(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

44/2013 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 31KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ADMINISTRAZIOKO ETA FINANTZETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 250 - 31/12/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Atariko

Lanbide Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuta, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Legearen 41. artikulua aldatzen du, non lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen diren.

Foru dekretu honen bitartez, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezarri dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretua garatzen du, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi zituen jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio-sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio hauek, hau da, giza baliabideen administrazioa, otsailaren 20ko 295/2007 Errege Dekretuak arautua, finantzen kudeaketa, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautua, langela eta bulegoetako dokumentu eta kudeaketa laguntza, otsailaren 1eko 107/2008 Errege Dekretuak arautua, baita kualifikazio osatugabea ere, kontabilitate eta auditoretzako kudeaketa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautua, jarduketa profesionaleko eremu bat dira, dauzkan eskumenek definitua. Erantsi diren lanbide moduluak euskarri gisa edukitzeaz gain, zabalera nahikoa eta beharrezko espezializazioa ditu, goi mailako teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak beste ikasketa batzuetara nola pasa daitekeen zehazten du Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honek Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea du helburu. Titulu hori Administrazioa eta Kudeaketa lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Administrazioa eta Finantzak.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Administrazioko eta Finantzetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean jaso dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

1. Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko Batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko, azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri bezala.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretuaren 14.3 artikuluaren arabera, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banaturik.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin, gaitasun unitateekin eta goi mailako heziketaren irakasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokienez, azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan araututakoa aplikatuko da.

9. artikulua . Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ikaskuntza-emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetako eta laneko tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makina eta ekipoetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko du. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntza Erreformaren Finantzaketari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrean jasota dauden teknikari espezialistaren titulu batzuek eta Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte. Hona hemen titulu horiek:

a) Administrazioko teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

b) Enpresen Administrazioko teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

c) Kontabilitateko teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

d) Aurrezki-etxeetako teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

e) Enpresa Administrazioko teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

f) Enpresen Administrazioko teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

g) Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate eta Administrazioko teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

h) Kontabilitate eta Kudeaketako teknikari espezialista, Administrazio eta Merkataritzaren adarra.

2. Era berean, ekainaren 24ko 258/1996 Foru Dekretuan arautzen den Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluak eta foru dekretu honetan araututako curriculuma duen Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluak ondorio akademiko eta profesional berberak izanen dituzte.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntzako eta orientabideetako moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 24ko 258/1996 Foru Dekretuan ezarritako Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluari eta, orobat, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren goi mailako heziketa zikloaren curriculuma aldatzen duen abuztuaren 9ko 272/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari dagozkion irakaskuntzak bukatu ez dituztenek bitarteko aldi bat izanen dute hura lortzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da ekainaren 24ko 258/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2013-2014 ikasturtetik aurrera ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan eskainitako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 31n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barrenean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honetako gaitasun orokorraren bidez, kudeaketa eta administrazio eragiketak antolatu eta gauzatzen dira enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza, lan, kontabilitate, zerga eta finantza arloko prozesuetan eta, horretarako, indarreko araudia eta kalitatea kudeatzeko protokoloak aplikatzen dira, informazioa kudeatuz, bezeroaren edo/eta erabiltzailearen gogobetetasuna segurtatuz eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauei jarraituz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Honako hauek dira Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak:

1. Lanbide kualifikazio osoak:

a) ADG084-3: Giza baliabideen administrazioa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0237-3 Giza baliabideen kudeaketa eta kontrol administratiboa egitea.

-UC0238-3 Giza baliabideak hautatu, prestatu eta garatzeko lanei laguntza administratiboa ematea.

-UC0987-3 Informazio eta artxiboko sistemak administratzea ohiko euskarrian zein informatikoan.

-UC0233-2 Bulegotikako aplikazioak erabiltzea informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan.

b) ADG157-3: Finantzen kudeaketa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0498-3 Enpresaren finantza beharrak zehaztea.

-UC0499-3 Finantza baliabideen informazioa eta kontratazioa kudeatzea.

-UC0500-3 Diruzaintza eta aurrekontua kudeatu eta kontrolatzea.

-UC0233-2 Bulegotikako aplikazioak erabiltzea informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan.

c) ADG310-3: Langela eta bulegoetako dokumentu eta kudeaketa laguntza, gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0982-3: Zuzendaritzaren komunikazioak autonomiaz administratu eta kudeatzea.

-UC0986-3: Dokumentazioa eta aurkezpen profesionalak prestatzea hainbat formatutan.

-UC0987-3: Informazio eta artxiboko sistemak administratzea ohiko euskarrian zein informatikoan.

-UC0988-3: Espedienteak eta dokumentazio juridikoa zein enpresakoa prestatu eta erakunde eta administrazio publikoetan aurkeztea.

-UC0980-2: Giza Baliabideetako administrazio arloko laguntzarako jarduerak egitea.

-UC0979-2: Diruzaintzako administrazio kudeaketak egitea.

2. Osatugabeko lanbide kualifikazioa:

ADG082-3: Kontabilitatea eta auditoria kudeatzea, gaitasun unitate hau biltzen duena:

-UC0231-3 Kontabilitate eta zerga arloko kudeaketa egitea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak

1) Barreneko edo kanpoko dokumentuak edo komunikazioak tramitatzea enpresaren informazio zirkuituetan.

2) Dokumentu eta komunikazioak egitea, jasotako aginduetatik, lortutako informaziotik edo/eta atzeman diren beharretatik abiatuta.

3) Enpresaren behar administratiboak edo kudeaketa arlokoak atzematea, eskura dagoen informazioa eta ingurunea aztertzetik abiatuta.

4) Zer prozesu administratibotan parte hartzen den, haien efizientzia hobetzera bideratutako jardunbideak proposatzea.

5) Komunikazio eta dokumentuak sailkatu, erregistratu eta artxibatzea, teknika egokien eta enpresan ezarritako parametroen bidez.

6) Enpresako tramitazio administratiboaren prozesuak kudeatzea merkataritza, finantza, kontabilitate eta zerga arloetan, ikuspegi integratzaile batekin.

7) Enpresaren kontabilitate eta zerga kudeaketa egitea, prozesu eta prozedura administratiboen arabera, indarra duen araudia aplikatuta segurtasun eta kalitate baldintzetan.

8) Diruzaintzaren kudeaketa, finantza baliabideen atzipena eta inbertsio proiektuen bideragarritasunaren azterlana gainbegiratzea, ezarritako arau eta protokoloei jarraituz.

9) Giza baliabideak hautatu, kontratatu, prestatu eta garatzeko ezarritako prozesu administratiboak aplikatzea, indarreko araudiari eta enpresa politikari jarraituz.

10) Enpresako langileen kudeaketa administratiboa antolatu eta gainbegiratzea, indarreko lan araudiari eta ezarritako protokoloei jarraituz.

11) Merkataritzako prozesuen kudeaketa administratiboa egitea eta, horretarako, dokumentazio lanak eta hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak eta bezeroari aholku emateko eta harekin harremana izatekoak burutzea.

12) Bezeroei/erabiltzaileei arreta ematea administrazio eta merkataritza esparruan eta, horretarako, ezarritako kalitate mailak segurtatzea eta enpresaren/erakundearen irizpide teknikoei eta irudiarenei jarraitzea.

13) Dokumentuak hainbat erakunde eta administrazio publikotan aurkezteko kudeaketa administratiboa tramitatu eta egitea, behar den epean eta moduan.

14) Lanaren egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, norberaren lanbide inguruneari dagozkion ezagutza zientifiko, tekniko eta teknologikoak eguneratuta edukitzea, prestakuntza eta bizitzan zehar eskura dauden ikaskuntza-baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

15) Egoerak, arazoak edo gorabeherak ebaztea eta, horretarako, ekimena eta autonomia baliatzea bere eskumeneko eremuan, sormena eta berritzeko eta hobetzeko gogoa erakutsiz, bai bere lanean bai taldeko kideenean.

16) Lantaldeak antolatu eta koordinatzeaz arduratzea, lanaren garapena gainbegiratuz, harreman malguak mantenduz eta lidergoa norberaren gain hartuz, eta egon daitezkeen taldeko gatazketan konponbideak emanez.

17) Lankideekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea. Horretarako, komunikazio bide eraginkorrak erabiltzea, informazio edo ezagutza egokiak transmititzea, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatzea.

18) Norberaren lana zein taldearena egitean ingurune seguruak sortzea. Horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea, araudiak ezartzen duenaren eta enpresaren helburuen arabera.

19) Ekoizpen-prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide-jardueretan kalitatearen kudeaketari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak gainbegiratu eta aplikatzea.

20) Enpresa txiki baten sorrerarako eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide-jardueran ekimena izatea, gizarte erantzukizunez.

21) Lanbide-jarduerak dakartzan eskubideak gauzatzea eta betebeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau eskuratzen dutenak enpresa handietan zein ertainetan eta txikietan aritzen dira, edozein jarduera sektoretan, batez ere zerbitzuen sektorean, baita administrazio publikoetan ere, lan administratiboak eginez enpresa eta erakunde horien lan, merkataritza, kontabilitate eta zerga arloetako kudeaketan eta aholkularitzan, bezeroei eta herritarrei zerbitzua eta arreta eskainiz, izapide administratiboak eginez administrazio publikoekin eta enpresarekin komunikazioak eta artxiboa kudeatuz.

Norberaren konturako langilea izaten ahal da, eta bere enpresaren kudeaketa egin edo jarduera ekonomiko bat libreki burutu, hala nola, finantza edo lan arloko aholkularitza batean edo proiektuen estudio batean.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

-Bulegoko administraria.

-Merkataritzako administraria.

-Finantzako administraria.

-Kontabilitateko administraria.

-Logistikako administraria.

-Bankuko eta aseguruetako administraria.

-Giza baliabideen administraria.

-Administrazio publikoko administraria.

-Lege, kontabilitate, lan edo zerga arloko administraria, edo gestorietakoa.

-Kobrantzak kudeatzeko teknikaria.

-Bezeroari arreta emateko arduraduna.

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Nafarroak produkzio egitura orekatua du, honako hauei esker, besteak beste: kokapen geografikoa, azpiegitura egokiak eta kanpora zabaltzeko maila altua.

Industria, zerbitzuekin batera, gizarte ongizatearen arrazoizko adierazleak dituen ekonomia sustatzen duten sektoreak dira, batik bat.

Badago enpresa txiki eta ertainen egitura, eta horiek bertako industria sarea osatzen dute; sare horrekin batera, nazioarteko enpresen produkzioko instalazio berriak ere badaude. Bestalde, ez da ahaztu behar Nafarroako geografiaren luze-zabalean banatutako ETE kopuru handia ere badagoela. Garatzen diren jarduerak automobilaren, makinen eta ekipamenduaren industriaren ingurukoak dira eta, era berean, nekazaritza eta elikadura arloko industriak duen garrantzia ere nabarmentzen da, energia berriztagarrien industria ezarri eta garatu berria dela ahantzi gabe.

Jarduera horietan guztietan daude eta parte hartzen dute foru dekretu honek arautzen duen Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide-profila behar duten prozesu administratiboak.

c) Prospektiba.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbideak bilakabidea izan du azken urteotan sektore ekonomiko guztiek, oro har, eta zerbitzuen sektoreak, bereziki, izandako garapenaren ondorioz, eta horrek arlo honetako profesionalen eskari handia ekarri du.

Hauek dira egoera hori eragin duten duten arrazoi batzuk, arlo honetako profesionalak eskatzen jarraitzea ekarriko dutenak:

-Jarduera ekonomikoaren globalizaziorako joerak eta nazioarteko merkataritza eta erakunde harremanen handitzeak profesional kualifikatu eta lehiakorrak behar dituzte, batez ere informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan, eta hizkuntza gaitasunekin hainbat hizkuntzatan.

-Enpresen eta lanaren produkzio jardueraren antolamenduak, gaur egun, hainbat gaitasun pertsonal eta sozial eskatzen dizkie administrazioko eta finantzetako profesionalei, zerikusia dutenak talde lanarekin, erabakiak hartzeko autonomia eta ekimenarekin eta lanak garatzearekin eta jendeari arreta ematearekin. Nabarmendu behar da gero eta ahulagoak direla enpresa administrazioaren eremuen arteko mugak, eta gero eta ahalegin handiagoak behar direla haiek koordinatzeko, bai barrenetik bai kanpotik.

-Legerian, dokumentu motetan eta enpresak erabilitako administrazio prozeduretan dagoen etengabeko aldaketak etengabe eguneratzea eta ikastearen, autoprestakuntzaren eta erantzukizunaren aldeko joera eskatzen dizkie profesional horiei bizi osoan.

-Enpresa munduko gero eta lehiakortasun handiagoak beren jarduera kalitate kudeaketaren ingurunean garatzeko gai diren profesionalak eskatzen ditu, eta garrantzia ematen die laneko segurtasunari, higieneari eta ingurumenarekiko errespetuari.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Enpresan erabiltzen diren dokumentu edo komunikazioak aztertu eta prestatzea, haien tipologia eta helburua identifikatuta, kudeatu ahal izateko.

b) Enpresan erabiltzen diren dokumentu edo komunikazioak aztertzea, eta horiek prestatzeko ezaugarriak, egitura eta elementuak bereiztea.

c) Enpresaren beraren ingelesezko adierazpenak identifikatu eta hautatzea, dokumentu edo komunikazioak prestatzeko.

d) Aplikazio eta ekipamendu informatikoen aukerak aztertzea eta dokumentu eta komunikazioak prestatzeko informazioaren tratamenduan eraginkorrena den erabilerarekin lotzea.

e) Eskura dagoen informazioa aztertzea, enpresaren kudeaketarekin zerikusia duten beharrak atzemateko.

f) Enpresaren eremu funtzionaletako zeregin administratiboak antolatzea, jarduteko eta hobetzeko bideak proposatzeko.

g) Enpresek komunikazio eta dokumentuak sailkatu, erregistratu eta artxibatzeko erabakitzen dituzten teknika eta parametroak identifikatzea.

h) Merkataritza, finantza, kontabilitate eta zerga arloen arteko loturaz ohartzea enpresa kudeaketaren prozesuak modu integratuan kudeatzeko.

i) Araudi eta metodologia aplikagarria interpretatzea, kontabilitate eta zerga arloko kudeaketa egiteko.

j) Enpresa baten bideragarritasunaren parametroen gaineko txostenak egitea, finantza produktuak eta horien hornitzaileak bereiztea, eta kalkulu finantzarioetarako metodoak aztertzea, diruzaintzaren kudeaketa, finantza baliabideen atzipena eta inbertsio proiektuen bideragarritasun azterlana gainbegiratzeko.

k) Dokumentazioa eta garatu beharreko jarduketak prestatzea eta, horretarako, enpresaren politika interpretatzea giza baliabideak hautatu, kontratatu, prestatu eta garatzeko ezarritako prozesu administratiboak aplikatzearren.

l) Giza baliabideen departamentuarekin zerikusia duten legezko araudia, lotutako teknikak eta protokoloak bereiztea, laneko problematika eta ondoriozko dokumentazioa aztertuz, enpresako langileen kudeaketa administratiboa antolatu eta gainbegiratzeko.

m) Indarreko araudia identifikatzea, kalkuluak egitea, datuak hautatzea, dokumentuak betetzea eta hornitzaileekin negoziatzeko eta bezeroei aholku emateko teknika eta prozedurak bereiztea, merkataritza prozesuen kudeaketa administratiboa egiteko.

n) Bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko teknikak bereiztea eta kasu bakoitzerako egokitzea eta enpresaren edo erakundearen kalitate eta irudirako protokoloak aztertzea, aipatu jarduerak egiteko.

ñ) Tramitatzeko eta kudeaketa administratiboa egiteko ereduak, epeak eta baldintzak identifikatzea, dokumentuak erakunde eta administrazio publikoetan aurkezten direnean.

o) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolaketakoarekin erlazionaturik dauden ikaskuntza-baliabideak eta aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

p) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolaketan agertzen diren eginkizunei erantzuteko.

q) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratuta eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartuta, askotariko egoera, arazo edo gorabeherei aurre egiteko eta haiek konpontzeko.

r) Talde-laneko testuinguruetan lider izateko, motibatzeko, gainbegiratzeko eta komunikatzeko teknikak garatzea, lantaldeen antolaketa eta koordinazioa erraztearren.

s) Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.

t) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera; betiere, ingurune seguruak bermatzeko.

u) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztiontzako diseinuari” erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

v) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko, eta gai izateko kalitatea kudeatzen duten prozedurak gainbegiratu eta hobetzeko.

w) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

x) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

IKASMAILA

0647

Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

100

3

1.a

0648

Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

60

2

1.a

0649

Bulegotika eta informazioaren prozesua

230

7

1.a

0650

Merkataritza jardueraren prozesu integrala

220

7

1.a

0651

Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta

160

5

1.a

0652

Giza baliabideen kudeaketa

130

4

1.a

NA01 (1)

Ingelesa I

60

2

1.a

0179

Ingelesa

110

5

2.a

0653

Finantzen kudeaketa

110

5

2.a

0654

Kontabilitatea eta fiskalitatea

130

6

2.a

0655

Logistikako kudeaketa eta merkataritzakoa

70

3

2.a

0656

Enpresa simulazioa

170

8

2.a

0658

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.a

0657

Administrazioko eta finantzetako proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.a

0660

Lantokiko prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.a

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

Kodea: 0647.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Espainiako Konstituzioan eta EBn ezarritako administrazio publikoen egituraren eta antolaketaren ezaugarriak ematen ditu, eta haiek osatzen dituzten erakunde, instituzio eta pertsonak bereizten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espainiako Konstituzioan ezarritako botere publikoak eta horien eginkizunak identifikatu dira.

b) Botere publiko bakoitzaren gobernu organoak zehaztu dira, baita haien eginkizunak ere, berariazko legeriaren arabera.

c) Erkidego eta toki administrazioetako botere betearazlearen gobernu organo nagusiak identifikatu dira, baita haien eginkizunak ere.

d) Europar Batasuneko erakunde nagusien egitura eta oinarrizko eginkizunak definitu dira.

e) Organoen eginkizunak edo eskumenak eta haiei aplikatzen zaien araudia deskribatu dira.

f) Europar Batasuneko organoen eta gainerako nazio administrazioen arteko harremanak deskribatu dira, baita Europako araudiak naziokoetan duen eragina ere.

2. Aldian behin, enpresaren jarduerak behar duen informazio juridikoa eguneratzen du eta, horretarako, antolaketarekin zerikusia duten legeria eta jurisprudentzia hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzenbidearen iturriak ezagutu ditu, antolamendu juridikoaren arabera.

b) Arau juridikoen eta horiek prestatzen, ematen, onartzen eta argitaratzen dituzten organoen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Legeak eta horiek garatzen dituzten gainerako arauak lotu ditu, eta horiek onartzearen eta bideratzearen ardura duten organoak identifikatu ditu.

d) Aldizkari ofizialen egitura identifikatu du, Europar Batasuneko aldizkari ofiziala barne, arauak argitara emateko bitarteko gisa.

e) Dokumentazio juridikoko datu-base edo iturri tradizionalak edo Internet bidezkoak hautatu ditu, eta horietarako zuzeneko sarbideak ezarri, informazioa bilatzeko eta aurkitzeko prozesuak arintzearren.

f) Beste araudi, jurisprudentzia, ohartarazpen eta abar batzuk agertzen direnean, hauteman ditu, eta, horretarako, entitatean eragina izan dezaketen datu-base juridikoak kontsultatu ohi ditu.

g) Ezarritako euskarrietan eta formatuetan aurkitutako informazioa artxibatu du, ondoren dagozkion antolakundeko departamentuei helarazteko.

3. Entitateen eratzeari eta funtzionamenduari buruzko dokumentu juridikoak antolatzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudi zibila eta merkataritzakoa betetzen du, definitutako jarraibideen arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren forma juridikoen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatu ditu.

b) Merkataritza-sozietatea eratzeko prozesua zehaztu du, eta aplikatzekoa den merkataritza-araudia eta sortzen diren dokumentu juridikoak adierazi ditu.

c) Fede-emaileen eta erregistro publikoen funtzioak zehaztu ditu, baita negozioen esparruan ohikoak diren dokumentu publikoen egitura eta ezaugarriak ere.

d) Sozietate-arloan ohikoenak diren dokumentuen ereduen (estatutuen, eskrituren eta akten, besteak beste) ezaugarriak eta alderdirik adierazgarrienak deskribatu eta aztertu ditu.

e) Emandako datuak abiapuntu izanik, sozietate-dokumentuak prestatu ditu, eta eskura dauden ereduak aldatu eta egokitu ditu.

f) Dokumentuak eskritura publikoan jasotzean, fede-emaileen jardunaren garrantziaz jabetu da, eta bidezko izapideak ez egitearen ondorioak kalkulatu ditu.

g) Enpresaren xede sozialaren araberako merkataritza-dokumentazioaren berezitasunak zehaztu ditu.

h) Merkataritza-araudiak eskatzen dituen sozietatearen liburuetako ezaugarriak eta eskakizun formalak betetzen direla egiaztatu du.

4. Enpresaren esparruan ohikoenak diren kontratazio-eredu pribatuak edo fede publikoko dokumentuak betetzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia eta aurkezteko eta sinatzeko eskura dauden informatika-bitartekoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontratuaren kontzeptua eta Espainiako araudiaren arabera kontratatzeko ahalmena deskribatu ditu.

b) Kontratazioaren modalitateak eta horien ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Enpresa-esparruko kontratu motekin lotzen diren arauak identifikatu ditu.

d) Kontratu bakoitza betetzeko beharrezko informazioa eta dokumentazioa bildu eta erkatu du, betiere jasotako jarraibideen arabera.

e) Eredu normalizatuak bete ditu, informatika-aplikazioak erabilita, bildutako informazioaren eta jasotako jarraibideen arabera.

f) Dokumentu bakoitzaren datuak egiaztatu ditu, eta kontratuaren eta legeen eskakizunak betetzen direla eta zuzenak direla ziurtatu du.

g) Aukera ematen duten dokumentuak prestatzean, sinadura digitalaren eta kautotze-ziurtagirien erabilera baloratu du.

h) Dokumentuen erabileran eta zaintzan, informazioaren segurtasun- eta konfidentzialtasun-arauak aplikatu ditu.

5. Administrazio-prozeduren arloko organismo publikoek eskatzen duten dokumentazioa prestatzen du, indarrean dagoen legeria eta definitutako jarraibideak beteta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Administrazio-prozedura erkidearen kontzeptua eta faseak definitu ditu, aplikatzekoa den araudiaren arabera.

b) Administrazio-prozeduraren eta administrazioarekiko auzietako errekurtsoen faseetako bakoitzean sortu ohi diren dokumentu ofizialen ezaugarriak, legezko eskakizunak eta formatu-eskakizunak zehaztu ditu.

c) Dokumentazio administratiboa edo judiziala prestatzeko beharrezko informazioa bildu du, dokumentuaren helburuen arabera.

d) Ereduzko dokumentazioa, inprimakiak edo ereduak bete ditu, eskura dauden datuen eta informazioaren arabera eta ezarritako legezko eskakizunen arabera.

e) Dokumentazioa formulatzeko epeen garrantzia baloratu du.

f) Administrazio publikoekiko betebeharren ondoriozko aldian behingo ekintzak edo berritzeak prestatu ditu, dagokion organismoari aurkezteko.

g) Sinadura elektronikoaren ezaugarriak, sinadura horren ondorio juridikoak, sinadura hori lortzeko prozesua eta sinadura hori arautzen duen Estatuko eta Europako araudia deskribatu ditu.

h) Eredu ofizialak bitarteko telematiko bidez aurkezteko ziurtapen elektronikoa eskatzeko prozedura ezarri du.

i) Korporazioek eta herritarrek dokumentuak Administrazioari aurkeztearen arloan dituzten eskubideak deskribatu ditu.

j) Kontratazio publikoko prozesuetan eta prozeduretan eta diru-laguntzak ematean, ereduzko dokumentuen izapideak eta aurkezpena zehaztu ditu, betiere deialdien oinarrien eta aplikatzekoa den araudiaren arabera.

k) Administrazio publikoekin lotzen diren dokumentuak eta espedienteak zaintzeko baldintzak zehaztu ditu, horien kontserbazioa eta integritatea bermatuta.

Edukiak:

Administrazio publikoen eta Europar Batasunaren egitura eta antolaketa:

-Espainiako Konstituzioan ezarritako botere publikoen egitura.

-Gobernua eta Estatuko Administrazio Orokorra.

-Autonomia erkidegoak.

-Toki administrazioak.

-Erakunde publikoak.

-Europar Batasuna.

Enpresa-jarduerak eskatzen duen informazio juridikoa eguneratzea:

-Enpresa-zuzenbidearen oinarrizko funtsak.

-Zuzenbide publikoa eta pribatua. Antolamendu juridikoaren araberako zuzenbide iturriak.

-Arau juridikoen motak eta arauen hierarkia.

-Araudi zibila eta merkataritzakoa: arau zibil eta merkataritzako nagusiak.

-Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, administrazio publikoen aldizkari ofizialak, aldizkari espezializatuak, estatistikako aldizkariak, web orriak eta beste batzuk.

-Enpresa entitate juridiko eta ekonomiko gisa:

Enpresaren eta enpresaburuaren kontzeptuak.

Nortasun fisikoa eta nortasun juridikoa.

Enpresa eratzearen eta enpresaren funtzionamenduaren dokumentazio juridikoa antolatzea.

-Enpresaren forma juridikoak: enpresaburua eta sozietateak.

-Eraketarako eta aldaketarako dokumentazioa.

-Kontabilitate-dokumentazioaren formalizazioa.

-Fede-emaile publikoak.

-Administrazio publikoen erregistro ofizialak.

-Dokumentuak jendaurrean jartzea: notariotzako ohiko dokumentuak.

-Datuak babesteko legea.

-Nahitaezko epeei buruzko araudia, eta dokumentazioa kontserbatu eta zaintzeko modua.

-Administrazioari eta segurtasun elektronikoari buruzko araudia, ingurumenaren babesa eta kontserbazioa.

Enpresaren kontratazio pribatuaren dokumentuak betetzea:

-Kontratazio pribatuaren prozesua aztertzea.

-Kontratazio-prozesuari aplika dakiokeen araudi zibila eta merkataritzakoa aztertzea.

-Kontratu pribatuak: zibilak, lanekoak, administratiboak eta merkataritzakoak.

-Kontratu pribatu nagusiak, merkataritzakoak eta zibilak:

Errentamendu-kontratua. Hiri errentamenduei buruzko legea.

Merkataritzako salerosketa-kontratua.

Factoring, leasing eta renting kontratuak.

-Kontratuen ereduak, ereduzko dokumentuak.

-Sinadura digitala eta ziurtagiriak.

Erakunde publikoek eskatzen dituzten dokumentuak prestatzea:

-Administrazio egintza.

-Administrazio prozedura.

-Herritarren administrazio publikoetan dituzten eskubideak.

-Administrazio isiltasuna. Administrazio errekurtsoak eta errekurtso judizialak.

-Errekurtsoak tramitatzea.

-Administrazioarekin komunikatzeko dokumentuak prestatzea.

-Administrazio-prozeduraren eta administrazioarekiko auzietako errekurtsoen faseetako bakoitzean sortu ohi diren dokumentu ofizialen legezko eskakizunak eta formatua.

-Sinadura digitala eta ziurtagiriak.

-Erakunde eta administrazio publikoekin kontratatzea: legeria.

Kontratuen sailkapena.

Kontratazio publikoaren alderdi orokorrak: kontratazio organoak, preskripzio agiriak, enpresa lizitatzaileak, kontratuak esleitu eta formalizatzea.

Orientabide didaktikoak:

Ikasleek enpresa edo/eta erakundeen espedienteak eta dokumentu juridikoak prestatu eta lantzeko eta administrazio publikoei aurkezteko behar diren gaitasunak lortzea da lanbide modulu honen helburua. Orobat, modulua bukatzean, ikasleak gauza izan behar dira artxiboen mantentze-lana egiteko, antolakundearen edo enpresaren barne prozedurei eta ezarritako legezko araudiari jarraituz.

Modulu hau prozeduren bidez lantzea iradoki da, eta ikasketaren emaitzak ikasleei proposatuko zaizkien jardueren bidez lortzea. Alde horretatik, garatu beharreko edukiak ikasketaren emaitzak lortzeko tresna huts gisa erabili behar dira.

Modulu honetako ikasketa emaitzetako bakoitzak behar adinako eduki multzoa osa dezake. Curriculum honetan dagokion atalean adierazitako edukien ordenak logikoa dirudi ikasketa prozesuan; izan ere, lehendabiziko edukiak hastapenekoak dira gehienbat, eta azkenak sakontzekoak batez ere.

