(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

10/2015 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 11KOA, KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO KONTSEILARIAK EMANA, AUTOKARABANAK HARTU ETA KANPATZEKO EREMUEN PLAKA BEREIZGARRIEN EZAUGARRIAK EZARTZEN DITUENA

BON N.º 47 - 10/03/2015; corr. err., BON 23/03/2015



  I. ERANSKINA. AUTOKARABANAK HARTU ETA KANPATZEKO EREMUEN PLAKAK


Atariko

Autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremuen antolamendurako azaroaren 5eko 103/2014 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ezartzen du autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremu guztietan nahitaez erakutsi beharko dela plaka bereizgarri bat sarrera nagusiaren ondoan, eta haren ezaugarriak turismo arloko kontseilari eskudunak onetsiko dituela.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean autokarabanak hartu eta kanpatzeko dauden eremu guztietako plaka bereizgarrien ezaugarri teknikoak onestea, foru agindu honen I. eranskinarekin bat.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko otsailaren 11n.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

I. ERANSKINA. AUTOKARABANAK HARTU ETA KANPATZEKO EREMUEN PLAKAK

I. ERANSKINA

Autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremu guztietan nahitaez erakutsi beharko da plaka bereizgarria sarrera nagusiaren ondoan. Plaka hori metalezko karratu bat da, 40 × 40cm-koa, Pantone 553-C berde koloreko atzealdearen gainean irudi zuri bat eramanen duena, erantsitako krokiseko neurrien eta diseinuaren araberakoa.

Iragarkiaren kodea: F1502490

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web