(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

38/2013 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa.

BON N.º 249 - 30/12/2013; corr. err., BON 3/02/2014



  XIV. TITULUA. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren Tasak

  I. KAPITULUA. Ikusentzunezko komunikazioaren arloan ematen diren administrazio zerbitzuen tasa

  II. kapitulua. Dokumentu ondareko dokumentuen erreprografia zerbitzuen tasa


Texto

Lehenengo artikulua.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren manu hauek (Testu Bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) honelako idazketa izanen dute:

Bat.–7.a) artikulua, azken lerroaldea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Aurreko lerroaldean ezartzen den salbuespenak ondoko baldintzak izanen ditu: subjektu pasiboak, lan sozietate batean edo lan elkartuko kooperatiba batean integratu bada edo merkataritza entitate baten kapital sozialari ekarpen bat egin badio, akzioari edo partaidetzari bost urtean eutsi beharko dio eta, langile autonomoa bada, denbora berean eutsi jarduerari”.

Bi.–7.h) artikulua, azken lerroalde bat gehitzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Salbuetsita egonen dira, orobat, atzerriko unibertsitateetan Master programak egiteko Nafarroa Bekak”.

Hiru.–17.2.a) artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“a) ehuneko 40, bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten etekinetarako (aldian-aldian edo behin eta berriz jasotzen direnak ez badira), eta erregelamendu bidez denboran modu irregular nabarmenean jasotakotzat jotzen direnetarako. Etekin horiek zatika kobratzen badira, sortze aldia kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat urtez izan den zatikatze hori, erregelamenduak agintzen duen moduan betiere.

Dena den, lan-harreman arrunt edo bereziaren edo 14.2.c) artikuluak aipaturiko merkataritza-harremanaren edo bi horien iraungipenetik eratorritako lan-etekinen kasuan, murrizketa hori ez da aplikatuko, etekin horien zenbatekoa 300.000 eurokoa edo gehiagokoa denean.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren ondorioetarako, zenbatu beharreko lan etekinaren zenbateko osoa honako hauen batuketa aritmetikoaren bidez zehaztuko da: alde batetik, enpresatik bertatik edo sozietateen taldeko beste enpresa batzuetatik (horietan Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak izan behar dituzte) ateratzen diren lan etekinak, zenbat zergaldiri egozten zaizkion kontuan hartu gabe, eta, bestetik, salbuetsia egon daitezkeen diru kopuruak”.

Lau.–25.1.a) artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“a) Erdiesteko beharrezko direnak. Aipatutako ondasun edo eskubideak erosi edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen interesengatik eta gainerako finantzaketa gastuengatik kendu beharreko zenbateko osoa, baita higiezina konpondu eta mantentzeko gastuengatikoa ere, ez da izanen, ondasun edo eskubide bakoitzean, ondasun higiezina edo eskubidea lagatzeagatik lortutako etekin osoak baino handiagoa. Soberakinaren kenkaria hurrengo lau urteetan egin ahalko da, letra honetan ezarritakoarekin bat”.

Bost.–25.2. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“2. Etxebizitzarako diren ondasun higiezinen errentamenduetan, aurreko idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi positiboa ehuneko 40 murriztuko da. Ondorio horietarako, etxebizitzatarako erabiltzen diren ondasun higiezinen errentamendutik ateratzen diren kapital higiezineko etekinen artean sartzen dira sozietate publiko instrumentalaren bitarteko errentamenduari lotzen zaizkion etxebizitzen titularrek lortutako etekinak, arau hauen arabera: Nafarroan Etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 13. artikulua, eta Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 77. artikulua.

Subjektu pasiboak aitortutako etekinetan soilik aplikatuko da murrizketa”.

Sei.–26. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“26. artikulua. Gozamena ahaidetasuna dagoenean.

Higiezinen gaineko gozamen eskubideak eratzen direnean ezkontidearen, bikotekide egonkorraren edo hirugarren mailara arteko (hori barne) ahaideen alde, etekin garbia ez da Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako higiezinak duen balioa baino txikiagoa izanen eta, hala behar izanez gero, aurreko artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritako murrizketa aplikatuko zaio etekin horri”.

Zazpi.–55.1.4 artikulua, azken lerroalde bat gehitzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Mendekotasuneko aseguru kolektiboak direnean, 1988ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluari jarraikiz eratuak, aseguruaren hartzaile gisa enpresa besterik ez da agertuko, eta aseguratu eta onuradun izaera langileari egokituko zaio. Enpresak aseguru kontratu horiengatik ordaintzen dituen primek murrizketako muga berekia eta independentea izanen dute, urtean 5.000 eurokoa”.

Zortzi.–55.1.7 artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“7.a) Aurreko puntuetan jasotzen diren murrizketen multzoaren gehieneko muga ondoren finkatzen diren kopuruetatik txikiena izanen da:

a') Norberak ekitaldian jasotako lanaren etekin garbien eta enpresa eta lanbide jardueren etekinen baturaren ehuneko 30.

Nolanahi ere, berrogeita hamar urtetik gorako partaide edo mutualisten kasuan, aurreko portzentajea ehuneko 50 izanen da.

b') 8.000 euro urtean.

Berrogeita hamar urtetik gorako partaide edo mutualisten kasuan, aurreko zenbatekoa 12.500 eurokoa izanen da.

b) Gainera, muga bereki eta independente gisa, urteko 5.000 euro enpresek mendekotasuna estaltzeko ordaindutako aseguru kolektiboen primetarako; hau da, aurreko zenbakiko azken lerrokadak aipagai dituen aseguru horien primetarako.

c) Aurreko a) eta b) letretan ezarritako mugak banan-banan eta bereizita aplikatuko zaizkio familia unitateko subjektu pasibo bakoitzari”.

Bederatzi.–55.5. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“5. Ondorengo eta aurreko ahaideak, beste ahaide batzuk eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatik.

Familiaren etxean honako pertsona hauek zaintzen lan egiten dutenekin formalizatutako kontratuen ondorioz Gizarte Segurantzari egiten zaizkion kotizazioengatik subjektu pasiboak zergaldian ordaindutako kopuruak:

a) Hamasei urtetik beherako ondorengoak.

b) Subjektu pasiboari artikulu honen 4.1 idatz- zatiko a) eta c) letretan ezarritako gutxieneko familiarra aplikatzeko eskubidea ematen dioten pertsonak, edo hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritako moduan pertsona lagundutzat hartzen diren ahaideengatiko murrizketa aplikatzekoa ematen dutenak.

c) Ezkontza bidezko aurreko ahaideak, anai-arrebak eta osaba-izebak, artikulu honen 4.1 idatz-zatiko a) edo c) letretan aurreko ahaideentzat ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Murrizketa hau aplikatu ahalko da, orobat, subjektu pasiboa bera zaintzeko sinatutako kontratuen kasuan, baldin eta hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo egiaztatzen badu bere minusbaliotasun maila ehuneko 65ekoa edo handiagoa dela”.

Hamar.–59.3. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“3. Epailearen erabakiarengatik beren seme-alaben mantenurako urtesariak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek, haien zenbatekoa likidazio-oinarri orokorretik beherakoa denean, 1. idatz-zatian ezarritako eskala bereizirik aplikatuko dute elikagaietarako urtesarien zenbateko osoan eta likidazio-oinarri orokorraren gainerakoan.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa ez da aplikatuko zaintza partekatuko kasuetan”.

Hamar bis.–62.4 artikulua. Dohaintzengatiko kenkariak. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitakoak.

Trataera bera izanen dute beren seme-alabek ikasten duten ikastetxe itunduetako irakaskuntza-kooperatibei subjektu pasiboek eginiko dohaintzek. Dohaintza horiek, betiere, aipatutako 10/1996 Foru Legearen 33. eta 41. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte”.

Hamar ter.–62. artikuluari 12. idatz-zati bat gehitzea. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“12. Biomasa-instalazio termikoetan inbertitzeagatiko kenkariak.

Erregai gisa biomasa erabiltzen duten eraikinetako instalazio termikoetan egindako inbertsioek, instalazio horiek enpresa- nahiz lanbide-jarduerei atxikita ez daudenean, eskubidea emanen dute inbertsio horien zenbatekoaren ehuneko 15eko kenkaria aplikatzeko.

Horretarako, beharrezkoa izanen da energiaren arloko organo eskudunak egin diren inbertsioen zenbatekoari buruzko ziurtapen-txosten bat eman dezala, non, halaber, ziurtatuko baita instalazioak zerbitzuan jarri direla Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

Kenkariaren oinarria txosten horretan ziurtatutako inbertsioen zenbatekoaren arabera finkatuko da, eta 64.1 artikuluan aipatzen den mugari dagokionez eraginetarako hartuko da kontuan.

Aipatutako instalazioak enpresa- edo lanbide-jarduerei atxikita baldin badaude, kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergari buruzko araudian ezarritakoaren arabera eta artikulu honetako 3. atalean ezarritakoarekin bat”.

Hamar quater.–64.1. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“1. 62. artikuluko 4. eta 12. idatz-zatietan aipatzen diren kenkarien oinarrien baturak ez du gaindituko subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren ehuneko 30a”.

Hamaika.–75. artikulua. Zazpigarrena. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Zazpigarrena. 71.1.c) artikuluan aipatzen diren familia unitateen kasuan, aitari edo amari dagokion gutxieneko pertsonala (55.3 artikulua) 2.400 euro handituko da. Igoera hori ez da gertatuko aita eta ama elkarrekin bizi badira eta zaintza partekatuko kasuetan”.

Hamabi.–78.8 artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“8. Subjektu pasiboak etxebizitza aldatzeagatik hori izateari uzten badio, egotzi gabeko errenta guztiak zerga horrengatik aitortu behar den azken zergaldiari dagokion zerga-oinarrian sartu beharko dira, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta eta, hala denean, autolikidazio osagarria eginda eta inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik ezarri gabe.

Etxebizitza aldaketa Europar Batasuneko beste Estatu kide batera joateko denean, subjektu pasiboak aukeran izanen du: egotzi gabeko errentak aurreko lerroaldean xedatutakoaren arabera egoztea, edo, egotzi gabeko errentak lortu ahala, autolikidazio osagarria aurkeztea, inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik gabe, zerga honi loturik aitortu behar den azken aldiari dagokionez. Autolikidazio hori aurkeztuko da subjektu pasiboaren izaera galdu ez balitz errenta horiek egotzi beharko ziratekeen zergaldiaren aitorpen epean”.