Edukiei heltzeko, Administrazio Publikoaren ezagutza orokorretik hasten da haren hainbat mailatan: estatukoa, erkidegokoa, udalekoa eta Europakoa. Bigarren multzoan, ikasleak Zuzenbidera eta horrek enpresa jardueran duen eraginera bideratzen dira. Hirugarren multzoan, enpresen osaerari eta funtzionamenduari loturiko dokumentazio juridikoan sakontzen da. Laugarren multzoa kontratazio pribatuaren ondoriozko dokumentu ohikoenak betetzera emana dago. Eta, azkenik, erakunde publikoen jarduketa aztertzen da, erakunde publiko gisa ari direla.

Internet baliabide osoa erabilgarria izaten ahal da modulu hau lantzeko, administrazio zentralaren web orriak zein erkidegoarenak kontsultatuz, baita beste edozein erakunde publikorenak ere, ikasleak erakunde horietara hurbiltzearren.

Ona litzateke zuzenbidean espezializatutako orriak erabiltzea, horrela araudi eguneratuena, kontratu ereduak eta abar kontsultatzeko aukera izanen baitugu. Orobat, ona litzateke prentsa idatzia erabiltzea, ikasleak ohar daitezen moduluaren edukia eguneroko gaia dela askotan eta, horrenbestez, haien motibagarri.

Proposatzen diren jarduerei buruz, interesgarria litzateke kontu jakin batzuetan oinarritzea lan-unitate bakoitzeko alderdi aipagarrienei buruz; besteak beste, honako hauei buruz:

-Eskemak, taulak, grafikoak eta abar egitea, lagungarriak izan daitezen ikasleentzat edukien ideia nagusiak berenganatzeko.

-Informazioa biltzea, hartan oinarrituta lanak prestatzea eta taldekideei azalpenak ematea, tresna informatikoak erabilita.

-Bete-betean enpresa baten eraketarenak diren dokumentuak eta kontratazio pribatuarenak zein publikoarenak prestatu, bete eta aztertzea.

-Hainbat aldizkari ofizialetan argitaratutako araudi jakin bat Interneten bilatzea, artxibatzea eta bertan zehazten den informazioa ulertzea eta, horretarako, ikasleek testua ulertzen dutela islatzen duen galde-sorta errazei erantzutea.

Modulu honen bitartez, Bulegotika eta informazioaren prozesua moduluaren bidez lortutako emaitzak indartzen ahal dira; izan ere, ikasleek informazioa bilatu eta aurkitu behar dute, artxibatu eta, azkenik, beste pertsona edo departamentu batzuei helarazi. Orobat, modulu honen bidez, kontratuen eredu normalizatuak beteko dira aplikazio informatikoak erabilita.

Bigarren eduki multzoaren lehen zatiak (enpresa zuzenbidearen oinarrizko funtsak, zuzenbide publikoa eta pribatua, antolamendu juridikoaren araberako zuzenbide iturriak eta arau juridikoen motak eta arauen hierarkia) lan-zuzenbidean sartzeko balio lezake, LPO moduluaren parte den edukian, alegia.

Azkenik, aipatu behar da ikasleei helarazi gogo zaien oinarri juridikoa beste modulu askotan garatuko dela, hala nola, Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa (Europako araudia), Merkataritza jardueraren prozesu integrala (zerga eta merkataritza arloko araudia), Giza baliabideen kudeaketa (lan-zuzenbidea), Finantzen kudeaketa (hainbat kontratu, aseguru...), Kontabilitatea eta Fiskalitatea (kontabilitate eta zerga arloko araudia) eta Logistikako kudeaketa eta merkataritzakoa (salgaiak ontziratu eta etiketatzeko araudia) izenekoetan; hortaz, modulu honek garrantzi handia du lanbide-profilaren euskarria denez gero.

Lanbide modulua: Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

Kodea: 0648.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Pertsonen komunitatetzat jotzen du enpresa, eta tartean diren pertsonekin duen portaeraren eragin etikoak bereizten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresan egiten diren jarduerak, tartean diren pertsonak eta horiekiko erantzukizuna zehaztu ditu.

b) Antolakundeen aldaera etikoak eta kulturalak argi eta garbi identifikatu ditu.

c) Enpresaren lehiaren eta portaera etikoaren arteko inplikazioak ebaluatu ditu.

d) Enpresa-aldaketetara, globalizaziora eta egungo gizarte-kulturara egokitzeko estilo etikoak definitu ditu.

e) Enpresen eta interesdunen arteko harremanak diagnostikatzeko adierazleak hautatu ditu (stakeholder).

f) Gardentasuna, elkarlana eta konfiantza sustatzen duten antolakundeen kanpoko eta barreneko komunikazioak hobetzeko elementuak zehaztu ditu.

2. Enpresetako giza baliabideak garatzeko politiketan, gizarte-erantzukizun korporatiboaren printzipioen aplikazioa konparatzen du, eta nazioartean baliozkotutako jardunbide onekiko egokitzapena baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gizarte-erantzukizun korporatiboaren (GEK) kontzeptua definitu du.

b) Giza baliabideetako politikak aztertu ditu, motibazioari, etengabeko hobekuntzari, sustapenari eta sariari dagokionez, beste hainbat faktoreren artean.

c) Gobernu arteko antolakundeen Europako araudia eta gomendioak aztertu ditu, baita Estatuko araudia ere, gizarte-erantzukizun korporatiboari eta giza baliabideen garapenari dagozkionez.

d) Langileen eskubideekin lotzen diren jokabide-kodeen arloko ekimenak eta jardunbide onak deskribatu ditu.

e) Gizarte-erantzukizun korporatiboko politikak eta giza baliabideen kudeaketako jokabide-kodeak betetzen direla konparatzeko kontrol-puntuak programatu ditu.

3. Antolakundearen giza baliabideen departamentuaren informazio-fluxuak koordinatzen ditu, eta trebetasun pertsonalak eta sozialak aplikatzen ditu giza baliabideak kudeatzeko prozesuetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Giza baliabideen kudeaketaz arduratzen den enpresaren arloan garatu beharreko funtzioak deskribatzen ditu.

b) Laneko hainbat roletako komunikazio-trebetasun eraginkorren ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Enpresako departamentuen artean barne-komunikazioko kanalak ezarri ditu, baita langileen eta departamentuen artean ere.

d) Langileen kontrolerako sistemek ematen duten informazioa aztertu du, enpresaren kudeaketa hobetzeko.

e) Giza baliabideen departamentuaren funtzioak garatzeko beharrezko informazioa eguneratuta mantendu du.

f) Euskarri konbentzionaleko eta informatikoko giza baliabideen departamentuaren dokumentazioa antolatzeko eta kontserbatzeko modua ezarri du.

g) Giza baliabideen kudeaketan informazioa biltegiratzeko eta tratatzeko sistema informatikoa erabili du.

h) Giza baliabideen administrazioaren ondoriozko informazioa bideratzean, segurtasunaren, konfidentzialtasunaren, integritatearen eta eskuragarritasunaren arloko irizpideak aplikatzearen garrantzia baloratu du.

4. Giza baliabideak hautatzearen arloko administrazio-prozedurak aplikatzen ditu, eta, horretarako, antolakunde bakoitzaren politikarako metodorik eta tresnarik egokienak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Giza baliabideak hautatzera eta prestatzera zuzentzen diren lan-merkatuko organismo eta enpresa garrantzitsuak identifikatu ditu.

b) Langileak hautatzeko prozesu baten faseak eta horien ezaugarri nagusiak sekuentziatu ditu.

c) Langileak hautatzeko prozesu baten faseetako bakoitzean sortzen den informazioa identifikatu du.

d) Curriculumak hautatzeko garaian, “lanpostuaren profila” kontzeptua ezagutzearen garrantzia baloratu du.

e) Lanpostuaren profilaren arabera gehien erabiltzen diren langileak hautatzeko metodoen eta tresnen ezaugarriak ezarri ditu.

f) Langileak hautatzeko prozesua egiteko beharrezko dokumentazioa prestatu du.

g) Langileak hautatzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonekin ahoz eta idatziz komunikatzeko bideak ezarri ditu.

h) Langileak hautatzeko prozesuaren informazio eta dokumentazio garrantzitsua erregistratu eta artxibatu du.

5. Giza baliabideak prestatzeko, mailaz igotzeko eta garatzeko administrazio-prozedurak kudeatzen ditu, eta, horretarako, tresnarik eta metodorik egokienak esleitzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Langileak prestatzeko eta mailaz igotzeko prozesuaren faseak planifikatu ditu.

b) Prestakuntza-prozesuen metodoen eta tresnen ezaugarriak ezarri ditu.

c) Langileak prestatzeko eta mailaz igotzeko prozesu baten faseetako bakoitzean sortzen den informazioa identifikatu du.

d) Langileak prestatzeko eta mailaz igotzeko prozesuak egiteko beharrezko dokumentazioa prestatu du.

e) Lana eta pizgarriak baloratzeko metodoak ezarri ditu.

f) Enpresaren prestakuntza-beharrei buruzko informazioa bildu du.

g) Prestakuntza-prozesuan baliabide materialen eta giza baliabideen beharrak hauteman ditu.

h) Langileak prestatzeko eta mailaz igotzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonekin ahoz eta idatziz komunikatzeko bideak ezarri ditu.

i) Langileak prestatzeko eta mailaz igotzeko prozesuen informazio eta dokumentazio garrantzitsua erregistratu eta artxibatu du.

j) Prestakuntzaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko administrazio-prozedurak aplikatu ditu.

Edukiak:

Enpresaren ezaugarriak, pertsonen komunitate gisa:

-Etika eta enpresa. Enpresa komunitate eta subjektu moral gisa. Printzipio etikoak.

-Lanak pertsonifikatzea.

-Portaera eta jarrerak: portaera ez-etikoak eta haien kostua.

-Inplikatuen komunitatea (“stakeholders”): zuzendaritzako kideak, enplegatuak, akziodunak, bezeroak eta erabiltzaileak.

-Enpresa-etika, lehiakortasuna eta globalizazioa.

-Indarrean dauden enpresa- eta gizarte-balioak. Portaeren egokitzapena. Portaera etikoen irudia eta komunikazioa.

Gizarte-erantzukizun korporatiboaren (GEK) printzipioak aplikatzea:

-GEK. Europako eta gobernu arteko beste erakunde batzuen (LANE, besteak beste) araudia eta gomendioak.

-Giza baliabideetako politikak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

-Jokabide eta jardunbide onen kodeak:

Olivenza txostena, Aldama.

ELGAren printzipioak sozietateen gobernurako.

Giza baliabideen departamentuaren informazio-fluxuak antolaketaren bidez koordinatzea:

-Enpresako giza baliabideak. Antolaketa formala eta informala.

-Giza baliabideen departamentua. Giza baliabideak kudeatzeko ereduak.

-Komunikazioa giza baliabideen departamentuan: komunikazio motak eta baliabideak.

-Langileak kontrolatzeko sistemak: lan absentismoa eta ordutegi kontrola.

-Informazioa eta dokumentazioa erregistratzea eta artxibatzea.

Giza baliabideak hautatzeko administrazio-prozedurak aplikatzea:

-Giza baliabideak hautatu eta prestatzeko erakunde eta enpresak.

-Giza baliabideen plangintza.

-Lanbide-profilaren zehaztapena.

-Langileak hautatzeko sistemak: testa, behaketa, elkarrizketa edo sistema mistoak.

-Lan-eskaintza prestatzea.

-Izangai-zerrendak hartzea.

-Hautaprobak egitea.

-Izangaia aukeratzea.

-Informazioa eta dokumentazioa erregistratzea eta artxibatzea.

Langileak prestatzeari eta mailaz igotzeari dagozkion administrazio-prozedurak kudeatzea:

-Enpresako prestakuntza. Prestakuntza-beharrak hautematea.

-Prestakuntza plana.

-Ebaluazioa. Aurrekontua.

-Lanbide-garapenaren metodoak.

-Prestakuntzaren kudeaketa eta antolaketa. Administrazio prozedurak.

-Administrazio publikoen prestakuntza-programak.

-Lanpostua betetzearen ebaluazio-programak.

-Mailaz igotzeko eta pizgarrietako sistemak.

-Informazioa eta dokumentazioa erregistratzea eta artxibatzea.

Orientabide didaktikoak:

Gaiaren inguruko metodologia planifikatzeko tenorean egin beharreko lana eratzen duten elementu gakoak ditugu lortu beharreko gaitasunak, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak burutzeko diren antolaketa modalitateak edo eszenarioak, eszenario horietako bakoitzean garatu beharreko lan metodoak eta proposatuko helburuak eskuratu direla egiaztatzeko erabili beharreko ebaluazio prozedurak.

Ikasleek giza baliabideak hautatu, kontratatu, prestatu eta garatzeko ezarritako administrazio prozesuen aplikaziorako behar diren gaitasunak lortzea da modulu honen helburua, horretarako, indarra duen araudiari eta enpresa politikari jarraituz; orobat, enpresako langileen kudeaketa administratiboa antolatzeko eta gainbegiratzeko gai izan daitezen lortzea, indarra duen laneko araudiari eta ezarritako protokoloei jarraituz.

Funtsezkoa da modulua osatzen duten edukien multzoak aurkeztea helburu motibatzaileekin, ikasleen ingurune sozioekonomiko hurbilena erreferentzia gisa hartuta; izan ere, garrantzitsua da inguruneari egokitzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horretarako, kasuen datuek eta ezaugarriek, erabili beharreko dokumentazioak, simulatutako egoerek eta abarrek behar bezala islatu behar dituzte bizitza errealean agertuko zaizkien egoerak. Hori helburu, edukiak agertzeko eta azaltzeko saioak egiten ahal dira klase praktikoekin batera, kasuak aztertzeko eta inguruneko gertaeren gaineko diagnostikoak egiteko.

Modulu honetarako ezarri diren bost eduki multzoen sekuentziazioak ikaskuntza emaitzak lortzeko irizpideen araberako ibilbide didaktikoa egin behar du, eta ikasleak lagundu behar ditu edukiak berenganatzen. Eduki multzoen banaketak ez du behartzen, hortaz, ordena horri jarraitzera irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, ezta haiei zein bere aldetik eta sekuentziaren arabera heltzera. Komenigarri dirudi enpresak pertsonen komunitate gisa dituen ezaugarrietatik hastea.

Gero, gizarte-erantzukizun korporatiboaren printzipioen aplikazioa landuko litzateke ikuspegi sozialetik eta, ondoren, giza baliabideen departamentuko informazio fluxuen koordinazioan sakonduko litzateke giza baliabideak hautatzeko administrazio prozedurak antolatuz eta aplikatuz.

Bukatzeko, langileak prestatzeari eta mailaz igotzeari dagozkion administrazio-prozeduren kudeaketari helduko litzaioke.

Moduluak dituen ezaugarriak, bere izaera teoriko-praktikoa eta proposatutako jardueren deskripzioa ikusita, komenigarri da jarduera horiek gela batean egitea, non bideo-proiektagailua eta pantaila, arbel digitala, Internet, langileak hautatzeko berariazko softwarea eta lan-dokumentazioa eduki beharko diren, eta ikasle bakoitzak bere ordenagailua izatea.

Proposatutako jarduerak, besteak beste, ondoren aipatzen diren hauetan oinarritzen ahal dira:

-Giza baliabideei buruzko informazioa eta dokumentazioa biltzea Internet bidez.

-Benetako kasuak aztertzea gelan simulazioak eginez.

-Kontzeptu mapak sortzea.

-Koadro sinoptikoak prestatzea.

-Giza baliabideen hautaketa osatzen duten rolak simulatzea.

-IKTko jarduerak egitea.

-Irakaskuntza laguntzeko plataformak erabiltzea (Moodle-ren antzekoak); haietan irakasleek hainbat material lagungarri, egindako ariketak eta autoebaluazioko ariketak eskainiko dituzte, ikasleek prestakuntza osa dezaten.

Aipagarria da modulu honen eta Giza baliabideenaren artean dagoen lotura berezia; hortaz, beharrezkoa da haiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa; izan ere, zenbait dokumentazio bi moduluetan erabiltzen ahal da.

Lanbide modulua: Bulegotika eta informazioaren prozesua

Kodea: 0649

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12

Iraupena: 230 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipamendua, aplikazioak eta sarea funtzionamendu-baldintza egokietan mantentzen ditu, beharrezko hardware eta software osagaiak instalatuta eta eguneratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informatika-ekipamenduaren funtzionamendu-probak egin ditu.

b) Komunikazio-ataken konexioak egiaztatu ditu.

c) Sare-sistema baten oinarrizko elementuak (hardwarea eta softwarea) identifikatu ditu.

d) Sare-sistema baten eragiketen prozedura orokorren ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Sistema eragile baten oinarrizko funtzioak erabili ditu.

f) Segurtasun-eta konfidentzialtasun-neurriak aplikatu ditu, suebaki eta biruskontrako programa identifikatuta.

g) Sareko beste erabiltzaile batzuekin partekatu du informazioa.

h) Erabiltzailearen oinarrizko funtzioak exekutatu ditu (konexioa, deskonexioa, biltegiratzeko espazioaren optimizazioa, periferikoen erabilera, beste erabiltzaile batzuekiko komunikazioa eta beste sistema edo sareekiko konexioa, besteak beste).

2. Testu alfanumerikoak idazten ditu teklatu hedatuan, teknika mekanografikoak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanerako elementuak eta espazioak antolatu ditu.

b) Gorputz-jarrera zuzena mantendu du.

c) Hatzek alfa-zenbakizko teklatuko ilaretan izan beharreko posizio zuzena identifikatu du.

d) Informatika-terminala abian jartzeko funtzioak zehaztu ditu.

e) Alfa-zenbakizko teklatuaren ilarak eta zeinuen eta puntuazioaren teklak koordinaturik erabili ditu.

f) Ukimen bidezko idazketaren metodoa erabili du, gero eta zailtasun handiagoko paragrafoetan eta taula sinpleetan.

g) Ukimen bidezko idazketaren metodoa erabili du ingelesezko testuak idazteko.

h) Abiadura (200 tekla-sakatze minutuko) eta doitasun (huts-egite bat minutuko) egokiaz mekanografiatu du, informatika-programa baten laguntzarekin.

i) Testu-dokumentuak aurkezteko arauak aplikatu ditu.

j) Akats mekanografikoak, ortografikoak eta sintaktikoak aurkitu eta zuzendu ditu.

3. Artxibo-sistemak kudeatzen ditu, eta, horretarako, beharrezko informazioa bilatu eta hautatzen du bitarteko konbentzionalen eta informatikoen bitartez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informazio-beharrak hauteman ditu.

b) Informazioa lortzeko iturriak identifikatu eta lehenetsi ditu.

c) Intraneteko eta Interneteko bilatzaileak hautatu ditu, azkartasun-irizpideen arabera eta bilaketa-aukeren arabera.

d) Web 2.0 tresnak erabili ditu informazioa lortzeko eta sortzeko.

e) Lortutako emaitzen kopurua murrizteko bilaketa-irizpideak erabili ditu.

f) Segurtasun, babes, konfidentzialtasun eta informazioaren murrizketako sistemak aplikatu ditu.

g) Lortutako informazioa bideratu du eta artxibatu eta/edo erregistratu du, hala behar izan denean.

h) Artxiboak antolatu ditu, ondoren bilaketa errazteko.

i) Beharrezko informazioa eguneratu du.

j) Aurreikusitako epeak bete ditu.

k) Artxiboen kopiak egin ditu.

4. Informazioaren tratamenduan planteatzen diren beharretara egokitutako kalkulu-orriak prestatzen ditu, aukera aurreratuak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Diruzaintzako, merkataritza-kalkuluetako eta bestelako administrazio-eragiketetako kudeaketak egiteko, kalkulu-orriaren prestazioak erabili ditu.

b) Dokumentuak diseinatu eta prestatu ditu kalkulu-orriarekin.

c) Kalkulu-orriak erlazionatu eta eguneratu ditu.

d) Formulak eta funtzioak sortu eta habiaratu ditu.

e) Gelaxkak, orriak eta liburuak babesteko pasahitzak ezarri ditu.

f) Informazioa aztertzeko grafikoak lortu ditu.

g) Makroak erabili ditu dokumentuak eta txantiloiak prestatzeko.

h) Beste aplikazio batzuekin eta beste formatu batzuetan sortutako kalkulu-orriak inportatu eta esportatu ditu.

i) Kalkulu-orria datu-base gisa erabili du: inprimakiak, zerrendak sortzea, datuak iragazi, babestu eta antolatzea.

j) Aplikazioak eta periferikoak erabili ditu testuak, zenbakiak, kodeak eta irudiak sartzeko.

5. Testu-dokumentuak prestatzen ditu eta, horretarako, testu-prozesadore baten aukera aurreratuak erabiltzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Testu-prozesadoreen eta autoedizioko prozesadoreen funtzioak, prestazioak eta prozedurak erabili ditu.

b) Dokumentu mota bakoitzaren ezaugarriak identifikatu ditu.

c) Testu-dokumentuak trebetasun egokiarekin idatzi ditu eta egitura-arauak aplikatu ditu.

d) Ereduzko administrazio-dokumentuetara egokitutako txantiloiak prestatu ditu, konbinazio-utilitateak barne.

e) Objektuak, grafikoak, taulak, kalkulu-orriak eta hiperestekak, besteak beste, integratu ditu.

f) Egindako akatsak hauteman eta zuzendu ditu.

g) Biltegiratutako informazioa berreskuratu eta erabili du.

h) Datuen segurtasunari, integritateari eta konfidentzialtasunari buruzko arauak bermatzen dituzten funtzioak eta utilitateak erabili ditu.

6. Administrazio-informazioaren tratamenduan planteatzen diren beharretara egokitutako datu-baseak kudeatzeko sistemak erabiltzen ditu, aukerarik aurreratuenak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Datu-baseetako datuak antolatu eta sailkatu ditu, informazioa aurkezteko.

b) Datu-baseetan kontsultak egin ditu irizpide zehatz batzuekin.

c) Datu-baseetako txostenak egin ditu irizpide zehatz batzuekin.

d) Inprimakiak egin ditu irizpide zehatz batzuekin.

e) Datu-baseetako erregistroak eguneratu, batu eta ezabatu ditu.

f) Datu-baseak beste informatika-aplikazio batzuekin lotu ditu, hala eskatzen duten jarduerak egiteko.

g) Datu-baseak babestu ditu, segurtasun-mailak ezarrita.

h) Antolaketaren eskakizunetara egokitutako datu-basea prestatu du.

7. Aplikazioetako informazioa modu integratuan kudeatzen du, baita ikus-entzunezko artxiboak ere, berariazko programa eta periferikoak erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Datu-baseak, testuak eta irudiak, besteak beste, modu integratuan kudeatu ditu, eta, horretarako, kalkulu-orrietako datuak inportatu eta esportatu ditu eta aukera horietako guztietako dokumentuak lortu ditu.

b) Kanpoko iturrietako ikus-entzunezko artxiboak hautatu ditu, eta horien formatu egokia hautatu du.

c) Ikus-entzunezko baliabideen bankua sortu eta mantendu du.

d) Ikus-entzunezko artxiboak pertsonalizatu ditu, lortu nahi den dokumentuaren helburuaren arabera.

e) Ikus-entzunezko artxiboen babesaren arloko berariazko legeria errespetatu du.

8. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzen ditu; horretarako, berariazko aplikazioak erabiltzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Posta elektronikoaren aplikazioa erabili du.

b) Posta-mezu baten igorlea, hartzailea eta edukia identifikatu ditu.

c) Jaso nahi ez den postaz babesteko iragazkiak aplikatu ditu.

d) Inplikatu guztiei bideratu die informazioa.

e) Mezua jaso dela egiaztatu du.

f) Sarrera- eta irteera-azpilak antolatu ditu.

g) Posten irteera edo sarrera erregistratu du.

h) Posta-mezuak inprimatu, artxibatu edo ezabatu ditu.

i) Agenda elektronikoak, departamentuaren antolaketa-metodo gisa, eskaintzen dituen funtzioak eta utilitateak aplikatu ditu.

j) Informatika-ekipamenduaren agendak gailu mugikorrekin konektatu eta sinkronizatu ditu.

9. Dokumentuen eta txostenen multimedia-aurkezpenak prestatu ditu berariazko aplikazioak erabiliz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Barnean hartu nahi den informazioa aztertu eta hautatu du.

b) Hainbat objektu txertatu ditu (taulak, grafikoak, kalkulu-orriak, argazkiak, marrazkiak, organigramak, soinu- eta bideo-artxiboak, eta abar).

c) Informazioa argi eta egituratuta banatu du.

d) Aurkezpenaren helburuaren arabera animatu ditu objektuak.

e) Ahozko azalpenei laguntzeko aurkezpenak sortu ditu.

f) Enpresaren dokumentazioarekin edo txostenekin lotzen diren aurkezpenak egin ditu.

Edukiak:

Ekipamenduaren, aplikazioen eta sareen oinarrizko mantentze-lana:

-Hardwareko elementuak:

Plaka nagusia.

Mikroprozesadorea.

RAM eta ROM memoriak.

Txartelak: grafikoa, bideoa, soinua.

Biltegiratze-unitateak, barnekoak eta kanpokoak.

Periferikoak.

Sareko txartelak, wifi txartela eta bluetootha.

-Softwareko elementuak.

-Sistema eragileak: oinarrizko funtzioak.

Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko sistema eragileak.

Sistema eragile jabedunak edo software librekoak.

Abio duala, instalatutako zenbait sistema eragilerekin.

-Sare lokalak: osagaiak, konfigurazio nagusiak, baliabideak trukatu eta eguneratzea.

Testuak idaztea teknika mekanografikoaren arabera:

-Gorputz jarrera, terminalaren aurrean.

-Terminal informatiko baten konposizioa.

-Atzamarrak jartzea.

-Trebetasun mekanografikoaren garapena.

-Ingelesezko testuak idaztea.

-Akats zuzenketa.

Artxiboak kudeatzea eta informazioa bilatzea:

-Internet eta nabigatzaileak.

-Nabigatzaileen erabilgarritasuna.

-Aplikazioak, programak eta utilitateak Web bitartez deskargatzea eta instalatzea.

-Web 2.0 tresnak: blogak, wikiak, bideoak eta irudiak kokatzeko zerbitzuak eta sare sozialak, besteak beste.

-Artxiboak konprimitzea eta deskonprimitzea.

-Informazio-bilatzaileak.

-Informazioaren inportazioa/esportazioa.

-Artxibatzeko teknikak.

-Informatika-artxiboa. Dokumentuak kudeatzea.

Kalkulu-orriak prestatzea:

-Egitura eta funtzioak:

Ilarak, zutabeak, gelaxkak, lerrunak, orriak eta liburuak.

Tresna-barra. Formula-barra.

-Kalkulu-orriak instalatzea eta kargatzea.

-Diseinua. Formatua: iturriak, ertzak eta itzaldurak.

-Kalkulu-orriak editatzea:

Datuak hautatu, editatu eta aldatzea.

Dokumentuak irekitzea eta gordetzea.

-Grafikoak: taula eta grafiko dinamikoak.

-Datuen tratamendua. Formulak eta funtzioak.

-Beste utilitate batzuk: analisi tresnak, makroak, txantiloiak.

-Artxiboak kudeatzea.

-Kalkulu-orriak inprimatzea.

-Beste aplikazio batzuekin lotzea.

Testu-prozesadoreen bidez dokumentuak sortzea:

-Egitura eta funtzioak.

-Instalatzea eta kargatzea.

-Dokumentuak eta txantiloiak diseinatzea.

-Testuak eta taulak editatzea:

Formatuak.

Tabuladoreak, koskak.

Taulak.

Zutabeak.

Marrazkiak, irudiak, grafikoak.

Matematika-formulak.

Estiloak. Txantiloiak eta inprimakiak.

Tresna-barrak.

-Artxiboak kudeatzea.

-Testuak inprimatzea.

-Beste aplikazio batzuekin lotzea.

-Aukera aurreratuak.

Administrazio-informazioa tratatzeko, datu-baseak erabiltzea:

-Datu-base baten egitura eta funtzioak.

-Datu-base motak.

-Datu-base baten diseinua.

-Taulak sortzea. Erlazioak.

-Kontsultak, inprimakiak eta txostenak.

-Informazioa bilatzea, antolatzea eta iragaztea.

-Makroak eta moduluak.

-Beste aplikazio batzuetako elementuak inportatzea eta esportatzea.

-Datuak babestea. Segurtasun kopiak.

-Datu-base bat erabiltzea.

-Beste aplikazio batzuekin lotzea.

Artxiboen kudeaketa integratua:

-Zenbait aplikazioz osatutako artxiboak: kalkulu-orria, datu-basea, testu-prozesadorea, grafikoak eta abar.

-Grabatzea, transmititzea, jasotzea eta trinkotzea. Atzitzeko eta erreproduzitzeko gailuak.

-Ikus- edo/eta soinu-edukia.

-Irudi digitala: formatuak.

Bereizmena. Hautespen motak. Tresnak.

Irudi baten gaineko doikuntzak. Geruzak. Kanalak.

Trantsizioak. Tituluak. Trantsizio-efektuak.

Bideoak: codec-ak eta formatuak. Eszenak.

Soinuak: formatuak. Ondorioak.

-Edukien komunikazioaren helburua.

-Beste bitarteko edo dokumentu batzuetan txertatzea.

