(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Franįais | English

LEXNAVARRA


Versiķn para imprimir

Versiķn en castellano

52/2013 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN GARRAIOKO ETA LOGISTIKAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA. Nota de Vigencia

BON N.ē 8 - 14/01/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide arlo edo sektore bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Legearen 41. artikulua aldatzen du, non lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen diren.

Foru dekretu honen bitartez, Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezarri dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1572/2011 Errege Dekretua garatzen du, Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2. Araudi honetan elementu hauek jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio-sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Dagokigun jarduketa profesionalaren esparrua honako hauek eratzen dute: batetik, lanbide kualifikazio hauek: Salgaien errepideko garraioa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautua eta otsailaren 1eko 109/2008 Errege Dekretuak aldatua, eta Errepideko garraioaren merkataritza- eta finantza-kudeaketa, urriaren 31ko 1550/2011 Errege Dekretuak arautua; eta bestetik, osatu gabe dauden beste kualifikazio hauek: Bidaiarien errepideko garraioa, uztailaren 15eko 1038/2011 Errege Dekretuak arautua, Garraioaren eta banaketaren antolakuntza, Hornikuntzaren kudeaketa eta kontrola, eta Biltegien antolakuntza eta kudeaketa, otsailaren 1eko 109/2008 Errege Dekretuak arautuak. Hor biltzen diren gaitasunek definitzen dute jarduketa profesionalerako esparru hau. Haiei esker eta erantsi diren lanbideko euskarri moduluei esker, esparruak zabalera nahikoa eta beharrezko espezializazioa ditu goi mailako teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3. Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumaz ari da, eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4. Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi mailetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5. Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu; 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluaren heziketa zikloa bukatu eta gero; 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du; eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua dago) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6. Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua, 10. eta 11. artikuluetan eta horiei dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen dena, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Merkataritza eta Marketina lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

a) Izena: Garraioa eta Logistika.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2000 ordu.

d) Lanbide arloa: Merkataritza eta Marketina.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentzia, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Garraioa eta Logistika heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 1572/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko Batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 4ko 1572/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Azaroaren 4ko 1572/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banaturik.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, azaroaren 4ko 1572/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluaren ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeari edo salbuesteari begira, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikariaren tituluak, ekainaren 29ko 214/1998 Foru Dekretuaren bidez araututakoak (foru dekretu hori abuztuaren 26ko 190/2002 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen), Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren tituluak dauzkan eragin akademiko eta profesional berak izanen ditu -azken horren curriculuma da foru dekretu honetan arautzen dena-.

Bigarren xedapen gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1572/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

2. Foru dekretu honetan ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du errepideko garraiolari gisa jarduteko eskatutako jakintza maila. Jakintza maila hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1071/2009 (EE) Erregelamenduan dago jasota (horren bidez errepideko garraiolari gisa jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezarri ziren, eta Kontseiluaren 96/26/EE Zuzentaraua indargabetu).

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari tituluari (ekainaren 29ko 214/1998 Foru Dekretuan ezarria eta abuztuaren 26ko 190/2002 Foru Dekretuak aldatua) dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da ekainaren 29ko 214/1998 Foru Dekretua, Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak, 2013/2014 ikasturtetik aurrera, noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruņean, 2013ko uztailaren 31n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Garraioko eta Logistikako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra honetan datza: nazioko eta nazioarteko esparruan salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko eragiketak antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, eta enpresa baten jarduera logistikoak planifikatzea eta kudeatzea, indarreko araudiaren eta enpresako zuzendaritzak ezarritako helburuen arabera, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen-errespetuaren esparruan.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

COM088-3: Salgaien errepideko trafikoa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0247-3: Salgaiak errepidez garraiatzen dituzten enpresetan trafikoko/ustiapeneko sailaren jarduera antolatzea eta kontrolatzea.

-UC0248-3: Salgaiak errepidez garraiatzen dituzten enpresetan trafikoko/ustiapeneko eragiketak planifikatzea eta kudeatzea.

-UC1006-2: Ingelesez komunikatzea erabiltzaile independentearen mailarekin logistikako eta nazioarteko garraioko harremanetan eta jardueretan.

COM442-3: Errepideko garraioaren merkataritza- eta finantza-kudeaketa. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC1422-3: Errepideko garraio-zerbitzuak merkaturatzea.

-UC1423-3: Errepideko garraioaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa kudeatzea.

-UC1424-3: Errepideko garraio-eragiketen administrazio- eta dokumentu-kudeaketa egitea.

-UC1425-3: Bezeroekiko harremanak eta errepideko garraio-eragiketen jarraipena kudeatzea.

-UC1006-2: Ingelesez komunikatzea erabiltzaile independentearen mailarekin logistikako eta nazioarteko garraioko harremanetan eta jardueretan.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

COM623-3: Bidaiarien errepideko trafikoa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC2059-3: Bidaiariak errepidez garraiatzeko planak ezartzea eta antolatzea.

-UC2060-3: Bidaiariak errepidez garraiatzeko eragiketak kudeatzea eta gainbegiratzea.

COM317-3: Garraioa eta banaketa antolatzea. Honako gaitasun unitate hau biltzen du:

-UC1013-3: Distantzia luzeko garraioko eragiketak antolatu, kudeatu eta kontrolatzea.

COM315-3: Hornikuntza lanen kudeaketa eta kontrola. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC1003-3: Hornikuntza-plana prestatzen laguntzea.

-UC1004-3: Hornikuntza-programaren jarraipena eta kontrola egitea.

COM318-3: Biltegien antolaketa eta kudeaketa. Honako gaitasun unitateak biltzen ditu:

-UC1014-3: Biltegia antolatzea aurreikusitako jardueraren mailaren eta irizpideen arabera.

-UC1015-2: Biltegiko eragiketak kudeatu eta koordinatzea.

COM086-3: Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa. Honako gaitasun unitate hau biltzen du:

-UC0242-3: Kudeaketa administratiboa egitea eta kontrolatzea salgaiak inportatu/esportatzeko eta/edo sartu/igortzeko eragiketetan.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Salgaien eta bidaiarien garraiorako enpresen kudeaketaren arloan indarrean den nazioko eta nazioarteko araudia aplikatzea, arau-aldaketa sarrietara egokituta, sektorearen barruan gaitasun profesionalaren eta ekonomikoaren eta ohorearen arloan eskatutako baldintzak betetzeko.

2) Salgaien eta bidaiarien garraioko eta logistikako enpresa bat eratzeko eta abian jartzeko beharrezkoak diren kudeaketak egitea, aukeratutako forma juridikotik eratorritako ezaugarriei eta betebeharrei egokituta.

3) Beharrezko finantza-baliabideak lortzea, eskuragarri dauden kredituak, maileguak, abalak eta diru-laguntzak emateko izapideak eginda, haiek jardueran aplikatzeko.

4) Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako enpresa bateko sailak antolatzea, enpresaren zuzendaritzak ezarritako helburuak betetzeko behar diren giza balabideak eta materialak zehaztuta.

5) Garraio-planak, produkzio-planak, eragiketa-planak eta biltegiko fluxuak eta eguneroko trafikoak lantzea eta kudeatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak esleituta eta, beharrezkoa izanez gero, enpresak azpikontratatuta, bezeroarekin ezarritako zerbitzu maila optimizatzeko.

6) Distantzia luzeko ibilbideen plangintza egitea eta banaketa-ibilbideak lantzea, garraio moduen konbinazio onena aukeratuta, zerbitzuak azpikontratatuta, beharrezkoa izanez gero, denborak eta ibilbideak minimizatuta, eta ibilgailu-floten eta salgaien jarraipena eginda, hainbat herrialdetan zeharreko iragaitza eta salgaien zein bidaiarien segurtasuna bermatuta, bezeroaren poztasun-maila eta hari eskainitako zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko.

7) Salgaien eta/edo bidaiarien nazioarteko garraioa edo joan-etorria zenbait herrialderen artean bermatzen duten kudeaketa administratiboak egitea eta kasuan-kasuan eskatzen diren agiriak kontrolatzea, eta, horretarako, egiaztatzea horiek bat egiten dutela aplikatu beharreko araudi indardunarekin eta jasotako zehaztapenekin.

8) Salgaien eta bidaiarien logistikako eta garraioko enpresa baten merkaturatze-saila antolatzea, eta salmenta-plana egitea, giza baliabideak eta baliabide materialak banatuta, enpresaren zuzendaritzak ezarritako helburuak eta prozesuak betetzeko.

9) Garraioko eta logistikako zerbitzuen merkatuaren gaineko informazio garrantzitsua lortzea, antolatzea eta kudeatzea, merkatuaren egitura eta premiak, bezero mota eta dauden lehiakideak ezagutzea ahalbidetuko duten merkataritza-ikerketako eta merkatu-azterketako teknikak aplikatuta, ondoren marketin-planarekin loturiko erabakiak hartzeko.

10) Garraioko eta logistikako zerbitzuak sustatzea eta zabaltzea, marketin-teknikak eta -estrategiak erabilita, baita bezeroekiko harremanak kudeatzeko teknikak eta estrategiak erabilita ere, enpresaren zuzendaritzak diseinaturiko merkaturatze-helburuak bermatzeko.

11) Garraio eta logistika zerbitzuaren salmenta-prozesuaz arduratzea, eta salmentatik eratorritako dokumentazioa lantzea, bezeroen zorroa antolatuta, eta, hala badagokio, ingelesez egitea hori, negoziazio- eta salmenta proaktiboko teknikak erabilita, eta bezeroen beharretara egokitutako aurrekontuak eginda, antolakundeak onarturiko helburuak betetzeko.

12) Bezeroekiko harremanak kudeatzea, eta, hala badagokio, ingelesez egitea, eragiketen jarraipena eginda, haien eskariei, gorabeherei eta erreklamazioei behar bezala erantzuteko, emandako zerbitzuaren maila bermatuta.

13) Salgaien osotasuna bermatuz eta bitarteko eta espazio eskuragarriak ahalik eta hobekien aprobetxatuz antolatzea biltegia, ezarritako prozeduren arabera.

14) Produkzio- eta banaketa-planetan behar diren materialen eta baliabideen hornikuntza antolatzea eta kontrolatzea, kantitatea, kalitatea, lekua eta epeak bermatuta, antolamenduak eta bezeroak ezarritako helburuak betetzeko.

15) Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetan kudeaketa administratiboa egitea.

16) Lanaren egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

17) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea eta, horretarako, ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

18) Lantaldeak antolatu eta koordinatzeaz arduratzea, lanaren garapena gainbegiratuz, harreman malguak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

19) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako, komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

20) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

21) Produkzio-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

22) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizunez.

23) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau lortzen duten pertsonek garraioaren eta logistikaren sektoreko enpresetan egiten dute lan, bai beren kontura, bai besteren kontura, garraioko eta/edo logistikako zerbitzua planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta merkaturatzeko funtzioak betez.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Bidaiariak errepidez garraiatzeko enpresetako trafikoburua.

-Eragiketen burua.

-Garraio enpresaren kudeatzailea.

-Bidaiarien errepideko garraioaren ikuskatzailea.

-Autobus geltokiko burua.

-Errepideko garraioaren kudeatzailea.

-Errepideko garraio-zerbitzuen saltzailea.

-Errepideko garraio-zerbitzuen administraria.

-Errepideko garraio enpresen kudeatzailea.

-Zirkulazioko burua.

-Garraioetako agentea.

-Karga-agentea.

-Garraio jardueretako trafikoburua.

-Lurreko, aireko eta itsasoko garraioko eta garraio multimodaleko administrazioburua.

-Garraio konbinatuko jardueretako trafikoburua.

-Garraio-zerbitzuen saltzailea.

-Atez ateko garraioko operadorea.

-Garraio-kudeatzailea.

-Itsasontzien kontsignatarioa.

-Logistikako operadorea.

-Biltegiko burua.

-Garraioaren logistikako teknikaria.

-Logistikako koordinatzailea.

-Alderantzizko logistikako teknikaria.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Salgaien garraioaren sektoreak gure erkidegoan daukan garrantziaz ohartzeko, jarduera honekin lotutako enplegu kopuruari erreparatu behar zaio, besteak beste; izan ere, hamaika mila inguru lanpostu daude sektoreari loturik. Horrek erakusten du jarduerak tradizio sendoa eta luzea duela gure lurraldean. Bestalde, logistikak, gaur egun, produkzio-prozesuaren kostu osoaren %12 inguru hartzen du.

Hortaz, sektore honek garrantzi handia du Nafarroan, eta garbi dago bultzatu beharra dagoela, are gehiago kontuan hartzen badugu Nafarroako Foru Komunitateak Europarekin lotzeko duen kokapen geoestrategikoa. Ildo horretan, kontuan harturik Kantauritik Mediterraneorako Korridorea Europa Barneko Garraio Sarearen barrenean sartu dutela, salgaien garraioari dagokionez, Nafarroa egoera pribilegiatu batean dago, hala estatu mailan, nola nazioartean.

Abian jarritako zenbait ekimenek erakusten dute sektore honi ematen zaion arreta: Garraioaren Hiriaren zabalkundea, Iruņeko Nodo Intermodalari emandako bultzada, Nafarroako Esparru Logistikoen Sarea garatzeko Lurralde Ereduaren garapena, Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Clusterreko jarduerak, sektorean abian jarri diren proiektu estrategikoak edo Tuterako eta Noaingo eremu logistikoak Espainian Trenbideko salgaien garraioa bultzatzeko Plan Estrategikoan sartu izana.

Horri guztiari esker, beharrezkotzat jo da Garraioko eta Logistikako goi mailako Teknikariaren lanbide profila eguneratzea. Teknikari horren curriculuma foru dekretu honetan garatzen da.

c) Prospektiba.

Teknikari honen lanpostuko eginkizunetan eragin handia izanen du lan administratiboetan eta jarduerak kudeatzekoetan teknologia berriak oro har aplikatzeak, batez ere honako lan hauetan erabiltzen baitira:

-Garraioko eta logistikako eragiketak planifikatu, antolatu eta kontrolatzeko prozesuak.

-Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboaren prozesuak: salgaien eta bidaiarien nazioko eta nazioarteko trafikoarekin lotutako berariazko agiriak prestatzea.

-Zerbitzuak merkaturatzeko prozesuak: publizitate eta sustapen ekintzak diseinatu, antolatu eta kontrolatzea.

-Bezeroarekiko komunikazioa.

-Jasotzen den informazioa tratatu eta aztertzea.

-Ematen diren zerbitzuen kalitate-kontrola.

-Lana antolatzeko metodoak.

Gainera, eginkizunak garraioaren eta logistika zerbitzuen informazioa lortu eta kontrolatzeko metodo eta prozeduretan gertatzen diren aldaketa teknologikoen menpe daude. Hona hemen batez ere merkatu arrazoiengatik garraioan gertatu diren berrikuntza teknologiko aipagarrienak:

-Kokapenaren satelite bidezko kontrolaren erabilera zabaldu da, eta, horrekin batera, kargen jarraipena eta kontrola egiteko eta norabideen lokalizazio elektronikorako tresnak.

-Iragaitza kontrolatzeko sistema adimendunak, eta ibilgailuak eta beste batzuk automatikoki kontrolatzeko baliabideak.

Beste alde batetik, logistika, gaur egun, lehiakortasun faktore garrantzitsu bat da enpresentzat, eta, itxura guztien arabera, ematen du sektore honek hazkunde handia izanen duela eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko duela.

Gainera, gero eta ohikoagoa da enpresa askok jarduera logistikoa kanpora eramatea (outsourcing). Horretarako, hornidura-katearen fase bat edo gehiago (hornikuntza, garraioa, biltegiratzea, banaketa eta mantentze-lanak) logistikako enpresa edo operadore batekin kontratatzen dute, lan horiek antolatzeaz, kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratu dadin, horretarako bere edo beste baten azpiegitura fisikoa, teknologia eta informazio sistemak erabiliz.

Gaur egungoa bezalako merkatu globalizatuetan Espainiako industriaren lehiakortasuna hobetuko bada, atez ateko garraio intermodala behar da, arinagoa, malguagoa eta jasangarriagoa. Hortaz, hurrengo urteetan, sektore honen joera da toki estrategikoetan eremu logistikoak ezartzea, garraio intermodal arina, malgua eta jasangarria errazteko, errepideak, trenbideak eta itsasbideak eraginkortasunez konbinatzen dituena.

Gune logistiko horiek balio ekonomiko handiko esparruak izanen dira, ongi komunikatutako errepide buxatu gabekoen sareak izanen dituztenak, eta portu, aireportu eta trenbide-azpiegituretara iristeko errazak.

Horrenbestez, garraioaren eta logistikaren sektorearen barrenean tituluaren lanbide profilean beste gaitasun batzuk eskatzen ari dira, sektoreari, efizientzia tekniko eta ekonomikoaz gainera, gizarte erantzukizunaren eta ingumen arloko jasangarritasunaren ikuspegia ere emanen diotenak, hori guztia logistikaren sektorea eraginkorra eta efikaza eta, aldi berean, berdea, jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena izan dadin.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Nazioko eta nazioarteko agintariek gaitasun profesionalaren eta ekonomikoaren eta ohorearen alorrean eskatzen dituzten baldintzak identifikatzea, eta sektore barruko arau-aldaketa ugarietara egokitzea, salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako enpresen kudeaketan indarrean dagoen nazioko eta nazioarteko araudia aplikatzeko.

b) Forma juridikoak, eratzeko tramiteak, organismo eskudunak, zerga-betebeharrak eta diru-laguntzak identifikatzea eta baloratzea, eta salgaien eta/edo bidaiarien garraioaren alorrean indarrean dagoen araudi zibila, merkataritzakoa, zergetakoa eta lanekoa aplikatzea, salgaien eta bidaiarien garraioko eta logistikako enpresa bat eratzeko eta abian jartzeko beharrezkoak diren kudeaketak egiteko.

c) Erabilgarri dauden finantza-iturriak eta -produktuak, hala nola kredituak, maileguak eta bestelako finantza-tresnak, eta izan litezkeen diru-laguntzak ezagutzea eta baloratzea eta enpresarentzat komenigarrienak direnak hautatzea, kontabilitate-informazioa aztertzea eta kostuak, arriskuak, baldintzak eta finantza-erakundeek exijitutako bermeak ebaluatzea, jarduera garatzeko behar diren inbertsioak finantzatzeko beharrezkoak diren finantza-baliabideak lortzeko.

d) Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako enpresa baten sailetako lana antolatzea, zerbitzua egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta bitarteko materialak identifikatzea eta lana antolatzeko teknikak aplikatzea, enpresako zuzendaritzak ezarritako helburuen eta kalitate-mailen arabera, garraioko eta logistikako zerbitzua antolatzeko.

e) Ibilgailuen prestazioak identifikatzea, mantentze-lanen planak eta kostuak, baimen eta txartel bereziak deskribatzea, eta garraio multimodaleko teknikak aplikatzea, eta, horretarako, programazioko eta optimizazioko kalkuluak egitea eta salgaien eta/edo bidaiarien garraioaren eta logistikaren alorrean indarrean dagoen araudia erabiltzea garraio-planak eta eguneroko trafikoak planifikatzeko eta kudeatzeko.

f) Beharrezkoak diren ibilgailuak zehaztea eta gidaldiei eta atsedenaldiei buruzko araudia interpretatzea, eta egutegiak, grafikoak eta kudeaketako informatika-aplikazioak erabiltzea garraio-planak eta eguneroko trafikoak planifikatzeko eta kudeatzeko.

g) Ustiapen-kostuak identifikatzea eta aztertzea, kontzeptu bakoitza bereizita eta zehatz-mehatz egotzita salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako eragiketetan, garraio-planak eta eguneroko trafikoak planifikatzeko eta kudeatzeko.

h) Garraio moduak, kostuak, salgaiaren babes fisikoa eta nazioarteko iragaitzako dokumentazioa aztertzea eta konparatzea, aukerak proposatzea eta salgaien bidalketa eta bidaiarien iragaitza zuzentzen duen araudia errespetatzea, distantzia luzeko ibilbideen plangintza egiteko.

i) Kudeaketako eta komunikazioko informatika-sistemak, flotak lokalizatzekoak eta haien jarraipena egitekoak definitzea eta zehaztea, kontrolatzeko eta ikuskatzeko teknikak erabiltzea eta jarraipen sistemak eta satelite bidezko komunikazioak maneiatzea, salgaien eta ibilgailu-floten jarraipena kudeatzeko.

j) Beharrezkoak diren izapideak eta dokumentuak identifikatzea, eta garraio moduaren arabera aplikatzekoa den esparru juridikoa interpretatzea, salgaien eta/edo bidaiarien nazioko eta nazioarteko iragaitza bermatuko duen kudeaketa administratiboa egiteko.

k) Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako enpresa baten merkataritza-sailaren funtzioak identifikatzea, eta antolamendu-egiturarik egokiena diseinatzea, eta, horretarako, enpresaren tamainaren, haren jardueraren, bezero motaren eta jardun-esparruaren arabera antolatzeko moduak aztertzea, enpresaren merkataritza-saila antolatzeko.

l) Bezeroaren, zonen, produktuen eta saltzailearen araberako salmenta-helburuak ezartzea, eta salmenta-plana prestatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak esleitzea.

m) Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako enpresen informazio-iturriak eta bezero-tipologia identifikatzea eta informazioa biltzeko erabili behar diren metodoak eta prozedurak deskribatzea, eta lortutako datuak aztertzea eta interpretatzea, marketineko erabakiak behar bezala hartzeko.

n) Publizitate-bideak eta on line eta off line ekintzak, zuzeneko marketina, iragarkiak eta sustapenak definitzea eta aztertzea, eta salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako zerbitzuak sustatzeko eta hedatzeko planak diseinatzea, eta, horretarako, helburuak finkatzea, helburu-publikoa, komunikabideak eta komunikazio-euskarriak eta mezuaren edukia zehaztea, aurrekontuak kalkulatzea eta marketineko teknika eta estrategia egokiak aplikatzea, logistikako eta garraioko zerbitzuak sustatzeko eta hedatzeko.

ņ) Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako zerbitzu bat saltzeko prozesua aztertzea eta zerbitzuaren baldintzak negoziatzea, bezero mota bakoitzari egokitutako negoziazio-teknikak eta -estrategiak aplikatuta, alderdientzako akordio gogobetegarria lortzeko, bezeroen beharretara egokitutako eskaintzak prestatuz eta aurrekontuak eginez.

o) Garraioko eta logistikako kontratu motak deskribatzea, alderdien eskubideak eta betebeharrak identifikatzea eta merkataritza-dokumentazioa, garraio-kontratua, beste kontratu batzuk (hornikuntza, biltegiratzea eta abar) eta garraio-gutuna prestatzea, sektoreko araudia, usadioak eta ohiturak errespetatuz, garraioko eta logistikako zerbitzuaren salmentaren ondorio den dokumentazioa prestatzeko.

p) Zerbitzuaren kalitate-protokoloak eta bezeroekiko harremanetan jarduteko ildoak deskribatzea eta ezartzea, eta, horretarako, informazioa igortzeko eta hartzeko eta erreklamazio eta kexei erantzuteko komunikazio-teknika egokiak erabiltzea, bezeroaren gogobetetasuna ziurtatzea eta, behar izanez gero, ahal den guztietan bitartekotza- eta arbitraje-prozesuetara jotzea, bezeroekiko harremanak kudeatzeko.

q) Biltegi baten antolamenduan aplika daitezkeen biltegiratzeko prozesuak eta stockak kudeatzeko metodoak aztertzea, barne-banaketa eta salgaiak manipulatzeko sistema baloratzea eta segurtasunari eta higieneari buruzko indarreko araudia aplikatzea, haien osotasuna bermatuz eta erabilgarri dauden baliabideak optimizatuz, salgaien biltegiratzea antolatzeko.

r) Produkzio- eta banaketa-planetan behar diren materialak eta baliabideak aztertzea, eta materialen eta produktuen fluxuak prozesuaren helburuetara, epeetara eta kalitatera egokituta programatzea, materialen eta salgaien hornikuntza egiteko eta kontrolatzeko.

s) Salgaien nazioarteko iragaitzarako aplikatzekoa den araudia, organismo eta erakunde eskudunak eta eskatzen diren izapideak eta kudeaketak identifikatzea, eta salgaiak inportatzeko eta esportatzeko eta sartzeko eta bidaltzeko eragiketen kudeaketa administratiboa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzea.

t) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolaketakoarekin erlazionaturik dauden ikaskuntza-baliabideak eta aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-espirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

u) Sormena eta berrikuntza-espiritua garatzea, lanaren antolamenduan eta prozesuetan, eta norberaren bizitzan sortzen diren aupadei erantzuteko.

v) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

w) Talde laneko testuinguruetan lidergo, motibazio, ikuskapen eta komunikazioko teknikak garatzea, lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

x) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

y) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera; betiere, ingurune seguruak bermatzeko.

z) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatu eta proposatzea.

aa) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, eta gai izateko kalitatea kudeatzen duten prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko.

ab) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta lanbide-ekimenekoarekin lotutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

ac) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, bakoitzaren izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK

ASTEAN

KASMAILA

0621

Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa

130

4

1.

0623

Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzario

180

6

1.

0624

Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea.

130

4

1.

0625

Biltegiratzeko logistika

130

4

1.

0628

Bidaiarien garraioaren antolamendua

130

4

1.

0631

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

100

3

1

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.

NA19(1)

NA19a. Atzerriko bigarren hizkuntza I(1)

100

3

1.

NA19b. Atzerriko bigarren hizkuntza I(1)

40

2

2.

0622

Salgaien nazioarteko garraioa

150

7

2.

0626

Hornitzeko logistika

110

5

2.

0627

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

150

7

2.

0629

Salgaien garraioaren antolamendua

140

6

2.

0179

Ingelesa

70

3

2.

0630

Garraioko eta logistikako proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.

0632

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa.

Kodea: 0621.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Garraiobideen dokumentazioa lan motaren arabera hautatzen du, eta, horretarako, sektorean indarrean dagoen erregelamentazioa eta araudia aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraiobideak modalitate guztietan erregulatzen dituen araudia interpretatu du.

b) Eragiketa mota bakoitzerako garraiobide egokiak hautatu ditu.

c) Enpresaren beharren arabera, ibilgailuak eta haien elementuak hautatu ditu (txasisa, motorra, transmisioa, balaztatze-sistemak, eta abar).

d) Europar Batasuneko estatuetako ibilgailuen pisu eta dimentsioei buruzko arauak zehaztu ditu, baita arau horiek aplikatzen ez diren garraio-eragiketa bereziei buruzko prozedurak ere.

e) Ibilgailuak hartzeko, matrikulatzeko eta haien azterketa teknikoa egiteko izapideak zehaztu ditu.

f) Ibilgailuak eta haien ekipamendua aldian behin mantentzeko planak prestatu ditu.

g) Motordun ibilgailuen igorpenen ondoriozko kutsadura atmosferikoaren kontra eta zarataren kontra borrokatzeko hartu behar diren neurriak kontuan izan ditu.

2. Trafikoko langileen eskakizunak lan motaren arabera zehazten ditu, eta, horretarako, sektorean indarrean dagoen erregelamentazioa eta araudia aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaiak zein bidaiariak garraiatzeaz arduratzen diren langileei eskatutako kualifikazioa (baimenak eta prestakuntza) zehaztu du (gidabaimena, osasun-ziurtagiriak, gaitasun-ziurtagiriak, eta abar).

b) Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren alorrean aplikatzekoak diren arauak identifikatu ditu.

c) Errepideko garraioko enpresetako langile-kategorien lan-kontratuak prestatzeko indarreko araudia eta erregelak aplikatu ditu.

d) Trafikoko langileen betebeharrak eta erantzukizunak aztertu ditu, garraio-zerbitzua egitearen ondorio direnak.

e) Istripurik izanez gero jarduteko prozedurak ezarri ditu, baita istripuak edo arau-hauste larriak berriz gerta daitezen saihesteko prozedura egokiak ezarri ere.

f) Gidariek Europar Batasuneko estatuetan indarrean dauden arauak, debekuak eta zirkulazio-murrizketak errespetatzen dituztela ziurtatzeko neurri egokiak praktikan jarri ditu.

g) Gidariei zuzendutako kontsignak landu ditu, alde batetik, garraio-materialaren, tresneriaren eta kargaren egoerari buruzko segurtasun-arauak, eta, bestetik, gidatze prebentiboari buruzkoak egiaztatzera bideratuak.

h) Gidaldiei, atsedenaldiei eta lanaldiei buruzko lan-araudia bete dela egiaztatu du, takografoan erregistratutako informazioa aztertuta.

3. Garraio-eragiketen administrazio-dokumentazioa kudeatzen du, eta, horretarako, indarreko administrazio-prozedura aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraioaren alorrean eskumena duten organismo eta erakundeei buruzko informazioa lortu du.

b) Besteren konturako errepideko garraioari buruzko erregelamentazio profesionalak identifikatu ditu, ibilgailu industrialak alokatzeko eta azpikontratatzeko. Zehazki, lanbidearen antolamendu ofizialari, lanbiderako sarbideari eta erkidego barruko eta erkidegoaz kanpoko errepideko garraiorako baimenei buruzko arauak identifikatu ditu.

c) Nazioko zein nazioarteko errepideko garraioaren jardueran sartzeko baldintzak aztertu ditu, eta erkidego barruko eta erkidegoaz kanpoko errepideko garraiorako baimen motak eta horiek lortzeko baldintzak zehaztu ditu.

d) Garraio-baimenak izapidetzeko, ikus-onesteko, eteteko, aldatzeko eta baja emateko eskatzen den administrazio-dokumentazioa bete du.

e) Garraio-eragiketa batean exijitzen den dokumentazioa jaulkitzeko eta berritzeko eskabideak bete ditu.

f) Garraio-zerbitzua egiteak sortzen duen informazioaren eta dokumentazioaren fluxua aztertu du.

g) Garraio-eragiketa batean sortutako dokumentazioaren artxiboetako erregistroen egitura ezarri du.

h) Dagokion dokumentazioa erregistratu eta artxibatu du.

