(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

79/2014 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ADMINISTRAZIO ZERBITZUETAKO OINARRIZKO LANBIDE TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA

BON N.º 227 - 19/11/2014



  LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK


Zioen azalpena

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak adierazten du helburu estrategikoetako bat dela lanbide ikaskuntzaren aukera indartzea norberaren garapen nahiarekin bat datorren aukera gisa, eta, gainera, sistemako gainerako ikasketei begira irekia izatea; horretarako, beste ekimen batzuen artean, oinarrizko lanbide titulu berria sortu da, horretatik erdi mailako lanbide heziketara pasatzeko bidea emanez.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomia premien arabera egokitzeko. Bestalde, helburu hauek ezartzen ditu: lanbide heziketaren eta hezkuntza sistemako gainerako ikasketen arteko mugikortasuna arautu eta bideratzea, eta ikasketak goizegi utzi dituzten gazteei berriz ere hezkuntza sisteman sartzen laguntzeko neurriak hartzea.

Foru dekretu honen bidez, Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Curriculum honek otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren III. eranskina garatzen du. Dekretu horren bidez, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dira, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. Aipatu garapena eginen da Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen dizkion eskumenak erabiliz.

Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean kontuan hartu dira otsailaren 28ko 127/2014 Foru Dekretuaren II. kapituluan diseinuari buruz ezarritako jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, zerbitzu administratibo eta orokorretako laguntza lanak, eta datuak eta dokumentuak tratatzeko eta grabatzeko lanak (otsailaren 1eko 107/2008 Errege Dekretua), eta merkataritzako laguntza jardueren kualifikazio ez-osoa (uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretua), hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Orobat, gehitu diren euskarri moduluekin batera, badute zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari horrek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, tituludun honek lan egin dezakeen lanbide inguruneari buruzko ohar batzuk ezarri dira, baita tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba ere.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena.

5. artikuluak Euskararen curriculum tratamendua jasotzen du berariaz, dagokion hizkuntza ereduaren arabera.

Curriculumaren diseinuan, ikaskuntza sistema problemak ebaztearen bidez indartu beharra azpimarratu da. Metodologia honen helburua da ikasleek zabalago lortzea beren garapen pertsonal eta profesionalerako garrantzi handikoak diren zenbait balio eta gaitasun; horretarako, proiektuen kudeaketa erabiltzen da, horrek ikaskuntzarako benetako ingurune bat ematen baitu, gaitasunak errazago berengana ditzaten.

Halaber, zikloko bi kurtsoetan ikasleen tutoretzarako eremuak sortu dira. Tutoreen lanak, ikasle bakoitzaren prestakuntza prozesuaz orientatzeaz gain, gaitasun pertsonalak, pertsonen artekoak eta sozialak eskuratzen lagunduko du. Eremu horretan lanbide orientazioari buruzko alderdiek ere tokia izan behar dute, eta ikasleek beren hezkuntza eta lanbide etorkizuna programatu eta kudeatu ahal izateko abilezia eta trebetasunak bultzatu behar ditu.

Metodologia hauen aplikazioa ahal den neurrian errazteko eta, betiere, curriculumak ikaskuntzaren testuinguru jakin batzuetara egokitu ahal izateko, kontuan izan behar da arau honen esparruan lanbide moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen dela zikloko bi kurtsoetan. Hortaz, foru dekretu honetan ezarritako curriculuma ematen duten ikastetxeek erreferentziazko sekuentziazio horretan aldaketa zehatzak aplikatzeko eskaera egiten ahalko dute eta, horretarako, bidezkoak diren arrazoiak eman beharko dituzte. Horri buruz ezartzen den arauaren mende egonen da aldaketa horien onespena.

4

Sarbideei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide titulua lortu ondoren, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua zehazten du, eta 9. artikuluak (3. eranskinean garaturik) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko loturak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

5

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 4. eta 5. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Administrazio eta Kudeaketa lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbidea.

b) Maila: 1 - Oinarrizko Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3.5.3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak, baita produkzio sistemari buruzko erreferentzia eta prospektiba ere, foru dekretu honen 1. eranskinean zehaztuta daude.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Heziketa ziklo honen helburu orokorrak eta hori osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. 2 A) eranskinean heziketa zikloaren helburu orokorrak zehazten dira eta lanbide moduluak, berriz, foru dekretu honen 2 B) eranskinean, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren V. eranskinaren 3.2 atalean ezarritakoarekin bat. Dekretu horrek Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu eta, horren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez.

3. Lanbide modulu horiek bi mailatan antolatu dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztiendako, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

4. Komunikazioa eta gizartea I eta Komunikazioa eta gizartea II moduluek komunikazioaren eta gizarte zientzien multzoko gaitasunak garatzen dituzte, eta horietan irakasgai hauek sartzen dira: Gaztelania, Atzerriko Hizkuntza, Gizarte Zientziak eta, hala dagokionean, Euskara.

5. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Euskararen tratamendua.

1. Euskara irakaskuntzako lehen hizkuntza denean (1H), ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluetan Gaztelaniari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta euskalkiak ezagutzeari dagokionez.

2. Euskara irakaskuntzako bigarren hizkuntza denean (2H) modulu hauen barnean, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak eta erreferentziazko edukiak Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluetan Ingelesari buruz ezarritako ataletan jasotzen direnak izanen dira, Euskarari buruzko salbuespenekin, euskararen kodea eta berariazko kultur edukiak ezagutzeari dagokionez.

3. Komunikazioa eta gizartea I eta II moduluen garapenean ezartzen denaren ondorioetarako, kasu guztietan interpretatu behar da lehen hizkuntza (1H) irakaskuntza prozesua garatzeko erabiltzen dena dela eta ez, nahitaez, ikasleen ama hizkuntza.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honek arautzen duen heziketa zikloan sartzeko, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, betiere onarpenerako ezartzen diren baldintzetan. Gainera, titulu honek lehentasuna izanen du honako lanbide arlo hauetako erdi mailako titulu guztietan onartzeko:

-Administrazioa eta Kudeaketa.

-Merkataritza eta Marketina.

-Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

-Beira eta Zeramika.

-Arte Grafikoak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

Baliozkotzeei eta salbuespenei dagokienez, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko loturak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 3. eranskinean ageri dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Multzo komunei lotutako moduluak honako hauek emanen dituzte:

a) Titulartasun publikoko ikastetxeetan, espezialitateren bateko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioek, dagokien multzo komuneko irakasgaietako edozein emateko gaituta badaude.

b) Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun publikokoetan, irakaskuntza hauek emateko baimenduta badaude, dagokien multzo komuneko irakasgaietakoren bat emateko indarra duen araudian ezarritako titulazioa eta baldintzak dituzten irakasleek.

2. Gainerako lanbide moduluetarako, kasuan kasuko lanbide moduluak emateko gaituta dauden sektore publikoko irakasleen espezialitateak 4 A) eranskinean azaltzen dira.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, titulartasun pribatuko ikastetxeetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 4 B) eranskinean azaltzen dira.

4. Lanbide moduluak irakasteko gaikuntza ematen duten titulazioak, titulartasun pribatuko ikastetxeetarako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetarako, 4 C) eranskinekoak dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren gutxieneko irakaslekuak eta ekipamenduak foru dekretu honen 5. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamendurako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipoek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi ibiltzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra.- Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena .Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2014-2015 ikasturtetik aurrera ezarri ahal izanen du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA

LANBIDE ERREFERENTEA

LANBIDE ERREFERENTEA

A) Lanbide profila

a) Tituluaren gaitasun orokorra.

Tituluaren gaitasun orokorra honetan datza: administrazioko eta kudeaketako oinarrizko lanak egitea, autonomiarekin, erantzukizuna hartuz eta ekimen pertsonalarekin, adierazitako kalitatearekin lan eginez, ingurumenaren arloko nahiz laneko segurtasunaren eta higienearen arloko egungo arauei jarraikiz, ahoz eta idatziz gaztelaniaz komunikatuta eta, dagokionean, erabiliz bertako hizkuntza koofiziala; baita atzerriko hizkuntzaren bat ere.

b) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide tituluan sartutako kualifikazioak eta gaitasun unitateak hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

ADG305-1 Zerbitzu administratibo eta orokorretako laguntza lanak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

-UC0969-1: oinarrizko laguntza administratiboko zereginak egin eta integratzea.

-UC0970-1: informazio eragilea eman eta jasotzea, erakundetik kanpoko agenteekin izaten diren ohiko kudeaketetan.

-UC0971-1: erreprodukzioko eta artxiboko laguntza lanak egitea, ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan.

ADG306-1 Datu eta dokumentuen grabazio eta tratamendu eragiketak. Gaitasun unitate hauek jasotzen dira:

-UC0973-1: datuak eta testuak sartzea terminal informatikoetan eta, horretarako, segurtasun, kalitate eta eragimen baldintzak betetzea.

-UC0974-1: datu eta testuen tratamendurako oinarrizko eragiketak egitea, baita dokumentazioa prestatzekoak ere.

-UC0971-1: erreprodukzioko eta artxiboko laguntza lanak egitea, ohiko euskarrian edo euskarri informatikoan.

Lanbide kualifikazio osatugabea:

COM412-1 Merkataritzako laguntza jarduerak, gaitasun unitate hauek hartzen dituztenak:

-UC1329-1: bezeroari arreta eta informazio eragilea ematea, egituratua eta protokoloaren araberakoa.

-UC1326-1: eskaerak eraginkortasunez eta eragimenez prestatzen ditu, ezarritako prozedurei jarraituz.

c) Lanbide gaitasunak, pertsonalak eta sozialak eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak.

1) Ekipo eta aplikazio informatikoak prestatzea datuak eta testuak grabatu, tratatu eta inprimatzeko, funtzionatuko dutela ziurtatuz.

2) Dokumentuak egitea testu-prozesadoreen eta kalkulu-orrien aplikazio informatikoen oinarrizko utilitateak erabiliz, teklatuari begiratu gabe zehatz eta azkar idatziz.

3) Informazioa eta dokumentazioa biltegiratu eta artxibatzeko oinarrizko lanak egitea, euskarri digitalean eta ohiko euskarrian, ezarritako protokoloen arabera.

4) Dokumentuen oinarrizko azaleztapen eta erreprografia lanak egitea, ezarritako kalitate irizpideei jarraituz.

5) Gutunak eta paketeak tramitatzea, barrukoak edo kanpokoak, ezarritako bitarteko eta irizpideak erabiliz.

6) Diruzaintzako oinarrizko lanak egitea, kasu bakoitzean egokiak diren dokumentuak erabiliz.

7) Komunikazio telefoniko eta informatikoak jaso eta egitea, informazioa zehatz helaraziz, erakundearen irudia eta protokoloa kontuan hartuz.

8) Bulegoko materialaren biltegiko oinarrizko mantentze-lanak egitea, eskaerak eginez, gutxieneko izakinak bermatzeko.

9) Bezeroari arreta ematea, kortesia arauak erabiliz eta haren premiak ongi asetzeko interes eta kezka erakutsiz.

10) Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten eta espero daitezkeen arazoak konpontzea, arrazonamendu zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte zientziek ematen dituzten elementuak erabiliz.

11) Modu osasungarrian jokatzea eguneroko bizitzako zenbait ingurunetan, betiere garapen pertsonal eta soziala laguntzeari begira eta pertsonen osasunerako onak diren ohiturak eta eraginak aztertuz.

12) Ingurumena zaintzera bideratutako jarduketak baloratzea, eta eguneroko bizitzako jarduerek ingurumenaren orekan izan ditzaketen ondorioak bereiztea.

13) Autoikaskuntzarako informazioa lortzea eta besteei azaltzea, eta hori ingurune pertsonal, sozial edo profesionaleko zenbait alderditan erabiltzea, eskura dituen baliabideez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagozkienez baliaturik.

14) Errespetuz eta sentikortasunez jokatzea kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean, eta horiez gozatzeak aberastasun pertsonal eta soziala ekartzen duela konturatzea.

15) Argi, zehatz eta arin komunikatzea zenbait ingurune sozial edo profesionaletan eta eskura dituen baliabide, bide eta euskarri desberdinak erabiliz, horretarako gaztelaniaren eta, hala denean, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko hizkuntza baliabideak erabiliz eta egokituz.

16) Ohiko lan egoeretan eta ohiko egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzea, atzerriko hizkuntzaren oinarrizko hizkuntza baliabideak erabiliz.

17) Azalpen errazak ematea gaur egungo gizarteetako gertakariei buruz, eskura duten informazio historiko eta geografikotik abiatuta.

18) Lan jardueran izaten diren aldaketa teknologikoen eta antolaketa aldaketen ondoriozko lan egoera berriei egokitzea, eskura dituzten prestakuntza eskaintzak erabiliz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez baliabideak lokalizatuz.

19) Beren mailari dagozkion zereginak betetzea autonomiaz eta erantzukizunez, esleitutako lanean kalitate eta efizientzia irizpideak erabiliz eta lan hori bakarka edo talde baten barnean eginez.

20) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan eremuan esku hartzen duten pertsona guztien autonomia eta eskumena errespetatuz, eta egindako lanaren kalitatean lagunduz.

21) Lan jarduerak egitean arriskuen prebentziorako eta laneko segurtasunerako neurriak onartu eta betetzea, horrela kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihesteko.

22) Kalitatearen, denendako irisgarritasunaren eta denendako diseinuaren arauak betetzea, lanbide jardueran zerikusia duten neurrian.

23) Ekimenez eta arduraz jokatzea bere lanbide jarduerako prozedurak hautatzean.

24) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek besteren kontura egiten du lan, edozein motatako enpresa edo entitate pribatu edo publikotako zentro, bulego, langela eta departamentu administratibo edo komertzialetan, ekoizpen sektore guztietan.

Zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Bulegoko laguntzailea.

-Zerbitzu orokorretako laguntzailea.

-Artxiboko laguntzailea.

-Mandataria.

-Informazioko laguntzailea.

-Informazioko zerbitzu orokorretako telefonista.

-Gutunen sailkatzailea eta/edo banatzailea.

-Datuen grabatzaile-egiaztatzailea.

-Digitalizazioko laguntzailea.

