(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

49/2013 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN TURISMOKO OSTATUEN KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 56 - 24/03/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, Lanbide Heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Legearen 41. artikulua aldatzen du, non Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen diren.

Foru dekretu honen bitartez, Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira.

Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretua garatzen du, Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituena.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak Lanbide Heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, geletako harrera eta kudeaketa eta ostatuen garbiketa, eta landa ostatuetako kualifikazio osatugabea, abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretuan arautuak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta irakatsi eta ikasteko jarduerei dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi mailetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza-eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Helburua.

Foru dekretu honen xedea da Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Ostalaritza eta Turismoko lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Turismoko Ostatuen Kudeaketa.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Ostalaritza eta Turismoa.

e) Europako erreferentea: HNSN-5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Turismoko Ostatuen Kudeaketako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten Lanbide Heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat. Errege dekretu horrek, izan ere, Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen ditu.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko Batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako Lanbide Heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako hezkuntzako ikasketekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleei dagokie, kasuaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitateen arabera.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, etab.) ongi ibiltzeko behar duen instalazioa edukiko du, Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, abuztuaren 4ko 14/1970 Legeko Ostalaritzako administrazioko teknikari espezialista tituluak eta Harrerako teknikari espezialista tituluak (biak ere Ostalaritza eta Turismoko arlokoak) curriculuma foru dekretu honetan arautua duen Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako tituluaren ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

2. Abenduaren 17ko 2216/1993 Errege Dekretuak ezarritako Ostatu arloko goi-mailako teknikariaren tituluak foru dekretu honetan ezarritako Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

Bigarren xedapen gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

1. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak, 2013-2014 ikasturtetik aurrera, foru dekretu honetan arautzen den curriculuma ezar dezake, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan eskainitako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra turismoko ostatuen establezimenduak antolatzea eta kontrolatzea da, ezarritako enpresa politikak aplikatuz, establezimenduaren departamentuetako helburuak, merkataritza ekintzak eta emaitza ekonomikoak kontrolatuz, ostatuaren alorrean zerbitzua emanez eta bezeroaren gogobetetasuna bermatuz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

HOT094-3: Harrera, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0263-3: Merkataritzako ekintzak eta erreserbak egin eta haien garapena kontrolatzea.

-UC0264-3: Harrerari dagozkion lanak betetzea.

-UC0265-3: Ostatuen arloko departamentuak kudeatzea.

-UC1057-2: Turismo jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

HOT333-3: Gelak eta ostatuen garbitasuna kudeatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1067-3: Gelen departamentuko prozesuak zehaztu eta antolatzea eta bezeroari arreta ematea.

-UC1068-3: Gelen departamentuko prozesuak gainbegiratzea.

-UC0265-3: Ostatuen arloko departamentuak kudeatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

-HOT326-2: Landa ostatuak:

-UC1042-2: Landa ostatuetako zerbitzuak kudeatu eta merkaturatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Turismoko ostatuen establezimenduetako zerbitzuak koordinatzea, bertako departamentuen kudeaketa eta kontrolerako hobezinak diren antolamendu egiturak ezarriz.

2) Negozio aukerak eta merkatu berriak antzematea eta metodo berritzaileak aplikatzea, horiei loturiko bestelako inbertsio eta finantzazio aukerak aztertuz.

3) Merkatua aztertzea eta merkaturatzea ostatuaren berezko produktua eta zerbitzu eta produktu osagarriak, erreserbak kudeatuz enpresa eraginkortasuneko irizpideen arabera.

4) Gelen departamentua kontrolatzea eta gainbegiratzea, giza baliabideak eta baliabide materialak ezarriz eta, kasua bada, zerbitzua emanez.

5) Harrera departamentua kontrolatzea eta gainbegiratzea eta, kasua bada, zerbitzua ematea, ezarritako kalitate mailarekin bermatuz bezeroari arreta.

6) Establezimenduan bertan ekitaldiak antolatzea eta sustatzea, inplikaturiko departamentuekin lankidetzan, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatuz.

7) Gainbegiratzea bezeroari arreta egokia eman zaiola, salmenta ondoko zerbitzua eta kexa eta erreklamazioen kudeaketa, bezeroaren gogobetetasuna erdiesteko.

8) Kudeaketa sistema berritzaileak proposatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak egokituz eta erabiliz.

9) Turismoko ostatuen establezimenduetan lan, ingurumen eta higiene segurtasunari dagozkion arauak betetzen direla gainbegiratzea.

10) Bere kargura dauden langileak motibatzea eta funtzioak eta zereginak eskuordetzea, betiere parte-hartzea, errespetua, tolerantziazko jarrerak eta aukera berdintasunaren printzipioak sustatuz.

11) Nork bere enplegua sortzeko enpresa-espiritua mantentzea.

12) Produkzio helburuak betetzea, taldekideekin elkarlanean aritzea eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioei jarraituz aritzea.

13) Lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea, produkzio prozesuetako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.

14) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

15) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat.

16) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

17) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek bere jarduera turismoaren sektorean bete ohi du, bereziki hoteletako eta hotelez gaindiko turismoko ostatuen azpisektorean, barne hartuz hurbilekoak diren beste mota batzuk, kasu, ikasleen egoitzak, ospitaletakoak, osasun etxeak, besteren artean, modalitatea zeinahi delarik ere.

Batez ere beste batentzat lan egiten duten langileak dira, kontuan izanik ostatuek suposatzen duten inbertsio handia ibilgetuan, eta harreraren, erreserben, gelen eta ekitaldien arlo funtzionaletan kudeaketa, zuzendaritza eta gainbegiratze lanetan jarduten dira.

Hauexek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Turismoko establezimenduetako ostatuen zuzendariordea.

-Harrera nagusia.

-Erreserben arduraduna.

-Erreserben burua.

-Kalitateko koordinatzailea.

-Gobernanta edo gela eta garbitasun zerbitzuaren arduradun orokorra.

-Gobernantaordea edo gela eta garbitasun atalaren arduraduna.

-Ostatu kudeatzailea, egoitza, ospitale eta antzekoetan.

-Landetxeetako ostatu kudeatzailea.

-Ekitaldien koordinatzailea.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako salmenta-burua.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako komertziala.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Turismo jardueraren hazkundea, eta bereziki, gizartearen esparru zabaletara hedatzea, hainbat faktoreren ondorioz gertatu da: oporraldiaren hazkundea, errenten hobekuntza eta aisiaren eta jolasaren kultura garatzea. Nafarroa ez da bazter gelditu bizitzen ari den goren une honetan.

Turismo jarduerak oso bilakaera azkarra izan du eta, Turismoaren Mundu Erakundeak eman dituen aurreikuspenen arabera, hurrengo hamarkadetan nabarmen handituko da sektore hau. Gainera, sektorearen joera berriek lurraldean barreiatuagoak dauden turismo ereduetara jotzen dute; horien artean nabarmentzekoa da naturguneei eta landa eremuei lotutako josteta jardueren hazkunde handia.

Diagnostiko orokor hori Nafarroari ere aplikatzen ahal zaio; bertan, asko handitu eta dibertsifikatu da azken hamarkadetan ostatu eskaintza. Turismo sektoreko hazkunderik handiena, hain zuzen ere, lehen halako zerbitzuak eskaintzen ez zituzten eremuetan eta ostatu motetan gertatu da, eta horrek erakusten du turismoa gehiago hedatu dela lurraldean barna.

Nabarmendu behar da, Moderna Planak (Nafarroaren Garapen Ekonomikorako Eredua)ezartzen duen moduan, Ostalaritza eta Turismoko klusterrak bederatzigarren postua duela enplegu kopuruari dagokionez, kluster esportatzaileen artean. Gainera, plan horren diagnostikoko azterlanak profesionalen defizita dagoela erakusten du, batez ere lanbide heziketako goi mailako teknikariena. Sektorearen garrantzi estrategikoa eta etorkizuneko garapenerako duen ibilbide ahalmena lotuz, ikusten da lan profil espezializatuen prestakuntza garrantzizkoa dela, esate baterako Turismoko Ostatuen Kudeaketako titulu honek ematen duena.

c) Prospektiba.

Hezkuntza Administrazioek, dagokion curriculuma garatzean, honako gogoeta hauek hartuko dituzte kontuan:

a) Turismoko ostatuen establezimenduek hasiera batean erantzuna ematen zioten oporretako bezeria tradizionalari. Baina denborarekin, bilakaera bat izan dute, oinarrizko produktuari eskaintza gama handiagoa gehituz. Gertaera hau kudeaketa sistema modernoenak sartzearekin lotuta joan da, eta baita ere ostatu eredu berriak sortzearekin. Kontsumitzaileek, bestalde, bidaiaren kultura eskuratuz joan dira, bai aisialdirako, bai lanerako. Horrek ekarri du desplazamenduen, destinoen eta alojamendu moten maiztasuna areagotzea. Une bakoitzean sektorean dauden ostatu produktuak erkatzeko erraztasunaren ondorioz, kontsumitzailea geroz eta zorrotzagoa da eta zerbitzu berriagoak eta pertsonalizatuagoak bilatzen ditu.

b) Espainiako enpresek azkartasunez eboluzionatu dute, sektorean izan diren aldaketei aurrea ere hartuz, eta beraz, nahitaezkoa da, geroz eta gehiago, ongi prestaturiko profesionalak izatea, gai izanen direnak turismoko establezimenduen eta antzekoen kudeaketa merkatu aldakorraren bilakaeraren aurrean egokitzeko, aurreikuspenak egiteko eta aurrea hartzeko.

c) Txosten ofizialek (besteak beste, Lanaren Nazioarteko Erakundetik eta Turismoaren Mundu Erakundetik jasoak) diote turismoaren joera bikoitz bat ematen ari dela, zehazki ostatuen sektorean: kudeaketan teknologia berriak sartzea, eta hoteleko industriaren nazioartekotzea. Euroa trukerako txanpon gisa finkatzea eta hedatzea, aire garraioko sektorea liberatzea eta kostu txikiko konpainiak agertzea, turismo, merkataritza eta aisialdi sektoreen integrazio geroz eta handiagoa, faktore eragingarri erabakigarriak izan dira aipaturiko aldaketetarako.

d) Garrantzizko beste puntu bat da sektoreak duen zailtasuna langile kualifikatuak erakartzeko eta mantentzeko, eta hauen etengabeko lanbide prestakuntza hobetzeko. Hori guztia erabat beharrezkoa da lanaren indarra orekatzeko sektorean eta, era berean, enpresen produktibitatea eta zerbitzuen kalitatea handitzeko.

e) Aurrekoa erabat lotuta dago ostatuak kudeatzeko molde berriak ezartzearekin. Molde berri horiek, teknologia berriekin batera garatu dira. Teknologia berrien joera orokorra da handitzea langilearen erantzukizuna, prestakuntza balioanitzekoa, talde-lana eta taldeko kideen arteko koordinazioa.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Kudeaketa sistemak identifikatzea, prestazioak aztertuz eta establezimenduaren beharretara egokituz, ustiaketa optimizatu ahal izateko.

b) Turismo establezimenduko departamentuak identifikatzea, antolamendu egiturak eta eginkizunak aztertuz, kudeaketa sistema berritzaileen ezarpena proposatzeko.

c) Turismo sektorea aztertzea, establezimendu motak, turismo destinoak eta eskaeraren joerak identifikatuz, negozio aukerak antzemateko.

d) Enpresaren finantza eta ekonomia baliabideak identifikatzea, kontabilitate txostenak interpretatuz, inbertsio eta finantzazio hautabideak proposatzeko.

e) Merkataritza estrategiak ebaluatzea, turismo establezimenduko produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko marketin teknikez jabetuz.

f) Erreserba mota eta sistemak ezaugarritzea eta aplikatzea dituen ondorio ekonomikoekin lotuz, okupazioa kudeatu ahal izateko.

g) Gelen departamentua eta harrera departamentua aztertzea, horiek kontrolatzeko eta gainbegiratzeko behar diren giza baliabideak, baliabide materialak eta teknikoak ezagutuz.

h) Harrera departamentua ezaugarritzea, kontrolatzeko, gainbegiratzeko edo, kasua bada, gauzatzeko giza baliabideak eta baliabide material eta teknikoak ezagutuz.

i) Ekitaldi motak aztertzea, zehaztuz zeintzuk diren baliabide propioak eta departamentuen arteko koordinazio beharrak horiek antolatzeko eta sustatzeko.

j) Emandako zerbitzuaren kalitatea ezarritako estandarrekin lotzea, bezeroari erantzuteko teknikak aplikatuz erantzun hori gainbegiratzeko orduan.

k) Laneko, ingurumeneko eta higiene eta osasuneko segurtasun arauak interpretatzea indarreko araudiaren, enpresa gidaliburuen eta ezarritako dokumentazioaren arabera, arau horiek betetzen direla gainbegiratzeko.

l) Norberaren kargupeko langileak motibatzeko estrategiak ezagutzea, besteren esku utz daitezkeen funtzio eta lanak zehaztuz, eraginkortasunez kudeatu ahal izateko.

m) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiei lotutako tresnak identifikatzea, eta haien potentziala ezagutzea, haiek aplikatzeko lan-osagaia diren aldetik.

n) Enpresaren egitura hierarkikoa aztertzea, lantaldeko kide bakoitzaren zereginak eta erantzukizunak identifikatzea, taldeko lana antolatu eta koordinatzeko.

o) Bere eskualdeko errealitate sozioekonomikoak eskaintzen dituen aukerak identifikatzea, eta bere eta besteren arrakasta-aukerak aztertzea, ekimenerako adorea mantentzeko bizitzan zehar.

p) Produkzio prozesuko lan jarduerak baloratzea eta prozesu osoari egiten dioten ekarpena identifikatzea, lantaldeetan modu aktiboan parte hartzeko eta produkzioaren helburuak lortzeko.

q) Ikasteko aukerak eta lan munduarekin duten lotura identifikatu eta baloratzea, eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, eguneratzeko eta berritzeko gogoari eusteko.

r) Negozio-aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

s) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ASTEKO KLASEAK

IKASMAILA

0171

Turismo merkatuaren egitura

90

3

1.

0172

Protokoloa eta harreman publikoak

130

4

1.

0173

Turismo arloko marketina

160

5

1.

0175

Gelen departamentua kudeatzea

130

4

1.

0176

Harrera eta erreserbak

190

6

1.

0179(1)

0179a Ingelesa

130

4

1.

0180(1)

0180a Atzerriko bigarren hizkuntza

130

4

1.

0180b Atzerriko bigarren hizkuntza

70

3

2.

0179(1)

0179b Ingelesa

70

3

2.

0174

Turismoko ostatuen zuzendaritza

160

7

2.

0177

Giza baliabideak ostatuetan

70

3

2.

0178

Ekitaldiak merkaturatzea

70

3

2.

0181

Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua

110

5

2.

0182

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

70

3

2.

0183

Enpresa eta ekimena

70

3

2.

0184

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.

(1) 0180 moduluak: “Atzerriko bigarren hizkuntza” eta 0179: “Ingelesa”, arrazoi pedagogikoak eta antolaketakoak direla-eta, bi ikasturteetan sekuentziatutako bi prestakuntza bloketan banatuta daude.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Turismo merkatuaren egitura.

Kodea: 0171.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 90 Ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Turismo sektorea, haren bilakaera historikoa eta egungo egoera dagokien testuinguruan sartzen ditu, eta jarduera sozioekonomiko gisa dituen ondorioak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismo sektorearen oinarrizko elementuak zehaztu dirau.

b) Turismoaren bilakaera aztertu da.

c) Turismo sektorearekin lotzen diren erakunde publikoak eta pribatuak identifikatu eta zehaztu dira.

d) Turismo jarduerak gune turistikoaren garapen ekonomikoari eta sozialari dagokionez duen garrantzia baloratu da.

e) Turismoaren arloko Estatuko eta nazioarteko topaketak identifikatu dira, baita sektorerako duten garrantzia ere.

f) Teknologia berriek turismo sektorean duten erabilera aintzat hartu da, baita turismoa dinamizatzeko elementu gisa duten eragina ere.

2. Turismo tipologiak identifikatzen ditu, eta eskariarekin eta aurreikus daitekeen bilakaerarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismo tipologiak definitu dira, eta haien oinarrizko ezaugarriekin lotu dira.

b) Banaketa geografikoaren arabera kokatu dira turismo tipologiak.

c) Kokalekuan eragina duten faktoreak zerrendatu dira, betiere eskualdeko turismo motaren arabera.

d) Eskualde bateko turismo garapenaren alde onak eta alde txarrak deskribatu dira.

e) Estatuko turismo tipologien joerak aztertu dira.

f) Nazioarteko turismo tipologien joerak aztertu dira.

g) Eskarian eragina duten faktoreak baloratu dira, baita horien gainean eta horien banaketaren gainean sor dezakegun eragina ere.

3. Eskaintza turistikoa aztertzen du, eta haren osagai nagusiak eta bitartekaritzako eta banaketako bideak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskaintza turistikoa definitu da, eskaintzaren elementuekin eta oinarrizko egiturarekin batera.

b) Bitartekaritza turistikoko bideak zehaztu dira, baita banaketako sistema berriak ere.

c) Tipologiaren eta oinarrizko ezaugarrien arabera bereizi dira turismoko ostatu enpresak.

d) Garraiobide turistikoak eta horiekin lotzen diren zerbitzuak identifikatu dira.

e) Eskaintza osagarria zehaztu da.

f) Gune turistikoaren berezitasunak deskribatu dira.

g) Turismoak gune turistikoaren ekonomian duen garrantzia baloratu da.

4. Eskaintza turistikoa zehazten du, eragina duten faktoreekin eta elementuekin lotuz, eta gaur egungo joerak ere zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskari turistikoaren faktoreak kontzeptualizatu eta zehaztu dira.

b) Tipologiaren eta nazionalitatearen arabera sailkatu dira bezeroak.

c) Eskariaren malgutasunean eragina duten kanpoko elementuak deskribatu dira.

d) Eskari turistikoaren motibazio nagusiak zehaztu dira.

e) Eskariaren urtarokotasuna zehaztu da, baita urtarokotasunaren joerak iraultzeko teknikak ere.

f) Bezero motaren araberako erosketa metodologia aztertu da.

g) Eskariaren gaur egungo joerak eta garatzeko bidean diren merkatuak ikertu dira.

h) Bezeroak ezagutzeak eskari turistikoaren dinamizatzaile gisa duen garrantzia baloratu da.

Edukiak.

Turismo sektorearen testuingurua:

-Turismoaren bilakaera.

-Turismoak Nafarroako Foru Komunitatean izan duen bilakaera.

-Turismo sektorearekin lotzen diren tokiko, eskualdeko, Estatuko eta nazioarteko erakunde publikoak eta pribatuak.

-Jarduera turistikoak biztanleria gune baten garapenean duen garrantzia baloratzea.

-Nafarroako Foru Komunitateko jarduera turistikoaren azterketa sozioekonomikoa, eta gune turistikoen garapenean duen eragina.

-Teknologia berriak informazio eta sustapen turistikoko iturri gisa baloratzea.

-Turismo arloko langilea bere lanbidearen esparruan baloratzea.

Turismo tipologiak eta joerak identifikatzea:

-Turismo tipologiak eta beren ezaugarriak.

-Nafarroako Foru Komunitateko turismo tipologiak eta beren berariazko ezaugarriak.

-Turismo tipologia nagusien kokapen geografikoa finkatzea.

-Tokiko eta eskualdeko turismo tipologien joerak.

-Estatuko turismo tipologien joerak.

-Nazioarteko turismo tipologien joerak.

Eskaintza turistikoa aztertzea:

-Eskaintza turistikoa.

-Nafarroako Foru Komunitateko eskaintza turistikoa.

-Bitartekaritza turistikoa. Banaketa bideak.

-Turismoko ostatu enpresak.

-Garraiobide turistikoak.

-Eskaintza osagarria.

-Gune turistikoa.

-Turismoak gune turistikoarentzat duen garrantzi ekonomikoa.

-Turismoak Nafarroako Foru Komunitatearentzat eta eskualdeko gune turistikoentzat duen garrantzi ekonomikoa.

Eskari turistikoaren ezaugarriak:

-Eskari turistikoaren ezaugarriak Nafarroako Foru Komunitatean.

-Eskari turistikoaren malgutasunean eragina duten kanpoko elementuak.

-Eskari turistikoaren motibazioak.

-Eskariaren urtarokotasuna. Urtarokotasuna iraultzeko ekintzak.

-Eskariaren gaur egungo joerak.

-Bezeroak ezagutzeak elementu dinamizatzaile gisa duen garrantzia baloratzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezkoa den prestakuntza jasotzen du, ikasleek turismo merkatuaren ingurunea ezagutzeko oinarrizko trebetasunak beregana ditzaten; merkatua tokian-tokian, Estatuan eta nazioartean nola egituratuta dagoen jakiteko oinarrizko ezagutzak emanen zaizkie, eta sektore honek eremu jakin baten garapen ekonomikorako duen garrantzia ulertzen lagunduko zaie.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Teknologia berriak eta informazioa kudeatzeko aplikazio informatikoak aplikatzea.

-Turismo merkatua aztertzea, aldakorra baita eta bai eskariaren bai eskaintzaren joerek etengabe eguneratuta egon behar baitute.

-Turismo merkatua osatzen duten oinarrizko elementuak aztertu eta zehaztea.

-Turismoaren arloko eskaintza eta eskaria eratzen dituzten sektoreen edo enpresen oinarrizko funtzionamendua behatzea.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute turismo merkatua aztertzeko, horrela ezagutuko baitituzte turismo mota desberdinak, kontsumitzaileen beharrak, lehiatzaileen estrategiak eta sektorearen bilakaera, betiere negozio aukerak aurkitzeko xedez; halaber, bezeroen eskarietara kalitatean, denboran eta prezioan egokituko diren turismoko zerbitzu konplexuak, biltzar eta azoketarako zerbitzuak eta beste ekitaldi batzuk programatu eta eskainiko dituzte, gutxienez atzerriko bi hizkuntza erabiliz.

Modulu hau nabarmenki teorikoa denez, komenigarria litzateke ikasgelan baliabide informatikoak izatea, ikasleek eskura izan ditzaten modulu honetako edukien gaineko informazio iturriak azkar eta eguneratuak.

Bestalde, ikasleengan sustatu behar da modulu honetako ezagutza teorikoak zikloko gainerako moduluetan aplikatzeko gaitasuna, baita benetako egoera praktikoak modulu honetan landutako oinarri teorikoekin lotzeko gaitasuna ere, errealitatea hobeki ezagutu ahal izateko. Hala, heziketa zikloaren helburuak, oro har, modu egokian eskuratzen ahalko direla bermatzen da.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da. Lau atal hauetan antolaturik daude:

-Turismo sektorearen testuingurua.

-Turismo tipologiak eta joerak identifikatzea.

-Eskaintza turistikoa aztertzea.

-Eskari turistikoaren ezaugarriak.

Modu sistematiko eta antolatuan lantzeko, atal horiek hiru eduki multzotan banatzea proposatzen da:

I. multzoa: Turismoari buruzko hastapena.

II. multzoa: Turismo eskaria eta eskaintza.

III. multzoa: Turismo motak. Joerak.

Turismoari buruzko hastapenaren multzotik hastea gomendatzen da, turismo sektorearen testuingurua ezagutzeko eta, ondoren, sektore horretako entitate publikoak eta pribatuak aztertzea. Iradokitzen da eskaintza turistikoaren multzoarekin jarraitzea, ostatu enpresak eta bitartekaritza eta garraio enpresak ezagutzeko, baita gune turistikoak eskaintzen ahal duen eskaintza osagarria ere, horrela, eskaera turistikoarekin jarraituz, eskaera hori ezaugarritzeko eta aztertzeko. Azkenik, turismo tipologiak eta joerak identifikatzea.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du eta antolatua egonen da halako moduz ezen helburuak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, jarduerak egitea iradokitzen da, oinarrizko printzipio hauek kontuan harturik:

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera sustatzea, horiek erabiltzea beharrezkoa den jardueretan.

-Gaien zenbait eduki eguneratzea beharrezkoa dela erakustea (estatistikak, eskariaren eta eskaintzaren joerak, etab.).

-Ikasleek arlo honetan landutako ezagutza orokorrak lan eginen duten autonomia erkidegoari, probintziari edo herriari egokitzea.

-Informazioa bilatzea informazio iturri fidagarriak erabiliz eta egokiena, eguneratuena eta egiatiena bereizi eta hautatuz.

-Gaurkotasun handiko komunikabideen irakurketak egitea, ikasleak inguruan duten munduko errealitatearekin lotzeko.

