(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

70/2014 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ZURGINTZAKO ETA ALTZARIGINTZAKO OINARRIZKO LANBIDE TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA

BON N.º 236 - 02/12/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA


  4. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK


Zioen azalpena

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak adierazten du helburu estrategikoetako bat dela lanbide ikaskuntzaren aukera indartzea norberaren garapen nahiarekin bat datorren aukera gisa, eta, gainera, sistemako gainerako ikasketei begira irekia izatea; horretarako, beste ekimen batzuen artean, oinarrizko lanbide titulu berria sortu da, Zurgintza eta Altzarigintza, horretatik erdi mailako lanbide heziketara pasatzeko bidea emanez.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomia premien arabera egokitzeko. Bestalde, helburu hauek ezartzen ditu: lanbide heziketaren eta hezkuntza sistemako gainerako ikasketen arteko mugikortasuna arautu eta bideratzea, eta ikasketak goizegi utzi dituzten gazteei berriz ere hezkuntza sisteman sartzen laguntzeko neurriak hartzea.

Foru dekretu honen bidez, Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Curriculum honek otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren X. eranskina garatzen du. Dekretu horren bidez, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dira, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. Aipatu garapena eginen da Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen dizkion eskumenak erabiliz.

Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartu dira otsailaren 28ko 127/2014 Foru Dekretuaren II. kapituluan diseinuari buruz ezarritako jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, “Zurgintzako eta altzarigintzako lanak” eta “Bernizak eta lakak ematea zurgintzako eta altzarigintzako elementuetan” (abuztuaren 31ko 1136/2007 Errege Dekretua), eta “Altzariak eta paretak tapizatzeko laguntzaile-lanak” kualifikazio ez osoa (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua) eta “Merkataritzako jarduera lagungarriak” (uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretua), hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, gehitu diren euskarri moduluekin batera, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, tituludun honek lan egin dezakeen lanbide inguruneari buruzko ohar batzuk ezarri dira, bai eta tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba ere.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena.

5. artikuluak Euskararen curriculum tratamendua jasotzen du berariaz, dagokion hizkuntza ereduaren arabera.

Curriculumaren diseinuan, ikaskuntza sistema problemak ebaztearen bidez indartu beharra azpimarratu da. Metodologia honen helburua da ikasleek zabalago lortzea beren garapen pertsonal eta profesionalerako garrantzi handikoak diren zenbait balio eta gaitasun; horretarako, proiektuen kudeaketa erabiltzen da, horrek ikaskuntzarako benetako ingurune bat ematen baitu, gaitasunak errazago berengana ditzaten.

Halaber, zikloko bi kurtsoetan ikasleen tutoretzarako eremuak sortu dira. Tutoreen lanak, ikasle bakoitzaren prestakuntza prozesuaz orientatzeaz gain, gaitasun pertsonalak, pertsonen artekoak eta sozialak eskuratzen lagunduko du. Eremu horretan lanbide orientazioari buruzko alderdiek ere tokia izan behar dute, eta ikasleek beren hezkuntza eta lanbide etorkizuna programatu eta kudeatu ahal izateko abilezia eta trebetasunak bultzatu behar ditu.

Metodologia hauen aplikazioa ahal den neurrian errazteko eta, betiere, curriculumak ikaskuntzaren testuinguru jakin batzuetara egokitu ahal izateko, kontuan izan behar da arau honen esparruan lanbide moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen dela zikloko bi kurtsoetan. Hortaz, foru dekretu honetan ezarritako curriculuma ematen duten ikastetxeek erreferentziazko sekuentziazio horretan aldaketa zehatzak aplikatzeko eskaera egiten ahalko dute eta, horretarako, bidezkoak diren arrazoiak eman beharko dituzte. Horri buruz ezartzen den arauaren mende egonen da aldaketa horien onespena.

4

Sarbideei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide titulua lortu ondoren, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua zehazten du, eta 9. artikuluak (3. eranskinean garaturik) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko loturak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

5

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 4. eta 5. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoko lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Zurgintzako eta altzarigintzako oinarrizko lanbide titulua.

b) Maila: 1 - Oinarrizko Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3.5.3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak, baita produkzio sistemari buruzko erreferentzia eta prospektiba ere, foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztuta daude.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Heziketa ziklo honen helburu orokorrak eta hori osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. 2 A) eranskinean heziketa zikloaren helburu orokorrak zehazten dira eta lanbide moduluak, berriz, foru dekretu honen 2 B) eranskinean, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren X. eranskinaren 3.2 atalean ezarritakoarekin bat. Dekretu horrek Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu eta, horren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez.

3. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

4. Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II moduluek komunikazioaren eta gizarte zientzien multzoko gaitasunak garatzen dituzte, eta horietan irakasgai hauek sartzen dira: Gaztelania, Atzerriko Hizkuntza, Gizarte Zientziak eta, hala dagokionean, Euskara.

5. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Euskararen tratamendua.

1. Euskara irakaskuntzako lehen hizkuntza denean (1H), ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluetan Gaztelaniari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta euskalkiak ezagutzeari dagokionez.

2. Euskara irakaskuntzako bigarren hizkuntza denean (2H) modulu hauen barnean, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluetan Ingelesari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta berariazko kultur edukiak ezagutzeari dagokionez.

3. Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluen garapenean ezartzen denaren ondorioetarako, kasu guztietan interpretatu behar da lehen hizkuntza (1H) irakaskuntza prozesua garatzeko erabiltzen dena dela eta ez, nahitaez, ikasleen ama hizkuntza.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, betiere onarpenerako ezartzen diren baldintzetan. Gainera, titulu honek lehentasuna izanen du honako lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan onartzeko:

-Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa.

-Eraikuntza eta Obra Zibilak.

-Fabrikazio Mekanikoa.

-Instalazioa eta Mantentze-lanak.

-Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.

-Elektrizitatea eta Elektronika.

-Informatika eta Komunikazioak.

-Itsasokoa eta arrantzakoa.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

Baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko loturak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 3. eranskinean ageri dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Multzo komunei lotutako moduluak honako hauek emanen dituzte:

a) Titulartasun publikoko ikastetxeetan, espezialitateren bateko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioek, dagokien multzo komuneko irakasgaietako edozein emateko gaituta badaude.

b) Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun publikokoetan, irakaskuntza hauek emateko baimenduta badaude, dagokien multzo komuneko irakasgaietakoren bat emateko indarra duen araudian ezarritako titulazioa eta baldintzak dituzten irakasleek.

2. Gainerako lanbide moduluetarako, kasuan kasuko lanbide moduluak emateko gaituta dauden sektore publikoko irakasleen espezialitateak 4 A) eranskinean azaltzen dira.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, titulartasun pribatuko ikastetxeetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 4 B) eranskinean azaltzen dira.

4. Lanbide moduluak irakasteko gaikuntza ematen duten titulazioak, titulartasun pribatuko ikastetxeetarako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetarako, 4 C) eranskinekoak dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren gutxieneko irakaslekuak eta ekipamenduak foru dekretu honen 5. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipoek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi ibiltzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2014-2015 ikasturtetik aurrera ezarri ahal izanen du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Tituluaren gaitasun orokorra.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko, instalatzeko eta muntatzeko oinarrizko lanak egitea da tituluaren gaitasun orokorra: zura eta deribatuak mekanizatzea, azalerak egokitzea, akabera-produktuak aplikatzea eta tapizatze-lanetarako prozesuetan laguntzea, behar den estetikarekin eta akaberarekin produktuak egiten laguntzea, adierazitako kalitatearekin lan eginez, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak errespetatuz, eta ahoz eta idatziz gaztelaniaz eta, hala balegokio, beren hizkuntza koofizialean komunikatuz, baita atzerriko hizkuntza batean ere.

b) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide tituluan sartutako kualifikazioak eta gaitasun unitateak hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

MAM276-1: Zurgintzako eta altzarigintzako lanak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

-UC0162-1: Zura eta eratorriak mekanizatzea.

-UC0173-1: Zurgintza eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea.

-UC0882-1: Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzen laguntzea.

MAM275-1: Bernizak eta lakak ematea zurgintzako eta altzarigintzako elementuetan, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

-UC0880-1: Zurgintzako eta altzarigintzako elementuetan bernizak eta lakak emateko ekipo eta tresnak prestatzea.

-UC0167-1: Azaleko akabera-produktuen aplikazioa, eskuz eta baliabide mekanikoekin zurgintzako eta altzarigintzako lanetan.

-UC0881-1: Gainazala egokitzea azken produktua aplikatzeko eta lehortzea kontrolatzea zurgintzako eta altzarigintzako produktuetan.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

TCP136-1: Altzariak eta paretak tapizatzeko laguntzaile-lanak, gaitasun unitate hauek hartzen dituztenak:

-UC0428-1: Bezeroarentzako arreta, eta tapizatze-prozesuetarako horniketa lanak egitea.

-UC0429-1: Altzarien emokadura egitea, eta tapizatzeko prestatzeko lana eta muntaketa-lana.

COM412-1: Merkataritzako jarduera lagungarriak, gaitasun unitate hauek hartzen dituztenak:

-UC1329-1: Bezeroari arreta eta informazio eragilea ematea, egituratua eta protokoloaren araberakoa.

c) Lanbide gaitasunak, pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak.

1) Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko, tapizatzeko eta haien akabera egiteko lanetan beharrezkoak diren lantokia, tresnak, bestelako erremintak eta makinak prestatzea.

2) Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak egiteko eta instalatzeko material eta produktuak sailkatzea eta haien hornidura, betiere jarraibide teknikoei segituz.

3) Zura, oihala eta eratorriak trazatu, moztu eta mekanizatzeko lanak egitea, horretarako dauden prozedurez baliatuz.

4) Zurezko, oihalezko eta eratorriekin egindako junturak egitea, erresistentzia, ekonomia eta funtzionaltasun irizpideak aintzat hartuta betiere.

5) Akabera-lanak eta tapizatzeko lanak egitea, eskuz edo makinaz, aldez aurretik azalerak, ekipoak eta materialak behar bezala prestatuta, ahalik kalitate hoberena lortzeko, eta ahalik segurtasun handienarekin.

6) Altzariak muntatzea eta doitzea, eskuko erremintekin, modulukako altzariak eta tapizatuak barne, eta nahi den funtzionaltasuna dutela egiaztatzea, baita, beharrezkoa denean, enbalajerako eta garraiorako baldintzak ere.

7) Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak garraiatu, desmuntatu, muntatu eta/edo instalatzeko laguntza-lanak egitea, hornidurari eta kalitateari dagokienez ezarritako baldintzetan.

8) Parket, tarima edo frisoak instalatzeko oinarrizko lanak egitea, zelaitzeko oreak jarriz, azalerak lixatuz eta doiketa eta akabera prozesuak eginez.

9) Aurrekontuak eta fakturak egitea, eskatutako produktuen ezaugarrien eta neurrien arabera, legezko betebeharrak beteta.

10) Bezeroari arreta ematea, haren premiak ongi asetzeko interes eta kezka erakutsiz.

11) Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten arazo aurreikustekoak konpontzea, arrazonamendu zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte zientziek ematen dituzten elementuak erabiliz.

12) Modu osasungarrian jokatzea eguneroko bizitzako zenbait ingurunetan, betiere garapen pertsonal eta sozialari laguntzeari begira eta pertsonen osasunerako onak diren ohiturak eta eraginak aztertuz.

13) Ingurumena zaintzera bideratutako jarduketak baloratzea, eta eguneroko bizitzako jarduerek ingurumenaren orekan izan ditzaketen ondorioak bereiztea.

14) Autoikaskuntzarako informazioa lortzea eta besteei azaltzea, eta hori ingurune pertsonal, sozial edo profesionaleko zenbait alderditan erabiltzea, eskura dituen baliabideez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagozkienez baliaturik.

15) Errespetuz eta sentikortasunez jokatzea kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean, eta horiez gozatzeak aberastasun pertsonal eta soziala ekartzen duela konturatzea.

16) Argi, zehatz eta arin komunikatzea zenbait ingurune sozial edo profesionaletan eta eskura dituen baliabide, bide eta euskarri desberdinak erabiliz, gaztelaniaren eta, hala denean, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko hizkuntza baliabideak erabiliz eta egokituz.

17) Ohiko lan egoeretan eta ohiko egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzea atzerriko hizkuntzaren oinarrizko hizkuntza baliabideak erabiliz.

18) Azalpen errazak ematea gaur egungo gizarteetako gertakariei buruz, eskura duten informazio historiko eta geografikotik abiatuta.

19) Lan jardueran izaten diren aldaketa teknologikoen eta antolaketa aldaketen ondoriozko lan egoera berriei egokitzea, eskura dituzten prestakuntza eskaintzak erabiliz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez baliabideak lokalizatuz.

20) Beren mailari dagozkion zereginak betetzea autonomiaz eta erantzukizunez, esleitutako lanean kalitate eta efizientzia irizpideak erabiliz eta lan hori bakarka edo talde baten barnean eginez.

21) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsona guztien autonomia eta eskumena errespetatuz, eta egindako lanaren kalitatean lagunduz.

22) Lan jarduerak egitean arriskuen prebentziorako eta laneko segurtasunerako neurriak onartu eta betetzea, horrela kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihesteko.

23) Kalitatearen, denendako irisgarritasunaren eta denendako diseinuaren arauak betetzea, lanbide jardueran zerikusia duten neurrian.

24) Ekimenez eta arduraz jokatzea bere lanbide jarduerako prozedurak hautatzean.

25) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek zurgintzako eta altzarigintzako fabrikazioan eta instalazioan diharduten enpresa txiki, ertain eta handietan egiten duten lan, baita, oro har, altzarien tapizatze-lanetan eta akabera-lanetako produktuen aplikazioan ere.

Zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

Ebanisteriako produktuen muntatzailea, oro har.

Zurezko edo antzeko altzarien muntatzailea.

Zurezko produktuen muntatzailea (ebanisteriako produktuak salbu).

Zurezko edo antzeko ontzi edo enbalajeen muntatzailea.

Zurezko altzarien akabera-emailea.

Parketaren lixatzaile-bernizatzailea.

Zurezko artisautzako lanen bernizatzaile-lakatzailea.

Zurezko altzarien bernizatzaile-lakatzailea.

Altzarien akabera-lanen trenaren langilea.

Eskuzko enbalajegilea, paketatzailea, etiketatzailea.

Peoia zuraren eta kortxoaren industrian.

Altzarien tapizatzailea.

b) Tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba.

Material eta teknologia berriak erabiltzeak, batik bat mekanizazio eta akabera prozesuetan, baita kalitatearen eta ingurumenaren aldetik arauek eskatzen dutenak ekarriko dute ohiko ekipamenduak ekipamendu aurreratuagoekin ordeztea eta produkzio sistemak eta prozesuak egokitzea edo aldatzea.

