(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

87/2009 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 1EKOA, NAFARROAKO ZENBAIT ZUHAITZ BEREZI NATUR MONUMENTU DEKLARATU ETA HORIEN BABES ARAUBIDEA EZARTZEN DUENA.

BON N.º 157 - 23/12/2009



  ERANSKINA. NATUR MONUMENTUAK


Atariko

Apirilaren 25eko 165/1991 Foru Dekretuak natur monumentu deklaratu zituen Nafarroako zenbait zuhaitz berezi, eta arau esparru egokia eratu zuen 31 natur monumentu zaindu eta ongi mantentzeko.

Horren ondoren, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea eman zen, eta hari jarraikiz zehaztu eta babestuta geratu ziren Nafarroako natur monumentuak.

Araudi horren arabera, natur monumentuak naturaren gune edo elementuak dira, funtsean berezitasun, bitxitasun edo edertasun nabarmeneko formazioz osatuak, babes berezia merezi dutenak.

Gaur den egunean aldaketa nabarmenak izan dira natur monumentu deklaratutako batzuetan eta, bestalde, hobeki ezagutzen dira ezaugarriak, adina, historia edo tamaina kontuan hartuta natur monumentutzat jotzea merezi duten beste zuhaitz batzuk.

1991ko Foru Dekretuan sartutako natur monumentuetako hiruk galdu egin dituzte halako izaera jasotzeko zituzten ezaugarriak. Hala, MN-15 eta MN-23 zuhaitzek osasun gorabehera larriak izan dituzte, adinagatik batez ere, eta MN-26ak tximista batzuen ondorioak jasan zituen eta horren ondorioz erabat aldatu dira haren itxura eta ezaugarriak. Hori horrela, zuhaitz horiek Nafarroako natur monumentuen sailetik atera behar dira.

Bestalde, zuhaitz batzuk edo zuhaitz multzo batzuk, beren ezaugarriak direla-eta, gizarteak bereziki ezagutzen edo miresten ditu, eta, horregatik, zuhaitz horiek zain daitezela nahi duten adituek eta herritarrek Nafarroako natur monumentu deklaratzeko eskaera egin dute.

Orain proposatzen den zerrenda berrian 47 natur monumentu sartzen dira, Nafarroako zuhaitz espezie nagusienak biltzen dituztenak, eremu geografiko desberdinetan banatuta. Zuhaitzen edo zuhaitz multzoen kopuru horrek bide ematen du zuhaitzak egoki kudeatu eta zaintzeko, nahiz eta horrek ez duen galarazten beste administrazio publiko batzuek beste natur monumentu batzuk deklaratzea, indarra duen araudian agertzen den moduan.

Horregatik guztiagatik, foru dekretu honen xedea da, alde batetik, zuhaitz batzuk edo zuhaitz multzo batzuk Nafarroako natur monumentu deklaratzea, eta, bestetik, zuhaitz horien babes eta zaintza araubidea ezartzea, beren balio monumental, historiko edo zientifikoa zaintzeko eta, hala, Nafarroako kultur ondarean biltzeko.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 4.1.c) artikuluak dioen moduan, natur monumentu deklaratzeko eta babes araubidea ezartzeko bidea foru dekretua izanen da, proposamena Nafarroako Gobernuak egiten duenean. Halaber, aipatu foru legearen 15. artikuluak ezartzen du deklarazioaren xedapenak monumentua osorik eta aldaketarik gabe zaintzeko behar diren neurriak ezarriko dituela, eta monumentuaren erditik edo hala deklaratutako espazioaren mugatik hasita 100 metroko ingurunean izan daitezkeen erabilerak eta jarduerak arautuko direla.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko abenduaren 1eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da 47 zuhaitz eta zuhaitz multzo natur monumentu deklaratzea eta horiek babesteko araubide orokorra ezartzea.

2. artikulua . Deklarazioa.

Natur monumentu deklaratzen dira foru dekretu honen eranskinean aipatzen diren 47 zuhaitzak eta zuhaitz multzoak.

3. artikulua . Babeserako araubide orokorra.