-Enpresa eta ideia berritzaileei buruzko informazioa ematea, ikasleen sormena sustatzeko.

Modulua garatzeko erabiliko diren baliabide osagarrien oinarri gisa, askotariko estrategiak aplikatu behar lirateke ikasleei beren jakintza etengabe eguneratzeko eta gauza berriak ikasteko gogoa piztu dakien, hala nola:

-Hoteletan eta eskaintza turistikoaren kategoria desberdinak osatzen dituzten bestelako establezimenduetan bisitaldiak egitea.

-Ikerketa proiektuak, dokumentazio fitxak, proposamen pedagogikoak, bideoak eta aurkezpen informatikoak aztertzea.

-Arlo honetako berariazko aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Jardunean dauden profesionalekin solasaldiak eta elkarrizketak izatea, sektorearen ikuspegi orokorra izateko eta, bereziki, Nafarroarena.

Azkenik, eta modulu hau Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren curriculumeko gainerakoekin lotzeari dagokionez, komenigarria litzateke adieraztea “Turismo merkatuaren egitura” moduluko edukiak oinarrizkoak direla ikasleek gainerako edukiak ulertzeko, hau da, modulu honek lotura zuzena du titulua osatzen duten moduluetako edozeinekin, eta ikasleei turismo sektorearen ikuspegi orokorra eman behar die, hala ikuspuntu ekonomikotik nola sozialetik.

Bukatzeko, zeharkako gaiekin lan egiten saiatu beharko dela aipatu nahi dugu. Hezkuntza xedeen baitan komenigarria litzateke ondokoak lantzea: berdintasunerako hezkuntza, zibismoa, tolerantzia, elkartasuna, laguntasuna, hizkera ez sexista, ingurumena errespetatu eta zaintzea, etab.

Lanbide modulua: Protokoloa eta harreman publikoak.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0172.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Protokolo instituzionala aplikatzen du, eta, horretarako, antolaketa sistemak aztertzen ditu eta protokoloaren eta lehentasun ofizialen araudia erabiltzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Protokolo instituzionala osatzen duten elementuak zehaztu dira.

b) Ekitaldi ofizialetako presidentzia ezartzeko irizpideak finkatu dira.

c) Antolatu beharreko ekitaldi motaren arabera gonbidatuak antolatzeko sistemak zehaztu dira.

d) Estatuko eta beste erakunde batzuetako protokolo eta lehentasun ofizialei buruzko araudia ezagutu da.

e) Garatu beharreko ekitaldiaren araberako protokolozko programak egin dira.

f) Protokolozko ekitaldien diseinua eta plangintza zehaztu dira.

g) Ekitaldi moten araberako hainbat motatako gonbidapenak diseinatu dira.

h) Protokolozko ekitaldien barruan banderen arloko antolamendua zehaztu da.

2. Enpresen protokoloa aplikatzen du, eta, horretarako, ekitaldiaren izaeraren eta motaren arabera eta helburu den publikoaren arabera, zein diseinu eta antolaketa elementu izanen dituen deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Antolatu beharreko ekitaldien izaera eta mota zehaztu dira.

b) Protokolo eta komunikaziorako eskuliburuak diseinatu dira.

c) Zein publikori zuzentzen zaion identifikatu da.

d) Enpresetako protokolozko ekitaldien antolaketa eta diseinuko elementuak identifikatu dira (burutza, gonbidatuak, eguna, ordua, lekua, etab.).

e) Ekitaldiaren garapenean protokoloa zuzen aplikatu dela egiaztatu da.

f) Ekitaldia behar bezala garatzeko beharrezko dokumentazioa zerrendatu da, ekitaldi mota kontuan izanik.

g) Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma prestatu dira.

h) Antolatu beharreko ekitaldiaren aurrekontu ekonomikoa kalkulatu da.

3. Harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzen ditu turismoaren esparruan, eta oinarri eta elementu horiekin lotzen diren teknikak hautatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Harreman publikoetako oinarriak eta printzipioak definitu dira.

b) Enpresa eta erakunde turistikoetako nortasun korporatiboaren elementuak identifikatu eta zehaztu dira.

c) Turismo sektoreko erakunde publikoetako eta pribatuetako marka nagusiak identifikatu dira.

d) Irudi korporatiboaren kontzeptua eta horren osagaiak identifikatu eta sailkatu dira.

e) Enpresa eta erakunde turistikoek proiektatutako irudi motak ezagutu dira.

f) Komunikaziorako bideak eta prozesuak identifikatu dira.

g) Hitzezko eta hitzik gabeko adierazpeneko askotariko teknikak aplikatu dira.

h) Harreman publikoetako baliabideak ezagutu eta baloratu dira.

i) Komunikatu beharreko produktuaren arabera hautatu dira hedabideak.

j) Enpresa eta erakunde turistikoetako irudiaren, nortasun korporatiboaren, komunikazioaren eta harreman publikoen garrantzia baloratu da.

4. Bezeroarekin komunikazioa ezartzen du, eta erabilitako teknikak erabiltzaile motarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari ematen zaion arreta egokiaren helburuak aztertu dira.

b) Bezeroari arreta emateko teknikak zehaztu dira.

c) Bezeroari arreta emateko moduak bereizi dira.

d) Harreman zuzenaren eta zeharkakoaren ekintzak aplikatu dira.

e) Bezeroarekiko komunikazio teknikak erabili dira.

f) Bezero-motak ezaugarritu dira.

g) Bezeroari arreta emateko prozesuetako jarrerak eta trebetasunak erakutsi dira.

h) Taldea dinamizatzeko eta taldearen elkarreraginerako teknikak definitu dira.

5. Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzen ditu, eta bezeroa behar bezala gogobetetzearekin lotzen diren ebazpen faseak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kexen, erreklamazioen eta iradokizunen kontzeptu formalak eta ez-formalak definitu eta aztertu dira.

b) Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak ezagutu dira.

c) Kexa, erreklamazio edo iradokizunak komunikatzeko bideak eta antolamenduaren barruan duten hierarkizazioa identifikatu dira.

d) Kexa, erreklamazio eta iradokizunek etengabeko hobekuntzaren elementu gisa duten garrantzia baloratu da.

e) Dagokion eskumenen esparruaren barruan bezeroaren gogobetetasuna lortzeko, kexen eta erreklamazioen kudeaketan jarraitu beharreko faseak ezarri ditu.

f) Turismo enpresetako establezimenduetan bezeroen erreklamazioen arloan indarra duen legezko araudia bete da.

g) Bezeroari arreta emateko eta kexak eta iradokizunak kudeatzeko eskuliburu korporatibo batek bildu behar dituen funtsezko puntuak diseinatu dira.

6. Bezeroari arreta behar bezala emateko jarrerak erakusten ditu, eta jasotako tratuari dagokionez bezeroek espero zutena gainditzearen garrantzia aztertzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezero mota desberdinek espero dutena aztertu da.

b) Enpatiazko jarrera lortu da.

c) Sinpatia-jarreraren garrantzia baloratu da.

d) Bezeroekiko, goragokoekiko eta lankideekiko errespetuzko jarrera baloratu da une oroz.

e) Jarrera profesionala lortu da.

f) Zuhurtasun-jarrera lortu da.

g) Irudi korporatiboaren garrantzia baloratu da.

Edukiak.

Protokoloari buruzko hastapena:

-Definizioa. Protokoloaren jatorria eta bilakaera.

-Ostalaritza enpresetan protokoloa menderatzearen garrantzia eta protokolozko ekitaldien proiekzioak.

-Protokoloaren oinarrizko arauak.

-Protokolo motak.

Erakundeetako protokoloa aplikatzea:

-Erakundeetako protokoloaren definizioa eta elementuak.

-Ekitaldi ofizialetako burutza motak.

-Gonbidatuak antolatzeko sistemak.

-Estatuko eta autonomia erkidegoetako protokoloaren eta lehentasun ofizialen arloko araudiarekiko interesa.

-Protokolozko ekitaldien proiekzioa.

-Gonbidapenen diseinua.

-Estatu bisitaldiak.

-Protokolozko ekitaldietan banderak antolatzea.

Enpresetako protokoloa aplikatzea:

-Enpresetako protokolozko ekitaldien motak eta helburuak.

-Helburu den publikoa identifikatzea eta ekitaldia egokitzea.

-Enpresa bateko protokolo eta komunikaziorako eskuliburua.

-Enpresetako protokolozko ekitaldiak.

-Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma prestatzea.

Turismoaren esparruan harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzea:

-Harreman publikoak aplikatzea eta baloratzea enpresetako eta erakundeetako turismoaren esparruan.

-Harreman publikoen baliabideak.

-Irudi korporatiboa.

-Gorputz adierazpena. Irudi pertsonala. Gizarte trebetasunak.

-Irudi motak.

-Espainiako turismoaren irudia.

Bezeroekin izaten den komunikazioa.

-Komunikazioaren prozesua.

-Hitzik gabeko komunikazioa.

-Hitzezko komunikazioa.

-Bezeroari ematen zaion arretaren aldagaiak.

-Bezeroari arreta emateko modalitateak.

-Bezeroari arreta egokia ematearen funtsezko puntuak, hura enpresarekin zein harreman fasetan dagoen kontuan harturik.

-Bezeroaren leialtasuna lortzea.

Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzea:

-Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak.

-Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak.

-Kexa, erreklamazio eta iradokizunak jasotzeko elementuak.

-Kexa eta erreklamazioak kudeatzeko faseak.

-Turismo enpresetako establezimenduetan bezeroen erreklamazioen arloan indarra duen legezko araudia.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

Bezeroei arreta emateko jarrerak:

-Bezeroei zerbitzua emateko jarrera.

-Bezeroekiko, goragokoekiko, mendeko langileekiko eta lankideekiko errespetua izatea.

-Jokabide profesionala.

-Zuhurtasunaren balioa lan esparruaren barnean.

-Irudi korporatiboaren balioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek beharrezkoa den prestakuntza lortzea, bezeroei arreta emateko eginkizunak betetzeko eta erakunde zein enpresetako protokoloari buruzko ezagutzak lortzeko, honako jarrera eta trebetasun hauek garatuz, besteak beste:

-Bezeroei arreta ematearen inguruko alderdi guztiei buruzko jarrerak garatzea ikasleengan.

-Erakundeetako protokoloaren oinarrizko tresnak eskuratzea.

-Enpresetako ekitaldien protokoloa aztertu eta proiektatzea.

-Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak ebazteko tresnak kudeatzea.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute bezeroak eskatutako informazioa emateko, erakunde eta enpresetako protokoloa aplikatzeko, protokolo arauen oinarrizko alderdiak turismoaren esparruan aplikatzeko, bezeroekin komunikatu eta arreta egokia emateko eta erreklamazio, kexa edo iradokizunen aurreko ohiko prozedurak aplikatzeko.

Lanbidearen ezaugarriak direla-eta, garrantzi handia dute langilearen gaitasun sozial eta pertsonalek; horregatik, alderdi teknikoak bultzatzeaz gainera, ikasleen lanbide eta giza kalitatea sustatzen duten balioak ere landu behar dira zikloko ikaskuntza garaian.

Modulu hau teoriko praktikoa da eta, beraz, komenigarria litzateke gelak softwarea duten ekipo informatikoak izatea, bezeroei informazioa emateko simulagailuak aplikatzeko, ahozko eta idatzizko mezuak erabiliz. Edonola ere, irakasleak hesiak jarriko ditu, ikasleek komunikazioa zailtzen duten mezu desitxuratuak jaso ditzaten eta, ondorioz, erabaki okerrak hartzeko bidea jarri; hala, benetako egoeretara egokitzen lagunduko duten akatsak eginen dituzte.

Bestalde, ikasleengan sustatu behar da modulu honetako ezagutza teorikoak zikloko gainerako moduluetan aplikatzeko gaitasuna, baita benetako egoera praktikoak modulu honetan landutako oinarri teorikoekin lotzeko gaitasuna ere, errealitatea hobeki ezagutu ahal izateko. Hala, heziketa zikloaren helburuak, oro har, modu egokian eskuratzen ahalko direla bermatzen da.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa oinarrizko edukien atalean azaltzen den aurkezpen ordena bera da, izan ere, bezeroei arreta emateko eginkizunetan eta erakunde zein enpresetako protokoloari buruzko ezagutzetan honelako alderdiak biltzen dira:

-Protokoloari buruzko hastapena.

-Erakundeetako oinarrizko protokoloa.

-Enpresa protokoloa.

-Bezeroari arreta egokia emateko elementuak.

-Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzea.

-Bezeroari arreta egokia ematearen arloko oinarrizko jarrerak.

Modu sistematiko eta antolatuan lantzeko, eduki horiek hiru eduki multzotan banatzea proposatzen da:

I. multzoa: Hastapena eta Protokoloa ekitaldien kudeaketan aplikatzea.

II. multzoa: Bezeroarekin komunikazioa izatea eta informazioa eta arreta ematea.

III. multzoa: Erreklamazioak, kexak edo iradokizunak jasotzea.

I. multzoarekin hasiz, protokoloaren oinarriak ikasten dira, bai eta askotariko protokolo ekitaldien antolaketan eta diseinuan nola aplikatu ere. II. multzoan, bezeroarekin komunikazioa izatearen eta informazioa eta arreta ematearen arloko edukiak lantzen dira, komunikazio prozesuarekin hasiz, ikasleek ulertu behar baitute garrantzizkoa dela entzutea, kasu bakoitzeko bezero mota ezagutu aurreko urrats gisa. Horren ondoren, bezeroari arreta emateko prozesua landuko da, gatazkak sortzea ekar dezaketen egoerak saihestuz. Azkenik, III. multzoan, erreklamazioak, kexak eta iradokizunak modu eraginkor batean tratatzen ikasiko da. Hori hala, bezeroen gogobetetze osoa lortzea lanbide modulu honen laburpen helburua da.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du eta antolatua egonen da halako moduz ezen helburuak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Ekitaldi publikoak aztertzea, protokoloaren oinarrizko arauen betetze maila egiaztatuz.

-Nobleziako eta errege-erreginen familiako pertsona zehatz batzuek dituzten titulu historikoak aktiboki bilatzea.

-Turismo arloko merezimendu domina eta plakak jaso dituzten azkenekoek horretarako zer merezimendu egin duten aztertzea.

-Era askotako protokolozko ekitaldiak diseinatu eta antolatzea.

-Pertsona ospetsu desberdinei ematen zaien tratamendua identifikatzea.

-Interneten (egunkari digitala) edo gaurkotasuneko egunkari batean bilatzea Nafarroan, Estatuan edo nazioartean izan diren enpresa bilerei buruzko albiste garrantzitsuenak, protokoloa antolatzeari buruzko azterketa eta eztabaida egiteko (ekitaldi mota, argazkiak, gonbidatzaileak, gonbidatuak eta bileraren garapena).

-Protokolozko egoera desberdinak, turismo enpresa batean ohikoak direnak, planteatzea, ekitaldiak beren egitura eta barne antolamendua, dokumentuak eta berezitasunak azalduz zehazteko.

-Aretoak, guneak, banderak, altzariak, pertsonak, komunikabideak eta protokolozko ekitaldi baten edozein partaide antolatzeko planoak eta grafikoak egitea.

-Turismo enpresa edo erakunde batek sustapen kanpaina batean izan behar dituen harreman publikoen kasu zehatzak aztertzea, irudi eta nortasun korporatiboaren garrantzia baloratuz.

-Turismo enpresa batek FITURen jarriko duen stand bat diseinatzea, instalaziorako beharrezkoa den guztia zehaztuta.

-Erreklamazio edo kexen prozesuei lotutako egoera desberdinetan esku hartzeko metodoak praktikatzea, bezeroak fidelizatzeko aukera gisa.

Zerbitzuaren kalitatearekin lotutako edukiei dagokienez (kasu honetan protokolozko zerbitzu bat), alde batera uztekoak dira kontzeptu hutsak, adierazpen errepikariak edo etorkizunean lortzeko zerbait direnak. Garrantzitsua da kalitate kontzeptua, zenbait estandarrekin, egunean-egunean agertzen den zerbait dela ulertzea, hots, protokoloa behar duen ekitaldi bakoitzean; ez da ezer zoriaren mende utzi behar, eta protokolozko ekitaldia normaltasunez eta parte-hartzaileendako egoera deserosorik izan gabe gauzatu behar da.

“Protokoloa eta harreman publikoak” moduluaren edukiak Turismoko Ostatuen Kudeaketako zikloko gainerako moduluen elementu integratzaileak dira, modulu desberdinetako ezagutzak erlazionatzen baitira. Modulu honetako edukiak oinarrizkoak dira ikasleek gainerako edukiak ulertzeko, hau da, lotura zuzena dute titulua osatzen duten moduluetako edozeinekin.

Lanbide modulu hauek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa funtsezkoa da, ez bakarrik prestakuntza homogeneoa eta jarduketa irizpide berberak bermatu behar direlako, baizik eta ikasleek hobeki ulertuko dutelako lanbide figura bat baino gehiago, muntaketan parte hartuz aginduak interpretatzen dituztenean, eta diseinuan, aginduak ematen ahal dituzten uneetan.

Azkenik, zeharkako gaiekin lan egiten saiatu beharko da, eta talde lana bultzatuko da, lanak edo jarduerak ikasle taldeek diseinatuz, horrela ikasleek sakonago ikusiko baitute sektore horretan hain ohikoa den elkarlana.

Lanbide modulua: Turismo arloko marketina.

Kodea: 0173.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Turismo arloko marketina zehazten du, eta berau osatzen duten oinarrizko elementuak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketinak turismo sektorean duen garrantzia justifikatu da.

b) Zerbitzuen marketinaren berezitasunak, oro har, eta turismo arloko marketinaren beraren berezitasunak bereizi dira.

c) Turismo arloko marketinaren kontzeptuak, definizioak eta oinarrizko tresnak deskribatu dira.

d) Marketinaren bilakaera eta etapak bereizi dira.

e) Marketinaren tresnen garrantzia baloratu da.

f) Marketina kontsumitzailearengana bideratzeko faktore eta irizpide eraginkorrak definitu dira.

g) Marketin zuzendaritzako egiturak eta ikuspegiak alderatu dira.

h) Turismo enpresaren merkataritza funtzioan marketinaren beharra identifikatu da.

i) Turismo arloko marketinaren joerak aztertu dira.

2. Merkatuaren segmentazioa eta produktuak-zerbitzuak merkatuan duen kokapena interpretatzen du, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak kontuan izanik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatuaren segmentazioa kontzeptualizatu eta sailkatu da.

b) Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazioko aldagaiak aztertu dira.

c) Segmentazioa eraginkorra izateko baldintzak definitu dira.

d) Segmentazioak turismo enpresen merkataritza-estrategia diseinatzean duen garrantzia ezagutu da.

e) Merkatuko segmentuak identifikatu eta baloratu dira, baita produktuaren/zerbitzuaren arabera duten erakarmena ere.

f) Merkatuko segmentuak estaltzeko estrategiak definitu dira.

g) Produktuak merkatuan duen kokapena identifikatu da.

h) Merkataritza tresnak baloratu dira, baita merkatuko segmentuekin bateragarri izatea ere.

3. Marketin mix-aren elementuak identifikatzen ditu, eta turismo sektorean duten aplikazioa ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin mix-aren elementuak identifikatu dira.

b) Produktu baten bizi-zikloko etapak identifikatu dira, baita erabaki estrategikoak hartzearekin duten lotura ere.

c) Produktuaren mailak eta elementuak aztertu dira, baita zerbitzugintza-sistema baten aplikazioa ere.

d) Turismo sektoreko marka-politikak zehaztu dira, eta produktua gainerakoez bereiztearen garrantzia baloratu du.

e) Prezioak eta bere baldintzatzaileek turismo enpresetako merkataritza tresna gisa duten garrantzia baloratu da.

f) Turismo sektorerako prezio egokiak finkatzeko metodoen bidez kalkulatu dira prezioak.

g) Turismo sektorean publizitatearen, harreman publikoen, salmenta sustapenaren eta merchandising-aren garrantzia ezagutu da.

h) Turismo azokek eta bestelako topaketa profesionalek marketineko tresna gisa betetzen duten zeregina baloratu da, eta beste sustapen estrategia batzuekin duten aldea ezarri da.

i) Turismo sektorearen zuzeneko eta zeharkako banaketarako bideak eta/edo merkaturatzeko bideak identifikatu dira.

j) Banaketa globaleko sistemen garrantzia ezagutu da, baita industria turistikoan duten eragina ere.

4. Teknologia berriak aplikatzen ditu turismo arloko marketinean, eta marketin horren politikak garatzerakoan dituen aplikazioak eta aukerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Teknologia berriak eta horien erabilera zehaztu dira.

b) Marketineko teknologia berrien aplikazioak identifikatu dira.

c) Turismoko produktuak eta/edo zerbitzuak merkaturatzeko sarea erabiltzea baloratu da.

d) Datu-base baten aplikazio ofimatikoak erabili dira.

e) Merkataritza arloko ikerketan eta lehiarako abantaila sortzerakoan datu-baseek duten aplikazioa ezagutu da.

f) Zuzeneko marketinean eragina duten faktoreak zehaztu dira.

g) Zuzeneko marketin-estrategia konbinatua garatzeko jarraibideak ezarri dira.

5. Marketin plana zehazten du, eta enpresa motekin eta produktuen-zerbitzuen motekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin plana osatzen duten oinarrizko elementuak deskribatu dira.

b) Turismo enpresa batean marketin planak duen garrantzia baloratu da.

c) Marketin planarekin lotzen diren enpresa eta erakunde arloko beste plan batzuk aztertu dira.

d) Marketin planean eragina duten inguruneko faktore nagusiak identifikatu dira.

e) Merkatuko lehia eta potentziala aztertu dira.

f) Ekintza plana egin da, eta estrategiak eta taktikak finkatu dira bertan.

g) Proposatutako estrategiak ezartzeko eta marketin planaren helburuak lortzeko beharrezko baliabideak definitu dira.

h) Marketin planaren betetze maila eta kalitatea kontrolatu dira eskuratutako teknikekin.

i) Ezarritako jarraibideak erabiliz aurkeztu da marketin plana inplikatutako arduradunen aurrean.

j) Proposatutako marketin plan bat abian jartzeak ingurumenaren gainean dituen eraginak baloratu dira.

6. Kontsumitzaileen eroste erabakiaren prozesua ezagutzen du, eta motibazioak eta beharrak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismoko produktuen-zerbitzuen kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak identifikatu dira.

b) Kontsumitzailearen eroste erabakiaren prozesuak dituen faseak identifikatu dira.

c) Eroste erabakiaren prozesuan inplikatutako eragileak zehaztu dira.

d) Marketinaren, publizitatearen eta harreman publikoen eragin psikosoziala aztertu da, baita horiek erosteko prozesuan duten eragina ere.

e) Erosketa osteko prozesuko funtsezko puntuak eta leial bihurtzeko aukerak zehaztu dira.

f) Kontsumitzaileen ikuskera eta gogobetetasuna deskribatu eta baloratu dira, kalitate kontroleko prozesuen bitartez.

7. “Kontsumerismoaren” irizpideak zehazten ditu eta gizartearekin, marketinarekin eta etikarekin lotzen dira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatuko ekonomien berezitasunak eta kritikak zehaztu dira.

b) Kontsumerismoaren jatorria eta Espainian izan duen bilakaera identifikatu dira.

c) Enpresek egoera horren aurrean duten erreakzioa aztertzeko azterlanak egin dira.

d) Enpresen eta gizartearen erantzunak zehaztu dira eta printzipio etikoak ezarri dira.

e) Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea babesten duten arauak identifikatu dira.

f) Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak aztertu dira.

Edukiak.

Turismo arloko marketinaren ezaugarriak:

-Turismo arloko marketina.

-Ostalaritzaren eta turismoaren sektorearekin duen lotura.

-Turismoko zerbitzu eta produktuen ezaugarriak.

-Marketinaren funtzioaren bilakaera: Kontsumitzaileari begirako orientazioa.

-Marketinaren norabidearen ikuspegiak.

-Marketinaren etorkizuna.

Turismo merkatuen segmentazioa interpretatzea:

-Segmentazioa: kontzeptua eta erabilera.

-Segmentazioa eraginkorra izateko betebeharrak.

-Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio aldaerak.

-Segmentazioa turismo enpresen merkataritza estrategiaren diseinuan aplikatzea.

-Merkatua estaltzeko estrategia motak.

-Merkatuan duen kokalekua: Kontzeptuak. Estrategiak. Metodoak.

-Merkataritza tresnak eta segmentuen bateragarritasuna.

Marketin mix-a eta horren elementuak identifikatzea:

-Aplikazioa eta estrategiak.

