(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

19/2014 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 21EKOA, LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA, 2014. URTEAN NAFARROAN IZANEN DEN ARRANTZARAKO BERARIAZKO ARAUDIA ONESTEN DUENA, ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEEN POPULAZIOAK KONTROLATZEKO ZENBAIT NEURRI BARNE HARTUTA

BON N.º 26 - 07/02/2014



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

  1. ATALA. ESPEZIEAK

  2. ATALA. IBAIAK ETA IBAIBIDEAK

  3. ATALA. DEBEKUAK

  4. ATALA. ARRANTZARAKO BALDINTZA OROKORRAK


  II. KAPITULUA. ESPEZIE BAKOITZERAKO XEDAPEN BEREZIAK


  III. KAPITULUA. ARRANTZA BARRUTIEI APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA


  IV. KAPITULUA. HARRAPATU ETA ASKATZEKO ARRANTZARAKO TARTEAK, ETA ARAUBIDE BEREZIKO BESTE TARTE BATZUK


  I. ERANSKINA. UGALKETARAKO TARTEAK


  II. ERANSKINA. ALDI BATERAKO DEBEKU TARTEAK


Atariko

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko arrantza-baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, iraunkortasun irizpideen arabera.

Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beste alde batetik, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Errege Dekretu horrek, bigarren xedapen iragankorraren bidez, aukera ematen du abenduaren 13ko 42/2007 Legeak indarra hartu aurretik sartu ziren espezie katalogatuak kudeatzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazten saiatzeko arrantzaren bidez, data horren aurreko hedadura-mugetatik kanpora heda ez daitezen.

Horregatik, foru agindu honetan xedatzen da, Nafarroan indarra duen legediaren babesean harrapatzen ahal diren espezieez gainera, bestelako arrain-espezieen arrantza bideratuko dela abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretu horren helburuak betetzera.

Bi helburu horiek -hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea- bide ematen dute Nafarroako arrantza-baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzeko, 2014ko arrantza-denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea.

Honako foru agindu honen helburua da 2014. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzea, bi alde hauetatik begiratuta: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta, gainera, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea, espezie horiek harrapatuz eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerraraziz.

1. ATALA. ESPEZIEAK

2. artikulua . Arrantzatzen ahal diren espezieak.

Nafarroan, 2014ko denboraldian, honako arrain-espezie hauen arrantza baimentzean da:

- Autoktonoak edo bertakoak.

? Kolaka (Alosa alosa).

? Aingira (Anguilla anguilla).

? Izokina (Salmo salar).

? Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

? Barboa (Luciobarbus graellsii eta Barbus haasi).

? Loina (Chondrostoma miegii).

? Tenka (Tinca tinca).

? Txipa (Phoxinus bigerri).

? Zarboa (Gobio lozanoi).

? Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

? Platuxa latza (Platichthys flesus).

- Aloktonoak:

? Karpa (Cyprinus carpio).

? Urre-arraina (Carassius auratus).

? Amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss).

3. artikulua . Espezie exotiko inbaditzaileen arrantza.

Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako Katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, honako espezie exotiko inbaditzaile hauen arrantza baimentzen da, foru agindu honen 33., 34. eta 37 artikuluetan adierazitako baldintzetan eta eremuetan, espezie horiek kontrolatzeko eta desagerrarazten laguntzeko, edo, behinik behin, haien hedadura mugatzeko.

- Arrainak:

? Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa (Micropterus salmoides).

? Lutxo arrunta (Esox lucius).

? Alburnoa (Alburnus alburnus).

? Silurua (Silurus glanis).

? Katu-arraina (Ameiurus melas).

- Ornogabeak:

? Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

? Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

Ez da baimenik ematen ondoren aipatzen diren espezie exotiko inbaditzaileak arrantzatzeko, ez eta foru agindu honetan baimenduta ez dagoen beste edozein espezie exotiko ere. Uretatik nola edo hala harrapatu, atxiki edo ateratako espezie horretako arrainak ezin dira natur ingurunera itzuli, eta harrapatu bezain pronto hil beharko dira, bereziki debekatua baitago haiekin trafikatzea eta salerosketan ibiltzea.

? Ganbusia (Gambusia holbrooki).

? Eguzki-perka edo eguzki-arraina (Lepomis gibbosus).

? Lutxoperka (Sander lucioperca).

? Eskardinio begigorria (Scardinius erythrophthalmus).

2. ATALA. IBAIAK ETA IBAIBIDEAK

4. artikulua . Uren zonifikazioa, arrantzaren ondorioetarako.

Araudi honen ondorietarako, Nafarroako ibai eta ur masa guztiak ondoren aipatzen diren bi eremuotako batean sartzen dira:

a) Salmonidoen eremua:

Eremu honen barrenean, bi mota bereizten dira:

- Salmonidoen goiko eremua. Kudeaketaren ondorioetarako, ibilgu nagusiak eta bigarren mailako ibilguak bereizten dira.

- Salmonidoen eremu mistoa:

Eremu bakoitzari dagozkion ibilguen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzaile indardunean ezarrita dago.

Izokin-tartea: Bidasoa ibaiaren ibilgu nagusia izokin-tartetzat hartzen da, Berako Fundizioen presatik Nafarroak Endarlatsan duen mugaraino.

b) Ziprinidoen eremua:

Ziprinidoen eremua salmonidoen eremuan sartuta ez dauden Nafarroako gainerako ibaibideek eta ur masek osatzen dute.

5. artikulua . Idoi eta urtegietako urak.

Ur horietan egiten den arrantza tokian tokiko arrantza eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremutzat jotzen baita.

Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, bildutako uren inguruko perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.

6. artikulua . Arrantzaren kudeaketari begira eskubide pribatuak dituzten urak.

- Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

- Lorko aintziran, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

3. ATALA. DEBEKUAK

7. artikulua . Espezieak sartzea.

Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenik ematen ez badu.

8. artikulua . Arrantzatzeko debekua duten tarteak.

Arrantzatzeko debekua duten tarte mota hauetan ezin da inolako espezierik harrapatu:

a) Arrantzatzeko debekua duten eremuak, haietan ugalketa errazteko. Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzaile indardunaren arabera, arrantzatzeko debeku iraunkorra duten eremuak dira. Haien kokapena foru agindu honen I. eransklnean zehazten da.

b) Arrantzatzeko aldi baterako debekua duten eremuak. Unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Haien kokapena foru agindu honen II. eranskinean zehazten da.

9. artikulua . Arrabatzeko tokien eta arrainkumeak sortzeko eremuen babesa.

