(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

69/2014 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ARTE GRAFIKOETAKO OINARRIZKO LANBIDE TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA

BON N.º 233 - 27/11/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA


  IRAKASLEAK


  IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK


Zioen azalpena

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak adierazten du helburu estrategikoetako bat dela lanbide ikaskuntzaren aukera indartzea norberaren garapen nahiarekin bat datorren aukera gisa, eta, gainera, sistemako gainerako ikasketei begira irekia izatea; horretarako, beste ekimen batzuen artean, oinarrizko lanbide titulu berria sortu da, horretatik erdi mailako lanbide heziketara pasatzeko bidea emanez.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomia premien arabera egokitzeko. Bestalde, helburu hauek ezartzen ditu: lanbide heziketaren eta hezkuntza sistemako gainerako ikasketen arteko mugigarritasuna arautu eta bideratzea, eta ikasketak goizegi utzi dituzten gazteei berriz ere hezkuntza sisteman sartzen laguntzeko neurriak hartzea.

Foru dekretu honen bidez, Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Lanbide Heziketako irakaskuntza tituluen katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako zazpi titulu ezarri zituen maiatzaren 16ko 356/2014 Errege Dekretuaren III. eranskina garatzen du curriculum honek, Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan dituen eskumenak erabiliz, zein Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan aitortzen baita.

Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartu dira otsailaren 28ko 127/2014 Foru Dekretuaren II. kapituluan diseinuari buruz ezarritako jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Erreprografia (uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretua), Produktu grafikoak manipulatzeko eta bukatzeko lanak (ekainaren 24ko 888/2011 Errege Dekretua) eta Industria grafikoetako laguntza lanen kualifikazio ez-osoa (otsailaren 4ko 142/2011 Errege Dekretua), hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, gehitu diren euskarri moduluekin batera, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, tituludun honek lan egin dezakeen lanbide inguruneari buruzko ohar batzuk ezarri dira, bai eta tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba ere.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena.

5. artikuluak Euskararen curriculum tratamendua jasotzen du berariaz, dagokion hizkuntza ereduaren arabera.

Curriculumaren diseinuan, ikaskuntza sistema problemak ebaztearen bidez indartu beharra azpimarratu da. Metodologia honen helburua da ikasleek zabalago lortzea beren garapen pertsonal eta profesionalerako garrantzi handikoak diren zenbait balio eta gaitasun; horretarako, proiektuen kudeaketa erabiltzen da, horrek ikaskuntzarako benetako ingurune bat ematen baitu, gaitasunak errazago berengana ditzaten.

Halaber, zikloko bi kurtsoetan ikasleen tutoretzarako eremuak sortu dira. Tutoreen lanak, ikasle bakoitzaren prestakuntza prozesuaz orientatzeaz gain, gaitasun pertsonalak, pertsonen artekoak eta sozialak eskuratzen lagunduko du. Eremu horretan lanbide orientazioari buruzko alderdiek ere tokia izan behar dute, eta ikasleek beren hezkuntza eta lanbide etorkizuna programatu eta kudeatu ahal izateko abilezia eta trebetasunak bultzatu behar ditu.

Metodologia hauen aplikazioa ahal den neurrian errazteko eta, betiere, curriculumak ikaskuntzaren testuinguru jakin batzuetara egokitu ahal izateko, kontuan izan behar da arau honen esparruan lanbide moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen dela zikloko bi kurtsoetan. Hortaz, foru dekretu honetan ezarritako curriculuma ematen duten ikastetxeek erreferentziazko sekuentziazio horretan aldaketa zehatzak aplikatzeko eskaera egiten ahalko dute eta, horretarako, bidezkoak diren arrazoiak eman beharko dituzte. Horri buruz ezartzen den arauaren mende egonen da aldaketa horien onespena.

4

Sarbideei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide titulua lortu ondoren, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua zehazten du, eta 9. artikuluak (3. eranskinean garaturik) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko loturak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

5

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 4. eta 5. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Arte Grafikoetako lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide titulua.

b) Maila: 1-Oinarrizko Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Arte Grafikoak.

e) Europako erreferentea: HNSN-3.5.3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak, baita produkzio sistemari buruzko erreferentzia eta prospektiba ere, foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztuta daude.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Heziketa ziklo honen helburu orokorrak eta hori osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo honen helburu orokorrak 2 A) eranskinean definitzen dira, eta lanbide moduluak, berriz, foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Lanbide Heziketako irakaskuntza tituluen katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako zazpi titulu ezarri zituen maiatzaren 16ko 356/2014 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3.2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

3. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

4. Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II moduluek komunikazioaren eta gizarte zientzien multzoko gaitasunak garatzen dituzte, eta horietan irakasgai hauek sartzen dira: Gaztelania, Atzerriko Hizkuntza, Gizarte Zientziak eta, hala dagokionean, Euskara.

5. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Euskararen tratamendua.

1. Euskara irakaskuntzako lehen hizkuntza denean (1H), ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluetan Gaztelaniari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta euskalkiak ezagutzeari dagokionez.

2. Euskara irakaskuntzako bigarren hizkuntza denean (2H) modulu hauen barnean, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluetan Ingelesari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta berariazko kultur edukiak ezagutzeari dagokionez.

3. Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluen garapenean ezartzen denaren ondorioetarako, kasu guztietan interpretatu behar da lehen hizkuntza (1H) irakaskuntza prozesua garatzeko erabiltzen dena dela eta ez, nahitaez, ikasleen ama hizkuntza.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, betiere onarpenerako ezartzen diren baldintzetan. Gainera, titulu honek lehentasuna izanen du honako lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan onartzeko:

-Arte Grafikoak.

-Beira eta Zeramika.

-Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza.

-Administrazioa eta Kudeaketa.

-Merkataritza eta Marketina.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

Baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko loturak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 3. eranskinean ageri dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Multzo komunei lotutako moduluak honako hauetan emanen dituzte:

a) Titulartasun publikoko ikastetxeetan, espezialitateren bateko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioek, dagokien multzo komuneko irakasgaietako edozein emateko gaituta badaude.

b) Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun publikokoetan, irakaskuntza hauek emateko baimenduta badaude, dagokien multzo komuneko irakasgaietakoren bat emateko indarra duen araudian ezarritako titulazioa eta baldintzak dituzten irakasleek.

2. Gainerako lanbide moduluetarako, kasuan kasuko lanbide moduluak emateko gaituta dauden sektore publikoko irakasleen espezialitateak 4 A) eranskinean azaltzen dira.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, titulartasun pribatuko ikastetxeetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 4 B) eranskinean azaltzen dira.

4. Lanbide moduluak irakasteko gaikuntza ematen duten titulazioak, titulartasun pribatuko ikastetxeetarako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetarako, 4 C) eranskinekoak dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren gutxieneko irakaslekuak eta ekipamenduak foru dekretu honen 5. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna laguntzaileetarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipoek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi ibiltzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra .Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2014-2015 ikasturtetik aurrera ezarri ahal izanen du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Tituluaren gaitasun orokorra.

Tituluaren gaitasun orokorra honetan datza: erreprografia lanak egitea eta produktu grafikoak produzitzen, manipulatzen eta bukatzen laguntzeko oinarrizko lanak egitea, autonomiarekin, erantzukizuna hartuz eta ekimen pertsonalarekin, adierazitako kalitatearekin lan eginez, ingurumenaren arloko nahiz laneko segurtasunaren eta higienearen arloko egungo arauei jarraikiz, ahoz eta idatziz gaztelaniaz komunikatuta eta, dagokionean, erabiliz bertako hizkuntza koofiziala; baita atzerriko hizkuntzaren bat ere.

b) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide tituluan sartutako kualifikazioak eta gaitasun unitateak hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

ARG410-1: Erreprografia; gaitasun unitate hauek hartzen ditu:

UC1322-1: Erreprografiako mandatuak hartzea eta kudeatzea.

UC1323-1: Materialak eta ekipoak prestatzea eta erreprodukzioa egitea.

UC1324-1: Erreprografian, akaberako lanak egitea.

ARG640-1 Produktu grafikoak manipulatzeko eta bukatzeko lanak; gaitasun unitate hauek hartzen ditu:

UC2138-1: Produktu grafikoak bukatzeko manipulazio lan oinarrizkoak egitea.

UC2139-1: Industria grafikoetako manipulazio lan oinarrizkoak egitea, makina laguntzaileak erabilita.

UC1668-1: Industria grafikoetan, produktuak paketatzeko, pilatzeko eta paletetan jartzeko lanak egitea.

Lanbide kualifikazio osatugabea:

ARG512-1 Industria grafikoetako laguntza lanak.

UC1666-1: Laguntza lanak egitea industria grafikoetako produkzioko ekipoetan eta makinetan.

UC1667-1: Oinarrizko lanak egitea ekipo informatikoekin eta periferikoekin industria grafikoetan.

UC1668-1: Industria grafikoetan, produktuak paketatzeko, pilatzeko eta paletetan jartzeko lanak egitea.

c) Lanbide gaitasunak, pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak.

1) Erreprografiako mandatuak tramitatzea, bezeroarentzako arretarako, hari aholkuak emateko eta gaiari lotutako dokumentazioa kudeatzeko ezarrita dauden prozedurak aplikatuz.

2) Erreproduzitzeko baimendu diren laginak eta jatorrizkoak egiaztatzea, haiek onartzeko ezarrita dauden irizpideak aplikatuta edo, dagokionean, haiek egokitzea, digitalizazioko eta irudiak nahiz testuak tratatzeko aplikazioen bidez.

3) Erreprografiako lanei eta arte grafikoetako produkzioko lanei lotutako agiriak igorri, pilatu eta artxibatzea, ezarritako prozedurak erabiliz, haien osotasuna, artxiboa eta trazabilitatea bermatzearren.

4) Oinarrizko erreprografiako aurrekontuak eratzea eta fakturak egitea, eskatutako produktuen ezaugarrien arabera, legezko betekizunak beteta.

5) Lan eremua egokitzea materialak zuzen paratuz, erreprografiako lanetarako eta arte grafikoetako produkzioko lanetarako, jarraibide teknikoekin bat.

6) Erreprografiako eta arte grafikoetako produkzioko ekipoak eta materialak prestatzea, doikuntzako eta garbiketako lanak nahiz mantentze-lanak segurtasun baldintza egokietan eginez.

7) Agiriak erreproduzitzeko lanak egitea, eskatutako kantitatea eta kalitatea emanda, ekipoak, makinak eta industria grafikoko periferiko berariazkoak erabilita, jasotako lan jarraibideekin bat.

8) Produktu grafikoak manipulatzeko nahiz bukatzeko lanak egitea, zehaztapen teknikoekin bat, eskuzko lanak eginez eta arte grafikoetako ekipo berariazkoak erabiliz, ezarritako kalitatea duten akaberak lortuz.

9) Produktu grafikoak prestatzea biltegiratzeko, banatzeko eta garraiatzeko, ezarritako bideak eta irizpideak erabilita.

10) Gai eta produktu grafiko bukatuak edo produkzio prozesuan daudenak egiaztatzeko eta haien kalitate kontrola egiteko laguntza lanak egitea, haiek onartzeko ezarrita dauden irizpideak aplikatuz.

11) Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten arazo aurreikusgarriak konpontzea, arrazonamendu zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte zientziek ematen dituzten elementuak erabiliz.

12) Modu osasungarrian jokatzea eguneroko bizitzako zenbait ingurunetan, betiere garapen pertsonal eta sozialari laguntzeari begira eta pertsonen osasunerako onak diren ohiturak eta eraginak aztertuz.

13) Ingurumena zaintzera bideratutako jarduketak baloratzea, eta eguneroko bizitzako jarduerek ingurumenaren orekan izan ditzaketen ondorioak bereiztea.

14) Autoikaskuntzarako informazioa lortzea eta besteei azaltzea, eta hori ingurune pertsonal, sozial edo profesionaleko zenbait alderditan erabiltzea, eskura dituen baliabideez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagozkienez baliaturik.

15) Errespetuz eta sentikortasunez jokatzea kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean, eta horiez gozatzeak aberastasun pertsonal eta soziala ekartzen duela konturatzea.

16) Argi, zehatz eta arin komunikatzea zenbait ingurune sozial edo profesionaletan eta eskura dituen baliabide, bide eta euskarriak erabiliz, gaztelaniaren eta, hala denean, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko hizkuntza baliabideak erabiliz eta egokituz.

17) Ohiko lan egoeretan eta ohiko egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzea atzerriko hizkuntzaren oinarrizko hizkuntza baliabideak erabiliz.

18) Azalpen errazak ematea gaur egungo gizarteetako gertakariei buruz, eskura duten informazio historiko eta geografikotik abiatuta.

19) Lan jardueran izaten diren aldaketa teknologikoen eta antolaketa aldaketen ondoriozko lan egoera berriei egokitzea, eskura dituzten prestakuntza eskaintzak erabiliz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez baliabideak lokalizatuz.

20) Beren mailari dagozkion zereginak betetzea autonomiaz eta erantzukizunez, esleitutako lanean kalitate eta efizientzia irizpideak erabiliz eta lan hori bakarka edo talde baten barnean eginez.

21) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsona guztien autonomia eta eskumena errespetatuz, eta egindako lanaren kalitatean lagunduz.

22) Lan jarduerak egitean arriskuen prebentziorako eta laneko segurtasunerako neurriak onartu eta betetzea, horrela kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihesteko.

23) Kalitatearen, denendako irisgarritasunaren eta denendako diseinuaren arauak betetzea, lanbide jardueran zerikusia duten neurrian.

24) Ekimenez eta arduraz jokatzea bere lanbide jarduerako prozedurak hautatzean.

25) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek besteren kontura egiten du bere jarduna, aurreinprimaketako, inprimaketako, azaleztapeneko, manipulatuetako eta eraldatuetako departamentuetan, industria grafiko txiki, ertain edo handietan, haien antolakuntza eta teknologia mailak askotarikoak izan daitezkeelarik. Gainera, bere kontura ere egin dezake jarduna erreprografiako enpresa txikietan, edo besteren kontura arte grafikoetako, zerbitzu grafiko anitzetako, eta komunikazio grafiko eta ikusizkoaren enpresetan, baita hainbat motatako entitateen erreprografiako departamentu berariazkoetan ere. Normalean lantalde baten baitan aritzen da, non jasotako jarraibideen arabera egiten duen lan, arduradun batek bere jarduna gainbegiratzen duela.

Zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Erreprografiako langilea.

-Erreprografiako akaberen langilea.

-Produkzio grafikoko makina eta ekipoetako laguntzaile teknikoa.

-Industria grafikoetako lantegiko laguntzailea.

-Produkzio grafikoko makinetako eta ekipoetako laguntzailea.

-Produkzio grafikoko makinetako eta ekipoetako laguntzailea.

-Paperaren, kartoiaren eta beste material batzuen manipulatuen langilea.

-Paperaren, kartoiaren eta beste material batzuen ofizio osagarrien langilea.

-Gigantografiako produktuen manipulatzailea.

-Industria grafikoko peoia.

b) Tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba.

Bai sektore grafikoko aldaketa teknologikoek eta produkzio prozesuen digitalizazioak, bai material berrien agerpenak eta industriaren nahiz elikagaien alorretan askoz ontzi eta enbalaje gehiago erabiltzeak, hazkunde handia ekarri diote sektoreari eta, horregatik, etengabe eguneratuko diren profesionalak behar dira, bizitzan zehar ikastearen, beren burua prestatzearen eta erantzukizuna izatearen aldeko jarrera dutenak.

Materialen eta makinen kostu handiek, produkzio konplexuago eta ale gutxiagokoek, eta lehiakortasuna handitzeak garrantzi handiagoa eman diote produkzioaren kontrolari, hor sartzen dela kalitatearen kontrola eta kudeaketa, enpresa grafikoetako departamentu teknikoek egina.

Sektoreko lehiakortasun handiak eta prozesu teknologikoei erantzun gizatiarrago bat eman beharrak ekarri dute sektore editorial eta grafikoan, prestakuntza teknikoaz gain, gaitasun sozialagoak lortzeko prestakuntza izan beharra, merkaturatzearen alorrean eta bezeroarentzako arretan ongi jarduteko, horiek ezinbestekoak baitira enpresetarako.

Inprimaketa digitalaren prozesua hazkunde handiko sistema berria da, batez ere oso egokia dena ale-kopuru txikiak eta eskaeren mendeko edizioak ditugunean, askotariko euskarriak erabiltzen ahal direla, nahiz eta egun teknikoki mugatuta egon inpresio abiadura dela eta.

Inpresioaren industria sektorea zuzenean dago lotuta produktu kimikoen erabilerarekin, istripu arriskuekin eta zaratarekin eta bibrazioarekin zerikusia duten eritasunekin. Horren ondorioz profesional onak behar dira, laneko eta ingurumeneko arriskuei aurre hartze aktiboa egiten zaieneko lan inguruneetan jarduteko gai direnak.

Packaging delakoaren, azaleztatzearen eta akabera grafikoen alorreko produkzio prozesuak automatizatu egin dira. Egun prozesu horiek balio erantsi handiagoa ematen diote produktu grafikoari eta hor gertatzen dira berrikuntza eta aldaketa teknologikorik handienak.

Azaleztatzea aspaldidanik ez da, jada, eskuzko prozesua eta eskulangileena, industria automatizatu eta informatizatu indartsua bihurtu baita, eskakizun handiak dituena egokitu nahi bada askotariko aukeretara, formatuen, lodieren, liburu-estalkien, azalen, akaberen, materialen eta erabileren eremuetan, etengabeko egokitzapena eta bilakaera baitaude.

Inprimakiaren azaleko tratamenduek iraultza handia izan dute, eta ekarri dituzte orain dela gutxi arte lortu ezinak ziren produktuak, balio erantsi handia dutenak.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

Heziketa zikloaren helburu orokorrak hauek dira:

a) Lanak jasotzeko eta produktuak bidaltzeko protokoloak interpretatzea eta erabiltzea, lan aginduak betez, erreprografiako mandatuak tramitatzeko.

b) Arte grafikoetan erabiltzen diren aplikazio informatiko nagusiak aztertzea eta erabiltzea, jatorrizkoak egiaztatzeko eta egokitzeko oinarrizko tresnak erabiliz.

c) Komunikazio telematikoko eta informazioa gorde, zaindu eta berreskuratzeko prozesuko fase nagusiak identifikatzea, ekipo informatikoak nahiz agiriak igorri, biltegiratu eta artxibatzeko ohiko bitartekoak erabiliz.

d) Agindutako lanak egiteko behar diren material, langile eta bestelako baliabideak kalkulatzea, informazio garrantzitsuena hautatuz, aurrekontuak eta fakturak egiteko ezarrita dauden prozeduren arabera.

e) Arte grafikoetako lanekin zerikusia duten agiri teknikoak interpretatzea, haien zehaztapen teknikoak identifikatuz, lan eremua egokitzearren.

f) Arte grafikoetako produkzio prozesuen fase nagusiak identifikatzea, laguntza lanen hurrenkera zehaztuz, erreprografiako eta arte grafikoetako produkzioko ekipoak prestatzeko.

g) Produktu grafikoak lortzeko prozedura nagusiak deskribatzea eta erabiltzea, industria grafikoko erreprodukzio lanak egiteko ekipoak kontrolatuz eta erabiltzeko moduan edukiz.

h) Material grafikoak mozteko, tolesteko, zulatzeko eta azaleztatzeko prozedura oinarrizkoak erabiltzea, ekipoak prestatuz eta kontrolatuz, horiek prest egon daitezen produktu grafikoei akabera emateko eta produktu horiek manipulatzeko eta bukatzeko.

i) Produktu grafikoak erabiltzeko eta bidaltzeko protokoloak eta jarraibideak interpretatzea, haiek biltegiratzeko, banatzeko eta garraiatzeko ezarrita dauden prozedurak aplikatuz.

j) Material eta produktu grafikoak onartzeko protokoloak eta jarraibideak interpretatzea eta erabiltzea, kalitatea kontrolatzeko aldez aurretik definituta dauden laginketa teknikak aplikatuz.

k) Ingurune naturalean izaten diren gertakariak ulertzea ezagutza zientifikoa jakintza integratu baten moduan erabiliz; halaber, ezagutzaren eta esperientziaren eremuetan oinarrizko arazoak identifikatu eta konpontzeko metodoak ezagutu eta aplikatzea.

l) Trebetasunak garatzea arazoak formulatu, planteatu, interpretatu eta konpontzeko; kalkulu matematikoaren arrazonamendua aplikatzea gizartean eta lan ingurunean moldatzeko, eta bere baliabide ekonomikoak kudeatzea.

m) Giza gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak identifikatu eta ulertzea eta horiek norberaren eta taldearen osasunarekin lotzea; gainera, higienea eta osasuna baloratzea bizitzan ohitura osasungarriak garatu eta finkatzeko, zein ingurunetan dauden kontuan hartuta.

n) Natur ondarearen zaintzarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta izaki bizidunen eta natur ingurunearen arteko elkarreragina ulertzea, horrela gizakien ekintzak ingurumenaren orekan dituen ondorioak baloratu ahal izateko.

