(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

92/2014 FORU DEKRETUA, URRIAREN 8KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN BEROA SORTZEKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 218 - 03/11/2015



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egiteko aukera eman du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, Lanbide Heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea heziketa-eskaintza etengabe egokitzeko produkzio sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Orobat, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Beroa sortzeko instalazioetako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuta, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, curriculum honek abenduaren 30eko 1792/2010 Errege Dekretua garatzen du. Azken horren bidez, Beroa sortzeko instalazioetako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak Lanbide Heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, irakaskuntzen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea (otsailaren 8ko 182/2008 Errege Dekretua) lanbide kualifikazioak eta Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea (urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretua) eta Gaseko instalazio hartzaileak eta aparatuak muntatzea, zerbitzuan jartzea, mantentzea eta ikuskatzea (maiatzaren 28ko 716/2010 Errege Dekretua) osatu gabeko kualifikazioek lanbide jarduketako eremu bat osatzen dute, dagozkion gaitasunen multzoak definitua, eta, eremu horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituena Nafarroarentzat, tituludun honek lanean eta lanbidean izanen duen inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun honen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste esparru batzuekin loturik dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

4. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakatsi eta ikasteko jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi ikasmailetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du Lanbide Prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura heziketa-eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Beroa sortzeko instalazioetako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko lotura ezartzen du, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 8an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Instalazioaren eta Mantentze-lanen lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Beroa sortzeko instalazioetako teknikari titulua elementu hauek identifikatzen dute:

a) Izena: Beroa sortzeko instalazioak.

b) Maila: 2. - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Beroa sortzeko instalazioen heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten Lanbide Heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute irakaskuntzen lanbide modulu bakoitzerako. Programazioaren zehaztapena, hura garatzen duten lan unitateen bitartez eginen da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, Beroa sortzeko instalazioetako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen abenduaren 30eko 1792/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan horretarako berariaz ezarritako prestakuntza-ikastaroa gainditutakoan.

3. Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluak sarbidea ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, bai Gobernuak zehazten dituen Batxilergoko irakasgaiak baliozkotzeko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuko 34.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira honako modulu hauen arteko baliozkotzeak: alde batetik, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako Lanbide Heziketako tituluen lanbide moduluak eta, bestetik, dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituen tituluko lanbide moduluak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta Batxilergoko irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, abenduaren 30eko 1792/2010 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura.

1. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Beroa sortzeko instalazioetako teknikari titulurako irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko lotura, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko dena, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri da.

2. Halaber, titulu bereko irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura, haiek egiaztatzeko erabiliko dena, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten da.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, kasua zen den. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidego horietako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako irakaskuntzak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipoek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, aipatu irakaslekuetan ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen, modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen ondoriozko irakatsi eta ikasteko prozesuak garatzeko, eta irakaskuntzen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela irakaskuntzen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Abenduaren 30eko 1792/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio profesional berak sortuko dituzte:

a) Iturgintzako instalazioetako teknikari laguntzailea, Eraikuntzaren eta Obren adarra.

b) Ureko, gaseko eta berokuntzako instalazioetako teknikari laguntzailea, Eraikuntzaren eta Obren adarra.

c) Hotz- eta bero-ekipoak instalatzeko eta mantentzeko teknikari laguntzailea, Elektrizitatearen eta Elektronikaren adarra.

2. Era berean, martxoaren 3ko 53/1997 Foru Dekretuan araututa dagoen Hotz-, girotze- eta bero-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko teknikari tituluak eta foru dekretu honetan arautzen den Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluak ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea lanbide moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentziozko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, abenduaren 30eko 1792/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. atalean ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Martxoaren 3ko 53/1997 Foru Dekretuan ezarritako Hotz-, girotze- eta bero-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko teknikari tituluari dagozkion irakaskuntzak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da martxoaren 3ko 53/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Hotz-, girotze- eta bero-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

2014-2015 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urriaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honetan datza: bero-instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta fluido-instalazioak muntatzea eta mantentzea, indarrean dagoen araudia eta kalitatearen, segurtasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren inguruan ezarritako protokoloak aplikatuta, eta haien funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuta.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoa:

IMA368-2: Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1156-2: Bero-instalazioak muntatzea.

-UC1157-2: Bero-instalazioak mantentzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

ENA190-2: Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0602-2: Eguzki-instalazio termikoetako kaptadoreak, ekipoak eta zirkuitu hidraulikoak muntatzea.

-UC0605-2: Eguzki-instalazio termikoak mantentzea.

ENA472-2: Gaseko instalazio hartzaileak eta aparatuak muntatzea, zerbitzuan jartzea, mantentzea eta ikuskatzea. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1522-2: Gaseko instalazio hartzaile komunak eta banakoak egitea.

-UC1525-2: Gaseko instalazio hartzaileak eta aparatuak mantentzea eta konpontzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioak muntatzeari eta mantentzeari lotutako lanak egiteko.

2) Instalazioak konfiguratu eta dimentsionatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak beteta, haiek osatzen dituzten ekipoak eta elementuak hautatzeko.

3) Instalazioen muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua prestatzea.

4) Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

5) Instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea muntaketaren bideragarritasuna ziurtatzeko, bere eskumeneko arazoak konponduta eta bestelako gorabeheren berri emanda.

6) Bero-instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta fluido-instalazioekin lotutako ekipoak eta gainerako elementu osagarriak (zirkulagailuak, trukagailuak, espantsio-ontziak eta hodiak, besteak beste) muntatzea kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz, haien funtzionamendua ziurtatuta.

7) Bero-instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta fluido-instalazioekin lotutako sistema elektrikoak muntatzea kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

8) Bero-instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta fluido-instalazioak mantentzeko eta muntatzeko teknikak aplikatzea kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

9) Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien gaineko probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak, haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.

10) Instalazioen ekipoen eta elementuen disfuntzioak aurkitzea eta diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak erabilita eta ezarritako prozedurak eskatutako segurtasunaz aplikatuta.

11) Instalazioen ekipoak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan, funtzionamendu-baldintzak ziurtatzeko edo berrezartzeko.

12) Instalazioa abiaraztea, makinen, automatismoen eta segurtasun-gailuen segurtasun- eta funtzionamendu-probak eginez, instalazio baten muntaketa edo mantentze-lanak egin ondoren.

13) Dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuei buruz indarra duen araudia betetzeko.

14) Produkzio prozesuan laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonengan, lanean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.

15) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, emandako lana antolatzean eta garatzean beste profesional batzuekin lan-ingurunean lankidetzan arituz edo talde-lana eginez.

16) Produkzio prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolaketakoek sorrarazitako lan egoera berrietara egokitzea, ezagupenak eguneratuz eta “bizialdi osoko ikaskuntzarako” dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

17) Jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten eragileak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barrenean.

18) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

19) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.

20) Komunikazio eraginkorra izatea, bere lan eremuan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

21) Kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak aplikatzea produkzio prozesuetako edo zerbitzuen prestazioko lanbide jardueretan.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek instalazio termikoak eta fluido-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek berokuntzako, ur bero sanitarioa sortzeko eguzki-instalazioetako eta gasetako azpisektorearekin daude lotuta (industria-sektorearen eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan).

Hauek dira zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak:

-Beroa sortzeko ekipoen instalatzailea/mantentzailea.

-Berokuntza eta UBSko instalazioen instalatzailea/mantentzailea.

-Eguzki-instalazio termikoen instalatzailea/mantentzailea.

-Ur-instalazioen instalatzailea/mantentzailea.

-Gasaren eta erregai likidoen instalazioen instalatzailea/mantentzailea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroan, honakoak dira, lerro nagusitan, beroa sortzeko instalazioen sektorean inplikatutako enpresen ezaugarriak: txikiak eta ertainak dira, eta azpisektoreen arabera espezializatuta daude (berokuntza, gas naturala, eguzki-energia termikoa, biomasa...), nahiz eta gero eta joera handiagoan dagoen teknologia desberdinei erantzun bateratua emateko, sortzen ari diren teknologiei ere bai. Horrenbestez, enpresen balio-aniztasuna areagotzen ari da.

Nafarroako lurraldeak klimatologia berezia du, bere latitude eta kokapenarengatik. Hori horrela, ezinbestekoa da beroa sortzeko sistemak ezartzea eta mantentzea eraikin publikoetan eta etxebizitzetan, konfort-maila egokiak lortzeko.

Bestetik, ekonomia orokorraren, energia merkatuen eta aldaketa klimatikoaren arazoen bilakaera, besteak beste, beroa sortzeko instalazioen sektorea baldintzatzen ari da, zeren eta instalazio gero eta eraginkorragoak eta CO2 emisio txikiagokoak eskatzen baitituzte, energia primarioaren guztizko kontsumoa gutxitzen laguntzeko.

Baldintza horiek inplikatzen dute faktore bereizgarri batzuen agerpena, eta faktore horiek, izan ere, kontuan hartu beharko lirateke titulu honi dagokion lanbide profilerako prestakuntza egokia diseinatzeko garaian. Honakoak dira, besteak beste:

-Iturri berriztagarrietan oinarritutako sistemak erabiltzea.

-Teknologia desberdinak indartzea, tradizionalez gainera, energiaren hornikuntzarako; esate baterako, eguzki-energia termikoaren sistemak, biomasa eta kogenerazioa, eraikinei aplikatuak.

-Merkatuan energia zerbitzuen enpresak agertzea. Enpresa horiek energia zerbitzuak edo instalazioetan eraginkortasun energetikoa hobetzekoak ematen dituzte.

Hori guztia dela eta, beroa sortzeko instalazioen esparruan balioanizduneko profil orokor bati erantzuteaz gainera, lanbide profil horren jarduketekiko prestakuntza indartzen da, Europako zuzentarauek gomendatzen duten bezala, galdaren eta biomasa-estufen edo eguzki-sistema termikoen instalatzaileen eginkizunei dagokienez.

Faktore berritzaile horiek direla eta, beroa sortzeko instalazioetako teknikariak gero eta espezializazio handiagoa behar du, ez soilik instalazioen muntaketari eta mantentzeari dagozkien ohiko trebetasunetan, baizik eta, bereziki, sortzen ari diren teknologia desberdinen funtzionamendua analizatzeko eta interpretatzeko gaitasuna aplikatzerakoan, konponbide eraginkorragoak eta ingurumen-ondorio txikiagokoak diseinatu, ezarri eta doitze aldera.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profila, produkzio sektorean, gaitasun hauetarantz eboluzionatzen ari da: energia berriztagarrien erabilera, errendimendua handitzen duten sistema elektronikoak, errendimendu energetiko handiko makinak eta fluidoak garraiatzeko material plastiko berriak.

Eginkizunen ikuspuntutik, bere horretan mantentzen dira, baina joera da kalitateari, segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari lotutakoak areagotzeko.

Muntaketaren eta mantentze-lanen prozesuak hondakinen eta agente kutsatzaileen tratamenduari eta kudeaketari buruzko araudiari egokitu beharko zaizkio.

Eboluzio teknologikoak energiaren aldetik eraginkorragoak diren sistemak erabiltzera jotzen du, bai eta elektronika, automatismoak eta material berriak erabiltzera ere.

Antolaketa egiturek erabaki deszentralizatuak hartzeko joera dute, autonomia eta talde-lana sustatuz.

Beroa sortzeko eremu berriek garrantzi handia lortu dute; horien artean aipagarri, kogenerazio sistemak, ACS lortzeko eguzki panelak, bero ponpa geotermikoak eta biomasako instalazioak.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Informazio teknikoa eta arauzkoa hautatzea, araudia, katalogoak, planoak eta eskemak, besteak beste, aztertu ondoren instalazioaren dokumentazioa (teknikoa eta administratiboa) prestatzeko.

b) Instalazioen eta horiek osatzen dituzten ekipoen ezaugarri teknikoak kalkulatzea, araudia eta kalkulatzeko prozedurak aplikatuta, instalazioak konfiguratu eta dimentsionatzeko.

c) Instalazioen ekipoak eta elementuak hautatzea eta alderatzea, katalogoetan, besteak beste, lortutako prestazioekin ezaugarri teknikoak ebaluatu ondoren, instalazioak konfiguratzeko.

d) Instalazioen eskemak egitea, sinbologia, marrazketa-prozedurak eta teknologia egokiak erabilita, instalazioak konfiguratzeko.

e) Materialen eta eskulanaren kostua lortzea eta baloratzea, katalogoak eta obra-unitateak, besteak beste, kontsultatu ondoren, muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua egiteko.

f) Erremintak, muntatzeko ekipoak, materialak eta segurtasun-bitartekoak, besteak beste, identifikatzea eta hautatzea, obra-baldintzak aztertuta, eta beharrezko baliabideak eta bitartekoak metatzeko egin beharreko lanak kontuan izanda.

g) Ekipoen eta elementuen posizioa identifikatzea eta markatzea, instalazioaren planoak kokalekuarekin lotuta, obra zuinkatzeko.

h) Makina-erremintak eta erremintak maneiatzea, horien funtzionamendua deskribatzea eta ekipoak eta instalazioak muntatu eta mantentzeko prozedura operatiboak aplikatzea.

i) Neurketa-tresnak eta -ekipoak maneiatzea, horren funtzionamendua azaltzea, behar bezala konektatzea eta lortutako emaitza ebaluatzea, instalazioaren parametroak neurtzeko.

j) Ekipoak eta elementuak finkatzea eta konektatzea, instalazioak muntatzeko teknikak erabilita, ekipoak eta instalazioak muntatu eta mantentzeko.

k) Kaxak eta dagokien instalazio elektrikoa egitea, aginte- eta kontrol-eskemak interpretatu ondoren, eta haien elementuak konektatzea, sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzeko.

l) Ekipoen, instalazioen eta sistema osagarrien disfuntzioak aztertzea, neurketa-ekipoak erabilita eta emaitzak eta kausa-efektu erlazioak interpretatuta, matxurak aurkitu, diagnostikatu eta konpontzeko.

m) Osagaiak eta ekipoak muntatzea eta desmuntatzea, haien eginkizuna eta osagaiak identifikatu ondoren eta esku hartzeko prozedurak aplikatuta, ekipoak eta instalazioak mihiztatu eta mantentzeko.

n) Segurtasun- eta kontrol-elementuak egiaztatzea eta erregulatzea, neurketak egin ondoren, eta emaitzak erreferentziazko balioekin alderatzea eta doikuntzak aldatzea, instalazioa abiarazteko.

ñ) Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen- eta lan-arriskuak aztertzea, eta horien sorburuekin lotzea, hartu beharreko prebentzio-neurriak oinarritzeko eta dagozkion protokoloak aplikatzeko, nork bere buruari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egitearren.

o) Talde-lanak egitea eta haien antolaketa baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta erabaki kolektibo edo pertsonalak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

p) Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak antzemanda, eta zenbait egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.

q) Kultura ekintzailearen, enpresa kulturaren eta ekimen profesionaleko kulturaren prozedurak erabiltzea enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

r) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak antzematea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izatea.

s) Irtenbide sortzaileak hartzea eta baloratzea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez konpontzeko.

t) Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

u) Irisgarritasun unibertsalari eta “denontzako diseinuari” erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

v) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziako produkzio sektorean lanaren kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

w) Kultura ekintzaileari, enpresa kulturari eta ekimen profesionaleko kulturari lotuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia.

Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Makina eta ekipo termikoak.

Kodea: 0036.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipo termikoen funtzionamendua zehazten duten magnitudeak eta balioak antzematen ditu, haien portaerarekin lotzen ditu eta dagozkien funtzionamendu-mailekin alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Magnitude bakoitza dagokion unitatearekin lotu da.

b) Nazioarteko sistemako unitateen eta ohiko beste sistema batzuen arteko bihurketak egin dira (presioa, potentzia eta energia, besteak beste).

c) Neurketa- eta automatizazio-ekipoak, hurrenez hurren, neurtu edo kontrolatu beharreko magnitudeekin lotu dira.

d) Zenbait instalaziotan magnitude termikoen neurketak doitasunez eta zehaztasunez egin dira.

e) Neurketak funtzionamendu-balio normalekin alderatu dira.

f) Neurketen desbideratzeei buruzko hipotesiak egin dira.

g) Eskatutako kalitate- eta segurtasun-irizpideak errespetatu dira.

h) Ekipoak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

2. Hotz-, girotze- eta bero-instalazioen karga termikoak kalkulatzen ditu, eta prozedurak eta lortutako emaitzak justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aire hezearen ezaugarriak lortu dira.

b) Airea tratatzeko prozesuak diagrama psikrometrikoan irudikatu dira.

c) Kargak kalkulatzeko kanpoko eta barneko diseinu-baldintzak lortu dira.

d) Instalazio motarekin lotutako araudiaren jarraibideak jarraitu dira.

e) Ganberak eta lokalak aireztatzeko aire-emariak kalkulatu dira.

f) Itxituren transmisio-koefizienteak kalkulatu dira.

g) Hotz-ganbera baten potentzia kalkulatu da.

h) Lokal edo etxebizitza baten berokuntza-karga termikoak kalkulatu dira.

i) Taulak, diagramak eta aplikatu beharreko informatika-programak erabili dira.

j) Ikaskideekin lankidetzan jardun da lanak egin bitartean.

3. Beroa sortzeko prozesuak antzematen ditu, errekuntzaren eta eguzki-erradiazioaren printzipioak eta horien aplikazio-esparrua aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errekuntza-prozesuan esku hartzen duten konposatuak identifikatu dira.

b) Erregai mota bakoitzaren ezaugarriak identifikatu dira.

c) Zenbait erregairekin errekuntzaren errendimenduan izaten den aldakuntza kalkulatu da.

d) Beharrezko hartze-azalera kalkulatu da.

e) Eguzki-erradiazioko tauletatik abiatuta datuak lortu dira.

f) Kaptadoreen orientazio- eta inklinazio-aldakuntzek errendimenduari nola eragiten dioten baloratu da.

g) Beroa sortzeko sistema bere aplikazio-esparruarekin lotu da.

4. Instalazio baten hozte-zikloa egiten du, hozgarri-diagramak interpretatu ondoren, eta energia-balantzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hotz-instalazio baten elementu eta ekipo bakoitza dagokion prozesu termodinamikoarekin lotu da hozgarri-diagraman.

b) Mollier-en diagrama batean irudikatu dira benetako instalazio batean neurtutako balioak.

c) Hozte-zikloaren barruan hozgarriaren prozesu termodinamikoa identifikatu da.

d) Hozgarrien diagrametan eta tauletan energia-balantzearen kalkuluak egin dira.

e) Hozte-zikloaren parametroetako aldaketek instalazio baten errendimenduan nolako eragina duten baloratu da.

f) Instalazio baten hozte-zikloa egin da.

g) Instalazioaren energia-balantzea lortu da.

5. Hotz-ekipoetan erabiltzen diren hozgarri motak hautatzen ditu, dokumentazio teknikoa kontsultatuta, eta haien aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozgarriak horien segurtasun-maila kontuan izanda sailkatu dira.

b) Hozgarriak ingurumenaren gainean duten eragina kontuan izanda sailkatu dira.

c) Hozgarri mota bakoitza dagokien aplikazio-esparrua kontuan izanda sailkatu da.

d) Diagrametatik eta tauletatik abiatuta, zenbait hozgarriren aldagai termodinamikoak lortu dira.

e) Hozgarri bakoitza erabil daitekeen olio motarekin lotu da.

f) Zenbait aplikazio dituzten hotz-ekipoetarako hozgarri motak hautatu dira.

g) Eskatutako kalitateari, segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko irizpideak identifikatu dira.

6. Benetako makina eta ekipo termikoak antzematen ditu, eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen eginkizuna deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hozteko konpresio mekanikoko sistemak eta horien aplikazioak sailkatu dira.

b) Galdara, erregailu eta eguzki-kaptadore termikoen motak sailkatu dira.

c) Zenbait motatako konpresore, galdara, erregailu eta eguzki-kaptadore termikoak muntatu eta desmuntatu dira.

d) Besteak beste, konpresore, galdara, erregailu eta eguzki-kaptadore termikoen mota bakoitzaren zatiak identifikatu dira.

e) Sorgailu termikoetan potentzia erregulatzeko sistemak zehaztu dira.

f) Eskatutako kalitate- eta segurtasun-irizpideak errespetatu dira.

g) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

h) Talde barruan lana zuzen banatu da.

i) Muntatzeko eta desmuntatzeko lanak txukun eta garbi egin dira.

7. Hotz-instalazio baten osagaiak antzematen ditu (bero-trukagailuak eta espantsio-gailuak, besteak beste), eta horien funtzionamendu-printzipioak, ezaugarriak eta aplikazio-esparrua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurrungailuak, kondentsadoreak eta bero-trukagailuak dagokien aplikazio-esparruarekin lotu dira.

b) Espantsio-gailuen motak, eta horien zatiak eta funtzionamendu-printzipioak zehaztu dira.

c) Hotz-instalazioen elementu osagarrien motak eta ezaugarriak identifikatu dira (olio-bereizgailuak, balbulak eta iragazkiak, besteak beste).

d) Erregulazio- eta babes-elementuen motak eta betetzen duten eginkizuna deskribatu dira.

e) Izotza kentzeko sistemak aztertu dira.

f) Sektoreko teknologiaren bilakaeraren gaineko interes-jarrera izan da.

8. Berokuntza eta ur bero sanitarioko (UBS) instalazio baten elementuak antzematen ditu, eta horien funtzionamendu-printzipioak eta aplikazio-esparrua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bero-igorgailuen eta -trukagailuen motak identifikatu dira.

b) Bero-instalazioen elementu osagarriak antzeman dira.

c) Eguzki-energia termikoko instalazioen elementu osagarriak identifikatu dira.

d) UBSko instalazioen elementu osagarriak identifikatu dira.

e) Instalazioen erregulazio- eta babes-elementuak identifikatu dira.

f) Sektoreko teknologiaren bilakaeraren gaineko interes-jarrera izan da.

9. Hotz-ganbera eta -instalazio motak antzematen ditu, eta horien osaera eta aplikazio-esparrua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etxeko, merkataritzako eta industriako hotz-instalazioen (hotz-ganberak eta izozte-tunelak, besteak beste) hasierako eskemak interpretatu dira.

b) Hotz-instalazioak xedearen eta erabilitako hozgarri motaren arabera sailkatu dira.

c) Hotz-ganberak dagokien aplikazioarekin lotu dira.

d) Ekipo bakoitzak instalazioaren multzoan betetzen duen eginkizuna eta elkarrekiko lotura identifikatu dira.

e) Besteak beste, hotz-ganberak eta izozte-tunelak fabrikatzeko erabiltzen diren isolamenduak eta materialak ezaugarritu dira.

f) Isolamenduen lodierak kalkulatu dira.

g) Hotz-ganberen eraikuntza-materialak horien aplikazio-esparruaren arabera hautatu dira.

h) Itxitura, ate eta burdineria motak identifikatu dira.

i) Alboko zorua eta paretak ez izozteko erabiltzen diren teknikak baloratu dira.

Edukiak.

Instalazio termikoen magnitudeak identifikatzea:

-Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoen neurketak egitea.

-Magnitude fisikoen (presioa, potentzia, energia...) unitateen bihurketak egitea unitate-sistemen artean.

-Magnitude termikoen neurketak egitea. Termometria eta kalorimetria. Bero espezifikoa, sentigarria eta bero sorra.

-Neurketak interpretatzea.

-Beroaren transmisioa. “Entalpia” kontzeptua. Egoera-aldaketa.

-Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

-Egin beharreko lanak metodoz planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

-Jarrera positiboa materialen, erreminten eta ekipoen aurrerapen teknikoekiko.

Karga termikoak kalkulatzea:

-Higrometria instalazio termikoetan. Aplikazioa. Diagrama psikrometrikoa.

-Hotz-instalazio baten karga termikoak. Kalkulua. Aplikatu beharreko arauak.

-UBSaren beharrak. Kalkulua. Aplikatu beharreko arauak.

-Berokuntza-instalazio baten karga termikoak. Aplikatu beharreko arauak.

-Karga termikoak kalkulatzeko aplikatu beharreko araudia.

-Egin beharreko lanak metodoz planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

-Lan bat egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

-Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoak. Unitate-sistemak.

-Termometria eta kalorimetria. Bero espezifikoa, sentigarria eta bero sorra.

-Beroaren transmisioa. “Entalpia” kontzeptua. Egoera-aldaketa.

Beroa sortzea:

-Errekuntzaren teoria. Analisiak eta produktuak.

-Erregaien sailkapena.

-Erregaien ezaugarriak. Bero-ahalmena.

-Eguzki-kaptadore termikoen funtzionamendu-printzipioa.

-Eguzki-erradiazioa. Eguzki-kaptadore termikoen antolaera eta orientazioa.

-Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.

Hozte-zikloa egitea:

-Mollier-en diagraman parametro bereizgarriak identifikatzea.

Mollier-en diagramaren alderdi orokorrak:

Mollier-en diagramaren erabilera praktikoa: bilakaera ohikoenen kasuan diagrama erabiltzea.

-Hozte-zikloen eta horien funtzionamendu-parametroen azterketa.

-Hozte-ziklotik ateratako energia-balantzea. Hozte-efektua, konpresio lana, COPa, kondentsadoreak galdutako beroa, etab.

-Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

-Lan bat egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

-Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.

-Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena antzematea.

Fluido hoztaileak eta lubrifikatzaileak hautatzea:

-Berotegi-efektuko gas fluoratuak manipulatzea: berreskuratzea, garbitzea, birziklatzea... Araudia.

-Hozgarriak toxikotasunaren eta sukoitasunaren arabera sailkatzea.

-Hozgarri-nahasteak, ezaugarriak eta lerradura.

-Lubrifikatzaileak hozgarri motaren arabera.

-Ingurumen arloko parametroak.

-Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.

-Erantzukizuna eta malgutasuna (tolerantzia, egokitzapena) aldaketen aurrean.

-Gure lanbide-jardunak dituen ondorioak arrazionalizatzea, eta haren efektu positiboen eta negatiboen artean bereiztea.

-Prozesuaren faseetan ordena eta garbitasuna baloratzea.

Makina eta ekipo termikoak identifikatzea:

-Makina eta ekipo termikoak piezakatzea.

-Galdarak eta erregailuak identifikatzea.

-Eguzki-kaptadoreak identifikatzea.

-Konpresoreak. Sailkapena. Atalak. Olioak. Estankotasuna. Ahalmena erregulatzeko sistemak.

-Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

-Bitarteko materialetan eta prozesuen antolaketan berrikuntzak aplikatzeko prestasun eta ekimen pertsonala izatea.

-Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena antzematea.

Hotz-instalazioen osagaiak identifikatzea:

-Ura hozteko dorreak eta kondentsadoreak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea. Ur-sarea. Aireztatzea. Kalkulatzea eta hautatzea.

-Lurrungailuak eta bero-trukagailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

-Espantsio-gailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea: espantsio termostatikoko balbula, espantsio elektronikoko balbula eta tutu kapilarra, besteak beste.

-Balbula motak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea: presio jarraituko balbulak, erretentzio-balbulak, segurtasun-balbulak eta balbula motorizatuak, besteak beste.

-Zirkuituari erantsitako elementuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea. Iragazkiak. Olio-bereizgailuak. Likido-ontziak. Isilgailuak. Xurgatze-bereizgailuak.

-Aztergai den instalaziorako erregulazio- eta babes-elementu egokienak hautatzea.

-Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.

Berotzeko, eguzki-energia termikoko eta UBSko instalazioen osagaiak identifikatzea:

-Berokuntza, eguzki-energia termikoko eta UBSko instalazio baten osagaiak identifikatzea.

-Instalazio-eskemak.

-Ontziak: motak eta espantsio-aplikazioak.

-Ponpak eta zirkulagailuak.

