(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

17/2009 FORU LEGEA, abenduaren 23koa, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa.

BON N.º 160 - 23/12/2009



  “II. KAPITULUA. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa”


  “VIII. KAPITULUA. Esportaziorako ziurtagiri fitosanitarioak emateagatik ordaindu beharreko tasa.


SARRERA

Foru lege honen helburua da legezko arau batzuk aldatzea. Horien artean hauek dira aipagarrienak: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko foru Legearen Testu Bategina, ekainaren 2ko 4/2009 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea; Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bategina, abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako foru Dekretuaren bidez onetsia; Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bategina, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea; Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; eta apirilaren 28ko 6/1997 Foru Legea.

Orobat aldatzen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea.

Foru lege honek Nafarroako Gobernuaren zerga politikaren oinarrizko jarraibideak finkatzen ditu. Politika hori gaur egungo egoera ekonomikoan kokatzen da, eta haren helburua da eragile ekonomikoei krisia gainditzen laguntzeko ematen zaizkien zerga pizgarrien programazioaren eta aurrekontu-politika sendotu eta bermatzearen arteko oreka egokia lortzea.

Foru lege honek hamaika artikulu, bi xedapen gehigarri eta lau azken xedapen ditu.

1. artikuluaren bidez zenbait aldaketa egiten zaizkio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginari. Testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Salbuetsita dauden errenta gehiago sartzen dira 7. artikuluan, hala nola, ibilgailuak, ordenagailu eramangarriak, telebistak, etxetresnak eta lurreko telebista digitala jasotzeko deskodegailuak erosteko diru-laguntza publikoak eta, orobat, etxebizitzen isolamendu termikoa hobetzeko eta berokuntzarako sistema elektrikoak kendu eta, horien ordez, errendimendu handiko galdarak jartzeko laguntza publikoak.

Testu Bateginaren 60. artikulua aldatzen da, 6.000 eurotik gorako aurrezkietako errenten karga igotzeko. Kopuru hori arte, 100eko 18ko tasa aplikatuko da eta 6.000,01 eurotik aurrera karga-tasa 100eko 21ekoa izanen da.

62. 5.1. artikuluaren testua aldatzen da, lanaren kenkaria aldatuko baita, 17.000 eurotik gorako etekin garbiak dituzten jarduneko langileentzat ezarritako 440 euroko kenkaria kentzeko. Horrenbestez, errenta baxuek kenkari hori izaten segituko dute, oso-osorik, baina 10.600 eurotik gora poliki-poliki jaitsiko da.

2. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zenbait manu aldatzen ditu.

Lehenbizi, elkarri lotutako pertsona edo entitateen arteko eragiketen ondoriozko arau-hauste eta zehapen berriak arautzen dira.

Arautze horren helburua da, batetik, foru araudiak egungo eskema orokorrari eustea, hots, arau-hauste arinak (formazko betebeharrak ez betetzea) eta arau-hauste larriak (batez ere, dirua sartzearen gaineko betebeharrak ez betetzea) bereizten dituen eskemari, eta bestetik, gure araudian horrelako arau-hausteengatik ezartzen diren zehapenen esparruaren barrenean egotea.

Bigarrenik, berrinbertsioak egitearen ondoriozko salbuespenei dagokienez, hamar urtetik bost urtera murriztu da berrinbertsioaren xedeko ondare-elementuak subjektu pasiboaren instalazioetan martxan egon behar izateko ezarritako epea, non eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren berariazko baimenik ez dagoen.

Hirugarrenik, enpresa txikientzako karga-tasak jaisten dira 2010. urtetik aurrera hasten diren zergaldietarako. Aurreko zergaldian bederatzi milioi eurotik beherako negozio-zifra garbia duten enpresentzat, karga-tasa 100eko 28tik 100eko 27ra jaitsi da. Aurreko zergaldian milioi bat euroko edo hortik gorako negozio-zifra garbia duten enpresentzat, karga-tasa 100eko 23tik 100eko 20ra jaitsi da.

Laugarrenik, lanpostua sortzeagatiko kenkaria 100eko 30 igoko da 2010. eta 2011. urteetan hasiko diren zergaldietan. Neurri honetaz baliatuko diren subjektu pasiboak hauek dira: enpresa txikitzat hartzen direnak (bederatzi milioi eurotik beherako negozio-zifra garbia dutenak) eta enpresa eta lanbide jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak, etekin garbia zenbatespen zuzenaren bidez kalkulatzen badute eta, negozio-zifra garbiari dagokionez, aurreko baldintza berbera betetzen badute.

Azkenik, bosgarrenik, berrinbertsioagatiko salbuespenei edo Inbertsioetarako Erreserba Bereziari dagokienez, inbertsioa gauzatzeko epea luzatzen da. Izan ere, berrinbertsioa egiteko epeak (berrinbertsioagatiko salbuespenari dagokionez) eta inbertsioa gauzatzeko epeak (Inbertsioetarako Erreserba Bereziari dagokionez) 2009. eta 2010. urteetan bukatzen diren kasuetan, subjektu pasiboek aukera izanen dute berrinbertsioa edo inbertsioa 2011ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko.

3. artikuluaren bidez, Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Testu Bateginaren puntu bat aldatzen da (testu bategin hori 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) eta salbuespen bat eransten da banako baten enpresa bat, lanbide negozio bat edo entitate bateko partaidetzak “inter vivos” dohainik eskuratzen diren kasuetarako.

4. artikulua ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzkoa da eta zenbait aldaketa egiten ditu zergaren araudian. Aipagarriena hipoteka partaidetzak, bonoak eta zedulak jaulki, eskualdatu, itzuli eta ezereztatzeko egintzak salbuesteari dagokio.

5. artikuluak zenbait aldaketa egiten dizkio Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrari.

Iruzurrari aurre egiteko borrokaren esparruan, arau-hauste mota gehiago sartzen dira. Horrela, bi arau-hauste arin gehiago eransten dira: batetik, nahitaez baliabide telematikoen bitartez egin beharreko zerga aitorpenak paperean aurkeztea, eta bestetik, subjektu pasiboaren zerga betebeharrak betetzearen gaineko datu edo aurrekariak jakinarazi beharra ez betetzea.

Gainera, 68.c) artikuluan arau-hauste larri berri bat jasotzen da: zerga itzulketak bidegabeki eskatzea, autolikidazioetan edo eskaeretan datu aipagarriak eman gabe utziz edo datu faltsuak emanez, diru-itzulketa lortzen ez bada ere. Laburbilduz, arau-hauste larritzat jotzen da zerga itzulketak bidegabeki eskatzea (diru-itzulketa lortzen ez bada ere), betiere ondoko bi inguruabar hauetako bat gertatzen bada: autolikidazioetan datu aipagarriak eman gabe uztea edo datu faltsuak sartzea.

6. artikuluan zenbait aldaketa egiten zaizkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeari, tasa batzuen tarifak eguneratzeko eta tasa berri batzuk ezartzeko, eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuen ondorioz.

7. artikuluaren bidez, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen da (uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), eta 8. artikuluan, NASUINSA sozietate publikoaren zenbait jardueratarako salbuespen gehiago jasotzen dira.

9. artikuluaren bidez, Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen akats tekniko bat zuzentzen da, izan ere, lege horren 22.1 artikuluan aipatzen zen zerga-oinarriaren murrizketa zentzurik gabekoa zen, hirugarrenei lagatzen zaizkien ondare-elementuetatik datozen errentak salbuetsita daudelako.

10. artikuluaren bidez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 143.2 artikulua aldatzen da, eta 11. artikuluaren bidez, berriz, erredakzio berri bat ematen zaio Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeko 34.4 artikuluari.

Lehenengo xedapen gehigarrian Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27 . artikuluan aipatzen ziren diruaren balioa zuzentzeko koefizienteak ezartzen dira, 2010. urtean hasten diren zergaldietarako. Bigarren xedapen gehigarrian ezartzen da sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek aukera izanen dutela Inbertsioetarako Erreserba Berezian zuzkidurak egiteko, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren lehenengo bi zergaldietan lortzen diren etekinen kontura.

Azken xedapenetan lehenak, kirol-, kultur- eta laguntza-babesagatiko kenkari berezia handitzen du 2010 . eta 2011. urteetan hasitako zergaldietarako; azken xedapenetan bigarrenak, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduaren 59.1.b) artikulua aldatzen du, Nafarroako Zerga Ogasunaren dirubilketa arloko politika malgutze aldera, ordaintzera behartua dagoenak, zor baten gerorapena lortu ondoren, zerga itzulketa bat jasotzen duen kasuetarako.

Azken xedapenetan hirugarrenaren bidez gaitasuna ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege hau garatzeko, eta laugarren azken xedapenak foru legearen indarra hartzea finkatzen du .

1. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren ondoko manu hauek (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina) idazketa hau izanen dute hemendik aurrera:

Bat.–7. artikuluari y) letra erantsi zaio, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“y) Ibilgailuak, ordenagailu eramangarriak, telebistak, etxetresnak eta lurreko telebista digitala jasotzeko deskodegailuak erosteko diru-laguntza publikoak.

Halaber, baoak aldatuz etxebizitzen isolamendu termikoa hobetzeko laguntza publikoak (leihoak, balkoietako ateak eta sabai-leihoak aldatzekoak), eta orobat, galdara, berogailu edo berokuntzarako sistema elektrikoak kendu eta horien ordez errendimendu handiko galdarak jartzeko laguntza publikoak.”

Bi.–54. artikulua. 2009ko urtarrilaren 1etik aurerrako ondorioekin.

“54. artikulua. Aurrezkiaren zati berezia.

1. Zerga-oinarriko aurrezkiaren zati berezia honako hauek osatuko dute:

a) Foru lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta 30. artikuluko 3. idatz-zatiko e) letran aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak.

Dena dela, foru lege honen 29. artikuluan aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, entitate lotu bati laga zaizkion kapital berekien zati bati dagozkionak, zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko dira, subjektu pasiboaren partaidetzari dagokion zatian, hain zuzen ere, entitate horren funts berekiak bider hiru egin eta lagatako kapitala berdindu arte dagoen soberakinari dagozkionak sartuko dira.

Soberakin hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, batetik, entitate lotuaren funts berekien zenbatekoa, zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azkeneko ekitaldiari dagokion balantzean agertzen denaren arabera, eta bestetik, egun horretan berean subjektu pasiboak duen partaidetzaren ehunekoa.