ñ) Informazio iturrien oinarrizko trebetasunak garatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikuspegi kritikoz erabiltzea, ingurune pertsonal, sozial edo profesionalean informazioa lortu eta jakinarazteko.

o) Kultur eta arte ekoizpenen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, haien elementuak aztertzeko oinarrizko teknikak aplikatuz, errespetuz eta sentikortasunez jokatzeko kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean.

p) Hizkuntz trebetasun eta abileziak garatu eta finkatzea eta eskatzen den zehaztasun, argitasun eta arintasun maila lortzea, gaztelaniari eta, hala denean, hizkuntza koofizialari buruzko ezagutzak erabiliz gizarte ingurunean, eguneroko bizitzan eta lan jardueran komunikatzeko.

q) Atzerriko hizkuntzan oinarrizko hizkuntz trebetasunak garatzea, ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko eguneroko bizitzan eta lan jardueran ohikoak eta aurreikusgarriak diren egoeretan.

r) Gaur egungo gertakarien arrazoiak eta ezaugarriak ezagutzea, baita bilakaera historikoari eta banaketa geografikoari dagozkionak ere, gaur egungo gizarteen ezaugarriak azaltzeko.

s) Printzipio demokratikoetan oinarritutako balioak eta jokaerak garatzea, eta ohiko harreman sozialetan eta gatazken konponbide baketsuan aplikatzea.

t) Prestakuntzarako dauden baliabideak eta eskaintzak alderatu eta hautatzea bizitzan zehar eginen den ikaskuntzarako, horrela lan egoera berriei eta egoera pertsonal berriei egokitzeko.

u) Ekimena, sormena eta joera ekintzailea garatzea, baita norberarengan konfiantza izatea, parte-hartzea eta ikuspegi kritikoa ere, egoerak eta gorabeherak konpondu ahal izateko bai lan jardueran bai eremu pertsonalean.

v) Lanak taldean egitea, nork bere betebeharrak hartuz, besteak errespetatuz eta beraiekin elkarlanean arituz, baita besteekiko tolerantziaz eta errespetuz ere, zereginak eraginkortasunez egiteko eta garapen pertsonalerako lagungarri izateko.

w) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informatzeko, komunikatzeko, ikasteko eta laneko zereginak errazteko.

x) Laneko eta ingurumeneko arriskuak lan jarduerarekin erlazionatzea, norbera babesteko behar diren prebentzio neurriak erabiltzeko xedez, eta beste pertsonei eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

y) Bere lanbide jarduerako teknikak garatzea lanaren eraginkortasuna eta kalitatea ziurtatuz, eta, bidezkoa bada, laneko jardueretan hobekuntzak proposatzea.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege esparrua kontuan izanda, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Arte Grafikoetako oinarrizko lanbide tituluko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Oinarrizko informatika, industria grafikoetan aplikatua.

Kodea: 3123.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bere lanerako beharrezkoak diren ekipoak eta materialak prestatzen ditu eta haien funtzio, aplikazio eta mantentze behar nagusiak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipo informatikoak eta haien periferikoak identifikatu eta sailkatu dira, erreprografiako eta arte grafikoetako prozesu oinarrizkoetan duten erabilgarritasunaren arabera.

b) Aplikazio informatiko nagusiak identifikatu dira, egiten dituzten lanekin lotuta.

c) Elementu informatikoen arteko loturak egiaztatu dira, hutsegiteak ikusi direnean haiek zuzendu direlarik.

d) Ekipo informatikoak mantentzeko lehen mailako lanak egin dira.

e) Behar diren segurtasun neurriak hartu dira, ekipoak piztetik eta itzaltzetik etorritako lan arriskuak ekiditeko.

f) Ergonomiako eta lan osasuneko irizpideak kontuan hartuz kokatu dira ekipoak.

2. Materialez eta kontsumigarriez elikatzeko eta hornitzeko lanak egiten ditu, industria grafikoko periferiko berariazkoak erabiliz, jasotako lan jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria grafikoetan erabiltzen diren periferiko nagusien ezaugarri oinarrizkoak eta funtzionamendua deskribatu dira; periferiko horiek dira inpresio digitaleko ekipoak, filmagailuak, inprimaketa-formak lortzeko ekipoak eta lanketa ekipoak, besteak beste.

b) Industria grafikoetan erabiltzen diren periferiko nagusien zatirik garrantzitsuenak identifikatu dira, haien funtzionaltasunarekin eta materialez eta kontsumigarriez elikatzeko eta hornitzeko sistemarekin.

c) Inpresio digitaleko ekipoetan gehien erabiltzen diren inprimaketa euskarrien tamaina normalizatuak eta neurriak ezagutu dira.

d) Segurtasunarekin aplikatu dira errebelazio likidoen egoera kontrolatzeko metodoak, errebelazioko biltontziak aldatuz edo, dagokionean, betez.

e) Materialak eta kontsumigarriak hautatu eta jarri dira, hala nola pelikula edo inprimaketa-formak, besteak beste, jarraibideen arabera.

f) Euskarrietan inprimatzeko, haiek alde egokiaren arabera paratu dira, prozeduren esku-liburuari jarraikiz.

g) Arriskuei aurrea hartzeari buruzko araudi aipatua aplikatuta egin dira lanak.

3. Testuak eta irudiak tratatzen ditu, industria grafikoko aplikazio informatiko berariazkoak erabiliz, aldez aurretik definituta daude jarraibide eta parametroekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudiak tratatzeko eta testuak tratatzeko aplikazioetako ezaugarri eta prestazio oinarrizkoak identifikatu dira.

b) Irudi digitalen oinarrizko ezaugarriak deskribatu dira, hala nola, kolorea, bereizmena, tamaina eta formatuak, besteak beste.

c) Testu tratamenduko tresnekin testuak egin dira, formatu desberdinak erabilita.

d) Irudiak, taulak eta beste objektu batzuk sartu dira testuetan.

e) Tamainaren, enkoadraketaren eta bereizmenaren doikuntza bakunak, eta beste doikuntza erraz batzuk egin dira, emandako jarraibideen arabera.

f) Egindako agiriak seinalaturiko tokian gorde dira, erraz identifikatzea ahalbidetzen duten izenak emanez.

g) Egindako lana sistematikoki grabatu da, uste gabeko galerarik gerta ez dadin.

h) Babeskopiak zenbatero egin behar diren identifikatu da.

i) Jasotako jarraibideak eta arau ergonomikoak eta gorputz jarreren higienearen arauak jarraitu dira, agindutako lanak egitean.

4. Irudiak digitalizatzen ditu, informatikako aplikazio berariazkoak eta eskaner lauak erabiliz, aldez aurretik definitutako jarraibideekin eta parametroekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudiak digitalizatzeko aplikazioen ezaugarri eta prestazio oinarrizkoak identifikatu dira.

b) Arte grafikoen industrian erabiltzen diren eskaner lauen funtsezko zatiak bereizi dira.

c) Ereduko eskaner baten ezaugarri oinarrizkoak eta haren funtzionamendua lotu dira.

d) Eskaner lauen bidezko digitalizazio prozesuetako lan sekuentziak adierazi dira, jatorrizkoen nolakotasunaren arabera.

e) Jatorrizkoen egoera egiaztatu da, ongi egokituz behar izan denean.

f) Digitalizazioaren aplikazioko parametro oinarrizkoak doitu dira, jasotako jarraibideekin bat.

g) Jatorrizkoak multzokatu egin dira, antzeko ezaugarriak kontuan hartuta.

h) Jatorrizkoak digitalizatu egin dira, enkoadratuz eta moztuz, jasotako jarraibideekin bat.

i) Artxibo digitalizatuak ezarrita dauden izen eta formatuen arabera gorde dira, ezarrita dagoen lekuan biltegiratuta.

5. Online tramitatzen du informazioa, internet, intranet eta beste sare batzuetako tresnak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sar gaitezkeen informazio sareak identifikatu dira.

b) Informatikako sareetan informazioa bilatzeko zenbait metodo bereizi dira.

c) Informazioa eskuratu da internet, intranet eta sare lokal batzuen bidez.

d) Agiriak aurkitu dira interneteko tresnak erabiliz.

e) Artxiboak gordetzeko zerbitzu konpartituetan (“hodeia”) artxiboak jarri dira, eta han biltegiratuta dauden artxiboak berreskuratu.

f) Aurkitutako informazioaren egiazkotasuna egiaztatu da.

g) Erakundeen orrialdeek eta oro har internetekoek administrazio izapideak egiteko balio duten ebaluatu da.

Edukiak.

Ekipo eta materialen prestaketa:

-Ekipo informatikoen osagaiak.

-Periferiko informatikoak. Ekipo informatikoen konektoreak.

-Oinarrizko lanak artxibo eta karpeta digitalekin. Nabigazio edo esplorazio elementuak sistema eragile batean. Esplorazio eta bilaketa funtzio oinarrizkoak.

-Artxiboak eta karpetak sailkatzeko eta antolatzeko sistemak.

-Ekipo informatikoak erabiltzetik datozen lan arriskuak.

-Jarrera-osasuna.

Materialez eta kontsumigarriez elikatzea eta hornitzea:

-Inprimaketa digitaleko periferiko motak. Inprimaketaren tipologiaren eta teknologiaren araberako sailkapena.

-Inprimaketaren euskarriak. Oinarrizko sailkapena. Orrialdea eta bobina. Prestaketa.

-Beste material eta kontsumigarri batzuk: grapak, haria, pelikula, errebelatzaileak, inprimaketa-formak eta beste batzuk.

-Errebelazio likidoak ekipoetan kontrolatzea eta berritzea.

-Segurtasuneko eta lan osasuneko aurreneurri berariazkoak aplikatzea.

Testuen eta irudien tratamendua:

-Teklatu hedatua. Teklen eginkizunak.

-Testu prozesadoreak. Egitura eta eginkizunak.

-Testu prozesadoreetan formatuak aplikatzea. Testuak editatzea.

-Testu artxiboen formatuak. Oinarrizko ezaugarriak eta aplikazioa.

-Irudien tratamenduko aplikazioen ezaugarri oinarrizkoak.

-Testuetako eta irudietako doikuntza sinpleen prozedura.

-Egindako lanaren babeskopiak egitea.

Irudien digitalizazioa:

-Jatorrizkoen motak eta ezaugarri oinarrizkoak.

-Digitalizazio prozesua eskaner lauekin.

-Irudi digitalaren oinarrizko ezaugarriak: tamaina, bereizmena, kolore modua.

Informazioa online tramitatzea. Internet, intranet, LAN sareak:

-Sare informatikoak.

-Bilaketa aktiboa informatikako sareetan.

-Barruko eta kanpoko mezuak igortzeko eta jasotzeko prozedurak.

-Posta elektronikoarekin mezuak igortzea eta jasotzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du honako funtzio honi lotutako prestakuntza: testuen eta irudien tratamendua, erreprografiarako eta industria grafikoetan erabiltzeko; halaber, irudien digitalizazioa, mota guztietako agirien artxibaketa digitala eta haien igorpena, informazio teknologien eta komunikazioaren sareen bidez.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Aplikazio informatikoen ekipoak prestatzea.

-Teknika mekanografikoak erabiltzea testuen tratamendurako.

-Irudien kapturako eta edizioko aplikazioak erabiltzea.

-Agiri informatikoak egitea eta kudeatzea.

-Informazioa online tramitatzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Datuak grabatzea terminal informatikoetan.

-Aplikazio informatikoak erabiltzea, agiriak egiteko eta artxibatzeko.

-Informazioa tramitatzea eta bilatzea sare informatikoen bidez.

-Dokumentuak egiteko aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Erreprografiako ekipoak eta arte grafikoetako berariazkoak erabiltzea.

Lanbide modulua: Erreprografiako lanak.

Kodea: 3124.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bezeroak hartzen ditu eta aholkuak ematen dizkie, erreprografiako ereduko mandatuak hartuz, lan aginduak betez eta gaiarekin lotutako agiriak kudeatuz ezarrita dauden prozedurei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ereduko enpresa baterako ezarrita dagoen bezeroekiko harremanen protokoloaren urratsak identifikatu dira, ohiko komunikazio teknikak bereizita.

b) Erreprografiako enpresa batean agertzen diren jatorrizko arruntenak bereizi dira.

c) Erreprografiako enpresetan erabiltzen diren agirietan eta tarifetan agertzen diren kontzeptu nagusiak bereizi dira.

d) Entrega agiriak, kobrantzakoak, bidalketakoak, lan aginduak eta beste batzuk lotu dira haien egiturarekin, betetzeko sistemarekin (eskuz edo informatikaren bidez) eta duten egitekoarekin.

e) Jabe intelektualaren egungo legean, agirien erreprodukzioari buruz dauden artikuluak landu dira.

f) Erreprografiako mandatu arruntenen balorazioan esku hartzen duten faktoreak lotu dira erreprodukzio prozesuarekin eta behar diren materialekin.

g) Bereizi da zer dokumentazio erabiltzen den erreprografiako enpresetan eskaerak egiteko eta produktuak bidaltzeko prozesuan.

h) Erreprografiako lanak eskatzeko prozesuan gehien erabiltzen diren agiriak bete dira.

i) Erreprografiako lan ohikoenak egiteko behar diren baliabideak baloratu dira, oinarrizko aurrekontu bakunak eginez jarraibideekin bat.

j) Lanak baloratu dira kontuan hartuta erreproduzitzeko legezko aukera, lanaren ezaugarriak (kopia, fotokopia, inprimaketa edo ploteatua), euskarriarenak (papera edo azetatoa, besteak beste) eta egin beharreko akaberaren ezaugarriak (formateatzea, azaleztatzea, tolestea).

k) Tarifadun aurrekontuak prestatu dira, kontuan hartuta prozesuan parte hartzen duten materialen eta lanen kostuak, emandako prezioen tarifak aplikatuta.

2. Jatorrizkoak egiaztatzen ditu erreprodukzioa egiteko, bideragarritasun teknikoa baloratuz, ezarrita dauden kalitate irizpideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan aginduetan dauden kalitate parametroak lotu dira jatorrizkoen erreprodukzioarekin.

b) Materialak identifikatu dira, jatorrizkoak, euskarri motak, formatuak, ikusarazteko elementuak eta beste batzuk, haien ezaugarriak eta funtzionaltasuna kontuan hartuta, eta horiek erreproduzitzeko ekipo egokienekin lotu dira.

c) Ekipoen elikatze sistema, pasokoa eta irteerakoa identifikatu dira, eginkizunaren, formatuaren eta aplikazio posibleen arabera (informatikoak, erreprodukziokoak, inprimaketakoak eta akaberak).

d) Lortu behar diren produktuak lotu dira euskarriarekin eta eskura dagoen erreprodukzio ekipoarekin.

e) Euskarri egokiak aukeratu dira: tamaina, gramaje, testura, kolore eta ekiporik egokienak, jatorrizkoa erreproduzitzeko.

f) Jatorrizkoak eta artxibo digitalak egokitu zaizkio erreprodukzio bideari.

3. Erreprografiako biltegi kontroleko lanak egiten ditu, euskarriak eta kontsumigarriak jasotzeko ezarritako irizpideak aplikatuz, eta haiek sailkatzeko eta biltegiratzeko prozedura normalizatuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreprografiako ereduko enpresa batean, materialez hornitzeko eta biltegiratzea kontrolatzeko jarraibide teknikoak interpretatu dira.

b) Gutxieneko stocka mantentzerakoan esku hartzen duten faktoreak aintzat hartu dira, erreprografiako prozesuetan materialak eskuragarri daudela ziurtatzeko.

c) Erreprografiako enpresetako material eta kontsumigarri ohikoen gutxieneko stockak mantentzeko sistemak deskribatu dira.

d) Kalitate irizpideak bereizi dira, erreprografiako lanetan ohikoak diren euskarriak eta kontsumigarriak onartzeko edo baztertzeko.

e) Erreprografian erabiltzen diren materialak eta kontsumigarriak lotu dira behar dituzten biltegiratze-moduarekin eta -baldintzekin.

f) Hornitzaileak lotu dira ekartzen dituzten produktuekin eta ematen dituzten zerbitzuekin.

g) Erreprografian gehien erabiltzen diren materialak eta kontsumigarriak jasotzeko eta garraiatzeko bideen eta ekipoen ezaugarriak deskribatu dira, baita haien aplikazioekin lotu ere.

h) Erreprografian gehien erabiltzen diren materialak sailkatu dira, hala nola, erreprodukzioko euskarriak, erreprodukzioko kontsumigarriak eta akaberakoak edo azaleztapenekoak, haien izaeraren eta aplikazio moduaren arabera.

I) Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumenaren babeseko arauak aplikatu dira, materialak eta kontsumigarriak lekuz aldatzeko eta biltegiratzeko lanetan.

4. Jatorrizkoak erreproduzitzeko behar diren baliabideak ditu, eta jasotako jarraibideekin bat hautatzen ditu haiek.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreprografiako ekipoen kontsolen informazioa eta inprimaketako nahiz grabazioko softwarearen informazioa interpretatu dira, baita jatorrizkoen erreprodukzioko beharrekin lotu ere.

b) Erroprografiako ekipoen kontsolen eta inprimaketako softwarearen ikonografia ohikoa lotu dira haiek erreprografiako lanetan duten egitekoarekin.

c) Ekipoetan aldatzen ahal diren parametroen ikonografia identifikatu da lotutako egitekoekin eta haiek erreprodukzioan duten eraginarekin.

d) Ekipoko kontsolan parametro egokiak hautatu dira, dauden erreprodukzio beharren arabera.

e) Inprimaketako softwarean parametro egokiak hautatu dira, dauden erreprodukzio beharren arabera.

5. Jatorrizkoak edo lagin baimenduak erreproduzitzen ditu, erreprografiako ekipoen parametroak doituz, laneko aginduen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreprografian erabiltzen diren erreprodukzio makinak lotu dira erreproduzitzen diren jatorrizkoen motekin, erreproduzio sistemarekin eta egin daitezkeen laguntza lanekin.

b) Erreprografiako ekipoetan erabiltzen diren kontsumigarriak kargatzeko eta aldatzeko lanak egin dira, segurtasuneko, osasuneko eta ingurumena babesteko egungo arauak betez.

c) Laneko aginduetan eta ezarrita dauden arauetan eskatutako kalitatea bermatzeko behar ziren probak egin dira.

d) Lortutako emaitzen arabera birdoitu dira parametroak.

e) Prozesua kontrolatzeko beharrak bereizi dira, kontuan izanda erreprodukzio mota (txuri-beltzean, kolorea, lerroa, bilbea), inprimaketa formatua, ale kopurua eta euskarri mota.

f) Erreprodukzioko parametroak doitu dira, hala nola, tamaina, gramajea, akabera, txuri-beltzak, kolorea, lerroa, bilbea eta beste batzuk, lan aginduen arabera, eta paperezko euskarrian eta/edo euskarri digitalean dauden jatorrrizkoetatik abiatuta.

g) Erreprografiako makinaren elikatzeko eta irteerako aparailua lanerako prest uzteko lanak egin dira, kopiak etenik gabe egitea bermatuta eta euskarriari nahiz erreproduzitzen den jatorrizkoari egokitutako abiadura zehaztuta.

h) Artxibo digitalen osotasuna, segurtasuna eta formatua egiaztatu dira; orobat egiaztatu da artxiboen tamainak ahalbidetzen duela ezarritako euskarri digitalean grabatzea.

i) Grabaketako euskarriak eta behar den softwarea prestatu dira, jasotako jarraibideen arabera, funtzionamendu egokia dutela egiaztatuz.

j) Behar ziren kopiak egin dira, euskarri grabatuak identifikatuta, jasotako jarraibideen arabera.

k) Erreprografiako lanetan indarrean dauden segurtasuneko, osasuneko eta ingurumenaren babeseko arauak aplikatu dira.

