(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

48/2013 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN DISEINUKO ETA ALTZARI-HORNIKUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 3 - 07/01/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

Lanbide Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuta, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Legearen 41. artikulua aldatzen du, non lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen diren.

Foru dekretu honen bitartez, Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezarri dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretua garatzen du, Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, araudi honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren hiru lanbide kualifikazioak azaltzen dira; horietako bi osorik daude, eta bestea, berriz, osatu gabe. Hiru lanbide kualifikazio horiek, alegia, “Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak”, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen duena, eta “Instalazioen eta altzari-hornikuntzen proiektuak” eta “Altzarigintzaren eta arotzeriaren industrien produkzioa antolatzea eta kudeatzea”, abenduaren 18ko 1958/2009 Errege Dekretuak arautzen dituenak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Diseinuko eta altzari-hornikuntzako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori zurgintzaren eta altzarigintzaren lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

a) Izena: Diseinua eta altzari-hornikuntza.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Zurgintza eta altzarigintza.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Diseinuko eta altzari-hornikuntzako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko eta Arte modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banaturik.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute, haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Altzarien diseinu eta fabrikazioko teknikari espezialista, Zurgintza adarrekoa.

b) Industria mailako zurgintzako teknikari espezialista, Zurgintza adarrekoa.

c) Ebanisteriako teknikari espezialista, Zurgintza adarrekoa.

d) Zurgintzako teknikari espezialista, Zurgintza adarrekoa.

2. Halaber, Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikari tituluak (Nafarroako Foru Komunitatean Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen uztailaren 21eko 197/1997 Foru Dekretuaren bidez arautua) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluaren ondorio akademiko eta profesional berdinak izanen ditu (horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

Bigarren xedapen gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntzako eta orientabideetako moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1579/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Uztailaren 21eko 197/1997 Foru Dekretuan ezarritako Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da uztailaren 21eko 197/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2013-2014 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide kualifikazioak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: altzariak eta arotzeriako elementuak diseinatzea, horien produkzioa kudeatzea, eta kalitate-sistemen, ingurumen-babesekoen eta laneko arriskuen prebentziokoen mantentze-lanetan parte hartzea.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

MAM063-3 Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak.

-UC0174-3: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak definitu eta garatzea.

-UC0175-3: Dokumentazio teknikoa garatzea eta doitzea.

-UC0176-3: Arotzeriako eta altzarigintzako prototipogintza kontrolatzea eta zuzentzea.

MAM425-3 Instalazioetarako eta altzari-hornikuntzetarako proiektuak.

-UC1369-3: Etxebizitzetan, saltokietan, erakusketa-espazioetan eta espazio publikoetan arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazio proiektuak garatzea.

-UC1370-3: Arotzeria-instalaziorako eta altzari-hornikuntzarako elementuen hornikuntza eta fabrikazioa ikuskatzea.

-UC1371-3: Arotzeriako eta altzarietako instalazioen muntaketa koordinatzea eta ikuskatzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioa:

MAM423-3 Altzarigintzako eta arotzeriako industrietako produkzioa antolatzea eta kudeatzea.

-UC1361-3: Altzariak fabrikatzeko industrian biltegia eta hornikuntzak planifikatzea eta kudeatzea.

-UC1363-3: Altzariak fabrikatzeko industrietan produkzioa ikuskatzea eta kontrolatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Altzariak eta zur-arotzeriako elementuak diseinatzeko proposamenak egitea, merkatuko joerak eta beharrak identifikatuta.

2) Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen diseinu teknikoa egitea, bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatuta.

3) Altzarien eta arotzeriako elementuen diseinua optimizatzea, eta horretarako, prototipo eta saiakuntzetatik ateratako aldaketak sartzea.

4) Altzari-hornikuntzarako proposamenak egitea, bezeroaren eskakizunak eta proposamen horiek gauzatzeak dakartzan baldintzatzaile teknikoak eta ekonomikoak asetzeko modukoak.

5) Zur-arotzeriako eta altzarigintzako elementuak instalatzeko proiektuak prestatzea, hartutako irtenbidea deskribatuz eta baloratuz.

6) Lehengaien, produktuen eta osagaien hornikuntza kudeatzea, eta horien harrera eta izakinen maila kontrolatzea.

7) Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazioa planifikatzea eta kontrolatzea, eta horretarako, prozesuak definitzea, baliabideak antolatzea eta produktuak gainbegiratzea.

8) Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak lantzea, ordenagailuz lagundutako fabrikazio-teknikak aplikatuta.

9) Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako elementuen muntaketa koordinatzea eta gainbegiratzea, eta horretarako, baliabideak antolatzea eta kalitate estandarrak egiaztatzea.

10) Arotzeria eta altzarigintza industrietako hondakinak kudeatzeko planak prestatzea, araudia betetzen dela ziurtatuz.

11) Lanaren egoera berrietara egokitzea, eta horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

12) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea eta, horretarako, ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

13) Lantaldeak antolatu eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratzea, arduraz, harreman errazak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta taldean sor daitezkeen gatazketan konponbideak emanez.

14) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako, komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

15) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

16) Ekoizpen-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

17) Enpresa txiki baten sorrerarako eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizunez.

18) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio-sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau eskuratzen dutenek arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren eta instalazioaren sektorean dihardute, enpresa txiki, ertain eta handietan, beraien nahiz besteen kontura, honako eginkizun hauetan: diseinu teknikoa, produkzioaren ikuskapena, fabrikazio automatizatua, altzari-hornikuntzako proiektuak garatzea eta instalazioak muntatzea.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Altzarien marrazkilari proiektugilea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko teknikaria.

-Arotzeriako eta altzarigintzako proiektugilea.

-Zuraren, altzarien eta beste manufaktura batzuen enpresen kudeatzailea.

-Zuraren eta kortxoaren industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.

-Bulego Teknikoko burua.

-Fabrikazioko burua.

-Produkzioko kontrolatzailea.

-Atalburua.

-Taldeko burua.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroako Foru Komunitatearen produkzioaren testuinguruan, zuraren industriaren barnean sartzen da zura eraldatzen denetik kontsumorako produktuak sortu arte dagoen prozesu osoa.

Enpresa-jarduera hori testuinguru aldakor batean gauzatzen da, etengabe egokitu beharra baitago arotzeriako eta altzarigintzako elementuak erosten dituztenen bizimodu, interes eta motibazio berrietara.

Etxebizitzen, saltokien eta espazio publikoen diseinuari eta altzari-hornikuntzari dagokienez, merkatua pertsonalizatzen eta zatitzen ari da, eta gero eta espezializatuagoa da. Testuinguru horretan, produktuaren azterketak eta diseinuak garrantzia berezia lortu du, bezero jakin baten beharretara egokitu behar baitu.

Hori horrela, arrakasta honako hauen mende egonen da neurri handi batean: gizartearen eskaeretara egokitzeko gaitasuna, malgutasuna eta bezeroari eta azken kontsumitzaileari orientabideak emateko zerbitzua.

Nabarmendu beharreko faktoreen artean, diseinua, kalitatea, normalizazioa, espezializazioa eta ingurumenean eragin txikia duten produktuen eta tekniken erabilera aipa daitezke.

Hain lehiakorra den nazioarteko testuinguru honetan merkatu berriak zabaltzeko beharra dagoenez, behar-beharrezkoa da etengabeko prestakuntza teknikoa, linguistikoa eta prozesuak/produktuak kudeatzekoa.

Horrenbestez, curriculum honen garapenak sektoreak gaur egun dituen baldintzatzaile eta beharrei erantzuten die.

c) Prospektiba.

Curriculum hau garatzean, ikastetxeek ondoko irizpen hauek izanen dituzte kontuan:

a) Lanbide profil hau garatu da produkzio prozesuen kontrolen inguruan erabaki gehiago hartze aldera, egun automatizatuagoak baitira, eta enpresa txikietako planifikazioan, mantentze-lanetan, kalitatean eta laneko arriskuei aurrea hartzean eginkizun gehiago betetze aldera.

b) Material eta teknologia berriak erabiltzeak, batik bat mekanizazio eta akabera prozesuetan, baita kalitatearen eta ingurumenaren aldetik arauek eskatzen dutenak ekarriko dute ohiko ekipamenduak ekipamendu aurreratuagoekin ordeztea eta produkzio sistemak eta prozesuak egokitzea edo aldatzea.

c) Merkatuak nazioartekotzeak enpresa bultzatuko du lehentasunak diseinuan, hornitzaileen kudeaketan eta logistikan jartzera, markaren irudia lehiarako abantaila gisa erabiliz, berritzeko epeak murriztuz eta industria prozesuaren bizitasuna areagotuz.

d) Garrantzitsua da “produkzio adimena” garatzea, baita sorkuntza, profesionaltasunaren era berriak, ekimena, teknologia berrien erabilpena produktibitatea handitzeko, produktua bereiztea eta bezeroekin komunikatzeko prozesuak ere.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Balizko bezeroen eskakizunak eta merkatuko joerak identifikatzea, eta informazio garrantzitsutik abiatuta esku hutsezko marrazkiak eta krokisak egitea, diseinu-proposamenak prestatzeko.

b) Altzariak eta arotzeriako elementuak produzitzeko materialak eta prozesuak zehaztea eta fabrikazio-irtenbideak proposatzea, diseinu teknikoa egiteko.

c) Prototipoak egin eta aztertzea saiakuntza normalizatuen emaitzak duen eragina baloratuta, diseinua optimizatzeko.

d) Altzariak fabrikatzeko dokumentazio teknikoa prestatzea beharren programa beteko duten hautabideak ebaluatuta, altzari-hornikuntzarako irtenbideak proposatzeko.

e) Zur-arotzeriako eta altzarigintzako instalazio-lanak zehaztea, oroitidazkiak, planoak eta aurrekontuak eginda, instalazio proiektuak egiteko.

f) Arotzerian eta altzarigintzan erabiltzen diren materialak eta produktuak identifikatzea eta horien propietateak eta ezaugarriak baldintzatzaileekin lotzea, lehengaien hornikuntza kudeatzeko.

g) Arotzeriako eta altzarigintzako produkzio-prozesuak ezaugarritzea, eragiketak sekuentziatuta eta baliabideak zehaztuta, fabrikazioa planifikatu eta kontrolatzeko.

h) Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen produkzio automatizaturako prozesuak identifikatu eta sekuentziatzea, mekanizazio-eragiketak zenbakizko kontroleko aginduekin lotuta, ordenagailuz lagundutako fabrikazio-programak egiteko.

i) Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako elementuen konposizio, lotura eta ahokatzeko eragiketak identifikatu, sekuentziatu eta ezaugarritzea, horiek baliabideekin eta baldintzatzaileekin lotuta, haiek lantegian muntatzeko eta/edo obran instalatzeko lanak koordinatu eta ikuskatzeko.

j) Zuraren eta altzarien industrietan aplikatu beharreko ingurumen-araudia identifikatzea eta lehengaiak eta baliabideak erabiltzeko neurriak justifikatzea, hondakinak kudeatzeko planak egiteko.

k) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolaketakoarekin erlazionaturik dauden ikaskuntza-baliabideak eta aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratzeko joerari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

l) Izaera sortzailea eta berritzailea garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolaketan agertzen diren eginkizunei erantzuteko.

m) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

n) Talde-laneko testuinguruetan lider izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

ñ) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, helburuetara eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

o) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

p) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztiontzako diseinuari” erantzuteko beharrezko lanbide ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

q) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, eta gai izateko kalitatea kudeatzen duten prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko.

r) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

s) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0982

Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak

140

4

1.a

0983

Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa

220

7

1.a

0984

Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena

180

6

1.a

0985

Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

140

4

1.a

0986

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

220

7

1.a

NA01(1)

Ingelesa I

60

2

1.a

0987

Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa

170

8

2.a

0988

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak

110

5

2.a

0989

Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua

110

5

2.a

0990

Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa

130

6

2.a

0992

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.a

0993

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.a

0991

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.a

0994

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.a

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak.

Kodea: 0982.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zuraren eta altzarien sektorearen produkzio-egitura ezaugarritzen du, enpresa motak identifikatuta, eta horiek duten kokapen geografikoarekin, tamainarekin, erabiltzen duten produkzio-prozesuarekin eta lortutako produktuarekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresen kopurua horien banaketa geografikoaren eta produkzio-ezaugarrien arabera identifikatu du.

b) Sektoreko enpresak lortutako produktuaren arabera bereizi ditu.

c) Enpresak tamainaren, produkzio-ahalmenaren eta sektoreko posizionamenduaren arabera bereizi ditu.

d) Enpresa nagusiak produkzio-prozesuaren ezaugarriak kontuan izanda sailkatu ditu.

e) Eskualdeko enpresa nagusien antolamendu- eta produkzio-egitura ezaugarritu du.

f) Enpresaren produkzio-ahalmena lortutako produktuaren ezarpenarekin, logistikarekin eta banaketarekin lotu du.

g) Enpresaren kudeaketa eta abantaila estrategikoak ezarritako produkzio-prozesuarekin eta lortutako produktuarekin lotu ditu.

2. Zurak sailkatzen ditu, saiakuntza mekanikoak egin ondoren, eta lortutako emaitzak arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako ezaugarri teknikoekin eta aplikazioekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuraren eta horren deribatuen egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa ezaugarritu ditu.

b) Bertako eta inportazioko zur nagusiak izenaren eta espeziearen arabera sailkatu ditu, haien egituratik eta ezaugarri teknikoetatik abiatuta.

c) Zuraren propietateak sailkatu ditu, arotzeriako eta altzarigintzako prozesuetan haiek erabiltzearen onurak eta dagozkien ezaugarriak kontuan izanda.

d) Zurek dituzten akats nagusiak, eta horiek garatu beharreko produktuan izan ditzaketen ondorioak eta aldaketak ezaugarritu ditu.

e) Zuraren eta kortxoaren azpiproduktu deribatu nagusiak identifikatu ditu, eta izen komertzialaren arabera sailkatu ditu.

f) Zura babesteko sistema hautatu du, produktuaren kokapenaren arabera.

g) Erabili beharreko zur mota hautatu du, jasan beharreko esfortzu mekanikoaren eta haren ezaugarrien arabera.

h) Piezak dimentsionatu ditu, parametro dimentsional geometrikoak eta gainazalekoak neurtzeko teknikak, elementuak eta prozedurak erabilita.

3. Zuraren eta altzarien industrian erabiltzen diren zuraren eta beste material batzuen deribatuak identifikatzen ditu, saiakuntza mekanikoak eginda, eta lortutako emaitzak ezaugarri teknikoekin eta aplikazioekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Taulak lortze-sistemaren eta izen komertzialaren arabera identifikatu ditu, duten aplikazioa kontuan izanda.

b) Konposite-materialak sailkatu ditu, horien ezaugarriak eta aplikazioa kontuan izanda.

c) Itsasgarriak hautatu ditu, oinarri-materialak eta lotura-prozesua kontuan izanda.

d) Metaletik abiatuta lortutako materialak identifikatu ditu, horien ezaugarriak eta aplikazioa kontuan izanda.

e) Beira-materialak hautatu ditu, haien ezaugarriak eta aplikazioa kontuan izanda.

f) Saiakuntzetan erabiltzen diren tresnak eta makinak hautatu ditu, bai eta erabilera- eta egiaztapen-prozedura ere.

g) Saiakuntza mekanikoak egin ditu, materialen ezaugarriak lortutako emaitzekin lotuta.

h) Piezen akatsak horien sorburuekin lotu ditu.

i) Saiakuntzen emaitzak eskatutako doitasunerako perdoi egokiarekin adierazi ditu.

4. Zuraren eta altzarien industrian erabiltzen diren estaldura-materialak identifikatzen ditu, saiakuntza mekanikoak eta fisiko-kimikoak eginda, eta lortutako emaitzak ezaugarri teknikoekin eta aplikazioekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Estaldura-materialak izen komertzialaren arabera identifikatu ditu, haien aplikazio-ezaugarriak kontuan izanda.

b) Xaflak eta estaldura-materialak hautatu ditu, haien ezaugarriak, lortze-sistemak eta aplikazioak kontuan izanda.

c) Dekorazio-estaldurak hautatu ditu, produktuaren eta horren akaberaren arabera.

d) Saiakuntzetan erabiltzen diren tresnak eta makinak zehaztu ditu, bai eta erabilera- eta egiaztapen-prozedura ere.

e) Saiakuntzak egiteko beharrezkoak diren probeten ezaugarriak deskribatu ditu.

f) Saiakuntza fisiko-kimikoak egin ditu, ezarritako arauak edo prozedurak aplikatuta.

g) Saiakuntzen emaitzak eskatutako doitasunerako perdoi egokiarekin adierazi ditu.

h) Materialen saiakuntza fisiko-kimikoak zerrendatu ditu, haien aplikazioen arabera.

i) Piezen akatsak horien sorburuekin lotu ditu.

j) Saiakuntzen emaitzak eskatutako doitasunerako perdoi egokiarekin adierazi ditu.

5. Zura transformatzeko prozesuak ezaugarritzen ditu, horien sekuentzia justifikatzen du, eta lehengaia lortutako produktuekin eta azpiproduktuekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuraren lehen transformazioko enpresaren ezaugarri nagusiak eta konfigurazioa identifikatu ditu.

b) Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak lantzeko enpresaren ezaugarri nagusiak eta konfigurazioa identifikatu ditu.

c) Zura piezakatu eta zatikatzeko sistema nagusiak identifikatu ditu, eta horiek lortu nahi diren produktuekin eta dagozkien dimentsioekin lotu ditu.

d) Zura lehortu eta tratatzeko sistema nagusiak emaitzekin eta gauzatze-denborekin lotu ditu.

e) Xaflak lortzeko sistemak lortutako produktuekin eta horien aplikazio-prozesuekin lotu ditu.

f) Oinarri-osagaiaren arabera, taulak lortzeko prozesu nagusiak identifikatu ditu.

g) Dekorazio-xaflen mota bakoitza lantzeko sistemak identifikatu ditu, eta horien ezaugarri teknikoak duten aplikazioarekin lotu ditu.

h) Produkzioa kudeatzeko informatika-tresnak identifikatu ditu.

i) Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen produkzio-lerroak ezarri ditu, horien automatizazioa kontuan izanda.

j) Kalitatea kudeatu eta bermatzeko sistemak lortutako transformazio-prozesuen ezaugarriekin eta lortutako produktuekin lotu ditu.

6. Arotzeriaren eta altzarigintzaren industrian eraikuntza-sistemak identifikatzen ditu, eta muntaketaren eta aplikazioaren arabera bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoan jasotako informazioa identifikatu du.

b) Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioan eraikuntza- eta muntaketa-prozedurak identifikatu ditu.

c) Lotura- eta muntaketa-prozeduretako eragiketak makineriarekin, tresnekin eta erremintekin lotu ditu.

d) Arotzerian eta altzarigintzan erabiltzen diren lotura-sistemen ezaugarriak identifikatu ditu (larakoak, galletak, mihiak eta torlojuak, besteak beste).

e) Egin beharreko lanen sekuentziazioa definitu du.

f) Produktuaren kalitate-zehaztapenak interpretatu ditu prozesuaren fase bakoitzean.

7. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko prozedurak aplikatzen ditu, eta horretarako, arrisku-egoerak ebaluatzen ditu eta bere lanbide-jardueran ohikoenak diren neurriak kudeatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko eragiketa-teknikak aplikatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

c) Berariazko lanak egitean, prebentzio- eta segurtasun-arau pertsonalak eta kolektiboak eta ingurumen-babesekoak aplikatzen direla egiaztatu du.

d) Berariazko lanak egitean gehien izaten diren istripuen sorburuetarako irtenbideak proposatu ditu.

e) Arotzeriako eta altzarigintzako industrietako prozesuetan ingurune seguruak sustatzeko beharrezko neurriak zehaztu ditu.

f) Laneko hainbat eremu eta egoeratarako babes-neurriak eta tresneria antolatu ditu.

g) Prebentzioaren eta segurtasunaren, eta ingurumen-babesaren kudeaketarekin lotutako dokumentazioa bete du.

h) Arotzeriako eta altzarigintzako industrietako prozesuetan aplikatzen diren teknikak gauzatzeko erabili beharreko segurtasun eta babes indibidual eta kolektiborako neurriak hautatu ditu.

i) Jarduera bakoitza garatzeko eskatutako segurtasuneko eta ingurumen-babeseko neurriak aplikatu ditu.

Edukiak.

-Zuraren, altzarien eta kortxoaren industriak ezaugarritzea:

Identifikazioa. Banaketa geografikoa. Ezarpena eta banaketa.

Zuraren industriaren sailkapena. Lehen eta bigarren transformazioa.

Antolamendua eta giza baliabideak. Produktu mota. Produkzio-ahalmena.

Ingurunearekiko harremanak. Sektoreak eta azpisektoreak.

Informatika-tresnak. Produkzio lineak automatizatzea. Produkzioaren optimizazioari aplikatutako informatika. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien beste erabilera batzuk.

-Zuraren sailkapena:

Zura. Zuhaitza. Atalak. Mozketa.

Osagai kimikoak. Egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa.

Zuren gaixotasunak eta akatsak.

Estatuko zurak eta inportaziokoak. Koniferoak eta hostozabalak.

Arauen sailkapena: Espainiakoak eta Europakoak.

Zerra-zurak identifikatzea. Merkataritzako neurriak. Aplikazio industriala.

Saiakuntza motak. Espainiako eta Europako araudia. Finlandian eta Suedian zerratutako zurak.

Saiakuntzak. Probetak. Makinak, tresnak, produktuak eta erremintak.

Probeten dimentsioen kontrolaren saiakuntza espezifikoak.

-Zuraren produktu deribatuak eta material osagarriak identifikatzea:

Taulen sailkapena. Txirbil edo zuntz taulak eta taula konposatuak. Ezaugarri fisikoak eta mekanikoak.

Zurezko xaflak ateratzea. Motak. Xafladura.

Itsasgarriak. Junturen motak eta sistemak.

Babesleak aplikatzea. Akaberarako produktuak.

Geruzatuak. Plastikoak. Burdineria.

Saiakuntza motak. Espainiako eta Europako araudia.

Saiakuntzak. Probetak. Makinak, tresnak, produktuak eta erremintak.

Probeten dimentsioen kontrolaren saiakuntza espezifikoak.

-Estaldura-materialak sailkatzea:

Estaldura-materialak aplikatzea. Izen komertziala. Ezaugarriak. Euskarriarekiko afinitatea.

Saiakuntzetan baliatzen diren tresnak eta makinak. Maneiatzea eta egiaztatzea.

Saiakuntza motak. Espainiako eta Europako araudia.

Saiakuntzak. Probetak. Makinak, tresnak, produktuak eta erremintak.

-Zura eraldatzeko prozesuak ezaugarritzea:

Zuraren zatitzea eta ataltzea antolatzea. Sistemak.

Xaflak lortzea. Motak. Lehortzeko sistemak.

Zuraren lehen transformazioko enpresen ezarpena. Ezaugarri nagusiak.

Zura lehortu eta tratatzea. Metodoak eta faseak.

Produkzioa kudeatzea. Informatika-tresnak.

Taulak fabrikatzea. Faseak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako eraikuntza-sistemak identifikatzea:

Lotura eta muntaketa prozedurak. Sistemak.

Makinak, tresnak eta erremintak.

Burdineria. Motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

Txantiloiak. Prestaketa. Materialak.

Muntatzeko sekuentziak eta lotura elementuak.

Kalitatea. Zehaztapenak. Segurtatzea.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea:

Prebentzio-plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

Kutsadura-iturriak zurezko eta horren deribatuzko produktuak fabrikatzeko prozesuetan.

Laneko arriskuen prebentzioari lotutako arriskuak identifikatzea arotzeriako eta altzarigintzako prozesuetan eta produktuetan.

Laneko arriskuen prebentzio-neurriak makinetan, tresnerian, instalazioetan eta produktuetan.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuetan.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Ingurumen-babesaren kudeaketa.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako prestakuntzari esker, ikaslea gai izanen da zuraren industrien prozesuetan jarduteko, bereziki sektorearen produkzio-egiturako prozesuetan; halaber, gai izanen da enpresa motak, zur motak, deribatuak eta bestelako materialak ere identifikatzeko, saiakuntzak egiteko, zura transformatzeko prozesuak ezaugarritzeko, estaldura-materialak ezberdintzeko eta eraikuntza-sistemak identifikatzeko.

Ikaslea, funtsean, arotzeriako eta altzarigintzako industrietan arituko dela aintzat hartuta, honako alderdi hauek sartzen dira gorago aipatutako gaitasunen barnean (produkzio-egitura ezaugarritzea, enpresak identifikatzea eta zur motak eta eratorriak identifikatzea):

-Produkzio-egiturak eta enpresa motak identifikatzea.