4. Dauden aseguru motak, dagozkien bermeak eta betebeharrak, eta haiek aplikatzearen ondorio diren jardunak konparatzen ditu, eta garraioko eta logistikako lan motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraioaren eta logistikaren esparruko asegurua erregulatzen duten funtsezko arauak identifikatu ditu.

b) Aseguru-kontratua ezaugarritzen duten elementuak, aseguru motak, bermeak eta dagozkien betebeharrak identifikatu ditu.

c) Garraioko eta logistikako lanetarako aseguru motarik egokiena hautatu du.

d) Garraioko eta logistikako aseguruaren modalitate bakoitzean gehien erabiltzen diren poliza motek barnean hartzen dituzten arriskuen estaldura aztertu du.

e) Aseguruak kontratatzearen kostua kalkulatu du, eta hura zehazten duten aldagaiak ezarri ditu.

f) Aseguruak modalitate bakoitzean kontratatzeko ezarritako prozedura aplikatu du.

5. Garraio-jardueraren ondorio diren gorabeherei dagokien aseguruaren dokumentazioa kudeatzen du, ezbehar eta istripu moten arabera, eta ezarritako arauak eta prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat aseguru motatan, garraioko eta logistikako eragiketan aseguratutako ezbeharrak erreklamatzeko eta kalte-ordaina emateko ezarritako prozedura aplikatu du.

b) Garraioko eta logistikako eragiketa batean ezbeharrik izanez gero, alderdi bakoitzaren erantzukizunak eta kalte-ordainak zehaztu ditu.

c) Garraioko eta logistikako eragiketa batean ezbehar bati dagokion kalte-ordaina kalkulatu du.

d) Ezbehar bat kudeatzeko beharrezkoa den dokumentazioa prestatu du, eta hura aurkezteko epeak identifikatu ditu.

e) Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren aurrean egin behar diren izapideak zehaztu ditu.

6. Merkataritzako kontratu motak hautatzen ditu, nazioko eta nazioarteko esparruan, eta haien ondorio diren betebeharrak eta erantzukizunak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salerosketa-kontratuak eta zerbitzua emateko kontratuak erregulatzen dituen merkataritzako araudiaren funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

b) Nazioarteko salerosketa-kontratua egin du hautatutako Incoterm-aren arabera.

c) Errepideko garraioko jardueretan gehien erabiltzen diren kontratu motak eta horien ondorio diren eskubideak eta betebeharrak identifikatu ditu.

d) Salgaien edo bidaiarien garraio-eragiketa baterako kontratu modalitaterik egokiena hautatu du.

e) Eragiketa bakoitzari dagokion garraioko kontratu-eredua bete du.

f) Errentamendu-kontratuaren klausulak ezarri ditu, haren tipologiaren arabera.

g) Merkataritzako komisio-kontratuak bete ditu, eta alderdi kontratugileen eskubideak eta betebeharrak identifikatu ditu.

7. Errepideko garraio-zerbitzua egitearen ondorio diren erantzukizunak zehazten ditu, eta ikuskatzeko prozedura eta indarrean dagoen zigortzeko erregimena aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errepideko garraioko ikuskaritzaren funtzioak eta eskumenak aztertu ditu.

b) Errepideko garraioko kontrolari eta zigorrei buruzko erregelamentazio profesionalak identifikatu ditu.

c) Arau-hauste motak larritasunaren eta ekar ditzaketen zigorren arabera sailkatu ditu.

d) Errepideko garraioan lege-betebeharrak ez betetzearen ondorioz aplikatu ohi den zigortzeko prozedura deskribatu du.

e) Izan litezkeen zigorrei buruzko administrazio-errekurtsoak idatzi ditu.

Edukiak.

Garraiobideen dokumentazioa hautatzea:

-Garraioaren sektorea: garraio motak. Jarduera osagarriak.

-Garraiobideak: erregelamentazioa, ezaugarri teknikoak, baimenak eta ekipamenduak.

-Ibilgailuak: masak eta dimentsioak, ibilgailu arin eta astuna, homologazioa eta matrikulazioa, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) eta ingurumena.

-Honako zamak daramatzaten ibilgailuak onesteko ziurtagiriak eta dokumentazioa: salgai orokorrak, salgai galkorrak, animalia biziak eta salgai arriskutsuak.

-Ibilgailuak eta ekipamenduak mantentzeko planak. -Kutsadura atmosferikoaren kontra borrokatzeko neurriak.

Trafikoko langileen eskakizunak zehaztea:

-Trafikoko langileak: eskatzen diren baimenak eta prestakuntza. 2003/59/EE Zuzentaraua. Gidariaren ziurtagiria.

-Garraio-enpresetako langileen lan-kontratazioa kategoria guztietan.

-Trafikoko langileen betebeharrak eta erantzukizunak.

-Istripurik izanez gero jarduteko prozedurak eta istripuak edo arau-hauste larriak berriz gerta daitezen saihesteko prozedura egokiak.

-Errepideko garraioan gidatzeko arauak, debekuak eta zirkulazio-murrizketak. Segurtasun arauak. Takografoa. Gidaldiei, atsedenaldiei eta lanaldiei buruzko araudia.

-Garraioaren arloan eskumena duten organismoak eta erakundeak.

-Nazioko zein nazioarteko garraioaren jardueran sartzeko baldintzak.

-Erkidego barruko eta erkidegoaz kanpoko garraiorako baimenak. TIR hitzarmena.

-Baimen bat lortzeko administrazio-dokumentazioa.

Garraio-eragiketen administrazio-dokumentazioa kudeatzea:

-Garraioaren arloan informazioa tratatzeko baliabideak: ordenagailu pertsonalak, tokiko sareetako postuak eta teleprozesukoak.

-Garraioaren kudeaketa administratiborako aplikazio informatikoak.

-Garraioaren esparruko fitxategi-sistemak eta informazioaren eta dokumentazioaren zaintza.

Garraioko eta logistikako aseguru motak:

-Aseguruen arloko nazioko eta nazioarteko legeria.

-Aseguru kontratua: funtsezko ezaugarriak. Elementuak.

-Aseguru motak. Erantzukizun-aseguruak, pertsonenak, gauzenak eta bagajeenak. Bermeak eta betebeharrak.

-Arriskuen estaldura.

-Aseguru polizak: garraio modu bakoitzerako eredu-polizak.

-Aseguruaren kostua: primak.

-Aseguru bat kontratatzeko prozedura.

Garraio jardueraren ondorio diren gorabeherei dagokien aseguruaren dokumentazioa kudeatzea.

-Ezbeharrak deklaratzeko prozedurak.

-Garraiolariaren erantzukizun ekonomikoa eta juridikoa. Kalte-ordainen kalkulua.

-Ezbeharraren kudeaketa.

-Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa. Funtzioak eta eskumenak. Nahitaez harpidetzeko ibilgailuen asegurua.

Garraioaren eta logistikaren esparruko merkataritzako kontratu motak:

-Kontratuak: funtsezko elementuak, kontratuaren betearazpena eta probaldia, ez betetzea.

-Salerosketa-kontratua. Incoterms arauak: esanahia eta ondorioak.

-Nazioko eta nazioarteko errepideko, trenbideko, itsasoko eta aireko garraioko eta garraio multimodaleko kontratua. Garraio gutunak.

-Garraioaren azpikontratazioa.

-Errentamendu-kontratua.

-Merkataritzako komisioa.

Errepideko garraio-zerbitzua egitearen ondoriozko erantzukizunak zehaztea:

-Errepideko garraioko ikuskaritza.

-Zehapen araubidea: legeria, arau-hauste motak (oso larriak, larriak eta arinak), tarifikazioa (zehapenak), preskripzioa.

-Zehapen prozedura. Administrazio errekurtsoa.

Orientabide didaktikoak.

Garraioaren jarduera ongi arautua du Administrazioak, haren gaineko arau asko baitaude, ongi ezagutu eta interpretatu behar direnak. Modulu honen helburua da ikasleek araudi hori lortu, kudeatu eta interpretatzeko behar diren oinarrizko trebetasunak garatzea, baita garraio enpresa batean sortzen den dokumentazio administratiboa bete eta kudeatzeko trebetasunak ere, hala jarduera hasteko dokumentazioa, nola jardunean behar dena.

Modulu honen garapenerako egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa honako hau da:

-Ibilgailuak: dokumentazioa.

-Trafikoko langileak. -Takografoa.

-Baimenak: nazioko eta nazioarteko garraioa.

-Aseguruak garraioaren sektorean. Dokumentuak.

-Nazioko eta nazioarteko garraiorako kontratuak.

Proposatzen da edukien atalean zehaztu diren bi eduki-multzo (dokumentazioa kudeatzekoa eta erantzukizunak zehaztekoa) zeharka ematea eduki hauen bitartez.

Modulua hobeki lantzeko, proposatzen da taldekako lana eta informazioaren teknologien erabilera sustatzeko jarduerak egitea, besteak beste. Orientazio gisa, honako jarduera hauek proposatzen dira:

-Interneten eta web-orrietan bilaketak egitea garraioarekin zerikusia duten berriak, indarreko araudia edo arauen proiektu edo zirriborroak aurkitzeko.

-Lortutako informazioa tratatzea.

-Moodle plataforma erabiltzea moduluaren edukiekin zerikusia duten galdetegiak prestatzeko, baita autoebaluaziorako galdetegiak ere, nahi izanez gero.

-Enpresak bisitatzea.

-Enpresen egoera errealetik hurbil dauden kasu praktikoak simulatzea, honako hauek lantzeko:

Ibilgailuen flota eskuratzeko, berritzeko eta haren mantentze-lanetarako tramiteak eta dokumentazioa.

Garraio baimen bakoitza lortzeko eskatzen diren betebeharren gaineko dokumentazioa.

Aseguruaren proposamena: salgaiak eta ibilgailuak.

Salgaien garraioan gertatzen diren ezusteen tratamendua.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko jarduera hauek eta beste batzuk garatzeko, egokia litzateke Interneteko sarbidea duen informatikako gela bat edukitzea, eta han intranet bat eta garraioa kudeatzeko aplikazio informatikoak izatea eskura. Interesgarria litzateke, orobat, garraioaren sektoreko aldizkari espezializatuak izatea.

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, modulu hau Enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa izenekoarekin dago lotua, garraio-gutunaren bitartez, fakturazioa eta, gero, kontabilitate-erregistroa egiteko oinarrizko dokumentua baita. Bi modulu horiek lehenengo kurtsokoak direnez, beharrezkoa da edukiak egoki banatzea denboran.

Era berean, Salgaien garraioaren antolamendua izeneko moduluarekin dago lotua. Modulu horiek kurtso desberdinetakoak badira ere, hainbat lotura daude bien artean, konparazio batera:

-Eguneko trafikoaren programazioa eta kudeaketa: gidatzealdiak eta atsedenaldia eta dokumentazioa.

-Garraiobideen eta salgaien igarotzako eragiketak eta dokumentazioa kontrolatzea: takografoa eta zehapen erregelamendua.

Eduki horiek direla eta, beharrezkoa da bi kurtsoetan egin beharreko jarduera praktikoak koordinatzea.

Lanbide modulua: Enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Kodea: 0623.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileei eta enpresak sortzeko aukerei buruzko informazioa biltzen du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) “Kultura ekintzailearen” kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia ebaluatu du.

b) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko.

c) Enpresaren oinarrizko funtzioak banan-banan deskribatu ditu eta guztiak multzoan aztertu ditu sistema integral baten modura.

d) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu: ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa eta kulturala.

e) “Enpresa-kulturaren” eta “irudi korporatiboaren” kontzeptuak, eta horiek enpresaren helburuekin duten lotura ebaluatu ditu.

f) Enpresaren gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren elementu gisa duen garrantzia ezagutu ditu.

g) Balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

h) ETE baten bideragarritasun ekonomikoari eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

2. Enpresaren forma juridikoa ezartzen du, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresen forma juridikoak ebaluatu ditu.

b) Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak, forma juridikoen ondorio direnak, kalkulatu ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen legedia kontsultatu du.

c) Enpresa bat sortzeko jaso daitezkeen laguntza edo diru-laguntza ofizialei buruzko informazioa lortu du.

d) Azterketa konparatibo bat abiapuntutzat hartuta, forma juridikorik egokiena hautatu du, kostuak, erantzukizuna eta betebehar juridikoak baloratu ondoren.

e) Administrazio eta erakunde eskudunetan lortutako informazioa abiapuntutzat hartuta, enpresa eratzeko egin behar diren izapide juridikoak eta administratiboak zehaztu ditu.

f) Enpresa bat abian jartzeko eskatzen diren administrazio-izapideak, baimenak, lizentziak eta, hala badagokio, lanbide-trebakuntza zehaztu ditu.

g) Enpresaren jarduera ekonomikoan aritzearen ondorio diren lan- eta zerga-betebeharrak identifikatu ditu.

h) Sindikatuen, enpresa-batzordeen, langileen ordezkarien, lan-ikuskatzaileen eta dagokien sektorean esku hartzen duten beste gizarte-erakunde batzuen funtzioak analizatu ditu.

i) Kaudimengabeziako, porroteko eta ordainketa etendurako egoerak eta kaudimengabeziako kasuetako hartzekodunen konkurtsoko prozedura analizatu ditu, baita enpresaburuaren erantzukizuna ere.

3. Inbertsioak eta hornidurak finantzatzeko beharrezkoak diren baliabideak lortzeko izapideak antolatzen ditu, eta, horretarako, izan litezkeen finantza aukerak ebaluatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aktiboak eskuratzeko eta berritzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak lortzeari buruzko informazioa ematen duten erakundeak identifikatu ditu.

b) Enpresaren inbertsioak eta gainerako eragiketak finantzatzeko finantza- eta kreditu-tresnarik ohikoenei buruzko informazioa lortu du.

c) Finantza-erakunde batean kreditu bat edo mailegu bat lortzeko exijitzen diren prozedurari, eskakizunei, bermeei eta dokumentazioari buruzko informazioa analizatu du.

d) Ibilgailuak eta beste ibilgetu batzuk erosteko leasing eta renting eragiketetan exijitutako eskakizunak eta bermeak analizatu ditu eta kostuak kalkulatu ditu.

e) “Interes nominalaren” eta “interes efektiboaren” kontzeptuak eta urteko tasa baliokidea (UTB) bereizi ditu, bai inbertsioetan eta bai finantza-tresnetan (maileguak eta kredituak).

f) Mailegu bat amortizatzeko kuotak eta kostuak kalkulatu ditu, amortizazio-sistema erabilienen bidez.

g) Ibilgailuak, makineria eta beste aktibo batzuk erosteko finantza-aukerarik abantailatsuena hautatu du, kostu, arrisku eta bermeen arabera.

h) Garraio bereziko lan jakin batzuk egiteko behar diren abalak, fidantzak eta banku-bermeak eskatzeko baldintzak eta prozedura analizatu ditu.

i) Kalkulu-orriak erabili ditu hainbat finantza-eragiketa funtzio egokien bidez analizatzeko.

4. Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk salerosteko eta/edo alokatzeko formalitateak zehazten ditu, eta, horretarako, inbertsioen eta horniduren premiak eta beharrezkoak diren finantza-baliabideak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ibilgailuen, instalazioen, makineriaren eta beste aktibo batzuen premiak eta enpresetan beharrezkoak diren hornidurak zehaztu ditu.

b) Jardueran aritzeko beharrezkoak diren ibilgailuak, makineria eta ibilgetuak salerostearen edo alokatzearen artean dauden funtsezko desberdintasunak analizatu ditu.

c) Inbertsio-plan baten aldagaiak identifikatu ditu, eta norberaren eta besteren finantzaketa eta epe laburrerako eta epe luzerako inbertsioen berreskurapena bereizi ditu.

d) Horniduren, mantentze-zerbitzuen eta ordezko piezen beharrak eta hornikuntza-sistemen ondorio diren kostuak zehaztu ditu.

e) Hainbat inbertsio-plan ebaluatu ditu, kostuak eta sarrera-aurreikuspenak abiapuntu hartuta.

f) Lehen eta bigarren eskuko merkatuen eta ibilgailuak eta beste aktibo batzuk alokatzekoen abantailak eta eragozpenak aztertu ditu.

g) Harremanetan jarri da, on line eta off line, hainbat hornitzaile potentzialekin, eta jasotako zehaztapenen araberako eskaintzak eta aurrekontuak aurkezteko eskatu die.

h) Ibilgailuak, makineria eta instalazioak erosteko eta berritzeko aukerak ebaluatu ditu, erosketa-aurrekontuen eta ordaintzeko baldintzen azterketa konparatiboa abiapuntutzat hartuta.

i) Erosketak kudeatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

5. Produktuen eta egindako zerbitzuen fakturak, ordainagiriak eta haiek kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak egiten ditu, eta, horretarako, fakturatzeko merkataritza- eta zerga-arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza- eta zerga-arauak eta produktuen eta/edo zerbitzuen fakturazioa arautzen duten merkataritzako usadioak interpretatu ditu, fakturazio elektronikoa ere barne dela.

b) Garraio-zerbitzuak zergapetzen dituzten zergak eta kasu bakoitzean aplikatzekoak diren karga-tasak identifikatu ditu.

c) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) alderdiak eta nazioko eta nazioarteko produktuak eta/edo zerbitzuak fakturatzeko ezarritako betebeharrak interpretatu ditu.

d) Produktuen salmentaren eta/edo zerbitzua ematearen fakturazioa egin du, informatika-aplikazio egokiak erabilita.

e) Dauden ordainbideen eta kobrantza-bideen ezaugarriak, kobratzeko eta negoziatzeko kudeaketaren kostuak eta arriskuak analizatu ditu.

f) Bezeroen ordaingabeak kudeatu ditu, indarrean dagoen araudian agertzen diren eskakizunak eta epeak betez.

g) Dibisazko eragiketak ordaintzeko eta kobratzeko baldintzak gainbegiratu ditu.

6. Enpresaren kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzen du, eta, horretarako, indarrean dagoen merkataritza- eta zerga-araudia eta Kontabilitate Plan Orokorraren printzipioak eta arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balantzearen kontu-sailak bereizi ditu, eta haien erlazio funtzionala analizatu du: aktiboa (finkoa eta zirkulatzailea), pasiboa (finkoa eta zirkulatzailea) eta ondare garbia.

b) “Inbertsioa”, “gastua”, “ordainketa”, “sarrera” eta “kobrantza” kontzeptuak bereizi ditu.

c) Egindako eragiketak erregistratu ditu eta emaitza kalkulatu du, Kontabilitate Plan Orokorraren printzipio orokorren eta balorazio-arauen arabera.

d) Ibilgailuen eta ibilgetuko gainerako elementuen amortizazioa zehaztu du, indarrean dagoen zerga-araudiaren eta Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

e) Urteko kontuak prestatu ditu ETEentzako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

f) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) aplikatzearen eta kudeatzearen ondorio diren zerga-betebeharrak identifikatu ditu.

g) Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga likidatzeko egin behar diren kudeaketak ezarri ditu, hura erregulatzen duen araudia interpretatuta.

h) Ibilgailu jakin batzuen gaineko zergak eta azpiegitura jakin batzuk erabiltzeagatik ordaindu behar diren tasak, kanonak eta erabilera-eskubideak identifikatu ditu.

i) Mozkinak zergapetzen dituzten zergei dagozkien zerga-betebeharrak zehaztu ditu, enpresaren forma juridikoaren arabera: PFEZ eta Sozietateen gaineko zerga.

j) Kontabilitateko aplikazio informatiko bat erabili du.

7. Inbertsioen errentagarritasuna eta enpresaren kaudimena eta efizientzia zehazten ditu, erabilgarri dauden datu ekonomikoak eta kontabilitate-informazioa analizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitate-informazioa eta finantzetako egoera-orriak analizatu eta interpretatu ditu enpresa-erabakiak hartzeko.

b) Kontabilitate-informazioaren aplikazioak eta utilitateak eta finantzetako egoera-orriak erabili ditu enpresa eraginkortasunez kudeatzeko.

c) Egindako inbertsioen eta norberaren eta besteren finantza-baliabideen arteko beharrezko oreka-erlazioak baloratu ditu, eta oinarrizko finantzaketa eta zirkulatzailearena bereizi ditu.

d) Inbertsioen errentagarritasuna ebaluatzeko metodo ohikoenak aplikatu ditu: barne-errendimenduaren tasa (BET), balio eguneratu garbia (BEG) eta itzulera-tasa.

e) Ibilgetuko elementuen eskuratze-balioa, balio-bizitza, egungo balioa, birjartze-balioa eta hondar-balioa kalkulatu ditu.

f) Diruzaintzako fluxuak edo cash-flow-a eta batez besteko heltze-aroa kalkulatu ditu.

g) Oreka-puntua edo errentagarritasun-atalasea kalkulatu du.

h) Finantzetako egoera-orriak balantzearen eta emaitza-kontuaren bitartez analizatzeko ratio nagusiak eta finantza-adierazleak kalkulatu ditu.

i) Kalkulu-orriak erabili ditu finantza-ratioak zehazteko eta enpresaren errentagarritasuna kalkulatzeko.

Edukiak.

Ekimen sortzaileei eta enpresak sortzeko aukerei buruzko informazioa biltzea:

-Enpresa-plana: negozioaren ideia.

-Ekintzaileen funtsezko faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Enpresa sistema gisa.

-ETE baten ingurune orokor eta espezifikoaren azterketa.

-ETEaren eta ingurunearen arteko erlazioak.

-ETEaren eta gizarte osoaren arteko erlazioak.

Enpresaren forma juridikoa ezartzea:

-Banakako enpresa. Erantzukizun juridikoa eta betebehar formalak.

-Sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak.

-Merkataritza-sozietatea. Sozietate motak.

-Sozietate anonimoa, sozietate mugatua eta bestelakoak.

-Lan-sozietateak: anonimoa eta mugatua.

-Lan elkartuko kooperatibak eta garraio-kooperatibak.

-Garraioaren esparruan eskumenak dituzten erakundeak eta instituzioak.

-Enpresa bat eratzea eta abian jartzea: eskakizunak, betebehar formalak eta egin beharreko izapideak.

-Enpresa bat eratzeko eta abian jartzeko diru-laguntza ofizialak eta laguntzak.

-Enpresaren zerga- eta lan-betebeharrak.

-Ordainketa etendura. Edukia eta ondorio juridikoak.

-Porroteko egoera. Porrotaren oinarriak eta ondorio juridikoak.

-Hartzekodunen konkurtsoa kaudimengabeziako egoeretan.

-Enpresaburuaren erantzukizuna, kaudimengabeziako, porroteko eta ordainketa-etendurako egoeretan.

Finantza baliabideak lortzeko izapideak antolatzea:

-Inbertsioa eta finantzaketa: enpresaren egitura ekonomikoa eta finantza-egitura.

-Enpresaren inbertsio-premiak.

-Norberaren eta besteren finantzaketa-iturriak. Barruko eta kanpoko finantzaketa.

-Inbertsioen eta finantza-baliabideen arteko erlazioa. Finantza-oreka. Kapital zirkulatzailea edo maniobra-fondoa.

-Enpresaren jarduerako diru-laguntza ofizialak eta finantza-laguntzak.

-Epe luzerako finantzaketa. Finantza-produktuak: maileguak eta jesapenak, leasing-a eta renting-a. Bestelako finantzaketa-moduak.

-Finantza-erakundeekiko negoziazioa finantza baliabideak lortzeko. Exijitzen diren fidantzak eta bermeak. Finantza-kostuak eta -arriskuak.

-Epe laburrerako finantzaketa: merkataritza-kredituak eta ordainketa-geroratzeak, banku-kredituak, merkataritzako efektuen negoziazioa eta factoring-a.

-Kalkulu-orria eta bestelako aplikazio informatikoak erabiltzea finantza-kostuak kalkulatzeko eta maileguak eta bestelako finantza-produktuak amortizatzeko.

Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk erosteko eta/edo alokatzeko formalitateak eta jarduketak:

-Ekipamendu- eta inbertsio-premiak zehaztea.

-Ibilgailuen eta horniduren erosketak eta alokairuak kudeatzea.

-Inbertsioak analizatzea eta hautatzea. Ibilgailuak eta beste ibilgetu batzuk erosteko edo alokatzeko erabakia.

-Hornitzaileak bilatzea. Eskaintzak eta aurrekontuak eskatzea.

-Erosteko eta alokatzeko baldintzak eta aurrekontuak: kantitatea, kalitatea, prezioa, deskontuak, entrega-epeak, zergak, ordaintzeko baldintzak eta finantzaketa.

-Analisi konparatiboa eta aukeren ebaluazioa.

-Ibilgailuak eta beste ekipamendu batzuk erosteari eta alokatzeari buruzko dokumentuak egitea, tresna informatiko egokiak erabilita. Kontratuak egitea eta eskaerak formulatzea.

-Hornitzaileen datu-baseak sortzea eta mantentzea: hornitzaileen fitxategi maisua, altak eta bajak, datuak sartzea eta eguneratzea.

-Erosketak kudeatzeko aplikazio informatiko bat erabiltzea.

Kobrantzen eta ordainketen dokumentuak, fakturak eta ordainagiriak egitea:

-Aurrekontuak egitea.

-Zerbitzuen fakturazioa eta fakturen sortzapena: ezaugarriak eta lege-eskakizunak, ereduak eta faktura motak, fakturak betetzea eta igortzea.

-Fakturak merkataritza- eta zerga-araudiaren arabera kontserbatzea eta erregistratzea.

-Enpresako eragiketen fiskalitatea. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) eta beste zerga batzuk.

-Europar Batasunaren barneko eragiketak: ezaugarriak eta produktuen eta/edo zerbitzuen fakturazioa.

-Ordaintzeko eta kobratzeko bideak eta dokumentuak: txekea, banku-transferentzia, ordainagiri normalizatua, kanbio-letra, kreditu-txartela eta zor-agiria, besteak beste.

-Kobrantzen eta ordainketen jarraipena eta kontrola: ordaingabeak kudeatzea, ordaintzeko baldintzak berriro negoziatzea eta erreklamatzea.

-Bezeroei buruzko datu-baseak sortzea eta mantentzea.

-Fakturazioko aplikazio informatiko bat maneiatzea.

Enpresetan kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzea:

-Enpresaren kontabilitate-betebeharrak. Merkataritza- eta zerga-araudia.

-Enpresaren ondarea: aktiboa, pasiboa eta ondare garbia.

-Kontuak. Terminologia, egitura eta motak.

-Kontabilitate-liburuak eta erregistro-liburuak.

-ETEentzako Kontabilitate Plan Orokorra.

-Kontabilitate-zikloa. Kontabilitate-idatzoharrak, amortizazioak eta doikuntzak, emaitzaren kalkulua eta ekitaldiaren itxiera.

-Ibilgetua baloratzea: amortizazioa eta balioa galtzea.

-Urteko kontuak.

-Ekitaldiko emaitza.

-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ).

-Sozietateen gaineko zerga.

-Balio erantsiaren gaineko zerga.

-Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

-Ibilgailu jakin batzuen gaineko zergak, bidesariak, tasak eta azpiegitura jakin batzuk erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanonak.

-Finantza-kontabilitateko informatika-aplikazio bat maneiatzea kontabilitate-erregistrorako eta urteko kontuak prestatzeko.

Inbertsioen errentagarritasuna zehaztea:

-Enpresa-kudeaketari aplikatzekoa den enpresaren kontabilitate-informazioa eta informazio ekonomikoa eta finantzarioa interpretatzea eta analizatzea.

-Oreka-puntua edo errentagarritasun-atalasea.

-Inbertsioen ebaluazioa eta errentagarritasunaren kalkulua.

-Batez besteko heltze-aroa.

-Ondasun-orekak.

-Emaitzak analizatzea eta interpretatzea.

-Enpresaren finantzetako egoera-orriak analizatzea.

-Finantza-ratio nagusiak.

-Analisi ekonomikoa. Errentagarritasun- eta efizientzia-ratioak.

-Diruzaintzako fluxuak edo cash-flow-a.

-Kalkulu-orria eta beste aplikazio informatiko batzuk erabiltzea ratioak kalkulatzeko eta enpresaren analisi ekonomiko eta finantzarioa egiteko.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren helburua da ikasleek beharrezko gaitasunak erdiestea informazioa biltzeko eta analizatzeko, enpresak sortzeko aukerak detektatzeko, ingurunearen gaineko eragina baloratzeko eta enpresaren forma juridikoa hautatzeko, balio etikoak aintzat hartuz. Beste helburu bat da ikasleek trebetasunak erdiestea dokumentuak prestatzeko, erabakiak hartzeko eta enpresaren kontabilitate- eta zerga-kudeaketa eramateko, bai eta errentagarritasuna zehazteko eta datu ekonomikoak analizatzeko ere. Ahaleginak eginen dira prestakuntza guztia antolatzeko ikasleen sormena estimulatu eta susta dadin.

Eduki multzoen sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da enpresa-ekimenekin eta negozio-ideiekin hastea, eta forma juridikoaren araberako enpresa-tipologiarekin jarraitzea, hau da, dagokion ataleko lehenbiziko bi multzoetako edukiekin.

Ondoren, ekipamenduen eta inbertsioen beharra zehaztea proposatzen da, bai eta egon daitezkeen finantza baliabideak (finantzabideak) eta hornitzaileak bilatu beharra ere; horrek edukien hirugarren eta laugarren multzoekin lotura du.

