(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

26/2014 FORU LEGEA, abenduaren 2koa, Club Atlético Osasunak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituratzea onesten duena.

BON N.º 243 - 15/12/2014



ZIOEN AZALPENA

Osasuna kluba gure gizartean sakon errotutako entitate bat da, kirol hutsaren arloaz haraindikoa, urteetan Nafarroako gizartearentzat erreferentzia izan dena eta gazteek kirola egin dezaten akuilu. 1920an sortu zenez geroztik, Club Atlético Osasunak Nafarroaren irudia bultzatzen lagundu du, nazio eta nazioarteko txapelketa ofizialetan izan duen parte-hartzearen bidez, halako moduz non Nafarroako gizartearen elkargune bihurtzera heldu den.

Hezkuntzari eta haurren nahiz gazteen artean kirola sustatzeari dagokionez ere, Osasuna klubak eginkizun garrantzitsua izan du, eta hori zaindu eta bultzatu beharra dago.

Halaber, aitortu beharra dago Osasuna diru-sarrera handien iturri bilakatu dela batez ere zerbitzuen sektorearentzat, sakon errotutako taldea baita, jendea mobilizatzeko eta biltzeko ahalmen handieneko jarduera sozialetariko bat garatzen duena.

Osasuna klubak egun bizi duen egoera ekonomiko eta finantzarioak arrisku larrian jartzen du bere jarduera garatzea. Gogorarazi beharra dago 2003an 1/2003 Foru Legea onetsi zela, eta haren bidez 18 milioi euroko gehieneko abal bat eman zela zenbait finantza-entitateren aitzinean. Une honetan, abalpeko kopurua 7,2 milioi eurokoa da.

Nabarmendu beharra dago Nafarroako Zerga Ogasunak zenbait jarduketa egin dituela 2008az geroztik, Osasunak zerga arloko bere betebeharrak erregulariza zitzan. Entitateak zenbait gerorapen eskatu zituen, araudi indardunaren babesean. Bere finantza-egoera, ordea, larriki okertu da, futbol profesionaleko liga nazionaleko bigarren A mailara jaitsi izanaren ondorioz.

Foru lege honek kirol entitate horren finantza-egonkortasuna lehengoratzea bideratu nahi du, artikuluetan adierazitako baldintzetan haren zerga-zorra berregituratzearen bidez. Horrek guztiak erantzuten dio ez soilik Osasuna bezalako erakunde enblematiko batek irauteak Nafarroako Foru Komunitatearentzat duen interesari, ezpada, beste edozein gogoetaz harago, Foru Ogasunaren interesen defentsan eman daitekeen konponbiderik onena dela uste izateari ere.

Halatan, foru lege honek helburu bikoitza bilatzen du, Osasuna klubarekin bat etorriz: alde batetik, klubak osorik kitatzea altxor publikoarekin hartutako betebeharrak; bestetik, betebehar horiek betetzea halako moduan non Osasunak bizirik iraun ahal izanen baitu, gaur egun bizi duen finantza-egoera larri-larria gorabehera. Beste agertoki batean, Nafarroako Zerga Ogasunarentzat ezinezkoa izanen litzateke zorra kobratzea, eta horri gehitu beharko litzaioke Nafarroako Gobernuak erantzun beharko lukeela 1/2003 Foru Legearen kariaz finantza-entitateen aitzinean abalatutako zenbatekoari dagokionez.

Alegia, asmoa da Nafarroako Foru Komunitatearekiko zorra osorik ordaintzea eta klubak bizirik irautea ahalbidetzea.

1. artikulua. Xedea.

Foru lege honen xedea da Club Atlético Osasunak Nafarroako Foru Komunitatearekin daukan zorraren ordainketa berregituratzea –zorra I. eranskinean dator zehaztuta–, hurrengo artikuluetan ezarritako baldintzetan, eta abal bat ematea entitateak une honetan behar duen zirkulatzailearen finantzaketa errazteko.

2. artikulua. Zorraren iraungitze baldintzatua.

