(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

61/2009 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 20KOA, HELDUEN OINARRIZKO HEZKUNTZA ARAUTU ETA IKASKETA HORIEN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN.

BON N.º 109 - 04/09/2009



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. HASIERAKO IKASKETAK


  III. KAPITULUA. HELDUENTZAKO BIGARREN HEZKUNTZA


  IV. KAPITULUA. EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA


  V. KAPITULUA. IRAKASLEAK


  VI. KAPITULUA. IKASTETXEAK


  1. ERANSKINA. OINARRIZKO GAITASUNAK


  2. ERANSKINA. HELDUEN OINARRIZKO HEZKUNTZAKO HASIERAKO IKASKETAK


  3. ERANSKINA. HELDUENTZAKO BIGARREN HEZKUNTZA


  4. ERANSKINA. IRAKASLEEN GAIKUNTZAK ETA ESPEZIALITATEAK HELDUENTZAKO BIGARREN HEZKUNTZAKO JAKINTZA ESPARRUETARAKO


Atariko

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (HLO) gidatzen duten printzipioetako baten arabera, hezkuntza etengabeko ikaskuntza da, bizitza osoan iraun behar duena. Hezkuntza sistemako ikasketetako bat helduen hezkuntza dela dio lege horrek eta pertsona guztiei aitortzen die bizitzan zehar prestakuntza jasotzeko aukera, beren garapen pertsonal eta profesionalerako gaitasun, ezagutza, trebetasun eta ahalmenak lortu, eguneratu, osatu eta handitu ditzaten. Lege organiko horrek 5. artikuluan ezartzen du, halaber, administrazio publikoei dagokiela ikaskuntzarako eskaintza malguak sustatzea, hezkuntza sistema titulaziorik gabe utzi zuten gazte eta helduei oinarrizko gaitasunak eta, kasua bada, behar diren titulazioak eskuratzea ahalbidetzeko.

HLOk helduen hezkuntzaz dihardu I. tituluko IX. kapituluan. Ikasketa horien antolaketa eta metodologia, 67. artikuluko 2. idatz-zatiak dioenez, autoikaskuntzan oinarrituko dira, eta kontuan hartuko dituzte helduen esperientziak, beharrak eta interesak. Irakaskuntza presentzialaren bidez garatzen ahalko dira, eta bai urrutiko hezkuntzaren bidez ere.

Ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak, Helduen Hezkuntza arautzen duenak, 3. artikuluan helburutzat ezartzen du, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko pertsona heldu guztiek daukaten hezkuntzarako eskubidea hedatzea, eta ahalegina egitea herritar guztiek aukera izan dezaten gaur egungo gizarteak eskatzen duen oinarrizko prestakuntza lortzeko, lehentasuna emanez kolektiborik behartsuenei zuzenduriko jarduerei. Hori lortzeko, 5. artikuluan irakaskuntza programak aipatzen ditu, oinarrizko hezkuntza lortu eta gaurkotzea ahalbidetzekoak. Programa horiek laneratzeko eta hezkuntza maila bakoitzean sartzeko aukera ematen duten titulazioak lortzea erraztuko dute, pertsona helduen ikaskuntzaren ezaugarrietara egokituriko mota, antolamendu eta metodologien bitartez.

Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko ikasketak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian adierazten da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gaitasunak eta ezagutzak lortu nahi dituzten helduek beren baldintza eta beharretara egokituriko eskaintza izanen dutela, mugigarritasunaren eta gardentasunaren printzipioei jarraituko diena.

Foru dekretu honek Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren antolaketan bi gradu bereizten ditu: Hasierako Ikasketak eta Helduentzako Bigarren Hezkuntza. Bi gradu horien curriculuma moduluka egituratuta dago, hiru jakintza esparru hauek ardatz dituela: Komunikazio esparrua, Gizarte esparrua, eta Zientzia eta Teknologia esparrua. Curriculumak bere baitan biltzen ditu esparruetako helburu orokorrak, oinarrizko gaitasunak garatzeko egiten duten ekarpena, metodo pedagogikoak, eta haiek osatzen dituzten moduluak beren edukiekin eta ebaluazio irizpideekin.

Curriculuma esparruka eta moduluka antolatzea aukeratu da helduen ezaugarrietarako eta ikasteko dituzten aukeretarako egokiena delakoan; izan ere, malgua eta irekia da, helduen ikasteko estiloa eta erritmoa errespetatzen ditu, lehendik dituzten ezagutza eta esperientzien balorazioa errazten du, prestakuntza beste jarduera batzuekin uztartzea ahalbidetzen du, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua helduentzako prozedura berezi baten bitartez lortzeko aukera ematen du.

Oinarrizko gaitasunak, helduentzako ikasketetan lehenbizikoz aztertzen baitira, baliagarriak dira ikuspegi integratzaile eta lortutako ezagupenak aplikatzera zuzendutako batetik nahitaezkotzat jotzen diren ikasketak zein diren jakiteko. Gaitasun horiek bereganatuz gero, gai izan behar dute ikasleek beren errealizazio pertsonal eta profesionalerako, herritar gisa aktiboki parte hartzeko eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko.

Foru dekretu honetan, halaber, gradu eta mailen iraupena, ikaskuntzen ebaluazioa eta irakasleak jakintza esparruei atxikitzeko modua arautzen dira.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluak aurrez irizpena emanik, Nafarroako Kontseiluarekin ados eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bederatziko uztailaren hogeiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua . Xedea eta aplikazio eremua.

1. Foru dekretu honen xedea Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren egitura eta antolaketa arautzea da.

2. Nafarroako Foru Komunitatean ikasketa horiek emateko baimena duten ikastetxe guztietan aplikatuko da foru dekretu hau.

2. artikulua . Helduen Oinarrizko Hezkuntza. Hartzaileak.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzak alfabetatzetik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortu arteko hezkuntza prozesua biltzen du.

2. Ikasketa hauek egin ahal izateko, gutxienez 18 urte eduki behar dira, edo ikasturtea hasitakoan bete, urtea amaitu aurretik.

3. Salbuespenez, hamasei urtetik gorakoek ikasketa hauek egin ahalko dituzte, baldin eta hala eskatzen badute eta beren lan kontratuaren ondorioz ikastetxe arruntetara joaterik ez badute edo errendimendu handiko kirolariak badira.

3. artikulua . Helburuak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren helburua da pertsona heldu guztiei aukera ematea gaitasunak eta ezagutzak lortu, berritu eta handitu ditzaten, beren ahalmen pertsonalak garatzeko, gizarte eta kultur bizitzan duten partaidetza eta lanbide kualifikazioa hobetzeko eta hezkuntza sistemako ikasketak egin ahal izateko.

4. artikulua . Ikasketen antolaketa.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzak bi gradu izanen ditu, eta horietako bakoitzean bi maila:

a) Hasierako Ikasketen gradua: Hasierako Ikasketak I eta Hasierako Ikasketak II izeneko mailetan banatua.

b) Helduentzako Bigarren Hezkuntzaren gradua (HBH): HBH I eta HBH II izeneko mailetan banatua.

2. Ikasketa horien curriculuma 1., 2. eta 3. eranskinetan dago.

5. artikulua . Curriculuma.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma jakintza esparruen inguruan antolatuko da. Esparru horiek oinarrizko irakaskuntzari dagozkion arlo eta irakasgaiak bilduko dituzte, helduen baldintza eta beharretara egokituak.

2. Ikasle helduen testuinguru eta egoera pertsonalen aniztasunari erantzute aldera, gradu bakoitzeko jakintza esparruak modulukako egitura ireki baten bitartez antolatuko dira. Egitura hori malgua izanen da sistemara sartzeko moduei dagokienez; halaber ikasteko erritmoa hautatu eta modulu batzuk edo besteak aukeratu ahal izanen dira.

3. Ikasketa hauetako oinarrizko gaitasunek, helburuek, edukiek, metodo pedagogikoek eta ebaluazio irizpideek osatzen duten multzoa da Helduen Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma.

4. Ikastetxeek garatu eta osatu eginen dute Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gradu eta mailetako curriculuma, foru dekretu honetan eta hura garatzeko arauetan ezarritakoa. Zehazte hori hezkuntza proiektuaren zati izanen da.

II. KAPITULUA. HASIERAKO IKASKETAK

6. artikulua . Hartzaileak.

1. Oinarrizko ezagutza eta gaitasunak lortu nahi dituzten pertsonentzat dira ikasketa hauek, beren gizarte eta kultur ingurunean parte hartzeko eta bizitzan zehar ikasten jarraitzeko adina ikasi nahi dutenentzat.

2. Ikasketa hauetan arreta berezia emanen zaie gizartetik baztertzeko arriskua duten taldeetako helduei eta, halaber, hemengo gizartean eta kulturan egokitzeko ikasketa hauen beharra duten etorkin helduei.

3. Zaharragoei ere beren gaitasunak areagotu eta eguneratzeko aukera emanen zaie, biztanleriaren zahartzeak dakartzan erronkei modu egokian erantzutearren.

7. artikulua . Helburuak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketek ikasleen gaitasunak garatzen lagunduko dute honako helburu hauei begira:

a) Bizikidetzaren balioak eta arauak ezagutu eta aintzat hartzea; beren eskubideak baliatzea, gainerakoekiko begirunez, betiere; tolerantzia eta pertsonen eta taldeen arteko elkartasuna praktikatzea, giza eskubideak gizarte plural baten balio komun gisa sendotzeari begira elkarrizketa erabiltzea, eta herritartasun demokratikorako eskubideaz baliatzea.

b) Beren buruaren estimua eta konfiantza areagotzen lagunduko dieten jarrerak garatzea, autonomia handiagoz aritu daitezen eta itxaropen baikorrak izan ditzaten beren kabuz ikasteko eta arlo pertsonalean, lan munduan eta gizartean aurrera egiteko aukerei buruz.

c) Gatazka pertsonalei, familiakoei eta gizartekoei aurrea hartzeko eta liskarrak bakez konpontzeko trebetasunak lortzea.

d) Ahoz nahiz idatziz gaztelaniazko (edo, hala badagokio, euskarazko) testu eta mezu errazak ulertu eta zuzen adieraztea eta irakurtzeko ohitura garatzea.

e) Matematikako oinarrizko gaitasunak garatzea eta eguneroko egoeretan haiek aplikatzeko gauza izatea.

f) Beren natur, gizarte eta kultur ingurunea ezagutu eta estimatzea eta hura kontserbatzen eta hobetzen laguntzea.

g) Historia unibertsaleko eta Espainiako historiako gertaera nagusiak ezagutzea eta Nafarroaren geografia eta historia eta bertako hizkuntzen, kulturen eta ohituren aniztasuna ezagutzen hastea.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen hastea, ikaskuntza berrietara iristeko eta gizarte, kultur eta lan ingurunean hobeki moldatzeko.

i) Higienea, ariketa fisikoa eta osasuna baloratzea, norberaren eta besteen gorputza ezagutu eta onartzea, desberdintasunak errespetatzea eta edonolako aurreiritziak eta estereotipo sexistak gaitzestea.

j) Bide hezkuntza eta zirkulazio istripuen prebentzioan eragina duten begirune-jarrerak bultzatzea.

8. artikulua . Mailak.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketek bi maila desberdin izanen dituzte:

a) Hasierako Ikasketak I.

b) Hasierako Ikasketak II.

2. Hasierako Ikasketak I mailaren helburua izanen da irakurri eta idazteko, matematikako kalkuluak egiteko eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzeko oinarrizko gaitasunak eta ezagutzak lortzea, pertsonek eguneroko bizitzan azaltzen zaizkien beharrak ase ahal izan ditzaten eta, halaber, beren inguruko errealitatea ulertu eta errazago parte har dezaten gizarte eta kultur bizitzan.

3. Hasierako Ikasketak II mailaren helburua, berriz, oinarrizko ezagutzak eta gaitasunak sendotzea izanen da, horiek gainditzen dituzten pertsonak Helduentzako Bigarren Hezkuntzara igaro ahal izan daitezen, lan prestakuntzako eta prestakuntza pertsonaleko ikastaroak egin, eta gizartean, kulturan, politikan eta ekonomian modu aktiboan parte hartu ahal dezaten.

9. artikulua . Jakintza esparruak.

1. Ikasketa hauen curriculuma hiru jakintza esparrutan antolatuko da:

a) Komunikazio esparrua.

b) Zientzia eta Teknologia esparrua.

c) Gizarte esparrua.

2. Esparruok gutxieneko edukiak bilduko dituzte, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak aprobetxamenduz egitea ahalbidetzen duten oinarrizko gaitasunen maila lortzeko adinakoak.

10. artikulua . Hasierako Ikasketak I mailako moduluak.

1. Hasierako Ikasketak I mailan, hiru jakintza esparruetako edukiak lau hilabeteko modulu orokorretan antolatuko dira.

2. Ikastetxeek nahi adina modulutan banatuko dituzte jakintza esparruetako edukiak, parte-hartzaileen ezaugarriei ahalik eta egokien erantzuteko.

11. artikulua . Hasierako Ikasketak II mailako moduluak.

Hasierako Ikasketak II mailan lau hilabeteko modulu hauek izanen dira:

a) Komunikazio esparruko 1. modulua eta 2. modulua.

b) Zientzia eta Teknologia esparruko 1. modulua eta 2. modulua.

c) Gizarte esparruko 1. modulua eta 2. modulua.

III. KAPITULUA. HELDUENTZAKO BIGARREN HEZKUNTZA

12. artikulua . Helburuak.

Ikasleek honako xede hauetarako gaitasunak beregana ditzaten balioko du Helduentzako Bigarren Hezkuntzak:

a) Betebeharrak erantzukizunez beren gain hartzea, beren eskubideak ezagutu eta baliatzea, gainerakoekiko begirunez, betiere; tolerantzia eta pertsonen eta taldeen arteko elkartasuna praktikatzea, giza eskubideak gizarte plural baten balio komun gisa sendotzeari begira elkarrizketa erabiltzea eta herritartasun demokratikoaz baliatzeko prestatzea.

b) Diziplinarako eta bakarka nahiz taldean ikasteko eta lan egiteko ohitura garatu eta sendotzea, ikasketa lana eraginkorra izan dadin nahitaezko baldintza gisa eta norberaren garapenerako baliabide gisa harturik.

c) Sexuen arteko diferentziak eta haien arteko eskubide eta aukera berdintasuna aintzat hartu eta errespetatzea. Gizon-emakumeen arteko diskriminazioa berekin dakarten estereotipoak arbuiatzea.

d) Nortasunaren arlo guztietan eta besteekiko harremanetan ahalmen afektiboak indartzea eta indarkeriaren, edonolako aurreiritzien eta estereotipo sexisten aurkako jarrera garatu eta liskarrak modu baketsuan konpontzea.

e) Oinarrizko trebetasunak garatzea informazio iturriak erabiltzerakoan, zentzu kritikoz ezagupen berriak bereganatzeari begira. Teknologien arloan oinarrizko prestakuntza bereganatzea, informazioari eta komunikazioari buruzkoetan.

f) Ezagupen zientifikoa diziplina desberdinetan egituratzen den jakintza integratu gisa hartzea, eta ezagupenaren eta esperientziaren alor desberdinetan problemak identifikatzeko metodoak ezagutu eta aplikatzea.

g) Ekimenerako adorea eta norberaren baitako konfiantza, parte-hartzea, zentzu kritikoa eta norberaren ekimena garatzea, eta halaber ikasten, planak egiten, erabakiak eta erantzukizunak bere gain hartzen ikasteko gaitasuna.

h) Ahoz nahiz idatzizko gaztelaniazko (edo, hala badagokio euskarazko) testu eta mezu konplexuak ulertu eta zuzen adieraztea eta literaturaren ezagupen eta irakurketarekin hastea.

i) Atzerriko hizkuntza bat edo gehiago modu egokian ulertu eta hitz egitea.

j) Geografia, historia eta kultura unibertsala eta Espainiakoa ezagutu, aintzat hartu eta errespetatzea.

k) Nafarroaren geografia eta historia eta Nafarroa berezi egiten duten hizkuntzen, kulturen eta ohituren aniztasuna ezagutzea.

l) Norberaren eta besteen gorputzaren funtzionamendua ezagutu eta onartzea, desberdintasunak errespetatzea, gorputzaren zainketa eta osasunerako ohiturak sendotzea garapen pertsonal eta sozialerako lagungarri gisa. Sexualitatearen giza dimentsioa ezagutu eta baloratzea. Osasunarekin, kontsumoarekin, bizidunen eta ingurumenaren zaintzarekin lotura duten ohitura sozialak kritikoki aintzat hartzea, horrela haiek zaindu eta hobetzen laguntzeko.

m) Sormen artistikoa estimatzea eta artearen agerpenen hizkuntza ulertzea, adierazpen eta irudikapenerako askotariko baliabideak erabiliz.

13. artikulua . Mailak.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak bi mailatan antolatuko dira, eta maila bakoitzak lau hilabeteko bi aldi izanen ditu.

14. artikulua . Jakintza esparruak.

1. Ikasketa hauek moduluka antolatuko dira, hiru jakintza esparrutan:

a) Komunikazio esparrua.

b) Zientzia eta Teknologia esparrua.

c) Gizarte esparrua.

2. Esparruok Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren oinarrizko alderdiak bilduko dituzte, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren I. eta II. eranskinetan jasotakoak.

3. Komunikazio esparruak Gaztelania eta literatura, Euskal hizkuntza eta literatura, hala behar denean, eta Atzerriko hizkuntza irakasgaietako oinarrizko alderdiak bilduko ditu.

4. Zientzia eta Teknologia esparruak Natur zientziak, Matematika eta Teknologia irakasgaietako oinarrizko alderdiak eta Gorputz hezkuntzako curriculumean osasunarekin eta natur ingurunearekin zerikusia duten alderdiak bilduko ditu.

5. Gizarte esparruak Gizarte zientziak, geografia eta historia irakasgaiaren eta Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza irakasgaiaren oinarrizko alderdiak eta Plastika eta ikus hezkuntzako curriculumean jasotako pertzepzioari buruzko alderdiak bilduko ditu.

15. artikulua . Moduluak.

1. Lau hilabeteko modulu hauek osatuko dute Helduentzako Bigarren Hezkuntzako lehen maila:

a) Komunikazio esparruko lau modulu: Hizkuntzako 1. modulua eta 2. modulua, Atzerriko hizkuntzako 1. modulua eta 2. modulua.

b) Zientzia eta Teknologia esparruko lau modulu: Matematika-Teknologiako 1. modulua eta 2. modulua, Natura eta osasuneko 1. modulua eta 2. modulua.

c) Gizarte esparruko bi modulu: Gizarteko 1. modulua eta 2. modulua.

2. Lau hilabeteko modulu hauek osatuko dute Helduentzako Bigarren Hezkuntzako bigarren maila:

a) Komunikazio esparruko lau modulu: Hizkuntzako 3. modulua eta 4. modulua, Atzerriko hizkuntzako 3. modulua eta 4. modulua.

b) Zientzia eta Teknologia esparruko lau modulu: Matematika-Teknologiako 3. modulua eta 4. modulua, Natura eta osasuneko 3. modulua eta 4. modulua.

c) Gizarte esparruko bi modulu: Gizarteko 3. modulua eta 4. modulua.

3. A eta D hizkuntza ereduetako ikasketetan, Komunikazio esparruan Euskara moduluak sartuko dira.

IV. KAPITULUA. EBALUAZIOA, MAILAZ IGOTZEA ETA TITULAZIOA

16. artikulua . Lortutako ezagutzen eta esperientzien balorazioa.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzan hasten diren pertsonei, matrikularen aurretik, hasierako balorazioa eginen zaie.

2. Hasierako balorazio horretan informazioa jasoko da ikasleak hezkuntza arautuaren bitartez nahiz hezkuntza ez-formalaren edo informalaren bitartez lortuak dituen ezagutzei eta gaitasunei buruz, eta bere itxaropen eta asmoen berri eskatuko zaio, maila egokienera bideratzeko, jakintza esparru bakoitzaren barnean, eta haren prestakuntza ibilbidea zehazteko.

3. Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du zein egitura eta irizpide erabiliko diren Hasierako Ikasketetan eta Helduentzako Bigarren Hezkuntzan hasierako balorazioa egiteko.

17. artikulua . Ebaluazioa.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasleen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa etengabekoa izanen da, eta curriculumeko modulu batetik bestera desberdina.

2. Irakasleek curriculumaren elementu desberdinak kontuan hartuz eginen dute ebaluazioa.

3. Moduluetako ebaluazio irizpideak funtsezko erreferente izanen dira ikasleek oinarrizko gaitasunak zenbateraino bereganatuak dituzten neurtzeko.

4. Lauhileko bakoitzaren amaieran, ikasle bakoitzak egindako moduluak ebaluatuko dira. Taldeko irakasle tutoreak eginen du ebaluazioa, edo, egoki denean, ikasle taldearen irakasle guztiek batera, tutoreak koordinaturik. Irakasleak talde kolegiatu gisa ariko dira ebaluazio prozesuan zehar eta horren ondoriozko erabakiak hartzerakoan, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen arauei jarraituz.

5. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketetan, esparru bakoitzeko moduluak ematen dituen irakasleak erabakiko du modulu horietako kalifikazioa.

6. Modulu batean ebaluazio positiboa jasotzen duten ikasleek izen bereko hurrengo modulua egin ahal izanen dute. Ebaluazio negatiboa jasoz gero, berriz egin beharko dute modulua.

7. Irakasleek, ikasleen ikaskuntzaz gain, irakaskuntza prozesua eta beren irakaslana ere ebaluatuko dituzte.

18. artikulua . Mailaz igotzea eta egiaztagiria.

1. Hasierako Ikasketak I mailako helburuak lortu eta modulu guztietan kalifikazio positiboa jasotzen duten ikasleak Hasierako Ikasketak II mailara igaroko dira.

2. Hasierako Ikasketak II mailako helburuak lortu eta modulu guztietan ebaluazio positiboa jasotzen duten ikasleek Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin ahalko dituzte.

3. Helduentzako Bigarren Hezkuntzan jakintza esparru bateko maila bateko modulu guztien balorazio positiboa jasotzen duten ikasleek esparruko maila hori gainditua izanen dute. Hiru esparruetako bakoitzari dagozkion mailetako baten bat gainditu izanak Estatu osoan izanen du balioa.

19. artikulua . Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua.

1. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzen dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua jasoko dute.

2. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako jakintza esparruetako modulu guztiak gainditzen dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua jasoko dute. Salbuespenez, bi modulutan ebaluazio negatiboa duelarik ikasleak titulua lortu ahal izanen du, baldin eta irakasle taldeak uste badu modulu horien izaerak eta Helduentzako Bigarren Hezkuntzan duten pisuak ez diotela ikasleari eragotzi ikasketa horietako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzea.

3. Titulua eskuratzen ez duten ikasleek eskola-ziurtagiri bat jasoko dute, non jasoko baita ikasleak zenbat urte eman dituen ikasten, eta emandako moduluak.

V. KAPITULUA. IRAKASLEAK

20. artikulua . Irakasleak.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak emanen dituzten irakasleak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 93., 94. eta 99. artikuluetan, zazpigarren xedapen gehigarrian eta lehen xedapen iragankorrean adierazitakoak izanen dira.

2. Arau orokor gisa, maisu edo maistra bakarrak emanen du Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketetako maila bakoitza.

3. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasle talde bakoitzak, arau orokor gisa, hiru irakasle izanen ditu. Batek Komunikazio esparruko bi moduluak emanen ditu, beste batek Zientzia eta Teknologia esparruko bi moduluak, eta hirugarrenak Gizarte esparruko modulua.

4. Maisu-maistren Kidegoko irakasleen gaikuntzen eta Bigarren Hezkuntzako Kidegoko irakasleen espezialitateen esleipena foru dekretu honen IV. eranskinean dago.

5. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten irakasleei Hezkuntza Departamentuak berariazko prestakuntza emanen die hezkuntza-eskaintza honetarako.

21. artikulua . Tutoretza eta orientazioa.

1. Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakaslanari lotutako zereginak dira.

2. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasle talde bakoitzak irakasle-tutore bat izanen du, eta taldeko ikasle bakoitzaren jarraipena egin eta irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio prozesuak koordinatuko ditu.

VI. KAPITULUA. IKASTETXEAK

22. artikulua . Ikastetxeak eta ikasketak.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko, Bigarren Hezkuntzako institutu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gela baimenduetan eman ahalko dira.

2. Hezkuntza Departamentuak ikastetxe pribatuei baimena eman ahalko die Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak emateko, osorik edo graduetako baten bat, hala eskatzen badute eta indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

23. artikulua . Ordutegiaren malgutasuna.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeek beren antolaketan ordutegiaren malgutasunaren printzipioari eutsi ahalko diote, dagokien lurralde eremuko helduen prestakuntza eskaria ase ahal izateko. Hala, behar izanez gero, jarduerak goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan antolatu ahalko dituzte.

24. artikulua . Ikastetxeen autonomia.

1. Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen autonomia pedagogiko eta antolamenduzkoa bultzatuko du, eta irakasleen talde lana eta hezkuntza-praktikatik abiatuko den ikerketa lana erraztuko ditu. Gainera, irakasleek beren lanaren garrantzi sozialari dagokion tratua, aintzatespena eta begirunea jaso ditzaten ahaleginduko da.

2. Ikastetxe eta gela bakoitzak curriculuma garatu eta osatuko du bere hezkuntza-errealitatera eta helduen ezaugarrietara egokituz, pertsona guztiei erantzun ahal izateko, adina eta ikasteko gaitasuna edo motibazioa gorabehera.

3. Ikasle helduek beren hezkuntza prozesuan izan behar duten erantzukizuna errespetatu eta sustatze aldera, ikastetxeek ikasleen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzen ahal duten mekanismoak ezarriko dituzte.

4. Zuzendaritza taldea hezkuntza komunitateko kide guztien artean giro positiboa eta elkarlanekoa sortzen ahaleginduko da.

Lehen Xedapen Gehigarria. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua zuzenean lortzeko probak.

1. Hezkuntza Departamentuak probak antolatu eta deialdiak eginen ditu 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua zuzenean eskuratu ahal izan dezaten, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 68.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Proba horiek Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza esparruetan eta haren curriculumean oinarrituta antolatuko dira. Curriculuma 3. eranskinean jaso da.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak emateko baimena duten ikastetxeak.

1. Uztailaren 6ko 256/1999 Foru Dekretuaren bidez Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I. eta II. mailetako ikasketak emateko baimena jaso zuten Helduen Oinarrizko Hezkuntzako gela eta ikastetxe publikoek foru dekretu honen bidez araututako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Ikasketak eman ahalko dituzte.

2. Aurreko puntuan aipatutako foru dekretuaren bidez edo hura garatzeko arauen bidez Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketak emateko baimena jaso duten institutuek foru dekretu honetan araututako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak eman ahalko dituzte.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe eta gelen beste prestakuntza eskaintza batzuk.

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe eta gelek, baimenduak dituzten ikasketa arautuez gainera, arautu gabeko ikasketak eman ahalko dituzte, Helduen Hezkuntza arautzen duen ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legearen 5. artikuluan aipatzen diren prestakuntza programen haritik.

2. Hezkuntza Departamentuak baimendu eta arautuko ditu ikastetxe edo gela bakoitzak eman ahalko dituen ikasketak.

Lehen Xedapen Iragankorra. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta gelak.

Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organiko indarduna (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua) aldatzen ez den bitartean, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta gelak uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren 32. eta 34. artikuluetan ezarritakoaren bidez arautuko dira. Dekretu horrek Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu du eta ikasketa horien egitura eta curriculum berariazkoa ezarri ditu Nafarroako Foru Komunitatean.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Bigarren Hezkuntzako institutuak.

Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organiko indarduna (otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua) aldatzen ez den bitartean, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak emateko baimena duten Bigarren Hezkuntzako institutuak uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoaren bidez arautuko dira, ikasketa horiei dagokienez.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten da uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretua, xedapen iragankorretan aipatu diren artikuluak izan ezik.

2. Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arau guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Arauen garapena.

Baimena ematen zaio Hezkuntzako kontseilariari foru dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. OINARRIZKO GAITASUNAK

1. ERANSKINA

Oinarrizko gaitasunak curriculumean sartzeak bide ematen digu ezinbestekotzat hartzen diren ikaskuntzak azpimarratzeko, ikasitakoa aplikatzera bideratutako planteamendu integratzaile batetik abiatuta. Horregatik dira oinarrizkoak. Pertsona guztiek gaitasun horien beharra dute beren burua gauzatu eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta laneratzeko.

Oinarrizko gaitasunak curriculumean sartzeak helburu batzuk ditu. Aurrenik, ikasitakoak integratzea, hala formalki ikasitakoak, arloetan edo irakasgaietan sartuak, nola informalki ikasitakoak eta ikasketa ez-formalak. Bigarrenik, ikasitakoa integratu, eduki mota desberdinekin lotu eta egoera eta testuinguru desberdinetan behar dutenean modu eraginkorrean erabiltzea ahalbidetzen die ikasle guztiei. Eta, azkenik, irakaskuntza orientatzen du, ezinbesteko edukiak eta ebaluazio irizpideak identifikatzen lagundu eta irakatsi eta ikasteko prozesuari buruzko erabakiak inspiratzen baititu.

Europar Batasunak egindako proposamenaren esparruan, eta azaldu diren gorabeherei jarraikiz, oinarrizko zortzi gaitasun hauek ezarri dira:

1. Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.

2. Matematikako gaitasuna.

3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.

4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

5. Gaitasun soziala eta herritartasuna.

6. Arte eta kultur gaitasuna.

7. Ikasten ikasteko gaitasuna.

8. Autonomia eta ekimen pertsonala.

Denak dira garrantzi berekoak, denek lagundu dezaketelako bizitzan arrakasta lortzen ezagutzaren gizarte honetan. Gaitasunetako asko elkarrekin loturik eta gainjarririk daude: esparru bateko funtsezko alderdi jakin batzuek gaitasuna areagotzen dute beste esparru batean. Hizkuntzarako, irakurketarako eta idazketarako, kalkulurako eta IKTetarako oinarrizko gaitasun nagusiak ikasteko gakoa dira; beste ikaskuntza-jarduera guztiek, berriz, ikasten ikasteko gaitasuna dute oinarri. Badira gai batzuk esparru osoari aplikatu behar zaizkionak eta giltzarri diren zortzi gaitasunetan esku hartzen dutenak: pentsamendu kritikoa, sormena, ekimena, arazoak konpontzea, arriskua neurtzea, erabakiak hartzea eta sentimenduen kudeaketa eraikitzailea.

Curriculuma jakintza esparruetan egituratzen da, eta horietan bilatu behar dira gaitasunak garatu ahal izateko erreferenteak. Horiek horrela, esparru bakoitzean, haren xede nagusi diren oinarrizko gaitasunak lortzeko ematen duen laguntza aipatuko da berariaz. Bestalde, bai helburuek, bai edukien hautapenak gaitasun guztien garapena bermatzea dute xede. Ebaluazio irizpideek haiek lortzeko bidean aurrera egindako urratsak baloratzeko balio dute.

1. Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.

Gaitasun hau hizkuntza ahoz eta idatziz komunikatzeko, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko, ezagupenak osatu eta komunikatzeko eta pentsamendua, emozioak eta portaera antolatu eta autoerregulatzeko tresna gisara erabiltzeari dagokio.

Gaitasun honetako ezagupenek, trebetasunek eta jarrerek bidea ematen digute pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak azaldu, hizketan aritu, zentzu kritikoa eta etikoa osatu, ideiak sortu, ezagupenak egituratu, solasari, ekintzei eta lanei koherentzia eta kohesioa eman, erabakiak hartu eta entzuten, irakurtzen eta ahoz nahiz idatziz adierazteko atsegina hartzeko, eta horrek guztiak autoestimazioa eta konfiantza garatzen laguntzen du.

Komunikatu eta hizketan aritzeko, beharrezkoa da besteekin eta inguruarekin loturak eta harreman konstruktiboak ezartzeko eta ezagutzen diren heinean onartzen diren bestelako kulturetara hurbiltzeko gaitasunak garatzea. Horregatik, hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna elkarrekin bizi eta gatazkak konpontzeko trebetasunaren barruan dago.

Hizkuntzak, errealitatea ulertu eta irudikatzeko tresna den aldetik, berdintasunerako baliabidea behar du izan, alegia, emakumeen eta gizonen artean berdintasuneko harremanak ezarri eta estereotipo eta esapide sexistak baztertzeko.

Irakurri eta idazteak bidea ematen digute informazioa bilatu, bildu eta prozesatzeko eta asmo komunikatiboa edo kreatiboa duten testu mota desberdinak sortu eta erabiltzeko. Irakurtzeak idatzizko hizkuntza erabili ahal izateko kodea interpretatu eta ulertzea ahalbidetzen digu, eta, gainera, atseginaren iturria da, bestelako inguruneak, hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko bidea eta fantasiaren eta jakinduriaren sorburua, eta horrek guztiak komunikatzeko gaitasuna mantendu eta hobetzeko laguntza ematen du.

Atzerriko hizkuntzen kasuan, eta jakite eta formalizazio maila desberdinekin, gaitasun horrek berarekin dakar horietako baten bat -bereziki idatziz- komunikatzeko erabiltzeko trebetasuna, eta horrekin batera, harreman sozialak aberastu eta norberarena ez bezalako testuinguruetan aritzea. Orobat, informatu, komunikatu eta ikasteko iturriak zabaldu eta dibertsifikatu egiten dira.

Labur esateko, derrigorrezko hezkuntzaren bukaeran hizkuntza gaitasuna garatzearen ondorioz, ahozko eta idatzizko hizkuntza testuinguru desberdinetan menperatzen dira eta gutxienez atzerriko hizkuntza bat funtzionalki erabiltzen da.

2. Matematikako gaitasuna.

Gaitasun hau ondoko hauei dagokie: zenbakiak erabili eta erlazionatzeari, haien arteko oinarrizko eragiketak eta arrazoibide nahiz adierazpen matematikoaren motak erabiltzeari, bai informazio mota desberdinak sortu eta interpretatzeko, bai errealitatearen alderdi kuantitatiboei eta espazialei buruzko ezagutza handitu eta eguneroko bizitzako eta lan munduko arazoak konpontzeko.

Matematikako gaitasunaren osagaia da informazioak, datuak eta argudioak argitasunez eta zehazki interpretatu eta adieraztea, eta horrek bidea ematen du bizitza osoan zehar ikasten segitzeko eta gizartean parte-hartze eraginkorra izateko.

Halaber, gaitasun honek barne hartzen du oinarrizko elementu matematikoak (zenbaki motak, neurriak, sinboloak, elementu geometrikoak eta abar) ezagutu eta eguneroko bizitzako benetako edo itxurazko egoeretan erabiltzea, hala nola arazoak konpondu nahiz informazioa lortzeko balio duten arrazoibide prozesuak abian jartzeko.

Matematikako gaitasunak jarrera baikorra eta segurtasun eta konfiantza gero eta handiagoak eragiten ditu informazioaren aurrean eta matematikako osagai edo euskarriak dituzten egoeren aurrean (problemak, ezezagunak, etab.), bai eta beharra dagoenean horiek erabiltzeko joera ere.

Gaitasun honek errealitatea eta zentzua hartzen du elementu eta arrazoibide matematikoak haien beharra duten eguneroko egoerei aurre egiteko erabiltzen direnean. Beraz, haren barruan daude egoera horien identifikazioa, arazoak konpontzeko estrategien aplikazioa eta daukagun informaziotik abiaturik errealitatea irudikatu eta interpretatzeko teknika egokien hautapena. Azken batean, matematika jarduera testuinguru askotarikoetan erabiltzeko ahalmen benetakoa.

3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.

Mundu fisikoarekin, bai haren alderdi naturalekin, bai giza jardunak sortutako horiekin, elkar eragiteko trebetasuna da, gertaerak ulertu, ondorioak aurreikusi eta nork bere bizitzaren, beste pertsonen eta gainerako izaki bizidunen bizi-baldintzak hobetu eta zaintzeko bidea ematen diguna. Azken batean, bizitzaren eta jakintzaren arlo askotan (osasuna, ekoizpen jarduera, kontsumoa, zientzia, prozesu teknologikoak etab.) ongi moldatzeko eta mundua interpretatzeko behar diren trebetasunak biltzen ditu.

Orobat, espazio fisikoarekiko interakzioan jarduteko gaitasunak berarekin dakar espazio horretan pertsonak egotearen eraginaz ohartzea, haien kokapena, jarduerak, eragiten dituzten aldaketak eta ondoriozko paisaiak aztertu eta ikastea zer garrantzitsua den gizaki guztiak garapenaren onuradun izatea, garapen horrek aniztasun eta baliabide naturalak zaintzea eta elkartasun globala eta belaunaldien artekoa mantentzea. Halaber, barne hartzen du errealitatea hauteman eta informazioko nahiz publizitateko mezuak aztertzeko izpiritu kritiko bat, hala nola eguneroko bizitzan kontsumo arduratsuko ohiturak izatea.

Gaitasun honi esker, eta giza gorputza, natura eta gizonek eta emakumeek harekin duten interakzioa ezagutzetik abiaturik, bizimodu desberdinen ondorioei buruzko arrazoibideak egin eta inguru natural eta sozial osasuntsu batean bizitza fisiko eta mental osasuntsua izateko jarrera sustatzen ahal dugu. Orobat, osasunaren bi aldeak -banakakoa eta soziala- aintzat hartu eta nork bere buruarekiko eta besteekiko erantzukizun eta errespetuzko jarrerak izatea ahalbidetzen digu.

Laburbilduz, gaitasun honek berarekin dakar pentsaera zientifiko-teknikoa erabiltzea, jasotzen den informazioa interpretatu eta aurrerapen teknologikoek eta zientifikoek pertsonak, gizartea eta natura nabarmen eragiten dituzten mundu honetan autonomiaz eta ekimen pertsonalez erabakiak hartzeko.

Orain arte azaldutako trebetasunen eta gaitasunen ildo beretik, oinarrizko gaitasun honetan sartzen dira baliabide naturalen erabilera arduratsua, ingurumenaren zainketa, zentzuzko kontsumo arduratsua eta osasun pertsonala eta kolektiboaren babesa, pertsonen bizi kalitatearen funtsezko elementuak baitira.

4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

Gaitasun hau informazioa bilatu, lortu, prozesatu, komunikatu eta jakintza bihurtzeko trebetasunean datza. Trebetasun batzuk hartzen ditu barne, informazioa bilatzetik hasi eta hura tratatu ondoren euskarri desberdinen bitartez transmititzearekin bukatuta, barne hartuz informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera, informatu, ikasi eta komunikatzeko funtsezko elementua baita.

Informazioa bilatu, hautatu, erregistratu eta tratatu edo aztertzeari loturik dago. Informazioa lortzeko teknika eta estrategia batzuk erabiltzen ditu, aukeratzen den iturria eta erabiltzen den euskarria zein den (ahozkoa, inprimatua, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia).

Gaitasun digitala benetako arazoei konponbide egokia emateko baliabide teknologikoak normaltasunez erabiltzean datza. Era berean, bidea ematen du informazio iturri berriak eta berrikuntza teknologikoak agertu ahala, haiek ebaluatu eta aukeratzeko, berariazko eginkizunak nahiz helburuak lortzeko egokiak diren heinean.

Labur azaldurik, informazioaren tratamenduak eta gaitasun digitalak pertsona autonomo egiten gaituzte, eraginkor, arduratsu, kritiko eta gogoetatsuak informazioa, horren iturriak eta tresna teknologikoak aukeratu, landu eta erabiltzerakoan; eta prozesu horiek ingurune pertsonalean, gizarte ingurunean eta lan ingurunean duten garrantzia erakusten digute.

5. Gaitasun soziala eta herritartasuna.

Gaitasun honi esker, bizi garen gizartearen errealitatea ulertzen dugu, eta gai gara lankidetzan aritu, elkarrekin bizi, gizarte anitz batean herritartasun demokratikoaren arabera jokatu eta gizartea hobetzeko konpromisoa hartzeko. Errealitatea modu kritikoan ulertzeko, beharrezkoa da esperientzia eta ezagupenak izan eta errealitate hori aztertzeko ikuspuntu desberdinak daudela jakitea. Kausa anitzeko azterketa sistemikora jo behar da gizarteko eta historiako gertaera eta arazoen gaineko iritzia emateko eta haiei buruz gogoeta zabal eta kritikoa egiteko.

Egungo gizarteen ezaugarriak, aniztasun gero eta handiagoa eta izaera ebolutiboa ulertzea ere beharrezkoa da, kultura bakoitzak gizateriaren bilakaeran eta aurrerabidean egin duen ekarpena ulertzen dela erakusteaz gain. Labur esateko, tokian tokiko identitatearekin bateragarria den herritartasun global bat izatea.

Gaitasun honen funtsezko osagai dira, halaber, balio eta interesen arteko gatazkak bizikidetzaren parte direla jakiteko, horiek jarrera eraikitzailearekin konpontzeko eta erabakiak autonomiaz hartzeko gizarte trebetasunak. Horretarako, beharrezkoa da jakitea ezen jarrera pertsonalak etikoak izateko, Giza eskubideen deklarazioak biltzen dituenak bezalako printzipio edo balio unibertsalekiko errespetuan oinarritu behar direla.

Barne hartzen du desberdintasunen balorazioa eta kolektibo guztien eskubideen berdintasuna aitortzea, bereziki emakumeen eta gizonen artean. Halaber, akordioak lortu eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa praktikatzea, bai esparru pertsonalean, bai sozialean.

Azkenik, gaitasun honen osagaia da herritartasun aktiboa eta integratzailea izatea, eta horretarako beharrezkoa da estatu eta gizarte demokratikoen oinarri diren balioak, haien funtsak, antolaketa eta funtzionamendua ezagutu eta ulertzea. Gaitasun honek ahalbidetzen du gogoeta kritikoa egitea demokrazia, askatasun, elkartasun, erantzunkidetasun, parte-hartze eta herritartasun kontzeptuen gainean, arreta berezia jarriz nazioarteko adierazpenetan, Espainiako Konstituzioan eta legeria autonomikoan onartutako eskubide eta betebeharrei. Halaber, beharrezkoa du elkarbizitzarako balio demokratikoei loturiko arauak ezarri, onartu eta erabiltzea, herritarren eskubideak, askatasunak, erantzukizunak eta betebeharrak betetzea eta besteen eskubideak defendatzea.

6. Arte eta kultur gaitasuna.

Gaitasun honek bidea ematen du kultur eta arte agerpenak ezagutu, ulertu, estimatu eta baloratzeko, hala nola aberastu eta gozatzeko iturri gisa erabili eta herrien ondarearen osagaitzat hartzeko.

Horretarako, beharrezkoa da gainera pentsaeren, korronte estetikoen eta moda eta gustuen bilakaeraz, hala nola estetikak pertsonen eta gizarteen eguneroko bizitzan irudikatu, adierazi eta komunikatzeko duen garrantziaz ohartzea.

Ideiak, esperientziak edo sentimenduak musikaren, literaturaren, ikus-arteen eta arte eszenikoen edo herrikoiak deitzen zaien arte moten bidez adierazten dituztenen sormena aintzat hartu behar da, eta balioetsi adierazpen askatasuna, kultur aniztasunerako eskubidea eta kulturen arteko elkarrizketaren garrantzia.

Labur esateko, gaitasun hau osatzen duten trebetasunek barne hartzen dituzte artearekin eta gainerako kultur agerpenekin gozatzeko ahalbidea, hala nola nork bere arte produkzioak egiteko adierazpen artistikoaren baliabide batzuk erabiltzekoa; berarekin dakar adierazpen kultural eta artistiko desberdinei buruzko oinarrizko ezagutza, adierazpen artistiko eta kulturalen aniztasunarekiko jarrera irekia, errespetuzkoa eta kritikoa, eta bizitza kulturalean parte hartu eta bertako komunitatearen nahiz beste komunitateen ondare artistikoa eta kulturala zaintzen laguntzeko interesa.

7. Ikasten ikasteko gaitasuna.

Ikasten ikasteko beharrezkoa da ikasten hasteko trebetasunak izatea, eta baita nork bere helburuen eta beharren arabera gero eta modu autonomoagoan eta eraginkorragoan ikasten jarraitzekoak ere.

Gaitasun honek bi alderdi nagusi ditu. Alde batetik, nork bere trebetasun intelektualen, emozionalen eta fisikoen eta haiek garatzeko estrategien kontzientzia hartzea, hala nola batek bere kasa eta bestelako pertsonen nahiz baliabideen laguntzaz zer egin dezakeen jakitea. Eta bestetik, motibazioa, autokonfiantza eta ikasteko atsegina sortzen dituen gaitasun pertsonaleko sentimendu bat izatea.

Barne hartzen du nork bere buruari galderak egin eta egoera edo arazo baten aurrean har daitezkeen erantzunak identifikatu eta erabiltzea, eta horretarako, eskura dagoen informaziotik abiatuta eta modu arrazional eta kritiko batez, erabakiak hartzeko estrategia eta metodologia desberdinak erabiltzea.

Gaitasun honen osagai dira, orobat, informazioa nork bere kabuz nahiz besteen laguntzarekin lortzeko, eta, bereziki, ezagupen propio bihurtzeko trebetasunak. Horretarako, beharrezkoa da informazio berria lehendik dauzkagun ezagupenei eta esperientziari lotu eta ezagupen eta trebetasun berriak antzeko egoeretan eta testuinguru desberdinetan aplikatzen jakitea.

Bestalde, gaitasun honek eskatzen du epe motzean, ertainean eta luzean lortzen ahal diren helburuak planteatu eta ikastearen xedeak pixkanaka eta modu errealistan handitzea.

Beharrezkoa du, halaber, ikasten irauten jakitea, hala nola ikastea bizitza pertsonala eta soziala aberasteko elementutzat hartu eta, neurri horretan, ahaleginak merezi dituela ohartzea. Berarekin dakar nork bere burua ebaluatu eta erregulatzeko trebetasuna, erantzukizun eta konpromiso pertsonalak, ahaleginak administratzen jakitea, akatsak onartzea eta besteengandik eta besteekin ikasten jakitea.

8. Norberaren autonomia eta ekimena.

Gaitasun honen osagaiak dira, alde batetik, elkarri lotutako balio eta jarrera pertsonal batzuen kontzientzia-hartze eta erabilera (adibidez, erantzukizuna, jarraikitasuna, autoezagutza eta autoestimazioa, sormena, autokritika, emozioen kontrola, hautatu, arriskuak kalkulatu eta arazoei aurre egiteko trebetasuna, hala nola akatsetatik ikasi eta arriskuak hartzekoa.

Barne hartzen du ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna, alegia, helburuak ezarri eta proiektuak planifikatu eta gauzatzekoa. Hortaz, beharrezkoa du aurretiko planteamenduak berregitea edo ideia berriak landu, konponbideak bilatu eta horiek praktikan jartzea. Gainera, gaitasun honen osagaiak dira ahalbideak eta mugak aztertu, proiektu baten garapen faseak ezagutu, planifikatu, erabakiak hartu, jardun, egindakoa ebaluatu, autoebaluatu, ondorioak atera eta hobetzeko ahalbideak baloratzea.

Motibazioari eustea eskatzen du, hasitako lanetan arrakasta lortzeko, arlo pertsonalean, ikasketetan eta lanbidean aurrera eginez handinahi jatorrarekin. Halaber, ikasketen, lanaren nahiz aisialdiaren arloetan eskura dauden aukerak norberaren gaitasunei, nahiei eta proiektuei lotzeko gaitasuna.

Gainera, aldaketen eta berrikuntzen aldeko jarrera bat, planteamenduen malgutasuna eskatzen duena, behar du, hala nola aldaketa horiek aukera gisa ulertu, haietara modu kritikoan eta eraginkorrean egokitu eta abiarazten diren bizi proiektu bakoitzeko arazoei aurre egin eta konponbideak bilatzeko trebetasuna.

2. ERANSKINA. HELDUEN OINARRIZKO HEZKUNTZAKO HASIERAKO IKASKETAK

2. ERANSKINA

Gaurko gizartea azkar aldatzen ari da, informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapen ikusgarria, globalizazio prozesuak eta kultura aniztasuna bezalako gertaeren ondorioz.

Ingurune aldakorra, gizartearen gabeziak eta eskola sistemaren hutsuneak direla eta, pertsona asko helduarora iristen dira bizitzak berak eskatzen dizkien oinarrizko gaitasunak eta trebetasunak lortu eta garatu gabe. Horrelako gabeziak dituzten pertsonak baztertzea ere gerta daiteke, giza harremanetarako gaitasunak mugatuak dituztelako. Horren guztiaren ondorioak agerian geratzen dira eta zuzeneko eragina dute lanaren eremuko aukeretan, herritarren eskubideen erabilera librean, seme-alabekiko komunikazioan, aisialdiko jardueretako sormenean eta, oro har, gizarte bizitzako partaidetza aktiboan.

Horiek horrela, helduentzako oinarrizko prestakuntzak ezagutza eraikitzeko eta gizarte bizitzako parte-hartzea sustatzeko gaitasunak garatzea du xede, gizartean moldatzeko behar diren oinarrizko gaitasunak lor daitezen eta errealitatearen interpretazio kritiko eta gogoetatsua errazago egin dadin. Informazioa eta ezagutza, hartara, pertsonen bizi errealitate hurbilena osatzen duten inguruneetan jarduteko funtsezko tresna bilakatzen dira. Pertsonek bizitzan zehar ikastearen garrantziaz ohartu beharra dute, ikaskuntza hori ezinbestekoa baita garapen pertsonala, lanbide sustapena, gizarteratzea eta gizarteko parte-hartzea ahalbidetuko dituzten ezaguerak hartu eta eguneratzeko.

Hasierako Ikasketen curriculumean hiru jakintza esparru lantzen dira: komunikazioaren esparrua, zientzia eta teknologiaren esparrua eta gizartearen esparrua. Komunikazioaren esparruko trebetasun, ezagupen eta jarrerek zerikusia dute gaztelania eta literaturarekin eta, egoki denean, euskal hizkuntza eta literaturarekin eta atzerriko hizkuntzarekin; esparru horiek gainditzeak bide emanen du Helduentzako Bigarren Hezkuntzara edo beste hezkuntza plan batzuetara igarotzeko.

Curriculuma esparruka antolatzeak errazten du ikastetxeetan garatzen diren prestakuntza programak integratuagoak, egokituagoak eta garrantzi handiagokoak izan daitezen. Horrela ikastetxeek eta irakasleek hezkuntza proiektu koherenteagoak planifikatu eta garatu ahalko dituzte, ikasle helduek ikasten dutenari ematen zaion esanahia eta garrantzia hobetzen lagunduko dutenak, eta curriculuma zentzua eta funtzionaltasuna badituen osotasun baten gisa agertuko da. Horrek ikaskuntza prozesuen eta horien emaitzen hobekuntza ekarriko du.

Esparru bakoitzean azaltzen dira oinarrizko gaitasunak lortzeko ekarpena, helburu orokorrak eta edukien banaketa eta ebaluazio irizpideak mailaz maila. Curriculumak, gainera, Hasierako Ikasketen mailetako bakoitzean aplikatu beharreko metodo pedagogikoei buruzko orientabide batzuk dakartza.

Hasierako Ikasketak I maila modulu orokorretan antolatuko da, modulu horiek hiru esparruetako edukiak izanen baitituzte. Ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoa erabiliz, edukiak banatuko dituzte maila horretan dituzten ikasleen ezaugarrietarako modulu kopuru egokienean. Hasierako Ikasketak II mailan, esparru bakoitzeko edukiak lau hilabeteko bi modulutan banatuko dira; guztira sei modulu izanen dira maila osoan.

Ikasketa hauetan oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeari dagozkion edukiak sartzen dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien ezagutzaren eta oinarrizko erabileraren bitartez, egunero erabiltzen diren beste tresna eta baliabide teknologiko batzuekin batera.

Bestalde, gizarte globalizatu batean, non informazioa eta herritarren mugigarritasuna funtsezkoak izanen diren, ezinbestekoa da atzerriko hizkuntzen arloko gaitasunak hartzea, komunikaziorako gaitasun berriak garatzea ahalbidetuko baitute. Hasierako Ikasketak II mailan, horregatik, atzerriko hizkuntza bat ikasten hasteko edukiak sartu dira, hizkuntzak ikasteko Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren gidalerroekin bat, oinarrizko erabiltzaile mailako sarrera gisa.

Hasierako Ikasketetarako orientabide metodologikoetan aintzat hartu dira helduen ikaskuntzaren ezaugarriak eta helduen ezagutza eraikitzeko modurik egokienak. Kontuan izan behar dira pertsona helduak lehendik dituen esperientziak eta ezagupenak, formalak, ez-formalak nahiz informalak izan.

ESPARRUEN EKARPENA OINARRIZKO GAITASUNETARAKO

Komunikazioaren esparrua

Esparru honetako curriculum-garapenak oinarrizko zenbait gaitasun eskuratzen laguntzen du, batez ere hizkuntza bidezko komunikazioarekin zerikusia dutenak. Esparruko curriculumaren ikusmoldeak berak, hizkuntzaren erabilera soziala azpimarratzen duenez komunikazio-testuinguru desberdinetan, agerian jartzen du zuzeneko ekarpena egiten duela hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna osatzen duten alderdi guztien garapenerako.

Azpimarratzekoa da, halaber, komunikatzeko gaitasuna osatzen duten estrategiak hizkuntza jakin baten bidez eskuratzen direla, baina ez dutela soilik balio hizkuntza hori erabiltzen jakiteko, oro har hizkuntzaren erabilerari buruzkoak baitira. Hizkuntzak ikastearen ezaugarri horrek garrantzi handia dauka, zeren eta hizkuntza batean eginiko ikaskuntzak beste hizkuntza batzuk ikasterakoan aplikatzen baitira, eta beste hizkuntza batzuk jakitea, bestalde, lagungarria da hizkuntzaren erabilera orokorrari buruzko gaitasun hori areagotzeko.

Jakintzak eskuratzeak eta ezagutzak hizkuntzaren bidez eraikitzeak zuzeneko lotura du ikasten ikastea eta norberaren autonomia eta ekimena izeneko oinarrizko gaitasunekin. Hizkuntza, komunikatzeko tresna bat izateaz gainera, mundua irudikatzeko bide bat da, eta pentsamenduaren eta ezagueraren oinarrian dago; gainera, aukera ematen du nor bere buruarekin komunikatzeko, arazoak analizatzeko, planak lantzeko eta erabaki-prozesuei ekiteko. Azken batean, gure jarduera bera erregulatzen eta orientatzen du, autonomia gero eta handiagoarekin. Hori dela eta, esparru honetatik hizkuntza garatzea eta hobetzea lagungarria da emozioak erregulatzeko eta afektuak eta sentimenduak komunikatzeko, eta bi gaitasun horien garapena errazten du.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala izeneko gaitasunerako ere, esparru hau lagungarri suertatzen da, informazioa eta komunikazioa bilatzeko, hautatzeko eta tratatzeko ezagutzak eta trebetasunak ematen baititu; bereziki lagungarria da informazioa, haren egitura eta testu-antolamendua ulertzeko eta hura ahozko eta idatzizko produkzioan erabiltzeko. Esparruko curriculumak barne hartzen du testuak egitean euskarri elektronikoak erabiltzen jakitea; horrek euskarri-aldaketa huts bat baino gehiago dakar, zeren eta eragina izaten baitu idazteko prozesuan (plangintza, testua idaztea, berrikustea...) esku hartzen duten eragiketetan ere; izan ere, eragiketa horiek esparru honetako oinarrizko edukietan sartzen dira. Hori dela eta, erabiltzen diren neurrian, gaitasun digitala eta informazioaren tratamendua hobetzen laguntzen dute. Gainera, komunikabide digital berriek, etengabe sortzen doazenek, idazketaren erabilera sozial eta lankidetzazkoa suposatzen dute, eta horrek bidea ematen du idatzizko hizkuntzaren ikaskuntza egiazko komunikazio truke baten esparruan kokatzeko.

Hizkuntzak indar handiz laguntzen du gaitasun soziala eta hiritar gisako gaitasuna garatzen, ulerturik gaitasun hori bizikidetasunerako, errespeturako eta pertsonen arteko elkar ulertzerako gaitasunen eta trebetasunen multzoa dela; izan ere haiek eskuratzeko hizkuntza beharrezkoa da, komunikazioaren oinarri gisa. Hizkuntza bat ikastea, beste ezer baino lehen, besteekin komunikatzen ikastea da, haiek transmititzen dutena ulertzen jakitea, errealitate ezberdinekin harremana izaten jakitea eta norberaren adierazpena onartzen jakitea, gainerakoei irekitzeko funtsezko modu gisa.