-Erabilitako zur motak eta lehengaiak justifikatzea.

-Saiakuntza mekanikoak eta fisikokimikoak aplikatzea eta horiek justifikatzea.

-Zuraren deribatuak eta bestelako material batzuk identifikatzea.

Modulu teoriko-praktikoa denez, gomendatzen da ikasgela balioanitzean ematea, saiakuntzetarako eta neurketarako behar bezala kalibratutako ekipoak dituena; halaber, proposatzen da informatika tresna ezberdinak erabiltzea, esaterako ofimatikako eta diseinuko programak.

Hemen proposatzen den eduki-sekuentziazioa uste da dela egokiena:

-Zuraren, altzarien eta kortxoaren industriak.

-Zuraren sailkapena.

-Zuraren produktu deribatuak eta material osagarriak identifikatzea.

-Estaldura-materialak sailkatzea.

-Zura eraldatzeko prozesuak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako eraikuntza-sistemak.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Modulu hau batik bat kontzeptuzkoa bada ere, prozedurazko irakaskuntzari emanen zaio lehentasuna: problema edo kasu praktikoak ebatziko dira, eta txostenak, aurkezpenak, laborategiko saiakuntzak, solasaldiak eta abar eginen dira.

Modulu osoan zehar, etapa bakoitzean jorratutako edukiekin lotuta, gai hauekin zerikusia duten kontzeptuak sartuko dira:

-Kalitate-sistemen mantentze-lanak, materialekin, produktuekin eta prozesuekin lotuta.

-Ingurumen-babesa. Aurretiaz ezarritako hiru arloak bilduko dira: materialak, produktuen toxikotasuna eta prozesuei buruzko azterketa energetikoa.

-Laneko arriskuen prebentzioa.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Zuraren eta kortxoaren espezieak eta banaketa geografikoa egituratzea.

-Zuraren eta kortxoaren propietate fisiko-kimikoak eta mekanikoak analizatzea, eta horiek lehengai gisa erabiltzean jasan ditzaketen aldaketak aztertzea; hori guztia haien aplikazioekin lotuta.

-Zura eta kortxoa neurtu, kalkulatu eta ebaluatzea, fabrikazio, instalazio eta erabilerako prozesuetan eskatzen diren esfortzuen edo nekeen aurrean.

-Zuraren eta kortxoaren lehen transformazioko prozesuak aztertzea, bai eta materialak eta azpiproduktuak, tratamenduak eta fabrikazio-prozesuak, eta produkzio-egituraren ezaugarritzea ere; hori guztia lehen transformazioko industrietako zuraren eta altzarien sektorean.

-Zuraren eta kortxoaren 2. transformazioaren prozesuak eta produktuak aztertzea.

-Materiak eta produktuak identifikatu eta neurtzeko saiakuntzak egitea, indarrean dagoen araudiaren arabera laginak hartuz, prozedura egokiak hautatuz eta behar bezala kalibratutako neurgailuak erabiliz. Jardun horrek emaitzen fidagarritasuna ziurtatuko du.

-Zenbait informatika-tresna erabiltzea, hala nola, ofimatikako eta diseinuko programak.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa.

Kodea: 0983.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mihiztatze- eta lotura-sistemak identifikatzen ditu, eta horien prestazioak lortu nahi den emaitza estetiko eta funtzionalarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arotzerian eta altzarigintzan erabiltzen diren mihiztatze eta lotura mota nagusiak identifikatu ditu.

b) Eraikuntza soluzio nagusiak dagozkien aplikazioekin lotu ditu.

c) Mihiztatze edo lotura motaren arabera erresistentzia mekanikoaren maila egiaztatu du.

d) Erabiliko duen materiala hautatu du, hautatutako eraikuntza-irtenbidearen ezaugarri mekanikoak eta estetikoak kontuan izanda.

e) Mihiztaduraren edo loturaren hautabidezko eraikuntza-irtenbideak proposatu ditu.

f) Mihiztatze edo loturaren prozedura ezarri du eta balizko soluzioak zerrendatu ditu.

2. Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako materialak hautatzen ditu, eta produktuaren ezaugarrien arabera justifikatzen du hautaketa.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio grafikoan ezarritako ezaugarri teknikoen arabera identifikatu du materiala.

b) Materialak akatsik ez duela edo, hala badagokio, akats horiek hura erabiltzeko aukera ematen dutela egiaztatu du.

c) Materialaren akatsak lortu nahi den emaitzaren arabera zuzendu ditu.

d) Piezen dimentsioak materialen zerrendetan agertzen direnekin bat datozela egiaztatu du.

e) Mekanizatu beharreko materialen dimentsio komertzialen arabera material-kontsumoa optimizatu du.

f) Garatu nahi diren txantiloien forma eta dimentsioak identifikatu ditu, dokumentazio grafikoa interpretatu ondoren.

g) Oinarri-materiala egin beharreko txantiloien ezaugarriak kontuan izanda hautatu du.

h) Txantiloia trazatzeko garaian, kontuan izan ditu eraikuntza-prozesuaren aldagaiak (ertzen prestaketa, ebaketa mota, ebaketaren koska eta ahalik eta material gehien aprobetxatzeko irizpideak).

i) Mekanizatu nahi den materialaren eta egin beharreko mekanizazioaren arabera manipulazio-arriskuak identifikatu ditu.

3. Markatu eta trazatzeko eragiketak egiten ditu, dokumentazio grafikoa interpretatu ondoren eta neurketa-teknikak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikotik abiatuta, lortu beharreko piezen forma eta dimentsioak identifikatu ditu.

b) Egin beharreko lanaren arabera, neurtu, markatu eta trazatzeko tresnak hautatu ditu.

c) Piezen aurpegia eta ertza hautatu ditu haien ezaugarrien arabera (multzoko antolaera, ageriko aurpegiak eta akatsak, besteak beste).

d) Markatu eta trazatzeko zeinu konbentzionalak erabili ditu (posizioa eta parekatzea, besteak beste).

e) Markatutako elementuen neurriak dokumentazio teknikoan zehaztutakoekin bat datozela egiaztatu du.

4. Zurezko eta horren deribatuzko elementuak fabrikatzeko makina eramangarriak eta konbentzionalak prestatzen ditu, prest jartzeko eta mantentzeko eragiketak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinak ebaketako erremintez hornitu ditu, profilak eta mekanizazio-eskaera kontuan izanda.

b) Makinen osagaiak ezaugarritu ditu eta horien eginkizuna deskribatu du.

c) Makinak prest jartzeko parametroak erregulatu ditu.

d) Mekanizazio-eremu bakoitzean materialen garraioa antolatu du.

e) Makinetan eta ekipamenduetan segurtasun- eta elikatze-elementuak instalatu ditu.

f) Lan-eremua mekanizazio-eragiketei ekiteko baldintza egokietan dagoela egiaztatu du.

g) Fabrikazioko makinen eta tresneriaren mantentze-prozesuetan fabrikatzailearen gomendioak aplikatu ditu.

h) Makinetan eta tresnerian mantentze- eta garbiketa-lanak egin ditu, produktu egokiak erabilita.

i) Lan-eremua garbi eta txukun mantendu du.

5. Piezak lortzen ditu, mekanizazio-eragiketak eginez, eta produktuaren kalitatea egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminten egoera eta makinen eta babes-ekipamenduen doikuntzak egiaztatu ditu.

b) Egin beharreko mekanizazio-eragiketen arabera hautatu ditu erremintak eta makinak.

c) Egin beharreko mekanizazio-eragiketetarako norbera babesteko ekipamendu egokia hautatu du.

d) Eskuzko erremintak dagozkien aplikazioekin eta erabiltzeko teknikekin lotu ditu.

e) Lehen piezaren ibilbidea simulatu du makina geldirik dagoela, eta segurtasun neurriak egiaztatu ditu.

f) Makinak abiarazi ditu, ezarritako protokoloa sekuentziatuta.

g) Desbideratzeen kasuan zuzenketak ezarri ditu (biraketa-abiadurak, erremintak eta materialen aitzinamenduak, besteak beste).

h) Pieza mekanizatzeko denbora ahalik eta laburrena dela egiaztatu du.

i) Landutako produktuaren kalitatea egiaztatu du, eskatutako frogak eginda, eta, egokitu denean, ezarritako neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

j) Hartutako ergonomia lesioak edo gaitzak saihesteko egokia dela egiaztatu du.

6. Dokumentazio teknikoa interpretatu ondoren, arotzeriako eta altzari-hornikuntzako multzoak konposatzen ditu, azpimultzoak muntatuta eta horien elementuak estututa.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako elementuak antolatu ditu, dokumentazio teknikoan adierazitako muntaketaren eta instalazioaren sekuentziazioa errespetatuz.

b) Konposiziorako beharrezko erremintak eta makineria hautatu ditu.

c) Multzoaren elementuei tresna egokien bidez itsasgarriak aplikatu dizkie.

d) Gainazalerako eta beharrezko presiorako tresna egokiekin egin du prentsaketa, eta multzoetan kopadura eta eskuairak egiaztatu ditu.

e) Elementuak lotu eta finkatu ditu, burdineria egokia erabilita.

f) Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako elementuak mihiztatu ditu, dokumentazio teknikoan adierazitako sekuentziazioa errespetatuz.

g) Instalatutako edo muntatutako elementu mugikorrek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

h) Emaitzazko multzoek eta azpimultzoek perdoi-marjina onargarriak betetzen dituztela egiaztatu du.

i) Kalitatea kontrolatzeko formularioa bete du.

7. Tindatze- eta akabera-produktuak eskuzko baliabideen eta baliabide mekanikoen bitartez aplikatzen ditu, eta lortutako emaitzak eskatutakoari erantzuten diola egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bateragarritasuna eta produktuaren fitxan zehaztutako proportzionaltasuna errespetatuz nahasi ditu produktuak.

b) Akaberako produktuak aplikazio-tresneriarako biskositate egokiaz prestatu ditu.

c) Produktuak aplikatu beharreko azalerarako eta xede izanen duten lekurako kantitate egokian prestatu ditu.

d) Produktuak ingurumen-baldintza egokietan eta laneko osasun-arauak errespetatuz prestatu ditu.

e) Aplikatu beharreko gainazalak aplikaziorako baldintza egokietan daudela egiaztatu du.

f) Akabera-produktuak proiektuaren zehaztapenen arabera aplikatu ditu.

g) Aplikazioa tresnen, aplikazio-tresneriaren eta tresneria mekanikoaren bidez egin du, esperotako emaitza lortzeko.

h) Piezen geometriara egokituta egin du aplikazioa.

i) Makinen parametroak euskarriaren ezaugarriak eta aplikatutako materiala kontuan izanda erregulatu ditu.

j) Lehortze- eta ontze-lana ingurumen-baldintza egokietan egin du, produktuen zehaztapen teknikoen arabera.

k) Akaberak aplikatzeko lanabesen eta tresneriaren garbiketa-lanak egin ditu, produktu egokiak erabilita.

8. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko prozedurak aplikatzen ditu, eta horretarako, arrisku-egoerak ebaluatzen ditu eta bere lanbide-jardueran ohikoenak diren neurriak kudeatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko eragiketa-teknikak aplikatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

c) Berariazko lanak egitean, prebentzio- eta segurtasun-arau pertsonalak eta kolektiboak eta ingurumen-babesekoak aplikatzen direla egiaztatu du.

d) Berariazko lanak egitean gehien izaten diren istripuen sorburuetarako irtenbideak proposatu ditu.

e) Makinen eta erreminten bidez piezak mekanizatzeko ingurune seguruak sustatzeko beharrezko neurriak zehaztu ditu.

f) Laneko hainbat eremu eta egoeratarako babes-neurriak eta tresneria antolatu ditu.

g) Prebentzioaren eta segurtasunaren, eta ingurumen-babesaren kudeaketarekin lotutako dokumentazioa bete du.

h) Zurezko eta horren deribatuzko elementuak mekanizatu eta fabrikatzeko aplikatzen diren teknikak gauzatzeko erabili beharreko segurtasun eta babes indibidual eta kolektiborako neurriak hautatu ditu.

i) Jarduera bakoitza garatzeko eskatutako segurtasuneko eta ingurumen-babeseko neurriak aplikatu ditu.

Edukiak.

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea:

Lotzeko sistemak identifikatzea: mihiztadura, junturak eta akoplamenduak. Deskribapena.

Materialak, mihiztaduraren arabera.

Ezaugarriak. Motak. Aplikazioak.

Piezak markatzeko erabiltzen den sinbologia.

Piezen eta multzoen bistak, sekzioak eta perspektibak interpretatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko materialak hautatzea:

Zur motak ezaugarritzea. Aplikazioak.

Taula motak ezaugarritzea. Aplikazioak.

Xaflak eta xaflatzeak identifikatzea. Motak. Manipulazioa.

Fabrikazio-akatsak eta material-akatsak identifikatzea.

Materiala optimizatzea. Eskuairaldeak eta dimentsioak.

Piezakatzeak. Eskuairaldeak. Azalerak. Kubikazioa.

-Markatu, trazatu eta neurtzeko eragiketak egitea:

Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

Neurtu, markatu eta trazatzeko tresnak erabiltzea. Mantentze-lanak.

Aurpegi nagusiak.

Akatsak eta horien garrantzia trazaduran.

Trazatu eta markatzeko eragiketak.

Multzoen markatze konbentzionala. Berariazko zeinuak.

-Makina eramangarriak eta konbentzionalak prestatu eta mantentzea:

Makina eramangarriak eta konbentzionalak ezaugarritzea. Motak. Funtzionamendua. Aplikazioak.

Makinak prestatzea. Erremintak eta lanabesak kokatzea. Parametroak erregulatzea.

Babesak eta segurtasun-elementuak arautzea.

Mantentze-eragiketak.

-Eskuzko erremintekin eta makina eramangarriekin eta konbentzionalekin zurezko eta horren deribatuzko piezak lortzea:

Eskuzko erremintak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak. Erabiltzeko teknikak.

Mekanizazio-eragiketak eskuzko erremintekin. Sekuentziak. Prozedurak.

Mekanizazio-eragiketak makinekin. Sekuentziak. Perdoiak.

Lehen pieza lortzea. Kalitate-irizpideak.

Mekanizazioa sekuentziatu eta optimizatzea.

Eskuzko erreminak prestatu eta zorroztea.

Segurtasuna makina bidezko mekanizazioan. Arriskuak. Babes-neurriak. Norberaren babeserako ekipoak.

-Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako multzoak konposatzea:

Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

Makinak eta erremintak hautatzea.

Muntatzeko tresnak. Motak. Muntatzeko prozedurak.

Prentsaketa- eta kolatze-sistemak. Itsasgarriak. Motak.

Prentsaketarako euste-elementuen antolaera/kokapena.

Mihiztatzea. Multzoak egiaztatzea. Estutzea.

Kalitate-parametroak muntaketan egiaztatzea: perdoiak, diagonalak, kopadurak, eskuairak multzoetan eta lautasuna, besteak beste.

Burdineria. Kokapena eta aplikazioak.

Burdineriaren bidez elementuak finkatzeko erak. Iltzatzea. Torlojutzea.

-Tindatze eta akabera produktuak aplikatzea:

Gainazalak prestatzea akabera-produktuak aplikatzeko.

Produktuak prestatzea aplikazio ekipamenduen eta tekniken arabera.

Akabera-produktuen bateragarritasuna.

Proportzionaltasuna produktuen nahastean.

Aplikatzen diren lanabesak eta tresneria manipulatzea.

Akabera-produktuak aplikatzeko teknikak.

Hondakinak akabera-prozesuetan.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea:

Prebentzio-plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

Kutsadura-iturriak zurezko eta horren deribatuzko produktuak fabrikatzeko prozesuetan.

Zurezko eta horren deribatuzko prototipoen mekanizazioan eta akaberan laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako arriskuak identifikatzea.

Laneko arriskuen prebentzio-neurriak makinetan, tresnerian eta instalazioetan.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioan.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak eta arauak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako oinarrizko trebetasunak berenganatzea, eta horretarako, mekanizazio prozesu ezberdinak aplikatzea eskuzko erreminten, makina eramangarrien edo konbentzionalen eta muntaketa eragiketen bidez.

Trebetasun horiek ondoko alderdi funtsezkoak biltzen dituzte:

-Lan bakoitzerako lehengai egokienak hautatzea.

-Eskuzko erreminten bidez, makina eramangarrien bidez eta makina konbentzionalen bidez mekanizatzea, bai eta horiek zaintzea eta mantentzea ere.

-Zurezko gainazalak eta deribatuak akabera materialekin estaltzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako multzoak muntatzea eta mihiztatzea.

Modulu hau nabarmenki praktikoa denez, komenigarria izanen litzateke zura mekanizatzeko eta xurgatzeko makineria konbentzionala eta eramangarria duen lantegian gauzatzea.

Halaber, komenigarria litzateke behar bezala banatutako eta ekipatutako gunea izatea akaberen aplikazioari dagozkion edukiak eta praktikak gauzatzeko.

Noizean behin, komenigarria litzateke ikasgela balioanitz bat izatea ordenagailuak, Interneterako sarbidea eta kanoi proiektagailua erabiltzeko.

Hemen proposatzen den eduki-sekuentziazioa uste da dela egokiena:

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea.

-Lehengaiak identifikatzea, hautatzea eta optimizatzea.

-Dokumentazio teknikoaren analisia. Marka eta trazadura.

-Mekanizazioko makinak, ekipoak eta erremintak prest jartzea.

-Tresnak eta makinak erabiltzea.

-Mekanizazioaren kalitate kontrola.

-Akabera-produktuak identifikatzea, hautatzea eta aplikatzea.

-Hondakinen kudeaketa.

Komeni da hasierako unitate didaktiko bat ezartzea, modulu honen berezko profesionaltasunak oinarri dituen prozesuen ikuspegi orokorra emateko eta moduluan geroago jorratuko diren alderdirik oinarrizkoenak azaltzeko eta finkatzeko.

Modulu honi ekiteko, komeni da lantegiaren antolamenduari eta funtzionamendu orokorrari buruzko jarraibideak ematea, prozesuak ordenaz eta eskatutako kalitate-mailez gauzatzeko.

Proposatzen diren jarduerek pixkanaka handituko dituzte edukiak eta zailtasunak, eta kurtsoak aurrera egin ahala, pixkanaka gehituko dira jarduera bakoitzean modulu honetako eduki-multzo ezberdinak.

Edozein jarduerari ekin aurretik, gomendatzen da laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzioari buruzko arauak aztertzea, bai eta hondakinen tratamendua ere.

Modulu honetan bilatzen diren helburuak ongi lortzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko materialak hautatzea.

-Markatu, trazatu eta neurtzeko eragiketak egitea.

-Makina eramangarriak eta konbentzionalak prestatzea, maneiatzea eta mantentzea.

-Eskuzko erremintekin, makina eramangarriekin eta konbentzionalekin zurezko eta horren deribatuzko piezak lortzea.

-Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako multzoak muntatzea eta mihiztatzea.

-Zurean eta horren deribatuetan akaberak aplikatzea.

Komenigarria litzateke lehen kurtsoko “Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena” moduluarekin koordinatzea arotzeriako eta altzarigintzako planoak egitearekin lotutako alderdietan.

Antzekotasunak antzematen dira “Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak” eta “Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena” moduluetako zenbait eduki-multzorekin, eta beraz, horien arteko koordinazioa garrantzitsua izanen da edukiak ez errepikatzeko.

Bereziki, oso garrantzitsua da “Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak” moduluarekiko lotura. Hala, komenigarria litzateke modulu horrekin koordinatzea, kurtsoaren hasierako plangintzatik edukiak gainjarri ez daitezen.

Komenigarria litzateke heziketa-zikloko irakasle taldeak, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” moduluko irakasleak barne direla, laneko arriskuen prebentzioarekin eta ingurumen-babesarekin lotutako edukiak irakasteko koordinatzea, eduki horiek errepika ez daitezen.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena.

Kodea: 0984.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak eta multzoak irudikatzen ditu, bistak eta perspektibak esku hutsez marraztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak garatzeko prozesuan krokisek duten garrantzia balioetsi du, eta zein erabileratara zuzentzen diren identifikatu du.

b) Krokisetan irudikatuko diren elementuak eta multzoak hautatu ditu.

c) Irudikatutako elementuak identifikatu ditu, eta helburu duten multzoan integratu ditu.

d) Elementuak eta multzoak identifikatzeko beharrezko bistak eta ebakidurak hautatu ditu.

e) Aurreikusitako erabilerarako euskarri egokia erabili du.

f) Sinbologia normalizatua erabili du.

g) Proportzioak egokiro zehaztu ditu.

h) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu irudikatutako elementuak.

i) Irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

j) Krokisak ulertu ahal izateko behar adinako kalitateaz zehaztu ditu.

k) Txukuntasunez eta garbitasunez jardun du.

2. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzen ditu, taula gainean marrazteko trenen bidez bistak eta sekzioak marraztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzeko sistema egokiena hautatu du.

b) Irudikatu beharreko elementuen tamaina eta marrazteko dagoen espazioa kontuan izanda hautatu du eskala.

c) Irudikatu beharreko elementu eta produktuetarako, hautatutako eskalarako eta aurreikusitako erabilerarako formatu eta euskarri egokiak aukeratu ditu.

d) Aurreikusitako lan motaren arabera hautatu ditu marrazteko trenak.

e) Eraikuntza-elementuak bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak egin ditu.

f) Beharrezko ebakidurak eta sekzioak egin ditu.

g) Arauen arabera eta argiro kotatu ditu irudikatutako elementuak.

h) Irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

i) Lerroaren mota eta lodiera hautatu ditu, araua, eta irudikatutakoaren eskala, tamaina edo garrantzia kontuan izanda.

j) Ordenaz eta garbitasunez egin du lan.

3. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazio grafikoa prestatzen du, eta planoak ordenagailuz lagundutako programen bidez marrazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordenagailuz lagundutako diseinu programaren lan prozesua eta erabiltzaile interfazea identifikatu ditu.

b) Ordenagailuz lagundutako diseinu-programaren objektu eta utilitateekin identifikatu du diseinua.

c) Eraikuntza-proiektuaren planoak zehazteko emandako krokisak identifikatu ditu.

d) Planoetan marrazkiak, legendak, errotulazioa eta informazio osagarria banatu ditu.

e) Eskala eta formatu egokiak hautatu ditu.

f) Planoaren osagaiak zuzen dimentsionatzea ahalbidetzen duten gainazalei eta bolumenei buruzko oinarrizko kalkuluak egin ditu.

g) Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen eta produktuen oinplanoak, aurretiko bistako planoak, ebakidurenak, sekzioenak eta xehetasunezkoak marraztu ditu, jasotako krokisen arabera.

h) Bisten eta ebakiduren egokitasuna egiaztatu du.

i) Zehaztasunez eta kalitatez, eta aurreikusitako denboran marraztu du.

4. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen planoak egiten ditu, haien osagaiak irudikatuta eta fabrikaziorako datu teknikoak sartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikatu beharreko arotzeriako eta altzarigintzako proiektuaren ezaugarriak eta elementuak identifikatu ditu.

b) Akotazio mota hautatzeko, produktuaren funtzioa edo horren fabrikazio-prozesua kontuan hartu du.

c) Kotak irudikatzeko, irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu ditu.

d) Dimentsioen perdoiak irudikatzeko, berariazko arauak kontuan hartu ditu.

e) Perdoi geometrikoak zehazteko, ikur normalizatuak irudikatu ditu.

f) Planoan materialak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete du.

g) Planoan, tratamenduak eta akaberak, eta horien aplikazio-eremuak irudikatu ditu.

h) Elementu normalizatuak irudikatu ditu, aplikatu beharreko araudiari jarraituz.

i) Markoak eta inskripzio-laukiak eskatutako informazioaz, dimentsioez eta formatuaz irudikatu ditu.

5. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazio grafikoa kudeatzen du, eta planoak paperean eta informatika-euskarrian kopiatu, antolatu eta artxibatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazio teknikoa erabiltzen duten enpresaren sailak zehaztu ditu.

b) Banaketa-beharretarako kopiatze-baliabide egokia hautatu du.

c) Egindako kopien argitasuna eta irakurterraztasuna egiaztatu ditu.

d) Planoak behar bezala eta eskatutako tamainan ebaki eta tolestu ditu.

e) Dokumentazioa erraz eta azkar eskuratu ahal izateko antolatu du.

f) Informazioa eguneratuta edukitzeko prozedura bat garatu du.

g) Fabrikazio automatizaturako baliozko informazioa esportazio-programa unibertsaletan gorde du.

h) Produktuei buruzko dokumentazio teknikoa duten informatika-fitxategi guztien segurtasun-kopiak sortu ditu.

Edukiak:

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak eta multzoak esku hutsez irudikatzea:

Krokisak irudikatzeko arauak interpretatzea.

