(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

78/2014 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO ETA MANTENTZEKO OINARRIZKO LANBIDE TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA

BON N.º 243 - 15/12/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA


  . 4. ERANSKINA


  IRAKASLEAK.


  .


  5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK


Zioen azalpena

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak adierazten du helburu estrategikoetako bat dela lanbide ikaskuntzaren aukera indartzea norberaren garapen nahiarekin bat datorren aukera gisa, eta, gainera, sistemako gainerako ikasketei begira irekia izatea; horretarako, beste ekimen batzuen artean, oinarrizko lanbide titulu berria sortu da, horretatik erdi mailako lanbide heziketara pasatzeko bidea emanez.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomia premien arabera egokitzeko. Bestalde, helburu hauek ezartzen ditu: lanbide heziketaren eta hezkuntza sistemako gainerako ikasketen arteko mugigarritasuna arautu eta bideratzea, eta ikasketak goizegi utzi dituzten gazteei berriz ere hezkuntza sisteman sartzen laguntzeko neurriak hartzea.

Foru dekretu honen bidez, Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Curriculum honek otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren XI. eranskina garatzen du. Dekretu horren bidez, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dira, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi, haien oinarrizko curriculumak finkatu eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. Aipatutako garapena eginen da Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen dizkion eskumenak erabiliz.

Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartu dira otsailaren 28ko 127/2014 Foru Dekretuaren II. kapituluan diseinuari buruz ezarritako jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Fabriken eta estalduren igeltserotzako laguntza lanak (uztailaren 2ko 872/2007 Errege Dekretuaren bidez arautua), Estaldura jarraituetako laguntza lanak (uztailaren 2ko 872/2007 Errege Dekretuaren bidez arautua) eta Estaldura arinen eta teknikoen oinarrizko eragiketak eraikuntzan izeneko kualifikazio ez-osoa (urriaren 31ko 1548/2011 Errege Dekretuaren bidez arautua), biltzen dira hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean. Gehitu diren euskarri moduluekin batera, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortzeko aukera izanen duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, tituludun honek lan egin dezakeen lanbide inguruneari buruzko ohar batzuk ezarri dira, bai eta tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba ere.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena.

5. artikuluak Euskararen curriculum tratamendua jasotzen du berariaz, dagokion hizkuntza ereduaren arabera.

Curriculumaren diseinuan, ikaskuntza sistema problemak ebaztearen bidez indartu beharra azpimarratu da. Metodologia honen helburua da ikasleek zabalago lortzea beren garapen pertsonal eta profesionalerako garrantzi handikoak diren zenbait balio eta gaitasun; horretarako, proiektuen kudeaketa erabiltzen da, horrek ikaskuntzarako benetako ingurune bat ematen baitu, gaitasunak errazago berengana ditzaten.

Halaber, zikloko bi kurtsoetan ikasleen tutoretzarako eremuak sortu dira. Tutoreen lanak, ikasle bakoitzaren prestakuntza prozesuaz orientatzeaz gain, gaitasun pertsonalak, pertsonen artekoak eta sozialak eskuratzen lagunduko du. Eremu horretan lanbide orientazioari buruzko alderdiek ere tokia izan behar dute, eta ikasleek beren hezkuntza eta lanbide etorkizuna programatu eta kudeatu ahal izateko abilezia eta trebetasunak bultzatu behar ditu.

Metodologia hauen aplikazioa ahal den neurrian errazteko eta, betiere, curriculumak ikaskuntzaren testuinguru jakin batzuetara egokitu ahal izateko, kontuan izan behar da arau honen esparruan lanbide moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen dela zikloko bi kurtsoetan. Hortaz, foru dekretu honetan ezarritako curriculuma ematen duten ikastetxeek erreferentziazko sekuentziazio horretan aldaketa zehatzak aplikatzeko eskaera egiten ahalko dute eta, horretarako, bidezkoak diren arrazoiak eman beharko dituzte. Horri buruz ezartzen den arauaren mende egonen da aldaketa horien onespena.

4

Sarbideei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide titulua lortu ondoren, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua zehazten du, eta 9. artikuluak (3. eranskinean garaturik) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko loturak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

5

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 4. eta 5. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Eraikuntza eta Obra Zibilak lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbidea.

b) Maila: 1-Oinarrizko Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Eraikuntza eta Obra Zibilak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3.5.3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak, baita produkzio sistemari buruzko erreferentzia eta prospektiba ere, foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztuta daude.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Heziketa ziklo honen helburu orokorrak eta hori osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. 2 A) eranskinean heziketa zikloaren helburu orokorrak zehazten dira eta lanbide moduluak, berriz, foru dekretu honen 2 B) eranskinean, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren XI. eranskinaren 3.2 atalean ezarritakoarekin bat. Dekretu horrek Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu eta, horren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onesten dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez.

3. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

4. Komunikazioa eta gizartea I eta Komunikazioa eta gizartea II moduluek komunikazioaren eta gizarte zientzien multzoko gaitasunak garatzen dituzte, eta horietan irakasgai hauek sartzen dira: Gaztelania, Atzerriko Hizkuntza, Gizarte Zientziak eta, hala dagokionean, Euskara.

5. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Euskararen tratamendua.

1. Euskara irakaskuntzako lehen hizkuntza denean (1H), ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluetan Gaztelaniari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta euskalkiak ezagutzeari dagokionez.

2. Euskara irakaskuntzako bigarren hizkuntza denean (2H) modulu hauen barnean, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluetan Ingelesari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta berariazko kultur edukiak ezagutzeari dagokionez.

3. Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluen garapenean ezartzen denaren ondorioetarako, kasu guztietan interpretatu behar da lehen hizkuntza (1H) irakaskuntza prozesua garatzeko erabiltzen dena dela eta ez, nahitaez, ikasleen ama hizkuntza.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, betiere onarpenerako ezartzen diren baldintzetan. Gainera, titulu honek lehentasuna izanen du honako lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan onartzeko:

-Eraikuntza eta Obra Zibilak.

-Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa.

-Fabrikazio Mekanikoa.

-Instalazioa eta Mantentze-lanak.

-Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.

-Elektrizitatea eta Elektronika.

-Informatika eta Komunikazioak.

-Itsasokoa eta Arrantzakoa.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

Baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko loturak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 3. eranskinean ageri dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Multzo amankomunei lotutako moduluak honako hauek emanen dituzte:

a) Titulartasun publikoko ikastetxeetan, espezialitateren bateko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioek, baldin dagokien multzo amankomuneko irakasgaietako edozein emateko gaituta badaude.

b) Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun publikokoetan, irakaskuntza hauek emateko baimenduta badaude, dagokien multzo amankomuneko irakasgaietakoren bat emateko indarreko araudian ezarritako titulazioa eta baldintzak dituzten irakasleek.

2. Gainerako lanbide moduluetarako, kasuan kasuko lanbide moduluak emateko gaituta dauden sektore publikoko irakasleen espezialitateak 4 A) eranskinean azaltzen dira.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, titulartasun pribatuko ikastetxeetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 4 B) eranskinean azaltzen dira.

4. Lanbide moduluak irakasteko gaikuntza ematen duten titulazioak, titulartasun pribatuko ikastetxeetarako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetarako, 4 C) eranskinekoak dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren gutxieneko irakaslekuak eta ekipamenduak foru dekretu honen 5. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko laguntza tresnetarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipoek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi ibiltzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2014-2015 ikasturtetik aurrera ezarri ahal izanen du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Tituluaren gaitasun orokorra.

Programa honen gaitasun orokorrean honako hauek sartzen dira: laguntza lanak egitea eraikuntza obretan, obra berrietan, birgaitze eta zaharberritze obretan, fabrika lanak egitean laguntza emanez, estaldurak egiteko, estaldura jarraituak aplikatzeko eta alikatatze, zoladura eta pintura lanetan, adierazitako kalitatearekin lan eginez, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betez, eta ahoz eta idatziz gaztelaniaz komunikatuz, eta, kasua bada, hizkuntza koofizial propioa edo atzerriko hizkuntzaren bat erabiliz.

b) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide tituluan sartutako kualifikazioak eta gaitasun unitateak hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

-EOC271-1 Fabriken eta estalduren igeltserotzako laguntza lanak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

UC0276-1: laguntza lanak egitea eraikuntza obretan.

UC0869-1: ore, mortero, itsasgarri eta hormigoiak prestatzea.

UC0142-1: fabrika-obrak egitea, estaldura emateko.

UC0870-1: isurkiak egitea estalduretarako.

-EOC272-1 Estaldura jarraituetako laguntza lanak, gaitasun unitate hauek barne hartzen dituena:

UC0276-1: laguntza lanak egitea eraikuntza obretan.

UC0869-1: ore, mortero, itsasgarri eta hormigoiak prestatzea.

UC0871-1: euskarriak saneatu eta erregularizatzea, estalduretarako.

UC0872-1: zarpiatu eta emokadurak bistaz egitea.

UC0873-1: inprimazio eta pintura babesgarriak aplikatzea eraikuntzan.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

-EOC578-1 Estaldura arinen eta teknikoen oinarrizko eragiketak eraikuntzan.

UC0276-1: laguntza lanak egitea eraikuntza obretan.

UC0871-1: euskarriak saneatu eta erregularizatzea, estalduretarako.

UC1903-1: Igeltsu ijeztuko plakak ezartzeko oinarrizko zereginak egitea.

c) Lanbide gaitasunak, pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak.

a) Obra-lekua egokitzea, obrari ekiteko, behar diren baliabideak pilatuz eta ezarritako pilatze guneetan banatuz, segurtasun baldintzetan.

b) Agindutako lana markatzea eta gauzatzea, tresnak eta bitarteko lagungarriak erabilgarri mantenduz, ogibideko jardunbide egokiekin bat.

c) Eskuz prestatzea igeltsu eta eskaiola oreak, morteroak eta itsasgarriak, jarraibideak betez eta horien homogeneotasunari eutsiz.

d) Euskarriak prestatzea paramentu bertikal eta horizontaletan, markatutako lerrokadurei eutsiz, pikatze lanak eginez, hondakinak kenduz eta lan lekua garbi edukiz.

e) Igeltsuzko luzituak eta emokadurak egitea segurtasunez eta kalitatez.

f) Adreiluzko edo blokezko fabrika-obrak konpontzea, zeramika materialekin edo aurrefabrikatuekin eta, behar izanez gero, horma-atalak eginez, estaltzeko.

g) Ogibideetakoei (elektrizitatea, iturgintza eta saneamendua) laguntza ematea behar diren obra-lekuak prestatzeko eta osatzeko. Horretarako, behar izanez gero, iturgintzako gailuak eta antzekoak eta ohiko zurgintzako elementuak desmuntatuko dira.

h) Estaldurei bukaera ematea, pinturekin, inprimazio liso ez testurizatuekin eta papereztatzeekin, nahasketak eginez eta geruzak aplikatuz (brotxarekin, arrabolekin edo pistolarekin), ezarritako lan segidari jarraikiz, segurtasun baldintzetan eta aurreikusitako uniformetasunez.

i) Honako hauek jartzea: sabai faltsuak, eskaiola jarraitukoak eta plaketakoak, moldurak eta apaindurak, egonkortasunez eta uniformetasunez.

j) Kanpoaldeko zoladura obretan eta hiri-altzariak jartzen laguntza ematea.

k) Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten arazo aurreikusgarriak konpontzea, arrazonamendu zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte zientziek ematen dituzten elementuak erabiliz.

l) Modu osasungarrian jokatzea eguneroko bizitzako zenbait ingurunetan, betiere garapen pertsonal eta sozialari laguntzeari begira eta pertsonen osasunerako onak diren ohiturak eta eraginak aztertuz.

m) Ingurumena zaintzera bideratutako jarduketak baloratzea, eta eguneroko bizitzako jarduerek ingurumenaren orekan izan ditzaketen ondorioak bereiztea.

n) Autoikaskuntzarako informazioa lortzea eta besteei azaltzea, eta hori ingurune pertsonal, sozial edo profesionaleko zenbait alderditan erabiltzea, eskura dituen baliabideez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloko baliabideez baliaturik.

ñ) Errespetuz eta sentikortasunez jokatzea kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultura nahiz arte adierazpenen aurrean, eta ohartzea ezen horiez gozatzeak aberastasun pertsonal eta soziala ekartzen duela.

o) Argi, zehatz eta arin komunikatzea zenbait ingurune sozial edo profesionaletan, eskura dituen baliabide, bide eta euskarri desberdinak erabiliz, gaztelaniaren eta, hala denean, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko hizkuntza baliabideak erabiliz eta egokituz.

p) Ohiko lan egoeretan eta ohiko egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzea atzerriko hizkuntzaren oinarrizko hizkuntza baliabideak erabiliz.

q) Azalpen errazak ematea gaur egungo gizarteetako gertakariei buruz, eskura duten informazio historiko eta geografikotik abiatuta.

r) Lan jardueran izaten diren aldaketa teknologikoen eta antolaketa aldaketen ondoriozko lan egoera berriei egokitzea, eskura dituzten prestakuntza eskaintzak erabiliz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez baliabideak lokalizatuz.

s) Beren mailari dagozkion zereginak betetzea autonomiaz eta erantzukizunez, esleitutako lanean kalitate eta efizientzia irizpideak erabiliz eta lan hori bakarka edo talde baten barnean eginez.

t) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsona guztien autonomia eta eskumena errespetatuz, eta egindako lanaren kalitatean lagunduz.

u) Lan jarduerak egitean arriskuen prebentziorako eta laneko segurtasunerako neurriak onartu eta betetzea, horrela kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihesteko.

v) Kalitatearen, denendako irisgarritasunaren eta denendako diseinuaren arauak betetzea, lanbide jardueran zerikusia duten neurrian.

w) Ekimenez eta arduraz jokatzea bere lanbide jarduerako prozedurak hautatzean.

x) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Eraikitze eta urbanizatze lanak egiten, zaharberritzen eta birgaitzen aritzen diren enpresa txiki, ertain edo handietan jarduten du profesional honek, besteren kontura.

Zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Oinarrizko igeltserotzako langilea.

-Igeltseroaren laguntzailea.

-Peoi espezializatua.

-Urbanizatzeko zoladurako laguntzailea.

-Zolatzailearen laguntzailea.

-Alikatatzailearen laguntzailea.

-Eskaiolistaren laguntzailea.

-”Yesaire”aren (igeltsugina) laguntzailea.

-Akaberak emateko laguntzailea.

-Papereztatzailearen laguntzailea.

-Pintorearen laguntzailea.

-Estaldura jarraituetako laguntzailea.

-Eraikinen oinarrizko mantentze-lanetako laguntzailea.

b) Tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba.

Eraikuntza eta obra zibilen enpresen lehiakortasuna gero eta gehiago egonen da bezeroen beharrizanak betetzeko duten ahalmenari lotuta, produktuaren eta eskaintzen den zerbitzuaren ezaugarriei dagokienez.

Sektorean aplikatzen diren araudiek kalitatea eraikuntza-prozesuaren fase guzti-guztietan ager dadila eskatuko dute, diseinuari, produktu eta materialen kalitate-konpromisoari, burutzapen prozesuei zein obren bermeei dagokienez.

Laneko segurtasuna eta osasuna garrantzi handiko gaia izanen da eraikuntzaren sektorean, eta lehentasunezko helburua da ezbehar tasa handiak murriztea. Horretarako, sektorearen berrikuntzak eta teknifikazioak sorrarazten dituzten aldaketei etengabe egokituko zaien prestakuntza erabiliko da.

Europar Batasunaren zuzentarauek ingurumenaren narriadura saihestuko duen garapen iraunkorreko eredu batera bideratuko dute eraikuntzaren bilakaera. Eraikuntza prozesuetan esku hartzen duten produktu guztiek bete behar dituzten eskakizun guztiak markatuko dira, baita egindako obren ingurumen eragina murrizteko bete behar diren baldintzak eta sortutako hondakinen kudeaketa egokia ere.

Sektoreko berrikuntzari esker, material berriak garatzen ahalko dira, burutzapen prozesuen automatizazioa areagotuko da eta obran bertan produzitu beharra gutxituko da. Horrela, aurrefabrikatuak gero eta gehiago erabiliko dira.

Azpiegitura adimentsuak eraikitzera bideratuko da berrikuntza. Eraikin horietan, zerbitzuek gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute, erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko soluzioak emanen baitituzte.

Europar Batasuneko eta Espainiako energia politikek energia berriztagarriak erabiltzeko eta azpiegitura eta instalazioetan energia-efizientzia hobetzeko neurriak bultzatuko dituzte.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eraikuntza prozesuen fase guztietan txertatuko dira, exekuzioa barne. Horrela beharrizan zehatzei erantzuna emanen zaie sektorerako berariaz sortutako programa informatiko integratuen bidez (diseinua, kalkulua, plangintza eta kostuen kontrola egiteko programak, besteak beste).

