(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

45/2009 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 4KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN KIMIKA INSTALAZIOKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 100 - 14/08/2009



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK.


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. TOKIAK:


Atariko

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Kimika Instalazioko teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretua garatzen du, Kimika Instalazioko teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak Lanbide Heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Kimika Instalazioko teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren bi lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Bi lanbide kualifikazio horiek, alegia, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen duen Kimika Instalazioko Oinarrizko Eragiketak eta irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautzen duen Energiaren eta Zerbitzu Osagarrien Instalazioetako Eragiketak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Kimika Instalazioko teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 4an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Kimika Instalazioko teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Kimikaren lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Kimika Instalazioko teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Kimika Instalazioa.

b) Maila: 2-Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Kimika.

e) Europako erreferentea: HNSN-3 (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Kimika Instalazioko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik eman ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa.

6. artikulua . Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik ziklora sartzeko bideak.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 31. eta 41. artikuluetan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua dutenak sartu ahal izanen dira Kimika Instalazioko erdi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere Lanbide Heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Erdi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hamazazpi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Kimika Instalazioko teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Kimika Instalazioko teknikari tituluak sarbidea ematen du, hemezortzi urte eduki eta proba bat gaindituz gero, salbuespenak salbuespen, goi mailako heziketa zikloetarako, urriaren 29ko 178/2008 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritako eran.

3. Kimika Instalazioko teknikari tituluak bide ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Kimika Instalazioko Prozesu Eragiketetako teknikari tituluan, Farmazia Produktuen Fabrikazio Eragiketen teknikari tituluan eta Oregintza eta Papergintzako Eragiketetako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Kimika Instalazioko teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko eta Enpresa eta ekimeneko moduluei dagokienez, otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lantokietako prestakuntzako moduluaren salbuespen osoa edo partziala lortu ahalko da lan esperientziaren bitartez, betiere kimika instalazioetako prozesu eragiketekin zerikusia duen lanbideren batean aritu izana frogatzen bada artikulu horretan adierazten den eran.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Kimika Instalazioko teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe publikoetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabili ahal izanen dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Kimika Instalazioko teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio profesional berak sortuko dituzte:

a) Instalazioko Operadorea izateko teknikari laguntzaile titulua, Kimika adarra.

a) Kimikako Operadorea izateko teknikari laguntzaile titulua, Kimika adarra.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Kimika Lantegiko Prozesu Lanetako teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen ekainaren 14ko 222/1999 Foru Dekretuaren bidez araututako Kimika Lantegiko Prozesu Lanetako teknikari tituluak ere foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Kimika Instalazioko teknikari tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Kimika Instalazioko teknikari tituluko lanbide moduluetan ezarritako prestakuntzak, oro har, abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren 13. artikuluan galdaretako industria operadorearen karneta eskuratzeko eskatzen diren ezagupenak bermatzen ditu. Dekretu horrek presio ekipamenduen erregelamendua eta horren jarraibide tekniko osagarriak onetsi ditu.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, otsailaren 8ko 178/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 14ko 222/1999 Foru Dekretuan ezarritako Kimika Lantegiko Prozesu Lanetako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau-esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2009-2010 ikasturtetik aurrera ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila

Kimika Instalazioko teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta gaitasun-unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra

Hona zertan datzan titulu honetako gaitasun orokorra: produktu kimikoak lortu eta eraldatzeko prozesuetan oinarrizko eragiketak eta kontrolekoak egitea, sistemak, ekipamenduak eta zerbitzu osagarriak eraginkor mantenduz, prozesuko aldagaiak kontrolatuz produktuaren kalitatea bermatzearren, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko, segurtasunerako eta ingurumena zaintzeko arauak betez.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak

Kimika Instalazioko teknikariaren tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

QUI018-2: Kimika Instalazioko Oinarrizko Eragiketak, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0045-2: Prozesu kimikoko eragiketak egitea.

-UC0046-2: Kimika instalazioko makinak, ekipamenduak eta instalazioak prestatu eta egokitzea.

-UC0047-2: Kimika instalazioko kontrol lokala egitea.

-UC0048-2: Fabrikazio zuzenari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauei loturik aritzea.

QUI110-2: Energia arloko eta Zerbitzu Osagarrietako Instalazioetako Eragiketak, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0320-2: Energia arloko eta zerbitzu osagarrietako makinak, ekipamenduak eta instalazioak prestatzea.

-UC0321-2: Energia ekoitzi eta banatzeko eta zerbitzu osagarrietako makinak, ekipamenduak eta instalazioak erabiltzea.

-UC0322-2: Energia arloko eta zerbitzu osagarrietako instalazioetan kontrol lokala egitea.

-UC0048-2: Fabrikazio zuzenari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauei loturik aritzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak

1) Fabrikazio prozesurako materialak jaso, banatu, biltegiratu eta erregistratzea.

2) Ekipamenduak abian jartzea eta horien eraginkortasuna eta zerbitzu osagarriena egiaztatzea, baita material eta produktuen eskuragarritasuna ere, prozesuari buruzko eskuliburuei jarraituz.

3) Prozesu kimikoan aritzea, nahasketak, disoluzioak, bereizketak eta oinarrizko beste eragiketa batzuk eginez, fabrikazio zuzenaren arauei jarraikiz.

4) Makinak, ekipamenduak eta instalazioak erabiltzea, eskatzen den adinako doitasunarekin, prozedurari buruzko zehaztapenei eta segurtasun arauei jarraikiz.

5) Prozesua kontrolatzea, aldagaien balioak egiaztatuz, behar denean horiek doituz, eta materialen nahiz zerbitzu osagarrien hornidura ziurtatuz, prozeduraren gaineko zehaztapenen arabera.

6) Produktuaren kalitatea egiaztatzea, prozesuen orrian definitutako oinarrizko saiakuntzak eginez.

7) Ekipamenduak gelditzea, ezarritako protokoloetan azaltzen diren eragiketak eginez, esku hartzen duten gainerako lantaldeekin koordinaturik.

8) Produktua biltegiratzeko eta bidaltzeko egokitzea, kalitaterako eta segurtasunerako prozedurei jarraikiz.

9) Ahalik eta azpiproduktu eta hondakin gutxien sortzea eta sortzen direnak berriz erabiltzea, prozesuaren eraginkortasuna hobetuz.

10) Trazabilitatea bermatzea, produkzioko etapetan zehar produktuek egiten duten ibilbidea erregistratuz.

11) Lan eremuak eta instalazioak erabiltzeko egoera egokian egon daitezen bermatzea, egin beharreko lehen mailako mantentze eragiketak eginez.

12) Ezusteko egoeretan eta larrialdietan behar diren neurriak hartzea lasaitasunez eta burua galdu gabe, ezarritako jarraibideei atxikiz.

13) Lankideekin harreman eraginkorrak izatea bai eginbeharretan bai txanda aldaketetan, besteen lana errespetatzea eta gerta daitezkeen zailtasunak gainditzen laguntzea.

14) Teknologiaren eta antolamenduaren aldaketek ekartzen ahal dituzten lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea.

15) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

16) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat.

17) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

18) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

19) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea

Profesional honek kimika sektoreko enpresetan lan eginen du, ekoizpenean, jasotze eta bidaltze lanetan, egokitzapenean, hornidura logistikoan edo energiaren eta zerbitzu osagarrien arloetan, hala oinarrizko kimikaren azpisektorean nola eraldaketa-kimikaren azpisektorean.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Tratamendu kimikoko instalazioetako operadore nagusia.

-Hausteko, birrintzeko eta substantzia kimikoak nahasteko makinetako operadorea.

-Tratamendu kimiko termikoko instalazioetako operadorea.

-Substantzia kimikoak iragazteko eta bereizteko ekipamenduetako operadorea.

-Destilazioko eta erreakzio kimikoetako ekipamenduetako operadorea.

-Petrolioaren eta gas naturalaren findegietako operadorea.

-Produktu kimikoak fabrikatzeko makinetako operadoreen arduraduna.

-Energia ekoizteko instalazioetako eta kimika lantegietako eragiketa osagarrien instalazioetako operadorea.

-Iragazteko, bereizteko eta ura arazteko ekipamenduetako operadorea.

-Munizioa eta lehergailuak fabrikatzeko makinetako operadorea.

-Argazkilaritza eta zinemagintzako produktuak fabrikatzeko makinetako operadorea.

-Produktu kimikoen tratamendurako instalazioetako beste operadore batzuk.

-Produktu kimikoak fabrikatzeko makinetako beste operadore batzuk.

-Ongarriak fabrikatzeko ekipamenduetako operadoreak.

-Ura tratatzeko instalazioetako operadoreak.

-Baterako sorkuntzako instalazioetako laguntzaileak.

b) Nafarroako lurralde ingurunea

Kimika sektorea Nafarroan askotariko enpresek osatzen dute. Adar honen barnean azpimarratzekoak dira oinarrizko produktu kimikoak fabrikatzen dituzten industriak, batik bat nazioarteko talde handietako enpresak. Farmaziako produktuen eta gisakoen fabrikazioan ere enpresa ugari ari dira. Azkenik, Nafarroan enpresa txiki eta ertain anitz ari dira industria kimikoaren azpisektorean, ore eta papergintzaren azpisektorean eta plastikoen eta kautxuaren eraldaketarenean.

Biztanleria txikiko erkidego batean kimika sektoreak hainbeste alor lantzeak prestakuntza-eskaintza espezifikoagoaren antolaketa zailtzen du eta areagotu egiten du aipatutako arlo desberdin guztietan jarduteko gauza izanen diren profesional balioaniztunak prestatzeko beharra.

Kimika Instalazioko teknikariak, prestakuntza hau duela, kimika sektorearekin lotura zuzena duten arloak alde batera utzirik, Nafarroako Foru Komunitateko beste sektore batzuetan ere izanen du lanbidean aritzeko aukera, ur tratamendurako instalazioetako edo instalazio osagarrietako operadoreak behar dituzten sektoreetan, hain zuzen ere. Adibidez, hor dugu automozioaren sektore garrantzitsua.

Azkenik, oraintsu egin diren azterketa sektorial garrantzitsuak, hala nola Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2006an egindakoa, kontuan izanik, esan behar da sektore kimikoaren barnean kimika instalazioko operadoreen eskaria dela nagusia. Izan ere, ez dago langabeziarik esparru horretan.

c) Prospektiba

Profesional honek konplexutasun eta automatizazio maila handiagoarekin diseinatuko diren instalazio berriei erantzun beharko die. Berrikuntza horien ildotik instalazioan murriztu eginen dira eskuzko eta tokian tokiko jarduketak, gero eta gehiago joko baita kontrol paneletara.

Prebentzioa eta babesa, bai lantokian bai ingurumenean, kimikako industria sektorean gero eta ardura gehien eragiten duten gaiak dira. Horren harira, Europako Parlamentuak 2006ko abenduan Substantzia eta Prestakin Kimikoak Erregistratu, Ebaluatu eta Baimentzeko Erregelamendua (REACH) onetsi zuen. Europan substantzia kimikoen ekoizpena eta merkaturatzea arautzen ditu, eta legezko 40tik gora testuren ordez aplikatzen da. REACHek bermatu behar du enpresek substantzia kimikoak ekoizten jarraitu ahal izanen dutela lehiakortasun-esparru batean eta, horrekin batera, kontsumitzaileek eta ingurumenak segurtasun maila gorenak izanen dituztela, zenbait substantziaren erabilera desegokiak dakartzan arriskuak saihesteko.

Erregelamendu horri esker, prozesuak burutzeko prozedurak zorrotzago zaindu behar dituzte industria kimikoko langile guztiek eta, zehatzago, prozesu kimikoa abiarazteko, bideratzeko eta gelditzeko ardura duten kimika instalazioko operadoreek, ingurumen-kostua ahalik eta txikiena izanen dela bermatze aldera.

Prozesu kimikoak egiten dituzten industrientzako ur horniduraren arazoak garrantzi berezia hartu du, ur kontsumoaren hazkundea eta klima aldaketaren ondorioak direla medio. Horregatik, baliabide berriak bilatzea gero eta premiazkoagoa da. Hondakin ur araztuaren eta gatza kendutako uraren erabilera nabarmentzen da ildo horretan. Profesional honek, beraz, araztegietan (gero eta ugariagoak dira) eta gatza kentzeko instalazioetan lan egiteko gaitasuna behar du. Instalazio mota horiek gero eta garrantzi handiagoa dute ur hornidurari begira.

Halaber, lan merkatuaren oraingo egoera, langileen mugigarritasun handiagoa eta irekiera ekonomikoa direla eta, profesional balioaniztunak prestatu behar dira, kimika sektoreko antolamendu aldaketetara, lan egoera berrietara eta egoera sozioekonomiko berrietara moldatzeko gai izanen direnak.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Material eta produktu kimikoak identifikatu eta sailkatzea, eta haien ezaugarriak eta propietateak haiek jasotzeko, manipulatzeko eta eraldatzeko biltegiratze-baldintzekin erlazionatzea.

b) Prozesu kimikorako instalazioak eta ekipamenduak ezagutzea; haien funtzionamenduaren printzipioak eta haiek abiarazi edo gelditzeko aplikazioak deskribatzea.

c) Oinarrizko eragiketak identifikatzea, haien ezaugarriak azaltzea eta haien funtsak deskribatzea prozesu kimikoan jarduteko.

d) Segurtasun, kalitate eta ingurumen arauak ezagutzea eta prozesuaren funtzionamendu egokiarekin erlazionatzea haiek zuzen aplikatzeko.

e) Ekipamenduen funtzionamenduaren printzipioak aztertzea; horiek prozedurari buruzko zehaztapenekin eta makina, ekipamendu eta instalazioak erabiltzeko eskatzen diren segurtasun arauekin eta doitasunarekin erlazionatzea.

f) Kontrol lokaleko elementuak identifikatzea, erregulatzea eta fabrikazio prozesua kontrolatzeko neurtu behar diren aldagaiekin erlazionatzea.

g) Produktuaren ezaugarriak identifikatu eta neurtzea, produktuaren kalitatea egiaztatzeko analisi-teknikak aplikatuz.

h) Operazioen sekuentzia aztertzea, prozesuaren gaineko eraginak identifikatuz ekipamenduak gelditzeko.

i) Ontziratze eta paketatze eragiketak identifikatzea eta haien ezaugarriak azaltzea, haien oinarriak deskribatuz, produktua egokitzeko.

j) Logistikari lotutako agiriak eta araudia ezagutzea eta produktuaren ezaugarriekin erlazionatzea, produktua bidali eta garraiatzeko.

k) Fabrikazio prozesuetako azpiproduktu eta hondakinak identifikatu eta sailkatzea eta haien ezaugarriak zehaztea, kopurua murrizteko eta berrerabiltzeko.

l) Produktuaren loteari lotutako agiriak deskribatu eta betetzea, produktua prozesatzeko moduarekin eta logistikarekin erlazionatuz, trazabilitatea bermatzeko.

m) Lehen mailako mantentze eragiketak identifikatzea, haien ezaugarriak azaltzea eta haiek ekipamendu eta elementuen funtzionamendu egokiarekin erlazionatzea, lan eremuen eta instalazioen erabilgarritasun egoera egokia bermatzeko.

n) Arrisku egoerak ezagutu eta sailkatzea eta prebentzioari buruzko araudiak identifikatzea, ezusteko eta larrialdietan behar diren neurriak hartzeko.

ñ) Komunikaziorako eta gatazkak konpontzeko teknikak aztertzea eta haiei lotutako elkarrekintza proaktiboak deskribatzea, lankideekin harreman eraginkorrak izateko.

o) Kimika sektoreko enpresa bateko lan jarduerak baloratzea eta prozesu osoari egiten dioten ekarpena identifikatzea, lantaldeetan modu aktiboan parte hartzeko eta produkzioaren helburuak lortzeko.

p) Ikasteko aukerak eta lan munduarekin duten lotura identifikatu eta baloratzea, eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, eguneratzearen eta berrikuntzaren kulturari eusteko.

q) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

r) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia.

Kimika Instalazioko teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEAIZENAORDUAK, GUZTIRAESKOLAK ASTEANIKASMAILA
0007Interpretazio grafikoa13041.
0091Trazadura, ebaketa eta konformazioa19061.
0092Mekanizazioa22071.
0093Giro naturaleko soldadura320101.
0096Lanerako prestakuntza eta orientabideak10031.
0094Giro babestuko soldadura260122.
0095Muntaketa220102.
0006Metrologia eta saiakuntzak11052.
0097Enpresa eta ekimena7032.
0098Lantokiko prestakuntza380Enpresaren ordutegian2.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Parametro kimikoak

Kodea: 0109

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produktu kimikoak sailkatzen ditu eta haien propietateak, formulazioa eta nomenklatura deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementu kimikoak ordenatzeko irizpideak zehaztu dira.

b) Konposatu kimiko ez-organikoen nomenklatura eta formulazioa aplikatu dira.

c) Konposatu kimiko organikoen nomenklatura eta formulazioa aplikatu dira.

d) Lotura kimikoen mota nagusiak eta haien propietateak deskribatu dira.

e) Kimikako terminologia erabili da.

f) Konposatu kimikoak beren egoera fisikoaren eta talde funtzionalaren arabera sailkatu dira.

g) Produktu eta konposatu kimikoak beren propietateen arabera ordenatu dira.

h) Produktu eta konposatu kimikoak beren egoeraren eta ezaugarrien arabera biltegiratu dira.

i) Konposatuei lotutako arrisku berariazkoak identifikatu dira.

2. Sistema sakabanatuak prestatzen ditu eta disoluzioak prestatzeko modua justifikatzen du, propietateen, ezaugarrien eta kontzentrazioaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Disoluzioa, solutua, disolbatzailea, disolbagarritasuna, asetasuna eta gainasetasuna zer diren azaldu da.

b) Disoluzioak egiteko ekipamenduak prestatu dira.

c) Disoluzioak lortzeko behar diren kalkuluak egin dira neurri unitate desberdinekin.

d) Disoluzioak egin dira, doitasun eta kontzentrazio eskakizunak kontuan izanik.

e) Egindako disoluzioak identifikatu eta etiketatu dira.

f) Ordena eta garbitasun arauak aplikatu dira.

g) Disoluzioak prestatzeko prozesuak dituen arriskuak deskribatu dira.

h) Disoluzioak prestatzeko prozesuko hondakinak tratatu dira.