Lotura ez bada bazkideen edo partaideen eta entitatearen arteko harremanean oinarritzen, kontuan hartu beharreko partaidetza-ehunekoa 100eko 5 izanen da.

b) Ondare-elementuen eskualdaketetan gertatzen diren ondare-gehitze eta gutxitzeak. Aurrezkiaren zati berezian sartuko dira, orobat, ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo zaharberritzeagatik kapital moduan eskuratutako diru-laguntzen ondoriozko ondare-gehitzeak.

2. Aurrezkiaren zati berezia ondoren aipatzen diren saldoak batzetik ateratzen den saldo positiboak osatuko du:

a) Zergaldi bakoitzean, aurreko idatz-zatiko a) letran aipatzen den ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, aurrezkiaren zati berezian sartzen direnak, elkarrekin eta ez beste ezerekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Integrazioaren eta konpentsazioaren emaitzak saldo negatiboa baldin badu, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan gertatzen den saldo positiboarekin bakarrik konpentsatzen ahalko da.

b) Zergaldi bakoitzean, aurreko idatz-zatiko b) letran aipatzen diren ondare-gehitze eta gutxitzeak, zergaldi horrexetan gertatzen direnak, elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Integrazioaren eta konpentsazioaren emaitzak saldo negatiboa baldin badu, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan gertatzen den saldo positiboarekin bakarrik konpentsatzen ahalko da.

3. Aurreko idatz-zatian aurreikusitako konpentsazioak hurrengo ekitaldietako bakoitzean onartzen den gehieneko kopurua adinakoak izanen dira eta ezin izanen dira aurreko lerroaldean aipatzen den epetik kanpora egin, ondorengo urteetako etekin negatiboei edo ondare gutxitzeei erantsiz.”

Hiru.–60. artikulua. 2010eko urtarrilaren 1etik aurerrako ondorioekin.

“60. artikulua. Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga.

Likidazio-oinarri bereziari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA

TASA

APLIKAGARRIA-EHUNEKOA

6.   000 euro bitarte

18

Likidazio-oinarriaren hondarra, 6.000,01etik gora

21

Lau.–62.5.1 artikulua. 2009ko abenduaren 31n bukatzen diren zergaldietatik aurrerako ondorioekin.

“1. Lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek diru-kopuru hauek kentzen ahalko dituzte:

a) 9.100 euroko edo hortik beherako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.290 euro.

b) 9.100,01 eta 10.600 euro bitarteko lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.290 euro ken eragiketa honen emaitza: etekin garbi horiek ken 9.100 euro eta, horren emaitza, bider 0,1.

c) 10.600,01 eta 17.000 euro bitarteko lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.140 euro ken eragiketa honen emaitza: etekin garbi horiek ken 10.600 euro eta, horren emaitza, bider 0,06875.

d) 17.000 eurotik gorako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 700 euro”.

Bost.–Indarrik gabe uzten dira hogeita seigarren eta hogeita zazpigarren xedapen gehigarriak. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin, eta deusetan galarazi gabe Bat, Bederatzi, Hamabost, Hamasei eta Hemezortzi idatz-zatietan ezarritakoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek testu hau izanen dute:

Bat.–20.1 artikulua. Bosgarren lerroaldea. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

“Idatz-zati honetan ezarritako baldintzetan, diferentzia hori zergatik kentzen ahalko da, partaidetzaren arabera, irabazi eta galeren kontuan egotzi behar izan gabe, baldin eta baloreak taldeko edo sozietate taldeaniztuneko entitateen edo entitate elkartuen kapitaleko partaidetza adierazteko badira, merkataritzako legediaren arabera, eta betiere partaidetzaren balioa ken aurreko zergaldietako kenkarietan sartutako kopurua parte hartzen den entitatearen funts berekietako balioa baino handiagoa bada, partaidetzari dagokion ekitaldia ixten denean. Balio hori zuzendu eginen da erosketa egiten denean dauden isilbidezko gainbalioak aplikatuz, balorazioa egiten denean irauten badute. Diferentzia kengarriaren zenbatekoa ezin da izan aipatutako eragiketa horren soberakina baino handiagoa. Kenkari hau aplikatzearen ondorioetarako, parte hartzen den entitatearen funts berekien zenbatekoa murriztu edo handituko da, azken entitate horrek taldeko edo sozietate taldeaniztuneko beste entitate batzuetan edo beste entitate elkartu batzuetan duen partaidetzagatik, idatz-zati honetan ezarritakoaren arabera, aplikatu dituen kenkariak edo doikuntza positiboak adina, kasuan-kasuan.”

Bi.–28. artikuluaren errubrika.

“28. artikulua. Eragiketa lotuak: balorazio arauak, dokumentazioa, arau-hausteak eta pertsona edo entitate lotuen kontzeptua”.

Hiru.–28.2 artikulua.

“2. a) Pertsona edo entitate lotuek Zerga Administrazioren eskura izan beharko dute erregelamenduz ezartzen den dokumentazioa. Era berean, administrazio horrek eskatuz gero, dokumentazio hori aurkeztu beharko diote.

b) Idatz-zati honetako a) letran adierazten den dokumentazioa ez aurkeztea, osagabea edo zehaztugabea izatea edo datu faltsuekin aurkeztea zerga arloko arau-hauste arina da, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 67.1.b) artikuluan adierazi direnetakoa.

c) Sozietateen gaineko zergan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan merkatuko balio normala ez aitortzea zerga arloko arau-hauste larria da, horren ondorioz, Zerga Administrazioak balorazioa zuzendu behar baldin badu eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 68. artikuluko a), c) edo d) letretan aipatzen diren jokabideetako bat tartean bada.

Arau-hauste larri honengatik ezarriko den zehapena, gutxienez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 72.2 artikuluan adierazitako arau-hauste arinagatik jarriko litzatekeen zehapenaren bikoitza izanen da.

d) Aurreko b) letran adierazitako zerga arloko arau-hauste arina sortzen duen ez-betetzea egin ez bada, eta aurkeztutako dokumentazioaren araberako merkatuko balioa aitortu baldin bada, ez da aurreko c) letran adierazitako zerga arloko arau-hauste larritzat joko, baldin eta Zerga Administrazioak balioa zuzentzeko eragiketa bat egin behar baldin badu sozietateen gaineko zergari, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari loturiko eragiketetangatik, baina balio-zuzenketa horren ondoriozko oinarrien zatian.

e) Zenbaki honetan eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 72.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, ondoko azpiletretan agertzen diren kontzeptu eta termino bakoitza datutzat hartuko da, eragiketa lotuak egiten dituzten pertsona edo entitateei buruzkoak badira, betiere, zuzenean edo zeharka, subjektu pasiboak egindako eragiketetan eragina baldin badute:

a`) Izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa, helbide fiskala eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

b`) Eragiketen izaeraren, ezaugarrien eta zenbatekoen azalpen zehatza.

c`) Ondasun higiezinen, patenteen, marken, merkataritza izenen eta gainerako aktibo ukiezinen titulartasuna, haiek erabiltzearen ondoriozko kontraprestazioen zenbatekoa adierazita.

d`) Magnitudeak, ehunekoak, ratioak, fluxuen deskontuei aplikatzen zaizkien tasak, aurreikuspenak eta balioa zehazteko erabiltzen diren gainerako zenbatekoak, baldin eta egiten den eragiketa negozioen eskualdaketa baldin bada edo entitateetako funts berekietako parte-hartzea adierazten duten baloreen edo partaidetzen eskualdaketa, eta balore horiek merkatu arautuetan negoziatzeko modukoak ez badira.

e`) Kostuak banatzeko erabakiak, zerbitzuak emateko kontratuak, baloraziorako aurretiazko akordioak eta adiskidetasunezko prozedurak.

f`) Taldearen antolaketa- eta eragiketa-egituraren azalpena, baita pertsona edo entitate bakoitzak dituen eginkizunak eta bere gain hartzen dituen arriskuak ere.

g`) Balorazioa egiteko aukeraturiko metodoaren hautapenaren azalpena, baita metodoan aplikatzeko moduaren eta metodo horren ondorioz ateratzen diren balioak edo balio-tarteak zehazteko moduaren azalpena ere.

h`) Transferentzia-prezioen arloan taldeak jorratzen duen politikaren azalpena, lehia askearen printzipioarekin bat datorrela frogatzeko.”

Lau.–36.1. artikuluko 1. lehen lerrokada.

“1. Ez dira zerga-oinarrian sartuko ibilgetu materialaren ondare elementuetatik, ukiezinetik eta ondasun higiezinetan egindako inbertsioetatik doan eskuratutako errentak -edo elementu horietatik lortutako errentak, baldin eta aktibo ez korrontetzat sailkatu badira, transmisioaren aurretik saltzeko mantendutakoak-, entitatearen ustiatze ekonomikoari lotuak egon eta, gutxienez ere, urtebetez funtzionamenduan egon badira eskualdaketa aurreko hiru urteetan, monetaren balio-galeraren zenbatekoa zuzendu ondoren, baldin aipatu eskualdaketen zenbatekoa esandako ondare elementuetako edozeinetan berriz inbertitzen bada ondare elementua entregatu edo eskura jarri baino urtebete lehenagotik ondoko hiru urte arteko epean”.

Bost.–36.2 artikulua.

“2. Zerga pizgarri hau aplikatu ahal izateko, berrinbertsioaren xedeko ondare-elementuak bost urtez egon beharko dira martxan subjektu pasiboaren instalazioetan, salbu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak berariazko baimena ematen badu 8. zenbakian xedatutakoaren arabera, justifikatutako galera bat gertatzen bada edo elementu horien erabilera-bizitza laburragoa bada. Elementuak epe hori bukatu baino lehen eskualdatuz gero, salbuespen egoera galduko da, eta 6. zenbakian aurreikusitakoa aplikatuko da, salbu eta lortzen den dirua berriz berrinbertitzen bada 1. zenbakian ezarrita dagoen bezala.”

Sei.–50.1.b) artikulua, lehenengo lerroaldea.

“b) 100eko 27, enpresa txikientzat.”

Zazpi.–50.1.b) artikuluko a') azpi-letraren laugarren lerrokada.

Hona kendutako laugarren lerrokadaren testua:

“Aurreko lerroaldean agintzen denari begira, Merkataritza Kodearen 42. artikuluko kasuak direla juzgatuko da Urteko Kontu Bateratuak Egiteko Arauen I. kapituluko 1. atalean aipatzen direnak (abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak onetsitako arauak)”.

Zortzi.–50.1.b) artikulua, azkeneko lerroaldea.

“b) letran xedatu dena gorabehera, enpresa txikiaren izaera badu, aurre-aurreko ekitaldiko negozio-zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo gutxiagokoa izan denean karga-tasa 100eko 20koa izanen da.” a´) azpiletran aurreikusitako kasuetan, milioi bateko zifra hori taldea osatzen duten entitate guztiei dagokie. b´) azpiletraren kasuan, onartuko da entitatearen partaidetzaren 100eko 25 baino gehiago aurre-aurreko ekitaldian milioi bateko edo hortik beherako negozio-zifro garbia izan duten entitateek izatea, dela zuzenean dela zeharka.”