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Eraikuntzako zaharberritze lanak burutzean, prozesuko fase nagusiak identifikatzea. Lanpostua prestatzeko eta ekipoak eta tresnak prest uzteko eragiketen segida zehaztuko da.

b) Eraikuntzako krokis eta plano sinpleak interpretatzea, zehaztasunak eta kotak identifikatuz, agindutako lana markatzeko eta burutzeko.

c) Agregatuak eta zementuak nahastea eskuko ekipoen bidez. Horretarako, oreen, morteroen eta itsasgarrien osagaien proportzioak identifikatuko dira.

d) Gainazalak prestatzeko eskuzko teknikak aplikatzea. Horretarako, ekipo eta tresna berariazkoak erabiliko dira era guztietako paramentuen euskarriak prestatzeko, aurreikusitako akaberarekin bat.

e) Eskuzko teknikak erabiltzea azaleretan morteroak eta oreak aplikatzeko. Era guztietako paramentuak emokatzeko eta luzitzeko erabili ohi diren ekipoak eta tresnak erabiliko ditu.

f) Behar diren baliabideak aukeratzea, ezarritako prozeduraren zehaztasunekin bat, trebeki eta segurtasunez erabiliz adreiluko edo blokeko fabrikak konpontzeko ekipoak eta tresnak.

g) Materialak, bitarteko lagungarriak eta babesgarriak garraiatzeko, pilatzeko, desmuntatzeko, muntatzeko eta instalatzeko lanak egitea, trebeki eta segurtasunez erabiliz eraikuntzarekin lotutako ogibideei laguntzeko ekipoak eta tresnak.

h) Eskuzko teknikak aplikatzea paramentuak prestatzeko eta horiei akabera emateko, trebeki eta segurtasunez erabiliz pintatzeko eta papereztatzeko erabili ohi diren tresnak.

i) Esekitako plakak eusteko eskuzko teknikak aplikatzea, trebeki eta segurtasunez erabiliz eskaiolako sabai faltsuak jartzeko erabili ohi diren tresnak.

j) Materialak, bitarteko lagungarriak eta babesgarriak garraiatzeko, pilatzeko, desmuntatzeko, muntatzeko eta instalatzeko lanak egitea, trebeki eta segurtasunez erabiliz eraikuntza lanetan (oro har) laguntzeko ekipoak eta tresnak.

k) Ingurune naturalean izaten diren gertakariak ulertzea ezagutza zientifikoa jakintza integratu baten moduan erabiliz; halaber, ezagutzaren eta esperientziaren eremuetan oinarrizko arazoak identifikatu eta konpontzeko metodoak ezagutu eta aplikatzea.

l) Trebetasunak garatzea arazoak formulatu, planteatu, interpretatu eta konpontzeko; kalkulu matematikoaren arrazonamendua aplikatzea gizartean eta lan ingurunean moldatzeko, eta bere baliabide ekonomikoak kudeatzea.

m) Giza gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak identifikatu eta ulertzea eta horiek norberaren eta taldearen osasunarekin lotzea; gainera, higienea eta osasuna baloratzea bizitzan ohitura osasungarriak garatu eta finkatzeko, zein ingurunetan dauden kontuan hartuta.

n) Natur ondarearen zaintzarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta izaki bizidunen eta natur ingurunearen arteko elkarreragina ulertzea, horrela gizakien ekintzak ingurumenaren orekan dituen ondorioak baloratu ahal izateko.

ñ) Informazio iturrien oinarrizko trebetasunak garatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikuspegi kritikoz erabiltzea, ingurune pertsonal, sozial edo profesionalean informazioa lortu eta jakinarazteko.

o) Kultura eta arte ekoizpenen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, haien elementuak aztertzeko oinarrizko teknikak aplikatuz, errespetuz eta sentikortasunez jokatzeko kultura aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultura zein arte adierazpenen aurrean.

p) Hizkuntza trebetasun eta abileziak garatu eta finkatzea eta eskatzen den zehaztasun, argitasun eta arintasun maila lortzea, gaztelaniari eta, hala denean, hizkuntza koofizialari buruzko ezagutzak erabiliz gizarte ingurunean, eguneroko bizitzan eta lan jardueran komunikatzeko.

q) Atzerriko hizkuntzan oinarrizko hizkuntza trebetasunak garatzea, ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko eguneroko bizitzan eta lan jardueran ohikoak eta aurreikustekoak diren egoeretan.

r) Gaur egungo gertakarien arrazoiak eta ezaugarriak ezagutzea, baita bilakaera historikoari eta banaketa geografikoari dagozkionak ere, gaur egungo gizarteen ezaugarriak azaltzeko.

s) Printzipio demokratikoetan oinarritutako balioak eta jokaerak garatzea, eta ohiko harreman sozialetan eta gatazken konponbide baketsuan aplikatzea.

t) Prestakuntzarako dauden baliabideak eta eskaintzak alderatu eta hautatzea bizitzan zehar eginen den ikaskuntzarako, horrela lan egoera berriei eta egoera pertsonal berriei egokitzeko.

u) Ekimena, sormena eta joera ekintzailea garatzea, baita norberarenganako konfiantza, parte-hartzea eta ikuspegi kritikoa ere, egoerak eta gorabeherak konpondu ahal izateko bai lan jardueran bai eremu pertsonalean.

v) Lanak taldean egitea, nork bere betebeharrak hartuz, besteak errespetatuz eta beraiekin elkarlanean arituz, baita besteekiko tolerantziaz eta errespetuz ere, zereginak eraginkortasunez egiteko eta garapen pertsonalerako lagungarri izateko.

w) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informatzeko, komunikatzeko, ikasteko eta laneko zereginak errazteko.

x) Laneko eta ingurumeneko arriskuak lan jarduerarekin erlazionatzea, norbera babesteko behar diren prebentzio neurriak erabiltzeko xedez, eta beste pertsonei eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

y) Bere lanbide jarduerako teknikak garatzea lanaren eraginkortasuna eta kalitatea ziurtatuz, eta, bidezkoa bada, laneko jardueretan hobekuntzak proposatzea.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege esparrua kontuan izanda, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Eraikinak Zaharberritzeko eta Mantentzeko oinarrizko lanbide tituluko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Oinarrizko igeltserotza.

Kodea: 3082.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Obra berriko obra-lekuak egokitzen ditu, honako hauek identifikatuz: tresnak, pilatzeko baldintzak, materialak, bitarteko lagungarrien antolaketa eta materialak garraiatzeko denborak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa-tokiak identifikatu dira, obra-lekuaren arabera.

b) Prozesuan inplikatutako lekuak garbitu dira.

c) Hondakinak sailkatu eta bota dira, jatorriaren arabera.

d) Mozteko arriskua duten hondakinak lekutu dira.

e) Ohikoenak diren akatsak eta anomaliak ezagutu dira, bai jatorri naturala dutenak bai ezartze prozesutik eratorritakoak.

f) Jasotako zehaztapenei jarraituz seinaleztatu dira jarduketa lekuak.

g) Bitarteko lagungarriak eta taldea babestekoak muntatu dira.

h) Materialak pilatu dira eta banatu, erabileraren arabera, jarduteko erritmoarekin bat.

i) Lan-eremua garbi, oztoporik gabe, mantendu da.

j) Ingurumeneko kalitate jarraibideak identifikatu dira.

k) Kontuan hartu dira lan hauek: joan-etorriak eta materialen, bitartekoen eta makinen zamalanak eta/edo muntatzea eta desmuntatzea. Hala, obra-lekuan lanen etenak saihestuko dira.

l) Egin beharreko lanen arabera, honako hauen beharra, kokapena eta ezaugarriak zehaztu dira: instalazio lagungarriak, pilatzeko tokiak, biltegiak eta lantegiak.

2. Morteroak, igeltsu oreak eta itsasgarriak prestatzen ditu. Horretarako, dosifikazioak eta jarraibideak erlazionatzen ditu horien aplikazioekin, bai eta gehigarrien erabilera ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Morteroen eta nahasketen osagaiak identifikatu dira, aplikazioaren arabera.

b) Honako hauek errespetatu dira: dosifikazioa, agregatuaren granulometria, zementu mota, eta, morteroen kasuan, harea eta kare motak.

c) Behar diren materialak prestatu dira, eta dosifikazioa egiteko denborak errespetatu dira.

d) Prestatzeko bitartekoa aukeratu da, kantitatearen eta konposizioaren arabera.

e) Prestaketa bitartean, kanpoaldeko tenperatura errespetatu da.

f) Egiaztatu da nahasketak behar den homogeneotasuna duela.

g) Erabili aurretik, nahasketaren testura eta hezetasuna egiaztatu da.

h) Erremintekin behar den kalitatearekin eta segurtasunarekin jardun da.

j) Proposatutako jardueretan autonomiaz aritu da.

j) Erantzukizuna erakutsi da akatsak eta porrotak izan ondoren.

k) Obra-leku desberdinetarako behar diren gehigarriak edo konposatu kimikoak identifikatu dira.

3. Adreiluzko fabrika-paretak egiten ditu, eragiketen segida ezagutuz, paramentu motaren arabera eta behar diren teknikak aplikatuz, eta adreiluak jarri aurreko trazadurak egiaztatuz edo eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin beharreko fabrika-pareta mota identifikatu da (adreilu trinkoa, adreilu huts bikoitza, adreilu huts bakuna, aurrefabrikatutako blokea, besteak beste).

b) Lehenbiziko ilara errespetatu da, egindako edo egiaztatutako zuinketaren arabera.

c) Nibel erregelen, soken eta gomen egoera egiaztatu da.

d) Fabrikaren lautasuna egiaztatu da.

e) Egiaztatu da albo-junturek behar den lodiera dutela, eta piezen antolaera bat datorrela egokia den aparailuarekin.

f) Ingurumeneko baldintzak errespetatu dira (tenperatura, hezetasuna, argia eta aireztatzea, besteak beste), bai eta pilatutako produktuak jartzeko prozedura ere.

g) Pareten arteko lotura egiaztatu da.

h) Karga-habeak ongi ezarri dira baoetako buruetan.

i) Ordenaz eta metodo baten arabera jokatu da.

4. Emokadurak, luzituak eta zarpiatuak hedatzen ditu, eragiketen segida erlazionatuz paramentu motarekin eta materialaren ezaugarriekin, obra-lekuak garbi edukiz eta, aplikatzean, segurtasuneko bitarteko lagungarriak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezko materialak eta baliabideak identifikatu ditu.

b) Egin beharreko zarpiatu mota identifikatu da.

c) Aplikazioko gutxieneko tenperatura errespetatu da.

d) Paramentua hezetu da.

e) Paramentua berdingida bertikalekin zuinkatu da.

f) Errespetatu beharreko irtenguneak eta baoak prestatu dira.

g) Estaldura bukatuaren gutxieneko lodiera errespetatu da.

h) Paramentuan, horma-atalak erregelarekin egin dira.

i) Horma-atala hezetu da estaldura aplikatu ondoren.

j) Jarrera arduratsua eta lana hobetzeko gogoa agertu da.

k) Obra-lekua ordenatuta eta garbi mantendu da.

l) Segurtasuneko bitarteko lagungarriak ezin hobeki erabili dira, obra-lekua kontuan harturik.

5. Paramentuak alikatatzen ditu, denbora guztian kontuan hartuz honako hauek: euskarriaren nibelazioa, heltzea eta lautasuna; mozteko makina egokiak erabiltzea; garbitasunari eustea; eta segurtasuneko bitarteko lagungarriak erabiltzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egiaztatu da euskarriak ez duela bizarrik eta bertikal dagoela.

b) Materiala hezetu da, aldez aurretik behar den denboraz murgilduta.

c) Zoru bukatuari dagokion nibel-erregela ezarri da.

d) Izkina batetik hasita zuinkatu da paramentua.

e) Mekanismoen baoen kajeatzea errespetatu da.

f) Erremateko ingleteak, juntura-estalkiak eta izkinakoak jarri dira.

g) Behar diren piezak mozteko makinak erabili dira.

h) Lauza txikiak mozteko tresna erabili da.

i) Obra-lekuari egokitutako segurtasun bitartekoak erabili dira.

j) Alikatatzea egiaztatu du etengabe, egin ahala.

k) Alikatatutako gunean karesnea eman eta garbitu da.

l) Egiten duen lanaren erantzukizuna bere gain hartu du.

6. Zoladurak egiten ditu kontuan izanik nibelazioa, euskarriaren heltzea eta lautasuna, uniformetasuna eta junturen garbitasuna.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa azalera prestatu da, eta lurzorutik irteten diren elementuak babestu dira.

b) Aldez aurreko zuinketa errespetatu da.

c) Aldez aurretik piezak hezetu dira.

d) Lokal itxietan, sarrerako ateetatik hasi da zoladura jartzen.

e) Zoru bukatuari dagokion kota errespetatu da.

f) Jarduketa azalerei akabera emateko behar diren piezak moztu dira.

g) Nibelazio geruzak hedatu dira eta zementua hautseztatu da zoladura jarri aurretik.

h) Aurreikusitako junturen tamainak eta antolaera errespetatu dira, baita hustuketa eta garbiketa ere.

i) Uniformetasunez aplikatu da karesnea eta garbitu da azalera.

j) Laneko arriskuak identifikatu dira, baita arrisku horiei aurrea hartzeko neurriak ere.

7. Igeltserotza arloko laguntza ematen du iturgintzako, saneamenduko eta elektrizitate eta girotze arloetako instalazioetarako. Horretarako, trazadurak eta elementuak identifikatzen ditu, eta itxoiteko denborak optimizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraiste lanak egin dira.

b) Erretenak egin dira paramentu bertikaletan edo lurzoruetan.

c) Lurra trinkotu egin da, prestatu ahal izateko.

d) Lekua garbitu da, behin lana eginik.

e) Lekua garbitu da, eta jarduketatik gelditutako hondakinak kendu egin dira.

f) Erlazionatutao ogibideen ekipo eta elementu batzuk finkatu dira.

g) Aurreikusitako denboren barnean eman zaie laguntza ogibideei.

h) Lortutako emaitzen arabera, har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

8. Jarduerak egitean, laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko protokoloak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak.

a) Sortutako hondakinak eta horien arriskugarritasuna identifikatu dira.

b) Hondakinak biltegiratu eta manipulatu dira.

c) Hondakinak sailkatu dira beren toxikotasunaren arabera, indarreko araudia erabiliz.

d) Igeltserotza lanetako jardueretan erabilitako segurtasun bitartekoak eta ekipoak identifikatu dira.

e) Makinekin egindako lanetako arrisku egoera ohikoenak identifikatu dira.

f) Segurtasuneko bide-seinaleztapena egin da bide publikoan lanak egin direnean, bai epe luzekoak bai motzekoak.

g) Kasu bakoitzerako egokiak diren babes elementuak eta segurtasun ekipoak erabili dira.

h) Erabilitako makinaren segurtasun espezifikoko arreta eta gomendio zehatzak identifikatu dira.

i) Toki itxietako laneko arrisku ohikoenak identifikatu dira, eta horiekin lotutako prebentzio eta babes neurriak erlazionatu dira.

Edukiak.

Igeltserotza lanetan obra-lekuak egokitzea:

-Tresnak eta mantentze-lanak: paleta, espatula, mazoa, besteak beste.

-Bitarteko lagungarriak: aldamioak, astoak, eskailerak, besteak beste.

-Materialen, hornidura, zamalanak eta pilatzea, motaren eta ezaugarrien arabera.

-Materialetan akatsak eta anomaliak aurkitzea.

-Jarduketa-eremuak seinaleztatzea.

-Egokitzeko, hornitzeko eta kentzeko ekipoak erabiltzea.

-Norbera babesteko ekipoak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak.

-Norberaren eta taldearen prebentzio neurriak.

-Materialak lekuz aldatzeko eta pilatzeko denborak kalkulatzea.

Oreak, morteroak eta itsasgarriak prestatzea:

-Dosifikaziorako jarraibideak interpretatzea.

-Kubikatzea neurtzeko kalkulua.

-Mortero aurredosifikatuen emate-agiriak interpretatzea.

-Zementuaren ezaugarriak eta motak, paramentuko aplikazioaren arabera.

-Gehigarri moten identifikazioa.

-Akatsak eta anomaliak aurkitzea.

-Hormigoi-makina txikietan nahasketa egiteko teknikak.

-Baheak erabiltzeko teknikak.

-Legarraren eta harearen ezaugarriak eta motak.

-Hormigoi-makina txikiak erabiltzeko teknikak.

-Segurtasun bitartekoak eta ekipoak.

Adreilu-fabrikak gauzatzea:

-Egin beharreko hormak: karga, banaketa, ganbera eta gaineztatzeko eta handitzeko lauzak.

-Horma motak: bereizteko trinkoa; barneko banaketa egiteko adreilu huts bikoitza; adreilu huts bakuna, aire ganberaduna eta estalkietako teilape-trenkada, euskarri dena.

-Horma egiteko teknikak, bertikaltasunari eta lautasunari eusten dietenak.

-Nibel erregelak eta gomak erabiltzeko teknikak. Zuinketak eta egiaztapenak.

-Biltegiratzeko, manipulatzeko eta kontserbatzeko baldintzak.

-Paratzea, antolatzea eta espazioa optimizatzea.

-Erabilitako tresnak eta makinak garbitzea eta mantentzea.

-Altueran aritzeko segurtasuna eta arriskuen prebentzioa, eta norbera babesteko ekipo egokiak.

Emokadurak, luzituak eta zarpiatuak hedatzea:

-Emokadura eta morteroen ezaugarriak eta motak: igeltsu beltzeko emokadurak, luzitu zuriak eta estaltzeko zementuzko morteroak.

-Horma-atalen arteko jarraitutasunerako teknikak.

-Neurtzeko eta azalerak kalkulatzeko teknikak.

-Materiala horma-atalean eskuz jaurtitzea.

-Jaurtitzeko eskuzko tresnak erabiltzeko teknikak.

-Tresnak ongi mantentzeko teknikak.

-Aurpegirako segurtasun bitarteko eta ekipoak.

-Altueran aritzeko segurtasun bitarteko eta ekipoak.

Paramentuak alikatatzea:

-Nibelaziorako eta neurketarako lanabesak.

-Zeramikako piezen ezaugarriak eta motak.

-Gauzatzearen ezaugarriak eta ordena.

-Hainbat pieza mota paratzeko teknikak.

-Hainbat pieza moten ezaugarriak eta bereizketa.

-Mozketa, erabileraren arabera.

-Lauzatxoak mozteko ebakigailua erabiltzeko teknikak.

-Norbera babesteko baldintzak.

-Egiaztapen aldizkakoak eta progresiboak.

Zoladurak gauzatzea:

-Nibelazio-oreak erabiltzeko teknikak.

-Zoladura mozteko ebakigailuak erabiltzeko teknikak.

-Nibelaziorako, neurketarako eta azalerak kalkulatzeko lanabesak.

-Zoladura mota desberdinen ezaugarriak.

-Gauzatze ordenarako teknikak.

-Mozteko eskuzko ebakigailua edo ebakigailu elektrikoa erabiltzeko teknikak.

-Norbera babesteko baldintzak.

-Karesnea. Ezaugarriak eta motak.

Igeltserotzarako laguntzak:

-Kutxak eta erretenak markatzeko teknikak.

-Iturgintzari laguntzeko teknikak.

-Elektrizitate arloari laguntzeko teknikak.

-Eskuzko tresna txikiak eta elektrikoak erabiltzea: mazoak, pikatxoa, etab.

-Hondakinak sailkatzeko teknikak.

-Hondakinak ezabatzeko teknikak.

-Bitarteko lagungarriak paratzea: eskailerak, aldamioak, etab.

-Elementuak desmuntatu eta muntatzeko ordena.

-Denboren optimizazioa.

