(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

78/2013 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 30EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON 16/01/2014



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

-Suhiltzaile-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 4393 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 36573 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Eskolazaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 30297 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorretakoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 31393, 31673 eta 35803 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

-Segurtasunaren arloko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9732 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Mantentze-lanetako ofiziala. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 39020, 39021 eta 39022 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Atxikipeneko ikastetxeak, hurrenez hurren: Iruñeko Julio Caro Baroja BHI (ikastetxe batetik bestera ibiltzea eskatzen duena), Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI (ikastetxe batetik bestera ibiltzea eskatzen duena) eta Iruñeko Hezitzaile Eskola IB (ikastetxe batetik bestera ibiltzea eskatzen duena).

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

1. Aldatu egiten da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko Programazio Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 4572) B maila esleitzen zaio, berariazko betebeharrik gabe.

2. Aldatzen da uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Sustapen Departamentuko Lurzoru Urbanizaezinaren Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 1525) A edo B maila esleitzen zaio eta arkitektoaren edo arkitekto teknikoaren titulua izateko betebeharra jartzen zaio.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuko zenbait lanposturi dagokien euskarazko jakite maila esleitzea.

1. Zerbitzu orokorretako lanpostu hauei euskarazko 2. jakite maila esleitzen zaie: 33949 zenbakiko lanpostua (Berriozar DBHIri atxikia) eta 35686 zenbakikoa (Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikia).

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa onesten duen uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretua aldatzea.

Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 7. artikuluari 18. atala erantsi zaio. Hona hemen:

“Suhiltzaile sarjentu lanpostua duten langileek, zerbitzu operatiboaren ondoriozko eginkizunez gain, zuzendaritzak agindutako kudeaketa lanak eginen dituzte. Kasu horretan, zaintza operatiboa egiten ez dutenean, lanpostuko osagarria gehituko zaie, 3 euro lan horietan benetan emandako ordu bakoitzeko.”

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, xedapen gehigarri bakarra izan ezik, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izanen baititu.

Iruñean, 2013ko abenduaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1318211

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web