1/2015 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 21EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN LARRIALDIETAKO ETA BABES ZIBILEKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA
BON N.º 83 - 30/04/2015
1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA
3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK
4. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA
5. ERANSKINA. IRAKASLEAK
6. ERANSKINA. LEKUAK
1
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egiteko aukera eman du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.
Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza etengabe egokitzeko produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Orobat, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.
Foru dekretu honen bitartez, Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2013 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 22ko 907/2011 Errege Dekretua garatzen du, Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.
Horregatik, Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.
2
Erregulazio honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.
Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, hau da, baso suteak zaindu eta itzaltzeko eragiketak eta landa inguruneko kontingentzietarako laguntza, uztailaren 15eko 1031/2011 Errege Dekretuak arautua, suteen prebentzioa eta mantentze-lana, uztailaren 15eko 1037/2011 Errege Dekretuak arautua, suteak itzaltzea eta salbamendua, 1087/2005 Errege Dekretuak arautua, baita kualifikazio osatugabea ere, osasun arreta ematea biktima askori eta hondamendietan, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautua, lanbide jarduketaren eremu bat dira, dauzkan gaitasunek definitua. Erantsi diren lanbide moduluak euskarri gisa edukitzeaz gain, zabalera nahikoa eta beharrezko espezializazioa ditu, teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.
Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituena Nafarroarentzat, tituludun hauek lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste esparru batzuekin loturik dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.
3
Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakatsi eta ikasteko jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.
4
Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzako beste eskaintza batzuei ekiteko: batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza-eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.
5
Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (4. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.
6
Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren lekuen ezaugarriei buruzkoak dira.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea du xede foru dekretu honek. Titulu hori Segurtasunaren eta Ingurumenaren lanbide arlokoa da.
2. artikulua . Identifikazioa .
Teknikari titulua bat dator Etengabeko Ikaskuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 4A mailarekin eta 2011ko Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko P-3.5.4 mailarekin.
3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.
Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.
4. artikulua . Curriculuma.
1. Larrialdiak eta Babes Zibila heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.
2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute haren irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide moduluetarako. Aipatu programazioa hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.
5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.
1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, eta bat datoz Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 907/2013 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin.
2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.
3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, prestakuntza bizitzan zehar sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.
4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.
6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak .
Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 108. artikuluan eta seigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak bete beharko dira.
7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.
1. Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onartua izateko ezartzen diren baldintzak betez gero.
2. Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, goi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa gaindituz gero, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Larrialdietako eta Babes Zibileko tituluak Batxilergoko edozein modalitate egiteko aukera ematen du, baita Gobernuak erabakitzen dituen Batxilergoko ikasgaiak baliozkotzeko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluari jarraikiz.
8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak .
Lanbide moduluen baliozkotzeak eta salbuespenak uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren II. tituluko VI. kapituluko 1. atalean (Baliozkotzeak) eta 2. atalean (Salbuespenak) xedatutakoaren arabera eginen dira.
9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.
1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 4.A) eranskinean zehazten dira.
2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 4.B) eranskinean zehazten dira.
10. artikulua . Irakasleak .
1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean arituko dira 6. eranskinean ezarritako espezialitateetako irakasleak, eranskin horretan adierazitako kidegoetakoak direnak, horrek ukatu gabe otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorrena ezarritakoa aplikatzea (errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den araubide iragankorra arautzen da).
2. Aurreko atalean aipatzen diren kidegoetan sartzeko baldintzak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira.
3. Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo Hezkuntzakoak ez diren beste administrazio batzuetako titulartasun publikoko zentroetan lanbide moduluak irakasteko, aurreko paragrafoan aipatu diren irakasle kidegoetako espezialitateetarako eskaturiko titulazio eta baldintza berberak eskatuko zaizkie irakasleei, 6. eranskinean modulu bakoitzerako ezartzen den irakaskuntza esleipenaren arabera. Nolanahi ere, aipatutako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide moduluen ikaskuntza emaitzak bildu beharko dituzte. Elementu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, frogatu beharko da gutxienez hiru urteko lan-esperientzia lanbide arlo horrekin lotutako sektorean, ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotuta dauden enpresetan ekoizpen-jarduerak betetzen. Esperientzia hori ziurtagiri baten bidez egiaztatuko da.
4. Beste profil laguntzaile batzuk izanez gero, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren V. tituluaren IV. kapituluan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte profil horiek. Kontratazioari dagokionez, lanbide modulu bat irakasle espezialistei esleitzen zaienean eta Nafarroako Foru Komunitateko curriculumean ezarritako iraupena 150 ordutik gorakoa denean, espezialista ikasturte bakoitzeko 150 eskola-ordu baino gehiagotarako kontratatzen ahalko da.
5. Hezkuntza Departamentuak erabakiko du moduluaren edo hautazko moduluen irakasle esleipena, curriculum-diseinuari jarraikiz.
11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.
1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 6. eranskinean ezarritakoak dira.
2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:
a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.
b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.
c) Martxan dauden makinek eta ekipamenduek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.
d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.
3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.
4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.
5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:
a) Ekipamenduak (ekipamenduak, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.
b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, aipatu irakaslekuetan ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.
6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.
Xedapen Gehigarri Bakarra .Beste lanbide trebakuntza batzuk.
1. Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, azaroaren 22ko 907/2013 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.
2. Aurreko puntuan aipatu moduluak, curriculum honetako gainerako prestakuntzarekin batera, gaitu egiten du Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikaria prebentzioko baliabide gisa izendatu ahal izateko, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 32 bis artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Arauzko Esparruaren Erreformari buruzko abenduaren 12ko 54/2003 Legearen testuari jarraituz.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra .Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken Xedapenetan Lehena .Ezarpena.
Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak, 2014/2015 ikasturtetik aurrera, noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.
Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA
A) Lanbide profila
a) Lanbide profila.
Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.
b) Gaitasun orokorra.
Titulu honen gaitasun orokorrari esker, gertakariek eragindako larrialdietan edo hainbat arrisku natural, antropiko eta teknologikok sortutako hondamendietan esku hartzen da, segurtasun arauak betez, bai landa eta baso ingurunean, bai hiri ingurunean, eta gertakari horien eragileak (sua, uholdeak eta NBK substantziak) kontrolatu, ahuldu eta desagerrarazteko jarduerak egiten dira, lehen esku-hartzea egiten da ukitutako pertsonak erreskatatu, salbatu eta haiei arreta emateko eta kaltetutako guneak edo ondasunak lehengoratzeko, prest izaten dira esku-hartzeko ibilgailuak, ekipamenduak, makinak eta tresnak; orobat, bere ardurapeko ekipamendu eta unitateak antolatzen dira, eta parte hartzen da babes zibileko printzipio eta arauak zabaltzen eta betetzen, eta indarra duen araudia aplikatzen da eraikinak eta instalazio industrialak ikuskatzeko arloan eta haietarako autobabes planetan.
c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.
Honako hauek dira Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak:
SEA595-2: baso suteak zaindu eta itzaltzeko eragiketak eta landa inguruneko kontingentzietan laguntzea; gaitasun unitate hauek ditu:
-UC1964-2: baso suteak zaindu eta detektatzeko lanak egitea, prebentzio eta itzalketarako azpiegiturak mantentzea eta herritarrei informazioa ematea.
-UC1965-2: baso suteak itzaltzeko eragiketak egitea.
-UC1966-2: kontingentzietan laguntzeko lanak egitea natur eta landa ingurunean.
-UC0272-2: lehen esku-hartzea egitea istripu edo larrialdietan.
SEA534-2: suteen prebentzioa eta mantentze-lana; gaitasun unitate hauek ditu:
-UC1747-2: sute arriskuak eta larrialdiak prebenitzeko arauak betetzen direla eta instalazioak ebaluatzea.
-UC1748-2: sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea.
-UC1749-2: suteen prebentzioari eta larrialdiei lotutako jardueretan profesional gisa jokatzeko gaitasun fisikoak mantentzea eta segurtasun arauak aplikatzea.
-UC0272-2: lehen esku-hartzea egitea istripu edo larrialdietan.
SEA129-2: suteen itzalketa eta salbamendua; gaitasun unitate hauek ditu:
-UC0401-2: arriskuan diren bizitzak salbatzeko behar diren eragiketak burutzea.
-UC0402-2: suteak kontrolatu eta itzaltzeko behar diren eragiketak burutzea.
-UC0403-2: jendea edo ingurumena mehatxatzen duten kontrolik gabeko gertakarietan parte hartzea.
-UC0404-2: larrialdiak kontrolatzeko beharrezko eragiketak burutzea laguntza tekniko egokiekin.
Lanbide kualifikazio osatugabea:
SAN122-2: osasun arreta ematea biktima askori eta hondamendietan.
UC0361-2: biktima askori hasierako osasun arreta ematea.
-UC0072-2: laguntza psikologiko eta sozialeko teknikak aplikatzea krisi egoeretan.
d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.
1) Sute arriskuen eta larrialdien prebentzioan eta esku-hartzean erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea.
2) Baso suteak zaindu eta itzaltzeko jarduketak egitea, baliabide eta teknika egokiak segurtasun baldintzetan erabilita.
3) Hiri-suteak itzaltzea, baliabide eta teknika egokiak segurtasun baldintzetan erabilita.
4) Jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertakarietan esku-hartzea, baliabide eta teknika egokiak segurtasun baldintzetan erabilita.
5) Establezimenduak, gertakizunak eta instalazioak indarra duen araudia betez ikuskatzea, suteei eta larrialdiei aurrea hartzeko.
6) Biktimak salbatu eta erreskatatzeko jarduketak egitea, baliabide eta teknika egokiak segurtasun baldintzetan erabilita.
7) Hasierako osasun arreta ematea larrialdietan, ezarritako protokoloei jarraituz.
8) Laguntza psikologikoa ematea larrialdietan, ezarritako protokoloei jarraituz.
9) Larrialdietan eta babes zibilaren arloan esku hartzeko ekipamendu eta unitateak koordinatzea.
10) Teknologian eta antolaketan izandako aldaketek produkzio prozesuetan eragindako lan-egoera berrietara egokitzea, eta horretarako ezagutzak eguneratzea, bizitza zehar ikasteko dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.
11) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, emandako lana antolatuz eta garatuz, beste profesional batzuekin lan-ingurunean lankidetzan arituz edo taldeko lana eginez.
12) Jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten eragileak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barrenean.
13) Komunikazio eraginkorra izatea, bere lan eremuan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.
14) Produkzio prozesuan laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonengan, lanean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.
15) Kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak aplikatzea produkzio prozesuetako edo zerbitzuen prestazioko lanbide jardueretan.
16) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.
17) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.
B) Produkzio sistema
a) Lanbide eta lan ingurunea.
Titulu hau lortzen duten pertsonak baso suteak prebenitu eta itzaltzeko zerbitzuen sektorean aritzen dira, baita natur eta landa inguruneko kontingentzietan laguntzen eta babes zibilaren sektorean ere; orobat, larrialdiei erantzuteko zerbitzu publikoetan (Estatukoak, erkidegokoak eta tokikoak) eta suhiltzaileen kidegoetan; administrazio publikoen menpeko langile gisa aritzen dira, edo enpresa pribatuetan, nekazaritza eta basozaintzako zein ingurumeneko lanetan, Estatuko lurralde osoan suteen prebentzioan eta mantentze-lanean diharduten suhiltzaileen zerbitzuetan, eta produktu eta gai arriskutsuak ekoitzi, banatu, fabrikatu eta biltegian gordetzen dituzten industria sektoreetan; nazioarteko lankidetza ere egin dezakete.
Hauek dira zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak:
-Langilezain/baso suteak itzaltzeko arduraduna.
-Baso-suhiltzailea.
-Baso suteen zaindaria.
-Udal zerbitzuetako suhiltzailea.
-Probintzia zerbitzuetako suhiltzailea.
-Indar Armatuetako larrialdietako teknikaria.
-Beste ente publiko batzuetako beste zerbitzu batzuetako suhiltzailea.
-Aireportuetako suhiltzailea.
-Enpresa pribatuko suhiltzailea.
-Autonomia erkidegoko zerbitzuetako suhiltzailea.
-Zerbitzu mankomunatuetako suhiltzailea.
-Partzuergoko zerbitzuetako suhiltzailea.
b) Nafarroako lurraldearen ezaugarriak.
Nafarroako Foru Komunitateak 10.390 Km² inguruko azalera duen lurraldea hartzen du, eta 64,3 bizt./Km² inguruko populazio dentsitatea du; hortaz, bizigune txikietan oso sakabanatutako populazioa du lurralde guztian. Funtsezko beste ezaugarri bat da lurralde osotik %55 baino gehixeago baso eremuaren kategorian sartzen dela, haren edozein aldaeratan; aldiz, beste autonomia erkidegoetan, %26 da batez bestekoa.
Horren ondorioz, azken hamarkadetan larrialdiei erantzuteko sistema berezi bat gauzatu da, lurraldearen, populazioaren eta arriskuen egoerari egokitua.
Espainian, gaur egun, 140etik gora suhiltzaile zerbitzu daude, eta horietako %80 inguruk 100 suhiltzailetik beherako plantilla dute jardunean; beraz, zerbitzu txiki asko daude. Horrenbestez, autonomia erkidego baten barrenean zerbitzu publiko bat baino gehiago izan daitezke; ezaugarri hori ez da Nafarroan gertatzen.
2007tik aurrera egitura bakar bat, integrala eta integratua, sortu zen Nafarroan larrialdi guztiei erantzuteko. Horren ondorioz, suhiltzaileen zerbitzu publiko bakarrak hainbat eginkizun ditu bere esku, eta horiek, beste autonomia erkidego batzuetan, zerbitzu desberdinetan banatuta daude.
Bada, Nafarroan, entitate bakar batek ematen du arreta larrialdietan, hura salbamendua, hiriko sutea edo baso sutea izan. Hori horrela, Segurtasun Eskolak egundoko ahalegina egin behar izan du azken urteotan, bai profesionalak prestatzeko, bai langile gehiago zerbitzuan sartzeko, eta hori esleituta dituen eginkizunak behar bezala prestatutako profesionalekin bete ahal izateko.
Larrialdiei erantzuteko eremuko titulazio berri honek balio anitzeko profesionalak ekarriko dituen prestakuntzara eramaten du; horiek trebetasun eta ezagutza heterogeneoak izan beharko dituzte eta larrialdietan erantzuteko gauza izanen dira, haien edozein aldaeratan; prestakuntza horrek aukera eman beharko die gaur egun Estatuan dauden ereduetatik edozeinetan zerbitzuak eman ahal izateko.
Aurrekoaz gain, nahiz gure erkidegoan lanbide-arloa interesgarria den publikotasunaren barrenean, adierazi behar da Nafarroan aireportuko eta enpresako suhiltzaileak daudela, baita suhiltzaile boluntarioen zazpi parke ere (horiek guztiak eremu akademiko honetakoak); horrexek 800 suhiltzailetik gorako lanbide-arloa osatzen du gure lurraldean. Bizitza profesionalaren batez bestekoa 30 urtekoa bada, urtean 26,6ko berriztatze tasa dugu Nafarroari dagokionez; hau da, eremu zabala dugu irekita titulu hau lantzeko; batez ere, orain, hura ezartzen hasi denean.
c) Prospektiba.
Titulu honen lanbide-profila, hirugarren sektorearen barrenean, balio anitzeko profesional batena da, gaitua dagoena jatorri naturaleko, antropikoko edo teknologikoko larrialdiei erantzunen dieten jarduera guztiak egiteko; bere jarduketan, gertaerak prebenitzen ditu eta, behin horiek abian direla, haien bilakaera kontrolatzen du, baita egoera arintzen eta lehengora itzultzen ere, jarduera sozialen normaltasuna, gertaeraren aurrekoa, bilatuz.
Sektoreko lan eremuak larrialdien arloan aritzeko zerbitzu kopuru handia du, eta era askotakoak dira; gaur egun, 135 zerbitzu baino gehiago dira Estatuan hiri eta landa esku-hartzearen eremuan (hainbat administraziotako suhiltzaile profesionalak, hala nola udaletakoak, erkidegokoak, partzuergokoak edo agentzietakoak), eta administrazioek 20 enpresatik gora azpikontratatzen dituzte autonomia erkidegoetako baso eremuan esku hartzeko; orobat, bada aireportuan jarduteko zerbitzu nazional bat, zerbitzuetako enpresa espezializatuak daude poligono petrokimikoetan, zentral nuklearretan eta bestelakoak ere bai; orobat, Larrialdien Unitate Militarra. Guztira, 30.000tik gorakoa da profesionalen multzoa; hori guztia, kontuan izan gabe udaletako edo erkidegoetako elkarte boluntarioek ematen dituzten zerbitzuak (10.000 lagun baino gehiago direla uste da). Profesional guztien multzorik handienak funtzionario gisa ematen ditu zerbitzuak administrazioetako batean, baina haietako franko administrazioko lan-kontratudun gisa aritzen dira (AENA, partzuergoak edo enpresa publikoak), eta beste multzo bat osatzen dute baso suteak prebenitzen eta itzaltzen esku hartzen duten enpresek kontratatuta aritzen direnek.
Sektorearen bilakaerak zenbait aldaketa finkatu ditu profesionalen jardueretan azken 25 urtean, zeregin eta eskumen gehiagoren kargu egin baita, hala nola, erreskateetan esku hartzea, esku-hartze operatiboa jatorri naturaleko eta teknologikoko gertaeretan eta bestelako jarduketa batzuk; horiei gizarteak, bere bilakaeran, erantzun espezializatua eman nahi izan die. Horrela, hiriko suhiltzailea eraikinetako suteak itzaltzen bakarrik aritzen zen eta, gaur egun, larrialdietako teknikari bihurtu da, eta hainbat gertaerari erantzuten die; esate baterako, gai arriskutsuekin gertatzen diren istripuetan, trafiko istripuetako erreskatean, mendiko salbamenduetan, desagertutako jendea bilatzen, suizidei arreta ematen, arriskua sortzen duten animaliekin, baso suteak itzaltzen aritzen da. Langile batzuk urtaro batzuetan bakarrik aritzen baziren baso suteak itzaltzen, orain lan egiteko epeak handitu dira eta haien zereginak batez ere landa inguruneko gertaera eta larrialdiak dira, fenomeno natural makurrei loturik. Arriskuak prebenitzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak profesional horien lan jarduerei gehitu zaizkie. Dibertsitate horrek hainbat jarduketa eremutako teknikak eta ezagutzak baliatzea eskatzen du (besteak beste, energia ekoitzi eta banatzen duten instalazioak, aireko baliabideekin esku hartzea, hasierako arreta eta arreta psikologikoa larrialdi edo hondamendietako biktimei), baita babes zibileko printzipio eta arauen prebentzio, zabalkunde eta ikuskapen tresnetan sakontzea ere.
Garrantzi bereziko aldaketa da arriskuen prebentzioaren arloko hainbat jardueratan zerbitzuak ematen dituzten enpresa espezializatuak sortu direla, esate baterako, ikuskizun publikoen sektorean (su artifizialak eta kontzentrazio handiak), horiei administrazioak ezin baitie erantzun egokia eman, gutxi direlako beren suhiltzaile zerbitzua duten udalak. Orobat, industriako instalazioek eta energia sortzen duten tamaina handiko instalazioek eta arrisku probabilitate handikoek joera dute beren prebentzio zerbitzuak sortzeko edo azpikontratatzeko, haien jardueraren ondoriozko gertaeretan esku hartu behar dutenean, eta larrialdietako esku-hartzearen eremuan prestakuntza eta espezializazio handiagoa behar duten langileak dituzte.
Babes zibilaren eremuan parte hartzen duten enpresa eta erakundeen kopurua eta esku hartzeko eremuena handitu denez gero, irizpideak batu behar dira sektorean lan egin edo parte hartzen duten guztien lanbide heziketarako behar den oinarrizko prestakuntzaren inguruan, prestakuntza hobea izan dadin segurtasun eremuan, bai esku-hartzeetan, bai lehen aipatu diren esku-hartze sektore berriek eskatzen dituzten teknika berrietan. Sektore honen zatirik handiena erakunde eta administrazio publikoan biltzen denez gero, haien eskakizuna eta, aldi berean, betebeharra, da prestakuntzaren alde jokatzea, ahalik eta gaitasun hoberena berma dadin lanbide heziketaren bitartez.
A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak
a) Norbera babesteko ekipamenduen (NBE), arnasketa autonomokoen (AAE) eta arrisku nuklear, kimiko eta biologikoetatik (NBK) babestekoen funtzionamendua aztertzea, baita kolektiboak ere, eta tipologiak eta segurtasun arauak baloratzea, sute arriskuetan eta larrialdietan esku hartzeko erabiltzen diren baliabide materialak mantentzeko eta haien funtzionamendua egiaztatzeko.
b) Baliabide materialen funtzionamendua aztertzea, eta teknika egokiak aplikatzea, sute arriskuen eta larrialdien prebentzioan eta esku-hartzean erabiltzen diren ekipamendu eta ibilgailuak mantentzeko.
c) Baso sutearen arriskua handi dezaketen eskualdeko elementuak aztertzea, haiek mapan non dauden kokatzea eta informazioa ematea zentro koordinatzaileei, baso suteetako zaintza eta esku-hartze operatiboko jarduketak egiteko.
d) Lehen esku-hartzea egiteko ekipamendua lurrez edo airez nola eraman antolatu eta toki desberdinetara eramatea, eta esku hartzen dutenen arriskuak eta ihesbideak aztertzea, baso suteak itzaltzeko jarduketak burutzeko.
e) Sua itzali eta kontrolatzeko teknikak segurtasun baldintzetan aplikatzea, sutearen eta erregaien ezaugarriak aztertuta, baso suteetako esku-hartze operatiboa egiteko.
f) Elektrizitatea, gasa edo substantzia arriskutsuak daudenean suteak itzaltzeko teknikak eta baliabideak aplikatzea, eraikinetako instalazioen osagaiak aztertuta, hiri-suteak itzaltzeko.
g) Eraikinetako eta iraganbideetako egituren patologia ohikoenak aztertzea, hainbat gertaerak uki ditzaketen eraikuntzen ezaugarriak aztertuta, esku-hartze operatiboa egiteko jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertakarietan.
h) Arindu, kontrolatu eta ebakuatzeko teknika eta baliabideak aplikatzea, jendearengan eta ingurunean dituzten ondorioak baloratuta, esku-hartze operatiboa egiteko jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertaeretan.
i) Sute eta larrialdietako babes pasiboko eta aktiboko sistemen ezaugarriak aztertzea, jendearen segurtasunean eta ondasunetan dituzten ondorioak aztertuta, establezimenduak, ikuskizunak eta instalazioak ikuskatzearren.
j) Besteak beste, igogailuetan eta toki itxietan harrapatuta gelditzean, trafiko istripuetan, altueran, uretan, baldintza klimatologiko makurretan eta lurperatzeetan egokienak diren teknika eta neurriak aplikatzea, estrategia motaren eta ingurunearen ezaugarrien araberako behar diren baliabideak aztertuta, jendea salbatzeko eta erreskatatzeko.
k) Oinarrizko bizi-euskarriaren teknika eta neurriak aplikatzea larrialdiko jarduketetan, hasierako osasun laguntza emateko.
l) Biktimak modurik seguruenean ebakuatzeko esku-hartze prozedurak aztertzea.
m) Krisiaren ezaugarriak ikusita, lehen laguntza psikologikoko teknikak aplikatzea larrialdiak edo hondamendiak ukitutakoei, laguntza psikologikoa emateko larrialdi egoeretan.
n) Besteak beste, suhiltzaileen parkeak, salbamendu eta osasun laguntzako baseak eta basoa babesteko zentroak kudeatzea, ariketak eta simulakroak prestatu eta burutzeko eta haietan trebatzeko prozedurak aztertzea eta baliabideak kudeatzea, larrialdietako eta babes zibileko ekipamendu eta unitateak koordinatzearren.
ñ) Komunikazioetako ekipamenduak eta larrialdiko komunikazioak jaso eta bidaltzeko zereginak gainbegiratzeko teknikak aplikatzea, eta larrialdian parte hartzen duten zerbitzuen komunikazioko kodeak eta protokoloak aztertzea, larrialdietako eta babes zibileko ekipamendu eta unitateak koordinatzeko.
o) Arriskuen prebentzioari buruzko prestatzaileak esleitzea herritarrentzat eta entitate publikoentzat eta pribatuentzat diren prestakuntza, informazio eta zabalkundeko jardueretan, eta prest dauden langileen gaitasunak, babes zibileko lurralde planak eta autobabeserako programak aztertzea, larrialdietako eta babes zibileko ekipamendu eta unitateak koordinatzearren.
p) Bizitzan zehar ikasteko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, ikasteko eta beren ezagutzak eguneratzeko, eta hobekuntza profesional eta pertsonaleko aukerak atzematea, lanbidean eta jardunean izan ditzaketen egoera ezberdinetara egokitu ahal izateko.
q) Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta taldeko edo banakako erabakiak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jokatzeko.
r) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean irtenbide sortzaileak aukeratu eta baloratzea, bere jardueran gertatzen diren ezusteak erantzukizunez ebazteko.
s) Komunikazio teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, prozesuaren eraginkortasuna segurtatzeko.
t) Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haien eragileekin erlazionatzea, hartu behar diren aurreneurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norberari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.
u) Erabilerraztasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko beharrezko teknikak aztertu eta aplikatzea, baita desgaitasunak dituzten pertsonak behar bezala tratatzeko ere.
v) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko produkzio sektorean lanaren kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.
w) Kultura ekintzaileari eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturari lotuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.
x) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege esparrua kontuan izanda, gizartean eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
B) Lanbide moduluak
a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa
Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.
b) Lanbide moduluen garapena
Lanbide modulua:Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea.
Kodea: 1528.
Iraupena: 200 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Nolako esku-hartzea den, norbera babesteko ekipamenduak prestatu eta funtzionamenduan jartzen ditu, akats eta matxurarik ez dutela egiaztatzen du, eta haiek behar bezala jartzeko protokoloak aplikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Zer arriskutatik babestu behar den ikusita, norbera babesteko ekipamenduak (besteak beste, kaskoa, txamarra, galtza gainekoak, eskularruak eta botak) behar bezala identifikatu dira, eta piktogramak eta ekipamenduen sailkapena egokiak direla egiaztatu da.
b) NBK jantziak edo zipriztinen aurkakoak produktu motaren arabera egokiak direla, haien egoera fisikoa eta zer presio eta kontzentraziotan egon behar duten egiaztatu da.
c) Norbera babesteko ekipamenduek izan ditzaketen akats eta matxura nagusirik ez dela egiaztatu da, eta erabiltzeko prest daudela, eta erabiltzeko gauza ez dela uzten duen edozein arazoren berri eman da.
d) Ekipamendua bere zehaztapenen arabera mantendu, garbitu eta konpontzeko oinarrizko lanak egin dira.
e) Babes ekipamenduak jarri dira, eta egiaztatu da protokoloaren arabera egin dela eta arriskuen aurreko babesa egokia dela.
f) Mantentze-lanen fitxa bete da, eta atzemandako akatsak, ekipamendua nola gelditzen den eta hurrengo mantentze-lana noiz den adierazi dira, ezarritako prozedurei jarraituz.
g) Portaera seguruak eta laneko eta babeseko ekipamenduen behar bezalako erabilera sustatu dira.
h) Berariazko arriskuen oinarrizko ebaluazioak egin dira, eta aurreneurriak ezarri.
2. Arnasketa autonomoko ekipamenduak prestatu eta mantentzen ditu, eta haien operatibitatea egiaztatzen du, erabiltzeko prest direla aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Larrialdietan (besteak beste, suteak, produktu arriskutsuen ihesak eta espazio itxiak) eman daitezkeen eguratsetan jendearen osasunarentzat dauden arriskuak baloratu dira.
b) Arriskuetatik babesteko ekipamendu autonomoa (AAE) osatzen duten elementuak berrikusi dira, eta muntaketan izan daitezkeen matxura edo akatsak atzeman dira.
c) Arnasketa autonomoko ekipamendua garbitu da, eta haren oinarrizko mantentze-lana egin.
d) Ekipamendua jarri eta kendu da, eta AAEaren behar bezalako funtzionamendua, arnasteko moduko airea duen botilaren edukiera, hots alarmaren funtzionamendua eta sistemaren estankotasun egokia egiaztatu dira, AAEa erabiltzeko segurtasun neurriak kontuan izanda.
e) Botilaren hondar presioaren arabera zenbat denboran dagoen airea eta pertsona bakoitzeko kontsumoak kalkulatu dira.
f) Orientazio eta bilaketa teknikak egin dira arnasketa autonomoko ekipamenduarekin toki itxietan, deus ikusi gabe.
g) Konprimagailua erabiliz botila airez bete da laneko presioan, honako hauek kontuan izanda: konprimagailuaren funtzionamendua, botila betetzeko prozedura eta eragiketa horretan laneko arriskuetarako aintzat hartu behar diren prebentzio neurriak.
h) Konprimagailua bistaz ikuskatu da eta haren oinarrizko mantentze-lana egin, fabrikatzailearen prozedurei jarraituz, eta haren operatibitatea egiaztatu da.
i) AAEaren eta komprimagailuaren mantentze-laneko fitxa bete da, eta ohar hauek hartu dira: atzeman diren akatsak, aldatu diren iragazkiak, gehitu diren fluidoak, ekipamendua nola utzi den eta hurrengo mantentze-lana noiz den.
3. Esku-hartzeetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak prestatu eta mantentzen ditu, eta haien funtzionamendu egokia eta operatibitatea egiaztatzen, segurtasun arauei jarraituz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Izan daitezkeen esku-hartzeetan erabili beharreko ekipamenduak behar bezala identifikatu dira.
b) Ekipamenduek izan ditzaketen akats eta matxura nagusiak eta zenbatean behin egiaztatzen diren baloratu da, eta erabiltzeko prest eta akatsik gabe daudela egiaztatu da.
c) Ekipamenduak berrikusteko eta, behar izanez gero, behar duten mailaraino betetzeko protokoloak bete dira.
d) Behar bezala hartu dira segurtasun neurriak ekipamenduen oinarrizko mantentze-lanean.
e) Ekipamenduak garbitzeko eragiketak egin dira, fabrikatzaileak ezarritakoari jarraituz.
f) Ekipamendu eramangarriek bateriak kargatuta dituztela egiaztatu da.
g) Komunikazioetako ekipamenduen funtzionamendua egokia dela egiaztatu da.
h) Baso suteak atzeman, lokalizatu eta informazioa igortzeko baliabide eta ekipamenduen operatibitatea egiaztatu da, antolakundeak berrikusteko ezarritako protokoloei jarraituz.
4. Larrialdiko ibilgailuen egoera eta operatibitatea mantendu eta egiaztatzen du prestazioen eta zerbitzu motaren arabera, eta haien operatibitatea eta segurtasun neurrien funtzionamendua egiaztatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Erabilitako baliabide higigarrien prestazioak eta ezaugarriak baloratu dira.
b) Erabilitako baliabide higigarrietako likidoen mailak berrikusteko protokoloak bete dira.
c) Ibilgailuen seinalizazioko elementuak (hotsak eta argiak) berrikusi dira.
d) Ibilgailuen segurtasun neurrien (besteak beste, argiak, balaztak eta klaxona) behar bezalako funtzionamendua egiaztatu da.
e) Ibilgailuen abiatze azkarreko sistemen funtzionamendu egokia egiaztatu da.
f) Ibilgailuaren prebentzioko oinarrizko mantentze-lanaren programa burutu da (olio aldaketak, estuerak egiaztatzea, transmisioen koipeztatzeak, pneumatikoen presioa egiaztatzea eta beste batzuk) aurreikusitako egutegiaren arabera.
g) Eguneko fitxa bete da ibilgailuaren egoerari eta mantentze-lanetako jarraibideei buruz.