Gero, azaldu den sekuentziako gainerako hiru eduki-multzoei helduko litzaieke, hau da: kobrantzen eta ordainketen dokumentuak egitea; kontabilitatearen kudeaketa eta zerga-tratamendua enpresetan; eta, azkenik, errentagarritasunari buruzko analisiak.

Modulu honetan landu beharreko edukien tratamendua indartzeko, ondotik zenbait jarduera proposatzen dira, erreferentzia gisa:

-Ekimen sortzaileei eta negozioak egiteko aukerei buruzko informazioa biltzea.

-Enpresaren oinarrizko eginkizunak aztertzea.

-Enpresaren ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalaren osagai nagusiak identifikatzea.

-Forma juridikorik egokiena hautatzea, kostuak, erantzukizunak eta betebehar juridikoak baloratuta.

-Enpresaren jarduera ekonomikoan aritzearen ondorio diren lan- eta zerga-betebeharrak identifikatzea.

-Mailegu bat amortizatzeko kuotak eta kostuak kalkulatzea, amortizazio-sistema erabilienen bidez.

-Erosketak kudeatzeko programa informatikoak aplikatzea.

-Produktuen salmentaren eta/edo zerbitzua ematearen fakturazioa egitea, aplikazio informatiko egokiak erabiliz.

-Enpresak bere ohiko jardueran egiten dituen eragiketak erregistratzea.

-Ekitaldi ekonomikoko emaitza kalkulatzea, Kontabilitate Plan Orokorraren balorazio-arauei eta printzipio orokorrei jarraituz.

-Egoera finantzarioak aztertzea emaitzen kontuaren eta balantzearen bitartez.

-Kalkulu-orriak erabiltzea finantza-ratioak zehazteko eta enpresaren errentagarritasuna kalkulatzeko.

Jarduera horiek behar bezala gauzatzeko, komeniko litzateke ikasleak lan aktibo zuzenean aritzeko ekipamendu informatikoak izatea ikasgelak; horrek, halaber, ekartzen du testu eta kalkulu orriekin lan egiteko software egokia edukitzea, baita Interneteko sarbidea bermatuta egotea ere. Interesgarria litzateke arbel digital bat, proiektagailu bat eta pantaila bat izatea, sostengu gisa.

Iradokitzen da idatzizko prentsa eta prentsa digitala edukitzea, baliabide didaktiko gisa. Idatzizko prentsa espezializatua erabiliko da, hala nola enpresei buruzko aldizkariak, baita erakunde ofizialek argitaratzen dituztenak ere, hala nola erregioetako Merkataritza Ganberenak, Estatistikaren Institutu Nazionalarenak, udalenak, etab. Orobat, prentsa digitalaz balia daiteke, esaterako, erakunde horien orri ofizialez eta enpresen eta negozioen inguruan aritzen diren aldizkari digitalez.

Ahal delarik, gomendatzen da ikasleei ikasgelan zein etxean lan egitea bide ematen dieten eduki plataformak erabiltzea.

Lanbide modulua: Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea.

Kodea: 0624.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Garraio-zerbitzuen merkatuari buruzko informazioa lortzen du, eta merkatu-azterketako teknikak aplikatzen ditu erabakiak hartzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien eta bidaiarien garraioan nazioko eta nazioarteko merkatuan inplikatuta dauden agenteak eta erakundeak identifikatu ditu.

b) Sektoreko jarduera ekonomikoa erregulatzen duen araudiaren oinarrizko alderdiak zehaztu ditu.

c) Garraio-merkatuaren bilakaera baldintzatzen duten aldagaiak aztertu ditu.

d) Garraio-zerbitzuaren eskaintzaren eta eskariaren aldagaien garrantzizko informazioa hautatu du.

e) Merkatuak ikertzeko teknikak erabili ditu informazioa lortzeko.

f) Garraio-zerbitzuen operatibaren funtsezko alderdiak eta bezeroen premiak identifikatu ditu.

g) Garraio-zerbitzuaren bezero motak haien profilaren eta premien arabera bereizi eta segmentatu ditu.

h) Informatika-aplikazioak erabili ditu informazioa lortzeko eta tratatzeko eta emaitzak aurkezteko.

2. Garraio-zerbitzua sustatzeko oinarriak ezartzen ditu, eta, horretarako, marketin-teknikak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraio-zerbitzu mota bakoitzaren berezitasunei aplikatutako marketin-politiken funtsezko aldagaiak ezaugarritu ditu.

b) Marketing mix-eko aldagaiak hautatu ditu garraio-zerbitzu mota bakoitzaren eta bezero mota bakoitzaren arabera.

c) Garraio-zerbitzu mota bakoitza sustatzeko bitartekoak eta ekintzak zehaztu ditu.

d) Aplika daitezkeen zuzeneko marketineko ekintzen abantailak ebaluatu ditu.

e) Garraio-zerbitzuak merkaturatzeko eta sustatzeko aldagaiak eta informaziorik garrantzizkoena definitu ditu.

f) Garraio-zerbitzuen iragarki eta sustapen batzuk hartuta, dauden desberdintasunak aztertu ditu.

g) Garraio arloko zerbitzuak ematea publizitate-bideetan iragartzearen/txertatzearen abantailak eta eragozpenak ebaluatu ditu.

h) Garraio arloko zerbitzuak ematea zuzenean sustatzeko ekintzak definitu ditu.

3. Garraio-zerbitzua saltzeko prozesua planifikatzen du, eta, horretarako, bezero-zorroa antolatzen du eta salmenta-teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroen ezaugarriak eta premiak identifikatu ditu.

b) Bezeroengandik lortutako informazioa antolatu du.

c) Helburu-bezeroen zorroa zehaztu du.

d) Salmenta-sailaren beharrak zehaztu ditu.

e) Zerbitzu beharretara eta bezeroen eskakizunetara egokitutako salmenta-plana ezarri du.

f) Kontratazio-lehiaketetara aurkeztean jarduteko prozesua planifikatu du.

g) Merkataritza-jardunen baldintzak eta egutegia programatu ditu.

h) Salmenta-prozesuaren jarraipena egiteko kontrol-mekanismoak ezarri ditu.

i) Informatika-aplikazioak erabili ditu salmenta-prozesua kudeatzeko.

4. Garraio-zerbitzuaren negoziazioa programatzen du, eta, horretarako, komunikazio- eta negoziazio-teknikak aplikatzen ditu, esleitutako erantzukizunaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzuak egiteko aurrekontu bat prestatzeko parametroak ezarri ditu.

b) Garraio-zerbitzua egiteko aurrekontu bat prestatu du.

c) Salmenta eta negoziazioa ezaugarritu ditu.

d) Bezeroekin negoziatzeko prozesuan komunikazio-teknikak aplikatu ditu.

e) Negoziazio-teknikak eta -estrategiak aplikatu ditu.

f) Zerbitzuaren salmenta negoziatzeko prozesuaren faseak bereizi ditu.

g) Salgaien edo bidaiarien garraio-zerbitzua egiteko baldintzak zehaztu ditu.

h) Garraio-zerbitzua egiteko kontratua idatzi du.

5. Bezeroekiko eta zerbitzuen erabiltzaileekiko harremanak kalitate-irizpideen arabera definitzen ditu, eta, horretarako, garraio-eragiketen jarraipena egiten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzua egitean kalitatea enpresarentzat eta erabiltzailearentzat zein garrantzitsua den baloratu du.

b) Bezeroei eta/edo erabiltzaileei egindako zerbitzuaren balorazioan eragina duten faktoreak zehaztu ditu.

c) Garraioan kalitateko zerbitzua egiteko garrantzizkoak diren irizpideak eta adierazleak ezarri ditu.

d) Zerbitzua ematearen jarraipena egiteko ezarritako protokoloei jarraitu die.

e) Salgaien eta/edo bidaiarien garraio-zerbitzua ematean izan diren gorabeherak hauteman ditu.

f) Izandako anomaliak kudeatzeko tratamendu egokia aplikatu du.

g) Bezeroekiko harremanetan informazio- eta komunikazio-sistemak erabili ditu.

6. Garraio-zerbitzuaren bezeroekin eta erabiltzaileekin izandako erreklamazioak eta gorabeherak ebazten ditu, indarrean dagoen araudia eta alderdien erantzukizuna errespetatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresetan bezeroari arreta emateko sailaren funtzioak mugatu ditu.

b) Bezeroak jasotako komunikazioa interpretatu da.

c) Kexaren/erreklamazioaren elementuak bereizi ditu.

d) Kexak/erreklamazioak ebazteko barne-plana osatzen duten faseak aplikatu ditu.

e) Bezeroei eman behar zaien informazioa aurkitu du.

f) Kontsultak, kexak eta erreklamazioak kudeatzeko dokumentuak eta bitarteko elektronikoak edo bestelako komunikazio-kanalak erabili ditu.

g) Kontsumitzailea babesteko garrantzia ezagutu du.

h) Kontsumoaren arloko araudia aplikatu du kexa edo erreklamazioa ebazteko.

Edukiak.

Garraio-zerbitzuen merkatuari buruzko informazioa lortzea:

-Zerbitzuaren marketina: zerbitzuen marketinaren hiru mailak.

-Zerbitzuaren kalitatea: kalitatearen kontrola.

-Merkataritza ikerketa:

Azterketa kualitatiboak.

Azterketa kuantitatiboak.

Analisiak eta salmenten aurreikuspenak.

Garraio-zerbitzua sustatzeko oinarriak:

-Produktuen politika:

Produktuen ezaugarriak.

Produktuaren bizi-zikloa.

Salmenta-prezioaren osagaiak.

-Salmenta-prezioaren osagaiak.

-Komunikazio-politikak zerbitzuen marketinean.

-Enpresari buruzko informazioa sarean:

Enpresaren webgunea.

Posta elektronikoa.

Sarearen beste erabilera batzuk.

Garraio-zerbitzua saltzeko prozesua planifikatzea:

-Salmenta-planak. Salmenta-planaren faseak:

Helburuak zehaztea.

Estrategiak zehaztea.

Kontrola.

-Salmenta-taldea.

Saltzaileen hautapena, prestakuntza eta motibazioa.

Merkataritzako bulegoa: merkataritzako informazioa lortzea. Txostenak eta zerrendak egitea. Bezeroen kontsultei arreta ematea. Eskaintzak prestatzea. Bisitak prestatzea.

-Informazioa kudeatu eta tratatzeko sistemak. Artxibatzeko teknikak: izaera eta helburua.

-Salmenta-prozesuen kontrola:

Salmenten kontrola: salmenten taula.

Bezeroen kontrola: bezeroen ABCa. Informazio-sistemak eta datu-baseak (bezeroarekiko harremanak kudeatzeko tresnak-CRM).

Garraio-zerbitzuaren negoziazioa programatzea:

-Komunikazioaren oinarriak.

-Komunikazioa enpresan. Barneko komunikazioa. Kanpoko komunikazioa. Irudi korporatiboa.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Komunikazioaren oztopoak. Ahozko komunikazioaren teknikak. Komunikaziorako gizarte-trebetasunak. Telefono bidezko komunikazioa.

-Komunikazio idatzia. Idatzizko adierazpenaren eta komunikazioaren arauak. Agiri profesionalak erredaktatzea testu-tratamenduen bidez. Aurkezpenak egiteko softwarea erabiltzea. Komunikazioa sareetan.

-Merkataritza arloko komunikazioa. Bezeroekiko harremana. Saltzailearen jarrera.

-Merkataritza-negoziazioaren prozesua zerbitzua saltzean. Negoziazioaren prestaketa. Saltzaileen estiloak. Eroslearen tipologiak. Salmenta-estiloak. Salmentaren faseak. Garraioaren prezioa negoziazioaren elementu gisa. Zerbitzua ematearen gaineko kontratua.

Garraio-zerbitzuen bezeroekiko eta erabiltzaileekiko harremanak definitzea:

-Bezeroen/Erabiltzaileen beharrak ezagutzea.

-Kalitate-prozedurak aplikatzea bezeroari arreta ematean. Zerbitzua ematean izandako anomalien tratamendua. Zerbitzuaren ebaluazioa eta kontrola.

-Kalitatea kudeatzeko sistemak. Kalitate-sistemarik garrantzitsuenak (ISO, EFQM).

-Garraio-zerbitzuen kalitatea. Kalitate parametroak. Zerbitzua nola ematen den kontrolatzeko prozedurak.

Garraio-zerbitzuaren bezeroekin eta erabiltzaileekin izandako erreklamazioak eta gorabeherak ebaztea:

-Bezeroari arreta ematea. Bezeroari arrreta emateko saila. Eginkizunak. Jasotako arretari buruz bezeroak duen balorazioa: erreklamazioa, kexa, iradokizunak eta eskerrak ematea. Kexa edo erreklamazio baten elementuak. Kexak/erreklamazioak ebazteko faseak.

-Gorabeheren eta erreklamazioen tratamendua. Kontsumitzaileen/Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Kontsumitzailea babesteko instituzio eta erakundeak.

-Erreklamazioak eta salaketak. Araudia. Erreklamazio batean beharrezkoak diren dokumentuak edo frogak. Izapideak eta kudeaketa. Bitartekotza eta arbitrajea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak behar diren oinarrizko trebetasunak lortzea garraio-zerbitzuari lotutako merkataritzako ikerketa egiteko, eta, orobat, merkataritzako helburuak lortu ahal izateko marketin plana prestatzeko. Beste helburu bat da behar diren gaitasunak eskuratzea merkataritzako saila eta saltzaileen taldea antolatzeko, bezeroari arreta eman edo salmentaren baldintzak negoziatu behar direnean komunikazio teknikak erabiltzeko, eta gerta daitezkeen kontsulta, kexa eta erreklamazioak ebazteko.

Edukiak emateko sekuentziazio egokiena dagokion atalean adierazitako berbera da, salbuespen bat eginda: garraio-zerbitzuaren negoziazioaren programazioari dagokiona, non komunikazio eta salmentarako teknikak jasotzen baitira. Izan ere, atal hori zeharka eman daiteke kurtso osoan, aukera ematen baitu jarduera dinamikoagoak eta parte-hartzaileagoak egiteko.

Eduki horiek lau multzotan banatzea gomendatzen da:

-Merkatuen ikerkuntza.

-Marketin mix-eko politikak.

-Garraio-zerbitzuaren salmentaren kudeaketa.

-Merkataritzako komunikazioaren teknikak.

Lehenengo zatiak, hots, merkatuen ikerkuntzak, hiru fase edo jarduera nagusi izanen lituzke: helburuak finkatzea, landa-lana egitea eta emaitzak lortzea. Lehenengo fasean enpresak dituen informazio beharren analisia eginen litzateke, gero, ikerketan lortu nahi diren helburuak finkatuko lirateke, eta, azkenik, helburu horiek lortzeko behar diren ekintzak planifikatuko. Bigarren fasean, egindako ikerketetatik informazioa aterako da, behar diren aplikazio informatikoak erabiliz, eta hirugarren fasean, azkenik, hurrengo etapetan aurrera egiteko behar diren ondorioak aterako dira. Horretarako, behar-beharrezkoa izanen da estatistikako aplikazio informatikoak erabiltzea.

Bigarren zatian ere (marketing mix-eko politikak) hiru fase edo jarduera nagusi daude: produktua, prezioa eta publizitate-ekintzak. Hirugarren fasean ahaleginak eginen dira ikasleak publizitateko eta bezeroari arreta emateko tekniketara hurbiltzeko. Helburua da ikaslea ohartzea publizitate-ekintzak erabilgarriak direla salmenta-taldearen merkaturatzearen esparruan, eta, horretarako, publizitate, baliabide eta euskarri mota desberdinak identifikatuko ditu, publizitate eta sustapenerako baliabideen analisia eginen du eta, azkenik, kasu bakoitzean egokien den ekintza hautatzen ikasiko du, betiere publizitatea arautzen duen esparru juridikoaren barrenean. Egindako ekintzen eraginkortasuna ere neurtuko da. Hori helburu, Internet sarea erabili beharko da enpresen web-orriak, posta elektronikoaren bidezko salmenta eta beste erabilera batzuk (sare sozialak, esate baterako) analizatzeko.

Hirugarren zatiak ere (garraio-zerbitzuaren salmentaren kudeaketa) hiru fase edo jarduera nagusi izanen lituzke: salmentaren plangintza, salmenten taldea eta salmenta-prozesuaren kontrola. Lehenengo fasean ikaslea gauza izanen da zerbitzua saltzeko ekintza-plan bat prestatzeko eta antolatzeko, eta, horretarako, salmenta-prozesuak osatzen dituzten alderdi eta fase nagusiak identifikatuko ditu, salmenta-plana antolatuko du, helburuak ezarriko ditu eta salmenten taldeak egin beharreko ekintzak esleituko ditu. Bigarren fasean salmenten taldearen prestakuntza eta hobekuntza programatu eta, hala badagokio, horietaz arduratu beharko dira, jasotako irizpideei jarraituz. Eta, azkenik, ikasleak kontrol metodoak erabiltzen ikasi behar du, horien bidez salmenten taldearen eraginkortasuna, gehien agertzen diren gorabeherak eta kasu bakoitzean ematen diren konponbiderik egokienak ezagutzeko. Jarduera horiei loturiko euskarri informatikoak menperatzea oinarrizkoa da modulu honetan.

Laugarren zatiak (merkataritzako komunikazioaren teknikak) bi fase edo jarduera nagusi ditu: batetik, ahozko eta idatzizko komunikazioaren teknikak, eta bestetik, merkataritza-negoziaziorako metodoak. Ikasleari behar den prestakuntza ematen zaio salmentaren negoziazio-prozesuan parte har dezan, bezeroaren aurrean negoziazio teknika egokiak aplikatuz negoziazioa koordinatua eta eraginkorra izan dadin, eta lan metodoarekin, heziketarekin, itxura onarekin eta tratu atseginarekin lotutako jarrera erakutsiz. Salmenten simulazioak ikus litezke, eta, horretarako, proiektagailu bat edo CD irakurgailu bat beharko litzateke.

Egokia litzateke edukiak garatzeko jarduerak zehazten dituzten datuak eta suposizioak egokitzea ikastetxearen inguruko enpresa adierazgarrienetara edo ikasleak lanean hasteko aukera eman dezaketenetara. Gomendatzen da garraio-sistemetan gertatzen den bilakaerari arreta berezia ematea.

Ikasleak motibatzeko asmoz, modulu honetan garraioaren eta logistikaren azoka bat antola liteke hezkuntza esparruan, sektorean jarduten duten hiriko edo probintziako enpresa nagusien lankidetzarekin, irakasleak enpresa horiek identifikatuta. Aurretik hitzordua eginda, bisitak antola daitezke ikasleak enpresetako arduradunekin elkar daitezen, enpresa barrenetik ezagutzeko eta, besteak beste, honako hauen berri izateko: noiz sortu ziren, zer zerbitzu eskaintzen dituzten, nola ematen duten zerbitzu hori, zer teknologia aplikatzen dituzten, zein den merkataritza-esparrua, etab.

Hauxe da azokaren helburu nagusia: ikasleek ikus dezatela nolako garrantzia duen enpresa baten komunikazio politikak, haren salmenten indarraren bidez eta publizitateko jardueren bidez (azoka bat, esate baterako). Ikerkuntza-jarduera hauen bidez hainbat arazo eta galdera sortzen zaizkio ikasleari, eta horri esker prozesuaren subjektu aktibo bihurtzen dira. Irakaslearen eginkizuna, berriz, ikerkuntza-aurkikuntza prozesuko bitartekari gisa jokatzea izanen da, besterik ez.

Hona hemen moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren beste jarduketa-ildo batzuk:

-Garraio-zerbitzuarekin eta egungo sistema ekonomikoaren testuinguruan daukan egoerarekin zerikusia duten merkatu-ikerketetatik informazio garrantzitsua ateratzea, eta aztertzea egoera horretan eragina duten aldagai ekonomiko eta komertzialen arabera: merkatu-ikerketa guztietan behar diren datuak biltzeko erabili beharreko informazio iturrien analisia.

-Salmenten ekintza-planak prestatzea, prozesuan parte hartzen duten faktore guztiak harremanetan jarriz eta aurretik ezarritako helburu batzuetara egokituz, honako hauek zehaztuta: planean mugatutako eremu geografikoak, bezero motak eta saltzaile bakoitzak egin beharreko bisiten kopurua.

-Garraio-zerbitzuak kontratatzeko baldintzen negoziaziorako metodo egokiak aplikatzea: negoziazio teknikak azaltzea, saltzailearen jarrerak prestatuz eta bezeroen jarrerak aurreikusiz.

-Bezeroei aholku eta informazioa emateko egoeretan komunikazio teknikak aplikatzea: bezeroei informazioa eta arreta emateko orduan gehien erabiltzen diren ahozko eta idatzizko komunikazio teknikak zehaztea, eta helburu komertziala duen buruz buruko elkarrizketa baten faseak identifikatzea.

-Garraio-zerbitzuak merkaturatzeko egin daitezkeen publizitate eta sustapen ekintzak aztertzea: gehien erabiltzen diren publizitate motak, baliabideak, euskarriak eta formak deskribatzea.

-Garraio-zerbitzu baten merkaturatzean sortzen diren datuak bildu eta tratatzeko sistemak zehaztea, informazioa antolatzeko teknikak aplikatuz eta lan horiek errazteko programa informatikoak erabiliz.

-Salmenten indarrerako motibazio edo prestakuntza planak zehaztea.

-Garraio-zerbitzuen salmenta-prozesuetan kontrol-metodoak aplikatzea. Bezeroen erreklamazioak aztertzea, baita salmenta-prozesuetan sortzen diren gorabeherak ere.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, modulu hau estu lotuta dago Bidaiarien garraioaren antolamendua izenekoarekin. Bi modulu horiek bezeroari arreta emateko atalean koordinatu beharko dira, errepika ez daitezen, izan ere, Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea izeneko modulu honetan sakonago aztertzen da gorabeherei eta erreklamazioei arreta emateko bidea, eta Bidaiarien garraioaren antolamendua izenekoan, berriz, kalitatearen gaineko araudiaren tratamendua.

Lanbide modulua: Biltegiratzeko logistika.

Kodea: 0625.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Biltegiratzeari buruzko araudi espezifikoa zerrendatzen du, eta salgai bereziak kontratatzeko eta tratatzeko arauak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegiratzeko eta banatzeko jarduerak araupetzen dituzten arauak aztertu ditu.

b) Gordailu-kontratua betetzean araudia aplikatu du.

c) Produktuen biltegiratzeari buruzko nazioko eta nazioarteko arauak ezaugarritu ditu.

d) Besteak beste, aduanako gordetegiak, zona eta gordetegi frankoak eta lokal baimendunak ezaugarritzen dituzten alderdiak aztertu ditu.

e) Biltegi batean egin behar diren formalitateak eta izapideak definitu ditu.

f) Biltegian nazioarte-mailan homologa daitezkeen kalitate-sistemak planifikatu ditu.

2. Biltegiratze-prozesua jarduera motaren eta salgai-bolumenaren arabera antolatzen du, eta, horretarako, espazioak eta manipulazio-denborak optimizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegiratze-sistemen baldintzak eta modalitateak hainbat aldagairen arabera aztertu ditu.

b) Biltegiratze-prozesu logistikoaren azpiprozesuak sekuentziatu ditu.

c) Biltegiaren oinplanoko diseinua egin du, egin behar diren eragiketen eta mugimenduen arabera.

d) Mantentzeko tresneria, bitartekoak eta erremintak hautatu ditu, biltegiaren eta biltegiratutako salgaien ezaugarrien arabera, irizpide ekonomikoak, kalitatekoak eta zerbitzuari dagozkionak aplikatuta.

e) Biltegiratze-espazioak optimizatzeko metodoak eta teknikak aplikatu ditu.

f) Salgaiak lokalizatzeko eta manipulatzeko denborak laburtzeko metodoak erabili ditu.

g) Biltegiko salgaiak ontziratzeko eta enbalatzeko hainbat sistema modular hautatu ditu.

h) Biltegian arriskuak prebenitzeko prozedurak zehaztu ditu.

3. Biltegiaren aurrekontua prestatu eta kontrolatzen du, eta, horretarako, kostuen esleipenetik datozen desbideratzeak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegi-zerbitzuaren gutxi gorabeherako aurrekontu bat egiteko kontuan hartu beharreko kontu-sailak eta kontzeptuak zehaztu ditu.

b) Biltegiaren funtzionamendu-kostua aldian behin kalkulatu du.

c) Adierazle edo estandar ekonomiko optimoak identifikatu ditu: orduko kostua eta zerbitzuko kostua, besteak beste.

d) Biltegi-kostuak kalkulatu ditu, presaren, entrega-epeen, salgaien prestakuntzaren, co-packing-aren eta paletizazioaren arabera, besteak beste.

e) Aurreikusitako kostuen gaineko desbideratzeak aztertu ditu, haien zergatikoa eta jatorria identifikatu du, eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu enpresak ezarritako prozeduraren arabera.

f) Biltegiko gastuen aurrekontua prestatu du, jardueraren kostuak eta ezarritako zerbitzu-maila kontuan harturik, kalkulu-orri informatikoak erabilita.

g) Biltegiaren funtzionamendu-kostuak aldian behin kalkulatu ditu, kalkulu-orri informatikoak erabilita.

4. Biltegiko stockak kudeatzen ditu, eta haien hornikuntza eta bidalketa ziurtatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dauden inbentario motak eta horietariko bakoitzaren helburua sailkatu ditu.

b) Batez besteko stockaren, stock minimoaren eta stock optimoaren kontzeptuak aplikatu ditu, eta haien kalkuluan esku hartzen duten aldagaiak eta izakinen txandakatze-abiadura identifikatu ditu.

c) Biltegiko izakinen beharrezko unitateak aurreikusi ditu, stock-hausturak saihesteko.

d) Biltegiko izakinak baloratu ditu hainbat metodo erabilita.

e) Biltegiko izakinak kontrolatu ditu, eta inbentarioko desbideratzeak identifikatzeko eta neurri zuzentzaileak planteatzeko ezarritako arauak eta prozedura gainbegiratu ditu.

f) Bezeroek egindako salgaien eskaerei erantzuteko eta haiek bidaltzeko beharrezkoak diren zereginak egin ditu.

g) Produktuen (EAN kodea), hornitzaileen, bezeroen eta/edo zerbitzuen altak, bajak eta aldaketak informatika-tresnen bidez erregistratu ditu.

h) Informatika-aplikazio orokorrak erabili ditu stockak kudeatzeko, eta aplikazio espezifikoak materialak identifikatzeko, eskaerak kudeatzeko, erauzteko eta biltegiko irteerak erregistratzeko.

5. Alderantzizko logistikari lotutako eragiketak kudeatzen ditu, eta, horretarako, itzulitako salgaiei eman behar zaien tratamendua zehazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Alderantzizko logistikarekin zerikusia duten jarduerak itzultze-politikaren edo bezeroekin erdietsitako akordioen arabera aztertu ditu.

b) Itzulitako salgaiekin egin behar diren ekintzak aurreikusi ditu: konpontzea, birziklatzea, ezabatzea edo bigarren mailako merkatuetan berrerabiltzea.

c) Itzulitako salgaiak zaharkitzea eta/edo kutsatzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak definitu ditu.

d) Indarrean dauden osasun- eta ingurumen-araudiak aplikatu ditu.

e) Itzultzeko ontziak salgai berria entregatzearekin batera biltzeko lanak diseinatu ditu, indarrean dagoen araudia aplikatuta.

f) Karga-unitateak eta/edo -tresneria kate logistikoaren beste lan batzuetan berrerabiltzeko sailkatu ditu, hutsean garraiatzea saihesteko.

g) Ontzi eta enbalaje motak zehaztapenei, gomendioei eta indarreko araudiari jarraituz berrerabiltzeko sailkatu ditu.

6. Biltegian egindako prozesuak gainbegiratzen ditu, eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko sistemak eta langileak prestatzeko/birziklatzeko planak ezartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegian kalitate-sistema bat ezartzeko beharrezkoak diren elementuak aztertu ditu, enpresaren eta/edo bezeroen jarraibideak betez.

b) Biltegiratze sistema eta prozesuak etengabe hobetzeko kalitate eta segurtasun sistemak ezartzea aurreikusi du.

c) Biltegiko prozesuak eta protokoloak betetzea baloratu du, enpresaren kalitate-plana edo -eskuliburua abiapuntutzat hartuta.

d) Salgaiaren ezarpena eta irrati-maiztasuneko sistemen edo bestelako berrikuntza teknologikoen bidezko jarraipena baloratu du.

e) Salgaien trazabilitatea ziurtatzeko eta hari buruzko araudia betearazteko beharrezkoak diren elementuak ikertu ditu, biltegiak kudeatzeko sistemak erabilita.

f) Biltegi-zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko ereduzko prestakuntza-plan baten helburuak finkatu ditu.

g) Hasierako eta etengabeko prestakuntzaren bakarkako zein talde osoko premiak hauteman ditu.

h) Zereginak kudeatzeko programak eta kronogramak erabili ditu, zereginak, denborak eta langileak kontrolatzeko, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak bete ditu.

Edukiak.

Biltegiratzeari buruzko araudia aplikatzea:

-Biltegiari eta salgaiak biltegiratzeari buruz aplikagarria den nazioko eta Europako araudia interpretatzea.

-Biltegiratzeko eta banatzeko jardueraren eta gordailuaren kontratuaren legezko esparrua.

-Araudi espezifikoa salgai berezietarako, arriskutsuetarako eta galkorretarako, besteak beste.

-Biltegiratzeko araubideak nazioarteko merkataritzan.

