(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

71/2014 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN SUKALDARITZAKO ETA JATETXEETAKO OINARRIZKO LANBIDE TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA

BON N.º 229 - 21/11/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA


  4. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK


Zioen azalpena

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak adierazten du helburu estrategikoetako bat dela lanbide ikaskuntzaren aukera indartzea norberaren garapen nahiarekin bat datorren aukera gisa, eta, gainera, sistemako gainerako ikasketei begira irekia izatea; horretarako, beste ekimen batzuen artean, oinarrizko lanbide titulu berria sortu da, horretatik erdi mailako lanbide heziketara pasatzeko bidea emanez.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomia premien arabera egokitzeko. Bestalde, helburu hauek ezartzen ditu: lanbide heziketaren eta hezkuntza sistemako gainerako ikasketen arteko mugigarritasuna arautu eta bideratzea, eta ikasketak goizegi utzi dituzten gazteei berriz ere hezkuntza sisteman sartzen laguntzeko neurriak hartzea.

Foru dekretu honen bidez, Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Curriculum honek otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren V. eranskina garatzen du. Dekretu horren bidez, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dira, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. Aipatu garapena eginen da Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen dizkion eskumenak erabiliz.

Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartu dira otsailaren 28ko 127/2014 Foru Dekretuaren II. kapituluan diseinuari buruz ezarritako jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Sukaldaritzako oinarrizko zereginak eta Jatetxeko eta ostatuko oinarrizko zereginak (otsailaren 1eko 295/2004 Errege Dekretua), Kualifikazio osatugabeak, Caterin zerbitzuko oinarrizko zereginak (abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua), Mantentze-lanetako eta barneko garraioko laguntza lanak elikagaien industrian (urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretua) eta Merkataritzako laguntza lanak (uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretua), hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, gehitu diren euskarri moduluekin batera, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa profesional horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, tituludun honek lan egin dezakeen lanbide inguruneari buruzko ohar batzuk ezarri dira, bai eta tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba ere.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena.

5. artikuluak Euskararen curriculum tratamendua jasotzen du berariaz, dagokion hizkuntza ereduaren arabera.

Curriculumaren diseinuan, ikaskuntza sistema problemak ebaztearen bidez indartu beharra azpimarratu da. Metodologia honen helburua da ikasleek zabalago lortzea beren garapen pertsonal eta profesionalerako garrantzi handikoak diren zenbait balio eta gaitasun; horretarako, proiektuen kudeaketa erabiltzen da, horrek ikaskuntzarako benetako ingurune bat ematen baitu, gaitasunak errazago berengana ditzaten.

Halaber, zikloko bi kurtsoetan ikasleen tutoretzarako eremuak sortu dira. Tutoreen lanak, ikasle bakoitzaren prestakuntza prozesuaz orientatzeaz gain, gaitasun pertsonalak, pertsonen artekoak eta sozialak eskuratzen lagunduko du. Eremu horretan lanbide orientazioari buruzko alderdiek ere tokia izan behar dute, eta ikasleek beren hezkuntza eta lanbide etorkizuna programatu eta kudeatu ahal izateko abilezia eta trebetasunak bultzatu behar ditu.

Metodologia hauen aplikazioa ahal den neurrian errazteko eta, betiere, curriculumak ikaskuntzaren testuinguru jakin batzuetara egokitu ahal izateko, kontuan izan behar da arau honen esparruan lanbide moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen dela zikloko bi kurtsoetan. Hortaz, foru dekretu honetan ezarritako curriculuma ematen duten ikastetxeek erreferentziazko sekuentziazio horretan aldaketa zehatzak aplikatzeko eskaera egiten ahalko dute eta, horretarako, bidezkoak diren arrazoiak eman beharko dituzte. Horri buruz ezartzen den arauaren mende egonen da aldaketa horien onespena.

4

Sarbideei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide titulua lortu ondoren, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua zehazten du, eta 9. artikuluak (3. eranskinean garaturik) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko loturak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

5

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 4. eta 5. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Ostalaritza eta Turismo lanbide arlokoa da.

2 artikulua. Identifikazioa.

Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbidea.

b) Maila: 1-Oinarrizko Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Ostalaritza eta Turismoa.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3.5.3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3 artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak, baita produkzio sistemari buruzko erreferentzia eta prospektiba ere, foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztuta daude.

4 artikulua . Curriculuma.

1. Heziketa ziklo honen helburu orokorrak eta hori osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. 2 A) eranskinean heziketa zikloaren helburu orokorrak zehazten dira eta lanbide moduluak, berriz, foru dekretu honen 2 B) eranskinean, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren V. eranskinaren 3.2 atalean ezarritakoarekin bat. Dekretu horrek Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu eta, horren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez.

3. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

4. Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II moduluek komunikazioaren eta gizarte zientzien multzoko gaitasunak garatzen dituzte, eta horietan irakasgai hauek sartzen dira: Gaztelania, Atzerriko Hizkuntza, Gizarte Zientziak eta, hala dagokionean, Euskara.

5. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5 artikulua. Euskararen tratamendua.

1. Euskara irakaskuntzako lehen hizkuntza denean (1H), ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluetan Gaztelaniari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta euskalkiak ezagutzeari dagokionez.

2. Euskara irakaskuntzako bigarren hizkuntza denean (2H) modulu hauen barnean, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluetan Ingelesari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta berariazko kultur edukiak ezagutzeari dagokionez.

3. Komunikazioa eta Gizartea I eta II moduluen garapenean ezartzen denaren ondorioetarako, kasu guztietan interpretatu behar da lehen hizkuntza (1H) irakaskuntza prozesua garatzeko erabiltzen dena dela eta ez, nahitaez, ikasleen ama hizkuntza.

6 artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

7 artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, betiere onarpenerako ezartzen diren baldintzetan. Gainera, titulu honek lehentasuna izanen du honako lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan onartzeko:

-Ostalaritza eta Turismoa.

-Elikagaien Industriak.

-Irudi Pertsonala.

8 artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

Baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

9 artikulua. Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko loturak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 3. eranskinean ageri dira.

10 artikulua . Irakasleak.

1. Multzo komunei lotutako moduluak honako hauek emanen dituzte:

a) Titulartasun publikoko ikastetxeetan, espezialitateren bateko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioek, dagokien multzo komuneko irakasgaietako edozein emateko gaituta badaude.

b) Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun publikokoetan, irakaskuntza hauek emateko baimenduta badaude, dagokien multzo komuneko irakasgaietakoren bat emateko indarra duen araudian ezarritako titulazioa eta baldintzak dituzten irakasleek.

2. Gainerako lanbide moduluetarako, kasuan kasuko lanbide moduluak emateko gaituta dauden sektore publikoko irakasleen espezialitateak 4 A) eranskinean azaltzen dira.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, titulartasun pribatuko ikastetxeetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 4 B) eranskinean azaltzen dira.

4. Lanbide moduluak irakasteko gaikuntza ematen duten titulazioak, titulartasun pribatuko ikastetxeetarako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetarako, 4 C) eranskinekoak dira.

11 artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren gutxieneko irakaslekuak eta ekipamenduak foru dekretu honen 5. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipoek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi ibiltzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena.-Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2014-2015 ikasturtetik aurrera ezarri ahal izanen du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Tituluaren gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra da sukaldaritzako prestakin errazak prestatzeko eta kontserbatzeko oinarrizko zereginak autonomiaz egitea, sukaldaritzako ekoizpenaren arloan, eta janariak eta edariak prestatu eta aurkeztea jatetxeetan eta catering establezimenduetan, ondoko hauek ere eginez: bezeroarentzako zerbitzu eta arretan laguntzea, ezarritako kalitate protokoloak jarraitzea, higienerako, lan arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea, erantzukizunez eta ekimen pertsonalez, eta ahoz eta idatziz komunikatuz gaztelaniaz eta, behar denean, hizkuntza koofizialean, baita atzerriko hizkuntza batean ere.

b) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Sukaldaritzako eta jatetxeetako lanbide titulu oinarrizkoan sartutako kualifikazioak eta gaitasun unitateak hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

HOT091-1 Sukaldeko oinarrizko zereginak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

-UCO255-1: janariak bildu, aurrez prestatu eta kontserbatzeko oinarrizko zereginak.

-UCO256-1: janariak prestatzen laguntzea eta plater errazak prestatu eta aurkeztea.

HOT092-1 Jatetxe eta ostatuko oinarrizko zereginak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

-UCO257-1: janarien eta edarien zerbitzuan laguntzea.

-UCO258-1: horniketako oinarrizko zereginak egitea, eta edari errazak eta janari lasterrak prestatu eta aurkeztea.

2.3.2. Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

HOT325-1 Cateringeko oinarrizko zereginak:

-UC1090-1: catering zerbitzuetatik heldu diren salgaiak jasotzeko eta garbitzeko zereginak gauzatzea.

INA173-1 Barneko garraioaren eta mantentze-lanen laguntza lanak elikagaien industrian:

-UC0546-1: garbiketa eta higiene orokorreko eragiketak egitea ekipo eta instalazioetan, bai eta ingurumenaren babesa sostengatzekoak ere elikagaien industrian, jasotako jarraibideen arabera.

COM412-1 Merkataritzako laguntza lanak:

-UC1329-1: Bezeroari arreta eta informazio eragilea ematea, egituratua eta protokoloaren araberakoa.

c) Lanbide gaitasunak, pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak.

1) Lehengaiak lortzeko, biltegiratzeko eta banatzeko oinarrizko eragiketak egitea egoera egokietan, erabili baino lehen, jasotako jarraibideen eta ezarritako protokoloen arabera.

2) Langunea puntuan jartzea: behar diren baliabideak prestatu eta materialak, tresnak, lanabesak eta ekipoa garbitzea, higieneari eta osasunari buruzko baldintza hoberenetan erabili ahal izateko.

3) Lehengaiei aplikatu behar zaizkien aurretiazko elaborazioko eta/edo lehengoratzeko oinarrizko prozesuak egitea, haien ezaugarrien arabera eta izan ditzaketen aplikazioei egokituta.

4) Sukaldaritzako teknika errazak aplikatzea oinarrizko platerak eta askotariko aplikazioak lortzeko, prozesuen estandarizazioa kontuan hartuta.

5) Sukaldaritzako elaborazio errazak bukatu eta aurkeztea, produktuen definizioaren eta haiek kontserbatzeko edo zerbitzatzeko protokoloen arabera.

6) Sukaldeko zerbitzuan laguntzea eta janarien eta edarien zerbitzuetan, jasotako jarraibideak eta gauzatzeko eremua kontuan hartuta.

7) Ontziratzeko eta/edo kontserbatzeko prozesuak egitea, haien kalitatatea zaintzeko eta elikadura-arriskuak saihesteko.

8) Aurrezerbitzuko eta/edo zerbitzuondoko zereginak gauzatzea zerbitzuak ekoizteko eta/edo emateko zereginak garatzeko, haiek gauzatzeko eremua eta prozesuen estandarizazioa kontuan hartuta.

9) Janarien eta edarien elaborazio errazak bukatu eta aurkeztea, produktuen definizioari, jasotako jarraibideei eta ezarritako protokoloei jarraikiz, haiek kontserbatzeko edo zerbitzatzeko.

10) Cateringa muntatzeko zerbitzuak prestatzea eta lehengaiak eta ekipoa banatzea, erabiltzeko edo kontserbatzeko.

11) Laguntzea bezeroari zerbitzatzeko eta arreta emateko zerbitzuetan, kontuan hartuta jasotako jarraibideak, egiteko eremua eta ezarritako arauak.

12) Bezeroek egindako iradokizunei eta erreklamazioei arreta ematea eta haiek komunikatzea bere arduraren eremuan, ezarritako ereduei jarraikiz.

13) Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten arazo aurreikusgarriak konpontzea, arrazonamendu zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte zientziek ematen dituzten elementuak erabiliz.

14) Modu osasungarrian jokatzea eguneroko bizitzako zenbait ingurunetan, betiere garapen pertsonal eta sozialari laguntzeari begira eta pertsonen osasunerako onak diren ohiturak eta eraginak aztertuz.

15) Ingurumena zaintzera bideratutako jarduketak baloratzea, eta eguneroko bizitzako jarduerek ingurumenaren orekan izan ditzaketen ondorioak bereiztea.

16) Autoikaskuntzarako informazioa lortzea eta besteei azaltzea, eta hori ingurune pertsonal, sozial edo profesionaleko zenbait alderditan erabiltzea, eskura dituen baliabideez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagozkienez baliaturik.

17) Errespetuz eta sentikortasunez jokatzea kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean, eta horiez gozatzeak aberastasun pertsonal eta soziala ekartzen duela konturatzea.

18) Argi, zehatz eta arin komunikatzea zenbait ingurune sozial edo profesionaletan eta eskura dituen baliabide, bide eta euskarri desberdinak erabiliz, gaztelaniaren eta, hala denean, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko hizkuntza baliabideak erabiliz eta egokituz.

19) Ohiko lan egoeretan eta ohiko egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzea atzerriko hizkuntzaren oinarrizko hizkuntza baliabideak erabiliz.

20) Azalpen errazak ematea gaur egungo gizarteetako gertakariei buruz, eskura duten informazio historiko eta geografikotik abiatuta.

21) Lan jardueran izaten diren aldaketa teknologikoen eta antolaketa aldaketen ondoriozko lan egoera berriei egokitzea, eskura dituzten prestakuntza eskaintzak erabiliz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez baliabideak lokalizatuz.

22) Beren mailari dagozkion zereginak betetzea autonomiaz eta erantzukizunez, esleitutako lanean kalitate eta efizientzia irizpideak erabiliz eta lan hori bakarka edo talde baten barnean eginez.

23) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsona guztien autonomia eta eskumena errespetatuz, eta egindako lanaren kalitatean lagunduz.

24) Lan jarduerak egitean arriskuen prebentziorako eta laneko segurtasunerako neurriak onartu eta betetzea, horrela kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihesteko.

25) Kalitatearen, denendako irisgarritasunaren eta denendako diseinuaren arauak betetzea, lanbide jardueran zerikusia duten neurrian.

26) Ekimenez eta arduraz jokatzea bere lanbide jarduerako prozedurak hautatzean.

27) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek besteren kontura egiten du bere jarduna ostalaritzako enpresa txiki, ertain eta handietan, jatetxeetan, ostatu, kafetegi eta janari prestatuetan espezializatutako dendetan eta elikagaiak biltegiratu, ontziratu eta banatzen dituzten enpresetan. Bere kontura ere ari daiteke ostalaritza eta sukaldaritza tradizionaleko, modernoko edo kolektiboko azpisektoreetako establezimendu txikietan.

Zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Sukaldeko urgazle edo laguntzailea.

-Produkzio unitateetako eta janarien eta edarien zerbitzuko ekonomatuko laguntzailea.

-Aretoko zerbitzariaren urgazlea edo laguntzailea.

-Ostatu-kafetegiko zerbitzariaren urgazlea edo laguntzailea.

-Tabernariaren urgazlea edo laguntzailea.

-Sukaldeko urgazle edo laguntzailea janari erraz eta lasterrak eskaintzen dituzten establezimenduetan (pintxoak, plater konbinatuak, beteak beste).

-Produkzio unitateetako eta janarien eta edarien zerbitzuko ekonomatuko laguntzailea.

b) Tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba.

Sukaldaritzan eta zerbitzuan egiten diren zereginekin lotutako jarduerak aldatzen ari dira kontsumitzaileen bizitza azturen arabera.

Espainia aspaldi turismoaren helburu izateak dakar espainiarren bizimodua aldatzea abiadura handian. Janariak etxetik kanpora kontsumitzean eragin duten faktore batzuk, besteak beste: emakumea soldatapeko lanean hasi da; pertsona bakarreko etxebizitzak ugaritu dira; lanpostuak etxetik urruti daude...

Sukaldaritza lasterreko eta modernoko kateak, jatetxe tematikoak edo “sukaldaritza berrikoak” eta taldeentzat egiten den sukaldaritza dira gehien hazi den azpisektorea eta uste da hurrengo urteetan ere hazkundeari eutsiko diotela. Aitzitik, merkatuaren arabera, jatetxe tradizionalak eta luxuzkoak ez atzera ez aurrera daude, eta “egile sukaldaritza” gorantza doa, baina motel.

Denbora laburrean zerbitzu bolumen handiak erabili behar izateak zuzen eragiten du ekoizpen tekniketan eta erabili beharreko tresneria berri espezializatuan.

Aurrekoaren ondorio gisa, sektoreak sukaldaritzako profesional asko eskatzen ditu, beharrezkoa da autoprestakuntzarako eta erantzukizunezko jarrerak edukitzea, hala segurtasunaren, higienearen eta kalitatearen garrantziari dagokionez, nola gero eta estandarizatuagoa dagoen antolaketa-ingurune batean lan egiteak dakartzan ondorioei dagokienez.

