(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

53/2013 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ARGAZKIGINTZAKO ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 20 - 30/01/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  5. ERANSKINA. SALBUESPENAK


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VI. kapituluan jaso dira arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak, eta ezartzen da ikasketa horiek, lanbide heziketakoen antzera, erdi eta goi mailako zikloetan antolatuko direla, modulutan egituratuta. Era berean, adierazten du ikasketa horien xede nagusia dela ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatuko duena.

Foru dekretu honen bitartez, Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretua garatzen du, hain zuzen ere Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua ezarri eta haren gutxieneko ikasketak onetsi zituen dekretua, arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 13. artikulua aplikatuz onetsi ere.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretu horretan onetsi diren diseinurako jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio-sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, gaitasun orokorra zein den definitzen da eta hura zehazten duten gaitasun profesionalak zein diren.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait ohar ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Ingurune hori hauek osatzen dute: goi mailako teknikariak zein lanbide esparrutan beteko duen bere lana, zein produkzio sektoretan arituko den eta zein diren bete ditzakeen zeregin eta lanpostu nagusiak.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako goi mailako hezkuntzaren esparruaren barneko mugikortasunarekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta irakatsi eta ikasteko jarduerei dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Banaketa horri esker, langileak trebatzeko prestakuntza profesionaleko beste eskaintza batzuk egin daitezke. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei, baliozkotzeei eta salbuesteei dagokienez, 6. artikuluak heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluko heziketa zikloa amaitu eta gero, eta 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du (4. eta 5. eranskinetan garatua).

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori komunikazio grafikoaren eta ikus-entzunezkoaren arteetako lanbide-arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria.

b) Maila: Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen goi mailako gradua.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Arteen lanbide-arloa: komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak eta produkzio sistemaren erreferentzia, abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Argazkigintzako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua ezarri eta haren gutxieneko ikasketak onetsi zituen urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 14. artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak bide ematen du erdi edo goi mailako beste edozein heziketa ziklotan zuzenean sartzeko, ezartzen diren onarpen baldintzak betez gero, eta maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako kasuetan berariazko probaz salbuetsirik.

2. Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak bide emanen du zuzenean sartzeko Diseinuko, Arte Plastikoetako eta Kultur Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzeko goi mailako arte ikasketetan.

3. Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Argazki Diseinuko goi mailako teknikari tituluak bide emanen du unibertsitateko ikasketetan sartzeko, unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetako onarpen prozedurak arautzen dituen azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

4. Goi mailako hezkuntzako irakaskuntzetako tituluen eta Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren arteko kreditu-onarpena Goi mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuarekin bat eginen da, salbu eta irakaskuntza berberetako ikasketen edo irakaskuntza desberdinetako goi mailako teknikarien ikasketen arteko baliozkotzea edo onarpena egiteko, kasu horiek beren araudi berariazkoari lotuko baitzaizkio.

5. Urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuaren 6.5 artikuluarekin bat, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banaturik.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den argazkigintzako heziketa zikloko moduluak baliozkotu ahalko dira komunikazio grafikoaren eta ikus-entzunezko komunikazioaren lanbide arloko heziketa zikloetako moduluekin, 4. a) eranskinean xedatutakoarekin bat.

2. Foru dekretu honetan arautzen den argazkigintzako heziketa zikloko moduluak baliozkotu ahalko dira diseinu grafikoaren lanbide arloko heziketa zikloetako moduluekin, irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuan araututakoekin, 4. b) eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Foru dekretu honetan araututako argazkigintzako goi mailako heziketa zikloan ikasleak sartzearen ondorioetarako, martxoaren 3ko 59/1997 Foru Dekretuan araututako argazkilaritza artistikoaren arloko goi mailako zikloko zenbait modulu onartuko dira, 4. c) eranskinean jasotakoak, hain zuzen.

4. Lanerako prestakuntza eta orientabideetako lanbide modulua baliozkotuko da baldin eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa ziklo bat gainditu bada.

5. Maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan jardunarekin bat etortzeagatik salbuets daitezkeen Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloaren heziketa zikloak 5. eranskinean daude zehaztuta.

6. Enpresa, estudio edo lantegietan bete beharreko prestakuntzaldi praktikoaz osorik edo zati batean salbuetsi ahal izanen da ikaslea, baldin eta frogatzen badu urtebeteko lan esperientzia duela, gutxienez, foru dekretu honetan araututako heziketa zikloarekin zerikusi zuzena duen lanbide eremu batean.

7. Proiektu bateratuko modulua ez da baliozkotuko ez eta salbuespenaren xede izanen ere, haren helburua izaki espezialitatearen ezagutza, trebetasun eta gaitasun berariazkoak bateratzea kasuan kasuko ikasketa mailarako egokia den proiektu bat gauzatuz.

9. artikulua. Irakasleak.

Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta tailerreko maisu-maistren kidegoko irakasleei dagokie. Foru dekretu honen 6. eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

10. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen gehigarri bakarra. Tituluaren baliokidetasunak.

Martxoaren 3ko 59/1997 Foru Dekretuan araututa dagoen Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluak eta foru dekretu honetan arautzen den curriculuma duen Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

Xedapen iragankor bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Martxoaren 3ko 59/1997 Foru Dekretuan ezarritako Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da martxoaren 3eko 59/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Argazkilaritza Artistikoaren arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak, 2013-2014 ikasturtetik aurrera, noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra eta lanbide gaitasunak.

b) Gaitasun orokorra.

Hauxe da titulu honetako gaitasun orokorra:

-Argazkigintzako lan jatorrizkoa egitea, enkargu profesional zehatz batetik edo norberaren proiektutik abiatuta.

-Argazkigintzako proiektuaren aldagai formalak, funtzionalak, estetikoak eta teknikoak zehaztea, prozesuaren plangintza egin eta gauzatzen jakitea.

-Proiektuaren faseak antolatu eta garatzea eta kasuan kasuko kalitate kontrolak, eskatu beharreko parametro profesionalekin bat datorren argazkigintzako produktu bat bermatzeko.

c) Lanbide-gaitasunak.

1) Emandako zehaztapenetatik abiatuta, eskatutako argazki lanak gai, estilo eta komunikazio arloan bete beharreko ezaugarriak zehaztea.

2) Argazki proiektuaren erreferentziako dokumentuak eta materialak hautatu eta aztertzea.

3) Esleitutako lanetarako argazki aukerak proposatu eta ideiak iradokitzea.

4) Argazki irudiari pertsuasio, informazio eta/edo identifikazio elementuak ematea, eskatutako lanaren helburuarekin bat datozenak.

5) Eskatutako argazki lana egitea ondoren erabiliko den komunikazio bidea edo euskarria kontuan hartuta, eta komunikazio-bitarteko grafiko efizienteenez hornitzea.

6) Argazkigintzako teknikak eta formatuak ongi ezagutzea, alderdi teorikoak nahiz praktikoak, eta maila profesionalean eskatu beharreko kalitateaz baliatzea.

7) Argazkiaren prozesua garatzea etapa guztiekin: egitea, prozesatzea, produkzio ondokoa eta aurkezpena, kasuan kasuko kalitate kontrolekin.

8) Argazki dokumentuak artxibatu, indexatu eta berreskuratzeko teknikak, nazioarteko estandarren araberakoak, ezagutu eta menperatzea.

9) Material eta tresneria profesionalen berezitasunak ezagutzea, bai eta nola zaindu eta haien mantentze-lana nola egin ere.

10) Jarduera profesionalaren gaineko araudia ezagutu eta betetzea.

B) Produkzio sistema

Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau duenak esparru publikoan nahiz pribatuan lan egin dezake, komunikazioaren sektoreko enpresetan, publizitate agentzietan, diseinu eta moda estudioetan, prentsan, argitaletxeetan eta telebistan, bai eta halakoak behar dituzten beste sektore batzuetako enpresa eta erakundeetan: museoetan eta artelanak zaharberritzen dituzten enpresetan, arkeologiaren arloan, auzitegi-medikuntzako laborategietan, polizia ikerketetan, lege-medikuntzan, aditu-lanetan, eta abarretan.

Titulu hau eskuratzen dutenek profesional autonomo eta besteren konturako langile gisa lan egiten dute. Beste profesional batzuekin batera lan egin dezake, ideiak edo kontzeptuak transmitituz bitarteko eta euskarri desberdinetan argitaratu beharreko argazki produktuen bidez. era berean, bere gaitasunak bete ditzake sortzaile independente gisa edo enpresa edo lantalde batean soldatapean lan egiten duen errealizatzaile gisa.

Profesional hauen lan orientabideak hauei buruzkoak izan daitezke:

-Komunikazio proiektuetako espezialista.

-Bere argazki proiektuak, arte jarduera independente gisa.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Kazetaritza argazkilaria. Informazioaren alderdi grafikoa jasotzea hedabide desberdinentzat.

-Erreportaje sozialetako argazkilaria. Ekitaldi sozialetako dokumentazioa eta erretratuak.

-Publizitate argazkilaria. Publizitate agentzietarako, diseinu grafikoko estudioetarako eta irudi bankuetarako lanak.

-Moda argazkilaria. Moda diseinatzaileek, fabrikatzaileek, banatzaileek eta aldizkariek enkarguz eskatutako lanak.

-Arkitektura eta barne-dekorazioko argazkilaria. Argitaletxe lanak, dokumentazioa eta obraren jarraipena.

-Arte argazkilaria. Bere lana egitea arte-salerosketaren zirkuiturako.

-Aztarnategi arkeologikoetako argazkilaria.

-Argazkigintza digitalaren produkzio ondokoa.

-Auzitegi-medikuntzako argazki laborategirako teknikari espezialista.

-Artelanen kontserbazio eta zaharberritzeko argazki laborategiko teknikari espezialista.

-Argazki artxiboko eta irudi bankuko teknikari espezialista.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Argazki proiektuak konfiguratzea eta haren helburuak eraginkortasunez zehaztea eskatutako lanaren zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta artistikoen balorazio egokitik abiatuta.

b) Argazkiak egiteko oinarrizko prozesuak menperatzea, alderdi teorikoetan nahiz praktikoetan.

c) Argazkigintzako teknika eta estilo desberdinak erabiltzen jakitea argazkigintzaren arlo desberdinetan profesionalari eskatu beharreko kalitatearekin.

d) Eskatutako argazki lana egiteko prozesuan sortzen diren arazo artistikoak, funtzionalak eta teknikoak konpontzea.

e) Argazkigintzako proiektuak egitea, fase eta kalitate kontrol guztiak gauzatuz, kalitate teknikoa, artistikoa eta komunikazio arlokoa dituen amaierako produktua lortu arte.

f) Bezeroaren eta/edo lantaldearen aurrean ideia edo proiektu bat aurkeztu eta defendatzeko, komunikatzeko metodoa, zorroztasuna eta gaitasuna erakustea.

g) Argazki proposamena egokitzea komunikaziorako proposamenaren testuinguru grafikora.

h) Argazkigintzaren estiloa itxuratzen laguntzen duten joera formal eta teknikoen bilakaera interpretatzea.

i) Norberaren estiloaren sorkuntzazko bilaketari ekitea, irudiek izan beharreko kalitate teknikoa eta artistikoa aintzat hartuz betiere.

j) Argazki dokumentuak nazioarteko estandarren arabera artxibatu, indexatu eta berreskuratzeko teknikak ezagutu eta menperatzea.

k) Material eta tresneriaren zehaztapen teknikoak eta mantentze-lanak zehatz-mehatz ezagutzea.

l) Sektoreko aldaketa teknologiko eta antolakuntzakoetara egokitzea, lehiakorrak izateko moduan.

m) Jardun profesionalarekin zerikusia duten informaziorako eta etengabeko prestakuntzarako bideak bilatu, aukeratu eta erabiltzea.

n) Jarduera profesionala eta haren edukiak arautu eta baldintzatzen dituen lege- eta arau-esparrua ulertu eta aplikatzea.

o) Etika profesionalaren printzipioak baloratzea eta jarduera garatzean, kudeaketan eta administrazioan aplikatzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia.

Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

b) Lanbide moduluen garapena

Prestakuntza modulua: Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak.

Kodea: A001.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Helburuak:

1. Espazioa bi dimentsioko euskarri batean irudikatzea osatzen duten elementuak eta haien artean ezartzen diren hartu-emanak aztertzea.

2. Hizkera plastikoaren eta ikusizkoaren elementuak eta teknikak modu egokian erabiltzea irudien irudikatze grafikoan.

3. Irudikatze grafikoa mezuaren komunikazio-helburuetara egokitzea.

4. Kolorearen oinarriak eta teoria ulertzea, sorkuntza artistiko eta plastikoaren prozesuetan duten garrantzia ulertzea eta sormenaz erabiltzea mezuen irudikatze grafikoan.

5. Bi eta hiru dimentsioko irudietan ageri diren hizkera plastikoaren eta ikusizkoaren kolorea eta gainerako elementuak aztertzea.

6. Marrazkiaren tresnak eta baliabideak erabiltzea, argazkigintzako eta ikus-entzunezkoen proiektuak egiteko zirriborroak, gidoi grafikoak eta story-board-ak egiteko.

7. Asmatzeko eta ideiak itxuratzeko gaitasuna lantzea eta sentsibilitate estetikoa eta sorkuntzazkoa garatzea.

8. Gizakiaren figura irudikatzea, proportzioz eman eta laburbiltzen jakitea, naturaletik hartutako apunteetatik abiatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Irudiak irudikatzea adierazpenerako teknika eta prozedura egokienei jarraikiz.

b) Irudi baten konposizio-eremua aztertu, egituratu eta irudikatzea aurretiazko planteamendu batetik abiatuta.

c) Marrazketaren metodologia eta materialak eta teknikak modu egokian erabiltzea errealitatearen formak edo norberak asmatutakoak grafikoki irudikatzean.

d) Ekinbidez eta sentsibilitatez miatzea marrazketaren, kolorearen eta konposizioaren adierazpen-aukerak, eta sormenez erabiltzea irudiak egiteko.

e) Kolorea erabiltzea adierazpenerako eta asmo estetikoaz ideien eta mezuen irudikatze grafikoan.

f) Ikus-entzunezkoen eta argazkigintzako proiektuen zehaztapenekin bat datozen zirriborroak eta storyboard-ak egitea.

g) Argudioak emanez baloratzea alderdi formalak, estetikoak eta sinbolikoak ikusizko irudikapen jakin batean.

h) Gizakiaren figura irudikatzen, eskematizatzen eta proportzionatzen jakitea naturaletik hartutako apunteetatik abiatuta.

Edukiak.

-Bi dimentsioko espazioaren konfigurazioa. Hizkera plastikoaren eta ikusizkoaren elementu formalak, adierazpenekoak eta sinbolikoak.

-Forma eta egitura. Proportzioaren elementuak.

-Forma eta konposizioa bi dimentsioko adierazpenean. Espazioaren antolaketa: oreka eta tentsioa, pisua eta norabidea, nibelazioa eta zorroztea.

-Argiaren eta kolorearen oinarriak eta teoria.

-Kolorearen adierazpen-balioak eta balio sinbolikoak.

-Kolorearen interakzioa sorkuntzazko irudikatzean.

-Tresnak, teknikak eta materialak. Irudikatze eta adierazpen plastikorako eta ikusizkoetarako teknika desberdinak: lehorrak, urez eginak, olioak, mistoak.

-Giza figura. Proportzioa eta kanona emakumezkoaren eta gizonezkoaren figuran. Gorputzaren eskemak. Analisia eta sintesia. Naturaletik apunteak hartzea.