-Zaharkitzea eta eguneratzea.

Posta eta agenda elektronikoaren kudeaketa:

-Posta elektronikoaren kontu motak: bezero-programa dutenak, web posta.

-Lan ingurunea: konfigurazioa eta pertsonalizazioa.

-Txantiloi eta sinadura korporatiboak.

-Berri-taldeak (news): konfigurazioa, erabilera eta mezuen sinkronizazioa.

-Helbide-liburua: inportatzea, esportatzea, kontaktuak eranstea, banaketa-zerrendak sortzea, zerrenda bulegotikako beste aplikazio batzuen eskura jartzea.

-Postaren kudeaketa: igorri, ezabatu, gorde eta segurtasun kopiak egitea, besteak beste.

-Agendaren kudeaketa: hitzorduak, egutegia, abisu eta eginkizunak, besteak beste.

-Gailu mugikorrekin sinkronizatzea.

Aurkezpenak egitea:

-Egitura eta funtzioak:

Diseinu-txantiloiak.

Hainbat diseinu: testu-diseinuak, beste objektu batzuenak.

Bistak.

Animazio-efektuak.

Multimedia-elementuak txertatzea.

Internet bidezko aurkezpenak.

Oinarrizko aurkezpen-arauak.

-Instalatzea eta kargatzea.

-Aurkezteko prozedura.

-Aplikazioaren utilitateak.

-Datuak babesteko prozedura. Segurtasun kopiak.

-Beste aplikazio batzuekiko loturak.

Orientabide didaktikoak:

Ikasleek sistema informatiko bateko administrazio lana garatzeko beharrezko ezagutzak eskuratzea eta trebetasunak garatzea du helburu modulu honek, datuak transkribatzeko abiadura eta zehaztasuna kontuan hartuta, baita sistema horretan administrazio lanak egiteko instalatuta dauden aplikazio informatikoen erabilera ere. Halaber, aukera ematen du aplikazio informatikoak instalatu eta ustiatzeko eginkizuna betetzeko, enpresako informatika arloko arduradunak gainbegiraturik. Era berean, oinarrizko ezagutzak jasotzen dira sistemaren hardwareari buruz.

Behar bezala ikasteko, kontuan hartu beharko litzateke komeni dela astean denbora zehatza ematea (komeni da 3 ordu izatea), abiadura eta teknika mekanografikoak ikasi eta garatzeko, ikasleak gai izan daitezen administrazio publikoek zein enpresek administrazio laneko lanpostuetara sartzeko eskatzen dituzten teklatuen eragiketa probei aurre egiteko.

Azpimarratu beharko litzateke garrantzitsua dela lanpostuan gorputzak jarrera egokia izatea; izan ere, oso garrantzitsua izanen da lan osasunerako. Lanpostuan eman beharreko ordu kopuru handia kontuan hartuta, jarrera egokia izaten ikasteak, lana errazteaz gain, lesioak gutxitzea ekarriko du, bai bizkarrari dagokionez bai goiko gorputz adarrei dagokienez. Halaber komeni da ikasleei ikusmen azterketak egiteko gomendioa ematea, pantailen aurreko etengabeko lanaren ondorioz begietako lesioak saihesteko.

Garrantzitsua da ikasleek gelan ordenagailu bana eduki ahal izatea, proposatzen diren lan guztiak egin ahal izateko eta, horrela, denboran izandako bilakaera egiaztatu ahal izateko, taldeko kideek ordenagailua batera erabiltzeagatik gertatutako distortsiorik gabe.

Modulu hau lan ingurune aparta da ikasleei ordenagailu laneko segurtasun jarraibide batzuk irakasteko; besteak beste, honako hauek irakasteko: segurtasun kopiak egin; sistema informatikoak birusaren bidez kutsatzea saihestu, birusen kontrako programen bidez; eta informazioa biltzeko balibabideak babestu, kutsadura horren kontra.

Aplikazioak instalatu eta ustiatzeak prestakuntza emanen die ikasleei aplikazioek ekipamenduetan funtzionatzeko beharrezko baldintzen kontsultan, enpresak dituen ordenagailuek eutsi ezin dituzten programak instalatzea saihestuz, besteak beste, honako hauek kontuan hartuta:

-Ustiapen ingurunerako egokia den aplikazio softwarea bilatzea.

-Aplikazio ofimatikoak instalatu eta konfiguratzea.

-Dokumentuak eta txantiloiak prestatzea.

-Arazoak ebaztea aplikazioen ustiaketan.

-Erabiltzailearentzako laguntza.

Komenigarri dirudi modulu hau hastea aldi berean landuta Teknika mekanografikoaren araberako testuen idazkeraren multzoa eta Ekipamenduaren, aplikazioen eta sareen oinarrizko mantentze-lanarena, asteko ordu kopurua berdintsu banatuta bi unitateen artean. Txarra litzateke ikasleen errendimendurako astean ordubetetik gora ematea funtsean mekaniko-praktikoa den multzo batean, horrelakoa baita Teknika mekanografikoaren araberako testuen idazketa.

Gainerako multzoei dagokienez, edukietan jaso da sekuentzia logikoa; salbuespen bat dago: komenigarri litzateke Testu-prozesadoreen multzoa Kalkulu-orriena baino lehen garatzea.

Edukien banaketak ez du zertan moduluan agertzen den ordena berarekin bat etorri; aldatzen ahalko litzateke, ikasle taldeen ezaugarrien edo modulu hori ematen duten irakasleen irizpideen arabera. Hala ere, ezarritako ordenari eustea komeni da; izan ere, teklatuaren ikaskuntza hartzen da oinarri, ikastaroan zehar gero eta eskakizun handiagoa izanik, abiadura hobetu eta ongi ikasteko. Gero, aplikazioen instalazioa eta mantentzea ikasten da eta, ondoren, testuen prozesadorea erabiltzen; azkenik, kalkulu orria ikasten da. Aplikazio horien erabilera hori erabat integratuta dago edozein bulegotako administrazio lanean. Ikaskuntzaren emaitzei buruz, ona da nabarmentzea honako xehetasun hauek:

-Lehenengoa teklatu hedatua eta teknika mekanografikoak ongi ezagutzea da; horrenbestez, arreta berezia emanen zaio atzamarren posizioari eta ukipen bidezko idazketa metodoari, eta behin eta berriz gogoraraziko da zein garrantzitsua den eskatuko diren gutxieneko abiadura eta kalitatea lortu ahal izateko.

-Bigarrena eta hirugarrena sistema eragilearen oinarrizko ezagutza eta aplikazio informatikoen instalazioa eta mantentzea dira; horrela, esku artean ditugun ekipamenduen eta horien elkarreginaren ezagutzaren garrantzia nabarmendu daiteke, oinarrizko mailan bada ere. Horrek, zalantzarik gabe, aplikazioak hobeto erabiltzea ekarriko du, baita horien mantentzea eta eguneratzea eta, beste aplikazio batzuen instalazioaren bidez, automatizatutako zereginak handitzea ere.

Ikaskuntzaren azken bi emaitzak bulegotikaren aplikazio osoei dagozkie: testu-prozesadoreari eta kalkulu-orriari. Aplikazio horiek enpresa guztietan aurkituko dituzte; beraz, horrek motibatzeko moduko arrazoia izan behar du modulu hau ikastean. Gainera, ikasleek berehala ikusten ahalko dituzte tresna horien erabilerak zikloko gainerako moduluetan izan ditzakeen abantailak.

Ondoko hauekin zerikusia duten jarduerak proposatzen dira:

-Sareko aplikazioen eta ekipamenduaren oinarrizko mantentze-lana egitea.

-Testuak idaztea teknika mekanografikoaren arabera.

-Artxibo sistemen kudeaketa egitea, behar den informazioa bilatu eta hautatzea ohiko baliabideak eta baliabide informatikakoak erabilita.

-Informazioaren segurtasun, babes, konfidentzialtasun eta murrizketako sistemak aplikatzea.

-Informazioaren tratamenduan planteatzen diren beharretara egokitutako kalkulu-orriak prestatzea, aukera aurreratuak aplikatuta.

-Kalkulu-orriaren prestazioak erabiltzea diruzaintzako, merkataritza-kalkuluetako eta bestelako administrazio eragiketetako kudeaketak egiteko.

-Kalkulu-orria datu-base gisa erabiltzea: inprimakiak, zerrendak sortzea, datuak iragazi, babestu eta antolatzea.

-Dokumentuak prestatzea, testu-prozesadore baten aukera aurreratuak erabilita.

-Informazioaren tratamenduan planteatzen diren beharretara egokitutako datu-baseak kudeatzea, aukera aurreratuak aplikatuta.

-Aplikazio desberdinetatik heldu den informazioa eta ikus-entzunezko artxiboak integratzea, berariazko programa eta periferikoak erabilita.

-Posta eta agenda elektronikoa kudeatzea, berariazko aplikazioak erabilita.

-Dokumentuen eta txostenen multimedia-aurkezpenak prestatzea, berariazko aplikazioak erabilita.

Berea duen izaeragatik, bulegotikaren aplikazioak erabiltzeari eta kudeatzeari loturiko gaitasunak eskuratzea baitu helburu, modulu honek zerikusia du lanbide-profil hau osatzen duten gainerako guztiekin, beharrezko euskarri informatikoa ematen baitie.

Lanbide modulua: Merkataritza jardueraren prozesu integrala

Kodea: 0650

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11

Iraupena: 220 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren ondare-elementuak zehazten ditu, eta enpresa-jarduera aztertzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa-jardueraren ziklo ekonomikoaren faseak identifikatu ditu.

b) Inbertsioa/finantzaketa, inbertsioa/gastua, gastua/ordainketa eta sarrera/kobrantza kontzeptuak bereizi ditu.

c) Sektore ekonomikoak bereizi ditu, haietan garatzen diren jardueren askotariko tipologian oinarrituta.

d) Ondarea, ondare-elementua eta ondare-masa kontzeptuak definitu ditu.

e) Aktiboa, pasibo galdagarria eta ondare garbia osatzen duten ondare-masak identifikatu ditu.

f) Enpresaren ondare ekonomikoa eta finantza-ondarea lotu ditu, eta biak enpresa-jardueraren ziklo ekonomikoaren faseekin.

g) Ondare-masetako elementuak sailkatu ditu.

2. Kontabilitate-araudia eta kontu-sail biko metodoa integratzen ditu, enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorra eta kontabilitate-metodologia aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitate-ziklo osoaren faseak bereizi ditu eta Espainiako legeriara egokitu ditu.

b) Enpresaren ondare-elementuak eta egitate ekonomikoak irudikatzeko tresna gisa definitu du kontuaren kontzeptua.

c) Kontu-sail biko kontabilitate-metodoaren ezaugarririk garrantzitsuenak zehaztu ditu.

d) Karguaren eta abonuaren irizpideak bereizi ditu, ondare-elementuen balioaren aldaketak erregistratzeko metodo gisa.

e) Kontabilitate emaitzaren kontzeptua definitu du, eta sarreren eta gastuen kontuak bereizi ditu.

f) Kontabilitate-plan orokorra (KPO) kontabilitate-harmonizaziorako tresna dela jabetu da.

g) Kontabilitate-plan orokorraren zatiak lotu ditu eta nahitaezko zatiak eta nahitaezkoak ez direnak bereizi.

h) Kontabilitate-plan orokorraren irizpideen arabera kodetu ditu ondare-elementuak, kontabilitate-informazioa banakatzean eta elkartzean duten funtzioa identifikatuta.

i) Kontabilitate-plan orokorrak ezartzen dituen urteko kontuak identifikatu ditu eta betetzen duten funtzioa zehaztu du.

3. Enpresaren merkataritza jardueran eragina duten edo jarduera hori kargatzen duten tributuei buruzko informazioa kudeatzen du, indarra duen merkataritzako eta zergen arloko araudia aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Oinarrizko araudi fiskala identifikatu du.

b) Tributuak sailkatu ditu, adierazgarrienen oinarrizko ezaugarriak identifikatuta.

c) Tributu-elementuak identifikatu ditu.

d) Salerosketa-eragiketei aplika dakizkiekeen merkataritzaren eta zergen arloko arauen oinarrizko ezaugarriak identifikatu ditu.

e) BEZaren mende dauden, salbuetsita dauden eta BEZaren mende ez dauden eragiketak bereizi eta aztertu ditu.

f) BEZaren erregimen bereziak bereizi ditu.

g) Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagozkion erregistro-betebeharrak zehaztu ditu, baita enpresetarako erregistro-liburuak ere (boluntarioak eta nahitaezkoak).

h) Zergaren likidatu beharreko kuotak kalkulatu ditu, eta aitorpenaren-likidazioaren dokumentazioa prestatu du.

i) Dokumentuak eta informazioa kontserbatzeari buruzko araudia aztertu du.

4. Salerosketa-eragiketen administrazio-dokumentazioa prestatu eta antolatzen du, eta enpresaren merkataritza-transakzioekin lotzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Salerosketako merkataritza-kontratuaren elementuak zehaztu ditu.

b) Salerosketarekin lotzen diren administrazio-dokumentazioaren fluxuak ezarri ditu.

c) Enpresan salerosketarekin lotzen diren dokumentuak identifikatu eta bete ditu, eta bete beharreko eskakizun formalak zehaztu.

d) Salgaiak bidaltzeko eta entregatzeko prozesuak aztertu ditu, baita prozesu horrekin lotzen den dokumentazioa ere.

e) Jasotako eta igorritako merkataritza-dokumentazioak indarrean dagoen legeria eta enpresaren barne-prozedurak betetzen dituela egiaztatu du.

f) Salerosketako eragiketetan erregistratu behar diren informazioa eta parametroak identifikatu ditu.

g) Informazioa babesteko eta zaintzeko sistemak aplikatu beharra baloratu du, baita administrazio-prozesuan kalitate-irizpideak aplikatu beharra ere.

h) Dokumentazioa kudeatu du, zorroztasuna eta doitasuna adierazita.

i) Berariazko informatika-aplikazioak erabili ditu.

5. Kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko izapideak zehazten ditu, izapide horiekin lotzen den dokumentazioa eta enpresaren barruan duen fluxua aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Diruzaintzako sarrera eta irteerako fluxuak bereizi ditu, eta ordainketak baimentzeko eta kobrantzak kudeatzeko prozedurak baloratu.

b) Enpresan ohikoak diren kobratzeko eta ordaintzeko bideak eta horien dokumentu justifikatzaileak identifikatu ditu, eskurako ordainketa eta ordainketa geroratua bereizita.

c) Ohikoenak diren merkataritza-finantzaketa moduak alderatu ditu.

d) Kapitalizazio sinpleko edo konposatuko finantza-legeak aplikatu ditu, eragiketa motaren arabera.

e) Deskontu-eragiketetan merkataritzako efektuen likidazioa kalkulatu du.

f) Ordainketa geroratzearekin edo merkataritza-deskontuarekin lotutako banku-produktu eta -zerbitzu jakin batzuen komisioak eta gastuak kalkulatu ditu.

6. Ziklo ekonomiko baten barrenean, merkataritza jardueraren ondoriozko oinarrizko kontabilitate-egitateak erregistratzen ditu eta, eginkizun horretan, kontabilitate-metodologia eta kontabilitate-plan orokorraren printzipioak eta arauak aplikatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Merkataritza jarduerarekin lotutako eragiketetan parte hartzen duten kontuak identifikatu eta kodetu ditu, kontabilitate-plan orokorraren arabera.

b) Kargatzeko eta ordaintzeko irizpideak aplikatu ditu, kontabilitate-plan orokorraren arabera.

c) Merkataritza-prozesuan ohikoenak diren kontabilitate-egitateei dagozkien idazpenak egin ditu.

d) BEZa likidatzearen ondoriozko eragiketak kontabilizatu ditu.

e) Ekitaldi ekonomikoaren itxieraren aurreko kontabilitate-egitateak erregistratu ditu.

f) Kontabilitate-emaitza eta amaierako egoera-balantzea kalkulatu ditu.

g) Ekitaldi ekonomiko jakin baterako memoria elaboratzeko muntazko informazio ekonomikoa prestatu du.

h) Berariazko informatika-aplikazioak erabili ditu.

i) Segurtasun kopiak egin ditu, erregistratutako datuak zaintzeko ezarritako protokoloari jarraituz.

j) Dokumentazioa kudeatu du, eta zorroztasuna eta doitasuna erakutsi.

7. Diruzaintzako kudeaketa eta kontrola egiten ditu, informatika-aplikazioak erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresan diruzaintza kontrolatzeko metodoak eta funtzioa ezarri ditu.

b) Diruzaintzako liburuak eta erregistroak bete ditu.

c) Kutxako kontaketa egiteko eta saldoak adosteko prozesuaren eragiketak egin ditu, eta desbideratzeak hauteman.

d) Bankuko kontu-laburpenetako informazioa eta bankuaren erregistro-liburua erkatu ditu.

e) Mugaegunen egutegiak dituen erabilerak deskribatu ditu, finantza-aurreikuspena kontuan izanik.

f) Diruzaintzako zerbitzua eta gainerako departamentuak, enpresak eta kanpo-entitateak lotu ditu.

g) Dokumentuak fisikoki aurkezteko on-line baliabideak, administrazio elektronikoaren baliabideak eta ordezko beste bitarteko batzuk erabiltzea baloratu du.

h) Informazioaren arduraren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera egin ditu prozedurak.

i) Kalkulu-orria eta diruzaintza kudeatzeko beste informatika-tresna batzuk erabili ditu.

j) Administrazio publikoen aurrean kobrantzako eta ordainketako dokumentuen aurkezpena kudeatzeko prozedura identifikatu du.

Edukiak:

Enpresaren ondare-elementuak zehaztea:

-Jarduera ekonomikoa eta ziklo ekonomikoa: enpresa eta enpresa motak. Finantzaketa eta inbertsioa.

-Kontabilitatea: kontzeptua, helburuak eta motak.

-Enpresaren ondarea: aktiboa, pasiboa eta ondare garbia.

-Ondare-elementuen sailkapena: ondare-masak.

-Inbentarioa: kontzeptua, motak eta hura prestatzeko faseak.

-Egoera-balantzea.

Kontabilitatea eta kontabilitate-metodologia integratzea:

-Merkataritza-eragiketak kontabilitatearen ikuspegitik: karguaren eta ordainketaren teoriak. Kontabilitateko egitateak: egitate trukagarriak eta aldagarriak.

-Kontuen teoria: kontu motak. Kontu-sail bikoaren metodoa: kontabilitate egitateak egunkarian eta liburu nagusian jasotzea.

-Ondare garbiaren aldaketak: gastuko eta diru-sarrerako kontuak.

-Kontabilitateko liburuak: egunkaria, liburu nagusia, inbentarioen liburua eta urteko kontuak, eta liburu lagungarriak.

-Legezko araudia: kontabilitateko liburuak izan beharrak, haiek legeztatu eta kontserbatzea.

-Kontabilitateko normalizazioa, harmonizazioa. KPO: kontzeptuen esparrua, erregistro eta balorazio arauak, urteko kontuak, kontuen koadroa, eta kontabilitateko definizio eta erlazioak.

Merkataritza jarduera kargatzen duten tributuei buruzko informazioa kudeatzea:

-Espainiako tributuen esparrua. Tributu-sistemaren justifikazioa. Gastu eta sarrera publikoak. Espainiako sistema fiskalaren oinarrizko arauak.

-Tributuak: zergak, tasak eta kontribuzio bereziak.

-Zergen sailkapena. Zuzeneko zergak eta zeharkako zergak. Tokiko, autonomia-erkidegoko eta estatuko zergak.

-SZren, PFEZren eta BEZaren tributu-elementuak: zergapeko egintza eta salbuespena, subjektu pasiboa, helbide fiskala, zerga-oinarria, likidazio oinarria, karga tasa, kuota osoa, kuota likidoa eta tributu zorra. Tributua sorrarazi eta kudeatzea.

-Balio erantsiaren gaineko zerga:

Araubide orokorra: tributu-elementuak, zerga-tasak, likidazioak, itzulketak, kanpoko eskuratze eta entregak, BEZaren kudeaketa, hainbanatzearen araua.

Araubide bereziak: baliokidetasun errekarguaren araubidea, araubide erraztua eta beste batzuk.

Salerosketaren eta merkataritza-kalkuluen administrazio-dokumentazioa prestatu eta antolatzea:

-Merkataritza jarduera. Merkataritza-fluxuak.

-Merkataritza jardueraren kalkuluak. Oinarrizko kontzeptuak: erosketa-prezioa, salmenta-prezioa, merkataritzako marjina, erosketa-gastuak eta salmenta-gastuak. Fakturazioko merkataritza-kalkuluak: deskontuak, interesak eta errekarguak.

-Salerosketako administrazio-dokumentuak. Eskaera, albarana edo entrega-orria, faktura eta faktura zuzengarria.

-Fakturen erregistro-liburuak. Inbertsio-ondasunen liburua.

Kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko izapideak, eta diruzaintzako kudeaketako kalkulu prozedurak:

-Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

-Deskontu bakunaren kalkulua. Banku-deskontua.

-Finantza-baliokidetasuna. Interes-tasaren zatikatzea. Tasa izenduna eta UTB tasa efektiboa.

-Oinarrizko finantza-produktuak eta zerbitzuak. Aktiboko eta pasiboko finantza produktuen arteko aldeak. Banku-komisioak.

-Kobrantzen eta ordainketen kudeaketari aplikatzen zaion merkataritzako araudia.

-Kobratzeko eta ordaintzeko bideak.

Merkataritza jardueraren kontabilitate-erregistroa:

-Salgaien erosketa eta horri lotutako eragiketak: deskontuak eta gastuak fakturaren barrenean. Fakturaz kanpoko deskontuak eta itzulketak.

-Salgaien salmenta eta horri lotutako eragiketak: deskontuak eta gastuak fakturaren barrenean. Fakturaz kanpoko deskontuak eta itzulketak.

-Nazioarteko erosketa eta salmentak: Europar Batasunaren barrenean, inportazioak eta esportazioak.

-Izakinei lotutako eragiketak: ontziak, enbalajeak, lehengaiak, bukatutako produktuak eta beste izakin batzuk.

-Ordainketa eta kobrantza geroratzeko eragiketak. Eragiketak eskudirutan, geroratuak, interesekin eta aurrerakinekin.

-Kobrantza-eskubideen kontabilitateko problematika: balorazioaren zuzenketak merkataritza eragiketetan ez ordaintzeagatik, kobrantzen kudeaketako efektuak eta deskontatutako efektuak.

-BEZaren aitorpena/likidazioa. Ogasunean sarrera egitea eta itzulketak.

-Kontabilitateko oinarrizko beste eragiketa batzuk: kanpoko zerbitzuak eta gastuak. Ibilgetua eta finantzaketa.

-Kontabilitate zikloaren garapena. Irekieraren idazpena eta hasierako balantzea. Kudeaketa-idazpenak. Baturak eta saldoak egiaztatzeko balantzeak. Itxiera-inbentarioa. Oinarrizko doikuntza-idazpenak. Sozietateen gaineko zergaren kalkulua. Erregularizazioa, itxiera eta urteko kontuak.

Diruzaintzaren kudeaketa eta kontrola:

-Diruzaintzako erregistro liburuak: kutxako liburua eta bankuetakoa, kutxako kontaketa. Bezeroen, hornitzaileen eta efektuen erregistroko liburuak.

-Banku-kontuen kudeaketa: bankuen berdinkatze prozedura. On-line bankua.

-Administrazio publikoekiko kobrantzako eta ordainketako eragiketak. Telematika bidez ordaintzeko sistemak: Foru Ogasuna eta Estatukoa. Gizarte Segurantzako lurralde diruzaintza. Udala: tokiko zergak eta tasak.

-Diruzaintzako aurrekontua. Diruzaintzako aurrekontuaren osagaiak: kobrantzak eta ordainketak. Diruzaintzako aurrekontuaren interpretazioa. Desoreken zuzenketa.

-Berariazko tresna informatikoak. Kalkulu-orria.

Orientabide didaktikoak:

Ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea du helburu modulu honek, gauza izan daitezen kontabilitate, finantza, zerga eta merkataritza arloko ezagupenak behar dituzten administrazio lanak egiteko, edozein sektoretako zeinahi enpresatan. Batez ere modulu praktikoa da, nahiz eta kontzeptu teoriko batzuetan oinarritzen den.

Modulu honetan askotariko gaiak (kontabilitatea, fiskalitatea, finantza-kalkulua, salerosketaren kudeaketa) ematen direnez, komenigarria izan daiteke multzo desberdinetako edukiak tartekatzea, baita bateratzea ere. Beraz, eduki multzoen banaketak ez du esan nahi hori denik sekuentzia ordena egokiena. Irakasleek hainbat sekuentziazio egin ditzakete, guztiek balio bera dute eta. Dena dela, gomendio hauek ematen ahal dira:

-Ondareko elementuak: hobe da sarrerakoa izatea, ikasleek enpresaren eta ondare kontzeptuaren ikuspegi orokorra izan dezaten.

-Kontabilitateko metodologia: ez du nahitaez bigarren multzoa izan behar, baina ona da kontabilitateko erregistroaren aurretik lantzea, horrek hura garatu egiten baitu; bestela ere, kobrantzen eta ordainketen kudeaketarekin bateratzen ahal da finantza kalkuluekin erlazionatuta.

-Tributazioa: kontabilitatearen metodologiaren aurretik lantzen ahal da edo, bestela, kontabilitateko erregistroarekin bateratu, zama teoriko handia baitu.

-Merkataritzako dokumentazioa: ona litzateke kontabilitateko erregistroaren aurretik lantzea, merkataritzako dokumentazioa aldez aurretik ezagutu behar baita hartarako.

-Kobrantzen eta ordainketen kudeaketa: edozein unetan lantzen ahal da, baina kontabilitateko erregistroaren aurretik.

-Kontabilitateko erregistroa: kontabilitatea garatzen duen multzoa handia da; hortaz, hobe da ikasturtea aurreratuta dela lantzea.

-Diruzaintzako kudeaketa: bertan, banku-berdinkatzea, diruzaintzako aurrekontua eta abar ikasten dira; azken tokian ematen ahal da.

Modulu honen aplikazioa batez ere praktikoa denez, ikasleen prestakuntza osatu nahi bada, ordenagailuaren erabilera hartu behar da kontuan funtseko tresna gisa, eta bulegotikako paketeak eta kontabilitateko kudeaketarenak eskura izan, baita internet konexioa ere, hainbat dokumentu deskargatzeko, zergak aitortzeko, ogasuneko programa informatikoetan aitorpenak egiteko eta zerga arloko informazioa bilatzeko.

Helburuak lortzeko, jarduera eta ariketa gero eta zailagoak proposatzen dira, eragiketen globaltasuna bilatuz ahal den neurrian.

Merkataritza jardueraren kontabilitate-erregistroaren multzoan, beharrezko kontzeptuak azaldutakoan, gomendagarria da osoko jarduera asko egitea kontabilitate zikloaren prozesua eta beharrezkoa den dokumentazio guztia (fakturak, BEZaren likidazioak -zein bere eredutan-, efektuak deskontatzeko kalkuluak eta abar) sartuta. Horrela, ikasleek orokortasun batean ulertzen ahalko dituzte moduluko multzoetan dauden hainbat elementu.

Jarduera horiek, lehenik, eskuz egiten ahal dira, beharrezko dokumentuez lagunduta, eta gero kontabilitateko aplikazio informatiko baten bidez. Era horretan, ikasleek modu osatuago batez ulertzen ahalko dituzte kontabilitate zikloari lotutako eragiketak eta, gainera, kontabilitateko aplikazio informatikoak erabili beharra baloratzen ahalko dute.

Kontabilitatea eta fiskalitatea da modulu honen jarraipena; hortaz, ezinbestekoa da koordinazio berezi bat modulu horiek ematen dituzten irakasleen artean. Hori horrela, modulu honetan, oinarrizko moduan heldu behar zaie kontabilitateko zenbait kontzepturi (kontabilitate zikloaren garapena, KPO eta bere zatiak, kontabilitate liburuak, kontabilitateko normalizazioa eta harmonizazioa, eta abar), gero bigarren ikasmailako moduluan sakonago lantzeko.

Kobrantzen eta ordainketen eta diruzaintzaren kudeaketari buruzko edukiak modu erraz batean landuko dira modulu honetan, gero osatuko baitira Finantzen kudeaketa moduluan. Kasu honetan ere, ezinbestekoa da modulu horiek ematen dituzten irakasleen lan koordinatua.

Antzeko tratamendua eskatzen dute salerosketaren kudeaketari buruzko edukiek. Modulu honetan, sarrera emanen zaie ikasleei salerosketaren dokumentazio administratiboaren kudeaketan eta, gero, eduki horiek Logistikako kudeaketa eta merkataritzakoa moduluan osatuko dira. Beraz, beharrezkoa da modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa, ez dadin edukirik errepikatu eta ikasleek ahalik eta hobekien beregana ditzaten.