6. Erreprografiako lanen ereduko mandatuak kudeatzen ditu, kobrantzak eginez eta paketegintzako nahiz enbalajeko lanak eginez, ezarrita dauden prozedurei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salmentako terminalak edo kobrantzako agiriak kudeatzeko ekipo informatikoak erabili dira, agiriak kontrolatzeko eta artxibatzeko ezarrita dauden prozedurak aplikatuta.

b) Egindako lanaren kalitatea kontrolatzeko lan bakunak egin dira.

c) Egindako lanak baloratu dira, arauetan eta aurrekontuetan ezarrita dauden prozedurei jarraikiz.

d) Materialak eta tresnak erabili dira produktuaren ezaugarrien eta entregatzeko moduaren arabera.

e) Kobratzeko baliabide eta ekipo ohikoenak bereizi dira, hala nola, kutxa erregistratzailea eta STa (saltokiko terminala), besteak beste, eta haien ezaugarriak eta funtzionamendua deskribatu dira.

f) Kobrantzak egin dira, errealitatea balitz bezala, dirua hartu eta kutxa erregistratzaileak erabilita, eta balizko bezeroari tiketa edo ordainagiria eman zaio, ordaindu duela frogatzen duena.

g) Kobrantzak egin dira, errealitatea balitz bezala, kreditu txarteak eta STak erabilita, eta bezeroari tiketa edo ordainagiria eman zaio, ordaindu duela frogatzen duena.

h) Kobrantza kudeatzeko beharrezkoak diren merkataritza agiriak bete dira, hala nola, albaranak, fakturak, emate-orriak eta beste batzuk.

i) Salgaiak igortzeko agiriak bete dira, mezularitzaren, garraio agentzien edo postaren bidez nahiz bertako banaketa zerbitzuaren bidez bidaltzeko; kontuan izan da jarritako datuek lagundu behar zutela paketeak identifikatzen eta destinoan jasotzen.

7. Erreprografiako berezko ekipoen lehen mailako mantentze lanak egiten ditu, eskuliburu teknikoan edo dagozkion mantentze planetan ezarrita dauden prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze lanetako lanak eta mantendu beharreko ekipoen zatiak identifikatu dira, ekipoen eskuliburu teknikoak erabilita.

b) Fabrikanteak zehaztutako garbiketa eta mantentze lanak egin dira erreprografiako ekipoetan, dauden erabilera eskuliburuei jarraikiz.

c) Elementu optikoak eta maniobrako kontsolak garbitu dira.

d) Elementu mekanikoak garbitu dira, hondarrak kenduz eskuliburuetan adierazitako tokietatik.

e) Erreprografiako ekipoen mantentze lanetan indarrean dauden segurtasuneko, osasuneko eta ingurumenaren babeseko arauak aplikatu dira.

f) Sailkatu eta berariazko lekuetan utzi dira sortu diren hondakinak, hala nola, papera, plastikoa, toner kartutxoak, tinta ontziak, metalak eta beirak, besteak beste.

g) Erreprografiako ekipoen mantentze eta garbiketa lanekin lotuta dauden norbera babesteko ekipoak erabili dira.

Edukiak.

Erreprografiako lanen ereduko mandatuak hartzea:

-Bezeroekin hartu-emana eta komunikazioa izateko protokoloak.

-Bezeroekin komunikatzeko ohikoak diren teknikak.

-Eskaeren zehaztapenak: bezeroa, lan mota, kantitatea, koloreak, formatua eta beste batzuk.

-Erreprografiako lanekin lotuta dauden egile eskubideen eta erreprodukzio eskubideen gaineko arauak.

-Erreprografiako lanen mandatuak identifikatzeko eta tramitatzeko agiriak. Kontzeptuak eta tarifak. Entrega agiriak. Kobrantza agiriak.

-Lan-aginduak betetzea.

-Erreprografiako mandatuak baloratzea. Aurrekontuak egitea. Prezio tarifak.

Jatorrizkoak egiaztatzea, erreproduzitu aurretik:

-Erreproduzioaren bideragarritasuna: zer lotura duen ekipoekin, dauden elikatze sistemekin eta eskatutako kalitatearekin. Kalitatearen parametroak.

-Jatorrizkoak identifikatzea. Euskarri mota. Formatua.

-Euskarria hautatzea. Tamaina. Gramajea. Testura. Kolorea.

-Erreprografiako ekipoa hautatzea. Ekoizpena.

Erreprografiako biltegia kontrolatzea:

-Materialak jasotzea. Horniduraren gaineko jarraibideak. Euskarriak eta kontsumigarriak onartzeko edo baztertzeko kalitate irizpideak.

-Euskarriak eta kontsumigarriak biltegiratzea.

-Gutxieneko stocken biltegiratzea eta mantentzea kontrolatzea.

-Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko babesaren gaineko arauak, erreprografiako euskarriak eta kontsumigarriak biltegiratzeko lanetan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Norbera babesteko elementuak.

Erreprografiako ekipoen prestaketa:

-Euskarriak eta kontsumigarriak prestatzea.

-Erreprografiako ekipoak. Ezaugarriak eta eginkizunak.

-Erreprografiako ekipoen elementuak: elikadura, igarotzea eta irteera. Konfiguratzen ahal diren parametroak. Erreprodukzioan duten eragina.

-Kontsolak. Aplikazio informatikoak.

-Jarraibide teknikoak ekipoak prestatzeko.

-Abiarazteko lanak.

Jatorrizkoak eta laginak erreprografiako ekipoen bidez erreproduzitzea:

-Produkzioa erreprografian. Erreprodukzioko makinak eta sistemak. Egin ditzaketen laguntza lanak.

-Kargatzeko lanak. Kontsumigarriak ordezkatzea.

-Erreprodukzioaren kalitatea.

-Erreprodukzioan alda daitezkeen parametroak.

-Erreprodukzio probak. Kalitatearen egiaztapenak.

-Parametroak birdoitzea.

-Funtzionamenduaren egiaztapenak.

-Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko babesaren gaineko arauak, erreprografiako lanetan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Norbera babesteko elementuak.

Erreprografiako lanen ereduko mandatuak kudeatzea:

-Saltokiko terminalak. Kobratzeko ekipo informatikoak.

-Erreprografiako lanen mandatuekin zerikusia duten agiriak kontrolatzeko eta artxibatzeko prozedurak.

-Entrega-agiriak betetzea. Albaranak. Fakturak. Emate-orria.

-Paketatzeko teknikak.

-Paketegintzako eta enbalajeko materialak.

-Enbalaje funtzionaleko tresnak eta ekipoak. Paketeen identifikazioa.

Erreprografiako ekipoen mantentze-lanak:

-Mantentze-lanen mailak.

-Lehen mailako mantentze lanak.

-Eskuliburu teknikoen eta mantentze planen interpretazioa.

-Ekipoetan mantendu behar diren zatien identifikazioa.

-Mantentze-lanak.

-Lanaldiaren hasierako eta amaierako lanak.

-Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko babesaren gaineko arauak, erreprografiako ekipoak mantentzeko lanetan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Ekipoen segurtasuneko sistemak. Norbera babesteko elementuak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du honako funtzio hauei lotutako prestakuntza: erreprografiako mandatuak jasotzea eta erreproduzitzea; orobat, lanak egiteko behar diren euskarriak eta kontsumigarriak biltegiratzea, behar diren ekipoen mantentze lanak eta sortzen diren hondakinen ingurumeneko kudeaketa.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Ekipo eta aplikazio informatikoak erabiltzea, erreprografiako mandatuak jasotzeko eta erreproduzitzeko.

-Agiriak egin eta kudeatzea, erreprografiako mandatuak kudeatzeko.

-Jatorrizkoak eta ekipoak prestatzea, erreprografiako lanak egiteko.

-Erreprografiako ekipoak prestatzea eta lan egiteko moduko egoeran mantentzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Aplikazio informatikoak erabiltzea, agiriak egiteko eta artxibatzeko.

-Erreprografiako ekipoak prestatzea, erabiltzea, doitzea, mantentzea eta garbitzea.

Lanbide modulua: Erreprografiako akaberak eta produktu grafikoak amaitzea.

Kodea: 3125.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Material eta produktu grafikoei aplikatzen zaizkien oinarrizko manipulazio prozesu nagusiak identifikatzen ditu; produkzio aginduak interpretatzen ditu eta lanak produktibitate, kalitate eta segurtasun baldintza egokietan egiteko behar diren lan oinarrizkoak sekuentziatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manipulazioko lan oinarrizkoak behar dituzten produktu grafiko ohikoenak deskribatu dira, hala nola karpetillak, blokak, taloitegiak, eskuorriak, gutun-azalak eta boltsak, besteak beste; gainera, manipulazioko lan nagusiak identifikatu eta sekuentziatu dira.

b) Produkzioko ereduko aginduetan dagoen lanerako informazio funtsezkoa interpretatu da, hala nola, parametroak, zeinuak, markak, krokisak, laginak edo maketak, eta erabilitako lexikoa interpretatu da.

c) Manipulazioko oinarrizko prozesuak deskribatu dira, hala nola, formateatua, berdintzea, altxatzea, tolesketa, enbutxatzea, grapatzea, kolatzea, enbarillatzea eta beste batzuk; gainera, egin daitezkeen produktu grafikoekin lotu dira horiek.

d) Egiaztatu da jasotako informazioak bere baitan dituela beharrezko datuak, hala nola, ebaketa kotak, tolesketako, arrailtzeko, trepatzeko eta zulatzeko zeinuak; falta diren datuak osatu edo eskatu dira, eta, behar zenean, krokisak egin dira, honako hauei buruzko zehaztasunak paratuta: egin beharreko manipulazio mota, tamaina, ebaketako, tolesketako eta arrailtzeko markak edo lerroak.

e) Manipulatzen ahal diren materialen ezaugarriak deskribatu dira; izaeraz, bereizi dira zelulosikoak, ez zelulosikoak, plastikoak, lonak eta beste batzuk; ezaugarri fisikoak ere aintzat hartu dira, hala nola gramajea, lodiera, malgutasuna, zurruntasuna, gogortasuna, egonkortasun dimentsionala, zuntzen norabidea eta beste batzuk.

f) Manipulazio prozesu bakunetan erabiltzen diren material aglutinatzaile edo lotzaile ohikoenak identifikatu dira, hala nola, itsasgarriak, kolak, grapak, uztaiak eta sarrailak; eta lotu dira horiek aplikatzeko behar diren tresnekin, hala nola, plantxa termikoak, arrabolak, brotxak, grapagailuak, errematxagailuak eta beste batzuk.

g) Materialak lotu dira haien aplikazio nagusiekin, hala nola, triptikoak, karatulak, etiketak, liburuen barruko aldeak eta azalak, kaierak, blokak, display-ak eta pankartak.

h) Manipulazio bakunak behar dituzten produktu grafikoak lotu dira haiek gauzatzeko material egokiarekin eta behar diren lanabes, tresna nahiz produktu laguntzaileekin, hala nola, errematxeak, lokarri-zuloak, zulotxoak, imanak, presio botoiak eta ertz-babesak, besteak beste.

i) Materialak itsasteko lan desberdinak deskribatu dira, eta izaera ezberdinetako kolak eta itsasgarriak -organikoak, akrilikoak, disolbatzaileak, solidoak eta termikoak- aplikatzeko behar diren lanak, ekipoak eta tresnak bereizi dira.

2. Lan eremua egokitzen du produktu grafikoen manipulazio oinarrizkoak egiteko, materialak, makina laguntzaileak eta tresnak antolatuta, lanak egin ahal izateko produktibitate, kalitate eta segurtasun egokiekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu grafikoak amaitzeko egin behar diren manipulazio lan oinarrizkoak egiteko elementuak, lanabesak eta espazioak deskribatu dira.

b) Produktu grafikoak amaitzeko egin behar diren manipulazio lan oinarrizkoak egiteko behar diren beharrezko jarduerak identifikatu dira, ezarritako helburuekin bat.

c) Produktu grafikoak amaitzeko egin behar diren manipulazio lan oinarrizkoak egiteko behar diren tresnen eta materialen kokapena optimizatu da.

d) Jarrera ergonomikoetan jardun ahal izateko moduan antolatu da lan eremua, produktu grafikoak amaitzeko egin behar diren manipulazio lan oinarrizkoetan nekea gutxitzeko eta lesio arriskuak ekiditeko.

e) Produktu grafikoak manipulatzeko makinen eta tresnen erabilerarekin lotuta dauden segurtasun neurriak hartu dira.

3. Azaleztapen funtzionalak eta erreprografiako beste akabera berezi batzuk egiteko behar diren baliabideak egoki paratzen ditu, ezarrita dauden zehaztapen teknikoen arabera hautatuz bai materialak bai ekipoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan aginduan aipatutako erreprografiako produktuen akaberako zehaztapenak identifikatu dira.

b) Erreprografiako azaleztatze funtzionaleko lanetan erabiltzen diren makina, lanabes eta tresna ohikoenak identifikatu dira, egituraren eta funtzionaltasunaren arabera.

c) Erreprografiako akabera lan berezietan erabiltzen diren makina, lanabes eta tresna ohikoenak identifikatu dira, egituraren eta funtzionaltasunaren arabera.

d) Azaletan erabiltzen diren material ohikoenak identifikatu dira, funtzioa eta baliagarritasuna zehaztuz.

e) Ixteko eta liburu bizkarra paratzeko elementu fisikoak identifikatu dira, hala nola azaleztatzaileak, torlojuak, uztaiak eta beste batzuk, formak, motak eta kalitateak aintzat hartuta.

f) Erreprografiako produktuen akaberan eta manipulazioan erabiltzen diren material arruntenak deskribatu dira, hala nola, papera, kartoia, plastikoa, grapak, itxierak, lomerak eta beste batzuk.

g) Azaleztatze funtzionaleko ekipoen manejatzaile bereziak eta reprografiako berezko akaberak deskribatu dira.

h) Lortu nahi den produktua lotu da materialekin nahiz erabiliko den akabera motarekin.

i) Hautatu dira, alde batetik, material egokiak, aintzat hartuta tamaina, gramajea, testura, kolorea eta beste batzuk, eta produktuaren akabera egiteko ekipo erazkoak.

4. Erreprografiako berezko produktu amaituak lortzen ditu eta, behar denean, material erreprografikoak prestatzen ditu prozesuko hurrengo faserako, ebaketako, tolesketako, arrailtzeko, zulatzeko, trepatzeko, zulagailuaz igarotzeko edo autoplastifikatzeko lanak eginez, formatu txikiko ekipo berariazkoak erabilita, segurtasun baldintza egokietan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreprografian erabiltzen diren akabera mota ohikoenak deskribatu dira.

b) Akabera motak -tolesketa, arrailtzea, zulatzea, trepatzea, zulagailuaz igarotzea, autoplastifikatzea eta beste batzuk- lotu dira akabera horiek egiteko tresna eta makinekin.

c) Ebaketen kopurua optimizatu da, horiek ongi planifikatuta.

d) Formatu txikiko zizailen eta/edo gillotinen elementuak doitu dira, segurtasun sistemen funtzionamendua egiaztatuz.

e) Arrailtzeko orrazien, trepatzeko orrazien eta akaberako beste makina batzuetan tratatzen den euskarriaren gainean lan egiten duten elementu aldakorrak desmuntatu eta muntatu dira.

f) Tolesteko, arrailtzeko, zulatzeko, trepatzeko, zulagailuaz igarotzeko eta autoplastifikatzeko lanak eta beste lan batzuk egin dira, ezarritako jarraibideekin bat egiten duten emaitzak segurtatuz.

g) Akaberako lanak egin dira erreprografian ohikoak diren makinak erabiliz, hala nola, altxatzeko makinak, arrailtzeko makinak, ijezteko makinak, planoak tolestekoak eta beste batzuk.

h) Produktu grafikoak ebakitzeko, tolesteko, arrailtzeko, zulatzeko, trepatzeko, zulagailuaz igarotzeko edo autoplastifikatzeko formatu txikiko ekipoak erabiltzean, segurtasun neurriak aplikatu dira.

5. Azaleztatze mekanikoak edo funtzionalak egiten ditu, sistema edo ekipo berariazkoak erabiliz, material erreprografikoak ordenatuz eta ipiniz ezarrita dauden jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreprografian gehien erabiltzen diren azaleztatze mekaniko edo funtzional motak deskribatu dira.

b) Material erreprografikoak azaleztatzeko motak (uztaiak, torlojuak, presillak, espirala, kiribileko sistema, wire-o delakoa, lomera) lotu dira lan hori egiteko behar diren tresna eta makinekin.

c) Kasu bakoitzean erabili beharreko azaleztatze mota hautatu da, hala nola, kanutilloa, espirala, wire-o delakoa, uztaiak, orriak josteko xaflak, alanbrez jostea (grapatua), termikoa, besteak beste.

d) Azaleztatze mota bakoitzerako materialak eta ekipoak ipini dira, jaso diren jarraibideekin bat.

e) Egiaztatu da bukatutako produktuaren kalitatea bat datorrela jaso diren zehaztapen teknikoekin.

f) Egiaztatu da makinek izan behar dituzten segurtasun neurriak badaudela eta ongi funtzionatzen dutela, hala nola, gelditzeko botoiak, karkasak, immobilizatzaileak eta zelula fotoelektrikoak, besteak beste.

g) Material grafikoak azaleztatzeko ohiko makinak erabili dira, hala nola, altxatzeko makinak, grapagailuak edo zulatzeko makinak, besteak beste.

h) Ekoadernazio lan mekaniko edo funtzionalekin lotuta dauden segurtasun neurriak hartu dira.