-Marrazkiaren ezaugarri formalak eta funtzionalak argazkigintzako eta ikus-entzunezko produktua planifikatzeko. Zirriborroak, story-board-ak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan eduki teorikoak garrantzitsuak dira, ikasgelan planteatutako lanak ulertu eta praktikan gauzatzeko oinarri kontzeptuala diren aldetik, baina lanak modu praktikoan gauzatuz eskuratzen dira modulua gainditzeko behar diren funtsezko trebetasunak, modulua guztiz praktikoa baita.

Ikasleen ezagutzak eta gaitasunak curriculumaren eduki bati edo batzuei dagozkien ariketak eginez eskuratu, garatu, landu eta sendotuko dira.

Kontzeptu teorikoak baliagarriak izanen zaizkigu, gainera, praktikaz ausnartzeko eta hura aztertzeko; ez da komeni, beraz, teoria edo kontzeptu gehiegi sartzea, landu eta barneratzen direla ziurtatzea baizik, ikasleek erabil ditzan modu kritikoan forma adierazi eta irudikatzeko elementuak aztertzeko.

Gainera, prestakuntza teorikoak lagunduko du ikasleen lana erakutsi eta defenditzen.

Ebaluaziorako helburu eta irizpide komun batzuen arabera eratutako funtsezko gai-multzo batzuen inguruan garatzen da proposamena:

-Bi dimentsioko espazioa:

Konfigurazioa eta irudikapena.

Hizkera plastikoaren eta ikusizkoaren elementu formalak.

Hizkera plastikoaren eta ikusizkoaren elementu adierazpenekoak eta sinbolikoak.

-Forma:

Forma eta egitura. Proportzioaren elementuak.

Forma eta konposizioa bi dimentsioko adierazpenean. Espazioaren antolaketa: oreka eta tentsioa, pisua eta norabidea, nibelazioa eta zorroztea.

-Argia eta kolorea.

Argiaren eta kolorearen oinarriak eta teoria.

Kolorearen adierazpen-balioak eta balio sinbolikoak.

Kolorearen erlatibotasuna eta interakzioa sorkuntzazko irudikapenean.

Harmoniak eta kontrasteak.

-Teknika artistikoak:

Tresnak, teknikak eta materialak.

Irudikapen eta adierazpen plastiko eta ikusizkoen teknikak: lehorrak, urez eginak, koipetsuak, mistoak, collage-a.

-Giza figura:

Proportzioa eta kanona emakumezkoaren eta gizonezkoaren figuran. Gorputzaren eskemak. Analisia eta sintesia.

Naturaletik apunteak hartzea.

-Zirriborroa:

Marrazkiaren ezaugarri formalak eta funtzionalak argazkigintzako eta ikus-entzunezko produktua planifikatzeko.

Zirriborroak, story-board-ak.

Modulu hau gehienbat praktikoa denez, irudien, objektuen eta formen adierazpena eta irudikatzea ikasteko praktikan oinarritua, komeniko litzateke ikasgela-tailerrak baldintza eta baliabide materialak izatea ikasleek erabiltzeko, hala nola, mahaiak, oholak, astoak, modeloaren inguruan lan egiteko behar adina toki eta materialak ordenan gordetzekoa, bai eta irakasleentzako bitartekoak ere: mahaia, ordenagailua, proiektorea eta pantaila, arbela, marrazkietarako armairua, material didaktikoa eta marrazketako lanabesak eta koloreak gordetzeko armairuak, irudikapenerako modeloak eta elementuak jartzeko apalategiak.

Modulua garatzeko, ondoko jarduerak iradokitzen dira:

-Irudiak, figurak, objektuak eta formak irudikatzea, konposizio desberdinak eginez eta teknika eta prozedura desberdinak erabiliz (grafitoa, tinta, errotulagailua, akuarela, klarionak, collage-a, etab.).

-Naturala behatuz, honakoak egiteak: artelanak, argazkiak, norberarenak edo beste batenak, irudiak, adierazpen-konposizioak eta kolore-lanak sortu, laburtu, interpretatu eta eraldatzeko lanak, errealitateko formak edo norberak asmatutakoak oinarri hartuta.

-Ikus-entzunezko eta argazkigintzako proiektuen zehaztapenekin bat datozen irudiak egitea (zirriborroak, story-board-ak).

-Ikasle guztien lanak batera jartzea. Aurkezpena eta balorazio kritikoa argudio kontzeptualak erabiliz.

Gomendagarria litzateke proposatutako jarduerak osatzea tarteka ikastetxeko liburutegira bisitak eginez, ikasleek eskura duten informazioa eta dokumentazioa erabiltzen ikasteko, eta, bestetik, arte plastikoetako erakusketetara joatea, ikastetxean bertan nahiz kanpoan, beste arte diziplina batzuk aztertzeko eta baloratzen eta haietaz gozatzen ikasteko. Artelan desberdinak aztertuz, ikasleek arterako sentsibilitatea garatuko du, bai eta sortzeko gaitasuna ere, modulu honetan landutako gai eta kontzeptuen inguruan lortutako adierazpenak eta soluzioak ikusita.

Ikasleek jakin dezaten historikoki kokatzen errealitatea irudikatzeko estilo eta modu desberdinak, ikasgelan landutakoak, bai eta egungo edo arte eta argazkigintzaren historiako teknika artistikoak eta argazkigintzakoak ere, garrantzitsua da bi moduluak koordinatzea.

Argazkigintzako proiektuak izeneko moduluarekin koordinatzeko, gai komunak landu daitezke, esate baterako, gizakiaren figura, paisaia, bodegoia, bertan garatzen baitira zenbait kontzeptu, kolorea eta haren adierazpena, konposizioa eta enkoadratzea.

Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia irakasgaian planteatutako gidoi, historia edo ariketei buruzko story-board-ak egin daitezke.

Ebaluazioari dagokionez, komeniko litzateke ebaluatzea bai adierazpen eta irudikatze gaitasunak eta trebetasunak eskuratu diren bai horien eboluzioa. Ikasketa hauetan sartzen diren ikasleak, jatorriz, oso maila desberdinekoak dira haien prestakuntza akademiko eta artistikoan, eta batzuetan, haien prestakuntza adierazpen eta irudikatze plastikoan eta ikusizkoan oso urria da, salbu eta batxilergo artistikotik datozen ikasleen kasuan. Hortaz, eboluzioa ere desberdina da. Horrexegatik, garrantzitsua da baloratzea lan prozesuaren eta moduluarekiko duten interesa eta jarrera; eta, halaber, ikasturtean zehar lanak egiten lortutako sorkuntza-heldutasuna eta autonomia.

Moduluaren dinamikagatik beragatik, langileek jarraipen pertsonala eta banakakoa egiten dute, eta horrek esan nahi du denbora eman behar dela orientazioan, iradokizun eta zuzenketa pertsonalak egiten ikasleei, lan guzti-guztietan. Hori dela eta, komeniko litzateke modulu hau teorikotzat hartzea, haren eduki kontzeptualak modu guztiz praktikoan garatzen direlako.

Modulu honen zenbait kontzeptu Irudiaren teoriaren moduluko batzuen antzekoak edo hurbilak dira, alegia, irudiaren eta irudikatzearen sintaxiarekin lotura duten guztiak; hortaz, komeni da bien arteko beharrezko koordinazioa egitea.

Prestakuntza modulua: Irudiaren teoria.

Kodea: A002.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Helburuak:

1. Irudiak identifikatu, baloratu eta interpretatzea analisi eredu desberdinak aplikatuz.

2. Ikusizko pertzepzioaren printzipio teorikoak ezagutzea.

3. Irudiaren kode esanguratsuak interpretatzea.

4. Irudiaren adierazpen funtzioa identifikatzea eta baloratzea bere testuinguruan.

5. Irudian komunikaziorako estrategiak identifikatu eta aztertzea.

6. Irudi finkoaren eta mugimenduan dagoenaren produkzio esparruak eta inguruneak ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Emandako irudien elementu morfologikoak eta sintaktikoak identifikatzea.

b) Irudiak aztertzea erabilitako ikus-hizkuntzaren adierazpen edukien eta haien esanahiaren arabera.

c) Ikus-pertzepzioaren kontzeptu eta printzipio nagusietarako irudikatze grafikoko proposamenak egitea.

d) Komunikazio arazoetarako egoki diren soluzio grafikoak proposatzea eta arrazoituz baloratzea.

e) Ikus-komunikazioaren estrategiak prestatzea norberaren ideiak eta mezuak, edo emandakoak, transmititzeko, eta arrazoiak emanez azaltzea.

Edukiak.

-Irudiaren errepresentazioa eta elementu morfologikoak, dinamikoak eta neurtzeko modukoak.

-Irudiaren identifikazioa, analisia eta balorazioa.

-Ikusmenezko sintaxia.

-Errealitatearen bisualizazioa. Pertzepzioaren teoriak.

-Zeinua: adierazpena eta edukia. Denotazioa eta konnotazioa.

-Zeinu motak. Propietateak eta konbentzioak. Zeinuak eta haien balio adierazgarriak.

-Ikusizko komunikazioa. Komunikazio-prozesua.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek oinarrizko ezagutzak bereganatzea irudiaren errepresentazioaz eta haren elementu morfologiko, dinamiko eta neurgarriez. Modulua amaituta, ikasleak gai izanen dira irudia identifikatzeko, aztertzeko eta baloratzeko, irudikatze grafikorako proposamenak egiteko, komunikazio arazoetarako soluzio grafikoak proposatzeko eta ikus-komunikazioko estrategiak prestatzeko.

Modulu hau teorikoa da gehienbat, eta bertan, edukien sekuentziazio egokiena izan daiteke kasuan kasuko atalean aurkezten diren ordena bera, irudiaren elementu morfologiko, dinamiko eta neurgarrien definiziotik hasita.

Ebaluazioari dagokionez, informazio bilketa etengabean oinarritu beharko da, bai ikasleen ikasketa prozesuez bai ikasturtearen martxan eragina izan dezaketen gainerako curriculum elementuez.

Irudiaren teoriari buruzko modulua, guztiz teorikoa denez, euskarri modulu bat da, prozeduraren arloko modulu guztiekin lotura duena; hain zuzen ere, modulu horietan aplikatu beharko dituzte ikasleek honetan landutako kontzeptuak, modu praktikoan eta testuinguru batean kokatuta. Halere, komeni litzateke koordinazio berezia ezartzea Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak izeneko moduluarekin -biak lehen kurtsokoak curriculumaren erreferentziaren arabera-, biek heltzen dietelako irudiaren sintaxiarekin eta haren irudikatzearekin lotutako eduki batzuei.

Prestakuntza modulua: Baliabide informatikoak.

Kodea: A003.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Helburuak:

1. Egungo gizartean baliabide informatikoek izan duten bilakaera aztertzea, bai eta teknologia berriek irudi animatuak egitean eta editatzean duten presentzia ere.

2. Oinarri informatikoak, hardware-software erlazioa eta haien ezaugarriak eta funtzioak ezagutzea.

3. Honako hauen funtsezko kontzeptuak ikertu eta aplikatzea: irudi digital bektoriala eta bitmap irudia, tipografia digitalak, kolore sistemak eta formatuak, behar zehatz bakoitzerako egoki direnak.

4. Honako hauen funtsezko kontzeptuak ikertu eta aplikatzea: testuen maketazio eta ediziorako aplikazioak, haien argitalpen inprimatua edo elektronikoa egiteko egokiak diren formatuak eta eskakizunak.

5. Honako hauen funtsezko kontzeptuak ikertu eta aplikatzea: animaziorako, web ediziorako aplikazioak eta multimedia ediziorako software-a, behar zehatz bakoitzerako egoki diren formatuak eta eskakizunak.

6. Irudiak digitalizatzea, biltegiratu eta formatu egokietara eramatea.

7. Diseinuko programa informatiko berariazkoetako aplikazioak ezagutu eta erabiltzea.

8. Diseinuko aplikazio informatikoen erabilera txertatzea, lan fluxu operatiboak lortzeko.

9. Bitarteko informatikoak erabiltzea norberaren lana asmatu, kudeatu eta komunikatzeko tresna gisa.

10. Autonomia, esperimentazioa eta aldaketarako egokitzapena sustatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Argudioekin baloratzea bilakaera teknologikoa eta teknologia berriek produkzioaren, industriaren eta artearen prozesuetan duten garrantzia, eta, berariaz, diseinu grafikoaren lana betetzean, arlo desberdinetan.

b) Sistema informatiko bateko osagai fisikoak eta logikoak identifikatzea eta arazo zehatz bakoitzari soluzioa emateko egokia den software-a.

c) Aplikazio grafiko eta multimedia aplikazioetarako formatu grafiko desberdinak eta informazioa antolatzeko aukera desberdinak ulertu eta modu egokian erabiltzea.

d) Honako hauen funtsezko kontzeptuak aplikatzea: testuen maketazio eta ediziorako aplikazioak, eta haien argitalpen inprimatua edo elektronikoa egiteko egokiak diren formatuak eta eskakizunak zein diren jakin.

e) Honako hauen funtsezko kontzeptuak aplikatzea: animazioa, web edizioa eta multimedia ediziorako software-a, bai eta behar zehatz bakoitzerako egoki diren formatuak eta eskakizunak ere.

f) Aplikazio grafikoetan eta multimedia aplikazioetan lan egiteko formatuak, erresoluzioa eta tamainak prestatzea.

g) Irudi digital bektorialaren formatuak eta bitmap irudiarenak bereiztea eta haien ezaugarri nagusiak ulertzea.

h) Behar bakoitzerako tresna egokiena bereiztea, zehaztasunez aplikatuz, aldez aurretik ezarritako ordena logiko bati jarraikiz.

i) Ilustrazio bektorialerako eta bitmap ilustraziorako tresnak trebetasunez erabiltzea.

j) Testuen maketazio eta ediziorako tresnak trebetasunak erabiltzea.

k) Animaziorako eta web ediziorako tresnak eta multimedia ediziorako software-a trebetasunez erabiltzea.

l) Material eta ekipo informatikoak hautatu eta modu egokian erabiltzea norberaren lana betetzean, bai sorkuntza eta proiektua egiteko prozesuan bai haren komunikazioan.

m) Beharrak atzematea, diagnostiko zehatzak eginez, tresna egokia aukeratuz eta erabiltzen jakitea.

n) Soluzio desberdinak bilatzea, irudimenaz baliatuz, ikerketaren bidez ikasitakoan oinarrituta.

o) Tresna kontzeptuak aplikatuz erabiltzea berrikuntza teknikoetara egokitzeko bide emanez.

Edukiak.

-Informatikaren eta Interneten bilakaera. Informazioaren gizartea. Software librea. Sistema eragileak. Ordenagailua, periferikoak eta sareak, cloud computing-a.

Software-aren kudeaketa, plataforma eta azpiegitura edo espazio lokalak, hodeian kokatuak edo hibridoak.

Periferikoak: sarrerakoak, irteerakoak, biltegiratzekoak eta komunikaziokoak.

-Kolore sistemak, digitalizazioa, bektorizazioa, OCR. Tipografia digitala.

Kolore digitala. Kolore ereduak. Interfaze grafikoak.

Jatorrizkoak eskaneatzea. Eskaneatzearen parametroak.

-Bitmap irudia. Bitmap irudiak eta argazkigintza digitala sortu, tratatu eta kudeatzeko software-a. Marrazketarako tresnak.