5. Larrialdiko ibilgailuen hornidura egiaztatzen du, segurtasun neurriak, muntaketa eta kargaketa betetzen direla ikusita, ibilgailu motaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ekipamenduak eta tresnak esleitutako tokian daudela egiaztatu da.
b) Arnasketa autonomoko ekipamenduak eta aire konprimatuko botilak behar bezala kokatu, muntatu eta kargatuta daudela egiaztatu da.
c) Ekipamendu eta tresna guztiak behar bezala kargatuta daudela egiaztatu da.
d) Erabilitako baliabide higigarrietako likidoen mailak berrikusteko protokoloak bete dira.
e) Larrialdiko ibilgailuen komunikazioetako ekipamenduak berrikusi dira.
f) Baliabide higigarrietako elementu operatiboak (besteak beste, ponpa, bulkatze-xurgatze sistemak, apar dosifikatzaileak, autogarabia eta autoeskala) berrikusi dira.
g) Auto barreneko ekipamendua eta hornidura eta materialarena egiaztatu da garraio sanitarioko ibilgailuetan.
h) Baliabide material sanitarioen motak eta haien funtzionaltasuna identifikatu dira.
i) Ekipamenduak eta tresnak erabiltzeko prest daudela egiaztatu da, materialak eta ibilgailuak berrikusteko orri bat beteta, eta materialaren edo ibilgailuen egoeraren gaineko edozein aldaketa dagoela ohartarazi da.
6. Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegiturak mantentzen ditu, haien egoerari buruzko inbentario eta txostenak prestatzen baititu eta haiek konpontzeko hobekuntzak eta kostua proposatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Jarduketa eremuan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren sarea osatzen duten elementuak identifikatu dira.
b) Jarduketa eremuan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren kontserbazio egoeraren ezaugarriak deskribatu dira.
c) Jarduketa eremuan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanetarako oinarrizko lanak zehaztu dira.
d) Jarduketa eremuan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanetan erabiltzen diren tresnak eta baliabide materialak identifikatu dira.
e) Jarduketa eremuan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren mantentze-lanetako eragiketen kostu ekonomikoa baloratu da.
f) Jarduketa eremuan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren egoerari buruzko txostenak egin dira, eta goragoko arduradunari igorri zaizkio.
g) Jarduketa eremuan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren inbentarioak prestatu dira, eta eguneratuta mantendu.
7. Baso suteen itzalketan esku hartzeko ekipamendu eta tresnak mantentzen ditu, eta haien behar bezalako funtzionamendua eta operatibitatea egiaztatzen, segurtasun neurriei jarraituz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Baso suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak identifikatu dira.
b) Baso suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnen erabilera maila eta printzipioak deskribatu dira.
c) Arriskuak eta segurtasun neurriak identifikatu dira, baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnen erabilerari buruz.
d) Baso suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak nola erabili, kontserbatu eta mantendu irakatsi zaie agintea duten langileei.
e) Mantentze-lanetako eragiketak burutzeko unitatearen ekipamendu eta tresnen egoera edo/eta eraginkortasuna ebaluatu da, eta beharren berri eman zaio goragoko arduradunari.
f) Baso suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak konpondu edo/eta berritzeko eragiketen kostu ekonomikoa baloratu da.
g) Baso suteak itzaltzeko lanetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnen inbentarioa egin da, eta haien egoera eta non dauden zehaztu.
Edukiak.
Norbera babesteko ekipamenduak prestatzea eta funtzionamenduan jartzea:
-Norbera babesteko ekipamenduak hautatzea. Ezaugarriak. Kategoriak eta piktogramak.
-Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea. Kontserbazio eta mantentze-lanak.
-Ekipamenduen fabrikazioari, erabilerari eta mantentze-lanei loturiko arauak eta jarraibide tekniko osagarriak.
-Suhiltzaileen babes pertsonaleko ekipamenduen (besteak beste, kaskoak, norbera babesteko jantziak, parkean egoteko jantziak, eskularruak, botak eta jantzi espezializatuak) ezaugarri teknikoak, erabilera, garbiketa eta ohikoak dituzten matxurak edo akatsak.
-Larrialdietan esku hartzeko mailak eta tipologia, eta haietako bakoitza behar diren babes pertsonaleko bitartekoez hornitzea.
-Suteak prebenitu eta itzaltzeko erabiltzen diren babes pertsonaleko ekipamenduen araudia.
-Laneko arriskuen prebentzioa lan bereziki larrietan edo arrisku berezia dutenetan, hala nola, altueratik erortzeko arriskua, lurperatuta gelditzea, behea jotako eraikinak, lana toki itxietan, arrisku elektrikoa duten lanak, itotzeko arriskua, agente kimiko, biologiko, toxiko edo erradioaktiboen erdian egotea.
-Laneko arriskuen prebentzioa, CE markaketarik ez duten makina eta tresnak erabiltzeko.
Arnasa babesteko ekipamenduak prestatzea eta funtzionamenduan jartzea:
-Arnasketaren fisiologia. Arnastu ezin diren eguratsak: errekuntzaren produktuak, kea, karbono monoxidoa, azido zianhidrikoa, egurats itogarriak, esposizio arriskutsu eta hilgarriak, gas toxikoak eta korrosiboak.
-Zirkuitu irekiko arnasketa autonomoko ekipamenduen (AAE) osagaiak.
-Ekipamendua ikuskatzea eta matxurak atzematea: presioa aztertzea, ihesak, presio positiboa eta botilako presio txikiaren ohartarazle akustikoa.
-AAEa behar bezala jarri eta kentzea.
-Mantentze-lanetarako jarraibideak: egunerokoa eta aldian behinekoa. AAEaren oinarrizko garbiketa eta mantentze-lana. AAEaren aldian aldiko mantentze-lana, enpresa espezializatuak egina.
-Botilak berriz arnasteko moduko airez kargatzeko prozedurak. Aire kontsumoaren kalkulua.
-AAEa kargatzeko eta ikuskatzeko aplikatzen den araudia, tipologiaren eta erabileraren arabera.
-Konprimagailuak: haien zatiak, funtzionamendua, laneko arriskuen prebentzioa. Mantentze-lanetako jarraibideak: ikuskapena, matxurak atzematea eta oinarrizko zein aldian behineko mantentze-lana.
-Oinarrizko segurtasun arauak AAEa erabiltzeko.
Esku-hartzeetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak prestatzea, funtzionamenduan jartzea eta haien oinarrizko mantentze-lana:
-Mahukak tolestea. Bulkatze mahukak. Jarioa tapatzekoak eta mahuka-babesak. Konexio-elementuak.
-Urez hornitzeko ekipamendu eta lanabesak suteen aurka: hidranteak eta ur-harguneak.
-Ura xurgatzeko ekipamendu, lanabes eta tresnak. Ponpak.
-Suteei urez ekiteko ekipamendu eta lanabesak. Sorospen azkarreko txirrikak: presio txikia eta presio handia. Mahuka-ahoak. Mahuka-ahoak piezatan urratzea, mantentze-lanerako.
-Aurrenahasgailuak eta suteei aparrez ekiteko ekipamenduak garbitzea. Xurgatze bidezko aurrenahasgailua, hedapen txikiko eta ertaineko mahuka-ahoa. Apar sortzaileak eta dosifikatzaileak.
-Haizagailuak. Sua jotzekoak eta bizkar-zorroak. Ikuspen termikoko kamerak.
-Ekipamendu elektrikoak eta presio txikiko eta handiko kuxin jasotzaileak. Ekipamendu elektrikoak eta berotan ebakitzekoak eta eraistekoak.
-Ebaki eta banatzeko ekipamendu hidraulikoak. Multzo hidraulikoa. Banatzaile hidraulikoa. Zizaila hidraulikoa. Zilindro hidraulikoak. CORE sistemadun mahukak.
-Trakzio eta arrasteko ekipamenduak: dibidieta eta traktela.
-Norberak salbamenduan nahitaez erabili beharreko materialak.
-Apeo eta eskoratzeetan erabiltzen diren tresnak. Motozerra. Belarridun mailua. Zurezko ginbaleta. Ahuntz-hanka. Nibela. Eskuaira. Bridak. Eskora teleskopikoa. Erakuslea. Paleta katalana. Lur-pala. Hondeaitzurra. Pikatxoia. Burdinezko mazoa.
-Sokekin aurrera egiteko erabiltzen diren tresnak. Ainguratzeko materiala. Material bereziak. Materialen mantentze-lana eta haien iraungitzea. Oihalak eta sokak, zintak eta arnesak. Salbamendu eskalak. UNE EN 1147 araua. Eskailera kakoduna, garfioduna, karelekoa eta luzagarria edo gidariduna. Eskailera handiak. Mantentze-lanak.
-Arrisku elektrikotik babesteko tresna eta ekipamenduak: aulkitxo eta alfonbra isolatzaileak, salbamenduko pertikak, tresna isolatzaileak, fusibleak kentzeko eskutokiak.
-Substantzia arriskutsuen detektagailu eta neurgailuak.
-Osasun arloko materiala: botikina, ohatilak, hutseko lastairak eta biriken bizkortzaile automatikoak.
-Irrati-komunikazioetako ekipamenduen lehen mailako mantentze-lana eta funtzionamendua. Irrati igorgailuak: finkoak eta eramangarriak. Elikagailuak, bateriak eta antenak. Irrati estaldura elektrikoa. Irrati komunikazioko sare bakunak, errepikagailuekin, maiztasunen esleipen dinamikokoak.
Larrialdiko ibilgailuen lehen mailako mantentze-lana eta haien egoera eta operatibitatea egiaztatzea:
-Eztanda motorren funtzionamendua eta osagaiak, diesel motorrak. Bi denborako motorrak eta lau denborakoak. Propultsioa. Aurreko trakzioa eta guztirako propultsioa.
-Lehentasuna duten ibilgailu mota: 4x4 ibilgailuak, hiriko ibilgailuak, mendikoak, altueran lan egitekoak, erreskateko ibilgailu bereziak eta garraio sanitarioko ibilgailuak.
-Hiriko ibilgailuen eta 4x4koen arteko aldea: esekidurak, transmisioa, diferentzialak, zati nagusiak, gutxieneko altuera, erasoko angelua, iraultzeko angelua, badeoa eta biraketa erradioa.
-Garraio sanitarioko ibilgailuak, anbulantziak. Garraio motak. Ezaugarri teknikoak. Errepideko garraio sanitarioaren oinarrizko berezitasunak.
-Mantentze-lanak. Olio motak, koipeak eta beste fluido batzuk. Transmisioak koipeztatzea. Motorreko olioaren, olio hidraulikoen eta beste fluido batzuen mailaren kontrola eta haiek berritzea. Transmisioak koipeztatzea. Ibilgailuen instalazio elektrikoa. Hotzean abiarazteko sistema. Ibilgailuen mantentze-lanetan hartu beharreko aurreneurriak.
-Erregaien, uraren eta olioen metaketa, ontzi-aldaketa eta tratamendua.
-Motor eta galdaretarako uraren analisia eta tratamendua.
Larrialdiko ibilgailuetako hornidura egiaztatzea:
-Autoponpak: hiriko ponpa arina, hiriko ponpa astuna, mendiko ponpa arina, mendiko ponpa astuna, inude-ponpa arina, inude-ponpa astuna.
-Sua itzaltzeko eta salbamenduko beste ibilgailu batzuk: autoeskala automatikoa eta autogarabiak.
-Bide Segurtasunari buruzko Legea. Garraio sanitarioaren kalitatearen berariazko araudiak eta haiekin bat heldu diren beste araudi batzuk.
-Autoeskala edo autogarabi ibilgailuen instalazio hidraulikoa: ezaugarriak eta oinarrizko mantentze-lana.
-Larrialdiko ibilgailuen material hornidura. Non kokatu eta nola kargatu.
-Material eta bidaia-leku sanitarioko ekipamenduaren eta horniduraren kontrola. Osasun arloko materialaren esterilizazioa. Osasun eta administrazio arloko agiriak betetzea. Osasun arloko baliabide materialen sailkapena eta haien funtzionaltasuna.
-Ponpa motak. Ponpa zentrifugoak. Ponpen kurba bereizgarriak. Ponpa erabiltzeko arauak, xurgaketa eta ponpa piztea. Xurgaketaren printzipioak.
-Aparraren dosifikatzaile automatikoak. Garbiketa eta oinarrizko mantentze-lana.
Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko diren azpiegituren mantentze-lana:
-Baso suteak prebenitzeko azpiegiturak. Kontserbazio eta operatibitaterako behar den egoera.
-Baso suteak itzaltzeko azpiegiturak. Kontserbazio eta operatibitaterako behar den egoera.
-Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegituren kontserbazio eta operatibitate arazoak. Aurreneurriak eta neurri zuzentzaileak azpiegituren operatibitatea murriztearen aurka.
-Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegiturak mantentzeko eta egokitzeko eskakizunak. Lanen kostuaren balorazioa. -Mantentze-lanen arrisku nagusiak.
-Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegiturei buruzko txosten eta inbentarioak.
Baso suteen itzalketan esku hartzeko ekipamendu eta tresnen erabilera eta mantentze-lana:
-Baso suteak itzaltzen erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnen egoera egokia, haien operatibitatea eta eraginkortasuna bermatzeko.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnen batez besteko bizitza erabilgarria. Ekipamendu eta tresnen erabilera jarraituaren ondoriozko arazoak.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnen mantentze-lanetarako teknikak. Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnak konpondu eta berritzeko batez besteko kostua.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnak metatu eta garraiatzeko baldintza egokiak.
-Inbentarioak bete eta eguneratzeko metodoak.
Orientabide didaktikoak.
Lanbide modulu hau zeharkako modulua da, eta behar den prestakuntza jasotzen du esku-hartze operatiboarekin loturiko gainerako moduluetan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua mantendu eta egiaztatzeko zereginak betetzeko. Beraz, jarduketa lerro hau zikloaren beste moduluetan garatuko da.
Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua mantendu eta egiaztatzearen garrantzia ikasleak baloratu dezala da moduluaren helburua; beraz, haren edukiak funtsezkoak dira zikloko gainerako moduluetarako.
Modulua bukatzean, ikasleak gai izan beharko du:
-Babes pertsonaleko ekipamenduak eta arnasa babestekoak prestatu eta funtzionamenduan jartzeko.
-Esku-hartzeetan erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak prestatu, funtzionamenduan jarri eta oinarrizko mantentze-lana egiteko.
-Larrialdiko ibilgailuen eta haien horniduraren lehen mailako mantentze-lana egiteko eta haien egoera eta operatibitatea egiaztatzeko.
-Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko diren azpiegituren mantentze-lanaz arduratzeko.
Oinarrizko edukien atalean proposatzen da irakasgaien sekuentziazioa. Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Haien guztien multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitza guztiak lortuko dira.
Moduluko edukietako asko beste modulu batzuetan zeharka landuko dira. Gomendagarria litzateke, beraz, eduki horiek irakatsi aurreko koordinazioa, zein sakontasun maila lortzen den zehazteko. Moduluari esker, ezagutza horiek guztiak elkartuko dira eta izaera sistematiko eta globalizatzaileagoa emanen zaie.
Larrialdietan eta babes zibilean esku hartzeko erabiltzen diren ibilgailuen mantentze-lanetako lehen mailako teknikei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzaren eta ebaluazioaren jarduerak, baita larrialdietan eta babes zibilean esku hartzeko erabiltzen diren ekipamendu pertsonal eta kolektiboen mantentze-lanetako teknikei buruzkoak ere; jarduera horiek larrialdiaren errealitatearekin bat egin dezaten bilatuko da.
Jarduera praktikoen aurretik oinarri teoriko batzuk izanen dira sarrera gisa, eta haiei esker, larrialdiko eta babes zibileko zentroetan dauden ekipamendu, material eta azpiegiturekin bat egiten duten ezagutzak eskuratuko dira.
Ona litzateke jarduera integraturen bat egitea, eta hartan beharrezkoa izatea moduluko eduki-multzoetan eskuratutako ezagutzak eta “Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan” izeneko moduluan eskuratutako edukien zati bat aplikatzea.
Material eta ekipamendu bereziz garatzen den modulu teoriko praktikoa denez, oso kontuan hartu beharko dira segurtasun pertsonala eta kolektiboa, baita norbera babesteko neurriak eta lan segurtasuneko arauak aplikatzen direla ere.
Modulu hau, bere edukiak orokorrak direnez, esku-hartze operatiboko gainerako moduluei lotua dago, eta eduki horietako batzuk berriz sartu edo gogoratu beharko lirateke geroago ematen diren beste modulu batzuetan, hain dira garrantzitsuak.
Gainera, modulu hau bereziki lotua dago “Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan” izenekoarekin; izan ere, ibilgailu sanitarioen mantentze-lana egitean eta haien operatibitatea egiaztatzean baliabide sanitarioen hornidura aipatzen da. Biak landuko dira lehen kurtsoan, eta horrek modulu horien irakasleen arteko koordinazioa eskatzen du.
Azkenik, adierazi behar da modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; zehazki, berariazko arriskuak zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Zaintza eta esku-hartze operatiboa baso suteetan.
Kodea: 1529.
Iraupena: 220 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Baso suteei edo haien arriskuei buruzko informazioa detektatu eta jakinarazten du zaintzaren puntu finko eta mugikorretatik, eta lurraldearen ezaugarriak eta sute mota eta haren tamaina baloratzen ditu, behaketan lortutako informaziotik abiatuta eta baliabide teknikoak erabilita.
Ebaluazio irizpideak:
a) Baso sutearen arriskua handi dezaketen elementuak, zaindu beharrekoak, lokalizatu dira lurraldean, hala nola, aisiako jarduerak eta laborantzan makineriaz egiten diren lanak, eta eremuko planoetan eta argazkietan kokatu dira eta koordinazio zentroari jakinarazi zaizkio.
b) Baso sutearen sorguneak azkar eta zehatz detektatu eta lokalizatu dira tresnak (besteak beste, largabistak, mapa eta iparrorratza) eta berariazko baliabideak (besteak beste, ikusteko moduko espektroko kamerak eta infragorrikoak, tenperatura sentsoreak eta ke sentsoreak) erabilita.
c) Baso sutea non hasi den kokatu da plano batean edo bistaz lurralde batean, eta haren koordenatuak lortu dira ahalik eta zehatzen.
d) Baso sutearen mota zehaztu da, ke zutabea aztertuta; besteak beste, haren forma, kolorea, dentsitatea, tamaina eta norabidea kontuan hartuta.
e) Lehen erasorako zer baliabide behar diren baloratu da, baso suteak izan dezakeen larritasunari buruz egindako ebaluazioaren arabera, ukitutako eremuaren ezaugarriak kontuan hartuta, hala nola, landaredia eta topografia, arriskuan diren ondasunak, biziguneak eta azpiegiturak, eta baso suteak zer-nolako hedapena duen.
f) Sutearen detekzioari, kokapenari eta ezaugarriei eta lehen erasorako kalkulatzen diren baliabideei buruzko informazioa behar bezala igorri zaie koordinazio zentroei eta sua itzaltzeko hurbilen dauden baliabideei, irrati instalazioekin edo beste baliabide batzuekin komunikatzeko protokoloak aplikatuta, baso sutea azkar itzaliko dela segurtatzeko.
g) Esku hartzeko erabaki estrategikoak hartu dira, baso suteei baliabideak gehitzeko jarraipenaren informaziotik abiatuta, haien bilakaeraren arabera, eta koordinazio zentroari edo su itzalketaren arduradunari emandako informazioaren zehaztasuna egiaztatu, baita irrati igorgailuekin eta erabiltzen diren gainerako baliabideekin komunikatzeko protokoloen aplikazioa ere.
2. Baso suteetako esku-hartzea prestatzen du, haiek kontrolatu eta itzaltzeko behar diren baliabide materialen egoera eta operatibitatea egiaztatzen du, eta behar bezala aplikatzen ditu komunikazio protokoloak esku-hartzearen operatibo koordinatu baten barrenean.
Ebaluazio irizpideak:
a) Norbera babesteko ekipamenduak, esku-hartzeari egokituak, prestatu dira, norbera babesteko elementu (NBE) bakoitza zenbateraino erabiliko den kontuan hartuta.
b) NBE egokia aukeratu da, eta behar bezala jarri da esku-hartzea egiteko.
c) Baso suteetan erabiltzen diren komunikazio eta lokalizazioko ekipamenduak (besteak beste, lurreko bandako igorgailuak, aireko bandako igorgailuak, sakelako telefonoak, telefono sateliteak, PDA eta GPS) prestatu eta haien funtzionamendua egiaztatu da.
d) Suteak itzaltzeko ekipamenduak (besteak beste, urez hornitzeko sistemak, xurgatzeko eta bulkatzeko ekipamenduak, apar sortzaileak, mahukak, mahuka-ahoak, errakoreak) eta tresnak (besteak beste, sua jotzekoak, pulasky, mcleod, aitzurra eta tantako zuzia) prestatu dira.
e) Baso sutearen kokalekua berretsi da, eta biderik seguruena aukeratu, ahalik eta azkarren iristeko.
f) Irteera orduaren eta baso sutera iristeko kalkulatzen den denboraren berri eman zaio koordinazio zentroari.
g) Baso suteak itzaltzeko beste unitate batzuekin eta parte hartzen duten beste talde batzuekin (besteak beste, guardia zibila, osasun arloko langileak eta babes zibilekoak) komunikatu da, koordinazioa errazteko.
3. Ekipamendua baso suteen hainbat kokagunetara lurrez nola eraman antolatzen du, ibilgailuak segurtasunez eta zehaztasunez kokatzen ditu eta lantaldeak esku-hartzean dituen eginkizunak definitzen ditu, erasorako zehaztutako planaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Garraiatu eta sua itzaltzen duten ibilgailuak gidatzeko gomendioak kontuan hartu dira, batez ere ibilgailu astunei buruzkoak, bidearen edo mendiko pistaren ezaugarriak (besteak beste, biribilguneak, bihurguneak eta segurtasun neurriak) aintzat hartuta.
b) Bidaian, baso sutearen bilakaerari eta beste baliabide batzuen desplazamenduari buruzko informazioa berretsi eta eskatu da, esku hartzeko eremura iristean zer egoera dagoen jakiteko.
c) Bidaian, unitatea osatzen duten langileen arteko zereginen banaketa antolatu da, suteari aurre egiteko denbora hobetzeko eta baso sutea ahalik eta azkarren kontrolatzeko.
d) Bidaian, eraso plana berretsi da, baso sutetik hurbil bistaz hartutako informazioaren arabera.
e) Iritsi izanaren eta prest egotearen berri eman zaio baso sutea itzaltzeko arduradunari edo zuzendariari, non jardun behar duen eta zer zeregin duen jakiteko.
f) Ibilgailua behar bezala kokatu da esku-hartzean, haren erabilera eta beste ibilgailuen pasabidea erraztu dira, eta premiaz ateratzeko aukera hartu da kontuan.
4. Helikoptero bidezko garraioa eta aireko baliabideekin egin beharreko lana antolatzen ditu, eta giza baliabideak eta baliabide materialak ontziratzeko eta lurreratzeko maniobrak gainbegiratzen, baita, esku-hartzea garatu ahala, baliabide horiekin koordinatzeko eta komunikatzeko protokoloen aplikazioa ere.
Ebaluazio irizpideak:
a) Langileak eta sua itzaltzeko baliabideak ontziratu, garraiatu eta lurreratzeko maniobrak segurtasunez egin dira.
b) Egoera aztertu eta ebaluatu da, helikopteroan sutera hurbiltzeko fasean.
c) Erasotzeko aurreikusitako plana eta helikopteroz eramandako unitateak non jardun behar duen berretsi da sua itzaltzeko zuzendariarekin edo agintedunarekin.
d) Sua itzaltzeko, helikopterotik lurreratu beharreko tresnak eta ekipamenduak aukeratu dira, zer ekintza burutu behar diren eta unitateak non jardun behar duen ikusita.
e) Agintedunik gabe, lurra non hartu behar den eta sua itzaltzeko ekipamendua eta baliabideak non lurreratu baloratu da.
f) Helibaldea edo azpiko deposituko mahukatzarra kokatu edo biltzeko maniobra egin da, ura segurtasunez kargatzeko.
g) Aireko baliabideen beharren berri eman zaio sua itzaltzeko zuzendariari edo agintedunari, sua itzaltzeko lanen eraginkortasuna segurtatzeko.
h) Non lan egin behar den jakinarazi zaio sua itzaltzeko zuzendariari edo agintedunari, langileen segurtasuna bermatua izan dadin aireko baliabideetatik ura deskargatzeko eragiketetan.
5. Lantaldearen esku-hartze operatiboa koordinatzen du baso sute simulatuetan, definitutako esku-hartze teknikak aplikatzen ditu, eta sutearen bilakaeraren ondoriozko beharrak baloratzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Zer baso sute den eta haren bilakaera baloratu da zuzeneko behaketa eginez, eskualdeko landaredian, meteorologian eta topografian oinarrituta, eta izan daitezkeen arriskuak kontuan izanda.
b) Sua itzaltzeko tresna eta ekipamendu egokiak aukeratu dira, agintedunak emandako jarraibideen arabera.
c) Jarraibideak eman zaizkie agintzen dutenei, eta behar bezala ulertu eta interpretatu direla segurtatu da.
d) Teknika egokiak segurtasunez gauzatu dira, eraso planean ezarritakoaren arabera.
e) Esku hartzeko eremuan diren lurreko eta aireko beste baliabide batzuekin koordinatuta eta segurtasunez egin da lan.
f) Komunikazio fluxua mantendu da goragokoekin eta agintzen dutenekin, eragiketen nondik norakoari buruzko edozein gertaera garrantzitsuren berri emanez, haien eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzearren.
g) Sutean, unitatearen behar logistikoak baloratu eta komunikatu dira, eta arreta berezia eman zaie langileen anoari eta hidratazioari.
Edukiak.
Baso suteak detektatu, lokalizatu eta komunikatzeko tekniken aplikazioa:
-Arriskuko elementuen identifikazioa. Baso sutea sor dezaketen jarduera eta erabilerak.
-Baso suteen zaintza eta detekzioa. Baliabideak. Zaintzarako ibilbideak ezartzeko printzipioak, arriskuaren eta prest dauden baliabideen arabera.
-Baso suteen lokalizazioa. Erabiltzen diren baliabideak eta ekipamenduak. Kartografia erabili eta interpretatzea.
-baso suteen ezaugarriak. Ke zutabeen analisia. Informazio garrantzitsua. Lehen erasoan esku hartzeko ezaugarriak eta beharrak.
-Baso sutea hasi den eremuaren ezaugarriak: topografia, biztanleria eta biziguneak.
-Baso suteei buruzko informazioaren transmisioa. Zaintzan lortutako informazioaren analisia eta sintesia. Komunikazioko arau eta protokoloak, erabili den baliabidearen arabera.
-Beharrezko baliabideak zenbatestea. Bertaratzeko zenbatetsitako denborak.
Baso sutean zer esku-hartze egin prestatzea:
-Norbera babesteko ekipamenduak prestatzea. Ekipamenduak. NBEak jartzeko eta egiaztatzeko erabilera eta prozedurak.
-Komunikazio eta lokalizazioko ekipamenduak prestatzea. Ekipamenduak. Operatibitatea egiaztatzea.
-Baso suteetan esku hartzeko ekipamendu eta tresnak prestatzea. Ekipamenduak eta tresnak. Ekipamendu eta tresnak eramatea.
-Ibilbideak hautatzea. Segurtasun arauak sutera bertaratzean. Ibilgailuen mugak. Pista eta bideen gutxieneko premiak. Ibilbide onenen trazadura. Denboren kalkulua.
Baso suteraino lurrez bertaratzea:
-Garraiatzeko eta baso suteak itzaltzeko ibilgailuak. Mendiko autoponpa arin eta astunak. Inude-autoponpak. Tresnak eta ekipamendu osagarriak.
-Baso suteak itzaltzeko eta garraioa egiteko ibilgailuen zehaztapenak. Berariazko ekipamendua. Erabilerak, esku-hartze motaren arabera.
-Baso suteak itzaltzeko eta garraioa egiteko ibilgailuak gidatzea. -Ibilgailu arin eta astunak gidatzeko teknikak.
-Bide eta mendiko pistetan gidatzeko teknikak. Gidariaren integrazioa ibilgailuan, ergonomia.
Helikoptero bidezko garraioaren antolaketa suteraino eta aireko baliabideekin lan egitea:
-Sutearen nondik norakoa ebaluatzea helikopterotik.
-Sua itzaltzeko baliabideak eta langileak helikopteroz eramatea: garraioko helikopteroak. Giza baliabideak eta baliabide materialak ontziratu, garraiatu eta lurreratzeko protokoloak. Komandantearekin eta kanpoarekin komunikatzeko protokoloak.
-Aireko baliabideak, baso suteak itzaltzeko. Esku hartzeko helikopteroak erabiltzea. Esku hartzeko hegazkinak erabiltzea.
-Aireko baliabideekin lan egiteko prozedurak. Ura eta substantzia motelgarriak hegazkinetan lurretik kargatzeko eta deskargatzeko protokoloa. Aireko baliabideekin lurretik lan egitea. Segurtasun arauak. Komunikazioa aireko baliabideekin. Protokoloak. Alfabeto aeronautikoa.
In situ esku-hartze operatiboa baso suteetan:
-Baso sutearen bilakaeraren balorazioa. Suteak kaltetutako ondasunak egiaztatzea.
-Sua itzaltzeko tresna eta ekipamenduak aukeratu eta erabiltzea. Ibilgailuak eta makinak: besteak beste, bulldozerra, autoponpa, inude-kamioia.
-Aireko baliabideekin lan egiteko protokoloak eta segurtasun arauak, lurreko langileentzat.
-Zuzeneko erasoko teknika motak eta haiek nola erabili.
-Zeharkako erasoko teknika motak eta haiek nola erabili.
-Errekuntza moteltzen duten produktu kimikoak eta ura nola erabili, eta haien motak.
-Arriskuak eta segurtasun neurriak.
-Baso suteak itzaltzen erabiltzen diren estrategia eta taktikak. Baso sutearen faseak. Baso sutearen zonifikazioa. Sektoreak. Hiri eta baso interfazeko eremuetako suteak.
-Baso suteen aurka borrokatzeko antolamenduaren egitura. Larrialdietan jokatzeko sistema. Abian jartzea. Antolamendu eta aginteko egitura hasierako erasoan, eraso handitua eta sute handia.
-Behar logistikoen eta anoa beharren balorazioa. Anoa eta atseden beharrak baso suteak itzaltzeko lanean. Baliabide logistikoen beharrak baso suteetan. Baliabide, ekipamendu eta tresnen matxura nagusiak baso sutean.
-Baso suteetan komunikatzeko arau eta protokoloak. Komunikazioak emisora bidez eta beste gailu batzuen bidez. Zehaztapenak aireko baliabideekin.
Orientabide didaktikoak.
Ikasleek baso suteetan esku-hartze operatiboa egiteko beharrezko trebetasunak beregana ditzatela du helburu modulu honek.
Modulua bukatzean, ikasleek gai izan behar dute:
-Arriskua in situ baloratzeko.
-Baliabideak eta langileak antolatzeko.
-Ibilbide seguruen eta azkarrenetatik gertaeraren tokira joateko.
-Erasotzeko, segurtasunez egoteko eta agintzeko guneak kokatzeko.
-Sutea itzaltzeko esku-hartze operatiboa egiteko, bere karguko ekipamenduak koordinatuta eta segurtasun arauen aplikazioa kontrolatuta.
Modulu hau teoriko-praktikoa da eta, horrenbestez, haren irakastordu batzuk erabilera anitzeko espazioetan emanen dira. Praktikak hasteko, ona da ikasle bakoitzak laneko arropa egokia eta norbera babesteko baliabideak janztea.
Oinarrizko edukien atalean proposatzen da irakasgaien sekuentziazioa. Edukiak lan unitatetan antolatzen dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Haien multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira. Lan unitate bakoitzak material, ekipamendu edo tresna bat izaten ahalko du, edo antzeko multzo bat.
Jarduera praktikoen aurretik oinarri teoriko batzuk izanen dira sarrera gisa, eta haiei esker ezagutzak eskuratuko dira.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Baso suteak sortzen dituen jardueren balorazioa eta zaintza.