Igeltserotza lanetako arriskuei aurrea hartzea:

-Seinaleztapenerako eta segurtasunerako bitartekoak.

-Bide publikoko lanekin lotutako arriskuak.

-Makinek eta materialek eragindako istripuak.

-Segurtasuna zangetako lanetan.

-Obretan, eremua seinaleztatzea.

-Espazio itxi moten definizioa.

-Espazio itxietako lanekin lotutako arriskuak.

-Istripuak eragiten dituzten arrazoiak.

-Prebentzio neurriak.

-Jarduerarako, norbera eta taldea babesteko ekipo berariazkoak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honekin, ikasleak behar diren prestakuntza eta trebetasunak lortzen ditu, igeltserotza lanen oinarrizko gauzatzearekin lotutako prozesuak eta lanak identifikatzeko.

Moduluan deskribatutako edukien segida ez zaio jarraituko, nahitaez, ezarritako ordenari, zeren praktikaldian egindako lanen aurrerapenaren menpe egonen baita, horrela ikasleek gaitasun-ikaskuntza izan dezaten, non egindako lanak behar den teoriari lotuta egonen baitira.

Era guztietako lanen gauzatzean, jakin behar du dauden prozesuak identifikatzen eta bereizten, hasi plangintzatik eta bukaera arte, ikasiz gauzatzea modu orokorrean ikusten, ez bakarrik partzialki. Hortaz, ikasleek ahalmena izan behar dute honako alderdi hauek integratzeko, ezagutzeko eta garatzeko, beren gaitasunaren barnean:

-Obrari hasiera eman aurretik beharrezkoak diren prozesuak.

-Hierarkiak eta erantzukizunak obretan.

-Honako hauen arteko erlazioak: aldez aurreko lanak, materialen kokapena, zamak altxatzea, koadro elektrikoak, hornidurak eta materialen zamalanak.

-Obren segida.

Bitartekoei eta materialei dagokienez, ikasleek jakin behar dute igeltserotza obretan erabiltzen diren bitarteko eta material mota desberdinak. Komeni da teknika moderno eta berritzaileetara egokitzea irakaskuntza eta ikaskuntza, zeren sektorea aldatzen ari baita, sektoreko ikerketek aurrera egin ahala. Ikasleek ondoko alderdi hauek ezagutu beharko dituzte:

-Eraikuntza materialen tipologia eta nomenklatura.

-Materialen erabilera berariazkoa, zer diren eta zertarako erabiltzen diren.

-Material desberdinak nahastean sortzen diren erreakzioak, zeharkako efektuak, tenperaturak, lehortzeko denborak.

-Erabili beharreko bitarteko motak: gunitadora, laser nibela, jasogailuak, zulagailuak, etab.

-Eraikuntza prozesuetan abangoardia diren makinak edo mekanismoak.

Eginkizun horri lotutako lanbide jarduerak ondokoetan aplikatzen dira:

-Igeltserotzako oinarrizko lanetan, eraikuntza prozesuak gauzatzea.

-Bitarteko lagungarriak eta segurtasunekoak muntatzea.

Gainera, ikasleek gaitasuna izan dezaten eraikuntzaren sektorean, gauza izan beharko dute honetarako:

-Eraikuntzako obra mota nagusiak identifikatzea, eta gauzatze-prozesuak eta horien oinarrizko ezaugarriak erlazionatzea.

-Eraikuntza lanetan parte hartzen duten eragileen ezaugarriak azaltzea, eta betetzen dituzten eginkizunak beren esleipenekin eta erantzukizunekin erlazionatzea.

-Eraikuntza obretako lanak egiten dituzten profesionalak eta ogibideak identifikatzea, eta adieraztea zer eraikuntza-prozesutan hartzen duten parte, eta zer lan eginez.

-Igeltserotza lanetan erabilitako material nagusiak identifikatzea, eta adieraztea zer oinarrizko ezaugarri dituzten, aplikazioekin eta erabilera baldintzekin.

Moduluaren helburuak lortzea ahalbidetzen duten jarduketa ildoak, ikaskuntza-irakaskuntza prozesukoak, honako hauek izanen dira:

-Igeltserotzako oinarrizko obra moten ezaugarriak aztertzea.

-Igeltserotzako obra moten ezaugarriak aztertzea.

-Eraikuntza lanetan eraikuntza-prozesuak egiten dituzten profesionalak, ogibideak eta jardunak identifikatzea.

-Igeltserotzan erabiltzen diren materialen ezaugarri eta aplikazio nagusiak ezagutzea.

-Obretan, obra-lekuak prestatzea.

-Oreak, morteroak eta itsasgarriak egitea.

-Zementuzko morteroak eta igeltsuzko emokadurak hedatzea.

-Alikatatuak eta zoruak ezartzea.

-Beste ogibideei igeltserotza arloko laguntza ematea.

Lanbide modulua: Emokatzea eta luzitzea.

Kodea: 3083.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Obra-lekua egokitzen ditu, egin beharreko lanak azaltzen ditu eta ekipoak eta materialak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduko lan eremuen ezaugarriak deskribatu dira.

b) Azaldu da zer segurtasun neurri aplikatu behar diren erabiltzen diren materialekin eta sortutako hondakinekin.

c) Paramentuek dituzten ezaugarriak eta irregulartasunak identifikatu dira.

d) Obra-lekua prestatzeko lanak deskribatu dira.

e) Paramentuetako azalerak erregularizatu dira, teknika hauek erabiliz: pikatzea, zigilatzea, sare metalikoa, etab.

f) Jarduketa eremuak seinaleztatu dira.

g) Bitarteko lagungarriak eta taldea babestekoak muntatu dira.

h) Materialak pilatu eta banatu dira, erabileraren eta lan kargaren arabera.

i) Eraikuntzarekin loturik, laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruzko arauak aplikatu dira.

j) Lan-eremua ordenatuta eta garbi mantendu da.

2. Igeltsu, eskaiola eta itsasgarri oreak prestatzen ditu, eta dosifikazioak eta jarraibideak azaltzen ditu, bai eta aplikazioak ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nahasketen materialak eta osagaiak identifikatu dira, aplikazioaren arabera.

b) Ezarritako dosifikazioa errespetatu da.

c) Nahasketa prestatu da, eta adierazitako dosifikazioaren araberako denbora errespetatu da.

d) Prestaketak bereizi dira, geroko aplikazioaren arabera.

e) Prestaketako tenperatura errespetatu da.

f) Nahasketaren ezaugarriak egiaztatu dira (homogeneotasuna, testura, hezetasuna, etab.).

g) Tresna egokiak erabili dira.

h) Oreen prestaketarekin loturik, laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruzko arauak aplikatu dira.

i) Prozesuko faseetan autonomiaz aritu da.

3. Igeltsuzko luzituak eta emokadurak bistaz hedatzen ditu, eta prozesuan egin ohi diren lanak azaltzen ditu, paramentu motaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honakoak aukeratu dira: materialak, lanabesak, tresnak, laguntzarako bitartekoak eta norbera babesteko ekipoak.

b) Laguntzarako bitartekoak eta taldea babestekoak instalatu dira.

c) Paramentua zuinkatu da, mira bertikalak jarriz ertzetan, izkinetan, irtenguneetan eta baoetan.

d) Aplikatzeko gutxieneko tenperatura errespetatu da, eta euskarriaren hezetasuna egiaztatu, ingurumeneko baldintzen arabera.

e) Estalduraren gutxieneko lodiera errespetatu da.

f) Egiturako junturak errespetatu dira.

g) Paramentuen arteko elkarketak egin dira.

h) Paramentuaren lautasuna egiaztatu da, ezarritako tolerantziekin bat.

i) Egindako lanaren neurketa egin da.

j) Egunaren akaberako mantentze-lanak egin dira, erabilitako ekipoetan, eta lan eremua garbitu da.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

4. Igeltsuzko luzituak eta emokadurak berdingiden bitartez hedatzen ditu, eta prozesuan egin ohi diren lanak azaltzen ditu, paramentu motaren eta egoeraren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, lanabesak, tresnak, laguntzarako bitartekoak eta norbera babesteko ekipoak aukeratu dira.

b) Laguntzarako bitartekoak eta taldea babestekoak instalatu dira.

c) Paramentua zuinkatu da mira bertikalak jarriz ertzetan, izkinetan, irtenguneetan eta baoetan, berdingidak banatuz paramentuaren azaleraren gainean, ezarritako kadentziaren arabera.

d) Kaxei berdingidak aplikatu zaizkie, igeltsua eskuz edo jaurtiz aplikatu ondoren.

e) Paramentua zuinkatu da, mira bertikalak jarriz ertzetan, izkinetan, irtenguneetan eta baoetan.

f) Aplikatzeko gutxieneko tenperatura errespetatu da, eta euskarriaren hezetasuna egiaztatu, ingurumeneko baldintzen arabera.

g) Estalduraren gutxieneko lodiera errespetatu da.

h) Egiturako junturak errespetatu dira.

i) Paramentuen arteko elkarketak egin dira.

j) Paramentuaren lautasuna egiaztatu da, ezarritako tolerantziekin bat.

k) Egindako lanaren neurketa egin da.

l) Egunaren akaberako mantentze-lanak egin dira, erabilitako ekipoetan, eta lan eremua garbitu da.

m) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

Edukiak.

Obra-lakuak egokitzea:

-Tresnen erabilera eta mantentze-lana: igeltsero-pikotxak, mazoak, hotzeko zizelak, paleta, espatula, besteak beste.

-Bitarteko lagungarrien muntaketa eta desmuntaketa: aldamioak, astoak, eskailera eta artikulatuak, besteak beste.

-Paramentuak egokitzeko teknikak: pikatzea, zigilatzea eta sare metalikoa, besteak beste.

-Jarduketa-eremuak seinaleztatzea.

-Obrako behin-behineko elementuak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak.

-Segurtasuneko eta osasunerako baldintzak, zamalanetan eta materialen horniduran eta pilatzean.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Norberaren eta taldearen prebentzio neurriak eta ekipoak.

Igeltsu eta eskaiola oreak prestatzea:

-Igeltsu eta eskaiola motak: ezaugarriak eta propietateak.

-Igeltsuek eta eskaiolek merkataritzan duten itxura. Identifikazioa. Europako markatzeak. Kalitate markak eta zigiluak.

-Orearen osagaien kubikatzea zehaztea.

-Nahasketa teknikak ontzietan: eskuzkoak eta mekanikoak.

-Orea ematea: garraioa eta lanaren jarraitutasunerako denborak, bai eta orea erabilgarri egoteko denborak ere.

-Tresnen mantentze-lanak.

-Lan eremua garbitzea.

-Hondakinak pilatzea eta desagerraraztea. Ingurumena babestea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Segurtasuna eta osasuna: garraioa, ergonomia eta babesa.

Luzituak eta emokadurak bistaz hedatzea:

-Euskarriaren morfologia eta baldintzak: fabrika motak, egonkortasuna, erresistentzia, porositatea, estankotasuna eta tenperatura.

-Emokadurak eta luzituak: motak, konposizioa, lodiera, azalerako akabera, estekadura eta lehortzea.

-Tresnak eta erremintak. Erabiltzeko prozedurak. Mirak, berdingidak, nibelak eta plomatutakoak. Erabiltzeko prozedurak.

-Materiala horma-atalean ezartzea: eskuz eta jaurtiz.

-Horma-atalen eta obra-lekuen arteko jarraitutasunerako teknikak: soberako materiala moztea eta kentzea, junturak hezetzea.

-Egindako azalera neurtzea.

-Tresnen eta bitarteko lagungarrien mantentze-lanak.

-Hondakinak pilatzea eta desagerraraztea. Ingurumena babestea.

-Azalerak zehaztea eta neurtzeko irizpideak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Segurtasunerako ekipamenduak: banakakoak eta taldekakoak.

Luzituak eta emokadurak berdingidekin hedatzea:

-Euskarriaren morfologia eta baldintzak: fabrika motak, egonkortasuna, erresistentzia, porositatea/estankotasuna, tenperatura.

-Mirak, berdingidak, nibelak eta plomatutakoak. Erabiltzeko, jartzeko eta kentzeko prozedurak.

-Tresnak eta erremintak. Motak. Erabilera teknikak.

-Jarraitutasun teknikak: horma-atalak eta obra-lekuak.

-Junturak eta horien tratamendua.

-Akaberen azaleko akatsak: detektatzea, identifikatzea eta konpontzea.

-Tresnen eta bitarteko lagungarrien mantentze-lanak.

-Hondakinak pilatzea eta desagerraraztea. Ingurumena babestea.

-Egindako lanaren neurketa. Neurtzeko irizpideak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Segurtasunerako ekipamenduak: banakakoak eta taldekakoak.

-Lanbide-jarduketako lege-eremuak. Eraikuntza sektoreko hitzarmen orokorra.

Orientabide didaktikoak.

Luzituak eta emokadurak egiteko behar den prestakuntza ematen du lanbide modulu honek.

Ondoren proposatzen dira gauzatzearekin eta sekuentziazioarekin lotutako lanak, eta ezarritako ordena da behar bezalako lan bati hobekien egokitzen zaiona:

-Obra-lekuak antolatzea, honako hauek bereiziz: prozesuak, materialen pilatzea eta horiek obran paratzeko lanak.

-Erabiliko diren materialak eta horien pilatzea ezagutzea, kontuan izanik horietako bakoitzaren lehortzeko denborak eta orea egiteko moduak.

-Bitarteko lagungarriak muntatzea, kontuan izanik kalitate planaren aplikazioa eta banakako eta taldekako segurtasun bitartekoak.

-Akaberak irudikatzea, bai eta zikindu edo ukitu behar ez diren tarteak edo paretak ere.

-Tratatu beharreko paramentuak hezetzea, kantitate beharrak ezagutuz, kontuan izanik lehortzeko denborak, bai paramentu zaharrarenak bai estaldura berriarenak.

-Honako hauek paratzea, jasotako zehaztasunekin bat: gidak, euskarriak edo ertzak, plomatuak eta lerrokatuak.

-Zarpiatuak eta emokadurak egitea bistaz eta/edo berdingidekin, akaberaren arabera.

-Lautasuna egiaztatzea, lanak aurrera egin ahala.

-Obra-lekuak eta tresnak garbitzea, akaberak prestatzeko.

-Paramentuak luzitzea, hainbat material erabiliz.

-Emokadurak egitea, hainbat teknika erabiliz.

-Obra-lekuak eta tresnak garbitzea egunero, eta, behin lana akabaturik, garbiketa orokorra egitea.

Eginkizun horri lotutako lanbide jarduerak ondokoetan aplikatzen dira:

-Oinarrizko igeltserotzako teknikak aplikatzea.

-Aldamioak muntatzea eta desmuntatzea.

-Bete beharreko ingurumeneko eta segurtasuneko xedapenak.

Moduluan, helburuak lortzeko irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak honako hauekin loturik daude:

-Obretan, obra-lekuak prestatzea.

-Igeltsu-oreak, eskaiola eta itsasgarriak egitea.

-Emokadurak eta igeltsuzko luzituak bistaz egitea.

-Emokadurak eta igeltsuzko luzituak berdingidekin egitea.

-Arauei jarraikiz obra mota desberdinei dagozkien segurtasun eta osasun agiriak ezagutzea.

-Estaldurak gauzatzearekin lotutako materialak ezagutzea, bai eta horiek merkataritzan dituzten formak ere, kontuan harturik horiek nola aplikatzen diren eraikuntza elementu edo sistema zehatzetan, materialaren ezaugarriak aztertuz, baita horiek aukeratzeko eta erabiltzeko arrazoiak ere, behar diren propietateen arabera, honako hauei dagokienez: estetika, ekonomia, obran paratzea eta iraunkortasuna.

-Estaldurekin lotutako makinak eta tresnak ezagutzea eta ongi erabiltzea, eta horien mantentze-lanak, orokorrak eta egunaren bukaerakoak.

-Estaldura jarraitu konglomeratuak egiteko beharrezkoak diren bitarteko lagungarrien muntaketa, desmuntaketa eta mantentze-lanak ezagutzea.

-Estaldura jarraituen eraikuntza-antolaerak eta prozesuak eta gauzatzeko baldintzak.

-Estaldura jarraituko obra-lekuekin lotutako arriskuak identifikatzea eta horiei aurrea hartzea.

-Estaldurei buruzko agiri idatziak eta grafikoak identifikatzea eta aztertzea, ondokoak baloratuz: edukia, aurkezpena, lengoaia eta konbentzio teknikoak.

Gehienetan, obra-prozesu bateko azkeneko lana izaten dira emokadurak eta luzituak, eta horien arabera interpretatzen da ongi edo gaizki egindako lana den. Horregatik, eduki praktikoen sekuentziazioan, funtsezkoa da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, ikaslea gauza izan dadila ikusteko zer nolako garrantzia duen bere proiekzio profesionalerako.

Halaber, komeni da akabera mota hauetarako sortu diren material berrienak ezagutzea ikasleak, zeren, azkeneko urteetan, aurrerakuntza handia izan da produktu berri hauetan. Hala, erabili beharreko material bakoitzak dituen jokaerak ezagutuko ditu, baita erabilerarik hoberena ere.

Lanbide modulua: Kanpoaldeko eta urbanizatzeko zolatze lanak.

Kodea: 3087.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zolatze lanetarako oinarriak prestatzen ditu, hedatze eta nibelatze lanak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egiaztatu da aurreikusitako neurrira egokitzen direla obrako elementuak.

b) Jarduketa-multzoko materialak eta beste osagai batzuk identifikatu dira.

c) Putzu eta kutxetetarako baoak errespetatu dira.

d) Lurra zapaldu da, lur motaren arabera.

e) Oinarriak nibelatu dira.

f) Nibelatze-geruzarako edo euskarri den geruzarako zer agregakin kantitate behar den kalkulatu da.

g) Hormigoi kantitatea kalkulatu da.

h) Zolatzeko behar den material kantitatea kalkulatu da.

i) Hausturetan edo ebakinetan alferrik galdutako materialaren ehunekoa kontuan hartu da.

j) Lana egiteko gutxi gorabehera zenbat denbora behar den kalkulatu da.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako zehaztasunak aplikatu dira.