Hamahiru.–80.3 artikulua, azken lerroaldea. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Idatz-zati honetan xedatutakoa ez da aplikatuko ondotik ematen diren kasuetan, horietan hartzaileak benetan atxikiriko kopuruak bakarrik kendu ahal izanen baititu:

a) Legez ezarritako ordainsariak, sektore publikoak ordaindutakoak.

b) Lanbide edo arte jardueren etekinak.

c) Nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako jardueren etekinak.

d) Hiri ondasun higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinak.

e) Salgaiak errepidez garraiatzeko jardueren eta aldaira zerbitzuen etekinak.

f) Erregelamendu bidez zehaztuko diren beste kasu batzuk”.

Hamalau.–Bigarren xedapen gehigarria.

“Bigarren xedapen gehigarria.–Bikote egonkorrak eta ezkontideak parekatzea.

Zerga honen araudian ezarritako ondorioetarako, bikote egonkor bateko kideak ezkontideen parekoak izanen dira, baldin eta horixe eskatu badute eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hogeita batgarren xedapen gehigarriak ezarritako baldintzak betetzen badira.

Horrekin bat, araudi horretan bikote egonkorrak aipatzen diren orotan, aurreko lerroaldean agertzen diren bikote egonkorrak aipatuko dira soilik”.

Hamabost.–Berrogeita hirugarren xedapen gehigarria. 2012ko martxoaren 11tik aurrera gertatzen diren ondare gehikuntzen ondorioetarako.

“Berrogeita hirugarren xedapen gehigarria.–Prozedura judizialetan edo estrajudizialetan ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntzaren salbuespena.

Finantza entitate batek abiatutako prozedura judizial batean hipoteka-zordunak ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondorioz izaten den ondare gehikuntza salbuetsita egonen da zergatik; betiere, etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunean duen bakarra bada.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoa aplikatzekoa izanen zaie, halaber, Hipoteka Legearen 129. artikuluan aurreikusitako notario bidezko ohiko etxebizitzaren salmenta estrajudizialei, bai eta etxebizitza hori zorraren ordainean ematen den kasuei -hala adostu duelako hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin hipoteka-exekuzioaren ordezko neurri gisa-; betiere, etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunean duen bakarra bada.

Erregelamendu bidez mugak ezarri ahalko dira salbuespen hori aplikatzeko”.

Hamasei.–Berrogeita bosgarren xedapen gehigarria gehitzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Berrogeita bosgarren xedapen gehigarria.–“Zerga-salbuespenen eta -kenkarien itzulketa”.

Zerga-salbuespenak eta -kenkariak aplikatu dituzten subjektu pasiboei ez zaie horiek itzultzerik eskatuko etxebizitza ohiko bizilekua badute eta ez badira beste etxebizitza baten titular; betiere, etxebizitza horren eskualdatzea gertatzen bada finantza-entitate batek abian jarritako prozedura judizial batean barruan, edo Hipoteka Legearen 129. artikuluan aurreikusitako notario bidezko salmenta estrajudizial baten ondorioz, edota etxebizitza hori zorraren ordainean ematen denean hala adostu duelako hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin, hipoteka-exekuzioaren ordezko neurri gisa”.

Hamazazpi.–Berrogeita seigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Berrogeita seigarren xedapen gehigarria.–Berrogeita batgarren eta berrogeita bigarren xedapen gehigarrien indarraldia luzatzea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatzen dira berrogeita batgarren eta berrogeita bigarren xedapen gehigarrien indarraldia eta ondorioak. Berrogeita batgarrena: lan etekinen gaineko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea. Berrogeita bigarrena: honakoen gainean egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea: ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzultzeen ondoriozko ondare gehikuntzak, sariak, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduak, irudi eskubidearen lagapena eta ondasun higigarrien kapitalaren bestelako etekin batzuk”.

Hemezortzi.–Berrogeita zazpigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Berrogeita zazpigarren xedapen gehigarria.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidetik eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatutik kanpo utziko duten zenbatekoak.

Urteko diru-sarreren zenbatekoek gainditu egiten badituzte ondoko kopuruak, hurrengo urtean ezin izanen dira aplikatu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatua:

a) 300.000 euro, ondotik aipatzen diren jardueretan:

–Abeltzaintza independentea.

–Ganadua hazteko, zaintzeko eta gizentzeko zerbitzuak.

–Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezitik salbuetsita dauden nekazari eta abeltzainek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.

–Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezitik salbuetsita dauden oihan-jardueren titularrek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.

–Apartzeria-araubidean gauzatzen diren nekazaritza-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

–Apartzeria-araubidean gauzatzen diren oihan-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

–Produktu natural, begetal edo animalia-produktuen transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan jarduera industrialei dagokien epigrafeetako batean alta emanda egotera behartuta badaude eta prozesuok egiten dituztenak badira produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategietako titularrak.

–Nekazaritza- edo abeltzaintza-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezian egon daitezkeenak.

–Oihan-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezian egon daitezkeenak.

b) 150.000 euro, gainerako jardueretan”.

Bigarren artikulua.–Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin, eta deusetan galarazi gabe Bat, Hiru, Sei, Hamalau, Hamabost, Hamabost Bis eta Hamasei idatz-zatietan ezarritakoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek testu hau izanen dute:

Bat.–17.5 artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

“5. Entitate errentariek aukera izanen dute, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari jakinarazpena igorririk hark ezarritako moduan, 3.b) idatz-zatian aipatzen den denbora unea aktiboaren eraikuntzaren benetako hasiera unearekin bat etor dadila ezartzeko, honako baldintza hauek aldi berean betetzen direla:

a) Ibilgetu materialeko elementutzat jotzen diren aktiboak izatea, finantza errentamenduko kontratu baten xede direnak, eta kontratu horren kuotak zati handi batean aktiboaren eraikuntza amaitu baino lehen ordaintzea.

b) Aktibo horien eraikuntzak 12 hilabeteko aldia izatea gutxienez.

c) Ondasun horiek baldintza tekniko eta diseinuko baldintza bereziak izatea, seriean egindakoak izan ez daitezen”.

Bat bis.–24.1. artikuluari h) letra gehitzea.

“h) Eroskeria-jokabideak”.

Bi.–27.2 artikulua.

“2. Balioak Eguneratzeari buruzko abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legearen arabera eguneratutako ondare elementuen kasuan, edo Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat eguneratuen kasuan, koefizienteak erosketa prezioaren gainean eta prezio haren amortizazio kengarrien gainean aplikatuko dira, kontuan hartu gabe eguneratze-eragiketetan gertatzen den monetaren balio-galeraren ondoriozko gainbalioaren zenbatekoa.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuz ateratako kopuruen arteko aldeari ondare elementuaren aurreko balioaren zenbatekoa kenduko zaio, eta eragiketa horren emaitzari, bidezkoa bada, aurreko idatz-zatiko c) letran aipatzen den koefizientea aplikatuko zaio.

Aurreko lerroaldean azaldutako eragiketen ondoriozko zenbatekoari abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legean edo Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritako eguneratze-eragiketen ondoriozko gainbalioa kenduko zaio, eta eragiketa horretatik ateratzen den kopurua izanen da, hain zuzen, artikulu honetan aipatzen den monetaren balio-galeraren zenbatekoa.

Eguneratutako ondare elementuaren aurreko balioa kalkulatzeko, aurreko idatz-zatiko a) letran aipatutako koefizienteak aplikatzeko kontuan hartutako balioak hartuko dira aintzat”.

Hiru.–37 artikulua. 2013ko irailaren 29tik aurrera egiten diren aktibo ukiezinen lagapenen ondorioetarako.

“37. artikulua. Zenbait aktibo ukiezinetatik ateratzen diren errenten murrizketa.

1. Patenteak, marrazkiak edo modeloak, planoak, formulak edo isilpeko prozedurak erabili edo ustiatzeko eskubidea eta industria, merkataritza edo zientzia arloko esperientziei buruzko informazioen gaineko eskubideak lagatzetik sortutako errentak zerga-oinarrian sartuko dira, baina beren zenbatekoaren ehuneko 40ean, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Entitate lagatzailea izatea lagatzen diren aktiboen sortzailea, gutxienez ere kostuaren ehuneko 25ean.

b) Lagapen-hartzaileak jarduera ekonomiko batean baliatzea erabilera edo ustiapeneko eskubideak, eta baliatze horren emaitzak ez daitezela gauzatu lagapen-hartzaileak egiten duen ondasun-ematean edo zerbitzu prestazioan, baldin eta zergen arloan kengarriak diren gastuak sortzen badituzte entitate lagatzailean, eta, betiere eta, azken kasu horretan, entitate hori lagapen-hartzailearekin lotuta badago.

c) Lagapen-hartzaileak egoitza ez izatea tributazio gabeko edo paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean, ez badago behintzat Europar Batasuneko Estatu kide batean eta subjektu pasiboak egiaztatzen badu eragiketak arrazoi ekonomiko baliagarriei erantzuten diela.

d) Lagapen kontratu berean zerbitzuen prestazio osagarriak sartzen direnean, zerbitzu horiei dagokien kontraprestazioa bereizi beharko da kontratuan.

e) Entitateak beharrezkoak diren kontabilitate erregistroak izatea, lagapenaren xedeko aktiboei dagozkien diru-sarrera eta gastuak, zuzenekoak eta zeharkakoak, zehaztu ahal izateko.

Idatz-zati honetan xedatutakoa aplikatuko da, halaber, bertan aipatzen diren aktibo ukiezinen eskualdatze kasuan, eskualdatze hori sozietate talde batekoak ez diren entitateen artean egiten denean, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, alde batera utzita egoitza zein den eta urteko kontu finkatuak formulatzeko betebeharra.

2. Aktibo ukiezinak lagatzen direnean, aurreko idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako, errentatzat joko da honako hauen arteko diferentzia positiboa: alde batetik, aktiboak erabili edo ustiatzeko eskubidearen lagapenetik heldu diren ekitaldiko diru-sarrerak, eta, bestetik, kentzen diren kopuruak 15. edo 21.2 artikuluak aplikatzeagatik, hondatzeengatik eta lagatako aktiboarekin lotura zuzena duten ekitaldiko gastuengatik.

Hala ere, entitatearen balantzean onartu gabeko aktibo ukiezinen kasuan, errentatzat joko da aktibo haien lagapenetik heldu diren diru-sarreren ehuneko 80.