Bestalde, hizkuntzaren arloko behar bezalako hezkuntzak, hizkuntza guztiak komunikatze eta irudikatze funtzioetarako berdin egokiak direla baloratzen duen neurrian, munduari buruzko aurreiritzi eta irudi estereotipatuak transmititzeko eta adierazteko hizkuntzak erabiltzen dituen moduak aztertzen ditu, hain zuzen ere hizkuntzaren erabilera baztertzaileak desagerrarazteko, eta gaitasun hori garatzen laguntzen du.

Hizkuntza propioa lehen mailako elementu kultural gisa aitortzeaz gain, esparru honetan obra literarioen irakurketak, ulertzeak eta baloratzeak lagundu egiten dute gaitasun artistikoa eta kulturala garatzen.

Zientzia eta teknologiaren esparrua

Esparru honetako jakintza arlo anitzeko edukiak lagungarriak dira, bereziki, matematikako gaitasuna eta ingurune fisikoa ezagutzearekin eta harekiko interakzioarekin zerikusia duen gaitasuna garatzeko.

Matematikako gaitasuna bere alderdi guzti-guztietan garatzeko ezinbestekoak diren ezagupen eta trebetasun gehienak biltzen dira esparru honetan. Azpimarratu beharra dago gaitasun honetarako ekarpena eraginkorragoa izanen dela ikasitako edukiak pertsona helduei gelatik kanpo, eguneroko bizitzan, azaltzen zaizkien problemak ebazteko erabiltzen diren neurrian.

Esparru honek funtsezko laguntza ematen du mundu fisikoa ezagutu eta harekin elkarrekintzan aritzeko, zeren eta biltzen dituen edukietako batzuen ardatz nagusia gizakiaren eta gizakiak inguruko munduarekin duen loturaren ezagutza baita. Matematikak bide ematen du ingurunea hobeki ulertu eta zehatzago deskribatzeko. Espazio kontzeptua garatzea lagungarria da mapa eta planoak erabiltzeko; neurketak ingurunearen alderdi zenbagarriei buruzko informazio zehatzak transmititzen laguntzen du, eta irudikapen grafikoak erabiliz errealitatea hobeki ezagutzen eta aztertzen ahal da.

Esparru honek bere ekarpena egiten du informazioaren tratamendurako gaitasuna eta gaitasun digitala lortzeko, esplizituki ematen baititu alfabetatze digitalera daramaten edukiak. Ordenagailuaren oinarrizko erabilerak, testu prozesadore bat erabiltzeak eta Interneten bilaketa gidatuak egiteak ere laguntza erabakigarria ematen diote gaitasun honen garapenari.

Gainera, matematikak zenbakien erabilerari lotutako trebetasunak ematen ditu, esate baterako zenbakiak adierazteko modu ezberdinen arteko erlazioak, alderaketa edo hurbilketa, horrela kantitateak edo neurriak dituzten informazioak ulertzen lagunduz. Era berean, hizkuntza grafikoa eta estatistikoa erabiltzea funtsezkoa da komunikabideek errealitateari buruz ematen duten informazioa interpretatzeko.

Problemen ebazpenari lotutako edukiak dira esparru honek pertsonen autonomiarako eta ekimenerako egiten duen ekarpen nagusia. Problemen ebazpenak gutxienez ere hiru alde osagarri ditu, gaitasun honi lotuta: plangintza, baliabideen kudeaketa eta emaitzen balorazioa. Plangintza lotuta dago planteatutako egoera bat zehatz ulertzearekin, plan bat antolatu eta estrategiak bilatzeko eta, azken batean, erabakiak hartzeko; baliabideen kudeaketan ebazpen prozesuen optimizazioa sartzen da; bestalde, prozesuaren aldizkako ebaluazioak eta emaitzen balorazioak bide ematen dute beste problema edo egoera batzuei arrakasta handiagoz aurre egiteko. Matematikaren irakaskuntzak prozesu hauetan eragina duen neurrian eta egoera irekiak, benetako problemak, planteatzen diren neurrian, hobetu eginen da esparruak gaitasun honi ematen dion laguntza. Bestalde, nork bere burua ezagutzea lagungarria da erabakiak hartzeko bizitzaren esparru guztietan.

Esparruko eduki askoren izaera instrumentala baliagarria da ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko. Maiz, oinarrizko tresna matematikoak erabiltzeko aukera izatea edo euskarri matematikoak erabiltzen dituzten informazioak ulertzea beharrezkoa izaten da ikaskuntzarako. Gaitasun hau garatzeko beharrezkoa da, halaber, esparru honen bidez garrantzia ematea ondokoen inguruko edukiei: autonomia, jarraikitasuna eta geroz eta konplexuagoak diren egoerei heltzeko ahalegina, sistematizazioa, begirada kritikoa eta norberaren lanaren emaitzak eraginkortasunez komunikatzeko trebetasuna. Ikaskuntzako prozesua hitzez adierazteak, azkenik, ikasi denaz, ikasteko falta denaz eta nola eta zertarako galderez gogoeta egiten laguntzen du, eta horrek ikasten ikasteko estrategien garapena bultzatzen.

Bizitzan zehar nork bere kabuz ikasteko gaitasunak lotura estua du gaurko ingurunearekin, ingurune guztiz teknifikatua eta aldakorra baita. Esparru honek alderdi formalak garatzen ditu, galderak egitera, gogoetara, gaurko errealitatea aztertu, ulertu eta hobeki azaltzera bultzatzen dutenak; horrek guztiak ikaskuntza autonomoan aurrera egiten laguntzen du.

Esparru honetan hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna bultzatzeko bi alderdi nabarmendu behar dira. Alde batetik, hizkuntza zientifiko eta matematikoaren funtsezkoa ohiko adierazpideari eranstea eta zehatz erabiltzea. Beste alde batetik, arrazoitzeak eta prozesuak hitzez deskribatzeari lotutako edukiak dira nabarmentzekoak. Adierazpenari bezala besteen azalpenak entzuteari bidea eman nahi zaio, horrek ulermena, espiritu kritikoa eta komunikaziorako trebetasunak hobetzen baititu.

Matematikak arte eta kultur gaitasuna lortzen laguntzen du, matematika gizateriaren garapen kulturalaren lagungarritzat hartuta. Horretaz gainera, erlazio eta forma geometrikoak nolakoak diren jakitea baliagarria da arte ekoizpen batzuen azterketarako.

Gizarte eta herritartasun arloko gaitasunari begira, zientziek ezagupenak eskaintzen dituzte pertsonek iritzi gero eta sendoagoak osa ditzaten ingurumen intereseko gaiei buruz eta erabakiak hartzen parte har dezaten, ahal duten neurrian.

Gizarte esparrua

Gizarte esparruak, jakintza-arlo anitzekoa denez, oinarrizko gaitasun gehienak garatzen laguntzen du neurri handiagoan edo txikiagoan, eta eragin berezia du gizartearekin, kulturarekin eta artearekin zerikusia duten gaitasunetan.

Gizarte eta herritartasun arloko gaitasunari dagokionez, arlo honek bakoitzaren inguruko gizartea ulertzen laguntzen du, gizarte horren funtzionamendua eta ezaugarriak nolakoak diren erakusten baitu, baita bertako aniztasuna ere, eta, era berean, denboran zehar izan diren aldaketak ulertzen hasiko dira ikasleak arlo honen bitartez, horrela gaur egungo gizarteen sustrai historikoetara hurbiltzen hasteko jarraibideak beregana ditzaten.

Gizartean bizitzeko eta herritar solidario, informatu, parte-hartzaile eta demokratiko gisa jarduteko trebetasunen garapena ere sustatzen du. Horretan lagungarria da gizarte demokratikoen oinarriak eta antolaketa moduak nolakoak diren jakitea, giza eskubideen lorpena baloratzea eta giza taldeen arteko gatazkak eta bidegabekeria egoerak arbuiatzea.

Esparru honek arte eta kultur gaitasunerako ere ematen du laguntza, batez ere kultur adierazpenak ezagutuz, horien aniztasuna baloratuz eta kultur ondarea osatzen dutenak aintzat hartuz. Inguruko nahiz beste herri batzuetako kultur eta arte jardueretara hurbiltzeko bidea ematen duenez, pertsonek aisialdirako aukera sorta zabalagoa izanen dute eta, horrekin batera, balorazio eta iritzi gero eta hobeki oinarrituak emateko irizpideak garatuko dituzte.

Esparru honek funtsezko laguntza ematen du mundu fisikoa ezagutzeko eta harekiko interakziorako gaitasunean, zeren eta biltzen dituen ikaskuntza askoren ardatz nagusia gizakiak bere inguruko munduarekin duen elkarrekintza baita.

Laguntza nabarmena ematen dio, halaber, informazioaren tratamenduari eta gaitasun digitalari. Lehenik, informazioa esparru honetako ikaskuntza askoren ezinbesteko elementua da, informazio hori kode, formatu eta hizkuntza desberdinetan agertzen da eta, hortaz, ulertzeko prozedura desberdinak eskatzen ditu. Mapa bat irakurtzeak, grafiko bat interpretatzeak, fenomeno bat behatzeak edo iturri historiko bat erabiltzeak prozedura desberdinak eskatzen ditu bilaketa, hautaketa, antolaketa eta interpretaziorako, eta horiek esparru honetako ikaskuntzaren helburu nagusiak dira. Testu prozesadore bat erabiltzeak eta Interneten baliabideak bilatzeak ere laguntza erabakigarria ematen diote gaitasun honen garapenari.

Esparru honetan informazio, azalpen eta argudio testuekin lan egin behar da eta horiek baliagarriak izanen dira hizkuntzaren bidezko komunikaziorako gaitasuna garatzeko. Berariazko hiztegia aberasten nabarmen laguntzen du gainera, komunikazio trukeetan azalpenaren argitasuna, hitzak zuzen erabiltzea, diskurtsoa egituratzea, laburpena, etab. baloratzen diren neurrian.

Esparru honek ikasten ikasteko gaitasunaren garapenean ere laguntza eman dezan, informazioa bilatu, antolatu, berreskuratu eta aurkezteko tekniken garapenera bideratu beharko da. Bakoitzaren ideien eta besteenen sintesia eginez, bakoitzak bere irizpidea arrazoituta agertuz eta ezagutza, informazioa eta iritzia modu ordenatu eta kritikoan alderatuz ere laguntza ematen da geroko ikaskuntzetarako.

Norberaren autonomia eta ekimena ere bideratzen da esparru honen bitartez, parte hartzea, erabakiak hartzea eta ardurak hartzea sustatzen baita. Gizarte gaien gaineko elkarrizketak eta eztabaidak lagungarriak dira bakoitzaren pentsamoldea garatzeko, arazoei buruz jarrera hartzeko eta konponbideen bila saiatzeko.

Esparru honek, azkenik, erabileraren testuinguru esanguratsuetan tresna matematikoak erabiltzeko aukera ematen du, hala nola neurriak, eskalak, taulak edo irudikapen grafikoak, horrela matematika gaitasuna garatzen laguntzeko.

ESPARRUEN HELBURUAK

Komunikazioaren esparrua

1. Ahoz eta idatziz modu egokian ideiak, beharrak eta sentimenduak ulertzen eta adierazten jakitea jarduera sozial eta kulturalaren testuinguru desberdinetan.

2. Baliatzea, batetik, hizkuntzari buruzko ezagutzez, eta, bestetik, modu egokian, koherentean eta zuzenean idazteko eta hitz egiteko, eta ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzez.

3. Ahozko hizkuntza jarduera sozial eta kulturalean modu egokian erabiltzea, besteen ekarpenen aurrean errespetua eta elkarrizketarako gogoa eta komunikazio trukean lankidetzazko jarrera eta aktiboki parte hartzeko joera agertuz.

4. Eguneroko agiri administratiboak edo lan arlokoak (eskabideak, fakturak, formularioak eta beste batzuk) modu egokian interpretatu eta betetzea.

5. Komunikabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazio eta iritzi desberdinak lortu, interpretatu eta baloratzeko.

6. Irakurketa plazera eta aberastasun pertsonala lortzeko bide gisa erabiltzea, eta tradizio literarioaren obra garrantzitsuetara hurbiltzea, irakurtzeko eta liburutegi publikoak erabiltzeko azturak garatzeko.

7. Gaiaren eta konplexutasunaren ikuspuntutik egokiak diren genero desberdinetako testu literarioak ulertzea, eta hizkuntza literarioaren berariazko konbentzioen ezagutzetan hastea.

8. Espainiako hizkuntza aniztasuna aintzat hartzea kultur aberastasunaren ezaugarri gisa, eta hizkeraren berezitasunei buruz errespetuzko jarrerak eta balorazio positiboa garatzea, herri kulturaren osagaiak diren aldetik.

9. Komunikazio begirunetsuaren aldeko jarrera hartzea, balio-judizio eta aurreiritzi soziolinguistikoak agerian jartzen dituzten hizkuntza-estereotipoak (sexistak, arrazistak, klasistak...) erabiltzeari uko eginez.

10. Atzerriko hizkuntzaz oinarrizko mezuak ulertu eta ematea, ahoz eta idatziz, eguneroko komunikazio egoeretan, maila honetako hiztegia zuzen eta zehatz erabiliz.

Zientzia eta teknologiaren esparrua

11. Ezagutza matematikoa erabiltzea eguneroko bizitzako gertaera eta egoerei buruzko informazio eta mezuak ulertu, baloratu eta sortzeko, eta beste ezagutza eremu batzuetarako duen izaera instrumentalaz ohartzea.

12. Ikasleak beren ohiko ingurunean izaten diren egoerez ohartzea, egoera horiek ulertu edo tratatzeko kalkuluko oinarrizko eragiketak behar direnean, eta horiek adierazpen matematikoaren forma errazekin formulatzea edo dagozkien algoritmoak erabiliz ebaztea, emaitzen zentzua baloratzea eta jarraitutako prozesuak ahoz eta idatziz azaltzea.

13. Zenbakien eta batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa eragiketen oinarriak ikastea zenbaki arruntekin, zatikizkoekin eta hamartarrekin, ezagutza horiek pertsonari buru-bizkortasuna eman eta eguneroko bizitzan azaltzen diren problema matematikoak ebazten laguntzen baitiote.

14. Buruzko kalkuluaren eta neurriaren tresna eta estrategia pertsonalak prestatu eta erabiltzea, bai eta espazioan orientatzeko prozedurak ere, problemak ebazteko kontestuetan, kasu bakoitzean horiek erabiltzearen abantailak erabakiz eta emaitzen koherentzia baloratuz.

15. Ingurune natural eta kulturaleko forma geometrikoak identifikatzea, horien elementu eta propietateen ezagutza errealitatea deskribatzeko eta ekintzako aukera berriak garatzeko erabiliz.

16. Datuak biltzeko oinarrizko teknikak erabiltzea, inguruneko fenomeno eta egoerei buruzko informazioa lortzeko; hori grafikoki eta zenbakien bidez irudikatzea eta horren gaineko iritzia sortzea.

17. Giza gorputza ezagutu ondoren osasun ohiturak izanez eta nork bere burua zainduz jokatzea, eta pertsonen arteko desberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna) onartu eta errespetatzeko jarrera agertzea.

18. Gizakiek ingurunean egiten dituzten esku-hartzeetakoren batzuk aztertzea, horiei buruzko balorazio kritikoa egitea eta eguneroko bizitzan oreka ekologikoa defendatu eta berreskuratzeko jokabidea izatea.

19. Natur inguruneko gertaerak, kontzeptuak eta prozesuak interpretatu, adierazi eta irudikatzea zenbakizko kodeak, kode grafikoak eta kode kartografiak eta beste batzuk erabiliz.

20. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko, ikasteko eta ezagupenak partekatzeko, eta pertsona guztien bizi baldintzak hobetzen nola laguntzen duten aintzat hartzea.

Gizarte esparrua

21. Naturaren, gizartearen eta kulturaren inguruneko elementu nagusiak identifikatzea, beren antolaketa, ezaugarriak eta elkarreraginak aztertuz eta gero eta konplexuagoak diren eremuak pixkanaka menderatuz.

22. Nafarroaren identitate geografiko, historiko, kultural eta artistikoa ezagutzea eta bertako aniztasunak sortzen duen aberastasuna baloratzea.

23. Taldeko jardueretan parte hartzea, portaera arduratsu, eraikitzaile eta solidarioa izanez eta funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatuz.

24. Ezaugarri propioak dituzten gizarte eta kultur taldeetako kide izatea onartu eta aintzat hartzea, beste talde batzuekin alderatuta dauden desberdintasunak eta Giza Eskubideak errespetatu beharra baloratuz.

25. Denboraren joanari lotutako aldaketa eta eraldaketak ikustea gizartearen eta kulturaren ingurunean, eta aldiberekotasunaren eta segidaren erlazio batzuk arakatzea, ezagutza horien bidez beste garai historiko batzuk ulertu ahal izateko.

26. Tokiko, autonomia erkidegoko eta nazioko erakunde nagusien egitura eta funtzionamendua ezagutzea, baita herritarrek parte hartzeko beste tresna batzuena ere (elkarteak, sindikatuak, auzo mugimenduak, GKEak...).

27. Zerbitzu publikoen (osasun zerbitzuak, hezkuntzakoak, laguntzakoak, kulturalak...) antolamendua eta funtzionamendua ezagutzea.

28. Naturaren, gizartearen eta kulturaren inguruneko gertaerak, kontzeptuak eta prozesuak interpretatu, adierazi eta irudikatzea zenbakizko kodeak, kode grafikoak eta kode kartografiak eta beste batzuk erabiliz.

29. Inguruneko elementu esanguratsuekin zerikusia duten galdera eta arazoak identifikatu, planteatu eta argitzea, horretarako informazioa bilatu eta tratatzeko estrategiak erabiliz, aieruak azalduz, horiek probatuz, konponbide alternatiboak aztertuz eta ikaskuntza prozesuari buruzko gogoeta eginez.

30. Trafikoko arauak ezagutu eta portaera arduratsua izatea oinezko gisa eta gidari gisa.

HASIERAKO IKASKETAK I

Hasierako Ikasketak I mailan helduek oinarrizko gaitasunak garatu behar dituzte, ahozko adierazpenari eta ulermenari, irakurketari, idazketari eta kalkuluari dagozkien trebetasunak hartuz, bai eta balio demokratikoen arloko prestakuntza ere, beren garapen pertsonala aberasteko, errealitate hurbilena ulertzeko eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkien beharrak asetzeko.

Garrantzi berezia izanen dute ikaskuntza instrumentalek, beste ezagupen batzuk lortzeko bitartekoek, alegia, helduari ikasten jarraitzeko eta autonomia gero eta handiagoa lortzeko bidea emanen baitiote. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuko da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetarako baliabide didaktiko gisa.

Ikaskuntza hauek direla medio pertsonen autoestimua eta beren buruarenganako konfiantza areagotuko dira, gaurko munduan gertatzen diren aldaketak hobeki ulertuko dira eta baztertuak edo baztertzeko arriskuan dauden taldeetako helduak gizarteratu daitezen sustatuko da, gizarte, kultur eta lan ingurunean moldatzen lagunduko dieten ikaskuntza berrietarako aukera emanez.

Maila honetako ikasketak orokorrak eta oinarrizkoak direnez, helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak jakintza-esparruka azaltzen dira eta ez dira modulutan banaturik aurkezten. Ikastetxeek modulu orokorren kopuru jakin batean banatu beharko dituzte. Horrela egokitzeko aukera izanen dute, kasu bakoitzean ikasketa hauen hartzaile diren taldeen berezitasunak kontuan hartuz, eta ikuspegi desberdinetatik heldu ahal izanen diete aldi berean.

Ikasle helduen ezaugarriak berak direla-eta, bestalde, aniztasunari erantzun egokia eman behar zaio, hezkuntza bermatu ahal izateko pertsona heldu guztiei eta, batez ere, ikasteko laguntzaren berariazko premiak dituztenei. Halaber, ikasle guztiek ez dutela erritmo berean ikasten kontuan hartzen dituzten metodoak erabili beharko dira, nork bere kabuz ikasteko gaitasuna areagotzen eta talde lana sustatzen dutenak.

EDUKIAK

Komunikazioaren esparrua

1. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea:

-Ohiko komunikazio egoerak (berri emateak, elkarrizketak, eztabaidak, jarraibideak...).

-Ahozko interakziorako arauak: hitz egiteko txandak, aktiboki eta arretaz entzutea, rol desberdinak elkarrizketan, ahots doinua, jarrera eta keinu egokiak.

-Ahozko hizkuntzaren formak: elkarrizketa, iritzia, aurrez aurrekoa eta solasa.

-Ahozko adierazpena, hitz aproposekin eta ebakera nahiz intonazio egokiekin.

-Hizkuntza ez baztertzailea eta desberdintasunekiko errespetua gordetzen duena erabiltzea.

2. Irakurri eta idaztea:

-Silaba mota desberdinez osaturiko hitzak irakurri eta idaztea: silaba zuzenak, alderantzizkoak, mistoak eta trabatuak.

-Testu erraz eta laburrak irakurtzea, bai isilik bai ozenki, etenaldiak eta intonazioa errespetatuz, testua ongi ulertzeko.

-Eguneroko egoerei buruzko testuetako informazio zehatzak ulertzea.

-Norberaren esperientziatik hurbileko egintza eta gertaeren gaineko informazio orokorra ulertzea hedabideetatik ateratako albisteetan.

-Norberaren eguneroko esperientziari estu loturik dauden ikasteko testuetan (liburuxkak, deskribapenak, jarraibideak eta azalpenak) informazioak ulertzea.

-Testuak irakurtzea ikasteko iturri gisa.

-Eguneroko egoerei eta norberaren hurbileko esperientziei buruzko testuak egitea.

-Idazketa, pertsonen arteko harremanetarako tresna: gutuna, telegramak, mezu laburrak...

-Eguneroko agiri publikoak: gutunak, ordainagiriak, fakturak, logotipoak...

-Idatzizko testuen aurkezpena: ordena eta txukuntasuna.

-Idatzizko testuekiko interesa, informazioa lortzeko eta ikasteko iturri gisa.

3. Literatur hezkuntza:

-Literatur testuak irakurtzen hastea, ikasteko baliabide gisa.

-Literatur testuak edo zatiak (ipuinak, elezaharrak, olerkiak, kantak...) irakurtzea norberaren gozamenerako.

-Adierazpen moduak: neurtitza eta hitz laua.

-Literatur testuak sortzea: kontakizuna, ipuinak, elezaharrak, alegiak, mitoak, olerkiak, kantak, antzerkia... eta haien gaineko galdera laburrei erantzutea.

-Olerkiak eta kontakizunak egitea, sentimendu, zirrara, aldarte edo oroitzapenak adierazteko.

-Gure garaiko eta iraganeko idazle ospetsu batzuk ezagutzea haien lanetako pasarte laburrak irakurriz.

-Liburutegia kultur baliabide gisa.

-Nafarroako arte adierazpenak: kanta, esaera zahar, atsotitz, joko eta hizkuntzarekin zerikusia duten beste alderdi batzuen erreferentzia.

4. Hizkuntzaren ezagutza:

-Ahozko eta idatzizko hizkuntzen arteko desberdintasunei erreparatzea.

-Hotsaren eta grafiaren arteko lotura ezagutzea.

-Hitza idazketa zatitzeko oinarrizko tresna gisa identifikatzea.

-Ortografia arau errazenak ezagutzea.

-Ahozko eta idatzizko produkzioetan hiztegia zabaltzea, eremu semantikoak, hitzen familiak, maiz erabiltzen diren sinonimoak eta antonimoak erabiliz.

-Testua paragrafo desberdinetan banatzea.

-Aditz denborak bereiztea: orainaldia, lehenaldia eta geroaldia.

-Testu zatiak manipulatu eta eraldatzea.

-Alfabetoa, alfabeto hurrenkera erabiltzen hastea.

-Hiztegia erabiltzeko hastapenak.

Zientzia eta teknologia esparrua

1. Zenbakiak eta eragiketak:

-Zenbaki-sistema hamartarra: zenbaki arruntak irakurri, idatzi eta ordenatzea.

-Oinarrizko eragiketak zenbaki arruntekin: batuketa, kenketa, biderketa eta zifra bateko zatiketa.

-Serieak zenbaki arruntekin.

-Zenbaki serieak eta gehienez hiru zifrako eragiketak buruz kalkulatzea.

-Zenbakizko mezuak eguneroko bizitzan.

-Kalkulagailua erabiltzea eguneroko problemak ebazteko.

-Kalkuluak eta emaitzak txukun eta garbi aurkeztea.

-Kopuru bat adieraztea konposizio eta deskonposizio faktorialaren bidez.

-Eguneroko problemak planteatu eta ebaztea, zenbaki arruntekin eragiketa errazak eginez.

2. Neurriak:

-Neurri unitate konbentzionalak eta ez-konbentzionalak.

-Sistema metriko hamartarra: luzera, masa eta denbora unitateak. Egunero erabiltzen diren multiplo eta azpimultiploak.

-Oraingo eta antzinako neurgailuak.

-Magnitudeen zenbatespena eguneroko bizitzan.

-Neurketaren inguruko problemak ebaztea: zuzeneko eta zeharkako neurketetarako estrategiak.

-Buruzko kalkulua neurketetan.

-Diru sistema. Euroa unitate nagusi gisa. Zentimoa unitate osagarri gisa. Txanponak eta billeteak, euroaren multiplo eta azpimultiplo gisa: baliokidetasunak.

-Txanpon eta billeteen erabilera, egiazko egoeren adibide diren testuinguruetan.

3. Geometria:

-Irudi lauak: triangelua, laukia, laukizuzena, poligonoa eta zirkulua.

-Gorputz geometrikoak: eguneroko bizitzan kuboa, piramidea, prisma, konoa, zilindroa eta esfera ezagutzea.

-Geometriako oinarrizko kontzeptuak: puntua, lerroa, angelua, planoa eta poligonoa.

4. Osasuna eta kontsumoa:

-Nork bere gorputza ezagutzea: alderdi orokorrak.

-Zentzumenak. Beste gizaki batzuekin eta munduarekin harremanak izatea. Organoak zaintzeko ohituraren garrantzia.

-Ohitura osasungarriak, higienea, atsedena, gorputz ariketa eta elikadura osasungarria.

-Dieta orekatua.

-Osasunaren kontrako arriskuei erreparatzeko eta aurrea hartzeko banakako ekintzak.

-Kontsumoa eta publizitatea: kontsumo arduratsua.

-Gizakiaren esku-hartzea ingurunean: kutsadura, hondakinak...

-Nafarroako elikagai eta produktuak. Deiturak.

5. Teknologia:

-Kalkulagailua erabiltzea eguneroko problemak ebazteko.

-Oinarrizko hastapenak ordenagailua eta informatika programak erabiltzeko: sagua, teklatua, mugitzeko geziak, atzera egiteko tekla...

-Teknologia berriak, informazioa bilatzeko eta komunikatzeko hezkuntza-baliabide gisa.

-Aparatu digitalizatuen erabilera: sakelako telefonoa, kutxazain automatikoa, urrutiko kontrola, etab.

Gizarte esparrua

1. Ingurunea.

-Orientazioa hurbileko espazioan: puntu kardinalak eta orientatzeko beste tresna batzuk.

-Auzoko edo herriko planoak erabiltzea.

-Lurraren mugimenduak eta ilargiaren faseak. Urtaroak.

-Ingurune fisikoko oinarrizko faktoreak: eguzkia, airea eta ura.

-Aldagai meteorologikoak: tenperatura, hezetasuna, haizea, prezipitazioak.

-Erliebearen eta geografiaren ezaugarri nagusiak inguru hurbilean eta Espainian.

-Izaki bizidunen aniztasuna: flora eta fauna.

-Energia iturriak.

2. Gizartea, pertsonak eta kulturak:

-Toki erakundeak: eginkizunak eta egitura.

-Zerbitzu publiko nagusiak: osasun zerbitzuak, hezkuntzakoak, gizarte eta kultur zerbitzuak...

-Herritarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

-Komunikazio bideak eta bide segurtasuna. Garraiobide publikoak eta pribatuak erabiltzeko arauak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez informazioa lortzea.

-Espainiar Estatuaren lurralde antolamendua. Autonomia erkidegoak.

3. Nafarroako Foru Komunitatea:

-Nafarroako geografiaren aniztasuna: erliebea, klima, landaredia eta ibaiak.

-Aniztasun sozio-ekonomikoa:

Zenbait ezaugarri demografikoren azterketa.

Landa ingurunea eta hiri ingurunea.

Sektore ekonomikoak.

-Aniztasun kulturala:

Euskara.

Festak eta herri ohiturak. Musika eta dantzak.

Gastronomia.

-Nafarroako erakundeak.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Komunikazioaren esparrua

1. Ohiko erabilera duten ahozko testuen esanahia ulertzea, informazio garrantzitsuena identifikatuz.

2. Taldeko komunikazio egoeretan (elkarrizketak, eztabaidak, solasaldiak, azalpenak) parte hartzea, interes orokorreko gaiak hizpide direla, hitz egiteko txanda errespetatuz, lotsarik gabe norberaren ideiak azalduz eta besteei entzunez.

3. Gertaerak, ideiak eta bizipenak modu ulerterraz eta koherentean azaltzen dituzten testuen bitartez mintzatzea, ahoskera, intonazio, erritmo eta hiztegi egokiak erabiliz.

4. Idatzizko testu oso errazak, esaldi laburretan egituratuak, adierazkortasunez irakurtzea, ahoskera, intonazio eta abiadura egokiekin, toteltasun, errepikapen edo jauzirik gabe.

5. Hainbat motatako testu idatziak (albisteak, iragarkiak, ikasgelan landutako gaiei buruzko testu laburrak...) irakurtzea, eta testuaren esanahi orokorra, egilearen asmoa eta xehetasun nagusiak atzematea.

6. Testu oso errazak idaztea, esaldiak behar bezala osatuz, ideiak, gertaerak edo bizipenak koherentziaz eta argitasunez azaltzeko.

7. Eguneroko bizitzako agiri eta inprimaki ohikoenak (eskabideak, formularioak, fakturak...) irakurri, interpretatu eta betetzen ditu.

Zientzia eta teknologia esparrua

8. Sei zifra bitarteko zenbaki arruntak irakurri, idatzi eta ordenatzea.

9. Zenbakizko kalkulu zehatzak eta gutxi gorabeherakoak buruz egitea, zenbaki errazekin.

10. Eguneroko bizitzako problema errazak ebaztea, lau eragiketak erabiliz, eta jarraitutako prozesua eta lortutako emaitza idatziz azaltzea.

11. Estimazioak eta neurketak egitea, neurtzeko unitate eta tresna egokienak aukeratuz kasu bakoitzean, eta magnitude beraren unitateen arteko bihurketak egitea hala behar denean.

12. Kalkulagailua erabiliz eragiketa aritmetikoak egitea zenbaki arruntekin.

13. Inguruko objektuetan lerroak eta irudi lauak edo espazialak ezagutu eta identifikatzea.

14. Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten datuen taulak eta grafiko errazak interpretatzea.

15. Gaurko gizartean ohikoak diren makinak eta tresna teknikoak erabiltzea hainbat ekintza edo eragiketatan, hala nola: sakelako telefonoa, kutxazain automatikoa, parkimetroak, GPSa...

16. Ordenagailuaren osagai nagusiak bereizi eta erabiltzea oinarrizko eragiketak egiteko: fitxategiak zabaldu eta gordetzeko, testu laburrak idazteko, Interneten ibiltzeko, programa didaktikoak erabiltzeko...

17. Elikadurarekin, higienearekin, gorputz ariketarekin eta atsedenarekin zerikusia duten zenbait ohiturak osasunean duten eragina identifikatzea.

Gizarte esparrua

18. Inguruko egintza edo gertaerei buruzko informazioa lortzea, norberaren esperientziarekin erkatzea eta besteei modu egokian azaltzea.

19. Ingurune fisikoko zenbait faktorek (erliebea, lurzorua, klima, landaredia...) pertsonen bizimoldearekin duten lotura ezagutzea.

20. Eguneroko bizitzako adibideen bitartez, natur baliabideen erabilera identifikatzea eta haien erabileraren alde onak eta txarrak azaltzea.

21. Espazioari buruzko nozio oinarrizkoenak erabiltzea nork bere burua inguruan kokatzeko, espazio mugatuetan objektuen kokagunea bilatu eta deskribatzeko eta plano zein mapa errazak erabiltzeko.

22. Hurbileko kultur adierazpenen -usadioak, ohiturak eta tradizioak- gaineko informazioa biltzea eta kultur aniztasunaren alde egitea.

23. Nafarroako kultur aniztasuna identifikatzea hizkuntzen, folklorearen, tradizioen eta abarren bitartez, eta aniztasun horren aberastasuna eta kontserbazioa baloratzea.

24. Erakunde publiko eta pribatu nagusiak (udala, osasun etxea, gizarte zerbitzuak, bankuak...) identifikatzea kudeaketa pertsonalak egiteko eta arazoak konpontzeko.

HASIERAKO IKASKETAK II

Maila honetako hezkuntzaren hartzaileek, hizkuntzarekin eta zenbakiekin moldatzeko zenbait trebetasun eta gaitasun badituzte ere, ez dira behar bezain trebeak arlo horietan, inoiz ez dituztelako behar adina landu, edo aspaldi utzi zutelako hezkuntza sistema eta eguneratu beharrean daudelako.

Pertsona horiek beren gaitasunak, trebetasunak eta oinarrizko ezagutzak indartu behar dituzte eta, aldi berean, ezinbestekoak dituzten oinarrizko gaitasunak lortu, gizartean aktiboki parte hartzeko, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin ahal izateko eraginkortasuna eta errendimendua hobeki bermaturik, edo lanerako prestakuntzako nahiz prestakuntza pertsonaleko ikastaro arautu gabeak egiteko.

Komeni da kontuan hartzea ikasleak bi motatakoak izan daitezkeela:

a) Hasierako Ikasketak I mailako ikasketak egin ondoren beren trebetasunak, abileziak eta oinarrizko gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsonak.

b) Prestakuntza jarduerarik egin gabe luzaroan egon ondoren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortu nahi duten pertsonak. Maila honek beren ezagutzak eguneratu eta Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketei arrakasta bermaturik ekiteko balioko die.

Maila honetako curriculumak lau hileko sei modulu biltzen ditu: bi komunikazioaren esparrukoak, bi zientzia eta teknologia esparrukoak, eta bi gizarte esparrukoak.

KOMUNIKAZIO ESPARRUA

1. modulua

Edukiak.

1. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea:

-Irratitik, telebistatik edo Internetetik heldu diren ahozko testuak ulertu eta baloratzea, garrantzi berezia emanez albisteari eta elkarrizketari, ikasleak egitate eta gertaera garrantzitsuei buruzko informazio orokorra jaso dezan.

-Ohiko komunikazio egoeretan (berri emateak, elkarrizketak, eztabaidak, jarraibideak...) parte hartzea eta laguntzea, komunikazio egoerara moldatuz.

-Ahozko interakzioa gidatzen duten arauak: hitz egiteko txandak, laburtasuna, argitasuna, aktiboki eta arretaz entzutea, rol desberdinak elkarrizketan, ahots doinua, jarrera eta keinu egokiak.

-Ikasteko diren ahozko testuak ulertzea eta egitea, esparru formalean, ez-formalean eta informalean.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

-Hizkuntzaren bitartez norberaren eta besteen ideiak eta sentimenduak azaltzea, bereizkeriarik gabeko hizkera erabiliz, desberdintasunak errespetatzen dituena.

-Testu motak:

Narrazio testuak: egiazko gertaeren eta txisteen kontaketa.

Deskribapenak: pertsonen, tokien eta objektuen deskripzioa.

Ikaste-testuak: jarraibideak, errezetak.

Azalpenezkoak: aurkezpenak, elkarrizketak.

2. Irakurri eta idaztea:

-Gizarte harremanetako eguneroko egoeretan berezkoak diren testuetako informazio muntaduna ulertzea: gutunak, liburuxkak, jarraibideak, arauak.

-Komunikabideetatik heldu diren testuak ulertzea, paperean edo euskarri digitalean, azpimarra berezia eginez albistean eta elkarrizketan, nabarmendutako informazioak aurkituz.

-Testuak ulertzea ikastera eta informazioa hartzera bideratutako testuetan, bai xede didaktikoarekin sortutakoetan, bai gizartean erabiltzen direnetan (informazio liburuxkak, jarraibideak eta azalpenak).

-Idatzizko testuekiko interesa, ikaskuntza iturri gisa, eta esperientziak komunikatzeko bitarteko gisa.

-Gizarte harremanetako eguneroko egoeretan berezkoak diren testuak sortzea (gutunak, deiak, eskabideak...) genero horietako berezko ezaugarrien arabera.

-Esparru akademikoarekin lotutako testuak sortzea, informazioa lortzeko, antolatzeko eta komunikatzeko (galdetegiak, laburpenak, eskemak, txosten errazak, deskribapenak, azalpenak...).

-Osagai grafiko eta paratestualak erabiltzea ulermena errazteko (ilustrazioak, grafikoak, taulak eta tipografia).

-Gidaturik, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko, eta testu prozesamenduko programa informatikoak erabiltzea.

-Idazketa baloratzea harreman sozialetarako tresna gisa eta informazioa eta ezagutzak lortu eta birlantzeko tresna gisa.

-Testu idatziak zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa, eta arau ortografikoak errespetatzea.

-Testu motak:

Narrazio testuak: egiazko gertaerak, posta txartelak, gutun pertsonalak.

Deskribapenak: pertsonaiak, paisaiak, objektuak, igarkizunak, gurutzegramak.

Ikaste-testuak: errezetak, aparatuetarako jarraibideak.

Azalpenezkoak: gertaerak, albisteak, bilera-aktak.

Iragarkiak, grafikoak, mapak.

Ordainagiriak, fakturak, eskabideak.

3. Literatur hezkuntza:

-Maila egokiko literatur lanak bakarka irakurtzea, isilik eta ozenki.

-Ahozko tradizioko eta herri literaturako narrazio testuen eta olerkien, obra klasikoen eta egungo literaturaren irakurketa gidatua, euskarri desberdinekin.

-Irakurtzeko autonomia, gaiak eta testuak hautatzeko gaitasuna garatzea eta norberak gustukoen duenaren adierazpena garatzea.

-Testu literarioa komunikazio tresna gisa, beste mundu, denbora eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa eta norberaren gozamenerako baliabide gisa baloratzea eta aintzat hartzea.

-Liburutegiaren funtzionamendua ezagutzea, ikus-entzunezko dokumentuak barne, literaturara hurbiltzeko bitarteko gisa.

-Zikloari egokitutako olerkiak memorizatzea eta errezitatzea, erritmo, ebakera eta intonazio egokiekin.

-Olerkiak eta kontakizunak birsortu eta osatzea, sentimenduak, aldarteak edo gogoetak komunikatzeko, eredu batzuen ezaugarriak ezagutuz.

4. Hizkuntzaren ezagutza:

-Komunikazioaren testuinguruaren osagaiak ezagutzea, komunikazioaren elkartrukeko ahozko edo idatzizko formen hautapenean eragina duten faktore gisa.

-Ulertzeko eta osatzeko errazak diren narrazioen, jarraibideen, deskribapenen eta azalpen errazen egiturak identifikatzea.

-Arau ortografikoak ezagutzea, gizartean duten balioa eta idazkietan haiek betetzeko betebeharra aintzat hartuz.

-Testuaren kohesio elementuak behar bezala identifikatzea: puntuazio-markak, testu markagailu eta lokailuak, hitzak silabatan zatitzea.

-Fonema-grafia elkartea identifikatu eta ezagutzea, letra mota edozein dela ere (letra larriak, xeheak, etzanak...).

-Hiztegia handitzea eremu semantikoak, hitzen familiak, sinonimoak, antonimoak eta eratorpena eta elkarketa erabiliz.

-Sorkuntza eta interpretazio jardueretan ondoko terminologia hau erabiltzea: landutako testuen izenak; esakunea, hitza eta silaba; generoa eta numeroa; determinatzaileak; aditz denbora (orainaldia, lehenaldia, geroaldia).

-Hitzen arteko erlazioak formarengatik (deklinazioa, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena) eta esanahiarengatik (sinonimoak eta antonimoak) ezagutzea, testuak ulertzeko eta osatzeko.

-Esaldiaren funtsezko osagaiak identifikatzea, subjektua eta predikatua, eta subjektuaren paper semantikoa (egilea, jasailea, kausa...).

-Aditz denborak egoki erabiltzea.

-Paragrafo hasieretan, ondoz ondoko denbora adierazteko testu markagailuak eta lokailuak erabiltzea, edo diskurtsoaren antolatzaileak.

-Hiztegien erabilera: polisemia.

5. Atzerriko hizkuntza bat ikasteko hastapenak:

(Bi moduluetan zehar garatu beharreko edukiak)

-Ikasgelako ohiko komunikazioak berezkoak dituen ahozko mezuak (jarraibideak, gizarte interakzioa eta ikasgelako jarduerak).

-Ikasleen hurbileko mezu errazak entzun eta ulertzea, informazio orokorrak eta berariazko informazioren bat lortzeko, ahozko interakzio gidatuetatik edo ikus-entzunezko nahiz informatikako euskarri desberdinetatik heldu direnak.

-Komunikazio trukeetan parte hartzea, egiazko edo simulatutako egoeretan, ahozko erantzunen bitartez, esperientzia eta interes pertsonalak hizpide direla.

-Ahozko testuak sortzea, antzezpen, kanta, elkarrizketa eta jokoetan aktiboki parte hartuz eta komunikazioaren errutinak erabiliz.

-Hitz, esaldi eta esakuneak irakurri eta ulertzea, eta lortutako informazioak erabiltzea ikasgelan lanak egiteko.

-Hitzak, esaldiak eta esakuneak irakurtzea, oinarrizko mailan, paperean, euskarri digitalean edo multimedia euskarrian, ikasteko, atsegin hartzeko, informazioa lortzeko eta taldekideekin partekatzeko.

-Ikaslearen esperientziatik hurbileko gaiei buruzko hitz, esaldi eta esakuneak idaztea, komunikazio asmoei erreparatuz.

-Alderdi fonologikoekin trebatzea: hitz, esaldi eta esakuneen hotsak, erritmoa, intonazioa eta azentuazioa komunikazioan.

-Ikasleen hurbileko testuinguru zehatzei dagozkien lexikoa, formak eta oinarrizko egiturak ezagutu eta erabiltzea.

-Grafia, ahoskera eta esanahia lotzea ahozko eta idatzizko ingurunean landutako hitz eta esaldietatik (kanta baten hitzak, errima bat, etab.) abiaturik, edo ahozko esapide ezagunetatik.

-Interesa izatea kasuko atzerriko hizkuntzan hitz egiten den herrialdeetako pertsonei eta kulturari buruzko informazioa ezagutzeko.

-Konfiantza izatea norberak atzerriko hizkuntza ikasteko duen gaitasunean.

-Atzerriko hizkuntza komunikatzeko tresna gisa baloratzea.

Ebaluazio irizpideak.

1. Ohiko erabilera duten ahozko testuen esanahia ulertzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatuz.

2. Parte hartzea komunikazio egoeretan, elkartrukearen arauak errespetatuz: hitz egiteko txanda errespetatzea, entzutea, gauzak argitasunez adieraztea.

3. Gauzak ahoz adierazten jakitea, ezagutzak, egitateak eta bizipenak modu koherentean aurkezten dituzten testuen bitartez.

4. Testuak irakurtzerakoan informazio esplizitua kokatu eta berreskuratzea eta inferentziak egitea.

5. Norberaren ideiak interpretatu eta testuetan bildutako informazioarekin integratzea, eta ahoz irakurtzerakoan ulertzen dela agertzea.

6. Eguneroko egoerekin zerikusia duten iritziak eta informazioak idaztea, berridaztea eta laburtzea, modu antolatu eta egokian, testuen plangintza eta berrikuspena erabiliz, arau gramatikalak eta alderdi formalak zainduz, paperezko euskarrian nahiz euskarri digitalean.

7. Ahozko tradizioko testu literarioak ezagutzea eta literaturakoak, mailarako egokiak, bai eta narrazioaren eta olerkiaren oinarrizko ezaugarriak, testu horien irakurketan eta idazketan laguntzeko.

8. Liburutegiak, bideotekak eta abar arintasunez erabiltzea eta maneiatzea, eta ulertzea antolaketarako eta funtzionamendurako mekanismo eta prozedurak eta horiek ematen dituzten aukerak.

9. Hitzetan, esakuneetan eta testuetan, ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzeko egiten diren segmentazioetan, ordena-aldaketetan, kenketetan eta txertaketetan gertatzen diren aldaketa batzuk identifikatzea.

10. Gramatikaren eta linguistikaren terminologia oinarrizkoa ulertzea eta erabiltzea testuak sortzeko eta ulertzeko jardueretan.

11. Atzerriko hizkuntzaz oinarrizko mezuak ulertu eta ematea, ahoz eta idatziz, eguneroko komunikazio egoeretan, maila honetako hiztegia zuzen eta zehatz erabiliz.

12. Atzerriko hizkuntzan, ahozko eta idatzizko testuen esanahi orokorra ulertzea eta berariazko informazio nabarmenena ateratzea, eguneroko eta ikasgelan landutako gaiei buruzkoa.

13. Interesa eta jakin-mina erakustea atzerriko hizkuntza ikasteko, eta ulertzea hizkuntzen eta kulturen aniztasuna aberasgarria dela.

2. modulua

Edukiak.

1. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea:

-Irratitik, telebistatik edo Internetetik heldu diren ahozko testuak ulertzea, garrantzi berezia emanez albisteari, elkarrizketari, erreportajeei, eztabaidei eta gaurkotasuneko gaien iruzkinei, ikasleak egitate eta gertaera garrantzitsuei buruzko informazio orokorra jaso dezan eta informazioa eta iritzia bereiz ditzan.

-Ahozko testuak ulertzea eta sortzea informazioa bilatzeko eta ikasteko, bai testu informalak eta bai formalizazio maila handiagokoak ere (ikasgelako azalpenak, elkarrizketak edo eztabaidak).

-Ikus-entzunezko dokumentuak erabiltzea gero eta autonomia gehiagorekin lortu, hautatu eta erlazionatzeko ikasteko garrantzitsuak diren informazioak (identifikatzea, sailkatzea, konparatzea).

-Ohiko komunikazio egoeretan (berri emateak, elkarrizketak, eztabaidak, jarraibideak...) parte hartzea eta laguntzea, komunikazio egoerara moldatuz.

-Ahozko interakzioa gidatzen duten arauak: hitz egiteko txandak, laburtasuna, argitasuna, aktiboki eta arretaz entzutea, rol desberdinak elkarrizketan, ahots doinua, jarrera eta keinu egokiak.

-Komunikabideak baloratzea ikasteko tresna gisa eta beste pertsona batzuen informazioak eta esperientziak eskuratzeko tresna gisa.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

-Hizkuntzaren bitartez norberaren eta besteen ideiak eta sentimenduak azaltzea, bereizkeriarik gabeko hizkera erabiliz, desberdintasunak errespetatzen dituena.

-Hitzaldi, antzerki emanaldi, solasaldi eta abarretara joatea, kultur bizitzan parte hartzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko.

-Testu motak:

Narrazio testuak: egiazko gertaerak, posta txartelak, gutun pertsonalak.

Deskribapenak: deskribapen teknikoak, asmakizunak.

Ikaste-testuak: gidaliburuak, arauak.

Azalpenezkoak: definizioak, azalpenak, albisteak.

Argumentatiboak: iritziak, eztabaidak, mahai inguruak.

2. Irakurri eta idaztea:

-Gizarte harremanetako eguneroko egoeretan berezkoak diren testuetako informazio muntaduna ulertzea: gutunak, liburuxkak, argibide orriak, jarraibideak, araudiak...

-Komunikabideetatik heldu diren testuak ulertzea, paperean edo euskarri digitalean, azpimarra berezia eginez albistean, elkarrizketan eta zuzendariarentzako gutunetan, informazio orokorra lortzeko.

-Euskarri digitalean nahiz paperean heldu diren ikasteko eta informatzeko testuak ulertzea, bai xede didaktikoaz sortutakoak, bai erabilera sozialekoak direnak (informazio nahiz publizitate liburuxkak, prentsa, programak, zati literarioak).

-Liburutegiak eta IKTak erabiltzea, gero eta autonomoago, informazioa lortzeko.

-Idatzizko testuekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta esperientziak komunikatzeko bitarteko gisa.

-Edozein motatako bazterkeria dakarten mezuekiko jarrera kritikoa.

-Gizarte harremanetako eguneroko egoeretan berezkoak diren testuak sortzea (gutunak, arauak, programak, deialdiak, lanerako planak...) genero horietako berezko ezaugarrien arabera.

-Komunikabideek berezkoak dituzten informazio eta iritzi testuak sortzea egintza eta gertaera adierazgarriei buruz, garrantzi berezia emanez albisteari eta elkarrizketari.

-Esparru akademikoarekin lotutako testuak sortzea, informazioa lortzeko, antolatzeko eta komunikatzeko (galdetegiak, inkestak, laburpenak, eskemak, txostenak, deskribapenak, azalpenak...).

-Osagai grafiko eta paratestualak erabiltzea ulermena errazteko (ilustrazioak, grafikoak, taulak eta tipografia).

-Idazketa baloratzea harreman sozialetarako tresna gisa eta informazioa eta ezagutzak lortu eta birlantzeko tresna gisa.

-Testuak prozesatzeko programa informatikoak gero eta modu autonomoagoan erabiltzea.

-Testu idatziak zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa, eta arau ortografikoak errespetatzea.

-Testu motak:

Narrazio testuak: kontakizun konplexuagoak, elkarrizketak, deskribapenak edo anekdotak barnean har ditzaketenak.

Deskribapenak: pertsonaia, paisaia, monumentu eta objektuen deskribapena.

Ikaste-testuak: errezetak, argibide orriak, arauak, erregelamenduak.

Azalpenezkoak: albisteak, artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, gutun pertsonalak, aurkezpen gutunak, curriculum vitae-ak.

Argumentatiboak: iritzi artikuluak, zuzendariarentzako gutunak.

Iragarkiak, grafikoak, mapak.

3. Literatur hezkuntza:

-Maila egokiko literatur lanak bakarka irakurtzea, isilik eta ozenki.

-Ahozko tradizioko eta herri literaturako narrazio testuen, obra klasikoen eta egungo literaturaren irakurketa gidatua, euskarri desberdinekin.

-Literatur testuak irakurtzea: ipuinak, elezaharrak, alegiak, mitoak, olerkiak, kantak... Testuaren ideia nagusia, ikasbidea, halakorik bada, eta pertsonaia nagusiak (protagonista, aurkaria) eta bigarren mailakoak bilatzea.

-Irakurtzeko autonomia, gaiak eta testuak hautatzeko gaitasuna garatzea eta norberak gustukoen duenaren adierazpena garatzea.

-Testu literarioa komunikazio tresna gisa, beste mundu, denbora eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa eta norberaren gozamenerako nahiz sentikortasunaren heziketarako baliabide gisa baloratzea eta aintzat hartzea.

-Liburutegiaren funtzionamendua ezagutzea, ikus-entzunezko dokumentuak barne, literaturara hurbiltzeko bitarteko gisa.

-Olerkiak eta kontakizunak birsortu eta osatzea, sentimenduak, emozioak, aldarteak edo gogoetak komunikatzeko, eredu batzuen ezaugarriak ezagutuz.

4. Hizkuntzaren ezagutza:

-Egoerari buruzko testuinguruaren osagaien arteko erlazioak eta ahozko eta idatzizko diskurtsoetan azaltzen diren forma linguistikoak identifikatzea.

-Ulertzeko eta osatzeko errazak diren narrazioen, jarraibideen, deskribapenen eta argudio-azalpen errazen egiturak ezagutzea.

-Arau ortografikoak ezagutzea, gizartean duten balioa eta idazkietan haiek betetzeko betebeharra aintzat hartuz.

-Hiztegia handitzea eremu semantikoak, hitzen familiak, sinonimoak, antonimoak, eratorpena eta elkarketa, berariazko hiztegia eta esaerak erabiliz.

-Testuaren kohesio eta tipografia elementuak behar bezala identifikatzea: puntuazio-markak, azpimarrak, letra lodia..., testua antolatzeko moduak, laburdurak, hitzak silabatan zatitzea, lerro bukaerako marratxoa.

-Eratorpena, konparaketa, alderaketa eta beste prozedura batzuk erabiltzea hitzak zuzenak diren ala ez ebazteko eta arau ortografikoak orokortzeko.

-Gizarteko testuinguruan dagoen aniztasun linguistikoaren kontzientzia positiboa: dialektoak, kontaktuan dauden hizkuntzak.

-Esakuneen konparaketa eta eraldaketa, elementuak txertatuz, kenduz, ordena aldatuz, zatituz, berrosatuz, horrela emaitzen gramatikaltasuna ebazteko eta kontzeptu linguistikoak eta metahizkuntzarenak garatzen laguntzeko.

-Sorkuntza eta interpretazio jardueretan ondoko terminologia hau erabiltzea: landutako testuen izenak; silaba tonikoa eta atonoa; esakunea, esaldia eta perpausa; esakune motak; lotura-hitzak: preposizioak eta juntagailuak; hitz taldeak: nukleoa eta osagarria; aditz denbora; gramatikako pertsona; subjektua eta predikatua; izen-osagarriak eta aditz-osagarriak.

-Esaldiak txertatzea eta koordinatzea, idatzizko konposizioa hobetzeko tresna gisa.

-Esaldiaren funtsezko osagaiak identifikatzea, subjektua eta predikatua, eta subjektuaren paper semantikoa (egilea, jasailea, kausa...).

-Paragrafo hasieretan, ondoz ondoko denbora adierazteko testu markagailuak eta lokailuak erabiltzea, edo diskurtsoaren antolatzaileak.

-Hiztegia erabiltzea adiera zuzena hautatzeko, zalantzak argitzeko... edo hitzen gaineko askotariko informazioak lortzeko (fonetikoa, gramatikala, lexikoa...).

5. Atzerriko hizkuntza bat ikasteko hastapenak:

(Bi moduluetan zehar garatu beharreko edukiak)

-Ikasgelako ohiko komunikazioak berezkoak dituen ahozko mezuak (jarraibideak, gizarte interakzioa eta ikasgelako jarduerak).

-Ikasleen hurbileko mezu errazak entzun eta ulertzea, informazio orokorrak eta berariazko informazioren bat lortzeko, ahozko interakzio gidatuetatik edo ikus-entzunezko nahiz informatikako euskarri desberdinetatik heldu direnak.

-Komunikazio trukeetan parte hartzea, egiazko edo simulatutako egoeretan, ahozko erantzunen bitartez, esperientzia eta interes pertsonalak hizpide direla.

-Ahozko testuak sortzea, antzezpen, kanta, elkarrizketa eta jokoetan aktiboki parte hartuz eta komunikazioaren errutinak erabiliz.

-Hitz, esaldi eta esakuneak irakurri eta ulertzea, eta lortutako informazioak erabiltzea ikasgelan lanak egiteko.

-Hitzak, esaldiak eta esakuneak irakurtzea, oinarrizko mailan, paperean, euskarri digitalean edo multimedia euskarrian, ikasteko, atsegin hartzeko, informazioa lortzeko eta taldekideekin partekatzeko.

-Ikaslearen esperientziatik hurbileko gaiei buruzko hitz, esaldi eta esakuneak idaztea, komunikazio asmoei erreparatuz.

-Alderdi fonologikoekin trebatzea: hitz, esaldi eta esakuneen, erritmoa, intonazioa eta azentuazioa komunikazioan.

-Ikasleen hurbileko testuinguru zehatzei dagozkien lexikoa, formak eta oinarrizko egiturak ezagutu eta erabiltzea.

-Grafia, ahoskera eta esanahia lotzea ahozko eta idatzizko ingurunean landutako hitz eta esaldietatik (kanta baten hitzak, errima bat, etab.) abiaturik, edo ahozko esapide ezagunetatik.

-Atzerriko hizkuntzan hitz egiten den herrialdeetako pertsonei eta kulturari buruzko informazioa ezagutzeko interesa.

-Konfiantza izatea norberak atzerriko hizkuntza ikasteko duen gaitasunean.