Salmonidoen eremuan, debeku da maiatzaren 1a baino lehen arrantzatzea belaunetik beherako sakonera duten ibilguen barrenean. Kasu beretan, ibilguak zeharka gurutzatu edo igaro beharko dira, eta uretan gora eta behera ibiltzea saihestuko da.

10. artikulua . Presetatik hurbil arrantzatzea.

a) Izokin-tartean, gutxienez 50 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren edo arrainentzako eskalen edo pasaguneen sarreraren edo irteeraren artean.

b) Salmonidoen ibaietan, izokinetarako sailkatuta ez daudenetan, eta ziprinidoen ibaietan, gutxienez 10 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta arrainentzako eskalen eta pasaguneen sarreraren edo irteeraren artean. Arrainentzako pasagunerik ez duten presetan, gutxienez 50 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren artean.

11. artikulua . Beita, tresna eta prozedura debekatuak.

Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

a) Mota guztietako sareak, eta selektiboak ez diren gainerako aparailu guztiak.

b) Arrantza errazteko asmoz, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko substantziak.

d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiruhortzak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza-tresnak.

e) Esku-arrantza eta urpekoa.

f) Atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik, hori ziprinidoen eremuan erabil baitaiteke atxamarta batekin baino gehiagorekin, bestetan ez.

g) Ninfa edo eulia “harrarekin” edo “puruarekin” erabiltzea.

h) Arrain naturalak beitarako erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan. Dena dela, beitarako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiko salmonidoen eremu mistoan, bertako iktiofaunako espezie batekoak badira.

i) Debekatuta dago abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuaren eranskinean sartutako espezie exotiko inbaditzaileetatik edozein erabiltzea beita gisa, osorik edo zatika, hilik edo bizirik.

j) Salmonidoen eremuan, debekatuta dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak eta “haragiaren harra” edo “asticot” izenekoa erabiltzea, eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.

k) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, beita gisa amuan sartuta ez dauden boilieen erabilera barne. Entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baizik ez zaie baimenik emanen ziprinidoen eremuko tarteetan ibaia beitaz ereiteko, betiere arrantzale federatuak badira eta Nafarroako Arrantza Federazioaren eta bertan federatutako kluben urteko kirol egutegiaren barreneko lehiaketetan bada.

12. artikulua . Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

Nafarroan arrantzarako debekualdiak dirauen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez arrantzatua dela frogatzen duen dokumentazioa ez baldin badute aldean.

Debekatuta dago izokina, ibai amuarraina eta itsas amuarraina merkaturatzea, denboraldian harrapatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.

Zilegi da foru agindu honen arabera arrantzatzen ahal diren espezie exotiko inbaditzaileen aleak eduki eta garraiatzea, betiere arrainak hilik badaude eta desagerrarazteko toki egoki batean uzteko asmoz edo autokontsumorako harrapatzen badira.

Urteko kirol egutegiaren barreneko lehiaketa ofizialak egiten direnean, espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko neurriak kirol probaren bukaeran aplikatuko dira.

4. ATALA. ARRANTZARAKO BALDINTZA OROKORRAK

13. artikulua . Lizentziak eta baimenak.

a) Foru agindu honen 2. eta 3. artikuluetan baimendutako espezieak harrapatzeko, Nafarroako arrantzako baimena eduki behar da.

b) Arrantzako baimena izateaz gainera, salmonidoen goiko eremuan (izokin-tartea salbu) baimendutako edozein espezie harrapatzeko, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emana.

14. artikulua . Ibaien mugaldeko tarteetan arrantzatzea.

Frantziarekin edo beste autonomia erkidegoren batekin muga egiten duten ibai tarteetan, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak bete beharko ditu, betiere arrantza Nafarroatik egiten bada.

15. artikulua . Arrantzarako egunak.

Arrantzarako egunak ezagutzeko, espezie bakoitzerako arrantza-denboraldia hasi eta bukatzeko egunak aintzat hartuko dira.

16. artikulua . Arrantzarako orduak.

Nafarroan arrantzarako ordutegia, karramarroarena alde batera utzita, ondoko hau izanen da, hilabetez hilabete:

-Martxoan eta apirilean: 07:00etatik 21:00ak arte.

-Maiatzean, ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:30 arte; izokin-tartean arrantzatzeko, berriz, 7:00etatik 21:30 arte.

-Abuztuan: 07:00etatik 22:00ak arte.

-Irailean eta urrian: 07:00etatik 20:00ak arte.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke arrantzan, eguzkia sartu eta ordubete pasatu arte (betiere, ordu ofizialaren arabera, 06:00etatik 14:00ak bitarte), salbu eta Carp Fishing modalitateko lehiaketa ofizialetan, lehiaketa horrek bere ordutegia izanen baitu.

17. artikulua . Hil beharreko arrainak.

Ondotik aipatzen diren espezieetatik arrantzatzen diren aleak arrantzatu eta bertan hil behar dira:

- Arrainak:

? Amuarrain ostadarra.

? Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa.

? Lutxoa.

? Urre-arraina.

? Alburnoa.

? Siluroa.

? Arrain katua.

- Ornogabeak:

? Paduretako karramarroa.

? Karramarro seinaleduna.

Kirol arrantzako lehiaketa ofizialetan, atal honetan ezarritakoa kirol probaren bukaeran aplikatuko da.

18. artikulua . Aprobetxatzen ahal diren espezieen neurriak eta neurtzeko modua.

Legezko ondorioetarako, buruaren aitzineko muturretik isats-hegats edo buztan irekiaren gibelaldearen erdiko punturainoko luzera izanen da arrainen neurria.

Debekatuta dago espezie bakoitzerako ezarritako gehieneko eta gutxieneko neurrietara iristen ez diren arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.

19. artikulua . Arrantzako kirol lehiaketak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen edo babesten dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena ematen ahalko du. Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskaerak martxoaren 1a baino lehen aurkeztuko ditu Nafarroako Arrantza Federazioak.

Lehiaketek Nafarroako Arrantza Federazioaren arauei jarraituko diete, betiere foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.

Lehiaketak egiten diren egunetan, lehiaketatik kanpoko arrantzaleek ezin izanen dute arrantzarik egin tarte horretan.

Salmonidoen goiko eremuan kokatzen diren arrantzako kirol eremuak, gehienez, bi asteburutan erabiltzen ahalko dira halakoetarako arrantza-denboraldi osoan. Egun berean ezin izanen dira irekita egon eremu horretako kirol eremuen %50etik gora.

20. artikulua . Arrantzako hezkuntza jarduerak.