3. Murrizketa hori kontuan hartu beharko da 60.1.b) artikuluak aipatzen duen kuota osoaren zenbatekoa zehaztearen ondorioetarako.

4. Zerga finkapeneko araubidean tributatzen duten entitateak badira, artikulu honetan xedatutakoa aplikatzea ekartzen duten eragiketek 28.2 artikuluan aipatzen diren dokumentazio betebeharrak izanen dituzte.

5. Ez dute inolaz ere murrizketa eskubiderik sortuko ondoko eskubideak lagatzetik heldu diren errentek: markak, literatura lanak, lan artistiko edo zientifikoak, filmak barne, erabili edo ustiatzeko eskubidea, edo eskualdatzekoa, lagatzen ahal diren eskubide pertsonalak, hala nola irudi eskubideak, programa informatikoenak, industria, merkataritza edo zientzia arloko ekipoenak, edo 1. zenbakian aipatu gabeko beste edozein eskubide edo aktibo.

6. Murrizketa hau aplikatzearen ondorioetarako, eragiketak egin aurretik, subjektu pasiboak Zerga Administrazioari eskatu ahalko dio baloraziorako aldez aurreko erabakia har dezala, aktiboak lagatzetik eta gastu elkartuetatik, baita eskualdaketan sortutako errentetatik ere, heldu diren diru-sarrerei dagokienez. Eskaera horrekin batera baloraziorako proposamen bat aurkeztuko da, merkatuko balioan oinarritua.

Proposamena ezetsitzat jo ahalko da ebazpen epea bukatutakoan.

Erregelamenduz finkatuko da idatz-zati honetan aipatu baloraziorako aldez aurreko erabakiak ebazteko prozedura.

7. Era berean, eragiketak egin aurretik, subjektu pasiboak Zerga Administrazioari eskatu ahalko dio aktiboen kalifikaziorako aldez aurreko erabakia har dezala, artikulu honen 1. zenbakian aipatzen diren kategorietakoren batekoak diren aldetik; eta baloraziorako, aktibo haien eta gastu elkartuen lagapenetik, baita eskualdaketan sortutako errentetatik ere, heldu diren diru-sarrerei dagokienez. Eskaera horrekin batera baloraziorako proposamen bat aurkeztuko da, merkatuko balioan oinarritua.

Proposamena ezetsitzat jo ahalko da ebazpen epea bukatutakoan.

Erregelamenduz finkatuko da idatz-zati honetan aipatu kalifikaziorako eta baloraziorako aldez aurreko erabakiak ebazteko prozedura.

8. Artikulu honen 1. zenbakiko azken lerroaldean xedatutakoa aplikatzea bateraezina da berrinbertsioagatiko salbuespenarekin (36. artikuluan arautua)”.

Lau.–42.2 artikulua.

“2. Erreserba horretara bideratutako diru kopurua 43. artikuluan aipatzen den ondare elementuen eskurapenean gauzatuko da, mozkinak erreserba hornitzeko erabili ziren ekitaldia ixten denetik bi urteko epean.

Ondorio horietarako, ulertuko da materializazioa gauzatu dela ondare elementua funtzionatzen hasten den zergaldian. Nolanahi ere, elementuaren enkargu irmoa egiten denetik benetan jasotzen den arte bi urte baino gehiago igarotzen badira, edo inbertsioa bi urtetik gorako epean ordaintzen bada, zergaldi bakoitzean ordaindutako prezioaren kopurua hartuko da aintzat.

Finantza-errentamenduko kontratuen bidez egindako inbertsioen kasuan, ulertuko da inbertsioa ondare elementua funtzionamenduan jartzen den egunean gauzatu dela.

Dena dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, subjektu pasiboak aldez aurretik eskaera egiten badu, bi urte bitarte luzatu ahalko du lehenengo lerroaldean ezarritako epea, aparteko inguruabarrak daudenean arlo teknologiko edo funtzionalean edo subjektu pasiboari zuzenean edo zeharka egotzi ezin zaizkionetan, inguruabar horiek luzatze horren beharra justifikatzen badute”.

Bost.–66.6 artikulua.

“6. Artikulu honetako kenkaria baliatu nahi duten subjektu pasiboek, zergaren aitorpena aurkezteaz gain, aurreko idatz-zatiak aipatzen duen proiektua ere aurkeztu beharko dute eta, horrekin batera, proiektua azaltzen duen memoria bat, non xeheki jasoko baita proiektuari atxikita dauden gastuen aurrekontua, bai eta gastuok zer alditan egotziko diren ere.

Aurkeztutako proiektuari dagokion kenkaria aplikatu behar zaion aldietako bakoitzean, zehaztu eta justifikatu egin beharko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak erabakitako moduan, proiektuari lotuak egoteagatik kenkaria egiteko bidea ematen duten gastu kontu-sailen zenbatekoa.

Subjektu pasiboek berrikuntzaren eta teknologiaren arloko organo eskudunean aurkeztu beharko dituzte idatz-zati honetako lehenbiziko lerroaldean aipatzen diren ikerketa eta garapen eta berrikuntza jardueren proiektuak eta memoriak. Organo horrek txosten bat eginen du adieraziz ea jarduera horiek betetzen ote dituzten kenkaria aplikatzeko bidea ematen duten eskakizunak eta baldintzak.

Organoak egiten duen txosten horren aurka, non kenkariaz baliatzeko baldintzak betetzen diren edo ez ebazten baita, subjektu pasiboak alegazioak aurkeztu ahalko ditu, kontuan har daitezen kenkaria egiten den zergaldiari dagokion likidazioan.

Txostena eskatu ondoren, subjektu pasiboak bere likidazio-aitorpenean sartuko ditu ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuari loturik zergaldian izan dituen gastuei dagozkien kenkariak.

Txostenaren kalifikazioa negatiboa bada osorik edo hein batean, entitateak erregularizatu egin beharko du kenkaria lehenengo likidazio-aitorpenean (aurkezpen epea txostena jaso ondoren bukatzen den horretan), eta kalifikazio horren arabera oker egindako kenkariak itzuli egin beharko ditu, berandutza interesak barne

Dena den, sozietateak kenkarien aplikazioa atzeratu ahalko du lehenengo likidazio-aitorpenera bitarte (aurkezpen epea txostena jakinarazi ondoren bukatzen den horretan)”.

Bost bis.–69. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.

“3. Kuota likidoaren ehuneko 15eko kenkaria aplikatzeko eskubidea sortuko dute entitatearen ustiatze ekonomikoaren garapenari atxikita dauden eta biomasa erabiltzen duten instalazio termikoetan eginiko inbertsioak.

Eragin horietarako, beharrezkoa izanen da energiaren arloko organo eskudunak inbertsioen kopuruari buruzko egiaztapen-txosten bat eman dezala, non, halaber, egiaztatuko baita instalazioak zerbitzuan jarri direla kasuko araudi sektorialean ezarritakoaren arabera.

Kenkari hori aplikatzea bateraezina izanen da aurreko 1. idatz-zatiko kenkariarekin”.

Sei.–107.6. artikulua kentzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

Zazpi.–109. artikulua quater.1, lehenenego lerroaldea.

“Kapitulu honetan jasotzen den araubidera biltzea zilegi dute jarduera ekonomiko nagusi gisa Espainiako lurraldean dauden etxebizitzak, eraiki, sustatu edo eskuratu dituztenak, errentan ematea duten sozietateek. Jarduera hori bateragarria izanen da beste jarduera osagarri batzuk egitearekin, eta higiezin errentatuen eskualdaketarekin hurrengo 2. zenbakiko b) idatz-zatian aipatzen den gutxieneko mantentze epea bukatutakoan”.

Zortzi.–109. artikulua quater.2.

“2. Kapitulu honetan araututako zerga araubide berezia aplikatuko bada, honako beharkizunak bete behar dira:

a) Entitateak zergaldi bakoitzean errentan emandako edo eskainitako etxebizitzen kopurua zortzi edo hortik gorakoa izatea beti.

b) Etxebizitzek errentan emanak edo eskainiak hiru urtez irautea gutxienez. Epe hori honela zenbatuko da:

1. Araubideari lotu aurretik entitatearen ondarean ageri diren etxebizitzen kasuan, araubideari lotzeko aukera jakinarazten deneko zergaldiaren hasierako egunetik beretik, betiere egun horretarako etxebizitza errentan emana baldin badago. Bestela, hurrengo lerroaldean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Entitateak geroago erosi edo sustatutako etxebizitzen kasuan, entitateak lehenbiziko aldiz errentan emandako egunetik beretik.

Etxebizitza bakoitzerako baldintza hori ez betetzeak egokitzen ahal zen hobariaren galera ekarriko du. Ez betetze hori gertatu zen zergaldiko kuotarekin batera, araubide berezi hau aplikagarri gertatu izandako zergaldi guztietan aplikatutako hobarien zenbatekoa ere ingresatu beharko da, kasu bakoitzean bidezko diren zehapenak, errekarguak eta berandutza interesak galarazi gabe.

c) Ondasun higiezinak sustatu eta errentan jartzeko jarduerak erosi edo sustaturiko ondasun higiezin bakoitzerako kontabilitate bereiziaren xede izatea, eta hura banaturik dagoeneko etxebizitza, lokal edo erregistroko finka bakoitzari dagokion errenta ezagutzeko behar den xehekapena egitea.

d) Jarduera ekonomiko nagusia den etxebizitzen errentamenduaz gain jarduera osagarrietan aritzen diren entitateen kasuan, zergaldiko errenten ehuneko 55 gutxienez (aurreko b) letran aipaturiko gutxieneko mantentze aldia bukatu ondorengo higiezin errentatuen eskualdatzetik heldu direnak kanpoan utzita) edo, aukeran, entitatearen aktiboko balioaren ehuneko 55 gutxienez, gauza izatea hurrengo artikuluko 1. idatz-zatian azaltzen den hobaria aplikatzeko eskubidea duten errentak sortzeko”.

Bederatzi.–109. artikulua quater.5.

“5. Araubide honen aplikazioa bateragarria da berrinbertsioagatiko salbuespenarekin, betiere foru lege honen 36. artikuluan ezarritako modu eta baldintzetan, nahiz eta berrinbertsioaren xede diren ondare elementuek bost urteko epean halaxe iraun beharko duten.

Salbuespen hau aplikatu ahal izateko beharrezkoa izanen da entitateak etxebizitzak gutxienez ere hiru urtez izatea errentan”.