Krokisak egitea. Teknikak eta prozesua. Proportzionaltasuna.

Piezak eta multzoak irudikapen grafiko sistema ezberdinen bidez egitea.

Esku hutsez marrazteko tresnak eta lanabesak erabiltzea.

Marrazketa teknikoan erabiltzen diren euskarriak.

Espazioak eta dimentsioak arotzeriako eta altzarigintzako produktuetan.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzea:

Marrazteko tresnak ezaugarritzea.

Euskarriak eta formatuak hautatzea.

Errotulazio normalizatua.

Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen irudikatze geometrikoa.

Arotzerian eta altzarigintzan erabiltzen diren eskalak aplikatzea.

Planoak kotatzea.

Normalizazioa.

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen piezakatzeak egitea.

Piezak kodetzea.

Doikuntzak eta perdoiak arotzeriako eta altzarigintzako produktuetan.

Lerroak irudikapen grafikoan hautatzea. Motak, lodierak eta kolorea. Bilbeak.

Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen bidez dokumentazio grafikoa prestatzea:

CAD programak ezaugarritzea.

Softwarearen konfigurazioa.

Geruzak kudeatzea.

Marrazketa aginduak betetzea.

Aldaketa-aginduak sortzea.

Gainazalen aukerak eta aginduak hautatzea.

Solidoen aukerak eta aginduak hautatzea.

Produktuen liburutegiak.

Materialak eta propietateak esleitzea.

Murrizketak esleitzea.

Marrazketa fitxategiak kudeatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako planoak egitea:

Ordenagailuz lagundutako diseinu programekin kotatzea.

Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako prozesuen sinbologia aplikatzea.

Tratamenduen eta akaberen sinbologia.

Neurrien perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzea.

Materialak irudikatzea.

Forma eta elementu normalizatuak irudikatzea.

Materialen zerrendak sortzea.

Elementuak eta multzoak kodetzea.

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen funtzionamendu balioak.

Fabrikazio automatizaturako datuen sarrera.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazio teknikoa kudeatzea:

Kodetze-sistemak.

Diseinatutako produktuari buruzko txosten teknikoan jasotzen diren dokumentuak.

Irteera grafikoko periferikoak.

Planoak tolestea.

Dokumentazioa sailkatzea eta artxibatzea.

Dokumentazioa eguneratzea.

Ordena, garbitasuna, eta sinplifikazio- eta eraginkortasun-metodoak aplikatzea, lana ahalbidetu eta errazten duten faktore gisa.

Autonomia eta ekimen pertsonala. Irtenbideak eta hobekuntzak proposatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako prestakuntzari esker, ikaslea gai izanen da arotzeriako eta altzarigintzako produktuen diseinu eta fabrikaziorako prozesuei aplikatutako irudikapen grafikoa egiteko.

Funtzio horrek honelako alderdiak biltzen ditu:

-Multzoen elementuak eta bistak esku hutsez irudikatzea, zirriborroen eta krokisen bidez, eta eraiki beharreko produktuaren lerro nagusiak zirriborratuta.

-Eskala egokietako txantiloiak irudikatzea, taula gainean marrazteko tresnak erabiliz.

-Proiektuen aurkezpenean, planoak prestatzean eta planoak inprimatu eta marraztean programa informatikoak eta fotokonposizioko aplikazio teknikoa erabiltzea, bai eta horiek artxibatzea eta antolatzea ere.

Modulu teoriko-praktikoa denez gero, marrazketarako mahaiak, ordenagailuak, marrazleak (plotterrak eta A3rako inprimagailuak, esaterako), proiektorea, Interneten sartzeko bidea etab. dituen erabilera anitzeko ikasgela batean emanen da lehentasunez. Komenigarritzat jotzen da Interneten erabilera sustatzea moduluaren jarduerak gauzatzeko beharrezkoa den informazioa bilatzeko.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta multzo edo prestakuntza unitate hauetan dago antolatua:

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak eta multzoak esku hutsez irudikatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzea.

Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen bidez dokumentazio grafikoa prestatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako planoak egitea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazio teknikoa kudeatzea.

Multzo horiek lan unitateetan banatuko dira. Lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Elementuak eta multzoak identifikatzeko beharrezko bistak eta ebakidurak hautatzea.

-Sinbologia normalizatua, proportzioak, kotatzeak eta irudikapen-arauak modu egokian erabiltzea.

-Krokisak ulertu ahal izateko behar adinako kalitateaz egitea.

-Eskala egokia eta marrazteko tresnak aurreikusitako lan motaren arabera hautatzea.

-Eraikuntza-elementuak bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak, ebakidurak eta sekzioak egitea.

-Modu argian eta normalizatuan kotatzea.

-Ordenagailuz lagundutako diseinuko programa (CAD) erabiltzea.

-Aurkezpenak, triptikoak, eskuliburuak sortzea (formatu digitaleko edizioa).

-Plotterra/inprimagailua hautatzea eta inprimaketa-kalitatea egiaztatzea.

-Planoak identifikatzea, tolestea eta artxibatzea.

-Planimetria eguneratuta mantentzeko protokoloa jarraitzea.

-Fabrikazio automatizaturako dokumentazioa gorde eta zaintzea.

-Dokumentazio teknikoan sortutako fitxategien segurtasun-kopiak egin eta gordetzea.

“Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapenak” lotura du zikloko modulu gehienekin, izan ere plano bat identifikatzea, krokisak egitea edota dokumentazio jakin bat kudeatzea etengabe egiten den zerbait da. Hortaz, garrantzitsua da zikloko irakasleen artean koordinazio ona egotea.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak.

Kodea: 0985.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prototipoak eraikitzeko informazio teknikoa biltzen du, fabrikazio-proiektuak aztertuta eta horiek lantzeko prozesuak planifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuak, eta horien forma eta neurriak identifikatu ditu.

b) Lotura- eta mihiztadura-sistemak zehaztu ditu.

c) Piezak formaz egiteko txantiloiak prestatu ditu.

d) Altzaria edo arotzeriako elementua egiteko beharrezko kalitate-zehaztapenen zerrenda egin du.

e) Altzaria edo arotzeriako elementuak mekanizatzeko beharrezko makineria eta tresnak hautatu ditu, erantsitako proiektuaren arabera.

f) Altzaria edo arotzeriako elementuak eraikitzeko prozesua ezarri du.

2. Prototipoen fabrikazioa programatzen du, ezarritako eragiketa-sekuentzia eskatutako zehaztapen teknikoekin eta eskuragarri dauden bitartekoekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material egokiena zehaztu du, hainbat materialekin (proiektuan zehaztutakoak barne) egindako saiakuntzen laginetatik abiatuta.

b) Materialen saiakuntzak egin ditu, piezen eta zatien probeten bidez.

c) Proiektuan esku hartzen duten makinen berariazko tresnak hautatu ditu.

d) Proiektuaren mekanizaziorako babes- eta segurtasun-bitartekoak zehaztu ditu.

e) Proiektuan ezarritako burdineriarekin saiakuntzak egin ditu eta eskatutako kalitatea lortu du.

f) Proiektuaren zehaztapenen arabera, akabera-prozesu egokiena zehaztu du.

g) Akaberako tresneria eta lanabes egokiak hautatu ditu, eta parametroak erregulatu ditu.

h) Kalitate-protokoloak ezarri ditu, akaberari, neurriei, materialei eta burdineriari dagokienez.

3. Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoetarako piezak eta osagaiak lantzen ditu, mekanizazio-eragiketak eskuzko erremintekin eta makineria eramangarri eta/edo konbentzionalekin eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraiki beharreko prototiporako eskala egokia hautatu du.

b) Planoak eraiki beharreko prototipoaren eskalan egin ditu.

c) Prototipoa eraikitzeko lan-eremuak, materialak eta erremintak prestatu ditu.

d) Mekanizatu beharreko piezen trazadurak egin ditu (besteak beste, aurpegiak eta posizioa finkatzea).

e) Egin beharreko mekanizazioaren arabera makinei eta tresnei dagozkien babesak antolatu ditu.

f) Prototipoaren piezak makinekin eta erremintekin mekanizatu ditu.

g) Mekanizazioa segurtasuneko eta lan-osasuneko baldintzetan egin du.

h) Proiektuaren mekanizaziorako babes- eta segurtasun-bitartekoak zehaztu ditu.

4. Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak muntatzen ditu eta multzoak konposatzen ditu, eskuzko erreminten eta makineria eramangarriaren eta konbentzionalaren bidez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prototipoaren piezei itsasgarriak aplikatu dizkie.

b) Piezen zatiak prentsatu eta kolatu ditu.

c) Piezak proiektuaren zehaztapenen arabera mihiztatu ditu.

d) Prototipoaren burdineria eta osagarriak kokatu ditu.

e) Prototipoa hainbat enbalatze-sistemaren bidez bildu du.

5. Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak ebaluatzen ditu, saiakuntzak eta txostenak eginez eta hobekuntzak proposatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prototipoaren piezekin egindako saiakuntza mekanikoen emaitzak lortu ditu.

b) Prototipoaren piezekin egindako saiakuntza termikoen emaitzak lortu ditu.

c) Prototipoaren piezekin egindako saiakuntza fisiko-kimikoen emaitzak lortu ditu.

d) Saiakuntzetan lortutako emaitzak UNE, ISO eta DIN arauetan finkatutakoekin alderatu ditu.

e) Prototipoaren funtzionaltasuna ebaluatu du.

f) Prototipoaren ergonomia baloratu du.

g) Prototipoaren erresistentzia baloratu du.

h) Prototipoan lortutako kalitate-maila zehaztu du.

i) Lortutako emaitzak Europako arauetan saiakuntza mota bakoitzerako zehaztutako datuekin alderatu ditu.

j) Gainazaleko akaberen saiakuntzak egiaztatu ditu, proiektuaren zehaztapenen arabera.

6. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko prozedurak aplikatzen ditu, eta horretarako, arrisku-egoerak ebaluatzen ditu eta bere lanbide-jardueran ohikoenak diren neurriak kudeatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko eragiketa-teknikak aplikatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

c) Berariazko lanak egitean, prebentzio- eta segurtasun-arau pertsonalak eta kolektiboak eta ingurumen-babesekoak aplikatzen direla egiaztatu du.

d) Berariazko lanak egitean gehien izaten diren istripuen sorburuetarako irtenbideak proposatu ditu.

e) Makinen eta erreminten bidez piezak mekanizatzeko ingurune seguruak sustatzeko beharrezko neurriak zehaztu ditu.

f) Laneko hainbat eremu eta egoeratarako babes-neurriak eta tresneria antolatu ditu.

g) Prebentzioaren eta segurtasunaren, eta ingurumen-babesaren kudeaketarekin lotutako dokumentazioa bete du.

h) Zurezko eta horren deribatuzko prototipoak mekanizatu eta fabrikatzeko aplikatzen diren teknikak gauzatzeko erabili beharreko segurtasun eta babes indibidual eta kolektiborako neurriak hautatu ditu.

i) Jarduera bakoitza garatzeko eskatutako segurtasuneko eta ingurumen-babeseko neurriak aplikatu ditu.

Edukiak.

-Proiektuen eta prozesuen informazio teknikoa biltzea:

Piezen zerrenda eta ibilbide-orriak.

Prototipoak eraikitzeko prozesuak.

Sinbologia, normalizazioa, bistak, sekzioak eta xehetasunak, kotatzea, perspektibak eta krokisak egiteko teknikak.

Lotura-sistemak, junturak, mihiztadurak eta ahokadurak.

Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoen eraikuntza proiektuaren oroitidazki teknikoa.

-Prototipoen fabrikazioa programatzea:

Materialak zehaztea. Egokitasun-irizpideak.

Makinen osagai berariazkoak hautatzea.

Mekanizaziorako babes- eta segurtasun-bitartekoak zehaztea.

Burdineria egiaztatzea. Prestazioak eta funtzionaltasuna.

Gainazaleko akaberak zehaztea.

Saiakuntzak. Espainiako eta Europako araudia. Saiakuntza normalizatuak egitea.

Piezakatzeak. Eskuairaldeak. Kubikazioa eta gainazalak.

-Prototipoetarako piezak eta osagaiak lantzea:

Markatzea, trazadura eta neurketa egitea. Eskalak. Irudikapen-sistemak.

Planoak CAD 2D eta 3D programak erabiliz egitea.

Zeinu konbentzionalak ezagutzea. Markatzeko metodoak.

Eskuzko erremintekin eta makina konbentzionalekin arotzeriako piezak egitea.

Mekanizaziorako babes- eta segurtasun-bitartekoak zehaztea.

Berariazko babesak. Muntaketa, erregulazioa eta kontrola.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak muntatzea:

Itsasgarriak. Kolatzea. Muntatzeko tresnak. Motak. Maneiua.

Prentsaketarako euste-elementuen antolaera/kokapena.

Apaindurarako akaberak egitea. Produktuak eta teknikak.

Dekorazio-akaberak eskuz aplikatzeko produktuak ezaugarritzea. Propietateak.

Akabera-produktuen bateragarritasuna euskarriarekin.

Akaberetako instalazioen eta prozesuen berezko arriskuak. Segurtasun-elementuak.

Prototipoaren burdineria eta osagarriak kokatzea.

Prototipoa hainbat enbalatze-sistemaren bidez biltzea.

-Prototipoak ebaluatzea:

Makina unibertsalekin arotzeriako piezen saiakuntzak egitea.

Saiakuntza motak: mekanikoak, termikoak eta fisiko-kimikoak, besteak beste.

Saiakuntzetarako protokoloak eta araudia.

Materialak ebaluatzeko kalitate-protokoloak.

Arotzeriako eta altzarigintzako elementuetarako UNE, DIN eta ISO araudia. Saiakuntza motak.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea:

Prototipoak fabrikatzeko segurtasun-planean jasotako prebentzio-neurriak aplikatzea.

Kutsadura-iturriak hautematea zurezko eta horren deribatuzko prototipoak fabrikatzeko prozesuetan.

Zurezko eta horren deribatuzko prototipoen mekanizazioan eta akaberan laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako arriskuak identifikatzea.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako prototipoen fabrikazioan.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak berenganatzea arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak fabrikatzeko, eta horretarako, mekanizazio prozesu ezberdinak aplikatzea eskuzko erremintekin, makina eramangarri edo konbentzionalekin eta muntaketa eragiketen bidez.

Modulu hau bukatzean, ikasleak gai izanen dira proiektuak dokumentatzeko eta arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak eraiki, ebaluatu eta hobetzeko, hori guztia prebentzioaren eta ingurumenaren arloko araudia aplikatuz.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, gomendatzen da bi gunetan gutxienez gauzatzea: zura mekanizatzeko eta xurgatzeko makineria konbentzionala eta eramangarria duen lantegian, eta ikasgela balioanitz batean, besteak beste ordenagailuak (Interneterako konexioarekin), lagundutako diseinuko softwarea, kanoi proiektagailua eta pantaila dituena.

Hemen proposatzen den eduki-sekuentziazioa uste da dela egokiena:

-Proiektuen eta prozesuen informazio teknikoa biltzea.

-Prototipoen fabrikazioa programatzea.

-Prototipoetarako piezak eta osagaiak lantzea.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak muntatzea.

-Prototipoak ebaluatzea.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Prototipoak eraikitzeko informazio teknikoa biltzea, fabrikazio-proiektuak aztertuta eta horiek lantzeko prozesuak planifikatuta.

-Prototipoen fabrikazioa programatzea, ezarritako eragiketa-sekuentzia eskatutako zehaztapen teknikoekin eta eskuragarri dauden bitartekoekin lotu ondoren.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoetarako piezak eta osagaiak lantzea, mekanizazio-eragiketak eskuzko erremintekin eta makineria eramangarriarekin eta/edo konbentzionalekin eginda.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak muntatzea eta multzoak konposatzea, eskuzko erreminten, eta makineria eramangarriaren eta konbentzionalaren bidez.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak ebaluatzea, saiakuntzak eta txostenak eginez eta hobekuntzak proposatuz.

-Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko prozedurak aplikatzea, arrisku-egoerak ebaluatu ondoren, eta bere lanbide-jardueran ohikoenak diren neurriak kudeatzea.

Beharrezkotzat jotzen da ondoko modulu hauekin koordinatzea: “Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa”, “Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena” eta “Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena”. Izan ere, aipatu moduluetan “Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak” moduluarekin lotutako ezagupenak jorratzen dira, zehazki, makineriaren maneiu eta erabilerarekin, mihiztadurak eta multzoak egitearekin eta dokumentazio teknikoa prestatzearekin lotutakoak.

Komenigarria litzateke heziketa-zikloko irakasle taldeak, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” moduluko irakasleak barne direla, laneko arriskuen prebentzioarekin eta ingurumen-babesarekin lotutako edukiak irakasteko koordinatzea, eduki horiek errepika ez daitezen.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena.

Kodea: 0986.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko informazioa hautatzen du, joerak kontuan hartu eta faktore ekonomikoak baloratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Altzari-estilo nagusiak antzeman ditu eta denboran zehar izan duten bilakaera aztertu du.

b) Altzarien eta arotzeriako elementuen mota nagusiek dituzten ezaugarri tipologikoak deskribatu ditu.

c) Egungo estilo eta joera nagusiak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

d) Altzarigintzako eta arotzeriako estetikaren, kalitatearen, kostuaren eta berritze-aldiaren artean dauden loturak ezarri ditu.

e) Jasotako informazioa interpretatu du, merkatuko joerak zein diren jakiteko.

f) Produktu berriek izan behar dituzten oinarrizko bereizgarriak eta ezaugarriak zehaztu ditu.

2. Arotzeriako produktuak garatzeko proposamenak lantzen ditu, balizko irtenbideak ilustratuta eta hartutakoa justifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arotzeriako elementuak instalazio-espazioaren arabera dimentsionatu ditu.

b) Materialak, irekitze-sistema eta akaberak hautatu ditu, diseinuari, erabilerari eta aplikazioari buruzko eskakizunen arabera.

c) Arotzeriako produktuen zirriborroak eta krokisak xehetasun-maila nabarmenaz marraztu ditu.

d) Arotzeriako elementuen produkzio-irtenbideak fabrikazio-hautabideekin lotu ditu.

e) Arotzeriako produktuen hautaketa justifikatu du, irizpide ekonomikoak, fabrikaziokoak, estetikoak eta funtzionalak aplikatuta.

f) Eskuragarri dauden fabrikazio-bitartekoekin, diseinuak bideragarriak diren egiaztatu du.

3. Arotzeriako produktu berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzen ditu, hartutako irtenbidea justifikatuta eta haiek fabrikatzeko eskuragarri dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialen inguruko irizpideak kontuan hartu ditu: erresistentziari buruzkoak, estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak.

b) Osagaiak (torlojuak eta burdineria, besteak beste) hautatu ditu, haien prestazioak, kalitatea eta eskuragarritasuna kontuan izanda.

c) Piezak eta multzoa ergonomiari, erresistentziari eta erabilerari buruzko irizpideen arabera dimentsionatu ditu.

d) Arotzeria-multzoaren elementu bakoitzerako prozesu-diagramak egin ditu, fabrikazio-sekuentzia logikoen arabera.

e) Arotzeriako elementua instalatzeko sistema zehaztu du.

f) Arotzeriako diseinuak eskakizun berrien arabera (estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak, besteak beste) egokitu ditu.

g) Arotzeriako fabrikazio-prozesuak edo produktuak azpikontratatzeko aukera aztertu du.

h) Arotzeriako piezen parametro kritikoak ezarri ditu, eskatutako kalitate-maila lortzeko.

4. Altzariak garatzeko proposamenak lantzen ditu, balizko irtenbideak ilustratuta eta hartutakoa justifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Altzariak jarraibide ergonomikoen eta espaziokoen arabera dimentsionatu ditu.

b) Materialak, irekitze-sistema eta akaberak hautatu ditu, diseinuari, erabilerari eta aplikazioari buruzko eskakizunen arabera.

c) Altzarien zirriborroak eta krokisak xehetasun-maila nabarmenaz marraztu ditu.

d) Altzarien produkzio-irtenbideak fabrikazio-hautabideekin lotu ditu.

e) Altzarien hautaketa justifikatu du, irizpide ekonomikoak, fabrikaziokoak, estetikoak eta funtzionalak aplikatuta.

f) Eskuragarri dauden fabrikazio-bitartekoekin, diseinuak bideragarriak diren egiaztatu du.

5. Altzari berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzen ditu, hartutako irtenbidea justifikatuta eta haiek fabrikatzeko eskuragarri dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialen inguruko irizpideak kontuan hartu ditu: erresistentziari buruzkoak, estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak.

b) Osagaiak (torlojuak eta burdineria, besteak beste) hautatu ditu, haien prestazioak, kalitatea eta eskuragarritasuna kontuan izanda.

c) Piezak eta multzoa erresistentziari eta erabilerari buruzko irizpideen arabera dimentsionatu ditu.

d) Altzariaren elementu bakoitzerako prozesu-diagramak egin ditu, fabrikazio-sekuentzia logikoen arabera.

e) Hala egokitu denean, altzaria instalatzeko sistema zehaztu du.

f) Altzarien diseinuak eskakizun berrien arabera (estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak, besteak beste) egokitu ditu.

g) Altzarien fabrikazio-prozesuak azpikontratatzeko aukera aztertu du.

h) Altzarien piezen parametro kritikoak ezarri ditu, eskatutako kalitate-maila lortzeko.

6. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazioa kudeatzen du, horien oroitidazkiak, aurrekontuak eta baldintzen agiriak kopiatu eta artxibatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoen informazio osagarria biltzen duen oroitidazkia idatzi du.

b) Fabrikaziorako beharrezko eragiketak dokumentuetan (prozesu-orriak eta kostu-dokumentuak) deskribatu ditu.

c) Dokumentu teknikoei arotzeriako eta altzarigintzako produktuetarako kalitate-eskakizunak gehitu dizkie, baldintzen agiri baten bidez.

d) Produktuaren fabrikazioan esku hartzen duten kostu finkoak eta aldakorrak zerrendatu ditu.

e) Materialen batez besteko kostuei buruzko datu-base informatizatuak erabili ditu, benetako fabrikazio-kosturako hurbilketa egiteko.

f) Produktuaren aurrekontua egin du, informatika-programak erabilita.

g) Diseinatutako produktua fabrikatzeak dakartzan baldintza teknikoen agiria idatzi du.

h) Proiektuaren dokumentuak ordenan inprimatu eta osatu ditu, eta aurkezpen egokia lortu du.

i) Dokumentazioa erraz eta azkar eskuratu ahal izateko antolatu du.

j) Informazioa eguneratuta edukitzeko prozedura bat garatu du.

k) Produktuei buruzko dokumentazio teknikoa duten informatika-fitxategi guztien segurtasun-kopiak sortu ditu.

Edukiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko informazioa hautatzea:

Altzarien estiloak.

Altzarien eta arotzeriako elementuen tipologiak.

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen kalitatearen kontzeptuak.

Produktuak diseinatzeko informazioa biltzeko kanalak.

Egungo joerak arotzerian eta altzarigintzan.

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen berritze-aldiak.

-Arotzeriako produktuak garatzeko proposamenak lantzea:

Arotzeriako produktuak diseinatzeko teknikak:

Zirriborroak eta krokisak egitea.

Arotzerian erabiltzen diren materialak.

Arotzeriarako burdineria: dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

Arotzeriako produktuen eraikuntza-irtenbideak.

Arotzeriako produktuak diseinatzeko eragileak.

Arotzeriarako hornigaiak; dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

Arotzeriako fabrikazio-makineria.

Arotzeriako pieza eta elementu bereziak fabrikatzeko sistemak.

-Arotzeriako produktu berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzea:

Materialen erresistentzia.

Arotzeriako produktuen ergonomia.

Arotzeriako fabrikazio-teknikak.

Arotzeriako produkzio-prozesuak.

Prozesuen diagramak.

Arotzeriako produktuen dimentsio estandarrak.

Arotzeriako material eta hornigai bereziak.

Arotzeriako produktuak muntatzeko sistemak.

Arotzeriako produktuak instalatzeko sistemak.

Arotzeriako produktuak fabrikatzeko prozesuen balorazio ekonomikoa.

Arotzeriako produktuen kalitate kontrola. Perdoiak.

-Altzariak garatzeko proposamenak lantzea:

Eragileak altzarien diseinuan.

Altzariak diseinatzeko teknikak.

Zirriborroak eta krokisak egitea.

Altzariak fabrikatzeko erabiltzen diren materialak.

Altzarietarako burdineria: dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

Altzarietarako hornigaiak: dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

Altzarigintzako eraikuntza-irtenbideak.

Altzariak fabrikatzeko makinak.

Altzarien pieza eta elementu bereziak fabrikatzeko sistemak.