Arrantzan ikasteko eskola, 41. artikuluan definitzen dena, Nafarroako Arrantza Federazioak edo arrantzaleen elkarteek sustatzen dituzten hezkuntza jardueretarako baizik ez da erabiliko, arrainak hil gabeko arrantza eginez (aurrerantzean harrapatu eta askatzea deituko diogu arrantza modalitate horri), betiere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena badute.

21. artikulua . Harrapatu eta askatzearen modalitateko baldintzak (lehen, arrainak hil gabeko arrantza deiturikoa).

Harrapatu eta askatzearen modalitatean, apeu artifizialekin baizik ezin da arrantzan aritu. Gehienez ere hiru apeu artifizial erabiltzen ahalko dira aparailu bakoitzeko, eta haietako bakoitzean amu arrunt bakarra, garranga gabea. Arrantza-koilara, biniloa eta abarretan, amu arrunt bakar bat jartzen ahalko da, garranga gabea.

Sare ez-metalikoa duen hargailua erabili beharko da nahitaez, eta gomendatzen da sare horrek korapilorik ez izatea eta harrapatutakoak uretan bertan maneiatzea, arrainei kalte ez egiteko.

Harrapatutako arrain guztiak berehalaxe itzuli behar dira uretara, eta behar diren bermeak jarri behar dira hil ez daitezen. Harrapatzean hiltzen direnak ere uretara botako dira. Espezie aloktonoak harrapatuz gero, nahitaez hil behar dira, 17. artikuluan adierazi bezala.

Harrapatu eta askatzearen arrantzarako tarteetan -39. artikuluan definitzen dira-, arrantzaleak ezin izanen du amuarrainik aldean eraman, beste leku batzuetan harrapatu badira ere.

22. artikulua . Izokintartean arrantzatzea (Bidasoa ibaia).

Izokin arrunta eta baldintza hidrauliko desegokietan dauden gainerako espezieak babesteko asmoz, honako arau hauek ezarri dira Bidasoa ibaiaren izokin-tartean arrantza egiteko:

a) Basozaintzak egiaztatzen badu uraren baldintzak direla-eta (ibaiko ura uherregia izatea, esate baterako) espezieen osotasuna arriskutan egon daitekeela, izokin-tartean koilararekin arrantzatzea debekatuko da aldi baterako. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta dagokion seinalea jarriko du, koilararekin arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko. Uraren uhertasun maila ohikoa dela egiaztaturik, arrantzarako aldi baterako debekualdia kenduko da. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta koilararekin arrantzatzeko aldi baterako debekuaren seinaleak kenduko ditu.

b) Basozaintzak ikusten badu “Las Nazas” alderdian 24 ordutik gorako epean Irun-Endarako zentralaren presaren gainaldetik urak ez duela gainezka egiten presa txikiaren eskuineko erdialdean (erdiko uhartearen eta ibaiaren eskuineko ertzaren artean), arrantzatzea debekatu eginen da aldi baterako, presa txiki horretatik hasi eta Irun-Endarako zentraleko karga-biltegiaren hustubideraino. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta dagokion seinalea jarriko du, arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko. Egiaztatzen denean 24 ordutik gorako denbora tarte batean ura berriro dabilela eskuin aldeko presaren gainaldetik, arrantzatzeko aldi baterako debekua kenduko da. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta arrantzatzeko aldi baterako debekuaren seinaleak kenduko ditu.

23. artikulua . Ontzietatik arrantzatzea.

Zilegi da ontzietatik arrantzatzea. Nolanahi ere, Nafarroako ur kontinental nabigagarrietan baizik ezin da egin arrantza mota hori, ibai-arroaren ardura duen erakundeak ezarritako arau eta baldintzei jarraikiz. Foru agindu honetan ezarritako guztia aplikatuko zaio arrantza modalitate horri.

Ahate batekin edo bestelako flotagailu batekin arrantzatzea motorrik gabeko ontzi batetik egindako arrantza gisa hartuko da.

24. artikulua . Salbuespeneko neurriak.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, salbuespen gisa, arrantza-denboraldiak eteten ahalko dira, ingurumeneko baldintzek arrain populazioak arrisku larrian jartzen badituzte.

II. KAPITULUA. ESPEZIE BAKOITZERAKO XEDAPEN BEREZIAK

25. artikulua . Izokinaren arrantza.

a) Zonifikazioa: Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu izokina, Tartea 4. artikuluan dago definitua.

b) Arrantza-denboraldia: izokinaren arrantza-denboraldia maiatzaren 1ean irekiko da, eta 66. izokina harrapatzen den momentuan itxiko.

Gehieneko kopuru hori harrapatzen ez bada ere, uztailaren 15a izanen da arrantza-denboraldiaren azken eguna.

Epe horretatik aitzina, debekatuta dago edozein espezie arrantzatzea izokin-tartean.

c) Arrantzarako egunak: izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

d) Neurriak: 40 zentimetro gutxienez.

e) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 11. artikuluan aipatzen direnak, eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.

f) Amuak: beita naturalerako amuek 13 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 14 mm-ko zabalera oinean. Euli-arrantzarako amuek 7 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 8 mm-ko zabalera oinean. Atxamarten kasuan, multzoaren tamaina ezin da amu arruntentzat adierazitakoa baino txikiagoa izan. Koilarek gutxienez 7 cm-ko luzera izanen dute, goiko zirrindolatik amuaren makurduraraino neurtua.

g) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

h) Arrain kopurua: gehienez izokin bat, arrantzale eta eguneko.

i) Debekatuta dago ugalketa egina duten izokinak harrapatzea.

j) Jatorriaren ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko basozaintzak luzatua. Ez zaie jatorriaren ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinei.

k) Arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa izanen da, betiere beste arrantzaleren bat baldin bada txandaren zain.

l) Mikromarka jarrita duen izokin bat harrapatuz gero, arrantzaleak hura atxikita dagoen buru puska eman beharko dio eskualdeko basozaintzari, jatorriaren ziurtagiria egiteko unean.

26. artikulua . Itsas amuarrainaren arrantza.

a) Zonifikazioa: itsas amuarraina Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu. Tarte hori 4. artikuluan dago mugatua. Tarte horretan debekatuta egonen da ibai amuarraina arrantzatzea.

b) Arrantza-denboraldia: itsas amuarrainaren arrantza-denboraldia maiatzaren 1ean irekiko da, eta 17. arraina harrapatzen den momentuan edo izokinaren arrantza-denboraldia bukatzen denean itxiko da.

c) Arrantzarako egunak: itsas amuarrainaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

d) Neurriak: 35 zentimetro gutxienez eta 50 zentimetro gehienez.

e) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 11. artikuluan aipatzen direnak eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.

f) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 25 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 9 mm-ko zabalera oinean.

g) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

h) Arrain kopurua: itsas amuarrain bat, arrantzale eta eguneko.

i) Jatorriaren ziurtagiria: eduki eta garraiatzeko, arrain bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko basozaintzak emana.