2. Putzu, kutxeta eta txorko txikiak egiten ditu, kontuan hartuz zer ezaugarri dituzten eta instalazioek zer behar duten, eta instalazioen arteko loturei akabera egokia ematen die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan motaren arabera aukeratu da materiala.

b) Jarduketa eremuak zuinkatu dira, beste norbaitek gainbegiraturik.

c) Jarduketa-eremua seinaleztatu da.

d) Kontuan hartu da materialaren pilatzeak eta banaketak ez duela obraren garapena oztopatzen.

e) Zolatetako eta oinarrietako hormigoia zabaldu, trinkotu eta nibelatu da.

f) Kutxetetako hormak egin ditu, ezarritako tipologiaren arabera.

g) Putzu eta kutxetetako hormatxoak zarpiatu dira, barneko neurriak errespetatuz.

h) Kutxetetako hondoak zehaztu edo modelatu dira, behar izanez gero ura husteko moduan.

i) Zuinketarekin bat ezarri dira zintarriak eta txorkoak.

j) Erregistro tapak paratzeko behar diren markoak hartu dira.

k) Txorko, putzu eta kutxeten apaindura-piezak eta tapak jarri dira.

l) Elementu lagungarriak eta apaindurakoak jarri dira, azkeneko diseinuarekin bat.

m) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

n) Lanetan sortutako gorabeherak ebatzi dira.

ñ) Aldez aurreko exijentziaren arabera estali dira instalazioak.

3. Zangak egiten ditu zerbitzuen sareen kanalizazioetarako, eta kontuan hartzen du zer hornidura edo hustubide sare diren eta zer lan mota eta zer malda behar dituzten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanalizazioko jarduketa-eremua seinaleztatu da.

b) Zangak egiteko baliabideak eta tresnak aukeratu dira.

c) Kontuan hartu da beste instalazio batzuk ote dauden.

d) Zangak eskuzko bitartekoekin edo mekanikoki ireki dira.

e) Zanga irekitzean sortutako hondarrak kendu dira.

f) Zangen zabalera errespetatu da.

g) Zangako zorua eta paretak zehaztu dira, kanalizazio mota kontuan harturik.

h) Zangako sakonera egiaztatu da, ezarritako nibelazioaren arabera.

i) Aldez aurretik exijitutako maldarekin egin dira instalazioak.

j) Sor daitezkeen arazoetarako konponbideak proposatu dira.

k) Banakako babes ekipoak erabili dira.

l) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

4. Kanpoaldeko zoladurak egiten ditu piezekin, nibelaziorako baldintzak identifikatuz eta egokiak diren gauzatze-teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa-eremua seinaleztatu da.

b) Beheratzeak (besteak beste ibilgailuentzako, oinezkoentzako, minusbalioa dutenentzako... beheratzeak).

c) Materiala, erremintak eta ekipoak lanaren erritmoaren arabera pilatu dira.

d) Lanerako tresnak eta ekipoak egin beharreko lanen arabera hautatu dira.

e) Pieza eta elementu osagarriak jarri dira.

f) Jarduketa azalerei akabera emateko behar diren piezak moztu dira.

g) Aurreikusitako junturen tamainak eta antolaera errespetatu dira.

h) Nibelazio geruza hedatu da eta zementua hautseztatu da zoladura jarri aurretik.

i) Sareten edo tapen markoak hartu dira.

j) Konpon daitezkeen anomaliak eta akatsak zuzendu dira.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuak identifikatu dira, baita arrisku horiei aurrea hartzeko neurriak ere.

l) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

5. Hiri altzariak eta seinale bertikalak paratzen ditu, eta gauzatzeko baldintzak eta finkatzeko sistemak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa-eremua seinaleztatu da.

b) Hiri altzariaren tamainaren arabera markatu da kokapena.

c) Eskuzko tresna edo tresna hidropneumatikoa erabili da.

d) Altzariak hartzeko zuloak egin dira.

e) Zuloak egitean sortutako hondarrak kendu dira.

f) Ainguratze-plakak hartu dira, ainguratutako elementuaren ezaugarrien arabera.

g) Aurreikusitako nibelazioa errespetatu da.

h) Zoladuran, ukitutako guneak pieza zurrunekin edo gai aglomeratzaileekin lehengoratu dira.

i) Heltzeko gaia gogortu bitartean, falkak edo tiranteak erabili dira, elementuak bertikal egon daitezen.

j) Laneko arriskuak identifikatu dira, baita arrisku horiei aurrea hartzeko neurriak ere.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako zehaztasunak aplikatu dira.

Edukiak.

Kanpoaldeko zoladurarako oinarriak prestatzea:

-Obra motak, ezaugarriak. Euskarri beratz edo zurrunen gaineko zoladurak.

-Neurriak hartzea. Neurtzeko teknikak.

-Geruzak eta azpigeruzak nibelatzea.

-Entregatzeko epeak eta kalitateak.

-Errealitatearen oinarrizko irudikapen grafikoa egitea. Diseinua eta krokisa.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Kutxetak egitea:

-Geruzak eta azpigeruzak nibelatzea.

-Kutxeten paretak eta hondoak egitea.

Kutxeten paretak eta hondoak zarpiatzea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Zangak irekitzea:

-Geruzak trinkotzea.

-Paretak eta ertzak fintzea.

-Hondoen zuinketaren arabera nibelatzea.

-Jarduketa-eremuak seinalatzea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Kanpoaldean piezekin zoladura egitea.

-Geruzak eta azpigeruzak nibelatzea.

-Garbiketa eta mantentze-lanak.

-Bitarteko lagungarriak ezartzea.

-Materialak deskargatzeko, hornitzeko eta pilatzeko baldintzak.

-Jarduketa-eremuak seinalatzea.

-Egokitzeko, hornitzeko eta kentzeko ekipoak erabiltzea.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Obrako behin-behineko elementuak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Hiri altzariak jartzea:

-Jarduketa-eremuak seinalatzea.

-Altzarien etorkizuneko kokalekuak zuinkatzea.

-Zoladura irekitzea, putzu eta seinale moten arabera.

-Heltzeko materialaren betelana, seinalearen edo altzariaren arabera.

-Era guztietako hiri altzariak bertikal jartzeko laguntzak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek honako hauekin lotutako prestakuntza du: laguntza ematea kanpoaldeko zoruak eta hiri altzariak jartzeko, zerbitzu-sareak paratzeko eta hirigintzako elementu osagarriak eta bereziak ezartzeko.

Urbanizatzeko lanetan laguntza emateko eginkizunak, gauzatzeari dagokionez, era honetako alderdiak barne hartzen ditu:

-Obra-lekuak lan desberdinetara egokitzea.

-Behar diren neurriak hartzea, luzeran, zabaleran eta sakoneran.

-Eraikuntza mota desberdinak egiteko ekipoak, laguntza bitartekoak eta tresnak identifikatzea.

-Segurtasun arauak eta ingurumena babestekoak betetzea.

-Udal hirigintzako arauak betetzea.

Eginkizun horri lotutako lanbide jarduerak ondokoetan aplikatzen dira:

-Hirigintzarako zoladurak gauzatzea.

-Hirigintzarako obra-elementuak egitea.

-Zerbitzu-sareak gauzatzea.

-Hirigintzarako elementu osagarriak eta bereziak egitea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Krokis txikiak egitea.

-Makina hidropneumatikoak edo eskuzkoak erabiltzea.

-Seinaleak ezartzea.

-Hedatzeko gaien geruzak trinkotzea.

-Zintak ezartzea.

-Hirigintzarako zola gogortua ezartzea.

-Zoladura mota desberdinak nibelatzea.

-Estaltzeko elementuak ezartzea.

-Estaltzeko elementuei eusteko hesiak jartzea.

-Ainguratzeko plakak ezartzea.

-Seinale bertikalak ezartzea.

-Hiri-elementuei eusteko plakak nibelatzea.

-Seinale bertikalak eta hiri altzariak ezartzea.

-Hirigintzako lanak eta saneamenduko eta zerbitzu-sareetako elementuak egitearekin lotutako obra-lekuak antolatzea, eta horretarako lan lekua egokitzea, behar diren baliabideak aukeratzea eta zereginak banatzea.

-Hirigintzako obrak, saneamenduko elementuak, zerbitzu-sareetako elementuak eta hirigintzako elementu osagarriak eta bereziak gauzatzearekin lotutako materialak ezagutzea, kontuan harturik horiek nola aplikatzen diren eraikuntza elementu edo sistema zehatzetan, eta materialaren ezaugarriak aztertzea, baita horiek aukeratzeko eta erabiltzeko arrazoiak ere, behar diren propietateen arabera, honako hauei dagokienez: estetika, ekonomia, obran paratzea eta iraunkortasuna.

-Hirigintzako, saneamenduko eta zerbitzu-sareetako lanak egitearekin lotutako makinak eta tresnak ezagutzea eta ongi erabiltzea, bai eta horien mantentze-lanak ezagutzea eta gauzatzea ere, orokorrak eta egunaren bukaerakoak.

-Hirigintzako obrak egiteko beharrezkoak diren bitarteko lagungarrien muntaketa, desmuntaketa eta mantentze-lanak ezagutzea.

-Hirigintzako lanen eta saneamenduko eta zerbitzu sareen elementuen eraikuntza-antolaera, prozesuak eta gauzatzeko baldintzak.

-Hirigintzako lanak eta saneamenduko eta zerbitzu-sareetako elementuak gauzatzearekin lotutako arriskuak identifikatzea eta horiei aurrea hartzea.

-Hirigintzako lanak eta saneamenduko eta zerbitzu-sareetako elementuak gauzatzearekin lotutako dokumentazio idatzia eta grafikoa identifikatzea eta aztertzea, baloratuz horien edukia, aurkezpena, lengoaia eta konbentzio teknikoak.

Komeni da ikasleak ohartaraztea hirigintzako altzarien erabilerak dakartzan kostuez eta eginahalez, eta, beraz, horiek etorkizunean autobabesa izateko beharraz. Orobat, ikasleek ikasi beharko dute zer eginahal egin behar dituzten zergadunek altzari horiek, espaloiak, harresiak, kutxetak eta abar konpontzeko, hausturak, marratzeak edo erabilera okerrak izaten direnean.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.

Kodea: 3009.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.

b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).

c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.

d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.

e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.

f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.

g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.

h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.

i) Hiruko erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.

j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.

2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.

b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.

c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.

3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiaren propietateak deskribatu dira.

b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.

c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.

d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.

e) Materiaren egoera aldaketen izenak identifikatu dira.

f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.

g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.

h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.

i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.

j) Irakitearen eta lurrinketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.

4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.

b) Nahasketen eta konposatuen arteko funtsezko desberdintasunak ezarri dira.

c) Prozesu fisikoak eta kimikoak bereizi dira.

d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.

e) Nahasketak bereizi dira modu praktikoan, metodo errazak erabiliz.

f) Lanbideekin ikusteko duten materialen oinarrizko ezaugarri orokorrak deskribatu dira, IKTak erabiliz.

g) Taldeka lan egin da.

5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.

b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.

c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.

d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.

e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.

f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.

g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.

6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.

b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin erlazionatu da, eta loturak deskribatu dira.

c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.

d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.

e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.

f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.

g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.

7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.

b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.

c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.

d) Ohiko eritasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.

e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, eritasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.

f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da.

g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.

h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.

i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.

8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.

b) Osasuna mantentzeko behar diren mantenugaiak bereizi dira.

c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.

d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.

e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.

f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.

g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.

9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.

b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.

c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.

d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.

Edukiak.

Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:

-Zenbaki mota desberdinen ezagutza eta bereizketa. Zenbakizko zuzenean irudikatzea.

-Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.

-Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.

-Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.

-Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.

Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:

-Laborategian lan egiteko arau orokorrak.

-Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.

-Segurtasun arauak.

Materiaren formen identifikazioa:

-Luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.

-Materia. Materiaren propietateak.

-Sistema material homogeneo eta hetereogeneoak.

-Materiaren izaera korpuskularra.

-Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.

-Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.

Nahasketen eta substantzien bereizketa:

-Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.

-Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...

-Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.

-Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.

Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:

-Energiaren agerpenak naturan.

-Energia eguneroko bizitzan.

-Energia mota desberdinak.

-Energiaren eraldaketa.

-Energia, beroa eta tenperatura. unitateak.

-Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:

-Materia bizidunaren antolaketa mailak.

-Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:

-Osasuna eta eritasuna.

-Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.

-Higienea eta gaixotasunen prebentzioa.

-Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.

-Txertoak.

-Transplanteak eta donazioak.

-Sexu bidez kutsatzen diren eritasunak. Prebentzioa.

-Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.

Menuak eta dietak egitea:

-Elikagaiak eta mantenugaiak.

-Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.

-Dietak eta haien prestakuntza.

-Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.

Ekuazio errazak nola ebatzi:

-Progresio aritmetiko eta geometrikoak.

-Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.

-Ezezagun bateko lehen mailako ekuazioak nola ebatzi.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.

Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.

Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.

-Materiaren formak ezagutzea.

-Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.

-Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

-Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.

Kodea: 3011.

Iraupena: 190 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.

b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.

c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin erlazionatu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.

d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.

e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.

f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.

g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.

b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.

c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.

d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.

e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.

f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.

g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko arau linguistikoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.

b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.

e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, hautatutako testu laburren konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.

g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendearen aurreko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren eboluzioaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.

c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.

d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, kontuan izanik oinarrizko motiboak eta gaiak.

e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren aro, egile eta lanei buruz, literatur testuetatik abiatuta.

Edukiak.

Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haiek natur ingurunearekin duten erlazioa baloratzea:

-Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.

-Historiaurreko gizarteak.

-Hirien sorrera.

-Hiri habitata eta haren bilakaera.

-Hiria irudikatzeko grafikoak.

-Antzinaroko hirietako gizarteak.

-Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.

-Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.

-Erromatar kultura.

-Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

-Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.

-Lokalizazio kronologikorako tresna errazak.

-Hiztegi hautatua eta berariazkoa.

Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa:

-Erdi Aroko Europa.

-Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.

-Beste kultura batzuekiko kontaktua.

-Monarkia absolutuen Europa.

-Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.

-Espainiako monarkia absolutua.

-Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.

-Amerikako kolonizazioa.

-Populazioaren azterketa.

-Espazio europarraren bilakaera demografikoa.

-Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.

-Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan.

-Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

-Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.

-Berariazko hiztegia.

Ahozko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.

-Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.

-Trukaketa komunikatiboa.

-Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.

-Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.

-Komunikazioaren testuingurura egokitzea.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

-Ahozko konposizioak.

-Ahozko azalpen errazak egungo gertaerei buruz.

-Ahozko aurkezpen errazak.

-Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.

Idatzizko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.

-Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.

-Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.

-Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.

-Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea.

-Arau gramatikalen aplikazioa.

-Arau ortografikoen aplikazioa.

-Idatzizko testuak.

-Testuaren lokailu nagusiak.

-Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.

-Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.

-Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua; osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.

XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.

-Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonal edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.

b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak eta erabilitako hiztegian duten ondorioak baloratu.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.

e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.

f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietan, gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

2. Solasaldietan parte hartzen du ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz, interesa eta ulermena erakusteko.

c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.

d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.

e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu idatzi labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatu ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.

b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.

c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.

e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.

f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta profesionalari egokitua.

g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.

h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.

i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.

-Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).

-Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatu ohi diren egoeren gaineko narrazioa.

-Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatu ohi diren egoeretan.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.

-Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.

-Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.

Solasaldietan parte hartzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.

Mezu eta testu errazak prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.

-Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta lan esparruko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denborak eta formak. Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Oinarrizko egitura gramatikalak.

Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eginkizun komunikatibo ohikoenak idatzizko baliabideetan.

-Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.

Gizarte zientziei, gaztelaniari, literaturari eta, hala balegokio, euskarari, eta ingelesari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.

-Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.

-Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikaskuntza jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.

-Ahal den guztietan, lanbide profilari dagozkion gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratu ahal izateko.

-Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.

-Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.

-Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.

-Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.

-Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.

-Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.

Lanbide modulua: Sabai faltsuak.

Kodea: 3084.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sabai faltsu jarraituak jartzen ditu, eta erlazioak egiten ditu batetik materialen eta gauzatze-tekniken eta bestetik euskarriaren ezaugarrien eta fabrikatzaileak aurreikusitako euskarri motaren artean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sabai faltsu jarraituen ezaugarriak eta eraikuntzarako aplikazioak deskribatu dira.

b) Sabai faltsuak ezartzeko eragiketak deskribatu dira, euskarri-sistemaren arabera.

c) Tresnak eta bitarteko lagungarriak aukeratu dira, egin beharreko lanaren arabera.

d) Bitarteko lagungarriak eta taldekako babeserako bitartekoak muntatu dira.

e) Materiala pilatu eta banatu da, aurreikusitako lan zamaren arabera.

f) Zuinketarako mailak trazatu dira.

g) Ainguratze puntuak banatu dira, jasotako zehaztasunen arabera.

h) Egiaztatu da forjaketaren beheko aldeko eta zorurako altuerak bat datozela ezarritako neurriekin.

i) Piezak moztu dira, ahalik eta material gutxiena galduz alferrik.

j) Gidatarako eta euskarritarako berdingidak nibelatu dira.

k) Eskaiola jarraituko sabai faltsuak jartzean, perimetroko junturak errespetatu dira.

l) Egindako lanaren neurketa egin da.

m) Erlazionatutako lanak baloratu dira, eskuko bitartekoak edo bitarteko informatiko errazak erabiliz.

n) Indarreko araudien arabera edo fabrikatzaileak ezarritakoaren arabera banatu dira torlojuak.

ñ) Lan-eremua ordenatuta eta garbi mantendu da.

o) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta horiekin lotuta ingurumena babestekoak aplikatu dira.

2. Plakazko sabai faltsuak jartzen ditu, eta erlazioak egiten ditu batetik materialen eta gauzatze-tekniken eta bestetik euskarriaren ezaugarrien eta fabrikatzaileak aurreikusitako euskarri motaren artean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plakazko sabai faltsuen ezaugarriak eta eraikuntzarako aplikazioak deskribatu dira.

b) Tresnak, eusteko sistemak eta bitarteko lagungarriak aukeratu dira, egin beharreko lanaren arabera.

c) Tresnak eta bitarteko lagungarriak aukeratu dira, egin beharreko lanaren arabera.

d) Bitarteko lagungarriak eta taldekako babeserako bitartekoak muntatu dira.

e) Materiala pilatu eta banatu da, aurreikusitako lan zamaren arabera, baita fabrikatzaileak ezarritako baldintzen arabera ere.

f) Zuinketarako mailak trazatu dira.

g) Ainguratze puntuak banatu dira, aurreikusitako euste-sistemaren arabera.

h) Egiaztatu da forjaketaren beheko aldeko eta zorurako altuerak bat datozela ezarritako neurriekin.

i) Aurreikusitako diseinuaren arabera moztu dira piezak.

j) Profilak moztu dira (lehen eta bigarren mailakoak) ahalik eta material gutxien galduz alferrik.

k) Gidatarako eta euskarritarako berdingidak ezarri dira, behar bezala nibelatuak, egin beharreko sabai faltsua lerrokatzeko.

l) Diseinuaren banaketa modularra errespetatu da, instalazioetako elementu integratuei dagokienez.

m) Egindako lanaren neurketa egin da.

n) Zerrendatutako lanak baloratu dira, eskuko bitartekoak edo bitarteko informatiko errazak erabiliz.