3. Lagina hartzen du, produktuen analisirako duen garrantzia aintzat hartuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laginak hartzeko metodoak, eskuzkoak eta automatikoak, identifikatu dira.

b) Laginak hartzeko ekipamenduak prestatu dira, laginaren egoera kontuan hartuta.

c) Lagina hartu da, laginketa planean ezarritako prozedurari jarraituz.

d) Lagina ontzi egokian gorde da.

e) Lagina behar bezala erregistratu da.

f) Lagina baldintza egokietan kontserbatu da, nolakoa den kontuan hartuta.

g) Garbitasun eta ordena arauak aplikatu dira.

h) Laginak hartzeko prozesuak dituen arriskuak deskribatu dira.

4. Aldagai fisikokimikoak “in situ” neurtzen ditu, produktu kimikoak beren propietateen arabera identifikatuz, prozesu kimikoa kontrolatzeko xedearekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurtzeko prozedura interpretatu da.

b) Materiala eta tresnak prestatu dira neurketa egiteko.

c) Aldagai fisikokimikoen balioak “in situ” neurtu dira.

d) Lortutako emaitza erreferentziazko balioekin erkatu da.

e) Lortutako emaitzak adierazi dira, eskatutako doitasunarekin eta unitateekin.

f) Lortutako datuak landu dira, beharrezko kalkuluak eta grafikoak eginez.

g) Lortutako balioak euskarri egokian gorde dira.

h) Garbitasun eta ordena arauak aplikatu dira.

i) Neurtzeko prozesuak dituen arriskuak deskribatu dira.

j) Neurtzeko prozesuko hondakinak tratatu dira.

Edukiak.

-Produktu kimikoen sailkapena:

Elementu kimikoen motak: Taula Periodikoa.

Nomenklatura eta formulazio ez-organikoak (hidruroak, oxidoak, hidroxidoak, azidoak eta gatzak).

Nomenklatura eta formulazio organikoak (hidrokarburoak, funtzio nitrogenatuak eta oxigenatuak).

Lotura motak: ionikoa, kobalentea, metalikoa. Propietateak, hidrogeno-lotura eta Van der Waals-en indarrak.

Konposatu kimikoak nola biltegiratu beren egoeraren eta ezaugarrien arabera.

Konposatu kimikoen arriskugarritasuna. Piktogramak, R esaldiak eta S esaldiak. Segurtasun fitxak.

-Disoluzioak egitea:

Kontzentrazio unitateak.

Disoluzioak (kontzentrazioa, solutua, disolbatzailea, asetasuna, disolbagarritasuna).

Disoluzioak egiteko ekipamenduak.

Disoluzioak egiteko teknikak.

Disoluzioak etiketatzea, identifikatzea eta kontserbatzea.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Disoluzioak egiteko prozesuetan sortzen diren hondakinen tratamendua.

-Lagina hartzea:

Laginketa teknikak.

Laginketarako materiala eta ekipamenduak prestatzea.

Laginaren erregistroa.

Lagina kontserbatu eta garraiatzeko teknikak.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Aldagai fisikokimikoak neurtzea:

“In situ” saiakuntza ohikoenak: dentsitatea, biskositatea, pH-a eta eroankortasuna.

Materiaren propietate fisikokimikoak neurtzeko tresnak.

Hautatzeko, instalatzeko, doitzeko, kalibratzeko eta irakurtzeko irizpideak.

Neurketa prozesuko hondakinen tratamendua.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek, modulu honen bitartez, kimikako oinarrizko ezagutzak lortu behar dituzte, bai eta disoluzioak egiteko, fabrikazio prozesuan zehar laginak hartzeko eta aldagai fisikokimikoak "in situ" neurtzeko oinarrizko trebetasunak ere. Aurrekoaren haritik, komenigarria litzateke kontzeptu teoriko asko ez sartzea baina, hori bai, landutakoak behar bezala barneratu direla ziurtatzea, horrek erraztuko baitu gainerako moduluetako edukiak behar bezala garatzea eta ongi ulertzea.

Proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean azaldutako aurkezpen ordena bera da. Hala ere, lehen multzoa teorikoagoa denez, hasierako azalpenaren ondotik komeni litzateke multzo honetako ezagutzak garatzen segitzea kurtsoan zehar modu aplikatuan eta gainerako multzoekin loturik.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak eta abar definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu hau praktikoa izanik, komenigarria litzateke hura analisi kimikoen laborategian eta kimika instalazioen lantegian garatzea batik bat. Zati teorikoa balio anitzeko gelan emanen da; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen gela batean.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Masak eta bolumenak neurtzea.

-Disoluzioak egitea solutu likido eta solidoekin, eta haiek identifikatzea.

-Lantegiko prozesu batetik laginak hartzea laborategian analizatzeko eta biskositatearena edo dentsitatearena bezalako analisi fisikokimiko errazak egiteko.

-Prozesuko fluidoaren aldagai fisikokimikoak neurtzea ekipamenduan bertan: pH-a, eroankortasuna, oxigeno disolbatua edo kloro disolbatua, besteak beste.

Modulu honetako edukiak oinarrizkoak dira honako modulu hauek garatu ahal izateko:

-Kimika instalazioko erreakzio eragiketak. Modulu honetan ezinbestekoak dira produktu kimikoen formulazioari eta nomenklaturari buruzko oinarrizko ezagutzak, baita disoluzioak egiteko ezagutzak ere.

-Kimika instalazioko eragiketa unitarioak. Disoluzioak egiten jakitea beharrezkoa da nahasketa eta dosifikazio ekipamenduei buruzko multzoko edukiei ekiteko.

-Ur tratamendua. Beharrezkoa da disoluzioak egitea, ur laginak hartzea eta aldagai fisikokimikoak neurtzea.

-Materialen garraioa industria kimikoan. Ikasleek jakin behar dute produktuak beren propietateen eta arriskugarritasunaren arabera identifikatzen, etiketatzen eta sailkatzen. Hori beharrezkoa da solidoen, likidoen eta gasen biltegiratzeari buruzko edukien multzorako.

Lanbide modulua: Kimika instalazioko eragiketa unitarioak

Kodea: 0110

Iraupena: 300 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Solidoak eta fluidoak nahastu eta dosifikatzeko ekipamenduak erabiltzen ditu eta produktuak eransteko hurrenkera justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontzentrazio jakineko nahastura eta disoluzio mota desberdinak egin dira, teknika eta ekipamendu egokien bidez.

b) Solidoak eta fluidoak dosifikatzeko eragiketak egin dira.

c) Erabilitako ekipamenduak zein elementuk osatzen dituzten zehaztu da.

d) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

e) Ekipamenduen kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

f) Kontrol eta erregulazio elementuak prozesuko parametroekin erlazionatu dira.

g) Nahastura edo disoluzioa lortzeko kalkuluak egin dira.

h) Pertsonak, instalazioak eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira.

i) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

j) Oinarrizko mantentze lanak egin dira fluidoak nahastu eta dosifikatzeko ekipamenduetan.

2. Bereizketa mekanikoetarako ekipamenduak erabiltzen ditu, eta erabilitako teknika mota partikula solidoen ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bereizketa mekanikorako ekipamenduaren funtzionamendua eta elementu nagusiak deskribatu dira.

b) Ekipamenduen kontrol eta erregulazio elementuak identifikatu dira.

c) Kontrol eta erregulazio elementuak prozesuko parametroekin erlazionatu dira.

d) Prozesuaren arabera ekipamenduak abiarazteko edo gelditzeko ezarritako sekuentziak deskribatu dira.

e) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

f) Bereizketa mekanikoko eragiketetarako kalkuluak egin dira, hala behar izan denean.

g) Bereizketa mekanikoko eragiketak egin dira.

h) Pertsonak, instalazioak eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira.

i) Oinarrizko mantentze lanak egin dira bereizketa mekanikorako ekipamenduetan.

j) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

3. Difusio bidezko bereizketarako ekipamenduak erabiltzen ditu, eta aukeratutako teknika prozesuko sarrerako produktuaren edo elikatze-produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Difusio bidezko bereizketarako ekipamenduen funtzionamendua deskribatu da.

b) Kontrol eta erregulazio elementuak prozesuko parametroekin erlazionatu dira.

c) Difusio ekipamenduak abiarazi edo geldiarazi dira lan prozeduraren arabera.

d) Difusio bidezko bereizketari lotutako materia-balantzeak egin dira.

e) Difusio bidezko bereizte eragiketak egin dira, prozesuko parametroak kontrolatuz.

f) Ekipamenduak garbitzeko prozedura egokiak bete dira.

g) Erretxinak, zeolitak eta difusio bidezko ekipamenduetako beste elementu bereizle batzuk erregeneratu dira.

h) Pertsonak, instalazioak eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira.

i) Oinarrizko mantentze lanak egin dira difusio eragiketetako ekipamenduetan.

j) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

4. Produktu bukatuak ontziratu eta egokitzeko ekipamenduak erabiltzen ditu eta ekipamendu horiek produktuak identifikatu, aurkeztu eta kontserbatzeko duten garrantzia justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu bukatuak ontziratzeko tokiak, instalazioak eta ekipamenduak deskribatu dira.

b) Produktuak egokitzeko erabiltzen diren materialen ezaugarriak azaldu dira eta produktuen propietateekin erlazionatu dira.

c) Dosifikatzeko teknikak deskribatu dira, produktuaren ezaugarrien arabera.

d) Etiketak jarri dira, produktuaren identifikazioaren, trazabilitatearen eta arriskugarritasunaren printzipioei jarraikiz.

e) Produktua egokitzeko prozesuan kutsadura gurutzatuari aurrea hartzeko neurriak hartu dira.

f) Produktu kimikoak beren izaera fisikokimikoaren arabera ontziratzeko moduak azaldu dira.

g) Paketatzeko teknikak deskribatu dira eta produktuaren manipulazioan nolako eragina izanen duten azaldu da.

h) Hondakinak gutxitzeari buruzko ingurumen-gomendioak errespetatu dira.

i) Ontziratze eta paketatze eragiketei lotutako arriskuak aztertu dira.

j) Oinarrizko mantentze lanak egin dira ontziratze eta paketatze lerroetan.

Edukiak.

-Solidoak eta fluidoak nahasteko eta dosifikatzeko ekipamenduak erabiltzea:

Nahasteko ekipamenduak: motak, deskribapena, osagaiak.

Dosifikatzeko ekipamenduak: motak, deskribapena, osagaiak.

Nahastura eta disoluzioa lortzeko kalkuluak.

Kontrola, nahasteko eta dosifikatzeko ekipamenduetako aldagaiei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak, nahasteko eta dosifikatzeko ekipamenduetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak nahasteko eta dosifikatzeko prozesuetan.

-Bereizketa mekanikoetarako ekipamenduen erabilera:

Disgregazioa.

Baheketa.

Zentrifugazioa.

Bereizketa hidraulikoak: jalkitzea.

Fluidotzea.

Flotazio bidez kontzentratzea.

Iragaztea.

Bereizketa magnetikoak eta elektrikoak.

Ekipamenduak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko prozedurak.

Bereizte eragiketa mekanikoei lotutako kalkuluak.

Kontrola, bereizte mekanikoetarako ekipamenduei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak, bereizketa mekanikoetarako ekipamenduetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak bereizketa mekanikoetarako ekipamenduetan.

-Difusio bidezko bereizketarako ekipamenduen erabilera:

Estrakzioa.

Lurruntzea.

Destilazioa eta errektifikazioa.

Kristaltzea.

Lehortzea.

Absortzioa.

Adsortzioa eta ioi-trukatzea: erretxinak, zeolitak eta beste substratu batzuk birsortzea.

Ekipamenduak abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko prozedurak.

Materiaren eta energiaren balantzeak, aurreko eragiketei aplikatuta.

Kontrola, difusioz bereizteko ekipamenduei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak, difusio bidez bereizteko ekipamenduetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak difusio bidez bereizteko ekipamenduetan.

-Produktu bukatuak ontziratu eta egokitzeko eragiketa:

Dosifikatu eta ontziratzeko teknikak.

Produktu bukatuei etiketak jartzea.

Kontrola, ontziratu eta egokitzeko ekipamenduei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak. kutsadura gurutzatuaren kontrola.

Lehen mailako mantentze lanak, ontziratzeko eta egokitzeko ekipamenduetan.

Ordena eta garbitasun prozedura, ontziratzeko eta egokitzeko ekipamenduetan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek industria kimikoan gehien erabiltzen diren eragiketa unitarioei dagozkien ezagutzak eta trebetasunak eskuratu behar dituzte. Modulu hau nolabait ere zikloko ardatz gisa ikus daiteke, behin haiek hautaturik eta antolaturik prozesu oso bat ekarriko duten eragiketa guztiak biltzen baititu. Ikasleek ikasi behar lukete industria kimikoak, bere baitan hain prozesu desberdinak biltzen baititu -hala nola petrolio findegi bat, detergente edo itsasgarri baten, botika baten edo plastikozko objektu baten fabrikazioa- eragiketa unitarioen kateatze horri esker funtzionatzen duela. Horregatik, gomendagarria da une oro saiatzea honelako eragiketak prozesu osoaren barnean kokatzen, hartara ikasleei industria kimikoaren ikuspegi orokorra emanen baitzaie. Ikuspegi sakonagoa izanen dute Kimika instalazioko erreakzio eragiketak moduluan; hori 2. kurtsoan ematen da, foru dekretu honetan egiten den sekuentziazio-proposamenaren arabera.

Ekipamenduen kontrolaren gaineko zatiari ekiten zaionean kontuan hartu behar litzateke hori prozesuen kontrolari buruzko moduluan jorratuko dela sakonago, ikasleak 2. kurtsora igarotakoan. Beraz, komeni litzateke, erregulazioari buruzko edukiak landu ordez, ekipamenduak eragiketa egoki batera eramateko kontrolatu behar diren aldagaiak eta xede horretarako behar diren elementuak aztertzea, neurgailuei eta amaierako elementuei arreta berezia jarriz.

Lan ingurunean farmazia industria edo elikagaien industria bezalakoak badirela kontuan hartuz, interesgarria litzateke, produktu bukatuak ontziratu eta egokitzeari, nahasketari eta dosifikazioari buruzko multzoa garatzen denean, horrelako industrien beharrak kontuan hartzen dituen ikuspegia hartzea.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, bereizketa mekanikoko eragiketetatik hastea iradokitzen da, kontzeptu aldetik besteak baino errazagoak direlako. Horren ondotik nahasketa eta dosifikazio eragiketei buruzko multzoa lantzea proposatzen da, betiere Parametro kimikoak moduluarekin koordinaturik, azken horretan ikasleek jada ikasia izan behar baitute nola egiten diren disoluzioak. Gero gainerako multzoetatik edozeini ekiten ahal zaio, hurrenkerari erreparatu gabe, nahiz eta kontuan hartu behar den Difusio bidezko bereizketarako ekipamenduen erabilera izeneko multzorako beharrezkoa dela ikasleek aldez aurretik egoera aldaketei buruzko edukiak landuak izatea Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak moduluan.

Ordenagailuak eta Interneterako sarbidea dituen gela bat erabiltzea gomendatzen da zati teorikoa garatzeko, eta maketaz hornituriko lantegi-gela, berriz, moduluko eragiketa unitario garrantzitsuenetarako (adibidez, disgregazio, baheketa, jalkitze, iragazte, nahasketa, dosifikazio, destilazio, estrakzio, adsortzio eta ontziratze ekipamenduak, farmaziako produktuak egokitzekoak, eta abar). Bestalde, laborategiko ekipamendu txikiak erabiltzea gomendatzen da iragazketa, destilazioa eta abarreko eragiketak ikasteko. Kimika laborategia ere erabil liteke horretarako.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Destilazioa presio normalean eta hutsean, atzeranzko isuriarekin eta halakorik gabe, bai maketa erdi-industrialetan, bai laborategiko ekipamenduetan.

-Nahastura heterogeneoen iragazketa.

-Jalkiera, hondakin ur sintetikoa erabiliz.

-Ehoketa, baheketa.

-Adsortzioa.

-Gasen absortzioa likidoetan.

-Likidoa/likidoa eta solidoa/solidoa estrakzioa.

Parametro kimikoen moduluan disoluzioak nola egin ikasten denez, ez dago alderdi hori modu teorikoan berriz landu beharrik, baina ikasleek ezaguera horiek aplikatu behar lituzkete, behar diren kalkuluak eginez. Horregatik merezi du ariketetan saiatzea eta aldez aurreko kalkulu horiek behar dituzten ekipamenduekin praktikak egitea.

Modulu honek zikloko beste batzuekin dituen loturak labur azaltzen dira jarraian:

-Parametro kimikoak. Ikasleek disoluzioak egitearekin zerikusia duen guztia ikasten dute modulu honetan, eta ezagutza hori erabili beharko dute Kimika instalazioko eragiketa unitarioak moduluan, hain zuzen ere nahasketa eta dosifikazio ekipamenduei buruzko multzoan. Beraz, multzo horretara iritsi aurretik eskuratu behar lirateke kontzeptu eta trebetasun horiek.

-Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak. Ikasleek modulu honetan egoera aldaketei buruz ikasitakoaren beharra izanen dute difusio bidezko bereizketen gaineko multzora iristen direnean.

-Industriako prozesu kimikoen kontrola. Ikasleek, 2. kurtsoan modulu honetara iristen direnean (Hezkuntza Departamentuak proposaturiko sekuentziazioaren arabera), ikasia izanen dute Kimika instalazioko eragiketa unitarioak moduluan aztergai diren ekipamenduei aplikaturiko kontrola, eta hori modulu hartarako atariko ezagutza ona da.

