(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

34/2014 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 26KOA, MEMORIA HISTORIKOAREN ARLOKO KOORDINAZIO BATZORDE TEKNIKOAREN OSAERA ZEHAZTEN DUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 68 - 07/04/2014



Zioen azalpena

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoa sortu du.

Foru Lege horren 5. artikuluak ezartzen du batzordearen osaera erregelamendu bidez zehaztuko dela, baina, nolanahi ere, honako hauek ordezkaritza izanen dutela batzorde horretan: Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako administrazio publikoek, fusilatuen senitartekoak ordezkatzen dituzten elkarteek eta Historiaren, Auzitegiko Medikuntzaren eta Arkeologiaren arloekin lotutako entitate akademiko eta profesionalek.

Halaber, xedatzen du batzordea arloan eskumenak dauzkan departamentuaren menpean egonen dela eta honako eginkizunak izanen dituela: elkarte, erakunde akademiko eta entitate publikoen jarduketak koordinatzea, foru lege horretan ezarritakoak zuzen bete daitezen; eta memoria historikoaren arloko planak egitea, arau-garapenean parte hartzea eta bidezko diren gomendioak onestea.

Bestalde, foru lege horren 10. artikuluak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoari esleitzen dio sinbolo, idazkun eta aipamen frankistei buruzko errolda bat prestatzeko eginkizuna, Nafarroako Gobernuari aurkezteko.

Horrenbestez, bidezkoa da, orain, haren osaera zehatza ezartzea, gero era dadin.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera.

1. Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:

a) Batzordeko buru bat.

b) 12 batzordekide; horietako batek idazkari lana eginen du, botoa eta hizpidea dituela.

2. Batzordeko burua izanen da memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua titularra.

3. Honako hauek izanen dira batzordekideak:

a) Bi batzordekide memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua titularrak libreki izendatuko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan departamentu horretan aritzen diren langileen artean.

b) Bi batzordekide Nafarroako Parlamentuak libreki izendatuko ditu, haren ordezkari.

c) Batzordekide bat kulturaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan aritzen diren Historiaren edo Arkeologiaren arloetako teknikarien artean.

d) Batzordekide bat justiziaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatuko du, Justiziaren Administrazioaren zerbitzuan aritzen diren Auzitegiko Medikuntzaren arloko teknikarien artean.

e) Batzordekide bat Nafarroako Unibertsitate Publikoak libreki izendatuko du, haren ordezkari, Historiaren, Arkeologiaren edo Auzitegiko Medikuntzaren arloetako teknikarien artean.

f) Batzordekide bat Nafarroako Unibertsitateak libreki izendatuko du, haren ordezkari, Historiaren, Arkeologiaren edo Auzitegiko Medikuntzaren arloetako teknikarien artean.

g) Batzordekide bat Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko du, toki korporazioetako kideen artean.

h) Bi batzordekide, fusilatuen senitartekoen ordezkaritza handiena duten elkarteenak, memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua titularrak libreki izendatuko ditu.

i) Batzordekide bat memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua titularrak libreki izendatuko du, Historiaren, Auzitegiko Medikuntzaren eta Arkeologiaren arloekin lotura duten entitate profesionalen artean.

4. Idazkaria Batzordeko buruak izendatuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari aritzeko 3. artikuluko a) idatz-zatian aipatutako kideen artetik.

2. artikulua. Izendapena.

Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kideen izendapena, memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua titularrak eginen du, foru agindu baten bidez, aurreko artikuluan aipatzen diren entitateen proposamena eta gero, halakorik bada.

3. artikulua. Kargua uztea.

1. 1. artikuluko 3. ataleko batzordekideek honela utziko dute kargua: a), c), d), h) eta i) letretakoak, haiek izendatu dituen departamentuko titularrak hala xedatzen duenean; eta, b), e), f) eta g) letratakoak, berriz, haiek proposatu dituen entitateak hala xedatzen duenean.

2. memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentua titularrak eginen duen foru agindu baten bidez formalizatuko da kargu-uztea.

4. artikulua. Funtzionamendua.

Batzordearen funtzionamenduari dagokionez, ondoko arau hauetan ezarritakoari segituko zaio: foru dekretu hau, Kontseiluaren barne funtzionamenduko arauak (horrelakorik onesten bada), abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kide anitzeko organoentzat xedatutakoa eta, ordezko gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Garatzeko eta betearazteko ahalmenak.

Lehendakaritzaren arloan eskumena duen kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko martxoaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1404501

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web