ñ) Plaken, esekiduren eta profilen hondarrak kendu dira, segurtasun baldintzak eta ingurumena errespetatzekoak betez.

o) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta horiekin lotuta ingurumena babestekoak aplikatu dira.

3. Moldurak eta apaindurak ezartzen ditu, elkarren artean erlazionatuz batetik materialak, finkapenak, hondoratuak, mekanismo kutxak eta gauzatze teknikak eta bestetik aurreikusitako euskarriaren ezaugarriak eta akabera funtzionalaren eta/edo estetikoaren ezaugarriak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Moldurak jartzeko lanak eta barne dekorazioko aplikazioak deskribatu dira.

b) Ezarri da zer baldintza bete behar dituen lan eremuak, mugikortasunarekin eta segurtasunari dagokienez.

c) Tresnak, eusteko sistemak eta bitarteko lagungarriak aukeratu dira, egin beharreko lanaren arabera.

d) Egiaztatu da euskarriak badituela behar diren hezetasun eta garbitasun baldintzak.

e) Bitarteko lagungarriak eta taldekako babeserako bitartekoak muntatu dira.

f) Materiala pilatu eta banatu da, aurreikusitako lan zamaren arabera.

g) Zuinketa mailak trazatu dira, honako hauek bermatuz: lerrokadura, horizontaltasuna eta/edo jarritako elementuak zentraturik egotea.

h) Finkatze edo ainguratze puntuak banatu dira, horrela molduren, apainduren eta gisa horretako instalazioen egonkortasuna bermatzeko.

i) Aurreikusitako diseinuaren arabera jarri dira piezak (moldurak, beira-zumitzak, zurburuak, arrosarioak, girlandak eta floroiak, besteak beste).

j) Materialak ahalik gutxien alferrik galduz moztu dira piezak.

k) Instalazioetarako kutxak eta zuloak aurreikusi eta utzi dira.

l) Molduren kokaleku eta izaeren araberako itsasgarri edo ainguratze egokiak erabili dira, fabrikatzaileak zehaztutako jarraibideen arabera.

m) Junturak eskaiola orearekin errepasatu dira, jarritako elementuaren jarraitutasuna lortzeko.

n) Egindako lanaren neurketa egin da.

ñ) Zerrendatutako lanak baloratu dira, eskuko bitartekoak edo bitarteko informatiko errazak erabiliz.

o) Molduren eta ainguratzeen hondarrak kendu dira, segurtasun baldintzak eta ingurumena errespetatzekoak betez.

p) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta horiekin lotuta ingurumena babestekoak aplikatu dira.

4. Sabai faltsuak eta/edo moldurak jartzeko aurrekontuak egiten ditu, materialen eta baliabideen kostua identifikatuz, baita prozesuaren zailtasunak ikusiz ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Obraren elementuak eta dokumentazio grafikoa erlazionatu dira.

b) Oinarrizko neurketako bitartekoak erabili dira.

c) Egin beharreko zaharberritzearen neurriak hartu dira.

d) Jarduketarako behar diren materialak zein diren finkatu da.

e) Hondakinen gutxi gorabeherako kubikazioa kalkulatu da.

f) Behar den materialaren kantitatea eta prezioa kalkulatu da.

g) Jarduketak eskatuko duen denbora kalkulatu da.

h) Horretarako zailtasunak seinalatu dira.

i) Lehendik diren instalazioak desmuntatzeko kostua baloratu da.

j) Fakturak egin dira, aurrekontuari jarraikiz, eta egon litezkeen desbideratzeak justifikatu, betiere legezko betebeharrak betez.

k) Aurrekontua prestatzeko aplikazio informatiko oinarrizkoak erabili dira.

Edukiak.

Kanpoaldean piezekin zoladura egitea.

-Geruzak eta azpigeruzak nibelatzea.

-Garbiketa eta mantentze-lanak.

-Bitarteko lagungarriak ezartzea.

-Materialak deskargatzeko, hornitzeko eta pilatzeko baldintzak.

-Jarduketa-eremuak seinaleztatzea.

-Egokitzeko, hornitzeko eta kentzeko ekipoak erabiltzea.

-Norbera babesteko ekipoak.

-Obrako behin-behineko elementuak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Sabai faltsu jarraituak jartzea:

-Tresnak eta bitarteko lagungarriak: motak, ezaugarriak, mantentzea eta erabilera.

-Materialak: ezaugarriak, motak eta propietateak.

-Zuinketak: metodoak, nibelatzea eta trazadura.

-Eskaiola plakak paratzea. Ainguratze sistemak. Torlojuak eta mekanismoak.

-Mozketak eta inglete lanak: metodoak eta aplikazioak. Instalazioak.

-Plantxen junturak errepasatzea: prozedura eta aplikazioa.

-Perimetroko junturak: eginkizunak, motak eta gauzatzea. Instalazioetarako baoak eta mozketak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Norberaren eta taldearen prebentzio neurriak eta ekipoak.

Plakazko sabai faltsuak jartzea:

-Tresnak eta bitarteko lagungarriak: motak, ezaugarriak, mantentzea eta erabilera.

-Plaka motak: ezaugarriak, morfologia, propietateak.

-Zuinketak: metodoak, nibelatzea eta trazadura.

-Profileria motak: agerikoa, erdi ezkutua eta ezkutua.

-Eusteko egitura: lehen mailakoa, lehen eta bigarren mailakoa.

-Esekitze motak: eusteko egitura, forjatua.

-Plakak eta profilak moztea eta horien inglete lanak egitea: metodoak eta aplikazioa.

-Modulazioa eta instalazio integratuak. Baoak irekitzea.

-Perimetroko junturak: eginkizunak, motak eta gauzatzea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Norberaren eta taldearen prebentzio neurriak eta ekipoak.

Moldurak eta beste apaindura batzuk paratzea:

-Tresnak eta bitarteko lagungarriak: motak, ezaugarriak, mantentzea eta erabilera.

-Materialak: ezaugarriak, motak eta propietateak.

-Zuinketak: metodoak, nibelatzea eta trazadura.

-Moldura zuzenak jartzea: moldurak, beira-zumitzak. Finkatzeko eta ainguratzeko sistemak.

-Moldura kurbatuak: kordoiak, arrosarioak... Finkatzeko eta ainguratzeko sistemak.

-Girlandak eta plafoiak jartzea. Finkatzeko eta ainguratzeko sistemak.

-Mozketak eta inglete lanak: metodoak eta aplikazioak.

-Molduretan eta apaindura elementuetan junturak errepasatzea: prozedura eta aplikazioa.

-Errefortzuak, pisuak eta mugimenduak.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Norberaren eta taldearen prebentzio neurriak eta ekipoak.

Sabai faltsuak jartzeko lanen balorazioa:

-Materialak eta lanak zehaztea sabai faltsuak jartzearekin lotutako baldintzen agirian.

-Lanak neurtzea. Obrako neurketa. Plano gaineko neurketa. Neurtzeko irizpideak aplikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko aplikatzekoak diren neurriak eskatzea.

-Aurrekontuak egitea. Eskuzko kalkulu prozedurak erabiltzea. Aplikazio informatikoak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek behar den prestakuntza du sabai faltsuak jartzeko, jarraituak eta plaka bidezkoak, obra berriko eraikinetan, birgaitzeetan eta zaharberritzeetan.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Oinarrizko muntaketa teknikak erabiltzea.

-Aldamioak muntatzea eta desmuntatzea.

-Neurtzeko oinarrizko sistemak aplikatzea.

-Bete beharreko ingurumeneko eta segurtasuneko xedapenak.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Sabai faltsu jarraituak jartzea.

-Sabai faltsu jarraituak finkatzeko eta ainguratzeko sistemak.

-Plaka bidezko sabai faltsuak jartzea.

-Plaka bidezko sabai faltsuak ainguratzeko eta esekitzeko sistemak.

-Eskaiolan moldurak eta apaindurak ezartzea.

-Eskaiolazko moldurak eta apaindurak ainguratzeko eta finkatzeko sistemak.

-Neurtzeko sistemak eta horien aplikazioak.

-Sabai faltsuak, moldurak eta antzeko lanak egiteko, materialak baloratzea eta aurrekontuak egitea.

Lanbide modulua: Pintatzea eta papereztatzea.

Kodea: 3085.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Inprimazioak aplikatzen ditu paramentuetan eta beste azalera batzuetan, erlazionatuz, batetik, gauzatzeko teknikak eta, bestetik, euskarriaren ezaugarriak eta akabera motaren ezaugarriak, baita perimetroko babesa ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Euskarrien ezaugarriak deskribatu dira.

b) Tresnak eta bitarteko lagungarriak aukeratu dira, egin beharreko lanaren arabera.

c) Bitarteko lagungarriak eta taldekako babeserako bitartekoak muntatu dira.

d) Materialak jasotako jarraibideen arabera aukeratu dira.

e) Aurreikusitako akaberaren arabera egokitu da euskarria.

f) Babeserako bitartekoak erabili dira, hautsik ez askatzeko.

g) Ezarritako pintura aplikatzeko edo papereztatze prozesuaren aurreko inprimazio lanak egin dira.

h) Inprimazioaren kalitatea egiaztatu da ikusiz edo ukituz.

i) Akatsak konpontzeko teknikak aplikatu dira.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeari buruz eskatutako zehaztapenak aplikatu dira.

k) Pintatu beharreko elementuetan zinta jarri eta horiek tapatu egin dira.

l) Lan-eremua ordenatuta eta garbi mantendu da.

2. Barneko paramentuak kola-pinturarekin margotzen ditu, behar diren lanak deskribatzen ditu, egoki diren teknikak aplikatzen, eta babestu beharreko guneak estaltzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kola pinturaren ezaugarriak eta haren aplikazioak deskribatu dira.

b) Behar diren baliabideak aukeratu dira (tresnak, bitarteko lagungarriak, materialak, errendimendua, etab.).

c) Fabrikatzailearen jarraibideak betez egin eta mantendu dira nahasketak (tenperatura, hezetasuna, dosifikatzea, etab.).

d) Aplikatzerakoan, kolorea doitu da.

e) Eskatutako loditasunarekin lortu da nahasketa.

f) Eskatutako kalitatearekin aplikatu da lehenbiziko geruza euskarriko azaleran.

g) Lehortzeko denborak errespetatu dira.

h) Gainerako eskualdiak teknika egokiarekin aplikatu dira (brotxa, arrabola edo pistola), euskarriaren ezaugarriak kontuan hartuz.

i) Egiaztatu da zehaztutako kolore-ezaugarriak dituztela pintatutako paramentuek.

j) Egiaztatu da margotutako paramentuek ez dutela piltzarrik, pitzadurarik, altxaturik, poltsarik edo uniformetasun faltarik.

k) Egindako lanaren neurketa egin da.

l) Babestu beharreko guneak estali dira.

m) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

n) Zerrendatutako lanak baloratu dira, eskuko bitartekoak edo bitarteko informatiko errazak erabiliz.

3. Azalerak pintura plastikoarekin margotzen ditu, behar diren eragiketak deskribatzen ditu eta egoki diren teknikak aplikatzen ditu, gainerako eremuak babesturik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pintura plastikoaren ezaugarriak eta haren aplikazioak deskribatu dira.

b) Behar diren baliabideak aukeratu dira (tresnak, bitarteko lagungarriak, materialak, etab.).

c) Fabrikatzailearen jarraibideak betez egin eta mantendu dira nahasketak (tenperatura, hezetasuna, dosifikatzea, errendimendua, etab.).

d) Aplikatzerakoan, kolorea doitu da.

e) Eskatutako loditasunarekin lortu da nahasketa.

f) Eskatutako kalitatearekin aplikatu da lehenbiziko geruza euskarriko azaleran.

g) Lehortzeko denborak errespetatu dira.

h) Gainerako eskualdiak teknika egokiarekin aplikatu dira (brotxa, arrabola edo pistola), euskarriaren ezaugarriak kontuan hartuz.

i) Egiaztatu da zehaztutako kolore-ezaugarriak dituztela pintatutako paramentuek.

j) Egiaztatu da margotutako paramentuek ez dutela piltzarrik, pitzadurarik, altxaturik, poltsarik edo uniformetasun faltarik.

k) Babestu beharreko guneak estali dira.

l) Egindako lanaren neurketa egin da.

m) Erlazionatutako lanak baloratu dira, eskuko bitartekoak edo bitarteko informatiko errazak erabiliz.

n) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

4. Barneko paramentuak papereztatzen ditu, behar diren lanak deskribatzen eta egoki diren teknikak aplikatzen ditu beharrezkoak diren txukuntasun eta garbitasunarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material beharrak aurreikusi dira, baita hausturengatik edo hondakinengatik beharko diren gehigarriak ere.

b) Behar diren baliabideak aukeratu dira (tresnak, bitarteko lagungarriak, materialak, etab.).

c) Paramentua markatu da, zerrenden bertikaltasuna eta kokapena zehazturik.

d) Ezaugarri geometriko bereziak dituzten elementuak papereztatzeari konponbidea eman zaio.

e) Behar diren proportzioekin prestatu da itsasgarria.

f) Paramentuaren altueraren eta/edo ezaugarri geometriko berezien arabera moztu dira paper zerrendak.

g) Paperari eta paramentuari behar den itsasgarri kantitatea jarri zaie, euskarriaren izaera kontuan harturik.

h) Paper zerrenden bertikaltasuna egiaztatu da.

i) Egiaztatu da ez dagoela hausturarik, tolesdurarik ez aire poltsarik.

j) Zerrenden arteko lotura egiaztatu da, baita papereko marrazkiak bat datozela ere.

k) Egindako lanaren neurketa egin da.

l) Erlazionatutako lanak baloratu dira, eskuko bitartekoak edo bitarteko informatiko errazak erabiliz.

m) Lana egiteko behar diren txukuntasuna eta garbitasuna izan dira.

n) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako arauak aplikatu dira.

5. Margotzeko eta/edo papereztatzeko aurrekontuak egiten ditu, materialen eta baliabideen kostua identifikatuz, baita prozesuaren zailtasunak ikusiz ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Obraren elementuak eta dokumentazio grafikoa erlazionatu dira.

b) Oinarrizko neurketako bitartekoak erabili dira.

c) Egin beharreko zaharberritzearen neurriak hartu dira.

d) Jarduketarako behar diren materialak zein diren finkatu da.

e) Hondakinen gutxi gorabeherako kubikazioa kalkulatu da.

f) Behar den materialaren kantitatea eta prezioa kalkulatu da.

g) Jarduketak eskatuko duen denbora kalkulatu da.

h) Horretarako zailtasunak seinalatu dira.

i) Lehendik diren instalazioak desmuntatzeko kostua baloratu da.

j) Fakturak egin dira, aurrekontuari jarraikiz, eta egon litezkeen desbideratzeak justifikatu, betiere legezko betebeharrak betez.

k) Aurrekontua prestatzeko aplikazio informatiko oinarrizkoak erabili dira.

Edukiak.

Inprimazioen aplikazioa:

-Tresnak eta bitarteko lagungarriak: motak, ezaugarriak, mantentzea eta erabilera.

-Euskarriak egokitzeko teknikak: garbiketa, desugerketa, zigilatzea, sare metalikoa, besteak beste.

-Paramentuen gaineko inprimazioak: igeltsuak, pinturak, kartoi-igeltsuak.

-Zuraren gaineko inprimazioak: mikroorganismoak, intsektuak, koloregalduak eta geruzak. Jarduteko prozedurak.

-Euskarri metalikoen gaineko inprimazioak: oxidoak, pinturak eta koipeak. Lan metodoak.

-Obrako behin-behineko elementuak. Lan-eremuak seinaleztatzea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak. Materialez hornitzea eta materialak deskargatzea eta pilatzea.

-Norberaren eta taldearen prebentzio neurriak eta ekipoak.

-Obra-lekuetako txukuntasuna, segidak eta garbitasuna.

Kola pintura aplikatzea:

-Kola pinturaren osaera eta propietateak. Aplikatzeko eremuak. Fabrikatzailearen jarraibideak.

-Tresnak eta bitarteko lagungarriak: motak, ezaugarriak, mantentzea eta erabilera.

-Produktuaren kalitatea. Europako markak eta kalitate zigilu eta agiriak.

-Soslaiak babestea: babestu beharreko elementuak eta babesteko bitartekoak eta teknikak.

-Kola pintura leuna aplikatzea: brotxa, arrabola eta pistola.

-Kola pintura pikatua aplikatzea: arrabola.

-Kola pintura tantaka: oreak eta jaurtitzeko tresnak.

-Tantakako kola pintura aplikatzea: pistola.

-Tantakako kola pinturaren akaberak: tanta fina, lodia, zapaldua eta marratua.

-Kola pinturako lan hauek baloratzea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Segurtasuna eta osasuna: garraioa, ergonomia eta babesa.

Pintura plastikoaren aplikazioa:

-Pintura plastikoaren osaera eta propietateak. Aplikazioa. Fabrikatzailearen jarraibideak.

-Produktuaren kalitatea. Europako markak eta kalitate zigilu eta agiriak.

-Tresnak eta bitarteko lagungarriak: motak, ezaugarriak, mantentzea eta erabilera.

-Soslaiak babestea: babestu beharreko elementuak eta babesteko bitartekoak eta teknikak.

-Brotxa bidezko aplikazioa: brotxa motak, errendimendua, arrastoa.

-Arrabola aplikatzea: arrabola motak, akaberak, paramentuen elkarketak, arrastoa.

-Pistola bidezko aplikazioa: pistola motak, errendimenduak, lodierak, arrastoa.