Hautatzeko, editatzeko eta margotzeko tresnak.

Geruzak, geruza filtroak.

Kolore doikuntzak. Kolore kanalak, moduak eta ereduak.

Irudien sorkuntza eta tratamendua.

Erresoluzioa, irudi eta fitxategi tamaina, tamaina aldatzea.

Irudi multzoekin lan egitea: fluxuak, ekintzak, loteak. Raw fitxategiak. Inprimatzea eta argitaratzea.

-Argazkigintza digitala. Fitxategiak prestatzea banatzeko eta ateratzeko.

Formatuak, moduak, tamainak, erresoluzioak.

Kolore profilak: sarrerakoak, irteerakoak, lanekoak. Profilen bihurketa.

-Irudi bektoriala. Sorkuntza-softwarea. Lan-eremua. Marrazketarako tresnak.

Entitateen sorkuntza eta tratamendua. Eraldaketak, kolorea, betegarriak eta lerroak. Ereduak, sinboloak, estiloak.

Tratamendu tipografikoa, iturrien kudeaketa.

Ilustrazioa antolatzea: geruzak, multzokatzeak, lerrokatzea eta banaketa.

Maskarak, filtroak, estekak, bit mapen bektorizazioa.

Fitxategiak prestatzea banatzeko eta ateratzeko.

-Testuen edizioa eta konposizioa. Maketazio eta ediziorako software-a. Lan-eremua.

Edizio tresnak. Letra eta paragrafo atributuak.

Estiloak. Letra mota, paragrafoa, objektua. Estilo-orriak.

Konposiziorako tresnak. Testu-fluxuak. Orriak. Orri nagusiak.

Argitalpen inprimatuak. Fitxategiak prestatzea banatzeko eta ateratzeko.

-Argitalpen elektronikoak.

Hardward-a, mahai gaineko gailuak eta eramangarriak (ebook reader-ak, tablet-ak, etab.), ezaugarriak.

Sorkuntza-softwarea. Lan-eremua. Fitxategiak egokitu eta bihurtzeko tresnak.

Argitalpen elektronikoak. Fitxategiak prestatzea banatzeko eta ateratzeko.

-Web diseinu eta ediziorako software-a. Lan-eremua. Oinarrizko tresnak.

Diseinua eta erabilgarritasuna, oinarrizko HTLM-a.

Orriaren itxura, web maketazioa, taulak, CSS estilo-orriak, makroak, portaerak.

Guneen administratzailea, argitaratzea.

Datu baseak, inprimakiak, orri dinamikoak, eta programazio lengoaiak.

-2D animazioko software-a. Lan-eremua. Oinarrizko tresnak.

Lan eremuaren konfigurazioa. Objektuen propietateak. Pelikularen propietateak.

Baliabide digitalen inportazioa. Bektorialak, bitmap-ak, testua, soinua.

Geruzak. Geruzen propietateak eta motak.

Denbora-lerroa. Interpolazioak, frame-ak, keyframe-ak, sinboloak, instantziak.

Ekintzak. Prozesatze eta esportatze aukerak.

-Egile tresnak.

Multimedia, irudia, testua, animazioa, audioa, bideoa integratzea.

Programazioa. Objektuetara bideraturiko programazioa.

-Objektuen antolaketa: geruzak, multzokatzeak, maskarak, estiloak.

-Ingurune desberdinen arteko komunikazioa. Fitxategiak inportatzea eta esportatzea.

-Fitxategi motak banatzeko eta ateratzeko. Informazioaren antolamendua.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren helburua da ikasleek oinarri bateratu batzuk izatea diseinuaren oinarrizko hardware-az eta software-az, bai eta komunikazio grafikoaz eta ikus-entzunezkoaz, eta horretarako bereganatu beharko ditu erabilera egokirako gutxieneko trebetasunak.

Titulu honetan garrantzi berezia emanen zaie lanbidean zuzenean eragiten duten lanei. Beraz, lanbide modulu honen helburu nagusia izanen da ikasleen ezagutza zehatza izatea bit mapen tratamendurako software tresnei buruz. Helburua izanen da ikasleak autonomoak izatea tresna informatikoa erabiltzeko. Moduluak ikuspegi zabalagoa ematen du maketazioari edo sareko lanari dagozkion aplikazioez, lanbide-arloaren testuinguruan ikuspegi orokorragoa lortzen saiatuz.

Lehendabiziko hiru atalak kenduta - orokorragoak izan daitezkeenez komenigarria dirudi hasieran ematea-, moduluko edukiak lanbide arloko titulu bakoitzak eskatzen duen ordenan eta sakontasunarekin garatzeko aukera iradokitzen da. Titulu honetan egokia litzateke goiz sartzea 4. eta 5. ataletako edukiak, beste modulu batzuekin eraginkortasunez koordinatzeko, hala nola Argazkigintzako Teknikarekin edo Argazkigintzako proiektuekin.

Proposaturiko edukien sekuentziazioari dagokionez, eduki horiek hurrengo sekuentziarekin bat etortzen ahal diren irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera batzuetan gauzatzea iradokitzen da:

-Moduluaren hasieran gai orokorrenak ikasteko jarduerak planteatuko dira: sistema eragileak, periferikoak, eskura dugun hardware-a, sareak, etab.

-Ondoren, bit mapen fitxategiak ezagutzen eta haien oinarrizko edizioa egiten hasteko jarduerak eginen dira.

-Oinarrizko osagaiak eta tresnak identifikatu ondoren eginen diren jarduerak hauetara bideratuko dira: bit mapen irudien edizio aurreratua, digitalizazioa, kaptura, neurriak aldatzea eta ohiko irteerak.

-Pixkanaka, lana balizko irteeretara egokitzeari buruzko edukiak tartekatu ahal izanen dira: inpresioa, errebelatu digitalak, cloud computing-a eta maketazioa, etab. Komeni da, halaber, irudi bektorialen tratamenduari eta integrazioari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea.

Modulua guztiz praktikoa eta tailerrean egin beharrekoa da. Nolanahi ere, eduki teorikoa funtsezkoa da, eta horrek behartzen du koordinazio lan handia egitera, batez ere argazkigintzako teoriaren eta praktikaren ardura zuzena duten moduluekin. Kontzeptuek gidatu behar dute tresnaren erabilera, espekulazioak eta saiakuntzaren eta errakuntzaren bidezko metodoa alde batera utzita.

Praktiketan, teoriak ezartzen ditu diagnostikoa, tresna egokiaren aukeraketa eta tresnarako egokiak diren parametroak aplikatzea, hau da, prozesu osoa. Hortaz, egin beharreko jarduerek berekin dakarte zehaztea zer egin une bakoitzean, nola eta zer tresnarekin egin jakitea, eta trebetasun teknikoaz egitea. Besteak beste, jarduera hauek gomendatzen dira:

-Irudi bat edo irudi multzo bat egokitzea proiektu zehatz baten behar plastikoetara: kolorearen tratamenduak, siluetak egiteak, konposizioak edo fotomuntaketak, testurak, etab.

-Irudian gabezia bat identifikatu, eta arazoa zuzentzeko tresna egokia eta haren parametroak aukeratzea (gehiegizko esposizioak edo gutxiegizkoak, gehiegizko kontrastea edo kontraste falta, kolore nagusiak, besteak beste).

-Irudi multzo bat egokitzea irteera zehatz baten eskakizunetara; argitalpen inprimatuak, elektronikoak, ploteatuak eskatzen dituen formatuak, moduak, tamainak, erresoluzioak, etab.

-Argazki liburuen, book elektronikoen, irudien aurkezpenen edizioa, besteak beste.

Irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera guztiak betetzeko, komeniko litzateke ikasgela-tailer bat edukitzea, eta bertan postu informatiko bat ikasle bakoitzeko, ordenagailua eta proiektorea eta kaptura eta inprimaketarako ohiko gailuak, eskanerrak, kamerak, inprimagailuak, plotterrak, etab.

Hardware tresnez gain, diseinu grafikorako eta ikus-entzunezko diseinurako software tresnak ere erabiliko dira. Ildo horretan, komenigarria da software libreko software tresnak, mantentze-aplikazioak eta sistemak erabiltzea, eta/edo hezkuntzarako lizentziak, ikasle guztiek eskuratu ahal izan ditzaten tresna horiek praktikak egiteko.

Ikasketaren arloan, moduluaren izaera erabat instrumentala da, eta xedea du ikasleei zenbait tresna ematea beste modulu batzuetan eskuratutako kontzeptuak bereganatzen eta proiektuetan edo proiektu integratuan bereziki praktikan jartzen laguntzeko. Tresna informatikoa argazkien manipulazio eta produkzio ondoko prozesuetako askoren oinarria da, eta, hala den aldetik, estrategikoa da zikloko lanbide profilaren gaitasunak eskuratzeko.

Halaber, modulua batez ere praktikoa denez, ordutegi trinkoa izatea komeni da eta horrela irakasteko denbora ahalik eta hobeto aprobetxatu.

Prestakuntza modulua: Argazkigintzaren historia.

Kodea: A004.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 90 ordu.

Helburuak:

1. Argazkigintzaren eta komunikazio grafiko eta ikusizkorako beste bitarteko batzuen mintzaira eta berezitasunak ulertzea.

2. Argazkigintzaren jatorriak eta bilakaera ezagutzea, testuinguru historiko eta artistikoarekin lotuta.

3. Argazkigintzaren bilakaera historikoa, teknikoa eta formala, ulertzea, eta joera, egile eta lan nagusiak identifikatzea.

4. Argazki lanak aztertu eta baloratzea, arteari, komunikazioari eta adierazpenari dagozkien alderdietan.

5. Interesa eta sentsibilitatea agertzea egun egiten diren argazki irudien aurrean.

6. Argazki irudiak baloratu eta errespetatzea, ondare historiko artistikoa eta irudi garaikidearen mintzaira egiteko ekarpena diren aldetik.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Argazki irudien aldagai formalak, estilistikoak eta teknikoak aztertu eta interpretatzea, sortzen diren testuinguru historiko-artistikoarekin lotuta.

b) Adierazpide, estilo, egile esanguratsuenak eta haien ekarpen eta berrikuntza nabarmenenak identifikatzea espezialitatearen barruan.

c) Arrazoiz azaltzea argazkigintzaren bilakaera teknikoa eta formala, testuinguru historiko eta kulturalarekin lotuta, modu egokian erabiliz berariazko terminologia.

d) Kritikoki baloratzea argazkiak, kontuan harturik ezagutza historikoa eta haien ezaugarri teknikoekin eta formalekin lotuta.

e) Irudi baten esanahia deduzitzea, aurreikusten zaion funtzioarekin edo erabilerarekin lotuta.

f) Argazkigintza une bakoitzeko gainerako adierazpide estetikoekin lotzen jakitea, poetika beretik sortutakoak izan nahiz ez, eta argazkigintzak beste arteetan izandako eragin edo mailegu estetikoei, teknikoei edo materialei erreparatzea.

g) Jakitea non dauden argazki funtsen bilduma nagusiak: erakunde publikoak edo bilduma pribatuak.

Edukiak.

-Argazkigintzaren jatorriak eta zabalkundea. Artearen beste adierazpide batzuekin duen lotura.

-Argazkigintzaren generoak eta haien eboluzioa. Argazkigintza testuinguru historiko-artistikoan.

-Argazkigintzaren bilakaera historikoaren, teknikoaren eta estetikoaren berri izatea. Adierazpide nabarmenenak. Joera, estilo eta egile nabarmenenak.

-Argazkigintza Espainian, hastapenetatik gaur egungora.

-Argazkigintza komunikabideetan. Eragina eta aplikazio teknologikoak.

-Egungo joerak eta lanak.

Orientabide didaktikoak.

Argazkigintzaren Historia izeneko moduluak lotzen ditu bertan eskuratutako ezagutzak eta beste batzuetakoak, hala nola, hauetakoak: Argazkigintzaren Teknika, Ikusizko irudikatze eta adierazpenaren Oinarriak, Irudiaren Teoria, Argazkigintzaren Teoria. Horrela, argazkigintzak denboran eta espazioan zehar izan duen garapenari buruzko ikuspegia ematen du.

Modulu honen helburua da ikasleei hornidura kulturala ematea, irudiez eta adierazpenerako aukerez egina, adibidetzat eta orientabidetzat erabil ditzaketenak beren sorkuntza bideak jorratzeko, eta, halaber, argazkiak politikarekin, ekonomiarekin, arte eta kulturarekin iraganean eta gaur egun ere izandako harremanez hausnartzeko oinarri bat.

Komeniko litzateke edukiak modu kronologikoan garatzea, joera berriak edo aurrerapen teknologikoak gertatzen diren tokian erakusten saiatuz, eta ondoren beste eremu edo herrialde batzuetan izan duten garapen eta zabalkundea, ahaleginak eginez ez hausteko garai edo herrialde zehatz bateko azalpen-batasuna egoerak hala eskatzen duenean, aiseago uler dadin une historikoa, kulturala edo soziala.

Komeni da argazkigintzaren genero desberdinak garatzea haiek islatzen dituzten une historiko eta kulturaletan, generoen ikasketa diakronikoa, hau da, bakoitzari dagokion garaiko gainerako argazkigintzako adierazpideetatik bakartuta, ez litzatekeelako baliagarria izanen irakaskuntza maila honetan, eragotziko lukeelako argazkigintza ikustea bere ingurune historiko-sozialarekin lotuta. Horrenbestez, edukiak 10 multzotan banatuta emanen dira:

-Dagerrotipoaren asmakuntza eta garaia.

-Irudi biderkagarria.

-Argazkigintzaren zabalkundea (1870-1917).

-Argazkigintza eta abangoardiak.

-Argazkigintza eta boterea. Dokumentu soziala.

-Fotokazetaritzaren zabalkundea.

-Argazkigintza subjektiboa.

-Modako argazkigintza.

-Argazkigintza esperimentala eta adierazpen eta lekukotzako argazkigintza.

-Azken joerak argazkigintzan.

Metodologia azalpenezkoa eta interaktiboa izanen da: galde-erantzunak, iruzkina, irudi multzoa, etengabe erabiliz garai, korronte eta egileei buruzko ikus-entzunezko materiala, Internetetik hartutako irudiez osatua. Aurkezpenak ikasleen eskura egonen dira, ikastetxeko Intraneten bidez.

Komeni da ikasleek ikasketetarako oinarrizko ohar eta irudien koaderno bat edukitzea; klaseetara eramanen du, ezagutza eta eztabaidarako oinarri bat izateko aldez aurretik, klaseetan garatutakoa zabaltzeko.

Garrantzi handikoa da ikasleek parte hartzean klasean, galderak, iruzkinak eta oharrak eginez; horrez gain, probak eginen dira ikasitako kontzeptuak eta edukiak bereganatu dituzten jakiteko, eta irteerak ikastetxetik kanpora, argazkigintzarekin zerikusia duten erakusketak, bildumak edo museoak bisitatzeko. Irteera horiek hiritik kanpo egin daitezke bisitatu beharreko argazki erakusketak edo ekitaldiak hala eskatzen badu.

Modulu honek lotura du hurrengo moduluekin adierazten den moduan, eta haien arteko koordinazioa ezarri beharko da:

-Ikusizko irudikatze eta adierazpenaren oinarriak, hizketa plastikoaren eta ikusizkoaren elementuak argazki irudiak aztertzeko erabiltzeko beharragatik.

