(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

30/2014 FORU LEGEA, abenduaren 24koa, ondoko foru legea aldatzekoa: 20/2012 Foru Legea, abenduaren 26koa, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

BON N.º 254 - 31/12/2014



ZIOEN AZALPENA

Irailaren 25eko 17/2014 Foru Legearen bidez ondoko foru legea aldatu zen: 20/2012 Foru Legea, abenduaren 26koa, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Aldaketa horren xedea izan zen, zioen azalpenean adierazten den bezala, zehaztea Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen ze manuren ez-betetzeaz ari den 15 g) artikulua, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearena, zeinaren bidez ezartzen baita toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Arau-aldaketa hori dela-eta, bidezkoa da epea egokitzea, hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindutakoagatik Nafarroako udalentzako konpentsazio-eskabideak aurkeztekoa, halako moduan non udalek 2014a bukatu baino lehen aurkeztu ahal izan dezaten kasuko eskabidea, baldin eta lehengo araudiaren babesean ez bazuten halakorik aurkeztu 2014ko urtarrilean.

Artikulu bakarra.–Bigarren lerrokada bat gehituko zaio Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen 15 d) artikuluari. Hona testua:

“Eskabidea, ekarpen horrek 2013ko ekitaldian izandako zenbatekoari eta xedeari buruzko ziurtagiriarekin, 2014a bukatu aitzin aurkezten ahalko da.”

Xedapen gehigarri bakarra.–Aurrekontukredituak.

Foru lege hau aplikatzetik heldu den gastua ezin baldin bazaio egotzi Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten 2013 eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako funtsari, orduan, Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten 2015eko aurrekontu-ekitaldirako funtsari egotziko zaio gastua.

Azken xedapen bakarra .–Indarra hartzea.

Foru lege honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunean bertan.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2014ko abenduaren 24an.–Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1417692

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web