-Dokumentuen operadorea.

-Salmentako laguntzailea.

-Dendari laguntzailea.

-Kobratzeko langilea edo kutxazaina.

b) Tituluarekin zerikusia duten sektoreen edo sektorearen prospektiba.

Enpresen ekoizpen jardueraren eta lanaren antolakuntzak eskatzen dituen gaitasunak ez dira soilik teknikoak; horietaz gain, beharrezkoak dira talde-lanarekin, erabakiak hartzeko autonomia eta ekimenarekin, lanen garapenarekin eta jendeari arreta emateko bokazioarekin zerikusia duten gaitasunak. Hortaz, kudeaketa administratiboko profesionalen profila balioaniztasun handikoa da maila guztietan.

Sektore horretako enplegu eskaera etengabe handitzen ari da zerbitzuen sektoretik. Profesional honendako, azpikontratazioa (outsourcing) lan hobirik handiena bilakatzen ari da, eta horrek berekin dakar beste enpresa batzuei zerbitzu administratiboak ematera soilik bideratzen diren enpresak zabaltzea eta ugaritzea (gestoriak, aholkularitzak, kontsultoretzak, zerbitzuen zentroak eta beste).

Ingelesa nazioarteko lan hizkuntza bilakatu duen prozesu globalizatzailearen ondorioz, hizkuntza horretan aritzea ezinbestekoa bilakatu da eta alor administratibo honetako profesionalentzat beste eskakizun bat gehiago da.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Datuak eta testuak grabatu, tratatu eta inprimatzeko prozesuen fase garrantzitsuenak identifikatzea, eta lanen segida zehaztea, ekipo informatikoak eta aplikazioak prestatzeko.

b) Testu-prozesadoreen eta kalkulu-orrien ezaugarriak analizatzea, haien utilitate nagusiak eta teklatuari begiratu gabe idazteko teknikak erabiliz, dokumentuak egiteko.

c) Informazioa gorde, zaindu eta berreskuratzeko prozesuko faseen ezaugarriak zehaztea, ekipo informatikoak nahiz ohiko bitartekoak erabiliz, informazioa biltegiratu eta artxibatzeko.

d) Agirien erreprodukzio eta azaleztapen prozedurak erabiltzea, ekipoak kontrolatuz eta modu eraginkorrean mantenduz, erreprografia eta azaleztapen lanak egiteko.

e) Gutunak eta paketeak jaso eta bidaltzeko ezarritako protokoloak deskribatzea, eta haien barneko eta kanpoko tramitaziorako prozedurak eta lanak identifikatzea.

f) Merkataritza eta administrazio lanak kobratzeko enpresen jardueran erabiltzen diren ordainketa eta kontrol prozedura nagusiak deskribatzea, eta diruzaintzako oinarrizko lanak egiteko, eta erregistrorako eta egiaztapenerako garrantzizkoa den informazioa zehaztea.

g) Ohiko mezuen elementu garrantzitsuenak zehaztea, deiak eta mezuak jaso eta bidaltzeko, ekipo telefoniko eta informatikoen bitartez.

h) Biltegia kontrolatzeko prozedurak aplikatzea, izakinen kopuruak alderatuz, bulegoko materialaren biltegiko oinarrizko mantentze-lanak egiteko.

i) Bezeroari arreta emateko kortesia arauak eta haiek aplikatzeko egoera profesionalak ezagutzea.

j) Ingurune naturalean izaten diren gertakariak ulertzea ezagutza zientifikoa jakintza integratu baten moduan erabiliz; halaber, ezagutzaren eta esperientziaren eremuetan oinarrizko arazoak identifikatu eta konpontzeko metodoak ezagutu eta aplikatzea.

k) Trebetasunak garatzea arazoak formulatu, planteatu, interpretatu eta konpontzeko; kalkulu matematikoaren arrazonamendua aplikatzea gizartean eta lan ingurunean moldatzeko, eta bere baliabide ekonomikoak kudeatzea.

l) Giza gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak identifikatu eta ulertzea, eta horiek norberaren eta taldearen osasunarekin lotzea; gainera, higienea eta osasuna baloratzea bizitzan ohitura osasungarriak garatu eta finkatzeko, zein ingurunetan dauden kontuan hartuta.

m) Natur ondarearen zaintzarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta izaki bizidunen eta natur ingurunearen arteko elkarreragina ulertzea, horrela gizakien ekintzak ingurumenaren orekan dituen ondorioak baloratu ahal izateko.

n) Informazio iturrien oinarrizko trebetasunak garatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikuspegi kritikoz erabiltzea, ingurune pertsonal, sozial edo profesionalean informazioa lortu eta jakinarazteko.

ñ) Kultur eta arte ekoizpenen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, haien elementuak aztertzeko oinarrizko teknikak aplikatuz, errespetuz eta sentikortasunez jokatzeko kultur aniztasunaren, ondare historiko-artistikoaren eta kultur zein arte adierazpenen aurrean.

o) Hizkuntz trebetasun eta abileziak garatu eta finkatzea, eta eskatzen den zehaztasun, argitasun eta arintasun maila lortzea, gaztelaniari eta, hala denean, euskarari buruzko ezagutzak erabiliz gizarte ingurunean, eguneroko bizitzan eta lan jardueran komunikatzeko.

p) Atzerriko hizkuntzan oinarrizko hizkuntz trebetasunak garatzea, ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko eguneroko bizitzan eta lan jardueran ohikoak diren eta espero daitezkeen egoeretan.

q) Gaur egungo gertakarien arrazoiak eta ezaugarriak ezagutzea, baita bilakaera historikoari eta banaketa geografikoari dagozkionak ere, gaur egungo gizarteen ezaugarriak azaltzeko.

r) Printzipio demokratikoetan oinarritutako balioak eta jokaerak garatzea, eta ohiko harreman sozialetan eta gatazken konponbide baketsuan aplikatzea.

s) Prestakuntzarako dauden baliabideak eta eskaintzak alderatu eta hautatzea bizitzan zehar eginen den ikaskuntzarako, horrela lan egoera berriei eta egoera pertsonal berriei egokitzeko.

t) Ekimena, sormena eta joera ekintzailea garatzea, baita norberarengan konfiantza izatea, parte-hartzea eta ikuspegi kritikoa ere, egoerak eta gorabeherak konpondu ahal izateko bai lan jardueran bai eremu pertsonalean.

u) Lanak taldean egitea, nork bere betebeharrak hartuz, besteak errespetatuz eta beraiekin elkarlanean arituz, baita besteekiko tolerantziaz eta errespetuz ere, zereginak eraginkortasunez egiteko eta garapen pertsonalerako lagungarri izateko.

v) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informatzeko, komunikatzeko, ikasteko eta laneko zereginak errazteko.

w) Laneko eta ingurumeneko arriskuak lan jarduerarekin erlazionatzea, norbera babesteko behar diren prebentzio neurriak erabiltzeko xedez, eta beste pertsonei eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

x) Bere lanbide jarduerako teknikak garatzea lanaren eraginkortasuna eta kalitatea ziurtatuz, eta, bidezkoa bada, laneko jardueretan hobekuntzak proposatzea.

y) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege esparrua kontuan izanda, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Administrazio Zerbitzuetako oinarrizko lanbide tituluko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

KURTSOA

3001

Datuen tratamendu informatikoa

230

7

1.

3003

Oinarrizko administrazio teknikak.

230

7

1.

3004

Artxiboa eta komunikazioa

90

3

1.

3009

Zientzia aplikatuak I

190

6

1.

3011

Komunikazioa eta gizartea I

190

6

1.

Tutoretza

30

1

1.

3002

Ofimatikako oinarrizko aplikazioak

230

9

2.

3005

Bezeroarendako arreta

110

4

2.

3006

Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea

110

4

2.

3010

Zientzia aplikatuak II

160

6

2.

3012

Komunikazioa eta gizartea II

160

6

2.

Tutoretza

30

1

2.

3008

Lantokietako prestakuntza

240

2.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Datuen tratamendu informatikoa.

Kodea: 3001.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bere lanerako beharrezkoak diren ekipoak eta materialak prestatzen ditu eta, haien funtzio, aplikazio eta mantentze behar nagusiak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipo informatikoak eta beraien periferikoak identifikatu eta sailkatu dira, prozesu ofimatikoan duten erabileraren arabera.

b) Aplikazio informatiko ezberdinak identifikatu dira, egiten dituzten lanekin lotuta.

c) Elementu informatikoen arteko loturak egiaztatu dira eta hutsegiteak ikusi direnean, haiek zuzendu.

d) Erabili beharreko aplikazio informatikoen funtzionamendua egiaztatu da.

e) Ekipo informatiko ezberdinak mantentzeko lehen mailako lanak egin dira.

f) Behar diren segurtasun neurriak hartu dira, ekipoak piztetik eta itzaltzetik etorritako lan arriskuak ekiditeko.

g) Ergonomiako eta lan osasuneko irizpideak kontuan hartuz kokatu dira ekipoak.

2. Datuak, testuak eta bestelako dokumentuak informatikoki grabatzen ditu, prozesuaren azkartasuna eta zehaztasuna baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Grabatu beharreko datuak dituzten dokumentuak antolatu dira eta ordenan jarri dira.

b) Datuak eta dokumentuak aldez aurretik ez daudela grabatuta egiaztatu da, bikoizketak saihesteko.

c) Behatzak zuzen kokatu dira teklatuan.

d) Teklatuaren karaktere ezberdinak identifikatu dira ukimenarekin eta behatzen kokalekuarekin.

e) Teklatu hedatua azkartasunez eta zehaztasunez erabili da, teklatura begiratu beharrik izan gabe.

f) Datuen grabaketan zuzentasun maila handia lortu da, akatsak gehienez ere %5 izan direlarik.

g) Irudiak eta bestelako dokumentuak digitalizatzeko eskanerra zuzen erabili da.

h) Emaitzetan atzemandako anomalia eta akatsak zuzendu dira.

i) Grabatutako datu eta testuen konfidentzialtasuna mantendu da.

j) Arau ergonomikoak eta gorputz jarreren higienearen arauak jarraitu dira, agindutako lanak egitean.

3. Testuak eta datuak informatikoki tratatzen ditu, aplikazio informatikoak eginkizunaren arabera hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proposatutako ariketa bakoitzean erabili beharreko aplikazioak identifikatu eta hautatu dira.

b) Testuen tratamenduko erremintekin testuak egin dira, formatu desberdinak erabilita.

c) Irudiak, taulak eta beste objektu batzuk sartu dira testuetan.

d) Egindako agiriak seinalaturiko tokian gorde dira, erraz identifikatzea ahalbidetzen duten izenak emanez.

e) Egindako lana sistematikoki grabatu da, uste gabeko galerarik gerta ez dadin.

f) Babeskopiak zenbatero egin behar diren identifikatu da.

g) Jasotako jarraibideak eta arau ergonomikoak eta gorputz jarreren higienearen arauak jarraitu dira, agindutako lanak egitean.

4. Dokumentuak tramitatzen ditu, artxibatuz, inprimatuz eta igorriz, eta dokumentu mota bakoitza bere kokalekuarekin identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentu ezberdinak identifikatu eta sailkatu dira, haien ezaugarriak eta edukia kontuan hartuz.

b) Artxiboek euskarri digitalean izan ditzaketen kokalekuak identifikatu dira.

c) Dokumentuak dagokien tokian artxibatu dira modu digitalean.

d) Aldez aurretik artxibatutako dokumentuak eskuratu dira.

e) Inprimaketako kontsumigarrien egoera egiaztatu da eta berriak paratu, behar izan denean.

f) Kasu bakoitzaren arabera, inprimaketa aukera egokiak hautatu dira.

g) Dokumentuak zuzen inprimatu dira.

h) Barne mezularitza informatikoaren erremintak erabili dira eta dokumentuak zuzen jaso direla segurtatu.

i) Informazioaren tratamenduan erantzukizuna eta konfidentzialtasuna erakutsi da.

j) Informatikako ekipoak egoera ezin hobean utzi dira, lanaldia bukatutakoan.

Edukiak.

Ekipo eta materialen prestaketa:

-Ekipo informatikoen osagaiak.

-Periferiko informatikoak.

-Ofimatikako aplikazioak.

-Sistema eragileen oinarrizko ezagutza.

-Ekipo informatikoen konektoreak.

-Ekipo informatikoen mantentze-lan oinarrizkoak.

-Informatikako kontsumigarriak.

-Ekipo informatikoak erabiltzetik datozen lan arriskuak.

-Osasun posturala.

Datuen, testuen eta bestelako dokumentuen grabazio informatikoa:

-Lan-eremua mantentzea.

-Teklatu hedatua. Teklen eginkizunak.

-Teknika mekanografikoa. Behatzen kokapena teklatuaren gainean.

-Azkartasun eta zehaztasun teknikak mekanografian.

-Testuen transkripzioa.

-Mekanografiako akatsak zuzentzeko teknikak.

-Dokumentuen digitalizazioa.

-Informazioaren konfidentzialtasuna.

Testuen eta datuen tratamendua:

-Testu prozesadoreak. Egitura eta eginkizunak.

-Testu prozesadoreetan formatuak aplikatzea. Testuak editatzea.

-Oinarrizko jakinarazpen idatziak prestatzea. Txantiloien erabilera.

-Dokumentuak konbinatu eta konparatzea.

-Taulak egitea.

-Imaginak eta bestelako objektuak txertatzea.

-Egindako lanaren babeskopiak egitea.

Agirien tramitazioa:

-Artxibo eta karpeta digitalen kudeaketa.

-Dokumentuak kodetu eta sailkatzeko irizpideak.

-Dokumentuen erregistro digitala.

-Inprimagailua. Funtzionamendua eta motak.

-Inprimagailuaren konfigurazioa.

-Dokumentuak inprimatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek eginkizun hauekin loturiko prestakuntza dauka: datuen grabazioa eta agiri informatikoen prestakuntza, bai eta horien artxibatze digitala, inprimaketa eta igorpena ere.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Aplikazio informatikoen ekipoak prestatzea.

-Teknika mekanografikoak erabiltzea datu informatikoak grabatzeko.

-Agiri informatikoak egitea eta kudeatzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Datuak grabatzea terminal informatikoetan.