-Sutearen kokagunearen balorazioa, SIG tankerako informatika aplikazioak erabilita.
-Gertaeraren tokira joatea, toki zailetan gidatzeko teknikak aplikatuta.
-Baso suteak itzali eta kontrolatzeko teknikak aplikatzea, norbera babesteko ekipamenduak erabilita; horrela, moduluaren helburuak lortuko dira.
Jarduera integraturen bat egitea gomendatzen da, eta hartan beharrezkoa izatea “Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea” moduluko azken bi eduki-multzoetan lortutako ezagutzak aplikatzea. Lehen kurtsoan ematen dira bi moduluak eta, hortaz, irakasleen arteko koordinazioa behar da kurtsoan zehar.
Gainera, “Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa” moduluari lotua dago; izan ere, esku-hartze operatiboek lanen koordinazioa eskatzen dute larrialdietan, baita ariketa eta simulakroak prestatu eta egitea, eta larrialdi zentroetako jarduerak eta funtzionamendua gainbegiratzea ere, besteak beste.
Azkenik, adierazi behar da modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; eduki horiek zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Esku-hartze operatiboa salbamendu eta erreskate jardueretan.
Kodea: 1532.
Iraupena: 220 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Erreskate eta salbamendu eragiketak altueran egiten ditu hainbat gertaera simulatuetan, autobabeserako neurri, teknika eta material egokiak erabilita.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egoera baloratu da, arrisku/onura harremana, baliabideak, sarbideak eta eskura dauden bitartekoak aztertuta, jarduketari buruz zer erabaki eta zer teknika aplikatu erabaki baino lehen.
b) Norberaren materiala eta salbamendu zakuko materiala prest eta eskura daudela egiaztatu da.
c) Lantaldeko kideen rolak banatu dira, gaitasunak eta burutu beharreko zereginak baloratu ondoren.
d) Norberaren segurtasun neurriak eta lantaldean parte diren beste batzuenak hartu dira.
e) Materialak zabaldu eta bildu dira, erabili diren aldiro.
f) Behar bezala aukeratu da altuerako erreskateko maniobra bakoitzerako beharrezko materiala, segurtasun kate dinamiko batek dituen erorketaren energia, erorketaren faktorea eta talka-indarra zuzen kalkulatu ondoren, eta kontuan hartuta parte hartzen dutenen segurtasuna, eroriz gero; ekipamenduak beren mugen barrenean ari direla egiaztatu da.
g) Biktima dagoen lekura iritsi da altuerako teknikak behar bezala erabilita, eta hura non eta nola dagoen baloratu da, erreskatea egiteko.
h) Biktima ebakuatu da haren egoera (traumatizatua, bere onetik aterata, toxikatua edo orientazioa galduta, besteak beste) kontuan hartuta; horretarako, teknika egokiak erabili dira (autoeskala, tirolina, mendiko eskalatzaileen erreskatea eta biktimarekin jaistea, besteak beste).
i) Maniobrak egiteko prozedurak aplikatu dira eta ustekabeetan lasaitasunez erantzun da, egoera berrietara eta beste gertaleku batzuetara egokituta; ahal dela, segurtasun instalazio bat erabili da.
j) Lantaldearen barrenean esleitutako rola behar bezala bete da esku-hartze bakoitzean, hura kritikoki aztertu ondoren.
k) Beste talde operatibo batzuekin (besteak beste, osasun arlokoak, suteen itzalketa, Indar Armatuak eta CFSE) koordinatuta egin da erreskatea.
2. Igogailu, jasogailu eta toki itxietan harrapatutako jendea erreskatatzen du, eta tipologia, teknika, eta prozedura eraginkor eta efizienteak identifikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Arrisku egoera aztertu da, eta tipologia (hidraulikoa, elektrikoa) igogailuen egiturazko elementuak (makina, kabina eta ateak, besteak beste) eta arriskuko elementuak (besteak beste, kaxa elektrikoak, makineriarekin harrapatua, eta erorketa) identifikatu dira.
b) Igogailu edo jasogailuko okupatzaileen egoera (harrapatuak edo beren onetik aterata) baloratu da, esku hartzeko lehentasunak, teknikak eta estrategiak zehazteko, eta baliabideak egoeretara egokitu dira.
c) Lantaldeko kideen rolak banatu dira, gaitasunak eta burutu beharreko zereginak baloratu ondoren.
d) Aurreneurri egokiak hartu dira parte-hartzaileen gehiegizko ahaleginak saihesteko.
e) Irteerako solairu batean jarri da kabina (igoz edo jaitsiz, zein den egoera) eta posizio horretan blokeatu da (hori ahal bada, barrenean direnen segurtasuna arriskuan jarri gabe), ateak ireki dira eta ezarritako prozedurak bete, igogailuko okupatzaileengana iristeko.
f) Aurreneurriak hartu dira, ez daitezen esku-hartzaileak eta okupatzaileak igogailuaren zulora erori.
g) Harrapatutako pertsonak askatu dira teknika egokiak erabilita (besteak beste, kuxin pneumatikoen edo tresna hidraulikoen bidez askatzea eta ateak irekitzea), eta babes neurriak hartu dira, ez daitezen esku-hartzaileak eta biktimak altueratik erori.
h) Ukitutako eta harrapatutako pertsonen estresa eta tentsioa moteltzeko teknikak erabili dira haiek askatzeko maniobran.
i) Osasun arloko beste talde operatibo batzuekin koordinatuta egin da erreskatea, haien beharra bada.
j) Aurreneurriak hartu dira, igogailu edo jasogailuak ez erabiltzeko eta altueratik erortzeko arriskurik izan ez dadin, harik eta dagokion zerbitzu teknikoak berriz abian jarri arte.
3. Erreskateko eragiketak egiten ditu trafikoko eta garraioko beste baliabide batzuetako istripu simulatuetan, ibilgailuetan harrapatutako pertsonak askatzeko lan teknika eta prozedurak aplikatzen ditu, eta biktimentzako eta esku-hartzaileentzako arriskuak saihesten.
Ebaluazio irizpideak:
a) Istripuaren egoera aztertu da, eta ibilgailuaren tipologia (besteak beste, autoa, kamioia, trena), haien egiturazko elementuak (besteak beste, txaxisa, direkzioa, motorra eta segurtasun elementuak), arriskuko elementuak (besteak beste, arrisku elektrikoa, sute arriskua eta ingurumen arriskua) eta ezbeharraren kokalekua (besteak beste, tunelak, lubetak eta errepideak) identifikatu dira.
b) Ibilgailuko okupatzaileen egoera (harrapatuak, lesionatuak eta hildakoak) baloratu da, esku-hartzean erabili beharreko lehentasunak, teknikak eta estrategiak zehazteko, eta baliabideak egoeretara egokitu dira.
c) Lantaldeko kideen rolak banatu dira, gaitasunak eta burutu beharreko zereginak baloratu ondoren.
d) Norberaren materiala eta erreskateko materiala prest eta eskura daudela egiaztatu da.
e) Erabilitako teknika eta materialei egokitutako babes pertsonaleko eta kolektiboko baliabideak erabili dira (besteak beste, ez ebakitzeko babesa, babes-pantaila eta airbaga ez aktibatzeko babesa).
f) Segurtasun eremuak ezarri dira, esku hartuko den eremua seinalizatuta, esku-hartzaileei arriskuak saihesteko.
g) Aurreneurriak aplikatu zaizkio ibilgailuari esku-hartzea egiteko (besteak beste, ibilgailua egonkortzea, bateria bidezko hornidura elektrikoa moztea, eta gas hornidura moztea propultsio hori duten ibilgailuetan), sistema elektrikoen, elikatzeko sistemen, segurtasun pasiboko sistemen eta fluidoen jokabidea eta arriskuak kontuan hartuta.
h) Ustez biktima denarengana jo eta hura askatzeko teknikak aplikatu dira (besteak beste, ebaki eta banatzea) osasun arloko langileek egonkortze teknikoa egin diezaioten, eta laneko arriskuen prebentzioko neurriak (besteak beste, ergonomikoak, ahaleginak dosifikatzekoak eta errelebokoak) aplikatu zaizkio, emozioen egonkortasuna mantendu da, eta biktima lasaitu.
i) Ustezko biktima atera da, biktimak askatzeko teknikak (besteak beste, ebaki eta banatzea) eta mobilizatzekoak aplikatuta, osasun arloko langileek esku hartu eta ebakuazioa egin dezaten; laneko arriskuen prebentzioko neurriak aplikatzen dira (besteak beste, ergonomikoak, ahaleginak dosifikatzekoak eta errelebokoak), emozioen egonkortasuna mantendu da, eta biktima lasaitu.
j) Beharrezkoa izanez gero, biktima lekuz aldatzeko jarraibideak aplikatu dira.
k) Erreskatea egin da beste talde operatibo batzuekin (osasun arlokoak, Indar Armatuak eta CFSE) koordinatuta, eta ezbeharra ikertzeko froga garrantzitsuak hondatzea galarazi da.
4. Uretan pertsonak salbatzeko eta gauzak erreskatatzeko eragiketak egiten ditu, bilatzeko metodoak eta flotatzeko eta erreskatatzeko teknikak aplikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Zer-nolako gertaera den aztertu da, arriskua/onura baloratu, tokiaren kokaera eta ezaugarriak (besteak beste, ur-bazterra, ur-lasterra, eremu zabala eta uholdeak) identifikatu dira, baita biktimak nola egon daitezkeen (besteak beste, konortea eta hipotermia eta flotatzeko baliabideak), sarbideak eta eguraldia ere.
b) Norbera babesteko baliabideak (besteak beste, neoprenozko jantzia, txapinak, arnesa, urpeko betaurrekoak, eta azaleko arnasketarako gailua) eta babes kolektibokoak (besteak beste, soka eta elementu flotatzaileak), erabilitako teknika eta materialei egokituak, baliatu dira.
c) Bilatzeko metodorik egokiena aplikatu da, bilatu beharreko pertsonaren edo/eta gauzaren (balizamenduaren bidez, eta kaletan barna, zirkuluetan eta gehikuntzaz) eta ikuspenaren arabera, bilaketaren esparruan, eremu orokorraren barrenean.
d) Ustezko biktimarengana iritsi da, hura lasaitu eta uretan sartzeko eta hurbiltzeko teknikak aplikatu dira.
e) Toki segurura erreskatatu da ustezko biktima eta, behar izanez gero, hura libratzeko eta tiraka eramateko teknikak aplikatu dira.
f) Uholdeen edo antzeko egoeren ondorioz inkomunikatutako jendea erreskatatu da, urak hartutako eremuetan barna, toki segururaino, zerbitzu publiko eskudunekin koordinatuta.
g) Informazioa eman zaio koordinazio zentroari egindako ekintzei, lortutako helburuei eta egoerako nobedadeei buruz, esku-hartzean zehar.
h) Esku-hartzaileen ahaleginak dosifikatu dira, eta erreleboak egin, aurreikuspenaren arabera.
5. Toki itxietan edo eremu zabaletan, egoera simulatuetan lurperatuta dauden pertsonak lokalizatu eta erreskatatzeko eragiketak egiten ditu, esku hartzeko eremuari egokitutako teknika eta prozedurak aplikatzen ditu, eta ustez ukituak direnen eta esku-hartzaileen gaineko segurtasun baldintzak egiaztatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ezbeharra gertatu den tokiko egiturazko egonkortasuna ebaluatu da, eta esku-hartzaileen eta biktimen gainean erori edo irrista daitezkeen elementurik ote den aztertu da.
b) Lantaldeko kideen rol eta zereginak banatu dira, eta garatu beharreko gaitasun eta zereginak baloratu, atsedenak, erreleboak eta anoak kontuan hartuta.
c) Ezbeharraren tokian dauden hornidura instalazioak moztu dira, arriskua handi dezaketelako esku-hartzaileentzat eta biktimentzat.
d) Besteak beste, soinuaren bidez lokalizatzeko ekipamenduak baliatuz, oihuz eta zakur espezializatuen bidez lokalizatu dira biktimak eremu zabaletan, luizietan eta toki itxietan, salbamendu eremuak eta komunikazioa ezarri dira laguntza, sostengu psikologikoa eta oinarrizko beharren estaldura emateko, erreskatea egin arte.
e) Eraikuntzako elementuak eraitsi, moztu, tokiz aldatu eta hondakinak kentzeko teknikak, eraikinaren egiturazko tipologiari eta sarbideari egokituak, aplikatu dira, eta segurtasun baldintzak bete, izan daitezkeen biktimentzat.
f) Lurra eta elurra mugitzeko eta eskoratzeko teknikak, egoerari eta sarbideari egokituak, aplikatu dira, eta segurtasun baldintzak bete, izan daitezkeen biktimentzat.
g) Aurreneurriak hartu dira erreskateko langileen osotasuna segurtatzeko, eta luiziak saihestu dira lan egiten den tokian.
h) Ustezko biktimak atera dira, igotzeko eta jaisteko teknikak aplikatuta, airearen kalitatea eta arriskua egiaztatu da eta, zein den kasua, arnasketa autonomoko ekipamendua (AAE) erabili.
i) Ustezko biktimak atera dira, haiek mugitzeko teknikak aplikatuta, osasun arloko langileek esku-hartze medikoa egin dezaten, eta laneko arriskuen prebentzioko neurriak aplikatu dira (besteak beste, ergonomikoak, ahaleginak dosifikatzekoak eta errelebokoak), emozioen egonkortasuna mantenduta, eta pertsona lasaituz.
j) Beste talde operatibo batzuekin (osasun arlokoak, zakurren bidez lokalizatzeko taldeak, Indar Armatuak eta CFSE) koordinatuta egin da erreskatea, eta ezbeharra ikertzeko froga garrantzitsuak hondatzea galarazi.
6. Egokitzapen fisikoko oinarrizko programak prestatzen ditu kirol entrenamenduaren printzipioak aplikatuta, esku-hartze operatiborako gai eginen duten gaitasun fisikoak lortzeko.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kirol entrenamenduaren printzipioak eta gaitasun fisikoak hobetzeko sistemekin duen lotura aztertu dira.
b) Lesioak eta gainkargak saihestuko dituzten jarduera fisikoak egiteko modurik egokiena identifikatu da.
c) Garatu beharreko gaitasun fisikoak eta metodorik egokienak zehaztu dira, esku hartzeko jardueren eta bakoitzaren ezaugarri fisikoen arabera.
d) Gaitasun fisikoak garatzeko ariketa egokiak zehaztu dira, baita berotzeko eta errekuperatzeko behar diren jarduerak ere.
e) Normaltasun egoerara itzultzeko behar diren jarduerak aipatu dira.
f) Behar den oinarrizko materiala eta hura erabiltzeko baldintzak deskribatu dira egokitzapen fisikoko oinarrizko programetan.
g) Sasoia mantentzeko ohitura osasungarriak identifikatu dira.
Edukiak.
Erreskateak eta altuerako salbamendua:
-Altuerako eta toki itxietako lanei buruzko araudia eta legeria. Soken bidez aurrera egiteko tresnak erabiltzea. Sokak eta soken bidez aurrera egiteko tresnak erabiltzeko aplikatzen diren oinarrizko kontzeptu fisikoak.
-Altuerako lanei buruzko prebentziorako arau teknikoak. Altuerako lanetan erabiltzen den norbanako eta taldeko materialaren ezaugarriak eta erabilera egokiak zein okerrak.
-Korapiloak egitea. Sokari lotzea, ainguratzea, lotura, blokeatzaileak, direkzionalak, tentsoreak eta bereziak. Korapiloak egitea.
-Segurtasun kate dinamikoa, erorketa faktorea, talka-indarra, palanka efektua, txirrika efektua, aseguramendu dinamikoa eta estatikoa, desbideratzaileak.
-Segurtasuneko ainguratze sistemak: lerroan eta triangeluan.
-Teknikak: ainguratzeak, soken bidez jaistea, progresioa, segurtasun-sokak eta soken bidez igotzea.
-0 kotatik igotzeko eta jaisteko erreskate prozedurak. Rappel aseguratua, ebakuazio triangeluarekin edo ohatilarekin jaitsita ebakuatzea. Soka bidezko progresioa.
-Erreskatea autoeskalarekin. Hurbiltzea, segurtasun neurriak eta biktima aseguratzea.
-Salbamenduko eskalak. UNE-EN 1147 araua. Zurezko eta zuntzezko eskailerak. Erabiltzeko eta mantentze-lanerako gomendioak.
Igogailuetan, jasogailuetan eta toki itxietan harrapatutako jendearen erreskatea:
-Igogailuen deskripzioa eta tipologia. Esku hartzean kontuan hartu beharreko elementuak.
-Segurtasun neurriak igogailuekin lan egiteko. Ebaki eta banatzeko tresnen erabilera igogailuetan eta toki itxietan egiten diren esku-hartzeetan.
-Igogailuetan itxitako jendea erreskatatzeko prozedura.
-Igogailuetan harrapatutako jendea erreskatatzeko prozedura.
-Igogailuetan zulora erorita biktimak erreskatatzeko prozedura.
-Sarrera behartua. Ateak hondatu gabe, hondatuta eta itxiera manipulatuta irekitzeko teknikak.
-Erreskate eta mobilizazio tekniken berariazko aplikazioak toki itxietan.
Trafiko istripuetako erreskatea eta beste garraiobide batzuetakoa:
-Erreskatea trafiko istripuetan: osagai teknikoak eta osagai medikoak. Salbamendu zikloa. Bukaera.
-Esku-hartzearen antolaketa. Agintea eta kontrola, agintea eskuordetzea eta tokiz aldatzea.
-Arriskuen kontrola. Larrialdiko ibilgailuen kokapena. Ibilgailuak egonkortzeko maniobrak: alde baten gainean, sabaiaren gainean, larrialdian. Zirkulazioaren kontrola.
-Substantzia arriskutsuengatik, suteengatik edo sistema elektrikoengatik izan daitezkeen arriskuen balorazioa.
-Askatzeko materiala. Askatzeko tresnak erabiltzea. Babesteko elementuak. Segurtasun arauak.
-Biktimarengana iritsi eta hura askatzeko maniobrak: kristalak kentzea, ateak kentzea, sabaia kentzea, aginte-panela mugitzea, alboak urratzea.
-Ibilgailu barrenean mobilizatzeko teknikak. Oinarrizko maniobrak, larrialdiko ateratzeak eta mobilizazioak. Kasu bereziak.
-Pazienteak mobilizatu eta immobilizatzeko prozedurak. Materialak eta teknikak.
-Biktimaren hitzezko eta dokumentu bidezko transferentziarako jarraibideak.
Pertsonen salbamendua eta gauzen erreskatea uretan:
-Jendea ur azalean salbatzeko material erabilera: norbanako eta taldeko materialak. Haien arriskuak eta prebentzioa uretako erreskatean.
-Biktimak uretan lokalizatzeko teknikak: balizamendua, kaletan barna, zirkulutan eta gehikuntza bidez.
-Uretako erreskatean jarduteko sekuentzia. Uretan sartzeko teknikak. Salbamenduari egokitutako igeriketa.
-Biktima kontrolatzea eta libratzeko teknikak. Zuzenean tiraka “gorputzez gorputz” ateratzeko teknikak.
-Istripuduna uretik ateratzeko teknikak.
-Uretako erreskatea ur-lasterretan.
-Komunikazioko seinale bisualak.
Lurperatutako jendea lokalizatu eta erreskatatzea, toki itxietan edo esparru zabaletan.
-Eraikuntzaren tipologiak. Eraikinek behea jotzea eta kolapsatzea.
-Esku-hartzeen segurtasun orokorra. Segurtasun guneak eta ihesbideak. Seguruak ez diren baldintza eta ekintzak. Norbera babesteko ekipamenduen erabilera.
-Egitura kolapsatuetan lan egiteko prozedura. Egiturak egonkortzea eta zuloak egitea. Biktimak atera eta eramatea. Hondakinak kentzea.
-Lan eremuak banatzea biktimak lokalizatzeko. Behea jotako eremua edo itxitako tokia aztertu eta ebaluatzea. Bilatzeko teknikak. Biktimekin harremanetan jartzea.
-Egiturazko elementuak egonkortzea. Larrialdiko apeoak, apeoetarako eraikuntza baldintzak, apeoa egiteko prozedura. Eskoratzeak.
-Zulatu eta ebakitzeko ekipamendu eta tresnak: oxiebaketa, plasma bidezko ebaketa, ekipamendu hidraulikoak.
-Hondakinak kentzeko eragiketak. Kolapsoen aurreko zuhurtzia. Egiturazko elementuak zulatzea. Lerradurei eustea.
-Indarreko maniobrak. Trakzio eta arrasteko tresnak erabiltzea. Arriskuak eta zuhurtzia. Jasotzeko tresnak erabiltzea. Maniobrak egitea.
-Zaurituak askatu eta eramateko teknikak: ohatilarik gabe, ohatilarekin, ebakuazio bertikala.
-Lan prozedurak, toki itxietan jaisteko eta igotzeko. Toki itxietako arriskuak: fisikoak, mekanikoak, kimikoak, atmosferikoak. Zuhurtzia suhiltzailea biktimarengana iristeko eta hura ebakuatzeko.
-Jendea toki irekietan lokalizatzea.
Suhiltzaileen egokitzapen fisikoa.
-Sasoiaren eta mugimenaren faktore erabakigarriak.
-Entrenamenduaren printzipioen aplikazioa gaitasun fisikoak hobetzeko metodoetan.
-Egokitzapen fisiko orokorra edo oinarrizkoa. Berariazko egokitzapen fisikoa.
Gaitasun aerobikoa eta anaerobikoa garatzea.
-Baldintzatzen duten gaitasun fisikoak: indarra, erresistentzia, zalutasuna eta abiadura.
-Saioaren egitura: beroketa, gune nagusia eta baretzea.
-Entrenamendu autonomoa: norbanako programak.
-Ohitura osasungariak eta arriskuko jokabideak.
Orientabide didaktikoak.
Jendea salbatu eta erreskatatzeko behar diren trebetasunak ikasleek eskura ditzatela du helburu modulu honek.
Modulua bukatzean, ikasleak gai izan beharko du:
-Baldintza geografiko eta meteorologikoak ebaluatzeko gertaeraren tokian.
-Baliabideak eta langileak antolatzeko.
-Jendea eremu zabaletan, hiri ingurunean, uretan eta lurpean lokalizatzeko.
-Salbamendua eta erreskatea egiteko altueran, harrapatuta gelditzean, trafiko istripuetan, uretan eta lurperatuta gelditzean.
-Bere karguko lantaldeak koordinatzeko eta segurtasun arauen aplikazioa kontrolatzeko.
-Baldintza fisikoak hobetuko dituzten jarduera fisikoak egiteko.
Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Eduki multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza guztiak lortuko dira.
Jarduera praktikoetan ona litzateke irakasleak esku-hartzean erabiltzen diren ekipamendu, lanabes eta tresnak nola erabili behar diren erakustetik hastea. Orobat, ikasleak bideratu eta orientatuko ditu beharrezko trebetasun eta ezagutzak lortzera eta kide guztien arteko lankidetza eta parte-hartzea sustatzera.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Jendea hainbat ingurunetan bilatzeko teknikak aplikatzea, baita orientazio teknikak ere.
-Jendea bilatzeko ibilbideak zonatan banatzeko teknikak aplikatzea hainbat ingurunetan (uretan, elurrean, toki malkartsuetan).
-Salbamendu teknikak aplikatzea, gertakari motaren arabera.
Ikasleak mentalizatu eta kontzientziatu beharko dira, besteak beste, trafiko istripuan sortutako hondakinen tratamenduak eta gaikako bilketak duten garrantziari buruz, ingurumena babesteko, eta jarduera horretan aritzen diren enpresekin burutuko da.
Modulu hau estu lotua dago lehen kurtsoko modulu hauekin: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea, Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan eta Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan. Edukietako batzuk funtsezkoak dira eta, beraz, kurtsoan oso garrantzitsua izanen da moduluak ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa.
Gainera, modulu hau “Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa” moduluari lotua dago; izan ere, esku-hartze operatiboek lanen koordinazioa eskatzen dute larrialdietan, baita ariketa eta simulakroak prestatu eta burutzea, eta larrialdi zentroetako jarduerak eta funtzionamendua gainbegiratzea ere, besteak beste.
Bestetik, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoari lotua dago; eduki horiek zeharka landu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan.
Kodea: 0055.
Iraupena: 200 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Bizi estutasunaren zeinuak hautematen ditu eta pazientearen egoerarekin lotzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Aireko bideen iragazkortasuna egiaztatzeko prozedurak deskribatu dira.
b) Aireztatze-oxigenazioak modu egokian funtzionatzeko baldintzak identifikatu dira.
c) Odoljarioa dagoenean jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu dira.
d) Pazientearen konorte maila ebaluatzeko prozedurak deskribatu dira.
e) Bizi-konstanteak neurtu dira.
f) Jarduteko sekuentzia identifikatu da, ILCORek (Berpizteari buruzko Nazioarteko Koordinazio Batzordea) ezarritako protokoloaren arabera.
g) Segurtasunez jardun da eta bere buruarekiko konfiantza agertu du.
2. Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzen ditu, eta haiek deskribatu eta lortu beharreko helburuarekin lotzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Bihotz-biriketako oinarrizko berpiztearen eta tresna bidezko berpiztearen oinarriak deskribatu dira.
b) Arnasbideak irekitzeko teknikak aplikatu dira.
c) Aireztapenari laguntzeko teknikak aplikatu dira.
d) Zirkulazioari laguntzeko teknikak aplikatu dira.
e) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa egin da.
f) Bizkortze ondoko neurriak aplikatu dira.
f) Segurtasun eta autobabes pertsonaleko arau eta protokoloak aplikatu dira.
3. Biktimak sailkatzeko irizpideak aplikatzen ditu, dauden baliabideak larritasunarekin eta bizirauteko aukerekin lotuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Triajearen kontzeptua definitu da.
b) Lehen eta bigarren triajearen helburuak azaldu dira.
c) Hasierako triajerako metodoak azaldu dira, eragiketen funtsaren arabera sailkatuta.
d) Triaje soileko metodoa aplikatu da biktimen lehen sailkapena egiteko.
e) Triajerako txartelen kodeketa eta egitura deskribatu dira.
f) Biktimak identifikatzeko metodoak deskribatu dira.
g) Biktimen ebakuazioa lehenetsi da, eta egokia den garraiobidea aukeratu.
h) Erabakiak azkar hartu dira.
4. Ekintza terapeutikoak sailkatzen ditu biktima anitzen arretan, eta lesio nagusiekin lotzen, gertakari mota kontuan hartuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Esku hartzeko esparrua identifikatu da.
b) Informazioa baloratu da, laguntza prozesua hasteko.
c) Hondamendietako medikuntzaren helburu terapeutiko orokorrak deskribatu dira.
d) Laguntza sektore bakoitzean eginen diren ekintza terapeutikoak azaldu dira.
e) Hondamendiaren izaera lesioen mekanismoekin lotu da.
f) Lesio nagusiak deskribatu dira, hondamendi motaren arabera.
g) Biziraupenaren katea definitu da, eta kate horren maila bakoitzaren erabilgarritasuna zehaztu.
h) Jaso den informazioa esku hartzeko prozedurarekin lotu da.
Edukiak.
Bizi estutasunaren zeinuak hautematea:
-Arnasketa prozesuaren fisiopatologia.
-Zirkulazioaren fisiopatologia.
-Fisiopatologia neurologikoa: konorte mailaren alterazioak.
-Bizi estutasunaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.
-ABC (Airway Breathing Circulation) balorazioaren prozesua.
-Bizi-konstanteen neurketa.
-Konorte mailaren balorazioa.
-Miaketarako protokoloak.
-Segurtasunez jardutea eta bere buruarenganako konfiantza agertzea.
Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzea:
-Segurtasun eta autobabes pertsonaleko arau eta protokoloak aplikatzea.
-Arnasbideak irekitzeko teknikak.
-Arnasbideak garbitzeko eta arnasbideetako buxadurak desegiteko teknikak.
-Arnasbideen iragazkortasuna kontrolatzea.
-Aireztapen euskarriaren adierazpenak.
-Arnasbideak iragaztea gailu orofaringeoekin.
-Bihotzeko oinarrizko elektrofisiologia. Erritmoaren alterazioak.
-Bihotz eta arnas gelditzea.
-Bihotz-biriketako berpizte oinarrizkoa eta tresna bidezkoa.
-Kanpoko desfibrilazio erdi-automatikoa (DESA).
-Erreanimazio ondoko neurriak.
Biktimak sailkatzea:
-Triajea.
-Lehenengo eta bigarren triajea.
-Triaje postua.
-Larritasun irizpideen araberako balorazioa.
-Hasierako triajerako metodoen sailkapena eragiketen funtsaren arabera.
-Biktimen kategoriak eta etiketatzeko prozedura.
-Triaje txartelen kodeketa eta egitura.
-Erabakiak azkar hartzea.
Ekintza terapeutikoen sailkapena biktima anitzen arretan:
-Urgentzia eta larrialdia.
-Urgentzia eta Larrialdien Sistema Orokorra.
-Ospitale aurreko dekalogoa.
-Biziraupenaren katea.
-Lesioen mekanismoak hondamendiaren izaeraren arabera.
-Hondamendietako medikuntzaren helburu terapeutiko orokorrak.
-Salbamendu, sorospen eta oinarri arloetako helburu terapeutikoak.
Orientabide didaktikoak.
Ikasleek oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak menderatzea du helburu modulu honek eta “biktimenganako arretak” larrialdi edo hondamendietan duen garrantzia balora dezatela.
Modulu hau guztiz praktikoa da eta, beraz, ona litzateke erabilera anitzeko gelan manikiak, desfibriladore erdi-automatikoa, anbulantziak eta osasun arloko beste material batzuk izatea, eta horrela bizi estutasunaren zeinuen ezagutza aplikatu ahal izatea, baita oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak ere.
Modulua bukatzean, ikasleak gai izan beharko du:
-Beharrezko materiala badela eta haren egoera egiaztatzeko.
-Oinarrizko bizi-euskarria erabiltzeko.
-Laneko protokolo normalizatuak betetzeko.
-Bizi estutasunaren zeinuak identifikatzeko.
Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azaltzen den aurkezpen ordena bera da. Moduluan hasteko, “Ekintza terapeutikoen sailkapena biktima anitzen arretan” izeneko unitatea ematea aholkatzen da, ikasleei urgentzia eta larrialdian arreta emateko aspektu orokorrak, Urgentzia eta Larrialdien Sistema Orokorra (SIE), ospitaleko dekalogoa eta bizi-iraupenaren katea ezagutarazteko. “Bizi estutasunaren zeinuak hautematea” izenekoarekin jarraitzen ahal da, eta ondoren, “Oinarrizko bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa I-II”, eta bukatzeko, “Biktimak sailkatzea” eta “Biktima askori arreta ematea”; zehazki, eduki-multzo hauek: lesioen mekanismoak eta helburu terapeutiko orokorrak eta arloetakoak.
Edukiak lan unitatetan antolatzen dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Haien multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Bizi estutasunaren zeinuak identifikatzea.
-Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzea jarduketa protokoloaren arabera.
-Dauden baliabideekin eta biktimen larritasun eta pronostikoarekin lotutako sailkapen irizpideak aplikatzea.
-Lesio nagusiak identifikatzea, hondamendi motaren arabera.
-Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzean akatsak hautematea.
Jarduera praktikoen aurretik oinarri teoriko batzuk izanen dira sarrera gisa, eta haiei esker, ibilgailuetan eta suhiltzaileen parkeetan edo larrialdiko zentroetan dauden ekipamenduekin, osasun arloko baliabide materialekin eta azpiegiturekin bat egiten duten ezagutzak eskuratuko dira. Ona litzateke tailer praktikoak antolatzea, eta haietan oinarrizko kontzeptuak zeharka lantzea, hala nola, hasierako balorazioa, alarma zeinuak eta arnasbideak; horrela, ikasleak beti kontuan izanen ditu oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzean eta biktima askori arreta ematean.