-Eguzki-kaptadore termikoak.

-Bero-instalazioen eta eguzki-instalazio termikoen elementu osagarriak.

-Igorgailuak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak.

-Andel metatzaileak.

-Berokuntza ponpak. Motak (aire-aire ponpa, aire-ur ponpa, ponpa geotermikoa, besteak beste).

-Geotermia-ekipoak, xurgatzekoak eta hotz makina, besteak beste.

-Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

Hotz-instalazioen aplikazioak:

-Hotz-instalazioen aplikazio eremuak.

-Instalazioen eskemak interpretatzea.

-Hotz-ganbera komertzialak eta industrialak. Motak eta aplikazioak.

-Izozte-tunelak. Motak eta aplikazioak.

-Ganberen eraikuntza-elementuak.

-Segurtasunari buruzko araudia.

-Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

-Lanbidearen edo jarduera teknikoen zeregin berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea konfiguratu, muntatu eta mantentzeari buruzko funtsezko ezagutzak instalazio termikoetako prozesuetan. Modulu honekin, ikasleak gai izan beharko du instalazioen eta ekipoen ezaugarri teknikoak kalkulatzeko, instalazioak dimentsionatzeko, instalazioen ekipoak eta elementuak hautatu eta alderatzeko eta osagaiak eta ekipoak muntatzeko eta desmuntatzeko.

Modulu honek ikasleei hauetarako gaitasuna ematen die:

-Instalazioak konfiguratzea eta dimentsionatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak beteta, haiek osatzen dituzten ekipoak eta elementuak hautatzeko.

-Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioen muntatzeari eta mantentzeari lotutako lanak egiteko.

-Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten irakatsi eta ikasteko prozesuko jarduketa ildoak honako hauek izanen dira:

-Sistema termikoen eta araudiaren oinarri zientifiko eta teknikoak ezagutu eta lantzea.

-Sistema termikoen eta bere araudiaren instalazioak eta osagaiak ezagutu eta lantzea.

-Muntatzeko eta desmuntatzeko erremintak, tresnak eta lanak, araudia, irudikapen grafikoa, segurtasun-neurriak, ingurumeneko alderdiak eta lanaren antolaketako alderdiak ezagutu eta lantzea.

-Funtzionamenduaren ondorioak lortzeko aukera ematen duten datuak eta neurketa tresnak ezagutu eta lantzea, sistema termikoak diseinatu, erregulatu eta mantentzeko.

Edukietarako proposatzen den hurrenkera bat dator edukien atalean aipatutako ordenarekin. Hala ere, gomendatzen da eduki batzuk prozesu osoan garatzea, oinarrizko edukien sostengu. Prozesu osoan garatu beharreko edukiak hauek dira: planoen eta eskemen interpretazioa, muntatzeko eta mantentzeko lanak eta teknikak, araudia, segurtasuna, ingurumena eta talde-lana.

Orobat, komeni da hotz-makinen eta -tresnerien eduki eta jarduerak eta bero-makinen eta -tresnerienak batera jorratzea, oinarri komunak landu ondoren.

Baliabideei dagokienez, eta modulua teoriko-praktikoa denez, interesgarria izanen litzateke lantokiko instalazio eta makina termikoak behatzea, agiri teknikoak (inprimatuak nahiz digitalak) lantzea, muntatzeko eskuliburuak eta bideoak erabiltzea eta instalazioetarako eta muntaketarako behar diren elementu, osagai, tresna eta neurgailuak erabiltzea, besteak beste.

Bere aldetik, gomendatzen da lan unitateak diseinatzeko irizpide hau erabiltzea: eduki orokorrago eta zeharkakoagoekin hastea (termodinamikakoak, esaterako), oraindik eskasa den oinarri zientifikoa sakontzeko, eta zikloaren eduki berariazkoagoekin bukatzea (osagaiak eta instalazioak aztertzea, esaterako).

Alde batetik, lan unitateetan osagai kognitiboa (prestatze-eginkizuna duena) jorratuko da, batez ere gelan, apunte, bideo, agiri tekniko eta abarren bidez. Bestetik, osagai teknikoa jorratuko da, lanbideak eskatzen dituen abileziak eta metodologia landuz, lantegian eta gelan, ekipo termikoen laguntzarekin.

Nabarmentzekoa da irakatsi eta ikasteko prozesuaren programazioa gainerako moduluekin koordinatu behar dela denboran, logikoa eta koherentea izateko, jarduera teorikoak eta praktikoak konbinatuz. Ebaluazioa ere programatu behar da denboran, kalifikazio irizpide argiak eta errekuperazio sistemak erabiliz.

Orobat, interesgarria izanen litzateke irakaslearen jarduera ebaluatzea eta hortik ondorioak ateratzea hobekuntza ekintzak gauzatu ahal izateko.

Moduluak oinarrizko ezagutzak eskaintzen ditu bigarren ikasmailako lanbide modulu hauek behar bezala garatzeko: Bero-instalazioak konfiguratzea, Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea, Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea, Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea eta Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea.

Azkenik, Instalazioak muntatzeko teknikak eta Instalazio elektrikoak eta automatismoak moduluak ezinbesteko sostengua dira modulu honetako lan unitate askotarako, bereziki prestakuntza praktikoan. Horregatik, gomendatzen da bi modulu horien irakasleen arteko koordinazioa.

Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko teknikak.

Kodea: 0037.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mekanizatzeko eta lotzeko lanetan jarraitu beharreko prozesua zehazten du, hodien eta burdineriaren multzoak muntatzeko planoen dokumentazio teknikoa aztertu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoetan islatzen diren sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

b) Bistak, sekzioak, ebaketak eta xehetasunak identifikatu dira.

c) Trazadura, materialak eta dimentsioak identifikatu dira.

d) Burdineriaren eta euskarrien eraikuntza-formak zehaztu dira.

e) Abiapuntuko materiala eta horren dimentsionatua zehaztu ditu.

f) Prozesuaren faseak eta lanak definitu ditu.

g) Lan bakoitzerako makinak eta lanerako bitartekoak aztertu dira.

h) Segurtasunari eta ingurumena errespetatzeari buruzko irizpideak errespetatu dira.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak kontuan hartu dira.

j) Mekanizazio-prozesuari dagokion informazioa prestatu da.

2. Piezak, hodi-multzoak, osagarriak eta burdineria marrazten ditu horiek eraiki eta muntatzeko, irudikapen-teknikak aplikatuta eta CAD programak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esku hutsez irudikatu dira bistak eta ebakidurak.

b) Piezen krokisak marraztu dira.

c) CAD programen bidez marraztu dira irudikapenak (bistak eta ebakidurak, besteak beste).

d) Osagarrien eta burdineriaren irudikapena barne hartu da.

e) Elementuen berariazko sinbologia erabili da.

f) Instalazioen krokisak marraztu dira.

g) Kotak islatu dira.

3. Korrosioaren aurkako eta oxidazioaren aurkako tratamenduak aplikatzen ditu, eta instalazioetan erabilitako materialen propietateak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio mota bakoitzean erabilitako materialak identifikatu dira.

b) Materialen propietateak eta ezaugarriak bereizi dira.

c) Tratamendu termikoak eta materialen propietateak lotu dira.

d) Materialen korrosio eta oxidazio arazoak identifikatu dira.

e) Korrosiotik eta oxidaziotik babesteko prozedurak eta teknikak zehaztu dira.

f) Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak aplikatu dira.

g) Segurtasunari eta ingurumenari buruzko eskatutako irizpideak errespetatu dira.

h) Lanak txukun eta garbi egin dira.

4. Instalazioen elementuak eskuz mekanizatzen ditu, makinen funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta produktuaren ezaugarriekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazioen arabera bereizi dira ebaketako eta mekanizazioko ekipoak.

b) Neurketa tresna desberdinak identifikatu dira (errege-oina, mikrometroak, zinta metrikoa).

c) Konparazio-tresnak identifikatu dira (galgak, konparadoreak eta nibela, besteak beste).

d) Tresna egokiarekin eta eskatutako doitasunarekin egin dira neurketak.

e) Mekanizaziorako beharrezko erremintak identifikatu dira.

f) Egin beharreko lanen sekuentzia zehaztu da.

g) Trazatzeko eta markatzeko lanak egin dira, aurretiaz egindako planoetara egokituta.

h) Besteak beste, ebaketak eta hariak (barnekoak eta kanpokoak) egin dira.

i) Eskatutako kalitate-irizpideak errespetatu dira.

j) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

5. Instalazioen xaflak, hodiak eta profilak konformatzen ditu, horien geometria eta dimentsioak aztertu ondoren, eta dagozkion teknikak aplikatzen ditu (ebaketa eta tolestaketa, besteak beste).

Ebaluazio irizpideak:

a) Txapak, profilak eta hodiak markatzean erabilitako lanabesak identifikatu dira.

b) Ebaketako eta deformazioko ekipoak nahi diren materialekin, akaberekin eta formekin lotu dira.

c) Materialaren ezaugarrien eta eskakizunen arabera beharrezko ekipoak identifikatu dira.

d) Tolestaketarako beharrezko perdoiak kalkulatu ditu.

e) Doitasunez trazatzeko eta markatzeko lanak egin ditu.

f) Gillotina bidez xafla-ebaketak egin dira.

g) Hodiak eta xaflak tolestatzeko, eta hodiak ahozabaltzeko lanak egin dira.

h) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

6. Soldatu gabeko loturak egiten ditu eta lotura bakoitzaren ezaugarriak aztertzen ditu, lotura mota bakoitzerako teknika egokiak aplikatuz (hariztatzea, torlojutzea eta kakoz eustea, besteak beste).

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu gabeko lotura motak eta lotu beharreko material motak identifikatu dira.

b) Egin beharreko lanen sekuentzia zehaztu da.

c) Materialaren eta prozesuaren araberako erremintak hautatu dira.

d) Eskatutako kalitateaz egin da lan erremintekin.

e) Lotu beharreko zonak prestatu dira.

f) Hariztatzeko, torlojutzeko, gakoz eusteko, itsasteko eta errematxatzeko lanak egin dira.

g) Prozesuan zehar erabilera- eta kalitate-arauak errespetatu dira.

h) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

7. Instalazioen elementuak soldatzen ditu, lotu beharreko materialak aztertu ondoren, soldadura-teknikak (biguna, oxiazetilenikoa eta elektrikoa) eskuz eta automatikoki aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarri-materialen mota bakoitza soldadura motaren arabera identifikatu da.

b) Soldadura mota bakoitza bereizi da.

c) Soldadura moten sinbologia identifikatu da.

d) Soldadura motak lotu beharreko materialen eta horien ezaugarrien arabera hautatu dira.

e) Soldadura-ekipoen osagaiak identifikatu dira.

f) Soldatze-parametroak behar bezala aplikatu dira.

g) Eskatutako segurtasunaz egin da lan erremintekin eta makinekin.

h) Soldadura-teknika egokia erabiliz egin da lotura.

i) Soldadura-prozesuan erabilera eta kontroleko arauak aplikatu dira.

j) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

k) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz maneiatu dira makinak.

c) Materialak, erremintak eta ebaketa eta konformazioko makinak, besteak beste, manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu da.

d) Mekanizatzeko lanetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun-neurriekin eta babes pertsonalarekin erlazionatu da.

f) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

h) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen txukuntasuna eta garbitasuna baloratu da.

Edukiak.

Dokumentazio teknikoa interpretatzea:

-Instalazioen planoetan jasotako sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatzen ditu.

-Instalazioetan erabilitako materialak eta haien propietateak identifikatzen ditu.

-Mekanizatzeko eta lotzeko lanetan faseak zehazten ditu.

-Bistak, ebakidura eta sekzioak identifikatzen ditu.

-Trazadurako prozedurak: faseak eta prozesuak.

Krokisak eta planoak egitea:

-Oinarrizko marrazketa teknikoa.

-Normalizazioa (eskalak, formatuak, errotulazioa).

-Bisten eta ebakiduren irudikapenak eta piezen bisualizazioa.

-Akotazioa.

-Esku hutsez egitea instalazioen eta haien zatien planoak.

-Eraikuntzen eta instalazioen planoak irudikatzea. (Oinplanoak, altxaera, sekzioak).

-Ordenagailuaren bidez marrazkiak egitea.

-Instalazio termikoen elementuen liburutegiak egitea, bai eta fluido-instalazioenenak ere.

Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako materialak eta tratamenduak aztertzea:

-Metalezko materialen propietate nagusiak (burdin metalak, metal ez-burdinazkoak eta haien aleazioak).

-Instalazio termikoetan eta fluido-instalazioetan gehien erabiltzen diren material ez-burdinazkoen propietateak eta sailkapena.

-Instalazioetan erabiltzen diren materialen onuren/eragozpenen taulak egitea, erabilera eta egoera bakoitzerako.

-Instalazioetan erabili beharreko materialen forma komertzialak ezagutzea.

-Korrosio eta oxidazio prozesuak kanpoko eta barneko instalazioetan.

-Instalazioen materialak babesteko teknikak.

-Materialak korrosiotik eta oxidaziotik babesteko prozedurak eta teknikak identifikatzea.

Eskuzko ekipoak eta erremintak maneiatzea:

-Ebakitzeko eta mekanizatzeko ekipoak eta erremintak.

-Neurketarako eta alderaketarako tresnak.

-Trazatzeko erremintak.

-Eskuz mekanizatzeko lanen sekuentzia zehaztea.

-Trazatzea, markatzea, karrakatzea, ebakitzea eta hariztatzea (barrutik eta kanpotik) eskatzen dituzten lanak egitea, eta beharrezko erremintak eta lanak zehaztea.

-Zehaztasuna neurketetan.

-Planoen interpretazioa.

-Ebakitzea eta hariztatzea (barrutik eta kanpotik).

-Zulaketa.

Konformatzeko ekipoen eta erreminten prozedurak eta erabilera:

-Ebakitzeko eta deformatzeko ekipoak.

-Trazatu eta neurtzeko lanak egitea.

-Kurbatzeko eta tolestatzeko perdoiak kalkulatzea.

-Xaflak ebaki, kurbatu eta tolestatzeko erremintak erabiltzea lan egiteko.

-Hodiak ebaki, kurbatu eta ahozabaltzeko erremintak eta ekipoak erabiltzea.

Soldatu gabeko loturak egitea:

-Soldatu gabeko lotura motak eta material motak.

-Erremintak hautatu eta maneiatzea.

-Lanen sekuentzia zehaztea.

-Lotura eremuak prestatzea.

-Hariztatzeko, torlojutzeko, itsasteko, kakoz eusteko eta errematxatzeko lanak egitea.

Soldadura-ekipoak erabili eta maneiatzea:

-Soldadura motak eta haien propietate eta ezaugarriak identifikatzea.

-Soldadura mota bakoitzean erabiltzen den sinbologia.

-Materialen arabera hautatzea soldadura mota.

-Soldatzeko ekipoen osagaiak.

-Soldadura gauzatzeko parametroak aplikatzea.

-Termofusio bidezko soldadurak egitea.

-Soldadura biguneko, oxiazetilenikoko eta elektrikoko lanak (elektrodo estaliak, TIG, MIG, erresistentzia).

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa:

-Mekanizatzeko, ebakitzeko eta konformatzeko lanetan arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa mekanizatzeko, konformatzeko eta lotzeko lanetan.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak eta arauak.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

-Hondakinen tratamendua.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea muntatze- eta mantentze-lanetan loturako teknika berezkoak gauzatzeko behar dituzten ezagutza teorikoak eta praktikoak, hotz- eta girotze- eta kanporatze-instalazioen prozesuetan aplikatzeko.

Ezagutza horien barnean honako alderdi hauek daude sartuta: planoen interpretazioa, materialen prozesu, ezagutza eta tratamenduak zehaztea, lanabesak eta erremintak zehaztea eta lan prozesuen sekuentziazioa, besteak beste.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute:

-Mekanizatu eta lotzeko operazioetan jarraitu beharreko prozesua ezagutzea, muntatzeko planoen dokumentazio teknikoa aztertu ondoren.

-Piezak, hodi-multzoak, osagarriak eta burdineria marraztea, horiek eraiki eta muntatzeko, irudikapen-teknikak aplikatuz.

-Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak egitea hotz-, girotze- eta kanporatze-instalazioetan, instalazioetan erabilitako materialen propietateak deskribatuz.

-Ebaketa, karrakaketa eta zulaketa ekipoak eta erremintak erabiltzea, baita neurtzeko eta konparatzeko tresnak ere, trazatzeko operazioak egitea eta operazio horietan jarraitu beharreko prozedura zehaztea.

-Ebakidurak, kurbaketak eta tolesketak egitea hotz- eta girotze- eta kanporatze-instalazioetan erabilitako txapetan, profiletan eta hodietan.

-Lotzeko operazioak egitea soldadura, hariztatze, torlujatze eta kako gabe, lotura bakoitzaren ezaugarriak identifikatuz eta teknika egokia aplikatuz.

-Soldadura bidez lotzea (oxigas bidezkoa, biguna eta elektrikoa) instalazioen elementuak, lotu beharreko materialak aztertuz eta soldadura teknika egokiak aplikatuz kasu bakoitzean.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Moduluaren garapenaren sekuentziak bat egin lezake aurreko sei puntuetan ezarritakoarekin, ikasleei bide emanez moduluko helburuak eta gaitasunak erdiets ditzaten. Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean, zeinek, ahal delarik, ordenagailuak, proiektagailua eta Interneteko sarbidea izanen baitu, eta, beste aldetik, lantegi batean, muntatu eta mantentzearen berezko lotura praktikak egin ahal izateko, hotz- eta girotze- eta kanporatze-instalazioen prozesuetan aplikatuak.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluaziokoak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten. Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

-CAD programak, irudikapen desberdinak egiteko (bistak eta baketak, besteak beste).

-Burdin materialak (altzairuak, aleazio-altzairuak eta galdaketa). Burdinaz bestelako materialak (kobrea, aluminioa, eztainua, besteak beste) eta haien aleazioak (letoia eta brontzea, besteak beste). Material plastikoak (termoplastikoak eta termoegonkorrak). Polietilenoak, PVCa, tefloia, besteak beste.

-Ebaketa, karrakaketa eta zulaketa egiteko ekipoak eta erremintak, neurtzeko eta konparatzeko tresnak, trazatzeko erremintak, konformatzeko ekipoak.

-Besteak beste, hariztatzeko, torlojutzeko, itsasteko, kakoz eusteko eta errematxatzeko operazioak egiteko erremintak.

-Oxigas bidezko soldadura ekipoak, arku elektrikoaren bitartez (SMAW, TIG, MAG eta MIG).

Ekipoek aplikazioak izan behar dituzte konfortaren, segurtasunaren eta energia aurrezpenaren arloetan. Garrantzitsua da, halaber, talde-lanarekin eta baliabideen erabilera egokiarekin lotutako jarrerazko ikaskuntzak bermatzea, besteak beste.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

-Pieza eta instalazio errazen krokisak prestatzea, tresna informatikoak erabiliz.

-Hotz- eta girotze- eta kanporatze-instalazio baten zati bat muntatzeko prozesu orriak prestatzea.

-Instalazioen elementuen mekanizazioa egitea eskuz, oinarrizko mekanizazioko ekipoak erabiliz.

-Instalazioen elementuen ebaketa eta konformatua egitea, ebakitzeko eta konformatzeko ekipoak erabiliz.

-Instalazioen elementuen loturak egitea, soldaduraz nahiz soldadura gabe, beharrezko erremintak eta ekipoak erabiliz.

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzea girotze- eta aireztatze-instalazioak muntatu eta mantentzeko operazioetan.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

Kodea: 0038.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Osagai bereizgarriak dituzten maniobra- eta indar-zirkuituak muntatzen ditu, eskemak interpretatu eta haien funtzionamendua egiaztatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektrikoen funtsezko magnitudeak identifikatu eta dagozkien unitateekin lotu dira.

b) Krokisetako eta eskemetako sinbolo elektriko eta elektroniko normalizatuak interpretatu dira.

c) Korronte zuzeneko (KZ) eta korronte alternoko (KA) zirkuituetan magnitude bereizgarriak kalkulatu dira.

d) Kontaktoreen, erreleen eta tenporizadoreen zirkuituen funtzionamendua deskribatu da.

e) Hargailuen eta motorren funtzionamendu-printzipioak deskribatu dira.

f) Eskema elektrikoak interpretatu dira, ekipoen eta instalazioen indar- eta aginte-zirkuituen funtzionamendua aztertu ondoren.

g) Maniobra- eta indar-zirkuitu errazak muntatu dira, hotz-instalazioen ohiko osagai elektrikoak erabiliz.

h) Transformadoreekin eta elikatze-iturriekin zirkuitu errazak muntatu dira.

i) Motor monofasikoen eta trifasikoen aginteko eta abiadura erregulatzeko zirkuituak muntatu dira.

j) Funtsezko magnitudeak ekipo egokiekin neurtu dira.

2. Kaxa elektrikoen eta instalazioen eskemak marrazten ditu, irudikatzeko araudia eta konbentzioak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sinbologia identifikatu da, eta benetako elementuekin lotu.

b) Zirkuitu elektrikoetan esku hartzen duten elementuen ezaugarriak zehaztu dira, haien eginkizuna eta aplikazioa kontuan hartuta.

c) Eskema elektrikoak eta kontrolekoak irudikatu dira, aplikatu beharreko sinbologiaz eta marrazteko softwarea erabiliz.

d) Dagokion araudi elektroteknikoa aplikatu da.

e) Sektoreko irudikapen-araudia kontuan hartu da.

f) Konexio-blokeak eta borneak sinbologia eta zenbakikuntza zuzenez grafikoki irudikatu dira.

g) Sektorean erabili ohi diren diseinu-programak erabili dira.

h) Zirkuituen funtzionamendua egiaztatu da, simulazio-softwarea erabiliz.

3. Kaxa elektrikoak eta horiei lotutako sistema elektrikoak muntatzen ditu, eskemak interpretatu ondoren, eta elementu bakoitzak multzoan duen eginkizuna justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Maniobra, kontrol eta indarreko eskemak interpretatu dira.

b) Kaxa osatzen duten osagaiak eta eroaleak hautatu dira.

c) Elementu bakoitza multzoan duen eginkizunarekin lotu da.

d) Taula elektrikoa mekanizatu da, gidariak eta kanaletak muntatu dira eta eskeman ezarritako tarteak utzi dira.

e) Esku-hartze bakoitzerako beharrezko erremintak hautatu dira.

f) Kaxa elektrikoen elementuak kalitate-baldintzetan muntatu dira.

g) Arau eta erregelamendu elektroteknikoak aplikatu dira.

h) Kaxaren funtzionamendua zehaztapenen arabera egiaztatu da.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

j) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

4. Motor elektrikoak muntatzen eta desmuntatzen ditu, haien osagaiak identifikatzen ditu eta multzoan duten eginkizuna deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hotz-, girotze- eta aireztatze-instalazioetan erabiltzen diren motor elektrikoen motak identifikatu dira.

b) Motorrak desmuntatu/muntatu dira, erreminta eta teknika egokiak erabilita.

c) Motaren arabera, motor elektrikoen osagaiak identifikatu dira.

d) Motor elektrikoen abio-zirkuituak deskribatu dira.

e) Parametro bereizgarriak eta funtzionamendukoak neurtu dira, eta motorraren egoera zehaztu da.

f) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

g) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

5. Motorrak aginteko, babeseko eta abiadura erregulatzeko elementu osagarriekin konektatzen ditu, eskemak interpretatzen ditu eta haien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Motor elektriko trifasikoen abioko eta alderantzikatzeko zirkuituak deskribatu dira.

b) Abiadura erregulatzeko sistemak deskribatu dira.

c) Motorren babes-elementuak eta abiadura erregulatzekoak identifikatu dira.

d) Motor elektrikoak elementu osagarriekin konektatu dira, haien mota eta ezaugarriak kontuan izanda.

e) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

f) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

6. Segurtasun elektrikoko magnitudeak neurtu eta haren egiaztapenak egiten ditu, funtzionamenduan dauden ekipoen eta instalazioen gainean dihardu, eta emaitzak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurtu beharreko magnitudeari eta parametroen balioei dagokien neurgailua hautatu da.

b) Neurketa-prozedurak neurtu beharreko magnitudearen arabera aplikatu dira.

c) Neurketaren balioa zehaztapenen arabera interpretatu da.

d) Babes-elementuek anomalien aurrean duten erantzuna egiaztatu da.

e) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

f) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

7. Kaxen eta instalazio elektrikoaren disfuntzioak aurkitu eta konpontzen ditu, horien sorburuak identifikatu eta agertutako sintomekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kaxen eta instalazioaren eskemak interpretatu eta benetako elementuekin lotu dira.

b) Disfuntzioaren sintomak identifikatu dira.

c) Esku hartzeko prozedura prestatu da.

d) Neurketak eta egiaztapenak egin dira.

e) Matxuraren balizko sorburuen hipotesiak egin dira.

f) Disfuntzioa edo matxura eragin duen elementua aurkitu da.

g) Disfuntzioa konpondu da, elementua ordeztuta edo kableatua berriro eginda.

h) Esku hartu ondoren funtzionamendua berriro ezarri dela egiaztatu da.

i) Ezarritako denboran esku hartu da.

j) Ekipoak eta erremintak trebetasunez maneiatu dira.

k) Egindako esku-hartzeen txostena prestatu da.

8. Automata programagarrien bidez sistema automatikoak muntatzen ditu, eskemak interpretatu eta kontrol-programaren gauzatzea egiaztatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automata programagarriaren osagaiak identifikatu dira.

b) Automataren sarrera eta irteera analogiko eta digitalen motak identifikatu dira.

c) Sarrera eta irteera bakoitza dagokion zenbakikuntzarekin lotu da.

d) Ekipo eta elementu periferikoak automatarekin konektatu dira (elikatze-kableak eta sarrerak eta irteerak, besteak beste).

e) Oinarrizko eginkizunak eta aplikatu beharreko argibideak interpretatu dira.

f) Oinarrizko zirkuitu automatikoak programatu dira eta horien funtzionamendua egiaztatu da.

g) Softwarearen eta automataren arteko komunikazioa ezarri da dagokion komunikazio-programaren bidez.

h) Kontrol-programa automatan kargatu da.

i) Programaren funtzionamendua egiaztatu da.

j) Automatak dituzten oinarrizko zirkuitu automatikoetan disfuntzio errazak aurkitu eta konpondu dira.

9. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiek prebenitzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin da erremintekin eta neurgailuekin.

c) Materialak, erremintak eta ebaketa eta konformazioko makinak, besteak beste, manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu da.

d) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste), eta, besteak beste, kaxa elektrikoak eta motorrak muntatzeko eta desmuntatzeko lanetan erabili behar diren norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Materialen, erreminten eta neurgailuen manipulazioa segurtasun-neurriekin eta norbera babestekoekin lotu da.

f) Instalazio termikoei lotutako instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak eta norbera babestekoak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak:

Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea:

-Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

-Magnitude elektrikoak eta unitateak.

-Osagai pasiboak: erresistentziak, bobinak eta kondentsadoreak.

-Zirkuituen elementuak: etengailuak, kommutagailuak, sakagailuak, sentsoreak, erreleak, kontaktoreak eta tenporizadoreak, besteak beste.

-Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

-Eskemak interpretatzea.

-Pilak eta metagailuak.

-Korronte zuzeneko zirkuituen azterketa.

-Elektromagnetismoa. Indukzio elektromagnetikoa.

-Korronte alternoko zirkuituen azterketa.

-Sistema monofasikoak eta trifasikoak.

-Lanpara elektrikoak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

-Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

-Transformadoreak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

-Motorrak: Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

-Neurgailuak. Motak. Aplikazioak.

-Zirkuituetan funtsezko magnitudeak neurtzeko prozedurak. Segurtasuna neurketa elektrikoetan.