Lanbide modulua: Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta

Kodea: 0651

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12

Iraupena: 160 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Erakunde- eta sustapen-komunikazioko tekniken ezaugarriak zehazten ditu, barrenekoak eta kanpokoak bereizita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa-erakundeen motak identifikatu ditu, eta horien ezaugarri juridikoak, funtzionalak eta antolamendukoak deskribatu.

b) Antolakundearen funtzioak erlazionatu ditu: zuzendaritza, plangintza, antolaketa, exekuzioa eta kontrola.

c) Kalitateko zerbitzua emateko edo laguntzeko antolaketaren egitura identifikatu du.

d) Antolakunde baten aginte-estiloak eta sortzen duten lan-giroa lotu ditu.

e) Antolakundearen barrenean komunikazio-bide formalak definitu ditu, haren organigrama abiapuntu izanik.

f) Barne-komunikazioko prozesu formalak eta informalak bereizi ditu.

g) Komunikazio informalek eta zurrumurru-kateek antolakundeetan duten eragina baloratu du, baita informazio-zerbitzuaren jardunetan duten ondorioa ere.

h) Informazioa eskatzeko prozesua eta prozesu horretan parte har dezakeen bezero mota, barrenekoa eta kanpokoa, lotu ditu.

i) Antolakundearen irudi korporatiboa komunikazio formaletan transmititzearen garrantzia baloratu du.

j) Irudi korporatiboak antolakundearen erakunde- eta sustapen-komunikazioetan transmititzen dituen alderdirik adierazgarrienak identifikatu ditu.

2. Aurrez aurreko komunikazioetan eta aurrez aurre ez direnetan, komunikazio-teknikak aplikatuta egiten ditu ahozko komunikazioak, eta egoerara eta solaskidera egokitzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Komunikazio-prozesu baten elementuak eta etapak identifikatu ditu.

b) Aurrez aurreko eta telefono bidezko ahozko komunikazioko teknikak aplikatu ditu.

c) Aurrez aurreko komunikazioetan eta aurrez aurre ez direnetan, hitzezko komunikaziorako eta hitzezkoa ez den komunikaziorako protokoloa aplikatu du.

d) Telefono-dei eraginkorra egiteko eta jasotzeko beharrezko elementuak identifikatu ditu hainbat fasetan: prestakuntza, aurkezpen-identifikazioa eta deia gauzatzea.

e) Gizarte- eta kultura-ohiturak eta enpresa-erabilerak hartu ditu kontuan, eta irudi korporatiboa transmititzearen garrantzia baloratu du.

f) Mezu bat ulertzeko garaian, komunikazioaren oztopoek sortzen dituzten interferentziak hauteman ditu, eta beharrezko ekintza zuzentzaileak proposatu.

g) Komunikazio motari eta solaskideei egokitutako lexikoa eta adierazpenak erabili ditu.

h) Emandako mezuetan ahozkoa ez den komunikazio-elementuak behar bezala aplikatu ditu.

i) Informazioa argi, behar bezala egituratuta, doitasunez, zuzentasunez, errespetuz eta sentsibilitatez transmititu den baloratu du.

j) Egindako akatsak egiaztatu ditu, eta beharrezko ekintza zuzentzaileak proposatu.

3. Lanbideari dagozkion dokumentu idatziak prestatzen ditu, hizkuntzalaritza, ortografia eta estiloko irizpideak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Dokumentuak prestatu eta transmititzeko euskarriak eta bideak identifikatu ditu.

b) Azkartasunaren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren irizpideen arabera bereizi ditu euskarririk egokienak.

c) Hartzailea identifikatu du eta, horretarako, protokolo arau egokiak aztertu ditu.

d) Dokumentazio profesionalaren berezko egiturak eta idazketa-estiloak bereizi ditu.

e) Dokumentu egokia idatzi du, egitura, terminologia eta forma egokiak erabilita, betiere xedearen eta abiapuntuko egoeraren arabera.

f) Testu-prozesamenduko eta autoedizioko informatika-aplikazioak erabili ditu, baita zuzenketako tresnak ere.

g) Web 2.0ko tresnekin argitaratu ditu dokumentuak.

h) Dokumentazio idatzia ereduzko antolakundeen estilora egokitu du.

i) Enpresentzat eta erakunde publiko eta pribatuentzat ezarritako datuak babesteari eta dokumentuak kontserbatzeari buruzko araudia erabili du.

j) Dokumentazioa prestatzean 3Ren teknikak aplikatu ditu (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea).

k) Komunikazio idatzietan irudi korporatiboa transmititzeko teknikak aplikatu ditu, antolakundeetarako duen garrantzia baloratuta.

4. Komunikazio idatziak jasotzeko, erregistratzeko, banatzeko eta berreskuratzeko prozesuak zehazten ditu, zeregin horietako bakoitzaren berariazko irizpideak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bitarteko telematiko bidez komunikazio idatzia hartzeko, erregistratzeko, banatzeko eta transmititzeko baliabide, prozedura eta irizpiderik egokienak identifikatu ditu.

b) Komunikazio idatzia transmititzeko hainbat bide erabiltzearen alde onak eta txarrak zehaztu ditu.

c) Premia, kostu eta segurtasuneko irizpideen arabera transmisio-biderik egokiena hautatu du.

d) Biltegiratu beharreko informazioaren ezaugarrien arabera artxibatzeko eta erregistratzeko gehien erabiltzen diren euskarriak identifikatu ditu.

e) Ohiko posta kudeatzeko artxiboa mantentzeko teknikak aztertu ditu.

f) Dokumentu motaren arabera egokiak diren sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko sistema finkatu du.

g) Informazioa eta dokumentazioa kontsultatzeko eta kontserbatzeko prozedurak aztertu ditu.

h) Indarrean dagoen araudiaren arabera errespetatu ditu informazioaren babes, segurtasun eta eskuragarritasunaren arloko mailak; bestalde, 3Ren teknikak (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea) aplikatu ditu dokumentazioa prestatu eta artxibatzean.

i) Jasotako eta igorritako mezu elektronikoak egoki antolatuta eta zorroztasunez erregistratu ditu, kudeaketa eraginkorreko tekniken arabera.

j) Helbide-liburuak kudeatu eta mantendu ditu.

k) Posta elektronikoan sinadura digitalaren garrantzia baloratu du.

5. Komunikazio teknikak aplikatzen ditu, bezeroekin eta erabiltzaileekin harremanak izateko eta haiei arreta emateko zein diren egokienak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bezeroarekiko enpatia bultzatzen duten komunikazio teknikak eta trebetasun sozialak aplikatu ditu arreta/aholkularitza emateko egoeretan.

b) Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzailearentzako arreta prozesua osatzen duten faseak identifikatu ditu zenbait komunikazio bidetan.

c) Jarrerarik egokiena hartu du bezeroak hainbat egoeraren aurrean duen portaeraren arabera.

d) Bezeroak/erabiltzaileak produktu edo zerbitzu bat eskatzeko edo erosteko dituen motibazioak aztertu ditu.

e) Bezeroaren informazio historikoa lortu da, hura izatea egokia izan denean.

f) Erabilitako komunikazio-bidearen arabera bezeroari arreta eta aholkularitza emateko modua eta jarrera egokiak aplikatu ditu.

g) Bezero eta erabiltzaileekiko komunikazioan egiten diren akatsik ohikoenak aztertu eta konpondu ditu.

6. Balizko bezeroen kontsultak, kexak eta erreklamazioak kudeatzen ditu, indarra duen araudia aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresetan bezeroei arreta emateko departamentuaren funtzioak deskribatu ditu.

b) Prozesuetan gertakariei aurrea hartzeko jarrera proaktiboaren garrantzia baloratu du.

c) Bezeroarengandik hartutako komunikazioa interpretatu du.

d) Kexaren/erreklamazioaren elementuak eta kexak/erreklamazioak ebazteko barne-plana osatzen duten faseak lotu ditu.

e) Eskaera edo erreklamazio motak bereizi ditu.

f) Bezeroei eman beharreko informazioa kudeatu du.

g) Kontsultak, kexak edo erreklamazioak kudeatzeko berezko dokumentuak zehaztu ditu.

h) Erantzun idatziak prestatu ditu, bitarteko elektronikoak edo beste komunikazio-bideak erabilita.

i) Kontsumitzailea babesteko garrantzia baloratu du.

j) Kontsumoaren alorreko araudia aplikatu du.

7. Salmenta-ondoko zerbitzua antolatzen du, eta bezeroak leial egitearekin lotzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Merkataritza-prozesuetan salmenta-ondoko zerbitzuaren garrantzia baloratu du.

b) Salmenta-ondoko arretan esku hartzen duten elementuak identifikatu ditu.

c) Jarraipena eta salmenta-ondoko zerbitzua behar duten merkataritza-egoerak identifikatu ditu.

d) Salmenta-ondoko zerbitzuaren kalitate-kontrolean erabili ohi diren metodoak eta bezeroak leial egiteko ahaleginean esku hartzen duten elementuak aplikatu ditu.

e) Salmenta-ondoko prozesua egituratzen duten uneak edo faseak bereizi ditu.

f) Salmenta ondoko zerbitzu bat kudeatzeko tresnak erabili ditu.

g) Bezeroekin harremanak izateko prozeduraren faseak deskribatu ditu.

h) Zerbitzua emateko definitutako kalitate-estandarrak deskribatu ditu.

i) Zerbitzua ematean izandako akatsak hauteman eta konpondu ditu.

j) Sortutako anomalien kudeaketan tratamendu egokia aplikatu du.

Edukiak:

Erakunde- eta sustapen-komunikazioko teknikak:

-Enpresa-antolakundeak.

-Antolakundearen funtzioak: zuzendaritza, plangintza, antolaketa eta kontrola. Departamentuak.

-Antolakundeen tipologia. Organigramak.

-Enpresako zuzendaritza.

Antolakundeetako informazio-prozesuak eta -sistemak.

-Informazioaren tratamendua. Departamentu arteko fluxuak.

-Komunikazioaren elementu eta oztopoak.

-Komunikazioa eta informazioa eta portaera.

-Giza eta lan harremanak enpresan.

-Enpresaren barne komunikazioa: komunikazio formala eta ez-formala.

-Kanpo komunikazioa enpresan.

-Zerbitzuaren kalitatea eta eskaerari arreta ematea.

-Korporazioaren eta erakundearen irudia antolakundeen informazio eta komunikazio prozesuetan.

Aurrez aurreko ahozko komunikazioak eta aurrez aurrekoak ez direnak:

-Ahozko komunikazio-prozesu baten elementuak eta etapak.

-Oinarrizko printzipioak ahozko komunikazioetan.

-Ahozko komunikazioaren teknikak.

-Trebetasun sozialak eta protokoloa ahozko komunikazioan.

-Ahozko komunikazioko egoerak.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren oztopoak.

-Mezua komunikazio motari eta solaskideari egokitzea.

-Irudi pertsonalaren teknikak erabiltzea.

-Komunikazioak bisitei harrera egitean.

-Elkarrizketak egitea.

-Aurkezpenak egitea.

-Telefono bidezko komunikazioa.

-Telefono bidezko arretaren osagaiak. Espresio egokiak.

-Adeitasuna telefono bidezko komunikazioetan.

-Komunikazio telematikoetan irudi korporatiboa transmititzeko teknikak.

-Deiak prestatu eta egitea.

-Solaskideak identifikatzea.

-Deien kategorien tratamendua.

-Telefonogunea.

-Telefono aurkibidearen erabilera.

-Bideo bidezko hitzaldia.

Lanbideari dagozkion dokumentu idatziak prestatzea:

-Komunikazio idatzia enpresan.

-Idazketa-estiloak.

-Siglak eta laburdurak.

-Testuak zuzentzeko tresnak.

-Erredakzio egiturak eta estiloak dokumentazio profesionalean.

-Dokumentu profesionalak idaztea, testu tratamenduak erabilita.

-Sareetako komunikazioa (Intra/Internet, blogak, sare sozialak, txatak eta berehalako mezularitza, besteak beste). Netiketa.

-Idatzizko komunikazioaren teknikak.

-Idazkietan irudi korporatiboa transmititzeko teknikak.

Informazioa jaso, erregistratu, banatu eta berreskuratzeko prozesuak zehaztea:

-Korrespondentzia jaso, bidali eta erregistratzea.

-Posta zerbitzuak, korrespondentziaren eta paketeriaren barne zirkulazioa.

-Informazioaren segurtasun eta konfidentzialtasun prozedurak.

-Dokumentuak sailkatu eta antolatzea.

-Artxibatzeko teknikak: izaera. Artxiboaren helburua.

-Dokumentuak artxibatzea.

-Artxibatze-sistemak.

-Informazioaren sailkapena.

-Artxiboaren zentralizazioa edo deszentralizazioa.

-Artxibatzeko prozesua.

-Artxiboa zaintzea eta babestea.

-Datu-baseak informazioa tratatzeko.

-Posta elektronikoa.

Bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko komunikazio teknikak:

-Bezeroa.

-Bezeroari arreta ematea enpresan/antolakundean.

-Bezeroari/kontsumitzaileari arreta emateko departamentua enpresan.

-Bezeroarekiko arreta emateko dokumentazioa.

-Informazio sistemak eta datu-baseak.

-Harreman publikoak.

-Bezeroarekin komunikatzeko bideak.

-Informazioa lortu eta jasotzeko prozedurak.

-Bezeroari arreta emateko teknikak: bezeroekin/erabiltzaileekin komunikatzeko zailtasun eta oztopoak.

Kontsulten, kexen eta erreklamazioen kudeaketa:

-Kontsumitzailea edo/eta erabiltzailea babestea.

-Kontsumitzailearen edo/eta erabiltzailearen rola.

-Kontsumitzaileen edo/eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

-Kontsumitzailearen defentsa.

-Kontsumitzailea babesteko instituzio eta erakundeak.

-Erreklamazioak eta salaketak.

-Bitartekotza eta arbitrajea: kontzeptua eta ezaugarriak.

-Bitartekotza edo arbitrajea sortzen duten egoerak.

Salmenta ondoko zerbitzua antolatzea:

-Produktu edo zerbitzu batek bezeroentzat duen balioa.

-Salmenta ondoko jarduerak.

-Salmenta ondoko prozesua eta beste prozesu batzuekin duen zerikusia.

-Salmenta ondoko zerbitzu motak.

-Kalitatearen kudeaketa, salmenta ondoko zerbitzuaren prozesuan.

-Salmenta ondoko zerbitzuan kalitatea kudeatzeko faseak.

-Kalitatea kudeatzeko teknikak eta tresnak.

Orientabide didaktikoak:

Ikasleek oinarrizko trebetasunak eskuratzea du helburu modulu honek, jarraibide izan ditzaten barreneko eta kanpoko komunikazioen garapenean, enpresaren irudi korporatibo ona ematearren. Modulu honetako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua antolatu eta garatzeko, ona da hura batez ere modu praktikoan egitea, eta enpresa munduko kasu errealetatik hurbil, enpresen behar eta interesei egokituz; izan ere, aldaketa ekonomiko eta sozialen eraginez etengabeko bilakaeran daude. Enpresa munduan gero eta handiagoa den lehiakortasunak, era berean, kalitate kudeaketaren ingurune batean beren jarduera garatzeko gai diren profesionalak eskatzen ditu, laneko segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari garrantzia emanik.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean ezarritako ordena bera da, eta zazpi multzotan antolaturik dago:

-Erakunde- eta sustapen-komunikazioko teknikak.

-Ahozko komunikazioa enpresan.

-Komunikazio idatzia enpresan.

-Informazioa jaso, erregistratu, banatu eta berreskuratzeko prozesuak, baliabideak eta sistemak.

-Jendeari, bezeroari, erabiltzaileari arreta emateko komunikazio teknikak.

-Kontsulta, kexa, erreklamazio eta esker onak kudeatzea.

-Salmenta ondoko zerbitzua antolatzea.

Edukiak garatzeko gomendatzen den metodologiaren oinarria, hasiera batez, kontu teknikoak azaltzea izanen litzateke, banakako edo/eta taldeko lan jarduerak egiten laguntzeko, baina betiere ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Modulua praktikoa denez, ona litzateke ikasgela bat izatea, honako hauez hornitua: ordenagailuak, Interneteko sarbidea, bideo-proiektagailua eta pantaila, kanpoko telefono linea bat eta barreneko linea bat baino gehiago, bilera mahaia, esekitzeko karpetak dituen artxibategia eta ikasle bakoitzaren lanerako mahaia, beharrezkoak baitira ahozko zein idatzizko hainbat komunikazio praktika egiteko, dokumentazioa prestatu, jaso, erregistratu eta tramitatzeko, baita irakasleek kontu teorikoak eman eta azaltzeko ere.

Proposatzen diren jarduerak garatzeko, ona da ikasleei baliabide teknikoak ematea, errazagoa izan dezaten taldean zein banaka lan egitea. Proposatu diren jarduerak edukien garapen guztiz praktikoa lortzera daude bideratuta, ikasleek beharrezko gaitasunak lor ditzaten gero lan munduan txertatzeko enpresen administrazio arloan.

Ildo horretan, eta ikasgela hainbat departamentuz eta erantzukizunez hornituriko enpresa baten gisa egituratuta, jarduera praktikoak eta horien ondoriozko komunikazioak egitea proposatzen da, hala nola:

-Giza eta lan harremanak ezartzea, ordena eta errespetua bultzatuz.

-Barne komunikazioak izatea hizkera egoki eta bizi batean (ahozkoa eta idatzia, goranzkoa eta beheranzkoa), lan-gaztiguak, laneko bileren aktak.

-Kanpoko komunikazioak izatea (ahoz eta idatzita erakunde publikoekin eta pribatuekin, enpresako aurkezpena, sustapen kanpainak, bezeroari arreta emateko kalitateko prozedurak aplikatzea: CQRT, bezeroa leialtzea).

-Jarduera osagarri birtualak edo erdi-presentzialak egitea tresna eta baliabide teknikoak erabiliz, ikasgelaren muga fisikorik gabe, hala nola, azoketara joatea, bideo-hitzaldiak, eta abar.

-Posta eta agenda elektronikoa kudeatzea.

Ona da hainbat prozesu eta euskarri fisiko eta informatikoren erabilera erraztea komunikazioak eta igorri eta hartutako informazioa jaso, erregistratu eta artxibatzeko.

Orobat, ikasleentzat egokia litzateke ingelesa komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea jardueraren batean, baita ikus-entzunezkoen bidez ikasgelako lana indartzea ere.

Komenigarri da behean zehazten diren moduluetan eman beharreko edukiak koordinatu eta denboran banatu beharra nabarmentzea, ez daitezen batera gertatu. Eduki horiek ere balio dezakete beste modulu batzuetan sakontzeko jarduerak egiteko. Bereziki aipatu behar da modulu honek hurrengoekin duen lotura:

-Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.

-Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

-Bulegotika eta informazioaren prozesuak.

-Merkataritza jardueraren prozesu integrala.

-Ingelesa.

Lanbide modulua: Giza Baliabideen kudeaketa

Kodea: 0652

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6

Iraupena: 130 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Kontratazio-prozesuak sortzen duen dokumentazioa kudeatzen du, indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-kontratazioa erregulatzen duen araudia hautatu du.

b) Kontratazio-prozesuaren faseak identifikatu ditu.

c) Kontratazio-prozesuan parte hartzen duten organismo publikoen funtzioak interpretatu ditu.

d) Indarrean dauden lan-kontratazioko modalitateak eta kolektibo bakoitzari aplika dakizkiokeen haren elementuak zehaztu ditu.

e) Lanpostuaren beharretarako eta enpresen eta langileen ezaugarrietarako kontratu mota egokiena proposatu du.

f) Hitzarmen kolektiboen funtzioak zehaztu ditu, baita, lan-kontratazioari dagokionez, horiek erregulatzen dituzten aldagaiak ere.

g) Kontratazio-prozesuaren faseetako bakoitzean sortzen den dokumentazioa bete du.

h) Kontratazio-prozesuan esku hartzen duten pertsonekin eta organismo ofizialekin komunikatzeko bide konbentzionalak eta telematikoak aztertu ditu.

i) Kontratazio-prozesuko informazio eta dokumentazio garrantzitsua egin, erregistratu eta artxibatzeko berariazko informatika-programak erabili ditu.

2. Lan-kontratua aldatzeari, eteteari eta amaitzeari dagozkion administrazio-zereginak programatzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia aplikatzen du, eta dagokion dokumentazioa betetzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-kontratuaren aldaketa, etena eta amaiera erregulatzen dituen araudia hautatu du.

b) Lan-kontratua aldatzeko, eteteko eta amaitzeko egoeren ondoriozko ordainsari-kontzeptuen gaineko kalkuluak egin ditu.

c) Lan-kontratua aldatzeko, eteteko eta amaitzeko prozesuetan sortzen den dokumentazioa identifikatu eta bete du.

d) Lan-kontratua aldatzeko, eteteko eta amaitzeko prozesuetan inplikatutako pertsonekin eta organismo ofizialekin komunikatzeko bide konbentzionalak eta telematikoak aztertu ditu.

e) Lan-kontratua aldatzearen, etetearen eta amaitzearen ondorioz sortu diren aldaketak jakinarazi dizkie langileei denbora eta modu egokian.

f) Lan-kontratua aldatzeko, eteteko eta amaitzeko prozesuko informazio eta dokumentazio garrantzitsua egin, erregistratu eta artxibatzeko berariazko informatika-programak erabili ditu.

3. Enpresaburuak Gizarte Segurantzarekiko dituen administrazio-betebeharren ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, dokumentazioa bideratzen du eta bidezko kalkuluak egiten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaburuak Gizarte Segurantzari dagokionez nahitaez bete beharreko izapideak aztertu ditu.

b) Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak erregulatzen dituen eta ekarpenak zehatzen dituen araudia hautatu eta aztertu du.

c) Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomiko nagusiak kalkulatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako hainbat erregimeni dagozkion afiliatzeko, alta eta baja emateko eta datuak aldatzeko izapideetarako dokumentazioa prestatu du.

e) Afiliatzeko, alta eta baja emateko eta datuak aldatzeko prozesuan inplikatutako pertsonekin eta organismo ofizialekin komunikatzeko bide konbentzionalak eta telematikoak aztertu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren arloko ikuskapen- eta fiskalizazio-organoen jardunak eta prozedurak aurreikusi ditu.

g) Gizarte-aurreikuspeneko sistema osagarriak aztertu ditu.

h) Gizarte Segurantzarekiko dokumentu-izapideetan sortutako informazio eta dokumentazio garrantzitsua egin, erregistratu eta artxibatzeko berariazko informatika-programak erabili ditu.

4. Giza baliabideak eta ordainketa-betebeharrak ordaintzeko prozesuaren ondoriozko dokumentuak prestatzen ditu, indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ordainketa-prozesuak eta ordainsari-modalitateak aztertu ditu.

b) Lanbide arteko gutxieneko soldata, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) edo beste indize batzuen kontzeptuak zehaztu ditu, baita soldata-erregulazioan eta Gizarte Segurantzaren prestazioetan duten funtzioa ere.

c) Produkzioaren edo lanaren ondoriozko pizgarrien metodoak identifikatu ditu, lanpostuen arabera.

d) Ordainketa-prozesua garatzeko beharrezko dokumentazioa identifikatu du.

e) Ordainsari-kontzeptuak, Gizarte Segurantzako ekarpenak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako atxikipenak kalkulatuta prestatu ditu nominak.

f) Enpresak eta langileek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak aztertu eta kalkulatu ditu.

g) Gizarte Segurantzari egiten zaizkion ekarpenen eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen konturako sarreren aitorpenerako/likidaziorako ezarritako inprimakien ereduak eta epeak identifikatu ditu.

h) Gizarte Segurantzari egiten zaizkion ekarpenen eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen konturako sarreren aitorpena/likidazioa egin du.

i) Aitorpena/likidazioa ordaintzeko eta sartzeko prozesuan esku hartzen duten pertsonekin eta organismo ofizialekin komunikatzeko bide konbentzionalak eta telematikoak aztertu ditu.

j) Ordainketa-prozesuko informazio eta dokumentazio garrantzitsua prestatu, erregistratu eta artxibatzeko berariazko informatika-programak erabili ditu.

Edukiak:

Kontratazio-prozesuak sortzen duen dokumentazioaren kudeaketa.

-Lan-harremanean aplikatzen den oinarrizko legeria.

-Kontratazio-prozesuan parte hartzen duten organismo publikoak. Eginkizunak.

-Hitzarmen kolektiboak eta lan-kontratua. Lanaldia, atsedenaldiak eta lan egutegia.

-Kontratazio-prozesuaren betebeharrak eta dokumentazioa. Aldez aurreko tramiteak, tramitazioa eta epeak.

-Kontratu modalitate arruntei buruzko dokumentuak, ezaugarriak eta baldintzak.

-Gobernuaren lan-politika. Diru-laguntzak eta kontrataziorako laguntzak.

-Enpresako lan-kontratazioari buruzko informazioa eta dokumentazioa erregistratzea eta artxibatzea.

-Giza baliabideak kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

Lan kontratua aldatzeari, eteteari eta amaitzeari dagozkion administrazio-zereginen programazioa:

-Lan-kontratuaren baldintzak aldatzea. Tramitazioa.

-Lan-kontratuaren etendura. Kausak eta prozedurak. Tramitazioa.

-Lan-kontratuaren amaiera. Kalte-ordainak. Tramitazioa: Gizarte Segurantzako baja, kaleratze gutuna, kitoa, zerbitzuen ziurtagiria, enpresaren ziurtagiria.

-Organismo publikoetako dokumentazioa kudeatzea. Jarduketak lan arloko jurisdikzioan.

-Lan-kontratua aldatzetik, etetetik eta amaitzetik eratorritako ordainsari-kontzeptuak kalkulatu eta prestatzea.

-Informazioa eta dokumentazioa erregistratzea eta artxibatzea.

-Giza baliabideak kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

Enpresaburuak Gizarte Segurantzari dagokionez dituen administrazio-betebeharren ezaugarriak:

-Espainiako Gizarte Segurantza eta gizarte-aurreikuspeneko beste erakunde batzuk. Helburua eta aplikazio-esparrua.

-Gizarte Segurantzaren administrazio-egitura.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren araubideak. Araubide orokorra. Araubide bereziak. Kotizazioak, kotizazio oinarriak eta tasak.

-Gizarte Segurantzaren finantzaketa eta prestazioak. Osasun laguntza, prestazio ekonomikoen edo/eta laguntzazkoen motak.

-Enpresaburuen eta langileen betebeharrak Gizarte Segurantzaren arloan. Enpresaren inskripzioa. Afiliazioak: altak, bajak eta langileen aldaketa. Tramitazioa, dokumentazioa eta epeak.

-Gizarte Segurantzaren kuoten likidazioa.

-Informazioaren eta komunikazioaren artxiboa.

-Giza baliabideak kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

Giza baliabideak ordaintzeko prozesuaren eta ordainketa-betebeharren ondoriozko dokumentuak prestatzea:

-Ordainketaren legezko erregulazioa.

-Soldata. Motak.

-Nominak kalkulatu eta prestatzea.

-Gizarte Segurantzarako kotizazioaren dokumentuak. Tramitazioa, ordainketa eta epeak.

-PFEZren konturako atxikipenen aitorpena/likidazioa. Atxikipenen ziurtagiria, aitorpenaren-likidazioaren dokumentuak, urteko laburpena eta ordainketa. Izapideak eta epeak.

-Beste kontzeptu batzuk: aurrerakinak eta beste gizarte-zerbitzu batzuk.

-Informazioaren eta komunikazioaren artxiboa.

-Giza baliabideak kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak:

Giza baliabideen kudeaketari buruzko moduluak ikaslea gaitzea du helburu, gauza izan dadin edozein jarduera ekonomikotako enpresa txiki, ertain eta handien giza baliabideen departamentuko langileen administrazioarekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko, baita Administrazio Publikoan ere, sektore horiek guztiek garapen handia baitute Nafarroan.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza ematen du giza baliabideen administrazio eragiketak zer lege esparrutan egiten diren ulertzeko, eta langileak kontratatu eta ordaintzeko eta lan-kontratua aldatu, eten eta amaitzeko prozesuetako administrazio eragiketa guztiak kudeatzeko, baita enpresan langileen eta lan harremanen kudeaketan sortzen diren informazio fluxuak koordinatzeko ere, giza baliabideen kudeaketa egokia egin dadin lagunduz, batez ere lan merkatuak eskatzen dituen irtenbide profesionaletara bideratuta.

Edukien hurrengo sekuentziazioa proposatzen da, lau multzotan antolatuta, irizpidea izanik ikaslea gauza izatea, haiei heldu ahala, sekuentzia batean eta modu logiko batean, langileen administrazioko prozesu administratiboan sortzen den dokumentazio guztia diseinatu, prestatu, bete, tramitatu, artxibatu, eguneratu eta abarretarako:

-Lan-kontratazioa, kontratazioaren modalitateak eta kontratazio prozesuak sortzen duen dokumentazioa kudeatzea.

-Gizarte Segurantza eta enpresaburuak Gizarte Segurantzari dagokionez dituen administrazio-betebeharren ezaugarriak.