27. artikulua . Ibai amuarrainaren arrantza.

1. Salmonidoen goiko eremuan:

a) Salmonidoen goiko eremuan arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

b) Arrantzaleak arrantza egunetan lortzen dituen arrainen berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, dela Interneteko inkestak betez, dela behar bezala betetako baimenak postaz itzuliz.

c) Harrapatutako arrainak eramaten dituzten arrantzaleek ibaiko txartela aldean eraman behar dute egun osoan, arrantzan ari direnean. Txartel horretan idatziko dute arrantza-egun bakoitzean zenbat amuarrain harrapatu dituzten ere, amuarrainak hartu eta berehala, eta haien neurriak eta zer ordutan harrapatu dituzten, basozainek eta bestelako agintaritzaren agenteek tokian-tokian egiten duten kontrolerako. Ibaiko txartel hori Nafarroako Gobernuak argitara ematen duen arrantza-araudiaren liburuxkan aurkitzen ahal da, edo, bestela, ehizari eta arrantzari buruzko webgune honetan: (www.cazaypesca.navarra.es).

d) Zonifikazioa: Bidasoa ibaiaren izokin-tartean ezin da ibai amuarrainik harrapatu. Tarte hori 4. artikuluan dago mugatua.

e) Arrantza-denboraldia: maiatzaren 1etik ekainaren 30era. Salbuespen gisa, arrantza-denboraldia uztaila bukatu arte luza daiteke, kudeaketaren arloko arrazoiengatik, baina harrapatu eta askatzearen modalitaterako bakarrik, eta denboraldian aplikatutako baimen sistema bera erabiliz. Luzapen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak onetsi beharko du ekainaren 15a baino lehen.

c) Arrantzarako egunak: amuarraina asteko egun guztietan harrapatzen ahalko da, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.

g) Neurriak:

- Ibilgu nagusietan gutxieneko neurria 23 zentimetro dira, eta gehienekoa 35 zentimetro.

- Bigarren mailako ibilguetan, gutxieneko neurria 20 zentimetrokoa da, eta gehienekoa 35 zentimetrokoa.

h) Arrain kopurua: 3 amuarrain, arrantzale eta eguneko. Ateratzeko gehieneko kopurura iristen den arrantzaleak, harrapatu eta askatzearen modalitatean arrantzatzen jarraitu nahi badu, 21. artikuluan ezarritakoa bete beharko du zorrotz.

i) Tresnak: kanabera besterik ezin da eraman. Kanabera bakar bat izan daiteke eskuan, eta beste bat ere eraman daiteke, baina aparailurik gabe, salbu eta lehiaketa ofizialetan, lehiaketetan arrantzaleak beste kanabera batzuk izan baititzake montaturik unean unekoaz gainera.

j) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 20 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 7 mm-ko zabalera oinean. Salmonidoen goiko eremuan, Bidasoa ibaiaren izokin-tartean salbu, ez da zilegi garrangadun amurik erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.

2. Salmonidoen eremu mistoan:

a) Arrantza-denboraldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra.

b) Arrantzarako egunak: amuarraina asteko egun guztietan harrapatzen ahalko da, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.

c) Neurria: 20 zentimetro gutxienez.

d) Gehieneko kopurua: 3 amuarrain, arrantzale eta eguneko. Ateratzeko gehieneko kopurura iristen den arrantzaleak, harrapatu eta askatzearen modalitatean arrantzatzen jarraitu nahi badu, 21. artikuluan ezarritakoa bete beharko du zorrotz.

e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko, eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.

f) Amuak eta aparailuak: debekatuta dago atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.

3. Ziprinidoen eremuan:

Salmonidoen eremu mistoan ibai amuarrainen debekualdian ustekabez ibai amuarrainen bat arrantzatzen bada ziprinidoen eremuan, ahalik eta min gutxien emanez itzuli beharko da uretara, arrantza-barrutietan izan ezik, kasu horretan dagokion Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraituko baitzaio.

28. artikulua . Aingiraren arrantza.

a) Zonifikazioa:

-Salmonidoen eremu mistoan eta ziprinidoen eremuan arrantzatzen ahal da.

-Debekatuta dago aingirak harrapatzea salmonidoen goiko eremuko ibai guztietan.

b) Arrantza-denboraldia:

Salmonidoen eremu mistoan: apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

-Ziprinidoen eremuan: urteko egun guztietan.

c) Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

d) Gehieneko kopurua: 2 ale, arrantzale eta eguneko.

e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremu mistoan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.

29. artikulua . Kolakaren, hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia: espezie horiek izokinarentzat finkatutako toki eta arrantza-denboraldi berberetan harrapatzen ahal dira.

b) Neurriak: kolakaren kasuan, 30 zentimetro gutxienez. Hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantzarako, ez dago neurri mugarik.

c) Gehieneko kopurua: kolaka bat, arrantzale eta eguneko. Ez dago inolako mugarik hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren harrapaketa kopuruaren gainean.

d) Tresnak: Kanabera baizik ez da onartuko eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailurik gabe.

e) Amuak eta aparailuak: amuei dagokienez, itsas amuarrainaren arrantzarako berberak.

30. artikulua . Loinaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

- Ziprinidoen eremuan, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte arrantzatzen ahal da, egun guztietan. Apirilean, maiatzean eta ekainean debekatuta dago espezie hori harrapatzea, kirol lehiaketetan izan ezik. Halakoetan, arrainak ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.

- Salmonidoen eremu mistoan, uztailaren 1etik 31ra arte, jai ez diren astearteetan izan ezik.

- Salmonidoen goiko eremuan, debekatuta dago loina arrantzatzea.

b) Neurriak: 12 zentimetro gutxienez, salbu eta arrantza lehiaketa ofizialetan, non eta neurri horietara iristen ez diren aleak uretara botatzen ahalko diren kirol proba bukatutakoan.

c) Gehieneko kopurua: arrantzale bakoitzak 20 ale egunean, salbu eta arrantza lehiaketa ofizialetan.

d) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.

31. artikulua . Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

- Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan arrantzatzen ahal dira.

- Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira.

b) Neurriak: barboen kasuan, 18 zentimetro gutxienez, eta tenken kasuan, 15 zentimetro gutxienez, salbu eta arrantza lehiaketa ofizialetan, kirol proba bukatu ondoren eginen baita. Ezkailuek eta zarboek ez dute neurri mugarik izanen.

c) Gehieneko kopurua: gehieneko kopururik gabe.

d) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.

32. artikulua . Karparen, urrearrainaren eta amuarrain ostadarraren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

- Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan harrapatzen ahal dira.

- Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira.

b) Neurriak eta gehieneko kopurua: ez dago inolako debekurik arrainen neurriaren edo harrapaketa kopuruaren gainean.

c) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.

d) Foru agindu honen 17. artikuluaren ondoriozko xedapena aplikatuko da.

33. artikulua . Arrain exotiko inbaditzaileen arrantza: perka amerikarra edo blackbass izenekoa, lutxoa, alburnoa, siluroa eta arrain katua.

a) Zonifikazioa: ziprinidoen eremuan harrapa daitezke bakarrik, salbu eta perka amerikarra edo black-bass delakoa, Itoizko urtegian ere arrantza baitaiteke amuarraina harrapatzen ahal den egun beretan.

b) Arrantza-denboraldia: espezie horiek urte osoan arrantza daitezke.

c) Neurriak eta gehieneko kopurua. ez dago inolako debekurik arrainen neurriaren edo harrapaketa kopuruaren gainean.

d) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Itoizko urtegian bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.

e) Foru agindu honen 12. eta 17 artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

34. artikulua . Karramarro exotiko inbaditzaileen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.

a) Zonifikazioa: zilegi da karramarroa harrapatzea ondoko ibai eta tarte hauetan:

- Ebro ibaia: ibilgu nagusian, eta Lodosatik Arnedorako errepide nazionaleko zubitik behera ura Ebron isurtzen duten ibai adarretan; eta ibai horrek zeharkatzen dituen udalerri guztietako ureztatzeko erreten eta ubideetan.

- Ega ibaia: Leringo errepide nagusiko zubitik Ebro ibaiarekin bat egin arte, ureztatzeko ubide eta erretenak barne.

- Mayor ibaia: ibilgu guztian eta adar guztietan.

- Arga ibaia: ibilgu guztian, Larragako zubitik Aragoi ibaiarekin bat egin arte, ureztatzeko erretenak, ubideak eta uberkak barne direla.

- Zidakos ibaia: ibilgu guztian, ureztatzeko ubide eta erretenak barne, Puiuko eta Tafallako mugatik Aragoi ibaiarekin bat egin arte.

- Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera Ebrorekin bat egiten duen arte, ureztatzeko ubide eta erretenak barne.

Halaber, zilegi da espezie horiek harrapatzea karramarroaren arrantza barruti guztietan. Barruti horien zerrenda 38. artikuluan ageri da, bakoitzerako ezarritako mugekin batera.

Ur horietatik kanpo debekatuta dago karramarroa harrapatzea, baita idoi, aintzira eta urtegietan ere, Ebro ibaiaren eskuinaldean bildutako urak alde batera utzita.

b) Arrantza-denboraldia: karramarroa urte osoan harrapatzen ahalko da, karramarroen arrantza barrutietan salbu. Karramarroen arrantza barrutien barrenean dauden ibai-tarteetan, arrantza-denboraldia barruti horietan karramarroak harrapatzeko ezarritako berbera izanen da.

c) Neurriak eta gehieneko kopurua: karramarroak harrapatzeko, ez dago mugarik, ez kopuruan, ez tamainan.

d) Tresnak: karramarroa salabardoz baizik ezin da harrapatu. Arrantzale bakoitzak gehienez ere zortzi salabardo erabil ditzake. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da, eta, bertan, arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.

e) Harrapatutakoak hiltzea: arrantzatu eta berehala hil beharko dira, arrantza egiteko tokitik alde egin baino lehen.

f) Ordutegia: Arrantzarako ordutegia honako hau izanen da, hilabetez hilabete:

- Martxoan eta apirilean, 07:00etatik 21:30era.

- Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:00etara.

- Abuztuan, irailean eta urrian: 07:00etatik 21:30era.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke, eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

III. KAPITULUA. ARRANTZA BARRUTIEI APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

35. artikulua . Arrantza barrutien araudi orokorra.

a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazio lizentziaz landa, barrutia administratzen duen arrantzaleen elkarteak emandako baimen pertsonala ere beharko da.

b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.

c) Tasak:

Amuarrainen eta karramarroen arrantza barrutietan, arrantza-baimenaren tasak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legean ezarrita daudenak izanen dira.

- Amuarrainen barruti naturala (ateratzekoa): 9 euro.

- Amuarrainen barruti naturala, harrapatu eta askatzekoa (arrainak hil gabeko arrantza): 6 euro.

- Amuarrainen barruti intentsiboa: 9 euro.

- Karramarroaren arrantza barrutia: 5 euro.

- Tasa murriztua: 5 euro.

Barrutietako elkarte kudeatzaileek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aurretiazko baimenarekin, arrantzale federatuei, 65 urtez goitikoei, 16 urtez beheitikoei eta ongintzako elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzen duten beste pertsona talde batzuei aipatu foru legean ezarritako tasa murriztua aplika diezaiekete, arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.

d) Barrutiaren barreneko edo barrutiarekin muga duten udalerri edo kontzejuetako herritarrak hartuko dira bertakotzat, baita ibaiko izokin-tartean dauden sozietate federatuetako kideak ere.

e) Arrantza barruti intentsiboetan, asteazkenetan, 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzale federatuek izanen dute lehentasuna.

f) Sozietate administratzaileek aparkatzeko guneak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzaleek derrigor erabili beharko dituzte.

36. artikulua . Amuarrainen arrantza barrutiak.

2014. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak amuarrainen arrantza barruti izanen dira:

a) Eugiko arrantza barrutia, Arga ibaian.

Eugiko urtegiko presaren neurketa-estaziotik (Eugi) Zubiriko burdinazko zubirainoko tartea (Saigots). Luzera: 6,3 km.

- Harrapatu eta askatzeko tartea: Etxarroko erreka bukatzen den tokiaren eta Zubiriko burdinazko zubiaren (Saigots) arteko sektorea.

- Luzera: 2,7 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 5 baimen arrunt.

- Ateratzeko arrantzarako tartea: Eugiko presaren azpiko neurketa-estazioaren eta Etxarro erreka bukatzen den tokiaren arteko sektorea.

- Luzera: 3,6 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 7 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat.

- Gehieneko kopurua: 3 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

- Neurriak: 23 zentimetro gutxienez, eta 35 zentimetro gehienez.