Natur monumentu deklaratutako zuhaitzak babesteko araubide orokorra honako hau izanen da:

1. Natur monumentu deklaratutako zuhaitzak babesteko araubidea:

a) Debekatuta dago zuhaitzak osorik edo partzialki moztea, erretzea eta idazkunak egitea edo natur monumentuaren kontserbazioan eragin kaltegarria izan dezakeen beste edozein ekintza.

b) Debekatuta dago natur monumentu deklaratutako zuhaitzean edo zuhaitzetan gora igotzea, eskalatzea edo edonolako seinale edo tramankulurik jartzea.

c) Debekatuta dago natur monumentuetako fruituak edo haziak biltzea, non ez duen berariazko baimena ematen ingurumen arloan eskuduna den departamentuak.

d) Zuhaitzean edo zuhaitzetan beste edozein ekintza egiteko, ingurumen arloan eskuduna den departamentuaren baimena beharko da.

2. Adaburuaren proiekzio eremua edo sustraien eragin eremua (hau lehena baino handiagoa bada) babesteko araubidea:

a) Debekatuta dago ibilgailuak aparkatzea.

b) Debekatuta dago uraskak eta janontziak jartzea edo azienda inguru horretan maiz ibiltzea dakarren beste edozein ekintza.

c) Debekatuta dago edozein eratako obra zibilak egitea.

d) Landa lurretan debekatuta dago lurrak mugitzea dakarren nekazaritzako edozein jarduera egitea.

e) Debekatuta dago sua egitea.

f) Adaburuaren proiekzio eremuan edo sustraien eragin eremuan (hau lehena baino handiagoa bada) beste edozein ekintza egiteko, ingurumen arloan eskuduna den departamentuaren baimena beharko da.

3. Natur monumentuaren erditik hasita 100 metroko ingurunea babesteko araubidea (adaburuaren proiekzio eremua edo sustraien eragin eremua (hau lehena baino handiagoa bada) izan ezik, aurreko ataleko arauak ezarriko baitira): ingurumen arloko departamentuak zilegi izanen du natur monumentuaren kontserbazioan eragin kaltegarria izan dezaketen jarduerei ezezkoa ematea.

4. artikulua . Natur monumentuak babesteko araubide orokorraren aplikaziotik salbuestea.

Aurreko artikuluan natur monumentuak babesteko ezarri den araubide orokorra ez da kasu hauetan aplikatuko:

1. Hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian daudenean eta beren kokalekuagatik edo halakoetan aplikatzen zaizkien berariazko neurriengatik modu eraginkorrean bermatzen bada behar besteko babesa izanen dutela, eta ingurumen arloan eskuduna den departamentuak horixe egiaztatzen badu.

2. Nafarroako araudiaren edo goragoko araudi baten bidez eremu babestutzat jotako lurralderen batean daudenean, eta beren babes araubidea berariaz aurreikusi bada kasuan kasuko eremu babestua Kudeatzeko Planean.

5. artikulua . Natur monumentuen kudeaketa.

1. Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez deklaratutako natur monumentuen kudeaketa ingurumen arloko departamentuari dagokio, non ez den hitzarmen baten bidez erabakitzen lan hori natur monumentua dagoen toki entitateari dagokiola.

2. Ingurumen arloan eskuduna den departamentuak eginen ditu natur monumentuak ongi zaintzeko beharrezkoak diren mantentze-lan eta basogintza-lan guztiak.

3. Natur monumentuak babestutako faunako espezieak elikatu, hazi edo babesteko guneak izanez gero, espezie horien habitata hobetzeko lanak eginen dira eta, aldi berean, natur monumentuaren kontserbazioa ziurtatuko da.

4. Natur monumentuak dauden lurraldean egiten diren plan sektorial guztietan berariaz aipatu beharko dira bai natur monumentuak bai horiek babesteko araubidea.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Natur monumentuak babesteko araubidea beste naturgune batzuk kudeatzeko planetan sartzea.

Foru dekretu honetan natur monumentuentzat ezarri den babes araubidea zuzenean sartuko da natur monumenturen bat duten naturgune babestuetako kudeaketa planetan, harik eta horien lehen berrikuspenean berariazko babes araubide bat ezarri arte, beharrezkoa izanez gero.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe gelditu da apirilaren 25eko 165/1991 Foru Dekretua, Nafarroako zenbait zuhaitz berezi natur monumentu deklaratu zituena.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA. NATUR MONUMENTUAK

ERANSKINA

M.N. 1

Natur monumentuaren izena: Eraulgo artea.