Zikloaren helburuak egokiro lortze aldera, talde lana sustatzen duten jarduera integratuak egitea iradokitzen da, eta haietan beharrezkoa izatea moduluko eduki-multzoetan eta “Esku-hartze operatiboa salbamendu eta erreskate jardueretan” izeneko moduluko eduki batzuetan lortutako ezagutzak aplikatzea, besteak beste.
Modulu hau zeharka lotua dago modulu hauekin: “Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea”, “Zaintza eta esku-hartze operatiboa baso suteetan”, “Esku-hartze operatiboa hiri-suteak itzaltzen”, “Esku-hartze operatiboa jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertakarietan”, eta bereziki “Esku-hartze operatiboa salbamendu eta erreskate jardueretan” izeneko moduluarekin; aipatu behar da zer garrantzia duen trafikoko eta beste garraiobide batzuetako istripuetako erreskateetan. Horrek guztiak moduluetako irakasleen koordinazioa eskatzen du, baita “Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan” izeneko moduluarekin ere; zehazki, komunikazio teknikak aplikatuz eta laguntza psikologikoaren bidez biktimei arreta ematearekin zerikusia duten eduki-multzoekin.
Gainera, “Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa” izeneko moduluari dago lotua; izan ere, honako hauek eskatzen ditu esku-hartze operatiboetan: lanen koordinazioa larrialdietan, ariketa eta simulakroak prestatu eta burutzea eta jarduerak gainbegiratzea, baita larrialdiko zentroen funtzionamendua ere, eta jarduketa horiek behar bezala burutzen ez badira, biktimari ezbehar edo hondamendietan arreta emateko esku-hartzearen emaitzak zailtzen dira.
Azkenik, adierazi behar da modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; eduki horiek zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.
Kodea: 0058.
Iraupena: 120 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Portaeraren disfuntzioak ezagutzen ditu, eta psikologia orokorraren oinarrizko printzipioak aztertzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Nortasun motak sailkatu dira.
b) Nortasunaren garapenaren etapak identifikatu dira.
c) Nortasunaren garapenari buruzko teoriak bereizi dira.
d) Nortasuna babesteko mekanismoak ezarri dira.
e) Disfuntzioa sorrarazten duten inguruabar psikologikoak aztertu dira.
f) Egoera psikologiko berezietan gerta daitezkeen portaera aldaketak deskribatu dira.
2. Larrialdi edo hondamendi bat ustez jasan duten pertsonei lehen sorospen psikologikoak aplikatzen dizkie, eta krisi egoera bakoitzerako egokiena den teknika identifikatzen eta lotzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Larrialdi edo hondamendi bat jasan duten pazienteen portaerarik ohikoenak identifikatu dira.
b) Pazienteen erreakzio psikopatologiko ohikoenak ezarri dira.
c) Agertu den psikopatologia pazienteak jaso behar duen arreta psikologikoarekin lotu da.
d) Lehen sorospen psikologikoak aplikatzeko irizpideak deskribatu dira.
e) Erantzun emozionalak identifikatu dira, tartean dauden faktoreak kontuan hartuta.
f) Emozioen kontrolerako estrategiak aztertu dira.
g) Laguntza psikosozialeko lantaldearen eginkizunak aztertu dira.
h) Dolua, oldarkortasuna, antsietatea, larritasuna edo nahi ez diren emozioak agertzen diren egoerak kontrolatzeko oinarrizko trebetasunak erabili dira.
i) Lehen sorospen psikologikoen teknikak aplikatu dira.
j) Lasaitasuna eta enpatia agertu dira.
k) Oldarkortasun arazoak sorrarazten dituzten larrialdi psikiatrikoko egoerak identifikatu dira.
3. Esku-hartze taldeentzako laguntza psikologikoko teknikak aplikatzen ditu, eta haien erreakzio psikologikoetara moldatzen:
Ebaluazio irizpideak:
a) Esku-hartze taldeek jasan ditzaketen estres egoeren faktoreak sailkatu dira.
b) “Erreta egotearen sindromea” deskribatu da.
c) Bigarren mailako traumatizazioaren kontzeptua deskribatu da.
d) Esku-hartze taldeak jasotzen duen laguntza psikologikoaren helburuak identifikatu dira.
e) Esku-hartze taldeei laguntza psikologikoa emateko tekniken funtsak azaldu dira.
f) Esku-hartze taldeari laguntza psikologikoa emateko teknikak zehaztu dira.
g) Laguntza psikologikoko teknikak aplikatu dira.
4. Prozesuak iraun bitartean komunikazio teknikak aplikatzen ditu, eta egoera batzuetan eta besteetan mintzatzeko eta entzuteko modu diferenteak erabiltzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Komunikazioaren teorian esku hartzeko elementuak identifikatu dira.
b) Komunikaziorako bideen eta komunikazio moten arteko diferentziak ezarri dira.
c) Paziente bati egoera batzuetan eta besteetan laguntza ematean entzuteko eta erantzuteko teknikak aukeratu eta gauzatu dira.
d) Talde lanaren psikologiaren konnotazioak deskribatu dira.
e) Osasun arloko langilearen eta pazientearen arteko komunikazioaren oinarrizko printzipioak definitu dira.
f) Beharrezkoak diren kontrol neurriak aplikatu dira komunikatzeko eragozpenak daudenean.
g) Gertakaria jasan dutenekin hitzezko nahiz hitzik gabeko komunikazioa izan ondoren tratu txarren biktimak egon daitezkeela ikusi da.
h) Laguntza psikosozialari buruzko informazioa emateko komunikazioko protokoloa egin da.
Edukiak.
Portaeraren disfuntzioak ezagutzea.
-Nortasunaren garapena.
-Gizakiaren bilakaera etapak.
-Laguntza psikologikoaren printzipioak: esku-hartzearen alderdi kontzeptualak eta teknikoak.
-Nortasunaren defentsa mekanismoak.
-Eritzearekin lotzen diren esperientziak.
-Eritasunaren bizipena dela-eta moldatzeko mekanismo psikologikoak.
-Krisi egoeretan esku hartzearen helburuak.
-Krisiaren aurreko erreakzio emozionalak eta jokabidezko erreakzioak.
-Krisiaren aurreko erreakzio emozionalak eta jokabidezko erreakzioak.
-Orekarik gabeko erreakzio emozionala.
-Erreakzio neuropatologiko iraunkorra.
-Erreakzio psikiko larria.
-Erreakzio psikologikoak eta portaerazko erreakzioak.
-Negoziazioa.
-Asertibitatea.
-Enpatia.
Pazienteentzako laguntza psikologikoa:
-Estresa.
-Motak eta faseak.
-Estresaren aurreko gorputz erantzunak.
-Estresaren garapena eta aldagai baldintzatzaileak.
-Erantzun fisikoak, emoziozkoak, ezagutzazkoak eta portaerakoak estresaren aurrean.
-Estresaren kontrola.
-Laguntza psikologikoaren helburuak.
-Pazientearen rola.
-Krisi egoerak kontrolatzea. Dolua. Tentsioa. Oldarkortasuna. Antsietatea. Larrimina.
-Lehen sorospen psikologikoak. -Biztanleen portaera hondamendi batean.
-Erreakzioa - inhibizioa - harridura.
-Paniko erreakzioa.
-Exodoak.
-Hondamendi kolektiboei aurre egiteko fase sozialak.
-Esku hartzeko berariazko trebetasunak.
-Albiste txarrak komunikatzea.
-Sexu eraso bat jasan duten emakumezkoekin esku hartzea.
-Genero indarkeriaren biktimak izan diren emakumeekin esku hartzea.
-Haurrekin esku hartzea.
-Atentatu terroristetan esku hartzea.
-Kulturarteko inguruetan esku hartzea.
-Desgaitasunak dituzten pertsonekin esku hartzea.
-Eri kronikoekin esku hartzea.
-Adimeneko eritasunak dituzten pertsonekin esku hartzea.
Esku-hartze taldeentzako laguntza psikologikoa:
-Talde psikosozialaren egitekoak.
-Talde lanaren psikologia.
-Talde dinamika.
-Osasun arloko profesionalaren rola.
-Estresa.
-Estres egoera baten ohiko faktoreak.
-“Erreta egotearen sindromea”.
-Bigarren mailako traumatizazioa.
-Esku-hartze taldeentzako laguntza psikologikoko teknikak.
-Esku-hartzailearen osasuna babestea: lehen mailako prebentzioa, bigarren mailako prebentzioa eta hirugarren mailako prebentzioa.
Komunikazio psikosoziala:
-Komunikazioaren osagaiak.
-Komunikazio motak.
-Komunikaziorako eragozpenak.
-Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten oinarrizko trebetasunak.
-Gatazkak konpontzea.
-Entzute aktiboa.
-Komunikaziorako eta talde harremanerako teknikak.
-Talde dinamika.
-Osasun arloko langilearen eta pazientearen arteko komunikazioa.
-Tratu txar fisiko eta psikikoen zantzuak pazientearen hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioan.
-Esku-hartzearen diferentzia kulturalak.
-Oinarrizko kontzeptuak: kultura, kulturen aniztasuna, kulturartekotasuna, kultura arteko bitartekaritza.
-Kultur gakoetara hurbiltzea.
-Osasunari buruzko kultur gakoak: organoak eta odola ematea, ablazioa, etab.
-Komunikatzeko trebetasunak kulturarteko ikuspegitik.
-Kultura arteko bitartekaritza: gatazkak prebenitu nahiz konpontzeko tresna berritzailea.
Orientabide didaktikoak.
Ikasleek laguntza psikologikoaren teknikak eta komunikazioarenak aplikatzen jakitea du helburu moduluak, larrialdi edo hondamendi bateko biktimei arreta ematerakoan.
Zerbitzua ematea eta kalitatea kontrolatzea ditu xede moduluak, biktimei arreta ematerakoan.
Modulua bukatzean, ikasleak gai izan beharko du:
-Krisi egoeretan gertatzen diren nahasmendu psikopatologikoen ezaugarriak jakiteko.
-Teknika psikologikoak aplikatzeko.
-Erabiltzaileari informazioa eta orientabidea emateko.
Modulu hau guztiz teoriko praktikoa da; beraz, ona litzateke gela zabala izatea eta irakaslana garatzeko behar diren bitartekoez hornitua egotea.
Oinarrizko edukien atalean proposatzen da irakasgaien sekuentziazioa. Edukiak lan unitatetan antolatzen dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Haien multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Larrialdi edo hondamendi bat jasan dutenen portaeren eta erreakzio psikopatologikoen ezaugarriak aztertzea.
-Larrialdi edo hondamendi batek zuzenean kaltetu dituenei laguntza psikologikoko teknikak aplikatzea.
-Esku-hartzaileengan estresa sorrarazten duten elementuak identifikatzea.
-Oinarrizko esku-hartze psikologikoko estrategiak aukeratzea.
-Osasun arloko langilearen eta pazientearen arteko komunikazioan akatsak detektatzea.
Zikloaren helburuak egokiro lortze aldera, talde lana sustatzen duten jarduera integratuak egitea iradokitzen da, eta haietan beharrezkoa izatea moduluko eduki-multzoetan eta “Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan” izeneko moduluko eduki batzuetan lortutako ezagutzak aplikatzea.
Modulu hau zeharka lotua dago ondoren aipatzen diren zikloko moduluekin: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea, Zaintza eta esku-hartze operatiboa baso suteetan, Esku-hartze operatiboa hiri-suteak itzaltzen, Esku-hartze operatiboa jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertakarietan, Esku-hartze operatiboa salbamendu eta erreskate jardueretan eta, bereziki, Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan izeneko moduluarekin, zuzeneko lotura duelako “biktimenganako arretarekin”, kalitateko zerbitzutzat jotzen baita; horrexek moduluetako irasleen koordinazioa eskatzen du.
Gainera, “Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa” izeneko moduluari dago lotua; izan ere, honako hauek eskatzen ditu esku-hartze operatiboetan: lanen koordinazioa larrialdietan, ariketa eta simulakroak prestatu eta burutzea eta jarduerak gainbegiratzea, baita larrialdiko zentroen funtzionamendua ere, eta jarduketa horiek behar bezala burutzen ez badira, biktimari ezbehar edo hondamendietan arreta emateko esku-hartzearen emaitzak zailtzen dituzte.
Azkenik, adierazi behar da modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; eduki horiek zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Esku-hartze operatiboa hiri-suteak itzaltzen.
Kodea: 1530.
Iraupena: 180 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Lekualdatzea egiten du hiri-sute simulatua dagoen tokira, lantaldearen zereginak zehazten ditu esku-hartzean eta ibilgailuak segurtasunez eta zehaztasunez kokatzen, definitutako eraso planaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ezbehar motaren araberako ibilgailuak aukeratu dira salbamendurako eta sutearen aurka.
b) Sutearen aurkako eta salbamendurako ibilgailua segurtasunez eta eraginkortasunez gidatu da.
c) Ibilgailu astunak gidatzeko gomendioei jarraitu zaie, bidearen ezaugarriak (besteak beste, biribilguneak, bihurguneak eta segurtasun tartea) kontuan izanda.
d) Ibilgailua behar bezala kokatu da esku hartu behar den tokirako irtenbidean, premiaz atera beharra gerta daitekeela eta ekipamenduen instalazioa erraztu behar dela kontuan hartuta.
e) Informazioa (zein den kasua, autobabes planak) berretsi eta eskatu da lekualdatzea egin bitartean, ezbeharraren bilakaerari eta parte hartzen duten beste zerbitzuei buruz, ezbeharra dagoen tokira iristen lagun dezaten.
f) Ibilgailuan doazen langileen zereginak antolatu dira, erantzute denbora ezin gehiago hobetzeko eta herritarrei segurtasuna emateko.
g) Lekualdatzean, ekintza plana berriz planteatu edo berretsi da, ezbeharretik hurbil, bistaz hartutako informazioaren arabera.
2. Elektrizitatea dagoela, hiri-sute simulatuetan esku hartzen du, haren eragileak eta esku hartzeko izan daitezkeen arriskuak baloratzen ditu, eragiketak segurtasunez egiten ditu eta esku-hartzearen bukaeran normaltasunera itzuli dela egiaztatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Besteak beste, ezbehar elektrikoari, instalazioko teknikariei eta higiezinaren jabeei buruzko informazioa eskatu da, teknika egokiena aukeratzeko.
b) Elektrizitatean dagoenean, babesteko dauden berariazko ekipamenduak (besteak beste, norberaren segurtasun elementuak eta isolamenduko materiala) behar bezala erabili dira.
c) Tentsio txikia, ertaina eta handia detektatu eta neurtzeko baliabideak erabili dira, arrisku elektrikoa egiaztatu eta zenbatekoa den jakiteko.
d) Hornidura elektrikoa kendu da, zuzenean edo enpresa hornitzaileko teknikariekin batera.
e) Esku hartzeko eremua seinalizatu da, eta bertaratzeko modua eraginkortasunez kontrolatu, kontuan izanda esku hartzeko baimenduta dauden langileak ezbeharraren ezaugarrien arabera ekipatuta daudela.
f) Elektrizitatea dagoenean, suteak segurtasunez itzaltzeko lan prozedurak bete dira (segurtasun tartea, besteak beste).
g) Elektrizitatea dagoenean, suteetan esku hartzeko berariazko agente itzaltzaileekin aritzeko teknikak erabili dira.
h) Esku hartu ondoren arrisku elektrikorik ez dela egiaztatu da, eremua baldintza seguruetan uzteko.
3. Esku hartzen du barreneko sute simulatuak kontrolatzen eta itzaltzen, eta lortutako informazioa baloratzen du, esku-hartzaileen eta baliabideen sarbidea zehazteko eta eraso plana egokitzeko; teknika eta prozedurak segurtasunez aplikatzen ditu, eta sutea erabat itzali dela egiaztatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Barreneko sutearen gaineko informazio zehatza, higiezina ezagutzen duten langileek emana, eskatu da, non jokatu behar den ahalik eta hobekien ezagutzeko, jarduketa plana diseinatu aurretik.
b) Ekipamenduek eta langileek esku hartzeko sarbide egokienak zein diren jakin da.
c) Jarduketa plana (erasoa edo defentsa) abiarazi da, eta esku hartzen duten guztiek ezagutzen dute.
d) Esku hartzen duen taldea barreneko suteak itzaltzeko behar bezala ekipatuta dagoela (NBE, ABE) egiaztatu da.
e) Sua itzaltzeko baliabide egokiak, ezbeharraren ezaugarrien araberakoak (besteak beste, bulkatze sistemak, bulkatzeko mahuka erdi zurrunak, mahukak lotzeko sistemak eta mahuka-ahoa), erabili dira; besteak beste, kontuan hartu da suaren sorgunea zehazki non dagoen eta ura agente itzaltzaile gisa erabiltzea edo ez.
f) Barreneko sute mota bakoitza itzaltzeko metodo egokia (zuzenekoa, zeharkakoa eta gasak hoztuta) erabili da, esku-hartzea eraginkorra izan dadin, eta hari barrenetik edo kanpotik erasotzea aukeratu.
g) Barreneko suteetako segurtasun neurriak hartu dira, suaren bilakaera eta kearen portaera (flashover eta ke eztandak, besteak beste) eten gabe zaindu dira, segurtasun-soka bat beti mantenduta esku hartzen duten langileentzat.
h) Talde bat berariaz izendatu da, esku hartzen dutenak segurtatu eta erreskatatzeko eginkizunak dituena.
i) Su hartutako barrutia aireztatu da, sute motaren eta haren fasearen arabera.
j) Sutea erabat itzali dela egiaztatu da, eta berriz hasiko ez dela eta gehiago ez daudela bermatu.
4. Esku hartzen du industria-sute simulatuak kontrolatzen eta itzaltzen, informazio teknikoa eskatzen du instalazioei eta izan daitezkeen arriskuei buruz, lantaldeak esku hartzeko zereginak eta haren segurtasuna zehazten ditu, eragiketak segurtasunez egiten ditu eta sutearen sorguneak itzali direla egiaztatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ezbeharrari buruzko informazio zehatza eskatu zaie instalazioko segurtasun arduradunei, gertalekua ahalik eta hobekien ezagutzen saiatzeko, jarduketa plana diseinatu eta beharrezko baliabideak eskatu aurretik.
b) Ekipamenduek eta langileek esku hartzeko sarbide egokienak lokalizatu dira.
c) Instalazioko informazioa eskatu da industria-suteko produktuei eta haien arriskuei buruz, baita industria jardueraren eraikuntza motari buruz ere.
d) Instalazioko teknikariak agertzea eskatu da, kudeaketa egokia egin ahal izateko haren energia iturburuak kontrolatzeko.
e) Jarduketa plana abiarazi da (erasoa edo defentsa) industria-suteari aurre egiteko, halako moduan non esku hartzen duten langile guztiek ezagutzen duten.
f) Industria-sutearen ezaugarrientzat egokiena den estrategia aukeratu da: errekuntzako gasak itzaltzekoa, hoztekoa edo eraistekoa.
g) Esku hartzen duen talde osoa industria-suteetarako behar bezala ekipatuta dagoela (NBEak, AAEak eta babes kimikorako jantziak) egiaztatu da.
h) Sua itzaltzeko baliabide egokiak, industria ezbeharraren ezaugarrien araberakoak (besteak beste, bulkatze sistemak, bulkatzeko mahuka erdi zurrunak, mahukak lotzeko sistemak eta mahuka-ahoa), erabili dira; kontuan hartu da suaren sorgunea zehazki non dagoen eta zer agente itzaltzaile erabili (ura eta aparra, besteak beste).
i) Talde bat berariaz izendatu da, esku hartzen dutenak segurtatu eta erreskatatzeko eginkizunak dituena.
j) Sutea erabat itzali dela egiaztatu da, eta berriz hasiko ez dela eta substantzia arriskutsurik ez dela bermatu.
5. Esku hartzen du substantzia arriskutsuak dituzten sute simulatuak kontrolatzen eta itzaltzen, informazio teknikoa eskatzen du eragileei eta izan daitezkeen arriskuei buruz, esku hartzeko zereginak eta lantaldearen segurtasuna zehazten ditu, berariazko teknikak aplikatzen ditu eta sutea erabat itzali dela egiaztatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Esku hartzeko eremua seinalizatu da eta bertaratzeko modua eraginkortasunez kontrolatu, kontuan izanda esku hartzeko baimenduta dauden langileak substantzia arriskutsuekiko sutearen ezaugarrien arabera ekipatuta daudela.
b) Esku hartzen duen talde osoa substantzia arriskutsuekiko suteetarako behar bezala ekipatuta dagoela (NBEak, AAEak eta babes kimikorako jantziak) egiaztatu da.
c) Sutean zer substantziak hartzen duten parte egiaztatu da, teknika eta baliabide egokiak aukeratzeko.
d) Esku hartzen duten langile guztiek jarduketa plana ezagutzen eta ulertzen dutela egiaztatu da.
e) Jarduketa plana (erasoa edo defentsa) abiarazi da substantzia arriskutsuekiko suteari aurre egiteko, eta kontuan hartu da hura itzaltzea erasoan arituz gero, edo suteari eustea erregai likidoen kasuan, eta errekuntza gasak eraistea, defentsan arituz gero.
f) Sua itzaltzeko baliabide egokiak, industria ezbeharraren ezaugarrien araberakoak (besteak beste, bulkatze sistemak, bulkatzeko mahuka erdi zurrunak, mahukak lotzeko sistemak eta mahuka-ahoa), erabili dira; kontuan hartu da suaren sorgunea zehazki non dagoen eta zer agente itzaltzaile erabili (ura eta aparra, besteak beste).
g) Esku-hartzaileei laguntzeko eta haiek erreskatatzeko lantalde bat ezarri da, eta ontzia hausteko aukera etengabe baloratu da, eta kasu horretan, deskontaminazio neurriak erabili dira.
h) Babes kimikorako jantziak erabiliz gero, parte hartu duten langileak deskontaminatzeko ekipamendu bat ezarri da esku hartu den tokitik ateratzeko kontrolean.
i) Sutea erabat itzali dela egiaztatu da, substantzia arriskutsurik ez dela ikusita.
6. Entrenatzeko programak prestatzen ditu, esku-hartze operatiboari lotutako jardueretan profesional gisa aritzeko egokiak diren gaitasun fisikoak manten daitezen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Sasoia ebaluatu da.
b) Instalazioak, materialak eta ariketarako aparatuak egiaztatu dira, haien ezaugarriak eta erabiltzeko prest daudela ikusi ondoren.
c) Berariazko gaitasun fisikoak garatzeko entrenamendu programa diseinatu da, programa horretan aurretik ezarrita dagoen maiztasuna duten jarduera fisikoak barne.
d) Norbera entrenatzeko programa ezarri da, errendimendu pertsonala eta profesionala guztiz hobetzeko.
Edukiak.
Suteraino bertaratzea:
-Norbera babesteko ekipamenduak prestatu edo muntatzea, hiri-suteak itzaltzeko. NBEak egiaztatu eta kontrolatzeko prozedura. Haien behar bezalako erabilera esku hartzen denean. Ergonomia ekipamenduen erabileran.
-Arnasketa babesteko ekipamenduak prestatzea. Haiek egiaztatu eta jartzeko prozedurak. Behar bezalako erabilerak.
-Suteetan esku hartzeko ekipamendu, tresna eta lanabesak prestatzea. Haiek egiaztatu eta kargatzeko prozedurak.
-Ibilbideak aukeratzea eta urez hornitzeko baliabideak lokalizatzea. Hiri-mapak irakurtzea.
-Ibilgailuen erregelamentazioa eta dokumentazioa. Ibilgailua prestatzea, eta ibilgailuetako hornigaiak eta tresnak egiaztatzea.
-Ibilgailuak suteetan eta salbamenduan erabiltzeko prozedura eta teknikak. Autoponpak. Autoeskailera. Ibilgailuak.
-Larrialdietako ibilgailuak segurtasunez eta eraginkortasunez gidatzea.
-Larrialdietako ibilgailu astunak gidatzeko teknikak egoera ezberdinetan.
-Gidariaren integrazioa ibilgailuan eta ergonomia.
Suteetan esku hartzea, elektrizitatea dagoela:
-Sua hartzeko arriskua duten sistema elektrikoen ezaugarriak eta tipologia.
-Korronte elektrikoaren eragina giza gorputzean.
-Behe tentsioko banaketa sareak, harguneak eta loturako instalazioak: sailkapena eta elementuak.
-Segurtasun pertsonaleko elementuak: isolamenduko materiala. Behar bezalako erabilerak eta segurtasun protokoloen aplikazioa.
-Segurtasun tartea.
-Suteak itzaltzeko maniobrak, elektrizitatea dagoela. Agente itzaltzaileekin aritzeko teknikak. CO2-ko itzalgailuak. Hautsezko itzalgailuak.
-Segurtasunez lan egiteko prozedurak sute bat itzaltzean, elektrizitatea dagoela.
Barreneko suteak kontrolatu eta itzaltzea:
-Ura agente itzaltzaile gisa behar bezala erabiltzea barreneko sute batean. Itzaltzeko metodoak: zuzenean, zeharka, irekia, itxia, gasak hoztuta eta erasoa.
-Suaren jokabidea gela aireztatu batean.
-Suaren jokabidea aireztatu gabeko gela batean.
-Segurtasun neurriak barreneko suteetan.
Industriako suteak kontrolatu eta itzaltzea:
-Industriako sute batean parte hartzen duten produktuak eta haien arriskuak.
-Industria jarduerako eraikuntza motak. Sutea itzaltzeko instalazio finkoak industria barruti batean.
-Industria sute baten garapenean parte hartzen duten faktoreak.
-Industria sute bateko faseak.
-Industriako suteak kontrolatu eta itzaltzeko maniobrak.
-Sutea itzaltzeko baliabide egokiak erabiltzea. Segurtasun prozedurak.
-Kea kanporatzeko metodo eta teknikak industriako suteetan.
-Esku hartzeko eta segurtasuneko ekipamenduaren erabilera: NBEa, AAEa, babes kimikorako jantzia. Segurtasun protokoloak.
Suteak kontrolatu eta itzaltzea substantzia arriskutsuak daudenean:
-Substantzia arriskutsuak. Substantzia arriskutsuei lotutako arriskuak.
-Jarduketa planak, sute batean substantzia arriskutsuak daudenean. Suteak kontrolatu eta itzaltzeko maniobrak, substantzia arriskutsuak daudenean.
-Ezbeharreko tokian sartzeko kontrol prozedurak.
-Sua itzaltzeko eta hari eusteko baliabide egokiak. Apar-sortzaileen dosifikatzaile automatikoen erabilera eta dosifikazioa.
-Substantzia arriskutsuak detektatzeko aparatu eta tresnen erabilera.
-Ezbeharretan esku hartzea, substantzia arriskutsuak daudenean.
Gaitasun fisikoak mantentzea, jardueran segurtasunez aritzeko:
-Materiala eta instalazioak. Erabiltzeko baldintzak.
-Jarduera fisikoari buruzko jarraibideak eta norbanakoaren ezaugarriak.
-Entrenamendu aurreko jarduerak.
-Entrenamendu programa.
-Norberaren sasoia mantentzeko eta garatzeko ohitura osasungarriak.
Orientabide didaktikoak.
Ikasleek hiri-suteetan esku-hartze operatiboa egiteko beharrezko trebetasunak beregana ditzatela du helburu modulu honek.
Modulu hau teoriko praktikoa da. Egoera errealak simulatzeko egokiak diren tokietan egiten diren praktikekin betetzen da irakastorduen zati bat; aldiz, zati teorikoa erabilera anitzeko gela ekipatu batean emanen da.
Modulua bukatzean, ikasleek gai izan behar dute:
-Eraikin eta instalazioetako sutea gertalekuan berean ebaluatzeko.
-Baliabideak eta langileak antolatzeko.
-Gertalekura ibilbide azkarrenetatik joateko.
-Erasotzeko, segurtasunez egoteko eta agintzeko guneak kokatzeko.
-Hiri-sutea itzaltzeko esku-hartze operatiboa egiteko, bere karguko lantaldeak koordinatuta eta segurtasun arauen aplikazioa kontrolatuta, moduluaren helburuak lortzearren.
-Gaitasun fisiko egokiak mantentzeko, esku-hartzeak azkar eta segurtasunez egin ahal izateko.
Oinarrizko edukien atalean proposatzen da irakasgaien sekuentziazioa. Edukiak lan unitatetan antolatzen dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Haien multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira. Lan unitate bakoitzak material, ekipamendu, tresna eta ibilgailu multzo bat edo gehiago jaso ditzake; betiere, hiri-suteetako esku-hartze operatiboari egokituak. Haietako bakoitzean esku-hartzearen berariazko prozedurei helduko zaie; zer tipologia duen suteak eta zein diren arriskuak, haien arabera.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Sutearen kokagunearen balorazioa, SIG tankerako informatika aplikazioak erabilita.
-Eraikinen egituren, instalazio elektrikoen gas instalazioen eta ur harguneetatik hornitzeko puntuen balorazioa.
-Gertalekura joatea, larrialdietan eta babes zibilean esku hartzeko ibilgailuak gidatzeko teknikak aplikatuta.
-Hiri-suteak itzali eta kontrolatzeko teknikak aplikatzea, norbera babesteko ekipamenduak erabilita.
Tailer praktikoetan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jardueren aurretik funts teoriko batzuk emanen dira, praktikarako hastapen gisa.
Ona da jarduera integraturen bat egitea, eta hartan beharrezkoa izatea lortutako ezagutzak aplikatzea; lehen aipatu direnak, alegia: ibilgailuen operatibitatea, baliabide materialen eta azpiegituren funtzionamendua egiaztatzea eta mantentzea, eta esku-hartzean beharrezkoak diren ekipamendu eta tresnen erabilera, besteak beste.
Modulu honek lotura dauka lehen kurtsoan ematen den “Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea” izeneko moduluarekin. Garrantzitsua da gaindituta izatea, modulu honetan edukiak ulertu eta eskuratu ahal izateko. Horregatik, bi modulu horietako irakasleen arteko koordinazioa behar da.
Aipatu behar da modulu honek lotura berezia duela “Establezimenduak, ikuskizunak eta instalazioak ikuskatzea, suteak eta larrialdiak prebenitzeko” izeneko moduluko “Babes aktiboa eta pasiboa” deitu eduki-multzoarekin; haren bidez, ikasleak oinarrizko ezagutzak bereganatuak izanen ditu eraikinak babesteko instalazioei buruz, erabilgarriak izan baitaitezke hiri-suteetan jarduketo.
Gainera, modulu hau Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa izeneko moduluari dago lotua; izan ere, honako hauek eskatzen ditu esku-hartze operatiboetan: lanen koordinazioa larrialdietan, ariketa eta simulakroak prestatu eta burutzea eta jarduerak gainbegiratzea, baita larrialdiko zentroen funtzionamendua ere, eta jarduketa horiek behar bezala burutzen ez badira, esku-hartze operatiboaren emaitzak zailtzen dituzte hiri-suteetan.
Azkenik, adierazi behar da modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; eduki horiek zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Esku-hartze operatiboa jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertakarietan.
Kodea: 1531.