-Pintura plastiko leuna aplikatzea: brotxa, arrabola eta pistola.

-Pintura plastiko pikatua aplikatzea. Arrabola eta eskuila.

-Tantakako pintura plastikoaren aplikazioa: tanta fina, lodia, zapaldua eta marratua. Akaberak.

-Pintura plastikoko lanak baloratzea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Segurtasuna eta osasuna: garraioa, ergonomia, banakako babesa eta taldekakoa.

-Margotu beharreko lekuak estaltzea, horietan zintak jartzea eta babesak paratzea.

Papereztatzea:

-Produktuaren kalitatea. Europako markak eta kalitate zigilu eta agiriak.

-Tresnak eta bitarteko lagungarriak: motak, ezaugarriak, mantentzea eta erabilera.

-Zuinketak: pieza osoak eta partzialak, puntu bereziak.

-Euskarria prestatzea, bidezko bada: dauden pinturak edo paperak kentzea, akatsak, masilla jartzea, lixatzea, zigilatzea.

-Itsasgarria prestatzea: nahasketa, proportzioa, tratamendua, behar den denboraz uztea.

-Euskarrietan eta paperetan itsasgarriak aplikatzea: kolatzeko mahaia, papera jartzea, itsasgarria hedatzea.

-Soslaiak babestea: markoak, zokaloa, entxufeak eta etengailuak.

-Ohiko papereztatzea, binilozkoa eta ehun akabera duena: bilkari kopurua, bustitzea, zerrenden norabidea eta bertikaltasunak, elkarketak eta elkarguneen altuerak, junturak.

-Elkarketak gauzatzea eta puntu bereziak: izkinak, txokoak, ateak, leihoak, erradiadoreak, kutxak, entxufeak eta etengailu elektrikoak.

-Papereztatze lanak baloratzea. Neurketak. Aurrekontuak.

-Segurtasuna eta osasuna: garraioa, biltegiratzea eta bitarteko lagungarriak.

-Segurtasunerako ekipamenduak: banakakoak eta taldekakoak.

-Papereztatzearen segida.

Pintura eta papereztatze lanak baloratzea:

-Materialak eta lanak zehaztea pinturen aplikazioarekin eta paramentuen papereztatzearekin lotutako baldintzen agirian.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko aplikatzekoak diren neurriak betetzea. Behar diren bitartekoak.

-Lanak neurtzea. Obrako neurketa. Plano gaineko neurketa. Neurtzeko irizpideak aplikatzea.

-Aurrekontuak egitea. Eskuzko kalkulu prozedurak erabiltzea. Aplikazio informatikoak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek behar den prestakuntza du obra-lekuak egokitzeko, obra berriko eraikinetan, birgaitzeetan eta zaharberritzeetan.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Pinturako oinarrizko teknikak aplikatzea.

-Aldamioak muntatzea eta desmuntatzea.

-Bete beharreko ingurumeneko eta segurtasuneko xedapenak.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Itsasgarriak, koloreak eta nahasketak prestatzea.

-Inprimazioak gauzatzea.

-Kola pinturak eta pintura plastikoak aplikatzea.

-Papereztatzeak gauzatzea.

-Egindako lanaren neurketa.

-Materialak baloratzea eta pinturako eta papereztatzeetako aurrekontuak egitea.

Lanbide modulua: Eraikinen oinarrizko zaharberritze eta mantentze lanak.

Kodea: 3086.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aurrekontuak egiten ditu, materialen eta baliabideen kostua identifikatuz, baita prozesuaren zailtasunak ikusiz ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Obraren elementuak eta dokumentazio grafikoa erlazionatu dira.

b) Oinarrizko neurketako bitartekoak erabili dira.

c) Egin beharreko zaharberritzearen neurriak hartu dira.

d) Jarduketarako behar diren materialak zein diren finkatu da.

e) Hondakinen gutxi gorabeherako kubikazioa kalkulatu da.

f) Behar den materialaren kantitatea eta prezioa kalkulatu da.

g) Jarduketak eskatuko duen denbora kalkulatu da.

h) Horretarako zailtasunak seinalatu dira.

i) Lehendik diren instalazioak desmuntatzeko kostua baloratu da.

j) Fakturak egin dira, aurrekontuari jarraikiz, eta egon litezkeen desbideratzeak justifikatu, betiere legezko betebeharrak betez.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruzko zehaztasunek eskatzen dituztenak baloratu dira.

l) Aurrekontua prestatzeko aplikazio informatiko oinarrizkoak erabili dira.

2. Zaharberritzeetako obra-lekuak egokitzen ditu, honako hauek identifikatuz: tresnak, pilatzeko baldintzak, materialak eta bitarteko lagungarrien antolaketa.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa eremuak seinaleztatu dira.

b) Pilatzeko eta hondakinak botatzeko tokiak identifikatu dira.

c) Obra-lekuko eremua garbitu da.

d) Hondakin mota desberdinak identifikatu eta bereiz jarri dira.

e) Hondakin mota desberdinak era kontrolatuan bota dira.

f) Egiaztatu da aurreikusitako neurrira egokitzen direla obra-lekuak.

g) Egin beharreko lanen irismena zehaztu da.

h) Lan eremutik oztopoak lekutu dira.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuak ebaluatu dira, eta lan mota desberdinetako arriskuei aurrea hartzeko neurriak hartu dira.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeari buruz eskatutako zehaztapenak aplikatu dira.

3. Paramentuak saneatu dira, eta horretarako lanen segida eta horien tipologia erlazionatu dira, eta behar diren teknikak aplikatu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paramentuen akats ohikoen ezaugarriak identifikatu dira (hezetasunak, pitzadurak, arrakalak, etab.).

b) Jarduketarako behar den materiala prestatu da.

c) Eremua markatu da eta behar den materiala uniformeki banatu da.

d) Horniduretarako instalazioak errespetatu dira.

e) Dauden egiturak errespetatu dira.

f) Fabrikak, sabaiak eta zoruak erregularizatu dira.

g) Neurtzeko eta nibelatzeko oinarrizko ekipoak erabili dira.

h) Ainguratzeko edo eusteko grapak eta bendak jarri dira.

i) Egituran aurkitutako materialen erresistentziari buruzko zalantzen gaineko kontsultak egin dira.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zerrendatutako neurriak aplikatu dira.

k) Egindako lanaren erantzukizuna beren gain hartu dute.

4. Paramentuak margotzen ditu, erabili beharreko euskarri mota eta gauzatzeko teknikak erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egiaztatu da ea euskarria egokia den pinturarako edo inprimaziorako.

b) Euskarria finkatzeko behar den denbora errespetatu da.

c) Euskarriaren aldez aurreko prestaketak deskribatu dira.

d) Inprimazio motak identifikatu dira.

e) Euskarri motarako egokiak diren pintura motak identifikatu dira.

f) Egiaztatu da hezetasun eta tenperatura mailak egokiak direla jarduketa eremurako.

g) Aurkitutako elementu metalikoak tratatu dira.

h) Lehorketa mota desberdinetarako denborak errespetatu dira.

i) Pintura eskualdiak teknika egokiarekin aplikatu dira, euskarriaren ezaugarriak kontuan hartuz.

j) Zurezko elementuak bernizen bidez tratatu dira.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruz eskatutako zehaztasunak aplikatu dira.

l) Laneko arriskuen prebentziorako eta babeserako ekipoak erabili dira.

m) Egiaztatu da zehaztutako kolore-ezaugarriak dituztela pintatutako paramentuek.

Edukiak.

Zaharberritzeko obra txikien aurrekontuak egitea:

-Obra motak, ezaugarriak.

-Neurtzea: flexometroa, neurketa zinta, nibela, etab.

-Materialak eta soberan geldituko den material kantitatea kalkulatzea.

-Hondakinen kubikatzearen oinarrizko kalkulua.

-Lana entregatzeko epeak, ordaintzeko moduak eta kalitateak.

-Irabazien marjina.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak. Behar diren bitartekoak.

Zaharberritzeetan obra-lekuak egokitzea:

-Erabiltzen diren makina, tresna eta hornigai motak.

-Makinen, tresnen eta osagarrien funtzionaltasuna ekoizte prozesuan.

-Segurtasuneko irizpide eta betebeharrak produkzio prozesuan.

-Makinetako zati suntsigarriak eta doigarriak.

-Makinak doitzeko eragiketak: ebakigailuaren arkuak aldatzea.

-Lehen mailako mantentze eragiketak.

-Matxura ohikoenak.

-Segurtasun arauak.

-Laneko arriskuen prebentzioa.

-Ebakitzeko teknika eta prozedurak, material bakoitzarekin.

-Norbera babesteko ekipoak.

-Laneko arriskuak prebenitzeko aplikatu beharreko neurriak.

Paramentuak saneatzea:

-Esku erremintak erabiltzea: paleta, zizela, mazoa, oraska, plomua, etab.

-Oinarrizko neurketa eta nibelazio ekipoak erabiltzeko teknikak eta prozedurak.

-Pikatzea, paretetan, zoruetan eta sabaietan.

-Hondakinak gaika kentzea.

-Gainaldeen eta aplikatu beharreko produktuaren egoera.

-Akatsak zuzentzea.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Oinarrizko pintura zaharberritzeetako obretan:

-Pinturako oinarrizko materiala erabiltzea: brotxak, arrabolak, ontziak, pertikak, espatulak, lixagailuak, etab.

-Bitarteko lagungarriak paratzea: astoak, eskailerak, panelak, etab.

-Paramentuak prestatzeko oinarrizko teknikak, masillak erabiltzea.

-Euskarri metalikoak lixatzeko oinarrizko teknikak.

-Zura bernizatzeko oinarrizko teknikak.

-Pintatu behar ez diren beste elementu batzuk babesteko teknikak: babes zintak, zinta itsasgarriak, etab.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du eginkizun hauei loturiko prestakuntza: zaharberritze eta birgaitze txikiak egitea, hainbat ogibidetako laguntzak barne direla.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Obra-lekuak lan desberdinetara egokitzea.

-Behar diren neurriak hartzea.

-Eraikuntza mota desberdinak egiteko ekipoak, laguntza bitartekoak eta tresnak identifikatzea.

-Segurtasun neurriak eta hirigintzako udal araudia betetzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Aurrekontuak egitea.

-Paramentuak, sabaiak, zoruak eta estaldurak saneatzea.

-Iturgintzako, saneamenduko eta elektrizitateko elementuak desmuntatzea.

-Hezetasunak eta egitura-mugimenduek ukitutako fabrikak prestatzea.

-Erretenak irekitzea kanalizazioetarako.

-Erabiltzailearen mantentze-lanak.

Modulua: Zientzia aplikatuak II.

Kodea: 3019.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, ekuazioak eta sistemak ebazteko metodoak aplikatuz eta lengoaia aljebraikoaren zehaztasuna, sinpletasuna eta erabilgarritasuna baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Identitate nabarmenak erabili dira polinomioekin egindako eragiketetan.

b) Zenbakizko balioak lortu dira adierazpen aljebraiko batetik abiatuta.

c) Lehen eta bigarren mailako ekuazio errazak ebatzi dira modu aljebraiko eta grafikoan.

d) Ohiko problemak eta beste jakintza arlo batzuetakoak ebatzi dira ekuazioen eta sistemen bidez.

e) Lengoaia aljebraikoaren zehaztasun, sinpletasun eta erabilgarritasuna baloratu da, benetako bizitzan agertzen diren egoerak irudikatzeko.

2. Zenbait eratako problema errazak ebazten ditu horien azterketa erkatuaren bidez eta metodo zientifikoaren faseak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hipotesi errazak planteatu dira, zenbait bide erabiliz bildu diren zuzeneko edo zeharkako behaketetatik abiaturik.

b) Hipotesiak aztertu dira eta horien azalpenari buruzko lehen hurbilketa adierazi da.

c) Zenbait eratako metodo eta prozedura esperimental errazak planifikatu dira hipotesia ezeztatzeko ala ez.

d) Taldean lan egin da soluzioa planteatzerakoan.

e) Egiaztatze saiakuntzetako emaitzak bildu eta dokumentu batean azaldu dira modu koherentean.

f) Emaitza argudio eta probekin defendatu da; azaldutako hipotesien egiaztatze edo ezeztatzeak.

3. Ingurune errealetan agertzen diren irudi geometrikoen zuzeneko eta zeharkako neurketak egiten ditu, beharrezkoak diren tresnak, formulak eta teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresna egokiak erabili dira gorputz eta irudi geometrikoen angeluak, luzerak, areak eta bolumenak neurtzeko, neurketa eskalak interpretatuz.

b) Estrategia desberdinak erabili dira (antzekotasunak, irudi sinpleagoetan deskonposatzea, besteak beste), ingurune fisikoan zeharkako neurriak zenbatetsi edo kalkulatzeko.

c) Perimetroak, areak eta bolumenak kalkulatzeko formulak erabili dira eta unitate zuzenak esleitu dira.

d) Taldean lan egin da neurriak lortzean.

e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira irudiak agertzeko.

4. Bi magnitudeko grafikoak interpretatzen ditu, horien parametro adierazgarriak kalkulatuz eta oinarrizko funtzio matematikoekin eta balio estatistiko nagusiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzenaren ekuazioa zenbait modutan adierazi da.

b) Funtzio koadratikoa grafikoki irudikatu da, metodo errazak aplikatuz irudikapen hori egiteko.

c) Grafikoki irudikatu da alderantzizko funtzioa.

d) Grafikoki irudikatu da funtzio esponentziala.

e) Benetako egoerei lotutako funtzio mota desberdinak irudikatzen dituzten grafikoetatik informazioa atera da.

f) Hiztegi egokia erabili da ausarekin eta estatistikarekin zerikusia duten egoerak deskribatzeko.

g) Taula eta grafiko estatistikoak egin eta interpretatu dira.

h) Banaketa estatistikoaren ezaugarriak aztertu dira, zentralizazio eta barreiadura neurriak lortuz.

i) Gertakarien propietateak eta probabilitatea aplikatu dira.

j) Ohiko problemak probabilitateko kalkulu errazen bidez ebatzi dira.

5. Teknika fisikoak edo kimikoak aplikatzen ditu, beharrezkoa den materiala erabiliz, laborategiko praktika errazak egiteko, esku hartzen duten magnitudeak neurtuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategi batean erabiltzen den oinarrizko materialaren eskuragarritasuna egiaztatu da.

b) Oinarrizko magnitudeak identifikatu eta neurtu dira, hala nola masa, pisua, bolumena, dentsitatea, tenperatura.

c) Material organikoetan dauden biomolekula mota desberdinak identifikatu dira.

d) Animalien zein landareen ehunak eta zelula deskribatu dira tresna optikoen bitartez behatuz.

e) Saiakuntzen txostenak prestatu dira, horietan jasoz jarraitu den prozedura, lortutako emaitzak eta amaierako ondorioak.

6. Prozesu biologikoetan eta industrian gertatzen diren erreakzio kimikoak ezagutzen ditu, eta horiek eguneroko bizitzan duten garrantziari buruzko arrazoiak ematen ditu eta gertatzen diren aldaketak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako, naturako eta industriako erreakzio kimiko nagusiak identifikatu dira.

b) Erreakzio kimikoen agerpenak deskribatu dira.

c) Erreakzio kimiko baten osagai nagusiak deskribatu dira, bai eta energiak erreakzio horretan duen esku-hartzea ere.

d) Ereduko erreakzio kimiko batzuk ezagutu dira, esate baterako errekuntza, oxidazioa, deskonposatzea, neutralizazioa, sintesia, aerobikoa, anaerobikoa.

e) Erreakzio kimiko errazen osagaiak eta prozesua identifikatu dira laborategiko saiakuntzen bidez.

f) Txostenak egin dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, industria aipagarrienei buruz: elikagai industriak, kosmetikakoak, birziklatzea egitea dutenak, horietan izaten diren prozedurak modu errazean deskribatuz.

7. Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak identifikatzen ditu, eta energia hori aplikatzean sortzen den kutsaduraren ondorioak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak aztertu dira.

b) Fusio eta fisio nuklearraren prozesuak bereizi dira.

c) Hondamendi naturalen ondorioz edo zentral nuklearrak gaizki kudeatu eta mantentzearen ondorioz gertatzen diren isurketa nuklearrei buruzko arazo batzuk identifikatu dira.

d) Hondakin nuklearren arazoari buruzko argudioak eman dira.

e) Taldean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz lan egin da.

8. Lur planetan gertatzen diren aldaketak identifikatzen ditu, arrazoiak azalduz eta erliebearen eta paisaiaren arteko desberdintasunak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko eragile geologikoak identifikatu dira, baita erliebean duten eragina ere.

b) Meteorizazio motak bereizi dira eta erliebean dituzten ondorioak identifikatu.

c) Higadura prozesua aztertu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak ezagutuz.

d) Garraio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

e) Sedimentazio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak, egoerak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

9. Airearen kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzen ditu, horien jatorriak identifikatuz eta sortzen dituzten ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Airearen kutsadurako gertakariak eta kutsaduraren eragile nagusiak ezagutu dira.

b) Euri azidoari buruz ikertu da, baita berehalakoan eta etorkizunean nolako ondorioak dituen eta nola saihesten ahalko litzatekeen ere.

c) Berotegi efektua deskribatu da, eta hori sorrarazten duten edo sortzen laguntzen duten arrazoiak eta eragina murrizteko neurriak azaldu dira.

d) Ozono geruza pixkanaka galtzeak sortzen dituen arazoak deskribatu dira, bai eta pertsonen osasunean, hidrosferaren orekan eta populazioetan dituen ondorioak ere.

10. Uraren kutsatzaileak identifikatzen ditu, eta ingurumenean duten eragina arazketa tratamenduarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Urak planetako bizitzan eta biziraupenean duen eginkizuna ezagutu eta baloratu da.

b) Akuiferoen kutsadurak izaki bizidunen populazioetan duen eragin kaltegarria identifikatu da.

c) Zenbait jatorritako ur laginetan izaten ahal diren kutsatzaileak identifikatu dira, jatorri horiek planifikatuz eta laborategian saiakuntzak eginez.

d) Uraren kutsadurak eta haren erabilera arduratsuak sortzen dituzten ondorioak aztertu dira.

