eta hidratazioa jarduera fisikoa egitean.

Ebaluazio irizpideak.

a) Giza gorputz batean hezur, giltzadura eta muskulu talde nagusiak lokalizatzea, eta betetzen duten zereginarekin lotzea.

b) Giza gorputza zutikako jarreran dagoela, elementu muskoeskeletiko nagusien eragina adieraztea.

c) Sistema kardiobaskularraren eta arnas-sistemaren funtzionamendua azaltzea, eta gasen trukearekin eta garraioarekin lotzea.

d) Odolak gasen trukean eta garraioan daukan eginkizuna zehaztea.

e) Ariketa egin bitartean, energia sortzeko bide metaboliko nagusiak zehaztea.

f) Kasu praktiko batean, giza gorputzaren palanka eta mugimendu nagusiak identifikatzea, bakoitzean inplikatutako muskuluak aipatuta.

g) Giza mugimenduaren biomekanikaren oinarrizko kontzeptuak zehaztea.

h) Kasu praktiko batean, muskulu-uzkurdura nagusiak identifikatzea.

Modulua: Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Haur eta gazteen ezaugarri psikologiko nabarmenenak deskribatzea, eta kirolaren hastapenetan duten eragina.

2) Kirolari gazteak motibatzeko oinarrizko teknikak aplikatzea eta haien jarduna behar bezala dinamizatzea.

3) Kirol teknikak eskuratzeko prozesua hobetzen duten faktoreak identifikatzea.

4) Kirol trebetasun eta abileziak eskuratzeko prozesuan kirol teknikariak betetzen duen eginkizuna zehaztea.

5) Kirol abileziak irakasteko metodoak eta sistemak deskribatzea.

6) Didaktikaren oinarrizko terminologia erabiltzea eta kirol programazio bateko elementuak identifikatzea.

Edukiak.

-Haur eta gazteen ezaugarri psikologikoak.

-Kirolari gazteen motibazioa: oinarrizko kontzeptuak.

-Kirol teknikariaren esku-hartze psikologikoak.

-Mugimenaren ekintza ikasteko prozesua.

-Kirol abileziak irakatsi eta ikasteko estiloak.

-Oinarrizko kontzeptuak, pedagogia, metodologia eta didaktika: programazioa, unitate didaktikoa, saioa eta jarduerak.

-Jarduera fisikoa irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazioa.

-Lan saioen prestaketa eta programazioa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Haur eta nerabeen ezaugarri psikologikoak zehaztea, kirol jardueren antolaketan eta garapenean duten eragina kontuan harturik.

b) Ikaskuntzaren printzipioak eta kirol jarduera fisikoen irakaskuntzan duten eragina zehaztea.

c) Komunikazio prozesuaren elementuak aipatzea, eta taldearen barrenean nola funtzionatzen duten eta kirolaren irakaskuntzan nola aplikatzen diren adieraztea.

d) Eskola adineko eta nerabezaroko garapen psikomotorraren eta hazkunde fisikoaren prozesua azaltzea, eta kirol abilezien ikaskuntzan duen eragina.

e) Ikaskuntza prozesuaren printzipioak aipatzea, eta kirol jarduera fisikoen irakaskuntzan duten eragina.

f) Kirola irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten faktoreak azaltzea.

g) Kirola irakatsi eta ikasteko prozesua ebaluatzeko moduak aipatu eta ezaugarritzea.

h) Mugimenaren ekintzaren ikaskuntza ebaluatzeko oinarrizko alderdiak aplikatzea.

i) Kirol programazio baten elementuak eta hura baldintzatzen duten alderdi metodologiko eta didaktiko nagusiak identifikatzea.

j) Ezarritako programazio batetik abiatuta, entrenamendu saio batzuk diseinatu eta zuzentzea.

Modulua: Kirol entrenamendua.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirol entrenamenduaren oinarrizko elementuak ezagutzea.

2) Oinarrizko gaitasun fisikoak eta adinean aurrera nola garatzen diren ezagutzea.

3) Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak ezagutzea, baita adinean aurrera nola garatzen diren ere.

4) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko oinarrizko metodo eta baliabideak aplikatzea.

5) Beroketa behar bezala egiteko oinarrizko kontzeptuak aplikatzea.

6) Kirol entrenamenduaren teoriaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

7) Zenbait ariketa multzo ezagutzea garatu nahi diren gaitasunen arabera.

Edukiak.

-Kirol entrenamenduaren oinarri kontzeptualak.

-Kirol entrenamenduaren teoria. Kontzeptuak eta definizioak.

-Egoera fisikoa eta gaitasun fisikoak.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak:

indarra, erresistentzia, malgutasuna eta abiadura.

Gaitasun horiek garatzeko etapa sentiberak. Entrenamenduaren kontzeptuak eta nola egokitzen diren adinaren arabera.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak garatzeko metodo eta baliabide errazak.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak. Gaitasun horiek garatzeko etapa sentiberak. Entrenamenduaren kontzeptuak eta nola egokitzen diren adinaren arabera.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko metodo eta baliabide errazak.

-Beroketa saioa eta barealdira itzultzea:

Beroketa ariketen eginkizunak, metodologia eta oinarrizko errepertorioa.

-Errekuperazioaren kontzeptua.

-Ariketa fisikoa eta osasuna.

Ebaluazio irizpideak.

a) Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak zehaztea, eta haiek garatzeko etapa sentiberak ezartzea.

b) Oinarrizko gaitasun fisikoak lantzeko entrenamendu saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

c) Pertzepzio- eta mugimen-gaitasun fisikoak lantzeko entrenamendu saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

d) Beroketa saio bat egitea adin jakin bateko kirolarien talde batentzat.

e) Gaitasun fisiko jakin bat garatzeko egindako ariketak zergatik aukeratu diren justifikatzea.

f) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ariketak egitean gertatzen diren akatsik ohikoenak identifikatzea.

g) Egoera fisikoa eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ekipamendu eta materiala aukeratzea eta justifikatzea.

h) Ariketak bereiztea sailkapen funtzional eta anatomiko baten arabera.

Modulua: Kirolaren oinarri soziologikoak.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirolaren bitartez transmiti daitezkeen gizarte eta kultur balioak identifikatzea.

2) Balioak kirolaren bitartez transmititzean, kirol teknikariak esku hartzeko dituen ereduak ezaugarritzea.

3) Gizarte balioak transmititzean, kirol teknikariak duen erantzukizunari buruz kontzientziatzea.

Edukiak.

-Kirolaren gizarte eta kultur balioak. Hainbat ikuspuntu.

-Teknikariak transmiti ditzakeen gizarte eta kultur balioak:

Arlo pertsonalean: estetika eta osasuna.

Pertsonen arteko harremanen arloan: familia, taldea, besteak beste.

Ingurunearekiko harremanen arloan: gizartea, hiri ingurunea, landa ingurunea eta natur ingurunea.

-Kirol teknikariaren jarduketak balioak transmititzeko prozesuan.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolari buruzko ikuspuntu desberdinak alderatzea eta kirolaren bidez transmiti daitezkeen gizarte eta kultur balioak identifikatzea.

b) Gizarte balioak transmititzeko prozesuan kirol teknikariaren egitekoak zein diren zehaztea.

c) Kirol irakaskuntza saio batean, gizarte balioak transmititzeko dauden teknika baliagarriak behar bezala erabiltzea.

Modulua: Kirolaren antolaketa eta legeria.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Nafarroako Foru Komunitatean kirolerako dagoen administrazio egitura ezagutzea, eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin duen erlazioa ezagutzea.

2) Kirolaren arloan administrazio autonomikoari dagozkion administrazio eskumenak eta, arlo berean, toki entitateei dagozkienak bereiztea.

3) Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen eredua ezagutzea.

Edukiak.

-Nafarroako Foru Komunitatea eta Estatuko Administrazio Orokorra:

Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren arlorako dagoen administrazio egitura.

Nafarroako Foru Komunitateak kirolaren arloan dituen eskumenak.

-Toki entitateak:

Kirolaren arloan dagoen administrazio egitura.

Kirolaren arloko eskumenak.

-Elkarteen eredu autonomikoa:

Kirol klubak.

Kirol federazio autonomikoak.

Autonomia mailako beste elkarte mota batzuk.

Ebaluazio irizpideak.

a) Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumenak kokatzea Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenen esparruan.

b) Administrazio autonomikoak eta toki entitateek kirolaren arloan dituzten eskumenak konparatzea.

c) Autonomia erkidegoan aitorturik dauden kirol elkarteen eginkizunak konparatzea.

Modulua: Lehen laguntzak eta higienea kirolean.

Iraupena: 40 ordu (20 teorikoak eta 20 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirol teknikariek lehen laguntzen arloan esku hartzeko mugak ezartzen dituen legeria ezagutzea.

2) Lesioak eta zauriak identifikatzea eta haien larritasun maila ebaluatzea.

3) Lehen laguntzetako metodoak eta teknikak ezagutu eta aplikatzea.

4) Desfibriladore erdi-automatikoaren oinarrizko erabilera ezagutzea.

5) Lesionatuak eta zaurituak ebakuatzeko protokoloak aplikatzea.

6) Kirol higienearen printzipio nagusiak azaltzea.

7) Ariketa fisikoa egin ondorengo errekuperazio teknikak deskribatzea.

8) Hedatuen dauden drogamenpekotasunek gizakiaren organismoan dituzten ondorioak ezagutzea.

9) Tabakismora eta alkoholismora eramaten duten faktoreak identifikatzea eta mendekotasun horiek kirolari gazteen organismoan dituzten ondorioak zehaztea.