Bederatzi.–50.2.d) artikulua.

“d) Lanbide elkargoak, enpresaburuen elkarteak, ganbera ofizialak eta langileen sindikatuak.”

Hamar.–50.2.e) artikulua.

“e) Irabazi-asmorik gabeko entitate eta erakundeak, betiere legezko ordezkaritzako karguak doakoak badira eta, hala badagokio, kasuan kasuko organoaren aurrean kontu eman behar baldin badute, entitate horiek ez baitute aukerarik Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako zerga araubideaz baliatzeko.”

Hamaika.–50.3 artikulua.

“3. Ondoko hauek 100eko 17ko zerga ordainduko dute:

a) Zerga arloan babestuak dauden sozietate kooperatiboak, kooperatibatik kanpoko emaitzei dagokienez izan ezik, emaitza horiei artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutakoaren arabera dagokien tasa orokorra aplikatuko baitzaie.

b) Martxoaren 24ko 4/1997 Legeak araututako lan-sozietateak, baldin eta lortzen dituzten mozkinen 100eko 25 sartzen badute gutxienez ere Erreserbako Funts Berezira, salbu sozietatearen jarduera berariazkoei atxikirik ez dauden ondare-elementuetatik ateratzen diren errentei dagokienez, horiei artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutakoaren arabera dagokien tasa orokorra aplikatuko baitzaie.

Hala behar izanez gero, kontabilitatearen emaitza negatiboa denean eta oinarri likidagarria positiboa, 100eko 17ko zerga tasa aplikatuko da.”

Hamabi.–50.5.c) artikulua. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

“c) Lege horretan araututako higiezinen inbertsiorako sozietateak eta higiezinen inbertsiorako funtsak, hurrengo d) letran aipatzen direnak ez bezalakoak direnak, betiere eskatzen den akziodunen edo partaideen kopurua, gutxienez, lege horren 5. eta 9. artikuluetako laugarren idatz-zatietan aurreikusitakoa baldin bada, eta inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, haien helburu esklusiboa edonolako hiri ondasun higiezinetan inbertitzea baldin bada, gero errentan emateko.

Zenbaki honetan aurreikusitako karga-tasa aplikatzeko beharrezkoa izanen da aurreko lerroaldean aipatutako inbertsio kolektiboko erakundeen aktiboa osatzen duten ondasun higiezinak ez besterentzea eskuratzen direnetik hiru urte igaro arte, non eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, salbuespen gisa, berariazko baimena ematen ez duen.

Ondasun higiezin horiek c) letran ezarritako gutxieneko epea baino lehen eskualdatuz gero, eskualdaketa horren ondoriozko errentari zergaren karga-tasa orokorra aplikatuko zaio. Gainera, entitateak, ondasuna eskualdatzen den zergaldiko kuotarekin batera, beste zenbateko bat ere ordaindu beharko du, hots, c) letran aurreikusitako araubidea aplikatu behar zen zergaldi bakoitzean higiezinari dagozkion errentei honako hau aplikatzearen ondoriozkoa: kasuan kasuko zergaldian indarra zuen karga-tasa orokorraren eta 100eko 1eko tasaren arteko diferentzia, deusetan galarazi gabe bidezko diren berandutza interesak, gainkarguak eta zehapenak.

c) letra honetan ezarritakoa aplikatuko da, bakar-bakarrik, sozietatearen estatutuetan irabaziak ez banatzea ezarrita badago.”

Hamairu.–74 artikulua.

“74. artikulua. Atxikipenen, konturako diru-sarreren eta ordainketa zatikatuen kenkaria.

1. Kuota osoari hobarien eta kenkarien zenbatekoa kentzearen ondoriozko kuotan ondoko konturako ordainketa hauek kentzen ahalko dira:

a) Benetan egin diren konturako atxikipenak.

b) Konturako diru-sarrerak.

c) Ordainketa zatikatuak.

2. Konturako ordainketatzat hartuko dira eta, horrenbestez, kengarriak izanen dira jarduera ekonomikoen gaineko zergan ordaindutako udal kuotak, betiere subjektu pasiboen negozio-zifra garbia 2.000.000 eurotik beherakoa bada, zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.”

Hamalau.–117.2.b) artikulua.

“b) Tributazio araubide hau aplikagarri den zergaldiko lehenengo egunean, beste sozietate baten edo batzuen kapital sozialaren 100eko 75eko edo gehiagoko partaidetza izatea, zuzenean edo zeharka, edo kapital sozialaren 100eko 70eko edo gehiagoko partaidetza, betiere merkatu arautu batean negoziatzera onartzen diren akzioak dituzten sozietateak baldin badira.”

Hamabost.–119 artikulua.

“119. artikulua. Zeharkako jabetza kalkulatzea.

1. Sozietate batek beste sozietate baten kapital sozialaren 100eko 75 edo gehiago badu edo, merkatu arautu batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen kasuan, 100eko 70 gutxienez, eta bigarren sozietate hori egoera berean baldin badago hirugarren sozietate bati dagokionez, eta horrela bata bestearen atzetik, lehenbiziko sozietateak besteetan duen zeharkako partaidetza kalkulatzeko, kapital sozialean dituen partaidetza-ehunekoak biderkatuko dira. Hortaz, zeharka partizipatua dagoen sozietateak talde fiskalean integratzeko aukera eta beharra izateko, biderkadura horien emaitza, gutxienez, bere kapital sozialaren 100eko 75 izan beharko da edo, merkatu arautu batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen kasuan, 100eko 70. Gainera, beharrezkoa izanen da tarteko sozietate guztiak talde fiskalaren barrenean egotea.

2. Talde fiskal batean zeharkako eta zuzeneko partaidetza harremanak badaude, sozietate batek beste batean duen guztirako partaidetza kalkulatzeko, hots, lehenbiziko sozietateak zuzenean edo zeharka kontrolatzen duen sozietate batean duena, zuzeneko eta zeharkako partaidetza-ehunekoak batuko dira. Sozietate partizipatuak talde fiskalean integratzeko aukera eta beharra izateko, batura hori, gutxienez, kapital sozialaren 100eko 75 adinakoa izanen da eta, merkatu arautu batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen kasuan, 100eko 70 adinakoa gutxienez.

3. Sozietateen arteko harremanean elkarrekiko partaidetza, partaidetza zirkularra edo konplexua badago, datu objektiboen bidez frogatu beharko da kapital sozialaren 100eko 75eko edo gehiagoko partaidetza duela, eta, merkatu arautu batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen kasuan, 100eko 70ekoa edo handiagoa.”

Hamasei.–152.c) artikulua.

“c) Lanbide elkargoak, enpresaburuen elkarteak, ganbera ofizialak eta langileen sindikatuak.”

Hamazazpi.–Hamaseigarren xedapen gehigarria gehitzea.

“Hamaseigarren xedapen gehigarria. Alderdi politikoen zerga araubidea sozietateen gaineko zergan.

1. Zerga ordaintzetik salbuetsita dauden errentak.

Alderdi politikoek beren berariazko xedeko edo helburuko jarduerak finantzatzeko lortzen dituzten errentengatik ez dute sozietateen gaineko zerga ordaindu beharrik izanen, zenbaki honetan ezartzen denari jarraikiz.

Salbuespena ondoko ondare-gehitze eta etekinetan aplikatuko da:

Lehena. Bazkideek ordaindutako kuota eta ekarpenak.

Bigarrena. Alderdi Politikoen Finantziazioari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera jasotzen dituzten diru-laguntzak.

Hirugarrena. Pertsona fisiko edo juridikoek egiten dituzten dohaintzak eta, orobat, dohainik egindako eskurapenen ondorioz gertatzen diren ondare-gehitze guztiak.

Laugarrena. Alderdiei dagozkien jardueretatik lortutako etekinak. Alderdien beraien ustiapen ekonomikoetatik datozen etekinak badira, salbuespena Ekonomia eta Ogasun Departamentuak adierazi beharko du berariaz.

Salbuespena, orobat, alderdi politikoaren xedeari edo helburuari atxikita dauden ondare edo eskubideen kostu bidezko eskualdaketetatik datozen errentei ere aplikatuko zaie, betiere besterentzen den produktua bere helburuari edo xedeari loturiko inbertsio berrietara edo alderdiaren jarduerak finantzatzeko bideratzen bada, zergaren araudian ezarritako epeetan.

Bosgarrena. Alderdi politikoaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideetatik datozen etekinak.

2. Karga-tasa, atxikipenik ez duten errentak eta aitorpena egin beharra.

Atxikipenik ez duten errentei dagokien likidazio oinarri positiboari 100eko 25eko karga-tasa aplikatuko zaio.

Foru lege honen bidez salbuesten diren errentei ez zaie konturako diru-sarrerarik edo atxikipenik eginen.

Erregelamendu bidez alderdi politikoak egiaztatzeko prozedura finkatuko da, atxikipenak egin beharretik salbuestearen ondorioetarako.

Alderdi politikoek sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu eta sinatu beharra dute, salbuetsita ez dauden errentei dagokiena.

3. Xedapen gehigarri honetan aurreikusita ez dagoen orotan, sozietateen gaineko zergaren araudia aplikatuko zaie alderdi politikoei.”

Hemezortzi. Hamazazpigarren xedapen gehigarria gehitzea.

“Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Enplegua sortzeagatiko kenkaria 2010. eta 2011. urteetan hasten diren zergaldietarako.

2010. eta 2011. urteetan hasten diren zergaldietan, 71. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakietan adierazten diren kenkariak 100eko 30 handituko dira enpresa txikien izaera duten subjektu pasiboentzat, 50.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Kenkari handiago hori aplikatuko zaie, orobat, ondoko ezaugarriak betetzen dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei: enpresa edo lanbide jarduerak egitea, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren bidez kalkulatzea eta 50.1.b) artikuluan adierazten diren baldintzak betetzea, hots, aurre-aurreko zergaldian negozio-zifra garbia bederatzi milioi eurotik beherakoa izatea.”

Hemeretzi.–Hogeita hamalaugarren xedapen iragankorra gehitzea.

“Hogeita hamalaugarren xedapen iragankorra. Berrinbertsioa egiteko salbuespen kasuetan, inbertsioa gauzatzeko edo Inbertsioetarako Erreserba Berezia erabiltzeko epea luzatzea.