11. Ingurumenaren orekari eusten laguntzen du, garapen jasangarriari buruzko oinarrizko ildoak aztertuz eta azalduz eta ingurumena hobetu eta zaintzeko ekintzak proposatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen jasangarriaren inplikazio positiboak aztertu dira.

b) Garapen jasangarriari laguntzera bideratutako oinarrizko neurriak proposatu dira.

c) Ingurumena mantendu ahal izateko oinarrizkoak diren estrategiak diseinatu dira.

d) Taldean lan egin da ingurumena hobetzeko helburuak identifikatzerakoan.

12. Ohiko egoeretan agertzen diren indarrak eta sortzen dituzten ondorioak erlazionatzen ditu, kontuan harturik esku hartzen duten objektuen eta magnitudeen mugimenduan edo geldialdian nola laguntzen duten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiko mugimenduak bereizi dira haien ibilbidearen eta lastertasunaren arabera.

b) Beren artean erlazionatu dira bidean egindako distantzia, abiadura, denbora eta azelerazioa, eta ohiko erabilerako unitateetan adierazi dira.

c) Bektorialki irudikatu dira magnitude batzuk, hala nola abiadura eta azelerazioa.

d) Higidura zuzen uniformea definitzen duten parametroak azaldu dira adierazpen grafikoa eta matematikoa erabiliz.

e) Abiaduren kalkulu errazak egin dira azelerazio konstanteko mugimenduetan.

f) Kausa-efektu erlazioa deskribatu da egoera desberdinetan, indarren eta mugimenduen arteko lotura bilatzeko.

g) Newtonen legeak aplikatu dira eguneroko bizitzako egoeretan.

13. Energia elektrikoaren ekoizpen, garraio eta erabileraren oinarrizko alderdiak eta kontsumoan esku hartzen duten faktoreak identifikatzen ditu, izandako aldaketak eta magnitude eta balio bereizgarriak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako elektrizitate kontsumoan kontuan hartu behar diren oinarrizko magnitude fisikoak identifikatu eta erabili dira.

b) Elektrizitatea kontsumitu eta aurrezteko ohiturak aztertu dira eta horiek hobetzeko ildoak ezarri.

c) Zentral elektrikoak sailkatu dira eta horietan izaten den eraldatze energetikoa deskribatu da.

d) Zentral elektriko batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak aztertu dira.

e) Oinarrizko moduan deskribatu dira energia elektrikoa banatzeko etapak, sortzen denetik erabiltzailearengana iritsi bitarte.

f) Taldean lan egin da, Espainiako zentral elektrikoei buruzko informazioa biltzeko lanean.

14. Zirkuitu elektriko errazen oinarrizko osagaiak identifikatzen ditu, neurketak egiten ditu eta haien ezaugarri diren magnitudeen balioak zehazten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zirkuitu erraz bateko oinarrizko elementuak identifikatu dira, eta eguneroko bizimoduan daudenekin erlazionatu.

b) Agerian jarri dira eroale baten erresistentzia erabakitzen duten faktoreak.

c) Oinarrizko magnitude baten aldaketak esperimentatu dira oinarrizko zirkuituetan, gainerakoetan izandako aldaketen arabera.

d) Zirkuitu elektriko errazen eskemak egin dira, haien gaineko egoerak interpretatuta.

e) Elkarketetan (seriean, paraleloan eta mistoetan) izandako aldaketak deskribatu dira, eta haien adibideak eman.

f) Oinarrizko magnitude elektrikoak kalkulatu dira kontsumorako haien ohiko ingurunean.

Edukiak.

Ekuazioak eta sistemak ebaztea ohiko egoeretan:

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Formuletan zenbakizko balioak lortzea.

-Polinomioak: erroak eta faktorizazioa.

-Lehen eta bigarren mailako ekuazioen ebazpen aljebraikoa eta grafikoa.

-Sistema errazak ebaztea.

Problema errazak ebaztea:

-Metodo zientifikoa.

-Metodo zientifikoaren faseak.

-Metodo zientifikoa egoera errazei aplikatzea.

Irudi geometrikoetan neurketak egitea:

-Puntuak eta zuzenak.

-Zuzen sekanteak eta paraleloak.

-Poligonoak: horien elementuak eta sailkapena deskribatzea.

-Angelua: neurria.

-Triangeluen antzekotasuna.

-Zirkunferentzia eta horren elementuak: luzeraren kalkulua.

Grafikoen interpretazioa:

-Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea.

-Funtzio linealak. Funtzio koadratikoak.

-Estatistika eta probabilitate-kalkulua.

-Aplikazio informatikoak erabiltzea funtzio baten grafikoa irudikatu, simulatu eta analizatzeko.

Teknika fisiko edo kimikoen aplikazioa:

-Laborategiko oinarrizko materiala.

-Laborategian lan egiteko arauak.

-Laborategian lanari buruzko txostenak egiteko arauak.

-Funtsezko magnitudeen neurketa.

-Biomolekula organiko eta ez-organikoak ezagutzea.

-Mikroskopio optikoa eta lupa binokularra. Horien oinarri optikoak eta maneiua. Erabilera.

Ohiko erreakzio kimikoak ezagutzea:

-Erreakzio kimikoa.

-Erreakzio kimikoak gertatzeko baldintzak. Energiak esku hartzea.

-Erreakzio kimikoak eguneroko bizitzako esparru desberdinetan.

-Oinarrizko erreakzio kimikoak.

Kutsadura nuklearrari buruzko alderdiak identifikatzea:

-Energia nuklearraren jatorria.

-Energia nuklearra lortu eta erabiltzeko prozesu motak.

-Zentral nuklearretatik ateratzen diren hondakin erradioaktiboak kudeatzea.

Lurreko erliebean eta paisaian izaten diren aldaketen identifikazioa:

-Kanpoko eragile geologikoak.

-Erliebea eta paisaia.

-Erliebean eta paisaian eragina duten faktoreak.

-Kanpoko eragile geologikoen ekintza: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.

-Eragile geologikoen ekintzaren emaitzak identifikatzea.

Kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzea:

-Kutsadura.

-Airearen kutsadura; zergatiak eta ondorioak.

-Euri azidoa.

-Berotegi efektua.

-Ozono geruza suntsitzea.

Uraren kutsatzaileen identifikazioa:

-Ura: funtsezko faktorea planetako bizitzarentzat.

-Uraren kutsadura: zergatiak, sorrarazten duten elementuak.

-Ura edateko on bihurtzeko tratamenduak.

-Hondakin uren arazketa.

-Elurra urtzetik, ibai-deskargetatik eta euritik etortzen den ura biltzeko metodoak.

Ingurumenaren oreka eta garapen jasangarria:

-Garapen jasangarriaren kontzeptua eta aplikazioak.

-Ingurumenaren babesean eragina duten faktoreak.

Gorputzen geldialdi eta mugimendu egoeraren gaineko indarrak aipatzea:

-Mugimenduak ibilbidearen arabera sailkatzea.

-Abiadura eta azelerazioa. Unitateak.

-Magnitude eskalarrak eta bektorialak.

-Higidura zuzen uniformea. Ezaugarriak. Interpretazio grafikoa.

-Indarra: elkarrekintza baten emaitza.

-Ohiko egoeretan solido bati aplikatutako indarrak irudikatzea.

-Erresultantea.

Energia elektrikoaren ekoizpena eta erabilera.

-Elektrizitatea eta garapen teknologikoa.

-Materia eta elektrizitatea.

-Elektrizitatearen kontsumoan erabiltzen diren oinarrizko magnitudeak: energia eta potentzia. Aplikazioak ikaslearen ingurunean.

-Kontsumo ohiturak eta elektrizitatea aurreztea.

-Energia elektrikoa ekoizteko sistemak.

-Energia elektrikoa garraiatu eta banatzea. Etapak.

Oinarrizko zirkuituen osagaien identifikazioa.

-Zirkuitu elektriko baten elementuak.

-Zirkuitu elektriko baten oinarrizko osagaiak.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du ikasleek gertakari naturalak interpretatzen ikas dezaten, arrazonamendu zientifikoaren urratsez baliaturik, funtsean behaketaren eta saiakuntzaren bidez.

Era berean, eguneroko bizitzako alderdi guztietan ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen laguntzen du.

Orobat, prestakuntza ematen zaie matematikaren hizkuntza operazionala erabil dezaten mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai eguneroko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, fisika eta kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazoen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

-Grafikoen eta kurben interpretazioa.

-Metodo zientifikoa aplikatzea, bidezkoa denean.

-Ingurumenaren balorazioa eta kutsatzaileen eragina.

-Energia nuklearraren ezaugarriak.

-Oinarrizko prozedura fisiko eta kimikoen aplikazioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea.

-Indarren irudikapena.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea II.

Kodea: 3012.

Iraupena: 160 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gaur egungo gizarteen funtsezko ezaugarriak ondorioztatzen ditu horien bilakaera historikoaren azterketatik abiatuta, eta gizarte horien antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren oinarrizko ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bereizi da nolako ondorioak dituzten, gaur egungo gizarteen antolaketarentzat, oinarri izan diren joera ideologikoek, eta denboran eta espazioan kokatzen dira.

b) Gaur egungo harreman ekonomikoen eredu globalizatua baloratu da, berrikuntza teknologikoen eta ekoizpen jarduera antolatzeko sistemen ondorioz gertatu diren eraldaketa ekonomikoak aztertuz.

c) Gaur egungo antolaketa sozialaren ezaugarriak kategorietan sailkatu dira, egungo populazioaren egitura eta harreman sozialak eta denbora aldian izandako bilakaera aztertuz.

d) Gaur egungo nazioarteko harremanen bilakaera aztertu da, eta zergatien eta ondorioen azalpenak prestatu dira, egungo gatazken gainean nork bere iritziak izan ahal ditzan.

e) Europako espazioa bateratzeko prozesua baloratu da, prozesu horren bilakaera aztertuz eta Europar Batasuneko herrialdeen politika nazionaletan duen eragina azalduz.

f) Gertaera historiko orokorren bilakaera Espainiar Estatuaren bilakaera historikoarekin lotu da, bilakaeraren faseak, gatazka nagusiak eta egungo egoera identifikatuz.

g) Arte garaikidearen funtsezko ezaugarriak eta orain arte izandako bilakaera identifikatu dira, nork bere iritzi eta irizpide estetikoak eratu ahal izateko.

h) Tituluari dagozkion ekoizpen sektoreen edo sektorearen bilakaera aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta bilakaeraren mugarri nagusiak deskribatuz.

i) Jarraibideen araberako tresnak prestatu dira informazioa bildu eta zabaltzeko, egindako ikaskuntzen ebaluazioa egin ahal izateko horien bidez, betiere hiztegi zehatza erabiliz.

j) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Sistema demokratikoaren oinarrizko printzipioak baloratzen ditu, haren erakunde politiko eta ekonomikoak eta instituzioak zein diren aztertzen du, eta haien jokaera printzipio horien araberakoa izateko behar diren jarduketa ildoak ondorioztatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren oinarrizko printzipioak ezagutu dira, baita eskubide horiek gaurko munduan duten egoera ere, eta eguneroko bizitzarako inplikazioa baloratu da.

b) Printzipio gidariak, nazioarteko erakunde nagusien funtzionamendu arauak eta erakundeak aztertu dira, eta munduko gatazketan duten zeregina juzgatu.

c) Gatazken bitartekaritzan eta konponketan duen garrantzia baloratu da, eredu demokratikoa hedatzeari begira, nork bere irizpide arrazoituak garatuz gatazken konponbiderako.

d) Espainiako eredu demokratikoaren funtsezko ezaugarriak juzgatu dira, eta eredu hori zein ingurune historikotan garatu den baloratu.

e) Ingurune hurbileko harreman pertsonal eta sozialetan bereizkeriarik ezaren printzipioa izatea baloratu da, norberaren eta besteen portaerak juzgatuz eta jarrerak printzipio horri lotutako eskubide eta betebeharretara egokitzeko jarraibideak eta ekintzak ondorioztatuz.

f) Jarraibideen araberako informazio antolatua prestatu da, elkarlaneko egoeretan eta iritziak erkatu behar direnean erabiltzeko.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia arrazoituak eta arau linguistiko zuzenak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren teknikak aplikatu dira zenbait iturritatik iristen diren ahozko mezuak aztertzeko.

b) Ahozko komunikazioaren komunikazio asmoa eta gaiaren egitura ezagutu dira, izaten ahal diren erantzunak baloratuz.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak zuzen erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aplikatu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi.

e) Gramatikaren terminologia zuzena erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu, modu egituratuan, geroz eta konplexutasun handiagoa duten testuen konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa teknikak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak modu sistematikoan aplikatu dira testuen ulermenean, izaten ahal diren erabilera diskriminatzaileez oharturik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Erabilera akademiko edo profesionaleko idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilerak eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ateratzen den testua argia eta zehatza eta formatuari eta komunikazio inguruneari egokitua izan dadin.

g) Jarraibide sistematizatuak garatu dira testu idatziak prestatzean, komunikazio idatzia hobetu ahal izateko.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, edukia, formatua eta hartzailea kontuan harturik, hiztegi zuzena erabiliz hizkuntza arauen eta hautatu diren erabileren arabera.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien zehaztasuna eta baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren testuak interpretatzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta egilearen asmoa ezagutu eta ingurune historiko, soziokultural eta literarioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren mugimenduak deskribatu dira aztertutako aroan, eta lan adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailari egokitutako literatur lanen irakurketa pertsonalean, literatur lana bere testuinguruan kokatuta, eta jarraibideen araberako tresnak erabiliz.

c) Iritzi pertsonal oinarrituak adierazi dira literatur lanetan hautemandako alderdiei buruz.

d) Literatur testuak aztertzeko estrategiak aplikatu dira, gaiak eta motiboak eta elementu sinbolikoak ezagutuz eta, hala berean, baliabide estilistiko nabarmenen funtzionaltasuna.

e) Informazioa eman da egile edo lan bati buruz edo gaztelaniazko literaturako eta, hala badagokio, euskarazko literaturako garai bati buruz, kasuan kasuko informazioa modu analitikoan jasoz.

Edukiak.

Gaur egungo gizarteen balorazioa.

-Sistema demokratikoen eraikuntza.

-Ilustrazioa eta haren ondorioak.

-Gizarte liberala.

-Gizarte demokratikoa.

-Egitura ekonomikoa eta haren bilakaera.

-Antolaketa ekonomikoaren printzipioak. Gaur egungo ekonomia globalizatua.

-Bigarren globalizazioa.

-Hirugarren globalizazioa: garapenaren arazoak.

-Bertako ekoizpen sektorearen bilakaera.

-Nazioarteko harremanak.

-Herrialde boteretsuak eta gatazka koloniala.

-Europako gerra zibila.

-Deskolonizazioa eta gerra hotza.

-Gaur egungo mundu globalizatua.

-Espainia harremanen egungo esparruan.

-Europaren eraikuntza.

-Arte garaikidea.

-Kanon klasikoaren haustura.

-Zinema eta komikia masen entretenimendu gisa.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

-Elkarlana.

-Aurkezpenak eta argitalpenak web bidez.

Gizarte demokratikoen balorazioa.

-Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.

-Giza eskubideak eguneroko bizitzan.

-Gaur egungo nazioarteko gatazkak.

-Espainiako eredu demokratikoa.

-Espainia demokratikoaren eraikuntza.

-Espainiako Konstituzioa. Printzipioak.

-Bereizkeriarik ezaren printzipioa eguneroko bizikidetzan.

-Gatazkak konpontzea.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

-Elkarlanerako prozesuak eta jarraibideak.

-Kazetaritzako informazioa eta bestelakoa biltzeko jarraibideak.

-Informazioa prestatu eta aurkeztea eztabaida jardueretarako.

-Funtzionamendu arauak eta jarrerak iritziak erkatzen direnean.

Ahozko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H).

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboko teknikak ahozko testuak ulertzeko.

-Ideiak eta argudioak azaltzea ikaskuntza jardueretan.

-Edukiak antolatu eta prestatzea: ilazioa, segida eta koherentzia.

-Egitura.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan.

-Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

-Koherentzia semantikoa.

-Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea.

Idatzizko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H).

-Lanak, txostenak, saiakerak eta beste testu akademiko eta zientifiko batzuk.

-Kontuan hartu beharreko alderdi linguistikoak.

-Hizkuntzaren komunikazio erregistroak; horien erabilera baldintzatzen duten faktoreak.

-Espainiako hizkuntza aniztasuna.

-Forma deiktikoen aldaketak egoeraren arabera.

-Zuzeneko eta zeharkako estiloa.

-Irakurketako estrategiak testu akademikoekin.

-Testu idatziak aurkeztea.

-Testu idatzien azterketa linguistikoa.

-Testu lokailuak: zergatia, ondorioa, baldintza eta hipotesia.

-Aditz formak testuetan. Aditz-perifrasien aspektuzko balioak.

-Sintaxia: osagarriak; esaldi konposatuak.

-Entzulearen interesa hobetzeko estrategiak.

XIX. mendetik aurrerako literatur testuak interpretatzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Literatura generoen arabera.

-XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren eboluzioa gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), interpretatu eta komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, entzute aktiboaren printzipioak aplikatuz, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, argiak eta ongi egituratuak, esparru pertsonal eta profesionalean maiz agertzen diren eta ohikoak eta zehatzak diren gai eta alderdiei buruz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Modu sistematikoan aplikatu dira entzute aktiboaren estrategiak jasotako mezuen ulermen orokor eta berariazkorako, elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Mezu zuzenen komunikazio asmoa identifikatu da, edo esamoldeen, esaldien, hitzen eta diskurtsoaren markatzaile egituratzaileen sail mugatu bat (irekitzekoak, jarraipena ematekoak eta ixtekoak) erabiliz.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta oinarrizko egitura gramatikalak identifikatu dira perpaus errazetan, maiz gertatzen diren eta aurreikusteko moduko eduki zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

d) Funtsezko ezaugarri fonetikoak eta intonaziokoak identifikatu dira, laguntzen baitute mezuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ulertzen.

e) Ahozko konposizio eta aurkezpen laburrak egin dira gidoi egituratu baten arabera, testu mota bakoitzaren formatua eta ezaugarriak aplikatuz, betiere esparru pertsonal edo profesionalekoak.

f) Oinarrizko egitura gramatikalak eta diskurtsoaren markatzaileak erabili dira, diskurtsoa hasi, josi, antolatu eta bukatzeko, maiz gertatzen diren eta alderdi zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

g) Arrazoizko intonazio eta ahoskera erabiliz adierazi da informazioa, eta etenak eta zalantza txikiak onartu dira.

h) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietako gizarte harremanetan ohikoenak diren arauak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen eta lantokiaren ohiturak edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

k) Jarrera eta portaera profesional nagusiak identifikatu dira lanbidearen esparruko ohiko komunikazio egoeretan.