-Elikatze-iturriak. Erabilitako osagai elektronikoak. Tipologia eta ezaugarriak.

-Elikatze-iturrien muntaketa.

Instalazio elektrikoen irudikapen grafikoa eta sinbologia:

-Eskema elektrikoen eta kontrolekoen irudikapen grafikoa.

-Zirkuitu elektrikoak diseinatu eta simulatzeko aplikazio informatikoak.

-Zirkuitu elektrikoen funtzionamendua egiaztatzea, simulazio-softwarea erabilita.

-Irudikapen-arauak.

-Instalazio elektrikoen eta zirkuitu elektronikoen sinbologia normalizatua.

-Instalazio termikoen eta fluido-instalazioen indar- eta aginte-eskemak.

Kaxak eta horiei lotutako sistema elektrikoak muntatzea:

-Kaxak eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

-Mekanizatzeko ekipo eta erremintak sailkatu, hautatu eta erabiltzea.

-Kaxa elektrikoak mekanizatzea eta gidariak eta kanaletak muntatzea.

-Osagaiak eta eroaleak hautatzea.

-Osagaiak banatzea kaxan.

-Babesak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Babes-, aginte- eta seinaleztapen-elementuak muntatu, banatu eta konektatzea.

-Kaxa elektrikoak. Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio eremuak.

-Eroale elektrikoak. Sailkapena eta aplikazioak. Sekzioak.

-Kanalizazio elektrikoak, elementuen arteko konexioa.

-Zehaztapenen arabera, kaxa elektrikoaren funtzionamendua egiaztatzea.

-Neurketa elektrikoak instalazioetan.

-Segurtasunari, higieneari eta kalitateari buruzko kasuan kasuko arauak errespetatzea.

Motorrak konektatzea:

-Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

-Motor elektrikoen osagai nagusiak identifikatzea.

-Ezaugarrien plakak identifikatzea eta interpretatzea.

-Zirkuitulaburren eta gainkargen kontrako babesak.

-Motorrak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak gauzatzea.

-KAko motorrak eta KZko motorrak: zerbitzuan jartzea.

-Motor trifasikoak abiarazteko sistemak muntatzea (motor-babesa, izar-triangelua eta izar bikoitza, besteak beste).

-Motor monofasikoak abiarazteko sistemak muntatzea (PTC, intentsitate-harila eta kondentsadoreak, besteak beste).

-Motor trifasikoen eta monofasikoen biraketa-inbertsoreak muntatzea.

-Motor elektriko trifasikoen eta monofasikoen eta KZkoen abiadura erregulatzeko sistemak muntatzea. Arreta-neurriak.

-Motorren parametro bereizgarriak (kontsumoa eta bobinak, besteak beste) neurtzea.

Aginte- eta kontrol-sistemak muntatzea:

-Erregulazio sistema elektronikoak hozteko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

-Erregulazio sistema elektronikoak girotzeko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

-Erregulazio sistema elektronikoak berokuntzarako. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

-Aginte- eta erregulazio-sistemen osaera. Oinarrizko printzipioak.

-Aginte- eta erregulazio-gailuak: sentsoreak (tenperatura- eta presio-zundak), erregulagailuak eta eragingailuak (presostatoak eta termostatoak).

-Automatismo elektrikoen eskemak interpretatzea.

-Aginte- eta potentzia-zirkuituak muntatzea.

Zerbitzuan dauden instalazioei buruzko datuak hartzea:

-Neurgailuak. Zerbitzuan dauden instalazioetan magnitudeen neurketa prestatzea.

-Neurtu beharreko magnitudeari dagozkion neurgailuak hautatzea.

-Korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasiko zein trifasikoko zirkuitu elektrikoen funtsezko magnitudeak neurtzea.

-Parametroak neurtzeko prozedurak.

-Neurketa elektrikoak erregistratzea eta interpretatzea.

-Babes elementuak egiaztatzea.

Ekipo elektrikoaren disfuntzioak aurkitzea eta konpontzea:

-Mantentze-lanak ekipo elektrikoetan.

-Mantentze zuzentzailea, prediktiboa eta prebentziozkoa.

-Disfuntzio elektriko ohikoenen sintomak. Disfuntzioak detektatzea.

-Disfuntzioen kausa-efektu erlazioa.

-Disfuntzioak identifikatzea eta aurkitzea kaxa elektrikoetan eta haiei lotutako instalazioetan.

-Eskemak eta benetako kaxak konparatzea.

-Ekipo elektrikoetan esku hartzeko prozedurak.

-Osagaiak ordeztea edo daudenak konpontzea.

-Funtzionamendua egiaztatzea.

-Datuak hartzea eta parametroak egiaztatzea esku hartu ondoren.

-Egindako esku-hartzeen txostena prestatzea.

Automata programagarriak konektatzea eta programatzea:

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak.

-Automaten oinarrizko programazioa: lengoaiak eta prozedurak.

-Instalazioetan automata programagarriak muntatzea eta konektatzea (elikatzea, sarrerak eta irteerak, interfazea).

-Disfuntzioak konpontzea instalazio termikoen eta fluido-instalazioen oinarrizko zirkuitu automatizatuetan (programazio akatsak, interkonexio akatsak).

-Programaren funtzionamendua egiaztatzea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa:

-Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanei lotutako arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa instalazio termikoei lotutako instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzean.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

-Ingurumen-babesa.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek beharrezko jakintza teorikoak eskuratzea du helburu modulu honek, instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko gauza izan daitezen. Ezagutza horien barnean honako alderdi hauek daude sartuta: elikatze-instalazioak eta automatismo elektrikoak identifikatzea, magnitude elektrikoak neurtzea, eskema elektrikoak interpretatzea eta irudikatzea, instalazioaren sistemak eta elementuak hautatzea eta instalazioak muntatu, egiaztatu, abiarazi, mantendu eta konpontzea.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek honako hauek egiteko gai izan behar dute:

-Bero-instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta fluido-instalazioekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

-Instalazioen parametroak neurtzea eta horien probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak, haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.

-Instalazioen ekipoen eta elementuen disfuntzioak aurkitzea eta diagnostikatzea eskatutako segurtasunaz, beharrezko bitartekoak erabilita eta ezarritako prozedurak aplikatuta.

-Instalazioen ekipoak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan, funtzionamendu-baldintzak ziurtatzeko edo berrezartzeko.

-Instalazioa abiaraztea, makinen, automatismoen eta segurtasun-gailuen segurtasun- eta funtzionamendu-probak eginez, instalazio baten muntaketa edo mantentze-lanak egin ondoren.

-Oinarrizko zirkuituak diseinatzea eta automatismo elektrikoetan esku hartzen duten elementuak muntatzea.

Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean; ahal dela, ordenagailuz, proiektorez eta Interneteko sarbidez hornituta; eta bestetik, lantegi batean, automatismo elektroteknikoen praktikak garatzeko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluaziokoak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

-Automatismo elektrikoetako praktiketarako panelak, elementu hauek barne: babes-elementuak, detektagailuak eta eragingailuak.

-Hargailu trifasiko eta/edo monofasikoak automatismo horiek abiarazteko.

-Esku-erremintak eta neurgailuak.

-Diseinu- eta simulazio-programak, automatismo elektrikoen eskemak egiteko erabiltzen diren sinboloen liburutegiekin.

-Automata programagarriak.

-Automata programagarrien eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

Ekipoek aplikazioak izan behar dituzte konfortaren, segurtasunaren eta energia aurrezpenaren arloetan. Garrantzitsua da talde-lanarekin eta baliabideen erabilera egokiarekin, besteak beste, lotutako jarrerazko ikaskuntzak bermatzea.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

-Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea, oinarrizko hargailuak (erresistentziak eta bonbillak, besteak beste) barne.

-Etxebizitza baten instalazio elektrikoa muntatzea.

-Automatismo elektrikoak muntatzea: abiatze-gelditze zirkuitua, biraketa noranzkoaren inbertsorea, izar-triangelu abioa, bi abiaduratako motorraren kontrola eta detektagailuak edo/eta ibiltarte-amaierak behar dituzten beste automatismo batzuk.

-Zerbitzuan jartzea eta eragindako matxurak konpontzea.

-Egin diren jardueren gaineko txostenak egitea, sinbologia elektriko egokia erabiltzen duten eskema elektrikoak barne.

-Diseinu software bat erabiltzea, automatismoetan erabilitako eskema elektrikoak simulatzen dituena.

-Ikasleek muntatu dituzten automatismoetan eragindako matxurak diagnostikatzea eta konpontzea.

-Matxurak aurkitzeko eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostenak egitea.

-Laneko arriskuen prebentzioa instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanetan.

Modulua garatzeko sekuentzia aurreko bederatzi puntuetan ezarritakoa izan daiteke, edo, bestela, lehenengo hiruak hartuta egitura daiteke, hiru bloke handi gisa, hurrengo seiak zeharka aplikatuz.

Lanbide modulua: Bero-instalazioak konfiguratzea.

Kodea: 0266.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eguzki-ekarpena duten berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioen ekipoen osagaiak antzeman eta horien ezaugarri teknikoak lortzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta horren eginkizuna deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berokuntza-instalazio baten planoetan, haren osagaiak eta bakoitzaren eginkizuna identifikatu dira.

b) Eguzki-ekarpena duen ur bero sanitarioko instalazio baten planoetan, haren osagaiak eta bakoitzaren eginkizuna identifikatu dira.

c) Berokuntza-instalazio baten funtzionamendu-parametroak eta haietako ekipoen eta elementuen ezaugarri teknikoak lortu dira.

d) Ur bero sanitarioko instalazio baten funtzionamendu-parametroak eta haietako ekipoen eta elementuen ezaugarri teknikoak lortu dira.

e) Berokuntza eta ur bero sanitarioko baterako instalazio baten planoetan, haren osagaiak eta betetzen duten eginkizuna identifikatu dira.

f) Berokuntza eta ur bero sanitarioko baterako instalazio baten ekipoen eta elementuen ezaugarri teknikoak, hodien, andel metatzailearen eta espantsio-andelaren dimentsioak eta funtzionamendu-parametroak lortu dira.

g) Hornitutako material teknikoa arreta handiz erabili da.

h) IKTak erabili dira dokumentazio teknikoa eskuratzeko.

2. Potentzia txikiko berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioak konfiguratzen ditu, eta ekipoak eta elementuak aplikazio-esparruaren eta indarrean dagoen araudiaren arabera hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dagokion araudia identifikatu eta aplikatu da.

b) Berokuntzarako karga termikoak kalkulatu dira eta bero-potentzia zehaztu da.

c) Ur bero sanitarioaren eskaera eta gutxieneko eguzki-ekarpena kalkulatu dira, indarrean dagoen legeriak ezarritako parametroen arabera.

d) Sorgailuaren potentzia eta eguzki-kaptadore termikoen azalera kalkulatu dira.

e) Kalkulatutako datuetatik abiatuta eta merkataritza-katalogoak erabilita, instalazioaren osagaiak hautatu dira.

f) Kontrol-parametroak zehaztu dira (tenperaturak eta kontsumoak, besteak beste).

g) Legionellaren aurkako osasun-babeserako protokoloa hautatu da.

h) Merkataritza-katalogoak erabilita aurrekontua egin da.

i) Elkarlanean aritu da ikaskideen artean zereginak egitean.

j) Baliabide informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

k) Sektorearen bilakaera teknologikoaren gaineko interesa azaldu da.

3. Eguzki-ekarpena duten berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazio txikietarako ura edo fluido bero-eramailea banatzeko sareak zehazten ditu, horien ezaugarriak aztertu eta dagozkien elementuak hautatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berokuntza-instalazioen eta eguzki-kaptadore termikoen zirkulazio-sareak zehazteko datuak lortu dira.

b) Ur bero sanitarioa banatzeko sareak zehazteko datuak lortu dira.

c) Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazio sinple baten emari-banaketa eta karga-galerak kalkulatu dira.

d) Beharrezko datuetatik abiatuta, zirkulazio-ponpak, espantsio-andela eta segurtasun-balbula hautatu dira, merkataritza-katalogoak erabilita.

e) Kalkulatutako datuetatik eta merkataritza-katalogoetatik abiatuta, instalazioaren elementu osagarriak hautatu dira.

f) Datuetatik eta merkataritza-katalogoetatik abiatuta, zirkulazio-ponpak eta espantsio-andelak hautatu dira.

g) Instalazioen ur-hodien diametroak, isolamenduak, dilatazio-elementuak eta euskarriak kalkulatu dira.

h) Taulak, diagramak eta programa informatikoak erabili dira.

i) Isolatzailearen lodiera eta ezaugarriak zehaztu dira.

j) Baliabide informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

4. Eraikinetako eguzki-instalazio termikoak dimentsionatzen ditu, behar termikoak aztertu eta gutxieneko ekarpenaren inguruan indarrean dagoen araudia interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki-instalazio baten itzalen ondoriozko galerak kalkulatu dira.

b) Eguzki-instalazio baten inklinazio eta orientazioaren ondoriozko galerak kalkulatu dira.

c) Kolektoreen eremuko dimentsioa kalkulatu da, eskualde geografikoen aprobetxamendu-beharkizunen arabera.

d) Kaptadoreen eremuaren banaketa ezarri da, erabiltzeko dagoen azaleraren arabera.

e) Instalazioaren ezaugarriak abiapuntu izanik, biltegiratzeko, banatzeko eta kontrolatzeko sistemak identifikatu dira.

f) Banaketa-eskema landu da, itzulera alderantzikatuaren metodoa erabiliz.

g) Hodien dimentsioak kalkulatu dira.

h) Zirkuitu primarioko beharrezko zirkulagailua dimentsionatu da.

i) Biltegiratze sistema, eta kasua bada behar den zirkulagailua, dimentsionatu da.

j) Espantsio-ontzia eta instalazioaren gainerako elementu osagarriak dimentsionatu dira.

k) Erregulazio-sistema zehaztu da.

5. Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioen hasierako eskemak eta planoak marrazten ditu, berariazko sinbologia eta dagozkion irudikapen-konbentzioak aztertu eta interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazio baten hasierako eskemak marraztu dira, ezarritako arauak eta sinbologia erabilita.

b) Instalazioa irudikatu da, eskema bat marraztuta, elementuen eta ur-zirkuituen kokapena adierazita eta sinbologia normalizatua erabilita.

c) Instalazioaren zirkuitu elektrikoa irudikatu da, funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak zehaztuta.

d) Lokalen eta etxebizitzen oinplanoetan, eskala eta formatu normalizatuetan, berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioak marraztu dira.

e) Elkarlanean aritu da ikaskideen artean zereginak egitean.

f) Baliabide informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

6. Potentzia txikiko instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzen du, araudia interpretatuta eta dokumentuak aurretiaz ezarritako formatuetan beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioak erregistratzeko prozedura identifikatu da.

b) Administrazioko erakunde eskudunak identifikatu dira.

c) Dokumentazioan jaso beharreko datuak hautatu edo neurtu dira.

d) Potentzia txikiko instalazio bat erregistratzeko eskatutako dokumentuak bete dira.

e) Eskatutako dokumentazio teknikoa kontuan hartu da.

f) Hornitutako material teknikoa arreta handiz erabili da.

Edukiak.

Berokuntza eta ur bero sanitarioko (UBS) instalazioak eta horien osagaiak identifikatzea:

-Banako berokuntzak-instalazioak deskribatzea. Osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Berokuntza-instalazio zentralizatuak deskribatzea. Osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Bero-ponpa (geotermikoa, aire-ur) duten berokuntza-instalazioak deskribatzea. Osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Ur bero sanitarioko banako instalazioak deskribatzea. Osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Ur bero sanitarioko instalazio zentralizatuak deskribatzea. Osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioen planoak interpretatzea.

Potentzia txikiko berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioak konfiguratzea:

-Berokuntza-karga termikoak zehaztea.

-Ur bero sanitariorako potentzia-eskaera zehaztea.

-UBSaren eskaerarako eguzki-ekarpena zehaztea.

-UBSaren istanteko ekoizpena. UBSa pilatzea.

-Ekipoak eta elementuak hautatzea.

-Erabiltzeko eta pilatzeko tenperaturak zehaztea legionella prebenitzeko.

Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioetarako ur-sareak konfiguratzea:

-Ur-hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak identifikatzea eta analizatzea.

-Hodi sareen kalkulua. Karga-galera, abiadurak.

-Ur-instalazioen elementuak deskribatzea eta dimentsionatzea: ponpak, zirkulagailuak, andel metatzaileak eta espantsio-ontziak.

-Isolamendua zehaztea, bai eta euskarrien eta dilatazio-elementuen arteko distantzia ere.

-Segurtasun- eta kontrol-elementuak deskribatzea eta hautatzea.

-Kalkulurako programa informatikoak erabiltzea.

Eguzki-instalazio termikoak konfiguratzea:

-Eguzki-instalazio termikoetarako erradiazio erasotzailea kalkulatzea. Erradiazio-taulak.

-Galerei buruzko azterlana. Itzalak, orientazioa eta inklinazioa. Indarrean diren arauak.

-Kaptadoreak. Plaka lauko kaptadorearen funtzionamendu-printzipioa. Errendimendu-ekuazioa. Kaptadorearen osagaiak.

-Indarrean dagoen araudiaren arabera, instalazio baten gutxieneko eguzki-ekarpena kalkulatzea.

-Zirkuitu primarioko hodien materialak eta diametroak zehaztea. Itzulera alderantzikatuko sistemak.

-Banaketa sistema zentralizatuak eta deszentralizatuak. Konfigurazioa. Legionellaren arazoa eguzki-instalazioetan.

-Instalazio baten elementuak hautatzea: metagailua, bero-trukagailua, hodiak, zirkulagailuak, espantsio-ontziak eta balbulak.

-Kontrol-sistemaren elementuak identifikatzea. Kontrol-unitate txikiak programatzea.

Berokuntza eta UBSko instalazioen planoak egitea:

-Berokuntza-instalazioen hasierako eskemak egitea, arau eta sinbologia egokiak erabilita.

-Eguzki-ekarpena duten berokuntza eta UBSko instalazio mistoen hasierako eskemak egitea.

-Instalazioen eskema elektrikoak egitea.

-Etxebizitzen eskemak egitea, berokuntza, UBS eta giza kontsumorako ur hotzeko (GKUH) instalazioak irudikatuta.

-Marrazketarako programa informatikoak erabiltzea.

Bero-instalazioak legeztatzeko dokumentazioa prestatzea:

-Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioetan aplikatu beharreko araudia.

-Instalazioak legeztatzeko tramiteak. Administrazioko erakunde eskudunak.

-Potentzia txikiko instalazio bat erregistratzeko eskatutako dokumentazioa prestatzea.

-Proiektua behar duten instalazioak legeztatzeko beharrezko dokumentazioa identifikatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza dakar bero-instalazioak konfiguratzeko. Lanbide moduluko prestakuntzak heziketa zikloaren helburu hauek eskuratzen laguntzen du:

-Informazio teknikoa eta arauzkoa hautatzea, araudia, katalogoak, planoak eta eskemak, besteak beste, aztertu ondoren, instalazioaren dokumentazioa (teknikoa eta administratiboa) prestatzeko.

-Instalazioen eta horiek osatzen dituzten ekipoen ezaugarri teknikoak kalkulatzea, araudia eta kalkulatzeko prozedurak aplikatuta, instalazioak konfiguratu eta dimentsionatzeko.

-Instalazioen ekipoak eta elementuak hautatzea eta alderatzea, katalogoetan, besteak beste, lortutako prestazioekin ezaugarri teknikoak ebaluatu ondoren, instalazioak konfiguratzeko.

-Instalazioen eskemak egitea, sinbologia, marrazketa-prozedurak eta teknologia egokiak erabilita, instalazioak konfiguratzeko.

-Materialen eta eskulanaren kostua lortzea eta baloratzea, katalogoak eta obra-unitateak, besteak beste, kontsultatu ondoren, muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua egiteko.

Orobat, moduluak tituluaren gaitasun hauek eskuratzen laguntzen du:

-Dokumentazio teknikotik abiatuta, beharrezkoak diren datuak lortzea, instalazioen muntatzeari eta mantentzeari lotutako lanak egiteko.

-Instalazioak konfiguratzea eta dimentsionatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroen eskakizunak betez, haiek osatzen dituzten ekipoak eta elementuak hautatzeko.

-Instalazioen muntaketaren edo mantentze-lanen aurrekontua prestatzea.

-Instalazioen muntaketari edo mantentze-lanei ekiteko beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak biltzea.

-Instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea muntaketaren bideragarritasuna ziurtatzeko, bere eskumeneko arazoak konponduta eta bestelako gorabeheren berri emanda.

-Dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuei buruz indarra duen araudia betetzeko.

Modulu honetan honako honi buruzko ezagutzak sartzen dira:

-Bero-instalazioen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Instalazio horien elementuak eta ezaugarriak aztertzea.

-Potentzia txikiko bero-instalazioak konfiguratzea indarreko araudia aplikatuz.

-Instalazioen planoen eskemak marraztea, irudikatzeko sinbologia eta konbentzioak aplikatuz.

-Araudian ezarritako dokumentazio teknikoa eta administratiboa egitea.

Gomendatzen da modulu teoriko hau erabilera anitzeko gela batean ematea. Ahal dela, ordenagailuak, proiektagailua eta Interneterako sarbidea izanen ditu gelak. Komeniko litzateke irudikatutako eskema eta instalazioen kalkuluak eta konfigurazioek indarreko araudia betetzea, baita autonomia erkidegoetako zein nazioko mailetako aplikazioa ere.

Modulua garatzeko sekuentzia edukien puntuetan ezarritakoa izan daiteke, baina hori ez da erabakigarria. Edonola ere, beste moduluekiko koordinazioak garrantzia handiagoa dauka sekuentziazioan edukien hurrenkera hutsak baino.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

-Ura eta airea banatzeko sare txikiak kalkulatzea berokuntza eta UBSko instalazioetan.

-Instalazioen hasierako eskemak eta planoak irudikatzea CAD bidez.

-Berokuntza eta UBSko instalazioak muntatzeko aurrekontuak egitea.

-Dokumentazio teknikoa prestatzea potentzia txikiko instalazioak legeztatzeko.

Bero-instalazioak konfiguratzea izeneko moduluak lotura estua du modulu hauekin: Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea, Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea, Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea eta Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea, modulu honetako edukiak beharrezkoak baitira instalazioak muntatzeko.

Lanbide modulua: Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea.

Kodea: 0302.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Beroa sortzeko ekipoak, igorgailuak eta ekipo osagarriak muntatzen ditu (galdarak, erradiadoreak, fancoil-ak, andel trukatzaileak eta bero-ponpak, besteak beste), fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuta eta muntaketa-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa eta arauzkoa interpretatu dira, eta elementuak, horien sinbologia, eginkizuna eta instalazioen muntaketan duten antolaketa antzeman dira.

b) Instalazioa muntatzeko plana egin da, egin beharreko lanak adierazita, bero-instalazioei buruzko araudiari jarraituz eta segurtasun-neurriak kontuan hartuta.

c) Muntaketa gauzatzeko material eta ekipo egokiak hautatu dira.

d) Instalazioa zuinkatu da, eta planoetan eta dokumentazioan zehaztutakoa benetako muntaketa-espazioarekin lotu da.

e) Erremintak eskatutako kalitateaz erabili dira.

f) Ekipoak kokatu, finkatu, sestran jarri eta lerrokatu dira.

g) Ekipoak finkatutako denborak errespetatuz muntatu dira.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

i) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

2. Bero-instalazioetarako ura banatu eta husteko eta keak husteko sareak muntatzen ditu, muntaketa-prozedurak aplikatuta, eta bitarteko eta teknika egokiak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da, eta elementuak, horien sinbologia, eginkizuna eta instalazioen muntaketan duten antolaketa antzeman dira.

b) Muntatzeko lanak gauzatzeko bitarteko eta erreminta egokiak hautatu dira.

c) Ur-zirkuituak muntatu dira, zenbait material (metalezkoak eta plastikoak) eta zenbait konfigurazio (zuzeneko itzulera, itzulera alderantzikatua eta eraztunak) erabilita.

d) Errekuntzaren produktuak husteko hodiak muntatu dira.

e) Hodien euskarriak eta finkagailuak muntatu dira, eta horien erresistentzia egiaztatu da.

f) Sarearen elementu osagarriak (ixteko balbulak, motorizatuak, purgagailuak eta espantsio-ontziak, besteak beste) kokatu, finkatu eta sestran jarri dira.

g) Isolamendu termikoa behar duten hodiak bero-isolatu dira.

h) Erremintak eta materialak eskatutako kalitateaz eta segurtasunaz erabili dira.

i) Jarduerak ezarritako denboretan egin dira.

j) Autonomiaz jardun da proposatutako jardueretan.

k) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

3. Instalazioaren zirkuituen estankotasun-probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta arauzkoak aplikatuz eta deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ur-zirkuituen estankotasun-probei dagozkien presio-balioak zehaztu dira, bai ikuspegi teknikotik, bai araudiaren ikuspegitik.

b) Probak egiteko ekipo eta tresna egokiak hautatu dira.

c) Ur-zirkuituetarako finkatutako presioak lortu eta mantendu dira.

d) Keak husteko sareen estankotasuna egiaztatu da.

e) Egon daitezkeen ihesak aurkitu, baloratu eta konpondu dira.

f) Prozesuan sor daitezkeen gorabeherak gauzatze-denbora justifikatuen barruan konpondu dira.

g) Esku-hartze guztietan eskatutako kalitateaz eta segurtasunaz lan egin da.

h) Lanak txukun eta garbi egin dira eta finkatutako denborak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

4. Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioei lotutako instalazio elektrikoak eta sistema automatikoak muntatzen ditu, fabrikatzailearen jarraibideak eta eskemak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babes-, aginte- eta potentzia-eskema elektrikoak sinbologia egokiaz egin dira, instalazioaren araudiaren eta ezaugarrien arabera.

b) Instalazioaren kontrol elektrikoko kaxa muntatu eta konektatu da.

c) Aginte- eta potentzia-elementu periferikoekiko konexio elektrikoak egin dira (zundak, termostatoak, balbula motorizatuak eta ur-ponpak, besteak beste).

d) Kontrol-sistema automatikoak zehaztutako funtzionamendu-parametroen arabera programatu dira.

e) Konexio elektrikoen fidagarritasuna eta segurtasuna egiaztatu dira.

f) Neurtzeko tresna eta erreminta egokiak hautatu eta erabili dira.

g) Lanak txukun eta garbi egin dira eta finkatutako denborak errespetatu dira.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

i) Lanak zuzen banatu dira, eta taldean egin da lan.

5. Instalazioa abiarazteko lanak egiten ditu eta haren funtzionamendu-parametroak egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa abiarazteko sekuentzia interpretatu eta deskribatu da.

b) Instalazioaren ur-zirkuitua bete eta purgatu da.

c) Bero-sorgailuentzako erregai-hornidura ezarri da.

d) Bero-sorgailuen pizte-sekuentzia eta segurtasun-gailuen funtzionamendua egiaztatu dira.

e) Instalazioaren ekipoak eta elementuak (termostatoak, presostatoak eta zirkulagailuak, besteak beste) erregulatu eta kalibratu dira.

f) Errekuntza analizatu da, eta instalazioaren errendimendua eta keen kalitatea egiaztatu da.

g) Berokuntza-instalazioaren orekatze hidraulikoa egin da.

h) Abiarazteko erreminta eta tresna egokiak hautatu eta erabili dira.

i) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz eta araudiaren arabera jarri da abian.

j) Abiarazteko egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen txostena egin da.