-Altzari berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzea:

Materialen erresistentzia, altzarien fabrikazioari aplikatuta.

Ergonomia altzarien diseinuan.

Altzariak fabrikatzeko teknikak.

Altzariak fabrikatzeko produkzio-prozesua.

Prozesuen diagramak.

Altzarien dimentsio estandarrak.

Altzarietarako material eta hornigai bereziak.

Altzariak muntatzeko sistemak.

Altzariak instalatzeko sistemak.

Altzariak fabrikatzeko prozesuen balorazio ekonomikoa.

Altzarien kalitatea kontrolatzea. Perdoiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazioa kudeatzea:

Arotzeriako eta altzarigintzako proiektu baten oroitidazkia.

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen kostu-dokumentuak.

Fabrikazio-prozesuen orriak.

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen baldintza teknikoen agiriak.

Kostu finkoak eta aldakorrak arotzeriako eta altzarigintzako produktuen fabrikazioan.

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen aurrekontuak.

Proiektuak maketatu eta muntatzea.

Dokumentazioa sailkatzea eta artxibatzea.

Dokumentazioa eguneratzea.

Ordena, garbitasuna, eta metodo sinpleak eta eraginkorrak, norberaren lana eta besteena ahalbidetu eta errazten duten faktore gisa.

Autonomia eta ekimen pertsonala. Irtenbideak eta hobekuntzak proposatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako prestakuntzari esker, ikaslea gai izanen da arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko, zehazki arotzeriako eta altzarigintzako produktuen diseinuaren eta definizioaren prozesuen arloan.

Diseinuaren eta definizioaren zereginei aplikatutako arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapenean alderdi hauek sartzen dira:

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak diseinatzeko informazioa biltzea eta hautatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko proposamenak lantzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzea.

-Garapen prozesuan zehar sortutako dokumentazioa kudeatzea.

Edukien sekuentziazio egokienari dagokionez, dagokion atalean proposatutako sekuentziazioa da, jarraian adierazten den moduan:

-Altzariaren diseinuaren jatorria eta gaur egun arteko bilakaera.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen tipologiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen proposamenen zirriborroak eta krokisak prestatzea.

-Diseinurako metodologiak.

-Arotzerian eta altzarigintzan erabilitako materialak eta hornigaiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen eraikuntza-irtenbideak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako dokumentazioa eta proiektuak.

Komenigarria izanen da ikasleak, beste dokumentu batzuen artean, hornitzaileen katalogoak, eta aldizkari teknikoak eta espezializatuak erabiltzen eta maneiatzen ohitzea arian-arian.

Hala, arotzeriako eta altzarigintzako produktuetarako eraikuntza-irtenbideak planteatzera iritsiko dira. Horretarako, komeni da inguruneko enpresetara bisitaldiak egitea, erabiltzen diren fabrikazio-sistemak zein diren ikusteko. Era berean, erabilgarria izanen da produktua berriro diseinatzea, ingurumena errespetatuko duten diseinu-irizpideei edo ekodiseinuari jarraituz.

Amaitzeko, “Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazioa kudeatzea” eduki multzoa lantzea gomendatzen da. Egokia izanen da ikasleek produktua garatzeko proiektu bat egitea, beharrezko dokumentazio guztiarekin (oroitidazkia, baldintzen agiria, aurrekontuak…), eta, era berean, dokumentazioa kudeatzen ikastea, lanean ordena- eta garbitasun-ohiturak hartuta.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko informazioa biltzea eta hautatzea.

-Zirriborroak eta krokisak egitea produktu berrien diseinurako proposamenekin.

-Diseinatutako produktuei materialak, burdineria eta hornigaiak esleitzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko dokumentazioa egitea eta antolatzea.

-Produktua garatzeko proiektua prestatzea beharrezkoa den dokumentazio guztiarekin (oroitidazkia, baldintza-agiria eta aurrekontuak).

Modulu honek arrakasta izan dezan, gomendagarria da “Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena” eta “Arotzeriako eta altzarigintzako prozesuak” moduluekin koordinatzea. Gauza bera gertatzen da zikloaren amaieran garatu beharreko “Lantokiko prestakuntza” moduluarekin.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, garrantzizko informazioa bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu ditu bere jardueraren elementu aurreikusgarriekin zerikusia duten datuak eta ekintzak, hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimakiak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu bere interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu die.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak.

-Eduki lexikoak:

Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

-Eduki gramatikalak:

Aditz-denborak.

Hitzen erabidea.

Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

Erlatibozko perpausak.

Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

Baldintzazkoak.

Zeharkako estiloa.

-Eduki funtzionalak:

Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

Norberaren intereseko gaien azalpenak eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

Asmoak eta planak adieraztea.

Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

Norberaren intereseko gaiei buruz iritzia ematea argudioak erabiliz.

Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak…

Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

-Gizarte eta lanbide edukiak:

Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio-egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek behar hori, lehenik. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki indartu daitezen ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia ateraz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoan eragina izan behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa.

Kodea: 0987.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 170 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko lerroak antolatzen ditu, produkzio automatizaturako tresneria zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makineria automatiko eta erdiautomatikoaren motak identifikatu ditu.

b) Automatizazio-teknologiak (pneumatikoa, elektrikoa, hidraulikoa eta elektronikoa) alderatu ditu eta bakoitza erabiltzeko aukera justifikatu du.

c) Instalazio automatizatu baten ezaugarriak zehaztu ditu (erreminten eta tresneriaren kudeaketa, piezen kudeaketa, fabrikazioa eta egiaztapena).

d) Sistema automatizatu batean erabiltzen diren programak zehaztu ditu, haien aplikazioa aztertuta (PLCak, robotak eta eragingailuak, besteak beste).

e) Fabrikazio-sistema automatikoen (zelula eta fabrikazio-sistema malgua) konfigurazio-desberdintasunak ezaugarritu ditu.

f) Fabrikatu beharreko elementuaren arabera, sistema automatizatuek bestelako fabrikazio-sistemekiko dituzten abantailak eta eragozpenak baloratu ditu.

2. Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko zenbakizko kontroleko programak egiten ditu, eragiketa-sekuentzia fabrikatu beharreko elementuen ezaugarriekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbakizko kontroleko makineria mota nagusiak ezaugarritu ditu.

b) Zenbakizko kontroleko programazio-lengoaiak (eskuzkoa eta parametrikoa) identifikatu ditu eta kasuak kasu lortu beharreko helburuekin lotu ditu.

c) Programak egiteko etapak zehaztu ditu.

d) Piezakatzeak egin ditu, erabili beharreko materiala optimizatuta.

e) ISO kode estandarraren bidez erabilitako ordenagailu bidezko zenbakizko kontrola (CNC) programatzeko eskuliburuaren zehaztapenen arabera egin du programa.

f) Erremintei buruzko datuak eta jatorri-lekualdaketak sartu ditu.

g) Programa kodetu du eta sortutako fitxategi-egituran gorde du.

h) Mekanizazioan jarrera arduratsua eta prozesua hobetzeko interesa erakutsi du.

3. Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak lantzen ditu, ordenagailuz lagundutako fabrikazio-teknikak (CAM) aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin beharreko piezaren geometria zehaztu du, ordenagailuz lagundutako diseinu-tekniken bidez, CAM trukea ahalbidetzen duen formatu batean.

b) CAM eragiketak programatzeko beharrezko geometria osagarria marraztu du.

c) CAD fitxategia erabiliko den CAM softwarera inportatu du.

d) Prozesuan zehaztuta dauden egin beharreko mekanizazioak eta gainazalak identifikatu ditu.

e) Erabiliko den makinaren zenbakizko kontrolerako CAM postprozesadorearekin egin du programa.

f) CAM mekanizaziorako beharrezko informatika-fitxategia sortu du, eta sortutako fitxategi-egituran gorde du.

g) Fabrikazio integralerako CIM mekanizazio integraleko ingurune baten erabilera aztertu du.

4. Fabrikazio automatizatuko prozesuak kudeatzen ditu, arotzeriako eta altzarigintzako piezak mekanizatzen ditu, horien ezaugarriak laginketa-tekniken bidez egiaztatzen ditu eta antzemandako desbideratzeak zuzentzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizatu beharreko piezen euste-sistemak zehaztu, egin eta muntatu ditu, lauak ez diren piezen finkagailuak barne direla.

b) Makineria automatikoan eta erdiautomatikoan ezarritako ibilbideek mekanizazioan zehar segurtasunean eraginik ez dutela egiaztatu du.

c) CNC programa ordenagailuan simulatu du eta, beharrezkoa izan denean, mekanizazioa zuzendu du.

d) CNC programa makinan egiaztatu du segurtasun-kotako huts-probaren bidez, makinaren elementuekin talkak saihesteko.

e) Lehen mekanizazio bat egin du, behar izan denean, parametroak doituta, pieza ahalik eta denbora laburrenean eta kalitate handienaz lortzeko.

f) Egin beharreko pieza kopurua eta elikatze-sistemak ezarri ditu.

g) Piezen kalitatea egiaztatzeko laginketak egin ditu.

h) Fabrikazio-prozesuan sortutako desbideratzeak zuzendu ditu.

5. Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio automatizaturako tresneriaren mantentze-lanak planifikatzen ditu, esku-hartzeak erabilerari eta mantentze-lanei buruzko argibideen arabera antolatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio-lerroaren mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

b) Gorabeherarik izanez gero ez gelditzeko beharrezkoak diren ordezko elementu kritikoak zehaztu eta hornitu ditu.

c) Mantentze-lanetarako esku-hartzeak antolatu eta denboralizatu ditu, fabrikazio-lerroan interferentziarik sor ez dezaten.

d) Kontrol-fitxak egin ditu ondoren betetzeko.

e) Egindako mantentze-lanak gainbegiratu ditu.

f) Lan-eremua prozesu osoan garbi eta ordenan egon dela egiaztatu du.

g) Gorabeheren historiala egiaztatu eta aztertu du, eta irtenbideak ekarri ditu.

6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, erremintak eta tresnak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

b) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako geldialdiak, besteak beste) eta mekanizatzeko eragiketetan norbera babesteko erabili behar den ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

c) Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko neurriekin eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

d) Mekanizazio automatizatuko eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

e) Materialak eta piezak elikatu, kargatu eta deskargatzeko eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

f) Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen txukuntasuna eta garbitasuna baloratu du.

g) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete ditu.

h) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

Edukiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko lerroak antolatzea:

Makineria automatikoaren eta erdiautomatikoaren motak.

Automatizazio-teknologiak sailkatzea: pneumatikoa, elektrikoa, hidraulikoa eta elektronikoa.

Instalazio automatizatuen ezaugarriak.

Sistema automatizatuetan erabilitako ekipoak sailkatzea. PLCak, robotak eta eragingailuak, besteak beste.

Fabrikazio automatikoko sistemak: zelula, fabrikazio malguko sistema.

Sistema automatizatuek bestelako fabrikazio-sistemekiko dituzten abantailak eta eragozpenak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko zenbakizko kontroleko programak egitea:

CNC ekipoen ezaugarriak. Motak. Prestazioak.

CNC makinen jatorriaren ezarpena: makinaren jatorria, piezaren jatorria, koordenatu-ardatzak, laneko eremua/k, laneko planoak edo aurpegiak, laneko mugak eta erreminten antolaera, besteak beste.

Erremintak eta tresnak hautatzea: barautsak, fresak, diskoak, ebaketa positiboa/negatiboa eta erreferentziazko neurketa erreminten biltegietan.

Programazio-lengoaiak interpretatzea: CNC motak, programazio-funtzioak eta -egiturak, ISO kodeak, makina-editoreak eta parametrika.

Mekanizazio-lanen sekuentzia lantzea.

Programen simulazio birtuala ordenagailuetan/makinetan.

Materialen 2D piezakatzeak eta optimizazioa.

Sistema tradizionalekin alderatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak (CAD/CAM) lantzea:

2D eta 3D fitxategiak inportatzeko prestatzea.

CAD fitxategiak inportatzea. CAM softwarearekin bateragarriak diren esportazio-formatuak.

Ordenagailu bidez integratutako fabrikazio-inguruneak (CIM) kudeatzea.

Ibilbideak sortzea. Mekanizazio-eragiketak.

Postprozesadoreak.

-Fabrikazio automatizatuko prozesuak kudeatzea:

Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

Piezak eusteko sistemak hautatzea. Piezak eusteko txantiloiak egitea.

Hutseko simulazioa.

Lehen pieza egitea. Segurtasun egiaztapenak.

Kalitate parametroen egiaztapena.

Segurtasun prozedurak aplikatzea.

Laginketa. Perdoiak.

Elikadura-sistemak.

Programak aldatzea helburuen arabera.

-Fabrikazio automatizatuko tresneriaren mantentze-lanak planifikatzea:

Mantentze-eskuliburuak.

Mantentze-lanen eragiketen prozesua.

Mantentze-lan operatiboa planifikatzea.

Prebentziozko mantentze-lana planifikatzea.

Gorabeheren historikoa egitea eta eguneratzea.

Mantentze-lanetarako produktuak erabiltzea.

Garbiketa-tresnak eta koipeztatze-produktuak aplikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea:

Prebentzio-plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

Kutsadura-iturriak zurezko eta horren deribatuzko produktuak mekanizatzeko prozesuetan.

Laneko arriskuen prebentzioari lotutako arriskuak identifikatzea arotzeriako eta altzarigintzako mekanizazio automatizatuan.

Laneko arriskuen prebentzio-neurriak makinetan, tresnerian eta instalazioetan.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio automatizatuan.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Ingurumen-babesaren kudeaketa.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako prestakuntzari esker, ikaslea gai izanen da sistema automatizatuekin mekanizazioak programatu eta egiteko.

Programazioaren eta fabrikazioaren zereginei lotutako mekanizazioaren barnean, alderdi hauek sartzen dira:

-Makina automatikoak eta erdiautomatikoak prestatzea.

-Makinak programatzea CNC programekin eta CAM programekin.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak produzitzea.

-Mekanizazioaren prozesua kontrolatzea.

-Egindako lanen kalitatea kontrolatzea.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria litzateke zura mekanizatzeko CNC makineria duen lantegian gauzatzea, eta ordenagailuak dituen ikasgela batean ere bai, bertan egin beharreko piezen inguruneak diseinatu eta simulatu ahal izateko.

Hemen proposatzen den eduki-sekuentziazioa uste da dela egokiena:

-Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio automatizatuko lerroak antolatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko zenbakizko kontroleko programak egitea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak (CAD/CAM) lantzea.

-Fabrikazio automatizatuko prozesuak kudeatzea.

-Fabrikazio automatizatuko tresneriaren mantentze-lanak planifikatzea.

Komeni da hasierako unitate didaktiko bat ezartzea, modulu honen berezko profesionaltasunak oinarri dituen prozesuen ikuspegi orokorra emateko eta moduluan geroago jorratuko diren alderdirik oinarrizkoenak azaltzeko eta finkatzeko. Era berean, modulu honi ekiteko egokia izanen da lantegiaren antolamendu- eta funtzionamendu-jarraibideak gogoraraztea.

Proposatzen diren jardueretan, arian-arian, edukiak eta zailtasuna areagotuko dira.

Edozein jarduerari ekin aurretik, gomendatzen da laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzioari buruzko arauak aztertzea, bai eta hondakinen tratamendua ere.

Komenigarria izanen litzateke heziketa-zikloko irakasle taldeak, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak”moduluko irakasleak barne direla, kontu berezia izatea laneko arriskuen prebentzioarekin eta ingurumen-babesarekin lotutako edukiak irakasteko programazioa koordinatzean, eduki horiek errepika ez daitezen.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Arotzeriako eta altzarigintzako makineria automatiko eta erdiautomatikoaren motak identifikatzea.

-CNC programazioa, lehenik ibilbide errazak simulatuta, eta ondoren konplexuak. Programazio moduak behar bezala aztertuko dira, eta egokiena eta/edo programatzen errazena aukeratuko da.

-Programazioa materialen ezaugarriak aintzat hartuta egitea.

-Benetako piezak mekanizatzea eta fabrikazio-prozesua planifikatzea, eragiketa errazenetatik hasita (hala nola, zulatzea, artekatzea, fresatzea, etab.), konplexuenetara iritsi arte (adibidez, hutsuneak, arkuak, mekanizazio anizkoitzak, etab.).

-Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak aztertzea, bai eta erabili beharreko makinari lotutakoak ere.

-Zenbakizko kontrol bidezko makinen lehen mailako mantentze-eragiketak egitea.

-Makinak prestatzea eta programatzea, eta tresnak aukeratzea, pieza doitu eta zentratzea, eta erremintak muntatu, prestatu eta haien erreferentziak hartzea.

-Abiatzeko eragiketak egitea, eta horretarako prozesua kontrolatzea eta egon daitezkeen desbiderapenak zuzentzea.

-Pieza eskatutako kalitateaz egin dela egiaztatzea.

Komenigarria izanen litzateke modulu honen kontzeptuzko eta prozedurazko edukiak parez pare joatea. Hala, programazio-saioak simulagailuan edo makinan egin beharreko praktikekin osatuko dira, ikasleek hobeto uler dezaten.

Modulu hau lotuta dago “Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak” eta “Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa” moduluekin. Biak heziketa-zikloko lehen kurtsokoak dira. Era berean, gomendatzen da bigarren kurtsoan ematen den “Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak” moduluarekin koordinatzea, bai eta “Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak” moduluarekin ere, bereziki azken horrekin, denbora eta materialak optimizatzeari buruzko edukiak bikoiztu ez daitezen.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak.

Kodea: 0988.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Arotzeriako eta altzarigintzako muntaketa-sistemak sailkatzen ditu, instalazio-prozedurak ezaugarritu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen motak eta tipologiak haien ezaugarri eta aplikazioekin lotu ditu.

b) Instalazio-lanen kontrol-puntuak zehaztu ditu, prozesuan bertan eta espero den emaitzaren arabera duten garrantziaren arabera.

c) Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio-prozesuaren sekuentziak zehaztu ditu.

d) Muntaketa-prozesuaren faseak esku hartzen duten elementu, material eta tresnekin lotu ditu.

e) Amaierako helburuaren arabera jardunbideak egiaztatzeko kontrol-planak egin ditu.

f) Instalazioak muntatzeko sistema zehaztu du, kalitate-helburuak errespetatuz.

2. Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazioen muntaketa antolatzen du, eragiketak sekuentziatuta eta baliabideak finkatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lokalaren behin betiko ezaugarriak hasierako proiektuan zehaztutakoen berdinak direla egiaztatu du.

b) Instalazio proiektuan zehaztutako materialak eta bitarteko osagarriak eskuragarri daudela egiaztatu du, lanean hutsarteak edo kolapsoak saihestearren.

c) Instalazio-prozesuaren arabera, makinen eta tresneriaren eskuragarritasuna egiaztatu du.

d) Instalazio-prozesuaren arabera, giza baliabideak zehaztu ditu.

e) Muntaketan eta instalazioan prozesuak azpikontratatzeko aukera edo komenigarritasuna aztertu du.

f) Instalazio-lekuaren baldintza higienikoak eskatzen diren gutxienekoekin bat datozela eta instalazio-lanei ekiteko aukera ematen dutela egiaztatu du.

g) Muntaketa-taldeei egin behar dituzten jardueren berri eman die, modu ulergarrian, eta laneko prebentzio-neurriak eta osasuna nabarmenduta.

3. Arotzeriako instalazioen muntaketa gainbegiratzen du, elementuen finkapena kontrolatuta, erregulazio, estutze eta nibelazioko eragiketak eginda, eta kalitate-estandarrak egiaztatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arotzeriako elementuak antolatu ditu, dokumentazio teknikoan adierazitako muntaketaren eta instalazioaren sekuentziazioa errespetatuz.

b) Multzoaren elementuei tresna egokien bidez itsasgarriak aplikatu dizkie.

c) Gainazalerako eta beharrezko presiorako tresna egokiekin egin du prentsaketa, eta multzoetan kopadura eta eskuairak egiaztatu ditu.

d) Elementuak lotu eta finkatu ditu, zehaztutako burdineria erabilita.

e) Elementuak finkatzeko sistemak muturreko egoeretan eska litezkeen kargetarako egokiak direla egiaztatu du.

f) Arotzeriako elementuak mihiztatu ditu, dokumentazio teknikoan adierazitako sekuentziazioa errespetatuz.

g) Instalatutako edo muntatutako elementu mugikorrek bere egitekoa betetzen dutela egiaztatu du.

h) Kalitatea kontrolatzeko formularioa bete du.

4. Altzarigintzako instalazioen muntaketa gainbegiratzen du, elementuen finkapena kontrolatuta, erregulazio, estutze eta nibelazioko eragiketak eginda, eta kalitate-estandarrak egiaztatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Altzari-hornikuntzako elementuak antolatu ditu, dokumentazio teknikoan adierazitako muntaketaren eta instalazioaren sekuentziazioa errespetatuz.

b) Multzoaren elementuei tresna egokien bidez itsasgarriak aplikatu dizkie.

c) Gainazalerako eta beharrezko presiorako tresna egokiekin egin du prentsaketa, eta multzoetan kopadura eta eskuairak egiaztatu ditu.

d) Elementuak lotu eta finkatu ditu, burdineria egokia erabilita.

e) Elementuak finkatzeko sistemak muturreko egoeretan eska litezkeen kargetarako egokiak direla egiaztatu du.

f) Altzarigintzako elementuak mihiztatu ditu, dokumentazio teknikoan adierazitako sekuentziazioa errespetatuz.

g) Instalatutako edo muntatutako elementu mugikorrek bere egitekoa betetzen dutela egiaztatu du.

h) Kalitatea kontrolatzeko formularioa bete du.

5. Kalitate-prozedurak aplikatzen ditu, arotzeriako eta altzarigintzako instalazioa egiaztatu, gorabeherak eta akatsak identifikatu, eta horiek litezkeen sorburuekin eta irtenbideekin lotu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Doikuntzak eta erremateak proiektuan ezarritako kalitate-eskariekin bat datozela egiaztatu du.

b) Akaberak bezeroaren eskakizunei erantzuten diela egiaztatu du.

c) Akaberako ukituak egin ditu produktuak aplikatzeko lanabesekin eta tresneriarekin.

d) Instalazioaren gainazalak eta akatsak masillekin eta argizari solidoekin, besteak beste, konpondu ditu.

e) Instalatutako materialen eta horien akaberen gainean egin beharreko mantentze-lanei buruzko argibideak, eta erabilera-baldintza egokiak jakinarazi ditu, haien iraunkortasuna ziurtatzeko.

f) Instalazioa txukuntasun- eta garbitasun-baldintzetan entregatu ditu.

g) Instalazioan sortutako hondakinen birziklatzea egiaztatu du, enpresa baimenduen bitartez.

h) Bezeroari etxetresna elektrikoak eta instalazio osagarriak erabili eta mantentzeko argibideak jakinarazi dizkio.

i) Entregatutako instalazioaren berme-dokumentuak formalizatu ditu.

6. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko prozedurak aplikatzen ditu, eta horretarako, arrisku-egoerak ebaluatzen ditu eta bere lanbide-jardueran ohikoenak diren neurriak kudeatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko eragiketa-teknikak aplikatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

c) Berariazko lanak egitean, prebentzio- eta segurtasun-arau pertsonalak eta kolektiboak eta ingurumen-babesekoak aplikatzen direla egiaztatu du.

d) Ebaluatutako berariazko lanak egitean gehien izaten diren istripuen sorburuetarako irtenbideak proposatu ditu.

e) Arotzeriako eta altzarigintzako muntaketan eta instalazioan ingurune seguruak sustatzeko beharrezko neurriak zehaztu ditu.

f) Laneko hainbat eremu eta egoeratarako babes-neurriak eta tresneria antolatu ditu.

g) Prebentzioaren eta segurtasunaren, eta ingurumen-babesaren kudeaketarekin lotutako dokumentazioa bete du.

h) Arotzeriako eta altzarigintzako muntaketan eta instalazioan aplikatzen diren teknikak gauzatzeko erabili beharreko segurtasun eta babes indibidual eta kolektiborako neurriak hautatu ditu.

i) Jarduera bakoitza garatzeko eskatutako segurtasuneko eta ingurumen-babeseko neurriak aplikatu ditu.

Edukiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioetan muntaketa sistemak sailkatzea:

Arotzeriako instalazioen sailkapena. Motak. Muntaketa-sistemak.

Altzari-instalazioen sailkapena. Motak. Muntaketa-sistemak.

Instalazioen sekuentziazioa. Faseak. Tenporalizazioa.

Kalitatea instalazioen muntaketa-sistemetan.

-Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazioen muntaketa antolatzea:

Baldintza higieniko arkitektonikoak.

Instalazio osagarri eta zerbitzukoetarako irisgarritasuna.

Giza faktoreak eta faktore teknikoak zehaztea.