Hamar.–109. artikulua quinquies.1.

“1. Etxebizitzen errentamendutik sortutako errentei dagokien kuota osoaren ehuneko 85eko hobaria izanen dute, aurreko artikuluan ezarritako beharkizunak betez gero.

Aipaturiko hobaria ehuneko 90ekoa izanen da kasuotan:

a) Etxebizitza babestuen errentamendutik heldutako errentak direnean.

b) Desgaitasunak dituztenei etxebizitzak errentamenduan ematearen ondoriozko errentak direnean eta etxebizitza horietan egokitzapeneko obrak eta instalazioak egiten direnean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legearen Testu Bategineko 62.1.f) artikuluaren arabera. Obrak eta instalazioak administrazio eskudunak ziurtatu beharko ditu, aipatu 62.1.f) artikuluko a') azpiletran ezarritako moduan.

Ondorio horietarako, errentariak bere desgaitasuna frogatu beharko du pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko araudian aurreikusitako moduan”.

Hamar bis.–109. quinquies 2 artikulua.

“2. Hobaria izan dezakeen errentamendutik heldutako errenta honela osatuko da etxebizitza bakoitzaren kasuan: eskuratutako diru-sarrera osoa, ken diru-sarrera hori lortzeko zuzeneko gastuak eta diru-sarrera horri proportzioan gastu orokorretatik dagokion zatia. Eskuratutako diru-sarrera osoaren parte izanen dira errentamenduko etxebizitza babestuentzat aurreikusitako diru-laguntza publikoen kasuan kasuko egozpenak, betiere egozpen horiek kontabilitatearen arau eta printzipioen arabera egiten badira.

Foru lege honen 17. artikuluan aipatzen den errentamendu finantzarioko kontratuen bidez erositako etxebizitzen kasuan, hobaria hartzen duen errenta kalkulatzerakoan ez dira kontuan hartuko artikulu horretan xedatutakoa aplikatzetik eratortzen diren zuzenketak”.

Hamaika.–109. artikulua quinquies.3.

“3. Zergapetze bikoitza saihesteko kenkaria aplikatuko zaie, 59. artikuluan baitago arautua, artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritako hobaria aplikatu zaien errenten kargura banatutako dibidenduei edo mozkinetako partaidetzei, eta, halaber, zerga araubide hau aplikatutako entitateen partaidetzen eskualdaketen ondoriozko errenten kargura banatutakoei, baldin eta hobaria izan duten mozkin banatu gabeen ondoriozko erreserbei badagozkie.

Zerga araubide hau aplikatu duten entitateen kapitalean partaidetzak eskualdatzetik ateratako errentei (banatu ez diren hobaridun mozkinetatik heldu diren erreserbei buruzkoak) 59.5 artikulua aplikatzearen ondoriozko kenkaria ehuneko 50 murriztuko da, edozein dela ere partaidetzak eskualdatzen dituen entitatea, eskualdaketa egiten den unea eta entitateei une horretan aplikatzen ahal zaien zerga araubidea. Errenta horiek ez dira deuseztatuko eskualdaketa talde fiskal bateko barne eragiketa bati dagokionean”.

Hamabi.–109. quinquies artikuluaren 4. eta 5. idatz-zatiak kendu dira.

Hamahiru.–155. artikulua, azken-aurreko lerroaldea.

“Halaber, honi loturik egonen dira hirugarrenei, erabiltzeko, errentan eman edo lagatzen zaizkien ondasunak, betiere errentamendu edo lagapen hori enpresa jardueratzat hartzen bada. Ondorio horietarako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko 33.2 artikuluan ezarritako inguruabarrak izaten direnean soilik hartuko da enpresa jardueratzat”.

Hamalau.–Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria gehitzea.

“Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria. Hogeita zazpigarren xedapen gehigarriaren indarraldia luzatzea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatzen dira hogeita zazpigarren xedapen gehigarriaren indarraldia eta ondorioak”.

Hamabost.–Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria gehitzea.

“Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria.–Hogeigarren, hogeita zortzigarren, hogeita hamaikagarren eta hogeita hamabigarren xedapen gehigarrien indarraldia luzatzea.

Hogeigarren, hogeita zortzigarren, hogeita hamaikagarren eta hogeita hamabigarren xedapen gehigarrien indarraldia eta ondorioak luzatzen dira 2014. urtean hasten diren zergaldietarako”.

Hamabost bis.–Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

“Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria.–Azpiegitura publikoen emakidadun diren enpresak.

1. Azpiegitura publikoen emakidadun diren enpresek 63. artikuluko kenkaria aplikatzen ahalko dute inbertsioak egiteagatik ibilgetu materialeko elementu berrietan, edota higiezinetan, salbu eta higiezinok badira ibilgetu immaterial edo finantza-aktibo gisa birsailkatu edo sailkatu beharrekoak EHA/3362/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera.

2. Kenkaria aplikatuko da 63, 64, 65, eta 72. artikuluetako epe, eskakizun eta baldintzekin.

64. c) artikuluan ezarritako magnitudeen zenbaketan sartuko da, baita ere, ibilgetu materialeko elementuek edo higiezinetan eginiko inbertsioek, hain zuzen ere EHA/3362/2010 Agindua aplikatuta ibilgetu immaterial edo finantza-aktibo gisa birsailkatu edo sailkatu direnek, lehenago zuten kontabilitate-balioa”.

Hamasei.–Berrogeita zazpigarren xedapen iragankorra gehitzea.

“Berrogeita zazpigarren xedapen iragankorra.

Berrinbertsioa egiteko salbuespen kasuetan eta Inbertsioetarako Erreserba Berezian inbertsioa gauzatzeko epea luzatzea.

1. Berrinbertsioa egiteko epea, 36. artikuluan ezarritako ondorioetarako, 2011., 2012. edo 2013. urteetan bukatu bada, edo 2014. urtean zehar bukatzen bada, subjektu pasiboek 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen egin ahalko dute berrinbertsio hori.

2. Inbertsioetarako Erreserba Berezia gauzatzeko epea, 42. artikuluan ezarritako ondorioetarako, 2011., 2012. edo 2013. urteetan bukatu bada, subjektu pasiboek 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen egin ahalko dute berrinbertsio hori.

3. Aurreko zenbakietan ezarritako epearen luzapenak ez ditu subjektu pasiboak ukituko honako kasu hauetan: berrinbertsio edo gauzatze epeak 2009. edo 2010. urteetan bukatu behar zuenean eta hasiera batez luzatu zenean hogeita hamalaugarren xedapen iragankorraren bidez eta, gero, berrogeita bigarren xedapen iragankorraren bidez”.

Hirugarren artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarraian ematen diren Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko manuek honako testua izanen dute:

Bat.–43. artikulua, 4. idatz-zatia gehitzea.

“4. Zeharkako zenbatespenaren araubidea aplikatzea ekarri zuten inguruabarrekin zerikusia duten datu, dokumentu edo probak kontuan hartu ahalko dira, soilik, haren kontra jartzen diren errekurtso edo erreklamazioen erregularizazioan edo ebazpenean, kasu hauetan:

a) Erregularizazio proposamenaren aurretik aurkezten direnean.

b) Tributudunak frogatzen duenean erregularizazio proposamenaren ondoren aurkeztutako datu, dokumentu edo probak ezin izan zirela aurkeztu prozeduran. Kasu horretan, jarduketen atzeraeragina aginduko da, aipatu inguruabarrak atzeman ziren unera”.

Bi.–44.2 artikulua, lerroalde berri bat gehitzea, b) letraren ondoren.

“Kontradikziozko peritu tasaziorako eskaera aurkezteak berarekin ekarriko du likidazioaren gauzatzea etetea, baita errekurtsoa edo erreklamazioa aurkezteko epea etetea ere”.

Hiru.–44.2. artikulua, bosgarren lerroaldea aldatzea.

“Administrazioko perituak lege indardunek agindu bezalako lansaria jasoko du. Subjektu pasiboaren perituaren zerbitzu-sariak subjektu pasiboak ordainduko ditu. Hirugarren perituak egindako tasazioaren eta aitortutako balioaren arteko diferentzia, balio absolutuetan, aitortutako balioaren ehuneko 20tik gorakoa denean, hirugarren perituren gastuak subjektu pasiboak ordainduko ditu eta, bestelako kasuetan, Administrazioak. Kasu horretan, subjektu pasiboak eskubidea izanen du hurrengo lerroaldeak aipatzen duen gordailuak sortzen dituen gastuak itzul dakizkion”.

Lau.–118.7. artikulua, lehenbiziko lerroaldea.

“7. Egiaztatzeko edo ikertzeko ikuskatze prozedura bat dela-eta, salaketa edo kereila jarri denean Ogasun Publikoaren aurkako delituagatik edo, delitu horrengatik, prozesu judiziala bideratu denean, Zerga Administrazioko organo eskudunak artikulu honetan araututako kautelazko neurriak hartu ahalko ditu, hemeretzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa galarazi gabe”.

Bost.–122.1 artikulua.

“1. Zerga Administrazioak kreditu entitate bateko bulego bati edo beste pertsona edo entitate gordailuzain bati entregatu edo haien esku utzitako funts, balore eta bestelako ondasunen berri duenean, haien enbargoa xedatu ahal du bidezkoa den zenbatekoan, aipatu pertsona edo bulegoan dauden identifikazio datuak eta kontu, gordailu, balore edo eragiketak zehaztu beharrik gabe”.

Sei.–Hogeigarren xedapen gehigarria gehitzea.

“Hogeigarren xedapen gehigarria.–Tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko 2014an egiten diren eskaerei aplikatzen zaizkien neurri berariazkoak.

Tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko 2014an egiten diren eskaerei, betiere dirua biltzeko kudeaketa lana Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari badagokio, honako xedapen berariazko hauek aplikatuko zaizkie:

1. Geroratu beharreko zorraren zenbatekoa, guztira, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 51.1.b) artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa denean, ez da bermerik eskatuko, betiere geroratu beharreko zorrari dagokion zerga edo kontzeptua ez badago sarturik aipatutako erregelamenduaren 48.3 artikuluan adierazitako salbuespenetan, gerorapenak hilabeteko maiztasuna badu eta ondoko bi inguruabarretako batean badago:

a) Epea hiru urtetik gorakoa ez izatea eta eskatzaileak tramitatu aurretik sartzen badu geroratzeko eskatutako zorraren ehuneko 30.

b) Epea bi urtetik gorakoa ez izatea eta eskatzaileak tramitatu aurretik sartzen badu geroratzeko eskatutako zorraren ehuneko 20.