Atzerriko hizkuntzak jakiteak xehetasun garrantzitsua da, bezeroaren zerbitzuan ariko diren profesionalen prestakuntzan kontuan hartzekoa.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Garbitzeko eta mantentze-lanetarako materialen eta instalazioen aplikazioak eta baldintzak ezagutzea eta tresna bakoitzarekin lotzea, lanabesak eta ekipoa higiene eta osasun baldintzetan garbitzeko.

b) Sukaldaritzako lehengaiei egin behar zaizkien aurretiazko manipulazioak identifikatzea, salgaiak biltegiratzea, haien ezaugarriak eta izan ditzaketen aplikazioak ezagutuz, aurretiazko elaborazio eta/edo lehengoratze prozesuak egiteko.

c) Sukaldaritza teknika errazak aztertzea eta aplikaziorako egon daitezkeen estrategiak ezagutzea, oinarrizko platerak eta askotariko aplikazioak egiteko.

d) Sukaldaritzako elaborazio errazak bukatzeko eta aurkezteko prozedurak identifikatzea, azken produktuaren ezaugarriekin lotuz, prestakinen dekorazioa/bukaera egiteko.

e) Sukaldaritzako teknikak aztertzea, bezeroa asebetetzeko ezarritako prozesuekin lotuz, zerbitzua ematen laguntzeko.

f) Kontserbatzeko eta ontziratzeko metodoak eta ekipoak bereiztea, sukaldaritzako jenero eta prestakin bakoitzaren ezaugarrietarako egokiak diren baloratuz, ontziratze eta/edo kontserbatze prozesuak egiteko.

g) Janarien eta edarien zerbitzu motak ezaugarritzea, ezarritako prozesuekin eta bezero motarekin lotuz, zerbitzuan lankidetzan aritzeko.

h) Sukaldaritzako platerak eta erantsitako teknikak bereiztea (ostatu-jatetxekoak eta catering zerbitzuetakoak), haiek prestatzeko eta kontserbatzeko protokoloak aplikatuz, prestakin errazak prestatzeko eta aurkezteko.

i) Bezeroari zerbitzatzeko eta arreta emateko jarduerak ezaugarritzea, protokolo arauak aplikatuz egoeraren eta jasotako jarraibideen arabera, bezeroarentzako zerbitzuetan laguntzeko.

j) Bezeroen iruzkin eta erreklamazioei arreta emateko prozedura aztertzea, arretan zerikusia duten testuinguruak eta erantzukizunak ezagutuz, kexak eta iradokizunak jakinarazteko.

k) Ingurune naturalean izaten diren gertakariak ulertzea ezagutza zientifikoa jakintza integratu baten moduan erabiliz; halaber, ezagutzaren eta esperientziaren eremuetan oinarrizko arazoak identifikatu eta konpontzeko metodoak ezagutu eta aplikatzea.

l) Trebetasunak garatzea arazoak formulatu, planteatu, interpretatu eta konpontzeko; kalkulu matematikoaren arrazonamendua aplikatzea gizartean eta lan ingurunean moldatzeko, eta bere baliabide ekonomikoak kudeatzea.

m) Giza gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak identifikatu eta ulertzea eta horiek norberaren eta taldearen osasunarekin lotzea; gainera, higienea eta osasuna baloratzea bizitzan ohitura osasungarriak garatu eta finkatzeko, zein ingurunetan dauden kontuan hartuta.

n) Natur ondarearen zaintzarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta izaki bizidunen eta natur ingurunearen arteko elkarreragina ulertzea, horrela gizakien ekintzak ingurumenaren orekan dituen ondorioak baloratu ahal izateko.

ñ) Informazio iturrien oinarrizko trebetasunak garatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikuspegi kritikoz erabiltzea, ingurune pertsonal, sozial edo profesionalean informazioa lortu eta jakinarazteko.

o) Kultur eta arte ekoizpenen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, haien elementuak aztertzeko oinarrizko teknikak aplikatuz, errespetuz eta sentikortasunez jokatzeko kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean.

p) Hizkuntz trebetasun eta abileziak garatu eta finkatzea eta eskatzen den zehaztasun, argitasun eta arintasun maila lortzea, gaztelaniari eta, hala denean, hizkuntza koofizialari buruzko ezagutzak erabiliz gizarte ingurunean, eguneroko bizitzan eta lan jardueran komunikatzeko.

q) Atzerriko hizkuntzan oinarrizko hizkuntz trebetasunak garatzea, ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko eguneroko bizitzan eta lan jardueran ohikoak eta aurreikusgarriak diren egoeretan.

r) Gaur egungo gertakarien arrazoiak eta ezaugarriak ezagutzea, baita bilakaera historikoari eta banaketa geografikoari dagozkionak ere, gaur egungo gizarteen ezaugarriak azaltzeko.

s) Printzipio demokratikoetan oinarritutako balioak eta jokaerak garatzea, eta ohiko harreman sozialetan eta gatazken konponbide baketsuan aplikatzea.

t) Prestakuntzarako dauden baliabideak eta eskaintzak alderatu eta hautatzea bizitzan zehar eginen den ikaskuntzarako, horrela lan egoera berriei eta egoera pertsonal berriei egokitzeko.

u) Ekimena, sormena eta joera ekintzailea garatzea, baita norberarengan konfiantza izatea, parte-hartzea eta ikuspegi kritikoa ere, egoerak eta gorabeherak konpondu ahal izateko bai lan jardueran bai eremu pertsonalean.

v) Lanak taldean egitea, nork bere betebeharrak hartuz, besteak errespetatuz eta beraiekin elkarlanean arituz, baita besteekiko tolerantziaz eta errespetuz ere, zereginak eraginkortasunez egiteko eta garapen pertsonalerako lagungarri izateko.

w) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informatzeko, komunikatzeko, ikasteko eta laneko zereginak errazteko.

x) Laneko eta ingurumeneko arriskuak lan jarduerarekin erlazionatzea, norbera babesteko behar diren prebentzio neurriak erabiltzeko xedez, eta beste pertsonei eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

y) Bere lanbide jarduerako teknikak garatzea lanaren eraginkortasuna eta kalitatea ziurtatuz eta, bidezkoa bada, laneko jardueretan hobekuntzak proposatzea.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege esparrua kontuan izanda, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Sukaldaritzako eta jatetxeetako oinarrizko lanbide tituluko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

KURTSOA

3034

Aurretiazko elaboraziorako oinarrizko teknikak

160

5

1.a

3035

Sukaldaritzako ekoizpenerako oinarrizko prozesuak

160

5

1.a

3036

Lehengaien hornidura eta kontserbazioa, eta higienea manipulatzean.

100

3

1.a

3037

Zerbitzurako oinarrizko teknikak

130

4

1.a

3009

Zientzia aplikatuak I

190

6

1.a

3011

Komunikazioa eta gizartea I

190

6

1.a

Tutoretza

30

1

1.a

3005

Bezeroarentzako arreta

100

4

2.a

3038

Janariak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak

190

7

2.a

3039

Taldeentzako eta cateringerako materialak prestatzea eta muntatzea

160

6

2.a

3042

Zientzia aplikatuak II

160

6

2.a

3012

Komunikazioa eta gizartea II

160

6

2.a

Tutoretza

30

1

2.a

3041

Prestakuntza lantokietan

240

2.a

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Aurretiazko elaboraziorako oinarrizko teknikak.

Kodea: 3034.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lehengaiak bildu eta banatzen ditu, ekoizpenaren antzeko dokumentuak eta jasotako jarraibideak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuratzearekin zerikusia duten agiriak ezagutu eta interpretatu dira.

b) Jasotako jarraibideak zuzentasunez interpretatu dira.

c) Eskabide orria bete da aldez aurretik ezarritako arauekin.

d) Produktuak hautatu dira, haiek kontsumitzeko lehentasuna kontuan harturik.

e) Eskatutako kopurua eta kalitatea jaso direla egiaztatu da.

f) Lehengaiak languneetara eraman dira ezarritako prozedurei jarraikiz.

g) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

2. Makineria, ontziteria, tresna eta erremintak prestatzen ditu, haien oinarrizko aplikazioak eta funtzionamendua lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sukaldaritzako ekoizpenarekin lotutako makinen, ontziteriaren, tresnen eta erreminten ezaugarriak deskribatu dira.

b) Makinen, ontziteriaren, tresnen eta erreminten aplikazioak ezagutu dira.

c) Makinak abiarazteko eragiketak egin dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.

d) Makina, ontzi, tresna eta erremintak prestatu eta mantentzeko eragiketak egin dira.

e) Segurtasun eta prebentzio baldintzak egiaztatu dira prestatzeko zereginetan.

f) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

3. Manipulazioko aurretiazko lanak egiten ditu, garbitzeko eta mozteko oinarrizko prozedurak identifikatuz eta aplikatuz, ezarritako arauekin eta jasotako jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak garbitzeko eta aurretiaz prestatzeko beharrak identifikatu dira.

b) Oinarrizko teknikak lehengaien berezitasunekin, gerora izan ditzaketen aplikazioekin eta beharrezkoak diren ekipo, tresna eta/edo erremintekin erlazionatu dira.

c) Ebaki aurretik prestatzeko eta garbitzeko lanak egin dira, ekipoak, tresnak eta/edo erremintak behar bezala erabiliz eta ezarritako prozedurei jarraikiz.

d) Tresna eta erremintak maneiatzean, segurtasun neurriak errespetatu dira.

e) Oinarrizko ebaketak deskribatu dira eta horiek lehengaietan dituzten aplikazioak identifikatu dira.

f) Oinarrizko ebaketa teknikak erabili dira ezarritako prozedurei jarraikiz.

g) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, lehengaien beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

h) Lan guztiak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

4. Berariazko ebaketak eta pieza izendunak egin eta lortzen ditu, eta lehengaiei dagozkien teknika eta prozedura egokiak identifikatzen eta aplikatzen, ezarritako arauekin eta jasotako jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarrizko teknikak lehengaien berezitasunekin, gerora izan ditzaketen aplikazioekin eta beharrezkoak diren ekipo, tresna eta/edo erremintekin erlazionatu dira.

b) Ebaki aurretik pisatzeko, prestatzeko eta garbitzeko lanak egin dira, ekipoak, tresnak eta/edo erremintak behar bezala erabiliz.

c) Erremintak eta makinak maneiatzean, segurtasun-arauak errespetatu dira.

d) Piezak eta berariazko ebaketak ezaugarritu dira, eta horiek lehengaietan izan ditzaketen aplikazioak identifikatu eta lotu dira.

e) Piezak eta/edo berariazko ebaketak lortzeko oinarrizko teknikak erabili dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.

f) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, lehengaien beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

g) Lan guztiak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

5. Lehengaiak lehengoratzen ditu, haien ezaugarrien araberako teknikak identifikatuz eta erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengoratzeko beharra izan dezaketen sukaldaritzako lehengaiak identifikatu dira.

b) Sukaldaritzako lehengaiak lehengoratzeko tekniken ezaugarriak zehaztu dira.

c) Lehengoratzeko teknikak aplikatzeko ekipo eta prozedura egokiak identifikatu eta hautatu dira.

d) Lehengoratzeko teknikak gauzatu dira, ezarritako prozedurekin eta jasotako jarraibideekin bat.

e) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta ingurumena babesteari buruzkoak.

Edukiak.

Sukaldaritzan eta gozogintzan erabiltzeko lehengaiak eskuratzea eta banatzea:

-Hornikuntzarekin lotutako dokumentuak.

-Jeneroen barne hornikuntzaren eta banaketaren prozesuak.

-Prebentzioko eta segurtasuneko neurriak.

-Tratamendua eta kontserbazioa.

Makinak, ontziteria, tresnak eta erremintak prestatzea:

-Sukaldaritzako ekipoen sailkapena.

-Altzari, ekipo, makina eta lanabesek izan behar dituzten segurtasun baldintza bereziak.

Sukaldaritzako eta gozogintzako oinarrizko makinak eta ekipoak:

-Deskribapena eta sailkapena.

-Kokapena eta banaketa.

-Erabilerarako eta mantentze-lanetarako prozedurak.

-Lanabesen eta makinen erabilpena: prebentzioko eta segurtasuneko neurriak.

Ontziteria, tresnak eta lanabesak:

-Sukaldaritzako ontziteriaren, tresnen eta lanabesen deskribapena eta sailkapena.

-Erabilerarako, aplikaziorako eta mantentze-lanetarako prozedurak.

-Sukaldaritzako uniformeak: motak, egokitzapena eta arautegia.

-Sukaldaritzako ontziteria, tresnak eta lanabesak garbitzeko eta kontserbatzeko neurriak.

Lehengaiak manipulatzeko aurretiazko lanak egitea.

-Oinarrizko tratamenduak.

-Sukaldaritzako jeneroak ebaki eta/edo anoetan banatu aurretik, garbitzea eta prestatzea.

-Manipulazioaren faseak, prozedurak eta funtsezko puntuak.

-Lehengai batzuetarako berariazko tratamenduak.

-Oinarrizko ebaketak. Deskribapena, formatuak eta aplikazioak.

-Sukaldaritzako jeneroei oinarrizko ebaketak egiteko prozedurak.

-Kontserbatzeko tarteko prozedurak.

-Prebentzioko eta segurtasuneko neurriak.

Berariazko ebaketak eta pieza izendunak egin eta lortzea:

Berariazko ebaketak eta pieza izendunak:

-Sukaldaritzako jeneroei berariazko ebaketak egiteko oinarrizko prozedurak.

-Izen berekia duten piezak lortzeko prozedurak.

-Kontserbatzeko tarteko prozedurak.

-Prebentzioko eta segurtasuneko neurriak.

Lehengaiak lehengoratzea:

-Lehengoratzeko tekniken deskribapena eta ezaugarriak.

-Lehengoratzeko oinarrizko teknikak gauzatzeko prozedurak.

-Garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta ingurumena babesteari buruzkoak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza dakar sukaldaritzan eta gozogintzan erabiltzen diren lehengaiak eskuratzeko eta banatzeko, bai eta languneak prestatzeko eta sukaldaritzako janarien prestakinak eta lehengoratzeko lanak egiteko ere.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

--Sukaldaritzako makina, ontziteria, tresna eta lanabesen deskribapena, prestakuntza eta erabilera.

-Lehengaien aurretiazko elaboraziorako faseak sukaldaritzan, haien oinarrizko tratamenduak barne.

-Jenero gordin, erdi-prestatu eta prestatuen lehengoratze, ontziratze eta kontserbazio prozesuak egitea.

Lanbide modulua: Sukaldaritzako ekoizpenerako oinarrizko prozesuak.

Kodea: 3035.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Egosteko oinarrizko teknikak gauzatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaiarekin lotutako lanbide terminologia interpretatu da.

b) Egosteko teknikak deskribatu eta sailkatu dira.

c) Egosteko teknikak identifikatu dira eta hainbat jenerori aplikatzeko aukerekin erlazionatu dira.

d) Egosteko teknikak garatu aurreko beharrak aipatu eta zehaztu dira.

e) Teknika bakoitza aplikatzeko fase eta modu bereizgarriak identifikatu dira.

f) Egosteko teknikak gauzatu dira, ezarritako prozedurei jarraituz.

g) Lortutako emaitzen arabera egon daitezkeen hautabideak bereizi dira.

h) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, lehengaien beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

i) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak.

2. Aplikazio anitzeko prestakin oinarrizkoak gauzatzen ditu, prozedurak ezagutuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aplikazio anitzeko prestakin oinarrizkoak deskribatu eta sailkatu dira, bai eta haien aplikazioak ere.

b) Funtsak, saltsak eta aplikazio anitzeko prestakin oinarrizkoak egiteko prozedurak garatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu da.

c) Aplikazio anitzeko prestakin oinarrizkoak lortzeko prozedurak egin dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.

d) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

e) Kontserbatzeko edo mantentzeko tarteko prozedurak zehaztu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

f) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

3. Plater erraz batzuk prestatzen ditu, eta zenbait prozedura identifikatzen eta aplikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasotako informazioa behar bezala interpretatu da.

b) Elaborazioak garaiz eta taxuz garatzeko beharrezkoak diren faseak antolatzeko eta sekuentziatzeko lanak egin dira.

c) Zereginei ekin aurretik beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu du.

d) Sukaldaritzako oinarrizko elaborazioak lortzeko lanak ezarritako prozedurei jarraikiz egin dira.

e) Garbitasunari eta osasunari buruzko arauak kontuan hartuz egin dira lanak.

f) Lantokia garbi eta ordenatuta atxiki da prozesu guztian.

g) Teknikaren erabilera justifikatu da, landu behar den janariaren arabera.

h) Kontserbatzeko tarteko prozedurak zehaztu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

i) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

j) Zeregin guztietan laneko segurtasunari buruzko araudia kontuan hartu da.