-Atzerriko hizkuntza komunikatzeko tresna gisa baloratzea.

Ebaluazio irizpideak.

1. Ahozko testuen esanahia harrapatzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutuz eta esplizituak ez diren ideiak, iritziak eta baloreak identifikatuz.

2. Parte hartzea ikasgelako komunikazio egoeretan, elkartrukearen arauak errespetatuz: hitz egiteko txanda errespetatzea, diskurtsoa antolatzea, entzutea eta gainerakoen esku-hartzeak norberaren diskurtsoan sartzea.

3. Gauzak ahoz adierazten jakitea, ezagutzak, egitateak eta iritziak modu koherentean aurkezten dituzten testuen bitartez.

4. Testuak irakurtzean informazio esplizitua kokatu eta berreskuratzea eta inferentziak egitea, xede nagusiak zehaztuz eta testu batzuen esanahi bikoitza interpretatuz.

5. Norberaren ideiak interpretatu eta testuetan bildutako informazioarekin integratzea, informazioak konparatuz eta alderatuz, eta ahoz irakurtzerakoan ulertzen dela agertzea.

6. Iritziak eta informazioak narratzea, azaltzea, deskribatzea, laburtzea eta adieraztea, eguneroko egoerekin erlazionaturiko testu idatzietan, betiere modu antolatu eta egokian, esakuneak elkarrekin lotuz, testuen plangintza eta berrikuspena modu ohikoan erabiliz, eta arau gramatikalak eta ortografikoak eta alderdi formalak zainduz, paperezko euskarrian nahiz euskarri digitalean.

7. Ahozko tradizioko testu literarioak ezagutzea eta literaturakoak, mailarako egokiak, bai eta narrazioaren eta olerkiaren ezaugarriak, testu horien irakurketan eta idazketan laguntzeko.

8. Liburutegiak, bideotekak eta abar arintasunez erabiltzea eta maneiatzea, eta ulertzea obrak eta bestelako materialak antolatzeko eta hautatzeko mekanismoak.

9. Hitzetan, esakuneetan eta testuetan, ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzeko egiten diren segmentazioetan, ordena-aldaketetan, kenketetan eta txertaketetan gertatzen diren aldaketa batzuk identifikatzea.

10. Gramatikaren eta linguistikaren oinarrizko terminologia ulertzea eta erabiltzea testuak sortzeko eta ulertzeko jardueretan.

11. Atzerriko hizkuntzaz oinarrizko mezuak ulertu eta ematea, ahoz eta idatziz, eguneroko komunikazio egoeretan, maila honetako hiztegia zuzen eta zehatz erabiliz.

12. Atzerriko hizkuntzan, ahozko eta idatzizko testuen esanahi orokorra ulertzea eta berariazko informazio nabarmenena ateratzea, eguneroko eta ikasgelan landutako gaiei buruz.

13. Interesa eta jakin-mina erakustea atzerriko hizkuntza ikasteko, eta ulertzea hizkuntzen eta kulturen aniztasuna aberasgarria dela.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUA

1. modulua

Edukiak.

1. Zenbakiak eta eragiketak.

-Zenbaki sistemak. Sistema hamartarra.

-Zenbaki motak: arruntak, zatikizkoak eta hamartarrak.

-Zenbaki arruntak, hamartarrak eta zatiki errazak erabiltzea, sailkatzea eta ordenatzea.

-Zenbakien arteko erlazioak.

-Hurbilketa eta kopuruen estimazioa.

-Oinarrizko eragiketak (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa) zenbaki arruntekin eta hamartarrekin.

-Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa algoritmo tradizionalak erabiltzea zenbaki arruntekin eta hamartarrekin, kalkuluak egiteko.

-Buruzko kalkulurako estrategiak.

-Nork bere estrategiak erabiltzea emaitzen estimazioak egiteko eta zenbakizko erantzun jakin bat zuzena den ala ez baloratzeko.

-Buruzko kalkulurako estrategia pertsonalak erabiltzea zenbaki errazekin, zenbakien konposizioa eta deskonposizioa eta zenbakien eta eragiketen propietateen ezagutza direla medio.

-Problema aritmetikoak.

-Eguneroko bizitzako problema aritmetikoak ebaztea, prozesuaren faseak kontuan izanik: datuen eta kalkulatu behar denaren identifikazioa (eskema egitea), erlazioen ezarpena (problema ebazteko plana), soluzioen estimazioa, eragiketak (ebazteko planaren exekuzioa) eta emaitzaren egiaztapena.

-Proportzionaltasuna: esanahia eta esapide ohikoenak (%, proportzio faktorea).

-Kalkulagailua erabiltzea kalkuluak egiteko edo emaitzak egiaztatzeko.

-Nork bere gaitasunetan konfiantza izatea problemak ebatzi eta zenbakizko kalkulu eta estimazioak egiteko.

2. Neurriak eta magnitudeak.

-Magnitudeen neurketa: neurtzeko tresnak, hurbilketak.

-Sistema metriko hamartarra: luzera, edukiera, masa, azalera eta denbora neurriak.

-Magnitude bera neurtzeko unitateen arteko bihurketa.

-Neurri unitate ohikoenak (luzerarenak, masarenak, edukierarenak, azalerarenak) erabiltzea, kasu bakoitzean egokiena aukeratuz.

-Denbora neurtzeko unitateak eta horien arteko erlazioak. Baliokidetasunak eta transformazioak.

-Zenbaki taulak egitea eta interpretatzea, eta proportzionaltasun erlazioei antzematea.

-Grafiko errazak egitea eta interpretatzea.

-Problema aritmetiko eta geometrikoak.

4. Hizkuntza matematikoa.

-Matematikako hiztegia ezagutzea eta erabiltzea, egoera jakinak interpretatzeko eta zehaztasunez deskribatzeko.

-Hizkuntza matematikoa, eguneroko bizitzako egoerak irudikatzeko, azaltzeko edo ebazteko tresna baliagarri gisa.

-Informazioa irudikatzeko eta gordetzeko tresnak eta teknikak (lan koadernoa, taulak, eskemak, laburpenak, grafikoak...) erabiltzea.

-Matematiken alderdi ludikoak, kontu logikoak, zenbakien ingurukoak eta kalkuluaren ingurukoak jorratzeko.

-Interesa eta jarrera kritikoa erakustea datu matematikoak dakartzan edozein egoera, iritzi edo informazioren aurrean.

5. Gizakiak eta osasuna.

-Nork bere gorputza ezagutzea: kanpoko morfologia eta barneko organoak.

-Bizitzako etapetan izaten diren aldaketak.

-Nutrizioa. Jan-neurri orekatua. Jateko ohiturak.

-Zentzumenak, beren zeregina deskribatzea eta ohikotasunez zaintzearen garrantzia. Beste gizaki batzuekin eta munduarekin harremanak izatea.

-Gure gorputza orekan: nerbio-sistema eta endokrinoa.

-Ugalketa funtzioak. Maitasun eta sexu harremanak.

-Osasuna, gaixotasuna eta bizi kalitatea. Higiene eta osasun ohiturak.

-Osasunari mesede edo kalte egiten dioten faktoreak eta gizarteko praktikak. Adikzioak: tabakismoa, alkoholismoa, ludopatia, drogak...

-Jan-ohiturek, higieneak, zainketa pertsonalek eta prebentzioak osasunarentzat duten garrantzia.

6. Teknologia.

-Kalkulagailua erabiltzea eguneroko problemak ebazteko.

-Neurtzeko tresna ohikoenak ongi erabiltzea: erregela, zinta metrikoa, balantza, termometro klinikoa.

-Produktu ohikoenek etiketan dakarten informazioa interpretatzea.

-Ordenagailuaren eta periferikoen oinarrizko ezagutza. Testu prozesadorea erabiltzea. Aplikazio didaktikoetako programak.

-Interneti buruzko oinarrizko ezagutza. Informazio bilaketa gidatua. Posta elektronikoa.

Ebaluazio irizpideak.

1. Eguneroko testuinguruetan zenbaki mota desberdinak erabiltzea (zenbaki arruntak, zatikiak, eta zenbaki hamartarrak hamarrenekin eta ehunenekin).

2. Zenbakizko kalkuluak egitea zenbaki arruntekin eta hamartarrekin, problemak ebatzi behar diren egoeretan.

3. Kalkuluak buruz egiteko estrategia pertsonalak erabiltzea, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa bakunetan.

4. Zenbaki hamartarrak, zatikizkoak eta portzentaje errazak erabiltzea, eguneroko bizitzako egoeretan informazioa interpretatu eta trukatzeko.

5. Neurketak egitea benetako egoeretan: unitateak eta ohiko neurgailuak hautatzea, neurtu beharreko magnitudea, objektuaren nolakoa eta eskatzen den doitasun gradua kontuan hartuz; aldez aurretik zentzuzko estimazioak egitea, eta lortutako neurriak behar bezala adieraztea. Halaber, diru trukeak trebetasunez egiten ditu, salerosketako benetako egoeretan.

6. Problema errazak ebatzi behar direnean, arrazoizko soluzio bat aurretik ematea eta ebazpen prozesurako egokienak diren prozedura matematikoak bilatzea. Estrategia desberdinak baloratzea eta datu eta soluzio zehatzak bilatzen ahalegintzea, bai problemaren formulazioan bai ebazpenean. Problemak ebazteko prozesua nolakoa izan den ordenatuta eta argi, ahoz eta idatziz, adieraztea.

7. Gorputzaren atalak ezagutzea, eta giza gorputzaren bizi funtzioetan parte hartzen duten aparatuen funtzionamendua azaltzea, haien arteko funtsezko loturak eta zenbait osasun-ohitura zehaztuz.

8. Osasunari mesede edo kalte egiten dioten faktoreak eta gizarteko praktikak identifikatzea eta jarrera kritikoa erakustea adikzioen aurrean (tabakismoa, alkoholismoa, ludopatia, drogak...).

9. Osasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko txosten bat aurkeztea paperean eta euskarri digitalean; horretarako iturri desberdinetako informazioa bildu beharko da (iturri zuzenak, liburuak, Internet), laneko plan bati segitu eta ondorioak adierazi.

10. Ikaskuntzarako eta bakarkako nahiz taldeko lanerako interesa agertzea, iritzi aniztasuna errespetatzea, ikasgelako dinamikan parte hartzea eta ikasten ikasteko zenbait estrategia erabiltzea.

2. modulua

Edukiak.

1. Zenbakiak eta eragiketak.

-Zenbaki osoak, hamartarrak eta zatikiak erabiltzea benetako egoeretan.

-Oinarrizko eragiketak (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa) zenbaki arruntekin eta hamartarrekin.

-Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa algoritmo tradizionalak erabiltzea zenbaki arruntekin, hamartarrekin eta zatiki errazekin, kalkuluak egiteko.

-Berretura, faktore berdinen biderkadura gisa. Karratuak eta kuboak.

-Proportzionaltasuna: esanahia eta esapide ohikoenak (%, proportzio faktorea).

-Kalkulagailua erabiltzea kalkuluak egiteko edo emaitzak egiaztatzeko.

-Problemak planteatzeko malgutasuna eta jarraikitasuna, eta norberarenak ez bezalako estrategia eta soluzioekiko interesa eta errespetua izatea.

2. Neurriak eta magnitudeak:

-Angeluen neurketa. Angeluak neurtzeko ohiko tresnak erabiltzea.

-Neurketa eta neurriak erabiltzea problemak ebazteko eta informazioak ulertu eta helarazteko.

3. Geometria:

-Irudiak planoan eta espazioan. Oinarrizko elementuak (puntuak, zuzenak, planoak) eta erlazioak (paralelotasuna eta perpendikulartasuna).

-Poligono errazak ezagutu eta sailkatzea eta oinarrizko elementu geometrikoak (erpina, aldea, angelua, oinarria, altuera...) identifikatzea.

-Poligonoak: sailkatzea eta marraztea. Errazenen perimetroa eta azalera kalkulatzea.

-Triangelu bateko aldeen eta angeluen arteko erlazioak.

-Zirkunferentzia: erradioa, diametroa. Zirkuluaren azalera.

-Proportzionaltasun geometrikoa: eskala, planoak eta mapak.

-Espazioak eta elementuak irudikatzea eskalako plano eta krokis errazen bitartez.

-Pertsona helduaren errealitatetik hurbileko problemak ebaztea, zeinetan beharrezkoa izanen baita poligono jakinen perimetroak eta azalerak, zirkunferentziaren perimetroa eta zirkuluaren azalera kalkulatzea.

-Matematikako hiztegia ezagutzea eta erabiltzea, egoera jakinak interpretatzeko eta zehaztasunez deskribatzeko.

-Problema geometrikoak ebaztea. Prozesuaren faseak: datuen eta kalkulatu behar denaren identifikazioa (eskema egitea), erlazioen ezarpena (problema ebazteko plana), soluzioen estimazioa, eragiketak (ebazteko planaren exekuzioa) eta emaitzaren egiaztapena.

-Irudi geometrikoen proportzionaltasunaren aplikazioa. Problemak ebaztea.

-Marrazteko eta neurtzeko ohiko tresnak erabiltzea.

4. Informazioaren interpretazioa, irudikapena eta tratamendua:

-Zenbakia datu gisa. Datuak lortzea eta taulak egitea.

-Taulak interpretatzea. Proportzionaltasun erlazioak ezagutzea.

-Estatistikako grafiko errazak: haiek interpretatzea eta egitea.

5. Natur ingurunea.

-Paisaien aniztasuna.

-Izaki bizidunak: landareak eta animaliak. Ekosistema motak.

-Gure natur ondarea balioestea, errespetatzea eta gozamenerako erabiltzea.

-Ura naturan, uraren kutsadura eta ura xahutzea. Kontsumo arduratsua.

-Gizakiak ingurumeneko zati gisa, eta naturaren gainean jarduteko duten ahalmena.

-Inguruneari buruzko informazio adierazgarria (ahozkoa, idatzia, ikus-entzunezkoa, grafikoa, kartografikoa, artistikoa) bilatu, aukeratu eta lantzea.

-Inguruneari buruzko galderak eta problemak planteatzea; ikerketa txikiak egin eta ondorio eta emaitzak azaltzea, hiztegi egokia erabiliz.

-Lurraren eta gizateriaren egungo arazo nagusiez arduratzea.

6. Teknologia.

-Kalkulagailua erabiltzea eguneroko problemak ebazteko.

-Garapen teknologikoak bizi eta lan baldintzetan duen eragina baloratzea.

-Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak. Energia garapena, iraunkorra eta bidezkoa. Norberak arduraz jokatzea energia kontsumitu behar duenean.

-Hondakinak sortzea, kutsadura eta ingurumenaren gaineko eragina.

-Testu tratamendua geroz eta modu autonomoagoan erabiltzea (orrialde egokitzea, ilustrazioak edo oharrak sartzea, etab.)

-Informazioaren teknologiek eskaintzen dituzten baliabide errazak erabiltzea komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko: posta elektronikoa eta foroak.

-Sarean informazio bilaketa gidatua egitea.

Ebaluazio irizpideak.

1. Zenbaki mota desberdinak (arruntak, osokoak, zatikiak eta hamartarrak ehundarrak arte) irakurri, idatzi eta ordenatzea, arrazoitze egokiak eginez.

2. Zenbakizko eragiketa eta kalkulu errazak eragiketen propietateei erreferentzia egiten dieten prozedura desberdinen bidez egitea, buruz egiteko kalkulua barne, problemak ebazteko egoeretan.

3. Zenbaki hamartarrak, zatikizkoak eta portzentaje errazak erabiltzea, eguneroko bizitzako egoeretan informazioa interpretatu eta trukatzeko.

4. Paralelotasunaren, perpendikulartasunaren, simetriaren, perimetroaren eta azaleraren nozio geometrikoak erabiltzea eguneroko bizitzako egoerak deskribatu eta ulertzeko.

5. Erreferentzia sistema batetik eta objektu edo egoera ezagunetatik abiatuta egindako espazioaren irudikapen bat interpretatzea (ibilbide baten krokisa, etxeen planoa eta maketak).

6. Ingurune hurbilari buruzko datu multzo baten irudikapen grafikoak egin, irakurri eta interpretatzea. Ausazko joko errazen emaitzari (litekeena, ezinezkoa, segurua, gutxi-asko izan litekeena) buruzko esperientzian oinarritutako zenbatespenak egitea.

7. Problema errazak ebatzi behar direnean, arrazoizko soluzio bat aurretik ematea eta ebazpen prozesurako egokienak diren prozedura matematikoak bilatzea. Estrategia desberdinak baloratzea eta datu eta soluzio zehatzak bilatzen ahalegintzea, bai problemaren formulazioan bai ebazpenean. Problemak ebazteko prozesua nolakoa izan den ordenatuta eta argi, ahoz eta idatziz, adieraztea.

8. Nafarroako natur inguruetako animalia eta landareak identifikatu eta sailkatzea irizpide zientifikoei jarraikiz.

9. Norberaren herriko eta Nafarroako natur ondarea ezagutzea, ekosistema nagusiak non dauden jakitea, haien osagaien arteko loturak aztertzea eta haien oreka eta kontserbazioa sustatzen dituzten neurriak baloratzea.

10. Ingurumenarekin eta energia iturriekin zerikusia duten gaiei buruzko txosten bat aurkeztea paperean eta euskarri digitalean; horretarako iturri desberdinetako informazioa bildu beharko da (iturri zuzenak, liburuak, Internet), laneko plan bati jarraitu eta ondorioak adierazi.

GIZARTE ESPARRUA

1. modulua

Edukiak.

1. Ingurunea eta horren kontserbazioa.

-Inguruneari buruzko informazio iturriak: testuak, kartografia, taulak, ikus-entzunezkoak...

-Planoak eta mapak: eskalak, koordenatuak, zeinu konbentzionalak.

-Eguzkia eta planetak. Lurra eta Ilargia. Mugimenduak. Eklipseak.

-Lur planeta. Kontinenteak eta ozeanoak.

-Aldagai meteorologikoak: tenperatura, hezetasuna, haizea, prezipitazioak. Eguraldiaren erregistroa eta irudikapen grafikoak.

-Bakoitza bizi den tokiko klimaren eta klima nagusien ezaugarriak.

-Erliebea eta hidrografia. Espainiako geografiaren ezaugarri nagusiak.

-Munduko geografia fisiko eta politikoaren elementu garrantzitsuak irudikapen kartografiko desberdinetan identifikatu eta kokatzea.

-Espainiako lurraldeetako paisaien aniztasuna eta aberastasuna baloratzea, eta beste toki batzuetako paisaiak ezagutzeko interesa.

2. Pertsonak, kulturak eta gizarte antolaketa.

-Gizartearen funtzionamendua ulertzea, antolakunde hurbiletako egoera zehatzak aztertzetik abiatuta.

-Espainiako eta Europar Batasuneko populazioa. Gaur egungo munduan migrazioek demografian, kulturan eta ekonomian duten garrantziaz ohartzea.

-Espainiako kultura eta hizkuntzen aniztasuna ezagutu eta baloratzea.

-Estereotipoak eta bereizkeria mota guztiak baztertzea eta besteekiko enpatia garatzea.

-Gizakien beharrei erantzuteko ondasunak eta zerbitzuak sortzea. Zerbitzuen sektorearen garrantzia. Kontsumoan dauden desberdintasunak.

-Komunikazioek eta garraioek jarduera pertsonal, ekonomiko eta sozialetan duten zeregina.

-Hurbilketa gobernu erakundeetara: udal erakundeak, autonomia erkidegokoak eta estatukoak.

-Zerbitzu publikoak: osasun zerbitzuak, hezkuntzakoak...

-Europar Batasuneko lurralde antolamendua eta antolamendu politikoa.

-Iturri desberdinetako informazioa biltzea egoerak eta arazoak aztertzeko.

-Publizitateak kontsumoaren gainean duen eragina ezagutzea eta horren aurrean jarrera kritikoa izatea.

-Garraioa eta bide hezkuntza. Trafikoko arauak eta seinaleak. Garraiobide kolektiboak erabiltzeak duen garrantzia. Oinezko gisa eta garraiobideen eta beste zerbitzu batzuen erabiltzaile gisa dagozkien arauak betetzean arduraz jokatzea.

Ebaluazio irizpideak.

1. Eskala grafikoa duten mapak eta planoak erabiltzea joan-etorriak egiteko; bereziki, toki ezagunak mapan bilatzeko edo Espainiako lurralde banaketa hobeki hautemateko.

2. Eskala handiko plano eta mapak egin, interpretatu eta erabiltzea, zeinu konbentzionalak eta eskala grafikoa kontuan hartuta.

3. Espainiako paisaia nagusien ezaugarriak ematea eta horiek osatzen dituzten agente fisiko eta gizatiar batzuk azaltzea, eta gizakien jarduerek lurraldean duten eraginari eta lurraldearen kontserbazioak duen garrantziari buruzko adibideak jartzea.

4. Udalerriko, autonomia erkidegoetako, Espainiar Estatuko eta Europar Batasuneko gobernu organo eta eginkizun nagusiak ezagutzea, herritarrentzako zerbitzu publikoen kudeaketaren interesa eta parte-hartze demokratikoaren garrantzia baloratuz.

5. Ezaugarri propioak dituzten gizarte eta kultur taldeetako kide izatea onartzea, beste talde batzuekin alderatuta dauden desberdintasunak eta jarduketa-esparru guztietan giza eskubideak errespetatu beharra baloratuz.

6. Bizikidetzarako arauak erabiltzea. Taldeak erabakiak hartu behar dituenean parte hartzea, akordioak lortzeko elkarrizketa erabiliz eta betebeharrak nork bere gain hartuz.

7. Bide publikoak ongi erabiltzeko funtsezkoak diren trafikoko arau eta seinaleak ezagutzea, eta bide hezkuntzako arauak ez errespetatzeak ekar ditzakeen ondorioez ohartzea.

8. Arazo edo egoera zailtasun gabeei buruzko txosten bat aurkeztea paperean eta euskarri digitalean; horretarako iturri desberdinetako informazioa bildu beharko da (iturri zuzenak, liburuak, Internet), laneko plan bati segitu eta ondorioak adierazi.

9. Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea esperientziak kontatzeko eta pentsamenduak azaltzeko gizarteko egoeraren alderdi desberdinei buruz. Esparruari dagozkion testuak irakurtzea.

2. modulua

Edukiak.

1. Aldaketak denboran.

-Datak eta aldiak zehazteko arauak (K.a., K.o., aroa).

-Teknikak erabiltzea denboran eta espazioan iraganeko gertaerak kokatzeko, gertakizunen iraupena, aldiberekotasuna eta batzuen eta besteen arteko lotura ikusteko.

-Gizakien ekintzak, gertakizun historikoak eta aldaketa sozialak azaltzeko faktoreak.

-Garai historiko desberdinetako gizarte batzuen ezaugarriak ematea, bizimoduen azterketa eginez: historiaurreko garaia, klasikoa, erdi arokoa, aurkikuntzen garaia, garapen industrialarena eta XX. mendekoa.

-Espainiako historiako gertakizun eta pertsonaia nabarmenak.

-Ondare historiko eta kulturaleko agerpen garrantzitsuak ezagutu, baloratu eta errespetatzea.

-Iturri historikoak, geografikoak, artistikoak, etab. erabiltzea, eduki historikoa duten txostenak eta beste lan batzuk egiteko.

-Gizonek eta emakumeek historiako subjektu gisa izan duten zeregina baloratzea.

2. Nafarroako Foru Komunitatea.

-Batasuna aniztasunean: Nafarroako eremu geografikoak eta beren arteko desberdintasunak (klima, erliebea, ibaiak, flora eta fauna).

-Aniztasun sozioekonomikoa:

Nafarroako populazioa.

Sektore ekonomikoak eta horien banaketa.

Landa ingurunea eta hiri ingurunea. Etxebizitza motak.

-Aniztasun kulturala:

Euskara.

Informazioa bilatzea folklorearen eta herri usadioen alderdi batzuei buruz; adibidez, herri musikari, dantzei, jaiei eta gastronomiari buruz.

-Nafarroako historiako gertaera nabarmenak.

-Nafarroako arte ondarea.

Aro guztietako obra nabarmenak ezagutzea: Historiaurreko eta erromatarren garaiko aztarnak; Erdi Aroko artea, Errenazimentukoa, barrokoa eta garaikidea.

Nafarroa Done Jakue bidean. Nafarroako ibilbideak. Nafarroako Donejakue bideko monumentu nagusietako batzuei buruzko informazioa bilatzea.

Gure kultur ondarea balioestea, errespetatzea eta gozamenerako erabiltzea.

-Nafarroaren nortasunaren ezaugarriak. Forua:

Nafarroako Foruaren jatorria eta berezitasuna.

Nafarroako erreinuaren sorrera.

Gaztelan sartzea. 1512.

1841eko Lege Itundua.

Kontraforuak.

1982ko Foru Eraentza Hobetzeari buruzko Legea.

-Nafarroako erakundeak: Parlamentua, Nafarroako Gobernua, Lehendakaria, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia eta Comptos Ganbera.

-Nafarroaren bereizgarri diren udal entitateak.

-Pertsonaia garrantzitsuak:

Informazioa bilatzea nafar errege batzuei buruz (Eneko Aritza, Antso VII.a Azkarra, Karlos III.a Prestua, etab.).

Nafarroako pertsonaia ezagunenetako bati buruzko informazioa bilatzea liburutegian (biografiak, entziklopediak, DVDak, web orriak, etab), adibidez: Yehuda Ha-Levi, Benjamin Tuterakoa, Pedro Axularkoa, Martín Azpilicueta, Frantzisko Xabier, José Yanguas y Miranda, Francisco Navarro Villoslada, Julián Gayarre, Pablo Sarasate, Santiago Ramón y Cajal, etab.

Ebaluazio irizpideak.

1. Eskala grafikoa duten mapak eta planoak erabiltzea joan-etorriak egiteko; bereziki, toki ezagunak Nafarroako mapan bilatzeko edo bertako lurralde banaketa hobeki hautemateko.

2. Eskala handiko plano eta mapak egin, interpretatu eta erabiltzea, zeinu konbentzionalak eta eskala grafikoa kontuan hartuta.

3. Nafarroako paisaia nagusien ezaugarriak ematea eta horiek osatzen dituzten agente fisiko eta gizatiar batzuk azaltzea, eta gizakien jarduerek lurraldean duten eraginari eta lurraldearen kontserbazioak duen garrantziari buruzko adibideak jartzea.

4. Espainiako gizarteak lehenagoko garai batzuetan -Historiaurrean, Aro Klasikoan, Erdi Aroan, aurkikuntzen garaian, garapen industrialekoan eta XX. mendean- zituen ezaugarri nabarmen batzuk identifikatzea, eta gertaera garrantzizkoak denbora ildoen arabera kokatzea.

5. Nafarroaren nortasunaren ezaugarriak, Foruaren jatorria eta berezitasunak eta Nafarroako gaur egungo erakundeak ezagutzea, daukaten balio historikoa ulertuz eta horiei iraunaraztea baloratuz.

6. Nafarroako gobernu organo nagusiak ezagutzea, eta aintzat hartzea zerbitzu publikoen kudeaketak herritarrentzat duen interesa eta parte-hartze demokratikoaren garrantzia.

7. Nafarroako kultur aniztasuna identifikatzea hizkuntzen, folklorearen, tradizioen eta abarren bitartez, eta aniztasun horren aberastasuna eta kontserbazioa baloratzea.

8. Ikerketak egitea Nafarroako pertsonaia historikoekin edo Nafarroako kultur eta arte ondarearekin zerikusia duten gaiei buruz, askotariko iturriak erabiliz (zuzenekoak, liburuak, Internet). Txostena aurkeztea, paperean eta euskarri digitalean.

9. Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea esperientziak kontatzeko eta pentsamenduak azaltzeko gizarteko egoeraren alderdi desberdinei buruz. Esparruari dagozkion testuak irakurtzea.

Ohar metodologiko orokorrak

Hasierako Ikasketetako taldeak osatzen dituzten pertsonen hasierako egoerak, ezaugarriak eta ikaskuntza erritmoak askotarikoak dira. Horregatik, planteamendu metodologikoek irekiak, malguak, dibertsifikatuak eta banakakoak izan behar dute, eskatzen diren gaitasunak lortzeko lagungarriak izan daitezen, hau da, ikasleei ikasten lagun diezaieten, eduki batzuk ikastera behartu beharrean.

Irakasleek kontuan hartu beharko dituzte ondoren azaltzen diren alderdiak.

Irakaskuntza eta ikaskuntza prozedurek curriculumeko esparruei buruzko jakintza-arlo anitzeko ikuspegia izanen dute printzipio didaktikotzat. Horrela, ikasleen esperientziak eta ezagupenak ikaskuntzako egoera guztietan txertatzea ahalbidetuko dute. Prozesu hori pertsona helduaren hurbileneko esperientziaren ikuspuntutik garatuko da.

Ikasitakoen erabilgarritasuna funtsezkoa da ikasketak bertan behera ez uzteko. Irakasleen lana erabakigarria izanen da ikaskuntzaren funtzionaltasuna bermatzeko, oinarrizko gaitasunen garapenaren bitartez, ikasten diren gauzak benetan aplikatu ahal daitezen eta, batez ere, edukiak beharrezkoak eta baliagarriak izan daitezen beste ikaskuntza batzuetarako. Maila honetan pentsamendu formalak, manipulazio zehatzei loturik ez dagoenak, ohikoa izan behar luke. Hala ere, praktikak erakusten digu helduaren hurbileko egoeretara jo behar dela, zehazte eta ikaskuntza adierazgarriekin (esperientzia pertsonalak, irudien laguntza, simulazioak...) prozesu horiei behar bezala ekiteko.

Ikaslearen motibazio mailak zuzenean eragiten dio haren errendimenduari. Hura hobetzearren, komeni da agerian jartzea proposatzen diren ezagutza, trebetasun, abilezia eta abarren erabilgarritasuna. Erabilgarritasun hori alderdi akademikoen ikuspuntutik nahiz ikasleen eguneroko jarduerarekin zerikusia duten alderdien ikuspuntutik ulertu behar da. Bestalde, zeregin batzuk erronka edo helburu gisa aurkezteak, nolabaiteko zailtasunarekin baina aldi berean eskuragarri, ikasleen interesa areagotuko du eta haien autonomia, lanarekiko jarrera positiboa eta ahalegin pertsonalaren onarpena garatzen lagunduko du.

Ikasleen parte-hartzea eta eginkizun aktiboa faktore erabakigarriak dira ikaskuntza lanak egiteko. Estrategia didaktikoak erabiliko dira ikasleek ezagutza berriak antolatu eta kudeatu ditzaten, eta “ikasten ikastera”, bideratuko dira pixkanaka, irakaslearekiko mendekotasun handiegia saihestuz.

Kontuan hartu beharko dira helduen ikaskuntza prozesuen ezaugarri psikopedagogikoak: atxikipena handiagoa da denbora tarte laburretan, errepikapenak harrera areagotzen du, estilo desberdinen aplikazioak asimilazioa indartzen du, gai berriak ikasteko akuilu dira... Azalpen luze eta aspergarriak, amore ematera bultzatzen duen nekea, erronka berriei aurre egitearen larritasuna edo porrot egoerei lotutako eskola ereduen errepikapena saihestuko dira.

Material didaktikoei eta gelan aplikatzeko materialei dagokienez, horiek helduen gorputz ahalmenetara eta zentzumenetara egokitu beharko dira, funtsezko alderdiak kontuan hartuz, hala nola ikusmena, letraren tamainari eta koloreari lotua; pertsona helduek izan dezaketen entzumen urritasuna, edo mugimen xehearen garapena.

Komenigarria da banakako arretarako estrategiak diseinatzea aniztasunari erantzuteko, baina gelako giroak duen garrantzi handia ahaztu gabe, izan ere gelako bizikidetza funtsezko ikaskuntzetako bat baita. Horregatik, jarduerak askotarikoak izanen dira, pertsonei egokituak eta orekatuak, eta bakarkako lana elkarlanarekin tartekatuko da.

3. ERANSKINA. HELDUENTZAKO BIGARREN HEZKUNTZA

3. ERANSKINA

Komunikazioaren esparrua.

Komunikazio esparruak Gaztelania eta literatura, Euskal hizkuntza eta literatura, hala behar denean, eta Atzerriko hizkuntza irakasgaietako oinarrizko alderdiak bilduko ditu. Funtsezko ekarpena egiten du pertsonen garapen osorako. Hizkuntzaren bitartez pertsonek errealitatearen ahozko irudikapena taxutzen dute, jakintza eskuratzen dute, elkarrekin komunikatzen dira eta gizarteko harremanak izaten dituzte.

Esparru honen xedea da komunikatzeko gaitasuna garatzea. Komunikatzeko gaitasuna da gizarteko arlo desberdinetan modu egokian elkar eragiteko hizkuntzari buruz eduki behar diren ezagutzen eta erabilera-prozeduren multzoa. Jakintza horiek guztiak elkartrukeen lehenbiziko lekuan ageri diren printzipio eta arau sozialei dagozkie, edo testuek gure kulturan dituzten forma konbentzionalei, edo multzo kohesionatu batean testuaren zatiak artikulatzen dituzten prozedurei, edo esanahia duten eta gramatikalki onargarriak diren esakuneak eraikitzeko bidea ematen duten arau lexiko-sintaktikoei, edo arau ortografikoei.

Hor dugu hezkuntza literarioa ere. Aldez aurretiko ikaskuntza multzo bat behar du, baina berariazko gaitasunak inplikatzen ditu, komunikazio literarioak berezko dituen ezaugarri batzuei zor zaizkienak, halaber hizkuntzaren erabilera literarioaren konbentzio propioei zor zaizkienak eta, azkenik, testu literarioak testuinguru kulturalarekin dituen erlazioei ere zor zaizkienak.

Komunikaziorako gaitasuna pentsamenduak, sentimenak eta gertaerak adierazi eta interpretatzeko trebetasuna izatea da, hala ahoz nola idatziz, askotariko inguru sozial eta kulturaletan (lanean, etxean, aisialdian, ikastetxean), hizkuntza desberdinetan, norberaren gogo eta beharren arabera.

Esparruko curriculumean hizkuntza desberdinak egoteak beharrezkoago egiten du haien arteko lan koordinatua eta integratua egitea, zeren eta hizkuntzak ez baitira era independentean garatzen gizabanakoan. Gaitasun linguistikoak aukera ematen du hizkuntzen arteko konparazioa eta alderaketa egiteko eta haien arteko eragina gerta dadin. Hizkuntza baten ezagutza hobetzeak hobekuntzak dakarzkie besteei; hizkuntza bakoitzean ikasten denak kontzientzia metalinguistikoa handitzen du, eta ikaslearen garapen kognitiboa susta dezake.

Gainera, kontuan hartu behar da hizkuntzek curriculumean hartzen duten papera desberdina dela hizkuntza ereduaren arabera (G, A edo D eredua), eta aintzat hartu behar da zein den ikasleak horietako bakoitzean duen hasierako gaitasuna eta gaitasun erreala. Alde batetik hizkuntzen erabilera akademikoari dagokionez, lehen hizkuntzaz eta bigarren hizkuntzaz hitz egin dezakegu. Lehen hizkuntzak helburu konplexuagoak ditu, metalinguistikoak barne, eta eskola ordutegietan denbora gehiago ematen zaio. Beste hizkuntzek ikuspegi berriak gehitzen dizkiete lehen hizkuntzei, baina haietan lan errazagoak egiten dira, eta lehen hizkuntzan erakutsitako oinarrizko prozesu eta estrategien praktikak zabaltzeko aukera ematen dute.

Ikasleen hizkuntza gaitasunari dagokionez, bestalde, ikaskuntza egoera desberdinak azalduko dira eta proposamen didaktiko berariazkoak egin beharko zaizkie.

Edukiak bost multzotan banatu dira:

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea

3. multzoa. Hezkuntza literarioa (L1)

Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia (L2)

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

Modulu guztietan kontuan izan behar dira zenbait trebetasun eta estrategia, multzo bakoitzeko eduki sorta garatzen dutenak. Estrategiak ez daude antolaturik ez kronologikoki, ez garrantziaren araberako hurrenkeran ere. Atal horiek ikasgelako jardueren plangintza erraztu eta zehaztu nahi dute.

Hizkuntzaren edo euskararen lau moduluetarako trebetasun eta estrategia orokorrak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena

-Aldez aurretik informazioa biltzea eta entzunen dena iragartzea.

-Modu aktiboan entzutea, besteak eta beren iritziak errespetatuz.

-Entzundakoari buruzko oharrak hartu, laburpenak, eskemak egin eta informazioa nola dagoen antolatuta analizatzea.

-Testuaren gai orokorra, ideiak eta egitate edo datu nagusiak zehaztu eta adieraztea. Testu baten ideia nagusiak bigarren mailakoetatik bereiztea.

-Mezuaren edukia eta forma aintzat hartzea.

-Norberaren ulermena baloratzea.

Ahozko adierazpena.

-Hezkuntza esparruan ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.

-Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bati jarraituz.

-Ideiak ordena koherente baten arabera antolatzea eta haiek sekuentziatan eta argitasunez aurkeztea.

-Argitasunez hitz egitea, ildoa galdu gabe, gidoira behin eta berriz jo gabe, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

-Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz.

-Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: moderatzailea, eleduna, idazkaria.

-Bizikidetasun arauak eta hitz egiteko txandak errespetatzea.

-Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea

Idatziaren ulermena.

-Irakurtzeko prozesuan estrategiak aplikatzea: irakurri aurretik, aurre-irakurketa (aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, gauzak iragartzea), irakurketa, irakurri ondoren.

-Irakurtzeko estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).

-Testu bateko informazio adierazgarria lortzea, gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzea, esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz. Testuaren atalak eta antolaketa identifikatzea. Elementu inplizituak, azpiulertuak, adiera bikoitzak, elipsiak, umorea eta abarrekoak ondorioztatzeko gauza izatea.

-Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.

-Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).

-Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.

-Testuen oinarrizko ezaugarriak eta antolaketa identifikatzea.

-Iritzia osatzea testuaren formari eta hizkuntzari buruz eta edukiari eta antolaketari buruz.

-Baloratzea informazioa behar bestekoa den, argia den, ongi antolatuta dagoen, eta harekin proposaturiko lanak bete ahal izanen diren.

-Informazioa baloratzea, norberaren iritzia osatzeko.

Idatzizko adierazpena

-Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.

-Testuak dioena eta hura adierazteko bideak testu motaren eta hartzailearen arabera egokitzea. Letra argi eta irakurgarria, aurkezpen txukuna.

-Norberaren baliabideak edo kontsultarako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak...) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.

-Testu mota bat beste batera bihurtzea (komikia edo olerki bat narrazio eta deskribapen testu bihurtzea; istorio bat zinemarako gidoi bihurtzea; ipuin bateko zati bat albiste bihurtzea...).

-Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.

3. multzoa. Hezkuntza literarioa.

Ulermena:

-Xedea definitzea.

-Aldez aurreko ezagutzak aktibatzea, iragartzea (titulutik, garaitik, egiletik, generotik eta abarretatik abiatuta...).

-Norberaren ulermena kontrolatzea.

-Interpretazioa, inferentzia.

-Testuak konparatzea eta bereiztea generoaren, garai historikoaren edo mugimendu literarioaren arabera.

Irakurketa adierazkorra:

-Irakurketa adierazkorra, tonua identifikatuz, puntuazio-markak intonazioaren arabera interpretatuz, baliabide prosodikoak eta keinuak erabiliz.

Balorazioa:

-Literaturaren inguruko esperientziei buruz hizketan aritzea eta esperientzia horiek konparatzea: testuak gogora ekarritako irudiak, oroitzapenak, ezusteak, aurkikuntzak, gogoetak, esperientziarekiko edo bizitzarekiko konparazioak, kulturen artekoak...

-Testuaren balio inplizituak edo agerikoak aztertzea.

-Balorazio kritikoa: norberaren iritziei buruzko arrazoi egokiak ematea, haiek beste ikuspuntu batzuekin kontrastatuz.

-Liburu baten irakurketatik abiatuta, testu pertsonalak idaztea: kritikak, pertsonaientzako gutunak, iritzia...

-Literatur lehiaketetan parte hartzera bultzatzea.

Literatur testuak sortzea:

-Literatur testuak sortzea, erreferente literarioak imitatuz eta eraldatuz.

-Literatur testu berriak sortzea, norberaren produkzioaren plangintza eginez eta testuak sortuz eta berrikusiz; egitura, kontzeptuak, mekanismo narratiboak eta estilokoak behatuz eta analizatuz; ereduak erabiliz.

Literatur testuak iruzkintzea:

-Gaia

-Barne eta kanpo egitura.

-Literatur generoaren eta azpigeneroaren ezaugarriak.

-Baliabide erretorikoak.

Lan kritikoa:

-Iturri desberdinetan informazioa bilatzea (liburutegia, liburutegi birtuala, Internet...).

-Informazioa hautatzea.

-Edukiak antolatzea.

-Zirriborro bat egitea.

-Berrikustea.

-Behin betiko itxura ematea.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza

-Hizkuntza unitateei buruzko ezagutza teorikoak eta funtzionamendu arauak aplikatzea, ulermena eta adierazteko gaitasuna lantzeko.

-Testuetan adibideak bilatzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.

-Eskola hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea, bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia...) eta arauei buruzkoak.

-Nork bere ezagupenak erabiltzea (printzipio edo arau linguistikoen indukzioa) arazoak konpontzeko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.

Atzerriko hizkuntzaren lau moduluetarako trebetasun eta estrategia orokorrak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Modu aktiboan entzutea, besteak eta beren iritziak errespetatuz.

-Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: mezu orokorra eta berariazko xehetasunak identifikatzea; izenburua mezuarekin lotzea; ezagutzen diren egiturak eta esanahiak ezagutu eta berrikustea eta abar.

-Egoeraz, hitzezko testuinguruaz eta hitzik gabeko testuinguruaz (ilustrazioak, tonua) lehendik dakitena erabiltzea, hizpide izanen duten gai orokorra ezagutzea, entzuten dutenari buruzko oharrak hartzea, hiztegian begiratzea, irakasleei galderak egitea, etab.

-Igorlearen asmoa harrapatzea. Hark antzemandakoak justifikatzea. Gai edo ideia orokorra identifikatzea. Egitateak eta iritziak bereiztea; errealitatea eta fikzioa bereiztea. Testutik ondorioak ateratzea eta haiek justifikatzea.

-Berariazko informazioari buruzko galderei erantzutea (galdera zuzenak, inferentziak eta abar), funtsezkoa hautatzea (egitateak, pertsonaiak, lekua, denbora eta abar).

-Ideia nagusiak laburbiltzea.

-Norberaren ulermena baloratzea.

Ahozko adierazpena.

-Hezkuntza esparruan ikaskideen aurrean emateko ahozko azalpen bat prestatzea, eta elkarrizketa baterako esku-hartzea prestatzea, alderdi guztiei erreparatuz: helburua, mintzakideak, erregistroa, diskurtsoaren estiloa.

-Landutako gai baten gainean ahozko azalpena egitea, aldez aurretik prestaturiko eskema edo material osagarriak erabiliz, eta edukia ongi egituratzeko ahalegin berezia egitea eta entzuleen arretari eusten saiatzea.

-Esaten dena eta hura adierazteko bitartekoak unearen eta entzuleen arabera egokitzea, entzuleen arretari eusten saiatuz.

-Ahozko autozuzenketa erabiltzea.

-Bizikidetzaren arauak eta besteen iritziak errespetatzea.

-Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

Idatziaren ulermena.

-Irakurtzeko estrategia egokiak aplikatzea: analisia (irakurtzea, azpimarratzea, oharrak hartzea) eta sintesia (laburpenak).

-Irakurriaren ulermenaren oinarrizko estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea testu-elementuen eta testuaz besteko elementuen laguntzarekin, aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, esanahiak testuinguruaren arabera inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz; hiztegia kontsultatzea, irakasleari galdetzea eta abar.

-Testuaren ezaugarriak, atalak eta antolaketa identifikatzea.

-Ardurako informazioa atzematea, agindutako eginkizuna egiteko.

-Irakurketa adierazkorra. Irakurtzea zentzua emanez, intonazioa zainduz, arintasunez, akats gehiegi egin gabe.

-Ezagutza morfosintaktikoak (deixia, aditzaren denbora eta aspektua) eta lexikoak (sinonimia, hiperonimia, hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena).

-Testuetako denborazko markagailuak eta lokailuak ezagutzea.

-Testuaren edukia baloratzea.

Idatzizko adierazpena

-Testuen osaketarako plangintza egitea: proiektua, eskema, zirriborroa, idazketa, berrikuspena, edizioa.

-Testuak lantzea denborazko markatzaile, lokailu eta aditz-denbora egokiak erabiliz.

-Testu bat berridaztea jarraibide desberdinen arabera.

-Publizitate eta argudiozko testuak osatzea, ereduak imitatuz.

-Letra argi eta irakurgarriaz idaztea, aurkezpen txukunarekin.

-Norberaren baliabideak edo kontsultako baliabideak (hiztegiak, irakaslea eta abar) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.

-Norberaren eta besteen produkzioa objektiboki baloratzea. Irakaslearen laguntzarekin testuaren forma eta edukia hobetzeko moduak aurkitzea.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Hizkuntza unitateei buruzko ezagutza teorikoak eta funtzionamendu arauak aplikatzea, ulermena eta adierazteko gaitasuna lantzeko.

-Testuetan adibideak bilatzea. Ikastekoak diren elementuak identifikatzea. Identifikatutako elementuak konparatzea eta erlazionatzea.

-Eskola hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea, bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia...) eta arauei buruzkoak.

-Nork bere ezagupenak erabiltzea (printzipio edo arau linguistikoen indukzioa) arazoak konpontzeko edo eskatutako lana egiteko: osatzea, eraldatzea, laburtzea, zuzentzea, inferitzea, interpretatzea eta abar.

5. multzoa. Ikaskuntzari buruzko gogoeta

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.

-Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.

-Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Komunikazioaren esparruak oinarrizko gaitasunetarako egiten duen ekarpena

Esparru honetako curriculumak, helmuga gisa duenez hizkuntzaren bitartez giza jardueraren eremu desberdinetan elkarreragiteko gaitasuna garatzea, modu erabakigarrian laguntzen du ikasleek hizkuntza-komunikazioaren gaitasuna osatzen duten alderdi guztiak gara ditzaten. Gainera, hizkuntza jakin bat erabiltzeko trebetasunak eta estrategiak eta hizkuntza behaketaren xedetzat hartzeko gaitasuna, hizkuntza baten bitartez barneratzen diren arren, transferitu egiten dira eta beste hizkuntza batzuen ikasketan aplikatzen dira.

Hitz egiten eta entzuten ikasten da, eta irakurtzen eta idazten, komunikazioko elkarreraginerako, baina baita ere ezagutza berriak barneratzeko ere: hizkuntza, komunikaziorako tresna bat izateaz gainera, mundua irudikatzeko bitarteko bat ere bada, eta pentsamenduaren eta ezagutzaren oinarrian dago. Jakintzak eskuratzeak eta ezagutzak hizkuntzaren bidez eraikitzeak zuzeneko lotura du ikasten ikastea oinarrizko gaitasunarekin.

Bestalde, hizkuntza erabiltzen ikastea da, halaber, arazoak analizatzen eta ebazten ikastea, planak egitea eta erabakitzeko prozesuei ekitea, zeren eta hizkuntzaren funtzioetako bat geure jarduera erregulatu eta orientatzea baita. Horregatik, hizkuntza trebetasunak lantzea lagungarria da norberaren autonomia eta ekimena gero eta gehiago garatzeko. Jada hasitako ikaskuntzak edo ikaskuntza berriak ahalbidetzen ditu, ingurune formaletan eta ez-formaletan, bizitza osoan zehar.

Hizkuntza ikasteak, komunikaziorako gaitasunaren garapen gisa ulertuta, laguntza erabakigarria ematen du gaitasun soziala eta herritartasuna garatzeko, hau da, harremanetarako, bizikidetzarako, pertsonen arteko errespeturako eta elkar ulertzeko trebetasun eta abilezien multzoa garatzeko. Izan ere, hizkuntza ikastea besteekin komunikatzen ikastea da, besteek transmititzen dutena ulertzen eta beste errealitate batzuetara hurbiltzen ikastea. Bestalde, hezkuntza linguistikoak gaitasun horrekin estu lotutako osagai bat dauka: hizkuntzaren erabileren aniztasunaren eta hizkuntzen aniztasunaren konstatazioa, eta baloratzea hizkuntza guztiek balio bera dutela komunikazio eta irudikapen funtzioak betetzeko. Esparru honen bidez gaitasun honetan ere laguntzen da, hizkuntzak munduaren aurreiritzi eta irudi estereotipatuak nola transmititzen eta zehatzen dituen analizatzen den neurrian, hizkuntzaren erabilera baztertzaileak errotik kentzen laguntzeko xedez.

Esparruak laguntzen du Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala gaitasunerako ere, zeren eta haren helburuetako bat izaten baita behar desberdinen araberako informazio muntaduna aurkitu eta hautatzeko ezagutzak eta trebetasunak ematea, bai eta haiek berrerabiltzeko norberaren ahozko eta idatzizko testuak sortzerakoan. Informazio horietako asko bilatu eta aukeratzeko beharrezkoa izanen da, adibidez, liburutegiak egoki erabiltzea edo Internet erabiltzea. Horretan laguntzen du, halaber, testuak osatzeari begira euskarri elektronikoak erabiltzeko aukera curriculumean sarturik egoteak, hartara eraginkortasun handiagoarekin heltzen ahal baitzaie idazteko prozesuan eragina duten eragiketa batzuei (plangintza, testua idaztea, berrikustea...); izan ere, eragiketa horiek esparru honetako oinarrizko edukietan sartzen dira. Komunikabide digital berriek ere gaitasun hau garatzen lagun dezakete, giro sozialean idaztera eta ezagutzak elkarlanean erabiltzera bultzatzen gaituztelako eta munduko edozein bazterretako pertsonekin komunikatzeko ingurune egiazkoak eta funtzionalak eskaintzen dituztelako.

Komunikazioaren esparruan, kultur adierazpenak (literatura, musika, artea, zinema etab.) interpretatu eta baloratzeak nabarmenki laguntzen du gaitasun artistiko eta kulturala garatzen, hots, ondare batera eta gizakien mugarik gabeko kezkarik funtsezkoenen agerpen eta tokian tokiko kulturaren berezitasun nagusien transmisio bide diren gai errepikakor batzuetara hurbiltzen.

Hizkuntzak ikaskuntza arlo guztiei eusten die, ezagutza berriak lortzeko oinarrizko arlo instrumentala baita. Horregatik, komunikazioaren esparrua hertsiki loturik dago ulermen onarekin, horrek erraztuko baitu gaitasun matematikoaren eta mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasunaren garapen egokia.

Helburuak

Hizkuntza edo euskara.

1. Gai zehatzei nahiz abstraktuei buruzko ahozko eta idatzizko diskurtso luzeak eta nahiko konplexuak ulertzea, jarduera sozial eta kulturaleko testuinguru desberdinetan.

2. Ahoz eta idatziz modu argi, zehatz, koherente eta egokian adierazten jakitea, jarduera sozial eta kulturalaren testuinguru desberdinetan.

3. Espainiaren eta Nafarroaren hizkuntza aniztasunaren errealitatea eta aldaera linguistikoak ezagutzea. Aniztasun hori kultur aberastasun gisa baloratzea.

4. Ahozko hizkuntza jarduera sozial eta kulturalean modu argi eta zehatzean erabiltzea, nolabaiteko arintasunez, modu espontaneoan eta kasuko egoerarako eta funtziorako modu egokian, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.

5. Erakunde publiko eta pribatuekin eta lan mundukoekin komunikazioa sortzeko idazki mota ezberdinak erabiltzea.

6. Modu eraginkorrean hizkuntza erabiltzea, eskola jardueran, informazioa bilatu, hautatu eta prozesatzeko eta esparru akademikoko testuak idazteko.

7. Komunikabideak eta informazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea informazio eta iritzi desberdinak lortu, interpretatu, hautatu, prestatu eta baloratzeko.

8. Irakurketa, arlo ezberdinetan (literarioan, zientifikoan, sozialean...) gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri izan dadila lortzea, bai eta mundua ezagutzeko eta irakurtzeko azturak finkatzeko iturri ere.

9. Literatur testuak ulertu eta sortzea, genero bakoitzeko konbentzioei buruzko ezagupenak, tradizio literarioaren gaiak eta motiboak eta baliabide estilistikoak erabiliz.

10. Ondare literarioaren ezagutzara hurbiltzea, eta hura testuinguru historiko eta kultural desberdinetan banakako eta taldeko esperientzia sinbolizatzeko modu bat dela baloratzea.

11. Hizkuntzari eta hizkuntzaren erabilerari buruzko ezagutzak nolabaiteko autonomiaz aplikatzea ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko eta egoki (hizkuntza erregistro desberdinak erabiliz), zuzen eta koherentziaz idatzi eta mintzatzeko.

12. Hizkuntzen erabilera sozial desberdinak analizatzea, balio-juzkuak eta aurreiritzi klasistak, arrazistak edo sexistak dakartzaten estereotipo linguistikoak saihesteko. Ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta komunikaziorako ezagutzak beste hizkuntza batzuetara transferitzea.

Atzerriko hizkuntza.

13. Ahozko testu argietako eta hizkuntza estandarra erabiltzen den komunikazio egoera desberdinetako informazio orokorra eta berariazkoa entzun eta ulertzea, errespetuzko eta lankidetzazko jarrera hartuz.

14. Ahoz hitz egitea eta elkarreraginean jardutea komunikazioko ohiko egoeretan, modu ulergarri eta egokian eta autonomia handi samarrarekin: esperientziak, gertaerak, desioak eta asmoak deskribatzea, eta iritziak laburki justifikatzea edo planak azaltzea.

15. Ikasleen gaitasunetarako eta interesetarako egokia den maila bateko idatzizko testu mota desberdinak ulertzea, informazio orokorra eta berariazkoa ateratzeko, eta irakurketa gozamenerako eta norberaren aberastasunerako iturri gisa erabiltzea.

16. Testu errazak idaztea helburu desberdinekin, era askotako gai ezagunei edo interes pertsonaleko gaiei buruz, kohesioa eta koherentzia lortzeko behar diren baliabideak erabiliz.

17. Hizkuntzaren oinarrizko elementuak -esate baterako, fonetika, lexikoa, egiturak eta funtzioak- modu gogoetatsuan eta zuzentasunez erabiltzea, komunikazioaren testuinguru errealetan.

18. Ikasteko estrategiak eta eskura dauden bide guztiak (liburutegiak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta abar) erabiltzea ahozko eta idatzizko informazioa lortu, hautatu eta aurkezteko.

19. Hizkuntza aintzat hartzea informazioa eskuratzeko tresna gisa eta era guztietako edukiak ikasteko erreminta gisa, eta ikasleak elkarreraginean jarduten dueneko erkidegoko hizkuntza gisa.

20. Hizkuntza baloratzea, jatorri, hizkuntza eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa eta elkar ulertzea bideratzeko, era guztietako bazterkeriak eta estereotipo linguistikoak saihestuz.

21. Norberaren ikasteko prozesuei buruz gogoeta egitea eta beste hizkuntza batzuetan barneraturiko komunikazio ezagutza eta estrategiak kasuko hizkuntza ikasteko transferitzea.

22. Atzerriko hizkuntzaren dimentsio soziokulturala ezagutu eta lantzea.

HIZKUNTZA

1. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren eta ikasleen interesetatik hurbil dauden gaurkotasuneko albisteak ulertzea.

-Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, kontuan hartuz, bereziki, lanen aurkezpena eta horiek egiteko jarraibideak, ahozko azalpen laburrak eta komunikabideetatik hartutako dokumentalen informazioak lortzea.

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Komunikabideetatik hartutako gaurkotasuneko informazioak azaltzea.

-Norberaren esperientziarekin zerikusia duten gertaerak ahoz kontatzea aurretik egindako gidoiari jarraituz, gertaerak hurrenez hurren eta argi azalduz.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak

-Leku eta gauzen deskribapenak; erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua; deskribapen literario eta teknikoak.

-Narrazio testuak: egituraren elementu nagusiei erreparatuz: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea...

-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, gauzak erabiltzeko jarraibideak, arauak eta deiak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, arreta berezia jarriz eguneroko bizitzarekin zerikusia duten albisteei eta gertaeren gaineko informazioari.

-Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako: hiztegiak, glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate baterako).

-Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gidatua eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak osatzea, hala nola gutun pertsonalak, oharrak eta deiak.

-Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki albisteak, euskarri inprimatu edo digitalerako.

-Paperean edo euskarri digitalean, esparru akademikoko testuak sortzea, bereziki laburpenak, azalpen errazak, glosarioak eta egindako lan eta ikasketei buruzko ondorioak.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta jokabidea erregulatzeko bitarteko gisa.

-Testu idatzien aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Deskribapenak: leku eta gauzen deskribapenak; erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua; deskribapen literario eta teknikoak...

-Narrazio testuak: egituraren elementu nagusiei erreparatuz: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea, elkarrizketak (zuzeneko eta zeharkako estiloak) eta abar.

-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.

3. multzoa. Hezkuntza literarioa.

-Mailarako egokiak diren obra batzuk (literatur genero desberdinetakoak) irakurtzea.

-Literatur generoak eta zenbait azpigenero bereiztea, olerkien, kontakizun laburren eta antzerki obra txikien irakurketa komentatuen bidez.

-Testu literarioak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikasketa batzuk erabiliz (testu literarioak imitatu, berregin eta sortzea).

-Ikastetxeko liburutegiaren eta liburutegi birtualen erabilera gidatua (literaturako edukiekin zerikusia duten ikerketa eta sormeneko lan errazak egitea).

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta mundua ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

Soziolinguistika.

-Ahozko komunikazioaren eta idatzizko komunikazioaren arteko eta erabilera arrunten eta formalen arteko desberdintasun garrantzitsuak, testuingurukoak eta formalak, behatzea.

-Espainiako hizkuntzen aniztasuna eta banaketa geografikoa oro har ezagutzea, eta hori aberastasun pertsonalerako eta kolektiborako iturri gisa baloratzea.

Morfosintaxia.

-Perpausaren modalitateak eta aditzaren moduak ezagutzea, hiztunen asmoak adierazteko modu gisa.

-Deixi pertsonalaren forma linguistikoak (izenordain pertsonalak, edutezko izenordainak eta aditzen bukaerak) identifikatu eta erabiltzea ahozko nahiz idatzizko testuetan eta gutun eta arauetan.

-Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie denborazko lokailuei, azalpenezkoei eta hurrenkera adierazten dutenei, kausazkoei eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak, edutezkoak eta erakusleak) nahiz lexikoak (errepikapenak, sinonimoak eta elipsia).

-Testuetan aditzaren formak ezagutu eta modu koherentean erabiltzea, narrazioetan arreta berezia eskainiz lehenaldiari.

-Maiz erabiltzen diren aditzen funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea, haien esanahitik abiatuta, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatuz; sintaxiaren oinarrizko terminologia ulertzea: perpausa; subjektua eta predikatua; izenaren predikatua eta aditzaren predikatua; subjektua, aditza eta osagarriak.

-Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpausean sartzea azalpen balioa dutenak; besteak beste, aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko perpausa.

-Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).

Hiztegia-lexikoa.

-Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia...) eta araudia.

-Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzen hastea.

Ortografia.

-Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.

-Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.

-Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.

-Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

Ebaluazio irizpideak.

1. Hurbileko giza esparruetako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorra hartzea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak, baita aurkezpen laburrak ere- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko, beti gai akademikoen alorrean; argitasunez egituratuko dituzte, zabalkundeko testuen erregistroarekin.

2. Ahozko narrazio argiak eta ongi egituratuak egitea bizitako esperientziei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren narratzeko, aldez aurretik prestaturiko gidoi bati jarraituz, zuzenean bizi dituzten egitate batzuk, modu sekuentziatuan eta argitasunez aurkeztuz, deskribapen errazak txertatuz eta azaldutakoari buruzko sentimenduak eta balorazioak sartuz. Bereziki baloratuko da ea narratzerakoan entzulea kontuan hartzen den, halako moduan non entzule horrek egitateen eta narratzaileak horien aurrean duen jarreraren ezaguera orokorra izanen duen. Halaber, kontuan hartu beharko da ea egitateen azalpenean ikasleak gai diren ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten laguntzak erabiltzeko.

3. Hurbileko esparru sozialetako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; jarraibide errazak jarraitzea; esakuneetan gai orokorra esplizituki agertzen bada, hura identifikatzea, eta testuaren atalak bereiztea.

Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko perpaus batean edo batzuetan dauden informazio zehatzak (egunkarietan, kontsulta lanetan, arauetan...) ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) edo komunikazio helburua zehaztuta duten adierazpideak identifikatzen dituzten; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan jarraibide errazak jarraitzen dituzten (esate baterako, erabiltzeko jarraibideak); testu bateko gaia identifikatzen duten gai hori esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz; informazioa antolatzeko modua bereizten duten (bereziki, deskribapen errazen eta egitateen sekuentziaren elementuak identifikatzea denborazko garapen nagusiki lineala duten narrazioetan) eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).

4. Literatur obra oso baten irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; generoa eta egitura orokorra ezagutzea eta hizkuntzaren erabilera modu orokorrean baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea eta haren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; generoa ezagutuko dute; edukia, egitura eta hizkuntzaren erabilera ebaluatuko dute. Hori guztia modu orokorrean. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.

5. Narratzea, aurkeztea eta laburtzea, paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzeko eta errebisatzeko garrantzia baloratuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan; esate baterako gutun pertsonalak; ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen, bereziki arauak eta jarraibideak eta deiak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten albisteak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko aurkezpen testuak osatzen (esate baterako, egindako lanei eta ikasitakoei buruzko aurkezpen errazak, glosarioak eta ondorioak). Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, generoaren oinarrizko ezaugarriei, erritmoaren oinarrizko elementuei eta hizkuntzaren erabilerari; arreta berezia eskainiko zaie figura erretoriko orokorrenei.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testutik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Literatur testuaren alderdi orokorrei begiratuko zaie, gaiaren edo motibo zentrala ulertzeari, generoaren ezaugarri nagusiei, bertsoan erritmoa lortzeko moduei eta figura semantiko orokorrenei.

7. Testuak osatzea, paperean nahiz euskarri digitalean, eredu gisa hartuz gelan irakurri eta komentatutako testu literarioren bat, edo testu horien eraldaketa errazen bat egitea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, testu literarioak eginez (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketa errazen bat eginez. Kontua ez da sortutako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta barneratutako ezagutzak erabiltzea eta xede edo lan jakin baterako testuak sortzea.

8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta modulu honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lan gidatuak egiteko.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk erabiltzen diren, moduluan lantzen diren testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Arreta berezia eskainiko zaie esakuneen markei (perpausaren modalitateak eta 1. eta 2. pertsonen izenordain deiktikoak); denbora, hurrenkera eta azalpena adierazteko testu-lokailuei; barne erreferentziako mekanismo pronominal eta lexikoei; narratzeko eta agindua eta desioa adierazteko aditz formei, azalpen balioko adierazpenak txertatzeari eta perpausak zuzen osatzeari, aditzen esanahiaren arabera. Arau ortografikoetan azentuazioaren arau orokorrei begiratuko zaie, eta hiztegi ohikoenaren ortografiari, komaren funtsezko erabilerei (zerrendatzeak, bokatiboak, tartekiak), perpausak bereizteko puntua erabiltzeari eta elkarrizketaren markei.

9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzen hastea, erabilerari buruz gogoeta egiteko jardueretan.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ulertzen dela. Modulu honetan egiaztatuko da honakoei buruzko terminologia ezagutzen dela: perpausaren modalitateak, hitz flexiboak eta ez-flexiboak, hitzak sortzeko prozedurak, sinonimia eta antonimia, kategoria gramatikalak (prototipo kasuetan), aditzaren denbora eta modua, eta subjektua eta predikatua (perpaus errazetan). Eskolako hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan informazio gramatikal orokorra lortzen den ebaluatuko da.

10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, kontuan izanik ikasteko estilo pertsonalak (ikusiz, entzunez...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.

11. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.

12. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.

2. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren informazioak ulertzea.

-Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, bereziki erreparatuz lanen aurkezpenari eta horiek egiteko jarraibideei, ahozko azalpen laburrei eta komunikabideetako albistegi eta dokumentaletatik informazioak lortzeari.

-Testu desberdinetatik bildutako informazioa aldez aurretik ezarritako xedeetarako erabiltzea (laburpenak egin, eskemak osatu, entzundakoa komentatu edo kritikatu).

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Komunikabideetatik hartutako informazioak azaltzea, komunikabide desberdinetan egitateak aurkezteko modu desberdinetan azpimarra jarriz, informazioa argitasunez eta modu antolatuan aurkeztuz eta informazio garrantzitsuena hautatuz.

-Aldez aurretik prestaturiko azalpen laburrak egitea, modu antolatu eta argian, ikasleen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak.

-Publizitate testuak (deiak, iragarkiak).

-Argudiozko testuak (iritzi-gutuna).

-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa, txostenak).

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako kontuei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, arauak, deiak eta jakinarazpenak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, bereziki egitateei buruzko informazioa, albisteak eta kronikak, egunkari digitalaren egiturari (atalak eta generoak) eta elementu paratestualei erreparatuz.

-Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako: hiztegiak, glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate baterako).

-Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gero eta autonomoagoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea

-Eguneroko bizitzako kontuei eta giza harremanei buruzko testuak sortzea; arreta berezia jarriko zaie foroetan parte hartzeari eta eskabide-gutunei.

-Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki kronikak, euskarri inprimatu edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako. Publizitate testuak sortzea.

-Argudiozko testuak sortzea. Iritzi-gutuna.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.

-Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Publizitate testuak.

-Argudiozko testuak (iritzi-gutuna).

-Narrazio testuak (albistea, kronika, erreportajea eta artikulua).

3. multzoa. Hezkuntza literarioa.

-Azpigenero literario nagusiak bereiztea, olerkien, kontakizunen eta antzerki lanetako pasarteen irakurketa komentatuen bidez.

-Testu literarioak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikasketa batzuk erabiliz (testu literarioak imitatu, berregin eta sortzea).

-Ikastetxeko liburutegia eta liburutegi birtualak modu gidatuan erabiltzea (informazio iturri desberdinak erabiltzea eta ikasketarako dauden baliabide desberdinak; literaturako edukiekin zerikusia duten ikerketa lanak egitea).

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta mundua ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

Soziolinguistika.

-Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko testuinguruko desberdintasunak eta desberdintasun formalak ezagutzea, eta besteen diskurtsoetan eta norberarenak lantzerakoan erabilera arrunten eta formalen artean desberdintzea.

Morfosintaxia.

-Perpausaren modalitateek testuinguruaren arabera har ditzaketen esanahiak ezagutzea.

-Deixi pertsonaleko formak eta denboraren eta lekuaren deixi formak identifikatu eta erabiltzea (erakusleak, denborazko eta lekuzko adberbioak) ahozko eta idatzizko testuetan.

-Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie hurrenkera adierazten duten lokailuei, azalpenezkoei eta kontrastea adierazten dutenei, kausazkoei eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak) nahiz lexikoak, bereziki elipsia eta esanahi jakina duten hiperonimoen erabilera.

-Testuetan aditzaren formak ezagutu eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz indikatiboko orainaldiak dauzkan balio desberdinei.

-Aditzaren funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea haren esanahitik abiatuta; subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatuz; perpausak eraldatuz subjektuaren paper semantiko desberdinak behatzeko (egilea, kausa, jasailea); sintaxiaren inguruko oinarrizko terminologia erabiltzea: perpausa; subjektua, aditza eta osagarriak; subjektua eta predikatua; izenaren predikatua eta aditzaren predikatua; egilea, kausa eta jasailea.

-Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki azalpenezko adierazpideak sartzea eta partizipioan eta gerundioan oinarrituriko egiturak erabiltzea.

Hiztegia-lexikoa.

-Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia...) eta araudiari buruzkoak.

-Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak ezagutzen hastea.

Ortografia.

-Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.

-Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Hurbileko giza esparruetako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ez ezik, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak ere ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorraz eta garrantziaz jabetzea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko gai izateaz gainera, gai diren, halaber, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak gogoratzeko, eta gai diren ahoz edo idatziz aurkezpen laburrak -gai akademikoei buruzkoak- laburbiltzeko, argitasunez eta zabalkundeko erregistroa erabiliz.

2. Ahozko aurkezpen errazak egitea ingurunekoak diren eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin bilatu nahi da ea ikasleak gai diren beren bizipenetatik hurbil dagoen eta beren interesekoa den gai bati buruz aldez aurretik prestaturiko informazioak modu ordenatuan eta argian aurkezteko, halako moduan non informazio horiek garrantzitsuak gertatuko zaizkien entzuleei, azaltzen zaien gaiari buruzko oinarrizko ezagutzak barnera ditzaten. Aurkezpenaren laburtasun erlatiboa ikusita, bereziki baloratuko da garrantzitsuena hautatzeko gaitasuna eta informazioa ordenaz eta argitasunez aurkeztea. Halaber, kontuan hartu beharko da ea egitateen ahozko aurkezpenetan ikasleak gai diren ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten laguntzak erabiltzeko.

3. Esparru sozial hurbiletako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; prozesu ez oso konplexuetan jarraibide nahiko luzeak jarraitzea; gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzea, eta testuaren informazioa antolatzeko modua bereiztea.

Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko paragrafo batzuetan dauden informazio zehatzak ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) edo komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan prozesu luze samar baina ez oso konplexuen jarraibideak jarraitzen dituzten; testu bateko gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten horiek esplizituki agertzen direneko esakuneak ezagutuz; deskribapen teknikoetako elementuak identifikatzen dituzten; prozesu ez oso konplexuen faseetako eta denborazko garapen lineala eta ez-lineala duten narrazioetako egitateetako sekuentziaren elementuak bereizten dituzten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).

4. Obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ezagutzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea, eta obraren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia, egitura, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatuko dituzte. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.

5. Zerbait kontatu, azaldu, esplikatu, laburtu eta iruzkintzea, paperean edo euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argi eta garbi antolatuz, enuntziatuak sekuentzia lineal kohesiodunetan josiz, gramatika eta ortografia arauak betez eta testua planifikatu eta berrikustearen garrantzia aintzat hartuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan (esate baterako foroetan parte hartzea); ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen (bereziki eskabide-gutunak), genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten kazetaritza kronika laburrak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko azalpen eta aurkezpen errazak osatzen (esate baterako, egindako lanei buruzko glosarioak eta txostenak). Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, azpi-genero literarioen ezaugarriei, bertsogintzari, hizkuntzaren erabileran eta testuko baliabide erretorikoen funtzionaltasunari.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da noraino barneratu dituzten ikasleek literaturari buruzko ezagutzak, ikasgelan iruzkindutako testuak irakurriz, baloratuz eta gozatuz; begiratuko da ea gai diren testutik urrundu eta haren edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen eskua ebaluatzeko. Ondokoak ebaluatuko dira: gaiak eta motiboak ulertzea, genero nagusien ezaugarriak (kontakizunaren historiaren elementuak eta bilakaera kronologikoa, antzerki testuaren osagaiak, bertsokeraren egiturak eta erritmoan duten eragina) eta azpigenero nagusienak ezagutzea, eta baliabide erretoriko ohikoenak ere ezagutzea, arreta berezia jarriz hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoari.

7. Testuak egitea, paperean edo euskarri digitalean, ikasgelan irakurri edo iruzkindutako literatura testuak eredu harturik, edo testu horietan aldaketaren batzuk egitea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, testu literarioak eginez (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketaren bat eginez. Irizpide honen xedea ez da egindako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta ikasitakoak nola erabiltzen diren eta helburu eta zeregin jakin batzuetarako testuak nola sortzen diren ebaluatzea.

8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta modulu honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lanak gero eta autonomia handiagoarekin egiteko.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen diren, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei begiratuko zaie bereziki: perpausaren modalitateek testuinguruetan dituzten esanahiei eta deixi pertsonalaren eta denbora eta lekua adierazteko deixiaren formei; hurrenkera, azalpena eta kontrastea adierazteko testu-lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak (elipsiari eta esanahi jakin bateko hiperonimoei erreparatuz); indikatiboaren eta subjuntiboaren orainaldiak dauzkan balioak; eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bitartez azaltzea, eta partizipioaz eta gerundioaz osatutako formei. Arau ortografikoetan, honakoak zainduko dira: hiatoen eta diptongoen azentuak, azentu-marka diakritikoaren erabilera ohikoenak, aditz irregularrekin loturiko arazo ortografikoak, elkarrizketetan puntuazio-markak erabiltzeko modu desberdinak eta puntuaren eta komaren erabilerak.

9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzea, erabilerari buruz gogoeta egiteko jardueretan.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ezagutzen den. Modulu honetan, aurreko modulua erabilitako terminologia erabiltzeaz gainera, egiaztatuko da honakoen terminologia ere ezagutzen den: subjektua, predikatua eta osagarriak; elipsia, subjektuaren zereginak (egilea, jasailea, kausa, jasailea); hitz mota desberdinen funtzio sintaktiko bereizgarriak (nukleoa, osagarria, determinatzailea, lokailua). Eskolako hiztegietan informazio gramatikal orokorra lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.

10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, kontuan izanik ikasteko estilo pertsonalak (ikusiz, entzunez...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.

11. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.

12. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.

3. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testuak ulertzea, arreta berezia jarriz irratiak eta telebistak emandako erreportaje eta elkarrizketetan.

-Esparru akademikoan erabiltzen diren ahozko testuak ulertzea.

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batetik hartutako informazioa azaltzea, ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.

-Aldez aurretik prestaturiko ahozko azalpen errazak egitea, modu antolatu eta argian, ikasleen interesekoak diren gaurkotasun sozial, politiko edo kulturaleko egitateei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak.

-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak, txostenak).

-Azalpen testuak (definizioa, azalpena, laburpena).

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu propioak ulertzea; esate baterako, deialdiak eta eguneko gai zerrendak, bileretako aktak eta erregelamenduak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, kroniketan, erreportajeetan eta elkarrizketetan informazioa eta iritzia bereiziz.

-Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz hiztegien, glosarioen eta bestelako informazio iturrien kontsultan, euskarri desberdinetan.

-Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak osatzea, arreta berezia eskainiz foroetan parte hartzeari, eguneroko pertsonalak egiteari (paperean nahiz euskarri digitalean), erregelamenduei, zirkularrei eta bileretako aktei.

-Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.

-Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki erreportajeak edo elkarrizketak, euskarri idatzi edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.

-Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketa...).

-Azalpen testuak.

3. multzoa. Hezkuntza literarioa

-Ikasitako literatur garaiekin lotuta dauden obrak irakurtzea: obra klasikoak eta ikasi diren garaietan girotuta dauden egungo obrak.

-Olerkien irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, behin eta berriz agertzen diren gai batzuen tratamendua konparatuz garai literario desberdinetan, eta olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen arabera eta baliabide erretoriko eta metrikoen arabera.

-Kontakizunen irakurketa komentatua, narratibak izan duen eraldaketaz ohartuz: bertsotan eginiko erdi aroko epikaren garaitik prosazko narrazio modernora bitarte, eta heroitik eleberrietako pertsonaietara bitarte (Poema de Mío Cid, Lazarillo de Tormes, don Quijote de la Mancha).

-Espainiako antzerki klasikoko antzezlan laburren eta zatien irakurketa komentatua eta dramatizatua, gaien eta formaren ezaugarri batzuk bereiziz.

-Erdi Arotik hasi eta XVIII. mendera arteko literaturaren historiako garai handien ezaugarri nagusiak ezagutzea eta egile garrantzitsu batzuen lanetara hurbiltzea, obra egokienen zati batzuen bitartez.

-Testu literarioak osatzea eta lan kritiko errazak lantzea.

-Ikastetxeko liburutegia, inguruko liburutegiak, liburutegi birtualak eta irakurketa sustatzeko eta hari buruzko orientabideak emateko web orriak gero eta modu autonomoagoan erabiltzea. Zenbait informazio iturri kontsultatzea eskatzen duten lanak egitea.

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

Soziolinguistika.

-Hizkuntzaren ahozko erabilera ez-formalen eta formalen arteko diferentziak ezagutzea eta haiek egokiak diren komunikazio egoeren kontzientzia izatea.

-Perpausaren modalitateek eta modua adierazten duten aditz-perifrasiek izan ditzaketen testuinguruko esanahiak ezagutu eta erabiltzea.

-Forma deiktikoek egoerarekiko hartzen dituzten aldaerak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak) identifikatu eta erabiltzea.

Morfosintaxia.

-Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie banatzaileei, hurrenkera adierazten duten lokailuei, kontrastea, azalpena eta kausa adierazten dutenei, eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta esanahi abstraktua (fenomenoa, elementua edo ezaugarria) duten hiperonimoen erabilerari.

-Testuetan aditzaren formak ezagutu eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.

-Aditz batek adiera batzuetan dauzkan jokabide sintaktiko desberdinak alderatzea, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatzea, eta jardueretan behar den sintaxiaren inguruko terminologia erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; subjektua, aditza eta osagarria; subjektua eta predikatua; izen-predikatua eta aditz-predikatua; egilea, kausa eta jasailea; perpaus aktiboa eta perpaus pasiboa; perpaus iragankorra eta iragangaitza; osagarri zuzena, zeharkako osagarria, erregimenekoa, zirkunstantziala, egilea eta atributua; mendeko perpaus substantibozkoa, erlatibozkoak eta adberbiozkoak.

-Esakuneak estilo kohesionatu batez osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpaus independenteak, koordinatuak edo alboratuak, mendeko adberbiozko edo erlazio logikoak adierazten dituzten bestelako mendeko perpaus bihurtzea: kausazkoak, ondoriozkoak, baldintzazkoak eta kontzesiboak.

-Hitz moten funtzio sintaktiko bereizgarriak ezagutzea eta haien formaren analisia (flexioa, hizkiak...), bereziki araudiarekin loturiko alderdiei dagokienez.

Hiztegia-lexikoa.

-Eskolako hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki aditzen jokaera sintaktikoari buruzkoak (iragankorrak eta iragangaitzak) eta erregistroarekin eta araudiarekin loturikoak.

-Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea.

Ortografia.

-Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.

-Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Ahoz emandako jarraibideak eta arauak ulertzea; erreportaje eta elkarrizketetatik ideia nagusiak eta informazio berariazkoak ateratzea, gai akademikoei buruzko aurkezpen laburren garapenarekin jarraitzea eta hura eskema eta laburpen moduan islatzea.

Irizpide honekin, egiaztatuko da ea ikasleak gai diren ahoz jasotako arau eta jarraibideak, edo gutxienez ere haien funtsezko puntuak, berriz emateko; gai diren irratiz nahiz telebistaz emandako erreportaje bateko gai orokorra eta garrantzizko alderdiak azaltzeko, edo elkarrizketatuaren iritzi aipagarrienak edo elkarrizketa-egileak hari buruz ematen duen profila; azkenik, gai diren eskema eta laburpen moduan emateko ahozko aurkezpen ez oso luze eta egitura argiko baten gai orokorra eta atalak, betiere gai akademikoei loturiko edukiekin ari direla.

2. Ahozko aurkezpen errazak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalekoak izan eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin neurtu nahi da ikasleak gai diren fenomeno natural bati buruzko azalpenak emateko, edo egitate historiko, gatazka sozial eta abarrei buruzkoak, betiere beren interesekoak. Kontua da entzuleek egitateen deskribapen argia eta haiek azaltzeko arrazoien ulermen nahikoa lortu ahal izatea. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko azalpenak laguntzeko.

3. Informazio zehatzak ateratzea eta alderatzea eta helburua identifikatzea gizarteko kide gisa jarduteko gehien erabiltzen diren testu idatzietan; jarraibideak jarraitzea esparru publikoetan eta nolabaiteko konplexutasuna duten ikaste prozesuetan, gai orokorra eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa antolatzeko modua bereiztea.

Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek gai diren galdera jakin batzuetan erabilitako hitzez bestelakoekin adierazita ager daitezkeen informazio zehatzak ateratzeko eta gai diren iturri desberdinetatik heldutako informazioak alderatzeko; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai orokorrak eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten, haiek esplizitu agertzen direneko esakuneak ezagutuz ez ezik, testuan errepikatzen diren informazioetatik haiek inferituz ere; aurkezpen eta azalpen baten elementuen arteko erlazioa ezartzen duten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten.

4. Ikasitako literatur garaiekin lotuta dagoen obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatzea; obraren esanahia funtsean kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, ikasitako literatur garaiekin lotutako obra osoen irakurketa pertsonala eginez (horien barnean egokitzapen eta birsortze lan modernoak). Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia ebaluatuko dute, kontuan hartuz haren testuinguru historikoa, egitura orokorra, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera (erregistroa eta estiloa) eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.

5. Zerbait kontatu, azaldu, esplikatu, laburtu eta iruzkintzea, paperean edo euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argi eta garbi antolatuz, enuntziatuak sekuentzia lineal kohesiodunetan josiz, gramatika eta ortografia arauak betez eta testua planifikatu eta berrikustearen garrantzia aintzat hartuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten egitateak eta esperientziak argitasunez narratzen eta komentatzen foroetan eta eguneroko pertsonaletan, euskarri inprimatuan nahiz digitalean; ba ote dakiten esparru publikoko testuak osatzen, bereziki erregelamenduak, zirkularrak, deialdiak eta bileretako aktak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten erreportaje eta elkarrizketak idazten, informazioa hierarkikoki antolatuz; ba ote dakiten narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten iturriak kontsultatzea eskatzen duten gaiei buruzko aurkezpen eta azalpenak egiten, irakurleei irakurgai arin bat eskainiz eta informazio garrantzitsuak emanez; ba ote dakiten lan proiektuak azaltzen eta haien ondorioen berri ematen. Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertzeko eta baloratzeko, eta erreparatuko zaio errepikatzen diren gaiak agertzeari, hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoari eta generoen, forma literarioen eta estiloen bilakaerari.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gai eta motiboak ulertzea, gai jakin batzuen errepikapenaz ohartzea (maitasuna, denbora, bizitza, heriotza), generoak eta haien bilakaera, oro har, ezagutzea (bertsotan idatzitako epikatik eleberrira, bertsogintza tradizionaletik Errenazimenduaren garaikora) eta elementu sinbolikoen eta baliabide erretorikoen eta haiek testuan duten funtzionaltasunaren balorazioa egitea.

7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguruaren eta literaturaren historiako egile garrantzitsuenen arteko erlazioak ezagutzen direla erakustea, informazio eta sintesi edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonala eginen dute, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita egile, obra edo garai bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela egiazta daiteke ea ikasleek literaturaren historiako garai handiei buruzko ezagutzak barneratzen dituzten, hasi Erdi Arotik eta XVIII. mendera arte, eta literatura hispaniarraren eta europarraren obra eta egile nagusiak ezagutzen dituzten.

8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta modulu honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lanak gero eta autonomia handiagoarekin egiteko.

Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen dituzten, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei erreparatuko zaie bereziki: deixiaren aldaera sozialak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak), lokailu banatzaileak, hurrenkera, kontrastea, azalpena eta kausa adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta hiperonimo abstraktuak; subjuntiboaren eta maiz erabiltzen diren aditz perifrasien balioak; aditz baten aldaera desberdinek dauzkaten jokabide sintaktiko desberdinak, eta eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bidez adieraztea; mendeko substantibo, erlatibo eta adberbiozkoak txertatzea. Egiaztatuko da arau ortografikoen ezagutza praktikoa finkatu den, eta ohikoenak diren aurrizki eta atzizkien ortografia ere ikasiko da; azentu-marka diakritikoa galderetan eta harridura perpausetan; koma perpaus konposatuetan eta diskurtsoaren markagailuen arabera; komatxoak zitak emateko modu gisa.

9. Erabilerari buruzko gogoeta egiteko behar den terminologia linguistikoa ezagutzea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko eta emateko behar den oinarrizko terminologia ezagutzen den eta erabiltzen hasten den. Modulu honetan, aurreko moduluetan ebaluatutako terminologiaz gainera, egiaztatuko da ondokoei buruzkoa ere ezagutzen dela: predikatuak (izen-predikatua eta aditz-predikatua) eta perpausak (aktiboa, pasiboa) eta aditzaren osagarriak; kategoria aldaketak (nominalizazioak) eta perpausak batzeko formen identifikazioa (justaposizioa, koordinazioa eta subordinazioa). Eskolako hiztegietan informazio gramatikal orokorra lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.

10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, kontuan izanik ikasteko estilo pertsonalak (ikusiz, entzunez...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.

11. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.

12. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.

4. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testuak ulertzea, arreta berezia jarriz irratiak edo telebistak emandako eztabaidetan eta entzuleen iritzietan.

-Aurkezpen, azalpen edo hitzaldiak ulertzea.

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batzuetatik hartutako informazioa azaltzea eta ikuspuntu desberdinak eta komunikabide horietan adierazitako iritziak kontrastatzea, betiere ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.

-Ahozko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalarekin zerikusia duten eta ikuspuntu eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak.

-Argudiozko testuak (iruzkinak, kontra-argudioak, argudio zientifikoak), testu formalak eta administratiboak (erreklamazioa, erregua).

-Azalpen testuak (akta, interpretazioa).

-Jarraibideak emateko testuak (jarraibideak, arauak).

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, lege-xedapenak, kontratuak, liburuxkak eta erakundeetako eta merkataritza arloko gutunak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, arreta berezia eskainiz iritzi-generoei; esate baterako editorialak edo zutabeak.

-Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, arreta berezia eskainiz foroei, eskari eta eskabideei, erreklamazioei, curriculum vitae-ari eta liburuxkei.

-Komunikabideetako testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, bereziki zuzendariarentzako gutunak eta iritzi-artikuluak -esate baterako, editorialak eta zutabeak-, euskarri idatzirako nahiz digitalerako, adierazpenerako eta pertsuasiorako baliabideak eraginkortasunez erabiliz.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.

-Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Testu formal eta administratiboak: curriculum vitae-a, eskabidea, erregua, posta elektronikoa, erreklamazioa eta abar.

-Argudiozko testuak (ikuspuntua eta kontraargudioa).

3. multzoa. Hezkuntza literarioa.

-XIX., XX. eta XXI. mendeetako nobelak eta kontakizunak irakurtzea. Literatura hispaniarraren eta europarraren obra eta egile nagusi batzuengana hurbiltzea.

-Olerki garaikideen irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, arreta bereizia eskainiz sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikoari egindako ekarpenei (gregueria-k, idazketa automatikoa, kaligramak, ikusizko poesia...), olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen eta baliabide erretorikoen arabera (sinestesia, erreduplikazioa, metafora, antitesia, anafora, paralelismoa, pertsonifikazioa, hiperbatona, hiperbolea...) eta metrikoen arabera (bertso askea, erromantzeak, ikusizko poemak, kaligramak...).

-Narraziorako egitura eta ahots desberdinak eskaintzen dituzten kontaera garaikideen irakurketa komentatua (narrazioa 2. pertsonan, barne monologoa, zehar estilo librea, denboran jauziak, egitura zirkularra, "in medias res", pertsonaia kolektiboa, kaleidoskopikoa...).

-Antzezlan garaikide laburren edo askotariko zatien irakurketa komentatua eta dramatizatua.

-Gaztelaniazko literaturaren historiaren garai nagusien ezaugarri nagusiak ezagutzea XIX., XX. eta XXI. mendeetan, eta horrekin batera egile aipagarrienak:

-Testu literarioak osatzea eta lan kritikoak lantzea (kontakizun bildumak eta antologia poetikoak osatzea, antzerki lan laburrak egitea; obren azterketa konparatzailea, ikerketa lanak egitea...).

-Ikastetxeko liburutegia, inguruko liburutegiak, liburutegi birtualak eta irakurketa sustatzeko eta hari buruzko orientabideak emateko web orriak nolabaiteko autonomiaz erabiltzea (zenbait informazio iturri kontsultatzea).

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

Soziolinguistika.

-Hizkuntzaren erabileran, gizarteko esparru desberdinetan, eragina duten erregistro eta faktore desberdinak ezagutzea, eta komunikazio egoeraren inguruabarren arabera erregistro egokia erabiltzearen garrantzia aintzat hartzea.

-Espainiako hizkuntza aniztasuna (hizkuntzak eta dialektoak) eta gaztelaniak gaur egun munduan duen egoera ezagutzea.

Morfosintaxia.

-Testuak lotzeko prozedurak -arreta berezia eskainiz kausazko, ondoriozko, baldintzazko eta alegiazko lokailuei- eta barne erreferentziako mekanismo gramatikal eta lexikoak identifikatu eta modu gogoetatsuan erabiltzea, norberaren testuak berrikusteko autonomia areagotuz.

-Azalpen eta argudiozko testuetan subjektibotasuna adierazteko modu batzuk ezagutu eta erabiltzea; forma deiktikoek komunikazio egoeren arabera hartzen zituzten aldaerak identifikatu eta erabiltzea.

-Perpausak koordinatzean eta mendeko perpausak sortzean eta kontatutako diskurtsoan (zuzeneko estilotik zeharkako estilora pasatzea), denborazko korrelazioa ezagutu eta modu koherentean erabiltzea.

-Perpausaren eskema semantikoa eta sintaktikoa ezagutzea; esakuneak sortu eta eraldatzea eskema horien arabera eta jardueretan behar den terminologia semantikoa erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; subjektua, aditza eta osagarria; subjektua eta predikatua; izen-predikatua eta aditz-predikatua; egilea, kausa eta jasailea; perpaus inpertsonala; perpaus aktiboa eta perpaus pasiboa; perpaus iragankorra eta iragangaitza; osagarri zuzena, zeharkako osagarria, erregimenekoa, zirkunstantziala, egilea eta atributua; mendeko perpaus substantibozkoak, erlatibozkoak eta adberbiozkoak.

-Esakuneak estilo kohesionatuaz osatzeko prozedurak erabiltzea, eta ondoko terminoez baliatzea: aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko esaldi azaltzaileak, partizipiozkoak eta gerundioa nola egin; perpaus koordinatua (emendiozkoa, disjuntiboa, adbertsatiboa eta ondoriozkoa); mendeko perpaus kausazkoa, ondoriozkoa, baldintzazkoa, kontzesiboa eta helburuzkoa.

-Hitzen forma (kategoria gramatikala) eta funtzioa bereiztea, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzea.

Hiztegia-lexikoa.

-Hizkuntzari buruzko hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea (gramatikalak, semantikoak, erregistroari buruzkoak eta arauei buruzkoak).

-Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak nolabaiteko autonomiaz erabiltzea.

Ortografia.

-Arau ortografikoak ezagutzea eta gogoeta eginez erabiltzea, erabilerari buruzko azalpenetan termino egokiak erabiliz (silaba tonikoa, azentu-marka diakritikoa eta abar) eta gizartean duten balioa eta idazkietan arauak betetzeko betebeharra aintzat hartuz.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo baliabide digital eta informatikoak.

-Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.

-Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Nolabaiteko luzera duten aurkezpenen edo hitzaldi ez oso luzeen ideia nagusiak eta datu garrantzitsuak ateratzea, eta komunikabideetako edo eskola esparruko deklarazio edo eztabaida publikoetako helburuak, tesiak eta argudioak identifikatzea.

Irizpide honekin jakin nahi da ikasleak gai diren ahozko aurkezpenen eskema eta laburpenak egiteko, pertsuasio erako deklarazio publikoetako edo eztabaida publikoetako nahiz eskola esparruko eztabaidetako helburuak, tesiak eta argudioak jasoz.

2. Ahozko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalarekin zerikusia duten eta ikuspuntu eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin behatu nahi da ea ikasleak gai diren gai bati buruzko aurkezpen bat egiteko, idatzizko oharren laguntzarekin eta, agian, beste baliabide batzuen laguntzarekin -horma-irudiak edo diapositibak-, haren aurrean ikuspuntu desberdinak seinalatuz eta aldeko eta aurkako arrazoiak emanez, halako moduan non entzuleei datu garrantzitsuak eta irizpideak emanen zaizkien jarrera propio bat izan dezaten. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko aurkezpenak laguntzeko.

3. Helburua identifikatu eta kontrastatzea esparru publikoko eta komunikabideetako idazkietan; gizarteko bizitza eta ikasketa prozesu konplexuak erregulatzen dituzten jarraibideak ulertzea; gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa nola antolatzen den bereiztea; azalpenak eta argudioak alderatzea, eta erabilitako hizkuntza prozeduren eraginkortasuna epaitzea.

Irizpide honek balio du ebaluatzeko ikasleek, gizarteko kide gisa eta komunikabideetan jarduteko testu erabilienetan, (zuzendariarentzako gutuna, iritzi-zutabeak, publizitatea) hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzen dituzten testuan errepikatzen diren informazioetatik eta beren ezagutzetatik abiatuta; azalpen baten eta argudiozko testu baten atalen arteko erlazioa ezartzen duten, ideiak antolatzeko teknikak aplikatuz; egitate baten azalpenen arteko eta aurkako argudioen arteko desberdintasunak identifikatzen dituzten, eta gai ote diren hizkuntza prozedura batzuek (erregistroa, testuaren antolaketa, figura erretorikoak) testu baten eraginkortasunean (argitasuna, zehaztasuna, pertsuasio ahalmena) duten eragina epaitzeko.

4. XIX. eta XX. mendeetako kontaera luze samarren eta eleberrien irakurketa pertsonala egin eta hari buruzko iritzi ongi argudiatua ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa ebaluatzea; obraren esanahia kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, ikasitako literatur garaietako (XIX. eta XX. mendeak) obra osoen irakurketa pertsonala eginez. Ikasleek testua modu kritikoan hartuko dute; haren edukia, egitura orokorra, generoaren bereizgarrien erabilera ebaluatuko dituzte, arreta berezia eskainiz hurrenkera kronologikoari eta narratzailearen ahotsari edo ahotsei, hizkuntzaren erabilerari (erregistroa eta estiloa), eta egilearen ikuspuntuari eta ofizioari. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukien eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonal ongi argudiatua eman beharko dute.

5. Aurkeztea, azaltzea, argudiatzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzearen eta berrikustearen garrantzia baloratuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek esparru publikoko testuak osatzen ba ote dakiten, arreta berezia eskainiz foroei, eskariei eta eskabideei, erreklamazioei, curriculum vitae-ari eta informazio eta publizitate liburuxkei, genero horien konbentzioen arabera; iritzia emateko kazetaritza testuak idaztea, adierazpen eta pertsuasio baliabideak eraginkortasunez erabiliz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak laburtzea, jatorrizko testuaren oinarrizko elementuak birsortuz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak osatzea iturri desberdinak erabiliz eta irakurketa arina bermatuz; lanerako proiektuak azaltzea eta ondorioen berri ematea. Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

6. Ezagutza literarioak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertu eta baloratzeko, arreta berezia eskainiz literatura garaikidean generoetan eta formetan eginiko berrikuntzei (bertsogintzan eta hizkuntzan).

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gaiak eta motiboak ulertzen diren eta ikasleak konturatzen diren gai batzuk behin eta berriz agertzen direla, eta gai berriak ere agertzen direla; literatura garaikideko generoak eta haien ezaugarri eta berritasunak ezagutzen dituzten, oro har (kontaera edo drama errealista, fantasiazkoa, poetikoa; poesia erromantikoa, abangoardiakoa, soziala); halaber, sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikorako egin dituzten ekarpenak ezagutzen dituzten.

7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguru historiko eta literarioaren eta XIX. eta XX. mendeetako egile garrantzitsuenen arteko erlazioak azaltzea, informazio eta sintesi lan bat eginez, balorazio pertsonala eginez edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonal bat eginen da, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita XIX. eta XX. mendeetako egile, obra edo mugimendu bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela egiazta daiteke ea ikasleek XIX. eta XX. mendeetako garai eta mugimendu literarioei buruzko ezagutzak barneratu dituzten, eta literatura hispaniarraren eta europarraren mende horietako obra eta egile nagusiak ezagutzen dituzten.

8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta testuen osatze eta berrikuspen lanak modu autonomoan egiteko.

Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen dituzten, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez, eta testuak berrikusterakoan autonomiaz erabiltzen diren. Egokitasunaren eta kohesioaren alderdi guztiak baloratuko dira, eta bereziki honakoak: subjektibotasunaren adierazpena (iritzia, balorazioa, ziurtasuna, zitak sartzea) eta deixiaren aldaera espresiboak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak); perpaus bakun eta konplexuak erabiltzea eskema semantiko eta sintaktiko desberdinekin; lotura prozedurak eta, zehazki, kausa, ondorioa, baldintza eta hipotesia adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak; estilo kohesionatuko esakuneak osatzeko prozedura desberdinak (perpaus-eraiketen eta izen-eraiketen arteko alternatiba; justaposizioaren, koordinazioaren eta mendeko perpausen artekoa).

Aurreko moduluetan ebaluatu diren arauez gainera, honakoak hartuko dira aintzat: jatorri grekolatindarreko elementuen ortografia; puntuazioak perpausaren eta testuaren antolaketa kohesionaturako egiten duen ekarpena; marratxoaren eta parentesiaren erabilera tartekietan, eta komatxoen erabilera adierazkorrak.

9. Terminologia linguistiko egokia ezagutu eta erabiltzea, eta haien erabileraz gogoeta egiteko jarduerak baliatzea horretarako.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da gelako ezagutza gramatikalak eta jarduerak aipatzeko behar den terminologia egokia ezagutu eta erabiltzen den. Egiaztatuko da aurreko moduluetan ebaluatutako terminologia eta modulu honetako "hizkuntzaren ezaguera" epigrafean jasotakoa ezagutzen diren. Egiaztatuko da, halaber, hitzen forma eta funtzioa bereizten diren, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzen diren. Hiztegietan mota guztietako informazio linguistikoak lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.

10. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, kontuan izanik ikasteko estilo pertsonalak (ikusiz, entzunez...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.

11. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.

12. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntzari buruz duten jarrera eta erabiltzeko egiten dituzten ahaleginak.

EUSKARA

1. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren eta ikasleen interesetatik hurbil dauden gaurkotasuneko albisteak ulertzea.

-Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, kontuan hartuz, bereziki, lanen aurkezpena eta horiek egiteko jarraibideak, ahozko azalpen laburrak eta komunikabideetatik hartutako dokumentalen informazioak lortzea.

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Komunikabideetatik hartutako gaurkotasuneko informazioak azaltzea.

-Norberaren esperientziarekin zerikusia duten gertaerak ahoz kontatzea aurretik egindako gidoiari jarraituz, gertaerak hurrenez hurren eta argi azalduz.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak.

-Leku eta gauzen deskribapenak; erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua; deskribapen literario eta teknikoak.

-Narrazio testuak: egituraren elementu nagusiei erreparatuz: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea...

-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako kontuei buruzko eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden esparruetako giza harremanei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, gauzak erabiltzeko jarraibideak, arauak eta deiak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, arreta berezia jarriz eguneroko bizitzarekin zerikusia duten albisteei eta gertaeren gaineko informazioari.

-Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako: hiztegiak, glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate baterako).

-Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gidatua eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak osatzea, hala nola gutun pertsonalak, oharrak eta deiak.

-Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki albisteak, euskarri inprimatu edo digitalerako.

-Paperean edo euskarri digitalean, esparru akademikoko testuak sortzea, bereziki laburpenak, azalpen errazak, glosarioak eta egindako lan eta ikasketei buruzko ondorioak.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta jokabidea erregulatzeko bitarteko gisa.

-Testu idatzien aurkezpen txukunak egiteko interesa, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Deskribapenak: leku eta gauzen deskribapenak; erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua; deskribapen literario eta teknikoak...

-Narrazio testuak: egituraren elementu nagusiei erreparatuz: esparrua, korapiloa, pasarteak, pertsonaiak, narratzailea, elkarrizketak (zuzeneko eta zeharkako estiloak) eta abar.

-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.

3. multzoa. Hezkuntza literarioa

-Mailarako egokiak diren obra batzuk (literatur genero desberdinetakoak) irakurtzea.

-Literatur generoak eta zenbait azpigenero bereiztea, olerkien, kontakizun laburren eta antzerki obra txikien irakurketa komentatuen bidez.

-Testu literarioak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikasketa batzuk erabiliz (testu literarioak imitatu, berregin eta sortzea).

-Ikastetxeko liburutegiaren eta liburutegi birtualen erabilera gidatua (literaturako edukiekin zerikusia duten ikerketa eta sormeneko lan errazak egitea).

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta mundua ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Ahozko komunikazioaren eta idatzizko komunikazioaren arteko eta erabilera arrunten eta formalen arteko desberdintasun garrantzitsuak, testuingurukoak eta formalak, behatzea.

-Nafarroako hizkuntzen aniztasuna eta euskalkiak oro har ezagutzea, eta hori aberastasun pertsonalerako eta kolektiborako iturri gisa baloratzea. Harremanetan bizi diren hizkuntzen arteko lotura.

-Perpausaren modalitateak eta aditzaren moduak ezagutzea, hiztunen asmoak adierazteko modu gisa.

-Deixi pertsonalaren forma linguistikoak (izenordain pertsonalak, edutezko izenordainak eta aditzen morfemak) identifikatu eta erabiltzea ahozko nahiz idatzizko testuetan eta gutun eta arauetan.

-Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie denborazko lokailuei, azalpenezkoei, banatzaileei, kausazkoei, eta kontrastea eta hurrenkera adierazten dutenei, kausazkoei eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak, edutezkoak eta erakusleak) nahiz lexikoak (errepikapenak, sinonimoak eta elipsia).

-Ezagutzea eta koherentziaz erabiltzea aditz formak, bereziki aditz laguntzailea indikatiboan, baldintzazkoa barne (erreala eta orainaldikoa), aginterako forma ohikoenak eta aditz trinko ohikoenak: ibili, egon, joan, etorri. Aditz-aspektuak bereiztea.

-Maiz erabiltzen diren aditzen funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea, haien esanahitik abiatuta, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatuz; sintaxiaren oinarrizko terminologia ulertzea: perpausa; izen-sintagma eta aditz-sintagma; subjektua, aditza eta osagarriak.

-Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpausean sartzea azalpen balioa dutenak; besteak beste, aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko perpausa.

-Perpausaren atalak ezagutzea: izen-sintagma eta aditz-sintagma. Esakuneak estilo kohesionatuarekin osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpausean sartzea azalpen balioa dutenak; besteak beste, aposizioa, adjektibo azaltzailea, erlatibozko perpaus azaltzaileak; perpaus osagarriak eta zehar galderak; konparaziozko perpausak; baldintzazko perpausa eta denborazko perpausak.

-Kategoria gramatikalak ezagutzea: izena eta adjektiboa. Izenak eta adjektiboak singularrean eta pluralean deklinatzea, kasu guztietan; bereziki absolutiboaren eta ergatiboaren erabilerari begiratuko zaio.

-Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).

-tz/ts eta z/s bereiztea.

-Eskola hiztegiek eta kontsultarako beste obra batzuek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea, bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak (sinonimia, antonimia...) eta arauei buruzkoak.

-Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak erabiltzea.

-Ortografia arauak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea. Bereziki begiratuko zaio hiztegi ohikoenaren ortografiari, H letraren erabilerari, komaren funtsezko erabilerei (zerrendatzeak, bokatiboak, tartekiak), puntua esaldiak bereizteko eta elkarrizketarako markak erabiltzeari, komatxoei eta abarrei; ortografiaren balio sozialaz eta arau linguistikoak idatzietan guztiz betetzeko beharraz jabetuko dira ikasleak.

-Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko oker batzuk zuzentzea.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.

-Ikasteko baliabideak progresiboki erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta gidatua.

-Ahozko eta idatzizko produkzioak autoebaluatzeko eta autozuzentzeko estrategiak ikasten hastea.

-Akatsa ikasteko prozesuaren zati baten gisara onartzea eta hura gainditzeko jarrera positiboa izatea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

Ebaluazio irizpideak

1. Giza esparru hurbiletako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorra hartzea eta ikaskuntza lanak egiteko jarraibide ez oso konplexuak jarraitzea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko, beti gai akademikoen alorrean; argitasunez egituratuko dituzte, zabalkundeko testuen erregistroarekin. Egiaztatu nahi da, halaber, ikasleek gehienez ere hiru jarduera izanen dituen sekuentzia bateko lanak betetzeko ahozko jarraibideak jarraitzen dituzten.

2. Ahozko narrazio argiak eta ongi egituratuak egitea bizitako esperientziei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren narratzeko, aldez aurretik prestaturiko gidoi bati jarraituz, zuzenean bizi dituzten egitate batzuk, modu sekuentziatuan eta argitasunez aurkeztuz, deskribapen errazak txertatuz eta azaldutakoari buruzko sentimenduak eta balorazioak sartuz. Bereziki baloratuko da ea narratzerakoan entzulea kontuan hartzen den, halako moduan non entzule horrek egitateen eta narratzaileak horien aurrean duen jarreraren ezaguera orokorra izanen duen. Halaber, kontuan hartu beharko da ea egitateen azalpenean ikasleak gai diren ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten laguntzak erabiltzeko.

3. Ikaslearen esperientziatik hurbil dauden esparru sozialetako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; jarraibide errazak jarraitzea; esakuneetan gai orokorra esplizituki agertzen bada, hura identifikatzea, eta testuaren atalak bereiztea.

Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko perpaus batean edo batzuetan dauden informazio zehatzak (egunkarietan, kontsulta lanetan, arauetan...) ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) edo komunikazio helburua zehaztuta duten adierazpideak identifikatzen dituzten; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan jarraibide errazak jarraitzen dituzten (esate baterako, erabiltzeko jarraibideak); testu bateko gaia identifikatzen duten gai hori esplizituki agertzen deneko esakuneak ezagutuz; informazioa antolatzeko modua bereizten duten (bereziki, deskribapen errazen eta egitateen sekuentziaren elementuak identifikatzea denborazko garapen nagusiki lineala duten narrazioetan) eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).

4. Narratzea, aurkeztea eta laburtzea, paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzeko eta errebisatzeko garrantzia baloratuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan; esate baterako gutun pertsonalak; ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen, bereziki arauak eta jarraibideak eta deiak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten albisteak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko aurkezpen testuak osatzen (esate baterako, egindako lanei eta ikasitakoei buruzko aurkezpen errazak, glosarioak eta ondorioak). Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

5. Mailarako egokia den obra bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; generoa eta egitura orokorra ezagutzea eta hizkuntzaren erabilera modu orokorrean baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea eta haren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; generoa ezagutuko dute; edukia, egitura eta hizkuntzaren erabilera ebaluatuko dute. Hori guztia modu orokorrean. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.

6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, generoaren oinarrizko ezaugarriei, erritmoaren oinarrizko elementuei eta hizkuntzaren erabilerari; arreta berezia eskainiko zaie figura erretoriko orokorrenei.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testutik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Literatur testuaren alderdi orokorrei begiratuko zaie, gaiaren edo motibo zentrala ulertzeari, generoaren ezaugarri nagusiei, bertsoan erritmoa lortzeko moduei eta figura semantiko orokorrenei.

7. Testuak osatzea, paperean nahiz euskarri digitalean, eredu gisa hartuz gelan irakurri eta komentatutako testu literarioren bat, edo testu horien eraldaketa errazen bat egitea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, testu literarioak eginez (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketa errazen bat eginez. Kontua ez da sortutako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta barneratutako ezagutzak erabiltzea eta xede edo lan jakin baterako testuak sortzea.

8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta modulu honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lan gidatuak egiteko.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk erabiltzen diren, moduluan lantzen diren testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Arreta berezia eskainiko zaie esakuneen markei (perpausaren modalitateak eta 1. eta 2. pertsonen izenordain deiktikoak); banaketa, denbora, hurrenkera, kontrastea, kausa eta azalpena adierazteko testu-lokailuei; barne erreferentziako mekanismo pronominal eta lexikoei; narratzeko eta agindua eta desioa adierazteko aditz formei, azalpen balioko adierazpenak txertatzeari eta perpausak zuzen osatzeari, aditzen esanahiaren arabera; izenen eta adjektiboen deklinabide kasu guztiak, singularrean eta pluralean, ezagutzeari, eta bereziki absolutiboaren eta ergatiboaren erabilerari; indikatiboko aditz laguntzaileari, aginteraren forma ohikoenei, eta aditza trinkoen forma ohikoenei: ibili, egon, joan, etorri; aspektu burutua eta geroaldiko aspektua bereizteari. Halaber, ebaluatuko da Euskaltzaindiaren arauak ezagutzea eta kalko okerrak zuzentzea. Arau ortografikoetan: maizen erabiltzen den hiztegiaren ortografia; komaren funtsezko erabilerak (zerrendatzea, bokatiboak, tartekiak), puntua perpausak bereizteko erabiltzea eta elkarrizketarako puntuazio-markak.

9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzen hastea, erabilerari buruz gogoeta egiteko jardueretan.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ulertzen dela. Modulu honetan egiaztatuko da honakoei buruzko terminologia ezagutzen dela: perpausaren modalitatea, hitz flexiboak eta ez-flexiboak, hitzak sortzeko prozedurak, sinonimia eta antonimia, kategoria gramatikalak (prototipo kasuetan), eta aditz sintagma eta izen sintagma (perpaus errazetan). Eskolako hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan informazio gramatikal orokorra lortzen den ebaluatuko da.

10. Nafarroako hizkuntzak eta euskararen aldaera linguistikoak identifikatzea eta ulertzea haien artean sortzen diren erlazio moten ezaugarri nagusiak.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da Nafarroako hizkuntzak eta euskararen aldaera linguistikoak identifikatzen diren. Halaber, ebaluatuko da haien artean sortzen diren harreman moten ezaugarri nagusiak.

11. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, kontuan izanik ikasteko estilo pertsonalak (ikusiz, entzunez...), akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.

12. Hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.

13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta daukaten jarrera.

2. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren informazioak ulertzea.

-Esparru akademikoan erabilitako ahozko testuak ulertzea, bereziki erreparatuz lanen aurkezpenari eta horiek egiteko jarraibideei, ahozko azalpen laburrei eta komunikabideetako albistegi eta dokumentaletatik informazioak lortzeari.

-Testu desberdinetatik bildutako informazioa aldez aurretik ezarritako xedeetarako erabiltzea (laburpenak egin, eskemak osatu, entzundakoa komentatu edo kritikatu).

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Komunikabideetatik hartutako informazioak azaltzea, komunikabide desberdinetan egitateak aurkezteko modu desberdinetan azpimarra jarriz, informazioa argitasunez eta modu antolatuan aurkeztuz eta informazio garrantzitsuena hautatuz.

-Aldez aurretik prestaturiko azalpen laburrak egitea, modu antolatu eta argian, ikasleen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak.

-Publizitate testuak (deiak, iragarkiak).

-Argudiozko testuak (iritzi-gutuna).

-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa, txostenak).

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako kontuei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, arauak, deiak eta jakinarazpenak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, bereziki egitateei buruzko informazioa, albisteak eta kronikak, egunkari digitalaren egiturari (atalak eta generoak) eta elementu paratestualei erreparatuz.

-Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz azalpen testuetan eta testu argitzaileetan, lanak egiteko jarraibideetan, kontsultetan; euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako: hiztegiak, glosarioak eta bestelako informazio iturriak (entziklopediak eta hezkuntzaren arloko web orriak, esate baterako).

-Ikastetxeko liburutegiaren erabilera gero eta autonomoagoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena, informazioa lortzeko eta idatzizko lanak egiteko ereduak aurkitzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea

-Eguneroko bizitzako kontuei eta giza harremanei buruzko testuak sortzea; arreta berezia jarriko zaie foroetan parte hartzeari eta eskabide-gutunei.

-Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki kronikak, euskarri inprimatu edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako. Publizitate testuak sortzea.

-Argudiozko testuak sortzea. Iritzi-gutuna.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.

-Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Publizitate testuak.

-Argudiozko testuak (iritzi-gutuna).

-Narrazio testuak (albistea, kronika, erreportajea eta artikulua).

3. multzoa. Hezkuntza literarioa

-Euskal idazleen obrak irakurtzea.

-XIX. mendeko bertsolari erromantikoen bertsoen irakurketa komentatua eta errezitatzea. Garai horretako ezaugarri orokorrak ezagutzea eta zenbait bertsolarirengana hurbiltzea.

-Kontakizunen irakurketa komentatua, istorioaren gaiak eta elementuak, hasiera moduak, garapen kronologikoa eta amaierak konparatuz eta kontrastatuz... eta egilearen ikuspuntua analizatzea.

