(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

62/2013 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 25EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA ETA LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA PARTZIALA ONESTEN DUENA.

BON N.º 198 - 14/10/2013; corr. err., BON 31/10/2013



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Bestetik, Iruzur Fiskalaren aurkako Neurriei buruzko apirilaren 17ko 14/2013 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, ogasuneko teknikari eta ogasuneko kudeatzaileen eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu batzuk sortu dira, eta lan publikoaren eskaintza onetsi beharra dago lanpostu horiek eta aipatu erakunde autonomoan dagoeneko badiren beste lanpostu batzuk betetzeko. Halaber, Nafarroako Foruzaingorako kabo lanpostu batzuk gehituko dira lan-eskaintza horretara, beharrezkotzat jotzen baita haiek betetzea.

Azkenik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposamena egiten du Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko osasun arloko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzeko. Aldaketa horrek berekin dakar aipatu erakunde autonomoko lanpostu batzuk birmoldatu beharra.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko irailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Nafarroako Larrialdietako Agentzia:

- Behatokiko peoi begiralea. Zortzi lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, E mailakoak, 9588, 9589, 9590, 9591, 9592, 9593, 9594 eta 9595 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

Nafarroako Zerga Ogasuna:

- Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1162 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Erdi mailako teknikaria (BEZa). Lau lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, B mailakoak, 4243, 4244, 4245 eta 4246 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Erdi mailako tituluduna. Lau lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, B mailakoak, 1157, 1176, 1189 eta 1192 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

- Administraria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 35677 eta 35033 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 33053 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 33763 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

- Administratzailea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62604 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Industria maisua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 64074 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Fakturazio burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 62938 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Berokuntzako teknikaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64211 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Sukaldeko pintxea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 64496 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Zerbitzu anitzetako langilea. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 61519, 62037, 68263, 68277 eta 68457 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Zerbitzaria. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 61808, 63726 eta 63883 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

- Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 60563 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun mentala:

- Goi mailako osasun teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62503 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 61713 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Zerbitzaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 61901 eta 62532 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

- Kupoko espezialista*. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 61076 eta 60329 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Taldeko laguntzailea*. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 60068 eta 60197 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- BFE/Barne Medikuntzako atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 65780 zenbakia duena plantilla organikoan.

- LTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 62675 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Osasun laguntzailea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 62176 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Osasuneko laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 60690 eta 63259 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- ZGA*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 61490 zenbakia duena plantilla organikoan.

Reina Sofía Ospitalea:

- Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 67818 zenbakia duena plantilla organikoan.

García Orcoyen Ospitalea:

- Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 63316 zenbakia duena plantilla organikoan.

Odol Bankua:

- Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 66036 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

- Administrari laguntzailea. Lau lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, D mailakoak, honela atxikiak: Iruñeko Vázquez de Mella IP, Iruñeko Andrés Muñoz Garde HBIP, Iruñeko Basoko BHI eta Iruñeko Dantza Eskola. Plantilla organikoan zenbaki hauek dituzte: 39015, 39016, 39017 eta 39018.

- Eskolazaina. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, D mailakoa, Iruñeko Andres Muñoz Garde HBIPari atxikia, 39019 zenbakia duena duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

- Ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 70553 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Lehen mailako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70554 zenbakia duena plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70555 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun mentala:

- Psikologo klinikoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 70556 eta 70557 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70558 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

- BFE/Anestesiologia eta Erreanimazioko atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70559 zenbakia duena plantilla organikoan.

- BFE/Errehabilitazioko atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70560 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Larrialdietako mediku atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 70561 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Biologo klinikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70562 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Erizaina. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 70563, 70564, 70565 eta 70566 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- ETE. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 70567, 70568 eta 70569 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- ODTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70570 zenbakia duena plantilla organikoan.

- EZLT (Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 70571 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 70572 zenbakia duena plantilla organikoan.

Reina Sofía Ospitalea:

- Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 70573 zenbakia duena plantilla organikoan.

García Orcoyen Ospitalea:

- BSE/Erradiologiako mediku atxikia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70574 zenbakia duena plantilla organikoan.

- ETE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70575 zenbakia duena plantilla organikoan.

Odol Bankua:

- LTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70576 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte Politiketako Departamentua

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia:

- Erizaina. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, 9728 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua . Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan ogasuneko teknikarien eta ogasuneko kudeatzaileen lanpostu batzuen sorrera eta lan publikoaren eskaintzaren onespena.

1. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan, ogasuneko teknikarien hamar lanpostu huts sortzen dira, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, 9714, 9715, 9716, 9717, 9718, 9719, 9720, 9721, 9722 eta 9723 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

2. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen bost lanpostu huts sortzen dira, funtzionario araubidekoak, B mailakoak, 9724, 9725, 9726, 9727 eta 9728 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

3. Ogasuneko teknikarien hamaika lanpostu hutseko lan publikoaren eskaintza onesten da. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak, eta 3946, 9714, 9715, 9716, 9717, 9718, 9719, 9720, 9721, 9722 eta 9723 zenbakia dute plantilla organikoan. Bestetik, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko bederatzi lanpostu hutseko eskaintza onesten da. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak, eta zenbaki hauek dituzte: 1096, 1274, 1282, 1326, 9724, 9725, 9726, 9727 eta 9728.

4. Nafarroako Foruzaingorako kabo izateko zazpi lanpostu gehitzen zaizkio lan publikoaren eskaintzari.

3. artikulua . Hezkuntza Departamentuko zenbait lanposturen araubide juridikoaren aldaketa.

-Administrari laguntzaile lanpostu hauei araubide juridikoa aldatzen zaie (lanaldi partzialeko lan araubidetik funtzionarioen araubidera pasatu): 37454. zenbakiko lanpostua, Irurtzungo Atakandoa IPari atxikia, eta 37466. zenbakiko lanpostua, Iruñeko San Frantzisko IPari atxikia.

4. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

1. Aldatu egiten da maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Sustapen Departamentuko Administrazio Aferetarako Bulegoko burutzari (1870 zenbakiko lanpostua) C edo D maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

2. Aldatu egiten da maiatzaren 29ko 34/2013 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Sustapen Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutzari (6394 zenbakiko lanpostua) C edo D maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

3. Aldatu egiten da maiatzaren 29ko 34/2013 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Banakako Arreta Programen Bulegoko burutzari (8627 zenbakiko lanpostua) C edo D maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

5. artikulua . Hezkuntza Departamentuko zenbait lanposturi dagokien euskarazko jakite maila esleitzea.

1. Administrari laguntzaile lanpostu hauei euskarazko 3. jakite maila esleitu zaie: 37455. zenbakiko lanpostua Garesko I.P.ari atxikia, eta 38065. zenbakikoa, Mutiloako San Pedro I.P.ari atxikia.

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Nafarroako Osasun ZerbitzuaOsasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzea.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko osasun arloko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin. Izendapenari dagokion kodea ere adierazten da:

ESTAMENTUAK

ESPEZIALITATEAK

IZENDAPENAK

KODEA

IZENA

KODEA

IZENA

KODEA

IZENA

A.1.

FAKULTATIBO ESPEZIALISTAK

A.1.1.

(OFIZIALKI ONARTUETAKO BAKOITZA)

A.1.1.10

PEDIATRA, OSP. KANPOKO LARR.

2. Ospitalez kanpoko larrialdietako pediatrei ospitalez kanpoko larrialdietako medikuei bezala ordainduko zaie, bai moduan, bai kopuruan.

3. Honako lanpostu hauek -Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTetako pediatra lanpostuak- Ospitalez Kanpoko Larrialdietako pediatra lanpostu bihurtzen dira:

- 69410 lanpostua, Maite Oteiza Olaso andreak betea.

- 69411 lanpostua, María Lourdes Gil Idoate andreak betea.

- 69412 lanpostua, Elena Santamaría Martínez andreak betea.

- 69413 lanpostua, Isabel Vera Martínez andreak betea.

- 69414 lanpostua, María Genoveva Miranda Ferreiro andreak betea.

- 69415 lanpostua, hutsik.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten duen uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren aldaketa.

Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 6. artikuluari 8. atala erantsi zaio. Hona hemen:

“Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan asistentziako eginkizunak dituzten osasun langileek, departamentu horren esparruaren barneko beste lanpostu bat hartzen badute behin-behinekoz, guardiak egiten jarraitzen ahalko dute, lanpostuan bertan egon beharrekoak eta/edo lanpostuz kanpokoak, betiere lanpostu berrirako eskatutako dedikazioarekin bateragarriak badira.”

Azken Xedapen Lehenbizikoa

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapen Bigarrena

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko irailaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1313302

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web