- Arrantza-denboraldia bi sektoreetan: maiatzaren 1etik ekainaren 30era, biak barne. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

b) Uharteko barruti intentsiboa, Arga ibaian.

Akerretako zubiaren (Akerreta) eta Zokorenako presaren (Uharte) arteko sektorea. Luzera: 8,4 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 40 baimen arrunt larunbat, igande eta jaiegunetan.

- Gehieneko kopurua: 5 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

- Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

- Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

c) Arintzanoko barruti intentsiboa, Ega ibaian.

Arintzanoko zubiaren (Arintzano) eta Deikazteluko zentraleko presaren (Deikaztelu) arteko sektorea. Luzera: 8,1 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 45 baimen arrunt eta 5 bertakoentzat larunbat, igande eta jaiegunetan.

- Gehieneko kopurua: 5 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

- Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

- Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

d) Esako barruti intentsiboa, Aragoi ibaian.

Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti) itoaren harria deitutako tokiraino, Esako arrain-haztegitik 150 metro beheiti. Luzera: 3,2 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 25 baimen arrunt lanegunetan, eta 45 baimen arrunt, larunbat, igande eta jaiegunetan.

- Gehieneko kopurua: 5 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

- Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

- Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

37. artikulua . Karramarroaren arrantza barrutiak.

1. 2014. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak karramarroaren arrantza barruti izanen dira, baldintza hauekin:

a) Karramarroaren Asiaingo barrutia, Arakil ibaian.

Kokalekua: Irurtzunen Larraun ibaiarekin bat egiten duen tokitik Asiaingo hodien zubirainoko sektorea. Luzera: 11,5 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

b) Ega ibaiko barrutia, Ega ibaian.

Kokalekua: Arabako mugatik (Zuñiga) Alloko zentralerainoko sektorea. Luzera: 54,3 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 90 baimen arrunt.

c) Karramarroaren Uharteko barrutia, Arga ibaian.

Kokalekua: Akerretako zubitik Uharteko Zokorena izeneko presarainoko sektorea. Luzera: 8,4 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

d) Karramarroaren Esako barrutia, Aragoi ibaian.

Kokalekua: Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti), Zangozako I. Zentraleko presarainoko tartea (luzera: 9,6 km).

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

e) Karramarroaren Soraurengo barrutia, Ultzama ibaian.

Kokalekua: Eltzarrain eta Ultzama ibaien arteko elkargunetik Azotzerako NA-4251 errepideko zubiraino. Luzera: 9,24 km.

- Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

2. Karramarroaren barruti guztietarako arauak.

- Harrapatu nahi diren espezieak: karramarro seinaleduna eta paduretako karramarroa.

- Tresnak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.

- Gehieneko kopurua: ez dago gehieneko kopururik eguneko eta arrantzaleko.

- Neurriak: ez da finkatu harrapatutakoaren gutxieneko neurririk.

- Arrantza-denboraldia: ekainaren 1etik irailaren 30era arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

- Ordutegia: 17:00etatik 21:00ak arte.

IV. KAPITULUA. HARRAPATU ETA ASKATZEKO ARRANTZARAKO TARTEAK, ETA ARAUBIDE BEREZIKO BESTE TARTE BATZUK

38. artikulua . Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak.

1. Arakil eta Larraun ibaien arroa:

2014. urtean, Larraun eta Basaburua ibaien ibilgu nagusia eta Artius errekaren bigarren mailako ibilgua -Artius eta Alkardur errekek bat egiten duten tokitik beheiti-, Arrarasko arrain-haztegian, harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak izanen dira, ez besterako. Luzera: 31,5 km.

2. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako beste tarte batzuk.

a) Irati ibaia: Urbeltza eta Urtxuria erreken elkargunetik Irabiako urtegiaren gibel alderaino, betetze kotarik handienean. Luzera: 3,9 km.

b) Irati ibaia: Orbaizetako Gibeleako Bidearen ibitik Berrendiko erreka-zuloraino. Luzera: 0,9 km.

c) Irati ibaia: Orbaizetako zubitik 900 metroko tartea ibaian behera. Luzera: 0,9 km.

d) Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Exclusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: 4,1 km.

e) Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: 7 km.

f) Erro ibaia: Tarteko zubitik hasi eta, NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzetik behera, NA-2330 errepidean dagoen zubitik beherako. Luzera: 4,0 km.

g) Arga ibaia: Ilarratzera doan NA-2336 errepideko zubitik Setoainera doan NA-2337 errepideko zubiraino. Luzera: 1,3 km.

h) Ultzama ibaia: Zaldazaingo errekarekiko elkargunearen eta Iruskieta (Ugaldezubieta) errekarekiko elkargunearen arteko tartea. Luzera: 2,2 km.

i) Ultzama ibaia: N-411 errepidean Gerendiain eta Lizaso artean dagoen zubitik ponpaketa etxolaraino. Luzera: 1,5 km.

j) Leitzaran ibaia: Leitzako arrain-haztegiko presaren eta Astibia Behekoa baserrirako sarbidea den zubiaren arteko tartea. Luzera: 2,4 km.

k) Urumea ibaia: Urumeak Alduntzin errekarekin bat egiten duen tokitik Isillats errekarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: 2,4 km.

l) Ezpelura ibaia: Donamariako Bentetako presatik Ezpelurako zubiraino (Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino). Luzera: 2,9 km.

m) Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Donezteben Bidasoak Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: 5,6 km.

n) Bidasoa ibaia: Murgesko zentralaren presatik Igantziko errepideko zubiraino (NA-4020). Luzera: 2,7 km.

o) Ziprinidoen eremua: foru agindu honen 40. artikuluan aipatutako kirol eszenatoki guztiak harrapatu eta askatzeko arrantzarako tartetzat hartzen dira, salbu eta Esako urtegikoa.