-Irudiaren teoria, irudien balorazio eta interpretazioagatik, eta irudiaren adierazpen funtzioa bere testuinguruan identifikatzen duelako.

-Argazkigintzako teknika, Argazkigintzaren historian iraganeko teknikak eta adierazpenerako dituzten aukerak azaltzen direlako.

-Argazkigintzako proiektuak, denboran zehar eta gaur egun ere argazkigintzaren bidez ideiak eta mezuak transmititu izanaz ausnartzeko.

Prestakuntza modulua: Argazkigintzako teknika.

Kodea: A005.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 230 ordu.

Helburuak:

1. Argazkigintzari dagokion berariazko terminologia menperatzea.

2. Argazkigintzaren egitatea aztertzea ikuspegi zientifiko eta mekanikoetatik.

3. Argazkigintzaren oinarri zientifikoa eta teknologikoa.

4. Argazkigintzako materialen eta ekipoen zehaztapenak eta ezaugarri teknikoak ezagutzea.

5. Kontrol teknikorako prozedura operatiboak garatzea.

6. Argazki irudiaren erreprodukzioan eta inprimaketan aplikatutako teknologiak ezagutzea.

7. Espezialitateari dagozkion edukiak aplikatzea berariazko ariketa mota askotan.

8. Argazkigintzako ekipoak erabiltzea, argazkia hartzen denetik editatzen den arte.

9. Irudiak prozesatzea teknika desberdinak erabiliz.

10. Teorian eta praktikan ezagutzea argiztapen sistema desberdinak, eta argazkiak egiten trebatzea argiztapen egoera desberdinetan.

11. Argazkigintzaren generoen berezitasun teknikoak eta artistikoak ezagutzea eta ariketa praktikoetan aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Argazkigintzaren terminologia eta kontzeptu teknikoak ulertu eta modu egokian erabiltzea.

b) Argazki kameren eta ekipoen erabilera ulertzea.

c) Argazki irudia prozesatzeko teknikak eta faseak menperatzea.

d) Irudiaren erreprodukzioaren eta kolorearen kalitate kontrola behar bezala egitea.

e) Argazkigintza fotokimikoko eta digitaleko ariketak ebaztea, prozesu osoa zuzen gauzatuz, maila profesionalean eska daitekeen kalitate teknikoa duten irudiak lortu arte.

f) Trebetasunez erabiltzea argazki kamerak eta ekipoak.

g) Behar bezala prozesatzea irudiak teknika desberdinekin, eta zuri-beltzezkoaren eta kolorearen tratamendu egokia egitea.

h) Espezialitateko ariketa praktikoen zehaztapen tekniko, komunikatibo eta artistikoetarako argiztapen sistema egokiena hautatu eta gauzatzea.

i) Argazkigintzako ariketa jakin bat emanda, dagokion generoaren ezaugarri tekniko eta artistikoak zein diren identifikatzea, ekipo eta prozesatze egokienak hautatu eta zuzen betetzea fase guztietan.

Edukiak.

-Printzipio fisikoak. Argia eta optika.

-Argazkiaren egitatean esku-hartze zuzena duten legeak.

-Argazki kamerak eta ekipoak. Motak eta aplikazioak. Zehaztapen teknikoak, erabilera eta mantentzea.

-Fotometria.

-Argiztapen sistemak, ekipoak eta teknikoak.

-Kontrol teknikoa argazkia hartzean.

-Argazki prozesatze fotokimikoa eta digitala. Teknikak eta ekipoak. Ukituak ematea eta manipulatzea.

-Kudeaketa eta tratamendu bereziak zuri-beltzean eta kolorean.

-Argazki irudia gauzatzea, errepodukzioa eta edizioa. Erreprodukziorako eta inprimaketarako teknologiak. Computer to Print, Computer to Plate, Computer to Film sistemak.

-Argazkigintzaren praktikaren baldintza teknikoak, artistikoak eta komunikazio arlokoak, genero desberdinetan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek ikas dezaten materiaren portaera, argazkiaren egitatearekin lotutako alderdi fisikoen, kimikoen, matematikoen eta mekanikoen ikuspegitik. Horrez gain, uler dezan zein diren argazkigintzako prozesu guztiek atxikiak dituzten prozedura teknologikoak eta arlo honetan agintzen duten legeak, metodo zientifiko baten bidez, argazkigintzarekin bereziki lotutako ñabarduren barruan.

Modulu teoriko-praktikoa da, eta bertan garrantzizkoa da bai gai teorikoak ezagutzea bai horien praktikan aplikatzen jakitea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, komeni litzateke gidoi honi jarraitzea:

-Argazkigintzako teknikaren printzipioak.

-Esposizioaren teknika, irudiak kapturatzea.

-Argiztatzea, neurriak eta ekipoa.

-Irteera bitartekoak (prozesatu ondokoa).

Modulu teoriko-praktikoa denez, eta ezaugarriak kontuan harturik, komeni litzateke erabilera anitzeko ikasgela-plato batean: argazkigintzako platoa, praktikarako behar den materialaz jantzia, eta eduki teorikoak irakasteko baliabideez hornitua: Interneteko konexioa duten ordenagailuak, proiektorea, pantaila, etab.

Modulu honek argazkigintzako teknika irakasten duenez, ezinbestekoa da toki desberdinetan betetzea, hala nola argazkigintzako platoetan, argazkigintzako estudioetara bisitan joatea, kanpoaldeak ikustera, etab.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, besteak beste, honako jarduera hauek proposatzen dira lanbide modulu honetarako:

-Argiaren ezaugarriak deskribatzea optika geometrikoaren eta elektromagnetikoaren legeen arabera.

-Argazki kameren fomatu desberdinak deskribatu eta bereiztea, bai eta elementu optikoak, mekanikoak eta elektrikoak/elektronikoak ere.

-Esposizioan gehien eragiten duten faktoreak aztertzea.

-Egoera bakoitzerako objektiboak identifikatzea eta aplikatzea.

-Argiztapen posizio oinarrizkoak eta argiztapenerako eskema desberdinak zein diren frogatzea, argiztapenerako osagarri desberdinak erabiliz.

-Oinarrizko doiketak eta neurketarako metodo ohikoenak hautatzea eskuko esposimetroaren bidez.

-Flash elektronikoaren sinkronizazioaren kontzeptuak azaltzea, bai eta haren ezaugarriak ere (mota, potentzia, gida zenbakia, akoplatzea, etab.).

-Iragazkiak sailkatzea eta haien eginkizunak garatzea.

-Raw fitxategiak prozesatzea.

-Errebelatu digitaleko lan-fluxua deskribatzea, eta nola gorde eta antola daitekeen.

-Prozesatze zuzena bereiztea eta aplikatzea irteerako gailuaren arabera (inprimategia, web-a, proiekzioa, tinta injekzioa, etab.).

-Informazioa bilatzea Internet-en, aldizkari espezializatuetan, esku-orrietan, eta abarretan.

Ikasketa sendotzeko, oso interesgarria litzateke ikasleen lanak talde osoan batera aztertzea, kritika eraikitzailearen ikuspegitik, betiere.

Garapen teknologiko etengabean dagoen modulu bat denez, ona litzateke estrategia ezberdinak erabiltzea (konparazio batera, biltzar eta azoketara joatea, platora adituak ekartzea aurkezpenak edo erakusketak egiteko...), batetik, ikasleari erakusteko ikasten duenaren eta mundu profesionalaren arteko erlazioa, eta bestetik, ikaslearengan jakin-mina eta etengabe eguneratzeko grina pizteko.

Modulu hau lotuta dago zikloan prozedura izaera duten moduluekin. Nabarmendu beharra dago Argazkigintzako Proiektuaren moduluarekin duen lotura. Hortaz, garrantzitsua litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak koordinaturik egotea, edukiak ez errepikatzeko eta edukien ikuspuntua bateratzeko, ikasleei begira. Argazkigintzako teoriari buruzko moduluarekin bereziki, zenbait eduki komun dituztelako: argia, argiztapena eta kolorea argiztapenean.

Bitarteko informatikoen moduluarekin, lotura eduki hauei dagokie: argazkigintza digitala, ukituak, irudien manipulazioa edo tratamendua.

Lanbide modulua: ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Helburuak:

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean interes zehatza duen informazioa aurkitu, atera eta ulertzea.

b) Bere jardueraren arloan, tresna edo ekipo baten erabilerari buruzko jarraibide errazak zehaztasunez ulertzea.

c) Mezu laburrak, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, ulertzen ditu.

d) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo ohikoak betetzea okerrik gabe.

e) Gutunak, fax-ak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten errazak idaztea.

f) Ahoskatze argi eta ulergarriaz adierazpenak egitea, bere lan esparruan ohikoak diren egoeretan eta elkartrukeetan komunikatzeko behar besteko hitz aberastasunarekin.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

Eguneroko bizimoduari buruzko hiztegia eta terminologia.

Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

-Eduki gramatikalak:

Aditz-denborak.

Hitzen erabidea.

Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

Erlatibozko perpausak:

Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

Boz pasiboa.

Baldintzazkoak.

Zeharkako estiloa.

-Eduki funtzionalak:

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

Alderatzea eta kontrastatzea; adostasuna eta desadostasuna adieraztea; asmoak eta planak adieraztea, gustuak eta nahiak, iradokizunak, gomendioak, kexak eta betebeharrak azaltzea.

Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

Erraztasunez erabiltzea hiztegiak edo erreferentziako bestelako materialak, bitarteko elektronikoak barne.

Ahoz eta zuzentasunez adieraztea gertaerak, jarraibideak, azalpenak eta deskribapenak eguneroko bizimoduarekin lotuta dutenak, eta ahoz aurkeztea informazioak eta ideiak, sekuentzia logiko batean.

-Gizarte eta lanbide edukiak:

Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki indartu daitezen ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Modulua: Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia.

Kodea: A006.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 23.

Iraupena: 330 ordu.

Helburuak:

1. Ikus-entzunezko bitartekoen teknika eta teknologia menperatzea.

2. Mugimenduan dagoen irudiaren bilakaera historikoa eta hizkuntza ezagutzea.

3. Gidoi literario eta grafikoak egitea.

4. Ikus-entzunezko produktuak egitea fase guztietan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezkoen terminologia eta kontzeptu teknikoak ulertu eta modu egokian erabiltzea.

b) Ikus-entzunezko ekipoak eta teknikak trebetasunez eta zehaztasunez erabiltzea.

c) Modu egokian erabiltzea ikus-entzunezko arloko adierazpideak eta baliabideak.

d) Ikus-entzunezko lanetarako gidoi grafiko eta literarioak zuzen eta ongi egitea.

e) Ikus-entzunezkoak egitea prozesuko fase bakoitzean behar diren kalitate kontrolak eginez.

f) Arrazoiekin baloratzea ikus-entzunezkoen irudiak, moduluak emandako ezagutzak eta norberaren irizpidea eta sentsibilitatea oinarritzat hartuta.

Edukiak.

-Irudiak hartzeko eta produkzio ondoko ekipoen kontrol teknikoa.

Kamera eta osagarriak. Motak. Funtzionamendua. Doikuntzak.

Bideo/audio digitala editatzeko estazioak. Ez lineala.

Soinu ekipoak. Mikrofonoak. Soinu grabagailuak. Erregistratzeko teknikak.

-Gidoia. Ikusizko narratiba.

Ikus-entzunezkoen gidoi motak eta formatuak.

Gidoia prestatzea.

Faseak: ideia, argumentua, dokumentazioa, argumentua eta tratamendua.

Gidoi literariotik teknikora: planifikazioa.

Story board-a.

-Ikus-entzunezkoen hizkuntzaren elementuak.

Planoa. Espazio eta denbora zatiak. Plano eskala.

Konposizio legeak.

Eremua eta eremuz kanpokoa.

Kameratik subjekturaino tartea. Optikak.

Kamera angeluazioak.

Kameraren mugimenduak-

-Irudikatutako espazioaren antolamendua.

Espazio antolamenduko legeak. Ardatzak.

Sekuentzia dramatikoa eta sekuentzia narratiboa.

Jarraikortasuna, raccord-a.

Sekuentzia-planoa.

Muntaketa. Definizioa. Motak.

-Irudikatutako denboraren antolamendua.

Denbora diegetikoa.

Denboraren konpresioa eta dilatazioa.

Elipsia.

Muntaketa alternoa.

Flash back-flash forward-a.

Erritmo narratiboa.

-Muntaketa.

Muntaketa eta produkzio ondokoa planifikatzea.

Edizio ez-lineala/lineala egiteko prestaketak.

Off line edizioa versus on line edizioa.

Audio/bideo ediziorako software bereziaren kontrol teknikoa.

-Ikus-entzunezko produktuaren prestaketa. Produkzioa eta produkzio ondokoa.

Produkzio aurrekoa.

Produkzioa, filmatzea.

Muntaketa, soinuztapena, etalonatzea eta produkzio ondokoa.

-Eszenografia, aktoreak eta argiztapena.

Eszenografiaren eta atrezzo-a ikuskizunean.

Baliabideak banakatzea: aktoreak, eszenografiako elementuak, atrezzo-a, jantziak, argi efektuak, soinu efektuak eta ikus-entzunezkoak.

Argiztatze teknikak.

-Soinua.

Soinuaren teoria.

Mikrofonoak, soinu grabagailuak eta osagarriak.

Soinuaren tratamendua. Erregistratzeko teknikak.

Audio ediziorako software bereziaren kontrol teknikoa.

-Ikus-entzunezkoen generoak eta produktuak.

Ikus-entzunezko produktu desberdinak: zinematografikoak, bideografikoak, multimedia eta new media izaerakoak.

Genero zinematografikoak. Ezaugarriak.

Eduki horiek, Arrazoi akademiko eta pedagogikoengatik, bi kurtsotan antolatuko dira, sekuentzia honekin:

Modulua: Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia.

Kodea: A006a (lehen kurtsoa).

Iraupena: 130 ordu.

-Irudiak hartzeko eta produkzio ondoko ekipoen kontrol teknikoa.

-Gidoia. Ikusizko narratiba.

-Ikus-entzunezkoen hizkuntzaren elementuak.

-Irudikatutako espazioaren antolamendua.

-Irudikatutako denboraren antolamendua.

Modulua: Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia.

Kodea: A006b (bigarren kurtsoa).

Iraupena: 200 ordu.

-Muntaketa.

-Ikus-entzunezko produktuaren prestaketa. Produkzioa eta produkzio ondokoa.

-Eszenografia, aktoreak eta argiztapena.

-Soinua.

-Ikus-entzunezkoen generoak eta produktuak.

Orientabide didaktikoak:

Modulu honen helburua da ikasleek bereganatzea ikus-entzunezko narrazioari eta espazio/denbora zinematografikoaren antolamenduari buruzko funtsezko ezagutzak eta trebetasunak, eta, aldi berean, ikus-entzunezko produktu bat bere faseetako edozeinetan egiteko behar diren trebetasun egokiak ere.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta hamar multzotan dago antolatua:

-Ikus-entzunezkoen hizkuntzaren elementuak.

-Irudikatutako denboraren antolamendua.

-Irudikatutako espazioaren antolamendua.

-Gidoia. Ikusizko narratiba.

-Eszenografia, aktoreak eta argiztapena.

-Irudiak hartzeko eta produkzio ondoko ekipoen kontrol teknikoa.

-Ikus-entzunezko produktuaren prestaketa. Produkzioa eta produkzio ondokoa.

-Muntaketa.

-Soinua.

-Ikus-entzunezkoen generoak eta produktuak.