4. Oinarrizko hornigaiak eta apaingarriak egiten ditu, eta elaborazio motarekin eta aurkezteko moduarekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornigai eta dekorazio errazak eta izan ditzaketen aplikazioak deskribatu eta sailkatu dira.

b) Hornigaiak eta dekorazioak zehaztu dira, bakoitza osagarritzat duen elaborazioari egokituz.

c) Zereginei ekin aurretik beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu du.

d) Hornigaiak eta dekorazioak ezarritako prozedurei jarraikiz egin dira.

e) Kontserbatzeko edo mantentzeko tarteko prozedurak zehaztu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

f) Lanak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

g) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

5. Akabera eta aurkezpen errazak egiten ditu, eta horien garrantzia elaborazioen azken emaitzarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elaborazioa osatzen duten elementu guztiak eskura daudela egiaztatu da.

b) Elaborazioaren elementuak irizpide estetikoei, jasotako jarraibideei edo ezarritako prozedurei jarraikiz antolatu dira.

c) Produktu erdilanduak eta/edo burutuak ontziratzeko eta kontserbatzeko beharrezkoak diren teknikak identifikatu, lotu eta aplikatu dira, ezarritako prozedurei jarraituz.

d) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

e) Lanak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

f) Lan guztietan kontuan hartu dira laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

6. Laguntzen du sukaldaritzako prestakin konplexuetan eta zerbitzuetan eta baloratzen ditu horien ondorioak azken emaitzetan eta bezeroaren asebetetasunean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzu motak eta haien ezaugarriak identifikatu dira.

b) Zerbitzatzeko baldintza hoberenetan, jasotako jarraibideei edo ezarritako prozedurei jarraikiz eduki dira produktuak.

c) Zerbitzua emateko beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu da.

d) Zerbitzu eskaerarekin loturiko dokumentazioa eta jarraibideak interpretatu dira.

e) Zerbitzuan laguntza eman da nahitaez gauzatu beharreko prestakinak egiterakoan, ezarritako prozedurei jarraikiz.

f) Garbitasunari eta osasunari buruzko arauak kontuan hartuz egin dira lanak.

g) Prestakinaren osagarrien antolaketan ezarritako jarraibideak edo arauak kontuan hartuz lagundu da.

h) Lan guztietan kontuan hartu da laneko segurtasunari buruzko araudia.

Edukiak.

Egosteko oinarrizko teknikak gauzatzea:

-Lanbideko terminologia.

-Egosteko teknikak. Deskribapena, azterketa, sailkapena eta aplikazioak.

-Teknikak gauzatzeko prozedurak.

-Teknika bakoitza gauzatzeko faseak eta gako-puntuak, emaitzen kontrola.

-Laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

Aplikazio anitzeko prestakin oinarrizkoak egitea:

-Aplikazio anitzeko prestakin oinarrizkoak. Deskribapena, azterketa, sailkapenak eta aplikazioak.

-Funtsak eta saltsak egiteko modu ezberdinak.

-Prestakin bakoitza gauzatzeko faseak, emaitzen kontrola.

-Higiene eta osasun arloko araudia.

-Prestakinak errazak prestatzea:

-Sukaldaritzan ekoizpenarekin lotutako dokumentuak. Besteak beste, errezetak, fitxa teknikoak. Deskribapena. Barneko informazioaren interpretazioa.

-Gozogintzako oinarrizko produktuak egitea.

-Egiteko faseen antolaketa eta sekuentziazioa.

-Lehengaien ezaugarriei egokitutako tekniken aplikazioa.

-Teknika bakoitza gauzatzeko faseak eta gako-puntuak, emaitzen kontrola eta erkaketa.

Oinarrizko hornigaiak eta apaingarriak egitea:

-Hornigaiak eta apaingarriak. Deskribapena, helburua, motak, azterketa eta aplikazioak.

-Hornigai klasikoak. Izendapenak eta osagaiak. Aplikazioak.

-Zenbait hornigai eta apaingarri egiteko prozedurak.

-Postreak egitea eta aurkeztea sukaldaritzan.

-Izozkiak egitea eta aurkeztea.

-Prestakin bakoitza gauzatzeko faseak, emaitzen kontrola.

-Higiene eta osasun arloko araudia.

Akabera eta aurkezpen errazak egitea:

-Apaintzeko eta aurkezteko arauak. Bolumena, kolorea, saltsa, testura, simetria, besteak beste.

-Bukatzeko eta aurkezteko oinarrizko prozesuak gauzatzea. Gako-puntuak eta emaitzen kontrola.

-Gozogintzako eta pastelgintzako produktuen aurkezpena eta dekorazioa.

-Higiene eta osasun arloko araudia.

Laguntza sukaldaritzako lan konplexuetan eta zerbitzuan:

-Zerbitzua sukaldaritzan. Deskribapena, motak eta antolaketan izan daitezkeen aldagaiak.

-Zerbitzuei ekin aurreko zereginak sukaldaritzan. Mise en place.

-Zerbitzuekin lotutako dokumentazioa.

-Sukaldaritzako zerbitzua egin bitartean hura koordinatzea.

-Zerbitzuari dagozkion laguntza prozesuak gauzatzea.

-Zerbitzu amaierako lanak.

-Higiene eta osasun arloko araudia.

-Laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek behar den prestakuntza ematen du lehengaiei egosteko teknikak aplikatzeko eginkizunak betetzeko, identifikatuz eta kontrolatuz teknika horiek elikagaietan dituzten eraginak; aplikazio askoren oinarrizko elaborazioekin lotutako prozeduren garapena; sukaldaritzako prestakin errazen prestaketa, aurkezpena eta kontserbazioa eta laguntza ematea sukaldeko lanetan.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Egosteko teknikak gauzatzea bere prozedura, fase eta gako-puntuekin.

-Aplikazio anitzeko prestakin oinarrizkoak gauzatzea, barne hartuta funtsak, saltsak eta hornigaiak, besteak beste.

-Sukaldaritzako prestakin errazen prestaketa ezarritako jarraibideei eta prozedurei jarraikiz.

-Plater eta sukaldaritzako beste aurkezpen errazak bukatzea eta apaintzea.

-Sukaldaritzako zerbitzuetan laguntzea, aurrezerbitzutik zerbitzua eman ondoreko lanetara.

Lanbide modulua: Lehengaien hornidura eta kontserbazioa, eta higienea manipulatzean.

Kodea: 3036.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Tresnak, ekipoak eta instalazioak garbitzea edota desinfektatzea, eta horrek produktuen higienean eta osasungarritasunean duen eragina baloratzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak manipulatzeko ekipo, tresna eta instalazioek bete behar dituzten higiene eta osasun baldintzak identifikatu dira.

b) Garbiketa/desinfekzio desegokiak produktuen kaltegabetasunean eta kontsumitzaileen segurtasunean dituen ondorioak ebaluatu dira.

c) Garbitzeko eta desinfektatzeko (G+D) prozedurak, maiztasunak eta ekipoak deskribatu dira.

d) Eskatutako garbiketa edo desinfekzio mailari dagozkion kontrol parametroak deskribatu dira.

e) Arratoi-garbiketarako, intsektu-garbiketarako eta desinfekziorako tratamenduak (DDD deritzenak) ezagutu dira.

f) Elikagaiak manipulatzeko unitate bateko hondakinak jaso eta kanporatzeko prozedurak deskribatu dira.

g) Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak eta DDD tratamenduetan erabiltzen direnak sailkatu dira, baita horiek guztiak erabiltzeko baldintzak ere.

h) Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak eta DDD tratamenduetakoak manipulatzearekin lotutako arriskuak ebaluatu dira.

2. Higiene jardunbide onak aplikatzea eta higiene ohitura txarrekin lotutako arriskuak ebaluatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Higiene jardunbideekin lotuta dauden nahitaezko higiene eta osasun arauak ezagutzea.

b) Ohitura txarrekin lotutako osasunaren kontrako arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak identifikatzea.

c) Elikagaiak manipulatzearekin lotutako higiene pertsonaleko neurriak identifikatzea.

d) Elikagaietan kutsadura eragin dezaketen portaera edo jokabide guztiak ezagutzea.

e) Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak zehaztea.

f) Laneko arropa guztiak eta horiek garbi edukitzeko baldintzak ezagutu dira.

g) Manipulatzailea ebakietatik, erreduretatik edo zaurietatik babesteko bitartekoak identifikatu dira.

3. Elikagaiak manipulatzeko jardunbide egokiak aplikatzea, eta horiek produktuen higienearekin eta osasungarritasunarekin erlazionatzea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manipulatzeko jardunbideekin zerikusia duten nahitaezko higiene eta osasun arauak ezagutzea.

b) Jatorria elikagaietan duten arrisku eta toxiinfekzio nagusiak sailkatu eta deskribatu dira eta agente eragileekin erlazionatu.

c) Elikagaiak gaizki manipulatzeak kontsumitzaileen osasunean duen eraginaren berri edukitzea.

d) Elikagaien alterazio nagusiak deskribatzea.

e) Elikagaiak kontserbatzeko metodoak deskribatzea.

f) Lehengaien edo produktu erdilanduen eta prozesatutako produktuen arteko kontaktua eragoztea.

g) Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak identifikatzea.

h) Alergenorik gabeko produktuetan halakorik agertzea eragoztea.

i) Elikagaien alorreko alerten aurrean jarduteko prozedurak ezagutzea.

4. Baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen ditu eta elkartutako ingurumen etekinak ebaluatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baliabide bakoitzaren kontsumoa erlazionatzea ingurumenean duen eraginarekin.

b) Kontsumoa gutxitzeak ingurumenaren babesari ekartzen dizkion onurak zehaztea.

c) Baliabideak berrerabiltzeak ingurumenari dakarzkion onurak deskribatu dira.

d) Ingurumenari kalte gutxien eragiten dioten energiak edota baliabideak ezagutzea.

e) Energia eta elikagaien industrian erabiltzen diren baliabideak aurrezteko metodoak azaltzea.

f) Baliabideen kontsumoarekin zerikusia duten akatsak eta haiek zuzentzeko ekintzak identifikatzea.

5. Hondakinak gaika biltzea eta horrek osasunean eta ingurumenean nolako ondorioak dituen jakitea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sortutako hondakin motak jatorriaren, egoeraren eta birziklatzeko, arazteko edo tratatzeko beharraren arabera identifikatzea eta sailkatzea.

b) Hondakinek, kutsatzaileek eta elikagaien industriak sortutako bestelako eraginek ingurumenean dituzten ondorioak ezagutzea.

c) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko teknikak deskribatzea.

d) Hondakinekin, isurketekin edo emisioekin zerikusia duten elikagaien produkzio prozesuetan ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten parametroak ezagutzea.

e) Ingurumena babesteko hartutako neurriak garrantziaren arabera ordenatuta ezartzea.

f) Hondakinen kudeaketari loturik gertatzen diren akatsak eta horiek zuzentzeko ekintzak identifikatu dira.

6. Jenero gordin, erdi-prestatu eta prestatuak ontziratzen eta kontserbatzen ditu, produktuen beharren metodoa aplikatuz eta lotuz, jasotako jarraibideei eta ezarritako arauei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ontziratzeko eta kontserbatzeko metodoak eta bakoitzari lotutako ekipoak deskribatu dira.

b) Sukaldaritzako lehengaiak ontziratzeko eta kontserbatzeko beharrak metodo eta ekipoekin erlazionatu dira.

c) Ontziratzeko eta kontserbatzeko oinarrizko teknikak gauzatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.

d) Lanak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

e) Jeneroak erabili/kontsumitu arte edo azken xedera iritsi arte kontserbatzeko leku egokiak zein diren zehaztu da.

f) Lan guztietan kontuan hartu dira laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

7. Lehengaiak biltzen ditu, eta haien ezaugarriak eta kontserbazio beharrak identifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hartutako jarraibideak eta lehengaiak jasotzearekin lotutako dokumentazioa interpretatu dira.

b) Lehengaiak eta haien ezaugarriak ezagutu dira.

c) Produktuen etiketak interpretatu dira.

d) Eskatutako kopurua eta kalitatea jaso direla egiaztatu da.

e) Lehengaiak kontserbatzeko beharrak identifikatu dira.

f) Kontserbatzeko leku egokian biltegiratu dira lehengaiak, kontuan hartuz ezarritako arauak eta jasotako jarraibideak.

g) Kontsumitzeko lehentasunaren arabera kokatu dira lehengaiak.

h) Biltegia ordenatuta eta garbi mantendu da.

Edukiak.

Tresnak, ekipoak eta instalazioak garbitzea eta desinfektatzea:

-Garbiketa: mailak eta kontzeptuak.

-Tresnen, ekipoen eta instalazioen garbiketari buruzko legeria eta betekizunak.

-Garbitu eta desinfektatzeko edo intsektuak eta arratoiak hiltzeko jarduera desegokiekin lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Garbitzeko prozesuak eta produktuak.

Higieneko jardunbide egokiak:

-Jarduerari aplikatu behar zaion higieneari buruzko araudi orokorra.

-Garbiketa eta desinfekzioa.

-Elikagaien kutsadurak eta alterazioak manipulatzaileen ohitura desegokien ondorioz.

-Higieneko Jardunbide Egokien Gidak (HJEG).

-Segurtasuneko langileen uniformetasuna eta ekipamendua. Ezaugarriak.

-Autokontrola. Arriskuen eta kontrolgune kritikoen azterketarako sistemak AKKA.

Elikagaiak manipulatzeko jardunbide egokiak aplikatzea:

-Elikagaiak manipulatzeko araudi orokorra.

-Elikagaien alterazioa eta kutsadura, manipulatzeko jardunbide desegokien ondorioz.

-Elikagaiak manipulatzeko jardunbide desegokiei lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

Kontsumoak txikitzea ondoko hauetan:

-Elikagaien industrietako baliabideen erabilerak ingurumenean sortutako eragina.

-GBBen kontzeptua: gutxitu, berrerabili eta birziklatu.

-Baliabideen kontsumoa gutxitzeko metodoak.

Hondakinak biltzea:

-Ingurumen arloko legeria.

-Elikagaien industrian sortzen diren hondakinen eta horiek ingurumenean duten eraginaren deskribapena.

-Hondakinak biltzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko teknikak.

-Elikagaien produkzioan ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten parametroak.

Jenero gordin, erdi-prestatu eta prestatuen ontziratzea eta kontserbazioa.

-Sistemak eta metodoak.

-Ontziratzeko eta kontserbatzeko sistemen eta metodoen deskribapena eta ezaugarriak.

-Metodo bakoitzari atxikitako ekipoak.

-Ontziratzeko eta kontserbatzeko oinarrizko teknikak gauzatzeko prozedurak.

-Ontziratzeko eta kontserbatzeko teknikak garatzeko faseak eta gako-puntuak.

Lehengaiak jasotzea:

-Lehengaiak.

-Deskribapena, ezaugarriak, sailkapenak eta aplikazioak.

-Merkataritza kategoriak eta etiketak.

-Merkataritzako aurkezpenak.

-Laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

-Higieneari eta osasunari buruzko legeria.

-Ekonomatua eta ardandegia:

-Deskribapena eta ezaugarriak.

-Salgaien sailkapena eta banaketa, biltegiratzearen eta kontsumoaren arabera.

-Harrera zereginekin zerikusia duten agiriak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetako prestakuntza beharrezkoa da ondoko hauetarako: garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta ingurumena babestekoak ezagutu, baloratu eta aplikatzeko; orobat, ekoizpen espazio, ekipamendu, lehengai eta elikagaien manipulatzaileekin lotura dutenak, baita lehengaiak jaso, haien ezaugarriak zehaztu eta kontserbatzearekin ere.

Lanbide modulu honen ezaugarriengatik begibistakoa da bere zeharkotasuna Sukaldeko laguntzailearen hasierako lanbide kualifikazioko programaren gainerako lanbide moduluekin, edukiei dagokienez.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Tresnak, ekipoak eta instalazioak garbitzea eta desinfektatzea, prozedurak, legeria eta horiekin loturiko arriskuak.

-Higieneko jardunbide egokiak, jarduerari aplika dakiokeen higieneari buruzko arautegia eta elikagaien aldaketak eta kutsadura, manipulatzaileen ohitura desegokiengatik.

-Higieneko praktika zuzenen gida eta jardunbide egokiak aplikatzea elikagaien manipulazioan.

-Ingurumenean eragina duten kontsumoak gutxitzea, hondakinak biltzea, berrerabiltzea eta erreziklatzea.

-Lehengaiak jaso, biltegiratu eta kontserbatzea sukaldaritzan.

Lanbide modulua: Zerbitzurako oinarrizko teknikak.

Kodea: 3037.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Jeneroak eta materialak eskuratu eta jatetxearen eremuan banatzen ditu, eta barne horniduraren eta jasotako jarraibideen antzeko dokumentuak interpretatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuratzearekin zerikusia duten agiriak eta jasotako jarraibideak zuzentasunez ezagutu eta interpretatu dira.

b) Eskabide orria bete da aldez aurretik ezarritako arauekin.

c) Eskatutakoa eta jasotakoa aztertu da kuantitatiboki eta kualitatiboki.

d) Jeneroak eta materialak lantokietara eraman dira ezarritako prozedurei jarraikiz.

e) Jeneroak eta materialak leku egokietan banatu dira begiraturik kontserbazio eta kokapen beharrak, ezarritako arauak eta jasotako jarraibideak kontuan hartuz.

f) Lanak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

2. Jatetxe guneko ekipoak, lanabesak eta ontziteria prestatzen ditu, eta haien oinarrizko aplikazioak eta/edo funtzionamendua ezagutzen eta lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaiak eta edariak kontsumitzeko guneko ekipoak, lanabesak eta tresnak deskribatu eta zehaztu dira.

b) Jatetxearen guneko ekipo, lanabes eta tresnen aplikazioak ezagutu dira.

c) Ekipoak martxan jarri dira zenbait aldiz eta egiaztatu da egokiak direla eta gai direla ondoren ere erabiltzeko, ezarritako arauak eta jasotako jarraibideak kontuan hartuz.

d) Jatetxearen guneko ekipo, lanabes eta tresnen mantentze-lanak egin dira, eta zerbitzua ematerakoan erabiltzeko baldintzetan eduki, ezarritako prozedurei jarraikiz.

e) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko arriskuak prebenitzeari buruzkoak.