Edukiak.

-Lehen laguntzak:

Legeria. Kirol teknikariek lehen laguntzen arloan esku hartzeko mugak.

Lehen laguntzen hastapenak.

Bihotz-biriketako bizkortzea.

Desfribiladorearen erabilera.

Biziraupen katearen kontzeptua.

Bularreko angina eta miokardio-infartua. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Hemorragiak. Lehen mailako esku-hartzea hemorragietan.

Ebakuazioa.

Talkaren kontrola.

Zauriak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Kontusioak. Lehen mailako esku-hartzea.

Lokomozio aparatuaren traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Garezurreko eta aurpegiko traumatismoa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Bizkarrezurreko traumatismoak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Politraumatismoa duen eria. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Erredurak. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Zaurituaren ebaluazioa, bere mailan.

”Shock” egoera. Etiologia. Zantzuak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

Konbultsio koadroak. Zantzuak eta sintomak. Lehen mailako esku-hartzea.

Histeria-atakea. Lehen mailako esku-hartzea.

Tenperatura altuak eragindako asaldurak. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea. Ebakuazioa.

Alergia-erreakzioa. Prebentzioa. Lehen mailako esku-hartzea.

Koma diabetikoetan eta talka intsulinikoetan nola jokatu.

-Higienea.

Higienea kirolean.

Ariketa fisikoa egin ondorengo errekuperazio teknikak.

Drogamenpekotasun nagusiak.

Tabakismoa.

Alkoholismoa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Istripua izan duen norbait ebaluatzeko jarraitu beharreko prozedura azaltzea eta erakustea.

b) Modelo eta manikiei bihotz- eta arnas-errekuperazioko teknikak aplikatzea.

c) Desfibriladorea erabiltzen dakiela praktikan erakustea.

d) Konortea duen paziente heldu bati eta konorterik gabe dagoen beste bati eztarriko trabamendurako teknikak behar bezala aplikatzea.

e) Simulazio kasuetan, egoera ezberdinetan, teknika hauek egitea:

-Immobilizazio-teknikak, lehendik adierazitako hausturetarako.

-Odoljarioak geldiarazteko maniobrak.

-Istripua izan dutenak lekualdatzeko maniobrak, lesioaren larritasun maila kontuan izanik.

f) Kasu praktiko batean, immobilizazio-teknika bat proposatzea hausturaren bat izan dezakeelako.

g) Kasu praktiko batean, bizkarrezurrean traumatismoa duen pertsona bat dagoenean, kirol teknikariak zauritua lekualdatzeko maniobran duen zeregina zehaztea eta ebakuatzeko modua aukeratzea.

h) Kirol teknikari batek koma diabetikoa edo intsulina-kolpea izan duen kirolari batekin nola jokatu behar duen adieraztea.

i) Tabakismoak, drogazaletasunak eta edari alkoholdunen kontsumoak gizakiaren osasunean duten eragina azaltzea.

j) Higienearen ikuspuntutik, kirolariek entrenamendu saio edo lehiaketa batean parte hartu ondoren bete beharreko neurriak eta egin beharreko jarraipena deskribatzea.

Berariazko multzoa

Modulua: Lanbide garapena.

Iraupena: 10 ordu (10 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futboleko lehen ikasmailako ziurtagiriaren titularrei aplikatu beharreko lan arloko legeria ezagutzea.

2) Lanbidean jarduteko lege baldintzak deskribatzea.

3) Futboleko lehen ikasmailako ziurtagiria duen teknikariaren eskumenak, eginkizunak, zereginak eta erantzukizunak zehaztea.

4) Futbolaren lurralde antolaketaren oinarrizko sistema zehaztea.

5) Futboleko kirol teknikarientzat Espainian dagoen prestakuntza egitura deskribatzea.

Edukiak.

-Kirol teknikariaren irudi profesionala.

-Lanbidean aritzeko lan eta zerga arloko betebeharrak.

-Besteren konturako langilea.

-Lanbide jardueran aritzean, kirol teknikarien erantzukizunen araubidea.

-Lan harremanei aplikatzen ahal zaien legeria.

-Futboleko lehen ikasmailako tituluari dagozkion lanbide gaitasunak.

-Futboleko lehen mailan ordainsaririk gabe lan egitea.

-Entrenatzaileen antolaketa Espainiako Futboleko Errege Federazioaren barrenean.

-Futboleko lurralde federazioa. -Antolaketa eta eginkizunak.

-Futbol klubak. Sailkapena eta ezaugarriak.

-Futboleko espezialitateetako kirol teknikarien prestakuntza planak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futboleko lehen ikasmailari dagokion lanbidean jardutean aplikatu beharreko lan arloko legeria aipatzea.

b) Kirol teknikariak lanbidean jardutean dituen erantzukizun zibilak eta penalak bereiztea.

c) Futboleko lehen ikasmailako ziurtagiriari dagozkion eskumenak, zereginak eta mugak deskribatzea.

d) Kirol teknikariari bere lanbidean jardutean dagozkion lan eta zerga arloko eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak deskribatzea.

e) Futbolak autonomia erkidego batean duen antolaketa-egitura definitzea eta kirol federazioen eginkizunak eta kirol klubenak bereiztea.

f) Oinarrizko futbol klub baten funtzionamendua deskribatzea.

Modulua: Taldeen zuzendaritza.

Iraupena: 15 ordu (10 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbolariaren bilakaeran dauden aldietako ezaugarri psikologikorik esanguratsuenak zehaztea.

2) Entrenatzailearen eta futbolari gazteen arteko harreman-ereduak ezaugarritzea.

3) Entrenatzaileak futbolari gazteen kirol garapenean duen erantzukizuna finkatzea.

4) Kirolaz kanpoko giza taldeek futbolari gazteen kirol garapenean duten eragina finkatzea.

5) Kirolari gazteek futbolaren aurrean dituzten interesak detektatzea.

6) Futboleko arbitroen gizarte eginkizuna ezagutzea, eta haren agintearen aurrean entrenatzaileak duen erantzukizuna.

Edukiak.

-Futbolaria. Futbolariaren ezaugarri psikologikoak adinaren arabera.

-Entrenatzailearen zeregina kirol egintzetan.

-Futbolari gazteen entrenatzailearen erantzukizuna.

-Eragina duten kirolaz kanpoko giza taldeak.

-Futbola, jolas hezigarri gisa.

-Futboleko arbitroa.

-Komunikazioa futbolaren irakaskuntza prozesuan.

-Entrenatzailearen zereginak.

-Futbol taldeen zuzendaritza entrenamendu saioen bitartean.

-Futbol taldeen zuzendaritza lehiaketa bitartean.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futbolarien ezaugarri psikologikorik esanguratsuenak definitzea adinaren arabera.

b) Oinarrizko futbol talde baten entrenatzailearen zeregina definitu eta ezaugarritzea.

c) Futbolari gazteen entrenatzailearen erantzukizuna definitzea.

d) Kirolaz kanpoko giza taldeek futbolariaren kirol garapenean izan dezaketen eragina deskribatzea.

e) Kasu praktiko batean, jokalari gazteen futbol talde baten entrenamendu saioa edo futbol partida bat zuzentzea moduluan eskuratutako ezaupideak aplikatuz.

Modulua: Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren metodologia.

Iraupena: 20 ordu (10 teorikoak eta 10 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Didaktikaren printzipioak aplikatzea futbolaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.

2) Futbolaren teknika eta taktika irakastean progresio metodologiko bat erabiltzea.

3) Futbolean hasteko eta teknikaren oinarriak eskuratzeko etapen eduki tekniko eta taktikoak finkatzea.

4) Futbolean hasteko eta teknikaren oinarriak eskuratzeko faseetan aplika daitezkeen irakaskuntza metodo eta estiloak ezaugarritzea.

5) Futbolaren teknika irakasteko dauden bitartekoak, baliabideak eta laguntzak erabiltzea eta futbolean hasteko eta teknikaren oinarriak eskuratzeko faseetan aplikatzea.

6) Gauzatze teknikoan izaten diren akatsak identifikatzea, zergatiak zehaztea eta zuzentzeko metodo eta baliabideak aplikatzea.

7) Teknikaren ikaskuntza prozesuan izaten den aurrerapena ebaluatzeko irizpideak zehaztea.

Edukiak.

-Futboleko keinu teknikoak ikasteko prozesua.

-Didaktikaren printzipioak, eta futbolaren irakaskuntzan nola aplikatzen diren.

-Futbolaren teknika irakasteko faseak. -Aurrerapen metodologikoa.

-Futbolean hasteko eta teknikaren oinarriak eskuratzeko etapetako edukiak.

-Irakaskuntza unitateak.

-Futbolaren irakaskuntzaren helburuak zehaztea futbolean hasteko etaparako eta teknikaren oinarriak eskuratzeko etaparako.

-Irakasteko metodo eta estiloak futbolaren irakaskuntzari aplikatuak, futbolean hasteko fasean eta teknikaren oinarriak eskuratzeko fasean.

-Futbola irakasteko metodoak, laguntzak eta baliabideak.

-Keinu teknikoaren azalpena eta demostrazioa.

-Ikaslea keinu teknikoa egiten saiatzea.

-Keinu teknikoa egitean gertatzen diren akatsak zuzentzea.

-Ikaskuntza prozesua ebaluatzeko irizpideak.

-Kirola egiteko motibazioa, eta futbolaren ikaskuntza prozesuan eragina duten faktoreak.

Ebaluazio irizpideak.