-Aplikazio informatiko desberdinak erabiltzea, agiriak egiteko eta artxibatzeko.

-Informazioa inprimatzeko eta igortzeko ekipoen erabilera.

Lanbide modulua: Oinarrizko administrazio teknikak.

Kodea: 3003.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresa bateko administrazio zereginak sailkatzen ditu bertako eginkizun arloak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa baten antolaketa zehaztu da.

b) Enpresa bateko administrazio zereginak deskribatu dira.

c) Enpresa bateko eginkizun arloak identifikatu dira.

d) Erakunde pribatu eta publiko baten oinarrizko organigrama zehaztu da.

e) Lan arloen kokapen fisikoa identifikatu da.

2. Gutunak eta paketeak tramitatzen ditu prozesuaren faseak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gutunen kudeaketan bete beharreko faseak deskribatu dira.

b) Posta fisikoa eta paketeak jaso dira, horri lotutako barneko eta kanpoko agiriak betez.

c) Gutunak sailkatu dira zenbait irizpide erabiliz.

d) Posta, bai barnekoa bai kanpokoa, banatu da.

e) Jaso eta banatutako gutun eta paketeen oharra idatzi da erregistro liburuetan.

f) Faxa erabili da agiriak bidali eta jasotzeko.

g) Irtetekoak diren gutun eta paketeak, bai ohikoak bai presakoak, prestatu dira, bidaltzeko.

h) Arreta berezia jarri da gutunak gal ez daitezen.

i) Une oroz garbi eta txukun eduki da lan eremua.

3. Bulegoko materialaren biltegia kontrolatzen du, bertako izakinen kopurua zerbitzuen jarraitutasuna ziurtatzearekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bulegoko materialak bereizi dira, horien ezaugarriak eta aplikazioak kontuan izanda.

b) Material inbentarioen eginkizunak ezagutu dira.

c) Izakinak baloratzeko dauden moduak identifikatu dira.

d) Stock mota desberdinak zehaztu dira.

e) Izakinen kopurua kalkulatu da.

f) Informatikako aplikazioak erabili dira biltegia kontrolatzeko.

g) Material hornikuntzarako administrazio prozedurak deskribatu dira.

h) Eskariak egin dira, gutxieneko izakinak bermatuz.

i) Gutxieneko stock-aren garrantzia baloratu da.

4. Diruzaintzako oinarrizko eragiketak egiten ditu, erabilitako agiriak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kobratu eta ordaintzeko moduak identifikatu dira.

b) Diruzaintzako eragiketen frogagiriak ezagutu dira.

c) Ordainketak egiteko biderik ohikoenen oinarrizko baldintzak azaldu dira.

d) Eskura egindako ordainketak eta kobrantzak simulatu dira, kasu bakoitzean itzultzekoa den zenbatekoa kalkulatuz.

e) Diruzaintzako eragiketa simulatuak egin dira, halako eragiketetan ohikoenak diren agiriak erabiliz horretarako.

f) Kutxako mugimenduen erregistro liburua bete da.

g) Ordaintzeko/kobratzeko zenbatekoa kalkulatu da lan hipotesi desberdinetan.

h) Erantzukizuna erakutsi da bai eskudirua bai agiriak erabiltzean.

Edukiak.

Enpresa bateko zeregin administratiboak egitea:

-Enpresa baten antolaketa zehaztea.

-Enpresa bateko zeregin administratiboak deskribatzea.

-Enpresa bateko eginkizun arloak.

-Erakunde eta entitate pribatu eta publikoen oinarrizko organigramak.

-Lan arloen kokapen fisikoa.

Gutunen eta paketeen tramitazioa:

-Gutunen barne zirkulazioa, alor eta departamentuetan barna.

-Gutunak eta paketeak jaso, erregistratu, sailkatu eta banatzeko oinarrizko teknikak.

-Posta zerbitzua.

-Kanpoko mezularitza zerbitzuak.

-Faxa eta eskanerra. Funtzionamendua.

-Gutun-azaletan sartzeko, bilgarrietan sartzeko eta paketatzeko oinarrizko teknikak.

-Irtetekoa den posta sailkatzea.

Bulegoko materialaren biltegia kontrolatzea:

-Bulegoko ohiko materialak. Material suntsigarria eta suntsiezina.

-Izakinak baloratzea.

-Inbentarioak: motak, ezaugarriak eta agiriak.

-Stock motak.

-Bulegoko materialaren hornikuntzarako administrazio prozedurak. Agiriak.

-Informatikako aplikazioak biltegia kontrolatzeko.

Diruzaintzako oinarrizko eragiketak:

-Kobratu eta ordaintzeko oinarrizko eragiketak.

-Eskudiruzko ordainketako eragiketak.

-Ordainbideak.

-Kreditu txartela eta zor txartela.

-Ordainagiriak.

-Bankuko transferentziak.

-Txekeak.

-Zor-agiriak.

-Kanbio-letrak.

-Banku helbideratzea.

-Kutxako mugimenduen erregistro liburua.

-Diruzaintza on-line bankuaren bidez kudeatzea.

Orientabide didaktikoak.

Administrazio kudeaketako oinarrizko jarduerak egiteko eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Enpresa bateko eginkizun administratiboak identifikatzea.

-Gutunak kudeatzea.

-Bulegoko materialaren hornikuntza.

-Oinarrizko diruzaintza kudeatzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Enpresa bateko eginkizun administratiboak identifikatzea.

-Gutunak sailkatu eta banatzea.

-Biltegian bulegoko materialak kontrolatzea.

-Kobrantzak eta ordainketak egitea zenbait bide erabiliz.

Lanbide modulua: Artxiboa eta komunikazioa.

Kodea: 3004.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Dokumentuen erreprografia lanak egiten ditu lortutako emaitzaren kalitatea baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreprodukzioko eta azaleztapeneko ekipoak bereizi dira.

b) Oinarrizko azaleztapen motak azaldu dira.

c) Erreprodukzioko ekipamenduetan gehien gertatzen diren akatsak ezagutu dira.

d) Laneko dokumentuen beharrezko kopiak lortu dira, eskatutako kalitatea eta kopurua betez.

e) Dokumentuak moztu dira, eskatutako neurrian jarriz, berariazko tresnen bitartez.

f) Eskatutako segurtasun neurriak bete dira.

g) Dokumentuak azaleztatu dira oinarrizko zenbait metodo erabiliz (grapatzea, enkanutatzea eta beste batzuk).

h) Arreta berezia jarri da azaleztatuko dokumentuen ordena zuzena mantentzeko.

i) Interesa jarri da, erabilitako ekipamenduek funtzionamendu ezin hobea izaten jarrai dezaten.

2. Merkataritzako eta administrazioko eragiketetan erabilitako ohiko dokumentuak artxibatzen ditu, dokumentu mota bere kokaleku edo xedearekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Artxibo motak identifikatu dira.

b) Artxibatzeko erabili diren irizpideak deskribatu dira.

c) Artxibatzeko oinarrizko prozesuak adierazi dira.

d) Dokumentuak ohiko euskarrian artxibatu dira ezarritako irizpideei jarraikiz.

e) Aldez aurretik artxibatutako dokumentuak eskuratu dira.

f) Merkataritzako eta administrazioko oinarrizko dokumentuek jaso behar duten funtsezko informazioa bereizi da.

g) Oinarrizko administrazio dokumentuak erregistratu dira.

h) Dokumentuetan jasotako informazioaren egiazkotasuna eta zuzentasuna egiaztatu da.

i) Erregistroak garbi, ordenaturik eta zehaztasunez egin dira.

j) Erregistroak egitean informatikako aplikazioak erabiltzea baloratu da.

3. Telefonoz komunikatzen da, lanbide esparruan, deien eta mezuen jatorria eta norakoa bereiziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telefoniako ekipamendu desberdinak ezagutu dira.

b) Telefonogunearen aukera desberdinak baloratu dira.

c) Ezarritako protokoloei jarraikiz erantzun zaie telefono deiei.

d) Telefono deiak azken jasotzailearenganantz bideratu dira.

e) Deiaren jatorria zein den esan zaio deiaren azken jasotzaileari.

f) Telefono bidezko abisuen oharrak argi eta zehatz bete dira.

g) Ekipamendu telefonikoak eraginkortasunez erabiltzeko interesa erakutsi da.

h) Telefono deiei erantzutean adeitasuna eta lastertasuna erakutsi da.

4. Protokoloko arauak ezagutuz eta aplikatuz hartzen ditu erakundetik kanpoko pertsonak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Adeitasuneko arauak identifikatu dira hasieran eta bukaeran agurtzeko protokoloa aplikatuz.

b) Adeitasunezko hizkera, egoera bakoitzerako egokia, erabili da.

c) Beste kultura batzuen ohiturak bereizi dira.

d) Espero den pertsonaren datu garrantzitsuen berri eman da aldez aurretik.

e) Identifikatu egin da bisitariaren aurrean, eta hari buruz beharrezkoa den informazioa eskatu da.

f) Bisitaria iritsi dela jakinarazi zaio haren hartzaileari, eta identifikazio datuak helarazi dira.

g) Erakundearen irudi korporatiboa eman da komunikazioak iraun bitartean.

h) Tratu pertsonalizatua eskaintzeko interesa erakutsi da.

Edukiak.

Dokumentuen erreprografia:

-Dokumentuen erreprodukziorako ekipoak.

-Erreprodukzio ekipoetan izaten diren arazo ohikoenak identifikatzea.

-Dokumentuen erreprodukzioa.

-Azaleztatzeko oinarrizko teknikak. Oinarrizko azaleztatzea egiteko tresnak.

-Dokumentuak mozteko tresnak erabiltzea (zizaila, gillotinak eta beste batzuk).

-Segurtasun neurriak.

Dokumentuak artxibatzea:

-Ohiko artxiboa. Artxibo motak.

-Artxibatzeko irizpideak: alfabetikoa, kronologikoa, geografikoa eta beste.

-Artxiboak kudeatzeko oinarrizko teknikak.

-Oinarrizko agiriak salerosketako eragiketetan:

Bezeroen fitxak.

Eskariak.

Albaranak eta emate oharrak.

Ordainagiriak.

Fakturak.

-Administrazio agiriak. Giza baliabideei buruzko agiriak.

-Eman eta jasotako fakturen erregistro liburuak.

Telefono bidezko komunikazioa lanbide esparruan:

-Baliabide eta ekipamendu telefonikoak.

-Oinarrizko telefonogune baten funtzionamendua.

-Telefono bidezko komunikazioetan nola jardun jakiteko protokoloa.

-Telefono bidezko mezuak jaso eta helaraztea.

-Telefono bidezko komunikazioetan izan beharreko jokabidearen oinarrizko arauak.

Erakundetik kanpoko pertsonen harrera:

-Harrerari buruzko protokolo arauak.

-Irudi korporatiboa.

-Adeitasun arauak.

Orientabide didaktikoak.

Administrazio kudeaketako oinarrizko jarduerak egiteko eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Dokumentuen azaleztatzea eta erreprografia.

-Merkataritzako eta administrazioko dokumentazioa erregistratu eta artxibatzea.

-Telefoniako ekipamenduak erabiltzea.

-Kanpoko pertsonak hartzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Zenbait dokumenturen egiaztapena eta artxibo fisikoa.

-Telefonoguneak erabiltzea.

-Kopiak egitea erreprografia ekipamenduak erabiliz.

-Azaleztatze errazak egitea.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.

Kodea: 3009.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.

b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).

c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.

d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.

e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.

f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.

g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.

h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.

i) Hirukotearen erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.

j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.

2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.

b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.

c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.

3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiaren propietateak deskribatu dira.

b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.

c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.

d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.

e) Materiaren egoera aldaketen izenak identifikatu dira.

f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.

g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.

h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.

i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.

j) Irakitearen eta lurrinketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.

4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.

b) Nahasketen eta konposatuen arteko funtsezko desberdintasunak ezarri dira.

c) Prozesu fisikoak eta kimikoak bereizi dira.

d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.

e) Nahasketak bereizi dira modu praktikoan, metodo errazak erabiliz.

f) Lanbideekin ikusteko duten materialen oinarrizko ezaugarri orokorrak deskribatu dira, IKTak erabiliz.

g) Taldeka lan egin da.

5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.

b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.

c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.

d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.

e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.

f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.

g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.

6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.

b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin erlazionatu da, eta loturak deskribatu dira.

c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.

d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.

e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.

f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.

g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.

7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.

b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.

c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.

d) Ohiko eritasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.

e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, eritasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.

f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da.

g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.

h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.

i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.

8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.

b) Osasuna mantentzeko behar diren mantenugaiak bereizi dira.

c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.

d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.

e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.

f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.

g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.

9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.

b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.

c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.

d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.

Edukiak.

Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:

-Zenbaki mota desberdinen ezagutza eta bereizketa. Zenbakizko zuzenean irudikatzea.

-Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.

-Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.

-Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.

-Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.

Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:

-Laborategian lan egiteko arau orokorrak.

-Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.

-Segurtasun arauak.

Materiaren formen identifikazioa:

-Luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.

-Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.

-Materia. Materiaren propietateak.

-Sistema material homogeneo eta heterogeneoak.

-Materiaren izaera korpuskularra.

-Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.

-Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.

Nahasketen eta substantzien bereizketa:

-Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.

-Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...

-Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.

-Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

-Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.

Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:

-Energiaren agerpenak naturan.

-Energia eguneroko bizitzan.

-Energia mota desberdinak.

-Energiaren eraldaketa.

-Energia, beroa eta tenperatura. unitateak.

-Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:

-Materia bizidunaren antolaketa mailak.

-Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

-Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:

-Osasuna eta eritasuna.

-Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.

-Higienea eta gaixotasunen prebentzioa.

-Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.

-Txertoak.

-Transplanteak eta donazioak.

-Sexu bidez kutsatzen diren eritasunak. Prebentzioa.

-Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.

Menuak eta dietak egitea:

-Elikagaiak eta mantenugaiak.

-Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.

-Dietak eta haien prestakuntza.

-Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.

Ekuazio errazak nola ebatzi:

-Progresio aritmetiko eta geometrikoak.

-Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.

-Ezezagun bateko lehen mailako ekuazioak nola ebatzi.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.

Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.

Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.

-Materiaren formak ezagutzea.

-Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.

-Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

-Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.

Kodea: 3011.

Iraupena: 190 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.

b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.

c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin erlazionatu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.

d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.

e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.

f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.

g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.

b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.

c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.

d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.

e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.

f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.

g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko arau linguistikoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.

b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.

e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, hautatutako testu laburren konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.

g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendearen aurreko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren eboluzioaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.

c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.

d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, kontuan izanik oinarrizko motiboak eta gaiak.

e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren aro, egile eta lanei buruz, literatur testuetatik abiatuta.

Edukiak.

Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haiek natur ingurunearekin duten erlazioa baloratzea:

-Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.

-Historiaurreko gizarteak.

-Hirien sorrera.

Hiri habitata eta haren bilakaera.

Hiria irudikatzeko grafikoak.

Antzinaroko hirietako gizarteak.

Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.

Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.

Erromatar kultura.

Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.

Lokalizazio kronologikorako tresna errazak.

Hiztegi hautatua eta berariazkoa.

Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa:

-Erdi Aroko Europa.

Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.

Beste kultura batzuekiko kontaktua.

-Monarkia absolutuen Europa.

Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.

Espainiako monarkia absolutua.

Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.

-Amerikako kolonizazioa.

-Populazioaren azterketa.

Espazio europarraren bilakaera demografikoa.

Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.

-Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan.

Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.

Berariazko hiztegia.

Ahozko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.

-Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.

-Trukaketa komunikatiboa.

Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.

Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.

Komunikazioaren testuingurura egokitzea.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

-Ahozko konposizioak.

Ahozko azalpen errazak egungo gertaerei buruz.

Ahozko aurkezpen errazak.

Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.

Idatzizko komunikaziorako estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.

-Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.

-Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.

-Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.

-Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea.

Arau gramatikalen aplikazioa.

Arau ortografikoen aplikazioa.

-Idatzizko testuak.

Testuaren lokailu nagusiak.

Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.

Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.

Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua; osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.

XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz:

-Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Gaztelaniazko eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.

-Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

-Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonal edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.

b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak eta erabilitako hiztegian duten ondorioak baloratu.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.

e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.

f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietan, gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

2. Solasaldietan parte hartzen du ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz, interesa eta ulermena erakutsi beharrez.

c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.

d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.

e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu idatzi labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatu ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.

b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.

c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoeretan.

d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.

e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.

f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta profesionalari egokitua.

g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.

h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.

i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.

-Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).

-Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatu ohi diren egoeren gaineko narrazioa.

-Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Baliabide gramatikalak.

Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatu ohi diren egoeretan.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.

-Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.

-Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.

Solasaldietan parte hartzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.

Mezu eta testu errazak prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.

-Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta lan esparruko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

-Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.

-Baliabide gramatikalak.

Aditz denborak eta formak. Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Oinarrizko egitura gramatikalak.

Esparru pertsonaleko edo lan esparruko eginkizun komunikatibo ohikoenak idatzizko baliabideetan.

-Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.

Gizarte zientziei, gaztelaniari, literaturari eta, hala balegokio, euskarari, eta ingelesari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.

-Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.

-Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikaskuntza jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.

-Ahal den guztietan, lanbide profilari dagozkion gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratu ahal izateko.

-Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.

-Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.

-Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.

-Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.

-Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.

-Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.

Lanbide modulua: Ofimatikako oinarrizko aplikazioak.

Kodea: 3002.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Online tramitatzen du informazioa, internet, intranet eta beste sare batzuetako tresnak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sar gaitezkeen informazio sareak identifikatu dira.

b) Sare informatikoetan informazioa bilatzeko zenbait metodo bereizi dira.

c) Informazioa eskuratu da internet, intranet eta sare lokal batzuen bidez.

d) Agiriak aurkitu dira interneteko tresnak erabiliz.

e) Artxiboak gordetzeko zerbitzu konpartituetan (“hodeia”) artxiboak jarri dira, eta han biltegiratuta dauden artxiboak berreskuratu.

f) Aurkitutako informazioaren egiazkotasuna egiaztatu da.

g) Erakundeen orrialdeak eta oro har internetekoak administrazio izapideak egiteko balio duten ebaluatu da.

2. Barne eta kanpoko komunikazioak egiten ditu posta elektronikoko utilitateen bidez, ezarritako jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Barne eta kanpoko mezuak transmititu eta jasotzeko prozedurak identifikatu dira.

b) Posta elektronika erabili da barne eta kanpoko mezuak bidali eta jasotzeko.

c) Dokumentuak eta estekak, besteak beste, erantsi zaizkio posta elektronikoko mezuei.

d) Posta elektronikoko utilitateak erabili dira informazioa banatzeko zerrendak eta kontaktuak, besteak beste, sailkatzeko.

e) Lehentasun, garrantzi eta jarraipen irizpideak, besteak beste, aplikatu dira mezuak bidaltzean, jasotako jarraibideekin bat.

f) Segurtasun eta konfidentzialtasun neurriak egiaztatu dira informazioa zaindu edo bidaltzean, finkatutako jarraibideekin bat.

g) Agenda antolatu da, eta atazak, abisuak eta lana planifikatzeko beste tresna batzuk erabili dira.

3. Dokumentuak lantzen ditu, kalkulu orrien oinarrizko aplikazioak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mota guztietako datuak eta erreferentziak erabili dira gelaxka, barruti, orri eta liburuetarako.

b) Oinarrizko formulak eta funtzioak aplikatu dira.

c) Hainbat motatako grafikoak sortu eta aldatu dira.

d) Kalkulu orria datu-base sinple gisa erabili da.

e) Aplikazioak eta periferikoak erabili dira, testuak, zenbakiak, kodeak eta irudiak sartzeko.

f) Ergonomia eta osasuneko arauak aplikatu dira jarduerak gauzatzean.

4. Aurkezpen grafikoak egiten ditu eta, horretarako, aplikazio informatikoak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurkezpenak egiteko aplikazioen oinarrizko aukerak identifikatu dira.

b) Aurkezpen batekin lotutako ikuspegi motak ezagutu dira.

c) Tipografiak, konposizio eta diseinuko oinarrizko arauak eta kolorearen erabilerakoak aplikatu eta ezagutu dira.

d) Aurkezpen sinpleak sortu dira eta horietan testua, grafikoak, objektuak eta multimedia artxiboak sartu dira.

e) Aurkezpenen txantiloiak diseinatu dira.

f) Periferikoak erabili dira aurkezpenak exekutatzeko, eta ongi funtzionatzen dutela bermatu da.

Edukiak.

Informazioa online tramitatzea. Internet, intranet, LAN sareak:

-Sare informatikoak.

-Bilaketa aktiboa sare informatikoetan.

-Informazioa gordetzeko zerbitzu konpartituak interneten.

-Erakundeen web-orrialdea.

Barneko eta kanpoko komunikazioak posta elektronikoaren bitartez egitea:

-Barneko eta kanpoko mezuak igortzeko eta jasotzeko prozedurak.

-Mezuak posta elektronikoaren bidez igorri eta jasotzea.

-Dokumentuak eta loturak sartzea posta elektronikoko mezuetan.

-Kontaktuen sailkapena eta banaketa zerrendak. Deialdiak eta abisuak.

-Segurtasun eta konfidentzialtasun neurriak informazioa zaindu edo bidaltzean.

-Agenda antolatzea atazak, abisuak eta lana planifikatzeko beste tresna batzuk sartzeko.

Dokumentuak kalkulu orrien bidez egitea:

-Datu motak. Gelaxken erreferentziak. Barrutiak. Orriak. Liburuak.

-Formula eta funtzioak erabiltzea.

-Grafikoak sortu eta aldatzea.

-Dokumentu mota ezberdinak egitea.

-Inprimaki sinpleak erabiltzea.

-Zerrendak sortzea, datuen iragazketa, babesa eta antolamendua eta datu-baseen bestelako oinarrizko elementuak, kalkulu orriaren bitartez.

Aurkezpenak egitea:

-Aurkezpenak egiteko aplikazioen oinarrizko aukerak identifikatzea.

-Diapositibak diseinatu eta editatzea. Ikuspegi motak.

-Diapositiba, testu eta objektuei formatua ematea. Animazio efektuak eta trantsizio efektuak aplikatzea. Soinuak eta bideoa aplikatzea.

-Txantiloiak eta morroiak erabiltzea.

-Jendearentzako aurkezpena: proiektagailu bati konektatzea eta konfiguratzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek honako funtzio hauei lotutako prestakuntza dauka: informazioa online tramitatzea eta agiri informatikoak egitea kalkulu orriekin eta aurkezpenak egiteko aplikazioekin.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Informazioa online tramitatzea.

-Agiri informatikoak egitea eta kudeatzea.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Informazioa tramitatzea eta bilatzea sare informatikoen bidez.

-Dokumentuak egiteko aplikazio informatiko desberdinak erabiltzea.

Lanbide modulua: Bezeroarendako arreta.

Kodea: 3005.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Balizko bezeroei harrera egiten die, komunikazio teknika desberdinak ezagutuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balizko bezeroaren portaera aztertu da.

b) Jarrera eta diskurtsoa abiapuntuko egoerari egokitu zaizkio, egokiro.

c) Balizko bezeroari buruzko beharrezko informazioa lortu da.

d) Komunikazio bultzatu da, haren garapenerako teknika eta jarrera egokiak erabiliz.

e) Elkarrizketan aritu da, formulak, merkataritzako lexikoa eta komunikazio lokarriak erabiliz (azalpenak eskatu, informazioa, berriz errepika dezan eta bestelakoak).

f) Ebazpen errazeko galdera bati erantzun zaio, merkataritzako lexiko egokia erabiliz.

g) Aldez aurretik ezarritako gai bati buruz ahoz jardun da talde baten aitzinean edo bi solaskidek parte hartzen duten komunikazio harreman batean.

h) Besteekiko jarrera adostaile eta sentibera izan du, amultsu eta adeitsu agertuz.

i) Informazioa argi eman da, era ordenatuan, egitura argia eta zehatza erabiliz.

2. Balizko bezeroari zerbitzuaren aukera ezberdinen berri eman dio, ikuspuntu teknikotik arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publiko mota desberdinak analizatu dira.

b) Bezeroak eta hornitzaileak bereizi dira, eta horiek eta publikoa oro har.

c) Merkataritzako komunikazioaren oinarrizko terminologia ezagutu da.

d) Informazioaren eta publizitatearen arteko bereizketa egin da.

e) Erantzunak egokitu dira publikoaren galderen arabera.

f) Bezeroari zerbitzuaren ezaugarrien berri eman zaio, batez ere espero daitezkeen kalitateei dagokienez.

g) Bezeroari aukera gomendagarriena aholkatu zaio, hautu ezberdinak daudenean, bakoitzaren ezaugarriei eta akaberei buruzko informazioa emanez.

h) Bezeroari egin duen hautuaren berri emateko eskatu zaio.

3. Balizko bezeroari egindako zerbitzuaren berri ematen dio, egindako lanak arrazoituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari prozesatutako gaiak eman zaizkio eta haietan egindako zerbitzuen berri eman zaio.

b) Emandako gaietan egin beharreko lanak eta horretarako aurreikusitako denborak modu egokian jakinarazi zaizkio bezeroari.

c) Zerbitzuari edo produktuari buruz eman beharreko dokumentuak identifikatu dira.

d) Bezeroa lortutako emaitzarekin ados dagoen jakin da, eta hala izan ez bada, haren kexak modu egokian jaso dira.

e) Garbitasuna eta zuzentasuna baloratu dira, bai jantziei bai gorputz-irudiari dagokienez, bezeroari harrera egiterakoan funtsezko elementuak baitira.

f) Uneoro bezeroarekiko errespetua gorde da.

g) Bezeroaren leialtasuna lortzen saiatu da, lan ona eginez.

h) Bermealdia zehaztu da eta hari lotutako legezko betebeharrak.

4. Balizko bezeroen erreklamazioak entzuten ditu eta jarduketa protokoloa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari aukera ezberdinak eman zaizkio, erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean, eta egin beharreko lanen denbora eta baldintzak argi azaldu zaizkio, bai eta lor daitekeen aldaketaren norainokoa ere.

b) Erreklamazioei dagokienez, indarrean den legedian nabarmentzen diren alderdi nagusiak ezagutu dira.

c) Bezeroari behar besteko informazioa eta dokumentazioa eman zaizkio, idatziz erreklamazioa aurkez dezan, halakorik behar badu.

d) Bezeroak erreklamazioa egiteko aurkeztutako inprimakiak jaso dira.

e) Erreklamazio orri bat bete da.

f) Informazioa partekatu da lantaldearekin.

Edukiak.

Bezeroarendako arreta:

-Komunikazio prozesua. Eragileak eta esku hartzen duten elementuak.

-Komunikazio oztopoak eta zailtasunak.

-Ahozko komunikazioa: ahozko mezuak igortzea eta jasotzea.

-Jendaurrean zuzen hitz egiteko teknikak.

-Motibazioa, frustrazioa eta defentsa-mekanismoak. Hitzik gabeko komunikazioa.

-Enpatia eta harmena.

Produktuen salmenta eta zerbitzuak:

-Saltzaile profesionalaren jarduketa.

-Produktuen eta zerbitzuen ezaugarriak azaltzea.

-Saltzailea. Ezaugarriak, eginkizunak eta jarrerak. Salmentarako eta haren garapenerako ezaugarriak eta gaitasunak.

-Saltzaile profesionala: jarduketa eredua. Harremanak bezeroekin.

-Saltzeko teknikak.

Informazioa bezeroarendako:

-Rolak, helburuak eta bezeroa-profesionala harremana.

-Bezero motak eta haien harremana zerbitzuaren prestazioarekin.

-Banan-banako harrera, konfiantzaren oinarri gisa, zerbitzua eskaintzerakoan.

-Bezeroaren beharrak eta gustuak, bai eta haiek asetzeko irizpideak ere.

-Bezeroak leial bihurtzea.

-Bezeroen kexak eta haien tratamendua.

-Jasotako gaia sailkatu ahal izateko identifikatu behar diren funtsezko parametroak. Haiek jasotzeko teknikak.