6. Prebentziozk mantentze-lanak egiten ditu, planak, jarraibideak eta fabrikatzaileen gomendioak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ikuska daitezkeen ekipoak eta elementuak identifikatu dira eskemetan, planoetan eta mantentze-programetan.

b) Mantentze-lanen planean deskribatutako prozedurak interpretatu dira.

c) Instalazioan prebentziozko mantentze-lanak egin dira (erregailuak mantentzea, galdara eta trukagailuak garbitzea eta segurtasun-gailuak egiaztatzea, besteak beste).

d) Tresna egokiekin magnitude termodinamikoak eta elektrikoak neurtu dira.

e) Errekuntza-analisi bat egin da.

f) Sorgailuaren errendimendua egiaztatu da.

g) Desmuntatzeko eta muntatzeko lanak eskatzen dituzten ekipoen egoera ikuskatu da (iragazkiena, trukagailuena, zirkulagailuena, ponpena eta purgagailuena, besteak beste).

h) Ur bero sanitarioko instalazioetan osasun arloko mantentze-lanak egin dira (legionellaren aurkako babesa).

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren, lortutako emaitzen eta energia aurrezpenean eta errendimenduan lor daitezkeen hobekuntzen txostena egin da.

j) Prebentziozko mantentze-lanak egiteko tresna eta erreminta egokiak hautatu eta erabili dira.

k) Eskatutako esku-hartzeetarako finkatutako denborak errespetatuz lan egin da.

7. Ekipoetan eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak detektatzen ditu, eta dagozkien sorburuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamendu-parametroen neurketak egin dira.

b) Bitarteko, ekipo eta tresna egokiak erabili dira.

c) Egindako neurketen bitartez eta instalazioa bera behatuz identifikatu dira matxuren eta disfuntzioen sintomak.

d) Matxura aurkitu da, sintomak aztertuta eta bero-instalazioetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera.

e) Konponketarako beharrezko esku-hartze plana egin da.

f) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz egin da matxuren diagnosia.

g) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

h) Jarduera egiteko finkatutako denborak errespetatu dira.

8. Bero-instalazioen elementuak eta ekipoak konpontzen ditu, mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Konponketarako esku-hartzearen sekuentzia zehaztu da, matxura motaren arabera (elektrikoa eta hidraulikoa, besteak beste).

b) Konponketarako beharrezko erremintak eta materialak hautatu dira.

c) Ura eta erregaiak husteko lanak segurtasunez eta garbi egin dira.

d) Ekipoen eta elementuen ezaugarri teknikoak kontuan izanda egin dira desmuntatzeko lanak.

e) Hondatutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo, hala egokitu denean, konpondu dira.

f) Instalazioaren hasierako funtzionamendu-baldintzak berrezarri dira.

g) Mantentze zuzentzaileko lanak segurtasuneko, kalitateko eta ingurumenarekiko errespetuko irizpideen arabera egin dira.

h) Eskatutako esku-hartzeetarako finkatutako denborak errespetatuz lan egin da.

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen konponketa ondoko lan-txostena egin da.

j) Autonomiaz jardun da proposatutako jardueretan.

9. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiek prebenitzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz maneiatu dira makinak.

c) Materialak, erremintak eta ebaketa eta konformazioko makinak, besteak beste, manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu da.

d) Mekanizatzeko lanetan erabili behar diren makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa beharrezko segurtasun-neurriekin eta babes pertsonalarekin erlazionatu da.

f) Girotze- eta aireztatze-instalazioak eta horiekin lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatu eta gauzatzeko hartu beharreko segurtasun-neurriak eta norbera babestekoak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak:

Bero-instalazioak muntatzea:

-Bero-instalazioen eskemak interpretatzea eta egitea.

-Dokumentazio teknikoa eta arauzkoa interpretatzea.

-Bero-instalazio bat konfiguratzea.

-Muntaketa planak prestatzea.

-Ekipoak eta materialak hautatzea.

-Ekipoak eta lineak zuinkatzea eta kokatzea.

-Ekipoak eta elementuak lerrokatu, sestran jarri, finkatu eta muntatzea (galdarak, erregailuak, igorgailuak, metaketa-ekipoak, bero-ponpak, kontsumo-kontagailuak, telekudeaketako eta energia aurrezteko sistemak, segurtasun-gailuak...).

-Ihesak aurkitzea eta konpontzea.

-Bero-instalazioen muntaketa orokorreko eta xehetasunezko planoak. Hasierako eskema normalizatuak. Berariazko sinbologia.

-Instalazioei aplikatu beharreko araudia (EITE, BTE, gas-erregaiak banatu eta erabiltzeko erregelamendua, erregai likidoei buruzko erregelamendua, EKT, presiopeko aparatuei buruzko araudia).

-Ekipoak eta osagaiak finkatzeko teknikak eta sistemak.

-Makinen, ekipoen eta sareen artean mihiztatu eta akoplatzeko teknikak.

-Bero-ekipoak eta -sorgailuak. Motak eta ezaugarriak.

-Erregailuak.

-Beroa igortzeko ekipoak. Motak eta ezaugarriak.

-Galdara-gela.

-Instalazio geotermikoak. Ezaugarri teknikoak.

-Telekudeaketako eta energia aurrezteko sistemak.

-Bero-instalazioen segurtasun-gailuak.

-Muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

-Zorroztasuna lan egitean.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan eta erremintekin.

-Sortutako hondakinak berreskuratzeko interesa.

Ur-sareak eta errekuntza-produktuak hustekoak muntatzea:

-Ur-sareen eta errekuntzaren produktuak hustekoen eskemak interpretatzea eta egitea.

-Dokumentazio teknikoa eta arauzkoa interpretatzea.

-Ur-sare bat eta errekuntzaren produktuak husteko bat konfiguratzea.

-Ur-sareetan eta errekuntzaren produktuak hustekoetan erabiltzen diren materialak identifikatzea.

-Metalezko eta plastikozko hodiak konformatzea eta lotzea.

-Hodien euskarriak eta finkagailuak muntatzea.

-Ur-zirkuituak muntatzea, zenbait material (metalezkoak eta plastikoak) eta zenbait konfigurazio (zuzeneko itzulera, itzulera alderantzikatua eta eraztunak, orekatze-balbulak...) erabilita.

-Errekuntzaren produktuak husteko hodiak muntatzea.

-Kondentsazio-galdaretan kondentsatuak muntatzea eta tratatzea.

-Lineak eta horiekin lotutako elementuak bero-isolatzea.

-Ur- eta huste-sareen muntaketa orokorreko eta xehetasunezko planoak. Hasierako eskema normalizatuak. Berariazko sinbologia.

-Instalazioei aplikatu beharreko araudia (EITE, BTE, gas-erregaiak banatu eta erabiltzeko erregelamendua, erregai likidoei buruzko erregelamendua, EKT, presiopeko aparatuei buruzko araudia).

-Ur-sareetan eta errekuntzaren produktuak hustekoetan erabiltzen diren metalezko eta plastikozko materialen motak eta propietateak. Lotura-metodoak.

-Sarearen elementu osagarriak finkatu eta sestran jartzeko metodoak.

-Muntatzeko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan eta erremintekin.

-Berrikuntzak aplikatzeko jarrera elementu, ekipo, material eta muntaketa-tekniketan.

-Sortutako hondakinak berreskuratzeko interesa.

Zirkuituetan estankotasun-probak egitea.

-Ur-zirkuituetako presio-probak egiteko eskakizun teknikoak eta arauzkoak identifikatzea.

-Bero- eta fluido-instalazioen presio-balioak zehaztea.

-Probetarako ekipo eta tresnak egokiak hautatzea eta erabiltzea.

-Estankotasun-probak uraren araudiaren arabera egitea.

-Errekuntzaren produktuak husteko hodietan estankotasuna egiaztatzea eta litezkeen ihesak konpontzea.

-Estankotasun-probaren fitxa teknikoa egitea.

-Proba-prozesuetan aplikatzekoa den araudia (EITE, jarraibide teknikoak...).

-Estankotasun-probako prozesuetan neurketak eta kontrolak egiteko ekipoak.

-Ihesak aurkitu eta konpontzeko teknikak.

-Bitartekoak, ekipoak eta espazioak erabiltzeko arauak betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan eta erremintekin.

-Autonomia lanean.

-Bai ur-lineetan, bai tximinietan estankotasun-probak egiteko denborak errespetatzea.

Elementu elektrikoak muntatzea:

-Babes elektrikoak bero-instalazioetan eta -ekipoetan.

-Babes-, aginte- eta potentzia-eskema elektrikoak interpretatzea eta egitea.

-Kaxa elektrikoaren elementuak muntatzea eta konektatzea.

-Aginte- eta potentzia-elementu periferikoak kontrolatzeko elementuak muntatzea eta konektatzea (zundak, termostatoak, balbula motorizatuak eta ur-ponpak, besteak beste).

-Kontrol-sistema automatikoak zehaztutako funtzionamendu-parametroen arabera programatzea.

-Abiarazi aurretik konexio elektrikoa egiaztatzea.

-Bero-instalazioetan aginte-, potentzia- eta babes-eskemak eta gailu elektrikoak. Motak, sinbologia, ezaugarri teknikoak...

-Sorgailuen eta galdaren segurtasun-gailuak.

-Instalazio elektrikoetarako berariazko araudia (EITE, BTEE...).

-Erregulazio- eta kontrol-sistemak (telekudeaketa, kontrolagailuak...).

-Zorroztasuna lan egitean.

-Autonomia lanean.

-Talde-lanerako gaitasuna.

-Sortutako hondakinak berreskuratzeko interesa.

Bero-instalazioak abiaraztea:

-Bero-instalazioak abiarazteko sekuentzia zehaztea.

-Instalazioaren ur-zirkuitua betetzea eta purgatzea.

-Bero-sorgailuetan erregai-hornidura egiaztatzea.

-Abiarazi aurretik instalazio elektrikoa egiaztatzea.

-Bero-sorgailuen pizte-sekuentzia eta segurtasun-gailuen funtzionamendua egiaztatzea.

-Instalazioaren ekipoak eta elementuak (termostatoak, presostatoak eta zirkulagailuak, besteak beste) erregulatzea eta kalibratzea.

-Errekuntza analizatzea eta instalazioaren errendimendua eta keen kalitatea egiaztatzea.

-Berokuntza-instalazioaren orekatze hidraulikoa egitea.

-Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen memoria-txostena egitea.

-Bero-instalazioak abiaraztea: prozedurak, funtzionamendu-parametroen egiaztapenak (betetzea, purgatzea, lan-presioak, ponpa, zundak, termostatoak...).

-Erregailuaren parametroak doitzea.

-Instalazioaren energia-errendimendua zehaztea.

-Erregulazioa. Efizientzia energetikoa.

-Abiarazteko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

-Zorroztasuna lan egitean.

-Autonomia lanean.

-Egindako zereginen, doikuntzen, parametroen eta hartutako datuen memoriak zehaztasunez egitea.

Bero-instalazioak mantentzea:

-Instalazioak mantentzeko programa interpretatzea.

-Ekipoen eta instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

-Legionellaren aurkako babesa ur bero sanitarioko instalazioen erregailuetan.

-Errekuntza eta keen kalitatea analizatzea.

-Sistemaren energia-eraginkortasuna egiaztatzea.

-Bero-instalazioak abiarazteko sekuentzia zehaztea.

-Instalazioaren ur-zirkuitua betetzea eta purgatzea.

-Bero-sorgailuetan erregai-hornidura egiaztatzea.

-Abiarazi aurretik instalazio elektrikoa egiaztatzea.

-Bero-sorgailuen pizte-sekuentzia eta segurtasun-gailuen funtzionamendua egiaztatzea.

-Instalazioaren ekipoak eta elementuak (termostatoak, presostatoak eta zirkulagailuak, besteak beste) erregulatzea eta kalibratzea.

-Errekuntza analizatzea eta instalazioaren errendimendua eta keen kalitatea egiaztatzea.

-Berokuntza-instalazioaren orekatze hidraulikoa egitea.

-Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen memoria-txostena egitea.

-Bero-instalazioak abiaraztea: prozedurak, funtzionamendu-parametroen egiaztapenak (betetzea, purgatzea, lan-presioak, ponpa, zundak, termostatoak...).

-Erregailuaren parametroak doitzea.

-Instalazioaren energia-errendimendua zehaztea.

-Erregulazioa. Efizientzia energetikoa.

-Abiarazteko lanetan segurtasun-neurriak betetzea.

-Zorroztasuna lan egitean.

-Autonomia lanean.

-Egindako zereginen, doikuntzen, parametroen eta hartutako datuen memoriak zehaztasunez egitea.

Bero-instalazioetan matxurak detektatzea:

-Konponketarako beharrezkoak diren esku hartzeko prozedurak deskribatzea (probak, neurketak, doikuntzak eta jardun-sekuentziak).

-Funtzionamendu-parametroak neurtzea (presioak, tenperaturak, elektrikoak, emariak, orekatzea...).

-Bero-ekipoetan eta -instalazioetan matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Esku-hartzeari buruzko txostenak egitea.

-Ekipoen matxurak: tipologia, ondorioak eta haiek aurkitzeko estrategiak.

-Desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak.

-Matxurak konpontzea instalazioetan, matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak erabiliz.

-Autonomia baloratzea proposatutako jardueretan.

-Matxurak zuzen diagnostikatzearen garrantzia baloratzea, beharrezko segurtasunaren, kalitatearen eta araudiaren arabera.

-Jarduera egiteko ezarritako denborak errespetatzea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa:

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa bero-instalazioak muntatu eta mantentzeko lanetan.

-Bero-instalazioak muntatu eta mantentzeko segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

-Norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste).

-Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste).

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

-Ingurumen-babesa.

-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak zorrotz betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek beharrezko gaitasunak hartzea beroa sortzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko.

Gaitasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Erremintak eta neurgailuak hautatzea eta erabiltzea.

-Laneko arriskuen segurtasun eta prebentzio-neurriak hartzea.

-Beroa sortzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak egitea.

-Instalazioa abiaraztea.

-Beroa sortzeko instalazioak konpondu eta mantentzeko lanak egitea.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek honako hauek egiteko gai izan behar dute:

-Beroa sortzeko ekipoak muntatzea, fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuta eta muntaketa-teknika egokiak aplikatuta.

-Ura banatzeko sareak muntatzea, muntaketa-prozedurak aplikatuta eta bitarteko eta teknika egokiak erabilita.

-Estankotasun-probak egitea instalazio baten ur-zirkuituetan eta bestelako fluidoetan, irizpide teknikoak eta arauzkoak aplikatuta.

-Beroa sortzeko instalazioekin lotutako sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak muntatzea, kalitatez eta segurtasunez, haien funtzionamendua ziurtatuta.

-Instalazioa abiaraztea sekuentzia egokia erabilita, eginen diren lanak arrazoituz eta instalazioaren parametroak egiaztatuz.

-Beroa sortzeko instalazioen ekipoen eta elementuen disfuntzioak aurkitzea eta diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak eskatutako segurtasunaz erabilita eta ezarritako prozedurak aplikatuta.

-Beroa sortzeko instalazioen ekipoak eta elementuak konpondu, mantendu eta ordeztea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan, funtzionamendu-baldintzak ziurtatzeko edo berrezartzeko.

Orobat, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak beteko ditu, arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuz.

Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean; ahal dela, ordenagailuz, proiektoreaz eta Interneteko sarbidez hornituta; eta bestetik, lantegi batean, automatismo elektrikoen praktikak garatzeko. Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluaziokoak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Moduluaren helburuak lortzeko, besteak beste, jarduera hauek iradokitzen dira:

-Bero-instalazioak muntatzea eta abiaraztea.

-Bero-instalazioetarako ura eta airea banatzeko sareak erabiltzea eskatzen duten instalazioak muntatzea eta abiaraztea.

-Automatismo elektrikoak muntatzea: abiatze-gelditze zirkuitua, biraketa noranzkoaren inbertsorea, bi abiaduratako motorraren kontrola eta bero-instalazioek behar dituzten beste automatismo batzuk.

-Zerbitzuan jartzea eta eragindako matxurak konpontzea.

-Matxurak aurkitzeko eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostenak egitea.

-Prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze zuzentzailekoak egitea.

-Egin diren jardueren gaineko txostenak egitea, sinbologia egokia duten eskemak barne.

-Laneko arriskuen prebentzioa egitea instalazio elektrikoak eta bero-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanetan.

Modulua garatzeko sekuentzia aurreko puntuetan ezarritakoa izan daiteke: diseinua, muntaketa, automatizazioa, abiaraztea eta prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze zuzentzailekoak, bero-instalazioen motak abiapuntu hartuta.

Lanbide modulua: Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea.

Kodea: 0310.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ur-instalazio eta -sare txikiak konfiguratzen ditu, haien ezaugarriak aztertu eta ekipoak eta elementuak hautatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduzko instalazioen ur-sareak definitzeko beharrezko datuak lortu dira: eraikineko ur hotz sanitarioaren sarea, ureztatzeko sarea eta suteen aurkakoa, besteak beste.

b) Besteak beste, instalazio elektriko eta automatiko osagarrien zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

c) Instalazioa konfiguratzeko kalkuluak egin dira.

d) Merkataritza-katalogoak erabilita, instalazio baten elementuak hautatu dira.

e) Ur-instalazioen hodien diametroak kalkulatu dira.

f) Ur-instalazio bat irudikatu da, eskema bat marraztuta eta kanalizazioen eta elementuen kokapena adierazita.

g) Lokalen eta etxebizitzen oinplanoetan, eskala eta formatu normalizatuetan, ur-instalazioak marraztu dira.

h) Muntaketa-prozesua dokumentatu da, planoak, eskemak, probak eta doikuntzak eta materialen zerrenda barne direla.

i) Instalazioaren aurrekontua egin da, kalitatearen eta kostuen arteko erlazioa kontuan izanda.

j) Dagokion erregelamendua eta araudia aplikatu dira.

2. Hodi sareak, osagarriak eta zirkuituak kontrolatu eta erregulatzeko elementuak muntatzen ditu, planoak, arauak eta zehaztapen teknikoak interpretatu ondoren, erremintak eta ekipoak segurtasunez erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa eta arauzkoa interpretatu dira.

b) Muntaketa-prozesua ezarri da, egin beharreko lanak adierazita.

c) Instalazioa zuinkatu da, eta planoak muntaketa-espazioarekin lotu dira.

d) Instalazioa muntatzeko beharrezko erremintak eta materiala hautatu dira.

e) Hodiaren trazadura eta akabera egin dira, ezarritako prozedurei jarraituz.

f) Instalazioaren elementuen arteko loturak egin dira.

g) Ekipoak elkarrekin lotu dira.

h) Elementuak mihiztatu dira, lerrokadura, sestran jartzea eta bibrazioen isolamendua kontrolatuta.

i) Hodiak korrosioaren eta oxidazioaren aurka babestu dira.

j) Instalazioaren muntaketan, indarrean dagoen araudia bete dela ziurtatu da.

k) Presio- eta estankotasun-probak egin dira, segurtasun pertsonal eta materialeko irizpideak errespetatuz.

l) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak aplikatu dira.

m) Lanak txukun eta garbi egin dira.

3. Ura ponpatzeko ekipoak instalatzen ditu, planoetatik, eskemetatik eta zehaztapen teknikoetatik abiatuta eta multzo mekanikoak eta elektrikoak muntatzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa eta arauzkoa interpretatu dira.

b) Muntaketa-prozesua ezarri da, egin beharreko lanak adierazita.

c) Ekipoak muntatzeko beharrezko erremintak eta materialak hautatu dira.

d) Instalazioaren ekipoak eta osagarriak finkatu dira.

e) Ekipoak elkarrekin konektatu dira.

f) Elikatze-instalazio elektrikoa egin da eta ekipoen kableak jarri dira.

g) Adierazitako denborak errespetatuz egin da muntaketa.

h) Ekipoen proba funtzionalak egin dira.

i) Ekipoen probetan antzemandako disfuntzioak zuzendu dira.

j) Ekipoen segurtasun-neurrien funtzionamendua zuzena den aztertu da.

4. Ur-instalazioen ekipo terminalak instalatzen ditu (ur hotz sanitarioa, ur bero sanitarioa eta suteen aurkako sareak, besteak beste), planoetatik eta zehaztapen teknikoetatik abiatuta eta muntaketa-prozedurak eta -teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoak eta arauzko zehaztapen teknikoak interpretatu dira.

b) Muntaketa-prozesua ezarri da, egin beharreko lanak adierazita.

c) Ekipoak muntatzeko beharrezko erremintak eta materialak hautatu dira.

d) Elementu bero-emaileak leku eta kokapen egokian muntatu dira.

e) Elementuak euren euskarri eta hodietan finkatu, mihiztatu eta lerrokatu dira.

f) Ekipoak sarearekin konektatu dira baldintza tekniko egokietan.

g) Instalatutako elementuen irisgarritasuna ziurtatu da, horiek segurtasunez manipulatu eta mantentzeko.

h) Instalazioa hasierako zehaztapenen arabera erregulatu da.

i) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

j) Erremintak eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz erabili dira.

5. Ur-instalazioen ekipoetan prebentziozko mantentze-lanak egiten ditu, indarrean dagoen araudia eta fabrikatzaileen jarraibideak beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manten daitezkeen ekipo eta elementuak eskemetan, planoetan eta mantentze-programetan identifikatu dira.

b) Ekipoei eta instalazioei dagokienez hartu beharreko neurriak eta araudian adierazitako mantentze-lanak identifikatu dira.

c) Araudian eta mantentze-planetan adierazitako elementuak garbitu dira.

d) Ahokadurak, koipeztatzeak, doikuntzak eta ikuskapenak prebentziozko mantentze-programaren arabera egin dira.

e) Besteak beste, hodi sarearen eta balbulen estankotasuna egiaztatu da.

f) Segurtasun-elementuak egiaztatu eta haien tara zehaztu da.

g) Muntatzeko eta desmuntatzeko lanak eskatzen dituzten ekipoen egoeraren ikuskapenak egin dira (ponpenak eta aerotermoenak, besteak beste).

h) Mantentze-erregistro batean egindako ikuskapenen eta lanen emaitzak bildu dira.

i) Lortutako emaitzak eta energia-eraginkortasunean lor daitezkeen hobekuntzak baloratu dira.

j) Esku-hartzeetan finkatutako denborak errespetatuz lan egin da.

6. Ur-instalazioetan matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzen ditu, haien jatorria identifikatu ondoren, eta konponketarako metodo eta teknika egokienak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ur-instalazioen matxuren tipologia eta ezaugarriak identifikatu dira.

b) Konponketarako beharrezkoak diren esku hartzeko prozedurak zehaztu dira (neurketak, probak, doikuntzak eta jardun-sekuentziak).

c) Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuz identifikatu dira matxuraren sintomak.

d) Matxura eragin duen ekipoa edo elementua aurkitu da, prozedura egokiak aplikatuta.

e) Matxurak diagnostikatzeko tresna eta erreminta egokiak hautatu eta erabili dira.

f) Konponketarako beharrezko esku-hartze plana antolatu da.

g) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz, eta araudiaren arabera, egin da matxuren diagnosia.

h) Ekipoaren matxura edo disfuntzioa eskatutako segurtasunaz konpondu da.

i) Instalazioaren funtzionamendu zuzena egiaztatu da.

j) Egindako jardueraren eta lortutako emaitzen txostena egin da.

k) Lanak txukun eta garbi egin dira.

l) Osagarriak, bitartekoak eta ekipoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

7. Ur-instalazioen ekipo elektromekanikoak ordezpen bidez konpontzen ditu, mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatuta, eta hasierako baldintza funtzionalak eta segurtasunekoak berrezartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoaren matxura konpontzeko esku-hartze prozesua ingurumena errespetatuz prestatu da.

b) Dokumentazio teknikoan ordeztu beharreko elementuak identifikatu dira, eta horien ezaugarriak lortu dira.

c) Konpondu beharreko osagaiak babestu eta isolatu dira.

d) Hala egokitu denean, konpondu beharreko tartea edo osagaia hustu da.

e) Matxuratutako osagaiak ordeztu edo konpondu dira.

f) Konpondutako elementuekin saiakuntzak egin dira eta haiek egiaztatu dira.

g) Ekipoak konpontzeko beharrezko erremintak eta bitartekoak hautatu dira.

h) Instalazioaren segurtasun-probak eta proba funtzionalak egin dira eta litezkeen disfuntzioak aztertu dira.

i) Ekipoaren edo instalazioaren hasierako funtzionamendu-baldintzak berrezarri dira.

j) Egindako konponketaren memoria idatzi da.

k) Gorabeherak gauzatze-denbora justifikatuetan konpondu dira.

8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiek prebenitzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun-arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak eta ebaketa eta konformazioko makinak, besteak beste, manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu da.

d) Mekanizatzeko lanetan erabili behar diren makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa eskatutako segurtasun-neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu da.

f) Girotze- eta aireztatze-instalazioak eta horiekin lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatu eta gauzatzeko hartu beharreko segurtasun-neurriak eta norbera babestekoak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak.

Ur-instalazioak eta -sareak konfiguratzea:

-Uraren izaera eta ondorioak. Tratamendu orokorra instalazioetan.

-Ur-sareetan erabiltzen diren materialak identifikatzea eta aztertzea.

-Instalazio osagarriak identifikatzea.

-Ekipoak hautatzea. Tratamendu-ekipoak, ponpa hidraulikoak, balbulak eta erregulazio-elementuak.

-Hodi sareen kalkulua.

-Ereduzko instalazioak. Sailkapena.

-Ur-sareen osagaiak eta elementuak. Ur-sareak konfiguratzea.

-Txostena egitea, instalazioen planoak, eskemak, probak, doikuntzak, aurrekontua... barne direla.

-Ur-sareen tipologia: giza kontsumorako ur hotzekoa (GKUH), hustekoa, ureztatzekoa, suteen aurkakoa.

-Ekipoen ezaugarri teknikoak. Ur-instalazioetan eta -sareetan erabiltzen diren ponpa hidraulikoak, balbulak eta erregulazio-elementuak.

-Ur-hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak.

-Instalazio osagarrien ezaugarriak.

-Ur-instalazioei eta -sareei aplikatu beharreko erregelamendua eta araudia: EKTa aplikatzeko oinarrizko dokumentuak: HS4 sekzioa (“Ur hornidura”) eta SH5 sekzioa (“Urak hustea”).

-Legionellaren prebentzioa eta kontrola.

Hodi sareak, osagarriak eta erregulazio- eta kontrol-elementuak muntatzea:

-Muntaketa orokorreko eta xehetasunezko planoak egitea.

-Sareak muntatzea.

-Ur-hodiak trazatzea eta ebakitzea.

-Ur-instalazioen ekipoak elkarrekin lotzea eta konektatzea (kontagailuen bateriak muntatzea, ura tratatzeko ekipoak muntatzea, eraikinetan ura husteko instalazioak muntatzea, suteen aurkako instalazioak muntatzea...).

-Ur-instalazioetan presio- eta estankotasun-probak egitea.

-Sareak ezartzea.

-Zuinketa-teknikak ur-sareetan.

-Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

-Norberarendako segurtasun-arauak betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

-Ur-instalazioak ziurtatzeko dokumentazio teknikoa.

Ur-sareen ponpaketa-ekipoak instalatzea:

-Elementuak eta ekipoak zehaztea eta hautatzea.

-Makinak eta ekipoak muntatzea.

-Ekipoak elikatzeko eta kableatzeko instalazio elektrikoa egitea.

-Ekipoen proba funtzionalak egitea.

-Ekipoetan antzemandako disfuntzioak konpontzea.

-Multzo mekanikoak eta elektrikoak muntatzeko zehaztapen teknikoak.

-Muntaketa prozesuak.

-Ur-sareen ponpaketa-ekipoak doitu, erregulatu eta abiaraztea.

-Ekipoak eta erremintak erabiltzeko arauak errespetatzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

Ur-instalazioen ekipo terminalak instalatzea:

-Planoak eta arauzko zehaztapen teknikoak interpretatzea.