Futboleko keinu tekniko jakin bat irakasteko saio praktikoetan, futbolean hasteko etapan (hamar urtetik beherako ikasleekin) eta teknikaren oinarriak eskuratzeko etapan (hamaika eta hamahiru urte bitarteko ikasleekin):

a) Keinuaren ezaugarri teknikoak azaltzea.

b) Irakaskuntza estilo bat erabiltzea eta haren erabilera justifikatzea.

c) Keinu teknikoa irakasteko metodo bat aplikatzea eta haren erabilera justifikatzea.

d) Ikasteko egokien diren ariketen segida praktikatzea.

e) Keinua egitean ohikoen diren akatsak azaldu eta ezaugarritzea.

f) Kirolgileen egite akatsak detektatzea eta zuzentzeko ariketak erabiltzea.

g) Gutxienez hiru laguntza pedagogiko erabiltzea eta haien erabilera justifikatzea.

h) Ikasleen ikaskuntza ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak erabakitzea.

i) Irakaskuntza saioaren garapena ebaluatzeko kontuan hartu behar diren parametroak erabakitzea.

j) Entrenatzailearen jarduna autoebaluatzea.

k) Taldearen segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak zehaztea.

l) Didaktikaren printzipioak futbolaren teknikaren irakaskuntzan nola aplikatzen diren azaltzea.

m) Futbolaren irakaskuntzan aplikatzen ahal diren irakaskuntza estiloak erabakitzea, taldearen ezaugarrien arabera.

n) Hastapenen etaparako eta futbolaren teknikaren oinarriak eskuratzeko etaparako.

o) Irakaskuntzaren helburu terminalak zehaztea.

p) Etapa bakoitzeko eduki teknikoak erabakitzea.

q) Eduki teknikoak irakasteko metodologiak zehaztea.

r) Futbolaren teknika irakasteko aurrerapen metodologikoa zehaztea ikasleen adinaren arabera.

Modulua: Prestakuntza fisikoa

Iraupena: 25 ordu (15 teorikoak eta 10 praktikoak)

Prestakuntza helburuak.

1) Oinarrizko gaitasun fisikoek eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunek futboleko oinarrizko keinu teknikoetan duten eragina ezagutzea.

2) Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduak adinaren arabera aplikatzea.

Edukiak.

-Oinarrizko gaitasun fisikoek futbolaren teknikarekin duten erlazioa.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunek futbolaren teknikarekin duten erlazioa.

-Egoera fisikoaren garapena adinaren arabera.

Ebaluazio irizpideak.

a) Oinarrizko gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunen arteko erlazioa zehaztea futboleko oinarrizko keinu tekniko bakoitzean.

b) Haurren kategoriako futbol talde baten kasuan, entrenamendu fisikoa lantzeko saio baten ariketak ezartzea kirol denboraldiko une jakin baterako.

c) Haurren kategoriako futbol talde baten entrenamendu saio bat simulatzea, gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak lantzeko aplikatzen ahal diren ariketak eginez, eta ariketa horiek zergatik aukeratu diren justifikatzea.

Modulua: Joko arauak.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbol jokoan parte hartzen duten elementuen erregelamenduzko neurriak eta ezaugarriak ezagutzea.

2) Futbolaren araudiaren oinarrizko arauak erakustea.

Edukiak.

-Joko zelaia.

-Baloia.

-Jokalari kopurua eta jokalarien ekipamendua.

-Arbitroa eta arbitro laguntzaileak.

-Partidaren iraupena.

-Hasierako sakea.

-Baloia noiz dagoen jokoan eta noiz ez.

-Gola sartzea.

-Jokoz kanpoko egoera.

-Faltak eta denbora-eteteak.

-Jaurtiketa zuzena.

-Penaltya.

-Sakeak.

-Kirolari gazteek arauak ikasteko baliabidea.

Ebaluazio irizpideak.

a) Grafikoen bidez joko arauen egoera zehatzak garatzea eta irudikatzea.

Kasu praktiko batean:

b) Arbitroaren eta arbitro laguntzaileen keinuak eta seinaleak interpretatzea.

c) Arbitroen erabakiak azaltzea joko arauen aplikazioaren arabera.

Kasu praktiko batean:

d) Futbol partida batean joko arauak aplikatzea.

e) Arauaren aplikazioa justifikatzea.

Modulua: Kirol segurtasuna.

Iraupena: 15 ordu (10 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Gainkargen ondorioz futbolean gehien gertatzen diren lesioak saihestea.

2) Zeharkako agenteen ondorioz gehien gertatzen diren lesioak saihesteko beharrezko neurriak aplikatzea.

3) Futbol partida eta entrenamenduetan aplikatu beharreko segurtasun metodoak eta baliabideak erabakitzea.

4) Eguzki-erradiazioek eragindako nahasmenduei aurrea hartzeko metodo eraginkorrenak aplikatzea.

Edukiak.

-Gainkargen ondorioz futbolean gehien gertatzen diren lesioak.

-Zeharkako agenteen ondorioz gehien gertatzen diren lesioak.

-Eguzki-erradiazioek eragindako nahasmenduak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futbolean gehien gertatzen diren lesioak edo traumatismoak deskribatzea, lesio horiek eragiten dituzten arrazoiak, horien prebentziorako hartu beharreko neurriak eta izaten dituzten sintomak zehaztea, eta entrenatzailearen jarduketa-arauak eta arrisku-faktoreak adieraztea.

b) Atari zabaleko kiroletan eguzki-erradiazioen pean gehiegi egoteak larruazalean duen eragina azaltzea.

c) Atari zabaleko kirolak egiten dituztenei azaltzea zer neurri hartu behar diren eguzkiak larruazalean dituen ondorio gaiztoei aurrea hartzeko.

Modulua: Taktika eta joko sistemak.

Iraupena: 30 ordu (15 teorikoak eta 15 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbolaren taktikaren oinarrizko printzipioak ezagutzea, eta jokoari nola aplikatzen zaizkion kirolean hasteko etapan.

2) Kirolean hasteko etapan, jokoaren oinarrizko sistemak eta jokoari aplikatzen zaizkion ekintza estrategikoak ezagutzea.

3) Taktikari, joko sistemari eta estrategiei buruz ikasitakoa aplikatzea futbolari gazteen taldeen jokoan.

4) Futbolaren taktikaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

5) Futbolari gazteekin taktika, estrategia eta joko sistemak entrenatzeko irizpideak aplikatzea.

6) Futbolaren historiari buruzko oinarrizko hastapenak ezagutzea.

Edukiak.

-Futbolaren taktika.

-Taktikaren oinarrizko printzipioak.

-Sistema taktikoak.

-Ekintza estrategikoak.

-Futbol taldeen helburu taktikoak adinaren arabera.

-Atezainaren ekintza taktikoak.

-Futbolaren historia XVI. mendetik XX. mendera arte.

Ebaluazio irizpideak.

a) Taktikaren oinarrizko printzipioak erabakitzea eta erasoko eta defentsako printzipioekin erlazionatzea.

b) Haurren kategoriako futbol talde batean, kirolean hasteko etapan, erabaki eta justifikatzea.

c) Taktikaren oinarriak, eta oinarri horiek nola aplikatzen zaizkion jokoari kirolean hasteko etapan.

d) Jokoaren oinarrizko sistemak eta jokoari aplikatzen ahal zaizkion ekintza estrategikoak.

e) Kirolean hasteko etapan dagoen haur kategoriako futbol talde baten egoeran jarrita, jokalari gazteekin taktika, estrategia eta joko sistemak entrenatzeko irizpideak aplikatzea.

f) Joko eskema jakin batetik abiatuta, haren oinarrian dagoen funts praktikoa identifikatzea.

g) Kirolean hasteko etapan aplikatzen ahal diren ekintza estrategikoak zehaztea, baloiarekin egiten direnak eta baloirik gabekoak.

h) Kirolean hasteko etapan aplikatzen ahal diren joko sistemak erabakitzea eta justifikatzea.

i) Gazteek osatutako futbol talde baten simulazio praktiko batean, denboraldiko fase jakin bateko helburu taktikoak ezartzea entrenamendurako eta lehiaketarako.

Modulua: Banakako eta taldeko teknika.

Iraupena: 30 ordu (15 teorikoak eta 15 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbolaren teknikaren oinarriak ezagutzea.

2) Kirolean hasteko etapan, futbolaren oinarrizko keinu teknikoak eta haiek irakasteko metodologia zehaztea.

3) Futbolaren teknikaren oinarrizko terminologia erabiltzea.

4) Futboleko oinarrizko keinu teknikoak egitea.

Edukiak.

-Kirol teknika eta futbolaren teknika.

-Futboleko oinarrizko keinu teknikoak.

-Teknika kolektiboa.

-Atezainaren teknika.

-Estrategia.

-Entrenamenduan nola aplikatzen den.

-Futbol jokalarien helburu teknikoak adinaren arabera.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futbolaren teknika indibidualaren oinarriak azaltzea.

b) Keinu tekniko bakoitzerako gorputz jarrerak azaltzea, jokalariaren eta baloiaren ukipen azaleraren arabera.

c) Baloiaren kontrola erakustea ukipen azalera zein den kontuan hartuta.

d) Futboleko oinarrizko keinu teknikoen irakaskuntzari aplikatzen ahal zaizkion ariketa praktikoak erabakitzea, keinua egiteko modua baldintzatzen duten aldagaien arabera.

e) Futboleko oinarrizko keinu teknikoak egitean gertatzen diren akatsak ezaugarritzea eta haiek zuzentzeko ariketak proposatzea.

f) Futbolariak oinarrizko keinu teknikoez jabetzeko balio duten ariketen segida zehaztea.

g) Keinu tekniko jakin baten benetako irudiak erabiliz, egite eta koordinazio akatsak edo sintzinesiak detektatzea eta haiek zuzentzeko ariketak proposatzea.