3. Aurrezerbitzuko zereginak gauzatzen ditu, eta zerbitzu mota ezberdinak garatu baino lehen oinarrizko prozedura eta teknikak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrezerbitzuko zeregin garrantzitsuenak deskribatu eta zehaztu dira, haien motak eta gauzatzeko eremua kontuan hartuz.

b) Aurrezerbitzuko zereginak lotu dira haien ondoko berezitasunekin eta funtzionalitatearekin, garatu behar den zerbitzuaren arabera.

c) Teknikak garatu aurreko beharrak aipatu eta zehaztu dira.

d) Aurrezerbitzuko prozedurak behar bezala garatzeko faseak eta moduak identifikatu dira.

e) Aurrezerbitzuko zeregin garrantzitsuenak gauzatu dira denboraz eta formaz ezarritako prozedurekin eta jasotako jarraibideekin bat.

f) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

4. Jatetxearen gunean, janariak eta edariak zerbitzatzeko zeregin errazak gauzatzen ditu edo horretan laguntzen, eta kontsumo gune hau antolatzeko eta zerbitzatzeko teknikak ezagutzen eta aplikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzu eskaerarekin loturiko dokumentazioa eta jarraibideak interpretatu dira.

b) Zerbitzuko oinarrizko teknikak deskribatu eta zehaztu dira, zerbitzu motak eta gauzatzeko eremua kontuan hartuz.

c) Behar eta bat heldu diren ekipo, lanabes eta tresnak identifikatu eta hautatu dira zerbitzu zereginak gauzatzeko.

d) Zereginei ekin aurretik beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu da.

e) Zerbitzuko teknika eta prozedura errazak aplikatu eta garatu dira, kontuan hartuta jasotako jarraibideak eta/edo ezarritako arauak.

f) Lanak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

g) Bezeroak adeitasunez eta eraginkortasunez tratatzeko beharra baloratu da, zerbitzua emanten duen entitatearen irudi ona indartuz.

h) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

5. Zerbitzuondoko zereginak gauzatzen ditu, eta zerbitzu mota ezberdinak garatu ondoren oinarrizko prozedura eta teknikak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzuguneak ixten direnean egin beharreko prozedura eta etapa ohikoak deskribatu eta zehaztu dira.

b) Jeneroak eta materiala berritu beharrak daudela identifikatu eta adierazi da, hurrengo zerbitzura egokitzeko.

c) Zerbitzuondoko zereginak lotu dira haien ondoko berezitasunekin eta funtzionalitatearekin, egiteko ordenari, jasotako jarraibideei eta/edo ezarritako arauei jarraikiz.

d) Zerbitzuondoko zereginak gauzatu dira denboraz eta formaz, ezarritako prozedurekin eta jasotako jarraibideekin bat.

e) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

f) Lan guztietan kontuan hartu dira laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

Edukiak.

Jeneroak eta materiala eskuratzea eta banatzea jatetxearen gunean:

-Jatetxearen gunea. Deskribapena eta ezaugarrien azalpena. Antolamendurako, funtzionamendurako eta eskumenetarako oinarrizko egiturak.

-Barne hornikuntzarekin lotutako dokumentuak. Ezaugarriak zehaztea eta inprimakiak formalizatzea.

-Barne hornikuntzako prozesuak eta jeneroak eta materiala banatzea jatetxearen gunean.

Jatetxearen guneko ekipo, lanabes eta tresnen prestakuntza:

-Janarien eta edarien zerbitzurako altzariak eta ekipoak. Deskribapenak eta sailkapenak.

-Erabilerarako, banatzeko, aplikaziorako eta mantentze-lanetarako prozedurak.

-Higieneari eta osasunari buruzko legeria.

Aurrezerbitzuko zereginak gauzatzea:

-Aurrezerbitzuko eragiketak. Identifikazioa eta ezaugarriak. Fase eta prozesu esanguratsuenak.

-Altzariak, ekipoak eta materiala prestatzeko eta muntatzeko prozedurak.

-Faseak gauzatzeko gako-puntuak.

-Emaitzen balorazioa eta kontrola.

Jatetxearen gunean, janariak eta edariak zerbitzatzeko zeregin errazak gauzatzea edo horretan laguntzea:

-Aretoko zerbitzua. Definizioa, motak eta ezaugarriak.

-Aretoko zerbitzuaren arau orokorrak eta bezeroarentzako arretaren oinarrizko teknikak. Aritzeko eta jarduteko faseak eta moduak.

-Aretoko zerbitzuko oinarrizko zereginak gauzatzeko prozedurak. Garraioa, zerbitzua eta platerak jasotzea.

-Zerbitzu, identifikazio, ezaugarriak zehazte eta interpretaziorako prozesuetan parte hartzen duten agiriak.

-Zerbitzu bereziak (bufettak, gelak, taldeak) gauzatzeko prozedurak.

-Higiene eta osasun arloko araudia.

Zerbitzuondoko zereginak gauzatzea:

-Zerbitzuondoko zereginak. Identifikazioa eta ezaugarriak. Fase eta prozesu esanguratsuenak.

-Biltzeko, hurrengo zerbitzuetarako egokitzeko eta ixteko prozedurak.

-Faseak gauzatzeko gako-puntuak.

-Emaitzen balorazioa eta kontrola.

-Laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

-Higieneari eta osasunari buruzko legeria.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza dakar materialak eta jeneroak eskuratzeko eta banatzeko, aretoko aurrezerbitzuko eta zerbitzuondoko zereginetarako, zerbitzuak ematerakoan teknikak edo laguntza aplikatzeko eta bezeroari arreta emateko.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jatetxeko altzari, tresna eta lanabesen deskribapena, prestakuntza eta erabilera.

-Bezeroari zerbitzua eta arreta emateko oinarrizko prozedura gauzatzearen eta/edo horretarako laguntzaren faseak.

-Zerbitzuondoko prozesuak gauzatzea.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.

Kodea: 3009.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.

b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).

c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.

d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.

e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.

f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.

g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.

h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.

i) Hirukotearen erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.

j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.

2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.

b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.

c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.

3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiaren propietateak deskribatu dira.

b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.

c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.

d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.

e) Materiaren egoera aldaketen izenak identifikatu dira.

f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.

g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.

h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.

i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.

j) Irakitearen eta lurrinketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.

4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.

b) Nahasketen eta konposatuen arteko funtsezko desberdintasunak ezarri dira.

c) Prozesu fisikoak eta kimikoak bereizi dira.

d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.

e) Nahasketak bereizi dira modu praktikoan, metodo errazak erabiliz.

f) Lanbideekin ikusteko duten materialen oinarrizko ezaugarri orokorrak deskribatu dira, IKTak erabiliz.

g) Taldeka lan egin da.

5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.

b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.

c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.

d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.

e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.

f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.

g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.

6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.

b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin erlazionatu da, eta loturak deskribatu dira.

c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.

d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.

e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.

f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.

g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.

7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.

b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.

c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.

d) Ohiko eritasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.

e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, eritasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.

f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da, eta aparatuak eta sistemak egoki deskribatu.

g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.

h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.

i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.

8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.

b) Osasuna mantentzeko behar diren mantenugaiak bereizi dira.

c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.

d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.

e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.

f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.

g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.

9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.

b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.

c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.

d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.

Edukiak.

Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:

-Zenbaki mota desberdinen ezagutza eta bereizketa. Zenbakizko zuzenean irudikatzea.

-Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.

-Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.

-Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.

-Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.

Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:

-Laborategian lan egiteko arau orokorrak.

-Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.

-Segurtasun arauak.

Materiaren formen identifikazioa:

-Luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.

-Materia. Materiaren propietateak.

-Sistema material homogeneo eta hetereogeneoak.

-Materiaren izaera korpuskularra.

-Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.

-Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.

Nahasketen eta substantzien bereizketa:

-Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.

-Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...

-Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.

-Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.

Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:

-Energiaren agerpenak naturan.

-Energia eguneroko bizitzan.

-Energia mota desberdinak.

-Energiaren eraldaketa.

-Energia, beroa eta tenperatura. unitateak.

-Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:

-Materia bizidunaren antolaketa mailak.

-Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:

-Osasuna eta eritasuna.

-Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.

-Higienea eta gaixotasunen prebentzioa.

-Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.

-Txertoak.

-Transplanteak eta donazioak.

-Sexu bidez kutsatzen diren eritasunak. Prebentzioa.

-Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.

Menuak eta dietak egitea:

-Elikagaiak eta mantenugaiak.

-Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.

-Dietak eta haien prestakuntza.

-Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.

Ekuazio errazak nola ebatzi:

-Progresio aritmetiko eta geometrikoak.

-Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.

-Ezezagun bateko lehen mailako ekuazioak nola ebatzi.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.

Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.

Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.

-Materiaren formak ezagutzea.

-Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.

-Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

-Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.

Kodea: 3011.

Iraupena: 190 ordu.

1. prestakuntza unitatea.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.

b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.

c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin erlazionatu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.

d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.

e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.

f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.

g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.

b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.

c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.

d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.

e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.

f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.

g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko arau linguistikoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.

b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.

e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, hautatutako testu laburren konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.

g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendearen aurreko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren eboluzioaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.

c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.

d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, kontuan izanik oinarrizko motiboak eta gaiak.

e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren aro, egile eta lanei buruz, literatur testuetatik abiatuta.

Edukiak.

Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haiek natur ingurunearekin duten erlazioa baloratzea:

-Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.

-Historiaurreko gizarteak.

-Hirien sorrera:

Hiri habitata eta haren bilakaera.

Hiria irudikatzeko grafikoak.

Antzinaroko hirietako gizarteak.

Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.

Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.

Erromatar kultura.

Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.

Lokalizazio kronologikorako tresna errazak.

Hiztegi hautatua eta berariazkoa.

Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa:

-Erdi Aroko Europa.

Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.

Beste kultura batzuekiko kontaktua.

-Monarkia absolutuen Europa.

Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.

Espainiako monarkia absolutua.

Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.

-Amerikako kolonizazioa.

-Populazioaren azterketa.

Espazio europarraren bilakaera demografikoa.

Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.

-Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan.

Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.

Berariazko hiztegia.

Ahozko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.

-Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.

-Trukaketa komunikatiboa.

Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.

Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.

Komunikazioaren testuingurura egokitzea.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

-Ahozko konposizioak.

Ahozko azalpen errazak egungo gertaerei buruz.

Ahozko aurkezpen errazak.

Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.

Idatzizko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.

-Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.

-Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.

-Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.

-Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea.

Arau gramatikalen aplikazioa.

Arau ortografikoen aplikazioa.

-Idatzizko testuak.

Testuaren lokailu nagusiak.

Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.

Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.

Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua; osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.

XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.

-Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.

2. prestakuntza unitatea.

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonal edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.

b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak eta erabilitako hiztegian duten ondorioak baloratu.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.

e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.

f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietan, gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

2. Solasaldietan parte hartzen du ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz, interesa eta ulermena erakutsi beharrez.

c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.

d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.

e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu idatzi labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatu ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.

b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.

c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.

e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.

f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta profesionalari egokitua.

g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.

h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.

i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.

-Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).

-Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatu ohi diren egoeren gaineko narrazioa.

-Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatu ohi diren egoeretan.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.

-Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.

-Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.

Solasaldietan parte hartzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.

Mezu eta testu errazak prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.

-Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta lan esparruko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denborak eta formak. Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Oinarrizko egitura gramatikalak.

Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eginkizun komunikatibo ohikoenak idatzizko baliabideetan.

-Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.

Gizarte zientziei, gaztelaniari, literaturari eta, hala balegokio, euskarari, eta ingelesari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.

-Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.

-Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikaskuntza jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.

-Ahal den guztietan, lanbide profilari dagozkion gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratu ahal izateko.

-Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.

-Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.

-Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.

-Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.

-Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.

-Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.

Lanbide modulua: Bezeroarentzako arreta.

Kodea: 3005.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Balizko bezeroei arreta ematen die, eta komunikazio teknikak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balizko bezeroaren portaera aztertu da.

b) Jarrera eta diskurtsoa abiapuntuko egoerari egokitu zaizkio, egokiro.

c) Balizko bezeroaren behar den informazioa lortu da.

d) Komunikazio bultzatu da, haren garapenerako teknika eta jarrera egokiak erabiliz.

e) Elkarrizketan aritu da, formulak, merkataritzako lexikoa eta komunikazio lokarriak erabiliz (azalpenak eskatu, informazioa, berriz errepika dezan eta bestelakoak).

f) Ebazpen errazeko galdera bati erantzun zaio, merkataritzako lexiko egokia erabiliz.

g) Aldez aurretik ezarritako gai bati buruz ahoz jardun da talde baten aitzinean edo bi solaskidek parte hartzen duten komunikazio harreman batean.

h) Besteekiko jarrera adostaile eta sentibera izan du, amultsu eta adeitsu agertuz.

i) Informazio argia, ordenatua eta egitura argi eta zehatzez eman da.

2. Balizko bezeroari zerbitzuaren aukera ezberdinen berri eman dio, ikuspuntu teknikotik arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezero mota ezberdinak aztertu dira.

b) Bezeroak eta hornitzaileak bereizi dira, eta horiek publikotik oro har.

c) Merkataritzako komunikazioaren oinarrizko terminologia ezagutu da.

d) Informazioaren eta publizitatearen arteko bereizketa egin da.

e) Erantzunak egokitu dira publikoaren galderen arabera.

f) Bezeroari zerbitzuaren ezaugarrien berri eman zaio, batez ere espero daitezkeen kalitateei dagokienez.

g) Bezeroari aukera gomendagarriena aholkatu zaio, hautu ezberdinak daudenean, bakoitzaren ezaugarriei eta emaitzei buruzko informazioa emanez.

h) Bezeroari egin duen hautuaren berri emateko eskatu zaio.

3. Balizko bezeroari egindako zerbitzuaren berri ematen dio, egindako lanak arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari prozesatutako gaiak eman zaizkio eta haietan egindako zerbitzuen berri eman zaio.

b) Emandako gaietan egin beharreko lanak eta horretarako aurreikusitako denborak modu egokian jakinarazi zaizkio bezeroari.

c) Zerbitzuari edo produktuari buruz eman beharreko dokumentuak identifikatu dira.

d) Bezeroa lortutako emaitzarekin ados dagoen jakin da, eta hala izan ez bada, haren kexak modu egokian jaso dira.

e) Garbitasuna eta zuzentasuna baloratu dira, bai jantziei bai gorputz-irudiari dagokienez, bezeroari harrera egiterakoan funtsezko elementuak baitira.

f) Uneoro bezeroarekiko errespetua gorde da.

g) Bezeroaren leialtasuna lortzen saiatu da, lan ona eginez.

h) Bermealdia zehaztu da eta hari lotutako legezko betebeharrak.

4. Balizko bezeroen erreklamazioak entzuten ditu eta jarduketa protokoloa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari aukera ezberdinak eman zaizkio, erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean, eta egin beharreko lanen denbora eta baldintzak argi azaldu zaizkio, bai eta lor daitekeen aldaketaren norainokoa ere.

b) Erreklamazioei dagokienez, indarrean den legedian nabarmentzen diren alderdi nagusiak ezagutu dira.

c) Bezeroari behar besteko informazioa eta dokumentazioa eman zaizkio, idatziz erreklamazioa aurkez dezan, halakorik behar badu.

d) Bezeroak erreklamazioa egiteko aurkeztutako inprimakiak jaso dira.

e) Erreklamazio orri bat bete da.

f) Informazioa partekatu da lantaldearekin.

Edukiak.

Bezeroarentzako arreta:

-Komunikazio prozesua. Parte hartzen duten agenteak eta etapak.

-Komunikaziorako oztopoak eta zailtasunak.

-Hitzezko komunikazioa: ahozko mezuak igortzea eta jasotzea.

-Jendaurrean zuzentasunez hitz egiteko teknikak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak. Hitzik gabeko komunikazioa.

-Enpatia eta harmena.

Produktuak eta zerbitzuak saltzea:

-Saltzaile profesionalaren jarduketa.

-Produktu eta zerbitzuen ezaugarrien erakusketa.

-Saltzailea. Ezaugarriak, eginkizunak eta jarrerak. Salmentarako eta haren garapenerako ezaugarriak eta gaitasunak.

-Saltzaile profesionala: jarduketa eredua. Harremanak bezeroekin.

-Saltzeko teknikak.

Informazioa bezeroarentzat:

-Rolak, helburuak eta bezeroa-profesionala harremana.

-Bezero motak eta haien harremana zerbitzuaren prestazioarekin.

-Banan-banako harrera, konfiantzaren oinarri gisa, zerbitzua eskaintzerakoan.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak, bai eta haiek asetzeko irizpideak ere.

-Bezeroak leial bihurtzea.

-Bezeroen kexak eta haien tratamendua.

-Jasotako gaia sailkatu ahal izateko identifikatu behar diren funtsezko parametroak. Haiek jasotzeko teknikak.

