(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

51/2013 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN MARKETINEKO ETA PUBLIZITATEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 1 - 02/01/2014



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuta, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratzeko eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza kasuko lurralde esparruko gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko. Bestalde, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikulua aldatzen du, non lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako ikasketetan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen diren.

Foru dekretu honen bitartez, Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezarri dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretua garatzen du, Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean garatu eta lurralde horretara egokitu denean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek diseinuari buruz onetsi dituen jarraibideak.

2

Arau honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan planteatu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio-sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu den lanbide kualifikazioa azaltzen da. Lanbide kualifikazio hori, alegia, Merkatuak ikertzen laguntzea, otsailaren 1eko 109/2008 Errege Dekretuak arautzen duena, eta osatu gabeko kualifikazioak (Marketina eta komunikazioa kudeatzea, urriaren 31ko 1550/2011 Errege Dekretuak arautzen duena; Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arreta, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen duena; eta Errepideko garraioaren merkataritza- eta finantza-kudeaketa, urriaren 31ko 1550/2011 Errege Dekretuak arautzen duena) hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Banaketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela gaitasunak ebaluatzeko eta aitortzeko prozedura prestakuntzako eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetarako sarbideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat.

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Merkataritza eta Marketina lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Marketina eta Publizitatea.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Merkataritza eta Marketina.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Marketina eta Publizitatea heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat landuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko ikasketak finkatu zituen azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora-banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora-banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa ziklorako sarbideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko Batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banaturik.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluetako lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatutako gaitasun unitateen eta Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5 A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5 B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, kasuan kasu. Foru dekretu honen 6 A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko, beste kidego batetik pasatzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6 B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6 C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntzaren emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamendurako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Beste lanbidetrebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntzako eta orientabideetako moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. atalean ezarritakoarekin bat.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2013-2014 ikasturtetik aurrera ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein eskaintza-modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Hauxe da titulu honetako gaitasun orokorra: merkataritza azterlanetan oinarritutako marketin politikak definitu eta haien jarraipena egitea, eta produktu eta/edo zerbitzuen sustapena eta publizitatea komunikabide eta komunikazio-euskarri egokietan egitea, behar diren publizitate eta sustapen materialak landuz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

1. Lanbide kualifikazio osoa:

COM 312-3: Merkatuak ikertzen laguntzea, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0993-3: Merkatuen ikerketarako behar diren informazioa eta bitartekoak prestatzea.

-UC0994-3: Inkestatzaileen lana antolatzea eta kontrolatzea.

-UC0995-2: Inkestak eta/edo elkarrizketak egitea ezarritako teknikak eta prozedurak erabiliz.

-UC0997-3: Merkatuen ikerketetatik abiatuta, ondorioak lortzen eta analizatzen laguntzea.

2. Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

COM652-3: Marketina eta komunikazioa kudeatzea, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC2185-3: Marketin politikak eta plana zehazten eta jarraipena egiten laguntzea.

-UC2186-3: Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea eta haien ezarpena kudeatzea.

-UC2187-3: Marketin- eta komunikazio-ekitaldiak antolatzea eta kudeatzea, ezarritako protokoloa eta irizpideak betez.

-UC2188-3: Hedabideetarako eta euskarrietarako ezarritako plana antolatzen eta haren jarraipena egiten laguntzea.

-UC2189-3: Publizitate, sustapen eta informazio materialak egitea, errazak eta norberak editatzeko modukoak, eta euskarri desberdinak erabiliz zabaltzea.

COM087-3: Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arreta, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0241-2: Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta-zerbitzuko lanak betetzea.

-UC0245-3: Bezeroaren/kontsumitzailearen/erabiltzailearen kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

COM 651-3: Errepideko garraioaren merkataritza- eta finantza-kudeaketa. Honako gaitasun unitatea biltzen du:

-UC2183-3: Errepideko garraioaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa kudeatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Merkataritza enpresa bat eratzeko eta abiarazteko behar diren kudeaketak egitea, eta, horretarako, beharrezko finantza baliabideen eskurapena planifikatzea eta kudeatzea, enpresaren errentagarritasun ekonomiko eta finantzarioa erdiesteko.

2) Marketin politikak eta planak lantzen eta haien jarraipena egiten laguntzea, marketin mix-aren aukerak analizatuz, enpresak definitutako merkataritza-helburuak erdiesteko.

3) Marketin digitaleko ekintzak planifikatzea eta garatzea, Interneten bidez web orriak eta komunikazio sistemak kudeatuz, enpresaren marketin-helburuak eta merkataritza elektronikoaren politikakoak erdiesteko.

4) Merkatuen gaineko informazio fidagarria lortzea, analizatzea eta antolatzea, teknika estatistikoak erabiliz, eta informazio eraginkorreko sistema bat ezartzea, merkataritza estrategiak definitzen eta marketin erabakiak hartzen lagunduko duena.

5) Inkestatzaileen eta/edo elkarrizketatzaileen taldeak antolatzea eta inkestak eta/edo elkarrizketak egitea, landa-lana planifikatuz eta ezarritako teknikak eta prozedurak erabiliz, merkataritza-ikerketako planean finkatutako helburuak betetzeko.

6) Enpresako harreman publikoen politika diseinatzea eta marketin- eta komunikazio-ekitaldiak antolatzea eta kudeatzea, briefinga interpretatuz, hornitzaileak, eragileak eta agenteak kontratatuz eta ekitaldiak antolatuz, gainbegiratuz eta horietan laguntza emanez, marketin planeko komunikazio-politikan ezarritakoa betetzeko.

7) Bezeroarentzako arreta- eta informazio-zerbitzuak eta bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen kexetarako eta erreklamazioetarako zerbitzuak kudeatzea, kalitatezko zerbitzu bat emanez bezeroaren gogobetetasun osoa eta enpresa edo erakundearen irudi on baten transmisioa lortzeko.

8) Enpresaren publizitate-hedabideen plana lantzea, haiek behar bezala konbinatuz, eta haren jarraipena eta kontrola egitea, modu eraginkorrean gauza dadin.

9) Produktuen eta/edo zerbitzuen merkaturatzea eta ezarpena kudeatzea, behar diren marketin estrategiak eta sustapen ekintzak aplikatuz, enpresa edo erakundearen marketin planean ezarritakoaren arabera.

10) Publizitate, sustapen eta informazio materialak lantzea, publizitatearen alorreko indarreko araudia errespetatuz eta edizio eta diseinuko teknikak eta aplikazio informatikoak euskarri desberdinetan erabiliz, plan programatuen arabera zabaltzeko.

11) Ingelesez jariotasunez komunikatzea, ahoz zein idatziz, merkataritza eragiketetan esku hartzen duten operadore eta organismo guztiekin.

12) Lan egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

13) Egoerak, arazoak edo gorabeherak konpontzea eta, horretarako, ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

14) Lantaldeak arduraz antolatzea eta koordinatzea, lanaren garapena gainbegiratuz, harreman malguak mantenduz eta lidergoa bere gain hartuz, eta konponbideak emanez taldean sor daitezkeen gatazketarako.

15) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako, komunikazio-bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

16) Bere lana zein taldearena garatzean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

17) Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea.

18) Enpresa txiki baten sorrerako eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizunez.

19) Lanbide jarduerak dakartzan eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau eskuratzen duten pertsonak edozein produkzio-sektoretako enpresetan aritzen dira, bereziki merkataritza eta marketin sektorekoetan (publikoa nahiz pribatua izanik), marketinaren, merkataritza ikerketaren, publizitatearen eta harreman publikoen arloetako jarduerak planifikatuz, antolatuz eta kudeatuz.

Beren enpresa kudeatzen duten norberaren konturako langileak dira, komunikazio eta publizitate jarduerak eta ekitaldiak egiten dituztenak, esparru publikoan eta pribatuan, edo besteren konturako langileak, edozein enpresa edo erakunderen marketineko eta komunikazioko sailetan eta prentsako eta komunikazioko kabineteetan, edo komunikazioko enpresetan, publizitate-agentzietan eta ekitaldietan, esparru publikoan eta pribatuan, eta merkatuaren ikerketako eta iritzi publikoko enpresa, erakunde eta institutuetan lan egiten dutenak, inkestatzeko eta/edo ikerketako sailetan, honako azpisektore hauen barnean:

-Industria, merkataritza eta nekazaritza, marketineko, publizitateko, harreman publikoetako edo inkestatzeko eta ikerketako sailean.

-Handizkako eta/edo txikizkako merkataritza-banaketako enpresak, marketineko, publizitateko, harreman publikoetako edo inkestatzeko eta ikerketako sailean.

-Finantza entitateak eta aseguru-etxeak, marketineko, publizitateko, harreman publikoetako edo inkestatzeko eta ikerketako sailean.

-Enpresa inportatzaileak, esportatzaileak eta banatzaileak-merkaturatzaileak.

-Logistikako eta garraioko enpresak.

-Elkarteak, instituzioak, organismoak eta gobernuz kanpoko erakundeak (GKE).

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Produktu-buruaren laguntzailea.

-Marketineko teknikaria.

-Publizitateko teknikaria.

-Harreman publikoetako teknikaria.

-Marketin- eta komunikazio-ekitaldien antolatzailea.

-Publizitate-enpresetako hedabideen arloko laguntzailea.

-Komunikabideetako igorpenaren edo emanaldiaren kontrolatzailea.

-Merkatuaren azterlanetako eta iritzi publikoko teknikaria.

-Landa-lanetako teknikaria.

-Inkestatzaileen ikuskatzailea.

-Inkestetako eta zentsuetako agentea.

-Merkatuen ikerketetarako datuen kodetzailea.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Foru Komunitatean sektore horretan egin berri diren azterlanek agerian uzten dute lanbide sektore hau gaztea eta dinamikoa dela. Izan ere, kualifikazio maila altuko profesional gazte samarrak aritzen dira bertan.

Nafarroan sektoreko enpresek eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak arlo hauetakoak dira nagusiki: diseinu grafikoa, irudi korporatiboaren kudeaketa, argitalpenen edizioa, publizitatea eta hedabideen eta multimedia-diseinuen plangintza. Halaber, web 2.0-ren kudeaketan eta sare sozialetan, komunikazio-aholkularitzan edo -estrategian, branding-ean eta posizionamenduan edo sustapen marketinean egiten da lan, nagusiki.

Enpresen zerbitzu-eskaintzak agerian uzten du sektoreak ez duela espezializazio maila altu bat, eta horregatik uler daiteke prestakuntza balioanitzeko profesionalek aukera onak izan ditzaketela sektorean. Aurrekoa berresten da enpresek zerbitzu integralen kudeaketa eta agentzien arteko lankidetza jotzen dituztelako etorkizuneko funtsezko alderditzat.

c) Prospektiba.

XX. mendearen bigarren erdian enpresek bilakaera hau izan zuten: ondasun eta zerbitzuak bereizi gabe produzitzetik kontsumitzaileen zaletasunetan gehiago oinarritzen diren produkzio sistemak izatera. Gaur egun kontsumitzaileak eskatzen dituen produktu eta zerbitzuei buruz ikertzen da, eta gero, informazio hori oinarri hartuta, enpresak behar diren erabakiak hartzen ditu produktua edo zerbitzua merkaturatu baino lehen.

Gaur egun enpresek marketineko saila dute erabakiak hartzeko, ez soilik produktu eta zerbitzuen sustapenari buruz baizik eta banaketa-kanalei, prezioei eta, batez ere, produktuei buruz; hau da, egungo enpresan marketineko sailak erabakitzen du zein produktu produzituko edo zein zerbitzu emanen diren, zein kanaletatik merkaturatuko diren, zein preziotan eta zein sustapenekin.

Horiek guztiak garrantzi handiko erabakiak dira enpresak behar bezala funtziona dezan. Izan ere, erabakiak hartzeko erabiltzen diren argudio nagusiak merkatuaren azterlanetatik eta enpresaren informazio sistemetatik ateratzen dira.

Komunikazioaren teknologien etengabeko bilakaerak behartzen du haiek ezagutzera eta erabiltzera, enpresek gauzatzen dituzten publizitate- eta sustapen-ekintzak efizienteki aprobetxatzeko.

Hortaz, marketineko ekintzetan, merkatuaren azterlanetan, informazio sistema erabilgarri eta eraginkorretan eta komunikazio trebetasunetan prestakuntza nahikoa duten profesionalak behar ditu merkataritza sektoreak. Profesionalek gauza izan behar dute informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aprobetxatzeko, marketineko zuzendaritzak ezarritako merkataritza helburuak betetzeko behar den enpresa-ezagutzaren kudeaketan. Prestaketa hori ez zen behar bezala tratatu Lanbide Heziketan eta, gaur egun, beharrezkotzat jotzen da marketineko saila duten enpresetan lanpostu bat lortzeko.

Titulu honek marketinaren, merkataritza ikerketaren eta publizitatearen arloetako prestakuntza biltzen du, bai eta, lanbide profila osatzeko, salmenten eta enpresen kudeaketaren arloetako prestakuntza ere. Informazioaren teknologia berrien arloan behar den eguneraketa ere biltzen du, merkataritza enpresaren eta bere ingurunearen arteko komunikazioan ezinbesteko bideak baitira.

Teknikari honen lanpostuko eginkizunetan eragina handia izanen du erabakiak hartzeko teknologia berrien aplikazio orokorrak, erabakiak erabilgarriak eta eraginkorrak izan daitezen enpresaren barnean. Batez ere honako hauei aplikatzen zaizkie:

-Enpresaren marketin planeko ekintzak diseinatzeko, lantzeko eta kontrolatzeko prozesuak.

-Enpresaren informazio sistemak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuak.

-Informazioa bilatzeko eta jasotzen den informazioa tratatzeko eta analizatzeko prozesuak.

-Marketin ekintzak produktu edo zerbitzuetan, prezioetan, sustapenetan eta banaketan ezartzeko prozesuak.

-Enpresen produktu edo zerbitzuen sustapen ekintzak diseinatzea eta lantzea.

-Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko prozesuak.

-Bezeroarekiko komunikazioa eta bezeroarentzako arreta.

-Bide digitalen bitarteko merkaturatze-prozesuak.

-Ematen diren zerbitzuen kalitate-kontrola.

-Lana antolatzeko metodoak.

Mundu osoan azken urteetan izan diren aldaketa teknologikoek, bereziki telekomunikazioetan, Interneten erabilera orokortzearen ondorioz, informazio fluxu osagarri bat sortu dute. Enpresek fluxu hori aprobetxatu behar dute eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen kalitatean balio erantsia eta beste enpresa batzuekiko eta/edo bezeroekiko harremanetan eraginkortasun gehiago sortzeko. Aldaketak, besteak beste, hauexek dira:

-Internet oro har erabiltzea komunikazioak eta kudeaketak egiteko posta elektronikoaren bidez.

-Bide eta komunikazio-sistema digitalak erabiltzea marketin eta sustapen ekintza ezberdinak egiteko.

-Komunikabide digital seguruak erabiltzea merkataritza transakzioak eta agirien kudeaketa modu fidagarri, seguru eta konfidentzialean egiteko.

Horrenbestez, tituluaren lanbide profilak bilakaera bat ezartzen du enpresa sektorearen barnean, ez soilik sektoreari efizientzia tekniko eta ekonomikoa ematen duten gaitasunetarantz baizik eta teknologia berriak mundu mailako merkatuaren funtzionamenduan sartzea eta aprobetxatzea ere lortzen dutenetarantz, modu horretan enpresek gizarte justuagoa, igualitariagoa eta ingurumenarekin konprometitua lortzen lagun dezaten.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Erabilgarri dauden iturri eta produktu finantzarioak, hala nola kredituak, maileguak eta bestelako tresna finantzarioak, eta izan litezkeen diru-laguntzak ezagutzea eta baloratzea eta enpresarentzat komenigarrienak direnak hautatzea, kontabilitate informazioa analizatzea eta kostuak, arriskuak, baldintzak eta entitate finantzarioek exijitutako bermeak ebaluatzea, jarduera garatzeko beharrezkoak diren baliabide finantzarioak lortzeko.

b) Oinarrizko txostenak eta briefingak egitea, eta marketin mix-eko aldagaien merkataritza-estrategiak analizatzea eta definitzea, marketin planak eta politikak lantzen eta haien jarraipena egiten laguntzeko.

c) Komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea Internet bidez, eta, eginkizun horretan, web orri korporatiboak eraikitzea, ostatatzea eta mantentzea eta komunikazio-sistema digitalak kudeatzea, marketin digitaleko ekintzak planifikatzeko eta gauzatzeko.

d) Merkataritza-ikerketako planak diseinatzea, eta, horretarako, informazio premiak zehaztea eta merkatuen informazio fidagarria lortzeko eta antolatzeko beharrezkoak diren bigarren mailako eta lehen mailako datuak biltzea.

e) Merkataritza txostenak egitea, merkatutik estatistika-teknikak aplikatuz lortutako informazioa analizatuta, marketineko informazio-sistema (MIS) eraginkorra ezartzeko.

f) Landa-langileen ezaugarriak zehaztea, eta haiek hautatzeko, dimentsionatzeko, prestatzeko, motibatzeko eta ordaintzeko irizpideak definitzea, inkestatzaile eta/edo elkarrizketatzaile taldeak antolatzeko.

g) Galdetegi bat eta erantsitako jarraibideak behar bezala interpretatzea, eta inkestatuei helaraztea, emandako erantzunen jarioa eta zehaztasuna bermatuz, inkestak eta/edo elkarrizketak egiteko.

h) Enpresaren edo erakundearen harreman publikoetako helburuak eta tresnak definitzea, marketin planean ezarritakoaren arabera, enpresako harreman publikoen politika diseinatzeko.

i) Esku hartzen duten hornitzaileak, eragileak eta agenteak erlazionatzea eta koordinatzea, ekitaldia ezarritako protokoloaren arabera zuzenduz eta gainbegiratuz eta gorabeherak modu proaktiboan konponduz, marketin- eta komunikazio-ekitaldiak antolatzeko eta kudeatzeko.

j) Bezeroarentzako arretako saila antolatzea, eta bezeroen gogobetetasuna eta leialtasuna lortzeko jardun-ildoak ezartzea, eta, horretarako, bezeroarentzako informazio- eta arreta-zerbitzuak kudeatzeko komunikazio-teknika egokiak aplikatzea.

k) Bezeroen kexez eta erreklamazioez arduratzeko eta haiek konpontzeko prozedura ezartzea, eta komunikazio- eta negoziazio-teknika egokiak eta/edo bitartekotzakoak edo arbitrajekoak aplikatzea bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen kexak eta erreklamazioak kudeatzeko.

l) Publizitate-hedabideak eta -euskarriak konbinatzeko proposamenak egitea, eta, horretarako, publizitate arloan indarrean dagoen araudia errespetatzea eta emanaldia eta igorpena kontrolatzeko txostenak idaztea, publizitate-hedabideen plana lantzeko.

m) Produktuaren edo zerbitzuaren salmenta-argumentarioa lantzea salmenta-sarean aurkezteko, eta marketin ekintzak eta merkataritza sustapenekoak definitzea, merkatuen informazio-sistemako datuak eta produktuaren briefinga analizatuta, produktuak eta/edo zerbitzuak merkaturatzeko eta merkatuan ezartzeko lanak kudeatzeko.

n) Publizitate-komunikazioko pertsuasio-teknikak eta bezeroa erakartzekoak aplikatzea, eta, horretarako, edukiak, testuak eta irudiak hautatzea eta enpresako merkataritza- eta informazio-komunikazioaren berezko estiloa erabiltzea, publizitate, sustapen eta informazio materialak lantzeko.

ñ) Bezeroekiko, hornitzaileekiko, organismo publikoekiko, nazioko eta nazioarteko bankuekiko eta merkataritza-eragiketetan esku hartzen duten gainerako operadoreekiko harremanak ingelesez kudeatzea.

o) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolaketakoarekin erlazionaturik dauden ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak analizatzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneraketa-izpirituari eusteko eta lan egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

p) Sormena eta berrikuntza-izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolaketan agertzen diren erronkei erantzuteko.

q) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak analizatzea, hainbat esparrutako jakintzak integratuta eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartuta, askotariko egoera, arazo edo gorabeherei aurre egiteko eta haiek konpontzeko.

r) Talde laneko testuinguruetan lider izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolaketa eta koordinazioa erraztearren.

s) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

t) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera; betiere, ingurune seguruak bermatzeko.

u) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztiontzako diseinuari” erantzuteko behar diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

v) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, eta gai izateko kalitatea kudeatzen duten prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko.

w) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

x) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora-banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0623

Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

190

6

1.

0930

Marketin politikak

190

6

1.

0931

Marketin digitala

160

5

1.

1007

Komunikazio-materiala diseinatzea eta egitea

130

4

1.

1008

Hedabideak eta komunikazio-euskarriak

100

3

1.

1010

Merkataritza ikerketa

130

4

1.

NA01 (1)

Ingelesa I

60

2

1.

1009

Harreman publikoak eta marketin ekitaldiak antolatzea

130

6

2.

1011

Landa-lana merkataritza ikerketan

110

5

2.

1109

Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea

130

6

2.

1110

Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta

110

5

2.

0179

Ingelesa

110

5

2.

1014

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

1012

Marketineko eta publizitateko proiektua

30

Enpresaren

ordutegian

2.

1013

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren

ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

Kodea: 0623.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileei eta enpresak sortzeko aukerei buruzko informazioa biltzen du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) “Kultura ekintzailea” kontzeptua eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia ebaluatu ditu.

b) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko.

c) Enpresaren oinarrizko funtzioak banan-banan deskribatu ditu eta guztiak oro har analizatu ditu sistema integral baten modura.

d) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu: ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa eta kulturala.

e) “Enpresa-kultura” eta “irudi korporatiboa” kontzeptuak eta horiek enpresaren helburuekin duten lotura ebaluatu ditu.

f) Enpresaren gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren elementu gisa duen garrantzia ezagutu ditu.

g) Balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

h) ETE baten bideragarritasun ekonomikoari eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

2. Enpresaren forma juridikoa ezartzen du, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresen forma juridikoak ebaluatu ditu.

b) Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak, forma juridikoen ondorio direnak, kalkulatu ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen legedia kontsultatu du.

c) Enpresa bat sortzeko jaso daitezkeen laguntza edo diru-laguntza ofizialei buruzko informazioa lortu du.

d) Azterketa konparatibo bat abiapuntutzat hartuta, forma juridikorik egokiena hautatu du, kostuak, erantzukizuna eta betebehar juridikoak baloratu ondoren.

e) Administrazio eta organismo eskudunetan lortutako informazioa abiapuntutzat hartuta, enpresa eratzeko egin behar diren izapide juridikoak eta administratiboak zehaztu ditu.

f) Enpresa bat abian jartzeko eskatzen diren izapide administratiboak, baimenak, lizentziak eta, hala badagokio, lanbide-trebakuntza zehaztu ditu.

g) Enpresaren jarduera ekonomikoan aritzearen ondorio diren lan- eta zerga-betebeharrak identifikatu ditu.

h) Sindikatuen, enpresa-batzordeen, langileen ordezkarien, lan-ikuskatzaileen eta dagokien sektorean esku hartzen duten beste instituzio sozial batzuen funtzioak analizatu ditu.

i) Kaudimengabeziako, porroteko eta ordainketa etendurako egoerak eta, kaudimengabeziako kasuetan, hartzekodunen konkurtsoko prozedura analizatu ditu, baita enpresaburuaren erantzukizuna ere.

3. Inbertsioak eta hornidurak finantzatzeko beharrezkoak diren baliabideak lortzeko izapideak antolatzen ditu, eta, horretarako, izan litezkeen aukera finantzarioak ebaluatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aktiboak eskuratzeko eta berritzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak lortzeari buruzko informazioa ematen duten organismoak identifikatu ditu.

b) Enpresaren inbertsioak eta gainerako eragiketak finantzatzeko finantza- eta kreditu-tresnarik ohikoenei buruzko informazioa lortu du.

c) Entitate finantzario batean kreditu bat edo mailegu bat lortzeko exijitzen diren prozedurari, eskakizunei, bermeei eta dokumentazioari buruzko informazioa analizatu du.

d) Ibilgailuak eta beste ibilgetu batzuk erosteko leasing eta renting eragiketetan exijitutako eskakizunak eta bermeak analizatu ditu eta kostuak kalkulatu ditu.

e) “Interes nominala” eta “interes efektiboa” kontzeptuak eta urteko tasa baliokidea (UTB) bereizi ditu, bai inbertsioetan eta bai tresna finantzarioetan (maileguak eta kredituak).

f) Mailegu bat amortizatzeko kuotak eta kostuak kalkulatu ditu, amortizazio sistemarik erabilienen bidez.

g) Ibilgailuak, makineria eta beste aktibo batzuk erosteko aukera finantzariorik abantailatsuena hautatu du, kostuen, arriskuen eta bermeen arabera.

h) Garraio bereziko eragiketa jakin batzuk egiteko behar diren abalak, fidantzak eta banku-bermeak eskatzeko baldintzak eta prozedura analizatu ditu.

i) Kalkulu-orriak erabili ditu hainbat eragiketa finantzario analizatzeko funtzio egokien bidez.

4. Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk salerosteko eta/edo alokatzeko formalitateak zehazten ditu, eta, horretarako, inbertsioen eta horniduren premiak eta beharrezkoak diren baliabide finantzarioak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ibilgailuen, instalazioen, makineriaren eta beste aktibo batzuen premiak eta enpresetan beharrezkoak diren hornidurak zehaztu ditu.

b) Jardueran aritzeko beharrezkoak diren ibilgailuak, makineria eta ibilgetuak salerostearen edo alokatzearen artean dauden funtsezko desberdintasunak analizatu ditu.

c) Inbertsio plan baten aldagaiak identifikatu ditu, eta norberaren eta besteren finantzaketa eta epe laburrerako eta epe luzerako inbertsioen berreskurapena bereizi ditu.

d) Horniduren, mantentze-zerbitzuen eta ordezko piezen beharrak eta hornikuntza sistemen ondorio diren kostuak zehaztu ditu.

e) Hainbat inbertsio plan ebaluatu ditu, kostuak eta diru-sarreren aurreikuspena abiapuntu hartuta.

f) Lehen eta bigarren eskuko merkatuen abantailak eta eragozpenak analizatu ditu ibilgailuak eta beste aktibo batzuk alokatzean.

g) Harremanetan jarri da, on line eta off line, hainbat hornitzaile potentzialekin, eta jasotako zehaztapenen araberako eskaintzak eta aurrekontuak aurkezteko eskatu die.

h) Ibilgailuak, makineria eta instalazioak erosteko eta berritzeko aukerak ebaluatu ditu, erosketa-aurrekontuen eta ordaintzeko baldintzen analisi konparatiboa abiapuntutzat hartuta.

i) Erosketak kudeatzeko aplikazio informatikoak erabili ditu.

5. Produktuen eta egindako zerbitzuen fakturak, ordainagiriak eta haiek kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak egiten ditu, eta, horretarako, fakturatzeko merkataritza- eta zerga-arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuen eta/edo zerbitzuen fakturazioa arautzen duten merkataritzako usadioak eta merkataritza- eta zerga-arauak interpretatu ditu, fakturazio elektronikoa ere barne dela.

b) Garraio zerbitzuak zergapetzen dituzten zergak eta kasu bakoitzean aplikatzekoak diren karga-tasak identifikatu ditu.

c) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) alderdiak eta nazioko eta nazioarteko produktuak eta/edo zerbitzuak fakturatzeko ezarritako betebeharrak interpretatu ditu.

d) Produktuak saltzeari eta/edo zerbitzuak emateari lotutako fakturazioa egin du, aplikazio informatiko egokiak erabilita.

e) Ordaintzeko edo kobratzeko bide ezberdinen ezaugarriak, arriskuak eta kobratzeko eta negoziatzeko kudeaketa-kostuak analizatu ditu.

f) Bezeroen ordaingabeak kudeatu ditu, indarrean dagoen araudian agertzen diren eskakizunak eta epeak betez.

g) Dibisetako eragiketak ordaintzeko eta kobratzeko baldintzak gainbegiratu ditu.

6. Enpresaren kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzen du, eta, horretarako, indarrean dagoen merkataritza- eta zerga-araudia eta Kontabilitate Plan Orokorraren printzipioak eta arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Balantzearen kontu-sailak bereizi ditu, eta haien erlazio funtzionala analizatu du: aktiboa (finkoa eta zirkulatzailea), pasiboa (finkoa eta zirkulatzailea) eta ondare garbia.

b) “Inbertsioa”, “gastua”, “ordainketa”, “diru-sarrera” eta “kobrantza” kontzeptuak bereizi ditu.

c) Egindako eragiketak erregistratu ditu eta emaitza kalkulatu du, Kontabilitate Plan Orokorraren printzipio orokorren eta balorazio arauen arabera.

d) Ibilgailuen eta ibilgetuko gainerako elementuen amortizazioa zehaztu du, indarrean dagoen zerga-araudiaren eta Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

e) Urteko kontuak landu ditu ETE-entzako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

f) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) aplikatzearen eta kudeatzearen ondorio diren zerga-betebeharrak identifikatu ditu.

g) Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga likidatzeko egin behar diren kudeaketak ezarri ditu, hura erregulatzen duen araudia interpretatuta.

h) Ibilgailu jakin batzuen gaineko zergak eta azpiegitura jakin batzuk erabiltzeagatik ordaindu behar diren tasak, kanonak eta erabilera-eskubideak identifikatu ditu.

i) Mozkinak zergapetzen dituzten zergei dagozkien zerga-betebeharrak zehaztu ditu, enpresaren forma juridikoaren arabera: PFEZ eta sozietateen gaineko zerga.

j) Kontabilitateko aplikazio informatiko bat erabili du.

7. Inbertsioen errentagarritasuna eta enpresaren kaudimena eta efizientzia zehazten ditu, erabilgarri dauden datu ekonomikoak eta kontabilitate-informazioa analizatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitate-informazioa eta finantzetako egoera-orriak analizatu eta interpretatu ditu enpresa-erabakiak hartzeko.

b) Kontabilitate-informazioaren aplikazioak eta utilitateak eta finantzetako egoera-orriak erabili ditu enpresa eraginkortasunez kudeatzeko.

c) Egindako inbertsioen eta norberaren eta besteren baliabide finantzarioen arteko beharrezko oreka-erlazioak baloratu ditu, eta oinarrizko finantzaketa eta zirkulatzailearena bereizi ditu.

d) Inbertsioen errentagarritasuna ebaluatzeko metodo ohikoenak aplikatu ditu: barne-errendimenduaren tasa (BET), balio eguneratu garbia (BEG) eta itzulera-tasa.

e) Ibilgetuko elementuen eskuratze-balioa, bizitza baliagarria, egungo balioa, birjartze-balioa eta hondar-balioa kalkulatu ditu.

f) Diruzaintzako fluxuak edo cash flow-a eta batez besteko heltze-aroa kalkulatu ditu.

g) Oreka-puntua edo errentagarritasun-atalasea kalkulatu du.

h) Finantzetako egoera-orriak balantzearen eta emaitza-kontuaren bitartez analizatzeko ratio eta adierazle finantzario nagusiak kalkulatu ditu.

i) Kalkulu-orriak erabili ditu ratio finantzarioak zehazteko eta enpresaren errentagarritasuna kalkulatzeko.

Edukiak:

Ekimen sortzaileei eta enpresak sortzeko aukerei buruzko informazioa biltzea:

-Enpresa-plana: negozioaren ideia.

-Ekintzaileen funtsezko faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Enpresa sistema gisa.

-ETE baten ingurune orokor eta espezifikoaren analisia.

-ETEaren eta ingurunearen arteko erlazioak.

-ETEaren eta gizarte osoaren arteko erlazioak.

Enpresaren forma juridikoa ezartzea:

-Banakako enpresa. Erantzukizun juridikoa eta betebehar formalak.

-Sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak.

-Merkataritza-sozietatea. Sozietate motak.

-Sozietate anonimoa, sozietate mugatua eta bestelakoak.

-Lan-sozietateak: anonimoa eta mugatua.

-Lan elkartuko kooperatibak eta garraio-kooperatibak.

-Garraioaren esparruan eskumenak dituzten organismoak eta instituzioak.

-Enpresa bat eratzea eta abian jartzea: eskakizunak, betebehar formalak eta egin beharreko izapideak.

-Enpresa bat eratzeko eta abian jartzeko diru-laguntza ofizialak eta laguntzak.

-Enpresaren zerga- eta lan-betebeharrak.

-Ordainketa etendura. Edukia eta ondorio juridikoak.

-Porroteko egoera. Porrotaren oinarriak eta ondorio juridikoak.

-Hartzekodunen konkurtsoa kaudimengabeziako kasuetan.

-Enpresaburuaren erantzukizuna, kaudimengabeziako, porroteko eta ordainketa etendurako egoeretan.

Baliabide finantzarioak lortzeko izapideak antolatzea:

-Inbertsioa eta finantzaketa: enpresaren egitura ekonomiko eta finantzarioa.

-Enpresaren inbertsio-premiak.

-Norberaren eta besteren finantzaketa-iturriak. Barneko eta kanpoko finantzaketa.

-Inbertsioen eta baliabide finantzarioen arteko erlazioa. Oreka finantzarioa. Kapital zirkulatzailea edo maniobra-fondoa.

-Enpresaren jarduerako diru-laguntza ofizialak eta laguntza finantzarioak.

-Epe luzerako finantzaketa. Produktu finantzarioak: maileguak eta jesapenak, leasing-a eta renting-a. Bestelako finantzaketa-moduak.

-Entitate finantzarioekiko negoziazioa baliabide finantzarioak lortzeko. Exijitzen diren fidantzak eta bermeak. Kostu eta arrisku finantzarioak.

-Epe laburrerako finantzaketa: merkataritza-kredituak eta ordainketa-geroratzeak, banku-kredituak, merkataritzako efektuen negoziazioa eta factoring-a.

-Kalkulu-orria eta bestelako aplikazio informatikoak maneiatzea kostu finantzarioak kalkulatzeko eta maileguak eta bestelako produktu finantzarioak amortizatzeko.

Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk erosteko eta/edo alokatzeko formalitateak eta jarduketak:

-Ekipamendu- eta inbertsio-premiak zehaztea.

-Ibilgailuen eta horniduren erosketak eta alokatzeak kudeatzea.

-Inbertsioak analizatzea eta hautatzea. Ibilgailuak eta beste ibilgetu batzuk erosteko edo alokatzeko erabakia.

-Hornitzaileak bilatzea. Eskaintzak eta aurrekontuak eskatzea.

-Erosteko eta alokatzeko baldintzak eta aurrekontuak: kantitatea, kalitatea, prezioa, deskontuak, entrega-epeak, zergak, ordaintzeko baldintzak eta finantzaketa.

-Analisi konparatiboa eta aukeren ebaluazioa.

-Ibilgailuak eta beste ekipamendu batzuk erosteari eta alokatzeari buruzko dokumentuak egitea, tresna informatiko egokiak erabilita. Kontratuak egitea eta eskaerak formulatzea.

-Hornitzaileen datu-baseak sortzea eta mantentzea: hornitzaileen fitxategi maisua, altak eta bajak, datuak sartzea eta eguneratzea.

-Erosketak kudeatzeko aplikazio informatiko bat erabiltzea.

Kobrantzen eta ordainketen dokumentuak, fakturak eta ordainagiriak egitea:

-Aurrekontuak egitea.