Inbertsioa egiteko epea, 36. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, edo Inbertsioetarako Erreserba Berezia erabiltzeko epea, 36. artikuluan ezarritako ondorioetarako, 2009. edo 2010. urteetan bukatzen bada, subjektu pasiboek aukera izanen dute berrinbertsioa edo erreserbaren erabilera 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen egiteko.”

Hogei.–Hogeita hamabosgarren xedapen iragankorra gehitzea.

“Hogeita hamabosgarren xedapen iragankorra. Berrinbertsioaren xedeko ondare-elementuak subjektu pasiboaren instalazioetan egon behar izateko epea bost urtera laburtzearen ondoriozko araubide iragankorra.

Berrinbertsioaren xedeko ondare-elementuak subjektu pasiboaren instalazioetan eduki behar izateko 36.2 artikuluan finkatu den bost urteko epe berria aplikatuko zaie, 2009ko abenduaren 31n, 36.2 artikulu horren jatorrizko testuan finkatua zegoen hamar urteko betebeharra betetzeko dutenei. 2009ko abenduaren 31rako, beren instalazioetan hamar urtez eduki behar izateko baldintza bete ez duten subjektu pasiboei, berriz, ez zaie aplikatuko epe berria.”

Hogeita bat.–Hogeita hamaseigarren xedapen iragankorra gehitzea. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

“Hogeita hamaseigarren xedapen iragankorra. Finantza errentamenduaren kuoten urteko zenbatekoa, ondasunaren kostuaren berreskuratzeari dagokiona.

1. Indarra duten finantza errentamenduaren kontratuetan, urteko epea 2009., 2010. eta 2011. urteetan hasten bada, 17.2.c) artikuluan ezarritako betebeharra ez da eskatuko ondasunaren kostua berreskuratzeko den errentamendu kuoten zatiagatik.

2. Kuota horien zatiaren urteko zenbatekoa, epe horietan, ezin da ondasunaren kostuaren 100eko 50etik gorakoa izan, ondasun higigarrien kasuetan, ez eta ondasunaren kostuaren 100eko 10etik gorakoa ere, ondasun higiezinen edo industria establezimenduen kasuan.”

Hogeita bi.–37. xedapen iragankorra gehitzea.

“Hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorra. Karga-tasa 100eko 27ra, 20ra edo 17ra jaistea, baldin eta enpleguari eusten bazaio edo enplegua sortzen bada 2010ean eta 2011n hasten diren zergaldietan.

1. 50.1.b) artikuluko lehen lerrokadan ezarritako 100eko 27ko karga-tasa, 50.1.b) artikuluko azken lerrokadan ezarritako 100eko 20ko karga-tasa eta 50.3 artikuluan ezarritako 100eko 17ko karga-tasa 2010ean eta 2011n hasten diren zergaldietan aplikatuko dira, baldin eta zergaldi horiek hasi eta hurrengo hamabi hiletan entitatearen guztizko plantillaren batez bestekoa unitatea baino txikiagoa ez bada eta, horrezaz gain, hurrenez hurren zergaldi horietako bakoitzaren hasieraren aurreko hamabi hilabetetako guztizko plantillaren batez bestekoa baino txikiagoa ez bada.

Idatz-zati honetan aipatzen diren zergaldietako batek hamabi hilabete baino gutxiago irauten badu, plantillaren batez besteko kontaketa urtebetera eramanen da.

Entitatea 2010ean edo 2011n zehar eratu den kasuetan, zergaldi horietako bakoitzaren hasieraren aurreko hamabi hilabeteetako guztizko plantillaren batez bestekoa zero dela joko da.

Aipatu karga-tasak aplikatzeko baldintzak modu independentean kontatuko dira hamabi hilabeteko aldi horietako bakoitzean eta zergaldi horietako bakoitzean.

Idatz-zati honetan ezarritako baldintzak bete ezean, egoera hurrengo idatz-zatian ezarritako moduan erregularizatuko da.

2. Entitatea 2010ean edo 2011n zehar eratu denean eta lehenengo zergaldiaren hasieraren aurreko hamabi hilabeteetako guztizko plantillaren batez bestekoa zero baino gehiago eta bat baino gutxiago denean, xedapen honetan aipatzen diren tasak entitatea eratu den aldian aplikatuko dira, baina baldintza batekin: zergaldi hori bukatu ondorengo hamabi hilabeteetan guztizko plantillaren batez bestekoa ezin izanen da bat baino txikiagoa izan. Baldintza hori betetzen ez bada, subjektu pasiboak, ez-betetzea gertatzen den zergaldiko kuotarekin batera, behar ez bezala aplikatutako karga-tasaren aldeari dagokion kuota osoa ordaindu beharko du, berandutza-interesez gainera.”

3. artikulua. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga.

2010. urtarrilaren 1etik aurrera sortzen diren zergapeko egintzen ondorioetarako, Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bateginaren 12. artikuluari d) letra erantsi zaio. Testu bategin hori abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Hona hemen letra horren testua:

Testu Bateginaren 12. artikuluari d) letra eranstea.

“d) Araudi honen 11.c) artikuluan aipatzen diren pertsonek norbanako baten enpresa bat, lanbide negozio bat edo entitate bateko partaidetzak dohaintza baten bitartez eskuratzea edo beste edozein negozio juridikoren bidez “inter vivos” eta dohainik eskuratzea. Salbuetsita egonen da, orobat, haien gaineko gozamen eskubideak eskuratzea.

Salbuespen hori egin ahal izateko, betebehar hauek bete beharko dira:

a´) Partaidetzei dagokienez: Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dira.

b´) Eskualdatzaileari dagokionez:

1. 11.c) artikuluko a´) letran adierazi direnak.

2. Hirurogei urte edo gehiago izatea edo baliaezintasun oso edo baliaezintasun handiko egoeran egotea.

c´) Eskuratzaileari dagokionez:

1. Eskurapena bost urtez jarraian eduki beharko du, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren datatik aurrera, non eta epe horren barruan hiltzen ez den.

2. 11.c) artikuluko c´) letran adierazi dena.

d) letra honetan adierazitako betebeharren bat bete ezean, salbuespenaren ondorioz ordaindu gabe gelditu den zergaren zatia ordaindu beharko da, gehi dagozkion berandutza interesak”.

4. artikulua. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga.

2010eko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatzen diren zergapeko egintzetan, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Testu Bateginaren ondoko manuek testu hau izanen dute:

Bat.–16.2 artikulua.

“2. Aurrekoak ez bezalako sozietateek egindako eragiketak direnean eta kapital soziala handitzen ez duten bazkideen ekarpenetan, zerga-oinarria hauxe izanen da: ekarritako diruaren balio garbia, hau da, ekarritako ondasun eta eskubideen benetako balioa ken kengarriak diren karga eta gastuak eta ekarpen hori egiteagatik sozietateak beretu dituen zorren balioa.”

Bi.–35.I.B artikuluari 25. idatz-zatia gehitzea.

“25. 1. Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean arauturiko kapital aldakorreko inbertsio-sozietateak eratzeko eta haien kapitala handitzeko eragiketak eta entitate horiei egindako ekarpenak -diru bidezkoak ez direnak- ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga hau sozietate-eragiketen modalitatean ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

2. Lehen aipatutako legeak araututako inbertsio funts finantzarioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira, aurreko idatz-zatian ezarritako kasu beretan.

3. Lehenago aipatutako legearen bidez araututako higiezinen arloko inbertsio kolektiboko erakundeek, inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, haien xede sozial bakarra edonolako hiri-ondasun higiezinak erosi eta sustatzea bada, lurrak erostea barne, gero errentan emateko, aurreko bi idatz-zatietan aurreikusitako zerga araubide berbera izanen dute.

Orobat, erakunde horiek 100eko 95eko hobaria izanen dute zerga honen kuotan, baldin eta etxebizitzak alokatzeko eskuratzen badituzte eta alokatzeko etxebizitzak sustatzeko lurrak eskuratzen badituzte, betiere, bi kasu horietan, ondasun higiezinen mantentze-lanen gaineko betebehar berariazkoak betetzen direnean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 50.5 artikuluaren c) eta d) letretan ezarri bezala, non eta, salbuespen gisa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren berariazko baimena ez duten.

4. Hipotekak titulu bihurtzeko funtsak eta finantza-aktiboak titulu bihurtzeko funtsak sozietate-eragiketen modalitateari lotutako eragiketa guztietatik salbuetsita egonen dira.”

Hiru.–35.II.8 artikulua.

“8. Hipoteken Merkatua arautzen duen martxoaren 25eko 2/1981 Legearen 19.2 artikulua, hartan aurreikusten baita legean berean araututako zedula, bono eta partaidetza hipotekarioak jaulki, eskualdatu, itzuli eta ezereztatzeko egintzak zerga ordaintzetik salbuestea.”

5. artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren manu hauek ondoko testu hau izanen dute:

Bat.–66.6 artikulua.

“6. Zerga Administrazioaren iritziz, arau-haustea Ogasun Publikoaren kontrako delitu gisa hartzeko modukoa bada, erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikzioari bidaliko dio edo espedientea Fiskaltzari, eta administrazio prozedurari jarraipena emateari uko eginen dio. Administrazio prozedura etenik geldituko da, agintaritza judizialak epai irmoa eman arte, auzia largetsi arte, jarduketak artxibatu arte edo Fiskaltzak espedientea itzuli arte.

Agintari judizialek kondena-epaia emanez gero, ezin izanen da administrazio zehapena jarri.

Deliturik dagoenik ondorioztatzen ez bada, Zerga Administrazioak bere jarduketak hasi edo jarraituko ditu, epaitegiek frogatutzat jotzen dituzten egitateak aintzat hartuz, eta preskripzioaldia berriz kontatzen hasiko da, kontaketa eten zen une beretik aurrera. Etenaldia bitartean egindako administrazio jarduketak egin izan ez balira bezala hartuko dira.”

Bi.–67.1. artikuluko a) eta b) letrak.

“a) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsuak, osatugabeak edo zehazgabeak aurkeztea.

Aitorpenak, komunikazioak, informazio ereduak edo, zergaren araudiaren arabera, baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharreko gainerako agiriak paper-formatuan aurkeztea ere maila berean kokatuko da.

b) Zergaren ondorioetarako garrantzia duten datuak, txostenak eta aurrekariak jakinarazi beharra ez betetzea, informazio hori norberaren zerga betebeharrei lotua izan edo hirugarren pertsonekin izandako harreman ekonomiko, profesional edo finantzarioetatik etorri, foru lege honen 103. eta 104. artikuluetan ezarri bezala.”

Hiru.–68.c) artikulua.

“c) Zerga onurak, salbuespenak, arinketak edo itzulketak bidegabeki gozatzea edo edukitzea.