Multzo osagarria.

Iraupena: 25 ordu.

Helburuak.

1) Kirol espezialitatearen zientzietan gehien erabili ohi den alemanezko, frantsesezko edo ingelesezko terminologia ulertzea.

2) Bere mailari dagozkion eginkizunak hobeki betetzeko testu prozesadore bat erabiltzea.

3) Etorkizuneko teknikariak desgaitasunen bat dutenen kirol praktikan trebatzen hastea.

Edukiak.

-Kirol espezialitatearen berariazko eta oinarrizko terminologia, dagokion hizkuntzan.

-Testuen tratamendua.

-Espezialitatea desgaitasunen bat dutenei erakusteko oinarrizko didaktika.

Ebaluazio irizpideak.

a) Testu tratamenduko programa bat erabiltzea txosten edo zeregin jakin bat egiteko.

b) Dagokion hizkuntzan kirol espezialitateari buruz idatzitako testu bat emanda, oinarrizko terminoak aukeratu eta itzultzea.

c) Desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala dutenei espezialitatea erakusteko egokien den didaktika aplikatzea.

Prestakuntza praktikoaren multzoa.

Iraupena: 150 ordu.

Helburuak.

Futboleko kirol teknikarien lehen ikasmailako prestakuntza praktikoaren multzoak, foru dekretu honen 4. artikuluan aipatutako helburuez gain, helburu hau du: ikasleek prestakuntzaldian eskuratutako gaitasunak praktikan garatzea, eta, horretarako, prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea, eta beharrezkoa den esperientzia lortzea honako hauek eraginkortasunez egiteko: futbolaren hastapenak, taldea gidatzea eta laguntzea kirola praktikatu bitartean eta kirolarien segurtasuna bermatzea.

Garapena.

1. Izendatutako tutore baten gainbegiradapean eta berariaz izendatutako taldeekin, futbolean hasteko saio batzuetara jarraitutasunez joatean datza futboleko kirol teknikariaren lehen ikasmailako prestakuntza praktikoa. Prestakuntza praktikoaren multzotik 90 ordu futbolean hasteko saioetarako izanen dira, eta 60 ordu egiten diren jardueren programazio saioetarako.

2. Prestakuntza praktikoaren multzoak hiru fase izanen ditu: behaketa fasea, lankidetza fasea eta gainbegiratutako jardunaren fasea.

3. Hiru faseak bukaturik, ikasleak praktikaldiaren memoria prestatuko du, prestakuntza eman duen zentroak eta tutoreak ebaluatu beharko dutena.

Ebaluazioa.

Prestakuntza praktikoaren multzoan gai edo ez gai kalifikazioak baizik ez dira emanen. Gai kalifikazioa lortzeko, ikasleei honako hauek eskatuko zaizkie:

-Fase bakoitzerako ezarritako orduen %80ra edo gehiagora joatea.

-Lan saioetan aktiboki parte hartzea.

-Saio bakoitzean prestakuntza helburuak lortzea.

-Hizkera garbia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.

-Praktikaldiaren memoria egoki aurkeztea.

-Praktikaldiaren memorian, gutxienez, atal hauek biltzea:

Praktikak egin diren zentroaren, instalazioen eta guneen funtzionamendua eta egitura deskribatzea, baita praktikaldiaren xedeko taldeak ere.

Praktikak gauzatzea: saio bakoitzeko praktiken jarraipen fitxak, faseka antolatuak.

Praktiken autoebaluazio txostena.

Tutorearen ebaluazio txostena.

b) Bigarren ikasmaila

Multzo komuna

Modulua: Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak II

Iraupena: 35 ordu (30 teorikoak eta 5 praktikoak)

Prestakuntza helburuak.

1) Zientzia biologikoen terminologiarekin ohitzea, batez ere kirolean erabili ohi denarekin.

2) Gorputz-segmentuen ezaugarri anatomikoak zehaztea, haien mugimenduak interpretatzea eta kirol jardueran duten inplikazioa ezagutzea.

3) Muskulu-uzkurduraren mekanika azaltzea.

4) Lege mekanikoen oinarrizko printzipioak giza mugimendu mota desberdinen ezagutzan aplikatzea.

5) Bihotz eta arnas sistemaren erantzunak ariketarekin erlazionatzea.

6) Metabolismo energetikoaren oinarriak interpretatzea.

7) Nerbio sistema zentralaren funtzionamenduaren oinarriak eta mugimendu-ekintzaren kontrolean duen inplikazioa deskribatzea.

8) Nerbio sistema autonomoaren funtzionamenduaren oinarriak deskribatzea, eta giza gorputzaren sistema eta aparatuen kontrolean duen inplikazioa.

9) Digestio aparatuaren eta giltzurrunaren funtzionamenduaren oinarriak deskribatzea.

Edukiak.

-Kirol jardueraren oinarri anatomikoak.

-Hezurrak, artikulazioak eta muskuluak, eta haien mugimendu analitikoak:

Sorbalda.

Ukondoa.

Eskumuturra eta eskua.

Aldaka.

Belauna.

Orkatila eta oina.

-Muskulu-uzkurduraren mekanika eta motak.

-Lokomozio aparatuaren biomekanikaren oinarriak:

Kirol biomekanikaren atarikoa.

Giza mugimenduan jarduten duten indarrak.

Grabitate zentroa eta oreka, giza gorputzean.

Giza mugimenduaren azterketa zinematiko eta dinamikoaren atarikoa.

Giza mugimenduaren printzipio biomekanikoak.

-Kirol jardueraren oinarri fisiologikoak.

-Jarduera fisikoaren fisiologiaren oinarrizko kontzeptuak.

-Bihotz eta arnas sistemak ariketari ematen dion erantzuna.

-Metabolismo energetikoa. Ariketa fisikora egokitzea.

-Muskulu-uzkurduraren fisiologia.

-Muskulu-zuntzak eta prozesu energetikoak.

-Nerbio sistema zentrala.

-Nerbio sistema autonomoa.

-Sistema endokrinoa. Hormona nagusiak. Berariazko ekintzak.

-Digestio aparatua eta haren eginkizuna.

-Giltzurruna, haren eginkizuna eta ariketak ekartzen dizkion aldaketak.

-Gaitasun fisikoen fisiologia.

-Elikadura eta kirola.

-Ariketa fisikoa eta energia gastua.

Ebaluazio irizpideak.

a) Muskuluek gorputz-segmentuen artikulazio-mugimenduetan betetzen dituzten eginkizunak bereiztea.

b) Giza gorputzak dituen artikulazioen mugikortasunaren maila eta mugak zehaztea.

c) Muskulu-uzkurduraren mekanika definitzea eta uzkurdura motak identifikatzea.

d) Giza gorputzaren kanpoko indarrak eta horiek kirol mugimenduan duten esku-hartzea identifikatzea.

e) Hezur eta muskulu elementu nagusiek giza gorputzaren jarrera estatikoan eta dinamikoan duten eragina azaltzea.

f) Giza mugimenduan jarduten duten indarrak azaltzea.

g) Grabitate zentroak giza gorputzaren orekan duen zeregina frogatzea.

h) Mugitzen ari den norbaiten irudiak izanik, giza mugimenduaren printzipio biomekanikoak era aplikatuan azaltzea.

i) Bihotz eta arnas sistemaren fisiologia azaltzea eta egitura bakoitzean luzaroan egindako ariketari erantzuteko gertatzen diren egokitzapenak ondorioztatzea.

j) Mugimendu egintzan esku hartzen duten nerbio sistemako gune eta bideen eskemak egitea.

k) Nerbio sistema sinpatiko eta parasinpatikoak ariketa fisiko bat egiten ari den giza organismoaren eginkizunen kontrolean duten zeregina azaltzea.

l) Hormona sistemak ahalegin handiko ariketan duen zeregina eta ariketa luzera nola egokitzen den azaltzea.

m) Kirolariek ahalegin handiko ariketetan eta luzaroko ariketetan dituzten nutrizio eta hidratazio beharrak deskribatzea.

n) Neguko kiroletan egiten den energia gastua azaltzea.

Modulua: Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak II.

Iraupena: 25 ordu (20 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirol portaeren ikaskuntzan eragina duten alderdi psikologikorik garrantzitsuenak zehaztea.

2) Kirolarien funtzionamendu psikologikoa hobetzeko estrategiak aplikatzea.

3) Kirol entrenamenduari eta kirol lehiaketari lotutako faktore eta arazo emozionalak identifikatzea.

4) Kirol optimizazioan esku hartzen duten pertzepzio faktoreak identifikatzea.

5) Hartutako erabakiek kirol errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

6) Praktikaren baldintzak diseinatzea kirol irakaskuntza hobetzeko.

7) Kirol taldeen zuzendaritzari lotutako alderdi psikologikoak ezagutzea.

8) Talde dinamikaren printzipioak ezagutzea, eta orobat hura lantzeko erabiltzen diren tekniketako batzuk.

Edukiak.

-Kirol portaeren ikaskuntzarekin zerikusia duten alderdi psikologikoak.

-Lehiaketa-kirolaren premia psikologikoak.

-Kirol entrenamenduaren ezaugarri psikologikoak.

-Lehiarako gaitasunaren garapena kirol entrenamenduaren bitartez: kontzeptuak eta estrategiak.

-Lehiaketetako errendimenduari lotutako alderdi psikologikoak.

-Kirol taldeen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-Kirolaren ikaskuntzak optimizatzeko prozesua.