Erreklamazioen tratamendua:

-Erreklamazioen aurrean jarduteko teknikak. Erreklamazioen kudeaketa. Konpontzeko aukerak. Erreklamazioen inguruabarretako elementu formalak.

-Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak. Erreklamazioak jasotzeko prozedurak.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du honako funtzio honi lotutako prestakuntza: bezeroari arreta eta zerbitzua ematea, bai produktuari edo zerbitzuari buruzko aldez aurretiko informazioa ematerakoan, baita hura saldu edo eman ondotik ere.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Bezeroarekiko komunikazioa.

-Produktuaren informazioa, zerbitzuaren oinarri gisa. Erreklamazioen arreta.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Ereduko enpresek merkaturatzen dituzten produktuen eta ematen dituzten zerbitzuen deskripzioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

-Egoera estandarrak ebaztea, simulazio ariketen bitartez.

Lanbide modulua: Janariak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak.

Kodea: 3038.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Jeneroak eskuratu eta banatzen ditu, barne horniduraren eta jasotako jarraibideen antzeko dokumentuak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskuratzearekin zerikusia duten agiriak eta jasotako jarraibideak zuzentasunez ezagutu eta interpretatu dira.

b) Eskabide orria bete da aldez aurretik ezarritako arauekin.

c) Eskatutakoa eta jasotakoa aztertu da kuantitatiboki eta kualitatiboki.

d) Lehengaiak languneetara eraman dira behar diren prozedurei jarraikiz.

e) Edariak eta jeneroak leku egokietan banatu dira, haien kontserbazio beharrak, ezarritako arauak eta jasotako jarraibideak kontuan hartuz.

f) Lanak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

g) Zeregin guztietan ingurumena babesteari buruzko araudiak kontuan hartu dira.

2. Ostatuaren guneko ekipoak, lanabesak eta ontziteria prestatzen ditu, eta haien oinarrizko aplikazioak eta/edo funtzionamendua ezagutzen eta lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ostatuaren guneko ekipo, lanabes eta tresnak deskribatu eta ezaugarritu dira.

b) Ostatuaren guneko ekipo, lanabes eta tresnen aplikazioak ezagutu dira.

c) Ekipoak martxan jarri dira zenbait aldiz eta egiaztatu da egokiak direla eta gai direla ondoren ere erabiltzeko, ezarritako arauak eta jasotako jarraibideak kontuan hartuta.

d) Ostatuaren guneko ekipo, lanabes eta tresnen mantentze-lanak egin dira, eta zerbitzua ematerakoan erabiltzeko baldintzetan eduki, ezarritako prozedurei jarraikiz.

e) Lan guztietan kontuan hartu dira laneko arriskuak prebenitzeari eta garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

3. Edari errazak prestatu eta aurkezten ditu, eta denboraz eta moduz prestatzeko oinarrizko teknikak identifikatzen eta aplikatzen, ezarritako arauekin eta jasotako jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaiarekin lotutako lanbide terminologia interpretatu da.

b) Edari mota ezberdinekin prestatzeko oinarrizko teknikak deskribatu eta ezaugarritu dira.

c) Erabilitako jeneroen berezitasunekin, gerora izan ditzaketen aplikazioekin eta beharrezkoak diren ekipo, tresna eta/edo erremintekin lotu dira teknikak.

d) Teknikak garatu aurreko beharrak aipatu eta zehaztu dira.

e) Teknika bakoitza aplikatzeko fase eta modu bereizgarriak identifikatu dira.

f) Edari errazak prestatzeko eta aurkezteko zenbait teknika gauzatu dira denboraz eta moduz, ezarritako prozedurei jarraikiz.

g) Lan guztiak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

4. Janari lasterren prestakin errazak prestatu eta aurkezten ditu, sukaldaritzako zenbait teknika identifikatuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mota honetako eskaintza gastronomikoko prestakin esanguratsuenak identifikatu dira.

b) Sukaldaritzako oinarrizko teknikak deskribatu eta zehaztu dira, manipulazioko aurretiazko zereginak eta beroa aplikatzekoak bereiziz.

Sukaldaritzako oinarrizko teknikak lehengaien berezitasunekin, gerora izan ditzaketen aplikazioekin eta beharrezko ekipo, tresna eta/edo erremintekin erlazionatu dira.

d) Sukaldaritzako ekoizpeneko zereginei erantsitako dokumentazioa zuzentasunez interpretatu da.

e) Zereginei ekin aurretik beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu da.

f) Sukaldaritzako elaborazio errazak lortzeko prozedurak gauzatu dira denboraz eta moduz, ezarritako arauak kontuan hartuz.

g) Kontserbatzeko tarteko prozesuak garatu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

h) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

i) Lan guztiak egin dira kontuan hartuz garbitasunari eta osasunari buruzko arauak.

5. Barran janariak eta edariak zerbitzatzen ditu edo zeregin horretan laguntzen, kontsumo gune hau antolatzeko eta zerbitzatzeko teknikak ezagutuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzua emateko teknika ohikoenak eta esanguratsuenak deskribatu eta zehaztu dira.

b) Zerikusia duten agiriak zuzentasunez interpretatu dira, bai eta jasotako jarraibideak eta ezarritako arauak ere.

c) Behar eta bat heldu diren ekipo, lanabes eta tresnak identifikatu eta hautatu dira, ondoren laguntzeko edo zerbitzu zereginak gauzatzeko.

d) Zerbitzuak ondoren garatzeko egokitutako aurrezerbitzuko zereginak aplikatu dira, kontuan hartuta jasotako jarraibideak eta/edo ezarritako arauak.

e) Zerbitzuko zenbait teknika gauzatu dira eta laguntza eman da gauzatzeko, jasotako jarraibideen edo/eta ezarritako arauen arabera.

f) Lantokia garbi eta ordenatuta atxiki da zerbitzuko zereginak garatzerakoan.

g) Bezeroak adeitasunez eta eraginkortasunez tratatzeko beharra baloratu da, zerbitzua emanten duen entitatearen irudi ona indartuz.

h) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

i) Zeregin guztiak gauzatu dira laneko arriskuak prebenitzeko araudia kontuan hartuta.

Edukiak.

Jeneroak eskuratzea eta banatzea ostatuaren gunean:

-Ostatuaren gunea. Deskribapena eta ezaugarrien azalpena. Antolamendurako, funtzionamendurako eta eskumenetarako oinarrizko egiturak.

-Barne hornikuntzarekin lotutako dokumentuak. Ezaugarriak zehaztea eta inprimakiak formalizatzea.

-Barne hornikuntzako prozesuak eta jeneroak eta materiala banatzea ostatuaren gunean.

-Higieneari eta osasunari buruzko legeria.

Ostatuaren guneko ekipo, lanabes eta tresnen prestakuntza:

-Janarien eta edarien zerbitzurako altzariak eta ekipoak. Deskribapenak eta sailkapenak.

-Lanabesak. Kontserbazioa eta kokapena ostatuaren gunean.

-Erabilerarako, banatzeko, aplikaziorako eta mantentze-lanetarako prozedurak.

-Laneko arriskuak prebenitzeko arauak.

Edari errazak prestatu eta aurkeztea:

-Lanbideko terminologia.

-Merkataritza-aurkezpena. Sailkapena eta ezaugarriak.

-Gauzatzeko prozedurak. Prestatzeko, apaintzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko faseak eta teknikak.

-Higieneari eta osasunari buruzko legeria.

Alkoholik gabeko edariak:

-Alkoholik gabeko edariak. Identifikazioa, sailkapena, ezaugarriak eta motak.

-Faseen antolaketa eta sekuentziazioa, eta prestatzeko eta aurkezteko oinarrizko arauak.

-Gauzatzeko prozedurak eta tekniken aplikazioa prestakinetan.

-Kontserbatzeko metodoak halakorik behar duten edarietan.

-Elaborazioen faseak eta gako-puntuak, eta emaitzen kontrola eta balorazioa.

-Higieneari eta osasunari buruzko legeria.

Edari alkoholdunak:

-Identifikazioa, sailkapena, ezaugarriak eta motak.

-Faseen antolaketa eta sekuentziazioa, eta prestatzeko eta aurkezteko oinarrizko arauak.

-Gauzatzeko prozedurak eta tekniken aplikazioa prestakinetan.

-Kontserbatzeko metodoak halakorik behar duten edarietan.

-Elaborazioen faseak eta gako-puntuak, eta emaitzen kontrola eta balorazioa.

Janari lasterren elaborazio errazak prestatu eta aurkeztea:

-Sukaldaritzan ekoizpenarekin lotutako agiriak. Besteak beste, errezetak, fitxa teknikoak. Deskribapena. Barneko informazioaren interpretazioa.

-Sukaldaritzako oinarrizko teknikak janari lasterrak prestatzerakoan. Identifikatzea eta zehaztea.

-Faseen antolaketa eta sekuentziazioa, eta elaboratzeko oinarrizko arauak.

-Lehengaien ezaugarriei egokitutako tekniken aplikazioa.

-Prestakinak gauzatzeko prozedurak.

-Ostatu-kafetegiko sukaldaritzako oinarrizko produktuak egin eta zerbitzatzea.

-Elaborazioen akaberak eta aurkezpenak. Oinarrizko arauak.

-Ontziratzeko eta kontserbatzeko metodoak halakorik behar duten sukaldaritzako elaborazioetan.

-Elaborazioen faseak eta gako-puntuak eta emaitzen kontrola eta erkaketa.

-Higieneari eta osasunari buruzko legeria.

Janariak eta edariak barran zerbitzatzea edo horretan laguntzea:

-Barrako zerbitzua. Definizioa, motak eta ezaugarriak.

-Barrako zerbitzuaren arau orokorrak eta bezeroari arreta emateko oinarrizko teknikak. Aritzeko eta jarduteko faseak eta moduak.

-Barrako zerbitzuko prozesuetan parte hartzen duten agiriak. Identifikazioa, ezaugarrien zehaztapena eta interpretazioa.

-Zerbitzuko oinarrizko zereginak gauzatzeko prozedurak eta bezeroari arreta ematea barran.

-Prozesuak garatzeko faseak eta gako-puntuak, hautabidea eta emaitzen balorazioa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek behar den prestakuntza eskaintzen du ondoko hauetarako: languneen aurretiazko lanekin eta prest uztearekin lotutako funtzioetan aritzeko, eta janariak eta edariak prestatu, aurkeztu eta zerbitzatzeko jeneroak eta materiala eskuratzeko eta banatzeko, lanbideko jarduera eremu honetan.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jatetxeko altzari, tresna eta lanabesen deskribapena, prestakuntza eta erabilera.

-Sukaldaritzako prestakin eta edari errazen prestaketa ezarritako jarraibideei eta prozedurei jarraikiz.

-Plater eta edari errazak bukatzea eta apaintzea.

-Bezeroari zerbitzua eta arreta emateko oinarrizko prozedura gauzatzearen eta/edo horretarako laguntzaren faseak.

-Zerbitzuondoko prozesuak gauzatzea.

Lanbide modulua: Taldeentzako eta cateringerako materialak prestatzea eta muntatzea.

Kodea: 3039.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Catering zerbitzuetarako materialak eskuratzen ditu, eta haien ezaugarriak eta aplikazioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Catering establezimenduak deskribatu eta ezaugarritu dira taldeentzako sukaldaritzaren ingurumarian.

b) Enpresa mota honen antolamendurako eta funtzionamendurako egiturak identifikatu eta aztertu dira.

c) Catering zerbitzuak muntatzeko hornidurarako materiala eta ekipamendua deskribatu eta sailkatu da.

d) Ekipo eta materialen lehen mailako aplikaziorako, erabilerarako eta mantentze-lanetarako arauak zehaztu dira.

e) Deskribatu dira muntaketak prestatzeko zereginak, haien faseak eta bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak.

f) Jasotako zerbitzu aginduak edo jarraipenak zuzentasunez interpretatu dira.

g) Barne hornidurarako zereginak denboraz eta moduz gauzatu dira.

h) Materialak zamalanerako guneetan prestatu eta jarri dira, ezarritako jarduketa arau eta/edo protokoloen arabera.

i) Eskuratzearekin eta muntaketak prestatzearekin lotutako agiriak formalizatu dira.

j) Garbitasunari, osasunari, kalitateari, lan segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzko arauak ezagutu eta aplikatu dira.

2. Catering zerbitzuetatik heldu diren salgaiak jasotzen ditu, kontrol, sailkapen eta banaketa prozedurak zehaztuz zamalanetako guneetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Catering zerbitzuetatik heldu diren materialak eta ekipoak identifikatu dira zamalanetako guneetan.

b) Zamalanetako guneetan salgaiak jasotzeko zereginak deskribatu eta zehaztu dira.

c) Materialak, ekipoak eta produktuak identifikatu eta kokatu dira zamalanetako guneetan, gero kontrolatzeko eta banatzeko.

d) Materialak eta ekipoak nola dauden aztertu da eta hausturen, narriaduren eta abarren gorabeherak agiri bidez kontrolatu dira.

e) Produktu ontziratuen etiketak aztertu dira, dagokien sailera eramateko.

f) Materialak eta ekipoak eraman eta banatu dira zamalanetako guneetatik garbiketa alderdietara denboraz eta moduz.

g) Zamalanetako guneetan garbitzeko eta ordenatzeko metodoak aplikatu dira, jarduketa arau eta/edo protokoloekin bat.

h) Garbitasunari, osasunari eta kalitateari buruzko arauak ezagutu eta aplikatu dira.

3. Materialak eta ekipoak garbitzen ditu, eta berariazko makinen eta materialen ezaugarriak, garbitzeko zereginekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipo eta materialak garbitzeko berariazko makinak deskribatu eta ezaugarritu dira.

b) Ekipo eta materialen lehen mailako aplikaziorako, erabilerarako eta mantentze-lanetarako arauak zehaztu dira.

c) Materialak garbitzeko produktuak identifikatu dira, baita haiek manipulatzeko arau eta zainketak ere.

d) Materialak garbitzeko zereginak deskribatu dira, faseak eta prozedurak zehaztuz.

e) Materiala sailkatu da garbitu baino lehen, denboraz eta moduz.

Ekipoak eta materialak garbitzeko zereginak egin dira jarduketa arau eta/edo protokoloekin bat.

g) Azken emaitzak kontrolatu dira eta beren azken kalitatea ebaluatu, aldez aurretik ezarritako arauen edo jarraibideen arabera.

h) Ekipo eta material garbiak jarri, banatu eta kokatu dira haiek biltzeko guneetan.

i) Zerikusia duen dokumentazioa formalizatu da, aldez aurretik ezarritako jarraibideen edo arauen arabera.

j) Garbitasunari, osasunari eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriei buruzko arauak ezagutu eta aplikatu dira.

4. Elikagaien segurtasunerako eta garbitasunerako protokoloak aplikatzen ditu, eta jardunbide desegokiekin loturiko arriskuak identifikatzen eta lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sortutako hondakin motak jatorriaren, egoeraren eta birziklatzeko, arazteko edo tratatzeko beharraren arabera identifikatzen eta sailkatu dira.

b) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko teknikak deskribatu dira.

c) Hondakinen manipulazio desegokiak eta haiek ingurumenean izan dezaketen eraginak osasunarentzat kaltegarriak izateko arriskuak identifikatu dira.

d) Eskatutako garbiketa edo desinfekzio mailari dagozkion kontrol parametroak deskribatu dira.

e) Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak manipulatzearekin lotutako arriskuak ebaluatu dira.

f) Elikagaiak manipulatzearekin lotutako higiene pertsonaleko neurriak identifikatu dira.

g) Manipulatzeko jardunbideekin zerikusia duten nahitaezko higiene eta osasun arauak ezagutu dira.

h) Jatorria elikagaietan duten arrisku eta toxiinfekzio nagusiak sailkatu eta deskribatu dira eta agente eragileekin erlazionatu.

Edukiak.

Catering zerbitzuetarako materialak eskuratzea:

-Muntaketako eremuak catering establezimenduetan. Antolamendurako eta funtzionamendurako egitura.

-Catering zerbitzuetarako materiala eta ekipamenduak. Identifikazioa, sailkapena eta ezaugarriak.

-Aplikazioak, erabilera arauak eta oinarrizko mantentze-lanak.

-Muntaketak prestatzea. Deskribapena, faseak eta ezaugarriak.

-Zerbitzuko ordenak. Identifikazioa eta deskribapena.

-Barne hornikuntzarako prozesuak. Deskribapena, faseak eta zereginen ezaugarriak.

-Zamak prestatzea eta paratzea. Zamalanetako guneak, arauak eta/edo jarduteko protokoloak.

-Agirien kontrola. Dokumentuen identifikazioa eta formalizazioa.

-Garbitasunari eta osasunari buruzko legeria.

Catering zerbitzuetatik heldu diren salgaiak jasotzea:

-Tresneria eta materialak jasotzea. Deskribapena, faseak eta ezaugarriak.

-Zamalanetako guneak. Jarduteko arau eta/edo protokoloak, deskribapena eta ezaugarriak.

-Ekipoak, materialak eta produktuak identifikatzea. Kontrolak eta banaketa beste eremu batzuetan. Zenbait eragiketen deskribapena eta zehaztapena.

-Agirien eta administrazioaren kontrolak.

-Agirien identifikazioa eta formalizazioa, horien funtzioak.