-Produktu-zerbitzua. Mailak eta elementuak.

-Zerbitzugintza.

-Produktuaren bizi-zikloa eta helmuga turistikoak.

-Turismoko produktu berriak garatu eta merkaturatzea.

-Marka-politikak turismo sektorean.

-Prezio-politikak turismo sektorean.

-Prezioak finkatzeko metodoak.

-Sustapen turistikoa sustapeneko mixean: publizitatea, harreman publikoak, salmenten sustapenak/merchandising-a, turismo azokak, Work-Shopak, Fam-Trip-ak eta beste batzuk.

-Diseinua, ostatuen dekorazioa, marketina salmenta puntuan.

Turismo arloko marketinari aplikatutako teknologia berrien azterketa:

-Marketin zuzena turismoan eta teknologia berriak.

-Marketina Interneten.

-Datu-baseak.

-Marketineko datu-base baten garapenaren helburu orokorrak.

-Zuzeneko marketina.

-Marketin zuzenaren politiken euskarri eta garapenerako materialak.

-Marketin zuzena eta horren garapena.

Marketin planaren ezaugarriak eta plana prestatzea:

-Marketin plana. Elementuak eta xedea.

-Inguruneko faktoreen azterketa eta aurreikuspenak.

-Segmentazioa eta publiko objektiboa.

-Ekintza planak: estrategiak eta taktikak.

-Salmenten helburuak eta kuotak.

-Estrategiak bultzatzeko eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren baliabideak.

-Marketinaren jarraipena eta kontrola.

-Planaren aurkezpena eta sustapena.

-Kasu praktikoak.

-Planaren ingurumen auditoretza.

Kontsumitzaileak erabakiak hartzeko duen prozesua interpretatzea:

-Kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak.

-Erabakitze prozesuaren faseak.

-Erosketa ondoko fasea eta bezeroa leial bihurtzea.

-Kontsumitzaile berriak turismo sektorean.

-Ongizatea eta bizi kalitatea kontsumoan.

-Bezeroaren gogobetetasuna eta kalitatea kontrolatzeko tresnak. Turismo sektoreko enpresetan ezartzea.

Kontsumerismoaren irizpideak zehaztea:

-Oinarrizko sistemen eta kontzeptuen deskribapena eta azterketa.

-Kontsumerismoa.

-Deskribapena, kontzeptua eta ezaugarriak.

-Bilakaera Espainian.

-Enpresaren erreakzioa eta erantzuna.

-Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea eta bere eskubideak arautzen dituen araudia: Legedi orokorra eta berariazkoa.

-Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrak.

-Erreklamazioak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzea, turismo merkatua kontsumitzaileen beharrak, lehiatzaileen estrategiak eta sektorearen bilakaera kontuan harturik aztertzeko, horrela negozio aukerak aurkitu ahal izateko. Trebetasun horiek honelako alderdiak biltzen dituzte:

-Turismo arloko marketina osatzen duten oinarrizko elementuak ezagutzea.

-Produktuak-zerbitzuak merkatuan duen kokapena eta segmentazioa interpretatu eta ezagutzea.

-Marketin mix-aren elementuak identifikatzea.

-Turismo arloko marketinean teknologia berriak aplikatzea.

-Marketin plana zehaztea.

-Kontsumitzaileen erosteko erabakiaren prozesua ezagutu eta aztertzea.

-Kontsumerismoaren irizpideak zehaztea.

Modulu hau bukatutakoan ikasleek gai izan behar dute merkataritza-ekintzen garapenerako erabilgarriak diren marketin teknikak aplikatzeko, enpresaren irudia adierazteko, turismoko liburuxka bat diseinatu eta merkaturatzeko eta marketin plan bat prestatu eta aurkezteko.

Ikuspuntu didaktikotik, modulu hau teoriko-praktikoa da eta, hortaz, teoriak eta praktikak, irakasuntza-ikaskuntza prozesu bereko alderdiak diren aldetik, etengabeko prozesu bat eratu behar dute, ikasleek errazago egin ditzaten beren jarduerak.

Komenigarria litzateke ikasgelan baliabide informatikoak izatea, ikasleek eskura izan ditzaten moduluko edukien gaineko informazio iturri azkar eta eguneratuak.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da. Oinarrizko edukiak zazpi ataletan antolaturik daude:

-Turismo arloko marketina.

-Turismo merkatuen segmentazioa.

-Marketin mixa.

-Turismo arloko marketinari aplikatutako teknologia berriak.

-Marketin plana.

-Kontsumitzailearen erabakitze prozesua.

-Kontsumerismoa.

Modu sistematiko eta antolatuan lantzeko, atal horiek hiru eduki multzotan banatzea proposatzen da:

-I. multzoa: Turismo arloko marketina eta merkatuen segmentazioa.

-II. multzoa: Marketin plana eta marketin-mixa.

-III. multzoa: Kontsumoa eta erosteko erabakiaren prozesua.

Turismo arloko marketinaren multzoarekin hastea gomendatzen da, jarduera turistikoak azken hamarkada hauetan izan duen hazkunde izugarriaren arrazoiak aztertuz. Gaur egungo merkatuetan izaten ari diren aldaketa etengabe eta azkarrek, horien artean globalizazioak, lehiakortasun handiak eta iraultza teknologiak (horren adierazle nagusia Internet), enpresa ingurune berri bat sorrarazi dute, eta horrek berarekin ekarri du merkatuak eta negozioak berregokitzea eta, aldi berean, enpresen jokabidea aldatzea. Horri bezeroen behar eta eskarien bilakaera gehitzen bazaio, turismo enpresek ezin diote itzuri egin marketina aplikatu beharrari gauzak egiteko modua hobetzeko, enpresak bere helburuak lortu eta bezeroek beren nahi eta beharrak bete ditzaten.

Marketin mix-aren eduki multzoarekin jarraitzea iradokitzen da, izan ere, estrategia finkatu ondoren, merkatura eraginkortasunez iristeko zer aldagai erabiltzen ahal den ezarri beharko baita. Aldagai horiek egokiro konbinatu beharko dira, merkataritzako estrategia garatzeko eta aurreikusitako helburuak lortzeko. Turismo enpresek modu egituratu eta sistematikoan planifikatu behar dituzte beren marketin ekintzak denbora epe jakin batzuetarako, eta horretarako erabiltzen duten tresna marketin plana deitzen da. Bestalde, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabat aldatzen ari dira turismo enpresek kontsumitzaileekin dituzten harremanak eta, beraz, jarduera turistikoa ulertzeko modua eta teknologia horiek turismo arloko marketinari aplikatzeko modua.

Azkenik, Kontsumoa eta erosteko erabakiaren prozesua izeneko multzoa landuko litzateke, turismo sektorean kontsumitzailea ezinbesteko atala baita eta turismo arloko marketinaren xede. Enpresak merkataritza arloan hartzen dituen erabakien muina da turista.

Edukiak lan unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du eta antolatua egonen da halako moduz ezen helburuak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, jarduerak egitea iradokitzen da, oinarrizko printzipio hauek kontuan harturik:

-Teknologia berrien erabilera sustatzea horiek erabiltzea beharrezkoa den jardueretan.

-Gaien zenbait eduki eguneratzea beharrezkoa dela erakustea (estatistikak, joerak, etab.).

-Ikasleek arlo honetan landutako ezagutza orokorrak lan eginen duten autonomia erkidegoari, probintziari edo herriari egokitzea eta horretan aplikatzea.

-Informazioa bilatzea informazio iturri fidagarriak erabiliz eta egokiena, eguneratuena eta egiatiena bereizi eta hautatuz.

-Gaurkotasun handiko komunikabideen irakurketak egitea, ikasleak inguruan duten munduko errealitatearekin lotzeko.

-Enpresa eta ideia berritzaileei buruzko informazioa ematea, ikasleen sormena sustatzeko.

Xede zehatz bateko jarduera laburrez gainera, irismen handiko jarduerak egitea iradokitzen da, lan unitatetan antolaturik, hala nola:

-Liburuxka bat diseinatu eta prestatzea, horren faseak deskribatuz eta beharrezkoak diren agiriak pilatuz.

-Marketin plan bat prestatzea, faseak azalduz.

-Gaurkotasun handieneko joerei egokitutako marketin formula berriak aplikatzearekin zerikusia duten jarduerak.

“Turismo arloko marketina” izeneko lanbide moduluaren edukiak heziketa zikloko gainerako moduluen elementu integratzaile bat dira, modulu guztietako ezagutzak erlazionatzen baitituzte eta, gainera, negozio baten, baita helmuga turistiko baten, kudeaketan eraginkorrena eta erabiliena den tresna izatera iritsi baita marketina. Modulu honek funtsezko ikaskuntzak ematen ditu, turismo enpresa bat gaur egungo merkatuan mantendu eta sustatzeko.

Modulu honetarako baliabide didaktikoek eta laneko materialek zabalak eta askotarikoak izan behar dute, horien artean aipagarri:

-Artxibategiak, apalak, bulegoko askotariko materiala.

-Eskuliburuak eta liburuak gelako liburutegian. Ikasleentzat erreferentzia den eskulibururen bat erabiltzen ahalko litzateke.

-Sarean instalatutako ordenagailuak, Interneteko sarrera dutenak.

-Aurkezpenak egiteko proiekzio sistema.

-Bereizmen handiko inprimagailua.

-Helmuga sustatzeko mapa digitalak.

-Inprimatutako materiala: mapa turistikoak, turismo eremu desberdinetako liburuxkak edo beste batzuk.

-Nafarroako Foru Komunitateko, autonomia erkidegoetako eta gainerako herrialdeetako informazio turistikoari buruzko liburuxkak.

-Turismo sektoreko prentsa orokorra eta espezializatua.

Lanbide modulua: Gelen departamentua kudeatzea.

Kodea: 0175.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gelen departamentua antolatzen du, berau establezimenduaren, eskura dauden langileen, bezero motaren, okupazioaren eta errentagarritasunaren arabera planifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gelen departamentuaren antolaketa ereduak establezimendu mota eta modalitateekin lotu dira.

b) Zerbitzuak emateko orduan eraginkortasunik handiena erdiesteko egokiak izan daitezkeen gelen departamentuko prozesuak justifikatu dira.

c) Elementu materialak eta haien banaketa identifikatu eta justifikatu dira, lanerako ergonomia eta arintasun irizpideen arabera eta establezimendu moten eta ezaugarrien arabera.

d) Langile premiak zehazten dituzten faktoreak zerrendatu dira, establezimendu, bezero eta okupazio motaren arabera.

e) Behar bezala erabili dira departamentuarenak bereak diren zerbitzuen prestazioa antolatzeko berariazko ekipo eta programa informatikoak.

f) Laneko planak eta produktibitate helburuak ezarri dira.

2. Gelen departamentuko produktu, material eta ekipamenduak kontrolatzen ditu, birjartze, biltegiratze, zaintze eta zenbateste prozesuak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ostatu establezimenduetan ohikoenak diren tresna, produktu, ekipo, material eta arropa zuriko piezak definitu eta sailkatu dira.

b) Hornidura beharrak eta hornitzaileen hautaketa zehaztu dira.

c) Produktu, material eta lanabesak behar bezala jaso dira, egiaztatuz eskaera eskatutakoari lotzen zaiola.

d) Erabilienak diren biltegiratze irizpideak justifikatu dira, eskura dauden balizko gune, produktu mota eta sarrera-irteeren arabera, eta biltegiko produktuen kontrolaren arabera.

e) Kalkulatu dira gutxieneko stocka, gehienezkoa, segurtasunekoa, materialen, garbiketa produktuen eta arropa zuriaren errotazio mailak, eta inbentarioak egin dira.

f) Bere mendeko izakinak baloratu dira, ohikoenak diren irizpideei jarraikiz.

g) Sektoreko enpresetan eskaera prozesu ohikoenak ezaugarritu dira.

3. Instalazioen, makineriaren eta ekipoen mantentze-lanen egoera berrikusten du, kontserbazio eta mantentzen sistema eta prozedurak justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentzeari dagokionez, gela, harrera eta mantentze-lanen departamentuen artean ezarritako komunikazio eta koordinazio prozedurak deskribatu dira.

b) Kontrol dokumentuak eta instalazioen kontserbazio egoeraren emaitzen ebaluazio txostenak prestatu dira.

c) Gelen arloan ohikoenak diren ekipo, makineria, tresna eta lanabes moten garbiketa eta mantentze-lanak, erabilera, aplikazioak, funtzionamendua eta motak azaldu dira.

d) Instalazioak, ekipoak eta lanabesak mantentzeko protokoloak ezarri dira, eta prozesuetan erabilitako produktuak optimizatu dira, premiarik gabeko kostuak eta higadura ekidinez.

e) Prozesuetan erabilitako ekipo eta makineriaren mantentze lan prebentiborako txekeo sistema egokiak justifikatu dira.

f) Ekipoak, makineria, lanabesak eta garbiketa produktuak erabiltzeko orduan beharrezkoak diren babesak identifikatu dira, indarrean den segurtasun eta higiene araudia behar bezala interpretatuz.

4. Ostatu unitateen eta gune komunen garbiketa eta doiketa gainbegiratzen du, zerbitzua emateko prozesuak ezaugarrituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat azalera garbitzeko eta tratatzeko sistema eta metodoak identifikatu dira.

b) Gela, gune noble eta gune komunetako garbiketa eta doitze prozesu osoak deskribatu dira.

c) Garbiketa prozesuen eta mendeko langileen kontrolerako mekanismoak zehaztu dira.

d) Mendeko langileen artean ostatu unitateak, gune nobleak eta gune komunak esleitzeko mekanismoak ezarri dira, kontuan izanik uneoro ezarritako kalitate mailak.

e) Harrera departamentuarekin koordinatu da ostatu unitate bakoitzaren egoera edo okupazio-egoera.

f) Garbiketa, desinfekzioa, ordena, dekorazioa eta bezeroei erantzuna berrezartzea estandar hobeezinetan ezarritakoak izan daitezela berrikusi da.

g) Garbitu eta lisatu ahal izateko, arropa sailkatzeko irizpideak eta metodoak ezagutu dira, eta baita garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta aurkezteko prozedurak ere.

h) Janzki errazak josteko eta egiteko teknikak deskribatu dira, eta baita ere ostatu establezimenduetan arropa konpontzeko behar diren baliabide materialak ere.

i) Garbiketa eta arropa zuriko zerbitzu zuzena bermatzeko kontrol mekanismoak zehaztu dira.

5. Ostatu gunearen eta gune publikoen dekorazioa eta anbientazioa gainbegiratzen ditu, arkitektura estiloak, altzariak, dekorazio elementuak, argiak eta gaur egungo joerak ezaugarrituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismoko ostatuetako establezimenduetan diren joera arkitektoniko esanguratsuenak, altzari motak eta estalgarririk erabilienak ezaugarritu dira.

b) Turismoko ostatuen establezimenduetan erabilienak diren dekorazio elementuak definitu dira.

c) Kolore eta iluminazio teknikak zehaztu dira, koloreen esanahi psikologikoa eta ikusizko komunikazioan duten eragina interpretatuz eta azalduz.

d) Altzarien konposizio eta konbinaziorako oinarrizko arauak identifikatu dira, konfort, errentagarritasun eta funtzionaltasun irizpideen arabera.

e) Turismoko ostatuen establezimenduetan tipikoak eta berritzaileak diren apainketa eta dekorazio aplikazioak egin dira.

f) Enpresa politikaren, establezimendu motaren, publiko objektiboaren eta azken joeren araberako dekorazio planak formalizatu dira.

g) Turismoko ostatuen establezimenduetako diseinu joera eta estilo berriak baloratu dira.

Edukiak.

Gelen departamentua antolatzea:

-Gelen departamentuaren antolaketa eredu bereizgarriak: deskribapena eta edukiak.

-Gelen, toki publikoen, garbitegiaren eta arropa zuriaren guneetako espazio fisikoak antolatzea. Ekipoak, makinak eta altzariak plantan kokatzea eta banatzea.

-Lan metodoak:

Lanaren plangintza.

Ekoizpena hobetzeko metodoak.

-Ekoizpen jarduera neurtzeko metodoak:

Denbora neurtzea: kronometrajea.

Ergonomian oinarrituriko metodoak.

Esperientzian oinarrituriko metodoak.

-Gelen departamentuko laneko planak.

-Giza baliabideak eta materialak.

-Ordutegiak eta lan txandak prestatzea.

-Denborak zehaztea eta kalkulatzea.

-Lanak antolatzea eta banatzea.

Gelen departamentuko produktuak, materialak eta ekipamenduak kontrolatzea:

-Hornikuntza beharrak identifikatzeko metodoak.

-Erosketa prozesuak: hornitzaileen aukeraketa. Erosketa eskaerak. Produktuak hartzea. Eskaera egiaztatzea.

-Hornikuntza sistema eta prozesuak.

-Biltegian dauden stock mailak kalkulatzea.

-Inbentarioak egitea.

-Izakinak baloratzea.

-Biltegian ordenak duen garrantzia.

-Biltegian ingurumen kudeaketaren arauak betetzea.

Instalazioak, altzariak eta ekipoen mantentze lanen egoera berrikustea:

-Helburuak, funtzioak eta beste departamentuekiko harremanak.

-Gelen, gune publikoen, garbitegiaren eta arropa zuriaren departamentuko eskumenak, instalazioen, ekipoen eta altzarien mantentze-lanen alorrean.

-Mantentze-lan motak: prebentiboa, zuzentzailea eta mistoa.

-Dokumentazioa prestatzea eta betetzea. Instalazioen zaintze mailaren kontrola.

-Laneko segurtasun eta higiene arauak.

Ostatu unitateak eta gune komunen garbiketa gainbegiratzea eta doitzea:

-Ekipoak eta altzariak garbitzeko eta azalerak tratatzeko sistema, prozesu eta metodoen azterketa eta ebaluazioa.

-Oinarrizko ekipo eta materialak aplikatzea.

-Gauzatzea eta emaitzak kontrolatzea.

-Departamentuko lokalak, instalazioak, altzariak eta ekipoak garbitzeko programak.

-Garbiketa produktuak aztertzea eta ebaluatzea. Errendimenduak. Berrerabiltzeko baldintzak. Arriskuak: identifikazioa, kausarik ohikoenak eta prebentzioa.

-Arauak, teknikak eta segurtasun metodoak, higienea, garbitasuna eta mantentze-lanak aplikatzea gelen, gune publikoen, garbitegiaren eta arropa zuriaren departamentuko lokalak, instalazioak, altzariak ekipoak eta materialak erabiltzeko orduan.

-Garbitegiaren eta arropa zuriaren azpidepartamentuen antolamendua eta funtzionamendua.

-Baja eta bazterkinen prozedurak.

-Mantentze-lan prebentiboetarako errutina egokiak ezartzea.

-Garbitze, lisatze eta joste prozesuak koordinatzea.

-Garbitegia administratzea. Produkzioa egunero kontrolatzea. Horniduren kontsumoa kontrolatzea. Garbitegi departamentuaren errentagarritasuna. Kontrol agiriak.

-Gelen, garbitegien eta arropa zuriaren prozesuetan txukuntasuna eta ordena.

Ostatuen guneko eta gune komunetako dekorazioa eta anbientazioa gainbegiratzea:

-Gelen eta gune publikoen altzarien estilo eta joera arkitektonikoak identifikatzea.

-Altzarien sailkapena, deskribapena eta oinarrizko neurriak, ostatuaren ezaugarrien, funtzioen, aplikazioen, motaren eta kategoriaren arabera.

-Kokapena eta banaketa.

-Dekorazio motak eta baliabideak. Anbientazio musikala. Argiztapen sistemak. Aplikazioak.

-Estaldurak, alfonbrak eta errezelak: sailkapena, ostatu motaren, kategoriaren eta formularen arabera.

-Dekorazio teknikak: sailkapena, deskribapena eta aplikazioa. Lore eta fruta dekorazioa: teknikak eta aplikazioak aztertzea.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako dekorazio eta girotze teknikak baloratzea. Turismoko ostatuen enpresetako joera, estilo eta diseinu berriak baloratzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak gelen departamentua antolatzeko eta kudeatzeko funtzioak betetzeko beharrezkoak diren oinarrizko trebetasunak eskura ditzala. Modulu hau bukatzean ikasleak gai izanen dira ostatuen arloko gelen departamentua antolatzeko, departamentuko produktu, material eta ekipamenduak kontrolatzeko, instalazioen mantentze egoera berrikusteko, garbiketak eta doiketak antolatzeko eta dekorazioa eta anbientazioa gainbegiratzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator edukien atalean ezarritako ordenarekin, eta sei multzotan antolaturik dago. Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, etab. definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Departamentua antolatzeko eta baliabideak esleitzeko ariketa teoriko-praktikoak egitea.

-Giza baliabideak optimizatzeko kasu praktikoak aztertzea.

-Material inbentariagarria eta erosketa prozesuak kudeatzea.

-Makineriaren eta instalazioen mantentze-lanak kontrolatzea.

-Garbiketako, garbitegiko eta arropa zuriko prozesuak antolatzea eta gainbegiratzea.

-Dekorazio eta anbientazio teknikak aplikatzea.

-Gelak, langileak eta ekonomatoa kudeatzeko teknologia berriak eta aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Departamentuko makineria eta ekipoak erabiltzea eta zaintzea.

-Departamentua kudeatzeko sistema berritzaileak aplikatzea.

-Bezeroari erantzuteko teknikak egitea.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako dekorazio eta anbientazio teknikak aplikatzea.

Azkenik, ebaluazioari dagokionez, ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proba objektiboen emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazle neurgarriak dauzkaten txantiloiak erabiltzea iradokitzen dugu, ikasle bakoitzak bereganatutako jarrerak eta trebeziak baloratu ahal dituztenak.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Lanbide modulua: Harrera eta erreserbak.

Kodea: 0176.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Harrera departamentua gainbegiratzen du, beronen antolamendua aztertuz turismoko establezimenduaren, eskura dituen langileen, bezero motaren, okupazioaren eta errentagarritasunaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Departamentuko eta harreren, erreserben eta atezaintzaren azpidepartamentuetako helburu, funtzio eta lanak deskribatu dira.

b) Departamentua antolatzeko irizpideak azaldu dira, establezimendu tipologiaren, enpresa helburuen, eskaintzaren segmentazioaren eta funtzionaltasunaren arabera.

c) Departamentuaren funtzionamendurako beharrezkoak diren kanpoko eta barruko informazio iturriak zehaztu dira.

d) Zerbitzuak emateko orduan eraginkortasunik handiena erdiesteko egokiak izan daitezkeen departamentuko eta harreren, erreserben eta atezaintzaren azpidepartamentuetako prozesuak justifikatu dira.

e) Elementu materialak eta banaketa identifikatu eta justifikatu dira harreren, erreserben eta atezaintzaren alorretan, lanerako ergonomia eta arintasun irizpideen arabera eta ostatuko establezimendu moten eta ezaugarrien arabera.

f) Langile premiak zehazten dituzten faktoreak zerrendatu dira, establezimendu, bezero eta okupazio motaren arabera.

g) Harrera, erreserba eta atezaintzako kudeaketakoak diren aplikazio informatikoak erabili dira.

h) Txanda aldaketetan departamentuko langileen artean informazioa trukatzeko protokoloak ezarri eta gainbegiratu dira.

2. Establezimenduaren okupazioa optimizatzen du, hainbat sistema eta erreserba motak ezaugarrituz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Departamentuko eta harreren, erreserben eta atezaintzaren azpidepartamentuetako helburu, funtzio eta lanak deskribatu dira.

b) Turismoko ostatuen establezimenduetako eskaintza identifikatu da.

c) Bezero motaren edo erreserba iturriaren araberako erreserba prozedurak jarraitu dira.

d) Bezeroekin eta erreserba iturriekin negoziaturiko kontratu eta baldintzak interpretatu dira.

e) Prezioak eta tarifak, lege kontuak eta eska daitezkeen bermeak identifikatu dira.

f) Erreserbak kudeatzeko sistemak erabili dira, prezio eta tarifak diseinatuz bezero motaren, erreserba iturriaren edo okupazio mailaren arabera.

g) Jasotako erreserbak bildu, erregistratu eta artxibatu egin dira, erreserbetarako aplikazio informatikoak erabiliz.

h) Erreserbak aldatu edo ezeztatu egiten dira bezeroen edo erreserba iturriaren eskaeren arabera, kasuan kasu dagozkion penalizazioak aplikatuz.

i) Aurreikusitako erreserba eta okupazio mailak gainbegiratu dira, desbideraketen zuzenketa protokoloak ezarriz, okupazio aurreikuspenen arabera.

j) Erreserbek sorturiko dokumentazioa identifikatu da, gainerako departamentuei jakinarazteko eta ondoren lantzeko.