Arau-hauste larria izanen da, orobat, kasuan kasuko zergaren araudian finkatutako itzulketak bidegabeki eskatzea, autolikidazioetan edo eskaeretan datu aipagarriak eman gabe utziz edo datu faltsuak emanez, diru-itzulketa lortzen ez bada ere.”

Lau.–68.d) artikulua.

“d) Kontu-sail positibo edo negatiboak edo tributu kredituak bidegabeki zehaztea edo frogatzea, norberaren edo hirugarrenen etorkizuneko aitorpenen oinarrian edo kuotan konpentsatu edo kendu beharrekoak.

Arau-hauste hau egintzat hartuko da, orobat, errenta garbia, jasanarazitako kuotak, kendu beharreko kuota edo kopuruak edo zergaldi bateko zerga pizgarriak bidegabeki aitortzen direnean, betiere dirua sartu gabe utzi ez bada edo diru-itzulketaren bat bidegabeki jaso ez bada, konpentsatu, kendu edo aplikatu gabeko diru-kopuruak egiaztapen edo ikerketa prozesu batean konpentsatu direlako.”

Bost.–76.1 artikulua.

“1. Zerga arloko arau-hauste larriengatik 69.1 artikuluan aipatzen diren kopuruen 100eko 50 eta 100eko 150 bitarteko diruzko isun proportzionala jarriko da, idatz-zati honen bigarren lerroaldean eta hurrengo artikuluan xedatutako kasuan, deusetan galarazi gabe 71. artikuluko 3. idatz-zatian finkatutako murriztapena egitea.

68. c) artikuluko bigarren lerroaldean aurreikusitako zerga arloko arau-hauste larria eginez gero, bidegabeki eskatutako diru-kopuruaren 100eko 15eko diruzko isun proportzionala jarriko da, deusetan galarazi gabe 71. artikuluko 3. idatz-zatian finkatutako murriztapena egitea.”

Sei.–77.1 artikulua.

“1. 68.d) artikuluaren lehenengo lerroaldean aurreikusitako arau-haustea eginez gero, zehapenaren oinarria bidegabeki zehaztutako edo frogatutako diru-kopurua izanen da. 68.d) artikuluaren bigarren lerroaldean aurreikusitako kasuan, bidegabeki zehaztu edo frogatutako kopurua izanen da errenta garbiaren edo jasanarazitako kuoten gehitzea, edo kendu beharreko kopuruen edo kuoten gutxitzea edo zerga pizgarrien gutxitzea, kasuan kasuko zergaldiari dagozkionak.

Zehapena 100eko 10eko diruzko isun proportzionala izanen da, zerga oinarrian konpentsatu edo kendu beharreko kontu-sailak badira, edo 100eko 15ekoa, kuotan edo ageriko zerga kredituetan kendu beharreko kontu-sailak baldin badira, deusetan galarazi gabe 71. artikuluko 3. idatz-zatian finkatutako murriztapena egitea.

Idatz-zati honetan ezarritakoaren arabera jartzen diren zehapenak kengarriak izanen dira subjektu pasibo arau-hausle berak, aipatutako kontzeptuen konpentsazioaren edo kenkariaren ondorioz, geroago egiten dituen arau-hausteengatik jartzen zaizkion zehapenen zati proportzionalean, baina kenkari gisa sartu beharreko zenbatekoa ezin da izan arau-hauste horiei dagokien isuna baino handiagoa.”

Zazpi.–97. artikulua.

“97. artikulua. Salaketa publikoa.

1. Salaketa publikoaren bidez, tributu arloan arau-hausteak izan daitezkeen egintzak edo egoerak jakinaraziko zaizkio Zerga Administrazioari, edo tributuak aplikatzeko garrantzia izan dezaketenak. Salaketa publikoak ez du galarazten Zerga Administrazioari laguntza eman beharra, 103. eta 104. artikuluetan arautu bezala.

2. Salaketa bat jasota, eskuduna den organoari igorriko zaio, bidezkoak izan daitezkeen jarduketei ekiteko. Organo horrek salaketa artxibatzea erabaki dezake, oinarririk gabekotzat hartzen denean edo salatutako egintzak nahiz pertsonak ez direnean behar adina zehazten edo identifikatzen.

Bidezkoak diren jarduketei hasiera ematen ahal zaie baldin eta aski zantzu badago egotzitako egintzen egiazkotasunari buruz eta horiek ezezagunak badira Zerga Administrazioarentzat. Kasu horretan, salaketa ez da espediente administratiboan sartuko.

3. Salaketa jartzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasitako jarduketa administratiboetan, eta ez zaio jarduketen emaitzen berri emanen. Jarduketa horien emaitzei buruzko errekurtsoak nahiz erreklamazioak jartzeko zilegitasunik ere ez du izanen.”

Zortzi.–103.1 artikulua, lehen lerroaldea.

“1. Pertsona fisikoek nahiz juridikoek, publikoek nahiz pribatuek eta foru lege honen 25. artikuluan aipatutako entitateek nahitaezkoa dute tributuen arloan garrantzia duten era guztietako datuak, txostenak edo aurrekariak ematea Zerga Administrazioari, bai beren zerga betebeharren gainekoak, baita beste pertsona batzuekin dituzten harreman ekonomiko, profesional nahiz finantzarioetatik datozenak ere.”

Bederatzi.–118.4 artikulua, bigarren lerroaldea.

“Kautelazko neurriak behin betikoak bihurtzen ahal dira premiamendu-prozeduraren esparruan. Bestela, neurriak hartu eta handik sei hilabeteko epean ofizioz kenduko dira, salbu epe horren barnean luzatzea erabakitzen bada, arrazoituta. Kasu horretan, luzapena sei hilabetekoa izanen da gehienez.”

Hamar.–131. artikulua.

“131. artikulua. Tributuak ikuskatzeko ahalmenak.

1. Ondokoak aztertuz gauzatuko dira ikuskatze jarduketak: dokumentuak, liburuak, kontabilitate nagusia eta lagungarria, fitxategiak, fakturak, frogagiriak, tributu arloan garrantzia duen gutuneria, datu-base informatizatuak, programak eta jarduera ekonomikoei buruzko erregistro eta fitxategi informatikoak. Halaber, ikuskatuko dira Administrazioari jakinarazi beharreko edo zerga betebeharretarako behar diren ondasunak, elementuak, ustiapenak eta beste edozein aurrekari edo informazio.

2. Ikuskapen jardueretan beharrezkoa baldin bada, tributu arloko ikuskapen lanak egiten dituzten funtzionarioek ahalmena izanen dute, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan, finketan, negozioetako lokaletan eta bestelako establezimenduetan edo tokietan sartzeko, betiere bertan karga duten jarduerak edo ustiapenak egiten badira, zergak dituzten ondasunak badaude, zergapeko egintzak edo zerga betebeharren kasuak gertatzen badira edo horien frogaren bat baldin bada.

Aurreko lerroaldean aipatutako tokien zaintza duen pertsonak ez badu onartzen ikuskapeneko funtzionarioak sartzea, beharrezkoa izanen da erregelamenduz zehaztutako agintaritza administratiboaren baimen idatzia.

Ikuskapen jarduketetan beharrezkoa baldin bada tributudunaren egoitzan sartzea, hots, Konstituzioak babestutako egoitzan, Zerga Administrazioak nahitaezkoa izanen du horren adostasuna edo bidezkoa den epailearen baimena.

3. Tributudunek harrera egin beharko diote ikuskapenari, eta ikuskapen lanetan egokia den laguntza emanen diote.

Ikuskapenak errekeritutako tributudunak nahitaezkoa izanen du jarduketak egiteko adierazitako tokian, egunean eta orduan agertzea, berez edo ordezkari baten bidez, eta dokumentazioa eta eskatutako gainerako elementuak eman beharko ditu edo ikuskapenaren eskura izan.

Salbuespenez, eta arrazoituta, ikuskapenak eskatzen ahalko du tributuduna bera agertzea, egin beharreko jarduketek halakorik eskatzen badute.”

Hamaika.–135.4. artikulua.

“4. Ikuskapen aktetan tributudunek onartutako gertakariak egiazkotzat joko dira, eta horiek zuzentzeko beharrezkoa izanen da egitatezko akatsa egin izanaren froga.”

Hamabi.–138. artikulua.

“138. artikulua. Ikuskapen prozeduraren hasiera eta jarduketak zabaltzea.

1. Ikuskapen prozedura honela hasiko da:

a) Ofizioz.

b) Tributudunak eskatuta, artikulu honen 3. idatz-zatian ezarri bezala.

2. Prozedurari hasiera eman baino lehen, egiaztatzeko eta baiesteko jarduketak egiten ahalko dira, egokiago ezagutzeko kasu zehatzaren inguruabarrak eta erabakitzeko ea komeni ote den prozedurari hasiera ematea.

Kasu horretan, egiten diren jarduketak ez dira errekerimendu administratibotzat joko 52. artikuluaren 3. idatz-zatian aurreikusitako ondorioetarako.

3. Ikuskapeneko jarduketa partzialen xede den tributudun orok aukera izanen du Zerga Administrazioari eskatzeko jarduerek izaera orokorra izan dezatela tributuari dagokionez, eta, egokia bada, ukitutako aldiei dagokienez. Horrek ez ditu etenen egiten ari diren jarduketak.

Tributudunak 15 eguneko epean egin beharko du eskaera, ikuskapeneko jarduketa partzialen hasiera jakinarazten denetik.

Eskaera egin eta sei hilabeteko epea izanen du Zerga Administrazioak jarduketen irismena handitzeko edo ikuskapen orokorrari hasiera emateko. Epe hori ez betetzeak berarekin ekarriko du ikuskapen partzialeko jarduketek ez dutela preskripzio epea etenen tributu eta zergaldi berbera orokorki egiaztatzeko eta ikertzeko.

4. Zergadun guztiek eskatzen ahalko dute aurkeztu dituzten zerga aitorpenak egiazta daitezela. Eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epean Administrazioak ez badio hasiera ematen inolako jarduketari, eta hamabi hilabeteko epean ez badu jarduketarik bukatzen, ulertuko da eskaerak adierazitako zerga eta aldiengatik aurkeztutako aitorpenak zuzenak direla, eta ezin izanen dira ondoren zuzendu.”

Hamahiru.–139. artikulua.

“139. artikulua. Ikuskapeneko jarduketen epea.