2. Bai borondatezko epean bai ordainarazpen aldian egindako geroratze edo zatikatze eskaeretan, betiere geroratu edo zatikatu beharreko zenbatekoa 12.000 eurotik beherakoa bada, urtebete arteko geroratzea eta hilabeteko maiztasuna izanik, ez da bermerik eskatuko, ezta tramitatu aurretik egin beharreko dagokion ordainketa egitea ere.

Arau hori ez da aplikatuko premiamendu bidez geroratu edo zatikatu beharreko zorren artean badirenean bide horretan aldez aurretik geroratu edo zatikatu eta deuseztatu diren zorrak. Kasu horretan eskatuko da zor horien saldoaren ehuneko 30 ordain dadila, edozein dela ere eskatutako epea eta aldizkakotasuna, bai eta bete gabeko geroratze edo zatikatzean kontuan hartu ziren zorrei dagokien exekuzio aldiko errekargu eta interesen zenbateko osoa ere, betiere, haien galdagarritasuna, 117.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, geroratzea onartzean atzeratu bazen.

3. Borondatezko epeko zorren kasuan, geroratze edo zatikatze eskaera automatikoki ezetsiko da baldin eta zerga zorren lau geroratze edo gehiago badaude edo Nafarroako Ogasun Publikoaren beste eskubide ekonomiko batzuen diru-sarreren lau geroratze edo gehiago badaude erabat kitatu gabe, salbu geroratzeko eskatutako zergak bermatzen badira edo aurrekoak bermaturik badaude, soil-soilik aipatutako Diru-bilketaren Erregelamenduaren 50.1 eta 50.2.a) artikuluetan adierazitako berme motekin”.

Zazpi.–Hogeita batgarren xedapen gehigarria gehitzea.

“Hogeita batgarren xedapen gehigarria.–Bikote egonkorrak eta ezkontideak parekatzea. Bikote egonkorren Zerga Erregistroa.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, ondarearen gaineko zergaren, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren araudian ezarritakoaren ondorioetarako, bikote egonkor bateko kideak ezkontideen parekoak izanen dira xedapen honetan ezarritako beharkizunak betetzen direnean.

2. Bikote egonkorretako kideak ezkontideen parekoak izanen dira baldintza hauek betetzen badira:

Lehena.–Bikote egonkor bat osatzea, aplikatzen zaien araudi zibilean xedatutakoarekin bat.

Bigarrena.–Bikote egonkorren Zerga Erregistroan inskribatzea.

Horrekin bat, aurreko idatz-zatian aipaturiko zergen araudian bikote egonkorrei buruz egiten diren aipamenak, azaldu diren baldintzak betetzen dituzten bikote egonkorrei buruzkoak izanen dira soilik.

3. Bikote egonkorren Zerga Erregistroa sortu da, non inskribatuko baitira zergei begira bikote ezkonduekin parekatu nahi dutenak.

Erregistro horrek administrazio izaera izanen du eta Nafarroako Zerga Ogasunak kudeatuko du. 105. artikuluan xedatutakoaren arabera laga edo jakinaraziko zaizkie datuak hirugarrenei.

4. Erregistroan inskribatzeko eskaera inprimaki baten bidez eginen dute bikote egonkorreko bi kideek, eta inskripzioak ondorioak izanen ditu eskaera egunetik aurrera sortzen diren zergei dagokienez.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa gorabehera, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko epea bukatu aurretik inprimaki bidez eskatzen den inskripzioaren ondorioak atzera eramanen dira, aitorpenari dagokion zerga sorrarazpenaren datara, hala eskatzen bada eta data horretan bikote egonkorra bazela frogatzen bada.

Erregistroan inskribatzeko eskaera egin ahalko da, halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena legez ezarritako epean aurkeztean, horretarako jarri den laukitxoan markatuz. Bikote egonkorreko kideek aitorpen bereiziak aurkeztea hautatzen badute, laukitxo hori biek markatuko dute. Eskaera hori onartuko da, soilik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren sorrarazpen datan (aitorpenari dagokion zergaldiaren barnean) jada bikote egonkorra zirela frogatzen duten bikoteentzat, eta data horretatik hasita izanen ditu ondorioak. Bikoteko kide bat hil ondoren aurkezten den inskripzio eskaera ez da inolaz ere onartuko.

Erregistroko inskripzioak ondorioak izanen ditu hurrengo idatz-zatian ezarritakoaren arabera deuseztatzen ez den bitartean. Ez da inskripzio eskaera berririk onartuko aurrekoa deuseztatu gabe.

5. Bikote egonkorra desegiten denean, Erregistroko inskripzioa deuseztatzeko eskatu beharko da inprimaki baten bidez. Eskaera hori bikoteko bi kideek edo horietako batek soilik egin dezakete. Era berean, deuseztatzea gertatuko da bikote egonkorra izan arren bikoteko kideetako edozeinek eskatzen duenean.

Nafarroako Zerga Ogasunak ofizioz deuseztatuko du inskripzioa, modu sinesgarrian baldin badaki ez dituztela bikote egonkortzat jotzeko baldintzak betetzen edo bikotea desegin dela.

Deuseztatzearen ondorioak eskaeraren datatik aurrera izanen dira, edo Nafarroako Zerga Ogasunak ofizioz erabakitzen duenetik hasita.

6. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari ahalmena ematen zaio, foru agindu baten bidez arau ditzan bikote egonkorren Zerga Erregistroaren edukia eta funtzionamendua, eta inskripzio eta deuseztatze eskaerak egiteko beharrezkoak diren inprimakiak onets ditzan”.

Laugarren artikulua. Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

Ondarearen gaineko Zergari buruzko abenduaren 19ko 13/1992 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarria honela idatzita agertuko da:

“Bosgarren xedapen gehigarria.–Bikote egonkorrak eta ezkontideak parekatzea.

Zerga honen araudian ezarritako ondorioetarako, bikote egonkor bateko kideak ezkontideen parekoak izanen dira, baldin eta horixe eskatu badute eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hogeita batgarren xedapen gehigarriak ezarritako baldintzak betetzen badira.

Horrekin bat, araudi horretan bikote egonkorrak aipatzen diren orotan, aurreko lerroaldean agertzen diren bikote egonkorrak aipatuko dira soilik”.

Bosgarren artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Testu Bategina.

Abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Testu Bategineko 3.4 artikulua honela idatzita agertuko da:

“4. Zerga honen araudian ezarritako ondorioetarako, bikote egonkor bateko kideak ezkontideen parekoak izanen dira, baldin eta horixe eskatu badute eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hogeita batgarren xedapen gehigarriak ezarritako baldintzak betetzen badira.

Horrekin bat, araudi horretan bikote egonkorrak aipatzen diren orotan, aurreko lerroaldean agertzen diren bikote egonkorrak aipatuko dira soilik”.

Seigarren artikulua. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Testu Bategina.

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Testu Bateginaren 35.II artikuluari 26. idatz-zatia eranstea. Testu bategina apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

“26. Ekintzaileei laguntzeari eta haien nazioartekotzeari buruzko irailaren 27ko 14/2013 Legearen 34.20 artikulua, nazioartekotze bonuak eta zedulak jaulki, eskualdatu eta ezerezteari dagokiona, baita haiek itzultzeari dagokiona ere”.

Zazpigarren artikulua. Toki Ogasunei buruzko Foru Legea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.1. artikuluak testu hau izanen du:

“1. Zerga eskatuko da tarifa hauei jarraikiz:

Kuotak:

a) Turismoak:

–8 zaldi fiskal baino gutxiago: 19,17 euro.

–8 zaldi fiskaletik 12ra bitartean: 53,91 euro.

–12 zaldi fiskal baino gehiago eta gehienez 16: 114,99 euro.

–16 zaldi fiskal baino gehiago: 143,78 euro.

b) Autobusak:

–21 leku baino gutxiago: 134,15 euro.

–21 lekutik 50era bitartean: 191,67 euro.

–50 leku baino gehiago: 239,60 euro.

c) Kamioiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 67,15 euro.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 134,15 euro.

–2.999 kg-tik gora eta 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 191,67 euro.

–9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 239,60 euro.

d) Traktoreak:

–16 zaldi fiskal baino gutxiago: 32,93 euro.

–16 zaldi fiskaletik 25era bitartean: 65,83 euro.

–25 zaldi fiskal baino gehiago: 131,52 euro.

e) Atoiak eta erdi-atoiak:

–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 33,60 euro.

–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 67,15 euro.

–2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 134,15 euro.

f) Bestelako ibilgailuak:

–Ziklomotorrak: 4,83 euro.

–125 cc-ra arteko motozikletak: 7,25 euro.

–125 cc-tik gora eta 250 cc-ra bitarteko motozikletak: 12,01 euro.

–250 cc-tik gora eta 500 cc-ra bitarteko motozikletak: 23,69 euro.

–500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra bitarteko motozikletak: 47,40 euro.

–1.000 cc-tik gorako motozikletak: 94,80 euro”.

Zortzigarren artikulua. Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen Foru Legea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen ekainaren 2ko 10/1996 Foru Legearen manu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testu hau izanen dute:

Bat.–13 artikulua.

“13. artikulua. Doakotasuna.

Foru lege honetan aurreikusitako araubideaz gozatzeko, fundazioetako patronatukide karguak doakoak izanen dira, inolaz ere galarazi gabe beren lanak sortutako gastu behar bezala egiaztatuak itzultzeko duten eskubidea. Kontzeptu horrengatik jasotzen diren diru kopuruek ez dute gaindituko pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren araudian ezarritako mugak kargarik gabeko dietatzat jotzeko.

Pertsona horiek, gainera, ezin izanen dute partaidetzarik izan entitatearen emaitza ekonomikoetan, ez beraiek zuzenean ez tarteko pertsonen edo entitateen bitartez”.

Bi.–33. artikulua, lehenbiziko lerroaldea.

“Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako subjektu pasiboek eskubidea izanen dute ondoren aipatzen diren dohaintzen eta doan emandako zerbitzuen ehuneko 25 zergaren kuotatik kentzeko, bai hasierako dotazioa egiten denean, bai ondoren egiten denean”.

Hiru.–33. artikulua, 6. idatz-zatia gehitzea.

“6. Zerbitzuak doan ematea”.