3. Bezeroak sartu aurreko eta sartze uneko operazioak formalizatzen ditu, horri lotutako lanak aztertuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurreikusitako etorreren zerrendak eskuratu dira erregistraturiko erreserbetan oinarriturik eta bezeroak iritsi baino lehen.

b) Overbooking edo gainokupazio kasuetan jarraitu beharreko protokoloak ezarri dira, betiere indarrean den araudiari jarraikiz eta kontuan izanik errentagarritasun ekonomikoko irizpideak.

c) Ostatu unitateen aldez aurreko esleipena jasotako erreserbei doitu zaie, bezeroen eskaeretan, ostatu moten eskuragarritasunean eta funtzionaltasun irizpideetan oinarriturik.

d) Bezeroa sartu aurretik geletako, sukaldeko eta aretoko departamentuekin eta turismo establezimenduaren ezaugarrien arabera nahitaezko erlazioa eskatzen duten beste departamentuekin izaten diren departamentuarteko erlazioak deskribatu dira.

e) Establezimenduan sartzen direnean, aldez aurreko erreserba duten edo ez duten bezeroen erregistroari dagozkion dokumentu guztiak identifikatu eta bete dira, aplikazio informatikoak baliatuz.

f) Bezeroak aldez aurretik erregistratzeko dauden metodoak definitu dira.

g) Ostatu unitateetan sartzeko egiaztagiriak eta elementuak eman dira, eta baita ere, kasuan kasu, erantzun berezietarako aginduak.

h) Bezeroak establezimendura iristean behar dituen informazio motak zehaztu dira.

i) Ekipajea tokiz aldatzeko eta instalatzeko eta bezeroa ostatu unitatera laguntzeko protokoloak ezarri dira.

j) Turismoko ostatuen establezimenduetako zerbitzu, ezaugarri, prezio eta erreserben gainean indarrean den legezko araudia bete da.

4. Bezeroak bertan direla emandako harrera zerbitzua kontrolatzen/ematen du, fase honen ondoriozko operazioak aztertuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ostatu unitatearen, bezeroaren eta guztirako okupazioaren araberako okupazio zerrendak egin dira.

b) Turismoko establezimenduaren okupazio planning-etik hartuta prestatu eta eguneratu dira.

c) Harrera departamentuari dagozkion telekomunikazio baliabideak eta baliabide informatikoak erabili dira.

d) Gelen rack-a eskuz edo baliabide informatikoen bidez kudeatu da, establezimenduaren ezaugarri teknikoen arabera.

e) Aldaketa protokoloak ezarri dira, egonaldiaren estatusean aldaketak direnerako edo eskaera berezietarako, betiere bezeroen eskaera aintzat hartuta.

f) Zehaztu da bezeroei eman beharreko informazioa eta zein euskarritan eman behar zaien, egonaldiaren estatus aldaketak balorazio ekonomiko bat eskatzen duen kasuetarako.

g) Bezeroen eskariak betetzeko orduan behar diren prozedurak deskribatu dira (aldaketak ostatu unitatean, mantentze-lanak, estrak).

h) Harrera prozesuak identifikatu dira.

i) Atezaintzako prozesuak ezaugarritu dira, besteak beste: korrespondentzia, mezuak, telekomunikazioak, iratzargailua, atzerriko moneta trukea, segurtasun kutxak alokatzea, zerbitzuen erreserba beste establezimendu batzuetan, ibilgailuen alokairua, artikulu txikien salmenta, ostatu unitateetan sartzeko egiaztagiri berriak edo sartzeko elementuak prestatzea, instalazioetan sartzeko kontrola.

j) Bezeroen eguneroko kontsumoak edo kontsumo estrak erregistratu dira, baliabide informatikoen bidez.

5. Zerbitzuak kontrolatzen/ematen ditu bezeroak irten bitartean, faseak deskribatuz eta prozedura estandarizatuak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irteera zerrendak egin dira, ostatu unitateka, bezeroka eta numerikoa.

b) Departamentuei ostalariak egun jakin batean aterako direla jakinarazteko aurrez zehazturiko informazio metodoak aplikatu dira.

c) Ekonomikoki baloratu dira, egonaldia, eta hala badagokio, irteera bezero bakoitzak egin dituen kontsumo eta estrak.

d) Bezeroen fakturazioaren gaineko dokumentu legal eta formalak bete dira.

e) Turismoko ostatuen establezimenduen onartzen dituzten ordainketa sistemak azaldu eta erabili dira.

f) Lege araudia eta ordainketa bermerako segurtasun sistemak aplikatu dira.

g) Bezeroen sarrera-irteeretako dokumentazioa artxibatzeko eta zaintzeko prozesuak deskribatu dira.

h) Txanda aldaketetako eta eguneroko itxierako kutxaren kontaketa kalkulatu eta egin da.

i) Kreditu-politikan eragina duten aldagaiak ezagutu dira, balizko arriskuak kontuan izanik.

j) Bezeroen egonaldi ondoko prozesuak identifikatu dira.

6. Turismoko ostatuen establezimenduetako segurtasun sistemak kontrolatzen ditu, antolamendu egitura eta segurtasun arriskuak aplikagarriak diren elementu eta segurtasun neurriekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismoko ostatuen establezimenduetako segurtasun sistemen helburu eta funtzioak deskribatu dira.

b) Segurtasun alorrean izan daitezkeen arrisku nagusiak identifikatu dira.

c) Segurtasun ekipoak eta beren erabilgarritasuna identifikatu da.

d) Ekipo hauen erabilera identifikaturiko arriskuekin erlazionatu da.

e) Antolamendu egituraren arabera aplikagarriak diren segurtasun sistemaren elementuak identifikatu dira.

f) Turismoko ostatuen establezimenduetako segurtasunarekin loturiko protokoloak deskribatu dira.

g) Establezimendu bakoitzeko antolamenduan banaturik egon daitezkeen berariazko segurtasun funtzioak ezaugarritu dira.

Edukiak.

Harrera departamentua gainbegiratzea:

-Harrera departamentuaren antolaketa.

-Helburuak, funtzioak eta departamentuko lanak.

-Egitura fisikoaren, funtzionalaren eta antolamendu egituraren planteamendua.

-Negoziazio teknikak aplikatzea giza baliabideak eta baliabide material eta ekonomikoak antolatzeko eta kudeatzeko orduan.

-Harrera buruak turismoko ostatuen establezimenduko gainerako departamentu buruekin eta zuzendaritzarekin dituen harremanak deskribatzea.

-Taldean eta jardueran sartzea.

-Bilkuren dinamizazioa harrera jarduerak antolatzeko eta kontrolatzeko orduan.

-Langileen kontrola.

-Laneko planak ezartzea eta lanak lehenestea.

-Langile beharrak zehaztea.

-Produktibitate helburuak betetzea.

-Txandak eta lanak esleitzea.

-Harrera departamentua kontrolatzeko, antolatzeko eta berritzeko orduan ingurura egokitzea.

Establezimenduaren okupazioa optimizatzea:

-Erreserba operazioak.

-Erreserba azpidepartamentuaren helburuak, funtzioak eta lanak.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako eskaintza: Establezimenduko ostatu unitateak, zerbitzuak, osagarriak eta banaketa planoak. Bezero motak.

-Erreserba iturriak. Erreserba motak.

-Ostatuko kontratuak. Negoziazioa.

-Tarifen diseinua, erreserba iturrien, bezeroen, okupazio mailaren arabera.

-Erreserbak hartzeko prozedura. Banaka, taldeka.

-Baliogabetzea, aldatzea eta zigorrak.

-Erreserbak zuzen hartzea eta ondoren kudeatzea.

-Okupazioaren kontrola. Overbooking-a. Gainokupazioa.

-Erreserba zerrendak.

-Erreserbak kudeatzeko sistema informatikoak.

-Erreserben artxibo historikoa.

-Erreserben dokumentazioa. Departamentuarteko kudeaketa eta informazioa.

-Prezioen, bermeen eta erreserben gaineko lege araudia.

Bezeroa sartu aurreko lanak formalizatzea.

-Ostatu unitateen erabilgarritasunaren kontrola.

-Overbooking-a: kontzeptua. Kausak. Prebentzio konponbideak eta ebazpena, behin gertatu ondoren.

-Okupazioaren kudeaketaren balorazio zuzena.

-Gainokupazioa.

-Non-show-ak.

-Funtzionaltasun irizpideak ostatu unitateak esleitzeko orduan.

-Harreraren eta beste departamentuen arteko informazio trukearen deskribapena.

-Bezeroak erreserbarekin edo erreserbarik gabe hartzeko prozedurak.

-Bezeroaren sarrerari buruzko informazioa.

-Bezeroen erregistroa. Bezeroak aurrez erregistratzeko metodoak.

-Bezeroarendako informazio motak: Establezimenduko barne informazioa. Kanpo informazioa.

-Indarrean den lege araudia aplikatzea eta betetzea.

Bezeroaren egonaldian zehar sorturiko operazioak kontrolatzea eta egitea:

-Zerrenda operatibo motak.

-Planning-a. Rack-a. Slip-a. Beste kontrol agiri batzuk.

-Kontrataturiko zerbitzuen aldaketa: Bezeroak eskatuta. Establezimenduaren eskakizunen ondorioz.

-Harrera eta atezaintzako prozedura eta zerbitzuak: Korrespondentzia, mezularitza, iratzargailua, moneta trukea, kutxa gogorren alokairua, erreserbak edo kanpo edo barne zerbitzuen salmenta, artikulu txikien salmenta, besteak beste.

-Kontsumoen erregistroa eta balorazioa.

-Enpatia bezeroaren egonaldian barrena zerbitzuak emateari dagokionez.

Bezeroaren irteerari buruzko operazioak kontrolatzea eta egitea:

-Irteera-zerrenda motak.

-Bezeroak atera direlako ukituak izan diren departamentuei informazioa.

-Fakturazio kontuak. Karguak. Ordainketak. Mistoak.

-Fakturazio prozesuaren diagrama.

-Fakturazioaren eta ordainketaren gaineko dokumentazioa eta artxiboa.

-Kobratzeko sistemak: eskudirutan egindako ordainketak. Ostatuko kontratuak kobratzea. Gonbidapenak. Doakoak. Komisioak likidatzea.

-Kreditu-politikak. Batzordeak. Arriskuak.

-Ordainketei eta kobrantzei buruzko lege araudi orokorra, eta bereziki, turismo sektorekoa, aitortzea eta aplikatzea.

-Kobratze operazioetan ardura.

-Bezeroaren egonaldi-ondoko prozesuak egitea eta garrantzia baloratzea, ikuspegi komertzialetik eta bezeroaren leialtasuna erdiesteko ikuspegitik.

Turismoko ostatuen establezimenduetako segurtasun sistemak kontrolatzea:

-Ostatuko segurtasunaren kontzeptua.

-Segurtasun zerbitzua: ekipoak, instalazioak eta langileen formazioa.

-Arriskuei aurrea hartzeko prozedura eta tresnak identifikatzea eta deskribatzea.

-Larrialdi kasuetarako prozedurak: segurtasuneko eta larrialdiko planak.

-Aseguruak. Estaltzen dituzten arriskuak.

-Segurtasun eta prebentzio alorrean turismoko ostatuen establezimenduetan indarrean den lege araudia.

Orientabide pedagogikoak.

Lanbide modulu honek harrera eta erreserba departamentua antolatzeko eta kudeatzeko eginkizunak betetzeko beharrezkoa den prestakuntza barne hartzen du. Eginkizun horiek honelako alderdiak biltzen dituzte:

-Departamentua antolatzea eta baliabideak esleitzea.

-Establezimenduaren okupazioa optimizatzea.

-Bezeroen egonaldiaren aldez aurreko, bitarteko eta ondoko zerbitzuak.

-Establezimenduko segurtasun sistemak kontrolatzea.

-Teknologia berrien aplikazioa.

Modulu hau amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute: turismoko ostatuen establezimenduetakoak diren zerbitzuak koordinatzeko, merkatua aztertzeko eta ostatuetako eta zerbitzu osagarrietako oinarrizko produktua merkaturatzeko, harrera departamentua kontrolatzeko eta gainbegiratzeko eta negozio aukera berriak eta merkatu berriak antzemateko eta metodo berritzaileak aplikatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator edukien atalean ezarritako ordenarekin, eta sei multzotan antolaturik dago. Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, etab. definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Teknologia berriak eta okupazioa, erreserba eta harrera kudeatzeko aplikazio informatikoak aplikatzea.

-Okupazio mailen eta ondoko azterketaren gaineko informazioa eskuratzea, baliabide gisa bulegotika aplikazioak erabiliz.

-Bezeroa sartu aurreko, egonaldi bitarteko eta irteerako operazioak formalizatzea, halako operazioetako teknikak, prozedurak eta kontrol mekanismoak aplikatuz.

-Segurtasun sistemak aztertzea eta ezaugarritzea.

-Turismoko ostatuen establezimendu bateko segurtasun sistema diseinatzea.

-Harrera eta erreserba departamentuko kudeaketa sistema berriak ikertzea eta garatzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak, berariazko softwarea eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanbide modulua: Ingelesa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Kodea: 0179a.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, betiere inguruko hotsek distortsio handirik eragiten ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Norberaren eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esandakoa zailtasunik gabe ulertu da (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

2. Testu idatzi konplexuetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Askatasun maila altuarekin irakurri da, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta helburu desberdinei egokituz eta erreferentzia iturri egokiak erabiliz horiek aukeratu ondoren.

b) Norberaren espezialitateko gaien gaineko gutunak interpretatu dira eta erraz atzeman zaie funtsezko esanahia.

c) Xehetasun osoz interpretatu dira testu luzeak eta konplexu samarrak, norberaren espezialitatearekin zerikusia dutenak, betiere pasarte zailak berriz irakurtzeko aukerarekin.

d) Lanbideko gai sorta zabal baten inguruko albiste, artikulu eta txostenen edukia eta garrantzia azkar identifikatu dira, eta sakonago aztertzea komeni den erabaki da.

e) Lanbidearen arloko testu konplexuen itzulpenak egin dira; horretarako, laguntza materiala erabili da, beharrezkoa izan den kasuetan.

f) Euskarri telematikoen bidez (posta elektronikoa, faxa) jasotako mezu teknikoak interpretatu dira.

g) Norberaren espezialitateko jarraibide luze eta korapilatsuak interpretatu dira.

3. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

4. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Edukiak.

Ahozko mezuak aztertzea:

-Eguneroko bizitzako mezuak ulertzea.

-Mezu zuzenak eta telefono bidezkoak.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantzen adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Mezu idatziak interpretatzea:

-Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

-Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

-Lanbide sektoreko terminologia berariazkoa. “False friends”.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, I wish + lehenaldi bakuna edo perfektua, I wish + would, If only; boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denborazko harremanak: lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko mezuak:

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa. “False friends”.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantzen adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta bere konbinazio eta soinuak eta kontsonatezko fonemak eta bere taldekatzeak.

Testu idatziak sortzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testu oinarrizkoak adierazi eta betetzea:

Curriculum vitaea eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denborazko harremanak: lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

-Testu koherentzia:

Testua komunikazio testuingurura egokitzea.

Testu mota eta formatua.

Hizkuntzaren aldaera. Erregistroa.

Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

Diskurtsoaren hasiera eta gaiaren sarrera. Garapena eta hedapena: exenplifikazioa, ondorioa eta/edo diskurtsoaren laburpena.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Ahozko elkarreragina:

-Ahozko diskurtsoa mantendu eta jarraitzea:

Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

Laguntzea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, etab.

Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

intonazioa, ahozko testuaren kohesio baliabide gisa: Intonazio patroien erabilera.

Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen funtsezko helburua da ikasleek prestakuntza honetara iristean duten hizkuntza gaitasuna finkatzea, eta lanbide sektorearen testuinguruan indartzea, bereziki nabarmenduz eguneroko bizitzako eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan erosotasunez aritzeko trebetasunak. Ingeleseko modulu hau biltzen duen tituluko lanbide profilaren barnean hizkuntzak trebetasunez erabiltzeak duen garrantzia kontuan harturik, komenigarritzat jo da bi kurtsoen artean banatzea, ikasleen prestakuntza aldian hizkuntzaren erabilerak etenik izan ez dezan.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, sektore bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan. Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, ekipamenduen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburu duen esparru honetan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza.

Kodea: 0180a.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hizkuntza estandarrean egindako ahozko diskurtso argi eta errazetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du eta mezuaren eduki globala identifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezua lanbide-testuinguruan kokatu da.

b) Mezuaren ideia nagusia jaso da.

c) Mezuan ageri den berariazko informazioa identifikatu da.

d) Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatu dira.

e) Komunikabide batek zabaldutako mezu baten ideia nagusiak atera dira.

f) Ikusitako komunikazio egoera bateko argumentuaren haria identifikatu da.

g) Ikusitako sekuentzia batean ageri diren rolak finkatu dira.

2. Idatzizko testu errazetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren lanbide arloko berariazko testuak modu ulergarrian irakurri dira.

b) Erabilitako terminologia zehatz identifikatu da.

c) Norberaren lanbideari buruzko testu bateko informazio garrantzitsuena atera da.

d) Berariazko testu errazen itzulpen zuzenak eta alderantzizkoak egin dira, kontsultarako materialak eta hiztegi teknikoak erabiliz.

e) Euskarri telematikoen bidez jasotako mezua interpretatu da: emaila, faxa.

f) Testua sektoreko zein esparruri dagokion, harekin erlazionatu da.

g) Askatasun maila batekin irakurri dira hainbat testu mota, irakurketaren abiadura eta estiloa egokituz, nahiz eta zailtasunen bat izan oso ohikoak ez diren esamolde batzuekin.

3. Ahozko mezu errazak, argiak eta ondo egituratuak egiten ditu, eta eskuratutako hizkuntza-egiturekin lotzen du mezuaren xedea.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formula errazak, loturak eta elkarrekintza estrategiak erabiliz komunikatu da.

b) Behar bezala erabili da lanbideko terminologia.

c) Norberaren lanbide arloaren barnean lan arloko lehentasunak adierazi dira.

d) Lanbide arlo hurbilena arintasun handi samarrarekin deskribatu da.

e) Norberaren lanbide sektoreko ekoizpen prozesu baten berezko jarduerak sekuentziatu dira.

f) Dagokion espezialitatearen barruko gai baten aurkezpen laburrak eta prestatuak modu argian egin dira.

g) Protokolo arauak erabili dira norberaren mailari egokitutako aurkezpenetan.

h) Lanbideari buruzko galdera labur osagarriei erantzun zaie.

i) Berariazko informazioa trukatu da, arintasun handi samarrez, egitura errazeko esaldiak erabiliz.

4. Testu errazak egiten ditu; horretarako, gramatika arauak eta horien helburuak lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat motatako dokumentuetan eskatzen den oinarrizko informazioa bete da.

b) Lan eskaera bat prestatu da, lan eskaintza jakin batetik abiaturik.

c) Curriculum labur bat prestatu da.

d) Testu jakin bat bete da ikusizko euskarrien eta emandako hizkuntza gakoen laguntzarekin.

e) Merkataritza gutun bat idatzi da, jarraibide zehatzetatik eta emandako ereduetatik abiaturik.

f) Lanbide ingurunearekin lotutako testu errazen laburpen motzak egin dira.

5. Komunikazio egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren ohitura eta erabileren alderdirik garrantzitsuenak zehaztu dira.

b) Atzerriko hizkuntzaren lurraldeko gizarte harremanen protokolo eta arauak deskribatu dira.

c) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren beraren balio eta sinesmenak identifikatu dira.

d) Sektorearen berezko gizarte eta lanbide alderdiak identifikatu dira, edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntzaren herrialdeko gizarte harremanen protokoloak eta arauak aplikatu dira.

f) Jatorriko eskualdeko hizkuntza markatzaileak ezagutu dira.

Edukiak.

Ahozko mezu oinarrizkoak ulertzea:

-Ahozko mezuak ulertzea askotariko egoeretan: ohikoak, pertsonalak eta profesionalak.

-Zuzeneko, telefono bidezko eta grabatutako mezu errazak.

-Ideia nagusiak.

-Baliabide gramatikalak: perpausaren egitura, aditz denborak, loturak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasunak eta desadostasunak, iritziak eta aholkuak.

-Atzerriko hizkuntza ama hizkuntza gisa ez duten hiztunek edo hizkuntza horretan egiten duten Europatik kanpokoek sortutako ahozko mezuak ulertzea.

Oinarrizko mezu idatziak interpretatzea:

-Dokumentu errazak oro har ulertzea, bizitza profesionalaren edo bizitza arruntaren egoerei buruzkoak.

-Ideia nagusiak.

-Dokumentu idatziak irakurtzean ideien sintesia egitea (mezu elektronikoak, faxak, jarraibideak, besteak beste).

-Baliabide gramatikalak: perpausaren egitura, aditz denborak, loturak.

-Oinarrizko denbora erlazioak: lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Oinarrizko ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko komunikazioa sortzea.

-Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

-Bizitza profesionaleko egoerei buruzko elkarrizketetan eta azalpenetan parte hartzea.

-Adierazpen fonikoa, intonazioa eta erritmoa.

-Gizarte harremanen, kortesia arauen eta erregistro aldeen hizkuntza markatzaileak.

-Ohiko eta funtsezko egitura formalak aplikatzea (perpausaren egitura, aditz denborak eta lokarriak).

-Fonetika. Adierazpen fonikoa, intonazioa eta erritmoa.

-Ahozko diskurtsoari eutsi eta segitzea.

-Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

-Laguntzea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, etab.

-Baliabide linguistiko eta semantikoak erabiltzea (sinonimia).

-Intonazioa, ahozko testuaren kohesio baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

Oinarrizko testu idatziak prestatzea:

-Lanbidearen arloko berariazko “eredu” dokumentuak idaztea.

-Ohiko eta funtsezko egitura formalak aplikatzea (perpausaren egitura, aditz denborak eta lokarriak).

-Oinarrizko denbora erlazioak: lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

-Komunikazio idatzian erabiltzen diren formulak eta egitura eginak aplikatzea.

-Gutunetako formulak: idazpuruko, garapeneko eta agurreko egiturak.

-Mezu elektroniko, fax edo burofax baten egitura, baita beste dokumentu estandar batzuena ere.

-Testu koherentzia.

-Testu mota eta formatua.

-Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

-Puntuazio-markak erabiltzea.

Jarrera eta portaera profesionalak aplikatzea komunikazio egoeretan:

-Atzerriko hizkuntza hori duten lurraldeetan garrantzitsuenak diren kultura elementuak identifikatu eta interpretatzea.

-Nazioarteko harremanetan gizarte, kultura eta protokolo arauak baloratzea.

-Jarrera sozioprofesionala behar duten egoeretan, baliabide formal eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi egokia erakusteko.

-Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.

-Komunikazio egoeraren, solaskidearen eta solaskideen asmoen araberako erregistroak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen funtsezko helburua da ikasleek prestakuntza honetara iristean duten hizkuntza gaitasuna finkatzea, eta lanbide sektorearen testuinguruan indartzea, bereziki nabarmenduz eguneroko bizitzako eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan erosotasunez aritzeko trebetasunak. Modulu hau biltzen duen tituluko lanbide profilaren barnean hizkuntzak trebetasunez erabiltzeak duen garrantzia kontuan harturik, komenigarritzat jo da bi kurtsoen artean banatzea, ikasleen prestakuntza aldian hizkuntzaren erabilerak etenik izan ez dezan.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan lanbideak bere-berezko hizkuntza teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie ikasleei, lanbide sektoreari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan. Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, soilik atzerriko hizkuntzan aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, ekipamenduen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburu duen esparru honetan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, hizkuntza hori ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horrekin zehaztu dira modulu honen ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza.

Kodea: 0180b.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 3.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean atzerriko hizkuntzan eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak bereizten ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, betiere inguruko hotsek distortsio handirik eragiten ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu da (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

2. Testu idatzi konplexuetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Askatasun maila altuarekin irakurri da, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta helburu desberdinei egokituz eta erreferentzia iturri egokiak erabiliz horiek aukeratu ondoren.

b) Norberaren espezialitateko gaien gaineko gutunak interpretatu dira eta erraz atzeman zaie funtsezko esanahia.

c) Xehetasun osoz interpretatu dira testu luzeak eta konplexu samarrak, norberaren espezialitatearekin zerikusia dutenak, betiere pasarte zailak berriz irakurtzeko aukerarekin.

d) Lanbideko gai sorta zabal baten inguruko albiste, artikulu eta txostenen edukia eta garrantzia azkar identifikatu dira, eta sakonago aztertzea komeni den erabaki da.

e) Lanbidearen arloko testu konplexuen itzulpenak egin dira; horretarako, laguntza materiala erabili da, beharrezkoa izan den kasuetan.

f) Euskarri telematikoen bidez (posta elektronikoa, faxa) jasotako mezu teknikoak interpretatu dira.

g) Norberaren espezialitateko jarraibide luze eta korapilatsuak interpretatu dira.

3. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Atzerriko hizkuntzako ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

4. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu atzerriko hizkuntzan, komunikazio eraginkorrak eskatzen dituen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira, itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

5. Beste pertsona batzuekin atzerriko hizkuntzan mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Edukiak.

Ahozko mezu landuak aztertzea:

-Eguneroko bizitzako mezuak ulertzea.

-Mezu zuzenak eta telefono bidezkoak.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Mezu idatzi landuak interpretatzea:

-Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

-Lanbide sektoreko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

Ahozko mezu landuak sortzea:

-Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

-Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta bere konbinazio eta soinuak eta kontsonatezko fonemak eta bere taldekatzeak.

Testu idatzi landuak bidaltzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testuak adierazi eta betetzea.

-Curriculum vitaea eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Testu koherentzia.

Ahozko elkarreragin arina:

-Ahozko diskurtso arina mantendu eta jarraitzea.

-Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea modu arinean.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Intonazioa, ahozko testuaren kohesio baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Orientabide didaktikoak.

Atzerriko bigarren hizkuntzako lanbide modulua bi kurtsoen artean banatu da, ikaslearen prestakuntza aldian hizkuntzaren erabilerak etenik izan ez dezan. Kontuan harturik kasu honetan “Atzerriko bigarren hizkuntza b)” modulua hizkuntzaren bigarren maila bati dagokiola heziketa zikloaren barnean, ikasleen hizkuntza gaitasuna handitzera bidera daiteke modulu hau, batez ere ulermenari eta ahozko adierazpenari lotutako alderdietan, bai eta espezialitateari dagozkion hizkuntzaren alderdi teknikoetan duten prestakuntza indartzera ere, alde batera utzi gabe eguneroko komunikazio egoeretan aritzeko behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio horrek garrantzi berezia hartzen du ikasturte honetan, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako programa europarretan parte hartzeko aukera baitute.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan. Horrek garrantzi berezia du lanbide profil honen barnean. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko eskakizun handiagoko mailarekin, zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari dagokienez. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, soilik atzerriko hizkuntzan aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen. Arreta berezia jarriko da lanbide sektorearen ohiko jarduerari eta gertakizunen kudeaketari lotutako dokumentuen formalizazioan (erreklamazioak, kexak, informazio bereziak, etab.).

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak eta eragiketetarako jarraibideak deskribatzeko, kexei eta erreklamazioei erantzuteko gutunak prestatzeko eta abar.

Halaber, gaitasun soziolinguistikoen garapena azpimarratu behar da. Horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu guztian barna zabaltzen dira eta kurtso honetan arreta handiagoa ematen zaie modulu honen barrenean. Garrantzitsua da bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, atzerriko hizkuntza ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horrekin zehaztu dira modulu honen ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulua: Ingelesa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 3.

Kodea: 0179b.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Edozein komunikabidek hizkuntza estandarrean emandako orotariko ahozko diskurtsoetan, lanbideari dagokion informazioa eta eguneroko gaiei buruzko informazioa ezagutzen du, eta zehaztasunez interpretatzen du mezuaren edukia.

Ebaluazio irizpideak:

Mezuaren ideia nagusia identifikatu da.

a) Hizkuntza estandarrean emandako irratiko mezuen eta grabatu edo igorritako bestelako materialen helburuari antzeman zaio eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu dira.

b) Bizitza sozial, profesional edo akademikoari buruz hizkuntza estandarrean egindako grabazioetatik informazioa atera da.

c) Hiztunaren ikuspegiak eta jarrerak identifikatu dira.

d) Gai zehatzei edo abstraktuei buruz hizkuntza estandarrean eta ohiko erritmoan emandako azalpen eta mezuetan ideia nagusiak identifikatu dira.

e) Xehetasun osoz ulertu da hizkuntza estandarrean esandakoa, baita atzean zarata dagoenean ere.

f) Hitzaldien, solasaldien eta txostenen ideia nagusiak atera dira, bai eta hizkuntzaren aldetik konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste forma batzuenak ere.

g) Mezu bat osotasunean ulertzeko garrantziaz jabetu da, mezuaren elementu guztiak ulertzen ez badira ere.

2. Testu idatzi konplexuetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Askatasun maila altuarekin irakurri da, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta helburu desberdinei egokituz eta erreferentzia iturri egokiak erabiliz horiek aukeratu ondoren.

b) Norberaren espezialitateko gaien gaineko gutunak interpretatu dira eta erraz atzeman zaie funtsezko esanahia.

c) Xehetasun osoz interpretatu dira testu luzeak eta konplexu samarrak, norberaren espezialitatearekin zerikusia dutenak edo bestelakoak, betiere pasarte zailak berriz irakurtzeko aukerarekin.

d) Testua sektoreko zein esparruri dagokion, harekin erlazionatu da.

e) Lanbideko gai sorta zabal baten inguruko albiste, artikulu eta txostenen edukia eta garrantzia azkar identifikatu dira, eta sakonago aztertzea komeni den erabaki da.

f) Testu konplexuen itzulpenak egin dira; horretarako, laguntza materiala erabili da, beharrezkoa izan den kasuetan.

g) Euskarri telematikoen bidez (posta elektronikoa, faxa) jasotako mezu teknikoak interpretatu dira.

h) Norberaren espezialitateko jarraibide luze eta korapilatsuak interpretatu dira.

3. Ahozko mezu argiak eta ongi egituratuak ematen ditu, egoeraren edukia aztertuz eta solaskidearen hizkuntza erregistroari egokituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu orokorrak, akademikoak, lanbidekoak edo aisiakoak emateko erabilitako erregistroak identifikatu dira, ideien arteko lotura argi zehazturik.

b) Naturaltasunez komunikatu da, inguruabarren araberako formaltasun mailarekin.

c) Protokolo arauak erabili dira aurkezpen formaletan eta informaletan.

d) Behar bezala erabili da lanbideko terminologia.

e) Ikuspuntuak argi adierazi eta defendatu dira, azalpenak eta argudio egokiak emanez.

f) Bere eskumeneko lan prozesua deskribatu eta zerrendatu da.

g) Hautatutako lan aukera edo prozedura bat zergatik hautatu den argudiatu da xehetasun osoz.

h) Diskurtsoa edo diskurtsoaren zati bat berriro egiteko eskatu da beharrezkotzat jo izan denean.

4. Sektoreko edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak egiten ditu, eta hizkuntza-baliabideak xedearekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu argi eta zehatzak idatzi dira norberaren espezialitatearekin zerikusia duten gaiez, hainbat iturritatik jasotako informazio eta argudioak laburbilduz eta ebaluatuz.

b) Informazioa zuzentasunez, zehaztasunez, koherentziaz eta kohesioz antolatu da, informazio orokorra edo zehatza eskatzerakoan eta/edo ematerakoan.

c) Txostenak idatzi dira, alderdi esanguratsuak nabarmenduz eta euskarritzat erabil daitezkeen xehetasun adierazgarriak eskainiz.

d) Lanbide eremuko dokumentazio berariazkoa bete da.

e) Ezarritako formulak eta hiztegi berariazkoa aplikatu dira dokumentuak betetzean.

f) Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatziak laburtu dira, hiztegi zabala erabiliz, hitzak maiz ez errepikatzeko.

g) Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili dira.

5. Komunikazio egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren ohitura eta erabileren alderdirik garrantzitsuenak zehaztu dira.

b) Herrialdearen berezko gizarte harremanen protokoloak eta arauak deskribatu dira.

c) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren beraren balio eta sinesmenak identifikatu dira.

d) Sektorearen berezko gizarte eta lanbide alderdiak identifikatu dira, edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntzaren herrialdeko gizarte harremanen protokoloak eta arauak aplikatu dira.

f) Jatorriko eskualdeko hizkuntza markatzaileak ezagutu dira.

Edukiak.

Ahozko mezuak aztertzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezuak ulertzea.

-Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak, irratikoak, grabatutakoak.

-Lanbide sektoreko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantzen adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

-Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

Mezu idatziak interpretatzea:

-Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

-Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

-Lanbide sektoreko terminologia berariazkoa. “False friends”.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, I wish + lehenaldi bakuna edo perfektua, I wish + would, If only; boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denborazko harremanak: lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko mezuak:

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

Lanbide sektoreko terminologia berariazkoa. “False friends”.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantzen adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak...

Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta bere konbinazio eta soinuak eta kontsonatezko fonemak eta bere taldekatzeak.

Gizarte harremanen, kortesia arauen eta erregistro aldeen hizkuntza-markatzaileak.

-Ahozko diskurtsoa mantendu eta jarraitzea:

Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

Laguntzea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, etab.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

Testu idatziak sortzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testuak adierazi eta betetzea:

Curriculum vitaea eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Lanbide sektoreko terminologia berariazkoa.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denborazko harremanak: lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

-Testu koherentzia:

Testua komunikazio testuingurura egokitzea.

Testu mota eta formatua.

Hizkuntzaren aldaera. Erregistratzea.

Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

Diskurtsoaren hasiera eta gaiaren sarrera. Garapena eta hedapena: exenplifikazioa, ondorioa eta/edo diskurtsoaren laburpena.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntzaren (ingelesa) lurraldeetan garrantzitsuenak diren kultura elementuak identifikatu eta interpretatzea:

-Nazioarteko harremanetan gizarte, kultura eta protokolo arauak baloratzea.

-Jarrera sozioprofesionala behar duten egoeretan, baliabide formal eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi egokia erakusteko.

-Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.

-Komunikazio egoeraren, solaskidearen eta solaskideen asmoen araberako erregistroak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Ingeleseko lanbide modulua bi kurtsoen artean banatu da, ikaslearen prestakuntza aldian hizkuntzaren erabilerak etenik izan ez dezan. Kontuan harturik kasu honetan modulua hizkuntzaren bigarren maila bati dagokiola heziketa zikloaren barnean, ikasleen hizkuntza gaitasuna handitzera bidera daiteke modulu hau, batez ere ulermenari eta ahozko adierazpenari lotutako alderdietan, bai eta espezialitateari dagozkion hizkuntzaren alderdi teknikoetan duten prestakuntza indartzera ere, alde batera utzi gabe eguneroko komunikazio egoeretan aritzeko behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio horrek garrantzi berezia hartzen du ikasturte honetan, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako programa europarretan parte hartzeko aukera baitute.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan. Horrek garrantzi berezia du lanbide profil honen barnean. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko eskakizun handiagoko mailarekin, zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari dagokienez. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen. Arreta berezia jarriko da lanbide sektorearen ohiko jarduerari eta gertakizunen kudeaketari lotutako dokumentuen formalizazioan (erreklamazioak, kexak, informazio bereziak, etab.).

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak eta eragiketetarako jarraibideak deskribatzeko, kexei eta erreklamazioei erantzuteko gutunak prestatzeko eta abar.

Halaber, gaitasun soziolinguistikoen garapena azpimarratu behar da. Horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu guztian barna zabaltzen dira eta kurtso honetan arreta handiagoa ematen zaie modulu honen barrenean. Garrantzitsua da bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Turismoko ostatuen zuzendaritza.

Kodea: 0174.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 16.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ostatu alorra turismo establezimenduko beste alorrekin koordinatzen du, antolamendu egitura aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa administratzeko prozesuan plangintzak duen garrantzia justifikatu da.

b) Enpresa plan nagusiak bereizi dira.

c) Departamentu mailako erabakiak hartzeko tresnak kontzeptualizatu dira.

d) Ostatu alorreko planifikazio prozesuak egin dira, helburuak ezartzeko, erabakiak hartzeko eta bitartekoak hautatzeko.

e) Helburu bidezko kudeaketa prozesuak ezartzeko oinarrizko elementuak identifikatu dira.

f) Alorretako helburuak aldizka berrikusi beharraren garrantzia baloratu da, zuzenketa mekanismoak ezarriz.

g) Turismoko ostatuen establezimenduetako antolamendu faktore eta irizpide eraginkorrak ezarri dira.

h) Turismoko ostatu moten egitura eta departamentu erlazio bereizgarrienak erkatu dira.

i) Enpresa antolamenduen organigramak egin dira, turismoko ostatuen establezimenduetako tipologien eta berariazko ezaugarrien arabera.

j) Turismoko ostatuen establezimenduak ordenatzeko estatu edo autonomia mailako araudia ezagutu da.

2. Enpresa inbertsioko proiektu txikien finantza eta ekonomia errentagarritasuna zehazten du, finantzazio sistemak ezaugarrituz eta baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa ondarea osatzen duten elementuak kontzeptualizatu eta sailkatu dira.

b) Turismoko ostatuen enpresaren finantza eta ekonomia azterketa egin da.

c) Establezimenduaren enpresa balantzak eta emaitzen kontuak aztertu dira.

d) Enpresa erabakien arabera inbertsio motak egitearen egokitasuna zehaztu da.

e) Inbertsio motak eta inbertsioak hautatzeko eta baloratzeko metodoak identifikatu dira.

f) Inbertsio kontzeptua eta enpresaren finantzazio iturriak definitu dira.

g) Enpresaren finantza egituraren araberako zorpetze maila kalkulatu da.

h) Kanpo inbertsioko edo autofinantzazioko erabakiak baloratu dira.

i) Kasuaren arabera finantzazioa hautatzeko egokienak diren metodoak ezarri dira.

j) Hauta daitezkeen finantzazio iturrien kostua baloratu da.

3. Bere mendeko departamentuen ustiapen ekonomikoa kontrolatzen du, horien sarrera eta gastuen egitura zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrekontuak enpresa plangintzarekin eta bertan betetzen dituzten funtzioekin lotu dira.

b) Enpresa planifikazioarekin zerikusia duten aurrekontu motak identifikatu dira.

c) Aurrekontu mota bakoitza osatzen duten elementuak ezaugarritu dira.

d) Turismoko ostatuen enpresa antolatzeko eta planifikatzeko aurrekontu motak prestatu dira.

e) Mendeko langileekin aurrekontuen prestaketa koordinatu da.

f) Sarreren eta gastuen egitura ezarri da, horien portaera orokorreko erreferentziak eskuratzeko.

g) Ostatuen alorreko aurrekontua kalkulatu da, sektore enpresen artean normalizatuta dauden aurkezpen metodoei jarraiki.

h) Aurrekontuak kontrolatzeko metodoak ezarri dira, desbideraketak modu arrazionalean justifikatu dira eta zuzentzeko neurriak aplikatu dira.

4. Kalitatea kudeatzeko sistemen aplikazioa kontrolatzen du, turismoko ostatuen establezimenduaren kudeaketa eraginkor batean inplikatzea baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismo ostatuen enpresen azpisektoreko kalitate kontzeptua eta haren helburuak identifikatu dira.

b) Kalitate sistemen aplikazioa baloratu da.

c) Arau estandarizatuetan oinarritutako kalitate sistemaren aplikazioa ezagutu da.

d) Kalitate sistema bat ezarri aurreko sistemak zehaztu dira.

e) Ostatuen alorreko prozesuen diseinua eta elaborazioa finkatu dira.

f) Kalitatea kudeatzeko tresnak zehaztu dira (autoebaluazioa, hobekuntzaren plangintza, adierazleen sistemak, inkesta sistemak eta kexen eta iradokizunen sistemak).

g) Kalitatea kudeatzeko sistema aplikatu da.

5. Ingurumena kudeatzeko sistema koordinatzen du, ingurumena kudeatzeko sistemak ezaugarrituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismoko ostatuen establezimenduetan ingurumen kudeaketa zuzenaren beharraz kontzientzia hartu da.

b) Ingurumen kudeaketa osatzen duten oinarrizko elementuak kontzeptualizatu dira.

c) Ingurumen kudeaketako sistema ezarri aurreko azterketa egin da.

d) Ingurumen kudeaketako sistemak bereizi dira.

e) Ingurumen kudeaketako tresnak identifikatu dira.

f) Ingurumen kudeaketako sistemako dokumentuak erabili dira.

g) Operazioen kontrola, larrialdietarako eta erantzuteko gaitasun planak egin dira.

h) Hondakinen kudeaketa zuzena bermatu da.

6. Turismoko ostatuen establezimenduak zuzentzen ditu, tipologia, aplika daitekeen araudia eta kudeaketaren eta ematen diren zerbitzuen berariazkotasuna aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landa inguruneko turismoko ostatuei eta loturiko jarduerei aplika dakiekeen araudia identifikatu da.

b) Autonomia erkidego desberdinetako landa ostatuen tipologia ezaugarritu da.

c) Establezimendu mota honen kudeaketako berezitasunak identifikatu dira, motaren, modalitatearen eta ezaugarrien arabera.

d) Landa ostatuetako banaketara eta bitartekaritzara bideraturiko erreserba zentral eta handizkako nagusiak ezagutu dira.

e) Landa ostatuetako ingurumen kudeaketa osorako prozesuak identifikatu dira.

f) Ikerketa objektu den ingurune bateko arkitektura estiloak eta bertako eraikinak identifikatu dira.

g) Eskain daitezkeen inguruneko prestakizun tipikoak hainbat menutan eta produktu gastronomiko adierazgarrienetan ezaugarritu dira.

h) Landa ostatuko establezimenduetako berariazko kalitate estandarrak aztertu dira.

i) Minusbaliotasun motaren bat duten pertsonendako landa ingurunean izan daitezkeen zailtasunak eta konponbide aukerak aztertu dira.

j) Landa ostatuen establezimenduetan eskaini daitezkeen jarduerak, jardueren antolaketa eta jarduerak garatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak identifikatu dira.

Edukiak.

Ostatuen alorreko koordinazioa:

-Turismoko ostatuen establezimenduetako estatu edo autonomia mailako araudia.

-Planifikazio kontzeptua eta oinarrizko terminologia.

-Plangintza prozesua.

-Enpresa erabakiak hartzeko eta azterketarako tresnak erabiltzea.

-Enpresen antolaketaren kontzeptua.

-Antolamendu printzipioak, sistemak eta motak.

-Departamentalizazioa.

-Ostatukoak diren antolamendu egiturak.

-Departamentu arteko erlazioen balorazio positiboa.

-Organigramen diseinua.

-Lanpostuen deskribapena.

Enpresa inbertsio proiektu txikien errentagarritasun ekonomiko-finantzarioa zehaztea:

-Ondare kontzeptua. Ondare masak eta elementuak.

-Ondarearen sailkapena.

-Balantzeen azterketa eta emaitzen kontua.

-Enpresaren egituraren gaineko finantza azterketa.

-Enpresaren ekonomia azterketa.

-Inbertsio kontzeptua.

-Inbertsio prozesua.

-Inbertsio motak.

-Inbertsioak baloratzea eta hautatzea.

-Finantzazio kontzeptua.

-Enpresa finantzazioaren iturriak. Bertakoak (autofinantzazioa eta amortizazioa) eta kanpokoak.

-Finantzazio iturrien kostuen kalkulua. Finantzazio iturriak hautatzea.

-Erantzukizuna baloratzea inbertsioaren eta finantzazioaren gaineko erabakiak hartzerakoan.

Ustiapen ekonomikoa kontrolatzea:

-Aurrekontu kontzeptua. Helburua eta eginkizunak. Aurrekontu motak.

-Sarreren eta gastuen egituraren azterketa.

-Aurrekontuak aurkezteko sistema estandarizatuak.

-Aurrekontuen kontrola. Desbideratzeak eta neurri zuzentzaileak.

-Ekoizpen departamentuen aurrekontu kontrola.

Turismoko ostatuen establezimenduetako kalitatea kudeatzeko sistemak kontrolatzea:

-Turismo sektoreko kalitatearen kontzeptua, bilakaera, elementuak eta printzipio zuzentzaileak.

-Helburu orokorrak eta helburu instrumentalak turismoko ostatuen enpresen azpisektorean.

-Prozesuen araberako kudeaketa.

-kalitatea kudeatzeko tresnak erabiltzea: Kalitatea kudeatzeko zikloa. Autoebaluazioa, hobekuntzaren plangintza, adierazleen sistemak, inkesta-sistemak, kexen eta iradokizunen sistemak.

Ingurumena kudeatzeko sistema koordinatzea:

-Turismoko ostatuen establezimenduetan ingurumen kudeaketa zuzenaren beharraz kontzientzia hartu da.

-Hondakinen kudeaketa.

-Ingurumen kudeaketara sarrera: kontzeptualizazioa. Kudeaketa sistema eta ezaugarriak ISO 14001:96 eta EMAS.

-Ingurumena kudeatzeko sistema ezarri aurreko azterketa.

-Helburuak eta helmugak.

-Egiturak diseinatzea, erantzukizunak eta ingurumena kudeatzeko prestakuntza planak.

-Dokumentazioa betetzea.

-Operazioen kontrola.

-Larrialdietarako planak. Ezarpena.

-Gertakizunen aurrean erantzuteko gaitasuna.

-Jarraipena eta ebaluazioa.

-Desadostasunak kudeatzea.

-Ikuskapen sistema: barnekoak eta kanpokoak.

-Turismoko ostatuen establezimenduetan ingurumen kudeaketa zuzenaren beharraz kontzientzia hartzea.

Landa ostatuen establezimenduen zuzendaritza:

-Landa ostatuen establezimenduak:

Landa ostatuen establezimenduen zuzendaritza tipologia: araudia.

Establezimendu mota honen kudeaketako berariazko ezaugarriak.

Landa ostatuen erreserba eta banaketa zentralak.

Landa establezimenduak kudeatzeko aplikazio informatikoak.

Landa establezimenduak sortzeko, kudeatzeko eta merkaturatzeko laguntza instituzionalak.

-Landa establezimenduen ingurumen kudeaketa:

Hondakinen kudeaketa.

Ingurumenarekiko arduratsuak diren neurriak.

-Zerbitzua landa ostatuen establezimenduan:

Inguruko eskaintza gastronomikoak. Elaborazioak eta produktuak.

Kalitatea zerbitzua ematean.

Oztopo natural eta arkitektonikoak. Landa ingurunean irisgarritasunerako neurriak.

-Landa establezimenduetan jarduerak planifikatzea eta antolatzea:

Landa inguruneko jardueren tipologia.

Landa inguruneko jardueren eskaintza.

Landa turismoko eta turismo aktiboko jardueren gaineko araudia.

Antolamendua, giza baliabideak eta baliabide materialak, babes neurriak eta erantzukizunak.

Erantzukizun zibileko aseguruak.

Orientabide didaktikoak.

“Turismoko ostatuen zuzendaritza” moduluaren bidez ikasleek turismoko ostatuen establezimenduetako kontrola planifikatzeko, antolatzeko eta gauzatzeko oinarrizko prestakuntza eskura dezakete. Modulu hau bukatzean ikasleak gai izanen dira turismoko ostatuen alorra koordinatzeko, beren mendeko departamentuen ustiapen ekonomikoa kontrolatzeko eta landa ostatuen establezimenduak zuzentzeko, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemak koordinatuz eta aplikatuz.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak honako multzo hauetan antolatzen ahal dira:

-Ostatuen alorreko koordinazioa.

-Enpresa inbertsio proiektu txikien errentagarritasun ekonomiko-finantzarioa zehaztea.

-Ustiapen ekonomikoa kontrolatzea.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako kalitatea kudeatzeko sistemak kontrolatzea.

-Ingurumena kudeatzeko sistema koordinatzea.

-Landa ostatuen establezimenduen zuzendaritza.

Bloke hauetan iradokitzen da zeharka ekitea kalitate sistemaren eta ingurumena kudeatzeko sistemaren koordinazioari.

Ezarri diren edukien garapenarekin bat etorriz, hona hemen jardueretarako proposamen batzuk:

-Zuzendaritza eta negoziazio teknikak aplikatzea.

-Sektoreko enpresen planifikazio, antolamendu eta kudeaketa sistemak aztertzea.

-Enpresaren egitura finantzario eta ekonomikoak aztertzea.

-Inbertsioen eta finantzazio iturrien kasu praktikoak egitea.

-Kostuak kalkulatzea eta esleitzea.

-Kasu praktikoak eta sarreren aurreikuspenari buruzko ikerketak egitea.

-Aurrekontuak diseinatu eta kalkulatzea.