1. Ikuskapeneko prozeduraren jarduketak 12 hilabetean bukatu beharko dira, tributudunari prozeduraren hasiera jakinarazi eta egun horretatik aurrera zenbatuta. Jarduketak bukatutzat hartuko dira bukaera jakinarazten den egunean edo jarduketen ondorio den administrazio-egintza jakinarazitzat ulertzen denean. Jakinarazteko betebeharra bete dela ulertzeko eta ebazpenerako epea zenbatzeko, aski izanen da frogatzea ebazpeneko testu osoa jakinarazteko saiakera bat egin dela. Ebazpena emateko epearen barnean ez dira kontatuko ez erregelamenduz ezartzen diren etenaldi justifikatuak, ez eta Zerga Administrazioari egozteko modukoak ez diren arrazoiengatik prozeduran gertatzen diren atzerapenak ere.

Nolanahi ere, ondoko inguruabarretako bat gertatzen bada, epe hori zabaltzen ahalko da, erregelamenduz zehazten diren irismen eta baldintzekin (epe berriak 12 hilabete iraunen du gehienez ere).

a) Bereziki konplexuak izatea. Inguruabar hori gertatzen dela ulertuko da honako hauek kontuan hartuz: pertsonaren edo entitatearen eragiketen tamaina, jardueren barreiatze geografikoa eta zergak bateratze-araubidearen bitartez edo nazioarteko zerga gardentasunaren araubidearen bitartez ordaintzen dituen. Orobat, erregelamenduz ezarritako beste kasuak.

b) Jarduketetan ikustea tributudunak enpresa jardueraren bat edo jarduera profesionalen bat ezkutatu diola Administrazioari.

Nolanahi ere, legez aurreikusitako epeak luzatzeko erabakia hartzeko, nahitaezkoa izanen da arrazoitzea, egintzak eta zuzenbideko oinarriak aipatuz.

2. Baldin eta ikuskapen prozedura justifikaziorik gabe eteten bada, jarduketarik ez delako egin sei hilabetean baino gehiagoan, betiere tributudunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, edo baldin eta ez bada betetzen artikulu honen 1. idatz-zatian adierazten den prozeduraren epea, horrek ez du berarekin ekarriko prozedura iraungitzea. Prozedurak aurrera jarraituko du bukatu arte, baina ondorio hauek sortuko ditu likidatzeko dauden zerga betebeharretan:

a) Preskripzioa ez da etentzat joko, justifikatu gabeko etetea arte gauzatutako ikuskapen jarduketen ondorioz edo artikulu honetako 1. idatz-zatian adierazitako epean izandakoen ondorioz.

Kasu horietan, ulertuko da preskripzioa eten dela baldin eta jarduketei ekiten bazaie berriz ere, interesdunak horren berri formalki izanik, justifikatu gabeko etetearen ondoren, edo baldin eta jarduketak egiten badira artikulu honen 1. idatz-zatian aipatutako epea bukatu ondoren. Bi kasuetan, tributudunak eskubidea izanen du jakiteko ea eginen diren jarduketek zer kontzeptu eta aldi hartuko dituzten.

b) Prozedura hasten denetik jarduketei berriz ere ekin bitartean egin diren diru-sarrerak, tributudunak ikuskapen jarduketen xede den tributuari eta aldiari egozten dizkionak, borondatezkoak izanen dira 52.3 artikuluaren ondorioetarako.

Halaber, borondatezkotzat hartuko dira epe honetan egiten diren diru-sarrerak: prozedura hasten denetik artikulu honen 1. idatz-zatian aurreikusitako prozeduraren epearen baldintza ez betetzearen ondoren egindako lehen jarduketa arte, betiere ikuskapen jarduketen xede den tributuari eta aldiari egozten badizkio tributudunak.

3. Erruduntasun-testigantza jurisdikzio eskudunari pasatzen zaionean edo espedientea fiskaltzari igortzen zaionean, 66. artikuluaren 6. idatz-zatian aurreikusitakoarekin bat, igorpen horrek ondoko ondorioak izanen ditu ikuskapen jarduketen epeen iraupenari dagokionez:

a) Arrazoi justifikatutzat hartuko da jarduketa horien epearen zenbaketa eteteko.

b) Epea luzatzea ahalbidetzen duen arrazoitzat hartuko da, artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, baldin eta administrazio prozedurak aurrera egin behar badu 66. artikuluaren 6. idatz-zatiak adierazitako arrazoietako bat gertatzeagatik, hots, deliturik ez dela aurkitu dioen epai irmoa, jarduketen largespena edo artxibatzea edo Fiskaltzak espedientea itzultzea.

4. Ebazpen judizial edo ekonomiko-administratibo batek edo Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Arbitraje Batzordearen erabaki batek ikuskapen jarduketen atzeraeragina agintzen duenean, horiek epe honetan bukatuko dira: jarduketak atzera eramaten direnetik artikulu honen 1. idatz-zatian adierazitako epea bukatzen den arte, edo sei hilabetean, baldin eta beste epea laburragoa bada.

Ebazpena edo erabakia betearazteko eskumena duen organoak espedientea jasotakoan hasiko da zenbatzen epe hori.

Beste kasu batzuetan ere aplikatuko da aurreko lerroaldean xedatutakoa administrazio prozeduretan, hain zuzen ere, epea luzatu ondoren, erruduntza-testigantza jurisdikzio eskudunera pasatu denean edo espedientea Fiskaltzara bidali denean eta aurrera jarraitu behar dutenean, 66. artikuluaren 6. idatz-zatian adierazitako arrazoietako bat gertatzeagatik. Kasu horretan, ebazpen judiziala jasotzen denetik hasita zenbatuko da epea, edo Fiskaltzak edo prozedurari jarraipena eman behar dion organo eskudunak itzulitako espedientea jasotzen denetik hasita.”

Hamalau.–Hirugarren xedapen iragankorraren idazketa berria.

“Hirugarren xedapen iragankorra. 2010ean egiten diren tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaerei aplikatzen zaizkien neurri berariazkoak.

2010ean egiten diren tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaerei, betiere dirua biltzeko kudeaketa lana Ekonomia eta Ogasun Departamentuari badagokio, honako xedapen berariazko hauek aplikatuko zaizkie:

1. Baldin eta Nafarroako Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretu bidez onetsia) 51.1.b) artikuluan ezarritako zenbatekoa baino txikiagoa bada geroratu beharreko zorraren zenbateko osoa, ez da bermerik eskatuko, betiere geroratzea ez bada hiru urtetik gorakoa, geroratu nahi den zorraren 100eko 20 ordaintzen badu eskatzaileak tramitatu aurretik eta geroratzeak hilabeteko maiztasuna badu.

2. Borondatezko epean egindako geroratze edo zatikatze eskaeretan, betiere geroratu edo zatikatu beharreko zenbatekoa 12.000 eurotik beherakoa bada, bi urte arteko geroratzea eta hilabeteko maiztasuna izanik, ez da bermerik eskatuko, ezta geroratzeko eskatutako zorraren 100eko 20 ordaintzea ere.

3. Borondatezko epeko zorren kasuan, geroratze edo zatikatze eskaera automatikoki ezetsiko da baldin eta hiru zerga zor edo gehiago erabat kitatu gabe badaude edo Nafarroako Ogasun Publikoaren beste eskubide ekonomiko batzuen hiru ordainketa edo gehiago, salbu geroratzeko eskatutako zergak bermatzen badira edo aurrekoak bermaturik badaude, soil-soilik Nafarroako Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 50.1 eta 50.2.a) artikuluetan adierazitako berme motekin.

Aurrekoa hala izanik ere, 2010ean aurkeztu eta ordaindu beharreko aitorpenetako zerga zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaeren kasuan, betiere erregelamenduz ezarritako aurkezteko eta ordaintzeko epean egiten badira eskaera horiek, ez da kontuan izanen 2010eko urtarrilaren 1a arte kitatzeko dauden geroratzeen kopurua.”

6. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.

2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen hurrengo artikuluek honako testu hau izanen dute:

Bat.–V. tituluko II. kapituluaren izen berria.

“II. KAPITULUA. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa”

“II. KAPITULUA

Bi.–32. artikulua.

“32. artikulua. Zergapeko egintza.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzea da zergapeko egintza.”

Hiru.–33. artikulua.

“33. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak izanen dira iragarkiak argitaratzea eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak edo, halakorik eskatu ez dutenean, argitaratzearekin onura berezia hartzen dutenak.”

Lau.–34. artikulua.

“34. artikulua. Sorrarazpena.

Argitaratzeko eskaera aurkezten denean sorraraziko da iragarkiak argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa. Argitaratzea gauzatu eta dagokion zenbatekoa zehaztu ondoren eginen da ordainketa. Dena dela, aurrez zehaztutako tarifa duten iragarkien kasuan, eskaera aurkeztearekin batera ordaintzeko eskatzen ahalko da.”

Bost.–35. artikulua.

“35. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

EUROTAN

TARIFA

Iragarkiak jartzea:

1.   Tarifa orokorra

1.   1. Hitz bakoitzeko

0,23

1.   2. Orrialde bakoitzeko

277,00 edo, taulak edo irudiak txertatzen direnean, zati proportzionala, gutxienez erdia edo laurdena

2.   Tarifa aurrez ezarria duten iragarkiak:

2.   1. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia (ordainketa bakarra, lizentzia ematean)

46,00

2.   2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea betetzeko argitaratzen diren iragarkiak

40,25

2.   3. Ur konfederazioek igortzen dituzten iragarkiak

34,50

2.   4. Batzar Orokorrerako deialdia edo antzekoa

34,50

2.   5. Titulu edo agiriak galtzea.

Goiko 2. tarifan adierazitako iragarkiak 1. tarifa orokorraren arabera fakturatuko dira, azken hori aurrez ezarritako tarifaren bikoitza baino gehiago bada

17,25

3.   Iragarkia presaz argitaratuz gero tarifa bikoitza ordainduko da

Sei. 51.–artikulua, 2. eta 3. tarifak.

“2. TARIFA

Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan arautzen diren zirkulazio baimen osagarriak ematea:

1.   Zirkulazio baimen osagarria, hilabeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako

15,00

2.   Zirkulazio baimen osagarria, hiru hilabeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako

30,00

3.   Zirkulazio baimen osagarria, sei hilabeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako

55,00

4.   Zirkulazio baimen osagarria, urtebeterako, ibilgailu motordun bakar baterako eta ibilbide bakarrerako

100,00

5.   Zirkulazio baimen osagarri generikoa, orokorra eta berariazkoa, ibilgailu autopropultsatuetarako (garabiak, etab.), ibilgailu motordun bakarrerako, bi urtez ibiltzeko Nafarroako errepideen katalogoko errepide guztietan

180,00

6.   Zirkulazio baimen osagarria, sei hilabeterako eta nekazaritzako ibilgailu motordun bakar baterako

24,00

7.   Kudeaketa eta bitartekotza lanak nekazaritzako kooperatibekin, kideen jabetzapeko ibilgailu motordunetarako zirkulazio baimen osagarriak lortzeko

372,00

8.   Zirkulazio baimen osagarria urtebeterako eta nekazaritzako ibilgailu motordun bakar baterako, nekazaritzako kooperatibetako titularrentzat, aldez aurretik kooperatibak kudeatu duena

10,00

9.   Emandako zirkulazio baimen osagarriaren titularra edo matrikula aldatzea

10,00

3.   TARIFA

Bideen erabilera sozioekonomikorako eskaerak

41,00”

Zazpi.–103.2 artikulua, G) letra.