Sektore honetan, gero eta automatizatuago dago produkzio prozesuen kontrola, baita enpresa txikien plangintza, mantentze-lana, kalitatea eta laneko arriskuen prebentzioa ere.

Merkatuak nazioartekotzeak enpresa bultzatuko du lehentasunak diseinuan, hornitzaileen kudeaketan eta logistikan jartzera, markaren irudia lehiarako abantaila gisa erabiliz, berritzeko epeak murriztuz eta industria prozesuaren bizitasuna areagotuz.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Zurgintzako eta Altzarigintzako lanetan, prozesuetako fase nagusiak identifikatzea. Lanpostua prestatzeko eta ekipoak eta tresnak prest uzteko eragiketen segida zehaztuko da.

b) Zurgintzako eta altzarigintzako lanei buruzko dokumentu tekniko, zirriborro, krokis eta planoak interpretatzea, eta haietako zehaztapen teknikoak identifikatzea fabrikaziorako edo instalaziorako material eta produktuak hautatzeko eta haietaz hornitzeko.

c) Fabrikaziorako eta instalaziorako informazio garrantzitsua eta baliabideak hautatzea, eta zura, oihala eta eratorriak trazatzeko, mozteko eta mekanizatzeko lanen hurrenkera finkatzea.

b) Beharrezkoak diren ekipoak, tresnak eta osagarriak hautatzea, eta zurarekin, oihalarekin eta eratorriekin junturak egiteko aplikatu behar diren irizpideak identifikatzea.

e) Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen azalerak prestatzeko eta bukatzeko teknikak aplikatzea (eskuzko ohiko teknikak), akabera-lanak eta tapizatze-lanak egiteko ekipo, erreminta eta tresnak erabiliz.

f) Tresna eramangarri egokiak maneiatzea, altzarien muntaketa eta doikuntza egiteko aplikatu beharreko prozeduraren zehaztapenak interpretatuz.

g) Behar diren baliabideak aukeratzea, ezarritako prozeduraren zehaztasunekin bat, trebeki eta segurtasunez erabiliz garraio, desmuntaketa, muntaketa eta instalaziorako laguntza-lanak egiteko ekipo eta tresnak.

h) Zurarekin eta eratorriekin parametroen prestaketa eta akabera egiteko eskuko teknikak aplikatzea, parket, tarima eta frisoak jartzeko laguntza-lanak egiteko erremintak erabiliz.

i) Lanak egiteko behar diren material, langile eta bestelako baliabideak kalkulatzea, informazio garrantzitsuena hautatuz, aurrekontuak eta fakturak egiteko ezarrita dauden prozeduren arabera.

j) Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen fabrikazioarekin eta instalazioarekin zerikusia duten enkargu, gauzatze eta entregatze lanen prozedurak deskribatzea, betiere kexak eta erreklamazioak jasotzean bezeroen arretarekin duten erantzukizuna onartuta.

k) Ingurune naturalean izaten diren gertakariak ulertzea ezagutza zientifikoa jakintza integratu baten moduan erabiliz; halaber, ezagutzaren eta esperientziaren eremuetan oinarrizko arazoak identifikatu eta konpontzeko metodoak ezagutu eta aplikatzea.

l) Trebetasunak garatzea arazoak formulatu, planteatu, interpretatu eta konpontzeko; kalkulu matematikoaren arrazonamendua aplikatzea gizartean eta lan ingurunean moldatzeko, eta bere baliabide ekonomikoak kudeatzea.

m) Giza gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak identifikatu eta ulertzea eta horiek norberaren eta taldearen osasunarekin lotzea; gainera, higienea eta osasuna baloratzea bizitzan ohitura osasungarriak garatu eta finkatzeko, zein ingurunetan dauden kontuan hartuta.

n) Natur ondarearen zaintzarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta izaki bizidunen eta natur ingurunearen arteko elkarreragina ulertzea, horrela gizakien ekintzak ingurumenaren orekan dituen ondorioak baloratu ahal izateko.

ñ) Informazio iturrien oinarrizko trebetasunak garatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikuspegi kritikoz erabiltzea, ingurune pertsonal, sozial edo profesionalean informazioa lortu eta jakinarazteko.

o) Kultur eta arte ekoizpenen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, haien elementuak aztertzeko oinarrizko teknikak aplikatuz, errespetuz eta sentikortasunez jokatzeko kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean.

p) Hizkuntz trebetasun eta abileziak garatu eta finkatzea eta eskatzen den zehaztasun, argitasun eta arintasun maila lortzea, gaztelaniari eta, hala denean, hizkuntza koofizialari buruzko ezagutzak erabiliz gizarte ingurunean, eguneroko bizitzan eta lan jardueran komunikatzeko.

q) Atzerriko hizkuntzan oinarrizko hizkuntz trebetasunak garatzea, ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko eguneroko bizitzan eta lan jardueran ohikoak eta aurreikustekoak diren egoeretan.

r) Gaur egungo gertakarien arrazoiak eta ezaugarriak ezagutzea, baita bilakaera historikoari eta banaketa geografikoari dagozkionak ere, gaur egungo gizarteen ezaugarriak azaltzeko.

s) Printzipio demokratikoetan oinarritutako balioak eta jokaerak garatzea, eta ohiko harreman sozialetan eta gatazken konponbide baketsuan aplikatzea.

t) Prestakuntzarako dauden baliabideak eta eskaintzak alderatu eta hautatzea bizitzan zehar eginen den ikaskuntzarako, horrela lan egoera berriei eta egoera pertsonal berriei egokitzeko.

u) Ekimena, sormena eta joera ekintzailea garatzea, baita norberarengan konfiantza izatea, parte-hartzea eta ikuspegi kritikoa ere, egoerak eta gorabeherak konpondu ahal izateko bai lan jardueran bai eremu pertsonalean.

v) Lanak taldean egitea, nork bere betebeharrak hartuz, besteak errespetatuz eta beraiekin elkarlanean arituz, baita besteekiko tolerantziaz eta errespetuz ere, zereginak eraginkortasunez egiteko eta garapen pertsonalerako lagungarri izateko.

w) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informatzeko, komunikatzeko, ikasteko eta laneko zereginak errazteko.

x) Laneko eta ingurumeneko arriskuak lan jarduerarekin erlazionatzea, norbera babesteko behar diren prebentzio neurriak erabiltzeko xedez, eta beste pertsonei eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

y) Bere lanbide jarduerako teknikak garatzea lanaren eraginkortasuna eta kalitatea ziurtatuz, eta, bidezkoa bada, laneko jardueretan hobekuntzak proposatzea.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege esparrua kontuan izanda, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Zurgintzako eta Altzarigintzako oinarrizko lanbide tituluko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

KURTSOA

3074

Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak

320

10

1.a

3076

Oinarrizko akabera-lanak zurgintzan.

230

7

1.a

3009

Zientzia aplikatuak I

190

6

1.a

3011

Komunikazioa eta gizartea I

190

6

1.a

Tutoretza

30

1

1.a

3005

Bezeroen arreta

50

2

2.a

3075

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea

190

7

2.a

3077

Ehungintzako material eta produktuak.

80

3

2.a

3078

Altzarien tapizatze-lana

130

5

2.a

3019

Zientzia aplikatuak II

160

6

2.a

3012

Komunikazioa eta gizartea II

160

6

2.a

Tutoretza

30

1

2.a

3080

Lantokietako prestakuntza

240

2.a

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak.

Kodea: 3074.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta bistak, piezak, ebakidurak, junturak, xehetasunak, profilak eta kotak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoan eskalei eta kotei buruz dagoen informazioa identifikatu da eta materialera eraman da.

b) Dokumentazio teknikoan azalera motei, ebaketei, zulagailuei eta burdineriari buruz identifikatu den informazioa interpretatu da eta materialera eraman da.

c) Piezaren bista eta xehetasun guztiak erabili dira egin beharreko zereginaren ikuspegi osoa izateko.

d) Arduradunak emandako informazio osoa (ahozkoa, idatzizkoa zein grafikoa) koherentziaz interpretatu da eta materialera eraman da.

e) Interpretazioan egindako akatsak zuzendu dira, halakorik bada, eta egin beharreko zereginen bozetoak eta krokis kotatuak trazatu dira.

f) Eskalazko plano kotatu errazak trazatu dira, abiaburutzat hartuta ideiak, bozetoak eta krokisak, eta UNE arauei jarraituz.

g) Informazio orokorra osatzen duten bistak, ebaketak, haustura-lerroak eta xehetasunak egin dira.

h) Zuraren oharra eta prozesuen orria egin dira, egindako dokumentazio grafikoa abiapuntutzat hartuta, baliabideak maximizatuz eta alfer-denborak kenduz.

2. Zurak eta haietatik eratorritako produktuak hautatzen ditu eta zuren ezaugarri teknikoak haien aplikazioekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatuan ohikoak diren zurak eta haietatik eratorritako produktuak identifikatu dira.

b) Zurak ezaugarrien edo jatorriaren arabera sailkatu dira.

c) Piezaren aurpegi nagusia zuzenki hautatu da, akatsik ezaren eta kalitateko beste parametro batzuen arabera.

d) Erreferentziako aurpegia zuzenki hautatu da, lautasunaren eta eskuairaldearen arabera.

e) Neurtu eta trazatzeko tresna egokienak hautatu dira, materialaren ezaugarrien eta egiaztatu beharreko neurrien arabera.

f) Zuraren oharrean dauden neurriak materialera zehazki eraman dira edo, hala badagokio, neurriak maximizatuta, gero eginen den lixatzea konpentsatzeko.

g) Erantzukizuna erakutsi da akatsak eta porrotak egin ondoren.

h) Laneko eta ingurumeneko arriskuak identifikatu dira, baita arrisku horiei aurrea hartzeko neurriak ere.

3. Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak aplikatzen ditu, esku-tresnak edo makinak erabiliz, eta prozesuak eta mekanizatzeko baldintza egokienak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak multzokatu dira biltegian, ezaugarrien (materiala, neurriak, forma, akatsak) eta aplikazioaren arabera.

b) Gauzatzearen ordena bat ezarri da, baliabideen maximizazioaren arabera.

c) Esku-makinak zuzenki elikatu dira, zuraren akatsak (forman eta kalitatean) eta zuntzaren norabidea kontuan hartuta.

d) Makina automatikoak elikatu dira, garatu beharreko prozesua eta makinaren parametroak kontuan izanik.

e) Zurezko piezak eta eratorriak mekanizatu dira, zinta-zerra eta txantiloiak erabiliz errendimendua handitzeko.

f) Fresatzeko makinan mekanizatu dira piezak, txantiloiak erabiliz edo airean, pieza behar bezala lotuz eta segurtasun neurriak errespetatuz.

g) Oholak mekanizatu dira eta oholtzarrak birtestatu dira zerra zirkularra eta eskuairagailua erabiliz.

h) Mekanizatu ondoren lortutako piezak eta produktuak egiaztatu dira, txantiloiak edo neurketak erabiliz, eta akatsak zuzendu dira, halakorik bada.

i) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

j) Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko arauak aplikatu dira, eta norbera babesteko makinetako eta baliabideetako babesak zuzen erabili dira.

4. Zurezko edo eratorrizko juntura aproposenak egiten ditu, materialaren, funtzionaltasunaren eta ekonomia-irizpideen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizatutako zatiak juntatu dira mihiztaduren edo finkatzeko elementuen bidez.

b) Oholak juntatu dira eusteko elementu espezifikoen bidez.

c) Zurezko junturak sendotu dira burdineriaren, giltzen eta beste elementu batzuen bidez.

d) Aglutinatzaile mota egokia aukeratu da, materialaren eta piezak obran izanen dituen lan- eta atmosfera-baldintzen arabera.

e) Funtzionaltasunaren eta ekonomiaren arteko oreka mantendu da piezetan finkatu diren eusteko elementuen kopuruan.

f) Erabilitako tresnak, lanabesak eta makinak mantentzeko oinarrizko lanak deskribatu dira.

g) Prebentzioko eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatu dira egindako jardueretan.

h) Egiten duen lanaz arduratu da eta eraginkortasunez komunikatu da pertsona egokiarekin une bakoitzean.

Edukiak.

Dokumentazio teknikoa interpretatzea:

-Eraikuntza-planoen interpretazioa. Piezak, junturak eta profilak bereiztea.

-Piezak, objektuak, altzariak eta zurezko egiturak irudikatzea, oinarrizko mailan, perspektiba axonometrikoan (perspektiba isometrikoan eta cavalieri-perspektiban) eta sistema diedriko kotatuan. Eskalak.

-UNE arauak.

-Neurtzeko tresnak: motak eta erabilerak. Metroa, kalibrea, konpasa, eskuaira, sasieskuaira, errege-oina (kalibrea).

-Trazatzeko lanabesak (gramila, profilen gramila, trazatzeko plomua, trazatzeko punta, hortza); txantiloiak egitea.

-Lan baten plangintza: ideia, bozetoa, krokisa, planoa, materialak, junturak, akaberak, zuraren oharra, kubikazioa, prozesuen orria, aurrekontua.

Eratorritako produktuetako zurak hautatzea:

-Zura. Sailkapena: gogorrak/bigunak, bertakoak/arrotzak, koniferoena/hostozabalena.

-Zuraren eritasunak eta akatsak: motak, konponbideak.

-Zuraren neurriak eta sailkapena.

-Zuraren kubikazioa.

-Zuretik eratorritako produktuak: partikulazko oholak, zuntzezko oholak (dentsitate ertainekoak), kontratxapatuak.

-Zuraren ezaugarriak: anisotropia, ezaugarri fisiko-kimikoak.

-Zurari aplikatzen zaizkion tratamenduak: zura naturalki eta artifizialki lehortzea. Prebentzioko tratamenduak.

-Kolak: azalpen orokorrak, sailkapena, kola naturalak, kola artifizialak.

-Zurari aplikatzen zaizkion tratamenduak: zura naturalki eta artifizialki lehortzea. Prebentzioko tratamenduak.

-Piezak neurtu eta trazatzea.

-Zuren jatorria baloratzea.

-Lanaren inguru-baldintzak: airea, tenperatura, hezetasuna, argiztapena, garbiketa eta zarata.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak:

-Esku-tresna: oinarria, erabilera, zorrozketa, mantentze-lanak.

-Tresna elektrikoa eta tresna elektriko eramangarria: oinarria, erabilera eta mantentze-lanak.