-Taldeak ezagutzeko eta gobernatzeko oinarrizko teknikak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolariak entrenamenduaren eta lehiaketaren arloan dituen premia psikologiko nagusiak deskribatzea eta entrenamendurako atxikimenduan eragina izan dezaketen aldagai psikologikoak kontrolatzeko jarduketa-moduak deskribatzea.

b) Kasu praktiko batean, entrenatzaileak prozesuan esku hartzen dueneko adibide bat prestatzea, horretarako erabiliz entrenamendurako atxikimendua eta gauzatze teknikoko jarrera baten eta kirol portaera baten ikaskuntza ekarriko duten estrategia psikologikoak.

c) Pertzepzio-prozesuek kirol optimizazioan duten zeregina aztertzea.

d) Hartutako erabakiek kirol errendimenduan duten ondorioa ebaluatzea.

e) Jardueraren baldintzak diseinatzea, kirolaren ikaskuntza hobetzeko.

f) Faktore emozionalek informazioaren prozesatze kontzientean duten eragina deskribatzea.

g) Talde dinamikako lanaren tekniketako batzuk aplikatzea eta interpretatzea.

Modulua: Kirol entrenamendua II.

Iraupena: 35 ordu (20 teorikoak eta 15 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Entrenamenduaren teoria orokorra eta teoria horren oinarri diren printzipioak eta faktoreak ezagutzea.

2) Entrenamenduaren plangintzaren eta kontrolaren elementuak aplikatzea.

3) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko sistema eta metodoak erabiltzea.

4) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak entrenatzeko metodoak aplikatzea.

5) Entrenamenduan erabili beharreko ariketen errepertorioak ikastea.

6) Gaitasun psikikoak eta portaerakoak prestatzeko oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

Edukiak.

-Kirol entrenamenduaren teoria.

-Entrenamenduaren programazioa. Orokortasunak. Egitura. Entrenamenduaren aldagaiak.

-Entrenamendu orokorra eta berariazkoa.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak garatzeko metodo eta baliabideak.

-Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko metodo eta baliabideak.

-Entrenamendu saioen prestaketa.

-Oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak baloratzeko probak.

-Kirolen behar metabolikoak eta entrenamenduaren xedeak.

-Gaitasun psikikoen eta portaeraren prestaketa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirol denboraldi baterako entrenamenduaren programazioa, plangintza eta periodizazioa egitea, adin jakin bateko kirolarientzat.

b) Kasu praktiko batean, gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ariketen progresio bat ezartzea, ezaugarri jakin bateko kirolarien talde batentzat.

c) Gaitasun fisikoak eta/edo pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko saioa behar bezala egin den ebaluatzean kontuan hartu beharreko faktoreak zerrendatzea.

d) Gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ariketak egitean gertatzen diren akatsik ohikoenak identifikatzea.

e) Egoera fisikoa eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak garatzeko ereduzko ekipamendu eta materiala deskribatzea eta justifikatzea.

f) Gaitasun fisiko jakin bat garatzeko metodoa zergatik hautatu den justifikatzea.

g) Dauden prozesu metabolikoak bereiztea eta horiek kirol entrenamendu mota desberdinetara egokitzea.

h) Entrenamendu aerobiko eta anaerobikoaren bereizgarri nagusiak deskribatzea.

i) Kirolarien egokitzapen fisikoan eragiten duten gaitasun psikikoak eta portaerakoak prestatzeko oinarriak zehaztea.

Modulua: Kirolaren antolaketa eta legeria II.

Iraupena: 5 ordu (5 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Kirolaren antolamendu juridikoa ezagutzea.

2) Kirol arloko eskumenetan, Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkionak eta Nafarroako Foru Komunitateak berezko dituenak bereiztea.

3) Kirolaren arloan Estatuan dauden elkartze ereduak ezagutzea.

Edukiak.

-Estatuko kirolari buruzko legea.

-Nafarroako Foru Komunitateko kirolari buruzko lege autonomikoa.

-Kirolaren Kontseilu Nagusia.

-Espainiako Batzorde Olinpiarra eta Espainiako Batzorde Paraolinpiarra.

-Estatuan dagoen elkartze eredua.

-Espainiako kirol federazioak.

-Kluben elkartzeak.

-Kirola sustatzeko enteak.

-Kirol sozietate anonimoak.

-Liga profesionalak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kirolaren arloan Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek dituzten eskumenak konparatzea.

b) Estatu mailan aitorturik dauden elkartze mota desberdinen eginkizunak konparatzea.

c) Kirolari buruzko Estatu mailako legea eta kirolari buruzko lege autonomikoa konparatzea.

Modulua: Kirolaren teoria eta soziologia.

Iraupena: 10 ordu (10 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren arteko desberdintasunak azaltzea.

2) Kirolaren fenomenoa gizarte aurreratuetan masiboki hedatzea eragin duten faktore nagusiak zehaztea.

3) “Kirol” hitzaren bilakaera etimologikoa ezagutzea.

4) Kirolaren ezaugarriak interpretatzea.

5) Egungo gizartean kirola hedatzea eragin duten faktoreak zehaztea.

6) Kirolaren eduki etikoa ezagutzea, baita kirol etika desitxuratzen duten arrazoiak ere.

7) Kirolak egungo gizartean betetzen duen zeregina identifikatzea.

8) Kirolaren bilakaeraren eta Espainiako gizartearen garapenaren arteko lotura ezartzea.

Edukiak.

-Kirolaren bilakaera historikoa.

-Kirola gaur egungo gizartean.

-”Kirol” hitzaren etimologia.

-Kirolaren bereizgarriak.

-Kirola hedatzea eragin duten faktoreak.

-Kirola gatazka gisa ulertuta. -Kirolaren osagai etikoa.

-Kirolaren oinarri soziologikoak.

-Kirol ohituren bilakaera Espainiako gizartean.

-Kirolaren eta gizarteko beste sektore batzuen arteko elkarreragina.

Ebaluazio irizpideak.

a) Antzinako kirolaren eta egungo kirolaren ezaugarriak deskribatzea eta konparatzea.

b) Egungo gizartean kirolak dituen adierazpen material eta sinbolikoak identifikatzea.

c) Kirolaren bereizgarriak aztertzea, eta ulertzea nola eratzen den kirol praktikaren mota bakoitza kasuan-kasuan nagusitzen diren bereizgarrien arabera.

d) Kirola gizartean hedatzea eragin duten faktoreak baloratzea.

e) Kirola egiteko eskarian eragiten duten gizarte faktoreak zehaztea.

f) Kirola egiteko eskariak egungo gizartean duen dibertsifikazioa aztertzea.

Berariazko multzoa.

Modulua: Lanbide garapena II.

Iraupena: 15 ordu (15 teorikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futboleko kirol teknikari titulua dutenei aplikatu beharreko lan arloko legeria ezagutzea.

2) Futboleko kirol teknikariaren eskumenak, eginkizunak, zereginak eta erantzukizunak zehaztea.

3) Futboleko teknikarien lanbideak Europar Batasuneko herrialdeetan duen garapen maila zehaztea, eta espainiar teknikarien lanbideak herrialde horietako profesionalenarekin duen baliokidetasuna zehaztea.

4) Espainiako Futboleko Errege Federazioaren antolaketa eta eginkizunak ezagutzea.

Edukiak.

-Lan eta gizarte orientabidea.

-Kirol teknikariaren figura. -Norberaren konturako langilearen baldintzak lanaren eta zergen aldetik.

-Futboleko kirol teknikariaren lanbide gaitasuna.

-Futboleko teknikariak Europar Batasunaren barreneko herrialdeetan.

-Espainiako Futboleko Errege Federazioa. Antolaketa eta eginkizunak.

-Espainiako Futboleko Errege Federazioaren araudia.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futboleko kirol teknikarien lan merkatuaren ezaugarriak zehaztea.

b) Futboleko kirol teknikariei dagozkien eginkizunak eta zereginak deskribatzea.

c) Kirol teknikariei bere lanbidean aritzean lan eta zerga arloan dagozkien eskubide, betebehar eta erantzukizunak deskribatzea.

d) Futboleko kirol teknikariek Europar Batasuneko herrialdeetan dituzten lan alternatibak zehaztea.

e) Langile autonomoei aplikatu beharreko zergak zerrendatzea.

Modulua: Taldeen zuzendaritza II.

Iraupena: 20 ordu (10 teorikoak eta 10 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Entrenamendu eta lehiaketa garaietan futbolariaren ezaugarri psikologikoak ezagutzea, teknika eta taktika hobetzeko etapan taldearen barreneko harremanak optimizatzeko.

2) Entrenatzailearen eta jokalariaren arteko eta entrenatzailearen eta taldearen arteko komunikazio prozesua ulertzea.

3) Entrenatzailearen eta taldeko kideen arteko komunikazio sistemak erabiltzea.

4) Futbolean jokoaren garapenaren analisirako metodoak aplikatzea.

Edukiak.

-Futbolariaren ezaugarri psiko-afektiboak teknika eta taktika hobetzeko etapan.

-Futbolariaren entrenamendua teknika eta taktika hobetzeko etapan.

-Futbol lehiaketa teknika eta taktika hobetzeko etapan.

-Komunikazioa futbol entrenamenduaren prozesuan.