-Ur tratamendua. Modulu honetan prozesu osoak ikasten dira, zeinetan 1. kurtsoko eragiketa unitarioak inplementatzen baitira: jalkiera, iragazketa, ioi-trukatzea, batzuk aipatzearren.

-Kimika instalazioko erreakzio eragiketak. Modulu honetan prozesu-diagramak jorratzen dira, eta eragiketa unitarioen konbinazioa azpimarratzen da prozesu orokorrari forma emateko. Ikuspegi hori erakutsi nahi zaie ikasleei Kimika instalazioko eragiketa unitarioak moduluan, bistatik galdu gabe modulu hura 2. kurtsoan ematen dela, foru dekretu honetan ezarritako sekuentziazioaren arabera.

Lanbide modulua: Prozesu kimikoan energia sortzekoeta transferitzeko eragiketak

Kodea: 0113

Iraupena: 220 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Galdarak erabiltzen ditu, eta eragiketa eta kontrol parametroak lortutako lurrunaren propietateekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Galdara mota desberdinak zein elementuk osatzen dituzten zehaztu da.

b) Galdarak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

c) Lurrun mota desberdinak sortu dira.

d) Lurruna energia termiko eta mekaniko gisa zehaztu da.

e) Galdaretako kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira eta prozesuko parametroekin erlazionatu dira.

f) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

g) Oinarrizko mantentze lanak egin dira galdaretan.

h) Lanean presio handiko ekipamenduen araudia bete da.

i) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

j) Galdarei lotutako segurtasun eta ingurumen arauak bete dira lanean.

2. Labeak erabiltzen ditu, eta eragiketa eta kontrol parametroak produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Labe mota desberdinak zein elementuk osatzen dituzten zehaztu da.

b) Labeak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

c) Labeen eraginkortasun energetikoa kalkulatu da kearen analisiaren bidez.

d) Erregai motak identifikatu dira.

e) Errekuntza egokirako behar diren kalkuluak egin dira.

f) Labeetako kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira eta prozesuko parametroekin erlazionatu dira.

g) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

h) Oinarrizko mantentze lanak egin dira labeetan.

i) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

j) Labeei lotutako segurtasun eta ingurumen arauak bete dira lanean.

3. Bero trukagailuak erabiltzen ditu, eta energia balantzea beroaren transmisioaren printzipioekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beroa transmititzeko moduak deskribatu dira.

b) Trukagailu motak identifikatu eta deskribatu dira.

c) Trukagailuak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

d) Materiaren eta energiaren balantzeak egin dira.

e) Trukagailuetako kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira eta prozesuko parametroekin erlazionatu dira.

f) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

g) Oinarrizko mantentze lanak egin dira trukagailuetan.

h) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

i) Trukagailuei lotutako segurtasun eta ingurumen arauak bete dira lanean.

4. Lurrun-turbinak erabiltzen ditu, eta energia termikoaren eta energia mekanikoaren arteko lotura aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Turbina motak identifikatu eta deskribatu dira.

b) Turbinak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

c) Turbinetako kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

d) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

e) Oinarrizko mantentze lanak egin dira turbinetan.

f) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

g) Turbinei lotutako segurtasun eta ingurumen arauak bete dira lanean.

5. Hozte industrialeko ekipamenduak erabiltzen ditu, eta prozesuaren eskakizunei nahiz ingurumen-eraginari begira duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hotza lortzeko moduak deskribatu dira.

b) Hozte industrialeko ekipamendu motak identifikatu eta deskribatu dira.

c) Hozte industrialeko ekipamenduak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

d) Hozte ekipamenduen kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

e) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

f) Oinarrizko mantentze lanak egin dira hozte ekipamenduetan.

g) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

h) Hozte industrialeko ekipamenduei lotutako segurtasun eta ingurumen arauak bete dira lanean.

6. Kogenerazioaren bidez energia elektrikoa lortzen du eta hark eraginkortasun energetikoa handitzeko duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren eraldaketaren mekanismoak deskribatu dira.

b) Kogenerazio ekipamenduak zein elementuk osatzen dituzten zehaztu da.

c) Kogenerazio ekipamenduak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

d) Kogenerazio ekipamenduen kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

e) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

f) Oinarrizko mantentze lanak egin dira kogenerazio ekipamenduetan.

g) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

h) Kogenerazio ekipamenduei lotutako segurtasun arauak, laneko arriskuak saihesteko aurreneurriak eta ingurumen arauak bete dira lanean.

7. Hotz dorreak erabiltzen ditu eta ingurumenaren gaineko eragina nola murrizten duten aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hotz dorreak zein elementuk osatzen dituzten zehaztu da.

b) Hotz dorreek ingurumenaren gaineko eragina murrizteko duten garrantzia deskribatu da.

c) Hotz dorreak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

d) Hotz dorreen kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

e) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

f) Oinarrizko mantentze lanak egin dira hotz dorreetan.

g) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

h) Hotz dorreei lotutako segurtasun eta ingurumen arauak bete dira lanean.

Edukiak:

-Galdaren erabilera:

Egoera aldaketak. Lurruntzea eta kondentsazioa.

Lurrun motak. Ur lurrun asea, gainberotua, birberotua eta hedatua.

Lurrunaren bolumen espezifikoak.

Lurrunaren presioaren eta tenperaturaren arteko erlazioa.

Lurrun sareak: lurrun hodiak, kondentsazioa eta purgagailuak.

Galdarak. Galdara motak, beren antolaeraren arabera eta beren zirkulazioaren arabera. Galdararen atal nagusiak. Galdaren elementuak. Segurtasun baldintzak.

Galdara pirotubularrak. Deskribapena, abiaraztea, gidatzea, gelditzea eta mantentzea.

Sutegiak: leunak eta uhinduak. Sutegi-ganberak.

Hodiak. Tiranteak eta larakoak.

Hodien finkapena plaka tubularretan.

Tenkaketa. Tenkatze barrak, matrazuak, kartelak.

Ke-kaxak.

Erregistro ateak: gizona, burua, eskua eta gasen hedapena.

Galdara akuotubularrak. Deskribapena, abiaraztea, gidatzea, gelditzea eta mantentzea.

Sutegia. Lurrun hodien sorta. Kolektoreak. Danborrak eta domoak.

Hodien finkapena danbor eta kolektoreetan.

Erregistro ateak eta gasen hedapena.

Aurrezkailuak. Aire berogailuak. Gainberogailuak. Birberogailuak.

Galdara bertikalak. Field hodiak. Sugarretarako pantaila-hodiak.

Bat-bateko lurruntze galdara. Hodibihurrak

Kontrola galdarei aplikatuta.

Lehenbiziko abiaraztea: ikuskapenak.

Galdaretako mantentze lanak. Presio igoera eta jaitsieren kausak. Mailaren bat-bateko beherakaden kausak.

Presiozko ekipamenduen erregelamendua eta ITC EP-1: galdara, aurrezkailu, gainberogailu eta birberogailuei buruzko zatia. Proba hidraulikoak egitea. Eguneko eragiketa-gaztiguak.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Ordena eta garbitasun prozedurak galdaretan.

-Labeen erabilera:

Errekuntza prozesua. Hari lotutako kalkuluak. Aire eta keen bolumen teorikoak.

Tiro naturala eta behartua. Tximiniak.

Erregarriak eta erregaiak.

Errekuntza gasak eta erregabeak.

Airearen eta erregaiaren aurreberogailuak.

Erregailu motak.

Labeak: deskribapena, abiaraztea, gidatzea eta gelditzea.

Kontrola labeei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak labeetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak labeetan.

-Trukagailuen erabilera:

Bero eta tenperatura unitateak.

Energiaren balantzea.

Bero transmisioaren kontzeptua: eroapena, konbekzioa eta erradiazioa.

Bero trukagailuen motak: deskribapena, nola prestatzen eta erabiltzen diren.

Kontrola trukagailuei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak trukagailuetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak trukagailuetan.

-Turbinen erabilera:

Turbina motak: deskribapena, nola prestatzen eta erabiltzen diren.

Kontrola turbinei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak turbinetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak turbinetan.

-Hozte industrialeko ekipamenduen erabilera:

Hozte industrialeko ekipamendu motak (konpresoreak, absortzio bidezko hotza): deskribapena, abiaraztea, gidatzea eta gelditzea.

Kontrola, hozte ekipamenduei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak, hozte ekipamenduetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak, hozte ekipamenduetan.

Hondakinen tratamendua.

-Kogenerazio bidez energia elektrikoa lortzea:

Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

Kogenerazio ekipamenduak: deskribapena, abiaraztea, gidatzea eta gelditzea.

Kontrola, kogenerazio ekipamenduei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak kogenerazio ekipamenduetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak kogenerazio ekipamenduetan.

-Hotz dorreen erabilera:

Hotz dorreak: deskribapena, nola erabiltzen diren.

Kontrola, hotz dorreei aplikatuta.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak hotz dorreetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak hotz dorreetan.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortu behar dituzte edozein prozesu kimikotan energia eraldatu eta baliatzeko beharrezkoak diren industria ekipamenduak erabiltzeko eta, halaber, lehen mailako mantentze lanak egiteko ekipamendu horietan, betiere laneko segurtasunerako arauei eta ingurumen arlokoei loturik lan eginez.

Egoera aldaketa, errekuntza, bero transmisioa, tenperatura edo energiaren kontserbazioa bezalako kontzeptu teorikoetatik eta horiei lotutako kalkuluetatik hastea gomendatzen da. Eduki horien konplexutasuna dela eta, komenigarria litzateke kurtsoan zehar haiek finkatzen joatea. Energia sortu eta transferitzeko eragiketei hurrenkeraz gehiegi arduratu gabe ekiten ahal zaie, baina beroa trukatzeko eragiketetatik hastea iradokitzen da, ikasleei gainerako eragiketetara hurbiltzen lagunduko baitiete, eta kogenerazioari eta hozteari buruzko multzoak ikastea azkenean (hotz dorreak eta hozte industrialeko ekipamenduak). Gomendagarria da, aurrekoarekin batera, ahalik eta energia gutxien kontsumitzeko eta hondakinak murrizteko ohiturak sustatzea ikasleengan.

Modulua nabarmenki praktikoa izanik, eta modulu honetako edukietarako ekipamendu didaktiko egokiak eskuratzen zailak direnez, komenigarria litzateke prozesu-instalazioak ikustera joatea eta moduluko kontzeptuak ulertzen lagunduko duten praktikak egitea laborategian. Horrez gain, ikasleek benetako lan egoerak simulatu litzakete berariazko softwarea erabiliz.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Fusio-beroak, disoluzio-beroak edo erreakzio-beroak neurtzea kalorimetroekin.

-Erregai baten bero-ahalmena zehaztea.

-Konposatuen hezetasuna kalkulatzea, lehortzeko labeak erabiliz.

-Oxidazio erreakzioak aztertzea kaltzinazioen bidez.

-Bero-balantzeak egitea trukagailuetan, eta trukagailu desberdinen eraginkortasuna konparatzea.

Baliabideei dagokienez, kimika laborategi orokorra eta lantegi-gelan dauden ekipamenduak erabiliko dira, balio anitzeko gelaz gainera, ahal dela Interneterako sarbidearekin eta proiektagailuarekin, simulazio praktikak eta irakasleak bere irakaskuntza lanean eskatutako txostenak egin ahal izateko.

Modulu honek zikloko beste batzuekin dituen loturak labur azaltzen dira jarraian:

-Industriako prozesu kimikoen kontrola. Energia sortu eta transferitzeko ekipamenduek erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak dituzte barnean, eta, foru dekretu honetan ezarritako sekuentziazioaren arabera, Industriako prozesu kimikoen kontrola modulua 2. kurtsoan eman behar denez, horko edukietako batzuei aldez aurretik ekitea proposatzen da, ekipamendu horiek erabili ahal izateko.

-Kimika instalazioko erreakzio eragiketak eta Kimika instalazioko eragiketa unitarioak. Modulu horietan ezinbestekoak dira, besteak beste, egoera aldaketei, beroari, tenperaturari eta materiaren eta energiaren balantzeari buruzko ezagutzak, eta azpimarratu egiten da energia ekarpenak eta energia motak prozesuko ekipamenduen hobekuntzarako eta funtzionamendurako duten garrantzia.

-Ur tratamendua. Galdara eta hozte-ekipamenduetarako ura egokitu beharra eta haiek ongi funtziona dezaten urak izan behar dituen propietate eta ezaugarriak, gai horiek agertuko dira Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak moduluan, eta parametro egokiak lortzeko tratamenduak, berriz, Ur tratamendua moduluan garatuko dira.

Lanbide modulua: Materialen garraioa industria kimikoan

Kodea: 0114

Iraupena: 190 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Solidoak garraiatzen ditu, eta garraioaren baldintzak produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material solidoen propietateak eta ezaugarriak identifikatu dira.

b) Materia solidoak ordenatu eta sailkatu dira beren ezaugarri fisikoei, ezaugarri kimikoei eta manipulazioaren arriskuei erreparatuz.

c) Solidoen manipulazioaren ordena eta garbitasunerako metodo eta teknikak zein diren zehaztu da.

d) Solidoen garraiorako ekipamendu eta instalazioen eraikuntza-elementuak aztertu dira.

e) Solidoen garraioko kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

f) Solidoen garraioa abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak ezarri dira.

g) Norberaren baliabideak edo eskaturiko beste batzuk erabiliz mantentze lanak egiteko lan eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu dira.

h) Lehen mailako mantentze lanak egin dira eta horien beharra justifikatu da.

i) Manipulazio eragiketetan arriskuei aurrea hartzeko eta laneko segurtasunerako arauak aplikatu dira.

j) Solidoak manipulatzeko eragiketekin zerikusia duten ingurumen arloko babeserako arau eta gomendioak aplikatu dira.

2. Fluidoak garraiatzen ditu eta garraio instalazioen eraikuntza-elementuen ezaugarriak azaltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Likidoen propietateak eta ezaugarriak identifikatu dira.

b) Airearen eta industria kimikoan erabiltzen diren gasen propietateak eta ezaugarriak deskribatu dira.

c) Fluido baten portaera aztertu da, garraioari dagokionez.

d) Fluidoak garraiatzeko ekipamenduak osatzen dituzten elementuak identifikatu dira.

e) Fluidoen garraioari aplikatutako irudikapen arauak eta sinbologia identifikatu dira.

f) Garraio ekipamenduak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko sekuentziak ezarri dira, prozesuaren arabera.

g) Fluidoen garraioko kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

h) Norberaren baliabideak nahiz kanpokoak erabiliz mantentze lanak egiteko lan eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu dira.

i) Fluidoak garraiatzeko instalazioetan lehen mailako mantentze lanetako eragiketak nolakoak diren zehaztu da.

j) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira fluidoak garraiatzeko eragiketetan.

3. Ponpak erabiltzen ditu, eta ponpa motak prozesuaren beharrekin eta likidoaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Likidoak garraiatzeko erabiltzen diren ponpak identifikatu dira.

b) Ponpen funtzionamenduaren printzipioa eta ezaugarriak azaldu dira.

c) Ponpen eraikuntza-elementuak identifikatu dira.

d) Likidoak ahalik ongien garraiatzeko kalkuluak egin dira.

e) Ponpak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

f) Norberaren baliabideak nahiz kanpokoak erabiliz mantentze lanak egiteko lan eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu dira.

g) Ponpetarako lehen mailako mantentze lanak nolakoak diren zehaztu da.

h) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

i) Laneko prebentzio arauak eta ingurumena babestekoak bete dira ponpak erabiltzean.

4. Konpresoreak erabiltzen ditu, eta konpresore motak bultzatu behar den gasarekin eta prozesuko eskakizunekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gasak garraiatzeko erabiltzen diren konpresoreak identifikatu dira.

b) Konpresoreak beren tipologiaren arabera sailkatu dira.

c) Konpresoreen funtzionamenduaren printzipioa eta ezaugarriak azaldu dira.

d) Konpresoreen eraikuntza-elementuak identifikatu dira.

e) Konpresoreak abian jartzeko, gidatzeko eta gelditzeko eragiketak egin dira.

f) Norberaren baliabideak nahiz kanpokoak erabiliz mantentze lanak egiteko lan eremuak bete behar dituen baldintzak identifikatu dira.

g) Lehen mailako mantentze eragiketen xehetasunak azaldu dira.

h) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

i) Laneko prebentzio arauak eta ingurumena babestekoak bete dira konpresoreak erabiltzean.

5. Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzen ditu eta haien propietateak biltegiratzeko baldintzekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak eta produktu bukatuak biltegiratzeko baldintzak eta irizpideak identifikatu dira.

b) Produktu kimikoen biltegiratze industrialean haiek sailkatzen diren moduak aztertu dira.

c) Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzeko teknika nagusiak zein diren azaldu da.

d) Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzeko ekipamendu eta instalazioen eraikuntza-elementuak aztertu dira.

e) Produktuak biltegiratzeko erabiltzen diren kontrol eta erregulazio elementuak deskribatu dira.

f) Lan eremua antolatu da mantentze lanak egiteko, norberaren bitartekoak nahiz kanpokoak erabiliz.

g) Lehen mailako mantentze lanak egin dira produktu kimikoak biltegiratzeko ekipamendu eta instalazioetan.

h) Lan eremua ordenatu eta garbitzeko metodoak zehaztu dira.

i) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko eta segurtasunerako arauei jarraituz lan egin da.

Edukiak.

-Solidoen garraioa:

Material solidoak, propietateak eta ezaugarri fisikokimikoak.

Garraio mekanikoa. Produktu solidoak kargatu, deskargatu eta mugitzea: uhal garraiatzaileak, jasomakinak, bibraziozkoak, putzupadak, torloju amaigabeak, besteak beste.

Garraio pneumatikoa eta hidraulikoa.

Solidoak garraiatzeko instalazio bat abian jartzea, gidatzea eta geldiaraztea.

Kontrola, solidoen garraioari aplikatuta.

Lehen mailako mantentze lanak solidoen garraiorako instalazioetan.

Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko araudia.

Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

-Fluidoen garraioa:

Likidoak, propietateak eta ezaugarri fisikokimikoak.

Airearen eta industriako beste gas batzuen osaera eta ezaugarriak.

Fluidoen estatika.

Fluidodinamikaren printzipioak. Presioa eta emaria.

Likidoak garraiatu eta banatzeko eragiketak. Hoditerien ezaugarriak, instalazioa eta osagarriak.

Gasak garraiatu eta banatzeko eragiketak. Airea eta zerbitzu orokorretarako beste gas batzuk tratatu, garraiatu eta banatzeko instalazioak eta tresnak.

Kontrola, fluidoen garraioari aplikatuta.

Lehen mailako mantentze lanak fluidoen garraiorako instalazioetan.

Ordena eta garbitasun prozedurak fluidoen garraiorako instalazioetan.

Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko araudia.

Industria kimikoari aplikatu beharreko irudikapen arauak eta sinbologia.

-Ponpen erabilera:

Likidoak bultzatzeko sistemak.

Ponpa motak.

Ponpak: deskribapena, abiaraztea, gidatzea eta gelditzea.

-Ponpak erabiltzea seriean eta paraleloan.

Kurba bereizgarriak.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Ponpen lehen mailako mantentzea.

-Konpresoreen erabilera:

Gasak bultzatzeko sistemak.

Konpresore motak.

Konpresoreak: deskribapena, abiaraztea, gidatzea eta gelditzea.

Hutsa sortzea. Huts-ponpak.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak konpresoreetan.

-Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzea:

Produktu kimikoak antolatu, sailkatu eta biltegiratzeko sistemak.

Identifikaziorako eta izakinen kontrolerako sistemak.

Likidoak eta gasak biltegiratzeko sistemak.

Produktu solidoak biltegiratzeko sistemak.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Lehen mailako mantentze lanak, biltegiratzeko ekipamendu eta instalazioetan.

-Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek oinarrizko tresnak eskuratu behar dituzte prozesu kimikoaren edozein fasetan produktuak biltegiratu eta garraiatzeko beharrezkoak diren industria ekipamenduak erabiltzeko eta, halaber, lehen mailako mantentze lanak egiteko ekipamendu horietan, betiere laneko segurtasunerako arauei eta ingurumen arlokoei loturik lan eginez.

Komenigarria litzateke hasieran sarrera teorikoa egitea, materiaren hiru egoerak, horien propietateak eta bereizten dituzten ezaugarriak azalduz. Ondoren gomendagarria litzateke produktuak egoera bakoitzean nola garraiatzen eta biltegiratzen diren ikastea, hau da, nola garraiatzen eta biltegiratzen diren solidoak, likidoak eta gasak. Ponpei buruzko edukiak erantsiko dira likidoen garraioaz aritzean, eta konpresoreei buruzkoak, gasez aritzean.

Garraiobideak eta biltegiratze ekipamenduak askotarikoak dira eta enpresetara bisitak eginez ezin dira den-denak ikusi. Horregatik beharrezkoa da ordenagailuak eta Interneterako sarbidea dituen gela bat edukitzea haiei buruzko informazioa bilatzeko, eta gela horretan proiektagailua ere behar da, irakasleak behar bezala aurkeztu eta azaldu ahal izan ditzan prozesuaren diagramak, materialen garraioa eta instalazio nahiz ekipamenduen eskemak barne.

Komenigarria litzateke, halaber, lantegian ekipamendu hauek izatea, besteak beste: hainbat motatako ponpa bultzatzaileak eta konpresoreak, solidoen garraiorako instalazioak, fluidodinamikako azterketetarako ekipamendua, eta hainbat motatako balbulak eta hodiak.

Garatzeko proposatzen diren jarduera adierazgarrienak honako hauek dira:

-Ponpak eta konpresoreak muntatzea, desmuntatzea, abian jartzea, gidatzea eta gelditzea.

-Ponpa baten xurgatze positiboko altuera garbia zehaztea.

-Balbulak muntatu eta desmuntatzea.

-Ponpa zentrifugoen kurba bereizgarriak lortzea.

-Seriean edo paraleloan elkartutako bi ponparen portaera aztertzea.

-Fluidoak garraiatzeko instalazioetan karga-galerak neurtzea.

-Kabitazioaren fenomenoa behatzea.

-Solidoen garraioa aztertzea. Aldez aurreko kalkuluak eta egiaztapena.

Modulu honek zikloko beste batzuekin dituen loturak labur azaltzen dira jarraian:

-Parametro kimikoak. Modulu honetan produktu kimikoen identifikazioa, etiketatzea eta sailkapena aztertzen dira haien propietateen eta arriskugarritasunaren arabera. Eduki horiek, beraz, solido, likido eta gasen biltegiratzeari buruzko multzoaren aurretik eman behar dira.

-Industriako prozesu kimikoen kontrola. Fluidoen garraioari aplikatutako kontrolari ekin behar zaio Materialen garraioa industria kimikoan moduluan, baina erregulazioan sakondu gabe, gai hori Industriako prozesu kimikoen kontrola izeneko modulu berariazkoan ikusiko baita, 2. kurtsoan, curriculum honetan ezarritako sekuentziazioaren arabera. Presio eta emari kontzeptuak, bestalde, Materialen garraioa industria kimikoan moduluan ikasten dira, aldagai horien neurgailuak Industriako prozesu kimikoen kontrola modulurako utzita.

Modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0118

Iraupena: 60 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Kimika sektorean abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria kimikoaren arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Kimika sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Kimika arloko enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Industria kimikoaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten praktika onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Kimika sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Kimika sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Kimika sektoreko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian kimikako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Kimikako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Kimika sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

-Enpresa ekimena:

Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak industria kimikoaren jardueran.

Kultura ekintzailea, gizartearen behar gisa.

Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

Ekintzaileen jarduna, kimika sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

Ekimenaren arriskua.

Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa eta bere ingurunea:

Enpresa plana: negozioaren ideia industria kimikoaren esparruan.

Kimika sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

Kimika sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

Marketin plana.

-Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

Kimika sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

Kontabilitateko informazioa aztertzea.

AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

-Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

Forma juridikoa hautatzea.

Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Administrazio eginkizunak:

Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

Enpresen zerga betebeharrak.

Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

Kimika sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, ondokoak direla medio:

-Kimika sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta kimika sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Kimika sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

-Planaren helburuak ezartzea.

-Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

-Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

-Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

-Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

-Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

-Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

-Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

-Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

-Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

-Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

-AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira Lanerako prestakuntza eta orientazioa moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gastu sozialak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Kimika instalazioko erreakzio eragiketak

Kodea: 0111

Iraupena: 150 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraldatze kimikoko eragiketak prestatzen ditu, haien ezaugarri nagusiak ezagututa.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreakzio motak deskribatu dira.

b) Erreaktibo mugatzailea zein den zehaztu da eta erreakzioaren errendimendua kalkulatu da.

c) Erreakzioan esku hartzen duen energia kalkulatu da.

d) Erreakzio-orekak interpretatu dira.

e) Erreakzio-abiadurari eragiten dioten faktoreak zehaztu dira.

f) Erreakzio kimikoak sailkatu dira nolako substantziek parte hartzen duten kontuan hartuz.

g) Fabrikazio kimikoko prozesuetan elektrokimika aplikatu da.

h) Erreakzio kimikoan parte hartzen duten erreaktiboak eta materialak identifikatu dira, prozesuaren estekiometria eta errendimendua kontuan hartuta.

i) Erreakzioan parte hartzen duten produktu, azpiproduktu eta erreaktiboen arriskuak identifikatu dira.

j) Erreakzio kimikoaren arriskugarritasun maila identifikatu da.

2. Erreaktoreak erabiltzen ditu, erreakzio kimikoak egiteko lehengaiak, ekipamenduak, kontzentrazioak eta baldintzak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio prozesu jarraituak eta etenak bereizi dira.

b) Erreaktore mota desberdinak zein elementuk osatzen dituzten zehaztu da.

c) Prozesu kimikoko materialen fluxuak, sarrerakoak, irteerakoak eta birzirkulaziokoak (erreaktiboak eta produktuak) eta energiarenak identifikatu dira.

d) Aldagaiak doitu dira: denbora, tenperatura, agitazioa, kontzentrazioa eta erreakzio kimikoan parte hartzen duten gaien egoera fisikoa.

e) Erreaktoreetako kontrol eta erregulazio eragiketak identifikatu dira.

f) Zuzenketa neurri egokienak aplikatu dira, gertaturiko desbideraketen arabera.

g) Erreaktoreetan lehen mailako mantentze lanak nolakoak diren zehaztu da.

h) Erreaktoreak abian jartzeko eta geldiarazteko eragiketak nolakoak diren zehaztu da.

i) Ingurumen arloko arau eta gomendioei jarraituz lan egin da.

j) Arriskuei aurrea hartzeko arauei jarraituz lan egin da.

3. Bioerreaktoreak erabiltzen ditu, eta eragiketaren parametroak prozesu biologikoaren eraginkortasunarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bioerreaktorearen funtzionamendu egonkorrari eragiten dioten faktoreak zein diren zehaztu da.

b) Bioerreaktore motak eta horien aplikazio nagusiak identifikatu dira.

c) Bioerreaktore mota desberdinak zein elementuk osatzen dituzten zehaztu da.

d) Prozesu biologikoko materialen fluxuak, sarrerakoak, irteerakoak eta birzirkulaziokoak (erreaktiboak eta produktuak) eta energiarenak identifikatu dira.

e) Aldagaiak doitu dira: egonaldia, tenperatura, pH-a, O2 kontzentrazioa, agitazioa, nutrienteen eta produktuaren kontzentrazioa, eta erreakzioan parte hartzen duten gaien egoera fisikoa.

f) Bioerreaktoreetako kontrol eta erregulazio eragiketak nolakoak diren azaldu da.

g) Zuzenketa neurri egokienak aplikatu dira, gertaturiko desbideraketen arabera.

h) Erreaktoreetan lehen mailako mantentze lanak nolakoak diren zehaztu da.

i) Erreaktoreak abian jartzeko eta geldiarazteko eragiketak nolakoak diren zehaztu da.

j) Arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumen arloko arauei jarraituz lan egin da.

4. Erreakzio kimikoko eragiketak prozesu orokorrean sartzen ditu, fabrikazio kimikoko prozesuaren diagramak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria kimikoko fabrikazio prozesu ohikoenak deskribatu dira.

b) Prozesuaren diagrametan erabiltzen den sinbologia identifikatu da.

c) Prozesuen diagramak aztertu dira eta neurtzeko ekipamendu eta tresnak identifikatu.

d) Industria kimikoaren antolamendu-egitura identifikatu da.

e) Prozesu kimikoak interpretatu dira, fabrikazioko erreakzio eragiketen eta oinarrizko eragiketen konbinazio gisa.

f) Fabrikazio kimikoko prozesuen ezaugarriak azaldu dira fluxu-diagramen bidez.

g) Produktu kimikoak sailkatu dira, beste industria batzuetan edo amaierako produktu gisa zertarako erabiltzen diren kontuan hartuz.

Edukiak.

-Eraldatze kimikoko eragiketak prestatzea:

Estekiometria.

Erreakzio kimikoak: erreaktibo mugatzailea. Errendimendua.

Erreakzio kimikoen sailkapena.

Erreakzio exotermikoak eta endotermikoak.

Elektrokimika: pilak, korrosioa, elektrokimikaren aplikazioak industrian.

Termokimika.

Oreka kimikoa.

Erreakzio-abiadura. Zinetika kimikoa.

Sistema homogeneoak eta heterogeneoak.

-Erreaktoreen erabilera:

Prozesu jarraituak eta etenak.

Erreaktore motak.

Erreakzioaren eraginkortasuna. Denboren, tenperaturaren, agitazioaren, kontzentrazioaren eta erreaktiboen egoera fisikoaren kontrola.

Erreaktore heterogeneo eta katalitikoak.

Materiaren eta energiaren balantzeak erreaktore kimikoetan.

Erreaktoreak abian jartzeko eta geldiarazteko eragiketak eta lehen mailako mantentze lanak.

Kontrola erreaktoreei aplikatuta.

Hondakinak berriz erabiltzeko eta ezabatzeko prozedurak.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Ordena eta garbitasunerako prozedura.

-Bioerreaktoreen erabilera:

Prozesu mikrobiologikoen oinarria. Bioerreakzioa.

Bioerreaktore motak.

Materia eta energia fluxuak bioerreakzio prozesuetan.

Bioerreaktoreen aplikazio nagusiak industria kimikoan, ur arazketan eta farmazia industrian.

Prozeduraren eraginkortasuna aldatzen duten faktoreak: egonaldia, tenperatura, pH-a, oxigeno disolbatuaren kontzentrazioa, agitazioa, nutrienteen eta produktuen kontzentrazioa.

Bioerreaktoreak abian jartzeko eta geldiarazteko eragiketak eta lehen mailako mantentze lanak.

Kontrola bioerreaktoreei aplikatuta.

Hondakinak berriz erabiltzeko eta ezabatzeko prozedurak.

Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

-Erreakzio kimikoa industria prozesuaren barnean.

Industria kimikoko fabrikazio prozesu ohikoenak:

Fintzea.

Kimika organikoa.

Kimika ez-organikoa.

Botiken fabrikazioa.

Kosmetikoen fabrikazioa.

Papergintza.

Ekipamendu eta tresnen nomenklatura.

Fluxu-diagramak.

Kimika instalazioaren plano eta eskema orokorrak.

Industria kimikoaren antolamendu-egitura.

Produktuen sailkapena eta aplikazioa, beste industria batzuetan edo amaierako produktu gisa duten erabileraren arabera.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburu nagusia da ikasleei behar dituzten ezagutzak eta trebetasunak eskaintzea erreaktore kimikoekin lan egiteko eta eragiketa horiek prozesu kimiko orokorrean sartzeko.

Modulua ondoko sekuentziari jarraituz gara dadila proposatzen da: lehendabizi, Erreakzio kimikoa industria prozesuaren barnean izeneko eduki-multzoa, non ikasleek aurreko kurtsoan ikasitakoak bateratuko baitituzte, batez ere Kimika instalazioko eragiketa unitarioak izeneko moduluko gaiak. Horrela prozesu kimikoaren ikuspegi orokorra lortuko da prozesuen eskemen bitartez; hori guztia industria kimikoaren, haren antolaketaren eta produktuen azterketarekin uztartuko da. Komeni litzateke Eraldatze kimikoko eragiketak prestatzea izeneko eduki-multzoari ekitea bigarrenik. Izan ere, materiaren eta energiaren balantzeak egin behar direnez eta erreaktorearen barneko erreakzioa kontrolatu behar denez, ikasleek erreakzio kimikoen oinarriak (estekiometria, termokimika, zinetika) jakin behar dituzte erreaktore eta bioerreaktoreekin lan egiten hasi aurretik; beste multzo horiek segidan emanen dira.

Modulu hau emateko, komenigarria litzateke ondoko baliabide hauek edukitzea:

-Laborategiko materiala, praktikak egiteko.

-Pilotu eskalako erreaktorea.

-Prozesu oso bat, bere eragiketen artean erreakzioa edo bioerreakzioa izanen duena; adibidez, ura tratatzeko instalazio pilotu bat, tratamendu biologiko sekundarioa egin dezakeena. Baliabide hori oso gomendagarria da, beste modulu batzuetarako ere balioko lukeelako.

-Informatika ekipamenduak, diagramak bistaratzeko eta ikasleek jarduera teoriko-praktikoak egin eta informazioa bilatu ahal dezaten.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Erreakzio kimikoak laborategian aztertzea. Estekiometria, errendimenduak, erreakzio-abiadura, oreken azterketa, aldagaien kontrola (agitazioa, tenperatura, egoera fisikoa...).

-Eragiketak erreaktore pilotu batekin. Praktika hauetan ikasleek hainbat aldagai kontrolatu beharko dituzte, erreaktorea kargatu eta deskargatu, ekipamenduaren osagaietan lehen mailako mantentze lanak egin, eta abar.

-Aldagai fisikokimikoak (biskositatea, eroankortasuna) zehaztea edo analisi kimiko errazak (azidotasuna) egitea, erreakzio baten jarraipenerako. Horrela ikasleek modulu honetan egokitu ahal izanen dute beste modulu batzuetan ikasi dutena, zenbaitetan aurreko kurtsoetakoa.

-Zenbait parametro kimiko neurtu eta kontrolatzea erreakzio eragiketetan.

-Planteamendu praktikoak ebaztea eta prozesuen diagramak interpretatzea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerei dagokienez, batetik industria erreaktorerik erabiltzerik ez dagoela eta bestetik mota askotako erreaktoreak daudela kontuan izanik, gomendagarria da ikastetxetik kanpo jarduerak antolatzea, alegia, bisitak egitea beren prozesuan gutxienez erreaktore bat erabiltzen duten eraldatze-enpresetara.

Modulu honek zikloko beste batzuekin dituen loturak labur azaltzen dira jarraian:

-Kimika instalazioko eragiketa unitarioak. Industriako edozein prozesu kimiko eragiketa unitario batek edo gehiagok osatzen dute. Horiek diagraman jaso behar dira eta ezagutu egin behar dira prozesua ulertu ahal izateko.

-Mantentze elektromekanikoaren printzipioak. Mantentze elektromekanikoaren printzipioei buruzko modulua zeharkakoa da eta, beraz, hartan ikasten dena erreakzio ekipamenduetan modu aplikatuan erabil dadila iradokitzen da.

-Ur tratamendua. Prozesuko ur tratamenduetan, ikasleek produkzio prozesu oso bat bideratu eta gidatu dezakete, besteak beste bioerreakzio eragiketak barnean dituena. Hortaz, Ur tratamendua moduluarekin koordinaturiko praktikak egin daitezela iradokitzen da.

-Erreakzio eragiketetan zenbait parametro neurtu eta kontrolatzeko lanak Industriako prozesu kimikoen kontrola moduluarekin koordinaturik egin litezke.