-Tailerreko makinak: zinta-zerra, zerra zirkularra, fresatzeko makina, arrabotatzeko makina, lodieran arrabotatzeko makina. Mihiztatzeko makina, tornua, lixatzeko makina, zulatzeko makina. Zatiak, baliagarritasuna eta funtzionamendua, abian jartzea eta kontrola. Oinarrizko mantentze-lanak.

-Zuraren oharra, prozesuen orria.

-Mekanizatzeko oinarrizko operazioak: zerraketa, arrabotaketa, eskuairaketa, birtestatzea, artekaketa, fresaketa, zulaketa.

-Laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

-Babesteko baliabideak makinetan.

-Babesteko baliabideak tailerrean.

Junturak zurean eta eratorrietan:

-Zurezko junturak: loturak, mihiztadurak, akoplamenduak.

-Juntatzeko teknikak: juntadura desmuntagarria, kolatzeak, mekanizazioak, indartzeak.

-Kolen ezaugarriak.

-Zura prestatzea. Kolak prestatzea eta aplikatzea.

-Laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

-Norbera babesteko baliabideak.

Orientabide didaktikoak.

Zura eta eratorriak eraldatzeko operazioei lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Zurak sailkatzea.

-Mekanizatzeko eta juntatzeko operazioak.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Zura eta eratorriak mekanizatzeko metodoak.

-Makina bakoitzaren aplikazioak kalitate oneko lana egiteko.

-Hartu beharreko segurtasun neurriak.

Lanbide modulua: Oinarrizko akabera-lanak zurgintzan.

Kodea: 3076.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Azalerak prestatzen ditu (lixatzeko, garbiketa, akabera-lanerako), eta lan horiek akaberako prozesuaren kalitatearekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lixatzeko eta leuntzeko ekipoak doitzea, produkziorako planean ezarritako parametroak sartuz.

b) Aplikatu beharreko produktu mota eta bilatzen den akabera kontuan hartuta, urragarriaren tamaina hautatu du, baita leuntzeko pikor eta ore mota ere.

c) Lixatze-lana behar den norabidean egin da, nahi den akabera lortzeko behar diren euskarria, urragarriaren pikorra eta presioa aintzat hartuta.

d) Lixatze-lana egin baino lehen, mastika jartzeko lana egin da, eta egiaztatu da ongi funtzionatzen duela airea ateratzeko sistemak.

e) Akaberako produktua eman baino lehen, behar den bezalako garbiketa egin da azaleran.

f) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko behar ziren neurriak aplikatu dira.

g) Airea ateratzeko eta garbitzeko ekipoak abian jarri dira ingurumeneko eta eta segurtasuneko baldintza egokiak bermatzeko.

2. Akaberako produktuak prestatzen ditu, eta kantitateak proportzioak justifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Akaberako produktuak zuretik aparte gorde dira biltegian, behar diren tenperaturan eta hezetasunean.

b) Produktuaren jariakortasuna aztertu da, begi hutsez edo biskosimetroaren bidez, eta, behar izanez gero, disolbagarria gehitu zaio aiseago aplikatu ahal izateko.

c) Ezarritakoari parametroei jarraikiz, makinak doitu dira, euskarriaren eta erabili beharreko materialaren ezaugarriak aintzat harturik.

d) Akaberako produktuen ezagutu dira ontzietako etiketen informazioaren bidez.

e) Akaberako produktuen segurtasuneko sinbologia interpretatu da.

f) Nahasteko teknikak, eta produktuak prestatzeko eta aplikatzekoak deskribatu dira (betiere ezarritako moduari eta proportzioari jarraikiz).

g) Nahasketa egin da, tratatu beharreko azaleraren eta suntsitu beharreko bizkarroiaren arabera.

h) Egiaztatu da hezetasun maila eta tenperatura egokiak direla akabera-lanetarako tokietan, eta kabinan aldatu dira produktuaren zehaztapenen arabera.

i) Behar diren arauak aplikatu ditu segurtasunaren eta ingurumenaren aldetik.

j) Airea garbitzeko eta berritzeko lanak egin dira, baita beste batzuk ere, eta akabera-lanetako substantzia kutsagarririk gabeko giroa lortu da.

3. Zurean eta eratorrietako akabera-lan oinarrizkoa egiten ditu, azken produktuaren ezaugarriak aintzat hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuko baliabideak hautatu dira (brotxak, lanabesak, tresna egokiak eta arrabolak, besteak beste), egin beharreko lana zein den kontuan hartuta.

b) Aplikagailua eta piezak behar bezala jarri dira akabera-lanerako, eta, horrela, materiala ahalik gehiena aprobetxatzeko eta aplikazioaren kalitatea hobetzeko.

c) Akaberako produktua aplikatu da, eskuz eta behar diren erreminta eta bitartekoak trebeziaz erabiliz, eta, beraz, espero zena izan da emaitza.

d) Produktua aplikatu da, pertsona, ekitpo eta instalazioentzako baldintza hoberenei eutsiz, eta segurtasuneko eta lan osasuneko arauak errespetatuz.

e) Pistolekin egindako akabera-lanean, presioaren eta etorriaren parametroak doitu dira, aplikatu beharrekoaren ikusizko kontrola eginez.

f) Akabera-lana lehortu da, espresuki horretarako den tokian, ongi ziurtatuz tenperatura eta hezetasuna egokia eta ez dagoela kutsagarririk, betiere akabera-lanaren kalitate bikaina lortzeko.

g) Ezarritako irizpideen arabera, kalitate kontrola egin da prozesu guztian.

h) Hondakinak ontzi egokietan bildu dira, lehendik erabakitzeko tokietan, betiere aplikatu beharreko araudi indarduna betez.

i) Lanak bukatutakoan, ekipoak eta tresna osagarriak garbitu dira, eta behar den bezala utzi hurrengoan erabiltzeko.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko arauak aplikatu dira.

4. Produktu bukatuak idortzen ditu, eta giroko baldintzak eta idortzearen parametroak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehortzeko prozedurak bereizi dira, eta aplikatutako akabera-lan motekin lotu.

b) Lehortzeak eta ontzeak produktuaren bukaerako kalitatean duten garrantzi osagarriari erreparatu zaio.

c) Lehorketarako gunearen ingurumeneko baldintza egokienak identifikatu dira (tenperatura, hezetasuna, partikula eseririk eza, eta beste batzuk).

d) Lehortzeko ekipoak prestatu dira, airearen tenperaturaren eta abiaduraren parametroak sartuz.

e) Egokitu dira lehortzeko kabinako estrakzio eta iragazpen sistemak.

f) Piezak manipulatu dira, eta, horretan, denbora eta ibilbideak ekonomizatu dira.

g) Laneko nahiz ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko behar diren neurriak aplikatu dira.

h) Banakako babes ekipamenduak behar bezala erabili dira.

Edukiak.

Azalerak akaberako lanetarako prestatzea.

-Aplikazio azalerak.

-Ezaugarriak akaberako lanerako.

-Azalerak lixatzea, gero geruza emateko.

-Mastika jartzea.

-Lixatze-lana, aurretik geruza emanda.

-Azalera bukatuen leunketa.

-Lixatzeko eta leuntzeko makina eta erremintak: banda-lixagailua, lixagailu orbitala, diskoko lixagailua, delta lixagailua.

-Azalera baten akatsak konpontzeko materialak: koloretako pitzadura-konpontzailea, zelulosazko mastika, laka-gomazko makilatxoak, argizarizko makilatxoak. Bi osagaiko mastika. Erabilera, eta aplikatzeko baldintzak.

-Akabera-lanak lixatzeko urragarriak: motak, euskarriak, pikorraren tamaina.

-Akaberako prozesuen eta instalazioen arrisku bereizgarriak.

-Akaberako produktu eta osagaien manipulazioan eta aplikazioan hartu beharreko segurtasun neurriak.

-Segurtasun elementuak. Pertsonalak. Makinak. Instalazioak.

-Akabera-lanean sortutako hondakinen tratamendua eta haiek desagerrarazteko prozedura. -Lixatzeko lanaren ondoriozko hautsa kentzea. Aplikazio kabinetako hondakinak. Erabili gabeko produktuen hondakinak.

Akaberako produktuak prestatzeko lanak:

-Produktuak. Motak eta ezaugarri nagusiak.

-Bernizak eta margoak.

-Desugertzaileak: helburua, motak, aplikazioa eta prestaketa-lana.

-Hondoak: helburua, motak, aplikazioa eta prestaketa-lana.

-Akabera-lanetarako produktuekin lotutako arriskuak. Segurtasun fitxak. Segurtasun-elementuak. Pertsonalak.

-Segurtasunaren eta ingurumenaren arloko neurriak.

-Makinak. Instalazioak.

-Zurezko produktuen eta eratorrien akabera-lana:

kolorea kentzea, tindatzea, olioak eta argizariak, laka-goma.

-Teknika bakoitzerako zur egokienak.

-Tindagai motak. Argizari motak. Olio motak. Aplikazioa.

-Laka-gomazko berniza.

-Akaberak: laka, berniza eta margoa.

-Eskuzko akabera-lanerako produktuak. Prestaketa-lanak, nahasketak. Disolbagarriak.

-Haiek eskuz emateko prozedura eta lanak.

-Eskuz emateko baliabideak: motak, prestaketak, emateko lanak.

-Akabera-lanaren akatsak. Akatsak zuzentzea.

-Akabera-lana pistolarekin eta makinekin.

-Pistolak: motak, prestaketa, aplikazioa.

-Gainaldeen eta aplikatu beharreko produktuaren egoera.

-Aplikatu ondoko kontrola.

-Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko zehaztapen aplikagarriak.

-Akaberako produktuen lehorketa.

-Lehortze-lanetarako zonak: tunela, kabina, kamerak.

-Garraiorako ekipo eta tresnak: gurdiak eta euskarriak.

-Lehortzeko prozesuaren egiaztapena.

-Akatsak zuzentzea.

-Lehortzeko lanekin lotutako arriskuak. Prebentziorako arauak. Norbera babesteko ekipamenduak (NBE).

Orientabide didaktikoak.

Zurgintzako eta altzarigintzako produktuen akabera-lanarekin lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Gainazalen prestaketa.

-Akaberako produktuak prestatzeko eta aplikatzeko lanak.

-Produktuen lehorketa.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Makinak eta akaberako produktuak prestatzeko lanak.

-Akabera-lanaren teknika, pistolarekin.

-Akaberako aplikazioak, lan etengabea egiten duten makinetan.

-Prozesuen eta kalitatearen kontrola.

-Higiene teknikak lantokian.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.

Kodea: 3009.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.

b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).

c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.

d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.

e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.

f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.

g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.

h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.

i) Hirukotearen erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.

j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.

2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.

b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.

c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.

3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiaren propietateak deskribatu dira.

b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.

c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.

d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.

e) Materiaren egoera aldaketen izenak identifikatu dira.

f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.

g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.

h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.

i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.

j) Irakitearen eta lurrinketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.

4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.

b) Nahasketen eta konposatuen arteko funtsezko desberdintasunak ezarri dira.

c) Prozesu fisikoak eta kimikoak bereizi dira.

d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.

e) Nahasketak bereizi dira modu praktikoan, metodo errazak erabiliz.

f) Lanbideekin ikusteko duten materialen oinarrizko ezaugarri orokorrak deskribatu dira, IKTak erabiliz.

g) Taldeka lan egin da.

5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.

b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.

c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.

d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.

e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.

f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.

g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.

6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.

b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin erlazionatu da, eta loturak deskribatu dira.

c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.

d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.

e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.

f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.

g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.

7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.

b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.

c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.

d) Ohiko eritasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.

e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, eritasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.

f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da, eta aparatuak eta sistemak egoki deskribatu.

g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.

h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.

i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.

8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.

b) Osasuna mantentzeko behar diren mantenugaiak bereizi dira.

c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.

d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.

e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.

f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.

g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.

9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.

b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.

c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.

d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.

Edukiak.

Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:

-Zenbaki mota desberdinen ezagutza eta bereizketa. Zenbakizko zuzenean irudikatzea.

-Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.

-Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.

-Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.

-Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.

Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:

-Laborategian lan egiteko arau orokorrak.

-Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.

-Segurtasun arauak.

Materiaren formen identifikazioa:

-Luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.

-Materia. Materiaren propietateak.

-Sistema material homogeneo eta heterogeneoak.

-Materiaren izaera korpuskularra.

-Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.

-Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.

Nahasketen eta substantzien bereizketa:

-Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.

-Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...

-Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.

-Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.

Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:

-Energiaren agerpenak naturan.

-Energia eguneroko bizitzan.

-Energia mota desberdinak.

-Energiaren eraldaketa.

-Energia, beroa eta tenperatura. unitateak.

-Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:

-Materia bizidunaren antolaketa mailak.

-Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:

-Osasuna eta eritasuna.

-Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.

-Higienea eta gaixotasunen prebentzioa.

-Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.

-Txertoak.

-Transplanteak eta donazioak.

-Sexu bidez kutsatzen diren eritasunak. Prebentzioa.

-Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.

Menuak eta dietak egitea:

-Elikagaiak eta mantenugaiak.

-Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.

-Dietak eta haien prestakuntza.

-Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.

Ekuazio errazak nola ebatzi:

-Progresio aritmetiko eta geometrikoak.

-Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.

-Ezezagun bateko lehen mailako ekuazioak nola ebatzi.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.

Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.

Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.

-Materiaren formak ezagutzea.

-Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.

-Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

-Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.

Kodea: 3011.

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea 1

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.

b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.

c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin erlazionatu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.

d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.

e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.

f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.

g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.

b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.

c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.

d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.

e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.

f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.

g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko arau linguistikoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.

b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.

e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, hautatutako testu laburren konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.

g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendearen aurreko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren eboluzioaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.

c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.

d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, kontuan izanik oinarrizko motiboak eta gaiak.

e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren aro, egile eta lanei buruz, literatur testuetatik abiatuta.

Edukiak.

Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haiek natur ingurunearekin duten erlazioa baloratzea:

-Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.

-Historiaurreko gizarteak.

-Hirien sorrera:

Hiri habitata eta haren bilakaera.

Hiria irudikatzeko grafikoak.

Antzinaroko hirietako gizarteak.

Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.

Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.

Erromatar kultura.

Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.

Lokalizazio kronologikorako tresna errazak.

Hiztegi hautatua eta berariazkoa.

Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa:

-Erdi Aroko Europa.

Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.

Beste kultura batzuekiko kontaktua.

-Monarkia absolutuen Europa.

Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.

Espainiako monarkia absolutua.

Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.

-Amerikako kolonizazioa.

-Populazioaren azterketa.

Espazio europarraren bilakaera demografikoa.

Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.

-Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan.

Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.

Berariazko hiztegia.

Ahozko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.

-Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.

-Trukaketa komunikatiboa.

Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.

Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.

Komunikazioaren testuingurura egokitzea.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

-Ahozko konposizioak.

Ahozko azalpen errazak egungo gertaerei buruz.