-Zerbitzuen fakturazioa eta fakturen sortzapena: ezaugarriak eta lege-eskakizunak, ereduak eta faktura motak, fakturak betetzea eta igortzea.

-Fakturak merkataritza- eta zerga-araudiaren arabera kontserbatzea eta erregistratzea.

-Enpresako eragiketen fiskalitatea. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) eta beste zerga batzuk.

-Europar Batasunaren barneko eragiketak: ezaugarriak eta produktuen eta/edo zerbitzuen fakturazioa.

-Ordaintzeko eta kobratzeko bideak eta dokumentuak: txekea, banku-transferentzia, ordainagiri normalizatua, kanbio-letra, kreditu-txartela eta zor-agiria, besteak beste.

-Kobrantzak eta ordainketak jarraitzea eta kontrolatzea: ordaingabeak kudeatzea, ordaintzeko baldintzen berriro negoziatzea eta erreklamazioak.

-Bezeroei buruzko datu-baseak sortzea eta mantentzea.

-Fakturazioko aplikazio informatiko bat maneiatzea.

Enpresetan kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzea:

-Enpresaren kontabilitate-betebeharrak. Merkataritza- eta zerga-araudia.

-Enpresaren ondarea: aktiboa, pasiboa eta ondare garbia.

-Kontuak. Terminologia, egitura eta motak.

-Kontabilitate-liburuak eta erregistro-liburuak.

-ETE-entzako Kontabilitate Plan Orokorra.

-Kontabilitate-zikloa. Kontabilitate-idatzoharrak, amortizazioak eta doikuntzak, emaitzaren kalkulua eta ekitaldiaren itxiera.

-Ibilgetua baloratzea: amortizazioa eta balio-narriadura.

-Urteko kontuak.

-Ekitaldiko emaitza.

-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ).

-Sozietateen gaineko zerga.

-Balio erantsiaren gaineko zerga.

-Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

-Ibilgailu jakin batzuen gaineko zergak, bidesariak, tasak eta azpiegitura jakin batzuk erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanonak.

-Kontabilitate finantzarioko aplikazio informatiko bat maneiatzea kontabilitate-erregistrorako eta urteko kontuak lantzeko.

Inbertsioen errentagarritasuna zehaztea:

-Enpresa-kudeaketari aplikatzekoa den enpresaren kontabilitate-informazioa eta informazio ekonomikoa eta finantzarioa interpretatzea eta analizatzea.

-Oreka-puntua edo errentagarritasun-atalasea.

-Inbertsioen ebaluazioa eta errentagarritasunaren kalkulua.

-Batez besteko heltze-aroa.

-Ondasun-orekak.

-Emaitzak analizatzea eta interpretatzea.

-Enpresaren finantzetako egoera-orriak analizatzea.

-Ratio finantzario nagusiak.

-Analisi ekonomikoa. Errentagarritasun- eta efizientzia-ratioak.

-Diruzaintzako fluxuak edo cash-flow-a.

-Kalkulu-orria eta beste aplikazio informatiko batzuk erabiltzea ratioak kalkulatzeko eta enpresaren analisi ekonomiko eta finantzarioa egiteko.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren helburua da ikasleek beharrezko gaitasunak erdiestea informazioa biltzeko eta analizatzeko, enpresak sortzeko aukerak detektatzeko, ingurunearen gaineko eragina baloratzeko eta enpresaren forma juridikoa hautatzeko, balio etikoak gaineratuta. Halaber, nahi da ikasleek trebetasunak erdiestea dokumentuak lantzeko, erabakiak hartzeko eta enpresaren kontabilitate- eta zerga-kudeaketa eramateko, bai eta errentagarritasuna zehazteko eta datu ekonomiak analizatzeko ere. Saiatuko da prestakuntza osoaren antolaketak ikasleen sormena estimula eta susta dezan.

Eduki-multzoen sekuentziazioari dagokionez, iradokitzen da enpresa-ekimenekin eta negozio-ideiekin hastea, eta forma juridikoaren araberako enpresa-tipologiarekin jarraitzea, hau da, dagokion ataleko lehenbiziko bi multzoetako edukiekin.

Ondoren ekipamendu- eta inbertsio-premia zehaztea proposa liteke, bai eta dauden baliabide finantzario posibleena (finantzabideak) eta hornitzaileen bilaketarena ere; horiek edukien hirugarren eta laugarren multzoekin lotura dute.

Gero, azaldu den sekuentziaren gainerako hiru eduki-multzoei helduko litzaieke, hau da: kobrantzen eta ordainketen dokumentuak egitea; kontabilitate-kudeaketa eta zerga-tratamendua enpresetan; eta, azkenik, errentagarritasunari buruzko analisiak.

Modulu honetan landu beharreko edukien tratamendua sostengatzeko, ondotik gauzatu beharreko zenbait jarduera proposatzen dira, erreferentzia izan daitezkeenak:

-Ekimen sortzaileei eta negozioak egiteko aukerei buruzko informazioa biltzea.

-Enpresaren oinarrizko funtzioak analizatzea.

-Enpresa biltzen duen ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalaren osagai nagusiak identifikatzea.

-Forma juridikorik egokiena hautatzea, kostuak, erantzukizunak eta betebehar juridikoak baloratuta.

-Enpresaren jarduera ekonomikoan aritzearen ondorio diren lan- eta zerga-betebeharrak identifikatzea.

-Mailegu bat amortizatzeko kuotak eta kostuak kalkulatzea, amortizazio sistemarik erabilienen bidez.

-Erosketak kudeatzeko programa informatikoak aplikatzea.

-Produktuak saltzeari eta/edo zerbitzuak emateari lotutako fakturazioa egitea, aplikazio informatiko egokiak erabilita.

-Enpresak bere ohiko jarduera gauzatuz egiten dituen eragiketak erregistratzea.

-Ekitaldi ekonomikoko emaitza kalkulatzea, Kontabilitate Plan Orokorra baloratzeko arauei eta printzipio orokorrei jarraituz.

-Egoera finantzarioak analizatzea emaitza-kontuaren eta balantzearen bitartez.

-Kalkulu-orriak erabiltzea ratio finantzarioak zehazteko eta enpresaren errentagarritasuna kalkulatzeko.

Jarduera horiek behar bezala gauzatzeko, komeniko litzateke ikasleei zuzeneko lan aktiboan aritzeko bide ematen dieten ekipamendu informatikoak izatea ikasgelak; horrek, halaber, ekartzen du testu- eta kalkulu-orriekin lan egiteko software egokia edukitzea, baita Interneteko sarbidea bermatuta egotea ere. Interesgarria litzateke arbel digital bat, proiektore bat eta pantaila bat izatea, sostengu gisa.

Iradokitzen da idatzizko prentsa eta prentsa digitala edukitzea, baliabide didaktikoaren moduan. Idatzizko prentsa espezializatua erabiliko da, hala nola enpresei buruzko aldizkariak, baita organismo ofizialek argitaratzen dituztenak ere, hala nola erregioetako Merkataritza Ganberarenak, Estatistikaren Institutu Nazionalarenak, udalenak, etab. Orobat, prentsa digitalaz balia daiteke, esaterako, organismo horien orri ofizialez eta enpresen eta negozioen inguruan aritzen diren aldizkari digitalez.

Ahal delarik, gomendatzen da ikasleei ikasgelan zein etxean lan egiteko bide ematen dieten eduki plataformak erabiltzea.

Lanbide modulua: Marketin politikak

Kodea: 0930.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Merkatu-aukerak ebaluatzen ditu, produktu bat merkaturatzeko, merkatu berrietan sartzeko edo produktu edo zerbitzuaren posizionamendua hobetzeko, eta, horretarako, marketing mix-eko aldagaiak eta merkatuaren joerak eta bilakaera analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu edo zerbitzuaren eskaintzari eta eskariari buruz erabilgarri dauden datuak analizatu ditu, eta lehiakideenekin eta produktu ordezko eta osagarrienekin konparatu ditu.

b) Salmentek produktuen, produktu-lerroen, marken edo bezero moten arabera izan duten bilakaerari eta joerari buruzko informazioa analizatu du, eta merkatu-kuota eta aldakuntza-tasak kalkulatu ditu, aplikazio informatiko egokia erabilita.

c) Bezero errealen eta potentzialen profila eta erosteko ohiturak analizatu ditu, produktua edo zerbitzua haien erosteko ohitura, behar eta motibazioetara egokitzeko.

d) Enpresari merkataritza-aukerak eman diezazkioketen merkatu-nitxoak identifikatu ditu, analisi-teknika egokiak aplikatuta.

e) Erosketa-potentziala duten eta merkataritzaren aldetik enpresarentzat erakargarriak diren bezero-taldeak edo segmentuak identifikatu ditu, irizpide hauek erabilita: erosketa-bolumena eta -maiztasuna, leialtasun-maila, markarekiko identifikazioa eta produktua bereizgarri izateko ahalmena, besteak beste.

f) Egindako datu-analisien ondorioak jasotzen dituzten txostenak egin ditu, aplikazio informatiko egokia erabilita.

2. Produktuaren politika definitzen du, eta, horretarako, produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak, atributuak eta utilitateak analizatzen ditu, haren xede diren bezeroen beharretara eta profilera egokitzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuaren edo zerbitzuaren atributuak identifikatu ditu, haren izaeraren, baliagarritasunaren eta ase ditzakeen beharren arabera, eta haren xede den kontsumitzailearen pertzepzioa eta erosteko arrazoiak kontuan hartuta.

b) Enpresak merkaturatzen dituen produktuen eta haien lerro, familia eta kategorien datu-base bat landu du, eta haien ezaugarri teknikoei, erabilerei, aurkezpenari, ontziari eta markari buruzko informazio garrantzitsua sartu du bertan.

c) Produktuak edo zerbitzuak lehiakideenekin konparatzeko analisi bat egin du, eta, besteak beste, ezaugarri teknikoak, utilitateak, aurkezpena, marka eta ontzia konparatu ditu.

d) Produktuaren, zerbitzuaren edo produktu-gamaren merkatuko posizionamendua zehaztu du, eta, horretarako, hainbat ratio, hazkunde-tasa, merkatu-kuotak, hazkunde/partaidetza matrizea (BCG eredua) eta beste zenbait analisi-teknika erabili ditu.

e) Hainbat produkturen bizi-zikloa analizatu du, zikloaren zein fasetan dauden zehazteko.

f) Produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa eguneratu du, eta, horretarako, salmenta-saretik, banatzaileengandik eta dendetatik edo bezero-taldeengandik bildu du informazioa, tresna informatiko egokia erabilita.

g) Produktu politikan izan litezkeen merkataritza-estrategiak definitu ditu, produktuaren bizi-zikloa eta haren xede den bezeroaren profila kontuan hartuta.

h) Produktuei, zerbitzuei edo produktu-lerroei buruzko txostenak egin ditu, marka-irudia, posizionamendua eta izan litezkeen merkataritza-estrategiak analizatuta.

3. Produktu edo zerbitzuen prezio politika definitzen du, eta, horretarako, kostuak, eskaria, lehia eta prezioen eraketan eta kalkuluan esku hartzen duten gainerako faktoreak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu edo zerbitzuen prezioei eta merkaturatzeari buruz indarrean dagoen lege-araudia identifikatu du, enpresaren prezio politikan aplikatzeko.

b) Produktuaren salmenta-prezioa zehazten duten faktoreak identifikatu ditu, eta, horretarako, fabrikazio- eta banaketa-kostuak, komisioak, marjinak eta deskontuak aintzat hartu eta produktuaren bizi-zikloa, posizionamendua eta hura merkaturatzeko estrategia kontuan hartu ditu.

c) Fabrikazio- eta merkaturatze-kostuetan izandako aldakuntzek produktuaren azken salmenta-prezioan eta salmenta-bolumenean duten eragina ebaluatu du, produktuaren edo zerbitzuaren eskariaren elastikotasuna analizatuta.

d) Produktuaren salmenta-prezioa kalkulatu du, fabrikazio- eta banaketa-kostuen dokumentua abiapuntu hartuta.

e) Produktuaren edo zerbitzuaren marjina gordina kalkulatu du, kostuaren osagaiak, oreka-puntua eta merkatuaren joera analizatuta, eta marjinetan izan litezkeen hobekuntzak proposatu ditu.

f) Produktuaren edo zerbitzuaren prezioa lehiakideenekin konparatzeko analisi bat egin du, eta prezioen arteko aldeen zergatikoak analizatu ditu.

g) Prezio politikan dauden estrategiak analizatu ditu, kostuak, produktuaren bizi-zikloa, lehiakideen prezioak eta xede duen merkatu-segmentuaren ezaugarriak kontuan hartuta.

h) Produktuen, zerbitzuen edo produktu-lerroen prezioei buruzko txostenak egin ditu, erabakiak hartzeko.

4. Produktu, zerbitzu edo produktu-gama bakoitzerako banaketa-kanal eta modu egokiena hautatzen du, eta, horretarako, erabilgarri dauden banaketa-aukerak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-banaketaren funtzioak identifikatu ditu, eta marketing mix-aren barnean duen garrantzi estrategikoa baloratu du.

b) Dauden salmenta-moduak ezaugarritu ditu, sektorearen, produktu edo zerbitzu motaren eta bezero motaren arabera.

c) Dauden banaketa-kanalak bitartekari kopuruaren eta motaren, haien arteko elkartze-mailaren eta betetzen dituzten funtzioen arabera sailkatu ditu.

d) Merkataritza-banaketako hainbat egitura konparatzeko analisi bat egin du, eta, horretarako, kanalaren mailak eta bitartekari kopurua eta mota analizatu ditu eta on line banaketaren aukera baloratu du.

e) Banaketa-kanal egokiena hautatu du, norberaren eta besteren banaketa-estrategia eta lortu nahi den merkatuaren estaldura kontuan hartuta.

f) Merkataritzako bitartekotzako kontratu motak analizatu ditu, fabrikatzaileen eta banaketa- eta salmenta-sarearen arteko harremana formalizatzen dutenak.

g) Merkataritza-banaketaren kostua kalkulatu du, hura osatzen duten elementu guztiak kontuan hartuta.

h) Merkataritza-banaketari buruzko txostenak egin ditu, kostuen analisien datuak, denborak, erabilgarri dauden bitartekariak eta estrategia bideragarriak abiapuntu hartuta, erabakiak hartzeko.

5. Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzeko edo merkatuan iraunarazteko eta, hartara, irudi korporatiboa eta marka-irudia indartzeko komunikazio-ekintza egokienak hautatzen ditu, eta, horretarako, erabilgarri dauden aukerak ebaluatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio-politikaren helburuak definitu ditu, helburuko publikoaren ezaugarriak edo erdietsi nahi diren target-ak kontuan hartuta.

b) Komunikazioaren mix-a osatzen duten ekintza motak eta moduak ezaugarritu ditu.

c) Komunikazio-ekintza motak eta tresnak bereizi ditu, helburuko publikoa, irudi korporatiboa eta erakundearen helburuak eta estrategiak kontuan hartuta.

d) Hainbat komunikazio-ekintza konparatzeko analisi bat egin du, aurreikusitako inpaktuaren, helburuen, aurrekontuaren eta bitartekoen eta komunikabideen merkatuan erabilgarri dauden euskarrien arabera.

e) Komunikazio-ekintzen maiztasuna, aldia eta epeak definitu ditu, helburuko publikoaren gaineko inpaktuaren efizientziaren eta eraginkortasunaren, aurreko ekintzen lorpenen, lehiakideen ekintzen eta aurrekontu erabilgarriaren arabera.

f) Erakundeak komunikazio-ekintzak gauzatzeko edo kontratatzeko duen ahalmena ebaluatu du, baliabide erabilgarrien eta erabili behar diren komunikabideen arabera.

g) Produktu berriak merkaturatzeko edo merkatuan iraunarazteko eta, hartara, irudi korporatiboa eta marka-irudia indartzeko komunikazio- eta sustapen-ekintza egokienak hautatu ditu.

h) Helburuak eta target-ak edo helburuko publikoa eta erabilgarri dauden bitartekoen analisia jasotzen dituen komunikazio-politikaren oinarrizko txostena egin du.

6. Komunikazio-ekintzak gauzatzeko edo kanpoan kontratatzeko produktu, zerbitzu edo marken briefingak egiten ditu, eta, horretarako, marketing mix-eko aldagaiak, merkataritza-helburuak eta bezeroen profila erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu, zerbitzu edo marka baten briefingaren helburuak eta xedea definitu ditu, marketin ekintzak garatzeko.

b) Briefingaren egitura eta hura osatzen duten elementuak ezaugarritu ditu, marketin ekintza motaren eta haren hartzailearen arabera.

c) Produktuaren, zerbitzuaren edo markaren oinarrizko informazioa edo briefinga lantzeko behar izaten diren datuak hautatu ditu, aurrera eramango den ekintza motaren arabera.

d) Behar bezala ezaugarritutako briefing batean bildutako informazioa analizatu du, informazio horren xedea adierazi du eta garrantzizko ondorioak atera ditu.

e) Komunikazio-ekintza jakin baterako produktu edo zerbitzu baten briefinga idatzi du, jasotako zehaztapenen arabera eta tresna informatikoak eta aurkezpenekoak erabilita.

7. Marketin plana lantzen du, eta, horretarako, produktuaren oinarrizko informazioa, prezioa, banaketa eta komunikazioa hautatu, eta marketing mix-eko aldagaiak elkarrekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-plangintzako prozesuaren etapak edo faseak ezaugarritu ditu eta marketin planaren utilitateak identifikatu ditu.

b) Analizatuko diren oinarrizko informazioa edo datuak hautatu ditu.

c) Egoeraren kanpoko zein barneko analisia (AMIA) egin du, estatistika-teknikak eta aplikazio informatiko egokiak erabilita.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haiek erdiesteko marketin estrategia egokienak hautatu ditu.

e) Produktuaren, prezioaren, banaketaren eta komunikazioaren politiken ekintzak eta haien arteko erlazioak ezarri ditu.

f) Aurrekontua landu du, eta aurreikusitako politikak aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide finantzarioak eta giza baliabideak eta plana praktikan jartzeko behar den denbora zehaztu ditu.

g) Marketin plana idatzi eta aurkeztu du, tresna informatiko egokiak erabilita.

8. Marketin planean ezarritako merkataritza-politika eta ekintzen jarraipena eta kontrola egiten du, eta haien garapena eta aurreikusitako helburuen lorpen-maila ebaluatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin planeko politiken jarraipena egiteko eta haiek kontrolatzeko prozedurak ezarri ditu, eta, horretarako, inplikatutako sail eta agenteengandik eta salmenta- eta banaketa-saretik bildu du informazioa.

b) Marketin ekintzak kontrolatzeko prozesuan lortutako informazioa eguneratu du, aplikazioak eta informazio-sistemak erabilita: marketineko informazio-sistema (MIS), bezeroekiko harremanak kudeatzeko aplikazioa (CRM) eta beste zenbait.

c) Marketin planaren ekintzak kontrolatzeko ratioak kalkulatu ditu, beste sail batzuetatik, salmenta-saretik eta marketineko informazio-sistematik (MIS) lortutako informazioa abiapuntu hartuta.

d) Lortutako emaitzak marketin planean aurreikusitako helburuekin konparatu ditu, eta plana gauzatzean izan diren desbideratzeak zehaztu ditu.

e) Merkataritza-politikak eta ekintzak gauzatzean izan diren desbideratzeak eta egin diren akatsak konpontzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

f) Marketin plana kontrolatzeko eta ebaluatzeko txostenak egin ditu, jarraipen-prozesuan lortutako informazioa, hautemandako desbideratzeak eta neurri zuzentzaileen proposamena bilduta.

Edukiak:

Enpresa baten merkatu aukerak ebaluatzea:

-“Marketina” kontzeptua eta edukia.

-Marketinak ekonomian dituen funtzioak. Fabrikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko hartu-emanak antolatzea: produktu eta zerbitzuen fluxu fisikoak eta informazio- eta komunikazio-fluxuak antolatzea.

-Marketina enpresaren kudeaketan:

Ekoizpen-orientazioa. Produktu-orientazioa.

Salmenta-orientazioa. Bezero-orientazioa.

Lehia-orientazioa. Merkatu-orientazioa.

-Marketin motak: estrategikoa eta operatiboa; barnekoa eta kanpokoa; harremanetako marketina edo marketin erlazionala, emozionala eta soziala.

-Marketin estrategikoa. Merkatu-aukeren analisia:

Merkatuaren analisia. Inguruaren analisia. Lehiaren analisia.

Merkatuaren segmentazioa. Segmentazio irizpideak.

Produktuaren posizionamendua.

Merkatua segmentatzeko estrategiak.

Marketin operatiboa. Marketin mix-eko aldagaiak.

Marketing mix-aren politikak definitzea eta garatzea.

Zerbitzuen marketina.

Produktuaren edo zerbitzuaren politika definitzea:

-Produktua marketin tresna gisa. Ezaugarriak eta atributuak. Produktu motak.

-Produktuaren dimentsioa.

-Produktuaren bizi-zikloa. Kontzeptua eta faseak.

-Produktu edo zerbitzuaren bizi-zikloa luzatzeko estrategiak.

-Produktuaren politika. Helburuak.

-Produktu, zerbitzu edo marken zorroaren analisia.

AMIA analisia.

Hazkunde/partaidetza matrizea, Boston Consulting Group-ena (BCG).

Beste zenbait analisi-teknika.

-Produktu politikako estrategiak. Produktu berriak sortzea eta merkaturatzea. Produktuak dibertsifikatzea. Produktua edo zerbitzua bereizgarri izatea.

-Marka. Xedea eta legezko erregulazioa. Marka motak. Estrategiak.

-Produktu, zerbitzu eta marken irudia eta posizionamendua: posizionamendu-mapak eta analisi funtzionala.

-Produktuei buruzko txostenak egitea, tresna informatikoak erabilita.

Prezio politika definitzea:

-Produktuaren prezioa marketin tresna gisa.

-Produktu edo zerbitzu baten prezioaren osagaiak:

Garraio eta banaketa kostuak.

Marjinak: gordina eta garbia.

-Prezioak finkatzeko prozesua. Horretan eragina duten faktoreak:

Faktore legalak.

Enpresaren helburuak. Kostuak.

Hornitzaileak. Bitartekariak.

Merkatua eta lehia. Eskariaren malgutasuna.

Produktuaren bizi-zikloa.

-Prezio politika. Helburuak.

-Prezioen alorreko lege-araudia.

-Produktuaren prezioa eta eskariaren malgutasuna.

-Prezioak finkatzeko metodoak: kostuetan, lehian eta merkatuaren eskarian oinarritzen direnak.

Oreka-puntua kalkulatzea.

Kostuak kalkulatzea: finkoak eta aldakorrak.

Salmenta-prezioa zehaztea: kostua gehi marjinak.

Produktuaren salmenta-prezioa kalkulatzea kostuen dokumentua abiapuntu hartuta.

-Prezio politikako estrategiak: produktu berrien kasuan, produktu-lerroen kasuan eta prezio berezien kasuan.

-Prezio psikologikoen estrategiak: prezio geografikoenak, prezio lehiakorrenak eta prezio bereizgarrienak.

-Produktu baten kostuak kalkulatzea eta salmenta-prezioa zehaztea, kalkulu-orria erabilita.

-Prezioei buruzko txostenak egitea, tresna informatiko egokiak erabilita.

Banaketa-kanala eta modua hautatzea:

-Merkataritza-banaketa marketin tresna gisa.

-Banaketa-kanalak. Kontzeptua, egitura eta motak.

-Merkataritzako bitartekariak. Bitartekari motak eta haien funtzioak.

-Banaketa politika. Helburuak.

-Banaketa-kanalaren eta moduaren hautaketa baldintzatzen duten faktoreak.

-Salmenta-metodoak: salmenta tradizionala, autozerbitzua eta dendarik gabekoa, besteak beste.

-Banatzeko merkataritza-moduak: denda independentea, elkartua eta integratua.

-Banaketa-estrategiak. Fabrikatzailearen eta salmenta-sarearen eta puntuen arteko harremana.

-Norberaren konturako nahiz besteren konturako banaketa-estrategiak.

-Merkatuaren estaldura-estrategiak: banaketa intentsiboa, esklusiboa edo selektiboa.

-Komunikazio-estrategiak: bitartekariekin eta azken kontsumitzailearekin.

-Banaketa-egitura bertikalak eta horizontalak.

-Merkataritzako bitartekotzako kontratuak eta moduak:

Merkataritza-banaketako kontratua.

Agentziaren kontratua.

Merkataritza-ordezkaritzako kontratua.

Komisio-kontratua.

Frankizia-kontratua.

-Banaketa-kostuak. Egitura eta kalkulua:

Garraioa. Asegurua. Biltegiratzea.

Agente eta banatzaileen zerbitzuak. Finantziazioa.

-Marketina banaketan. Merchandising-a.

-On line merkaturatzea. Internet banaketa- eta salmenta-kanal gisa erabiltzea.

-Banaketari buruzko txostenak egitea, aplikazio informatikoak erabilita.

Komunikazio-ekintzak hautatzea:

-Merkataritza-komunikazioko prozesua. Oinarrizko elementuak.

-Komunikazioaren mix-a: motak eta moduak.

-Komunikazio-politikak.

-Publizitatea:

Helburuak. Legezko erregulazioa. Motak.

Publizitateko mezua. Edukia eta forma.

Publizitate-hedabideak eta -euskarriak.

Publizitate-kanpaina. Aurrekontua. Publizitate-ekintza egokienak hautatzea. Haien eraginkortasuna neurtzeko tresnak. Publizitate-testa.

Publizitate agentziak.

-Salmenten sustapena:

Helburuak. Aurrekontua. Sustapen-tresnak.

Produktu berriak merkaturatzean edo merkatu berrietan sartzean sustapen ekintzak hautatzea.

-Harreman publikoak:

Helburuak. Aurrekontua. Harreman publikoen teknikak.

Irudi korporatiboa eta marka-irudia indartzeko ekintzak hautatzea.

-Zuzeneko marketina: helburuak eta formak; telemarketina.

-Marketin erlazionala: helburuak eta bezeroekiko harremanaren kudeaketa.

-Merchandising-a: helburuak, aurrekontua eta tresnak.

-Salmenta pertsonala: helburuak eta ezaugarri bereizleak.

-On line marketina: on line merkataritza-komunikazioa eta merkataritzako helburuak dituen webgune baten elementu nagusiak.

-Komunikazio-politikari buruzko txostenak egitea, aplikazio informatikoak erabilita.

Produktu, zerbitzu edo marken briefingak egitea:

-Produktu edo zerbitzu baten briefinga: helburuak eta xedea.

-Briefingaren egitura.

-Hura osatzen duten elementuak eta informazioa:

Helburuak.

Produktu, zerbitzu edo marken ezaugarriak.

Publizitate-aurrekontua.

Helburuko publikoa.

Briefing bat egitea aplikazio informatikoak erabilita.

Marketin plana lantzea:

-Marketinaren plangintza: xedea eta helburuak.

-Marketin plana: ezaugarriak, utilitateak eta egitura.

-Egoeraren analisia: barneko eta kanpoko analisia. AMIA analisia.

-Helburu orokorrak eta marketin helburuak ezartzea.

-Marketin estrategiak hautatzea.

-Marketin-mixaren ekintzak eta politikak. Haien arteko erlazioa.

-Aurrekontua. Baliabide finantzarioak, giza baliabideak eta denbora.

-Marketin plana egin eta kontrolatzea.

-Marketin plana idaztea eta aurkeztea, aplikazio informatikoak erabilita.

-Zerbitzuetarako marketin plana.

-On line marketin plana.

Marketin planeko politiken eta ekintzen jarraipena eta kontrola:

-Marketin planeko ekintzen jarraipena eta kontrola.

-Kontrol-ratio ohikoenak kalkulatzea, kalkulu-orriak erabilita.

-Izandako desbideratzeak kalkulatzea eta neurri zuzentzaileak proposatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek xede du ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea produktuaren, prezioaren, komunikazioaren eta banaketaren politikak analizatzeko, lantzeko, aplikatzeko eta gauzatzeko, egokienak aukeratuz erabakiak hartzeko enpresa baten produktu berriak merkaturatzeari edo merkatu berrietan sartzeari dagokionez. Horrenbestez, modulu hau egin ondoren, ikasleak marketin mix-eko aldagaietan eragina duten merkataritza-estrategiak analizatzeko gauza izan beharko du, eta, aurrekoa oinarri hartuta, txostenak eta briefingak egiteko, marketin planak eta politikak lantzen eta haien jarraipena egiten lagunduz, enpresaren kanpoko merkataritza-helburuak erdiestearren.

Modulu honetan definitutako prestakuntza-edukiak kasuan kasuko atalean azaltzen diren sekuentzia berean ematea iradokitzen da.

Ikasleek eskuratu beharreko profil praktikoa kontuan hartu behar da beti; horregatik, beharrezkoa da oreka bat bilatzea edukiak garatzeko teoriaren eta jarduerak gauzatzeko praktikaren artean. Teoriaren eta praktikaren arteko oreka egokia errazteko, proiektuen metodologia garatzen ahal da, ikasleen inplikazioa ikerketan eta kolaborazioko autoikaskuntzan bultzatuz, bai eta irakasleen lan bideratzailea ere.

Helburu berarekin, honako jarduera hauek iradokitzen dira, modulu honetan irakatsi eta ikasteko prozesuari laguntzeko erreferentzia gisa:

-Produktuak, produktu-lerroak eta markak analizatzea.

-Produktu baten prezioa kalkulatzea hainbat metodo erabilita.

-Merkataritza-banaketaren formak analizatzea.

-Marketin teknikak aplikatzea sustapen-kanpainak lantzean.

-Publizitate-ekintzak hautatzea produktu bat merkaturatzean.

-Marketin estrategiak analizatzea.

-Merkataritza-txostenak egitea marketin erabakiak hartzeko.

-Marketin plan bat lantzea eta aurkeztea, produktuaren, prezioaren, banaketaren eta komunikazioaren politikak definituz.

Lanbide modulua: Marketin digitala

Kodea: 0931.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sare publiko, erdipubliko eta pribatuetarako sarbideak eta konexioak administratzen ditu, eta, horretarako, Internet sare publikoan espezializatutako nabigatzaileak eta informazio-bilatzaileak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Interneten funtzionamenduaren eta erabileraren funtsezko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Internetekin konektatzeko sistemak ebaluatu ditu.

c) Interneten sistema informatikorako sarbidea konfiguratu du.

d) Intraneten eta estraneten berezko ezaugarriak egiaztatu ditu.

e) Interneten zehar mugitzeko programa nabigatzaile nagusiak erabili ditu.

f) Informazio-bilaketa selektiboak egin ditu aplikazio espezifikoen bidez.

g) Gaika espezializatutako bilatzaileak eta bilaketa aurreratuko beste aplikazio batzuk erabili ditu.

2. Interneteko hainbat zerbitzu eta protokolo kudeatzen ditu, eta, horretarako, posta elektronikoko programak eta fitxategiak transferitzekoak maneiatzen ditu, besteak beste.

Ebaluazio irizpideak:

a) Posta elektronikoa konfiguratzen duten elementuak identifikatu ditu.

b) Posta elektronikoa webetik zuzenean erabili du.

c) Posta elektronikoko bezero-programak erabili ditu mezuen bidalketa eta harrera kudeatzeko.

d) Fitxategiak bezero-ordenagailu batetik zerbitzari batera transferitzeko sare-protokoloa (FTP) identifikatu du.

e) Fitxategiak partekatu ditu parekoen arteko (peer to peer edo P2P) ordenagailu-sare baten bitartez.

f) Doako softwarea deskargatu du, erabiltzeko denbora-mugak dituena eta mugarik gabekoa.

g) Besteak beste, bideoak, musika eta bideojokoak deskargatu ditu.

3. Fakturazio elektronikoa eta beste zeregin administratibo batzuk telematikoki egiten ditu, kasu bakoitzean software espezifikoa erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fakturen formatu elektroniko gutxi-asko korapilatsuak identifikatu ditu (EDIFACT, XML, PDF, HTML, DOC, XLS, GIF, JPEG edo TXT, besteak beste).

b) Ordenagailuen arteko transmisio telematikoa ezarri du.

c) Transmisio telematikoen osotasuna eta egiazkotasuna bermatu du sinadura elektroniko aitortu baten bitartez.

d) Faktura elektronikoak jaulkitzeko aplikazio espezifikoak erabili ditu.

e) Interneten ohikoak diren tresnak erabili ditu, gure enpresaren eta organismo publikoen eta beste entitate batzuen arteko harremanari buruzkoak.

f) Interneten erabiltzen diren orotariko hainbat tresna probatu ditu.

g) Gure ekipamendu informatikoetan biltegiratutako datuen osotasun eta segurtasunerako kaltegarriak diren programak identifikatu ditu.

h) Gure enpresako informazioa babesteko beharrezkoak diren segurtasun-hesiak aplikatu ditu.

4. Interneteko beste erabiltzaile batzuekiko harremanetan jarraitu beharreko estrategia zehazten du, enpresa-esparruko programa espezifikoak, komunikazio-foroak eta sare sozialak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web programak erabili ditu testu-ziberberriketak egiteko.

b) Berehalako mezularitzako programak erabili ditu.

c) Soinua bakarrik edo soinua eta irudia erabiltzen duten ahozko komunikazio-sistemak aplikatu ditu.

d) Harremanetan jarri da Interneteko beste erabiltzaile batzuekin eztabaida- eta iritzi-foroen bitartez.

e) Kontaktuak ezarri ditu gai zehatzei buruz eduki profesionaleko blog tematikoen bitartez.

f) Interneteko beste erabiltzaile batzuei bideratutako komunikazioak, publizitatea eta salmentak egin ditu sare sozialen bitartez.

g) Merkataritzako jardueraren, produktuen eta prozesuen ikus-entzunezko edukiak eta argazkiak sortu ditu.

5. Interneteko erabiltzaileentzako web orri erakargarriak eraikitzen ditu, posizionamenduko, erabilerraztasuneko eta pertsuasioko irizpideak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hipertestua markatzeko lengoaian (HTML) gehien erabiltzen diren sententziak idatzi ditu.

b) Web orrietako fitxategiak modu errazean sortzeko aukera ematen duten programa komertzialak erabili ditu.

c) Domeinu propioa edo doako ostatatzea duten web orrien helbidea erregistratu du.

d) Zeregin horretan espezializatutako programen bidez sortutako web fitxategiak Internet zerbitzarira bidali ditu.

e) Testuak, irudiak eta soinua txertatzeko programa espezifikoak erabili ditu.

f) Merkataritza elektronikorako web efiziente bat eraiki du.

g) Eskainitakoan interesatutako eta orientatutako trafikoa sortzeko gai diren esteka interesgarriak sartu ditu webean.

6. On line merkatuan marketin digitaleko plana diseinatzen du, eta, horretarako, konponbide estrategikoak definitzen ditu marka komertziala garatzeko ekintza espezifikoen inplementazioaren bidez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren merkataritza-helburuak lortzeko aukera ematen duen marketin digitaleko plana prestatu du.

b) On line marketin eta posizionamendu prozesuak definitu ditu.

c) On line publizitatea eta sustapena egiteko bete behar diren jarraibideak ezarri ditu.

d) Bilatzaileen marketina konfiguratzen duten elementuak identifikatu ditu.

e) Marketin elektronikoaren erronkak ebaluatu ditu: ordainbideekiko konfiantza, arazo logistikoak eta segurtasuna.

f) Sarearen bitartez bezeroak kudeatzeko eta haien leialtasuna lortzeko beharrezkoak diren zereginak egin ditu.

g) Marketin digitalean bezeroarekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko joera berriak identifikatu ditu.

h) Marketin ekintzak egin ditu gailu mugikorren bitartez.