6. Produktu grafikoak amaitzeko, manipulatzeko eta aldatzeko lan oinarrizkoak egiten ditu, eskuzko prozedurak aplikatuta, kalitatea, segurtasuna, osasuna eta ingurumenaren babesa zainduta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manipulatzeko, aldatzeko eta azaleztatzeko eskuzko prozesu sinpleetan erabiltzen diren tresnak eta lanabesak identifikatu dira, funtzioaren arabera sailkatzen direla.

b) Material grafikoak azaleztatzeko, manipulatzeko eta aldatzeko prozesu oinarrizko eta eskuzkoetan egiten diren lanak deskribatu dira, eta horiek lotu dira tresna eta lanabes egokiekin. Prozesu horiek dira, besteak beste, berdintzea, kontatzea, altxatzea, enbutxatzea, tolesketa, fresaketa, kolatzea, armatzea, markatzea, zenbakitzea, multzoak eta azpimultzoak muntatzea, mihiztatzea eta forratzea.

c) Egiaztatu da jaso diren materialen tamaina, mota eta kantitatea bat datozela lan aginduko zehaztapenekin.

d) Eskuzko tolesketa egin da, jasotako jarraibideen arabera (lan mota, tolesturen kopurua, neurriak, paperaren tamaina eta beste batzuk), eskuzko plegadera eta beste tresna egoki batzuk erabilita, aldez aurretik arraildu behar den ikusita gramajea eta zuntzaren norabidea aintzat hartuta.

e) Blokeen bizkarren fresaketa egin da eskuz, kasu bakoitzean jasotako jarraibideen arabera (blokearen orri kopurua, paper edo kartoi mehearen mota nahiz beste batzuk), zerrotea, lima edo elementu egokiak erabiliz.

f) Paper bloke prestatuen bizkarra kolatu da, jasotako jarraibideekin bat.

g) Produktu grafikoaren ertzak -orri blokeen, laminen, lonen eta kartoien ertzak- refilatu dira, ebakitzeko hortzak, trazadurako erregelak, ingenioak eta zizailak erabiliz.

h) Paperezko, kartoizko eta beste material batzuetako orriak zulatu dira eskuz, zuloak egiteko tresna edo kofadun barautsa erabiliz; adierazten den kokalekuari dagokion diametrokoa, hain zuzen.

i) Izaera desberdinetako materialak kontrakolatu dira, itsasgarriaren pelikula uniformeak aplikatuz, espatulen, oihalen eta arrabolen bidez presioa eginda, ezarri diren zehaztapenekin bat.

j) Produktu grafikoak markatzeko, estanpatzeko edo zenbakitzeko lanak egin dira, leku egokia, irakurgarritasuna eta aurreikusitako kalitatea segurtatuz, ezarrita dauden jarraibideekin bat.

k) Zenbait elementuko multzoak muntatu dira, osagai diren piezen osotasuna eta kopurua segurtatuta, jaso diren jarraibideekin bat.

l) Kutxak, karpetak edo kartoi konpaktuko beste produktu batzuk mihiztatu eta, behar zenean, forratu dira, osagaiak kokatu eta finkatuz muntatutako produktuaren osotasuna eta egonkortasuna bermatzen direla, lagin baimenduaren arabera.

m) Produktu grafikoak eskuzko prozeduren bidez amaitu, manipulatu eta aldatzeko lanekin zerikusia duten segurtasun neurriak hartu dira.

Edukiak.

Produktu grafikoak manipulatzeko prozedura eskuzkoak:

-Manipulazioko oinarrizko prozesuak.

-Manipulatuko diren produktu grafikoen ezaugarriak.

-Manipulazioko prozesu oinarrizkoetako datu eta jarraibide teknikoak. Zeinuak, markak eta krokisak.

-Produktu grafikoak manipulatzeko eskuzko prozesuetako oinarrizko hiztegia eta sinbologia.

-Produktu, material eta tresnak erabiltzea manipulazioko prozesu oinarrizkoetan.

-Materialen tipologia. Ezaugarriak, propietateak eta aplikazioak.

-Materialen ezaugarri teknikoak. Gramajea eta lodiera. Malgutasuna eta zurruntasuna.

-Material aglutinatzaileak.

-Kolak eta itsasgarriak prestatzea. Aplikazio metodoak. Segurtasuneko neurriak eta ekipoak.

Lan eremua egokitzea:

-Espazioa optimizatzea.

-Produktuak eta materialak bildu eta pilatan jartzeko eremuak prestatzea.

-Makinak, ekipoak eta erremintak kokatzea.

-Ebaketako, tolesketako, arrailtzeko, itsasteko eta ahokatzeko tresnak eta lanabesak prestatzea.

-Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko babesaren gaineko arauak, erreprografiako akaberako lanetan eta produktu grafikoak bukatzekoetan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Ekipoen segurtasuneko sistemak. Norbera babesteko tresneria.

Erreprografiako azaleztatzeetarako eta akaberetako baliabideak:

-Akaberako zehaztapenak. Lan aginduetako jarraibideak.

-Azaleztatze mekaniko edo funtzionaleko makinak, tresnak eta lanabesak. Egitura eta eginkizunak. Manejatzaileak.

-Azaleztapeneko materialak eta tresnak: papera, kartoia, plastikoak, grapak, torlojuak, uztaiak eta beste batzuk. Aplikazioak.

-Erreprografiako materialen akaberetako makinak, tresnak eta lanabesak. Egitura eta eginkizunak. Aplikazioak.

-Material erreprografikoetako akaberetarako materialak eta tresnak: papera, kartoia, plastikoak. Aplikazioak.

Erreprografiako akaberak:

-Berez erreprografiakoak diren manipulazioak eta akaberak.

-Akabera motak. Jarraibideak, krokisak eta ereduak. Tolesketa, arrailtzea, zulatzea, trepatzea, zulagailuaz igarotzea eta autoplastifikatzea.

-Planoak tolesteko ekipoak, autoplastifikatzea, altxatzeko makinak, arrailtzeko makinak eta ijezteko makinak. Doitzea. Segurtasun sistemak.

-Ebaketako ekipo eta gailuak: zizailak eta gillotinak. Doitzea. Segurtasun sistemak.

-Ebaketako lanak planifikatzea eta egitea. Materialen aprobetxamendua.

-Lan seguruaren prozedurak erreprografiako akaberan.

Material erreprografikoak azaleztatzea:

-Azaleztatze mekaniko edo funtzionaleko motak. Ezaugarriak. Aplikazioak. Zehaztapen teknikoak.

-Azaleztatze prozesua. Azaleztatze sistemak.

-Azaleztatze mekaniko edo funtzionaleko ekipoak.

-Ekipoen doikuntza. Jarraibide teknikoak.

-Lehen mailako mantentze lanak.

-Azaleztapeneko lanak. Materialak prestatzea eta paratzea. Produktu amaituaren kalitatea.

-Azaleztatze mekaniko edo funtzionaleko lanekin zerikusia duten segurtasun neurriak.

Produktu grafikoak amaitzeko, manipulatzeko, aldatzeko eta azaleztatzeko prozedura eskuzkoak:

-Ebaketako, tolesketako, arrailtzeko, itsasteko, ahokatzeko eta beste lan batzuk egiteko tresnen eta lanabesen ezaugarriak.

-Tresnak eta lanabesak erabiltzea. Plegadera, ebakitzeko hortza, erregelak, brotxak, prentsa, kofadun barautsak, arrabolak, zuloak egiteko tresnak eta errematxagailuak.

-Amaitzeko, manipulatzeko, aldatzeko eta azaleztatzeko lan oinarrizkoak egiteko produktuak eta materialak.

-Orriak eskuz tolestea.

-Blokeak kolatzea.

-Produktu grafikoen ertzak refilatzea.

-Kontrakolatzeko lan sinpleak.

-Eskuz zulatzeko lan sinpleak.

-Elementu osagarriak prestatzea eta finkatzea.

-Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko babesaren gaineko arauak, produktu grafikoak bukatzeko, manipulatzeko, aldatzeko eta azaleztatzeko eskuzko prozeduretan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Ekipoen segurtasuneko sistemak. Norbera babesteko elementuak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du eginkizun hauei loturiko prestakuntza: produktu grafikoak amaitzea eta erreprografiako azaleztapenak eta akaberak egitea, segurtasun baldintzetan; orobat, lanak egiteko behar diren ekipoak mantentzea eta sortutako hondakinen, halakorik balitz, ingurumenaren alorreko kudeaketa.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Erreprografiako materialak azaleztatzeko berariazko ekipoak erabiltzea, hitzarmenezko sistemen bidez.

-Lan eremua egokitzea eta formatu txikien ekipo edo makinak prestatzeko lanak egitea, produktu grafikoen oinarrizko manipulaziorako.

-Produktu grafikoak amaitzeko, manipulatzeko, aldatzeko eta azaleztatzeko prozedura eskuzkoak.

-Produktu amaituaren eta/edo amaitzeko prozesuan dagoenaren kalitatea kontrolatzeko lanak egitea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Produktu grafikoak aldatzeko eta/edo amaitzeko eskuzko prozesuetan erabiltzen diren instalazioak, makinak eta tresnak prest uztea, garbitzea eta mantentzea.

-Lan prozedura seguruak aplikatzea.

-Sortutako hondakinak sailkatu eta berariazko lekuetan uztea.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.

Kodea: 3009.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.

b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).

c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.

d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.

e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.

f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.

g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.

h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.

i) Hirukotearen erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.

j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.

2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.

b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.

c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.

3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiaren propietateak deskribatu dira.

b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.

c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.

d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.

e) Materiaren egoera aldaketen izenak identifikatu dira.

f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.

g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.

h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.

i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.

j) Irakitearen eta lurrinketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.

4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.

b) Nahasketen eta konposatuen arteko funtsezko desberdintasunak ezarri dira.

c) Prozesu fisikoak eta kimikoak bereizi dira.

d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.

e) Nahasketak bereizi dira modu praktikoan, metodo errazak erabiliz.

f) Lanbideekin ikusteko duten materialen oinarrizko ezaugarri orokorrak deskribatu dira, IKTak erabiliz.

g) Taldeka lan egin da.

5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.

b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.

c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.

d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.

e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.

f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.

g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.

6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.

b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin erlazionatu da, eta loturak deskribatu dira.

c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.

d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.

e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.

f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.

g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.

7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.

b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.

c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.

d) Ohiko eritasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.

e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, eritasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.

f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da, eta aparatuak eta sistemak egoki deskribatu.

g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.

h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.

i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.

8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.

b) Osasuna mantentzeko behar diren mantenugaiak bereizi dira.

c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.

d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.

e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.

f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.

g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.

9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.

b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.

c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.

d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.

Edukiak.

Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:

-Zenbaki mota desberdinen ezagutza eta bereizketa. Zenbakizko zuzenean irudikatzea.

-Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.

-Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.

-Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.

-Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.

Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:

-Laborategian lan egiteko arau orokorrak.

-Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.

-Segurtasun arauak.

Materiaren formen identifikazioa:

-Luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.

-Materia. Materiaren propietateak.

-Sistema material homogeneo eta hetereogeneoak.

-Materiaren izaera korpuskularra.

-Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.

-Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.

Nahasketen eta substantzien bereizketa:

-Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.

-Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...

-Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.

-Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.

Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:

-Energiaren agerpenak naturan.

-Energia eguneroko bizitzan.

-Energia mota desberdinak.

-Energiaren eraldaketa.

-Energia, beroa eta tenperatura. Unitateak.

-Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:

-Materia bizidunaren antolaketa mailak.

-Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:

-Osasuna eta eritasuna.

-Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.

-Higienea eta gaixotasunen prebentzioa.

-Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.

-Txertoak.

-Transplanteak eta donazioak.

-Sexu bidez kutsatzen diren eritasunak. Prebentzioa.

-Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.

Menuak eta dietak egitea:

-Elikagaiak eta mantenugaiak.

-Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.

-Dietak eta haien prestakuntza.

-Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.

Ekuazio errazak nola ebatzi:

-Progresio aritmetiko eta geometrikoak.

-Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.

-Ezezagun bateko lehen mailako ekuazioak nola ebatzi.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.

Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.

Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.

-Materiaren formak ezagutzea.

-Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.

-Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, publikoarentzako arretako arau oinarrizkoak aplikatuz.

-Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.

Kodea: 3011.

Iraupena: 190 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.

b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.

c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin erlazionatu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.

d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.

e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.

f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.

g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.

b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.

c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.

d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.

e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.

f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.

g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko arau linguistikoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.

b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.

e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, hautatutako testu laburren konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.

g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendearen aurreko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren eboluzioaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.

c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.

d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, kontuan izanik oinarrizko motiboak eta gaiak.

e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren aro, egile eta lanei buruz, literatur testuetatik abiatuta.

Edukiak.

Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haiek natur ingurunearekin duten erlazioa baloratzea:

-Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.

-Historiaurreko gizarteak.

-Hirien sorrera:

Hiri habitata eta haren bilakaera.

Hiria irudikatzeko grafikoak.

Antzinaroko hirietako gizarteak.

Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.

Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.

Erromatar kultura.

Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.

Lokalizazio kronologikorako tresna errazak.

Hiztegi hautatua eta berariazkoa.

Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa:

-Erdi Aroko Europa:

Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.

Beste kultura batzuekiko kontaktua.

-Monarkia absolutuen Europa:

Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.

Espainiako monarkia absolutua.

Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.

-Amerikako kolonizazioa.

-Populazioaren azterketa:

Espazio europarraren bilakaera demografikoa.

Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.

-Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan:

Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.

Berariazko hiztegia.

Ahozko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.

-Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.

-Trukaketa komunikatiboa:

Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.

Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.

Komunikazioaren testuingurura egokitzea.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

-Ahozko konposizioak:

Ahozko azalpen errazak egungo gertaerei buruz.

Ahozko aurkezpen errazak.

Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.

Idatzizko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.

-Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.

-Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.

-Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.

-Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea:

Arau gramatikalen aplikazioa.

Arau ortografikoen aplikazioa.

-Idatzizko testuak:

Testuaren lokailu nagusiak.

Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.

Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.

Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua; osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.

XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.

-Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonal edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.

b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak eta erabilitako hiztegian duten ondorioak baloratu.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.

e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.

f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietan, gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

2. Solasaldietan parte hartzen du ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz, interesa eta ulermena erakutsi beharrez.

c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.

d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.

e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu idatzi labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatu ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.

b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.

c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.

e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.

f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta profesionalari egokitua.

g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.

h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.

i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.

-Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).

-Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatu ohi diren egoeren gaineko narrazioa.

-Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatu ohi diren egoeretan.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.

-Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.

-Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.

Solasaldietan parte hartzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.

Mezu eta testu errazak prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.

-Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta lan esparruko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denborak eta formak. Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Oinarrizko egitura gramatikalak.

Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eginkizun komunikatibo ohikoenak idatzizko baliabideetan.

-Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.

Gizarte zientziei, gaztelaniari, literaturari eta, hala balegokio, euskarari, eta ingelesari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.

-Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.

-Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikaskuntza jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.

-Ahal den guztietan, lanbide profilari dagozkion gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratu ahal izateko.

-Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.

-Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.

-Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.

-Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.

-Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.

-Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.

Lanbide modulua: Bezeroarentzako arreta.

Kodea: 3005.

Iraupena: 80 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Balizko bezeroei harrera egiten die, komunikazio teknika desberdinak ezagutuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balizko bezeroaren portaera aztertu da.

b) Jarrera eta diskurtsoa abiapuntuko egoerari egokitu zaizkio, egokiro.

c) Balizko bezeroari buruzko beharrezko informazioa lortu da.

d) Komunikazio bultzatu da, haren garapenerako teknika eta jarrera egokiak erabiliz.

e) Elkarrizketan aritu da, formulak, merkataritzako lexikoa eta komunikazio lokarriak erabiliz (azalpenak eskatu, informazioa, berriz errepika dezan eta bestelakoak).

f) Ebazpen errazeko galdera bati erantzun zaio, merkataritzako lexiko egokia erabiliz.

g) Aldez aurretik ezarritako gai bati buruz ahoz jardun da talde baten aitzinean edo bi solaskidek parte hartzen duten komunikazio harreman batean.

h) Besteekiko jarrera adostaile eta sentibera izan du, amultsu eta adeitsu agertuz.

i) Informazioa argi eman da, era ordenatuan, egitura argia eta zehatza erabiliz.

2. Balizko berezoari zerbitzuaren aukera ezberdinen berri eman dio, ikuspuntu teknikotik arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publiko mota desberdinak analizatu dira.

b) Bezeroak eta hornitzaileak bereizi dira, eta horiek publikotik oro har.

c) Merkataritzako komunikazioaren oinarrizko terminologia ezagutu da.

d) Informazioaren eta publizitatearen arteko bereizketa egin da.

e) Erantzunak egokitu dira publikoaren galderen arabera.

f) Bezeroari zerbitzuaren ezaugarrien berri eman zaio, batez ere espero daitezkeen kalitateei dagokienez.

g) Bezeroari aukera gomendagarriena aholkatu zaio, hautu ezberdinak daudenean, bakoitzaren ezaugarriak eta bukalanari buruzko informazioa emanez.

h) Bezeroari egin duen hautuaren berri emateko eskatu zaio.

3. Balizko bezeroari egindako zerbitzuaren berri ematen dio, egindako lanak arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari prozesatutako gaiak eman zaizkio eta haietan egindako zerbitzuen berri eman zaio.

b) Emandako gaietan egin beharreko lanak eta horretarako aurreikusitako denborak modu egokian jakinarazi zaizkio bezeroari.

c) Zerbitzuari edo produktuari buruz eman beharreko dokumentuak identifikatu dira.

d) Bezeroa lortutako emaitzarekin ados dagoen jakin da, eta hala izan ez bada, haren kexak modu egokian jaso dira.

e) Garbitasuna eta zuzentasuna baloratu dira, bai jantziei bai gorputz-irudiari dagokienez, bezeroarentzako arretan funtsezko elementuak baitira.

f) Uneoro bezeroarekiko errespetua gorde da.

g) Bezeroaren leialtasuna lortzen saiatu da, lan ona eginez.

h) Bermealdia zehaztu da eta hari lotutako legezko betebeharrak.

4. Balizko bezeroen erreklamazioak entzuten ditu eta jarduketa protokoloa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari aukera ezberdinak eman zaizkio, erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean, eta egin beharreko lanen denbora eta baldintzak argi azaldu zaizkio, bai eta lor daitekeen aldaketaren norainokoa ere.

b) Erreklamazioei dagokienez, indarrean den legedian nabarmentzen diren alderdi nagusiak ezagutu dira.

c) Bezeroari behar besteko informazioa eta dokumentazioa eman zaizkio, idatziz erreklamazioa aurkez dezan, halakorik behar badu.

d) Bezeroak erreklamazioa egiteko aurkeztutako inprimakiak jaso dira.

e) Erreklamazio orri bat bete da.

f) Informazioa partekatu da lantaldearekin.

Edukiak.

Bezeroarentzako arreta:

-Komunikazio prozesua. Eragileak eta esku hartzen duten elementuak.

-Komunikazio oztopoak eta zailtasunak.

-Hitzezko komunikazioa: Ahozko mezuak igortzea eta jasotzea.

-Jendaurrean zuzen hitz egiteko arauak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak. Hitzik gabeko komunikazioa.

-Enpatia eta harmena.

Produktuen salmenta eta zerbitzuak:

-Saltzaile profesionalaren jarduketa.

-Produktuen eta zerbitzuen ezaugarriak azaltzea.

-Saltzailea. Ezaugarriak, eginkizunak eta jarrerak. Salmentarako eta haren garapenerako ezaugarriak eta gaitasunak.

-Saltzaile profesionala: jarduketa eredu. Bezeroekiko harremanak.

-Saltzeko teknikak.

Informazioa bezeroarentzat:

-Rolak, helburuak eta bezeroa-profesionala harremana.

-Bezero motak eta haien harremana zerbitzuaren prestazioarekin.

-Banan-banako harrera, konfidantzaren oinarri gisa, zerbitzua eskaintzerakoan.

-Bezeroaren beharrak eta gustoak, bai eta haiek asetzeko irizpideak ere.

-Bezeroak leial bihurtzea.

-Bezeroen kexak eta haien tratamendua.

-Jasotako gaia sailkatu ahal izateko identifikatu behar diren funtsezko parametroak. Haiek jasotzeko teknikak.

Erreklamazioen tratamendua:

-Erreklamazioen aurrean jarduteko erabiltzen diren teknikak. Erreklamazioen kudeaketa. Konpontzeko aukerak. Erreklamazioen inguruabarretako elementu formalak.

-Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak. Erreklamazioak jasotzeko prozedurak.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du honako funtzio honi lotutako prestakuntza: bezeroari arreta eta zerbitzua ematea, bai produktuari edo zerbitzuari buruzko aldez aurretiko informazioa ematerakoan, baita hura saldu edo eman ondotik ere.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Bezeroarekiko komunikazioa.

-Produktuaren informazioa, zerbitzuaren oinarri gisa. Erreklamazioen arreta.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Ereduko enpresek merkaturatzen dituzten produktuen eta ematen dituzten zerbitzuen deskripzioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, publikoarentzako arretako arau oinarrizkoak aplikatuz.

-Egoera estandarrak ebaztea, simulazio ariketen bitartez.

Lanbide modulua: Industria grafikoetako biltegiratze lanak.

Kodea: 3126.