Edukien iraupen luzea da, nolabait modulua bi kurtsotan banatzeko arrazoia; lehendabiziko bost multzoak lehen kurtsokoak dira eta gainerako bostak bigarren kurtsokoak, curriculumaren erreferentziako sekuentziaren arabera.

Komeni litzateke honako jarduera hauek betetzea:

-Gidoi bat egitea. Faseak.

-Kamera doiketen eta haren osagarrien kontrol teknikoa egitea.

-Audio eta bideo ediziorako eta produkzio ondokorako software bereziaren kontrol teknikoa egitea.

-Ikus-entzunezkoen hizkuntzarekin lotutako praktikak egitea.

-Ikus-entzunezko produktuak egiteko kasu praktikoak betetzea.

Jarduera horiek hauen bidez osatu daitezke:

-Produkzio-etxe zinematografikoetara joatea bisitan.

-Telebista kateetara bisitak egitea.

-Filmak ikustea eta film azterketak egitea.

-Ikus-entzunezkoen teknikari eta teknologiari buruzko aldizkarien irakurketa.

Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologiaren modulua Argazkigintzako Teknikaren eta Baliabide Informatikoen moduluekin lotuta dago, ikus-entzunezko produktuak egiteak arestian aipatutako moduluetan lantzen diren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea dakarrelako. Horrez gain, prozedura batzuk Argazkigintzako proiektuen moduluko berberak dira.

Prestakuntza modulua: Argazkigintzako proiektuak.

Kodea: A007.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 25.

Iraupena: 360 ordu.

Helburuak:

1. Argazkiaren prozesuan esku hartzen duten materialak, ekipoak eta teknikak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

2. Kalitate tekniko eta artistikoa dutena argazkigintzako proiektuak egitea argazkigintzaren esparru desberdinetan.

3. Argazkigintzaren bidez ideiak transmititzea eta mezuak komunikatzea.

4. Komunikazio grafikorako gaitasuna, sormena eta norberaren adierazpenerako ahalmena.

5. Ikaskuntzan eta arazoak konpontzeko lan metodologia egokienen erabileran autonomia garatzea.

6. Argazkigintzako proiektuak beren aldagai teknikoetan, artistikoetan eta komunikatiboetan, eta balorazio kritiko arrazoitua ematea.

7. Espezialitateari dagozkion teknologia berriak menperatzea.

8. Argazki dokumentuak nazioarteko estandarren arabera artxibatu, indexatu eta berreskuratzeko teknikak ezagutu eta menperatzea.

9. Taldeko lana ahalbidetu eta optimizatzen duten lankidetzaren aldeko jarrerak garatzea.

10. Espezialitatean aplikatzekoa den araudi berezia ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Teknika menperatuz erabiltzea argazki ekipoak eta irudiak prozesatzea.

b) Soluzio tekniko, formalak eta adierazpenekoak egokitzea proiektuak gaietan eta komunikazioan dituen zehaztapenetara.

c) Argazki lanak profesional bati eskatu beharreko kalitate mailarekin antolatu, planifikatu eta gauzatzea.

d) Proiektuak bakarka eta taldean gauzatzea bere fase guztietan, kalitate artistikoa, teknikoa eta komunikatiboa duen argazki produktu bat lortu arte.

e) Argazkian islatu beharreko elementu materialak eta pertsonak hautatu eta modu egokian antolatzea.

f) Argazkiari ematea proiektuaren komunikazio helburuekin bat datozen ideiak eta mezuak transmitituko dituzten elementuak, pertsuasiorako, informaziorako eta/edo identifikaziorako.

g) Kasuan kasuko lan esparruarekin eta generoarekin gaietan eta estiloan bat datozen irudiak egitea.

h) Autonomiaz aritzea argazki lana planifikatu eta egitean.

i) Norberaren ideiak eta lana aurkeztu eta arrazoiekin defendatzea, eta balorazio arrazoitua egitea.

j) Trebetasunez erabiltzea espezialitateari dagokion teknologia, proiektua gauzatzean eta haren berri ematean.

k) Proiektuetan lanbidearen gaineko araudia betetzea, esate baterako, intimitaterako, ohorerako eta norberaren irudirako eskubideari buruzkoa.

Edukiak.

-Argazkigintzako proiektua. Metodologia.

Proiektuaren helburuak. Erreferentziak eta egileak.

Planifikazioa, baimenak kudeatzea, kostuak eta aurrekontuak prestatzea.

-Argazkiak hartzea: teknika eta adierazpen kontrolaren aldagaiak.

Argazki formatuak, kamera sistemak eta gailu osagarri espezializatuak. Objektiboak, irudi kalitatea, MTF.

Diafragma, obturazioa; ISO/ASA; zurien balantzea, enfokatzea, histogramak eta lotutako informazioa, irudiaren kalitatea, erresoluzioa, irudi estiloak.

-Argia neurtzea eta esposizioa ezartzea.

Intentsitatearen neurketa: islatua, intzidentea, puntuala. Tresnak eta oinarrizko erabilera.

Kolorearen eta kolorearen tenperaturaren neurketa.

Esposizioa zona sistema analogikorako eta digitalerako.

-Argiztapen naturala eta artifiziala. Argi jarraitua eta flash-a. Filtratzea eta polarizazioa.

Argiztapen naturala. Eguzkia, lehen mailako argi iturria. Itzalak. Kolorea, kolorearen tenperatura eta kontrola. Argiaren norabidea eta angelua. Argiztatze ratioak. Kontrastea eta esposizioa.

Estudioko argiztapen artifizialaren hastapenak. Argiztapen-iturriak, ekipoak eta oinarrizko erabilera. Printzipio praktikoak.

Argiztapena erregistroko tekniketarako, dokumentalak eta auzitegikoak: filtratzea, polarizazioa, infragorriak, UV.

Argiztapeneko eskema konplexuak. Argazki estudioa.

Estudioko flash-a eta flash eramangarria. Teknikak eta metodologia.

-Kamera teknikoa.

Banku optikoko kamera. Motak, objektiboak, osagarriak, mugimenduak, araztasun planoaren kontrola.

Irudiari aplikatutako kalkulu optikoak.

-Teknika digitalak: ensanblatzeak, panoramikoak, HDR, Stacking-a eta baliabideak.

-Fitxategiak kudeatzea. Metadatuak. Argazki dokumentuak artxibatu, indexatu eta berreskuratzeko teknikak.

-Negatibo digitalaren errebelatua. Tonalitate doikuntzarako eta irudiaren tratamendurako teknikak.

Negatibo digitalaren errebelatua. Tonalitate doikuntzarako eta irudiaren tratamendurako teknikak.

Negatibo digitalaren software-a.

Jatorrizkoak eskaneatzea erabilera digitalerako.

-Ukituak emateko prozedurak. Kolorearen zuzenketa.

Irudi digitalaren manipulaziorako software profesionala. Interfazeak eta erabilera berariazkoa.

Kolore profesionalaren kudeaketa. Lan eremuak, tresnak, kolore espazioak, ICC profilak.

Inpresio digitala.

-Irudiaren perspektibaren eta formaren kontrola.

-Edizioa. Irudien hautaketa eta antolaketa.

-Argazkigintzaren esparruak: erreportajea, publizitatea eta artea. Generoak.

Generoak: publizitatea. Auzitegiko argazkigintza eta zientifikoa. Makroargazkigintza.

Produktuaren argazkia eta argiztapena. Bodegoien argiztapena. Argazkigintza industriala.

Erretratua, erreportajea, arkitektura eta artea.

Generoa: erretratua. Jarrera, merkataritzako erretratua, erretratu artistikoa.

Generoa: erreportajea, prentsa eta argazki saiakuntza. Erreportaje soziala. Dokumentazioa.

Generoa: arkitektura eta paisaia.

Generoa: argazkigintza eta artea. Argazkigintza analogikoa eta argazkiak hartu eta kopiak egiteko prozesuak XIX. eta XX. mendeetan.

-Espezialitateari aplikatzen zaion araudia.

-Akabera eta aurkezpena. Muntaketa eta erakusketa.

-Proiektuari buruzko memoria eta komunikazioa.

Eduki horiek, arrazoi akademiko eta pedagogikoengatik, bi kurtsotan antolatuko dira, sekuentzia honekin:

Prestakuntza modulua: Argazkigintzako proiektuak.

Kodea: A007a (lehen kurtsoa).

Iraupena: 130 ordu.

-Argazkigintzako proiektua.

-Argazkia hartzea. Neurketa.

-Argazkigintzako argiztapena I Oinarrizkoa.

-Negatibo digitalaren errebelatua.

-Tonalitate doikuntzarako eta irudiaren tratamendurako teknikak.

-Ukituak emateko prozedurak. Kolorearen zuzenketa.

-Inpresio digitala.

-Kamera teknikoa.

-Argazkigintzaren arloak. Publizitatea, Auzitegikoa. Zientifikoa.

Prestakuntza modulua: Argazkigintzako proiektuak.

Kodea: A007b (bigarren kurtsoa).

Iraupena: 230 ordu.

-Argazkigintzako argiztapen aurreratua.

-Kamera teknikoa.

-Irudiaren perspektibaren eta formaren kontrola.

-Tonalitate doikuntzarako eta irudiaren tratamendurako teknikak.

-Fitxategi digitalen kudeaketa.

-Argazkigintzaren arloak: erretratua.

-Argazkigintzaren arloak: erreportajea.

-Argazkigintzaren esparruak: artea eta prozesuak XIX. eta XX. mendeetan.

-Argazkigintzaren arloak: arkitektura.

-Argazki edizioa.

-Araudia.

-Proiektuaren memoria eta komunikazioa.

-Akabera eta aurkezpena.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek praktikan jartzea argazkigintzaren funtsezko ezagutzak eta teknikak, kalitate profesionaleko lanak sortzeko, zorroztasunez arituz lanaren eta kontrol teknikoaren fase guztietan, eta argazkiei irudimena eta nortasuna erantsiz.

Komeniko litzateke alderdi hauek aintzat hartzea metodologian:

-Argazki zaharren eta garaikideen funtsak gordetzen, erakusten eta/edo sustatzen dituzten museo, bilduma, artxibo eta erakundeetara bisitan joatea.

-Argazkiak egiten diren estudio eta tokietara bisitan joatea.

-Zehatz-mehatz aztertzea egungo argazkigintzaren panorama, hedabideetan eta euskarri desberdinetan aurkezten den moduan.

-Argazkiak norberaren proiektu eta adierazpide gisa egitea, irakasleen enkargu zehatzik tartean izan gabe.

-Argazkigintzako teknikari eta metodologiari buruzko aldizkariak, blogak, web-orriak, etab. irakurri eta ulertzea.

Moduluaren helburuak lortzen laguntzeko, komeni da honako jarduera hauek betetzea:

-Argazkigintzako proiektu bat egitea fase guztiak kontuan hartuta.

-Kamera doiketen eta haren gailu osagarrien kontrol teknikoa egitea.

-Argazki ediziorako software bereziaren kontrol teknikoa egitea.

-Genero eta esparru desberdinetako argazkiak egitea.

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, modulu honek lotura du ondoko hauekin, eta komeniko litzateke behar den koordinazioa ezartzea:

-Argazkigintzako teknika, ikasitako teknika praktikan jarri behar den aldetik.

-Irudiaren teoria, irudien sorkuntzarako ezagutza teorikoak eta ikasleen praxia parez pare joan behar direlako.

-Ingelesa, argazkigintza digitalean etengabe gertatzen diren berrikuntza tekniko eta metodologikoen berri izateko.

-Baliabide informatikoak, ordenagailuen erabilera eta ezagutza estu loturik baitago argazkigintza digitalarekin, oso har.

Prestakuntza modulua: Argazkigintzako teoria.

Kodea: A008.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Helburuak:

1. Argazkigintzaren hizkuntzaren oinarriak ulertu eta aztertzea, eta argazki irudien balorazio arrazoituan aplikatzea.

2. Ikasleak bere argazki lanari buruzko iritzi kritiko arrazoitua ematea, bai eta egile ezagunen lanari buruzkoa ere.

3. Argazkigintzaren teoriaren testu adierazgarriak eta argazkigintzaren praxiarekin duten lotura aztertzea.

4. Argazkigintzako teknika desberdinak aztertzea, argazkien esanahia, adierazkortasuna eta estetika baldintzatzen duten heinean.

5. Moduluak emandako ezagutzak baloratzea eta erabiltzea lan profesionala sortu eta egiteko norberaren prozesuan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Argazkietako irudiak aztertzea moduluko kontzeptuak modu egokian erabiliz eta elkarlotuz.

b) Argazkiak aztertzeko estrategiak garatzea, moduluak emandako ezagutzak eta norberaren irizpidea oinarri hartuta.

c) Argazkigintzaren teoriaren testu esanguratsuak aztertu eta arrazoituz ulertzea.

d) Modu kritikoan baloratzea zein den argazkigintzaren tokia komunikazioaren munduan eta nola erabiltzen den.

e) Norberaren eta besteren argazkien iritzi kritiko arrazoitua ematea, alderdi teknikoak, artistikoak eta komunikazioari dagozkionak aintzat hartuz.

Edukiak.

-Argazkiaren irudia. Argazkigintzaren teorien kontzeptua eta bilakaera.

-Irudiaren testuinguruak, haien erabilerak eta funtzioak.

-Erreferentearen balioa. Genero sailkapena.

-Irudikatze espazialaren elementuak argazkigintzan.

-Denboraren eta mugimenduaren irudikatzea.

-Argia argazkigintzan. Argiztapen naturala eta artifiziala: irizpide estetikoak eta funtzionalak.

-Kolorea argazkigintzan. Bilakaera eta adierazpenerako erabilerak.

-Argazkigintza eta beste adierazpide batzuk: arte plastikoak, zinema, literatura.

-Argazkigintza eta dokumentua.

-Teoria estetikoak eta artistikoak.

-Kontzeptu artistiko garaikideak. Argazkigintzarekiko elkarrekintzak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da bideak ematea ikasleengan argazki irudia ikertu eta pentsatzeko ohitura, metodologia sortzeko. Norberaren eta besteen argazkien kritika arrazoitua egin dezan; Argazkiaren zergatiaz hausnar dezan, haren erabileraz eta gure mundua deskribatzeko duen ahalmenaz, eta, azken finean, ikerketa horrek molda dezan irudigintzaren profesionalaren ikuspegia, lehiakorrago bihurtzeko etengabeko aldakuntza nahasi eta iragartezinean sarturik dagoen gizartean.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako aurkezpen ordena bera da, honela banatua:

-Argazki irudia. Argazkigintzaren teorien kontzeptua eta bilakaera.

-Irudiaren testuinguruak, haren erabilerak eta funtzioak.

-Erreferentearen balioa. Genero sailkapena.

-Argia argazkigintzan. Argiztapen naturala eta artifiziala: irizpide estetikoak eta funtzionalak.

-Irudikatze espazialaren elementuak argazkigintzan.

-Denboraren eta mugimenduaren irudikatzea.

-Kolorea argazkigintzan. Bilakaera eta adierazpenerako erabilerak. (10 ordu).

-Argazkigintza eta dokumentua.

-Teoria estetikoak eta artistikoak.

-Argazkigintza eta beste adierazpide batzuk: arte plastikoak, zinema, literatura.

-Kontzeptu artistiko garaikideak. Argazkigintzarekiko elkarrekintzak.