-Behaketa eta jokoaren analisia.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futbolariek entrenamenduaren aurrean dituzten ezaugarri psikologikoak definitzea adinaren arabera.

b) Teknika hobetzeko etapan, futbol lehiaketa bitartean futbolarien errendimenduan eragina duten barreneko eta kanpoko faktoreak diskriminatzea.

c) Futbolarien ezaugarri psiko-afektiboak deskribatzea, haiek agertzeko moduak ezaugarrituz.

d) Benetako irudietatik abiatuta, futbol partida batean jokoaren garapena aztertzea eta jokalarien jokabidea, entrenatzailearen jarrera eta entrenatzailearen eta jokalarien arteko ageriko harremana zehaztea.

e) Partiden bitartean jokoa behatu eta analizatzeko irizpideak deskribatzea.

Modulua: Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren metodologia II.

Iraupena: 25 ordu (15 teorikoak eta 10 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbolaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobeki ezagutzea.

2) Futbolaren irakaskuntzarako eta entrenamendurako dauden programazio ereduen artetik aukeratzea.

3) Futbolaren irakaskuntza eta entrenamendua programatzeko irizpideak aplikatzea teknika hobetzeko fasean eta eskuragarritasun aldakorraren fasean.

Edukiak.

-Futbola irakatsi eta ikasteko prozesua.

-Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren programazioa.

-Futbolaren irakaskuntzarako eta entrenamendurako programetako edukien antolaketa eta sekuentziazioa.

-Futbolaren irakaskuntzarako eta entrenamendurako jardueren diseinua.

-Entrenamendua-errendimendua prozesuaren ebaluazioa.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren diseinuan kontuan hartu beharreko elementuak zehaztea.

b) Futboleko entrenamendu saioen helburuak ezartzeko irizpideak finkatzea.

c) Kasu praktiko batean, futbol denboraldiko aldi bat, kirol arloko helburuak finkatuta.

d) Entrenamendu saioen sekuentzia ezartzea.

e) Entrenamendu saio bakoitzaren helburuak ezartzea.

f) Saio bakoitzaren edukiak zehaztea proposatzen diren helburuen arabera.

g) Jokalarien entrenamendu-errendimendu prozesua ebaluatzeko irizpideak definitzea, kirol errendimendua ebaluatzeko itemak eta proposatutako entrenamenduaren diseinua ebaluatzeko itemak zehaztuta.

Modulua: Prestakuntza fisikoa II.

Iraupena: 40 ordu (15 teorikoak eta 25 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbol jokalarien prestakuntza fisikoa planifikatzeko irizpideak aplikatzea.

2) Oinarrizko gaitasun fisikoek eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunek futbolariaren gauzatze tekniko indibidualean duten eragina ezagutzea, haren entrenamendua egiteko.

3) Oinarrizko gaitasun fisikoek futbol taldeetako jokalarien ekintza taktikoak egiteko moduan duten eragina ezagutzea.

Edukiak.

-Futboleko prestakuntza fisikoaren plangintza epe luzera.

-Gaitasun fisikoek eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunek futbolarien teknika indibiduala gauzatzeko moduan duten eragina.

-Gaitasun fisikoen eta pertzepzio- eta mugimen-gaitasunen entrenamendua adinaren arabera.

-Futbol denboraldirako prestakuntza fisikoa planifikatzeko ereduak, adinaren arabera.

Ebaluazio irizpideak.

a) Futbol talde baten eta bertako jokalarien epe luzerako entrenamendua planifikatzeko irizpideak definitzea.

b) Futbol talde baten eta bertako jokalarien epe luzerako entrenamendua planifikatzeko irizpideak aplikatzea ezaugarri jakin batzuk dituen futbol talde batean, kontuan harturik prestakuntza fisikoa eta teknika eta taktika entrenatzeko beharrak, lehiaketako aldi bakoitzaren arabera.

c) Oinarrizko gaitasun fisikoek futbolariaren teknika indibiduala gauzatzeko moduan duen eragina zehaztea.

d) Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunek futbolariaren teknika indibiduala gauzatzeko moduan duten eragina zehaztea.

e) Kirol maila eta adin jakin bat duen futbol talde bat proposaturik, entrenamendu aldi bat programatzea, oinarrizko gaitasun fisikoak eta pertzepzio- eta mugimendu-gaitasunak entrenatzeko sistema bat zehaztu eta justifikatuz, garatu nahi den keinu teknikoaren arabera.

Modulua: Joko arauak II.

Iraupena: 20 ordu (15 teorikoak eta 5 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbolaren araudia hobeki ezagutzea.

2) Futbolaren araudiaren barreneko jarraibide bereziak interpretatzea.

3) Kirol lehiaketetan arbitroen jarraibideak eta jokabidea interpretatzea.

4) “International Football Association Board” elkartearen araudiaren berezitasunak ezagutzea.

Edukiak.

-Joko arauak.

-Jarraibide bereziak.

-Arbitroak.

-“International Football Association Board” elkartearen araudia.

Ebaluazio irizpideak.

a) Grafikoen bidez joko arauen egoera zehatzak garatzea eta irudikatzea.

Kasu praktiko batean:

b) Arbitroaren eta arbitro laguntzaileen keinuak eta seinaleak interpretatzea.

c) Arbitroen erabakiak azaltzea joko arauen aplikazioaren arabera.

Kasu praktiko batean:

d) Futbol partida batean joko arauak aplikatzea.

e) Arauaren aplikazioa justifikatzea.

f) Partida bitartean arbitroek elkarri laguntzeko dituzten moduak zehaztea.

g) Faltak agerian uzten dituzten joko egoera batzuen ilustrazioak erakutsita, horiek zigortzeko aplikatu behar den araua erabakitzea.

Modulua: Taktika eta joko sistemak II.

Iraupena: 45 ordu (15 teorikoak eta 30 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Erasorako eta defentsarako ekintzak ezagutzea, eta jokoan nola aplikatzen diren teknika hobetzeko etapan eta eskuragarritasun aldakorraren etapan.

2) Joko sistemen eta estrategien ezagutzan sakontzea, eta haiek egoera errealetan nola aplikatzen diren hobeki ezagutzea, teknika hobetzeko etapan eta baliagarritasun aldakorraren etapan.

3) Taktikaren entrenamenduaren sistematika erabiltzea goi mailako futbolaren praktikan.

Edukiak.

-Erasoaren printzipioak.

-Defentsaren printzipioak.

-Joko zelaiaren okupazioa.

-Jokoaren oinarriak.

-Joko sistemak.

-Atezainaren ekintza taktikoak.

-Estrategiaren entrenamendua.

-Ekintza kolektiboak.

-Jokoaren antolaketa.

-Taktikaren entrenamenduaren plangintza.

Ebaluazio irizpideak.

a) Erasoaren eta defentsaren printzipio guztien ezaugarri teknikoak zehaztea.

b) Joko sistemak azaltzea bakoitzaren arteko desberdintasunak nabarmenduz, eta jokalari bakoitzaren zeregina adieraztea ekintza taktikoen arabera.

c) Lehiaketa jakin batean, joko sistema jakin bat daukan talde baten aurka jokatzen ari den futbol talde baten gaineko kasu praktiko batean:

-Erasoko eta defentsako jokoaren antolaketa justifikatzea.

-Erabili beharreko joko sistema zehaztea.

d) Futbol talde baten gaineko kasu praktiko batean, futbolariek joko zelaia okupatzeko segitu beharreko irizpideak azaltzea.

e) Baterako ekintzen erabilera azaldu eta justifikatzea markaketa motaren arabera (zonakakoa, banakakoa eta mistoa).

f) Atezainaren ekintza taktikoen erabilera azaltzea talde osoaren taktikaren barrenean.

g) Futbol talde baten gaineko kasu praktiko batean, ekintza taktikoen entrenamendu saio bat diseinatzea, baloia edukita eta eduki gabe.

h) Futbol talde baten gaineko kasu praktiko batean, ekintza taktikoen entrenamendu saio bat diseinatzea, baloia edukita eta eduki gabe.

i) Jokoaren oinarrizko irizpideak zehaztea eta baloia ez duten jokalarien mugimenduak erabakitzea.

j) Futbol talde baten gaineko kasu praktiko batean, erasoko eta defentsako jokoaren antolaketa azaltzea eta jarduketak ebaluatzeko irizpideak ezartzea.

k) Futbol talde baten gaineko kasu praktiko batean, taktikaren entrenamenduaren plangintza egitea lehiaketaldiaren denbora jakin baterako.

Modulua: Banakako eta taldeko teknika II.

Iraupena: 35 ordu (10 teorikoak eta 25 praktikoak).

Prestakuntza helburuak.

1) Futbolaren keinu eta ekintza teknikoak hobeki ezagutzea.

2) Teknikaren epe luzerako entrenamenduaren plangintza egitea.

3) Ekintza teknikoen entrenamenduaren ezaugarriak zehaztea.

4) Futbol jokalarien entrenamendu sistemak ezartzea teknika indibiduala, erasorako teknika kolektiboa eta defentsarako teknika lantzeari begira.

5) Atezainaren teknikarako entrenamendu sistemak ezartzea.

6) Futbol jokalarien keinu tekniko indibidualetarako entrenamendu sistemak erabiltzea.

7) Futbol taldeen ekintza teknikoetarako entrenamendu sistemak aplikatzea.

Edukiak.

-Teknika indibiduala.

-Teknikaren entrenamendua.

-Baloiaren kontrolaren entrenamendua.

-Baloiaren jabetzaren entrenamendua.

-Baloia gidatzearen entrenamendua.

-Baloia oinez jotzearen entrenamendua.

-Baloia buruz jotzearen entrenamendua.

-Erregatearen entrenamendua.

-Jaurtiketaren entrenamendua.

-Erasoaren teknika kolektiboa.

-Pasea.

-Iskin egitea.

-Erreleboa.

-Konbinazio ekintzak.

-Defentsarako teknika.

-Urrunketa.

-Sarrera.