Ahozko aurkezpen errazak.

Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.

Idatzizko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.

-Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.

-Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.

-Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.

-Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea.

Arau gramatikalen aplikazioa.

Arau ortografikoen aplikazioa.

-Idatzizko testuak.

Testuaren lokailu nagusiak.

Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.

Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.

Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua; osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.

XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.

-Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonal edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.

b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak eta erabilitako hiztegian duten ondorioak baloratu.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.

e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.

f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietan, gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

2. Solasaldietan parte hartzen du ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz, interesa eta ulermena erakutsi beharrez.

c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.

d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.

e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu idatzi labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatu ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.

b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.

c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.

e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.

f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta profesionalari egokitua.

g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.

h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.

i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.

-Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).

-Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatu ohi diren egoeren gaineko narrazioa.

-Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatu ohi diren egoeretan.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.

-Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.

-Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.

Solasaldietan parte hartzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.

Mezu eta testu errazak prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.

-Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta lan esparruko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denborak eta formak. Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Oinarrizko egitura gramatikalak.

Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eginkizun komunikatibo ohikoenak idatzizko baliabideetan.

-Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.

Gizarte zientziei, gaztelaniari, literaturari eta, hala balegokio, euskarari, eta ingelesari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.

-Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.

-Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikaskuntza jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.

-Ahal den guztietan, lanbide profilari dagozkion gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratu ahal izateko.

-Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.

-Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.

-Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.

-Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.

-Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.

-Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.

Lanbide modulua: Bezeroentzako arreta.

Kodea: 3005.

Iraupena: 50 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Balizko bezeroei harrera egiten die, komunikazio teknika desberdinak ezagutuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balizko bezeroaren portaera aztertu da.

b) Jarrera eta diskurtsoa abiapuntuko egoerari egokitu zaizkio, egokiro.

c) Balizko bezeroari buruzko beharrezko informazioa lortu da.

d) Komunikazio bultzatu da, haren garapenerako teknika eta jarrera egokiak erabiliz.

e) Elkarrizketan aritu da, formulak, merkataritzako lexikoa eta komunikazio lokarriak erabiliz (azalpenak eskatu, informazioa, berriz errepika dezan eta bestelakoak).

f) Ebazpen errazeko galdera bati erantzun zaio, merkataritzako lexiko egokia erabiliz.

g) Aldez aurretik ezarritako gai bati buruz ahoz jardun da talde baten aitzinean edo bi solaskidek parte hartzen duten komunikazio harreman batean.

h) Besteekiko jarrera adostaile eta sentibera izan du, amultsu eta adeitsu agertuz.

i) Informazioa argi eman da, era ordenatuan, egitura argia eta zehatza erabiliz.

2. Balizko bezeroari zerbitzuaren aukera ezberdinen berri eman dio, ikuspuntu teknikotik arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publiko mota desberdinak analizatu dira.

b) Bezeroak eta hornitzaileak bereizi dira, eta horiek publikotik oro har.

c) Merkataritzako komunikazioaren oinarrizko terminologia ezagutu da.

d) Informazioaren eta publizitatearen arteko bereizketa egin da.

e) Erantzunak egokitu dira publikoaren galderen arabera.

f) Bezeroari zerbitzuaren ezaugarrien berri eman zaio, batez ere espero daitezkeen kalitateei dagokienez.

g) Bezeroari aukera gomendagarriena aholkatu zaio, hautu ezberdinak daudenean, bakoitzaren ezaugarriak eta bukalanari buruzko informazioa emanez.

h) Bezeroari egin duen hautuaren berri emateko eskatu zaio.

3. Balizko bezeroari egindako zerbitzuaren berri ematen dio, egindako lanak arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari prozesatutako gaiak eman zaizkio eta haietan egindako zerbitzuen berri eman zaio.

b) Emandako gaietan egin beharreko lanak eta horretarako aurreikusitako denborak modu egokian jakinarazi zaizkio bezeroari.

c) Zerbitzuari edo produktuari buruz eman beharreko dokumentuak identifikatu dira.

d) Bezeroa lortutako emaitzarekin ados dagoen jakin da, eta hala izan ez bada, haren kexak modu egokian jaso dira.

e) Garbitasuna eta zuzentasuna baloratu dira, bai jantziei bai gorputz-irudiari dagokienez, bezeroari harrera egiterakoan funtsezko elementuak baitira.

f) Uneoro bezeroarekiko errespetua gorde da.

g) Bezeroaren leialtasuna lortzen saiatu da, lan ona eginez.

h) Bermealdia zehaztu da eta hari lotutako legezko betebeharrak.

4. Balizko bezeroen erreklamazioak entzuten ditu eta jarduketa protokoloa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari aukera ezberdinak eman zaizkio, erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean, eta egin beharreko lanen denbora eta baldintzak argi azaldu zaizkio, bai eta lor daitekeen aldaketaren norainokoa ere.

b) Erreklamazioei dagokienez, indarrean den legedian nabarmentzen diren alderdi nagusiak ezagutu dira.

c) Bezeroari behar besteko informazioa eta dokumentazioa eman zaizkio, idatziz erreklamazioa aurkez dezan, halakorik behar badu.

d) Bezeroak erreklamazioa egiteko aurkeztutako inprimakiak jaso dira.

e) Erreklamazio orri bat bete da.

f) Informazioa partekatu da lantaldearekin.

Edukiak.

Bezeroentzako arreta:

-Komunikazio prozesua. Eragileak eta esku hartzen duten elementuak.

-Komunikazio oztopoak eta zailtasunak.

-Hitzezko komunikazioa: Ahozko mezuak igortzea eta jasotzea.

-Jendaurrean zuzen hitz egiteko arauak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak. Hitzik gabeko komunikazioa.

-Enpatia eta harmena.

Produktuen salmenta eta zerbitzuak:

-Saltzaile profesionalaren jarduketa.

-Produktuen eta zerbitzuen ezaugarriak azaltzea.

-Saltzailea. Ezaugarriak, eginkizunak eta jarrerak. Salmentarako eta haren garapenerako ezaugarriak eta gaitasunak.

-Saltzaile profesionala: jarduketa eredu. Bezeroekiko harremanak.

-Saltzeko teknikak.

Informazioa bezeroarentzat:

-Rolak, helburuak eta bezeroa-profesionala harremana.

-Bezero motak eta haien harremana zerbitzuaren prestazioarekin.

-Banan-banako harrera, konfiantzaren oinarri gisa, zerbitzua eskaintzerakoan.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak, bai eta haiek asetzeko irizpideak ere.

-Bezeroak leial bihurtzea.

-Bezeroen kexak eta haien tratamendua.

-Jasotako gaia sailkatu ahal izateko identifikatu behar diren funtsezko parametroak. Haiek jasotzeko teknikak.

Erreklamazioen tratamendua:

-Erreklamazioen aurrean jarduteko erabiltzen diren teknikak. Erreklamazioen kudeaketa. Konpontzeko aukerak. Erreklamazioen inguruabarretako elementu formalak.

-Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak. Erreklamazioak jasotzeko prozedurak.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du honako funtzio honi lotutako prestakuntza: bezeroari arreta eta zerbitzua ematea, bai produktuari edo zerbitzuari buruzko aldez aurretiko informazioa ematerakoan, baita hura saldu edo eman ondotik ere.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Bezeroarekiko komunikazioa.

-Produktuaren informazioa, zerbitzuaren oinarri gisa. Erreklamazioen arreta.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Ereduko enpresek merkaturatzen dituzten produktuen eta ematen dituzten zerbitzuen deskripzioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

-Egoera estandarrak ebaztea, simulazio ariketen bitartez.

Lanbide modulua: Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea.

Kodea: 3075.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Operazio osagarriak egiten ditu zoruen, parketen, tronaduren eta zurezko panelezko gainestalduren instalazioan, paramentu bertikaletan eta horizontaletan, eta muntatzeko planoak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntatzeko planoak behar bezala interpretatu dira, eta materiala eta behar diren makinak arrazionaltasunez banatu dira.

b) Paramentu horizontalak eta bertikalak mastikarekin berdindu ditu elementuak behar bezala har ditzaten.

c) Zoru, parket eta tronadura motak ezagutu dira.

d) Eraikuntza elementuak paramentuetan eta izkinetan doitu dira, dilatazioetarako tokia utzita.

e) Parketa leundu eta bernizatu da eskatzen diren kalitate baldintzak beteta.

f) Ateen behealdeak arteztu dira zurezko zoruak edo moketak jarri ondoren.

g) Makinen, lanabesen eta tresnen oinarrizko mantentze-lanak egin dira.

h) Laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko zehaztapenak aplikatu dira.

i) Banakako babes ekipamenduak erabili dira.

2. Operazio osagarriak egiten ditu zurgintzako eta altzarigintzako elementuen instalazioan eta operazioak instalazioaren funtzionaltasunarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio motak eta haien helburuak ezagutu dira.

b) Instalazioaren datuak eta neurriak lortu dira muntaketaren krokis edo txantiloitik.

c) Burdineria behar den proportzioan eta altueran jarri dira, atearen edo leihoaren orriari behar bezala heltzeko.

d) Egiaztatu da orrietako ertzaren makurdura (“alambor” gaztelaniaz) zuzena dela eta irekitzeko burdineria (eskuinetara zein ezkerretara) zuzenki hautatu dela.

e) Instalazioa egitean ez da kalterik sortu elementu arkitektonikoetan, marko eta aurremarkoetan, instalazioetan edo pertsonengan.

f) Block-porte motako ateak finkatu dira, ateei eusten dieten elementu arkitektonikoen ezaugarriak kontuan hartuta.

g) Ateei behin-behinekoz ziria ipini zaie eta egiaztatu da markoan behar bezala sartzen direla.

h) Laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko zehaztapenak aplikatu dira.

3. Piezak, burdineria eta mekanismoak doitzen ditu eta zurgintzako elementuan edo altzarian duten funtzioa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio motak eta haien helburuak ezagutu dira.

b) Elementuak finkatzeko sistemak eusten zaizkien euskarriekin erlazionatu dira.

c) Altzarietan eta zurgintzako elementuetan, bai juntura mugikorretarako bai mugigaitzetarako, erabili beharreko burdineria identifikatu da.

d) Altzarien instalazioan azpimultzoak doitzean kontuan hartu beharreko faktoreak zerrendatu dira.

e) Piezak, burdineria eta mekanismoak muntaketarako jarraibideen arabera jarri dira, eta egiaztatu da egokiak direla eta instalazioan duten funtzioa betetzen dutela.

f) Egiaztatu da instalazioan erabilitako tresnak eta baliabideak egokienak direla.

g) Instalazioaren lekuaren baldintza higienikoak lehengoratu dira lana bukatu ondoren, eta hondakinak kendu.

h) Egiaztatu da pieza mugikorrak eragozpenik gabe higitzen direla, eta proiektuko zehaztapenekin bat egiten dutela.

i) Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu dira.

4. Materiala eta lanabesak garraiatzen ditu zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzeko, eta babes neurriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zurezko produktuak eta altzariak eskuz paketatu dira, irmoki helduak, honako hauek erabiliz: kartoia, burbuilazko plastikoa, plastiko erretraktila edo poliuretano hedatua. Orobat, babesgarriak behar den tokian finkatu dira.

b) Paketatzeko makina termoerretraktilaren parametroak behar bezala doitu dira, paketatu behar diren produktuen arabera (plastiko bilkariaren neurria, uhalaren abiadura eta labearen tenperatura).

c) Paketatutako produktuak etiketen bidez edo zehaztutako beste bide batzuk erabiliz identifikatu dira.

d) Paketatu beharreko produktuak plastiko termoerretraktilarekin paketatu dira eta zehaztutako babesgarriak erabili dira.

e) Zumitza eta altzaria elkar ukitzen diren eremuak babestu dira, kartoia edo antzeko materiala erabiliz.

f) Paketatu ondoren behar bezala ez dauden piezak alboratu dira, berriro prozesatzeko.

g) Paketatzearekin eta kargen garraioarekin lotutako laneko arriskuak prebenitzeko neurriak aplikatu dira.

h) Paketatutako altzaria garraioen sektorearen arauei jarraituz garraiatu da.

Edukiak.

Operazio osagarriak zoruen, parketen, tronaduren eta zurezko panelezko gainestalduren instalazioan:

-Zoruen, parketen, tronaduren eta zurezko panelezko gainestalduren muntaketa sistemak.

-Instalazioan erabilitako tresnak, makinak eta osagarriak. Erabilera eta mantentze lanak.

-Parketa leundu eta bernizatzea.

-Lotutako laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea:

-Lana prestatzea. Obra-zuinketa.

-Instalazioan erabilitako makinak, lanabesak eta tresnak.

-Altzariak instalatzeko eta altzarigintzako operazioak.

-Lotutako laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

Piezak, burdineria eta mekanismoak doitzea:

-Elementuak finkatzeko sistemak. Aplikazioa. Euskarrien ezaugarriak.

-Burdineria eta osagarriak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Altzarietan eta zurgintzako elementuetan egin daitezken doikuntza motak.

-Lotutako laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

Materiala eta lanabesak garraiatzea:

-Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen karga eta deskarga.

-Altzarien zatiak (kristalak, ispiluak eta beste batzuk) erabili eta garraiatzea.

-Paketatzeko sistema ohikoenak.

-Paketatzean erabilitako sinboloak.

-Paketatzearekin eta kargen garraioarekin lotutako laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

-Etiketatzea. Kalitatea egiaztatzea. Garraioa. Paketetik ateratzea.

Orientabide didaktikoak.

Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatzeko eta instalatzeko lanei lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Zoruak, parketak eta tronadurak muntatzea.

-Ateak eta leihoak instalatzea.

-Altzari modularrak muntatzea.

-Altzariak eta zurgintzako elementuak paketatu eta garraiatzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Altzariak eta zurgintzako elementuak paketatzeko teknikak.

-Altzari modularrak muntatzeko teknikak.

-Ateak, leihoak, frisoak eta zoladurak muntatzeko teknikak.

Lanbide modulua: Ehungintzako material eta produktuak.

Kodea: 3077.

Iraupena: 80 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ehungintzako material eta produktuak jasotzen ditu, eta haien propietate eta aplikazioak bereizten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasotako salgaiak eta albaranaren edukia bat heldu ote diren aztertu da.

b) Materialak bereizi dira (ehunak, xaflak, elementu osagarriak eta beste batzuk), ezaugarrien eta aplikazioaren arabera.

c) Materialak sailkatu dira, ezaugarriak kontuan harturik (tamaina, loditasuna, akatsak eta beste batzuk), baita jatorriaren eta aplikazioaren arabera.

d) Akats eta anomalia ohikoenei erreparatu zaie, bai jatorri naturala dutenak bai fabrikazio prozesuaren ondoriozkoak.

e) Ehungintzako material eta produktuak fabrikatzeko oinarrizko prozesuak deskribatu dira.

f) Tratamenduek lehengaiei eransten dizkieten propietate eta ezaugarriak deskribatu dira (zuritzea, tinduak, gogorgarriak eta beste batzuk).

g) Osaerari eta manipulazioari buruzko etiketa normalizatuak interpretatu dira.

h) Egiaztatu da bat datozela etiketak material edo produktuaren fitxa teknikoko zehaztapenekin.

i) Denboraz eta ahaleginez aritu da ezagutzak eta informazio osagarriak zabaltzen.