“G)

Osasun produktuak:

Optikak eta farmazia bulegoetako optika atalak baimentzea

225

Audio-protesien zentroak baimentzea

225

Ortopediak baimentzea

225

Hortz protesien laborategia baimentzea

225

Osasun produktuen banatzaileak baimentzea

225

Osasun produktuen publizitatea baimentzea

125

Neurrira egindako osasun produktuen fabrikatzaileei funtzionamendurako baimena ematea:

–Ematea

600

–Baliozkotzea

400

–Aldatzea

225

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua

75

Optikak, farmazia bulegoetako optika atalak, ortopediak, audio-protesien zentroak, hortz protesien laborategiak eta osasun produktuen banaketarako biltegiak baliozkotu eta/edo aldatzea

65”

Zortzi.–119. artikulua.

“119. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

EUROTAN

1.    TARIFA

Salgaien garraioa:

1.   1. Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, ikus-onestea edo aldatzea

26,00 bilgailu

bakoitzeko

1.   2. Ibilgailu baten matrikulatzearen edo titulartasuna aldatzearen aurreko ziurtagiria ematea, garraiorako baimena eman gabe

8,00 ziurtagiriko

2.    TARIFA

Bidaiarien garraioa:

2.   1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, ikus-onestea edo aldatzea

26,00 enpresarentzako baimen bakoitzeko

2.   2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopia ziurtatuak luzatzea

11,00 kopia

ziurtatu

bakoitzeko

2.   3. Erabilera bereziko bidaiarien garraio publikorako baimenak ematea edo berritzea

26,00

baimen

bakoitzeko

Ibilgailu gidaridun nahiz gabeak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, luzatzea, ikus-onestea edo aldatzea:

3.    TARIFA

3.   1. Ibilgailu gidaridunen errentamendua

26,00 ibilgailu

bakoitzeko

3.   2. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua

84,00 subjektu

pasibo

bakoitzeko

4.    TARIFA

Garraioaren jarduera osagarriak ezartzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea (garraioko operadorea)

52,00 subjektu

pasibo

bakoitzeko

5.    TARIFA

Bestelako tasak:

5.   1. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, eginbideak egin edo zigilatzeagatik

10,00

5.   2. Baimenen kopia bikoiztuak luzatzeagatik

17,00

5.   3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik

27,00

5.   4. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik

41,00

6.    TARIFA

Azterketa egiteko eta tituluak emateko tasak:

6.   1. Ondoko azterketa hauek egiteko eskubideengatik: garraiolariaren lanbide gaitasunaren titulua lortzekoa, segurtasun aholkulariaren titulua lortzekoa edo berritzekoa, edo gidariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzekoa

11,00

6.   2. Garraiolariaren lanbide gaitasunaren titulua emateagatik eta segurtasun aholkulariaren titulua emateagatik edo berritzeagatik

26,00

7.    TARIFA

Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren tasak:

7.   1. Zentroak baimentzea

325,00

7.   2. Zentroak ikus-onestea

170,00

7.   3. Ikastaroak homologatzea

120,00

7.   4. Gidariaren gaitasun txartela ematea eta berritzea

25,00

8.    TARIFA

Idatzizko txostenak prestatzeagatik:

8.   1. Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorrean edo Garraio Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen beste erregistro batzuetan ageri diren pertsonei, baimenei, ibilgailuei edo enpresa berariazkoei buruzko datuen gainean

25,00

8.   2. Aurreko kontzeptuaren jarduketetarako, datu orokorren gainean

200,00”

Bederatzi.–127. artikulua.

“127. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

EUROTAN

1.    TARIFA

Eraikinak egitea, berregitea edo handitzea. Gasolina-zerbitzuguneak ezartzea eta gasolina eta lubrifikatzaileak banatzeko aparatuak instalatzea:

1.   3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak

33,00

2.   3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak

64,50

3.   6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak

84,50

4.   12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak

131,50

5.   30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak

176,40

2.    TARIFA

Eraikuntzen kontserbaziorako obrak egitea:

1.   3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak

27,30

2.   3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak

35,00

3.   6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak

46,00

3.    TARIFA

Itxitura edo eustorma eraikitzea:

1.   Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko

3,15 (T.m.23)

2.   Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko

1,45 (T.m.23)

3.   Eustorma, metro linealeko

3,80 (T.m.23)

4.    TARIFA

Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren

lurpeko hodiak paratzea:

1.   Hodia babes eremuetan paratzea

1,45 (T.m.25)

2.   Galtzada gurutzatzeko eroanbidea, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko

3,90 (T.m.25)

3.   Galtzada gurutzatzeko eroanbidea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbidea barne

131,50

5.    TARIFA

Aireko lineak instalatzea:

1.   Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, babes eremuetan

9,15 (T.m.45)

2.   Behe tentsioko linearako edo bestelako lineetako zutoin bakoitza, babes eremuetan

4,20 (T.m.30)

3.   Goi tentsioko lineak errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko

3,65 (T.m.45)

4.   Behe tentsioko lineak edo bestelako linearen batek errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko

2,60 (T.m.30)

5.   Babes eremuan dagoen transformazio zentro bakoitzeko

48,30

6.    TARIFA

Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:

1.   Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta atontzea

33,00

2.   Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea

171,00

7.    TARIFA

Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea:

1.   Sei hilabetetik behera

30,00

2.   Gehienez urtebetean

50,00

8.    TARIFA

Bestelako obra eta aprobetxamenduak:

1.   Arbolak bota edo landatzea

33,00

2.   Baskulak instalatzea

33,00

3.   Babes eremuan hobi septikoa ezartzea

36,00

4.   Lurpeko ur edo gas biltontzia eta kutxetak egitea

34,00

5.   Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko

30,00

6.   Eraikinak eraistea

30,00

7.   Finkak zelaitu eta betelana egitea

30,00

8.   Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako

30,00”

Hamar.–128. artikulua.

“128. Fidantzak.

Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari dagokionez, zilegi izanen da honako fidantza hauek jartzeko agintzea:

EUROTAN

1.  

Errepidea “sator” batez gurutzatzea

950

2.  

Errepidea lurpetik gurutzatzea

950

3.  

Goi tentsioko lineak airez gurutzatzea

950

4.  

Behe tentsioko lineak airez gurutzatzea

240

5.  

Finketarako sarbideak

240

6.  

Egur lantegiak

950

7.  

Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideak egitea

Obra gauzatzeko aurrekontuaren %6 (910 euro gutxienez)

8.  

Bestelako baimen batzuk

295”

Hamaika.–160. artikulua, 2. idatz-zatia.

“2. Ziurtatzeak eta beste jarduketa batzuk, esaterako: mahats-biltzea eta ardogintza kontrolatzea; jatorri deituretan, deitura espezifikoetan edo adierazpen geografiko babestuetan sartzen diren produktuen izakinen kopuru-edukiera eta ekintza osagarriak; eta “Nafarroa” Jatorrizko Deituran sartutako upeltegiek ardoa egitea, aipatutako deituraren Mahastien Erregistroan inskribatutako lurzatietako mahatsekin egina, eta/edo erregistro horretan inskribatu gabeko mahatsekin egina, betiere Nafarroako Foru Komunitateko lurrean badaude eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak baimendutako aldaerekin eginak badaude, baina “Nafarroa” Jatorrizko Deituran sartu gabekoekin, azken xedea edozein izanik ere.”

Hamabi.–163. artikulua.

1. 1. tarifako a) letra aldatzea.

“a) Honela kalkulatuko da tasaren zerga-oinarria: interesdun bakoitzaren izenean inskribatutako hektareak bider azken bost kanpainetan eskualdeko hektarea baten produkzioaren batez bestekoa.”

2. 7. tarifa gehitzea.

“7. tarifa.–”Nafarroa” Jatorrizko Deituran inskribatutako upeltegiek egindako ardoa, “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren Mahastien Erregistroan inskribatutako lurzatietako mahatsekin egina, eta/edo inskribatu gabekoekin egina, betiere lurzatiak Nafarroako Foru Komunitatean daudela, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak baimendutako aldaerekin eginak badaude, baina “Nafarroa” Jatorrizko Deituran sartu gabeak direla.

a) Honela kalkulatuko da tasaren zerga-oinarria: babestu gabeko produktuaren unitatearen batez besteko prezioa bider saldutako tamaina edo kantitatea.

b) Aplikatuko den gehieneko karga-tasa 100eko 1,5 da.

c) Jatorriaren babespean merkaturatzen bada ardoa, 4. tarifaren arabera kalkulatuko da tasa hori.”

Hamahiru. XI. tituluari VIII. kapitulua gehitzea, 164 bis artikulu bat duena.

“VIII. KAPITULUA. Esportaziorako ziurtagiri fitosanitarioak emateagatik ordaindu beharreko tasa.

“VIII. KAPITULUA

164. bis artikulua.

1. Zergapeko egintza.

Esportaziorako ziurtagiri fitosanitarioak ematea da tasaren zergapeko egintza.

2. Subjektu pasiboak.

Hauek izanen dira tasaren subjektu pasiboak: esportaziorako ziurtagiri fitosanitarioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

3. Sorrarazpena.

Zergapeko egintza den zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sortuko da tasa.

4. Tarifa.

Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:

“VIII. KAPITULUA 

EUROTAN

“VIII. KAPITULUA 

1.   TARIFA

“VIII. KAPITULUA 

Ziurtagiriko

“VIII. KAPITULUA 

42,90

“VIII. KAPITULUA 

2.   TARIFA

“VIII. KAPITULUA 

Bisita behar duen ziurtagiriko

“VIII. KAPITULUA 

295,70

“VIII. KAPITULUA 

3.   TARIFA

“VIII. KAPITULUA 

Bisita eta analisia behar dituen ziurtagiriko

“VIII. KAPITULUA 

355,70”

“VIII. KAPITULUA 

7. artikulua. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legea.

2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 19.2 artikuluak testu hau izanen du:

Bat.–19.2 artikulua.