Iraupena: 180 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Esku-hartze operatiboa egiten du egitura kolapsatuetan, hein batean 1kolapsatuetan edo kolapso arriskua dutenetan, baita lurrak behea jo duenetan ere, sortutako kalteak eta izan daitezkeen arriskuak ebaluatzen ditu esku-hartzean zehar, esku-hartzeko eta segurtasuneko protokoloak definitzen ditu, eta esku-hartze teknikak zehazki aplikatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Gertakariari buruzko informazioa (seismoaren eragileak, terrorismoa, gas leherketa, fenomeno meteorologikoa, subsidentziak, banaketa instalazioak eta asentuak, besteak beste) eskatu da, eraikinaren patologiak jotako herritarrak ebakuatu edo isolatuta edukitzeko lehen ekintzak ezartzearren.
b) Ukitutako eraikinaren edo lurraren patologia ohikoenak behar bezala atzeman eta diagnostikatu dira, baita ingurumarikoak ere, gertaera motaren araberako ekintza erradioan, eta honako hauek ebaluatu dira: harroinen desplazamendua, horma ezegonkorrak, erortzear dauden forjatuak eta luizi edo mugimendu berriak, besteak beste).
c) Haien larritasun eta arrazoiak ebaluatu dira, eta ekintzak lehenetsi, kontuan hartuta zer eraikin ebakuatu beharko diren esparru zabal batean, ezin bada haien egonkortasuna bermatu eta eraikinaren egiturazko elementuak segurtatu.
d) Eraikina eta egoera txarrean eta larri dauden zatiak egonkortu eta sendotzeko teknikak (eskoratzeak, apeoak, zatiak eraistea, uretik eta besteetatik babestea eta puskak kentzea, besteak beste) aplikatu dira, berariazko zerbitzu teknikoek ebaluatu arte segurtatzearren.
e) Besteak beste, eraikinentzat, instalazioentzat edo komunikazio bideetan arriskua duten luiziei heldu eta sendotu dira, ez dezaten aurrera egin eta ondoriozko arriskurik ekarri.
f) Eraikinaren elementu osagarriak edo egoera txarrean dauden zatiak (besteak beste, itxiturak, estalkiak, apaingarriak, animalien habiak, zerbitzu-instalazioak, girotze aparatuak eta makineria) kendu dira eta, besteak beste, fatxada, egiturazko elementuak eta estalkiak sendotu eta eutsi zaie.
g) Esku-hartzearen segurtasuna kontrolatu da, lan esparrua eta ingurumariak geldotu (energia, fluidoak, esparruko makineria, ibilgailuen joan-etorria ingurune zabal batean moztu), bertaratzea kontrolatu da, eta egiaztatu esku-hartzaileek segurtasun arauak betetzen dituztela.
h) Berriro ebaluatu da egoera, egindako jarduketen eraginkortasuna egiaztatzeko.
2. Larrialdietako esku-hartze operatiboa egiten du energia instalazioetan, eraikinetan, eremu publikoan edo hiri arteko esparruan, informazioa eskatzen du instalazioaren ezaugarriei eta segurtasun neurriei buruz, teknikak eta prozedurak segurtasunez aplikatzen ditu, eta instalazioaren funtzionamendua ohiko baldintzetara lehengoratu dela egiaztatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Informazioa eskatu zaie eraikinean dabiltzan langileei, segurtasuneko langileei edo enpresa instalatzailekoei, instalazioaren egoerari eta haren kontrol mekanismoei buruz, eta deiaren zergatikoa berretsi da.
b) Ukituta egon daitekeen instalazioa ikuskatu da, instalazioaren propietateak eta diseinua aztertu dira, hornidura mozteko mekanismoak (besteak beste, sekzionadore elektrikoak eta uraren eta gasaren instalazioetako balbulak) lokalizatu dira, baita eragileak eta kontrolean eta babesean lehentasuna duten ekintzak.
c) Neurketak egin dira instalazioaren arabera (besteak beste, gasa, elektrizitatea, sute alarma, oliobidea, ura, herriko argiak eta saneamendua), eta neurketa sistemak aplikatu (besteak beste, gas detektagailuak, behe tentsioko korronte elektrikoaren detektagailuak eta ur maila), eta larritasuna eta ebakuatu edo isolatzeko lehentasunezko ekintzak ebaluatu dira, baita izan daitezkeen mozketa energetikoak ere.
d) Esku-hartzearen segurtasuna kontrolatu da, eremurako sarbidea kontrolatu baita, eta esku-hartzaileek segurtasun arauak, norberarenak zein taldearenak, betetzen dituztela egiaztatu.
e) Ukitutako instalazioa kontrolatuz kendu da arriskua, bai eskuz, bai elementu mekanikoak edo hidraulikoak, edo bereizi, igo eta mozteko pneumatikoak (besteak beste, zizailak eta kuxinak) baliatuz eta, behar izanez gero, hornidura moztu da.
f) Instalazioen (besteak beste, ura, gasa, elektrizitatea, saneamendua eta banaketa) segurtasun eta normaltasun baldintzak lehengoratu direla egiaztatu da, eta arriskurik ez dela berretsi, ukitutako barrutiak aireztatuta, eta gasak (besteak beste, egurats lehergarriak eta oxigenoa) detektatzeko tresnak aplikatuta.
g) Instalaziotik arriskua kendu dela, arriskurik ez dela eta ukitutako pertsonak eraikinera itzuli direla jakinarazi zaie arduradunei, nahiz instalazioak erabilera arrunta ez izan; ulertzeko moduan eman zaie informazio hori eta ukitutakoak lasaitu egin dira.
3. Esku-hartze operatiboa egiten du substantzia arriskutsuek eragindako arrisku simulatuei aurre egiteko, arriskuak eta beharrak identifikatzen ditu, eta herritarrak eta ingurumena kontrolatzeko lehen ekintzak gauzatzen, zehaztutako prozeduren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Produktu, gai edo substantziaren gaineko informazioa bilatu da, kodearen, etiketaren, edukiontziaren formaren eta abarren bidez identifikatu dira arriskuak, izan daitezkeen arriskuak (besteak beste, leherketa, sutea, kutsadura, irradiazioa, toxikotasuna eta kutsadura) erregaien eta erregai ez direnen artean bereizita, baita substantziaren egoera fisikoa ere (solidoa, likidoa edo gaseosoa).
b) Baliabide egokiak segurtasun posizioan kokatu dira (ahal dela, haizearen alde eta segurtasun tartea utzita), eta esku-hartze eraginkorra eta azkar ebakuatzeko modua bideratu dira.
c) Norbanakoentzat zein taldearentzat arriskuan dauden herritarrak ebakuatu edo isolatzeko aukerak identifikatu dira, premien eta lehentasunen berri eman da, Estatuko segurtasun indarrekin koordinatu da jarduketa, esku hartzen den esparru ondoko trafikoa kontrolatzeko, herritarren segurtasuna bermatzeko ezarritako zonifikazioaren ondorioz.
d) Esku hartzen den tokia zonifikatu da, hura balizatu da eta zorrotz kontrolatu dira esparru beroko sarbideak, eta egiaztatu esku hartzen duen lantalde osoa behar bezala ekipatuta dagoela substantzia arriskutsuekin jokatu behar den moduko esku-hartzea egiteko (NBEak, AAEak, babes kimiko, biologiko eta nuklearreko jantziak-NBK).
e) Ezbeharrean parte hartzen duten substantziak egiaztatu dira teknikak aukeratzeko (besteak beste, gasak eraistea, likidoei eustea, solidoen ontziak isolatzea eta ontziz aldatzea) baita baliabide egokiak aukeratzeko ere (arrisku kimiko, biologiko eta nuklearrerako materiala).
f) Herritarrak edo ingurumena kontrolatzeko lehen ekintzak burutu dira segurtasun baldintzak betez, eta, besteak beste, lurrun edo gas arriskutsuak aireratzea galarazi.
g) Euste-dikeak egin dira, eta isuriak kontrolatu, biltegiratzeko eremu artifizialak eta behin-behinekoak kokatu dira, eta eusteko hesiak behar bezala ezarri uretan, hura ukituta izan daitekeenean, gertaerak aurrera egin ez dezan.
4. Esku-hartze operatiboa egiten du substantzia arriskutsuek eragindako gertaerak kontrolatu eta arintzeko, eskura dituen baliabide teknikoak erabiltzen ditu eta arrisku mota bakoitzerako teknika egokiak aplikatzen, eta normaltasuna berreskuratzen hartzen du parte.
Ebaluazio irizpideak:
a) Beharrezko baliabide teknikoak erabilera eta laneko posizioetan kokatu dira, jarduteko estrategia eta beharrezko giza taldeak ezarri dira, eta burutu beharreko zereginen araberako guneetan kokatu dira (SOS ekipamenduak, deskontaminatzekoak eta komunikazioetarako ekipamenduak), eta funtzionaltasuna egiaztatu da.
b) Laguntza eman zaio harrapatuta edo isolatuta dagoen jendeari, edo erreskatatu dira, bereziki babestuta bertaratuta.
c) Gertaera kontrolatu eta arintzeko teknikak erabili dira, zer-nolako materiek hartzen duten parte eta egoera (fisikoa, meteorologikoa eta egiturazkoa) kontuan hartuta.
d) Esku-hartzaileak eta biktimak behar bezala deskontaminatu dira, baita erreskatean eta gertaera kontrolatu edo arintzen erabilitako ekipamenduak ere.
e) Neurketak egin dira lurretan, akuiferoetan, eraikinetan, garraiatu eta biltegiratzeko pakete edo elementuetan, baita toki irekietan ere, eta arrisku edo kutsadura maila zehaztu da, eta behar bezala seinalizatu.
f) Neutralizatu, diluitu eta garbitu edo kentzeko zereginak burutu dira, edo laguntza eman da haietan, ondasunak, eremu publikoak edo ingurumena azkar lehengoratzeko.
g) Egoeraren kontrol osoa egiaztatu da, berehalako arriskurik ez dagoela jakinarazi zaie Estatuko segurtasun indarrei, eta hondakinak kudeatu beharraren berri eman.
5. Euri-jasen, uholdeen edo ur ingurune deskontrolatuaren ondorioz, jendearentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arriskutsuak diren egoera simulatuetan dauden herritarrei laguntzeko zeregin teknikoak burutzen ditu, eskura dituen baliabideak eta kanpoko sostengu egokiak erabiliz, eta ukitutako pertsonei eta esku-hartzaileei aplikatzen zaizkien segurtasun arauak betetzen direla egiaztatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ura edo lohia xukatzeko zereginak burutu dira hainbat eragilerengatik urpean diren eraikin eta instalazioetan, eta esku-hartzea egiteko zehaztutako ponpatze sistemak aplikatu dira.
b) Urari eusteko behin-behineko dikeak eraiki dira, eraikinak, instalazioak edo interesguneak urpean geldi ez daitezen, eta gune ahulak eta arriskuan diren eremuak seinalizatu dira.
c) Zulo edo butroiak egin dira elementu mugatzaileetan, ura edo lohia pasa dadin, eta ez dadin haien maila igo eta ondoriozko kalterik izan, eta eragiketen emaitza berretsi da.
d) Mozketa egin da, edo zubietan edo ura edo lohia bideratzeko beste elementu batzuetan oztopatzen duten elementuak kendu dira, ez dadin presaren efektua gertatu ibaian gora, eta ez daitezen interesguneak urpean gelditu.
e) Behin-behinekoz amarratzeko elementuak jarri dira, ubideetan larrialdiko lerroak ezarri ahal izateko, arriskuan diren pertsonak ikusiz gero haiek erreskatatzeko ekintzak aurreratzearren.
f) Bideak itxi edo moztu dira, pasabideak mugatu edo seinaleak jarri, ur azpian geldi daitezkeen eremuetan kalterik izan ez dadin, eta hipotesiak egin dira, ura nondik sartzen ahal den kontuan hartuta.
g) Abisu eman zaie arriskuan diren herritarrei, norbera babesteko eta ebakuatzeko erantzuna eman dezaten, horren premia izanez gero; horretarako, arduradunek zehaztutako arauak irakurri dira.
6. Arriskua izan dezaketen egoeran diren herritarrei laguntzeko zeregin teknikoak betetzen ditu, arrisku hori gutxitu edo erabat deuseztatzeko, eta gertaera eragilearen aurreko baldintzak sortzen ditu, edo haiek berriro eman daitezen bultzatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Herritarren, animalien edo ingurumenaren beharrak direla eta, ur andelak eraman dira interesguneetara, eta goragokoek agindutako zereginak bukatu dira.
b) Araztegi eramangarri bat muntatu da, tresna egokiak eta instalazioko eskuliburuak aukeratu dira, haien funtzionaltasuna egiaztatu da, eta uraren kalitatea neurtu.
c) Koordinazio zentroak eskatuta, organoak, odola eta premiako beste elementu batzuk garraiatzeari lotutako zereginak gauzatu dira, eta organoen osotasuna zaintzen duten baldintzak mantendu, haiek tokiz aldatzean.
d) Aurreikus daitekeen arriskurako baliabideei buruzko jarduketak egin dira (besteak beste, giza kontzentrazioak, kirol ikuskizunak, su artifizialen ikuskizunak eta fallak), ekintzak (besteak beste, jendetza freskatzea, eraikinak hoztea, sarbideak mugatzea eta elementu irristagarriak kontrolatzea), disuasioa eta esku-hartzea.
e) Argi eskasia dela edo premiako ekipamendu edo instalazioek energia behar dutela eta, laguntza teknikoko zereginak bete dira, eta emaitza txarreko ekintzak zuzendu.
f) Prebentzio gisa aurreikusitako errekuntzak egin dira interesguneetan, sute handirik izan ez dadin basoetan, eta oinarrizko babes ekintzak aurreratu dira.
g) Prebentzioko segurtasun neurriak abiarazi dira aireontzien behartutako lurreratzeen aurrean (aparrezko koltxoiak).
h) Herritarren ebakuazioei eta aldi baterako ostatu emateei lotutako jarduerak gauzatu dira, gaitzeko arrisku teknologiko eta naturalengatik (besteak beste, presak haustea, sumendiak, urakanak, tizoiak).
i) Animaliak bizirik erreskatatu eta salbatu dira, eta beharrezko ezagutza, teknika, prozedura eta lanabesak aplikatu, pertsonek, ingurumenak, ondasunek edo animalien bizitzek arriskurik izan ez dezaten.
Edukiak.
Esku-hartzea egitura kolapsatuetan, hein batean kolapsatuetan edo kolapso arriskuan direnetan, eta lurrak behea jo duenetan:
-Eraikinetako ohiko patologiak. Hondamen egoera. Pilareak lekuz aldatzea. Horma ezegonkorrak. Forjatuak.
-Egiturazko elementuak egonkortzeko prozedurak eta sistemak. Eskoratzeak. Batatxeak. Eskorak jartzea eta apeoak. Enkofratua eta zurarekin lan egitea.
-Eraikinen egoera ebaluatzea. Eraikineko kalteen sintomak. Egiturazko elementuak banantzea. Lurreratzeak eta kolapsoak. Materialen sakabanatzea.
-Fatxadaren eta estalkien saneamendua. Fatxadetako kalteak. Erabiltzen diren baliabideak. Tresna mekanikoen erabilera. Tresna elektrikoen erabilera. Hiriko ibilgailuak. Autoeskailera. Segurtasun protokoloak.
Larrialdiko esku-hartzea energia instalazioetan, bai erakinetan, eremu publikoan edo hiriarteko eremuan, etxebizitzetan, enpresetan, hiri barrenean eta hiri artean (banaketa sistemak):
-Eraikinetako gas instalazioetan esku hartzea. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Oinarrizko osagaiak. Banaketa sareak.
-Eraikinetako elektrizitate instalazioetan esku hartzea. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Oinarrizko osagaiak. Behe tentsioko banaketa sareak. Energia elektrikoko instalazioetan egindako lanen ondoriozko arriskuak. Segurtasun arau eta jarraibideak instalazio elektrikoetan egiten diren lanetan.
-Eraikinetako ur instalazioetan esku hartzea. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Oinarrizko osagaiak.
-Berokuntza, aireztapen eta girotze instalazioak. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Berokuntzaren oinarrizko osagaiak. Girotze instalazioaren oinarrizko osagaiak. Aireztapenaren oinarrizko osagaiak. Etxebizitzak, lokalak eta garajeak ebakuatzea kea dagoenean.
-Garraio instalazioak. Eskailera mekanikoak. Igogailuak eta karga-jasogailuak.
Esku-hartzea substantzia arriskutsuek sortutako arriskuetan:
-Substantzia arriskutsuei lotutako arriskuak hirietan eta hiri inguruetan.
-Lehergaiak.
-Gasak.
-Likido sukoiak.
-Erregaiak eta peroxido organikoak.
-Substantzia toxikoak.
-Substantzia korrosiboak.
-Detekzioko ekipamenduak eta gailuak erabiltzea.
-Substantzia arriskutsuekin esku hartzeko teknikak: gasen eraispena, likidoei eustea, solidoak ontzietan isolatzea eta ontzitik aldatzea.
-Eusteko dikeen erabilera eta jarioen kontrola. Beste ibilgailu eta ontzi batzuk gai arriskutsuak garraiatzeko. Seinaleak.
-Kutsadura kentzeko prozedurak.
-Babes nuklear, biologiko eta kimikorako jantziak (NBK) erabiltzea substantzia arriskutsuekin. Arriskuak jantzien erabileran. Segurtasun prozedurak.
-Babes ekipamenduen erabilera (NBEak, AAEak) substantzia arriskutsuekin.
Esku-hartzea NBK substantzia arriskutsuek sortutako arriskuetan:
-Arrisku kimikoak, biologikoak eta nuklearrak identifikatzea hiri inguruneetan.
-Sorospen, deskontaminazio eta komunikazio ekipamenduak erabiltzea. Segurtasun protokoloak.
-Biltegiratzeari, paketatzeari eta garraiatzeari buruzko araudia.
-Substantzia arriskutsuak tratatzeko teknikak eta prozedurak.
-Neurketak egitea eta laginak hartzea ukitutako eremuetan. Laginen segurtasuneko tratamenduak.
-Eztanda egiteko eta sutea pizteko arriskuak: BLEVE, Boilover, Slopover eta Frothover.
-Deskontaminazio ekipamenduak eta prozedurak.
-Babes kimikorako jantziak erabiltzea. II. eta III. mailetako jantziak NBK lanerako. NBEak eta ABEak erabiltzea. Segurtasun protokoloak.
-Segurtasun indar eta kidegoekin koordinatzeko prozedurak NBK substantzien arriskua hiri ingurune batean dagoenean.
Herritarrei laguntzeko teknikak, arriskua egon daitekeenean jendearentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat, ekaitzen uholdeak, uraldiak edo kontrolik gabeko ur ingurunea direla eta:
-Ponpa elektrikoak, motoponpak eta ur-ponpak erabiltzea.
-Zuloak zoruan eta paretan irekitzeko prozedurak.
-Ibilguak, ibaiak, erreka-zuloak eta ur jarioen ezaugarriak, laminazioa, jarioak mugatzeko edo haiei eusteko elementuak, ondorioak eta presaz kentzeko teknikak edo prozedurak.
-Mailen eta emarien neurketa. Ura ateratzeko ponpak eta buxatzeko ekipamenduak eta uraldiei eta uholdeei eustekoak erabiltzea. Uretan dauden pertsonak erreskatatzeko edo lotzeko behin-behineko instalazioak.
-Ponpa elektrikoak, mekanikoak eta ur-ponpak erabiltzea. Ponpa motak, emariak eta presioak.
-Lokatzerako ponpa bereziak. Erabilera, funtzionaltasuna eta mantentze-lanak.
-Dikeak egiteko prozedurak. Enkofratu eta igeltserotzako sistemak eta ekipamenduak.
-Ibilgailu bereziak erabiltzea hiri inguruneetan. Elurra kentzeko falka duen ibilgailua. Garaieran lan egiteko ibilgailuak. Lantegi ibilgailuak, eraikuntzetan lan egiteko ekipamendu teknikoa dutenak (eskoratzeak eta xukatzeak). Garabi edo besoko ibilgailuak. Zama lanetarako ibilgailuak, palak, atzerako hondeamakinak eta lurra mugitzeko edo tokiz aldatzeko ekipamenduak.
-Arriskua ekartzen duten zuhaitzak edo hiriko beste oztopo batzuk kentzeko prozedurak.
Herritarrei laguntzeko teknikak eta normaltasuna berreskuratzekoak balizko arrisku egoeretan:
-Ura arazteko estazio eramangarriak, araztutako uren biltegiak eta behin-behineko saneamendu sareak erabili, muntatu eta mantentzea.
-Argiztapeneko estazio eramangarriak, energia elektrikoa sortzeko multzoak eta hornidurarako edo luzapenerako instalazio elektrikoak erabiltzea eta aplikatzea.
-Arrisku elektrikoak, ezbehar elektrikoak eta arrisku elektrikoaren egoeran daudenak erreskatatzea. Arrisku elektrikorako NBEa.
-Ibilgailuak gidatzea.
-Agindutako erreketak egiteko teknikak. Preskripzio irizpideak. Preskripzio eta ebaluazio fitxak. Araudia. Arriskuak.
-Animalien erreskatea. Portaeraren ezaugarriak. Animaliak manipulatzea. Harrapaketa kimikoaren eta fisikoaren sistemak. Erlauntzak erabiltzeko teknikak, paketatzea eta mugigarritasuna.
-Tresnak eta NBEak erabiltzea eta babeserako bitarteko kolektiboak animaliekin lan egiten denean.
Orientabide didaktikoak.
Lanbide modulu hau oinarrizkoa da eta, hortaz, esku-hartze operatiboaren teknikak ulertzeko eta aplikatzeko oinarri teoriko eta praktiko egokia emateko beharra asetzen du.
Modulua bukatzean, ikasleek gai izan behar dute:
-Eraikinak eta instalazioak ebaluatzeko gertaeraren tokian.
-Baliabideak eta langileak antolatzeko.
-Ibilbide seguruen eta azkarrenetatik gertaeraren tokira joateko.
-Erasotzeko, segurtasunez egoteko eta agintzeko guneak kokatzeko.
-Sorrera naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertaeretan esku-hartze operatiboa egiteko, bere karguko lantaldeak koordinatuta eta segurtasun arauen aplikazioa kontrolatuta.
Edukien sekuentzia bost multzotan antolatu da, oinarrizko edukien atalean zehaztuarekin bat. Hasiera izanen da eraikinen egituraren ezaugarri nagusiak eta eraikinen egoeraren ebaluazioa gogora ekartzea, balizko problemak identifikatuz, baita baliabide materialen eta haren saneamendurako erabilitako tresnen eta ibilgailuen arteko harremana ere, segurtasun protokoloak kontuan izanik. Esku hartzen denean eraikuntzetako energiaren instalazioetan (gasa, elektrizitatea, ura, berokuntza eta garraioa), edukien multzoa amankomuna da denetan, eta haien lokalizazioa eta sinbologia jorratzen ditu.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Gertaera non izan den baloratzea, SIG tankerako informatika aplikazioak erabilita.
-Eraikuntza edo egoera txarreko zatiak egonkortu eta saneamendua egiteko presazko teknikak aplikatzea, norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.
-Eraikuntza, instalazio edo komunikabideentzat arriskutsuak izan daitezkeen mugitutako lurrei eusteko eta kontzeko teknikak aplikatzea, norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.
-Behin-behineko euste dikeak paratzeko eta zuloak egiteko teknikak aplikatzea urak husteko, uholderik izan ez dadin eraikin, instalazio edo interesguneetan, norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.
-Substantzia arriskutsuek eta NBKek sortutako arriskuak kontrolatu eta murrizteko teknikak aplikatzea, norbera babesteko ekipamenduak eta NBKetatik babestekoak erabiliz.
-Herritarrei laguntzeko prozedura teknikoak aplikatzea balizko arrisku egoeretan, norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.
Modulua hobeki lantzeko, talde lana eta esku hartzeko protokoloen erabilera sustatuko dituzten jarduerak egitea proposatzen da, besteak beste. Iradokizun gisa, honako jarduera hauek proposatzen dira:
-Interneten eta web-orrietan bilaketak egitea eraikinak behera etortzearekin zerikusia duten berriei buruz, indarreko araudia edo arauen proiektu edo zirriborroak aurkitzeko.
-Lortutako informazioa tratatzea.
-Errealitatetik hurbil diren kasu praktikoak, berriki gertatuak, simulatzea, esku-hartzeen emaitzak aztertuta.
Azken bi multzoetan, herritarrei laguntzeko teknikak eta arrisku egoeretan normaltasuna berreskuratzekoak lantzen dira. Zeharkako modulua da, funtsezko ezagutzei heltzen diena, zeinak beharrezkoak baitira moduluan aipatu eduki-multzoetarako, gogora ekartzen baitute ekipamenduak, esku-hartzeko protokoloak eta ibilgailuak, besteak beste, erabili eta aplikatu behar direla esku-hartze desberdinetan. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da zenbait jarduera teoriko eta praktiko osatu behar direla eta modulu desberdinetako edukiak irakatsiko dituzten irakasleek koordinatu behar dutela beren artean.
Modulu honek lotura dauka “Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea” izenekoarekin. Biak kurtso desberdinetan daude, eta, horretarako, koordinazioa eskatzen du bi modulu horien irakasleen artean.
Gainera, modulu hau “Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa” moduluari lotua dago; izan ere, esku-hartze operatiboek lanen koordinazioa eskatzen dute larrialdietan, baita ariketa eta simulakroak prestatu eta burutzea, eta larrialdi zentroetako jarduerak eta funtzionamendua gainbegiratzea ere, besteak beste.
Azkenik, adierazi behar da modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; eduki horiek zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Establezimenduak, ikuskizunak eta instalazioak ikuskatzea, suteak eta larrialdiak prebenitzeko.
Kodea: 1533.
Iraupena: 70 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Ikuskatutako establezimendu, ikuskizun eta instalazioetan egun dauden babes pasiboko sistemak egiaztatzen ditu, eta haien egokitasuna eta eskuragarritasuna jendearentzako segurtasun baldintzetara moldatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Behar bezala identifikatu dira establezimendua osatzen duten sute sektoreak edo eremuak.
b) Egiaztatu da sektorizatzeko erabilitako elementuak egokiak direla eta haien eginkizuna betetzen dutela.
c) Egiaztatu da sektorizatutako ateak behar bezala ixten direla, dela eskuz dela automatikoki, sutea hautemanez gero, eta nahitaezko CE markaketa dutela elementu guztiek.
d) Egiaztatu da sektorizatutako ateek ez dutela automatikoki ixtea eragozten duen elementurik, suterik izanez gero.
e) Egiaztatu da sute sektorearen edo eremuaren tamaina egokia dela establezimenduaren arriskurako eta erabilerarako.
f) Egiaztatu da establezimenduaren egituraren erresistentzia egokia dela establezimenduaren arriskurako eta erabilerarako.
g) Egiaztatu da egiturari erresistentzia emateko edo sektorizatzeko erabilitako elementuek beharrezko dokumentazioa eta ziurtapena dutela haien portaera justifikatzeko suterik izanez gero.
h) Egiaztatu da babes pasiboko sistemak erregelamenduz ezarritakoaren arabera mantentzen direla, baita behar bezala erabiltzeko moduan ere.
i) Egiaztatu da industriako establezimendu edo biltegietako su-karga ponderatu eta zuzenduak balio egokia duela hango segurtasun baldintzetarako.
j) Egiaztatu da establezimenduko jarduerek bat egiten dutela jardueraren funtzionamendurako lizentzian baimendutako erabilerekin.
2. Egiaztatzen du zer baldintzetan egiten den ebakuazioa ikuskatutako establezimendu, ikuskizun eta instalazioetan, baita zein den azpiegitura, material, sistema eta ebakuazio baliabideen antolamendua, funtzionamendua eta egokitasuna ere, establezimendu edo ikuskizun motaren arabera eta kalkulatu edo baimendutako edukieraren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Establezimenduaren edo ikuskizunaren gehieneko okupazioa kalkulatu da, araudian ezarritakoaren arabera.
b) Egiaztatu da benetako ebakuazio ibilbideak eta zaku-hondoko ibilbideak behar bezain txikiak direla ebakuazio zuzena bermatzeko.
c) Egiaztatu da ebakuazio ahalmena behar bezalakoa dela establezimenduaren okupaziorako, kontuan izanik irteera, ateak, eskailerak eta korridoreak blokeatuta geratu daitezkeela.
d) Egiaztatu da ateak egokiak direla, irekitzeko sistemari dagokionez, establezimenduaren erabilerarako, eta “guztientzako diseinuaren” baldintzak kontuan hartzen dituela.
e) Egiaztatu da ebakuazio ibilbideetako ateek ez dutela haiek erabiltzea eragozten duen sarrailarik edo elementurik.
f) Egiaztatu da ebakuazio seinaleak egokiak eta nahikoak direla kokapenari, argiaren ezaugarriei, piktogramei eta tamainari dagokienez.
g) Larrialdietako argiteriaren funtzionamendu egokia eta haien kokapena eta ezaugarriak egiaztatu dira.
h) Egiaztatu da kanpoko eremu seguruak beharrezko gutxieneko baldintzak betetzen dituela, azalerari eta irteeratik dagoen tarteari dagokienez.
i) Egiaztatu da erabilitako materialek, dauden tokian egonda, suarekiko erreakzio egokia dutela establezimenduaren erabilera eta arriska kontutan hartuta, eta beharrezko dokumentazioa eta ziurtapena dutela haien portaera justifikatzeko suterik izanez gero.
j) Egiaztatu da establezimenduaren edukierak baimendutakoa betetzen duela, eta haren ebakuaziorako baldintzak bermatzen dituela.
3. Ikuskatutako establezimendu, ikuskizun eta instalazioetan dauden segurtasun aktiboko sistemak egiaztatzen ditu, baita segurtasun baliabideen kokapena eta funtzionamendua ere, ezarritako arauen arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egiaztatu da babes aktiboko sistemak (su-itzalgailu eramangarriak, ur-hargune ekipatuak, ur-horniduraren eta presioaren multzoa, hidranteak, zutabe lehorra, suteak automatikoki hautemateko instalazioa, alarma eta megafoniaren instalazioa, eta suteak automatikoki itzaltzeko instalazioa) egokiak eta araudiak eskatzen dituenak direla.
b) Egiaztatu da sua eskuz itzaltzeko baliabideak egokiak eta nahikoak direla kokapenari, argiaren ezaugarriei, piktogramei eta tamainari dagokienez.
c) Egiaztatu da kea eta beroa kontrolatzeko sistemak egokiak direla, behar bezala ezarrita daudela eta “guztientzako diseinuaren” baldintzak betetzen dituztela.
d) Egiaztatu da babes aktiboko sistemek nahitaezko egiaztagiriak dituztela.
e) Egiaztatu da su-itzalgailuek sua itzaltzeko eragile egokia dutela aurreikusten den su motarako, behar bezala kokatu direla eta behar adina daudela.
f) Egiaztatu da ur-hargune ekipatuak mota egokikoak direla babestu beharreko arriskurako, behar bezala kokatu direla eta behar adina daudela, eta babestu beharreko esparru osoa estaltzen dutela, mahukak zabaldu ondoren.
g) Egiaztatu da su-detektagailuak egokiak eta bateragarriak direla establezimenduan egin ohi den jarduera motarekin.
h) Egiaztatu da uharkaren edukiera eta presio multzoaren ezaugarriak egokiak direla babes aktiboko baliabideetarako eta erabiltzeko moduan daudela.
i) Egiaztatu da babes aktiboko instalazioak erregelamenduz ezarritakoaren arabera mantentzen direla, baita behar bezala erabiltzeko moduan ere.
4. Egiaztatzen du nolakoak diren ikuskatutako establezimendu, ikuskizun eta instalazioetako irisgarritasuna, hirigintzako baldintzak eta hidranteen sareak, haien motaren arabera, eta ebaluatzen du zein diren hidranteetara iristeko baldintzak eta noraino diren iragateko modukoak larrialdietako baliabideetako sarbideak.
Ebaluazio irizpideak:
a) Egiaztatu da irisgarritasun baldintzak egokiak direla (zabalerari, galiboari, maniobratzeko tokiari, hiri hornigaiei, zintarriei, zuhaitzei eta landare potoei dagokienez, besteak beste), larrialdietako ibilgailuak pasatzeko eta esku hartzeko.
b) Egiaztatu da suteen kontrako ibilgailuek forjatuen gainean pasatzeko dituzten eremuek behar adinako erresistentzia dutela haien joan-etorrietarako, eta puntzonaketaren kontrako erresistentzia behar adinakoa dela autoeskala ibilgailu bat erabiltzeko.
c) Sareko hidranteak kokatu eta seinaleztatu dira, eta haien funtzionamendu egiaztatu, baita presioaren eta emariaren baldintzak behar adinakoak direla ere suteen kontrako ibilgailu bat hornitzeko.
d) Eraikin eta establezimenduetako zutabe lehorrak kokatu eta haien egoera egiaztatu da, baita zuzen funtzionatzeko moduan daudela ere.
e) Larrialdiak non gerta litezkeen, toki horiek kokatzeko datuak hartu dira, baita haien oinarrizko ezaugarriei buruzkoak ere.
f) Suteen kontrako ibilgailuetarako egokienak diren sarbideak ezarri dira, kontuan izanik aurreikusten den trafikoa, bideen ezaugarriak eta ibilgailuen neurriak.
g) Prebentzioari buruzko informazio guztia fitxategi informatiko batera pasa da, kontrol zentrotik, suhiltzaileen parketik edo suteen kontrako ibilgailutik beretik esku hartzen laguntzeko.