-Euskal idazle garaikide batzuk eta haien lanak ezagutzea.

-Antzezlan zatien irakurketa komentatua eta dramatizatua, azpigenero batzuk ezagutuz eta arreta eskainiz antzerkirako lanaren egiturari eta osagaiei.

-Azpigenero literario nagusiak bereiztea irakurketa komentatuen bitartez.

-Helburu literarioko testuak osatzea irakurketa komentatuetan barneraturiko ikaskuntza batzuk erabiliz.

-Ikastetxeko liburutegia eta liburutegi birtualak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta besteak ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko testuinguruko desberdintasunak eta desberdintasun formalak ezagutzea, eta besteen diskurtsoetan eta norberarenak lantzerakoan erabilera arrunten eta formalen artean desberdintzea.

-Nafarroako hizkuntzen aniztasuna eta euskalkiak oro har ezagutzea, eta hori aberastasun pertsonalerako eta kolektiborako iturri gisa baloratzea. Harremanetan bizi diren hizkuntzen arteko lotura.

-Perpausaren modalitateek testuinguruaren arabera har ditzaketen esanahiak ezagutzea.

-Deixi pertsonaleko formak eta denboraren eta lekuaren deixi formak identifikatu eta erabiltzea (erakusleak, denborazko eta lekuzko adberbioak) ahozko eta idatzizko testuetan.

-Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie hurrenkera adierazten duten lokailuei, azalpenezkoei, kausazkoei, ondoriozkoei eta kontrastea adierazten dutenei, eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak (izenordain pertsonalak) nahiz lexikoak, bereziki elipsia eta esanahi jakina duten hiperonimoen erabilera.

-Testuetan aditz-formak ezagutzea eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz aditz laguntzaileko baldintzari (lehenaldikoa), aginterari eta ahalkezkoari, nor, nor-nork kasuetan (nor kasuko 3. pertsona).

-Aditz-aspektuak bereiztea.

-Eduki, jakin aditz trinkoen eta ekarri, eraman eta erabili aditzen forma ohikoenak ezagutu eta erabiltzea.

-Izenak eta adjektiboak singularrean eta pluralean deklinatzea, kasu guztietan. Izen bizidunak eta bizigabeak bereiztea. Erakusleak eta izenordain pertsonalak deklinatzea.

-Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).

-Aditzen funtzionamendu sintaktikoa ezagutzea, haien esanahitik abiatuta; subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatzea; sintaxiaren oinarrizko terminologia erabiltzea: perpausa; subjektua, aditza eta osagarriak; izen-sintagma eta aditz-sintagma.

-Esakuneak estilo kohesionatuaz osatzeko prozedurak erabiltzea, eta bereziki ondoko azalpenezko adierazpideak txertatzea.

-Kausazko perpausak eta perpaus kontzesiboak ezagutzea eta erabiltzea.

-Perpausaren elementuen ordena ezagutzea.

-tz/ts eta z/s bereiztea.

-Eskolako hiztegiek eta kontsultarako bestelako lanek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki hitz motei buruzkoak, lexikoaren erlazio semantikoei buruzkoak eta araudia.

-Testu prozesadoreetako sinonimoen hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak ezagutzen hastea.

-Arau ortografikoak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; bereziki H letraren erabilera zuzena, elkarrizketetan puntuazio markak erabiltzeko moduak, eta puntua eta koma; arau horien balio soziala eta arau linguistikoa betetzeko beharra.

-Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko oker batzuk zuzentzea.

-Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko testuinguruko desberdintasunak eta desberdintasun formalak ezagutzea, eta besteen diskurtsoetan eta norberarenak lantzerakoan erabilera arrunten eta formalen artean desberdintzea.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.

-Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Hurbileko giza esparruetako eta esparru akademikoko ahozko testuen helburua eta ideia nagusia ez ezik, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak ere ezagutzea; irratian eta telebistan entzundako informazioen ideia orokorraz eta garrantziaz jabetzea eta ikaskuntza lanak modu autonomoan egiteko jarraibideak jarraitzea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak deklarazio publikoen edo jatorri anitzeko informazioen -esate baterako, deiak, arauak, jarraibide errazak edo albisteak- gai orokorra ahoz edo idatziz parafraseatzeko edo adierazteko gai izateaz gainera, gai diren, halaber, ideia, egitate edo datu garrantzitsuak gogoratzeko, eta gai diren ahoz edo idatziz aurkezpen laburrak -gai akademikoei buruzkoak- laburbiltzeko, argitasunez eta zabalkundeko erregistroa erabiliz; azkenik, egiaztatu nahi da ikasleek hiru jarduera baino gehiagoko sekuentzia bateko lanak betetzeko ahozko jarraibideak jarraitzen dituzten.

2. Esparru sozial hurbiletako testu idatzietan informazio zehatzak atera eta helburua identifikatzea; prozesu ez oso konplexuetan jarraibide nahiko luzeak jarraitzea; gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzea, eta testuaren informazioa antolatzeko modua bereiztea.

Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikasleek testuko paragrafo batzuetan dauden informazio zehatzak ateratzen dituzten; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) edo komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; esparru pertsonaleko jardueretan eta ikaskuntza lanekin lotutakoetan prozesu luze samar baina ez oso konplexuen jarraibideak jarraitzen dituzten; testu bateko gai orokorra eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten horiek esplizituki agertzen direneko esakuneak ezagutuz; deskribapen teknikoetako elementuak identifikatzen dituzten; prozesu ez oso konplexuen faseetako eta denborazko garapen lineala eta ez-lineala duten narrazioetako egitateetako sekuentziaren elementuak bereizten dituzten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten (esate baterako, eskema hierarkikoak edo mapa kontzeptualak).

3. Zerbait kontatu, azaldu, esplikatu, laburtu eta iruzkintzea, paperean edo euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argi eta garbi antolatuz, enuntziatuak sekuentzia lineal kohesiodunetan josiz, gramatika eta ortografia arauak betez eta testua planifikatu eta berrikustearen garrantzia aintzat hartuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten argitasunez narratzen eta komentatzen beren ingurune sozial eta kulturaletik hurbil dauden esperientziak eta egitateak, esparru pertsonaleko testuetan (esate baterako foroetan parte hartzea); ba ote dakiten esparru publikoko testuak sortzen (bereziki eskabide-gutunak), genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten kazetaritza kronika laburrak idazten, informazioa modu hierarkikoan antolatuz; narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten esparru akademikoko azalpen eta aurkezpen errazak osatzen (esate baterako, egindako lanei buruzko glosarioak eta txostenak). Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

4. Ahozko aurkezpen errazak egitea ingurunekoak diren eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin bilatu nahi da ea ikasleak gai diren beren bizipenetatik hurbil dagoen eta beren interesekoa den gai bati buruz aldez aurretik prestaturiko informazioak modu ordenatuan eta argian aurkezteko, halako moduan non informazio horiek garrantzitsuak gertatuko zaizkien entzuleei, azaltzen zaien gaiari buruzko oinarrizko ezagutzak barnera ditzaten. Aurkezpenaren laburtasun erlatiboa ikusita, bereziki baloratuko da garrantzitsuena hautatzeko gaitasuna eta informazioa ordenaz eta argitasunez aurkeztea. Halaber, kontuan hartu beharko da ea egitateen ahozko aurkezpenetan ikasleak gai diren ikus-entzunezkoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten laguntzak erabiltzeko.

5. Obra oso baten irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ezagutzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua baloratzea; obraren hitzez hitzeko edukia eta esanahia bereiztea, eta obraren edukia eta norberaren esperientzia elkarrekin lotzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, obra osoen irakurketa pertsonalaren bitartez; horren xedea da egiaztatzea ikasleek nola garatzen duten irakurtzeko interesa, norberaren gozamenerako eta aberastasun iturri gisa. Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia, egitura, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatuko dituzte. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.

6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu zatiak ulertzeko eta baloratzeko, erreparatuz tradizioaren gai eta motiboei, azpi-genero literarioen ezaugarriei, bertsogintzari, hizkuntzaren erabileran eta testuko baliabide erretorikoen funtzionaltasunari.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da noraino barneratu dituzten ikasleek literaturari buruzko ezagutzak, ikasgelan iruzkindutako testuak irakurriz, baloratuz eta gozatuz; begiratuko da ea gai diren testutik urrundu eta haren edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen eskua ebaluatzeko. Ondokoak ebaluatuko dira: gaiak eta motiboak ulertzea, genero nagusien ezaugarriak (kontakizunaren historiaren elementuak eta bilakaera kronologikoa, antzerki testuaren osagaiak, bertsokeraren egiturak eta erritmoan duten eragina) eta azpigenero nagusienak ezagutzea, eta baliabide erretoriko ohikoenak ere ezagutzea, arreta berezia jarriz hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoari.

7. Testuak egitea, paperean edo euskarri digitalean, ikasgelan irakurri edo iruzkindutako literatura testuak eredu harturik, edo testu horietan aldaketaren batzuk egitea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleak gai diren beren idazkietan, paperean nahiz euskarri digitalean aurkeztutakoetan, barneratuta dituzten ezagutzak erabiltzeko, testu literarioak eginez (esate baterako, kontakizun labur bat, erritmoaren edo erretorikaren aldetik bereizgarria den olerki bat), gelan erabilitako ereduak erabiliz edo xede jakin batekin eraldaketaren bat eginez. Irizpide honen xedea ez da egindako testuen kalitate literarioa ebaluatzea, baizik eta ikasitakoak nola erabiltzen diren eta helburu eta zeregin jakin batzuetarako testuak nola sortzen diren ebaluatzea.

8. Literaturaren historiako autore eta lan garrantzitsuenak ezagutzen direla erakustea, informazio eta sintesiko lan pertsonal bat eginez.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ikasleek ulertzen duten fenomeno literarioa komunikazio jarduera estetiko bat dela, testuinguru historiko jakin batean ematen dena, egile, lan edo garai bati buruz lortutako informazioa islatzen duen lan pertsonal baten bitartez. Horrela egiazta daiteke ikasleak literaturaren historiako garai nagusien ezagutza barneratzen doazela: XIX. mendeko bertsolari erromantikoak eta zenbait idazle garaikide.

9. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta modulu honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lanak gero eta autonomia handiagoarekin egiteko.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk erabiltzen diren, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei begiratuko zaie bereziki: perpausaren modalitateek testuinguruetan dituzten esanahiak eta deixi pertsonalaren eta denbora eta lekua adierazteko deixiaren formak; hurrenkera, azalpena, ondorioa eta kontrastea adierazteko testu-lokailuak; perpaus kausazkoak eta kontzesiboak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak (elipsiari eta esanahi jakin bateko hiperonimoei erreparatuz); ahalezkoaren eta aginteraren balioak; deklinabidea ezagutu eta zuzen erabiltzea; perpausaren ordena zuzena; eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bitartez azaltzea. Arau ortografikoetan, honakoak begiratuko dira: H letra eta txistukariak zuzen erabiltzea eta gertatzen diren interferentziak; puntuazio-markak elkarrizketetan erabiltzeko modu desberdinak; puntuaren era komaren erabilerak. Halaber, ebaluatuko da Euskaltzaindiaren arauak ezagutzea eta kalko okerrak zuzentzea.

10. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzea, erabilerari buruz gogoeta egiteko jardueretan.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da gelako ezagutza gramatikalak eta jarduerak aipatzeko behar den terminologia egokia ezagutu eta erabiltzen den. Egiaztatuko da aurreko moduluetan ebaluatutako terminologia eta modulu honetako "hizkuntzaren ezaguera" epigrafean jasotakoa ezagutzen diren. Egiaztatuko da, halaber, hitzen forma eta funtzioa bereizten diren, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzen diren. Eskolako hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan informazio gramatikal orokorra gero eta autonomia handiagoarekin lortzea baloratuko da.

11. Hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.

12. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako oinarrizko estrategia batzuk identifikatu, erabili eta ahoz azaltzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen ote diren: esate baterako, beren aurrerapenak baloratzeko gaitasuna, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, ikasgelan landutako alderdi batzuk zabaltzeko edo berrikusteko; norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta autozuzenketarako mekanismo batzuk erabiltzea.

13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagorekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.

Helburua da ebaluatzea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.

3. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testuak ulertzea, arreta berezia jarriz irratiak eta telebistak emandako erreportaje eta elkarrizketetan.

-Esparru akademikoan erabiltzen diren ahozko testuak ulertzea.

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batetik hartutako informazioa azaltzea, ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.

-Aldez aurretik prestaturiko ahozko azalpen errazak egitea, modu antolatu eta argian, ikasleen interesekoak diren gaurkotasun sozial, politiko edo kulturaleko egitateei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak.

-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak, txostenak).

-Azalpen testuak (definizioa, azalpena, laburpena).

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu propioak ulertzea; esate baterako, deialdiak eta eguneko gai zerrendak, bileretako aktak eta erregelamenduak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, kroniketan, erreportajeetan eta elkarrizketetan informazioa eta iritzia bereiziz.

-Esparru akademikoko testuak ulertzea, arreta berezia jarriz hiztegien, glosarioen eta bestelako informazio iturrien kontsultan, euskarri desberdinetan.

-Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak osatzea, arreta berezia eskainiz foroetan parte hartzeari, eguneroko pertsonalak egiteari (paperean nahiz euskarri digitalean), erregelamenduei, zirkularrei eta bileretako aktei.

-Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.

-Komunikabideetako testuak sortzea, bereziki erreportajeak edo elkarrizketak, euskarri idatzi edo digitalerako, audiorako nahiz bideorako.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.

-Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketa...).

-Azalpen testuak.

3. multzoa. Hezkuntza literarioa.

-Mailarako egokiak diren obrak edo obren zatiak irakurtzea eta haiek lotzea euskal literaturako garai eta idazle batzuekin.

-Olerkien irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, behin eta berriz agertzen diren gai batzuen tratamendua konparatuz garai literario desberdinetan, eta olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen arabera eta baliabide erretoriko eta metrikoen arabera.

-Kontaeren irakurketa komentatua, XIX. kontaketatik egungo kontaketa modura izan den eraldaketari erreparatuz.

-XX. mendeko idazleen olerkien irakurketa komentatua eta errezitatzea.

-Euskal narratibaren ezaugarri orokorrak ezagutzea (XIX. mendetik hasi eta XXI. mendera arte) eta egile eta obra garrantzitsu batzuetara hurbiltzea:

-XX. mendeko euskal olerkigintzaren ezaugarri nagusietara eta egile eta obra batzuetara hurbiltzea:

-Helburu literarioko testuak osatzea eta irakurketei buruzko lan errazak egitea.

-Ikastetxeko liburutegia eta inguruko liburutegiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Hizkuntzaren ahozko erabilera ez-formalen eta formalen arteko diferentziak ezagutzea eta haiek egokiak diren komunikazio egoeren kontzientzia izatea.

-Euskalki nagusiak zein diren, non hitz egiten diren eta nolakoak diren ezagutzea.

-Perpausaren modalitateek testuinguruaren arabera har ditzaketen esanahiak ezagutzea.

-Forma deiktikoek egoerarekiko hartzen dituzten aldaerak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak) identifikatu eta erabiltzea.

-Hitz moten funtzio sintaktiko bereizgarriak ezagutzea eta haien formaren analisia (flexioa, hizkiak...), bereziki araudiarekin loturiko alderdiei dagokienez. Kasu guztiak mugagabean deklinatzea. Partitiboaren erabilera zuzena. Erakusleen deklinabidea.

-Testuetan aditz-formak ezagutzea eta modu koherentean erabiltzea, arreta berezia eskainiz aditz laguntzaileko ahalezkoari (nor-nork, nor-nori eta nor-nori-nork kasuetan).

-Eraman, ekarri eta erabili aditz trinkoen nor-nork kasuaren paradigma ezagutu eta erabiltzea, orainaldian eta lehenaldian.

-Testu-lokailu batzuk identifikatzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea; arreta berezia eskainiko zaie banatzaileei, hurrenkera adierazten duten lokailuei, kontrastea, azalpena eta kausa adierazten dutenei, eta barne erreferentziako mekanismo batzuei, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta esanahi abstraktua (fenomenoa, elementua edo ezaugarria) duten hiperonimoen erabilerari.

-Aditz batek adiera batzuetan dauzkan jokabide sintaktiko desberdinak alderatzea, subjektua eta aditzaren osagarriak identifikatzea, funtzio horien artean sartuz perpausaren forma dutenak (mendeko perpausak), eta jardueretan behar den sintaxiaren inguruko terminologia erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; izen-sintagma eta aditz-sintagma; subjektua, aditza eta osagarriak; mendeko perpausak.

-Esakuneak estilo kohesionatu batez osatzeko prozedurak erabiltzea, bereziki perpaus independenteak, koordinatuak edo alboratuak mendeko erlazio logikoak adierazten dituzten bestelako mendeko perpaus bihurtzea: kausazkoak, ondoriozkoak, baldintzazkoak eta kontzesiboak.

-Hitz flexiboak eta ez-flexiboak bereiztea, eta gramatikaren kategoria desberdinak eta hitzak osatzeko mekanismoak ezagutzea (elkarketa eta eratorpena).

-tz/ts eta z/s bereiztea.

-Eskolako hiztegiek eta kontsultarako beste obra batzuek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea; bereziki aditzen jokaera sintaktikoari buruzkoak (aditzaren erregimena) eta erregistroarekin eta araudiarekin loturikoak.

-Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea.

-Ortografia arauak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea. H letraren erabilera zuzena, hitz elkartuak nola idatzi, puntuazio markak (bereziki koma perpaus elkartuetan eta diskurtso markatzaileak erabiltzerakoan; komatxoak zitak emateko modu gisa), eta aintzat hartzea haien balio soziala eta arau linguistikoa betetzeko beharra.

-Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko oker batzuk zuzentzea.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.

-Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Ahoz emandako jarraibideak eta arauak ulertzea; erreportaje eta elkarrizketetatik ideia nagusiak eta informazio berariazkoak ateratzea, gai akademikoei buruzko aurkezpen laburren garapenarekin jarraitzea eta hura eskema eta laburpen moduan islatzea.

Irizpide honekin, egiaztatuko da ea ikasleak gai diren ahoz jasotako arau eta jarraibideak, edo gutxienez ere haien funtsezko puntuak, berriz emateko; gai diren irratiz nahiz telebistaz emandako erreportaje bateko gai orokorra eta garrantzizko alderdiak azaltzeko, edo elkarrizketatuaren iritzi aipagarrienak edo elkarrizketa-egileak hari buruz ematen duen profila; azkenik, gai diren eskema eta laburpen moduan emateko ahozko aurkezpen ez oso luze eta egitura argiko baten gai orokorra eta atalak.

2. Informazio zehatzak ateratzea eta alderatzea eta helburua identifikatzea gizarteko kide gisa jarduteko gehien erabiltzen diren testu idatzietan; jarraibideak jarraitzea esparru publikoetan eta nolabaiteko konplexutasuna duten ikaste prozesuetan, gai orokorra eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa antolatzeko modua bereiztea.

Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek gai diren galdera jakin batzuetan erabilitako hitzez bestelakoekin adierazita ager daitezkeen informazio zehatzak ateratzeko eta gai diren iturri desberdinetatik heldutako informazioak alderatzeko; hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten, haiek esplizituak agertzen direneko adierazpideak ez agertu arren; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai orokorrak eta bigarren mailako gaiak identifikatzen dituzten, haiek esplizitu agertzen direneko esakuneak ezagutuz ez ezik, testuan errepikatzen diren informazioetatik haiek inferituz ere; aurkezpen eta azalpen baten elementuen arteko erlazioa ezartzen duten, eta ideiak antolatzeko teknikak aplikatzen dituzten.

3. Zerbait kontatu, azaldu, esplikatu, laburtu eta iruzkintzea, paperean edo euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argi eta garbi antolatuz, enuntziatuak sekuentzia lineal kohesiodunetan josiz, gramatika eta ortografia arauak betez eta testua planifikatu eta berrikustearen garrantzia aintzat hartuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek ba ote dakiten egitateak eta esperientziak argitasunez narratzen eta komentatzen foroetan eta eguneroko pertsonaletan, euskarri inprimatuan nahiz digitalean; ba ote dakiten esparru publikoko testuak osatzen, bereziki erregelamenduak, zirkularrak, deialdiak eta bileretako aktak, genero horietako konbentzioei jarraituz; ba ote dakiten erreportaje eta elkarrizketak idazten, informazioa hierarkikoki antolatuz; ba ote dakiten narrazioak eta aurkezpen errazak laburtzen, jatorrizko testuko oinarrizko elementuak berreraikiz; badakiten iturriak kontsultatzea eskatzen duten gaiei buruzko aurkezpen eta azalpenak egiten, irakurleei irakurgai arin bat eskainiz eta informazio garrantzitsuak emanez; ba ote dakiten lan proiektuak azaltzen eta haien ondorioen berri ematen. Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

4. Ahozko aurkezpen errazak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalekoak izan eta ikaslearen interesekoak diren gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin neurtu nahi da ikasleak gai diren fenomeno natural bati buruzko azalpenak emateko, edo egitate historiko, gatazka sozial eta abarrei buruzkoak, betiere beren interesekoak. Kontua da entzuleek egitateen deskribapen argia eta haiek azaltzeko arrazoien ulermen nahikoa lortu ahal izatea. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko azalpenak laguntzeko.

5. Mailarako egokia den eta ikasitako literatur garaiekin lotuta dagoen obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatzea; obraren esanahia funtsean kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, ikasitako literatur garaiekin lotutako obra osoen irakurketa pertsonala eginez (horien barnean egokitzapen eta birsortze lan modernoak). Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia ebaluatuko dute, kontuan hartuz haren testuinguru historikoa, egitura orokorra, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera (erregistroa eta estiloa) eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.

6. Literaturaren ezagutzak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertzeko eta baloratzeko, eta erreparatuko zaio errepikatzen diren gaiak agertzeari, hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoari eta generoen, forma literarioen eta estiloen bilakaerari.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gai eta motiboak ulertzea, gai jakin batzuen errepikapenaz ohartzea (maitasuna, denbora, bizitza, heriotza), generoak eta haien bilakaera, oro har, ezagutzea (bertsotan idatzitako epikatik eleberrira, bertsogintza tradizionaletik Errenazimenduaren garaikora) eta elementu sinbolikoen eta baliabide erretorikoen eta haiek testuan duten funtzionaltasunaren balorazioa egitea.

7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguruaren eta literaturaren historiako egile garrantzitsuenen arteko erlazioak ezagutzen direla erakustea, informazio eta sintesi edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ea ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonala eginen dute, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita egile, obra edo garai bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela egiaztatzen ahalko da XX. mendeko olerkariak eta XIX. eta XX. mendeetako narrazio-egileak eta narrazio-egile garaikideak eta haien lanak ezagutzen direla.

8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta modulu honetako berezko testuen osatze eta berrikuspen lanak gero eta autonomia handiagoarekin egiteko.

Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutza batzuk barneratzen eta erabiltzen dituzten, testuen ulertze, osatze eta berrikusteari dagokionez. Honakoei erreparatuko zaie bereziki: deixiaren aldaera sozialak (konfiantzazko eta kortesiazko formulak), lokailu banatzaileak, hurrenkera, kontrastea, azalpena eta kausa adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak, gramatikalak nahiz lexikoak, bereziki nominalizazioak eta hiperonimo abstraktuak; ahalezkoaren eta aditz trinkoen balioak; aditz baten aldaera desberdinek dauzkaten jokabide sintaktiko desberdinak, eta eduki bera eskema sintaktiko desberdinen bidez adieraztea; perpaus koordinatuak; kausazko, ondoriozko eta baldintzazko esaldiak eta esaldi kontzesiboak zuzen erabiltzea. Egiaztatuko da ondoko ezagutzak finkatu diren: arau ortografikoen ezagutza praktikoa; komaren erabilera perpaus elkartuetan eta markatzaile diskurtsiboekiko loturan; komatxoak zitak egiteko modu gisa; kalko oker batzuk zuzentzea, eta Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea.

9. Oinarrizko terminologia linguistikoa ezagutzea jardueretan.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da jarduera gramatikaletan azalpenak eta jarraibideak jarraitzeko behar den oinarrizko terminologia ezagutzen den. Modulu honetan, aurreko moduluan erabilitako terminologia erabiltzeaz gainera, egiaztatuko da honakoen terminologia ere ezagutzen den: izen sintagma eta aditz sintagma eta osagarriak; elipsia; hitz mota desberdinen funtzio sintaktiko bereizgarriak. Eskolako hiztegietan informazio gramatikal orokorra lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.

10. Euskalki nagusiak zein diren ezagutzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ea ikasleek identifikatzen eta ezagutzen dituzten euskalki nagusiak eta haiei buruz historian zehar egin diren sailkapenak. Bonaparte, Azkue, Zuazo eta abar.

11. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.

12. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.

Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituzten beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.

13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagorekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.

Irizpide honekin baloratu nahi da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta daukaten jarrera.

4. modulua

Edukiak

1. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikus-entzunezko komunikabideetatik heldu diren testuak, arreta berezia jarriz irratiak edo telebistak emandako eztabaidetan eta entzuleen iritzietan.

-Aurkezpen, azalpen edo hitzaldiak ulertzea.

-Hizkuntza erabiltzea norberaren ezagupenen, ideien eta sentimenduen kontzientzia hartzeko eta norberaren jokabidea erregulatzeko.

Ahozko adierazpena.

-Esparru akademikoko ohiko komunikazio egoeretan modu aktiboan parte hartzea.

-Gaurkotasuneko gai bati buruz komunikabide batzuetatik hartutako informazioa azaltzea eta ikuspuntu desberdinak eta komunikabide horietan adierazitako iritziak kontrastatzea, betiere ahozko elkarreraginen gainetik dauden arauak errespetatuz.

-Ahozko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalarekin zerikusia duten eta ikuspuntu eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

-Laguntza eta errespetu jarrerak ikaskuntza konpartituko egoeretan.

Testuak.

-Argudiozko testuak (iruzkinak, kontra-argudioak, argudio zientifikoak), testu formalak eta administratiboak (erreklamazioa, erregua).

-Azalpen testuak (akta, interpretazioa).

-Jarraibideak emateko testuak (jarraibideak, arauak).

2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea

Testu idatziak ulertzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testuak ulertzea; esate baterako, lege-xedapenak, kontratuak, liburuxkak eta erakundeetako eta merkataritza arloko gutunak.

-Komunikabideetako testuak ulertzea, arreta berezia eskainiz iritzi-generoei; esate baterako editorialak edo zutabeak.

-Liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzea, informazioa aurkitu, hautatu eta antolatzeko.

-Gogoetazko jarrera eta jarrera kritikoa edozein motatako diskriminazioa dakarten mezuak direla-eta dagoen informazioarekiko.

Testu idatziak sortzea.

-Eguneroko bizitzako eta giza harremanetako gaiei buruzko testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, arreta berezia eskainiz foroei, eskari eta eskabideei, erreklamazioei, curriculum vitae-ari eta liburuxkei.

-Komunikabideetako testu argiak eta xehetasunak dituztenak sortzea, bereziki zuzendariarentzako gutunak eta iritzi-artikuluak -esate baterako, editorialak eta zutabeak-, euskarri idatzirako nahiz digitalerako, adierazpenerako eta pertsuasiorako baliabideak eraginkortasunez erabiliz.

-Idatzizko testugintzarekiko interesa, informazio eta ikaskuntza iturri gisa, eta norberaren esperientziak eta ezagutzak komunikatzeko modu gisa, eta bizikidetasuna erregulatzeko bitarteko gisa.

-Aintzat hartzea testu idatzien aurkezpen txukunak egin beharra, paperean nahiz euskarri digitalean, arau ortografikoak eta tipografikoak errespetatuz.

Testuak.

-Testu formal eta administratiboak: curriculum vitae-a, eskabidea, erregua, posta elektronikoa, erreklamazioa eta abar.

-Argudiozko testuak (ikuspuntua eta kontraargudioa).

3. multzoa. Hezkuntza literarioa.

-Euskal idazleen eleberriak eta kontaerak irakurtzea.

-Olerki garaikideen irakurketa komentatua egitea eta errezitatzea, arreta bereizia eskainiz sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikoari egindako ekarpenei, olerkiak baloratuz erabilitako elementu sinbolikoen arabera eta baliabide erretoriko eta metrikoen arabera.

-Narraziorako egitura eta ahots desberdinak eskaintzen dituzten kontaera garaikideen irakurketa komentatua.

-Idatzizko literaturaren hasierako (XVI-XVIII mendeak) egile eta lan nagusiak ezagutzea:

-Olerkari garaikide batzuk eta haien lanak ezagutzea:

-Helburu literarioko testuak osatzea eta irakurketei buruzko lanak egitea.

-Ikastetxeko liburutegia eta inguruko liburutegiak autonomia handi samarrarekin erabiltzea.

-Irakurtzeko autonomia garatzea eta literatura aintzat hartzea gozamen iturri gisa eta beste mundu, garai eta kultura batzuk ezagutzeko iturri gisa.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Hizkuntzaren erabileran, gizarteko esparru desberdinetan, eragina duten erregistro eta faktore desberdinak ezagutzea, eta komunikazio egoeraren inguruabarren arabera erregistro egokia erabiltzearen garrantzia aintzat hartzea.

-Euskararen historia ezagutzea: jatorrietatik euskara estandarra sortu zen arte. Hizkuntza estandarraren definizioa eta hari buruzko gogoeta.

-Nafarroako hizkuntzen aniztasuna (hizkuntzak eta euskalkiak) eta hura sortu duten faktore historikoak ezagutzea. Elebitasuna eta diglosia.

-Izenen, adjektiboen, izenordain pertsonalen eta erakusleen deklinabidea ezagutzea.

-Aditz laguntzailea subjuntiboan erabiltzea.

-Hitanoaren oinarrizko ezagutza.

-Azalpen eta argudiozko testuetan subjektibotasuna adierazteko modu batzuk ezagutu eta erabiltzea; forma deiktikoek komunikazio egoeren arabera hartzen zituzten aldaerak identifikatu eta erabiltzea.

-Testuak lotzeko prozedurak -arreta berezia eskainiz kausazko, ondoriozko, baldintzazko eta alegiazko lokailuei- eta barne erreferentziako mekanismo gramatikal eta lexikoak identifikatu eta modu gogoetatsuan erabiltzea, norberaren testuak berrikusteko autonomia areagotuz.

-Perpausak koordinatzean eta mendeko perpausak sortzean eta kontatutako diskurtsoan (zuzeneko estilotik zeharkako estilora pasatzea), denborazko korrelazioa ezagutu eta modu koherentean erabiltzea.

-Perpausaren eskema semantikoa eta sintaktikoa ezagutzea; esakuneak sortu eta eraldatzea eskema horien arabera eta jardueretan behar den terminologia semantikoa erabiltzea: esakunea, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua; subjektua, aditza eta osagarriak; mendeko perpausak.

-Esakuneak estilo kohesionatuaz osatzeko prozedurak erabiltzea, eta ondoko terminoez baliatzea: aposizioa, adjektiboa eta erlatibozko perpaus azaltzaileak; gerundioa; perpaus koordinatua (emendiozkoa, disjuntiboa, adbertsatiboa eta ondoriozkoa); mendeko perpaus kausazkoa, ondoriozkoa, baldintzazkoa, kontzesiboa eta helburuzkoa.

-Hitzen forma (kategoria gramatikala) eta funtzioa bereiztea, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hitz-elkarketa eta hitz-eratorpena) eta sintaktikoak ezagutzea.

-tz/ts eta z/s bereiztea.

-Hizkuntzari buruzko hiztegiek ematen dituzten informazio linguistikoak interpretatzea (gramatikalak, semantikoak, erregistroari buruzkoak eta arauei buruzkoak).

-Testu prozesadoreetako hiztegiak eta zuzentzaile ortografikoak nolabaiteko autonomiaz erabiltzea.

-Ortografia arauak ezagutzea eta modu gogoetatsuan erabiltzea. H letraren erabilera zuzena, hitz elkartuak nola idatzi, puntuazio markak (bereziki koma perpaus elkartuetan eta diskurtso markatzaileak erabiltzerakoan; komatxoak zitak emateko modu gisa), marratxoaren eta parentesiaren erabilera tartekietan eta komatxoen erabilera adierazkorrak. Aintzat hartzea haien balio soziala eta arau linguistikoa betetzeko beharra.

-Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea. Kalko okerrak zuzentzea.

5. multzoa. Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-Ikasteko baliabideak antolatzea eta gero eta autonomia gehiagorekin erabiltzea; esate baterako, hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak edo baliabide digital eta informatikoak.

-Forma gramatikalen erabilera eta esanahiari buruzko analisia eta gogoeta, ezagutzen diren hizkuntzekin konparaketa eta kontrastea eginez.

-Norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea eta autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Nolabaiteko luzera duten aurkezpenen edo hitzaldi ez oso luzeen ideia nagusiak eta datu garrantzitsuak ateratzea, eta komunikabideetako deklarazio edo eztabaida publikoetako helburuak, tesiak eta argudioak identifikatzea.

Irizpide honekin jakin nahi da ikasleak gai diren ahozko aurkezpenen eskema eta laburpenak egiteko, pertsuasio erako deklarazio publikoetako edo eztabaida publikoetako nahiz ikasgelako eztabaidetako helburuak, tesiak eta argudioak jasoz.

2. Helburua identifikatu eta kontrastatzea esparru publikoko eta komunikabideetako idazkietan; gizarteko bizitza eta ikasketa prozesu konplexuak erregulatzen dituzten jarraibideak ulertzea; gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzea; informazioa nola antolatzen den bereiztea; azalpenak eta argudioak alderatzea, eta erabilitako hizkuntza prozeduren eraginkortasuna epaitzea.

Irizpide honek balio du ebaluatzeko ikasleek, gizarteko kide gisa eta komunikabideetan jarduteko testu erabilienetan, (zuzendariarentzako gutuna, iritzi-zutabeak, publizitatea) hitz egiteko ekintza (protesta, ohartarazpena, gonbita...) eta komunikazio helburua identifikatzen dituzten; beren giza esperientziatik hurbil dauden esparru publikoetan eta ikasteko egoeretan, nolabaiteko konplexutasuna duten prozesuak badaude, jarduerak egiteko jarraibideak betetzen dituzten; testu bateko gai nagusia eta bigarren mailako gaiak inferitzen dituzten testuan errepikatzen diren informazioetatik eta beren ezagutzetatik abiatuta; azalpen baten eta argudiozko testu baten atalen arteko erlazioa ezartzen duten, ideiak antolatzeko teknikak aplikatuz; egitate baten azalpenen arteko eta aurkako argudioen arteko desberdintasunak identifikatzen dituzten, eta gai ote diren hizkuntza prozedura batzuek (erregistroa, testuaren antolaketa, figura erretorikoak) testu baten eraginkortasunean (argitasuna, zehaztasuna, pertsuasio ahalmena) duten eragina epaitzeko.

3. Aurkeztea, azaltzea, argudiatzea, laburtzea eta komentatzea paperean nahiz euskarri digitalean, erregistro egokia erabiliz, ideiak argitasunez antolatuz, esakuneak sekuentzia lineal kohesionatuetan lotuz, arau gramatikal eta ortografikoak errespetatuz eta testua planifikatzearen eta berrikustearen garrantzia baloratuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek testuak antolaketa argi batekin idazten dituzten eta perpausak sekuentzia lineal kohesionatu batean kateatzen dituzten; interesa duten testuak planifikatzeko eta berrikusteko, ondoz ondoko bertsioak eginez formatuagatik eta erregistroagatik egokia izanen den behin betiko testu bat osatu arte. Modulu honetan ebaluatuko da ikasleek esparru publikoko testuak osatzen ba ote dakiten, arreta berezia eskainiz foroei, eskariei eta eskabideei, erreklamazioei, curriculum vitae-ari eta informazio eta publizitate liburuxkei, genero horien konbentzioen arabera; iritzia emateko kazetaritza testuak idaztea, adierazpen eta pertsuasio baliabideak eraginkortasunez erabiliz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak laburtzea, jatorrizko testuaren oinarrizko elementuak birsortuz; aurkezpenak, azalpenak eta argudioak osatzea iturri desberdinak erabiliz eta irakurketa arina bermatuz; lanerako proiektuak azaltzea eta ondorioen berri ematea. Idatzizko testuak paperean eta euskarri digitalean behar bezala aurkeztu eta arau ortografiko eta tipografikoak betetzea ere baloratuko da.

4. Ahozko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea gaurkotasun sozial, politiko edo kulturalarekin zerikusia duten eta ikuspuntu eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzten gaiei buruz, ikus-entzunezko bitartekoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.

Irizpide honekin behatu nahi da ea ikasleak gai diren gai bati buruzko aurkezpen bat egiteko, idatzizko oharren laguntzarekin eta, agian, beste baliabide batzuen laguntzarekin -horma-irudiak edo diapositibak-, haren aurrean ikuspuntu desberdinak seinalatuz eta aldeko eta aurkako arrazoiak emanez, halako moduan non entzuleei datu garrantzitsuak eta irizpideak emanen zaizkien jarrera propio bat izan dezaten. Bereziki baloratuko da ikus-entzunezkoez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiez baliatzea ahozko aurkezpenak laguntzeko.

5. Adinerako egokia den eta ikasitako literatur garaiekin lotuta dagoen obra oso bateko irakurketa pertsonalari buruzko iritzia ematea; obraren egitura eta generoaren elementuak ebaluatzea; hizkuntzaren erabilera eta egilearen ikuspuntua ebaluatzea; obraren esanahia funtsean kokatzea haren edukiaren eta norberaren esperientziaren arabera.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literatur esparruan ikasleak irakurtzeko duen gaitasuna, ikasitako literatur garaiekin lotutako obra osoen irakurketa pertsonala eginez (horien barnean egokitzapen eta birsortze lan modernoak). Testua modu kritikoan hartuko dute; edukia ebaluatuko dute, kontuan hartuz haren testuinguru historikoa, egitura orokorra, generoaren elementu bereizgarriak, hizkuntzaren erabilera (erregistroa eta estiloa) eta egilearen ikuspuntua eta ofizioa. Obran gehien eta gutxien gustatu zaizkien alderdiei buruzko eta edukiaren eta haien bizipenen arteko erlazioari buruzko iritzi pertsonala eman beharko dute.

6. Ezagutza literarioak erabiltzea testu laburrak edo testu-zatiak ulertu eta baloratzeko, arreta berezia eskainiz literatura garaikidean generoetan eta formetan eginiko berrikuntzei (bertsogintzan eta hizkuntzan).

Irizpide honekin ebaluatu nahi da literaturaren inguruko ezagutzak noraino barneratu diren, gelan komentaturiko liburuak irakurriz, baloratuz eta haiekin gozatuz; edukia, antolaketa, hizkuntzaren erabilera eta egilearen ofizioa ebaluatze aldera testu literariotik aldentzeko gaitasuna begiratuko da. Kontuan hartuko da gaiak eta motiboak ulertzen diren eta ikasleak konturatzen diren gai batzuk behin eta berriz agertzen direla, eta gai berriak ere agertzen direla; literatura garaikideko generoak eta haien ezaugarri eta berritasunak ezagutzen dituzten, oro har; halaber, sinbolismoak eta abangoardiek hizkuntza poetikorako egin dituzten ekarpenak ezagutzen dituzten.

7. Irakurritako eta komentatutako obren, haiek agertzen diren testuinguru historiko eta literarioaren eta lehenengo euskal idazle garrantzitsuenen eta olerkari garaikideen arteko erlazioak azaltzea, informazio eta sintesi lan bat eginez, balorazio pertsonala eginez edo imitazio eta birsortze lan bat eginez, paperean nahiz euskarri digitalean.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ulertzen duten literaturaren fenomenoa testuinguru historiko jakin batean izaten den jarduera komunikatibo eta estetiko bat dela; horretarako lan pertsonala eginen dute, paperean nahiz euskarri digitalean, non laburbilduko baita egile edo obra bati buruz lortutako informazioa; halaber, proposa daiteke testu bat osatzea eta hartan gelan erabilitako ereduetako bat imitatzea edo birsortzea. Horrela, egiaztatzen ahalko da ikasleek lehenengo euskal idazleen, olerkari garaikideen eta haien lanen ezagutza barneratu dutela.

8. Hizkuntzari eta erabilera linguistikoaren arauei buruzko ezagutzak aplikatzea ahozko eta idatzizko testuen ulermen arazoak konpontzeko eta testuen osatze eta berrikuspen lanak modu autonomoan egiteko.

Irizpide honekin jakin nahi da ikasleek hizkuntzari eta erabilera arauei buruzko ezagutzak erabiltzen dituzten testuak ulertu eta osatzeari dagokionez, eta testuak berrikusterakoan autonomiaz erabiltzen diren. Egokitasunaren eta kohesioaren alderdi guztiak baloratuko dira, eta bereziki honakoak: subjektibotasunaren adierazpena (iritzia, balorazioa, ziurtasuna, zitak sartzea) eta deixiaren aldaera espresiboak (konfiantza- eta kortesia-formulak); perpaus bakun eta konplexuak erabiltzea eskema semantiko eta sintaktiko desberdinekin; lotura prozedurak eta, zehazki, kausa, ondorioa, baldintza eta hipotesia adierazteko lokailuak; barne erreferentziako mekanismoak; estilo kohesionatuko esakuneak osatzeko prozedura desberdinak (perpaus-eraiketen eta izen-eraiketen arteko alternatiba; justaposizioaren, koordinazioaren eta mendeko perpausen artekoa -mendeko perpaus kausazkoa, ondoriozkoa, baldintzazkoa, kontzesiboa eta helburuzkoa-). Ebaluatuko da, halaber, ondokoak ezagutzen diren: subjuntibozko aditz laguntzailea, hitanoa eta deklinabidea.

Aurreko moduluetan ebaluatu diren arauez gainera, honakoak hartuko dira aintzat: ortografia; puntuazioak perpausaren eta testuaren antolaketa kohesionaturako egiten duen ekarpena; marratxoaren eta parentesiaren erabilera tartekietan, eta komatxoen erabilera adierazkorrak. Halaber, ebaluatuko da kalko oker batzuk zuzentzea eta Euskaltzaindiaren arau batzuk ezagutzea.

9. Terminologia linguistiko egokia ezagutu eta erabiltzea jardueretan.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da gelako ezagutza gramatikalak eta jarduerak aipatzeko behar den terminologia egokia ezagutu eta erabiltzen den. Egiaztatuko da ikasleek aurreko moduluetan barneratutako terminologia eta modulu honetan sartutakoa noraino ezagutzen duten. Egiaztatuko da, halaber, hitzen forma eta funtzioa bereizten diren, eta kategoriaz aldatzeko prozedura lexikoak (hizkiak) eta sintaktikoak ezagutzen diren. Hiztegietan eta bestelako kontsulta lanetan mota guztietako informazio linguistikoak lortzeko autonomia gero eta handiagoa izatea baloratuko da.

10. Euskara estandarra sortu zen arteko euskararen historia ezagutzea. Hizkuntzen arteko harremanetatik heldu diren fenomenoak ezagutzea: elebitasuna eta diglosia.

Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek euskara estandarra sortu arteko euskararen historia ezagutzen duten, eta hizkuntzen harremanetatik heldu diren fenomenoak ezagutzen ditzuten: elebitasuna, diglosia eta abar.

11. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.

12. Ikasteko erabili diren estrategiak identifikatu, erabili eta azaltzea; erabil daitezkeen beste batzuen adibideak jartzea eta ikasteko helbururako egokienak zein diren erabakitzea.

Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten, lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinen aplikazio autonomoa eginez; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo; norberaren ikasketa ebaluatzen parte hartzea; edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.

13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagorekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.

Irizpide honekin baloratu nahi da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikaskuntzarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak ikasgelan lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta hizkuntza dela-eta daukaten jarrera.

ATZERRIKO HIZKUNTZA

1. modulua

Edukiak

1. multzoa. Komunikazio trebetasunak: entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikasgelako jarduerekin lotura duten ahozko mezu laburrak entzun eta ulertzea.

-Entzuten denaren eduki orokorra iragartzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.

-Ahozko testuetan eguneroko gaiei eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko berariazko informazioa lortzea: zenbakiak, prezioak, ordutegiak, izenak, tokiak...

-Ahozko mezuak ulertzeko oinarrizko estrategiak erabiltzea: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea.

Ahozko adierazpena.

-Ahozko testu laburrak sortzea, egitura logiko batekin eta ebakera egokiarekin, betiere eskema baten edo aldez aurretik prestaturiko materialen laguntzarekin.

-Besteekin ahoz komunikatzea, egitura nahikoa errazekin, eguneroko bizitzako gaietatik hurbil dauden alderdiei buruz: kirolak, aisia, zaletasunak, bidaiak musika, harreman pertsonalak...

-Ikasgelan bertan kontrolaturiko elkarrizketa labur eta errazetan aktiboki parte hartzea, bai eta norberaren bizipen eta interesekin loturiko egoeren simulazioetan ere, galderak eginez eta erantzunak emanez.

-Irakasleak eta ikaskideek ikasgelako jardueretan eskatutako informazioetarako egokiak diren erantzunak erabiltzea.

-Komunikazioan etenak gainditzeko estrategiak garatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuak erabiliz gauzak ahoz adierazteko, bikoteka edo taldeka eginiko jardueretan.

Testuak.

-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak.

-Narrazio testuak: eguneroko bizipenak.

-Elkarrizketak: bizipen eta interes pertsonalekin lotutakoak.

-Jarraibideak emateko testuak (arauak, jarraibideak).

2. multzoa. Irakurtzea eta ulertzea. Idaztea

Testu idatziak ulertzea.

-Jarduerak egoki ebazteko oinarrizko jarraibideak ulertzea.

-Hurbileko gaiei buruzko testuetatik informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, paperean nahiz euskarri digitalean, jatorrizko testuak nahiz egokituak erabiliz.

-Irakurriaren ulermenaren oinarrizko estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea testu-elementuen eta testuaz besteko elementuen laguntzarekin, aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, esanahiak testuinguruaren arabera inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz; iragarpenak (justifikatuak), igorlearen asmoa aurkitzea...

Testu idatziak sortzea.

-Ezagutzea idatzizko ezaugarri eta konbentzio batzuk eta haiek ahozko hizkuntzarenetatik nola bereizten diren.

-Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak osatuz edo aldatuz.

-Testu laburrak osatzea kohesioa lortzeko oinarrizko elementuak erabiliz, komunikazio asmo desberdinekin, betiere ereduak erabiliz eta idatzizko testugintzaren prozesuan estrategia funtsezkoenak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikustea).

-Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia aitortzea.

-Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.

Testuak.

-Deskribapenak: lekuak, gauzak, pertsonak (erretratu fisikoa eta izaeraren erretratua) eta abar.

-Narrazio testuak.

-Elkarrizketak: elkarrizketa eta komikia.

-Azalpen testuak: azalpena, laburpena, glosarioak, ondorioak.

3. multzoa. Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.

-Atzerriko hizkuntza nazioartean komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea.

-Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.

-Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.

-Era askotako informazio kulturalak, historikoak, geografikoak edo literarioak, ezagutzeko interesa.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.

-Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekiko errespetua, estereotipoak gaindituta.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Oinarrizko eta ohiko elementu morfologiko eta sintaktikoak identifikatzea: izena, aditza, adjektiboa, adberbioa, preposizioa.

-Errazen iragar daitezkeen eguneroko egoerekin loturiko egitura eta funtzio oinarrizkoak erabiltzea.

-Adierazpide arruntak, esaera errazak eta testuinguru jakin batzuetako, eguneroko testuinguruetako eta curriculumeko beste esparru batzuen edukietako lexikoa erabiltzea.

Hitzen erabideak: aurrizkiak, atzizkiak, elkarketa, eratorpena eta abar.

-Hitz baten esanahia inferitzea agertzen den testuinguruari erreparatuta.

-Hiztegi pasiboa eta aktiboa (produkzioetan erabiltzen duena) zabaltzea.

-Sinbolo fonetiko batzuk maiz erabiltzen diren fonemen ebakerarekin identifikatzea.

-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea.

5. multzoa. Ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.

-Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.

-Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko eguneroko gaiei buruzko elkarrizketetan ideia orokorra eta ideia berariazkoenak ulertzea, poliki eta argitasunez hitz egiten denean.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten aurrez aurreko edo ikus-entzunezkoen bidezko elkarrizketan funtsezkoena ulertzeko, nahiz eta testuak osorik ez ulertu. Helburua izanen da, funtsean, jarraibideen, iruzkinen, galdera eta erantzunen, elkarrizketa laburren, deskribapenen eta narrazio laburren esanahia identifikatzea.

2. Ahoz komunikatzea, gai ezagunei edo aldez aurretik landutakoei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan parte hartuz; behar diren estrategiak erabiliko dira komunikazioaren jarraitutasuna errazteko, eta komunikazio asmoaren araberako diskurtso ulergarri eta egokia sortuko da.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ahoz komunikatzeko duten gaitasuna, gai ezagunei buruzko elkarrizketetan, errealetan nahiz simulatuetan, parte hartuz. Funtsean honelakoak izanen dira: galderak egitea eta erantzutea, ideiak eta informazioa elkarrekin trukatzea, aurresateko moduko egoeretan gai ezagunei buruzko bizipenak kontatzea, komunikazioa bermatuko duten baliabide linguistikoak eta estrategiak erabiliz. Produkzioek akats lexiko, morfosintaktiko edo fonetiko batzuk edukitzen ahalko dituzte, komunikazioa zailtzen ez badute.

3. Ideia orokorra ezagutzea eta informazio berariazkoa ateratzea, ikusizko baliabideen laguntzarekin, gai ugariri buruzko eta adinaren arabera egokitutako idatzizko testuetatik; eta curriculumeko esparru batzuekin lotutako testuetatik.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten era askotako testuak ulertzeko: jarraibideak, gutunak, deskribapen eta narrazio laburrak, mezuak, galdetegiak eta abar, irakurketarako oinarrizko estrategiak aplikatuz; esate baterako, esanahiak testuinguruaren edo ikusizko elementuen arabera inferitzea edo ezagutzen diren hizkuntzekin alderatzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, testuak irakurtzeko gaitasuna; testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egoten ahal dira, eta luze samarrak izanen dira, eta ikasteko edo irakurketarekin gozatzeko irakurriko ditu ikasleak, hiztegiaren laguntza erabiliz, behar badu. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurritako testuak ulertzen diren, aurretik isilik irakurrita.

4. Testu laburrak idaztea, egitura, funtzio eta lexiko egokiak erabiliz, bai eta kohesioaren oinarrizko elementuetako batzuk ere; ereduetatik abiatuko da ikaslea, eta ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak errespetatuko ditu.

Irizpide honekin oharrak, deskribapenak, gutun arruntak edo elektronikoak eta mezuak oinarrizko moduan bada ere idazteko gaitasuna ebaluatu nahi da. Testuetan, maiz erabiltzen diren hitzak jasoko dira, perpaus bakunek eta oinarrizko lokailuek osaturiko egitura elkartuak. Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean.

5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako elementu kultural edo geografiko batzuk identifikatzea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.

Irizpide honekin egiaztatu nahi da ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako testuinguru soziokultural eta geografikoko ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk ezagutzen dituzten, eta interesgarri zaizkien eta aintzat hartzen dituzten beraienaz besteko kultur ohiturak, eta errespetuzko jarrera duten beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko.

6. Atzerriko hizkuntzaren kodearen alderdi formal batzuen ezagutza erabiltzea (morfologia, sintaxia eta fonologia) komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak hobeki ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatuko da ikasleak gai diren sistema linguistikoari buruz dauzkaten ezagutzak aplikatzeko, hizkuntzaren soinu, erritmo, intonazio eta antolaketa alderdiak erabiliz jarduera desberdinetan, eta gogoeta egiteko beren produkzioak eta gainerakoen produkzioak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharraz.

7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategia batzuk identifikatu eta haien adibideak jartzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek ikaskuntza prozesua errazten duten oinarrizko estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzen joateko gaitasuna, gehiago eta hobeki ikasteko moduari buruzko gogoeta, akatsa barneratu eta onartzea ikasteko prozesuaren atal gisa; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko moduak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera egokia identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, gelan landutako alderdiak zabaldu edo berrikusteko eta abarretarako.

8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea mezuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak aldez aurretik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira, eta ereduekin eginen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.

2. modulua

1. multzoa. Komunikazio trebetasunak: entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Ikasgelako jardueretan ohiko jarduerei buruz azaldutako mezuak entzun eta ulertzea.

-Eguneroko gaiei eta era askotako komunikabideetatik heldu eta iragartzeko modukoak diren gaiei buruzko elkarrizketetan eta ahozko testuetan informazio orokorra eta berariazkoa lortzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.

-Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea, gako hitzak identifikatzea.

Ahozko adierazpena.

-Ahozko testu labur eta koherenteak sortzea norberaren intereseko gaiei buruz, ebakera egokiarekin.

-Ikasgela barruko elkarrizketetan eta simulazioetan bikoteka eta taldeka parte hartzea, modu erdi kontrolatuan, komunikazioa lortzeko behar den ebakera eta intonazioa erabiliz.

-Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun egokiak lortzea.

-Honakoetarako estrategiak garatzea: komunikazioan gertatzen diren etenak gainditzea eta elkartruke komunikatiboei hasiera eta amaiera ematea.

Testuak.

-Publizitate testuak.

-Argudiozko testuak (elkarrizketa, eztabaida).

-Narrazio testuak (albistea, kronika, narrazioa).

2. multzoa. Irakurtzea eta ulertzea. Idaztea

Testu idatziak ulertzea.

-Hurbileko gaiei buruzko testu mota desberdinetatik informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea, paperean nahiz euskarri digitalean, jatorrizko testuak nahiz egokituak erabiliz.

-Testu luzeagoak autonomiaz irakurtzeko ekimena.

-Irakurriaren ulermenaren estrategiak erabiltzea: testu baten gaia identifikatzea; aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; esanahiak testuinguruaren arabera eta ikusizko elementuen bitartez inferitzea, edo ezagutzen diren hizkuntzetan antzeko hitz edo esaldiak konparatuz.

-Idatzizko komunikazioetan hizkuntza formala eta ez-formala bereizten dituzten formula batzuk ezagutzea eta erabiltzen hastea.

Testu idatziak sortzea.

-Era askotako testuak egitea -esate baterako, eguneroko edo ohiko gertaerei eta jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, planak eta proiektuak, gutunak eta posta elektronikoak- ereduen laguntzarekin, kohesioaren oinarrizko elementuei begiratuz eta idatzizko testugintzaren funtsezko estrategiak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).

-Idatzizko adierazpena garatzea, esaldi eta paragrafo errazak aldatuz edo zabalduz.

-Testu mota desberdinak idaztea, modu erdi kontrolatuan eta kohesioaren oinarrizko elementuak erabiliz.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea gutun bidez eta posta elektronikoa erabiliz.

-Ortografiaren eta puntuazioaren oinarrizko arauak erabiltzea, eta haiek idatzizko komunikazioetan duten garrantzia baloratzea.

-Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.

Testuak.

-Publizitate testuak: liburuxka, iragarkia.

-Argudiozko testuak: iritzi-gutuna.

-Narrazio testuak: kazetaritzako artikuluak.

-Azalpen testuak: definizioa, azalpena, laburpena.

3. multzoa. Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.

-Atzerriko hizkuntza nazioartean komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea.

-Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.

-Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.

-Era askotako informazio kulturalak, historikoak, geografikoak edo literarioak, ezagutzeko interesa.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.

-Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekiko errespetua, estereotipoak gaindituta.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Adierazpide arruntak, esaerak eta testuinguru jakin batzuetako, eguneroko testuinguruetako eta curriculumeko beste esparru batzuen edukietako lexiko egokia zabaltzea. Adibidez: lanbideak, gorputza (osasuna, higienea), eskola esparrua, lekuak (ikastetxea, etxea, hiria, landa giroa eta abar), maiz erabiltzen diren gauzak, ingurumena, garraioa, kortesia arauak eta abar.

-Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea.

-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko oinarrizko patroiak ezagutu eta erabiltzea. -Intonazioa perpaus bakun eta elkartuetan.

5. multzoa. Ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.

-Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.

-Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Mintzakide baten edo komunikabideen eskutik heldu diren gai ezagunei buruzko ahozko mezuen ideia orokorra eta informazio berariazkoak ulertzea.