Biltegiratzeko prozesua antolatzea:

-Biltegiak antolatzea fabrikazio, banaketa eta zerbitzu enpresetan.

-Biltegi motak. Biltegiratzeko sistema motak aztertzea: abantailak eta desabantailak.

-Modulu sistemak. Karga unitateak: paletak eta edukiontziak.

-Norberaren biltegien eta besteren biltegien sarea.

-Biltegiaren diseinu fisikoa: materialen fluxua eta manipulazio ekipamenduak.

-Mugimenduko eta biltegiko ekipamenduen ezaugarriak eta erabilerak: apalategi eta eskorga motak.

-Salgaiei jarraitzeko sistemak: irrati-frekuentziako terminalak, kodifikazioa eta barra-irakurgailuak, besteak beste. Terminal eramangarriak eta ahotsa ezagutzeko sistemak.

-Artikuluak kodetzea. EAN.

-Biltegien kokapena.

-Biltegien banaketa fisikoa: layout delakoa.

-Jarduerak eta salgaien fluxuak antolatzea biltegian. Biltegiko eremuak: administrazioa, harrera, bidalketa, biltegiratzea, mugimenduak, korridoreak eta eskari prestaketak eta banaketa. Picking-a. Cross docking-a.

-Biltegiko espazioa optimizatzea: dimentsioak.

-Enbalajearen kudeaketa eta funtzioa: babesa, kontserbazioa, maneiagarritasuna. Tipologia.

-Segurtasunari eta higieneari buruzko araudia biltegietan. Instalazio orokorrak eta berariazkoak.

-Ergonomia biltegian.

Biltegiaren aurrekontua prestatu eta kontrolatzea:

-Biltegiaren eta mantentze-lanen kostuak: hura kalkulatzeko aldagaiak.

-Eskurapeneko kostuak.

-Biltegiaren kostu motak: jardueraren arabera (biltegiratzea eta mantenua), egozpenaren arabera (finkoak eta aldakorra) eta jatorriaren arabera (zuzenak eta zeharkakoak).

-Biltegiko unitate bakoitzeko kostua.

-Kalkulu orria datuak prozesatzeko tresna gisa.

Stockak kudeatzea:

-Stockaren kontzeptua eta stockak kudeatzea.

-Stock motak: minimoa, segurtasunekoa, batez bestekoa.

-Kontrol ekonomikoa. Gorabeheren kontrola.

-Bezeroaren eskariaren zikloa.

-Stocka kudeatzeko kostuak: eskariaren kostua, mantenuaren kostua, finantziazioaren kostura, stockaren haustura.

-Produktuen ABC sailkapena.

-Biltegiko izakinak baloratzeko irizpideak.

-Stocka kudeatzeko ratioak. Txandakatzea, zaharkitzea.

-Biltegiko alderdi guztiak biltzen dituen software orokorra, testu prozesadorea, kalkulu orria, datu-baseak eta kronogramak erabiliz, besteak beste.

-Biltegiak eta izakinak kudeatzeko programa espezifikoak: kaien kudeaketa, biltegien kudeaketa, horniduren kudeaketa, izakinen kudeaketa eta etiketen prestaketa, besteak beste.

-Erosketak/biltegia/salmentak kudeatzeko programak: artikuluen kudeaketa, biltegiaren kudeaketa, fabrikazioaren kudeaketa eta salmenten kudeaketa, besteak beste.

Alderantzizko logistikari lotutako eragiketen kudeaketa:

-Itzulketak.

-Itzulketei lotutako kostuak.

-Kargarako ekipamenduak eta unitateak berriro erabiltzea.

-Edukiontzi eta enbalaje berrerabilgarriak.

Biltegian egiten diren prozesuak ikuskatzea:

-Kalitate sistemak biltegian.

-Segurtasun sistemak aplikatzea pertsonekin eta salgaiekin.

-Hasierako prestakuntzaren eta prestakuntza jarraituaren planak biltegiko lantaldean: prestakuntzaren helburuak eta metodoak. Prestakuntza planen ebaluazioa.

-Biltegiko prozesuak edo azpiprozesuak informatizatzeko eta automatizatzeko teknologia berriak.

Orientabide didaktikoak.

Biltegiratzeko logistika moduluaren helburua da ikasleari gaitasuna ematea biltegiratzeko logistika antolatzearekin eta kudeatzearekin ikusteko duten eginkizunak betetzeko. Hain zuzen, ikasleak gai izan behar du nazioan zein nazioartean biltegiratzeko jarduerari buruz dagoen araudia aplikatzeko eta biltegian kalitate sistemak ezartzeko, haren errendimendua hobea izan dadin.

Halaber, beharrezko gaitasunak eskuratu behar dituzte biltegiak, besteak beste, enpresaren, produktuen, bezeroen eta produkzioaren arabera antolatzeko. Biltegiaren barrenean salgaien banaketa eta manipulazioa kontrolatu beharko dituzte, eta biltegiaren funtzionamendu kostuak kalkulatu.

Bestalde, asmoa da stockak ahalik eta hobekien kudeatzea eta salgaiak egoki tratatzea, bai enpresaren prozedura arruntekoak bai itzulitakoak.

Adierazitako kontzeptu eta prozedura guztiak informatikako ekipo eta baliabideen erabilera sustatuz landuko dira: software orokorra (kalkulu-orria, datu-baseak), eta biltegiak eta stocka kudeatzeko programa berariazkoak.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioak bost multzotan egituratzen ditu edukiak eta prozedurak:

-Lehenengo multzoan logistikaren hastapenak lantzen dira, logistika integralarenak zein alderantzizkoarenak. Ikasleei azpimarratzen zaie logistikaren garrantzia, oro har, bai eta biltegiena ere, zehatzago.

-Bigarren multzoan biltegiaren baldintza fisiko guztiak aztertzen dira: biltegiratzeko sistemak, manipulazio sistemak, enbalajeak, ontziak, paletak, edukiontziak, layout-ak, eremuak... Multzo horretan helburua da biltegiko eta haren banaketako elementu guztiak identifikatzea, bai eta enpresaren beharren arabera egokiak diren biltegi motak ere.

-Hirugarren multzoan biltegiaren funtzionamenduaz arituko da: kokapena, neurri egokiak, funtzionamenduan ari den biltegi baten jarduerak, picking-a, ABC, espazioa optimizatzea.

-Laugarren multzoan biltegiaren kostuak aztertuko dira: biltegiratzearen kostuak, manipulazioarenak, zuzeneko kostuak, zeharkako kostuak. Biltegiaren kostua aztertzeko eta kalkulatzeko orduan aintzat hartzen diren aldagaiak.

-Bosgarren eta azken multzoaren xedea stockaren kudeaketa izanen da. Stock motak, eskariaren puntua kalkulatzea, stocka kudeatzeari lotutako kostuak.

Halaber, zenbait eduki zeharka landuko dira edukien multzo bakoitzean. Jorratu beharreko edukiaren arabera erabiliko eta landuko dira aplikatu beharreko araudia, kalitate sistemak eta programak, espezifikoak zein software orokorra izan.

Kurtsoan zehar garatuko diren edukien tratamendua sostengatzeko, zenbait jarduera iradokitzen dira ondotik, ikasgelaren barruan eta handik kanpo egiteko, betiere metodologia aktiboa erabiliz, parte-hartzea eta teknologia berrien nahiz programa informatikoen erabilera sustatuko dituena.

-Taldekako lanak egitea eta, horretarako, biltegien errealitatera ahalik eta gehien hurbiltzen diren egoerak simulatzea.

-Biltegiei buruzko artikuluak eta araudiak bilatzea komunikabideetan.

-Proposatzen diren ariketak ebaztea, hala nola: biltegi batean kabitzen diren paleten kopurua kalkulatzea, paletak biltegiratzeko behar diren azalerak kalkulatzea. Biltegiak kokatzeko toki egokia. Salgaiak mugitzeari eta mantentzeari lotutako kostuak kalkulatzea. Stocka kudeatzeari lotutako ratioak kalkulatzea.

Oso gomendagarria da lan ateraldi batzuk diseinatu eta egitea. Komeni da biltegi mota desberdinetara, azoketara eta manipulazio elementuen enpresetara ateratzea, bertatik bertara ikusteko ikasgelan landutako edukiak eta prozedurak.

Komenigarria litzateke modulu honetako prestakuntza proiektu orokor batekin osatzea, bertan kurtsoan barna eskuratutako gaitasun guztiak biltzeko.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, modulu honek lotura zuzena du Horniduraren logistika moduluarekin; izan ere, edukien lehenengo multzoa Biltegiratzeko logistikarako nahiz Horniduraren logistikarako sarrera gisa erabil daiteke. Bi modulu horien arteko erlazioak behartuko du haiek ematen dituzten irakasleak koordinatuta egotera.

Lanbide modulua: Bidaiarien garraioaren antolamendua.

Kodea: 0628.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bidaiarien garraioko eragiketen ezaugarriak eta baliabideak zehazten ditu, eskarian eta antolamendu-irizpideetan izan daitezkeen aldakuntzak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bidaiarien garraioaren modalitate guztiak erregulatzen dituen araudia interpretatu du.

b) Bidaiarien errepideko garraioko enpresa baten ibilgailu-flota dimentsionatzeko irizpideak hautatu ditu.

c) Behar diren gidarien kopurua eta profila zehazteko dauden irizpideak eta teknikak aplikatu ditu.

d) Zerbitzuak egiteko aukerak hautatu ditu, norberaren ibilgailuak eta besterenak erabilita, esklusibotasunarekin alokatuta kontratatuak, unean-unean edo noizean behin.

e) Zerbitzuaren kalitatea eta bidaiarien segurtasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren ibilgailuen ekipamendua eta osagarriak zehaztu ditu.

f) Indarrean dagoen araudiaren arabera ibilgailuentzat beharrezkoa den dokumentazio teknikoa eta administratiboa hautatu du.

g) Bidaiarien errepideko garraioaren arloko autonomia-erkidegoko eta probintziako hitzarmen kolektiboak bereizi ditu, baita haien aplikazioak ordainsarien eta lan-baldintzen alorrean dituen ondorioak ere.

h) Antolakundeak egiten dituen garraio-zerbitzuen informazioa erregistratu eta aldian behin eguneratu du, informazioa kudeatzeko aplikazioen bidez.

2. Tarifa, txartelaren edo zerbitzuaren prezioa zehazten du, kostuak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ibilitako kilometroko kostuaren, hutseko kostuaren eta bidaiariko kostuaren ratioak kalkulatu ditu, kostu finkoen eta kostu aldakor zenbatetsien arabera.

b) Bidaiarien garraio-zerbitzuaren prezioak eta tarifak osatzeko arauak haien kalkuluari aplikatu dizkio.

c) Garraio-jardueraren zeharkako kostuak esleitzeko irizpideak aplikatu ditu.

d) Bidaiarien errepideko garraioko eragiketen kontu-sailak eta kostuen egitura zehaztu ditu.

e) Bidaiariak garraiatzeko lan mota bakoitzaren kostuen egitura aztertu du.

f) Aurreikusi gabeko kostuak ekar ditzaketen egoerarik esanguratsuenak eta bezeroari aplikatutako tarifak zuzentzeko modua identifikatu ditu.

g) Bidaiarien garraioari aplika dakiokeen tarifa kalkulatzeko formulak bereizi ditu, gutxienez honako hauetan: kilometroko zentimoaren ratioa, partaide-tarifa eta txartelaren prezioa.

3. Garraio-planak egiten ditu, kalitateko, segurtasuneko eta eraginkortasuneko irizpideak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kale-mapetan eta ibilbideak diseinatzeko aplikazioetan informazioa hautatu du: zona geografikoak, bide motak, trazaduraren kalitatea eta aplikatzekoak diren trafiko-arauak.

b) Garraio erregularreko eta eskatu ahalako garraioko plana egiteko baldintzak zehaztu ditu, egin behar den zerbitzu motaren eta emakidaren erregulazioaren arabera, nahitaez betetzekoak diren, emakidaren minimoak eta hobekuntzak kontuan hartuta.

c) Garraio-plana egin du, kalitate-irizpideak, Laneko Arriskuen Prebentzioko (LAP) neurriak eta ingurumen-faktoreak, emakidaren baldintzetan ezarritako nahitaezko alderdiak eta bezeroaren, bidaia-agentziaren edo bestelakoen beharrak kontuan hartuta.

d) Bidaiariak jaisteko eta igotzeko geralekuak zehaztu ditu, haien kopuruaren eta kokalekuaren arabera.

e) Garraio-planean bete behar den ibilbidea prestatu du, eraginkortasunik handiena bilatuz, denborak optimizatuz eta ibilbideak planifikatzeko informatika-aplikazio bat erabiliz.

4. Bidaiarien garraio-zerbitzuak programatzen ditu, eraginkortasun-irizpideak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zerbitzuak, geldialdiak, ibilgailuak mantentzeko planak, gidarien gidaldiak eta atsedenaldiak beteko direla bermatzen duen egutegia egin du.

b) Garraio-zerbitzuen programazioa egin du, ibilgailuen ezaugarriak eta bolumena eta erabilgarri dauden gidariak eta ordezkoak kontuan hartuta.

c) Ibilgailuen eta gidarien zerbitzuen koadrantea egin du, garraio-zerbitzuen egutegia eta ordutegia abiapuntutzat hartuta, zerbitzua eskatutako denboran eta moduan egiteko.

d) Ezustekorik izanez gero, bidaiarien garraio-zerbitzuen birprogramazioa ezarri du, ezarritako prozeduraren arabera.

e) Ibilgailuak mantentzeko planak trafikoko sailaren arabera ezarri ditu, araudia, zerbitzu-mailak, premiak eta zerbitzuen programazioak kontuan hartuta.

f) Gidarien eguneroko hutsuneak ordezko baliabideekin eta erabilgarri dauden baliabideak berresleituz betetzeko modua planifikatu du.

g) Programazioa egiterakoan eskola-garraioari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

5. Gidari-taldea koordinatzeko prozedurak zehazten ditu, eta, horretarako, ezarritako helburuak eta zerbitzuak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gidariei helarazi behar zaizkien argibideak eta dokumentuak prestatu ditu, indarrean dagoen araudia eta barne-prozedurak betez.

b) Ibilbide-orriak zerbitzu motaren arabera (erregularra, eskatu ahalakoa, barnekoa, nazioartekoa) bete ditu.

c) Esleitutako kargaren ezaugarriak, bilketa-puntuak eta ordutegiak, ibilbidea, igorleak, hartzaileak eta entrega-puntuak eta ordutegiak zehaztu ditu gidariari helarazi behar zaizkion argibideetan.

d) Muga-pasatzean aurreikusitako izapideak eta ordutegiak beteko direla bermatzeko komunikazio-sistema egokiak identifikatu ditu.

e) Gidariaren eta haren taldearen lanpostuan aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta neurriak ezagutu ditu.

f) Enpresa-kulturak eta aginte- eta lidergo-estiloek garraio-zerbitzua egitean eta gauzatzean duten eragina identifikatu du.

g) Ohiko lan-ingurunean gatazkak konpontzeko teknikak aplikatu ditu bidaiarien errepideko garraioaren esparruan.

h) Geltokiko buruak eta/edo gidari-talde baten arduradunak izan behar dituen konpetentzia emozionalak, pertsona barrukoak eta pertsona artekoak aztertu ditu.

6. Garraio-zerbitzuen ordutegien, maiztasunen eta okupazioen kontrola planifikatzen du, eta, horretarako, ibilgailuen autonabigazioko, jarraipeneko eta lokalizazioko sistemak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraio-zerbitzuetan bidaiariak ikuskatzeko erabiltzen diren ohiko protokoloak eta gidalerroak deskribatu ditu.

b) Bidaiariei, autobus geltokiei, geralekuei, trafikoko zuzendaritzari eta administrazio publikoei garraio-eragiketen informazioa eta komunikazioa bermatzeko beharrezkoak diren kudeaketako eta komunikazioko informatika-sistemak erabili ditu.

c) Gorabeherarik izanez gero, ibilgailuen, gidarien eta zerbitzu-maiztasunaren berregokitzeak planifikatu ditu.

d) Izan daitezkeen kontingentziek, atzerapenek eta istripuek egindako zerbitzuen kalitatean izan dezaketen eragina baloratu du.

e) Kontingentziek, atzerapenek eta istripuek izan litzaketen erantzukizun pertsonalak edo antolamendu-erantzukizunak definitu ditu, konponbide egokiak hartzeko eta bezeroak informatzeko.

f) Ibilgailua atxikitzea dakarten kontingentziak konpontzeko kudeaketak ezarri ditu.

g) Eragiketen jarraipena simulatu du hainbat lineatan eta hainbat garapen-postutan, SAE, GPS eta bestelakoak erabiliz.

7. Zerbitzua eman bitartean gertatzen diren istripuak eta larrialdi-egoerak konponduko dituzten proposamenak egiten ditu, segurtasun- eta kalitate-arauak eta bidaiariaren eskubideak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bidaiarien garraioko enpresako eta autobus geltokiko langileen eta gidarien eskubideak eta betebeharrak, indarrean dagoen legerian jasota daudenak, eta enpresa barneko jardunbideak deskribatu ditu.

b) Bide-segurtasuneko eta laneko segurtasuneko araudia eta gomendioak ez betetzeak dakartzan ondorioak eta aplikatzekoak diren zigorrak zehaztu ditu.

c) Ibilgailuetan, autobus geltokietan eta geralekuetan laneko segurtasunari, istripuei eta larrialdiei buruzko arauak betetzeko ekipamenduak eta bitartekoak zehaztu ditu.

d) Gidariaren eta trafikoburuaren portaera-jarraibideak finkatu ditu, istripuen prebentzioari eta bide-segurtasuneko eta lehen laguntzetako gomendioei dagokienez.

e) Gidariek eta beren ardurapeko langileek laneko segurtasuneko eta larrialdietako arauak beteko dituztela gainbegiratzeko eta bermatzeko prozedura aztertu du.

f) Garbitasun-, ordena- eta segurtasun-baldintzak bermatzeko autobus geltokien araudia identifikatu du.

g) Zerbitzuetan gertatzen diren istripu eta larrialdien sorburuak eta ondorioak aztertu eta hobekuntza-neurriak proposatu ditu, bide-segurtasunari buruzko araudia errespetatuz.

Edukiak.

Bidaiarien garraio-zerbitzuak zehaztea:

-Bidaiarien garraioaren arloan indarra duten arau eta erregelak.

-Bidaiarien garraiolari lanetan aritzeko betebeharrak.

-Bidaiarien errepideko garraioaren merkatua antolatzeari buruzko arauak.

-Garraio-zerbitzuak sortzeko arauak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana.

-Emakida baten baldintza-agiria.

-Linea baten eskualdaketa.

-Bidaiarien garraio-zerbitzu motak:

-Publikoa eta pribatua.

-Zerbitzu erregularrak (finkoa, aldi baterakoa eta erabilera mugatukoa) eta zerbitzu bereziak.

-Hirikoa eta hiriartekoa.

-Nazionalak eta nazioartekoak.

-Dokumentazio administratiboa.

Bidaiarien garraio-zerbitzuaren tarifa edo txartelaren prezioa zehaztea:

-Bidaiarien garraio publikoan eta pribatuan tarifak eta prezioak finkatzeari buruzko arauak.

-Bidaiarien errepideko garraio-zerbitzuen fakturazioari buruzko arauak.

-Jardueraren zeharkako kostuak esleitzeko irizpideak.

-Ibilitako kilometroko kostuaren, hutseko kostuaren eta bidaiari bakoitzeko kostuaren ratioak.

-Bidaiarien errepideko garraioaren zerga-tasak.

Garraio-planak egitea:

-Garraio-planak ezartzeko arauak.

-Europar Batasuneko estatu kideetako bide-geografia.

-Europar Batasuneko estatu kideetako zirkulazioko arauak, debekuak eta murrizketak.

-Ibilbideak diseinatzeko aplikazioak.

-Zereginak eta proiektuak kudeatzeko aplikazioak erabiltzea bidaiarien garraio-zerbitzua planifikatzeko.

-Trafikoko eta zirkulazioko informazio-iturriak, fidagarriak eta ofizialak, barneko eta nazioarteko errepideko garraioaren esparruan.

Bidaiarien garraio-zerbitzuen programazioa:

-Bidaiarien garraio-zerbitzuak programatzea, eraginkortasun- eta kalitate-irizpideak aplikatuta.

-Enpresako ibilgailuen mantentze-lanak planifikatzea trafiko sailarekin.

-Ibilgailuen eta gidarien zerbitzuen koadrantea egitea.

-Bidaiarien garraio-zerbitzuen birprogramazioa.

-Mugapen garrantzitsuenak eta haiek arintzeko neurriak eta elementu posibleak identifikatzea.

-Ikasleen eta adingabeen garraioa:

-Araudia.

-Garraio mota honetarako ekipamendu berariazkoa.

-Zerbitzu horiek emateko behar diren langileak.

Bidaiarien garraioko enpresetan gidari taldea koordinatzeko prozedurak zehaztea:

-Lidergo-estiloak bidaiarien garraioko enpresetan.

-Taldeen zuzendaritza.

-Taldeko lana. -Talde-dinamikako teknikak.

-Lan-taldeen motibazioa.

-Gidariei eman beharreko dokumentazioa eta jarraibideak.

-Programazioa edo zerbitzuen taula.

-Gidarien laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta neurriak.

Bidaiarien garraio-zerbitzuaren kontrola planifikatzea:

-Ustiatzen laguntzeko sistemak (SAE).

-Planifikatzeko eta ibilgailuak lokalizatzeko informatika-sistemak.

-Garraio-zerbitzuetan bidaiariak ikuskatzeko erabiltzen diren protokoloak eta gidalerroak.

Zerbitzua egiten den bitartean gorabeherak, istripuak eta larrialdi egoerak konpontzeko proposamenak egitea:

-Garraio-zerbitzu baten bezeroen eta erabiltzaileen beharrak atzematea.

-Zerbitzuaren bezeroari arreta ematean kalitate prozesuak identifikatu eta aplikatzea.

-Kalitate-kontrola zerbitzua ematean.

-Hobetzeko tresnak aplikatzea.

-Istripuaren edo atzerapenaren ondorioz bidaiariei edo haien bagajeei eragindako kalteei buruzko erreklamazioen azterketa.

-Kontratuko erantzukizunari buruzko erreklamazioen ondoreak.

-Garraio-enpresako gidarien eta langileen eskubideak eta betebeharrak.

-Ibilgailuen eta geltokien segurtasun-ekipamenduak eta bitartekoak.

-Errepideko segurtasunari buruzko neurriak eta gomendioak, istripuen eta larrialdi-egoeren aurrean.

-Gidariarentzako jarraibideak, garraio-materialaren, ekipamenduaren eta kargaren egoerari buruzko segurtasun-arauak egiaztatzeko.

-Gidariarentzako jarraibideak prebentziozko gidatzeari buruz.

-Istripuetan jarduteko prozedura.

-Istripu edo arau-hauste larriak errepikatzea saihesteko prozedurak.

Orientabide didaktikoak.

Bidaiarien garraioaren antolamendua izeneko moduluaren helburua da ikasleak trebatzea bidaiariak garraiatzeko planak diseinatzen ikas dezaten, eta, orobat, haiek prestatzeko behar den dokumentazioa kudeatzen, kontuan harturik zerbitzu bakoitzaren ezaugarriei loturiko kostuak. Zerbitzuak emateko orduan gertatzen diren gorabeherak ebazteko trebakuntza ere emanen zaie, haiek konpontzeko prozedura eraginkorren erabilera sustatuz.

Asmoa da ikasleek horren gaineko arau, baliabide, informazio iturri eta dokumentu guztiak ezagutzea, identifikatzea eta haien edukia jakitea; eta, horrenbestez, erabiltzeko ohitura hartzea eta, hala badagokio, legezko araudiarekin ohitzea.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta sei multzotan antolatua dago:

-Bidaiarien garraioaren gaineko araudia.

-Bidaiarien garraioaren zerbitzu bakoitzaren antolaketa eta egitura.

-Garraio planen eta ibilbideen plangintza eta diseinua.

-Garraioaren gaineko dokumentuak prestatzea.

-Garraioaren prezioak finkatzea, kostuen egituraren arabera.

-Zerbitzua ematean gertatzen diren gorabeherei arreta ematea.

Gelan egin beharreko jarduera motei dagokienez, besteak beste ondotik heldu direnak iradokitzen dira, betiere parte-hartzea, talde lana eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzen dituen metodologia erabiliz.

-Estatuan eta Europan bidaiarien garraioaren arloan indarra duen legeditik abiatuta, garrantzizko informazio fidagarria biltzea.

-Taldeko lanen bidez, enpresaren errealitatera ahalik eta gehien hurbiltzen diren egoerak simulatzea:

-Proposamen bat egitea garraio-eragiketa bakoitzari baliabide egokiak esleitzeko, zerbitzu bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuz.

-Garraio planak eta ibilbideak diseinatzea, egin beharreko zerbitzuaren ezaugarriak kontuan hartuz, eta, betiere, baliabideak optimizatuz.

-Garraioaren prezioak finkatzea, eta kasu bakoitzean behar diren baliabideak eta zerbitzuaren ezaugarriak zehaztea.

-Bidaiariak garraiatzeko enpresa batek egiten dituen eragiketak eta lan horien kontrola simulatzea.

-Enpresari, gidariei, bidaiariei eta bidaiariak garraiatzeko zerbitzu batean parte hartzen duten gainerakoei eskatu beharreko dokumentazioa eta araudia egiaztatzea.

-Bezeroei arreta eta informazioa emateko eta haiekin gertatzen diren gorabeherak konpontzeko jarduerak simulatzea (prozedurak eta jardunbideak).

-Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu batean gertatutako gorabehera batetik abiaturik, kasu erreal bat prestatzea PBL metodologia erabiliz.

-Moodle plataforma erabiliz, bidaiarien garraioaren arloko araudiari buruzko galdetegi bat prestatzea. Plataforma hori autoebaluaziorako ariketekin erabiltzea proposatzen da, ikasleak arlo honetan duen bilakaera ikusteko.

-Webquest motako proiektu bat prestatzea egun eskaintzen diren garraio-zerbitzuetako bati buruz (Administrazioak ezarria duen edozein linea erregular erabil daiteke lana egiteko).

-Enpresetara bisitak egitea, hango lana in situ ikusteko.

Jarduera hauek egiteko, eta modulu honetarako euskarri gisa, Interneteko sarrera duen ikasgela-tailer bat izateaz gainera, honako baliabide hauek eskuratzea proposatzen da:

-Modulu honetako edukien edozein alderdirekin ikustekoa duten prentsa artikuluak.

-Ikus-entzunezko materialak.

-Enpresen kudeaketarako, lokalizaziorako eta ibilbideak planifikatzeko aplikazio informatikoak.

Modulu hau estuki lotuta dago LPO moduluarekin, laneko arriskuen prebentzioari dagokionez; izan ere, modulu honen zazpigarren eduki-multzoan jorratzen diren alderdiak batez ere LPO moduluan jorratu beharko liratekeela iruditzen zaigu. Horregatik, ezinbestekoa da, eduki horiek jorratzeari dagokionez, oso ongi koordinatzea modulu harekin. Gure proposamena da Bidaiarien garraioaren antolamenduaren gaineko modulu honetan eduki horien azalpena gainetik egitea.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, garrantzizko informazioa bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu ditu bere jardueraren elementu aurreikusgarriekin zerikusia duten datuak eta ekintzak, hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, bere intereseko eguneroko gaiei buruz elkarrizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu bere interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaiei buruzko iritziak ematea, argudioak emanda.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logiko batean.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak…

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatzea eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatzea eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio-egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei aurkezten zaizkien komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia ateraz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, jarduteko jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza I.

Kodea: NA19a.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hizkuntza estandarrean egindako ahozko diskurtso argi eta errazetan jasotako eguneroko bizitzako eta lanbideko informazioa atzematen du, mezuaren eduki orokorra identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezua dagokion testuinguruan kokatu du.

b) Mezuaren ideia nagusia jaso du.

c) Mezuan ageri den berariazko informazioa identifikatu du.

d) Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatu ditu.

e) Komunikabide batek zabaldutako mezu baten ideia nagusiak atera ditu.

f) Ikusitako komunikazio egoera bateko argumentuaren haria identifikatu du.

g) Ikusitako sekuentzian ageri diren rolak zehaztu ditu.

2. Testu idatzi errazetan jasotako lanbide informazioa interpretatzen du; horretarako, modu ulergarrian aztertzen ditu edukiak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bere lanbide arloko berariazko testuak modu ulergarrian irakurri ditu.

b) Erabilitako terminologia zehatz identifikatu du.

c) Bere lanbideari buruzko testu bateko informazio garrantzitsuena atera du.

d) Berariazko testu errazen itzulpen zuzenak eta alderantzizkoak egin ditu, kontsultarako materialak eta hiztegi teknikoak erabiliz.

e) Euskarri telematikoen bidez jasotako mezua interpretatu du (posta elektronikoa, faxa).

f) Testua sektoreko zein esparruri dagokion, harekin erlazionatu du.

g) Askatasun maila batekin irakurri ditu hainbat testu mota, irakurketaren abiadura eta estiloa egokituz, nahiz eta zailtasunen bat izan oso ohikoak ez diren esamolde batzuekin.