Moduluko helburuak lortzen laguntzeko proposatzen diren jarduerak honakoak dira:

-Ikasgelan proposatutako testuen eta/edo ikasketa eta eztabaidarako beste edozein forotan lortutakoen irakurketa ulergarria, bai eta kurtsoko gaiei helduko dien beste edozein material -prentsa, web-ak, etab.- ere.

-Lan teorikoak egitea, bertan erakutsiz analisirako gaitasuna eta zorroztasuna kontzeptuak erabiltzen.

-Osagarri gisa, teoria eta praxia elkar lotzen dituzten argazkiak sortzea, genero desberdinekoak eta bitarteko desberdinak erabiliz. Horrekin batera, zuzeneko informazioa lortu behar da adierazpide honen Historian erreferente diren profesionalen ohiturez eta lanaz.

-Adierazpen idatziaren eta ahozkoaren gaineko kontrola baliatzea, bai eta argudiatzeko tekniken gainekoa ere.

Komeniko litzateke jarduerak honako hauekin osatzea:

-Argazki zaharren eta garaikideen funtsak gordetzen, erakusten eta/edo sustatzen dituzten museo, bilduma, artxibo eta erakundeetara bisitan joatea.

-Argazkigintzaren arloko kritika eta argazkigintzak bete beharreko zereginari buruzko eztabaida sustatzen duten hitzaldietara joatea.

-Argazkigintza eta bere alderdi guztiak mintzagai duten eztabaidetan esku hartzea, edozein motatakoak direla ere (mintzaldiak, sare sozialak...).

-Zehatz-mehatz aztertzea egungo argazkigintzaren panorama, hedabideetan eta euskarri desberdinetan aurkezten den moduan.

-Nagusiki argazkigintzaren erabileraren funtsezko alderdiez aritzen diren aldizkariak, blogak, web-orriak Irakurri eta ulertzea: edizio grafikoa, hedabideak, argazkilarien eskubideak, argazkien erabilerei buruzko polemikak, etab.

Behar diren koordinazioak egiteko, modulu hau beste modulu hauekin loturik dago:

-Argazkigintzaren historia: oinarri historiko-grafikoa eta epistemologikoa funtsezko oinarria da irudi teknikoari buruzko edozein eztabaida aberasgarria izateko (argazkigintza eta zinema).

-Irudiaren teoria: irudiari buruzko ezagutza teorikoak, oro har, funtsezkoak izanen dira, eta teoria berariazkoagoa eman aurretikoak.

-Argazkigintzaren teknika: teknikak eragina du argazkiaren bidezko adierazpidean eta hizkuntzaren menperatzean.

-Ingelesa: nahitaezkoa da argitalpen digital, foro eta blog askotan ugari diren eztabaidak ulertzeko, eta oinarrizko tresna beste profesional batzuekin komunikatzeko gizarte globalean.

-Baliabide informatikoak, ordenagailuen erabilera eta ezagutza estu loturik baitago argazkigintza digitalarekin, oso har. Gure kasuan, ikasleek idatzizko lanak ongi erredaktatuak eta formateatuak aurkeztu beharko ditu.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 60 ordu.

Helburuak:

1. Ingelesez idatzitako testu teknikoak ulertzen ditu, lanbidearen esparruarekin zerikusia dutenak, independentzia maila handiarekin eta erreferentziako iturriak modu selektiboan erabiliz.

2. Bere espezialitateko gaiei buruz ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu.

3. Bere lanbide arloarekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez.

4. Bere espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Testu mota eta xede desberdinen arabera egokia den irakurketa teknika aplikatzen du.

b) Gai profesionalei buruzko testu batean interesa duen informazioa aurkitu, atera eta ulertzea.

c) Bere jardueraren arloan, tresna edo ekipo baten erabilerari buruzko jarraibide errazak zehaztasunez ulertzea.

d) Mezu laburrak, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, ulertzen ditu.

e) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo ohikoak betetzen ditu okerrik gabe.

f) Gutunak, fax-ak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten errazak idaztea.

g) Zehaztasunez identifikatzea datu eta egitate tekniko zehatzak, aurkezpen edo hitzaldi laburretan azaldutakoak.

h) Bere espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da.

i) Lanbide jarduerarekin lotutako gaiei buruz aurrez prestatutako aurkezpen labur eta errazak okerrik gabe egitea.

j) Zehaztasunez mintzatzea, norberaren lanbide eremuko interakzioko ohiko egoeretan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegi teknikoa erabiliz.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

Eguneroko bizimoduari buruzko hiztegia eta terminologia.

Lanbide eremuko berariazko hiztegia eta terminologia.

-Eduki gramatikalak:

Aditz-denborak.

Hitzen erabidea.

Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

Erlatibozko perpausak:

Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

Boz pasiboa.

Baldintzazkoak.

Zeharkako estiloa.

-Eduki funtzionalak:

Gai teknikoen azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

Alderatzea eta kontrastatzea; adostasuna eta desadostasuna adieraztea; asmoak eta planak adieraztea, gustuak eta nahiak, iradokizunak, gomendioak, kexak eta betebeharrak azaltzea.

Gai teknikoei nahiz bestelakoei buruzko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

Testu teknikoak laburtzea.

Informazio teknikoa adierazten duten testu koherenteak osatzea.

Curriculum vitaeak, aurkezpen gutunak edo lanbide profilak eta enplegu eskaerak idaztea.

Erraztasunez erabiltzea hiztegiak edo erreferentziako bestelako materialak, bitarteko elektronikoak barne.

Lanbide esparruarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Gizarte eta lanbide edukiak:

Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

Orientabide didaktikoak.

Heziketa zikloetan, Ingelesa II lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Kontuan hartuz kasu honetan bigarren hizkuntza mailari buruz ari garela, heziketa zikloaren barruan, modulu honen ikuspegia zuzendu behar da ikasleek beren espezialitateko hizkuntzako alderdi teknikoetan duten prestakuntza indartzera, alde batera utzi gabe eguneroko komunikazio egoeretan behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio horrek garrantzi berezia hartzen du ikasturte honetan, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako programa europarretan parte hartzeko aukera baitute.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko eskakizun handiagoko mailarekin, zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari dagokienez. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki indartu daitezen ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Prestakuntza modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: A009.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 3.

Iraupena: 100 ordu.

Helburuak:

1. Lanaren lege esparrua aztertu eta ulertzea eta lan harremanetatik heldu diren eskubide eta betebeharrak zein diren jakitea.

2. Enpresa txiki edo ertain bat antolatu eta kudeatzeko lege betebeharrak eta baldintzak ezagutzea, hainbat faktore kontuan hartuta: produkzio arlokoak, juridikoak, merkataritzakoak eta lan eta gizarte arlokoak.

3. Enpresa txiki bat eratzeko eta abiarazteko behar diren kudeaketak egitea, bai eta administrazio, merkataritza eta finantza arloetako oinarrizko kudeaketarako lanak ere.

4. Lan merkatuan eta etengabeko prestakuntzan sartzeko bide desberdinak identifikatzea, bai eta horretan diharduten erakundeak ezagutzea, nazio mailakoak eta nazioartekoak.

5. Laneko segurtasun eta higieneari buruzko arauak ulertu eta aplikatzea, eta ingurumenaren babesarekiko sentsibilitatea garatzea, bizi kalitatean eragiten duten faktoreak diren aldetik.

6. Ekimen sortzailearekin lotutako gaitasun eta trebetasun pertsonalak ezagutzea.

7. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du.

8. Argazkigintzarekin lotutako jarduerak arautzen dituen araudi berariazkoa ezagutzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan munduari eta lanbide espezialitate hau hartzen duen enpresa arloko arautzeari aplikatu beharreko indarreko legeak eta araudia aztertzea.

b) Lanbidearekin lotura zuzena duten enplegu eta etengabeko prestakuntzarako sarbideak eta moduak identifikatzea.

c) Enpresen forma juridikoak aztertzea, kontuan hartuta haietako bakoitzari dagokion lege erantzukizunaren maila eta zerga arloko tratamendua.

d) Enpresa jarduera betetzen jakitea, bai banakakoan bai sozietate mailan.

e) Arte tailer bat eta/edo enpresa txiki edo ertain bat sortu eta antolatzeko plana erredaktatzea, bertan jasoz kasuan kasuko alderdi juridikoak eta lan eta gizarte arlokoa, beharrezkoak diren giza eta gauza baliabideak, marketineko ekintzak, produktuen merkaturatzea eta banaketa, eta jardunean hasteko eskatzen zaizkion tresnak lan eta ingurumen segurtasunekoak eta arriskuen prebentziokoak.

f) Kontratuak eta fakturak zuzen egitea.

g) Laneko segurtasun eta osasun arauak ezagutzea, bai eta laneko arriskuen prebentziorako teknikak ere.

h) Egile eskubideen eta jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko legeak ezagutu eta aplikatzea.

i) Norberaren irudirako eskubidea ezartzen duen legeria ezagutzea eta argazkigintzaren inguruan sortzen dituen gaiak identifikatzea.

j) Ekimen sortzaileak berezko dituen gaitasun eta trebetasun pertsonalak identifikatu eta aplikatzea.

k) Negoziorako aukera desberdinak identifikatzea, kontuan hartuta enpresaren ingurunea eta sektorearen bilakaera.

Edukiak.

-Lan harremanen esparru juridikoa. Langileen estatutua eta arautze berariazkoa. Gizarte Segurantzaren prestazioak eta langabezia.

-Lan munduan sartzeko sistemak. Lan-merkatua: egitura. Laneratzean laguntzen duten teknikak eta erakundeak. Norberaren konturako lanerako ekimenak. Etengabeko prestakuntza.

-Enpresa. Enpresa eredu juridiko desberdinak eta ezaugarriak. Antolaketa, administrazioa eta kudeaketa. Betebehar juridikoak eta fiskalak.

-Merkadotekniako oinarrizko kontzeptuak. Produkzioaren, merkaturatzearen eta banaketaren antolaketa enpresan. Kostuen analisirako metodoak eta kalitatearen kontrola.

-Kontratua. Lan-kontratu motak. Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak. Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Banakako enpresaburua. Enpresa jardueran hasteko tramiteak. Aurrekontuak, tasazioak eta lanen fakturazioa.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Negozio ideia eta hura sortzeko teknikak.

-Jabetza intelektualerako edo industrialerako eskubideei. Jabetza intelektualaren erregistroa. Kudeaketa entitateak: copyright-a eta copyleft-a. Jabetza industriala: eredu eta marrazki industrialak eta artistikoak. Erregistroa eta erregistroko prozedura.

-Argazkigintza eta norberaren irudirako eskubidea.

-Ezaugarriak: marka, errotulua eta merkataritza izena. Eskualdagarritasuna.

-Laneko segurtasun eta higiene neurriak, lanbidean aplikatu beharrekoak.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren helburua da oinarrizko trebetasunak eskuratzea lan munduan sartzeko eta lanbide karrera garatzeko bai Espainiako lurraldean bai Europakoan. Era berean, moduluaren beste xede bat da ikasleengan sentsibilitate positiboa garatzea autoenplegura bideratutako ekimen sortzaileari dagokionez.

Edukien sekuentziazioaz den bezainbatean, berriz, lan eta gizarte segurantzaren arloko legeei dagozkienetatik has daiteke, eta ondoren lan osasunari dagokion guztia. Komeniko litzateke ondoren lan arloko orientazioko multzoa ematea, eta gero ekimen sortzailearekin eta enpresarekin zerikusia duen guztia; amaitzeko, argazkigintzaren arloko jarduera profesionaletan aplikatu daitekeen araudi berariazkoaren multzoa irakatsiko da.

Komenigarria litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Lanbide orientazioko probak egitea.

-Norberaren karrera planifikatzea, epe ertaineko eta luzeko lan arloko helburuak ezarrita.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai ingurune hurbilenean, bai Europan.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloko lan jarduerari dagokion sektoreko lan hitzarmen batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea.

-Heziketa zikloko lanbide jarduerarekin zerikusia duen enpresa plan bat egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena.

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi eta/edo bisiten bidez enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko, ekintzaile izateko gogoa sustatzeko eta aukerak emateko ikasleei enpresa horri buruzko jarduerak betetzeko.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Jabetza intelektualari eta industrialari buruzko baldintzak dituzten kontratuak eta deialdiak aztertzea.

Garrantzitsua da arreta ematea modulu praktikoekin duen loturari, lan-osasunarekin zerikusia duen prestakuntza osatzeko. Era berean, komeniko litzateke Proiektu integratuaren moduluarekin ere koordinatzea, helburuen artean baitu espezialitatean aplikatu beharreko araudi berariazkoa ezagutzekoa.

Prestakuntza modulua: Proiektu integratua.

Kodea: A010.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Helburuak:

1. Espezialitateko proiektu bat proposatu eta gauzatzea, norberarena edo enkarguz emandakoa, kalitate teknikoa, artistikoa eta komunikazio mailakoa duena.

2. Proiektua gauzatzea etapa guztiak eta kasuan kasuko kalitate kontrol guztiak betez.

3. Espezialitateko proiektu orijinal baten proiektua eginez eta hura gauzatuz, espezialitateko lanbide trebetasunak garatzea.

4. Modu egokian baloratzea lan proposamenean planteatutako beharrak, alderdi plastikoak, artistikoak, teknikoak, antolaketa arlokoak eta ekonomikoak, proiektuari itxura emateko eta lan profesionalean emaitzarik onena lortzeko behar diren zehaztapen plastikoak eta teknikoak hautatzeko.

5. Teknika digitalak menperatzea. Proba eta saiakuntza teknikoak egitea.

6. Irudimena, sentsibilitate artistikoa eta sormena garatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espezialitateko proiektu bat egitea, esparru profesionalean eskatzen den maila teknikoa, artistikoa eta komunikazio arlokoa betetzen duena.

b) Enkarguz eskatutako lanaren baldintza eta zehaztapenetarako egokia den metodologia erabiltzea proiektuetan.

c) Proiektuaren kalitate kontrola egitea alderdi hauetan: formalak, adierazpenekoak, teknikoak, teknologikoak eta funtzionalak.

d) Proiektua behar bezala aurkeztea eta balorazio pertsonal teknikoa, artistikoa eta funtzionala ematea bere lanbide esparruari dagozkion kontzeptuak eta terminologia zuzen erabiliz.

e) Argazki digitalak behar bezala prozesatuta aurkeztea, kalitate parametroen arabera: erresoluzioa, neurria, kolore profila, tonalitate lerruna.

f) Edizio eta irteera prozesuak egokitzea bete beharreko proiektuaren ezaugarrietara.

g) Ikerketa grafikoko lanak egitea, sormena landuz.

Edukiak.

-Argazkigintzako proiektua sortu eta gauzatzea. Metodologia. Etapak. Zehaztapenak. Baldintzak. Dokumentazio grafikoa.

Bezeroaren proposamenen eta beharren analisia.

Argazkigintzako proiektuaren ideia.

Proiektuarekin lotutako baimenak kudeatzea.

-Argazkigintzako proiektua gauzatzea produktu amaitua lortu arte. Kalitatearen kontrola egitea etapa desberdinetan.

-Lanaren aurkezpena, materialak, akaberak, euskarriak eta lanaren kudeaketa irudien kapturatik hasi eta erakusgai jarri arte.

-Irteerako gailuak, RA4, tinta pigmentatuko plotter-a.

-Argazki euskarriak. Kontserbazioko paperak, paper bereziak.