Irizpide honekin baloratu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai ezagunei buruzko aurkezpen laburretan eta elkarrizketetan ideia nagusia eta xehetasun berariazkoak ulertzeko. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra ulertzeko.

2. Orainaldiko, lehenaldiko eta geroaldiko ohiko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazioetan gero eta autonomia handiagoaz parte hartzea, komunikazioa lortzeko egitura errazak, gizarte harremanetarako adierazpide ohikoenak eta ebakera egokia erabiliko dira.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek norainoko gaitasuna duten ulermena eta adierazpena integratzea eskatzen duten egoera interaktiboetan jarduteko. Elkarrizketak bi motatako egoeretan gertatuko dira: ikasgelako ohikoak (informazioa eta argibideak eskatzea, baimena eskatzea, lan taldean jardutea eta abar) eta irakasleak sorturikoak (jokoak, simulazioak, rol jokoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidezko komunikazioa eta abar). Mezuak oraindik ere zalantzatiak izan daitezke, eta litekeena da akats morfosintaktikoak eta lexiko urria edukitzea, baina mezuak beti ulergarria izan beharko du.

3. Idatzizko testuetatik informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea; jatorrizko testuak nahiz egokituak izanen dira, luzera desberdinetakoak, eta adinaren arabera egokituak. Testuak ulertu direla propio prestaturiko lan baten bidez erakutsiko da.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten pertsonen arteko testu idatziak ulertzeko; esate baterako, gutunak, iragarkiak, era askotako liburuxkak, narrazioak, gazteentzako aldizkarietako artikuluak, web orriak, abestien letrak eta abar. Irakurketarako estrategiak aplikatuko dira: esate baterako, esanahiak testuingurutik inferitzea, hitzak osatzeko arauak erabiltzea edo ezagutzen dituen hizkuntzetako edo curriculumeko beste esparru batzuetako ezagutzak transferitzea. Halaber, irizpide honekin testu luze samarrak, paperean nahiz euskarri digitalean, irakurtzeko gaitasuna ebaluatuko da, betiere hiztegira modu espontaneoan joz argudioren bat ulertzea zail gertatzen denean, gako hitzen bat ezagutzen ez delako, eta testu horiek ulertzen direla erakutsiz lan linguistikoen eta ez-linguistikoen bitartez eta testuak ozenki irakurriz.

4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, egitura eta lokailu errazak eta lexiko egokia erabiliz, formaren alderdiak zainduz eta ortografiaren eta puntuazioaren funtsezko arauak errespetatuz, irakurleak testuak uler ditzan eta onartzeko moduko zuzentasuna izan dezaten.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek, ereduetatik abiatuta, gauzak idatziz adierazteko duten gaitasuna, paperean nahiz euskarri digitalean irakurlearendako ulergarriak izan daitezen: gertaerei eta eguneroko eta ohiko jarduerei buruzko deskribapenak, bizipen pertsonalei buruzko narrazioak, planak eta proiektuak, gutunak, postalak eta formularioak. Aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ere baloratuko da, paperean nahiz euskarri digitalean.

5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi sozial, kultural, historiko, geografiko edo literario batzuk identifikatu eta haien adibideak ematea, eta haiek ezagutzeko interesa erakustea.

Irizpide honek ebaluatzen du ikasleek atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako gizartearen, kulturaren, historiaren, geografiaren eta literaturaren ezaugarri garrantzitsuenak eta bereizgarrienak ezagutzen dituzten. Halaber, ebaluatuko da ikasleek errespetua erakusten duten beste herri batzuen balore eta jokabideekiko, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.

6. Atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, komunikazioaren testuinguru desberdinetan, autoikaskuntzarako eta autozuzenketarako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.

7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako oinarrizko estrategia batzuk identifikatu eta ahoz azaltzea.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen ote diren: esate baterako, beren aurrerapenak baloratzeko gaitasuna, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko modu desberdinak erabiltzea; hiztegia zuzen erabiltzea testuinguruaren araberako adiera identifikatzeko; baliabide bibliografikoak, informatikoak eta digitalak erabiltzea informazioa biltzeko, ikasgelan landutako alderdi batzuk zabaltzeko edo berrikusteko; norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta autozuzenketarako mekanismo batzuk erabiltzea.

8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu gidatuan erabiltzea testuak ereduetatik abiatuz sortzeko eta harreman pertsonalak ezartzeko; teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakustea.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.

3. modulua

Edukiak

1. multzoa. Komunikazio trebetasunak: entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Testuinguru erreal eta simulatuetan jarraibideak ulertzea.

-Gai zehatz eta ezagunei buruzko aurrez aurreko mezuetatik informazio orokorra eta berariazkoa entzutea eta ulertzea.

-Ikus-entzunezkoek emandako eta geldiro eta argitasunez ebakitako mezu errazak entzun eta ulertzea. Testuak luzeagoak izanen dira, baina gaia, lehen bezala, ezaguna izanen da eta diskurtsoaren garapena berariazko markatzaileekin erraztuko da.

-Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren asmoa identifikatzea.

Ahozko adierazpena.

-Era askotako bizipen, gertaera eta ezagutzei buruzko deskribapenak eta narrazio laburrak ahoz ematea.

-Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulaziotan parte hartzea.

-Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneoak erabiltzea.

-Elkarrizketaren konbentzio ohikoenak eta propioak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, komunikazio lan simulatuetan.

-Elkarreraginean sorturiko zailtasunak gainditzeko komunikazio estrategiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea.

Testuak.

-Narrazio testuak: kazetaritzakoak (erreportajea, elkarrizketak, albisteei buruzko artikuluak).

-Azalpen testuak (definizioa, azalpena, laburpena).

2. multzoa. Irakurtzea eta ulertzea. Idaztea.

Testu idatziak ulertzea.

-Idatzizko testu baten edukia identifikatzea, hitzezko eta hitzez besteko elementuen laguntzarekin.

-Interes orokorreko eta eguneroko gaiei buruzko testuetatik, paperean nahiz euskarri digitalean, informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea.

-Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testuak autonomiaz irakurtzea.

-Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, informazioa lortze aldera, lanak banaka nahiz taldeka egiteko.

-Irakurketarako estrategia desberdinak erabiltzea; esate baterako, testuinguruaz, ikusizko elementuez, hiztegiez baliatzea, edo hitzak sortzeko arauez baliatzea esanahiak inferitzeko.

Testu idatziak sortzea.

-Idazteko prozesuari buruz gogoeta egitea, arreta berezia eskainiz zirriborroak berrikusteari.

-Testu erraz eta egituratuak gidapean egitea, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko kohesio elementu batzuk erabiliz eta idatzizko lanak egiteko prozesuaren oinarrizko estrategiak erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).

-Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa gero eta autonomia handiagoaz erabiltzea.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea posta bidez nahiz baliabide informatikoak erabiliz.

-Ortografia eta puntuazio marka desberdinak egoki erabiltzea.

-Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.

Testuak.

-Narrazio testuak: Kazetaritzakoak: erreportajea, elkarrizketa, artikulua, albistea.

-Azalpen testuak.

3. multzoa. Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.

-Atzerriko hizkuntza nazioartean komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea.

-Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.

-Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.

-Era askotako informazio kulturalak, historikoak, geografikoak edo literarioak, ezagutzeko interesa.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.

-Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekiko errespetua, estereotipoak gaindituta.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Alderdi morfologiko eta sintaktikoak zabaltzea eta sakontzea. Hizkuntzaren erabilerak.

-Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak erabiltzea.

-Adierazpide arruntak, esaerak eta lexikoa zabaltzea; esate baterako: harreman pertsonalak eta sozialak, hezkuntza, aisia, komunikabideak, elikadura, geografia, literatura, historia, biografiak eta abar.

-Hitzak eraginkortasunez eta egokitasunez erabiltzen jakitea.

-Antonimoak, "lagun aizunak" eta aurrizkidun eta atzizkidun hitz ohikoenak identifikatzea.

-Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea.

-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta erabiltzea.

5. multzoa. Ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.

-Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.

-Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mezu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadun batzuk ulertzea.

Irizpide honek neurtuko du ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, ulertzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.

2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan zehar sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko.

Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin.

Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko.

3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak ezagutuz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste esparru batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituen estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste esparru batzuetako edukiak ikastea edo besterik gabe gozatzeko edo entretenitzeko. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.

4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.

Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.

5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.

Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarriak, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.

6. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.

7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu eta ahoz azaltzea.

Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituzten beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.

8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko, ahoz nahiz idatziz. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.

4. modulua

Edukiak

1. multzoa. Komunikazio trebetasunak: entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

Ahozkoaren ulermena.

-Gai ezagunei buruzko hizketaldi errazen, argitasunez eta modu antolatuan emandakoen, esanahi orokorra eta berariazkoa ulertzea.

-Pertsonen arteko komunikazioa ulertzea, unean bertan erantzun ahal izateko.

-Ikus-entzunezko hedabideetatik hizkuntza argi eta soilean emititutako programak oro har ulertzea, eta haien datu garrantzitsuenak ere ulertzea.

-Ahozko mezuak ulertzeko estrategiak erabiltzea: hitzezko eta hitzez besteko testuingurua eta egoerari buruzko aldez aurreko ezagutzak erabiltzea; gako hitzak identifikatzea; hitz egiten duenaren jarrera eta asmoa identifikatzea.

Ahozko adierazpena.

-Era askotako bizipen eta gertaerei buruzko deskribapenak, narrazioak eta azalpenak ahoz ematea.

-Komunikazio helburu desberdinak dituzten eguneroko eta norberaren intereseko gaiei buruzko elkarrizketa eta simulaziotan aktiboki parte hartzea.

-Ikasgela barruko komunikazio egoeretan erantzun espontaneo eta zehatzak erabiltzea.

-Elkarrizketaren berezko konbentzioak erabiltzea, komunikazio jarduera errealetan eta simulatuetan.

-Komunikatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, elkarreraginari hasiera emateko, eusteko eta amaiera emateko.

Testuak.

-Argudiozko testuak: iruzkinak, kontraargudioa.

-Azalpen testuak: hitzaldia.

2. multzoa. Irakurtzea eta ulertzea. Idaztea

Testu idatziak ulertzea.

-Idatzizko testu baten gaia identifikatzea, berarekin daukan testuinguruaren laguntzarekin.

-Mezuaren igorleak daukan asmoa identifikatzea.

-Testu mota desberdinak modu orokorrean eta berariazkoan ulertzea, testu horiek paperean nahiz euskarri digitalean egon, interes orokorrekoak nahiz curriculumeko beste esparru batzuetako edukiekin lotutakoak izan.

-Ikasleen intereseko gaiekin loturiko testu luzeagoak autonomiaz irakurtzea.

-Iturri desberdinak erabiltzea, paperean, euskarri digitalean nahiz multimedia euskarrian, berariazko lanak egiteko informazioa lortze aldera.

-Jada erabilitako irakurketa estrategiak finkatzea.

Testu idatziak sortzea.

-Era askotako testuak egitea, gaiaren eta testuinguruaren araberako lexikoarekin, behar diren kohesio elementuekin, ideien arteko erlazioa argitasunez markatzeko, eta idatzizko lanak egiteko prozesuaren oinarrizko estrategiak autonomiaz erabiliz (plangintza egitea, testualizatzea eta berrikuspena).

-Testua (formala eta ez-formala) zuzenduta dagoen irakurleari egokitutako erregistroa autonomia handi samarrarekin erabiltzea.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekin komunikazio pertsonala izatea posta bidez nahiz baliabide informatikoak erabiliz.

-Ortografia eta puntuazio marka desberdinak zuzen erabiltzea.

-Testu idatziak, paperean nahiz euskarri digitalean, zaintzeko eta behar bezala aurkezteko interesa.

Testuak.

-Eguneroko bizitzako eta gizarte harremanetako gaiei buruzko era askotako testuak: curriculum vitae-a, galdetegia, erregua, posta elektronikoa, erreklamazioa eta abar.

-Argudiozko testuak: ikuspuntua eta kontraargudioa.

-Literatur testuak.

3. multzoa. Alderdi soziokulturalak eta kulturarteko kontzientzia.

-Atzerriko hizkuntza nazioartean komunikatzeko tresna bat dela ezagutu eta baloratzea

-Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialde eta kulturetako eguneroko bizitzako ohiturak eta ezaugarriak identifikatzea.

-Gizarteko elkartrukeetan kortesia formula egokiak zabaltzea.

-Era askotako informazio kulturalak, historikoak, geografikoak edo literarioak, ezagutzeko interesa.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekin edo ikasleekin komunikatzeko elkartrukeak gauzatzeko interesa eta ekimena, papera nahiz euskarri digitalak erabiliz.

-Beste kultura batzuetako pertsonekiko harremanak dakarren aberastasun pertsonala baloratzea.

-Atzerriko hizkuntzako hiztunekiko errespetua, estereotipoak gaindituta.

4. multzoa. Hizkuntzaren ezagutza.

-Alderdi morfologiko eta sintaktikoak zabaltzea eta sakontzea. Hizkuntzaren erabilerak.

-Komunikazio egoera desberdinekin loturiko egiturak eta funtzioak finkatu eta erabiltzea.

-Adierazpide arruntak, esaerak eta lexikoa zabaltzea eta erabiltzea; esate baterako ondoko arloetakoak: komunikabideak, lan mundua eta mundu akademikoa, elikadura, geografia, literatura, historia, biografiak, artea, teknologia eta abar.

Laburdurak: sigla, akronimo, sinbolo eta laburtzapen garrantzitsuenak edo erabilienak: BBC, e.g., a.m. eta abar.

-Sinbolo fonetiko batzuk eta zailtasun berezia duten fonemen ebakera gero eta hobeki ezagutzea eta erabiltzea.

-Hitzen eta esaldien erritmoarekin, intonazioarekin eta azentuarekin loturiko patroiak ezagutu eta autonomiaz erabiltzea.

Esaldiak nola intonatu: galderen intonazioa, aditz denbora desberdinak erabiliz, eta abar.

5. multzoa. Ikaskuntzari buruzko gogoeta.

-Lexikoa antolatu, barneratu, gogoratu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea; esate baterako, testuingurutik esanahiak inferitzea, hitzak formaren eta esanahiaren arabera erlazionatzea, hitzak eta kontzeptuak definitzea.

-L1eko ikasteko estrategia L2n aplikatzea.

-Ikasteko baliabideak erabiltzea: hiztegiak, kontsulta liburuak, liburutegiak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Komunikazio helburu desberdinen arabera egokiak diren forma gramatikalen erabilerari eta esanahiari buruzko gogoeta.

-Ebaluazio partekatuko jardueretan eta norberaren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzea, eta ahozko eta idatzizko produkzioen autozuzenketako estrategiak erabiltzea.

-Norberaren lana antolatzea (ikaskuntzari buruzko egunerokoa, agenda, dossierra, kontroleko erregistroa) ikaskuntzan aurrera egiteko estrategia gisa; helburuak ezarri eta haiek lortzeko bitartekoak identifikatuko dira.

-Ikasteko estilo pertsonala garatzea.

-Gelako testuinguruan eta gelatik kanpo sorturiko ikasketa aukerez baliatzeko interesa.

-Taldeko jarduera eta lanetan aktiboki parte hartzea.

-Gauzak jendaurrean eta idatziz adierazteko konfiantza eta ekimena.

-Norberaren hizkuntzaren erabilera hobetzeko gaitasunean konfiantza izatea.

-Baloratzea norberaren hizkuntza ikasteko, antolatzeko eta ezagutzak transmititzeko tresna bat dela.

Ebaluazio irizpideak

1. Gai zehatz eta ezagunei buruzko ahozko testuetan eta ikus-entzunezko hedabideek argitasunez emititutako mezu errazetan informazio orokorra eta berariazkoa, ideia nagusia eta xehetasun muntadun batzuk ulertzea.

Irizpide honek neurtuko du ikasleek zein gaitasun duten jarraibideak jarraitzeko, deiak, elkarrizketak edo aurkezpen laburrak, aurrez aurrekoak, ulertzeko; betiere, gai ezagunei buruzkoak izanen dira: aisia eta denbora librea, preferentziak, bizipen pertsonalak, ikasgelaren antolaketa eta hizlariaren asmoa identifikatzen dutenak. Halaber, neurtu nahi da ikasleen gaitasuna komunikabideetatik heldu diren eta ebakera estandarra duten ahozko testuen ideia orokorra eta informazio zehatzak ulertzeko.

2. Era askotako komunikazio asmoak dituzten ohiko edo interes pertsonaleko egoerei buruzko elkarrizketa eta simulazio laburretan parte hartzea, hizketaldiaren konbentzio propioak erabiliz eta elkarrekintzan zehar sorturiko zailtasunak ebazteko behar diren estrategiez baliatuz.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten hizketaldietan jarduteko, betiere ulertzeko eta ulertua izateko estrategia egokiak erabiliz, horrela gustuak, beharrizanak edo sentimenduak adierazteko, informazioa emateko edo hartzeko, iritziak emateko eta bizipenak kontatzeko. Hizketaldietan zuzeneko erlazioa gertatuko da ikasgelako ohiko mintzakideekin, edo bestela aurrean atzerriko ikasleak dituztela ongi dakiten jatorrizko hiztunekin. Litekeena da komunikazioko elkartrukeetan oker batzuk gertatzea, baina oker horiek ez dute komunikazioa oztopatuko.

3. Zabalera desberdineko jatorrizko testuetako eta testu egokituetako informazio orokorra eta datu garrantzitsu guztiak ulertzea, egitateak eta iritziak ezagutuz eta egilearen komunikazioa asmoa identifikatuz, kasua bada.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten gai orokorrei buruzko edo curriculumeko beste esparru batzuekin lotutako idatzizko testuak ulertzeko (narrazioak, deskribapenak, argudiozko testuak), irakurketarako ezagutzen dituen estrategiak eta beste berri batzuk erabiliz; esate baterako, gaia identifikatzea elementu testualen eta paratestualen bitartez. Irizpide honekin ebaluatu nahi da, halaber, ikasleek gaitasuna duten zabalera desberdineko liburuak, albisteak, jarraibideak, azalpenak eta abar irakurtzeko hainbat euskarritan eta xede desberdinekin: berariazko lan bat egiteko informazioa bildu edo komunikatzea, beste esparru batzuetako edukiak ikastea edo besterik gabe gozatzeko edo entretenitzeko. Baloratuko da, halaber, ozenki irakurtzen denean, erritmo eta intonazio egokiekin, ikasleak ulertzen duen.

4. Era askotako testuak modu gidatuan idaztea, lexikoa, egiturak eta kohesioko eta koherentziako elementu batzuk zainduz, ideien arteko erlazioak markatzeko eta testuak irakurlearendako ulergarriak izan daitezen.

Irizpide honekin ebaluatzen da ikasleek idatziz komunikatzeko duten gaitasuna; ikasleak zirriborroak egiten eta berrikusten eta erregistro egokia hautatzen hasiko dira. Testuek sintaxi soil eta ulerterraza izanen dute, eta lexiko mugatua baina testuingururako egokia; ortografia eta puntuazioa zuzenak izanen dira. Testuek lotura izanen dute komunikazio behar ohikoenekin eta komunikazio asmo desberdinekin. Idazki guztietan, orobat, aurkezpen argi, txukun eta ordenatua ebaluatuko da, bai eta testuak lantzeko eta aurkezteko baliabide informatikoak erabiltzeko trebetasuna ere.

5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako alderdi kultural garrantzitsuenak identifikatzea, ikasten den hizkuntzaren gizarteak dauzkan ohitura, arau, jarrera eta baloreetako ezaugarri aipagarrienak seinalatzea, eta norberarenaz besteko patroi kulturalak positiboki baloratzea.

Irizpide honekin egiaztatuko da ikasleak gai ote diren ahozko eta idatzizko testuetan identifikatzeko atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako kultura orokorraren ezaugarri aipagarri eta bereizgarriak, haiek modu argi eta errazean deskribatzeko gauza diren, eta beste herrialdeetako balore eta jokabideekiko errespetua erakusten duten, horrekin estereotipo batzuk gaindituz.

6. Komunikazio testuinguru desberdinetan, modu kontzientean, atzerriko hizkuntzaren sistema linguistikoari buruz barneratutako ezagutzak erabiltzea, autozuzenketarako eta autoebaluaziorako tresna gisa norberaren ahozko eta idatzizko produkzioetan, eta gainerakoen produkzioak ulertzeko.

Irizpide honekin ebaluatu nahi da ikasleek gaitasuna duten sistema linguistikoari buruz dituzten ezagutzak gero eta autonomia handiagoarekin aplikatzeko eta beren produkzioak eta besteenak ulertzea ahalbidetzen duen zuzentasun formalaren beharrari buruz gogoeta egiteko.

7. Ikaskuntzan aurrera egiteko erabilitako estrategiak identifikatu eta ahoz azaltzea.

Irizpide honek ebaluatu nahi du ikasleek ikasteko prozesua errazten duten estrategiak erabiltzen dituzten; esate baterako, aurrerapenak baloratzea, ikaskuntzari buruz gogoeta egitea; lexikoa bildu, buruz ikasi eta berrikusteko estrategia desberdinak erabiltzea; hiztegiak eta baliabide bibliografiko, informatiko eta digitalak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea; forma gramatikalen erabilera eta esanahia aztertu eta haiei buruz gogoeta egitea, ezagutzen dituzten beste hizkuntza batzuekin konparatuz eta alderatuz; ikasteko aukerez kontzienteki baliatzea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, edo autozuzenketarako mekanismoak erabiltzea.

8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, ereduetatik abiatuz testuak sortzeko, posta elektronikoko mezuak bidali eta jasotzeko, eta ahozko eta idatzizko harreman pertsonalak ezartzeko, teknologia horien erabilera dela-eta interesa erakutsiz.

Irizpide honekin ebaluatuko da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak komunikaziorako eta ikasketarako tresna gisa erabiltzeko gaitasuna, betiere gelako ohiko jardueretan eta harreman pertsonalak ezartzeko, ahoz nahiz idatziz. Ezartzen diren komunikazioak lehendik landutako lan ezagunei buruzkoak izanen dira. Kontuan hartuko da, halaber, ikasleek aniztasun linguistikoa baloratzen ote duten elementu aberasgarri gisa, eta atzerriko hizkuntza dela-eta hura erabiltzeko daukaten jarrera.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUA

Helduen hezkuntzak, zientziaren eta teknologiaren esparru honetan, estrategia lagungarrien garapena sustatu behar du problemak planteatu eta ebazteko, errealitate zatiak interpretatzen eta hizkuntza zientifikora bihurtzen jakiteko, horrela errealitatea hobeki ulertuko baita; galderak egiteko, esku arteko informazioen multzoari buruzko ikuspuntu egituratuago batera daraman bide eraginkorrena bilatzeko, teknologia berrietara erraz moldatzeko eta beste jakintza eremu batzuetan ikasi eta aritzeko.

Esparru honen ekarpenak gizarte guztiz teknifikatu batean egokitzen lagundu behar dio helduari. Horregatik, beti eduki behar da gogoan eduki erabat zientifikoek beren aplikazio teknikoekin duten lotura, bai eta aplikazio horien ondorioak ere; bereziki, pertsonari berari eta haren natur eta gizarte inguruneari eragiten dietenak. Hartara helduek aintzat hartuko dute zer nolako garrantzia duen prestakuntza zientifikoak bizi diren mundua ezagutzeko.

Esparruko edukietako batzuk Matematika-Teknologiako moduluetan antolatu dira (Matematika irakasgaiaren eta Teknologia irakasgaiaren funtsezko edukiak biltzen dituzte), eta besteak Natura eta osasuneko moduluetan (osasunarekin eta ingurune fisikoarekin zerikusia duten oinarrizko alderdiak, Natur zientziak eta Gorputz hezkuntza irakasgaietakoak, hain zuzen ere). Antolaera hori hautatu da egokiagoa delakoan ikasketa hauek egiten dituztenen ezaugarrietarako eta lehendik dakartzaten ezagutzetarako.

Edukiak aukeratzerakoan ahalegina egin da ikasleek lortu beharreko ezagutzak eta gaitasunak garrantzizkoak izan daitezen arlo pertsonalean eta sozialean, zientziaren eta teknologiaren alderdi praktikoa nabarmenduz; egoera eta testuinguru berrietara aldagarriak izan daitezen eta zientziaren eta teknologiaren alderdi funtzionala agerian jar dezaten.

Bada eduki komunen multzo bat modulu guztietan sartu beharrekoa. Horixe da matematikako ezagutzak, batetik, eta zientziakoak, bestetik, egituratzen dituen zehar-ardatza.

0 multzoa. Matematika-Teknologiako modulu guztietarako eduki komunak.

-Problemak ebazteko estrategia eta teknika errazak erabiltzea, hala nola enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errorea edo problemak zatikatzea, antzeko problemak bilatzea eta lortutako soluzioa egiaztatzea.

-Problemak ebazteko erabilitako prozedura hitzez adieraztea.

-Kantitate eta neurriei buruz edo elementu nahiz erlazio espazialei buruz informazioak dituzten mezuak interpretatzea.

-Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.

-Problemei aurre egiteko, erlazio matematikoak ulertzeko eta horietatik abiatuta erabakiak hartzeko norberaren gaitasunetan konfiantza izatea.

-Problemak ebazterakoan jarraikitasunez eta malgutasunez jokatzea.

-Norberaren estrategiak erabiltzea kalkuluak buruz egiteko, kalkulu hurbilduak egiteko eta kalkulagailuen bidezko kalkuluak egiteko.

-Tresna teknologikoak erabiltzea, zenbakizko kalkuluak, kalkulu aljebraikoak edo estatistikoak eta funtzio-adierazpenak egiteko eta propietate geometrikoak ulertzeko lagungarri gisa.

0 multzoa. Natura eta osasuneko modulu guztietarako eduki komunak.

-Lan zientifikoaren oinarrizko ezaugarrietara hurbiltzea modu hauetan, besteak beste: arazoak planteatuz, horien interesa eztabaidatuz, hipotesiak formulatuz edo esperimentuak eginez. Hala, fenomeno naturalak hobeki ulertzen dira eta haiek aztertzeko orduan sortzen diren problemak ebazten ahal dira.

-Informazio zientifikoa bilatu eta hautatzea, liburutegia, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta bestelako iturriak erabiliz.

-Informazio zientifikoa interpretatzea, eta Naturarekin zerikusia duten arazoei buruz nork bere iritzia izateko, zehaztasunez azaltzeko eta arrazoitzeko erabiltzea informazio hori.

-Natur zientziek egin dituzten ekarpenak baloratzea: gizakien beharrei erantzuna emateko eta haien bizitza baldintzak hobetzeko ekarpenak, eta aniztasun natural eta kulturala aintzat hartu eta harekin gozatzeko eta haren kontserbazioan, babesean eta hobekuntzan parte hartzeko ekarpenak.

-Fisikak eta kimikak teknologiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten harremanak ezagutzea eta egindako azterketak izan ditzakeen aplikazioak nahiz ondorioak kontuan hartzea.

-Garapen teknologikoan eta pertsonen bizitzan ezagutza zientifikoak duen zeregina onartzea.

-Laborategiko oinarrizko tresnak eta materialak arretaz erabiltzea eta laborategiko segurtasun arauak errespetatzea.

-Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUAK OINARRIZKO GAITASUNETARAKO EGITEN DUEN EKARPENA

Matematikako gaitasuna bere alderdi guzti-guztietan garatzeko ezinbestekoak diren ezagupen eta trebetasun gehienak biltzen dira esparru honetan. Hizkuntza matematikoa zehatza, konkretua, laburra eta doia da. Horrenbestez, ahozko eta idatzizko hizkuntza testuinguru zientifiko, teknologiko eta matematikoetan lantzen laguntzen du. Hizkuntza hori tresna gisa erabiliko dugu, ikuspuntu instrumentaletik, pertsona helduen intereseko egoeretan azaltzen diren problemak ebazteko, eguneroko bizitzako eta lan arloko datu, grafiko eta estatistikak interpretatuz. Natur fenomenoak kuantifikatzeko, kausak eta ondorioak aztertzeko eta naturari edota ingurune teknologikoari buruzko datuak eta ideiak adierazteko hizkuntza matematikoa erabiliz gero, testuinguru ugari eta askotarikoak sortzen dira gaitasun honekin zerikusia duten edukiak jokoan jartzeko.

Zientzia esparruko ezagutzek zuzeneko eragina dute mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasunaren lorpenean. Horretarako, helduek esperientziaren bitartez gai honi buruz lehenago ikasi dutena bideratu beharra dago, eta mundu fisikoa, naturala nahiz gizakiaren ekintzak aldatua, behatzeko gaitasuna garatzen saiatu, bai eta behaketa horretatik informazioa lortzeko eta horren arabera jokatzeko gaitasuna ere. Ingurunearekiko harremanak funtsezkoak dira intereseko gertaera esperimentalak azaltzeko eta iragartzeko.

Esparru honek zuzeneko ekarpena egiten du informazioaren tratamendurako gaitasuna eta gaitasun digitala lortzeko, esplizituki ematen baititu alfabetatze digitalera daramaten edukiak. Gaitasun hori garatzeko egiten duen ekarpena, zehazki, kalkulagailu eta ordenagailuak kalkulu konplexuak egiteko tresna gisa erabiltzean datza. Zientzien ikaskuntzan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dira komunikatzeko, informazioa eskatzeko, egoerak simulatu eta bistaratzeko, datuak lortu eta lantzeko, eta Internet erabili beharra dago horretarako. Gainera, hizkuntza grafikoa eta estatistikoa erabiltzea funtsezkoa da komunikabideek errealitateari buruz ematen duten informazioa interpretatzeko.

Gaitasun sozialari eta herritartasunari begira, garrantzizkoa da ikastea eta irizpidea izatea norberaren iritzia osatu ahal izateko intereseko gaiei buruz: baliabideen agortzea, biodibertsitate galera, energia iturriak, hondakinen kudeaketa eta birziklapena, etab. Kultura zientifikoari esker, intereseko arazoak azaldu eta tratatzeko aukera dago, egindako ikerketen bidez irekitako inplikazioak eta ikuspegiak kontuan hartzen dira eta taldean erabaki arrazoituak hartzen dira, gizarte eztabaidan gero eta garrantzitsuagoa den esparru batean. Gizarte sare informatizatuetan parte hartuz ideiak eta iritziak trukatzen dira eta gizarteko bizitzan esku hartzeko aukera ederra dago bide horretatik.

Problemak ebazteari lotutako prozesuek bereziki laguntzen dute autonomia eta ekimen pertsonala sustatzen, estrategiak planifikatzeko, erronkei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko prozesuak kontrolatzeko erabiltzen direlako. Halaber, gaitasun honen garapenean lagungarria da lan zientifikoak berezkoak dituen jarrera eta balio batzuk barneratzea, hala nola zehaztasuna, objektibotasuna, doitasuna, lankidetza, begirunea eta abar, hain zuzen ere, dogmak ezbaian jartzeko eta aurreiritziei aurka egiteko gauza den espiritu kritikoaren osagaiak.

Esparruko eduki askoren izaera instrumentala baliagarria da ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko. Maiz, oinarrizko tresna matematikoak erabiltzeko aukera izatea edo euskarri matematikoak erabiltzen dituzten informazioak ulertzea beharrezkoa izaten da ikaskuntzarako. Gaitasun hau garatzeko beharrezkoa da, halaber, modulu honen bidez garrantzia ematea ondokoen inguruko edukiei: autonomia, jarraikitasuna eta geroz eta konplexuagoak diren egoerei heltzeko ahalegina, sistematizazioa, begirada kritikoa eta norberaren lanaren emaitzak eraginkortasunez komunikatzeko trebetasuna.

Esparru honetan hizkuntzaren bidez komunikatzeko gaitasuna bultzatzeko bi alderdi nabarmendu behar dira. Alde batetik, hizkuntza zientifiko eta matematikoaren funtsezkoa ohiko adierazpideari eranstea eta zehatz erabiltzea. Beste alde batetik, arrazoitzeak eta prozesuak hitzez deskribatzeari lotutako edukiak dira nabarmentzekoak. Adierazpenari bezala besteen azalpenak entzuteari bidea eman nahi zaio, horrek ulermena, espiritu kritikoa eta komunikaziorako trebetasunak hobetzen baititu.

Matematikak arte eta kultur gaitasuna lortzen laguntzen du, matematika gizateriaren garapen kulturalaren lagungarritzat hartuta. Horretaz gainera, erlazio eta forma geometrikoak nolakoak diren jakitea baliagarria da arte ekoizpen batzuen azterketarako.

HELBURUAK

Matematika-Teknologia

1. Gogoetazko pentsamendurako gaitasuna hobetzea eta hizkuntzari nahiz argumentazio moduei adierazpen eta arrazoitze matematikoaren moduak eranstea, bai prozesu matematiko edo zientifikoetan, bai giza jardueraren eremu guztietan.

2. Eduki zientifikoa duten mezuak ulertu eta adieraztea eta, horretarako, ahozko eta idatzizko hizkuntza zuzen erabiltzea, diagramak, grafikoak, taulak eta oinarrizko adierazpen matematikoak interpretatzea, eta zientzien eta teknologiaren eremuan besteei argudioak eta azalpenak komunikatzea.

3. Nork bere estrategiak prestatzea egoera jakinak aztertzeko eta problemak identifikatu eta ebazteko, askotariko baliabide eta tresnak eta ikerketa zientifikoaren arauak erabiliz, eta erabilitako estrategien komenigarritasuna baloratzea emaitzak aztertu ondoren.

4. Liburutegiak eta baliabide teknologikoak (kalkulagailuak, ikus-entzunezko baliabideak, ordenagailuak...) modu egokian erabiltzea informazioa lortzeko, zientzia eta teknologia gaiei buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko, eta ezagutzak partekatu edota informazioa trukatzeko tresna gisa.

5. Matematikaren bidez formulatu daitezkeen egoerak hauteman eta planteatzea, horiei aurre egiteko estrategia desberdinak prestatu eta erabiltzea eta baliabide egokiak erabiliz emaitzak aztertzea.

6. Errealitatea hobeki interpretatzeko bide ematen duten errealitateko alderdiak kuantifikatzea: informazioa biltzeko teknikak eta neurketarako prozedurak erabiltzea, datuak zenbaki mota desberdinak erabiliz aztertzea eta egoera bakoitzerako kalkulu egokiak hautatzea.

7. Komunikabideetako, Interneteko, publizitateko edo bestelako informazio iturrietako elementu matematikoak identifikatzea (datu estatistikoak, geometrikoak, grafikoak, kalkuluak, etab.), elementu matematiko horien funtzioak kritikoki aztertzea eta mezuak hobeki ulertzeko egiten duten ekarpena baloratzea.

8. Eguneroko bizitzan azaltzen diren formak eta espazio-erlazioak identifikatzea eta horien propietate eta erlazio geometrikoak aztertzea. Horrela zenbait harmonia eta edertasun motekiko sentikortasuna garatuko da eta sormena eta irudimena sustatuko dira.

9. Problemak ebaztea jarduera matematikoak bereak dituen bideak erabiliz, hala nola aukeren arakatze sistematikoa, hizkuntzaren zehaztasuna, ikuspuntua aldatzeko malgutasuna edo irtenbideak bilatzeko jarraikitasuna, eta horiek guztiek eguneroko bizitzako arazoak ebazteko duten balioaz ohartzea.

10. Sistema informatikoen osagai fisikoen eginkizunak, funtzionamendua eta elkarren arteko konexioak ulertzea, eta trebe erabiltzea informazioa bilatu, gorde, antolatu, erabili, berreskuratu eta aurkezteko aplikazioak; halaber, soluzio teknologikoak simulatu eta saiatzea, gauzatu baino lehen.

11. Komunikazio sareak erabiltzeko ohitura izatea, informazioa bilatu, lortu, landu eta trukatzeko baliabide gisa.

12. Matematika gure kulturaren zati dela jabetzea, bai historiaren ikuspegitik bai gaur egungo gizartean duen zereginaren ikuspegitik, eta lortutako gaitasun zientifiko eta matematikoak erabiltzea gizarteko fenomenoak aztertu eta baloratzeko: kultur aniztasuna, ingurumenarekiko errespetua, osasuna, kontsumoa, genero berdintasuna edo bizikidetza baketsua.

13. Problemak ebazteko orduan jarrera positiboa izatea eta problemei arrakastaz aurre egiteko konfiantza agertzea; autoestimazio maila egokia lortzea, matematikaz gozatu ahal izateko, sormenaren, manipulazioaren, estetikaren eta erabilgarritasunaren aldetik.

Natura eta osasuna

14. Natur zientzietako oinarrizko kontzeptuak eta estrategiak ulertu eta erabiltzea fenomeno naturalak interpretatzeko, baita garapen teknozientifikoen eta horien aplikazioen ondorioak aztertu eta baloratzeko ere.

15. Gure garaiko oinarrizko gai zientifiko eta teknologikoei buruz irizpide pertsonal eta arrazoituak lantzea, iturri desberdinetatik lortutako informazioak alderatuz eta ebaluatuz, horiek banan-banan edo taldean aztertzeko.

16. Pertsonen eta komunitatearen osasuna sustatzearen aldeko jarrerak eta ohiturak garatzea; horretarako, elikadurarekin, kontsumoarekin, drogazaletasunarekin eta sexualitatearekin zerikusia duten alderdietan gaur egungo gizarteak dituen arriskuei aurre egiteko estrategiak eskuratzea.

17. Gizakiaren beharrak asetzeko eta tokian tokiko arazoen nahiz arazo orokorren inguruan erabakiak hartzen parte hartzeko natur zientzien ezagutzak erabiltzeak zer nolako garrantzia duen ulertzea.

18. Energia ekoitzi eta eraldatzeko eta energia zentzuz erabiltzeko teknologiei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eta aintzat hartzea horiek ingurumenean, bilakaera teknologikoan eta pertsonen bizi kalitatean duten eragina.

19. Zientziak eta teknologiak gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten elkarreraginak ezagutu eta baloratzea eta egun gizadiak dituen arazoei eta irtenbideak bilatu eta aplikatzeko beharrari arreta berezia jartzea, betiere arreta printzipioa kontuan hartuta, etorkizun iraunkorrerantz aurrera egiteko.

20. Modu aktibo eta arduratsuan parte hartzea talde lanean, soluzioak bilatzen, erabakiak hartzen eta ezarritako lanak egiten, errespetu, lankidetza, tolerantzia eta elkartasunezko jarrera hartuta.

MATEMATIKA-TEKNOLOGIA

1. modulua

Edukiak

1. multzoa. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).

-Ordenagailua eta haren osagaiak. Funtzionamendua eta oinarrizko erabilera. Periferikoen konexioa. Informazioa gorde, antolatu eta berreskuratzea, euskarri fisikoetan, lokaletan eta aldagarrietan.

-Testu-prozesadorea: agiriak editatu eta hobetzeko oinarrizko funtzio eta prozedurak

-Ordenagailua komunikabide. Internet: nabigazioa eta bilatzaileak. Posta elektronikoa.

2. multzoa. Zenbakiak.

Zenbaki osoak.

-Zenbaki naturalen zatigarritasuna. Hainbat zenbakiren multiplo eta zatitzaile komunak. Eguneroko egoerekin zerikusia duten problemak ebazteko zatigarritasuna aplikatzea.

-Zenbaki negatiboen beharra, egoerak eta aldaketak adierazteko. Egiazko egoeretan haiek ezagutzea.

-Zenbaki osoen bidezko eragiketen esanahia eta erabilerak. Kalkulu errazetan eragiketen hierarkia eta propietateak eta parentesiaren erabilera-erregelak erabiltzea.

-Zenbaki osoen berreketak berretzaile arruntekin. Eragiketak berreturekin. Zenbaki handiak adierazteko notazio zientifikoa erabiltzea.

-Problemak ebaztea.

Zenbaki hamartarrak eta sistema metriko hamartarra.

-Zenbaki hamartarrak irakurri eta idaztea.

-Zenbaki hamartarrak. Eragiketak zenbaki hamartarrekin.

-Zatikien eta zenbaki hamartarren arteko erlazioak.

-Sistema metriko hamartarra. Neurri bat modu konplexuan eta ez-konplexuan adieraztea. Eragiketak.

-Neurketa lanak planifikatzea, neurgailuak erabiltzea eta emaitza adieraztea unitate egokian.

Proportzionaltasuna.

-Eguneroko bizitzako egoeretan magnitude proportzionalak bereizi eta erabiltzea. Horiek aplikatzea zuzeneko edo alderantzizko proportzionaltasunak esku hartzen duen problemak ebazteko: deskontuak, tasak, korrituak eta banaketa proportzionalak.

-Portzentajeak erabiltzea osaerak edo aldakuntzak adierazteko. Portzentajezko gehikuntzak eta gutxitzeak. Ohiko portzentajeekin kalkuluak egitea buruz eta idatziz.

-Zatikien, zenbaki hamartarren eta portzentajeen arteko erlazioak. Erlazio horiek erabiltzea portzentajeen bidezko kalkulu praktikorako estrategiak prestatzeko.

3. multzoa. Geometria.

-Planoan irudi geometrikoak deskribatzeko oinarrizko elementuak. Zuzen paraleloak eta perpendikularrak. Angeluak: sailkapena eta neurketa.

-Ohiko marrazketa tresnak erabiltzea segmentuak, angeluak, erdibitzaileak eta erdikariak marrazteko.

-Irizpide desberdinetatik abiatuta, triangeluak eta laukiak sailkatzea. Poligono horietan zenbait propietate eta erlazio aztertzea.

-Poligono erregularrak. Zirkunferentzia eta zirkulua.

-Ohiko marrazketa tresnak erabiliz poligonoak, zirkunferentziak eta horien elementuak marraztea.

-Irudien perimetroa estimatu eta kalkulatzea. Formulen, triangelatzearen eta koadrikulazioaren bidez azalerak estimatu eta kalkulatzea.

-Irudi lauen simetria. Naturan eta eraikuntzetan simetria hautematea.

-Tresna informatikoak erabiltzea elementu geometrikoen arteko erlazioak eraiki, simulatu eta ikertzeko.

Ebaluazio irizpideak

1. Zenbaki osoak, hamartarrak, neurriak eta portzentaje errazak, horiekiko eragiketak eta horien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko.

Egiaztatu behar da ikasleak gai diren zenbakiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen diren, kalkulu modurik egokiena hautatzen duten (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta zenbakiak behar bezala erabiltzen dituzten informazioak transmititzeko. Arreta berezia jarriko zaio, kasu errazetan, eragiketa konbinatuak erabiltzeko gaitasunari, eragiketa aritmetikoen sekuentziaren laburpen moduan.

2. Problemak ebaztea lau eragiketen bidez, zenbaki osoekin eta hamartarrekin, kalkulu mota egokia erabiliz eta emaitza testuinguruari noraino egokitzen zaion baloratuz.

Baloratu nahi da ea ikasleak gai diren eragiketa desberdinei esanahi berriak esleitzeko eta egoera bakoitzerako kalkulu mota egokiena hautatzeko. Era berean, ebaluatu nahi da nola interpretatzen diren kalkuluetan lortutako emaitzak, eta egiaztatu nahi da ikasleek ez dutela emaitza besterik gabe ontzat ematen, aitzitik, abiapuntuko egoerarekin erkatzen dutela.

3. Proportzionaltasun numerikoko erlazioak identifikatzea eta eguneroko bizitzako egoeretan problemak ebazteko erabiltzea.

Egiaztatu nahi da ikasleak gai diren bi magnituderen arteko proportzionaltasun erlazioa identifikatzeko testuinguru desberdinetan. Era berean, estrategia desberdinak tarteko (taulak erabiltzea, proportzionaltasun-konstantea lortu eta erabiltzea, unitatera murriztea etab.), elementu ezezagunak lortu behar dira problema batean, egiazko egoeretan proportzionaltasun erlazioak dituzten beste elementu batzuetatik abiatuta.

4. Sistema metrikoko unitateak erabiltzea zenbatespenak, zuzeneko neurketak eta zeharkako neurketak egiteko, eta doitasun maila behar bezala baloratzea.

Pertsona helduek neurri unitateei buruz dakitena baloratu nahi da, eta zenbaterainoko gaitasuna duten neurriak adierazteko eta neurri unitateen arteko bihurketak egiteko. Jakin nahi da zenbateko gaitasuna duten neurketa prozesuko teknikak hautatu eta aplikatzeko: neurtu behar den kantitatea, neurgailu egokiaren erabilera, emaitza adierazteko neurri unitatea, eta biribiltze tekniken erabilera, emaitza behar adinako doitasun mailarekin aurkezteko.

5. Irudi lauak bereizi eta deskribatzea, beren propietateen arabera sailkatzea eta lortutako ezagutza geometrikoa aplikatzea mundu fisikoa interpretatu eta deskribatzeko, termino egokiak erabiliz.

Ikasleek eguneroko bizitzako egoera eta arazo desberdinei aurre egiterakoan geometriaren oinarrizko kontzeptuak erabiltzeko gaitasuna baduten egiaztatu nahi da. Halaber, elementu eta forma geometriko desberdinak erabiliz lortutako esperientzia baloratu nahi da.

6. Irudi lauen perimetroak, azalerak eta angeluak estimatu eta kalkulatzea neurketa-unitate egokia erabiliz.

Metodo desberdinak erabiliz irudi lauen neurri batzuk kalkulatzeko eta unitate eta zehaztasun egokiena erabiltzeko gaitasuna baloratu nahi da. Gainera, kontuan hartuko da nola erabiltzen diren oinarrizko irudien bidezko deskonposizio metodoak inguruneko irudi lauen azalerak kalkulatzeko.

7. Problemak ebazteko estrategia eta teknika errazak erabiltzea, hala nola enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errorea edo problema errazago baten ebazpena; lortutako soluzioa egiaztatzea, eta ebazpenerako erabili den prozedura azaltzea, ikaslearen mailarako hizkuntza matematiko egokia erabiliz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da nola ekiten dioten ikasleek problemari, soluzioa lortzeko prozedura estandarrik ez dagoenean. Hainbat alderdi ebaluatuko dira: ea enuntziatua ulertzen den testuaren zati bakoitza aztertuz eta alderdi nagusienak identifikatuz, nola aplikatzen diren ebazpenerako estrategia sinpleak, eta ea ikasleak soluzioa egiaztatzeko ohiturarik eta trebetasunik ba ote duen. Era berean, ebaluatu egin behar dira ebazpenak bilatzeko jarraikitasuna, nork bere buruarengan soluzioa lortzeko konfiantza izatea, eta garatutako ideia eta prozesu pertsonalak hitz egokiez transmititzeko gaitasuna, ikaskideek uler ditzaten. Truke jarduera hori egiteko jarrera positiboa izatea ere kontuan hartuko da.

8. Testuak eta grafikoak dituzten dokumentuak prestatu, gorde eta berreskuratzea, euskarri elektronikoan.

Testuak eta irudiak dituzten dokumentuak testu prozesadoreen bidez egiteko oinarrizko trebetasunak ebaluatu nahi dira. Aplikazio horietako ohiko prozedura eta funtzioak erabiliko dira dokumentu errazak garatzeko. Gainera, dokumentuak gorde eginen dira eta euskarri fisikoetan berreskuratuko dira.

9. Interneten sartzea oinarrizko zerbitzuak lortzeko: Interneten informazioa eta mezu elektronikoak bilatzea.

Baloratu nahi da ikasleek ba ote dakiten Interneten nabigatzen eta bilatzaileak eraginkortasunez erabiltzen, informazio adierazgarria bilatzen, informazio hori gordetzen eta intereseko erreferentzien bildumak sortzen, eta posta elektronikoa komunikaziorako tresna gisa erabiltzen.

2. modulua

Edukiak

1. multzoa. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

-Kalkulu orria erabiltzea taulak eta grafikoak egiteko.

-Internet: kontzeptuak, terminologia, egitura eta funtzionamendua.

-Nabigatzaileak erabiltzea, oinarrizko trebetasunak. Bilatzaileak, bilatzeko teknikak eta estrategiak.

-Posta elektronikoa. Posta elektronikoaren kudeatzaileak, mugikortasuna eta web posta, posta tresna desberdinetan.

-Programak eta informazioa lortzea: jaistea eta trukatzea.

-Softwarearen eta informazioaren jabetzari eta banaketari buruzko jarrera kritiko eta arduratsua: erabili eta banatzeko lizentzia motak.

2. multzoa. Zenbakiak.

-Zatikiak eguneroko bizitzan. Zatikien esanahi eta erabilera desberdinak. Grafikoki nola irudikatu. Zatiki baliokideak.

-Eragiketak zatikiekin: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa.

-Erro karratuak. Erro hurbilduak estimatu eta lortzea.

-Kalkulu mota egokiena (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta estrategia egokiena erabiltzea kantitateak kalkulatu edo estimatzeko, emaitzak izan behar duen zehaztasuna eta datuen izaera kontuan hartuta.

3. multzoa. Geometria.

-Triangelu zuzena. Pitagoras-en teorema.

-Tales-en teorema.

-Forma bera eta tamaina desberdina duten irudiak. Antzekotasuna. Segmentuen proportzionaltasuna. Antzekotasun erlazioak identifikatzea.

-Irudiak nola handitu eta txikitu. Ahal izanez gero, erabilitako eskala-faktorea lortzea. Antzeko irudien azaleren arteko arrazoia.

-Pitagoras-en eta Tales-en teoremak erabiltzea neurriak lortzeko.

-Eskalak eta planoak. Marrazketa tresnak erabiltzea plano errazak egiteko.

-Poliedroak eta biraketa-gorputzak. Garapen lauak eta elementu bereizgarriak. Irizpide desberdinen arabera sailkatzea. Propietateak, erregulartasunak eta erlazioak erabiltzea mundu fisikoko problemak ebazteko.

-Luzerak, azalerak eta bolumenak estimatu eta kalkulatu behar direneko problemak ebaztea.

-Poliedroak aztertzeko edo beste batzuk lortzeko, honelako prozedurak erabiltzea: konposizioa, deskonposizioa edo garapena.

4. multzoa. Funtzioak eta grafikoak.

-Zuzenki edo alderantziz proportzionalak diren bi magnituderen arteko erlazioa lortzea haien balio-taularen eta grafikoaren analisiaren bidez. Proportzionaltasun-konstantea interpretatzea. Benetako egoerei aplikatzea.

-Balioen taulak. Koordenatu kartesiarrak.

-Balioen taula batetik edo enuntziatu batetik abiatuta, egoera bat grafikoki irudikatzea.

-Grafikoak bi magnituderen arteko erlazio gisa interpretatzea. Behaketa eta saiakuntza kasu praktikoetan.

5. multzoa. Estatistika.

-Informazio bilketa. Datuak tauletan antolatzea. Maiztasun absolutuak eta erlatiboak.

-Grafiko estatistikoen alderdi azpimarragarrienak aztertzea. Tauletatik abiatuta grafiko estatistikoak egitea.

-Zentralizazio neurriak: batez bestekoa, moda eta mediana.

Ebaluazio irizpideak

1. Zenbaki oso, zatiki, hamartar eta ehuneko errazak erabiltzea, baita haien eragiketak eta propietateak ere, informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten arazoak ebazteko.

Egiaztatu behar da ikasleak gai diren zenbakiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen diren, kalkulu modurik egokiena hautatzen duten (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna kalkulatzeko gai diren. Irizpide honen bidez ebaluatu beharreko eragiketen artean berretzaile naturalaren bidezko berreketak ere sartu behar dira. Zatikiekin, hamartarrekin eta ehunekoekin kalkuluak errazago egiteko estrategien erabilera eta kalkulu horiek askotariko testuinguruetan aplikatzeko gaitasuna ebaluatzeari arreta berezia jarri behar zaio.

2. Proportzionaltasun numerikoko eta geometrikoko erlazioak identifikatzea eta eguneroko bizitzako egoeretan problemak ebazteko erabiltzea.

Egiaztatu nahi da ikasleak gai diren bi magnituderen arteko proportzionaltasun erlazioa identifikatzeko testuinguru desberdinetan. Era berean, estrategia desberdinak tarteko (taulak erabiltzea, proportzionaltasun-konstantea lortu eta erabiltzea, unitatera murriztea etab.), elementu ezezagunak lortu behar dira problema batean, egiazko egoeretan proportzionaltasun erlazioak dituzten beste elementu batzuetatik abiatuta.

3. Espazio eta objektuen luzerak, azalerak eta bolumenak estimatu eta kalkulatzea, planteatutako egoerari dagokion zehaztasunaz; neurketa prozesuak ulertzea, eta estimazioaren edo kalkuluaren emaitza neurri unitate egokienean ematea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren luzera, azalera eta bolumen kontzeptuak ulertu eta bereizteko eta bakoitzari dagokion unitatea hautatzeko. Horiez gain, egiaztatu behar da objektuen tamaina estimatzeko gaitasun nahikoak lortu dituzten. Formulak buruz ikasi eta aplikatzeko gaitasunetik harantzago, irizpide honen bidez aintzat hartu behar da ea ikasleak sakonean ulertzen dituen prozesuarekin zerikusia duten kontzeptuak eta ea askotariko metodoak erabiltzeko gauza den.

4. Taulan, grafikoan edo enuntziatu baten bitartez emandako erlazio funtzional errazak interpretatzea, horietatik balioak lortzea eta aztertutako fenomenoari buruzko ondorioak ateratzea.

Irizpide honen bidez baloratu nahi da nola erabiltzen diren informazioa aurkezteko modu desberdinak elkarrekin lotzeko mekanismoak; batez ere, proportzionaltasun erlazio bati dagokion grafikotik hitzezko aurkezpenera edo zenbakizko aurkezpenera pasatzea. Halaber, ebaluatu behar da grafikoaren analisia egiteko eta analisi horren emaitza emandako aldagaien esanahiarekin lotzeko gaitasuna.

5. Populazio baten ezaugarriak ezagutzeko galdera egokiak formulatzea eta erantzuteko datu jakingarriak bildu, antolatu eta aurkeztea; horretarako, metodo estatistiko egokiak eta tresna informatiko aproposak erabiltzea.

Ikasleen ingurunearekin zerikusia duten kasu errazetan, egiaztatu behar da gai diren azterketa estatistikoaren fase guztiak garatzeko: azterketarako galdera edo galderak egin, informazioa bildu, taula eta grafikoetan antolatu, balio nagusiak lortu (batez bestekoa, moda, balio maximoa eta minimoa, heina) eta lortutako datuetatik zentzuzko ondorioak atera. Halaber, kalkulu orria erabiltzeko eta aztergai den egoerari ongien egokitzen zaizkion grafikoak antolatu eta sortzeko gaitasuna baloratu nahi da.

6. Problemak ebazteko estrategia eta teknikak erabiltzea, hala nola enuntziatuaren analisia, saiakuntza eta errore sistematikoa, problema zatikatzea edo lortutako soluzioaren koherentziaren egiaztapena, eta ebazpenerako erabili den prozedura azaltzea, ikaslearen mailarako hizkuntza matematiko egokia erabiliz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da nola ekiten dioten ikasleek problemari, soluzioa lortzeko prozedura estandarrik ez dagoenean. Hainbat alderdi ebaluatuko dira: ea enuntziatua ulertzen den testuaren zati bakoitzaren azterketaren eta alderdi nagusienen identifikazioren bitartez, nola aplikatzen diren ebazpenerako estrategia sinpleak, eta ea ikasleak soluzioa zuzena dela eta planteatutako problemari ongi egokitzen zaiola egiaztatzeko ohiturarik eta trebetasunik ba ote duen. Era berean, ebaluatu egin behar da ebazpenak bilatzeko jarraikitasuna, nork bere buruarengan soluzioa lortzeko konfiantza izatea, eta garatutako ideia eta prozesu pertsonalak hitz nahiko zehatzez transmititzeko gaitasuna, ikaskideek uler ditzaten. Erkatze jarduera hori egiteko jarrera positiboa izatea ere kontuan hartuko da.

7. Interneten sartzea oinarrizko zerbitzuak lortzeko: informazioa bilatzeko nabigazioa, posta elektronikoa eta taldeko komunikazioa.

Baloratu nahi da ea ikasleek Interneten nabigatzeko kontzeptuak eta terminologia ezagutzen dituzten eta bilatzaileak eraginkortasunez erabiltzen dituzten, bilaketaren xedeak identifikatzea, informazio garrantzitsua aurkitu eta gordetzea, erreferentzia interesgarrien bildumak sortzea eta posta elektronikoaren kudeatzaileak nahiz taldeko komunikaziorako diseinatutako tresnak erabiltzea ahalbidetuko dieten teknikak finkatzeko.