-Baloia moztea.

-Atezainaren teknika.

-Blokatzeak.

-Desbideraketak eta luzapenak.

-Urrunketak eta aldaratzeak.

-Baloi-jotzeak eta sakeak.

-Ekintza tekniko estrategikoak.

-Teknikaren entrenamendua.

-Zirkuitu teknikoak; baliabideak eta instalazioak.

Ebaluazio irizpideak.

Futboleko keinu tekniko jakin baterako:

a) Keinu teknikoaren analisia egitea.

b) Keinu teknikoa egitean parte hartzen duten pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak zehaztea.

c) Keinu teknikoan parte hartzen duten gaitasunen entrenamendu bat proposatzea.

d) Keinu teknikoa entrenatzeko berariazko ariketen segida bat proposatzea.

Futboleko atezainen keinu tekniko jakin baterako:

e) Keinu teknikoaren analisia egitea.

f) Keinu teknikoa entrenatzeko berariazko ariketen segida bat proposatzea.

g) Proposatzen diren helburuen arabera, futboleko atezain baten entrenamendu teknikorako ariketa ezberdinak egitea.

h) Ezaugarri jakin batzuk dituzten bi futbol talderen gaineko kasu praktiko batean (haurren, gazteen edo senior kategoriakoak), kirol denboraldi bateko entrenamendu teknikoa programatzea, kontuan harturik aldian behin kirol lehiaketetan parte hartu behar dutela.

i) Elementu tekniko jakin batzuetarako, ariketa praktikoen segida bat ezartzea, jokalariek asimila ditzaten.

j) Keinu tekniko jakin batzuk egitean ohiko akatsak zeintzuk diren eta horrelakoak detektatzeko modua azaltzea, eta zuzentzeko aplika daitezkeen ariketak ezartzea.

k) Keinu teknikoak egitean gertatzen diren ohiko akatsak definitu eta identifikatzea, oinarrizko zergatiak azalduz, eta zuzentzeko metodo eta baliabide eraginkorrenak deskribatzea.

l) Teknikaren ikaskuntza prozesuan ikasleek izaten duten aurrerapena ebaluatzeko irizpideak zehaztea.

Multzo osagarria.

Iraupena: 55 ordu.

Administrazio publiko eskudunek honako hauek sartuko dituzte curriculumean:

Helburuak.

1) Kirolaren zientzietan gehien erabili ohi den alemanezko, frantsesezko edo ingelesezko terminologia ulertzea.

2) Datu-baseetarako aplikazio informatikoetako bat erabiltzea.

Edukiak.

-Berariazko terminologia, dagokion hizkuntzan.

-Datu-baseak.

Ebaluazio irizpideak.

a) Kasu jakin batean, manaturik dituen eginkizunetariko bati dagokion aplikazio informatikoa erabiltzaile gisa erabiltzea.

b) Kasuan kasuko hizkuntzan kirol espezialitateari buruz idatzitako testu bat emanda, kirolaren zientziei dagozkien terminoak hautatzea eta itzultzea.

Prestakuntza praktikoaren multzoa.

Iraupena: 200 ordu.

Helburuak.

Futboleko kirol teknikarien prestakuntza praktikoaren multzoak, foru dekretu honen 4. artikuluan adierazitako helburuez gain, helburua du ikasleek prestakuntza aldian eskuratutako gaitasunak praktikan gauzatzea, eta horretarako prestakuntza teorikoan eta praktikoan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak egoera errealetan aplikatzea, eta beharrezkoa den esperientzia lortzea eraginkortasunez egiteko honako hauek:

a) Futbolaren teknika eta taktika irakastea.

b) Futbolarien entrenamendua zuzentzea.

c) Futbol lehiaketetan jokalariak eta taldeak zuzentzea.

Garapena.

1. Futboleko kirol teknikariaren prestakuntza praktikoaren oinarria da futboleko kirol teknikariari berez dagozkion jardueretara joatea, jarraitutasunez eta ezartzen den ekipamenduarekin. Prestakuntzaldi horretan, saio hauek egin beharko dira:

a) Hastapeneko saioak eta jokalarien hobekuntza tekniko eta taktikorako saioak: 60 ordu.

b) Futboleko entrenamendu saioak: 40 ordu.

c) Futbolarien prestakuntza fisikorako saioak: 40 orduko.

d) Futbol taldeak lehiaketetan zuzentzeko saioak, bere mailaren arabera: 30 ordu.

e) Jarduerak programatzeko saioak: 30 ordu.

2. Prestakuntza praktikoaren multzoak hiru fase izanen ditu: behaketa fasea, lankidetza fasea eta jarduketa gainbegiratuaren fasea.

3. Hiru faseak bukaturik, ikasleak praktikaldiaren memoria prestatuko du, prestakuntza eman duen zentroak eta tutoreak ebaluatu beharko dutena.

Ebaluazioa.

Prestakuntza praktikoaren multzoan gai edo ez gai kalifikazioak baizik ez dira emanen.

Gai kalifikazioa lortzeko, ikasleei honako hauek eskatuko zaizkie:

-Fase bakoitzerako ezarritako orduen %80ra edo gehiagora joatea.

-Lan saioetan aktiboki parte hartzea.

-Saio bakoitzean prestakuntza helburuak lortzea.

-Hizkera garbia eta berariazko terminologia egokia erabiltzea.

-Praktikaldiaren memoria egoki aurkeztea.

-Praktikaldiaren memorian, gutxienez, atal hauek biltzea:

Praktikak egin diren zentroaren, instalazioen eta guneen funtzionamendua eta egitura deskribatzea, baita praktikaldiaren xedeko taldeak ere.

Praktiken garapena: saio bakoitzeko praktiken segimendu fitxak, faseka antolatuak.

Praktiken autoebaluazio txostena.

Tutorearen ebaluazio txostena.

3. ERANSKINA. FUTBOLEKO KIROL TEKNIKARIAREN IKASKETETAKO LEHEN IKASMAILAN SARTZEKO KIROL BETEBEHARRAK ETA BERARIAZKO PROBA

3. ERANSKINA

1. Proben xedea eta ezaugarri orokorrak.

Futboleko kirol teknikariaren ikasketetako lehen ikasmailan sartzeko proben xedea da frogatzea izangaiek nahitaezko egoera fisikoa eta beharrezko trebezia espezifikoak dituztela, aukeratu duten prestakuntza aprobetxamenduz egiteko beste, behintzat.

Probak bi zati izanen ditu: Probaren lehen zatiaren helburua da izangaiaren egoera fisikoa ebaluatzea. Eranskin honen 4. atalean ezartzen diren ariketak egin beharko dira. Probaren bigarren zatiaren helburua da futbol espezialitatearen oinarrizko trebetasun espezifikoak ebaluatzea.

Eranskin honen 5. atalean ezartzen diren ariketak egin beharko dira.

Probaren epaimahaiak zehaztuko ditu ariketak egiteko trazadurak eta erreferentziazko denborak. Izangaiek bakarrik eginen dituzte ariketa guztiak. Probako ariketak egiteko ordena zozketaz ezarriko da. Sarrera probetan parte hartzen dutenek aukera bakarra izanen dute ariketa bakoitza egiteko.

2. Proben ebaluazioa

Sarrera probetako epaimahaiko ebaluatzaileek banaka eta pribatuki baloratuko dute izangaiek ariketak egiteko modua. Ebaluatzaile guztiak antzeko ikuspegia edukitzeko moduan kokatuko dira.

Ariketa bakoitza ebaluatzeko orduan, kasuan-kasuan proposatutako helburua baizik ez da kontuan hartuko. Probaren lehen zatia gainditzeko, beharrezkoa izanen da hura osatzen duten ariketa guzti-guztiak gainditzea. Probaren bigarren zatia gainditzeko, beharrezkoa izanen da hura osatzen duen ariketa bakarra gainditzea.

Sarrera probetan “gai” edo “ez gai” kalifikazioak baizik ez dira emanen. Gai kalifikazioa lortzeko, izangaiek probaren bi zatiak gainditu beharko dituzte.

3. Epaimahaia

Probetako epaimahaiaren ardura da ariketak eranskin honetan ezarritakoaren arabera eginaraztea. Autonomia erkidegoan eskumena duen organoak izendatuko du epaimahaia, dagokion zentroak lehendik egin beharreko txostena ikusirik. Mahaiburuak, idazkariak eta hiru ebaluatzailek osatuko dute.

Epaimahaiko buruaren eginkizuna da sartzeko probak eta ariketak behar bezala egiten direla bermatzea, eta egiaztatzea proba osatzen duten ariketen helburuak, edukiak eta ebaluazioa foru dekretu honetan ezarritakoaren araberakoak direla.

Idazkariaren eginkizuna da proben gaineko akta idaztea eta probak foru dekretu honetan ezarritakoaren arabera egin direla ziurtatzea. Halaber, epaimahaiburuaren eginkizunak beteko ditu hura ez dagoenean.

Ebaluatzaileek izangaien egoera fisikoa ebaluatuko dute, baita berariazko trebetasunak gauzatzeko modua ere, foru dekretu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz.

Sarrera proban ebaluatzaile gisa aritzen diren pertsonek futboleko goi mailako kirol teknikari titulua eduki beharko dute.

Egoera fisikoa ebaluatzeko ariketen kasuan, ebaluatzaileek arestian aipatutako titulazioa eduki beharko dute, edo, bestela, kirol entrenamenduaren eta prestakuntza fisikoaren moduluak emateko eskatzen diren titulazioak, foru dekretu honen IV. eranskinean adierazten direnak.

