(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

104/2014 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 5EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 220 - 10/11/2014



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartze Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko departamentu bakoitzaren eta erakunde autonomo bakoitzaren plantilla organikoa azterturik, aurrekontuko zuzkidurarik ez duten lanpostu hutsak amortizatzea proposatu du.

Gainera, izendapen berriak sartu direnez, beharrezkoa da urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea (lege horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen du).

Azkenik, indarreko araudia betetzeko, enplegu publikoaren eskaintza bat onetsi da, nahiz eta lanpostuak barne igoeraren bidez beteko diren. Nafarroako Foruzaingoko komisario izateko hamar lanpostu dira, dagokion plantilla organikoan jada badaudenak.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko azaroaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia:

-Absentismoko ikuskatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 797 zenbakia duena plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Foruzaingoko komisario nagusia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 6727 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Foruzaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 8553 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia:

-Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6135 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusia:

-Antolaketako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 941 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Zerga Ogasuna:

-Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1265 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

-Baliabide Zentroko zuzendaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, 36776 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-IEITko irakasle espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 34580 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 34645 zenbakia plantilla organikoan.

-Mantentze-lanetako enplegatua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 34123 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 33440 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Mikrobiologia Ataleko burua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 66966 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Nafarroako Ospitalegunea:

OLT/EUDa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 62062 eta 66039 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Osasun hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 60766 zenbakia plantilla organikoan.

-Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 68632 zenbakia plantilla organikoan.

-ETEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 62024 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Osasun laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 62021, 62916 eta 65241 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-OOLTko pediatra. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70712 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

-EZLTa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 68846, 68866 eta 68872 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Gizarte Politiketako Departamentua.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia:

-Kontsumoko ikuskatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2655 zenbakia duena plantilla organikoan.

Sustapen Departamentua.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

-Taldeburua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2085 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Bidezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 2034 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Foruzain kaboak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 9791 eta 9792 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia:

-Artxiboko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9793 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusia:

-Telekomunikazio ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9801 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, bat Zizur Nagusiko “Zizur” Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, ibiltaritza duena eremuko beste ikastetxe batzuekiko, eta bestea Iruñeko “Pedro de Ursua” Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia, ibiltaritza duena eremuko beste ikastetxe batzuekiko; hurrenez hurren, 39025 eta 39026 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.

-Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, Tuterako ETI IBPari atxikia, 39027 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Biologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9794 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Nafarroako Ospitalegunea:

-Erdi mailako teknikaria, osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 70824 zenbakia duena plantilla organikoan.

-ETEa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 70825, 70826 eta 70827 zenbakiak plantilla organikoan.

-ETTEa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 70828 eta 70829 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-ODTEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70830 zenbakia plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70831 zenbakia duena plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Ospitalez kanpoko Larrialdien Zuzendariordetzari atxikia, 70832 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Tuterako Tutera-ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeari atxikia, 70833 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

-BFEa/Psikiatriako mediku atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70834 zenbakia plantilla organikoan.

Gizarte Politiketako Departamentua.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia:

-Erdi mailako teknikaria (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9795 zenbakia duena plantilla organikoan.

Sustapen Departamentua.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

-Errepideetako zaintzaileak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 9796 eta 9797 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

2. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoan honako lanpostu huts hauek amortizatu dira, aurrekontu zuzkidura eta betetzeko bidezkotasuna ez izateagatik:

Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

-Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 63687 zenbakia plantilla organikoan.

-Lehen mailako ofiziala. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 63080 eta 63516 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Telefonista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D maila, 62859 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako langileak. Hemeretzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 68245, 68250, 68265, 68274, 68284, 68459, 62159, 61289, 61394, 61906, 61938, 61979, 62194, 62335, 62426, 62428, 63869, 63946 eta 68524 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorretako langileak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 64629 eta 61811 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea.

- BFEa/Anatomia Patologikoko mediku albokoa, ataleko burua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67522 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

-Erizaina. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, 68827 zenbakia duena plantilla organikoan.

-EZLTa. Hiru lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, 68871, 68869 eta 68870 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

3. artikulua . Zenbait lanpostu sortzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, egiturazko enplegua sendotzeko.