Lanbide modulua: Industriako prozesu kimikoen kontrola

Kodea: 0112

Iraupena: 180 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Industria prozesuko eragiketak kontrolatzeko parametroak zehazten ditu, kontrolari lotutako informazio teknikoa aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekoizpen industrialeko prozesu kimiko baten barneko kontrol beharrak deskribatu dira.

b) Industriako prozesu kimikoen funtzionamendu egokian eta kontrolean erabili behar diren parametro nagusiak identifikatu dira.

c) Industriako prozesu kimikoen kontrola definitzen duten parametroen arteko loturak azaldu dira.

d) Kontrol begiztak identifikatu dira produkzio prozesuaren berme gisa.

e) Industria prozesuetan erabiltzen diren neurri motak bereizi dira.

f) Neurgailuen ezaugarriak deskribatu dira.

g) Neurgailuak beren funtzioaren eta erantzunaren arabera sailkatu dira.

h) Fabrikazio prozesuetako tresnerian eta kontrolean eta industriako ekipamendu osagarrietan erabiltzen diren ikur grafikoak interpretatu dira.

2. Aldagaiak (presioa, maila, emaria, tenperatura) neurtzen ditu eta bakoitza bere neurgailuarekin erlazionatzen du, prozesuaren nondik norakoa aztertzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Presioa, maila, emaria eta tenperatura neurtzeko tresnak, horien funtzionamenduaren printzipioak eta sinbologia identifikatu dira.

b) Prozesuaren kontrolean sarturik presioa, maila, emaria eta tenperatura neurtzeko erabiltzen diren tresnen funtzioa baloratu da.

c) Etengabeko neurketak eta aldizkako neurketak bereizi dira.

d) Tresnaren ezaugarriak garatu dira (eskala, eremua, sentikortasuna, bitartea, besteak beste).

e) Produkzio egoeretan industria prozesua erregulatzeko erabiltzen diren aldagaietako bakoitza neurtzeko zein unitate hartu ohi den zehaztu da.

f) Irakurritako balioa dagokion kontsignarekin erlazionatu da eta ondorio zuzenak atera dira.

g) Parametro-neurketen errore motak interpretatu dira, bai konstanteak bai proportzionalak.

h) Alarma eta neurketen erregistroak eta datuak euskarri egokietan bildu eta antolatu dira.

i) Tresnak garbitu eta mantentzeko erregistro egokiak identifikatu dira.

j) Tresnak garbitu eta mantentzeko lanak egin dira.

3. Industria prozesuko eragiketak erregulatzen ditu, kontrol begizta osatzen duten elementuak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesu baten erregulagarritasunari eragiten dioten prozesuen ezaugarriak deskribatu dira.

b) Tresnerian eta kontrolean erabiltzen den nomenklatura definitu eta erabili da, hala nola kontsigna puntua, errorea, tresna itsua.

c) Serbosistemetan, erregulagailuetan edo sistema logikoetan oinarritutako kontrol sistema automatiko desberdinak bereizi eta konparatu dira.

d) Kontrol begiztaren elementuak deskribatu dira, eta kontrol begizta irekiarenak eta itxiarenak bereizi dira.

e) Instalazioko kontrol begiztak identifikatu dira, “in situ” eta tresneriaren planoetan.

f) Produkzio funtzioei (kalitatea, mantentzea, ekoizpena eta segurtasuna) dagokienez egin behar diren kontrolak deskribatu dira.

g) Erregulagailuak doitzeko aukerak (dena ala ezer ez, proportzionala, deribaziozkoa, integrala) eta horiek prozesuan duten eragina deskribatu eta aztertu dira.

h) Prozesuak kontrolatzeko metodoak deskribatu dira: eskuzkoa, automatikoa, erdiautomatikoa.

i) Prozesu-instalazio baten automatizazio mailak bereizi dira, kontrol erregulatzaile oinarrizkoa eta aurreratua bereiziz.

j) Seinaleak igortzeko sistemak identifikatu dira.

k) Kolore-kodeak, hodien zenbakiak eta logotipoak segurtasun-informazioarekin erlazionatu dira.

4. Balbula automatikoak erabiltzen ditu eta prozesuaren kontrolean haiek duten eragina justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontrol balbulak osatzen dituzten elementu guztiak identifikatu dira (serbomotorra, balbula-gorputza, kokagailua, obturadorea, besteak beste).

b) Balbula automatikoen ezaugarriak azaldu dira.

c) Kontrol balbulen kokagunea identifikatu da, “in situ” eta planoetan.

d) Ekipamenduaren geldialdiaren kasuan balbularen egoera definitu da.

e) Kontrol balbulak mantentzeko lanak nolakoak diren zehaztu da.

f) Kontrol balbulei lotutako arriskuak azaldu dira.

5. Automata programagarriak (PLCak) erabiltzen ditu eta fabrikazio prozesuan egiten duten lana ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio prozesu osagarrien automatizazioan erabiltzen diren ekipamenduak identifikatu dira.

b) PLC hizkuntzen funtzio bereizgarriak fabrikazio ekipamenduekin egin behar diren eragiketekin erlazionatu dira.

c) PLCen programazioan datuak sartzeko eta informazioa garraiatu eta biltegiratzeko erabiltzen diren sistemak identifikatu dira.

d) PLCan programaturiko eragiketen sekuentzia egiaztatu da prozesuaren faseen arabera.

e) PLCa kontrolatzeko programaren parametroak zehaztu dira egin beharreko funtzioaren arabera.

f) Lan baldintzak doitu dira detektaturiko desbideraketen arabera.

g) Automatekin zerikusia duten prebentzio eta segurtasun neurriak aztertu dira.

Edukiak.

-Industria prozesuko eragiketak kontrolatzeko parametroen zehaztapena:

Prozesu-industriaren kontrola: horren garrantzia produkzio eskema orokorrean.

Kontrol parametroak: haien lekua industria prozesuaren bloke-diagraman.

Kontroleko oinarrizko kontzeptuak.

Industriako neurketak. Neurketa motak.

Tresnen ezaugarriak (bitartea, irismena, doitasuna, sentikortasuna, besteak beste).

Tresnen sailkapena: funtzioaren arabera eta erantzunaren arabera.

Kontrol tresnen sinbologia.

-Prozesuko aldagaien neurketa:

Maila, presioa, tenperatura eta emaria neurtzeko tresnen funtzionamenduaren printzipio fisikoak.

Maila, presioa, tenperatura eta emaria neurtzeko tresnen unitateak eta eskalak.

Maila, presioa, tenperatura eta emaria neurtzeko tresnak: erabilera, garbiketa eta mantentzea.

Neurketan lortutako emaitzen interpretazioa.

Neurtutako aldagaiei buruzko datuen kontserbazioa.

-Industriako prozesu kimikoko eragiketen erregulazioa:

Seinalea igortzeko sistemak.

Kontrol begiztak: itxia eta irekia.

Automatizazio mailak: kontrol erregulatzaile oinarrizkoa (atzeraelikatze-begiztak) eta aurreratua (aurretiko kontrola, ur-jauzi erakoa, ratioa).

Erregulazio motak: dena ala ezer ez, proportzionala, integrala eta deribaziozkoa.

PID kontrolagailuen sintonizazioa.

-Kontrol automatikoko balbulen erabilera:

Amaierako kontrol elementuak: kontrol balbulak.

Balbula baten ezaugarriak: lineala, isoportzentuala, irekiera azkarra, NA eta NC.

Hiru bideko balbula: bereizlea eta nahaslea.

Balbulak erabiltzearen arriskuak.

Segurtasun eta higiene arauak kontrol industrialeko prozesuetan.

-Automata programagarrien erabilera:

Automata programagarria kontrol elementu gisa.

Osaera, funtzioak eta ezaugarriak.

Automatak bere ingurunearekin duen komunikazioa.

Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek prozesu kimikoen kontrolari buruzko oinarrizko ezagutza izan dezatela eta kontrolak prozesuan duen garrantzia uler dezatela, kontrol begiztak bereiziz eta neurgailuak, kontrol balbulak eta automata programagarriak erabiliz. Bigarren kurtsoan ematen denez -curriculum honetan proposaturiko sekuentziazioaren arabera-, ikasleek dagoeneko oinarrizko ezagutza izan behar dute prozesuko aldagai ohikoenei buruz (presioa, tenperatura, emaria, maila eta beste batzuk), neurgailuen inguruko gaiak sakonean ikasi gabe izanen badituzte ere. Modulu honetan ezagutza horiek gogoratu eta osatu egin behar dira, tresnak prestatuz, doituz, erabiliz eta mantenduz. Bestalde, ikasleak prozesuen automatizazioaren mundura hurbildu behar dira erregulazioaren gaineko multzoari ekiten zaionean, baina maila honetan matematikako erreferentzia korapilatsuak saihestu behar dira. Helburua ez da, beraz, prozesuen erregulazioan eta kontrolean adituak prestatzea, baizik eta ikasleei kimika instalazioko operadore lanpostu batean moldatzeko behar dituzten ezagutzak eskaintzea, kontuan izanik, hori bai, kimika instalazioak gero eta automatizatuagoak direla.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, lehenik sarrera laburra egitea proposatzen da, zeinean kontrol begizta itxi bat azalduko baita adibide erraz baten bitartez, urratsak eta behar diren elementuak nabarmenduz: neurketa (elementu primarioa), konparazioa eta erabakia (kontrolagailua), zuzenketa (azken elementua). Lan unitate berri bat hasten den bakoitzean adibide hori gogora ekar liteke hura modulu osoaren testuinguruan kokatzeko. Sarrera horren ondotik, gainerako edukiak hiru multzotan biltzea proposatzen da: Industriako tresneria, Prozesuko aldagaien neurketa eta Erregulazioa izeneko multzoetan, hurrenkera horri berari jarraikiz. Zehazte aldera, tresnen propietateetatik hasiko ginateke (bitartea, irismena, doitasuna, banda hila, etab.), kontuan izanik propietate horietako asko neurgailuetarako ez ezik beste tresna batzuetarako ere definitzen direla. Jada bigarren multzoan, neurketa prozesutik hasiko litzateke (aldagaiak, unitateak, erroreak) eta ondoren neurgailuak berak etorriko lirateke, aldagaiz aldagai. Erregulazioaren gaineko multzoari dagokionez, lehendabizi sinbologia ikastea proposatzen da, gero seinaleen igorpenera igaro eta prozesuen erregulazioari berari heltzeko, PLCen erabilera barne; eta, azkenik, balbulen ingurukoak ikastea.

Komenigarria litzateke kontzeptu teorikoak emateko gela bat edukitzea, Internetekin konektaturiko ordenagailuz hornitua, baita lantegi-gela ere, honela hornitua: prozesu unitarioen maketak, tresneria egokia, kontrol begiztaren bat (emaria, tenperatura, pH-a etab.), eta gutxienez prozesu oso bat. Horrez gain, interesgarria litzateke kontrol begizta bat lantzea beste xederik gabeko ekipamendu bat izatea. Bestalde, ikasleek desmuntatzen ahalko dituzten kontrol balbula batzuk izatea iradokitzen da. Automata programagarriak lantzeko, ona litzateke PLCak edukitzea, ekipamenduetan muntaturik edo bereiz, eta horiek ordenagailuekin konektatu ahal izatea.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Neurgailuak prozesuko ekipamenduetan muntatu eta desmuntatzea.

-Neurgailuak doitu eta kalibratzea.

-Aldagaiak neurtzea: presioa, emaria, tenperatura, maila, pH-a, eroankortasuna, hezetasuna, eta abar.

-PID kontrolagailuak doitzea (sintonizazioa).

-PLCak programatzea.

-Kontrol balbulak muntatu eta desmuntatzea.

-Zenbait kontrol sistema begiratzea kontsigna puntuaren, banda proportzionalaren, denbora integralaren eta deribazio-denboraren balioa aldatzen denean, hala benetako prozesuetan nola ordenagailuz simulatutakoetan.

Lantegi-gelako jarduera horiez gainera, ikasleek honako hauek egin litzakete ordenagailu gela batean, Internetekin konektaturik:

-Neurgailuei buruzko web-quest bat, haien propietateen bilaketan ahalegin berezia eginez.

-Prozesu-eskemak interpretatzea, kontrol-sinbologia barne.

-Kontrol balbulen kurba bereizgarriak interpretatzea.

Modulu hau gainerako moduluei loturik dago, bere edukiak ardatzekoak direlako. Batzuk, adibidez aldagaien neurketa, hain garrantzitsuak direnez, honen aurretik ematen diren beste modulu batzuetan ere sartu behar dira. Gomendagarria litzateke, beraz, eduki horiek irakatsi aurreko koordinazioa, zein sakontasun maila lortu den zehazteko. Modulu honek ezagutza horiek guztiak elkartzea eta izaera sistematiko eta globalizatzaileagoa ematea ahalbidetuko du.

Azkenik, Mantentze elektromekanikoaren printzipioak moduluarekin duen loturaz, azpimarratu behar da pneumatikari buruzko zatia beharrezkoa dela eragingailu pneumatikoa duten kontrol balbulak eta transmisioa ikasterakoan. Horregatik gomendagarria litzateke edukien sekuentziazio egokia ezartzea, bi moduluak ikasturte berean ematen baitira. Gainera, eskema elektrikoei buruzko ezagutzek automata programagarrien multzoa hobeki ulertzeko balioko diete.

Lanbide modulua: Ur tratamendua

Kodea: 0115

Iraupena: 150 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Industria prozesua urez hornitzen du eta haren erabilera ur motekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ur iturri nagusiak deskribatu dira.

b) Ekoizpen industrialeko prozesuetan ura erreakzioetako lehengai gisa eta ingurune gisa nola erabiltzen den aztertu da.

c) Urak zerbitzu osagarri gisa dituen erabilerak identifikatu dira.

d) Prozesuko ur beharrak baloratu dira parametroen eta erabileren arabera.

e) Industriako ur erabilerari lotutako arazoak eta horiek saihesteko aurretiko tratamenduaren beharra deskribatu dira.

f) Ura fabrikazio prozesuan sartzeko baldintzak ezarri dira.

g) Prozesurako eta zerbitzu osagarrietarako ura biltegiratzeko baldintzak zehaztu dira.

h) Ur bilketaren eta isurketaren lege alderdiak deskribatu dira.

i) Ura aurrezteko eta ur erabileraren iraunkortasunerako gogoetak egin dira.

2. Prozesuaren sarrerako eta irteerako uraren parametroak kontrolatzen ditu eta uraren erabilera edo xedearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Urak dauzkan ezpurutasunen ezaugarriak azaldu dira.

b) Uraren parametro fisikoak, fisikokimikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak deskribatu dira.

c) Laginak hartzeko eta uraren parametroen eta ezpurutasunen “in situ” analisietarako teknikak aukeratu dira.

d) Analisietarako behar diren ekipamenduak eta zerbitzu osagarriak aukeratu eta prestatu dira.

e) Jakin nahi diren parametroak analizatu dira.

f) Ordena, garbitasun, segurtasun eta ingurumen arauak bete dira.

g) Analisiaren emaitzak legerian sarrerako eta isurketako urari eskatzen zaizkion datuekin erkatu dira.

h) Bete beharreko orriak eta txostenak bete eta erregistratu dira.

3. Sarrerako ura tratatzen du, ur mota bakoitzaren propietateak eta erabilerak erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria prozesuetan sarrerako ura tratatzeko faseak eta eragiketak identifikatu dira.

b) Ura tratatzeko eragiketa bakoitzaren printzipioak azaldu dira.

c) Tratamendurako tresnak, ekipamenduak eta instalazioak deskribatu dira, eragiketa desberdinei loturik.

d) Tratamenduaren etapa bakoitzean kontrolatu behar diren aldagaiak identifikatu dira.

e) Ura tratatu da, prozesu bakoitzean ura zertarako den eta nolako kalitatea izan behar duen kontuan hartuz.

f) Legezko araudi aplikagarria identifikatu da.

g) Ekipamendu eta instalazioen prebentziozko mantentzearen eta mantentze operatiboaren sistematika protokolizatu da.

h) Ordenari, garbitasunari, laneko segurtasunari eta ingurumen prebentzioari buruzko arauak bete dira.

i) Bete beharreko orriak eta txostenak bete eta erregistratu dira.

4. Prozesuaren irteerako ura arazten du, tratamenduak uraren berrerabilerarekin eta legezko araudiarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hondakin uren motak identifikatu dira, industriako prozesu moten arabera.

b) Legeria aplikagarrian oinarrituta egin daitezkeen tratamendu motak deskribatu dira.

c) Isuriko den ura arazteko sekuentzia estandarra deskribatu da.

d) Ura arazteko eragiketa fisikokimiko eta mikrobiologikoen oinarri diren printzipioak azaldu dira.

e) Ura arazteko tresnak, ekipamenduak eta instalazioak deskribatu dira, eragiketa desberdinei loturik.

f) Arazketaren etapa bakoitzean kontrolatu behar diren aldagaiak identifikatu dira.

g) Ura araztu da, zertarako erabili behar den eta legezko zein arau aplikatu behar diren kontuan hartuta.

h) Ekipamendu eta instalazioen prebentziozko mantentzea eta mantentze operatiboa garatu dira.

i) Ordena, garbitasun, segurtasun eta ingurumen arauak bete dira.

j) Bete beharreko orriak eta txostenak bete eta erregistratu dira.

k) Uraren arazketak ingurumenaren gaineko eraginari begira duen garrantzia baloratu da.

Edukiak.

-Ur hornidura industria prozesuetan:

Ura naturan: uraren zikloa.

Ur kontsumo iraunkorra: urak biziari eusteko duen garrantzia.

Uraren beharra industria prozesuan. Uraren erabilerak industrian.

Ur motak jatorriaren arabera: ur baliabideen sailkapena, uraren propietate fisiko, kimiko eta mikrobiologikoen arabera.

Uraren betekizunak industria prozesu bakoitzean: lehengai gisa eta zerbitzu osagarrietan.

Uraren erabilera industrialari lotutako teknologiak. Uraren erabilerak dakartzan arazoak: korrosioa, inkrustazioak, higadura, organismoen ugaltzea, kutsadura.