3. modulua

Edukiak

1. multzoa. Zenbakiak.

-Zatiki eran ezin adierazi diren zenbakiak bereiztea. Zenbaki irrazionalak.

-Zenbakiak irudikatzea zuzen errealean. Tarteak

-Erroak berreketa moduan adieraztea: berretzaile frakzionarioko berreketak. Eragiketak berretzaile osoko eta frakzionarioko berreturekin eta errotzaile errazekin.

-Testuinguru desberdinetan zenbakiak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean idazkera eta zehaztasun-maila egokienak hautatzea.

-Eragiketak zatiki eta hamartarrekin. Kalkulu hurbildua eta biribiltzea. Zifra esanguratsuak. Errore absolutua eta erlatiboa. Eguneroko bizitzako problemak ebazteko hurbilketak eta biribiltzeak erabiltzea, egoerak eskatzen duen adinako zehaztasunarekin.

-Berretzaile osoko berreketak. Haien esanahia eta erabilera. Nola erabiltzen diren oso zenbaki handiak eta oso txikiak adierazteko. Notazio zientifikoz adierazitako zenbakien bidezko eragiketak. Kalkulagailua nola erabili.

-Kalkulu orria erabiltzea problemak ebazteko kalkuluen antolaketan.

2. multzoa. Aljebra.

-Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

-Adierazpen aljebraikoen eraldaketa. Berdintasun nabarmenak.

-Adierazpen aljebraiko baten zenbakizko balioa.

-Ekuazioen eta beren soluzioen esanahia.

-Ezezagun bateko lehen graduko ekuazioak nola ebatzi. Bi ezezaguneko bi ekuazio linealek osatutako sistemak.

-Problemak ebaztea ekuazioak, sistemak eta bestelako metodo pertsonalak erabiliz. Eguneroko bizitzako egoerak ebazteko hizkuntza aljebraikoak eskaintzen duen zehaztasun, sinpletasun eta baliagarritasuna baloratzea.

3. multzoa. Geometria.

-Planoaren eta espazioaren geometria berrikustea. Irudien eta gorputzen konposizioa eta deskonposizioa nola erabili problema geometrikoak ebazteko.

-Tales-en eta Pitagoras-en teoremak aplikatzea problema geometrikoak eta ingurune fisikoko problemak ebazteko.

-Koordenatu geografikoak eta ordu-eremuak. Mapak interpretatzea eta horiekin zerikusia duten problemak ebaztea.

-Forma, konfigurazio eta erlazio geometrikoak ikertzeko jakin-mina eta interesa.

4. multzoa. Funtzioak eta grafikoak.

-Erlazio funtzional bat adierazteko moduak: hitzezkoa, taulen bidezkoa, grafikoa eta aljebraikoa.

-Lehen mailako funtzioen azterketa grafikoa eta aljebraikoa.

-Informazioaren teknologiak erabiltzea funtzio eta grafikoen analisirako.

-Grafiko batek eta beraren adierazpen aljebraikoak adierazten duten fenomenoaren portaerari buruz hipotesiak egitea.

-Mendekotasun funtzionaleko egoerak, taulen eta enuntziatuen bidez emanak, aztertu eta alderatzea.

-Eredu linealak erabiltzea hainbat jakintza-arlotan eta eguneroko bizitzan gertatzen diren egoerak aztertzeko. Horretarako, taula egitea, irudikapen grafikoa egitea eta adierazpen aljebraikoa lortzea.

Ebaluazio irizpideak

1. Hainbat motatako zenbakiak, haien eragiketak eta haien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten arazoak ebazteko.

Egiaztatu behar da ikasleak gai direla zenbakiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen direla, kalkulu modurik egokiena hautatzen dutela (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna kalkulatzeko gai direla. Halaber, garrantzitsua da, planteatutako egoera kontuan hartuta, zenbakiak modu egokian adieraztea: zenbaki hamartarra, zatikia edo notazio zientifikoa. Maila honetan planteatu behar diren problemetan oso garrantzitsua da notazio zientifikoa erabiltzea, baita emaitzak eskatutako zehaztasunera biribiltzea eta hori egitean izandako akatsa baloratzea ere.

2. Emandako propietate edo erlazio bat hizkuntza aljebraikoaren bidez adieraztea, eta erregulartasunak behatzea egiazko egoeretatik lortutako zenbaki sekuentzietan, eraketa-legea eta dagokion formula lortuz, kasu errazetan.

Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek fenomeno batetik informazio garrantzitsua ateratzeko eta adierazpen aljebraiko bihurtzeko gaitasuna badutela. Zenbaki-pauten tratamenduari dagokionez, kontuan hartuko da ea ikasleak gai diren erregulartasunak aztertzeko eta adierazpen sinbolikoak lortzeko, iterazio-formak eta forma errepikariak barne direla.

3. Eguneroko bizitzako arazoak ebaztea, lehen mailako ekuazioak edo bi ezezagun dituzten ekuazio linealen sistemak planteatu eta ebatzi behar diren kasuetan.

Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek badakiten letrazko adierazpideak manipulatzeko teknikak erabiltzen, ebatzi aurretik ekuazio eta sistemetara bihurtzen ahal diren problemak ebazteko. Ebazpen aljebraikoa ez da planteatzen ebazpen metodo bakartzat; bestelako metodo numeriko eta grafikoekin konbinatzen da, baliabide teknologiko egokiak erabiliz.

4. Formula eta teknika egokiak erabiltzea objektuen luzerak, azalerak eta bolumenak kalkulatzeko, planteatutako egoerari dagokion zehaztasunarekin.

Egiaztatu nahi da ikasleek magnitude jakinetatik abiaturik magnitude ezezagunak kalkulatzeko estrategiak garatu dituztela eta teorema edota formula egokiak aplikatzen dituztela, eta baloratu nahi da zenbateraino ulertzen dituzten prozesuarekin zerikusia duten kontzeptuak, eta askotariko metodoak erabiltzeko gauza diren.

5. Eredu linealak erabiltzea, enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen aljebraiko baten bidez emanda dauden egiazko egoerak aztertzeko.

Irizpide honen bidez baloratu behar da ea ikasleak gai diren funtzio linealen bitartez adierazten ahal diren fenomeno fisikoak, sozialak edo eguneroko bizitzakoak aztertzeko, balio-taula egiteko, ardatzetan eskala egokiak erabiliz grafikoa marrazteko eta erlazioaren adierazpen aljebraikoa lortzeko. Halaber, ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren baliabide teknikoak grafiko baten alderdi nagusien analisiari aplikatzeko eta hartara aztergai den fenomenoaren ezagutzan sakontzea ahalbidetuko duen informazioa ateratzeko.

6. Problemak ebazteko estrategiak eta teknikak planifikatu eta erabiltzea, hala nola zenbaketa zehatza, indukzioa edo antzeko problemen bilaketa, eta egiaztatzea soluzioa bat datorrela planteatutako egoerarekin, eta ahoz nahiz idatziz adieraztea, zehaztasunez, arrazoibideak, erlazio kuantitatiboak eta elementu matematikoak dituzten informazioak, horretarako hizkuntza matematikoak eskaintzen duen erabilgarritasun eta sinpletasuna aintzat hartuz.

Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren problema bat ebazteko bidea planifikatzeko eta ebazpenari begira estrategia konplexuagoetara jotzeko. Halaber kontuan hartuko dira soluzioak bilatzeko jarraikitasuna, soluzioen koherentzia eta ebatzi beharreko egoerarako egokitasuna, eta soluzioa lortzeko nork bere buruarengan erakusten duen konfiantza. Gainera, aintzat hartuko da kantitateak, neurriak, zenbakizko erlazioak edo erlazio espazialak dituzten mota guztietako informazioak adierazteko erabiltzen den hizkuntzaren zehaztasuna, baita problema ebazteko erabiltzen diren estrategiak eta arrazoibideak ere.

4. modulua

Edukiak

1. multzoa. Zenbakiak.

-Erro kontzeptua.

-Erroen batuketa.

-Erroen biderketa.

-Arrazionalizazio erraza.

2. multzoa. Aljebra.

-Letrazko adierazpenak erabiltzea formula eta ekuazioetako balioak lortzeko testuinguru desberdinetan.

-Bigarren graduko ekuazioak nola ebatzi.

-Ekuazio sistemen ebazpen grafikoa eta aljebraikoa. Ekuazio eta sistemen bidez eguneroko problemak eta beste jakintza-arlo batzuetakoak ebaztea.

-Beste ekuazio mota batzuk ebaztea saiakuntza eta erroreen sistemaren bidez edo metodo grafikoetatik abiatuta, bitarteko teknologikoak erabiliz.

3. multzoa. Geometria.

-Triangelu zuzenaren geometriaren gaineko kontzeptu oinarrizkoak.

-Arrazoi trigonometrikoak: sinua, kosinua, tangentea.

-Triangelu zuzenen ebazpena.

-Kalkulu orria erabiltzea funtzio trigonometriko errazak aurkezteko

4. multzoa. Funtzioak eta grafikoak.

-Enuntziatu, taula, grafiko edo adierazpen analitiko baten bidez deskribatutako fenomeno bat interpretatzea. Emaitzak aztertzea.

-Batez besteko aldakuntza tasa: funtzio baten aldakuntzaren neurria tarte baten barnean. Tauletan, grafikoetan eta hitzezko enuntziatuetan hazkunde modu desberdinak aztertzea.

-Linealak ez diren beste funtzio eredu batzuk aztertu eta erabiltzea: esponentziala eta koadratikoa. Informazioaren teknologiak erabiltzea haiek aztertzeko.

5. multzoa. Estatistika.

-Ikasleari hurbilak suertatzen zaizkion egoera jakinetatik abiatuta, azterketa estatistikoaren faseak eta lanak identifikatzea.

-Laginaren beharra, komenigarritasuna eta adierazgarritasuna. Ausazko hautespen metodoak, eta horien aplikazioak egiazko egoeretan.

-Atributuak eta aldagai diskretu eta jarraituak.

-Datuak tarteetan multzokatzea. Histogramak eta maiztasun poligonoak.

-Grafiko egokia egitea, datuen izaeraren eta lortu nahi den helburuaren arabera.

-Zentralizazioaren eta sakabanatzearen neurriak erabiltzea alderaketak eta balorazioak egiteko. Informazio estatistikoaren aurrean jarrera kritikoa izatea.

-Kalkulu orria erabiltzea datuak antolatu, kalkuluak egin eta grafiko egokienak sortzeko.

6. multzoa. Probabilitatea.

-Ausazko esperientziak. Gertakariak eta lagin-espazioa. Ausarekin zerikusia duten egoerak deskribatu eta kuantifikatzeko hiztegi egokia erabiltzea.

-Probabilitateen kalkulua Laplace-ren legearen bidez. Ausazko fenomeno sinpleen portaerari buruzko hipotesiak formulatu eta egiaztatzea.

-Simulazioaren edo saiakuntzaren bidez probabilitatea kalkulatzea.

-Esperientzia konposatuak. Kontingentzia taulak eta zuhaitz-diagramak erabiltzea kasuak zenbatu eta probabilitateak esleitzeko.

-Probabilitatea erabiltzea askotariko inguruneetan erabaki arrazoituak hartzeko. Zalantzazko egoerak matematikaren bidez interpretatu, deskribatu eta iragarri daitezkeela hauteman eta baloratzea.

Ebaluazio irizpideak

1. Mota guztietako zenbaki eta eragiketak eta haien propietateak erabiltzea informazioa bildu, eraldatu eta trukatzeko eta eguneroko bizitzarekin zerikusia duten arazoak ebazteko.

Egiaztatu behar da ikasleak gai direla zenbaki mota guztiak eta eragiketak identifikatu eta erabiltzeko, haien esanahiaz eta propietateez jabetzen direla, kalkulu modurik egokiena hautatzen dutela (buruzkoa, idatzizkoa edo kalkulagailu bidezkoa) eta lortutako emaitzen koherentzia eta zehaztasuna kalkulatzeko gai direla. Maila honetan bereziki garrantzitsua da begiratzea ea ikasleak gai diren zenbakiak egunerokotasunetik hurbileko testuinguruetan erabiltzeko eta soluzioa (zehatza edo hurbildua) probleman eskatzen zaien zehaztasunari egokitzeko.

2. Eguneroko bizitzako arazoak ebaztea, lehen edo bigarren mailako ekuazioak edo bi ezezagun dituzten ekuazio sistemak planteatu eta ebatzi behar diren kasuetan.

Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek badakiten letrazko adierazpideak manipulatzeko teknikak erabiltzen, ebatzi aurretik ekuazio eta sistemetara bihurtzen ahal diren problemak ebazteko. Ebazpen aljebraikoa ez da planteatzen ebazpen metodo bakartzat; bestelako metodo numeriko eta grafikoekin konbinatzen da, informazioaren teknologien erabilera egokiaren bidez.

3. Egiazko egoeretan zuzeneko eta zeharkako neurriak lortzeko tresna, formula eta teknika egokiak erabiltzea.

Egiaztatu nahi da ikasleek estrategia egokiak garatu dituzten magnitude ezagunetatik abiatuta magnitude ezezagunak kalkulatzeko, eskura dituzten neurketa tresnak erabiltzeko, formula egokiak aplikatzeko eta proposaturiko neurketari dagozkion teknika eta trebetasunak garatzeko.

4. Egoera jakin batean erlazio kuantitatiboak identifikatzea eta zein funtzio motaren bidez adierazten ahal diren zehaztea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren fenomeno jakin bati dagokion eredua bereizteko, ikasitako ereduen artetik (lineala, koadratikoa, esponentziala), eta zentzuzko ondorioak ateratzeko hari lotutako egoeratik; azterketa hori egiteko informazioaren teknologiak erabili behar dituzte, behar izanez gero.

5. Egiazko egoerei lotutako funtzio-erlazioak adierazten dituzten taula eta grafikoak aztertzea, horien portaerari buruzko informazioa lortzeko.

Grafiko baten edo taula bateko zenbakizko balioen portaera ikusirik, aztergai den fenomenoari buruzko ondorioak ateratzeko gaitasuna baloratuko da. Horretarako, datu grafikoetatik edo zenbakietatik abiatuta, aldakuntza tasen interpretazioa eta hurbilketa egin beharko da.

6. Taula eta grafiko estatistikoak osatu eta interpretatzea, eta bai banaketa diskretu eta jarraituetan maizenik izaten diren parametro estatistikoak ere, eta erabilitako laginen adierazgarritasuna kualitatiboki baloratzea.

Informazio estatistikoa tauletan eta grafikoetan antolatzeko gaitasuna eta kalkulagailuaren nahiz kalkulu orriaren laguntzaz parametro garrantzitsuenak kalkulatzeko gaitasuna baloratu behar dira. Maila honetan lortu nahi da ikasleek kontuan har ditzatela lagina hautatzeko prozeduraren adierazgarritasuna eta baliozkotasuna, eta ikerlanaren ondorioak populazio osoari aplikatzea egokia ote den azter dezatela.

7. Probabilitate kalkuluaren kontzeptuak eta teknikak aplikatzea eguneroko bizitzako arazo eta egoerak ebazteko.

Ikasleek gai izan behar dute lagin-espazioa identifikatzeko esperientzia bakunetan eta esperientzia konposatu xumeetan, eguneroko bizitzako ingurune jakinetan, eta Laplace-ren legea, zuhaitz-diagramak edo kontingentzia taulak erabili behar dituzte probabilitateak kalkulatzeko. Gainera, lortutako emaitzak baliatu behar dituzte zentzuzko erabakiak hartzeko, planteatutako problemen testuinguruan.

8. Problemak ebazteko arrazoitze-prozesu eta estrategia anitz eta erabilgarriak planifikatu eta erabiltzea, eta arrazoibideak, erlazio kuantitatiboak eta elementu matematikoak dituzten informazioak ahoz nahiz idatziz adieraztea, zehaztasunez, horretarako hizkuntza matematikoak eskaintzen duen baliagarritasun eta sinpletasuna baloratuz.

Ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren problema bat ebazteko bidea planifikatzeko, esku hartzen duten erlazio matematikoak ulertzeko eta aurreko moduluetan ikasitako estrategiak eta ebazpen teknikak aplikatzeko, beren gaitasunaz eta intuizioaz fidaturik. Gainera, aintzat hartuko da kantitateak, neurriak, zenbakizko erlazioak edo erlazio espazialak dituzten mota guztietako informazioak adierazteko erabiltzen den hizkuntzaren zehaztasuna, baita problema ebazteko erabiltzen diren estrategiak eta arrazoibideak ere.

NATURA ETA OSASUNA

1. modulua: Lur planeta

1. multzoa. Lurra Unibertsoan.

-Unibertsoa, izarrak eta galaxiak, Esne Bidea, Eguzki Sistema.

-Lurra planeta gisa. Astroen mugimenduarekin zerikusia duten fenomeno naturalak: urtaroak, eguna eta gaua, eklipseak...

-Orientazio teknikak erabiltzea. Egunez eta gauez zerua behatzea.

-Lurraren tokia Unibertsoan: geozentrismotik heliozentrismora.

2. multzoa. Lurreko materialak.

Materia Unibertsoan.

-Materiaren propietate orokorrak.

-Unibertsoan materiak dituen egoerak eta horien ezaugarriak. Egoera aldaketak.

-Elementu berberez osatutako Unibertsoa.

Atmosfera.

-Atmosferaren osaera eta propietateak.

-Fenomeno atmosferikoak. Eguraldi atmosferikoa baldintzatzen duten aldagaiak. Eguraldiaren eta klimaren arteko desberdintasuna.

-Airearen tenperatura, presioa, abiadura eta hezetasuna neurtzeko tresnak erabiltzea.

-Eguraldiaren mapa errazak interpretatzea.

-Atmosferaren zeregin babeslea onartzea; halaber, aireak izaki bizidunentzat eta giza osasunerako duen garrantzia eta airea zaindu beharra aintzat hartzea.

Hidrosfera.

-Uraren garrantzia kliman, paisaiaren egituran eta izaki bizidunetan.

-Uraren propietateei buruzko ikerketa esperimentala.

-Ura Lurrean gas, solido eta likido eran.

-Uraren zikloa Lurrean, eta uraren zikloak Eguzkiarekin duen harremana, Eguzkia energia iturri den aldetik.

-Ur gezaren erreserbak Lurrean: horien kontserbazioaren garrantzia.

-Uraren kutsadura, arazketa eta zaintza. Ura eta osasuna.

Geosfera.

-Harrien eta mineralen aniztasuna eta haiek identifikatzeko kontuan hartzen diren ezaugarriak.

-Mineral eta harrien garrantzia eta erabilgarritasuna. Mineral eta harrien ustiapena.

-Harri mota arruntenak behatu eta deskribatzea. Mineralak eta harriak identifikatzeko gako errazak erabiltzea.

-Lurraren barne egiturari buruzko sarrera.

3. multzoa. Lurraren kanpoko energiak eta barnekoak eragindako aldaketa geologikoak.

Lur planetaren kanpoaldeko jarduera geologikoa

-Eguzkiaren energia Lurrean. Atmosfera eta haren dinamika. Lurreko erliebea eta haren irudikapena. Mapa topografikoak: irakurketa.

-Aireak eta urak harrietan eragiten dituzten aldaketak. Meteorizazioa.

-Uharrak, ibaiak eta lurpeko urak eragile geologiko gisa. Akuiferoak gehiegi ustiatzea. Izotzaren eta haizearen ekintza geologikoa. Itsasoaren dinamika.

-Sedimentazio harriak nola sortzen diren. Ikatzaren, petrolioaren eta gas naturalaren jatorria eta erabilera. Horiek erabili eta agortzearen ondorioak baloratzea.

Energiaren transferentzia Lurraren barnean

-Lurraren barneko energiaren azalpenak: sumendietako erupzioak eta lurrikarak.

-Arrisku bolkaniko eta sismikoen balorazioa eta haien iragarpenaren eta prebentzioaren garrantzia.

-Harri magmatiko eta metamorfikoen identifikazioa eta haien egituraren eta jatorriaren arteko lotura.

-Barne geodinamikaren agerpenak Lurreko erliebean.

Ebaluazio irizpideak

1. Zenbait fenomeno natural interpretatzea eredu xumeak eta irudikapenak eginez eskalan Eguzki Sistemari eta Lurraren, Ilargiaren eta Eguzkiaren arteko mugimendu erlatiboei buruz.

Egiaztatu behar da ikasleak gai direla zenbait fenomeno natural, hala nola urteen iraupena, eguna eta gaua, eklipseak, Ilargiaren faseak, mareak edo urtaroak, modu arrazoituan azaltzeko, Lurrak Eguzki Sisteman dituen mugimendu erlatiboen interpretazioaren bidez.

2. Inguratzen gaituzten materialen propietateak (hala nola masa, bolumena, egoerak eta egoera-aldaketak) deskribatzeko prozedurak ezartzea.

Egiaztatu nahi da ikasleak gai direla kuantitatiboki eta kualitatiboki materiaren zenbait propietate interpretatzeko, esperientzia xumeak erabiliz, materiaren ezaugarriak ikertu eta egoera aldaketak identifikatze aldera. Halaber, tresna zientifikoen erabilera eta datuak interpretatu eta irudikatzeko orduan erakusten diren trebetasunak baloratuko dira.

3. Atmosferaren existentzia eta airearen propietateak ezagutzea, fenomeno atmosferikoak kualitatiboki interpretatzea, izaki bizidunentzat atmosferak duen zeregin babeslea baloratzea eta giza jarduerak atmosferan sortzen dituen ondorioak kontuan hartzea.

Ikasleek gai izan behar dute neurketa tresnak erabiliz hainbat aldagai meteorologikori buruzko datuak lortu eta aztertzeko, eta horrela kontzeptu horietara hurbildu behar dute zenbait fenomeno meteorologiko xume interpretatzeko gauza izan arte. Gaur egungo ingurumen-kutsadurari lotutako arazo larriak eta horien ondorioak ezagutzea baloratuko da, baita arazo horiek konpontzen laguntzeko jarrera positiboa izatea ere.

4. Uraren propietateen ezagutzatik abiatuta, urak Naturan duen zikloa eta ziklo horrek izaki bizidunentzat duen garrantzia azaltzea, eta uraren erabilerari dagokionez, giza jardueren ondorioak kontuan hartzea.

Ebaluatu behar da ea ikasleak uraren zikloari buruzko eskemak interpretatzeko eta egiteko gai diren eta uraren zikloaren garrantziaz ohartzen diren, kontuan izanik giza jarduerek sortu dituzten arazoak, ur gezaren baliabideen kudeaketari eta ur gezaren kutsadurari dagokienez. Hala, uraren kudeaketa iraunkorra egin beharrari buruzko jarrera positiboa baloratuko da eta ur kontsumoa murrizteko nahiz ura berrerabiltzeko jokabide pertsonalak azpimarratuko dira.

5. Gako errazak erabiliz harri eta mineral arruntenak ezagutzea, bereziki, ingurune hurbilenean daudenak, eta haien aplikazio ohikoenak ezagutzea.

Ikasleek harri motak (magmatikoak, metamorfikoak eta sedimentarioak) eta mineral arruntenak bereizi behar dituzte haien bereizgarri diren propietateak kontuan hartuta, hala nola homogeneotasuna, itxura, dentsitatea eta zenbait erreaktiborekiko erreakzioak, harrien kasuan; distira, gogortasuna, dentsitatea etab., mineralen kasuan. Ingurune hurbileneko harriak azpimarratuko dira eta haien aplikazio arruntenak identifikatuko.

6. Kanpoko eragile geologikoen ekintzak identifikatzea Lurreko erliebearen jatorrian eta moldaketan eta harri sedimentarioak eratzeko prozesuan.

Egiaztatu behar da ikasleek Naturari buruzko ikusmolde dinamikoa duten eta gai diren kanpoko eragile geologiko nagusien ekintzari antzemateko, kanpoan edo irudietan. Halaber, ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren Lurreko erliebean kanpoko eragile geologikoek eragindako moldatze motak azaltzeko, baita klima, harri mota, harriaren egitura eta horrelako faktoreen eragina ere. Paisaian eragile geologikoen, izaki bizidunen eta giza jardueraren ondorioz azaltzen diren eragin desberdinak identifikatu behar dituzte.

7. Lurraren barneko eragile geologikoen ekintzak identifikatzea Lurreko erliebearen jatorrian eta harri magmatikoak eta metamorfikoak eratzeko prozesuan.

Ikasleak Naturari buruzko ikuskera dinamikoa duen egiaztatu behar da. Halaber, bai kanpoko behaketan bai irudien bidez ezagutu eta interpretatu behar ditu Lurraren barneko dinamikaren zenbait agerpen, erliebean ageri direnak, hala nola tolesturak, failak, mendilerroak eta sumendiak. Era berean, ebaluatu egin nahi da ea ikasleak ulertzen duen nola gertatzen diren harri endogenoen moten arteko eraldaketak ingurune geologikoaren ezaugarrien arabera.

8. Barneko prozesu geologikoekin zerikusia duten arriskuak eta horien prebentzioa nahiz iragarpena hauteman eta baloratzea.

Ikasleengan honakoa baloratu behar da: barneko arrisku geologiko nagusiak eta horien ondorioak behar bezala hauteman eta interpretatzeko gai diren, prentsako albisteak, mapak eta bestelako informazio bideak erabiliz.

9. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, esparruko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da esparruko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.

2. modulua: Izaki bizidunen dibertsitatea.

1. multzoa. Energia eta haren eraldaketak.

-Energia, oinarrizko kontzeptua aldaketak aztertzeko. Energiak gure bizitzan duen zeregina baloratzea.

-Energia iturri desberdinak (berriztagarriak eta berriztaezinak) aztertu eta baloratzea.

-Energiaren ekoizpenari, garraioari eta banaketari lotutako arazoak.

-Energia aurreztea: energiaren erabilera eta ingurumen eragina kalkulatu eta arrazionalizatzea. Energiaren erabilerak eragindako arazoetarako konponbide teknologikoak.

2. multzoa. Izaki bizidunak eta haien dibertsitatea.

-Lurrean bizia ahalbidetzen duten faktoreak.

-Izaki bizidunen ezaugarriak. Haien bizi funtzioen interpretazioa.

-Zelula, izaki bizidunen sorreraren, egituraren eta funtzioen unitate gisa. Teoria zelularra.

-Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak (moneroak, protoktistoak, onddoak, landareak, animaliak).

-Izaki bizidunak identifikatzeko gako errazak erabiltzea.

-Fosilak eta biziaren historia.

-Organismo zelulabakarrak, landareak eta animaliak behatu eta deskribatzeko lupa eta mikroskopio optikoa erabiltzea.

-Izaki bizidunen aniztasuna mantentzearen garrantzia balioestea. Aniztasun galerarekin zerikusia duten arazoak aztertzea.

3. multzoa. Bizia jardunean. Bizi funtzioak.

-Nutrizioa: izaki bizidunek materia eta energia lortu eta erabiltzea. Nutrizio autotrofoa eta heterotrofoa. Fotosintesiak Lurreko biziari eusteko duen garrantzia.

-Izaki bizidunen arnasketa.

-Harreman funtzioak: pertzepzioa, koordinazioa eta mugimendua.

-Ugalketa sexualaren eta asexualaren ezaugarriak.

-Animalien eta landareen bizi zikloak behatu eta deskribatzea.

4. multzoa. Ingurumen naturala.

-Biosfera, ekosfera eta ekosistema. Ekosistemaren osagaiak identifikatzea. Faktore abiotikoen eta biotikoen eragina ekosistemetan.

-Ur gezako eta itsasoko ekosistema urtarrak. Ekosistema lurtarrak: biomak.

-Organismo ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek ekosisteman duten zeregina.

-Inguruneko ekosistemaren bati buruzko ikerketa errazak egitea.

5. multzoa. Ekosistemen dinamika.

-Ekosisteman diren elkarreraginen azterketa: Harreman trofikoak. Materiaren zikloa eta energia fluxua. Kate eta sare trofikoak identifikatzea ekosistema lurtar eta urtarretan. Ziklo biogeokimikoak.

-Ekosistemaren autorregulazioa: izurriak eta borroka biologikoa.

-Segida ekologikoak. Nola eratzen eta suntsitzen diren lurzoruak. Basoetako suteen inpaktua eta prebentzioaren garrantzia.

-Izaki bizidunek ingurunea aldatzea eta izaki bizidunak ingurunera egokitzea. Ingurumen aldaketak Lurraren historian.

-Ingurumen baldintzak eta izaki bizidunak zaintzea, ingurumen naturalaren babesaren funtsezko alderdi gisa.

6. multzoa. Giza jarduera eta ingurumena.

-Baliabide naturalak eta horien motak. Gizakien energia kontsumoaren ondorioak ingurumenean.

-Ur baliabideen erabilera eta kudeaketa iraunkorraren garrantzia.

-Airearen eta uraren kutsadura eta arazte gradua ezagutzeko teknika errazak erabiltzea.

-Hondakinak eta horien kudeaketa. Giza jarduerak ekosistemetan duen eraginaren balorazioa.

-Egungo ingurumen arazo nagusiak.

-Ingurumena zaintzeko eta jokabide solidarioak eta errespetuzkoak hartzeko beharra baloratzea.

Ebaluazio irizpideak

1. Energia kontzeptu kualitatiboa erabiltzea gure inguruan gertatzen diren aldaketetan energiak duen zeregina azaltzeko, eta gizartean nahiz ingurumenean duen garrantziaz eta eraginaz jabetzea.

Ikasleek energia kontzeptua eta aldaketak eragiteko ahalmena erlazionatu behar dituzte, eta ezagutu behar dituzte energiaren forma eta iturri desberdinak, berriztagarriak nahiz berriztaezinak, baita bakoitzaren alderdi onak eta txarrak eta haiek lortzeko, garraiatzeko eta erabiltzeko arazo nagusiak ere. Horiek guztiak ebaluatu behar dira. Baloratuko da ea ikasleak ohartzen diren zein garrantzitsua den energia aurreztea eta energia garbiak erabiltzea etorkizun iraunkorra lortzen laguntzeko.

2. Izaki bizidunak zelulez osatuak daudela eta materia bizigabetik bereizten dituzten bizi funtzioak dituztela ezagutzea. Talde garrantzitsuenen berezitasunak identifikatu eta ezagutzea eta identifikatzeko gako dikotomikoak erabiltzea.

Izaki bizidunei dagokienez, egiaztatu behar da ikasleak gai diren izaki bizidunen egituraren, antolaketaren eta funtzioaren ezaugarriak hauteman eta deskribatzeko, laginetatik, argazkietatik, irudietatik eta bestelako bitartekoetatik abiatuta. Era berean, izaki bizidunak sailkatzeko irizpideak ikasiko dituzte eta, xede horrekin, gako errazak eta behaketa teknikak (besteak beste, lupa binokularra eta mikroskopioa) erabiliko dituzte organismo zelulabakarren eta zelulanitzen zelulak identifikatzeko, baita izaki bizidunen ezaugarri aipagarrienak, talde taxonomiko jakin batean sailkatzeko bide ematen dutenak, deskribatzeko ere.

3. Organismo xumeekin egindako behaketa eta esperientzietatik abiatuta, izaki bizidunen bizi funtzioekin zerikusia duten alderdiak interpretatzea eta nutrizio, harreman eta ugalketa prozesuetan zenbait aldagaik sortzen dituzten ondorioak egiaztatzea.

Ikasleek honako hauek ezagutu behar dituzte: izaki bizidunen bizi funtzioak, izaki autotrofoen eta heterotrofoen nutrizio moduen arteko aldeak, ugalketaren ezaugarriak eta motak, eta harreman funtzioan esku hartzen duten oinarrizko elementuak. Halaber, ebaluatu behar da ea gai ote diren esperientzia errazak (tropismoak, fotosintesiak, hartzidurak) egiteko, funtzio horietan argia, oxigenoa, klorofila, elikagaia eta tenperatura bezalako aldagaiek nola eragiten duten ikusteko.

4. Ekosistema hurbil baten osagai biotikoak eta abiotikoak identifikatzea, horien aniztasuna baloratzea, ekosistema horretako izaki bizidunen arteko harreman trofikoak grafikoki irudikatzea eta Lurreko bioma handien ezaugarri nagusiak ezagutzea.

Ikasleek ekosistema kontzeptua ulertu behar dute eta ekosistema jakin baten elementuak hauteman eta aztertu ere bai; zenbait osagai abiotiko (argia, hezetasuna, tenperatura, topografia, harriak, etab.) eta biotikoren (animalia eta landare ugarienak) datuak lortuko dituzte; horien arteko harremanak eta mekanismo erregulatzaileak behar bezala interpretatuko dituzte, eta aintzat hartuko dituzte ekosistemaren aniztasuna eta hura zaintzearen garrantzia.

5. Kate edo sare trofiko jakin batean zehar materia eta energia nola transferitzen diren azaltzea eta gizakiak baliabide batzuen kudeaketa iraunkorra eginez gero horrek izanen lituzkeen ondorio praktikoak azaltzea.

Baloratu behar da ea ikasleak gai diren maila bakoitzean gertatzen diren energia galerak planetako elikadura baliabideen aprobetxamendu iraunkorrarekin lotzeko (azken maila trofikoetako elikagaien kontsumoa) eta giza jarduerek ekosistemetako biodibertsitatearen iraupenean duten eraginari antzematen dioten (harrapakariak desagertzea, gehiegizko arrantza ustiapena, kanpoko espezieak sarraraztea, etab.)

6. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.

Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.

7. Testu eta mezu zientifikoak ahoz nahiz idatziz adierazi eta ulertzea, esparruko hiztegi berezia eta oinarrizko kontzeptuak erabiliz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da esparruko testuen inguruko mintzamenari eta idazmenari dagokionez lortu den hizkuntza gaitasuna, eta ikasi den berariazko hiztegiaren erabilera nolakoa den.

8. Ekosistemen gainean giza ekintzak duen eraginari buruzko informazioa biltzea dokumentu iturri desberdinetatik: kutsaduraren ondorioak, basamortutzea, ozono geruza murriztea, baliabideak agortzea eta espezieak galtzea. Informazio hori aztertzea eta ingurumena ez hondatzeko eta baliabide naturalen kudeaketa arrazionalagoa sustatzeko zer egin litekeen argudiatzea.

Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren gizakiak Naturan sortutako aldaketa jakin batzuk azaltzeko, teknika xumeak (adierazle biologikoak, proba kimiko errazak) erabiliz edo argitalpenetatik datuak hartuz. Datu horietatik abiatuta honelako arazoak aztertuko dituzte: basamortuen hedapena, euri azidoa, negutegi efektuaren areagotzea, akuiferoen galera etab. Azkenik, ingurumena gizadiaren ondare bezala baloratu behar dute, eta haren narriadura saihesteko ekintza kolektibo eta banakako ekintza batzuen arrazoiak argudiatu ere bai.

3. modulua

Bizimodu osasungarria

1. multzoa. Pertsonak eta osasuna. Osasuna eta gaixotasuna.

-Giza gorputzaren antolaketa orokorra: aparatuak eta sistemak, organoak, ehunak eta zelulak.

-Osasuna eta gaixotasuna. Osasuna baldintzatzen duten faktoreak. Gaixotasuna eta gaixotasun motak. Gaixotasun infekziosoak.

-Immunitate sistema. Txertoa. Zelulak, odola eta organoak ematea eta transplantatzea.

-Higienea eta gaixotasunei aurrea hartzea. Lehen sorospenak. Ohitura osasungarrien garrantzia baloratzea.

2. multzoa. Giza elikadura eta nutrizioa.

-Nutrizio funtzioak. Digestio-aparatua. Gaixotasun nagusiak.

-Elikadura eta osasuna. Dieta osasungarrien azterketa. Jateko ohitura osasungarriak. Elikadura portaeraren nahasmenduak.

-Arnas aparatuaren anatomia eta fisiologia. Higienea eta zainketak. Maizenik gertatzen diren arazoak.

-Zirkulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Bihotz-hodietako gaixotasunak saihesteko bizimodu osasungarriak.

-Iraitz-aparatua: anatomia eta fisiologia. Gaixotasun ohikoenen prebentzioa.

3. multzoa. Harreman funtzioak: pertzepzioa, koordinazioa eta mugimendua.

-Pertzepzioa; zentzumenen organoak; horien zainketa eta higienea.

-Koordinazioa eta nerbio-sistema: antolaketa eta funtzioa.

-Sistema endokrinoa: guruin endokrinoak eta horien funtzionamendua. Horien arazo nagusiak.

-Lokomozio-aparatua. Lesio arruntenen eta horien prebentzioaren azterketa.

-Adimen osasuna. Mendekotasuna sortzen duten substantziak: tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk. Horiei lotutako arazoak. Osasunarentzako arriskutsuak diren jokabideen aurreko jarrera arduratsua. Gizarte inguruneak jokabidean duen eragina.

4. multzoa. Gizakien sexualitatea eta ugalketa.

-Giza ugalketa. Gizonen eta emakumeen ugalketa aparatuak.

-Bizi zikloa: aldaketa fisiko eta psikikoak.

-Ziklo menstruala. Ernaltzea, haurdunaldia eta erditzea.

-Metodo antikontzeptiboen azterketa.

-Sexu transmisiozko eritasunak.

-Gizakien sexu erantzuna. Sexua eta sexualitatea. Sexu osasun eta higienea.

5. multzoa. Genetika.

-Zelula, izaki bizidunen sorreraren, egituraren eta funtzioen unitate gisa. Zatiketa zelularraren prozesua. Mitosia eta meiosia.

-Ezaugarrien transmisioa. Mendelismoa.

-Kode genetikoa. Mutazioak.

-Giza genetika. Sexuaren herentzia. Zenbait eritasun hereditarioren azterketa.

-Ingeniaritza eta manipulazio genetikoak: Elikagai transgenikoak. Klonazioa. Giza genoma. Ondorio ekologiko, sozial eta etikoak.

Ebaluazio irizpideak

1. Osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzea eta gaixotasunei aurrea hartzeko nahiz bizi kalitatea hobetzeko bizimoduek eta zientzia biomedikoen ekarpen etengabeek garrantzia dutela kontuan hartzea.

Hona zer baloratu nahi den irizpide honen bidez: ikasleak osasunari buruzko egungo kontzeptua barneraturik ba al duen eta organismoaren funtzio desberdinen eta osasunean eragin handiena duten faktoreen (adibidez, bizimodua) artean loturak ezartzeko gai den. Gainera, gaixotasun motak bereizi behar ditu, kausa eta ondorioa bereiziz: infekziosoak, jokabidearen ondoriozkoak, genetikoak, intoxikazioaren ondoriozkoak etab. Gaixotasunen kontrako borrokan gorputzak erabiltzen dituen defentsa mekanismoak eta txertoen, antibiotikoen eta zientzia biomedikoen beste ekarpen batzuen ekintzak ulertu behar ditu.

2. Nutrizioan zehar elikagai batek jasaten dituen prozesu nagusiak azaltzea, etapa bakoitza irudikatzeko eskemak eta adierazpide grafikoak erabiliz, eta jateko ohitura osasungarriak hartzeko eta elikadura ohitura osasungaitzak saihesteko beharra justifikatzea.

Ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten nutrizio funtzioekin zerikusia duten aparatu eta organoetako (digestio-aparatua, arnas aparatua, zirkulazio-aparatua, iraitz-aparatua) bakoitzaren funtzioak, haien arteko harremanak, haien arazo nagusiak, eta zenbait higiene-ohitura hartu beharra. Baloratuko da, era berean, odola edo organoak ematea bezalako egoeren aurrean jarrera solidarioak garatu dituzten, nutrizio funtzioen eta elikadura ohitura osasungarri jakin batzuen arteko lotura ikusten duten gaixotasunak saihesteko, hala nola obesitatea, diabetesa edo bihotz-hodietako gaixotasunak, eta osasungarriak ez diren zenbait ohitura kontsumisten aurrean jarrera kritikoa garatu duten.

3. Zentzumen organoak ezagutzea, nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren zeregin integratzailea azaltzea eta lokomozio aparatuko hezur eta muskulu nagusiak kokatzea. Arazo ohikoenak eta kasu bakoitzean esku hartzen duten organo eta prozesuak erlazionatzea. Osasunean eragin txarra duten gizarte faktoreak identifikatzea, hala nola estresa eta mendekotasuna sortzen duten substantzien kontsumoa.

Egiaztatu nahi da ikasleek nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko koordinazioa ezagutzen duten eta ezagutza hori erabiltzen ote duten problema xumeak ebazteko, atzeraelikadura-begiztak, fluxu diagramak edo antzeko beste eredu batzuk erabiliz. Era berean, gaixotasun nagusiak karakterizatu behar dituzte, osasun mentala zaintzeko ohiturak hartzearen garrantzia baloratu behar dute eta zenbait jokabide, hala nola drogak kontsumitzea, estresa, pertsonen arteko harreman osasungarririk ez izatea, komunikabideen presioa etab., kaltegarriak direla jakin behar dute.

4. Giza ugalketaren oinarriak ezagutzea eta ernalketaren, haurdunaldiaren eta erditzearen funtsezko alderdiak deskribatzea. Ugalketa kontrolatzeko metodoen funtzionamendua ulertzea eta sexu-transmisiozko gaixotasunei aurrea hartzeko metodoen erabilera baloratzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek bereizten ote dituzten ugalketa prozesua (espezieak irauteko mekanismo gisa) eta sexualitatea (gizakiaren bizitza osoko jarduera eta komunikazio afektibo eta pertsonala den aldetik). Gainera, gizonen eta emakumeen ugalketa aparatuen ezaugarri anatomiko orokorrak eta funtzionamendua ezagutu behar dituzte, baita, horietatik abiatuta, ugalketa kontrolatzeko metodo batzuen oinarriak eta antzutasun arazoetarako zenbait irtenbide azaldu ere. Azkenik, sexu-transmisiozko gaixotasunak saihesteari begira, gizabanakoen eta taldeen sexu-higienerako neurriak zergatik hartu behar diren azaltzen jakin behar dute.

5. Ziklo zelularraren ezaugarriak ezagutzea eta zelula ugalketa deskribatzea; meiosiaren eta mitosiaren arteko desberdintasun nagusiak aipatzea, baita bien esanahi biologikoa ere.

Egiaztatu behar da ikasleek badakiten mitosia zelula-zatiketa asexualaren mota bat dela, beharrezkoa zelula bakarreko organismoen ugalketarako, eta mitosiak halaber gorputzaren hazkundea eta berritzea bermatzen duela zelula anitzeko organismoetan. Ugalketa sexualean gametoek eta meiosiak dituzten eginkizunak ere azaldu behar dituzte. Zelula zatitzeko bi modu horiek alderatu behar dira, kontuan izanik zatitzen diren zelula motak, ekintza mekanismoa, lortzen diren emaitzak eta bi prozesuen garrantzi biologikoa. Marrazki eskematikoak, ziklo zelularren ereduak edo kariotipoen argazkiak erabiltzeko aukera kontuan har daiteke.

6. Gurutzatze mota desberdinetan Mendelen legeak erabiliz Genetikako problema praktikoak ebaztea, eta lortutako ezagutzak aplikatzea gure espeziearen zenbait karaktereren transmisioa ikertzeko.

Ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren Genetikako oinarrizko kontzeptuak bereizteko eta herentziazko karaktereen transmisioari buruzko problema errazak ebazteko, ondorengoen portzentaje genotipiko eta fenotipikoak kalkulatuz eta emaitza horietan herentziaren ausazko izaerari antzemanez. Era berean, ezagutza horiek giza herentziaren ariketa zehatzetan aplikatzen dituzten baloratu behar da (hemofilia, daltonismoa, Rh faktorea, begien eta ilearen kolorea etab.).

7. Geneak ADNz osatuta daudela eta kromosometan kokatzen direla ezagutzea. Gene kontzeptutik abiatuta, espezie barruko eta espezieen arteko aniztasun genetikoaren eta mutazioen zeregina interpretatzea, eta ingeniaritza genetikoak orain arte egin dituen aurrerapenen ondorioak kritikoki baloratzea.

Egiaztatu nahi da ikasleek badakitela azaltzen informazio genetikoa kromosometan dagoela, gene kontzeptu molekularra ezagutzen dutela eta badakitela zer diren mutazioak eta zer ondorio dituzten izaki bizidunen eboluzioan eta dibertsitatean. Ikasleek beren ezagutzak erabili behar dituzte genomari buruzko jakintzaren aurrerapenek osasunean eta gizartean dituzten ondorioei buruzko irizpide propioa sortzeko eta bioteknologia modernoaren (terapia genikoa, janari transgenikoak etab.) alde onak eta txarrak ikuspegi sozialetik, zientifikotik eta etikotik aztertzeko.

8. Lan zientifikoaren bereizgarriak zehaztea, gaurko arazo zientifiko edo teknologikoren bat aztertuz, eta lan zientifikoak pertsonen bizi kalitatearen gainean duen eragina definitzea.

Honakoa jakin behar da: ea ikasleak gaurko gaiei buruzko bibliografia bilatzeko gai diren, hala nola erradioaktibitateari, espezieen kontserbazioari edo gizakiak ugalketan esku hartzeari buruzko informazioa. Halaber, lanaren emaitzak egituratzeko txostenak prestatzeko behar adinako komunikazio-trebetasunak erabili behar dituzte. Era berean, lan zientifikoaz duten irudia ebaluatu nahi da: talde askoren lan kolektiboetan oinarritzen den eta etengabe eraikitzen ari den prozesua da, edozein giza jardueraren baldintzak ditu eta, horregatik, aldagai desberdinek eragiten ahal diote.

9. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.

Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.

4. modulua. Fisika eta kimika

1. multzoa. Indarrak eta mugimenduak.

-Mugimenduaren izaera erlatiboa. Mugimendu lerrozuzenen eta lerromakurren azterketa kualitatiboa.

-Mugimendu lerrozuzen eta uniformearen azterketa kuantitatiboa. Azelerazioa. Galileo eta erorketa librearen azterketa esperimentala.

-Dinamikaren printzipioak "zentzuzko" fisika gainditzeko. Eguneroko bizitzan esku hartzen duten indarrak identifikatzea: elkarreragin moduak. Indarren oreka.

-Grabitazio unibertsalaren legea. Pisuaren eta masaren arteko diferentzia.

-Presioa. Fluidoen estatikaren oinarrizko printzipioa. Presio atmosferikoa.

2. multzoa. Energia, lana eta beroa.

-Energiak gure bizitzan duen zeregina baloratzea.

-Lan eta energia kontzeptuak. Energia erak aztertzea: zinetikoa eta potentzial grabitatorioa. Potentzia.

-Energiaren kontserbazioaren eta eraldaketaren legea eta horren ondorioak.

-Beroa, energiaren transferentzia gisa. Oreka termikoa. Makina termikoak.

-Uhinak: energia transferitzeko beste modu bat.

3. multzoa. Elektrizitatea.

-Korronte elektrikoaren efektuak esperimentatzea: argia, beroa eta elektromagnetismoa. Neurketa tresnen bidez magnitude elektrikoen balioa zehaztea. Magnitude elektriko nagusien kalkulu teorikoa.

-Elektrizitatearen aplikazioak sistema teknikoetan. Oinarrizko zirkuitu elektrikoak diseinatzea sinbologia normalizatua erabiliz.

-Simulagailuak erabiltzea zirkuitu elektriko desberdinen funtzionamendua egiaztatzeko. Zirkuitu mota nagusien muntaketak egitea. Etxeko instalazio elektrikoak.

-Oinarrizko makina elektrikoak: sorgailuak, motorrak eta transformadoreak.

-Energia elektrikoa bestelako energia mota bihurtzea.

-Energia elektrikoaren ekoizpenak, garraioak eta erabilerak ingurumenean duten eraginaren balorazio kritikoa.

-Tresna eta instalazio elektrikoak erabiltzeko segurtasun arauak.

4. multzoa. Substantzien egitura eta propietateak.

-Materiaren teoria atomiko-molekularra.

-Nahastura eta substantzia kontzeptuak berraztertzea. Material bat nahastura ala substantzia den zehazteko prozedura esperimentalak. Horien garrantzia eguneroko bizitzan.

-Substantzia sinpleak eta konposatuak. Nahastura bateko substantziak bereizteko saiakuntzak.

-Atomoaren egitura. Elementu kimikoen sistema periodikoa.

-Lotura kimikoa: lotura ionikoa, kobalentea eta metalikoa.

-Substantzien propietateen interpretazioa.

-Konposatu bitarren formulaziorako eta nomenklaturarako sarrera IUPACen arauei jarraituz.

-Karbonoa eta haren konposatuak. Hidrokarburoak. Makromolekulak.

5. multzoa. Aldaketa kimikoak eta horien ondorioak.

-Erreakzio kimikoaren interpretazio makroskopikoa, substantzien arteko bihurtze prozesua den aldetik. Zenbait aldaketa kimikoren saiakuntzak egitea.

-Eredu atomiko-molekularra deskribatzea erreakzio kimikoak azaltzeko. Masaren kontserbazioa interpretatzea. Adierazpen sinbolikoa.

-Eguneroko bizitzako material eta substantzia arrunten fabrikazioaren eta erabileraren ondorioak baloratzea.

6. multzoa. Etorkizun iraunkorrari zientziak egiten dion ekarpena.

-Gaur egun gizadiak dituen arazo eta erronka orokorrak: mugarik gabeko kutsadura, klima aldaketa, baliabideak agortzea, biodibertsitatea galtzea etab.

-Arazoak ebazteko garapen teknozientifikoak eskaintzen duen laguntza. Arretaren printzipioa aplikatzearen eta erabakiak hartzean herritarrek parte hartzearen garrantzia.

-Herritarren heziketa zientifikoa baloratzea, gizarte demokratiko iraunkorra lortzeko baldintza baita.

-Kultura zientifikoa norbera gogobetetzeko iturri gisa.

Ebaluazio irizpideak

1. Mugimenduak deskribatzeko erabili behar diren magnitudeak ezagutzea, ezagutza horiek eguneroko bizitzako mugimenduei aplikatzea eta zientzia modernoa sortzeko orduan mugimenduen azterketak duen garrantzia baloratzea.

Egiaztatu behar da ikasleek badakiten intereseko problemak planteatzen eta kualitatiboki ebazten, higikari baten mugimendua (uniformea edo aldakorra) dela eta, eta mugimendu hori deskribatzeko behar diren magnitudeak zehazteko gai diren. Era berean, mugimendu azeleratuetan azelerazio kontzeptua ulertzea baloratuko da. Halaber, baloratu eginen da ea segurtasun distantzia edo batez besteko abiadura bezalako adierazpideak interpretatzen ba ote dakiten eta zinematikak zientzia modernoaren sorreran egindako ekarpenagatik duen garrantzia ulertzen ote duten.

2. Mugimendu aldaketen eragile gisa indarrek duten zeregina identifikatzea eta eguneroko bizitzan dauden indar nagusiak ezagutzea.

Egiaztatu nahi da ikasleek ulertzen duten indarraren ideiak, elkarreragin gisa eta gorputzen azelerazioen eragile gisa, ezbaian jartzen dituela indarraren eta mugimenduaren arteko ustezko elkartzeari buruzko zentzuzko ebidentziak, eta badakiten eguneroko egoeretan jarduten duten indarrak identifikatzen, baita indar motak ere (grabitate-indarra, elektrikoa, elastikoa edo fluidoek egiten dituzten indarrak), eta badakiten, halaber, nola erabili izan diren fluidoen ezaugarriak gure gizartearentzat erabilgarriak diren teknologiak garatzeko, hala nola barometroa edo itsasontziak.

3. Energiaren kontserbazioaren printzipioa aplikatzea eguneroko bizitzako energia eraldaketak ulertzeko, lana eta beroa energia transferitzeko moduak direla jakitea eta lana eta beroa sortzeko erabiltzen diren energia iturriak lortu eta erabiltzeari lotutako arazoak aztertzea.

Irizpide honen bidez jakin nahi da ikasleek lan eta energia kontzeptuei eta horien arteko harremanei buruz taxuzko ikusmoldea duten, eta gai ote diren energia era guztiak ulertzeko (batez ere, zinetikoa eta potentzial grabitatorioa) eta zenbait adibide errazetan energiaren kontserbazioaren legea aplikatzeko. Halaber, energia iturriak lortu eta erabiltzeari dagokionez, planetako arazo orokorrez eta iraunkortasunerantz aurrera egiteko eremu guztietan hartu beharreko neurriez jakitun diren baloratuko da.

4. Energia elektrikoaren efektuak eta bestelako energia mota bihurtzeko duen ahalmena baloratzea; oinarrizko magnitude elektrikoak neurtzea: tentsioa, korrontea, erresistentzia, potentzia eta energia elektrikoa. Sinbologia egokia erabiliz, zirkuituak diseinatu eta simulatzea eta oinarrizko eragileez osatutako zirkuituak muntatzea.

Irizpide honen bidez, energia elektrikoak etxean eta industrian duen garrantzia egiaztatu behar da, eta ikasleek zirkuitu elektrikoak diseinatu eta egiteko zenbateko ezagutza eta trebetasuna duten baloratu behar da. Ikasleek polimetroa erabiltzen ikasi behar dute.

5. Material bat substantzia sinplea edo konposatua ala nahastura den jakiteko prozedurak erabiltzea eta nahasturen konposizioa adierazten jakitea.

Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleak ohartzen ote diren material bat noiz den substantzia eta noiz nahastura, eta, azken kasu horretan, bereizteko teknikak ezagutzen dituzten, halako teknikaren bat diseinatzen eta laborategian gauzatzen badakiten, substantziak sinple edo konposatu gisa sailkatzen badakiten eta nahastura bat konposatu batetik bereizteko gai diren. Halaber, honakoa egiaztatu behar da: ikasleek nahasturen konposizioa ulertzen dutela eta hura adierazten badakitela, bereziki kontzentrazioa, disoluzioen kasuan, eta masako ehunekoa, solidoen nahasturen kasuan.

6. Naturan dauden substantziak askotarikoak direla eta guztiak elementu gutxi batzuek osatzen dituztela justifikatzea eta zenbait substantziak bizidunentzat duten garrantzia azaltzea.

Irizpide honen bidez egiaztatuko da ikasleek ulertzen ote duten zer nolako garrantzia izan duen elementuen bilaketak Naturan dauden materialen aniztasuna azaltzeko orduan, eta badakiten Naturan elementu batzuk besteak baino ugariagoak direla. Egiaztatuko da, halaber, ikasleek badakiten zer nolako garrantzia duten eguneroko bizitzan material eta substantzia batzuek; batez ere, osasunean eta elikaduran.

7. Taula periodikoko elementu kimiko nagusien ezaugarriak identifikatzea, beste elementu batzuekin elkartzean izanen duten portaera kimikoa iragartzea eta horrela sortuko diren substantzia sinple eta konposatuen propietateak azaltzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu nahi da ikasleek atomoetako elektroiak geruzetan banatzen badakiten, taula periodikoaren egitura justifikatuz, eta zortzikotearen erregela aplikatzen duten lotura ionikoaren, kobalentearen eta metalikoaren ereduak azaltzeko. Era berean gai izan behar dute eredu horien bidez kualitatiboki azaltzeko substantzien sailkapena, haien propietate fisiko nagusien arabera: urtze eta irakite tenperaturak, eroankortasun elektrikoa eta disolbagarritasuna uretan.

8. Konposatu organikoen ugaritasuna, makromolekulen eraketa eta makromolekulek bizidunentzat duten garrantzia justifikatzea.

Ebaluatu behar da ea ikasleek ulertzen dituzten karbono atomoaren konbinazio aukera izugarri handiak. Halaber konposatu sinpleen formula garatuak idazteko gai izan behar dute. Era berean egiaztatu behar da ikasleek ulertzen ote duten makromolekulak nola eratzen diren, zer nolako zeregina duten izaki bizidunen eraketan eta zein urrats handia egin zen lehenbiziko konposatu organikoak sintetizatu zirenean XIX. mendearen lehen erdian, bitalismoari aurre eginez.

9. Hidrokarburoen errekuntza-erreakzioen aplikazio energetikoak ezagutzea eta berotegi efektuaren gehikuntzan duten eragina kontuan hartzea.

Irizpide honen bidez ebaluatuko da ea ikasleek badakiten petrolioa eta gas naturala erregai fosilak direla eta ikatzarekin batera gaur egun gehien erabiltzen diren energia iturriak direla. Halaber, energia iturri horiek agortzen ari direla ba ote dakiten baloratuko da, eta haien errekuntzak ingurumenean sortzen dituen arazoez eta hauek saihesteko neurriak hartu beharraz jabeturik ote dauden.