7. Enpresako merkataritza elektronikoaren politika definitzen du, eta on line salmentak egiteko beharrezkoak diren ekintzak ezartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) On line negozio bat sortzeko edo egokitzeko beharrezkoak diren parametroak ezarri ditu.

b) Merkataritza elektronikora zuzendutako erakartze-ekintzak definitu ditu.

c) Interneten dauden negozio-ereduak ezagutu ditu.

d) Denda birtual bat diseinatu du.

e) Hartutako eskaeren kudeaketa eta prozesu logistiko osoa planifikatu du.

f) Merkataritza elektronikoan alderdi juridikoak eta datuen babesari dagozkionak identifikatu ditu.

g) Erabiliko diren ordainbideak ezarri ditu.

h) Eragiketen pribatutasuna eta erasoezintasuna bermatuko duten segurtasun-sistemak hautatu ditu.

i) Egun dauden mota guztietako negozio elektronikoak identifikatu ditu.

Edukiak:

Sareetarako sarbideak eta konexioak administratzea:

-Atarikoa. Internet zer den eta zer jatorri duen.

-Nola funtzionatzen duen: zerbitzariak eta bezeroak, TCP/IP protokoloa, World Wide Web, Interneteko domeinuak.

-Internetekin konektatzeko moduak:

Sare telefonikoa: RTB, RDSI, ADSL.

Bestelakoak: kablea, irratia, satelitea, GPRS eta wireless.

-Zerbitzuen hornitzaileak. Mugikorren konexioak. Sarbidearen konfigurazioa.

-Intranetak eta estranetak.

-Nabigatzaile bat zer den eta haren funtzionamendua: nabigatzailerik erabilienak.

-Interneten informazioa bilatzea.

-Bilatzaileak: bilaketa-tresnak eta indizeak, bilatzaile tematikoak, multibilatzaileak eta metabilatzaileak.

-Oinarrizko kontzeptuak: operadoreekiko bilaketa, bilaketa-sintaxi bereziak, bilaketa aurreratuko aukera, zerbitzu gehigarrietan txertatzea eta tresna espezifikoak.

Interneteko hainbat zerbitzu eta protokolo kudeatzea:

-Posta elektronikoa: zer den eta nola funtzionatzen duen.

-Web posta: kontu bat sortzea, eta irakurtzeko, erantzuteko eta bidaltzeko oinarrizko funtzioak egitea.

-Zabor-posta.

-POP3 posta: zer den eta nola erabili behar den.

-POP3 posta bidaltzeko, hartzeko eta mantentzeko eragiketen kudeaketa.

-POP3 postaren bestelako kudeatzaileak. Banaketa-zerrendak.

-Fitxategien transferentzia: zer den eta nola erabili behar den.

-FTP zerbitzariak. FTP aplikazioak.

-P2P sareak (peer to peer): aplikazioak.

-Deskargak: musika, bideoak eta softwarea.

-Freeware-a eta shareware-a.

-Pirateria delitua da.

-Ahots-konexio telefonikoak.

Fakturazio elektronikoa eta beste administrazio zeregin batzuk telematikoki egitea:

-Faktura elektronikoa: alderdi orokorrak, erabiltzeko baldintzak eta lege-araudia.

-Segurtasuna: sinadura elektroniko aitortua.

-Fakturazio elektronikoko programak.

-Beste enpresekiko eta organismo publikoekiko harremana: banku elektronikoa, Gizarte Segurantzarekiko izapideak eta Ogasunarekiko zerga-harremanak, besteak beste.

-PDF fitxategiak bistaratzeko eta inprimatzeko programak.

-Eduki elkarreragilea produzitzeko eta emateko programak.

-CDak eta DVDak sortzeko programak.

-Beste hainbat aplikazioren artean, musika, bideoak, filmak, telebista-programak eta audioliburuak erreproduzitzeko, antolatzeko eta sinkronizatzeko programak.

-Datuak konprimitzeko programak.

-Interneten erabiltzen diren bestelako programak: prentsa, hiztegiak, on line itzultzaileak, bidaiak kontratatzea, liburu elektronikoak, lana bilatzea, telebista, irratia eta on line jokoak, besteak beste.

-Interneteko segurtasuna: publizitate-erauntsia (spam), birus informatikoak, spyware-a eta phishing-a.

-Biruskontrakoak, suebakiak eta espioikontrakoak. Nabigazio segurua: kukiak (aztarnak).

Interneteko beste erabiltzaile batzuekiko harremanetan jarraitu beharreko estrategia zehaztea:

-Berriketa- edo txat-taldeak: IRC programak eta webchat programak.

-Berehalako mezularitzako zerbitzua.

-Internet bidezko telefonia. Bideo-hitzaldia. Telezaintza.

-Foroak: foro batean irakurtzea eta idaztea. Eztabaida-taldeak. Sare sozialak.

-Weblogak, blogak edo bitakorak. Weblogen motak: fotoblogak, moblogak, podcastak. RSS teknologia.

-Enpresentzako sare sozialak:

Profila, taldea eta orria.

Orri korporatibo bat sortzea.

Produktu baten orria sortzea.

Talde bat sortzea.

-Sare sozial baten orri bati elementuak gehitzea.

-Sare sozial bateko orri batean argazkiak eta ikus-entzunezko elementuak erabiltzea.

-Orri bati aplikazio profesionalak gehitzea.

-Ekitaldiak antolatzea. Inkestak egitea. Kanpoko blogak eta RSS.

-Nola bilatu talde interesgarri bat.

-Eragin handiko kontaktuen sare bat sortzea.

-Lantaldeak kudeatzea.

-Sare sozialetan erostea eta saltzea.

Web orriak eraikitzea:

-Web orri baten egitura.

-HTML lengoaia.

-Web editore ohikoenekin web orriak sortzea. Norberaren helbide bat izatea edo doako bat hartzea.

-Web orriak ostatatzeko zerbitzaria hautatzea.

-Web orriak FTP bidez argitaratzea.

-Bilatzaileetan alta egitea.

-Diseinu grafikoko programak eta weberako beste zenbait utilitate.

-Argitaratutako informazioaren mantentze-lanak.

-On line katalogoa: egiaztapena, prozesatzea, eraginkortasuna, efizientzia eta erosketa giroa.

-On line dendaren kutxako fluxuak eta finantzaketa.

-Gune beroak eta erabiltzailearen guneak.

-On line erosketa-orga.

Marketin digitaleko plana diseinatzea:

-Marketin digitaleko planaren garapena.

-On line bezeroaren portaera.

-Webaren on line eta off line sustapena.

-Bilatzaileetako posizionamendua. Gako-hitzak hautatzea.

-Bilatzaileetako posizionamendu-tresnak: posta elektronikoko marketina, SEM, SEO eta antzeko orrietako kanpainak. Nola lortu SEO posizionamendu natural on bat. Nola lortu SEM ordainpeko posizionamendu on bat.

-Erakartze politikak: marka bat sortzeko prozesua.

-Estatistiken analisia eta emaitzen neurketa.

-Afiliazioko marketina.

-Marketin erlazionala eta bezeroekiko harremanaren kudeaketa (CRM).

-Marketin gurutzatua (cross-marketing).

-Marketin birala.

-One-to-one marketina.

-Marketin mugikorraren (mobile marketing) eta LTDaren aplikazioak, besteak beste.

-Internet TB, bideoblogak eta web TB, besteak beste.

-Publizitate-sistema ez-gomendagarriak: publizitate-erauntsia edo zabor-publizitatea (spam). Publizitate-erauntsiaren aurkako legea.

Enpresa bateko merkataritza elektronikoaren politika definitzea:

-Denda birtual baten ideia eta diseinua.

-Negozio digitaleko ereduak: atari horizontalak, B2B eta B2C, besteak beste.

-Domeinua hautatzea eta erregistratzea.

-Web erakusleihoa. Katalogo elektronikoa. Merkataritza elektronikoaren alderdi juridikoak.

-On line saldutako salgaien kontrol logistikoa.

-Erreklamazioa bezeroaren leialtasuna lortzeko tresna gisa.

-Erreklamazioaren garrantzi finantzarioa. Gogobetetasunaren kudeaketa, bezeroak berreskuratzeko berme gisa.

-Ordainbide elektronikoak.

-Gogoetaldiak eta ezeztatzeak.

-Kriptografia: gako simetrikoa, gako asimetrikoa eta gako bakarreko zifratzea.

-Sinadura.

-Ziurtagiri digitalak. Erroko erakunde ziurtatzaileak. Spyware-a (espioi-programak).

-Enkriptatzea.

-Segurtasun protokoloak: SSL (Secure Socket Layer), SET (Secure Electronic Transaction) eta 3D Secure.

-Negozio elektronikoak: e-shop-a, e-mail-a, e-procurement-a, e-marketplace-a eta e-auction-a, besteak beste.

-Enpresa-parke birtualak.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek enpresa baten marketin digitala garatzearren tresna informatiko egokiak erabiltzeko behar diren lanbide-gaitasunak lortzea da lanbide modulu honen helburua. Horrek esan nahi du gaitasuna behar dutela web orri korporatiboak eraikitzeko, ostatatzeko eta mantentzeko eta Interneteko bideak (sare sozialak, foroak, etab.) erabiltzeko. Halaber, asmoa da ikasleek bide horiek guztiak behar bezala aplikatzen ikas dezatela, merkataritza elektronikoaren esparruko marketin digitaleko plan bat egitean.

Merkataritza elektronikoa gero eta garrantzitsuagoa da, eta sare sozialak eta Internet erabiltzen dituzten populazio-sektoreak, gero eta hedatuagoak. Horregatik, marketin digitalak inportantzia handia du, baita ikasleei ematen zaien prestakuntzak ere, zein bideratzen baita enpresa baten webgune bat eta, hala bada, denda birtuala eraikitzera, argitaratzera eta mantentzera, hari lotutako funtzioak barne (kudeaketa administratiboa, kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, marketin digitaleko plana diseinatzea...).

Moduluko edukiak tratatzeari dagokienez, curriculumaren kasuan kasuko atalean azaltzen diren sekuentzia berean ematea iradokitzen da.

Halako modulu batean irakatsi eta ikasteko jarduerek alderdi praktikoa sendotzea bereziki azpimarratu behar dute, horretarako behar den ekipamendu informatikoa erabilita. Ildo horretan, modulu honetako jarduerak proiektu baten barnean lantzea iradokitzen da, ikasturte osoan zehar eta ahal den modurik errealistenean. Proiektuak honako hau egitea ekarriko luke, besteak beste:

-On line denda bat eratzea simulatutako enpresa batentzat.

-Marketin digitaleko plan bat diseinatzea, bai enpresarentzat bai on line dendarentzat. Planak ekintzak eta agiriak bildu behar ditu webean, sare sozialetan, publizitate kanpainetan eta abarretan presente egoteko estrategia garatzeko.

-Ondoko jarduera praktikoak egitea, ahal den modurik errealenean gauzatuz:

SEM eta SEO posizionamendua Interneten eta bilatzaileetan.

Presentzia eta garrantzia sare sozialetan.

Aurreko puntuak neurtzea eta kontrolatzea.

Logikoa denez, modulu honen garapenak arreta berezia eskatzen duten hainbat aplikazio informatiko osagarri erabiltzea ekarriko du: software ofimatikoa, argazkiei ukituak egiteko aplikazioak, kartelak sortzekoak, fakturazio elektronikokoak, web orriak sortzekoak, eta web orrietarako eta sari sozialetarako estatistika, jarraipen eta neurketakoak, besteak beste.

Halaber, honako hauek eskuragarri izatea garrantzitsua izanen litzateke: gelako zerbitzaria, multimedia ordenagailuak, Internet, laser-inprimagailua, karteletarako inprimagailua, proiektagailua eta arbel elektronikoa.

Lanbide modulua: Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea

Kodea: 1007.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Komunikazio- eta publizitate-materialen edukia mota guztietako euskarrietan prestatzen du, eta, horretarako, erabilgarri dagoen informazioa erabiltzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) On line eta off line informazio-iturriak identifikatu ditu, helburuen, edukien, euskarri motaren eta materialaren arabera.

b) Informazioa, datuak eta irudiak lortu ditu, une oro Jabetza Intelektualaren Legea eta erakundearen konfidentzialtasun-arauak errespetatuta.

c) Enpresaren irudi korporatiboa erakustera zuzendutako komunikazio-materialak identifikatu ditu.

d) Enpresaren jardueren eta produktuen publizitatea egiteko erabilitako komunikazio-materialak ebaluatu ditu.

e) Aire zabalean erabilitako edukiei eta komunikazio-materialei buruzko informazioa bildu du.

f) Masa-komunikabideetan (prentsa, aldizkariak, irratia eta telebista) egingo diren publizitate-ekintzak zerrendatu ditu.

g) Publizitate-materialak hedatzeko multimedia-euskarriak, bideoa eta euskarri interaktiboak ebaluatu ditu.

h) Interneten dauden publizitate-material nagusiak ezagutu ditu.

2. Publizitate- eta informazio-materialak prestatzen ditu, eta, horretarako, diseinu grafikoko, ikus-entzunezko diseinuko eta diseinu artistikoko teknikak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitate- eta sustapen-materialak testu-euskarri grafikoetan diseinatu ditu, informazioa transmititzeko helburuen, briefingaren eta jasotako adierazpenen arabera.

b) Materialaren konposizioa eta formatua egin du, besteak beste harmoniaren, proportzioaren, orekaren eta simetriaren printzipioak errespetatuta.

c) Besteak beste, irudien eta edukien asoziazio psikologikoaren, antzekotasunaren, jarraitutasunaren eta simetriaren printzipioak aplikatu ditu.

d) Ikus-pertzepzioari, irakurgarritasunari eta kolore-kontrasteei buruzko diseinuko eta autoedizioko teknikak erabili ditu, besteak beste, estilo-eskuliburua eta nortasun korporatiboa errespetatuta.

e) Publizitate- eta sustapen-material grafiko irudidunak diseinatu ditu, eta elementu guztien banaketa orekatua mantendu du.

f) Adierazpen-teknikak eta baliabideak erabili ditu ikusizko eta ikus-entzunezko edukiak dituzten materialak sortzeko.

g) Interneten publizitate- eta sustapen-lanak egin ditu.

3. Pertsuasio-komunikazioko teknikak aplikatzen ditu, eta enpresako merkataritza- eta informazio-komunikazioaren berezko estiloak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Idatzizko zein ikus-entzunezko pertsuasio-komunikazioaren arauak aplikatu dizkie publizitate-, sustapen- eta informazio-materialei.

b) Publizitate-sektorean erabili ohi diren estiloak eta generoak ezagutu ditu.

c) Zuzeneko marketinaren, on line marketinaren eta marketin biralaren kontzeptuen eta beste zenbaiten berezko ezaugarriak definitu ditu.

d) Publizitate- eta sustapen-liburuxka baten briefingean definitutako target-a edo helburuko publikoa identifikatu du.

e) Publizitate-mezuak landu ditu, hainbat komunikazio-estilo erabilita.

f) Albisteetan oinarritutako prentsa-komunikatuak landu ditu, lexikoki eta ortografikoki zuzenak eta kazetaritza-estilodunak.

4. Publizitate- eta informazio-materialak lantzen ditu, euskarri bakoitzerako software espezifikoa erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurkezpenak eta publizitate-materiala sortzera zuzendutako helburu orokorreko aplikazio informatikoak erabili ditu.

b) Komunikazio-materialak prestatu ditu diseinu grafikoko aplikazio informatikoak erabilita.

c) Sustapen- eta publizitate-materialak lortu ditu, testuak eta grafikoak maketatzeko aplikazio informatikoak erabilita.

d) Objektu grafikoen gaineko manipulazioak egin ditu, argazkiei ukituak egiteko aplikazio informatikoak erabilita.

e) Interneten publizitate- eta sustapen-lanak egin ditu, web diseinuko aplikazio informatikoak erabilita.

5. Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak zabaltzeko plana antolatzen du, nortasun korporatiboa errespetatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak zabaltzeko ekintzak egin ditu, enpresaren briefingean ezarritako kopurua, kalitatea eta xedea kontuan hartuta.

b) Komunikazio-sistema bakoitzaren ekonomia eta eraginkortasuna baloratuko dituen azterketa bat egin du.

c) Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak zabaltzeko egutegi bat landu du.

d) Beste profesional batzuek landutako materialen zabalkundearen jarraipena egin du, briefingean eta hitzartutako kontratuetan aurreikusitakoaren arabera.

e) Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialen babeskopiak euskarri fisikoan eta informatikoan gorde ditu.

Edukiak:

Komunikazio-materialak prestatzea.

-Fidagarritasunagatik eta kostuagatik publizitatearen eta diseinu grafikoaren sektorean erabili ohi diren off line eta on line informazio-iturriak.

-Sarbide libreko edo ordainpeko datu-bankuak, publikoak nahiz pribatuak. Irudi-bankuen on line bilaketa-tresnak. On line zein off line datu- eta irudi-bankuen erabilera-arauak eta copyright-a.

-Egile-eskubideak.

-Papertegi korporatiboaren ezaugarriak eta funtzioak: logotipoa, bisita-txartelak eta papertegi administratiboa.

-Garatutako ekitaldi, produktu eta zerbitzuen informazio-euskarriak: katalogoak, liburuxkak, triptikoak eta kartelak, besteak beste.

-Etiketatuaren diseinuaren garrantzia produktuan, ontzian eta bigarren eta hirugarren mailako enbalajean.

-Kanpoaldean erabilitako publizitate-euskarrien ezaugarriak eta funtzioak: errotulazioa, publizitate-hesiak, informaziorako hiri-altzariak (MUPI) eta markesinak, besteak beste.

-Publizitate-komunikazioko beste material batzuk: standak, erakustegiak eta display-ak, besteak beste.

-Masa-komunikabide tradizionalak: prentsa, irratia eta telebista, besteak beste.

-Multimedia-komunikabideak: bideo korporatiboak eta publizitate-iragarkiak.

-Interneten dauden diseinuak: web orria, publizitate-piezak (banner-ak) eta mezu elektroniko masiboa, besteak beste.

Publizitate-materialak hainbat euskarritan prestatzea:

-Liburuxka, triptiko eta kartelen konposizioa, kolorea eta tipografia.

-Prentsan iragarkiak idaztea eta maketatzea.

-Elementuen konposizioa: eskala, proportzioa, konposizioko oreka eta tonu- eta eskala-kontrastea.

-Ikus-pertzepzioa: izaera tonala, marra, kolorea, ingeradak, norabidea, testura, eskala, neurria eta mugimendua.

-Oreka, tentsioa eta nibelazioa.

-Irakurketaren noranzkoa.

-Ikus-komunikazioko teknikak.

-Ikus-entzunezko materiala lantzeko faseak: gidoia. Irudiak lortzea eta soinuak sartzea.

-Produktuaren saiakuntza eta berrikuspena: produktua ebaluatzea eta aldatzea.

-Banner-ak: banner, botoia, etxe orratzak (skyscraper), zabalgarriak eta orri-lapurrak.

-Laster-leihoak edo pop-up-ak eta pop-under-ak.

-Marketin zuzena. Mailing pertsonalizatua.

-Doako publizitatea bilatzaileetan eta sare sozialetan.

-Komunikazioko pertsuasio-teknikak aplikatzea.

-Publizitate motak.

-“Sormena” kontzepturako sarrera.

-Publizitate-estilo sortzaileak.

-Publizitate-sormena bitarteko eta euskarri inprimatuetan eta ikus-entzunezkoetan.

-Publizitate-sormeneko teknikak: asoziatiboak, analogikoak eta konbinatorioak.

-Sormena publizitate-komunikazioan. Sormen-prozesuaren faseak. Sormen-prozesuaren gaineko eredu nagusiak. Sormen sailaren antolaketa.

-Jarraibide sortzaileen modalitateak: salmenta-proposamen bakarra (Unique Selling Proposition), copy strategy-a eta star strategy-a.

-Subjektu sortzailea eta produktu sortzailea.

-Publizitate-komunikazioaren pertsuasio-dimentsioa.

-Publizitate-estrategiaren ezarpena.

-Briefinga.

-Publizitate-helburuak: helburuko publikoaren definizioa, produktuaren ezaugarriak eta aurrekontua.

-Publizitate-egutegia finkatzea.

-Posizionamenduaren garrantzia: eratzea eta hautatzea.

Publizitate- eta informazio-materialak lantzea:

-Txantiloiak diseinatzea multimedia aurkezpenetarako, e-postetarako eta prentsa-oharretarako, besteak beste.

-Aurkezpen grafikoen tresnak: animazio-efektuak dituzten testu, argazki eta grafikoak sartzea.

-Publizitate-materiala lantzera zuzendutako orotariko programak: kartelak, publizitate-liburuxkak eta papertegi administratiboa.

-Diseinu grafikoko programa espezifikoak: objektu grafikoak marraztea eta manipulatzea efektuak aplikatuz.

-Testu-diseinuak maketatzeko eta konposatzeko programak: testu, ilustrazio eta irudiak lantzea liburu formatuko orriak konposatzeko.

-Irudiak manipulatzeko programa espezifikoak: irudiak eraldatzea, zuzentzea eta ukituak ematea.

-Web diseinuko aplikazio espezifikoak: orriak konfiguratzea eta editatzea.

Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak zabaltzeko plana antolatzea:

-Publizitate-helburuak.

-Publizitate-aurrekontua.

-Publizitate-denbora eta publizitate-iragarkien egutegiak.

-Iragarkien egutegi motak: uhin erregularrak eta irregularrak; presio uniforme eta kontzentratuen metodoak.

-Denbora-plangintzaren faktore erabakigarriak: urtarokotasuna, oroipenaren bilakaera, esposizioaren intentsitatea eta maiztasuna.

-Helburuko publikoa eta entzuleriaren profila.

-Publizitate-hedabidea produktura edo zerbitzura egokitzea.

-Publizitate-hedabide bakoitzaren irispidea: entzule kopuru gordina eta entzule kopuru erabilgarria; indizeak kalkulatzea.

-Entzule kopuruak neurtzeko sistemak.

-Euskarri-kostua, kontaktuko kostua eta kostu erabilgarria.

-Euskarri-konbinazioen estaldura eta banaketa eta haien ondoriozko adierazleak: publizitate-presioa, Gross Rating Point (GRP), Opportunity To See (OTS) eta esposizioaren maiztasuna hedabideen plan batean.

-Errentagarritasun-adierazleak: CPM (mila inpresioko kostua), kostu osoa, Christie-ren diagrama, rating point-a eta inpaktuak moneta-unitateko, besteak beste.

-Zuzeneko marketinaren hornitzaileak. Kontratazioa eta kanpora ateratzea (outsourcing).

-Babeskopiak: metodo fisikoak eta programa informatikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek asmo du ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak lantzeko, diseinuko eta edizioko aplikazio informatikoak euskarri desberdinetan erabilita. Horrek esan nahi du publizitate-komunikazioko pertsuasio-teknikak aplikatu behar dituztela, bezeroentzat erakargarriak diren eta enpresaren merkataritza- eta informazio-interesak transmititzen dituzten edukiak, testuak eta irudiak hautaturik.

Moduluko edukiak curriculum honetako kasuan kasuko atalean azaltzen diren hurrenkera berean tratatzen ahal dira.

Edukien tratamenduari laguntzeko, honako jarduera hauek iradokitzen dira, irakatsi eta ikasteko prozesurako erreferentzia gisa:

-Honako arlo hauetan indarrean dagoen araudia analizatzea eta interpretatzea: publizitatea, kontsumitzaileen babesa, jabetza intelektuala eta datu pertsonalen babesa.

-Produktu baten ezaugarriak eta abantailak deskribatzea.

-Publizitate-kanpaina baten xede den publikoaren ezaugarriak identifikatzea.

-Komunikaziorako pertsuasio-estiloa duten mezuak lantzea.

-Publizitateko, sustapeneko eta informazioko ekintzen edukia diseinatzea.

-Aplikazio informatiko orokorrak erabiltzea publizitate-materialak lantzeko, bai eta diseinu grafikokoak, argazkiei ukituak egitekoak, maketaziokoak eta web orrien kudeaketakoak.

Oso interesgarritzat jotzen da amaierako jarduera egitea, moduluan landutako alderdi guztiekin. Proiektu bat izaten ahal da, merkataritza-produktu jakin baten sustapen-kanpaina aztertzera, prestatzera, lantzera eta jarraitzera bideratua.

Ildo horretan, “Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak” moduluarekin koordinazio berezia izatea gomendatzen da, lotura handia baitu.

Lanbide modulua: Hedabideak eta komunikazio-euskarriak

Kodea: 1008.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hainbat informazio-iturritako erreferentziak eta garrantzizko datuak biltzen ditu, eta publizitate-hedabideen plana antolatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hedabide fidagarri eta/edo ofizialetako informazio-iturriak identifikatu ditu, on line eta off line bilaketa-teknikak erabilita.

b) Hedabideetako komunikazio-kanpainaren aldagaiak eta datuak ezagutu ditu, bezeroaren/iragarlearen azterketa estrategikoa (briefinga) abiapuntu hartuta.

c) Erabilgarri dauden publizitate-hedabide guztiak aintzat hartu ditu, kanpainaren izaeraren arabera, eta haien on line eta off line zabalkundea baloratu du.

d) Hedabide eta euskarri garrantzitsu eta fidagarrietako datuak lortu ditu: EGM (Hedabideen Azterketa Orokorra) eta ZNB (Zabalkundea Neurtzeko Bulegoa, idatzizko prentsarako), besteak beste.

e) Publizitate-espazioen eskaintza onenak eta hedabideetako erosketa-agentziek eskainitako agerpen-baldintzak konparatu ditu.

f) Publizitate-hedabide bakoitzari buruz lortutako datuak modu egituratuan aurkeztu ditu, kalkulu-orriak edo datu-baseen taulak erabilita.

2. On line/off line komunikazio-euskarriak deskribatzen ditu, eta haien tipologiak eta ezaugarriak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitate-hedabide bakoitzaren berezko ezaugarriak identifikatu ditu, eta abantailak eta eragozpenak baloratu ditu.

b) Hedabide grafikoen ezaugarri espezifikoak analizatu ditu: eguneroko prentsa, doakoa, aldizkariak eta igandekariak.

c) Entzunezko publizitate-hedabideen berezko ezaugarriak ezagutu ditu: irratia.

d) Ikus-entzunezko baliabideen berezko ezaugarriak ebaluatu ditu: telebista eta zinema.

e) Kanpoko publizitate-hedabideen berezko ezaugarriak egiaztatu ditu.

f) Zuzeneko marketinaren berezko ezaugarriak egiaztatu ditu: postontzietako banaketa eta mailinga.

g) On line hedabideen publizitate-propietateak ezagutu ditu: Internet.

h) Enpresak zabaldutako informazioa ebaluatu du, enpresaren aldeko giroa sortzeko asmoz (publicity), publizitateari buruzko legeari edo araudiari lotu gabeko zabalkunde-bide gisa.

3. Publizitate-hedabideen plana lantzen laguntzen du, eta, horretarako, ezarritako helburuetarako komunikazio-euskarri egokiak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitatearen Lege Orokorraren funtsezko arauak eta publizitate-kontratu motak interpretatu ditu.

b) Publizitate-kontratazioan iragarlearen eta agentziaren betebeharrak eta erantzukizunak definitu ditu.

c) Hedabideen ikerketan lortutako informazioa aginte-koadro eta/edo kudeaketa-koadro batean antolatu du.

d) Publizitate-hedabideen plana landu du, hedabide eta euskarrien hautapen optimoan oinarritutako publizitate-inbertsioko plan gisa.

e) Hedabideen tarifa eta baldintzen analisia eguneratua abiapuntu hartuta, aukeren kostua kalkulatu du, eta haietan aldakuntzarik izanez gero eguneratzea baloratu du.

f) Dauden konbinazioen inpaktua kontuan hartu du, GRP (Gross Rating Point), CPR (erregistro bakoitzaren kostua) eta CPM (mila inpresioko kostua) bezalako inpaktu-ratioak, inpaktu erabilgarria eta beste zenbait datu-indize objektibo erabilita.

g) Kanpainaren aginte-koadroaren/kudeaketa-koadroaren emaitzazkoak diren publizitate-hedabideen plana optimoki konbinatzeko aukerak helarazi dizkio kanpainaren arduradunari.

4. Publizitate-hedabideen plana gauzatzeko lanen jarraipena egiten du, eta plana betetzen dela kontrolatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitate-hedabideen planeko emanaldiari buruzko aginduak euskarri eta hedabide bakoitzera bideratu ditu, ezarritako denborari eta formari buruzko aurreikuspenen arabera.

b) Publizitate-hedabideen planaren jarraipena mota guztietako tresnekin monitorizatu du: irakurtzea, entzutea eta bistaratzea, besteak beste.

c) Publizitate-elementuak eta -moduak aurreikusitako hedabide eta euskarrietan behar bezala agertu direla egiaztatu du, kontratatutako maiztasunaren, denboraren eta baldintzen arabera.

d) Hedabideen planari buruzko akatsak, desbideratzeak edo omisioak laster helarazi dizkie arduradunei, haiei konponbidea aurkitzeko ezarritako protokoloaren arabera.

e) Hedabideen planaren jarraipeneko eta kontroleko datuak gauzatutako planaren eraginkortasuna, errentagarritasuna eta hobetzeko aukerak neurtzeko gauza den txosten batean erregistratu ditu.

f) Emanaldia kontrolatzeko txosten bat jasotako zehaztapenen arabera landu du, goragokoei helarazteko.

5. Hainbat hedabidetako informazio-estalduraren txostenak lantzen laguntzen du, eta, horretarako, eskuratutako datuak tresna informatiko egokiekin prozesatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-base bat prestatu du gure enpresarekin edo sektorearekin zerikusia duten albisteak ager daitezkeen komunikabideekin eta komunikazio-euskarriekin.

b) Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak arakatu ditu, gure jarduerarekin zerikusia duten edukien bila.

c) Aurkitutako edukien digitalizazioa egin du, ezarritako irizpideen arabera eta aplikazio informatiko egokiak erabilita.

d) Prentsa-ebakinen bildumak (press-clipping) egiten dituzten enpresen zerbitzuak identifikatu ditu: besteak beste, enpresari buruz, lehiakideei buruz edo sektoreko puntako enpresei buruz hedabideetan dagoen informazioa.

e) Idatzizkoez bestelako hedabideen kasuan, edukiak eta egindako informazio-estaldura aurkitu ditu, irudiak ikusi eta denboraren datuak hartu ditu.

f) Informazio-estalduraren, estaldura mediatikoaren eta prentsa-ebakinen bilketaren (press-clipping) txostena egin du, ezarritako estiloaren, edizioaren eta maketazio-irizpideen arabera.

g) Txostena edo prentsa-ebakinen bilduma (press-clipping) goragokoei eta erakundeak izendatutako pertsonei helarazi die.

Edukiak:

Publizitate-hedabideen plan bat diseinatzeko datuak biltzea:

-Hedabide-elkarteek egindako entzule kopuruen analisiak.

-Publizitate-hedabideen zundaketak eta azterketak egiten espezializatutako enpresak: ZNB (Zabalkundea Neurtzeko Bulegoa, idatzizko prentsarako) eta EGM (Hedabideen Azterketa Orokorra).

-Kontsumitzaileen eta txikizkarien panelak.

-Publizitate-euskarri bakoitzaren profilak, entzuleria eta estaldurak aztertzea.

-Briefinga aztertzeko aurrekariak analizatzea: produktua, merkatua, kontsumitzailea, lehia eta banaketa, besteak beste.

-Lehiakideen publizitate-jarduera analizatzea: inbertsioak, erabilitako bideak, intentsitate-mailak, publizitate-presioa eta bide edo bide-multzo batek lortutako entzuleria-ehunekoen batuketa (GRP), besteak beste.

-Publizitate-hedabide bakoitzerako helburuko publikoa hautatzea (target audience).

-Bideetako erosketa-zentralak: kontzeptua eta helburuak.

-Publizitate-agentziak: kontzeptua eta motak.

-Bideekin lortu behar diren helburuak definitzea.

-Datuak eta emaitzak euskarri informatikoetan aurkeztea. Bezeroentzako fakturazioa.

Publizitate-hedabideak eta -euskarriak deskribatzea:

-Publizitate-hedabideen kontzeptua eta sailkapena:

Edukiaren arabera. Euskarri teknikoaren arabera. Publizitate-tradizioaren arabera.

Jasotzen duten inbertsioaren arabera.

Beren entzuleriaren profilen arabera. Estaldura geografikoen arabera.

Kontratatzen ahal diren espazio moten arabera.

Edukiko gaiaren arabera. Maiztasunaren arabera.

Bestelakoak.

-Publizitate-hedabide bakoitzaren abantailak eta eragozpenak.

-Prentsari buruzko alderdiak analizatzea.

Hedabide horren abantailak eta eragozpenak.

Oinarrizko modu eta elementuak: modulua eta orri-lapurrak, besteak beste.

Berariazko elementuak: mezuaren iraunkortasuna, malgutasuna denboran eta espazioan, selektibitate geografikoa, entzuleria garrantzitsua, inpaktua eta kostua inpaktuko, besteak beste.

-Telebistaren publizitate-modu espezifikoak:

Hedabide horren abantailak eta eragozpenak.

Oinarrizko modu eta elementuak: iragarkia (spot), publierreportajea eta babesak, besteak beste.

Berariazko elementuak: mezuaren iraunkortasuna, malgutasuna denboran eta espazioan, selektibitate geografikoa, entzuleria garrantzitsua, inpaktua eta kostua inpaktuko, besteak beste.

-Irratiaren publizitate-modu espezifikoak:

Hedabide horren abantailak eta eragozpenak.

Oinarrizko modu eta elementuak: iragarki laburrak, programak eta babesak, besteak beste.

Berariazko elementuak: mezuaren iraunkortasuna, malgutasuna denboran eta espazioan, selektibitate geografikoa, entzuleria garrantzitsua, inpaktua eta kostua inpaktuko, besteak beste.

-Zinemaren publizitate-modu espezifikoak:

Hedabide horren abantailak eta eragozpenak.

Oinarrizko modu eta elementuak: filmmet-a eta publierreportajea, besteak beste.

Berariazko elementuak: mezuaren iraunkortasuna, malgutasuna denboran eta espazioan, selektibitate geografikoa, entzuleria garrantzitsua, inpaktua eta kostua inpaktuko, besteak beste.

-Kanpoko publizitatearen publizitate-modu espezifikoak:

Hedabide horren abantailak eta eragozpenak.

Oinarrizko modu eta elementuak: hesiak eta markesinak, besteak beste.

Berariazko elementuak: mezuaren iraunkortasuna, malgutasuna denboran eta espazioan, selektibitate geografikoa, entzuleria garrantzitsua, inpaktua eta kostua inpaktuko, besteak beste.

-Saltokiko publizitatearen (SP) publizitate-modu espezifikoak:

Hedabide horren abantailak eta eragozpenak.

Oinarrizko modu eta elementuak: kartelak eta argi-iragarkiak, besteak beste.

Berariazko elementuak: mezuaren iraunkortasuna, malgutasuna denboran eta espazioan, selektibitate geografikoa, entzuleria garrantzitsua, inpaktua eta kostua inpaktuko, besteak beste.