3. Ahozko mezu erraz, argi eta ongi egituratuak sortzen ditu, mezuaren helburua eta eskuratutako hizkuntza-egiturak erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formula errazak, loturak eta elkarrekintza estrategiak erabiliz komunikatu da.

b) Behar bezala erabili du lanbideko terminologia.

c) Bere lanbide arloaren barnean lan arloko lehentasunak adierazi ditu.

d) Lanbide arlo hurbilena arintasun handi samarrarekin deskribatu du.

e) Bere lanbide sektoreko ekoizpen prozesu bati dagozkion jarduerak sekuentziatu ditu.

f) Bere espezialitatearen barneko gai bati buruzko aurkezpen labur eta prestatuak egin ditu, argi azalduta.

g) Protokolo arauak erabili ditu bere mailari egokitutako aurkezpenetan.

h) Bere lanbideari buruzko galdera labur osagarriei erantzun die.

i) Berariazko informazioa trukatu du, arintasun handi samarrez, egitura errazeko esaldiak erabiliz.

4. Testu errazak egiten ditu; horretarako, gramatika arauak eta horien helburuak lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentu mota desberdinetan eskatutako oinarrizko informazioa bete du.

b) Lan eskaera bat prestatu du, lan eskaintza jakin batetik abiaturik.

c) Curriculum labur bat prestatu du.

d) Testu jakin bat bete du ikusizko euskarrien eta emandako hizkuntza-gakoen laguntzarekin.

e) Merkataritza gutun bat idatzi du, jarraibide zehatzetatik eta emandako ereduetatik abiaturik.

f) Lanbide ingurunearekin lotutako testu errazen laburpen motzak egin ditu.

5. Jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu komunikazio egoeretan; horretarako, atzerriko hizkuntzaren lurraldean ohikoak diren harremanak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten duen erkidegoaren ohitura eta erabileren alderdirik garrantzitsuenak zehaztu ditu.

b) Herrialdeko gizarte harremanen protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Atzerriko hizkuntza hitz egiten duen erkidegoaren balio eta sinesmenak identifikatu ditu.

d) Sektoreari dagozkion gizarte eta lanbide alderdiak identifikatu ditu, edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntzaren lurraldeko gizarte harremanen protokolo eta arauak aplikatu ditu.

f) Jatorriko eskualdeko hizkuntza-markatzaileak ezagutu ditu.

Edukiak.

Ahozko mezu oinarrizkoak ulertzea:

-Ahozko mezuak ulertzea hainbat egoeratan: ohikoak, pertsonalak eta lanbidekoak.

-Zuzeneko, telefono bidezko eta grabatutako mezu errazak..

-Ideia nagusiak.

-Baliabide gramatikalak: perpausaren egitura, aditz denborak, lokarriak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasunak eta desadostasunak, iritziak eta aholkuak.

-Atzerriko hizkuntza ama hizkuntza gisa ez duten hiztunek edo hizkuntza horretan egiten duten Europatik kanpokoek sortutako ahozko mezuak ulertzea.

Oinarrizko mezu idatziak interpretatzea:

-Dokumentu errazak oro har ulertzea, bizitza profesionalaren edo bizitza arruntaren egoerei buruzkoak.

-Ideia nagusiak.

-Dokumentu idatzietako ideien sintesia egitea (mezu elektronikoak, faxak, erreklamazioak, besteak beste).

-Baliabide gramatikalak: perpausaren egitura, aditz denborak, lokarriak, gizalegezko formulak, besteak beste.

-Oinarrizko denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Ahozko mezu oinarrizkoak sortzea:

-Ahozko komunikazioa sortzea.

-Bizitza profesionaleko egoerei buruzko elkarrizketetan eta azalpenetan parte hartzea.

-Ohiko eta funtsezko egitura formalak aplikatzea (perpausaren egitura, aditz denborak eta lokarriak).

-Fonetika. Adierazpen fonikoa, intonazioa eta erritmoa.

-Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

-Laguntzea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, etab.

-Baliabide linguistiko eta semantikoak erabiltzea (sinonimia).

-Intonazioa, ahozko testuaren kohesiorako baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

-Gizarte harremanen, kortesia arauen eta erregistro aldeen hizkuntza-markatzaileak.

-Ahozko mezuak bidaltzeko erabilitako erregistroak.

Oinarrizko testu idatziak prestatzea:

-Lanbidearen arloko berariazko eredu-dokumentuak idaztea.

-Ohiko eta funtsezko egitura formalak aplikatzea (perpausaren egitura, aditz denborak eta lokarriak).

-Oinarrizko denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

-Lokarriak.

-Komunikazio idatzian erabiltzen diren formulak eta egitura eginak aplikatzea.

-Gutunaren formulak: idazpuruko, garapeneko eta agurreko egiturak.

-Mezu elektroniko, fax edo burofax baten egitura, baita beste dokumentu estandar batzuena ere.

-Testu koherentzia.

-Testu mota eta formatua.

-Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

-Puntuazio zeinuak erabiltzea.

Jarrera eta portaera profesionalak aplikatzea komunikazio egoeretan:

-Atzerriko hizkuntza hori ama hizkuntza duten lurraldeetan garrantzitsuenak diren kultura elementuak identifikatu eta interpretatzea.

-Gizarte eta kultura eta protokolo arauak baloratzea nazioarteko harremanetan.

-Jarrera sozioprofesionala behar duten egoeretan, baliabide formal eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi egokia erakusteko.

-Atzerriko hizkuntzak bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

-Komunikazio egoeraren, solaskidearen eta solaskideen asmoen araberako erregistroak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen funtsezko helburua da ikasleei hizkuntza gaitasun bat ematea, gauza izan daitezen atzerriko hizkuntza hori erabili behar duten ingurune profesionaletan erabiltzeko, eta behar adinako erraztasuna lor dezaten bizitza arrunteko eta profesionaleko ohiko komunikazio egoeretan moldatzeko. Modulu hau biltzen duen tituluko lanbide profilaren barnean hizkuntzak trebetasunez erabiltzeak duen garrantzia kontuan harturik, komenigarritzat jo da bi kurtsoen artean banatzea, ikasleen prestakuntza aldian hizkuntzaren erabilerak etenik izan ez dezan.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan lanbidearen bere-berezko alderdi teknikoak irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie ikasleei, lanbide sektoreari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan. Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, soilik atzerriko bigarren hizkuntza horretan aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Dagokion atalean aurkeztutako edukien proposamena oinarrizko trebetasunak garatzeko erreferentzia gisa ematen da. Atzerriko bigarren hizkuntza I modulu honetan hautatzen den hizkuntzaren arabera egokitu beharko da. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten zaizkien komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki ulermena eta mintzamena, eta, beraz, interakziorako trebetasunak, indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, jarduteko jarraibideak, ekipamenduen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, atzerriko bigarren hizkuntza hori ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horrekin zehaztu dira modulu honen ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza I.

Kodea: NA19b.

Iraupena: 40 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean atzerriko hizkuntzan eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak bereizten ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu ditu bere jardueraren elementu aurreikusgarriekin zerikusia duten datuak eta ekintzak, hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

2. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz atzerriko bigarren hizkuntzan ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, garrantzizko informazioa bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

3. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Atzerriko hizkuntzako ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

4. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu atzerriko hizkuntzan, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

5. Beste pertsona batzuekin atzerriko hizkuntzan mintzatzen da, bere intereseko eguneroko gaiei buruz elkarrizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa errazak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

Ahozko mezu landuen azterketa:

-Eguneroko bizitzako mezuak ulertzea.

-Mezu zuzenak eta telefono bidezkoak.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Mezu idatzi landuak interpretatzea:

-Mezuak, testuak, lanbideko eta eguneroko artikulu oinarrizkoak ulertzea.

-Turismo sektoreko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

Ahozko mezu landuak sortzea:

-Ahozko mezuak bidaltzeko erabilitako erregistroak.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

-Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta haien konbinazio eta soinuak, eta kontsonantezko fonemak eta haien taldekatzeak.

Testu idatzi landuak bidaltzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testuak adierazi eta betetzea.

-Curriculum vitae-a eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

-Lanbide sektoreko oinarrizko terminologia berariazkoa.

-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikal aurreratuak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Testu koherentzia.

Ahozko elkarreragin arina:

-Ahozko diskurtso arina mantendu eta horren jarraipena egitea.

-Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea modu arinean.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Intonazioa, ahozko testuaren kohesio baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko elkarreragina indartzeko.

Orientabide didaktikoak.

Atzerriko hizkuntza I lanbide modulua bi kurtsoen artean banatu da, ikaslearen prestakuntza aldian hizkuntzaren erabilerak etenik izan ez dezan. Kontuan harturik kasu honetan Atzerriko bigarren hizkuntza modulua hizkuntzaren bigarren maila bati dagokiola heziketa zikloaren barnean, ikasleen hizkuntza gaitasuna handitzera bidera daiteke modulu hau, batez ere ulermenari eta ahozko adierazpenari lotutako alderdietan, bai eta bere espezialitateari dagozkion hizkuntzaren alderdi teknikoetan duten prestakuntza indartzera ere, alde batera utzi gabe eguneroko komunikazio egoeretan aritzeko behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio horrek garrantzi berezia hartzen du ikasturte honetan, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako programa europarretan parte hartzeko aukera baitute.

Horregatik guztiagatik, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan, lanbide profil honetarako bereziki garrantzitsua baita. Era berean, ahalegin berezia egin beharko litzateke ikasleak gai izan daitezen zuzenago, jariotasun handiagoarekin eta zehatzago komunikatzeko, modu autonomo eta koherentean. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, soilik atzerriko hizkuntzan aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena, eta, beraz, interakziorako trebetasunak, bereziki indartu daitezen. Arreta berezia jarriko da lanbide sektorearen ohiko jarduerari lotutako dokumentuen formalizazioan.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, jarduteko jarraibideak, kexei eta erreklamazioei erantzuteko gutunak prestatzeko eta abar.

Halaber, gaitasun soziolinguistikoen garapena azpimarratu behar da. Horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu guztian barna jorratu behar dira, eta kurtso honetan arreta handiagoa ematen zaie modulu honen barrenean. Garrantzitsua da bermatzea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, atzerriko hizkuntza ama hizkuntza gisa duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horrekin zehaztu dira modulu honen ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulua: Salgaien nazioarteko garraioa.

Kodea: 0622.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Garraio-moduen eta garraiobideen komenigarritasuna zehazten du, eta dauden aukerak ebaluatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dauden garraio-moduak deskribatu ditu.

b) Garraio-modalitateak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak interpretatu ditu, eta haien aldagaiak sailkatu ditu abantailak eta eragozpenak aztertuta.

c) Dauden aukerak zehaztu ditu salgaiaren eta jatorri- eta helmuga-puntuen arabera.

d) Erabilgarri dauden azpiegitura logistikoak ezagutu ditu.

e) Salgai arriskutsuei aplikatu beharreko eskakizunak eta legeria espezifikoa baloratu ditu.

f) Nazioarteko bidalketetan esku har dezaketen profesionalen funtzioak ezagutu ditu.

g) Garraio-moduaren eta eragiketaren arabera aplikatzekoa den lege-araudia aztertu du.

2. Garraio-moduak eta garraiobideak eta ibilbide hoberenak hautatzen ditu, dauden aukerak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Europar Batasuneko estatuetako bide- eta trenbide-geografiaren, itsasokoaren eta airekoaren oinarrizko elementuak ezagutu ditu.

b) Izan daitezkeen hornitzaileei buruzko eta egiten dituzten zerbitzuei buruzko informazioa lortu du, lanaren eta garraiobideen ezaugarrien arabera.

c) Ibilbidearen estaldura-eremuak eta puntu operatibo estrategikoak ezagutu ditu.

d) Erabilgarri dauden ibilbideak, truke-puntu onenak, produktuaren ezaugarriak, kontratuaren xedea eta baldintzak baloratu ditu, ibilbide egokia hautatzeko.

e) Kostuen osagai guztiak, salgaia jasotzeko eta entregatzeko epeak eta arriskuak aztertu ditu, ibilbide egokiena hautatzeko.

f) Salgaia taldekatzeko eta/edo ontziz aldatzeko aukerak eta salgaiaren hauskortasuna eta/edo arriskugarritasuna kontuan hartu ditu.

g) Garraioaren fase batzuk edo guztiak kanpora ateratzearen abantailak eta eragozpenak aztertu ditu.

h) Hartutako neurriak baloratzea eta etorkizuneko eragiketetan hobekuntzak aplikatzea ahalbidetuko duten kalitate-adierazleak definitu ditu.

i) Ingurumena kontserbatzeko politikei bidea emango dieten bitartekoen aldeko apustua baloratu du.

3. Garraioko kontratuak egin eta betetzen ditu, eta, horretarako, dagozkien kostuak kalkulatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraioko kontratuak deskribatu ditu, incotermak eta alderdi kontratugile bakoitzaren betebeharrak kontuan hartuta.

b) Garraio-zerbitzuaren kontratu-eredua hautatu eta formalizatu du.

c) Garraiobide bakoitzaren araudia, teknikak eta hari aplikatzekoa den tarifa-sistema identifikatu ditu.

d) Lurreko, itsasoko eta aireko garraioko eta garraio multimodaleko zerbitzuaren ohiko klausulak eta kostuaren osagaiak interpretatu ditu.

e) Lurreko, itsasoko eta aireko garraioetako eta garraio multimodaletako zerbitzuen kostua kalkulatu du, baliabide informatiko egokiak erabilita.

f) Salgaiak ibilbidearen puntu jakin batean duen balioa kalkulatu du.

g) Salgaiaren, garraiobidearen eta ibilbidearen arabera sor daitezkeen kostu gehigarriak eta arriskuak baloratu ditu.

h) Eragiketetan izandako gorabeherak gero batean haiek konpontzeko egiten diren jardunekin erlazionatu ditu.

4. Salgaien osotasuna eta iragaitza bermatzen duten elementuak zehazten ditu, eta, horretarako, ohiko arrisku-egoerak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu motaren arabera (salgai arriskutsua, galkorra, animalia biziak edo bolumen handiak) indarrean dagoen legeria espezifikoa identifikatu du.

b) Salgaia, garraiobidea eta karga-zentroetan izan litezkeen manipulazioak kontuan harturik, babes fisikoko bitarteko, enbalaje eta/edo kanpoko estalki egokiak hautatu ditu.

c) Beharrezkoak diren seinaleztatzeko, errotulatzeko eta etiketatzeko baldintzak deskribatu ditu.

d) Salgaiak izaeraren eta erabilitako garraio-katearen arabera estibatzeko eta kokatzeko behar espezifikoak finkatu ditu.

e) Argibide zehatzak ematearen garrantzia baloratu du eta garraio-eragiketan esku hartuko duten kanpoko agenteen eskumenak mugatu ditu.

5. Nazioarteko garraioko eragiketen dokumentazioa formalizatu eta kudeatzen du, eta, horretarako, erabilitako garraiobide bakoitzean bidalitako salgaiaren arabera exijitutako baldintzak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuen, ibilbidearen eta garraiobideen arabera beharrezkoak diren garraio-gutuna eta iragaitzako dokumentuak hautatu ditu.

b) Garraio-modalitate bakoitzean eskatzen diren zirkulazio- edo nabigazio-baimenen tipologia eta horiek jaulkitzeko eta berritzeko izapideak zehaztu ditu.

c) Beharrezkoak diren baimenak eta aurretiazko baimenak kudeatu ditu.

d) Dokumentazio guztiaren zenbatekoak, datak eta epeak egiaztatu ditu.

e) Esportazioko eta inportazioko eragiketak, erkidego barruko bidalketak, erkidego barruko eskuratzeak eta etxeko erosketak edo salmentak ikuskatzeko prozesuak deskribatu ditu.

f) Salgaiaren jarraipeneko eta trazabilitateko baldintzak ziurtatu ditu.

g) Erregistroko eta artxiboko euskarriak hautatu ditu, baita nazioarteko merkataritza-lanak sailkatzeko eta mantentzeko sistema egokiena ere.

h) Babeserako, segurtasunerako eta informazioa eskuratzeko mailak errespetatu ditu, baita indarreko araudia ere.

i) Dokumentazioa formalizatzeko eta artxibatzeko urrezko 3 arauen (murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea) teknikak aplikatu ditu.

6. Garraioaren ohiko faseak eta izan litezkeen gorabeherak sekuentziatzen ditu, eta, horretarako, lan bakoitzean komunikatzeko, kudeatzeko eta gainbegiratzeko sistema egokiak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaia ibilbidean zehar lokalizatzearen garrantzia aztertu du.

b) Eragiketa bakoitzaren jarraipena egiteko eta hura gainbegiratzeko bitartekoak adierazi ditu.

c) Eragiketa, garraio-modu, ibilbide eta helmuga bakoitzerako komunikazioko eta informazioko bitartekoak edo aplikazioak zehaztu ditu.

d) Esku hartzen duten profesionalei emandako argibideak eragiketa eta garraio-modu bakoitzerako ezarritako prozedurarekin bat datozela egiaztatu du.

e) Ezbeharrik edo gorabeherarik izanez gero gauzatu behar diren jardunak definitu ditu.

f) Garraio-zerbitzuaren kalitate-adierazleak eta desbideratze endogeno errepikakorrik izanez gero gauzatu beharreko jardunak zehaztu ditu.

7. Garraioan zehar salgaien asegurua izapidetzen du, indarrean dagoen araudiarekin eta nazioarteko salerosketa-kontratuan ezarritako baldintzekin bat etorriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien nazioarteko garraioko aseguru-kontratu baten oinarrizko ezaugarriak eta hura osatzen duten elementuak deskribatu ditu.

b) Salgaien nazioarteko salerosketa-zerbitzu batean ohikoenak diren arriskuak eta estaldura-beharrak identifikatu ditu, salgaiak helmugara behar bezalako baldintzetan iritsiko direla bermatzeko.

c) Salgaien babes juridikoko sistemak eta nazioarteko merkataritzan gehien erabiltzen diren aseguru-poliza motak zehaztu ditu, erabilitako garraio-modalitatearen arabera.

d) Aseguru-polizetan sartu ohi diren klausulak erabili ditu.

e) Nazioarteko merkataritza-eragiketetan asegurua kontratatzeko prozedurak ezarri ditu.

f) Nazioarteko merkataritza-lan bakoitzerako aseguru-polizarik egokiena hautatu du, haren baldintzatzaileen arabera.

g) Aseguru-poliza batekin estalitako nazioarteko merkataritza-eragiketetan ezbeharrik edo gorabeherarik izanez gero jarraitu behar zaion prozedura ezarri du.

h) Merkatuan lan egiten duten aseguru-etxe nagusiei buruzko informazioa lortu du, eta haien web orrietako informatika-tresnen bitartez izapidetu ditu arriskuak.

Edukiak.

Garraiobide eta garraio motak zehaztea:

-Nazioarteko garraioa eta haren garrantzia kanpoko merkataritzan.

-Enpresa-logistika. Logistika eta garraioa.

-Garraiobide bakoitzaren ezaugarri orokorrak.

-Errepideko garraioa. Arau-esparrua. Flota motak, ezaugarri teknikoak. Abantailak eta eragozpenak aztertzea.

-Trenbideko garraioa. Azpiegitura-sareak. Arau-esparrua. Abantailak eta eragozpenak aztertzea.

-Itsasoko garraioa. Arau-esparrua. Kargaontziak sailkatzea. Tramp trafikoa. Trafiko erregularra. Itsasoko autobideak. Portuko sistema. Arau esparrua: IMO araudia (International Maritime Organization), Europako araudia, Itsasoko garraioa antolatzeko legea. Pleiten konferentzia. Abantailak eta eragozpenak aztertzea.

-Ibaiko garraioa. Arau-esparrua.

-Aireko garraioa. Arau-esparrua. Abantailak eta eragozpenak aztertzea. Karga-unitateak, zerbitzuak, ezaugarriak, erantzukizunak eta alderdi teknikoak. Aireportu-sistema.

-Garraioaren aldagaiak: bidea, lege-eskakizunak, salgaia, jatorria eta helmuga, kostua eta denbora.

-Salgai arriskutsuak. Arau-esparrua.

-Garraio publikoaren kudeaketaren kalitateari buruzko UNE arauak.

-Garraioko erakunde publikoak eta enpresa publikoak.

-Nafarroako Foru Komunitatean eta bere hinterland-ean dauden erakunde eta enpresa garrantzitsuak bilatzea.

Garraio motak eta garraiobideak eta ibilbide egokienak hautatzea:

-Garraio mota desberdinen konbinazioa. Enpresen eta zerbitzuen tipologia. Garraio multimodala. Arau-esparrua. Genevako hitzarmena.

-Plataforma logistikoak. Jarduera logistikoetako eremuak, eremu frankoak, lehorreko portuak, depot-ak...

-Jatorri- eta helmuga-puntu fisikoak.

-Karga-terminalak eta mugako puntuak.

-Nafarroako Foru Komunitatean eta bere hinterland-ean dauden egiturak bilatzea eta kokatzea.

-Kargaren ezaugarriak.

-Kargatzeko lanak.

-Kargen plangintza eta banaketa.

-Ibilbideak hautatzea. Optimizazioa. Aukerak ebaluatzea.

-Garraioaren internalizazioa.

Garraioko kontratuak egitea eta betetzea:

-Garraioko kontratua. Alderdi orokorrak.

-Garraioko kontratuaren elementuak, xedea eta izaera.

-Erabilitako garraiobidearen araberako kontratu motak.

-Erantzukizun-sistemak. Arrisku-transferentzia.

-Kalte ordaingarriak.

-Lan kontratuaren subjektuak. Igortzailea, garraiolaria, garraiatzailea, jasotzailea, garraio-kudeatzailea eta beste bitartekari batzuk. Dauden figurak definitzea eta bereiztea. Haietariko bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak.

-Nazioarteko garraioko agenteak: garraio-kudeatzaileak, aduana-agenteak, itsas agenteak, itsas artekariak (shipbroker), korrespontsalak eta ordezkariak.

-Kotizazioak eskatzea garraio-enpresei.

-Garraioko teknikak eta tarifak. Osagaiak.

-Kostuak: kalkulua eta kontrola. Kostu finkoak eta kostu aldakorrak. Garraioan eragina duten zergak. Desbideratzeen azterketa.

-Arrisku-transferentzia. Nazioarteko Merkataritza Ganbera (NMG).

-Nazioarteko merkataritzako terminoak. 20(XX) incotermak. Incotermen sailkapen berria. Incotermak eta salerosketa-kontratua aplikatzea nazioarteko garraioaren kontratuan. Baloratu beharreko faktoreak incoterma hautatzean.

Salgaien osotasuna eta iragaitza bermatzen duten elementuak zehaztea:

-Salgaien osotasun fisikoa. Garraio-unitateak eta enbalajeak.

-Garraio-faseko arriskuak.

-Salgaien babes fisikoa eta enbalaje motak.

-Dauden materialak, ontzi eta enbalaje motak.

-Edukiontziak: dimentsioak, materialak, erresistentzia, identifikazioa eta sailkapena.

-Edukiontzi motak: airekoak eta itsasokoak.

-Aireko eta itsasoko paletak.

-Produktuen taldekatzeari eta bateragarritasunari buruzko araudia.

-Salgaia prestatzea garraiorako.

-Salgaien manipulazioa eta estibatzea. Kargen optimizazioa.

-Markak. Barra-kodeak.

-Nazioarteko logistika-katera egokitzea.

-Garraio multimodaleko unitateak (GMU). Garraio multimodala.

Nazioarteko garraioko eragiketen dokumentazioa formalizatzea eta kudeatzea:

-Garraioko eragiketen dokumentazioa aukeratutako garraio motaren arabera: ontziratze-agiria (Bill of Lading -B/L-), pleitatze-poliza, CMR garraio-gutuna, TIR koadernoa, CIM garraio-gutuna, aireko garraioko AWB ontziratze-agiria, garraio multimodaleko FIATA ontziratze-agiria eta ATA koadernoa.

-Salgai bereziak garraiatzeko eragiketen dokumentazioa.

-Ikuskaritza-erakundeak.

Garraioaren faseak sekuentziatzea:

-Informazio- eta komunikazio-sistemak. Informazioa trukatzeko sistemak: faxa, posta, posta elektronikoa, komunikazio mugikorra, Personal Digital Assistant (PDA), Global Position System (GPS), Galileo, irrati-maiztasun bidezko identifikazioa eta datu truke elektronikoa (EDI).

-Salgaia eta trazabilitatea egiaztatzeko puntuak.

-Ibilbidean izandako aldakuntzak.

-Kalitate-adierazleak eta neurri zuzentzaileak.

Garraioan zehar salgaien asegurua izapidetzea:

-Salgaien babes juridikoa. Salgaien nazioarteko garraioaren asegurua. Lege-esparrua.

-Aseguru kontratua. Funtsezko ezaugarriak. Elementuak.

-Garraio-modalitatearen araberako aseguru-poliza motak:

-Itsasoko garraioko asegurua.

-Lurreko garraioko asegurua.

-Aireko garraioko asegurua.

-Garraio multimodaleko asegurua.

-Poliza irekiak, flotatzaileak eta konbinatuak.

-Arrisku aseguragarriak eta estaldura-beharrak identifikatzea.

-Polizarik egokiena hautatzea salerosketa-kontratuaren baldintzen eta incotermen arabera.

-Poliza kudeatzeko eta kontratatzeko prozedura. Dokumentazioa.

-Gorabeherarik edo ezbeharrik izanez gero jardutea.

-Aseguruak kudeatzeko informatika-tresnak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen funtsezko helburua da ikasleek oinarrizko terminologia eta beharrezko gaitasun profesionalak eskuratzea nazioarteko garraioa planifikatzeko hainbat baliabideren bitartez, ondoko hauek behar bezala zehaztuz, kudeatuz eta kalkulatuz:

-Kargaren ezaugarriak.

-Igorpenaren baldintzak.

-Legezko murriztapenak.

-Bestelako alternatibak.

-Garraiobide bakoitzean aplikatu beharreko tarifak eta prezioak.

-Garraiobide egokia aukeratzea.

-Garraio-eragiketaren kostua.

Garraio-eragiketa egiteko behar den dokumentazioa betetzea.

Modulua garatzean, komeni da jakitearen eta egiten jakitearen printzipioak behar bezala uztartzea, halako eran non, modulua bukatzean, ikasleek ezagutzen oinarri sendoa bereganatuko baitute, bai eta beharrezko agiriak modu praktikoan betetzeko gaitasunak ere. Horretarako, gomendatzen da astean ordu bat berariaz ematea ariketak egiten eta agiriak betetzen.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, hura logikoagoa eta egokiagoa izan dadin ikasleen hasierako ezagutzekin, erabili beharreko garraiobidea hautatzeko prozesuarekin eta garraio-eragiketa baten benetako prozesuarekin, ondoko unitateen sekuentzia gomendatzen da edukiak irakasteko orduan:

-Atarikoa. Nazioarteko merkataritza eta garraioa. Enpresa-logistika. Garraiobide bakoitzaren ezaugarri orokorrak. Eduki horiek, funtsean, lehenago aipatutako lehenengo eta bigarren multzoetakoak dira.

-Salgaien babes fisikoa. Salgaiak prestatzea garraiorako. Ontziak eta enbalajeak. Garraio multimodaleko unitateak. Gai horiek edukien laugarren multzoaren barruan daude.

-Salgaien babes juridikoa. Aseguruen oinarrizko printzipioak. Salgaien aseguruak. Eduki horiek zazpigarren multzoan jasotzen dira.

-20(XX) incotermak eta nazioarteko garraioa. Garraio-kontratua salerosketa-kontratuaren menpe eta incotermetara egokitzearen menpe egotea. Alderdi horiek hirugarren eta bosgarren multzoetan agertzen dira.

Ondotik lehenengo, bigarren, hirugarren, bosgarren eta seigarren multzoetako edukiak landuko dira, baina hautatutako garraiobidearen arabera taldekaturik, ondoko sailkapen honen arabera:

-Errepideko garraio nazioartekoa.

-Itsasoko garraio nazioartekoa.

-Aireko garraio nazioartekoa.

-Trenbideko garraio nazioartekoa.

-Garraio multimodala eta garraioko operadorea.

Eduki horiek lantzean, komeniko litzateke ondotik zehazten diren jarduerak ere egitea:

-Merkataritzako gutunak idaztea.

-Posta elektronikoak eta faxak idatzi eta igortzea.

-Kostuak kalkulu-orriekin kalkulatzea.

-Legeari buruzko informazioa bilatzea.

-Mapak erabiltzea eta ibilbide egokia trazatzea.

Horretaz gain, dagokien unitateetako edukietatik eratorritako agiri guztiak erantsi beharko lirateke, hala nola, list-ak, fakturak, ziurtagiriak, DUAk, aseguru polizak, CMRak, B/Lak, CIMak, AWBak, FIATA agiria, besteak beste.

Halaber, gomendagarria litzateke simulazioko lan eta/edo proiektu bat egitea eta aurkezpen grafikoko programak erabiltzea bere lanen azalpenerako.

Klaseak behar bezala garatzeko, komeni da ikasgelak ordenagailua eta Interneteko konexioa izatea; horrek bide emanen du informazioa biltzeko, agirien ereduak eskuratzeko, enpresei kotizazioak eskatzeko, etab. Orobat, interesgarria litzateke arbel elektroniko bat edo proiektagailu bat edukitzea.

Beste modulu batzuekiko erlazioari dagokionez, kontratazioari eta incotermei buruzko edukiak modulu honetan zein Nazioarteko negoziazioan irakasten dira; hartara, beharrezkoa litzateke biak koordinatzea, alferrikako errepikapenik ez izateko eta denbora erabilgarria optimizatzeko.

Lanbide modulua: Hornitzeko logistika.

