(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

19/2014 FORU LEGEA, urriaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legea.

BON N.º 222 - 12/11/2014



ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legeak betekizun berriak ezartzen ditu sozietate publikoek abalak eta maileguak eman ahal izateko.

Aipatutako foru legeak, 75.1, 82. bis eta 82. ter artikuluetan, ezartzen du ezen bai abalak bai maileguak ematea foru lege bidez baimendu beharra dagoela, eta legezko aurreikuspen bat ezartzen du bi kasuetarako; legezko aurreikuspen horren arabera, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak mailegu eta abaletako uneoroko gehieneko arrisku bizia ezarriko du, bai eta biek ekitaldi bakoitzean izanen duten gehieneko bolumena ere.

Hala eta guztiz ere, oraingo inguruabarrei erreparatuta, Nafarroako sozietate publikoei dagokien aldaketa horren aplikazioa ezin da denboran bat etorrarazi Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen aurreikuspen batekin, zeren eta lege hori ez baita onetsi azken bi ekitaldietan. Horrenbestez, araubide iragankor bat ezarri beharra dago, zeinak sozietate publikoei gutxieneko operatibotasuna emanen baitie mailegu eta abalei dagokienez, une hauetan eragiketa horiek ez daitezen ezinbestez lotuta egon aurrekontuei buruzko legearekin.

Artikulu bakarra.–Xedapen iragankor bat gehitzen zaio maiatzaren 16ko 10/2014 Foru Legeari, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzen duenari. Hona testua:

“Xedapen iragankor bakarra .–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 75.1 eta 82. ter.1 artikuluetan aurreikusitakoa betetzen ez den bitartean sozietate publikoek abalak eta maileguak emateari buruzko baimena Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen bidez eman beharrari dagokionez, haietako gehieneko arrisku bizia eta gehieneko bolumena ezarrita, baimena ematen da sozietate publikoek abalak eta maileguak eman ditzaten, betiere honako muga hauekin:

–Urtean eman daitezkeen abalen gehieneko bolumena: 15 milioi euro.

–2014ko ekitaldirako abaletako gehieneko arrisku bizia: 185 milioi euro; kopuru hori egungo gehieneko arrisku biziari 15 milioi euro gehitzearen emaitza da. Hurreneko ekitaldietarako, abaletako gehieneko arrisku bizia izanen da aurreko ekitaldiaren amaieran dagoen gehieneko arrisku biziari 15 milioi euro gehitzearen emaitza.

–Urtean eman daitezkeen maileguen gehieneko bolumena: 30 milioi euro.

–2014ko ekitaldirako maileguetako gehieneko arrisku bizia: 180 milioi euro; kopuru hori, egungo gehieneko arrisku biziari 30 milioi euro gehitzearen emaitza da. Hurreneko ekitaldietarako, maileguetako gehieneko arrisku bizia izanen da aurreko ekitaldiaren amaieran dagoen gehieneko arrisku biziari 30 milioi euro gehitzearen emaitza”.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2014ko urriaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1414815

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web