5. Egiaztatzen du autobabesaren eta larrialdiaren plangintza behar bezalakoa dela ikuskatutako establezimendu, ikuskizun eta instalazioetan aplikatu beharreko araudiari dagokionez, planaren esparruaren arabera, eta hobetzeko proposamenak egiten ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Larrialdietarako udal planaren operatibitatea kontrastatu da, eta operatibo desberdinetako kideen arteko beharrezko koordinazioa eta eginkizunak aztertu balizko arrisku egoera batean.
b) Egiaztatu da autobabes planaren edukiak indarreko araudiko jarraibideen arabera daudela antolaturik.
c) Egiaztatu da indarreko araudiak bete direla suteen prebentzioari dagokionez, jardueraren arabera (eraikina, industria, su artifizialak, jendetza handiak, besteak beste) eta segurtasun baldintzen arabera.
d) Egiaztatu da egokiak direla segurtasun tarteak arriskuko jardueretatik eremu publikoetara.
e) Egiaztatu da esleitu direla larrialdian bete beharreko eginkizunak.
f) Egiaztatu da operatiboak direla larrialdiaren antolaketa, komunikazioaren eta alarmaren prozedurak eta sistemak, eta larrialdia behar bezala konpontzeko modukoak direla.
g) Erakineko edo instalazioko autobabes plana aztertu da, hobekuntzak proposatu dira eta txosten bat prestatu da haren nahikotasunari eta operatibitateari buruz.
h) Prestakuntza jaso du su-itzalgailu baten eta sute-aho ekipatu baten funtzionamenduari, erabilerari eta segurtasun baldintzei buruz.
Edukiak.
Establezimendu, ikuskizun eta instalazioetako babes pasiboko sistemak egiaztatzea:
-Suteen kontrako segurtasunari buruzko oinarrizko araudia: eraikuntzaren kode teknikoa, industria establezimenduen suteen kontrako segurtasun erregelamendua.
-Sutearen sektorea eta eremua. Eraikinen erabilera eraikuntzaren kode teknikoaren arabera.
-Berezko arrisku maila eta eraikinen tipologia industria establezimenduetan. Gehieneko sektoreen tamaina.
-Elementu sektorizatzaileak. Elementu sektorizatzaileen Europako sailkapena. Sailkapenaren justifikazioa.
-Egituraren erresistentzia. Egituraren babesa: tipologia, masibitatea eta aplikazio lodierak kalkulatzea.
Jendearen ebakuazio baldintzak egiaztatzea establezimendu, ikuskizun eta instalazioetan:
-Dentsitatea eta okupazio kalkulua.
-Irteera motak. Babestutako korridore eta eskailerak. Independentziako atondoak.
-Ebakuazioaren abiapuntua eta ebakuazioaren gehieneko ibilbideak eta zaku-hondokoa. Gutxieneko irteera kopurua.
-Ebakuazio baliabideen gaitasuna. Kanpoko eremu segurua. Jendea irteeretara esleitzea eta blokeoaren hipotesia.
-Ebakuaziorako balio duten ateak. Ateak zabalik edukitzeko sistemak. Betebeharrak larrialdietarako argiei dagokienez.
-Ebakuazioaren seinalizazioa.
-Materialen erregarritasuna. Elementu erregarrien babesa.
-“Guztientzako diseinuaren” baldintzak.
Establezimendu, ikuskizun eta instalazioetako segurtasun aktiboko sistemak egiaztatzea:
-Gutxieneko betebeharrak babes aktiboko sistemen ezaugarriei, erabilerari, egiaztagiriei eta mantentze-lanetako jarraibideei dagokienez.
-Gomendatutako tipologiak, ezaugarriak eta erabilerak su-itzalgailu, sute-aho, suteak detektatzeko eta itzaltze automatikoko sistemetarako.
-Kea eta beroa kontrolatzeko sistemak. Aireberritzea hodien bidez. Babestutako eremuen presurizazio diferentziala. Kea garajeetatik ateratzea.
-Eskuz erabiltzeko babes aktiboko baliabideen seinalizazioa. Gutxieneko beharrak babes aktiboari dagokionez jarduera eta establezimenduetan. Balizko arriskuekiko lotura.
-Guztientzako diseinuaren baldintzak.
Establezimendu, ikuskizun eta instalazioetako irisgarritasuna, hirigintzako baldintzak eta hidranteen sareak egiaztatzea:
-Hurbiltze bideen, eraikinen ingurunearen eta fatxaden gutxieneko neurriak eta ezaugarriak. Etxe-sail itxietara iristea eta lurpeko instalazioa duten plazen gainetik ibiltzea. Ohiko arazoak larrialdietako ibilgailuak iristeko.
-Hidranteen tipologia. Hidranteen erabilera, kokapena eta ezaugarriak. Hidranteen seinalizazioa.
-Zutabe lehorren erabilera, kokapena eta ezaugarriak.
-Kale-izendegiak, datuak hartzea eta ibilbideak larrialdiko ibilgailuetarako.
-Hidranteak berrikusteko fitxak, zutabe lehorrak eta ibilbidea hautatzea.
-Bildutako informazioaren kudeaketa.
Autobabesaren eta larrialdiaren plangintza egiaztatzea ikuskatutako establezimendu, ikuskizun eta instalazioetan:
-Larrialdietarako plan publikoak: estatukoak, autonomia erkidegokoak eta udalekoak.
-Autobabesaren oinarrizko araua: aplikazio eremua eta egitura. Titularren identifikazioa, jardueraren deskripzioa, arriskuen inbentarioa, azterketa eta ebaluazioa.
-Suteen arriskua eta prebentzioa.
-Arriskua jendetza handia biltzen duten jardueretan.
-Baliabide materialen eta giza baliabideen inbentarioa. Instalazioen mantentze-lanak. Jarduketa plana larrialdietan. Autobabes planaren integrazioa.
-Larrialdia antolatzea: eginkizunak, rolak eta komunikazioak.
-Autobabesa eta segurtasuna planifikatzea su artifizialak darabiltzaten ikuskizunetan.
-Oinarrizko prestakuntza lehendabiziko esku-hartzearen taldean.
-Gai piroteknikoei eta kartutxeriari buruzko erregelamendua.
Orientabide didaktikoak.
Ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea du helburu modulu honek, gauza izan daitezen suteen eta larrialdien prebentziorako ikuskapena prestatzeko, baita establezimendu, ikuskizun eta instalazioetako autobabesaren eta larrialdien plangintzari lotutako larrialdi plana prestatzeko ere.
Modulua bukatzean, ikasleek gai izan behar dute:
-Eraikinak eta instalazioak gertalekuan ebaluatzeko.
-Baliabideak eta langileak antolatzeko.
-Gertalekura ibilbide azkarrenetatik joateko.
-Erasotzeko, segurtasunez egoteko eta agintzeko guneak kokatzeko.
-Sutea itzaltzeko esku-hartze operatiboa egiteko, bere karguko ekipamenduak koordinatuta eta segurtasun arauen aplikazioa kontrolatuta.
Suteen eta larrialdien prebentzioa ongi arautua du Administrazioak, haren gaineko arau asko baitaude, ongi ezagutu eta interpretatu behar direnak.
Edukiak lan unitatetan antolatzen dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Haien multzoaren bidez, moduluko ikaskuntzaren emaitzak lortuko dira.
Irakasgaiak multzotan banatzea da edukien ataleko proposamena, arauditik hasita eta ikuskapenen kasu praktikoekin bukatzeko suteak eta larrialdiak prebenitzeko.
Modulua hobeki lantzeko, ona litzateke talde lana eta informazioaren teknologien erabilera sustatuko dituzten jarduerak egitea, besteak beste. Iradokizun gisa, honako jarduera hauek proposatzen dira:
-Interneten eta web-orrietan bilaketak egitea sistema pasibo eta aktiboekin zerikusia duten berriak, indarreko araudia edo arauen proiektu edo zirriborroak aurkitzeko.
-Ikustaldiak egitea eraikin eta ikuskizunetan.
-Eskuratutako informazioaren tratamendua: planak sortzea, fitxak eta bestelako agiriak.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Araudiaren aplikazioa baloratzea instalazio eta eraikinetan ikustaldiak egiten direnean.
-Segurtasun aktibo eta pasiboko sistemak eta ebakuazio baldintzak egiaztatzea instalazio eta eraikinetan.
Modulu honek lotura dauka “Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea” izeneko moduluarekin, eta, batik bat, “Esku-hartze operatiboa hiri-suteak itzaltzen” izenekoarekin, oso garrantzitsua baita suteen kontrako babeserako elementu guztiak baliagarri mantentzea eremu publikoetan zein eraikin publiko eta pribatuetan. Bestalde, bide ematen du herritarrak autobabesaren arloaz jabetzeko.
Gainera, modulu hau “Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa” izeneko moduluari dago lotua; izan ere, honako hauek eskatzen ditu esku-hartze operatiboetan: lanen koordinazioa larrialdietan, ariketa eta simulakroak prestatu eta burutzea eta jarduerak gainbegiratzea, baita larrialdiko zentroen funtzionamendua ere, eta jarduketa horiek behar bezala burutzen ez badira, esku-hartze operatiboaren emaitzak zailtzen dituzte hiriko suteetan.
Azkenik, adierazi behar da modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; eduki horiek zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa.
Kodea: 1534.
Iraupena: 110 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Parte hartzen du ariketak eta simulakroak prestatzen eta gauzatzen, ezarritako eginkizunak betetzen ditu, eta esleiturik dituen baliabide materialak eta giza baliabideak egokiak direla egiaztatzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Figuranteak eta laguntzaileak hautatu dira ariketa edo simulakrorako, abiapuntu izanik ariketaren edo simulakroaren istripu hipotesiak eta haren planean ezarritako eginkizunak.
b) Figuranteak eta laguntzaileak koordinatu dira, eginkizunak esleitu zaizkie, eta simulakrorako prest daudela (segurtasun protokoloak, jarduteko jarraibideak eta karakterizazio moduak, besteak beste) egiaztatu da.
c) Ariketaren edo simulakroaren gertalekua prestatu da (tokia edo eremua, beharrezko bitartekoak eta baliabideak, besteak beste), ariketaren edo simulakroaren planean ezarritako zehaztapenetatik abiatuta.
d) Esku hartzeko eta segurtasuneko protokoloak, simulakroa garatzean definituak, aplikatu dira, eta agertzen diren ezusteetara egokitu dira bai jarduketa bai taldearen egitekoa.
e) Planean ezarritakoa esku-hartzearekin alderatu da, eta ebaluaziorako diseinatutako inprimakiak aplikatu dira ariketaren edo simulakroaren planean.
f) Simulakroaren jarraipena egin da, eta baloratu noraino egokitu den ezarritako gidoira.
g) Txosten bat prestatu da simulakroan haren ardurapean dagoen sektoreari buruz (gertalekua, figuranteak eta laguntzaileak), eta lortutakoa baloratu eta hobetzeko proposamena egin da.
2. Parte hartzen du larrialdiei eta babes zibilari buruzko informazio, dibulgazio eta prestakuntza ekitaldietan, eta jarduerak dinamizatzeko teknikak aplikatu eta haien garapena eta emaitza baloratzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Publiko hartzailea baloratu da, ezarritako prestakuntza edo dibulgazio programatik abiatuta, prestakuntza ekitaldia egokitu da eta “guztientzako diseinuaren” irizpideak aplikatu dira.
b) Saioaren gidoia prestatu da, eta dinamizazio bitartekoak eta baliabideak hautatu dira, ezarritako prestakuntza programatik abiatuta.
c) Prestakuntza jardueraren baliabideak egokitu dira, ezarritako programazioaren arabera, euskarri egokiak hautatuz, bitartekoak zehaztasunez erabiliz eta kontuan izanik “guztientzako diseinuaren” baldintzak.
d) Ebaluazio bitartekoak aplikatu dira ezarritako metodoetatik abiatuta, eta lortutakoa eta atzeraelikaduraren estrategiak justifikatu.
e) Prestakuntza emateko lekuaren hornidura gainbegiratu da, eta prestatutako gidoia egokitzeko eskura dauden baliabideak eta bitartekoak baloratu.
f) Zehaztutako dinamizazio teknikak aplikatu dira, haien egokitasuna baloratu da eta zuzenketak egin zaizkio prestakuntzari, egindako oharren arabera.
g) Ebaluazio txosten bat prestatu da prestakuntza ekintzari buruz, abiapuntua izanik eskuratutako informazioa, aplikatutako tresnen bitartez, eta lortutakoa eta hobetzeko proposamenak zehaztu dira.
3. Larrialdietako operazio-geletako edo komunikazio zentroetako jarduerak gainbegiratzen ditu, giza baliabideen antolaketa zehaztu eta komunikazio protokoloen aplikazioa baloratzen ditu, zentro motaren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Operazio-gelako langileen txandaz eta erreleboez informatu da zerbitzuaren programazioa abiapuntu izanik, eta laneko gorabeherak baloratu dira (bajak, baimenak eta jarduera aldaketak, besteak beste).
b) Operazio-gelako eginkizunen eta zereginen esleipenaz informatu da, trebetasun profesionalen arabera eta zerbitzuan zenbat atentzio egin behar diren kontuan izanik.
c) Parte hartu da egindako jarduerak ikuskatzen, eta jardun profesionala baloratu da esleitutakoari dagokionez.
d) Larrialdietako komunikazioak jaso eta igortzeko protokoloak aplikatzeko ikuskapenean parte hartu da, eta haien eraginkortasuna eta operatibitatea baloratu da, ezarritako edo erabiltzeko moduko komunikazio kodeen arabera.
e) Komunikazio zentroetako komunikazio ekipamenduen operatibitatea gainbegiratzen eta mantentze-lanetan hartu da parte, eta lehen mailako mantentze-lanetako prozedurak aplikatu dira, ezarritako planaren arabera.
f) Gelako telefonia transmisioen eta irrati bidezko komunikazioen erregistroaren ikuskapenean parte hartu da, ezarritako protokoloak betetzen direla bermatzeko, erregistroen kopurua eta haien kalitatea egiaztatu da, eta zaintzaren prozedura aplikatu.
g) Esku-hartzeei buruzko estatistika txosten bat prestatu da, eta gertaera mota, orduen banaketa eta banaketa geografikoa aztertu, operatiboen jarduketa fitxetatik abiatuta.
h) Operazio-gelaren funtzionamenduaren ebaluazio txostena prestatu da, zerbitzuaren kalitate eta ebaluazio planetan zehaztutako tresnen bitartez jasotako informazioa baloratu da, eta informazioa eskuratzeko iragazkiak eta erantzuteko protokoloak hobetzeko proiektuak zehaztu.
4. Larrialdietako lanak koordinatzen ditu, larrialdietako esku-hartze operatiboei eta babes zibileko planei buruzko informazioa aztertuz eta atzemandako arriskuetara egokitutako esku-hartze prozedurak zehaztuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Gertaeraren larritasuna zehaztu da, eskuratuko informazioa baloratuz (operadoreen komunikazioak, esku hartzeko lantaldeen txostenak eta babes zibilaren datu baseak edo espezializatuak, besteak beste), eta jarduteko prozedurak zehaztuz (alertak eta baliabideen mobilizazioa, besteak beste), atzemandako beharren eta ezarritako prozeduren arabera.
b) Komunikazioa egin da erakunde, enpresa, partikular edo esku hartzeko taldeekin, eta beharrezko baliabideak kudeatu dira (norberarenak edo fortunakoak) esku hartzeko eta jarduketak koordinatzeko, babes zibileko planetan eskura daudenak baloratuz eta komunikazio instituzionaleko eta negoziazio sozialeko trebetasunak aplikatuz.
c) Unitate operatiboaren ingurunearen arriskuei buruzko txostenak prestatu dira, ukitutakoen arrisku mailak identifikatuz eta iturri desberdinetako informazioa erabiliz (parte meteorologikoak, txosten zientifikoak eta SIG tresnak, besteak beste).
d) Esku-hartzeko prozedura operatiboak proposatu dira larrialdietako zenbait esku-hartzeren aurrean, eta baliabide alternatiboen edo osagarrien ekarpena baloratu da, haien eskuragarritasunaren arabera.
e) Esku-hartzea koordinatzeko egituran egin beharreko jarduketa justifikatu da, agintearen egitura eta operatiboak bete beharreko eginkizunak identifikatzetik abiatuta.
f) Egin beharreko esku-hartzerako zehaztu diren ekipamenduak eta materialak gainbegiratu dira, eta haien eskuragarritasuna egiaztatu.
g) Egin beharreko operatiboari buruzko informazioa igorri dela egiaztatu da, zehaztutako komunikazio protokoloak aplikatuz.
5. Larrialdietako zentroen jarduerak eta funtzionamendua gainbegiratzen ditu (suhiltzaileen parkeak, salbamendu eta osasun laguntzako baseak eta basoa babesteko zentroak, besteak beste), ezarritako antolaketa ereduak, segurtasun arau aplikagarriak eta ustez egindako zerbitzu eta esku-hartze motak aztertuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Eginkizunak eta zereginak esleitu dira larrialdietako zentroetan, gaitasun profesionalen, ahalmen fisikoen eta esperientziaren arabera, besteak beste.
b) Larrialdietako zentroko baliabide materialak berrikusita daudela gainbegiratu da, eta egiaztatu haien operatibitatea eta segurtasun arauak, aurretik ezarritako ezaugarriekin bat.
c) Eguneko jarduerak programatu dira larrialdietako zentroan zerbitzuaren programazio orokorretik abiatuta, kontuan izanik lanaldi bakoitzaren gorabeherak eta berezitasunak.
d) Langileen kudeaketa administratiboa egin da, zerbitzuaren absentziak eta berritasunak kontrolatuz eta txostenak eta esku hartzeko parteak prestatuz, besteak beste.
c) Egindako jarduerak gainbegiratu dira, eta jardun profesionala baloratu da esleitutakoari dagokionez.
f) Txandak eta erreleboak ezarri dira larrialdietako zentroko langileentzat, zerbitzuaren programazioa abiapuntu izanik, eta laneko gorabeherak baloratu dira (bajak, baimenak eta jarduera aldaketak, besteak beste).
g) Materialen biltegia kudeatu da zerbitzuaren gutxieneko funtzionamendurako (NBEa, material suntsigarria, esku hartzeko materiala, eta abar), eta haien eskuragarritasuna eta egoera egiaztatu dira.
h) Larrialdietako zentroko instalazio eta jardueretan laneko arriskuen prebentzioa eta segurtasuna bete direla egiaztatu da, bai eta ezarritako araudia eta protokoloak ere.
Edukiak.
Ariketak eta simulakroak prestatu eta gauzatzea:
-Ariketak eta simulakroak. Garatzeko eta bideratzeko tresnak: simulakroaren gida, bideratzeko prozedura eta protokoloak, segurtasun plana.
-Parte-hartzaileak: zuzendu, bideratu eta laguntzeko taldea eta parte-hartzaileak; ezaugarri nagusiak, eskakizunak eta eginkizunak.
-Ariketen eta simulakroen gertalekuak; elementu nagusiak eta segurtasuna.
-Ariketen eta simulakroen ebaluazioa. Ebaluazio tresnen eta metodoen aplikazioa. Erakundearen eta parte-hartzaileen ebaluazioa.
Prestakuntza, informazio eta zabalkundeko ekintzak larrialdietan eta babes zibilean:
-Prestakuntza egiteko eremuak larrialdien eta babes zibilaren sektorean: lanbide birziklapena, laneko arriskuen prebentzioa, babes zibileko eta autobabeseko planen ezarpena, lehendabiziko esku-hartzearen taldea, bigarren esku-hartzearen taldeak eta prebentzioaren kulturaren sustapena.
-Prestakuntza jardueren egitura eta garapena.
-Prestakuntza eta informazio jardueren garapena. Ekipamenduaren funtzionamendua eta erabilera erakustea.
-Motibazioaren testuingurua eta baliabideak.
-Taldeko jardueren dinamizazioa.
-“Guztientzako diseinuaren” baldintzak.
Komunikazio zentro edo larrialdietako operazio-geletako jardueren ikuskapenean parte hartzea:
-Komunikazio zentroak edo larrialdietako operazio-gelak.
-Lan egiteko sistema. Komunikazio zentroetako edo operazio-geletako operadoreen lanaren ezaugarriak. Lanbide profila.
-Komunikazioa larrialdietan: deiak jasotzeko eta datuak biltzeko protokoloak eta informazioa tratatu eta bidaltzeko protokoloak.
-Erakundeen komunikazio prozedurak. Komunikazio zentroen eta larrialdietako operazio-gelen ekipamenduak eta komunikazio sistemak.
-Bitartekoak eta baliabideak koordinatzeko eta mobilizatzeko prozedurak eta aritzeko era. Mobilizatzen ahal diren bitarteko eta baliabideak.
-Gertaera, istripu eta gertakari arriskutsuen motak. Larritasun mailak eta larrialdi mailak.
Lanak koordinatzea larrialdietan:
-Larrialdiak koordinatzeko zentroak.
-Gertaera baten larritasuna definitzea iturri batzuen informazioa abiapuntu hartuta.
-Erakundeen arteko komunikazioak bideratu eta zuzentzea.
-Operatibo baten aginte egituran organikoki kokatzen jakitea.
-Esku-hartzean behar diren materialen eskuragarritasuna ikuskatu eta egiaztatzea.
-Negoziatzeko eta gatazkak konpontzeko teknikak.
-Erakundeetako egituren organigramak.
-Informazio meteorologikoa erabiltzea.
-Komunikazio protokoloak.
Larrialdietako zentroetako jarduerak eta funtzionamendua gainbegiratzea:
-Larrialdietako zentroak. Eginkizunak. Lan egiteko sistema. Aginte katea eta erantzukizuna.
-Jarduneko langileen lanbide profila.
-Zerbitzuaren prozedurak.
-Lantaldeak. Osaera eta eginkizunak.
-Larrialdietako operazioen ekipamenduak eta baliabidea materialak kudeatzea.
Orientabide didaktikoak.
Modulu hau zeharkakoa da esku hartzeko eginkizunak funtsean arrisku desberdinen aurrean garatzen dituzten tituluko moduluekiko, eta, haren garrantzia dela eta, lanbide modulu bakoitzeko orientabide didaktikoetan zehazten da era puntualean.
Moduluaren helburua da ikasleek beharrezko ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak berenganatzea, esku hartzeko taldeak antolatu eta koordinatzeko eginkizunak bete ditzaten larrialdietan edo hondamendietan.
Modulua bukatzean, ikasleek gai izan behar dute:
-Giza baliabideak eta bitartekoak kudeatzeko larrialdietako zentroetan (suhiltzaileen parkeak, salbamendu eta osasun laguntzako baseak eta basoa babesteko zentroak, besteak beste).
-Parte hartzeko larrialdiko operazio-geletako edo komunikazio zentroetako giza baliabideen eta bitartekoen ikuskapenean.
-Larrialdietako informazio, dibulgazio eta prestakuntza ekintzak gauzatzeko.
-Esku hartzeko ariketak eta simulakroak prestatu eta gauzatzeko.
Modulu hau garatzeko, komeniko litzateke erabilera anitzeko tokiak izatea, ikasketa jarduerak ingurune desberdinetan garatu ahal izateko (hala nola ikasgelak, suhiltzaileen parkeak, komunikazioaren operazio-gelak, besteak beste).
Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa bat heldu da aurkezpen ordena honekin:
-Larrialdietako operazio-geletako jardueren ikuskapenean parte hartzea.
-Larrialdietako lanak koordinatzea.
-Larrialdietako zentroetako jarduerak eta funtzionamendua gainbegiratzea.
-Ariketak eta simulakroak prestatu eta gauzatzea.
-Informazio, dibulgazio eta prestakuntza ekintzak larrialdietan eta babes zibilean.
Horrela ezarritako lan unitate bakoitzak berez zentzua du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-jarduerak eta horiek ebaluatzeko prozedura definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.
Honako hauei buruzkoak izanen dira irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerak:
-Ariketak eta simulakroak prestatu eta gauzatzea.
-Larrialdietako operazio-geletako edo komunikazio zentroetako jarduerak koordinatzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea, larrialdien simulazio sistemak eta ekipamenduak erabiliz.
-Larrialdietako zentroak zuzendu eta kudeatzeko teknikak eta prozedurak erabiltzea (suhiltzaileen parkeak, salbamendu eta osasun laguntzako baseak eta basoa babesteko zentroak, besteak beste).
Gomendagarria litzateke leku zabalak izatea, benetako kasuen simulazioak prestatu ahal izateko ariketak eta simulakroak egiteko orduan; hala, antza izanen dute ikasleek beren eginkizunetan aurkituko duten errealitatearekin.
Iradokitzen da larrialdietako operazio-gelan egiten diren jardueren ikuspegi metodologikoa izatea larrialdietako operazio gelen eta komunikazio zentroen funtzionamendu prozesuak eta ohiko jardunak zuzenean behatzea.
Suhiltzaileen parkeen edo larrialdietako zentroen funtzionamendua eta jarduerak ikuskatzeko, gomendagarria da talde lanari lotutako jarduera ikasketak bermatzea, lan sistema eta baliabideak behar bezala erabiltzea eta zerbitzuaren eguneroko lan prozedurak bereganatzea, bestak beste.
Zikloko helburuak egokiro lortzeko, iradokitzen da jarduera integratuak egitea, talde lana sustatzen dutenak eta tituluko modulu honetan ikusitako edukien multzoetan lortutako ezagutzak aplikatzea eskatzen dutenak.
Modulu honek zikloko beste modulu batzuen antzeko edukiak ditu. Horrek erraztasunak ematen dizkio ikasleari gainerako lanbide moduluetan eskuratuko ezagutza teorikoak eta praktikoak ulertu eta aplikatzeko. Iradokitzen da ikaslearen parte-hartzea sustatzea diseinuan, baita ariketak eta simulazioak prestatzean eta gauzatzean ere, helburua izanik esku-hartze operatiboari buruzko tituluko modulu guztietan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak sendotu eta finkatzea. Orobat, komeni da ikasleek benetako esku-hartzeetan lortutako ezagutzak aplikatzea, halakorik bada, ariketa eta simulazioen prestaketan eta gauzatzean zuzenean parte hartuz.
Modulu honek lotura du zeharka ondotik aipatzen diren modulu guztiekin: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea, Zaintza eta esku-hartze operatiboa baso suteetan, Esku-hartze operatiboa hiri-suteak itzaltzen, Esku-hartze operatiboa jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko gertakarietan, Esku-hartze operatiboa salbamendu eta erreskate jardueretan eta, bereziki, Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan izeneko moduluarekin, Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan izenekoarekin eta Establezimenduak, ikuskizunak eta instalazioak ikuskatzea, suteak eta larrialdiak prebenitzeko izenekoarekin. Aintzat hartu beharko da moduluetan parte hartzen duten irakasleek beharrezko koordinazioa izan dezaten.
Azkenik, adierazi behar da, bere eginkizunak garatzean berez duten arriskuak direla eta, modulu honen eta “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluaren “Laneko arriskuen prebentzioa” eduki-multzoaren arteko lotura; eduki horiek zeharka landu eta aplikatu beharko dira tituluan sartuta dauden prebentzio eta esku-hartze operatiboko modulu guztietan. Horrela, ikasleek bere eginen dituzte esku hartzeko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai norberarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.
Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.
Kodea: 1535.
Iraupena: 70 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Lan-aukerak hautatzen ditu, eta lanean sartzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.
b) Larrialdietako eta babes zibileko teknikariarentzako enplegua bilatu eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu dira herrian, lurraldean, Estatuan eta Europan.
c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.
d) Herritarrek kalitatezko irudia hautematea sustatu da, jakinda kidegoko kidea dela eta korporazioaren irudia errespetatuz.
e) Jokabide profesionalaren ardatzak identifikatu dira: ardura, zuzentasuna eta herritarraren zerbitzuan egoteko jarrera.
f) Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu dira.
g) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu da, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.
h) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.
i) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.
2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.
Ebaluazio irizpideak:
a) Talde lanaren onurak baloratu dira larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.
b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.
c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu dira.
d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.
e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.
f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.
g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.
h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.
i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu da.
j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.
3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.
b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.
c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.
d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.
e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.
f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.
g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.
h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.
i) Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluari lotutako lanbide sektore bati aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.
j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.
4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.
b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.
c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu dira.
d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu dira.
e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu dira.
f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira, eta baldintzak identifikatu.
g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.
h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.
5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikari tituluaren lan inguruneetan, larrialdien eta babes zibilaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, eta laneko arriskuak identifikatu dira.
b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu dira.
c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu dira.
d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu dira.
e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu dira eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu da.
f) Larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.
g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.
h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu da enpresaren esparru eta jarduera guztietan.
6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu da.
b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.
c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.
d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.
e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu da.
f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dir.
g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.
h) Larrialdietako eta babes zibileko teknikarien lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio planaren edukia zehaztu da.
i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu da.
7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, larrialdietako eta babes zibileko teknikarien laneko arrisku-egoerak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.
b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.
c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.
d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.
e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu dira.
f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.
Edukiak.
Lan bilaketa aktiboa:
-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.
-Lanbide- eta gizarte-balioak.
-Erabakiak hartzeko prozesua.
-Larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.
-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.
-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.
-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.
-Etengabeko prestakuntzak larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.
-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.
-Larrialdietako eta babes zibileko teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.
-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.
-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.
Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:
-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.
-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.
-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.
-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.
-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.
-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.
-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.
Lan kontratua:
-Lan arloko zuzenbidea.
-Banakako lan harremanaren azterketa.
-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.
-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.
-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.
-Soldataren ordainagiria.
-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.
-Langileen ordezkaritza.
-Larrialdietako eta babes zibileko teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.
-Lan gatazka kolektiboak.
-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.
-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.
Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:
-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.
-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.
-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.
-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.
-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.
-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.
Laneko arriskuen ebaluazioa:
-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.
-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.
-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.
-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.
-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.
-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.
-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen analisia.
-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen analisia.
-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.
-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.
-Arriskuaren balorazioa.
-Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.
Prebentzioaren plangintza enpresan:
-Prebentzio plana.
-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.
-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.
-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.
-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.
-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.
-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.
-Larrialdietan jarduteko protokoloa.
Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:
-Jarduteko protokoloa hautatzea.
-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.
-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.
-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.
-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.
-Langileen osasuna zaintzea.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honen bidez, ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, larrialdien eta babes zibilaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.
Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.
Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:
-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.
-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.
-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.
-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.
-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.
-Komunikazio jarduerak egitea.
-Klasean aurkezpenak egitea.
-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.
-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.
-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.
-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.
-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.
-Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.
-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.
-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.
-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatzea eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.
Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.
“Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.
Azpimarratu behar da komenigarria dela “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan landutako enpresako proiektu/plana erabiltzea “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.
Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.
Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.
Kodea: 1536.
Iraupena: 70 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.
b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu dira.
c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.
d) Larrialdien eta babes zibilaren esparruan hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu da.
e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.
f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.
2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.
b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu dira.
c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu da.
d) Motibatzeko teknika ohikoenak zein diren deskribatu da, eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.
e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu da.
f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.
g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.
h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira larrialdien eta babes zibilaren lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.
3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.
b) Enpresa baten barrenean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.
c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.
d) Negoziorako aukerak aztertu dira, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.
e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.
f) Enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek enpresaren jardueran zer nolako eragina duten aztertu da, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.
g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu dira.
h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.
i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu da.
j) Larrialdietako eta babes zibileko enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.
k) Larrialdien eta babes zibilaren arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu dira.
l) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.
m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu da.