-Zuzeneko publizitatearen publizitate-modu espezifikoak eta bereziak (mailingak eta postontzietako banaketa):

Hedabide horren abantailak eta eragozpenak.

Oinarrizko modu eta elementuak: gutun-azalak, gutuna, liburuxka eta eskaera, besteak beste.

Berariazko elementuak: mezuaren iraunkortasuna, malgutasuna denboran eta espazioan, selektibitate geografikoa, entzuleria garrantzitsua, inpaktua eta kostua inpaktuko, besteak beste.

-“Publicity” kontzeptua eta tresna erabilienak. Publicity mota erabilienak.

-On line inguruneko hedabideen plangintza: Interneteko publizitate-formatu motak eta on line hedabideen erosketa.

Publizitate-hedabideen plana egiten laguntzea:

-Publizitate-kontratuei aplikatzekoak diren Publizitatearen Lege Orokorraren arau orokorrak.

-Publizitatearen mugak: pertsonaren aurkakoa, engainagarria, desleiala, subliminala eta osasun-produktu jakin batzuena.

-Publizitatearen erabilera txarrak: legez kontrakoa, engainagarria, desleiala, subliminala eta konparatiboa.

-Publizitate-kontratua:

Kontzeptua. Iragarlearen betebeharrak. Agentziaren betebeharrak.

Hala-moduzko betetzea. Ez-betetzea.

-Publizitate-zabalkundeko kontratua.

Kontzeptua.

Hala-moduzko betetzea. Hedabidearen ez-betetzea. Agentziaren edo iragarlearen ez-betetzea.

-Publizitate-sorkuntzako kontratua:

Kontzeptua.

Publizitate-sorkuntzen titulartasuna.

-Publizitate-babesletzako kontratua:

Kontzeptua.

Telebista-babesletza.

-Publizitate-autorregulazioko kode deontologikoa.

-Lehia desleialeko egintzak: engainua, nahasketa, engainuzko ez-egitea eta jardunbide oldarkorrak, besteak beste.

-Kontsumitzaileekiko eta erabiltzaileekiko merkataritza-jardunbide desleialak: salmenta piramidala, nahasketaren bidezko engainuzko salmentak eta hertsapen edo jazarpenaren bidezko salmenta oldarkorrak, besteak beste.

-Pertsonen edo haien ondarearen osasunerako edo segurtasunerako arriskuak sor ditzaketen produktuei buruzko publizitatea.

-Hedabide onenak hautatzeko eta antolatzeko hainbat aukeratan oinarritutako irizpide anitzeko analisi-metodoak: electra I metodoa, besteak beste.

-Hedabideetako kanpaina baten aginte-koadroa:

Kontzeptua. Helburuak eta helburuko publikoa definitzea.

Eskaintza definitzea. Kanpainaren inbertsioa. Hedabideak eta euskarriak.

Emaitzen aurreikuspena.

Iragarkiak hedabideetan agertzen diren denbora antolatzea (timing). Testak egitea eta kontrol-taldea.

-Hedabideen plan bat prestatzea.

Hedabideetarako helburuak definitzea: estaldura, maiztasuna eta oroipena.

Hedabideetarako estrategia lantzea: irispide optimoa eta aurrekontu erabilgarria.

Euskarriak hautatzea.

Aurrekontua planifikatzea edo banatzea.

-Publizitate-agentziek eskainitako aurrekontuak hautatzea.

-Agentzien eta iragarleen eta hedabideen arteko harremanak.

-Baimendutako marjinen eta kostuen analisia:

Kanpainen kostuen analisia.

Kostu baimendua zehazteko estrategiak.

Kostuak hedabide digitaletan eta hedabide tradizionaletan.

-Publizitate-eraginkortasuna neurtzeko metodoak.

-Kanpainetako emaitzak analizatzeko ratioak: stats-ak eta adstock-ak.

-On line eta off line eraginkortasun-ratioak:

Inbertsioaren itzulkina (ROI).

Erosketa edo ekintza bakoitzaren kostua (CPA).

Mila inpresio edo inpakturen kostua (CPM).

Inpaktu erabilgarriaren kostua (CPI).

Erregistro bakoitzaren kostua (CPR).

Kliken portzentajea (CTR).

Klik bakoitzaren kostua (CPC).

Lead edo erregistro/kontaktuaren kostua (CPL).

Hedabideen plana gauzatzeko lanak kontrolatzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea:

-Hainbat hedabidetan emanaldia igortzeko aginduak.

-Kanpaina baten kontrol- eta aginte-koadroa.

-Hornitzaileekiko harremana, off line eta on line.

-Idatzizko hedabideen plan baten kontrola: iragarkiaren kalitatea, zein baldintzatan agertzen den, zein orrialdetan eta zein maiz, besteak beste.

-Telebistan eta irratian erabili ohi diren kontrol-tresnak.

-Interneteko kanpainak gauzatzeko lanen jarraipen-koadroak.

-Hedabideen planaren kontrola, maiztasunari, denborei eta itundutako baldintzei dagokienez.

-Itundutako baldintzak ez betez gero jarduteko arauak.

-Hedabideen plana gauzatzen den bitartean izaten diren gertaerak eta datuak kontrolatzeko tresna informatikoak.

-Zuzendaritzarentzako txostenak tresna informatikoekin egitea.

-Baliabide propioen bidez edo prentsa-ebakinen bildumak (press-clipping) egiten dituzten enpresen bitartez informazioa lortzen laguntzea:

-On line eta off line informazio-hedabideak bilaketa-sistema automatikoak erabilita arakatzea.

-Haien gaineko albisteak bilatzeko gako-hitzak.

-Informazio-jarraipenen abantailak:

Haien gaineko albisteak bizkor ezagutzea. Haientzat interesagarriak diren informazioen jakinaren gainean egotea.

Informazioa balore estrategiko gisa erabiltzea norberaren mesederako. Erabaki oker bat hartzeko arriskua murriztea.

-Prentsa-ebakinen bildumak (press-clipping) egiten dituzten enpresen zerbitzuak:

Sektore bateko albiste nagusiak egunero jasotzea.

Beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko aukera, sektore bereko kideekin informazioa komunikatzeko eta elkartrukatzeko bide emanez.

Aholkularitza- eta kontsultoretza-zerbitzu espezifiko eta pertsonalizatuak.

Enpresako artxiboan eta hemerotekan jarraipen-bilaketa egitea aspaldiko albisteak eskuratzeko.

Zerbitzuak kontratatzen dituen enpresaren sektorera bideratutako analisiak eta azterlanak.

-Jarraipen-zerbitzu baten bitartez lortutako albisteak editatzeko eta berrerabiltzeko aplikazio informatikoak.

-Jasotako informazioa datu-baseak kudeatzeko sistemen bidez biltegiratzea, eta hemeroteka eta fitxategi pertsonalizatuak sortzea.

-Sektoreko enpresa motak:

Prentsa-ebakinen bildumetarako zerbitzuak (press clipping services).

Ikus-entzunezko hedabideak monitorizatzea (broadcast monitors).

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek beharrezko ezagupen eta trebetasunak berenganatzea du helburu modulu honek, enpresaren publizitate-hedabideen plana lantzeko eta haren jarraipena eta kontrola egiteko. Horretarako, gai izan beharko du publizitate-hedabide eta -euskarriak konbinatzeko proposamen egokia egiteko, betiere publizitatearen arloan indarrean dagoen araudia errespetatuz.

Edukiak kasuan kasuko atalean deskribatutako sekuentziari jarraikiz jorratzea iradokitzen da. Gainera, edukien tratamenduari laguntzeko, hainbat jarduera iradokitzen dira, irakatsi eta ikasteko prozesua errazteko. Hona hemen horietako batzuk, erreferentzia gisa:

-Hainbat hedabideetako entzuleriaren gaineko datuak bilatzea eta analizatzea, enpresa publikoek nahiz pribatuek emanak.

-Publizitate-hedabide ezberdinen berariazko ezaugarriak analizatzea eta identifikatzea, haien abantailak eta eragozpenak deskribatuz.

-Publizitatearen eta publizitate-kontratu moten gaineko legedia interpretatzea.

-Hedabideen plan bat lantzea, kanpainako kostuen kalkulua barne.

-Hedabideetako erosketa-agentziek aurkeztutako eskaintzak analizatzea eta haien artean aukeratzea.

-Kanpainaren jarraipen-plana proposatzea, kontratuaren ezarritako baldintzei dagokienez, eta kanpainaren eraginkortasuna baloratzea.

Beste modulu batzuekin duen erlazioari dagokionez, Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea moduluarekin koordinatu behar da bereziki, biek unitate naturala osatzen baitute publizitate eta marketinaren arloan. Hori dela eta, bien artean proiektu bat egitea susta liteke.

Lanbide modulua: Merkataritza-ikerketa

Kodea: 1010.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Merkatuaren aldagaiak eta enpresaren edo erakundearen ingurunearenak analizatzen ditu, eta enpresaren jardueran eta merkataritza-estrategia bakoitzaren aplikazioan duten eragina baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-sistemaren aldagaiak identifikatu ditu, enpresak kontrola ditzakeenak eta kontrolatu ezin dituenak, merkataritza-estrategiak definitzeko eta aplikatzeko kontuan hartu behar direnak.

b) Mikroingurunearen faktore nagusiek erakundearen merkataritza-jardueran dituzten ondorioak analizatu ditu.

c) Makroingurunearen aldagai nagusiek enpresaren edo erakundearen merkataritza-jardueran duten inpaktua analizatu du.

d) Merkatuen jarduera arautzen duten edo bertan eragina duten erakunde eta instituzio ekonomiko nagusiak identifikatu ditu.

e) Kontsumitzailearen beharrak analizatu ditu, eta haiek asetzeko hierarkiaren edo lehentasun-ordenaren arabera sailkatu ditu.

f) Kontsumitzailearen erosketa-prozesuaren faseak eta prozesu horretan eragina duten barneko eta kanpoko aldagaiak analizatu ditu.

g) Merkatuak segmentatzeko metodo nagusiak aplikatu ditu, hainbat irizpide erabilita.

h) Hainbat merkataritza-estrategia mota definitu ditu, merkatuaren segmentazioa aplikatuta.

2. Enpresaren informazio-premietara egokitutako marketineko informazio-sistema (MIS) bat konfiguratzen du, eta, horretarako, informazio-iturriak, prozedurak eta datuak antolatzeko teknikak definitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresak marketin erabakiak hartzeko dituen informazio-premiak zehaztu ditu.

b) Informazioa haren izaeraren, datuen jatorriaren eta horien erabilgarritasunaren arabera sailkatu du.

c) Marketineko informazio-sistema bat osatzen duten azpisistemak ezaugarritu ditu, eta horietariko bakoitzaren funtzioak eta helburuak analizatu ditu.

d) Marketineko informazio-sistema batek prozesatzen eta antolatzen dituen datuak identifikatu ditu.

e) Marketineko informazio-sistema batek izan behar dituen egokitasun-ezaugarriak, tamaina, xedea eta helburuak analizatu ditu, enpresaren edo erakundearen informazio-premien arabera.

f) Datuak haien jatorri den informazio-iturriaren arabera sailkatu ditu.

g) Datuak tratatzeko, analizatzeko eta antolatzeko estatistika-teknikak aplikatu ditu, enpresaren edo erakundearen erabakiak hartzeko informazio erabilgarria bihur daitezen.

h) Tresna informatikoak erabili ditu informazioa tratatzeko, erregistratzeko eta enpresaren datu-basean sartzeko, etengabe eguneratuta egon dadin, arin eta bizkor erabili eta kontsultatu ahal izateko.

3. Merkataritza ikerketako plana lantzen du, eta, horretarako, honako hauek definitzen ditu: azterketaren helburuak eta xedea; informazio-iturriak; eta datuak lortzeko, tratatzeko eta analizatzeko aplika daitezkeen metodoak eta teknikak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-ikerketako azterketa bat egiteko premia ezarri du.

b) Merkataritza-ikerketako prozesu baten faseak identifikatu ditu.

c) Enpresan agertzen den eta ikertu nahi den arazoa edo aukera identifikatu eta definitu du.

d) Egin behar den ikerketaren helburua ezarri du, eta informazio-premia, ikerketarako erabilgarri dagoen denbora eta ikerketaren emaitzak erabiliko dituen pertsona edo haien zertarakoa zehaztu ditu.

e) Ikerketaren helburu orokorrak eta espezifikoak argi eta zehatz formulatu ditu, eta ikertu behar diren gaiak edo kontrastatuko diren hipotesiak izango balira bezala adierazi ditu.

f) Egin behar den diseinua edo ikerketa mota zehaztu du, esploratzekoa, deskriptiboa edo kausala izan, lortu nahi diren helburuen arabera.

g) Ikerketa-plana landu du, eta, horretarako, egin behar den azterketa mota, lortu behar den informazioa, datuen iturriak, informazioa lortzeko tresnak, datuak analizatzeko teknikak eta beharrezkoa den aurrekontua ezarri ditu.

h) Ikerketarako beharrezkoa den informazioa eman dezaketen lehen eta bigarren mailako informazio-iturriak identifikatu ditu, barnekoak eta kanpokoak, fidagarritasunari, adierazgarritasunari eta kostuari dagozkion irizpideak kontuan hartuta.

4. Erabilgarri dagoen bigarren mailako informazioa antolatzen du, ikerketa-planean ezarritako zehaztapen eta irizpideen arabera, eta ikerketaren helbururako behar adina datu dagoen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) On line eta off line informazio-iturrietako, merkatuen informazio-sistemetako eta barneko zein kanpoko datu-baseetako datuak hautatu ditu, merkataritza ikerketako planean ezarritako irizpideen, epeen eta aurrekontuaren arabera.

b) Bigarren mailako iturrietatik lortutako datuen fidagarritasuna eta adierazgarritasuna ziurtatzeko eta definitutako kalitate-, gaurkotasun- eta segurtasun-estandarrak betetzen ez dituztenak baztertzeko kontrol-prozedurak ezarri ditu.

c) Bigarren mailako iturrietatik lortutako informazioa sailkatu eta antolatu du, eta ordenatuta aurkeztu du, ikerketan, landa-lanaren diseinuan edo datuen analisiko geroztiko fasean erabiltzeko.

d) Erabilgarri dagoen informazioa analizatu du, bai kuantitatiboki, ikerketa garatzeko nahikoa ote den zehazteko, eta bai kualitatiboki, baliagarritasuneko, fidagarritasuneko eta adierazgarritasuneko irizpideak aplikatuta, aztergairako egokia ote den ebaluatzeko.

e) Lortutako informazioa lehen mailako informazioarekin osatzeko premiak hauteman ditu, eta, horretarako, ikerketa-planean planteatutako helburuen gogobetetze-maila bigarren mailako iturrietatik lortutako informazioarekin konparatu du.

f) Informazioa, emaitzak eta lortutako ondorioak prozesatu eta artxibatu ditu ezarritako prozedurak erabilita, gero berreskuratzeko eta kontsultatzeko haien osotasuna eta etengabeko eguneraketa bermatuz.

5. Lehen mailako informazioa lortzen du ikerketa-planean ezarritako zehaztapen eta irizpideen arabera, eta, eginkizun horretan, ikerketa kualitatiboko eta/edo kuantitatiboko prozedurak eta teknikak aplikatzen ditu datuak lortzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza- eta iritzi-azterketetan lehen mailako informazioa lortzeko teknikak eta prozedurak identifikatu ditu, merkataritza ikerketako planean ezarritako irizpideen arabera.

b) Lehen mailako iturrietatik informazioa biltzeko metodoen fidagarritasuna eta kostu/mozkin erlazioa balioesteko funtsezko parametroak definitu ditu.

c) Sakoneko elkarrizketen, talde-dinamikaren, teknika proiektiboen, sormen-tekniken eta/edo behaketaren bidez informazio kualitatiboa lortzeko beharrezkoak diren tresnak zehaztu ditu, eta haien egitura eta edukia definitu du.

d) Lehen mailako datuak lortzeko ad hoc inkesta motak bereizi ditu, eta, horretarako, inkesta pertsonalaren, posta bidezkoaren, telefono bidezkoaren edo Internet bidezkoaren abantailak eta eragozpenak analizatu ditu.

e) Inkesta pertsonaletan, telefono-inkestetan edo web bidezkoetan baliabide informatikoak (CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI) erabiltzearen abantailak deskribatu ditu.

f) Datuak biltzeko prozedura eta teknika egokiena hautatu du, ikerketa-helburu, denbora eta aurrekontu jakin batzuk abiapuntu hartuta.

g) Informazioa lortzeko beharrezkoak diren galdetegiak eta elkarrizketaren edo inkestaren gida jasotako jarraibideen arabera diseinatu ditu, eta galderen idazkera, ulergarritasuna eta koherentzia, galdetegiaren luze-laburra eta inkestaren iraupena egiaztatu ditu, aplikazio informatiko egokiak erabilita.

h) Panelak lehen mailako informazio kuantitatiboa biltzeko tresna gisa deskribatu ditu, eta hainbat panel mota analizatu ditu: kontsumitzaileen panelak, txikizkarien panelak eta entzuleriaren panelak.

6. Ikerketaren xede den populazioaren laginaren ezaugarriak eta tamaina zehazten ditu, eta laginketa-teknikak aplikatzen ditu hura hautatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-azterlan batean laginaren tamaina kalkulatzean eragina duten aldagaiak identifikatu ditu.

b) Merkataritza-ikerketa batean populazioaren lagin adierazgarri bat hautatzeko aplika daitezkeen laginketa-metodoak eta teknikak (probabilistikoa eta ez-probabilistikoa) ezaugarritu ditu, eta horien abantailak eta eragozpenak analizatu ditu.

c) Laginketa probabilistikoaren eta ez-probabilistikoaren teknikak konparatzeko analizatu ditu, eta haien abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

d) Ausazko laginketa bakuna garatzeko prozesua deskribatu du, eta haren abantailak eta berekin dakartzan mugak analizatu ditu.

e) Laginketa-prozesua deskribatu du, laginketa probabilistikoaren teknikak aplikatu ditu (sistematikoa, geruzatua, arlokako laginketa edo konglomeratu-laginketa, etapa anitzekoa eta ausazko bidekoa) eta haien abantailak eta eragozpenak analizatu ditu.

f) Laginketa-prozesua analizatu du, eta laginketa ez-probabilistikoaren hainbat teknika aplikatu ditu: komenentziazkoa, iritzizkoa, kuotazkoa eta elur-pilotazko laginketa.

g) Laginaren tamaina optimoa kalkulatu du, eta haren ezaugarriak eta osatzen duten elementuak eta lagina lortzeko aplika daitekeen prozedura zehaztu ditu.

7. Lortutako datuen tratamendua eta analisia egiten du, eta ondorioak jasotzen dituzten txostenak egiten ditu, estatistika-analisiko teknikak eta tresna informatikoak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-ikerketan lortutako datuak kodetu, tabulatu eta grafikoki irudikatu ditu, jasotako zehaztapenen arabera.

b) Zentrorako joeraren eta datuen barreiaduraren estatistika-neurri adierazgarrienak eta banaketaren forma irudikatzen duten neurriak kalkulatu ditu.

c) Inferentzia estatistikoaren teknikak aplikatu ditu laginean lortutako emaitzak populazio osoari estrapolatzeko, konfiantza-maila jakin batekin eta laginaren errore-maila jakin bat onartuta.

d) Konfiantza-tarteak eta laginketa-erroreak zehaztu ditu.

e) Kalkulu-orriak erabili ditu datuak analizatzeko eta estatistika-neurriak kalkulatzeko.

f) Garrantzizko ondorioak atera ditu egindako merkataritza-ikerketan lortutako informazioaren analisia abiapuntu hartuta.

g) Ikerketan lortutako datuak aurkeztu ditu, estatistika-taulen moduan behar bezala antolatuta eta irudikapen grafikorik egokienez hornituta.

h) Estatistika-analisian lortutako emaitzekin eta ikerketaren ondorioekin txostenak egin ditu, tresna informatikoak erabilita.

i) Ikerketaren emaitzak eta datuak datu-base batean sartu ditu, informazioa bizkor eta zehatz sartzeko, berreskuratzeko eta aurkezteko formaturik egokienean.

8. Datu-base erlazionalak ikerketaren helburuen arabera kudeatzen ditu, eta, eginkizun horretan, informazioa bizkor eta zehatz sartzeko, berreskuratzeko eta aurkezteko formaturik egokienak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-base bat osatzen duten elementuak, haien ezaugarriak eta merkataritza-ikerketari aplika dakizkiokeen utilitateak identifikatu ditu.

b) Datu-base erlazional bat diseinatu du merkataritza-ikerketaren helburuen arabera.

c) Datu-base batean erabilgarri dauden kontsulta motak identifikatu ditu, eta horietariko bakoitzaren funtzionaltasuna analizatu du.

d) Datu-bilaketa aurreratuak eta hainbat motatako informazio-kontsulta gidatuak egin ditu.

e) Datu-baseak kudeatzeko aplikazio informatiko baten utilitateak maneiatu ditu informazioa kontsultatzeko, prozesatzeko, editatzeko eta artxibatzeko, eta informazioaren segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna mantentzeko.

f) Informazioa aurkezteko hainbat formatu diseinatu ditu, erabilgarri dauden tresnak erabilita.

g) Aurkeztu behar diren datuak identifikatu ditu, eta datu horiek dauzkaten fitxategiak zehaztu ditu edo eduki behar lituzketenak sortu ditu.

h) Beharrezkoak diren txostenak edo etiketak sortu ditu, eta eskatutako informazioa ordenatuta eta sintetikoki aurkeztu du, haren funtzionaltasunerako formatu egokietan.

i) Datuak sartzeko beharrezkoak diren inprimakiak sortu ditu, modu pertsonalizatuan edo sorrera automatizatuko tresnak erabilita.

Edukiak:

Enpresaren inguruneko merkatuaren aldagaiak analizatzea:

-Merkataritza-sistema. Aldagai kontrolagarriak eta kontrolaezinak.

-Aldagai kontrolaezinak: merkatua eta ingurunea.

-Merkatua: egitura eta mugak. Merkatuen sailkapena hainbat irizpideren arabera.

-Makroinguruneko elementuen analisia: ekonomikoa, demografikoa, soziokulturala, teknologikoa, ingurumenekoa eta politiko-legala.

-Mikroinguruneko faktoreen analisia: lehia, banatzaileak, hornitzaileak eta instituzioak.

-Enpresaren merkataritza-jarduera arautzen duten edo bertan eragina duten nazioko eta nazioarteko instituzioak.

-Kontsumitzailearen portaeraren azterketa. Kontsumitzaile motak.

-Kontsumitzailearen beharrak. Behar motak eta haien hierarkia.

-Azken kontsumitzaileak erosteko duen prozesuaren analisia. Faseak eta aldagaiak.

-Erosteko prozesuan eragina duten barne-determinanteak: motibazioak, jarrerak, pertzepzioak, ezaugarri pertsonalak, esperientzia eta ikaskuntza.

-Erosteko prozesuaren kanpoko determinanteak. Ingurunea: kultura eta azpikultura, gizarte-klasea, gizarte-taldeak, familia, eragin pertsonalak eta egoera-determinanteak.

-Kontsumitzaile industrialak erosteko duen prozesuaren analisia. Faseak eta aldagaiak.

-Merkatuen segmentazioa: xedea, eskakizunak eta segmentazio-irizpideak.

-Merkatuen segmentazioa aplikatzea marketin estrategiak diseinatzean.

Marketineko informazio-sistema bat eratzea (MIS):

-Informazio-premia marketin erabakiak hartzeko.

-Informazio motak. Izaeraren, jatorriaren eta erabilgarritasunaren arabera.

-Marketineko informazio-sistema (MIS). Kontzeptua eta helburua.

-Marketineko informazio-sistemaren egitura. Hura osatzen duten azpisistemak: barneko datuen azpisistema, marketin adimenaren azpisistema, merkataritza-ikerketaren azpisistema eta marketin erabakiei laguntza emateko azpisistema. Enpresaren tamaina eta marketineko informazio-sistema.

-Merkataritza-ikerketa. Kontzeptua eta helburua.

-Merkataritza-ikerketaren aplikazioak. Marketineko informazio-sistema eta merkataritza-ikerketa.

-Merkataritza-ikerketa Espainian.

-Merkataritza-ikerketaren alderdi etikoak. ICC/ESOMAR kodea.

Merkataritza ikerketako plana lantzea:

-Merkataritza-ikerketaren prozesu metodologikoa. Prozesuaren faseak.

-Ikertu behar den arazoa identifikatzea eta definitzea.

-Ikerketaren helburua edo xedea definitzea.

-Ikerketaren helburuak zehaztea: ikertu behar diren gaiak edo kontrastatu behar diren hipotesiak. Hipotesien formulazioa eta hipotesi motak. Hipotesiak sortzeko iturriak.

-Ikerketa diseinatzea eta merkataritza ikerketako plana lantzea.

-Ikerketa-diseinu motak: esploratzeko azterketak, deskriptiboak eta esperimentalak. Esploratzeko ikerketa edo atarikoa.

-Zeharkako eta luzetarako azterlan deskriptiboak.

-Ikerketa esperimentala edo kausala.

-Merkataritza-azterketa baten aurrekontua.

-Informazio iturriak: barnekoak eta kanpokoak, lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.

Erabilgarri dagoen bigarren mailako informazioa antolatzea:

-Bigarren mailako informazioa jasotzeko metodoak eta teknikak.

-Bigarren mailako informazioaren iturriak hautatzeko irizpideak eta bilaketa-tresnak.

-On line eta off line informazio-iturrietako eta barneko eta kanpoko datu-baseetako datuak lortzea.

-Lortutako datuen antolaketa.

-Informazioaren analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa.

-Datuen aurkezpena. Informazioa datu-basean sartzea.

Lehen mailako informazioa lortzea:

-Lehen mailako iturrietatik informazioa biltzeko teknikak.

-Ikerketa kualitatiboaren teknikak: sakoneko elkarrizketak, talde fokalak (focus group) eta teknika proiektiboak.

-Sormen-teknikak eta behaketa:

Sakoneko elkarrizketa.

Talde dinamika.

Teknika proiektiboak.

Sormen-teknikak.

Behaketa-teknikak. Sasierosketa.

-Ikerketa kuantitatiboko teknikak: inkestak, panelak, behaketa eta esperimentazioa:

Ad hoc inkesta: pertsonala, telefonikoa, posta bidezkoa eta on line.

Inkesta mota ezberdinen analisi konparatiboa.

Aldizkako omnibus inkesta.

Panelak: kontsumitzaileenak, txikizkarienak eta entzuleriarenak.

Esperimentazio-teknikak.

Merkataritza-ikerketari aplikatutako informazioaren eta komunikazioaren teknologiak: CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI.

-Galdetegia: diseinatzeko metodologia:

Galdetegiaren elementuak eta egitura. Galdera motak. Kodeketa.

Galdetegi motak. Galdetegiaren proba edo testa.

Populazioaren laginaren ezaugarriak eta tamaina zehaztea:

-Laginketaren oinarrizko kontzeptuak: populazioa, unibertsoa, lagin esparrua, lagin unitatea eta lagina.

-Laginketa motak: probabilistikoak eta ez-probabilistikoak.

-Laginketa-prozesu baten faseak.

-Laginketa ausazkoak edo probabilistikoak: ausazko laginketa bakuna, sistematikoa, geruzatua, konglomeratu-laginketa, arlokako laginketa eta ausazko bidekoa.

-Laginketa ez-probabilistikoak: komenentziazkoa, iritzizkoa, kuotazkoa eta elur-pilotazko laginketa.

-Laginketa-prozesuen analisi konparatiboa, laginketa probabilistikoaren eta ez-probabilistikoaren teknikak aplikatuta.

-Laginketaren tamainari eragiten dioten faktoreak. Konfiantza-maila eta laginketa-errorea, besteak beste. Laginaren tamainaren kalkulua.

-Inferentzia estatistikoa. Lagin-erroreak eta laginaz bestelakoak. Laginketa-errorearen kalkulua.

-Puntu-zenbatespena eta tartezkoa. Konfiantza-tarteak.

Datuak estatistikoki analizatzea eta tratatzea:

-Datuen kodifikazioa eta tabulazioa.

-Datuen irudikapen grafikoa.

-Datu motak: kuantitatiboak eta kualitatiboak. Analisi-teknikak.

-Estatistika deskriptiboa: zentrorako joeraren neurriak, sakabanatzearenak eta formarenak.

-Informatika aplikazioak informazioa tratatzeko eta analizatzeko: kalkulu orriak eta datu baseak.

-Erregresio linealeko eta korrelazio bakuneko teknikak. Kurbak doitzea.

-Erregresio eta korrelazio anizkoitzeko teknikak.

-Bariantzaren analisia.

-Zenbaki indizeak.

-Denborazko serieak. Joeren estimazioa. Denborazko serieen deflazioa.

-Analisi probabilistikoaren teknikak.

-Hipotesien kontrastea.

-Laginaren emaitzak aztergai den populazioari estrapolatzea.

-Datuen estatistika-analisiaren emaitzekin eta ikerketaren ondorioekin merkataritza-txostenak egitea. Merkataritza-txosten baten egitura eta elementuak. Merkataritza-txostenetan lantzean aplikatzen ahal diren printzipioak eta arauak.

-Datu eta eranskin estatistikoen aurkezpena: taulak, koadroak eta grafikoak.

-Txostenak egiteko aplikazio informatikoak eta merkataritza-azterlan batean lortutako datuak eta informazioa aurkezteko aplikazio informatikoak.

Datu-base erlazionalak kudeatzea:

-Datu-baseen egitura eta funtzioak.

-Datu-base baten diseinua.

-Datu-bilaketa aurreratuak.

-Informazio-kontsulta gidatuak.

-Datu-basea mantentzea eta eguneratzea.

-Inprimakiak eta txostenak sortzea eta garatzea.

-Makroak sortzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleak gauza izan daitezen merkataritza ikerketako planak diseinatzeko eta aplikatzeko, enpresaren merkataritza eta marketin estrategien definizioa laguntzeko informazio-sistema eraginkor bat ekarriko dutenak. Horretarako, ikasleek informazio-premiak definitu beharko dituzte, eta estatistika-teknikak aplikatu, marketineko informazio-sistema eraginkor bat elikatuko duten datuak lortzeko eta lantzeko.

Modulua nabarmenki teorikoa da. Edukiak curriculumeko kasuan kasuko atalean azaldutako hurrenkerari jarraikiz jorratzen ahal dira.

Irakaskuntza eta ikaskuntza ekintzei laguntzeko asmoz, honako jarduera hauek iradokitzen dira, ikasgelan garatzeko erreferentzia izan daitezkeenak:

-Merkatua eta kontsumitzailearen portaera analizatzea.

-Marketineko informazio-sistema (MIS) baten egitura eta edukia analizatzea eta identifikatzea.

-Lehen mailako eta bigarren mailako iturrietatik informazioa biltzeko teknikak analizatzea.

-Merkataritza-ikerketa baterako lan-plana egitea.

-Inkestetarako galdetegiak egitea, aplikazio informatikoak erabilita.

-Aztergai den populazioaren lagin adierazgarri baten tamaina eta ezaugarriak zehaztea.

-Datuak lortzea, tratatzea eta analizatzea, estatistika-teknikak aplikatuta eta baliabide informatikoak erabilita.

-Datu-baseak sortzea eta mantentzea, merkataritza-ikerketan lortutako informazioa biltzeko.

-Ikerketaren ondoriozko merkataritza-txostenak egitea, aplikazio informatikoak erabilita.

Modulua proiektu zehatz baten inguruan lantzea ekarpen baliotsua izan liteke. Nolanahi ere, jakin badakigu kasu erreal bat gauzatzea esfortzu handia dela ikasleentzat.

Beste modulu batzuekin duen erlazioari dagokionez, Landa-lana merkataritza-ikerketan moduluarekin erlazio zuzena du, merkataritza-ikerketaren moduluko edukiak praktikan aplikatzen baititu. Beste maila batean, Marketin politikak moduluarekin erlazioa du, merkataritza-ikerketa marketin planaren oinarria baita, bai eta Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea moduluarekin ere, merkaturatze aurretik egin beharreko ikerketa atalarekin, hain zuzen.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, garrantzizko informazioa bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, aurrez aurreko komunikazio-egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu ditu bere jardueraren elementu aurreikusgarriekin zerikusia duten datuak eta ekintzak, hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz jariotasun eta argitasun nahikoaz mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio-egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio-inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio-egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak:

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia- eta kohesio-elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra jaso edo emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaiei buruzko iritziak ematea, argudioak emanda.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatzea eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak…).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak…

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatzea eta analizatzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatzea eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio-egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio-egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio-egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten zaizkien komunikazio-egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide-eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio-egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio-egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa

Kodea: 1009.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren harreman publikoetako helburuak eta tresnak ezartzen ditu, marketin planeko komunikazio-estrategian ezarritakoa betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Harreman publikoek enpresaren komunikazio-tresna gisa duten garrantzia baloratu du.

b) Harreman publikoen tresna motak sailkatu ditu, esparrua eta xedeko hartzaileak kontuan hartuta.

c) Enpresa batek egin ditzakeen babesletza- eta mezenasgo-jarduerak bereizi ditu.

d) Harreman publikoen eta hedabideen arteko lotura analizatu du.

e) Planifikatutako helburuak betetzeko harreman publikoen tresna egokiena hautatu du.

f) Harreman publikoen kanpaina bat optimizatzeko estrategia planifikatu du.

2. Marketin ekitaldien antolaketa ezaugarritzen du, eta, horretarako, epeak eta egiteko modua zehazten ditu, marketin planean ezarritako briefingaren, irizpideen eta aurrekontuaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin- eta komunikazio-ekintzetan erabili ohi diren ekitaldi motak bereizi ditu, haien helburuen eta xedeko publikoaren arabera.

b) Ekitaldi mota jakin bat egiteko beharrezkoak diren baliabideak, lekua, tresneria, instalazioak eta bitartekoak identifikatu ditu.

c) Ekitaldi bat egiteko beharrezkoak diren baimenak eta lizentziak identifikatu ditu.

d) Ekitaldi jakin batean egin behar diren faseak eta jarduerak zehaztu ditu.

e) Marketin- eta komunikazio-ekitaldi baten programa, egutegia eta kronograma orokorra landu du.

f) Ekitaldia zabaltzeko epeak eta modua ezarri ditu, on line eta off line komunikazio- tresnak eta -teknikak erabilita.

g) Prentsaurreko bat egiteko beharrezkoak diren bitartekoak eta parte-hartzaileak zehaztu ditu.

3. Marketin ekitaldi batean parte hartzen duten hornitzaile, eragile eta agenteekiko harremanen plana definitzen du, aurreikusitako baldintzak, epeak eta aurrekontua betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin ekitaldi bat egiteko beharrezkoak diren hornitzaileak identifikatu ditu.

b) Ekitaldi-hornitzaileen eskaintzak ebaluatu ditu, besteak beste prezioa, zerbitzu erantsiak eta prestazio-baldintzak bezalako irizpideen arabera.

c) Marketin ekitaldi bat egiteko leku bat eta bitartekoak alokatzeko edo kontratatzeko beharrezkoak diren kudeaketak zehaztu ditu.

d) Zerbitzu osagarriak koordinatu ditu: cateringa, laguntzaileak, soinu-teknikariak eta tresneriaren alokairua, besteak beste.

e) Kontratatutako zerbitzuak eta hornitzaileak datu-base batean erregistratu ditu, datuak babesteko araudia eta erakundearen pribatutasuna errespetatuta.