Iraupena: 80 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produktu grafikoak ebakuatu, ontziratu eta paketatu egiten ditu, produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan eskuzko lanak eta lan mekanikoak eginez, ezarrita dauden segurtasun neurriak hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuak jasotako jarraibideen arabera egokitu dira.

b) Ezarrita dauden jarraibideak interpretatu dira, behar diren metodoa eta baliabideak ezagututa, hala nola, kutxak, edukiontziak, paletak, traspaletak, eskorgak eta gurdiak, besteak beste.

c) Produkzio grafikoko makinek eta ekipoek egindako produktu ohikoenak deskribatu dira; halaber, haiek erabiltzeko behar diren metodoa eta bideak, hala nola, inprimakiak, trokelatuak, eraldatuak, akabatuak eta hiru dimentsiokoak, besteak beste.

d) Produktu grafiko manipulatuak kutxetan ontziratzeko lanak egin dira, hala nola, orriak, diptikoak, triptikoak, ebakinak eta trokelatuak, besteak beste, edukiera optimizatuz eta osotasuna bermatuz.

e) Hiru dimentsioko produktu grafikoak kutxetan eta edukiontzietan ontziratu dira, hala nola, liburuak, kutxatilak eta beste batzuk, edukiera optimizatuz eta produktuen osotasuna bermatuz.

f) Gehien erabiltzen diren baliabide, tresna eta lanabesak deskribatu dira, ebakuatzeko, ontziratzeko eta paketatzeko prozesuarekin lotuta, hala nola, pintzak, espatulak, eskularruak, zigiluak, grapak, zumitzak eta etiketak, besteak beste.

g) Barne banaketako ekipo ohikoenak lotu dira produktu grafikoek dituzten ezaugarri eta beharrekin, hala nola, inprimakiak, trokelatuak, eraldatuak eta akabatuak, besteak beste.

h) Produktu grafikoak ebakuatzeko, ontziratzeko eta paketatzeko lanekin zerikusia duten segurtasun neurriak hartu dira, norbera babesteko ekipoak erabiliz.

i) Paketea bilatzeko, identifikatzeko eta entregatzeko agiri beharrezkoak bete dira.

2. Produktu grafikoak pilatu eta paletetan jartzen ditu, kargak taldekatzeko eskuzko lanak eta lan mekanikoak eginez, jasotako jarraibideen arabera, ezarrita dauden segurtasun neurriak hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kargak multzokatu egin dira, produktuen osotasuna bermatuta.

b) Multzokatutako kargak garraiatzeko behar diren lanak minimizatu egin dira.

c) Produktuak pilatzeko eta paletetan jartzeko metodoak erabili dira, produktu grafikoen ezaugarriekin eta ezarrita dauden lan aginduekin bat.

d) Pilaketari buruzko fitxa teknikoak interpretatu egin dira; orobat, kutxen eta edukiontzien piktogramak edo informazio sinbologia ere, pilaketaren baldintzak deskribatzen baitituzte. Eta horiek lotu dira pilen garaierarekin, hauskortasun graduarekin eta uraren, argiaren eta kanpoko beste eragile batzuen aurrean izan beharreko babesarekin.

e) Produktu grafiko landu desberdinak lotu dira haiek segurtasun baldintza egokietan pilatzeko, babesteko, kontrolatzeko eta banatzeko egokienak diren edukiontziekin edo enbalajeekin, hala nola, ontziak, erretiluak, kaiolak, kutxak eta beste enbalaje mota batzuk.

f) Kutxetan bertan edo jaso diren jarraibideetan adierazitako gehieneko garaiera errespetatu da.

g) Produktu grafikoak pilatzeko eta paletetan jartzeko lanekin zerikusia duten segurtasun neurriak hartu dira, norbera babesteko ekipoak erabiliz.

3. Produktu grafikoak, garraiatzeko, prestatu eta babestu egiten ditu, flejatzeko, erretraktil egiteko edo enfajatzeko lanak eginez, eskuz eta mekanikoki, ezarrita dauden segurtasun neurriak hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kargak multzokatu egin dira eta bermatu da erresistentzia egokia izanen dutela garraio prozesuan sortzen diren indarren aurrean.

b) Pilatan dauden produktuak babesteko lanak egin dira, manipulatzeko, pilatzeko eta garraiatzeko jaso diren jarraibideekin bat.

c) Produktuak pilatan jarri dira, egonkortasuna bermatuta eta segurtasun baldintza egokietan.

d) Substratu desberdinez osatutako pilak egonkortzeko prozesuetan ohikoen diren lanak deskribatu dira, haiek erabiltzeko behar diren materialekin lotuta.

e) Pilen enbalaje erretraktil eginean, enfajatuan eta flejatuan erabiltzen diren materialik ohikoenak aipatu dira.

f) Flejatzeko, erretraktil egiteko eta enfajatzeko sistema mekanikoak ezagutu dira, eta haien ezaugarriak, abantailak eta desabantailak deskribatu dira.

g) Pilak babesteko kanpoko elementuak -erretraktil egiteko eta flejatzeko sistemetan erabiliak- deskribatu dira: ertz-babesak, listoi izkinak, tabloiak eta beste batzuk.

h) Erretraktilatuak egin dira eskuz edo mekanikoki, sistema desberdinak erabiliz: bilgarria hotzean edo beroan.

i) Eskuzko flejatua edo mekanikoa egin da, metalezko edo plastikozko flejeekin, babes neurri egokiak erabiliz, hala nola, listoiak eta ertz-babesak, besteak beste.

j) Produktu grafikoak garraiatzeko prestatzeko lanekin zerikusia duten segurtasun neurriak hartu dira, norbera babesteko ekipoak erabiliz.

4. Paletetan jarritako produktu grafikoak identifikatzen ditu, biltegiratzeko eta banatzeko, markatzeko eta/edo etiketak paratzeko lanak eginez, berariazko ekipoekin, trazagarritasuna bermatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kargak markatu eta etiketatu dira, ezarrita dagoen kodifikazio sistema erabilita.

b) Produktu grafikoak egoki kokatzeko, banatzeko eta biltegiratzeko lanak egiteko ontzi egokiak erabili dira, identifikazioa, kokapena eta osotasuna bermatuta.

c) Egiaztatu da etiketak argiak eta irakurgarriak direla, eta zalantzarik gabe identifikatzeko nahikoa informazio dutela.

d) Ontzien eta kutxen nolakotasuna, tamaina, forma eta erresistentzia lotu dira biltegiratu, identifikatu eta banatu daitezkeen produktu grafikoekin.

e) Produktu grafikoak ebakuatzeko prozesuetan gehien erabiltzen diren edukiontziak, kaiolak edo erretiluak deskribatu dira, haiek egokitzeko eta erabiltzeko beharrekin lotuta.

f) Produktu grafikoak enbalatzean gehien erabiltzen diren materialak lotu dira edukia babesteko duten gaitasunarekin eta dituzten erresistentzia fisiko-kimikoko ezaugarriekin.

g) Ontzi bati aplikatzen ahal zaizkion babes elementuak deskribatu dira, haien edukiak duen hauskortasun mailarekin lotuta.

h) Produktu grafikoen mota arruntenak lotu dira ontziraketaren eta egokitzapenaren ezaugarriekin, banaketa metodoarekin eta biltegiratze baldintzekin, fitxa tekniko deskribatzaileetan oharrak ezarrita.

i) Produktu grafikoak ontziratu eta paketatu dira, haietako bakoitzaren destinoa eta banaketa mota bereiziz, hala nola, bezeroari zuzenean ematea, norberak banatuta ematea, garraio agentzien bidez ematea, barne instalazio klimatizatuetan biltegiratzeko edo kanpoko instalazioetan biltegiratzeko.

j) Banatzeko eta sartzeko prestatu diren produktu grafikoen pilak markatzeko eta pertsonalizatzeko sistema desberdinak deskribatu dira, eta aplikatzeko metodoarekin lotu dira.

k) Igortzeko edo biltegiratzeko prest dauden material pilak markatzeko sistemak erabili dira, hala nola, txantiloiz pintatze tanponatua, elementu islatzaileak eta termoinprimatuak, besteak beste.

l) Produktu grafikoen piletan etiketak bete, itsatsi eta finkatu dira, haien edukia eta lan aginduaren errekerimenduak alderatuta.

Edukiak.

Produktu grafikoak ebakuatzea, ontziratzea eta paketatzea:

-Produktu grafikoak ontziratzeko eta paketatzeko lanak.

-Prozesuan jarduteko jarraibideen eskuliburua.

-Paketatzeko materiala.

-Segurtasuneko eta lan osasuneko aurreneurri berariazkoak aplikatzea.

Produktu grafikoak pilatzea eta paletetan jartzea:

-Kargak taldekatzeko irizpideak.

Produktu grafikoak pilatzeko lanak.

-Produktuak paletetan jartzeko planak.

-Produktuak paletetan jartzeko sistemak.

-Pilen segurtasuneko elementuak.

-Erabiltzen diren lanabesak, tresnak eta baliabideak.

-Pilak lekuz aldatzeko ekipoak.

-Segurtasuneko eta lan osasuneko aurreneurri berariazkoak aplikatzea.

Produktu grafiakoak prestatu eta babestea haiek garraiatzeko:

-Produktu grafikoen garraioa. Prestatzeko lanak.

-Produktuen pilak kokatzeko eta babesteko metodoak. Egonkortasun baldintzak.

-Manipulatzeko, pilatzeko eta garraiatzeko jarraibideak.

-Produktuen pilak prestatzeko eta babesteko lanetan izan beharreko segurtasuna. Pilaketako eremuen, pilen garaieraren eta zirkulazioaren seinaleak.

Produktu grafikoak identifikatzea biltegiratzeko eta banatzeko:

-Produktu grafikoak markatzeko eta etiketatzeko lanak.

-Etiketak betetzea. Informazioa egiaztatzea. Irakurgarritasuna.

-Produktu grafikoak ontziratzea.

-Produktu grafikoen pilak markatzea eta etiketatzea.

-Etiketa motak. Ezaugarriak.

-Identifikazio etiketak sortzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du eginkizun hauei loturiko prestakuntza: material eta produktu grafikoak biltegiratzea eta garraiatzea, segurtasun baldintzetan; orobat, lanak egiteko behar diren ekipoak mantentzea eta sortutako hondakinen, halakorik balitz, ingurumenaren alorreko kudeaketa.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Materialak eta produktuak ebakuatzeko, ontziratzeko edo enbalatzeko ekipo berariazkoak erabiltzea, produkzio grafikoko ekipoak eta makinak erabilita.

-Produktuak identifikatzea, taldekatzea, prestatzea eta babestea, biltegiratzeko, banatzeko eta garraiatzeko lanak egiteko.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Produktu grafikoak identifikatzeko, markatzeko edo etiketatzeko ekipo berariazkoak prestatzea, erabiltzea, doitzea, mantentzea eta garbitzea.

-Lan prozedura seguruak aplikatzea.

Lanbide modulua: Produkzio grafikoko lanak.

Kodea: 3127.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio grafikoko makina edo ekipoetan elementu trukagarriak muntatzen ditu, babes baldintzetan eginez lan bakunak, haiek kokatzeko, aldatzeko, muntatzeko eta/edo doitzeko, ezarrita dauden jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produkzio grafikoko makinei eta ekipoei dagokienez, formatuak aldatzeko, geratzeko eta martxan jartzeko lan arruntenak deskribatu dira.

b) Oinarrizko lanetan (besteak beste, materialez hornitzean, laguntzan, muntatze lanetan eta doiketetan) gehien erabiltzen diren tresnak eta lanabesak identifikatu dira.

c) Makinetan eta ekipoetan, ateratzen ahal diren eta trukatzen ahal diren oinarrizko elementuak lotu dira haiek duten eginkizunarekin.

d) Elementu bakunak muntatu dira, hala nola, bajapuntasak, plekak, gurpilak, txirrikak eta gidak; eta haiek doitu egin dira, zer materialekin lan egingo den kontuan izanda.

e) Ateratzen ahal diren elementuak muntatu dira, hala nola, arrailtzeko, zulatzeko, ebakitzeko orraziak, plekak, eta ebaketako, arrailtzeko, trepatzeko eta zulatzeko diskoak; eta haiek doitu egin dira, zer materialekin lan egingo den kontuan izanda.

f) Produkzio grafikoko makinen eta ekipoen lan oinarrizkoetan arruntenak diren mandoak eta manejatzaileak identifikatu dira, haien funtzionaltasuna ikusita; orobat haiek doitzean edo aldatzean sortzen ahal diren aldaketak.

g) Norbera babesteko ekipoak erabili dira, makinen eta ekipoen elementuak muntatzeko, doitzeko eta desmuntatzeko lanetan.

2. Produkzio grafikoko makinak edo ekipoak kontsumigarriez hornitzen ditu, eta egiaztatzeko, betetzeko eta/edo berritzeko lan ohikoak segurtasun baldintzetan egiten ditu, ezarrita dauden lan jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinak eta ekipoak kontsumigarriez elikatzeko eta hornitzeko lanetan esku hartzen duten gailu arruntenak identifikatzen ditu.

b) Produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan gehien erabiltzen diren kontsumigarriak ezagutu dira, hala nola, kolak, tintak, silikonak edo aditiboak; eta nolakotasunaren arabera eta materialaren edo egin beharreko produktuaren gainean jarduteko duten mailaren arabera sailkatu dira.

c) Kontsumigarriak makinen eta ekipoen funtzionamenduarekin lotu dira, aplikazio metodoa eta behar diren tresnak zein lanabesak deskribatuta.

d) Zenbait kontsumigarriren fitxa teknikoak interpretatu dira, eta deskribatu dira haiek erabiltzeko, prestatzeko eta manipulatzeko gomendioak, tenperatura, pH-a, eroankortasuna, azaleko tentsioa, jariakortasuna, zurruntasuna eta beste batzuk direla eta.

e) Produkzio grafikoko zenbait makina eta ekipotan zenbait kontsumigarri berritzeko beharra lotu da haiek duten produkzio gaitasunarekin operatibitateari eta produktibitateari eusteko.

f) Material eta kontsumigarriak baldintza egokietan prestatu dira, elikatzeko, hornitzeko edo berritzeko, jaso diren zehaztapenei jarraikiz.

g) Kontsumigarri likidoen eta solidoen elikatzea, hornikuntza eta berritzea egin dira, tresna egokiak erabiliz, hala nola, espatulak, edalontziak, burruntzaliak, inbutuak, likidoak ontziz aldatzekoak eta xurgagailuak, besteak beste.

h) Sortzen diren hondakinak tratatzean nola jardun adierazten duten protokoloak identifikatu dira.

i) Norbera babesteko ekipoak erabili dira, produkzio grafikoko makinen edo ekipoen kontsumigarriak erabiltzearekin lotuta daudenak.

3. Produkzio grafikoko makinak edo ekipoak euskarriez, produktu erdilanduez edo beste material batzuez hornitzen ditu, eta garraiatzeko, egokitzeko eta hornitzeko lanak segurtasun baldintzetan egiten ditu, ezarrita dauden lan jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan erabiltzen diren materialak eta produktuak identifikatu dira, eta lotu dira behar dituzten biltegiratze erarekin, baldintzekin eta egokitzapenarekin; hala nola, pilatan jartzeko moduak, desenboltura, desitsastea, aireztatzea eta berdintzea, besteak beste.

b) Produkzio grafikoko makinen eta ekipoen eremuan, eremu egokiak identifikatu dira, produktu landuez edo erdilanduez hornitzeko eta haiek ebakuatzeko.

c) Zenbait material egoera egokian ote dauden egiaztatu da, hala nola, bobinak eta paper nahiz kartoi pilak, besteak beste.

d) Materialaren egokitzapena egin da, produkzioko makinetan eta ekipoetan sartu aurretik, hala nola, bobinak zuritzea eta resmen makulaturak irekitzea, beste lan batzuen artean.

e) Produkzio grafikoko makinak eta ekipoak elikatzeko sistemak identifikatu dira, eta lotu dira haien edukiera, elikatze metodoak, tamaina eta abiadura erabil daitezkeen materialekin.

f) Produktuak hartzeko eta ebakuatzeko ekipo desberdinak identifikatu dira, eta haien edukiera baloratu da tamainaren arabera, tamaina, kargaren ezaugarriak eta beste bereizgarri batzuk aintzat hartuta.

g) Euskarria edo beste material bat egokitu da, haien nolakotasunaren arabera, eta makinen nahiz ekipoen tipologiaren arabera.

h) Segurtasun neurriak hartu dira, euskarriak, produktu erdilanduak edo beste material batzuk garraiatzeko, egokitzeko eta elikatzeko lanekin lotuta, produkzio grafikoko makinetan edo ekipoetan.

4. Prozesuan dagoen produktuaren kalitatea egiaztatzeko eta kontrolatzeko laguntza lanak egiten ditu, aldez aurretik definitutako laginketa teknikak aplikatuz, anomaliak eta gorabeherak identifikatzeko, begiekin alderatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesatzean produktu grafikoetan sortzen diren anomaliarik arruntenak deskribatu dira, horiek ekartzen dituzten kausak identifikatuz.

b) Ereduko lan aginduak interpretatu dira, produkzioan kontrolatu beharreko kalitate parametroak identifikatuz; orobat, proposatzen diren laginketa metodoak.

c) Prozesu grafikoan izandako kalitate hutsegiteak adierazi dira, maiztasunaren arabera eta produktuaren kalitatean duten eragin mailaren arabera sailkatuta.

d) Produktu landuaren eta laginaren arteko desberdintasun baimenduak identifikatu dira, begiratuta eta begiez alderatuta.

e) Tonoari, neurriei, egiturari eta kontserbazioari dagozkien hutsegiteen ezaugarriak deskribatu dira.

f) Laginketaren datuak lan fitxa batean erregistratu dira, kontrol mota, laginketa zenbakia eta tiradan aleak duen ordena jasota.

5. Prozesu grafikoetan erabiltzen diren instalazioak, makinak eta lanabesak prest uzten laguntzen du, eta garbiketako eta mantentzeko lehen mailako lan arrunt ezarriak egiten ditu segurtasuna, osasuna eta ingurumenaren babesa zainduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentzeko, garbitzeko eta koipeztatzeko prozedurak identifikatu dira, orobat ereduko mantentzeko planetan aipatzen diren eta aplikatu behar diren baliabideak, metodoak eta aldizkakotasuna.

b) Begiz ezagutu da erabili ondoren makina batzuk zein egoeratan geratzen diren, eta fitxa batean jaso dira ikusi diren hutsegiteak, lanabesen, produktuen eta tresnen garbiketa eta kokapena dela eta.

c) Produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan egin behar diren garbiketa lan ohikoenak deskribatu dira, eguneroko lanak eta aldizka egin beharrekoak bereizita.

d) Egin behar diren lehen mailako mantentze lanak identifikatu dira, aldizkakotasunaren arabera sailkatuta.

e) Lehen mailako mantentze lanetako eta garbiketako lanabesak eta tresnak hautatu, erabili, egokitu eta biltegiratu egin dira, ezarrita dauden prozeduren arabera; besteak beste, giltza finkoak, bihurkinak, oliontziak, koipeztatzaileak eta aire konprimatuko haize-makinak.

f) Garbitzeko eta mantentzeko lanak behar dituzten makina-elementuak identifikatu dira.

g) Mantentzeari buruzko fitxak bete dira, han adierazita data, egindako lanak, ordeztu diren piezak edo elementuak eta beste datu garrantzitsu batzuk.

h) Sortzen diren hondakinak tratatzean nola jardun adierazten duten protokoloak aplikatu dira.

i) Norbera babesteko ekipoak erabili dira, produkzio grafikoko instalazioak, makinak eta lanabesak garbitzean eta mantentzean.

Edukiak.

Produkzio grafikoko ekipoetan elementuak muntatzea:

-Doikuntzako laguntza lanak, formatua eta produktua aldatzean, produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan.

-Produkzioko makinen eta ekipoen manejatzaile oinarrizkoen identifikazioa.

-Ekipoak erabiltzeko jarraibide teknikoak.