Materialen eta ekipoen garbiketa:

-Makinak eta berariazko ekipamendua garbiketa eremuetan. Identifikazioa, funtzioak, lehen mailako mantentze-lanak eta erabilerarako arauak.

-Materialak garbitzeko produktuak. Motak, aplikazioak, etiketen interpretazioa, dosifikazioak eta erabiltzeko arretazko neurriak.

-Garbitzeko zereginak. Deskribapena, faseak eta ezaugarriak.

-Materiala aldez aurretik sailkatzea eta paratzea. Zereginen zehaztapena.

-Materialaren garbiketa. Makinen erabilera eta kontrola, material motaren arabera. Zereginak gauzatzea eta emaitzen ebaluazioa.

-Material garbiak paratzea, banatzea eta kokatzea dagozkien eremuetan.

-Laneko arriskuak prebenitzeko arauak.

Elikagaien segurtasunerako eta garbitasunerako protokoloak aplikatzea:

-Hondakinak biltzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko teknikak.

-Ingurumenaren kudeaketarako tresnak. ISO arauak.

-Prebentzio neurriak eta ingurumenaren babesa.

-Ura eta energia aurreztea.

-Hondakinak modu desegokian manipulatzeak osasunarentzat ekar ditzakeen arriskuak.

-Garbiketa eta desinfekzioa. Deskribapena eta ezaugarriak.

-Garbitzeko eta desinfektatzeko jardunbide desegokiei lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Elikagaiak manipulatzeko jardunbide desegokiei lotutako osasunaren kontrako arriskuak.

-Jarduerari aplikatu behar zaion higieneari buruzko araudi orokorra.

-Higieneko Jardunbide Egokien Gidak (HJEG).

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek catering/taldeentzako guneetan hornidura, ekoizpen, garbitasun, kalitate, prebentzio eta zerbitzuekin lotutako prestakuntza ematen du.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Salgaiak barrenean jaso, biltegiratu eta banatzea.

-Instalazio, makineria, tresna eta erreminten mantentze-lanak.

-Garbiketako zerbitzuak ematea.

-Higienea eta desinfekzioa.

-Kalitate prozesuak eta protokoloak betetzea.

-Eritasunei aurrea hartzea.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Catering zerbitzuen muntaketan beharrezkoak diren material, ekipo eta produktu ontziratuen prestakuntza.

-Catering zerbitzuetatik heldu diren salgaiak jasotzea sailkatu, kontrolatu eta garbitzeko.

-Material eta ekipoak garbitzeko zereginak.

-Ekipo eta materialak egoki kokatzea eta paratzea biltegian.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak II.

Kodea: 3042.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, ekuazioak eta sistemak ebazteko metodoak aplikatuz eta lengoaia aljebraikoaren zehaztasuna, sinpletasuna eta erabilgarritasuna baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Identitate nabarmenak erabili dira polinomioekin egindako eragiketetan.

b) Zenbakizko balioak lortu dira adierazpen aljebraiko batetik abiatuta.

c) Lehen eta bigarren mailako ekuazio errazak ebatzi dira modu aljebraiko eta grafikoan.

d) Ohiko problemak eta beste jakintza arlo batzuetakoak ebatzi dira ekuazioen eta sistemen bidez.

e) Lengoaia aljebraikoaren zehaztasun, sinpletasun eta erabilgarritasuna baloratu da, benetako bizitzan agertzen diren egoerak irudikatzeko.

2. Zenbait eratako problema errazak ebazten ditu horien azterketa erkatuaren bidez eta metodo zientifikoaren faseak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hipotesi errazak planteatu dira, zenbait bide erabiliz bildu diren zuzeneko edo zeharkako behaketetatik abiaturik.

b) Hipotesiak aztertu dira eta horien azalpenari buruzko lehen hurbilketa adierazi da.

c) Zenbait eratako metodo eta prozedura esperimental errazak planifikatu dira hipotesia ezeztatzeko ala ez.

d) Taldean lan egin da soluzioa planteatzerakoan.

e) Egiaztatze saiakuntzetako emaitzak bildu eta dokumentu batean azaldu dira modu koherentean.

f) Emaitza argudio eta probekin defendatu da; azaldutako hipotesien egiaztatze edo ezeztatzeak.

3. Ingurune errealetan agertzen diren irudi geometrikoen zuzeneko eta zeharkako neurketak egiten ditu, beharrezkoak diren tresnak, formulak eta teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresna egokiak erabili dira gorputz eta irudi geometrikoen angeluak, luzerak, areak eta bolumenak neurtzeko, neurketa eskalak interpretatuz.

b) Estrategia desberdinak erabili dira (antzekotasunak, irudi sinpleagoetan deskonposatzea, besteak beste), ingurune fisikoan zeharkako neurriak zenbatetsi edo kalkulatzeko.

c) Perimetroak, areak eta bolumenak kalkulatzeko formulak erabili dira eta unitate zuzenak esleitu dira.

d) Taldean lan egin da neurriak lortzean.

e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira irudiak agertzeko.

4. Bi magnitudeko grafikoak interpretatzen ditu, horien parametro adierazgarriak kalkulatuz eta oinarrizko funtzio matematikoekin eta balio estatistiko nagusiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzenaren ekuazioa zenbait modutan adierazi da.

b) Funtzio koadratikoa grafikoki irudikatu da, metodo errazak aplikatuz irudikapen hori egiteko.

c) Grafikoki irudikatu da alderantzizko funtzioa.

d) Grafikoki irudikatu da funtzio esponentziala.

e) Benetako egoerei lotutako funtzio mota desberdinak irudikatzen dituzten grafikoetatik informazioa atera da.

f) Hiztegi egokia erabili da ausarekin eta estatistikarekin zerikusia duten egoerak deskribatzeko.

g) Taula eta grafiko estatistikoak egin eta interpretatu dira.

h) Banaketa estatistikoaren ezaugarriak aztertu dira, zentralizazio eta barreiadura neurriak lortuz.

i) Gertakarien propietateak eta probabilitatea aplikatu dira.

j) Ohiko problemak probabilitateko kalkulu errazen bidez ebatzi dira.

5. Teknika fisikoak edo kimikoak aplikatzen ditu, beharrezkoa den materiala erabiliz, laborategiko praktika errazak egiteko, esku hartzen duten magnitudeak neurtuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategi batean erabiltzen den oinarrizko materialaren eskuragarritasuna egiaztatu da.

b) Oinarrizko magnitudeak identifikatu eta neurtu dira, hala nola masa, pisua, bolumena, dentsitatea, tenperatura.

c) Material organikoetan dauden biomolekula mota desberdinak identifikatu dira.

d) Animalien zein landareen ehunak eta zelula deskribatu dira tresna optikoen bitartez behatuz.

e) Saiakuntzen txostenak prestatu dira, horietan jasoz jarraitu den prozedura, lortutako emaitzak eta amaierako ondorioak.

6. Prozesu biologikoetan eta industrian gertatzen diren erreakzio kimikoak ezagutzen ditu, eta horiek eguneroko bizitzan duten garrantziari buruzko arrazoiak ematen ditu eta gertatzen diren aldaketak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako, naturako eta industriako erreakzio kimiko nagusiak identifikatu dira.

b) Erreakzio kimikoen agerpenak deskribatu dira.

c) Erreakzio kimiko baten osagai nagusiak deskribatu dira, bai eta energiak erreakzio horretan duen esku-hartzea ere.

d) Ereduzko erreakzio kimiko batzuk ezagutu dira, esate baterako errekuntza, oxidazioa, deskonposatzea, neutralizazioa, sintesia, aerobikoa, anaerobikoa.

e) Erreakzio kimiko errazen osagaiak eta prozesua identifikatu dira laborategiko saiakuntzen bidez.

f) Txostenak egin dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, industria aipagarrienei buruz: elikagai industriak, kosmetikakoak, birziklatzea egitea dutenak, horietan izaten diren prozedurak modu errazean deskribatuz.

7. Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak identifikatzen ditu, eta energia hori aplikatzean sortzen den kutsaduraren ondorioak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak aztertu dira.

b) Fusio eta fisio nuklearraren prozesuak bereizi dira.

c) Hondamendi naturalen ondorioz edo zentral nuklearrak gaizki kudeatu eta mantentzearen ondorioz gertatzen diren isurketa nuklearrei buruzko arazo batzuk identifikatu dira.

d) Hondakin nuklearren arazoari buruzko argudioak eman dira.

e) Taldean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz lan egin da.

8. Lur planetan gertatzen diren aldaketak identifikatzen ditu, arrazoiak azalduz eta erliebearen eta paisaiaren arteko desberdintasunak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko eragile geologikoak identifikatu dira, baita erliebean duten eragina ere.

b) Meteorizazio motak bereizi dira eta erliebean dituzten ondorioak identifikatu.

c) Higadura prozesua aztertu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak ezagutuz.

d) Garraio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

e) Sedimentazio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak, egoerak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

9. Airearen kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzen ditu, horien jatorriak identifikatuz eta sortzen dituzten ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Airearen kutsadurako gertakariak eta kutsaduraren eragile nagusiak ezagutu dira.

b) Euri azidoari buruz ikertu da, baita berehalakoan eta etorkizunean nolako ondorioak dituen eta nola saihestu ahalko litzatekeen ere.

c) Berotegi efektua deskribatu da, eta hori sorrarazten duten edo sortzen laguntzen duten arrazoiak eta eragina murrizteko neurriak azaldu dira.

d) Ozono geruza pixkanaka galtzeak sortzen dituen arazoak deskribatu dira, bai eta pertsonen osasunean, hidrosferaren orekan eta populazioetan dituen ondorioak ere.

10. Uraren kutsatzaileak identifikatzen ditu, eta ingurumenean duten eragina arazketa tratamenduarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Urak planetako bizitzan eta biziraupenean duen eginkizuna ezagutu eta baloratu da.

b) Akuiferoen kutsadurak izaki bizidunen populazioetan duen eragin kaltegarria identifikatu da.

c) Zenbait jatorritako ur laginetan izaten ahal diren kutsatzaileak identifikatu dira, jatorri horiek planifikatuz eta laborategian saiakuntzak eginez.

d) Uraren kutsadurak eta haren erabilera arduratsuak sortzen dituzten ondorioak aztertu dira.

11. Ingurumenaren orekari eusten laguntzen du, garapen jasangarriari buruzko oinarrizko ildoak aztertuz eta azalduz eta ingurumena hobetu eta zaintzeko ekintzak proposatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen jasangarriaren inplikazio positiboak aztertu dira.

b) Garapen jasangarriari laguntzera bideratutako oinarrizko neurriak proposatu dira.

c) Ingurumena mantendu ahal izateko oinarrizkoak diren estrategiak diseinatu dira.

d) Taldean lan egin da ingurumena hobetzeko helburuak identifikatzerakoan.

12. Ohiko egoeretan agertzen diren indarrak eta sortzen dituzten ondorioak erlazionatzen ditu, kontuan harturik esku hartzen duten objektuen eta magnitudeen mugimenduan edo geldialdian nola laguntzen duten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiko mugimenduak bereizi dira haien ibilbidearen eta lastertasunaren arabera.

b) Beren artean erlazionatu dira bidean egindako distantzia, abiadura, denbora eta azelerazioa, eta ohiko erabilerako unitateetan adierazi dira.

c) Bektorialki irudikatu dira magnitude batzuk, hala nola abiadura eta azelerazioa.

d) Higidura zuzen uniformea definitzen duten parametroak azaldu dira adierazpen grafikoa eta matematikoa erabiliz.

e) Abiaduren kalkulu errazak egin dira azelerazio konstanteko mugimenduetan.

f) Kausa-efektu erlazioa deskribatu da egoera desberdinetan, indarren eta mugimenduen arteko lotura bilatzeko.

g) Newtonen legeak aplikatu dira eguneroko bizitzako egoeretan.

13. Energia elektrikoaren ekoizpen, garraio eta erabileraren oinarrizko alderdiak eta kontsumoan esku hartzen duten faktoreak identifikatzen ditu, izandako aldaketak eta magnitude eta balio bereizgarriak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako elektrizitate kontsumoan kontuan hartu behar diren oinarrizko magnitude fisikoak identifikatu eta erabili dira.

b) Elektrizitatea kontsumitu eta aurrezteko ohiturak aztertu dira eta horiek hobetzeko ildoak ezarri.

c) Zentral elektrikoak sailkatu dira eta horietan izaten den eraldatze energetikoa deskribatu da.

d) Zentral elektriko batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak aztertu dira.

e) Oinarrizko moduan deskribatu dira energia elektrikoa banatzeko etapak, sortzen denetik erabiltzailearenga iritsi bitarte.

f) Taldean lan egin da Espainiako zentral elektrikoei buruzko informazioa biltzeko lanean.

14. Oinarrizko gaixotasunak agertzeko aukera prebenitzen du, bere lanbidearen ondoriozko jarduketetan erabiltzen dituen tresnak eta gailuak mantentzeko eta desinfektatzeko teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Azalari eta digestio aparatuari eragiten dieten mikroorganismo eta bizkarroirik ohikoenak ezaugarritu dira.

a) Material infektatu edo kutsatuak ukitzearen ondorioz infekzioak eragiten ahal dituzten agenteak kategorietan sailkatu dira.

c) Azalari eta digestio aparatuari eragiten dieten gaixotasun infekzioso eta parasitariorik ohikoenak ezagutu dira.

d) Azalari eta digestio aparatuari eragiten dieten infekzioak eta parasitosiak prebenitzeko bideak proposatu dira.

e) Elikagaiak prozesatzean toxikoen modura jokatzen ahal duten gai nagusiak identifikatu dira.

f) Edozein manipulazioren aurretik eta ondoren eskuak garbitzeko prozedura aztertu eta protokolizatu da, eritasunak kutsatzeari aurrea hartzeko.

g) Desinfektatzaile eta esterilizazio mota desberdinak identifikatu eta sailkatu dira.

h) Desinfekzio eta esterilizazio hainbat prozedura aztertu eta saiakuntzak egin dira haiekin.

Edukiak.

Ekuazioak eta sistemak ebaztea ohiko egoeretan:

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Formuletan zenbakizko balioak lortzea.

-Polinomioak: erroak eta faktorizazioa.

-Lehen eta bigarren mailako ekuazioen ebazpen aljebraikoa eta grafikoa.

-Sistema errazak ebaztea.

Problema errazak ebaztea:

-Metodo zientifikoa.

-Metodo zientifikoaren faseak.

-Metodo zientifikoa egoera errazei aplikatzea.

Irudi geometrikoetan neurketak egitea:

-Puntuak eta zuzenak.

-Zuzen sekanteak eta paraleloak.

-Poligonoak: horien elementuak eta sailkapena deskribatzea.

-Angelua: neurria.

-Triangeluen antzekotasuna.

-Zirkunferentzia eta horren elementuak: luzeraren kalkulua.

Grafikoen interpretazioa:

-Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea.

-Funtzio linealak. Funtzio koadratikoak.

-Estatistika eta probabilitate-kalkulua.

-Informatikako aplikazioak erabiltzea funtzio baten grafikoa irudikatu, simulatu eta analizatzeko.

Teknika fisiko edo kimikoen aplikazioa:

-Laborategiko oinarrizko materiala.

-Laborategian lan egiteko arauak.

-Laborategian lanari buruzko txostenak egiteko arauak.

-Funtsezko magnitudeen neurketa.

-Biomolekula organiko eta ez-organikoak ezagutzea.

-Mikroskopio optikoa eta lupa binokularra. Horien oinarri optikoak eta maneiua. Erabilera.

Ohiko erreakzio kimikoak ezagutzea:

-Erreakzio kimikoa.

-Erreakzio kimikoak gertatzeko baldintzak: energiak esku hartzea.

-Erreakzio kimikoak eguneroko bizitzako esparru desberdinetan.

-Oinarrizko erreakzio kimikoak.

Kutsadura nuklearrari buruzko alderdiak identifikatzea:

-Energia nuklearraren jatorria.

-Energia nuklearra lortu eta erabiltzeko prozesu motak.

-Zentral nuklearretatik ateratzen diren hondakin erradioaktiboak kudeatzea.

Lurreko erliebean eta paisaian izaten diren aldaketen identifikazioa:

-Kanpoko eragile geologikoak.

-Erliebea eta paisaia.

-Erliebean eta paisaian eragina duten faktoreak.

-Kanpoko eragile geologikoen ekintza: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.

-Eragile geologikoen ekintzaren emaitzak identifikatzea.

Kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzea:

-Kutsadura.

-Airearen kutsadura; zergatiak eta ondorioak.

-Euri azidoa.

-Berotegi efektua.

-Ozono geruza suntsitzea.

Uraren kutsatzaileen identifikazioa:

-Ura: funtsezko faktorea planetako bizitzarentzat.

-Uraren kutsadura: zergatiak, sorrarazten duten elementuak.

-Ura edateko on bihurtzeko tratamenduak.

-Hondakin uren arazketa.

-Elurra urtzetik, ibai-deskargetatik eta euritik etortzen den ura biltzeko metodoak.

Ingurumenaren oreka eta garapen jasangarria:

-Garapen jasangarriaren kontzeptua eta aplikazioak.

-Ingurumenaren babesean eragina duten faktoreak.