1 Aipatu zerga-zorraren iraungipena baimentzen da, hain zuzen ere Osasunarekin ados jarrita hirugarren independente bati eskatzen zaion peritu-tasaziotik ateratzen den zenbatekoan, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatuz Osasunaren titulartasuneko erregistro-finkak, foru lege honetako II. eranskinean zerrendatutakoak.

2. Eskualdatze horren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen interes orokorrekotzat deklaratzen dira emandako ondasunak.

3. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutako tasazioa jasotzen denetik hilabeteko epean emanen da II. eranskinean zehaztutako finken gaineko eskualdatze-eskritura publikoa.

Hartara, eskualdatze-eskritura publikoa formalizatzeko ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak izendatutako pertsonari.

3. artikulua. Errentamendua eta erabileralagapena.

1. Baimena ematen da Taxoareko kirol instalazioak kokatuta dauden finkak Osasunari errentan emateko, bai eta Sadar futbol zelaiaren erabilera hari lagatzeko ere.

2. Errentamendu kontratuaren eta erabilera-lagapenaren iraupen-epea hogeita hamar urtekoa izanen da.

3. Errentan emandako finkaren urteko errenta 75.000 eurokoa izanen da kluba futbol profesionaleko liga nazionaleko bigarren A mailan dagoen bitartean; kluba txapelketa horretako lehen mailara igotzen bada, berriz, errenta 150.000 eurokoa izatera igaroko da. Kontratua indarrean dagoen bitartean, Hiri-errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 18.1 artikuluan xedatuarekin bat gaurkotuko da errenta.

4. Osasunak bere gain hartuko ditu mantentze- eta kontserbatze-gastu guztiak, bai eta II. eranskinean azaldutako finken erabileratik heldu direnak ere.

5. Nafarroako Gobernuak eskubide lehenetsia izanen du eskualdatutako finketan kirol, hezkuntza nahiz kultur jarduerak sustatzeko; eskubide hori Osasunarekin adostuta baliatuko du departamentu eskudunak. Osasunak Nafarroako Foru Komunitateko 14 urtetik beheitiko gazteentzako kirol jarduerak ahalbidetzeko konpromisoa hartzen du.

6. Errentamendu-kontratua hilabeteko epean gauzatuko da, aurreko artikuluan aipatutako eskualdatze-eskritura publikoa ematen den egunetik zenbatzen hasita.

Hartara, errentamendu-kontratua sinatzeko ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak izendatutako pertsonari.

4. artikulua. Zergazorraren diferentziala.

1. Osasunak ondoko baldintzetan ordaindu beharko dio Nafarroako Zerga Ogasunari II. eranskineko finken eskualdatzearen bidez ase ez den zerga-zorraren diferentziala, tasaziotik heldu den zenbatekoarekikoa:

a) Interesik gabeko hiru urteko moratoria baten bidez, salbu eta taldea futbol profesionaleko liga nazionaleko lehen mailara igotzen bada; kasu horretan, moratoria baliorik gabe geldituko da, eta kasuko interesak exijituko dira.

b) Hogeita hamar urteko gehieneko geroratze baten bidez. Ondoko baliabideak hartuko dira hori ordaintzeko:

–Klubak ikus-entzunezkoen eskubideen lagapena dela-eta jasotzen dituen zenbatekoen %25, zeinak jaso eta berehala transferituko baitzaizkio Foru Ogasunari, moratoria-aldia bukatutakoan.

–Klubak jokalarien eskualdatze-eskubideak direla-eta (federazio-eskubideak eta eskubide ekonomikoak) jasotzen dituen zenbatekoen %25, zeinak jaso eta berehala transferituko baitzaizkio Foru Ogasunari, moratoria-aldia bukatutakoan.

–Klubak Nafarroako Gobernutik babes-kontratuak direla-eta jasotako zenbatekoen %100.

5. artikulua. Ikuskapena eta kontrola.