Lau.–34. artikulua, 3. idatz-zatia gehitzea.

“3. Aurreko artikuluaren 6. idatz-zatian aurreikusitako kasuan, kenkariaren oinarria zerbitzuak ematearen kostua izanen da, lagatako ondasunen amortizazioa barne, behar denean”.

Bost.–39.2 artikulua.

“2. 37. artikuluaren 1., 4., 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako kenkarien zenbatekoak ezin izanen du gainditu muga hauetako handiena:

a) Kenkari hauen aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 10 eta, hala behar denean, 42. eta 47. artikuluetan aipatzen direnena.

b) Diru-sarreren bolumenaren 1000ko 1”.

Sei.–41.d) artikulua.

“d) Diru bidezko dohaintza ez denean, dohaintza gauzatu dela frogatzen duen agiri publikoa edo bestelako agiri egiaztatua, edo doan emandako zerbitzuen balorazioa”.

Bederatzigarren artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen ondoko manuek honako testu hau izanen dute:

Bat.–99. artikulua, 8. eta 12. tarifak.

“8. TARIFA

Hizkuntzen erdi mailako edo oinarrizko zikloko ziurtagiriak

1.   Tarifa arrunta:

10,40

2.   1. kategoriako familia ugaria:

5,20

3.   2. kategoriako familia ugaria:

0,00”

“12. TARIFA

Musikako goi mailako titulua

1.   Tarifa arrunta:

106,20

2.   1. kategoriako familia ugaria:

53,10

3.   2. kategoriako familia ugaria:

0,00”

Bat bis.–99. artikulua. 16. eta 17. tarifak sortzen dira.

“16. TARIFA

Izena ematea araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko proba espezifikoetan.

1.   Tarifa arrunta:

45,00

2.   Familia ugaria, 1. mailakoa (maila orokorra):

22,50

3.   Familia ugaria, 2. mailakoa (maila berezia):

0,00”

“17. TARIFA

Izena ematea araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko proba espezifikoetan; modalitate hauetan, hain zuzen: “Neguko kirolak”, “Hipika” eta “Bela”.

1.   Tarifa arrunta:

80,00

2.   Familia ugaria, 1. mailakoa (maila orokorra):

40,00

3.   Familia ugaria, 2. mailakoa (maila berezia):

0,00”

Bi. 119. artikulua, 7. tarifa.

“7. TARIFA

Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren tasak:

7.   1. Zentroak baimentzea:

340 euro

7.   2. Zentroak ikus-onestea:

178 euro

7.   3. Ikastaroak homologatzea:

125 euro

7.   4. Gidariaren gaitasun txartela ematea eta berritzea:

26 euro

7.   5. CAParen (Profesionalen Gaitasun Agiria) hasierako prestakuntzatik salbuesteko ziurtagiria luzatzea:

9 euro

7.   6. Gidariaren gaitasun txartela berritzea titularraren datu pertsonaletan aldaketak izateagatik:

5 euro”

Hiru. 127 artikulua.

“127. artikulua. Tarifak.

EUROAK

1.    TARIFA

Eraikinak egitea, berregitea edo handitzea. Gasolina-zerbitzuguneak ezartzea eta gasolina eta lubrifikatzaileak banatzeko aparatuak instalatzea:

1.   3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

37,80

2.   3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

73,50

3.   6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

95,50

4.   12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

149,10

5.   30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

199,50

2.    TARIFA

Eraikinen kontserbaziorako obrak egitea:

1.   3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

31,50

2.   3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

39,90

3.   6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

52,50

3.    TARIFA

Itxitura edo eustorma eraikitzea:

1.   Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko:

3,57 (T.m.26)

2.   Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko:

1,73 (T.m.26)

3.   Eustorma, metro linealeko:

4,83 (T.m.26)

4.    TARIFA

Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea:

1.   Hodia babes eremuetan barna eramatea:

1,73 (T.m.27)

2.   Galtzada gurutzatzeko eroanbidea, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko:

4,83 (T.m.27)

3.   Galtzada gurutzatzeko eroanbidea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbideraketa barne:

150,20

5.    TARIFA

Lur gaineko lineak instalatzea:

1.   Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, babes eremuetan:

10,34 (T.m.50)

2.   Behe tentsioko lineako edo bestelako lineetako zutoin bakoitzeko, babes eremuetan:

4,83 (T.m.34)

3.   Errepidea goi tentsioko linea batez gurutzatzea, zelaigunearen gaineko metro linealeko:

4,10 (T.m.50)

4.   Errepidea behe tentsioko linea batez edo bestelako linea batez gurutzatzea; zelaigunearen gaineko metro linealeko:

2,94 (T.m.34)

5.   Babes eremuan dagoen transformazio zentro bakoitzeko:

57,80

6.    TARIFA

Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:

1.   Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta atontzea:

37,80

2.   Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea:

194,30

7.    TARIFA

Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea:

1.   Sei hilabetetik behera:

34,10

2.   Gehienez urtebetean:

55,10

8.    TARIFA

Bestelako obra eta aprobetxamenduak:

1.   Arbolak bota edo landatzea:

37,80

2.   Baskulak instalatzea:

37,80

3.   Babes eremuan hobi septikoa egitea:

41,00

4.   Lurpeko ur edo gas gordailua eta kutxetak egitea:

38,50

5.   Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko:

34,10

6.   Eraikinak eraistea:

34,10

7.   Finkak zelaitu eta betelana egitea:

34,10

8.   Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako:

34,10”

Lau.–128 artikulua.

“128. artikulua. Fidantzak.

Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari dagokionez, zilegi izanen da honako fidantza hauek jartzeko agintzea:

EUROAK

1.  

Errepidea “sator” batez gurutzatzea:

1.   050

2.  

Errepidea lurpetik gurutzatzea:

1.   050

3.  

Goi tentsioko linea airez gurutzatzea:

1.   050

4.  

Behe tentsioko linea airez gurutzatzea:

273

5.  

Finketarako sarbideak:

273

6.  

Zur-ustiategiak:

1.   050

7.  

Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdineko lotuneak eraikitzea, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideraketak egitea:

Obra gauzatzeko aurrekontuaren ehuneko 6,3. (987 euro gutxienez)

8.  

Tona-kopuru mugatua duten errepideetatik ibilgailu astunak pasatzea:

20 euro egindako bidaia eta km bakoitzeko.

(Gutxienez 1.000 euro eta gehienez 30.000 euro egindako km bakoitzeko).

9.  

Bestelako baimenak:

342”

Bost.–133. bis artikuluaren 4. idatz-zatia.

“4. Tarifa.

Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:

1) Inprimategian editatutako kartografia:

IZENA

TASA
(euroak)

1.   Nafarroako mapa topografikoak:

–1:10.000 zaharra (hormakoa/tolestua):

3,25

–1:100.000 zaharra orriko (hormakoa/tolestua):

3,90

–1:100.000 zaharra (hormakoa/koloretan):

32,50

–1:200.000 (hormakoa/tolestua):

3,90

–1:200.000 (erliebea):

32,50

–1:400.000 (hormakoa/tolestua):

2,60

2.   Nafarroako mapa hipsometrikoak:

–1:200.000 zaharra (hormakoa/tolestua):

3,90

–1:400.000 zaharra (hormakoa/tolestua):

2,60

3.   Nafarroako mapa geologikoak:

–1:200.000 (hormakoa/tolestua):

10,75

–1:200.000 eta memoria:

16,20

4.   Nafarroako mapa topografikoa:

–1:850.000:

1,30

5.   Laboreen eta aprobetxamenduen mapak:

–1:25.000:

6,45

6.   Iruñeko mapa geoteknikoak:

–1:25.000 eta Memoria:

16,20

7.   Ortofotomapak:

–Nafarroakoa 1:25.000 zaharra (hormakoa/tolestua):

2,60

–Nafarroakoa 1:5.000 zaharra (hormakoa/tolestua):

9,70

8.   Nafarroako laboreen eta aprobetxamenduen mapak:

–1:200.000 (hormakoa/tolestua):

9,70

2) Kartografia ploteatua:

1.   Kartografia topografikoak:

–1:500 (100 herri, 1978koa) (papera/zuri eta beltzean):

9,70

–1:500 eskalan: Altsasu, Corella, Lizarra, Azkoien, Zangoza, San Martin Unx, Uxue, Tutera, Iruñerria (papera/zuri eta beltzean):

9,70

–Iruñerria 1:500 eskalan (papera/koloretan):

13,00

–Tutera 1:1.000 eskalan (papera/zuri eta beltzean):

9,70

–1:2.000 eskalan: Iruñerria, Belagua, Eugi, Altsasu, Olazti, Tafalla, Erriberri (papera/zuri eta beltzean):

9,70

–SIUN, hirikoa, 1:1.000 eskalan (papera/koloretan):

13,00

2.   Nafarroako mapa topografikoak:

–1:5.000 (papera/zuri eta beltzean):

9,70

–1:5.000 (papera/koloretan):

13,00

–1:10.000 (papera/zuri eta beltzean):

9,70

–1:10.000 (papera/koloretan):

13,00

–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 hormakoa (argazki papera/koloretan): 52,85

52,85

–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orriko (argazki papera/koloretan):

18,00

–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 hormakoa (paper arrunta/koloretan):

32,50

–Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orriko (paper arrunta/koloretan):

13,00

3.   Ortofotografiak:

–1:2.000 (papera/zuri eta beltzean):

9,70

4.   Nafarroako ortofotomapak:

–1:5.000 (argazki papera):

18,00

–1:5.000 (paper arrunta):

13,00

–1:10.000 (argazki papera):

18,00

–1:10.000 (paper arrunta):

13,00

–Iruñerrikoa 1:12.500 eskalan (argazki papera):

18,00

–Iruñerrikoa 1:12.500 eskalan (paper arrunta):

13,00

5.   SIUN, hiriko ortofotomapa:

–1:1.000 (paper arrunta):

13,00

–1:1.000 (argazki papera):

18,00

6.   Litobalak, eskala ertainekoak:

–1:5.000 (paper arrunta):

13,00

7.   Nafarroako mapa geologikoa:

–01:25.000 (paper arrunta):

13,00

8.   Nafarroako mapa geomorfologikoa:

–01:25.000 (paper arrunta):

13,00

9.   Lurzoruaren erabileren mapa:

–1:200.000 (paper arrunta):

13,00

10.  Nafarroako Natura 2000 Sarearen mapa:

–1:200.000 (paper arrunta):