39. artikulua . Arrantzako kirol eremuak.

a) Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Exclusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: 4,1 km.

b) Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: 7 km.

c) Erro ibaia: Tarteko zubitik hasi eta, NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzetik behera, NA-2330 errepidean dagoen zubitik beherako. Luzera: 4,0 km.

d) Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Bidasoak Donezteben Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: 5,6 km.

e) Aragoi ibaia: N-240 errepidean Batuecoko iturriaren erreka-zuloan dagoen zubitik erreka-zulo bereko hurrengo zubiraino uretan goiti (Esako urtegia). Luzera: 1,2 km.

f) Arga ibaia: Arrotxapeko zubitik Biurdanako presa eta errotaraino, Iruñean. Luzera: 2,0 km.

g) Arga ibaia: “Sarria II” Jaurerriko presatik 500 metro gorago hasi (Gares) eta presa horretaraino. Luzera: 0,5 km.

h) Azkoiengo idoia. Santa Eulaliako lekunearen hegoaldeko idoia, beheko tartea, 260 metrokoa (Argaren lehengo ibilgua). Perimetroa: 0,65 km.

i) Zidakos ibaia: Errekarte zubitik San Martin Unx-Tafalla NA-132 errepideko zubiraino. Luzera: 1,2 km.

j) Ebro ibaia: “Soto de la Mejana” eta “Soto de Traslapuente” lekune naturalen mugetatik, ibaian behera, NA-134 errepideak Tuteran duen zubiraino: Luzera: 3,8 km.

k) Ebro ibaia: Lodosako Ubidearen presatik Lodosako La Barcako presarainoko tartea. Luzera: 2,4 km.

l) Ebro ibaia: El Sotico-ren goiko aldearen ezkerreko bazterretik Errioxako mugaraino (Azagrako La Boletara parajeraino). Luzera: 4,0 km.

m) Ebro ibaia: ezkerreko bazterrean, El Marimal-etik San Adriángo futbol zelairaino. Luzera: 3,1 km.

n) Barcelosako urtegia, Tutera. Perimetroa: 1,6 km.

o) Rinuevo Altoko idoia, Cascante. Perimetroa: 0,42 km.

p) Valdelafuente idoia: Valdelafuenteko erreka-zuloaren eskuineko bazterreko tartea, Tuteran. Luzera: 0,32 km.

q) La Estanquillako idoia, Corella. Perimetroa: 1.2 km.

40. artikulua . Arrantzan ikasteko eskola.

Ezkurra ibaia: Donezteben, Ezkurra ibaiaren eta Ezpelura ibaiaren zubietatik Bidasoa ibairaino. Luzera: 0,7 km.

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria . Zebra muskuiluaren kontrola.

Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) ondoriozko infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortu beharko dira, baita ur konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak bete ere.

Bigarren Xedapen Gehigarria

Ziprinidoen eremuko arrantza, hurrengo foru agindua argitaratu arte, aurreko urtean onetsitako arauei jarraituz eginen da.

Azken Xedapena

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 21ean.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

I. ERANSKINA. UGALKETARAKO TARTEAK

I. ERANSKINA

-Ezka ibaiaren arroa:

Uztarroze ibaia: Amuku eta Olerrea errekak, eta Burgiarte errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne.

Mintxate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Belagua ibaia: Mazeko erreka-zuloarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne.

Belabarze ibaia: Berroeta errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne.

Urralegi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Biniés ibaia: Bidankozetik gorako ibai tartea eta adar guztiak.

-Zaraitzu ibaiaren arroa:

Zatoia ibaia: Jaurrietako igerilekuetatik gorako ibai tartea eta adar guztiak: Artaxo, Urroa, Zugarrola eta Maule.

Anduña ibaia: Zotrapea errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne. Eta Anduña ibaiarekin bat egiten duten erreka hauek: Lauribarrea, Artoleta eta Etxeberz, Xinto, Latxeta eta Eterreka, eskuineko bazterrean, eta Ekiola eta Bagola, ezkerreko bazterrean.

Zaldaña ibaia: Erekia errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne.

Xabros ibaia: Igaritik Bidankozerainoko errepidearen zubitik gorako ibai tartea eta adar guztiak. Larraize erreka eta bere adarrak ere bai.

Benasako arroilako ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Areta ibaiaren arroa:

Areta ibaia: Sandoain errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne.

Larraun ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Irati ibaiaren arroa:

Urtxuria ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Txangoa ibaia: Azpegi errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea eta adar guztiak. Itolatz erreka eta bere adar guztiak ere bai.

Aztapar ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Zorrate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Azparren ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Urrobi ibaiaren arroa:

Urrobi ibaia: Arrañosin eta Oiarburu erreken elkargunetik gorako ur guztiak.

Xuringoa ibaia: Aurizko gibelaldetik ateratzen den pistako zubitik ibaian gorako tartea eta adar guztiak.

-Erro ibaiaren arroa.

Sorogain ibaia: Itolegi errekarekiko elkargunetik gorako ur guztiak.

Xubingoa ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Arga ibaiaren arroa:

Arga ibaia: Preseta errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne.

Olazar ibaia: Urtzelgo plazuelatik gorako ur guztiak.

Sasoaran ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Leñari ibaia: Zotrapea errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adar guztiak barne.

-Eltzarrain ibaiaren arroa:

Eltzaran ibaia: Aierdi ibaiarekiko elkargunetik gorako tartea.

Errekabeltx ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Ultzama ibaiaren arroa:

Ultzama ibaia: N-121 errepidearen zubitik (Arraizko bentak) gorako ibai tartea eta adar guztiak.

Zaldazain ibaia: arroilatik gorako ur guztiak.

Ezpeleta ibaia: erreka osoa eta adar guztiak.

Zazpiturrieta ibaia: erreka osoa eta adar guztiak.

-Basaburua ibaiaren arroa:

Basaburua ibaia: Orokieta errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea eta adar guztiak.

Orokieta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Artius ibaia: Arrarasko arrain-haztegiko presatik gorako ur guztiak.

Ibarrate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Larraun ibaiaren arroa:

Larraun ibaia: Aitzarratetako iturburutik ibaia desagertzen den hustubiderainoko tartea.

Larraun ibaia: Alliko presatik Electra San Miguel hustubiderainoko tartea.

Goiko Zuloa ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Errotazar ibaia: Larraun ibaiarekin bat egiten duen tokitik Zarranzko errepideko zubirainoko tartea, eta adar guztiak.

-Arakil ibaiaren arroa:

Errekalde ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Balankaleku ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arrateta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Lizarrusti ibaia: Abreingo errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori barne.

Leziza ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Amurgin ibaia: ibai osoa.

Urruntzura ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Urederra ibaiaren arroa:

Urederra ibaia: iturburuaren eta natura-erreserbaren bukaeraren arteko tartea.

-Ega ibaiaren arroa:

Ega ibaia: Marañongotik gorako ibai tartea, Arabako mugaraino, eta adar guztiak.

Galbarra ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Antzingo iturriak: herritik Ega ibaiarekin bat egiten duen lekuraino.

Genevillako erreka: erreka osoa.

-Araxes ibaiaren arroa:

Araxes ibaia: iturburutik Beteluko Irigoien auzoko errepideko zubiraino.

Uztegi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Errekagorri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Leitzaran ibaiaren arroa:

Erasote ibaia: iturburutik Plazaola trenbide zaharreraino, eta adar guztiak.