Osasunak bere estatutuak aldatuko ditu, kontrol batzorde bat ezartzeko. Batzorde horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari bat egonen da, egiaztatze aldera klubaren kaudimena nahiz foru lege honetan ezarritako betebeharrak betetzen direla –hartara, egoki iritzitako dokumentu guztiak egiaztatu ahalko ditu–, harik eta zerga-zorra osorik ordaindu eta abalak iraungi arte.

6. artikulua. Zorra iraungitzea.

1. Foru lege honek Osasunak Nafarroako Foru Komunitatearekin 2014ko abenduaren 31n daukan zerga-zor osoa aintzat hartzen du, zeina hemen araututako operazioak betetzearekin iraungiko baita.

2. Zehazki, eraginik gabe geldituko dira zor hori dela-eta onetsitako geroratze-, zatikatze- edo/eta premiamendu-ebazpen guztiak, eta liberaturik geldituko dira ebazpen horiek betetze aldera eratutako berme guztiak, zein ere diren.

7. artikulua. Aurrekoen erantzukizunak.

Foru lege hau onesteak ez ditu erantzun beharretik salbuesten Osasuna klubak zituen aurreko administratzaileak, beren karguetan jardutean erru edo zabarkeria larriz egindako egintza edo ez-egiteengatik.

8. artikulua. Abala baimentzea.

1. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari baimena ematen zaio Nafarroako Foru Komunitatearen abal bat eman dezan Osasuna klubaren alde, gehienez ere 4 milioi eurokoa, bere jarduera finantzatzeko beharrezkoak dituen kreditu nahiz mailegu operazioak egin ahal izatea bermatzeko.

2. Abalak gehienez ere hamabost urteko epea izanen du. Entitate abalatuak jasotako dirua entitate hartzekodunari edo hartzekodunei osorik itzultzean bukatuko dira horren eragin guztiak.

3. Abal hori emateko baldintzak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateak Club Atlético Osasunari abal bat emateko otsailaren 14ko 1/2003 Foru Legean ezarritako berberak.

4. Otsailaren 14ko 1/2003 Foru Legearen bidez Osasunaren alde emandako abalak estalitako kreditu nahiz mailegu operazioen nobazio kasuan, abalak indarrean jarraituko du gehienez ere hamabost urteko epean, operazio horien nobazioa formalizatzen denetik zenbatzen hasita.

Xedapen gehigarri bakarra.–Baimenak formalizatzeko eta sinatzeko baldintzak.

Foru lege honetako 2., 6. eta 8. artikuluetan jasotako baimenak formalizatzeko eta sinatzeko, nahitaez bete beharko dira ondoko baldintzak:

Nafarroako Gobernuak Osasuna klubari eskatzea eta harekin adostea agindu dezan hark kanpo-auditoria bat egiteko bere kargura, 2005etik 2014ra bitartekoa, berariazkoa eta ezeztaezina. Auditoria hori Nafarroako Parlamentura igortzea.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuko Mahaiari eskatzea, zuzenean nahiz parlamentu-taldeen bidez, Mahaiak erabaki dezala Kontuen Ganberari eskatzea auditoria bat egin dezan Nafarroako Ogasunak Osasunari dagokionez 2005etik 2014ra bitarte egin dituen, edo egin behar zituen, jarduketa guztiei buruzkoa.

Nafarroako Gobernuak Osasunari eskatzea eta harekin adostea klubaren bideragarritasunari buruzko planak Gobernuari igor diezazkion, bai eta haren nortasun edo egoera juridikoari buruzko balizko aldaketak ere, ondoren Nafarroako Parlamentuari igortzeko.

Azken xedapenetan lehena .–Eskumenesparrua.

Foru lege hau onesten da Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa daukalako, bere foru araubidearen indarrez, finantza eta zerga alorrean nahiz kirolaren sustapenaren alorrean, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 45. eta 44.14 artikuluetan hurrenez hurren ezarritakoarekin bat eta lege organiko horretako 26. artikuluko a) letran ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen baitio, Nafarroako Parlamentuak aldez aurretik baimena emanez gero, abalak eta bermeak eratzeko.