4. Larrialdietako eta babes zibileko enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.
b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.
c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi da.
d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dits.
e) Larrialdietako eta babes zibileko enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu dira.
f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu dira.
g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu da enpresa planean.
h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu dira.
i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu da.
j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
k) Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.
l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, baita finantzabideak ere.
m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu dira.
5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio irizpideak:
a) Larrialdietako eta babes zibileko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.
b) Fase hauek definitu dira: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.
c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.
d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.
e) Zerga egutegian zerga motak bereizi dira.
f) Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE batek behar duen kontabilitateko eta merkataritzako oinarrizko dokumentazioa bete da (fakturak, albaranak, eskaera-oharrak, kanbio-letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentazio horrek enpresan egiten dituen zirkuituak deskribatu dira.
Edukiak.
Ekimen sortzailea:
-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak larrialdietako eta babes zibileko enpresen jardunean.
-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.
-Ekintzaileen jarduna, larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.
-Jarduera ekintzailearen arriskua.
-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.
Komunikazioa, lidergoa eta sormena:
-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.
-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.
-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.
-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.
Enpresa eta bere ingurunea:
-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.
-Negoziorako ideia, larrialdietako eta babes zibileko enpresa baten eremuan.
-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE baten harremanak.
-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.
-Marketin plan baten edukiak.
Enpresa bat sortu eta abian jartzea:
-Enpresa motak. Forma juridikoak.
-Forma juridikoa hautatzea.
-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.
-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.
-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.
-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.
-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.
-Enpresa plan bat prestatzea.
Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:
-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.
-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.
-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.
-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.
-Enpresen zerga betebeharrak.
-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.
-Larrialdietako eta babes zibileko enpresa baten kudeaketa administratiboa.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barrenean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.
Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.
Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.
Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:
-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).
-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenerako jarrera sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterlana, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.
-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.
-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.
-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.
-Enpresa planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.
-Enpresa proiektu/plana azaldu eta defendatzea epaimahai baten aurrean.
Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.
Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.
“Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluak osagarriak direnez, koordinatuta egin beharko lirateke edukien garapena eta sekuentziazioa, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleek harremana estua izanik. Era berean, enpresa proiektua ikasturte osoan zehar ardatz gisa erabiltzeak laguntzen ahal du metodologia komun bat bi moduluetarako ezartzen, halako eran non “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluko edukiak aplikatu baitaiteke, egokien juzgatzen den eran, enpresa proiektua egiteko.
Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.
Kodea: 1537.
Iraupena: 360 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.
b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu da.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.
d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.
e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.
f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu da.
2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio irizpideak:
a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu dira:
-Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.
-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).
-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.
-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.
-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.
-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.
b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.
c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.
d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.
e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu da.
f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu da, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.
g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.
h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.
i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu dira.
j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu da lana garatzean.
3. Suteak kontrolatu, murriztu eta itzaltzeko jardueretan parte hartzen du, basoan edo hirian izan, bai eta bere ardurapeko giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketan ere, eta esku-hartzearen gorabeheretara eta sutearen mailara egokitzen da.
Ebaluazio irizpideak:
a) Suteetan esku hartzeko ekipamendu eta tresnak prestatu dira, eta haiek puntuan jarrita daudela eta haien operatibitatea bermatu.
b) Esku hartzeko baliabideak mobilizatzeko jarduerak egin eta haietan parte hartu da, eta, kasua zein den, operazio unitate bat antolatu da eta parte hartzen duten ibilgailuak gidatu dira, gidari baimendu batek gainbegiratuta.
c) Behaketa eta informazio lanak egin dira basoko suteak zaintzeko instalazioetan, komunikazio protokolo egokiak erabiliz eta atzemandako arrastoen edo gertaeren gaineko informazio zehatza emanez.
d) Basoko suteak kontrolatu eta murrizteko jarduerak egin edo haietan parte hartu da, ekipamenduak eta tresnak zehaztasunez erabiliz, ardura duten profesionalen zehaztapen taktiko eta estrategikoei kasu eginez eta, hala balegokio, erabakietan parte hartuz.
e) Suteak hiri ingurunean itzaltzeko lanak egin eta haietan parte hartu da, ekipamenduak eta tresnak zehaztasunez erabiliz, sutearen eboluzioari egokituz eta, behar izanez gero, autobabes neurriak aplikatuz.
f) Lehen mailako lehengoratze lanak egin dira ukitutako ondasun eta eremuetan, zehaztutako teknikak eta prozedurak erabiliz, eta esku hartu ondoko segurtasuna eta irisgarritasuna egiaztatu da.
g) Esku-hartze eta koordinazioko teknika, prozedura eta protokoloak aplikatu dira baso suteetan aireko baliabideez esku hartzeko, eta esku-hartzearen bilakaerari egokitu zaio.
h) Segurtasun neurriak aplikatu dira esku-hartzearen fase eta gertaleku guztietan, babeseko baliabideak (NBEa, AAEa eta beste batzuk) prestatu, jarri eta segurtasunez erabiltzeko protokoloak aplikatu dira, eta egiaztatu da segurtasun neurriak bete direla bere ardurapeko lantaldeetan.
i) Esku-hartzearen txostena prestatu da, sutearen ezaugarriei buruzko informazioa jaso da haren jatorriaren eta bilakaeraren gainean; orobat, egindako esku-hartzea eta analisitik ateratako hobekuntza neurriak jaso dira.
4. Sorrera naturala, teknologikoa edo antropikoa duten gertaeretan parte hartzen du, baliabideak prestatu eta mobilizatuz, teknikak eta prozedurak segurtasunez aplikatuz eta garatutako jardueren egokitasuna baloratuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Substantzia arriskutsuek ekarritako arriskuengatik esku hartzeko eremuak prestatu dira, neurriak hartuz substantzia eragileak sortutako arriskua norainokoa den egiaztatzeko eta kontrolatu eta murrizteko teknika egokiak aplikatuz (dikeak edo isurien kontrola, besteak beste).
b) Parte hartu du fatxaden eta egituren saneamendua eta egonkortasuna segurtatzeko jardueretan, egiturak behera etorriak, zati batean behera etorriak edo behera etortzeko arriskuan dituzten eraikinetan, arriskuak norainokoak diren baloratuz.
c) Substantzia arriskutsuek sortutako arriskuen desagerpena bermatu da, neutralizazio, diluzio, garbiketa edo kentze jarduera beharrezkoak aplikatuz, baita ukitutakoei eta parte hartutakoei zehaztutako baliabideekin kutsadura kentzeko neurriak ere, eta esku hartu ondoren neurtu dira ingurunean, eraikinetan edo pertsonetan dauden substantzia kutsagarriak.
d) Ekaitzek edo uraldiek sortutako arriskuak murriztu eta eusteko jarduerak egin dira, eusteko teknikak, ura edo lohiak ateratzekoak eta hustubideak irekitzekoak aplikatu dira azpiegitura, eraikin eta lurretan, eta lotzeko bitartekoak paratu dira ukitutakoen salbamendua errazteko.
e) Arriskua kentzea, normaltasuna berreskuratzeko lanen bitartez.
f) Oinarrizko zerbitzurik ez izateagatik balizko arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko lanak egin dira (edateko uren araztegiak, ur biltontziak edo energia sorgailuak eramatea, bestak beste), aldi baterako aterpeetan edo kanpamenduetan babes logistikoa ematekoak, animaliak kentzekoak, bizirik edo hilik egon, eta osasun larrialdietakoak (organoak, odola edo bestelakoak eramatea), ezarritako protokoloak aplikatuz.
g) Gizakien jarduerengatik edo jendetzak biltzeagatik (jendetza handiak kirol edo jaiengatik, aireontzien behartutako lurreratzeak, ezarritako erreketak, besteak beste) aurreikusten ahal den arriskuko dispositiboetan esleitutako jarduerak egin dira, indarreko araudia eta ezarritako protokoloak aplikatuz pertsonen eta ondasunen osotasuna bermatzeko.
h) Esku hartzean eskudun diren beste zerbitzu publikoekin koordinatzeko neurriak aplikatu dira, herritarrak itxi edo ebakuatzeko dispositiboetan parte hartuz, baita normaltasuna berreskuratzeko zehaztutako lanetan ere.
i) Segurtasun neurriak aplikatu dira esku-hartzearen fase eta gertaleku guztietan, babeseko baliabideak (NBEa, AAEa, NBK jantziak, mailen arabera, bestak beste) prestatu, jarri eta segurtasunez erabiltzeko protokoloak aplikatu dira, eta egiaztatu da segurtasun neurriak bete direla bere ardurapeko lantaldeetan.
5. Herritarren salbamendu eta erreskate operatiboetan parte hartzen du, esku hartzeko prozedurak eta baliabideak aztertuz, teknikak segurtasunez aplikatuz eta egiaztatuz ebakuazioan eta ukitutakoen edo biktimen laguntzan erabilitako prozedurak egokiak direla.
Ebaluazio irizpideak:
a) Parte hartu da salbatu eta erreskatatu beharreko pertsonen egoeraren azterketan, eta esku hartzeko teknikak eta balizko arriskuak identifikatu.
b) Erreskate eta salbamenduko operatiboetan esku-hartzeko ekipamenduak eta tresnak prestatu dira, motaren eta berariazko prozeduraren arabera, eta puntuan eta erabiltzeko prest daudela bermatu da.
c) Pertsonak bilatzeko operatiboetan esleitutako zereginak edo eginkizunak egin dira, lan ingurunera eta bilaketa teknikara egokitu da eta esku-hartzen duten gainerako pertsona eta lantaldeekin koordinatu da.
d) Altueran egindako erreskatetan parte hartu da, lekura iristeko, biktima ebakuatzeko eta hortik jaisteko teknikak segurtasun arauen arabera aplikatu dira eta norberaren, taldeko kideen eta kaltetuen osotasuna bermatu da.
e) Igogailuetan, jasogailuetan edo garraiobideetan harrapatutako pertsonak askatu dira edo askatze ekintzan parte hartu da, esku-hartzearen espazioaren segurtasuna bermatu da arriskuak saihesteko (erorketak, kontaktu elektrikoarekiko esposizioa, erredurak, etab.) eta askatzeko eta mobilizatzeko teknika egokiak (egoeraren arabera) eta kaltetuen edo biktimen jokabide asaldatuak baretzeko prozedurak (erreskatatu arte) aplikatu dira.
f) Uretan dauden biktimen erreskatean parte hartu da, uretan sartzeko eta biktimarengana hurbiltzeko teknika espezifikoak erabili dira eta biktima toki seguru batera ebakuatzeko laguntza eman da.
g) Toki itxietan edo esparru zabaletan harrapatutako pertsonak atera dira edo zeregin horretan hartu da parte; horretarako, haiek lokalizatzeko baliabide edo sistema egokiak, zer material erori den (lurra, harriak edo elurra, besteak beste), harentzat egokiak diren eraiste, mobilizazio eta eskoratze teknikak, igotzeko eta jaisteko berariazko teknikak eta biktima mobilizatzekoak aplikatu dira, eta norberaren, esku hartzen duten lantaldeen eta biktimen segurtasuna eta babesa baloratu.
h) Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak eta erreskateko biktimei arreta psikologikoa emateko teknikak eta prozedurak aplikatu dira edo aplikazio horretan parte hartu da, biktima baloratu da eta bere egoera egonkortu, bitarteko eta baliabide eskuragarriak efizientziaz eta segurtasunez erabili dira eta biktimaren egoera larriagotzen duten neurriak edo jokabideak saihestu, esku-hartzen duten osasun arloko lantaldeekin koordinatzeko protokoloen arabera.
i) Biktimak anbulantziaz eraman dira biktima lekuz aldatzeko ahozko eta idatzizko prozedurei jarraikiz.
j) Segurtasun neurriak aplikatu dira esku-hartzearen fase eta gertaleku guztietan, erreskatearen bitarteko eta ekipamenduak (eskalatzeko edo jaisteko ekipamenduak, uretako ekipamenduak, NBEa edo AAEa) segurtasunez jartzeko eta erabiltzeko protokoloak aplikatu dira eta egiaztatu da segurtasun neurriak bete direla bere ardurapeko lantaldean.
6. Lantalde edo unitateen kudeaketan laguntza ematen du, giza baliabideak antolatzeko irizpideak definitzen du bere mailan, ekipamenduen, ibilgailuen eta tresnen mantentze-lanak egiten ditu, autobabes planak ikuskatzeko lanetan parte hartzen du eta arriskuak eta burututako esku-hartzeak baloratzeko txostenak egiten ditu.
Ebaluazio irizpideak:
a) Giza baliabideen kudeaketan (ordutegiak, txandak, erreleboak eta eginkizun administratiboak finkatzea, besteak beste) eta baliabide materialen kudeaketan (biltegiaren antolaketa eta kudeaketa, baliabideen esleipena eta lan arriskuen gainbegiraketa, besteak beste) parte hartu da eta ezarritako teknikak eta prozedurak aplikatu dira.
b) Simulakroen prestaketan eta prestakuntza, informazio edo zabalkundeko ekintzetan parte hartu da, figurante taldeak prestatu dira, egindako ekintzen egokitasuna eta segurtasuna ikuskatu dira eta ezarritako segurtasun arauak aplikatu dira.
c) Prestakuntza eta zabalkundeko jarduerak egin dira aurreikusitako programazioaren arabera eta teknika eta baliabide egokiak aplikatu dira (publikoaren eta ekintza motaren arabera).
d) Larrialdietako koordinazio zentro baten kudeaketan parte hartu da, ezarritako komunikazio protokoloak berrikusi eta aplikatu dira eta esku hartzeko baliabideen finkapenean eta mobilizazioan laguntza eman da atzemandako larrialdi motaren arabera.
e) Zaintzako eta esku hartzeko ibilgailu, ekipamendu, tresna eta instalazioen mantentze-lanak burutu dira ezarritako protokoloen arabera, eta haien operatibitatea eta erabilera segurua egiaztatu da esku hartu behar duten taldeentzat.
f) Norbera eta taldea babesteko ekipamenduen, arnasketa autonomoaren ekipamenduen eta material espezializatuaren (altueran egindako erreskatea, uretako erreskatea eta NBK jantziak, besteak beste) mantentze-lanak egin dira eta larrialdietako esku-hartzeetan segurtasunez funtzionatzen dutela bermatzeko protokoloak aplikatu dira.
g) Eraikinak, zerbitzu instalazioak, industria instalazioak eta energia ekoizteko instalazioak ikuskatu dira, babes pasibo eta aktiboko sistemen eskuragarritasuna eta funtzionamendua, ebakuazio sistemak, hirigintzako irisgarritasun baldintzak, egituren segurtasuna eta hornidura sareen egokitasuna egiaztatu dira, egiaztatu da ezarritako lege aginduak bete direla eta arauak ez betetzeagatik ezarritako zehapen neurrien exekuzioan parte hartu da.
h) Udalaren autobabes planetan parte hartu da bere gaitasunaren eta indarrean dagoen arauen arabera, larrialdiko sistemen eta bitartekoen egokitasuna eta eskuragarritasuna egiaztatu dira eta plana erregelamendura egokitzeko behar diren neurri zuzentzaileen txostena egin da.
i) Egindako ekintzak baloratzeko txostenak egin dira (atzemandako arriskuak, parte-hartzaile ibili den zerbitzuen funtzionamendua eta prestakuntza ekintzak, besteak beste), lantokian ezarritako protokoloak eta bitartekoak aplikatu dira eta atzemandako okerrak hobetzeko proposamenak egin dira.
Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.
3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK
A) Moduluen antolaketa prestakuntza unitatetan
1528 lanbide modulua: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea (200 h).
B) Prestakuntza unitateen garapena
Lanbide modulua: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren baliabide materialen funtzionamendua egiaztatu eta mantentzea. Kodea: 1528. Iraupena: 200 ordu. |
Prestakuntza unitatea: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren norbera babesteko ekipamenduak.
Kodea: 1528 - UF01 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Norbera babesteko ekipamenduak hautatzea. Ezaugarriak. Kategoriak eta piktogramak.
-Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea. Kontserbazio eta mantentze-lanak.
-Ekipamenduen fabrikazioari, erabilerari eta mantentze-lanei loturiko arauak eta jarraibide tekniko osagarriak.
-Suhiltzaileen babes pertsonaleko ekipamenduen (besteak beste, kaskoak, norbera babesteko jantziak, parkean egoteko jantziak, eskularruak, botak eta jantzi espezializatuak) ezaugarriak, teknikak, erabilera, mantentze-lanak, garbiketa eta ohikoak dituzten matxurak edo akatsak.
-Larrialdietan esku hartzeko mailak eta tipologia, eta haietako bakoitza behar diren babes pertsonaleko bitartekoez hornitzea.
-Suteak prebenitu eta itzaltzeko erabiltzen diren babes pertsonaleko ekipamenduen araudia.
Prestakuntza unitatea: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren arnasa babesteko ekipamenduak.
Kodea: 1528 - UF02 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Arnasketaren fisiologia. Arnastu ezin diren eguratsak: errekuntzaren produktuak, kea, karbono monoxidoa, azido zianhidrikoa, egurats itogarriak, esposizio arriskutsu eta hilgarriak, gas toxikoak eta korrosiboak.
-Zirkuitu irekiko arnasketa autonomoko ekipamenduen (AAE) osagaiak: Ekipamendua ikuskatzea eta matxurak atzematea: presioa aztertzea, ihesak, presio positiboa eta botilako presio txikiaren ohartarazle akustikoa.
-AAEa behar bezala jarri eta kentzea.
-Mantentze-lanetarako jarraibideak: egunerokoa eta aldian behinekoa. AAEaren oinarrizko garbiketa eta mantentze-lana. AAEaren aldian aldiko mantentze-lana, enpresa espezializatuak egina.
-Botilak berriz arnasteko moduko airez kargatzeko prozedurak. Aire kontsumoaren kalkulua.
-AAEa kargatzeko eta ikuskatzeko aplikatzen den araudia, tipologiaren eta erabileraren arabera.
-Konprimagailuak: haien zatiak, funtzionamendua, laneko arriskuen prebentzioa. Mantentze-lanetako jarraibideak: ikuskapena, matxurak atzematea eta oinarrizko zein aldian behineko mantentze-lana.
-Oinarrizko segurtasun arauak AAEa erabiltzeko.
Prestakuntza unitatea: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren ekipamenduak eta tresnak.
Kodea: 1528 - UF03 (NA).
Iraupena: 50 ordu.
-Mahukak tolestea. Bulkatze mahukak. Jarioa tapatzekoak eta mahuka-babesak. Konexio-elementuak.
-Urez hornitzeko ekipamendu eta lanabesak suteen aurka. Hidranteak eta ur-harguneak.
-Ura xurgatzeko ekipamendu, lanabes eta tresnak. Ponpak.
-Suteei urez ekiteko ekipamendu eta lanabesak.
-Aurrenahasgailuak eta suteei aparrez ekiteko ekipamenduak garbitzea.
-Haizagailuak. Sua jotzekoak eta bizkar-zorroak. Ikuspen termikoko kamerak.
-Ekipamendu elektrikoak eta presio txikiko eta handiko kuxin jasotzaileak.
-Ebaki eta banatzeko ekipamendu hidraulikoak.
-Trakzio eta arrasteko ekipamenduak.
-Norberak salbamenduan nahitaez erabili beharreko materialak.
-Apeo eta eskoratzeetan erabiltzen diren tresnak.
-Sokekin aurrera egiteko erabiltzen diren tresnak.
-Arrisku elektrikotik babesteko tresna eta ekipamenduak.
-Substantzia arriskutsuen detektagailu eta neurgailuak.
-Osasun arloko materiala.
-Irrati-komunikazioetako ekipamenduen lehen mailako mantentze-lana eta funtzionamendua.
Prestakuntza unitatea: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren larrialdiko ibilgailuen mantentze-lanak, operatibitatea eta egiaztapena.
Kodea: 1528 - UF04 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Eztanda-motorren funtzionamendua eta osagaiak, diesel motorrak. Bi denborako motorrak eta lau denborakoak. Propultsioa. Aurreko trakzioa eta guztirako propultsioa.
-Lehentasuna duen ibilgailu mota: 4x4 ibilgailuak, hiriko ibilgailuak, mendikoak, altueran lan egitekoak, erreskateko ibilgailu bereziak eta garraio sanitarioko ibilgailuak.
-Hiriko ibilgailuen eta 4x4 ibilgailuen arteko aldea.
-Garraio sanitarioko ibilgailuak, anbulantziak. Garraio motak. Ezaugarri teknikoak. Errepideko garraio sanitarioaren oinarrizko berezitasunak.
-Mantentze-lanak eta aurreneurriak.
-Erregaien, uraren eta olioen metaketa, ontzi-aldaketa eta tratamendua.
-Motor eta galdaretarako uraren analisia eta tratamendua.
Prestakuntza unitatea: Sute arriskuen prebentzioan eta larrialdietan erabiltzen diren ibilgailuen hornidura.
Kodea: 1528 - UF05 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Larrialdiko ibilgailuetako hornidura egiaztatzea.
-Autoponpak eta sua itzaltzeko eta salbamenduko beste ibilgailu batzuk.
-Bide Segurtasunari buruzko Legea, garraio sanitarioaren kalitatearen berariazko araudiak eta haiekin bat heldu diren beste araudi batzuk.
-Ibilgailuen instalazio hidraulikoa.
-Larrialdiko ibilgailuen material hornidura. Non kokatu eta nola kargatu.
-Material eta bidaia-leku sanitarioko ekipamenduaren eta horniduraren kontrola.
-Ponpa motak. Ponpa erabiltzeko arauak, xurgaketa eta ponpa piztea. Xurgaketaren printzipioak.
-Aparraren dosifikatzaile automatikoak. Garbiketa eta oinarrizko mantentze-lana.
Prestakuntza unitatea: Baso suteen prebentzioan eta itzalketan esku hartzeko azpiegitura, ekipamendu eta tresnen mantentze-lanak.
Kodea: 1528 - UF06 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegiturak. Kontserbazio eta operatibitaterako behar den egoera.
-Kontserbazio eta operatibitate arazoak.
-Mantentze eskakizunak.
-Baso suteak prebenitu eta itzaltzeko azpiegiturei buruzko txosten eta inbentarioak.
-Baso suteak itzaltzen erabiltzen diren ekipamendu eta tresnak.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnen egoera egokia, haien operatibitatea eta eraginkortasuna bermatzeko.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnen batez besteko bizitza erabilgarria. Ekipamendu eta tresnen erabilera jarraituaren ondoriozko arazoak.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnen mantentze-lanetarako teknikak. Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnak konpondu eta berritzeko batez besteko kostua.
-Baso suteak itzaltzeko ekipamendu eta tresnak metatu eta garraiatzeko baldintza egokiak.
-Inbentarioak bete eta eguneratzeko metodoak.
Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioa suteen prebentzio eta itzalketari eta larrialdiei lotutako arrisku bereziko jardueretan.
Kodea: 1528 - UF07 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Laneko arriskuen prebentzioa eta aurreneurriak jardueretan.
-Agente kimiko, biologiko, toxiko edo erradioaktiboen aurrean egotea.
-Urpeko jarduerak.
-Jarduerak eraikuntza obretan, hondeaketetan, lur mugimenduetan eta tuneletan, erortzeko edo lurperatzeko arriskua dagoenean.
-Lanak tentsio handiko arrisku elektrikoak daudenean.
-Toki itxietako lanak.
-CE markaketarik ez duten makinak eta tresnak erabiltzea.
Lanbide modulua: Zaintza eta esku-hartze operatiboa baso suteetan.
Kodea: 1529.
Iraupena: 220 ordu.
Prestakuntza unitatea: Informazioa komunikatzeko arau eta protokoloak baso suteetan.
Kodea: 1529 - UF01 (NA).
Iraupena: 50 ordu.
-Baso suteei buruzko informazioaren transmisioa. Zaintzan lortutako informazioaren analisia eta sintesia. Komunikazioko arau eta protokoloak, erabili den baliabidearen arabera.
-Komunikazio eta lokalizazioko ekipamenduak prestatzea. Ekipamenduak. Operatibitatea egiaztatzea.
-Komandantearekin eta kanpoarekin komunikatzeko protokoloak. Komunikazioa aireko baliabideekin. Protokoloak. Alfabeto aeronautikoa.
-Baso suteetan komunikatzeko arau eta protokoloak. Komunikazioak emisora bidez eta beste gailu batzuen bidez. Zehaztapenak aireko baliabideekin.
Prestakuntza unitatea: Baso suteak detektatu eta lokalizatzeko teknikak.
Kodea: 1529 - UF02 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Arriskuko elementuen identifikazioa. Baso sutea sor dezaketen jarduera eta erabilerak.
-Baso suteen zaintza eta detekzioa. Baliabideak. Zaintzarako ibilbideak ezartzeko printzipioak, arriskuaren eta prest dauden baliabideen arabera.
-Baso suteen lokalizazioa. Erabiltzen diren baliabideak eta ekipamenduak. Kartografia erabili eta interpretatzea.
-baso suteen ezaugarriak. Ke zutabeen analisia. Informazio garrantzitsua. Lehen erasoan esku hartzeko ezaugarriak eta beharrak.
-Baso sutea hasi den eremuaren ezaugarriak: topografia, landaredia, biztanleria eta biziguneak.
-Beharrezko baliabideak zenbatestea. Bertaratzeko zenbatetsitako denborak.
Prestakuntza unitatea: Baso suteetan zer esku-hartze egin prestatzea.
Kodea: 1529 - UF03 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Norbera babesteko ekipamenduak prestatzea. Ekipamenduak. NBEak jartzeko eta egiaztatzeko erabilera eta prozedurak.
-Baso suteetan esku hartzeko ekipamendu eta tresnak prestatzea. Ekipamenduak eta tresnak. Ekipamendu eta tresnak eramatea.
-Ibilbideak hautatzea. Segurtasun arauak sutera bertaratzean. Ibilgailuen mugak. Pista eta bideen gutxieneko premiak. Ibilbide onenen trazadura. Denboren kalkulua.
Prestakuntza unitatea: Baso suteraino lurrez bertaratzea.
Kodea: 1529 - UF04 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Garraiatzeko eta baso suteak itzaltzeko ibilgailuak. Mendiko autoponpa arin eta astunak. Inude-autoponpak. Tresnak eta ekipamendu osagarriak.
-Baso suteak itzaltzeko eta garraioa egiteko ibilgailuen zehaztapenak. Berariazko ekipamendua. Erabilerak, esku-hartze motaren arabera.
-Baso suteak itzaltzeko eta garraioa egiteko ibilgailuak gidatzea. -Ibilgailu arin eta astunak gidatzeko teknikak.
-Bide eta mendiko pistetan gidatzeko teknikak. Gidariaren integrazioa ibilgailuan, ergonomia.
Prestakuntza unitatea: Aireko baliabideekin lan egitea baso suteetan.
Kodea: 1529 - UF05 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Sutearen nondik norakoa ebaluatzea helikopterotik.
-Sua itzaltzeko baliabideak eta langileak helikopteroz eramatea. Garraioko helikopteroak. Giza baliabideak eta baliabide materialak ontziratu, garraiatu eta lurreratzeko protokoloak.
-Aireko baliabideak, baso suteak itzaltzeko. Esku hartzeko helikopteroen erabilerak. Esku hartzeko hegazkinak erabiltzea.
-Aireko baliabideekin lan egiteko prozedurak. Ura eta substantzia motelgarriak hegazkinetan lurretik kargatzeko protokoloa. Aireko baliabideekin lurretik lan egitea. Segurtasun arauak.
Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa: laneko protokoloak baso suteetan.
Kodea: 1529 - UF06 (NA).
Iraupena: 60 ordu.
-Baso sutearen bilakaeraren balorazioa. Suteak kaltetutako ondasunak egiaztatzea.
-Sua itzaltzeko tresna eta ekipamenduak aukeratu eta erabiltzea. Tresnak. Ibilgailuak eta makinak: besteak beste, bulldozerra, autoponpa, inude-kamioia.
-Aireko baliabideekin lan egiteko protokoloak eta segurtasun arauak, lurreko langileentzat.
-Zuzeneko eta zeharkako erasoko teknika motak eta haiek nola erabili.
-Errekuntza moteltzen duten produktu kimikoak eta ura nola erabili, eta haien motak.
-Arriskuak eta segurtasun neurriak.
-Baso suteak itzaltzen erabiltzen diren estrategia eta taktikak. Baso sutearen faseak.
-Baso sutearen zonifikazioa. Sektoreak. Hiri eta baso interfazeko eremuetako suteak.
-Baso suteen aurka borrokatzeko antolamenduaren egitura. Larrialdietan jokatzeko sistema. Abian jartzea. Antolamendu eta aginteko egitura hasierako erasoan, eraso handitua eta sute handia.
-Behar logistikoen eta anoa beharren balorazioa.
Lanbide modulua: Esku-hartze operatiboa salbamendu eta erreskate jardueretan.
Kodea: 1532.
Iraupena: 220 ordu.
Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa altuerako erreskate eta salbamenduan.
Kodea: 1532 - UF01 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Altuerako eta toki itxietako lanei buruzko araudia eta legeria.
-Soken bidez aurrera egiteko tresnak erabiltzea. Sokak eta soken bidez aurrera egiteko tresnak erabiltzeko aplikatzen diren oinarrizko kontzeptu fisikoak.
-Altuerako lanei buruzko prebentziorako arau teknikoak. Altuerako lanetan erabiltzen den norbanako eta taldeko materialaren ezaugarriak eta erabilera egokiak zein okerrak.
-Korapiloak egitea.
-Segurtasun kate dinamikoa.
-Segurtasuneko ainguratze sistemak: lerroan eta triangeluan.
-Teknikak: ainguratzeak, soken bidez jaistea, progresioa, segurtasun-sokak eta soken bidez igotzea.
-0 kotatik igotzeko eta jaisteko erreskate prozedurak.
-Erreskatea autoeskalarekin.
-Salbamenduko eskalak. UNE-EN 1147 araua. Zurezko eta zuntzezko eskailerak. Erabiltzeko eta mantentze-lanerako gomendioak.
Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa zirkulazio-istripuen ibilgailuetako eta beste garraiobide batzuetako erreskatean.
Kodea: 1532 - UF02 (NA).
Iraupena: 50 ordu.
-Erreskatea trafiko istripuetan: osagai teknikoak eta osagai medikoak. Salbamendu zikloa. Bukaera.
-Esku-hartzearen antolaketa. Agintea eta kontrola.
-Arriskuen kontrola.
-Substantzia arriskutsu, sute edo sistema elektrikoengatik izan daitezkeen arriskuen balorazioa.
-Askatzeko materiala. Askatzeko tresnak erabiltzea. Babesteko elementuak. Segurtasun arauak.
-Biktimarengana iritsi eta hura askatzeko maniobrak.
-Ibilgailu barrenean mobilizatzeko teknikak. Oinarrizko maniobrak, larrialdiko ateratzeak eta mobilizazioak. Pazienteak mobilizatu eta immobilizatzeko prozedurak. Materialak eta teknikak. Kasu bereziak.
Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa uretako salbamendu eta erreskatean.
Kodea: 1532 - UF03 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Jendea ur azalean salbatzeko material erabilera.
-Biktimak uretan lokalizatzeko teknikak eta jarduteko sekuentzia.
-Biktima kontrolatzea eta libratzeko teknikak. Zuzenean tiraka “gorputzez gorputz” ateratzeko teknikak.
-Istripuduna uretik ateratzeko teknikak.
-Uretako erreskatea ur-lasterretan.
-Komunikazioko seinale bisualak.
Prestakuntza unitatea: Igogailu, jasogailu eta toki itxietako erreskatea.
Kodea: 1532 - UF04 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Igogailuen deskripzioa eta tipologia: esku-hartzean kontuan hartu beharreko elementuak.
-Segurtasun neurriak igogailuekin lan egiteko. Ebaki eta banatzeko tresnen erabilera igogailuetan eta toki itxietan egiten diren esku-hartzeetan.
-Igogailuetan itxitako edo harrapatutako jendea edo zulora eroritakoa erreskatatzeko prozedurak.