10. Laborategiko materialaren funtzionamenduari eta erabilerari buruzko jarraibideak errespetatu beharra onartzea; laborategiko lanak egiteko eta txostena aurkezteko ezarritako protokoloari jarraitu beharra ulertzea.

Egiaztatu behar da ikasleek laborategia eta bertan erabiltzen diren materialak garbi eta ordenaturik edukitzeko ardura duten eta laborategian segurtasun arauak betetzen dituzten bai materialak erabiltzean bai saiakuntzak egitean.

11. Oinarrizko algoritmo egokiak edo bestelako prozedurak erabiltzea problemak ebazteko eta unitate aldaketarako trebetasunak garatzea. Problema bat ebazteko egindako prozesua ahoz azaltzea.

Irizpide honen bidez baloratu nahi da ea ikasleak problemen enuntziatuak ulertzen dituen, hautatzeko gaitasuna duen eta ebatzi beharreko egoerari algoritmo egokia aplikatzen dion. Ebazpen prozesuan eta emaitzak unitate egokietan aurkeztean azaldutako heldutasuna ebaluatuko da.

GIZARTE ESPARRUA

Gizarte esparruaren xedea da sakonago ezagutzea gizartea, bai gizartearen iraganeko eta gaur egungo antolaketa eta funtzionamendua, bai gizartea kokatzen eta antolatzen den lurraldea. Geografiako eta Historiako edukiak gizarteko jakintza esparruaren ardatz dira, gizakien eta gizarteen errealitateari ikuspegi orokor eta integratzailetik begiratzen diotelako.

Hala eta guztiz ere, gaur egun gizakiaren eta gizartearen errealitatea uler dadin, gizarte zientzietako beste jakintza arlo batzuek esku hartu behar dute, goiko lerroaldean aipatutakoez gainera; izan ere, horiek azterketarako ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte. Halako ekarpenak egin dituzte ekonomiak, soziologiak, artearen historiak edo ekologiak, aipatutako errealitatea ulertzeko alderdi osagarriak lantzen baitituzte. Gizarteko jakintza esparruko irakaskuntzaren bidez helduek behar dituzten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak lortu behar dituzte bizi diren munduaren errealitatea, iraganeko eta oraingo esperientzia kolektiboak eta gizarteko bizitza garatzen den espazioa ulertzeko.

Edukiak eta ebaluazio irizpideak moduluka antolatu dira. Aurkezpena argiagoa izateko, eduki orokorrek, era berean, epigrafeak dituzte alderdi zehatzak enuntziatzeko.

1. eta 3. moduluetan geografiako edukiak dira aztergai; bereziki, populazioa, portaera eta joera demografikoak, horien ondorioak, baina baita egungo gizarteen ezaugarriak ere, bereziki, Espainian eta Europan. Hala, haien egitura eta aniztasuna ezagutuko dira eta gizarteen egituraketan migrazioek betetzen duten zeregina ere bai. Gainera, hirietako bizimodua eta hiri espazioaren ezaugarriak aztertzen dira. Jarduera ekonomikoak eta horiek sorrarazten dituzten espazio eta paisaiak ere aztergai dira. Munduko, Europar Batasuneko eta Espainiako eremu geopolitiko eta ekonomiko handien antolaketa politikoa eta espazio geografikoa aztertzen dira, baita herrien arteko mendekotasuna ezaugarri duen mundu honetako eraldaketak eta arazoak ere, giza garapenean gertatzen diren desberdintasunei aipamen berezia eginez.

2. eta 4. moduluetan gizarteak denboran zehar aztertzen dira. Beraz, modulu horiek historiako edukiak dituzte. Lehenbiziko moduluan gizarte historikoen bilakaerari erreparatzen zaio, sorreratik hasi eta industriaurreko gizarteetaraino. Bigarren moduluan, gaurko gizartearen oinarri historikoak azaltzeko, agerian jartzen dira XVIII. mendeaz geroztik izandako aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak. Ondoren, gaur egungo munduko ordena politiko eta ekonomikoa, integrazio prozesuak, gizarteko aldaketak, aginte guneak eta tentsio guneak dira aztergai. Bereziki nabarmentzen da Espainiako Estatu demokratikoaren egitura eta Espainia Europar Batasuneko kide izatea.

Nafarroako Foru Komunitateari buruzko eduki berariazkoak (espazioak eta haien antolaketa berekia, alderdi berezi eta identifikagarriak, natur ondarea, kultur eta arte ondarea) gizarte esparruko lau moduluen artean banatu dira.

Bada eduki komunen multzo bat modulu guztietan sartu behar dena: geografia eta historia ezagutzeko oinarrizko alderdiak agertzen dira bertan. Alderdi horiek prozedura orokorrak dira edo, hala badagokie, jarrerei buruzkoak. Eduki horiek nabarmendu beharra dago, gainerakoak garatzeko esparru izan behar luketelako. Hauek dira:

0 multzoa. Modulu guztietarako eduki komunak

1. Esparruko ikaskuntzarako beharrezkoak diren hizkuntza trebetasunak lortzea:

-Idatzizko eta ahozko testuak ulertzea, hiztegi berezia ezagutzea, mintzamena eta idazmena zuzen erabiltzea.

-Idatzizko iturrietako informazioa ulertzea eskemen, grafikoen, mapa kontzeptualen, laburpenen eta abarren bidez.

-Eskala eta ezaugarri desberdinetako mapak eta irudiak irakurri eta interpretatzea.

-Lortutako informazioa ahoz edo idatziz azaltzea.

-Gaurko gairen bati buruz eztabaidak egin edo kasuak aztertzea, komunikabideetako informazio iturriak erabiliz, besteak beste.

-Gertaera berari buruzko informazio desberdinen balorazio kritikoa egitea, besteen iritziak errespetatuz eta hiztegi geografiko egokia erabiliz.

-Sintesi lanak edo ikerlanak egitea eta behar bezala aurkeztea.

2. Zuzeneko edo zeharkako behaketaren bidez errealitate geografikoa hautematea. Grafikoak interpretatzea eta datuetatik abiatuta grafikoak egitea.

-Hainbat iturritatik informazioa lortzea eta lortutako informazioa lantzea.

3. Aldi eta gertaera historikoak espazioan eta denboran kokatzea:

-Aldiberekotasunaren, segidaren eta bilakaeraren nozioak. Denbora segidak grafikoki irudikatzea.

-Gertaera eta prozesu historikoen arrazoiak eta ondorioak ezagutzea eta sortu zotuzten faktoreekin lotzea.

-Arte adierazpen nagusien ezaugarriak ezagutzea eta beren garaiko testuinguruan jartzea.

-Espainiako eta Nafarroako kultur herentzia eta arte ondarea ezagutzea, zaindu beharreko aberastasun gisa. Horien kontserbazioan laguntzea.

4. Gizonek eta emakumeek, banaka eta taldean, historiako subjektu gisa izan duten zeregina baloratzea:

-Prozesu historikoetan esku hartzen duten osagai ekonomiko, sozial, politiko eta kulturalak. Horien arteko loturak.

-Informazio objektibo eta egokia bilatu, hautatu eta lortzea, gertaerak iritzietatik eta lehen mailako iturriak bigarren mailakoetatik bereiziz.

-Egoera edo gertaera beraren inguruko informazio kontrajarriak edota osagarriak alderatzea.

5. Testu historiko garrantzitsuak aztertu eta horiekin lan egitea:

-Gaur egungo egoera edo gertaera garrantzitsuak aztertzea. Aurrekari historikoak eta haiek baldintzatzen dituzten inguruabarrak.

-Giza eskubideak baloratzea eta bidegabekeria mota guztiak gaitzestea.

-Gatazkak ebazteko orduan elkarrizketa baloratu eta bakea bilatzea.

6. Aro Garaikideko estilo eta artista nagusien oinarrizko elementuak ezagutzea:

-Obrak eta egileak beren garaiko testuinguruan kokatzea.

-Espainiako eta Nafarroako artelan garrantzitsuak interpretatzea.

-Obra nagusietako batzuk aztertzea.

7. Espainiako eta Nafarroako kultur herentzia eta arte ondarea baloratzea, zaindu eta kontserbatu behar den aberastasuna baita.

GIZARTE ESPARRUAK OINARRIZKO GAITASUNETARAKO EGITEN DUEN EKARPENA

Gizarte esparrua integratzailea denez, hura ikastea lagungarria da oinarrizko hainbat gaitasun lortzeko. Gaitasun soziala eta herritartasuna estu loturik daude aztergaiari berari. Curriculum osoak gaitasun hori lortzen laguntzen duela esan daiteke, gizartearen errealitatea, egungoa eta historikoa, ulertzea baita ikaskuntzaren helburua. Noski, egungo gizarteen ezaugarriak, haien aniztasuna, norbera bizi den gizartearen elementu eta interes komunak ulertzen lagunduko du eta, ildo horretatik, bizikidetasuna errazten duten sentimendu komunak sorraraziko ditu. Halaber, gizarte trebetasunak lortzeko lagungarria da. Alde batetik, iraganeko edo oraingo giza ekintzak ulertzeko, helduek beren garaiko eragileen ikuspegitik ikusi behar dituzte; hala errazagoa da bestearen tokian jartzeko gaitasuna garatzea, hau da, enpatia garatzea. Beste alde batetik, horrela jardunen dute ulermen horren bidez baloraziorako eta elkarrizketarako gai izaten direnean, arazoei irtenbidea emateko edo iritzi desberdinak dituzten pertsonak errespetatzeko derrigorrezko bidea baita. Balio horiek lantzen laguntzen du, talde lana edo eztabaidak proposatzen baititu; horien bidez nork bere ideiak adierazi eta gainerakoenak entzun eta errespeta ditzake.

Gizarte esparruak aukera ugari eskaintzen ditu espazioa eta bertako baliabideak erabiltzean gizakiak nola diharduen aztertzeko, eta ez bakarrik arazoak sortzen dituenean, baita ingurumenaren babesa eta zaintza ziurtatzeko ekintza arduratsuak egiten dituenean ere. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna lortzen laguntzen du, beraz.

Arte eta kultur gaitasuna arte adierazpenen ezagutzarekin eta balorazioarekin dago lotuta bereziki. Artelanak estimatzera bultzatzen duten planteamenduen bitartez, pertzepziorako eta sentsibilizaziorako trebetasunak lortzen dira, artelanekin hunkitzeko gaitasuna lortzen da eta, gainera, kultur ondarea baloratzen, errespetatzen eta haren kontserbazioaz arduratzen laguntzen da. Gaitasun hori areagotu eginen da artelan aipagarriak hautatzen badira, dela estiloak edo artistak bereizteko duten esanahiarengatik, dela kultur ondarearen zatia izateagatik, eta haiek aztertzeko ezinbestekoak diren elementu teknikoak behatu eta ulertzeko trebetasunak lantzen badira.

Hizkuntza gaitasuna ikasketa ororen funtsezko oinarria da. Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo erabiltzen diren testuak irakurri eta ulertzeko gaitasunaren hobekuntza, irakaslearen azalpenak ulertzea, mintzamena, idazmena eta hiztegiaren erabilera hobetzea lagungarriak dira gaitasun hau lortzeko.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala izenekoa garatzeko ekarpena oso garrantzitsua da, gizarteko gertaerak eta gertaera historikoak ulertzeko behar-beharrezkoak direlako informazioa lortu eta ulertzeko trebetasunak. Ekarpen berezia egiten da errealitatea zuzenean edo zeharka behatuz bildutako informazioa bilatu, lortu eta tratatzeko, baita idatzizko iturriak, iturri grafikoak edo ikus-entzunezkoak erabiltzeko ere, hala paperezko euskarrian nola informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez. Askotariko iturriek eskaintzen duten informazioa hautatzeko irizpideak ezartzea, alderdi garrantzitsuak garrantzirik gabekoetatik bereiztea edo informazioa modu kritikoan aztertzea, horiek guztiak, besteak beste, gaitasun hori lortzeko egiten diren funtsezko ekarpenak dira.

Bestalde, errealitatea ulertzeko askotan ahozkoa ez den hizkuntza erabiltzen da eta hizkuntza horrek ikonoen, ikurren eta irudikapenen lengoaia ezagutzen eta interpretatzen laguntzen du. Horietarikoak dira, bereziki, hizkuntza kartografikoa eta irudiaren hizkuntza.

Errealitatearen alderdi kuantitatiboak eta espazialak ezagututa gaitasun matematikoa errazago lortzen ahal da, esparruak barruan hartzen baititu eragiketa errazak, magnitudeak, ehunekoak eta proportzioak, oinarrizko estatistikako nozioak, zenbakizko eskalen eta eskala grafikoen erabilera, erreferentzia sistemak eta forma geometrikoen ezagutza, baita neurtzeko irizpideak, informazioen zenbakizko kodetzea eta horren irudikapen grafikoa ere. Tresna horiek guztiak erabiltzen badira gizarte errealitatea deskribatu eta aztertzeko, ikasleek hautematen dute tresna horiek hainbat egoeratan erabiltzen ahal direla, eta hartara funtzionalagoa bihurtzen da matematikako gaitasunari lotutako ikaskuntza.

Halaber, esparruak areagotu egiten du ikasten ikasteko gaitasuna, pentsatzeko, antolatzeko, buruz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko estrategiak (hala nola laburpenak, eskemak edo mapa kontzeptualak) garatzen laguntzen baitu. Gainera, arazoei buruzko ikuspegi estrategikoa izateak, aldaketak aurreikusi eta ikuspegi positibotik haietara moldatzen jakiteak ikaskuntza errazten du. Horretarako guztirako eskaintzen diren aukerak zabalak dira: mota desberdinetako arrazoibideak aplikatzea, kausa anitzeko azalpenak bilatzea eta gizarte fenomenoen efektuak iragartzea. Gainera, informazio iturriei buruzko ezagutzak eskaintzen dira eta nola erabili behar diren erakusten da.

Esparru honek autonomia eta ekimen pertsonala susta dezan, planifikazio eta gauzatze ekimenak garatu behar dira, baita erabakiak hartzeko prozesuak ere. Horiek argiagoak dira eztabaidak eta bakarkako edo taldeko lanak egiteko orduan, asmatu, aztertu, planifikatu, jardun, egindakoa berraztertu, aurreikusitako helburuak eta lortutakoak alderatu eta ondorioak atera behar baitira.

HELBURUAK

1. Gizarteko gertaerak arautzen dituzten prozesuak eta mekanismoak eta gertaera politiko, ekonomiko eta kulturalen arteko elkarreraginak identifikatzea eta ezagutza hori egungo gizarteen bilakaera, gizonezkoen eta emakumezkoen zeregina eta arazo aipagarrienak azaltzen dituzten kausen aniztasuna ulertzeko erabiltzea.

2. Ingurune fisikoaren bereizgarri diren oinarrizko elementuak, elkarren arteko eraginak eta espazioa eta baliabideak erabiltzeko orduan giza taldeek ezartzen dituzten eraginak identifikatu, kokatu eta aztertzea eskala desberdinetan, eta ondorio ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ingurumenekoak baloratzea.

3. Lurraldea gizarteen eta ingurunearen arteko elkarreraginaren emaitza dela ulertzea, gizarteak lurraldean moldatzen eta antolatzen baitira.

4. Munduko eta eremu geoekonomiko handietako aniztasun geografikoaren oinarrizko ezaugarriak identifikatzea, kokatzea eta ulertzea, baita Europako, Espainiako eta Nafarroako ezaugarri fisikoak eta giza ezaugarriak ere, eta natur ondarea babestearen aldeko eta aniztasun soziala errespetatzearen aldeko jarrerak bultzatzea.

5. Munduko, Europako, Espainiako eta Nafarroako historiari dagokionez, prozesu eta gertaera historiko aipagarriak identifikatzea eta denboran nahiz espazioan kokatzea, Gizadiaren bilakaerari buruzko ikuspegi orokorra lortzeko eta horren interpretazio egokia egiteko, norbera barnean duten gizarte komunitateen aniztasuna ulertzen laguntzen duen interpretazioa hain zuzen ere.

6. Kultur aniztasuna baloratzea eta beste kulturekiko eta iritziekiko tolerantzia eta errespetuzko jarrerak agertzea, horiei buruzko iritziei uko egin gabe.

7. Kultur eta gizarte errealitatearen barruan azalpen artistikoen bereizgarri diren oinarrizko elementu teknikoak ulertzea natur ondarea eta ondare historikoa, kulturala eta artistikoa, bai Espainiakoa eta bai Nafarroakoa, baloratu eta errespetatzeko, haren kontserbazioaren erantzukizuna onartzea eta banan-banan nahiz taldean aberasteko baliabide bezala estimatzea hura.

8. Gizarte esparruko edukiek eskaintzen duten hiztegi berariazkoa ikasi eta erabiltzea, ohiko hiztegiari hura erantsita hizkuntza zehaztasun handiagoz erabiltzeko eta komunikazioa hobetzeko.

9. Hitzezko informazioa, informazio grafikoa, ikurren bidezkoa, estatistikoa eta kartografikoa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatzea, betiere iturri desberdinetatik lortuta, ingurune fisikoak eta sozialak, eskolako liburutegiak, komunikabideek eta informazioaren teknologiek eskainitakoa barne, lortu nahi den helburuaren arabera tratatzea eta gainerakoei modu antolatu eta ulergarrian adieraztea.

10. Lanak taldean egitea eta jarrera eraikitzaile, kritiko eta tolerantearekin parte hartzea eztabaidetan, iritziak behar bezala arrazoitzea eta gizakiaren eta gizartearen arazoak ebazteko elkarrizketa baloratzea.

11. Gizarte demokratikoen funtzionamendua ezagutzea eta haien funtsezko balioak eta oinarriak aintzat hartzea, baita eskubide eta askatasunak ere, uko egin ezinezko lorpen bezala eta bakerako beharrezko baldintza gisa; bereizkeriak eta bidegabeko jarrerak eta egoerak salatzea, eta eskubiderik edo baliabide ekonomikorik gabeko herriekiko, gizarte taldeekiko eta gizabanakoekiko elkartasunez jokatzea.

1. modulua

Edukiak

1. multzoa. Lurra eta natur inguruneak.

-Lurra nola irudikatzen den. Orientazio eta kokapen geografikorako teknikak aplikatzea.

-Natur ingurune nagusiak: erliebea, klimak, ura eta landaredia. Horien arteko interakzioak.

-Kontinenteak, ozeanoak, itsasoak eta ibaiak mapan kokatzea eta haien ezaugarriak azaltzea:

Erliebe unitateak munduan, Europan eta Espainian.

Natur ingurune nagusiak Europan eta Espainian.

-Giza taldeak eta ingurunearen erabilera:

Interakzioak eta arriskuak.

Ingurumen arazoren bat aztertzea.

-Nafarroako lurraldea: batasuna aniztasunean.

Kokapena, mugak eta azalera. Eskualdekako zatiketa.

Erliebea. Klima. Landaredia. Ibaiak. Urtegiak eta aintzirak.

Naturgune babestuak.

2. multzoa. Biztanleria eta gizartea.

-Biztanleria:

Banaketa.

Datu eta grafiko demografikoak irakurri eta interpretatzea.

-Gaur egungo gizarteak:

Egitura. Europako gizartea eta Espainiakoa. Biztanleriaren mugimenduak. Immigrazioa eta integrazioa.

Bizimodua hiri inguruan.

Hiriaren egitura eta funtzioak. Hirietako arazoak. Hirien hierarkia.

Espainiako hiriak.

-Nafarroako biztanleria:

Eboluzioa eta banaketa. Egitura.

Biztanleriaren mugimenduak. Jaiotze tasa eta hiltze tasa. Migrazio mugimenduak.

Nafarroako landa ingurunea eta hiri ingurunea. Landa ingurunea Nafarroako eskualdeetan. Nafarroako hiri sarea.

-Nafarroako hizkuntzak:

Euskara. Jatorria. Nafarroako euskalkiak.

Gaztelania. Egungo egoera.

Nafarroako zenbait leku izen eta horien esanahia.

-Nafarroako folklorea eta tradizioak:

Herri musika: jota eta euskarazko herri kantak.

Herri dantzak; jota, Lizarrako larrain dantza, Cortesko makil-dantza, Luzaideko bolanteak, Baztango mutil-dantza, Lesakako ezpata-dantzariak, Iturengo zanpantzarra etab.

Santutegiak, erromeriak eta erromesaldiak: Uxue, Aralarko San Migel, xabierraldia, Codesko Ama Birjina, Hiru Behien Zerga, Muskilda, etab.

Elezaharrak: sorginak, Teodosio Goñi, Errolanen kanta, Obanosko San Gillen eta Santa Feliziaren misterioa, Fiteroko mairuaren leizezuloa etab.

Ebaluazio irizpideak

1. Mapan tokiak edo espazioak kokatzea koordenatu geografikoen datuak erabiliz, eta legenda eta sinbologiatik abiatuta irudikatutako espazioen informazioa lortzea; ondorioak ahoz edo idatziz azaltzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikaslea gai den orientazio geografikoaren sistemari dagozkion oinarrizko lerroak (meridianoak, paraleloak eta oinarrizko lerro irudikatuak) identifikatzeko. Gainera, mapan tokiak kokatu behar ditu longitudearen eta latitudearen bidez. Era berean, informazio sinbolikoa deskodetzeko eta interpretatzeko gai ote den ebaluatu behar da, mapako informazioaren edukia deskribatzeari begira betiere.

2. Munduko, Europako, Espainiako eta Nafarroako ingurune fisikoa egituratzeko oinarrizko elementuak mapan kokatzea: ozeanoak eta itsasoak, kontinenteak, erliebe unitateak eta ibaiak; espazio zehatzean nagusi diren ezaugarriak azpimarratzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da Munduko eta Europako mapa fisikoa eta, bereziki, Espainiakoa eta Nafarroakoa ezagutzen den, oinarrizko ezaugarriei dagokienez; gainera, espazioan elementuak kokatu behar dira eta lurralde bakoitzean nagusi direnak adierazi.

3. Planetako eta, bereziki, Espainiako eta Nafarroako naturgune handien ezaugarri fisiko nabarmenenak (erliebea, klima, urak eta elementu biogeografikoak) alderatzea eta espazioan kokatzea, baita giza taldeei eskaintzen dizkieten aukerekin harremanetan jartzea ere.

Ebaluatu behar da ea ikasleak gai diren Nafarroako, Espainiako eta munduko natur ingurune nagusiak ezagutzeko, espazioan kokatzeko, karakterizatzeko eta bereizteko, paisaia geografiko desberdinak eratzen dituzten ezaugarri fisiko nagusien arteko elkarreraginaren arabera, ahalbidetzen dituzten bizi formekin erlazionatuz.

4. Giza ekintzak natur ingurunean sortzen dituen eraginen zenbait adibide identifikatu eta azaltzea; kausak eta efektuak aztertzea eta eraginak mugatzeko beharrezkoak liratekeen jokabideak eta neurriak planteatzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten ingurumen arazo aipagarrienak, bereziki, natur ingurunearen ezaugarriekin zuzeneko zerikusia dutenak: uraren urritasuna, basoak galtzea, klima aldaketa, etab.; horiek beren kausekin eta efektuekin erlazionatu behar dituzte eta, gainera, zientziaren, teknologiaren, kontsumo arduratsuaren eta abarren bidez haiek hobetzeko ekintzak proposatzeko gai izan behar dute.

5. Portaera demografikoa baldintzatzen duten faktoreak deskribatzea, demografiaren oinarrizko kontzeptuak erabiliz haiek aztertzeko, joera nagusiak karakterizatuz eta ezagutza hori Espainiako eta Nafarroako egungo erregimen demografikoa eta horren ondorioak aztertzeko aplikatuz.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten eta geografiako hiztegi egokiaren bidez azaltzen ahal dituzten hazkundearen joerak eta horien arrazoiak, eta ea ezagutza horiek erabiltzen dituzten gaur egun Nafarroan, Espainian eta munduan dauden desberdintasunak, arazoak eta aukerak azaltzeko.

6. Espainiako eta Nafarroako egungo gizartearen ezaugarriak identifikatzea, hura osatzen duten gizarte taldeen aniztasuna bereiztea eta gizarte desberdintasuna adierazten duen egoeraren bat azaltzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleek Espainiako eta Nafarroako gizarte antolaketaren egungo ezaugarriak ezagutzen dituzten. Halaber, azkenaldian familian, biztanleen jatorrian, gizarteak aintzat hartzen dituen balioetan eta abarretan izandako aldaketak identifikatu behar dituzte, aldaketa horietan mendebaldeko gizarte garatuen ezaugarri orokorrak hauteman behar dituzte, eta jatorriagatik edo gizarte talde jakin batekoa izateagatik gertatzen diren desberdintasun edo bereizkerien frogaren batzuk identifikatu.

7. Hiri eremuen hazkundea aztertzea, baita hiri espazioaren bereizkuntza funtzionala eta biztanleei sortzen zaizkien arazoetako batzuk ere; ezagutza horiek Espainiako eta Nafarroako hirietako adibideei aplikatzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleek ezagutzen dituzten hiriko biztanle kopuruaren gehikuntza eta hirien hazkundea eragiten dituzten kausak. Halaber ebaluatu egin behar da, Espainiako eta Nafarroako adibideren bat erabiliz, ea identifikatzen dituzten hiri espazioaren funtzioak, eta zer nolako neurriak proposatzen dituzten hiriko bizimoduari lotutako arazoetako batzuk hobetzeko.

8. Eduki geografikoa edo kulturala duten idatzizko informazio iturrien ulermenezko irakurketa egitea eta lortutako informazioa modu egokian azaltzea, idatziz.

Irizpide honen bitartez egiaztatu nahi da ikasleek irakasgai honetan erabiltzen diren idatzizko informazio iturrien ulermenezko irakurketa egiten duten, iturri horietan dauden ideia nagusiak jasotzen dituzten, beste ideia batzuekin lotzen dituzten azalpen-eskemak eratzeko, eta gai diren horrela lortutako informazioa azaltzeko, idazmena eta hiztegia egoki erabiliz.

2. modulua

Edukiak

1. multzoa. Historiaurreko gizarteak, lehenengo zibilizazioak eta Antzin Aroa.

-Historiaurreko gizarteak:

Ehiztariak eta biltzaileak.

Iraultza neolitikoaren ondoriozko aldaketak.

Historiaurreko alderdi adierazgarriak egungo Espainiako lurraldean.

-Lehenbiziko zibilizazio hiritarrak:

Mundu klasikoa: Grezia. Atenasko demokrazia

Mundu klasikoa: Erroma. Antolaketa ekonomikoaren, administratiboaren eta politikoaren motak Erroman.

Hispania erromatarra: erromanizazioa. Hiria eta hiriko bizimodua. Kultura eta artea.

Erromatar Inperioaren krisia: Erromatar inperioaren amaiera eta batasun mediterraneoaren haustura. Kristautasunaren jatorria, hedapena eta esanahia.

-Nafarroako gertaera historiko nagusiak:

Historiaurrea: Paleolitoa, Neolitoa eta Burdin Aroa.

Baskoiak eta erromatarrak.

-Nafarroako arte ondarea:

Hurrengo obra artistikoetako bakarren bati buruzko informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak, etab.): Historiaurreko kobazuloak: Zatoia Abaurregainean, Berroberria Urdazubin eta Akelarren Lezea Zugarramurdin; Longarko hipogeoa Vianan; "Portillo de Eneritz" trikuharria Artaxoan; Alto de la Cruzeko Burdin Aroko aztarnategia Cortesen; Andelos hiri erromatarra; Arellanoko villa; eskualdeko beste adibide batzuk.

2. multzoa. Industriaurreko gizarteak.

? Erdi Aroa:

Islamaren jatorria eta hedapena.

Gizartea, ekonomia eta boterea Europa feudalean.

Hiriaren berpiztea eta merkataritzako trukeak.

Erdi Aroko kultura eta artea: Elizaren eragina.

Iberiar Penintsula Erdi Aroan. Errekonkista. Al Andalus eta erresuma kristauak.

Hiri kristauetako eta hiri musulmanetako bizimodua.

?Aro Modernoa:

Estatu modernoaren sorrera Errege Katolikoekin.

Amerikaren aurkikuntza eta kolonizazioa.

Karlos I.a eta Europan izan zuen proiekzioa.

Felipe II.aren monarkia hispaniarra.

Inperio espainiarraren gainbehera azken Austriatarren erreinuaren pean.

Artea eta kultura Aro Modernoan.

-Nafarroako gertaera historiko nagusiak:

Kristautasuna. Bisigodoak. Musulmanak.

Nafarroako historia. Iruñeko erresuma. Nafarroako erresuma.

Nafarroako gizartea Erdi Aroan.

Dinastia frantziarrak.

Gaztelan sartzea.

Aro Modernoa (XVI. eta XVII. mendeak).

-Nafarroako arte ondarea:

Nafarroako Erdi Aroko hurrengo artelan azpimarragarriei buruz informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak etab.): Uxueko Erdi Aroko multzoa, Artaxoako harresiak, Leireko monasterioa, Orreagako kolegiata, beste monasterio handi batzuk (La Oliva, Fitero, Iratxe, Irantzu), Lizarrako San Pedro de la Rua auzoa, Erriberriko gaztelua, Iruñeko katedrala, Tuterako katedrala.

Nafarroako Berpizkundeko hurrengo artelan azpimarragarriei buruz informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak, etab.): Iruñeko gotorlekua, Tuterako San Adrian markesaren jauregia, Iruñeko katedraleko koruko sileria, Vianako Andre Maria elizako portada.

Nafarroako Barrokoko hurrengo artelan azpimarragarriei buruz informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, web orriak, etab.): Iruñeko Errekoleten komentua, Tuterako katedraleko Santa Ana kapera, Sorladako San Gregorio Ostiakoa.

Ebaluazio irizpideak

1. Iraultza neolitikoak Gizadiaren bilakaeran eragin zituen aldaketak identifikatu eta azaltzea eta horien garrantzia eta ondorioak baloratzea, gizarte harrapakarien ezaugarriekin alderatuta.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek identifikatzen ote dituzten gizarte harrapakari nagusien oinarrizko elementuak eta iraultza neolitikoarekin batera etorri ziren aldaketa handiak, iraultza horrek gizadiaren bilakaeran izan zuen eraginaz jabetzeko. Era berean, egiaztatu behar da egungo munduan eta Espainiako nahiz Nafarroako arte ondarean Historiaurreko elementu garrantzitsuak hautematen dituzten. Azaltzeko orduan, kontuan hartu behar da ea hizkuntza behar bezala erabiltzen duten eta oinarrizko hiztegi egokia erabiltzen duten.

2. Kronologiako hitzarmen eta unitateak eta bilakaerari nahiz aldaketari buruzko nozioak erabiltzea eta munduan, Espainian eta Nafarroan historiaurrean eta Antzin Aroan izandako gertaera eta prozesuei aplikatzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea periodizazio eta datazio zuzenak erabiltzen diren, denborazko erreferentzia gisa, historiako gertaera eta prozesuak kokatzeko, eta ea ikasleak gai diren, Historiaurreko eta Antzin Aroko gizarteei dagozkien prozesuetan, iraunkortasun elementuak eta aldaketa elementuak identifikatzeko.

3. Lehenengo zibilizazio hiritarretakoren baten eta Greziako zibilizazioaren ezaugarri aipagarrienak bereiztea eta azken horren jatorrizko elementuak identifikatzea; mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpenaren alderdi nabarmenak baloratzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak gai direla greziar zibilizazioa denboran eta espazioan kokatzeko eta haren antolaketa politiko, ekonomiko eta sozialaren nondik norakoak azaltzeko. Halaber egiaztatu behar da ikasleek gaurko munduan eta Espainiako kultur eta arte ondarean bereizten ote dituzten Greziak mendebaldeko zibilizazioari egin zizkion ekarpenen elementu nagusiak.

4. Zibilizazio erromatarraren antolaketa politiko, ekonomiko eta sozialaren ezaugarriak azaltzea eta Hispanian nahiz Nafarroan erromanizazioak izan zuen garrantzia baloratzea, baita gure herrialdean Erromak utzitako ondarearen iraupena ere, eta haren ekarpen nagusietako batzuk aztertzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek zibilizazio erromatarraren ezaugarriak ezagutzen dituzten, eta arreta berezia jarriko zaio antolaketa politiko-sozialari eta ekonomikoari; Hispania Erromak sortutako mundu mediterraneoaren zati izan zela jakin behar dute eta arte ondarean nahiz egungo beste ezaugarri kultural batzuetan identifikatu behar dituzte erromatar zibilizazioak Espainian utzitako ondarea eta Nafarroako biztanleengan izan zuen eragina.

5. Gizarte estamentu desberdinen eginkizunetatik abiatuta, Europa feudalaren eta Nafarroakoaren ezaugarri sozialak, ekonomikoak, politikoak, erlijiosoak, kulturalak eta artistikoak deskribatzea eta estatu modernoa agertu arte izan duten bilakaera ezagutzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek ezagutzen ote dituzten ekonomia feudalaren bereizgarri diren oinarrizko elementuak, estamentu bakoitzaren gizarte zeregina eta jaunen eta nekazarien arteko harremanak. Hirien berpizteak ekarri zituen aldaketa sozialak, kulturalak eta artistikoak identifikatu behar dituzte eta jakin behar dute nola pixkana-pixkana aginte monarkikoa indartu egin zen estatu modernoa agertu arte.

6. Erdi Aroan Iberiar Penintsulan izan ziren unitate politikoak denboran eta espazioan kokatzea, haien berezitasunak ezagutzea eta haien legatu kulturalaren eta artistikoaren adibideak egungo Espainian hautematea. Nafarroako erresumaren historiaren bilakaera ezagutzea, sortu zenetik Gaztelan sartu zen arte, haren legeen, erakundeen eta ohituren berezitasunak identifikatzea eta haren legatu kultural eta artistikoa baloratzea.

Ebaluatu behar da ea ikasleek identifikatzen dituzten erresuma kristauak eta Al Andaluskoak eratu eta sendotzeko etapa desberdinak eta haien funtsezko ezaugarri politiko, ekonomiko eta kulturalak, eta ba ote dakiten zer nolako kultur eta arte ekarpena egin zuten, Espainiako artelan garrantzitsu batzuen azterketaren bitartez, eta, bereziki, ba ote dakiten ekarpen horrek iraun egin duela kristau eta musulman jatorriko hirietan. Ebaluatu behar da ea ikasleek ezagutzen dituzten Nafarroako erresumako gertaera, pertsonaia eta artelan nagusiak eta bertako lege eta ohiturak identifikatzen ote dituzten, denboran iraun dutela aintzat hartuta.

7. Estatu modernoaren eraketaren une garrantzitsuenak bereiztea eta monarkia hispaniarraren nahiz Espainiako inperio kolonialaren ezaugarri azpimarragarrienak nabarmentzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek monarkia hispaniarraren etapa desberdinak eta ezaugarri politikoak identifikatzen dituzten, hala nola Errege Katolikoen elkartze dinastikoa, Karlos V.aren Europako inperioa, Felipe II.aren inperio hispaniarra eta Europako nagusigoaren erreleboa, eta Espainiako inperio kolonialaren sorrerak Espainiarentzat eta Amerikarentzat izan zuen garrantzi ekonomiko eta politikoaz jabetzen diren.

8. Espainiako eta Nafarroako Erdi Aroko eta Aro Modernoko arte estilo nagusien oinarrizko ezaugarriak identifikatzea eta garaiko testuinguruarekin erlazionatzea.

Egiaztatu behar da ikasleek bereizten ote dituzten Erdi Aroko arte estiloen (erromanikoa, gotikoa, arte islamikoa) oinarrizko elementuak, Berpizkundekoak eta Barrokokoak, eta ezagutza hori Espainiako eta Nafarroako artelan nagusien azterketari aplikatzen dioten.

9. Moduluko gairen bati buruz, bakarka eta taldean deskripzio lan erraz bat egitea eta, horretarako, askotariko iturriak erabiltzea: behaketa, prentsa, bibliografia, web orriak, etab.; informazio egokiak hautatzea eta eskeman edo gidoian sartzea; azkenik, ikerketaren emaitzak zuzentasunez eta hiztegi egokiarekin azaltzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ikasleek zenbateko gaitasuna duten laburpen edo ikerketa lan txiki bat planifikatu eta egiteko, ea behar den informazioa hautatzen duten proposaturiko helburuaren arabera, informazio hori egoki antolatzen duten eta ondorioak behar bezala aurkezten dituzten. Bestalde, egiaztatu behar da ikasleek beren zereginen ardura hartzen duten; batez ere, talde bateko kide gisa dagozkien zereginen ardura.

3. modulua

Edukiak

1. multzoa. Jarduera ekonomikoa eta eremu geografikoa.

-Jarduera ekonomikoa. Merkatu ekonomiaren oinarrizko erakundeak, eragileak eta kontzeptuak.

-Nekazaritzako jarduerak: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena.

-Industria jarduera. Elementuak. Motak. Europako eta Espainiako industria eremuak, kokapena.

-Zerbitzuak. Merkataritza eta turismoa. Garraioa. Gizarteko komunikabideak. Administrazio publikoen zerbitzuak.

-Batasuna aniztasunean. Sektore ekonomikoak Nafarroan: nekazaritza sektorea, industria sektorea eta hirugarren sektorea.

-Nafarroako natur ondarea. Nafarroako ingurumen politikaren alderdiei buruzko informazioa bilatzea eskola liburutegiko baliabideak erabiliz.

2. multzoa. Antolaketa politikoa eta eremu geografikoa.

-Gizarteen antolamendu politikoa:

Erregimen politikoen motak.

Erregimen demokratikoen printzipioak eta erakundeak.

Espainiako antolaketa politikoa eta administratiboa.

-Munduko eremu geopolitiko, ekonomiko eta kultural nagusiak.

Europako eremu geografikoa:

Europar Batasuna eratzeko prozesua.

Antolaketa politikoa eta administratiboa.

Erakundeak. Funtzionamendua.

Eremu geopolitiko, ekonomiko eta kultural nagusiak. Kokapena.

Gaurko gizarteetako aldaketak: gizarte eta kultur mugimendu berriak.

Komunikabideak eta haien eragina.

-Aldaketak eta desorekak egungo munduan.

Eredu sozioekonomikoak. Giza garapen desberdina. Lankidetza politikak.

Globalizazioa eta botere gune berriak.

Gaur egungo munduko biztanleen lekualdaketarako joerak eta ondorioak.

Ingurumen arriskuak eta arazoak. Neurri zuzentzaileak eta iraunkortasunerako politikak.

3. multzoa. Nafarroaren nortasunaren ezaugarriak:

-Banaketa politiko-administratiboa.

Merindadeak eta barruti judizialak.

Toki entitateak.

Nafarroako eskualdeak

Gaurko foru erakundeak.

-Nafarroako foruak

Foruaren definizioa. Foruaren jatorria eta bilakaera.

Gaurko foru erakundeak

4. multzoa. Lan mundua.

-Lan zuzenbidea. Langileen eskubideak eta betebeharrak.

Lan zuzenbidea. Kontzeptua. Ezaugarriak.

Lan kontratua. Kontzeptua. Forma. Iraupena. Motak.

-Laneko segurtasuna eta higienea.

-Lana bilatzea.

Hautapen prozesua enpresa pribatuan. Jarduketak.

Lan publikoa. Langile publikoak.

Funtzio publikoan sartzeko sistemak.

Ebaluazio irizpideak

1. Eragile eta erakunde ekonomiko nagusiak identifikatzea, baita funtzioak ere, kontuan hartuta ekonomian elkarrekiko mendekotasuna gero eta handiagoa dela; ezagutza hori gaur egungo errealitate ekonomiko batzuk aztertu eta baloratzeko aplikatzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen duten ekonomiaren oinarrizko funtzionamendua, eragile eta erakunde ekonomiko desberdinek betetzen duten eginkizunaren bitartez, eta ba ote dakizkiten, beraz, beraiei edo beren familiei zuzenean eragiten dieten gertaera eta arazo ekonomikoetako batzuk aztertzeko ezinbestekoak diren gakoak (inflazioa, bizi kostua, lan merkatua, kontsumoa etab.), edo ekonomiaren gaurko globalizazioaren ezaugarriak ulertzeko behar diren gakoak (eremu finantzario eta ekonomiko bakarra, sistema kapitalistaren hedapena etab.).

2. Munduko nekazaritzako ustiapen sistema nagusiak karakterizatzea eta horien adibide adierazgarri batzuk kokatzea; ezaugarri horiek Espainiako eta Nafarroako nekazaritzaren zenbait ezaugarri aztertzeko erabiltzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek nekazaritza sistema nagusien ezaugarriak eta nekazaritzari aplikatutako industria teknika berriak ezagutzen dituzten. Era berean, egoera zehatzak aztertzearren kontzeptu horiek erabiltzeko gai izan behar dute, betiere Europako merkatuaren esparruan egungo nekazaritzaren arazo nabarmenenak eta, bereziki, Espainiako eta Nafarroako nekazaritzakoak lantzen badira.

3. Teknologien, enpresa antolaketaren eta kokapenaren aldetik industria jarduera, eremu eta paisaietan gertatzen ari diren aldaketak deskribatzea eta munduan, Espainian eta Nafarroan produkzio zentro nagusiak kokatu eta karakterizatzea; herrialdeen eta zonen artean ezartzen diren truke harremanak aztertzea.

Ikasleek industria mota nagusiak ezagutu behar dituzte, gaur egungo produkzio moduak eta industria paisaia berriak identifikatu behar dituzte eta, azkenik, energia eta industria ondasun garrantzitsuenak ekoizten dituzten zonak kokatu; ildo horri jarraikiz, produkzioak eta kontsumoak eratzen dituzten truke korronteak hautemanen dituzte.

4. Hirugarren sektoreko jardueren garapena eta eraldaketa identifikatzea, bai erlazio ekonomikoetan bai gizarte harremanetan gertatzen ari diren aldaketak ulertzeko.

Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ea ikasleek badakiten gaur egungo ekonomian pixkana-pixkana zerbitzuen jarduerak garatzen ari direla, baita nagusitzen ere. Halaber, garraioen eta komunikabideen zeregina kontuan hartu behar dute. Ezagutza hori hiriko biztanleriaren eta hirien beraien hazkundea azaltzeko erabiliko da.

5. Administrazioek bermatu behar dituzten zerbitzu publiko nagusiak identifikatzea, horiek mantentzeko herritarrek egiten duten ekarpena hautematea eta eguneroko bizitzako egoeren aurrean ingurunea zaintzeari, bide segurtasunari, babes zibilari eta kontsumo arduratsuari buruzko jarrera zibikoak erakustea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleek ezagutzen ote dituzten administrazioek herritarrei ematen dizkieten zerbitzu nagusiak eta zerbitzu publikoak zaindu eta mantentzeko orduan zergak ordaintzearen bidez herritar bakoitzari dagozkion betebeharrak. Era berean, egiaztatu behar da ikasleek ezagutzen dituzten ingurunea zaintzearen, bide segurtasunaren, babes zibilaren eta kontsumo arduratsuaren arloetan herritarrek dituzten erantzukizunak.

6. Espainiako mapako autonomia erkidegoak eta hiriburuak, Europako estatuak eta munduko eremu geoekonomiko eta kultural nagusiak identifikatu eta kokatzea eta lurralde antolaketa hautematea: Espainiako estatuaren antolaketa eta egitura politiko-administratiboaren oinarrizko ezaugarriak eta Europar Batasuneko kide izatea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleak gai diren Espainiako autonomia erkidegoak, Europako estatuak eta munduko herrialde eta eremu geoekonomiko handiak mapa politiko egokietan kokatzeko, Espainiako lurralde antolamendua arautzen duten ezaugarri eta erakundeak identifikatzeko eta Europar Batasuneko erakundeetan nola hartzen duten parte azaltzeko. Era berean, ebaluatu eginen da Nafarroako udal antolaketaren, Nafarroako foruen eta egungo erakundeen berezitasunak ezagutzea eta Nafarroako erresuma zaharrean izandakoekin alderatzea.

7. Espainiako eremu geografikoaren bereizgarri diren ezaugarri geografiko komunak eta askotarikoak deskribatzea eta jarduera ekonomikoaren gune nagusien eta komunikazio ardatz nagusien zeregina azaltzea, espazioa antolatzen duten neurrian; haien kokapenak eskualdeen arteko kontrasteekin duen lotura azaltzea.

Irizpide honekin hurrengoa ebaluatu nahi da: Espainiako lurraldearen oinarrizko giza ezaugarriak eta ezaugarri fisikoak ezagutzen diren eta gune ekonomikoak nahiz komunikazioen sare nagusia argi eta garbi irudikatzen diren. Halaber, antolamendu horretan eskualde eta lurralde eremu desberdinak daudela azaldu behar da.

8. Herrialde desberdinetako adierazle sozioekonomikoak aztertzea eta ezagutza hori erabiltzea baliabideak banatzeko orduan dauden lurralde desorekak hautemateko; desoreka horien ondorioetako batzuk azaltzea eta desberdintasunen aurrean sentikortasuna agertzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ba ote dakiten zenbakizko datuetatik informazioa ateratzen eta ulertzen eta beren ondorioak azaltzen, eta informazio hori herrialdeen garapen mailen arteko desberdintasunak identifikatzeko erabiltzen ote duten. Gainera, ebaluatu behar da ea desberdintasun horien ondorioetako batzuei antzematen dieten, batez ere, mendekotasun harremanei. Ikasleek beren iritziak azaltzean desberdintasun egoerak gaitzetsi behar dituzte.

9. Gaur egungo migrazio joeren adibide gisa Espainiako egoera aztertzea, haren arrazoiak identifikatzea eta globalizazio eta integrazio ekonomikoaren prozesuarekin lotzea; herrialde hartzaile eta igorleentzako ondorioak identifikatzea eta fenomeno horri buruzko iritzia emateko orduan elkartasunezko jarrera azaltzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ikasleek zenbateraino dakiten hazkunde demografikoaren eta garapen ekonomikoaren joerei buruzko ezagutzak erabiltzen gaurko munduan nagusi diren migrazio joerak azaltzeko. Batez ere, migrazioa Europako eta Espainiako gizarteetako egitura-fenomenoa dela erakutsi behar da eta arreta berezia jarri behar zaio Nafarroako egoerari; horretarako, ikaslearen esperientziatik hurbileko adibideren bat aztertuko da eta ikasleak migrazioaren ondorioei buruzko iritzi arrazoitua eman beharko du.

10. Lan merkatuaren ezaugarri nagusiak ezagutzea, lan munduko agiriak (kontratuak, lana eskatzeko inprimakiak, nominak) ulertzea eta betetzea, eta lana bilatzeko teknikak eta estrategiak egokiro erabiltzea, laneratzeko edo lan munduan hobera egiteko.

Ebaluatu nahi da ikasleek zenbateraino hartzen duten kontuan langileak lan harremanei buruzko arau batzuk bete behar dituela, eta ea ulertzen dituzten lan munduko agiriak (kontratuak, lana eskatzeko inprimakiak, nominak, hitzarmenak...). Halaber ebaluatu eginen da ea gaitasunik ba ote duten eskura dituzten bitartekoak aprobetxatzeko: elkarteak, erakunde ofizialak, informazioaren eta teknologiaren teknologiak, iragarkiak, eta lana bilatzeko gainerako baliabideak.

4. modulua

Edukiak

1. multzoa. Gaur egungo gizartearen oinarri historikoak.

-Aro Garaikidea.

Erregimen Zaharraren krisia. Iraultza burgesak.

Aldaketa politiko eta sozialak.

Industria iraultza. Hiri industrialetako bizimoduak.

Inperialismoa, mundu gerrak eta gizarte iraultza.

Erregimen Zaharraren krisia XIX. mendeko Espainian. Karlistaldiak.

Aldaketak XX. mendeko Espainian: estatu liberalaren krisia.

XX. mendearen lehen erdiko aldaketa eta gatazkak.

II. Errepublika. Gerra zibila. Frankismoa.

Artea eta kultura Aro Garaikidean.

-Nafarroaren nortasunaren ezaugarriak.

Nafarroako foruak XVIII., XIX. eta XX. mendeetan.

Nafarroako foruak borboitarren estatu espainarrean.

1841eko Lege Itundua.

Kontraforuak.

Nafarroako foruak XX. mendean.

Forua Hobetzeko 1982ko Legea edo autonomia estatutua.

Nafarroako zuzenbidea Europar Batasunean.

-Nafarroako arte ondarea.

Arte modernoko gai hauei buruzko informazioa bilatzea eskolako liburutegiaren baliabideak erabiliz (entziklopediak, monografiak, DVDak, web orriak, etab.): Victor Eusaren arkitektura; Lizarrako Gustavo de Maeztu museoa; Arizkungo Santxotenaren parke-museoa; Tuterako Muñoz Sola Arte Modernoko Museoa; Nafarroako Museoko arte moderno eta garaikideko aretoak; Altzuzako Oteiza museoa; Egungo eraikin modernoak: Baluartea; Inguruko arte modernoaren beste adibide batzuk.

2. multzoa. Gaur egungo mundua

-Munduko ordena politikoa eta ekonomikoa XX. mendearen bigarren erdian: botere blokeak eta eredu sozioekonomikoak. Nazioarteko erakundeen zeregina.

-Trantsizio politikoa eta estatu demokratikoaren eraketa Espainian.

-Europar Batasuna eratzeko prozesua. Espainia eta Europar Batasuna gaur egun.

-Gaurko gizarteetako aldaketak. Gizarte eta kultur mugimendu berriak. Komunikabideak eta haien eragina.

-Globalizazioa eta botere gune berriak.

-Tentsio guneak eta etorkizunerako aukerak gaurko munduan.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Modulu honetako aldi eta gertaera garrantzitsuak eta prozesu historiko aipagarriak espazioan eta denboran kokatzea, eta denbora historikoa munduan, Europan, Espainian eta Nafarroan identifikatzea; ildo horri jarraikiz, Historia ikertzean erabiltzen diren ohiko hitzarmenak eta kontzeptuak aplikatzea.

Ebaluatu behar da ea ikasleek etapa eta aldi kronologiko nagusiak ezagutzen dituzten; gainera, aldiberekotasunaren eta aldaketaren nozioak ulertu behar dituzte, baita etapa batzuetatik besteetara igarotzeko momentuak eta prozesuak ere; nozio horiek XVIII. mendetik orain arteko bilakaera historikoari eta, bereziki, Nafarroak izan duen bilakaera historikoari eta erakunde-bilakaerari aplikatu behar zaizkie.

2. Gertaera eta prozesu historiko adierazgarrien arrazoiak eta ondorioak identifikatzea eta horien arteko loturak zehaztea; gizarteko gertaeren kausen aniztasunaz ohartzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da ikasleak gai diren gertaera edo prozesu historiko adierazgarri batean eragina duten faktoreak azaltzeko, kausen izaerari, hierarkizazioari eta loturari eta epe laburrerako eta luzerako ondorioei antzemanez.

3. XVIII. mendean Europan izandako aldaketak aipatzea, Antzinako Erregimeneko ezaugarri sozialak, ekonomikoak eta politikoak erreferentziatzat hartuta; Espainiako borboitarren erreformismoaren ezaugarriak azaltzea.

Irizpide honen bidez egiaztatu behar da, Antzinako Erregimeneko gizartearen ezaugarri orokorretatik abiatuta, ikasleek ezagutzen ote dituzten XVIII. mendean gertatu ziren aldaketak. Espainiako despotismo ilustratuaren izaera zentralizatzailea eta erreformista deskribatu behar dute, baita Nafarroako foru erregimenean izan zituen ondorioak ere.

4. Industrializazio eta modernizazio ekonomikoaren prozesuen eta iraultza liberal burgesen oinarrizko ezaugarriak identifikatzea eta ekarri zituzten aldaketa ekonomikoak, sozialak eta politikoak baloratzea. Espainian prozesu horiek izandako berezitasunak identifikatzea.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten industria iraultzak produkzioan eragin zituen aldaketak, Europako lurraldean izan zituen ezarpen-erritmo desberdinak eta haren ondorioz gizartean gertatu diren aldaketak. Halaber, egiaztatu nahi da iraultza liberal burgesen oinarri politikoak ezagutzen dituzten, eta prozesu horiek Espainian izan zituzten berezitasunak eta Nafarroako foru erregimenean liberalismoak sortu zituen ondorioak identifikatu eta azaltzeko gauza diren.

5. XIX. mendearen bigarren erdiko Europako herrialdeetako aginte politikoaren eta ekonomikoaren arrazoiak azaltzea eta urte horietako gatazkak eta arazoak identifikatzea, bai nazioartekoak bai estatuen barnekoak, bereziki kolonien hedapenarekin eta gizarte tentsioekin eta tentsio politikoekin zerikusia dutenak.

Inperialismoaren garaian Europak izan zuen protagonismoa azaltzeko kontuan hartu behar diren gertaera aipagarrienak ezagutzen ote dituzten ebaluatu behar bada, baina baita nazioarteko harremanetan eta herrialdeetan kolonien hedapen horrek sortu zituen ondorioak ere.

6. XX. mendeko Espainiaren bilakaera politiko eta ekonomikoaren etapak identifikatu eta deskribatzea, eta modernizazio ekonomikoa lortu, sistema demokratikoa finkatu eta Europar Batasunean sartu arte izandako aurrerapenak eta atzerapenak ere bai.

Irizpide honen bidez ebaluatu nahi da ea ikasleek ezagutzen dituzten monarkia parlamentarioaren krisia, Bigarren Errepublikan izandako politika erreformistak, frankismoa, garapen ekonomikoa, eta 1978ko Konstituzioa onartu, Espainia Europar Batasunean sartu eta estatu demokratikoa finkatu arteko trantsizio politikoa.

7. XX. mendean munduan izandako aldaketa eta gatazka handiak deskribatzea eta denboran eta espazioan kokatzea, eta ezagutza hori gaur egungo nazioarteko arazo nagusienetako batzuk ulertzeko erabiltzea.

Irizpide honen bidez baloratu nahi da zenbateraino identifikatzen diren XX. mendean nazioartean izandako gertaera nagusiak, hala nola iraultza sozialistak, mundu gerrak eta kolonien independentzia, nazioarteko egungo errealitatea hobeki ulertzeko. Interesgarria izanen da nazioarteko gaur egungo zenbait arazo aipatutako gertaera horien argitan aztertzeko gaitasuna duten egiaztatzea.

8. Gaur egungo munduko tentsio politiko edo sozialaren guneren bati buruzko lanak egitea, taldean edo bakarka: haren aurrekari historikoak ikertzea, arrazoiak aztertzea eta nola amaitu litekeen iragartzea; horretarako, informazio iturri egokiak erabiltzea, gertaera beraren interpretazio desberdinak edo osagarriak eskaintzen dituztenak barne. Nafarroako ondare artistiko modernoari buruzko lanak egitea, taldean edo banan-banan.

Irizpide honen bidez ebaluatu behar da ikaslea gai ote den, irakasleak aholkatuta, norbera bizi den munduko egoeraren bat aztertzeko. Ikasleak egoera horren aurrekariak eta kausak ikertu behar ditu eta bere ezagutzak erabili behar ditu balizko ondorioak logikaz azaltzeko. Halaber, egiaztatu behar da ikasleek baduten ekimena lana planifikatzeko, nolabaiteko autonomiaz informazio iturriak erabiltzeko, informazioa aztertu eta antolatzeko eta ondorioak argi eta garbi aurkezteko. Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskainitako aukerak erabili beharko dituzte. Trebetasun horiek Nafarroako ondare artistiko modernoaren ezagutzari aplikatzeko gaitasuna ere baloratu behar da.

4. ERANSKINA. IRAKASLEEN GAIKUNTZAK ETA ESPEZIALITATEAK HELDUENTZAKO BIGARREN HEZKUNTZAKO JAKINTZA ESPARRUETARAKO

4. ERANSKINA

I. maila

Maisu-maistren Kidegoa

ESPARRUA

GAIKUNTZA

Komunikazioa

Filologia Hispanikoa

Filologia Hispanikoa eta Ingelesa

Filologia Hispanikoa eta Frantsesa

Filologia, Euskara (Nafarroa)

Zientzia eta Teknologia

Matematika eta Natur Zientziak

Gizartea

Gizarte Zientziak

I. eta II. mailak

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa

ESPARRUA

ESPEZIALITATEA

Komunikazioa

Gaztelania eta Literatura

Euskal Hizkuntza eta Literatura

Ingelesa

Frantsesa

Zientzia eta Teknologia

Biologia eta Geologia

Fisika eta Kimika

Matematika

Teknologia

Gizartea

Geografia eta Historia

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web