Azken xedapenetan bigarrena .–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2014ko abenduaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

GERORATZE-ESPEDIENTEA

ZOR MOTA

ORDAINTZEKE DAGOEN PRINTZIPALA

INTERESAK + ERREKARGUAK

2014-11-28RA BITARTEKO INTERESAK

GUZTIRA

09/40511

BEZeko ARRUNTA ETA ATXIKIPENAK

8.   154.825,35

8.   735,72

8.   163.561,07

12/71798

ARRUNTA ETA PREMIAMENDUA

7.   031.081,48

1.   516.718,32

1.   405.253,13

9.   953.052,93

12/71797

ARRUNTA

3.   749.210,43

37.  737,48

633.473,58

4.   420.421,49

12/74796

PREMIAMENDUA

194.646,91

6.   893,49

34.  363,48

235.903,88

12/71799

PREMIAMENDUA

885.305,57

223.751,57

108.055,79

1.   217.112,93

12/71800

ARRUNTA

6.   822.562,39

122.741,73

832.726,45

7.   778.030,57

13/82441 AKTAK

ATXIKIPENAK, ARRUNTEAN

2.   550.616,18

471.599,59

211.037,28

3.   233.253,05

13/82422 AKTAK

ZEHAPENA, ARRUNTEAN

1.   215.470,48

0,00

100.567,69

1.   316.038,17

GERORATZEKE

ATXIKIPENAK ETA BEZa

15.  111.281,69

52.  942,64

384.394,06

15.  548.618,39

BEZa ETA ATXIKIPENAK, 2014-12-31ra bitarte

1.   160.000,00

1.   160.000,00

GUZTIRA

46.  875.000,48

2.   432.384,82

3.   718.607,18

53.  025.992,48

II. ERANSKINA

IZENA

IDIFUR

KATASTROKO ERREF.

ERREGISTROA/ATALA

LIBURUA

LIBURUKIA

FOLIOA

FINKA

INSKRIPZIOA

DOTAZIOETARAKO ERAIKIN BUKATUA, SADAR KALEA, 59-D, IRUÑA

31020000249353

05/1648/01/001

Iruñeko 7. jabetza-erregistroa

508

508

4

17394

2.   a

PISUA, ALFONTSO BORROKALARIAREN KALEA, 11, 2.G, IRUÑA

04/0199/01/034

Iruñeko 2. jabetza-erregistroa

333

4328

46

20175

3.   a

PISUA, ALFONTSO BORROKALARIAREN KALEA, 11, 2.H, IRUÑA

04/0199/01/035

Iruñeko 2. jabetza-erregistroa

333

4328

49

20177

3.   a

DOTAZIOETARAKO ERAIKIN BUKATUA ETA LURSAILA, OSASUNA S-p POLIGONOAN, TAXOAREKO (ARANGUREN) 3. POLIGONOKO 571. ETA 819. LURZATIAK *

Agoizko 1. jabetza-erregistroa

177

3383

105

11039

1.   a

HIRI-LURZORU FINKATU GABEA ETORKIZUNEKO ENPRESA PARKEKO e.u.–ko LURSAILEAN, TAXOAREKO (ARANGUREN) 571. LURZATIAN.

31001001201717

03/0571/02/001

03/0571/03/001

Agoizko 1. jabetza-erregistroa

183

3431

172

11485

1.   a

LURZORU URBANIZAGARRIA, HEZKUNTZA PUBLIKOKO DOTAZIOETARAKO, XXIII. UNITATE INTEGRATUA KALEA, So-1 ORUBEA, IRUÑA

3,102E+13

05/1141/01/001

Iruñeko 7. jabetza-erregistroa

162

369

126

9871

6.   a

–11039 erregistro-finka dagokio 3. poligonoko bi katastro-lurzatiren baturari: 571 lurzatiko C azpieremua eta 819 lurzatiaren zati bat (Taxoare kirol, aisia eta gastronomia elkartearen igerileku-instalazioetarako bereizitako 19.141,00 metro koadroko zatia deskontatu behar da).

F1416794

Iragarkiaren kodea: F1416794

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web