Instalazio-prozesuaren arabera makinak eta tresneria antolatzea.

Materialen egokitzapena.

Elementuak finkatzeko euskarrien baldintza fisiko-mekanikoak.

Muntaketaren sekuentziazioa eta instalazioa.

-Arotzeriako instalazioen muntaketa gainbegiratzea:

Arotzeriako elementuen karga eta deskarga.

Instalazioaren elementuak finkatzea. Produktuak. Ezaugarriak. Motak eta aplikazioak.

Lokaletako eta espazioetako instalazio- eta banaketa-planoak interpretatzea.

Zuzeneko uztaiko, uztai estalizko, kit-eko eta block-eko arotzeria-instalazioen sailkapena.

Lurzoruetako eta paramentuetako estaldurak jartzea. Ezaugarriak. Motak eta aplikazioak.

Arotzeriako instalazioan elementuak finkatzeko sistemak egiaztatzea.

Instalazio osagarriak.

Erregulatu eta sestran jartzeko eragiketak. Perdoiak.

Instalazioaren kalitatea: proiekturako egokitzapena egiaztatzea. Funtzionamendua eta egiaztatzea.

-Altzarigintzako instalazioen muntaketa gainbegiratzea:

Altzari-hornikuntzako elementuak kargatu eta deskargatzea.

Lokaletako eta espazioetako instalazio- eta banaketa-planoak interpretatzea.

Altzariak instalatzeko elementuak finkatzea. Ezaugarriak. Motak eta aplikazioak.

Altzarigintzako instalazioan elementuak finkatzeko sistemak egiaztatzea.

Instalazio osagarriak.

Erregulatu eta sestran jartzeko eragiketak. Perdoiak.

Etxetresna elektrikoak altzarietan instalatzea. Motak. Txantiloiak. Finkatzea.

Instalazioaren kalitatea: proiekturako egokitzapena egiaztatzea. Funtzionamendua eta egiaztatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioetan kalitate prozedurak aplikatzea:

Arotzeriako eta altzarigintzako akaberak.

Instalatutako elementuetan ukituak aplikatzeko eta konponketak egiteko tresneria eta lanabesak.

Gainazalen konponketa. Errepasatzea. Masilla jartzea.

Finkatzeko produktuak aplikatzea.

Instalazioak garbitu eta mantentzea. Garbikariak. Bateragarritasuna.

Etxetresna elektrikoen eta instalazio osagarrien erabilera- eta funtzionamendu-argibideak.

Instalazioan sortutako hondakinak kudeatzea.

Entregatutako instalazioaren berme-dokumentuak.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea:

Prebentzio-plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

Kutsadura-iturriak arotzeriako eta altzarigintzako muntaketan eta instalazioan.

Arotzeriako eta altzarigintzako muntaketa- eta instalazio-lanen arriskuen prebentzioarekin lotutako arriskuak identifikatzea.

Arotzeriako eta altzarigintzako muntaketa- eta instalazio-prozesuetan laneko arriskuen prebentzio-neurriak zehaztea.

Arotzeriako eta altzarigintzako muntaketa- eta instalazio-prozesuetako laneko arriskuen prebentzioa.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Ingurumen-babesaren kudeaketa.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak eta arauak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan jasotako prestakuntzari esker, ikasleak gai izanen dira arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen muntaketak koordinatu eta gainbegiratzeko, eta horretarako, honako alderdi hauek biltzen dituzten eragiketak eginen dituzte:

-Arotzeriako muntaketa eta instalazioa: ateak, leihoak, zoruak, paramentu bertikalak, horma-armairuak eta jantzigelak, besteak beste.

-Altzarigintzako muntaketa eta instalazioa: sukaldeko eta bainugelako altzariak, modularrak eta bakartuak, besteak beste.

Modulua amaitzean, ikasleak gai izanen dira arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen muntaketak zuzendu, koordinatu eta kudeatzeko, hasiera batean ezarritako eskakizunen eta kalitatearen arabera; betiere, indarrean dagoen araudia aplikatuta, laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzioari buruzkoa barne dela.

Modulu hau nabarmenki praktikoa denez, honako hauek dituen lantegian garatu beharko litzateke: makineria konbentzionala eta eramangarria, eta arotzeriako eta altzarigintzako muntaketa eta instalazioetarako tresneria.

Noizean behin, komenigarria litzateke ikasgela balioanitz bat izatea ordenagailuak, Interneterako sarbidea eta kanoi proiektagailua erabiltzeko.

Halaber, komenigarria izanen da simulazioak egin ahal izateko moduko instalazio bat gutxienez eskuragarri izatea, instalazio-prozesuak gainbegiratzeko, bai arotzerian, bai altzarigintzan.

Hemen proposatzen den eduki-sekuentziazioa uste da dela egokiena:

-Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazioetan muntaketa-sistemak sailkatzea.

-Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazioen muntaketa antolatzea.

-Arotzeriako instalazioen muntaketa gainbegiratzea.

-Altzarigintzako instalazioen muntaketa gainbegiratzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioetan kalitate prozedurak aplikatzea.

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak muntatzeko prozesuak zuzendu eta kontrolatzeak bezeroarekin zuzenean eta etengabe harremanetan egotea eskatzen du nahitaez. Hortaz, berebiziko garrantzia du profesionalaren jarrera eta itxura erabat zaintzeak, egiten den zerbitzuan profesionaltasunaren, seriotasunaren, zorroztasunaren eta kalitatearen sentsazioa helarazi ahal izateko. Horregatik, gomendatzen da moduluari ekitean alderdi horiek nabarmentzea, eta jarraian, moduluaren edukiak eta ebaluazio-irizpideak aurkeztu eta garatzea.

Era berean, komenigarria izanen da instalazio zehatz bakoitzak izan ditzakeen beharren aurreikuspen egokia ikusaraztea, instalazioak lantokitik kanpo egin ohi baitira.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Altzarigintzako eta arotzeriako instalazioen sistemak, ekipoak, makinak eta erremintak identifikatzea.

-Altzarigintzako, arotzeriako eta osagarrien muntaketa eta instalaziorako dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Altzarigintzako eta arotzeriako muntaketa eta instalazioak planifikatzea eta gainbegiratzea.

-Garatutako jarduerek izan ditzaketen laneko eta ingurumeneko arriskuak aztertzea eta identifikatzea, eta horiek prebenitzeko neurri egokiak hartzea.

-Altzarigintzako eta arotzeriako muntaketa eta instalazioetan makinak, erremintak eta ekipoak erabiltzea.

-Altzarigintzako eta arotzeriako muntaketa eta instalazioa egiaztatzea, eta horretarako, kalitate irizpideak aplikatzea.

-Instalazioan izan daitezkeen akatsak hauteman eta zuzentzea.

-Sortutako hondakinak garbitu eta birziklatzea, bai eta erabilitako material, erreminta eta makina guztiak jasotzea ere, bizileku bat balitz bezala.

Edozein jarduerari ekin aurretik, gomendatzen da laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzioari buruzko arauak aztertzea, bai eta hondakinen tratamendua ere.

Moduluaren ezaugarriak direla-eta, modulu barruan zeharkakoak izanen diren zenbait ikaskuntzaren emaitza daude (arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazioetan muntaketa-sistemak sailkatzea, arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazioen muntaketa antolatzea, laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea). Horiek gainerakoak egitean errepikatuko dira, eta gero eta konplexuagoak izan beharko dute ikasleek horiek gauzatzen trebakuntza handiagoa lortzen duten heinean.

Komenigarria izanen litzateke heziketa-zikloko irakasle taldeak, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” moduluko irakasleak barne direla, kontu berezia izatea laneko arriskuen prebentzioarekin eta ingurumen-babesarekin lotutako edukiak irakasteko programazioa koordinatzean, eduki horiek errepika ez daitezen.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua.

Kodea: 0989.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak egiteko informazioa hautatzen du, joerak kontuan hartu eta faktore ekonomikoak baloratu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Espazioen neurriak hartu ditu eta proiektuaren zehaztapen guztiak idatziz jaso ditu (argi-puntuak, etengailuak, hustubideak, aireztapen-saretak eta keak ateratzeko bidea, besteak beste).

b) Bezeroaren eskariak eta beharrak jasotzen dituzten krokisak egin ditu.

c) Proiektuan sartu beharreko aparatuak edo elementuak (etxetresna elektrikoak eta erradiadoreak, besteak beste) dimentsionatu ditu.

d) Kurbak eta angeluak dimentsionatu eta trazatu ditu, instalazio-espazioan sartu beharreko elementuen 1:1 eskalako txantiloiak lortzeko.

e) Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako elementuak finkatzeko euskarrien ezaugarriak ebaluatu ditu.

f) Krokisetan aldaketak egin ditu, sektoreko azoketan ikusitako merkatu-joerak kontuan izanda.

g) Krokisak berraztertu ditu, instalatuko diren produktuetarako aurreikusitako erabileraren eta alderdi ekonomikoen arabera.

2. Arotzeriako produktuak instalatzeko dokumentazio teknikoa prestatzen du, eta hartutako irtenbideak ilustratu eta justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bista nagusiak jasotzen dituzten planoak egin ditu (aurretiko bista, oinplanoa, profilak eta eraikuntza-xehetasunak, besteak beste).

b) Planoak informatika-euskarrian egin ditu CAD bidez, proiekturako indarrean dagoen araudia errespetatuz.

c) Arotzeriako elementuen banaketak jasotzen dituzten bistak 3Dn lortu ditu.

d) Proiektuaren instalazio osagarriei dagozkien planoak egin ditu.

e) Arotzeriako elementuei egiturak eta koloreak aplikatu dizkie.

f) Arotzeriako elementuen burdineria- eta eragintza-sistemak hautatu ditu.

g) Estaliko diren elementuen mota eta horien eragintza kontuan izanda eraikuntza-irtenbidea zehaztu du.

h) Merkatuan materialen hornidura eskuragarri dagoela ziurtatu du.

3. Arotzeriako produktuak instalatzeko prozesuak zehazten ditu, lanak planifikatuta eta eskuragarri dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialen inguruko irizpideak kontuan hartu ditu: erresistentziari buruzkoak, estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak.

b) Osagaiak (torlojuak eta burdineria, besteak beste) hautatu ditu, haien prestazioak, kalitatea eta eskuragarritasuna kontuan izanda.

c) Piezak eta multzoa ergonomiari, erresistentziari eta erabilerari buruzko irizpideen arabera dimentsionatu ditu.

d) Arotzeriako multzoaren elementu bakoitzari dagokion prozesu-diagrama egin du, instalazio-sekuentzia logikoaren arabera.

e) Arotzeriako elementuak instalatzeko sistema zehaztu du.

f) Arotzeriako diseinuak eskakizun berrien arabera (estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak, besteak beste) egokitu ditu.

g) Arotzeriako elementuak instalatzeko prozesuak azpikontratatzeko aukera aztertu du.

h) Instalazio-prozesurako kalitate-protokoloa ezarri du.

4. Altzari-hornikuntzarako dokumentazio teknikoa prestatzen du, eta hartutako irtenbideak ilustratu eta justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa diseinatzeko irizpideak ezarri ditu.

b) Altzarien hainbat antolaera jasotzen dituzten zirriborroak eta krokisak marraztu ditu.

c) Altzari-hornikuntzako proposamenak egin ditu, hautabide egokiena aukeratu ahal izateko.

d) Konposizioaren diseinuari buruz erabakiak hartzeko bidea ematen duten irtenbideak ekarri ditu, informazioarekin batera.

e) Altzari-hornikuntzaren instalazio-prozesua optimizatu du, prozesua sinplifikatuta.

f) Altzari-hornikuntzako instalazioa eskuragarri dauden baliabideetara egokitu du.

g) Merkatuan materialen hornidura eskuragarri dagoela ziurtatu du.

5. Altzariak instalatzeko prozesuak zehazten ditu, lanak planifikatuta eta eskuragarri dauden baliabideak optimizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalatu beharreko materialen inguruko irizpideak kontuan hartu ditu: erresistentziari buruzkoak, estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak.

b) Osagaiak (torlojuak eta burdineria, besteak beste) hautatu ditu eta horien ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

c) Elementu bakoitzaren eta multzo osoaren amaierako dimentsioak kalkulatu ditu.

d) Altzari-hornikuntzako multzoaren elementu bakoitzari dagokion prozesu-diagrama egin du, instalazio-sekuentzia logikoen arabera.

e) Altzarigintzako elementuak instalatzeko sistema zehaztu du.

f) Altzariak multzoaren konposiziora egokitu ditu, eskakizun berrien arabera (estetikoak, ekonomikoak eta funtzionalak, besteak beste).

g) Altzariak instalatzeko prozesuak azpikontratatzeko aukera aztertu du.

h) Instalaziorako kalitate-protokoloa ezarri du.

6. Arotzeriako eta altzarigintzako instalaziorako oroitidazkiak eta aurrekontuak egiten ditu, dokumentazioa zehaztuta, eta horien lotura, edukia eta ezaugarriak ezarrita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoen eta aurrekontuaren informazio osagarria biltzen duen oroitidazkia idatzi du.

b) Egin beharreko aurrekontu mota zehaztu du.

c) Aurrekontua zein kapitulutan zatitzen den ezarri du.

d) Kapitulu bakoitzaren obra-unitateen prezio unitarioak lortu ditu.

e) Gastu orokorrak kontuan hartuta guztizko aurrekontua egin du.

f) Indarrean dauden zergak aplikatu ditu.

g) Kapituluei eta kontu-sailei buruzko informazioa osatu du, ezarritako kodetze-sistema aplikatuta.

h) Hornitzaileei eta instalatzaileei zuzendutako dokumentazioa prestatu du.

i) Egindako aldaketa-proposamenak justifikatu ditu, horien hedadura ekonomikoki balioetsita.

7. Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuen dokumentazioa kudeatzen du, oroitidazkiak, aurrekontuak eta baldintzen agiriak kopiatu eta artxibatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuaren dokumentu bakoitza ordenatu du.

b) Dokumentuak ezarritako ordenari eta kodetzeari jarraituz artxibatu ditu.

c) Dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa kopiatu du.

d) Proiektuak osatzen dituzten nahitaezko dokumentuak karpetan sartu ditu.

e) Karpetan sartutako proiektuaren kopia zehatza euskarri digitalean prestatu du.

Edukiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuak egiteko informazioa hautatzea:

Instalazioaren baldintzatzaile arkitektonikoak.

Krokisak egitea. Proportzionaltasuna. Bezeroaren eskaerak.

Proiektuan sartu beharreko elementuen neurriak: etxetresna elektrikoak eta berogailuak, besteak beste.

Txantiloiak. Kurbak eta angeluak. Eskalak. Erremintak.

Merkatuaren joerak. Dokumentazio grafikoa eta teknikoa. Katalogoak. Azokak. Prentsa espezializatua eta merkatuen azterketa, besteak beste.

Ekonomia eta erabilera arloko alderdiak.

-Arotzeriako produktuak instalatzeko dokumentazio teknikoa prestatzea:

Instalazio proiektuetarako arotzeria-produktuak irudikatzea. Aplikatu beharreko araudia. Instalazio-xehetasunak prestatzea.

Instalazioaren baldintzatzaileak eta bideragarritasuna. Arotzeriako elementuen normalizazioa. Merkatuko eskuragarritasuna.

Arotzeriako produktuak irudikatzeko berariazko programak. 3D-ko konposizioak.

Burdineria eta osagarriak hautatzea. Arotzeriarako burdineria. Lotura elementuak. Eragintza sistemak. Ixte sistemak. Burdineria muntatzeko fitxa teknikoak.

Arotzeriari aplikatutako oinarrizko diseinu-kontzeptuak.

Arotzeriako instalazio-irtenbideak hautatzea (ateak eta leihoak, eskailerak, dornadurak eta barandak, estalkiak eta karrerapeak, bilbadura horizontalak eta bertikalak).

-Arotzeriako produktuak instalatzeko prozesuak zehaztea:

Besteak beste, materialen eta instalazio-elementuen ezaugarriak eta kalitateak zehaztea.

Arotzeriako elementuak instalatzeko sistemak zehaztea.

Instalazioak planifikatzea. Diagramak.

Instalazio-lanak sekuentziatzea.

Arotzeriako produktuak instalatzeko kalitate-protokoloak ezartzea.

-Altzari-hornikuntzarako dokumentazio teknikoa prestatzea:

Instalazio proiektuetarako altzariak irudikatzea. Aplikatu beharreko araudia. Instalazio-xehetasunak prestatzea.

Instalazioaren baldintzatzaileak eta bideragarritasuna. Altzari-hornikuntzako elementuen normalizazioa. Merkatuko eskuragarritasuna.

Altzariak irudikatzeko berariazko programak. 3D-ko konposizioak.

Altzariak instalatzeko irtenbideak hautatzea.

Burdineria eta osagarriak hautatzea. Elementu mugikorrentzako burdineria. Lotura elementuak. Eragintza sistemak. Ixte sistemak. Burdineria muntatzeko fitxa teknikoak.

Altzari-hornikuntzara aplikatutako diseinuari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

-Altzariak instalatzeko prozesuak zehaztea:

Besteak beste, materialen eta instalazio-elementuen ezaugarriak eta kalitateak zehaztea.

Altzariak instalatzeko prozesuak zehaztea.

Instalazioak planifikatzea. Diagramak.

Altzariak instalatzeko lanak sekuentziatzea.

Arotzeriako produktuak instalatzeko kalitate-protokoloak ezartzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio-oroitidazkiak eta -aurrekontuak egitea:

Oroitidazkiak idaztea. Motak: kalitateen oroitidazkia eta oroitidazki deskribatzailea.

Instalazioen aurrekontuak egitea.

Materialen zerrendak prestatzea. Neurketak.

Zuzeneko eta zeharkako zergak tramitatzea.

Dokumentazio teknikoa: azpikontratuak eta prozesuak.

Materialen hornidurarako merkatuak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuen dokumentazioa kudeatzea:

Proiektuen dokumentuak kudeatzea. Ordena eta kodetzea. Artxibatze-sistema.

Proiektuen dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa kopiatzea. Karpetan sartzea.

Fitxategiak biltegiratze-formatu digitaletan kudeatzea, proiektuen dokumentaziorako.

Datu-baseen berariazko informatika-sistemak.

Dokumentazioa aurkezteko sistemak: koadernatutako inprimakia eta euskarri informatikoa.

Integratutako segurtasun sistema informatikoak. Biltegiratzea. Eskuragarritasuna eta administrazioa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan bildutako prestakuntzari esker, ikaslea gai izanen da arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuak egin eta kudeatzeko, honako alderdi hauek barne:

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuen diseinu grafikoa sortu eta egitea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuen dokumentazioa prestatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuen jarraipena antolatzea eta gauzatzea.

Modulu teoriko-praktikoa denez gero, marrazketarako mahaiak, ordenagailuak, marrazleak (plotterrak eta A3rako inprimagailuak, esaterako), proiektorea, Interneten sartzeko bidea etab. dituen erabilera anitzeko ikasgela batean emanen da lehentasunez. Komenigarritzat jotzen da Interneten erabilera sustatzea moduluaren jarduerak gauzatzeko beharrezkoa den informazioa bilatzeko.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritakoa bera da, eta multzo edo prestakuntza unitateetan dago antolatua.

Komenigarria dirudi modulu hau proiektuen ingurukoa izatea. Horiek osatuko dute eduki berriak sartzen joateko ardatza. Zailtasuna areagotuz joanen da, proiektu errazetatik hasita zailagoenetara iritsi arte. Horietan, diseinua eta beharrezko araudia aztertuko dira eta oroitidazki osatuak eginen dira. Hala, modulua amaitzean, ikasleek proiektu osoa menderatuko dute.

Altzarigintzako antolaeran beharrezko trebetasuna lortzeko, ingurune desberdinetarako antolaerak egin beharko dira (espazio publikoak nahiz lan-espazioak). Horri esker, ikasleek ikuspegi osatuagoa lortuko dute etorkizunean lan-bizitzan topatu ahal izanen dutenari buruz.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Informazioa hautatzea proiektuak egin ahal izateko, instalazioei eta altzari-hornikuntzari buruzkoak.

-Proiekturako beharrezkoa den informazioa prestatzea.

-Arotzeriako produktuak instalatzeko prozesuak zehaztea. Besteak beste, materialen eta instalazio-elementuen ezaugarriak eta kalitateak zehaztea. Instalazioak planifikatzea.

-Altzari-hornikuntzako proiektuak egitea.

-Altzariak instalatzeko prozesuak zehaztea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio-oroitidazkiak eta -aurrekontuak egitea.

-Proiektuen dokumentazioa kudeatzea. Ordena eta kodetzea. Artxibatzeko eta karpetan sartzeko sistema. Fitxategi digitalak biltegiratzea. Proiektuen dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa kopiatzea.

“Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua” modulua bigarren kurtsoan dago sartua, eta arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuak egin eta kudeatzeko beharrezkoa den prestakuntza ematen du. Hein handi batean, modulu honek lehen kurtsoko moduluetan barneratutako gaitasunak abian jartzen ditu, esaterako, “Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak”, “Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa”, “Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapenak”, “Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak” eta “Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena” moduluetan barneratutakoak. Gainera, bigarren kurtsoko modulu gehienak elkarren artean lotuak daudenez, prestakuntza zikloa modu egokian koordinatzea erabakigarria izanen da.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa.

Kodea: 0990.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntzak kudeatzen ditu, hornidura-prozedurak planifikatuta eta erosketen dokumentazioa beteta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hornidura-plan bat prestatu du, lehengaien eta osagaien beharrak kontuan izanda.

b) Stock egokia kalkulatu du, eskabideak igortzeko kostuak, biltegiratze-kostuak eta entrega-denborak kontuan izanda.

c) Segurtasun-stocka kalkulatu du, hornitzaileen fidagarritasunaren eta eskariaren egonkortasunaren arabera.

d) Hornikuntza kontrolatzeko eredua fabrikazio-prozesuarekin lotu du.

e) Material bakoitzerako hornikuntza-erritmoa zehaztu du, aurreikusitako kontsumoen arabera.

f) Stocken kokapena eta tamaina zehaztu ditu.

g) Salgaien erreferentzia, prezioa, kopurua eta hornitzailea zehaztu ditu.

2. Hornikuntzen harrera gainbegiratzen du, haien biltegiratzea antolatzen du eta izakinak kontrolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hartutako produktuen ezaugarriak, kopurua eta kontserbazio-egoera eskatutakoekin bat datozela egiaztatu du.

b) Biltegiratze-metodoa materialen ezaugarriekin eta tamainarekin lotu du.

c) Biltegiratze-espazioa optimizatu du, materialaren ezaugarriak, instalazioak eta aurreikusitako ibilbideak kontuan izanda.

d) Materiala biltegian aurkitu du, etiketatze-sistema interpretatuta.

e) Izakinak berriz jartzeko puntua hornidura-denboraren eta kalkulatutako kontsumoaren arabera kalkulatu du.

f) Izakinak kontrolatzeko dokumentuak ezarritako prozedurarekin lotu ditu.

g) Lehengaiek, osagaiek eta osagarriek manipulatzean eta biltegiratzean izan ditzaketen kalteak identifikatu ditu.

h) Biltegiratutako produktu galkorren (kolak, bernizak, silikonak eta masillak, besteak beste) iraungitze-data identifikatu du.

i) Biltegiratutako materialak sailkatu ditu, honako irizpide hauek kontuan izanda: segurtasuna, iraungipena, tenperatura, toxikotasuna, sukoitasuna eta hezetasuna.

j) Inbentarioa kontrolatzeko erabili beharreko metodoa zehaztu du.

3. Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntzarako informazio- eta dokumentazio-sistemak kudeatzen ditu, kontrol-prozedurak hura bideratzeko beharrezko dokumentazioarekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salgaien jatorria eskatutako dokumentazioarekin lotu du.

b) Materialen jatorrizko herrialdeko lege- eta zerga-araudia aplikatu du.

c) Informatika-tresnen bidez, hornitzaileen eta materialen datu-base eguneratuak sortu ditu.

d) Erosketa-eragiketetan, produktuari buruzko informazioa hornitzailearekin lotu du.

e) Hornikuntza kontrolatzeko eragiketetan sortutako informazioa prozesatu du, eskabideak kudeatzeko eta produktuak igortzeko informatika-aplikazioen bidez.

f) Inbentarioan egon litezkeen desbideratzeak antzeman ditu.

g) Materialen barne-hornidura fabrikazio-beharren arabera lehenetsi du.

h) Biltegia kudeatzeko ezarritako kalitate-prozedurak aplikatu ditu.

4. Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako baliabideak zehazten ditu eta eskuragarri dauden bitarteko teknikoen arabera zereginak esleitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezko baliabideen, lehengaien eta osagaien plana zehaztu du, fabrikazio-proiektua aztertu ondoren.

b) Stocken kokapena eta tamaina zehaztu ditu.

c) Bitarteko teknikoak, fabrikazio-tresneria eta jarraitu beharko den ibilbidea zehaztu ditu.

d) Denetariko lan-dokumentuak sortu ditu (ibilbide orriak, materialen zerrenda, laneko fitxak, prozesuaren kontrol estatistikoa, etab.).

e) Egin beharreko zereginak metodikoki planifikatu ditu, eta zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusi ditu.

f) Denbora-unitateko produkzioa zehaztu du, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.

g) Giza baliabideen profila eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda banatu ditu zereginak.

5. Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio-eragiketak gainbegiratzen ditu, produkzio-planak kontrolatuta eta kalitate-parametroak egiaztatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikatu beharreko pieza kopurua eta, entrega-epeen arabera, piezak egiteko epea identifikatu ditu.

b) Produkzio sorten tamaina zehaztu du.

c) Ezarritako prozedurari erantzuten dioten ekipamendu, tresneria eta instalazio eskuragarriak identifikatu ditu.

d) Produkzioa gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategiak deskribatu ditu.

e) Produkzioaren jarraipena egiteko zehaztu den metodoak aukera ematen du produkzioaren kontrola eta, behar izanez gero, erreakzio-denbora optimizatzeko.

f) Baliabideen erabilera bereziko aldietarako edo eskaeraren aldaketa-aldietarako birprogramazio-ereduak ezaugarritu ditu.

g) Prozesuko materialak jarraitu beharreko bidea identifikatu du.

h) Eskuragarri dauden ekipoen ahalmena identifikatu du.

i) Erabiliko diren baliabideen kargaren eta guztizko ahalmenaren arteko erlazioa aztertu du, itoguneak saihesteko eta produkzioa optimizatzeko.

j) Denbora-unitateko produkzioa egiaztatu du, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.

k) Produkzioa kontrolatzeko zereginak antolatu eta kudeatzeko teknikak ezagutu eta baloratu ditu.

6. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko prozedurak aplikatzen ditu, eta horretarako, arrisku-egoerak ebaluatzen ditu eta bere lanbide-jardueran ohikoenak diren neurriak kudeatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko eragiketa-teknikak aplikatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

b) Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

c) Berariazko lanak egitean, prebentzio- eta segurtasun-arau pertsonalak eta kolektiboak eta ingurumen-babesekoak aplikatzen direla egiaztatu du.

d) Berariazko lanak egitean gehien izaten diren istripuen sorburuetarako irtenbideak proposatu ditu.

e) Arotzeriako eta altzarigintzako industrietako produkzioaren kudeaketan ingurune seguruak sustatzeko beharrezko neurriak zehaztu ditu.

f) Laneko hainbat eremu eta egoeratarako babes-neurriak eta tresneria antolatu ditu.

g) Prebentzioaren eta segurtasunaren, eta ingurumen-babesaren kudeaketarekin lotutako dokumentazioa bete du.

h) Arotzeriako eta altzarigintzako industrietako produkzioaren kudeaketan aplikatzen diren teknikak gauzatzeko erabili beharreko segurtasun eta babes indibidual eta kolektiborako neurriak hautatu ditu.

i) Jarduera bakoitza garatzeko eskatutako segurtasuneko eta ingurumen-babeseko neurriak aplikatu ditu.

Edukiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntza kudeatzea:

Hornidura-plana prestatzea, lehengaien eta osagaien beharrak kontuan izanda.

Garraioa eta material-fluxua. Entrega-denborak.

Stockak kudeatzea. Eskariak kontrolatzea. Stocka kalkulatzea: gutxienekoa, gehienekoa eta egokia.

Segurtasun-stocka kalkulatzea, hornitzaileen fidagarritasunaren eta eskariaren egonkortasunaren arabera.

Biltegiratze-kostua kalkulatzea.

Aurreikusitako kontsumoen arabera, hornikuntza-erritmoa zehaztea.

Biltegia kudeatzeko informatika-programa maneiatzea.

Hornidura- eta logistika-ibilbideak kalkulatzea.

Ustiategi jasangarrietako zura erostea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntzaren harrera gainbegiratzea:

Hornidura- eta logistika-ibilbideak kalkulatzea.

Materialak eta produktuak hartzea.

Materialak eta produktuak biltegiratzea. Biltegiratze metodoak. Espazioen optimizazioa. Produktuen iraungitzea.

Produktuak biltegian sailkatzea ezaugarrien arabera: iraungitze data, tenperatura, toxikotasuna, sukoitasuna, hezetasuna, eta abar.

Salgaien manipulazioa. Araudia.

Inbentarioak kontrolatzea. Segurtasuna. Iraungitze-data.

Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak.

Biltegiaren kudeaketa.

Paketatu eta etiketatzea.

Izakinak berriz jartzeko puntua hornidura-denboraren eta kalkulatutako kontsumoaren arabera kalkulatzea.

Izakinak kontrolatzeko dokumentazioa.

Inbentarioaren kontrola. Segurtasuna.

Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak.

Paketatu eta etiketatzea. Etiketatze berdea edo ekologikoa. Europako ekoetiketa.

Biltegia kudeatzeko sistemak. Biltegi automatizatua.

-Arotzeriako eta altzarigintzako industrietako hornikuntzarako informazio- eta dokumentazio-sistemak kudeatzea:

Eskabideen dokumentazioa. Materialak inportatzea. Trazagarritasuna.

Hornitzaileen aukeraketa. Ebaluazioa. Hornitzaileei buruzko datu-baseak.

Materialak eta produktuak kodetzea. Informatika-tresnak. Inbentarioen desbideratzea.

Eskabideen dokumentazioa prestatzea. Produktuak igortzea.

Irteera-kontrolak. Izakinak.

Hornidura lehenestea.

Kalitate-kontrola. Kalitateari buruzko formularioak. Trazagarritasuna.

-Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako baliabideak zehaztea:

Kostuak: materialak, langileak eta gastu orokorrak.

Giza baliabideak. Zereginak esleitzea.

Baliabideen plangintza. Osagaiak.

Stocka bilatzea. Logistika.

Bitarteko teknikoak.

Fabrikatzeko metodo eta denborak.

Plangintzarako metodologia. Aurreikuspenak. Lotutako arriskuak.

Fabrikazio-kontrolari buruzko dokumentazioa. Materialen zerrendak, ibilbide-orriak, laneko parteak, eta abar.

Produkzioa kudeatzeko teknikak: klasikoa, MRP, Just in Time, ERP, eta abar.

Produktibitatea. Plangintza-teknikak. Programazioa.

Giza baliabideak eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda zereginak banatzea.

Produkzioa kudeatzeko informatika-tresnak maneiatzea.

Kalitatea segurtatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio-eragiketak gainbegiratzea:

Produktua identifikatzea. Ezaugarriak, etiketak.

Fabrikazio loteen zehaztapena.

Ekipoak. Lanabesak. Instalazioak. Prestaketa. Funtzionamendua. Kokapena.

Jarraipen- eta kontrol-estrategiak.

Jarraipen-metodoak. Optimizazioa. Denborak.

Produkzio-ahalmena. Produkzio-kontrolak.

Materiala lekualdatzea. Fabrikazio bideak.

Fabrikazio kostuak kontrolatzea.

Kalitatearen kudeaketa. Prozesuak. Protokoloa. Kontrola.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Prebentzio-plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

Laneko arriskuen prebentzioari lotutako arriskuak identifikatzea arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketan.

Laneko arriskuen prebentzio-neurriak makinetan, tresnerian, instalazioetan eta produktuetan.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketan.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia.

Prebentzioaren eta segurtasunaren, eta ingurumen-babesaren kudeaketarekin lotutako dokumentazioa.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak eta arauak.

Ingurumen-babesaren kudeaketa.

Kutsadura-iturriak arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketan.

Hondakinak eta atmosferarako emisioak kudeatzea. Lege alderdiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xede nagusia da ikasleek oinarrizko trebetasunak bereganatzea altzariak eta arotzeriako elementuak kudeatu, produzitu eta instalatzeko, eta kalitate sistemen mantentze-lanetan, ingurumena babestekoetan eta laneko arriskuen prebentzioan parte hartzeko. Horretarako, honako hauek egiten ikasiko dute: hornidura kudeatzea, arotzeriako eta altzarigintzako produkzio eta muntaketa prozesuak ezaugarritzea, produkzio prozesuak identifikatzea eta sekuentziatzea, ingurumen arloko araudia aplikatzea, arrazoitutako erabakiak hartzea eta taldean lan egitea, bai eta kalitate- eta segurtasun-parametro egokiak aplikatzea.

Hori guztia kudeaketako programa informatikoen eta bestelako IKTn laguntzarekin. Gainera, kontuan hartuko dira segurtasun, irisgarritasun eta kalitate irizpideak, baita sektore produktiboaren bilakaera teknologikoa ere.

Modulu hau kontzeptuala da batik bat, eta irakasleen lana, funtsean, jarduera praktikoak egoki hautatzean datza, zailtasunaren mailaren arabera sekuentziatuak. Modulu honetako edukien multzoek prozedurazko jardunak dituzte ardatz; hortaz, komeni da jarduerak errepikatzea hainbat adibide erabiliz harik eta ikasleek helburuak erdietsi arte eta prozedura gainditu arte.

Modulu teoriko-praktikoa denez gero, marrazketarako mahaiak, ordenagailuak, marrazleak (plotterrak eta A3rako inprimagailuak, esaterako), proiektorea, Interneten sartzeko bidea etab. dituen erabilera anitzeko ikasgela batean emanen da lehentasunez. Halaber, Interneten errabilera sustatuko da moduluaren jarduerak gauzatzeko beharrezkoa den informazioa bilatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere oinarrizko edukien atalean ezarritakoa da. Oinarrizko edukiak sei multzotan antolaturik daude:

-Horniduren kudeaketa.

-Hornikuntzaren harrera gainbegiratzea.

-Hornikuntzetarako informazio- eta dokumentazio-sistemak kudeatzea.

-Fabrikaziorako baliabideak zehaztea.

-Fabrikazio eragiketak gainbegiratzea.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Multzo horiek lan unitateetan banatuko dira. Lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak ahalbidetu behar du moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea.

Komenigarria litzateke hasierako unitate didaktiko bat ezartzea, modulu honek bereizgarri duen profesionaltasuna oinarri duten prozesuen ikuspegi globala emateko eta geroago bertan kontuan hartuko diren alderdi oinarrizkoenak aurkezteko eta finkatzeko.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari zeharka ekinen zaie eduki-multzo guztietan, eta bereziki kontuan hartu beharko dira ebakitzeko erremintak, manipulagailuak eta bestelako higidura elementuak erabiltzen dituzten ibilbide-orrietan, bai eta kolak, disolbagarriak, pinturak etab. erabiltzen dituzten prozesuetan ere.

Azkenik, esan beharra dago informatika-programen erabilera zeharkako gaia dela moduluaren eduki multzo guztietarako. Izan ere, tresna horiek kudeaketa-prozesuaren etapa guztietan erabiliko dira.

Modulu honetan lortu nahi diren helburuak ongi betetzeko, ondoko jarduera hauek egitea iradokitzen da, besteak beste:

-Fabrikazio-prozesuak finkatzea. Prozesuak azpikontratatzea.

-Materialen erosketa eta pilaketa antolatzea. Hornikuntza-beharrak.

-Materialen, eskulanaren premien eta kostuen zerrendak prestatzea.

-Altzariak eta arotzeriako elementuak produzitu eta instalatzeko dokumentazioa egitea eta prestatzea:

Aurrekontua.

Fabrikazio planoak.

Produkzio ibilbideak, laneko parteak.

Produkzio prozesua abiaraztea, jarraitzea eta kontrolatzea.

Berariazko softwarea erabili eta menperatzea.

Dokumentu ezberdinak lortzeko ekipo eta programa informatikoak erabiltzea: inprimagailua, eskanerra.

Komenigarria izanen litzateke titulu honen diseinuaren xede diren produktuetakoren bat produzitzeko ariketa praktikoa eta erreala egitea. Horrek aukera emanen du ezagutza teoriko-praktikoak honako hauen ikuspegitik barneratzeko: diseinua, materialen zerrendak, hornikuntzak, fabrikazio ibilbideak, plangintza, produkzioa abiaraztea eta kontrolatzea, eta kalitatea eta prozesu ezberdinetan sortutako hondakinak kontrolatzea.

Irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluatzeko jarduerak gela balioanitzean garatuko dira eta altzarien eta arotzeriako elementuen produkzioa eta instalazioa kudeatzera bideratuak egonen dira. Jarduera guztiak, ahal dela, inguruko enpresen errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Modulu honetan, goi mailako ikasleentzat zuzenduta dagoenez, komenigarria litzateke marrazketako, hornikuntzen kudeaketarako eta produkzioko programak altzarien eta arotzeriako enpresa bat kudeatzeko oinarrizko tresna gisa erabiltzea, heziketa ziklo bereko beste modulu batzuetako ezagutzak integratzeko.

Lanbide munduarekin etengabe harremanetan egoteko erantzukizunagatik eta moduluan jorratzen den prestakuntza barneratu ahal izateko, aparteko jarduera hauek egitea gomendatzen da:

-Altzarigintzako eta arotzeriako enpresa ezberdinen fabrikazioa eta instalazioa aztertzea.

-Zuraren eta/edo eraikuntzaren azoketara joatea.

-Zura eraldatzeko fabriketara joatea.

-Zurezko materialen biltegietara joatea.

-Altzariak fabrikatzen dituzten enpresetara joatea.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi-mailako teknikariaren konpetentzia orokorra da oinarrizko trebetasunak lortzea altzariak eta arotzeriako elementuak kudeatu, produzitu eta instalatzeko, bai eta kalitatearen, ingurumenaren babesaren eta laneko arriskuen prebentzioaren sistemetan parte hartzea ere. Hori horrela, modulu honetako edukiak bateratzaileak dira, modulu ezberdinetako ezagutzak lotzen dituelako eta makinen funtzionamendua, bai eta horiek osatzeko erabilitako elementuak eta prozesuak ere, ulertzea errazten duelako; horrela, fabrikazio prozesuen gaur egungo teknologiaren ikuspegi orokorra ematen du, eta altzarien eta arotzeriako elementuen produkzioaren eta instalazioaren kudeaketan sakontzen du.

Heziketa zikloko modulu guztiak ia elkarren artean erlazionaturik daudenez gero, interesgarria litzateke koordinazio ona izatea jarduerak ez bikoizteko eta ezagutzak erdietsi ahala sekuentziazio egokia eramateko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0992.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-aukerak hautatzen ditu, eta lanean sartzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariaren profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikarien lanbide-profilari lotutako lan inguruneetan, prebentzioari begira garrantzitsuak diren lan baldintzak zehaztu ditu.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikarien laneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak.

-Lan bilaketa aktiboa:

Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak.

Etengabeko prestakuntzak Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

-Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

Diseinua eta altzari-hornikuntza garatzeko sektoreko ekipo motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

Trebetasun sozialak. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

-Lan-kontratua:

Lan zuzenbidea.

Banakako lan harremanen azterketa.

Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

Lan-baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

Lansarien ordainagiria.

Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

Langileen ordezkaritza.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikarien lanbide eremuari aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo baten analisia.

Lan gatazka kolektiboak.

Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

Kontzeptua eta egoera babesgarriak langabezia-babesean.

-Laneko arriskuen ebaluazioa:

Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

Lanbide arriskua. Arrisku-faktoreak aztertzea.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

Arriskuaren balorazioa.

Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Prebentzioaren plangintza enpresan:

Prebentzio-plana.

Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Norberarentzako eta taldearentzako prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

-Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

Jarduteko protokoloa hautatzea.

Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

Larrialdi medikoa/lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatzea eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

“Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan landutako enpresako proiektu/plana erabiltzea “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0993.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu du banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu ditu.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu du.

d) Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu du, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu ditu.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu ditu.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu du.

d) Deskribatu du zein diren motibatzeko teknika ohikoenak eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu du.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren lanbide sektorean jarduera bat sortzeko ekimena duenaren ahalmen pertsonalekin erlazionatu ditu.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu, eta sistema kontzeptua aztertu du enpresari aplikatuta.

b) Enpresa baten barnean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu du, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu ditu, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Aztertu du enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu du.

i) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu du.

j) Diseinu eta altzari-hornikuntzako enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren arloko enpresetan balio etiko eta sozialak txertatzen dituzten praktikak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu du, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu du.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu du.

4. Diseinu eta altzari-hornikuntzako enpresa bat eratzeko eta abiarazteko lanak egiten ditu, dauden aukerabide eta baliabideak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu ditu.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu du.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi du.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Diseinuko eta altzari-hornikuntzako enpresa bat sortzeko dauden laguntzak zehatz-mehatz bilatu ditu.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu du enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu ditu.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu du.

j) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin du.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu ditu, bai eta finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu ditu.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diseinu eta altzari-hornikuntzako enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu ditu: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu du.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi ditu.

f) Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko dokumentuak bete ditu (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta dokumentu horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu ditu.

Edukiak.

-Ekimen sortzailea:

Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak diseinu eta altzari-hornikuntzako enpresen jardueretan.

Ekintzaileen funtsezko faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

Ekintzaileen jarduna, diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

Ekimenaren arriskua.

Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Komunikazioa, lidergoa eta sormena:

Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektorean ari den enplegatu baten eta ekintzaile baten lan arloko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak ezagutzea.

-Enpresa eta bere ingurunea:

Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

Negoziorako ideia diseinu eta altzari-hornikuntzako enpresa baten esparruan.

Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektoreko ETE baten harremanak.

Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

Marketin plan baten edukiak.

-Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

Enpresa motak. Forma juridikoak.

Forma juridikoa hautatzea.

Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

Diseinuaren eta altzari-hornikuntzaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

Enpresa plan bat prestatzea.

-Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

Enpresen zerga betebeharrak.

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Diseinuko eta altzari-hornikuntzako enpresa baten administrazio kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barnean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Ahaleginak egin beharko lirateke enpresa proiektuaren/enpresa planaren kontzeptua diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektuaren moduluarekin lotzeko, non lanbide arlo horretako irakasleek ezaugarri teknikoei buruzko modulu-zatiak gidatuko dituzten. Bi proiektuak ebaluazio tresna gisa erabiltzen ahalko dira, ikasleen jarrera alderdiak baloratu ahal izateko, hala nola: komunikazioa, lidergoa, sormena eta parte-hartzea, lehen definituak ekimen sortzailea sustatzeko beharrezko gaitasun gisa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, izaera ekintzailea sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterketa, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanbide modulua: Diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektua.

Kodea: 0991.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolaketaren egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan gidoia prestatu du.

2. Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barne hartu eta garatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, garatzeko beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren bitartekoak eta ekipamendua definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Praktikan jartzeko baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0994.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 360 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketaren egitura eta enpresaren arlo bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolakunde ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatu eta instalatzeko proiektuak garatzeko informazioa lortzen du, dokumentazio teknikoa aztertuta eta elementu esanguratsuak kokatu, konfiguratu eta ezaugarritzeko zirriborroak eginda.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garatuko den instalazioko eta altzari-hornikuntzako proiektuaren baldintza teknikoei, legalei eta ekonomikoei buruzko aurretiazko datuak hautatu ditu.

b) Proiektuaren garapenean eragina izanen duten fabrikazio- eta instalazio-eskakizunak aztertu ditu.

c) Fabrikazioaren eta instalazioaren aldagaiak kontuan hartu ditu eta beharren programa prestatu du.

d) Informaziotik ateratako datuetatik abiatuta krokisak egin ditu.

e) Fabrikazio- edo instalazio-aukeren arabera, dagokion eraikuntza-irtenbidea planteatu du.

f) Muntaketaren elementu edo fase esanguratsuenak ezaugarritzen dituzten zirriborroak egin ditu.

4. Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak garatzen ditu, eta horietan irtenbideak proposatzen ditu eta dokumentazio grafikoa eta idatzizkoa prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egin nahi den lana aztertu eta lanbide-ingurunearekin lotu du.

b) Instalazio-espazioan inplikatuta dauden iturgintza, saneamendu, klimatizazio, aireztapen eta elektrizitateko instalazioak osatzen dituzten elementuak identifikatu ditu.

c) Besteak beste, eraikuntza-irtenbideei, espazioei, instalazioei, osagarriei, akaberei eta segurtasunari dagokienez aukeratutakoa justifikatu du.

d) Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio- edo instalazio proiektuaren idatzizko dokumentazioa egin du: oroitidazkia, baldintzen agiriak, materialak, neurriak, akaberak, aurrekontuak eta eskatutako gainerako azterlanak.

e) Planoak egin ditu, irudikapenari buruzko arauak errespetatuz eta ordenagailuz lagundutako diseinu-sistemak erabiliz.

5. Fabrikazio automatizatuko prozesuan esku hartzen duten makinak, ekipoak, tresneria eta erremintak prestatu eta doitzen ditu, eskatutako teknikak eta prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) 5 ardatzeko CNC programak egin edo egokitu ditu.

b) PLCa erabilita, zenbakizko kontroleko makinen programak programatu edo egokitu ditu.

c) Programen simulazio grafikoa edo hutsekoa egin du.

d) Programetan doikuntzak egin ditu, produkzioan eta produktuaren kalitatean izandako desbideratzeak zuzentzeko.

e) Mekanizazioaren ezaugarriak kontuan izanda aukeratu ditu erremintak eta tresnak.

f) Erreminten ebaketa-geometria eta erreferentziazko neurriak egiaztatu ditu.

g) Mekanizaziorako erremintak, tresnak eta osagarriak muntatu, lerrokatu eta erregulatu ditu.

h) Prozesuari buruzko zehaztapenen arabera hartu ditu makinaren eta piezaren erreferentziak.

i) Mekanizazio-prozesuaren parametroak makinan sartu ditu.

j) Eskatutako doitasunez zentratuta eta lerrokatuta, eta segurtasun-baldintzetan kokatu du pieza.

k) Lan-eremua ordenatuta eta garbi mantendu du.

6. Laneko segurtasunari eta osasunari, eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Legezko araudiarekin eta enpresaren beraren berariazko araudiarekin lotzen diren nahitaez bete beharreko higiene- eta osasun-arauak ezagutu ditu.

b) Higiene- eta osasun-arazoak edo segurtasun-arazoak eragin ditzaketen portaera edo jarrera guztiak ezagutu ditu.

c) Jarduerarako arropa egokia erabili du.

d) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera aplikatu du norbera babesteko ekipamendua.

e) Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez jarduera bakoitzean aplikatu beharreko arauak eta indarrean dagoen legeriaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

f) Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

g) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko eragiketak errespetatu ditu.

7. Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako proiektuen eta instalazioen dokumentazio kudeatzen du, eta ezarritako irizpideen arabera kopiatu eta artxibatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bere lanean inplikatuta dauden enpresaren dokumentu-kudeaketako prozedurak identifikatu ditu.

b) Kudeatu beharreko dokumentazioa lotu du horrek izanen dituen kontrolekin.

c) Dokumentazioa beharrezko kalitateaz kopiatu du.

d) Proiektuaren dokumentu bakoitza behar bezala ordenatu du, kodetze-sistema egokia erabilita.

e) Dokumentuak behar bezala karpetan sartu eta artxibatu ditu.

f) Dokumentuak kudeatzeko ezarritako sistema erabili du.

g) Sortutako dokumentuen segurtasun- eta babes-irizpideak ezarri ditu.

h) Artxibatutako dokumentuak eskatutako denboran aurkitu ditu.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0982 Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak (140 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0982-UF01(NA)

Zuraren, altzarien eta kortxoaren industriak ezaugarritzea eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

20

0982-UF02(NA)

Zuraren produktu deribatuak eta material osagarriak sailkatzea eta identifikatzea

20

0982-UF03(NA)

Estaldura-materialak sailkatzea

20

0982-UF04(NA)

Zura transformatzeko prozesuak ezaugarritzea

40

0982-UF05(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako eraikuntza-sistemak ezaugarritzea

40

0983 lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0983-UF01(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzea eskuzko erreminta erabilita

60

0983-UF02(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzea makineria eramangarriaren eta konbentzionalaren bidez

60

0983-UF03(NA)

Makineria eramangarria eta konbentzionala mantentzea eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

40

0983-UF04(NA)

Zurean eta horren deribatuetan akaberak aplikatzea

60

0984 lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena (180 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0984-UF01(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak eta multzoak esku hutsez irudikatzea

40

0984-UF02(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzea

40

0984-UF03(NA)

Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen bidez dokumentazio grafikoa prestatzea

40

0984-UF04(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako planoak egitea eta dokumentazioa kudeatzea

60

0985 lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak (140 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0985-UF01(NA)

Proiektuen informazio teknikoa eta prototipoen fabrikazioaren programazioa

60

0985-UF02(NA)

Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak prestatzea eta muntatzea

60

0985-UF03(NA)

Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prototipoak eta prozedurak ebaluatzea

20

0986 lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0986-UF01(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko informazioa hautatzea

20

0986-UF02(NA)

Arotzeriako produktuak garatzeko proposamenak lantzea

40

0986-UF03(NA)

Arotzeriako produktu berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzea

20

0986-UF04(NA)

Altzariak garatzeko proposamenak lantzea

50

0986-UF05(NA)

Altzari berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzea

50

0986-UF06(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazioa kudeatzea

40

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0987 Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa (170 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0987-UF01(NA)

Arotzeriaren eta altzarigintzaren industriarako fabrikazio automatizatua

40

0987-UF02(NA)

Zenbakizko kontrol bidezko programazioa eta CAD-CAM arotzeriako elementuen eta altzarien fabrikazioan

60

0987-UF03(NA)

Fabrikazio automatizatuko prozesuen kudeaketa

40

0987-UF04(NA)

CNCko ekipoen mantentze-lanak eta laneko arriskuen prebentzioa aplikatzea

30

0988 Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0988-UF01(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen muntaketak sailkatzea eta antolatzea, horien kalitatea eta arriskuen prebentzioa

20

0988-UF02(NA)

Arotzeriako instalazioen muntaketa

50

0988-UF03(NA)

Altzarien instalazioen muntaketa

40

0989 Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua (110 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0989-UF01(NA)

Arotzeriako produktuak instalatzeko prozesuak definitzea eta horiek egiteko informazioa hautatzea

20

0989-UF02(NA)

Arotzeriarako eta altzari-hornikuntzarako dokumentazio teknikoa prestatzea

50

0989-UF03(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak instalatzeko prozesuak finkatzea

20

0989-UF04(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen oroitidazkiak, aurrekontuak eta kudeaketa egitea

20

0990 Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0990-UF01(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntza kudeatzea

20

0990-UF02(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntzaren harrera gainbegiratzea

20

0990-UF03(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako industrietako hornikuntzarako informazio- eta dokumentazio-sistemak kudeatzea

20

0990-UF04(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako baliabideak zehaztea

40

0990-UF05(NA)

Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio-eragiketak gainbegiratzea

30

0992 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0992-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0992-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0992-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0993 Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0993-UF01(NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0993-UF02(NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0993-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak.

Kodea: 0982.

Iraupena: 140 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zuraren, altzarien eta kortxoaren industriak ezaugarritzea eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.

Kodea: 0982 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Identifikazioa. Banaketa geografikoa. Ezarpena eta banaketa.

-Zuraren industriaren sailkapena. Lehen eta bigarren transformazioa.

-Antolamendua eta giza baliabideak. Produktu mota. Produkzio-ahalmena.

-Ingurunearekiko harremanak. Sektoreak eta azpisektoreak.

-Tresna informatikoak. Produkzio lineak automatizatzea. Produkzioaren optimizazioari aplikatutako informatika. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien beste erabilera batzuk.

-Prebentzio plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

-Kutsadura-iturriak zurezko eta horren deribatuzko produktuak fabrikatzeko prozesuetan.

-Laneko arriskuen prebentzioari lotutako arriskuak identifikatzea arotzeriako eta altzarigintzako prozesuetan eta produktuetan.

-Laneko arriskuen prebentzio-neurriak makinetan, tresnerian, instalazioetan eta produktuetan.

-Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuetan.

-Taldeko prebentzioa eta babesa.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Ingurumen-babesaren kudeaketa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia.

-Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Prestakuntza unitatea: Zuraren produktu deribatuak eta material osagarriak sailkatzea eta identifikatzea.

Kodea: 0982 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zura. Zuhaitza. Atalak. Mozketa.

-Konposizio kimikoa. Egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa.

-Zuren gaixotasunak eta akatsak.

-Estatuko zurak eta inportaziokoak. Koniferoak eta hostozabalak.

-Arauen sailkapena: Espainiakoak eta Europakoak.

-Zerra-zurak identifikatzea. Merkataritzako neurriak. Aplikazio industriala.

-Saiakuntza motak. Espainiako eta Europako araudia. Finlandian eta Suedian zerratutako zurak.

-Saiakuntzak. Probetak. Makinak, tresnak, produktuak eta erremintak.

-Probeten dimentsioen kontrolaren saiakuntza espezifikoak.

-Zurezko xaflak ateratzea. Motak. Xafladura.

-Itsasgarriak. Junturen motak eta sistemak.

-Babesleak aplikatzea. Akaberarako produktuak.

-Geruzatuak. Plastikoak. Burdineria.

-Saiakuntza motak. Espainiako eta Europako araudia.

-Saiakuntzak. Probetak. Makinak, tresnak, produktuak eta erremintak.

-Probeten dimentsioen kontrolaren saiakuntza espezifikoak.

Prestakuntza unitatea: Estaldura-materialak sailkatzea.

Kodea: 0982 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Estaldura-materialak aplikatzea. Izen komertziala. Ezaugarriak. Euskarriarekiko afinitatea.

-Saiakuntzetan baliatzen diren tresnak eta makinak. Maneiatzea eta egiaztatzea.

-Saiakuntza motak. Espainiako eta Europako araudia.

-Saiakuntzak. Probetak. Makinak, tresnak, produktuak eta erremintak.

Prestakuntza unitatea: Zura transformatzeko prozesuak ezaugarritzea.

Kodea: 0982 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zuraren zatitzea eta ataltzea antolatzea. Sistemak.

-Xaflak lortzea. Motak. Lehortzeko sistemak.

-Zuraren lehen transformazioko enpresen ezarpena. Ezaugarri nagusiak.

-Zura lehortu eta tratatzea. Metodoak eta faseak.

-Produkzioa kudeatzea. Informatika-tresnak.

-Taulak fabrikatzea. Faseak.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako eraikuntza-sistemak ezaugarritzea.

Kodea: 0982 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lotura eta muntaketa eragiketak. Sistemak.

-Makinak, tresnak eta erremintak.

-Burdineria. Motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Txantiloiak. Prestaketa. Materialak.

-Muntatzeko sekuentziak eta lotura elementuak.

-Kalitatea. Zehaztapenak. Segurtatzea.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa.

Kodea: 0983.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzea eskuzko erreminta erabilita

Kodea: 0983 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Mihiztatu eta lotzeko sistemak identifikatzea:

Lotzeko sistemak identifikatzea: mihiztadura, junturak eta akoplamenduak. Deskribapena.

Materialak, mihiztaduraren arabera.

Ezaugarriak. Motak. Aplikazioak.

Piezak markatzeko erabiltzen den sinbologia.

Piezen eta multzoen bistak, sekzioak eta perspektibak interpretatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko materialak hautatzea:

Zur motak ezaugarritzea. Aplikazioak.

Taula motak ezaugarritzea. Aplikazioak.

Xaflak eta xaflatzeak identifikatzea. Motak. Manipulazioa.

Fabrikazio-akatsak eta material-akatsak identifikatzea.

Materiala optimizatzea. Eskuairaldeak eta dimentsioak.

Piezakatzeak. Eskuairaldeak. Azalerak. Kubikazioa.

-Markatu, trazatu eta neurtzeko eragiketak egitea:

Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

Neurtu, markatu eta trazatzeko tresnak erabiltzea. Mantentze-lanak.

Aurpegi nagusiak.

Akatsak eta horien garrantzia trazaduran.

Trazatu eta markatzeko eragiketak.

Multzoen markatze konbentzionala. Berariazko zeinuak.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzea makineria eramangarriaren eta konbentzionalaren bidez.

Kodea: 0983 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Eskuzko erremintekin eta makina eramangarriekin eta konbentzionalekin zurezko eta horren deribatuzko piezak lortzea:

Eskuzko erremintak. Motak eta ezaugarriak. Aplikazioak. Erabiltzeko teknikak.

Mekanizazio-eragiketak eskuzko erremintekin. Sekuentziak. Prozedurak.

Mekanizazio-eragiketak makinekin. Sekuentziak. Perdoiak.

Lehen pieza lortzea. Kalitate-irizpideak.

Mekanizazioa sekuentziatu eta optimizatzea.

Eskuzko erreminak prestatu eta zorroztea.

Segurtasuna makina bidezko mekanizazioan. Arriskuak.

Babes-neurriak. Norberaren babeserako ekipoak.

-Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako multzoak konposatzea:

Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

Makinak eta erremintak hautatzea.

Muntatzeko tresnak. Motak. Muntatzeko prozedurak.

Prentsaketa- eta kolatze-sistemak. Itsasgarriak. Motak.

Prentsaketarako euste-elementuen antolaera/kokapena.

Mihiztatzea. Multzoak egiaztatzea. Estutzea.

Kalitate-parametroak muntaketan egiaztatzea: perdoiak, diagonalak, kopadurak, eskuairak multzoetan eta lautasuna, besteak beste.

Burdineria. Kokapena eta aplikazioak.

Burdineriaren bidez elementuak finkatzeko erak. Iltzatzea. Torlojutzea.

Prestakuntza unitatea: Makineria eramangarria eta konbentzionala mantentzea eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.

Kodea: 0983 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Makina eramangarriak eta konbentzionalak prestatu eta mantentzea:

Makina eramangarriak eta konbentzionalak ezaugarritzea. Motak. Funtzionamendua. Aplikazioak.

Makinak prestatzea. Erremintak eta lanabesak kokatzea. Parametroak erregulatzea.

Babesak eta segurtasun-elementuak arautzea.

Mantentze-eragiketak.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea:

Prebentzio-plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

Kutsadura-iturriak zurezko eta horren deribatuzko produktuak fabrikatzeko prozesuetan.

Zurezko eta horren deribatuzko prototipoen mekanizazioan eta akaberan laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako arriskuak identifikatzea.

Laneko arriskuen prebentzio-neurriak makinetan, tresnerian eta instalazioetan.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioan.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak eta arauak.

Prestakuntza unitatea: Zurean eta horren deribatuetan akaberak aplikatzea.

Kodea: 0983 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Tindatze eta akabera produktuak aplikatzea:

Gainazalak prestatzea akabera-produktuak aplikatzeko.

Produktuak prestatzea aplikazio ekipamenduen eta tekniken arabera.

Akabera-produktuen bateragarritasuna.

Proportzionaltasuna produktuen nahastean.

Aplikatzen diren lanabesak eta tresneria manipulatzea.

Akabera-produktuak aplikatzeko teknikak.

Hondakinak akabera-prozesuetan.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena.

Kodea: 0984.

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak eta multzoak esku hutsez irudikatzea.

Kodea: 0984 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak garatzeko prozesuan krokisak egitearen garrantzia baloratzea.

-Krokisetan irudikatuko diren elementuak eta multzoak hautatzea.

-Irudikatutako elementuak identifikatzea, eta helburu duten multzoan integratzea.

-Elementuak eta multzoak identifikatzeko beharrezko bistak eta ebakidurak hautatzea.

-Aurreikusitako erabilerarako euskarri egokia baliatzea.

-Sinbologia normalizatua erabiltzea.

-Proportzioak behar bezala zehaztea.

-Arauen arabera eta argiro kotatzea irudikatutako elementuak.

-Irudikapen grafikoari buruzko arauak ezartzea.

-Krokisak ulertu ahal izateko behar adinako kalitateaz zehaztea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzea.

Kodea: 0984 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzeko sistema egokiena hautatzea.

-Irudikatu beharreko elementuen tamaina eta marrazteko dagoen espazioa kontuan izanda hautatzea eskala.

-Irudikatu beharreko elementu eta produktuetarako, hautatutako eskalarako eta aurreikusitako erabilerarako formatu eta euskarri egokiak aukeratzea.

-Aurreikusitako lan motaren arabera hautatzea marrazteko tresnak.

-Eraikuntza-elementuak bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak egitea.

-Beharrezko ebaketak eta sekzioak egitea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen piezakatzeak egitea.

-Arauen arabera eta argiro kotatzea irudikatutako elementuak.

-Irudikapen grafikoari buruzko arauak ezartzea.

-Lerroaren mota eta lodiera hautatzea, araua, eta irudikatutakoaren eskala, tamaina edo garrantzia kontuan izanda.

Prestakuntza unitatea: Ordenagailuz lagundutako diseinuko programen bidez dokumentazio grafikoa prestatzea.

Kodea: 0984 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-CAD programaren lan-prozesua eta erabiltzaile-interfazea identifikatzea.

-CAD programaren objektuen eta utilitateen bidezko diseinua identifikatzea.

-Eraikuntza-proiektuaren planoak zehazteko emandako krokisak identifikatu eta interpretatzea.

-Planoetan, marrazkiak, legendak, errotulazioa eta informazio osagarria banatzea.

-Eskala eta formatu egokiak hautatzea.

-Azaleren eta bolumenen oinarrizko kalkuluak egitea, dimentsionatze egokia lortu ahal izateko.

-Materialak eta propietateak esleitzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen eta produktuen oinplanoak, aurretiko bistako planoak, ebakidurenak, sekzioenak eta xehetasunezkoak marraztea.

-Bisten eta ebakiduren arteko egokitasuna egiaztatzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako planoak egitea eta dokumentazioa kudeatzea.

Kodea: 0984 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen planoak egitea, haien osagaiak irudikatuta eta fabrikaziorako datu teknikoak sartuta:

Irudikatu beharreko arotzeriako eta altzarigintzako proiektuaren ezaugarriak eta elementuak identifikatzea.

Kotatze mota hautatzea, produktuaren funtzioa edo horren fabrikazio-prozesua kontuan hartuta.

Kotak irudikatzea, irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartuta.

Perdoi dimentsionalak irudikatzea, berariazko arauak kontuan hartuta.

Perdoi geometrikoak zehazteko sinbolo normalizatuak irudikatzea.

Materialak eta horien aplikazio-eremuak planoan irudikatzea, aplikatu beharreko araudiari, eta tratamenduei eta akaberei buruzkoari jarraituz.

Forma eta elementu normalizatuak, eta markoak eta inskripzio-laukiak eskatutako informazioarekin, dimentsioekin eta formatuarekin irudikatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazio teknikoa kudeatzea:

Informazio teknikoa erabiltzen duten enpresaren sailak zehaztea.

Banaketa-beharretarako egokiak izanen diren kopiatzeko bitartekoak hautatu eta erabiltzea.

Egindako kopien argitasuna eta irakurgarritasuna egiaztatzea.

Planoen mozketa eta tolestaketa eskatutako tamainan aurkeztea.

Dokumentazioa antolatzea.

Informazioa eguneratuta edukitzeko prozedura bat sortu eta garatzea.

Fabrikazio automatizaturako baliozko informazioa esportazio-programa unibertsaletan babestu eta artxibatzea.

Produktuei buruzko dokumentazio teknikoa duten informatika-fitxategi guztien segurtasun-kopiak sortzea.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

Kodea: 0985.

Iraupena: 140 ordu.

Prestakuntza unitatea: Proiektuen informazio teknikoa eta prototipoen fabrikazioaren programazioa.

Kodea: 0985 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Proiektuen eta prozesuen informazio teknikoa biltzea:

Piezen zerrenda eta ibilbide-orriak.

Prototipoak eraikitzeko prozesuak.

Sinbologia, normalizazioa, bistak, sekzioak eta xehetasunak, kotatzea, perspektibak eta krokisak egiteko teknikak.

Lotura-sistemak, junturak, mihiztadurak eta ahokadurak.

Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoen eraikuntza proiektuaren oroitidazki teknikoa.

-Prototipoen fabrikazioa programatzea:

Materialak zehaztea. Egokitasun-irizpideak.

Makinen osagai berariazkoak hautatzea.

Mekanizaziorako babes- eta segurtasun-bitartekoak zehaztea.

Burdineria egiaztatzea. Prestazioak eta funtzionaltasuna.

Gainazaleko akaberak zehaztea.

Saiakuntzak. Espainiako eta Europako araudia. Saiakuntza normalizatuak egitea.

Piezakatzeak. Eskuairaldeak. Kubikazioa eta gainazalak.

Babes- eta segurtasun-neurriak mekanizazioan.

Prestakuntza unitatea: Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak prestatzea eta muntatzea.

Kodea: 0985 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Prototipoetarako piezak eta osagaiak lantzea:

Markatzea, trazadura eta neurketa egitea. Eskalak. Irudikapen-sistemak.

Zeinu konbentzionalak ezagutzea. Markatzeko metodoak.

Berariazko babesak. Muntaketa, erregulazioa eta kontrola.

Eskuzko erremintekin eta makina konbentzionalekin arotzeriako piezak egitea.

Planoak CAD 2D eta 3D programak erabiliz egitea.

Proiektuaren mekanizaziorako babes- eta segurtasun-bitartekoak zehaztea.

Berariazko babesak. Muntaketa, erregulazioa eta kontrola.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen prototipoak muntatzea:

Itsasgarriak. Kolatzea. Muntatzeko tresnak. Motak. Maneiua.

Prentsaketarako euste-elementuen antolaera/kokapena.

Apaindurarako akaberak egitea. Produktuak eta teknikak.

Dekorazio-akaberak eskuz aplikatzeko produktuak ezaugarritzea. Propietateak.

Akabera-produktuen bateragarritasuna euskarriarekin.

Akaberetako instalazioen eta prozesuen berezko arriskuak. Segurtasun-elementuak.

Prototipoaren burdineria eta osagarriak kokatzea.

Prototipoa hainbat enbalatze-sistemaren bidez biltzea.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prototipoak eta prozedurak ebaluatzea.

Kodea: 0985 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Prototipoak ebaluatzea:

Makina unibertsalekin arotzeriako piezen saiakuntzak egitea.

Saiakuntza motak: mekanikoak, termikoak eta fisiko-kimikoak, besteak beste.

Saiakuntzetarako protokoloak eta araudia.

Materialak ebaluatzeko kalitate-protokoloak.

Arotzeriako eta altzarigintzako elementuetarako UNE, DIN eta ISO araudia. Saiakuntza motak.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea:

Prototipoak fabrikatzeko segurtasun-planean jasotako prebentzio-neurriak aplikatzea.

Kutsadura-iturriak hautematea zurezko eta horren deribatuzko prototipoak fabrikatzeko prozesuetan.

Zurezko eta horren deribatuzko prototipoen mekanizazioan eta akaberan laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako arriskuak identifikatzea.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako prototipoen fabrikazioan.

Prebentzioa eta babes kolektiboa.

Norberaren babeserako ekipoak.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena.

Kodea: 0986.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak garatzeko informazioa hautatzea.

Kodea: 0986 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Altzarien estiloak.

-Altzarien eta arotzeriako elementuen tipologiak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen kalitatearen kontzeptuak.

-Produktuak diseinatzeko informazioa biltzeko kanalak.

-Egungo joerak arotzerian eta altzarigintzan.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen berritze-aldiak.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako produktuak garatzeko proposamenak lantzea.

Kodea: 0986 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Arotzeriako produktuak diseinatzeko teknikak.

-Zirriborroak eta krokisak egitea.

-Arotzerian erabiltzen diren materialak.

-Arotzeriarako burdineria: dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

-Arotzeriako produktuen eraikuntza-irtenbideak.

-Arotzeriako produktuak diseinatzeko eragileak.

-Arotzeriarako hornigaiak; dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

-Arotzeriako fabrikazio-makineria.

-Arotzeriako pieza eta elementu bereziak fabrikatzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako produktu berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzea.

Kodea: 0986 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Materialen erresistentzia.

-Arotzeriako produktuen ergonomia.

-Arotzeriako fabrikazio-teknikak.

-Arotzeriako produkzio-prozesuak.

-Prozesuen diagramak.

-Arotzeriako produktuen dimentsio estandarrak.

-Arotzeriako material eta hornigai bereziak.

-Arotzeriako produktuak muntatzeko sistemak.

-Arotzeriako produktuak instalatzeko sistemak.

-Arotzeriako produktuak fabrikatzeko prozesuen balorazio ekonomikoa.

-Arotzeriako produktuen kalitate kontrola. Perdoiak.

Prestakuntza unitatea: Altzariak garatzeko proposamenak lantzea.

Kodea: 0986 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Eragileak altzarien diseinuan.

-Altzariak diseinatzeko teknikak.

-Zirriborroak eta krokisak egitea.

-Altzariak fabrikatzeko erabiltzen diren materialak.

-Altzarietarako burdineria: dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

-Altzarietarako hornigaiak: dimentsioak eta ezaugarri teknikoak.

-Altzarigintzako eraikuntza-irtenbideak.

-Altzariak fabrikatzeko makinak.

-Altzarien pieza eta elementu bereziak fabrikatzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Altzari berrien ezaugarriak eta zehaztapenak finkatzea.

Kodea: 0986 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Materialen erresistentzia, altzarien fabrikazioari aplikatuta.

-Ergonomia altzarien diseinuan.

-Altzariak fabrikatzeko teknikak.

-Altzariak fabrikatzeko produkzio-prozesua.

-Prozesuen diagramak.

-Altzarien dimentsio estandarrak.

-Altzarietarako material eta hornigai bereziak.

-Altzariak muntatzeko sistemak.

-Altzariak instalatzeko sistemak.

-Altzariak fabrikatzeko prozesuen balorazio ekonomikoa.

-Altzarien kalitatea kontrolatzea. Perdoiak.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen dokumentazioa kudeatzea.

Kodea: 0986 - UF06 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako proiektu baten oroitidazkia.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen kostu-dokumentuak.

-Fabrikazio-prozesuen orriak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen baldintza teknikoen agiriak.

-Kostu finkoak eta aldakorrak arotzeriako eta altzarigintzako produktuen fabrikazioan.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen aurrekontuak.

-Proiektuak maketatu eta muntatzea.

-Dokumentazioa sailkatzea eta artxibatzea.

-Dokumentazioa eguneratzea.

-Ordena, garbitasuna eta metodo sinpleak eta eraginkorrak, norberaren lana eta besteena ahalbidetu eta errazten duten faktore gisa.

-Autonomia eta ekimen pertsonala. Irtenbideak eta hobekuntzak proposatzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Ingelesa I” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa.

Kodea: 0987.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriaren eta altzarigintzaren industriarako fabrikazio automatizatua.

Kodea: 0987 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako makineria automatiko eta erdiautomatikoaren motak identifikatzea.

-Material mota eta egin beharreko lana identifikatzea eta elkarrekin lotzea.

-Automatizazio-teknologiak (pneumatikoa, elektrikoa, hidraulikoa eta elektronikoa) sailkatu eta alderatzea.

-Instalazio automatizatu baten ezaugarriak zehaztea.

-Erremintak eta tresnak, piezak, fabrikazioa eta egiaztapena kudeatzea.

-Sistema automatizatu batean erabiltzen diren programak zehaztea, haien aplikazioa aztertuta (PLCak, robotak eta eragingailuak, besteak beste).

-Fabrikazio-sistema automatikoen (zelula eta fabrikazio-sistema malgua) konfigurazio-desberdintasunak ezaugarritzea.

-Sistema automatizatuek bestelako fabrikazio-sistemekiko dituzten abantailak eta eragozpenak baloratzea.

-Makineria automatikoaren eta erdiautomatikoaren motak.

-Instalazio automatizatuak. Ezaugarriak.

-Sistema automatizatuetan erabiltzen den tresneria. PLCak, robotak eta eragingailuak, besteak beste. Sailkapena.

-Fabrikazio automatikoko sistemak (zelula, fabrikazio malguko sistema).

-Sistema automatizatuek bestelako fabrikazio-sistemekiko dituzten abantailak eta eragozpenak.

Prestakuntza unitatea: Zenbakizko kontrol bidezko programazioa eta CAD-CAM arotzeriako elementuen eta altzarien fabrikazioan.

Kodea: 0987 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko zenbakizko kontroleko programak egitea:

Zenbakizko kontroleko makineria mota nagusiak ezaugarritzea.

Zenbakizko kontroleko programazio-lengoaiak (eskuzkoa eta parametrikoa) identifikatu eta interpretatzea, eta kasuak kasu lortu beharreko helburuekin lotzea.

Programak egiteko etapak zehaztea.

Mekanizazio-lanen sekuentzia lantzea.

Piezakatzeak egitea, erabili beharreko materiala optimizatuta.

ISO kode estandarraren bidez erabilitako CNCa programatzeko eskuliburuaren zehaztapenen arabera programa egitea.

Erremintak eta tresnak hautatzea (barautsak, fresak, diskoak, ebaketa positiboa/negatiboa eta erreferentziazko neurketa erreminten biltegietan).

Erremintei buruzko datuak eta jatorri-lekualdaketak sartzea.

Programen simulazio birtuala ordenagailuetan/makinetan.

Programa kodetzea eta sortutako fitxategi-egituran gordetzea.

CNC tresneria. Motak. Ezaugarriak. Prestazioak.

