(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

12/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, zeinaren bitartez Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri jakin batzuen indarraldia 2015. urtera luzatzen baita eta langile horien montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratzen baitira.

BON N.º 71 - 15/04/2015



ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen bidez, 2015. urtera luzatzen da Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri jakin batzuen indarraldia, eta montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak ere eguneratzen dira.

1. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak.

2015. urtera luzatzen dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak, hots, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1., 5., 6. eta 8. artikuluetan aurreikusitakoak.

2. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.

1. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute.

2. Aurreko atalean xedatutakoa galarazi gabe, alargun- eta umezurtz-pentsio minimoek lanbide arteko gutxieneko soldatari jarraituko diote, indarra duen araudian ezarritakoaren arabera.

3. Pentsio publikoen arloko indarreko araudia aplikatzeko, eguneraketa ez da aplikatuko baldin eta aitortutako edo etorkizunean aitortuko diren pentsioek, berek bakarrik nahiz onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuekin batera pentsio publikoetarako urtean ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen badute.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2015eko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1505524

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web