Kodea: 0626.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzioko/banaketako programak gauzatzeko beharrezkoak diren materialak eta epeak zehazten ditu, definitutako planei jarraiki.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produkzio-prozesuak ezaugarritu ditu, prozesuaren iraupena, gama eta produktuak kontuan hartuta.

b) Eskariaren aurreikuspena produkzioarekin/banaketarekin, stocken kudeaketarekin eta biltegian erabilgarri dagoen inbentarioarekin erlazionatu du.

c) Produkzioko/hornidurako kate baten hornikuntza kudeatzeko hainbat ikusmolde ebaluatu ditu.

d) Produkzioaren eta banaketaren prozesua fluxu-eskemen bidez irudikatu du, salgaien eta informazioaren fluxuak bereizita.

e) Produkzioko eta banaketako zentroen produkzio-ahalmenak eta fase/jarduera bakoitzaren denborak zehaztu ditu.

f) Produkzioa eta banaketa planifikatzeko ereduen teknikak aplikatu ditu.

g) Produkzioko eta hornidurako katean izan litezkeen itoguneak identifikatu ditu.

h) Hornikuntza-fasearen puntu kritikoak eta izan litzaketen konponbideak ezarri ditu.

2. Hornikuntza-programak egiten ditu, eta, horretarako, produkzioko/banaketako prozesuen helburuetara, epeetara eta kalitate-irizpideetara egokitzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornikuntza-programa bat osatzen duten faseak sekuentziatu ditu.

b) Hornikuntza-programaren kostua kalkulatu du.

c) Enpresaren beharretara egokituko den eskaera eta entregen programa definitu du.

d) Eragiketen fluxu-diagramak egin ditu, entrega-premien eta unitate/biltegi/produkzio-zentro/saltoki bakoitzaren ahalmenaren arabera.

e) Hornikuntzen eta bitarteko elaborazioen kantitateak eta datak planifikatu ditu.

f) Hornikuntza eraginkortasunez egitea eta ezarritako epeak betetzea ahalbidetuko duen egutegia egin du.

g) Informazioa kudeatzeko eta kalkuluak egiteko informatika-programak erabili ditu.

3. Stockak kudeatzeko metodoak aplikatzen ditu, eta, horretarako, salgaien eta materialen eskakizunen aurreikuspenak egiten ditu produkzioko/hornikuntzako sistemetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Stocken kudeaketa enpresaren hornikuntza-sistema logistikoan integratzearen ondorio ekonomikoak ebaluatu ditu.

b) Kudeaketa- eta kontrol-prozedurak izakin mota bakoitzarekin erlazionatu ditu.

c) Biltegiratutako produktuak hainbat metodoren bidez sailkatu ditu.

d) Balorazioan, inbentario-kontrolean eta stocken hausturan izandako gorabeherak ebaluatu ditu.

e) Biltegiko izakin-bolumenaren estimazioak kalkulatu ditu, stocken hausturak eta bolumen anormalak saihesteko.

f) Biltegiko stocka optimizatzen duen eskaera-lotea eta eskaera-puntua, urteko eskaeren kopurua eta batez besteko biltegiratze-aldia zehaztu ditu.

g) Stockaren haustura-probabilitate baterako segurtasun-stocka eta haren kostua kalkulatu ditu.

h) Eskari asegabearen kostuak ebaluatu ditu.

4. Hornitzaileen hautaketa, jarraipena eta ebaluazioa egiten du, eta, horretarako, prozesuaren eta hornikuntza-programaren kontrol-, segurtasun- eta kalitate-mekanismoak aplikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornitzaileen eskaintzak hautatzeko funtsezko irizpideak definitu ditu eta baldintza-agiria ezarri du.

b) Hautatzeko irizpideen baremo bat ezarri du kontuan hartutako aldagai bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera, hornitzaileak sailkatu ditu eta kontuan hartutako eskaintzei lehentasuna eman die.

c) Hornitzaile potentzialak on line eta off line bilatu ditu.

d) Eskainitako produktuen kalitatea, entrega-epeak eta prezioak aztertu ditu.

e) Hornitzaileen eskura dauden baliabideak ebaluatu ditu: baliabide teknikoak, langileak eta finantza-baliabideak, besteak beste.

f) Eskainitako baldintzak gutxi gorabehera bete diren aztertu du.

g) Nazioko eta nazioarteko hornitzaileentzako murrizketa logistikoak aztertu ditu.

h) Hornitzaileak ebaluatzeko txostenak idatzi ditu, informatika-aplikazioak erabilita.

5. Hornikuntza negoziatzeko baldintzak zehazten ditu, eta, horretarako, hornitzaileekin komunikatzeko eta negoziatzeko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Negoziazio-prozesuaren faseak identifikatu ditu.

b) Komunikazio- eta negoziazio-teknikak aplikatu ditu.

c) Ondasunak eta zerbitzuak saldu eta erosteko kontratu motak bereizi ditu.

d) Hornidura-kontratu bat konfiguratzen duten elementu pertsonalak eta errealak identifikatu ditu.

e) Salerosketa-kontratuak erregulatzen dituen merkataritza-araudia aplikatu du.

f) Hornidura-kontratuaren klausulak ezarri ditu, baita haiek hornikuntzarako dituzten inplikazioak ere.

g) Testu-tratamenduko informatika-aplikazioak erabili ditu kontratua prestatzeko.

6. Hornitzaileekiko informazioa kontrolatzeari, erregistratzeari eta trukatzeari buruzko dokumentazioa egiten du, eta, horretarako, kalitate-prozedurei jarraitzen die eta informatika-aplikazioak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornitzaile bati egindako eskaerek jarraitu beharreko kontrol-prozesua ezarri du.

b) Anomaliak konpontzeko har daitezkeen neurriak definitu ditu.

c) Hornikuntza-prozesuan sortutako datuak biltzeko eta tratatzeko sistema definitu du.

d) Hornikuntza-prozesua erregistratzeko eta kontrolatzeko barne-dokumentuak bete ditu.

e) Hornitzaileekin informazioa trukatzeko erabilitako dokumentu motak identifikatu ditu.

f) Erabiliko den informazio mota zehaztu du, baita hura gero egoki prozesatzeko beharrezkoak diren propietateak ere.

g) Datu-fitxategiak zentralizatuko dituzten datu-baseak edo bestelako informatika-aplikazioak erabili ditu, hornikuntza-prozesuan sortutako dokumentazioa erregistratzeko eta gordetzeko.

h) Erregistroak ezabatzearen edo eguneratzearen aurrean, datuen kudeaketaren fidagarritasuna eta osotasuna bermatuko duten mekanismoak ezarri ditu.

Edukiak.

Material beharrak zehaztea:

-Hornikuntza-politikak.

-Produkzioaren eta banaketaren antolamendua:

Material beharren plangintza. MRP (Material Requirement Planning).

Banaketa beharren plangintza. DRP (Distribution Requirement Planning).

Hornikuntzaren kudeaketarako ikusmoldeak (JIT, Kanban eta beste batzuk).

-Proiektuen programazioa eta kontrola.

-Proiektuak kontrolatzeko metodoak: PERT, CPM eta GANTT.

Hornikuntzarako programak prestatzea:

-Hornikuntza beharretan eragina duten aldagaiak:

-Etengabeko eta aldian behingo hornikuntza.

-Beharren aurreikuspena.

-Hornikuntza planifikatzeko informatika-aplikazioak.

Stockak kudeatzeko metodoak:

-Hornikuntza-funtzioaren helburuak.

-Stockak kudeatzea. Motak eta kostuak.

Hornitzaileen hautapena, jarraipena eta ebaluazioa:

-Hornitzaileen homologazioa. Prozesua.

-Litezkeen hornitzaileak eta hornitzaile aktiboak.

-Hornitzaileak ebaluatzeko irizpideak.

-Hornitzaileen ebaluazioa. Osagaiak.

-Arriskuaren kudeaketa. Kontingentzien aurreikuspena.

-Horniduren nazioarteko merkatua.

-Beste erosketa mota batzuk.

-Kanpora ateratzea eta azpikontratatzea.

Hornikuntzaren baldintzen negoziazioa zehaztea:

-Erosketen negoziazioa: prozesua.

-Negoziazioaren prestaketa.

-Negoziazioaren puntu kritikoak.

-Negoziazio-teknikak.

-Hornitzailearen eta bezeroaren arteko harremana.

-Salerosketa/Hornidura-kontratua.

Hornitzaileekiko informazioa kontrolatzeari, erregistratzeari eta trukatzeari buruzko dokumentazioa prestatzea.

-Dokumentazioaren fluxu-diagrama.

-Hornidura-kontratuaren klausulak betetzen direla egiaztatzea.

-Eskaerako/entregako aginduak.

-Eskaeren harrera, identifikazioa eta egiaztapena.

-Eskaeraren jarraipena.

-Hornitzaileen kudeaketa eta jarraipenerako aplikazio informatikoak.

-Datu-baseak.

-Hornitzaileen erregistroa eta balorazioa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan ikaslea trebatzeko behar den prestakuntza jasotzen da produkziorako edo kontsumorako materialen hornikuntzari lotutako eginkizunetan aritu ahal izan dadin.

Helburua da ikasleak salerosketen saila ezagutzea, eta horri lotutako eginkizun guztietan aritzeko gauza izatea. Abiapuntua da produkzio-formak ezagutzea eta, orobat, materialak nola sartzen diren produkzio-katean: gero, stokckak ahalik eta modu ekonomikoenean kudeatu beharko ditu, eta, azkenik, hornitzaileekiko harreman guztiak kontrolatuko ditu, negoziaziotik hasita dokumentazioa bete arte.

Zehazki, ikasleak gai izan behar du material beharrak zehazteko, produkziorako edo kontsumorako material eskaeren programazioa eta hornidurak planifikatzeko, stocken kudeaketa antolatzeko eta hornitzaileak ebaluatu, hautatu, haiekin negoziatu eta haien jarraipena egiteko.

Kontzeptu eta prozedura horiek guztiak aplikazio informatikoen bidez landuko dira (kalkulu-orriak, testu prozesadoreak, datu-baseak eta beste), beharrak kalkulatu eta programatzeko, hornitzaileekiko harremanetarako eta dokumentazioa artxibatzeko, informatikako ekipamendu eta baliabideen erabilera sustatuz.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioak hiru multzo nagusitan egituratzen du modulua. Lehenengo multzoa hornidura beharrei buruz eta, beharrezkoa denean, materialen hornikuntza kalkulatzeko moduari buruzkoa da. Horretarako, produkzioaren eta banaketaren antolamendua ikasiko da, baita eskaria aurrez ikusteko teknikak ere.

Bigarren multzoa stockaren kudeaketari buruzkoa da. Segurtasun stocka eta ase gabeko eskariarekin duen harremana, erosketen lote egokiena eta stock motak.

Azken multzoa hornitzaileei buruzkoa da, modu orokorrean. Hornitzaileak hautatu eta ebaluatzea, lana kanpora ateratzea, erosketak negoziatzea hornitzaileekin, salerosketa-kontratua, eta hornitzaileekin harremanak izateko beharrezkoa den dokumentazioa.

Zeharka, jorratu beharreko edukia dela-eta beharrezkoa bada, informatikako programak erabiliko dira.

Gelako eta gelatik kanpoko jardueretan, betiere, metodologia aktiboa erabiliko da, parte-hartzea eta teknologia berrien eta programa informatikoen erabilera sustatzen dituena. Hortaz, egin beharreko jardueretarako informatikako ekipamendu eta software egokiak dituen gela bat beharko da, eta Interneteko konexioa ere bai.

Eman beharreko edukiekin bat, honako jarduera hauek egitea proposatzen da: eskaria aldez aurretik kalkulatzeko ariketak, dokumentuak betetzeko ariketak (albaranak, salerosketa-kontratua, aurrekontuak), hornikuntza-sistemen gaineko egoera errealen analisia, stockaren kudeaketaren analisia eta hornitzaileekiko negoziazioen simulazioak.

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, modulu honek zuzeneko lotura du Biltegiratzeko logistika izenekoarekin. Izan ere, stocka kudeatzeari buruzko edukiek modulu horretan dute jarraipena; era berean, hornikuntza prozesu osoa ulertzeko, modulu horretan ikasitako logistika motak aipatuko dira. Bestalde, Biltegiratzeko logistika moduluan gomendatzen diren ateraldiak berdin gomendagarriak dira hemen ere. Hortaz, kurtso desberdinetan ematen badira ere, beharrezkoa izanen da bi moduluak koordinatzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ahalik eta hobekien aprobetxatzeko.

Lanbide modulua: Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

Kodea: 0627.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Nazioarteko merkataritzarekin zerikusia duten organismoak eta erakundeak zehazten ditu, eta haien funtzio nagusiak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordainketa-balantzaren egitura aztertu du, eta hura osatzen duten balantzak bereizi ditu.

b) Nazioarteko organismo eta erakunde ekonomiko nagusien funtzioak sailkatu ditu.

c) Nazioarteko integrazio ekonomikoaren prozesua aztertu du, eta integrazio-mailak bereizi ditu.

d) Europako integrazio ekonomikoaren prozesua eta Europar Batasuneko merkataritzan duen ondorea aztertu ditu.

e) Europar Batasuneko erakundeak, haien funtzio nagusiak eta eskumenak identifikatu ditu.

f) Europar Batasuneko esparru juridikoa aztertu du eta merkataritza-trukean eragina duten arauak identifikatu ditu.

2. Nazioarteko salerosketa-eragiketetarako informazio-sistema eraginkorra antolatzen du, informatika-tresna egokiak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nazioarteko merkataritza-eragiketetarako datu-baseak egin ditu.

b) Bezeroen eta hornitzaileen fitxategi maisuak prestatu ditu.

c) Nazioarteko salerosketa-eragiketetan bezeroak eta hornitzaileak eskatu ohi duten informazioa prestatu du.

d) Bezeroen eta hornitzaileen datu-baseak mantentzeko eta eguneratzeko lanak egin ditu.

e) Erabilgarri dauden datu-baseak abiapuntu hartuta, bezeroei eta/edo hornitzaileei buruzko txostenak egin ditu.

f) Esportatzekoa den salgaiaren helmugako herrialdeko lege- eta zerga-araudia aplikatu du.

g) Egindako nazioarteko salerosketa-eragiketetan sortutako informazioa behar bezala prozesatu eta artxibatu du, etorkizuneko eragiketetan erabili ahal izateko.

3. Nazioarteko merkataritzako hesiak ezagutzen ditu, eta haiek erregulatzen dituen araudia aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien inportaziorako muga-zergen hesiak eta ondorio baliokidea duten beste neurri batzuk aztertu ditu.

b) Salgaien inportazioak mugatu edo murrizten dituzten izaera kuantitatiboko merkataritza-babeseko tresna nagusiak aztertu ditu.

c) Aduanako muga-zergak babes-tresna gisa betetzen duen funtzioa eta nazioarteko merkataritzaren gainean duen ondorea aztertu du.

d) Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) esparruan aplikatzekoak diren nazioarteko lehia defendatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Babes-klausulak eta zaintza-neurriak ezaugarritu ditu, eta Europar Batasunean haiek aplikatzea zein kasutan den bidezkoa aztertu du.

f) Merkataritzako hesi tekniko eta administratibo nagusiak ezaugarritu ditu.

g) Esportazioei sostengua emateko eta sustatzeko neurriak zehaztu ditu.

4. Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketen administrazio-prozedurak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inportazio baten eta sarrera baten artean eta esportazio baten eta bidalketa baten artean dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

b) Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetan behar diren dokumentuak, horiek izapidetzeko eta kudeatzeko prozedurak eta inplikatuta dauden erakundeak identifikatu ditu.

c) Salgaien jatorria eta haiek egiaztatzeko behar den dokumentazioa zehaztu du.

d) Hainbat salgairen aduanako balioa zehaztu du.

e) Salgaien muga-zergen arloko sailkapena egin du.

f) Aduana-zorra osatzen duten nazioarteko merkataritza-eragiketak zergapetzen dituzten zergak eta bestelako tributuak zehaztu ditu.

g) Aduana-kudeaketako administrazio-prozesuak ezagutu ditu.

h) Europar Batasunaren barruko eragiketen estatistika-deklarazioko sistema (INTRASTAT) aztertu du.

5. Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetarako beharrezkoa den dokumentazioa prestatu eta betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nazioarteko salerosketetako kontratuetan sartzen diren klausulak interpretatu ditu eta salerosketa-kontratua prestatu du.

b) Nazioarteko salerosketako eragiketetan behar diren merkataritzako, garraioko eta aseguruko dokumentuak prestatu ditu.

c) Nazioarteko merkataritzako eragiketa bati dagokion merkataritza- eta administrazio-dokumentazioa gainbegiratu du, eta kontratuan itundutako baldintzak egiaztatu ditu.

d) Nazioarteko salerosketarako hainbat eragiketaren aduana-kudeaketako dokumentuak bete ditu.

e) Aduana-erregimen bakoitzari dagozkion eragiketen aduana-kudeaketa egin du.

f) Kudeaketa administratiborako informatika-pakete bat erabili du nazioarteko salerosketa-eragiketetarako beharrezkoa den dokumentazioa lortzeko.

Edukiak.

Nazioarteko merkataritzarekin zerikusia duten organismoak eta erakundeak:

-Ordainketa-balantza: kontzeptua eta egitura.

-Munduko Merkataritza Erakundea (MME).

-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA).

-Nazioarteko Diru Funtsa.

-Munduko Bankua.

-Merkataritzan eragina duten nazioarteko beste erakunde batzuk.

-Integrazio ekonomikoaren prozesua. Integrazio mailak eta faseak. Europako integrazioa. Nazioarteko integrazio ekonomikoak.

-Europar Batasuneko erakundeak: Europako Batzordea, Europar Batasuneko Kontseilua, Europako Parlamentua, Europako Kontseilua, Europako Banku Zentrala eta beste organismo eta erakunde batzuk.

-Europako erkidegoko esparru juridikoa. Europako erkidegoko zuzenbidearen iturriak. Zuzenbide loteslea eta ez-loteslea. Europako erkidegoko aduana-zuzenbidea: aduana-kodea.

Nazioarteko merkataritzari aplikatutako informazio sistemak antolatzea:

-Nazioarteko merkataritzari buruzko informazio-iturriak. Informazioa eskaintzen duten organismoak eta erakundeak identifikatzea.

-Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutua (ICEX).

-Nazioarteko Merkataritza Ganbera. Datu-baseak.

-Informazioa eskuratu eta erabiltzea. Euskarri digitala, inprimatua eta/edo Interneten bidezkoa.

-Bezero eta hornitzaileen datu-baseak diseinatu, erabili eta mantentzea. Fitxategiak kudeatzea eta txostenak egitea.

-Bezeroekin eta hornitzaileekin komunikatzeko sistemak.

-Nazioarteko merkataritzako eragiketetan sortutako dokumentazioa artxibatzeko sistemak.

-Nazioarteko merkataritzako eragiketetan informazioa duten datu-baseak diseinatzea, erabiltzea eta eguneratzea.

Nazioarteko merkataritzaren hesiak ezagutzea:

-Salgaien inportaziorako muga-zergen hesiak: aduanako muga-zerga eta ondorio baliokidea duten beste neurri batzuk.

-Muga-zergez bestelako hesiak. Inportaziorako murrizketa kuantitatiboak.

-Lehiakortasunaren aldeko neurriak: dumping-en kontrako eskubideak eta diru-laguntzen kontrako eskubideak.

-Babes-neurriak.

-Inportaziorako hesi teknikoak eta administratiboak: normalizazioko, homologazioko eta kalitate-kontroleko ziurtagiriak, osasun-ziurtagiriak, fitosanitarioak eta albaitaritzakoak, SOIVRE ziurtagiriak eta CITES ziurtagiriak, besteak beste.

-Zerga-hesiak.

-Inportazioen beste hesi batzuk.

-Esportazioak babesteko tresnak.

-Merkataritza-politika bateratua.

-Inportazioen eta esportazioen merkataritza-erregimena.

-Nekazaritzako politika bateratua (NPB). Helburuak. Nekazaritzako ordainarazpenak eta eskubideak.

Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketen administrazio prozedurak ezaugarritzea:

-Salgaien jatorria:

Jatorria esleitzeko irizpideak. Lehentasunezko jatorria eta lehentasunezkoa ez dena.

Jatorriaren justifikazioa edo egiaztapena: esportaziorako eta inportaziorako jatorri-ziurtagiriak.

-Aduanako muga-zerga: egitura, tarifak. Europako erkidegoko muga-zerga integratua.

-Kanpoko merkataritzaren fiskalitatea aduanetan. Biltzen diren tributuak.

-Balio erantsiaren gaineko zerga.

-Europar Batasunaren barneko eragiketak. INTRASTAT sistema. INTRASTAT deklarazioak betetzea eta aurkeztea.

-Aduanako balioaren kontzeptua.

-Salgaien aduanako balorazioa: aduanako balioaren deklarazioa (DV1 dokumentua).

Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketen dokumentazioa prestatzea:

-Inportazioen eta esportazioen aduana-kudeaketa. Aduanen eginkizunak. Araudia.

-Inportazio eta esportazioen aduana-kudeaketako prozedura edo izapideak. Salgaia aurkeztea. Deklarazio laburtua. Inportazio/esportazio deklarazioa (ADB) eta gainerako dokumentuak aurkeztea.

-Salgaien garraio librerako izapideak eta kontsumorako izapideak. Inportazioko aduana-zorraren likidazioa.

-Inportazioko eta esportazioko eragiketen administrazio- eta aduana-kudeaketako aplikazio informatikoa.

-Aduanako erregimen ekonomikoak: aplikatzekoa den araudia. Kudeatzeko prozedura eta beharrezko dokumentazioa.

Iragaitza-erregimena.

Aldi baterako inportazio-erregimena.

Perfekzionamendu aktiboko erregimena.

Aduanen kontrolpeko transformazioa.

Perfekzionamendu pasiboko erregimena.

Aduanako gordetegiak.

-Bestelako aduana-helmugak: araudia, dokumentazioa eta kudeaketa-prozedura:

Salgaien berresportazioa.

Zona eta gordetegi frankoak.

Salgaia bertan behera uztea.

Aduanen kontrolpeko suntsipena.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek helburu du ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea nazioarteko merkataritza-eragiketen prozedura administratiboa antolatzearekin ikustekoa duten eginkizunak betetzeko, hura erregulatzen duen araudiaren arabera, eta bide ematea bere gaitasun profesionalak egokitzeko nazioarteko merkataritzako araudian eta antolaketan egiten diren aldaketetara. Honako hauek nabarmentzen dira garatu beharreko lanen artean:

-Nazioarteko eragiketak egiteko beharrezkoa den dokumentazioa bete eta tramitatzea, Europar Batasuneko araudiarekin bat, merkataritzako hesiak eta merkataritzako erregimenak aztertuz.

-Europar Batasunaren barrenean salgaiak sartu eta igortzeko eragiketak tramitatu eta kudeatzea, INTRASATen tramitazioa eta kudeaketa barne.

-Inportatu eta esportatzeko eragiketen aduana-kudeaketa, salgaien jatorria aztertuz, aduana-zorra kalkulatuz, kostuen kalkulua eginez eta aduana-erregimen egokiak erabiliz.

Gomendatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, dagokion atalean ezarritako egitura bera da. Nazioarteko merkataritza nola egituratzen den eta zer baliabide behar diren nazioarteko eragiketak kudeatzeko abiapuntu hartuta, dauden hesiak aztertzen dira eta inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/igortzeko eragiketak egiten dira, aduanari buruzko araudian ezarri bezala.

-Nazioarteko merkataritzaren antolaketa.

-Nazioarteko eragiketak kudeatzeko behar diren informazio sistemak eta baliabideak.

-Esku-hartze administratiboa nazioarteko merkataritzan.

-Prozedura administratiboak eta dokumentuak prestatzea inportazio eta esportazio eragiketetan.

-Prozedura administratiboak eta dokumentuak prestatzea salgaiak sartzeko eta igortzeko eragiketetan.

Metodologia aktiboa erabili behar denez, ikasleen parte-hartzea eta teknologia berrien eta programa informatikoen erabilera bultzatzen dituena, jarduera praktikoak garatuko dira, edukien multzoarekin bat. Adibide gisa ondoko hauek aipatzen dira:

-Webquesta Interneteko orri garrantzitsuenei buruz, nazioarteko merkataritzaren antolaketa eta informazio sistemak lantzeko.

-Taldeka lan egitea merkataritzako hesiei buruz, eta, lan horren barrenean, ahozko azalpen bat egitea esku-hartze administratiboarekin ikustekoa duten berariazko gaien inguruan (esaterako, produktu transgenikoen merkataritza, NPBaren erabilera edo EBko oihal sektorearen babesa).

-Aduana hurbil batera bisita egitea, barneko aduana zein Europar Batasuneko sarrerakoa izan, Salgaien nazioarteko garraioaren moduluarekin koordinatuta, bertatik bertara ezagutzeko inportazio eta esportazio eragiketen prozedura administratiboak.

-INTRASTATen kudeaketa informatikoa, salgaiak sartzeko eta igortzeko eragiketen prozedura administratiboetan.

Bestalde, komenigarria izan daiteke benetako kasu praktikoren bat egitea, Salgaien nazioarteko garraioa izeneko moduluarekin integratzeko, horrela, nazioarteko eragiketen ikuspegi zabala emanen baita. Kasu praktiko horren komunikazio-hizkuntza atzerriko hizkuntzetako bat izan liteke.

Eduki eta jarduera horiek garatzeko, beharrezkoa da praktika administratiboak egitea, nazioarteko merkataritzan erabiltzen diren agiriak eta prozesuak erabiliz. Jarduera horiek egiteko, komenigarria izan daiteke ondoko baliabide hauek izatea, besteak beste:

-Aduana-kodea.

-Interneteko zenbait orri, hala nola TARICena, Merkataritzako Ministerioarena eta abar.

-INTRASTAT eta abar kudeatzeko programak.

-Aduana- eta tributu-administrazioen jatorrizko dokumentazioa.

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa izeneko modulua Salgaien nazioarteko merkataritza izenekoarekin koordinatu behar da Incoterms-en atalari dagokionez eta garraioaren dokumentazioari dagokionez, behar bezala lantzeko aduanaren kudeaketarako eta aduanako balioaren kalkulurako prozedurak.

Hortaz, garrantzitsua da bi moduluotako eduki horien sekuentziazioa koordinatzea. Konparazio batera, INCOTERMS arauak Nazioarteko Garraioa izeneko moduluan landu behar dira Aduanaren kudeaketaren gaineko edukiak baino lehen. Bi modulu horiek koordinatu beharko dira kostuen prezioak finkatzeko, gero aduanako balioaren eta aduanako zorraren kalkulua itxi ahal izateko.

Lanbide modulua: Salgaien garraioaren antolamendua.

Kodea: 0629.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Garraio-enpresan ustiapeneko edo trafikoko sailaren egitura eta funtzionamendua diseinatzen ditu, eta, horretarako, lana antolatzeko metodoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien errepideko garraioaren merkatuaren antolamenduari, pleit-izapideei eta logistikari buruzko arauak identifikatu ditu.

b) Garraioko laguntzaileen kategoriak haien funtzioekin eta estatutuarekin erlazionatu ditu.

c) Langile guztien organigramak egin ditu salgaien garraioko enpresa baten antolamendu moten arabera, eta laneko planak antolatu ditu.

d) Salgaien garraio-zerbitzua egiteko prozesuaren faseak eta eragiketak bertan esku hartzen duten bitartekoekin, tresneriarekin eta giza baliabideekin erlazionatu ditu.

e) Salgaien garraioko enpresa baten ereduzko trafikoko sail baten funtzioak esleitu ditu.

f) Trafikoko sailean lanaren banaketa, funtzio-esleipena, funtzionamendu-gidalerroak eta beste sail batzuekiko harremana zehaztu ditu.

g) Ustiapen- edo trafiko-zerbitzuari aplika dakiokeen informazioko eta dokumentu-kontroleko sistema baten funtsezko bereizgarriak ezaugarritu ditu.

h) Garraio-enpresetako trafikoko edo ustiapeneko saileko txosten mota ohikoenak egin ditu.

2. Salgaien garraioko enpresetan ustiapen-kostuak zehazten dituzten aldagaiak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, hainbat kalkulu-metodo aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien garraioko enpresetako ustiapen-kostuak sailkatu ditu eta bakoitzaren garrantzi erlatiboa ebaluatu du.

b) Salgaien garraioko “gastuaren”, “kostuaren” eta “ordainketaren” kontzeptuak bereizi ditu.

c) Salgaien garraioko enpresetan kostu-zentroak identifikatu ditu eta sortzen duten kostu mota azaldu du.

d) Kostu finkoak egozteko metodo nagusiak aztertu ditu.

e) Aldi jakin bati dagozkion garraio kostuak eta zerbitzu-unitateko kostuak (ibilgailuko, kilometroko, bidaiako edo tonako kostuak) kalkulatu ditu, informatika-aplikazioak erabilita.

f) Garraio-enpresetan erabiltzen diren dokumentu-euskarriak eta eskaintzen duten informazioaren jatorri den kostu mota erlazionatu ditu.

3. Salgaien garraio-zerbitzua planifikatzen du, eta, horretarako, trafiko-aurreikuspenak kalkulatzen ditu eta irizpide ekonomikoak eta antolamenduari dagozkionak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Trafikoko sailaren helburuak eta estrategiak ezarri ditu, enpresaren politikarekin eta helburu orokorrekin bat etorriz.

b) Salgaien garraioko eragiketen plangintzan esku hartzen duten parametroak zehaztu ditu.

c) Kanpoan kontratatu behar diren zerbitzuak eta horietarako kontrol egokiak eta/edo ibilgailu berriak erosteko premiak zehaztu ditu.

d) Salgaien garraio-zerbitzuak optimizatzeko metodoa hautatu du, kargako ibilbideak maximizatuta eta gauzatze-denborak minimizatuta.

e) Garraioaren ibilbideak ahalik eta trazadurarik onenarekin prestatu ditu, denborak eta ibiliak minimizatuta eta garraiobideen ezaugarri teknikoak zehaztuta.

f) Ibilbideak, baimenak eta ordutegiak administrazio publiko eskudunarekin zehaztu ditu, karga mota bakoitzari (tamaina handiko salgaiak, arriskutsuak, galkorrak eta animalia biziak) aplikatu beharreko araudiak ezartzen duenaren arabera.

g) Zerbitzu jakin baterako garraiobide batean izandako matxura baten ondorioz ordezko garraio bat egiteko beharrezkoak diren kudeaketak eta prozedura aurreikusi ditu.

