(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

15/2014 FORU LEGEA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena.

BON N.º 139 - 17/07/2014



ZIOEN AZALPENA

Krisi ekonomikoko egungo egoeran, zenbait administraziok eta irabazi-asmorik gabeko entitate batzuek akordioak egin dituzte, zeinen bidez titulartasun publikoko etxebizitzak lagatzen baitzaizkie entitate horiei, zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonei ostatu emateko.

Etxebizitzak egoera txarrean egon ohi dira askotan, eta, horregatik, akordioetan jasotzen da irabazi-asmorik gabeko entitateak behartuta daudela egitera etxebizitza erabiltzeko moduan jartzeko beharrezkoak diren eraberritze-lanak.

Hartara, eta etxebizitzak jabetza publikokoak direnez eta erabilera soziala izanen dutenez, horietan egiten diren eraberritzeek eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egon behar dute.

Artikulu bakarra.–Lerrokada berri bat gehitzen zaio Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 168. artikuluari. Hona testua:

“Halaber, Nafarroako Foru Komunitatearen, Estatuaren edo Nafarroako toki entitateen jabetzako etxebizitzetan egindako edozein eraikin, instalazio edo obra salbuetsirik egonen da zerga hau ordaintzetik, baldin eta haiek irabazi-asmorik gabeko entitateei laga bazaizkie zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonei laguntzeko.”

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2014ko uztailaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1409882

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web