(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

116/2014 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN, EPEEN ZENBAKETARAKO, 2015. URTEAN BALIOGABEAK IZANEN DIREN EGUNAK ZEHAZTEN DITUENA

BON N.º 254 - 31/12/2014



Atariko

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7. artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 311/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak abenduaren 2an emandako 514/2014 Ebazpenaren bidez ezarri dira herrietako 2015eko jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Aipatutako xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eginda, bidezko da epeen zenbaketarako 2015. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

2015. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, honako egun hauek izanen dira baliogabeak epeen zenbaketarako: igande guztiak, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 2a, 3a eta 6a; maiatzaren 1a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; eta abenduaren 3a, 8a eta 25a.

2. artikulua . Egun baliogabeak Nafarroako Toki Administrazioko entitateen esparruan.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen esparruan, aurreko artikuluan aipatutako egunez gain, bertako jaiegunak gehituko dira; jaiegunok Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 514/2014 Ebazpenaren bidez ezarri ziren.

Azken Xedapen Bakarra .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abenduaren 29an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1417330

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web