2. Elementu osagarriak jasotzen ditu, haien ezaugarriak eta aplikazioak lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasotako lotearen osaera eta haiek babesteko neurriak erabaki dira.

b) Egiaztatu da bat datozela jasotako elementuak eta eskatutakoak.

c) Elementu betegarriak, indargarriak, hornigarriak, euskarriak eta beste batzuk identifikatu dira.

d) Elementu osagarriak bereizi dira, haien ezaugarriak eta aplikazioak kontuan izanda.

e) Elementu osagarriak sailkatu dira, terminologia zuzena erabiliz betiere.

f) Egiaztatu da bat datozela etiketak material edo produktuaren fitxa teknikoko zehaztapenekin.

3. Ehungintzako material eta produktuak eta elementu osagarriak biltegiratzen ditu, eta haientzako kokalekua eta baldintzak justifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuak jatorriaren eta aplikazioaren arabera bereizi dira.

b) Ehungintzako eta materialak eta elementu osagarriak erabili eta kontserbatzeko oinarrizko baldintzak aipatu dira.

c) Gaizki erabiltzeagatik edo biltegiratzeagatik gertatutako akatsak identifikatu dira.

d) Ingurumeneko baldintzen zerrenda egin da (tenperatura, hezetasuna, argia eta aireztatzea, besteak beste), eta pilatutako produktuak biltegian jartzeko prozedura zehaztu.

g) Biltegiko produktuen trazabilitatea ziurtatu da.

f) Aurkezteko eta enbalatzeko garraiatzeko modu desberdinak biltegiratzeko eta garraiatzeko premietara egokitu dira.

g) Ehungintzako eta materialak eta elementu osagarriak biltegiratzeko eta egokitzeko oinarrizko baldintzak identifikatu dira.

h) Segurtasunari, osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak errespetatu eta aplikatu dira biltegian.

l) Biltegia garbi eta txukun eduki da uneoro.

4. Biltegiko izakinak kontrolatzen ditu, eta gutxieneko kantitatea justifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegian diren produktuen inbentarioa egin da, eta, beharrezkoa denean, gorabeheren partea ere bai.

b) Biltegiari lotutako dokumentazio teknikoa deskribatu da.

c) Gutxieneko biltegiratzea hornitzaileen hornidura denborarekin lotu da.

d) Biltegiratze eta inbentario motak eta haien aldagaiak identifikatu dira.

e) Biltegiratzea berriturik dagoela ziurtatzeko erabiltzen diren baliabideak zehaztu dira.

f) Informatikako tresnak aplikatu dira biltegia kontrolatzeko.

g) Izakinen sarrerak eta irteerak erregistratu dira, eta dagozkion artxiboak eguneratu dira.

h) Argi egin da biltegiko kontrolari buruzko informazioa, modu txukunean, egituratuan eta zehatzean.

i) Biltegia kontrolatzeak elikagaien prestakuntzan daukan garrantzia baloratzea.

Edukiak.

Materialak eta artikuluak ehungintzan eta larrugintzan:

-Lanak eta egiaztapenak materiala jasotzerakoan.

-Produktuen sarrerari buruzko dokumentuak.

Etiketen eta dokumentazio teknikoaren irakurketa eta interpretazioa.

-Materialen identifikazioa, motaren eta ezaugarrien arabera.

-Ehungintzako material eta produktuak merkatura aurkezteko prozedura.

-Materialetan akats eta anomalien atzematea.

-Zuntz naturalak, artifizialak eta sintetikoak. Sailkapena, ezaugarriak, propietateak.

-Hariak: motak, identifikazioa eta transformazio prozesuak.

-Ehunak: zulo-brodatua eta puntua.

-Ehundu gabeko oihalak: ezaugarriak eta lortzeko modua.

-Larrua eta ilea. Ezaugarriak eta aplikazioak ehungintzan. Akats nagusiak.

-Ehungintzako produktuen, osagarrien eta hornigaien etiketatze-lanari buruzko arauak.

Elementu osagarriak:

Etiketen eta dokumentazio teknikoaren irakurketa eta interpretazioa.

-Elementu osagarrien identifikazioa, motaren eta ezaugarrien arabera.

-Elementu osagarriak merkatura aurkezteko prozedura.

-Akatsak eta anomaliak aurkitzea.

-Lekedak eta kolak, silikonak eta disolbagarriak. Ezaugarriak eta aplikazioak jantzigintzan.

-Hornigaiak eta lanabesak.

-Osagarriak.

-Betetzeko edo indartzeko osagarriak.

-Tinduak eta argizariak. Motak eta aplikazioak.

Ehungintzako material eta produktuen eta elementu osagarrien biltegiratzea.

-Salgaien identifikazioa eta kodetzea.

-Materialen biltegiratzea.

-Artikuluen eta materialen manipulazioa.

-Paratzea, antolatzea eta espazioa optimizatzea.

-Ehungintzako materialen garbiketa eta mantentze-lana.

-Arriskuei aurrea hartzeko neurriak biltegiratzean eta materialak erabiltzean.

Biltegiko kontrola:

-Biltegi txiki baten kudeaketa.

-Izakinen kontrola. Biltegiratzeko motak.

-Biltegiaren kudeaketan IKTen aplikazioa. Kalkulu-orriak, testu-prozesadoreak eta aplikazio espezifikoak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek gai hauetarako prestakuntza biltzen du: ehungintzako artikulu eta materialen eta elementu osagarriak ezagutzeko, eta haiek jasotzeko eta biltegiratzeko.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Ehungintzako gai eta materialak bereiztea, haien ezaugarri eta aplikazioen arabera.

-Biltegiaren kudeaketa.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Elementu osagarriak dituzten ehungintzako artikulu eta materialen karakterizazioa.

-Ehungintzako artikulu eta materialen biltegiratzea eta trazabilitatearen kontrola.

Lanbide modulua: Altzarien tapizatze-lana.

Kodea: 3078.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Altzarien tapizatze-lanen aurrekontuak eta fakturak egiten ditu, eta haiek justifikatzen ditu erabilitako materiala eta prozesuari lotutako zailtasuna kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tapizatu behar den altzariaren edo altzari puskaren neurriak hartu dira.

b) Tapizatze-lanerako behar diren materialak zein diren finkatu da.

c) Luzera eta zabalera kalkulatu dira.

d) Material kopurua kantitatea kalkulatu da.

e) Produktua egiteko gutxi gorabehera zenbat denbora behar den kalkulatu da.

f) Horretarako zailtasunak seinalatu dira.

g) Merkataritzako marjina aplikatu zaie ezarritako kostuei.

h) Fakturak egin dira, aurrekontuari jarraikiz, eta egon litezkeen desbideratzeak justifikatu, betiere betebehar legalak betez.

i) Aurrekontua prestatzeko aplikazio informatikoak erabili dira.

2. Altzariak tapizatzeko makina, ekipo eta erremintak prestatzen ditu, hautatutako aldagaiak lortu nahi den produktuaren ezaugarriekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipo eta erremintak identifikatu eta sailkatu dira tapizatzeko prozesuan dituzten ezaugarrien arabera.

b) Muntaketa eta desmuntaketa lanak egin dira, erreminten aldaketekin ikusteko dutenak.

c) Ekipo eta erreminten garbiketa, lubrikazioa eta lehen mailako mantentze-lanak egin dira.

d) Ekipo, hornigai eta erreminten doiketa egin da, egin beharreko lanaren eta erabili behar den materialaren arabera.

e) Proba-lanen parametroak doitu dira berriz.

f) Ekipoen elementu suntsikorrak zein diren finkatu da, eta haien muntaketen eta desmuntaketen proba-lanak egin dira.

g) Lan-eremua ordenatuta eta garbi mantendu du, eta segurtasuna zainduta.

h) Makina eta erreminten erabileraren segurtasunarekin zerikusia duten bitarteko eta ekipoak identifikatu dira.

i) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko eskatutako neurriak aplikatu dira.

3. Altzarien tapizatze-lanerako piezak sortu ditu, patroiak egin, eta jantzigintzako teknikak aplikatu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Altzari modelo desberdinak tapizatzeko prozesuak aztertu dira.

b) Tapizatze-lanen irizpide estetikoak eta funtzionalak altzariaren kokalekuarekin eta aplikazioarekin lotu dira.

c) Altzari tapizatuak desmuntatu edo erantzi dira, kanpoko edo barneko estalkia, ehunarteak, betegarriak eta suspentsioak edo euskarriak kenduz.

d) Materialak prestatzeko prozedurak deskribatu dira (kanpoko ehuna, ehunartea, betegarriak, estalkiak eta beste batzuk), inplikatutako parametroak kontrolatuz desbideratzerik gerta ez dadin (ehundura, kolorea, marrazkia eta beste batzuk).

e) Patroia egin da, tapizatu beharreko altzariaren neurrietara egokituta.

f) Materiala markatu da hauek seinalatuz: juntura-puntuak, bazterren bukalanak, apaingarrien eta hornigaien kokalekua.

g) Mozketa-lanak piezen profilak deformatu gabe egin dira, eta hariaren norabide egokian.

h) Mihiztatzeko lanak egin dira, juntura mota bakoitzerako egokiak diren metodo eta teknikak aplikatuz (bazterren bukalana, tolestura, itxitura, eta beste batzuk).

i) Tarteko eta bukaerako akabera-lanak egin dira, segurtasuneko eta estetikako irizpideak kontuan hartuta.

j) Jantzigintzako zenbait ideia proposatu dira, eta jarrera sortzailea erakutsi.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak aplikatu dira.

4. Altzariak tapizatzen ditu, horretarako prozedurak identifikatuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Altzarien armazoiaren eta suspentsioaren elementuak identifikatu dira.

b) Apar eta kotoi harro moten eragina deskribatu da.

c) Altzariaren armazoia prestatu da, egonkortasunik eta sendotasunik ba ote duen egiaztatu.

d) Suspentsio-elementuak jarri dira altzariaren armazoian (hedeak, malguki kiribilak edo tentsiokoak, ailarak eta beste batzuk).

e) Material betegarria banatu da (aparra, zurda, kotoi harroa), eta modeloaren egiturara eta formara egokitu.

f) Material betegarriarekin, nahi den simetria eta bolumena lortu dira.

g) Zona bakoitzari dagozkion piezak finkatu dira (kanpoko eta barneko ehunak, ehunartea, estalkia).

h) Elementu apaingarriak aplikatu dira, diseinuari jarraikiz (mortxilak, botoiak, galoiak eta beste batzuk).

i) Tapizatze-laneko akats edo problemak antzeman dira, eta, ahal izan denean, in situ kopondu.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko eskatutako neurriak aplikatu dira.

k) Lan eremua txukun eta garbi utzi da tapizatze-lana bukatu eta gero.

Edukiak.

Altzariak tapizatzeko lanen aurrekontua eta fakturak egitea:

-Tapizatu beharreko altzari motak, modeloak eta ezaugarriak: aulkiak, tabureteak, oinazpikoak, besaulkiak, sofak, besteak beste.

-Altzari motak: klasikoa, modernoa eta zaharberritua.

-Altzariak tapizatzeko neurriak hartzeko lana. Neurtzeko teknikak.

-Tapizatze motak. Formak. Plantilla eta patroiak, produktuaren arabera.

-Materialen kalkulua eta sobratzen materialarena.

-Aurrekontu baten datuak. Lana entregatzeko epeak, ordaintzeko moduak eta kalitateak.

-Irabazien marjina. Deskontuak. Salmenten bolumena.

-Aurrekontuak aplikazio informatikoak egitea.

-Lan horiekiko loturiko zergak. BEZa.

Makina, ekipamendu, tresna eta erreminten doiketa:

-Tapizatze-lanetan erabiltzen diren makina, tresna eta hornigai motak.

-Makina, tresna eta hornigaiak erabiltzeko prozedurak.

-Segurtasuneko irizpide eta betebeharrak produkzio prozesuan.

-Lehen mailako mantentze eragiketak.

-Makinak garbitzeko tresna eta hornigaiak.

-Matxura ohikoenak.

-Segurtasun arauak.

-Laneko arriskuen prebentzioa. Norbera babesteko tresneria.

Tapizatu beharrekoaren piezak lortzeko lana:

-Tapizatu beharrekoaren osagaiak bereizteko lana.

-Patronaje de tapicerías y elementos de relleno: técnicas y materiales; codificación y almacenamiento de patrones.

-Patroien kokalekua.

-Tapizatzeko piezen eta bigungarrien markatze-lana.

-Ebakitzeko teknika eta prozedurak, material bakoitzarekin.

-Ebakitzeko piezak muntatzeko teknika eta prozedurak. Jostura motak.

-Tapizeriako zorroak edo piezak egitea. Prozesuaren kalitatearen kontrola.

-Akabera-teknikak.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak.

Altzarien tapizatze-lana.

-Altzariak egiteko osagaien tipologia eta ezaugarriak. Armazoiaren egitura.

-Tapizatzeko teknika orokorrak.

-Tapizatze-lanaren piezak altzarian muntatzeko elementuen aplikazioa.

-Oinarria eta bigungarria.

-Hornigaien eta apaingarrien aplikazioa.

-Segurtasunari buruzko aspektuak tapizatzearen muntaketa-lanari dagokionez.

Garbiketa-lanak eta akabera-lanak tapizatzeko prozesuan.

-Segurtasun arauak eta laneko arriskuen prebentzioa.

Orientabide didaktikoak.

Tapizeriako zorroak egiteko lanekin eta altzariak tapizatzeko lanekin lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Aurrekontuak egitea.

-Altzarien desmuntaketa-lana edo eranzte-lana.

-Tapizeriako piezetatik abiatuta, patroiak egitea.

-Tapizeriako piezak egitea.

-Altzarien tapizatze-lana

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Tapizeriako piezak egitea.

-Euskarriekin eta betegarriekin, altzaria prestatzea.

-Altzariaren tapizatze-lana eta muntaketa-lana.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak II.