4. Marketin- eta komunikazio-ekitaldiak egiteko protokolo- eta zeremonial-arauak zehazten ditu, eta, eginkizun horretan, bertaratutakoen esku-hartzea programatzen du eta ekitaldia egiten denerako haien protokolo-tratamendua zehazten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin ekitaldi motarako protokolo eta zeremonial egokia identifikatu du.

b) Ekitaldira bertaratutakoen lehentasun-ordena ezarri du, araudi ofiziala, sektoreko usadioak eta ohiturak, bertaratutakoen maila eta ordezkaritza instituzionala, erakundearen irizpideak eta ekitaldiko programa kontuan hartuta.

c) Ekitaldira bertaratutakoen protokolo-tratamendua zehaztu du, hierarkia, maila eta ordezkaritza instituzionala kontuan hartuta.

d) Bertaratutakoen, esku-hartzaileen, hedabideen ordezkarien edo beste agente batzuen esku-hartzea programatu du, protokoloaren, ezarritako ordenaren eta usadioen arabera.

e) Elementuak, panelak, kartelak, armarriak, bandera ofizialak edo erakundearenak kokatzeko eta ezartzeko lekua hautatu du, indarrean dagoen araudiaren eta enpresa-protokoloaren arabera.

5. Marketin ekitaldietan laguntzean, haiek koordinatzean eta gainbegiratzean hartu behar diren jarrerak eta izan behar diren gaitasunak zehazten ditu, protokolo-arauak eta hierarkia bereiztekoak betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekitaldi baten garapenean giro positiboa izatea eta jendetasunez eta adeitasunez jardutea zein garrantzitsua den analizatu du.

b) Marketin ekintza eta ekitaldietan irudi pertsonalaren alderdi garrantzitsuenak analizatu ditu.

c) Ekitaldi batean parte hartzen duten eragile eta agenteen gaitasun eta jarreretan izaten diren akats sarrienak analizatu ditu.

d) Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak aplikatu ditu, definitutako protokoloaren eta jarraibideen arabera.

6. Marketin hainbat ekintza eta ekitaldi mota garatzearen emaitzak ebaluatzen ditu, eta kontrol-txostenak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekitaldiak egitean kalitate-adierazleak eta eraginkortasun operatiboarenak definitu ditu.

b) Marketin ekitaldien garapenean izan ohi diren gorabeherak eta arazoak eta horiei konponbidea aurkitzeko har litezkeen neurriak identifikatu ditu.

c) Komunikazio-ekintza edo -ekitaldi baten emaitzak kontrolatzeko eta ebaluatzeko erabili ohi diren sistemak analizatu ditu.

d) Helburuko publikoen gogobetetasun-maila adierazten duten alderdiak identifikatu ditu.

e) Gogobetetasun-galdetegi baten emaitzak eta ekitaldi bat gauzatzearen datuak abiapuntu hartuta, emaitzak ebaluatzeko txosten bat idatzi du.

Edukiak:

Enpresaren harreman publikoetako helburuak eta tresnak:

-Harreman publikoak enpresaren komunikazio-estrategiaren barnean.

-Harreman publikoen kontzeptua eta xedeak.

-Harreman publikoak eta irudi korporatiboa.

-Harreman publikoen eskuliburu korporatiboaren diseinua.

-Harreman publikoen faseak.

Ikerketa. Estrategia: publikoa, helburuak eta mezua definitzea. Komunikazioaren sormena.

Hedabideen hautaketa eta plangintza. Pretesta. Merkaturatzea. Postesta.

-Gizarte-erantzukizun korporatiboa.

-Harreman publikoak eta iritzi publikoa.

-Publizitate instituzionala.

-Harreman publikoen ekintzen tipologia: esparruaren arabera eta helburuen arabera.

Esparruaren arabera: kanpokoak eta barnekoak.

Helburuen arabera: informazioa hedatzea; babesletza; mezenasgoa; irudia sortu, mantendu edo hobetzea; zerbitzu publikoko jarduerak; funtsak erakartzea; eta ekimenei laguntza ematea.

-Harreman publikoen eta komunikabideen arteko lotura: prentsa-oharrak, prentsaurreko hizketaldiak eta prentsa bulegoa. Lobbyak.

-Ekitaldien antolaketa enpresako harreman publikoen barnean.

Marketin ekitaldien antolaketa ezaugarritzea:

-Ekitaldi motak: enpresa-ekintzak eta ekintza sozialak.

-Azokak, sustapen ekintzak, ekintza instituzionalak, biltzarrak, harrerak, prentsaurrekoak, babesletzak eta beste zenbait ekitaldi.

-Ekitaldiak garatzeko giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa: tokia, materiala, beharrezko ekipoa eta profesionalak, besteak beste.

-Faseak, jarduerak, bitartekoak eta behar diren giza baliabide eta baliabide materialak.

-Ekitaldiak antolatzeko teknikak. Antolatzailearen kudeaketak eta zereginak: lan-agendak antolatzea, idazkaritzak antolatzea, ekitaldiaren barneko eta kanpoko dokumentazioa, ekitaldiaren programa, egutegia eta kronograma.

-Ekitaldiaren argitalpena eta zabalkundea.

-Ekitaldia egiteko aplikatzekoa den araudia, baimenak eta lizentziak.

-Marketin- eta komunikazio-ekitaldien antolaketan ohikoak diren jardunbideak.

-Ekitaldi-antolatzaileen eskaintzak hautatzea eta negoziatzea.

-Zerbitzuak egiteko edo bitartekoak alokatzeko kontratua.

-Ekitaldien kudeaketan aplikazio informatikoak erabiltzea.

Hornitzaile, eragile eta agenteekiko harremanen plana zehaztea:

-Ekitaldiak egiteko behar izaten diren espazioak:

Biltzar-jauregiak eta zentroak.

Azoka-eremuak.

Hotelak.

Eremu bereziak edo beste batzuk, eta haien sarbideak.

Instalazioak, baliabide teknologikoak eta espazioak konfiguratzea.

-Ekitaldiak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuen hornitzaileen tipologia:

Ostalaritza eta jatetxe-arloa.

Irudiaren eta soinuaren erreprodukzioa eta proiekzioa, eta telekomunikazioena.

Material grafikoen, ikus-entzunezkoen eta digitalen diseinua, edizioa eta inprimaketa.

Itzulpena.

Egoitzarako sarrera eta barne-garraio kolektiboak. Sarbideen kudeaketa eta kontrola, eta segurtasuna.

Standak eta erakusketak muntatzeko lanak.

Biltzarretako laguntzaileen zerbitzuak eta eginkizunak, eta enpresak.

Kultura-animazioa eta ikuskizunen produkzioa.

Jolas-jarduerak.

Beste zerbitzu batzuk: aseguruak, laguntza turistikoa, gidariak, segurtasuna, apainketa, seinaletika, prentsa bulegoa eta komunikazioa, besteak beste.

-Zerbitzu-hornitzaileen eskaintzak ebaluatzea hainbat irizpide kontuan hartuta: kostua, epeak eta zerbitzuaren kalitatea, besteak beste.

-Baliabideen eta hornitzaileen koordinazioa: puntualtasuna, protokoloa, segurtasuna, zerbitzu teknikoa, erreklamazioak eta kexak.

-Segurtasuna ekitaldiak antolatzean. Segurtasun-estrategiak.

-Ekitaldiak kudeatzeko aplikazio informatikoak.

Marketin- eta komunikazio-ekintza eta -ekitaldietako protokoloa eta zeremoniala:

-Protokoloa eta harreman publikoak. Protokolo-antolamendua. Dokumentazioa protokoloan.

-Ekintza eta ekitaldi motak protokoloaren arabera: diplomatikoa, akademikoa, kirolekoa, musikala eta enpresakoa, besteak beste.

-Enpresa-protokoloa: sinboloak, elementu korporatiboak, gutuneria eta gonbidapenak.

-Zeremoniala eta protokolo instituzionala.

-Ohiko arauak eta usadioak.

Marketin ekitaldiak koordinatzea eta gainbegiratzea:

-Marketin- eta komunikazio-ekitaldien garapena eta portaera.

-Irudi pertsonala.

-Ekitaldi bateko agenteen eta parte-hartzaileen jarrerak eta gaitasunak.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Ekitaldiak irudi eta balio korporatiboak transmititzeko elementu gisa.

Ekitaldiak kontrolatzeko eta ebaluatzeko txostenak egitea:

-Ekitaldien gainbegiratua eta jarraipena.

-Parte-hartzaileen kontrola.

-Ekitaldia kudeatzeko zerbitzuen kalitatea: adierazleak.

-Gogobetetasun-galdetegiak.

-Ekitaldiek behar izaten dituzten zerbitzuak ebaluatzea.

-Ekitaldi bat egiten den bitartean izan litezkeen gorabeheren aurreikuspena: antolaketako, garapeneko eta ezarpeneko erroreak.

-Ekitaldiaren memoria teknikoa eta ekonomikoa.

-Ekitaldien kalitatea kudeatzeko aplikazio informatikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek asmo du ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea enpresako harreman publikoen politika diseinatzeko eta marketin- eta komunikazio-ekitaldiak antolatzeko eta kudeatzeko, enpresaren marketin planean ezarritakoaren arabera. Modu horretan, ikasleak gauza izanen dira hornitzaileak, eragileak eta agenteak harremanetan jartzeko, ekitaldia zuzenduz eta gainbegiratuz eta izan litezkeen gorabeherak konponduz. Eduki teorikoez gain, nabarmendu behar da zein garrantzitsuak diren jarrera pertsonalak modulu honetako helburuak lortzeko.

Moduluko edukiak kasuan kasuko atalean azaldutako hurrenkerari jarraikiz jorratzea gomendatzen da.

Iradokitzen diren honako jarduera hauek moduluko edukien tratamenduari laguntzeko erabil daitezke erreferentzia gisa:

-Ekitaldi mota jakin bat egiteko beharrezkoak diren baliabideak, lekua, tresneria, bitartekoak, baimenak eta lizentziak identifikatzea.

-Ekitaldi baten programa, egutegia eta kronograma orokorra lantzea, eta ekitaldia zabaltzeko epeak eta modua finkatzea.

-Ekitaldi-hornitzaile bat hautatzea.

-Ekitaldi bat egiteko leku bat eta bitartekoak alokatzeko edo kontratatzeko lanak kudeatzea.

-Ekitaldira bertaratutakoen lehentasun-ordena eta protokolo-tratamendua finkatzea.

-Ekitaldi batera bertaratutakoen esku-hartzea protokoloaren arabera programatzea.

-Elementuak, panelak, kartelak, armarriak eta banderak kokatzeko eta ezartzeko lekua hautatzea, araudiaren eta enpresa-protokoloaren arabera.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak erabiltzea, definitutako protokoloaren eta jarraibideen arabera.

-Ekitaldi batean izan ohi diren gorabeherak eta horiei konponbidea aurkitzeko moduak identifikatzea.

-Ekitaldiaren garapenaren emaitzak ebaluatzeko txosten bat egitea.

Jarduera horiek behar bezala gauzatzeko, komeniko litzateke ikasleak lan aktibo zuzenean aritzeko ekipamendu informatikoak izatea ikasgelak; horrek, halaber, ekartzen du testu eta kalkulu orriekin lan egiteko software egokia edukitzea, baita Interneteko sarbidea bermatuta egotea ere. Interesgarria litzateke arbel digital bat, proiektore bat eta pantaila bat izatea, sostengu gisa.

Iradokitzen da idatzizko prentsa eta prentsa digitala edukitzea, baliabide didaktikoaren moduan. Idatzizko prentsa espezializatua erabiliko da, hala nola enpresen aldizkariak eta erakunde ofizialek argitaratutakoak.

Ahal delarik, gomendatzen da ikasleei ikasgelan zein etxean lan egiteko bide ematen dieten eduki plataformak erabiltzea.

Lanbide modulua: Merkataritza-ikerketako landa-lana.

Kodea: 1011.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Inkestatzaileen/elkarrizketatzaileen landa-lana planifikatzen du, eta, eginkizun horretan, beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak eta jarduteko jarraibideak ezartzen ditu ikerketa-planaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatu- eta iritzi-ikerketa baten landa-laneko plana egin du, eta helburuak, beharrezko baliabideak eta prozesuaren faseak finkatu ditu, datuak lortzeko bidearen eta moduaren arabera.

b) Helburuen araberako zuzendaritzaren xedea zehaztu du, helburuen definizioari, erantzukizunei, gaitasun pertsonalei, epeei, motibazioari, laguntza tekniko-emozionalari eta erabakiak hartzeari dagokienez.

c) Helburu kolektiboak eta bakarkakoak taldeko kideen artean banatzeko metodoa ezarri du, eta erantzukizun partekatua eta kudeaketako eta informazioko gardentasuna sustatu ditu.

d) Komunikazio-teknikak, aurkezpenekoak eta talde-bilerak aplikatu ditu helburuak eta landa-laneko plana taldeko kideei azaltzeko.

e) Landa-lana egiteko beharrezkoak diren baliabideak ezarri ditu, bitartekoaren eta inkesta motaren arabera (PAPI, CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI, besteak beste).

f) Landa-lana aurreikusitako epean programatu du, ikerketa-planaren helburuak betetzeko, kronogramak eta zereginak kudeatzeko aplikazioak erabilita.

g) Taldeko kide bakoitzaren landa-koadernoa egin du, eta landa-lanaren helburuak, egin behar den elkarrizketa kopurua eta elkarrizketen iraupena ezarri ditu, laneko araudiaren eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoaren arabera.

h) Inkestatzaile bakoitzaren ibilbide-orria planifikatu du, eta elkarrizketatu behar diren pertsonak fisikoki lokalizatzeko eta/edo, hala badagokio, hautatzeko jarraibideak ezarri ditu.

2. Landa-langileen ezaugarriak eta inkestatzaileak hautatzeko irizpideak zehazten ditu, merkataritza ikerketako planaren beharrak eta eskakizunak kontuan hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-azterketa jakin baten landa-lana egiteko beharrezkoa den inkestatzaile kopurua zehaztu du.

b) Landa-langileen lanpostuak deskribatu ditu, eta inkestatzaileek/elkarrizketatzaileek garatu behar dituzten zereginak eta funtzioak definitu ditu.

c) Hautagaien profila deskribatu du, eta inkestatzaileei/elkarrizketatzaileei eskatzen zaizkien ezaugarriak definitu ditu, merkataritza ikerketako planaren helburu eta eskakizunen arabera.

d) Inkestatzaile/elkarrizketatzaile izateko hautagaiak biltzeko ekintzak zehaztu ditu.

e) Landa-langileak hautatzeko erabili behar diren irizpideak, prozedura eta tresnak ezarri ditu.

f) Datu-base bat sortu du lehen hautaketan hartutako hautagaien informazioarekin, eta haien konfidentzialtasuna eta beste merkataritza-azterketa batzuetarako prestasuna ziurtatu du.

g) Lehen hautaketan hartutako hautagaien datu-basea eguneratuta mantendu du, eta prozesuan edo geroztiko ikerketetan izan litezkeen bajak estaltzeko inkestatzaileen poltsa eratu du.

3. Inkestatzaile-talde bat prestatzeko, hobetzeko eta birziklatzeko planak definitzen ditu, hautemandako beharrak eta jasotako zehaztapenak kontuan hartuta, inkestatzaileen trebakuntza, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landa-lana efizientziaz eta eraginkortasunez egiteko, inkestatzaile-taldearen prestakuntza-beharrak, bakarkakoak eta taldekoak, hauteman ditu.

b) Inkestatzaileen prestakuntza-planaren helburuak finkatu ditu, merkataritza-ikerketaren helburuen eta hautemandako beharren arabera.

c) Inkestatzaile/elkarrizketatzaile taldea prestatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak zehaztu ditu, ezarritako prestakuntza-helburuen arabera.

d) Inkestatzaileen hasierako prestakuntzako plana diseinatu du, ikerketaren helburuen, datuak biltzeko metodoen, galdetegi motaren, egin behar den lanaren eskakizunen eta aurrekontu erabilgarriaren arabera.

e) Inkestatzaileen prestakuntza, bai teorikoa bai landa-lanekoa, programatu du, lana antolatzeko eta zereginak programatzeko teknikak aplikatuta.

f) Aplika daitekeen metodologia didaktikoa zehaztu du, eta taldearen ezaugarrietara, hautemandako prestakuntza-beharretara eta ezarritako helburuetara egokitu du.

g) Inkestatzaile-taldea etengabe prestatzeko, hobetzeko eta eguneratzeko plana landu du, eta erakundearen helburu eta beharretara egokitu du, ezarritako aurrekontuaren arabera.

h) Inkestatzaileen prestakuntza-plana ebaluatu du, eta haien trebakuntza eta profesionalizazioa zehazten duten jakintzak eta gaitasunak zein neurritan eskuratu dituzten baloratu du.

4. Inkestatzaile/elkarrizketatzaile taldea motibatzeko eta ordaintzeko sistema bat ezartzen du, ikerketa-plana errazago betetzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erakundeak helarazi nahi dituen balioak eta ikerketa-planaren helburuak ezarri ditu, eta estrategiak eta portaerak haien arabera egokitu ditu.

b) Lantaldeei aplika dakizkiekeen aginte- eta lidergo-estiloak identifikatu ditu, eta talde-dinamikako teknikak proposatu ditu talde lanerako.

c) Inkestatzaile-taldeko kideen profilaren eta taldearen dinamizazioan eta motibazioan betetzen dituzten rolen arteko analisi konparatiboa egin du.

d) Landa-laneko buruak eta/edo inkestatzaile/elkarrizketatzaile talde baten arduradunak izan behar dituen lanbide-gaitasunak eta gaitasun pertsonalak identifikatu ditu.

e) Inkestatzaile/elkarrizketatzaile talde baten laneko motibazioaren eta gogobetetasunaren alderdi eta elementu nagusiak zehaztu ditu.

f) Landa-langileentzako pizgarri ekonomikoak ezarri ditu, aurrez finkatutako errendimendu- eta produktibitate-parametro ezagun ebaluagarrien arabera.

g) Inkestatzaile-taldeen benetako lanaldia eta ohiko ordainketa-moduak analizatu ditu, hainbat lan egoeraren arabera.

h) Landa-laneko taldearen ordainketa-sistema egokiena ezarri du, ikerketa-planaren eskakizunak eta erakundeak giza baliabideez duen politika kontuan hartuta.

5. Inkesta egiteko jasotako jarraibideak eta galdetegia interpretatzen ditu, eta erabilgarri dauden bitartekoak eraginkortasunez erabiltzen ditu erantzunen zehaztasuna eta baliozkotasuna bermatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Galdetegia, jarraibideak eta inkestaren gainerako elementuak identifikatu ditu, eta arreta berezia eskaini die galdera motei, laguntzako dokumentazioari eta inkestak egiteko araudiari eta kode etikoei.

b) Galdetegia behin eta berriz errepikatu du, haren edukiarekin ohitu arte, zalantzak identifikatu ditu eta konponbideak bilatu ditu laguntzako materialarekin.

c) Landa-laneko planean ezarritako arauak eta irizpideak aplikatu ditu, inkestatuak lokalizatzeko, haiekin harremanetan jartzeko eta hautatzeko, bitartekoen eta inkesta-modalitatearen arabera (PAPI, CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI, besteak beste).

d) Inkesta egiteko lanak simulatu ditu, galderen ordena, erritmoa eta laneko koadernoan zenbatetsitako denbora errespetatuta, eta inkestatuak emandako informazioa lerra lezaketen aurreiritziak eta interpretazio-balorazioak saihestu ditu.

e) Galdetegia bete du eta erantzunak inprimakian edo euskarri informatikoan erregistratu edo grabatu ditu, inkestatuaren datu pertsonalak barne, datuak babesteko arauak, ESOMAR kode etikoak eta beste zenbait betez.

f) Inkestatuen arreta eta konfiantza lortzeko haien aurrean hartu behar den jarrera ezarri du, betiere haien eskubideak errespetatuta, ESOMAR kode etikoaren eta beste zenbaiten arabera, informazioa fidagarria, egiazkoa eta aztergairako egokia izan dadin.

g) Inkestan zehar sortutako gorabehera, kexa eta erreklamazioei arduraz eta eraginkortasunez erantzun eta konponbidea aurkitu die, laneko planean ezarritakoaren arabera, eta, behar izanez gero, ikerketaren arduradunaren laguntza eskatu du.

h) Txostenak egin ditu gorabeheren, erreklamazioen eta hartutako konponbideen ondorio den informazioarekin, aplikazio informatikoak erabilita.

6. Landa-lana eta taldeko kideen jarduera ebaluatzeko eta kontrolatzeko sistema ezartzen du, eta, horretarako, prozesuaren kalitatea ziurtatzeko gainbegiratze- eta kontrol-teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Galdetegiak guztiz bete direla egiaztatu du, bete ez diren alderdiak identifikatu ditu, eta haiek baliozkotzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

b) Egindako inkestak eta erantzun-kuotak bete direla egiaztatu du, merkataritza ikerketako planean ezarritako mailen arabera.

c) Datu-bilketa kontrolatzeko sistema ezarri du, ibilbide eta egun bakoitzean eta elkarrizketatzaile bakoitzak elkarrizketatutakoen lagin bat egiaztatuta, inkestan lortutako datuen egiazkotasuna ziurtatzeko.

d) Harreman-moduak eta lagin-kuotak etengabe kontrolatzeko sistemak ezarri ditu, inkestatutakoak azterketak eskatzen duen profilarekin bat datozela bermatzeko.

e) Taldeko kide bakoitzak lortutako datuak taldearen batez bestekoekin eta erakundearen batez bestekoekin konparatu ditu, eta hautemandako desbideratzeak aurreikusitako helburuak lortzera bideratzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

f) Taldeko kide bakoitzaren landa-lana ebaluatu du eta, egokitu denean, hobekuntza-proposamenak egin ditu eta inkestatzaileen primak edo ordainsariak proposatu ditu emaitzen arabera.

g) Landa-lanaren jarraipenari eta kontrolari buruzko txostenak idatzi ditu, jasotako zehaztapenen arabera, informazioa interpretatzen lagunduko duten grafikoak eta taulak sartuta eta aplikazio informatiko egokiak erabilita.

h) Txostenean helburuen eta hautemandako akatsen ebaluazioa jaso du, eta, egokitu denean, gomendioak, iradokizunak eta/edo hobekuntza-proposamenak sartu ditu.

Edukiak:

Merkataritza-ikerketa baten landa-lana planifikatzea eta antolatzea.

-Merkatuen ikerketa bateko landa-laneko plana lantzea.

-Merkataritza-azterketa bateko landa-lanaren faseak.

-Helburuak zehaztea.

-Landa-lanerako beharrezko bitartekoak eta baliabideak planifikatzea, bitartekoaren eta inkesta motaren arabera (PAPI, CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI).

-Landa-lana antolatzeko teknikak. Kronograma lantzea. Zereginak kudeatzeko aplikazio informatikoak. Helburuen araberako zuzendaritza.

-Landa-laneko taldeari bakarkako eta taldeko helburuak esleitzea.

-Landa lanaren programazioa. Inkestatzaileei denborak eta lan-kargak esleitzea.

-Inkestatzaileen landa-koadernoa lantzea.

-Inkestatzaileen lurralde-banaketa.

-Lagineko elementuak lokalizatzeko eta/edo hautatzea. Ibilbide-orriak.

-Landa-laneko osasuna eta arriskuen prebentzioa.

Landa-langileen ezaugarriak eta inkestatzaileak hautatzeko irizpideak zehaztea:

-Merkataritza-ikerketa batean beharrezkoa den inkestatzaile/elkarrizketatzaile kopurua zehaztea.

-Inkestatzaileen ezaugarri pertsonalak eta profesionalak. Inkestatzaileei eskatzen zaizkien ezaugarriak, trebetasunak eta jakintzak.

-Landa-langileak hautatzeko prozesuaren faseak.

-Inkestatzaile/elkarrizketatzaile lanpostuaren deskribapena.

-Inkestatzaile/elkarrizketatzailearen lan profilaren deskribapena. Profesiograma.

-Inkestatzaile/elkarrizketatzaile talde bat erakartzea eta hautatzea. Izangaiak biltzea. Inkestatzaileak hautatzeko prozedurak eta irizpideak. Inkestatzaileak kontratatzea.

-Lehen hautaketan hartutako hautagaien informazioko datu-basea sortzea eta mantentzea.

Inkestatzaile-talde bat prestatzeko, hobetzeko eta birziklatzeko planak definitzea eta antolatzea.

-Landa-laneko taldearen prestakuntza-beharrak zehaztea. Inkestatzaileen banakako zein taldeko gaitasunak garatzea.

-Merkataritza-taldeak prestatzeko metodoak eta helburuak.

-Inkestatzaileen hasierako prestakuntzako planak. Helburuak, edukia, metodologia, iraupena, prestatzaileak eta aurrekontua.

-Landa-laneko taldeak etengabe prestatzeko, hobetzeko eta eguneratzeko programak: helburuak, edukia, metodologia, iraupena eta aurrekontua.

-Inkestatzaileen prestakuntza teoriko-praktikoa eta lekuan bertako prestakuntza.

-Prestakuntza-planen ebaluazioa.

Landa-laneko taldea motibatzeko eta ordaintzeko sistemak:

-Aginte- eta lidergo-estiloak. Zuzendaritza estiloak. Lidergoari buruzko teoriak.

-Inkestatzaile-taldearen dinamizazioa eta lidergoa.

-Taldeen dinamikako eta zuzendaritzako teknikak.

-Landa-laneko taldearen motibazioa. Motibazioaren teoriak.

-Laneko motibazioaren eta gogobetetasunaren elementuak. Proba soziometrikoak.

-Inkestatzaileen arrakasta aintzatestea.

-Pizgarri ekonomikoak.

-Baldintzen hobekuntza eta barne-sustapena.

-Lanbide-prestakuntza eta -sustapena.

-Landa-laneko taldeen harremanetako gatazka-egoerak.

-Gatazka-egoerei konponbidea aurkitzeko teknikak.

-Alderdien arteko negoziazioa eta adostasuna.

-Adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea.

-Taldean erabakitzeko metodoak.

-Landa-laneko taldearen ordainketa eta errendimendua.

-Inkestatzaile/elkarrizketatzaile taldearen ordainketa-sistemak.

-Ordainsari-tresnak. Ordainsari osagarriak. Pizgarriak eta primak.

Inkesta egiteko jarraibideak eta galdetegia interpretatzea:

-Inkesta-metodoak.

-Inkesta pertsonala. Paper-euskarriko inkesta-pertsonala (PAPI) eta ordenagailuz lagundutako inkesta pertsonala (CAPI eta MCAPI).

-Telefono-inkesta. Ordenagailuz lagundutako telefono-inkesta (CATI).

-Internet bidezko inkesta. Ordenagailuz lagundutako on line inkesta (CAWI).

-Posta bidezko inkesta. Berezitasunak. Aurkezpen-gutuna.

-Galdetegia. Galdetegiaren atalak eta elementuak. Galdetegi motak. Galdetegia diseinatzeko metodologia. Galdetegiak diseinatzeko aplikazio informatikoak. Galdetegiaren berezitasunak, erabilitako bitartekoaren eta inkesta motaren arabera (PAPI, CAPI, CATI, CAWI).

-Galdetegiaren pretesta.

-Elkarrizketaren ingurunea. Elkarrizketaren gida eta ikerketaren argumentarioa. Landa-laneko koadernoa.

-Prozesuaren faseak eta elkarrizketa baten garapena. Bezeroekin harremanetan hastea. Inkestatzailearen portaera eta jarrerak. Galderak formulatzea eta galdetegiak betetzea. Erantzunak paperean eta ordenagailuan erregistratzea eta grabatzea.

-Galdetegiak betetzeko aplikazio informatikoak.

-Elkarrizketa amaitzea. Agurra eta itxiera.

-Inkestatutakoen eskubide eta betebeharrak. Datuak inkesta bidez lortzeko kode etikoak. ESOMAR kodea eta beste zenbait.

-Landa-laneko arazoen konponbidea: errefusatzeak eta absentziak.

-Inkestan zehar sortutako gorabeherak eta erreklamazioak.

-Inkestan erreklamazio eta kexei konponbidea aurkitzeko teknikak.

Landa-lana eta lantaldeko kideen jarduera ebaluatzeko sistema:

-Landa-lana gainbegiratzeko eta kontrolatzeko irizpideak eta teknikak. Inkesten garapenean izan ohi diren erroreak.

-Galdetegiak egiaztatzea: datuen edizioa, erregistroa, kodifikazioa eta transferentzia.

-Galdetegiak zuzentzeko eta baliozkotzeko neurriak.

-Ordenagailuz lagundutako datu-bilketarako aplikazio informatikoen utilitateak (CAPI, CATI, CAWI).

-Inkestatzaileen jarduera eta lanaren kalitatea ebaluatzea.

-Kontrol-ratioak.

-Hobetzeko eta akatsak konpontzeko proposamenak.

-Inkestatzaileen jarduera ebaluatzeko eta kontrolatzeko txostenak. Txosten motak eta haien egitura eta edukia.

-Landa-lana kontrolatzeko txostenak egitea, helburuen eta hautemandako akatsen ebaluazioa jasota eta aplikazio informatikoak erabilita.

Orientabide didaktikoak.

Moduluaren helburua da ikasleek beharrezko gaitasunak erdiestea inkestatzaile eta elkarrizketatzaile taldeak antolatzeko, langile horien ezaugarriak eta langileak hautatzeko irizpideak zehaztuta, bai eta prestakuntza-planak eta ordainketa-sistemak ere. Gainera, gauza izanen dira galdetegiak interpretatzeko eta inkestatutakoei helarazteko, landa-lana planifikatuz merkataritza ikerketako planean ezarritako helburuak eskuratzeko.

Edukiak curriculumeko kasuan kasuko atalean aurkeztutako hurrenkerari jarraikiz jorratzen ahal dira, eta erreferentzia gisa ondotik zerrendatzen diren jardueretan gara daitezke:

-Merkataritza-azterketa bat egiteko beharrezkoa den inkestatzaile-taldearen ezaugarriak eta tamaina zehaztea.

-Landa-laneko plana eta inkestatzailearen ibilbide-orria lantzea.

-Landa-langileak hautatzeko irizpideak ezartzea.

-Landa-laneko talderako prestakuntza-planak lantzea.

-Inkestatzaile-taldeei aplika dakizkiekeen aginte- eta lidergo-estiloak analizatzea.

-Saltzaileak motibatzeko eta suspertzeko teknikak identifikatzea.

-Inkestatzaileei ordaintzeko moduak analizatzea.

-Inkesten bidezko datu-bilketa egitea.

-Galdetegiak interpretatzea eta betetzea, tresna informatikoak erabilita.

-Inkesta baten garapenean izandako kexak eta erreklamazioak aintzat hartzea.

-Landa-laneko jarduera ebaluatzea eta kontrolatzea.

-Ebaluazioaren emaitzekin txostenak egitea.

Lanbide modulua: Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea

Kodea: 1109.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko beharrezkoa den informazioa biltzen du, eta, horretarako, enpresaren marketineko informazio-sisteman erabilgarri dagoen informazioa, produktu edo zerbitzuaren briefingekoa, salmenta-sarekoa eta bezeroen datuak antolatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko aplika daitezkeen marketin ekintzak eta estrategiak definitzeko garrantzizko informazioa ematen duten datu-iturriak identifikatu ditu.

b) Produktu, zerbitzu eta marken merkaturatzea erregulatzen duen lege-araudia interpretatu du.

c) Marketineko informazio-sistemaren (MIS) informazioa, produktuaren edo zerbitzuaren briefingarena, salmenta-sarearena eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko aplikazioarena (CRM) antolatu du.

d) Bezeroengandik eta salmenta-saretik lortutako informazioa antolatu du, erabilgarri dagoen tresna informatikoa erabilita, konfidentzialtasuna bermatuta eta datu pertsonalak babesteko legedia beteko dela ziurtatuta.

e) Produktuari, zerbitzuari edo produktu-gamari buruz erabilgarri dagoen informazioa eta haren ezaugarriak analizatu ditu, merkaturatzeari begira.

f) Enpresaren merkataritza-jardueraren datuak analizatu eta egituratu ditu: salmenta-bolumena eta salmenten bilakaera, merkatuko segmentuak eta bezeroen profila, produktuaren posizionamendua, banatzaileen proposamenak eta bezeroen iradokizunak.

g) Enpresaren merkatu-aukerak zehaztu ditu, analisi-teknika egokiak aplikatuta, enpresak bere produktua edo zerbitzua sartu ahal izateko merkatu-nitxoak identifikatzeko.

Bezero errealen eta potentzialen fitxategi maisuak landu ditu bezero bakoitzaren datu garrantzizkoenekin, aplikazio informatiko egokia erabilita.

2. Produktuaren edo zerbitzuaren salmenta-argumentarioa lantzen du salmenta-sarean aurkezteko, eta, hartara, produktuaren merkatuko posizionamendua hobetzen, bezeroen leialtasuna lortzen eta salmentak gehitzen laguntzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Salmenta-argumentarioa landu du, eta, horretarako, produktuaren edo zerbitzuaren indarguneak eta ahulguneak azpimarratu ditu, lehiakideenen aldean dituen abantailak nabarmendu, bezeroaren arazoetarako konponbideak aurkeztu eta salmenta-teknikak ekarri ditu.

b) Bezeroak izan litzakeen objekzioak aurreikusi ditu eta haiek tratatzeko salmenta- eta gezurtatze-teknika egokiak ezarri ditu.

c) Argumentarioan eta sustapen ekintzetan jaso ditu salmenta-sarea eta banatzaileak hobetzeko proposamenak, bezeroen objekzio, kexa, erreklamazio eta iradokizunetan oinarrituak.

d) Produktua edo zerbitzua norberaren eta besteren salmenta-sarean aurkezteko lanak programatu ditu, eta aurkezpenaren garapena denboran kokatu du salmenta-planaren eta produktua merkaturatzeko eta sustatzeko planaren arabera.

e) Produktua edo zerbitzua salmenta-sarean aurkezteko eta erakusteko beharrezkoa den dokumentazioa eta laguntzako materiala prestatu du.

f) Produktua banatzaileei eta saltzaileei aurkezteko lanak antolatu ditu, eta, horretarako, komunikazio-teknika egokiak erabili ditu modu sinesgarrian helarazteko produktuaren nolakotasunak, salmenta-argumentarioa, helburu duen bezero mota eta produktua sustatzen eta saltzen den bitartean bezeroarentzako arretan hartu behar den jarrera.

g) Salmenta-sarea prestatzeko eta motibatzeko plan egokia ezarri du, marketin ekintzak aplikatzeko eta finkatutako helburuak lortzeko.

h) On line salmenta-argumentarioa landu du, eta argudioak eta izan litezkeen objekzioen tratamendua formulatu ditu, merkataritza elektronikoaren aukeren arabera eta on line publizitateari eta merkaturatzeari buruzko lege-araudia errespetatuta.

3. Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko edo merkatuan iraunarazteko eta, hartara, haren posizionamendua eta marka-irudia lehiakideenen aurrean indartzeko marketin eta sustapen ekintza egokiak definitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-ekintzekin eta marketin estrategiekin lortu behar diren helburuak ezarri ditu, eta aplika daitezkeen ekintzak produktu motaren, salmenta-moduaren, banatzaile motaren eta hartzaile duten bezeroaren profilaren arabera bereizi ditu.

b) Sustapenen, sarien, oparien, lehiaketen, deskontuen eta salmenta berezien alorrean indarrean dagoen araudia interpretatu du, eta marketin eta sustapen estrategien diseinuan eta aplikazioan duen eragina analizatu du.

c) Salmenta-puntuan aplikatu ohi diren sustapen ekintzak, zuzeneko marketin ekintzak, telemarketin ekintzak eta web orriko marketin ekintzak ezaugarritu ditu.

d) Hainbat izaeratako produktuen salmenta bultzatzeko sustapeneko eta merchandising-eko ekintzak definitu ditu, kontsumitzailearen salmenta-puntuko portaera-jarraibideak eta lehiakideen merkataritza-estrategiak kontuan hartuta.

e) Marketin ekintza egokienak hautatu ditu, produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak, salmenta-formula, uneko aukera, baliabide erabilgarriak eta helburu duten bezeroaren profila kontuan hartuta.

f) Merkaturatze eta sustapen ekintzak antolatu ditu, jarduerak denboran kokatu ditu eta beharrezkoak diren baliabide eta zerbitzu profesionalak kalkulatu ditu, enpresaren marketin planean eta nortasun korporatiboan ezarritakoaren arabera.

g) On line sustapeneko eta marketin ekintzak, eta sustapeneko bilatzaileak, iragarki-bandak (banner), loturak eta webguneak definitu ditu, indarrean dagoen araudia eta on line merkaturatzearen eta publizitatearen jokabide-kodeak errespetatuta.

4. Produktua edo zerbitzua merkaturatzeko eta merkatuan ezartzeko jarduerak programatzen ditu, eta, horretarako, ezarritako marketin teknikak eta estrategiak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin eta merkataritza-sustapen ekintzen jarraibideak interpretatu ditu, produktuaren briefingaren eta banatzaileekiko akordioen arabera.

b) Produktua salmenta-sarean ezartzeko beharrezkoak diren baliabideak eta langileak zehaztu ditu eta jarduerak eta baliabideak antolatu ditu, jasotako jarraibideen eta aurreikusitako planaren eta kronogramaren arabera.

c) Marketin planean aurreikusitako salmenta-puntuko sustapen- eta animazio-jarduerak koordinatu ditu, sail, agente eta banatzaile arduradunei jarraituz, ekintzan aurreikusitako euskarri motarekin, kokalekuarekin eta seinaleekin bat etorriz, eta aurreikusitako kronogramaren arabera.

d) Merkataritza-ekintza bakoitzean definitutako merkataritzako bitartekoak, materialak eta euskarriak gainbegiratu ditu, eta ezaugarriekin, sustapen motarekin eta kontsumitzailearen gaineko ondorioekin bat datozela egiaztatu du, izan litezkeen akatsak hautemateko eta haiek zuzentzeko neurri egokiak aplikatzeko.

e) Sustapen-euskarriaren kokaleku egokia ezarri du, segurtasuneko, higieneko eta arriskuen prebentzioko baldintzetan, salmenta-puntuko arduradunekin koordinatuta, eta espazio erabilgarria, pasaguneak eta kontsumitzailearen gaineko efektu psikologikoak kontuan hartuta.

f) Produktuaren salmenta-puntuko eta linealetako ezarpena finkatu du aurreikusitako planogramaren arabera, espazio erabilgarria banatzeko eta aplikatzeko aplikazio informatikoak erabilita, eta produktu mota, inbentarioa eta aurreikusitako birjartze-tasak kontuan hartuta.

g) Zuzeneko marketin, telemarketin eta webeko marketin ekintzak koordinatu ditu, marketin planean eta produktua merkaturatzeko planean ezarritakoaren arabera.

h) Denda birtualean on line sustapeneko eta merchandising-eko ekintzak diseinatu ditu, on line marketin planaren arabera.

5. Produktua edo zerbitzua merkaturatzeko eta ezartzeko lanen jarraipena eta kontrola egiteko neurriak ezartzen ditu, eta aurreikusitako helburuen lorpen-maila ebaluatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktuak eta zerbitzuak salmenta-sarean merkaturatzeko eta ezartzeko lanen jarraipena egiteko prozedurak definitu ditu, finkatutako helburuekiko desbideratzeak ahalik eta bizkorren hautemateko.

b) Kontroleko parametroak eta estandarrak finkatu ditu, aplikatutako sustapen-kanpainen, merchandising-eko ekintzen eta zuzeneko marketin ekintzen eraginkortasuna ebaluatzeko.

c) Norberaren eta besteren salmenta-sareko sustatzaileei, apal-betetzaileei, erakusleiho-apaintzaileei eta bestelako eragileei emandako jarraibideak betetzen direla egiaztatzeko metodoak ezarri ditu.

d) Produktua merkaturatzeko eta salmenta-puntuan ezartzeko ekintzak garatzean sor litezkeen ezustekoak garaiz hautemateko eta horiei konponbidea aurkitzeko neurriak proposatu ditu, planogramaren eta jasotako jarraibideen arabera.

e) Produktua merkaturatzearen eta ezartzearen emaitzak ebaluatu ditu, aurreikusitako helburuekiko desbideratzeak kalkulatu eta analizatu ditu, eta neurri zuzentzaile egokiak proposatu ditu.

f) Kontrol-ratioak kalkulatu ditu sustapen-kanpainaren eta zuzeneko marketin ekintzen errentagarritasuna eta eraginkortasuna zehazteko, kalkulu-orria erabilita.

g) Produktuari edo zerbitzuari eta sustapenei buruz eskainitako informazioa ezarritako ezaugarriekin bat datorrela egiaztatu du.

h) Merkataritza-jarduera ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozesuen emaitzekin txostenak egin ditu, aplikazio informatiko egokiak erabilita.

Edukiak:

Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko beharrezkoa den informazioa biltzea:

-Barneko eta kanpoko informazio-iturriak.

-Merkatuari, inguruneari eta lehiari buruzko informazio-iturriak.

-Merkataritzari buruzko araudi orokorra.

-Produktuari, zerbitzuari edo produktu-gamari buruzko garrantzizko informazioa lantzea.

-Bezeroei buruzko datu-baseak. Lantzea eta eguneratzea.

-Salmenta-saretik lortutako informazioa eta bezeroen iradokizunetatik ateratakoa.

-Produktu berriak sortzeko prozesuaren faseak.

-Produktua edo zerbitzua merkaturatzeko fasea. Beharrezko urratsak.

-Merkatu-aukeren analisia. Barneko eta kanpoko analisia. AMIA analisia.

-Produktuaren testa.

Salmenta-argumentarioa lantzea eta produktua/zerbitzua salmenta-sarean aurkeztea.

-Salmenta-argudioak. Argudio motak: arrazionalak eta emozionalak.

-Salmenta-argumentarioa. Beharrezko edukia.

-Salmenta-argumentarioa lantzea, produktu motaren, bezeroen tipologiaren eta banatzeko eta merkaturatzeko kanal moten arabera.

-Produktuaren deskribapena. Ezaugarriak eta zehaztapen teknikoak, prezioa eta zerbitzua. Produktuaren indarguneak eta ahulguneak. Produktua lehiakideen produktuetatik bereiztea.

-Bezeroaren objekzioak. Salmenta-teknikak eta objekzioak gezurtatzekoak.

-Salmenta-prozesuaren faseak merkaturatze-bideen arabera.

-Produktua edo zerbitzua norberaren edo besteren salmenta-sarean aurkeztea.

-Produktua banatzaileei aurkezteko komunikazio-teknikak.

-Aurkezpenerako beharrezkoa den laguntzako materiala.

-Salmenta-sarearen prestakuntza-plana. Banatzaileen helburuak, erantzukizunak eta gaitasunak.

-Salmenta-sarearen motibazioa.

-Produktua edo zerbitzua aurkezteko aplikazio informatikoak.

Marketin eta sustapen ekintzak definitzea:

-Publizitatea eta sustapena.

-Saltokiko publizitatea (SP).

-Salmenta-puntuko animazioa eta merchandising-a.

-Produktuak salmenta-puntuan ezartzea.

-Salmenten sustapena. Helburuak.

-Produktuak/zerbitzuak merkaturatzera zuzendutako marketin eta sustapen ekintzak.

-Helburuko publikoaren araberako sustapen ekintzak.

-Fabrikatzailearen eta saltokiaren sustapena. Banatzaile eta kontsumitzaileentzako pizgarriak eta sustapenak.

-Bitartekariei eta banatzaileei zuzendutako sustapen-moduak. Saltzaileei eta preskriptoreei zuzendutako sustapen-moduak.

-Azken kontsumitzaileari zuzendutako sustapen motak:

Opariak. Sariak.

Deskontu-kupoiak. Dastatzeak.

Lehiaketak.

3x2 edo 2x1 salmentak. Gako-egunetako edo egun berezietako salmentak.

-Salmenta eta sustapen bereziak.

-Bezeroen leialtasuna lortzeko ekintzak.

-Salmenta-puntuaren araberako sustapen ekintza motak.

-Marketin zuzena. Produktua merkaturatzeko zuzeneko marketin ekintzak.

-Sustapenen eta salmenta berezien alorrean indarrean dagoen araudia.

-On line sustapeneko tresnak. Espazio birtualak sustatzeko webguneak.

Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko eta ezartzeko lanak programatzea:

-Produktu bat merkaturatzeko merkataritza-estrategiak.

-Marketin eta merkataritza-sustapen ekintzak marketin planaren, produktuaren briefingaren eta banatzaileekiko akordioen arabera garatzea.

-Salmenta-puntuko publizitate-elementuak. Seinaleak.

-Salmenta-puntuko animazioko eta merchandising-eko teknikak aplikatzea. Barneko eta kanpoko elementuak. Puntu beroetako eta puntu hotzetako animazioa. Aurrekontuak. Kronograma.

-Produktua salmenta-puntuan ezartzeko teknikak aplikatzea.

-Linealaren funtzioak. Eremuak eta mailak. Linealaren mailak. Lineal optimoa.

-Produktua ezartzeko merkataritza- eta antolaketa-irizpideak.

-Lana antolatzea eta produktua ezartzea.

-Produktuak ezartzean aplikatzen ahal den araudia.

-Salmenta-puntuko sustapen ekintzak ezartzea. Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Aurrekontua.

-Zuzeneko marketin ekintzen garapena. Baliabideak eta langileak. Antolaketa. Aurrekontua.

-Bezeroen leialtasuna lortzeko programak ezartzea: bezeroekiko harremana indartzea eta bezero berriak erakartzea.

-On line sustapeneko tresnak. Produktuak Internet bidez sustatzea.

Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko lanen jarraipena eta kontrola egiteko neurriak:

-Emaitzak kontrolatzea eta neurtzea. Kontroleko estandarrak eta parametroak finkatzea. Kontrol-tresna kuantitatiboak eta kualitatiboak.

-Produktuaren ezarpenaren errentagarritasuna.

-Produktuaren salmenta-puntuko ezarpen-indizeak: marjina gordina eta garbia, fakturazioa, tasa gordina, batez besteko stocka, stockaren errotazioa, zirkulazio-indizeak, erakarpen-indizeak eta erosketa-indizeak, besteak beste.

-Produktuaren zuzeneko errentagarritasuna.

-Ratio ekonomiko-finantzarioak.

-Produktua merkaturatzean eta ezartzean sor litezkeen ezustekoak garaiz hautemateko eta horiei konponbidea aurkitzeko neurriak.

-Emaitzen analisia. Finkatutako helburuekiko desbideratzeen kalkulua. Ekintza zuzentzaileak aplikatzea. Produktua ezartzean izandako gorabeherak. Neurri zuzentzaileak.

-Sustapen ekintzen eta zuzeneko marketin ekintzen kontrola. Ebaluatzeko eta kontrolatzeko irizpideak eta neurriak.

-Sustapen-kanpainaren edo marketin ekintzaren kostua kalkulatzea.

-Sustapen-kanpaina baten eraginkortasuna ebaluatzea. Kanpainaren errentagarritasun-tasa. Ratio ekonomiko-administratiboak.

-Aurreikusitako helburuen desbideratzeak kalkulatzea. Ekintza zuzentzaileak aplikatzea.

-Sustapen ekintzen errentagarritasun- eta eraginkortasun-ratioak kalkulatzea kalkulu-orria erabilita.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek asmo du ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea produktuak edo zerbitzuak merkaturatzeko lanak kudeatzeko, enpresaren marketin planean ezarritako helburuen arabera. Horretarako, gai izan beharko dute produktu edo zerbitzuaren salmenta-argumentarioa lantzeko behar den aurretiazko informazioa biltzeko, hura salmenta-sarean aurkezteko, eta marketin teknikak eta beharrezko sustapen ekintzak definitzeko.

Moduluko edukiak kasuan kasuko atalean azaldutako sekuentziari jarraikiz garatzea iradokitzen da.

Modulu honetako edukien lanketa laguntzeko garatzen ahal diren jardueren tipologiari dagokionez, honako hauek proposatzen dira, iradokizun gisa:

-Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko eta ezartzeko behar den informazioa bildu, landu eta analizatzea.

-Hainbat produktu edo zerbitzuren salmenta-argumentarioa lantzea, bezeroen tipologiaren eta merkaturatzeko kanalen arabera.

-Produktu bat salmenta-sarean aurkezteko plangintza egitea, tresna informatikoak erabilita.

-Salmenta-sarearekiko harremanetan aplikatu behar diren hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak analizatzea eta erabiltzea.

-Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko eta ezartzeko lanetan aplikatzen ahal diren sustapen- eta marketin-ekintzak baloratzea eta hautatzea.

-Sustapen-kanpaina baten eraginkortasuna eta errentagarritasuna ebaluatzea eta kalkulatzea.

-Ratio ekonomiko-finantzarioak kalkulatzea sustapen-kanpaina baten eraginkortasuna neurtzeko, kalkulu-orria-erabilita.

-Aurreikusitako helburuen desbideratzeak kalkulatzea eta neurri zuzentzaileen proposamen bat egitea.

Beste modulu batzuekin duen erlazioari dagokionez, honako modulu hauekin ditu kointzidentzia nabarmenak: Marketin politikak, Merkataritza-ikerketa eta Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea. Marketin politikak moduluan produktua/zerbitzua, banaketa eta komunikazioa ikasten dira sakonki, enpresaren marketin ekintzetarako funtsezko tresna gisa. Merkataritza-ikerketa moduluan informazio-iturriak agertzen dira produktua merkaturatu aurreko datuak eskuratzeko. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea moduluan produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeari laguntzeko behar diren publizitate- eta sustapen-materialak lantzen dira. Horrenbestez, komeni da modulu horien arteko koordinazioa ezartzea, lana optimizatzeko.

Lanbide modulua: Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta.

Kodea: 1110.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bezeroarentzako arreta saila antolatzen du, eta haren funtzioak eta egitura eta beste sail batzuekiko harremana definitzen ditu, enpresaren edo erakundearen irudi egokiena transmititzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) “Irudi korporatiboa” eta “nortasun korporatiboa” kontzeptuak definitu ditu, eta enpresaren edo erakundearen posizionamenduan eta bereizgarritasunean duten garrantzia analizatu du.

b) Bezeroarentzako arretaren funtsezko elementuak hautatu ditu, enpresaren edo erakundearen irudi egokia transmititzeko.

c) Bezeroarentzako arreta sailaren helburuak eta hainbat enpresa eta erakunde motatan dituen funtzioak ezarri ditu.

d) Bezeroarentzako arreta sailaren eta marketin sailaren, salmenta sailaren eta enpresako beste sail batzuen arteko erlazioak definitu ditu.

e) Hainbat antolaketa-egitura mota bereizi ditu enpresaren edo erakundearen ezaugarrien eta helburuen arabera.

f) Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren jarduera-atalak edo arloak ezarri ditu.

g) Hainbat enpresa motaren organigramak egin ditu, haien ezaugarriak, jarduera eta antolaketa-egitura kontuan hartuta.

h) Bezeroarentzako arreta-zerbitzua kanpora ateratzeko aukera baloratu du, eta, horretarako, deiguneen (contact center) funtzioak eta enpresa edo erakundeei egiten dizkieten zerbitzuak analizatu ditu.

2. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arretako egoeretan komunikazio-teknikak erabiltzen ditu, eta eskatutako informazioa ematen dio.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio-prozesua, esku hartzen duten elementuak eta bertan sor daitezkeen iragazkiak eta oztopoak definitu ditu.

b) Enpresa edo erakunde baten barneko eta kanpoko komunikazio-kanalak bereizi ditu.

c) Bezeroarentzako arreta/informazioko prozesuaren faseak eta hainbat komunikazio-kanaletan erabilitako teknikak deskribatu ditu.

d) Bezeroak behar duen informazioa beste sail eta/edo erakunde batzuei eskatu die, hainbat komunikazio-kanal erabilita, egoera bakoitzerako jarrera eta modu egokian.

e) Balizko bezeroei ahozko arreta-mezuak igorri dizkie, bere jarrera eta diskurtsoa xedeko pertsonaren edo taldearen arabera egokituta eta hitzik gabeko komunikazioari arreta berezia eskainita.

f) Balizko bezeroekin telefono-elkarrizketak izan ditu, protokolo-arauak betez, eta komunikazioaren garapena ahalbidetuko duten teknikak eta jarrerak erabilita.

g) Bezeroarentzako arretako hainbat egoeratan informazio-eskaerei erantzuteko idazkiak prestatu ditu, egoera bakoitzerako teknika, formalitate eta jarrera egokiak erabilita.

h) Bezeroen kontsultei erantzuteko posta elektronikoa eta berehalako mezularitza erabili ditu, protokolo-arauak errespetatuta eta egoera bakoitzerako jarrera egokia hartuta.

3. Bezeroarentzako informazio-sistema bat antolatzen du, informazioa tratatzeko eta eskuratzeko kostua eta denbora optimizatuko dituena, hura antolatzeko eta artxibatzeko eskuzko teknikak eta teknika informatikoak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioa eta dokumentazioa antolatzeko eta artxibatzeko teknikak, eskuzkoak zein informatikoak, deskribatu ditu.

b) Dokumentazioa katalogatzeko eta artxibatzeko teknika nagusiak identifikatu ditu, eta haien abantailak eta eragozpenak analizatu ditu informazio motaren, erabileraren eta artxibatzeko denboraren arabera.

c) Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arretaren alorreko hainbat informazio mota sailkatu ditu, haien jatorria bereizita eta izapidetzeko eta antolatzeko prozesu egokia esleituta.

d) Bezeroen garrantzizko informazioa biltzen duten datu-baseak egin, eguneratu eta kontsultatu ditu.

e) Bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresnak (CRM) maneiatu ditu, jasotako zehaztapenen arabera.

f) Bezeroen kontsulta edo eskaerei buruzko informazioa bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresnan erregistratu du.

g) Informazioaren segurtasuna eta osotasuna eta datuen babesa bermatuko duten prozedurak aplikatu ditu, indarrean dagoen araudia errespetatuta.

h) Bezeroarentzako arretaren alorreko informazioa eskuratzeko kanalak definitu ditu, eta horietariko bakoitzaren ezaugarriak analizatu ditu.

4. Kontsumitzailea eta erabiltzailea babesteko organismoak eta instituzioak identifikatzen ditu, eta horietariko bakoitzaren eskumenak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) “Kontsumitzailea eta erabiltzailea” kontzeptua eta rola definitu du.

b) Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen eskubideak jasotzen dituen nazioko, autonomia-erkidegoko eta tokiko araudia interpretatu du.

c) Kontsumitzailea eta erabiltzailea babesteko instituzioak eta organismo publikoak identifikatu ditu, eta haien funtzioak eta eskumenak deskribatu ditu.

d) Kontsumitzailea babesteko erakunde pribatu nagusiak identifikatu ditu, eta haien funtzioak eta eskumenak azaldu ditu.

e) Kontsumoaren alorreko informazioa ematen duten informazio-iturri fidagarriak zehaztu ditu.

f) Bezeroaren, kontsumitzailearen edo erabiltzailearen kontsumo-alorreko kexa eta erreklamazioen kudeaketari aplikatzekoa den indarreko araudia interpretatu du.

5. Bezeroaren, kontsumitzailearen edo erabiltzailearen kexak eta erreklamazioak kudeatzen ditu, eta, horretarako, komunikazio- eta negoziazio-teknikak aplikatzen ditu, alderdien arteko adostasunezko konponbideak erdiesteko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroaren kontsumo-alorreko kontsulta, kexa, erreklamazio eta salaketa mota ohikoenak ezaugarritu ditu.

b) Bezeroaren kexak eta erreklamazioak izapidetzeko prozesuaren prozedura, faseak, modua eta epeak definitu ditu.

c) Erreklamazioaren/salaketaren elementuak identifikatu ditu eta bezeroari bere eskubideen berri eman dio, baita erreklamazioa indarrean dagoen araudiaren arabera konpontzeko mekanismoen berri eman ere.

d) Izapidea hasteko eta erreklamazioa/salaketa sail edo organismo eskudunetarantz bideratzeko beharrezkoa den dokumentazioa bete du, ezarritako metodoen arabera.

e) Komunikazio-teknikak aplikatu ditu kexa eta erreklamazioez arduratzean, eta entzute aktiboa, enpatia eta asertibotasuna erabili ditu.

f) Negozia daitezkeen kontratuaren klausulak identifikatu ditu eta negoziazio-plan bat landu du, eta negoziatu behar diren alderdiak, negoziazio-estrategia eta egin behar diren urratsak ezarri ditu.

g) Akordioa erraztuko duten negoziazio-teknikak eta jarrerak erabili ditu bezeroaren erreklamazioak kudeatzeko.

h) Kexa, erreklamazio eta salaketen kudeaketari dagozkion dokumentuak identifikatu eta zorrotz bete ditu.

i) Erreklamatzaileari kexaren edo erreklamazioaren egoera eta emaitza jakinarazi dio, ahoz, idatziz edo bitarteko elektronikoen bidez.

6. Kontsumo-alorreko gatazka-egoerei indarrean dagoen legedia aplikatuta konponbidea aurkitzeko kontsumoko bitartekotza- eta arbitraje-prozesuak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontsumoko bitartekotzaren eta arbitrajearen kontzeptuak definitu ditu, eta haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak azaldu ditu.

b) Bitartekotza- eta arbitraje-prozesuetan esku hartzen duten figurak eta horiek betetzen dituzten eginkizunak identifikatu ditu.

c) Bitartekotza- eta arbitraje-prozesuei hasiera emateko modua, haien garapena eta ohiko ebazpen-epeak deskribatu ditu.

d) Borondatezko edo aukerako arbitrajea eta nahitaezko edo ofiziozko arbitrajea bereizi ditu.

e) “Arbitrajeko laudoa” kontzeptua eta irizpenaren forma eta epeak definitu ditu.

f) Bitartekotza-akta bat idaztean kontuan hartu behar diren alderdi nagusiak ezarri ditu.

g) Bitartekotza- eta arbitraje-prozesuei dagozkien dokumentuak prestatu ditu, eta izapideekin erlazionatu ditu.

h) Bitartekotza-prozesu bat deskribatu du, eta, horretarako, helburua identifikatu du, deialdia idatzi du, egintzaren egoera eta garapena analizatu du, eta bitartekotza-akta eta akordioa argi eta garbi eta modu objektiboan idatzi ditu.

7. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arreta-prozesua eta haren kalitatea hobetzeko plan bat landu du, eta, horretarako, zerbitzuaren eraginkortasuna kontrolatzeko eta ebaluatzeko teknikak aplikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroarentzako arreta-prozesuetan eta kexa eta erreklamazioen kudeaketan izan diren gorabehera, anomalia eta atzerapen nagusiak identifikatu ditu.

b) Kexak eta erreklamazioak izapidetzeko prozesuaren jarraipena egin du, eta haiek ebazteko modua eta epeak ebaluatu ditu.

c) Egindako zerbitzuaren eraginkortasuna eta bezeroaren gogobetetasun-maila neurtzeko teknikak aplikatu ditu.

d) Kalitate-ebaluazioaren emaitzak eta ondorioak jasotzen dituzten txostenak idatzi ditu, tresna informatikoak erabilita.

e) Hautemandako anomaliei konponbidea aurkitzeko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

f) Kalitatea hobetzeko plan bat landu du, eta zerbitzuaren kalitatea optimizatzeko neurriak sartu ditu, indarrean dagoen legedia errespetatuta.

g) Galdutako bezeroak berreskuratzeko plan bat landu du, eta aplika daitezkeen neurriak definitu ditu.

h) Bezeroen leialtasuna lortzeko programa batean sar daitezkeen bezeroak hautatu ditu, bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresnan (CRM) erabilgarri dagoen informazioa erabilita.

i) Bezeroen leialtasuna lortzeko programa bat landu du, erabilgarri dagoen aplikazio informatikoa erabilita.

Edukiak:

Bezeroarentzako arreta saila antolatzea:

-Bezeroarentzako arreta enpresetan eta erakundeetan.

-Marketin erlazionala eta bezeroekiko harremanetakoa.

-Bezeroekiko harremanen kudeaketa.

-Enpresa edo erakunde baten bezeroarentzako arretan eragina duten faktoreak.

-Nortasun korporatiboa eta marka-irudia. Posizionamendua eta bereizgarritasuna.

-Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arreta-zerbitzuak. Salmentaren jarraipena. Saldu ondoko zerbitzua. Informazioa eta aholkularitza. Bezeroarentzako arreta eta haren gogobetetze-maila. Kexa eta erreklamazioez arduratzea.

-Bezeroarentzako arreta saila enpresetan eta erakundeetan. Helburuak. Egitura eta antolaketa. Sailaren funtzioak. Mendetasun funtzionala. Beste sail batzuekiko harremanak.

-Antolaketa-egiturak: organigramak. Motak.

-Marketineko eta harreman publikoetako sailarekiko harremana. Merkataritza eta salmentetako sailarekiko harremana. Beste sail batzuekiko harremana (logistika, biltegia eta sail finantzarioa).

-Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arreta saileko langileen gaitasun orokorrak eta espezifikoak.

-Deiguneak (contact center). Bezeroekiko harreman-sisteman betetzen dituzten funtzioak. Egiten dituzten zerbitzuak.

Bezeroarentzako arretako egoeretan komunikazio-teknikak erabiltzea:

-Enpresako komunikazioa. Informazioa eta komunikazioa.

-Komunikazio-prozesua. Elementuak. Prozesuaren faseak. Zailtasunak eta oztopoak. Komunikazio-kanalak eta komunikazio-euskarriak.

-Komunikazio motak: barnekoa eta kanpokoa, formala eta informala, hitzezkoa eta hitzik gabekoa.

-Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako informazioko egoeretako komunikazioa. Komunikazio-jarrerak eta -teknikak.

-Enpatia.

-Asertibotasuna.

-Ahozko komunikazioa. Jendaurrean hitz egiteko arauak.

-Hitzik gabeko komunikazioa.

-Telefono bidezko komunikazioa. Telefono bidezko komunikaziorako arauak. Zailtasunak. Hitzik gabeko komunikazioa (irribarre telefonikoa).

-Telefono bidezko komunikazioan teknologia berriak erabiltzea.

-Idatzizko komunikazioa. Idatzizko dokumentu eta gutun motak. Komunikazio formalak. Idatzizko komunikaziorako arauak.

-Sarearen (Internet/intranet) bidezko idatzizko komunikazioa.

-Posta elektronikoa. Berehalako mezularitza.

-Denbora errealeko komunikazioa: txata eta bideokonferentzia.

-Komunikazio geroratua (foroak).

Informazio-sistema bat antolatzea:

-Dokumentazioa antolatzeko eta artxibatzeko teknikak. Artxiboaren beharra. Artxiboaren xedea eta funtzioak.

-Dokumentuak sailkatzeko, katalogatzeko eta artxibatzeko sistemak.

-Artxiboen tipologia. Artxibo eskuzkoak eta informatikoak.

-Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arretako dokumentuen tratamendua eta antolaketa.

-Bezeroei buruzko fitxategia. Bezeroei buruzko fitxategiak lantzea eta mantentzea, garrantzizko informazioa bilduta.

-Datu-baseak. Egitura. Funtzioak. Motak.

-Datu-base dokumentalak.

-Bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresnak (CRM).

-Bezeroei buruzko datu-baseak erabiltzea. Informazioaren tratamendua. Datuak sartzea eta grabatzea. Datuak aldatzea eta eguneratzea. Fitxategiak eta erregistroak bilatzea eta errekuperatzea.

-Informazioa eskuratzea. Kontsultak egitea.

-Enpresan informazioa transmititzea. Txostenak lantzea.

-Datuak babestea. Lege araudia.

Kontsumitzailea eta erabiltzailea babesteko organismoak eta instituzioak identifikatzea.

-“Kontsumitzaile eta erabiltzailea” kontzeptua.

-Kontsumitzaile eta erabiltzaile motak ezaugarritzea.

-Kontsumitzailearen eskubideak.

-Kontsumitzailearen babesa. Lege-araudia: Konstituzioaren 51. artikulua. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Babeserako 26/1984 Lege Orokorra. Kontsumitzailearen babeserako autonomia erkidegoetako legeak. Europar Batasuneko araudia.

-Kontsumitzailea babesteko instituzio publikoak. Tipologia, organigrama funtzionala eta eskumenak. Administrazio zentrala. Autonomia erkidegoetako administrazioa eta tokiko administrazioa. Arartekoa. Lehiaren Defentsarako Auzitegia.

-Kontsumitzailea babesteko erakunde pribatuak. Tipologia, organigrama funtzionala eta eskumenak. Kontsumitzaile-elkarteak. Kontsumitzaile-elkarte sektorialak. Kontsumo-kooperatibak.

Kexak eta erreklamazioak kudeatzea:

-Kontsumo-alorreko kexa, erreklamazio eta salaketa mota ohikoenak.

-Erreklamazio eta salaketen kudeaketari aplikatzekoa den kontsumo-alorreko dagoen araudi indarduna.

-Erreklamazioak eta salaketak kudeatzeko prozesua. Prozesuaren faseak.

-Erreklamazioak eta salaketak jasotzeko prozedura. Elementu formalak. Beharrezko agiriak edo probak. Erreklamazioa betetzea eta hari atxikitako agiriak.

-Erreklamazioa izapidetzeko eta kudeatzeko prozesua. Epeak. Organismo eskudunen aurrean aurkeztea.

-Administrazioaren aurreko erreklamazioak. Jardun administratiboa. Egintza administratiboak. Elementuak. Egintza motak. Egintzen eraginkortasuna. Isiltasun administratiboa.

-Kexa eta erreklamazioen egoeretako komunikazio-teknikak. Hitzezko komunikazioa, idatzizkoa eta telefono bidezkoa. Hitzik gabeko komunikazioa.

-Bezeroaren, kontsumitzailearen edo erabiltzailearen tratamendua kexa eta erreklamazioen aurrean. Entzute aktiboa eta enpatikoa. Asertibotasuna.

-Kexa eta erreklamazioei edo salaketei konponbidea aurkitzeko negoziazioa. Negoziatzeko beharra. Helburuak. Negoziatu behar diren alderdiak.

-Negoziazio-plana. Faseak. Prestaketa. Estrategia. Garapena. Erreklamazioetan negoziatzeko teknikak eta taktikak. Akordioa.

Bitartekotza- eta arbitraje-prozesuak deskribatzea:

-“Bitartekotza” eta “arbitrajea” kontzeptuak. Ezaugarri bereizleak.

-Bitartekotza erabiltzea onartzen duten kontsumo-alorreko gatazka-egoerak.

-Bitartekotza-prozesua. Bitartekotzan parte hartzen duten pertsona juridiko eta fisikoak. Eskatzen diren baldintzak. Alderdi formalak. Prozedura.

-Arbitrajea planteatzea onartzen duten kontsumo-alorreko gatazka-egoerak.

-Kontsumo-alorreko arbitraje-prozesua. Aplikatu beharreko legedia. Arbitrajean parte hartzen duten pertsona juridiko eta fisikoak. Alderdi formalak. Arbitraje motak. Arbitraje-batzordeak. Organigrama funtzionala. Prozedura. Arbitrajeko laudoa.

Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arreta-zerbitzua eta haren kalitatea hobetzeko plan bat lantzea:

-Bezeroarentzako arreta/informazioko prozesuan eta kexa eta erreklamazioen ebazpenean izaten diren gorabeherak, anomaliak eta atzerapenak.

-Gorabehera edo anomalien tratamendua. Neurri zuzentzaileak. Forma. Epeak.

-Bezeroarentzako arreta-zerbitzua kontrolatzeko prozedurak. Kontrolerako parametroak. Kontrol-teknikak.

-Bezeroarentzako arreta-zerbitzua ebaluatzea. Ebaluazio-metodoak. Neurri zuzentzaileak aplikatzea.

-Zerbitzuaren eraginkortasuna eta bezeroaren gogobetetasun-maila ebaluatzeko metodoak.

-Bezeroarentzako arretaren arloan aplikatzen ahal den araudia. Txikizkako Merkataritza Antolatzeko Legea. Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea. Datu Pertsonalak Babesteko Legea.

-Bezeroen leialtasuna lortzeko estrategiak eta teknikak.

-Leialtasuna lortzeko programak. Bezeroari egindako jarraipen-bisitak. Informazioa. Arazoak azkar era eraginkortasunez konpontzea. Opariak, deskontuak eta sustapenak. Zorionak eta eskerrak ematea. Zerbitzu gehigarriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleei ematea bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako arreta eginkizunak betetzeko behar diren gaitasunak, haien gogobetetasuna eta leialtasuna lortzeko, enpresaren irudi on bat transmitituz. Arreta eginkizun horien barnean daude, jakina, kexa eta erreklamazioez arduratzea eta haiek kudeatzea, egoera bakoitzean egokiak diren komunikazio-teknikak aplikatuta.

Edukien tratamenduan egin beharreko sekuentziazioari dagokionez, curriculumeko kasuan kasuko atalean azaldutako hurrenkerari jarraitzen ahal zaio, edo, aukeran, egokitzat jotzen da komunikazio-teknikei dagokien blokea kexa eta erreklamazioen kudeaketari dagokion blokearen ondoren ematea.

Moduluko edukiei lotuta garatzen ahal diren jarduerei dagokienez, ondotik zenbait jarduera proposatzen dira, erreferentzia izan daitezkeenak:

-Kontsumoaren arloko kontsultak eta erreklamazioak analizatzea jarduketa-ildoak ondorioztatzeko, legearekin eta ezarritako prozedurekin bat.

-Komunikazio-teknikak erabiltzea bezeroari informazioa eta aholkua ematean eta kexak eta erreklamazioak kudeatzean.

-Kontsumo-alorreko gatazka-egoerei konponbidea aurkitzeko bitartekotza- eta arbitraje-prozedurak analizatzea.

-Kontsumo-alorreko erreklamazio-egoeretan negoziazio-teknikak aplikatzea.

-Bezeroarentzako arreta-zerbitzuei lotutako dokumentazioaren tratamendua, antolaketa eta artxiboa kudeatzea.

-Bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresna informatikoak erabiltzea.

-Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren garapenari buruzko txostenak egitea.

-Bezeroarentzako eta kontsumitzailearentzako arreta/informazioko prozesuen kalitatea kontrolatzeko eta ebaluatzeko metodoak aplikatzea.

-Zerbitzua eta haren kalitatea hobetzeko planak lantzea.

-Bezeroen leialtasuna lortzeko eta galdutako bezeroak berreskuratzeko programak lantzea.