-Bulegotika aplikazioak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea.

-Taberna eta jatetxeko eskaintza eta menuen ingeniaritza aplikatzea.

-Kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemak ezartzeko eta kontrolatzeko metodoen azterketa.

-Turismoko ostatuen establezimenduendako antolaketa eta kudeaketa programa informatikoak aplikatzea.

-Kalitate eta ingurumen kudeaketako sistemak ezartzea.

Azkenik, ebaluazioari dagokionez, ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proba objektiboen emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazle neurgarriak dauzkaten txantiloiak erabiltzea iradokitzen dugu, ikasle bakoitzak bereganatutako jarrerak eta trebeziak baloratu ahal dituztenak.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

“Turismoko ostatuen zuzendaritza” moduluak, “Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua” moduluak eta “Enpresa eta ekimena” moduluak berebiziko harremana izan behar dute, elkar koordinatuz, bai edukiei dagokienez, bai metodologiari dagokionez.

Azpimarratu behar da komenigarria dela “Enpresa eta ekimena” izeneko moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea modulu honetan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Lanbide modulua: Giza baliabideak ostatuetan.

Kodea: 0177.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Alorreko langileen hautaketa proposatzen du, lanbide profilak ezaugarrituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plantillak planifikatzeko eta langile beharrak aurreikusteko urratsak identifikatu dira.

b) Langile erdikualifikatuei eta kualifikatuei dagozkien lanpostuen definiziorako metodo nagusiak aztertu dira.

c) Langile erdikualifikatuak eta kualifikatuak hautatzeko metodo nagusiak aztertu dira.

d) Lantaldeetako postu bakoitzeko erantzukizun mugak, eginkizunak eta lanak definitu dira.

e) Lanbide jarduera aipagarrienetako lan denborak ebaluatu dira.

f) Departamentuaren edo alorraren esparruan printzipio deontologiko bereizgarriak baloratu dira.

2. Giza baliabideak planifikatzen ditu eta mendeko langileen antolaketa sistemak aplikatu eta aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mendeko langileek bete behar dituzten eginkizunen ezaugarriak zehaztu dira.

b) Mendeko langileen artean eginkizunak esleitzeko sistemak ezarri dira.

c) Establezimenduak behar bezala funtzionatzeko behar diren txandak definitu dira.

d) Mendeko langileendako mailak esleitzeko irizpideak diseinatu dira.

e) Mendeko langileen ordutegien koadrantea ezarri da.

f) Oporren egutegia planifikatu da, enpresa helburu eta irizpideen eta langileen eskarien arabera.

g) Kontuan izan da indarrean dagoen lege araudia.

h) Lan arloan indarra duen legezko araudia baloratu da.

3. Mendeko langileak turismo establezimenduko antolamendu egituran txertatzen ditu, langileak kudeatzeko tresnak ezagutuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Integrazio funtzioaren xedea antolamendu funtzioaren osagarri gisa justifikatu da.

b) Kontzeptuak ezagutu dira, baita langileak kudeatzeko tresnak ere.

c) Sartu berri diren langileen harrerarako eskuliburuak prestatu dira.

d) Egokitzapen aldiak diseinatu dira, lanpostuaren eta beteko den eginkizunaren arabera.

e) Talde arteko komunikaziorako teknikak aplikatu dira (agintea eskuordetzea, ekimen pertsonala, sormena eta erantzukizuna), motibazio neurri gisa.

f) Pizgarrien sistemak kontzeptualizatu eta ezaugarritu dira. Langile berri bakoitzak egin behar dituen operazio eta prozesu esanguratsuenak identifikatu dira.

g) Lana ebaluatzeko irizpideak eta erdietsi beharreko emaitzak ezarri dira.

4. Mendeko langileen zuzendari da, langileen zuzendaritzarako teknikak ezagutuz eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Negoziazio prozesu eta egoera ohikoak identifikatu dira, turismoko ostatuen establezimenduen departamentu edo alorraren esparruan.

b) Erabakiak hartzeko prozesuen eta horien inplikazioen sekuentziazio logikoa azaldu da.

c) Zuzendariaren eta antolamenduko liderraren irudia justifikatu da.

d) Ekipoak eta lan bilerak zuzentzeko eta dinamizatzeko teknikak deskribatu dira, departamentuan edo alorrean aplikatzeko.

e) Mendeko langileak motibatzeko prozesuak definitu dira.

f) Produktibitaterako pizgarrien politikak diseinatu dira.

Edukiak.

Langileak hautatzea:

-Turismoko ostatuen enpresetan plantillak planifikatzea.

-Langile beharrak aurreikusteko prozesuak diseinatzea.

-Lanpostuak definitzeko metodoak Ostalaritza eta turismo arloko enpresetan.

-Langileak hautatzea. Metodoak.

-Mendeko langileen erantzukizun eremuak, eginkizunak eta lanak ezartzea.

-Lanaldiak neurtzea eta ebaluatzea.

-Printzipio deontologiko bereizgarriak establezimenduko departamentuaren edo alorraren esparruan.

-Plantillak planifikatzeko eta aurrez ikusteko tresnen erabilera eraginkorra.

-Sailetako arduradunen iritziak errespetatzea eta baloratzea.

Giza baliabideen plangintza:

-Sartu berriak diren langileak integratzeko planifikazioan eta ebaluazioan zehaztasuna.

-Lan-araudia.

-Zuzendaritza teknikak identifikatzea.

-Langileak kudeatzeko tresnak.

-Komunikazio-teknikak: jarraibideak eta informazioa jasotzea eta ematea, ideiak eta iritziak trukatzea.

-Lantaldeko kideen iritziak baloratzea.

-Mendeko langileen ideia, iritzi eta iradokizunen ekarpenean parte-hartzea sustatzea.

-Zereginak eta laneko planak esleitzea.

-Erabakiak hartzea. Lidergoa eta zuzendaritza teknikak.

-Motibazioa. Ekoizpenerako pizgarrien politikak diseinatzea.

Antolamendu-egituraren mendeko langileak integratzea:

-Definizioak eta helburuak giza baliabideen antolamenduan.

-Enpresaren helburuak, politikak eta jarraibideak taldearen beharretan integratzea.

-Sartu berri diren langileen harrerarako eskuliburuak, alorka edo departamentuka.

-Egokitzapen programak diseinatzea.

-Prestakuntza programak: aztertzea, erkatzea eta proposamenak.

-Eskuratu beharreko helburuak deskribatzea eta hautatzea eta zereginen betetze maila ebaluatzea.

-Langileen integraziora egokitutako komunikazio eta motibazio teknikak.

Langileak zuzentzea:

-Eginkizunik esanguratsuenak, departamentuka.

-Mendeko langileen artean eginkizunak esleitzeko sistemak.

-Txandak aldagaien arabera diseinatzea.

-Mailak.

-Mendeko langileen artean definitzea eta esleitzea.

-Ordutegien eta egun libreen koadranteak prestatzea.

-Oporren egutegia planifikatzea.

-Zorroztasuna diseinuan.

-Eginkizunak, txandak, ordutegiak, mailak eta oporretako egutegia esleitzea.

-Une jakin bateko lan gatazkak ebaztea. Negoziazioa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek mendeko langileen kudeaketa eginkizunak taldeburu edo departamentu buru gisa betetzeko beharrezkoa den prestakuntza barne hartzen du. Modulu hau amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute:

-Plantillak eta langileen aurreikuspena planifikatzeko.

-Eginkizunak definitzeko eta zereginak eta mailak esleitzeko.

-Txandak, ordutegiak, egun libreak eta oporrak planifikatzeko.

-Sartu berriak diren langileei harrera egiteko.

-Lidergo eta motibazio politikak aplikatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator edukien atalean ezarritako ordenarekin, eta lau multzotan antolaturik dago. Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak etab. definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Langileak hautatzeko proposamenak egitea.

-Langileak antolatzeko sistemak aztertzea eta aplikatzea, giza baliabideak optimizatzea.

-Langileak kudeatzeko tresnak aplikatzea.

-Lanpostuak definitzeko eta planifikatzeko metodoak.

-Enpresaren antolamenduan sartu berri diren langileak hartzeko eta integratzeko sistemak aztertzea.

-Langileak zuzentzeko teknikak aplikatzea.

-Komunikazio eta negoziazio, lidergo eta motibazio teknikak aplikatzea.

Azkenik, ebaluazioari dagokionez, ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proba objektiboen emaitzetan agertzen da. Arreta berezia jarri behar da ondoko hauetan:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazle neurgarriak dauzkaten txantiloiak erabiltzea iradokitzen dugu, ikasle bakoitzak bereganatutako jarrerak eta trebeziak baloratu ahal dituztenak.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

“Giza baliabideak ostatuetan” moduluak, “Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa” moduluak eta “Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua” moduluak harreman estua izan behar dute, koordinatuz bai edukiei eta bai alderdi metodologikoei dagokienez.

Lanbide modulua: Ekitaldiak merkaturatzea.

Kodea: 0178.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenen eskaintza merkaturatzen du, establezimenduaren eta eskariaren ezaugarriekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekitaldien merkatuko eskaintza aztertu da, zerbitzuak, langileak, instalazioak, ekipamenduak eta zerbitzu osagarrien hornitzaileak ezaugarrituz.

b) Ekitaldien eskaria osatzen duten aldagaiak ezaugarritu dira.

c) Ekimen mota bakoitza osatuko duten zerbitzuak zehaztu dira.

d) Prezioen politika diseinatu da.

e) Eskainitako produktuak banatzeko estrategiak prestatu dira.

f) Komunikazio estrategiak eta garapen aldi bakoitzean erdietsi daitezkeen helburuak deskribatu dira.

g) Programaturiko ekintza komertzialen eraginkortasun maila ebaluatzea ahalbidetuko duten tresna eta aldagaiak ezarri dira.

h) Bezeroen, kanpo zerbitzuen hornitzaileen eta eskainitako zerbitzuen datu baseak diseinatu dira, datuen babeserako indarrean den araudia betez.

2. Ekitaldiak merkaturatzeko departamentua antolatzen du, planifikazioa justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Departamentuko helburuak eta antolamendua identifikatu dira.

b) Inplikaturiko departamentuekin koordinazio eta komunikazio bideak definitu dira, ekitaldiak emateko eta antolatzeko orduan.

c) Eskainitako produktuak sortzeko edo hobetzeko proiektuak prestatu dira, aurreko ekitaldien historikoetan edo bezeroen eskakizunetan oinarrituz.

d) Salmenta mailak eta departamentuko emaitza ekonomikoak kalkulatu dira.

e) Zerbitzu osagarriak ematen dituzten enpresak hautatzeko irizpideak ezarri dira.

f) Bulegotika aplikazioak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak operatu dira.

g) Banakako lana talde lanean integratu da.

h) Erreserbaturiko eta kontrataturiko kronograma diseinatu da.

i) Establezimenduko gainerako departamentuekin gurutzaturiko salmenta aukerak aztertu dira.

3. Hainbat ekitaldi mota planifikatzen du, kudeaketa metodoak beren tipologiarekin eta helburuekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etorkizunean ekitaldiak egiteko eskariak tramitatu dira.

b) Establezimenduak kontratagarria den ekitaldi bat bertan gauzatzeko duen erabilgarritasuna aztertu da.

c) Ekitaldi bakoitzaren oinarrizko zerbitzuak bezeroaren eskaerara egokitu dira.

d) Ekitaldia antolatzeko hainbat metodo iradoki dira, ekitaldiaren helburuaren arabera, sormenari eta originaltasunari garrantzia emanez.

e) Hornitzaileekin eta bezeroekin negoziatzeko teknika eta prozedurak aztertu dira.

f) Ekitaldia egiteko kanpo zerbitzuak kontratatzeko beharrak definitu dira.

g) Aurrekontu guztia eta zerbitzukako desglosea kalkulatu dira.

h) Ekitaldia behar bezala egiteko bezeroak behar den informazioa egiaztatzeko metodoak zehaztu dira.

i) Ordainketa baldintza eta bermeak definitu dira, eta baita ere bezeroak kontratatu behar dituen zerbitzuak egiaztatzeko prozedurak ere.

j) Dokumentuen kudeaketarako ezarri diren protokoloak jarraitu dira.

4. Ekitaldiak gainbegiratu ditu, aurrez ezarritako kalitate estandarrak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekitaldirako ezarritako programaren garapen tenporal eta espaziala gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak ezarri dira, aurrez ezarritako kalitate mailen arabera.

b) Ekitaldirako ezarritako programaren garapen tenporal eta espaziala gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak ezarri dira, aurrez ezarritako kalitate mailen arabera.

c) Antolatu beharreko ekitaldi motaren arabera muntaketa sistemak ezaugarritu dira.

d) Eman beharreko zerbitzua antolatzean kanpo enpresak eta etxeko departamentuak gainbegiratu eta koordinatu dira.

e) Ekitaldiaren garapenean establezimenduaren merchandising-a planifikatu eta kontrolatu da.

f) Ekitaldia egin bitartean ustekabekoak arduraz eta lastertasunez ebatzi dira.

g) Estrak baimentzeko eta berresteko metodoak definitu dira.

h) Baimendutako pertsonak instalazioetan sartzeko kontrol metodoak ezarri dira.

i) Gogobetetasunari buruzko galdera sortak diseinatu dira.

5. Ekitaldien itxiera kontrolatzen du, emandako zerbitzuaren prozesu ekonomikoa eta kalitatea aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroen gogobetetasunari buruzko galdera sortak erregistratu eta interpretatu dira.

b) Emandako ekitaldiko indarguneak eta hobekuntza alderdiak antzemateko metodoak ezarri dira.

c) Dokumentu kontableak jaso dira eta tramitazioaz arduratzen den departamentuari igorri zaizkio.

d) Ekitaldiaren emaitza ekonomikoaren berri bezeroari emateko metodoak zehaztu dira.

e) Bezeroen aldetik zuzenketa eskaerak ebazteko prozesua definitu da.

f) Antolatu diren ekitaldien artean establezimenduarendako bereziki interesgarriak edo prestigiozkoak direnen material grafikoa jasotzeko sistema ezarri da (argazkiak, bideoak, komunikabideetan agerpenak...).

g) Departamentuko datu basea erabili eta eguneratu da.

h) Salmenta ondoko jarduerak definitu dira.

Edukiak.

Ekitaldiak merkaturatzea:

-Turismoko ostatuen establezimenduen enpresek eskainitako ekitaldi tipiko eta bereziak.

-Ekitaldi bakoitza osatzen duten zerbitzuak definitzea. Tipologia: oinarriak eta osagarriak.

-Ekitaldi zerbitzuaren eskarian aldagaiak.

-Ekitaldi bakoitzerako prezioak diseinatzea.

-Eskaintza banatzea.

-Komunikazioa ekitaldiak merkaturatzean. Faseak eta helburuak.

-Programaturiko ekitaldi komertzialen ebaluazioa.

-Kanpo zerbitzuen bezero eta hornitzaileen datu baseak diseinatzea eta erabiltzea.

-Sormena merkaturatzea diseinatzerakoan.

-Joera berriak ekitaldietan.

Ekitaldiak merkaturatzeko departamentua antolatzea:

-Departamentuaren antolaketa motak.

-Helburuen araberako kontrola kudeatzea.

-Prozesuen araberako kudeaketa.

-Lan-taldeak.

-Helburu ekonomikoen araberako kudeaketa.

-Merkatu ikerketa.

-Produktu berriak hobetzeko edo sortzeko sistemak prestatzea.

-Eskainitako produktu bakoitzaren salmenta maila optimoak kalkulatzea.

-Hornitzaileen aukeraketa.

-Aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Banakako lana talde lanean integratzea.

-Departamentuko helburuak baloratzea.

-Kronogramak diseinatzea.

Ekitaldiak planifikatzea:

-Turismoko ostatuen establezimenduko zerbitzu orokorrak.

-Erabilgarritasuna planifikatzeko eta kontrolatzeko dokumentuak.

-Irizpide profesionalarekin egokitzea bezeroen eskaeretara.

-Ekitaldien antolatze modalitateak.

-Negoziazio teknika eta prozedurak.

-Kanpo zerbitzuak kontratatzeko beharra baloratzea.

-Ekitaldiko aurrekontu orokorra eta zerbitzuz zerbitzukakoa prestatzea.

-Bezeroekin komunikatzeko metodoak.

-Ordainketa baldintza eta bermeak.

-Dokumentuen kudeaketa.

-Egindako lanean txukuntasuna eta sistematika.

-Proiektuaren garapena.

-Zerbitzuak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak.

-Muntaketa sistemak, antolatuko den ekitaldiaren arabera.

Ekitaldiak gainbegiratzea:

-Zerbitzuak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak.

-Merchandising-a: definizioa. Helburuak. Elementuak eta teknikak.

-Ustekabeen aurrean erantzuteko gaitasuna.

-Zerbitzu estrak baimentzeko eta baieztatzeko metodoak diseinatzea.

-Antolaturiko ekitaldietan sartzeko kontrol sistemak.

-Ebaluazioko galde-sortak diseinatzea.

-Operatutako ekitaldia ixtea. Itxieraren kontrola.

-Gogobetetze galdesortek emandako informazioa tabulatzea eta prozesatzea.

-Dokumentazio kontablea.

-Fakturazio zuzenketak ebazteko prozesua inplementatzea.

-Komunikabideak.

-Salmenta ondoko erantzuna.

-Adeitasuna eta enpatia bezero eta hornitzaileekin.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek turismoko ostatuen establezimenduek eskain ditzaketen merkaturatze funtzioak egiteko beharrezkoa den prestakuntza barne hartzen du. Eginkizun horiek honelako alderdiak biltzen dituzte:

-Eskainitako ekitaldiak merkaturatzea.

-Departamentuaren antolaketa.

-Negoziazio teknikak.

-Establezimenduko ekitaldi bakoitza osatzen duten zerbitzuak diseinatu eta hobetzea.

-Sarrera mailak eta kostuen kontrola hobetzea.

-Teknologia berrien aplikazioa.

-Banakako lana talde lanean integratzea.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator edukien atalean ezarritako ordenarekin, eta lau multzotan antolaturik dago. Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, etab. definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.

Edukiak garatzeko modu hori aintzat hartuta, ondoren jarduera batzuk proposatuko dira, moduluko eginkizunetarako aproposak:

-Eskainitako ekitaldiak merkaturatzea.

-Departamentu komertzialaren antolamendua aztertzea.

-Negoziazio teknikak aplikatzea.

-Ostatuko ekitaldien zerbitzuak diseinatzea eta hobetzea.

-Sarrera mailak eta kostuen kontrola hobetzeko azterketak egitea.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako zerbitzuak kudeatzeko teknologia berriak eta bulegotika aplikazioak aplikatzea.

-Protokolo instituzionala eta enpresariala aztertzea eta aplikatzea.

-Eskainitako/eskatutako produktu berrien eta horien kudeatzeko prozesuen gainean ikertzea.

-Departamentuaren antolamendu orokorra aztertzea eta ezaugarritzea eta sektore enpresek eskaintzen dituzten ekitaldirik ohikoenak garatzea.

Zikloaren edukiak eta bereziki modulu honenak kontuan izanik, interesgarria litzateke ikasleek beren prestakuntza osatzea alderdi praktikoak kontuan izanik eta ikasgelan ikusitako alderdi teorikoetan sakonduz. Horretarako jarduera hauek egin litezke ikastetxetik kanpo:

-Turismo eta aisialdi ferietara bisitak egitea, merkatuko joera berriak ezagutzeko.

-Turismo enpresetara bisitak.

-Ekitaldien katalogoa maneiatzea.

Azkenik, ebaluazioari dagokionez, ikasketa-prozesuei nahiz ikasturtearen bilakaeran eragina izan dezaketen gainerako curriculum-elementuei buruzko informazioaren etengabeko bilketan oinarritu behar da, behaketa zuzenaren bidez eta ikasleen jarduera bera aztertuz. Jarduera hori lanetan, laneko koadernoan eta proba objektiboen emaitzetan agertzen da. Ondoko alderdi hauetan arreta berezia jarri behar da:

-Eguneko ariketa praktikoen balorazioa. Adierazle neurgarriak dauzkaten txantiloiak erabiltzea iradokitzen dugu, ikasle bakoitzak bereganatutako jarrerak eta trebeziak baloratu ahal dituztenak.

-Banaka zein taldeka egindako lanen, praktika-koadernoen eta beste agiri batzuen balorazioa.

Lanbide modulua: Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua.

Kodea: 0181.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 110.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ostatuaren merkatua, produktuak, antolaketa ekonomiko/produktiboa eta aukerak identifikatzen ditu, hori guztia inplementatu nahi den proiektuarekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ikastetxearen hurbilean dagoen sektoreko ehun enpresariala sailkatu da, enpresaren tamainaren eta egindako produktu motaren arabera.

b) Ereduzko enpresak ezaugarritu dira eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu egitura eman da aditzera.

c) Ostatuen merkatua aztertu da: txosten ekonomikoak, salmenta estatistikak eta sektorekoak diren beste estatistika batzuk (okupazioa, “RevPar”, besteak beste), aldizkari profesionalen informazioa, maiorista espezializatuak, erreserba zentralak eta beste, identifikatuz kontsumo joerak.

d) Sektoreko enpresen lehiakortasuna aztertu da, eskainitako produktu-zerbitzu motaren arabera.

e) Produktu-zerbitzuak prestatu eta eskaintzeak duen kostu ekonomikoa eta konplexutasun teknologikoa aztertu da.

f) Beharrezko giza baliabideen eta materialen erabilgarritasuna aztertu da.

g) Produktu-zerbitzu mota bakoitzerako ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

h) Sektore enpresetan erabilitako logistika zehaztu da, besteak beste, biltegi beharrak, garraioa, merchandising-a, etab.

i) Ostatuko produktu-zerbitzuen eskaintzarekin loturiko berariazko legeria identifikatu da.

j) Elikagaien segurtasunari, lan segurtasunari eta ingurumen segurtasunari dagokienez, sektoreari eragiten dion araudia identifikatu da.

k) Sektoreko enplegu eta autoenplegu aukerei antzeman zaie.

l) Eskuraturiko informazioaren arabera, proiektua produktu-zerbitzu gama/ildo batera bideratu da.

2. Ostatu proiektu bat diseinatzen du, tituluan azaldutako gaitasunekin lotuta, bideragarritasun ekonomiko eta teknologikoa aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektorearekin loturiko proiektuak tipologiaren arabera sailkatu dira.

b) Proiektua ezartzeko eskualdearen egokitasuna aztertu da.

c) Lortu nahi diren helburuak ezarri dira, proiektuaren irismena identifikatuz.

d) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari eta ekonomikoari buruzko azterketa egin da.

e) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu dira.

f) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi dira.

g) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia zehaztu dira.

h) Diseinurako behar den dokumentazioa zehaztu da.

i) Proiektua aplikatzeko baldintzen plegua prestatu da.

j) Proiektuaren kalitatea bermatzen duten adierazleak definitu dira.

3. Proiektuaren gauzatzea definitzen eta planifikatzen du, horren garapenaren faseak eta dagokion dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrizanak eta egin beharreko eragiketak identifikatu dira proiektuan bertan.

b) Operazioak sekuentziatu dira eta ezarpen premien arabera antolatu dira.

c) Operazio bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

d) Baimen beharrak identifikatu dira.

e) Operazioak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu dira.

f) Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu dira.

g) Proiektura eta proiektuaren inplikazioetara loturiko ingurumen arriskua zehaztu da.

h) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

i) Proiektua garatzeko beharrezkoa den balorazio ekonomikoa egin da.

j) Proiektua gauzatzeko orduan kalitatea bermatzen duten adierazleak definitu dira.

k) Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu da.

4. Proiektua kudeatzen du, jarraipenaren eta kontrolaren prozedura zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Operazioak gauzatu dira ezarritako plangintzaren arabera.

b) Operazioen edo esku.hartzeen jarraipen prozedura definitu da.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak kudeatzeko prozedura definitu da (gorabeheraren azterketa, konponbidea eta erregistroa).

d) Baliabideetan eta operazioetan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, horiek erregistratzeko sistema barne.

e) Proiektua bukatzeko eta ixteko prozedura definitu da.

f) Operazioak eta proiektua bukatzeko behar den dokumentazioa definitu eta landu da.

g) Proiektuko baldintzen plegua beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

Edukiak.

Enpresaren antolamendua eta lanpostuen eginkizunak identifikatzea:

-Turismoko ostatuen sektoreko enpresa egitura eta antolamendua.

-Enpresaren jarduera eta kokapena turismoko ostatuen sektorean.

-Enpresaren organigrama. Departamentuen arteko erlazio funtzionala.