-Muntaketarako lanabesak, erremintak eta bitartekoak hautatzea.

-GKUHko, husteko, ureztatzeko eta suteetarako segurtasuneko instalazioetan terminalak muntatzea.

-Sare orokorrerako konexioa, erregulazioa eta abiaraztea.

-Ekipoen euskarriak eta finkagailuak.

-Besteak beste, mihiztatu, lerrokatu, sestran jarri eta eusteko teknikak eta lanak.

-Ekipoak eta erremintak erabiltzeko arauak betetzea.

Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak:

-Ur-instalazioetarako prebentziozko mantentze-plan batean aurreikusitako lanak identifikatzea.

-Ur-instalazioetarako prebentziozko mantentze-plana.

-Ur-instalazioetan prebentziozko mantentze-lanak egitea.

-Egindako esku-hartzeen txostena egitea.

-Arauzkoak diren aldizkako azterketak eta ikuskapenak.

-Eraginkortasun-hobekuntzak ur-instalazioetan.

-Prebentziozko mantentzean indarrean dagoen araudia betetzea.

Ur-instalazioetan matxurak diagnostikatzea:

-Ur-instalazioetan eta -sareetan matxurak identifikatzea. Matxuren ondorioak instalazioan.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Neurgailuak erabiltzea. Tipologia, erroreak eta sentikortasuna, besteak beste.

-Makinetan eta osagaietan matxurak konpontzea.

-Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egitea.

-Ur-instalazioen matxuren tipologia eta ezaugarriak.

-Konponketarako beharrezkoak diren esku hartzeko prozedurak deskribatzea (neurketak, probak, doikuntzak eta jardun-sekuentziak).

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

-Ekipoak eta erremintak erabiltzeko arauak betetzea.

Instalazioen ekipo elektromekanikoak konpontzea:

-Dokumentazio teknikoan osagaiak identifikatzea.

-Matxuratutako osagaiak ordeztea edo konpontzea.

-Abiarazi aurreko egiaztapen elektrikoak.

-Zerbitzuan jartzea.

-Egindako konponketaren memoria egitea.

-Mantentze zuzentzaileko prozedurak.

-Desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak.

-Ur-instalazioetarako arauzko probak eta neurketak.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa:

-Ur-instalazioak muntatu eta mantentzearekin lotutako arriskuak identifikatzea.

-Materialak, erremintak eta ebaketa eta konformazioko makinak, besteak beste, manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa ur-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanetan.

-Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatzea.

-Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

-Norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste).

-Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste).

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

-Ingurumen-babesa.

-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak zorrotz betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea ur-instalazioak muntatu eta mantentzeko behar dituzten ezagutza teorikoak eta oinarrizko trebetasunak, bai eta instalazio horien prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze zuzentzailekoak egiteko behar dituztenak ere.

Ur-instalazioak muntatu eta mantentzeko eginkizunen alderdi batzuk:

-Planoak interpretatzea eta prozesuak zehaztea.

-Erremintak eta neurgailuak hautatzea eta erabiltzea.

-Ur-instalazioak muntatu eta mantentzeko teknikak aplikatzea.

-Instalazioa abiaraztea.

-Segurtasun-neurriak eta laneko arriskuen prebentzioa.

Moduluko prestakuntzak heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzen du:

-Erremintak, muntaketa-ekipoak, materialak eta segurtasun-bitartekoak, besteak beste, identifikatzea eta hautatzea, obra-baldintzak aztertuta eta beharrezko baliabideak eta bitartekoak metatzeko egin beharreko lanak kontuan izanda.

-Ekipoen eta elementuen posizioa identifikatzea eta markatzea, instalazioaren planoak kokalekuarekin lotuta, obra zuinkatzeko.

-Makina-erremintak eta erremintak maneiatzea, horien funtzionamendua deskribatzea eta ekipoak eta instalazioak muntatu eta mantentzeko prozedura operatiboak aplikatzea.

-Neurketa-tresnak eta -ekipoak maneiatzea, horien funtzionamendua azaltzea, behar bezala konektatzea eta lortutako emaitza ebaluatzea, instalazioaren parametroak neurtzeko.

-Ekipoak eta elementuak finkatzea eta konektatzea, instalazioak muntatzeko teknikak erabilita, ekipoak eta instalazioak muntatu eta mantentzeko.

-Ekipoen, instalazioen eta sistema osagarrien disfuntzioak aztertzea, neurketa-ekipoak erabilita eta emaitzak eta kausa-efektu erlazioak interpretatuta, matxurak aurkitu, diagnostikatu eta konpontzeko.

-Osagaiak eta ekipoak muntatzea eta desmuntatzea, haien eginkizuna eta osagaiak identifikatu ondoren eta esku hartzeko prozedurak aplikatuta, ekipoak eta instalazioak mihiztatu eta mantentzeko.

-Segurtasun- eta kontrol-elementuak egiaztatzea eta erregulatzea, neurketak egin ondoren, eta emaitzak erreferentziako balioekin alderatzea eta doikuntzak aldatzea, instalazioa abiarazteko.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten irakatsi eta ikasteko prozesuko jarduketa ildoak honako hauek izanen dira:

-Ur-instalazio txikiak konfiguratzea.

-Ur hotz sanitarioko instalazioak eta suteen aurkako sareak konfiguratzea eta muntatzea.

-Ur-instalazioen sareak eta ekipoak kokatzea eta finkatzea.

-Prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze zuzentzailekoak.

-Matxura eta akatsak diagnostikatzea.

-Instalazioa abiaraztea.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta multzo hauetan dago antolatua:

-Ur-instalazioak eta -sareak konfiguratzea.

-Hodi sareak, osagarriak eta erregulazio- eta kontrol-elementuak muntatzea.

-Ur-sareen ponpaketa-ekipoak instalatzea.

-Ur-instalazioen ekipo terminalak instalatzea.

-Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

-Ur-instalazioetan matxurak diagnostikatzea.

-Instalazioen ekipo elektromekanikoak konpontzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik, erabilera anitzeko gela batean; ahal dela, proiektoreaz eta Interneteko sarbidez hornituta; eta bestetik, lantegi batean, ur-instalazioetako praktikak garatzeko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluaziokoak teknikariek instalazioetan egin ohi den praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien multzoetan:

-Ur-sareen motak identifikatzea eta konfiguratzea: giza kontsumorako ur hotzekoa (GKUH), hustekoa, ureztatzekoa eta suteen aurkakoa.

-Instalazioak diseinatu, kalkulatu eta dimentsionatzea.

-Hodiak, osagarriak eta erregulazio- eta kontrol-elementuak muntatzea. Dagozkion proba funtzionalak egitea.

-Instalazioen muntaketaren aurrekontuak prestatzea.

-Beharrezko dokumentazio teknikoa prestatzea, indarreko arauak betez.

Erlazio estua du interpretazio grafikoari buruzko edukiekin, Instalazioak muntatzeko teknikak izeneko lanbide moduluan eskainiak lehen ikasmailan (erreferentziako sekuentziari jarraitzen bazaio), modulu honetako edukiek beharrezko agiri teknikoak prestatzen laguntzen baitute.

Lanbide modulua: Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea.

Kodea: 0392.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eguzki-instalazio termiko bat osatzen duten ekipoak hautatzen ditu, dokumentazio teknikoa eta fabrikatzaileen katalogoak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren eskemak interpretatu dira.

b) Kaptadoreak dokumentazio teknikoaren arabera hautatu dira.

c) Metaketa-sistema dokumentazio teknikoaren zehaztapenen arabera hautatu da.

d) Zirkulagailuak, trukagailuak, hodiak eta instalazioaren gainerako osagaiak hautatu dira.

e) Kontrol-sistema instalazio motaren arabera hautatu da.

f) Instalazio isolatu bat elikatzeko eguzki-ekipo fotovoltaiko egokia hautatu da.

2. Eguzki-instalazio termiko banakoak eta kolektiboak muntatzen ditu, planoak eta eskemak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren sistemak muntatzeko plana egin da.

b) Instalazioa zuinkatu da, eta planoak muntaketa-espazioarekin lotu dira.

c) Estalki lauetan eta inklinatuetan panelen euskarri-egiturak muntatu dira.

d) Estalki lauetan eta inklinatuetan kolektoreak finkatu eta elkarrekin konektatu dira.

e) Instalazioaren osagaiak kokatu, finkatu, sestran jarri eta lerrokatu dira.

f) Itzulera alderantzikatuko sistemaren bidez hodi sarea muntatu eta konektatu da, instalazioei buruzko araudia eta prebentzio- eta segurtasun-neurriak aplikatuta.

g) Eskatutako segurtasunaz hautatu eta erabili dira bitarteko eta erreminta egokiak.

h) Adierazitako denborak errespetatuz egin da muntaketa.

i) Lanak txukun eta garbi egin dira.

3. Instalazioaren zirkuituen estankotasun-probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta arauzkoak aplikatuta eta baloratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estankotasun-probetan erabili beharreko presio-balioak zehaztu dira.

b) Neurketa-ekipo eta neurgailu egokiak hautatu dira.

c) Estankotasun-proba egin da eta xedatutako presioak lortu dira.

d) Zirkuituetan egon daitezkeen ihesak aurkitu eta konpondu dira.

e) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideen arabera eta eskatutako kalitateaz jardun da.

f) Prozesuan sor daitezkeen gorabeherak gauzatze-denbora justifikatuetan konpondu dira.

g) Lanak txukun eta garbi egin dira eta finkatutako denborak errespetatu dira.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

4. Eguzki-instalazioaren elikatze elektrikoko sistemak (elikatze konbentzionala eta panel fotovoltaikoen bidezkoa) eta kontrol-sistema muntatzen ditu, fabrikatzailearen eskemak eta jarraibideak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Babes-, aginte- eta potentzia-eskema elektrikoak sinbologia zuzenarekin interpretatu dira.

b) Babes-, aginte- eta potentzia-kaxa elektrikoak muntatu dira.

c) Elementu eta ekipo periferikoak lotu dira.

d) Konexio elektrikoen fidagarritasuna egiaztatu da.

e) Kontrol-sistema programatu da.

f) Instalazio isolatu baterako sistema fotovoltaikoaren konexio-eskema interpretatu da.

g) Sistema elektrikoa zuzenean edo baterien bidez elikatzeko panel fotovoltaikoak konektatu dira.

h) Erremintak eta materialak eskatutako kalitateaz eta segurtasunaz erabili dira.

i) Lanak txukun eta garbi egin dira.

5. Prebentziozko mantentze-lanak egiten ditu, indarrean dagoen araudia eta fabrikatzaileen gomendioak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskemetan, planoetan eta mantentze-programetan ikuska daitezkeen ekipoak eta elementuak identifikatu dira.

b) Mantentze-lanen planean deskribatutako prozedurak interpretatu dira.

c) Instalazioan prebentziozko mantentze-lanak egin dira (hartze-sistema, metaketa-sistema, truke-sistema, zirkuitu hidraulikoa, sistema elektrikoa eta kontrolekoa, eta energia osagarriko sistema).

d) Energia-eraginkortasuna zehaztu da, parametroen neurriak aztertu ondoren.

e) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren, lortutako emaitzen eta energia aurrezpenean eta errendimenduan lor daitezkeen hobekuntzen txostena egin da.

f) Prebentziozko mantentze-lanetarako egokiak diren erreminta eta tresnak hautatu eta erabili dira.

g) Jarduerak segurtasunez eta eskatutako kalitateaz egin dira.

6. Bero-instalazioen elementuak eta ekipoak konpontzen ditu, mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuz identifikatu dira matxuren eta disfuntzioen sintomak.

b) Matxura aurkitu da eta sintomak aztertu dira, eguzki-instalazio termikoetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera.

c) Konponketarako esku-hartze sekuentzia zehaztu da, matxura motaren arabera (elektrikoa eta hidraulikoa, besteak beste).

d) Konponketarako beharrezko erremintak eta materialak hautatu dira.

e) Ekipoen eta elementuen ezaugarri teknikoak kontuan izanda egin dira desmuntatzeko lanak.

f) Hondatutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo, hala egokitu denean, konpondu dira.

g) Instalazioaren hasierako funtzionamendu-baldintzak berrezarri dira.

h) Mantentze zuzentzaileko lanak segurtasuneko, kalitateko eta ingurumenarekiko errespetuko irizpideen arabera egin dira.

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen konponketa ondoko lan-txostena egin da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu, eta arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu dira.

b) Segurtasun-arauak errespetatuz maneiatu dira makinak.

c) Materialak, erremintak eta ebaketa eta konformazioko makinak, besteak beste, manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu da.

d) Mekanizatzeko lanetan erabili behar diren makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa eskatutako segurtasun-neurriekin eta norbera babestekoekin erlazionatu da.

f) Eguzki-instalazio termikoak eta horiei lotutako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak prestatu eta egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak eta norbera babestekoak zehaztu dira.

g) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu da.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu dira.

Edukiak:

Dokumentazio teknikoa eta arauzkoa interpretatzea:

-Eguzki-instalazio termikoen eskemak interpretatzea eta egitea. Hasierako eskema normalizatuak. Berariazko sinbologia eta aplikatu beharreko araudia.

-Eguzki-instalazio termikoei aplikatu beharreko erregelamenduak (kode teknikoa eta beste batzuk).

-Fabrikatzaileen eskuliburuak eta merkataritza-katalogoak erabiltzea.

-Dokumentazio teknikoaren arabera hautatzea eguzki-instalazio termiko baten osagaiak: kaptadoreak, metaketa-sistemak, zirkulagailuak, trukagailuak, hodiak, kontrol-sistemak, etab.

-Dokumentazio teknikoaren arabera hautatzea eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu baten osagaiak: eguzki-panelak, metagailuak/bateriak, karga-erregulagailuak, inbertsoreak, kontrol-sistemak, etab.

-Eguzki-instalazio termikoen motak. Eguzki-instalazio termiko baten osagaiak eta haien deskribapena.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen motak. Eguzki-instalazio fotovoltaiko baten osagaiak eta haien deskribapena.

Eguzki-instalazio termikoak muntatzea:

-Ekipoak eta osagaiak finkatzeko teknikak eta sistemak.

-Kaptadoreen artean mihiztatu eta akoplatzeko teknikak.

-Fluido bero-eramailearen sareak jartzeko teknikak. Itzulera alderantzikatua. Orekatze hidraulikoa.

-Hodiak bero-isolatzea.

-Materialak eta ekipoak mugitzea eta altxatzea.

-Eguzki-kaptadore termikoen motak. Kaptadoreak orientatu, inklinatu eta lerrokatzeko teknikak eta lanak.

-Panelen euskarri-egiturak muntatzea.

-Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko erabiltzen diren hodi motak.

-Hodiak mekanizatu eta lotzeko teknikak.

-Hodi sarea muntatzea eta konektatzea, orekatze hidraulikorako irizpideak aplikatuta: itzulera alderantzikatua, orekatze-balbulak eta beste batzuk.

-Material isolatzaileak eta isolamendu-teknikak (hodiak bero-isolatzea). Zirkuitu bakoitzaren isolamendu mota eta horren lodiera hautatzea.

-Instalazio osagarria konektatzea banako instalazioetan eta instalazio kolektiboetan.

Elementu elektrikoak muntatzea:

-Eskema elektrikoak egitea eta interpretatzea. Sinbologia elektrikoa eta berariazko araudia.

-Instalazioaren maniobrako kaxa elektrikoak konfiguratu, mekanizatu eta muntatzea.

-Kaxa elektrikoak muntatzea. Elementu elektrikoak muntatzeko erremintak eta lanabesak.

-Instalazio elektrikoa osatzen duten elementuak eta ekipo periferikoak muntatzea eta konektatzea: ponpak, eguzki-kontrolagailuak, termostatoak, tenperatura-zundak, erradiaziokoak, presiokoak, etab.

-Erregulazio- eta kontrol-sistemak eguzki-instalazio termikoetan.

-Babes elektrikoak eguzki-instalazio termikoetan.

-Kontrol-elementuak muntatu eta konektatzea. Kontrol-unitateak.

-Instalazioaren funtzionamendu-parametroak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak (fluidoaren tenperatura kolektoreen sarreran, metaketa-tenperatura, eguzki-erradiazioa, gainberotzeak, etab.).

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak. Tipologia, ekipoak, ezaugarriak, babes elektrikoak.

-Panel fotovoltaikoak konfiguratu, mekanizatu eta muntatzea.

-Instalazio fotovoltaiko isolatuak muntatzea. Kargak zuzenean elikatzea KZn. Kargak KAn elikatzea, bateriak eta inbertsorea erabiliz.

Instalazioaren estankotasun- eta abiarazte-probak:

-Estankotasun-probetan lortu beharreko presio-balioak identifikatu dira.

-Arauzko saiakuntzak eta probak: presio-probak, erresistentzia mekanikoko probak, estankotasunekoak, etab. Saiakuntzako eta laneko presioak. Ihesak detektatu eta konpontzea.

-Kokalekuaren eta indarrean dagoen araudiaren arabera, instalazioan sartu beharreko uraren eta izotz-kontrakoaren arteko nahastea zehaztea. Fluido bero-eramailearen tipologia eta ezaugarriak.

-Instalazioa betetzea eta purgatzea. Fluido bero-eramailea kargatzeko teknikak. Purgatze-puntu kritikoak.

-Abiarazi aurreko egiaztapen elektrikoak egitea.

-Emari zirkulatzailea doitzea. Ponpa zirkulatzailearen abiadura doitzea.

-Kontrol-parametroak egiaztatzea.

-Instalazioa abiarazi ondoko doikuntzak eta zuzenketak.

-Instalazioaren funtzionamendu-parametroak interpretatzea.

Eguzki-instalazio termikoak mantentzea:

-Ekipoen eta instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

-Mantentze-lanak eta horien aldizkakotasuna zehaztea.

-Instalazioetan neurgailuak manipulatzea (termometroak, manometroak, polimetroak, matxarda amperemetrikoak, etab.).

-Izotz-kontrako nahastea egiaztatzea. Fluido bero-eramailearen propietateak analizatzeko teknikak eta elementuak (fluidoaren pH-a, dentsitatea, etab.).

-Ekipoen eta instalazioen korrosioaren aurkako tratamenduak.

-Inkrustazioak. Arazoak, tratamenduak eta garbitzeko teknikak.

-Legionellaren aurkako babesa ur bero sanitarioko instalazioetan.

-Mantentze-planaren arabera elementuak garbitzea eta ordeztea.

-Aldizka egin beharreko mantentze-lanak, erregelamendu indardunei jarraituz.

-Instalazioa udako gehiegizko erradiaziotik babesteko egin beharreko lanak: hustuketa partzialak, disipazioa, drain back, itzaldura, eta beste batzuk.

-Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostenak egitea.

Eguzki-instalazio termikoetan matxurak konpontzea:

-Eguzki-instalazio termikoetako matxuren tipologia.

-Matxurak aurkitzeko prozedurak.

-Eguzki-instalazio termiko baten osagaiak desmuntatu, egiaztatu, konpondu eta muntatzeko teknikak.

-Fluido bero-eramailea berreskuratu, analizatu eta kargatzeko teknikak.

-Instalazioen sistema elektrikoarekin eta kontrolekoarekin lotutako matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Instalazioen funtzionamendu-parametroekin lotutako matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak erabiltzea.

-Eguzki-instalazio termikoetan matxurak konpontzea. Matxuratutako osagaiak ordezteko edo konpontzeko teknikak aplikatzea.

-Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostenak egitea.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa:

-Eguzki-instalazio termikoak muntatu eta mantentzearekin lotutako arriskuak ebaluatzea eta identifikatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko lanetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

-Hondakin solidoak kudeatzeari buruzko araudia betetzea.

-Ingurumen-babesa.

-Norberaren eta ingurumenaren segurtasunerako araudia aplikatzea eta betetzea.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza dakar eguzki-instalazio termikoak muntatu eta mantentzeko. Lanbide moduluko prestakuntzak heziketa zikloaren helburu hauek, besteak beste, eskuratzen laguntzen du:

-Erremintak, muntaketa-ekipoak, materialak eta segurtasun-bitartekoak, besteak beste, identifikatzea eta hautatzea, obra-baldintzak aztertuta eta beharrezko baliabideak eta bitartekoak metatzeko egin beharreko lanak kontuan izanda.

-Ekipoen eta elementuen posizioa identifikatzea eta markatzea, instalazioaren planoak kokalekuarekin lotuta, obra zuinkatzeko.

-Makina-erremintak eta erremintak maneiatzea, horien funtzionamendua deskribatzea eta ekipoak eta instalazioak muntatu eta mantentzeko prozedura operatiboak aplikatzea.

-Neurketa-tresnak eta -ekipoak maneiatzea, horien funtzionamendua azaltzea, behar bezala konektatzea eta lortutako emaitza ebaluatzea, instalazioaren parametroak neurtzeko.

-Ekipoak eta elementuak finkatzea eta konektatzea, instalazioak muntatzeko teknikak erabilita, ekipoak eta instalazioak muntatu eta mantentzeko.

-Ekipoen, instalazioen eta sistema osagarrien disfuntzioak aztertzea, neurketa-ekipoak erabilita eta emaitzak eta kausa-efektu erlazioak interpretatuta, matxurak aurkitu, diagnostikatu eta konpontzeko.

-Osagaiak eta ekipoak muntatzea eta desmuntatzea, haien eginkizuna eta osagaiak identifikatu ondoren eta esku hartzeko prozedurak aplikatuta, ekipoak eta instalazioak mihiztatu eta mantentzeko.

-Segurtasun- eta kontrol-elementuak egiaztatzea eta erregulatzea, neurketak egin ondoren, eta emaitzak erreferentziako balioekin alderatzea eta doikuntzak aldatzea, instalazioa abiarazteko.

Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea moduluko edukiak garatzeko oinarri teorikoa zikloaren lehen ikasmailan irakasten den Bero-instalazioak konfiguratzea izeneko moduluan jasotzen da. Bigarren ikasmailarako proposatutako modulu honetan, berriz, instalazio horien muntaketa eta mantentze-lanak ikasten dira.

Modulua garatzeko, instalazio termikoen zenbait proiektu aztertzetik abia daiteke, haiek muntatzeko behar diren materialak eta baliabideak identifikatuz. Gero, eguzki-instalazio edo eguzki-maketa termiko batzuk muntatu daitezke, eta, azkenik, kasuan kasuko mantentze-lanak egin, segurtasun-eremuak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioak bat egin dezake edukien atalean zehaztutako hurrenkerarekin. Eduki horiei, besteak beste, ondotik ematen diren jardueren bidez hel dakieke. Haietako batzuk informazioa bilatu eta aztertzeari buruzkoak dira, eta beste batzuek eguzki-instalazioen eta eguzki-maketen muntaketa praktikoa osatzen dute, instalazio mota horiek berezko dituzten mantentze eta exekuzio lanak egiteko.

-Erremintak, materialak eta neurketa-ekipoak hautatzea eta erabiltzea: Eguzki-instalazio termikoen proiektuak aztertzea. Proposatutako proiektu desberdinak gauzatzeko lanak identifikatzea eta denboran banatzea. Merkataritza-katalogoetan kaptadore termikoen mota desberdinak bilatzea, muntaketan kontuan hartu beharreko zehaztapen eta xehetasunekin batera. Zenbait eguzki-instalazio termiko osatzen dituzten elementuen lan parametroak aztertzea. Hodiak, ponpak eta elementu osagarriak muntatzeko zehaztapenak identifikatzea proiektu batean, fabrikatzaileen jarraibideekin bat. Adibideko proiektu batean dauden elementuen baliokideak bilatzea merkataritza-katalogoetan, pareko funtzionamendua izan dezaten. Zenbait kontrol sistemaren zehaztapenak egiaztatzea, kontrol-koadroko elementuen errekerimenduak, eskema eta nola muntatu zehaztuz. Eguzki-proiektu termiko baten materialen zerrenda egitea, katalogoetan eskura dauden identifikatuz edo elementu baliokideak hautatuz.

-Eguzki-instalazio termikoak mantentzea: Eguzki-instalazio edo eguzki-maketa batzuk muntatzea, horren barnean daudela egiturak, ainguratzea, kaptadoreak lotzea eta instalazioaren multzo hidraulikoarekin konektatzea. Zirkuitu primario eta sekundarioak gauzatzea, hasierako eskemari jarraikiz. Metalezko zein plastikozko material ezberdinak dituzten multzo hidrauliko batzuk muntatzea, eta kaptadoreen primarioarekin konektatzea. Eguzki-instalazio edo eguzki-maketa batzuen kontrol-koadroa muntatzea, funtzionamendu-parametro egokiak identifikatuz eta instalazioen elementuen segurtasun-betekizunak konplituz. Txosten bat egitea, instalazioaren parte desberdinetan egindako operazioetan erabilitako materialen zerrenda, erabilitako teknikak eta denborak dakartzana.

-Eguzki-instalazio termikoak zerbitzuak jartzen direla kontrolatzea: Egindako eguzki-instalazio eta eguzki-maketa termikoen funtzionamendu-probak egitea, kaptadoreetan erasotzen duen eguzki-erradiazioa betetzearen probekin hasita, hartu beharreko segurtasun-neurriak bereziki kontuan hartuz, eta estankotasun-probarekin eta instalazioa zerbitzuan jartzearekin jarraituz. Instalazioaren elementuek eta egindako kontrol-programazioak behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea. Primarioa etetea eguzki-erradiazioa altua denean, eta egiaztatzea ondoren behar bezala jartzen dela abian. Akatsak aztertzea eta haiek zuzentzeko proposamenak egitea. Funtzionamendu-parametroak normaltasunaren barnean daudela egiaztatzea. Eguzki-sistema konektatzea maketa edo instalazio bakoitzaren osagarri egokiarekin, sistema osagarrian egin beharreko kontrola identifikatuz eta instalazioa eraginkorrago egiten duten parametroak finkatuz. Egindako proben ziurtagiria ematea instalazioaren legeztatzea tramitatzeko.

-Eguzki-instalazio termikoak mantentzea: Prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze zuzentzailekoak identifikatzea eguzki-instalazio termikoetan. Eguzki-instalazio edo eguzki-maketa bati lotutako telekontrolerako sistema automatiko bat martxan jartzea, matxuraren berri ematen duten alarmak programatuta.

-Eguzki-instalazio termikoak konpontzea: Matxurak simulatzea eguzki-maketetan edo eguzki-instalazioetan, kasuan kasuko zuzenketak planteatuz eta eginez funtzionamendu-egoera egokira lehengoratzeko. Mantentzeko teknikak aplikatzea benetako eguzki-instalazio termiko bati, prebentziozko mantentze-lanetan eta mantentze zuzentzailekoetan egin beharreko gako guztiak identifikatuz eta haiek denboran banatuz. Instalazio batek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea (emariak, presioak, tenperaturak eta energia, besteak beste).

Programatutako jarduerak egiteko, lantegi bat beharko da, dela exekuzio lanak egiteko dela mantentze-lanak eta azterketakoak egiteko maketa eta instalazioen gainean. Gomendatzen da benetako eguzki-instalazio termikoak izatea mantentze-lanak egiteko eta funtzionamendua egiaztatzeko.

Modulu honek lotura estua dauka Instalazioak muntatzeko teknikak izeneko moduluarekin, euskarri-modulua baita; izan ere, azken horretan, ikasleek mekanizazio eta soldadura teknikak garatzeko eta instalazioak muntatzeko trebetasunak eskuratzen dituzte, eguzki-instalazio termikoak gauzatzeko lanetan autonomia emanen dietenak.