4. Sarrera probaren lehen zatia: egoera fisikoaren ebaluazioa

4.1. Ariketak.

1. ariketa: translazio-abiadura ebaluatzea. 50 metroko distantzia ahalik eta denbora gutxienean egitea. Eremu laua izanen da, zoru erregularrekoa eta trazadura zuzenekoa.

2. ariketa: erresistentzia organikoa ebaluatzea. 2.000 metroko distantzia ahalik eta denbora gutxienean egitea. Eremu laua izanen da, zuzena eta zoru erregularrekoa.

3. ariketa: beheko gorputz-adarretako muskulu hedatzaile nagusien potentzia ebaluatzea. Jauzi bertikala.

4. ariketa: gorputz-enborraren eta beheko gorputz-adarren malgutasun orokorra ebaluatzea. Oinutsik eta oinak flexometro baten gainean kokaturik, gorputza bultzadarik gabe makurtzea, besoak aldi berean eta hanken artetik atzera eramatea ahalik eta gehien.

5. ariketa: muskulu-potentzia orokorra eta hezurrezko palanketan aplikatzeko baldintzak ebaluatzea. Baloi medizinala aurrera jaurtitzea. Baloi medizinalaren pisua 5 kg-koa izanen da gizonezkoentzat, eta 3 kg-koa emakumezkoentzat.

4.2. Ariketen ebaluazioa.

Lehen zatiko ariketak gainditzeko, izangaiak honakoa bete beharko du:

1. ariketa: 50 metroko distantzia 8 segundotik beherako denboran egitea, gizonezkoen kasuan, eta 8,5 segundotik beherakoan, emakumezkoenean.

2. ariketa: 2.000 metroko distantzia 10 minututik beherako denboran egitea, gizonezkoen kasuan, eta 12 minututik beherakoan, emakumezkoenean.

3. ariketa: gutxienez ere 45 zentimetroko jauzia, gizonezkoen kasuan, eta 35 zentimetrokoa, emakumezkoenean.

4. ariketa: gutxienez ere 30 zentimetro makurtzea, gizonezkoen kasuan, eta 35 zentimetro, emakumezkoenean.

5. ariketa: baloia 6 metrotik gorako distantziara jaurtitzea.

5. Probaren bigarren zatia: futboleko oinarrizko trebetasunak zein mailatan gauzatzen diren baloratzea.

5.1. Ariketak.

Izangaiak zirkuitu tekniko bat egin beharko du erregelamenduzko neurriak dituen futbol zelai batean eta espezialitateko erregelamenduzko baloiak erabiliz. Atal honetan aipatzen diren ariketak egin beharko dira, ordena berari jarraikiz, eta, kasuaren arabera, jarraian adierazten diren grafikoetan zehazten den tokian edo hortik hasita (1):

a) Pase luze bat.

b) Oinarekin “baloia eramatea”, lasterka eginez lerro zuzenean.

c) Oinarekin “baloia eramatea”, lasterka sigi-saga, 2 metroko tarteetan jarritako 4 oztopo saihestuz.

d) Atera jaurtitzea areatik kanpo.

e) Baloia atearen barrenetik hartzea eta “baloia airean eramatea” (trebetasun dinamikoa) arearen erpineraino.

f) Jaurtiketa zehatz bat egitea alboko marran jarritako ate txiki batera (2 m × 1 m).

g) Kide batek pasatutako baloia “kontrolatzea”, “hormarena egin” (1-2) eta, jarraian, oinarekin “baloia eramatea”, norabidea aldatuta.

h) Baloia jotzea eta 50 zentimetroko altuera duen hesi baten azpitik pasatzea, eta hesiaren gainetik salto egitea. Jarraian, eta gelditu gabe, baloia oinarekin jotzea eta aurreko hesitik 5 metroko distantziara jarritako 50 zentimetroko altuerako beste hesi baten gainetik igarotzea, izangaia, aldi berean, hesiaren azpitik igarotzen delarik.

j) Atera hiru jaurtiketa egitea areatik kanpo.

5.2. Ebaluazioa.

a) Ebaluatzaile bakoitzak 1etik 10 puntura bitarte baloratuko ditu ariketak.

b) Futboleko kirol teknikariaren ikasketetan sartzeko probaren bigarren zati honen azken nota jartzeko, ebaluatzaileek emandako balorazioen batez bestekoa eginen da, eta gainditutzat joko da baldin eta lortutako batez bestekoa 5 puntu edo gehiago bada eta erabilitako denbora 3 minututik beherakoa bada.

4. ERANSKINA

4. ERANSKINA

A) IRAKASLEEK IZAN BEHARREKO TITULAZIOA

a) Multzo komuna. Multzo komuneko irakasgaiak emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak edukitzea egiaztatu beharko da.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Medikuntzako lizentziaduna

Zientzia Esperimental eta Osasunekoen alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea.

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Psikologiako lizentziaduna

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Kirol entrenamendua

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna

Kirolaren oinarri soziologikoak

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Soziologiako lizentziaduna

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Kirolaren antolaketa eta legeria

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Zuzenbideko lizentziaduna

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

Medikuntzako lizentziaduna

Kirolaren teoria eta soziologia

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta Soziologiako lizentziaduna

Giza Zientzien alorreko ziklo luzeko edozein titulazio unibertsitario, edo Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

b) Berariazko multzoa. Berariazko multzoko irakasgaiak emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak edukitzea egiaztatu beharko da:

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Lanbide garapena

Ekonomiako lizentziaduna

Zuzenbideko lizentziaduna

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna

Goi mailako kirol teknikaria, kasuan kasuko futbol espezialitatekoa

Taldeen zuzendaritza

Goi mailako kirol teknikaria, kasuan kasuko futbol espezialitatekoa.

Psikologiako lizentziaduna.

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren metodologia

Goi mailako kirol teknikaria, kasuan kasuko futbol espezialitatekoa.

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Prestakuntza fisikoa

Goi mailako kirol teknikaria, kasuan kasuko futbol espezialitatekoa.

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Joko arauak

Goi mailako kirol teknikaria, edozein futbol espezialitatetakoa.

Kirol segurtasuna

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

Goi mailako kirol teknikaria, kasuan kasuko futbol espezialitatekoa.

Taktika eta joko sistemak

Goi mailako kirol teknikaria, kasuan kasuko futbol espezialitatekoa.

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna

Banakako eta taldeko teknika

Goi mailako kirol teknikaria, kasuan kasuko futbol espezialitatekoa.

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna.

c) Multzo osagarriko irakasgaiak. Irakasgai hauek emateko, ondotik zehazten diren tituluak edo haien baliokide edo homologatu deklaratu direnak edukitzea egiaztatu beharko da:

MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Atzerriko hizkuntzako terminologia, espezialitateko zientzietan eta kirolaren zientzietan maiz agertzen dena

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna

Testu-prozesadoreak, datu-baseak eta multimedia

Informatikako ingeniaria edo irakaskuntza teknikoen alorreko ziklo luzeko beste titulazio unibertsitario bat, eta irakasgaian prestakuntza aski egiaztatzea

Desgaitasuna dutenen kirol praktika

Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna

B) TITULAZIOEN BALIOKIDETASUNA IRAKASLANAREN ONDORIOETARAKO

Ondotik adierazten diren prestakuntza moduluak emateko, baliokidetasun hauek ezarri dira irakaslanaren ondorioetarako:

MODULUA

IRAKASLEEN TITULAZIOA

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

Erizaintzako diplomaduna

Lanbide garapena

Enpresa Zientzietako diplomaduna

Lan Harremanetako diplomaduna

Turismoko diplomaduna

Kirolaren kudeaketa

Enpresa Zientzietako diplomaduna

Lan Harremanetako diplomaduna

Turismoko diplomaduna

C) TITULUEN BALIOKIDETASUNAK PRESTAKUNTZA PRAKTIKOAREN MULTZOAREN SEGIMENDURAKO

Prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendua egiteko, irakaslanaren ondorioetarako baliokidetzat hartuko da Futboleko Entrenatzaile Nazionalaren diploma izatea, Futboleko Espainiako Errege Federazioak luzatua, aitortua baitago 1913/1997 Errege Dekretuaren 42.2 artikuluaren arabera eta Futboleko eta Areto-futboleko espezialitateetako kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri zituen martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean.

D) IKASTETXE PUBLIKOETAKO IRAKASLEAK

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

Biologia eta Geologia

Osasun prozesuak

Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

Psikologia eta Pedagogia

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanbide garapena

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Taldeen zuzendaritza

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Kirol entrenamendua

Gorputz hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Kirolaren oinarri soziologikoak

Psikologia eta Pedagogia

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Futbolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren metodologia

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Kirolaren antolaketa eta legeria

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Kirol segurtasuna

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Joko arauak

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Taktika eta joko sistemak

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Banakako eta taldeko teknika

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Berariazko prestakuntza fisikoa

Irakasle espezialista

Irakasle espezialista

Multzo osagarriko irakasgaiak:

Atzerriko hizkuntzako terminologia, mendizaletasunaren zientzietan eta mendiko kirolaren zientzietan maizen agertzen dena

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Testu-prozesadoreak, datu-baseak eta multimedia

Informatika

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Desgaitasuna dutenen kirol praktika

Gorputz Hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

E) IKASGELA BAKOITZEKO IKASLE KOPURUA

Prestakuntza moduluetako eduki teorikoak emateko, gehienez 35 ikasle izanen dira ikasgela bakoitzeko. Kirol eremu edo instalazioetan egiten diren irakaskuntza praktikoko saioetan, gehienez 24 ikasle izanen dira.

F1503953

Iragarkiaren kodea: F1503953

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web