CNC makinen jatorrizko konfigurazio motak.

Besteak beste, honako kontzeptu hauek: makinaren jatorria, piezaren jatorria, koordenatu-ardatzak, laneko eremua/k, laneko planoak edo aurpegiak, laneko mugak eta erreminten antolaera.

Programazio-lengoaiak (CNC motak, programazio-funtzioak eta -egiturak, ISO kodeak, makina-editoreak eta parametrika).

Materialen 2D piezakatzeak eta optimizazioa.

Zenbakizko kontrolaren eta makineria konbentzionalaren arteko aldeak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak (CAD/CAM) lantzea:

Egin beharreko piezen geometria zehaztea CAD tekniken bidez, CAM trukea ahalbidetuko duen formatuan.

CAM eragiketak programatzeko beharrezko geometria osagarria marraztea.

2D eta 3D fitxategiak inportatzeko prestatzea.

CAD fitxategia erabiliko den CAM softwarera inportatzea.

Prozesuan zehaztuta dauden egin beharreko gainazalak eta mekanizazioak identifikatzea.

Erabiliko den makinaren zenbakizko kontrolerako CAM postprozesadorearekin programa egitea.

CAM mekanizaziorako beharrezko informatika-fitxategia sortzea, eta sortutako fitxategi-egituran gordetzea.

Fabrikazio integralerako CIM mekanizazio integraleko ingurune baten erabilera aztertzea.

Ordenagailu bidez integratutako fabrikazio-inguruneak kudeatzeko sistemak.

CAM softwarearekin bateragarriak diren esportazio-formatuak.

Mekanizazio-ibilbideak. Mekanizazio-eragiketak.

Postprozesadoreak.

Mekanizatu beharreko materialak. Alde onak eta txarrak.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio automatizatuko prozesuen kudeaketa.

Kodea: 0987 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

-Mekanizatu beharreko piezen euste-sistemak zehaztu, egin eta muntatzea, lauak ez diren piezen finkagailuak barne direla.

-Ebaketa-tresnak egiaztatzea.

-Piezak eusteko txantiloiak egitea.

-Makineria automatikoan eta erdiautomatikoan ezarritako ibilbideek mekanizazioan zehar segurtasunean eraginik ez dutela egiaztatzea.

-CNC programa ordenagailuan simulatzea eta, beharrezkoa denean, mekanizazioa zuzentzea.

-CNC programa makinan egiaztatzea segurtasun-kotako huts-probaren bidez, makinaren elementuekin talkak saihesteko.

-Lehen mekanizazio bat egitea, behar denean, parametroak doituta, pieza ahalik eta denbora laburrenean eta kalitate handienaz lortzeko.

-Egin beharreko pieza kopurua ezartzea eta elikatze-sistemak egiaztatzea.

-Piezen kalitatea egiaztatzeko laginketak egitea.

-Fabrikazio-prozesuan zehar sortutako desbideratzeak zuzentzea.

-Dokumentazio teknikoa.

-Piezak eusteko sistemak.

-Piezak eusteko txantiloiak.

-Ebaketako tresnak (fresak eta diskoak, besteak beste).

-Hutseko simulazioaren kontzeptua.

-Lehen pieza egiteko prozesua.

-Kalitate parametroak.

-Segurtasun-prozedurak. Aplikazioa.

-Laginketa. Perdoiak.

-Elikatze-sistemak.

Prestakuntza unitatea: CNCko ekipoen mantentze-lanak eta laneko arriskuen prebentzioa aplikatzea.

Kodea: 0987 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Fabrikazio automatizatuko tresneriaren mantentze-lanak planifikatzea:

Fabrikazio-lerroaren mantentze-eragiketak zehaztea.

Gorabeherarik izanez gero ez gelditzeko beharrezkoak diren ordezko elementu kritikoak zehaztu eta hornitzea.

Mantentze-lanetarako esku-hartzeak antolatu eta denboralizatzea, fabrikazio-lerroan interferentziarik sor ez dezaten.

Kontrol-fitxak egitea ondoren betetzeko.

Egindako mantentze-lanak gainbegiratzea.

Lan-eremua prozesu osoan garbi eta ordenan egon dela egiaztatzea.

Gorabeheren historikoa egitea.

Gorabeheren historiala eguneratu, egiaztatu eta aztertzea, eta irtenbideak ekartzea.

Mantentze-eskuliburuak.

Mantentze-eragiketak.

Mantentze-lan operatiboak eta prebentiboak planifikatzeko metodoak.

Gorabeheren historikoa. Ezaugarriak.

Ebaketako tresnak. Hausturen eta higaduraren historiala. Lan-orduen jarraipena.

Mantentze-lanetarako produktuak.

Garbiketa-tresnak eta koipeztatze-produktuak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak.

Prebentzio-plana. Edukia eta aplikazioa sektorean.

Kutsadura-iturriak zurezko eta horren deribatuzko produktuak mekanizatzeko prozesuetan.

Laneko arriskuen prebentzioari lotutako arriskuak arotzeriako eta altzarigintzako mekanizazioan eta automatizazioan. Identifikazioa.

Laneko arriskuen prebentzio-neurriak makinetan, tresnerian eta instalazioetan.

Laneko arriskuen prebentzioa arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio automatizatuan.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak.

Kodea: 0988.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen muntaketak sailkatzea eta antolatzea, horien kalitatea eta arriskuen prebentzioa.

Kodea: 0988 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioetan muntaketa sistemak sailkatzea:

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen motak eta tipologiak eta haien ezaugarriak eta aplikazioak.

Instalazio-lanen kontrol-puntuak zehaztea.

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio prozesuaren sekuentziak eta tenporalizazioa.

Muntaketa-prozesuaren faseak esku hartzen duten elementu, material eta tresnekin lotzea.

Arotzeriarako eta altzarigintzarako muntaketa-sistemak, plangintza, jarraipena eta egiaztapena.

Kalitatea muntaketa- eta instalazio-sistemetan. Dokumentazio teknikoa.

-Arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazioen muntaketa antolatzea:

Instalazioaren dokumentazio teknikoa, planoak eta zehaztapen bereziak interpretatzea.

Lokalaren behin betiko ezaugarriak egiaztatzea.

Proiektuak izan ditzakeen desbideratzeak zuzentzea, hala badagokio.

Instalazio proiektuan zehaztutako materialen, makinen, ekipoen eta baliabideen eskuragarritasuna egiaztatzea.

Materialak, makinak eta tresneria garraiatu eta banatzeko beharrak planifikatzea.

Instalazioa egiteko tokiaren higiene-baldintzak egiaztatzea.

Jarduerak, giza baliabideak, bitartekoak eta muntaketa-taldeak antolatzea, laneko prebentzio-neurriak eta osasuna nabarmenduta.

Instalazio-prozesuaren arabera instalatu beharreko makinak, ekipoak, materialak eta osagaiak antolatzea.

Obran neurriak egiaztatzeko jarraibideak.

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioetan kalitate prozedurak aplikatzea.

Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako instalazioen muntaketa.

Kodea: 0988 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Arotzeriako elementuak hartu eta antolatzea, instalazioa muntatzeko sekuentziazioa errespetatuz.

-Lokaletako eta espazioetako instalazio- eta banaketa-planoak interpretatzea.

-Besteak beste, instalazio-lekua eta egon daitezkeen instalazio elektrikoak, urekoak eta gasekoak daudela egiaztatzea.

-Beharrezko elementuak ondoren instalatzeko muntatzea.

-Multzoaren elementuei tresna egokien bidez itsasgarriak aplikatzea.

-Gainazalerako eta beharrezko presiorako tresna egokiekin prentsaketa egitea, eta multzoetan kopadura eta eskuairak egiaztatzea.

-Elementuak lotu eta finkatzea, zehaztutako burdineria erabilita.

-Arotzeriako instalazioan elementuak finkatzeko sistemak egiaztatzea.

-Arotzeriako elementuak mihiztatzea.

-Instalazio osagarriak egitea.

-Instalatutako edo muntatutako elementuak egiaztatzea, ezarritako kalitate-parametroen arabera.

-Arotzeriako elementuen instalazioan segurtasun-baldintzak egiaztatzea.

-Kalitatea kontrolatzeko formularioak betetzea.

-Arotzeriako elementuen karga eta deskarga.

-Instalazio-elementuak finkatzeko moduak. Produktuak. Ezaugarriak. Motak eta aplikazioak.

-Zuzeneko uztaiko, uztai estalizko, kit-eko eta block-eko arotzeria-instalazioak. Sailkapena.

-Arotzeriako ateen eta leihoen instalazioak. Sailkapena. Instalazioa eta perdoiak.

-Ateak eta leihoak instalatzeko sistema bereziak. Burdineria.

-Pertsianak: motak eta ezaugarriak, instalazio-prozesuak.

-Lurzoruetako eta paramentuetako estaldurak. Kokatze-sistemak. Ezaugarriak. Motak eta aplikazioak.

-Instalazio-sistema bereziak (zoru erradiatzaileak eta zoru teknikoak, besteak beste).

-Parketa eta tronadura lixatu eta sestran jartzeko prozesuak.

-Horma-armairuak eta jantzigelak: motak, ezaugarriak eta neurri normalizatuak.

-Burdineria eta osagarriak. Kokatzea eta doitzea.

-Instalazio osagarriak.

-Erregulatu eta sestran jartzeko eragiketak. Perdoiak.

-Instalazioaren kalitatea: proiekturako egokitzapena egiaztatzea. Funtzionamendua eta egiaztatzea.

-Arotzeriako muntaketa- eta instalazio-prozesuetako laneko arriskuen prebentziorako protokoloa.

Prestakuntza unitatea: Altzarien instalazioen muntaketa.

Kodea: 0988 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Altzari-hornikuntzako elementuak hartu eta antolatzea, instalazioa muntatzeko sekuentziazioa errespetatuz.

-Lokaletako eta espazioetako instalazio- eta banaketa-planoak interpretatzea.

-Besteak beste, instalazio-lekua eta egon daitezkeen instalazio elektrikoak, urekoak eta gasekoak daudela egiaztatzea.

-Beharrezko elementuak ondoren instalatzeko muntatzea.

-Multzoaren elementuei tresna egokien bidez itsasgarriak aplikatzea.

-Prentsaketa gainazalerako tresna egokiez eta beharrezko presioaz egitea.

-Elementuen lotura eta finkatzea egiaztatzea, burdineria egokia erabilita.

-Elementuak kargetara finkatzeko sistemen egokitzapena egiaztatzea.

-Elementuen horizontaltasuna edo bertikaltasuna edo instalazio proiektuan ezarritako angelua egiaztatzea.

-Altzari-hornikuntzako elementuak mihiztatzea, dokumentazio teknikoan adierazitako sekuentziazioa errespetatuz.

-Instalazio osagarriak egitea, eta erremateak eta osagarriak kokatzea.

-Instalatutako edo muntatutako elementuak egiaztatzea, ezarritako kalitate-parametroen arabera.

-Arotzeriako elementuen instalazioan segurtasun-baldintzak egiaztatzea.

-Kalitatea kontrolatzeko formularioak betetzea.

-Altzari-hornikuntzako elementuak kargatu eta deskargatzea.

-Altzarien tipologia (sukaldeko eta bainugelako altzaria, altzari bakartua eta altzari modularra). Instalazioaren ezaugarriak.

-Altzari-hornikuntzako elementuak kargatu eta deskargatzeko sistemak.

-Altzariak instalatzeko elementuak. Finkatzea. Ezaugarriak. Motak eta aplikazioak.

-Altzarien elementuak muntatu, instalatu, finkatu eta nibelatzeko berariazko burdineria. Kokatzea, finkatzea eta eustea.

-Altzariak instalatzeko elementuak finkatzeko sistemak. Egiaztapena.

-Instalazio osagarriak: elektrikoak, iturgintzakoak, ke-kanpaiak, plakak eta bestelako etxetresna elektrikoak.

-Erregulatu eta sestran jartzeko eragiketak. Perdoiak.

-Osagarriak eta erremateak: kokatzea eta estutzea.

-Etxetresna elektrikoak altzarietan. Motak. Txantiloiak. Instalatzea. Finkatzea.

-Instalazioaren kalitatea: proiekturako egokitzapena. Funtzionamendua eta egiaztatzea.

-Altzariak muntatu eta instalatzeko prozesuetako laneko arriskuen prebentziorako protokoloa.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua.

Kodea: 0989.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako produktuak instalatzeko prozesuak definitzea eta horiek egiteko informazioa hautatzea.

Kodea: 0989 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Instalazioaren baldintzatzaile arkitektonikoak.

-Proiektuan sartu beharreko elementuen neurriak: etxetresna elektrikoak eta berogailuak, besteak beste.

-Txantiloiak. Kurbak eta angeluak. Eskalak. Erremintak.

-Merkatuaren joerak. Dokumentazio grafikoa eta teknikoa. Katalogoak. Azokak. Prentsa espezializatua eta merkatuen azterketa, besteak beste.

-Ekonomia eta erabilera arloko alderdiak.

-Besteak beste, materialen eta instalazio-elementuen ezaugarriak eta kalitateak zehaztea.

-Arotzeriako elementuak instalatzeko sistemak zehaztea.

-Instalazioak planifikatzea. Diagramak.

-Instalazio-lanak sekuentziatzea.

-Arotzeriako produktuak instalatzeko kalitate-protokoloak ezartzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriarako eta altzari-hornikuntzarako dokumentazio teknikoa prestatzea.

Kodea: 0989 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak irudikatzea proiektuetarako. Aplikatu beharreko araudia. Instalazio-xehetasunak prestatzea.

-Instalazioaren baldintzatzaileak eta bideragarritasuna. Arotzeriako elementuen normalizazioa. Merkatuko eskuragarritasuna.

-Arotzeriako produktuak eta altzariak irudikatzeko berariazko programak. 3D-ko konposizioak.

-Burdineria eta osagarriak hautatzea. Burdineria. Lotura elementuak. Eragintza sistemak. Ixte sistemak. Burdineria muntatzeko fitxa teknikoak.

-Arotzeriari eta altzari-hornikuntzari aplikatutako oinarrizko diseinu-kontzeptuak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioetarako konponbideak hautatzea. Ateak eta leihoak, eskailerak, dornadurak eta barandak, estalkiak eta karrerapeak, bilbadura horizontalak eta bertikalak.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak instalatzeko prozesuak finkatzea.

Kodea: 0989 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Besteak beste, materialen eta instalazio-elementuen ezaugarriak eta kalitateak zehaztea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak instalatzeko sistemak zehaztea.

-Instalazioak planifikatzea. Diagramak.

-Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak instalatzeko lanak sekuentziatzea.

-Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak instalatzeko kalitate-protokoloak ezartzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen oroitidazkiak, aurrekontuak eta kudeaketa egitea.

Kodea: 0989 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Oroitidazkiak idaztea. Motak: kalitateen oroitidazkia eta oroitidazki deskribatzailea.

-Instalazioen aurrekontuak egitea.

-Materialen zerrendak prestatzea. Neurketak.

-Zuzeneko eta zeharkako zergak tramitatzea.

-Dokumentazio teknikoa: azpikontratuak eta prozesuak.

-Materialen hornidurarako merkatuak.

-Proiektuetako dokumentuak kudeatzea. Ordena eta kodetzea. Artxibatze-sistema.

-Proiektuen dokumentazio grafikoa eta idatzia kopiatzea. Karpetan sartzea.

-Fitxategiak biltegiratze-formatu digitaletan kudeatzea, proiektuen dokumentaziorako.

-Datu-baseen berariazko informatika-sistemak.

-Integratutako segurtasun sistema informatikoak. Biltegiratzea. Eskuragarritasuna eta administrazioa.

Lanbide modulua: Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa.

Kodea: 0990.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntza kudeatzea.

Kodea: 0990 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hornidura-plana prestatzea, lehengaien eta osagaien beharrak kontuan izanda.

-Materialen garraioa eta fluxua. Entrega-denborak.

-Stockak kudeatzea. Eskariak kontrolatzea. Stocka kalkulatzea: gutxienekoa, gehienekoa eta egokia.

-Segurtasun-stocka kalkulatzea, hornitzaileen fidagarritasunaren eta eskariaren egonkortasunaren arabera.

-Biltegiratze-kostua kalkulatzea.

-Aurreikusitako kontsumoen arabera, hornikuntza-erritmoa zehaztea.

-Biltegia kudeatzeko informatika-programa maneiatzea.

-Hornidura- eta logistika-ibilbideak kalkulatzea.

-Ustiategi jasangarrietako zura erostea.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hornikuntzaren harrera gainbegiratzea.

Kodea: 0990 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hornidura- eta logistika-ibilbideak kalkulatzea.

-Materialak eta produktuak hartzea.

-Materialak eta produktuak biltegiratzea. Biltegiratze metodoak. Espazioen optimizazioa. Produktuen iraungitzea.

-Produktuak biltegian sailkatzea ezaugarrien arabera: iraungitze data, tenperatura, toxikotasuna, sukoitasuna, hezetasuna, eta abar.

-Salgaien manipulazioa. Araudia.

-Inbentarioak kontrolatzea. Segurtasuna. Iraungitze-data.

-Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak.

-Biltegiaren kudeaketa.

-Enbalatu eta etiketatzea.

-Izakinak berriz jartzeko puntua hornidura-denboraren eta kalkulatutako kontsumoaren arabera kalkulatzea.

-Izakinak kontrolatzeko dokumentazioa.

-Inbentarioak kontrolatzea. Segurtasuna.

-Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak.

-Enbalatu eta etiketatzea. Etiketatze berdea edo ekologikoa. Europako ekoetiketa.

-Biltegia kudeatzeko sistemak. Biltegi automatizatua.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako industrietako hornikuntzarako informazio- eta dokumentazio-sistemak kudeatzea.

Kodea: 0990 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eskabideen dokumentazioa. Materialak inportatzea. Trazagarritasuna.

-Hornitzaileak hautatzea. Ebaluazioa. Hornitzaileei buruzko datu-baseak.

-Materialak eta produktuak kodetzea. Informatika-tresnak. Inbentarioen desbideratzea.

-Eskabideen dokumentazioa prestatzea. Produktuak igortzea.

-Irteera-kontrolak. Izakinak.

-Hornidura lehenestea.

-Kalitate kontrola. Kalitateari buruzko formularioak. Trazagarritasuna.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikaziorako baliabideak zehaztea.

Kodea: 0990 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Kostuak: materialak, langileak eta gastu orokorrak.

-Giza baliabideak. Zereginak esleitzea.

-Baliabideen plangintza. Osagaiak.

-Stocka bilatzea. Logistika.

-Baliabide teknikoak.

-Fabrikatzeko metodo eta denborak.

-Plangintzarako metodologia. Aurreikuspenak. Lotutako arriskuak.

-Fabrikazio-kontrolari buruzko dokumentazioa. Materialen zerrendak, ibilbide-orriak, laneko parteak, eta abar.

-Produkzioa kudeatzeko teknikak: klasikoa, MRP, Just in Time, ERP, eta abar.

-Produktibitatea. Plangintza-teknikak. Programazioa.

-Giza baliabideak eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda zereginak banatzea.

-Produkzioa kudeatzeko informatika-tresnak maneiatzea.

-Kalitatea segurtatzea.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazio-eragiketak gainbegiratzea.

Kodea: 0990 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Produktua identifikatzea. Ezaugarriak, etiketak.

-Fabrikazio loteen zehaztapena.

-Ekipoak. Lanabesak. Instalazioak. Prestaketa. Funtzionamendua. Kokapena.

-Jarraipen- eta kontrol-estrategiak.

-Jarraipen-metodoak. Optimizazioa. Denborak.

-Produkzio ahalmena. Produkzio-kontrolak.

-Materiala lekualdatzea. Fabrikazio bideak.

-Fabrikazio kostuak kontrolatzea.

-Kalitatearen kudeaketa. Prozesuak. Protokoloa. Kontrola.

-Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako prozedurak aplikatzea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

Kodea: 0992.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0992 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0992 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0992 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitzea eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0993.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0993 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak zuraren eta altzarien enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, zuraren eta altzarien sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Jarduera ekintzailearen arriskua.

-Negoziorako ideia zuraren eta altzarien enpresa baten esparruan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Zuraren eta altzarien sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0993 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Zuraren eta altzarien sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Zuraren eta altzarien sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Zuraren eta altzarien sektoreko ETE baten erlazioak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Zuraren eta altzarien sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0993 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresen fiskalitatea: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitateko eragiketak: enpresa baten informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Zuraren eta altzarien enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

Lanbide moduluen arteko baliozkotzeak, hots, 1/1990 Lege Organikoaren babesean emandako tituluetan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean emandako Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen artekoak.

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 LOGSE)

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE)

Zurgintza eta altzarigintza

Diseinua eta altzari-hornikuntza

Zuraren industrietako prozesuak

0982. Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak

Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa eta instalazioa

0983. Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa

0988. Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen definizioa

0984. Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena

Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoen eraikuntza eta analisia

0985. Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

0988. Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak

Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

0986. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

Zur- eta altzari-industrietako fabrikazio automatizatua

0987. Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa

Arotzeriako eta altzarigintzako instalazio proiektuak

0989. Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua

Zur- eta altzari-industrietako biltegien kudeaketa

Zur- eta altzari-industrietako produkzioaren kudeaketa eta kontrola

0990. Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Zur- eta altzari-industrietako segurtasun-planak

0992. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0993. Enpresa eta ekimen sortzailea

Zurgintzako eta altzarigintzako goi-mailako teknikariaren titulurako lantokiko prestakuntza

0994. Lantokiko prestakuntza

Zurgintzako eta altzarigintzako goi-mailako teknikariaren titulurako lantokiko prestakuntza

0994. Lantokiko prestakuntza

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A)      Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC0174-3: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak definitu eta garatzea

0984. Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena

UC0175-3: Dokumentazio teknikoa garatzea eta doitzea

0986. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

UC0176-3: Arotzeriako eta altzarigintzako prototipogintza kontrolatzea eta zuzentzea

0985. Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

UC1369-3: Etxebizitzetan, saltokietan, erakusketa-espazioetan eta espazio publikoetan arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazio proiektuak garatzea

UC1370-3: Arotzeriako eta altzari-hornikuntzarako instalazioetarako elementuen hornikuntza eta fabrikazioa ikuskatzea

0989. Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua

UC1361-3: Altzariak fabrikatzeko industrian biltegia eta hornikuntzak planifikatzea eta kudeatzea

UC1363-3: Altzariak fabrikatzeko industrietan produkzioa ikuskatzea eta kontrolatzea

0987. Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa

0990. Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa

UC1371-3: Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen muntaketa koordinatzea eta ikuskatzea

0988. Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN GAITASUN UNITATEAK

0984. Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena

UC0174-3: Arotzeriako eta altzarigintzako produktuak definitu eta garatzea

0986. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

UC0175-3: Dokumentazio teknikoa garatzea eta doitzea

0985. Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

UC0176-3: Arotzeriako eta altzarigintzako prototipogintza kontrolatzea eta zuzentzea

0989. Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua

UC1369-3: Etxebizitzetan, saltokietan, erakusketa-espazioetan eta espazio publikoetan arotzeriako eta altzari-hornikuntzako instalazio proiektuak garatzea

UC1370-3: Arotzeriako eta altzari-hornikuntzarako instalazioetarako elementuen hornikuntza eta fabrikazioa ikuskatzea

0990. Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa

0987. Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa

UC1361-3: Altzariak fabrikatzeko industrian biltegia eta hornikuntzak planifikatzea eta kudeatzea

UC1363-3: Altzariak fabrikatzeko industrietan produkzioa ikuskatzea eta kontrolatzea

0988. Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak

UC1371-3: Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioen muntaketa koordinatzea eta ikuskatzea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0982. Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak

Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0983. Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa

Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0984. Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena

Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0985. Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0986. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0987. Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa

Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0988. Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak

Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0989. Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua

Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0990. Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa

Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0991. Diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektua

Zurgintzako eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0992. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0993. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Zurgintza eta Altzarigintzako Prozesuak eta Produktuak

-Oihangintzako ingeniari teknikoa, Oihan industriak espezialitatea

-Industria ingeniari teknikoa, Mekanika espezialitatea

-Industria Diseinuko ingeniari teknikoa

-Arkitekto teknikoa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

-Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak

-Zurgintza eta altzarigintzako produktuen garapeneko goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0983. Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa

0985. Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

0987. Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa

0988. Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak

0991. Diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Zurgintzako eta altzarigintzako goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak

-Zurgintza eta altzarigintzako produktuen garapeneko goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak

0982. Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak

0984. Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena

0986. Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

0989. Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua

0990. Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa

0992. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

0993. Enpresa eta ekimen sortzailea

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Irakaslekua

Gela teknikoa

Mekanizazio lantegia

Muntaketa eta akaberako lantegia

Biltegia

Iragarkiaren kodea: F1311105

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web