4. Eguneroko trafikoa programatzen du, eta, horretarako, antolakundeak ezarritako irizpideak eta bezero bakoitzarentzat ezarritako zerbitzu-maila aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili ohi diren eta geografiak definitzen dituen garraio-sareak identifikatu ditu, eta haien ezaugarri garrantzizkoenak eta nazioko, erkidegoko eta nazioarteko zirkulazioko arauak, debekuak eta murrizketak deskribatu ditu.

b) Garraio-zerbitzu baten ibilbidea prestatu du informatika-programak erabilita, ahalik eta trazadurarik onenarekin, hainbat alderdi kontuan hartuta: erabilgarri dauden ibilgailuen kopurua eta mota, banaketako/bilketako gune kopurua eta banatu/bildu behar den salgai kantitatea eta mota, banaketako/bilketako eremuaren kartografia erabilita.

c) Salgaiak kargatzeko, estibatzeko eta deskargatzeko, ibilgailuan banatzeko, kokatzeko eta tenkatzeko (bereziki edukiontziak eta dimentsio handiko kargak) kontuan hartu behar diren printzipioak, teknikak, arauak eta arreta-neurri orokorrak identifikatu ditu, baita salgaiak babesteko moduak eta bitartekoak ere.

d) Mantentzeko eta kargatzeko gailu motak salgaiaren arabera hautatu ditu (atakak, edukiontziak, paletak, eta abar).

e) Irteerako eta iritsierako orduak, gidaldiak eta atsedenaldiak zehaztu ditu, aplikatzekoa den araudiaren arabera eta enpresak gidatze prebentiboari buruz ezarritako kontsigna eta jarraibideen arabera.

f) Errepideko garraio-zerbitzuak egiteko beharrezkoak diren dokumentuak hautatu ditu.

g) Egindako garraioko eragiketa bakoitzari dagozkion dokumentuak, bereziki ibilgailuari, gidariari, salgaiari eta bagajeei dagozkien dokumentuak, hala enpresan nola ibilgailuen barruan daudela bermatzeko egiaztapen-prozedurak aztertu ditu.

h) Salgai arriskutsuen eta hondakinen garraioari, ondasun galkorren garraioari eta animalien garraioari buruzko arauak errespetatzeko prozedura egokiak abian jarri ditu.

5. Salgaien eta garraiobideen igarotzako eragiketak eta dokumentazioa kontrolatzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia aplikatzen du, enpresak ezarritako argibideak errespetatzen ditu, eta zerbitzua egiten den bitartean izandako gorabehera, irregulartasun eta erreklamazioei konponbidea aurkitzen die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gidaldiak eta atsedenaldiak kontrolatzeko metodoa hautatu du, eta dagozkien txostenak egin ditu.

b) Garraio-zerbitzu bat egitean izan daitezkeen gorabeherarik ohikoenak aztertu ditu, dauden karga motak kontuan hartuta (karga orokorrak, dimentsio bereziko salgaiak, salgai arriskutsuak, salgai galkorrak eta animalia biziak).

c) Garraio-zerbitzu bat egitean istripurik izanez gero bete beharreko araudia eta prozedura aplikatu ditu, dauden karga motak kontuan hartuta (karga orokorrak, dimentsio bereziko salgaiak, salgai arriskutsuak, salgai galkorrak eta animalia biziak).

d) Salgaien garraioko kontratuen ondorio izan daitezkeen erreklamazioak aztertu ditu, eta arbitraje-batzordeen aurrean ebazten direnak identifikatu ditu.

e) Errepideko garraioko eragiketa bat garatzen den bitartean araudia ez betetzearen ondorio diren arau-hausteei dagozkien zigor posibleak kalkulatu ditu.

6. Garraio-zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko eta ingurumena errespetatzeko sistemak zerrendatzen ditu, eta, horretarako, bezeroen beharrak aztertzen ditu, kostuak ebaluatzen ditu eta zuzendaritzari eta lan-taldeari erabakiak hartzen lagunduko dieten txostenak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan kalitate-sistema bat ezartzeko eskakizunak aztertu ditu.

b) Salgaien garraio-zerbitzuaren kalitatea neurtzen duten parametroak identifikatu ditu.

c) Garraio-enpresek zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko gehien erabiltzen dituzten teknikak aplikatu ditu, eta bitarteko informatikoek eta telematikoek eskainitako informazioa erabili du.

d) Egindako zerbitzuaren kalitateari, izan diren gorabeherei eta planteatutako konponbideari buruzko txostenak egin ditu.

e) Garraioko eragiketen ingurumen arloko alderdiak eta inpaktuak aztertu ditu.

f) Garraioaren sektoreko ingurumen arloko lege-baldintzak aztertu ditu.

g) Ingurumen-kudeaketarako tresna egokiak identifikatu ditu.

Edukiak.

Garraio-enpresan ustiapeneko edo trafikoko sailaren egitura eta funtzionamendua, eta lana antolatzeko metodoak deskribatzea:

-Lurreko garraioaren sektorea.

-Salgaien garraioko azpiegitura motak. Garraioaren jarduera osagarriak. Sailen araberako antolamendu motak.

-Salgaien garraio-zerbitzua: zerbitzua emateko prozesua.

-Garraio-enpresa baten ustiapeneko edo trafikoko saila: organigrama funtzionala.

-Salgaien garraioan trafikoko sailaren antolamenduari aplika dakizkiokeen teknikak. Diagramak egiteko prozedurak.

-Informazio- eta dokumentazio-sistemak.

Garraioko enpresetako ustiapen-kostuak zehazten dituzten aldagaiak ezaugarritzea:

-Salgaien garraioko enpresaren kostuen egitura. Kostu finkoak eta kostu aldakorrak. Zuzeneko kostuak eta zeharkako kostuak. Kostu-zentroak.

-Zeharkako kostuak egozteko metodoak.

-Garraio-enpresen kostuen behatokiak.

-Kostuaren, gastuaren eta ordainketaren arteko desberdintasuna.

-Kostuak kalkulatzeko ereduak. Kostuak kalkulu-orriekin kalkulatzea.

Salgaien garraio-zerbitzuaren plangintza:

-Salgaien garraio-enpresa bateko trafikoko edo ustiapeneko sailaren helburuak eta estrategiak.

-Salgaien garraioaren ezaugarriak: garraiobidearen eta kargaren arteko bateragarritasuna; garraiobidea hautatzea.

-Garraio-zerbitzuaren plangintza. Zerbitzuaren eskaria.

-Garraio-zerbitzuaren azpikontratazioa.

-Karga mota bakoitzaren araberako ibilbideak programatzeko metodoak: zamalanetarako puntuak, pasabideak (mugak eta aduanak), zirkulazio-murrizketak, baimenak eta ordutegiak.

Eguneroko trafikoa programatzea eta kudeatzea:

-Munduko geografia fisikoa eta politikoa.

-Garraioa programatzeko kalkulu-metodoak: ibilbideak prestatzea. Vogel metodoa, kostu minimoa, ipar-mendebaldeko ertza, besteak beste.

-Kargak banatzeko metodoak. Kargatzea, estibatzea eta deskargatzea. Salgaiaren babes fisikoa. Mantentzeko eta kargatzeko gailuak.

-Igarotzako, gidatzeko, bestelako lanetarako eta atsedenerako aldien kalkulua.

-Trafiko arloko dokumentazioa: araudia.

-Salgaien garraio-zerbitzuaren kudeaketa.

-Salgaien garraioaren espezialitateak:

Salgai arriskutsuen, salgai galkorren, animalia bizien eta dimentsio bereziko salgaien garraioa.

Salgai arriskutsuen eta hondakinen garraioa: 94/55/EE4 Zuzentaraua, 96/35/EE5 Zuzentaraua eta 259/93 (EEE) Erregelamendua. 551/2006 Errege Dekretua, 2924/2006 OFOM agindua, 566/1999 Errege Dekretua eta ADR akordioa.

Ondasun galkorren garraioa: ondasun galkorren nazioarteko garraioari buruzko akordioa.

Animalia bizien garraioa: animalia bizien garraioari buruzko akordioa.

Salgaien eta garraiobideen igarotzako eragiketak eta dokumentazioa kontrolatzea.

-Salgaien garraioko eragiketen kontrola. Kontrol-txostenak.

-Salgaien errepideko garraio-eragiketak kontrolatzeko metodoak. Takografoa.

-Salgaien igarotzako kontingentziak.

-Erreklamazioak. Gatazkak ebaztea. Arbitraje-batzordeak.

-Errepideko garraioko arau-hausteak eta zehapenak.

Garraio-zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko eta ingurumena zaintzeko sistemak.

-Zerbitzu bat egiteko kalitatearen oinarrizko kontzeptuak.

-Kalitatearen kudeaketa garraio-zerbitzu bat ematen denean. Kalitatea neurtzeko parametroak. Kalitaterik ezaren kostuaren ebaluazioa.

-Zerbitzuen kalitatearen neurketan estatistika-teknikak aplikatzea.

-Salgaien garraioaren ingurumen-kudeaketarako sistema baten ezarpena.

Orientabide didaktikoak.

Kontuan harturik gaur egun garraioaren merkatuan dagoen lehia, sektorean jarraitzeko, beharrezkoa da premisa hau betetzea garraio-zerbitzuak egiten direnean: ahal den kostu txikiena - ahal den kalitate handiena zerbitzuan. Modulu honen bidez lortu nahi da ikasleak behar bezalako trebetasunak eskuratzea garraio-eragiketak planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatu ditzan, giza eta gauzazko baliabideak eskatutako zerbitzuetara egokituz eta, betiere, aipatutako premisa betez.

Modulu honen garapenerako egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa honako hau da:

-Ustiapen edo trafiko sailaren egitura eta antolaketa.

-Ustiapen kostuak.

-Trafikoaren plangintza.

-Eguneroko trafikoa programatzea eta kudeatzea.

-Eragiketen kontrola eta gorabeheren kudeaketa.

Eduki horiekin batera, zeharka, kalitatea eta ingurumena kontrolatzeko sistemak jorratu beharko dira, edukien atalean aipatu direnak.

Eduki horiei jarraikiz, eta modulua hobeki lantzeko, proposatzen da banakako eta taldekako lana eta, orobat, komunikazioaren eta informazioaren teknologien erabilera sustatzeko jarduerak egitea, besteak beste. Proposamen gisara, honelako jarduerak egin litezke:

-Itzulerak planifikatzeko “kargen poltsak” bilatu eta erabiltzea.

-ACOTRAM programa erabiltzea. Programa hori aplikazio informatiko bat da salgaien errepide-garraiorako ibilgailuen ustiapen kostuak kalkulatzen laguntzeko (Sustapen Ministerioaren Kostuen Behatokia).

-Moodle plataforma erabiltzea moduluaren edukiekin zerikusia duten galdetegiak prestatzeko, baita autoebaluaziorako galdetegiak ere, nahi izanez gero.

-Enpresen benetako egoeratik hurbil dauden kasu praktikoak simulatzea, honako hauek lantzeko:

-Ibilgailuen dokumentazioa eta seinaleztapena araudiaren arabera.

-Ibilgailu mota aukeratzea salgai motaren arabera.

-Istripuen eta gorabeheren kudeaketa.

-Sektoreko enpresak bisitatzea, baita hari estaldura ematen dioten azpiegitura edo erakunde publikoak ere.

Jarduera horiek eta antzeko beste batzuk gauzatzeko, beharrezkoa litzateke Interneteko sarbidea duen informatika gela bat izatea, ikasleek aktiboki parte hartzeko ekipamendu nahikoarekin eta behar den softwarearekin. Interesgarria litzateke, orobat, intranet bat eta sektoreko argitalpenak edukitzea.

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, bien arteko zuzeneko mendekotasuna ez badago ere, modulu hau Bidaiarien garraioaren antolamendua izenekoarekin koordinatu beharko litzateke, ikaskuntzaren emaitzei dagokienez antzekotasun bat dagoelako. Hortaz, zentzuzkoa da lan metodoa eta edukien tratamenduaren ikuspegia antzekoa izatea.

Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa izenekoarekin ere koordinatu beharko litzateke, izan ere, modulu hori lehenengo mailakoa izanagatik, antzekotasun batzuk daude eragiketen kontrolari, salgaien iragaitzako dokumentazioari eta garraiobideei dagokienez, eta, horrenbestez, garrantzitsua da eduki horiek jorratzeko modua adostea. Antzeko zerbait gertatzen da Salgaien nazioarteko garraioa izeneko moduluarekin, eragiketen kontrolari, salgaien iragaitzako dokumentazioari eta garraiobideei dagokienez antzekotasunak daudelako. Hortaz, aurreko puntuan adierazitako oharrak honetarako ere dira baliagarriak.

Modulua: Ingelesa.

Kodea: 0179.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Edozein hedabidek hizkuntza estandarrean emandako ahozko diskurtsoetan, lanbideari dagokion informazioa eta eguneroko gaiei buruzko informazioa ezagutzen du, eta zehaztasunez interpretatzen du mezuaren edukia.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

b) Hizkuntza estandarrean emandako irratiko mezuen eta grabatu edo igorritako bestelako materialen helburuari antzeman die eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu ditu.

c) Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.

d) Hiztunaren ikuspegiak eta jarrerak identifikatu ditu.

e) Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.

f) Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.

g) Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.

h) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

2. Testu idatzi konplexuetako lanbide informazioa interpretatzen du; horretarako, ulermenez aztertzen ditu edukiak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Askatasun maila altuarekin irakurri du, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta helburu desberdinei egokituz eta erreferentzia iturri egokiak erabiliz horiek aukeratu ondoren.

b) Norberaren espezialitateko gaien gaineko gutunak interpretatu ditu eta erraz anzeman die funtsezko esanahia.

c) Xehetasun osoz interpretatu ditu testu luzeak eta konplexu samarrak, norberaren espezialitatearekin zerikusia dutenak edo bestelakoak, betiere pasarte zailak berriz irakurtzeko aukerarekin.

d) Testua sektoreko zein esparruri dagokion, harekin erlazionatu du.

e) Lanbideko gai sorta zabal baten inguruko albiste, artikulu eta txostenen edukia eta garrantzia azkar identifikatu ditu, eta sakonago aztertzea komeni den erabaki du.

f) Testu konplexuen itzulpenak egin ditu; horretarako, laguntza materiala erabili du, beharrezkoa izan den kasuetan.

g) Euskarri telematikoen bidez (posta elektronikoa, faxa) jasotako mezu teknikoak interpretatu ditu.

h) Norberaren espezialitateko jarraibide luze eta korapilatsuak interpretatu ditu.

3. Ahozko mezu argiak eta ongi egituratuak ematen ditu, egoeraren edukia aztertuz eta solaskidearen hizkuntza erregistroari egokituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezua igortzeko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

b) Arin, zehaztasunez eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

c) Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun maila egokiaz egin du.

d) Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.

e) Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

f) Argi eta garbi adierazi eta defendatu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.

g) Bere eskumeneko lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

h) Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.

i) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

4. Sektoreko, ikasketetako edo eguneroko gaiei buruzko dokumentuak eta txostenak prestatzen ditu, hizkuntza baliabideak dokumentuaren helburuarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu argi eta zehatzak idatzi ditu bere espezialitatearekin zerikusia duten gaiez, hainbat iturritatik jasotako informazio eta argudioak laburbilduz eta ebaluatuz.

b) Informazioa zuzentasunez, zehaztasunez, koherentziaz eta kohesioz antolatu du, informazio orokorra edo zehatza eskatzerakoan eta/edo ematerakoan.

c) Txostenak idatzi ditu, alderdi esanguratsuak nabarmenduz eta euskarritzat erabil daitezkeen xehetasun adierazgarriak eskainiz.

d) Lanbide eremuko dokumentazio berariazkoa bete du.

e) Ezarritako formulak eta hiztegi berariazkoa aplikatu ditu dokumentuak betetzean.

f) Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatziak laburtu ditu, hiztegi zabala erabiliz, hitzak maiz ez errepikatzeko.

g) Prestatu beharreko dokumentuari dagozkion adeitasun-formulak erabili ditu.

5. Jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu komunikazio egoeretan; horretarako, atzerriko hizkuntzaren lurraldean ohikoak diren harremanak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren ohitura eta erabileren alderdirik garrantzitsuenak zehaztu ditu.

b) Herrialdeko gizarte harremanen protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren balio eta sinesmenak identifikatu ditu.

d) Sektoreari dagozkion gizarte eta lanbide alderdiak identifikatu ditu, edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntzaren lurraldeko gizarte harremanen protokolo eta arauak aplikatu ditu.

f) Jatorriko eskualdeko hizkuntza-markatzaileak ezagutu ditu.

Edukiak.

Ahozko mezuen azterketa:

-Lanbideko eta eguneroko mezuak ulertzea.

-Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak, irratikoak, grabatutakoak.

-Garraioaren eta logistikaren sektorearen berariazko terminologia.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantza adieraztea, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

-Ahozko hizkuntzaren azentuak.

Mezu idatziak interpretatzea:

-Lanbideko eta eguneroko oinarrizko mezu, testu eta artikuluak ulertzea:

Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Garraioaren eta logistikaren sektorearen berariazko terminologia. “False friends”.

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, I wish + lehenaldi bakuna edo perfektua, I wish + would, If only; boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko mezuak:

Ahozko mezuak bidaltzeko erabilitako erregistroak.

Garraioaren eta logistikaren sektorearen berariazko terminologia. “False friends”.

Baliabide gramatikalak. Aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantzen adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta haien konbinazio eta soinuak, eta kontsonantezko fonemak eta haien elkarketak.

Gizarte harremanen, kortesia arauen eta erregistro aldeen hizkuntza-markatzaileak.

-Ahozko diskurtsoa mantendu eta horren jarraipena egitea:

Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

Laguntzea, ulertu dela adieraztea, argibidea eskatzea.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa. Intonazio patroiak nola erabili.

Testu idatziak sortzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testuak adierazi eta betetzea:

Curriculum vitae-a eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Garraioaren eta logistikaren sektorearen berariazko terminologia.

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zehar estiloa.

-Erlazio logikoak. Aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Have something done.

-Loturak: although, even if, in spite of, despite, however, in contrast…

-Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.

-Denborazko erlazioak. Lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

-Testuaren koherentzia:

Testua komunikazioaren testuingurura egokitzea.

Testu mota eta formatua.

Hizkuntzaren aldaera. Erregistroa. Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

Diskurtsoaren hasiera eta gaiaren sarrera. Garapena eta hedapena: exenplifikazioa eta ondorioa eta/edo diskurtsoaren laburpena.

Puntuazio zeinuak erabiltzea.

Ingelesaren lurraldeetan garrantzitsuenak diren kultura elementuak identifikatu eta interpretatzea:

-Gizarte eta kultura eta protokolo arauak baloratzea nazioarteko harremanetan.

-Jarrera sozioprofesionala behar duten egoeretan, baliabide formal eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi egokia erakusteko.

-Atzerriko hizkuntzak bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

-Komunikazio egoeraren, solaskidearen eta solaskideen asmoen araberako erregistroak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan beharrezko prestakuntza biltzen da ikasleek ingelesez komunikatu ahal izateko gaitasunak lor ditzaten goi mailako teknikariaren prestakuntza-mailari dagozkion lanbide-jardueretan lanbide sektore horretan.

Modulu hau batik bat prozedurazkoa da, lanbide inguruan behar den ingelesezko komunikazio gaitasuna garatzen duena, ahozko mailan nahiz idatzizkoan.

Ingelesezko komunikazio gaitasunak pertsona arteko harremanekin eta sektorearen berezko dokumentazioa maneiatzearekin du lotura.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa-ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

-Komunikazio-prozesuak eta protokolo eta bezeroarentzako arretarako teknikak deskribatzea, aztertzea eta aplikatzea, bai aurrez aurrekoak bai urrutikoak, ingelesaren bidez.

-Administrazio eta beste edozein izaeratako (finantza, zerga, giza edo merkataritza baliabidea) dokumentuen ezaugarriak bereiztea.

-Kalitate prozesuak enpresan, haien ebaluazioa eta zerbitzuak ingelesez emateari lotutako dokumentuak identifikatzea eta formalizatzea.

-Bezeroek ingelesez egiten dituzten kexa edo erreklamazioen aurreko jarduketen identifikazioa, azterketa eta prozedurak.

Hori guztia dela eta, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, lehen mailako ingeles moduluarekin gertatzen den bezalaxe, praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntza erabiltzeko oinarrizko gaitasuna izateko beharra dutela.

Horregatik, iradokitzen da eginkizunen bidezko irakaskuntza-ikaskuntza metodologia erabiltzea, edo, bestela esanda, helburu zehatzak dituzten jarduerak erabiltzea, ikasleak hizkuntzan sakonago eta aktiboago murgiltzera bultzatzen dituztenak.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eginen diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleak komunikazio egoera ahalik eta egiazkoenetan koka ditzaten. Teknikari honen lanbide profila kontuan izanik, ahozko nahiz idatzizko ulermena, produkzioa eta interakzioa bereziki indartu behar dira, bai mezu profesionaletan bai arruntetan. Izan ere, lanbide-esparru honetan ingelesa komunikazio hizkuntza gisa erabiltzen da eta, horren ondorioz, hizkuntza hori jakitea ezinbestekoa da. Beraz, garraioaren eta logistikaren arloko profesionalei eskatu beharreko beste faktore bat da.

Baliabideak erabiltzeari dagokionez, informazioaren teknologiak -batik bat Internet eta posta elektronikoa- oso erreminta baliotsuak dira, ikasleak komunikazio egoera errealetan jartzeko; izan ere, horietako gehienak, gaur egun, enpresaren barnean zein kanpoan gertatzen dira, euskarri informatikoan. Horretarako beharrezkoa da teknologia horiek eraginkortasunez erabiltzea. Era berean, hor azaltzen da, jakina, titulu honetako gainerako modulu teknikoekin koordinatu beharra, ikasgelan erabiliko diren egiazko materialen iturri baitira.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak, baita lanbide harremanak hizkuntza horretan dituzten hiztunenak ere.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza izan dadila ikustea ikasleek nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0631.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren profilari lotutako lan-egoeretan talde lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraioaren eta logistikaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbideko arrisku-faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikarien lanbide-profilari lotutako lan inguruneetan, prebentzioari begira garrantzitsuak diren lan baldintzak zehaztu ditu.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikarien laneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikari tituluaren lanbide-sektorea definitu eta aztertzea bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako esparruan, Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikariekin zerikusia duten prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Garraioaren eta logistikaren sektoreko ekipo motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Garraioko eta Logistikako goi mailako teknikarien lanbide eremuari aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo baten analisia.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, garraioaren eta logistikaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari, Gizarte Segurantzari eta lan taldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; eduki horien aplikazio praktiko gisa, prebentzio plan bat presta liteke. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea, enpresa-planean sartzekoa.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabidea izeneko modulua lotuta dago Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa izenekoarekin, eta nolabait, haren osagarria da; kurtso desberdinetan irakasten badira ere, komeni da zenbait irizpide ezartzea koordinazio eta osagarritasunerako bi modulu horiek irakasten dituztenen artean.

Lanbide modulua: Garraioko eta logistikako proiektua.

Kodea: 0630.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lanerako gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola ezarri edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Baliabide materialen eta giza baliabideen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Ezarpenaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Ezartzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektua gauzatzeko jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0632.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbera babesteko ekipoak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Logistikako eta/edo garraioko enpresa baten kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa egiten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa eratzeko kudeaketak eta izapideak egin ditu, hautatutako forma juridikoaren arabera.

b) Enpresaren jarduerarako beharrezkoak diren finantza-baliabideak lortu ditu, izan daitezkeen finantza-aukerak ebaluatu ondoren.

c) Enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren aktiboen erosketa, salmenta edo alokairua kudeatu du, eta inbertsio-planen errentagarritasuna ebaluatu du.

d) Bezeroekin eta hornitzaileekin hitzartutako kontratuak, fakturak, eta kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak prestatu ditu, indarrean dagoen merkataritza- eta zerga-araudia aplikatuta.

e) Enpresaren kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatu du, eta haren errentagarritasuna, kaudimena eta eraginkortasuna ebaluatu ditu.

4. Logistikako eta/edo garraioko enpresa bateko merkaturatze-sailaren jarduerak gauzatu eta koordinatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Logistikako eta/edo garraioko merkatuaren informazioa lortu eta antolatu du, merkatu-azterketako teknikak aplikatuta.

b) Logistikako eta/edo garraioko zerbitzua sustatu du, marketin-teknikak aplikatuta.

c) Zerbitzua egiteko baldintzak negoziatu ditu, eta eragiketa eta kontratua inplikatutako alderdientzako baldintzarik onenetan itxi ditu, ingelesa eta/edo atzerriko beste hizkuntza bat erabilita, beharrezkoa izan denean.

d) Bezeroekiko eta erabiltzaileekiko harremanak kudeatu ditu, enpresak ezarritako kalitate-irizpideen arabera.

e) Zerbitzua ematearen gorabeherei eta irregulartasunei eta bezeroen erreklamazioei konponbidea aurkitu die, ingelesa eta/edo atzerriko beste hizkuntza bat erabilita, beharrezkoa izan denean.

5. Salgaien hornikuntzako eta biltegiratzeko prozesua antolatu eta kudeatzen du, eta haien osotasuna eta erabilgarri dauden bitarteko eta espazioen aprobetxamendu optimoa bermatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialen eta produktuen hornikuntza-beharrak ezarri ditu, itoguneak eta/edo hornidura-gabezia agertzea saihesteko.

b) Hornitzaileak hautatu ditu eta materialen hornidura-aginduak prestatu ditu, biltegirako eta/edo produkzio-unitateetarako horniduraren xedea/kokalekua eta horretarako unea adieraziz.

c) Salerosketako eta/edo hornidurako kontratua eta hornikuntzaren fluxuen garapena hornitzaileekin negoziatu ditu.

d) Salgaien hornikuntzaren eta biltegiratzearen aurrekontua egin eta kontrolatu du, eta, horretarako, kostuak kontuan hartu ditu, desbideratzeak identifikatu ditu eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

e) Biltegiko giza baliabideak eta baliabide teknikoak ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko antolatu ditu, laneko segurtasunari eta higieneari buruzko indarreko araudia errespetatuta.

f) Biltegiko eskaerak kudeatu ditu, eta, horretarako, izakinak kontrolatu ditu, salgaien eragiketak eta fluxuak egunero antolatu ditu eta haien sarrera, kokapena eta irteera koordinatu du.

g) Alderantzizko logistikako eragiketak kudeatu ditu, eta, horretarako, itzulitako salgaiei eman beharreko tratamendua ezarri du.

h) Hornikuntzako eta biltegiko prozesuak eta jarduerak gainbegiratu ditu, enpresak ezarritako kalitate-prozedurak eta -sistemak aplikatuta, etengabe hobetzeko eta zerbitzuaren premiak hautemateko.

i) Hornikuntzako eta biltegiratzeko prozesuan izandako ezusteko, gorabehera eta erreklamazioei konponbidea aurkitu die, enpresaren kalitate-planarekin bat etorriz.

6. Nazioarteko merkataritzako, garraioko eta logistikako jarduerak garatzeko beharrezkoak diren kudeaketa administratiboak egiten ditu, indarrean dagoen araudia errespetatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garraioko baimenak lortzeko eta indarrean edukitzeko izapideak egin ditu.

b) Garraiobideen eta trafikoko langileen dokumentazioa lan motaren arabera kudeatu eta kontrolatu du.

c) Jarduera bakoitzerako beharrezkoak diren aseguruak kontratatu, kudeatu eta kontrolatu ditu, eta izenpetutako polizen ondorio diren bermeak eta betebeharrak aztertu ditu.

d) Enpresak izenpetutako aseguru-poliza batek estalitako ezbehar bati buruzko dokumentazioa izapidetu du, eta dagokion kalte-ordaina kalkulatu du.

e) Nazioko eta nazioarteko logistikako eta garraioko zerbitzuak egiteko kontratuak eta salerosketa-kontratuak kudeatu ditu, indarrean dagoen araudia errespetatuta eta ingelesa eta/edo atzerriko beste hizkuntza bat erabilita, beharrezkoa izan denean.

f) Salgaiak eta zerbitzuak inportatzeko/esportatzeko eta/edo sartzeko/igortzeko beharrezkoak diren kudeaketa administratiboak egin ditu, ingelesa eta/edo atzerriko beste hizkuntza bat erabilita, beharrezkoa izan denean.