1. Ondoko lanpostu huts hauek sortu dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan:

-Osasun publikoko ikuskatzaileak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 9798 eta 9799 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-ETEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 9800 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. Aurreko atalean sortzen diren lanpostuak finantzatuko dira sendotzen diren egiturazko lanpostuak finantzatzeko diren aurrekontuko kontu-sailen kargura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren gastuen 2014ko aurrekontuaren I. kapilutuan baitaude.

3. Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

4. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

1. Aldatu egiten da irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burutzari (6733 zenbakiko lanpostua) C edo D maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

2. Aldatzen da apirilaren 4ko 29/2011 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Ataleko burutzari (6101 zenbakiko lanpostua) A edo B maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

5. artikulua . Foruzaingoaren Kidegoan lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1. Lan publikoaren eskaintza partzial hau onesten da: Foruzaingoko komisario izateko hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 5194, 5195, 5616, 5617, 5618, 5619, 5936, 5937, 5938 eta 5939 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

2. Hautapen-prozesua egin ondoren, komisario izateko izendapena lortzen dutenen inspektore lanpostu hutsak amortizatu eginen dira.

6. artikulua . Estamentu eta espezialitateen eranskina eguneratzea, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean, OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zen) eguneratzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin, eta izendapen horri dagokion kodea ere adierazten da:

ESTAMENTUAK

ESPEZIALITATEAK

IZENDAPENAK

KODEA

IZENA

KODEA

IZENA

KODEA

IZENA

A.2

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK

A.2.3

BIOLOGIA

A.2.3.2

BIOLOGOA

B.1

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAK

PSIKOLOGIA

B.1.6.2

PSIKOLOGOA (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA).

B.1

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAK

B.1.8

SOZIOLOGIA

B.1.8.1

SOZIOLOGOA

B.1

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAK

B.1.9

UGMT (UNIBERTSITATEKO GOI MAILAKO TITULUDUNAK)

B.1.9.1

UGMT (PREBENTZIO DIZIPLINA: LANEKO SEGURTASUNA ETA INDUSTRIAKO HIGIENEA).

B.1.9.2

UGMT (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA).

B.1.9.3

UGMT (LANEKO ARRISKUEI AURREA HARTZEA)

B.2

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN KUDEAKETA

B.2.8

UEMT (UNIBERTSITATEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNAK)

B.2.8.1

UEMT (LANEKO ARRISKUEI AURREA HARTZEA)

B.2.8.2

UEMT (PREBENTZIO DIZIPLINA, LANEKO SEGURTASUNA ETA INDUSTRIAKO HIGIENEA)

UEMT (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA).

B.2.8.4

UEMT ERAIKUNTZAN (PREBENTZIO DIZIPLINA: LANEKO SEGURTASUNA ETA INDUSTRIAKO HIGIENEA).

7. artikulua. Martxoaren 5eko 29/2014 Foru Dekretua aldatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu zerrenda hasiera batean onesten baitu.

Aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu zerrenda, martxoaren 5eko 29/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen; horrela, hasierako soldataren %10 igotzen da idazkari pertsonalaren lanpostuaren osagarri berariazkoa. Hauek dira zenbatekoak:

-Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa: 6.786,48 euro urtean.

-Laguntza Judizialeko Kidegoa: 5.718,96 euro urtean.

Xedapen Gehigarri Bakarra.- Aldaketak uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten baitu.

1. Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 3. atala aldatu da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“3. Edozein arrazoi dela-eta hutsik geratzen diren administrari edota administrari-ofizial (C maila) lanpostuak, besterik gabe bilakatuko dira administrari-laguntzaileen (D maila) lanpostu huts”.

2. Foru dekretu horren 7. artikuluari 19. atala gehitu zaio. Hona hemen:

“19. Bere lanpostuaren berezko egitekoez gain, Mezenasgoaren Batzordeko buru-koordinatzailearen egitekoak ezartzen zaizkion enplegatuari bere mailaren hasierako soldataren %10 gehituko zaio lanpostuko osagarria, aipatutako egitekoak egiten dituen bitartean; organo kolegiatu hori Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legea betetzeko sortu zen.”

Azken Xedapenetan Lehena .Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko azaroaren 5ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1414947

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web