Erreklamazioen tratamendua:

-Erreklamazioen aurrean jarduteko erabiltzen diren teknikak. Erreklamazioen kudeaketa. Konpontzeko aukerak. Erreklamazioen inguruabarretako elementu formalak.

-Erreklamazio batean behar diren dokumentuak edo frogak. Erreklamazioak jasotzeko prozedurak.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du honako funtzio honi lotutako prestakuntza: bezeroari arreta eta zerbitzua ematea, bai produktuari edo zerbitzuari buruzko aldez aurretiko informazioa ematerakoan, baita hura saldu edo eman ondotik ere.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Komunikazioa bezeroarekin.

-Produktuaren informazioa, zerbitzuaren oinarri gisa. Erreklamazioen arreta.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Ereduko enpresek merkaturatzen dituzten produktuen eta ematen dituzten zerbitzuen deskripzioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

-Egoera estandarrak ebaztea, simulazio ariketen bitartez.

Lanbide modulua: Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea.

Kodea: 3006.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aholkua ematen du eskatutako produktuen ezaugarriei buruz eta eskatutako salgaiak hautatzen ditu ezarritako jarraibideekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dendetan, saltoki handietan, biltegietan eta logistikako enpresa edo departamentuetan, bezeroei arreta emateko eta eskariak prestatzeko prozesuaren faseak identifikatu dira.

b) Salmenta-puntuaren xedeko bezeroei egokitutako komunikazio teknikak aplikatu dira, jarrera eta diskurtsoa abiapuntuko egoerari egokitu zaizkio eta balizko bezeroari buruzko beharrezko informazioa lortu da.

c) Ebazpen errazeko galdera batzuei erantzun zaie, merkataritzako lexiko egokia erabiliz.

d) Besteekiko jarrera adostailea eta sentibera izan da, almultsu eta adeitsu agertuz, eta informazio argia, ordenatua, egituratua eta zehatza eman da.

e) Balizko bezeroari produktuen ezaugarrien berri eman zaio, batez ere espero daitezkeen kalitateei buruz, erabilerari eta kontsumoari buruz, haren onurak arrazoituz eta bermealdiaren berri emanez.

f) Kobratzeko eta itzultzeko lanak erlazionatu dira izan daitezkeen eragiketen dokumentazioarekin.

2. Eskaerak atontzen ditu balizko bezeroen errekerimenduei jarraituz, neurketa eta pisaketa teknikak aplikatuz, eskuzko erremintak eta terminal berariazkoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien edo produktuen eskaeren kontserbazio eta enbalajerako oinarrizko gomendioak aplikatu dira, haiei buruzko sinbologia interpretatuz.

b) Ereduko eskaeren aginduetan jasotako informazioa interpretatu da, haiei buruzko dokumentuak bete dira, hala nola eskaera orriak, albaranak, banaketa aginduak, packing list, besteak beste.

c) Eskaerak prestatu eta atontzerakoan salgaiek/produktuek jasan ditzaketen kalteak deskribatu dira.

d) ST baten (saltokiko terminala) ezaugarriak eta ordainketa elektronikoak erabiltzeko prozedurak deskribatu dira.

e) Pisaketa eta neurketa lanak egin dira, eskatutako ekipo eta erremintekin.

f) Salmentarekin eta itzulketekin lotutako entrega agiriak identifikatu dira, eta kutxako itxiera egin, kasua bada.

g) Salgaien/produktuen manipulazioarekin lotutako laneko arriskuak prebenitzeko neurriak aplikatu dira.

3. Eskaerak prestatzen ditu bidaltzeko, enbalaje eta etiketatze prozedurak aplikatuz, eskuzkoak eta automatikoak, berariazko ekipoen bitartez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskaerak prestatzeko pausuak eta prozedura orokorrak deskribatu dira (hautaketa, taldekatzea, etiketatzea eta azken aurkezpena).

b) Ontzi eta enbalaje mota nagusiak identifikatu dira, barruan dituzten produktuen edo salgaien ezaugarri fisiko eta teknikoen arabera.

c) Ezarritako etiketatze irizpideak erabili dira eta, kasua bada, paketatutako produktuen edo salgaien unitate kopurua, neurria eta/edo pisua adieraziz.

d) Enbalaje prozesuen ondorioz sortzen diren hondakinak murriztu eta gutxitzeko behar diren neurriak hartu dira.

e) Eskuz eta/edo mekanikoki pisatzeko eta/edo kontatzeko ekipoak behar den zehaztasunez erabili dira, eskaera aginduetan ezarritako neurketa eta pisaketa unitateak erabiliz.

f) Segurtasun, higiene eta osasun arloko neurri eta arauak aplikatu dira, eta prestaketan eta enbalatzean sortutako hondakinak erretiratu.

4. Salmenta ondoko zerbitzuaren jarraipena egiten du eta gerta daitezkeen egoerak identifikatzen ditu eta dagozkien protokoloak aplikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroarendako arreta zerbitzuaren eginkizunak deskribatu dira.

b) Erreklamazioak eta haiei lotutako dokumentuak tratatzeko prozedurak identifikatu dira (erreklamazio inprimakiak, erreklamazio orriak, eskutitzak eta beste).

c) Erreklamazioei dagokienez, indarrean den legedian nabarmentzen diren alderdi nagusiak ezagutu dira.

d) Bezeroari aukera ezberdinak eman zaizkio, erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean, eta egin beharreko lanen denbora eta baldintzak argi azaldu zaizkio, bai eta lor daitekeen aldaketaren norainokoa ere.

e) Bezeroari behar besteko informazioa eta dokumentazioa eman zaizkio, idatziz erreklamazioa aurkez dezan, halakorik behar badu.

f) Bezeroak erreklamazioa egiteko aurkeztu dituen inprimakiak jaso dira, eta sailkatu eta arduradunari haren gaineko informazioa igorri zaio.

Edukiak.

Aholkularitza salmenta-puntuan:

-Bezeroari arreta emateko eta eskaerak prestatzeko prozesuaren faseak.

-Bermealdiak.

-Kobratze eta itzulketa lanekin erlazionatutako dokumentazioa.

-Salmentako oinarrizko teknikak.

-Bezeroarendako arreta.

-Balizko bezeroarekiko harremana. Informazioa transmititzea.

-Telefonoz aritzeko arauak.

-Merkataritzako lexikoa.

-Produktuen ezaugarriak. Kalitateak. Erabiltzeko eta kontsumitzeko moduak.

Salgai eta produktuen eskaerak atontzea:

-Salgai/produktu motak. Ezaugarriak.

-Eskaerak prestatzeko metodoak: eskuzkoak, erdiautomatikoak eta automatikoak.

-Neurtze eta pisatze unitateak.

-Produktuen manipulazioa eta kontserbazioa. Segurtasun, higiene eta osasun gomendioak.

-Pisaketa, kokapena eta ikusgarritasuna. Pisatzeko ekipoak.

Eskaerak prestatzea bidaltzeko:

-Eskaerak prestatzeko oinarrizko lanak. Pausuak eta ezaugarriak.

-Eskaerak prestatzeko dokumentazioa. Prozesuaren kontrola: trazabilitatea.

-Eskaerak bukatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak, eskaerak prestatzerakoan. Ohiko istripuak eta arriskuak.

-Jarrera-higienea. Zamak eskuz manipulatzeko gomendioak.

Salmenta ondoko zerbitzuaren jarraipena:

-Salmenta ondoko zerbitzua.

-Eskaerak entregatzea.

-Erreklamazioak.

-Erreklamazioak kudeatzeko behar diren dokumentuak.

-Txikizkako Merkataritza Antolatzeko Legearen oinarrizko alderdiak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek bere baitan du eginkizun hauei loturiko prestakuntza: produktuen salmenta eta erreklamazioen tratamendua.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Bezeroari informazioa, aholkularitza eta arreta ematea, egoerari egokitutako komunikazio teknikak aplikatuz eta tratuan errespetua eta adeitasuna erakutsiz.

-Produktuak saltzea, eskaerak prestatzea, kobrantzak eta produktuen itzulketekin loturiko lanak egitea, STa edo kutxa erregistratzaileak erabiliz.

-Bezeroen erreklamazioei arreta ematea, egoera bakoitzerako zehaztutako jarduketa protokoloak aplikatuz.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-“Rol jokoak” egitea saltokian bezeroari arreta emateko hainbat egoera landuz: bezero mota ezberdinei informazioa ematea, aholkularitza, salmenta eta erreklamazioak jasotzea.

-Erreklamazioen inprimakiak prestatzea, erreklamazio orriak betetzea, bezeroendako arretarekin loturiko txostenak eta gutunak idaztea.

-Kobrantzak egitea STarekin, produktuen itzulketak eta lan horiei loturiko dokumentazioa maneiatzea.

-Ahozko azalpenak eta telefono bidezko elkarrizketen itxurak egitea, salmentarekin edo bezeroarendako arretarekin loturiko egoerak landuz.

Modulua: Zientzia aplikatuak II.

Kodea: 3010.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, ekuazioak eta sistemak ebazteko metodoak aplikatuz eta lengoaia aljebraikoaren zehaztasuna, sinpletasuna eta erabilgarritasuna baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Identitate nabarmenak erabili dira polinomioekin egindako eragiketetan.

b) Zenbakizko balioak lortu dira adierazpen aljebraiko batetik abiatuta.

c) Lehen eta bigarren mailako ekuazio errazak ebatzi dira modu aljebraiko eta grafikoan.

d) Ohiko problemak eta beste jakintza arlo batzuetakoak ebatzi dira ekuazioen eta sistemen bidez.

e) Lengoaia aljebraikoaren zehaztasun, sinpletasun eta erabilgarritasuna baloratu da, benetako bizitzan agertzen diren egoerak irudikatzeko.

2. Zenbait eratako problema errazak ebazten ditu horien azterketa erkatuaren bidez eta metodo zientifikoaren faseak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hipotesi errazak planteatu dira, zenbait bide erabiliz bildu diren zuzeneko edo zeharkako behaketetatik abiaturik.

b) Hipotesiak aztertu dira eta horien azalpenari buruzko lehen hurbilketa adierazi da.

c) Zenbait eratako metodo eta prozedura esperimental errazak planifikatu dira hipotesia ezeztatzeko ala ez.

d) Taldean lan egin da soluzioa planteatzerakoan.

e) Egiaztatze saiakuntzetako emaitzak bildu eta dokumentu batean azaldu dira modu koherentean.

f) Emaitza argudio eta probekin defendatu da; azaldutako hipotesien egiaztatze edo ezeztatzeak.

3. Ingurune errealetan agertzen diren irudi geometrikoen zuzeneko eta zeharkako neurketak egiten ditu, beharrezkoak diren tresnak, formulak eta teknikak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresna egokiak erabili dira gorputz eta irudi geometrikoen angeluak, luzerak, areak eta bolumenak neurtzeko, neurketa eskalak interpretatuz.

b) Estrategia desberdinak erabili dira (antzekotasunak, irudi sinpleagoetan deskonposatzea, besteak beste), ingurune fisikoan zeharkako neurriak zenbatetsi edo kalkulatzeko.

c) Perimetroak, areak eta bolumenak kalkulatzeko formulak erabili dira eta unitate zuzenak esleitu dira.

d) Taldean lan egin da neurriak lortzean.

e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira irudiak agertzeko.

4. Bi magnitudeko grafikoak interpretatzen ditu, horien parametro adierazgarriak kalkulatuz eta oinarrizko funtzio matematikoekin eta balio estatistiko nagusiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzenaren ekuazioa zenbait modutan adierazi da.

b) Funtzio koadratikoa grafikoki irudikatu da, metodo errazak aplikatuz irudikapen hori egiteko.

c) Grafikoki irudikatu da alderantzizko funtzioa.

d) Grafikoki irudikatu da funtzio esponentziala.

e) Benetako egoerei lotutako funtzio mota desberdinak irudikatzen dituzten grafikoetatik informazioa atera da.

f) Hiztegi egokia erabili da ausarekin eta estatistikarekin zerikusia duten egoerak deskribatzeko.

g) Taula eta grafiko estatistikoak egin eta interpretatu dira.

h) Banaketa estatistikoaren ezaugarriak aztertu dira, zentralizazio eta barreiadura neurriak lortuz.

i) Gertakarien propietateak eta probabilitatea aplikatu dira.

j) Ohiko problemak probabilitateko kalkulu errazen bidez ebatzi dira.

5. Teknika fisikoak edo kimikoak aplikatzen ditu, beharrezkoa den materiala erabiliz, laborategiko praktika errazak egiteko, esku hartzen duten magnitudeak neurtuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategi batean erabiltzen den oinarrizko materialaren eskuragarritasuna egiaztatu da.

b) Oinarrizko magnitudeak identifikatu eta neurtu dira, hala nola masa, pisua, bolumena, dentsitatea eta tenperatura.

c) Material organikoetan dauden biomolekula mota desberdinak identifikatu dira.

d) Animalien zein landareen ehunak eta zelula deskribatu dira tresna optikoen bitartez behatuz.

e) Saiakuntzen txostenak prestatu dira, horietan jasoz jarraitu den prozedura, lortutako emaitzak eta amaierako ondorioak.

6. Prozesu biologikoetan eta industrian gertatzen diren erreakzio kimikoak ezagutzen ditu, eta horiek eguneroko bizitzan duten garrantziari buruzko arrazoiak ematen ditu eta gertatzen diren aldaketak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako, naturako eta industriako erreakzio kimiko nagusiak identifikatu dira.

b) Erreakzio kimikoen agerpenak deskribatu dira.

c) Erreakzio kimiko baten osagai nagusiak deskribatu dira, baita energiak erreakzio horretan duen esku-hartzea ere.

d) Ereduko erreakzio kimiko batzuk ezagutu dira, esate baterako errekuntza, oxidazioa, deskonposatzea, neutralizazioa, sintesia, aerobikoa eta anaerobikoa.

e) Erreakzio kimiko errazen osagaiak eta prozesua identifikatu dira laborategiko saiakuntzen bidez.

f) Txostenak egin dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, industria aipagarrienei buruz: elikagai industriak, kosmetikakoak, birziklatzea egitea dutenak, horietan izaten diren prozedurak modu errazean deskribatuz.

7. Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak identifikatzen ditu, eta energia hori aplikatzean sortzen den kutsaduraren ondorioak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia nuklearraren erabilerak dituen alderdi positiboak eta negatiboak aztertu dira.

b) Fusio eta fisio nuklearraren prozesuak bereizi dira.

c) Hondamendi naturalen ondorioz edo zentral nuklearrak gaizki kudeatu eta mantentzearen ondorioz gertatzen diren isurketa nuklearrei buruzko arazo batzuk identifikatu dira.

d) Hondakin nuklearren arazoari buruzko argudioak eman dira.

e) Taldean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz lan egin da.

8. Lur planetan gertatzen diren aldaketak identifikatzen ditu, arrazoiak azalduz eta erliebearen eta paisaiaren arteko desberdintasunak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko eragile geologikoak identifikatu dira, baita erliebean duten eragina ere.

b) Meteorizazio motak bereizi dira eta erliebean dituzten ondorioak identifikatu.

c) Higadura prozesua aztertu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak ezagutuz.

d) Garraio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

e) Sedimentazio prozesua deskribatu da, esku hartzen duten kanpoko eragile geologikoak, egoerak eta erliebean dituzten ondorioak bereiziz.

9. Airearen kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzen ditu, horien jatorriak identifikatuz eta sortzen dituzten ondorioekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Airearen kutsadurako gertakariak eta kutsaduraren eragile nagusiak ezagutu dira.

b) Euri azidoari buruz ikertu da, baita berehalakoan eta etorkizunean nolako ondorioak dituen eta nola saihestu ahalko litzatekeen ere.

c) Berotegi efektua deskribatu da, eta hori sorrarazten duten edo sortzen laguntzen duten arrazoiak eta eragina murrizteko neurriak azaldu dira.

d) Ozono geruza pixkanaka galtzeak sortzen dituen arazoak deskribatu dira, baita pertsonen osasunean, hidrosferaren orekan eta populazioetan dituen ondorioak ere.

10. Uraren kutsatzaileak identifikatzen ditu, eta ingurumenean duten eragina arazketa tratamenduarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Urak planetako bizitzan eta biziraupenean duen eginkizuna ezagutu eta baloratu da.

b) Akuiferoen kutsadurak izaki bizidunen populazioetan duen eragin kaltegarria identifikatu da.

c) Zenbait jatorritako ur laginetan izaten ahal diren kutsatzaileak identifikatu dira, jatorri horiek planifikatuz eta laborategian saiakuntzak eginez.

d) Uraren kutsadurak eta haren erabilera arduratsuak sortzen dituzten ondorioak aztertu dira.

11. Ingurumenaren orekari eusten laguntzen du, garapen jasangarriari buruzko oinarrizko ildoak aztertuz eta azalduz eta ingurumena hobetu eta zaintzeko ekintzak proposatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen jasangarriaren inplikazio positiboak aztertu dira.

b) Garapen jasangarriari laguntzera bideratutako oinarrizko neurriak proposatu dira.

c) Ingurumena mantendu ahal izateko oinarrizkoak diren estrategiak diseinatu dira.

d) Taldean lan egin da ingurumena hobetzeko helburuak identifikatzerakoan.

12. Ohiko egoeretan agertzen diren indarrak eta sortzen dituzten ondorioak erlazionatzen ditu, kontuan harturik esku hartzen duten objektuen eta magnitudeen mugimenduan edo geldialdian nola laguntzen duten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiko mugimenduak bereizi dira haien ibilbidearen eta lastertasunaren arabera.

b) Beren artean erlazionatu dira bidean egindako distantzia, abiadura, denbora eta azelerazioa, eta ohiko erabilerako unitateetan adierazi dira.

c) Bektorialki irudikatu dira magnitude batzuk, hala nola abiadura eta azelerazioa.

d) Higidura zuzen uniformea definitzen duten parametroak azaldu dira adierazpen grafikoa eta matematikoa erabiliz.

e) Abiaduren kalkulu errazak egin dira azelerazio konstanteko mugimenduetan.

f) Kausa-efektu erlazioa deskribatu da egoera desberdinetan, indarren eta mugimenduen arteko lotura bilatzeko.

g) Newtonen legeak aplikatu dira eguneroko bizitzako egoeretan.

13. Energia elektrikoaren ekoizpen, garraio eta erabileraren oinarrizko alderdiak eta kontsumoan esku hartzen duten faktoreak identifikatzen ditu, izandako aldaketak eta magnitude eta balio bereizgarriak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguneroko bizitzako elektrizitate kontsumoan kontuan hartu behar diren oinarrizko magnitude fisikoak identifikatu eta erabili dira.

b) Elektrizitatea kontsumitu eta aurrezteko ohiturak aztertu dira eta horiek hobetzeko ildoak ezarri.

c) Zentral elektrikoak sailkatu dira eta horietan izaten den eraldatze energetikoa deskribatu da.

d) Zentral elektriko batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak aztertu dira.

e) Oinarrizko moduan deskribatu dira energia elektrikoa banatzeko etapak, sortzen denetik erabiltzailearengana iritsi bitarte.

f) Taldean lan egin da, Espainiako zentral elektrikoei buruzko informazioa biltzeko lanean.

Edukiak.

Ekuazioak eta sistemak ebaztea ohiko egoeretan:

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

-Formuletan zenbakizko balioak lortzea.

-Polinomioak: erroak eta faktorizazioa.

-Lehen eta bigarren mailako ekuazioen ebazpen aljebraikoa eta grafikoa.

-Sistema errazak ebaztea.

Problema errazak ebaztea:

-Metodo zientifikoa.

-Metodo zientifikoaren faseak.

-Metodo zientifikoa egoera errazei aplikatzea.

Irudi geometrikoetan neurketak egitea:

-Puntuak eta zuzenak.

-Zuzen sekanteak eta paraleloak.

-Poligonoak: horien elementuak eta sailkapena deskribatzea.

-Angelua: neurria.

-Triangeluen antzekotasuna.

-Zirkunferentzia eta horren elementuak: luzeraren kalkulua.

Grafikoen interpretazioa:

-Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea.

-Funtzio linealak. Funtzio koadratikoak. Funtzio desberdinak benetako testuinguruetan aplikatzea.

-Estatistika eta probabilitate-kalkulua.

-Informatikako aplikazioak erabiltzea funtzio baten grafikoa irudikatu, simulatu eta analizatzeko.

Teknika fisiko edo kimikoen aplikazioa:

-Laborategiko oinarrizko materiala.

-Laborategian lan egiteko arauak.

-Laborategian lanari buruzko txostenak egiteko arauak.

-Funtsezko magnitudeen neurketa.

-Biomolekula organiko eta ez-organikoak ezagutzea.

-Mikroskopio optikoa eta lupa binokularra. Horien oinarri optikoak eta maneiua.

Ohiko erreakzio kimikoak ezagutzea:

-Erreakzio kimikoa.

-Erreakzio kimikoak gertatzeko baldintzak: energiak esku hartzea.

-Erreakzio kimikoak eguneroko bizitzako esparru desberdinetan.

-Oinarrizko erreakzio kimikoak.

Kutsadura nuklearrari buruzko alderdiak identifikatzea:

-Energia nuklearraren jatorria.

-Energia nuklearra lortu eta erabiltzeko prozesu motak.

-Zentral nuklearretatik ateratzen diren hondakin erradioaktiboak kudeatzea.

Lurreko erliebean eta paisaian izaten diren aldaketen identifikazioa:

-Kanpoko eragile geologikoak.

-Erliebea eta paisaia.

-Erliebean eta paisaian eragina duten faktoreak.

-Kanpoko eragile geologikoen ekintza: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.

-Eragile geologikoen ekintzaren emaitzak identifikatzea.

Kutsatzaile nagusiak kategorietan sailkatzea:

-Kutsadura.

-Airearen kutsadura; zergatiak eta ondorioak.

-Euri azidoa.

-Berotegi efektua.

-Ozono geruza suntsitzea.

Uraren kutsatzaileen identifikazioa:

-Ura: funtsezko faktorea planetako bizitzarentzat.

-Uraren kutsadura: zergatiak, sorrarazten duten elementuak.

-Ura edateko on bihurtzeko tratamenduak.

-Hondakin uren arazketa.

-Elurra urtzetik, ibai-deskargetatik eta euritik etortzen den ura biltzeko metodoak.

Ingurumenaren oreka eta garapen jasangarria:

-Garapen jasangarriaren kontzeptua eta aplikazioak.

-Ingurumenaren babesean eragina duten faktoreak.

Gorputzen geldialdi eta mugimendu egoeraren gaineko indarrak aipatzea:

-Mugimenduak ibilbidearen arabera sailkatzea.

-Abiadura eta azelerazioa. unitateak.

-Magnitude eskalarrak eta bektorialak.

-Higidura zuzen uniformea, ezaugarriak. Interpretazio grafikoa.

-Indarra: elkarrekintza baten emaitza.

-Ohiko egoeretan solido bati aplikatutako indarrak irudikatzea. Erresultantea.

Energia elektrikoaren ekoizpena eta erabilera:

-Elektrizitatea eta garapen teknologikoa.

-Materia eta elektrizitatea.

-Elektrizitatearen kontsumoan erabiltzen diren oinarrizko magnitudeak: energia eta potentzia. Aplikazioak ikaslearen ingurunean.

-Kontsumo ohiturak eta elektrizitatea aurreztea.

-Energia elektrikoa ekoizteko sistemak.

-Energia elektrikoa garraiatu eta banatzea. Etapak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du ikasleek gertakari naturalak interpretatzen ikas dezaten, arrazonamendu zientifikoaren urratsez baliaturik, funtsean behaketaren eta saiakuntzaren bidez.

Era berean, eguneroko bizitzako alderdi guztietan ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen laguntzen du.

Orobat, prestakuntza ematen zaie matematikaren hizkuntza operazionala erabil dezaten mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai eguneroko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, fisika eta kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazoen konponbidean eta beste zeregin adierazgarri batzuetan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren gaitasunak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

-Grafikoen eta kurben interpretazioa.

-Metodo zientifikoa aplikatzea, bidezkoa denean.

-Ingurumenaren balorazioa eta kutsatzaileen eragina.

-Energia nuklearraren ezaugarriak.

-Oinarrizko prozedura fisiko eta kimikoen aplikazioa.

-Ahozko adierazpeneko ariketak egitea.

-Indarren irudikapena.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea II.

Kodea: 3012.

Iraupena: 160 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gaur egungo gizarteen funtsezko ezaugarriak ondorioztatzen ditu horien bilakaera historikoaren azterketatik abiatuta, eta gizarte horien antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren oinarrizko ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bereizi da nolako ondorioak dituzten, gaur egungo gizarteen antolaketarentzat, oinarri izan diren joera ideologikoek, eta denboran eta espazioan kokatzen dira.

b) Gaur egungo harreman ekonomikoen eredu globalizatua baloratu da, berrikuntza teknologikoen eta ekoizpen jarduera antolatzeko sistemen ondorioz gertatu diren eraldaketa ekonomikoak aztertuz.

c) Gaur egungo antolaketa sozialaren ezaugarriak kategorietan sailkatu dira, egungo populazioaren egitura eta harreman sozialak eta denbora aldian izandako bilakaera aztertuz.

d) Gaur egungo nazioarteko harremanen bilakaera aztertu da, eta zergatien eta ondorioen azalpenak prestatu dira, egungo gatazken gainean nork bere iritziak izan ahal ditzan.

e) Europako espazioa bateratzeko prozesua baloratu da, prozesu horren bilakaera aztertuz eta Europar Batasuneko herrialdeen politika nazionaletan duen eragina azalduz.

f) Gertaera historiko orokorren bilakaera Espainiar Estatuaren bilakaera historikoarekin lotu da, bilakaeraren faseak, gatazka nagusiak eta egungo egoera identifikatuz.

g) Arte garaikidearen funtsezko ezaugarriak eta orain arte izandako bilakaera identifikatu dira, nork bere iritzi eta irizpide estetikoak eratu ahal izateko.

h) Tituluari dagozkion ekoizpen sektoreen edo sektorearen bilakaera aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta bilakaeraren mugarri nagusiak deskribatuz.

i) Jarraibideen araberako tresnak prestatu dira informazioa bildu eta zabaltzeko, egindako ikaskuntzen ebaluazioa egin ahalko izateko horien bidez, betiere hiztegi zehatza erabiliz.

j) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Sistema demokratikoaren oinarrizko printzipioak baloratzen ditu, haren erakunde politiko eta ekonomikoak eta instituzioak zein diren aztertzen du, eta haien jokaera printzipio horien araberakoa izateko behar diren jarduketa ildoak ondorioztatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren oinarrizko printzipioak ezagutu dira, baita eskubide horiek gaurko munduan duten egoera ere, eta eguneroko bizitzarako inplikazioa baloratu da.

b) Printzipio gidariak, nazioarteko erakunde nagusien funtzionamendu arauak eta erakundeak aztertu dira, eta munduko gatazketan duten zeregina juzgatu.

c) Gatazken bitartekaritzan eta konponketan duen garrantzia baloratu da, eredu demokratikoa hedatzeari begira, nork bere irizpide arrazoituak garatuz gatazken konponbiderako.

d) Espainiako eredu demokratikoaren funtsezko ezaugarriak juzgatu dira, eta eredu hori zein ingurune historikotan garatu den baloratu.

e) Ingurune hurbileko harreman pertsonal eta sozialetan bereizkeriarik ezaren printzipioa izatea baloratu da, norberaren eta besteen portaerak juzgatuz eta jarrerak printzipio horri lotutako eskubide eta betebeharretara egokitzeko jarraibideak eta ekintzak ondorioztatuz.

f) Jarraibideen araberako informazio antolatua prestatu da, elkarlaneko egoeretan eta iritziak erkatu behar direnean erabiltzeko.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu ahozko informazioa interpretatu eta jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia arrazoituak eta arau linguistiko zuzenak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren teknikak aplikatu dira zenbait iturritatik iristen diren ahozko mezuak aztertzeko.

b) Ahozko komunikazioaren komunikazio asmoa eta gaiaren egitura ezagutu dira, izaten ahal diren erantzunak baloratuz.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak zuzen erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aplikatu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi.

e) Gramatikaren terminologia zuzena erabili da jarduera gramatikal proposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu idatzizko informazioa jakinarazteko gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H); horretarako, analisi, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu, modu egituratuan, geroz eta konplexutasun handiagoa duten testuen konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa teknikak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak modu sistematikoan aplikatu dira testuen ulermenean, izaten ahal diren erabilera diskriminatzaileez oharturik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu dira.

e) Erabilera akademiko edo profesionaleko idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilerak eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ateratzen den testua argia eta zehatza eta formatuari eta komunikazio inguruneari egokitua izan dadin.

g) Jarraibide sistematizatuak garatu dira testu idatziak prestatzean, komunikazio idatzia hobetu ahal izateko.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, edukia, formatua eta hartzailea kontuan harturik, hiztegi zuzena erabiliz hizkuntza arauen eta hautatu diren erabileren arabera.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien zehaztasuna eta baliozkotasuna frogatu.

5. XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren testuak irakurtzen ditu, gaztelaniazko literaturaren adierazgarriak, eta, hala balegokio, euskarazko literaturarenak ere bai, lehen hizkuntza gisa (1H), eta egilearen asmoa ezagutu eta ingurune historiko, soziokultural eta literarioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko, eta, hala balegokio, euskarazko literaturaren mugimenduak deskribatu dira aztertutako aroan, eta lan adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailari egokitutako literatur lanen irakurketa pertsonalean, literatur lana bere testuinguruan kokatuta, eta jarraibideen araberako tresnak erabiliz.

c) Iritzi pertsonal oinarrituak adierazi dira literatur lanetan hautemandako alderdiei buruz.

d) Literatur testuak aztertzeko estrategiak aplikatu dira, gaiak eta motiboak eta elementu sinbolikoak ezagutuz eta, halaber, baliabide estilistiko nabarmenen funtzionaltasuna.

e) Informazioa eman da egile edo lan bati buruz edo gaztelaniazko literaturako eta, hala badagokio, euskarazko literaturako garai bati buruz, kasuan kasuko informazioa modu analitikoan jasoz.

Edukiak.

Gaur egungo gizarteen balorazioa:

-Sistema demokratikoen eraikuntza.

Ilustrazioa eta haren ondorioak.

Gizarte liberala.

Gizarte demokratikoa.

-Egitura ekonomikoa eta haren bilakaera.

Antolaketa ekonomikoaren printzipioak. Gaur egungo ekonomia globalizatua.

Bigarren globalizazioa.

Hirugarren globalizazioa: garapenaren arazoak.

Bertako ekoizpen sektorearen bilakaera.

-Nazioarteko harremanak.

Herrialde boteretsuak eta gatazka koloniala.

Europako gerra zibila.

Deskolonizazioa eta gerra hotza.

Gaur egungo mundu globalizatua.

Espainia harremanen egungo esparruan.

-Europaren eraikuntza.

-Arte garaikidea.

Kanon klasikoaren haustura.

Zinema eta komikia masen entretenimendu gisa.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Elkarlana.

Aurkezpenak eta argitalpenak web bidez.

Gizarte demokratikoen balorazioa:

-Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.

Giza eskubideak eguneroko bizitzan.

Gaur egungo nazioarteko gatazkak.

-Espainiako eredu demokratikoa.

Espainia demokratikoaren eraikuntza.

Espainiako Konstituzioa. Printzipioak.

Bereizkeriarik ezaren printzipioa eguneroko bizikidetzan.

-Gatazkak konpontzea.

-Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako.

Elkarlanerako prozesuak eta jarraibideak.

-Kazetaritzako informazioa eta bestelakoa biltzeko jarraibideak.

Informazioa prestatu eta aurkeztea eztabaida jardueretarako.

Funtzionamendu arauak eta jarrerak iritziak erkatzen direnean.

Ahozko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H):

-Ahozko testuak.

-Entzute aktiboko teknikak ahozko testuak ulertzeko.

-Ideiak eta argudioak azaltzea ikaskuntza jardueretan.

Edukiak antolatu eta prestatzea: ilazioa, segida eta koherentzia.

-Egitura.

-Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan.

Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

Koherentzia semantikoa.

-Ikus-entzunezko baliabideak erabiltzea.

Idatzizko komunikazioko estrategiak erabiltzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz, lehen hizkuntza gisa (1H):

-Lanak, txostenak, saiakerak eta beste testu akademiko eta zientifiko batzuk.

-Kontuan hartu beharreko alderdi linguistikoak.

Hizkuntzaren komunikazio erregistroak; horien erabilera baldintzatzen duten faktoreak.

Espainiako hizkuntza aniztasuna.

Forma deiktikoen aldaketak egoeraren arabera.

Zuzeneko eta zeharkako estiloa.

-Irakurketako estrategiak testu akademikoekin.

-Testu idatziak aurkeztea.

-Testu idatzien azterketa linguistikoa.

Testu lokailuak: zergatia, ondorioa, baldintza eta hipotesia.

Aditz formak testuetan. Aditz-perifrasien aspektuzko balioak.

Sintaxia: osagarriak; esaldi konposatuak.

Entzulearen interesa hobetzeko estrategiak.

XIX. mendetik aurreko literatur testuak interpretatzea gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H):

-Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

-Literatura generoen arabera.

-XIX. mendetik gaur egun arteko literaturaren eboluzioa gaztelaniaz, eta, hala balegokio, euskaraz lehen hizkuntza gisa (1H).

2. prestakuntza unitatea

1. Ahozko informazioa ingelesez, eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H), interpretatu eta komunikatzeko estrategiak erabiltzen ditu, entzute aktiboaren printzipioak aplikatuz, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, argiak eta ongi egituratuak, esparru pertsonal eta profesionalean maiz agertzen diren eta ohikoak eta zehatzak diren gai eta alderdiei buruz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Modu sistematikoan aplikatu dira entzute aktiboaren estrategiak jasotako mezuen ulermen orokor eta berariazkorako, elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Mezu zuzenen komunikazio asmoa identifikatu da, edo esamoldeen, esaldien, hitzen eta diskurtsoa egituratuaren markatzaileen sail mugatu bat (irekitzekoak, jarraipena ematekoak eta ixtekoak) erabiliz.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta oinarrizko egitura gramatikalak identifikatu dira perpaus errazetan, maiz gertatzen diren eta aurreikusteko moduko eduki zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

d) Funtsezko ezaugarri fonetikoak eta intonaziokoak identifikatu dira, laguntzen baitute mezuaren zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ulertzen.

e) Ahozko konposizio eta aurkezpen laburrak egin dira gidoi egituratu baten arabera, testu mota bakoitzaren formatua eta ezaugarriak aplikatuz, betiere esparru pertsonal edo profesionalekoak.

f) Oinarrizko egitura gramatikalak eta diskurtsoaren markatzaileak erabili dira, diskurtsoa hasi, josi, antolatu eta bukatzeko, maiz gertatzen diren eta alderdi zehatzak izaten dituzten ohiko egoeretan.

g) Arrazoizko intonazio eta ahoskera erabiliz adierazi da informazioa, eta etenak eta zalantza txikiak onartu dira.

h) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duten herrietako gizarte harremanetan ohikoenak diren arauak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza, eta, hala balegokio, euskara erabiltzen duen komunitatearen eta lantokiaren ohiturak edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

k) Jarrera eta portaera profesional nagusiak identifikatu dira lanbidearen esparruko ohiko komunikazio egoeretan.

2. Solasaldi errazak izaten ditu ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz bigarren hizkuntza gisa (2H), esparru pertsonalean eta profesionalean izaten diren ohiko egoera zehatzetan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Solasean aritu da, esparru pertsonal eta profesionalean maiz izaten diren gai eta alderdi zehatzei buruzko gidoi bati jarraikiz.

b) Entzun egin da eta solasean aritu, esparru pertsonal eta profesionaleko elkarrekintza erraz eta ohikoetan, informazioa halako xehetasun batekin eskatuz eta emanez.

c) Elkarrekintza mantendu da, funtsezko komunikazio estrategia batzuk erabiliz interesa eta ulermena erakusteko.

d) Konpentsazioko estrategiak erabili dira, atzerriko hizkuntzan, eta, hala balegokio, euskaran, bigarren hizkuntza gisa (2H), ikasleak dituen gabeziak berdintzeko (parafraseatzea, gorputz hizkuntza, ikus-entzunezko laguntzak).

e) Egitura gramatikal eta perpaus errazak erabili dira, baita ohiko esamolde, esaldi eta hitzen eta diskurtsoaren markatzaile linealen funtsezko errepertorio mugatua ere.

f) Halako argitasun batez mintzatu da, arrazoizko intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz, eta eten eta zalantza batzuk onartu dira.

3. Ingelesezko eta, hala balegokio, bigarren hizkuntza gisa (2H), euskarazko testu labur eta errazak prestatzen ditu halako xehetasun batez, esparru pertsonalean eta profesionalean ohikoak diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia sistematikoak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua irakurri eta generoaren funtsezko ezaugarriak eta haren egitura ezagutu dira, eta eduki orokor eta berariazkoa interpretatu da haren elementu guztiak ulertu beharrik izan gabe.

b) Beste modu batean antolatutako testuaren oinarrizko komunikazio asmoa identifikatu da.

c) Egitura gramatikal eta perpaus errazak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile oinarrizko eta linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

d) Konplexutasun gutxiko egitura gramatikalak dituzten esaldi, perpaus eta testu errazak osatu dira, komunikazio asmoa kontuan harturik, aurreikusteko moduko edukiekin gertatu ohi diren egoera zehatzetan.

e) Testu labur eta errazak prestatu dira, komunikazio asmo baterako egokiak, perpausak lotzeko ohikoenak diren lokailuak erabiliz.

f) Arau gramatikal, ortografiko eta tipografikoak errespetatu dira, testuak berrikusi eta zuzentzeko jarraibide sistematiko eta zehatzei jarraikiz.

g) Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa agertu da, edozein bereizkeria mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Eguneroko ahozko testuen interpretazioa eta komunikazioa ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Ahozko testu labur eta errazetan ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea.

-Pertsonen, tokien, oinarrizko zerbitzuen, gauzen eta kudeaketa errazen alderdi zehatzak deskribatzea.

-Esparru pertsonal, publiko eta profesionaleko esperientziak.

-Oraingo, lehengo eta etorkizuneko gertakari eta esperientziak narratzea.

-Esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko hitzak, esaldiak eta esamoldeak.

-Baliabide gramatikalak:

Aditz denbora eta forma bakun eta konposatuak.

Ohiko egoerei lotutako komunikazio funtzioak.

Hizkuntzaren funtsezko elementuak.

Diskurtsoaren markatzaileak.

Konplexutasun gutxiko mendeko perpausak.

-Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak.

-Zailtasun handiagoa duten multzo fonikoen edo fonemen ahoskera.

-Erregistro egokiak erabiltzea gizarte harremanetan.

Elkarrekintza solasaldietan ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Elkarrekintzaren estrategiak solasaldi bat mantendu eta jarraitzeko.

-Esaldi estandarizatuak erabiltzea.

Mezu idatzi errazak interpretatu eta prestatzea ingelesez eta, hala balegokio, euskaraz, bigarren hizkuntza gisa (2H):

-Zailtasun gutxiko mezuen informazio orokorra eta berariazkoa, betiere esparru pertsonal eta profesionaleko eguneroko eta oinarrizko gaiei buruz.

-Idatzizko testu labur eta ongi egituratuak prestatzea.

-Esparru pertsonal eta profesionalean egunerokoak, beharrezkoak, errazak eta zehatzak diren hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko lexikoa.

-Ikasleen lanbide arloko berariazko terminologia.

-Baliabide gramatikalak:

Diskurtsoaren markatzaileak.

Perpaus bakun eta konposatuak erabiltzea hizkuntza idatzian.

-Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

-Testuaren oinarrizko propietateak.

-Arau soziokulturalak esparru pertsonal eta profesionaleko harremanetan, eguneroko egoeretan.

-Mezua planifikatzeko estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du etengabeko ikaskuntzarako gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza ematen du, metodo zientifikoaren urratsei jarraikiz eta gaur egungo munduan giza jarduerei lotuta dauden gertakari nagusiak aztertuz eta gaztelaniaz eta, hala dagokionean, euskaraz behar besteko komunikazio estrategiak garatuz, ikasleek aukera gehiago izan dezaten beren garapen pertsonal, sozial eta profesionala hobetzeko, baita ohiko egoera desberdinetan ingelesez komunikatzen hasteko ere.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait irakasgai, hala nola gizarte zientziak, gaztelania eta, hala dagokionean, euskara, eta ingeles literatura eta hizkuntza, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira: espazio eta denborako azterketa egiteko tresnak eskuratzea, ahozko eta idatzizko testuen tratamendua, mezu egituratuak prestatzea eta beste gizarte batzuekiko errespetua. Horri begira, ikasleak zeregin adierazgarrietan inplikatzen ditu, eta aukera ematen die modu autonomoan eta elkarlanean lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzea bere prestakuntza prozesuan, non ikaskuntzen praktika eta funtzionaltasuna continuum bat izanen diren, ikasleek egiten dituzten jarduerak errazteko.

-Norberaren autonomia eta ekimena bultzatzea une oroz, estrategia egokiak erabili ahal izateko esparru soziolinguistikoan.

-Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak garatu eta finkatzeko.

-Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen arrazoituak osatzeko beharrezkoa den informazioaren balorazioaz hausnarketa egiten laguntzeko.

-Ikasle guztiek informaziorako aukera izanen dutela bermatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuz.

-Metodo orohartzaileak erabiltzea (proiektuak, interes zentroak, besteak beste), gaitasunak eta edukiak integratu ahal izateko; zehazki, lan metodologia bat erabiltzea gaur egungo garaiarekin erlazionatzeko, horrela ikasleei errealitate pertsonal, sozial eta profesionalera egokitzen laguntzeko.

-Ahal dela profil profesionalaren ondoriozko gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea, eta inguruneko eskari profesionalei egokitzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Jakintzen integrazioa, gizarte zientziei loturiko fenomeno bat diziplina anitzeko ikuspegiarekin aztertu ahal izateko, horrela gizarteen aniztasuna baloratzen ikasteko.