-Giza baliabideak ordaintzeko prozesua eta Gizarte Segurantzari eta zerga administrazioari ordaintzeko betebeharrak.

-Lan-kontratuaren aldaketa, etendura eta amaiera.

Modulu hau garatzeko, funtsezkoa da giza baliabideen kudeaketarekin zerikusia duten informatika aplikazioak erabiltzea, baita Internet, posta elektronikoa eta bulegotikako tresnak, testu tratamendua eta kalkulu orria, besteak beste. Beraz, gelako jarduerak behar bezala egiteko, komenigarri da Interneten sartzeko aukera duten ordenagailuak izatea, sarean eskuragarri dauden tresna batzuk erabiltzea, berariazko programa informatikoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzea langileriaren kudeaketaren arloan. Programa informatikoei esker, langileen administrazioarekin zerikusia duten dokumentu guztiak prestatzen ahal dira: lan-kontratuak eta haien gorabeherak, testuak eta hitzarmenak eguneratzea, nominak kalkulatzea, nomina-agiriak eta kitoak inprimatzea, gizarte aseguruak, PFEZren aitorpen eta likidazioak, eta abar.

Modulu erabat praktikoa izan dadila bilatzen da, oinarrizko kontzeptuen planteamendu teorikoak ahantzi gabe. Errealitatea imitatzen duen metodologia gomendatzen da, garatzen diren kasu praktikoen bidez ikasleak giza baliabideen administratzaileak egiten dituen lan-prozesu errealen aurrean kokatuz, indarra duen legeria eta enpresan zein Administrazioko erakundeetan erabiltzen den dokumentazioa baliatuz.

Alde horretatik, interesgarria izan daiteke, lehen unean, jarduera ekonomikoa hasi eta giza baliabideen departamentua sortzen duen enpresa bat definitzea, ikasleek bertan zerbitzuak emateko eta administrazio eragiketak egiteko enpresa horretan une bakoitzean planteatzen diren giza baliabideei buruz, ikasleek giza baliabideen kudeaketaren bilakaera ikus dezaten eta simulazio osoa egin dezaten, moduluak aurrera egin ahala. Horrela, hasieratik enpresa batekin lan eginez, lan harremanak ordena kronologikoan asimilatu eta sakontzen dira.

Aurrekoaz gain, unitate didaktiko bakoitzean ahaleginak eginen dira ikasleentzat pizgarri diren egoera errealetatik abiatzen, unitatean landutako edukiekin zerikusia duten kasu praktikoak eta simulazioak eginen dira, eta sakontzeko jarduerak ere gehituko dira, aurretik landutako edukien multzoa praktikan jarri eta erlazionatzeko. Interesgarria da ikaskuntza kooperatiboaren printzipioan oinarritutako jarduerak planteatzea, haien bidez egin baitaiteke taldeko lana, eta ezagutza eta trebetasun gehiago eskuratu (koordinazioa, entzuteko gaitasuna...).

Ikasturteko azken hiruhilekoan simulazio osoko ariketa batzuk egiten ahal dira, ikasturtean landutako prozesu eta tramite guztiek parte hartzen dutela, ikasleek langileriaren administrazioaren gaineko ikuspegi orokorra sendo dezaten, unitateetan garatutako edukiak eta haien arteko erlazioak aplikatuta.

Ikaskuntzaren oinarrian egiten jakiteak egon behar du, eta ahaleginak egin behar dira ikasleek gelan ikasten ari diren egitekoen lanpostuan eginen luketen antzera jarduteko.

Gelan egin beharreko jarduerei dagokienez, honako hauek proposatzen dira:

-Kontratazio-prozesuak sortzen duen dokumentazioa kudeatzea.

-Enpresaburuak Gizarte Segurantzari dagokionez dituen administrazio-betebeharren ezaugarriak zehaztea.

-Giza baliabideak ordaintzeko prozesuaren eta ordainketa-betebeharren ondoriozko dokumentuak prestatzea.

-Lan kontratua aldatzeari, eteteari eta amaitzeari dagozkion administrazio-zereginak programatzea.

-Agenda bat prestatzea erakunde publikoetan egin beharreko tramiteekin eta ekitaldiari dagozkion datekin.

-Moduluaren edukien edozein alderdirekin zerikusia duten prentsako artikuluak, aldizkari espezializatuak edo sarekoak irakurtzea.

Irakasleen azalpenez gain, ona da analizatu, sintetizatu, antolatu eta ikertzeko gaitasuna sustatzea ikasleengan, baita proposatutako kasuak ebazteko behar diren elementuak aplikatzeko gaitasuna ere; orobat, haien parte-hartze aktiboa bultzatzea hainbat dinamikaren bidez; esate baterako, moduluko edukien edozein alderdirekin zerikusia duten prentsako artikuluak, aldizkari espezializatuak edo sarekoak irakurtzeko planteatuz, ikasleak gelatik haratagoko mundura hurbil daitezen eta trebetasun sozialak, gogoeta egitekoak, negoziatzekoak eta eztabaidatzekoak eskura ditzaten artikuluen edukiari buruzko iritziak emanez (lan gatazkei buruzko egoeren gaineko eztabaidak, eta abar.).

Moduluko eduki batzuk garatzean interesgarria izan daiteke adituen (enpresaburuen elkarteak, sindikatuak, enpresa batzordeko kideak,...) lankidetza bilatzea, lan arloan gertatzen diren egoera eta gatazkak hurbiletik ezagutzeko; orobat, ikasleentzat interesgarriak diren bisitak egitea; esate baterako, epaitegietara, eta aukera izatea lan gatazkaren bati buruzko epaiketa batean parte hartzeko, Gizarte Segurantzaren bulegoak bisitatzea, edo Nafarroako Gobernuaren lan erakundeak, enpresak, eta abar.

Azkenik, ona litzateke ikasleak teknologia berriak erabiltzera bultzatzea. Alde horretatik, irakaskuntzari laguntzeko plataformetan (Moodle motakoetan) laguntzako materialak, ebatzitako ariketak eta sakontzeko ariketak aurkezten ahal dira, merkatuan agertzen diren tresna informatiko modernoak erabilita, ikasleei prestakuntza osatzen lagunduko baitzaie.

Gaitasun profesional eta pertsonalak garatzeko, ordena, zehaztasuna, garbitasuna, zorroztasuna, erantzukizuna, antolaketa, ekimena eta erabilitako materialak eta ekipamendua zaintzeko jarrerak landu eta baloratu behar dira. Dokumentazio osoa, bai euskarri informatikoan dagoena bai paperezkoa, kontserbatzeko garrantzia nabarmendu behar da, segurtasun eta isilpekotasun irizpideei jarraiki.

Modulu hau ebaluatzeko, honako alderdiak hartu beharko dira kontuan:

-Ikasleen autonomia, giza baliabideen administrazioari dagozkion eginkizunak betetzen.

-Programa informatiko egokiak eta IKTak menperatzea.

-Ikasgelan egiten den lana.

Beste modulu batzuekin duen zerikusiari buruz, Lanbide prestakuntza eta orientabidea moduluko eta Giza baliabideen moduluko edukiak errepikatzen dira lan-kontratuari eta Gizarte Segurantzari dagokienez; beraz, irakasleek koordinatu behar dute bikoiztasunak saihesteko. Horregatik, lan arloko legeriaren zati teorikoarekin zerikusia duen guztia bigarren ikasturtean ematen den Lanbide prestakuntza eta orientabidea moduluan sakontzea proposatzen da; aldiz, Giza baliabideen kudeaketa izeneko moduluan, unitate bakoitza ulertzeko eta legezko araudiari egokitutako simulazio praktikoak egiteko ezinbestekoak diren kontzeptu teorikoak bakarrik lantzea.

Gainera, bereziki garrantzitsua da modulu hau Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa izenekoarekin koordinatzea, elkarren osagarri direnez gero.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, eta garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu du.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu du, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera ditu erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu du, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu ditu.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, aurrez aurreko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu ditu, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu ditu bere jardueraren elementu aurreikusgarriekin zerikusia duten datuak eta ekintzak, hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu du.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu ditu.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinakoak bete ditu, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi ditu, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu ditu, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin ditu, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu du oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu du, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili du.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu ditu hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu ditu itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili ditu, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin ditu, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili ditu hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu du, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu ditu interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu du zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu die, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili ditu.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili du.

Edukiak:

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz-denborak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkera tekniko-zientifikoa.

-Baldintzak.

-Zeharkako estiloa.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaiei buruzko iritziak ematea, argudioak emanda.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Dokumentu generiko luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak…).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak…

-Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak:

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek behar hori, lehenik. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntzako jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta beste herrialde batzuetan dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahaleginak egin beharko lirateke, lehenik eta behin, ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Gero, adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari ekinen zaie. Ikasgelan, bai irakasleak bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten zaizkien komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, bereziki ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratzen ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-lagunekin posta elektronikoa trukatzea, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab, Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Ingelesa

Kodea: 0179

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7

Iraupena: 110 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Edozein komunikabidek hizkuntza estandarrean emandako ahozko diskurtsoetan, lanbideari dagokion informazioa eta eguneroko gaiei buruzko informazioa ezagutzen du, eta zehaztasunez interpretatzen du mezuaren edukia.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

b) Hizkuntza estandarrean emandako irratiko mezuen eta grabatu edo igorritako bestelako materialen helburuari antzeman die eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu ditu.

c) Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.

d) Hiztunaren ikuspegiak eta jarrerak identifikatu ditu.

e) Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.

f) Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.

g) Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.

h) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

2. Testu idatzi konplexuetako lanbide informazioa interpretatzen du; horretarako, ulermenez aztertzen ditu edukiak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Askatasun maila altuarekin irakurri du, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta helburu desberdinei egokituz eta erreferentzia iturri egokiak erabiliz horiek aukeratu ondoren.

b) Norberaren espezialitateko gaien gaineko gutunak interpretatu ditu eta erraz atzeman die funtsezko esanahia.

c) Xehetasun osoz interpretatu ditu testu luzeak eta konplexu samarrak, norberaren espezialitatearekin zerikusia dutenak edo bestelakoak, betiere pasarte zailak berriz irakurtzeko aukerarekin.

d) Testua sektoreko zein esparruri dagokion, harekin erlazionatu du.

e) Lanbideko gai sorta zabal baten inguruko albiste, artikulu eta txostenen edukia eta garrantzia azkar identifikatu ditu, eta sakonago aztertzea komeni den erabaki du.

f) Testu konplexuen itzulpenak egin ditu; horretarako, laguntza materiala erabili du, beharrezkoa izan den kasuetan.

g) Euskarri telematikoen bidez (posta elektronikoa, faxa) jasotako mezu teknikoak interpretatu ditu.

h) Norberaren espezialitateko jarraibide luze eta korapilatsuak interpretatu ditu.

3. Ahozko mezu argiak eta ongi egituratuak ematen ditu, egoeraren edukia aztertuz eta solaskidearen hizkuntza erregistroari egokituz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mezua igortzeko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

b) Emari, doitasun eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

c) Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun maila egokiaz egin du.

d) Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.

e) Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

f) Argi eta garbi adierazi eta babestu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.

g) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

h) Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.

i) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

4. Sektoreko, ikasketetako edo eguneroko gaiei buruzko dokumentuak eta txostenak egiten ditu, hizkuntza baliabideak dokumentuaren helburuarekin erlazionatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Testu argi eta zehatzak idatzi ditu bere espezialitatearekin zerikusia duten gaiez, hainbat iturritatik jasotako informazio eta argudioak laburbilduz eta ebaluatuz.

b) Informazioa zuzentasunez, zehaztasunez, koherentziaz eta kohesioz antolatu du, informazio orokorra edo zehatza eskatzerakoan eta/edo ematerakoan.

c) Txostenak idatzi ditu, alderdi esanguratsuak nabarmenduz eta euskarritzat erabil daitezkeen xehetasun adierazgarriak eskainiz.

d) Lanbide eremuko dokumentazio berariazkoa bete du.

e) Ezarritako formulak eta hiztegi berariazkoa aplikatu ditu dokumentuak betetzean.

f) Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatziak laburtu ditu, hiztegi zabala erabiliz, hitzak maiz ez errepikatzeko.

g) Prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

5. Jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu komunikazio egoeretan; horretarako, atzerriko hizkuntzaren lurraldean ohikoak diren harremanak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren ohitura eta erabileren alderdirik garrantzitsuenak zehaztu ditu.

b) Herrialdeko gizarte harremanen protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen erkidegoaren balio eta sinesmenak identifikatu ditu.

d) Sektoreari dagozkion gizarte eta lanbide alderdiak identifikatu ditu, edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntzaren lurraldeko gizarte harremanen protokolo eta arauak aplikatu ditu.

f) Jatorriko eskualdeko hizkuntza-markatzaileak ezagutu ditu.

Edukiak:

Ahozko mezuen azterketa:

-Lanbideko eta eguneroko mezuak ulertzea.

-Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak, irratikoak, grabatutakoak.

-Turismo sektoreko berariazko terminologia.

-Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

-Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantza adieraztea, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

-Ahozko hizkuntzaren azentuak.

Mezu idatziak interpretatzea:

-Lanbideko eta eguneroko oinarrizko mezu, testu eta artikuluak ulertzea:

Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Lanbidearen sektoreko terminologia berariazkoa. “False friends”.

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, I wish + lehenaldi bakuna edo perfektua, I wish + would, If only; boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

-Erlazio logikoak: aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.

Ahozko mezuak sortzea:

-Ahozko mezuak:

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

Lanbidearen sektoreko terminologia berariazkoa. “False friends”.

Baliabide gramatikalak. Aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, lokuzioak, baldintza eta zalantzen adierazpenak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboa, zehar estiloa, aditz modalak.

Beste hizkuntza baliabide batzuk: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpena.

Fonetika. Bokalezko soinu eta fonemak eta haien konbinazio eta soinuak, eta kontsonantezko fonemak eta haien taldekatzeak.

Gizarte harremanen, kortesia arauen eta erregistro aldeen hizkuntza-markatzaileak.

-Ahozko diskurtsoa mantendu eta horren jarraipena egitea:

Hitz egiteko txanda hartu, mantendu eta lagatzea.

Laguntzea, ulertu duzula adieraztea, argibidea eskatzea.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa. Intonazio patroiak nola erabili.

Testu idatziak sortzea:

-Lanbideko eta eguneroko mezu eta testuak adierazi eta betetzea:

Curriculum vitae-a eta euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa.

Lanbidearen sektoreko terminologia berariazkoa.

Ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak.

Baliabide gramatikalak: aditz denborak, preposizioak, phrasal verb-ak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zehar estiloa.

-Erlazio logikoak. Aurkaritza, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, ondorioa.

-Have something done.

-Loturak: although, even if, in spite of, despite, however, in contrast.

-Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.

-Denborazko erlazioak. Lehenagokotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

-Testuaren koherentzia:

Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

Testu mota eta formatua.

Hizkuntza-aldaera. Erregistroa. Hautaketa lexikoa, egitura sintaktikoena eta eduki garrantzitsuarena.

Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta hedapena: exenplifikazioa eta ondorioa eta/edo diskurtsoaren laburpena.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Ingelesaren lurraldeetan garrantzitsuenak diren kultura elementuak identifikatu eta interpretatzea:

-Gizarte eta kultura eta protokolo arauak baloratzea nazioarteko harremanetan.

-Jarrera sozioprofesionala behar duten egoeretan, baliabide formal eta funtzionalak erabiltzea, enpresaren irudi egokia erakusteko.

-Atzerriko hizkuntzak bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izanen diren ezagutzak sakontzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

-Komunikazio egoeraren, solaskidearen eta solaskideen asmoen araberako erregistroak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan beharrezko prestakuntza biltzen da ikasleek ingelesez komunikatu ahal izateko gaitasunak har ditzaten goi mailako teknikariaren prestakuntza-mailari dagozkion lanbide-jardueretan lanbide sektore horretan.

Modulu hau batik bat prozedurazkoa da, lanbide inguruan behar den ingelesezko komunikazio gaitasuna garatzen duena, ahozko mailan nahiz idatzizkoan.

Ingelesezko komunikazio gaitasunak pertsona arteko harremanekin eta sektorearen berezko dokumentazioa maneiatzearekin du lotura.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera emanen duten irakatsi eta ikasteko prozesuan jarduteko ildoek honako hauek izango dituzte aztergai:

-Komunikazio prozesuak eta protokolo eta bezeroarentzako arretarako teknikak deskribatu, aztertu eta aplikatzea, bai aurrez aurrekoak bai urrutikoak, ingelesaren bidez.

-Administrazioko eta beste edozein izaeratako (finantza, zerga, giza baliabideak edo merkataritza) dokumentuen ezaugarriak bereiztea.

-Kalitate prozesuak enpresan, haien ebaluazioa eta zerbitzuak ingelesez emateari lotutako dokumentuen identifikazioa eta formalizatzea.

-Bezeroek ingelesez egiten dituzten kexa edo erreklamazioen aurreko jarduketen identifikazioa, azterketa eta prozedurak.

Hori guztia dela eta, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, lehen mailako ingeles moduluarekin gertatzen den bezalaxe, praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da, eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela, ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntza erabiltzeko oinarrizko gaitasuna izateko beharra dutela.

Horregatik, iradokitzen da eginkizunen bidezko irakaskuntza-ikaskuntza metodologia erabiltzea, edo, bestela esanda, helburu zehatzak dituzten jarduerak erabiltzea, ikasleak hizkuntzan sakonago eta aktiboago murgiltzera bultzatzen dituztenak.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eginen diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleak komunikazio egoera ahalik eta egiazkoenetan koka ditzaten. Teknikari honen lanbide profila kontuan izanik, bereziki indartu behar dira ahoz zein idatzita ulertu, produzitu eta elkarren artean eragiteko trebetasunak, bai mezu profesionaletan bai arruntetan. Izan ere, ingelesa lanbide eremu honetan komunikazio hizkuntza gisa erabiltzeak ezinbestekoa bilakatu du hizkuntza hori eta, beraz, eremu honetako profesionalei eskatu beharreko beste faktore bat da.

Baliabideak erabiltzeari dagokionez, informazioaren teknologiak -batik bat Internet eta posta elektronikoa- oso tresna baliotsuak dira, ikasleak komunikazio egoera errealetan jartzeko; izan ere, gaur egun, horietako gehienak, barrenekoak zein kanpokoak, euskarri informatikoan gertatzen dira. Horretarako, beharrezkoa da teknologia horiek eraginkortasunez erabiltzea. Era berean, hor azaltzen da titulu honetako gainerako modulu teknikoekin koordinatu beharra, ikasgelan erabiliko diren egiazko materialen iturri baitira.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia hobekien definitzen duten ezaugarri kulturalak, baita lanbide harremanak hizkuntza horretan dituzten hiztunenak ere.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza izan dadila ikustea ikasleek nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio-irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Finantzen kudeaketa

Kodea: 0653

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7

Iraupena: 110 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresarako finantza-beharrak eta laguntza ekonomiko egokiak zehazten ditu, egon daitezkeen alternatibak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Finantzaketa-beharren ikuspegitik egiaztatu ditu kontabilitateko egoera-orriak.

b) Kontabilitateko egoera-orrien txosten ekonomiko-finantzarioak eta ondarekoak egiaztatu ditu.

c) Analisien emaitzak eta ezarritako balioak alderatu ditu, eta desbideratzeak kalkulatu.

d) Egituraren eta prozeduren arabera prestatu ditu txostenak, aukera-kostuak kontuan hartuta.

e) Informazio- eta komunikazio-bide guztiak erabili ditu laguntza publikoak edo/eta pribatuak identifikatzeko, baita enpresak balia ditzakeen iturriak identifikatzeko ere.

f) Enpresari zuzendutako laguntza finantzarioko moduen ezaugarriak identifikatu ditu.

g) Aztertutako laguntza publikoen eta/edo pribatuen egokitasuna eta bateraezintasunak erkatu ditu.

2. Produktu eta zerbitzu finantzarioak sailkatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta kontratazio moduak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Finantza-sisteman diharduten antolakundeak, entitateak eta enpresa motak identifikatu ditu.

b) Finantza-erakundeak zehaztu ditu -bankuak zein bankuak ez direnak-, eta horien ezaugarri nagusiak deskribatu.

c) Merkatuan dauden produktuen eta zerbitzuen berariazko alderdiak zehaztu ditu.

d) Produktu/zerbitzu finantzario bakoitzarekin egiten diren eragiketetan parte hartzen duten aldagaiak aztertu ditu.

e) Produktu/zerbitzu finantzario bakoitzarekin egiten diren eragiketetan parte hartzen duten subjektuak identifikatu ditu.

f) Produktuen eta zerbitzuen alde onak eta txarrak zerrendatu ditu.

g) Produktu eta zerbitzu finantzarioen kudeaketarekin sortu eta eskatzen den beharrezko dokumentazioa zehaztu du.

3. Merkatuko produktu eta zerbitzu finantzarioak ebaluatzen ditu eta, horretarako, kalkuluak egiten ditu eta bidezko txostenak prestatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eskura dauden bideen bitartez produktu eta zerbitzu finantzarioen gaineko informazioa bildu du.

b) Produktu bakoitza baloratzeko beharrezko eragiketa matematikoak egin ditu.

c) Produktu bakoitzean sorrarazitako komisioak eta gastuak kalkulatu ditu.

d) Produktu bakoitzaren tratamendu fiskala zehaztu du.

e) Produktu bakoitzak eskatzen duen berme mota zehaztu du.

f) Proposatutako finantza-produktuetako bakoitzaren finantza-kostuen txosten konparatzaileak egin ditu.

g) Finantza-entitateen zerbitzuak eta kontraprestazioak alderatu ditu, desberdintasunak, alde onak eta alde txarrak nabarmenduta.

h) Finantza-produktuetan proposatutako aurrezte edo inbertsio moduetako bakoitzaren errentagarritasunak, alde onak eta alde txarrak alderatu ditu.

i) Beharrezko finantza-kalkuluak egin ditu, berariazko informatika-aplikazioak erabilita.

4. Aseguruen tipologiaren ezaugarriak zehazten ditu, aseguru-jarduera aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aseguru-jarduera erregulatzen duen oinarrizko legeria identifikatu du.

b) Arriskuak eta aseguragarritasun-baldintzak lotu ditu.

c) Aseguru-kontratua osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

d) Aseguru motak sailkatu ditu.

e) Aseguru-kontratu baten zatien betebeharrak ezarri ditu.

f) Aseguruen kontratazioari eta jarraipenari dagozkion administrazio-prozedurak zehaztu ditu.

g) Primak eta osagaiak identifikatu ditu.

h) Aseguruen tratamendu fiskala zehaztu du.

5. Finantza-aktiboetako eta aktibo ekonomikoetako inbertsioak hautatzen ditu eta, horretarako, horien ezaugarriak aztertzen ditu eta bidezko kalkuluak egiten.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Finantza-aktiboen funtzioa ezagutu du, inbertitzeko modu gisa eta finantzaketa-iturri gisa.

b) Finantza-aktiboak sailkatu ditu, betiere sortzen duten errenta mota, entitate jaulkitzailearen mota eta amortizazio-epeak irizpide gisa erabilita.

c) Jaulkipenaren, kotizazioaren, diru-itzultzearen eta bestelakoen balio nominala bereizi du, bidezko kalkuluak egiteko.

d) Finantza-aktiboen salerosketa-eragiketetako emaitzazko zenbatekoa zehaztu du, sorrarazitako komisioak eta gastuak kalkulatuta.

e) Enpresaren beharretara gehien egokitzen diren finantza-aktiboetako inbertsio-aukerei buruzko txostenak prestatu ditu.

f) Inbertsio ekonomiko batean eragina duten aldagaiak identifikatu ditu.

g) Balio erantsi garbia, barne-errendimenduaren tasa eta inbertsioak hautatzeko beste metodo batzuk kalkulatu eta interpretatu ditu.

6. Enpresaren edo antolakundearen arlo funtzionalen eta/edo lurralde-arloen aurrekontu partzialak integratzen ditu, barnean duten informazioa egiaztatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arloetako aurrekontuak aurrekontu komun batean integratu ditu.

b) Informazioa osorik eta behar den moduan dagoela egiaztatu du.

c) Aurrekontu partzialen edukia egiaztatu du.

d) Kalkulu aritmetikoak egiaztatu ditu, zuzenak direla ziurtatuta.

e) Aurrekontuekin lotzen den dokumentazioa denboran eta forman prestatzearen garrantzia baloratu du.

f) Aurrekontuaren exekuzioa kontrolatu du eta desbideratzeak eta horien kausak hauteman ditu.

g) Informazioa erraz aurkitzeko moduan antolatu eta artxibatu du.

h) Aurrekontu-zereginak kudeatzeko informatika-aplikazioak erabili ditu.

Edukiak:

Enpresarako laguntza ekonomikoak eta finantza beharrak zehaztea:

-Finantza egoeren azterketa:

Balantzea. Oinarrizko kontzeptuak.

Enpresaren helburu finantzarioa.

Enpresaren oreka ekonomikoa eta finantzarioa, eta maniobrako funtsa.

Enpresaren jarduera zikloak eta batez besteko heltze-aroa.

Ratioak enpresaren egitura ekonomikoa eta finantzarioa aztertzeko tresna gisa. Kaudimen, errentagarritasun, likidezia, zorpetze eta errotazio ratioak.

-Laguntza eta diru-laguntza publikoak edo/eta pribatuak.

-Diru-laguntzaren kontzeptua. Ustiapenerako eta kapitalerako diru-laguntzak.

Produktu eta zerbitzu finantzarioen sailkapena:

-Finantza sistema:

Europako Banku Zentrala. Espainiako Bankua.

Banku pribatuak eta banku publikoak.

Aseguruen Zuzendaritza Nagusia.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala.

-Pasiboko produktu finantzarioak:

Kontu korronteak eta aurrezki kontuak.

Ezarpenak, gordailuak eta ordaindukoak.

Administrazio prozedurak.

-Aktiboko produktu finantzarioak:

Efektuen deskontua, deskontu lerroak.

Bankuko mailegu eta kredituak.

Bermeak eta arriskuak. Elkarren bermerako sozietateak.

Leasing kontratua.

Administrazio prozedurak.

-Finantza-zerbitzuak:

Banku helbideratzea.

Kreditu txartela eta zor txartela.

Efektuak kobratzeko kudeaketa.

Banku elektronikoa.

Dibisa trukea.

Bitartekari zerbitzuak.

-Beste produktu finantzario batzuk: pentsio plan eta funtsak.

Produktu eta zerbitzu finantzarioak baloratzea:

-Finantza-kalkuluaren prozedura finantzen kudeaketan:

Elementuak.

Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

Interes-tasaren zatikatzea. Interes-tasa nominala eta efektiboa.

-Efektuen eta kreditu-lineen deskontu-eragiketen analisia:

Efektuen deskontua: arrazionala eta merkataritzakoa.

Mugaegun arrunta eta batez bestekoa.

Kreditu-kontua.

-Kontuak likidatzeko eragiketen analisia. Banku-kontuak. Kontu korronteak likidatzeko metodoak.

-Gordailu eragiketen analisia:

Banku-gordailuak. Gordailu motak.

Gordailuen berme-funtsa.

-Maileguen analisia eta finantza-kalkulua haiek sortutako eragiketei aplikatzea. Amortizazio-metodoak.

-Finantza-errentamenduko eragiketen analisia eta finantza-kalkulua haiek sortutako eragiketei aplikatzea.

-Jesapen eragiketen analisia eta finantza-kalkulua haiek sortutako eragiketei aplikatzea.

-Kalkulu-orriaren finantza-aplikazioa.

Aseguru-eragiketen tipologia:

-Kontzeptua, ezaugarriak eta sailkapena.

-Aseguru-kontratua eta arriskuen balorazioa.

-Aseguruen elementu materialak eta pertsonalak.

-Aseguruen sailkapena: aurrezki aseguruak, elementu higigarri eta higiezinenak, osasun aseguruak eta istripu aseguruak.

-Tarifak eta primak.

-Aseguru bat kontratatzearen ondoriozko kudeaketa administratiboa.

Aktibo finantzario eta ekonomikoetako inbertsioak hautatzea:

-Finantza-merkatuak.

-Errenta finkoa eta errenta aldakorra.

-Zor publikoa eta zor pribatua.

-Inbertsio funtsak.

-Produktu eratorriak.

-Enpresetako finantza-aktiboen fiskalitatea.

-Inbertsio ekonomikoak:

Kontzeptua eta sailkapena.

Inbertsioak hautatzeko metodoak: estatikoak eta dinamikoak. Balio erantsi garbia. Barne errendimenduaren tasa.

-Kalkulu-orriaren finantza-aplikazioa.

Aurrekontuen integrazioa:

-Definizioa.

-Sailkapena:

Salmenten, produkzioaren eta finantzen aurrekontuak.

Aurrekontu publikoak.

Orientabide didaktikoak:

Gaiaren inguruko metodologia planifikatzeko tenorean egin beharreko lana eratzen duten elementu gakoak honako hauek dira: lortu beharreko gaitasunak, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak burutzeko diren antolaketa modalitateak edo eszenarioak, eszenario horietako bakoitzean garatu beharreko lan metodoak eta proposatuko helburuak eskuratu direla egiaztatzeko erabili beharreko ebaluazio prozedurak.