Kodea: 3019.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, ekuazioak eta sistemak ebazteko metodoak aplikatuz eta lengoaia aljebraikoaren zehaztasuna, sinpletasuna eta erabilgarritasuna baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Identitate nabarmenak erabili dira polinomioekin egindako eragiketetan.

b) Zenbakizko balioak lortu dira adierazpen aljebraiko batetik abiatuta.

c) Lehen eta bigarren mailako ekuazio errazak ebatzi dira modu aljebraiko eta grafikoan.

d) Ohiko problemak eta beste jakintza arlo batzuetakoak ebatzi dira ekuazioen eta sistemen bidez.

e) Lengoaia aljebraikoaren zehaztasun, sinpletasun eta erabilgarritasuna baloratu da, benetako bizitzan agertzen diren egoerak irudikatzeko.

2. Zenbait eratako problema errazak ebazten ditu horien azterketa erkatuaren bidez eta metodo zientifikoaren faseak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hipotesi errazak planteatu dira, zenbait bide erabiliz bildu diren zuzeneko edo zeharkako behaketetatik abiaturik.

b) Hipotesiak aztertu dira eta horien azalpenari buruzko lehen hurbilketa adierazi da.

c) Zenbait eratako metodo eta prozedura esperimental errazak planifikatu dira hipotesia ezeztatzeko ala ez.

d) Taldean lan egin da soluzioa planteatzerakoan.

e) Egiaztatze saiakuntzetako emaitzak bildu eta dokumentu batean azaldu dira modu koherentean.

f) Emaitza argudio eta probekin defendatu da; azaldutako hipotesien egiaztatze edo ezeztatzeak.

3. Ingurune errealetan agertzen diren irudi geometrikoen zuzeneko eta zeharkako neurketak egiten ditu, beharrezkoak diren tresnak, formulak eta teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresna egokiak erabili dira gorputz eta irudi geometrikoen angeluak, luzerak, areak eta bolumenak neurtzeko, neurketa eskalak interpretatuz.

b) Estrategia desberdinak erabili dira (antzekotasunak, irudi sinpleagoetan deskonposatzea, besteak beste), ingurune fisikoan zeharkako neurriak zenbatetsi edo kalkulatzeko.

c) Perimetroak, areak eta bolumenak kalkulatzeko formulak erabili dira eta unitate zuzenak esleitu dira.

d) Taldean lan egin da neurriak lortzean.

e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira irudiak agertzeko.

4. Bi magnitudeko grafikoak interpretatzen ditu, horien parametro adierazgarriak kalkulatuz eta oinarrizko funtzio matematikoekin eta balio estatistiko nagusiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzenaren ekuazioa zenbait modutan adierazi da.

b) Funtzio koadratikoa grafikoki irudikatu da, metodo errazak aplikatuz irudikapen hori egiteko.

c) Grafikoki irudikatu da alderantzizko funtzioa.

d) Grafikoki irudikatu da funtzio esponentziala.

e) Benetako egoerei lotutako funtzio mota desberdinak irudikatzen dituzten grafikoetatik informazioa atera da.

f) Hiztegi egokia erabili da ausaz eta estatistikarekin zerikusia duten egoerak deskribatzeko.

g) Taula eta grafiko estatistikoak egin eta interpretatu dira.

h) Banaketa estatistikoaren ezaugarriak aztertu dira, zentralizazio eta barreiadura neurriak lortuz.

i) Gertakarien propietateak eta probabilitatea aplikatu dira.

j) Ohiko problemak probabilitateko kalkulu errazen bidez ebatzi dira.

5. Teknika fisikoak edo kimikoak aplikatzen ditu, beharrezkoa den materiala erabiliz, laborategiko praktika errazak egiteko, esku hartzen duten magnitudeak neurtuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategi batean erabiltzen den oinarrizko materialaren eskuragarritasuna egiaztatu da.

b) Oinarrizko magnitudeak identifikatu eta neurtu dira, hala nola masa, pisua, bolumena, dentsitatea, tenperatura.

c) Material organikoetan dauden biomolekula mota desberdinak identifikatu dira.

d) Animalien zein landareen ehunak eta zelula deskribatu dira tresna optikoen bitartez behatuz.

e) Saiakuntzen txostenak prestatu dira, horietan jasoz jarraitu den prozedura, lortutako emaitzak eta amaierako ondorioak.

6. Prozesu biologikoetan eta industrian gertatzen diren erreakzio kimikoak ezagutzen ditu, eta horiek eguneroko bizitzan duten garrantziari buruzko arrazoiak ematen ditu eta gertatzen diren aldaketak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako, naturako eta industriako erreakzio kimiko nagusiak identifikatu dira.

b) Erreakzio kimikoen agerpenak deskribatu dira.

c) Erreakzio kimiko baten osagai nagusiak deskribatu dira, bai eta energiak erreakzio horretan duen esku-hartzea ere.

d) Ereduzko erreakzio kimiko batzuk ezagutu dira, esate baterako errekuntza, oxidazioa, deskonposatzea, neutralizazioa, sintesia, aerobikoa, anaerobikoa.

e) Erreakzio kimiko errazen osagaiak eta prozesua identifikatu dira laborategiko saiakuntzen bidez.

f) Txostenak egin dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, industria aipagarrienei buruz: elikagai industriak, kosmetikakoak, birziklatzea egitea dutenak, horietan izaten diren prozedurak modu errazean deskribatuz.

7. Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak identifikatzen ditu, eta energia hori aplikatzean sortzen den kutsaduraren ondorioak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak aztertu dira.

b) Fusio eta fisio nuklearraren prozesuak bereizi dira.

c) Hondamendi naturalen ondorioz edo zentral nuklearrak gaizki kudeatu eta mantentzearen ondorioz gertatzen diren isurketa nuklearrei buruzko arazo batzuk identifikatu dira.

d) Hondakin nuklearren arazoari buruzko argudioak eman dira.

e) Taldean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz lan egin da.

8. Lur planetan gertatzen diren aldaketak identifikatzen ditu, arrazoiak azalduz eta erliebearen eta paisaiaren arteko desberdintasunak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko eragile geologikoak identifikatu dira, baita erliebean duten eragina ere.

b) Meteorizazio motak bereizi dira eta erliebean dituzten ondorioak identifikatu.

c) Higadura prozesua aztertu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak ezagutuz.

d) Garraio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

e) Sedimentazio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak, egoerak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

9. Airearen kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzen ditu, horien jatorriak identifikatuz eta sortzen dituzten ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Airearen kutsadurako gertakariak eta kutsaduraren eragile nagusiak ezagutu dira.

b) Euri azidoari buruz ikertu da, baita berehalakoan eta etorkizunean nolako ondorioak dituen eta nola saihestu ahalko litzatekeen ere.

c) Berotegi efektua deskribatu da, eta hori sorrarazten duten edo sortzen laguntzen duten arrazoiak eta eragina murrizteko neurriak azaldu dira.

d) Ozono geruza pixkanaka galtzeak sortzen dituen arazoak deskribatu dira, bai eta pertsonen osasunean, hidrosferaren orekan eta populazioetan dituen ondorioak ere.

10. Uraren kutsatzaileak identifikatzen ditu, eta ingurumenean duten eragina arazketa tratamenduarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Urak planetako bizitzan eta biziraupenean duen eginkizuna ezagutu eta baloratu da.

b) Akuiferoen kutsadurak izaki bizidunen populazioetan duen eragin kaltegarria identifikatu da.

c) Zenbait jatorritako ur laginetan izaten ahal diren kutsatzaileak identifikatu dira, jatorri horiek planifikatuz eta laborategian saiakuntzak eginez.

d) Uraren kutsadurak eta haren erabilera arduratsuak sortzen dituzten ondorioak aztertu dira.

11. Ingurumenaren orekari eusten laguntzen du, garapen jasangarriari buruzko oinarrizko ildoak aztertuz eta azalduz eta ingurumena hobetu eta zaintzeko ekintzak proposatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen jasangarriaren inplikazio positiboak aztertu dira.

b) Garapen jasangarriari laguntzera bideratutako oinarrizko neurriak proposatu dira.

c) Ingurumena mantendu ahal izateko oinarrizkoak diren estrategiak diseinatu dira.

d) Taldean lan egin da ingurumena hobetzeko helburuak identifikatzerakoan.

12. Ohiko egoeretan agertzen diren indarrak eta sortzen dituzten ondorioak erlazionatzen ditu, kontuan harturik esku hartzen duten objektuen eta magnitudeen mugimenduan edo geldialdian nola laguntzen duten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiko mugimenduak bereizi dira haien ibilbidearen eta lastertasunaren arabera.

b) Beren artean erlazionatu dira bidean egindako distantzia, abiadura, denbora eta azelerazioa, eta ohiko erabilerako unitateetan adierazi dira.

c) Bektorialki irudikatu dira magnitude batzuk, hala nola abiadura eta azelerazioa.

d) Higidura zuzen uniformea definitzen duten parametroak azaldu dira adierazpen grafikoa eta matematikoa erabiliz.

e) Abiaduren kalkulu errazak egin dira azelerazio konstanteko mugimenduetan.

f) Kausa-efektu erlazioa deskribatu da egoera desberdinetan, indarren eta mugimenduen arteko lotura bilatzeko.

g) Newtonen legeak aplikatu dira eguneroko bizitzako egoeretan.

13. Energia elektrikoaren ekoizpen, garraio eta erabileraren oinarrizko alderdiak eta kontsumoan esku hartzen duten faktoreak identifikatzen ditu, izandako aldaketak eta magnitude eta balio bereizgarriak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako elektrizitate kontsumoan kontuan hartu behar diren oinarrizko magnitude fisikoak identifikatu eta erabili dira.

b) Elektrizitatea kontsumitu eta aurrezteko ohiturak aztertu dira eta horiek hobetzeko ildoak ezarri.

c) Zentral elektrikoak sailkatu dira eta horietan izaten den eraldatze energetikoa deskribatu da.

d) Zentral elektriko batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak aztertu dira.

e) Oinarrizko moduan deskribatu dira energia elektrikoa banatzeko etapak, sortzen denetik erabiltzailearengana iritsi bitarte.

f) Taldean lan egin da Espainiako zentral elektrikoei buruzko informazioa biltzeko lanean.

14. Zirkuitu elektriko errazen oinarrizko osagaiak identifikatzen ditu, neurketak egiten ditu eta haien ezaugarri diren magnitudeen balioak zehazten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zirkuitu erraz bateko oinarrizko elementuak identifikatu dira, eta eguneroko bizimoduan daudenekin erlazionatu.

b) Agerian jarri dira eroale baten erresistentzia erabakitzen duten faktoreak.

c) Oinarrizko magnitude baten aldaketak esperimentatu dira oinarrizko zirkuituetan, gainerakoetan izandako aldaketen arabera.

d) Zirkuitu elektriko errazen eskemak egin dira, haien gaineko egoerak interpretatuta.

e) Elkarketetan (seriean, paraleloan eta mistoetan) izandako aldaketak deskribatu dira, eta haien adibideak eman.

f) Oinarrizko magnitude elektrikoak kalkulatu dira kontsumoaren haien ohiko ingurunean.

Edukiak.

Ekuazioak eta sistemak ebaztea ohiko egoeretan:

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Formuletan zenbakizko balioak lortzea.

-Polinomioak: erroak eta faktorizazioa.

-Lehen eta bigarren mailako ekuazioen ebazpen aljebraikoa eta grafikoa.

-Sistema errazak ebaztea.

Problema errazak ebaztea:

-Metodo zientifikoa.

-Metodo zientifikoaren faseak.

-Metodo zientifikoa egoera errazei aplikatzea.

Irudi geometrikoetan neurketak egitea:

-Puntuak eta zuzenak.

-Zuzen sekanteak eta paraleloak.

-Poligonoak: horien elementuak eta sailkapena deskribatzea.

-Angelua: neurria.

-Triangeluen antzekotasuna.

-Zirkunferentzia eta horren elementuak: luzeraren kalkulua.

Grafikoen interpretazioa:

-Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea.

-Funtzio linealak. Funtzio koadratikoak.

-Estatistika eta probabilitate-kalkulua.

-Informatikako aplikazioak erabiltzea funtzio baten grafikoa irudikatu, simulatu eta analizatzeko.

Teknika fisiko edo kimikoen aplikazioa:

-Laborategiko oinarrizko materiala.

-Laborategian lan egiteko arauak.

-Laborategian lanari buruzko txostenak egiteko arauak.

-Funtsezko magnitudeen neurketa.

-Biomolekula organiko eta ez-organikoak ezagutzea.

-Mikroskopio optikoa eta lupa binokularra. Horien oinarri optikoak eta maneiua. Erabilera.

Ohiko erreakzio kimikoak ezagutzea:

-Erreakzio kimikoa.

-Erreakzio kimikoak gertatzeko baldintzak: energiak esku hartzea.

-Erreakzio kimikoak eguneroko bizitzako esparru desberdinetan.

-Oinarrizko erreakzio kimikoak.

Kutsadura nuklearrari buruzko alderdiak identifikatzea:

-Energia nuklearraren jatorria.

-Energia nuklearra lortu eta erabiltzeko prozesu motak.

-Zentral nuklearretatik ateratzen diren hondakin erradioaktiboak kudeatzea.

Lurreko erliebean eta paisaian izaten diren aldaketen identifikazioa:

-Kanpoko eragile geologikoak.

-Erliebea eta paisaia.

-Erliebean eta paisaian eragina duten faktoreak.

-Kanpoko eragile geologikoen ekintza: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.

-Eragile geologikoen ekintzaren emaitzak identifikatzea.

Kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzea:

-Kutsadura.

-Airearen kutsadura; zergatiak eta ondorioak.

-Euri azidoa.

-Berotegi efektua.

-Ozono geruza suntsitzea.

Uraren kutsatzaileen identifikazioa:

-Ura: funtsezko faktorea planetako bizitzarentzat.

-Uraren kutsadura: zergatiak, sorrarazten duten elementuak.

-Ura edateko modukoa bihurtzeko tratamenduak.

-Hondakin uren arazketa.

-Elurra urtzetik, ibai-deskargetatik eta euritik etortzen den ura biltzeko metodoak.

Ingurumenaren oreka eta garapen jasangarria:

-Garapen jasangarriaren kontzeptua eta aplikazioak.

-Ingurumenaren babesean eragina duten faktoreak.

Gorputzen geldialdi eta mugimendu egoeraren gaineko indarrak aipatzea:

-Mugimenduak ibilbidearen arabera sailkatzea.

-Abiadura eta azelerazioa. unitateak.

-Magnitude eskalarrak eta bektorialak.

-Higidura zuzen uniformea. Ezaugarriak. Interpretazio grafikoa.

-Indarra: elkarrekintza baten emaitza.

-Ohiko egoeretan solido bati aplikatutako indarrak irudikatzea.

-Erresultantea.