13,00

11.  Nafarroako abelbideen mapa:

–1:200.000 (paper arrunta):

13,00

12.  Naturgune babestuen mapa

–1:200.000 (paper arrunta):

13,00

13.  Europar Batasunaren Intereseko Lekuen eta Naturgune Babestuen mapak, zenbait eskalatan (EBILen edo NBen tamainaren araberakoak):

13,00

14.  Nafarroako lurzoruaren erabileren mapa:

–01:25.000 (paper arrunta):

13,00

15.  Nafarroako landare sailen mapa:

–1:200.000 (paper arrunta):

13,00

16.  Fotogramen kopia edo handitzeak, DINA4 artekoak:

–Paper arrunta:

4,30

–Argazki papera:

6,45

17.  Planoak eskaneatu eta kopiatzea:

–ISO A0 tamainakoa (paper arrunta):

18,00

–ISO A0 tamainakoa (argazki papera):

25,00

–ISO A1 tamainakoa (paper arrunta):

13,00

–ISO A1 tamainakoa (argazki papera):

18,00

–ISO A2 tamainakoa (paper arrunta):

8,60

–ISO A2 tamainakoa (argazki papera):

13,00

–ISO A3 tamainakoa (paper arrunta):

6,45

–ISO A3 tamainakoa (argazki papera):

8,60

–ISO A4 tamainakoa (paper arrunta):

4,30

–ISO A4 tamainakoa (argazki papera):

6,45

3) Kartografia digitala:

IZENA

TASA
(euroak)

1.   Iruñeko 1:25.000 eskalako mapa geoteknikoaren CDa eta memoria (PDF):

10,75

2.   CDa, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 550 megabytekoa gehienez ere:

10,75

3.   DVDa, (*) produktuen gaineko informazioa duena, 3.550 megabytekoa gehienez ere:

65,00

4.   Edukiera desberdinetako USB memoriak. Gigabyte bakoitza (1024 megabyte) prezio honetan:

18,50

Hurrengo taulak CD edo DVD euskarrietan edo USB memorian saltzen diren produktuen izenak haien tamainaren arabera dakartza (bytetan):

PRODUKTUAREN IZENA

Kartografia topografikoa 1:500 (dgn, dwg, dxf eta pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:10.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 orria (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 osoa (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000 (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:400.000 (pdf)

Nafarroako mapa topografikoa 1:850.000 (pdf)

Ortoargazkia 1:2.000 (tiff, jpg,ecw)

Ortoargazkia 1:5.000 (tiff, jpg,ecw)

Ortoargazkia 1:10.000 (tiff, jpg,ecw)

Ortoargazkia 01:25.000 (tiff, jpg,ecw)

Nafarroako mapa geologikoa 1:25.000 (pdf)

Nafarroako mapa geologikoaren orri baten memoria, 1:25.000 (pdf)

Lurraldearen eredu digitala

Nafarroako Lidar-a, 0.5 puntu metro karratuko ETRS89 sisteman, 30 Iparra eremua eta altuera elipsoidalak. Sailkapen automatikoa.

Fotograma digitalak edo eskaneatuak

Eskaneatuak (planoak edo ortofotomapak)

4) Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan:

IZENA

PAPERA
(euroak)

Fotograma (24x24)

32,50

Handitzea (21x29)

32,50

Handitzea (24x24)

32,50

Handitzea (50x50)

41,25

Handitzea (50x60)

41,25

Handitzea (70x70)

41,25

Handitzea (70x80)

64,00

Handitzea (80x90)

64,00

Handitzea (100x100)

64,00

5) Beste produktu batzuk:

IZENA

TASA
(euroak)

1.   Kartografiako katalogoa:

9,70

2.   Nafarroako atlasa (Errepideak, Turismoa eta Ingurumena):

13,00”

Bost bis.–146. artikulua. 2. eta 4. tarifak.

“2. TARIFA

Inguruabar bereziak agiriak luzatzean:

1.   1. tarifan adierazitako agiriak edozein arrazoirengatik Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako egun eta orduetatik kanpora luzatzen direnean:

1.   tarifan ezarritakoak halako bi

2.   Nafarroan barna azienda alde batetik bestera lekualdatzeko agiriak ematen direnean:

1 euro agiri bakoitzeko

3.   TRACES esportazio-agiria emateko beharrezkoa den ustiategi-ikuskapena egiteagatik. Ikuskatzeagatiko tasa

50,00”

“4. TARIFA

Lege indardunek epizootien diagnosirako agindutako lagin-hartzea eta produktu-aplikatzea, buru bakoitzeko:

1.   Ekidoak eta bobidoak:

5,00

Egunean saneatutako 150. animaliatik aurrera:

3,00

2.   Ardi- eta ahuntz-azienda:

0,50

Egunean saneatutako 500. animaliatik aurrera:

0,30

3.   Zerri-azienda:

2,00

Egunean saneatutako 150. animaliatik aurrera:

1,50

4.   Ostrukak:

5,00

Egunean saneatutako 150. animaliatik aurrera:

3,00

5.   Bestelako hegaztiak eta untxiak:

0,50

Egunean saneatutako 500. animaliatik aurrera:

0,30

6.   Animalien entzefalopatia espongiforme kutsagarrien behatze-programak ezarritakoa betetzeko egin beharreko desplazamendu, lagin-hartze eta horren analisiengatik. Animalia bakoitzeko tasa

25,00”

Sei.–163. artikulua, 1. tarifa, a) letra.

“a) Honela kalkulatuko da tasaren zerga-oinarria: interesdun bakoitzaren izenean inskribatutako hektareak bider azken bost kanpainetan eskualdeko hektarea baten produkzioaren batez bestekoa.

Ardogintzako produktuen kasuan, oso-osorik Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko kalitate figurek babestuetan, tasaren zerga-oinarria honela aterako da: interesdun bakoitzaren izenean inskribatutako hektareak bider kalitate figuraren baldintza agirian hektarea bakoitzeko gehienez onartzen den produkzioaren balioa”.

Zazpi.–163. artikulua, 7. tarifa, a) letra.

“a) Honela kalkulatuko da tasaren zerga-oinarria: babestu gabeko produktuaren unitatearen batez besteko prezioa bider prestatutako kopurua edo bolumena”.

Zortzi.–XIV. titulua eta I. kapitulua gehitzea.

XIV. TITULUA. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren Tasak

I. KAPITULUA. Ikus-entzunezko komunikazioaren arloan ematen diren administrazio zerbitzuen tasa

177. artikulua. Zergapeko egintza.

Tasa honen zergapeko egintza eratzen dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen zerbitzu hauek:

1. Lizentzia ematea, bai hasierakoa bai berritzea, baita, hala dagokionean, aldez aurretiko komunikazioa ere, irratiko eta telebistako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko.

2. Negozio juridikoak baimentzea, horien xedea ikus-entzunezko komunikazio lizentzia bat denean, Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuarekin bat.

3. Aldaketa idazpenen idatzoharra jasotzea eta Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan inskribatutako datuen ziurtagiriak luzatzea.

4. Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten estudio eta zentroetan ikustaldiak eta ikuskapenak egitea, Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan ezarri diren ikuskapen eginkizunak betez.

178. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasaren subjektu pasiboak izanen dira pertsona fisiko edo juridikoak, baita Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan ageri diren entitateak ere, baldin eta aurreko artikuluan aipaturiko zerbitzuak eskatzen badituzte edo horretara behartuta badaude, irrati eta telebisten arloan indarra duen araudiak ezartzen duenari jarraikiz.

179. artikulua. Sortzapena.

Irizpide hauek erabiliz sorraraziko da tasa:

1. Lizentzia eman eta berritzean, behin betiko kontzesioaren erabakia jakinarazten denean edo lizentzia berritzen denean.

Aldez aurreko komunikazioa behar den kasuetan, kontrol jarduera egiten denean.

2. Lizentzia xede duten negozio juridikoak baimentzean, baimena eskatzen denean.

3. Erregistroko idazpenak egitean edo Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan inskribatutako datuen ziurtagiriak luzatzean, formalizatzen edo luzatzen direnean. Hala ere, ordainketa aldez aurretik galdatuko da, eskaera egiten den unean.

4. Egiaztapen eta ikuskapenetan, jarduketa horiek egiten direnean.

180. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:

1. Lizentziak eman eta berritzea edo ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak kontrolatzeko administrazio jarduera.

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua, 10.000 biztanle arteko eremua hartzen duena: 300 euro.

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua, 10.001 biztanletik 50.000 biztanlera arteko eremua hartzen duena: 600 euro.

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua, 50.000 biztanletik gorako eremua hartzen duena: 3.000 euro.

2. Negozio juridikoak baimentzea ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuetako lizentzien titularrentzat.

a) Lizentziaren errentamendua. Baimendutako negozio juridikoan ezarritako errentamenduaren urteko zenbatekoaren urteko ehuneko 2,5 tasa ezarri da. Dena den, urteko tasa aplikagarria ez da kopuru hauek baino txikiagoa izanen:

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.000 biztanle arteko eremua hartzen duena: 30 euro.

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.001 biztanletik 50.000 biztanlera arteko eremua hartzen duena: 60 euro.

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 50.000 biztanletik gorako eremua hartzen duena: 300 euro.

b) Lizentzia eskualdatzea eta beste negozio juridiko batzuk. Baimendutako negozio juridikoan ezarritako eskualdatze zenbatekoaren ehuneko 2,5 tasa ezarri da. Dena den, tasa aplikagarria ez da kopuru hauek baino txikiagoa izanen:

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.000 biztanle arteko eremua hartzen duena: 300 euro.

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 10.001 biztanletik 50.000 biztanlera arteko eremua hartzen duena: 600 euro.

–Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentzia, 50.000 biztanletik gorako eremua hartzen duena: 3.000 euro.

3. Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan inskribatutako datuen aldaketen idazpenak eta ziurtagiriak.

a) Aldaketen idazpenak: 30 euro idazpen bakoitzeko.

b) Erregistroko ziurtagiriak: 30 euro ziurtagiri bakoitzeko

4. Ikus-entzunezko zerbitzuak egiaztatu eta ikuskatzeko ikustaldiak:

150 euro ikustaldi bakoitzeko.

181. artikulua. Salbuespenak.

Irabazi asmorik gabeko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzu komunitarioak eta ikus-entzunezko komunikazioen zerbitzu publikoak, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 32. eta 40. artikuluetan zehaztuak, hurrenenez hurren, salbuetsita egonen dira”.