Espeziea: Quercus ilex L. subsp. ilex L. x Quercus ilex subsp. ballota (Desf.) Samp.

Tokia: Eraul.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 578.421 / 4.729.960.

M.N. 2

Natur monumentuaren izena: Hiru Hankako artea.

Espeziea: Quercus ilex L. subsp. ilex L.

Tokia: Mendaza.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 563.049 / 4.721.682.

M.N. 3

Natur monumentuaren izena: Cabregako artea.

Espeziea: Quercus ilex subsp. ballota (Desf.) Samp.

Tokia: Mues.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 561.461 / 4.718.954.

M.N. 4

Natur monumentuaren izena: Corellako arteak.

Espeziea: Quercus ilex L. subsp. ilex L. x Quercus ilex subsp. ballota (Desf.) Samp.

Tokia: Corella.

Zenbat zuhaitz: 3.

X eta Y koordenatuak:

1. artea.-603.551 / 4.666.148.

2. artea.-603.559 / 4.666.157.

3. artea.-603.611 / 4.666.111.

M.N. 5

Natur monumentuaren izena: El Centinela.

Espeziea: Quercus faginea Lam.

Tokia: Zudairi.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 570.757 / 4.736.444.

M.N. 6

Natur monumentuaren izena: Erralako erkametza.

Espeziea: Quercus faginea Lam.

Tokia: Longida.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 636.703 / 4.741.788.

M.N. 7

Natur monumentuaren izena: Leartzako erkametzak.

Espeziea: Quercus faginea Lam.

Tokia: Etaiu.

Zenbat zuhaitz: 12.

X eta Y koordenatuak:

1. erkametza.-568.131 / 4.718.872.

2. erkametza.-568.096 / 4.718.870.

3. erkametza.-568.061 / 4.718.871.

4. erkametza.-568.040 / 4.718.869.

5. erkametza.-567.926 / 4.718.878.

6. erkametza.-567.926 / 4.718.878.

7. erkametza.-567.873 / 4.718.847.

8. erkametza.-567.782 / 4.718.819.

9. erkametza.-567.755 / 4.718.819.

10. erkametza.-567.675 / 4.718.789.

11. erkametza.-567.587 / 4.718.767.

12. erkametza.-567.564 / 4.718.752.

M.N. 8

Natur monumentuaren izena: Jauntsarasko haritza I.

Espeziea: Quercus robur L.

Tokia: Jauntsarats.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 598.111 / 4.762.029.

M.N. 9

Natur monumentuaren izena: Jauntsarasko haritza II.

Espeziea: Quercus robur L.

Tokia: Jauntsarats.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 598.044 / 4.761.460.

M.N. 10

Natur monumentuaren izena: Eltzaburuko haritza.

Espeziea: Quercus robur L.

Tokia: Eltzaburu.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 604.674 / 4.762.801.

M.N. 11

Natur monumentuaren izena: "El Bocal"eko haritza.

Espeziea: Quercus robur L.

Tokia: Fontellas.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 619.543 / 4.653.168.

M.N. 12

Natur monumentuaren izena: Garaioako haritza.

Espeziea: Quercus petraea (Matt.) Liebl. x Quercus humilis Mill.

Tokia: Garaioa.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 640.219 / 4.754.539.

M.N. 13

Natur monumentuaren izena: Hiru besoko pagoa.

Espeziea: Fagus sylvatica L.

Tokia: Orbaitzeta.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 647.583 / 4.764.186.

M.N. 14

Natur monumentuaren izena: Nabalako pagoa.

Espeziea: Fagus sylvatica L.

Tokia: Orbaitzeta.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 640.622 / 4.761.748.

M.N. 15

Natur monumentuaren izena: Azantzako haritza.

Espeziea: Quercus humilis Mill.

Tokia: Azantza.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 594.593 / 4.742.130.

M.N. 16

Natur monumentuaren izena: Oriongo hurritzak.

Espeziea: Corylus avellana L.

Tokia: Orbaitzeta.

Zenbat zuhaitz: 5.

X eta Y koordenatuak:

1. hurritza.-648.112 / 4.764.037.

2. hurritza.-648.122 / 4.764.026.

3. hurritza.-648.087 / 4.763.921.

4. hurritza.-647.945 / 4.764.035.

5. hurritza.-647.972 / 4.764.048.