Energia elektrikoaren ekoizpena eta erabilera.

-Elektrizitatea eta garapen teknologikoa.

-Materia eta elektrizitatea.

-Elektrizitatearen kontsumoan erabiltzen diren oinarrizko magnitudeak: energia eta potentzia. Aplikazioak ikaslearen ingurunean.

-Kontsumo ohiturak eta elektrizitatea aurreztea.

-Energia elektrikoa ekoizteko sistemak.

-Energia elektrikoa garraiatu eta banatzea. Etapak.

Oinarrizko zirkuituen osagaien identifikazioa.

-Zirkuitu elektriko baten elementuak.

-Zirkuitu elektriko baten oinarrizko osagaiak.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du ikasleek gertakari naturalak interpretatzen ikas dezaten, arrazonamendu zientifikoaren urratsez baliaturik, funtsean behaketaren eta saiakuntzaren bidez.

Era berean, eguneroko bizitzako alderdi guztietan ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen laguntzen du.

Orobat, prestakuntza ematen zaie matematikaren hizkuntza operazionala erabil dezaten mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai eguneroko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, fisika eta kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazoen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

-Grafikoen eta kurben interpretazioa.

-Metodo zientifikoa aplikatzea, bidezkoa denean.

-Ingurumenaren balorazioa eta kutsatzaileen eragina.

-Energia nuklearraren ezaugarriak.

-Oinarrizko prozedura fisiko eta kimikoen aplikazioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea.

-Indarren irudikapena.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea II.

Kodea: 3012

Iraupena: 160 ordu

Prestakuntza unitatea 1

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gaur egungo gizarteen funtsezko ezaugarriak ondorioztatzen ditu horien bilakaera historikoaren azterketatik abiatuta, eta gizarte horien antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren oinarrizko ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bereizi da nolako ondorioak dituzten, gaur egungo gizarteen antolaketarentzat, oinarri izan diren joera ideologikoek, eta denboran eta espazioan kokatzen dira.

b) Gaur egungo harreman ekonomikoen eredu globalizatua baloratu da, berrikuntza teknologikoen eta ekoizpen jarduera antolatzeko sistemen ondorioz gertatu diren eraldaketa ekonomikoak aztertuz.

c) Gaur egungo antolaketa sozialaren ezaugarriak kategorietan sailkatu dira, egungo populazioaren egitura eta harreman sozialak eta denbora aldian izandako bilakaera aztertuz.

d) Gaur egungo nazioarteko harremanen bilakaera aztertu da, eta zergatien eta ondorioen azalpenak prestatu dira, egungo gatazken gainean nork bere iritziak izan ahal ditzan.

e) Europako espazioa bateratzeko prozesua baloratu da, prozesu horren bilakaera aztertuz eta Europar Batasuneko herrialdeen politika nazionaletan duen eragina azalduz.

f) Gertaera historiko orokorren bilakaera Espainiar Estatuaren bilakaera historikoarekin lotu da, bilakaeraren faseak, gatazka nagusiak eta egungo egoera identifikatuz.

g) Arte garaikidearen funtsezko ezaugarriak eta orain arte izandako bilakaera identifikatu dira, nork bere iritzi eta irizpide estetikoak eratu ahal izateko.

h) Tituluari dagozkion ekoizpen sektoreen edo sektorearen bilakaera aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta bilakaeraren mugarri nagusiak deskribatuz.

i) Jarraibideen araberako tresnak prestatu dira informazioa bildu eta zabaltzeko, egindako ikaskuntzen ebaluazioa egin ahalko izateko horien bidez, betiere hiztegi zehatza erabiliz.

j) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Sistema demokratikoaren oinarrizko printzipioak baloratzen ditu, haren erakunde politiko eta ekonomikoak eta instituzioak zein diren aztertzen du, eta haien jokaera printzipio horien araberakoa izateko behar diren jarduketa ildoak ondorioztatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren oinarrizko printzipioak ezagutu dira, baita eskubide horiek gaurko munduan duten egoera ere, eta eguneroko bizitzarako inplikazioa baloratu da.

b) Printzipio gidariak, nazioarteko erakunde nagusien funtzionamendu arauak eta erakundeak aztertu dira, eta munduko gatazketan duten zeregina juzgatu.

c) Gatazken bitartekaritzan eta konponketan duen garrantzia baloratu da, eredu demokratikoa hedatzeari begira, nork bere irizpide arrazoituak garatuz gatazken konponbiderako.

d) Espainiako eredu demokratikoaren funtsezko ezaugarriak juzgatu dira, eta eredu hori zein ingurune historikotan garatu den baloratu.

e) Ingurune hurbileko harreman pertsonal eta sozialetan bereizkeriarik ezaren printzipioa izatea baloratu da, norberaren eta besteen portaerak juzgatuz eta jarrerak printzipio horri lotutako eskubide eta betebeharretara egokitzeko jarraibideak eta ekintzak ondorioztatuz.

f) Jarraibideen araberako informazio antolatua prestatu da, elkarlaneko egoeretan eta iritziak erkatu behar direnean erabiltzeko.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia arrazoituak eta arau linguistiko zuzenak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren teknikak aplikatu dira zenbait iturritatik iristen diren ahozko mezuak aztertzeko.

b) Ahozko komunikazioaren komunikazio asmoa eta gaiaren egitura ezagutu dira, izaten ahal diren erantzunak baloratuz.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak zuzen erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aplikatu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi.

e) Gramatikaren terminologia zuzena erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu, modu egituratuan, geroz eta konplexutasun handiagoa duten testuen konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa teknikak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak modu sistematikoan aplikatu dira testuen ulermenean, izaten ahal diren erabilera diskriminatzaileez oharturik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Erabilera akademiko edo profesionaleko idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilerak eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ateratzen den testua argia eta zehatza eta formatuari eta komunikazio inguruneari egokitua izan dadin.

g) Jarraibide sistematizatuak garatu dira testu idatziak prestatzean, komunikazio idatzia hobetu ahal izateko.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, edukia, formatua eta hartzailea kontuan harturik, hiztegi zuzena erabiliz hizkuntza arauen eta hautatu diren erabileren arabera.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien zehaztasuna eta baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta egilearen asmoa ezagutu eta ingurune historiko, soziokultural eta literarioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren mugimenduak deskribatu dira aztertutako aroan, eta lan adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailari egokitutako literatur lanen irakurketa pertsonalean, literatur lana bere testuinguruan kokatuta, eta jarraibideen araberako tresnak erabiliz.

c) Iritzi pertsonal oinarrituak adierazi dira literatur lanetan hautemandako alderdiei buruz.

d) Literatur testuak aztertzeko estrategiak aplikatu dira, gaiak eta motiboak eta elementu sinbolikoak ezagutuz eta, halaberean, baliabide estilistiko nabarmenen funtzionaltasuna.

e) Informazioa eman da egile edo lan bati buruz edo gaztelaniazko literaturako eta, hala badagokio, euskarazko literaturako garai bati buruz, kasuan kasuko informazioa modu analitikoan jasoz.

Edukiak.

Gaur egungo gizarteen balorazioa.

-Sistema demokratikoen eraikuntza.

Ilustrazioa eta haren ondorioak.

Gizarte liberala.

Gizarte demokratikoa.

-Egitura ekonomikoa eta haren bilakaera.

Antolaketa ekonomikoaren printzipioak. Gaur egungo ekonomia globalizatua.

Bigarren globalizazioa.

Hirugarren globalizazioa: garapenaren arazoak.

Bertako ekoizpen sektorearen bilakaera.

-Nazioarteko harremanak.

Herrialde boteretsuak eta gatazka koloniala.

Europako gerra zibila.

Deskolonizazioa eta gerra hotza.

Gaur egungo mundu globalizatua.

Espainia harremanen egungo esparruan.

-Europaren eraikuntza.

-Arte garaikidea.

Kanon klasikoaren haustura.

Zinema eta komikia masen entretenimendu gisa.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Elkarlana.

Aurkezpenak eta argitalpenak web bidez.

Gizarte demokratikoen balorazioa.

-Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.

Giza eskubideak eguneroko bizitzan.

Gaur egungo nazioarteko gatazkak.

-Espainiako eredu demokratikoa.

Espainia demokratikoaren eraikuntza.

Espainiako Konstituzioa. Printzipioak.

Bereizkeriarik ezaren printzipioa eguneroko bizikidetzan.

-Gatazkak konpontzea.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Elkarlanerako prozesuak eta jarraibideak.

Kazetaritzako informazioa eta bestelakoa biltzeko jarraibideak.

Informazioa prestatu eta aurkeztea eztabaida jardueretarako.

Funtzionamendu arauak eta jarrerak iritziak erkatzen direnean.

Ahozko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H).

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboko teknikak ahozko testuak ulertzeko.

-Ideiak eta argudioak azaltzea ikaskuntza jardueretan.

Edukiak antolatu eta prestatzea: ilazioa, segida eta koherentzia.

Egitura.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan.

Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

Koherentzia semantikoa.

-Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea.

Idatzizko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H).

-Lanak, txostenak, saiakerak eta beste testu akademiko eta zientifiko batzuk.

-Kontuan hartu beharreko alderdi linguistikoak.

Hizkuntzaren komunikazio erregistroak; horien erabilera baldintzatzen duten faktoreak.

Espainiako hizkuntza aniztasuna.

Forma deiktikoen aldaketak egoeraren arabera.

Zuzeneko eta zeharkako estiloa.

-Irakurketako estrategiak testu akademikoekin.

-Testu idatziak aurkeztea.

-Testu idatzien azterketa linguistikoa.

Testu lokailuak: zergatia, ondorioa, baldintza eta hipotesia.

Aditz formak testuetan. Aditz-perifrasien aspektuzko balioak.

Sintaxia: osagarriak; esaldi konposatuak.

Entzulearen interesa hobetzeko estrategiak.

XIX. mendetik aurreko literatur testuak interpretatzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Literatura generoen arabera.

-XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren eboluzioa gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), interpretatu eta komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, entzute aktiboaren printzipioak aplikatuz, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, argiak eta ongi egituratuak, esparru pertsonal eta profesionalean maiz agertzen diren eta ohikoak eta zehatzak diren gai eta alderdiei buruz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Modu sistematikoan aplikatu dira entzute aktiboaren estrategiak jasotako mezuen ulermen orokor eta berariazkorako, elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Mezu zuzenen komunikazio asmoa identifikatu da, edo esamoldeen, esaldien, hitzen eta diskurtsoaren markatzaile egituratzaileen sail mugatu bat (irekitzekoak, jarraipena ematekoak eta ixtekoak) erabiliz.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta oinarrizko egitura gramatikalak identifikatu dira perpaus errazetan, maiz gertatzen diren eta aurreikusteko moduko eduki zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

d) Funtsezko ezaugarri fonetikoak eta intonaziokoak identifikatu dira, laguntzen baitute mezuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ulertzen.

e) Ahozko konposizio eta aurkezpen laburrak egin dira gidoi egituratu baten arabera, testu mota bakoitzaren formatua eta ezaugarriak aplikatuz, betiere esparru pertsonal edo profesionalekoak.

f) Oinarrizko egitura gramatikalak eta diskurtsoaren markatzaileak erabili dira, diskurtsoa hasi, josi, antolatu eta bukatzeko, maiz gertatzen diren eta alderdi zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

g) Arrazoizko intonazio eta ahoskera erabiliz adierazi da informazioa, eta etenak eta zalantza txikiak onartu dira.

h) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietako gizarte harremanetan ohikoenak diren arauak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen eta lantokiaren ohiturak edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

k) Jarrera eta portaera profesional nagusiak identifikatu dira lanbidearen esparruko ohiko komunikazio egoeretan.

2. Solasaldi errazak izaten ditu ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz bigarren hizkuntza gisa (2H), esparru pertsonalean eta profesionalean izaten diren ohiko egoera zehatzetan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Solasean aritu da, esparru pertsonal eta profesionalean maiz izaten diren gai eta alderdi zehatzei buruzko gidoi bati jarraikiz.

b) Entzun egin da eta solasean aritu, esparru pertsonal eta profesionaleko elkarrekintza erraz eta ohikoetan, informazioa halako xehetasun batekin eskatuz eta emanez.

c) Elkarrekintza mantendu da, funtsezko komunikazio estrategia batzuk erabiliz interesa eta ulermena erakusteko.

d) Konpentsazioko estrategiak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko (parafraseatzea, gorputz hizkuntza, ikus-entzunezko laguntzak).

e) Egitura gramatikal eta perpaus errazak erabili dira, bai eta ohiko esamolde, esaldi eta hitzen eta diskurtsoaren markatzaile linealen funtsezko errepertorio mugatua ere.

f) Halako argitasun batez mintzatu da, arrazoizko intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz, eta eten eta zalantza batzuk onartu dira.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu labur eta errazak prestatzen ditu halako xehetasun batez, esparru pertsonalean eta profesionalean ohikoak diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia sistematikoak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua irakurri eta generoaren funtsezko ezaugarriak eta haren egitura ezagutu dira, eta eduki orokor eta berariazkoa interpretatu da haren elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Beste modu batean antolatutako testuaren oinarrizko komunikazio asmoa identifikatu da.

c) Egitura gramatikal eta perpaus errazak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile oinarrizko eta linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

d) Konplexutasun gutxiko egitura gramatikalak dituzten esaldi, perpaus eta testu errazak osatu dira, komunikazio asmoa kontuan harturik, aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

e) Testu labur eta errazak prestatu dira, komunikazio asmo baterako egokiak, perpausak lotzeko ohikoenak diren lokailuak erabiliz.

f) Arau gramatikal, ortografiko eta tipografikoak errespetatu dira, testuak berrikusi eta zuzentzeko jarraibide sistematiko eta zehatzei jarraikiz.

g) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Eguneroko ahozko testuen interpretazioa eta komunikazioa ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ahozko testu labur eta errazetan ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea.

-Pertsonen, tokien, oinarrizko zerbitzuen, gauzen eta kudeaketa errazen alderdi zehatzak deskribatzea.

-Esparru pertsonal, publiko eta profesionaleko esperientziak.

-Oraingo, lehengo eta etorkizuneko gertakari eta esperientziak narratzea.

-Esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko hitzak, esaldiak eta esamoldeak.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta forma bakun eta konposatuak.

Ohiko egoerei lotutako komunikazio funtzioak.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak.

Konplexutasun gutxiko mendeko perpausak.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak.

-Zailtasun handiagoa duten multzo fonikoen edo fonemen ahoskera.

-Erregistro egokiak erabiltzea gizarte harremanetan.

Elkarrekintza solasaldietan ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H).

-Elkarrekintzaren estrategiak solasaldi bat mantendu eta jarraitzeko.