Gorputzen geldialdi eta mugimendu egoeraren gaineko indarrak aipatzea:

-Mugimenduak ibilbidearen arabera sailkatzea.

-Abiadura eta azelerazioa. unitateak.

-Magnitude eskalarrak eta bektorialak.

-Higidura zuzen uniformea. Ezaugarriak. Interpretazio grafikoa.

-Indarra: elkarrekintza baten emaitza.

-Ohiko egoeretan solido bati aplikatutako indarrak irudikatzea. Erresultantea.

Energia elektrikoaren ekoizpena eta erabilera.

-Elektrizitatea eta garapen teknologikoa.

-Materia eta elektrizitatea.

-Elektrizitatearen kontsumoan erabiltzen diren oinarrizko magnitudeak: energia eta potentzia. Aplikazioak ikaslearen ingurunean.

-Kontsumo ohiturak eta elektrizitatea aurreztea.

-Energia elektrikoa ekoizteko sistemak.

-Energia elektrikoa garraiatu eta banatzea. Etapak.

Eritasunei aurrea hartzea.

-Mikroorganismo eta bizkarroi ohikoak.

-Laneko materiala garbitu, kontserbatu, zaindu eta biltegiratzea.

-Eskuak garbitzeko protokoloa.

-Desinfektatzaile motak eta haiek erabiltzeko moduak.

-Laneko materialaren garbiketa, desinfekzioa eta esterilizazioa.

-Langileak, materiala eta lantokia gaizki garbitzeak ekartzen dituen arriskuak.

-Norbera babesteko neurriak lanbide profilaren arabera.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du ikasleek gertakari naturalak interpretatzen ikas dezaten, arrazonamendu zientifikoaren urratsez baliaturik, funtsean behaketaren eta saiakuntzaren bidez.

Era berean, eguneroko bizitzako alderdi guztietan ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen laguntzen du.

Orobat, prestakuntza ematen zaie matematikaren hizkuntza operazionala erabil dezaten mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai eguneroko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, fisika eta kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazoen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluko gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

-Grafikoen eta kurben interpretazioa.

-Metodo zientifikoa aplikatzea, bidezkoa denean.

-Ingurumenaren balorazioa eta kutsatzaileen eragina.

-Energia nuklearraren ezaugarriak.

-Oinarrizko prozedura fisiko eta kimikoen aplikazioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea.

-Indarren irudikapena.

-Larruaren oinarrizko zaintzak.

-Eritasunei aurrea hartzea.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea II.

Kodea: 3012.

Iraupena: 160 ordu.

1. prestakuntza unitatea.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gaur egungo gizarteen funtsezko ezaugarriak ondorioztatzen ditu horien bilakaera historikoaren azterketatik abiatuta, eta gizarte horien antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren oinarrizko ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bereizi da nolako ondorioak dituzten, gaur egungo gizarteen antolaketarentzat, oinarri izan diren joera ideologikoek, eta denboran eta espazioan kokatzen dira.

b) Gaur egungo harreman ekonomikoen eredu globalizatua baloratu da, berrikuntza teknologikoen eta ekoizpen jarduera antolatzeko sistemen ondorioz gertatu diren eraldaketa ekonomikoak aztertuz.

c) Gaur egungo antolaketa sozialaren ezaugarriak kategorietan sailkatu dira, egungo populazioaren egitura eta harreman sozialak eta denbora aldian izandako bilakaera aztertuz.

d) Gaur egungo nazioarteko harremanen bilakaera aztertu da, eta zergatien eta ondorioen azalpenak prestatu dira, egungo gatazken gainean nork bere iritziak izan ahal ditzan.

e) Europako espazioa bateratzeko prozesua baloratu da, prozesu horren bilakaera aztertuz eta Europar Batasuneko herrialdeen politika nazionaletan duen eragina azalduz.

f) Gertaera historiko orokorren bilakaera Espainiar Estatuaren bilakaera historikoarekin lotu da, bilakaeraren faseak, gatazka nagusiak eta egungo egoera identifikatuz.

g) Arte garaikidearen funtsezko ezaugarriak eta orain arte izandako bilakaera identifikatu dira, nork bere iritzi eta irizpide estetikoak eratu ahal izateko.

h) Tituluari dagozkion ekoizpen sektoreen edo sektorearen bilakaera aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta bilakaeraren mugarri nagusiak deskribatuz.

i) Jarraibideen araberako tresnak prestatu dira informazioa bildu eta zabaltzeko, egindako ikaskuntzen ebaluazioa egin ahalko izateko horien bidez, betiere hiztegi zehatza erabiliz.

j) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Sistema demokratikoaren oinarrizko printzipioak baloratzen ditu, haren erakunde politiko eta ekonomikoak eta instituzioak zein diren aztertzen du, eta haien jokaera printzipio horien araberakoa izateko behar diren jarduketa ildoak ondorioztatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren oinarrizko printzipioak ezagutu dira, baita eskubide horiek gaurko munduan duten egoera ere, eta eguneroko bizitzarako inplikazioa baloratu da.

b) Printzipio gidariak, nazioarteko erakunde nagusien funtzionamendu arauak eta erakundeak aztertu dira, eta munduko gatazketan duten zeregina juzgatu.

c) Gatazken bitartekaritzan eta konponketan duen garrantzia baloratu da, eredu demokratikoa hedatzeari begira, nork bere irizpide arrazoituak garatuz gatazken konponbiderako.

d) Espainiako eredu demokratikoaren funtsezko ezaugarriak juzgatu dira, eta eredu hori zein ingurune historikotan garatu den baloratu.

e) Ingurune hurbileko harreman pertsonal eta sozialetan bereizkeriarik ezaren printzipioa izatea baloratu da, norberaren eta besteen portaerak juzgatuz eta jarrerak printzipio horri lotutako eskubide eta betebeharretara egokitzeko jarraibideak eta ekintzak ondorioztatuz.

f) Jarraibideen araberako informazio antolatua prestatu da, elkarlaneko egoeretan eta iritziak erkatu behar direnean erabiltzeko.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia arrazoituak eta arau linguistiko zuzenak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren teknikak aplikatu dira zenbait iturritatik iristen diren ahozko mezuak aztertzeko.

b) Ahozko komunikazioaren komunikazio asmoa eta gaiaren egitura ezagutu dira, izaten ahal diren erantzunak baloratuz.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak zuzen erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aplikatu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi.

e) Gramatikaren terminologia zuzena erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu, modu egituratuan, geroz eta konplexutasun handiagoa duten testuen konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa teknikak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak modu sistematikoan aplikatu dira testuen ulermenean, izaten ahal diren erabilera diskriminatzaileez oharturik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Erabilera akademiko edo profesionaleko idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilerak eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ateratzen den testua argia eta zehatza eta formatuari eta komunikazio inguruneari egokitua izan dadin.

g) Jarraibide sistematizatuak garatu dira testu idatziak prestatzean, komunikazio idatzia hobetu ahal izateko.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, edukia, formatua eta hartzailea kontuan harturik, hiztegi zuzena erabiliz hizkuntza arauen eta hautatu diren erabileren arabera.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien zehaztasuna eta baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta egilearen asmoa ezagutu eta ingurune historiko, soziokultural eta literarioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren mugimenduak deskribatu dira aztertutako aroan, eta lan adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailari egokitutako literatur lanen irakurketa pertsonalean, literatur lana bere testuinguruan kokatuta, eta jarraibideen araberako tresnak erabiliz.

c) Iritzi pertsonal oinarrituak adierazi dira literatur lanetan hautemandako alderdiei buruz.

d) Literatur testuak aztertzeko estrategiak aplikatu dira, gaiak eta motiboak eta elementu sinbolikoak ezagutuz eta, halaberean, baliabide estilistiko nabarmenen funtzionaltasuna.

e) Informazioa eman da egile edo lan bati buruz edo gaztelaniazko literaturako eta, hala badagokio, euskarazko literaturako garai bati buruz, kasuan kasuko informazioa modu analitikoan jasoz.

Edukiak.

Gaur egungo gizarteen balorazioa.

-Sistema demokratikoen eraikuntza.

Ilustrazioa eta haren ondorioak.

Gizarte liberala.

Gizarte demokratikoa.

-Egitura ekonomikoa eta haren bilakaera.

Antolaketa ekonomikoaren printzipioak. Gaur egungo ekonomia globalizatua.

Bigarren globalizazioa.

Hirugarren globalizazioa: garapenaren arazoak.

Bertako ekoizpen sektorearen bilakaera.

-Nazioarteko harremanak.

Herrialde boteretsuak eta gatazka koloniala.

Europako gerra zibila.

Deskolonizazioa eta gerra hotza.

Gaur egungo mundu globalizatua.

Espainia harremanen egungo esparruan.

-Europaren eraikuntza.

-Arte garaikidea.

Kanon klasikoaren haustura.

Zinema eta komikia masen entretenimendu gisa.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Elkarlana.

Aurkezpenak eta argitalpenak web bidez.

Gizarte demokratikoen balorazioa.

-Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.

Giza eskubideak eguneroko bizitzan.

Gaur egungo nazioarteko gatazkak.

-Espainiako eredu demokratikoa.

Espainia demokratikoaren eraikuntza.

Espainiako Konstituzioa. Printzipioak.

Bereizkeriarik ezaren printzipioa eguneroko bizikidetzan.

-Gatazkak konpontzea.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Elkarlanerako prozesuak eta jarraibideak.

Kazetaritzako informazioa eta bestelakoa biltzeko jarraibideak.

Informazioa prestatu eta aurkeztea eztabaida jardueretarako.

Funtzionamendu arauak eta jarrerak iritziak erkatzen direnean.

Ahozko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H).

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboko teknikak ahozko testuak ulertzeko.

-Ideiak eta argudioak azaltzea ikaskuntza jardueretan.

Edukiak antolatu eta prestatzea: ilazioa, segida eta koherentzia.

Egitura.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan.

Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

Koherentzia semantikoa.

-Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea.

Idatzizko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H).

-Lanak, txostenak, saiakerak eta beste testu akademiko eta zientifiko batzuk.

-Kontuan hartu beharreko alderdi linguistikoak:.

Hizkuntzaren komunikazio erregistroak; horien erabilera baldintzatzen duten faktoreak.

Espainiako hizkuntza aniztasuna.

Forma deiktikoen aldaketak egoeraren arabera.

Zuzeneko eta zeharkako estiloa.

-Irakurketako estrategiak testu akademikoekin.

-Testu idatziak aurkeztea.

-Testu idatzien azterketa linguistikoa.

Testu lokailuak: zergatia, ondorioa, baldintza eta hipotesia.

Aditz formak testuetan. Aditz-perifrasien aspektuzko balioak.

Sintaxia: osagarriak; esaldi konposatuak.

Entzulearen interesa hobetzeko estrategiak.

XIX. mendetik aurreko literatur testuak interpretatzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Literatura generoen arabera.

-XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren eboluzioa gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

2. prestakuntza unitatea.

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), interpretatu eta komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, entzute aktiboaren printzipioak aplikatuz, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, argiak eta ongi egituratuak, esparru pertsonal eta profesionalean maiz agertzen diren eta ohikoak eta zehatzak diren gai eta alderdiei buruz.

Ebaluazio irizpideak.

1) Modu sistematikoan aplikatu dira entzute aktiboaren estrategiak jasotako mezuen ulermen orokor eta berariazkorako, elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

2) Mezu zuzenen komunikazio asmoa identifikatu da, edo esamoldeen, esaldien, hitzen eta diskurtsoaren markatzaile egituratzaileen sail mugatu bat (irekitzekoak, jarraipena ematekoak eta ixtekoak) erabiliz.

3) Ahozko testuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta oinarrizko egitura gramatikalak identifikatu dira perpaus errazetan, maiz gertatzen diren eta aurreikusteko moduko eduki zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

4) Funtsezko ezaugarri fonetikoak eta intonaziokoak identifikatu dira, laguntzen baitute mezuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ulertzen.

5) Ahozko konposizio eta aurkezpen laburrak egin dira gidoi egituratu baten arabera, testu mota bakoitzaren formatua eta ezaugarriak aplikatuz, betiere esparru pertsonal edo profesionalekoak.

6) Oinarrizko egitura gramatikalak eta diskurtsoaren markatzaileak erabili dira, diskurtsoa hasi, josi, antolatu eta bukatzeko, maiz gertatzen diren eta alderdi zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

7) Arrazoizko intonazio eta ahoskera erabiliz adierazi da informazioa, eta etenak eta zalantza txikiak onartu dira.

8) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

9) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietako gizarte harremanetan ohikoenak diren arauak identifikatu dira.

10) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen eta lantokiaren ohiturak edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

11) Jarrera eta portaera profesional nagusiak identifikatu dira lanbidearen esparruko ohiko komunikazio egoeretan.

2. Solasaldi errazak izaten ditu ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz bigarren hizkuntza gisa (2H), esparru pertsonalean eta profesionalean izaten diren ohiko egoera zehatzetan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak.

a) Solasean aritu da, esparru pertsonal eta profesionalean maiz izaten diren gai eta alderdi zehatzei buruzko gidoi bati jarraikiz.

b) Entzun egin da eta solasean aritu, esparru pertsonal eta profesionaleko elkarrekintza erraz eta ohikoetan, informazioa halako xehetasun batekin eskatuz eta emanez.

c) Elkarrekintza mantendu da, funtsezko komunikazio estrategia batzuk erabiliz interesa eta ulermena erakusteko.

d) Konpentsazioko estrategiak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko (parafraseatzea, gorputz hizkuntza, ikus-entzunezko laguntzak).

e) Egitura gramatikal eta perpaus errazak erabili dira, bai eta ohiko esamolde, esaldi eta hitzen eta diskurtsoaren markatzaile linealen funtsezko errepertorio mugatua ere.

f) Halako argitasun batez mintzatu da, arrazoizko intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz, eta eten eta zalantza batzuk onartu dira.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu labur eta errazak prestatzen ditu halako xehetasun batez, esparru pertsonalean eta profesionalean ohikoak diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia sistematikoak garatuz.

Ebaluazio irizpideak.

a) Testua irakurri eta generoaren funtsezko ezaugarriak eta haren egitura ezagutu dira, eta eduki orokor eta berariazkoa interpretatu da haren elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Beste modu batean antolatutako testuaren oinarrizko komunikazio asmoa identifikatu da.

c) Egitura gramatikal eta perpaus errazak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile oinarrizko eta linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

d) Konplexutasun gutxiko egitura gramatikalak dituzten esaldi, perpaus eta testu errazak osatu dira, komunikazio asmoa kontuan harturik, aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

e) Testu labur eta errazak prestatu dira, komunikazio asmo baterako egokiak, perpausak lotzeko ohikoenak diren lokailuak erabiliz.

f) Arau gramatikal, ortografiko eta tipografikoak errespetatu dira, testuak berrikusi eta zuzentzeko jarraibide sistematiko eta zehatzei jarraikiz.

g) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Eguneroko ahozko testuen interpretazioa eta komunikazioa ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ahozko testu labur eta errazetan ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea.

-Pertsonen, tokien, oinarrizko zerbitzuen, gauzen eta kudeaketa errazen alderdi zehatzak deskribatzea.

-Esparru pertsonal, publiko eta profesionaleko esperientziak.

-Oraingo, lehengo eta etorkizuneko gertakari eta esperientziak narratzea.

-Esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko hitzak, esaldiak eta esamoldeak.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta forma bakun eta konposatuak.

Ohiko egoerei lotutako komunikazio funtzioak.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak.

Konplexutasun gutxiko mendeko perpausak.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak.

-Zailtasun handiagoa duten multzo fonikoen edo fonemen ahoskera.

-Erregistro egokiak erabiltzea gizarte harremanetan.

Elkarrekintza solasaldietan ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H).

-Elkarrekintzaren estrategiak solasaldi bat mantendu eta jarraitzeko.

-Esaldi estandarizatuak erabiltzea.

Mezu idatzi errazak interpretatu eta prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H).

-Zailtasun gutxiko mezuen informazio orokorra eta berariazkoa, betiere esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko eta oinarrizko gaiei buruz.

-Idatzizko testu labur eta ongi egituratuak prestatzea.

-Esparru pertsonal eta profesionalean egunerokoak, beharrezkoak, errazak eta zehatzak diren hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko lexikoa.

-Ikasleen lanbide arloko berariazko terminologia.

-Baliabide gramatikalak:

Diskurtsoaren markatzaileak.

Perpaus bakun eta konposatuak erabiltzea hizkuntza idatzian.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Arau soziokulturalak esparru pertsonal eta profesionaleko harremanetan, eguneroko egoeretan.

-Mezua planifikatzeko estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du, metodo zientifikoaren urratsei jarraikiz eta gaur egungo munduan giza jarduerei lotuta dauden gertakari nagusiak aztertuz eta gaztelaniaz eta, hala dagokionean, euskaraz behar besteko komunikazio estrategiak garatuz, ikasleek aukera gehiago izan dezaten beren garapen pertsonal, sozial eta profesionala hobetzeko, bai eta ohiko egoera desberdinetan ingelesez komunikatzen hasteko ere.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait irakasgai, hala nola gizarte zientziak, gaztelania eta, hala dagokionean, euskara, eta ingeles literatura eta hizkuntza, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira: espazio eta denborako azterketa egiteko tresnak eskuratzea, ahozko eta idatzizko testuen tratamendua, mezu egituratuak prestatzea eta beste gizarte batzuekiko errespetua. Horri begira, ikasleak zeregin adierazgarrietan inplikatzen ditu, eta aukera ematen die modu autonomoan eta elkarlanean lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzea bere prestakuntza prozesuan, non ikaskuntzen praktika eta funtzionaltasuna continuum bat izanen diren, ikasleek egiten dituzten jarduerak errazteko.