-Lan arrunt batzuk: martxan jartzea, gelditzea, formatu aldaketak, muntatzea eta trukatzen ahal diren elementuak doitzea.

-Produkzio grafikoko ekipoen elementuak muntatzeko eta doitzeko lanetan, segurtasuneko eta lan osasuneko aurreneurriak aplikatzea. Norbera babesteko tresneria.

Kontsumigarriez elikatzea, produkzio makina eta ekipoetan:

-Euskarriez eta produktu grafiko erdilanduez elikatzea eta horiek ateratzea, produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan.

-Euskarriak identifikatzea. Pleguko eta bobinako papera, kartoia, konplexuak eta beste euskarri batzuk.

-Elikatzeko eta irteerako sistemen ezaugarriak, produkzio grafikoko makinetan.

-Materialen egokitzapena. Aireztatzea eta berdintzea.

-Produktu grafikoak egiaztatzea kalitatezko prozesuetan.

-Produkzio grafikoko kontsumigarriak eta ekipoak erabiltzean, segurtasuneko eta lan osasuneko aurreneurriak aplikatzea. Norbera babesteko tresneria.

Produkzio grafikoko ekipoak hornitzeko lanak:

-Kontsumigarriez hornitzea produkzio grafikoko makinak eta ekipoak.

-Kontsumigarrien identifikazioa: kolak, tintak, tonerrak, silikona, gehigarriak. Nolakotasuna eta ezaugarriak.

-Kontsumigarriak prestatzea eta egokitzea. Ezaugarriak.

-Kontsumigarriak berritzea. -Operatibitateari eustea, produkzioko makinetan eta ekipoetan.

-Produkzio grafikoko ekipoak hornitzeko lanetan, segurtasuneko eta lan osasuneko aurreneurriak aplikatzea. Norbera babesteko tresneria.

Egiaztatzeko eta kalitatea kontrolatzeko lanak:

-Garbitzeko eta mantentzeko laguntza lanak produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan.

-Garbitzeko eta mantentzeko jarraibide teknikoak.

-Produkzio grafikoko makinen eta ekipoen eskuliburu teknikoak.

-Garbiketako lanak, produkzio grafikoko makinetan eta ekipoetan.

Instalazioak, makinak eta lanabesak prest uztea:

-Mantentze planak.

-Mantentzeko, garbitzeko eta koipeztatzeko prozedurak.

-Mantendu eta garbitu ahal daitezkeen makina elementuak.

-Garbitzeko lanak. Eguneroko garbiketa. Aldizkako garbiketak.

-Mantentze lanetako eta garbiketako fitxak betetzea. Egindako lanak identifikatzea.

-Produkzio grafikoko instalazioetako ekipoak, makinak eta lanabesak mantentzean, segurtasuneko eta lan osasuneko aurreneurriak aplikatzea. Norbera babesteko tresneria.

-Hondakinak tratatzea, mantentzeko eta garbitzeko lanetan.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du eginkizun hauei loturiko prestakuntza: arte grafikoetako industriako produkzioa, segurtasun baldintzekin egitea; orobat, lanak egiteko behar diren ekipoak mantentzea eta sortutako hondakinen, halakorik balitz, ingurumenaren alorreko kudeaketa.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Produkzio grafikoko makinetan edo ekipoetan, elementu trukagarriak kokatzeko eta doitzeko lanabes berariazkoak erabiltzea.

-Kontsumigarriez hornitzea edo, beharra balitz, kontsumigarriak berritzea eta mota guztietako euskarriez hornitzea, produkzio grafikoko makinetan edo ekipoetan.

-Produktu amaituaren eta/edo produkzio prozesuan dagoenaren kalitatea kontrolatzeko lanak egitea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prozesu grafikoetan erabiltzen diren instalazioak, makinak eta tresnak prest uztea, garbitzea eta mantentzea.

-Lan prozedura seguruak aplikatzea.

-Sortutako hondakinak sailkatu eta berariazko lekuetan uztea.

Lanbide modulua: Industria grafikoetako manipulazioak.

Kodea: 3128.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produktu grafikoak manipulatzeko prozesuak identifikatzen ditu; produkzio aginduak interpretatzen ditu, eta lanak produktibitate, kalitate eta segurtasun baldintza egokietan egiteko behar diren lan oinarrizkoak sekuentziatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Euskarri grafikoen gainean aplikatzen diren manipulazioko lan arruntenak deskribatu dira, hala nola, ebaketa, arrailtzea, trepatzea, puntillé zulaketa, fresatzea, kolatzea, alanbrez jostea, beroaren bidez zigilatzea, tolestea, altxatzea eta enbutxatzea, besteak beste, eta beren konplexutasunagatik laguntza mekanikoaren bidez egin behar direnak identifikatu dira.

b) Identifikatu dira produktu grafikorik arruntenak, manipulazio sinpleak behar dituztenak, makina laguntzaileak erabilita, hala nola, eskuorriak, karpetak, karpetillak, fakturak, aldizkariak, eskuliburuak eta dosierrak, besteak beste.

c) Grapatzeko eta alanbrez josteko motak deskribatu dira, desberdintasunak eta aplikaziorik arruntenak adierazita.

d) Liburu bizkarrak paratzeko modurik arruntenak deskribatu dira, eta adierazi dira desberdintasunak, abantaila eta desabantailak, eta aplikaziorik arruntenak.

e) Zulaketa mota desberdinak lotu dira erabili behar den enbarillatze motarekin, lortu behar den produktuaren arabera edo geroko erabileraren arabera.

f) Fabrikazioan erabili diren materialak lotu dira manipulazio prozesuekin eta prozesuan esku hartu duten makinekin.

g) Eman diren jarraibideak interpretatu dira, krokisak eginez, non islatzen baitira jaso diren zehaztasunak, hala nola, tamaina, behar den manipulazio mota, ebaketako markak edo lerroak, tolestea, zulatzea eta arrailtzea, besteak beste.

h) Egiaztatu da jaso diren lan aginduen baitan dagoela behar den informazio guztia, hala nola, ebaketako kotak, tolesteko, arrailtzeko, trepatzeko eta zulatzeko zeinuak, eta beste zehaztapen batzuk.

2. Lan eremua egokitzen du produktu grafikoen manipulazioak egiteko, materialak, makina laguntzaileak eta tresnak antolatuta, lanak egin ahal izateko produktibitate, kalitate eta segurtasun egokiekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manipulazio prozesuetan erabiltzen diren makina laguntzaile ohikoenen osagaiak eta funtzionamendua deskribatu dira.

b) Eraldatzeko makinen motak identifikatu dira, aintzat hartuta materialen gainean jarduteko duten modua eta emaitzak, hala nola, altxatzeko makinak, tolesteko makinak, fresatzeko makinak, kolatzeko makinak, jostekoak, plastifikagailuak edo ijezteko makinak.

c) Markatzeko eta zulatzeko makinen motak lotu dira haiek lantzen dituzten materialekin, hala nola, zulagailua, arrailtzeko makina, trepatzen duen makina eta kofadun barautsa duen zulatzeko makina.

d) Manipulazioko makina laguntzaileak sailkatu dira, haien eginkizunen arabera (ebaketa, altxatzea, tolestea, jostea, fresatzea, kolatzea, zulatzea, markatzea eta beste batzuk) eta lantzen dituzten material moten arabera (papera, kartoia, plastikoa, besteak beste).

e) Manipulatuen makina laguntzaileetara egokitzen ahal diren tresna trukagarriak identifikatu dira, eta lotu dira egin daitezkeen eginkizun eta lanekin; besteak beste, arrailtzeko, zulatzeko eta trepatzeko orraziak, kofadun barautsak, biribiltzeko hortzak, ojeteadorea eta errematxagailuak.

f) Trepatzeko orraziak lotu dira markatu behar diren materialekin, trepatuaren tamainaren beharrak zehaztuta, gramajearen, galgaren edo materialak duen zurruntasunaren arabera.

g) Kofadun barautsak identifikatu dira diametroaren arabera, eta lotu dira zulatu behar den materialarekin eta erabiliko diren sarrailekin, uztaiekin edo torlojuekin.

h) Eskuzko grapagailuaren eta alanbrez josteko makina erdiautomatikoaren elementuak deskribatu dira, produktu grafikoa kaballete eran eta pletinan edo planoan josteko edo grapatzeko behar diren doikuntzak identifikatuz.

i) Fresatzeko makina kolatzaile laguntzailearen elementu nagusiak deskribatu dira, identifikatuta doikuntzako puntuak eta tresna trukagarriak muntatzeko nahiz desmuntatzeko modua.

j) Ebaketako makina laguntzaileen -guillotinaren, diskoko zizailaren, zizaila lauaren eta beste batzuen- elementu nagusiak deskribatu dira, doikuntzako puntuak identifikatuta eta ebaketa moduak eta haien abantaila, desabantaila eta mugak deskribatuta.

k) Altxatzeko makinen eta tolesteko makinen elementu nagusiak deskribatu dira, doikuntzako puntuak eta erabilera manejatzaileak identifikatuta, prozesuan zehar lanetan izan diren gorabehera arruntenak azpimarratuta.

l) Produktu grafikoak manipulatzeko makinen eta tresnen erabilerarekin lotuta dauden segurtasun neurriak hartu dira.

3. Produktu grafikoak makina laguntzaileekin manipulatzeko lanak egiten ditu, osagaiak egokituz, elementu trukagarriak muntatuz eta kontroleko parametroak doituz laneko zehaztapenekin bat, kalitate eta segurtasun baldintzetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan aginduetan agertzen ahal diren datu adierazgarrienak interpretatu dira, hala nola, ale kopurua, manipulazio mota, jarduketa mota, materialak, zeinuak, markak, krokisak eta beste parametro batzuk.

b) Laneko jarraibide ahozkoak interpretatu dira, lana egiteko behar diren datuak ezagututa, eta ikasita manipulazio prozesu bakunetan erabiltzen den hiztegia, hala nola, formateatzea, berdintzea, altxatzea, tolestea, enbutxatzea, grapatzea, kolatzea eta enbarillatzea, besteak beste.

c) Bilgarriak kendu dira, euskarriak aireztatu eta berdindu dira planoan eta behar ziren beste lan batzuk egin dira, material motaren arabera.

d) Lan eremua prestatu da, behar diren espazioak antolatuta, eroso iritsi ahal izateko manipulatu behar den materialera eta eroso dispentsatzeko produktu amaitua.

e) Tresna trukagarriak muntatu eta desmuntatu dira, hala nola, trokelak, kofadun barautsak, arrailtzeko, trepatzeko, zulatzeko eta puntilleko orraziak, besteak beste, kasu bakoitzean eman diren jarraibideak aintzat hartuta.

f) Produktua manipulatzeko lanak egin dira, lokarri-zuloak, errematxeak, zulotxoak, ertz-babesak edo beste material batzuk aplikatuta, kasu bakoitzean eman diren jarraibideak aintzat hartuta.

g) Doikuntzak egin dira alanbrez josteko makinetan, eta pletinan zehaztutako produktu grafikoak eta kaballetekoak lortu dira.

h) Doikuntzak egin dira fresatzeko makina kolatzaileetan, eta fresa desberdinek paper-mota eta bloke desberdinetan duten eragina baloratu da.

i) Materialen formatu zehatzak lortu dira, mahai gaineko gillotina, diskoko zizaila edo zizaila laua erabilita, eta deskribatu dira ebaketa motak -orriz orri edo blokeetan- eta haietako bakoitzaren abantailak, desabantailak eta mugak.

j) Altxatzeko eta tolesteko makina laguntzaileen mekanismoak doitu dira.

k) Orriak tolestu dira paraleloan, gurutzean diptikoan, triptikoan, koadernotxoan eta bestela, kasu bakoitzean emandako jarraibideak aintzat hartuta.

l) Ezarrita dauden segurtasun neurriak aplikatu dira, norbera babesteko ekipoak -kasuan kasukoak- erabilita.

4. Gigantografia digitaleko produktu grafikoak eraldatu eta manipulatzen ditu, prozesu mekaniko sinpleak aplikatuta, segurtasun baldintzetan, eta kalitatea kontrolatzeko lanak egiten ditu, ezarrita dauden zehaztapenekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gigantografiako produktu ohikoenak identifikatu dira, haiek egitean gehien erabiltzen diren materialak zehaztuta, hala nola, paper eta plastiko motak, lonak eta luma kartoiak, besteak beste.

b) Gigantografiako produktu bat refilatzeko, formateatzeko, tolesteko edo kontrakolatzeko behar diren espazioak eta tresnak prestatu dira.

c) Materialen datuak eta sinbologia interpretatu dira, hala nola, produktua eratzen duten materialak finkatzeko, lotzeko edo soldeatzeko eremuak, eta errematxeen edo zulotxoen eta finkatzeko beste elementu batzuen eremuak.

d) Aintzat hartu dira gigantografiako produktuen berariazko neurri batzuk, produktuak biribilkatzeko, markatzeko eta identifikatzeko, eta produktuak babesteko, lekuz aldatzeko eta pilatzeko.

e) Materialak refilatu eta formateatu egin dira, alboko pieza edo zatiekin muntatzeko eremuak errespetatuta.

f) Ploteatu bat material desberdinen gainean kontrakolatu da, hala nola, papera, kartoia, lonak edo beste euskarri zurrun batzuk, eta kasu bakoitzean egoki diren lotzeko materialak erabili dira eta prozesuko zailtasunak identifikatu dira.

g) Gigantografiako produktuaren zatiak lotu dira, jaso diren jarraibideekin bat, soldatuta, errematxatuta, beroaren bidez zigilatuta edo kolatuta, eta loturen kalitatea egiaztatu da.

h) Gigantografiako produktu zurrunen edo malguen ijezketak egin dira, jaso diren jarraibideekin bat.

i) Ezarrita dauden segurtasun neurriak aplikatu dira, norbera babesteko ekipoak -kasuan kasukoak- erabilita.

5. Manipulazioko makina laguntzaileak eta ekipoak prest uzten laguntzen du, eta garbiketako eta mantentzeko lehen mailako lan arrunt ezarriak egiten ditu segurtasuna, osasuna eta ingurumenaren babesa zainduz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentzeko, garbitzeko eta koipeztatzeko prozedurak identifikatu dira, orobat ereduko mantentzeko planetan aipatzen diren eta aplikatu behar diren baliabideak, metodoak eta aldizkakotasuna.

b) Begiz ezagutu da erabili ondoren makina batzuk zein egoeratan geratzen diren, eta fitxa batean jaso dira ikusi diren hutsegiteak, lanabesen, produktuen eta tresnen garbiketa eta kokapena dela eta.

c) Makinetan eta ekipoetan egin behar diren garbiketa lan ohikoenak deskribatu dira, eguneroko lanak eta aldizka egin beharrekoak bereizita.

d) Egin behar diren lehen mailako mantentze lanak identifikatu dira, aldizkakotasunaren arabera sailkatuta.

e) Lehen mailako mantentze lanetako eta garbiketako lanabesak eta tresnak hautatu, erabili, egokitu eta biltegiratu egin dira, ezarrita dauden prozeduren arabera; besteak beste, giltza finkoak, bihurkinak, oliontziak, koipeztatzaileak eta aire konprimatuko haize-makinak.

f) Garbitzeko eta mantentzeko lanak behar dituzten makina-elementuak identifikatu dira.

g) Mantentzeari buruzko fitxak bete dira, han adierazita data, egindako lanak, ordeztu diren piezak edo elementuak eta beste datu garrantzitsu batzuk.

h) Sortzen diren hondakinak tratatzean nola jardun adierazten duten protokoloak aplikatu dira.

Edukiak.

Produktu grafikoak manipulatzeko prozedurak identifikatzea:

-Manipulazioko lan mekanizatuak sekuentziatu dira (ebaketa, arrailtzea, fresatzea, alanbrez jostea eta beste batzuk).

-Prozesu mekanizatuen bidez manipulatu behar diren produktu grafikoen ezaugarriak (karpetak, eskuorriak, fakturak, dosierrak, aldizkariak eta beste batzuk).

-Ekipoen eta prozesuen arteko harremana.

Lan eremua egokitzeko lanak:

-Makinak eta ekipoak identifikatzea manipulazioko prozesu sinpleetan.

-Makina motak. Eginkizunak.

-Makinen eta ekipoen osagaiak eta funtzionamendua.

-Manipulatuen makina desberdinetako tresna trukagarriak.

-Trepatzeko orraziak, kofadun barautsak, errematxagailua eta beste batzuk muntatzeko eta doitzeko lanak. Eginkizunak.

-Segurtasun neurriak, produktu grafikoak manipulatzeko makina laguntzaileak prestatzean.

Produktu grafikoak manipulatzea makina laguntzaileen bidez:

-Materiala prestatzea: aireztatzea, berdintzea eta beste lan batzuk.

-Lan eremua prestatzea eta optimizatzea.

-Funtzio askoko makina laguntzaileekin egin lanak.

-Pletinan eta kaballete eran josteko lanak.

-Fresatzeko makina eta kolatzekoa doitzea, paper mota kontuan hartuta.

-Gillotinako eta zizailako lanak, material mota desberdinen gainean.

-Segurtasun arauak, produktu grafikoak makina laguntzaileen bidez manipulatzeko lanetan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Ekipoen segurtasuneko sistemak. Norbera babesteko ekipoak.

Gigantografia digitaleko produktu grafikoak eraldatzea eta manipulatzea:

-Manipulazioko lan mekaniko sinpleak gigantografiako produktuetan.

-Gigantografiako produktuen deskribapena.

-Erabiltzen diren materialen ezaugarriak: paperak, plastikoak, lonak, luma kartoiak eta beste batzuk.

-Prozesuko lanak: refilatzea, formateatzea, kolatzea eta itsastea.

-Produktu ploteatuak kontrakolatzea eta itsastea azalera zurrun desberdinen gainean.

-Soldatzeko, errematxatzeko eta beroaren bidez zigilatzeko metodoak. Elkarreraginak inplikatuta dauden materialekin. Arretazko neurriak. Hutsegite eta gorabehera arruntak.

-Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko babesaren gaineko arauak, gigantografiako produktuak manipulatzeko lanetan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Ekipoen segurtasuneko sistemak. Norbera babesteko ekipoak.

Instalazioak, makinak eta lanabesak prest uztea:

-Mantentze planak.

-Mantentzeko, garbitzeko eta koipeztatzeko prozedurak.

-Mantendu eta garbitu ahal daitezkeen makina elementuak.

-Garbitzeko lanak. Eguneroko garbiketa. Aldizkako garbiketak.

-Mantentze lanetako eta garbiketako fitxak betetzea. Egindako lanak identifikatzea.

-Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko babesaren gaineko arauak, makina laguntzaileak eta produktu grafikoak manipulatzeko ekipoak mantentzeko lanetan. Arrisku berariazkoak eta inplikatuta dauden faktoreak. Prebentzio neurriak. Ekipoen segurtasuneko sistemak. Norbera babesteko elementuak.

-Hondakinak tratatzea, mantentzeko eta garbitzeko lanetan.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du eginkizun hauei loturiko prestakuntza: arte grafikoak manipulatzea segurtasun baldintzekin; orobat, lanak egiteko behar diren ekipoak mantentzea eta, halakorik balitz, sortutako hondakinen ingurumenaren alorreko kudeaketa.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Produktu grafikoak manipulatzeko makina edo ekipoetan, elementu trukagarriak kokatzeko eta doitzeko lanabes berariazkoak erabiltzea.

-Lan eremua egokitzea eta produktu grafikoak manipulatzeko makina edo ekipoak prestatzea.

-Oro har produktu grafikoak makina laguntzaileen bidez manipulatzeko lanak, eta haiek eraldatzea gigantografia digitalaren bidez.

-Produktu amaituaren eta/edo produkzio prozesuan dagoenaren kalitatea kontrolatzeko lanak egitea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prozesu grafikoetan erabiltzen diren instalazioak, makinak eta tresnak prest uztea, garbitzea eta mantentzea.

-Lan prozedura seguruak aplikatzea.