Modulu honen helburua da ikasleek beharrezko gaitasunak eskuratzea, enpresaren finantza beharrak zehazteko eta finantza baliabideen informazioa eta kontratazioa kudeatzeko.

Funtsezkoa da modulua osatzen duten edukien multzoak aurkeztea helburu motibatzaileekin, ikasleen ingurune sozioekonomiko hurbilena erreferentzia gisa hartuta; izan ere, garrantzitsua da inguruneari egokitzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horretarako, kasuen datuek eta ezaugarriek, erabili beharreko dokumentazioak, simulatutako egoerek eta abarrek behar bezala islatu behar dituzte bizitza errealean agertuko zaizkien egoerak. Hori helburu, edukiak agertzeko eta azaltzeko saioak egin litezke klase praktikoekin batera, kasuak aztertzeko eta inguruneko gertaeren gaineko diagnostikoak egiteko.

Modulu honetarako ezarri diren eduki multzoen sekuentziazioak ibilbide didaktiko bat egin behar du, ikaskuntza emaitzak lortzea irizpide hartuta ikasleei edukiak berenganatzen laguntzeko. Horretarako, komenigarri dirudi enpresa finantzatzeko modutik eta haren balantzearen egituratik abiatzea, baita finantza egoerak aztertzea ere, dauden laguntzak eta diru-laguntzak zehaztu ondoren, enpresarentzat zein diren egokienak erabakitzeko.

Gero, ona litzateke finantza erakundeak tratatzea, baita finantza sistema osoa kontrolatzen dutenak ere. Ondoren, produktu eta zerbitzu finantzarioen gaineko eragiketei helduko diegu, eta beharrezko kalkulu matematikoak eginen dira produktu horiek aztertu eta baloratzeko; era horretan, elkarren artean alderatuko dira.

Gero, finantza aktiboetako edo ekonomikoetako inbertsioetan sakonduko da, haien ezaugarriak aztertuko dira eta kalkulu egokiak eginen dira, gero hautatzeko.

Aseguru eragiketak aztertuz gero, merkatuak eskaintzen dituen aseguru produktuetan sakontzen ahalko da eta haiekin zerikusia duten administrazio prozedurak azpimarratuko dira.

Azkenik, enpresaren eremu guztien aurrekontuen integrazioari dagokion multzoari helduko zaio, emaitzak kontrolatuta eta desbideratzeak aztertuta.

Moduluak dituen ezaugarriak, bere izaera teoriko-praktikoa eta proposatutako jardueren deskripzioa ikusita, komenigarri da jarduera horiek gela batean egitea, eta bertan ikasle guztientzako ordenagailuak, bideo-proiektagailua eta pantaila, arbel digitala, Internet, eta finantza kalkuluetarako berariazko softwarea edukitzea.

Proposatzen diren jarduera motek kategoria hauetakoak izaten ahal dira:

-Informazioa eta dokumentazioa biltzea finantza produktu eta zerbitzuei buruz, Internet bidez edo/eta banku bulegoetan, baita entitateen produktu eta zerbitzuak alderatzen dituzten azterlanei buruz ere.

-Kasu errealak aztertzea online bankuko simulatzaileen bidez.

-Kontzeptuen mapak eta taula sinoptikoak egitea.

-Banku eragiketak simulatzea, ikasleek banku eragiketen rol desberdinak praktika ditzaten.

-IKT jarduerak.

-Edukiak sendotzeko bereziki diseinatuta dauden baliabideak dituzten hezkuntza atariak erabiltzea.

Azkenik, gomendagarria izan daiteke irakaskuntza laguntzeko plataformak erabiltzea (Moodle-ren antzekoak); haietan irakasleek hainbat material lagungarri, egindako ariketak eta autoebaluazioko ariketak aurkeztuko dituzte ikasleek prestakuntza osa dezaten.

Aipatzekoa da modulu honek ondoren zehazten direnekin duen lotura berezia eta, hortaz, beharrezkoa da haiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa, alderdi hauen ikuspegiak osa daitezen:

-Lege eta enpresa arloko dokumentazioa kudeatzea: bankuetako legezko dokumentazioa, banku-kontratuen motak, eta abar.

-Merkataritza jardueraren prozesu integrala. Kobrantzak kudeatzea.

-Giza baliabideen kudeaketa. Nominen ordainketa kudeatzea.

-Kontabilitatea eta fiskalitatea. Kobrantza eta ordainketak kudeatzeko prozesu osoan; bestetik, balantzearen egitura ezagutzea.

Lanbide modulua: Kontabilitatea eta fiskalitatea

Kodea: 0654

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7

Iraupena: 130 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresa batean eragin ekonomiko-finantzarioa duten eragiketen ondoriozko kontabilitate-egitateak euskarri informatikoan kontabilizatzen ditu, Kontabilitate Plan Orokorrean (KPO) ezarritako irizpideak beteta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Informatika-aplikazioen instalazio zuzena egiaztatu du, baita horien funtzionamendua ere.

b) Kontabilizaziorako erabili behar diren informatika-aplikazioen prestazioak, funtzioak eta prozedurak hautatu ditu.

c) Kontabilitate Plan Orokorraren multzo, azpimultzo eta kontu nagusietan ezarritako funtsezko kontabilitate definizio eta erlazioen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Aurretik deskribatutako kontu-multzoekin lotzen diren eragiketarik ohikoenak kontu-sail biko idazpenetan erregistratu ditu.

e) Kontabilitate Plan Orokorrak eskatzen dituen merkataritza-dokumentuen motak sailkatu ditu, ordezkatzen duten eragiketa mota adierazita.

f) Kontabilitate-datuen iturrien arteko informazio-eskualdaketa egiaztatu du.

g) Baturak eta saldoak egiaztatzeko balantzea prestatzeko modua eta haren egitura identifikatu ditu.

h) Datuak babesteko segurtasun kopiak egin ditu.

2. Sozietateen gaineko Zergaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoriozko betebehar fiskalak eta kontabilitatekoak tramitatzen ditu, indarrean dagoen merkataritza-araudia eta araudi fiskala aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Indarrean dagoen araudi fiskala eta zerga mota bakoitzari aplika dakizkiokeen arauak aztertu ditu.

b) Ogasun Publikoak zergen aitorpena/likidazioa egiteko prozedurari erantzuteko ezarritako ereduak hautatu ditu.

c) Ogasun Publikoak betebehar fiskalak betetzeko ezarritako epeak identifikatu ditu.

d) Ekonomia-jarduera kargatzen duten zergen tributu-elementuak kuantifikatzeko bidezko kalkuluak egin ditu.

e) Zergen aitorpenari/likidazioari dagokion dokumentazioa bete du, kudeaketa fiskaleko informatika-aplikazioak erabilita.

f) Zergen aurkezpen telematikorako beharrezko artxiboak sortu ditu, eta bide horren efizientzia baloratu du.

g) Kontabilitate-kontzeptuak tributu-alderdiekin lotu ditu.

h) Kontabilitate-emaitza eta emaitza fiskala bereizi ditu, eta bi horiek bat etortzeko prozedurak zehaztu ditu.

i) Betebehar fiskalak betetzearekin lotzen diren kontabilitate-egitateak kontabilizatu ditu, dagozkion doikuntza fiskalak barne.

j) Betebehar fiskalak betetzean, zorroztasunik gabeziaren ondorioak deskribatu eta, hala badagokio, kuantifikatu ditu.

3. Ziklo ekonomiko oso baten informazioa eta dokumentazioa abiapuntu izanik, ekitaldi ekonomikoaren amaieraren ondoriozko eragiketak kontabilitate mailan erregistratzen ditu, betiere Kontabilitate Plan Orokorraren eta indarrean dagoen legeriaren irizpideak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ziklo ekonomiko oso batean sortzen diren kontabilitate- eta zerga-egitateak (euskarri-dokumentuetan biltzen dira) informatika-euskarrian erregistratu ditu.

b) Bidezkoak diren balio-zuzenketak kalkulatu eta kontabilizatu ditu.

c) Ohikoenak diren amortizazio-metodoak aztertu ditu.

d) Ibilgetuaren amortizazioaren ondoriozko kalkuluak egin ditu.

e) Proposamenaren amortizazio teknikoaren arabera bidezkoak diren amortizazioak zuzkitu ditu.

f) Kontabilitatea aldizkakotzearen ondoriozko idazpenak egin ditu.

g) Erregularizazio-prozesuaren bidez lortu du emaitza.

h) Proposatutako arauak eta adierazpenak kontuan izanik erregistratu du emaitzaren banaketa.

i) Ekitaldi ekonomikoaren ondoriozko beharrezko eragiketa guztiak enpresak nahitaez betebeharreko liburuetan erregistratu ditu.

j) Datuak babesteko segurtasun kopiak egin ditu.

4. Urteko kontuak egiten ditu, eta Merkataritza Erregistroan gordailutzeko izapideak egiaztatzen ditu, indarrean dagoen merkataritza-legeria aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Galdu-irabazien kontuaren egitura zehaztu du, eta berau osatzen duten emaitza motak bereizi ditu.

b) Egoera-balantzearen egitura zehaztu du, epigrafeen arteko erlazioak adierazita.

c) Memoriaren egitura, ondareko aldaketen egoera-orria eta eskudirutako fluxuen egoera-orria ezarri du.

d) Urteko plan orokorraren irizpideak aplikatuta egin ditu urteko kontuak.

e) Legeztatzearen mende dauden kontabilitate-liburuak zehaztu ditu, dagokien organismoari aurkezteko.

f) Bidezko organismo ofizialetan legez ezarritako aurkezpen-epeak egiaztatu ditu.

g) Merkataritza-legeriaren arabera bete ditu inprimakiak eta, horretarako, informatika-aplikazioak erabili ditu.

h) Informatika-aplikazioak sortutako artxiboetan biltzen den informazioaren egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatu du.

i) Urteko kontuek barne- eta kanpo-komunikazioko eta informazio publikoko tresna gisa duten garrantzia baloratu du.

j) Datuak babesteko segurtasun kopiak egin ditu.

k) Kontabilitate-prozesuan datuak babesteko arauen aplikazioa baloratu du.

5. Enpresa baten egoera ekonomikoari, finantzarioari eta ondarekoari buruzko azterketaren txostenak egin ditu, kontabilitateko egoera-orriak interpretatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Analisi ekonomikoaren, finantzarioaren, ondarekoaren, joerakoaren eta proiekziokoaren funtzioak definitu ditu, eta horien arteko aldeak ezarri.

b) Kontabilitateko egoera-orriak aztertzeko muntazko informazioa hautatu du.

c) Analisia egiteko tresnarik adierazgarrienak identifikatu ditu eta horien funtzioa deskribatu du.

d) Analisi ekonomikorako, finantzariorako, joerakorako eta proiekziokorako alderik, ehunekorik, indizerik eta ratiorik adierazgarrienak kalkulatu ditu.

e) Enpresaren egoera ekonomikoari eta finantzarioari buruzko txostena egin du, betiere egindako kalkuluetan oinarrituta eta aurreko ekitaldikoekin eta sektoreko batez bestekoarekin alderatuta.

f) Enpresaren likideziari, kaudimenari, finantza-egiturari eta errentagarritasunei buruzko ondorioak lortu ditu.

g) Enpresan erabakiak hartzeko garaian, kontabilitateko egoera-orrien azterketak duen garrantzia eta bertan inplikatuta daudenekiko (stakeholder) ondorioaren garrantzia baloratu ditu.

6. Enpresako auditoretza prozesuaren ezaugarriak zehazten ditu, eta Espainiako arauzko esparruaren barruan duen xedea deskribatu du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Auditoretzaren kontzeptua, motak (kanpokoa eta barnekoa) eta xedea mugatu ditu.

b) Espainian indarrean dagoen auditoretzaren arloko araudia eta bidezko organoak adierazi ditu.

c) Auditoreen ahalmenak eta erantzukizunak egiaztatu ditu.

d) Auditoretza prozesu baten faseak eta horietako bakoitzean sortzen diren informazio-fluxuak sekuentziatu ditu.

e) Auditoretza txosten baten zatiak zehaztu ditu.

f) Auditoretza prozesu baten nahitaezkotasunaren garrantzia baloratu du.

g) Enpresako langileen elkarlanak auditoretza prozesu batean duen garrantzia baloratu du.

h) Barreneko zein kanpoko auditoretza prozesu batean enpresak egin beharreko zereginak aztertu ditu.

i) Auditoretza txostenaren proposamenen ondoriozko kontabilitateko doikuntzak eta zuzenketak kontabilizatu ditu.

Edukiak:

Kontabilitate-egitateak informatika-euskarrian kontabilizatzea:

-Kontabilitateko informatika-aplikazioak.

-Kontabilitateko normalizazioa. Kontabilitate-plan orokorra.

-Kontabilitate-plan orokorraren multzoen azterketa.

-Funts propioak eta enpresaren sorrera.

-Kanpoko finantzaketaren iturriak.

-Ibilgetu materialaren eta ukiezinaren kontabilitate-prozesua.

-Merkataritzako eragiketen kontabilitate-prozesua.

-Langileriaren kontuak. Administrazio publikoarekin zerikusia duten kontuak.

-Finantza-eragiketen kontabilitate-erregistroa.

-Diruzaintzaren kontabilitate-erregistroa.

-Baturak eta saldoak egiaztatzeko balantzeak.

Sozietateen gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion betebehar fiskalak eta kontabilitatekoak tramitatzea:

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga lokalak.

-Sozietateen gaineko zerga. Zergaren kudeaketa.

-Zerga kalkulatzeko garapen orokorra. Kontabilitatea eta sozietateen gaineko zerga.

-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Zerga oinarria kalkulatzeko metodoak. Araubide bereziak. Zergaren kudeaketa.

-Zergen aitorpenari/likidazioari dagokion dokumentazioa.

-Zergen likidaziorako informatika-aplikazioak.

Ekitaldi ekonomikoaren amaieraren ondoriozko eragiketen kontabilitate-erregistroa:

-Erregularizazio-prozesua.

-Balioaren galera sistematikoak. Amortizazioa. Galera asistematiko itzulgarriak. Hornikuntzak. Galera asistematiko itzulezinak. Balio-zuzenketak.

-Trafiko hornidura.

-Kontabilitateko egutegia. Sozietateen gaineko zergaren kontabilitate-erregistroak.

-Kontabilitate-emaitza.

-Kontabilitate-liburuak. Erregistroak.

-Kontabilitateko informatika-aplikazioak.

Urteko kontuak prestatzea:

-Kontabilitate-informazioaren komunikazioa.

-Urteko kontuak. Urteko kontuak prestatzeko arauak.

-Egoera-balantzea.

-Galdu eta irabazien kontua.

-Ondare garbiko aldaketen egoera.

-Eskudiru-fluxuen egoera.

-Memoria.

-Urteko kontuak gordailutu eta argitaratzea. Kontabilitateko informatika-aplikazioak.

Enpresa baten egoera ekonomikoaren, finantzarioaren eta ondarekoaren analisiaren txostenak:

-Kontabilitateko egoeren analisiaren helburua.

-Balantzearen sailkapen funtzionala.

-Ondare-analisia.

-Finantza-analisia.

-Analisi ekonomikoa.

-Kontabilitateko egoeren analisirako informatika-aplikazioak.

-Kontabilitate-informazioa aztertzeko prozesuetako kalitate-adierazleak.

Enpresako auditoretza prozesuaren ezaugarriak:

-Auditoretza. Auditoretza Espainian. Auditoretzaren arauak. Definizioa, xedeak eta sailkapena. Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzaren Institutua.

-Auditoretza prozesu batean enpresak dituen betebeharra eta erantzukizuna.

-Auditoretzaren faseak eta edukia.

-Auditoreak gaitzeko erregimena. Auditoreen ahalmenak eta erantzukizuna. Auditoreak izendatzea.

-Kontabilitateko doikuntza eta zuzenketak.

-Kontu auditoreen txostena.

Orientabide didaktikoak:

Behar diren gaitasun eta trebetasunak lortzeko diseinatu da modulu hau, ikasleak gauza izan daitezen Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari lanbidean profesional gisa aritzeko kontabilitatearen eta fiskalitatearen esparruetan; alderdi hauek hartzen ditu kontuan:

-Dokumentazio euskarria erregistratu, prestatu eta kontrolatzea.

-Kontabilitate eta zerga arloko araudia analizatu eta aplikatzea.

-Kontabilitate plan orokorraren arabera garrantzia duten ekonomia eta finantza arloko eragiketen ondoriozko kontabilitate-egitateak erregistratzea.

-Enpresa baten zerga eta kontabilitate arloko betebeharrak kudeatzea.

-Urteko kontuak prestatzea.

-Enpresa baten kontabilitateko egoera-orriak analizatzea.

-Kontabilitate eta zerga arloko informatika-aplikazioak instalatu eta erabiltzea.

-Enpresako kontu-auditoretzaren ezaugarriak zehaztea.

Eginkizun honi lotutako lanbide-jarduerak enpresa txiki eta ertainen kontabilitate eta zerga arloan aplikatzen dira, edozein jarduera-sektoretan.

Ziklo honetako lehen mailan Merkataritza jardueraren prozesu integrala izeneko modulua dagoela kontuan hartuta -horren ikaskuntza emaitzak ikasleek enpresaren ondare elementuak ezagutzeko, kontabilitateko metodologia ulertzeko eta Kontabilitateko Plan Orokorraren oinarrizko edukia identifikatu eta aplikatzen jakiteko dituzten gaitasunen arabera neurtzen dira-, modulu hau lehen mailako moduluaren jarraipen gisa eratu da, eta, horretarako, besteak beste, honako alderdi teoriko-praktiko hauek ditu:

-Merkataritza, kontabilitate eta zerga arloetan indarra duen araudia analizatu eta interpretatzea.

-Enpresaren jarduera ekonomikoari eta finantzarioari eta zerga arloko betebeharrei lotutako egintzak kontabilizatzea.

-Ekitaldi bukaerako eragiketak kontabilizatzea, ziklo ekonomikoaren emaitza lortua dela.

-Ekitaldi ekonomiko oso baten ondoriozko kontabilitate eta zerga arloko eragiketak kontabilizatzea, euskarri informatikoan.

-Ogasun Publikoak betebehar fiskalak betetzeko ezarritako ereduak betetzea.

-Urteko kontuak euskarri informatikoan prestatzea, haien ondoriozko betebeharrak analizatuta.

-Enpresa baten egoera ekonomikoa eta finantzarioa eta ondare-egoera analizatzea, kontabilitateko egoera-orrietatik abiatuta.

-Enpresako auditoretzaren ezaugarriak zehaztea.

Irakasleen lana errazte aldera, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan jarduteko ildoak, moduluaren ikaskuntza emaitzak lortzea ahalbidetu behar dutenak, sei multzo desberdinetan laburbildu litezke:

-Kontabilitate-egitateak euskarri informatikoan kontabilizatzea.

-Sozietateen gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkien betebehar fiskalak eta kontabilitatekoak tramitatzea.

-Ekitaldi ekonomikoaren bukaeraren ondoriozko eragiketen kontabilitate-erregistroa egitea.

-Urteko kontuak prestatzea.

-Enpresa baten egoera ekonomikoaren, finantzarioaren eta ondarekoaren analisiaren txostenak egitea.

-Enpresako auditoretzaren ezaugarriak zehaztea.

Hobe da lehen ezarritako ordenan ematea eduki multzoak, batez ere azken multzoa; izan ere, behar bezala garatzeko, kontabilitate prozesu osoa ezagutu behar da.

Ongi legoke sozietateen gaineko zergari buruzko zatia ikasturtean zehar ematea, kontabilitatearen arloari lotutako zerga denez gero; orobat, kontabilitate eta zerga arloko irizpideen arteko aldeak analizatzea kontingentzia fiskalen bat duen eragiketa ekonomiko-finantzario bakoitza ikasten hastean. Ona litzateke zenbait ariketa eskuz egitea gelan eta, gero, kontabilitateko aplikazio informatiko batean erregistratzea.

Sozietateen gaineko zergari eta PFEZri eskainitako multzoan, beharrezkoa da ikasleek argi bereiztea zerga eta kontabilitate arloko arauen arteko aldi baterako eta betiko aldeak, kontabilitateko gastuen kenkari fiskala egiteko. Horregatik, kontabilitate eta zerga arloko kontzeptu jakin batzuk, hala nola amortizazioa, merkataritzako kredituen balio galerak, ibilgetua besterentzetik datozen mozkinak, eta abar, koordinatu behar dira.

PFEZri dagokionez, ona da zenbait ariketa eskuz egitea Ogasun Departamentuak, urtero, indarra duten legeen alderdi aipagarrienen laburpen batekin batera, argitaratzen dituen inprimakietan. Gero, ona da ariketa berak egitea Ogasun Departamentuak bere orrian eskuragai jartzen duen PFEZren aplikazioa erabilita. Hobe da bisita bat baino gehiago egitea orri horietara, araudi fiskala, zergen egutegia, zergen sortzailea eta abar identifikatzeko.

Sinadura digitalaren ezarpena handia denez gero, bai esparru pribatuan bai publikoan, batez ere banku elektronikoan eta zergen tramitazioan, ona litzateke sinadura digitala lortzea.

Azken multzoan, kontu-auditoretzari buruzkoan, oso gomendagarria da kontabilitateko kasu praktiko ebatziak proposatzea, ikasleek akatsak atzeman eta doikuntza eta birsailkapen egokiak egin ditzaten.

Edukiak garatzeko, jarduera hauek proposatu dira:

-Kontabilitate-egitateak euskarri informatikoan kontabilizatzea.

-Sozietateen gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkien betebehar fiskalak eta kontabilitatekoak tramitatzea.

-Ekitaldi ekonomikoaren bukaeraren ondoriozko eragiketen kontabilitate-erregistroa egitea.

-Urteko kontuak prestatzea.

-Enpresa baten egoera ekonomikoaren, finantzarioaren eta ondarekoaren analisiaren txostenak egitea.

-Enpresako auditoretzaren ezaugarriak zehaztea.

Ona da ikasleek aldez aurretik ikasi izatea Merkataritza jardueraren prozesu integrala izeneko modulua, bertan kontabilitateko zenbait kontzeptu ematen baitira, hala nola, kontabilitate plan orokorraren araberako merkataritza jarduerari loturiko eragiketetan parte hartzen duten kontuak identifikatu eta kodetzea, kontabilitate zikloa garatzea, eta abar. Kurtso honetan, ikasleek kontzeptu horiek sakonduko dituzte.

Garrantzitsua da adieraztea modulu honetako edukietako batzuen sekuentziazioak beste moduluren bateko edukien eragina izan dezakeela, eta horrek hura noiz eman baldintzatuko duela. Esate baterako, nominak eta gizarte aseguruak kontabilitatearen arabera erregistratu ahal izateko, aldez aurretik zein bere moduluan landu behar dira. Horregatik, ziklo honetako irakasleen koordinazioa ezinbesteko elementua da modulu bakoitza osatzen duten edukiak behar bezala garatu eta indartzeko.

Lanbide modulua: Logistikako eta merkataritzako kudeaketa

Kodea: 0655

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6

Iraupena: 70 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hornikuntza-planak prestatzen ditu, antolakundearen edo enpresaren hainbat arlotako informazioa aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hornikuntza-programa osatzen duten faseak definitu ditu, beharrak hautematen direnetik salgaiak jasotzen diren arte.

b) Ezarritako zerbitzu mailaren kalitatea eta betetzea bermatuko duen hornikuntza-programaren parametro nagusiak zehaztu ditu.

c) Tartean dagoen departamentu bakoitzaren aldiko salmentaren eta/edo eskabidearen aurreikuspenak lortu ditu.

d) Enpresak/antolakundeak aurreikusitako produkzioaren eta/edo salmenta-planaren helburuen betetze mailaren arabera egindako eskabideak, materialen zerrenda eta/edo kontsumo historikoak erkatu ditu.

e) Hornikuntza-programaren kostua kalkulatu du, berau osatzen duten elementuak bereizita.

f) Antolakundearen biltegiratze-ahalmen egokia zehaztu du, betiere stocken aurreikuspena kontuan izanik.

g) Materialen hornikuntza-aginduak data, kopurua eta loteak adierazita prestatu ditu, eta, horretarako, biltegiari eta/edo bidezko produkzio-unitateei jakinarazi die hornikuntzaren unea eta helmuga/kokalekua.

h) Behar besteko denborarekin aurreikusi da hornikuntza-katea berriro hornitzea, betiere stockaren bolumena zerbitzuaren mailara egokitzeko eta hornikuntza gabezia saihesteko.

i) Stockak eta hornikuntza kudeatzeko informatika-aplikazio baten bidez egin ditu aurreko eragiketak.

j) Hornikuntza-prozesuaren kalitatea ziurtatu du, eskabideak kudeatzeko eta prozesua kontrolatzeko prozedura normalizatuak ezarrita.

2. Hornitzaileak hautatzeko prozesuak egiten ditu, baldintza teknikoak eta ohiko parametroak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hornikuntza-iturriak eta hornitzaileen bilaketa identifikatu du.

b) Balizko hornitzaileen artxiboa prestatu du, on-line eta off-line bilaketa-irizpideen arabera.

c) Eskaintzen eskaerak eta hornikuntza-baldintzen orriak egin ditu.

d) Ezarritako baldintzak betetzen dituzten hornitzaileen eskaintzak bildu ditu, ondoren ebaluatzeko.

e) Hornitzaileen eskaintzak aukeratzeko funtsezko irizpideak definitu ditu: besteak beste, irizpide ekonomikoak, hornitzeko epea, kalitatea, ordaintzeko eta zerbitzurako baldintzak.

f) Hainbat hornitzaileren eskaintzak alderatu ditu, prezio, kalitate eta zerbitzuko parametroen arabera.

g) Hautespen-irizpideen baremoa ezarri du, aintzat hartutako aldagaietako bakoitzak guztizkoari dagokionez duen berariazko pisuaren arabera.

h) Hornitzaileak kudeatzeko informatika-aplikazio baten bidez egin ditu aurreko eragiketak.

3. Hornitzaileekiko harremanen kudeaketa planifikatzen du, negoziazio- eta komunikazio-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hornitzaileekiko komunikazioan gehien erabiltzen diren tekniken zerrenda egin du.

b) Hornikuntzaren kudeaketan, datuen truke elektronikoko sistema ezartzearen alde onak, kostuak eta baldintza teknikoak eta merkataritzakoak hauteman ditu.

c) Hornitzaileei zuzendutako informazio-eskaerak egiteko idatzi argiak eta zehatzak egin ditu.

d) Hornitzaileekiko aurrez aurreko edo telefono bidezko elkarrizketak aurrez prestatu ditu.

e) Hornitzaileekin informazioa trukatzeko erabilitako dokumentu motak identifikatu ditu.

f) Hornikuntza-baldintzak negoziatzeko prozesu bateko etapak azaldu ditu.

g) Salmentan, erosketan eta hornikuntzan gehien erabiltzen diren negoziazio-teknikak deskribatu ditu.

h) Negoziazioaren akordioak bilduko dituen txostena egin du, informatika-programa egokien bitartez.

4. Hornikuntza-prozesuaren dokumentu bidezko jarraipena eta kontrolak programatzen ditu, programan aurreikusten diren mekanismoak aplikatzen ditu eta informatika-aplikazioak erabiltzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Biltegian jasotzen diren unean, hornitzaile bati egindako eskaerek jarraitu beharreko kontrol-prozesua sekuentziatu du.

b) Hornitzaileen kudeaketan, kalitatearen eta eraginkortasun operatiboaren adierazleak definitu ditu.

c) Hornikuntza-prozesuan ohikoenak diren gertakariak hauteman ditu.

d) Eskabideak jasotzean, anomalien aurrean hartu beharreko neurriak ezarri ditu.

e) Hornikuntza-prozesuko erregistro eta kontroleko barne-dokumentuetan azaldu behar diren alderdiak definitu ditu.

f) Hornitzaileen ebaluazio-txostenak modu argi eta egituratuan prestatu ditu.

g) Hornitzaileekin informazioa trukatzeari, kontrolatzeari eta erregistratzeari buruzko dokumentazioa prestatu du eta, horretarako, kalitate-prozedurak jarraitu ditu eta informatika-aplikazioak erabili.

h) Informazio-fluxuak zehaztu ditu, betiere hornikuntza-jardueran parte hartzen duten enpresa bateko departamentuak eta gainerako eragile logistikoak lotuta.

i) Hornikuntza, logistika eta fakturazioko informazioak enpresaren beste informazio-arloekin lotu ditu, hala nola kontabilitatearekin eta diruzaintzarekin.

