(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

74/2013 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 18KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN, EPEEN ZENBAKETARAKO, 2014. URTEAN BALIOGABEAK IZANEN DIREN EGUNAK ZEHAZTEN DITUENA.

BON N.º 247 - 26/12/2013



Atariko

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7. artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 341/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak abenduaren 2an emandako 519/2013 Ebazpenaren bidez ezarri dira herrietako 2014ko jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Aipatutako xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eginda, bidezko da epeen zenbaketarako 2014. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 18ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

2014. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, honako egun hauek izanen dira baliogabeak epeen zenbaketarako: igande guztiak, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 17a, 18a eta 21a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; azaroaren 1a; eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

2. artikulua . Egun baliogabeak Nafarroako Toki Administrazioko entitateen esparruan.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen esparruan, aurreko artikuluan aipatutako egunez gain, bertako jaiegunak gehituko dira; jaiegunok Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 519/2013 Ebazpenaren bidez ezarri ziren.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko abenduaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1317654

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web