“2. Onura aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskritura publikoaren bidez eskualdatzea, eta 17. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritakoa aplikatuko da.

Salbuespenez, eskualdatzea lurzati berrantolamenduko prozesu bat garatzen ari denean gertatzen bada, eragiketa dokumentu pribatu baten bidez formalizatuta ere aplikatuko da salbuespena.

Kasu horretan, 17.2 artikuluan aipatutako baldintza jasoko da Jabetza Berrantolatzeko Aktan, eta eskualdatzearen xede den finka Jabetza Erregistroan inskribatzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen aurreikusitako bost urteko epea.”

8. artikulua. Apirilaren 28ko 6/1997 Foru Legea, Nafarroako Gobernuari baimena ematen diona industri lurzorua sustatzeko asmoz eratzen den sozietateari industrialdeetako lurrak emateko eta sozietate horri zenbait zerga onura ematen dizkiona.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, apirilaren 28ko 6/1997 Foru Legearen xedapen gehigarriak idazketa hau izanen du:

“Xedapen gehigarria . “NASUINSA” Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. Sozietate Publikoaren onura fiskalak.

“NASUINSA” Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. sozietate publikoak onura fiskal hauek izanen ditu:

a) Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan:

–Kapitala eratzeko eta handitzeko eragiketek izaten duten zergaren kuota 100eko 99 murriztea.

–Bere helburu sozialaren barnean, jesapenak jaulkitzeko eta maileguak jasotzeko egiten dituen eragiketen gaineko eta bere alde emandako berme mota guztien zergaren gaineko kuotak 100eko 99 murriztea.

–Ondoko eragiketek dituzten zergen kuotak 100eko 95 murriztea: eskurapenak, obra berriaren aitorpena eta ondasun higiezinen zatiketa horizontala, industrialdeak eta bizitegi eremuak eta beste erabilera batzuetarako eremuak sustatzeko, barne direla ekipamenduetarako eta merkataritzarako erabilerak, bai eta, ondoren merkaturatzeko, aldez aurretik egiten diren banantzeak, eransketak, zatiketak edo elkartzeak ere.

b) Sozietateen gaineko zergan: hark sustatutako industrialdeetako, bizitegi eremuetako eta beste erabilera batzuk dituzten eremuetako (ekipamenduetako eta merkataritzako erabilerak barne) ondasun higiezinak eta instalazioak besterentzen eta errentatzen diren kasuetan, hortik eratorritako errentei dagokien kuota osoaren 100eko 99ko hobaria izanen da, betiere lortutako zenbatekoa sustapen publikoko industria- edo bizitegi-lurzoruan berrinbertitzen bada bost urteko epean, besterentzearen egunetik zenbatuta edo errentatzearen ondoriozko errentak lortzen diren egunetik.”

9. artikulua. Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin, Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen artikulu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testu hau izanen dute:

Bat.–22. artikulua. Likidazio oinarri negatiboen konpentsazioa.

“22. artikulua. Likidazio oinarri negatiboen konpentsazioa.

Likidazio oinarri negatiboak konpentsatzen ahalko dira, ondoz-ondoko hurrengo hamabost urteetan bukatzen diren zergaldietako likidazio oinarri positiboekin. Aurretik bidezkoa den likidazioa edo autolikidazioa beharko dute likidazio oinarri negatibo horiek.”

Bi.–25.1 artikulua.

“1. Kuota likidotzat hartuko da kuota osoari sozietateen gaineko zergan ezarritako kenkari eta hobarien zenbatekoa kentzearen emaitza.”

10. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 143.2 artikulua honela idatzita geldituko da:

“2. 1. idatz-zatian agertzen diren datuetan oinarritua, udalek, martxoaren 31 baino lehen, behar diren likidazioak egin eta zergaren likidaziorako agiriak igorriko dituzte urtero, zerga tasa aplikatu zaion ondasunaren katastroko balioa espresuki adieraziz. 138. artikuluan ezarritakoaren arabera zerga oinarrian beherapena aplikatu behar baldin bada, inguruabar hori aipatuko da, bai eta beherapen horiek noiz arte aplikatuko diren ere. Orobat adieraziko dira likidazioetako gainerako funtsezko elementuak eta tributu zorra ordaintzeko tokia, epea eta modua, bai eta aurkatzeko bideak ere.

Foru lege honen 1. tituluko IV. kapituluko 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren ondorioetarako, eta kontuan izanda zergaren kudeaketari buruz artikulu honetan jasotako araupetze berariazkoa, modu horretan igorritako likidazioa arauz jakinarazitako likidaziotzat hartuko da, eta ezin izanen dira aplikatu likidazioaren jakinarazpenari buruz aipatu ataletan ageri diren xedapenak. Likidazioaren ondoriozko zorra urteko edo seihileko ordainagiriaren datatik hasita hurrengo hilabetean ordaindu beharko da.”

11. artikulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeko 34.4 artikulua honela geldituko da:

“4. Aurreko idatz-zatian aipatutako balorazio ponentziak, berriz, honela sailkatuko dira:

a) Osoak, ponentziaren baitan udalerri jakin bateko edo, udalez gaindiko balorazio ponentzien kasuan, eragin eremuko ondasun higiezin guztiak hartzen badira.

b) Partzialak, bere baitan udalerri bateko edo gehiagoko eremu, poligono edo lurzati jakin bateko edo batzuetako ondasun higiezin homogeneo jakin batzuk hartzen baditu edo, kasua bada, lurzati berezi bat eta bertan kokatutako ondasun higiezinak.

Balorazio partzialeko ponentzien determinazioak eranskin gisa gehituko zaizkio balorazio osoko ponentziari, behin onetsita.

Balorazio partzialeko ponentzietako bakoitzeko ondasunei zuzenean aplikatzekoak izanen dira haietan jasotako determinazioak. Eta ordezko aplikaziokoak izanen dira, balorazio partzialeko ponentziekin kontraesanean ez dagoenetan, balorazio osoko ponentzietan jasotako determinazioak.”

Lehen xedapen gehigarria .–Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren baliogalera zuzentzeko koefizienteak.

2010. urtean hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluak aipatzen duen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, eskualdatutako ondare-elementuak eskuratu diren urtearen arabera, ondoko hauek izanen dira:

“VIII. KAPITULUA 

1983 eta aurrekoak

“VIII. KAPITULUA 

2,356

“VIII. KAPITULUA 

1997

“VIII. KAPITULUA 

1,221

“VIII. KAPITULUA 

1984

“VIII. KAPITULUA 

2,134

“VIII. KAPITULUA 

1998

“VIII. KAPITULUA 

1,207

“VIII. KAPITULUA 

1985

“VIII. KAPITULUA 

1,991

“VIII. KAPITULUA 

1999

“VIII. KAPITULUA 

1,200

“VIII. KAPITULUA 

1986

“VIII. KAPITULUA 

1,893

“VIII. KAPITULUA 

2000

“VIII. KAPITULUA 

1,194

“VIII. KAPITULUA 

1987

“VIII. KAPITULUA 

1,835

“VIII. KAPITULUA 

2001

“VIII. KAPITULUA 

1,169

“VIII. KAPITULUA 

1988

“VIII. KAPITULUA 

1,759

“VIII. KAPITULUA 

2002

“VIII. KAPITULUA 

1,156

“VIII. KAPITULUA 

1989

“VIII. KAPITULUA 

1,673

“VIII. KAPITULUA 

2003

“VIII. KAPITULUA 

1,138

“VIII. KAPITULUA 

1990

“VIII. KAPITULUA 

1,605

“VIII. KAPITULUA 

2004

“VIII. KAPITULUA 

1,126

“VIII. KAPITULUA 

1991

“VIII. KAPITULUA 

1,550

“VIII. KAPITULUA 

2005

“VIII. KAPITULUA 

1,112

“VIII. KAPITULUA 

1992

“VIII. KAPITULUA 

1,498

“VIII. KAPITULUA 

2006

“VIII. KAPITULUA 

1,091

“VIII. KAPITULUA 

1993

“VIII. KAPITULUA 

1,438

“VIII. KAPITULUA 

2007

“VIII. KAPITULUA 

1,067

“VIII. KAPITULUA 

1994

“VIII. KAPITULUA 

1,382

“VIII. KAPITULUA 

2008

“VIII. KAPITULUA 

1,034

“VIII. KAPITULUA 

1995

“VIII. KAPITULUA 

1,314

“VIII. KAPITULUA 

2009

“VIII. KAPITULUA 

1,012

“VIII. KAPITULUA 

1996

“VIII. KAPITULUA 

1,252

“VIII. KAPITULUA 

2010

“VIII. KAPITULUA 

1,000

“VIII. KAPITULUA 

Bigarren xedapen gehigarria .–Inbertsioetarako erreserba berezia.

“Subjektu pasiboek zuzkidurak egiten ahalko dituzte Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen IV. tituluaren XI. kapituluko 2. atalean aipatzen den erreserba berezirako, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako lehen bi ekitaldietan lortzen dituzten irabazien kontura.”

Azken xedapenetan lehenena .–Ekainaren 13ko 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Sozietateen gaineko Zergaren Xedapenen Testu Bategina aldatzea.

2010. eta 2011. urteetan hasitako zergaldien ondorioekin, Sozietateen gaineko Zergaren Xedapenen Testu Bateginaren 22.b. Hirugarrena artikuluak, abenduaren 29ko 19/2005 Foru Legeak ezarritako idazketaren araberakoak, testu hau izanen du:

“Hirugarrena. Foru erkidegoko Administrazioko departamentu eskudunek gizarte-interesekotzat deklaraturiko kirol, kultura eta gizarte-laguntzako jardueren babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuengatik ordaindu diren kopuruen 100eko 30 kendu ahalko da letra honetako lehen atalak aipatzen duen kuota likidotik. Horretarako, kasuko espedienteak tramitatuko dira departamentu haietan.”

Azken xedapenetan bigarrena .–Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduaren aldaketa.

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 59.1.b) artikulua aldatzen da.

“b) Gerorapenak edo zatikapenak indarra duen bitartean zerga ordaintzera behartua dagoena Nafarroako Zerga Ogasunaren hartzekodun bihurtzen bada zerga itzulketa bat dela bide, kreditua ofizioz konpentsatzen ahalko da. Horrelakoetan, ordaintzeko dauden lehenbiziko epeetatik hasiko da, deusetan galarazi gabe horren ondorioz ordaindu gabe dauden kopuruak aldez aurretik mugaeguneratzea eta bidezko diren interesak berriz kalkulatzea.”

Azken xedapenetan hirugarrena .–Arauak emateko ahalmena.

Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.

Azken xedapenetan laugarrena .–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioekin.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2009ko abenduaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F0929137

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web