5. Kate logistikoaren barrenean egin beharreko eragiketak eta faseak definitzen ditu, salgaien jarraipenean trazagarritasuna eta kalitatea ziurtatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kate logistikoaren oinarrizko ezaugarriak deskribatu ditu, eta, eginkizun horretan, parte hartzen duten jarduerak, faseak eta eragileak eta horien arteko loturak identifikatu ditu.

b) Kate logistikoaren hainbat fasetan, salgaien eta informazioaren fluxu fisikoen eta fluxu ekonomikoen diagramak interpretatu ditu.

c) Zuzeneko eta zeharkako kostu logistiko finkoak eta aldakorrak deskribatu ditu, eragiketa logistiko baten elementu guztiak eta kate logistikoko eragileetako bakoitzari egotz dakizkiokeen erantzukizunak aintzat hartuta.

d) Salgaien banaketako ereduetan edo estrategietan hainbat alternatiba baloratu ditu.

e) Alderantzizko logistikaren mende dauden eragiketak ezarri ditu, eta itzulitako salgaiei eman beharreko tratamendua zehaztu du, kate logistikoaren eragimena hobetzeko.

f) Bezeroen gogobetetasuna ziurtatu du, kate logistikoko ezustekoak, gertakariak eta erreklamazioak ebatzita.

g) Hornitzaileak kudeatzeko informatika-aplikazio baten bidez egin ditu aurreko eragiketak.

h) Hondakinen, zaborren, iraungitakoen itzultzeen eta enbalajeen kudeaketan, besteak beste, erantzukizun korporatiboa baloratu du.

Edukiak:

Hornikuntza plana prestatzea:

-Enpresaren funtzioen eta hornikuntzaren arteko erlazioak.

-Hornikuntza-funtzioaren helburuak.

-Hornikuntza-premietan eragina duten aldagaiak.

-Stockak kudeatzeko sistema informatikoak.

-Segurtasun-stocka zehaztea.

-Eskaeren tamaina egokia.

-Biltegiko stocka optimizatzen duten eskaera-lotea eta eskaera-puntua.

-Stockaren haustura eta horren kostua. Asegabeko eskaeraren kostuak.

-Stockak kudeatzea.

-Stockak kudeatzeko metodoak.

Hornitzaileak hautatzeko prozesuak:

-Hornikuntza iturriak identifikatzea eta on-line zein off-line hornitzaile izan daitezkeenak bilatzea.

-Eskaintzak aurkeztea eta hornikuntzako baldintzen orria.

-Hornitzaileak hautatu eta ebaluatzeko irizpideak.

-Hornitzaileen kudeaketa eta jarraipenerako aplikazio informatikoak.

-Hornitzaileen erregistroa eta balorazioa.

-Hornitzaileen eskaintzen analisi konparatiboa.

Hornitzaileekiko harremana kudeatzeko plangintza:

-Hornitzaileekiko harremanak.

-Hornitzaileekin informazioa trukatzeko erabiltzen diren dokumentuak.

-Hornitzaileekin komunikatu eta informatzeko aplikazio informatikoak.

-Hornitzaileekiko negoziazio prozesuaren etapak. Estrategiak eta jarrerak.

-Negoziazioa prestatzea.

-Egoera berezien aurreko estrategia: monopolioa, hornitzaile esklusiboak eta beste batzuk.

Hornikuntzako aldagaien jarraipena eta kontrola programatzea:

-Hornikuntzaren prozesua.

-Dokumentazioaren fluxu-diagrama.

-Hornitzaileen kudeaketa eta jarraipenerako aplikazio informatikoak.

-Hornitzaileen kontrol eta kudeaketako ratioak.

-Kalitatearen eta eragimen operatiboaren adierazleak hornitzaileen kudeaketan.

-Hornitzaileen ebaluazio-txostenak.

-Hornikuntza-prozesuko dokumentazioa.

-Produktuak edo/eta salgaiak ontziratu, enbalatu eta etiketatzeko indarreko araudia.

Kate logistikoaren faseak eta eragiketak:

-Enpresako funtzio logistikoa.

-Kate logistikoaren definizioa eta oinarrizko ezaugarriak.

-Kate logistikoaren trazagarritasun eta kudeaketarako sistema informatikoa.

-Guztirako kalitatea eta “just in time”.

-Enpresako kate logistikoa kudeatzea.

-Logistikaren kostuak: zuzeneko eta zeharkako kostuak, finkoak eta aldakorrak.

-Kate logistikoko kostuak kontrolatzea.

-Alderantzizko logistika. Itzultzeen tratamendua. Itzultzeei lotutako kostuak.

-Bezeroarentzako zerbitzuaren elementuak.

-Kostuaren eta zerbitzuaren optimizazioa.

-Logistikaren eta biltegiratzearen gizarte-erantzukizun korporatiboa.

Orientabide didaktikoak:

Modulu honen helburua da ikasleak lanbide gaitasun eta trebetasun batzuk eskuratzea, hornitzeko eta erosketak kudeatzeko erreferentziak izan ditzan hainbat lan egoeratan; horretarako, ona da hasieratik enpresari eta haren antolaketari buruzko ikuspegi orokorra izatea eta stock motak identifikatzea enpresa motaren arabera.

Gero, ikasleak hornikuntza prozesua ikasten hasiko dira: hornitzaileak aukeratzen, salgaien sarrera-irteerak, kontrol ezin hobea eta stocken balorazioa, prozesuen dokumentu bidezko erregistroa eta egindako eragiketen ordainketa, horrelako eragiketetan eragina duen merkataritza eta zerga arloko araudia kontuan hartuta.

Edukiak zehaztean azaldutakoarekin bat heldu da egokien jotako edukien sekuentziazioa.

Edukiak garatzeko erabiliko den metodologia printzipio edo kontzeptu teoriko batzuetan oinarrituko da hasieran, baina modulu erabat praktikoa denez, irakasleek gero eta jarduera zailagoak tartekatuko dituzte eskuzko (fitxak, inprimakiak,...) zein informatikako (stocka eta fakturazioa kudeatzeko programa) sistema eta prozedurak aplikatzeko, haiek ebazteko.

Kudeaketa informatizatua egiteko eta gelako eguneko lana enpresakora hurbiltzeko, ordenagailuak eta testu tratamenduko programak, kalkulu orriak, datu-baseak eta stocka eta fakturazioa kudeatzeko programazioak izanen dira.

Logistikaren eta merkataritzaren kudeaketarako eragiketak eta haiek sortzen duten dokumentazioa ikasleei osotasun ikuspegi bat emateko planteatu behar dira eta enpresaren departamentu edo/eta funtzio guztien arteko parte-hartzea erakusteko: izakin beharrak kopurutan eta nolakotasunaren arabera, dauden baliabideei egokitutako aurrekontuak, fabrikatu eta entregatzeko epeak betetzea, salerosketa eta ordainketa agiriak, kontabilitateko eta zerga arloko betebeharrak.

Ezinbestekoa da zikloko moduluak ematen dituen irakasle taldearen koordinazioa, hainbat modulutan biltzen diren edukiak behar bezala tratatzeko.

Lanbide modulua: Enpresa simulazioa

Kodea: 0656

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8

Iraupena: 170 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresa-berrikuntzako faktoreak zehazten ditu, eta enpresak eratzeko jarduerarekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa-berrikuntzaren hainbat alderdi aztertu ditu (teknikak, materialak, barne-antolamendukoak, kanpo-antolamendukoak, besteak beste) eta garapen ekonomikoko eta enplegu-sorrerako iturri gisa eman ditu zerrendan.

b) Berrikuntzak eta ekimen sortzaileak enpresa-lehiakortasunerako dituzten inplikazioekin lotu ditu.

c) Enpresa-arriskuak bere egitearen berezko alderdiak baloratu ditu, motor ekonomiko eta sozial gisa.

d) Izaera ekintzailearen alderdiak zehaztu ditu, enpresaren ikuspuntutik.

e) Enpresa-berrikuntzako esperientziak hautatu ditu, eta esperientzia horietako bakoitzean bere gain hartutako arrisku-faktoreak deskribatu eta baloratu ditu.

f) Enpresa batzuk nazioartekotzeko aukerak proposatu ditu, enpresa horien berrikuntzarako faktore gisa.

g) Enpresak berritzeko, sortzeko eta nazioartekotzeko laguntza eta tresna publikoak eta pribatuak definitu ditu, eta txosten batean modu egituratuan adierazi.

2. Negozio-ideia hautatzen du, merkatua aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideia bat hautatzearen ondoriozko inplikazioak ebaluatu ditu.

b) Ideia hutsa eta negozio-ideia egingarria bereizi ditu.

c) Negozio-proposamenaren alde onak eta txarrak adierazi ditu.

d) Negozio-ideiarekin eman nahi den zerbitzua edo produktua zehaztu du.

e) Proposatutako negozio-ideiak gogobetetzen dituen beharrak eta eskaintzen duen balio erantsia zehaztu ditu.

f) Balizko bezeroak identifikatu ditu, enpresa-proiektuaren helburuei erreparatuta.

g) Merkatuaren analisia egin du, merkatu-nitxoa dagoen egiaztatzeko.

h) Lehiakideen analisia egin du, gure produktua merkatuan kokatzeko.

3. Enpresaren barne-antolamendua, forma juridikoa eta beharrezko baliabideak zehazten ditu, eta dauden aukerak eta proiektuarekin finkatutako helburuak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiari dagokion enpresa-sektorearen ezaugarri nagusiak identifikatu ditu.

b) Dauden enpresa motak aztertu ditu.

c) Enpresaren helburuak argi eta garbi ezarri ditu.

d) Enpresak ezarritako antolamendua enpresa motarekin eta enpresaren helburuekin lotu du.

e) Enpresaren barreneko hainbat eginkizun identifikatu ditu.

f) Forma juridiko egokia hautatu du.

g) Enpresak erakutsi nahi duen irudiaren arabera hautatu ditu izena eta logotipoa.

h) Beharrezko baliabideen esleipen eraginkorra egin du.

i) Izan daitezkeen finantzaketa-iturriak aztertu eta hautatu ditu.

j) Enpresak aurrera egiteko egitura egokia ematearen garrantzia baloratu du.

4. Enpresaren bideragarritasuna egiaztatzen du, hainbat motatako analisien bitartez, bertan eragina izan dezaketen faktoreak egiaztatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozioaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

b) Etorkizuneko negozioaren legezko araudia betetzen den egiaztatu du.

c) Negozioa abian jartzeko finantzaketa-iturrien eskuragarritasuna egiaztatu du.

d) Hautatutako negozio motaren ondoriozko jarduerak gauzatzeko lanbide-gaitasunari buruzko analisia egin du.

e) Enpresa-proiektuaren ingurumen-inpaktua aztertu du.

f) Enpresa-proiektuaren lan-arriskuak aztertu ditu.

g) Inbertsio-proiektuen analisiaren bidez, bideragarritasun ekonomikoa egiaztatu du.

h) Enpresan plangintza hobea egin ahal izateko epe luzerako bideragarritasun-plana egin du.

5. Enpresa bat abian jartzeko beharrezko dokumentazioa kudeatzen du, eta, horretarako, legezko izapideak eta enpresa-proiektua egitearen ondoriozko beharrezko jarduketak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio bat abian jarri aurretik eska daitezkeen legezko izapideak egiteko eskakizuna aztertu du.

b) Hautatutako forma juridikoaren arabera jarraituko diren izapideak bereizi ditu.

c) Izapideak zein organismoren aurrean egin behar diren identifikatu du.

d) Enpresa eratzeko beharrezko dokumentazioa bete du.

e) Abian jartzeko izapide fiskalak egin ditu.

f) Lan-agintaritzaren eta Gizarte Segurantzaren aurrean beharrezko izapideak egin ditu.

g) Negozio bat irekitzeko garaian, beharrezko izapideak egin ditu beste administrazio publiko batzuetan.

h) Negozio mota jakin batzuetarako berariazko izapideak daudela onartu du.

i) Negozio bat abian jartzeko eta izapideak betetzeko legezko epeak betetzearen garrantzia baloratu du.

6. Enpresaren/proiektuaren kudeaketa egiten du, haren hainbat departamentutan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren hornikuntza-beharren arloko plangintza egin du.

b) Enpresaren produktuak merkaturatzeko prozesua kudeatu du.

c) Giza baliabideen kudeaketa planifikatu du.

d) Enpresaren kontabilitatea prestatu eta egiaztatu du.

e) Enpresaren finantza-beharrak planifikatu ditu.

f) Indarrean dagoen araudi fiskala aztertu du, eta betebehar fiskalak bete ditu.

g) Zereginaren beraren antolaketa baloratu du.

h) Taldeko kideen artean egin dute lana.

i) Zeregin bakoitza zorrotz eta zuzen bete du, emaitza global egokia lortzeko.

j) Posta jasotzeko eta hirugarrenei arreta emateko eragiketak egin ditu ezarritako barne arau eta prozedurei jarraituz, zerbitzuan eraginkor eta arduratsu jokatuz, enpresaren irudirik hoberena emanez.

k) Enpresa-proiektua dossier batean gauzatu du eta jendaurrean azaldu du.

Edukiak:

Enpresa berrikuntzaren faktoreak:

-Prozesu berritzailea enpresa jardueran:

Enpresa-berrikuntzarako eta garapen ekonomikorako aukerak.

Enpresa-lehiakortasuna.

-Arrisku-faktoreak enpresa berrikuntzan. Ekintzailearen alderdiak.

-Teknologia, enpresa berrikuntzaren gako gisa.

-Enpresen nazioartekotzea, garapenerako eta berrikuntzarako aukera gisa.

-Enpresa berrikuntzarako laguntza eta tresnak:

Enpresei laguntzeko planak.

Irakundeen laguntza publiko eta pribatuak: aholkularitza, ideien finantzaketa, enpresen mintegiak, sariak...

Negozio-ideia hautatzea:

-Sustatzailea eta ideia:

Brainstorming.

Ideia heltzea.

-Negozio-ideiak hautatzea:

Desberdintzea.

Balio erantsia.

-Enpresa plana: definizioa, helburuak eta enpresa plan baten oinarrizko egitura.

-Lehiatzaileen eta merkatuaren analisia:

Enpresaren kokalekua eta eragin-zona.

Ingurunea, sektorea eta lehia.

Merkatu-nitxoak.

Merkatuen segmentazioa. Segmentazio-estrategiak.

Norberaren baliabide eta gaitasunak.

A.M.I.A. analisiak.

Hainbat iturritako datuak lortzea.

Kontsumitzailea/Bezeroa.

-Enpresaren jarduera eta marketin-plana.

Hornikuntza-plana.

Produkzio/zerbitzu-plana.

Ekoizpenaren kostuak.

Produktuari buruzko erabakiak, komunikazioa, banaketa eta prezioak.

Enpresaren barne-antolamendua, forma juridikoa eta baliabideak:

-Enpresaburua.

-Enpresen sailkapena.

-Enpresaren forma juridikoa.

-Enpresaren antolaketa funtzionala.

-Enpresaren identifikazioa. Izena eta logotipoa.

-Enpresaren gizarte-erantzukizuna.

-Baliabideen esleipena.

Enpresaren bideragarritasuna:

-Enpresako inbertsioa:

Aktibo finkoan inbertitzea.

Kapital zirkulatzailean inbertitzea.

Diruzaintzako aurrekontua.

-Finantzaketa-iturriak:

Norberaren edo/eta besteren finantzaketa beharrak.

Diru-laguntzak, laguntzak eta zerga-arinketak.

Finantzaketaren kostua.

-Bideragarritasun-plana. Behin-behineko emaitzen kontuak.

-Enpresa-proiektuen analisi ekonomikoa eta finantzarioa:

Likidezia: cash-flowaren aurreikuspena.

Proiektuaren errentagarritasuna: B.E.Gb. eta B.E.T. zehaztea.

Ondare egoera eta diagnostiko ekonomikoa eta finantzarioa: aurreikusitako egoeraren balantzea eta ratioak.

Negozio bat abian jartzeko dokumentazioaren kudeaketa:

-Izapide orokorrak enpresa motaren arabera. Simulatutako enpresa abian jartzea eta hura eratzeko izapideak.

-Berariazko izapideak. Negozio partikularrak.

-Baimenak, instalazioa edo eraketa.

-Erregistroetan inskribatzea.

-Lanbide-txartelak.

Enpresa proiektuaren kudeaketa:

-Informazioa jaso, kudeatu eta igortzeko eragiketak:

Postaren, jendearen eta deien sarrera-irteeren erregistroa.

Komunikazio teknikak eta trebetasun sozialak hirugarrenei arreta emateko aplikatzea.

Komunikatzeko, transmititzeko eta dokumentazioa eta idatzitako informazioa prestatzeko baliabideak eta ekipamendua erabiltzea: idazteko makina elektrikoa edo elektronikoa, ordenagailua, telefonoa eta faxa.

-Hornikuntza plana eta merkataritzako kudeaketa enpresan:

Salerosketari aplikatzen zaion merkataritzako araubidea identifikatzea.

Enpresaren salerosketarako politikak identifikatzea.

Dokumentazio administratiboa prestatzea: eskaera proposamenak, albaranak, fakturak, inbentarioak...

Izakinak kudeatzeko eta kontrolatzeko prozedurak aplikatzea.

Negoziazio-teknikak eta prozesuak aplikatzea.

Erosketak eta biltegia kudeatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Enpresako marketinaren kudeaketa:

Produktuari, prezioei, banaketari eta komunikazioari buruzko erabakiak.

Salmentak planifikatzea.

-Giza baliabideen kudeaketa:

Kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudia identifikatzea.

Dokumentazio administratiboa prestatzea: kontratuak, nominak, gizarte aseguruak...

Langileriaren kudeaketarako eta nominak prestatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Kontabilitatea kudeatzea erabakiak hartzeko:

Merkataritza, banku, kontabilitate eta zerga arloetan kasu bakoitzean aplikatzen den araudia identifikatzea.

Kontabilitateko eragiketen erregistroa egitea.

Kontabilitate kudeaketarako aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Inbertsio eta finantzaketa beharrak kudeatzea.

Merkataritza, banku, kontabilitate eta zerga arloetan kasu bakoitzean aplikatzen den araudia identifikatzea.

Inbertsio beharrak. Alternatiben balorazioa.

Finantzaketa beharrak identifikatzea: maileguak, leasing, kreditu kontuak...

Kobratu eta ordaintzeko dokumentuak prestatzea: kanbio-letrak, txekeak, ordaindukoak eta banku entitateekin zerikusia duten beste dokumentu batzuk.

Diruzaintza kudeatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Zerga arloko betebeharren kudeaketa.

Zerga-arloan kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudia identifikatzea.

Zerga arloko dokumentazioa prestatzea: BEZaren eta SZren likidazioak.

Zerga arloko kudeaketarako aplikazio informatikoak erabiltzea.

-Laneko ekipo eta taldeak:

-Talde-lana. Erabakiak hartzea.

-Taldeak osatzea eta diseinatzea sortutako enpresaren barrenean.

-Proiektuaren dossierra: hura prestatzea eta hartzailea hautatzea.

-Proiektua jendaurrean jartzea: arreta atzemateko teknikak. Komunikazio-trebetasunak.

-Tresna informatikoak erabiltzea enpresa-proiektua prestatu eta erakusteko.

Orientabide didaktikoak:

Lanbide modulu honen asmoa ikasleak gaitzea da enpresa proiektu bat prestatzeko eta hura osotasunean kudeatzeko, lanaren testuinguru erreal batean ingurune pedagogiko birtual baten bitartez.

Alde batetik, curriculumean zehaztutako lehen bost ikaskuntza emaitzei buruzko edukiak lantzea proposatzen da (ona litzateke haietan lau ordu ematea astean) eta, bestetik, simulatutako enpresa baten departamentuen kudeaketari buruzko ikaskuntzaren emaitzari dagozkion edukiak; horietan ere ongi legoke astean lau ordu ematea. Atal honetan kudeatzen den enpresak ez du enpresa planean sortutako bera izan behar.

Simulatutako enpresa kudeatzeko, hobe da sortuta dagoen enpresa batetik abiatzea eta salerosketa, kontabilitate, zerga, giza baliabide, banku eta abarretako zeregin guztiak egitea.

Hobe litzateke lana taldeka egitea, bai enpresa proiektuan, bai simulatutako enpresan. Horregatik, ona da ikasleei adieraztea zein garrantzitsuak diren talde laneko komunikazioa, kide guztien inplikazioa eta plan baten antolaketa jardueren garapen egokirako.

Eduki multzoen sekuentziazioari dagokionez, egokitzat jotzen da curriculumean planteatutako ordena.

Enpresa proiektuaren kudeaketari dagokionez, ez dago sekuentziazio jakin bat; izan ere, eduki guztiak batera aplikatzen dira eta ikasleek beste modulu batzuetan landuak dituzte. Modulu hau prozedurazkoa da kontzeptuzkoa baino gehiago. Kontua ikasleek beste modulu batzuetan lortutako trebetasunak erabiltzea da. Horregatik, ona da hasieran irakasleek azalpen txiki bat ematea gogoratzeko, eta irakasleak gidari lana egitea ikasleen zereginetan.

Gainerako eduki multzoak garatzeko, ona da ikasleek ordenagailua izatea, enpresa proiektua gauzatu eta beharrezko informazioa eskuratu ahal izateko; izan ere, informazio hori ezinbestekoa da proiektua behar bezala burutzeko. Gainera, proiektuak erakusteko, ona litzateke proiektagailuak izatea.

Enpresa proiektuaren kudeaketa gauzatzeari dagokionez, sarean konektatutako ordenagailuz hornitutako gela bat izatea gomendatzen da, aukera izan dadin erakunde publikoekin eta kanpoko entitateekin kudeaketak egiteko egoera errealetatik ahalik eta eszenario antzekoenetan; orobat, gelako beste enpresa batzuekin merkataritza harremanak izateko. Ona litzateke gela horrek telefonoa eta faxa izatea, baita bulego batek behar dituen ezaugarriak ere, simulatutako enpresak bere zeregin eta jarduerak behar bezala garatu ahal izateko. Hobe da gela departamentuka banatzea, benetako enpresa baten antza izan dezan, eta ikasleek txandaka burutu ditzaten enpresan sortzen diren zeregin eta eginkizunak.

Lehen sei eduki multzoetan lantzen diren alderdiak Administrazioko eta Finantzetako proiektua izeneko moduluari lotuta daude; hortaz, haietan ematen diren jarraibide guztiek proiektu horren modulua garatzeko balioko dute.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0658

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5

Iraupena: 70 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan-aukerak hautatzen ditu, eta lanean sartzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariarentzako enplegu-sorgune eta lan munduan sartzeko gune nagusiak identifikatu ditu tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu du, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu ditu, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu ditu.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu ditu: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu du.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu du.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu ditu, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu ditu eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu du eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu ditu, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu du, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu ditu.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu ditu, eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu ditu zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu ditu, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren lan inguruneetan, administrazioaren eta finantzen sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, eta lanbideko arriskuak identifikatu.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu ditu.

c) Lanbideko arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuak ebaluatzeko prozesua eta kontzeptua zehaztu ditu.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikarien lanbide-profilari lotutako lan inguruneetan, prebentzioari begira garrantzitsuak diren lan baldintzak zehaztu ditu.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu ditu.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu du enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu du.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu du.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentziorako araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu ditu.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu du.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

g) Aintzat hartu du garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu du.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikarien laneko arrisku egoerak aztertzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.

c) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera identifikatu ditu.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu ditu.

Edukiak:

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako esparruan, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariekin zerikusia duten prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Administrazioko eta finantzetako sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikarien lanbide eremuari aplikatzen ahal zaion lan hitzarmen kolektibo baten analisia.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Laneko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Aurkitutako arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak:

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, administrazioaren eta finantzen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta laneko ekipoei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira proiektua garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko prozesuetan behar den dokumentazioa prestatu eta betetzea: curriculum vitaea, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera. Lanbide modulua: Administrazioko eta finantzetako proiektua

Kodea: 0657

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5

Iraupena: 30 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu ditu, beren antolaketaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu ditu, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lanerako gidoia prestatu du.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu du.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta haien norainokoa identifikatu du.

e) Proiektua burutzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Proiektua abian jartzeko finantzazio beharrak identifikatu ditu.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

3. Proiektua nola gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu du, jarduerak ezarpen beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu ditu.

e) Gauzatzeak dituen arriskuak identifikatu ditu eta arriskuen prebentziorako plana eta behar diren bitartekoak eta ekipamendua definitu ditu.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu ditu.

g) Ezarpenaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Hura gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan gerta daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu du.

f) Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri du.

Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 0660

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22

Iraupena: 350 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolaketaren egitura eta enpresaren arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa-antolamendu ereduzkoekin alderatu du.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu ditu.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna baloratu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Honako hauek ezagutu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekin eta enpresan ezarritako hierarkiarekin zerikusia duten jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuen prebentziorako aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu ditu.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili ditu, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu du.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna bere gain hartu du lana garatzean.

3. Enpresaren administrazio-arloekin lotzen diren orotariko dokumentuak prestatu eta tramitatzen ditu, kontrolerako bitartekoak, ekipamendua eta tresnak erabilita, betiere enpresaren eta sektorearen prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-prozesuen komunikazio-beharrak hauteman ditu.

b) Dokumentazioa prestatzeko eta jarraipena egiteko ekipamendua eta tresnak identifikatu ditu.

c) Zereginaren hasierako kudeaketak edo dokumentuen edukiak interpretatu ditu, prozeduren arabera dokumentatzeko.

d) Aplikatzekoa den araudia bete dela egiaztatu du.

e) Erosketa-eskabidea eta eskatutako lehengaietarako ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu du.

f) Estiloa, komunikazio-bidea eta dokumentazioa bezeroarentzat edo produktuaren edo zerbitzuaren eskatzailearentzat egokitu ditu.

j) Bezeroarekiko arretarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak kontuan hartu ditu.

4. Enpresaren esparru guztietako administrazio-prozesuak kudeatzen ditu, eta, horretarako, jardun-ildoak proposatzen ditu eta bere kargurako taldearen zereginak gainbegiratzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren edo organismoaren administrazioarekin lotzen diren aldian behingo prozesuei eta aldian behingoak ez direnei dagozkien jardun-beharrak ondorioztatu ditu.

b) Administrazio-taldearen gainerakoarekin eta beste departamentu batzuekin koordinatzeko egon daitezkeen premiak kontuan hartu ditu.

c) Dokumentazioko eta izapideetako tarteko prozedurak zehaztu ditu, administrazio-prozesuen beharrak kontuan izanik.

d) Baliabide materialak eta energia alorrekoak zentzuz erabiltzea bilatuz zehaztu ditu prozesuak.

e) Administrazioaren kudeaketa integralaren berezko teknikak eta faseak garatu aurretik dauden premiak erlazionatu eta zehaztu ditu.

f) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu ditu.

g) Administrazio-jardunen kostuen balorazioa ezaugarritu eta egin du, betiere bere goragokoei hainbat alternatiba proposatzeko edo erabakiak hartzeko.

Orientabide didaktikoak:

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitateetan

0647 lanbide modulua: Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa (100 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0647- F01(NA)

Administrazio publikoak

30

0647 - UF06 (NA)

Zuzenbidea enpresa-jardueran

20

0647 - UF06 (NA)

Enpresa baten eraketa. Kontratu pribatuak

30

0647 - UF06 (NA)

Erakunde publikoen dokumentazioa

20

0648 lanbide modulua: Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0648- F01(NA)

Etika eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

20

0648 - UF06 (NA)

Langileak hautatu eta enpresan prestatzea

40

0649 lanbide modulua: Bulegotika eta informazioaren prozesua (230 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0649- F01(NA)

Teklatu eragiketak

60

0649 - UF06 (NA)

Sistema eragilea eta sareak. Hastapena

20

0649 - UF06 (NA)

Testu prozesadorea

30

0649 - UF06 (NA)

Kalkulu-orriak

30

0649 - UF06 (NA)

Posta elektronikoa eta agenda elektronikoa

20

0649 - UF06 (NA)

Datu-baseak

20

0649 - UF06 (NA)

Interneteko tresnak eta aurkezpenak prestatzea

50

0650 lanbide modulua: Merkataritza jardueraren prozesu integrala (220 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0650- F01(NA)

Merkataritza-eragiketen kontabilitatea

60

0650 - F02(NA)

Kontabilitateko informatika-aplikazioa

50

0650 - F03(NA)

Tributu-kudeaketa

40

0650 - F04(NA)

Salerosketaren dokumentazio administratiboa

30

0650 - F05(NA)

Kobrantza eta ordainketen kudeaketa. Diruzaintzako kontrola

40

0651 lanbide modulua: Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta (160 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0651- F01(NA)

Enpresa-komunikazioko eta bezeroari arreta emateko teknikak

60

0651 - F02(NA)

Enpresaren ahozko komunikazioa

40

0651 - F03(NA)

Komunikazio idatzia enpresan

60

0652 lanbide modulua: Giza baliabideen kudeaketa (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0652- F01(NA)

Lan kontratazioa

30

0652 - F02(NA)

Gizarte Segurantza

20

0652 - F03(NA)

Nominak kalkulatu eta prestatzea

50

0652 - F04(NA)

Giza baliabideak kudeatzeko informatika-aplikazioak

30

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

0179 lanbide modulua: Ingelesa (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0179-UF01(NA)

Ingeles aurreratua I

60

0179-UF02(NA)

Ingeles aurreratua II

50

0653 lanbide modulua: Finantzen kudeaketa (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0653- F01(NA)

Oinarrizko finantzaketa

60

0653 - F02(NA)

Aseguruen eragiketak

30

0653 - F03(NA)

Inbertsio ekonomikoak. Aurrekontuak

20

0654 lanbide modulua: Kontabilitatea eta fiskalitatea (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0654- F01(NA)

Euskarri informatikoan emandako kontabilitateko erregistroa

30

0654 - F02(NA)

Sozietateen eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen kontabilitateko erregistroa

30

0654 - F03(NA)

Ekitaldi ekonomikoaren bukaerako eragiketen kontabilitate erregistroa

20

0654 - F04(NA)

Balantzeak aztertzea eta interpretatzea. Urteko kontuak

30

0654 - F05(NA)

Auditoretza

20

0655 lanbide modulua: Logistikako eta merkataritzako kudeaketa (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0655- F01(NA)

Logistika

40

0655 - F02(NA)

Salerosketaren dokumentazioa

30

0656 lanbide modulua: Enpresa simulazioa (170 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0656- F01(NA)

Enpresa berrikuntza. Negozio ideia

40

0656 - F02(NA)

Enpresa-proiektua. Bideragarritasun plana

40

0656 - F03(NA)

Enpresaren merkataritza, kontabilitate eta zerga arloko kudeaketa.

