(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

17/2014 FORU LEGEA, irailaren 25ekoa, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legea aldatzen duena. Haren bidez, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezarri ziren 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

BON N.º 194 - 03/10/2014



ZIOEN AZALPENA

Aldatu nahi den legearen 15. artikulua, non jasotzen baita Nafarroako udalei zenbateko konpentsazioa eman behar zaien hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindu dietenagatik, interpretatzen zaila da Nafarroako Sinboloei buruzko Legea ez betetzeari dagokionez, eta, beraz, zehaztu beharra dago ez betetzeaz ari denean zertaz ari den.

Artikulu bakarra.

Aldatu egiten da Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen 15 g) artikuluko 1. idatz-zatia.

Hain zuzen ere, 15. artikuluko g) letraren 1. puntuan, izenburua baitu “Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen ez-betetzea”, bigarren lerrokadaren ondoren, testu hau gehitzen da:

“Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hurrengoak hartuko dira Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen ez-betetzetzat:

–Udaletxeetako kanpoaldean paratu gabe izatea legez aurreikusitako banderak.

–Beste herrialde edo autonomia erkidego batzuetako banderak paratzea udalaren ezein eraikin edo instalaziotan, salbu eta Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legeko 8.3 artikuluan ezarritako kasuetan.

–Sinbologia frankistak erakusteari edo mantentzeari buruz araututakoa ez betetzea; sinbologia horiek abenduaren 26ko 52/2007 Legearen 15. artikuluan daude jasota, hau da, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituen, eta haien aldeko neurriak ezartzen dituen Legean.

–Azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legearen 11. artikulua ez betetzea (33/2013 Foru Legea, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa).”

Azken xedapen bakarra . –Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2014ko irailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1413130

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web