-Proiektuaren komunikazioa, aurkezpena eta defentsa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek proiektu osoa, pertsonala eta profesionala, garatzea, ideia asmatzen dutenetik amaierako aurkezpena egin arte, etapa guztiak barne. Modulu teoriko-praktikoa da.

Bete beharreko proiektuak amaierako proiektu baten ezaugarriak ditu, proiektu profesional batek ustez eduki beharreko autonomia eta kalitatearekin etapa guztietan. Bigarren kurtsoaren hasieran, ikasleek eduki asko dituzte oraindik ikasteko; horrexegatik, lehen hiruhilekoan lehen kurtsoan emandako eduki asko berrikusi eta eguneratuko dira, proiektua garatzeko beharrezkoa den informazioa biltzen joan daitezen.

Bigarren hiruhilekoan, hautatutako proiektua lantzen hasi ahal izanen da, haren faseak zehaztu, aurrekontua, aurkezpena eta memoria. Komeniko litzateke ikasgelan aztertzea merkatuan dauden akaberak, prezioak, kalitatea, euskarri bakoitzerako fitxategien kudeaketa eta iraupena eta kontserbazioa, bai eta muntaketaren analisia, aurkezpena eta kopiak bai bezero partikularrentzako bai jendaurrean erakusteko.

Hirugarren hiruhilekoan lana amaitu eta aurkeztu eginen da, amaierako ebaluazioa eta kalifikazioa emateko.

Lanbide modulu honen ikaskuntza emaitzak lortzeko, estrategia ezberdinak erabiltzea dakarren jarduerak egitea proposatzen da, esate baterako, erakusketa eta azoketara joatea, eta argazki estudioetara bisitan joatea, batetik, ikasleari erakusteko ikasten duenaren eta mundu profesionalaren arteko erlazioa, eta bestetik, ikaslearengan jakin-mina eta etengabe eguneratzeko grina pizteko.

Modulu honek lotura du zikloan prozedura izaera duten modulu guztiekin. Hortaz, garrantzitsua litzateke modulu horiek ematen dituzten irakasleak koordinaturik egotea, edukiak ez errepikatzeko eta edukien ikuspuntua bateratzeko, ikasleei begira.

Prestakuntza modulua: Prestakuntzaldi praktikoa enpresetan, estudioetan eta lantegietan.

Kodea: A011.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 14.

Iraupena: 260 ordu.

Helburuak:

1. Ikasleen prestakuntza akademikoa osatzea komunikazio grafikoko enpresa edo argazki estudio baten eguneroko lan errutinetan sartuz, eta dagokien prestakuntza mailari dagozkion eginkizun profesionalak betez.

2. Laguntzea ikasleek harremana izan dezaten lan munduarekin eta enpresaren lan eta gizarte arloko harremanen eta harreman teknikoen sisteman sartzen.

3. Ikastetxean eskuratutako ezagutzak, prestakuntza eta gaikuntza alderatzea sektoreko enpresa eta lan arloko errealitatearekin.

4. Bide ematea langileei, enpresarekin harremana edukiz, beren prestakuntzari honako ezagutzak gehitzeko: beren espezialitatea, merkatuko egoera eta harremanak, arte eta kultur joerak, lanaren antolaketa eta koordinazioa, enpresaren kudeaketa, lan eta gizarte arloko harremanak enpresaren barruan, etab., lanean hasteko behar direnak, hain zuzen.

5. Kostuagatik edo berri-berriak direlako ikastetxeak eskura ezin ditzakeen tresnen, lanabesen, materialen eta makinen gaineko ezagutza teknikoak bereganatzea.

6. Modu aktiboan parte hartzea argazkien produkzio eta edizioaren prozesuko faseetan, kasuan kasuko tutorearen edo koordinatzailearen orientabideei jarraikiz.

7. Ikastetxean ematen den prestakuntza teoriko eta praktikoan eskuratutako ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak aplikatzea.

Ebaluazio-irizpideak:

Enpresa, estudio edo tailerretan egindako prestakuntza fasearen segimendua eta ebaluazioa ikastetxeak izendatutako praktiketako tutoreak egin beharko du; tutore horrek aintzat hartuko ditu noraino bete diren helburuak eta enpresak enpresaren balorazioa.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak, alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

A001 lanbide modulua: Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak (130 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A001-UF01(NA)

Espazioa eta bi dimentsioko haren irudikatzea

20

A001-UF02(NA)

Forma bi dimentsioko adierazpenean

30

A001-UF03(NA)

Argiaren eta kolorearen oinarriak eta teoria

20

A001-UF04(NA)

Teknika artistikoak

20

A001-UF05(NA)

Gizakiaren figura eta bi dimentsioko haren irudikatzea

20

A001-UF06(NA)

Zirriborroa argazkigintzako eta ikus-entzunezko produktuaren planifikazioan

20

A002 lanbide modulua: Irudiaren teoria (60 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A002-UF01(NA)

Ikusizko pertzepzioaren printzipioak

30

A002-UF02(NA)

Irudiaren irudikatzea.

30

A003 lanbide modulua: Baliabide informatikoak (130 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A003-UF01(NA)

Diseinu eta irudi grafikoa

20

A003-UF02(NA)

Argazkigintzako tratamendu digitala

30

A003-UF03(NA)

Maketazioa eta edizio digitala

30

A003-UF04(NA)

Web diseinua eta edizioa

30

A003-UF05(NA)

2D animazioko software-a

20

A004 lanbide modulua: Argazkigintzaren historia (90 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A004-UF01(NA)

Argazkigintzaren historia laburra

30

A004-UF02(NA)

Argazkigintza eta arteak

20

A004-UF03(NA)

Emakumeak kameraren atzean

20

A004-UF04(NA)

Argazkigintza Espainian

20

A005 lanbide modulua: Argazkigintzako teknika (230 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A005-UF01(NA)

Argazkigintzako teknikaren printzipioak

60

A005-UF02(NA)

Esposizioaren teknika, irudien kaptura

60

A005-UF03(NA)

Argiztatze teknikak, fotometria

60

A005-UF04(NA)

Irteera bitartekoak (prozesatu ondokoa)

50

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

A006 lanbide modulua: Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia (330 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A006-UF01(NA)

Ikus-entzunezkoen hizkuntza

50

A006-UF02(NA)

Espazio-denbora zinematografikoa

50

A006-UF03(NA)

Ikus-entzunezkoen gidoia

30

A006-UF04(NA)

Kameraren eta osagarrien kontrol teknikoa

50

A006-UF05(NA)

Ikus-entzunezkoen muntaketaren kontrol teknikoa

50

A006-UF06(NA)

Soinuaren erregistroa eta tratamendua

50

A006-UF07(NA)

Ikus-entzunezko produktuaren prestaketa

50

A007 lanbide modulua: Argazkigintzako proiektua (360 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A007-UF01(NA)

Argazkigintzako proiektua

30

A007-UF02(NA)

Kolorearen kudeaketa, errebelatze digitala eta produkzio ondokoaren eta inprimaketaren teknikak

60

A007-UF03(NA)

Argiztapenaren kontrola eta argazkigintzako estudioa

60

A007-UF04(NA)

Arkitektura eta kamera teknikoa

40

A007-UF05(NA)

Argazkigintza, gizartearen memoria eta dokumentua den aldetik

40

A007-UF06(NA)

Irudi zientifikoa eta peritaziokoa

40

A007-UF07(NA)

Pertsuasiorako argazkigintza

50

A007-UF08(NA)

Argazkigintza sormen-lana den aldetik

40

A008 lanbide modulua: Argazkigintzaren teoria (130 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A008-UF01(NA)

Erreala eta argazkigintzakoa

20

A008-UF02(NA)

Argazkigintzaren erabilerak

20

A008-UF03(NA)

Generoak argazkigintzan

20

A008-UF04(NA)

Irudikatze elementuak argazkigintzan

40

A008-UF05(NA)

Artea eta Argazkigintza

30

NA02 lanbide modulua: Ingelesa II (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA02-UF01

Ingelesa II

60

A009 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (100 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A009-UF01(NA)

Lan harremanak

30

A009-UF02(NA)

Laneko segurtasuna eta osasuna

20

A009-UF03(NA)

Ekimen sortzailea

30

A009-UF04(NA)

Lan araudia.

20

A010 lanbide modulua: Proiektu integratua (60 ordu).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

A010-UF01(NA)

Argazkigintzako proiektuaren ideia

20

A010-UF02(NA)

Proiektua sortzea eta gauzatzea

40

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak.

Kodea: A001.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Espazioa eta bi dimentsioko haren irudikatzea.

Kodea: A001 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Espazioaren konfigurazioa eta bi dimentsiotan irudikatzea.

-Hizkera plastikoaren eta ikusizkoaren elementu formalak.

-Hizkera plastikoaren eta ikusizkoaren elementu adierazpenekoak eta sinbolikoak.

Prestakuntza unitatea: Forma, bi dimentsioko adierazpenean.

Kodea: A001 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eitea eta egitura. Proportzioaren elementuak.

-Forma eta konposizioa bi dimentsioko adierazpenean. Lurraldearen antolamendua.

Prestakuntza unitatea: Argiaren eta kolorearen oinarriak eta teoria.

Kodea: A001 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Argiaren eta kolorearen teoria.

-Kolorearen adierazpen-balioak eta balio sinbolikoak.

-Kolorearen erlatibotasuna eta interakzioa sorkuntzazko irudikatzean.

-Harmoniak eta kontrasteak.

Prestakuntza unitatea: Teknika artistikoak.

Kodea: A001 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Irudikatze eta adierazpen teknika desberdinak, plastikoak eta ikusizkoak: lehorrak, urez eginak, koipetsuak, mistoak, collage-a.

Prestakuntza unitatea: Gizakiaren figura eta haren bi dimentsioko irudikatzea.

Kodea: A001 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Proportzioa eta kanona emakumezkoaren eta gizonezkoaren figuran. Gorputzaren eskemak. Analisia eta sintesia.

-Naturaletik apunteak hartzea.

Prestakuntza unitatea: Zirriborroa argazkigintzako eta ikus-entzunezko produktuaren planifikazioan.

Kodea: A001 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Marrazkiaren ezaugarri formalak eta funtzionalak.

-Zirriborroak, story-board-ak.

Lanbide modulua: Irudiaren teoria.

Kodea: A002.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ikusizko pertzepzioaren printzipioak.

Kodea: A002 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Pertzepzioaren teoriak.

-Zeinua: adierazpena eta edukia.

-Zeinuak eta haien balio adierazgarriak.

-Ikusizko komunikazioa.

Prestakuntza unitatea: Irudiaren irudikatzea.

Kodea: A002 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Irudiaren elementu morfologikoak, dinamikoak eta neurgarriak.

-Irudiaren identifikazioa, analisia eta balorazioa.

-Ikusizko sintaxia.

Lanbide modulua: Baliabide informatikoak.

Kodea: A003.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Diseinu eta irudi grafikoa.

Kodea: A003 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Irudi digital bektoriala.

-Dokumentuen konfigurazioa eta bisualizaziorako aukerak.

-Marrazketarako laguntzak (erregelak, gidak, doikuntzak, hautaketa).

-Marrazketarako oinarrizko tresnak.

-Testurako tresnak eta aukerak.

-Marrazketa eta eraldaketarako tresna aurreratuak.

-Bitmap irudien bektorizazioa.

-Fitxategiak prestatzea banatzeko eta ateratzeko.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintzako tratamendu digitala.

Kodea: A003 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Irudiaren tipologia. Irudi digitala, bit mapa.

-Digitalizazioa eta kaptura. Kolore sakonera, erresoluzioa, irudi tamaina eta fitxategiarena.

-Fitxategien kudeaketa eta edizioa. Fitxategien formatuak. Fitxategiak biltegiratzeko eta transferitzeko sistemak.

-Hautaketarako tresnak eta aukerak.

-Irudiak editatzeko tresnak eta aukerak: margotzea, ukituak ematea eta eraldatzea.

-Kolorearen sorkuntza eta kudeaketa.

-Irudiaren analisia: informazioa eta histograma.

-Lan-fluxuak. Biltegiratzeko ekintzak, formatuak, sistemak.

-Fitxategiak prestatzea banatzeko eta ateratzeko.

Prestakuntza unitatea: Maketazioa eta edizio digitala.

Kodea: A003 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Autoedizioa, maketazioko aplikazioak. Lan filosofia.

-Fitxategien kudeaketa eta edizioa. Fitxategien formatuak. Fitxategiak biltegiratzeko eta transferitzeko sistemak.

-Dokumentuaren konfigurazioa: formatua, orientazioa, marjinak, zutabeak eta koskak.

-Zehaztapen tipografikoak. Karaktereen formatua: gorputza eta tamaina, letra mota, kolorea, intentsitatea, eskala horizontala eta bertikala, kerning-a, tracking-a, oinarri-lerroa mugitzea.

-Paragrafoaren formatua: lerrokatzea, lerroartea, koskak, fileteak, tabulazioak, etab.

-Estiloak sortu, editatu, aplikatzea.

-Irudiekin lan egitea.

-Esteken kontrola.

-Kolore laginak sortu eta kudeatzea.

-Dokumentuak paketatzea.

-Dokumentu interaktiboak sortzea.

-Fitxategiak prestatzea banatzeko eta ateratzeko.

Prestakuntza unitatea: Web diseinua eta edizioa.

Kodea: A003 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Interneterako eta haren zerbitzuetarako sarrera. Http protokoloa.

-IP helbidea, URL eta DNS helbideak.

-Hipertestua eta hiperestekak.

-HTML lengoaia. Web-orrien edukia.

-WYSIWYG tresnak.

-CSS estilo orriak kaskadan antolatuak. Objektuen itxuraren eta kokapenaren gaineko kontrola.

-Beste hizkuntza batzuk.

-Weberako irudiak optimizatzea.

-Bezero-zerbitzari arkitektura.

-Webgune bat administratu eta argitaratzea. FTP protokoloa.

Prestakuntza unitatea: 2D animaziorako software-a.

Kodea: A003 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-2D animazioa. Animazio legeak.

-Irudi bektorialen animazioa eta bit mapetakoa.

-Fitxategien kudeaketa eta edizioa. Fitxategien formatuak. Fitxategiak biltegiratzeko eta transferitzeko sistemak.

-Denbora lerroa. Interpolazioak, frame-ak, keyframe-ak.

-Mugimendu ibilbideak. Azelerazioa eta dezelerazioa.

-Baliabide digitalen inportazioa: bektorialak, bitmap-ak, testua, soinua, etab.

-Multimedia, irudia, testua, animazioa, audioa, bideoa integratzea.

-Esportazioa.

Lanbide modulua: Argazkigintzaren historia.

Kodea: A004.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintzaren historia laburra.

Kodea: A004 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Edukiak:

-Argazkigintzaren sorrera.

-Tekniken bilakaera: tridimentsionalitatea, uneko argazkiak, mugimendua eta kolorea.

-Argazkigintza soziala, argazkigintza eta prentsa, argazkigintza eta zientzia.

-Argazkigintza eta artea.

-Argazkigintza eta politika.

-Fotokazetaritza.

-Argazkigintza subjektiboa.

-Hizkuntza berriak argazkigintzan hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko urteetan.

-Moda eta publizitateko argazkigintza.

-Argazkigintzaren eta arte garaikidearen arteko fusioa.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintza eta arteak.

Kodea: A004 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Edukiak:

-Argazkigintza piktorialista.

-Argazkigintza eta arte abangoardiak.

-Argazkigintza subjektiboa.

-Argazkigintza eta arte mugimenduak XX. mendeko bigarren erdialdean.