-Sortutako hondakinak sailkatu eta berariazko lekuetan uztea.

Modulua: Zientzia aplikatuak II.

Kodea: 3010.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak

1. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, ekuazioak eta sistemak ebazteko metodoak aplikatuz eta lengoaia aljebraikoaren zehaztasuna, sinpletasuna eta erabilgarritasuna baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Identitate nabarmenak erabili dira polinomioekin egindako eragiketetan.

b) Zenbakizko balioak lortu dira adierazpen aljebraiko batetik abiatuta.

c) Lehen eta bigarren mailetako ekuazio sinpleak ebatzi dira, era algebraikoan eta grafikoki. d) Eguneroko arazoak eta beste jakintza arlo batzuetako arazoak ebatzi dira ekuazioen eta sistemen bidez.

d) Lengoaia aljebraikoaren zehaztasun, sinpletasun eta erabilgarritasuna baloratu da, benetako bizitzan agertzen diren egoerak irudikatzeko.

2. Zenbait eratako problema errazak ebazten ditu horien azterketa erkatuaren bidez eta metodo zientifikoaren faseak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hipotesi errazak planteatu dira, zenbait bide erabiliz bildu diren zuzeneko edo zeharkako behaketetatik abiaturik.

b) Hipotesiak aztertu dira eta horien azalpenari buruzko lehen hurbilketa adierazi da.

c) Zenbait eratako metodo eta prozedura esperimental errazak planifikatu dira hipotesia ezeztatzeko ala ez.

d) Taldean lan egin da soluzioa planteatzerakoan.

e) Egiaztatze saiakuntzetako emaitzak bildu eta dokumentu batean azaldu dira modu koherentean.

f) Emaitza argudio eta probekin defendatu da; azaldutako hipotesien egiaztatze edo ezeztatzeak.

3. Ingurune errealetan agertzen diren irudi geometrikoen zuzeneko eta zeharkako neurketak egiten ditu, beharrezkoak diren tresnak, formulak eta teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresna egokiak erabili dira gorputz eta irudi geometrikoen angeluak, luzerak, areak eta bolumenak neurtzeko, neurketa eskalak interpretatuz.

b) Estrategia desberdinak erabili dira (antzekotasunak, irudi sinpleagoetan deskonposatzea, besteak beste), ingurune fisikoan zeharkako neurriak zenbatetsi edo kalkulatzeko.

c) Perimetroak, areak eta bolumenak kalkulatzeko formulak erabili dira eta unitate zuzenak esleitu dira.

d) Taldean lan egin da neurriak lortzean.

e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira irudiak agertzeko.

4. Bi magnitudeko grafikoak interpretatzen ditu, horien parametro adierazgarriak kalkulatuz eta oinarrizko funtzio matematikoekin eta balio estatistiko nagusiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzenaren ekuazioa zenbait modutan adierazi da.

b) Funtzio koadratikoa grafikoki irudikatu da, metodo errazak aplikatuz irudikapen hori egiteko.

c) Grafikoki irudikatu da alderantzizko funtzioa.

d) Grafikoki irudikatu da funtzio esponentziala.

e) Benetako egoerei lotutako funtzio mota desberdinak irudikatzen dituzten grafikoetatik informazioa atera da.

f) Hiztegi egokia erabili da ausarekin eta estatistikarekin zerikusia duten egoerak deskribatzeko.

g) Taula eta grafiko estatistikoak egin eta interpretatu dira.

h) Banaketa estatistikoaren ezaugarriak aztertu dira, zentralizazio eta barreiadura neurriak lortuz.

i) Gertakarien propietateak eta probabilitatea aplikatu dira.

j) Ohiko problemak probabilitateko kalkulu errazen bidez ebatzi dira.

5. Teknika fisikoak edo kimikoak aplikatzen ditu, beharrezkoa den materiala erabiliz, laborategiko praktika errazak egiteko, esku hartzen duten magnitudeak neurtuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategi batean erabiltzen den oinarrizko materialaren eskuragarritasuna egiaztatu da.

b) Oinarrizko magnitudeak identifikatu eta neurtu dira, hala nola masa, pisua, bolumena, dentsitatea, tenperatura.

c) Material organikoetan dauden biomolekula mota desberdinak identifikatu dira.

d) Animalien zein landareen ehunak eta zelula deskribatu dira tresna optikoen bitartez behatuz.

e) Saiakuntzen txostenak prestatu dira, horietan jasoz jarraitu den prozedura, lortutako emaitzak eta amaierako ondorioak.

6. Prozesu biologikoetan eta industrian gertatzen diren erreakzio kimikoak ezagutzen ditu, eta horiek eguneroko bizitzan duten garrantziari buruzko arrazoiak ematen ditu eta gertatzen diren aldaketak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako, naturako eta industriako erreakzio kimiko nagusiak identifikatu dira.

b) Erreakzio kimikoen agerpenak deskribatu dira.

c) Erreakzio kimiko baten osagai nagusiak deskribatu dira, bai eta energiak erreakzio horretan duen esku-hartzea ere.

d) Ereduko erreakzio kimiko batzuk ezagutu dira, esate baterako errekuntza, oxidazioa, deskonposatzea, neutralizazioa, sintesia, aerobikoa, anaerobikoa.

e) Erreakzio kimiko errazen osagaiak eta prozesua identifikatu dira laborategiko saiakuntzen bidez.

f) Txostenak egin dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, industria aipagarrienei buruz: elikagai industriak, kosmetikakoak, birziklatzea egitea dutenak, horietan izaten diren prozedurak modu errazean deskribatuz.

7. Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak identifikatzen ditu, eta energia hori aplikatzean sortzen den kutsaduraren ondorioak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak aztertu dira. b) Fusio eta fisio nuklearraren prozesuak bereizi dira.

b) Hondamendi naturalen ondorioz edo zentral nuklearrak gaizki kudeatu eta mantentzearen ondorioz gertatzen diren isurketa nuklearrei buruzko arazo batzuk identifikatu dira.

c) Hondakin nuklearren arazoari buruzko argudioak eman dira.

d) Taldean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz lan egin da.

8. Lur planetan gertatzen diren aldaketak identifikatzen ditu, arrazoiak azalduz eta erliebearen eta paisaiaren arteko desberdintasunak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko eragile geologikoak identifikatu dira, baita erliebean duten eragina ere.

b) Meteorizazio motak bereizi dira eta erliebean dituzten ondorioak identifikatu.

c) Higadura prozesua aztertu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak ezagutuz.

d) Garraio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

e) Sedimentazio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak, egoerak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

9. Airearen kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzen ditu, horien jatorriak identifikatuz eta sortzen dituzten ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Airearen kutsadurako gertakariak eta kutsaduraren eragile nagusiak ezagutu dira.

b) Euri azidoari buruz ikertu da, baita berehalakoan eta etorkizunean nolako ondorioak dituen eta nola saihestu ahalko litzatekeen ere.

c) Berotegi efektua deskribatu da, eta hori sorrarazten duten edo sortzen laguntzen duten arrazoiak eta eragina murrizteko neurriak azaldu dira.

d) Ozono geruza pixkanaka galtzeak sortzen dituen arazoak deskribatu dira, bai eta pertsonen osasunean, hidrosferaren orekan eta populazioetan dituen ondorioak ere.

10. Uraren kutsatzaileak identifikatzen ditu, eta ingurumenean duten eragina arazketa tratamenduarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Urak planetako bizitzan eta biziraupenean duen eginkizuna ezagutu eta baloratu da.

b) Akuiferoen kutsadurak izaki bizidunen populazioetan duen eragin kaltegarria identifikatu da.

c) Zenbait jatorritako ur laginetan izaten ahal diren kutsatzaileak identifikatu dira, jatorri horiek planifikatuz eta laborategian saiakuntzak eginez.

d) Uraren kutsadurak eta haren erabilera arduratsuak sortzen dituzten ondorioak aztertu dira.

11. Ingurumenaren orekari eusten laguntzen du, garapen jasangarriari buruzko oinarrizko ildoak aztertuz eta azalduz eta ingurumena hobetu eta zaintzeko ekintzak proposatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen jasangarriaren inplikazio positiboak aztertu dira.

b) Garapen jasangarriari laguntzera bideratutako oinarrizko neurriak proposatu dira.

c) Ingurumena mantendu ahal izateko oinarrizkoak diren estrategiak diseinatu dira.

d) Taldean lan egin da ingurumena hobetzeko helburuak identifikatzerakoan.

12. Ohiko egoeretan agertzen diren indarrak eta sortzen dituzten ondorioak erlazionatzen ditu, kontuan harturik esku hartzen duten objektuen eta magnitudeen mugimenduan edo geldialdian nola laguntzen duten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiko mugimenduak bereizi dira haien ibilbidearen eta lastertasunaren arabera.

b) Beren artean erlazionatu dira bidean egindako distantzia, abiadura, denbora eta azelerazioa, eta ohiko erabilerako unitateetan adierazi dira.

c) Bektorialki irudikatu dira magnitude batzuk, hala nola abiadura eta azelerazioa.

d) Higidura zuzen uniformea definitzen duten parametroak azaldu dira adierazpen grafikoa eta matematikoa erabiliz.

e) Abiaduren kalkulu errazak egin dira azelerazio konstanteko mugimenduetan.

f) Kausa-efektu erlazioa deskribatu da egoera desberdinetan, indarren eta mugimenduen arteko lotura bilatzeko.

g) Newtonen legeak aplikatu dira eguneroko bizitzako egoeretan.

13. Energia elektrikoaren ekoizpen, garraio eta erabileraren oinarrizko alderdiak eta kontsumoan esku hartzen duten faktoreak identifikatzen ditu, izandako aldaketak eta magnitude eta balio bereizgarriak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako elektrizitate kontsumoan kontuan hartu behar diren oinarrizko magnitude fisikoak identifikatu eta erabili dira.

b) Elektrizitatea kontsumitu eta aurrezteko ohiturak aztertu dira eta horiek hobetzeko ildoak ezarri.

c) Zentral elektrikoak sailkatu dira eta horietan izaten den eraldatze energetikoa deskribatu da.

d) Zentral elektriko batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak aztertu dira.

e) Oinarrizko moduan deskribatu dira energia elektrikoa banatzeko etapak, sortzen denetik erabiltzailearengana iritsi bitarte.

f) Taldean lan egin da Espainiako zentral elektrikoei buruzko informazioa biltzeko lanean.

Edukiak.

Ekuazioak eta sistemak ebaztea ohiko egoeretan:

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Formuletan zenbakizko balioak lortzea.

-Polinomioak: erroak eta faktorizazioa.

-Lehen eta bigarren mailako ekuazioen ebazpen aljebraikoa eta grafikoa.

-Sistema errazak ebaztea.

Problema errazak ebaztea:

-Metodo zientifikoa.

-Metodo zientifikoaren faseak.

-Metodo zientifikoa egoera errazei aplikatzea.

Irudi geometrikoetan neurketak egitea:

-Puntuak eta zuzenak.

-Zuzen sekanteak eta paraleloak.

-Poligonoak: horien elementuak eta sailkapena deskribatzea.

-Angelua: neurria.

-Triangeluen antzekotasuna.

-Zirkunferentzia eta horren elementuak: luzeraren kalkulua.

Grafikoen interpretazioa:

-Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea.

-Funtzio linealak. Funtzio koadratikoak. Funtzio desberdinak benetako testuinguruetan aplikatzea.

-Estatistika eta probabilitate-kalkulua.

-Informatikako aplikazioak erabiltzea funtzio baten grafikoa irudikatu, simulatu eta analizatzeko.

Teknika fisiko edo kimikoen aplikazioa:

-Laborategiko oinarrizko materiala.

-Laborategian lan egiteko arauak.

-Laborategian lanari buruzko txostenak egiteko arauak.

-Funtsezko magnitudeen neurketa.

-Biomolekula organiko eta ez-organikoak ezagutzea.

-Mikroskopio optikoa eta lupa binokularra. Horien oinarri optikoak eta maneiua.

Ohiko erreakzio kimikoak ezagutzea:

-Erreakzio kimikoa.

-Erreakzio kimikoak gertatzeko baldintzak: energiak esku hartzea.

-Erreakzio kimikoak eguneroko bizitzako esparru desberdinetan.

-Oinarrizko erreakzio kimikoak.

Kutsadura nuklearrari buruzko alderdiak identifikatzea:

-Energia nuklearraren jatorria.

-Energia nuklearra lortu eta erabiltzeko prozesu motak.

-Zentral nuklearretatik ateratzen diren hondakin erradioaktiboak kudeatzea.

Lurreko erliebean eta paisaian izaten diren aldaketen identifikazioa:

-Kanpoko eragile geologikoak.

-Erliebea eta paisaia.

-Erliebean eta paisaian eragina duten faktoreak.

-Kanpoko eragile geologikoen ekintza: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.

-Eragile geologikoen ekintzaren emaitzak identifikatzea.

Kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzea:

-Kutsadura.

-Airearen kutsadura; zergatiak eta ondorioak.

-Euri azidoa.

-Berotegi efektua.

-Ozono geruza suntsitzea.

Uraren kutsatzaileen identifikazioa:

-Ura: funtsezko faktorea planetako bizitzarentzat.

-Uraren kutsadura: zergatiak, sorrarazten duten elementuak.

-Ura edateko on bihurtzeko tratamenduak.

-Hondakin uren arazketa.

-Elurra urtzetik, ibai-deskargetatik eta euritik etortzen den ura biltzeko metodoak.

Ingurumenaren oreka eta garapen jasangarria:

-Garapen jasangarriaren kontzeptua eta aplikazioak.

-Ingurumenaren babesean eragina duten faktoreak.

Gorputzen geldialdi eta mugimendu egoeraren gaineko indarrak aipatzea:

-Mugimenduak ibilbidearen arabera sailkatzea.

-Abiadura eta azelerazioa. unitateak.

-Magnitude eskalarrak eta bektorialak.

-Higidura zuzen uniformea, ezaugarriak. Interpretazio grafikoa.

-Indarra: elkarrekintza baten emaitza.

-Ohiko egoeretan solido bati aplikatutako indarrak irudikatzea. Erresultantea.

Energia elektrikoaren ekoizpena eta erabilera:

-Elektrizitatea eta garapen teknologikoa.

-Materia eta elektrizitatea.

-Elektrizitatearen kontsumoan erabiltzen diren oinarrizko magnitudeak: energia eta potentzia. Aplikazioak ikaslearen ingurunean.

-Kontsumo ohiturak eta elektrizitatea aurreztea.

-Energia elektrikoa ekoizteko sistemak.

-Energia elektrikoa garraiatu eta banatzea. Etapak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du ikasleek gertakari naturalak interpretatzen ikas dezaten, arrazonamendu zientifikoaren urratsez baliaturik, funtsean behaketaren eta saiakuntzaren bidez.

Era berean, eguneroko bizitzako alderdi guztietan ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen laguntzen du.

Orobat, prestakuntza ematen zaie matematikaren hizkuntza operazionala erabil dezaten mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai eguneroko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, fisika eta kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazoen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

-Grafikoen eta kurben interpretazioa.

-Metodo zientifikoa aplikatzea, bidezkoa denean.

-Ingurumenaren balorazioa eta kutsatzaileen eragina.

-Energia nuklearraren ezaugarriak.

-Oinarrizko prozedura fisiko eta kimikoen aplikazioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea.

-Indarren irudikapena.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea II.

Kodea: 3012.

Iraupena: 160 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gaur egungo gizarteen funtsezko ezaugarriak ondorioztatzen ditu horien bilakaera historikoaren azterketatik abiatuta, eta gizarte horien antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren oinarrizko ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bereizi da nolako ondorioak dituzten, gaur egungo gizarteen antolaketarentzat, oinarri izan diren joera ideologikoek, eta denboran eta espazioan kokatzen dira.

b) Gaur egungo harreman ekonomikoen eredu globalizatua baloratu da, berrikuntza teknologikoen eta ekoizpen jarduera antolatzeko sistemen ondorioz gertatu diren eraldaketa ekonomikoak aztertuz.

c) Gaur egungo antolaketa sozialaren ezaugarriak kategorietan sailkatu dira, egungo populazioaren egitura eta harreman sozialak eta denbora aldian izandako bilakaera aztertuz.

d) Gaur egungo nazioarteko harremanen bilakaera aztertu da, eta zergatien eta ondorioen azalpenak prestatu dira, egungo gatazken gainean nork bere iritziak izan ahal ditzan.

e) Europako espazioa bateratzeko prozesua baloratu da, prozesu horren bilakaera aztertuz eta Europar Batasuneko herrialdeen politika nazionaletan duen eragina azalduz.

f) Gertaera historiko orokorren bilakaera Espainiar Estatuaren bilakaera historikoarekin lotu da, bilakaeraren faseak, gatazka nagusiak eta egungo egoera identifikatuz.

g) Arte garaikidearen funtsezko ezaugarriak eta orain arte izandako bilakaera identifikatu dira, nork bere iritzi eta irizpide estetikoak eratu ahal izateko.

h) Tituluari dagozkion ekoizpen sektoreen edo sektorearen bilakaera aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta bilakaeraren mugarri nagusiak deskribatuz.

i) Jarraibideen araberako tresnak prestatu dira informazioa bildu eta zabaltzeko, egindako ikaskuntzen ebaluazioa egin ahalko izateko horien bidez, betiere hiztegi zehatza erabiliz.

j) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Sistema demokratikoaren oinarrizko printzipioak baloratzen ditu, haren erakunde politiko eta ekonomikoak eta instituzioak zein diren aztertzen du, eta haien jokaera printzipio horien araberakoa izateko behar diren jarduketa ildoak ondorioztatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren oinarrizko printzipioak ezagutu dira, baita eskubide horiek gaurko munduan duten egoera ere, eta eguneroko bizitzarako inplikazioa baloratu da.

b) Printzipio gidariak, nazioarteko erakunde nagusien funtzionamendu arauak eta erakundeak aztertu dira, eta munduko gatazketan duten zeregina juzgatu.

c) Gatazken bitartekaritzan eta konponketan duen garrantzia baloratu da, eredu demokratikoa hedatzeari begira, nork bere irizpide arrazoituak garatuz gatazken konponbiderako.

d) Espainiako eredu demokratikoaren funtsezko ezaugarriak juzgatu dira, eta eredu hori zein ingurune historikotan garatu den baloratu.

e) Ingurune hurbileko harreman pertsonal eta sozialetan bereizkeriarik ezaren printzipioa izatea baloratu da, norberaren eta besteen portaerak juzgatuz eta jarrerak printzipio horri lotutako eskubide eta betebeharretara egokitzeko jarraibideak eta ekintzak ondorioztatuz.

f) Jarraibideen araberako informazio antolatua prestatu da, elkarlaneko egoeretan eta iritziak erkatu behar direnean erabiltzeko.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia arrazoituak eta arau linguistiko zuzenak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren teknikak aplikatu dira zenbait iturritatik iristen diren ahozko mezuak aztertzeko.

b) Ahozko komunikazioaren komunikazio asmoa eta gaiaren egitura ezagutu dira, izaten ahal diren erantzunak baloratuz.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak zuzen erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aplikatu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi.

e) Gramatikaren terminologia zuzena erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu, modu egituratuan, geroz eta konplexutasun handiagoa duten testuen konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa teknikak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak modu sistematikoan aplikatu dira testuen ulermenean, izaten ahal diren erabilera diskriminatzaileez oharturik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Erabilera akademiko edo profesionaleko idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilerak eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ateratzen den testua argia eta zehatza eta formatuari eta komunikazio inguruneari egokitua izan dadin.

g) Jarraibide sistematizatuak garatu dira testu idatziak prestatzean, komunikazio idatzia hobetu ahal izateko.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, edukia, formatua eta hartzailea kontuan harturik, hiztegi zuzena erabiliz hizkuntza arauen eta hautatu diren erabileren arabera.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien zehaztasuna eta baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta egilearen asmoa ezagutu eta ingurune historiko, soziokultural eta literarioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren mugimenduak deskribatu dira aztertutako aroan, eta lan adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailari egokitutako literatur lanen irakurketa pertsonalean, literatur lana bere testuinguruan kokatuta, eta jarraibideen araberako tresnak erabiliz.

c) Iritzi pertsonal oinarrituak adierazi dira literatur lanetan hautemandako alderdiei buruz.

d) Literatur testuak aztertzeko estrategiak aplikatu dira, gaiak eta motiboak eta elementu sinbolikoak ezagutuz eta, halaberean, baliabide estilistiko nabarmenen funtzionaltasuna.

e) Informazioa eman da egile edo lan bati buruz edo gaztelaniazko literaturako eta, hala badagokio, euskarazko literaturako garai bati buruz, kasuan kasuko informazioa modu analitikoan jasoz.