-Norberaren autonomia eta ekimena bultzatzea une oroz, estrategia egokiak erabili ahal izateko esparru soziolinguistikoan.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak garatu eta finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen arrazoituak osatzeko beharrezkoa den informazioaren balorazioaz hausnarketa egiten laguntzeko.

-Ikasle guztiek informaziorako aukera izanen dutela bermatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuz.

-Metodo orohartzaileak erabiltzea (proiektuak, interes zentroak, besteak beste), gaitasunak eta edukiak integratu ahal izateko; zehazki, lan metodologia bat erabiltzea gaur egungo garaiarekin erlazionatzeko, horrela ikasleei errealitate pertsonal, sozial eta profesionalera egokitzen laguntzeko.

-Ahal dela profil profesionalaren ondoriozko gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea, eta inguruneko eskari profesionalei egokitzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzen integrazioa, gizarte zientziei loturiko fenomeno bat diziplina anitzeko ikuspegiarekin aztertu ahal izateko, horrela gizarteen aniztasuna baloratzen ikasteko.

-Jarduketa estrategiak eta trebetasunak eta norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, metodo zientifikora hurbiltzeko eta lortzen den informazioa antolatzeko, horrela hezkuntza lanean integratzen laguntzeko.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeek denboran zehar izandako aldaketak eta eraldaketak baloratuz.

-Gaur egungo gizartearen arazoak baloratzea eskuragarri dagoen informazioaren azterketatik abiatuta, eta nork bere hipotesi arrazoituak zehaztea ikaskuntzako egoeran ikusitako gertakariak azaltzeko.

-Arteetarako gustua hezteko eta estimaziorako eta sormenerako gaitasunak bultzatzea, hautatutako lan eta adierazpen artistikoekin zerikusia duten edukiak eta jarduerak garatzearen bitartez.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko eta idatzizko mezuak interpretatu eta prestatzeko, komunikazio eta testu egoera desberdinetan erabiliz.

-Bizitza pertsonal, sozial eta profesionaleko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, bidea emanen duena moduluan erabilitako edukiak, jarduerak eta adibideak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea elkarlana bultzatzeko, horrek aukera emanen baitu inteligentzia kolektiboaren kontzeptua eta horrek esparru profesionalarekin duen lotura garatzeko.

-Gaur egungo gizarteen bereizgarri den kultur eta ohitura aniztasuna baloratzea, bereziki ingelesez hitz egiten duten kulturen eremuan.

-Irakurtzeko ohiturak eta norberaren irizpide estetikoak sortzea, horien bidez literatur ekoizpenaz gozatu ahal izateko, sakonago gaztelaniazko ekoizpenari eta, hala dagokionean, euskarazkoari dagokienez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 3041.

Iraupena: 240 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Jenero gordin, erdi-prestatu eta prestatuak jaso, biltegiratu eta kontserbatzeko jarduera oinarrizkoak egiten ditu, kontroleko baliabideak, ekipoak eta tresnak identifikatzen eta erabiltzen, eta teknika eta prozedurak aplikatzen, ezarritako jarraibide eta/edo arauekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hartutako jarraibideak interpretatu dira eta salgaiak jasotzeko prozesuei loturiko agiriak identifikatu.

b) Ezarritako jarraibide eta prozesuen araberako ekipoak eta tresnak erabili dira.

c) Jasotako salgaiak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki eskatutakoei ote dagozkien egiaztatu da, ezarritako jarraibide edo prozedurekin bat.

d) Harrera egiteko prozesuan hauteman diren desbiderapen edo anomalien berri eman da denboraz eta moduz.

e) Biltegiratze lanak egiteko irizpideak behar bezala aplikatu dira, ezarritako jarraibideak eta/edo arauak kontuan izanik.

f) Ontziratzeko eta kontserbatzeko prozedurak behar bezala egin dira, bitartekoak erabilita eta teknikak aplikatuta, ezarritako jarraipideen eta/edo arauen arabera.

g) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

2. Aurretiazko elaborazioko oinarrizko zereginak gauzatzen ditu, eta garatu beharreko jardueren berezko prozeduren aplikazioarekin lotzen ditu ezarritako arauak eta jarraibideak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurretiazko elaborazioari loturiko agiriak eta jasotako jarraibideak interpretatu dira.

b) Makinak, ontziteria, tresnak eta erremintak prestatu dira, haiek erabiltzeko eta mantentzeko beharrezko zereginak gauzatuz, ezarritako jarraibide edo prozedurekin bat.

c) Lehengaiak languneetara eraman eta bertan banatu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.

d) Beren egoerari begiraturik lehengaiek behar dituzten lehengoratze prozedurak gauzatu dira, ezarritako arauen araberako teknikak aplikatuz.

e) Prestatzeko, garbitzeko, ebakitzeko eta piezak lortzeko lanak egin dira, ekipoak, tresnak eta/edo erremintak behar bezala erabiliz eta ezarritako prozedurei jarraikiz.

f) Kontserbatzeko tarteko prozedurak garatu dira, lehengaien beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

g) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

3. Sukaldaritzako prestakin errazak egiten ditu, eta aldez aurretik ezarritako teknika, arau eta lan prozedurekin loturiko jarraibideak eta/edo agiriak interpretatzen eta erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sukaldaritzako elaborazio errazak lortzeko enpresaren berariazko prozedurak identifikatu eta interpretatu dira.

b) Teknika desberdinak garatu aitzin aritzeko urrats eta moduak identifikatu eta alderatu dira, ezarritako jarraibide eta arauekin bat.

c) Zereginei ekin aurretik beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu da.

d) Sukaldaritzako elaborazio errazak lortzeko lanak, enpresan ezarritako jarraibide eta prozedurei jarraikiz egin dira.

e) Sukaldeko zerbitzuan laguntza eman da sukaldaritzako elaborazioak egiten, bukatzen eta aurkezten, ezarritako jarraibideei eta prozedurei jarraikiz.

f) Kontserbatzeko edo mantentzeko tarteko prozedurak zehaztu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

g) Lantokia garbi eta ordenatuta atxiki da prozesu guztian.

h) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

4. Ostatu-kafetegiaren eremuko janari lasterren elaborazio errazak prestatu eta aurkezten ditu, eta garatu beharreko jardueren berezko tekniken eta prozeduren aplikazioarekin lotzen ditu jarraibideak, dokumentuak eta/edo ezarritako arauak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Edari eta janari laster errazak lortzeko enpresaren berariazko prozedurak identifikatu eta interpretatu dira.

b) Teknika desberdinak garatu aitzin aritzeko urrats eta moduak identifikatu eta alderatu dira, ezarritako jarraibide eta/edo arauekin bat.

c) Janariak eta edariak prestatzeko eta aurkezteko zereginei erantsitako agiriak zuzentasunez interpretatu da.

d) Lanak garatzeko aldez aurretik behar diren elementuak erabilgarri daudela egiaztatu da: ekipoak, tresna eta/edo lanabesak, jeneroak.

e) Edari errazak eta janari lasterrak prestatzeko eta aurkezteko zenbait teknika gauzatu dira denboraz eta moduz, ezarritako prozedurei jarraikiz eta jasotako jarraibideak kontuan hartuz.

f) Kontserbatzeko edo mantentzeko tarteko prozedurak zehaztu dira, elaborazioen beharrak eta ondorengo erabilera kontuan hartuta.

g) Kontsumo gune honetako zerbitzuko zenbait teknika gauzatu dira eta laguntza eman da gauzatzeko, jasotako jarraibideen edo/eta ezarritako arauen arabera.

h) Lantokia garbi eta ordenatuta atxiki da prozesu guztian.

i) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

5. Jatetxearen edo catering zerbitzuaren eremuko janariak eta edariak zerbitzatzeko zeregin errazak gauzatzen ditu edo horretan laguntzen du, eta garatu beharreko jardueren berezko tekniken eta prozeduren aplikazioarekin lotzen ditu jarraibideak, dokumentuak eta/edo ezarritako arauak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzuaren eskakizunekin lotutako enpresaren berariazko prozedurak identifikatu eta interpretatu dira.

b) Behar eta bat heldu diren ekipo, lanabes eta tresnak identifikatu eta hautatu dira, ondoren zerbitzuko zereginak gauzatzeko, aretoko zerbitzua, ostatu-kafetegikoa edo catering motakoa den bereiziz.

c) Zereginei ekin aurretik beharrezkoak diren elementu guztiak eskura daudela egiaztatu du.

d) Aurrezerbitzuko zereginak gauzatu dira denboraz eta formaz, ezarritako prozedurekin eta jasotako jarraibideekin bat.

e) Zerbitzuko teknika eta prozedura errazak aplikatu eta garatu dira, kontuan hartuta jasotako jarraibideak eta/edo arauak edo enpresaren eskakizunak.

f) Bezeroak adeitasunez eta eraginkortasunez tratatu dira, dituen arduren eremuan, zerbitzua emanten duen entitatearen irudi ona indartuz.

g) Zerbitzuondoko zereginak gauzatu dira denboraz eta formaz, ezarritako prozedurekin eta jasotako jarraibideekin bat.

h) Lan guztietan kontuan hartu dira garbitasunari eta osasunari buruzko arauak eta laneko segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak.

6. Segurtasun- eta higiene-irizpideak betetzen ditu, eta higiene- eta osasun-arauak, laneko segurtasunekoak eta ingurumena babestekoak aintzat hartuta jarduten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Manipulatzeko jardunbideekin zerikusia duten higiene eta osasun arau nahitaezkoak ezagutu dira, hala araudietan jasotakoak nola enpresaren beraren arau berariazkoak.

b) Elikagaietan kutsadura eragin dezaketen portaera edo jokabide guztiak ezagutu dira.

c) Laneko arropa guztiak eta horiek garbi edukitzeko baldintzak ezagutu eta bete dira.

d) Sukaldaritzako ekoizpeneko prozeduretan ohi diren manipulazio jardunbide egokiak aplikatu dira.

e) Manipulatzailea ebakietatik, erreduretatik edo zaurietatik babesteko bitartekoak identifikatu dira.

f) Elikagaiak ekoizteko prozesuetan enpresak hondakinak sortzen, isurtzen edo aireratzen dituenean ingurumen kontrola ahalbidetzen duten parametroak ezagutu dira.

g) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatu edo botatzeko eragiketak aplikatu ditu.

h) Ingurumenari kalte gutxien egiten dioten energia iturriak eta/edo baliabideak erabili dira.

7. Harreman profesional egokiak ditu, arduraz eta begirunez jokatuz, bai enpresaren prozedura eta arauekin, bai lan taldeko gainerako kideekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren prozedura eta arauak ezagutu eta interpretatu dira, haren barneko portaerari loturik.

b) Lanpostura orduz ailegatu da eta ez du ezarrita dagoen baino lehen utzi, justifikaziorik gabe.

c) Arretaz eta arduraz jokatu du jarraibideak eman zaizkiolarik.

d) Komunikazio eraginkor eta begirunezkoa izan du lan taldeko gainerako kideekin.

e) Lankidetza eta koordinazio jarrera erakutsi du lan taldeko gainerako kideekin.

f) Ikasteko eta eguneratzeko jarrera erakutsi du, oharrak egin zaizkiolarik bere eginkizunak betetzeari buruz.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA

3. ERANSKINA

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

3034. Aurretiazko elaboraziorako oinarrizko teknikak.

UC0255-1: janariak bildu, aurrez prestatu eta kontserbatzeko oinarrizko zereginak.

3035. Sukaldaritzako ekoizpenerako oinarrizko prozesuak.

UC0256-1: janariak prestatzen laguntzea eta plater errazak prestatu eta aurkeztea.

3036. Lehengaien hornidura eta kontserbazioa, eta higienea manipulatzean.

UC0546-1: garbiketa eta higiene orokorreko eragiketak egitea ekipo eta instalazioetan, bai eta ingurumenaren babesa sostengatzekoak ere elikagaien industrian, jasotako jarraibideen arabera.

3037. Zerbitzurako oinarrizko teknikak

UC0257-1: janarien eta edarien zerbitzuan laguntzea.

3038. Janariak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak.

UC0258-1: horniketako oinarrizko zereginak egitea, eta edari errazak eta janari lasterrak prestatu eta aurkeztea.

3039. Taldeentzako eta cateringerako materialak prestatzea eta muntatzea.

UC1090-1: catering zerbitzuetatik heldu diren salgaiak jasotzeko eta garbitzeko zereginak gauzatzea.

3005. Bezeroarentzako arreta.

UC1329-1: Bezeroari arreta eta informazio eragilea ematea, egituratua eta protokoloaren araberakoa.

4. ERANSKINA. IRAKASLEAK

4. ERANSKINA

A) Esleitutako irakaslana.

Sektore publikoan, lanbide profilari lotutako lanbide moduluak eman ahal izateko, honako hauek izanen dira irakasleen espezialitateak:

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA / BESTELAKOAK

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEAREN KIDEGOA

3005. Bezeroarentzako arreta.

-Sukaldaritza eta Pastelgintza.

-Jatetxe Zerbitzuak.

-Merkataritzako prozesuak.

-Irakasle espezialista.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

3034. Aurretiazko elaboraziorako oinarrizko teknikak.

3035. Sukaldaritzako ekoizpenerako oinarrizko prozesuak.

3036. Lehengaien hornidura eta kontserbazioa eta higienea manipulatzean.

3037. Zerbitzurako oinarrizko teknikak.

3038. Janariak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak.

3039. Taldeentzako eta cateringerako materialak prestatzea eta muntatzea.

-Sukaldaritza eta Pastelgintza.

-Jatetxe Zerbitzuak.

Bestelakoak:

-Irakasle espezialista, hala balegokio.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

3041. Lantokietako prestakuntza.

-Sukaldaritza eta Pastelgintza.

-Jatetxe Zerbitzuak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

B) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, honako titulazio hauek beharko dira lanbide moduluak emateko:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3034. Aurretiazko elaboraziorako oinarrizko teknikak.

3035. Sukaldaritzako ekoizpenerako oinarrizko prozesuak.

3036. Lehengaien hornidura eta kontserbazioa, eta higienea manipulatzean.

3037. Zerbitzurako oinarrizko teknikak.

3038. Janariak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak.

3039. Taldeentzako eta cateringerako materialak prestatzea eta muntatzea.

3005. Bezeroarentzako arreta.

3041. Lantokietako prestakuntza.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

C) Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak.

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, lanbide moduluak emateko, honako titulazio hauek emanen dute gaitasuna irakasteari begira:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3034. Aurretiazko elaboraziorako oinarrizko teknikak.

3035. Sukaldaritzako ekoizpenerako oinarrizko prozesuak.

3036. Lehengaien hornidura eta kontserbazioa, eta higienea manipulatzean.

3037. Zerbitzurako oinarrizko teknikak.

3038. Janariak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak.

3039. Taldeentzako eta cateringerako materialak prestatzea eta muntatzea.

3005. Bezeroarentzako arreta.

3041. Lantokietako prestakuntza.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Sukalde Zuzendaritzako goi mailako teknikaria, Jatetxeko Zerbitzu Zuzendaritzako goi mailako teknikaria edo beste titulu baliokide batzuk.

5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK

5. ERANSKINA

A) Irakaslekuak.

Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak honako hauek dira:

-Erabilera anitzeko gela.

-Sukaldaritzako eta sukalondoko lanei buruzko lantegia.

-Jatetxeari eta ostatuari buruzko lantegia.

B) Gutxieneko ekipamenduak.

Erabilera anitzeko gela

Sarean instalatutako ordenagailuak, proiektagailua eta Internet.

Ikus-entzunezko baliabideak.

Aplikazio-softwarea.

Sukaldaritzako eta sukalondoko lanei buruzko lantegia

Bero-sorgailuak.

Hotz-sorgailuak.

Sukaldaritzako ontziteria.

Material elektromekanikoa (ebakigailuak, gaiak txikitzekoak, birringailuak, besteak beste).

Material neutroa (lan-mahaiak, konketa, orgak, apalak, ke-kanpaiak, armairuak, besteak beste).

Segurtasuneko ekipo eta tresnak.

Jatetxeari eta ostatuari buruzko lantegia.

Hotz-sorgailuak.

Kafegailu automatikoa.

Material elektromekanikoa (irabiagailuak, zuku-makinak, izotz-birringailuak, zukugailuak, besteak beste).

Material neutroa (lan-mahaiak, konketa, orgak, apalak, ke-kanpaiak, armairuak, besteak beste).

Zerbitzu hauetako gai guztiak: kafetegia, ostatua, janari zerbitzua, edari zerbitzua eta aretokoa.

Segurtasuneko ekipo eta tresnak.

Iragarkiaren kodea: F1412635

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web