Lanbide modulua: Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea Nota de Vigencia

Kodea: 0393

Iraupena: 90 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gas edo erregai-instalazio baten osagaiak antzematen ditu (erregulagailuak, segurtasun gailuak

eta balbulak, besteak beste), eta horien ezaugarriak, funtzionamendu printzipioak eta instalazioan

duten aplikazioa deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregaien ezaugarri termodinamikoak identifikatu ditu (dentsitate erlatiboa, bero ahalmena,

biskositatea eta Wobbe indizea, besteak beste).

b) Gas instalazioen motak aztertu ditu, hornidura presioaren eta eraikineko kokapenaren arabera

(barruko hargunea, instalazio komuna, instalazio indibiduala).

c) Gas instalazioetan erabiltzen diren gailuen motak, ezaugarriak eta arauzko aginduak zerrendatu

ditu (presio erregulagailua, emari mugagailua, kontagailuak eta balbulak, besteak beste).

d) Petrolioaren gas likidotuak gordetzeko ontzien motak, ezaugarriak eta aplikazio esparrua

identifikatu ditu.

e) Erregai likidoen instalazioetan erabiltzen diren gailuen motak eta ezaugarriak zerrendatu

ditu (andelak, iragazkiak, purgagailuak, presio erregulagailuak eta presio multzoak, besteak

beste).

f) Instalazioaren erabilerako (kontsumoko) gailuen funtzionamendu ezaugarriak aztertu ditu.

g) Gas aparailuak eta erregai likidoak hartzen dituzten lokalak aztertu ditu eta ziurtatu du indarreko

araudia betetzen dutela, horien aireztatzea eta errekuntzaren produktuak husteko hodiak

barne.

2. Gasaren eta erregai likidoen instalazioak konfiguratzen ditu, eta kalkulu prozedurak eta lortutako

emaitzak justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabilerako aparatuen energia kontsumoak zehaztu ditu.

b) Instalazioaren plano osoa egin du, arauzko sinbologia erabilita.

c) Sarearen tarte bakoitzaren luzera baliokideak zehaztu dira.

d) Tarte bakoitzaren emariak kalkulatu ditu, aldiberekotasun faktoreak kontuan izanda.

e) Tarte bakoitzean onartutako karga galerak zehaztu ditu.

f) Tarte bakoitzaren hodi diametroak zehaztu ditu.

g) Gorde beharreko erregai kantitatea zehaztu du.

h) Instalazioaren elementu osagarrien ezaugarriak zehaztu ditu.

i) Lokalak aireztatzeko eta keak husteko baldintzak zehaztu ditu.

j) Merkataritza katalogoetatik eta dokumentazio teknikotik abiatuta osagaiak hautatu ditu.

k) Instalazioari aplikatu beharreko araudia kontuan hartu du.Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

3. Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzen ditu, muntaketa teknikak aplikatuta, eta

eskemak eta jarraibideak interpretatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu du (planoak eta jarraibideak, besteak beste).

b) Instalazioa muntatzeko plana landu du.

c) Instalazioa muntatzeko beharrezko erremintak eta materiala hautatu ditu.

d) Instalazioa zuinkatu du, osagai bakoitza dagokion espazioan kokatuta.

e) Instalazioaren ekipoak, hodiak eta osagarriak finkatu eta sestran jarri ditu.

f) Hodi eta osagarri bakoitzerako konformazio eta lotura teknikak aplikatu ditu.

g) Loturak eta konformazioa eskatutako kalitateaz, erresistentziaz eta segurtasunaz egin ditu.

h) Instalazioaren ekipo elektrikoak konektatu ditu (ponpak, presostatoak eta ihes detektagailuak,

besteak beste).

i) Lanak txukun eta garbi egin ditu.

j) Lanak zuzen banatu ditu, eta taldean egin du lan.

4. Instalazioak egiaztatzeko eta martxan zein zerbitzuan jartzeko gai da, bai eta prebentziozko

mantentze-lanak egiteko ere, planak interpretatu ondoren eta indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren estankotasun probak egin ditu, arauzko presioan eta kasu bakoitzerako indarrean

dagoen araudian zehaztutako denboraz.

b) Instalazioaren erregulazio gailuak doitu eta egiaztatu ditu, kalitate irizpideak aintzat hartuz eta

lan arriskuen prebentzio planari zein ingurunea babesteko araudiari men eginez.

c) Instalazioaren funtzionamendu- eta zerbitzu-parametroak egiaztatu ditu.

d) Ekipo eta tresna egokiak erabili ditu.

e) Ekipoen eta instalazioaren segurtasun gailuek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu

du.

f) Prebentziozko mantentze-lanak egin ditu (iragazkiak garbitzea, parametroak irakurtzea, zebatzea

eta purgatzea, besteak beste).

g) Lanak txukun eta garbi egin ditu.

h) Txosten bat egin du gas aparailuak martxan jartzeko edo moldatzeko egindako jardueren

memoria gisara, arauz ezarritako prozeduren arabera.

i) Potentzia txikiko instalazioak legeztatzeko dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatu

du, araudia interpretatuta eta dokumentuak aurretiaz ezarritako formatuetan beteta.

5. Instalazioen mantentze zuzentzaileko lanak egiten ditu, matxurak detektatzeko teknikak aplikatuta

eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuz identifikatu ditu matxuren eta disfuntzioen

sintomak.

b) Instalazioak dituen sintomen azterketatik abiatuta aurkitu da matxura.

c) Desmuntatzeko eta muntatzeko lanak eskatzen dituen instalazioaren tartea hustu du.

d) Konpondu edo ordeztu beharreko osagaiak desmuntatu ditu.

e) Instalazioaren ihesak konpondu ditu.

f) Konponketarako tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

g) Instalazioaren hasierako funtzionamendu- eta segurtasun baldintzak berrezarri ditu.

h) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

i) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen konpondu ondorengo

memoria egin du.

6. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak

eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erregaiak, erremintak, lanabesak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen eta horien

motaren ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu ditu.

b) Segurtasun arauak errespetatuz maneiatu ditu erremintak.

c) Ebaketa eta konformazioko materialak, erremintak, materialak eta substantziak, besteak beste,

manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

d) Mekanizatzeko lanetan erabili behar diren makinen segurtasun elementuak (babesak, alarmak

eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak

(oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

e) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa eskatutako segurtasun neurriekin eta norbera

babesteko neurriekin erlazionatu du.

f) Erregai instalazioak eta horiekin lotutako ekipoak muntatzeko eta mantentzeko lanak prestatu

eta egiteko hartu beharreko segurtasun neurriak eta norbera babestekoak zehaztu ditu.

g) Ingurumenaren poluzio iturriak zein izaten ahal diren identifikatu du.

h) Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

i) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna

baloratu ditu.

Edukiak:

Gas instalazioen osagaiak identifikatzea:

–Gas erregaien propietateak eta sailkapena.

–Erregai likidoen propietateak.

–Gas erregaien propietateak eta sailkapena.

–Horniduraren mota eta presioa kontuan izanda instalazioak sailkatzea.

–Instalazio motak eraikinean duten kokapenaren arabera (barneko hargunea, instalazio komuna,

instalazio indibiduala).

–Gas instalazioen planoak interpretatzea.

–Unitate terminalen ezaugarri teknikoak (galdarak eta labeak, besteak beste).

–Erregailuak (deskribapena eta funtzionamendua).

–Erregai likidoen instalazioetan erabiltzen diren gailuen motak eta ezaugarriak (andelak, iragazkiak,

purgagailuak, presio erregulagailuak eta presio multzoak, besteak beste).

–Segurtasun gailuak eta babesgailuak aparatuetan. Pizgailuak.

–Gas instalazioen osagarriak.

–Petrolioaren gas likidotuak gordetzeko ontziak.

–Erregai instalazioen kontrol, erregulazio eta segurtasun gailuak eta gailu osagarriak. Ezaugarriak,

funtzionamendu printzipioak eta aplikazioa instalazioetan.

Instalazioak konfiguratzea:

–Instalazioen irudikapen grafikoa. Plano isometrikoak, sinbologia.

–Erregai emarien kalkuluak.

–Gailuen energia kontsumoak kalkulatzea.

–Instalazioen karga galerak kalkulatzea.

–Aireztatze premiak kalkulatzea gas aparailuak dauden lokaletan.

–Hodien diametroak kalkulatzeko metodoak. Renouard-en formula, erregaien taulak. Aldiberekotasun

faktorea.

–Osagaiak hautatzea.

–Instalazioaren memoria teknikoa egitea.

–Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta bere jarraibide

tekniko osagarriak.

–Petrolio instalazioen erregelamendu teknikoa eta bere jarraibide tekniko osagarriak.

Instalazioen muntaketa:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

–Muntaketa plana egitea.

–Muntaketa teknikak. Loturak. Konformazioak. Lerrokadura.

–Ekipoak eta lineak, besteak beste, zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

–Gas instalazioaren ekipoak elkarrekin lotu eta konektatzea.

–Lotutako instalazio elektrikoak.

–Instalazioaren ekipo elektrikoak konektatzea (kontrol unitateak, elektrobalbulak eta ihes detektagailuak,

besteak beste).

–Instalazioetan estankotasun probak egitea.

–Norberarendako segurtasun arauak betetzea.

–Gas instalazioak muntatzean indarrean dagoen araudia betetzea.

–Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak:

–Instalazioetarako prebentziozko mantentze plan batean aurreikusitako lanak identifikatzea.

–Neurgailuak erabiltzea. Tipologia, erroreak eta sentikortasuna.

–Instalazioetan prebentziozko mantentze-lanak egitea.

–Instalazioetarako arauzkoak diren aldizkako azterketak eta ikuskapenak.

–Egindako jardueren eta lortutako emaitzen memoria egitea.

–Instalazioa zerbitzuan jartzeko dokumentazioa prestatzea.

–Estankotasun probak egitea.

–Instalazioak mantentzeko planak.

–Esku-hartzeetarako finkatutako denborak errespetatzea.

Instalazioen mantentze zuzentzailea:

–Erregai instalazioen matxuren tipologia.

–Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Prozedurak.

–Erregaia husteko teknikak. Osagaiak desmuntatu, egiaztatu, konpondu eta muntatzea.

–Matxuratutako osagaia ordezteko edo konpontzeko teknikak.

–Gas instalazioetarako arauzko probak eta neurketak.

–Instalazioak zerbitzuan jartzea.

–Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen konpondu ondorengo memoria

egitea.

–Autonomia proposatutako jardueretan.

–Konponketarako esku-hartze prozesuetan ingurumena errespetatzea.

–Segurtasuna eta larrialdiak erregai-instalazioetan.

Lan arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa:

–Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzearekin lotutako arriskuak

identifikatzea.

–Lan arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

–Laneko arriskuen prebentzioa gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzeko eta mantentzeko

lanetan.

–Norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste).

–Makinen segurtasun elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak

beste).

–Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

–Ingurumen babesa.

–Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko arauak zorrotz betetzea.

–Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

Orientabide didaktikoak:

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzeko,

martxan eta zerbitzuan jartzeko eta mantentzeko ezagutza teorikoak eta oinarrizko trebetasunak,

bai eta instalazio horien prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze zuzentzailekoak egiteko behar

dituztenak ere.

Moduluko prestakuntzak heziketa zikloaren helburu orokorrak lortzen laguntzen du:

–Erremintak, muntaketa ekipoak, materialak eta segurtasun bitartekoak, besteak beste, identifikatzea

eta hautatzea, obra baldintzak aztertuta eta beharrezko baliabideak eta bitartekoak metatzeko egin

beharreko lanak kontuan izanda.

–Ekipoen eta elementuen posizioa identifikatzea eta markatzea, instalazioaren planoak kokalekuarekin

lotuta, obra zuinkatzeko.

–Makina erremintak eta erremintak maneiatzea, horien funtzionamendua deskribatzea eta ekipoak

eta instalazioak muntatu eta mantentzeko prozedura operatiboak aplikatzea.

–Neurketa tresnak eta ekipoak maneiatzea, horien funtzionamendua azaltzea, behar bezala konektatzea

eta lortutako emaitza ebaluatzea, instalazioaren parametroak neurtzeko.

–Ekipoak eta elementuak finkatzea eta konektatzea, instalazioak muntatzeko teknikak erabilita,

ekipoak eta instalazioak muntatu eta mantentzeko.

–Ekipoen, instalazioen eta sistema osagarrien disfuntzioak aztertzea, neurketa ekipoak erabilita

eta emaitzak eta kausa-efektu erlazioak interpretatuta, matxurak aurkitu, diagnostikatu eta konpontzeko.

–Osagaiak eta ekipoak muntatzea eta desmuntatzea, haien eginkizuna eta osagaiak identifikatu ondoren

eta esku hartzeko prozedurak aplikatuta, ekipoak eta instalazioak mihiztatu eta mantentzeko.

–Segurtasun eta kontrol elementuak egiaztatzea eta erregulatzea, neurketak egin ondoren, eta

emaitzak erreferentziako balioekin alderatzea eta doikuntzak aldatzea, instalazioa abiarazteko.

–Instalazioa abiaraztea, makinen, automatismoen eta segurtasun gailuen segurtasun eta funtzionamendu

probak eginez, instalazio baten muntaketa edo mantentze-lanak egin ondoren.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakatsi eta ikasteko

prozesuan:

–Erregai instalazioen zuinketa egitea, ekipoak eta elementu errealak espazio eskuragarrietan

erabiliz baliabide gisa.

–Instalazioen ekipoak eta elementuak kokatu eta finkatzea, erreminta orokorrak eta berariazkoak

erabiliz.

–Prebentziozko mantentze-lanak eta mantentze zuzentzailekoak, mantentze planak, fabrikatzailearen

eskuliburuak eta funtzionamenduan dauden instalazioak erabiliz.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako

ordena bera da, eta multzo hauetan dago antolatua:

1. Gasaren eta erregai likidoen instalazioen osagaiak identifikatzea:

–Gas instalazioen osagaiak.

–Erregai likidoen instalazioen osagaiak.

2. Instalazioak konfiguratzea.

–Instalazioen irudikapen grafikoa.

–Kalkuluak.

3. Instalazioen muntaketa.

4. Martxan eta zerbitzuan jartzea.

5. Instalazioen mantentze-lanak.

Multzo horietan iradokitzen da zeharka landu daitezela laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren

babesa.

Modulu teoriko praktikoa da, eta gomendatzen da bi gune desberdinetan garatzea. Alde batetik,

erabilera anitzeko gela batean; ahal dela, proiektoreaz eta Interneteko sarbidez hornituta; eta bestetik,

lantegi batean, gasen eta erregai likidoen instalazioetako praktikak garatzeko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakatsi eta ikasteko jarduerak eta ebaluaziokoak

teknikariek instalazioetan egin ohi den praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko

zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke aipatutako edukien

multzoetan:

–Gasen eta erregai likidoen instalazioak identifikatzea eta konfiguratzea.

–Instalazioak diseinatu, kalkulatu eta dimentsionatzea.

–Hodiak, osagarriak, eta erregulazio eta kontrol elementuak muntatzea. Dagozkion estankotasun

probak eta proba funtzionalak egitea.

–Instalazioak muntatzeko aurrekontuak egitea.

–Instalazioak martxan eta zerbitzuan jartzeko beharrezko dokumentazio teknikoa prestatzea,

indarreko arauak betez.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke ikastetxetik hurbil dauden gas instalazioak bisitatzea,

sendotzeko jarduera gisa.

Azkenik, aipatzekoa da erlazio estua duela interpretazio grafikoari buruzko edukiekin, Instalazioak

muntatzeko teknikak izeneko lanbide moduluan eskainiak, modulu honetako edukiek beharrezko agiri

teknikoak prestatzen laguntzen baitute.

Kodea: 0394.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-aukerak hautatzen ditu, eta laneratzeko eta bizialdi osoan ikasteko hautabideak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Beroa sortzeko instalazioetako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.

d) Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu da, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde-lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde-lanaren onurak baloratu dira Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu dira.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu da.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du, eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluaren lan inguruneetan, beroa sortzeko sektorean dauden jarduera motak sailkatu dira, eta laneko arriskuak identifikatu dira.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu dira.

c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu dira.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta ebaluazio horren prozesua zehaztu dira.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu dira eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu da.

f) Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu da enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak identifikatu dira.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu da.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu da.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren lan inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu dira.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluaren lanbide sektorea definitzea eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Beroa sortzeko instalazioetako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Beroa sortzeko sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan-zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna eta onura sozialak, besteak beste.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, beroa sortzeko sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatzea eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan landutako enpresako proiektu/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0395.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu dira.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Beroa sortzeko arloan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu dira.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu da.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak zein diren deskribatu da, eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu da.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira beroa sortzeko lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barrenean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu dira, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek enpresaren jardueran zer nolako eragina duten aztertu da, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu dira.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu da.

j) Beroa sortzeko instalazioetako enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Beroa sortzeko arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

l) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu da.

4. Beroa sortzeko instalazioetako enpresa bat sortu eta abiarazteko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi da.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Beroa sortzeko instalazioetako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu dira.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu da enpresa planean.

h) ETE bat abiarazteko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu dira.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu da.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Beroa sortzeko arloko sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana egin da.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, baita finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beroa sortzeko instalazioetako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

b) Fase hauek definitu dira: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi dira.

f) Beroa sortzeko sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak beroa sortzeko instalazioetako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen funtsezko faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, beroa sortzeko sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Jarduera ekintzailearen arriskua.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak antzematea. Enpresako esparru ezberdinetan aplikatzea.

-Motibazioaren kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Beroa sortzeko sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak antzematea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negozio ideia beroa sortzeko instalazioetako enpresa baten arloan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Beroa sortzeko sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Beroa sortzeko sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Beroa sortzeko sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abiaraztea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Beroa sortzeko arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Beroa sortzeko arloko enpresa baten administrazio kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barrenean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendagarria litzateke edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin ikusteko duen enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko agenteekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenerako jarrera sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta sozialei eta profesionalei.

-Enpresa planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresa proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0396.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta horiek muntatu edo konpontzen dituen instalazioen merkaturatzearekin eta produkzioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketa egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu da.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu da.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek antzeman eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbera babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu da.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu da, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu dira.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu da lana garatzean.

3. Ur eta gaseko bero-instalazioak muntatzen ditu, eta enpresan ezarritako kalitate-sistemaren prozesuak eta bidezko segurtasun-protokoloak jarraitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da, haren elementuak, eginkizuna eta instalazioen muntaketan duten tokia antzemanez.

b) Instalazioaren muntaketa-plana interpretatu da eta beharrezko erremintak eta materialak hautatu dira.

c) Hodiak mekanizatzeko eta eraikitzeko lanak egin dira.

d) Teknika egokiak erabilita, ekipoak eta osagarriak kokatu, finkatu, sestran jarri, lerrokatu eta elkarrekin konektatu dira.

e) Estankotasun-probak egin dira eta zehaztutako presioak lortu dira.

f) Kaxa elektrikoak eta sistema automatikoak muntatu dira, instalazioen eskemen arabera.

f) Babes eta potentziako elementu periferikoekiko (presostatoak, zundak, motorrak eta termikoak, besteak beste) konexio elektrikoak egin eta egiaztatu dira.

h) Kontrol automatikoko sistemak dagokion softwarearekin programatu dira, instalazioaren sekuentzien arabera.

i) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideen arabera eta eskatutako kalitateaz jardun da.

j) Lanak egitean ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

k) Lan-taldean parte hartu da eta harekin lankidetzan aritu da, eta ekimena eta interesa erakutsi da.

4. Enpresaren kargurako instalazioetan prebentziozko mantentze-lanak egiten ditu, eta dagozkion mantentze-planak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-programak interpretatu dira.

b) Instalazioan, prebentziozko mantentze-lanak egin dira (olio-mailak, presioen eta tenperaturen irakurketa, kontsumo elektrikoak, konexio elektrikoen ikuskapena, balbulen egoera, higa daitezkeen elementuen egoera, pH-a eta uraren gogortasuna, besteak beste).

c) Instalazioan osasungarritasuneko prebentziozko mantentze-lanak egin dira.

d) Desmuntatzeko eta muntatzeko lanak behar dituzten ekipoen egoera ikuskatu da (konpresoreena, iragazkiena, trukagailuena, ponpena, haizagailuena eta uhalena, besteak beste).

e) Prebentziozko mantentze-lanak egiteko tresnak eta erremintak hautatu eta erabili dira.

f) Mantentze-programetan ezarritako dokumentazioa bete da.

g) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz egin dira prebentziozko mantentze-lanak.

h) Lanetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

i) Lan-taldean lankidetzan aritu da, eta ekimena eta interesa erakutsi da.

5. Instalazioen eta ekipoen matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzen eta konpontzen parte hartzen du, eta, horretarako, mantentze zuzentzaileko teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuz identifikatu dira matxuren eta disfuntzioen sintomak.

b) Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu dira, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

c) Matxura aurkitu da, eta haren sintomak bero-instalazioetan eta eguzki-instalazio termikoetan matxurak (elektrikoak, mekanikoak, termodinamikoak, erregulaziokoak eta beste) diagnostikatzeko eta aurkitzeko prozedura berariazkoen arabera aztertu dira.

d) Matxura elektrikoa zein bero-sistemarena behar bezala konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia egin da, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua kontuan izanda.

e) Konponketa-prozesuari ekiteko beharrezko erremintak eta ekipoak hautatu eta erabili dira.

f) Desmuntatzeko lanak egin dira, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua direla-eta ezarrita dauden jarraibideen arabera.

g) Hondatutako edo matxuratutako osagaiak ordeztu edo, hala egokitu denean, konpondu dira.

h) Instalazioaren hasierako funtzionamendu-baldintzak berrezarri dira.

i) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz egin dira mantentze zuzentzaileko lanak.

j) Lanak txukun eta garbi egin dira, eta eskatutako esku-hartzeetan finkatutako denborak errespetatu dira.

k) Mantentze-programetan ezarritako dokumentazioa bete da.

l) Ingurumena errespetatzeko irizpideekin egin dira lanak.

m) Lan-taldean lankidetzan aritu da, eta ekimena eta interesa erakutsi da.

6. Enpresak egindako instalazioen eta bere kargurako ekipoak abiaraztean parte hartzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren hargailu elektrikoen eta kontrol- eta segurtasun-elementuen funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu da.

b) Instalazioaren ekipoak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira funtzionamendu-parametroen arabera.

c) Instalazioaren funtzionamendu-parametroak egiaztatu dira.

d) Abiarazteko erremintak eta tresnak hautatu eta erabili dira.

e) Eskatutako segurtasunaz eta kalitateaz eta araudiaren arabera jarri da abian.

f) Abiarazteko prozesuak eskatzen duen dokumentazioa bete da.

g) Segurtasun-arauei jarraitu zaie, bereziki NBEak erabiltzeari dagokionez.

7. Instalazio elektriko txikiak konfiguratzeko lanetan hartzen du parte, eskemak eta planoak egiten ditu eta beharrezko dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen hasierako eskemak marraztu dira, eta ezarritako sinbologia erabili da.

b) Aire-kanalizazioak kalkulatu dira, taulak eta informatika-programak erabilita.

c) Hozgarriaren eta uraren hodien neurriak zehaztu dira.

d) Instalazioen zirkuitu elektrikoak irudikatu da, funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak zehaztuta.

e) Kontrol-parametroak zehaztu dira (kanpoko eta barruko tenperatura, gainberotzea, kontsumo elektrikoak eta presioak, besteak beste).

f) Elkarlanean aritu da ikaskideen artean zereginak egitean.

g) Instalazioen planoak eskala eta formatu normalizatuetan marraztu dira.

h) Instalazioa legeztatzeko beharrezko dokumentazioa bete da.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak, ikastetxean lortu direnak, osatzen, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Moduluen antolaketa prestakuntza unitatetan

0036 lanbide modulua: Makina eta ekipo termikoak (320 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0036-UF01(NA)

Makinak eta osagaiak hotz-instalazioetan

60

0036-UF02(NA)

Makinak eta osagaiak bero-instalazioetan eta eguzki-instalazio termikoetan

60

0036-UF03(NA)

Hotz-instalazioak muntatzea

60

0036-UF04(NA)

Berokuntza-instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak muntatzea

60

0036-UF05(NA)

Hotz-instalazioak mantentzea

40

0036-UF06(NA)

Berokuntza-instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak mantentzea

40

0037 lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko teknikak (320 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0037-UF01(NA)

Muntatzeko planoak interpretatzea eta prestatzea, eta materialak ezagutzea

60

0037-UF02(NA)

Txapak, profilak eta hodiak trazatu, ebaki eta konformatzea

40

0037-UF03(NA)

Eskuzko erremintekin mekanizatzea

20

0037-UF04(NA)

Profil, xafla eta hodien elektrodo estali bidezko soldadura

60

0037-UF05(NA)

Oxigas bidez soldatzea

30

0037-UF06(NA)

Gas babeslearekiko arkuzko soldadura, elektrodo ez-kontsumigarriarekin eta kontsumigarriarekin, TIG eta MAG-MIG

50

0037-UF06(NA)

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea instalazioak muntatzeko tekniketan

60

0038 lanbide modulua: Instalazio elektrikoak eta automatismoak (320 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0038-UF01 (NA).

Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea

60

0038-UF02(NA)

Instalazio elektrikoen irudikapen grafikoa eta sinbologia

20

0038-UF03(NA)

Kaxa eta sistema elektrikoak muntatzea

60

0038-UF04(NA)

Motorrak konektatzea eta abiaraztea

60

0038-UF05(NA)

Aginte- eta erregulazio-sistema automatikoak muntatzea

60

0038-UF06(NA)

Instalazio elektrikoak eta automatismoak mantentzea

60

0266 lanbide modulua: Bero-instalazioak konfiguratzea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0266-UF01 (NA).

Berokuntza eta UBSko instalazioak, potentzia txikikoak

30

0266-UF02(NA)

Berokuntza eta UBSko instalazio zentralizatuak

20

0266-UF03(NA)

Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa

20

0302 lanbide modulua: Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea (180 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0302-UF01 (NA).

Bero-instalazioak muntatzea

60

0302-UF02(NA)

Bero-instalazioak abiaraztea eta erregulatzea

60

0302-UF03(NA)

Bero-instalazioen prebentziozko mantentze-lanak

30

0302-UF04(NA)

Bero-instalazioen mantentze zuzentzailea

30

0310 lanbide modulua: Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0310-UF01(NA)

GKUHko instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak

60

0310-UF02(NA)

Huste- eta aireztatze-instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak

30

0310-UF03(NA)

Ureztatzeko eta suteen aurkako instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak

20

0310-UF04(NA)

Ponpaketa-ekipoak ur-instalazioetan

20

0392 lanbide modulua: Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0392-UF01 (NA).

Eguzki-energiako instalazioen muntaketa hidrauliko eta elektrikoa

40

0392-UF02(NA)

Aurretiazko probak egitea eta eguzki-energiako instalazioak abian jartzea

20

0392-UF03(NA)

Eguzki-energiako instalazioen mantendu eta konpontzea

30

0393 lanbide modulua: Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0393-UF01 (NA)

Gas-instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak

50

0393-UF02 (NA)

Erregai likidoen instalazioak konfiguratu, muntatu eta mantentzea

20

0394 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0394-UF01 (NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0394-UF02 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0394-UF03 (NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0395 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (orduak)

0395-UF01 (NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0395-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0395-UF03 (NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Makina eta ekipo termikoak

Kodea: 0036

Iraupena: 320 ordu

Prestakuntza unitatea: Makinak eta osagaiak hotz-instalazioetan.

Kodea: 0036 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoen neurketak egitea.

-Magnitude fisikoen (presioa, potentzia, energia...) unitateen bihurketak egitea unitate-sistemen artean.

-Magnitude termikoen neurketak egitea.

-Neurketak interpretatzea.

-Instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoak. Unitate-sistemak.

-Termometria eta kalorimetria. Bero espezifikoa, sentigarria eta bero sorra.

-Beroaren transmisioa. “Entalpia” kontzeptua. Egoera-aldaketa.