Ur biltegiak: kokapena, industria prozesuari eta inguruneari dagokienez.

Ura eta legeriak.

-Parametroen kontrola sarrerako eta irteerako uretan:

Uraren parametro fisikoak, fisikokimikoak, kimikoak, biologikoak eta mikrobiologikoak eta haien unitateak.

Urak eduki ohi dituen ezpurutasunak eta kutsatzaileak: solido esekiak eta material koloidalak, olio eta koipeak, materia organikoa, metal astunak, konposatu aromatikoak.

Uraren egoera aztertzeko neurgailuak: pH-metroa, konduktimetroa, turbidimetroa, oximetroa, ioi hautatzaileak, OEK, OEB, GKO.

Galdaretako uraren kalitateak eta eskakizunak (ITC-MIE-AP1 kontsultatuz), farmakopearako, elikagaien industriarako.

Industriak isurtzen duen urari neurtu eta kontrolatu behar zaizkion parametroak, indarra duen legeriaren arabera.

-Sarrerako uraren tratamenduak:

Sarrerako uraren tratamenduaren etapen diagrama orokorra.

Solido esekiak bereiztea partikularen tamainaren arabera: iragaztea.

Solido esekiak bereiztea dentsitatearen arabera: dekantazioa/flotazioa.

Dispertsio koloidaleko solidoak bereiztea: malutapena.

Ioi disolbatuak bereiztea: desmineralizazioa.

Ezpurutasun gaseosoak bereiztea.

Nanoiragazketa.

Alderantzizko osmosia, eta tratamendu konbinatuak osmosiaren eta erretxina trukatzaileen bidez.

Elektrodesionizazioa (EDI).

Beste bereizketa eta tratamendu batzuk: desodorizazioa, klorazioa.

Galdaretarako, hozteko eta prozesurako ur gordina tratatzeko prozedura.

Industria prozesuetako sarrerako urari aplikatu beharreko legeria eta araudia.

-Irteerako uraren arazketa:

Irteerako uraren tratamenduaren etapen diagrama orokorra.

Aurretiko tratamendua: partikula lodien iragazketa. Homogeneizazioa. Azido/base neutralizazioa. Olio eta antzekoen bereizketa. Hondar eta antzekoen dekantazioa, solido esekiak kentzeko.

Lehen tratamenduak: dispertsioko solidoen malutapena eta esekidurako solidoen dekantazioa, partikula koloidalak kentzeko.

Tratamendu sekundario aerobikoa: tratamendu biologiko aerobikoa eta dekantazio sekundarioa, materia organikoa kentzeko.

Tratamendu sekundario anaerobikoa: tratamendu biologiko anaerobikoa eta dekantazio sekundarioa, materia organikoa kentzeko.

Tratamendu tertziarioak: iragaztea. Adsortzioa ikatz aktiboaren bidez. Oxidazioa ozonoaren bidez.

Lohien tratamendua: loditzea. Egonkortzea.

Ura arazteko ekipamenduak mantentzea eta funtzionamendua kontrolatzea: iragazkiak garbitzea, mikroorganismoak birsortzea.

Industria prozesuetako irteerako urari aplikatu beharreko legeria eta araudia.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek beharrezko gaitasunak lortuko dituzte sarrerako eta irteerako uraren tratamendurako eragiketak kontrolatzeko eta, horrez gain, behar diren parametro fisikokimikoak (uhertasuna, pH-a, eroankortasuna...) kontrolatzeko eta behar diren ekipamenduen lehen mailako mantentze lanak egiteko, betiere laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko arauei jarraikiz.

Gomendagarria litzateke ikasleei uraren zikloa, iturriak, kontsumo iraunkorraren beharra, urak industrian duen garrantzia, erabileraren araberako betekizunak, uraren erabilerak dakartzan arazoak, legeria aplikagarria eta abar erakustea. Horregatik, edukien atalean ezarritako hurrenkerari jarraitzea iradokitzen da edukiak garatzeko.

Modulu hau emateko, komenigarria litzateke ondoko baliabide hauek edukitzea:

-Laborategiko materiala parametroak neurtzeko eta tratamenduarekin zerikusia duten praktikak egiteko.

-Ura tratatzeko instalazio pilotua, prozesu oso bat ikusi ahal izateko modukoa.

-Informatika ekipamenduak Interneterako sarbidearekin, diagramak bistaratzeko eta ikasleek jarduera teoriko-praktikoak egin eta informazioa bilatu ahal dezaten.

Modulu hau batik bat praktikoa da eta, beraz, jarduera hauek gara daitezela iradokitzen da:

-Parametroak neurtzea neurgailuak erabiliz eta analisi kimiko, fisikokimiko edo mikrobiologikoetarako teknika errazen bidez.

-Ura tratatzeko teknikak, hala nola flotazio, malutapen edo klorazio bidezko bereizketak, laborategi mailan aplikatzea.

-Ura arazteko tratamendu-prozesu bat kontrolatzea bete behar diren eskakizunen arabera, ura tratatzeko instalazio pilotu bat erabiliz.

-Araztegi pilotuko ekipamendu eta tresnen lehen mailako mantentze lanak egitea.

-Uraren tratamenduetan aplikatu beharreko lege eta arauei buruzko informazioa bilatzea.

Ur tratamenduko prozesu batean industria mailan lan egiterik ez dagoenez, gomendagarria litzateke horrelako prozesua egiten duen enpresaren bat bisitatzea.

Ia modulu guztiekin lotura izateak aukera emanen du kurtso berean garatzen diren beste modulu batzuekin batera praktikak egiteko eta aurreko kurtsoan lortutako trebetasunak baliatzeko.

Modulu hau bateratzailea da, argi eta garbi. Bertan ikasleek gainerako moduluetako ezagutzak eta prozedurak garatuko dituzte eta tituluaren ikuspegi orokorra izanen dute, izen ere modulu honek produkzio prozesu kimiko oso baten gainean aritzea ahalbidetzen baitie.

Lanbide modulua: Mantentze elektromekanikoaren printzipioak

Kodea: 0116

Iraupena: 90 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipamendu, makina eta instalazioen elementu mekanikoak identifikatzen ditu, eta betetzen duten funtzioa eta multzoan duten eragina deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamendu eta instalazioetako multzo mekanikoak osatzen dituzten mekanismo nagusiak identifikatu dira.

b) Betetzen duten funtzioa eta elementuen oinarrizko ezaugarri teknikoak deskribatu dira.

c) Mugimendua transmititu eta eraldatzen duten elementu mekanikoak deskribatu dira eta prozesuko ekipamenduetan haien presentzia ezagutu da.

d) Elementu mekanikoak egiten duten eraldaketaren arabera sailkatu dira.

e) Multzoetako piezen eta elementuen harreman funtzionalak deskribatu dira.

f) Mekanismoetan erabiltzen diren materialen propietateak eta ezaugarriak identifikatu dira.

g) Elementu eta piezetan zati edo gune kritikoak, higatu daitezkeenak, identifikatu dira, eta haiek sortzen dituzten arrazoiak azaldu dira.

h) Korrosioari aurrea hartzeko mekanismoak aztertu dira.

i) Elementu mekanikoen funtzionamenduan kontuan hartu beharreko prebentzio eta segurtasun neurriak aztertu dira.

2. Instalazio pneumatikoetan esku hartzen duten elementuak ezagutzen ditu, eta egiten duten funtzioa eta instalazio osoan duten eragina aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pneumatikaren erabilerak deskribatu dira, aire konprimatua aplikatzeko teknika gisa.

b) Aire konprimatuaren propietateak definitu dira.

c) Aire konprimatua sortzeko eta tratatzeko zirkuituak identifikatu dira eta haien elementu nagusien eginkizuna deskribatu da.

d) Aire konprimatua banatzeko sareak eta haien babes elementuak identifikatu dira.

e) Erregulazio eta kontrol elementu pneumatikoak identifikatu dira eta instalazioetan haien presentzia ezagutu da.

f) Elementu pneumatiko eragileak edo lanerakoak deskribatu dira eta prozesuko ekipamenduetan haien presentzia identifikatu da.

g) Zirkuitu pneumatiko sinpleen eskemak deskribatu dira, eskuzkoenak, erdiautomatikoenak eta automatikoenak.

h) Instalazio pneumatikoen akats ohikoenak eta horiek zuzentzeko neurriak azaldu dira.

i) Aire konprimatuak sektoreko prozesuen automatizaziorako duen erabilgarritasuna baloratu da.

3. Instalazio hidraulikoen elementuak ezagutzen ditu eta egiten duten funtzioa deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema hidraulikoak deskribatu dira, energia ekoitzi eta transmititzeko baliabide gisa.

b) Hidraulikaren oinarrizko printzipio fisikoak azaldu dira.

c) Fluido hidraulikoak eta horien propietateak zein diren azaldu da.

d) Elementu hidraulikoak beren sinbologiarekin erlazionatu dira.

e) Unitate hidraulikoa eta horren elementu funtzional eta babes elementuak identifikatu dira.

f) Lanerako elementu hidraulikoak egin beharreko mantentze motarekin erlazionatu dira.

g) Zirkuitu hidrauliko sinpleen eskemak deskribatu dira.

h) Instalazio hidraulikoak sektoreko prozesuen automatizazioan erabiltzeak dituen alde onak eta txarrak baloratu dira.

i) Instalazio hidraulikoen akats ohikoenak eta horiek zuzentzeko neurriak azaldu dira.

4. Instalazio elektrikoen elementuak identifikatzen ditu eta instalazio osoan betetzen duten eginkizuna deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Barnealdeko instalazio elektrikoen oinarrizko egitura deskribatu da.

b) Zirkuitu elektrikoetako babes, maniobra eta konexio elementuak ezagutu dira.

c) Industria ekipamenduei aplikaturiko instalazio elektrikoen funtzionamendua haien eskema lerrobakarrarekin erlazionatu da.

d) Babes eta maniobra elementuak sektoreko ekipamenduei aplikaturiko instalazio elektrikoen funtzionamendu egokiarekin eta babesarekin erlazionatu dira.

e) Magnitude elektrikoak (tentsioa, intentsitatea, potentzia eta tentsio-erortzea, besteak beste) kalkulatu dira, sektoreko oinarrizko instalazio aplikatuetan.

f) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko jarraibide teknikoen aplikazioa egiaztatu da.

g) Kontrol eta maniobra elementu elektrikoak eta horien funtzioa ezagutu dira.

h) Babesgailuen ezaugarri elektrikoak haiek babestu behar dituzten linea eta hargailu elektrikoekin erlazionatu dira.

i) Osagai elektriko/elektronikoak erabiltzean aplikatu behar diren segurtasun eta prebentzio baldintzak deskribatu dira.

5. Sektoreko industria ekipamenduen akoplamenduan esku hartzen duten makina elektrikoak eta eraikuntza-elementuak identifikatzen ditu eta horien funtzionamendua eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko ekipamendu eta instalazioetan erabiltzen diren makina elektrikoak identifikatu dira.

b) Makina elektrikoak beren tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatu dira.

c) Makina elektrikoen funtzionamendua, ezaugarriak eta sektorean duten aplikazioa deskribatu dira.

d) Ezaugarrien plakako informazioa instalazioaren magnitude elektriko eta mekanikoekin erlazionatu da.

e) Makina elektrikoen konexioen eskema (abiaraztea eta biraketaren alderantzikatzea) eta haien babesak irudikatu dira dagokien sinbologiaren bidez.

f) Makinen kontsumoa haien hutseko eta kargako funtzionamendu-erregimenarekin eta haien babes elektrikoekin erlazionatu da.

g) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko jarraibide teknikoen aplikazioa egiaztatu da makina elektrikoak elikatzeko instalazioetan.

h) Makina elektrikoak sektoreko ekipamenduei lotzeko sistemak identifikatu dira.

i) Makina elektrikoak ekipamenduari lotzeko sistemak azaldu dira (mugimendu mota, transmisio-potentzia, zarata, bibrazioak, besteak beste).

j) Funtzionatzen ari diren zirkuitu eta makina elektrikoen manipulazioan aplikatu behar diren segurtasun eta prebentzio baldintzak deskribatu dira.

6. Lehen mailako mantentzea aplikatzen du, eta erabilitako prozedurak esku hartzen duten ekipamendu eta instalazioekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduetan egin behar diren lehen mailako mantentze eragiketa guztien prozedurak deskribatu dira.

b) Prebentziorako/zuzenketarako lehen mailako mantentze eragiketak egin behar zaizkien elementuak identifikatu dira.

c) Ekipamendu eta instalazioetako matxura ohikoenak zein diren azaldu da.

d) Lehen mailako mantentze lanak egiteko behar diren ekipamendu eta erremintak identifikatu dira.

e) Mantentze eragiketak egin ahal izateko lan eremuak zer baldintza bete behar dituen zehaztu da.

f) Motor elektrikoak abiarazi dira edo biraketa-noranzkoa aldatu zaie, eta prozesuan zehar magnitude nagusiak neurtu dira.

g) Oinarrizko elementuak mantentzeko edo aldatzeko teknikak aplikatu dira ekipamendu eta instalazioetan.

h) Egindako mantentze eragiketak euskarri egokian erregistratu dira.

i) Lehen mailako mantentze lanetan instalazio eta ekipamenduak garbitu eta koipeztatzeko eta haien egoera egiaztatzeko eragiketak deskribatu dira.

j) Ekipamendu eta instalazioen mantentzeari dagozkion prebentzio eta segurtasun arau indardunak aztertu dira.

Edukiak.

-Elementu mekanikoen identifikazioa:

Materialak. Ekipamendu eta instalazioetako material nagusien portaera eta propietateak.

Merkaturatzeko nomenklaturak eta siglak.

Makinen zinematika eta dinamika.

Mugimendua transmititzen duten elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, lehen mailako mantentzea.

Mugimendua eraldatzen duten elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia.

Lotura elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua, lehen mailako mantentzea.

Elementu mekaniko osagarriak: deskribapena, funtzionamendua, lehen mailako mantentzea.

Elementu mekanikoak erabiltzeko prebentzio eta segurtasun arauak.

Metalen korrosioa eta material ez-metalikoen degradazioa.

Elementu mekanikoen higaduraren balorazioa: lubrifikazioa eta prebentziozko mantentzea.

-Instalazio pneumatikoetako elementuak ezagutzea:

Aire konprimatua. Propietateak.

Aire konprimatua sortu eta tratatzeko zirkuituak: deskribapena, elementuak, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

Aire konprimatua banatzeko sareak: ezaugarriak eta eraikuntza-materialak.

Erregulazio eta kontrol elementu pneumatikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

Elementu pneumatiko eragileak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

Zirkuitu pneumatikoen eskemak irakurtzea, eskuzkoenak, erdiautomatikoenak eta automatikoenak.

Aire konprimatuaren erabilera eraginkorra sektoreko prozesuetan.

Instalazio pneumatikoen akatsak eta horien zuzenketa.

-Instalazio hidraulikoetako elementuak ezagutzea:

Unitate hidraulikoa: oinarriak, elementuak, funtzionamendua, lehen mailako mantentzea eta segurtasun neurriak.

Fluido hidraulikoak. Propietateak.

Banaketa eta erregulazio elementu hidraulikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, mantentzea eta segurtasun neurriak.

Lanerako elementu hidraulikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia eta mantentzea.

Zirkuitu hidraulikoen eskemak irakurtzea.

Instalazio hidraulikoen erabilera kimika sektorean.

Instalazio hidraulikoek ingurumenean duten eragina.

Instalazio hidraulikoen akatsak eta horien zuzenketa.

-Instalazio elektrikoetako elementuen identifikazioa:

Sistema elektrikoa. Korronte trifasikoa eta monofasikoa.

Oinarrizko magnitude elektrikoak: definizioa, unitateak.

Funtsezko erlazioak. Instalazioen oinarrizko magnitudeen kalkulua.

Zirkuitu elektrikoetako kontrol eta maniobra elementuak: deskribapena, sinbologia eta funtzionamendua.

Zirkuitu elektrikoetako babes elementuak: deskribapena, sinbologia eta funtzionamendua.

Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

-Makina elektrikoen identifikazioa. Nola lotzen zaizkien industria ekipamenduei:

Makina elektriko estatikoak eta birakariak. Tipologia eta ezaugarriak.

Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

Abiadura-aldagailuak.

Eraikuntza-zatiak. Funtzionamendua.

Ezaugarrien plaka. Makinak elikatu eta abiarazteko instalazioen magnitudeak kalkulatzea.

Makinak beren industria ekipamenduei lotzea.

Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

-Lehen mailako mantentze teknikak aplikatzea:

Prebentziozko mantentze eragiketak: iragazkiak garbitzea, disko itsuak aldatzea, itxiturak estutzea, baltsak egokitzea, metxeroak garbitzea, koipeztatzea, purgak, erregelamenduzko berrikuspenak.

Zuzentzeko mantentze eragiketak (elementuak aldatzea).

Instalazio elektrikoei buruzko araudia (BTEE) eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek prozesu-instalazioetako makina eta instalazio mekaniko, pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen elementuak ezagutzea. Modulu honen helburua ez da ikasleek halako instalazioak mantentzearen ardura hartu ahal izatea, baizik eta erabiltzeko gai izan daitezela, instalazioak osatzen dituzten elementuak identifikatuz eta mantentze lanetako teknikari bati jakinarazi behar zaizkion akatsak atzemanez. Modulua teorikoagoa da praktikoa baino, eta azken alderdi horren garapenari zeharka ekitea gomendatzen da zikloko moduluen multzoan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, lehendabizi fluidoen fisikaren, mekanikaren eta elektrizitatearen oinarri teoriko batzuk erakustea proposatzen da, gero Elementu mekanikoen identifikazioa izeneko multzora igarotzeko, eta, segidan, pneumatika eta hidraulika multzoetara; horiek aldi berean eman litezke, ekipamendu pneumatiko eta hidraulikoen elementu asko izatez ia berdinak baitira. Multzo horien ondoren, elektrizitatearekin zerikusia duten haietara iritsiko litzateke: Elementuen identifikazioa eta Makina elektrikoen identifikazioa. Edukien zerrendako azken multzoa, Lehen mailako mantentze tekniken aplikazioa, hain zuzen ere, aurreko epigrafean azaldutakoarekin bat, kurtsoan barna zeharka ematea iradokitzen da, mantentze gaiak erantsiz ekipamendu eta instalazio mota bakoitzari.