-Portaera artistiko berriak eta generoen nahasketa.

Prestakuntza unitatea: Emakumeak kameraren atzean.

Kodea: A004 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Edukiak:

-Emakumeen ekarpena argazkigintzan.

-Abangoardiako argazkilariak.

-Moda argazkilariak.

-Emakume argazkilariak eta arte garaikidea.

-Gaur egungo emakume argazkilariak.

-Emakume argazkilari espainiarrak.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintza Espainian.

Kodea: A004 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Edukiak:

-Argazkigintzaren hastapenak Espainian.

-XX. mendea: Piktorialismoa, erreportaje soziala eta abangoardiak.

-Argazkigintza eta gerra zibila.

-Gerraondoa eta neoerrealismoa.

-Hirurogeita hamarreko hamarkada: lente berria.

-Argazkigintza 1975etik mende berrira bitarte.

-Gaur egungoa.

Lanbide modulua: Argazkigintza teknika.

Kodea: A005.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintzaren teknikaren oinarriak.

Kodea: A005 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Printzipio fisikoak. Argia eta optika.

-Argazkiaren egitatean esku-hartze zuzena duten legeak.

-Argazki kamerak eta ekipoak. Motak eta aplikazioak. Zehaztapen teknikoak, erabilera eta mantentzea.

Prestakuntza unitatea: Esposizioaren teknika, irudien kaptura.

Kodea: A005 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Kontrol teknikoa argazkia hartzean.

-Argazki prozesatze fotokimikoa eta digitala. Teknikak eta ekipoak. Ukituak ematea eta manipulatzea.

-Kudeaketa eta tratamendu bereziak zuri-beltzean eta kolorean.

Prestakuntza unitatea: Argiztapen teknikak, fotometria.

Kodea: A005 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Fotometria.

-Argiztapen sistemak, ekipoak eta teknikak.

Prestakuntza unitatea: Irteera bitartekoak (prozesatu ondokoa).

Kodea: A005 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Edukiak:

-Erreprodukzio eta inprimaketarako teknologiak. Computer to Print, Computer to Plate, Computer to Film sistemak.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Ingelesa I” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia.

Kodea: A006.

Iraupena: 330 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ikus-entzunezkoen hizkuntza.

Kodea: A006 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Irudia eta errealitatea.

-Planoa.

-Kameraren mugimendua.

-Kameraren angelua.

Prestakuntza unitatea: Espazio-denbora zinematografikoa.

Kodea: A006 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Espazio-egitura.

-Ikus-entzunezko irudiaren denbora-prestaketa.

-Muntaketa.

-Filmetako denbora.

Prestakuntza unitatea: Ikus-entzunezkoen gidoia.

Kodea: A006 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Gidoi bat egitea.

-Gidoi baten faseak.

-Ikus-entzunezkoen gidoi motak eta formatuak.

Prestakuntza unitatea: Kameraren eta osagarrien kontrol teknikoa.

Kodea: A006 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Bideo kameraren ezaugarri teknikoak.

-Kameraren doiketak.

-Irudi eta soinua hartzea bideo kamerarekin.

-Bideo kameraren osagarriak.

Prestakuntza unitatea: Ikus-entzunezkoen muntaketaren kontrol teknikoa.

Kodea: A006 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Muntaketako eta produkzio ondoko prozesuen planifikazioa.

-Audioaren eta bideoaren edizioa eta produkzio ondoko egiteko estazioak eta sistemak.

-Edizio ez linealeko sistemak konfiguratu, konexionatu eta jardunean jartzea.

-Produkzio ondokoan grafismoa eta efektuak egiteko aplikazio teknikoak.

Prestakuntza unitatea: Soinuaren erregistroa eta tratamendua.

Kodea: A006 - UF06 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Audio seinalearen parametroetako unitateak eta neurriak.

-Soinu erregistroa eta grabatu eta gordetzeko formatuak.

-Mikrofonoak. Motak. Ezaugarri direkzionalak.

-Audio-seinalearen tratamendua. Produkzio ondokoa.

Prestakuntza unitatea: Ikus-entzunezko produktua prestatzea.

Kodea: A006 - UF07 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Produkzioa.

-Filmaketa.

-Muntaketa eta produkzio ondokoa.

Lanbide modulua: Argazkigintzako proiektuak.

Kodea: A007.

Iraupena: 360 ordu.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintzako proiektua.

Kodea: A007 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Argazkigintzako proiektua. Metodologia.

-Espezialitateari aplikatzen zaion araudia.

-Edizioa. Irudien hautaketa eta antolaketa.

-Proiektuari buruzko memoria eta komunikazioa.

-Fitxategiak kudeatzea. Metadatuak. Argazki dokumentuak artxibatu, indexatu eta berreskuratzeko teknikak.

-Akabera eta aurkezpena. Muntaketa eta erakusketa.

Prestakuntza unitatea: Kolorearen kudeaketa, errebelatu digitala eta produkzio ondokoa eta inprimaketa egiteko teknikak.

Kodea: A007 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Negatibo digitalaren errebelatua.

-Tonalitate doikuntzarako eta irudiaren tratamendurako teknikak.

-Ukituak emateko prozedurak.

-Kolorearen zuzenketa.

-Teknika digitalak: ensanblatzeak, panoramikoak, HDR, stacking-a eta baliabideak.

Prestakuntza unitatea: Argiztapenaren kontrola eta argazkigintzako estudioa.

Kodea: A007 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Argazkiak hartzea: teknika eta adierazpen kontrolaren aldagaiak.

-Argia neurtzea eta esposizioa ezartzea.

-Argiztapena: argiztapen naturala eta artifiziala. Argi jarraitua eta flash-a. Filtratzea eta polarizazioa.

-Argiztapeneko eskema konplexuak. Argazkigintzako estudioa.

-Estudioko flash-a eta flash eramangarria. Teknikak eta metodologia.

-Argazkigintzaren esparruak. Generoa: erretratua. Jarrera, merkataritzako erretratua, erretratu artistikoa.

Prestakuntza unitatea: Arkitektura eta kamera teknikoa.

Kodea: A007 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Kamera teknikoa.

-Banku optikoko kamera. Motak, objektiboak, osagarriak, mugimenduak, araztasun planoaren kontrola.

-Irudiari aplikatutako kalkulu optikoak.

-Irudiaren perspektibaren eta formaren kontrola.

-Arkitekturari aplikatutako teknika digitalak: ensanblatzeak, panoramikoak, HDR.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintza, gizartearen memoria eta dokumentua.

Kodea: A007 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Argazkigintzaren arloak. Generoa. erreportajea, prentsa eta argazki saiakuntza. Erreportaje soziala. Dokumentazioa.

-Edizioa. Irudien hautaketa eta antolaketa.

-Negatibo digitalaren errebelatua. Tonalitate doikuntzarako eta irudiaren tratamendurako teknikak.

-Ukituak emateko prozedurak. Kolorearen zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Irudi zientifikoa eta peritu-lanekoa.

Kodea: A007 - UF06 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Makroargazkigintza.

-Kolore profesionalaren kudeaketa. Lan eremuak, tresnak, kolore espazioak, ICC profilak.

-Produktuaren argazkia eta argiztapena. Bodegoien argiztapena.

-Argiztapena erregistroko tekniketarako, dokumentalak eta auzitegikoak: filtratzea, polarizazioa, infragorriak, UV.

Prestakuntza unitatea: Pertsuasiozko argazkigintza.

Kodea: A007 - UF07 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Merkataritzako argazkigintzari aplikatutako teknikak.

-Produktuaren argazkia eta argiztapena. Bodegoien argiztapena. Argazkigintza industriala.

-Generoa: erretratua. Jarrera eta merkataritzako erretratua.

-Generoa: Erreportaje soziala.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintza sorkuntza gisa.

Kodea: A007 - UF08 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Generoa:

-Argazkigintza eta artea.

-Argazkigintza analogikoa eta argazkiak hartu eta kopiak egiteko prozesuak XIX. eta XX. mendeetan.

Lanbide modulua: Argazkigintzako teoria.

Kodea: A008.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Erreala eta argazkietakoa.

Kodea: A008 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Argazkiaren irudia. Argazkigintzaren teorien kontzeptua eta bilakaera.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintzaren erabilerak.

Kodea: A008 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Irudiaren testuinguruak, haien erabilerak eta funtzioak.

-Argazkigintza eta dokumentua.

Prestakuntza unitatea: Generoak argazkigintzan.

Kodea: A008 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Argazkigintza eta beste adierazpide batzuk: arte plastikoak, zinema, literatura.

-Erreferentearen balioa. Genero sailkapena.

Prestakuntza unitatea: Irudikatzearen elementuak argazkigintzan.

Kodea: A008 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Espazioaren irudikatzea argazkigintzan.

-Denboraren eta mugimenduaren irudikatzea.

-Argia argazkigintzan. Argiztapen naturala eta artifiziala: irizpide estetikoak eta funtzionalak.

-Kolorea argazkigintzan. Bilakaera eta adierazpenerako erabilerak.

Prestakuntza unitatea: Artea eta argazkigintza.

Kodea: A008 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Teoria estetikoak eta artistikoak.

-Kontzeptu artistiko garaikideak. Argazkigintzarekiko elkarrekintzak.

Lanbide modulua: Ingelesa II.

Kodea: NA02.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Ingelesa II” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: A009.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak.

Kodea: A009 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Esparru juridikoa.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan kontratua.

-Lan kontratuaren aldaketa, etendura eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Gizarte Segurantzaren eta langabeziaren prestazioak.

-Prestakuntza eta lanbide ibilbideak.

-Lana bilatzeko prozesua.

Prestakuntza unitatea: Laneko segurtasuna eta osasuna.

Kodea: A009 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Arau-esparru oinarrizkoa.

-Laneko arriskuak.

-Prebentzio eta babes neurriak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana.

-Lehen laguntzak.

Prestakuntza unitatea: Ekimen sortzailea.

Kodea: A009 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ekimen sortzailea.

-Negozio ideia eta hura sortzeko teknikak.

-Enpresa eta haren forma juridikoa.

-Enpresak eratzeko izapide administratiboak.

-Enpresa txikiaren antolaketa, administrazioa eta kudeaketa. Betebehar juridikoak eta fiskalak. Merkatutekniari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

Prestakuntza unitatea: Lan araudia.

Kodea: A009 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Jabetza intelektualaren erregistroa.

-Kudeaketa entitateak: copyright-a eta copyleft-a.

-Jabetza industriala.

-Ezaugarriak: marka, errotulua eta merkataritza izena. Eskualdagarritasuna.

-Norberaren irudirako eskubidea: arau orokorra eta salbuespenak.

Lanbide modulua: Proiektu integratua.

Kodea: A010.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintzako proiektuaren ideia.

Kodea: A010 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Edukiak:

-Proiektuaren egokitasuna.

-Argazkigintzako proiektu baten bideragarritasuna.

-Proposamenen eta soluzioen analisia.

-Bezeroari/enpresari edo proposamen pertsonal bati egokitzen zaizkion erreferenteak.

Prestakuntza unitatea: Argazkigintzako proiektu bat sortu eta egitea.

Kodea: A010 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Edukiak:

-Metodologia.

-Teknikak, materialak eta prozesuak.

-Lan fluxua proiektu batean.

-Kontabilitatea, tarifak, aurrekontuak.

-Denboraren plangintza.

-Proiektuaren kudeaketa eta baimenak.

-Erabili beharreko materialak, egokitzapena eta prestaketa.

-Proiektu zehatz baten edizio digitala.

-Irteerako gailuak, RA4, tinta pigmentatuko plotter-a.

-Irteerako profilen aplikazioa eta kolorearen kudeaketa.

-Argazki euskarriak. Kontserbazioko paperak, paper bereziak.

-Erreprodukzio fotomekanikoa. Inprentako PDF-a.

-Proiektuaren komunikazioa, aurkezpena eta defentsa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK

4.a) eranskina.

Komunikazio Grafikoaren eta Ikus-entzunezkoaren lanbide arloko goi mailako heziketa zikloen eta foru dekretu honetan arautzen den Argazkigintzako goi mailako heziketa zikloaren artean baliozkotzen diren gutxieneko irakaskuntzei dagozkien moduluen zerrenda.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN GAINDITUTAKO MODULUAK

BALIOZKOTZEN DIREN MODULUAK

Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak

Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak

Irudiaren teoria

Irudiaren teoria

Baliabide informatikoak

Baliabide informatikoak

Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia (Zikloak: ikus-entzunezko arte grafikoak eta arte grafiko interaktiboak)

Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia

4.b) eranskina.

Irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretuan araututako Diseinu Grafikoaren lanbide arloko goi mailako heziketa zikloen eta foru dekretu honetan arautzen den Argazkigintzako goi mailako heziketa zikloaren artean baliozkotzen diren gutxieneko irakaskuntzei dagozkien moduluen zerrenda.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN GAINDITUTAKO MODULUA
(Irailaren 1eko 1456/1995 Errege Dekretua)

BALIOZKOTZEN DIREN MODULUAK

Marrazketa artistikoa I(Zikloa: ilustrazioa)

Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak

Publizitatearen arloko irudiaren teoria (Zikloa: publizitateko arte grafikoak)

Irudiaren teoria

Baliabide informatikoak (Zikloa: publizitateko arte grafikoak)

Baliabide informatikoak.

Ordenagailuz lagundutako diseinu grafikoa (Zikloa: Ilustrazioa)

Baliabide informatikoak

4 c) eranskina.

Martxoaren 3ko 59/1997 Foru Dekretuan araututako Argazkigintza Artistikoaren arloko goi mailako heziketa zikloko gutxieneko irakaskuntzei dagozkien moduluen zerrenda, hain zuzen ere ikasleak foru dekretu honetan arautzen den Argazkigintzako goi mailako heziketa zikloan sartzeko onartzen direnena.

ARGAZKIGINTZA ARTISTIKOAREN ARLOKO GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAN GAINDITUTAKO MODULUAK (martxoaren 3ko 59/1997 Foru Dekretua)

ONARTZEN DIREN MODULUAK

Adierazpen plastikoa: argazkigintza

Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak

Argazkigintza artistikoa

Argazkigintzaren teoria

Argazkigintzako teknika

Ikus-entzunezko baliabideak

Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia

Argazkigintzaren historia

Argazkigintzaren historia

5. ERANSKINA. SALBUESPENAK

5. ERANSKINA

Lanean aritzearekin bat etortzeagatik salbuespena izan dezaketen moduluen zerrenda.

1.       Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

2.       Baliabide informatikoak.

3.       Argazkigintzako teknika.

4.       Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

Irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

Ikusizko irudikatzearen eta adierazpenaren oinarriak

Marrazketa artistikoa eta kolorea

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Irudiaren teoria

Diseinu grafikoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Argazkigintzaren historia

Artearen Historia

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Irudiaren teoria

Argazkigintza

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Argazkigintzaren teoria

Argazkigintza

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Argazki proiektuak

Argazkigintza

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Proiektu integratua

Argazkigintza

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Ikus-entzunezkoen hizkuntza eta teknologia

Ikus-entzunezko baliabideak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Baliabide informatikoak

Baliabide informatikoak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Industria antolaketa eta legedia

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea

Argazkigintzako teknika

Argazkigintza eta Erreprodukzio prozesuak

Arte plastiko eta Diseinuko tailerreko maisu-maistrak

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua.

Argazkigintzako tailerra, plato gisa erabiltzeko espazioa duena

Iragarkiaren kodea: F1311121

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web