-Instalazio termikoetan higrometria aplikatzea. Diagrama psikrometrikoa.

-Hotz-instalazio baten karga termikoa kalkulatzea.

-Karga termikoak kalkulatzeko aplikatu beharreko araudia.

-Mollier-en diagraman parametro bereizgarriak identifikatzea.

-Mollier-en diagramaren erabilera praktikoa: bilakaera ohikoenen kasuan diagrama erabiltzea.

-Hozgarri-nahasteak, ezaugarriak eta lerradura.

-Lubrifikatzaileak hozgarri motaren arabera.

-Makina eta ekipo termikoak piezakatzea.

-Konpresoreak sailkatzea. Konpresoreak. Zatiak. Olioak. Estankotasuna. Ahalmena erregulatzeko sistemak.

-Aztergai den instalaziorako erregulazio- eta babes-elementu egokienak hautatzea.

-Ura hozteko dorreak eta kondentsadoreak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

-Lurrungailuak eta bero-trukagailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

-Espantsio-gailuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

-Balbulak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea.

-Zirkuituari erantsitako elementuak identifikatu, kalkulatu eta sailkatzea. Iragazkiak. Olio-bereizgailuak. Likido-ontziak. Isilgailuak. Xurgatze-bereizgailuak.

Prestakuntza unitatea: Makinak eta osagaiak bero-instalazioetan eta eguzki-instalazio termikoetan.

Kodea: 0036 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Errekuntzaren produktuak analizatzea eta emaitzak interpretatzea.

-Erregaien sailkapena.

-Errekuntzaren teoria. Analisiak eta produktuak.

-Erregaien ezaugarriak. Bero-ahalmena.

-Eguzki-kaptadore termikoen funtzionamendu-printzipioa.

-Eguzki-erradiazioa. Eguzki-kaptadore termikoen antolaera eta orientazioa.

-UBSaren beharrak kalkulatzea.

-Berokuntza-instalazio baten karga termikoa kalkulatzea.

-Higrometria instalazio termikoetan. Diagrama psikrometrikoa.

-UBSaren beharrak. Aplikatu beharreko arauak.

-Berokuntza-instalazio baten karga termikoak. Aplikatu beharreko arauak.

-Karga termikoak kalkulatzeko aplikatu beharreko araudia.

-Berokuntza, eguzki-energia termiko eta UBSko instalazio baten osagaiak identifikatzea.

-Instalazioen eskemak interpretatzea.

-Galdarak eta erregailuak.

-Ontziak: motak eta espantsio-aplikazioak.

-Ponpak eta zirkulagailuak.

-Eguzki-kaptadore termikoak.

-Bero-instalazioen eta eguzki-instalazio termikoen elementu osagarriak.

-Igorgailuak, bero-trukagailuak eta elementu terminalak.

-Andel metatzaileak.

-Bero-ponpa: motak (aire-aire, aire-ur eta ur-ur, besteak beste).

-Geotermia-ekipoak, xurgatzekoak eta hotz makina, besteak beste.

-Eguzki-kaptadoreak identifikatzea.

Prestakuntza unitatea: Hotz-instalazioak muntatzea.

Kodea: 0036 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Hotz-instalazioen aplikazio eremuak.

-Instalazioen eskemak interpretatzea.

-Hotz-ganbera komertzialak eta industrialak. Motak eta aplikazioak.

-Izozte-tunelak: motak eta aplikazioak.

-Ganberen eraikuntza-elementuak.

-Segurtasunari buruzko araudia.

-Ekipoaren zati hidraulikoa muntatzeko lanak.

-Ekipoaren elementu bakoitza muntatzeko lanak.

-Kaxa elektrikoa muntatzeko eta konexio elektrikoa egiteko lanak.

-Funtzionatzeko sistema batzuk dituen hotz-ganbera muntatzea eta dokumentazio teknikotik abiatuta abiaraztea.

Prestakuntza unitatea: Berokuntza-instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak muntatzea.

Kodea: 0036 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Berokuntza-instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioen aplikazio eremuak.

-Instalazioen eskemak interpretatzea.

-Berokuntza-instalazio motak, eguzki-instalazio termiko motak eta UBSko instalazio motak.

-Segurtasunari buruzko araudia.

-Ekipoaren zati hidraulikoa muntatzeko lanak.

-Ekipoaren elementu bakoitza muntatzeko lanak.

-Kaxa elektrikoa muntatzeko eta konexio elektrikoa egiteko lanak.

-Funtzionatzeko sistema batzuk dituzten berokuntza, eguzki termiko eta UBSko instalazio bat muntatzea eta dokumentazio teknikotik abiatuta abiaraztea.

Prestakuntza unitatea: Hotz-instalazioak mantentzea.

Kodea: 0036 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Hozte-ziklotik ateratako energia-balantzea. Hozte-efektua, konpresio lana, COPa, kondentsadoreak galdutako beroa, etab.

-Berotegi-efektuko gas fluoratuak manipulatzea, garbitzea, birziklatzea... Araudia.

-Hozgarriak toxikotasunaren eta sukoitasunaren arabera sailkatzea.

-Lubrifikatzaileak hozgarri motaren arabera.

-Ingurumen arloko parametroak. Araudia.

-Ganbera baten funtzionamendu-parametroen diagnostikoa, multzoarena zein osagai bakoitzarena, prebentziozko mantentze-lanak zein mantentze zuzentzailekoak egiteko.

-Prebentziozko mantentze-lanak.

-Mantentze zuzentzaileko lanak.

Prestakuntza unitatea: Berokuntza-instalazioak, eguzki-instalazio termikoak eta UBSko instalazioak mantentzea.

Kodea: 0036 - UF06 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Makina eta ekipo termikoak piezakatzea.

-Ingurumen arloko parametroak. Araudia.

-Berokuntza-instalazioen, eguzki-instalazio termikoen eta UBSko instalazioen funtzionamendu-parametroen diagnostikoa, multzoarena zein osagai bakoitzarena, prebentziozko mantentze-lanak zein mantentze zuzentzailekoak egiteko.

-Prebentziozko mantentze-lanak.

-Mantentze zuzentzaileko lanak.

Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko teknikak

Kodea: 0037

Iraupena: 320 ordu

Prestakuntza unitatea: Muntatzeko planoak interpretatzea eta prestatzea, eta materialak ezagutzea.

Kodea: 0037 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Fabrikazio planoak interpretatzea.

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Akotazioa.

-Bistak.

-Ebakidurak eta sekzioak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

-Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.

-Instalazioak muntatzeko prozesuetako erreminta eta lanabesetarako eraikuntza soluzioen krokisak esku hutsez egitea.

Prestakuntza unitatea: Txapak, profilak eta hodiak trazatu, ebaki eta konformatzea.

Kodea: 0037 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Galdaragintzako elementu, hodi, eredu, tresna eta profilen garapenak eta elkarguneak prozedura ezberdinen bidez marraztea.

-Galdaragintzako garapenak eta elkarguneak programa informatikoen bidez.

-Xaflak, profilak, hodiak eta elementuak identifikatzeko markatzea.

-Trazaduran kontuan hartu behar diren fabrikazio prozesuaren aldagaiak.

-Eraikuntza prozesuan sortutako deformazioak, eta horiek trazaduran aztertzea.

-Autonomia eta ekimen pertsonala.

-Hautabideak eta hobekuntzak proposatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

-Txapak eta hodiak tolestea eta kurbatzea, kalkulu eta teknika ohikoenak erabiliz.

-Lan prozesua eta ekipoen eta makinen dokumentuak interpretatzea.

-Piezak, tresnak eta osagarriak muntatzea eta finkatzea.

-Konformazio mekanikorako teknikak aplikatzea. Eskuzko konformazioa. Ekipo eta makinen bidezko konformazioa.

-Konformazio mekanikorako makinak.

-Profilak eta hodiak kurbatzeko makinak.

-Prozesuaren desbiderapenak identifikatzea eta konpontzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Hodiak trazatu eta markatzeko prozedurak eta teknikak.

Prestakuntza unitatea: Eskuzko erremintekin mekanizatzea.

Kodea: 0037 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lana antolatzea.

-Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea.

-Erreminten ezaugarriak eta motak.

-Erabiltzeko arauak baloratzea.

-Instalazioak muntatzeko lanabes eta erreminta erabilienak identifikatzea.

-Eskuz mekanizatzeko lanak:

-Eskuzko zerraketa.

-Karrakaketa.

-Zulaketa: zulagailu motak eta barauts motak.

-Otxabuketa.

-Abeilanaketa.

-Hariztaketa: torlojuak eta azkoinak. Hari motak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eskuzko lanetan.

-Eskuzko mekanizazioetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: Profil, xafla eta hodien elektrodo estali bidezko soldadura.

Kodea: 0037 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Funtzionamendu-printzipioak. Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko parametroak.

-Aplikazioak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Materialak, elektrodo motak.

-Akatsak identifikatzea.

-Soldatzeko teknika operatiboak.

-Soldadurak gauzatzea.

-Soldadura-makinak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Oxigas bidez soldatzea.

Kodea: 0037 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Oxigas bidez soldatzea, soldatze gogorra eta biguna eta erresistentzia bidez soldatzea.

-Oxigas bidez soldatu, proiektatu, soldatze gogorra eta biguna egin eta erresistentzia elektrikoaren bidez soldatzeko ekipo eta makinen funtzionamendua.

-Funtzionamendu-printzipioak. Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta erresistentzia bidez soldatzeko parametroak.

-Soldatzeko teknika operatiboak.

-Soldadurak gauzatzea.

-Soldadura-makinak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Gas babeslearekiko arkuzko soldadura, elektrodo ez-kontsumigarriarekin eta kontsumigarriarekin, TIG eta MAG-MIG.

Kodea: 0037 - UF06 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Arku elektrikoz soldatzeko energia iturriak.

-Prozesu ezberdinen funtzionamenduaren oinarrizko printzipioak.

-Babes-gas eta nahaste motak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

-Ertzak prestatzea, piezak lerrokatzea, garbitzea eta punteatzea.

-Material eranskina.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea instalazioak muntatzeko tekniketan.

Kodea: 0037 - UF07 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eraikuntza metalikoak muntatzeko eta industriako hodiak muntatzeko lanetan.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Babeserako teknikak eta elementuak. Segurtasun sistemak muntaketan.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Lanbide modulua: Instalazio elektrikoak eta automatismoak

Kodea: 0038

Iraupena: 320 ordu

Prestakuntza unitatea: Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

Kodea: 0038 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Magnitude elektrikoak eta unitateak.

-Osagai pasiboak: erresistentziak, bobinak eta kondentsadoreak.

-Zirkuituen elementuak: etengailuak, kommutagailuak, sakagailuak, sentsoreak, erreleak, kontaktoreak eta tenporizadoreak, besteak beste.

-Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

-Eskemak interpretatzea.

-Pilak eta metagailuak.

-Korronte zuzeneko zirkuituen azterketa.

-Elektromagnetismoa. Indukzio elektromagnetikoa.

-Korronte alternoko zirkuituen azterketa.

-Sistema monofasikoak eta trifasikoak.

-Lanpara elektrikoak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

-Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

-Transformadoreak. Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

-Motorrak: Motak. Ezaugarriak. Konektatzea.

-Neurgailuak. Motak. Aplikazioak.

-Zirkuituetan funtsezko magnitudeak neurtzeko prozedurak. Segurtasuna neurketa elektrikoetan.

-Maniobra eta indarreko oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

-Elikatze-iturriak. Erabilitako osagai elektronikoak. Tipologia eta ezaugarriak.

-Elikatze-iturrien muntaketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoen irudikapen grafikoa eta sinbologia.

Kodea: 0038 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zirkuitu elektrikoak diseinatu eta simulatzeko aplikazio informatikoak.

-Zirkuitu elektrikoen funtzionamendua egiaztatzea, simulazio-softwarea erabilita.

-Irudikapen-arauak.

-Instalazio elektrikoen eta zirkuitu elektronikoen sinbologia normalizatua.

-Instalazio termikoen eta fluido-instalazioen indar- eta aginte-eskemak.

Prestakuntza unitatea: Kaxa eta sistema elektrikoak muntatzea.

Kodea: 0038 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Kaxak eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

-Mekanizatzeko ekipo eta erremintak sailkatu, hautatu eta erabiltzea.

-Kaxa elektrikoak mekanizatzea eta gidariak eta kanaletak muntatzea.

-Osagaiak eta eroaleak hautatzea.

-Osagaiak banatzea kaxan.

-Babesak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak.

-Babes-, aginte- eta seinaleztapen-elementuak muntatu, banatu eta konektatzea.

-Kaxa elektrikoak. Tipologia eta ezaugarriak. Aplikazio eremuak.

-Eroale elektrikoak. Sailkapena eta aplikazioak. Sekzioak.

-Kanalizazio elektrikoak, elementuen arteko konexioa.

-Zehaztapenen arabera, kaxa elektrikoaren funtzionamendua egiaztatzea.

-Neurketa elektrikoak instalazioetan.

-Segurtasunari, higieneari eta kalitateari buruzko kasuan kasuko arauak errespetatzea.

Prestakuntza unitatea: Motorrak konektatzea eta abiaraztea.

Kodea: 0038 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

-Motor elektrikoen osagai nagusiak identifikatzea.

-Ezaugarrien plakak identifikatzea eta interpretatzea.

-Zirkuitulaburren eta gainkargen kontrako babesak.

-Motorrak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak gauzatzea.

-KAko motorrak eta KZko motorrak: zerbitzuan jartzea.

-Motor trifasikoak abiarazteko sistemak muntatzea (motor-babesa, izar-triangelua eta izar bikoitza, besteak beste).

-Motor monofasikoak abiarazteko sistemak muntatzea (PTC, intentsitate-harila eta kondentsadoreak, besteak beste).

-Motor trifasikoen eta monofasikoen biraketa-inbertsoreak muntatzea.

-Motor elektriko trifasikoen eta monofasikoen eta KZkoen abiadura erregulatzeko sistemak muntatzea.

-Motorren parametro bereizgarriak (kontsumoa eta bobinak, besteak beste) neurtzea.

Prestakuntza unitatea: Aginte- eta erregulazio-sistema automatikoak muntatzea.

Kodea: 0038 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Erregulazio sistema elektronikoak hozteko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

-Erregulazio sistema elektronikoak girotzeko. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

-Erregulazio sistema elektronikoak berokuntzarako. Motak eta erabilera. Instalazioa eta parametroen doikuntza.

-Aginte- eta erregulazio-sistemen osaera. Oinarrizko printzipioak.

-Aginte- eta erregulazio-gailuak: sentsoreak (tenperatura- eta presio-zundak), erregulagailuak eta eragingailuak (presostatoak eta termostatoak).

-Automatismo elektrikoen eskemak interpretatzea.

-Aginte- eta potentzia-zirkuituak muntatzea.

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Sarrerak eta irteerak: digitalak, analogikoak.

-Automaten oinarrizko programazioa: lengoaiak eta prozedurak.

Instalazioetan automata programagarriak muntatu eta konektatzea (elikatzea, sarrerak eta irteerak, interfazea).

-Disfuntzioak konpontzea instalazio termikoen eta fluido-instalazioen oinarrizko zirkuitu automatizatuetan (programazio akatsak, interkonexio akatsak).

-Programaren funtzionamendua egiaztatzea.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoak eta automatismoak mantentzea.

Kodea: 0038 - UF06 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Neurtu beharreko magnitudeari dagozkion neurgailuak hautatzea.

-Korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasiko zein trifasikoko zirkuitu elektrikoen funtsezko magnitudeak neurtzea.

-Parametroak neurtzeko prozedurak.

-Neurketa elektrikoak erregistratzea eta interpretatzea.

-Babes elementuak egiaztatzea.

-Mantentze-lanak ekipo elektrikoetan.

-Mantentze zuzentzailea, prediktiboa eta prebentziozkoa.

-Disfuntzio elektriko ohikoenen sintomak.

-Disfuntzioen kausa-efektu erlazioa.

-Disfuntzioak identifikatzea eta aurkitzea kaxa elektrikoetan eta haiei lotutako instalazioetan.

-Eskemak eta benetako kaxak konparatzea.

-Ekipo elektrikoetan esku hartzeko prozedurak.

-Osagaiak ordeztea edo daudenak konpontzea.

-Funtzionamendua egiaztatzea.

-Datuak hartzea eta parametroak egiaztatzea esku hartu ondoren.

-Egindako esku-hartzeen txostena prestatzea.

Lanbide modulua: Bero-instalazioak konfiguratzea

Kodea: 0266

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Berokuntza eta UBSko instalazioak, potentzia txikikoak.

Kodea: 0266 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Berokuntza eta UBSko instalazioak, potentzia txikikoak, identifikatzea.

-Banako berokuntza-instalazioak: osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Bero-ponpa (geotermikoa, aire-ur) duten bero-instalazioak: osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Ur bero sanitarioko banako instalazioak: osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Berokuntza eta UBSko instalazioak, potentzia txikikoak, konfiguratzea.

-Berokuntza-karga termikoak eta potentzia eskatzea zehaztea UBSan.

-UBSaren eskaerarako eguzki-ekarpena zehaztea.

-UBSa ekoiztu eta pilatzea.

-Ekipo eta osagaiak hautatzea.

-Berokuntza eta UBSko instalazioetarako ur-sareak, potentzia txikikoak, konfiguratzea.

-Erabilitako materialak.

-Sareak kalkulatzea: karga-galera, abiadurak.

-Instalazioen elementuak deskribatu eta dimentsionatzea.

-Segurtasun- eta kontrol-elementuak.

-Instalazioen planoak egitea.

-Bero-instalazioen eta eguzki-ekarpena duten instalazio mistoen hasierako eskemak egitea.

-Instalazio-eskema elektrikoak.

-Etxebizitzen eskemak egitea, berokuntza, UBS eta giza kontsumorako ur hotzeko instalazioak irudikatuta.

-Instalazioak legeztatzeko dokumentazioa prestatzea.

-Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioetan aplikatu beharreko araudia.

-Instalazioak legeztatzeko tramiteak.

-Potentzia txikiko instalazioetarako eskatutako dokumentazioa identifikatu eta prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Berokuntza eta UBSko instalazio zentralizatuak.

Kodea: 0266 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berokuntza eta UBSko instalazio zentralizatuak identifikatzea.

-Bero-instalazio zentralizatuak: osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Bero-ponpa (geotermikoa, aire-ur) duten bero-instalazioak: osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Ur bero sanitarioko instalazio zentralizatuak: osagaiak eta funtzionamendu-parametroak.

-Berokuntza eta UBSko instalazio zentralizatuak konfiguratzea.

-Berokuntza-karga termikoak eta potentzia eskatzea zehaztea UBSan.

-UBSaren eskaerarako eguzki-ekarpena zehaztea.

-UBSa ekoiztea eta pilatzea.

-Ekipoak eta elementuak hautatzea.

-Erabiltzeko eta pilatzeko tenperaturak zehaztea legionella prebenitzeko.

-Berokuntza eta UBSko instalazio zentralizatuetarako ur-sareak konfiguratzea.

-Erabilitako materialak.

-Sareak kalkulatzea: karga-galera, abiadurak.

-Instalazioen elementuak deskribatu eta dimentsionatzea: ponpak, zirkulagailuak, andel metatzaileak eta espantsio-ontziak.

-Segurtasun- eta kontrol-elementuak.

-Instalazioen planoak egitea.

-Bero-instalazioen eta eguzki-ekarpena duten instalazio mistoen hasierako eskemak egitea.

-Instalazio-eskema elektrikoak.

-Etxebizitzen eskemak egitea, berokuntza, UBS eta giza kontsumorako ur hotzeko instalazioak irudikatuta.

-Instalazioak legeztatzeko dokumentazioa prestatzea.

-Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioetan aplikatu beharreko araudia.

-Instalazioak legeztatzeko tramiteak.

-Proiektua behar duten instalazioetarako eskatutako dokumentazioa identifikatu eta prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa.

Kodea: 0266 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eguzki-instalazio termikoetarako erradiazio erasotzailea kalkulatzea.

-Galerei buruzko azterlana. Itzalak, orientazioa eta inklinazioa.

-Kaptadoreak. Funtzionamendu-printzipioa. Kaptadorearen osagarriak.

-Instalazio baten gutxieneko eguzki-ekarpena kalkulatzea.

-Zirkuitu primarioko hodien materialak eta diametroak zehaztea. Itzulera alderantzikatuko sistemak.

-Banaketa sistema zentralizatuak eta deszentralizatuak.

-Instalazioaren elementuak hautatzea.

-Kontrol sistema. Kontrol-unitate txikiak programatzea.

Lanbide modulua: Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea

Kodea: 0302

Iraupena: 180 ordu

Prestakuntza unitatea: Bero-instalazioak muntatzea.

Kodea: 0302 - UF01 (NA)

Iraupena: 60 ordu.

-Bero-instalazioak muntatzeko prozesuak antolatzea, bere dokumentazio teknikotik abiatuta, plangintza egiteko.

-Bero-instalazioen makinen eta ekipoen dokumentazioa hautatu eta ezaugarritzea muntaketa egiteko.

-Bero-instalazioak muntatzeko behar den dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Mekanizatzeko tresnak eta soldatzeko ekipoak erabiltzea bero-instalazioen elementuak eskuz mekanizatzeko, doitzeko eta lotzeko.

-Behar diren ekipoak, erremintak eta neurgailuak hautatzea, egin beharreko jardueraren arabera.

-Mekanizatzeko lanak egitea, kasu bakoitzean teknika egokiak erabiliz eta zehaztu zenaren araberako akabera lortuz.

-Trazatzeko eta markatzeko lanak gauzatzea, ezarritako jarraibideen arabera.

-Beharrezko erreminak behar bezala eta segurtasunez maneiatzea.

-Jarduera bakoitzean erreminta, baliabide eta babesteko ekipamendu egokiak erabiltzea.

-Neurketak behar den zehaztasunez egitea, neurgailu ohikoenak behar bezala eta eskatutako segurtasunaz erabiliz.

-Bukaerako akabera ezarritako neurri eta arauekin bat dator.

-Bero-instalazioen makinak eta ekipoak eta haien osagarriak kalitate egokiaz kokatzea, muntatzeko plano eta jarraibideetatik abiatuta, erregelamenduak eta eskatzen diren segurtasun-arauak betez.

-Makinen eta ekipoen artean mihiztatu eta akoplatzeko eta haiek finkatzeko teknikak identifikatu eta ezaugarritzea (zimenduak, ainguratzeak, loturak, isolamendu termiko eta akustikoa, besteak beste).

-Bero-instalazioak osatzen dituzten azpisistemen osagarriak eta elkarrekin konektatzeko elementuak instalatzea, dokumentazio teknikotik abiatuta, eskatzen diren arau, aplikatzeko erregelamendu eta segurtasun erregelamenduekin bat.

-Makina, ekipo eta sareetan magnitudeak behar bezala hartzeko elementuak (zundak eta sentsoreak, besteak beste) muntatzeko teknikak identifikatu eta ezaugarritzea.

-Bero-instalazioen sorgailuak, igorgailuak eta elementu osagarriak muntatzea:

-Galdarak eta erregailuak.

-Tximiniak eta errekuntzaren produktuak husteko hodiak.

-Eguzki-energia termikoaren kolektoreak.

-Bero trukatzaileak.

-Hezegailuak eta lehorgailuak.

-Ur bero sanitarioaren andel metatzaileak eta barne metagailuak.

-Legionellaren aurkako prebentzio- eta babes-ekipoak.

-Motoponpa multzoak eta zirkulagailuak.

-Espantsio-ontziak.

-Erregai-andelak.

-Berokuntza ponpak.

-Neurketa- eta kontrol-ekipoak.

-Balbula elektrikoak.

-Neurgailuak, zundak, sentsoreak, etab.

-Terminalak. Igorgailuak.

-Balbulak.

-Makinak eta ekipoak lerrokatu, sestran jarri eta finkatzea.

-Hodien banaketa-sareak muntatzea eta mekanizatzea eta bero-instalazioen piezak eta ekipoak elkarrekin konektatzea.

-Instalazio elektrikoak eta instalazio horiek erregulatu eta kontrolatzeko sistemak muntatzea.

-Kontrolatu eta erregulatzeko ekipoak muntatzeko eta konektatzeko teknikak.

-Kaxa eta instalazio elektrikoak muntatzea eta eraikitzea. Kanalizazioak.

-Makinen eta ekipoen konexio elektrikoak.

Automatismo elektrikoak.

Prestakuntza unitatea: Bero-instalazioak abiaraztea eta erregulatzea.

Kodea: 0302 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Bero-instalazioak prestatzea zerbitzuan jarri aurretik, hori egiteko behar diren lanak identifikatuz.

-Bero-instalazioetan estankotasuna, fluidoen zirkulazioa, erregaiaren presioa, errekuntza, kanporatzea eta aireztatzea egiaztatzeko probak egiteko teknikak eta prozedurak deskribatzea.

-Instalazioko airea purgatzea eta fluido bero-eramaileek behar bezala zirkulatzen dutela egiaztatzea.

-Errekuntza gasak behar bezala kanporatu eta aireztatzen direla bermatzea.

-Bero-instalazioaren kontsigna balioak lortzeko denbora neurtzea.

-Instalazioaren zarata- eta bibrazio-mailak neurtzea.

-Presio- eta estankotasun-proba egitea, ezarritako prozedurak erabiliz.

-Segurtasun elektrikoaren aginduzko egiaztapenak egitea (lurreko erresistentziaren eta isolamenduen neurketa eta babesgailuen erantzuna, besteak beste).

-Prestazio eta efizientzia energetikoen probak egitea (motor elektrikoen kontsumoa eta bero-ekipoak, besteak beste), ezarritako balioak egiaztatuz eta doituz ekipoetan eta prozedura egokiak erabiliz, eskatutako segurtasunaz, eta aplikatzeko arauzko manuak betetzen direla egiaztatuz.

-Beharrezko probak egitea detektagailuei, erregulagailuei, eragingailuei, segurtasun-elementuei, larrialdietako elementuei eta alarmei, haien zehaztapen funtzionalak eta teknikoak betetzen dituztela egiaztatuz.

-Bero-instalazioak zerbitzuan jartzea, ezarritako funtzionamendu-baldintzen arabera.

-Kontrol-parametroen karga egitea, kasu bakoitzean ezarritako edo zehaztutako prozeduren arabera.

-Funtzionamenduan dauden erregulazio- eta kontrol-elementuak (tenperatura-zundak, presostatoak, pirostatoak, inguruko COaren detektagailua, erregai-ihesen detektagailuak) doitzea, ezarritako prozeduren arabera.

-Bero-instalazioa zerbitzuan jartzea, ezarritako prozeduren arabera (zirkuitu hidraulikoa bete dela egiaztatzea, zirkulagailuak eta punpak desblokeatzen direla egiaztatzea, termostatoek libre funtzionatzen dutela egiaztatzea, segurtasun-balbulak egiaztatzea).

-Bero-instalazioak abiaraztea eta arauzko neurketak egitea.

-Gordetzeko ontzien proba hidraulikoa.

-Galderen presio-proba.

-Fluidoen garraio-zirkuituaren estankotasunaren eta erresistentzia mekanikoaren proba.

-Fluidoen zirkulazioaren eta dilatazioaren proba.

-Orekatze hidrauliko eta termikoaren proba.

-Eragingailu elektrikoen funtzionamendu-probak.

-Konfort-probak eta energia aurrezpenarenak.

-Kutsaduraren kontrako probak eta neurriak. Errakuntza-analisia.

-Tximinietako tiroa eta errekuntzaren produktuen hustuketa neurtzeko probak.

-Fluido bero-eramailearen presioak, tenperaturak eta emariak neurtzea.

-Zarata neurtzea eta bibrazioak egiaztatzea.

-Neurketa-, kontrol- eta efizientzia-teknikak bero-instalazioetan.

-Energia elektrikoaren kontsumoa.