Lanbide modulua: Ingelesa.

Kodea: 0179.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Edozein hedabidek hizkuntza estandarrean emandako ahozko diskurtsoetan, lanbideari dagokion informazioa eta eguneroko gaiei buruzko informazioa ezagutzen du, eta zehaztasunez interpretatzen du mezuaren edukia.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

b) Hizkuntza estandarrean emandako irratiko mezuen eta grabatu edo igorritako bestelako materialen helburuari antzeman die eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu ditu.

c) Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.

d) Hiztunaren ikuspegiak eta jarrerak identifikatu ditu.

e) Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.

f) Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.

g) Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.

h) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

2. Testu idatzi konplexuetako lanbide informazioa interpretatzen du; horretarako, ulermenez analizatzen ditu edukiak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Askatasun maila altuarekin irakurri du, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta helburu desberdinei egokituz eta erreferentzia-iturri egokiak erabiliz horiek aukeratu ondoren.

b) Norberaren espezialitateko gaien gaineko gutunak interpretatu ditu eta erraz atzeman die funtsezko esanahia.

c) Zehatz-mehatz interpretatu ditu testu luze eta zail samarrak, bere espezialitatearekin lotzen direnak eta lotzen ez direnak, betiere atal zailak berriro irakurtzeko aukera badu.

d) Aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du testua.

e) Berehala identifikatu du askotariko gai profesionalei buruzko albisteen, artikuluen eta txostenen edukia eta garrantzia, eta analisi sakonagoa behar den erabaki du.

f) Testu konplexuen itzulpenak egin ditu; horretarako, laguntza-materiala erabili du, beharrezkoa izan den kasuetan.

g) Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezu teknikoak interpretatu ditu.

h) Norberaren espezialitateko jarraibide luze eta korapilatsuak interpretatu ditu.

3. Ahozko mezu argiak eta ongi egituratuak ematen ditu, egoeraren edukia analizatuz eta solaskidearen hizkuntza erregistroari egokituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezua igortzeko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

b) Jariotasun, doitasun eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

c) Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun maila egokiaz egin du.

d) Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.

e) Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

f) Argi eta garbi adierazi eta babestu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.

g) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

h) Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.

i) Beharrezkotzat jo duenean, diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

4. Lanbide-jarduerako edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak egiten ditu, eta hizkuntza-baliabideak idazkiaren xedearekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu argi eta zehatzak idatzi ditu bere espezialitatearekin zerikusia duten gaiez, hainbat iturritatik jasotako informazio eta argudioak laburbilduz eta ebaluatuz.

b) Informazioa zuzentasunez, doitasunez, koherentziaz eta kohesioz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta/edo eman du.

c) Txostenak idatzi ditu, alderdi esanguratsuak nabarmenduz eta euskarritzat erabil daitezkeen xehetasun adierazgarriak eskainiz.

d) Lanbide eremuko dokumentazio berariazkoa bete du.

e) Ezarritako formulak eta hiztegi berariazkoa aplikatu ditu dokumentuak betetzean.

f) Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatziak laburtu ditu, hiztegi zabala erabiliz, hitzak maiz ez errepikatzeko.

g) Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

5. Jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu komunikazio-egoeretan; horretarako, atzerriko hizkuntzaren lurraldean ohikoak diren harremanak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren ohitura eta erabileren alderdirik garrantzitsuenak zehaztu ditu.

b) Herrialdeko gizarte harremanen protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren balio eta sinesmenak identifikatu ditu.

d) Lanbide-jardueraren berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntzaren lurraldeko gizarte harremanen protokolo eta arauak aplikatu ditu.

f) Jatorriko eskualdeko hizkuntza-markatzaileak ezagutu ditu.

Edukiak:

Ahozko mezuen analisiak:

-Lanbideko eta eguneroko mezuak ulertzea:

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak, irratikoak, grabatutakoak.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa eta aditz modalak.

Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

Mezu idatziak interpretatzea:

-Lanbideko eta eguneroko oinarrizko mezu, testu eta artikuluak ulertzea:

Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa. “False friends”.

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, I wish + lehenaldi bakuna edo perfektua, I wish + would, if only; boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa eta aditz modalak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta ondorioa.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko mezuak:

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa. “False friends”.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa eta aditz modalak.

Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta haien konbinazio eta soinuak, eta kontsonantezko fonemak eta haien taldekatzeak.

Gizarte harremanen, kortesia arauen eta erregistro aldeen hizkuntza-markatzaileak.

-Ahozko diskurtsoa mantendu eta horren jarraipena egitea:

Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

Laguntzea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, etab.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

Testu idatziak sortzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testuak adierazi eta betetzea:

Curriculum vitae-a eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa eta burofaxa, besteak beste.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak eta zehar estiloa.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta ondorioa.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

-Testuaren koherentzia:

Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

Testu mota eta formatua.

Hizkuntza-aldaera. Erregistroa.

Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta hedapena: exenplifikazioa eta ondorioa eta/edo diskurtsoaren laburpena.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntzaren (ingelesa) lurraldeetan garrantzitsuenak diren kultura elementuak identifikatzea eta interpretatzea:

-Gizarte eta kultura eta protokolo arauak baloratzea nazioarteko harremanetan.

-Jarrera sozioprofesionala behar duten egoeretan, baliabide formal eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi egokia erakusteko.

-Atzerriko hizkuntzak bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

-Komunikazio-egoeraren, solaskidearen eta solaskideen asmoen araberako erregistroak erabiltzea.

Edukiak:

Ahozko mezuen analisiak:

-Nolabaiteko abstrakzioa duten gai zehatzei buruzko mintzaldi eta diskurtsoetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea.

-Agerikoa ez den esanahia ulertzeko eta ondorioztatzeko estrategiak: ideia nagusiak. Hainbat gairi buruzko ahozko testuen testuinguru-gakoak edo ulermena egiaztatzekoak.

-Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea.

-Lanbideko eta eguneroko mezuak ulertzea:

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak, irratikoak, grabatutakoak.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak. Ahozko diskurtsoko elementuen komunikazio-helburua identifikatzea.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz preposizionalak, aditz modalak eta beste batzuk.

Beste hizkuntza baliabide batzuk: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudiaketak, jarraibideak, adostasunak eta desadostasunak, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

-Formalitate-maila altuagoko zein txikiagoko erregistroak identifikatzea, komunikazio-asmoaren eta -testuinguruaren arabera.

-Gai profesionalei buruzko ahozko testuetan esanahia ulertzeko eta ondorioztatzeko estrategiak erabiltzea hitzen testuinguruagatik, esapide ezezagunengatik eta informazio inplizituagatik.

Mezu idatziak interpretatzea:

-Gai ezberdinei buruzko idatzizko testuetan informazioaren predikzioa egitea, testu-elementuak eta testuaz besteko elementuak abiapuntutzat hartuta.

-Baliabide digitalak, informatikoak eta bibliografikoak, ulermen-arazoak konpontzeko edo zeregin bat egiteko behar diren informazioa, ideiak eta iritziak bilatzeko.

-Lanbideko eta eguneroko oinarrizko mezu, testu eta artikuluak ulertzea:

Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa. “False friends”.

Sarrien egiten diren erroreen analisia. Sinonimoak eta antonimoak, adjektibo deskribatzaileak.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak. Testu elementuen eta informazioa antolatzeko moduaren komunikazio-asmoa identifikatzea, testu zatiak bereizita.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, I wish + lehenaldi bakuna edo perfektua, I wish + would, if only; boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak, infinitiboa edo -ing forma bat atzetik duten aditzak, -ing forma bat erabiltzea aditz jakin batzuen atzetik, preposizioak eta subjektu funtzioa dutenak, -ing edo -ed forma duten partizipioak eta besteak beste.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta ondorioa.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

-Gai profesional zehatzei edo egungo gaiei buruzko artikulu eta txostenetan zentzu inplizituak, jarrerak edo ikuspegiak ulertzea.

-Irakurketa-estrategiak testu-generoaren, komunikazio-testuinguruaren eta lortu nahi den helburuaren arabera.

Ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko mezuak:

Ahozko mezuak sortzean formalitate-mailaren arabera erabilitako erregistroak.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa. “False friends”.

Lanbide eremuan maiz erabiltzen diren esapide idiomatikoak. Nazioarteko esparruan erabiltzen diren interakzio sozioprofesionaleko oinarrizko formulak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz preposizionalak, lokuzioak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa eta aditz modalak, besteak beste.

Beste hizkuntza baliabide batzuk: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudiaketak, jarraibideak, adostasunak eta desadostasunak, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta haien konbinazio eta soinuak, eta kontsonantezko fonemak eta haien taldekatzeak.

Gizarte harremanen, kortesia arauen eta erregistro aldeen hizkuntza-markatzaileak.

-Ahozko diskurtsoa mantendu eta horren jarraipena egitea:

Eguneroko gaiei eta lanbide eremuko gaiei buruzko bat-bateko solasaldi informalak. Parte-hartzea. Iritzi pertsonalak. Interes pertsonaleko informazioa elkartrukatzea.

Ahozko mezuaren plangintzan komunikazioa errazteko erabilitako baliabideak. Sekuentziazioa. Itzulinguruak eta parafrasiak erabiltzea hizkuntza gabeziak betetzeko, eta diskurtsoari koherentzia eta kohesioa emateko mekanismoak.

Ahozko diskurtsoa eta komunikatu nahi dena adierazteko bitartekoak. Egoerara eta hartzailera egokitzea, erregistro egokia erabilita.

Parte-hartzeko, interakzioa mantentzeko eta esanahiak negoziatzeko estrategiak: elementu paratestualak, iritziak argitzea, laburbiltzea edo esandakoaren zati bat beste hitz batzuekin errepikatzea elkarren ulermena berresteko.

Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

Sostengua ematea, ulertzen dela erakustea eta argitzeko eskatzea, besteak beste.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio baliabide gisa: intonazio patroien erabilera.

Testu idatziak sortzea:

-Nolabait konplexuak diren hainbat testu osatzea. Plangintza eta berrikuspena. Testua antolatzeko, artikulatzeko eta kohesionatzeko mekanismoak erabiltzea.

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testuak adierazi eta betetzea.

Curriculum vitae eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa eta burofaxa, besteak beste.

Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak. Testu elementuen eta informazioa antolatzeko moduaren komunikazio-asmoa, testu zatiak bereizita.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz preposizionalak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak eta zehar estiloa. Loturak: “because of”, “since”, “although”, “even if”, “in spite of”, “despite”, “however” eta “in contrast”, besteak beste.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta ondorioa.

-Idatzizko diskurtsoaren sekuentziazioa: “first”, “after”, “then”, “finally”.

-Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

-Testuaren koherentzia:

Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

Testu mota eta formatua.

Hizkuntza-aldaera. Erregistroa. Testua zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erabilera.

Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

Egitura formalak idatzizko testuetan. Hautapena eta aplikazioa.

Esaldien eta lerroaldeen antolaketa logikoa. Testu koherenteak. Loturazko elementu egokiak.

Inbertsioa: “neither”, “nor” eta “so” formen ondoren. Ezezko esapideen eta “only” formaren ondoren.

Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta hedapena: adibideak. Diskurtsoaren amaiera eta laburpena.

Puntuazio-markak erabiltzea.

-Nolabait konplexuak diren testuak idaztea (gutunak, txostenak, laburpenak, berriak edo jarraibideak), paperean nahiz euskarri digitalean, ezaugarri hauekin: argitasuna, arrazoizkotasuna, gramatikazko zuzentasuna eta gaiarekiko egokitasun lexikoa.

-Ulermena errazteko elementu grafikoak: ilustrazioak, taulak, grafikoak eta tipografia, paperean nahiz euskarri digitalean.

-Argudioak: ikuspuntu jakin baten alde edo aurka arrazoiak, eta aukera desberdinen alde onak eta txarrak azaltzea.

Atzerriko hizkuntzaren (ingelesa) lurraldeetan garrantzitsuenak diren kultura elementuak identifikatzea eta interpretatzea.

-Gizarte-, kultura- eta protokolo-arauak baloratzea nazioarteko harremanetan.

-Jarrera sozioprofesionala behar duten egoeretan, baliabide formal eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi egokia erakusteko.

-Atzerriko hizkuntzak bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

-Komunikazio-egoeraren, solaskidearen eta solaskideen asmoen araberako erregistroak erabiltzea.

-Idatzizko testuen aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau gramatikalak, ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan beharrezko prestakuntza biltzen da ikasleek ingelesez komunikatu ahal izateko gaitasunak har ditzaten goi mailako teknikariaren prestakuntza mailari dagozkion lanbide jardueretan lanbide sektore horretan.

Modulu hau batik bat prozedurazkoa da, lanbide inguruan behar den ingelesezko komunikazio gaitasuna garatzen duena, ahozko mailan nahiz idatzizkoan.

Ingelesezko komunikazio gaitasunak pertsona arteko harremanekin eta sektorearen berezko dokumentazioa maneiatzearekin du lotura.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera emanen duten irakatsi eta ikasteko prozesuan jarduteko ildoek honako hauek izango dituzte aztergai:

-Komunikazio-prozesuak eta protokolo eta bezeroarentzako arretarako teknikak deskribatzea, analizatzea eta aplikatzea, bai aurrez aurrekoak bai urrutikoak, ingelesaren bidez.

-Administrazio eta beste edozein izaeratako (finantza, zerga, giza edo merkataritza baliabidea) dokumentuen ezaugarriak bereiztea.

-Kalitate prozesuak enpresan, bere ebaluazioa eta zerbitzuak ingelesez emateari lotutako dokumentuen identifikazioa eta formalizatzea.

-Bezeroek ingelesez egiten dituzten kexa edo erreklamazioen aurreko jarduketen identifikazioa, analisia eta prozedurak.

Hori guztia dela eta, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, lehen mailako Ingeles moduluarekin gertatzen den bezalaxe, praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio-egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntza erabiltzeko oinarrizko gaitasuna izateko beharra dutela.

Horregatik, iradokitzen da eginkizunen bidezko irakaskuntza-ikaskuntza metodologia erabiltzea, edo, bestela esanda, helburu zehatzak dituzten jarduerak erabiltzea, ikasleak hizkuntzan sakonago eta aktiboago murgiltzera bultzatzen dituztenak.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eginen diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleak komunikazio-egoera ahalik eta egiazkoenetan koka ditzaten. Teknikari honen lanbide profila kontuan izanik, ahozko nahiz idatzizko ulermena, produkzioa eta interakzioa bereziki indartu behar dira, bai mezu profesionaletan bai arruntetan. Izan ere, lanbide-esparru honetan ingelesa komunikazio hizkuntza gisa erabiltzen da eta, horren ondorioz, hizkuntza hori jakitea ezinbestekoa da. Beraz, sektoreko profesionalei eskatu beharreko beste faktore bat da.

Baliabideak erabiltzeari dagokionez, informazioaren teknologiak -batik bat Internet eta posta elektronikoa- oso erreminta baliotsuak dira, ikasleak komunikazio-egoera errealetan jartzeko; izan ere, horietako gehienak, gaur egun, enpresaren barnean zein kanpoan gertatzen dira, euskarri informatikoan. Horretarako beharrezkoa da teknologia horiek eraginkortasunez erabiltzea. Era berean, hor azaltzen da, jakina, titulu honetako gainerako modulu teknikoekin koordinatu beharra, ikasgelan erabiliko diren egiazko materialen iturri baitira.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak, baita lanbide harremanak hizkuntza horretan dituzten hiztunenak ere.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza izan dadila ikustea ikasleek nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio erremintak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 1014.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariarentzako enplegu-sorgune eta laneratzeko gune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariaren profilari lotutako lan-egoeretan talde lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten organismo nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria analizatu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak analizatu ditu.

i) Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak analizatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin eta publizitatearen sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide-eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikarien lanbide-profilari lotutako lan inguruneetan, prebentzioari begira garrantzitsuak diren lan baldintzak zehaztu ditu.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat lantzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten organismo publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikarien laneko arrisku egoerak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua analizatu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak analizatu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak:

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluaren lanbide sektorea definitzea eta analizatzea bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako organismoak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako esparruan, Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikariekin zerikusia duten prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Marketin eta publizitatearen sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren analisia.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etendura eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikarien lanbide eremuari aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo baten analisia.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten organismo publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana lantzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea:

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatuko dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, marketin eta publizitatearen sektorean, Espainian nahiz Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lan ekipoei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio planerako lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta organismoak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio-jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat lantzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak analizatzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatzea eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluek harreman estua izan behar dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak elkarrekin koordinatuko dituzte.

Azpimarratu behar da komenigarria dela Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan eginen den enpresa proiektua/plana erabiltzea Lanerako prestakuntza eta orientabideak izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa indartuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Marketineko eta publizitateko proiektua

Kodea: 1012.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolaketaren egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko erabiliko den lanerako gidoia landu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta landu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, garatzeko beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren bitartekoak eta ekipamendua definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Praktikan jartzeko baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta landu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak landu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hura beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 1013.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolaketa identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolaketaren egitura eta enpresaren arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Enpresaren marketin politiken diseinuan, aplikazioan eta jarraipenean parte hartzen du, eta, horretarako, marketineko informazio-sisteman erabilgarri dagoen informazioa, salmenta-saretik lortutakoa eta egindako merkataritza-azterlanak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresarentzat interesa duten merkataritza-azterketak egin ditu, enpresa barne- edo kanpo-merkatu berrietan sartzeari begira.

b) Merkatu batean sartzeko modurik egokiena hautatu du, eta, horretarako, banaketa-kanalen egitura definitzen duten faktoreak analizatu ditu.

c) Merkataritzako komunikazio- eta sustapen-ekintza egokienak hautatu ditu, erabilgarri dauden aukerak ebaluatuta.

d) Marketing mix-eko aldagaiak eta merkatuaren joerak eta bilakaera analizatu ditu, produktuaren/zerbitzuaren posizionamendua hobetzeko, bezeroen leialtasuna lortzeko eta salmentak gehitzeko.

e) Produktu edo zerbitzuei buruzko txostenak egin ditu, haiek bezeroen beharretara eta produktu politikaren definiziora egokitzeko.

f) Produktuaren edo zerbitzuaren prezio egokiei buruzko txostenak egin ditu, eta, horretarako, kostuak, lehia eta prezio politikako merkataritza-estrategiak analizatu ditu.

g) Produkturako edo zerbitzurako merkataritzako banaketa-kanal eta modu egokienei buruzko txostenak egin ditu, banaketa politikan erabakiak hartzeko.

h) Publizitate eta sustapen ekintzei buruzko txostenak egin ditu, komunikazio-politikan erabakiak hartzeko.

i) Marketin planaren jarraipena egin du, definitutako helburuetan izan diren desbideratzeak hautemateko.

4. Produktuak/zerbitzuak merkaturatzen eta merkatuan ezartzen laguntzen du, eta, horretarako, salmentak eta banaketa kudeatzen parte hartzen du kanal tradizionalen eta/edo elektronikoen bitartez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Marketin planean, produktuaren edo zerbitzuaren txostenean, salmenta-sarean eta bezeroen datuetan erabilgarri dagoen informazioa antolatu du, produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko eta merkatuan ezartzeko.

b) Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko eta merkatuan iraunarazteko eta, hartara, lehiakideen aurrean marka-irudia indartzeko marketin eta sustapen ekintzak definitu ditu.

c) Produktua edo zerbitzua salmenta-sarean ezartzeko lanak koordinatu ditu, ezarritako merchandising-eko eta sustapeneko teknikak aplikatuta.

d) Bezeroen prospekzio-ekintzak egin ditu, eta bezero potentzialen zerrenda datu-basean gehitu du.

e) Salmenta-argumentarioa landu du eta produktuak edo zerbitzuak saltzeko ekintzak gauzatu ditu, salmenta- eta negoziazio-teknika egokiak aplikatuta.

f) Bezeroek edo erabiltzaileek aurkeztutako erreklamazioei erantzun eta konponbidea aurkitu die.

g) Jarraipen-prozesuak eta saldu ondoko zerbitzuak eta bezeroarentzako arretakoak enpresak ezarritako irizpideen arabera kudeatu ditu.

h) Internet erabili du enpresaren eta haren produktuen publizitate-euskarri moduan.

i) Produktuen salmenta elektronikoak egin ditu denda birtualaren bitartez.

5. Merkatuaren azterlanak planifikatzen eta garatzen laguntzen du, eta, eginkizun horretan, ikerketarako beharrezkoa den informazioa lortzen, analizatzen eta aurkezten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren informazio-premiak zehaztu ditu, eta barneko eta kanpoko informazio-iturriak eta datuak analizatzeko eta antolatzeko teknikak definitu ditu.

b) Ikerketa-plana lantzen parte hartu du, eta, horretarako, azterketa mota, helburuak, lortu behar den informazioa, datuen iturriak eta horiek lortzeko tresnak, eta analizatzeko teknikak eta beharrezkoa den aurrekontua ezarri ditu.

c) Barneko eta kanpoko on line eta off line informazio-iturrietatik bigarren mailako informazioa lortu du, eta lortutako datuak jasotako zehaztapenen arabera antolatu ditu.

d) Inkestak/elkarrizketak egiteko, inkestatzaileen/elkarrizketatzaileen landa-lana planifikatzen eta galdetegiak, laneko koadernoa eta ibilbide-orria lantzen lagundu du.

e) Lehen mailako informazioa lortu du inkesten bidez, eta galdetegia, laneko gida eta jasotako jarraibideak interpretatu ditu.

f) Lortutako informazioa estatistika-teknikak aplikatuta analizatu du, emaitzekin txostenak egin ditu, eta datuak estatistika-taulen moduan eta irudikapen grafiko egokiez hornituta aurkeztu ditu.

g) Lortutako informazioa datu-base egokian sartu du, informazioa bizkor eta zehatz berreskuratu eta aurkeztu ahal izateko.

h) Datu-base erlazionalak kudeatu ditu, eta aplikazioaren utilitateak doitasunez maneiatu ditu, kontsultak egiteko eta informazioa editatzeko, prozesatzeko eta artxibatzeko eta haren osotasuna eta konfidentzialtasuna mantentzeko.

6. Hedabide eta komunikazio-euskarrien plana antolatzen eta haren jarraipena egiten eta publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak lantzen laguntzen du, jasotako jarraibideei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Publizitate-hedabideen plana antolatzeko beharrezkoak diren erreferentziak eta garrantzizko datuak bildu ditu hainbat informazio-iturritatik.

b) Publizitate-hedabideen plana lantzeko erabili behar diren komunikazio-euskarriak modu optimoan konbinatu ditu.

c) Publizitate-hedabideen plana gauzatzeko lanen jarraipena eta kontrola egin du.

d) Enpresaren produkzio-sektorean eragina duten hedabide eta komunikazio-euskarrietan agertu diren albisteei buruzko informazioaren digitalizazioa egin du.

e) Komunikazio- eta marketin-materialak lantzeko beharrezkoak diren edukiak, testuak eta irudiak hautatu ditu, pertsuasio-komunikazioko teknikak erabilita, eta indarrean dagoen araudia eta nortasun korporatiboa errespetatuta.

f) Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak landu ditu, diseinuko eta edizioko teknikak eta aplikazio informatikoak erabilita.

g) Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak zabaltzeko ekintzak egin ditu, enpresako zabalkunde-planaren arabera.

h) Interneten publizitate-tresna nagusiak erabili ditu publizitateko, sustapeneko eta informazioko ekintzak aurrera eramateko.

7. Enpresaren kudeaketa ekonomikoan eta finantzarioan parte hartzen du, jasotako jarraibideei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aktiboak eskuratzeko eta berritzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak lortzeari buruzko informazioa ematen duten organismoak identifikatu ditu.

b) Inbertsioak finantzatzeko finantza- eta kreditu-tresnarik ohikoenak identifikatu ditu, eta entitate finantzario batean mailegu edo kreditu bat lortzeko prozedura kudeatu du.

c) Produktu eta zerbitzuen salerosketa ordaintzearekin, kobratzearekin eta finantzatzearekin erlazionatutako kudeaketak egin ditu.

d) Saldutako produktuak edo egindako zerbitzuak kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak, fakturak eta ordainagiriak egin eta kudeatu ditu, eta, horretarako, fakturatzeko merkataritza- eta zerga-arauak aplikatu ditu.

e) Enpresan sortutako dokumentazioa antolatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko lanak garatu ditu.

f) Faktura elektronikoak igortzeko eta hartzeko eskakizunak eta araudia interpretatu du, eta fakturazio elektronikoak ekartzen dituen abantailak eta onurak analizatu ditu.

g) Kostuak kalkulatu ditu eta inbertsioen errentagarritasuna eta enpresaren kaudimena eta eraginkortasuna zehaztu ditu, erabilgarri dauden datu ekonomikoak eta kontabilitate-informazioa analizatuta.

h) Enpresaren kontabilitate- eta zerga-prozesuan parte hartu du, eta, horretarako, indarrean dagoen merkataritza- eta zerga-araudia eta Kontabilitate Plan Orokorraren printzipioak eta arauak aplikatu ditu.

i) BEZaren eta mozkinen gaineko zergen aldian behingo aitorpenak egin ditu, indarrean dagoen legedia errespetatuta.

8. Enpresako harreman publikoen politika garatzen eta marketin- eta komunikazio-ekitaldiak antolatzen eta kudeatzen parte hartzen du, ezarritako irizpideei eta protokoloari jarraiki.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren komunikazioko eta harreman publikoetako hainbat ekintza planifikatzen eta antolatzen lagundu du.

b) Enpresan egiten diren marketin- eta komunikazio-ekitaldiak garatzeko behar izaten diren espazioak, instalazioak eta zerbitzuak zehaztu ditu.

c) Marketin- eta komunikazio-ekitaldi eta ekintzen hainbat hornitzailerekin harremanetan jarri da, zerbitzuak egiteko eskaintzak eta baldintzak eskatzeko.

d) Hainbat hornitzaileren eskaintzak ebaluatu ditu, prezioa, kalitatea eta zerbitzua bezalako irizpideen arabera, eta enpresarentzat komenigarriena hautatu du.

e) Ekintza eta ekitaldi ofizialetan arropa eta portaera egokiak erabili ditu, eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak aplikatu ditu, definitutako jarraibide eta protokoloen arabera.

f) Protokolozko komunikazio-ekitaldi edo -ekintza baten programazioan eta garapenean sortutako akatsak hauteman ditu eta garaiz aurkitu die konponbidea.

g) Marketin- eta komunikazio-ekitaldi batera bertaratutakoen gogobetetasun-maila neurtzeko galdetegiak landu ditu.

h) Komunikazio-ekitaldi edo -ekintza baten emaitzak ebaluatzeko txosten bat idatzi du, bertaratutakoek ebaluazio-galdetegietan emandako erantzunak abiapuntu hartuta.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan.

0623 lanbide modulua: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0623-UF01(NA)

Enpresa bat sortu eta funtzionamenduan jartzea

40

0623-UF02(NA)

Enpresa baten baliabideak eta aktiboak izapidetzea eta finantzatzea

40

0623-UF03 (NA)

Enpresa baten salerosketa eragiketen kudeaketa administratiboa

50

0623-UF04(NA)

Enpresa baten kontabilitate-kudeaketa

60

0930 lanbide modulua: Marketin politikak (190 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0930-UF01(NA)

Marketinaren oinarrizko kontzeptuak

30

0930-UF02(NA)

Marketin politikak

60

0930-UF03 (NA)

Komunikazioa marketin tresna gisa

40

0930-UF04(NA)

Marketin plan bat lantzea

60

0931 lanbide modulua: Marketin digitala (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0931-UF01(NA)

Marketin digitaleko plan bat lantzea

30

0931-UF02(NA)

Interneteko marketin digitalaren oinarrizko zereginak

50

0931-UF03 (NA)

Merkataritza elektronikoa: on line denda B2C (Business-to-Consumer)

40

0931-UF04(NA)

Marketin digitaleko plan bat aplikatzea: SEM posizionamendua, SEO eta gizarte-hedabideak (social media)

40

1007 lanbide modulua: Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1007-UF01(NA)

Komunikazio-materialak prestatzea

30

1007-UF02(NA)

Publizitate- eta informazio-materialak lantzea eta prestatzea

50

1007-UF03 (NA)

Informazio-materialen zabalkundea planifikatzea

30

1007-UF04(NA)

Pertsuasio-komunikazioko teknikak

20

1008 lanbide modulua: Hedabideak eta komunikazio-euskarriak (100 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1008-UF01(NA)

Komunikabideen azterketa

20

1008-UF02(NA)

Legedia eta publizitate-hedabideen plana

30

1008-UF03 (NA)

Hedabideen plan bat planifikatzea eta kontrolatzea

50

1010 lanbide modulua: Merkataritza-ikerketa (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1010-UF01(NA)

Enpresaren ingurunea eta merkataritza-ikerketarekin duen erlazioa

30

1010-UF02(NA)

Informazio-iturriak merkataritza-ikerketan.

30

1010-UF03 (NA)

Laginketa merkataritza-ikerketan

30

1010-UF04(NA)

Datuen tratamendua eta estatistika-analisia merkataritza-ikerketan

40

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01-UF01(NA)

Ingelesa I

60

1009 lanbide modulua: Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1009-UF01(NA)

Enpresaren harreman publikoetako helburuak eta tresnak

40

1009-UF02(NA)

Harreman publikoetako ekitaldi bat antolatzea eta zerbitzu-hornitzaileekiko interakzioa

40

1009-UF03 (NA)

Protokoloa eta eragileen portaera harreman publikoetako ekitaldi batean

30

1009-UF04(NA)

Harreman publikoetako baten kontrola, jarraipena eta ebaluazioa

20

1011 lanbide modulua: Merkataritza-ikerketako landa-lana (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1011-UF01(NA)

Landa-lanaren plangintza eta antolaketa

20

1011-UF02(NA)

Landa-laneko taldea

40

1011-UF03 (NA)

Landa-laneko jarduera egitea eta kontrolatzea

50

1109 lanbide modulua: Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1109-UF01(NA)

Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko beharrezkoa den informazioa biltzea

20

1109-UF02(NA)

Salmenta-argumentarioa eta produktua/zerbitzua salmenta-sarean aurkeztea

30

1109-UF03 (NA)

Produktuak/zerbitzuak merkaturatzera zuzendutako marketin eta sustapen ekintzak

40

1109-UF04(NA)

Produktu edo zerbitzu bat ezartzea. Kontrol- eta jarraipen-neurriak

40

1110 lanbide modulua: Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako
eta erabiltzailearentzako arreta (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1110-UF01(NA)

Bezeroen arreta

50

1110-UF02(NA)

Informazioa eta dokumentazioa antolatzea eta artxibatzea

20

1110-UF03 (NA)

Bezeroei buruzko datu-baseak

20

1110-UF04(NA)

Bezeroaren/erabiltzailearen erreklamazioak eta kexak kudeatzea

20

0179 lanbide modulua: Ingelesa (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0179-UF01(NA)

Ingeles aurreratua I

60

0179-UF02(NA)

Ingeles aurreratua II

50

1014 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

1014-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

1014-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

1014-UF03 (NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

B) Prestakuntza unitateen garapena.

Lanbide modulua: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

Kodea: 0623.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat sortu eta funtzionamenduan jartzea

Kodea: 0623-UF01( NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ekimen sortzaileei eta enpresak sortzeko aukerei buruzko informazioa biltzea:

Enpresa-plana: negozioaren ideia.

Enpresaren oinarrizko funtzioak.

Enpresa sistema gisa.

ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren analisia.

ETEaren erlazioak ingurunearekiko eta gizartearekiko.

-Enpresaren forma juridikoa ezartzea:

Banako enpresa. Erantzukizun juridikoa eta betebehar formalak.

Sozietate mota desberdinak (enpresaren forma juridiko gisa).

Enpresa bat eratzea eta abian jartzea: eskakizunak, betebehar formalak eta izapideak.

Fiskalitatearen eta lanaren arloetako betebeharrak eta enpresaburuaren erantzukizuna.

Prestakuntza unitatea: Enpresa baten baliabideak eta aktiboak izapidetzea eta finantzatzea.

Kodea: 0623-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Enpresa baten baliabide finantzarioak izapidetzea:

Enpresaren ekonomia eta finantza arloetako egitura.

Norberaren eta besteren finantzaketa. Barneko eta kanpoko finantzaketa.

Oreka finantzarioa. Kapital zirkulatzailea edo maniobra-fondoa.

Epe laburreko eta luzeko finantzaketa.

Kostu finantzarioen kalkulua eta maileguen amortizazioa.

-Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk erosteko eta/edo alokatzeko jarduketak:

Ibilgailuen eta horniduren erosketak eta alokatzeak kudeatzea.

Inbertsioak analizatzea eta hautatzea.

Erosteko eta alokatzeko aurrekontuak eta baldintzak.

Ekipamenduak erosteari buruzko dokumentuak lantzea, baita kontratuak eta eskariak ere.

Prestakuntza unitatea: Enpresa baten salerosketa eragiketen kudeaketa administratiboa.

Kodea: 0623-UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Aurrekontuak egitea.

-Zerbitzuen fakturazioa eta fakturak gorde eta erregistratzea.

-Enpresako eragiketen fiskalitatea. BEZa eta beste tributu batzuk.

-Europar Batasunaren barneko eragiketak.

-Ordaintzeko eta kobratzeko bideak eta dokumentuak: txekea, transferentzia, ordainagiria, kanbio-letra, kreditu-txartela eta zor-agiria.

Prestakuntza unitatea: Enpresa baten kontabilitate-kudeaketa

Kodea: 0623-UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Enpresaren kontabilitate-betebeharrak.

-Ondarea, kontuak, kontabilitate-liburuak eta erregistro-liburuak.

-Kontabilitate-plan orokorra.

-Kontabilitate-zikloa.

-Urteko kontuak eta ekitaldietako emaitzak.

-Zerga motak: PFEZa, sozietateen gaineko zerga, BEZa eta ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

-Inbertsioen errentagarritasuna zehaztea: errentagarritasun atalasea, heldutasun epe batez bestekoa, ratio finantzarioak eta errentagarritasun- eta efizientzia-ratioak.

Lanbide modulua: Marketin politikak

Kodea: 0930.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Marketinaren oinarrizko kontzeptuak

Kodea: 0930-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Merkatuaren analisia. Inguruaren analisia. Lehiaren analisia.

-Merkatuaren segmentazioa. Segmentazio irizpideak.

-Merkatua segmentatzeko estrategiak.

-Merkataritza-banaketa marketin tresna gisa.

-Merkataritza-komunikazioko prozesua.

-“Marketina” kontzeptua eta edukia.

-Marketinak ekonomian dituen funtzioak.

-Marketina enpresaren kudeaketan.

-Marketin motak.

Prestakuntza unitatea: Marketin politikak

Kodea: 0930-UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Produktuaren dimentsioa.

-Produktu, zerbitzu edo marken zorroaren analisia.

-AMIA analisia.

-Prezio politika:

Produktuaren prezioa marketin tresna gisa.

Produktu edo zerbitzu baten prezioaren osagaiak.

Garraio eta banaketa kostuak.

Prezioen alorreko lege-araudia.

Produktuaren prezioa eta eskariaren malgutasuna.

Prezioak finkatzeko metodoak: kostuetan, lehian eta merkatuaren eskarian oinarritzen direnak.

Produktuaren salmenta-prezioa fabrikazio- eta banaketa-kostuen dokumentua abiapuntu hartuta kalkulatzea.