-Jarduketa estrategiak eta trebetasunak eta norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, metodo zientifikora hurbiltzeko eta lortzen den informazioa antolatzeko, horrela hezkuntza lanean integratzen laguntzeko.

-Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeek denboran zehar izandako aldaketak eta eraldaketak baloratuz.

-Gaur egungo gizartearen arazoak baloratzea eskuragarri dagoen informazioaren azterketatik abiatuta, eta nork bere hipotesi arrazoituak zehaztea ikaskuntzako egoeran ikusitako gertakariak azaltzeko.

-Arteetarako gustua hezteko eta estimaziorako eta sormenerako gaitasunak bultzatzea, hautatutako lan eta adierazpen artistikoekin zerikusia duten edukiak eta jarduerak garatzearen bitartez.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Hizkuntza erabiltzea ahozko eta idatzizko mezuak interpretatu eta prestatzeko, komunikazio eta testu egoera desberdinetan erabiliz.

-Bizitza pertsonal, sozial eta profesionaleko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, bidea emanen duena moduluan erabilitako edukiak, jarduerak eta adibideak zehazteko.

-Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

-Komunikazio teknikak erabiltzea elkarlana bultzatzeko, horrek aukera emanen baitu inteligentzia kolektiboaren kontzeptua eta horrek esparru profesionalarekin duen lotura garatzeko.

-Gaur egungo gizarteen bereizgarri den kultur eta ohitura aniztasuna baloratzea, bereziki ingelesez hitz egiten duten kulturen eremuan.

-Irakurtzeko ohiturak eta norberaren irizpide estetikoak sortzea, horien bidez literatur ekoizpenaz gozatu ahal izateko, sakonago gaztelaniazko ekoizpenari eta, hala dagokionean, euskarazkoari dagokienez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 3008.

Iraupena: 240 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Informatikako baliabideak erabiltzen ditu datuak sartzeko, dokumentuak prestatzeko eta kudeatzeko, erreminta informatiko egokiak hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Behar diren ekipoak eta materialak prestatu dira.

b) Ekipoen funtzionamendua egokia dela egiaztatu da.

c) Datuak eta testuak grabatzeko lanak egin dira.

d) Dokumentuak prestatu dira, erreminta informatikoak erabiliz.

e) Dokumentuak inprimatu dira.

f) Agiriak igorri dira, barruko mezularitza informatikoaren sistemen bidez.

g) Segurtasun neurriak eta gorputz jarreren higienearen neurriak hartu dira lana egitean.

h) Prozesu osoan konfidentzialtasuna gorde da.

2. Gutunen eta telefono bidezko komunikazioen tramitazioa enpresak ezarritako arauak betez egiten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gutunak eta paketeak igortzeko mota desberdinak ezagutu dira.

b) Gutunak jaso, erregistratu, sailkatu eta banatu dira.

c) Faxa ongi erabili da.

d) Telefoniako baliabideak erabili dira, deiak jasoz, bideratuz eta eginez.

e) Mezu telefonikoak argi eta zehatz jaso eta helarazi dira.

f) Enpresak komunikazio arloan ezarritako arauak ezagutu dira.

g) Modulua zein enpresa edo entitatetan egiten den, horren barne antolaketa ezagutzeko interesa erakutsi da.

3. Bulegoko administrazio eta kudeaketako oinarrizko lanak egiten ditu, erabili beharreko dokumentuak eta aplikatu beharreko teknikak identifikatuz kasu bakoitzean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan ingurunean dauden erreprodukzio ekipoak eta azaleztatzeak egitekoak identifikatu dira.

b) Dokumentuen erreprografia eta kopia lanak egin dira.

c) Oinarrizko azaleztatze lanak egin dira.

d) Bulegoko materialen biltegiko izakinen kopurua egiaztatu da.

e) Artxiboko oinarrizko lanak egin dira.

f) Erabili diren merkataritza eta administrazioko dokumentuak ezagutu dira.

g) Diruzaintzako oinarrizko eragiketak egin dira, erabilitako dokumentuak identifikatuz.

h) Arduraz jokatu da lana egitean.

i) Gainerako lankideekin adeitasunezko lan harremanak izan dira, lan taldean integratuz.

4. Bezeroen errekerimenduei erantzuten die, behar den informazioa lortuta eta sortzen diren zalantzak argituta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tratu adeitsu eta atsegina izan da.

b) Bezeroa adeitasunez, errespetuz eta diskrezioz hartu da.

c) Bezeroen beharrei behar bezalako arreta jartzeko interesa azaldu da.

d) Informazioa argi eman da, era ordenatuan, egitura argia eta zehatza erabiliz.

e) Behar zen informazioa lortu da bezeroarengandik, komunikazioa bultzatuta, teknika eta jarrera egokiak erabilita.

f) Ebazpen errazeko galdera batzuei erantzun zaie, merkataritzako lexiko egokia erabiliz.

g) Erantzukizuna erakutsi da akatsak eta porrotak egin ondoren.

h) Bezeroari aukera ezberdinak eman zaizkio, erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean, eta egin beharreko lanen denbora eta baldintzak argi azaldu zaizkio, bai eta lor daitekeen aldaketaren norainokoa ere.

5. Enpresa prebentzioari eta laneko arriskuei buruz duen araudiarekin bat aritzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Une oro prebentzioari eta segurtasunari buruzko araudi orokorra bete da, baita enpresak ezarritako arauak ere.

b) Lantokian norberaren jardun eremuan dauden arrisku faktoreak eta egoerak identifikatu dira.

c) Jarduerarekin ikusteko duten jarrerak hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuak gutxitzeko.

d) Lan desberdinetarako norbera babesteko ezarri den ekipamendua erabili da.

e) Makinak, ekipoak eta instalazioak babesteko dispositiboak erabili dira jardueretan.

f) Prebentzio planaren arabera jokatu da.

g) Lan eremua arriskurik gabe, garbi eta ordenaturik atxiki da.

h) Energiaren kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien gutxituz lan egin da.

6. Arduraz jarduten du eta enpresako harreman tekniko-sozialen sisteman integratzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arretaz bete dira jasotzen diren jarraibideak.

b) Egiten duen lanaz arduratu da eta eraginkortasunez komunikatu da pertsona egokiarekin une bakoitzean.

c) Betekizun eta arau teknikoak bete dira, jardunbide profesionala erakutsi da eta lana arrazoizko denboran bukatu da.

d) Errespetua erakutsi da une oro ezarritako prozedurekiko eta arauekiko.

e) Ezarritako jarraibide eta prozedurekin bat antolatu da lana, lehentasunaren arabera bete dira eginkizunak eta esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko irizpideak erabili dira.

f) Norberaren jarduera gainerako langileekin koordinatu da, eta aurreikusi gabeko edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo gorabeheraren berri eman da.

g) Lanera puntualtasunez ailegatu da, ezarritako atsedenaldiak hartu dira eta lantokia ez da behar baino lehenago utzi, behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.

h) Beharrezko informazioa edo norberak lanean izan ditzakeen zalantzak egoki galdetu zaizkio arduradun hurrenari.

i) Lana nagusiek emandako aginduen arabera egin da, eta kasuan kasuko aldaketak edo iradokizunak behar den tokian eta moduan planteatu dira.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA

1

<table border=1 cellpadding=0>  <tr>   <td >   &lt;table border=1 cellpadding=0 &gt;    &lt;tr&gt;   &lt;td &gt;   &amp;lt;table border=1 cellpadding=0&amp;gt;&nbsp;   &amp;lt;tr&amp;gt;&nbsp;&nbsp; &amp;lt;td   &amp;gt;&nbsp;&nbsp;   &amp;amp;lt;table border=1 cellpadding=0 &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp;     &amp;amp;lt;tr&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp; &amp;amp;lt;td &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;     &amp;amp;amp;lt;table border=1   cellpadding=0&amp;amp;amp;gt;&amp;amp;nbsp;&nbsp;&nbsp; &amp;amp;amp;lt;tr&amp;amp;amp;gt;&amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp;     &amp;amp;amp;lt;td&amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;amp;gt;&amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp; 4. ERANSKINA

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp; IRAKASLEAK

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp;   A)&amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp;&nbsp;&nbsp;   Esleitutako irakaslana.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp;     Sektore&amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp;&nbsp;&nbsp; publikoan, lanbide   profilari   lotutako&amp;nbsp;&amp;nbsp; lanbide moduluak eman   ahal&nbsp;&nbsp;   izateko,&amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp; honako hauek izanen   dira irakasleen&amp;nbsp;&amp;nbsp;   espezialitateak:

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;nbsp;&amp;amp;nbsp;&nbsp;&nbsp;     &amp;amp;amp;lt;/td&amp;amp;amp;gt;&amp;amp;nbsp;   &amp;amp;amp;lt;/tr&amp;amp;amp;gt;   &amp;amp;amp;lt;/table&amp;amp;amp;gt;

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;amp;nbsp;

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   LANBIDE&amp;nbsp;&amp;nbsp; MODULUA

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;td   &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp; IRAKASLEEN&amp;nbsp;&amp;nbsp;   ESPEZIALITATEA /   BESTELAKOAK

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;td   &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp; IRAKASLEEN&amp;nbsp;&amp;nbsp;   ESPEZIALITATEAREN   KIDEGOA

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp; &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;     &amp;amp;lt;/tr&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp;   &amp;amp;lt;tr&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp; &amp;amp;lt;td     &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp; 3001.&amp;nbsp;&amp;nbsp; Datuen tratamendu   informatikoa.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   3002.&amp;nbsp;&amp;nbsp; Ofimatikako   oinarrizko&nbsp;&nbsp; aplikazioak.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   3003.&amp;nbsp;&amp;nbsp; Oinarrizko   administrazio&nbsp;&nbsp; teknikak.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   3004.&amp;nbsp;&amp;nbsp; Artxiboa eta   komunikazioa.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   3005.&amp;nbsp;&amp;nbsp; Bezeroarendako arreta.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   3006.&amp;nbsp;&amp;nbsp; Eskariak prestatzea   eta&nbsp;&nbsp; produktuak   saltzea.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;td   &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp;   -Merkataritzako&amp;nbsp;&amp;nbsp; prozesuak.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   -Administrazio&amp;nbsp;&amp;nbsp; kudeaketako&nbsp;&nbsp;   prozesuak.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   -Irakasle&amp;nbsp;&amp;nbsp; espezialista.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;td   &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp; -Lanbide&amp;nbsp;&amp;nbsp;   Heziketako irakasle   teknikoa.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;     &amp;amp;lt;/tr&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp;   &amp;amp;lt;tr&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp; &amp;amp;lt;td     &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp; 3008.&amp;nbsp;&amp;nbsp; Lantokietako   prestakuntza.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;td   &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp; -Merkataritzako&amp;nbsp;&amp;nbsp;   prozesuak.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   -Administrazio&amp;nbsp;&amp;nbsp; kudeaketako&nbsp;&nbsp;   prozesuak.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;td   &amp;amp;gt;&amp;nbsp;&amp;nbsp;&nbsp;&nbsp; -Lanbide&amp;nbsp;&amp;nbsp;   Heziketako irakasle   teknikoa.

      &nbsp;&nbsp; &amp;nbsp;&amp;nbsp;   &amp;amp;lt;/td&amp;amp;gt;&amp;nbsp;     &amp;amp;lt;/tr&amp;amp;gt;&nbsp;&nbsp; &amp;amp;lt;/table&amp;amp;gt;

      &nbsp;&nbsp; &amp;amp;nbsp;

      &nbsp;&nbsp; B)&nbsp;&nbsp;   Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

      &nbsp;&nbsp;   Titulartasun&nbsp;&nbsp; pribatuko ikastetxeetan edo   hezkuntzakoak ez diren   administrazioen&nbsp;&nbsp; titulartasun publikoa dutenetan,   honako   titulazio hauek beharko dira lanbide&nbsp;&nbsp; moduluak emateko:

      &nbsp;&nbsp;   &amp;lt;/td&amp;gt;&nbsp; &amp;lt;/tr&amp;gt; &amp;lt;/table&amp;gt;

      &amp;nbsp;

      LANBIDE   MODULUAK

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;     TITULAZIOAK

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;    &lt;tr&gt;   &lt;td &gt;   3001.   Datuen tratamendu informatikoa.

      3002.   Ofimatikako oinarrizko   aplikazioak.

      3003.   Oinarrizko administrazio   teknikak.

      3004.   Artxiboa eta komunikazioa.

      3005.   Bezeroarendako arreta.

      3006.   Eskariak prestatzea eta   produktuak saltzea.

      3008.   Lantokietako prestakuntza.

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;     -Lizentziaduna,   ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua,   edo beste titulu   baliokide batzuk.

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;   &lt;/table&gt;

   &nbsp;

   C)   Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak.

   Titulartasun   pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen   titulartasun publikoa dutenetan, lanbide moduluak emateko, honako titulazio   hauek emanen dute gaitasuna irakasteari begira:

   </td>  </tr> </table>

 

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3001. Datuen tratamendu informatikoa.

3002. Ofimatikako oinarrizko aplikazioak.

3003. Oinarrizko administrazio teknikak.

3004. Artxiboa eta komunikazioa.

3005. Bezeroarendako arreta.

3006. Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea.

3008. Lantokietako prestakuntza.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

5. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK

5. ERANSKINA

A) Irakaslekuak.

Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak honako hauek dira:

-Erabilera anitzeko gela.

-Administrazio tailerra.

B) Gutxieneko ekipamenduak.

Erabilera anitzeko gela.

Sarean instalatutako ordenagailuak, proiektagailua eta Internet.

Ikus-entzunezko baliabideak.

Aplikazio-softwarea.

Administrazio tailerra.

Bulego mahaiak, lanpostu informatizatuekin.

Inprimagailua.

Aplikazioko programa informatikoak.

Oinarrizko azaleztatzea egiteko tresnak.

Erreprografia ekipoa (fotokopiagailua, eskanerra).

Telefonogunea edo funtzio anitzeko telefonoa.

Ohiko artxiboa.

Bulegoko materiala.

Iragarkiaren kodea: F1412451

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web