Edukiak.

Gaur egungo gizarteen balorazioa.

-Sistema demokratikoen eraikuntza:

Ilustrazioa eta haren ondorioak.

Gizarte liberala.

Gizarte demokratikoa.

-Egitura ekonomikoa eta haren bilakaera:

Antolaketa ekonomikoaren printzipioak. Gaur egungo ekonomia globalizatua.

Bigarren globalizazioa.

Hirugarren globalizazioa: garapenaren arazoak.

Bertako ekoizpen sektorearen bilakaera.

-Nazioarteko harremanak:

Herrialde boteretsuak eta gatazka koloniala.

Europako gerra zibila.

Deskolonizazioa eta gerra hotza.

Gaur egungo mundu globalizatua.

Espainia harremanen egungo esparruan.

-Europaren eraikuntza.

-Arte garaikidea:

Kanon klasikoaren haustura.

Zinema eta komikia masen entretenimendu gisa.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako:

Elkarlana.

Aurkezpenak eta argitalpenak web bidez.

Gizarte demokratikoen balorazioa:

-Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala:

Giza eskubideak eguneroko bizitzan.

Gaur egungo nazioarteko gatazkak.

-Espainiako eredu demokratikoa:

Espainia demokratikoaren eraikuntza.

Espainiako Konstituzioa. Printzipioak.

Bereizkeriarik ezaren printzipioa eguneroko bizikidetzan.

-Gatazkak konpontzea.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako:

Elkarlanerako prozesuak eta jarraibideak.

Kazetaritzako informazioa eta bestelakoa biltzeko jarraibideak.

Informazioa prestatu eta aurkeztea eztabaida jardueretarako.

Funtzionamendu arauak eta jarrerak iritziak erkatzen direnean.

Ahozko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H):

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboko teknikak ahozko testuak ulertzeko.

-Ideiak eta argudioak azaltzea ikaskuntza jardueretan:

Edukiak antolatu eta prestatzea: ilazioa, segida eta koherentzia.

Egitura.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan:

Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

Koherentzia semantikoa.

-Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea.

Idatzizko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H):

-Lanak, txostenak, saiakerak eta beste testu akademiko eta zientifiko batzuk.

-Kontuan hartu beharreko alderdi linguistikoak:

Hizkuntzaren komunikazio erregistroak; horien erabilera baldintzatzen duten faktoreak.

Espainiako hizkuntza aniztasuna.

Forma deiktikoen aldaketak egoeraren arabera.

Zuzeneko eta zeharkako estiloa.

-Irakurketako estrategiak testu akademikoekin.

-Testu idatziak aurkeztea.

-Testu idatzien azterketa linguistikoa:

Testu lokailuak: zergatia, ondorioa, baldintza eta hipotesia.

Aditz formak testuetan. Aditz-perifrasien aspektuzko balioak.

Sintaxia: osagarriak; esaldi konposatuak.

Entzulearen interesa hobetzeko estrategiak.

XIX. mendetik aurreko literatur testuak interpretatzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H):

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Literatura generoen arabera.

-XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren eboluzioa gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), interpretatu eta komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, entzute aktiboaren printzipioak aplikatuz, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, argiak eta ongi egituratuak, esparru pertsonal eta profesionalean maiz agertzen diren eta ohikoak eta zehatzak diren gai eta alderdiei buruz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Modu sistematikoan aplikatu dira entzute aktiboaren estrategiak jasotako mezuen ulermen orokor eta berariazkorako, elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Mezu zuzenen komunikazio asmoa identifikatu da, edo esamoldeen, esaldien, hitzen eta diskurtsoaren markatzaile egituratzaileen sail mugatu bat (irekitzekoak, jarraipena ematekoak eta ixtekoak) erabiliz.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta oinarrizko egitura gramatikalak identifikatu dira perpaus errazetan, maiz gertatzen diren eta aurreikusteko moduko eduki zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

d) Funtsezko ezaugarri fonetikoak eta intonaziokoak identifikatu dira, laguntzen baitute mezuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ulertzen.

e) Ahozko konposizio eta aurkezpen laburrak egin dira gidoi egituratu baten arabera, testu mota bakoitzaren formatua eta ezaugarriak aplikatuz, betiere esparru pertsonal edo profesionalekoak.

f) Oinarrizko egitura gramatikalak eta diskurtsoaren markatzaileak erabili dira, diskurtsoa hasi, josi, antolatu eta bukatzeko, maiz gertatzen diren eta alderdi zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

g) Arrazoizko intonazio eta ahoskera erabiliz adierazi da informazioa, eta etenak eta zalantza txikiak onartu dira.

h) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietako gizarte harremanetan ohikoenak diren arauak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen eta lantokiaren ohiturak edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

k) Jarrera eta portaera profesional nagusiak identifikatu dira lanbidearen esparruko ohiko komunikazio egoeretan.

2. Solasaldi errazak izaten ditu ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz bigarren hizkuntza gisa (2H), esparru pertsonalean eta profesionalean izaten diren ohiko egoera zehatzetan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Solasean aritu da, esparru pertsonal eta profesionalean maiz izaten diren gai eta alderdi zehatzei buruzko gidoi bati jarraikiz.

b) Entzun egin da eta solasean aritu, esparru pertsonal eta profesionaleko elkarrekintza erraz eta ohikoetan, informazioa halako xehetasun batekin eskatuz eta emanez.

c) Elkarrekintza mantendu da, funtsezko komunikazio estrategia batzuk erabiliz interesa eta ulermena erakusteko.

d) Konpentsazioko estrategiak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko (parafraseatzea, gorputz hizkuntza, ikus-entzunezko laguntzak).

e) Egitura gramatikal eta perpaus errazak erabili dira, bai eta ohiko esamolde, esaldi eta hitzen eta diskurtsoaren markatzaile linealen funtsezko errepertorio mugatua ere.

f) Halako argitasun batez mintzatu da, arrazoizko intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz, eta eten eta zalantza batzuk onartu dira.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu labur eta errazak prestatzen ditu halako xehetasun batez, esparru pertsonalean eta profesionalean ohikoak diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia sistematikoak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua irakurri eta generoaren funtsezko ezaugarriak eta haren egitura ezagutu dira, eta eduki orokor eta berariazkoa interpretatu da haren elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Beste modu batean antolatutako testuaren oinarrizko komunikazio asmoa identifikatu da.

c) Egitura gramatikal eta perpaus errazak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile oinarrizko eta linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

d) Konplexutasun gutxiko egitura gramatikalak dituzten esaldi, perpaus eta testu errazak osatu dira, komunikazio asmoa kontuan harturik, aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

e) Testu labur eta errazak prestatu dira, komunikazio asmo baterako egokiak, perpausak lotzeko ohikoenak diren lokailuak erabiliz.

f) Arau gramatikal, ortografiko eta tipografikoak errespetatu dira, testuak berrikusi eta zuzentzeko jarraibide sistematiko eta zehatzei jarraikiz.

g) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Eguneroko ahozko testuen interpretazioa eta komunikazioa ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ahozko testu labur eta errazetan ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea.

-Pertsonen, tokien, oinarrizko zerbitzuen, gauzen eta kudeaketa errazen alderdi zehatzak deskribatzea.

-Esparru pertsonal, publiko eta profesionaleko esperientziak.

-Oraingo, lehengo eta etorkizuneko gertakari eta esperientziak narratzea.

-Esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko hitzak, esaldiak eta esamoldeak.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta forma bakun eta konposatuak.

Ohiko egoerei lotutako komunikazio funtzioak.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak.

Konplexutasun gutxiko mendeko perpausak.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak:

Zailtasun handiagoa duten multzo fonikoen edo fonemen ahoskera.

Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

Elkarrekintza solasaldietan ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Elkarrekintzaren estrategiak solasaldi bat mantendu eta jarraitzeko.

-Esaldi estandarizatuak erabiltzea.

Mezu idatzi errazak interpretatu eta prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Zailtasun gutxiko mezuen informazio orokorra eta berariazkoa, betiere esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko eta oinarrizko gaiei buruz.

-Idatzizko testu labur eta ongi egituratuak prestatzea.

-Esparru pertsonal eta profesionalean egunerokoak, beharrezkoak, errazak eta zehatzak diren hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko lexikoa.

-Ikasleen lanbide arloko berariazko terminologia.

-Baliabide gramatikalak:

Diskurtsoaren markatzaileak.

Perpaus bakun eta konposatuak erabiltzea hizkuntza idatzian.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Arau soziokulturalak esparru pertsonal eta profesionaleko harremanetan, eguneroko egoeretan.

-Mezua planifikatzeko estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du, metodo zientifikoaren urratsei jarraikiz eta gaur egungo munduan giza jarduerei lotuta dauden gertakari nagusiak aztertuz eta gaztelaniaz eta, hala dagokionean, euskaraz behar besteko komunikazio estrategiak garatuz, ikasleek aukera gehiago izan dezaten beren garapen pertsonal, sozial eta profesionala hobetzeko, bai eta ohiko egoera desberdinetan ingelesez komunikatzen hasteko ere.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait irakasgai, hala nola gizarte zientziak, gaztelania eta, hala dagokionean, euskara, eta ingeles literatura eta hizkuntza, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira: espazio eta denborako azterketa egiteko tresnak eskuratzea, ahozko eta idatzizko testuen tratamendua, mezu egituratuak prestatzea eta beste gizarte batzuekiko errespetua. Horri begira, ikasleak zeregin adierazgarrietan inplikatzen ditu, eta aukera ematen die modu autonomoan eta elkarlanean lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzea bere prestakuntza prozesuan, non ikaskuntzen praktika eta funtzionaltasuna continuum bat izanen diren, ikasleek egiten dituzten jarduerak errazteko.

-Norberaren autonomia eta ekimena bultzatzea une oroz, estrategia egokiak erabili ahal izateko esparru soziolinguistikoan.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak garatu eta finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen arrazoituak osatzeko beharrezkoa den informazioaren balorazioaz hausnarketa egiten laguntzeko.

-Ikasle guztiek informaziorako aukera izanen dutela bermatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuz.

-Metodo orohartzaileak erabiltzea (proiektuak, interes zentroak, besteak beste), gaitasunak eta edukiak integratu ahal izateko; zehazki, lan metodologia bat erabiltzea gaur egungo garaiarekin erlazionatzeko, horrela ikasleei errealitate pertsonal, sozial eta profesionalera egokitzen laguntzeko.

-Ahal dela profil profesionalaren ondoriozko gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea, eta inguruneko eskari profesionalei egokitzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzen integrazioa, gizarte zientziei loturiko fenomeno bat diziplina anitzeko ikuspegiarekin aztertu ahal izateko, horrela gizarteen aniztasuna baloratzen ikasteko.

-Jarduketa estrategiak eta trebetasunak eta norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, metodo zientifikora hurbiltzeko eta lortzen den informazioa antolatzeko, horrela hezkuntza lanean integratzen laguntzeko.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeek denboran zehar izandako aldaketak eta eraldaketak baloratuz.

-Gaur egungo gizartearen arazoak baloratzea eskuragarri dagoen informazioaren azterketatik abiatuta, eta nork bere hipotesi arrazoituak zehaztea ikaskuntzako egoeran ikusitako gertakariak azaltzeko.

-Arteetarako gustua hezteko eta estimaziorako eta sormenerako gaitasunak bultzatzea, hautatutako lan eta adierazpen artistikoekin zerikusia duten edukiak eta jarduerak garatzearen bitartez.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko eta idatzizko mezuak interpretatu eta prestatzeko, komunikazio eta testu egoera desberdinetan erabiliz.

-Bizitza pertsonal, sozial eta profesionaleko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, bidea emanen duena moduluan erabilitako edukiak, jarduerak eta adibideak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea elkarlana bultzatzeko, horrek aukera emanen baitu inteligentzia kolektiboaren kontzeptua eta horrek esparru profesionalarekin duen lotura garatzeko.

-Gaur egungo gizarteen bereizgarri den kultur eta ohitura aniztasuna baloratzea, bereziki ingelesez hitz egiten duten kulturen eremuan.

-Irakurtzeko ohiturak eta norberaren irizpide estetikoak sortzea, horien bidez literatur ekoizpenaz gozatu ahal izateko, sakonago gaztelaniazko ekoizpenari eta, hala dagokionean, euskarazkoari dagokienez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 3129.

Iraupena: 240 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Erreprografiako mandatuak jaso eta kudeatzen ditu, haiekin harremana duen dokumentazioa kudeatuta, erreprografiako materialak eginda eta akaberako lan oinarrizkoak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jatorrizkoak aztertu dira erreprodukzioko aukerak baloratuz.

b) Lan aginduak bete dira.

c) Behar diren ekipoak eta materialak prestatu dira.

d) Biltegia kontrolatzeko lanak egin dira, ezarrita dauden irizpideekin bat.

e) Materialez eta kontsumigarriez elikatzeko eta hornitzeko lanak egin dira.

f) Testuak eta irudiak tratatzeko lan oinarrizkoak egin dira.

g) Irudiak digitalizatu egin dira, aldez aurretik definitutako parametroen arabera.

h) Agiriak igorri dira, barruko mezularitza informatikoaren sistemen bidez.

i) Kobratzeko, paketatzeko eta enbalatzeko lanak egin dira, aldez aurretik ezarrita dauden prozedurekin bat.

j) Segurtasun neurriak eta gorputz jarreren higienearen neurriak hartu dira lana egitean.

2. Produkzioko lan arrunt lagungarriak egiten ditu, makinak edo ekipoak prestatuta, ezarrita dauden jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan eremua egokitu egin da, materialak eta tresnak kokatuta, eskatzen diren produktibitateko, kalitateko eta segurtasuneko baldintzei eutsiz eta lan aginduekin bat.

b) Makinetako elementu trukagarriak muntatu dira, dagokion eskuliburu teknikoarekin bat.

c) Zehaztutako kontsumigarriak egiaztatu, bete eta berritu dira.

d) Euskarriez, produktu erdilanduez eta beste material batzuez hornitzeko lanak egin dira.

e) Aldez aurretik definitutako laginketa teknikak aplikatu dira, anomaliak eta gorabeherak atzemateko.

f) Instalazioak, makinak eta lanabesak prest uzteko lanetan lagundu da, eta garbiketako eta mantentzeko lehen mailako lan arrunt ezarriak egin dira.

g) Sortzen diren hondakinak tratatzean nola jardun adierazten duten protokoloak -enpresak ezarriak- aplikatu dira.

3. Produktu grafikoak manipulatzeko eta amaitzeko lan oinarrizkoak egiten ditu, eskuzko prozedurak eta/edo makina laguntzaileak erabilita, aldez aurretik ezarrita dauden jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan ingurunean dauden erreprodukzio ekipoak eta azaleztatzeak egitekoak identifikatu dira.

b) Lan eremua egokitu egin da, materialak eta tresnak kokatuta, eskatzen diren produktibitateko, kalitateko eta segurtasuneko baldintzei eutsiz.

c) Makinak edo ekipoak prestatu egin dira, lan aginduekin bat.

d) Biltegiko izakinen maila egiaztatu da.

e) Produktu grafikoak bukatzeko eta/edo azaleztatzeko lan oinarrizkoak egin dira.

f) Produktu grafikoak eraldatu eta manipulatu dira, prozedura mekaniko sinpleak aplikatuta.

g) Aldez aurretik definitutako laginketa teknikak aplikatu dira, anomaliak eta gorabeherak atzemateko.

h) Instalazioak, makinak eta lanabesak prest uzteko lanetan lagundu da, eta garbiketako eta mantentzeko lehen mailako lan arrunt ezarriak egin dira.

i) Sortzen diren hondakinak tratatzean nola jardun adierazten duten protokoloak -enpresak ezarriak- aplikatu dira.

4. Bezeroen errekerimenduei erantzuten die, behar den informazioa lortuta eta sortzen diren zalantzak argituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratu adeitsu eta atsegina izan da.

b) Bezeroa adeitasunez, errespetuz eta diskrezioz hartu da.

c) Bezeroen beharrei behar bezalako arreta jartzeko interesa azaldu da.

d) Informazioa argi eman da, era ordenatuan, egitura argia eta zehatza erabiliz.

e) Behar zen informazioa lortu da bezeroarengandik, komunikazioa bultzatuta, teknika eta jarrera egokiak erabilita.

f) Ebazpen errazeko galdera batzuei erantzun zaie, merkataritzako lexiko egokia erabiliz.

g) Erantzukizuna erakutsi da akatsak eta porrotak egin ondoren.

h) Bezeroari aukera ezberdinak eman zaizkio, erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean, eta egin beharreko lanen denbora eta baldintzak argi azaldu zaizkio, bai eta lor daitekeen aldaketaren norainokoa ere.

5. Enpresa prebentzioari eta laneko arriskuei buruz duen araudiarekin bat aritzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Une oro prebentzioari eta segurtasunari buruzko araudi orokorra bete da, baita enpresak ezarritakoak ere.

b) Lantokian norberaren jardun eremuan dauden arrisku faktoreak eta egoerak identifikatu dira.

c) Jarduerarekin ikusteko duten jarrerak hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuak gutxitzeko.

d) Lan desberdinetarako norbera babesteko ezarri den ekipoa erabili da.

e) Makinak, ekipoak eta instalazioak babesteko dispositiboak erabili dira jardueretan.

f) Prebentzio planaren arabera jokatu da.

g) Lan eremua arriskurik gabe, garbi eta ordenaturik atxiki da.

h) Energiaren kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien gutxituz lan egin da.

6. Arduraz jarduten du eta enpresako harreman tekniko-sozialen sisteman integratzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arretaz bete dira jasotzen diren jarraibideak.

b) Egiten duen lanaz arduratu da eta eraginkortasunez komunikatu da pertsona egokiarekin une bakoitzean.

c) Betekizun eta arau teknikoak bete dira, jardunbide profesionala erakutsi da eta lana arrazoizko denboran bukatu da.

d) Errespetua erakutsi da une oro ezarritako prozedurekiko eta arauekiko.

e) Ezarritako jarraibide eta prozedurekin bat antolatu da lana, lehentasunaren arabera bete dira eginkizunak eta esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko irizpideak erabili dira.

f) Norberaren jarduera gainerako langileekin koordinatu da, eta aurreikusi gabeko edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo gorabeheraren berri eman da.

g) Lanera puntualtasunez ailegatu da, ezarritako atsedenaldiak hartu dira eta lantokia ez da behar baino lehenago utzi, behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.

h) Beharrezko informazioa edo norberak lanean izan ditzakeen zalantzak egoki galdetu zaizkio arduradun hurrenari.

i) Lana nagusiek emandako aginduen arabera egin da, eta aldaketak edo iradokizunak behar den tokian eta maneran egin dira.

j) Aldaketak edo iradokizunak toki eta era egokietan.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA

3. ERANSKINA

4. ERANSKINA

IRAKASLEAK

IRAKASLEAK

5. ERANSKINA

IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK

IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK

A) Irakaslekuak.

Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak honako hauek dira:

-Erabilera anitzeko gela.

-Erreprografiako, inprimaketaondoko eta akaberen gela teknikoa.

B) Gutxieneko ekipamenduak.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web