M.N. 17

Natur monumentuaren izena: Lodosako zurzuriak.

Espeziea: Populus alba L.

Tokia: Lodosa.

Zenbat zuhaitz: 19.

X eta Y koordenatuak:

1. zurzuria.-576.095 / 4.696.989.

2. zurzuria.-576.092 / 4.696.996.

3. zurzuria.-576.084 / 4.696.995.

4. zurzuria.-576.068 / 4.697.014.

5. zurzuria.-576.073 / 4.697.014.

6. zurzuria.-576.059 / 4.697.021.

7. zurzuria.-576.057 / 4.697.032.

8. zurzuria.-576.047 / 4.697.021.

9. zurzuria.-576.025 / 4.697.046.

10. zurzuria.-576.024 / 4.697.057.

11. zurzuria.-576.011 / 4.697.051.

12. zurzuria.-575.996 / 4.697.061.

13. zurzuria.-575.981 / 4.697.065.

14. zurzuria.-575.966 / 4.697.073.

15. zurzuria.-575.961 / 4.697.096.

16. zurzuria.-575.946 / 4.697.095.

17. zurzuria.-575.933 / 4.697.112.

18. zurzuria.-575.939 / 4.697.127.

19. zurzuria.-575.925 / 4.697.126.

M.N. 18

Natur monumentuaren izena: Errotaren presako sahatsa.

Espeziea: Salix alba L.

Tokia: Zangoza.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 636.028 / 4.711.762.

M.N. 19

Natur monumentuaren izena: Oriongo astigarra.

Espeziea: Acer campestre L.

Tokia: Orbaitzeta.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 648.080 / 4.763.943.

M.N. 20

Natur monumentuaren izena: Erriberriko gazteluko masustondoa.

Espeziea: Morus nigra L.

Tokia: Erriberri.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 611.101 / 4.704.351.

M.N. 21

Natur monumentuaren izena: Azparrengo elorria.

Espeziea: Crataegus monogyna Jacq.

Tokia: Azparren.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 641.347 / 4.749.848.

M.N. 22

Natur monumentuaren izena: Gardeko intxaurrondoa.

Espeziea: Juglans regia L.

Tokia: Garde.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 669.724 / 4.739.688.

M.N. 23

Natur monumentuaren izena: Santa Isabelgo haritza.

Espeziea: Quercus robur L.

Tokia: Cortes.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 633.518 / 4.645.661.

M.N. 24

Natur monumentuaren izena: Leitzalarreko izeiak.

Espeziea: Abies alba Mill.

Tokia: Leitza.

Zenbat zuhaitz: 53.

Zuhaitzen inguruko perimetroaren X eta Y koordenatuak:

1. puntua.-589.643 / 4.774.921.

2. puntua.-589.655 / 4.774.922.

3. puntua.-589.668 / 4.774.909.

4. puntua.-589.662 / 4.774.901.

5. puntua.-589.650 / 4.774.865.

6. puntua.-589.634 / 4.774.853.

7. puntua.-589.630 / 4.774.860.

8. puntua.-589.638 / 4.774.909.

M.N. 25

Natur monumentuaren izena: Diputazioaren jauregiko sekuoia.

Espeziea: Sequoiadendron giganteum (Lindl.) Buchholz.

Tokia: Iruña.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 611.046 / 4.741.428.

M.N. 26

Natur monumentuaren izena: Basaurako artea.

Espeziea: Quercus ilex L. subsp. ilex L.

Tokia: Ameskoabarrena.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 571.474 / 4.734.977.

M.N. 27

Natur monumentuaren izena: Bertizko zedroa.

Espeziea: Cedrus libani A. Rich.

Tokia: Bertizko jaurerria, Oieregi.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 612.830 / 4.777.390.

M.N. 28

Natur monumentuaren izena: Ekiza etxadiko ipurua.

Espeziea: Juniperus oxycedrus L.

Tokia: Artzi.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 642.052 / 4.746.251.

M.N. 29

Natur monumentuaren izena: Surioko pinuak.

Espeziea: Pinus sylvestris L.

Tokia: Uztarroze.

Zenbat zuhaitz: 6.

X eta Y koordenatuak:

1. pinua.-669.514 / 4.755.739.

2. pinua.-669.490 / 4.755.747.

3. pinua.-669.482 / 4.755.737.

4. pinua-669.489 / 4.755.735.