7. Salgaien eta bidaiarien garraio-zerbitzua planifikatzen du, eta, horretarako, beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak esleitzeko lanak programatu eta kudeatu ditu, enpresak ezarritako helburu eta prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien eta bidaiarien garraio-zerbitzua planifikatu du, eta lanaren kostuak eta baliabideak optimizatuko dituzten trafiko-aurreikuspenak kalkulatu ditu.

b) Tarifak, txartelaren prezioa edo garraio-zerbitzuarena kalkulatu ditu, enpresaren ustiapen-kostuak kontuan hartuta.

c) Eguneroko trafikoak eta garraio-planak programatu ditu, jasotako aginduen eta bezero bakoitzarekin ezarritako zerbitzu mailaren arabera.

d) Eskatutako garraio-zerbitzuak kudeatu ditu, eta bide-segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen direla ziurtatu du, ingelesa erabilita, beharrezkoa izan denean.

e) Salgaien eta/edo bidaiarien iragaitzako eragiketak eta dokumentazioa kontrolatu ditu, eta zerbitzua egitearen ondorio diren gorabeherei eta erreklamazioei konponbidea aurkitu die, ingelesa eta/edo atzerriko beste hizkuntza bat erabilita, beharrezkoa izan denean.

f) Egindako zerbitzuaren kalitatea kontrolatu du, eta bezeroen beharrak aztertu ditu haien gogobetetasuna optimizatzeko.

Lanbide modulu honek laguntzen du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0621 lanbide modulua: Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0621-UF01(NA)

Garraiorako ibilgailuak

40

0621-UF02(NA)

Trafikoko langileak eta takografoa

40

0621-UF03(NA)

Garraio baimenak

40

0621-UF04(NA)

Aseguruak garraioaren sektorean

30

0621-UF05(NA)

Garraio arloko kontratuak

40

0623 lanbide modulua: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0623-UF01(NA)

Enpresa bat sortu eta funtzionamenduan jartzea

40

0623-UF02(NA)

Enpresa baten baliabideak eta aktiboak tramitatzea eta finantzatzea

40

0623-UF03(NA)

Enpresa baten salerosketa-eragiketen kudeaketa administratiboa

50

0623-UF04(NA)

Enpresa baten kontabilitate-kudeaketa

60

0624 lanbide modulua: Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0624-UF01(NA)

Merkatu-ikerketak garraioaren eta logistikaren esparruan

20

0624-UF02(NA)

Marketin mix-eko politikak garraioaren eta logistikaren esparruan

40

0624-UF03(NA)

Salmenten plangintza garraioaren eta logistikaren esparruan

20

0624-UF04(NA)

Komunikaziorako eta salmentarako teknikak garraioaren eta logistikaren esparruan

50

0624-UF05(NA)

Bezeroekiko eta erabiltzaileekiko harremanak garraioaren eta logistikaren esparruan

30

0625 lanbide modulua: Biltegiratzeko logistika (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0625-UF01(NA)

Logistikaren hastapenak

20

0625-UF02(NA)

Biltegia: baldintza fisikoak

20

0625-UF03(NA)

Jarduerak biltegiratzerakoan

30

0625-UF04(NA)

Biltegiko kostuak

20

0625-UF05(NA)

Stockaren kudeaketa

40

0628 lanbide modulua: Bidaiarien garraioaren antolamendua (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0628-UF01(NA)

Bidaiarien garraio-zerbitzuen antolamendua

40

0628-UF02(NA)

Bidaiarien garraio-zerbitzuen prezioak eta tarifak ezartzea

20

0628-UF03(NA)

Bidaiarien garraio-zerbitzuen kudeaketa administratiboa

30

0628-UF04(NA)

Bezeroekiko harremanak eta bidaiarien garraio-eragiketen jarraipena kudeatzea

40

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

NA19 lanbide modulua Atzerriko bigarren hizkuntza I (140 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

NA19-UF01 (NA)

Atzerriko bigarren hizkuntza I. Sarrera.

100

NA19-UF02 (NA)

Atzerriko bigarren hizkuntza I. Elkarrizketa lantegia.

40

0622 lanbide modulua: Salgaien nazioarteko garraioa (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0622-UF01(NA)

Errepideko garraio nazioartekoa

40

0622-UF02(NA)

Itsasoko garraio nazioartekoa

30

0622-UF03(NA)

Aireko garraio nazioartekoa

20

0622-UF04(NA)

Trenbideko garraio nazioartekoa

20

0622-UF05(NA)

Nazioarteko garraio intermodala

20

0626 lanbide modulua: Hornitzeko logistika (90 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0626-UF01(NA)

Hornikuntza logistikaren esparruan

30

0626-UF02(NA)

Stocken kudeaketa logistikaren esparruan

20

0626-UF03(NA)

Hornitzaileekiko harremanak logistikaren esparruan

40

0627 lanbide modulua: Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0627-UF01(NA)

Erakundeak eta informazio-sistemak nazioarteko merkataritzan

30

0627-UF02(NA)

Esku-hartze administratiboa nazioarteko merkataritzan

30

0627-UF03(NA)

Inportazio-esportazioko eragiketen administrazioa

50

0627-UF04(NA)

Dokumentazioa inportazio-esportazioko eragiketetan

40

0629 lanbide modulua: Salgaien garraioaren antolamendua (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0629-UF01(NA)

Trafikoko saila salgaien garraioaren antolaketan

20

0629-UF02(NA)

Salgaien garraioaren ustiapen-kostuak

20

0629-UF03(NA)

Trafikoaren plangintza, programazioa eta kudeaketa salgaien garraioaren esparruan

30

0629-UF04(NA)

Salgaien garraioaren espezialitateak

40

0179 lanbide modulua: Ingelesa (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0179-UF01(NA)

Ingeles aurreratua I

40

0179-UF02(NA)

Ingeles aurreratua II

30

0631 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA

(H)

0631-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0631-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0631-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa.

Kodea: 0621.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Garraiorako ibilgailuak.

Kodea: 0621-UF01(NA)

Iraupena: 40 ordu.

-BGMa eta dimentsioak.

-Baldintza teknikoak (onesteko ziurtagiriak).

-Dokumentazioa.

-Mantentze-plana.

Prestakuntza unitatea: Trafikoko langileak eta takografoa.

Kodea: 0621-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Gidatzeko eta atseden hartzeko denbora.

-Zirkulazio baimena.

-Gidarien lanbide gaitasunaren agiria.

-Lan kontratazioa.

-Takografoa.

Prestakuntza unitatea: Garraio-baimenak.

Kodea: 0621-UF03(NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Garraio nazionalerako baimenak.

-Nazioarteko garraiorako baimenak.

-Dokumentazioa.

Prestakuntza unitatea: Aseguruak garraioaren sektorean.

Kodea: 0621-UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Aseguru kontratua.

-Aseguru motak eta kostua.

-Ezbeharraren kudeaketa.

Prestakuntza unitatea: Garraio arloko kontratuak.

Kodea: 0621-UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Salerosketa-kontratua.

-Garraiorako kontratuak (naziokoak eta nazioartekoak).

-Azpikontratazioa.

-Garraio gutunak (naziokoak eta nazioartekoak).

Lanbide modulua: Enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.

Kodea: 0623.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat sortu eta funtzionamenduan jartzea.

Kodea: 0623-UF01(NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Ekimen sortzaileei eta enpresak sortzeko aukerei buruzko informazioa biltzea:

Enpresa-plana: negozioaren ideia.

Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

Enpresa sistema gisa.

ETE baten ingurune orokor eta espezifikoaren azterketa.

ETEaren erlazioak bere ingurunearekin eta gizartearekin.

-Enpresa baten forma juridikoa ezartzea:

Banakako enpresa. Erantzukizun juridikoa eta betebehar formalak.

Sozietate motak (enpresaren forma juridiko gisa).

Enpresa bat eratzea eta abian jartzea: eskakizunak, betebehar formalak eta izapideak.

Fiskalitatearen eta lanaren arloetako betebeharrak eta enpresaburuaren erantzukizuna.

Prestakuntza unitatea: Enpresa baten baliabideak eta aktiboak tramitatzea eta finantzatzea.

Kodea: 0623-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Enpresa baten finantza-baliabideen tramitazioa:

Enpresaren ekonomia eta finantza arloko kudeaketa.

Norberaren eta besteren finantzaketa. Barruko eta kanpoko finantzaketa.

Finantza-oreka. Kapital zirkulatzailea edo maniobra-funtsa.

Epe laburreko eta luzeko finantzaketa.

Finantza-kostuen kalkulua eta maileguen amortizazioa.

-Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk erosteko eta/edo alokatzeko jarduketak:

Ibilgailuen eta horniduren erosketak eta alokairuak kudeatzea.

Inbertsioak analizatzea eta hautatzea.

Erosteko eta alokatzeko aurrekontuak eta baldintzak.

Ekipamenduak erosteari buruzko dokumentuak eta kontratuak prestatzea, eta eskariak egitea.

Prestakuntza unitatea: Enpresa baten salerosketa-eragiketen kudeaketa administratiboa.

Kodea: 0623-UF03(NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Aurrekontuak egitea.

-Zerbitzuen fakturazioa eta fakturak gorde eta erregistratzea.

-Enpresako eragiketen fiskalitatea. BEZa eta beste tributu batzuk.

-Europar Batasunaren barneko eragiketak.

-Ordaintzeko eta kobratzeko bideak eta dokumentuak: txekea, transferentzia, ordainagiria, kanbio-letra, kreditu-txartela eta zor-agiria.

Prestakuntza unitatea: Enpresa baten kontabilitate-kudeaketa.

Kodea: 0623-UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Enpresaren kontabilitate-betebeharrak.

-Ondarea, kontuak, kontabilitate-liburuak eta erregistro-liburuak.

-Kontabilitate-plan orokorra.

-Kontabilitate-zikloa.

-Urteko kontuak eta ekitaldietako emaitzak.

-Zerga motak: PFEZa, sozietateen gaineko zerga, BEZa eta ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

-Inbertsioen errentagarritasuna zehaztea: errentagarritasun atalasea, heldutasun epe batez bestekoa, finantza-, errentagarritasun- eta efizientzia-ratioak.

Lanbide modulua: Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea

Kodea: 0624

Iraupena: 160 ordu

Prestakuntza unitatea: Merkatu-ikerketak garraioaren eta logistikaren esparruan.

Kodea: 0624-UF01(NA)

Iraupena: 20 ordu.

-Inplikatutako agente eta erakundeak.

-Araudia.

-Azterketa kualitatiboak.

-Azterketa kuantitatiboak.

Prestakuntza unitatea: Marketin mix-eko politikak garraioaren eta logistikaren esparruan.

Kodea: 0624-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Produktu politika.

-Prezioen politika.

-Komunikazio politika.

Prestakuntza unitatea: Salmenten plangintza garraioaren eta logistikaren esparruan.

Kodea: 0624-UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Salmenta-plana.

-Salmenten taldea.

-Salmenta prozesuaren kontrola.

Prestakuntza unitatea: Komunikaziorako eta salmentarako teknikak garraioaren eta logistikaren esparruan.

Kodea: 0624-UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

-Merkataritzako komunikazioa.

-Negoziazio-teknikak.

Prestakuntza unitatea: Bezeroekiko eta erabiltzaileekiko harremanak garraioaren eta logistikaren esparruan.

Kodea: 0624-UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Garraio-zerbitzuaren kalitatea.

-Bezeroari arreta ematea.

-Erreklamazioen eta gorabeheren tratamendua.

Lanbide modulua: Biltegiratzeko logistika

Kodea: 0625

Iraupena: 130 ordu

Prestakuntza unitatea: Logistikaren hastapenak.

Kodea: 0625-UF01(NA)

Iraupena: 20 ordu.

-Logistikaren oinarriak.

-Logistika integrala eta alderantzizko logistika.

-Materialen eta informazioaren fluxuak.

-Alderantzizko logistikaren mende dauden eragiketak kudeatzea.

-Biltegietako araudia.

Prestakuntza unitatea: Biltegia: baldintza fisikoak.

Kodea: 0625-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Biltegiratzeko eta manipulatzeko sistemak.

-Enbalajeak, ontziak.

-Irrati-frekuentzien terminalak.

-Layout-a.

Prestakuntza unitatea: Jarduerak biltegiratzerakoan.

Kodea: 0625-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Neurriak.

-Biltegien kokalekua.

-Picking-a.

-Biltegiak berezko dituen jarduerak.

-ABC metodoa.

Prestakuntza unitatea: Biltegiko kostuak.

Kodea: 0625-UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Biltegiratze-kostuak.

-Manipulazio-kostuak.

-Zuzeneko kostuak eta zeharkakoak.

Prestakuntza unitatea: Stockaren kudeaketa.

Kodea: 0625-UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Izakinen balorazioa.

-Stock motak.

-Eskariaren puntua.

-Stocka kudeatzeari lotutako kostuak.

Lanbide modulua: Bidaiarien garraioaren antolamendua

Kodea: 0628

Iraupena: 130 ordu

Prestakuntza unitatea: Bidaiarien garraio-zerbitzuen antolamendua.

Kodea: 0628-UF01(NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Bidaiarien garraio-zerbitzu bat antolatzeko arauak.

-Bidaiarien garraio-zerbitzu motak.

-Garraio erregularreko emakida bat ustiatzeko baldintzak.

-Eskolako haurren garraioa.

-Eskatu ahalako garraioa.

Prestakuntza unitatea: Bidaiarien garraio-zerbitzuen prezioak eta tarifak ezartzea.

Kodea: 0628-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Bidaiarien zerbitzu baten kostu finkoak eta aldagarriak.

-Prezioak finkatzea bidaiarien garraio publikoan eta pribatuan.

-Kilometro eta bidaiari bakoitzeko kostua.

-Bidaiarien errepideko garraioaren zerga-tasak.

Prestakuntza unitatea: Bidaiarien garraio-zerbitzuen kudeaketa administratiboa.

Kodea: 0628-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Bidaiarien garraio-zerbitzu bat egiteko baimen orokorra eta berariazkoa.

-Kontrolerako agiriak bidaiarien garraioan.

-Bidaiarien garraioaren kontratua.

-Lineak kudeatzeari buruzko administrazio dokumentazioa.

-Bidaiarien garraioaren bereizgarriak.

Prestakuntza unitatea: Bezeroekiko harremanak eta bidaiarien garraioko eragiketen jarraipena kudeatzea.

Kodea: 0628-UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Garraio-zerbitzu baten bezeroa/erabiltzailea ezagutzea.

-Kalitatea kudeatzeko sistemak (ISO, EFQM).

-Erreklamazioen analisia.

-Hobetzeko tresnak aplikatzea.

-Gidarien eskubide eta betebeharrak.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Ingelesa I” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza I

Kodea: NA19

Iraupena: 140 ordu

Prestakuntza unitatea: Atzerriko bigarren hizkuntzaren hastapenak.

Kodea: NA19-UF01 (NA).

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Atzerriko bigarren hizkuntza I” izeneko NA19.a) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio.

Prestakuntza unitatea: Elkarrizketarako oinarrizko lantegia atzerriko bigarren hizkuntza batean.

Kodea: NA19-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Atzerriko bigarren hizkuntza I” izeneko NA19.b) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio. Prestakuntza unitate honetan ahozko elkarreraginaren trebetasunak azpimarratuko dira bereziki.

Lanbide modulua: Salgaien nazioarteko garraioa

Kodea: 0622

Iraupena: 130 ordu

Prestakuntza unitatea: Errepideko garraio nazioartekoa.

Kodea: 0622-UF01(NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Ezaugarri orokorrak. Arau-esparrua.

-Salgaien babes fisikoa errepideko garraioan.

-Salgaien aseguruak errepideko garraioan.

-Incotermak eta errepideko garraio nazioartekoa.

-Ibilgailu motak eta haien egokitzapena kargen arabera.

-Nazioarteko garraioaren kontratua eta hitzarmena aztertzea, baita CMR agiria ere.

-Garraio-eragiketaren kostua eta tarifak.

Prestakuntza unitatea: Itsasoko garraio nazioartekoa.

Kodea: 0622-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ezaugarri orokorrak. Arau-esparrua.

-Salgaien babes fisikoa itsasoko garraioan.

-Salgaien aseguruak itsasoko garraioan.

-Incotermak eta errepideko garraio nazioartekoa.

-Itsasontzi motak eta haien egokitzapena kargen arabera.

-Nazioarteko garraioaren kontratua eta hitzarmenak aztertzea, baita B/L eta CHARTER PARTY agiriak ere.

-Trafikoak: LINER eta TRAMP.

-Garraio-eragiketaren kostua eta tarifak.

Prestakuntza unitatea: Aireko garraio nazioartekoa.

Kodea: 0622-UF03(NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ezaugarri orokorrak. Arau-esparrua.

-Salgaien babes fisikoa aireko garraioan. Kargak garraiobidera egokitzea.

-Salgaien aseguruak aireko garraioan.

-Incotermak eta aireko garraio nazioartekoa.

-Aireontzi motak eta haien egokitzapena kargen arabera.

-Nazioarteko garraioaren kontratua eta hitzarmena aztertzea, baita AWB agiria ere.

-Garraio-eragiketaren kostua eta tarifak.

Prestakuntza unitatea: Trenbideko garraio nazioartekoa.

Kodea: 0622-UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ezaugarri orokorrak. Arau-esparrua.

-Salgaien babes fisikoa trenbideko garraioan.

-Salgaien aseguruak trenbideko garraioan.

-Incotermak eta nazioarteko garraioa.

-Tren motak eta haien egokitzapena kargen arabera.

-Nazioarteko garraioaren kontratua eta hitzarmena aztertzea, baita CIM agiria ere.

-Garraio-eragiketaren kostua eta tarifak.

Prestakuntza unitatea: Nazioarteko garraio intermodala.

Kodea: 0622-UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ezaugarri orokorrak. Arau-esparrua.

-Ekipamenduak: paleta, edukiontzia, kutxa mugigarria.

-Salgaien babes fisikoa edukiontziko garraioan.

-Salgaien aseguruak garraioan.

-Incotermak eta nazioarteko garraioa.

-Garraio-kudeatzailea.

-Edukiontzi motak eta haien egokitzapena kargen arabera.

-Nazioarteko garraioaren kontratua eta hitzarmena aztertzea, baita FIATA agiria ere.

-Garraio-eragiketaren kostua eta tarifak.

Lanbide modulua: Hornitzeko logistika

Kodea: 0626

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Hornikuntza logistikaren esparruan.

Kodea: 0626-UF01(NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Hornikuntza.

-Hornikuntza-politikak.

-Produkzioaren eta banaketaren antolaketa (MRP, DRP,JIT, Kanban, itoguneak).

-Proiektuen programazioa eta kontrola. PERT, CPM eta GANTT.

-Hornikuntza motak: etengabekoa eta aldian behingoa.

-Beharren aurreikuspena.

Prestakuntza unitatea: Stocken kudeaketa logistikaren esparruan.

Kodea: 0626-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Stockak.

-Stocken kudeaketa.

-Stock motak.

-Eskaera lotea.

-Segurtasun stocka eta hausteko aukera.

-Kostuak.

Prestakuntza unitatea: Hornitzaileekiko harremanak logistikaren esparruan.

Kodea: 0626-UF03(NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Hornitzaileak.

-Balizko hornitzaileak.

-Hornitzaileak ebaluatu eta hautatzea.

-Lana kanpora ateratzea.

-Erosketen negoziazioa: prozesua eta puntu kritikoak.

-Negoziazio-teknikak.

-Hornitzailearen eta bezeroaren arteko harremana.

-Salerosketa-kontratua.

-Eskaera-aginduak.

-Eskaeraren jarraipena.

Lanbide modulua: Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

Kodea: 0627.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Erakundeak eta informazio-sistemak nazioarteko merkataritzan.

Kodea: 0627-UF01(NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Informazio-iturriak nazioarteko merkataritzan.

-Komunikazio eta informazio sistemak: aplikazioak eta baliabide informatikoak.

-Kanpoko merkataritza Europar Batasuneko zuzenbidean.

Prestakuntza unitatea: Esku-hartze administratiboa nazioarteko merkataritzan.

Kodea: 0627-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Muga-zergen hesiak eta bestelako hesiak.

-Hesi tekniko eta administratiboak.

-Zerga-hesiak.

-Defentsa-neurriak, zaintza eta babesa.

-Merkataritzako erregimenak.

Prestakuntza unitatea: Inportazio-esportazioko eragiketen administrazioa.

Kodea: 0627-UF03(NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Aduanak eta haien fiskalitatea.

-Salgaien jatorria.

-Aduanako muga-zerga eta aduana-zorra.

-INTRASAT deklarazioa.

Prestakuntza unitatea: Dokumentazioa inportazio-esportazioko eragiketetan.

Kodea: 0627-UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Inportazio eta esportazioko eragiketen aduana-kudeaketa.

-Aduanako erregimenak.

-Salgaien aduana-igorpena.

Lanbide modulua: Salgaien garraioaren antolamendua.

Kodea: 0629.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Trafikoko saila salgaien garraioaren antolaketan.

Kodea: 0629-UF01(NA)

Iraupena: 20 ordu.

-Egitura eta funtzionamendua.

-Antolaketa.

-Informazio- eta dokumentazio-sistemak.

Prestakuntza unitatea: Salgaien garraioaren ustiapen-kostuak.

Kodea: 0629-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kostuen egitura.

-Kostuen behatokia.

-Kostuen kalkulua.

Prestakuntza unitatea: Trafikoaren plangintza, programazioa eta kudeaketa salgaien garraioaren esparruan.

Kodea: 0629-UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Zerbitzuaren planifikazioa. Azpikontratazioa.

-Ibilbideak programatzea, kargak banatzea eta iragaitzaldia.

-Zerbitzuaren kudeaketa. Dokumentazioa.

-Lanen kontrola eta gorabeheren kudeaketa.

Prestakuntza unitatea: Salgaien garraioaren espezialitateak.

Kodea: 0629-UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Salgai arriskutsuen garraioa.

-Produktu galkorren garraioa.

-Bizirik dauden animaliak.

-Tamaina bereziak.

Lanbide modulua: Ingelesa.

Kodea: 0179.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua I.

Kodea: 0179-UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179 lanbide moduluan ezarritakoari dagokio.

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua II.

Kodea: 0179-UF02 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179 lanbide moduluan ezarritakoari dagokio. Prestakuntza unitate horretan ahozko elkarreraginaren trebetasunak eta idatzizko adierazpena azpimarratuko dira bereziki.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0631.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0631 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta bere edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen osasun laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0631 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etendura eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0631 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

<table border=1 cellpadding=0 >  <tr>   <td >   &lt;table border=1 cellpadding=0 &gt;  &lt;tr&gt;     &lt;td &gt;   &amp;lt;table border=1 cellpadding=0 &amp;gt;&nbsp;   &amp;lt;tr&amp;gt;&nbsp;&nbsp;   &amp;lt;td &amp;gt;&nbsp;&nbsp; 4. ERANSKINA

      &nbsp;&nbsp; BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

      &nbsp;&nbsp; 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE)   babesean   ezarritako&nbsp;&nbsp; tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006   Lege Organikoaren   babesean Garraioko&nbsp;&nbsp; eta Logistikako goi   mailako teknikari tituluan   ezarritakoen arteko&nbsp;&nbsp; baliozkotzeak.

      &nbsp;&nbsp; &amp;lt;/td&amp;gt;&nbsp;   &amp;lt;/tr&amp;gt; &amp;lt;/table&amp;gt;

      &amp;nbsp;

      LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA   ZIKLOETAKO   LANBIDE MODULUAK

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   HEZIKETA ZIKLOKO   LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE): &lt;br&gt;   GARRAIOA ETA LOGISTIKA

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   0627. Nazioarteko   merkataritzaren kudeaketa   administratiboa

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   Garraio-zerbitzuak merkaturatzea

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   0624. Garraioaren eta   logistikaren merkaturatzea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   Lurreko garraioaren ustiapenaren plangintza eta   kudeaketa

      Lurreko garraio-zerbitzuaren antolamendua

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   0628. Bidaiarien   garraioaren antolamendua

      0629. Salgaien garraioaren antolamendua

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   Produktuak biltegiratzea

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   0625. Biltegiratzeko   logistika

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   Atzerriko hiezkuntza (1)

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   0179. Ingelesa

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   Garraioaren kudeaketa goi mailako teknikariaren   tituluko Lantokiko   prestakuntza

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   0632. Lantokietako   prestakuntza

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   colspan=2 &gt;   (1) Eman den atzerriko hizkuntza ingelesa bada.

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt; &lt;/table&gt;

   &nbsp;

   5. ERANSKINA

   LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO   KORRESPONDENTZIA

   A)      Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten   korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

   </td>  </tr> </table>

 

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC1422-3: Errepideko garraio-zerbitzuak merkaturatzea

UC1425-3: Bezeroekiko harremanak eta errepideko garraio-eragiketen jarraipena kudeatzea

0624. Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea

UC0247-3: Salgaiak errepidez garraiatzen dituzten enpresetan trafikoko/ustiapeneko sailaren jarduera antolatzea eta kontrolatzea

UC0248-3: Salgaiak errepidez garraiatzen dituzten enpresetan trafikoko/ustiapeneko eragiketak planifikatzea eta kudeatzea

0629. Salgaien garraioaren antolamendua

UC2059-3: Bidaiariak errepidez garraiatzeko planak ezartzea eta antolatzea

UC2060-3: Bidaiariak errepidez garraiatzeko eragiketak kudeatzea eta gainbegiratzea

0628. Bidaiarien garraioaren antolamendua

UC1003-3: Hornikuntza-plana prestatzen laguntzea

UC1004-3: Hornikuntza-programaren jarraipena eta kontrola egitea

0626. Hornitzeko logistika

UC1014-3: Biltegia aurreikusitako irizpideen eta jarduera-mailen arabera antolatzea

UC1015-2: Biltegiko eragiketak kudeatzea eta koordinatzea

0625 Biltegiratzeko logistika

UC0242-3: Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta/edo sartzeko/bidaltzeko eragiketetan kudeaketa administratiboa egitea eta kontrolatzea

0627. Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

UC1013-3: Distantzia luzeko garraioko eragiketak antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea

0622. Salgaien nazioarteko garraioa

UC1424-3: Errepideko garraioko eragiketen administrazio- eta dokumentu-kudeaketa egitea

0621. Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa

UC1423-3: Errepideko garraioaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa kudeatzea

0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

<table border=1 cellpadding=0>  <tr>   <td >   &lt;table border=1 cellpadding=0 &gt;  &lt;tr&gt;     &lt;td &gt;   GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   EGIAZTA DAITEZKEEN   GAITASUN UNITATEAK

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC1423-3: Errepideko   garraioaren jarduera ekonomiko eta   finantzarioa kudeatzea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0624. Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC1422-3: Errepideko   garraio-zerbitzuak merkaturatzea

      UC1425-3: Bezeroekiko harremanak eta errepideko     garraioko eragiketen jarraipena kudeatzea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0629. Salgaien garraioaren antolamendua

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC0247-3: Salgaiak   errepidez garraiatzen dituzten   enpresetan trafikoko/ustiapeneko sailaren   jarduera antolatzea eta   kontrolatzea

      UC0248-3: Salgaiak errepidez garraiatzen dituzten     enpresetan trafikoko/ustiapeneko eragiketak planifikatzea eta kudeatzea.

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0628. Bidaiarien garraioaren antolamendua

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC2059-3: Bidaiariak   errepidez garraiatzeko planak   ezartzea eta antolatzea

      UC2060-3: Bidaiariak errepidez garraiatzeko   eragiketak   kudeatzea eta gainbegiratzea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0621. Garraioaren eta logistikaren kudeaketa   administratiboa

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC1424-3: Errepideko   garraioko eragiketen   administrazio- eta dokumentu-kudeaketa egitea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0626. Hornitzeko logistika

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC1003-3:   Hornikuntza-plana prestatzen laguntzea

      UC1004-3: Hornikuntza-programaren jarraipena   eta   kontrola egitea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0625. Biltegiratzeko logistika

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC1014-3: Biltegia   aurreikusitako irizpideen eta   jarduera-mailen arabera antolatzea

      UC1015-2: Biltegiko eragiketak kudeatzea eta     koordinatzea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0627. Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa   administratiboa

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC0242-3: Salgaien   eta zerbitzuen nazioarteko   transakzioetarako finantzaketa-eragiketak   kudeatzea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0622. Salgaien nazioarteko garraioa

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC1013-3: Distantzia   luzeko garraio-eragiketak   antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt;  &lt;tr&gt;   &lt;td   &gt;   0179. Ingelesa

      &lt;/td&gt;   &lt;td &gt;   UC1006-2: Ingelesez   komunikatzea erabiltzaile   independentearen mailarekin logistikako eta   nazioarteko garraioko   harremanetan eta jardueretan.

      &lt;/td&gt;  &lt;/tr&gt; &lt;/table&gt;

   &nbsp;

   6. ERANSKINA

   IRAKASLEAK

   A)      Moduluak ematen dituzten irakasleak.

   </td>  </tr> </table>

 

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0621. Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa

Merkataritza-prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0622. Salgaien nazioarteko garraioa

Merkataritza-prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0624. Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0625. Biltegiratzeko logistika

Merkataritza-prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0626. Hornitzeko logistika

Merkataritza-prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0627. Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0628. Bidaiarien garraioaren antolamendua

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0629. Salgaien garraioaren antolamendua

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0179. Ingelesa

Ingelesa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0630. Garraioko eta logistikako proiektua

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Merkataritza-prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0644. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA19. Atzerriko bigarren hizkuntza I

(*)

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01. Ingelesa I

Ingelesa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

(*) Irakasten den atzerriko bigarren hizkuntzaren espezialitateko irakasleak.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0621. Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa

0622. Salgaien nazioarteko garraioa

0625. Biltegiratzeko logistika

0626. Hornitzeko logistika

0630. Garraioko eta logistikako proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

0624. Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea

0627. Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

0628. Bidaiarien garraioaren antolamendua

0629. Salgaien garraioaren antolamendua

0631. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

0179. Ingelesa

NA19. Atzerriko bigarren hizkuntza I

NA01. Ingelesa I

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua

Erabilera anitzeko gela

Merkataritzako eta marketineko gela teknikoa

Iragarkiaren kodea: F1311119

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web