Bederatzi.–II. kapitulua gehitzea XIV. tituluari.

II. kapitulua. Dokumentu ondareko dokumentuen erreprografia zerbitzuen tasa

182. artikulua.

1. Zergapeko egintza.

Tasaren zergapeko egintza eratzen du Nafarroako Artxiboak zaintzen duen dokumentu ondareko dokumentuen erreprografia zerbitzua emateak.

2. Subjektu pasiboak.

Zergapeko egintza eratzen duten zerbitzuak jasotzeko eskaera egiten duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasaren subjektu pasiboak.

3. Sortzapena.

Zergapeko egintza eratzen duen zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sortuko da tasa.

4. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

A. KOPIAK PAPEREAN

EUROAK

1.   TARIFA

Fotokopia

1.   DIN-A4 neurriko fotokopiak:

0,10 euro bakoitzeko

2.   DIN-A3 neurriko fotokopiak:

0,20 euro bakoitzeko

2.   TARIFA

Kopia, mikroforma:

1.   DIN-A4 neurriko kopiak:

0,20 euro bakoitzeko

3.   TARIFA

Kopia, irudi digitala:

1.   DIN-A4 neurriko kopiak:

0,15 euro bakoitzeko

4.   TARIFA

Zerrendak:

1.   DIN-A4 neurriko kopiak:

0,10 euro bakoitzeko

B. KOPIA DIGITALAK

EUROAK

1.   TARIFA

Irudiak:

1.   Irudi digitalizatua bikoiztea:

0,15 euro bakoitzeko

2.   Atzemate automatizatuaren bidezko irudia:

0,10 euro bakoitzeko

3.   Formatu estandarreko atzematearen bidezko irudia:

0,30 euro bakoitzeko

4.   Formatu bereziko atzematearen bidezko irudia:

2,00 euro bakoitzeko

5.   Bereizmen handiko irudia erabilera zientifiko edo kulturalerako:

5,00 euro bakoitzeko

2.   TARIFA

Zerrendak:

1.   Erregistro deskribatzaileen bilaketa:

2,00 euro bakoitzeko

3.   TARIFA

Biltegiratze unitateko grabazioa:

1.   CD/DVD euskarria:

1,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

C. ERREPRODUKZIOAK SALMENTA XEDEZ LAGATZEA

II. kapitulua 

EUROAK

II. kapitulua 

1.   TARIFA

II. kapitulua 

Argitalpen produktuetarako:

II. kapitulua 

1.   Barneko irudia orrialdearen zati batean:

II. kapitulua 

10,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

2.   Barneko irudia orrialde osoan:

II. kapitulua 

20,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

3.   Irudia azalean:

II. kapitulua 

50,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

2.   TARIFA

II. kapitulua 

Erakusketatarako:

II. kapitulua 

1.   Irudia erakusketa panelean:

II. kapitulua 

50,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

3.   TARIFA

II. kapitulua 

Merkataritza produktuetarako:

II. kapitulua 

1.   Irudia faksimile erreprodukziorako:

II. kapitulua 

75,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

2.   Irudia kartel edo hormairudirako:

II. kapitulua 

100,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

3.   Irudia papergauzetarako eta publizitaterako:

II. kapitulua 

125,00 euro bakoitzeko

II. kapitulua 

Lehen xedapen gehigarria .–Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren baliogalera zuzentzeko koefizienteak.

2014an hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluak aipatzen duen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, ondaretik eskualdatutako elementuak eskuratu diren unearen arabera, ondoko hauek izanen dira:

II. kapitulua 

1983 eta aurrekoak

II. kapitulua 

2,422

II. kapitulua 

1984

II. kapitulua 

2,194

II. kapitulua 

1985

II. kapitulua 

2,047

II. kapitulua 

1986

II. kapitulua 

1,947

II. kapitulua 

1987

II. kapitulua 

1,886

II. kapitulua 

1988

II. kapitulua 

1,809

II. kapitulua 

1989

II. kapitulua 

1,720

II. kapitulua 

1990

II. kapitulua 

1,651

II. kapitulua 

1991

II. kapitulua 

1,593

II. kapitulua 

1992

II. kapitulua 

1,540

II. kapitulua 

1993

II. kapitulua 

1,478

II. kapitulua 

1994

II. kapitulua 

1,421

II. kapitulua 

1995

II. kapitulua 

1,351

II. kapitulua 

1996

II. kapitulua 

1,287

II. kapitulua 

1997

II. kapitulua 

1,255

II. kapitulua 

1998

II. kapitulua 

1,241

II. kapitulua 

1999

II. kapitulua 

1,233

II. kapitulua 

2000

II. kapitulua 

1,228

II. kapitulua 

2001

II. kapitulua 

1,202

II. kapitulua 

2002

II. kapitulua 

1,189

II. kapitulua 

2003

II. kapitulua 

1,170

II. kapitulua 

2004

II. kapitulua 

1,158

II. kapitulua 

2005

II. kapitulua 

1,144

II. kapitulua 

2006

II. kapitulua 

1,122

II. kapitulua 

2007

II. kapitulua 

1,097

II. kapitulua 

2008

II. kapitulua 

1,063

II. kapitulua 

2009

II. kapitulua 

1,040

II. kapitulua 

2010

II. kapitulua 

1,028

II. kapitulua 

2011

II. kapitulua 

1,028

II. kapitulua 

2012

II. kapitulua 

1,008

II. kapitulua 

2013

II. kapitulua 

1,000

II. kapitulua 

2014

II. kapitulua 

1,000

II. kapitulua 

Bigarren xedapen gehigarria .–Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) izeneko enpresaentitate publikoari eskualdatzea Estatuko trenbide sarearen titulartasuna, zeinaren administrazioa esleitua baitu.

ADIF enpresa-entitate publikoari egiten zaizkion trenbide azpiegituren eta geltokien eskualdatzeak, Ekintzaileari laguntzeko neurriei eta hazkundea eta lanpostu sorrera bultzatzeari buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legearen 34. artikuluan ezarritakoaren ondorioz, salbuetsita geldituko dira Foru Komunitateak ordainarazten duen tributu orotik.

Hirugarren xedapen gehigarria .–Inbertsioetarako Erreserba Berezia.

Subjektu pasiboek zuzkidurak egiten ahal dituzte Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen IV. tituluaren XI. kapituluko 2. atalean aipatzen den Erreserba Berezirako, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako lehen bi ekitaldietan lortzen dituzten irabazien kontura.

Xedapen indargabetzailea .

1. Hidrokarburoen gaineko zergaren karga-tasa autonomikoa kentzea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez indargabetzen dira Diru-sarrera publikoak areagotzeko zenbait tributu-neurri sartzen dituen ekainaren 15eko 10/2012 Foru Legearen lehen artikulua eta Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk ezartzeko abenduaren 26ko 21/2012 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarria.

2. Iruzur Fiskalaren aurkako Neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren indargabetzea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, indargabetuta gelditzen da Iruzur Fiskalaren aurkako Neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legearen xedapen iragankor bakarra.

Azken xedapenetan lehena .–Ekainaren 13ko 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Xedapenen Testu Bategina aldatzea.

2014. eta 2015. urteetan hasitako zergaldietarako ondorioekin, Sozietateen gaineko Zergaren Xedapenen Testu Bateginaren 22.B.Hirugarrena artikuluak testu hau izanen du:

“Hirugarrena. Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eskudunek gizarte interesekotzat deklaraturiko kirol, kultura eta gizarte-laguntzako jardueren babes kontratuen ondoriozko publizitate gastuengatik ordaindu diren kopuruei (baita ondasun edo eskubide entregei eta zerbitzu emateei) jarraian adierazten den eskalako portzentajeak aplikatzearen ondorioz lortzen den zenbatekoa kendu ahalko da letra honetako lehen idatz-zatiak aipatzen duen kuota likidotik:

KENKARIAREN OINARRIA

APLIKATU BEHARREKO PORTZENTAJEA

30.  000 euro bitarte, hori barne

Ehuneko 30

Soberakoa 60.000 euro bitarte, hori barne

ehuneko 35

Soberakoa 60.000 eurotik gora

Ehuneko 40

Aurrekoa gorabehera, 2014. urtean hasten diren zergaldietan ehuneko 50eko portzentajea aplikatuko da, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Subjektu pasiboek kenkari hori aplikatu ez izana 2012. eta 2013. urteetan hasitako zergaldietan.

b) Subjektu pasiboek babes kontratuetatik sortutako publizitate gastuengatik 2015. urtean ordainduko duten diru kopurua 2014koaren ehuneko 50 edo handiagoa izatea.

Kenkariaren oinarria honako hau izanen da:

a) Ordaindutako kopuruen kasuan, dagokien zenbatekoa.

b) Ondasun edo eskubideen entregak direnean, kontabilitate-balio garbia, merkatuko batez besteko prezioa gaindi ez dezakeena.

c) Zerbitzuak ematen direnean, haien kostua, lagatako ondasunen amortizazioa barne, halakorik dagoenean.

Aipatutako gizarte intereseko adierazpenaren ondorioetarako, kasuan kasuko espedienteak departamentu horien aurrean tramitatuko dira.”

Azken xedapenetan bigarrena .–Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 5.3 artikulua aldatzea. Testu hau izanen du:

“3. Artikulu honetan xedatutakoa ez da aplikatuko lagapena mortis causa gertatzen denean, ez eta alokairuan emateko behin betiko kalifikazioa hartu duten etxebizitza babestuen espedienteetan dauden eraikin osoen titulartasuna eskualdatzen denean ere, betiere, azkeneko kasu horretan, eskualdaketa etxebizitzen arloan eskumena duen departamentuak baimentzen badu.

Halaber, artikulu honetan xedatutakoa ez da aplikatuko etxebizitza babestua edo gizarte integrazioko etxebizitza hartzekodunari edo bere taldeko edozein sozietateri ordainean ematekoa denean, edo hipotekaren betearazpen-prozeduraren bidez eskualdatu edo judizioz kanpo saldu behar denean.

Idatz-zati honetan jaso diren aurreikuspenek ez dute ekarriko etxebizitzen kalifikazioaren araubide juridikoa edo aplikatu beharreko gainerako baldintzak aldatzea”.

Azken xedapenetan hirugarrena .–Arauak emateko ahalmena.

Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.

Azken xedapenetan laugarrena .–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako eraginekin.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2013ko abenduaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1318154

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web