-Esaldi estandarizatuak erabiltzea.

Mezu idatzi errazak interpretatu eta prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H).

-Zailtasun gutxiko mezuen informazio orokorra eta berariazkoa, betiere esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko eta oinarrizko gaiei buruz.

-Idatzizko testu labur eta ongi egituratuak prestatzea.

-Esparru pertsonal eta profesionalean egunerokoak, beharrezkoak, errazak eta zehatzak diren hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko lexikoa.

-Ikasleen lanbide arloko berariazko terminologia.

-Baliabide gramatikalak:

Diskurtsoaren markatzaileak.

Perpaus bakun eta konposatuak erabiltzea hizkuntza idatzian.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Arau soziokulturalak esparru pertsonal eta profesionaleko harremanetan, eguneroko egoeretan.

-Mezua planifikatzeko estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du, metodo zientifikoaren urratsei jarraikiz eta gaur egungo munduan giza jarduerei lotuta dauden gertakari nagusiak aztertuz eta gaztelaniaz eta, hala dagokionean, euskaraz behar besteko komunikazio estrategiak garatuz, ikasleek aukera gehiago izan dezaten beren garapen pertsonal, sozial eta profesionala hobetzeko, bai eta ohiko egoera desberdinetan ingelesez komunikatzen hasteko ere.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait irakasgai, hala nola gizarte zientziak, gaztelania eta, hala dagokionean, euskara, eta ingeles literatura eta hizkuntza, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira: espazio eta denborako azterketa egiteko tresnak eskuratzea, ahozko eta idatzizko testuen tratamendua, mezu egituratuak prestatzea eta beste gizarte batzuekiko errespetua. Horri begira, ikasleak zeregin adierazgarrietan inplikatzen ditu, eta aukera ematen die modu autonomoan eta elkarlanean lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzea bere prestakuntza prozesuan, non ikaskuntzen praktika eta funtzionaltasuna continuum bat izanen diren, ikasleek egiten dituzten jarduerak errazteko.

-Norberaren autonomia eta ekimena bultzatzea une oroz, estrategia egokiak erabili ahal izateko esparru soziolinguistikoan.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak garatu eta finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen arrazoituak osatzeko beharrezkoa den informazioaren balorazioaz hausnarketa egiten laguntzeko.

-Ikasle guztiek informaziorako aukera izanen dutela bermatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuz.

-Metodo orohartzaileak erabiltzea (proiektuak, interes zentroak, besteak beste), gaitasunak eta edukiak integratu ahal izateko; zehazki, lan metodologia bat erabiltzea gaur egungo garaiarekin erlazionatzeko, horrela ikasleei errealitate pertsonal, sozial eta profesionalera egokitzen laguntzeko.

-Ahal dela profil profesionalaren ondoriozko gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea, eta inguruneko eskari profesionalei egokitzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzen integrazioa, gizarte zientziei loturiko fenomeno bat diziplina anitzeko ikuspegiarekin aztertu ahal izateko, horrela gizarteen aniztasuna baloratzen ikasteko.

-Jarduketa estrategiak eta trebetasunak eta norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, metodo zientifikora hurbiltzeko eta lortzen den informazioa antolatzeko, horrela hezkuntza lanean integratzen laguntzeko.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeek denboran zehar izandako aldaketak eta eraldaketak baloratuz.

-Gaur egungo gizartearen arazoak baloratzea eskuragarri dagoen informazioaren azterketatik abiatuta, eta nork bere hipotesi arrazoituak zehaztea ikaskuntzako egoeran ikusitako gertakariak azaltzeko.

-Arteetarako gustua hezteko eta estimaziorako eta sormenerako gaitasunak bultzatzea, hautatutako lan eta adierazpen artistikoekin zerikusia duten edukiak eta jarduerak garatzearen bitartez.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko eta idatzizko mezuak interpretatu eta prestatzeko, komunikazio eta testu egoera desberdinetan erabiliz.

-Bizitza pertsonal, sozial eta profesionaleko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, bidea emanen duena moduluan erabilitako edukiak, jarduerak eta adibideak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea elkarlana bultzatzeko, horrek aukera emanen baitu inteligentzia kolektiboaren kontzeptua eta horrek esparru profesionalarekin duen lotura garatzeko.

-Gaur egungo gizarteen bereizgarri den kultur eta ohitura aniztasuna baloratzea, bereziki ingelesez hitz egiten duten kulturen eremuan.

-Irakurtzeko ohiturak eta norberaren irizpide estetikoak sortzea, horien bidez literatur ekoizpenaz gozatu ahal izateko, sakonago gaztelaniazko ekoizpenari eta, hala dagokionean, euskarazkoari dagokienez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 3080.

Iraupena: 240 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zura eta eratorriak mekanizatzen ditu eta kalitaterako ezarritako autokontrolak gauzatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskalazko plano kotatu errazak trazatu dira, abiaburutzat hartuta ideiak, bozetoak eta krokisak, eta UNE arauei jarraituz.

b) Zurean eta eratorrietan oinarrizko operazioak aplikatu dira, horretarako erabiliz esku-tresnak, tresna elektrikoak eta makina konbentzionalak.

c) Piezaren aurpegi nagusia zuzenki hautatu da, akatsik ezaren eta kalitateko beste parametro batzuen arabera.

d) Makina automatikoak elikatu dira, garatu beharreko prozesua eta makinaren parametroak kontuan izanik.

e) Zurezko piezak eta eratorriak mekanizatu dira, zerra motak eta txantiloiak erabiliz errendimendua handitzeko.

f) Erantzukizuna erakutsi da akatsak eta porrotak egin ondoren.

g) Mekanizatutako zatiak juntatu dira mihiztaduren edo finkatzeko elementuen bidez.

h) Oholak juntatu dira eusteko elementu espezifikoen bidez.

2. Azalerak egokitzen ditu, prozesuaren bukaeran bernizak eta lakak emateko, eta, horretarako, behar tresna eta ekipoak prestatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikatu beharreko produktu mota eta bilatzen den akabera kontuan hartuta, urragarriaren tamaina hautatu du, baita leuntzeko pikor eta ore mota ere.

b) Lixatze-lana egin baino lehen, mastika jarri da, eta egiaztatu da ongi funtzionatzen duela airea ateratzeko sistemak.

c) Lixatze-lana behar den norabidean egin da, nahi den akabera lortzeko behar diren euskarria, urragarriaren pikorra eta presioa aintzat hartuta.

d) Nahasketako eragiketak, produktuak prestatzekoak eta aplikatzekoak deskribatu dira, betiere ezarritako moduari eta proportzioari jarraikiz.

e) Nahasketa prestatu da, tratatu beharreko azaleraren eta suntsitu beharreko bizkarroiaren arabera.

f) Akaberako produktua aplikatu da, eskuz eta behar diren erreminta eta bitartekoak trebeziaz erabiliz, eta, beraz, espero zena izan da emaitza.

g) Ezarritako irizpideen arabera, kalitate kontrola egin da prozesu guztian.

h) Hondakinak ontzi egokietan bildu dira, lehendik erabakitzeko tokietan, betiere aplikatu beharreko araudi indarduna betez.

i) Lehortzeko ekipoak prestatu dira, airearen tenperaturaren eta abiaduraren parametroak sartuz.

j) Egokitu dira lehortzeko kabinako estrakzio eta iragazpen sistemak.

3. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzen ditu, haien funtzionaltasun egokia bermatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Piezak, burdineria eta mekanismoak muntaketarako jarraibideen arabera jarri dira, eta egiaztatu da egokiak direla eta instalazioan duten funtzioa betetzen dutela.

b) Instalazioaren lekuaren baldintza higienikoak lehengoratu dira lana bukatu ondoren, eta hondakinak kendu.

c) Egiaztatu da pieza mugikorrak eragozpenik gabe higitzen direla, eta proiektuko zehaztapenekin bat egiten dutela.

d) Burdineria behar den proportzioan eta altueran jarri dira, atearen edo leihoaren orriari behar bezala heltzeko.

e) Parketa leundu eta bernizatu da eskatzen diren kalitate baldintzak beteta.

f) Ateen behealdeak arteztu dira zurezko zoruak edo moketak jarri ondoren.

g) Tapizeriaren babesgarriak kendu, tapizeria prestatu eta altzarietan muntatu da ezarritako prozedurei jarraikiz.

h) Zurezko produktuak eta altzariak eskuz paketatu dira, irmoki helduak, honako hauek erabiliz: kartoia, burbuilazko plastikoa, plastiko erretraktila edo poliuretano hedatua. Orobat, babesgarriak behar den tokian finkatu dira.

i) Paketatutako produktuak etiketen bidez edo zehaztutako beste bide batzuk erabiliz identifikatu dira.

4. Enpresa prebentzioari eta laneko arriskuei buruz duen araudiarekin bat aritzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Une oro prebentzioari eta segurtasunari buruzko araudi orokorra bete da, baita enpresak ezarritakoak ere.

b) Lantokian norberaren jardun eremuan dauden arrisku faktoreak eta egoerak identifikatu dira.

c) Jarduerarekin ikusteko duten jarrerak hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuak gutxitzeko.

d) Lan desberdinetarako norbera babesteko ezarri den ekipamendua erabili da.

e) Makinak, ekipoak eta instalazioak babesteko dispositiboak erabili dira jardueretan.

f) Prebentzio planaren arabera jokatu da.

g) Lan eremua arriskurik gabe, garbi eta ordenaturik atxiki da.

h) Energiaren kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien gutxituz lan egin da.

5. Arduraz jarduten du eta enpresako harreman tekniko-sozialen sisteman integratzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arretaz bete dira jasotzen diren jarraibideak.

b) Egiten duen lanaz arduratu da eta eraginkortasunez komunikatu da pertsona egokiarekin une bakoitzean.

c) Betekizun eta arau teknikoak bete dira, jardunbide profesionala erakutsi da eta lana arrazoizko denboran bukatu da.

d) Errespetua erakutsi da une oro ezarritako prozedurekiko eta arauekiko.

e) Ezarritako jarraibide eta prozedurekin bat antolatu da lana, lehentasunaren arabera bete dira eginkizunak eta esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko irizpideak erabili dira.

f) Norberaren jarduera gainerako langileekin koordinatu da, eta aurreikusi gabeko edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo gorabeheraren berri eman da.

g) Lanera puntualtasunez ailegatu da, ezarritako atsedenaldiak hartu dira eta lantokia ez da behar baino lehenago utzi, behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.

h) Beharrezko informazioa edo norberak lanean izan ditzakeen zalantzak egoki galdetu zaizkio arduradun hurrenari.

i) Lana nagusiek emandako aginduen arabera egin da, eta kasuan kasuko aldaketak edo iradokizunak behar den tokian eta maneran egin dira.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA

3. ERANSKINA

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

3074. Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak.

UC0162-1: zura eta eratorriak mekanizatzea

3075. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea.

UC0173-1: zurgintza eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea

UC0882-1: zurgintza eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzen laguntzea

3076. Oinarrizko akabera-lanak zurgintzan.

UC0880-1: Zurgintzako eta altzarigintzako elementuetan bernizak eta lakak emateko ekipo eta tresnak prestatzea.

UC0167-1: Azaleko akabera-produktuen aplikazioa, eskuz eta baliabide mekanikoekin zurgintzako eta altzarigintzako lanetan.

UC0881-1: gainazala egokitzea azken produktua aplikatzeko eta lehortzea kontrolatzea zurgintzako eta altzarigintzako produktuetan.

3077. Ehungintzako material eta produktuak.

UC0428-1: Bezeroarentzako arreta, eta tapizatze-prozesuetarako horniketa lanak egitea.

3005. Bezeroentzako arreta.

UC1329-1: Bezeroari arreta eta informazio eragilea ematea, egituratua eta protokoloaren araberakoa.

3078. Altzarien tapizatze-lana.

UC0429-1: Altzarien emokadura egitea, eta tapizatzeko prestatzeko lana eta muntaketa-lana.

4. ERANSKINA. IRAKASLEAK

4. ERANSKINA

A) Esleitutako irakaslana.

Sektore publikoan, lanbide profilari lotutako lanbide moduluak eman ahal izateko, honako hauek izanen dira irakasleen espezialitateak:

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEA / BESTELAKOAK

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEAREN KIDEGOA

3074. Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak.

3075. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea.

3076. Oinarrizko akabera-lanak zurgintzan.

3077. Ehungintzako material eta produktuak.

3078. Altzarien tapizatze-lana.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Irakasle espezialista.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

3005. Bezeroentzako arreta.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Merkataritzako prozesuak.

-Irakasle espezialista, hala balegokio.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

3080. Lantokietako prestakuntza.

-Fabrikazioa eta instalazioa zurgintzan eta altzarigintzan.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

B) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, honako titulazio hauek beharko dira lanbide moduluak emateko:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3074. Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak.

3075. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea.

3076. Oinarrizko akabera-lanak zurgintzan.

3077. Ehungintzako material eta produktuak.

3078. Altzarien tapizatze-lana.

3005. Bezeroentzako arreta.

3080. Lantokietako prestakuntza.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

C) Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak:

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, lanbide moduluak emateko, honako titulazio hauek emanen dute gaitasuna irakasteari begira:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3074. Zura eta eratorriak mekanizatzeko oinarrizko operazioak.

3075. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak instalatzea.

3076. Oinarrizko akabera-lanak zurgintzan.

3005. Bezeroentzako arreta.

3080. Lantokietako prestakuntza.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Diseinuko eta Altzari-hornikuntzako goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

3077. Ehungintzako material eta produktuak.

3078. Altzarien tapizatze-lana.

-Diseinuko eta Altzari-hornikuntzako goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

-Patroigintzako eta Modako goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK

5. ERANSKINA

A) Irakaslekuak.

Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak honako hauek dira:

-Erabilera anitzeko gela.

-Zurgintzako eta altzarigintzako lantegia.

B) Gutxieneko ekipamenduak.

Erabilera anitzeko gela.

Sarean instalatutako ordenagailuak, proiektagailua eta Internet.

Ikus-entzunezko baliabideak.

Aplikazio-softwarea.

Zurgintzako eta altzarigintzako lantegia.

Laneko mahaiak.

Makinak: zinta-zerra, zerra zirkularra, inglete-zerra, tupia, arrabotatzeko makina, lodieran arrabotatzeko makina, zur-zikelkagailua, besteak beste.

Eskuko makinak: inguratzeko zerra, daratuluak, bihurkinak, bandako lixagailua, lixagailu orbitala, fresatzeko makina, besteak beste.

Eskuko erremintak.

Segurtasuneko ekipoak eta baliabideak.

Iragarkiaren kodea: F1412634

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web