Prezio politikako estrategiak.

-Banaketa politika:

Banaketa-kanalak. Kontzeptua, egitura eta motak.

Banaketa politika. Helburuak.

Banaketa-kanala eta modua hautatzea baldintzatzen duten faktoreak.

Banaketa-egitura bertikalak eta horizontalak.

Merkataritzako bitartekotzako kontratuak eta moduak.

Banaketa-kostuak: egitura eta kalkulua.

Marketina banaketan. Merchandising-a.

Prestakuntza unitatea: Komunikazioa marketin tresna gisa

Kodea: 0930-UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Merkataritza-komunikazioko prozesua. Oinarrizko elementuak.

-Komunikazioaren mix-a: motak eta moduak.

-Komunikazio-politikak.

-Publizitatea.

-Merchandising-a: helburuak, aurrekontua eta tresnak.

-Briefinga.

Prestakuntza unitatea: Nazioarteko marketin plan bat lantzea

Kodea: 0930-UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Marketinaren plangintza: xedea eta helburuak.

-Marketin plana: ezaugarriak, utilitateak eta egitura.

-Egoeraren analisia: barneko eta kanpoko analisia. AMIA analisia.

-Helburu orokorrak eta marketin helburuak ezartzea.

-Marketin estrategiak hautatzea.

-Marketin-mixaren ekintzak eta politikak. Haien arteko erlazioa.

-Aurrekontua. Baliabide finantzarioak, giza baliabideak eta denbora.

-Marketin plana egin eta kontrolatzea.

-Marketin planeko politiken eta ekintzen jarraipena eta kontrola.

Lanbide modulua: Marketin digitala

Kodea: 0931.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Marketin digitaleko plan bat lantzea

Kodea: 0931-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Marketin digitaleko planaren garapena.

-On line bezeroaren ezaugarri espezifikoak.

-Webaren on line eta off line sustapena.

-Erakartze politikak: marka bat sortzeko prozesua.

-Marketin erlazionala eta bezeroekiko harremanaren kudeaketa (CRM).

-Marketin gurutzatua (cross-marketing) eta marketin birala.

-One-to-one marketina.

-Publizitate-sistema ez-gomendagarriak: publizitate-erauntsia edo zabor-publizitatea (spam). Publizitate-erauntsiaren aurkako legea.

-Internet TB, bideoblogak eta web TB, besteak beste.

Prestakuntza unitatea: Interneteko marketin digitalaren oinarrizko zereginak

Kodea: 0931-UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Funtzionamendua: zerbitzariak eta bezeroak, TCP/IP protokoloa, World Wide Web, Interneteko domeinuak.

-Sartzeko konfigurazioa.

-Intranetak eta estranetak.

-Bilatzaileak: bilaketa-tresnak eta indizeak, bilatzaile tematikoak.

-Oinarrizko kontzeptuak: operadoreekiko bilaketa, bilaketa-sintaxi bereziak, bilaketa aurreratuko aukera, zerbitzu gehigarriak.

-Posta elektronikoa. Funtzionamendua.

-Web orriak diseinatzea.

-Posta elektronikoa bidaltzeko, hartzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa.

-Fitxategien transferentzia. Erabilera.

-P2P sareak (peer to peer). Aplikazioak.

-Foroak eta eztabaida-taldeak.

-Nazioarteko sare sozialak.

-Weblogak, blogak edo bitakorak.

-Enpresentzako lanbide sareak eta sare sozialak.

-Sare sozialetan erostea eta saltzea.

Prestakuntza unitatea: Merkataritza elektronikoa: on line denda B2C (Business-to-Consumer).

Kodea: 0931-UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Denda birtual bat diseinatzea.

-Negozio digitaleko ereduak: atari horizontalak, B2B eta B2C, besteak beste.

-Web erakusleihoa. Katalogo elektronikoa.

-On line saldutako salgaien kontrol logistikoa.

-Erreklamazioa bezeroaren leialtasuna lortzeko tresna gisa.

-Nazioarteko ordainbide elektronikoak.

-Gogoetaldiak eta ezeztatzeak.

-Kriptografia: gako simetrikoa, gako asimetrikoa eta gako bakarreko zifratzea.

-Faktura elektronikoa.

-Sinadura eta ziurtagiri digitalak.

Prestakuntza unitatea: Marketin digitaleko plan bat aplikatzea. SEM posizionamendua, SEO eta gizarte-hedabideak (social media).

Kodea: 0931-UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Marketin digitaleko plan bat garatzea.

-On line eta off line sustapena Interneten.

-Bilatzaileetako posizionamendu naturala. Gako-hitzak hautatzea. Google AdWords.

-Sare sozialak.

-Marketin birala eta marketin gurutzatua (cross-marketing).

-One-to-one marketina.

-Estatistiken analisia eta emaitzen neurketa.

Lanbide modulua: Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea

Kodea: 1007.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Komunikazio-materialak prestatzea.

Kodea: 1007-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Fidagarritasunagatik eta kostuagatik publizitatearen eta diseinu grafikoaren sektorean erabili ohi diren off line eta on line informazio-iturriak.

-Sarbide libreko edo ordainpeko datu-bankuak, publikoak nahiz pribatuak. Irudi-bankuen on line bilaketa-tresnak. On line zein off line datu- eta irudi-bankuen erabilera-arauak eta copyright-a.

-Garatutako ekitaldi, produktu eta zerbitzuen informazio-euskarriak: katalogoak, liburuxkak, triptikoak eta kartelak.

-Kanpoaldean erabilitako publizitate-euskarrien ezaugarriak eta funtzioak: errotulazioa, publizitate-hesiak, informaziorako hiri-altzariak (MUPI) eta markesinak, besteak beste.

-Publizitate-komunikazioko beste material batzuk: standak, erakustegiak eta display-ak, besteak beste.

-Masa-komunikabide tradizionalak: prentsa, irratia eta telebista, besteak beste.

-Multimedia-komunikabideak: bideo korporatiboak eta publizitate-iragarkiak.

-Interneten dauden diseinuak: web orria, publizitate-piezak (banners) eta mezu elektroniko masiboa, besteak beste.

Prestakuntza unitatea: Publizitate- eta informazio-materialak lantzea eta prestatzea

Kodea: 1007-UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Liburuxka, triptiko eta kartelen konposizioa, kolorea eta tipografia.

-Prentsan iragarkiak idaztea eta maketatzea.

-Ikus-komunikazioko teknikak.

-Banners: banner, botoia, etxe-orratzak (skyscraper), zabalgarriak eta orri-lapurrak.

-Marketin zuzena. Mailing pertsonalizatua.

-Doako publizitatea bilatzaileetan eta sare sozialetan.

-Publizitate-materiala lantzera zuzendutako orotariko programak: kartelak, publizitate-liburuxkak eta papertegi administratiboa.

-Diseinu grafikoko programa espezifikoak: objektu grafikoak marraztea eta manipulatzea efektuak aplikatuz.

-Irudiak eta testuak maketatzeko, editatzeko, tratatzeko, manipulatzeko eta aurkezteko programak.

-Web diseinuko aplikazio espezifikoak: orriak konfiguratzea eta editatzea.

Prestakuntza unitatea: Informazio-materialen zabalkundea planifikatzea

Kodea: 1007-UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Publizitate-helburuak.

-Publizitate-aurrekontua.

-Denbora-plangintzaren faktore erabakigarriak: urtarokotasuna, oroipenaren bilakaera, esposizioaren intentsitatea eta maiztasuna.

-Helburuko publikoa eta entzuleriaren profila.

-Publizitate-hedabidea produktura edo zerbitzura egokitzea.

-Publizitate-hedabide bakoitzaren irispidea: entzule kopuru gordina eta entzule kopuru erabilgarria; indizeak kalkulatzea.

-Euskarri-kostua, kontaktuko kostua eta kostu erabilgarria. Errentagarritasun-adierazleak.

-Zuzeneko marketin hornitzaileak. Kontratazioa eta kanpora ateratzea (outsourcing).

Prestakuntza unitatea: Pertsuasio-komunikazioko teknikak

Kodea: 1007-UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Publizitate motak.

-Publizitate-sormena bitarteko eta euskarri inprimatuetan eta ikus-entzunezkoetan.

-Publizitate-sormeneko teknikak: asoziatiboak, analogikoak eta konbinatorioak.

-Sormena publizitate-komunikazioan. Sormen-prozesuaren faseak. Sormen-prozesuaren gaineko eredu nagusiak. Sormen sailaren antolaketa.

-Jarraibide sortzaileen modalitateak: salmenta-proposamen bakarra (Unique Selling Proposition), copy strategy-a eta star strategy-a.

-Publizitate-komunikazioaren pertsuasio-dimentsioa.

-Publizitate-estrategiaren ezarpena.

-Briefinga.

-Publizitate-helburuak: helburuko publikoaren definizioa, produktuaren ezaugarriak eta aurrekontua.

-Posizionamenduaren garrantzia: eratzea eta hautatzea.

Lanbide modulua: Hedabideak eta komunikazio-euskarriak

Kodea: 1008.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Komunikabideen azterketa

Kodea: 1008-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Publizitate-hedabideak eta -euskarriak deskribatzea:

-Publizitate-hedabideen kontzeptua eta sailkapena.

-Publizitate-hedabide bakoitzaren abantailak eta eragozpenak.

-Hedabideei buruzko alderdiak analizatzea.

-“Publicity” kontzeptua eta tresna erabilienak.

-Publicity mota erabilienak.

-On line inguruneko hedabideen plangintza: Interneteko publizitate-formatu motak eta on line hedabideen erosketa.

-Sektoreko enpresa motak.

Prestakuntza unitatea: Legedia eta publizitate-hedabideen plana

Kodea: 1008-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Publizitate-kontratuei aplikatzekoak diren Publizitatearen Lege Orokorraren arau orokorrak.

-Publizitatearen mugak: pertsonaren aurkakoa, engainagarria, desleiala, subliminala eta osasun-produktu jakin batzuena.

-Publizitatearen erabilera txarrak: legez kontrakoa, engainagarria, desleiala, subliminala, konparatiboa.

-Publizitate-kontratua.

-Zabalkundeko kontratua, publizitate-sorkuntzako kontratua eta publizitate-babesletzako kontratua.

-Lehia desleialeko egintzak: engainua, nahasketa, engainuzko ez-egitea eta jardunbide oldarkorrak, besteak beste.

-Pertsonen edo haien ondarearen osasunerako edo segurtasunerako arriskuak sor ditzaketen produktuei buruzko publizitatea.

Prestakuntza unitatea: Hedabideen plan bat planifikatzea eta kontrolatzea

Kodea: 1008-UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Hedabideen plan bat prestatzea.

-Publizitate-agentziek eskainitako aurrekontuak hautatzea.

-Agentzien eta iragarleen eta hedabideen arteko harremanak.

-Baimendutako marjinen eta kostuen analisia.

-Publizitate-eraginkortasuna neurtzeko metodoak.

-Kanpainetako emaitzak analizatzeko ratioak: stats-ak eta adstock-ak.

-On line eta off line eraginkortasun-ratioak.

Hedabideen plana gauzatzeko lanak kontrolatzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea.

Lanbide modulua: Merkataritza-ikerketa

Kodea: 1010.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren ingurunea eta merkataritza-ikerketarekin duen erlazioa

Kodea: 1010-UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa eta merkatua.

-Enpresaren makroingurunea eta mikroingurunea.

-Aldagai kontrolagarriak eta kontrolaezinak.

-Merkatuen segmentazioa. Segmentazioa aplikatzea marketin estrategiak diseinatzean.

-Kontsumitzailearen portaera. Beharrak. Motak eta hierarkia.

Erosteko erabakiaren prozesua analizatzea. Faseak.

Kontsumitzailearen portaera zehazten duten aldagaiak: barnekoak eta kanpokoak.

-Merkataritza-ikerketa. Kontzeptua eta helburua. Merkataritza-ikerketa Espainian. Merkataritza-ikerketaren alderdi etikoak. ICC/ESOMAR kodea.

-Marketineko informazio-sistema (MIS).

-Merkataritza-ikerketaren prozesua. Faseak. Xedea. Helburuak. Hipotesien formulazioa eta hipotesi motak. Merkataritza-azterketa baten aurrekontua.

-Ikerketa-diseinu motak: esploratzekoak, deskriptiboak eta kausalak.

Prestakuntza unitatea: Informazio-iturriak merkataritza-ikerketan.

Kodea: 1010-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lehen mailako eta bigarren mailako informazio-iturriak.

-Informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa analizatzea.

-Zeharkako eta luzetarako informazioa.

-Bigarren mailako informazio-iturriak.

On line eta off line informazio-iturriak.

Barneko eta kanpoko datu-baseak. Lortutako datuen antolaketa.

-Lehen mailako informazio kualitatiboa lortzea: sakoneko elkarrizketak, talde fokalak (focus group) eta teknika proiektiboak.

-Sormen-teknikak eta behaketa:

Talde dinamika.

Sakoneko elkarrizketa.

Behaketa. Sasierosketa.

Teknika proiektiboak.

Sormeneko teknikak.

-Ikerketa kuantitatiboko teknikak:

Inkesta. Motak: pertsonala, telefonikoa, posta bidezkoa, on line eta omnibusa.

Panela: kontsumitzaileena, txikizkariena eta entzuleriarena.

Esperimentazioa.

Behaketa.

-Galdetegia: diseinatzeko metodologia. Prestaketa. Egitura. Galdera motak.

-Merkataritza-ikerketari aplikatutako informazioaren eta komunikazioaren teknologiak: CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI.

Prestakuntza unitatea: Laginketa merkataritza-ikerketan

Kodea: 1010-UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Laginketaren oinarrizko kontzeptuak: populazioa, unibertsoa, lagin esparrua, lagin unitatea eta lagina.

-Laginketa motak: probabilistikoa eta ez-probabilistikoa.

-Laginketa-prozesu baten faseak.

Laginketa probabilistikoak: ausazko laginketa bakuna, sistematikoa, geruzatua, konglomeratu-laginketa, arlokako laginketa eta ausazko bideetakoa.

-Laginketa ez-probabilistikoak: komenentziazkoa, iritzizkoa, kuotazkoa eta elur-pilotazko laginketa.

-Laginketa-prozesuen analisi konparatiboa, laginketa probabilistikoaren eta ez-probabilistikoaren teknikak aplikatuta.

-Laginaren tamaina. Laginaren tamainan eragina duten faktoreak. Konfiantza-maila eta laginketa-errorea. Laginaren tamainaren kalkulua.

-Inferentzia estatistikoa. Lagin-erroreak eta laginaz bestelakoak. Laginketa-errorearen kalkulua.

-Puntu-zenbatespena eta tartezkoa. Konfiantza-tarteak.

Prestakuntza unitatea: Datuen tratamendua eta estatistika-analisia merkataritza-ikerketan

Kodea: 1010-UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Datuen kodifikazioa eta tabulazioa. Datuen irudikapen grafikoa.

-Datu motak: kuantitatiboak eta kualitatiboak. Analisi-teknikak.

-Estatistika deskriptiboa: zentrorako joeraren neurriak, sakabanatzearenak eta formarenak. Bariantza-analisia. Datuak tratatzeko eta analizatzeko aplikazio informatikoak: kalkulu-orriak eta datu-baseak.

-Erregresio eta korrelazio teknikak: bakunak eta anizkoitzekoak.

-Zenbaki indizeak.

-Denborazko serieak. Joeren estimazioa. Denborazko serieen deflazioa.

-Hipotesien kontrastea.

-Laginaren emaitzak aztergai den populazioari estrapolatzea.

-Datuen estatistika-analisiaren emaitzak eta ikerketaren ondorioak aurkeztea. Txostenaren egitura. Datuen aurkezpena eta eranskin estatistikoak. Datuak eta txostenak aurkezteko aplikazio informatikoak.

-Datu-base erlazionalak kudeatzea: egitura, diseinua, kontsultak, mantentze-lanak eta eguneratze-lanak. Makroak sortzea.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Ingelesa I” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa

Kodea: 1009.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren harreman publikoetako helburuak eta tresnak

Kodea: 1009-UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Harreman publikoak enpresaren komunikazio-estrategiaren barnean.

-Harreman publikoen faseak:

Ikerketa. Estrategia: publikoa, helburuak eta mezua definitzea. Komunikazioaren sormena.

Hedabideen hautaketa eta plangintza. Pretesta. Merkaturatzea. Postesta.

-Publizitate instituzionala.

-Harreman publikoen ekintzen tipologia: esparruaren arabera eta helburuen arabera.

Esparruaren arabera: kanpokoak eta barnekoak.

Helburuen arabera: informazioa hedatzea; babesletza; mezenasgoa; irudia sortu, mantendu edo hobetzea; zerbitzu publikoko jarduerak; funtsak erakartzea; eta ekimenei laguntza ematea.

-Harreman publikoen eta komunikabideen arteko lotura: prentsa-oharrak, prentsaurreko hizketaldiak eta prentsa bulegoa. Lobbyak.

-Ekitaldien antolaketa enpresako harreman publikoen barnean.

Prestakuntza unitatea: Harreman publikoetako ekitaldi bat antolatzea eta zerbitzu-hornitzaileekiko interakzioa

Kodea: 1009-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ekitaldi motak: enpresa-ekintzak eta ekintza sozialak.

-Azokak, sustapen ekintzak, ekintza instituzionalak, biltzarrak, harrerak, prentsaurrekoak, babesletzak eta beste zenbait ekitaldi.

-Ekitaldiak garatzeko giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa: tokia, materiala, beharrezko ekipoa eta profesionalak, besteak beste.

-Ekitaldiak antolatzeko teknikak. Ekitaldiaren argitalpena eta zabalkundea.

-Ekitaldia egiteko aplikatzekoa den araudia, baimenak eta lizentziak.

-Ekitaldiak egiteko behar izaten diren espazioak.

-Ekitaldiak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuen hornitzaileen tipologia.

-Ekitaldien kudeaketan aplikazio informatikoak erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Protokoloa eta eragileen portaera harreman publikoetako ekitaldi batean

Kodea: 1009-UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Marketin- eta komunikazio-ekintza eta ekitaldietako enpresa- eta zeremonia-protokoloa.

-Ekintza eta ekitaldi motak protokoloaren arabera: diplomatikoa, akademikoa, kirolekoa, musikala eta enpresakoa, besteak beste.

-Enpresa-, zeremonia- eta erakunde-protokoloa: sinboloak, elementu korporatiboak, gutuneria eta gonbidapenak.

-Marketin- eta komunikazio-ekitaldien garapena eta portaera.

-Irudi pertsonala.

-Ekitaldi bateko agenteen eta parte-hartzaileen jarrerak eta gaitasunak.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Ekitaldiak irudi eta balio korporatiboak transmititzeko elementu gisa.

Prestakuntza unitatea: Harreman publikoetako baten kontrola, jarraipena eta ebaluazioa

Kodea: 1009-UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ekitaldien gainbegiratua eta jarraipena.

-Parte-hartzaileen kontrola.

-Ekitaldia kudeatzeko zerbitzuen kalitatea: adierazleak.

-Gogobetetasun-galdetegiak.

-Ekitaldiek behar izaten dituzten zerbitzuak ebaluatzea.

-Izan litezkeen gorabeheren aurreikuspena.

-Ekitaldiaren memoria teknikoa eta ekonomikoa.

-Ekitaldien kalitatea kudeatzeko aplikazio informatikoak.

Lanbide modulua: Landa-lana merkataritza-ikerketan

Kodea: 1011.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Landa-lanaren plangintza eta antolaketa

Kodea: 1011-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Merkatuen ikerketa bateko landa-laneko plana lantzea.

-Landa-lanerako beharrezko bitartekoak eta baliabideak planifikatzea, bitartekoaren eta inkesta motaren arabera (PAPI, CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI).

-Landa-lana antolatzeko teknikak. Kronograma lantzea.

-Inkestatzaileen landa-koadernoa lantzea.

-Inkestatzaileen lurralde-banaketa.

-Lagineko elementuak lokalizatzeko eta/edo hautatzea. Ibilbide-orriak.

Prestakuntza unitatea: Landa-laneko taldea.

Kodea: 1011-UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Merkataritza-ikerketa batean beharrezkoa den inkestatzaile kopurua zehaztea.

-Inkestatzaileen ezaugarri pertsonalak eta profesionalak.

-Inkestatzaile-taldea hautatzea.

-Inkestatzaile-taldea kontratatzea.

-Inkestatzaile-taldea osatzea.

-Landa-laneko taldearen motibazioa.

Landa-laneko taldeen harremanetako gatazkak.

-Gatazkak konpontzea.

-Ordainsaria. Osagarriak, pizgarriak eta primak.

Prestakuntza unitatea: Landa-laneko jarduera egitea eta kontrolatzea

Kodea: 1011-UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Inkesta.

-Galdetegia.

-Elkarrizketa.

-Inkestatutakoen eskubide eta betebeharrak.

-Erreklamazioak eta kexak.

-Landa-lana kontrolatzeko teknikak.

-Lanaren kalitatea ebaluatzea.

-Hobetzeko proposamenak.

-Txostenak egitea.

Lanbide modulua: Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea

Kodea: 1109.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko beharrezkoa den informazioa biltzea

Kodea: 1109-UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produktu berriak sortzeko prozesua. Faseak.

-Garrantzizko informazioa biltzea. Iturriak identifikatzea.

Barneko informazioa: bezeroei buruzko datu-baseak Salmenta-sarea. Bezeroen iradokizunak.

Kanpoko informazioa: merkatua, ingurunea eta lehia.

-Merkataritzari buruzko lege-araudia.

-Produktu edo zerbitzuari buruzko garrantzizko informazioa lantzea.

-Bezeroei buruzko datu-baseak lantzea eta eguneratzea.

-Merkatu-aukeren analisia. Barneko eta kanpoko analisia. AMIA analisia.

-Produktuaren testa.

Prestakuntza unitatea: Salmenta-argumentarioa eta produktua/zerbitzua salmenta-sarean aurkeztea

Kodea: 1109-UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Salmenta-argudioak. Argudio motak: arrazionalak eta emozionalak.

-Salmenta-argumentarioa. Beharrezko edukia.

-Salmenta-argumentarioa lantzea, produktu motaren, bezeroen tipologiaren eta banatzeko eta merkaturatzeko kanal moten arabera.

-Produktuaren deskribapena. Onurak, abantailak eta utilitateak. Indarguneak eta ahalguneak. Ezaugarriak. Prezioa. Produktua lehiakideen produktuetatik bereiztea.

-Objekzioak. Salmenta-teknikak eta objekzioak gezurtatzekoak.

-Salmenta-prozesuaren faseak merkaturatze-bideen arabera.

-Produktuaren aurkezpena: norberaren sarean eta besteren sarean. Beharrezko materialak. Produktua edo zerbitzua aurkezteko aplikazio informatikoak.

-Produktua aurkezteko komunikazio-teknikak.

-Salmenta-sarearen prestakuntza-plana. Helburuak. Banatzaileen erantzukizunak eta gaitasunak. Salmenta-sarearen motibazioa.

Prestakuntza unitatea: Produktuak/zerbitzuak merkaturatzera zuzendutako marketin eta sustapen ekintzak

Kodea: 1109-UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Publizitatea eta sustapena.

-Salmenta-puntuko animazioa eta merchandising-a: saltokiko publizitatea (SP). Produktuen salmenta-puntuko ezarpena.

-Salmenten sustapena: helburuak. Helburuko publikoaren araberako sustapen ekintzak. Salmenta-puntuaren araberako sustapen ekintza motak.

-Fabrikatzailearen eta saltokiaren sustapena. Banatzaile eta kontsumitzaileentzako pizgarriak eta sustapenak.

-Bitartekariei eta banatzaileei zuzendutako sustapen-moduak. Saltzaileei eta preskriptoreei zuzendutako sustapen-moduak.

-Azken kontsumitzaileari zuzendutako sustapen motak:

Opariak. Sariak.

Deskontu-kupoiak. Dastatzeak.

Lehiaketak.

3x2 edo 2x1 salmentak. Gako-egunetako edo egun berezietako salmentak.

-Salmenta eta sustapen bereziak. Sustapenen eta salmenta berezien alorrean indarrean dagoen araudia.

-Bezeroen leialtasuna lortzeko estrategiak.

-Marketin zuzena. Produktua merkaturatzeko zuzeneko marketin ekintzak.

-On line sustapeneko tresnak. Espazio birtualak sustatzeko webguneak.

Prestakuntza unitatea: Produktu edo zerbitzu bat ezartzea. Kontrol- eta jarraipen-neurriak

Kodea: 1109-UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Marketin eta merkataritza-sustapen ekintzak marketin planaren, produktuaren briefingaren eta banatzaileekiko akordioen arabera garatzea. Bezeroen leialtasuna lortzeko programak ezartzea.

-Salmenta-puntuko animazioko eta merchandising-eko teknikak aplikatzea.

-Barneko eta kanpoko elementuak. Puntu beroetako eta puntu hotzetako animazioa. Salmenta-puntuko publizitate-elementuak.

-Produktua salmenta-puntuan ezartzeko teknikak aplikatzea. Lineal optimoa. Produktuak ezartzean aplikatzen ahal den araudia.

-Salmenta-puntuko sustapen ekintzak ezartzea. Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Aurrekontua.

-On line sustapeneko tresnak. Produktuak Internet bidez sustatzea.

-Zuzeneko marketin ekintzen garapena.

-Emaitzak kontrolatzea eta neurtzea. Produktuaren ezarpenaren errentagarritasuna.

-Emaitzen analisia. Finkatutako helburuekiko desbideratzeen kalkulua produktua ezartzean. Ekintza zuzentzaileak aplikatzea.

-Sustapen ekintzen eta zuzeneko marketin ekintzen kontrola. Sustapen-kanpainaren edo marketin ekintzaren kostua kalkulatzea.

-Sustapen-kanpaina baten eraginkortasuna ebaluatzea. Sustapen ekintzen errentagarritasun- eta eraginkortasun-ratioak kalkulatzea kalkulu-orria erabilita. Desbideratzeak kalkulatzea. Ekintza zuzentzaileak aplikatzea.

Lanbide modulua: Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta

Kodea: 1110.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Bezeroen arreta

Kodea: 1110-UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Saldu ondoko zerbitzuak, informazioa eta aholkularitza.

Saldu ondoko zerbitzua:

Informazioa.

Aholkularitza.

Erreklamazioak eta kexak.

-Bezeroarentzako arreta saila:

Egitura, antolaketa eta funtzioak.

Marketineko sailarekin, salmentetako sailarekin eta abarreko sailekin dituen lotura.

Bezeroekin izaten den komunikazioa.

Informazioa eta komunikazioa.

Zailtasunak eta oztopoak.

Hedabideak eta komunikazio-euskarriak.

Komunikazio motak: barnekoa, kanpokoa, formala, informala, hitzezkoa eta hitzik gabekoa.

-Komunikazio-jarrerak eta -teknikak:

Jarrerak: enpatia, asertibotasuna, hitzik gabeko komunikazioa.

Komunikazio-teknikak: ahozko komunikazioa. Telefono bidezko komunikazioa: hitzik gabeko komunikazioa (irribarre telefonikoa). Idatzizko komunikazioa. Komunikazioan teknologia berriak erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Informazioa eta dokumentazioa antolatzea eta artxibatzea.

Kodea: 1110-UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Informazioaren antolaketa:

Antolatzeko eta artxibatzeko teknikak.

Artxiboaren xedea eta funtzioak.

Dokumentuak sailkatzeko, katalogatzeko eta artxibatzeko sistemak.

Artxiboen tipologia. Artxibo eskuzkoak eta informatikoak.

-Bezeroei buruzko fitxategiak:

Bezeroarentzako/erabiltzailearentzako arretako informazioaren eta dokumentuen tratamendua eta antolaketa.

Bezeroei buruzko fitxategiak lantzea eta eguneratzea.

Datu-baseak. Egitura. Funtzioak. Motak.

Bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresnak (CRM).

Prestakuntza unitatea: Bezeroei buruzko datu-baseak

Kodea: 1110-UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Bezeroei buruzko datu-basea:

Egitura. Funtzioak. Motak.

-Bezeroei buruzko datu-baseak erabiltzea: informazioaren tratamendua. Datuak sartzea eta grabatzea. Datuak aldatzea eta eguneratzea. Informazioa eskuratzea. Kontsultak egitea.

-Enpresan informazioa transmititzea.

Enpresako komunikazioa: barnekoa, formala eta informala, idatzizkoa, idatzizko komunikazioaren arauak.

Txostenak lantzea.

Datuak babestea. Lege araudia.

Prestakuntza unitatea: Bezeroaren/erabiltzailearen erreklamazioak eta kexak kudeatzea

Kodea: 1110-UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kontsumitzailea/erabiltzailea babesteko instituzioak.

“Kontsumitzaile/erabiltzailea” kontzeptua.

Kontsumitzailearen eskubideak.

Kontsumitzailearen babesa. Lege araudia.

Kontsumitzailea babesteko instituzio publikoak.

Kontsumitzailea babesteko erakunde pribatuak.

-Kexak eta erreklamazioak kudeatzea:

Kontsumo-alorreko kexa, erreklamazio eta salaketa ohikoenak.

Erreklamazio eta salaketen kudeaketari aplikatzekoa den kontsumo-alorrean indarrean dagoen araudia.

Erreklamazioak eta salaketak kudeatzeko prozesua.

Erreklamazioa izapidetzeko eta kudeatzeko prozesua.

Administrazioaren aurreko erreklamazioak.

Kexa eta erreklamazioei edo salaketei konponbidea aurkitzeko negoziazioa.

Erreklamazioetan negoziatzeko teknikak eta taktikak. Akordioa.

-Bitartekotza eta arbitrajea:

“Bitartekotza” eta “arbitrajea” kontzeptuak.

Bitartekotza erabiltzea onartzen duten kontsumo-alorreko gatazka-egoerak.

Bitartekotza-prozesua.

Arbitrajea planteatzea onartzen duten kontsumo-alorreko gatazka-egoerak.

Kontsumo-alorreko arbitraje-prozesua.

Lanbide modulua: Ingelesa

Kodea: 0179.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua I

Kodea: 0179-UF01(NA).

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179.a) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio.

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua II

Kodea: 0179-UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179.b) lanbide moduluan ezarritakoari dagokio. Prestakuntza unitate horretan ahozko elkarreraginaren trebetasunak eta idatzizko adierazpena azpimarratuko dira bereziki.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 1014.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

Kodea: 1014 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten organismo publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak analizatzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

Kodea: 1014 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren analisia.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etendura eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten analisia.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak erakunde berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa

Kodea: 1014 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitzea eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako organismoen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea lanbideratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Marketineko eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):

MARKETINA ETA PUBLIZITATEA

Marketin arloko politikak.

0930. Marketin arloko politikak.

Atzerriko hizkuntza (1)

0179. Ingelesa.

(1) Eman den atzerriko hizkuntza ingelesa bada.

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A)      Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC2185-3: Marketin politikak eta plana zehazten eta jarraipena egiten laguntzea.

0930. Marketin arloko politikak.

UC2183-3: Errepideko garraioaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa kudeatzea

0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

UC2189-3: Publizitate, sustapen eta informazio materialak egitea, errazak eta norberak editatzeko modukoak, eta euskarri desberdinak erabiliz zabaltzea.

1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea.

UC2188-3: Komunikaziorako bide eta euskarrien plana antolatzen eta haren jarraipena egiten laguntzea.

1008. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

UC2187-3: Marketin- eta komunikazio-ekitaldiak antolatzea eta kudeatzea, ezarritako protokoloa eta irizpideak betez.

1009. Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

UC0993-3: merkatuen ikerketarako behar diren informazioa eta bitartekoak prestatzea.

UC0997-3: Merkatuen ikerketetatik abiatuta, analisian eta ondorioak lortzen laguntzea.

1010. Merkataritza-ikerketa.

UC0994-3: Inkestatzaileen lana antolatzea eta kontrolatzea.

UC0995-2: Inkestak eta/edo elkarrizketak egitea ezarritako teknikak eta prozedurak erabiliz.

1011. Merkataritza-ikerketako landa-lana.

UC2186-3: Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea eta haien ezarpena kudeatzea.

1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

UC0241-2: Bezeroarentzako/kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta-zerbitzuaren ekintzak gauzatzea.

UC0245-3: Bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta.

Oharra: Heziketa-ziklo honetan matrikulatutako pertsonek tituluaren barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak 1224/2009 Errege Dekretuaren arabera egiaztatu badituzte -1244/2009 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentziak onartzeari buruzkoa-, “0931. Marketin digitala” lanbide modulua baliozkotuta izango dute.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN GAITASUN UNITATEAK

0930. Marketin arloko politikak.

UC2185-3: Marketin politikak eta plana zehazten eta jarraipena egiten laguntzea.

0623. Enpresaren ekonomia eta finantza arloko kudeaketa.

UC2183-3: Errepideko garraioaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa kudeatzea

1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea.

UC2189-3: Publizitate, sustapen eta informazio materialak egitea, errazak eta norberak editatzeko modukoak, eta euskarri desberdinak erabiliz zabaltzea.

1008. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

UC2188-3: Komunikaziorako bide eta euskarrien plana antolatzen eta haren jarraipena egiten laguntzea.

1009. Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

UC2187-3: Marketin- eta komunikazio-ekitaldiak antolatzea eta kudeatzea, ezarritako protokoloa eta irizpideak betez.

1010. Merkataritza-ikerketa.

UC0993-3: Merkatuen ikerketarako behar diren informazioa eta bitartekoak prestatzea.

UC0997-3: Merkatuen ikerketetatik abiatuta, analisian eta ondorioak lortzen laguntzea.

1011. Merkataritza-ikerketako landa-lana.

UC0994-3: Inkestatzaileen lana antolatzea eta kontrolatzea.

UC0995-2: Inkestak eta/edo elkarrizketak egitea ezarritako teknikak eta prozedurak erabiliz.

1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

UC2186-3: Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea eta haien ezarpena kudeatzea.

1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta.

UC0241-2: Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta-zerbitzuaren ekintzak gauzatzea.

UC0245-3: Bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

6. ERANSKINA

IRAKASLEAK

A)      Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa

• Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

0930. Marketin politikak

• Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

0931. Marketin digitala

• Merkataritza-prozesuak

• Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta egitea

• Merkataritza-prozesuak

• Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

1008. Hedabideak eta komunikazio-euskarriak

• Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

1009. Harreman publikoak eta marketin ekitaldiak antolatzea

• Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

1010. Merkataritza-ikerketa

• Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

1011. Landa-lana merkataritza-ikerketan

• Merkataritza-prozesuak

• Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea

• Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta

• Merkataritza-prozesuak

• Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

0179. Ingelesa

• Ingelesa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

1012. Marketineko eta publizitateko proiektua

• Merkataritza-prozesuak

• Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

• Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

1014. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

• Lanerako prestakuntza eta orientabideak

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

NA01. Ingelesa I

• Ingelesa

• Bigarren Hezkuntzako katedradunak

• Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0931. Marketin digitala.

1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea.

1011. Merkataritza-ikerketako landa-lana.

1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta.

1012. Marketineko eta publizitateko proiektua.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.

0930. Marketin arloko politikak.

1008. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

1009. Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

1010. Merkataritza-ikerketa.

1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

NA01. Ingelesa I.

0179. Ingelesa.

1014. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk.

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua.

Erabilera anitzeko gela.

Merkataritzako eta marketineko gela teknikoa.

Iragarkiaren kodea: F1311103

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web