-Sarrera behartua. Ateak hondatu gabe, hondatuta eta itxiera manipulatuta irekitzeko teknikak.
-Erreskate eta mobilizazio tekniken berariazko aplikazioak toki itxietan.
Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa lurperatutako jendearen lokalizazio eta erreskatean, toki itxietan edo esparru zabaletan.
Kodea: 1532 - UF05 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Eraikuntzaren tipologiak. Eraikinek behea jotzea eta kolapsatzea.
-Esku-hartzeen segurtasun orokorra.
-Egitura kolapsatuetan lan egiteko prozedura.
-Lan eremuak banatzea biktimak lokalizatzeko.
-Egiturazko elementuak egonkortzea.
-Zulatu eta ebakitzeko teknika, ekipamendu eta tresnak.
-Hondakinak kentzeko eragiketak.
-Indarreko maniobrak. Trakzio eta arrasteko tresnak erabiltzea. Arriskuak eta zuhurtzia.
-Zaurituak askatu eta eramateko teknikak.
-Lan prozedurak, toki itxietan jaisteko eta igotzeko. Jendea toki irekietan lokalizatzea.
Prestakuntza unitatea: Suhiltzaileen egokitzapen fisikoa.
Kodea: 1532 - UF06 (NA).
Iraupena: 50 ordu.
-Sasoiaren eta mugimenaren faktore erabakigarriak.
-Entrenamenduaren printzipioen aplikazioa gaitasun fisikoak hobetzeko metodoetan.
-Egokitzapen fisiko orokorra edo oinarrizkoa. Berariazko egokitzapen fisikoa.
Gaitasun aerobikoa eta anaerobikoa garatzea.
-Baldintzatzen duten gaitasun fisikoak: indarra, erresistentzia, zalutasuna eta abiadura.
-Saioaren egitura: beroketa, gune nagusia eta baretzea.
-Entrenamendu autonomoa: norbanako programak.
-Ohitura osasungarriak eta arriskuko jokabideak.
Lanbide modulua: Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan.
Kodea: 0055.
Iraupena: 200 ordu.
Prestakuntza unitatea: Bizi estutasunaren zeinuak hautematea.
Kodea: 0055 - UF01 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Arnasketa prozesuaren fisiopatologia.
-Zirkulazioaren fisiopatologia.
-Fisiopatologia neurologikoa: konorte mailaren alterazioak.
-Bizi estutasunaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.
-ABC (Airway Breathing Circulation) (Arnasbidea, Konortea eta Zirkulazioa) balorazioaren prozesua.
-Bizi-konstanteen neurketa.
-Konorte mailaren balorazioa.
-Segurtasunez eta bere buruarekiko konfiantza agertuz jarduteko bidea ematen duen jarrera baloratzea.
Prestakuntza unitatea: Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzea I.
Kodea: 0055 - UF02 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Segurtasun eta autobabes pertsonaleko arau eta protokoloak aplikatzea.
-Biktimarengana hurbiltzea.
-Lekua segurua dela bermatzea.
-Eragile biologikoen arriskua.
-Arnasbideak irekitzeko teknikak.
-Arnasbideak garbitzeko eta arnasbideetako buxadurak desegiteko teknikak.
-Xurgaketa.
-Ekortze digitala.
-Heimlichen maniobrak.
-Premiazko trakeotomia.
-Arnasbideen iragazkortasuna kontrolatzea.
-Aireztapen euskarriaren adierazpenak.
-Arnasbideak iragaztea gailu orofaringeoekin.
-Guedel-en hodi eta kanulak.
-Kanula orofaringeoak eta nasofaringeoak.
Prestakuntza unitatea: Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzea II.
Kodea: 0055 - UF03 (NA).
Iraupena: 60 ordu.
-Bihotzeko oinarrizko elektrofisiologia. Erritmoaren alterazioak.
-Einthoven-en teoria.
-Erregistro elektrokardiografikoa.
-Elektrokardiograma normala eta patologikoa.
-Bihotz eta arnas gelditzea.
-Diagnostiko klinikoa eta tresna bidezko diagnostikoa.
-Tratamendua.
-Bihotz-biriketako berpizte oinarrizkoa eta tresna bidezkoa.
-Biktimarengana hurbiltzea eta hasierako balorazioa.
-Diagnostikoa.
-Bizkortze tekniken aplikazioa.
-Kanpoko desfibrilazio erdi-automatikoa (DESA).
-Legeria.
-Gailuen modeloak.
-Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikorako gailuak lokal publikoetan.
-Aplikatu beharreko tentsioa zehaztea.
-Teknika.
-Erreanimazio ondoko neurriak.
-Eria egonkortzea.
-Polimerasaren kate erreakzioaren berreritzeei aurrea hartzea.
-Garraioa eta jarraipena.
Prestakuntza unitatea: Biktimak sailkatzea.
Kodea: 0055 - UF04 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Triajea.
-Lehenengo eta bigarren triajea.
-Triaje postua.
-Larritasun irizpideen araberako balorazioa.
-Hasierako triajerako metodoen sailkapena eragiketen funtsaren arabera.
-Biktimen kategoriak eta etiketatzeko prozedura.
-Triaje txartelen kodeketa eta egitura.
-Erabakiak azkar hartzeko bidea ematen duen jarrera baloratzea.
Prestakuntza unitatea: Ekintza terapeutikoen sailkapena biktima anitzen arretan.
Kodea: 0055 - UF05 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Urgentzia eta larrialdia.
-Urgentzia eta Larrialdien Sistema Orokorra.
-Ospitale aurreko dekalogoa.
-Biziraupenaren katea.
-Lesioen mekanismoak hondamendiaren izaeraren arabera.
-Hondamendietako medikuntzaren helburu terapeutiko orokorrak.
-Salbamendu, sorospen eta oinarri arloetako helburu terapeutikoak.
Lanbide modulua: Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.
Kodea: 0058.
Iraupena: 120 ordu.
Prestakuntza unitatea: Istripuetako biktimen portaeraren disfuntzioak ezagutzea.
Kodea: 0058 - UF01 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Gizakiaren bilakaeraren etapak.
-Nortasunaren garapena. Nortasunaren defentsa mekanismoak.
-Eritzearekin lotzen diren esperientziak.
-Laguntza psikologikoaren printzipioak: esku-hartzearen alderdi kontzeptualak eta teknikoak.
-Krisian esku-hartzearen helburuak.
-Krisiaren aurreko erreakzio emozionalak eta jokabidezko erreakzioak.
-Orekarik gabeko erreakzio emozionala.
-Erreakzio neuropatologiko iraunkorra.
-Erreakzio psikiko larria.
-Erreakzio psikologikoak eta portaerazko erreakzioak.
-Negoziazioa. Asertibitatea.
Prestakuntza unitatea: Komunikazio psikosoziala osasun larrialdietan.
Kodea: 0058 - UF02 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Komunikazio prozesuaren oinarrizko osagaiak. Komunikazio motak.
-Komunikazioaren eragozpen eta akatsak. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten oinarrizko trebetasunak.
-Gatazkak konpontzea.
-Entzute aktiboa.
-Komunikaziorako eta talde harremanerako teknikak.
-Talde dinamika.
-Osasun arloko langilearen eta pazientearen arteko komunikazioa.
-Tratu txar fisiko eta psikikoen zantzuak pazientearen hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioan.
Prestakuntza unitatea: Pertsonentzako laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.
Kodea: 0058 - UF03 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Estresa.
-Motak eta faseak.
-Estresaren aurreko gorputz erantzunak.
-Estresaren garapena eta aldagai baldintzatzaileak.
-Erantzun fisikoak, emoziozkoak, ezagutzazkoak eta portaerakoak estresaren aurrean.
-Estresaren kontrola.
-Laguntza psikologikoaren helburuak.
-Pazientearen rola.
-Krisi egoerak kontrolatzea. Dolua, tentsioa, oldarkortasuna, antsietatea, larritasuna.
-Erreakzioa: astindua - inhibizioa - harridura.
-Hondamendi kolektiboei aurre egiteko fase sozialak.
-Esku hartzeko berariazko trebetasunak.
-Albiste txarrak komunikatzea.
-Sexu eraso bat jasan duten emakumezkoekin esku hartzea.
-Genero indarkeriaren biktimak izan diren emakumeekin esku hartzea.
-Haurrekin esku hartzea.
-Atentatu terroristetan esku hartzea.
-Kulturarteko inguruetan esku hartzea.
-Desgaitasunak dituzten pertsonekin esku hartzea.
-Eri kronikoekin esku hartzea.
-Adimeneko eritasunak dituzten pertsonekin esku hartzea: suizidak.
Prestakuntza unitatea: Larrialdietako esku-hartze taldeentzako laguntza psikologikoa.
Kodea: 0058 - UF04 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Talde psikosozialaren egitekoak.
-Talde lanaren psikologia.
-Talde dinamika.
-Osasun arloko profesionalaren rola.
-Esku-hartzailearen estresarekin zerikusia duten faktoreak.
-Erreta egotearen sindromea.
-Bigarren mailako traumatizazioa.
-Esku-hartze taldeentzako laguntza psikologikoko teknikak.
-Esku-hartzailearen osasuna babestea: lehen mailako prebentzioa, bigarren mailako prebentzioa eta hirugarren mailako prebentzioa.
Prestakuntza unitatea: Larrialdietako esku-hartzearen kultur gakoak.
Kodea: 0058 - UF05 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Oinarrizko kontzeptuak: kultura, kulturen aniztasuna, kulturartekotasuna, kultura arteko bitartekaritza.
-Kultur gakoetara hurbiltzea.
-Osasunari buruzko kultur gakoak: organoak eta odola ematea, ablazioa, etab.
-Komunikatzeko trebetasunak kulturarteko ikuspegitik.
-Kultura arteko bitartekaritza: gatazkak prebenitu nahiz konpontzeko tresna berritzailea.
Lanbide modulua: Esku-hartze operatiboa hiri-suteak itzaltzen.
Kodea: 1530.
Iraupena: 180 ordu.
Prestakuntza unitatea: Hiri-suteraino bertaratzea.
Kodea: 1530 - UF01 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Norbera babesteko ekipamenduak prestatu edo muntatzea, hiri-suteak itzaltzeko. NBEak egiaztatu eta kontrolatzeko prozedura. Haien behar bezalako erabilera esku hartzen denean. Ergonomia ekipamenduen erabileran.
-Arnasketa babesteko ekipamenduak prestatzea. Haiek egiaztatu eta jartzeko prozedurak. Behar bezalako erabilerak.
-Suteetan esku hartzeko ekipamendu, tresna eta lanabesak prestatzea. Haiek egiaztatu eta kargatzeko prozedurak.
-Ibilbideak aukeratzea eta urez hornitzeko baliabideak lokalizatzea. Hiri-mapak irakurtzea. Ibilbide hoberenak.
-Ibilgailuen erregelamentazioa eta dokumentazioa. Ibilgailua prestatzea, eta ibilgailuetako hornigaiak eta tresnak egiaztatzea.
-Ibilgailuak suteetan eta salbamenduan erabiltzeko prozedura eta teknikak. Autoponpak. Autoeskailera. Ibilgailuak.
-Larrialdietako ibilgailuak segurtasunez eta eraginkortasunez gidatzea.
-Larrialdietako ibilgailu astunak gidatzeko teknikak egoera ezberdinetan.
-Gidariaren integrazioa ibilgailuan eta ergonomia.
Prestakuntza unitatea: Suteetan esku hartzea elektrizitatea dagoenean.
Kodea: 1530 - UF02 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Sua hartzeko arriskua duten sistema elektrikoen ezaugarriak eta tipologia.
-Korronte elektrikoaren eragina giza gorputzean.
-Behe tentsioko banaketa sareak, harguneak eta loturako instalazioak: sailkapena eta elementuak.
-Segurtasun pertsonaleko elementuak: isolamenduko materiala. Behar bezalako erabilerak eta segurtasun protokoloen aplikazioa.
-Segurtasun tartea.
-Suteak itzaltzeko maniobrak, elektrizitatea dagoela. Agente itzaltzaileekin aritzeko teknikak. CO2-ko itzalgailuak. Hautsezko itzalgailuak. Segurtasunez lan egiteko prozedurak sute bat itzaltzean, elektrizitatea dagoela.
Prestakuntza unitatea: Barreneko suteak kontrolatu eta itzaltzea.
Kodea: 1530 - UF03 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Ura agente itzaltzaile gisa behar bezala erabiltzea barreneko sute batean. Itzaltzeko metodoak: zuzenean, zeharka, irekia, itxia, gasak hoztuta eta erasoa.
-Suaren jokabidea gela aireztatu batean.
-Suaren jokabidea aireztatu gabeko gela batean.
-Segurtasun neurriak barreneko suteetan.
Prestakuntza unitatea: Industriako suteak kontrolatu eta itzaltzea.
Kodea: 1530 - UF04 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Ura agente itzaltzaile gisa behar bezala erabiltzea barreneko sute batean. Itzaltzeko metodoak: zuzenean, zeharka, irekia, itxia, gasak hoztuta eta erasoa.
-Suaren jokabidea gela aireztatu batean.
-Suaren jokabidea aireztatu gabeko gela batean.
-Segurtasun neurriak barreneko suteetan.
Prestakuntza unitatea: Suteak kontrolatu eta itzaltzea substantzia arriskutsuak daudenean.
Kodea: 1530 - UF05 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Substantzia arriskutsuak. Substantzia arriskutsuei lotutako arriskuak.
-Jarduketa planak, sute batean substantzia arriskutsuak daudenean. Suteak kontrolatu eta itzaltzeko maniobrak, substantzia arriskutsuak daudenean.
-Ezbeharreko tokian sartzeko kontrol prozedurak.
-Sua itzaltzeko eta hari eusteko baliabide egokiak. Apar-sortzaileen dosifikatzaile automatikoen erabilera eta dosifikazioa.
-Substantzia arriskutsuak detektatzeko aparatu eta tresnen erabilera.
-Ezbeharretan esku hartzea, substantzia arriskutsuak daudenean.
Prestakuntza unitatea: Gaitasun fisikoak mantentzea, jardueran segurtasunez aritzeko.
Kodea: 1530 - UF06 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Materiala eta instalazioak. Erabiltzeko baldintzak.
-Jarduera fisikoari buruzko jarraibideak eta norbanakoaren ezaugarriak.
-Entrenamendu aurreko jarduerak.
-Entrenamendu programa.
-Norberaren sasoia mantentzeko eta garatzeko ohitura osasungarriak.
Lanbide modulua: Esku-hartze operatiboa jatorri naturaleko gertakarietan.
Kodea: 1531.
Iraupena: 180 ordu.Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa egitura kolapsatuetan eta behea jotakoetan.
Kodea: 1531 - UF01 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Eraikinetako ohiko patologiak. Hondamen egoera. Pilareak lekuz aldatzea. Horma ezegonkorrak. Forjatuak.
-Egiturazko elementuak egonkortzeko prozedurak eta sistemak. Eskoratzeak. Batatxeak. Eskorak jartzea eta apeoak. Enkofratua eta zurarekin lan egitea.
-Eraikinen egoera ebaluatzea. Eraikineko kalteen sintomak. Egiturazko elementuak banantzea. Lurreratzeak eta kolapsoak. Materialen sakabanatzea.
-Fatxadaren eta estalkien saneamendua. Fatxadetako kalteak. Erabiltzen diren baliabideak. Tresna mekanikoen erabilera. Tresna elektrikoen erabilera. Hiriko ibilgailuak. Autoeskailera. Segurtasun protokoloak.
Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa energiaren instalazioetako larrialdietan.
Kodea: 1531 - UF02 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Eraikinetako gas instalazioetan esku hartzea. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Oinarrizko osagaiak. Banaketa sareak.
-Eraikinetako elektrizitate instalazioetan esku hartzea. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Oinarrizko osagaiak. Behe tentsioko banaketa sareak. Energia elektrikoko instalazioetan egindako lanen ondoriozko arriskuak. Segurtasun arau eta jarraibideak instalazio elektrikoetan egiten diren lanetan.
-Erakinetako ur instalazioetan esku hartzea. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Oinarrizko osagaiak.
-Berokuntza, aireztapen eta girotze instalazioak. Kokalekua. Erabileren sinboloak. Berokuntzaren oinarrizko osagaiak. Girotze instalazioaren oinarrizko osagaiak. Aireztapenaren oinarrizko osagaiak. Etxebizitzak, lokalak eta garajeak ebakuatzea kea dagoenean.
-Garraio instalazioak. Eskailera mekanikoak. Igogailuak eta karga-jasogailuak.
Prestakuntza unitatea: Esku-hartze operatiboa jatorri naturaleko, teknologikoko eta antropikoko substantziek sortutako arriskuetan (NEBK).
Kodea: 1531 - UF03 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Substantzia arriskutsuei lotutako arriskuak hirietan eta hiri inguruetan.
-Lehergaiak.
-Gasak.
-Likido sukoiak.
-Erregaiak eta peroxido organikoak.
-Substantzia toxikoak.
-Substantzia korrosiboak.
-Detekzioko ekipamenduak eta gailuak erabiltzea.
-Substantzia arriskutsuekin esku hartzeko teknikak: gasen eraispena, likidoei eustea, solidoak ontzietan isolatzea eta ontzitik aldatzea.
-Eusteko dikeen erabilera eta jarioen kontrola. Beste ibilgailu eta ontzi batzuk gai arriskutsuak garraiatzeko. Seinaleak.
-Kutsadura kentzeko prozedurak.
-Babes nuklear, biologiko eta kimikorako jantziak (NBK) erabiltzea substantzia arriskutsuak daudenean. Arriskuak jantzien erabileran. Segurtasun prozedurak.
-Babeseko ekipamenduen erabilera (NBEa, AAEa).
-Arrisku kimikoak, biologikoak eta nuklearrak identifikatzea hiri inguruneetan.
-Sorospen, deskontaminazio eta komunikazio ekipamenduak erabiltzea. Segurtasun protokoloak.
-Biltegiratzeari, paketatzeari eta garraiatzeari buruzko araudia.
-Substantzia arriskutsuak tratatzeko teknikak eta prozedurak.
-Neurketak egitea eta laginak hartzea ukitutako eremuetan. Laginen segurtasuneko tratamenduak.
-Eztanda egiteko eta sutea pizteko arriskuak: BLEVE, Boilover, Slopover, Frothover.
-Deskontaminazio ekipamenduak eta prozedurak.
-Babes kimikorako jantziak erabiltzea. II. eta III. mailetako jantziak NBK lanerako. NBEak eta ABEak erabiltzea. Segurtasun protokoloak.
-Segurtasun indar eta kidegoekin koordinatzeko prozedurak NBK substantzien arriskua hiri ingurune batean dagoenean.
Prestakuntza unitatea: Herritarrei laguntza emateko teknikak kontrako klimatologiak sortutako arrisku egoeretan.
Kodea: 1531 - UF04 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Ponpa elektrikoak, motoponpak eta ur-ponpak erabiltzea.
-Zuloak zoruan eta paretan irekitzeko prozedurak.
-Ibilguak, ibaiak, erreka-zuloak eta ur jarioen ezaugarriak, laminazioak, jarioak mugatzeko edo haiei eusteko elementuak, ondorioak eta presako kentzearen teknikak edo prozedurak.
-Mailen eta emarien neurketa. Ura ateratzeko ponpak eta buxatzeko ekipamenduak eta uraldiei eta uholdeei eustekoak erabiltzea. Uretan dauden pertsonak erreskatatzeko edo lotzeko behin-behineko instalazioak.
-Ponpa elektrikoak, mekanikoak eta ur-ponpak erabiltzea. Ponpa motak, emariak eta presioak.
-Lokatzerako ponpa bereziak. Erabilera, funtzionaltasuna eta mantentze-lanak.
-Dikeak egiteko prozedurak. Enkofratu eta igeltserotzako sistemak eta ekipamenduak.
-Ibilgailu bereziak erabiltzea kontrako klimatologiako lanetarako.
-Arriskuan dauden zuhaitzak kentzeko prozedurak.
Prestakuntza unitatea: Normaltasuna berreskuratzea balizko arrisku egoeretan, sorrera naturala, teknologikoa eta antropikoa izan.
Kodea: 1531 - UF05 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Ura arazteko estazio eramangarriak, araztutako uren biltegiak eta behin-behineko saneamendu sareak erabili, muntatu eta mantentzea.
-Argiztapeneko estazio eramangarriak, energia elektrikoa sortzeko multzoak eta hornidurarako edo luzapenerako instalazio elektrikoak erabiltzea eta aplikatzea.
-Arrisku elektrikoak, ezbehar elektrikoak eta arrisku elektrikoaren egoeran daudenak erreskatatzea. Arrisku elektrikorako NBEa.
-Ibilgailuak gidatzea.
-Agindutako erreketak egiteko teknikak.
-Animaliak erreskatatu eta haiekin jardutea.
-Tresnak eta NBEak erabiltzea eta babeserako bitarteko kolektiboak animaliekin lan egiten denean.
Lanbide modulua: Establezimenduak, ikuskizunak eta instalazioak ikuskatzea, suteak eta larrialdiak prebenitzeko.
Kodea: 1533.
Iraupena: 70 ordu.
Prestakuntza unitatea: Babes aktibo eta pasiboko sistemak egiaztatzea.
Kodea: 1533 - UF01 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Gutxieneko betebeharrak babes aktiboko sistemen ezaugarriei, erabilerari, egiaztagiriei eta mantentze-lanetako jarraibideei dagokienez.
-Gomendatutako tipologiak, ezaugarriak eta erabilerak su-itzalgailu, sute-aho, suteak detektatzeko eta itzaltze automatikoko sistemetarako.
-Kea eta beroa kontrolatzeko sistemak. Aireberritzea hodien bidez. Babestutako eremuen presurizazio diferentziala. Kea garajeetatik ateratzea.
-Eskuz erabiltzeko babes aktiboko baliabideen seinalizazioa. Gutxieneko beharrak babes aktiboari dagokionez jarduera eta establezimenduetan. Balizko arriskuekiko lotura.
-“Guztientzako diseinuaren” baldintzak.
-Suteen kontrako segurtasunari buruzko oinarrizko araudia: eraikuntzaren kode teknikoa eta industria establezimenduen suteen kontrako segurtasun erregelamendua.
-Sutearen sektorea eta eremua. Eraikinen erabilera eraikuntzaren kode teknikoaren arabera.
-Berezko arrisku maila eta eraikinen tipologia industria establezimenduetan. Gehieneko sektoreen tamaina.
-Elementu sektorizatzaileak. Elementu sektorizatzaileen Europako sailkapena. Sailkapenaren justifikazioa.
-Egituraren erresistentzia. Egituraren babesa: tipologia, masibitatea eta aplikazio lodierak kalkulatzea.
Prestakuntza unitatea: Establezimendu, ikuskizun eta instalazioetako irisgarritasuna, hirigintzako baldintzak eta hidranteen sareak egiaztatzea suteak eta larrialdiak prebenitzeko.
Kodea: 1533 - UF02 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Hurbiltze bideen, eraikinen ingurunearen eta fatxaden gutxieneko neurriak eta ezaugarriak. Etxe-sail itxietara iristea eta lurpeko instalazioa duten plazen gainetik ibiltzea. Ohiko arazoak larrialdietako ibilgailuak iristeko.
-Hidranteen tipologia. Hidranteen erabilera, kokapena eta ezaugarriak. Hidranteen seinalizazioa.
-Zutabe lehorren erabilera, kokapena eta ezaugarriak.
-Kale-izendegiak, datuak hartzea eta ibilbideak larrialdiko ibilgailuetarako.
-Hidranteak berrikusteko fitxak, zutabe lehorrak eta ibilbidea hautatzea.
-Bildutako informazioaren kudeaketa.
Prestakuntza unitatea: Autobabesaren eta larrialdiaren plangintza eta jendea ebakuatzeko baldintzak egiaztatzea ikuskatutako establezimendu, ikuskizun eta instalazioetan, suteak eta larrialdiak prebenitzeko.
Kodea: 1533 - UF03 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Larrialdietarako plan publikoak: estatukoak, autonomia erkidegokoak eta udalekoak.
-Autobabesaren oinarrizko araua: aplikazio eremua eta egitura. Titularren identifikazioa, jardueraren deskripzioa, arriskuen inbentarioa, azterketa eta ebaluazioa.
-Suteen arriskua eta prebentzioa.
-Arriskua jendetza handia biltzen duten jardueretan.
-Baliabide materialen eta giza baliabideen inbentarioa. Instalazioen mantentze-lanak. Jarduketa plana larrialdietan. Autobabes planaren integrazioa.
-Larrialdia antolatzea: eginkizunak, rolak eta komunikazioak.
-Autobabesa eta segurtasuna planifikatzea su artifizialak darabiltzaten ikuskizunetan.
-Oinarrizko prestakuntza lehendabiziko esku-hartzearen taldean.
-Gai piroteknikoei eta kartutxeriari buruzko erregelamendua.
-Okupazio dentsitateak. Okupazioaren kalkulua.
-Irteera motak. Babestutako korridore eta eskailerak. Independentziako atondoak.
-Ebakuazioaren abiapuntua eta ebakuazioaren gehieneko ibilbideak eta zaku-hondokoa. Gutxieneko irteera kopurua.
-Ebakuazio baliabide desberdinen ebakuazio gaitasuna. Kanpoko eremu segurua. Jendea irteeretara esleitzea eta blokeoaren hipotesia.
-Ebakuaziorako balio duten ateak. Ateak zabalik edukitzeko sistemak. Betebeharrak larrialdietarako argiei dagokienez.
-Ebakuazioaren seinalizazioa.
-Materialen erregarritasuna. Elementu erregarrien babesa.
-“Guztientzako diseinuaren” baldintzak.
Lanbide modulua: Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa.
Kodea: 1534.
Iraupena: 110 ordu.
Prestakuntza unitatea: Komunikazio zentroen edo larrialdietako operazio-gelen jarduerak.
Kodea: 1534 - UF01 (NA).
Iraupena: 40 ordu.
-Komunikazio zentroak edo larrialdietako operazio-gelak.
-Lan egiteko sistema. Komunikazio zentroetako edo operazio-geletako operadoreen lanaren ezaugarriak. Lanbide profila.
-Komunikazioa larrialdietan: deiak jasotzeko eta datuak biltzeko protokoloak eta informazioa tratatu eta bidaltzeko protokoloak.
-Erakundeen komunikazio prozedurak. Komunikazio zentroen eta larrialdietako operazio-gelen ekipamenduak eta komunikazio sistemak.
-Bitartekoak eta baliabideak koordinatzeko eta mobilizatzeko prozedurak eta aritzeko era. Mobilizatzen ahal diren bitarteko eta baliabideak.
-Gertaera, istripu eta gertakari arriskutsuen motak. Larritasun mailak eta larrialdi mailak.
Prestakuntza unitatea: Larrialdietako lanen koordinazioa eta larrialdietako zentroen funtzionamendua.
Kodea: 1534 - UF02 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Larrialdiak koordinatzeko zentroak.
-Gertaera baten larritasuna definitzea iturri batzuen informazioa abiapuntu hartuta.
-Erakundeen arteko komunikazioak bideratu eta zuzentzea.
-Operatibo baten aginte egituran organikoki kokatzen jakitea.
-Esku-hartzean behar diren materialen eskuragarritasuna ikuskatu eta egiaztatzea.
-Negoziatzeko eta gatazkak konpontzeko teknikak.
-Erakundeetako egituren organigramak.
-Datu base meteorologikoak.
-Komunikazio protokoloak.
-Larrialdietako zentroak. Eginkizunak. Lan egiteko sistema. Aginte katea eta erantzukizuna.
-Jarduneko langileen lanbide profila.
-Zerbitzuaren prozedurak.
-Lantaldeak. Osaera eta eginkizunak.
-Larrialdietako operazioen ekipamenduak eta baliabidea materialak kudeatzea.
Prestakuntza unitatea: Ariketak eta simulakroak prestatu eta gauzatzea larrialdietako ekipamendu eta unitateak koordinatzeko.
Kodea: 1534 - UF03 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Ariketak eta simulakroak. Garatzeko eta bideratzeko tresnak: simulakroaren gida, bideratzeko prozedura eta protokoloak, segurtasun plana.
-Parte-hartzaileak: zuzendu, bideratu eta laguntzeko taldea eta parte-hartzaileak; ezaugarri nagusiak, eskakizunak eta eginkizunak.
-Ariketen eta simulakroen gertalekuak; elementu nagusiak eta segurtasuna.
-Ariketen eta simulakroen ebaluazioa. Ebaluazio tresnen eta metodoen aplikazioa. Erakundearen eta parte-hartzaileen ebaluazioa.
Prestakuntza unitatea: Prestakuntza, informazio eta zabalkundeko ekintzak larrialdietan eta babes zibilean.
Kodea: 1534 - UF04 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Prestakuntza egiteko eremuak babes zibilaren eta larrialdien sektorean: lanbide birziklapena, laneko arriskuen prebentzioa, babes zibileko eta autobabeseko planen ezarpena, lehendabiziko esku-hartzearen taldea, bigarren esku-hartzearen taldeak eta prebentzioaren kulturaren sustapena.
-Prestakuntza jardueren egitura eta garapena.
-Prestakuntza eta informazio jardueren garapena. Ekipamenduaren funtzionamendua eta erabilera erakustea.
-Motibazioaren testuingurua eta baliabideak.
-Taldeko jardueren dinamizazioa.
-“Guztientzako diseinuaren” baldintzak.
Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.
Kodea: 1535.
Iraupena: 70 ordu.
Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.
Kodea: 1535 - UF01 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.
-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.
-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.
-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.
-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.
-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.
-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.
-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.
-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.
-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
-Arriskuaren balorazioa.
-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.
-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.
-Prebentzio plana eta horren edukia.
-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.
-ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.
-Larrialdietan jarduteko protokoloa.
-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.
-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen osasun laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.
-Langileen osasuna zaintzea.
Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.
Kodea: 1535 - UF02 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Lan arloko zuzenbidea.
-Banakako lan harremanaren azterketa.
-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.
-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.
-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.
-Soldataren ordainagiria.
-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.
-Langileen ordezkaritza.
-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.
-Lan gatazka kolektiboak.
-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.
-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.
-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.
-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.
-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.
-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.
-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.
-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.
Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.
Kodea: 1535 - UF03 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.
-Erabakiak hartzeko prozesua.
-Lanbide sektore jakin bat definitzea eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.
-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.
-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.
-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.
-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.
-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.
-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.
-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.
-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.
-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.
-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazio-teknikak.
-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.
-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.
-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.
-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.
Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.
Kodea: 1536.
Iraupena: 70 ordu.
Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.
Kodea: 1536 - UF01 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.
-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak larrialdietako eta babes zibileko enpresen jardunean.
-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.
-Ekintzaileen jarduna, larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.
-Jarduera ekintzailearen arriskua.
-Negoziorako ideia, larrialdietako eta babes zibileko enpresa baten eremuan.
-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.
-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.
-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.
-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.
-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.
Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.
Kodea: 1536 - UF02 (NA).
Iraupena: 30 ordu.
-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.
-Larrialdien eta babes zibilaren sektoreko ETE baten harremanak.
-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.
-Enpresa plan bat prestatzea.
-Marketin plan baten edukiak.
-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.
-Enpresa motak. Forma juridikoak.
-Forma juridikoa hautatzea.
-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.
-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.
Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.
Kodea: 1536 - UF03 (NA).
Iraupena: 20 ordu.
-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.
-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.
-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.
-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.
-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.
-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.
-Enpresen zerga betebeharrak.
-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.
-Larrialdietako eta babes zibileko enpresa baten kudeaketa administratiboa.
4. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA
Heziketa ziklo honetan matrikulatuta egon eta tituluan sartutako gaitasun unitate guztiak egiaztatuta dituzten pertsonek baliozkotuta izanen dute “1534. Larrialdietako ekipamendu eta unitateen koordinazioa” izeneko lanbide-modulua, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan, laneko esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak onartzeari buruz, ezarritako prozeduraren arabera.
5. ERANSKINA. IRAKASLEAK
6. ERANSKINA. LEKUAK