60

0656 - F04(NA)

Giza Baliabideen kudeaketa

30

0658 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0658- F01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0658 - F02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0658 - F03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

Kodea: 0647.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Administrazio publikoak

Kodea: 0647 - UF01(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Espainiako Konstituzioan ezarritako botere publikoen egitura.

-Gobernua eta Estatuko Administrazio Orokorra.

-Autonomia erkidegoak.

-Toki administrazioak.

-Erakunde publikoak.

-Europar Batasuna.

Prestakuntza unitatea: Zuzenbidea enpresa-jardueran

Kodea: 0647 - UF02 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Enpresa-zuzenbidearen oinarrizko funtsak.

-Zuzenbide publikoa eta pribatua. Antolamendu juridikoaren araberako zuzenbide iturriak.

-Arau juridikoen motak eta arauen hierarkia.

-Araudi zibila eta merkataritzakoa: arau zibil eta merkataritzako nagusiak.

-Europako Erkidegoen Aldizkari Ofiziala, administrazio publikoen aldizkari ofizialak, aldizkari espezializatuak, estatistikako aldizkariak, web orriak eta beste batzuk.

-Enpresa entitate juridiko eta ekonomiko gisa.

Prestakuntza unitatea: Enpresa baten eraketa. Kontratu pribatuak

Kodea: 0647 - UF03(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresaren forma juridikoak: enpresaburua eta sozietateak.

-Eraketarako eta aldaketarako dokumentazioa.

-Kontabilitateko dokumentazioa formulatzea.

-Fede-emaile publikoak.

-Administrazio publikoen erregistro ofizialak.

-Dokumentuak jendaurrean jartzea: notariotzako ohiko dokumentuak.

-Datuak babesteko legea.

-Nahitaezko epeei buruzko araudia. Dokumentazioaren kontserbazioa eta zaintza.

-Administrazio eta segurtasun elektronikoari buruzko araudia, ingurumenaren babesa eta kontserbazioa.

-Kontratazio pribatuaren prozesuaren analisia.

-Kontratazio-prozesuari aplika dakiokeen araudi zibila eta merkataritzakoa aztertzea.

-Kontratu pribatuak: zibilak, lanekoak, administratiboak eta merkataritzakoak.

-Sinadura digitala eta ziurtagiriak.

Prestakuntza unitatea: Erakunde publikoen dokumentazioa

Kodea: 0647 - UF04(NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Administrazio egintza.

-Administrazio prozedura.

-Herritarren administrazio publikoetan dituzten eskubideak.

-Administrazio isiltasuna. Administrazio errekurtsoak eta errekurtso judizialak. Errekurtsoen tramitazioa.

-Administrazioarekin komunikatzeko dokumentuak prestatzea.

-Dokumentu ofizial ohikoenen lege baldintzak eta formatua.

-Erakunde eta administrazio publikoekin kontratatzea.

Lanbide modulua: Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

Kodea: 0648

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Etika eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

Kodea: 0648 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, pertsonen komunitatea.

-Printzipio etikoak.

-Portaera ez-etikoak.

-Inplikatuen komunitatea (stakeholder):

-Enpresa-etika, lehiakortasuna eta globalizazioa.

-Enpresa- eta gizarte-balioak.

-Gizarte-erantzukizun korporatiboaren printzipioak aplikatzea.

-Jokabide eta jardunbide egokien kodeak.

Prestakuntza unitatea: Langileak hautatu eta enpresan prestatzea

Kodea: 0648 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Giza baliabideak hautatzeko administrazio-prozedurak aplikatzea.

-Langileak prestatzeari eta mailaz igotzeari dagozkion administrazio-prozesuak kudeatzea.

-Informazioa eta dokumentazioa erregistratzea eta artxibatzea.

Lanbide modulua: Bulegotika eta informazioaren prozesua

Kodea: 0649.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Teklatu eragiketak

Kodea: 0649 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Gorputz jarrera terminalaren aurrean.

-Terminal informatikoaren osaera.

-Atzamarrak jartzea.

-Trebetasun mekanografikoaren garapena.

-Ingelesezko testuak idaztea.

-Akatsen zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Sistema eragilea eta sareak. Hastapena

Kodea: 0649 - UF02 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Hardwareko elementuak.

-Softwareko elementuak.

-Sistema eragileak.

-Sare lokalak.

Prestakuntza unitatea: Testu prozesadorea

Kodea: 0649 - UF03 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Egitura eta funtzioak.

-Instalatzea eta kargatzea.

-Dokumentuak eta txantiloiak diseinatzea.

-Testuak eta taulak editatzea.

-Artxiboak kudeatzea.

-Testuak inprimatzea.

-Beste aplikazio batzuekin lotzea.

-Aukera aurreratuak.

Prestakuntza unitatea: Kalkulu-orriak

Kodea: 0649 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Egitura eta funtzioak.

-Kalkulu-orriak instalatzea eta kargatzea.

-Kalkulu-orrien diseinua, formatua eta edizioa.

-Grafikoak.

-Datuen tratamendua.

-Beste utilitate batzuk.

-Artxiboak kudeatzea.

-Kalkulu-orriak inprimatzea.

-Beste aplikazio batzuekiko loturak.

Prestakuntza unitatea: Posta elektronikoa eta agenda elektronikoa

Kodea: 0649 - UF05 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Posta elektronikoaren kontu motak.

-Lan ingurunea: konfigurazioa eta pertsonalizazioa.

-Txantiloi eta sinadura korporatiboak.

-Berri-taldeak (news): konfigurazioa, erabilera eta mezuen sinkronizazioa.

-Helbide-liburua: inportatzea, esportatzea, kontaktuak eranstea, banaketa-zerrendak sortzea, zerrenda beste aplikazio ofimatiko batzuen eskura jartzea.

-Postaren kudeaketa: igorri, ezabatu, gorde eta segurtasun kopiak egitea, besteak beste.

-Agendaren kudeaketa: hitzorduak, egutegia, abisu eta oharrak, besteak beste.

-Gailu mugikorrekin sinkronizatzea.

Prestakuntza unitatea: Datu-baseak

Kodea: 0649 - UF06 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Datu-base baten egitura eta funtzioak.

-Datu-base motak.

-Datu-base baten diseinua.

-Datu-base bat erabiltzea.

-Beste aplikazio batzuekin lotzea.

Prestakuntza unitatea: Interneteko tresnak eta aurkezpenak prestatzea

Kodea: 0649 - UF07 (NA).

Iraupena: 50 ordu

-Internet eta nabigatzaileak.

-Nabigatzaileen utilitateak.

-Aplikazioak, programak eta utilitateak Web bitartez deskargatzea eta instalatzea.

Web 2.0 tresnak.

-Artxiboak konprimitzea eta deskonprimitzea.

-Informazio-bilatzaileak.

-Informazioaren inportazioa/esportazioa.

-Artxibatzeko teknikak.

-Informatika-artxiboa. Dokumentuak kudeatzea.

-Zenbait aplikazioz osatutako artxiboak: kalkulu-orria, datu-basea, testu-prozesadorea, grafikoak eta abar.

-Grabatzea, transmititzea, jasotzea eta trinkotzea. Atzitzeko eta erreproduzitzeko gailuak.

-Ikus- edo/eta soinu-edukia.

-Edukien komunikazioaren helburua.

-Beste bitarteko edo dokumentu batzuetan txertatzea.

-Zaharkitzea eta eguneratzea.

-Aurkezpenen egitura, eginkizunak eta diseinua.

Lanbide modulua: Merkataritza jardueraren prozesu integrala

Kodea: 0650

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Merkataritza-eragiketen kontabilitatea

Kodea: 0650 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu

-Jarduera ekonomikoa. Finantzaketa eta inbertsioa.

-Kontabilitatea. Kontabilitate-plan orokorra.

-Merkataritzako eragiketak, kontabilitatearen ikuspegitik.

-Kontabilitate-liburuak.

-Merkataritza-eragiketen kontabilitate-erregistroa.

-Kontabilitate zikloaren garapena.

Prestakuntza unitatea: Kontabilitateko informatika-aplikazioa

Kodea: 0650 - UF02 (NA)

Iraupena: 50 ordu

-Kontuak mantentzea.

-Kontabilitateko datuak sartzea.

-Kontabilitateko oharrak berrikusi eta erkatzea.

-Urteko kontuak inprimatzea.

Prestakuntza unitatea: Tributu-kudeaketa

Kodea: 0650 - UF03 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Espainiako tributuen esparrua.

-Zergen sailkapena.

SZren, PFEZren eta BEZaren tributu elementuak.

-Tributua sorrarazi eta kudeatzea.

Prestakuntza unitatea: Salerosketaren dokumentazio administratiboa

Kodea: 0650 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Merkataritza jarduera.

-Merkataritza jardueraren kalkuluak. Fakturazioko merkataritza-kalkuluak.

-Salerosketaren administrazio-dokumentuak.

-Fakturak erregistratzeko liburuak.

Prestakuntza unitatea: Kobrantza eta ordainketen kudeaketa. Diruzaintzako kontrola

Kodea: 0650 - UF05 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

-Deskontu bakunaren kalkulua. Banku-deskontua.

-Finantza-baliokidetasuna. Interes-tasaren zatikatzea. Tasa izenduna eta UTB tasa efektiboa.

-Oinarrizko finantza-produktuak eta zerbitzuak.

-Kobrantza eta ordainketen kudeaketari aplikatzen zaion merkataritzako araudia.

-Kobratzeko eta ordaintzeko bideak.

-Diruzaintzako erregistro liburuak.

-Banku-kontuak kudeatzea. On-line bankua.

-Administrazio publikoekiko kobrantzako eta ordainketako eragiketak.

-Diruzaintzako aurrekontuaren osagaiak. Diruzaintzako aurrekontuaren interpretazioa. Desoreken zuzenketa.

Lanbide modulua: Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta

Kodea: 0651

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa-komunikazioko eta bezeroari arreta emateko teknikak

Kodea: 0651 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu

-Enpresa antolaketako eginkizunak.

-Informazioaren tratamendua.

-Komunikazioaren elementu eta oztopoak.

-Giza eta lan harremanak enpresan.

-Barne komunikazioa enpresan.

-Kanpo komunikazioa enpresan.

-Zerbitzuaren kalitatea eta eskaerari arreta ematea.

-Korporazioaren eta erakundearen irudia antolakundeen informazio eta komunikazio prozesuetan.

-Bezeroari arreta emateko teknikak.

-Harreman publikoak.

-Kontsumitzaileen edo/eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

-Kontsumitzailea babesteko instituzio eta erakundeak.

-Erreklamazioak eta salaketak.

-Bitartekotza eta arbitrajea.

-Salmenta ondoko prozesua, prozesuan kalitatea kudeatzeko teknikak.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren ahozko komunikazioa

Kodea: 0651 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Oinarrizko printzipioak ahozko komunikazioan.

-Ahozko komunikazioaren teknikak.

-Trebetasun sozialak eta protokoloa ahozko komunikazioan.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren oztopoak.

-Irudi pertsonalaren teknikak erabiltzea.

-Elkarrizketak edo/eta aurkezpenak egitea.

-Telefono bidezko komunikazioa, telefono bidezko arretaren osagaiak, espresio egokiak eta jendetasuna telefono bidezko komunikazioetan.

-Komunikazio telematikoetan irudi korporatiboa transmititzeko teknikak.

-Telefonogunea. Deiak prestatu eta ematea. Solaskideen identifikazioa. Deien kategorien tratamendua.

-Telefono aurkibidearen erabilera.

-Bideo bidezko hitzaldia.

Prestakuntza unitatea: Komunikazio idatzia enpresan

Kodea: 0651 - UF03 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Lanbide dokumentazioa erredaktatzeko estiloak eta egiturak.

-Lanbideko dokumentuen erredakzioa.

-Sareetako komunikazioa (Intra/Internet, blogak, sare sozialak, txatak eta berehalako mezularitza, besteak beste). Netiketa.

-Idatzizko komunikazioaren teknikak.

-Testuak zuzentzeko tresnak.

-Idazkietan irudi korporatiboa transmititzeko teknikak.

-Korrespondentzia jaso, bidali eta erregistratzea.

-Posta zerbitzuak.

-Informazioaren segurtasun eta konfidentzialtasun prozedurak.

-Dokumentuak sailkatu eta antolatzea.

-Artxibatzeko teknikak.

-Datu-baseak informazioa tratatzeko.

-Posta elektronikoa.

Lanbide modulua: giza baliabideen kudeaketa

Kodea: 0652.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lan kontratazioa.

Kodea: 0652 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lanaren gizarte eta lege esparrua eta Lan Zuzenbidearen iturriak.

-Lan kontratazioa.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen fitxategia mantendu, kontrolatu eta eguneratzea.

Prestakuntza unitatea: Gizarte Segurantza

Kodea: 0652 - UF02 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Gizarte Segurantzaren administrazio-egitura. Aplikazio esparrua.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren erregimenak. Kotizazioak, kotizazio motak eta kotizazio oinarriak eta kuotak.

-Gizarte Segurantzaren prestazioak.

Prestakuntza unitatea: Nominak kalkulatu eta prestatzea

Kodea: 0652 - UF03 (NA)

Iraupena: 50 ordu

-Ordainsariak. Soldata. Motak.

-Nominak kalkulatu eta prestatzea.

-Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko kotizazioak.

-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Prestakuntza unitatea: Giza baliabideak kudeatzeko informatika-aplikazioak

Kodea: 0652 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Sistemako taulak.

-Enpresari buruzko datuak kargatzea.

-Langileei buruzko datuak kargatzea.

-Soldaten likidazio-aldiko gorabeheren kudeaketa.

-Dokumentuak sortzea.

-Segurtasuna, sarbide-kontrola eta utilitateak.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Ingelesa I” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Ingelesa

Kodea: 0179

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua I

Kodea: 0179 - UF01 (NA)

Iraupena: 60 ordu

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179 lanbide moduluan ezarritakoari dagokio.

Prestakuntza unitatea: Ingeles aurreratua II

Kodea: 0179 - UF02(NA)

Iraupena: 50 ordu

Prestakuntza unitate honen garapena curriculumeko “Ingelesa” izeneko 0179 lanbide moduluan ezarritakoari dagokio. Prestakuntza unitate horretan ahozko elkarreraginaren trebetasunak eta idatzizko adierazpena azpimarratuko dira bereziki.

Lanbide modulua: Finantzen kudeaketa

Kodea: 0653.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: oinarrizko finantzaketa

Kodea: 0653 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu

-Enpresarako laguntza ekonomikoak eta finantza beharrak zehaztea.

-Produktu eta zerbitzu finantzarioen sailkapena.

-Finantzen kudeaketako finantza-kalkuluaren prozedura.

-Efektuen eta kreditu-lineen deskontu-eragiketen analisia.

-Kontuak likidatzeko eragiketen analisia.

-Gordailu-eragiketen analisia.

-Maileguen analisia.

-Finantza-errentamenduko eragiketen analisia.

-Jesapen eragiketen analisia.

-Kalkulu-orriaren finantza-aplikazioa.

Prestakuntza unitatea: Aseguruen eragiketak

Kodea: 0653 - UF02(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kontzeptua, ezaugarriak eta sailkapena.

-Aseguru-kontratua eta arriskuen balorazioa.

-Aseguruen elementu materialak eta pertsonalak.

-Aseguruen sailkapena.

-Tarifak eta primak.

-Aseguru bat kontratatzearen ondoriozko kudeaketa administratiboa.

Prestakuntza unitatea: Inbertsio ekonomikoak. Aurrekontuak

Kodea: 0653 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Finantza-merkatuak.

-Errenta finkoa eta errenta aldakorra.

-Zor publikoa eta zor pribatua.

-Inbertsio funtsak.

-Produktu eratorriak.

-Enpresetarako finantza-aktiboen fiskalitatea.

-Inbertsio ekonomikoak.

-Kalkulu-orriaren finantza-aplikazioa.

-Aurrekontuen integrazioa. Definizioa. Sailkapena.

-Salmenten, produkzioaren eta finantzaren aurrekontuak.

-Aurrekontu publikoak.

Lanbide modulua: Kontabilitatea eta fiskalitatea

Kodea: 0654.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Euskarri informatikoan emandako kontabilitateko erregistroa

Kodea: 0654 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu

-Kontabilitateko informatika-aplikazioak.

-Kontabilitateko normalizazioa. Kontabilitate-plan orokorra.

-Funts propioak eta enpresaren sorrera.

-Kanpoko finantzaketaren iturriak.

-Ibilgetu materialaren eta ukiezinaren kontabilitate-prozesua.

-Merkataritzako eragiketen kontabilitate-prozesua.

-Langileriaren kontuak.

-Administrazio publikoarekin lotzen diren kontuak.

-Finantza-eragiketen kontabilitate-erregistroa.

-Diruzaintzaren kontabilitate-erregistroa.

-Baturak eta saldoak egiaztatzeko balantzeak.

Prestakuntza unitatea: Sozietateen eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen kontabilitateko erregistroa

Kodea: 0654 - UF02 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga lokalak.

-Sozietateen gaineko zerga. Zergaren kudeaketa.

-Zerga kalkulatzeko garapen orokorra.

-Kontabilitatea eta sozietateen gaineko zerga.

-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Zerga oinarria kalkulatzeko metodoak. Araubide bereziak. Zergaren kudeaketa.

-Zergen aitorpenari/likidazioari dagokion dokumentazioa.

-Zerga-likidazioaren informatika-aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Ekitaldi ekonomikoaren bukaerako eragiketen kontabilitate erregistroa

Kodea: 0654 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Erregularizazio prozesua.

-Balioaren galera sistematikoak. Amortizazioa. Galera asistematiko itzulgarriak.

-Hornikuntza. Galera asistematiko itzulezinak. Balio-zuzenketak.

-Trafiko hornidura.

-Kontabilitateko egutegia. Sozietateen gaineko zergaren kontabilitate-erregistroak.

-Kontabilitate-emaitza.

-Kontabilitate-liburuak. Erregistroak.

-Kontabilitateko informatika-aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Balantzeak aztertzea eta interpretatzea. Urteko kontuak:

Kodea: 0654 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Kontabilitateko egoera-orrien analisiaren helburua.

-Balantzearen sailkapen funtzionala.

-Ondare, finantza eta ekonomia arloko analisia.

-Kontabilitateko egoera-orrien analisirako informatika-aplikazioak.

-Kontabilitate-informazioa aztertzeko prozesuetako kalitate-adierazleak.

-Urteko kontuak. Urteko kontuak egiteko arauak.

-Egoera-balantzea. Galdu eta irabazien kontua.

-Ondare garbiko aldaketen egoera.

-Eskudiru-fluxuen egoera.

-Memoria.

-Urteko kontuak gordailutu eta argitaratzea. Kontabilitateko informatika-aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Auditoretza

Kodea: 0654 - UF05 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Kontu-auditoretza Espainian.

-Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzaren Institutua.

-Auditoretza prozesu batean enpresak dituen betebeharrak eta erantzukizuna.

-Auditoretzaren faseak eta edukia.

-Auditoreak gaitzeko erregimena.

-Kontabilitateko doikuntza eta zuzenketak.

-Kontu auditoreen txostena.

Lanbide modulua: Logistikako eta merkataritzako kudeaketa

Kodea: 0655

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Logistika

Kodea: 0655 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu

-Hornikuntza-funtzioaren helburuak.

-Stockak kudeatzeko sistema informatikoak.

-Segurtasun-stocka zehaztea.

-Stockaren haustura eta horren kostua.

-Stockak kudeatzea.

-Hornikuntza iturriak identifikatzea eta on-line zein off-line hornitzaile izan daitezkeenak bilatzea.

-Eskaintzak aurkeztea eta hornikuntzako baldintzen orria.

-Hornitzaileak hautatu eta ebaluatzeko irizpideak.

-Hornitzaileen kudeaketarako eta jarraipenerako aplikazio informatikoak.

-Hornitzaileen erregistroa eta balorazioa.

-Enpresako funtzio logistikoa.

-Kate logistikoaren trazagarritasun eta kudeaketarako sistema informatikoa.

-Guztirako kalitatea eta “just in time”.

-Enpresako kate logistikoa kudeatzea.

-Kostu logistikoak.

-Bezeroarentzako zerbitzuaren elementuak.

-Kostuaren eta zerbitzuaren optimizazioa.

-Logistikaren eta biltegiratzearen gizarte-erantzukizun korporatiboa.

Prestakuntza unitatea: Salerosketaren dokumentazioa

Kodea: 0655 - UF02(NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Hornitzaileekin informazioa trukatzeko erabiltzen diren dokumentuak.

-Hornitzaileekin komunikatu eta informatzeko aplikazio informatikoak.

-Hornitzaileekiko negoziazio prozesuaren etapak. Estrategiak eta jarrerak.

-Hornikuntzaren prozesua.

-Dokumentazioaren fluxu-diagrama.

-Hornitzaileen kudeaketarako eta jarraipenerako aplikazio informatikoak.

-Hornitzaileen kudeaketa eta kontrol ratioak.

-Kalitatearen eta eragimen operatiboaren adierazleak hornitzaileen kudeaketan.

-Hornitzaileen ebaluazio-txostenak.

-Hornikuntza-prozesuko dokumentazioa.

-Produktuak edo/eta salgaiak ontziratu, enbalatu eta etiketatzeko indarreko araudia.

Lanbide modulua: Enpresa simulazioa

Kodea: 0656.

Iraupena: 170 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa berrikuntza. Negozio ideia

Kodea: 0656 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu

-Enpresa berrikuntzaren faktoreak.

-Negozio ideia. Enpresa plana.

-Ingurunea eta lehiakideak aztertzea. Enpresa jarduera.

Prestakuntza unitatea: Enpresa-proiektua. Bideragarritasun plana

Kodea: 0656 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Enpresaren barne-antolaketa, forma juridikoa eta baliabideak.

-Enpresaren bideragarritasuna.

-Negozio bat abian jartzeko dokumentazioa kudeatzea, hura aurkeztu eta komunikatzea.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren merkataritza, kontabilitate eta zerga arloko kudeaketa

Kodea: 0656 - UF03 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Hornikuntza plana eta merkataritzako kudeaketa enpresan.

-Kontabilitatea.

-Inbertsio eta finantzaketa beharrak.

-Zerga arloko betebeharrak.

Prestakuntza unitatea: Giza baliabideen kudeaketa

Kodea: 0656 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudia identifikatzea.

-Dokumentazio administratiboa prestatzea: kontratuak, nominak, gizarte aseguruak, eta abar.

-Langileen kudeaketarako eta nominak prestatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Kodea: 0658.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

Kodea: 0658 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko erlazioaren balorazioa.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen analisia.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen laguntzako teknikak aplikatzeari buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

Kodea: 0658 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa eta telelana, besteak beste.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa

Kodea: 0658 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta analizatzea, bere eraginpeko lurralde eremuan eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Enplegua bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitaearen ereduak, Europako curriculum vitaea eta laneko elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasunaren agiria.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko aukera gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen analisia.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo desagerrarazteko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO

LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):

ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK

Administrazio publikoa

0647. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

Informatika-aplikazioak eta teklatu-eragiketak

0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua

Giza baliabideak

0652. Giza baliabideen kudeaketa

Finantzen kudeaketa

Finantza eta aseguruetako produktuak eta zerbitzuak

0653. Finantzen kudeaketa

Kontabilitatea eta fiskalitatea

0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea

Hornikuntzaren kudeaketa

0655. Logistikako kudeaketa eta merkataritzakoa

Enpresa-proiektua

0656. Enpresa simulazioa

Administrazioko eta finantzetako tituluaren lantokiko prestakuntza

0559. Lantokiko prestakuntza

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A)      Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKO DAITEZKEEN LANBIDE MODULUAK

UC0988-3: Espedienteak eta dokumentazio juridikoa zein enpresakoa prestatu eta erakunde eta administrazio publikoetan aurkeztea

0647. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

UC0238-3 Giza baliabideak hautatu, prestatu eta garatzeko lanei laguntza administratiboa ematea

UC0980-2: Giza baliabideetako administrazio arloko laguntzarako jarduerak egitea

0648. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

UC0987-3 Euskarri konbentzionalean eta informatikoan informatzeko eta artxibatzeko sistemak administratzea

UC0986-3: Dokumentazioa eta aurkezpen profesionalak prestatzea hainbat formatutan

UC0233-2 Bulegotikako aplikazioak erabiltzea informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan

0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua

UC0500-3 Diruzaintza eta aurrekontua kudeatzea eta kontrolatzea

UC0979-2: Diruzaintzako administrazio kudeaketak egitea

0650. Merkataritza jardueraren prozesu integrala

UC0982-3: Zuzendaritzaren komunikazioak autonomiaz administratu eta kudeatzea

0651. Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta

UC0237-3 Giza baliabideen kudeaketa eta kontrol administratiboa egitea

0652. Giza baliabideen kudeaketa

UC0498-3 Enpresaren finantza-beharrak zehaztea

UC0499-3 Finantza-baliabideen informazioa eta kontratazioa kudeatzea

0653. Finantzen kudeaketa

UC0231-3 Kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egitea

0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN GAITASUN UNITATEAK

0647. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

UC0988-3: Espedienteak eta dokumentazio juridikoa zein enpresakoa prestatu eta erakunde eta administrazio publikoetan aurkeztea

0648. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

UC0238-3 Giza baliabideak hautatu, prestatu eta garatzeko lanei laguntza administratiboa ematea

UC0980-2: Giza baliabideetako administrazio arloko laguntzarako jarduerak egitea

0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua

UC0987-3 Euskarri konbentzionalean eta informatikoan informatzeko eta artxibatzeko sistemak administratzea

UC0986-3: Dokumentazioa eta aurkezpen profesionalak prestatzea hainbat formatutan

UC0233-2 Bulegotikako aplikazioak erabiltzea informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan

0650. Merkataritza jardueraren prozesu integrala

UC0500-3 Diruzaintza eta aurrekontua kudeatzea eta kontrolatzea

UC0979-2: Diruzaintzako administrazio kudeaketak egitea

0651. Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta

UC0982-3: Zuzendaritzaren komunikazioak autonomiaz administratu eta kudeatzea

0652. Giza baliabideen kudeaketa

UC0237-3 Giza baliabideen kudeaketa eta kontrol administratiboa egitea

0653. Finantzen kudeaketa

UC0498-3 Enpresaren finantza-beharrak zehaztea

UC0499-3 Finantza-baliabideen informazioa eta kontratazioa kudeatzea

0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea

UC0231-3 Kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egitea

6. ERANSKINA

IRAKASLEAK

A)      Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0647. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0648. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua

Administrazio-kudeaketako prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0650. Merkataritza jardueraren prozesu integrala

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0651. Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta

Administrazio-kudeaketako prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0179. Ingelesa

Ingelesa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0652. Giza baliabideen kudeaketa

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0653. Finantzen kudeaketa

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0655. Logistikako kudeaketa eta merkataritzakoa

Administrazio-kudeaketako prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0656. Enpresa simulazioa

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0657. Administrazioko eta finantzetako proiektua

Enpresen administrazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Administrazio-kudeaketako prozesuak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0658. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01. Ingelesa I

Ingelesa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Enpresen administrazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua

0651. Bezeroarenganako komunikazioa eta arreta

0655. Logistikako kudeaketa eta merkataritzakoa

0657. Administrazioko eta finantzetako proiektua

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo dagokion graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

0647. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa

0648. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa

0650. Merkataritza jardueraren prozesu integrala

NA01. Ingelesa

0179. Ingelesa

0652. Giza baliabideen kudeaketa

0653. Finantzen kudeaketa

0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea

0656. Enpresa simulazioa

0658. Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela.

Administrazio eta kudeaketa gela.

Iragarkiaren kodea: F1311081

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web