Gorriztaran ibaia: Plazaolako zubitik gorako ibai tartea eta adar guztiak.

Astomela ibaia: Aresotik gorako ibai tartea eta adar guztiak.

Franki: hiru ibai-buruek bat egiten duten lekutik gorako ur guztiak.

-Urumea ibaiaren arroa:

Bedaran ibaia: iturburutik Leitzako zentraleraino, eta adar guztiak.

Sarasain ibaia: Sarasaingo presatik gorako ibai-buruen ur guztiak.

Zumarrezta ibaia: Onbordi errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adarrak barne.

Neku ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Alduntzin ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Isillats ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Mendiurkullo ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Urdallus ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Erroiarri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Artikutzako finkan dauden erreka guztiak.

-Ezkurra ibaiaren arroa:

Ezkurra ibaia: iturburutik Eratsungo arrain-haztegiko presaraino, adarrak barne.

Ditxillu ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Anizpe ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Bidasoa ibaiaren arroa:

Baztan ibaia: Sastre errekarekiko elkargunetik gorako ibai tartea, erreka hori eta adarrak barne.

Iñarbegi ibaia: Gorostapaloko ur-jauzitik gorako ibai tartea eta adar guztiak.

Elaputzu ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Legarrea ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Artzubi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Beartzun ibaia: Iruritabarrengo errekarekiko elkargunetik gora dauden ibai-buru guztiak, hori barne.

Ballabarren ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arbutz ibaia: iturburutik Artesiaga errekarekiko elkarguneraino, adarrak barne.

Aiantsoro ibaia: ibai osoa eta adarrak eta, oro har, Bertizko jaurerriko uhalde guztiak.

Marin ibaia: Libus zentraletik gorako ibai tartea eta adar guztiak.

Zeberia ibaia: ibai osoa, Bidasoa ibaiarekin bat egiten duen lekuraino, Marin ibaia salbu, eta haren adar guztiak.

Iruribieta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Mendaur ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arrata ibaia: Ibarlako zubitik gorako ur guztiak.

Arrata ibaia: Berriazungo errotako presa zaharretik Bidasoa ibaiarekin bat egiten duen lekuraino.

Tximista ibaia: Infernuko errekaren eta Arboztako errekaren elkargunetik gorako ur guztiak.

Tximista ibaia: Etxalarko burdinolako lehengo presatik Bidasoa ibaiarekin bat egiten duen lekuraino.

Onin ibaia: ibai guztia, iturburutik Borda ibaiarekiko elkarguneraino, Lesakan.

Zumeldi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Ibardin ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Zalain ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Montoia ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Barraka ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Orabidea ibaiaren arroa:

Orabidea ibaia (Ugarana): Bizubietatik (Indartea eta Sastrenea erreken elkargunetik) gorako ur guztiak.

-Errobi ibaiaren arroa:

Aritzakun ibaia: Maribeltzeneko errotatik gorako ibai tartea eta adar guztiak.

Luzaide ibaia: Gorosgarai eta Asundegi erreken elkargunetik gorako ur guztiak.

II. ERANSKINA. ALDI BATERAKO DEBEKU TARTEAK

II. ERANSKINA

1. Aintzirak, urtegiak eta ubideak:

-Salobre edo Las Cañas urtegia (NE-20 natura-erreserba): erabat debekatua.

-El Pulguer idoia (NE-35 natura-erreserba): erabat debekatua, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

-Eugiko urtegia: debekatua eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean.

-Mairagako urtegia: debekatua eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean.

-Nafarroako Ubidea: erabat debekatua, baita ubidearen erregulazio idoi guztietan ere.

-Artikutzako urtegia.

-Leurtzako urtegiak.

2. Ibai tarteak.

-Aragoi ibaiaren arroa:

Aragoi ibaia: Esako presaren gainezkabidetik hasita 500 metroko tartea ibaian behera, Rincón del Royoraino.

Aragoi ibaia: Zangozako presatik hasita Zangozako zentralaren irteerako kanalaren bukaeraino (Los Pozancos).

Aragoi ibaia: Galipentzuko Haitzuloko zentralaren presatik ibaian gora 50 metrora dagoen lekutik hasita presa horretatik ibaian behera 100 metrora dagoen lekuraino.

Ezka ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Nafarroaren eta Aragoiren arteko mugaraino.

Zaraitzu ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Nafarroaren eta Aragoiren arteko mugaraino.

Areta ibaia: Eparozko zubitik goitiko tartean debekatua dago.

-Arga ibaiaren arroa:

Arga ibaia: Eugiko urtegiko presatik neurketa-estaziorainoko tartea.

-Arakil ibaiaren arroa:

Arakil ibaia: Arabako mugatik hasita Altzania ibaiarekin bat egiten duen tokiraino, eta Arakil eta Larraun ibaien arroetako bigarren mailako ibilgu guztiak, salbu eta Artius erreka, zehazki, Artius eta Alkardur errekek bat egiten duten tokitik beheiti (Arrarasko arrain-haztegian).

-Bidasoa ibaiaren arroa:

Baztan-Bidasoa ibaia: Giltxaurdiko zubiaren eta Opokako presaren arteko tartea, Elizondon.

Bidasoa ibaia. Banaketa ubideak: debekatua dago Bidasoa ibaiaren banaketa ubide guztietan arrantza egitea, Bertizko Jaurerriaren (Oronoz-Mugairi) zubitik beheiti.

Zia ibaia: Santo Kristo zubitik, Illekueta auzoan, Bidasoa ibairainoko tartea.

Tximista ibaia: Landaburuko eta Antsolketako presen arteko tartea.

Borda ibaia: Ote kaleko zubitik Albistur kaleko zubirainoko tartea, Lesakan.

Endara erreka: Gipuzkoarekin muga egiten duen tarte guztia.

-Ega ibaiaren arroa:

Ega ibaia: Nafarroan barnako ibaibide guztia, Marañonen hasi eta salmonidoen eremu mistoaren mugaraino, eta tarte horretara jotzen duten adar guztiak.

Urederra ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Ega ibaiarekin bat egin arte.

Ubagua ibaia: ibai guztia, iturburutik Allozko urtegiarekin bat egin arte (Muezen).

Irantzu ibaia: iturburutik Aritzala-Zabal NA-700 errepideko zubiraino.

-Urumea ibaiaren arroa:

Añarbe ibaia: Añarbe ibaiaren eta Elama ibaiaren arteko elkargunetik Artikutzako urtegirainoko tartea.

Elama ibaia: iturburutik Añarbe ibaiarekin bat egin arte.

Iragarkiaren kodea: F1401134

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web