5. pinua.-669.511 / 4.755.766.

6. pinua.-669.513 / 4.755.765.

M.N. 30

Natur monumentuaren izena: Otsaportilloko hagina.

Espeziea: Taxus baccata L.

Tokia: Urbasako Mendilerroa.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 574.964 / 4.743.632.

M.N. 31

Natur monumentuaren izena: Auztegiko hagina.

Espeziea: Taxus baccata L.

Tokia: Otsagabia.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 655.414 / 4.762.592.

M.N. 32

Natur monumentuaren izena: Legardetako ipurua.

Espeziea: Juniperus oxycedrus L.

Tokia: Villatuerta.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 584.166 / 4.721.688.

M.N. 33

Natur monumentuaren izena: Limitaciones mendiko pagoa.

Espeziea: Fagus sylvatica L.

Tokia: Ameskoetako Limitaciones mendia.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 563.327 / 4.738.694.

M.N. 34

Natur monumentuaren izena: Lezaungo astigarra.

Espeziea: Acer monspessulanum L.

Tokia: Lezaun.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 580.134 / 4.739.187.

M.N. 35

Natur monumentuaren izena: Lizarragako haritza.

Espeziea: Quercus humilis Mill.

Tokia: Lizarraga Itzagaondoa.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 622.893 / 4.735.976.

M.N. 36

Natur monumentuaren izena: Domikoko urtegiko sekuoia.

Espeziea: Sequoia sempervirens (D.Don) Endl.

Tokia: Lesaka.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 600.419 / 4.789.464.

M.N. 37

Natur monumentuaren izena: Etxalarko hagina.

Espeziea: Taxus baccata L.

Tokia: Etxalar.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 614.698 / 4.787.258.

M.N. 38

Natur monumentuaren izena: Berako udareondoa.

Espeziea: Pyrus cordata Desv.

Tokia: Bera.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 611.365 / 4.794.304.

M.N. 39

Natur monumentuaren izena: Berako gorostia.

Espeziea: Ilex aquifolium L.

Tokia: Bera.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 611.115 / 4.795.611.

M.N. 40

Natur monumentuaren izena: Leitzako elorria.

Espeziea: Crataegus monogyna Jacq.

Tokia: Leitza.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 590.078 / 4.769.400.

M.N. 41

Natur monumentuaren izena: Garinoaingo erkametza.

Espeziea: Quercus faginea Lam.

Tokia: Garinoain.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 607.973 / 4.716.592.

M.N. 42

Natur monumentuaren izena: Etxagueko haritza.

Espeziea: Quercus humilis Mill.

Tokia: Etxague.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 616.013 / 4.724.742.

M.N. 43

Natur monumentuaren izena: Orkingo haritza.

Espeziea: Quercus robur L.

Tokia: Arraitz-Orkin.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 611.046 / 4.760.097.

M.N. 44

Natur monumentuaren izena: Olorizko arteak.

Espeziea: Quercus ilex subsp. ballota (Desf.) Samp.

Tokia: Oloritz.

Zenbat zuhaitz: 5.

X eta Y koordenatuak:

1. artea.-612.454 / 4.721.993.

2. artea.-612.484 / 4.722.013.

3. artea.-612.548 / 4.722.064.

4. artea.-612.570 / 4.722.076.

5. artea.-612.617 / 4.722.096.

M.N. 45

Natur monumentuaren izena: Irañetako haritzak.

Espeziea: Quercus robur L. x Quercus humilis Mill.

Tokia: Irañeta.

Zenbat zuhaitz: 5.

X eta Y koordenatuak:

1. haritza.-586.888 / 4.750.500.

2. haritza.-586.912 / 4.750.549.

3. haritza.-586.868 / 4.750.558.

4. haritza.-586.850 / 4.750.563.

5. haritza.-586.858 / 4.750.583.

M.N. 46

Natur monumentuaren izena: Melidako intxaurrondoa.

Espeziea: Juglans regia L.

Tokia: Melida.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 619.767 / 4.691.206.

M.N. 47

Natur monumentuaren izena: Etxarri Aranazko haritza.

Espeziea: Quercus petraea (Matt.) Liebl.

Tokia: Etxarri Aranatz.

Zenbat zuhaitz: 1.

X eta Y koordenatuak: 573.847 / 4.753.242.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web