Gomendagarria da materialak aztertzeko toki egoki bat edukitzea (saiakuntza fisikoetako lantegia edo gisakoa), ordenagailuen gelaz gain. Egoki ikusten da elektrizitate eremu bat ere, behe tentsioko instalazioaz hornitua. Halaber, interesgarria litzateke instalazio pneumatikoak muntatzeko panelak izatea, osagai nagusiekin, konpresoreekin eta abarrekin. Komeni litzateke, baita ere, gatz-lainoaren ganbera bat edukitzea.

Moduluaren xedeari erantzunez, garatu beharreko jarduerek ikasleei gehiago lagundu behar liekete kontzeptuak ulertzen eta barneratzen, eragiketetarako trebetasunak garatzen baino. Horretarako, ondoko jarduerak proposatzen dira:

-Instalazio pneumatiko eta hidraulikoen simulazioak egitea ordenagailu bidez, ikasleek elementu guztiekin lan egin eta haien funtzioa uler dezaten.

-Zirkuitu elektriko errazak muntatzea, magnitude elektrikoen arteko oinarrizko erlazioak egiaztatzeko.

-Motor elektrikoen konexioak egitea eta haiek abian jartzea erregulagailuekin.

-Eskema elektrikoak, elektromekanikoak eta elektrohidraulikoak interpretatzea.

-Instalazio pneumatiko edo hidraulikoen muntaketa errazak.

-Materialen korrosioa aztertzea gatz-lainoaren ganbera erabiliz, edo, errazago, korrosio saiakuntzak eginez agar-plaketan.

Mantentze elektromekanikoaren printzipioei buruzko modulua euskarri-modulua da, zikloko prozedurazko modulu guztiekin lotura duena, eta ikasleek horiexetan aplikatu beharko dituzte modulu honetan ikasitakoak, era praktikoan eta ekipamendu bakoitzari egokituta.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0117

Iraupena: 90 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Kimika Instalazioko teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Kimika Instalazioko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Kimika Instalazioko teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietakoa dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legerian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Kimika Instalazioko teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide-kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria kimikoaren sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Kimika Instalazioko teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin da.

d) Kimika Instalazioko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kimika Instalazioko teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

-Lan bilaketa aktiboa:

Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Kimika Instalazioko teknikariaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

Etengabeko prestakuntzak Kimika Instalazioko teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

Kimika Instalazioko teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

Industria kimikoaren sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

-Lan kontratua:

Lan zuzenbidea.

Banakako lan harremanen azterketa.

Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

Soldataren ordainagiria.

Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

Langileen ordezkaritza.

Kimika Instalazioko teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

Lan gatazka kolektiboak.

Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

-Laneko segurtasun eta osasunaren arau-esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Lanbide arriskuen ebaluazioa:

Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

Arriskuaren balorazioa.

-Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

Larrialdi plana egitea kimika sektoreko ETE batean.

Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, kimika sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

"Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gastu sozialak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren eta segurtasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0119

Iraupena: 380 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prozesu kimikorako materialak prestatzen eta saiatzen ditu, lan prozedura normalizatuei jarraikiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiak eta produktu kimikoak jaso dira, eskatutako segurtasun baldintzak betez.

b) Lehengaiak eta produktu kimikoak biltegiratu dira, ontzi egokietan eta eskatutako baldintzetan.

c) Kalitatearen kontrolerako laginak hartu dira, ezarritako prozedurei jarraikiz.

d) Saiakuntza errazak egin dira, agindutako tresnak eta materialak erabiliz, eta eskatutako doitasunarekin.

e) Saiakuntzen emaitzak lortzeko kalkuluak egin dira.

f) Pertsonen eta ingurumenaren kontrako arriskuei aurrea hartzeko kontuan izan behar den araudia identifikatu da.

2. Prozesu kimikorako instalazioak eta zerbitzu osagarriak prestatzeko eragiketak egiten ditu eta energiaren eta materialen hornidurarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesuan finkatutako baldintza termikoak ezarri dira.

b) Ur lurruna lortu da, lurrun galdaren bidez.

c) Prozesu kimikoa gas industrialez hornitu da, ezarritako baldintzetan.

d) Fluidoen garraiorako ponpak eta konpresoreak prestatu dira.

e) Zerbitzu osagarrietan ustekabeko egoerak jakinarazi dira.

f) Ekipamenduen arriskuak deskribatu dira.

g) Pertsonen eta ingurumenaren kontrako arriskuei aurrea hartzeko kontuan izan behar den araudia identifikatu da.

3. Kimika instalazioa abiarazteko, gidatzeko eta geldiarazteko eragiketak egiten ditu, eta ezarritako sekuentzia prozesu kimikoaren segurtasun baldintzekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kimika instalazioaren fluxu-diagrama interpretatu da eta bertako ekipamenduak identifikatu dira.

b) Instalazioa prestatu da abian jartzeko edo gelditzeko, segurtasun baldintzak betez.

c) Instalazioa abian jarri da edo geldiarazi da, ezarritako eragiketa-sekuentziari jarraituz.

d) Instalazioko ekipamenduen funtzionamendua zaindu da eta prozesu kimikoan ikusten diren ohiz kanpoko egoeren berri eman da.

e) Produktu kimikoak lortu dira, ezarritako prozesu-erreakzio kimikoen bitartez.

f) Larrialdietan egoki jokatu da.

g) Agindutako neurriak hartu dira prozesu kimikoan, arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko.

4. Prozesu kimikoa kontrolatzeko eragiketak egiten ditu eta haren optimizazioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesu kimikoan neurtu behar diren aldagaiak identifikatu dira.

b) Prozesu kimikoko aldagaien irakurketa egin da.

c) Neurketa eta kontroletako datuak gorde dira horretarako erabili beharreko euskarrian, ezarritako prozedura eta epeak betez.

d) Kontrol amaierei ekin zaie, aldagaiak ezarritako tartearen barnean atxikitzeko.

e) Prozesuaren desbiderapenak zuzendu dira, prozesuan behar diren zuzenketak eginez edo gorabeheren berri emanez.

f) Pertsonen eta ingurumenaren kontrako arriskuei aurrea hartzeko kontuan izan behar den araudia identifikatu da.

5. Lehen mailako mantentze lanak egiten ditu, ekipamenduen errendimendua eta segurtasun baldintzak bermatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduak koipeztatzeko eragiketak egin dira.

b) Neurgailuak kalibratzeko eragiketak egin dira.

c) Lan eremua eta ekipamenduak prestatu dira garbiketa eta mantentze lanak egiteko.

d) Lan eremuaren baldintzak mantentze eragiketak egiteko egokiak direla egiaztatu da.

e) Mantentze lanak lan-baimenean ezarritako baldintzak betez egiten ari direla egiaztatu da.

f) Mantentze lanak egin direla egiaztatu da.

g) Ekipamenduak garbitzeko eragiketak egin dira.

h) Agindutako neurriak hartu dira mantentze lanetan, arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko.

6. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu dira.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina erlazionatu dira.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

7. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta pertsonak babesteko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipoak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzeko arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) NOLA ANTOLATU DIREN MODULUAK PRESTAKUNTZA UNITATETAN

0109 lanbide modulua: Parametro kimikoak (190 h)

KodeaPrestakuntza unitateaIraupena (h)
0109-UF01(NA)Produktu eta konposatu kimikoak50
0109-UF02(NA)Disoluzioak egitea40
0109-UF03(NA)Prozesu kimikoan laginak hartzea40

0110 lanbide modulua: Planta kimikoko eragiketa unitarioak (290 h) Nota de Vigencia

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0110-PU01 (NA)Solidoak eta fluidoak nahasteko eta dosifikatzeko ekipoak30
0110-PU02 (NA)Eragiketa bereizketa mekanikorako ekipoekin60
0110-PU03 (NA)Eragiketa, bereizketa mekanikorako ekipoekin: destilazioa eta errektifikazioa60
0110-PU04 (NA)Eragiketa, bereizte difusionaleko ekipoekin: lurrinketa, kristalizazioa eta lehortzea50
0110-PU05 (NA)Eragiketa, bereizte difusionaleko ekipoekin: erauztea, absortzioa eta adsortzioa eta ioi trukea60
0110-PU06(NA)Produktuen ontziratzea eta egokitzapena prozesu industrietan30

0113 lanbide modulua: Energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak prozesu kimikoan (190 h) Nota de Vigencia

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0113-PU01 (NA)Industria galdaretako eragiketak50
0113-PU02 (NA)Errekuntza. Labeak30
0113-PU03 (NA)eragiketa, trukerako guneekin30
0113-PU04 (NA)eragiketa, turbinekin30
0113-PU05 (NA)Kogenerazioko sistemak, oinarrizko maila20
0113-PU06(NA)Industria hozkuntzako ekipoak, oinarrizko maila 
30

0114 lanbide modulua: Materialen garraioa industria kimikoan (190 h)

KodeaPrestakuntza unitateaIraupena (h)
0114-UF01(NA)Solidoak garraiatzeko ekipamenduak prozesu-industrian30
0114-UF02(NA)Likidoen garraioa. Ponpak60
0114-UF03(NA)Gasen garraioa. Konpresoreak60

0118 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 ordu)

KodeaPrestakuntza unitateaIraupena (h)
0118-UF01(NA)Enpresa ekimena: negozio ideiak20
0118-UF02(NA)Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa20

0111 lanbide modulua: Erreakzio eragiketak planta kimikoan (180 h) Nota de Vigencia.

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0111-PU01 (NA)Erreakzio kimikoa. Oinarriak eta aplikazioak industrian.60
0111-PU02 (NA)Eragiketa, erreaktore kimikoekin60
0111-PU03 (NA)Bioerreakzioaren aplikazioak industrian60

0112 lanbide modulua: Industriako prozesu kimikoen kontrola (180 h)

KodeaPrestakuntza unitateaIraupena (h)
0112-UF01(NA)Prozesu kimikoen kontrola. Tresnak eta prozesu-eskemen interpretazioa30
0112-UF02(NA)Aldagaien neurketa prozesu kimikoan. Printzipio fisikoak40
0112-UF03(NA)Industriako prozesu kimikoko eragiketen erregulazioa50
0112-UF04(NA)Kontrol automatikoko balbulak industria prozesuetan30

0115 lanbide modulua: Uren tratamendua (180 h) Nota de Vigencia.

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0115-PU01 (NA)Parametroen kontrola uretan, afluentea eta efluentea60
0115-PU02 (NA)Prozesuko uraren tratamendua60
0115-PU03 (NA)Uren arazketa60

0116 lanbide modulua: Mantentze elektromekanikoaren printzipioak (100 h) Nota de Vigencia.

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0116-PU01 (NA)Elementu mekanikoak prozesatze-industrietan30
0116-PU02 (NA)Instalazio pneumatikoak prozesatze-industrietan20
0116-PU03 (NA)Instalazio hidraulikoak prozesatze-industrietan20
0116-PU04 (NA)Instalazio elektrikoak prozesatze-industrietan30

0117 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 ordu)

KodeaPrestakuntza unitateaIraupena (h)
0117-UF01(NA)Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila30
0117-UF02(NA)Lan harremanak eta Gizarte Segurantza40

B) PRESTAKUNTZA UNITATEEN GARAPENA

Lanbide modulua: Parametro kimikoak

Kodea: 0109

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Produktu eta konposatu kimikoak

Kodea: 0109 - UF01 (NA)

Iraupena: 50 ordu

-Elementu kimikoen motak: Taula Periodikoa.

-Elementuen ordena sistema periodikoan, eta propietate periodikoak.

-Konposatu baten formulazioan esku hartzen duten elementuak identifikatzea.

-Konposatu organikoak, konposatu ez-organikoak. Konposatuen propietate orokorrak.

-Nomenklatura eta formulazio ez-organikoa.

-Nomenklatura eta formulazio organikoa.

-Lotura motak.

-Konposatu kimikoak nola biltegiratu beren egoeraren eta ezaugarrien arabera.

-Konposatu kimikoen arriskugarritasuna. Piktogramak, R esaldiak eta S esaldiak.

Prestakuntza unitatea: Disoluzioak egitea

Kodea: 0109 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Disoluzioak. Disoluzio motak.

-Disoluzioen propietateak.

-Disoluzio baten kontzentrazioa.

-Kontzentrazioen kalkulua.

-Disoluzioak egitea. Etiketatzea, identifikazioa, kontserbazioa.

-Aparatu bolumetriko eta grabimetrikoak kalibratzea.

-Masen neurketa.

Prestakuntza unitatea: Prozesu kimikoan laginak hartzea

Kodea: 0109 - UF03 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Laginketa teknikak.

-Laginketarako erabiltzen diren aparatuak. Laginketarako materiala eta ekipamenduak prestatzea.

-Lagina manipulatu, kontserbatu eta garraiatzea.

-Laginaren erregistroa.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Aldagai fisikokimiko diskretuen neurketa

Kodea: 0109 - UF04 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-”In situ” saiakuntza ohikoenak: dentsitatea, biskositatea, pH-a, eroankortasuna.

-Materiaren propietate fisikokimikoak neurtzeko tresnak.

-Neurtzeko prozedura aukeratzea.

-Neurgailuak instalatu eta doitzea. Neurtzeko prozedurak.

-Emaitzen balorazioa. Emaitzen erregistroa.

-Garbitasun eta ordenarako prozedurak aldagai fisikokimikoen neurketan.

Lanbide modulua: Kimika instalazioko eragiketa unitarioak

Kodea: 0110

Iraupena: 300 ordu

Prestakuntza unitatea: Solidoak eta fluidoak nahasteko eta dosifikatzeko ekipamenduak

Kodea: 0110 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Nahasteko ekipamenduak: identifikazioa eta funtzionamendua. Nahasteko ekipamenduen osagaiak.

-Dosifikatzeko ekipamenduak: identifikazioa eta funtzionamendua. Dosifikatzeko ekipamenduen osagaiak.

-Kontrola, nahasteko eta dosifikatzeko ekipamenduetako aldagaiei aplikatuta.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentze lanak, nahasteko eta dosifikatzeko ekipamenduetan.

-Ordena eta garbitasun prozedurak nahasteko eta dosifikatzeko prozesuetan.

Prestakuntza unitatea: Bereizketa mekanikorako ekipamenduen erabilera

Kodea: 0110 - UF02 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Disgregazio eragiketak (ehotzea eta bahetzea).

-Bereizketa mekanikoa, hidraulikoa, magnetikoa eta elektrikoa (dekantazioa, iragazketa, zentrifugazioa, besteak beste).

-Ekipamenduen identifikazioa eta funtzionamendua: osagaiak.

-Ekipamenduen eskemak eta fluxu-diagramak interpretatzea.

-Ekipamenduak abian jartzea eta geldiaraztea.

-Bereizte mekanikoko eragiketei lotutako kalkuluak. Materiaren eta energiaren balantzeei buruzko sarrera.

-Kontrola, bereizteko ekipamenduetako aldagaiei aplikatuta.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentze lanak, bereizteko ekipamenduetan.

-Ordena eta garbitasun prozedurak nahasteko eta dosifikatzeko prozesuetan.

Prestakuntza unitatea: Difusio bidezko bereizketarako ekipamenduen erabilera: destilazioa eta errektifikazioa

Kodea: 0110 - UF03 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Difusio bidezko bereizketaren oinarria: destilazioa eta errektifikazioa. Destilazioaren aplikazioak industrian.

-Destilazio eta errektifikazio ekipamenduen identifikazioa eta funtzionamendua: zutabeak eta elementu osagarriak.

-Ekipamenduen eskemak eta fluxu-diagramak interpretatzea.

-Ekipamenduak abian jartzea eta geldiaraztea.

-Materiaren eta energiaren balantzeei buruzko sarrera.

-Kontrola, destilatzeko ekipamenduetako aldagaiei aplikatuta.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentze lanak, destilatzeko ekipamenduetan.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Difusio bidezko bereizketarako ekipamenduen erabilera: lurruntzea, kristaltzea eta lehortzea

Kodea: 0110 - UF04 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Difusio bidezko bereizketaren oinarria: lurruntzea, kristaltzea eta lehortzea. Aplikazioak industrian.

-Lurruntzeko, kristaltzeko eta lehortzeko ekipamenduen identifikazioa eta funtzionamendua.

-Ekipamenduen eskemak eta fluxu-diagramak interpretatzea.

-Ekipamenduak abian jartzea eta geldiaraztea.

-Materiaren eta energiaren balantzeei buruzko sarrera.

-Kontrola, lurrundu, kristaldu eta lehortzeko ekipamenduetako aldagaiei aplikatuta.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentze lanak, lurruntzeko, kristaltzeko eta lehortzeko ekipamenduetan.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Difusio bidezko bereizketarako ekipamenduen erabilera: estrakzioa, absortzioa eta adsortzioa, eta ioi-trukatzea

Kodea: 0110 - UF05 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Difusio bidezko bereizketaren oinarria: solidoa/likidoa, likidoa/likidoa eta likidoa/gasa estrakzioa. Aplikazioak industrian.

-Estrakzio ekipamenduen identifikazioa eta funtzionamendua.

-Absortzio eta adsortzio eta ioi-trukeko ekipamenduen identifikazioa eta funtzionamendua.

-Ioi-trukeko ekipamenduen identifikazioa eta funtzionamendua.

-Ekipamenduen eskemak eta fluxu-diagramak interpretatzea.

-Ekipamenduak abian jartzea eta geldiaraztea.

-Materiaren eta energiaren balantzeei buruzko sarrera.

-Kontrola, estrakziorako, absortzio eta adsortziorako eta ioi-trukerako ekipamenduetako aldagaiei aplikatuta.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentzea.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Produktuak ontziratzeaeta egokitzea prozesu-industrietan

Kodea: 0110 - UF06 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Ontziratzeko eta egokitzeko teknikak. Instalazioen, ekipamenduen eta haien osagaien azalpena.

