(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

173/2013 FORU AGINDUA, AZAROAREN 28KOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO OSPITALEGUNEKO OTORRINOLARINGOLOGIA ZERBITZUA SORTZEN DUENA

BON N.º 1 - 02/01/2014



Atariko

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak atariko III. atalean adierazten du erakunde horren egitura osatu eginen dela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu beretara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren, harik eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratu arte -horiek baitaude jatorrian-.

Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Otorrinolaringologia Zerbitzuak, hurrenez hurren, pixkanaka-pixkanaka eratuz eta garatuz joan ziren. 2010ean sortutako Nafarroako Ospitalegunearen eta arestian aipatutako ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren indarrez, zentro horiek “A” eta “B” izendatu ziren, hurrenez hurren, Nafarroako Ospitalegunearen barnean.

Gaur egun, bidezkoa da besteak beste osasun zentro horiek batzeko baliabidea erabiltzea eta Otorrinolaringologia Zerbitzu bakar bat sortzea, aipatu jarduera medikoak batuta eta antolaketa berria emanda, herritarrei ematen zaien zerbitzua efizienteagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. artikulua . Otorrinolaringologia Zerbitzua sortzea.

Nafarroako Ospitaleguneko Otorrinolaringologia Zerbitzua sortzen da; bertan Nafarroako Ospitaleguneko Otorrinolaringologiako “A” Zerbitzuko eta Otorrinolaringologiako “B” Zerbitzuko langileak eta baliabideak integratzen dira.

2. artikulua . Eginkizunak.

Nafarroako Ospitaleguneko Otorrinolaringologia Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu otorrinolaringologiaren esparru zientifikoen arloan, diagnostikoari, sendatzeari, irakasteari eta prestakuntza emateari eta ikerketari dagokienez.

3. artikulua . Otorrinolaringologia Zerbitzuaren egitura.

1. Otorrinolaringologia Zerbitzuak osasun laguntzako atal hauek ditu bere egituran:

a) ORL Pediatrikoaren Atala.

b) ORL Errino-laringearen Atala.

c) Patologia Otobestibularren Atala.

2. Otorrinolaringologia Zerbitzuari atxikitako fakultatiboek otorrinolaringologiaren espezialitate kirurgikoari dagozkion laguntzako, irakaskuntzako, prestakuntzako eta ikerkuntzako jarduerak eginen dituzte, bai aurreko puntuan adierazitako ataletan, zein bere atalburuaren zuzendaritzapean arituz eta, betiere, galarazi gabe beste edozein atalen esparruan ere esku hartzea zerbitzuburuak edo inguruabarrek hala eskatzen dutenean, bai Zerbitzuari zuzenean atxikiak, zerbitzuburuaren menpe arituz.

Xedapen Gehigarri Bakarra . Lehenagoko izendapenak.

Foru agindu honek indarra hartu aurreko eguna zerbitzuburuen eta atalburuen izendapenen eraginaren azken eguna izanen da, Nafarroako Ospitaleguneko Otorrinolaringologiako “A” eta “B” Zerbitzuen egiturari buruzko arau indargabetuen babesean eginak direnez.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra . Indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten dira Bideko Ama Birjina Ospitaleko egitura organikoa zehaztu eta haren unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduan Otorrinolaringologia Zerbitzuari buruz eta bi Otorrinolaringologia Atali buruz dauden aipamenak.

2. Indarrik gabe uzten da Otorrinolaringologia Zerbitzuari buruzko aipamena, Nafarroako Ospitaleko egitura organikoa zehaztu eta unitate organiko batzuk sortu eta beste batzuk kendu zituen Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduan arautu zena.

3. Orobat, indarrik gabe uzten da foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dion maila bereko edo txikiagoko beste arau guztiak.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko azaroaren 28an.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1316974

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web