-Sektoreko joerak: produktiboak, ekonomikoak, antolamenduari zein enpleguari dagozkionak, eta beste batzuk.

-Enpresaren esparruko lan-prozedurak. Laneko sistemak eta metodoak.

-Bazterturiko lan harremanak eta lan harreman bereziak zehaztea.

-Lanbide eremuari aplika dakiokeen lan hitzarmena.

-Enpresaren kultura: irudi korporatiboa.

-Sektorean aplikagarriak diren kalitate eta segurtasun sistemak.

Turismoko ostatuen kudeaketaren sektorearekin loturiko aurreproiektuak prestatzea.

-Aztertzea tokiko errealitatea, inguruko turismoko ostatuen sektorearen enpresa eskaintza eta zein testuingurutan eginen den lantokietako prestakuntzako lanbide-modulua.

-Informazioa jasotzea.

-Proiektu baten egitura orokorra.

-Laneko gidoi bat prestatzea.

-Proiektua gauzatzeko plangintza: helburuak, edukiak, baliabideak, metodologia, jarduerak, tenporalizazioa eta ebaluazioa.

-Proiektuaren bideragarritasuna eta aukera.

-Araudi aplikagarria berrikustea.

Proiektuak gauzatzea:

-Jardueren sekuentziazioa.

-Laneko jarraibideak prestatzea.

-Laneko arriskuen prebentzio planak egitea.

-Proiektua gauzatzeko behar den dokumentazioa.

-Segurtasun eta ingurumen arauak betetzea.

-Proiektuen kalitatearen berme adierazleak.

Proiektuen ebaluazioa:

-Proiektuan planteaturiko helburuetarako soluzio proposamena eta zergatik hautatu diren justifikatzea.

-Proiektua ebaluatzeko prozedura definitzea.

-Ebaluatu daitezkeen aldagaiak zehaztea.

-Proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa.

-Prozesuaren eta azken produktuaren kalitate kontrola.

-Emaitzen erregistroa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu hau tresna eraginkorra da ikasleentzat, titulua osatzen duten gainerako lanbide moduluetarako ezarritako prestakuntza osatzen baitu, hain zuzen ere proiektu zehatz bat garatu eta prestatzeko eginkizunei dagokienez; horretarako, proiektuaren ezaugarri nagusiak eta aldagaiak zehazten dira, bideragarritasun ekonomikoa aztertzen da eta abian jartzeko beharrezkoak diren tramiteak eta jarduketak zehazten dira.

Eginkizun horietara loturiko enpresa jarduerak modu integratuan garatzen dira turismoko ostatuen sektorean, barne hartuz funtsezko alderdiak, hala nola:

-Turismo bitartekaritzaren merkatua, produktuak, antolaketa ekonomiko/produktiboa eta aukerak identifikatzea, hori guztia inplementatu nahi den proiektuarekin lotuz.

-Bitartekaritzako enpresa proiektu bat diseinatzea, tituluan azaldutako gaitasunekin lotuta, bideragarritasun ekonomiko eta teknologikoa aztertuz.

-Proiektua nola gauzatu definitzea eta planifikatzea, horren garapenaren faseak eta dagokion dokumentazioa zehaztuz.

-Proiektua kudeatzea, jarraipenaren eta kontrolaren prozedura zehaztuz.

Modulu hau bukatutakoan, ikasleek gai izan behar dute, sektoreko beharrak identifikatu ondoren, negozioko/arloko proiektuak (berriak edo handitzekoak) diseinatzeko eta proiektuaren gauzatze faseak garatzeko. Prozesu honetan, oro har jasotzen dira ostatuen kudeaketaren sektoreko negozio baten alderdi guztiak.

Modulu hau nabarmenki praktikoa denez, komenigarria litzateke ikasgelan baliabide informatikoak izatea, ikasleek eskura izan ditzaten moduluko edukien gaineko informazio iturri azkar eta eguneratuak.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da. Oinarrizko edukiak hiru ataletan antolaturik daude:

-Testuinguruaren azalpena: informazioa jasotzea, beharrak identifikatzea eta bideragarritasuna ikertzea.

-Proiektuaren diseinua: proiektuaren definizioa, esku-hartzea planifikatzea eta dokumentazioa prestatzea.

-Proiektua gauzatzeko antolaketa: jarduerak programatzea, baliabideak kudeatzea eta esku-hartzea gainbegiratzea.

Modu sistematiko eta antolatuan lantzeko, atal horiek lau eduki multzotan banatzea proposatzen da:

I. multzoa: Sarrerakoa da, eta horren bidez modulua aurkezten da eta proiektu ororen oinarrizko puntuak aztertzen dira.

II. multzoa: Proiektuetarako ideiak hautatu ondoren, proiektu bakoitza mugatzen hasteko beharrezkoak diren lehen azterketak eta analisiak egiten dira.

III. multzoa: Proiektua zehazten da, enpresa jardueraren elementurik aipagarrienak pixkanaka xehetasunez emanez.

IV. multzoa: Beharrezkoak diren baliabideak aztertu eta zehazten dira, eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzen da.

I. multzoarekin (sarrerakoa) hasi beharko da. Horren bidez, “Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua” modulua aurkezteaz gainera, gauzatu beharreko proiektua zein motatakoa den zehaztuko da, bai eta horren egitura, estiloa eta aurkezteko formatua ere. II., III. eta IV. multzoek jarraipena emanen diote hautatutako proiektuaren prestakuntzari, eta hurrenkera horri eutsi beharko zaio ondorioak atera arte, halaxe argituko baita proiektua abian jarriko den ala ez; ondorio horiek ikasleek banaka edo taldeka defendatuko dituzte ikasgelan, proiekziorako sistema teknologiko egokienak erabiliz.

Edukiak unitateetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulua garatzeko erabiliko diren baliabide osagarrien oinarri gisa, askotariko estrategiak aplikatu behar lirateke ikasleei beren jakintza etengabe eguneratzeko eta gauza berriak ikasteko gogoa piztu dakien, hala nola:

-Turismo sektorean enpresak sortzeko proiektuak aztertzea.

-Arlo honetako berariazko aldizkarietako artikuluak irakurtzea.

-Establezimenduak eta enpresak bisitatzea, ikasleek ikuspegi orokorra izan dezaten bidaia agentzien edo komunitatean ekitaldiak kudeatzen dituzten enpresen lanari buruz.

Modulu hau Turismoko ostatuen kudeaketako goi mailako teknikariaren curriculumeko gainerakoekin lotzeari dagokionez, komenigarria litzateke adieraztea “Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua” moduluak zuzeneko lotura duela zikloko modulu guztiekin, izan ere, proiektua egiterakoan zikloko eduki guztiak praktikan jartzen baitira.

Azkenik, ikasleek kontuan izan behar dute modulu honen kontzeptu teoriko gehienak gainerako moduluetan ematen direla; interes berezia du “Enpresa eta ekimena” moduluak. Alde horretatik, “Enpresa eta ekimena” moduluaren eta “Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua” moduluaren artean antzekotasunak daudenez, espezializazio eta sakontze mailaren arabera eman behar zaio konponbidea horri. Dena dela, heziketa zikloko irakasleek xehetasunez koordinatu beharko dute beren lana, modulu guztiek ikasleen ikaskuntzari egiten dizkioten ekarpenak errentagarri bihurtzeko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0182.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu eta, horretarako, lan munduan sartzeko eta bizitzan zehar ikasteko hautabideak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.

d) Turismoko ostatuen kudeaketako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza eta lanbide ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu da, enplegagarritasunaren aukerak zabaltzeko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Turismoko ostatuen kudeaketako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu dira.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu dira.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu da.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu dira, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismoko ostatuen kudeaketako sektoreko jarduera motak sailkatu dira Turismoko ostatuen kudeaketako goi mailako teknikariaren laneko inguruneetan, laneko arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku faktoreak sailkatu dira.

c) Laneko arriskuen ondorioz gerta daitezkeen kalte profesionalak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu dira.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu dira.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu dira eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien jarraipena egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu da.

f) Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

h) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu da.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu da.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren lan-inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu dira.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu dira.

d) Larrialdietan, larritasun maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu dira.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak.

-Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitaea eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

-Turismoko ostatuen kudeaketako sektorean dauden talde motak, dituzten funtzioen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

-Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Lansarien ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikariaren lanbide eremuan aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lan-antolamenduaren ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak ezartzea: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea.

-Jardute protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, turismoko ostatuen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lan ekipoei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira “Enpresa eta ekimena” moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatuko dira, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartuko du.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea Enpresa eta ekimena moduluan garatuko den enpresa proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, prebentzio neurriak proposatzea eta ezarri beharreko prebentzio neurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

“Lanerako prestakuntza eta orientazioa” eta “Enpresa eta ekimena” moduluek harreman estua izan behar dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela “Enpresa eta ekimena” moduluan eginen den enpresako proiektu/plana erabiltzea “Lanerako prestakuntza eta orientazioa” mpduluan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0183.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) “Berrikuntza” eta “nazioartekotze” kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Turismoko ostatuen kudeaketaren arloko esparruan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) “Arrisku” kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) “Enpresaburu” kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu dira.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu da.

d) Deskribatu da zein diren motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko pentsamendu sortzailea izatearen beharra justifikatu da.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira sektoreko enpresetan besteren kontura lan egiteko behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira turismoko ostatuen kudeaketa arloko lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barnean ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu dira eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu da.

b) Enpresa baten barnean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu dira, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu dira.

h) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu dira.

i) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu dira.

j) Turismoko ostatuen kudeaketako enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Turismoko ostatuen kudeaketaren arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu dira.

l) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu da.

4. Turismoko ostatuen kudeaketako enpresa bat eratzeko eta abiarazteko jarduerak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridikoak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi da.

d) Indarrean dagoen legeriak ETE bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu dira.

e) Turismoko ostatuen kudeaketako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu dira.

g) Forma juridikoaren hautapenari, administrazio izapideei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia enpresa planean sartu da.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

i) Produkzio planari eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu da.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismoko ostatuen kudeaketako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+b) arloko ekintzen beharra baloratu da.

e) Zerga-egutegian zerga motak bereizi dira.

f) Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak turismoko ostatuen kudeaketako enpresen jardueran.

-Ekintzaileen faktore nagusiak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduera, turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE bateko enpresari eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-“Enpresaburu” kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta buruzagitzaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-“Motibazio” kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Negozioaren ideia turismoko ostatuen kudeaketako enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barneko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sortzeko teknikak.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE baten inguru orokorra eta berariazkoa aztertzea.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

-Turismoko ostatuen kudeaketako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barnean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak eskumena duela egokien iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekimenerako gaitasunak zehaztu eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek, bere aldetik, beren jarduna garatuko duten sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Gomendatzen da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Saiatu beharko litzateke enpresa proiektua/enpresa plana kontzeptua “Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua” moduluarekin biltzen, lanbide arloko irakasleak ezaugarri teknikoei buruzko alderdietan buru izan daitezen. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabili ahal izanen dira, ikasleen jarreraren gaineko alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta inplikazioa, arestian ekimena sustatzeko beharrezkoak diren gaitasun gisa definituak.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresako proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; batik bat, esperientzia praktikoak, kanpoko eragileekiko harremana eta enpresako jardueraren sustapena oinarri dituen tresna pedagogikoak aplikatuko dira (enpresako leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, ekimenaren espiritua sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterketa, AMIA azterketa, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxeko beste ekimen batzuk antolatzea, eskola, ekonomia eta gizarte komunitateari begira.

--Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, eragile ekonomiko eta sozialei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientazioa” moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta praktika onak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza.

Kodea: 0184.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, turismoko ostatuetako zerbitzuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu dira.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina lotu dira.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu dira.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin konparatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta pertsonak babesteko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantalde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

-Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia erakutsi da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu da lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatzeko eta eginkizun berrietan integratzeko beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Gelen arloko jarduerak gauzatzen eta koordinatzen ditu, kontroleko tresnak, bitartekoak eta tresneria baliatuz eta bidezko teknika eta prozedurak aplikatuz, betiere ezarritako arauen eta/edo jarraibideen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gelen departamentuko prozesu bakoitzari loturiko dokumentazioa eta jasotako jarraibideak interpretatu dira.

b) Departamentuko zerbitzuak emateko behar diren material, produktu eta tresnak identifikatu eta kokatu dira.

c) Ekipo, material eta produktuak behar bezala erabili eta berrikusi dira, egindako jarduerekin bat.

d) Bezeroei arretan eta lanabesak, arropa zuria eta garbiketa produktuak biltzeko, sailkatzeko eta kontrolatzeko operazioak egiteko orduan ezarritako irizpide eta arauak aplikatu dira.

e) Txostenak egin dira eta instalazioen mantentze-lanen eta zainketaren egoera kontrolatu da.

f) Garbiketa prozesuak eta establezimenduko ostatu unitateen, eremu nobleen eta gune komunen doikuntza gauzatu eta gainbegiratu dira.

g) Departamentuaren antolaketan aktiboki parte hartu da.

h) Arropa zuriarekin eta garbitegiarekin loturiko prozesuak gauzatu eta gainbegiratu dira.

i) Establezimenduko ostatu gunea eta gune nobleak dekoratzen eta girotzen parte hartu da.

j) Laneko segurtasun eta higiene jarraibide eta arauak jarraitu dira, eta baita ere establezimenduan ingurumena eta hondakinak kudeatzeko politika ere.

4. Erreserba, harrera eta atezaintza arloetako jarduerak gauzatzen eta koordinatzen ditu, kontroleko tresnak, bitartekoak eta tresneria baliatuz eta bidezko teknika eta prozedurak aplikatuz, betiere ezarritako arauen eta/edo jarraibideen eta bezeroen egoeraren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turismoko establezimenduak merkaturatu behar dituen zerbitzuen eskaintza identifikatu da.

b) Harrera, atezaintza eta erreserba prozesuetako bakoitzari loturiko dokumentazioa eta jasotako jarraibideak interpretatu dira.

c) Departamentua kudeatzeko aplikazio informatikoak erabili dira.

d) Bezero motaren edo erreserba iturriaren araberako erreserba prozedurak jarraitu dira.

e) Turismoko ostatuen establezimenduetako erreserba eta prezioei dagokienez eska daitezkeen tarifa, lege alderdiak eta bermeak identifikatu dira.

f) Bezeroak sartu aurreko eta bitarteko operazioak modu antolatu eta sekuentziatu batez ezagutu dira.

g) Bezeroen egonaldian eta irteeran harrera eta atezaintza zerbitzuak eman eta kontrolatu dira.

h) Establezimenduko larrialdietako segurtasun eta prebentzio sistemen helburuak, elementuak eta erabilera deskribatu dira.

5. Ekitaldien merkaturatze edo salmenta departamentuko jarduerak gauzatzen ditu, kontroleko tresnak, bitartekoak eta tresneria baliatuz eta bidezko teknika eta prozedurak aplikatuz, betiere ezarritako arauen eta/edo jarraibideen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Establezimenduak eskaintzen dituen ekitaldiak merkaturatzeko prozesu bakoitzarekin lotzen den dokumentazioa eta jasotako argibideak interpretatu dira.

b) Prezioak diseinatzeko politikak eta ekitaldiak merkaturatzeko estrategiak behatu dira.

c) Departamentua kudeatzeko aplikazio informatikoak erabili dira.

d) Etorkizuneko ekitaldietako eskarien eskaintzak tramitatu dira eta horien jarraipena egin da.

e) Negoziatzeko prozedurak eta saltzeko teknikak aztertu dira.

f) Kontratatu beharreko ekitaldiaren aurrekontu orokorra eta horren xehapena prestatu da.

g) Kontratatutako ekitaldiaren garapena gainbegiratzeko eta kontrolatzeko lanetan parte hartu da.

h) Salmenta osteko eragiketak egin dira, baita bezeroaren gogobetetasunaren jarraipena ere.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0171 lanbide modulua: Turismo merkatuaren egitura (90 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0171-F01(NA)

Turismo industriaren gaurkotasuna

30

0171-F02(NA)

Gune turistikoaren ezaugarriak Eskaintza

30

0171-F03(NA)

Gaur egungo joerak turismo industrian

30

0172 lanbide modulua: Protokoloa eta harreman publikoak (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0172-F01(NA)

Protokoloa turismo industrian

40

0172-F02(NA)

Harreman publikoak eta komunikazioa turismo sektorean

40

0172-F03(NA)

Bezeroarekiko arretaren kalitatea

50

0173 lanbide modulua: Turismo arloko marketina (160 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0173-UF01(NA)

Helmuga turistikoen marketina

40

0173-UF02(NA)

Turismoko produktua merkaturatzea

40

0173-UF03(NA)

Turismo arloko marketin plana

40

0173-UF04(NA)

Kontsumitzaile turistiko berria

40

0175 lanbide modulua: Gelen departamentua kudeatzea (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0175-UF01(NA)

Gelen departamentuko baliabide materialak eta giza baliabideak antolatzea eta planifikatzea

60

0175-UF02(NA)

Mantentze-lanak eta segurtasuna

20

0175-UF03(NA)

Ostatu unitateak eta gune komunak doitzea

50

0176 lanbide modulua: Harrera eta erreserbak (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0176-UF01(NA)

Harrera departamentuaren kudeaketa operatiboa

60

0176-UF02(NA)

Negoziazioa, erreserba eta bezeroa iristea/sarrera

60

0176-UF03(NA)

Bezeroaren egonaldia, fakturazioa eta irteera.

70

0179 lanbide modulua: Ingelesa (200 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0179-UF01(NA)

Ingeles aurreratua I

130

0179-UF02(NA)

Ingeles aurreratua II

70

0180 lanbide modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza (200 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0180-UF01(NA)

Atzerriko bigarren hizkuntzaren hastapenak I

100

0180-UF02(NA)

Atzerriko bigarren hizkuntzaren hastapenak II

100

0174 lanbide modulua: Turismoko ostatuen zuzendaritza (160 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0174-UF01(NA)

Ostatuen alorreko kudeaketa

40

0174-UF02(NA)

Kalitate sistema turismoko ostatuetan

30

0174-UF03(NA)

Ingurumena kudeatzeko sistema turismoko ostatuetan

30

0174-F04(NA)

Landa ostatuen establezimenduen zuzendaritza

60

0177 lanbide modulua: Giza baliabideak ostatuetan (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0177-UF01(NA)

Ostatuaren mendeko langileak zehaztea eta planifikatzea

30

0177-UF02(NA)

Ostatuaren mendeko langileak integratzea

20

0177-UF03(NA)

Zuzendaritza eta lidergoa ostatuen kudeaketan

20

0178 lanbide modulua: Ekitaldiak merkaturatzea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0178-UF01(NA)

Ekitaldien merkatua

20

0178-UF02(NA)

Ekitaldiak antolatzea

30

0178-UF03(NA)

Ekitaldiak gainbegiratzea eta kontrolatzea

20

0181 lanbide modulua: Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0181-UF01(NA)

Turismoko ostatuen proiektuak planifikatzea

20

0181-UF02(NA)

Lehiakideak ezagutzea turismo merkatuan.

20

0181-UF03(NA)

Turismo proiektuak kudeatzea.

40

0181-F04(NA)

Turismoko ostatuen proiektuen bideragarritasuna ikertzea

30

0182 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0182-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0182-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0182-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0183 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0183-UF01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0183-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0183-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Turismo merkatuaren egitura.

Kodea: 0171.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Turismo industriaren gaurkotasuna.

Kodea: 0171-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Turismo sektorearen testuingurua.

-Turismoaren bilakaera. Nafarroako kasua.

-Turismo sektorearekin lotzen diren tokiko, eskualdeko, Estatuko eta nazioarteko erakunde publikoak eta pribatuak.

-Jarduera turistikoak biztanleria gune baten garapenean duen garrantzia.

-Nafarroako Foru Komunitateko jarduera turistikoaren azterketa sozioekonomikoa, eta gune turistikoen garapenean duen eragina.

-Teknologia berriak eta informazio eta sustapen turistikoa.

-Turismoko profesionala.

-Turismo tipologiak eta beren ezaugarriak. Nafarroako kasua.

-Turismo tipologia nagusien kokapen geografikoa.

-Turismo tipologien joerak. Tokikoak, eskualdekoak, Estatukoak eta nazioartekoak.

Prestakuntza unitatea: Gune turistikoaren ezaugarriak. Eskaintza.

Kodea: 0171-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eskaintza turistikoa. Azterketa. Nafarroako kasua.

-Bitartekaritza turistikoa. Banaketa bideak.

-Turismoko ostatu enpresak.

-Garraiobide turistikoak.

-Eskaintza osagarria.

-Gune turistikoa.

-Turismoak gune turistikoarentzat duen garrantzi ekonomikoa.

-Turismoak Nafarroarentzat eta eskualdeko gune turistikoentzat duen garrantzi ekonomikoa.

Prestakuntza unitatea: Gaur egungo joerak turismo industrian.

Kodea: 0171-UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eskari turistikoaren ezaugarriak. Eskari turistikoa Nafarroan.

-Eskari turistikoaren malgutasunean eragina duten kanpoko elementuak.

-Eskari turistikoaren motibazioak.

-Eskariaren urtarokotasuna. Urtarokotasuna iraultzeko ekintzak.

-Eskariaren gaur egungo joerak.

-Bezeroek eskariaren elementu dinamizatzaile gisa duten garrantzia baloratzea.

Lanbide modulua: Protokoloa eta harreman publikoak.

Kodea: 0172.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Protokoloa turismo industrian.

Kodea: 0172-UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Definizioa. Protokoloaren jatorria eta bilakaera.

-Ostalaritza enpresetan protokoloa menderatzearen garrantzia eta protokolozko ekitaldien proiekzioak.

-Protokoloaren oinarrizko arauak.

-Protokolo motak.

-Erakundeetako protokoloaren definizioa eta elementuak.

-Ekitaldi ofizialetako burutza motak.

-Gonbidatuak antolatzeko sistemak.

-Estatuko eta autonomia erkidegoetako protokoloaren eta lehentasun ofizialen arloko araudiarekiko interesa.

-Protokolozko ekitaldien proiekzioa.

-Gonbidapenen diseinua.

-Estatu bisitaldiak.

-Protokolozko ekitaldietan banderak antolatzea.

-Enpresetako protokolozko ekitaldien motak eta helburuak.

-Helburu den publikoa identifikatzea eta ekitaldia egokitzea.

-Enpresa bateko protokolo eta komunikaziorako eskuliburua.

-Enpresetako protokolozko ekitaldiak.

-Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Harreman publikoak eta komunikazioa turismo sektorean.

Kodea: 0172-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Harreman publikoak aplikatzea eta baloratzea turismoaren, enpresaren eta erakundeen esparruan.

-Harreman publikoen baliabideak.

-Irudi korporatiboa.

-Gorputz adierazpena. Irudi pertsonala. Gizarte trebetasunak.

-Irudi motak.

-Espainiako turismoaren irudia.

-Komunikazioaren prozesua.

-Hitzik gabeko komunikazioa.

-Hitzezko komunikazioa.

-Bezeroari ematen zaion arretaren aldagaiak.

-Bezeroari arreta emateko modalitateak.

-Bezeroari arreta egokia ematearen funtsezko puntuak, hura enpresarekin zein harreman fasetan dagoen kontuan harturik.

-Bezeroaren leialtasuna lortzea.

Prestakuntza unitatea: Bezeroarekiko arretaren kalitatea.

Kodea: 0172-UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Bezeroei zerbitzua emateko jarrera.

-Bezeroekiko, goragokoekiko, mendeko langileekiko eta lankideekiko errespetua izatea.

-Jokabide profesionala.

-Zuhurtasunaren balioa lan esparruaren barnean.

-Irudi korporatiboaren balioa.

-Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak.

-Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak.

-Kexa, erreklamazio eta iradokizunak jasotzeko elementuak.

-Kexa eta erreklamazioak kudeatzeko faseak.

-Turismo enpresetako establezimenduetan bezeroen erreklamazioen arloan indarra duen legezko araudia.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

Lanbide modulua: Turismo arloko marketina.

Kodea: 0173.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Helmuga turistikoen marketina.

Kodea: 0173-UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Turismo arloko marketina.

-Ostalaritzaren eta turismoaren sektorearekin duen lotura.

-Turismoko zerbitzu eta produktuen ezaugarriak.

-Marketinaren funtzioaren bilakaera: kontsumitzaileari begirako orientazioa.

-Marketinaren norabidearen ikuspegiak.

-Marketinaren etorkizuna.

-Segmentazioa: kontzeptua eta erabilera.

-Segmentazioa eraginkorra izateko betebeharrak.

-Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio aldaerak.

-Segmentazioa turismo enpresen merkataritza estrategiaren diseinuan aplikatzea.

-Merkatua estaltzeko estrategia motak.

-Merkatuan duen kokalekua: kontzeptuak. Estrategiak. Metodoak.

-Merkataritza tresnak eta segmentuen bateragarritasuna.

Prestakuntza unitatea: Turismoko produktua merkaturatzea.

Kodea: 0173-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Aplikazioa eta estrategiak.

-Produktu-zerbitzua. Mailak eta elementuak.

-Zerbitzugintza.

-Produktuaren bizi-zikloa eta helmuga turistikoak.

-Turismoko produktu berriak garatu eta merkaturatzea.

-Marka-politikak turismo sektorean.

-Prezio-politikak turismo sektorean.

-Prezioak finkatzeko metodoak.

-Sustapen turistikoa sustapeneko mixean: publizitatea, harreman publikoak, salmenten sustapenak/merchandising-a, turismo azokak, Work-Shopak, Fam-Trip-ak eta beste batzuk.

-Erakusleihoak atontzea, marketina salmenta gunean.

-Marketina Interneten.

-Datu-baseak.

-Marketineko datu-base baten garapenaren helburu orokorrak.

-Zuzeneko marketina.

-Marketin zuzenaren politiken euskarri eta garapenerako materialak.

-Marketin zuzena eta horren garapena.

Prestakuntza unitatea: Turismo arloko marketin plana.

Kodea: 0173-UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Marketin plana. Osagaiak eta xedea.

-Inguruneko faktoreen azterketa eta aurreikuspenak.

-Segmentazioa eta publiko objektiboa.

-Ekintza planak: estrategiak eta taktikak.

-Salmenten helburuak eta kuotak.

-Estrategiak bultzatzeko eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren baliabideak.

-Marketinaren jarraipena eta kontrola.

-Planaren aurkezpena eta sustapena.

-Planaren ingurumen auditoretza.

Prestakuntza unitatea: Kontsumitzaile turistiko berria.

Kodea: 0173 -UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Erabakitze prozesuaren faseak.

-Erosketa ondoko fasea eta bezeroa leial bihurtzea.

-Kontsumitzaile berriak turismo sektorean.

-Ongizatea eta bizi kalitatea kontsumoan.

-Bezeroaren gogobetetasuna eta kalitatea kontrolatzeko tresnak. Turismo sektoreko enpresetan ezartzea.

-Oinarrizko sistemen eta kontzeptuen deskribapena eta azterketa.

-Kontsumerismoa.

-Deskribapena, kontzeptua eta ezaugarriak.

-Bilakaera Espainian.

-Enpresaren erreakzioa eta erantzuna.

-Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea eta bere eskubideak arautzen dituen araudia:

Legedi orokorra eta berariazkoa.

-Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrak.

-Erreklamazioak.

Lanbide modulua: Gelen departamentua kudeatzea.

Kodea: 0175.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Gelen departamentuko baliabide materialak eta giza baliabideak antolatzea eta planifikatzea.

Kodea: 0175-UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Gelen, toki publikoen, garbitegiaren eta arropa zuriaren guneetako espazio fisikoak antolatzea.

-Ekipoak, makinak eta altzariak plantan kokatzea eta banatzea.

-Ekoizpen jarduera neurtzeko metodoak.

-Gelen departamentuko laneko planak.

-Giza baliabideak eta materialak.

-Denborak zehaztea eta kalkulatzea.

-Lanak antolatzea eta banatzea.

-Hornikuntza beharrak identifikatzeko metodoak.

-Erosketa prozesuak.

-Hornikuntza sistema eta prozesuak.

-Inbentarioak egitea.

-Biltegian ordenak duen garrantzia.

-Biltegian ingurumen kudeaketaren arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Mantentze-lanak eta segurtasuna.

Kodea: 0175-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Gelen, gune publikoen, garbitegiaren eta arropa zuriaren departamentuko eskumenak, instalazioen, ekipoen eta altzarien mantentze-lanen alorrean.

-Mantentze motak: Prebentiboa, zuzentzailea eta mistoa.

-Dokumentazioa prestatzea eta betetzea.

-Instalazioen zaintze mailaren kontrola.

-Laneko segurtasun eta higiene arauak.

Prestakuntza unitatea: Ostatu unitateak eta gune komunak doitzea.

Kodea: 0175-UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Oinarrizko ekipo eta materialen aplikazioa.

-Departamentuko lokalak, instalazioak, altzariak eta ekipoak garbitzeko programak.

-Garbiketa produktuak aztertzea eta ebaluatzea. Errendimenduak.

-Erabiltzeko baldintzak. Arriskuak.

-Arauak, teknikak eta segurtasun metodoak, higienea, garbitasuna eta mantentze-lanak aplikatzea gelen, gune publikoen, garbitegiaren eta arropa zuriaren departamentuko lokalak, instalazioak, altzariak ekipoak eta materialak erabiltzeko orduan.

-Garbitegiaren eta arropa zuriaren azpidepartamentuen antolamendua eta funtzionamendua.

-Garbitze, lisatze eta joste prozesuak koordinatzea.

-Garbitegia administratzea.

-Gelen, garbitegien eta arropa zuriaren prozesuetan txukuntasuna eta ordena.

-Gelen eta gune publikoen altzarien estilo eta joera arkitektonikoak identifikatzea.

-Dekorazio motak eta baliabideak. Anbientazio musikala.

-Argiztapen sistemak.

-Estaldurak, alfonbrak eta errezelak: sailkapena, ostatu motaren, kategoriaren eta formularen arabera.

-Dekorazio teknikak. Lore eta fruta dekorazioa.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako dekorazio eta girotze teknikak baloratzea.

-Turismoko ostatuen enpresetako joera, estilo eta diseinu berriak baloratzea.

Lanbide modulua: Harrera eta erreserbak.

Kodea: 0176.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Harrera departamentuaren kudeaketa operatiboa.

Kodea: 0176-UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Harrera departamentuaren antolaketa.

-Negoziazio teknikak aplikatzea giza baliabideak eta baliabide material eta ekonomikoak antolatzeko eta kudeatzeko orduan.

-Harrera buruak turismoko ostatuen establezimenduko gainerako departamentu buruekin eta zuendaritzarekin dituen harremanak deskribatzea.

-Bilkuren dinamizazioa harrera jarduerak antolatzeko eta kontrolatzeko orduan.

-Langileen kontrola.

-Harrera departamentua kontrolatzeko, antolatzeko eta berritzeko orduan ingurura egokitzea.

-Segurtasun zerbitzua.

-Arriskuei aurrea hartzeko prozedura eta tresnak identifikatzea eta deskribatzea.

-Larrialdi kasuetarako prozedurak.

-Aseguruak. Estaltzen dituzten arriskuak.

-Segurtasun eta prebentzio alorrean turismoko ostatuen establezimenduetan indarrean den lege araudia.

Prestakuntza unitatea: Negoziazioa, erreserba eta bezeroa iristea/sarrera.

Kodea: 0176-UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Erreserba azpidepartamentuaren helburuak, funtzioak eta lanak.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako eskaintza.

-Ostatuko kontratuak. Negoziazioa.

-Tarifen diseinua, erreserba iturrien, bezeroen, okupazio mailaren arabera.

-Erreserbak hartzeko prozedura. Banaka, taldeka.

-Baliogabetzea, aldatzea eta zigorrak.

-Okupazioaren kontrola. Overbooking-a. Gainokupazioa.

-Erreserba zerrendak.

-Erreserben dokumentazioa. Departamentuarteko kudeaketa eta informazioa.

-Prezioen, bermeen eta erreserben gaineko lege araudia.

-Overbooking-a.

-Okupazioaren kudeaketaren balorazio zuzena.

-Gainokupazioa.

-Non-show-ak.

-Funtzionaltasun irizpideak ostatu unitateak esleitzeko orduan.

-Bezeroak erreserbarekin edo erreserbarik gabe hartzeko prozedurak.

-Bezeroen erregistroa.

-Bezeroarendako informazio motak.

-Legezko arautegi berariazkoa.

Prestakuntza unitatea: Bezeroaren egonaldia, fakturazioa eta irteera.

Kodea: 0176-UF03 (NA).

Iraupena: 70 ordu.

-Planning-a. Rack-a. Slip-a.

-Kontrataturiko zerbitzuen aldaketa.

-Harrera eta atezaintzako prozedura eta zerbitzuak.

-Kontsumoen erregistroa eta balorazioa.

-Enpatia bezeroaren egonaldian barrena zerbitzuak emateari dagokionez.

-Bezeroak atera direlako ukituak izan diren departamentuei informazioa.

-Fakturazio kontuak. Karguak. Ordainketak. Mistoak.

-Kobratzeko sistemak.

-Kreditu-politikak.

-Ordainketei eta kobrantzei buruzko lege araudi orokorra, eta bereziki, turismo sektorekoa, aplikatzea.

-Kobratze operazioetan ardura.

-Bezeroaren egonaldi-ondoko prozesuak eta garrantzia baloratzea, ikuspegi komertzialetik eta bezeroaren leialtasuna erdiesteko ikuspegitik.

Lanbide modulua: Ingelesa.

Kodea: 0179.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua I.

Kodea: 0179-UF01 (NA).

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179.a) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio.

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua II.

Kodea: 179-UF02 (NA).

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179.b) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio. Prestakuntza unitate honetan ahozko elkarreraginaren trebetasunak eta idatzizko adierazpena azpimarratuko dira bereziki.

Lanbide modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza.

Kodea: 0180.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Atzerriko bigarren hizkuntzaren hastapenak I.

Kodea: 0180-UF01 (NA).

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Atzerriko bigarren hizkuntza” izeneko 0180.a) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio.

Prestakuntza unitatea: Atzerriko bigarren hizkuntzaren hastapenak II.

Kodea: 0180-UF02 (NA).

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Atzerriko bigarren hizkuntza” izeneko 0180.b) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio. Prestakuntza unitate honetan ahozko elkarreraginaren trebetasunak eta idatzizko adierazpena azpimarratuko dira bereziki.

Lanbide modulua: Turismoko ostatuen zuzendaritza.

Kodea: 0174.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ostatuen alorreko kudeaketa.

Kodea: 0174-UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Turismoko ostatuen establezimenduetako estatu edo autonomia mailako araudia.

-Plangintza prozesua.

-Antolamendu printzipioak, sistemak eta motak.

-Departamentalizazioa.

-Antolamendu egiturak.

-Lanpostuen deskribapena.

-Ondarearen sailkapena.

-Finantzen azterketa.

-Enpresaren egitura finantzarioa.

-Inbertsio prozesua.

-Inbertsioak baloratzea eta hautatzea.

-Enpresa finantzazioaren iturriak. Bertakoak (autofinantzazioa eta amortizazioa) eta kanpokoak.

-Iturri finantzarioen kostuen kalkulua.

-Erantzukizuna erabakiak hartzerakoan.

-Sarreren eta gastuen egituraren azterketa.

-Aurrekontuak aurkezteko sistema estandarizatuak.

-Aurrekontuen kontrola.

Prestakuntza unitatea: Kalitate sistema turismoko ostatuetan.

Kodea: 0174-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Turismo sektoreko kalitatearen printzipio arautzaileak.

-Prozesuen araberako kudeaketa.

-kalitatea kudeatzeko tresnak erabiltzea: Kalitatea kudeatzeko zikloa. Autoebaluazioa, hobekuntzaren plangintza, adierazleen sistemak, inkesta-sistemak, kexen eta iradokizunen sistemak.

Prestakuntza unitatea: Ingurumena kudeatzeko sistema turismoko ostatuetan.

Kodea: 0174-UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ingurumena kudeatzeko sistema ezarri aurreko azterketa.

-Dokumentazioa betetzea.

-Larrialdietarako planak.

-Jarraipena eta ebaluazioa.

-Desadostasunak kudeatzea.

-Ikuskapen sistema: barnekoak eta kanpokoak.

-Turismoko ostatuen establezimenduetan ingurumen kudeaketa zuzenaren beharraz kontzientzia hartzea.

Prestakuntza unitatea: Landa ostatuen establezimenduen zuzendaritza.

Kodea: 0174-UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Landa ostatuen establezimenduen zuzendaritza.

-Landa establezimenduen ingurumen kudeaketa.

-Zerbitzua landa establezimenduetan.

-Landa establezimenduetan jarduerak planifikatzea eta antolatzea.

Lanbide modulua: Giza baliabideak ostatuetan.

Kodea: 0177.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ostatuaren mendeko langileak zehaztea eta planifikatzea.

Kodea: 0177-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lanpostuak definitzeko metodoak ostalaritza eta turismo arloko enpresetan.

-Langileak hautatzea.

-Mendeko langileen erantzukizun eremuak, eginkizunak eta lanak ezartzea.

-Plantillak planifikatzeko eta aurrez ikusteko tresnen erabilera eraginkorra.

-Departamentuetako arduradunen iritziak errespetatzea eta baloratzea.

-Lan araudia.

-Zuzendaritza teknikak identifikatzea.

-Langileak kudeatzeko tresnak.

-Komunikazio teknikak.

-Mendeko langileen ideia, iritzi eta iradokizunen ekarpenean parte-hartzea sustatzea.

-Zereginak eta laneko planak esleitzea.

-Motibazioa. Ekoizpenerako pizgarrien politikak diseinatzea.

Prestakuntza unitatea: Ostatuaren mendeko langileak integratzea.

Kodea: 0177-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Definizioak eta helburuak giza baliabideen antolamenduan.

-Sartu berri diren langileen harrerarako eskuliburuak, alorka edo departamentuka.

-Egokitzapen programak diseinatzea.

-Prestakuntza programak.

-Langileen integraziora egokitutako komunikazio eta motibazio teknikak.

Prestakuntza unitatea: Zuzendaritza eta lidergoa ostatuen kudeaketan.

Kodea: 0177 -UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eginkizunik esanguratsuenak, departamentuka.

-Mendeko langileen artean definitzea eta esleitzea.

-Ordutegien eta egun libreen koadranteak prestatzea.

-Oporren egutegia planifikatzea.

-Une jakin bateko lan gatazkak ebaztea.

Lanbide modulua: Ekitaldiak merkaturatzea.

Kodea: 0178.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekitaldien merkatua.

Kodea: 0178-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ekitaldi bakoitza osatzen duten zerbitzuak definitzea.

-Ekitaldi bakoitzerako prezioak diseinatzea.

-Eskaintza banatzea.

-Programaturiko ekitaldi komertzialen ebaluazioa.

-Kanpo zerbitzuen bezero eta hornitzaileen datu baseak erabiltzea.

-Sormena merkaturatzea diseinatzerakoan.

-Joera berriak ekitaldietan.

Prestakuntza unitatea: Ekitaldiak antolatzea.

Kodea: 0178-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Helburuen araberako kontrola kudeatzea.

-Prozesuen araberako kudeaketa.

-Lan taldeak.

-Eskainitako produktu bakoitzaren salmenta maila optimoak kalkulatzea.

-Hornitzaileen aukeraketa.

-Banakako lana talde lanean integratzea.

-Ekitaldiak planifikatzea.

-Ekitaldien antolatze modalitateak.

-Negoziazio teknika eta prozedurak.

-Kanpo zerbitzuak kontratatzea.

-Ekitaldiko aurrekontu orokorra eta zerbitzuz zerbitzukakoa.

-Dokumentuen kudeaketa.

-Egindako lanean txukuntasuna eta sistematika.

-Muntaketa sistemak, antolatuko duen ekitaldiaren arabera.

Prestakuntza unitatea: Ekitaldiak gainbegiratzea eta kontrolatzea.

Kodea: 0178-UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zerbitzuak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko metodoak.

-Merchandising-a.

-Zerbitzu estrak baimentzeko eta baieztatzeko metodoak diseinatzea.

-Antolaturiko ekitaldietan sartzeko kontrol sistemak.

-Ebaluazioko galde-sortak diseinatzea.

-Operatutako ekitaldia ixtea.

-Gogobetetze galdesortek emandako informazioa tabulatzea eta prozesatzea.

-Dokumentazio kontablea.

-Salmenta ondoko erantzuna.

Lanbide modulua: Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua.

Kodea: 0181.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Turismoko ostatuen proiektuak planifikatzea.

Kodea: 0181-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa ideiaren garapena. Ideia berritzaileak. Bide berriak, Internet.

-Turismoko ostatuen proiektu baterako ideiak bilatzea.

-Enpresa plana: kontzeptua eta eginkizunak.

-Enpresa plan baten oinarrizko egitura.

Prestakuntza unitatea: Lehiakideak ezagutzea turismo merkatuan.

Kodea: 0181-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ingurunearen, sektorearen eta enpresaren lehiakortasunaren azterketa eta analisia. AMIA azterketa.

-Enpresaren jardueran eragina duten kanpoko faktoreak.

-Merkatu azterketa. Merkatu azterketen beharrak eta erabilgarritasuna.

-Merkatu azterketa. Informazio iturriak. Kontzeptua eta motak. Lehen mailako iturrietako datuak lortzea, metodo nagusiak: inkesta. Panelak. Behaketa. Esperimentazioa. Bigarren mailako iturrietako datuak lortzea.

-Merkatu azterketa baten etapak. Kontsumitzailearen portaera eta merkatuen segmentazioa. Inkesten bidez informazioa lortzea. Enpresa proiekturako estatistikoak.

Prestakuntza unitatea: Turismo proiektuak kudeatzea.

Kodea: 0181-UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Marketin plana: produktua edo zerbitzua, produkzioa eta hornidurak.

-Marketin plana: merkatuaren definizioa eta komunikazioa. Prozesuak eta estrategiak komunikazioan. Publizitate plana. Publizitate motak. Publizitate estrategiak. Salmentak sustatzeko plana. Harreman publikoen plana.

-Marketin plana: banaketa definitzea, prezioak zehaztea, salmentak antolatzea.

-Enpresaren antolaketa funtzionala. Giza baliabideak. Enpresa antolaketa. Erabakiak hartzea. Organigramak. Enpresako langileria departamentua. Hautapen politika. Langileen kontratazioa. Kontratu mota aukeratzea. Ondorengo tramiteak. Autoenplegua. Langileen kudeaketa ekonomikoa. Kostu sozialak.

Prestakuntza unitatea: Turismoko ostatuen proiektuen bideragarritasuna ikertzea.

Kodea: 0181-UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Inbertsioa eta finantzaketa. Proiektuaren bideragarritasun plana.

-Enpresa proiektuen inbertsio beharrak. Diruzaintzako aurrekontua prestatzea.

-Proiektuen finantziazioa. Finantziazio berekia. Kanpoko finantziazioa. Finantziazioaren kostuak.

-Ebaluaziorako magnitudeen zenbatespena eta kalkulua. Behin-behineko emaitzen kontuak. Irabazien zenbatespena. Cash flow-aren kalkulua.

-Inbertsioak ebaluatzeko metodoak. Gaur egungo balio netoa. Bideragarritasunaren barne-tasa. Berreskuratze aldia (payback). Errentagarritasun indizea. Behin-behineko balantze-egoera eta ratio ekonomiko finantzarioak.

-Eragiketen plangintza, dokumentazioa eta proiektuaren aurkezpena.

-Plangintza enpresan.

-Enpresa bat legez eratzeko oinarrizko tramiteak. Formalizazioa. Enpresa jarduera abian jartzea eta dokumentazioa.

-Proiektuak aurkeztea eta komunikatzea. Komunikazioa aplikatzea enpresa proiektuen azalpen eta aurkezpenean.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0182.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0182-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Antzemandako arrisku egoeren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

-ETE baten larrialdietarako plana egitea.

-Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0182-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Lansarien ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lan-antolamenduaren ingurune berriak: azpikontratazioa, telelana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak ezartzea: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0182-UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitaea eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasun agiria.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko hautabide gisa.

-Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

-Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0183.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0183-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barneko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sortzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak turismoko ostatuen kudeaketako enpresen jardueran.

-Ekintzaileen faktore nagusiak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduera, turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE bateko enpresari eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negozioaren ideia turismoko ostatuen kudeaketako enpresa baten esparruan.

-“Enpresaburu” kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Sormenaren, komunikazioaren eta buruzagitzaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena bultzatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-“Motibazio” kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0183-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE baten inguru orokorra eta berariazkoa aztertzea.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Turismoko ostatuen kudeaketaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0183-UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

-Turismoko ostatuen kudeaketako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Turismoko Ostatuen Kudeaketako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGE ORGANIKOAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

TURISMOKO OSTATUEN KUDEAKETA HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 HLO)

Bezeroei harrera egin eta arreta ematea.

0176. Harrera eta erreserbak.

0177. Giza baliabideak ostatuetan.

0172. Protokoloa eta harreman publikoak.

Gelak gobernatzea.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

Ostatua antolatzea eta kontrolatzea.

0174. Turismoko ostatuen zuzendaritza.

Turismoko produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

0173. Turismo arloko marketina.

0171. Turismo merkatuaren egitura.

Atzerriko lehen hizkuntza.

0179. Ingelesa.

Atzerriko bigarren hizkuntza.

0180. Atzerriko bigarren hizkuntza.

Laneko prestakuntza eta orientabidea.

0182. Lanerako prestakuntza eta orientazioak.

Lantokietako prestakuntza.

0184. Lantokiko prestakuntza.

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A)      Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0263-3: Merkataritzako ekintzak eta erreserbak egin eta haien garapena kontrolatzea.

0173. Turismo arloko marketina.

UC0264-3: Harrerari dagozkion lanak betetzea.

0176. Harrera eta erreserbak.

0172. Protokoloa eta harreman publikoak.

UC0265-3: Ostatuen arloko departamentuak kudeatzea.

0176 Harrera eta erreserbak.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

UC1067-3: Gelen departamentuko prozesuak zehaztu eta antolatzea eta bezeroari arreta ematea.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

0172. Protokoloa eta harreman publikoak.

UC1068-3: Gelen departamentuko prozesuak gainbegiratzea.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

UC1057-2: Turismo jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

0179. Ingelesa. (*)

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0176. Harrera eta erreserbak.

0173. Turismo arloko marketina.

0171. Turismo merkatuaren egitura.

UC0263-3: Merkataritzako ekintzak eta erreserbak egin eta haien garapena kontrolatzea.

0176. Harrera eta erreserbak.

0172. Protokoloa eta harreman publikoak.

UC0264-3: Harrerari dagozkion lanak betetzea.

0176. Harrera eta erreserbak.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

0177. Giza baliabideak ostatuetan.

UC0265-3: Ostatuen arloko departamentuak kudeatzea.

0174. Turismoko ostatuen zuzendaritza.

UC1042-2: Landa ostatuetako zerbitzuak kudeatu eta merkaturatzea.

0172. Protokoloa eta harreman publikoak.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

UC1067-3: Gelen departamentuko prozesuak zehaztu eta antolatzea eta bezeroari arreta ematea.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

UC1068-3: Gelen departamentuko prozesuak gainbegiratzea

0179. Ingelesa.

UC1057-2: Turismo jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Irakasteko eskumena.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0171. Turismo merkatuaren egitura.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0172. Protokoloa eta harreman publikoak.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0176. Harrera eta erreserbak.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0178. Ekitaldiak merkaturatzea.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0174. Turismoko ostatuen zuzendaritza.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0177. Giza baliabideak ostatuetan.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0173. Turismo arloko marketina.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0182. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0183. Enpresa eta ekimena.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0181. Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua.

Ostalaritza eta Turismoa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0179. Ingelesa.

Ingelesa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0180. Atzerriko bigarren hizkuntza.

Atzerriko hizkuntza.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK.

ESPEZIALITATEAK.

TITULAZIOAK.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Enpresa eta ekimena.

-Enpresa Zientzietan diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Ostalaritza eta Turismoa.

-Turismoko diplomaduna.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0171. Turismo merkatuaren egitura.

0172. Protokoloa, harreman publikoak eta bezeroari arreta.

0173. Turismo arloko marketina.

0174. Turismoko ostatuen zuzendaritza.

0175. Gelen departamentua kudeatzea.

0176. Harrera eta erreserbak.

0177. Giza baliabideak ostatuetan.

0178. Ekitaldiak merkaturatzea.

0179. Ingelesa turismoko sektorean.

0180. Atzerriko bigarren hizkuntza turismoko sektorean.

0181. Turismoko ostatua kudeatzeko proiektua.

0182. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0183. Enpresa eta ekimena.

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua.

Erabilera anitzeko gela.

Garbitegiko-arropa zuriko lantegia.

Harrera ikasgela.

Ostatu ikasgela.

Iragarkiaren kodea: F1311099

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web