2. Solasaldi errazak izaten ditu ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz bigarren hizkuntza gisa (2H), esparru pertsonalean eta profesionalean izaten diren ohiko egoera zehatzetan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Solasean aritu da, esparru pertsonal eta profesionalean maiz izaten diren gai eta alderdi zehatzei buruzko gidoi bati jarraikiz.

b) Entzun egin da eta solasean aritu, esparru pertsonal eta profesionaleko elkarrekintza erraz eta ohikoetan, informazioa halako xehetasun batekin eskatuz eta emanez.

c) Elkarrekintza mantendu da, funtsezko komunikazio estrategia batzuk erabiliz interesa eta ulermena erakusteko.

d) Konpentsazioko estrategiak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko (parafraseatzea, gorputz hizkuntza, ikus-entzunezko laguntzak).

e) Egitura gramatikal eta perpaus errazak erabili dira, bai eta ohiko esamolde, esaldi eta hitzen eta diskurtsoaren markatzaile linealen funtsezko errepertorio mugatua ere.

f) Halako argitasun batez mintzatu da, arrazoizko intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz, eta eten eta zalantza batzuk onartu dira.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu labur eta errazak prestatzen ditu halako xehetasun batez, esparru pertsonalean eta profesionalean ohikoak diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia sistematikoak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua irakurri eta generoaren funtsezko ezaugarriak eta haren egitura ezagutu dira, eta eduki orokor eta berariazkoa interpretatu da haren elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Beste modu batean antolatutako testuaren oinarrizko komunikazio asmoa identifikatu da.

c) Egitura gramatikal eta perpaus errazak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile oinarrizko eta linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

d) Konplexutasun gutxiko egitura gramatikalak dituzten esaldi, perpaus eta testu errazak osatu dira, komunikazio asmoa kontuan harturik, aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

e) Testu labur eta errazak prestatu dira, komunikazio asmo baterako egokiak, perpausak lotzeko ohikoenak diren lokailuak erabiliz.

f) Arau gramatikal, ortografiko eta tipografikoak errespetatu dira, testuak berrikusi eta zuzentzeko jarraibide sistematiko eta zehatzei jarraikiz.

g) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Eguneroko ahozko testuen interpretazioa eta komunikazioa ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ahozko testu labur eta errazetan ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea.

-Pertsonen, tokien, oinarrizko zerbitzuen, gauzen eta kudeaketa errazen alderdi zehatzak deskribatzea.

-Esparru pertsonal, publiko eta profesionaleko esperientziak.

-Oraingo, lehengo eta etorkizuneko gertakari eta esperientziak narratzea.

-Esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko hitzak, esaldiak eta esamoldeak.

-Baliabide gramatikalak:

-Aditz denbora eta forma bakun eta konposatuak.

-Ohiko egoerei lotutako komunikazio funtzioak.

-Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

-Diskurtsoaren markatzaileak.

-Konplexutasun gutxiko mendeko perpausak.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak.

-Zailtasun handiagoa duten multzo fonikoen edo fonemen ahoskera.

-Erregistro egokiak erabiltzea gizarte harremanetan.

Elkarrekintza solasaldietan ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Elkarrekintzaren estrategiak solasaldi bat mantendu eta jarraitzeko.

-Esaldi estandarizatuak erabiltzea.

Mezu idatzi errazak interpretatu eta prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Zailtasun gutxiko mezuen informazio orokorra eta berariazkoa, betiere esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko eta oinarrizko gaiei buruz.

-Idatzizko testu labur eta ongi egituratuak prestatzea.

-Esparru pertsonal eta profesionalean egunerokoak, beharrezkoak, errazak eta zehatzak diren hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko lexikoa.

-Ikasleen lanbide arloko berariazko terminologia.

-Baliabide gramatikalak:

-Diskurtsoaren markatzaileak.

-Perpaus bakun eta konposatuak erabiltzea hizkuntza idatzian.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Arau soziokulturalak esparru pertsonal eta profesionaleko harremanetan, eguneroko egoeretan.

-Mezua planifikatzeko estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du, metodo zientifikoaren urratsei jarraikiz eta gaur egungo munduan giza jarduerei lotuta dauden gertakari nagusiak aztertuz eta gaztelaniaz eta, hala dagokionean, euskaraz behar besteko komunikazio estrategiak garatuz, ikasleek aukera gehiago izan dezaten beren garapen pertsonal, sozial eta profesionala hobetzeko, bai eta ohiko egoera desberdinetan ingelesez komunikatzen hasteko ere.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait irakasgai, hala nola gizarte zientziak, gaztelania eta, hala dagokionean, euskara, eta ingeles literatura eta hizkuntza, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira: espazio eta denborako azterketa egiteko tresnak eskuratzea, ahozko eta idatzizko testuen tratamendua, mezu egituratuak prestatzea eta beste gizarte batzuekiko errespetua. Horri begira, ikasleak zeregin adierazgarrietan inplikatzen ditu, eta aukera ematen die modu autonomoan eta elkarlanean lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzea bere prestakuntza prozesuan, non ikaskuntzen praktika eta funtzionaltasuna continuum bat izanen diren, ikasleek egiten dituzten jarduerak errazteko.

-Norberaren autonomia eta ekimena bultzatzea une oroz, estrategia egokiak erabili ahal izateko esparru soziolinguistikoan.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak garatu eta finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen arrazoituak osatzeko beharrezkoa den informazioaren balorazioaz hausnarketa egiten laguntzeko.

-Ikasle guztiek informaziorako aukera izanen dutela bermatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuz.

-Metodo orohartzaileak erabiltzea (proiektuak, interes zentroak, besteak beste), gaitasunak eta edukiak integratu ahal izateko; zehazki, lan metodologia bat erabiltzea gaur egungo garaiarekin erlazionatzeko, horrela ikasleei errealitate pertsonal, sozial eta profesionalera egokitzen laguntzeko.

-Ahal dela profil profesionalaren ondoriozko gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea, eta inguruneko eskari profesionalei egokitzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzen integrazioa, gizarte zientziei loturiko fenomeno bat diziplina anitzeko ikuspegiarekin aztertu ahal izateko, horrela gizarteen aniztasuna baloratzen ikasteko.

-Jarduketa estrategiak eta trebetasunak eta norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, metodo zientifikora hurbiltzeko eta lortzen den informazioa antolatzeko, horrela hezkuntza lanean integratzen laguntzeko.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeek denboran zehar izandako aldaketak eta eraldaketak baloratuz.

-Gaur egungo gizartearen arazoak baloratzea eskuragarri dagoen informazioaren azterketatik abiatuta, eta nork bere hipotesi arrazoituak zehaztea ikaskuntzako egoeran ikusitako gertakariak azaltzeko.

-Arteetarako gustua hezteko eta estimaziorako eta sormenerako gaitasunak bultzatzea, hautatutako lan eta adierazpen artistikoekin zerikusia duten edukiak eta jarduerak garatzearen bitartez.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko eta idatzizko mezuak interpretatu eta prestatzeko, komunikazio eta testu egoera desberdinetan erabiliz.

-Bizitza pertsonal, sozial eta profesionaleko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, bidea emanen duena moduluan erabilitako edukiak, jarduerak eta adibideak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea elkarlana bultzatzeko, horrek aukera emanen baitu inteligentzia kolektiboaren kontzeptua eta horrek esparru profesionalarekin duen lotura garatzeko.

-Gaur egungo gizarteen bereizgarri den kultur eta ohitura aniztasuna baloratzea, bereziki ingelesez hitz egiten duten kulturen eremuan.

-Irakurtzeko ohiturak eta norberaren irizpide estetikoak sortzea, horien bidez literatur ekoizpenaz gozatu ahal izateko, sakonago gaztelaniazko ekoizpenari eta, hala dagokionean, euskarazkoari dagokienez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 3089.

Iraupena: 240 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Igeltserotzako oinarrizko lanak egiten ditu, jardunbide egokiak eta segurtasunari buruzko arauak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa elementuak identifikatu dira.

b) Obra-lekuak prestatzeko lanak egin dira.

c) Adreilu fabrika mota desberdinak, hainbat lodieratakoak, altxatu dira.

d) Igeltsuzko luzituak eta emokadurak egin dira.

e) Zarpiatuak egin dira.

f) Alikatatze lanak egin dira, behar diren lautasun eta akaberekin.

g) Zoladurak jarri dira, bukaerako emaitzak egoki diren lautasuna eta akaberak izanik.

h) Iturgintzarako, elektrizitaterako, saneamendurako eta aire girotzerako laguntza lanak egin dira.

i) Lantaldean ekimena eta interesa agertuz hartu da parte.

j) Lekua txukun eta garbi izanik egin da lan.

2. Eraikinen oinarrizko zaharberritze eta mantentze lanak egiten ditu, jardunbide egokiak eta segurtasunari buruzko arauak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa elementuak identifikatu dira.

b) Oinarrizko aurrekontuak egin dira, jarduketaren konplexutasunaren arabera.

c) Jarduteko tokietatik oztopoak lekutu dira, segurtasun irizpideekin bat.

d) Jarduketa eremuak saneatu dira.

e) Saneamenduak eragindako hondarrak kendu dira.

f) Konpondutako guneak margotu dira, kontuan harturik konponketa motak, konponketetako akaberak eta materialak.

g) Jarduketaren arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

h) Lanetan kontuan hartu da segurtasunari buruzko araudia.

3. Urbanizazio lanak egiten ditu, zuinketa kontuan harturik eta segurtasun arauak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduketa barneko hiri-eremuak seinaleztatu dira.

b) Kutxetak eta putzuak egin dira, tipologiaren eta kokapenaren arabera.

c) Zangak egin dira, horien helburuaren arabera.

d) Soberako produktuak kendu dira, bide segurtasuneko irizpideak kontuan harturik.

e) Kutxeta, zanga eta putzuetako geruzak nibelatu egin dira, azkeneko materiala hobeki paratzeko.

f) Material zurrunarekin jarri dira zoladurak, trazaduraren, nibelazioaren eta zuinketaren arabera.

g) Hiri altzariak ainguratzeko plakak hartu dira.

h) Hiri altzari bertikalak jarri dira, beren tipologiaren arabera.

i) Jartzeko eta sostengatzeko hirigintzako baldintzak errespetatu dira.

4. Paramentuen emokadurak eta luzituak egiten ditu bistaz, eta laguntzen du materialak pilatzen, euskarriak egokitzen eta oreak prestatzen, jasotako jarraibideak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan eremua eta hartarako sarbideak identifikatu dira.

b) Laguntza eman da honako hauek garraiatzeko eta muntatzeko: bitarteko lagungarriak, makinak eta segurtasun eta osasuneko ekipoak, bai banakakoak bai taldekakoak, bidezko dena.

c) Laguntza eman da zuinketarako, nibelak trazatzeko eta tentu-gidak, mirak eta berdingidak ezartzeko.

d) Igeltsuzko emokadura egin da bistaz, enpresak erabiltzen dituen teknikak eta metodoak aplikatuz.

e) Igeltsuzko luzitua egin da bistaz, enpresak erabiltzen dituen prozedurak eta sistemak aplikatuz, eta egindako lana neurtzen lagundu du.

f) Lanaldiaren bukaeran, tresnak, bitarteko lagungarriak eta lan eremua garbitu dira, jasotako jarraibideen arabera.

g) Banakako eta taldekako segurtasun irizpideak errespetatuz jardun da, eskatzen den kalitatearekin eta ezarritako denboran.

h) Lanaldiko lan zamako jarduketak egin dira, ingurumenari buruz ezarritako irizpideak betez.

i) Lantaldean ekimena eta interesa agertuz hartu da parte.

5. Paramentuak eta beste gainalde batzuk margotzen ditu, kola pinturarekin edo pintura plastikoarekin, eta laguntzen du materialak pilatzen, euskarriak egokitzen eta nahasketak prestatzen, jasotako jarraibideak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan eremua eta hartarako sarbideak identifikatu dira.

b) Laguntza eman da honako hauek garraiatzeko eta muntatzeko: bitarteko lagungarriak, makinak eta segurtasun eta osasuneko ekipoak, bai banakakoak bai taldekakoak, bidezko dena.

c) Euskarrien egoerari eta izaerari dagozkien inprimazio teknikak aplikatu dira.

d) Lan prozesuak ukitu behar ez dituen elementuak babestu dira.

e) Kola pintura edo pintura plastikoa aplikatu da, enpresak erabiltzen dituen teknikak eta metodoak aplikatuz.

f) Lanaldiaren bukaeran, tresnak, bitarteko lagungarriak eta lan eremua garbitu dira, jasotako jarraibideen arabera.

g) Banakako eta taldekako segurtasun irizpideak errespetatuz jardun da, eskatzen den kalitatearekin eta ezarritako denboran.

h) Lanaldiko lan zamako jarduketak egin dira, ingurumenari buruz ezarritako irizpideak betez.

i) Egindako lanaren neurketan laguntza eman da.

j) Lantaldean ekimena eta interesa agertuz hartu da parte.

6. Paramentuetan paper pintatuak jartzen ditu, eta laguntzen du materialak pilatzen, paramentuak egokitzen eta itsasgarriak prestatzen, jasotako jarraibideak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan eremua eta hartarako sarbideak identifikatu eta aztertu dira.

b) Laguntza eman da honako hauek garraiatzeko eta muntatzeko: bitarteko lagungarriak, makinak eta segurtasun eta osasuneko ekipoak, bai banakakoak bai taldekakoak, bidezko dena.

c) Paramentuak egokitu dira, aldez aurretik inprimazio teknika egokiak aplikatuz, kontuan harturik euskarriaren egoera eta izaera eta erabili beharreko papera.

d) Lan prozesuak ukitu behar ez dituen elementuak babestu dira.

e) Paper margotua jarri da, enpresak erabiltzen dituen teknikak eta metodoak aplikatuz.

f) Lanaldiaren bukaeran, tresnak, bitarteko lagungarriak eta lan eremua garbitu dira, jasotako jarraibideen arabera.

g) Banakako eta taldekako segurtasun irizpideak errespetatuz jardun da, eskatzen den kalitatearekin eta ezarritako denboran.

h) Lanaldiko lan zamako jarduketak egin dira, ingurumenari buruz ezarritako irizpideak betez.

i) Egindako lanaren neurketan laguntza eman da.

j) Lantaldean ekimena eta interesa agertuz hartu da parte.

7. Moldurak eta sabai faltsuak -jarraituak nahiz plakazkoak- jartzen ditu, eta laguntza ematen du materialak prestatzeko eta itsasgarriak egiteko, jasotako jarraibideei segituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan eremua eta hartarako sarbideak identifikatu dira.

b) Laguntza eman da honako hauek garraiatzeko eta muntatzeko: bitarteko lagungarriak, makinak eta segurtasun eta osasuneko ekipoak, bai banakakoak bai taldekakoak, bidezko dena.

c) Laguntza eman da zuinketan eta nibelak gauzatzen eta trazatzen, enpresak erabiltzen dituen metodoen eta prozeduren arabera.

e) Sabai faltsuak -jarraituak nahiz plakazkoak- jarri dira, enpresak erabiltzen dituen teknikak eta metodoak aplikatuz.

e) Lanaldia bukatutakoan tresnak, tresnak, bitarteko lagungarriak eta lan eremua garbitu dira, jasotako jarraibideen arabera.

f) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideen arabera jardun da, eskatzen den kalitatearekin.

g) Lanaldiko lan zamako jarduketak egin dira, ingurumenari buruz ezarritako irizpideak betez.

h) Egindako lanaren neurketan laguntza eman da.

i) Lantaldean ekimena eta interesa agertuz hartu da parte.

8. Enpresa prebentzioari eta laneko arriskuei buruz duen araudiarekin bat aritzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Une oro prebentzioari eta segurtasunari buruzko araudi orokorra bete da, baita enpresak ezarritakoak ere.

b) Lantokian norberaren jardun eremuan dauden arrisku faktoreak eta egoerak identifikatu dira.

c) Jarduerarekin ikusteko duten jarrerak hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuak gutxitzeko.

d) Lan desberdinetarako norbera babesteko ezarri den ekipoa erabili da.

e) Makinak, ekipoak eta instalazioak babesteko dispositiboak erabili dira jardueretan.

f) Prebentzio planaren arabera jokatu da.

g) Lan eremua arriskurik gabe, garbi eta ordenaturik atxiki da.

h) Energiaren kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien gutxituz lan egin da.

9. Arduraz jarduten du eta enpresako harreman tekniko-sozialen sisteman integratzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arretaz bete dira jasotzen diren jarraibideak.

b) Egiten duen lanaz arduratu da eta eraginkortasunez komunikatu da pertsona egokiarekin une bakoitzean.

c) Betekizun eta arau teknikoak bete dira, jardunbide profesionala erakutsi da eta lana arrazoizko denboran bukatu da.

d) Errespetua erakutsi da une oro ezarritako prozedurekiko eta arauekiko.

e) Ezarritako jarraibide eta prozedurekin bat antolatu da lana, lehentasunaren arabera bete dira eginkizunak eta esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko irizpideak erabili dira.

f) Norberaren jarduera gainerako langileekin koordinatu da, eta aurreikusi gabeko edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo gorabeheraren berri eman da.

g) Lanera puntualtasunez ailegatu da, ezarritako atsedenaldiak hartu dira eta lantokia ez da behar baino lehenago utzi, behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.

h) Beharrezko informazioa edo norberak lanean izan ditzakeen zalantzak egoki galdetu zaizkio arduradun hurrenari.

i) Lana nagusiek emandako aginduen arabera egin da, eta kasuan kasuko aldaketak edo iradokizunak behar den tokian eta moduan planteatu dira.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK

5. ERANSKINA

A) Irakaslekuak.

Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak honako hauek dira:

-Erabilera anitzeko gela.

-Eraikuntza tekniken lantegia.

B) Gutxieneko ekipamenduak.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web