(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

6/2010 FORU DEKRETUA, URTARRRILAREN 18KOA, FUNESKO UREZTATZE TRADIZIONALAREN MODERNIZAZIOA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UREZTATZE PLANEKO JARDUKETEN ZERRENDAN SARTZEA ONESTEN DUENA.

BON N.º 15 - 03/02/2010



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean sartutako ureztatze jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 2. artikuluak honela dio, hitzez hitz: "Nafarroako Gobernuak ahalmena du, foru lege honen eranskinean eta Ureztatze Planean agertzen diren jarduketa, obra, esparru eta diru-zenbatekoetan aldaketa justifikatuak egiteko, foru dekretu bidez, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeari jarraikiz, kasuan-kasuan gertatzen diren inguruabarrak ikusita".

Funesko ureztatze tradizionalaren kasuan, gogor ekin behar zaio gaurkotze lanari; izan ere, lurzatiak oso sakabanatuta daude (2.236 lurzati, 0,5 hektareako azalera dutenak, batez beste), ezinezkoa da gaur egungo azpiegituren arrazoizko erabilera, behar baino ur kontsumo handiagoa dakarrena, ureztatze tradizionalak nitratozko kutsadura dakar eta ezinezkoa da gaur egungo egiturarekin ustiategi errentagarriak eratzea.

Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako titularren %12,17k eskatu dute gaurkotzea, Funesko Udalak osoko bilkuran bultzatu du eta Ureztatzaileen Elkarteak beharrezko eskaera egin du ureztatze tradizionala guztiz presiozko bihurtzeko, batzarraren erabakia erantsita. Jarduketak lehentasuna du, bai Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak hala ezartzen duelako, bai uraren gaineko 60/2000 esparru zuzentarauak bultzatzen duen uren egoera ekologiko onaren helburua betetzeagatik; izan ere, nitratozko kutsadura gutxituko da eta uraren erabileraren eragimena hobetuko, gaur egungo kopuruen erdia kontsumituta.

Aipatu 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluak ezartzen duenez, foru lege horren eranskinean aipatzen diren jarduketa eta obren onura publikoa eta interes orokorra deklaratzen da, baita, 2. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak gehitzen dituenena ere, indarra duen legerian ezarritako bidezko helburu eta ondorioetarako.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak 18/1994 Foru Legea ordeztu zuen, eta haren helburua, 1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, nekazaritzako azpiegituretako jarduketak arautzea da "Nafarroako nekazaritzako ustiategiek azpiegitura egokiak izan ditzaten ekoizpenaren zein ingurumenaren aldetik, horrela lehiakorragoak izateko eta nekazaritza arloko industrian integratzeko". Hobetu liteke nekazaritza arloko industrian integratze hori, batez ere presiozko ureztatze sistema modernoak baliatuz, hala ageri baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako Ureztalurrak, S.A. sozietate publikoaren bitartez egindako azterlanen ondorioetan. Funesko kasuan, 2,3 aldiz gutxitzea espero da finken kopurua eta 223 ureztatze unitate sortzea, 5 hektareakoak gutxienez, lehiakor izateko nekazaritza arloko industriarekin kontratatzeko orduan.

Beraz, Funesko ureztatze tradizionalaren modernizazioak eskakizun guztiak betetzen ditu Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen esparruan garatzeko.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 18an egin zuen bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. Funesko ureztatze tradizionalaren modernizazioa Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea onestea.

Onetsi egiten da Funesko ureztatze tradizionalaren modernizazioa (1.118 hektareako jarduketa eta 15 milioi euroko inbertsio kostua) "Lur partikularrak, erabat presioz ureztatuko direnak" izeneko I.2 azpiatalean sartzea, "Lur ureztatuak modernizatu eta hobetzea" izeneko I. atalaren barrenean, urriaren 7ko 212/2002 Foru Dekretuaren I. eranskinean. Foru dekretu horretan aldaketak onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko Ureztate Planeko jarduketen zerrendan, baita Nafarroa 2012 Planeko modernizazioen zerrendan ere, kostu bertsuko antzeko obraren bat aurreikusitako epean eginen ez balitz.

2. Onura publikokoa eta interes orokorrekoa dela adieraztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean sartutako ureztalurretako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz, onura publikokoak eta interes orokorrekoak deklaratzen dira Funesko nekazaritzako azpiegituretako obra eta jarduketak, beharrezko obra hidraulikoak eraikitzeari buruzkoak, eta ureztatze tradizionalaren modernizazioa ezarri eta funtzionamenduan jartzeko behar diren linea elektrikoei buruzkoak.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik ondorioak izateko, eta aditzera ematea foru dekretu honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratu daitekeela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1000943

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web