-Erregai kontsumoa.

-Ur kontsumoa.

-Automatismoen programazioa, erregulazioa eta kontrola bero-instalazioetan.

-Automatismoen programazioa, doikuntza eta kontrola bero-instalazioetan.

-Automatismoen egiaztapena eta funtzionamendu-probak bero-instalazioetan.

-Sistema elektrikoa egiaztatzea eta erresistentzia-, isolamendu- eta segurtasun-probak bero-instalazioak abiarazteko.

Prestakuntza unitatea: Bero-instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Kodea: 0302 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Mantentzeko teknikak aplikatzea bero-instalazioetan, betiere elementuak ordeztera behartzen ez badute, prozedurak hautatuz eta eskatutako segurtasunaz, bere dokumentazio teknikotik abiatuta.

-Prebentziozko mantentze-lanetarako dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Sistemen aldagaiak behatu eta neurtzeko teknikak aplikatzea makinen eta ekipoen datuak lortzeko (zarata, bibrazioak, kontsumoak, sarrerako eta irteerako fluido eramailearen tenperaturak edo presioak, errekuntza gasen tenperatura, elementu hauen edukiak:CO2, CO, SO2, SO3, NOx, H2O, keen opakutasun-indizea erregai solido eta likidoetan, tiroa galdararen ke-kutxan eta galdarako ke-iragazkiak berrikusi eta garbitzea, besteak beste), neurgailuak, lanabesak eta erremintak behar bezala erabiliz, eta haien egoera ondorioztatzea lortutako emaitzak eta erreferentziako parametroak erkatuz. Esku-hartzeen txostena egitea, antzemandako anomaliak eta akatsak historialean jaso beharreko datuak azalduz.

-Legionellaren aurkako mantentze-lan higieniko-sanitarioa egitea bero-instalazioan, indarrean dagoen araudia aplikatuz.

-Bero-sorgailu bat garbitzea (galdararen ke-zirkuitua, ke-hodiak eta galdara, material erregogorra egiaztatzea, erregailuaren eta galdararen arteko itxituraren estankotasuna egiaztatzea, ur- eta aire-iragazkiak berrikusi eta garbitzea), lotzeko eta finkatzeko elementuak doitzea, ihesak konpontzea eta azal-egoerak behatzea, besteak beste, lanabesak eta tresnak behar bezala erabiliz eta materialak eta produktuak eskatutako segurtasunaz erabiliz.

-Bero-instalazioen sistemen eta ekipoen egoera eta matxurak diagnostikatzea, akatsa aurkituz eta identifikatuz eta/edo zer matxura mota den, eta horren arrazoiak zehaztuz, diagnostikatutako sistemaren edo ekipoaren arabera prozedura egokiak aplikatuz.

-Matxuraren sintomak identifikatzea egindako neurketen bitartez, eta sortzen dituen ondorioen arabera ezaugarritzea.

-Instalazioaren dokumentazio teknikoak interpretatzea, haren sistemak, bloke funtzionalak eta osagaiak identifikatuz.

-Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txosten-memoria egitea.

-Bero-instalazioen mantentze-lanen dokumentazio teknikoa interpretatzea eta prestatzea.

-Elementu, makina, ekipo eta materialak identifikatzea planoen gainean bero-instalazioak mantentzeko.

-Dokumentazioa (eskuliburuak, katalogoak eta aplikatu beharreko araudia) erabiltzea eta interpretatzea bero-instalazioak antolatu eta mantentzeko.

-Txosten teknikoak prestatzea: formatuak, arauak, metodoak.

-Mantentze-lanetarako plana prestatzea.

-Prebentziozko mantentze-lanak bero-instalazioetan. Matxurak eta haiek nola aurkitu.

-Prebentziozko mantentze-lanak egiteko tresnak, erremintak eta bitartekoak identifikatzea eta erabiltzea eta haiez hornitzea.

-Matxurei eta ihesei buruzko hipotesiak bero-instalazioen ekipo, makina eta elementuetan. Matxura motak.

-Sistemen matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Beroa sortu, banatu eta igortzeko sistemaren, sistema elektrikoen eta automatismoen prebentziozko mantentze-lanak.

-Garbiketa-lanak bero-instalazioetan.

-Makinen egoera behatu eta identifikatzea, lanabes eta erreminta egokiekin probak eta neurketak eginez.

-Legionellaren aurkako prebentziozko mantentze-lan higieniko-sanitarioak ur bero sanitarioko instalazioetan.

-Fluido bero-eramaileak eta erregaiak garbitu, kargatu eta berreskuratzeko teknikak bero-instalazioetan.

-Zirkuituak garbitzeko lanak bero-instalazioetan.

-Garbiketa lanak galdaretan eta bero-sorgailuetan.

-Ur bero sanitarioaren andelak garbitzeko lanak.

-Sistemako elementuen higadura bero-instalazioan.

-Ekipoen eta elementuen higadura-egoera behatu eta identifikatzeko teknikak bero-instalazioetan.

-Fluidoen banaketa eta garraioa behatu eta zehazteko prozedura.

-Bero-ponpen egoera egiaztatzeko lanak.

-Andelen eta ontzien egoera zehaztea.

-Ekipo terminalak egiaztatzeko teknikak.

-Neurketa- eta kontrol-ekipoak doitzeko lanak.

-Balbulak eta orekatze-elementuak doitzeko lanak.

-Motorrak abiarazi, erregulatu eta babesteko sistemak, detektagailuak, eragingailuak eta alarmak egiaztatzeko lanak.

Prestakuntza unitatea: Bero-instalazioen mantentze-lan zuzentzaileak.

Kodea: 0302 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Bero-instalazioen ekipoak eta elementuak muntatzeko eta desmuntatzeko prozedurak eta teknikak identifikatzea eta ezaugarritzea.

-Mantentze zuzentzaileko teknikak bero-instalazioetan.

-Mantentze zuzentzaileko esku-hartze teknikak bero-instalazioetan.

-Mantentze-lanetan erabiltzen diren makinak, ekipoak, lanabesak, erremintak eta baliabideak maneiatzea.

-Sistemaren mantentze zuzentzaileko lanak bero-instalazioetan:

-Beroa sortu, banatu eta igortzeko sistemaren, sistema elektrikoen eta automatismoen mantentze zuzentzailearen lanak.

-Legionellaren aurkako mantentze zuzentzailearen lan higieniko-sanitarioak.

-Elementuak ordeztea eta matxurak konpontzea bero-instalazioetan.

-Ihesak aurkitzea eta konpontzea, makinen, ekipoen eta osagarrien egoeren diagnostikoa abiapuntu izanik.

-Pieza akastunak muntatzeko eta desmuntatzeko teknikak.

-Matxurak konpontzea bero-instalazioan:

-Matxura eragin duen elementua aurkitzea.

-Esku hartzeko berariazko plana: elementua ordeztea.

-Mantentze zuzentzailea egin ondoren bero-instalazioak erregulatzea eta doitzea zerbitzuan jartzeko.

-Sistema bakoitzaren parametroak erreferentziakoekin egiaztatzea bero-instalazioetan.

-Estankotasunaren, erresistentzia mekanikoaren eta fluidoen zirkulazioaren probak ihesak konpondu ondoren.

-Zerbitzuan jartzeko ohiko lanak: neurketak, doikuntzak, automatismoen kontrola eta abiarazteko eta gelditzeko sistema.

-Automatismo elektrikoak erregulatzea.

-Ingurumen-konforta egiaztatzea eta erregulatzea.

-Sentsoreak kontrolatzea: sentsazio termikoak.

-Abiarazteko, funtzionamendurako, gelditzeko, parametroak egiaztatzeko eta doitzeko jarraibideak bero-instalazioetan.

-Instalazioak zerbitzuan jartzeari buruzko agiri eta inprimaki normalizatuak betetzea.

-Instalazio-ziurtagiriak eta deskribapen-memoriak.

Lanbide modulua: Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea

Kodea: 0310

Iraupena: 130 ordu

Prestakuntza unitatea: GKUHko instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0310 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Uraren izaera eta ondorioak. Tratamendu orokorra instalazioetan.

-Ur-sareetan erabiltzen diren materialak identifikatu eta aztertzea.

-Instalazio osagarriak identifikatzea.

-Ekipoak hautatzea. Tratamendu-ekipoak, ponpa hidraulikoak, balbulak eta erregulazio-elementuak.

-Hodi sareen kalkulua.

-Ereduzko instalazioak. Sailkapena.

-Ur-sareen osagaiak eta elementuak. Ur-sareak konfiguratzea.

-Txostena egitea, instalazioen planoak, eskemak, probak, doikuntzak, aurrekontua... barne direla.

-Giza kontsumorako ur hotzeko sare motak.

-Ekipoen ezaugarri teknikoak. Ur-instalazioetan eta -sareetan erabiltzen diren ponpa hidraulikoak, balbulak eta erregulazio-elementuak.

-Ur-hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak.

-Instalazio osagarrien ezaugarriak.

-Ur-instalazioei eta -sareei aplikatu beharreko erregelamendua eta araudia (EKTa aplikatzeko oinarrizko dokumentuak: HS4 sekzioa (“Ur hornidura”)).

-Legionellaren prebentzioa eta kontrola.

-Muntaketa orokorreko eta xehetasunezko planoak egitea.

-Sareak muntatzea.

-Ur-hodiak trazatzea eta ebakitzea.

-Ur-instalazioen ekipoak elkarrekin lotzea eta konektatzea (kontagailuen bateriak muntatzea, ura tratatzeko ekipoak muntatzea).

-Ur-instalazioetan presio- eta estankotasun-probak egitea.

-Sareak ezartzea.

-Zuinketa-teknikak ur-sareetan.

-Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

-Norberarendako segurtasun-arauak betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

-Ur-instalazioak ziurtatzeko dokumentazio teknikoa.

-Planoak eta arauzko zehaztapen teknikoak interpretatzea.

-Muntaketarako lanabesak, erremintak eta bitartekoak hautatzea.

-GKUHko, husteko, ureztatzeko eta suteetarako segurtasuneko instalazioetan terminalak muntatzea.

-Sare orokorrerako konexioa, erregulazioa eta abiaraztea.

-Ekipoen euskarriak eta finkagailuak.

-Besteak beste, mihiztatu, lerrokatu, sestran jarri eta eusteko teknikak eta lanak.

-Ekipoak eta erremintak erabiltzeko arauak betetzea.

-GKUHko instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

-Ur-instalazioetan eta -sareetan matxurak identifikatzea. Matxuren ondorioak instalazioan.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Huste- eta aireztatze-instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0310 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Husteko sareen eta aireztatzeko sistemen motak.

-Ur-hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak.

-Ur-instalazioei eta -sareei aplikatu beharreko erregelamendua eta araudia (EKTa aplikatzeko oinarrizko dokumentuak: SH5 sekzioa (“Urak hustea”)).

-Ur-instalazioan loturak eta konexioak egitea. Ura husteko instalazioak muntatzea eraikinetan.

-Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

-Norberarendako segurtasun-arauak betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

-Muntaketarako lanabesak, erremintak eta bitartekoak hautatzea.

-Terminalak muntatzea husteko eta suteetarako segurtasuneko instalazioetan.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Ureztatzeko eta suteen aurkako instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0310 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ureztatzeko eta suteen aurkako sare motak.

-Ur-hodietan erabiltzen diren materialen ezaugarriak.

-Ekipoak hautatzea. Tratamendu-ekipoak, ponpa hidraulikoak, balbulak eta erregulazio-elementuak.

-Ur-instalazioan loturak eta konexioak egitea. Suteen aurkako instalazioak muntatzea.

-Instalazioetan presio- eta estankotasun-probak egitea.

-Terminalak muntatzea ureztatzeko eta suteetarako segurtasuneko instalazioetan.

-Muntaketarako lanabesak, erremintak eta bitartekoak hautatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Ponpaketa-ekipoak ur-instalazioetan.

Kodea: 0310 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Elementuak eta ekipoak zehaztea eta hautatzea.

-Makinak eta ekipoak muntatzea.

-Ekipoak elikatu eta kableatzeko instalazio elektrikoa egitea.

-Ekipoen proba funtzionalak egitea.

-Ekipoetan antzemandako disfuntzioak konpontzea.

-Multzo mekanikoak eta elektrikoak muntatzeko zehaztapen teknikoak.

-Muntaketa prozesuak.

-Ur-sareen ponpaketa-ekipoak doitu, erregulatu eta abiaraztea.

-Ekipoak eta erremintak erabiltzeko arauak errespetatzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

-Instalazioaren ekipo elektromekanikoak konpontzea.

-Arauzkoak diren aldizkako azterketak eta ikuskapenak.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Neurgailuak erabiltzea. Tipologia, erroreak eta sentikortasuna, besteak beste.

-Desmuntatzeko, egiaztatzeko, konpontzeko eta muntatzeko teknikak.

-Makinetan eta osagaietan matxurak konpontzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Lanbide modulua: Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

Kodea: 0392

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Eguzki-energiako instalazioen muntaketa hidrauliko eta elektrikoa.

Kodea: 0392 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Eguzki-instalazio termikoen eskemak interpretatzea eta egitea. Hasierako eskema normalizatuak. Berariazko sinbologia eta aplikatu beharreko araudia.

-Eguzki-instalazio termikoei aplikatu beharreko erregelamenduak (kode teknikoa eta beste batzuk).

-Fabrikatzaileen eskuliburuak eta merkataritza-katalogoak erabiltzea.

-Dokumentazio teknikoaren arabera hautatzea eguzki-instalazio termiko baten osagaiak: kaptadoreak, metaketa-sistemak, zirkulagailuak, trukagailuak, hodiak, kontrol-sistemak, etab.

-Dokumentazio teknikoaren arabera hautatzea eguzki-instalazio fotovoltaiko isolatu baten osagaiak: eguzki-panelak, metagailuak/bateriak, karga-erregulagailuak, inbertsoreak, kontrol-sistemak, etab.

-Eguzki-instalazio termikoen motak. Eguzki-instalazio termiko baten osagaiak eta haien deskribapena.

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoen motak. Eguzki-instalazio fotovoltaiko baten osagaiak eta haien deskribapena.

-Materialak eta ekipoak mugitzea eta altxatzea.

-Eguzki-kaptadore termikoen motak. Kaptadoreak orientatu, inklinatu eta lerrokatzeko teknikak eta lanak.

-Panelen euskarri-egiturak muntatzea.

-Kolektoreak lerrokatu, sestran jarri, finkatu eta elkarrekin konektatzea. Kaptadoreen artean mihiztatu eta akoplatzeko teknikak.

-Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko erabiltzen diren hodi motak.

-Hodiak mekanizatu eta lotzeko teknikak.

-Hodi sarea muntatzea eta konektatzea, orekatze hidraulikorako irizpideak aplikatuta: itzulera alderantzikatua, orekatze-balbulak, eta beste batzuk.

-Material isolatzaileak eta isolamendu-teknikak (hodiak bero-isolatzea). Zirkuitu bakoitzaren isolamendu mota eta horren lodiera hautatzea.

-Instalazio osagarria konektatzea banako instalazioetan eta instalazio kolektiboetan.

-Eskema elektrikoak egitea eta interpretatzea. Sinbologia elektrikoa eta berariazko araudia.

-Instalazioaren maniobrako kaxa elektrikoak konfiguratu, mekanizatu eta muntatzea.

-Kaxa elektrikoak muntatzea. Elementu elektrikoak muntatzeko erremintak eta lanabesak.

-Instalazio elektrikoa osatzen duten elementuak eta ekipo periferikoak muntatzea eta konektatzea: ponpak, eguzki-kontrolagailuak, termostatoak, tenperatura-zundak, erradiaziokoak, presiokoak, etab.

-Erregulazio- eta kontrol-sistemak eguzki-instalazio termikoetan.

-Babes elektrikoak eguzki-instalazio termikoetan.

-Kontrol-elementuak muntatu eta konektatzea. Kontrol-unitateak.

-Instalazioaren funtzionamendu-parametroak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak (fluidoaren tenperatura kolektoreen sarreran, metaketa-tenperatura, eguzki-erradiazioa, gainberotzeak, etab.).

-Eguzki-instalazio fotovoltaikoak. Tipologia, ekipoak, ezaugarriak, babes elektrikoak.

-Panel fotovoltaikoak konfiguratu, mekanizatu eta muntatzea.

-Instalazio fotovoltaiko isolatuak muntatzea. Kargak zuzenean elikatzea KZn. Kargak KAn elikatzea, bateriak eta inbertsorea erabiliz.

Prestakuntza unitatea: Aurretiazko probak egitea eta eguzki-energiako instalazioak abiaraztea.

Kodea: 0392 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Arauzko saiakuntzak eta probak: presio-probak, erresistentzia mekanikoko probak, estankotasunekoak, etab. Saiakuntzako eta laneko presioak. Ihesak detektatzea eta konpontzea.

-Kokalekuaren eta indarrean dagoen araudiaren arabera, instalazioan sartu beharreko uraren eta izotz-kontrakoaren arteko nahastea zehaztea. Fluido bero-eramailearen tipologia eta ezaugarriak.

-Instalazioa betetzea eta purgatzea. Fluido bero-eramailea kargatzeko teknikak. Purgatze-puntu kritikoak.

-Abiarazi aurreko egiaztapen elektrikoak egitea.

-Emari zirkulatzailea doitzea. Ponpa zirkulatzailearen abiadura doitzea.

-Kontrol-parametroak egiaztatzea.

-Instalazioa abiarazi ondoko doikuntzak eta zuzenketak.

-Instalazioaren funtzionamendu-parametroak interpretatzea.

Prestakuntza unitatea: Eguzki-energiako instalazioen mantendu eta konpontzea.

Kodea: 0392 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ekipoen eta instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

-Mantentze-lanak eta horien aldizkakotasuna zehaztea.

-Instalazioetan neurgailuak manipulatzea (termometroak, manometroak, polimetroak, matxarda amperemetrikoak, etab.).

-Izotz-kontrako nahastea egiaztatzea. Fluido bero-eramailearen propietateak analizatzeko teknikak eta elementuak (fluidoaren pH-a, dentsitatea, etab.).

-Ekipoen eta instalazioen korrosioaren aurkako tratamenduak.

-Inkrustazioak. Arazoak, tratamenduak eta garbitzeko teknikak.

-Legionellaren aurkako babesa ur bero sanitarioko instalazioetan.

-Mantentze-planaren arabera elementuak garbitu eta ordeztea.

-Aldizka egin beharreko mantentze-lanak, erregelamendu indardunei jarraituz.

-Instalazioa udako gehiegizko erradiaziotik babesteko lanak: hustuketa partzialak, disipazioa, drain back, itzaldura, eta beste batzuk.

-Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostenak egitea.

-Eguzki-instalazio termikoetako matxuren tipologia.

-Matxurak aurkitzeko prozedurak.

-Eguzki-instalazio termiko baten osagaiak desmuntatu, egiaztatu, konpondu eta muntatzeko teknikak.

-Fluido bero-eramailea berreskuratu, analizatu eta kargatzeko teknikak.

-Instalazioen sistema elektrikoarekin eta kontrolekoarekin lotutako matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Instalazioen funtzionamendu-parametroekin lotutako matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

-Matxurak diagnostikatzeko erremintak eta tresnak erabiltzea.

-Eguzki-instalazio termikoetan matxurak konpontzea. Matxuratutako osagaiak ordezteko edo konpontzeko teknikak aplikatzea.

-Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostenak egitea.

Lanbide modulua: Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea.

Kodea: 0393

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Gas-instalazioen konfigurazioa, muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0393 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Gas-erregaien propietateak eta sailkapena.

-Horniduraren mota eta presioa kontuan izanda instalazioak sailkatzea.

-Instalazio motak.

-Gas-instalazioen planoak interpretatzea.

-Unitate terminalen ezaugarri teknikoak (galdarak eta labeak, besteak beste).

-Segurtasun-gailuak eta babesgailuak aparatuetan. Pizgailuak.

-Gas-instalazioen osagarriak.

-Petrolioaren gas likidotuak gordetzeko ontziak.

-Erregai-instalazioen kontrol-, erregulazio- eta segurtasun-gailuak eta gailu osagarriak. Ezaugarriak, funtzionamendu-printzipioak eta aplikazioa instalazioetan.

-Instalazioen irudikapen grafikoa. Plano isometrikoak, sinbologia.

-Erregai-emarien kalkuluak.

-Gailuen energia-kontsumoak kalkulatzea.

-Instalazioen karga-galerak kalkulatzea.

-Hodien diametroak kalkulatzeko metodoak. Renouard-en formula, erregaien taulak. Aldiberekotasun-faktorea.

-Osagaiak hautatzea.

-Instalazioaren memoria teknikoa egitea.

-Gas-erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta bere jarraibide tekniko osagarriak.

-Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Muntaketa-plana egitea.

-Muntatzeko teknikak. Loturak. Konformazioak. Lerrokadura.

-Ekipoak eta lineak, besteak beste, zuinkatzeko eta kokatzeko teknikak.

-Gas-instalazioaren ekipoak elkarrekin lotu eta konektatzea.

-Lotutako instalazio elektrikoak.

-Instalazioaren ekipo elektrikoak konektatzea (kontrol-unitateak, elektrobalbulak eta ihes-detektagailuak, besteak beste).

-Instalazioetan estankotasun-probak egitea.

-Norberarendako segurtasun-arauak betetzea.

-Gas-instalazioak muntatzean indarrean dagoen araudia betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

-Instalazioetarako prebentziozko mantentze-plan batean aurreikusitako lanak identifikatzea.

-Neurgailuak erabiltzea. Tipologia, erroreak eta sentikortasuna.

-Instalazioetan prebentziozko mantentze-lanak egitea.

-Instalazioetarako arauzkoak diren aldizkako azterketak eta ikuskapenak.

-Egindako jardueren eta lortutako emaitzen memoria egitea.

-Erregai-instalazioen matxuren tipologia.

-Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea. Prozedurak.

-Erregaia husteko teknikak. Osagaiak desmuntatu, egiaztatu, konpondu eta muntatzea.

-Matxuratutako osagaiak ordezteko edo konpontzeko teknikak.

-Gas-instalazioetarako arauzko probak eta neurketak.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea.

-Konponketarako esku-hartze prozesuetan ingurumena errespetatzea.

-Segurtasuna eta larrialdiak erregai-instalazioetan.

-Gasaren instalazioak muntatu eta mantentzearekin lotutako arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa gas-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste).

-Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste).

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

-Ingurumen-babesa.

-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak zorrotz betetzea.

Prestakuntza unitatea: Erregai likidoen instalazioak konfiguratu, muntatu eta mantentzea.

Kodea: 0393 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Erregai likidoen propietateak.

-Instalazio motak.

-Erregailuak (deskribapena eta funtzionamendua).

-Erregai likidoen instalazioetan erabiltzen diren gailuen motak eta ezaugarriak (andelak, iragazkiak, purgagailuak, presio-erregulagailuak eta presio-multzoak, besteak beste).

-Erregai-instalazioen kontrol-, erregulazio- eta segurtasun-gailuak eta gailu osagarriak. Ezaugarriak, funtzionamendu-printzipioak eta aplikazioa instalazioetan.

-Gailuen energia-kontsumoak kalkulatzea.

-Instalazioen karga-galerak kalkulatzea.

-Osagaiak hautatzea.

-Petrolio instalazioen erregelamendu teknikoa eta bere jarraibide tekniko osagarriak.

-Erregai likidoen instalazioaren ekipoak elkarrekin lotu eta konektatzea.

-Instalazioetan estankotasun-probak egitea.

-Norberarendako segurtasun-arauak betetzea.

-Gas-instalazioak muntatzean indarrean dagoen araudia betetzea.

-Garbitasuna eta ordena lanpostuan.

-Instalazioetarako prebentziozko mantentze-plan batean aurreikusitako lanak identifikatzea.

-Instalazioetan prebentziozko mantentze-lanak egitea.

-Instalazioetarako arauzkoak diren aldizkako azterketak eta ikuskapenak.

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioa erregai likidoen instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste).

-Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste).

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

-Ingurumen-babesa.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0394

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0394 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0394 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan-zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna eta onura sozialak, besteak beste.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0394 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, bere eraginpeko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. -Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0395

Iraupena: 70 ordu

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0395 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak beroa sortzeko instalazioetako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, beroa sortzeko sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Jarduera ekintzailearen arriskua.

-Negozio ideia beroa sortzeko instalazioetako enpresa baten arloan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak antzematea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazioaren kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Beroa sortzeko sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak antzematea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0395 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Beroa sortzeko sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Beroa sortzeko sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Beroa sortzeko sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abiaraztea.

Kodea: 0395 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Beroa sortzeko arloko enpresa baten administrazio kudeaketa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Beroa sortzeko instalazioetako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

1/1990 LEGE ORGANIKOAN (LOGSE)
EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LEGE ORGANIKOA -LOE-):
BEROA SORTZEKO INSTALAZIOAK

Hotz-makinak eta -ekipoak

0036. Makina eta ekipo termikoak

Beroa sortzeko instalazioak

0302. Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea

0392. Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

Ur- eta gas-instalazioak

0310. Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea

0393. Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea

Mekanizazio eta lotura teknikak instalazioak muntatu eta mantentzeko teknikak

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0395. Enpresa eta ekimen sortzailea

Hotz-, girotze- eta bero-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko teknikari tituluari dagokion lantokiko prestakuntza

0396. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateen eta lanbide moduluen arteko lotura, horiek baliozkotzeko.

FROGATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC1156-2: Bero-instalazioak mantentzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

UC1157-2: Bero-instalazioak mantentzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

UC0602-2: Eguzki-instalazio termikoetako kaptadoreak, ekipoak eta zirkuitu hidraulikoak muntatzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

UC0605-2: Eguzki-instalazio termikoak mantentzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak.

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

UC1156-2: Bero-instalazioak mantentzea

UC1157-2: Bero-instalazioak mantentzea

0302. Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea

0310. Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea

UC0602-2: Eguzki-instalazio termikoetako kaptadoreak, ekipoak eta zirkuitu hidraulikoak muntatzea

UC0605-2: Eguzki-instalazio termikoak mantentzea

0392. Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

UC1522-2: Gaseko instalazio hartzaile komunak eta banakoak egitea

UC1525-2: Gaseko instalazio hartzaileak eta aparatuak mantentzea eta konpontzea

0393. Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea

B) Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0302. Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea

UC1156-2: Bero-instalazioak mantentzea

UC1157-2: Bero-instalazioak mantentzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0392. Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

UC0602-2: Eguzki-instalazio termikoetako kaptadoreak, ekipoak eta zirkuitu hidraulikoak muntatzea

UC0605-2: Eguzki-instalazio termikoak mantentzea

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0393. Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea

UC1522-2: Gaseko instalazio hartzaile komunak eta banakoak egitea

UC1525-2: Gaseko instalazio hartzaileak eta aparatuak mantentzea eta konpontzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0036. Makina eta ekipo termikoak

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatzea eta mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0266. Bero-instalazioak konfiguratzea

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0302. Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea

Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatzea eta mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0310. Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea

Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatzea eta mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0392. Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatzea eta mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0393. Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea

Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatzea eta mantentzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0394. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0395. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

-Ontzietako Makinetako diplomaduna

Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Itsasontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0036. Makina eta ekipo termikoak

0038. Instalazio elektrikoak eta automatismoak

0266. Bero-instalazioak konfiguratzea

0394. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

0395. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0037. Instalazioak muntatzeko teknikak

0302. Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea

0310. Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea

0392. Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea

0393. Gasaren eta erregai likidoen instalazioak muntatzea eta mantentzea.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Erabilera anitzeko gela

Gela teknikoa

Instalazio termikoetako lantegia

Instalazio elektroteknikoetako eta sistema automatikoetako lantegia

Muntaketa-tekniketako lantegia

Iragarkiaren kodea: F1414419

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web