-Ekipamenduen eskemak eta fluxu-diagramak interpretatzea.

-Ekipamenduak abian jartzea eta geldiaraztea.

-Materiaren eta energiaren balantzeei buruzko sarrera.

-Kontrola, ontziratzeko eta egokitzeko ekipamenduetako aldagaiei aplikatuta.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentzea.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Lanbide modulua: Prozesu kimikoan energia sortzekoeta transferitzeko eragiketak

Kodea: 0113

Iraupena: 220 ordu

Prestakuntza unitatea: Industriako galdaren erabilera

Kodea: 0113 - UF01 (NA)

Iraupena: 60 ordu

Galdaren erabilera:

-Egoera aldaketak. Lurruntzea eta kondentsazioa.

-Lurrun motak. Ur lurrun asea, gainberotua, birberotua eta hedatua.

-Presioa eta tenperatura galdaretan. Neurketa eta unitateak.

-Lurrunaren bolumen espezifikoak.

-Lurrunaren presioaren eta tenperaturaren arteko erlazioa.

-Lurrun sareak: lurrun hodiak, kondentsazioa eta purgagailuak.

-Errekuntza

-Galdarak. Galdara motak, beren antolaeraren arabera eta beren zirkulazioaren arabera. Galdararen atal nagusiak. Galdaren elementuak. Segurtasun baldintzak.

-Galdara pirotubularrak. Deskribapena, abiaraztea, gidatzea, gelditzea eta mantentzea.

-Sutegiak: leunak eta uhinduak. Sutegi ganberak.

-Hodiak. Tiranteak eta larakoak.

-Hodien finkapena plaka tubularretan.

-Tiranteak jartzea. Tenkatze barrak, matrazuak, kartelak.

-Ke-kaxak.

-Erregistro ateak: gizona, burua, eskua eta gasen hedapena.

-Galdara akuotubularrak. Deskribapena, abiaraztea, gidatzea, gelditzea eta mantentzea.

-Sutegia. Lurrun hodien sorta. Kolektoreak. Danborrak eta domoak.

-Hodien finkapena danbor eta kolektoreetan.

-Erregistro ateak eta gasen hedapena.

-Aurrezkailuak. Aire berogailuak. Gainberogailuak. Birberogailuak.

-Galdara bertikalak. Field hodiak. Sugarretarako pantaila-hodiak.

-Bat-bateko lurruntze galdara. Hodibihurrak.

-Kontrola galdarei aplikatuta.

-Galdaretarako osagarri eta gehigarriak. Balbulak. Mailaren neurgailuak, besteak beste.

-Lehenbiziko abiaraztea: ikuskapenak.

-Galdaretako mantentze lanak. Presio igoera eta jaitsieren kausak. Mailaren bat-bateko beherakaden kausak.

-Galdaretarako uraren tratamendua.

-Presiozko ekipamenduen erregelamendua eta ITC EP-1: galdara, aurrezkailu, gainberogailu eta birberogailuei buruzko zatia. Proba hidraulikoak egitea. Eguneko eragiketa-gaztiguak.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Ordena eta garbitasun prozedurak galdaretan.

Prestakuntza unitatea: Errekuntza. Labeak

Kodea: 0113 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Errekuntza prozesua. Errekuntza prozesuari lotutako kalkuluak.

-Erregarriak eta erregaiak.

-Errekuntza gasak eta erregabeak.

-Erregailu motak.

-Labeak: labe motak, haien osagaien deskribapena.

-Abiaraztea, gidatzea eta gelditzea.

-Labeak kontrolatu eta erregulatzeko elementuak.

-Lehen mailako mantentze lanak labeetan.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Ordena eta garbitasun prozedurak labeetan.

Prestakuntza unitatea: Trukagailuen erabilera

Kodea: 0113 - UF03 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Bero eta tenperatura unitateak.

-Energiaren balantzeak.

-Beroaren transmisioa: eroapena, konbekzioa eta erradiazioa.

-Bero trukagailuen motak: deskribapena.

-Bero trukerako ekipamenduak abiaraztea, gidatzea eta geldiaraztea.

-Kontrola eta erregulazioa bero trukagailuetan.

-Lehen mailako mantentzea bero trukagailuetan.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Ordena eta garbitasun prozedurak trukagailuetan.

Prestakuntza unitatea: Turbinen erabilera

Kodea: 0113 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Turbina motak: deskribapena eta sailkapena.

-Abiaraztea, gidatzea eta gelditzea.

-Kontrola turbinei aplikatuta.

-Lehen mailako mantentzea.

-Ordena eta garbitasun prozedurak turbinetan.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

Prestakuntza unitatea: Kogenerazio sistemak, oinarrizko maila

Kodea: 0113 - UF05 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Energiaren kontserbazioaren printzipioa. Kogenerazio bidez energia ekoiztea.

-Kogenerazio sistemen motak. Deskribapena.

-Kogenerazio sistemen deskribapena.

-Kogenerazio sistemak abiaraztea, gidatzea eta geldiaraztea.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentze lanak, kogenerazio ekipamenduetan.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Hozte industrialeko ekipamenduak,oinarrizko maila

Kodea: 0113 - UF06 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Hozte industrialaren printzipioak.

-Hozte sistemen deskribapena: lurrunaren konpresioaren zikloa, absortzioaren zikloa.

-Hozteko ekipamenduak abiaraztea, gidatzea eta geldiaraztea.

-Hotz dorreen identifikazioa eta deskribapena.

-Kontrola, hotz dorreei aplikatuta.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentze lanak, hozteko ekipamendu eta dorreetan.

-Ordena eta garbitasun prozedurak hozteko ekipamendu eta dorreetan.

Lanbide modulua: Materialen garraioa industria kimikoan

Kodea: 0114

Iraupena: 190 ordu

Prestakuntza unitatea: Solidoak garraiatzeko ekipamenduak prozesu-industrian

Kodea: 0114 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Material solidoak, propietateak eta ezaugarri fisikokimikoak.

-Garraio mekanikoa. Produktu solidoak mugitzea, kargatzea eta deskargatzea: uhal garraiatzaileak, jasomakinak, putzupadak, besteak beste.

-Garraio pneumatikoa eta hidraulikoa.

-Solidoak garraiatzeko instalazio bat abian jartzea, gidatzea eta geldiaraztea.

-Kontrola, solidoak garraiatzeko instalazioei aplikatuta.

-Oinarrizko mantentzea solidoak garraiatzeko ekipamenduetan.

-Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko araudia.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Prestakuntza unitatea: Likidoen garraioa. Ponpak

Kodea: 0114 - UF02 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Likidoak. Propietateak eta ezaugarri fisikokimikoak.

-Likidoak garraiatu eta banatzeko eragiketak. Lotutako kalkuluak.

-Likidoak bultzatzeko sistemak. Ponpa motak. Ponpen kurba bereizgarriak.

-Hoditerien instalazioen eta osagarrien ezaugarriak.

-Nomenklatura eta sinbologia likidoak garraiatzeko instalazioetan.

-Likidoak garraiatzeko instalazio bat abian jartzea, gidatzea eta geldiaraztea.

-Kontrola, likidoak garraiatzeko instalazioei aplikatuta.

-Lehen mailako mantentzea.

-Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak.

Prestakuntza unitatea: Gasen garraioa. Konpresoreak

Kodea: 0114 - UF03 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Airearen eta industriako beste gas batzuen osaera eta ezaugarriak. Airearen eta zerbitzu orokor eta instrumentaletako beste gas batzuen aplikazioak.

-Gasak garraiatu eta banatzeko eragiketak.

-Likidoak bultzatzeko sistemak. Konpresore motak.

-Gasak tratatu, garraiatu eta banatzeko instalazioen deskribapena.

-Nomenklatura eta sinbologia gasak garraiatzeko instalazioetan.

-Gasak garraiatzeko instalazio bat abian jartzea, gidatzea eta geldiaraztea.

-Kontrola, gasak garraiatzeko instalazioei aplikatuta.

-Lehen mailako mantentzea.

-Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak.

Prestakuntza unitatea: Solidoak, likidoak eta gasak biltegiratzea industria prozesuetan

Kodea: 0114 - UF04 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Produktu kimikoak antolatu, sailkatu eta biltegiratzeko sistemak.

-Identifikaziorako eta izakinen kontrolerako sistemak.

-Produktu solidoak biltegiratzeko sistemak.

-Likidoak eta gasak biltegiratzeko sistemak.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Lehen mailako mantentze lanak, biltegiratzeko ekipamendu eta instalazioetan.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0118

Iraupena: 60 ordu

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak

Kodea: 0118 - UF01 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak kimika instalazioetako jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, kimika sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia industria kimikoaren esparruan.

-Kimika sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Kimika instalazioen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

Kodea: 0118 - UF02 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Kimika sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea

Kodea: 0118 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Kimika sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Kimika instalazioko erreakzio eragiketak.

Kodea: 0111

Iraupena: 150 ordu

Prestakuntza unitatea: Erreakzio kimikoa. Oinarriak eta industriako aplikazioak.

Kodea: 0111 - UF01 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Estekiometria.

-Erreakzio kimikoak: erreaktibo mugatzailea. Errendimendua.

-Elektrokimikaren oinarriak.

-Termokimikaren oinarriak: erreakzio exotermikoak eta endotermikoak.

-Oreka kimikoa.

-Erreakzio-abiadura. Zinetika kimikoa, oinarrizko maila.

-Sistema homogeneoak eta heterogeneoak.

-Industria kimikoko fabrikazio prozesu ohikoenak.

-Prozesu-diagramen sinbologia eta interpretazioa.

-Industria kimikoaren antolamendu-egitura.

-Produktuen sailkapena eta aplikazioa, beste industria batzuetan edo amaierako produktu gisa duten erabileraren arabera.

Prestakuntza unitatea: Erreaktore kimikoen erabilera

Kodea: 0111 - UF02 (NA)

Iraupena: 50 ordu

-Erreaktore motak.

-Erreaktore heterogeneo katalitikoak.

-Materiaren eta energiaren balantzeak erreaktore kimikoetan, oinarrizko maila.

-Erreakzioaren eraginkortasunarekin zerikusia duten aldagaiak.

-Erreaktore jarraituekin eta erreaktore etenekin lan egitea. Erreaktore kimiko bat abiaraztea eta geldiaraztea.

-Kontrola erreaktoreei aplikatuta.

-Lehen mailako mantentzea.

-Pertsonak, materialak eta ingurumena arriskuetatik babesteko aurreneurriak.

-Ordena eta garbitasuna erreakzio ekipamendu batean.

Prestakuntza unitatea: Bioerreakzioaren aplikazioak industrian

Kodea: 0111 - UF03 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Bioerreaktore motak.

-Bioerreakzioaren aplikazioak industria kimikoan, ur arazketan, farmazia industrian eta elikagaien industrian.

-Bioerreakzioaren eraginkortasunarekin zerikusia duten aldagaiak.

-Bioerreaktore bat abian jartzea eta geldiaraztea.

-Kontrola bioerreakzioari aplikatuta.

-Hondakinak berriz erabiltzeko eta ezabatzeko prozedurak.

-Lehen mailako mantentzea.

-Segurtasunari, prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak.

-Ordena eta garbitasunerako prozedurak.

Lanbide modulua: Industriako prozesu kimikoen kontrola

Kodea: 0112

Iraupena: 180 ordu

Prestakuntza unitatea: Prozesu kimikoen kontrola. Tresnak eta prozesu-eskemen interpretazioa

Kodea: 0112 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Prozesu-industriaren kontrola: haren garrantzia produkzio eskema orokorrean.

-Kontrol parametroak.

-Kontroleko oinarrizko kontzeptuak.

-Industriako neurketak. Neurketa motak.

-Kontrol tresnen ezaugarriak (eremua, irismena, doitasuna, errorea, zero azpirainoko neurketa eremua, sentikortasuna, zarata, erantzun-denbora, besteak beste).

-Kontrol tresnen sailkapena:

-Funtzioaren arabera

-Erantzunaren arabera

-Kontrol tresnen sinbologia.

Prestakuntza unitatea: Aldagaien neurketa prozesu kimikoan. Printzipio fisikoak

Kodea: 0112 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Presioa, maila, emaria eta tenperatura neurtzeko unitateak, eta horien arteko erlazioak.

-Maila, presioa, tenperatura eta emaria neurtzeko tresnen funtzionamenduaren printzipio fisikoak.

-Maila, presioa, tenperatura eta emaria neurtzeko tresnen unitateak eta eskalak.

-Maila, presioa, tenperatura eta emaria neurtzeko tresnak:

-Tresnen eskala mota zehaztea.

-Neurketan lortutako emaitzak interpretatzea.

-Neurtutako aldagaiei buruzko datuen kontserbazioa.

Prestakuntza unitatea: Industriako prozesu kimikoko eragiketen erregulazioa

Kodea: 0112 - UF03 (NA)

Iraupena: 50 ordu

-Kontrol begiztak: itxia eta irekia. Haien osagaien azterketa.

-Automatizazio mailak: kontrol erregulatzaile oinarrizkoa (atzeraelikatze-begiztak) eta aurreratua (aurretiko kontrola, ur-jauzi erakoa, ratioa).

-Kontrol ekintzak:

-Dena ala ezer ez.

-Proportzionala.

-Integrala.

-Deribaziozkoa.

-PID kontrolagailuen sintonizazioa.

Prestakuntza unitatea: Kontrol automatikoko balbulak industria prozesuetan

Kodea: 0112 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Kontrol automatikoko amaierako elementuak.

-Kontrol balbulen definizioa industria prozesuan.

-Balbula baten ezaugarriak: lineala, isoportzentuala, irekiera azkarra, NA eta NC.

-Balbula automatiko baten osagaiak.

-Hiru bideko balbula: bereizlea eta nahaslea.

-Balbulak erabiltzearen arriskuak.

-Lehen mailako mantentzea.

-Segurtasun eta higiene arauak kontrol industrialeko prozesuetan.

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak, oinarrizko maila

Kodea: 0112 - UF05 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Automata programagarria kontrol elementu gisa.

-Automata programagarrien egitura, funtzioak eta ezaugarriak.

-Automatak bere ingurunearekin duen komunikazioa.

-Programazioa PLCetako lengoaietan, oinarrizko maila.

-PLCaren programaren parametroak identifikatzea, egin beharreko funtzioen arabera.

-Sinbologia eta irudikapen grafikoa.

Lanbide modulua: Ur tratamendua

Kodea: 0115

Iraupena: 150 ordu

Prestakuntza unitatea: Parametroen kontrola sarrerakoeta irteerako uretan

Kodea: 0115 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Ur kontsumo iraunkorra: urak biziari eusteko duen garrantzia.

-Uraren erabilerak industria prozesuetan:

-Ur baliabideen sailkapena, uraren propietate fisiko, kimiko eta mikrobiologikoen arabera.

-Uraren betekizunak industria prozesu bakoitzean.

-Uraren parametro fisikokimikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak eta haien unitateak.

-Urak eduki ohi dituen ezpurutasunak eta kutsatzaileak: solido esekiak eta material koloidalak, olio eta koipeak, materia organikoa, metal astunak, konposatu aromatikoak.

-Uraren egoera aztertzeko neurgailuak: pH-metroa, konduktimetroa, turbidimetroa, oximetroa, ioi hautatzaileak, OEK, OEB, GKO.

-Industriako galdaretako uraren kalitatea eta betekizunak.

-Industriako isurketa uraren parametroen kontrola, indarra duen legeriaren arabera.

Prestakuntza unitatea: Prozesuko uraren tratamendua

Kodea: 0115 - UF02 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Sarrerako uraren tratamenduaren etapen diagrama orokorra.

-Solido esekiak bereiztea partikularen tamainaren arabera: iragaztea.

-Solido esekiak bereiztea dentsitatearen arabera: dekantazioa/flotazioa.

-Dispertsio koloidaleko solidoak bereiztea: malutapena.

-Ioi disolbatuak bereiztea: desmineralizazioa.

-Ezpurutasun gaseosoak bereiztea.

-Nanoiragazketa.

-Alderantzizko osmosia, eta tratamendu konbinatuak osmosiaren eta erretxina trukatzaileen bidez.

-Elektrodesionizazioa (EDI).

-Beste bereizketa eta tratamendu batzuk: desodorizazioa, klorazioa.

-Galdaretarako, hozteko eta prozesurako ur gordina tratatzeko prozedura.

-Industria prozesuetako sarrerako urari aplikatu beharreko legeria eta araudia.

Prestakuntza unitatea: Uren arazketa

Kodea: 0115 - UF03 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Irteerako uraren tratamenduaren etapen diagrama orokorra.

-Aurretiko tratamendua: partikula lodien iragazketa. Homogeneizazioa. Azido/base neutralizazioa. Olio eta antzekoen bereizketa. Hondar eta antzekoen dekantazioa, solido esekiak kentzeko.

-Lehen tratamenduak: dispertsioko solidoen malutapena eta esekidurako solidoen dekantazioa, partikula koloidalak kentzeko.

-Tratamendu sekundario aerobikoa: tratamendu biologiko aerobikoa eta dekantazio sekundarioa, materia organikoa kentzeko.

-Tratamendu sekundario anaerobikoa: tratamendu biologiko anaerobikoa eta dekantazio sekundarioa, materia organikoa kentzeko.

-Tratamendu tertziarioak, iragazketa. Adsortzioa ikatz aktiboaren bidez. Oxidazioa ozonoaren bidez.

-Lohien tratamendua, loditzea. Egonkortzea.

-Ura arazteko ekipamenduak mantentzea eta funtzionamendua kontrolatzea: iragazkiak garbitzea, mikroorganismoak birsortzea.

-Industria prozesuetako irteerako urari aplikatu beharreko legeria eta araudia.

Lanbide modulua: Mantentze elektromekanikoaren printzipioak

Kodea: 0116

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Elementu mekanikoak prozesu-industrietan

Kodea: 0116 - UF01 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Materialak. Ekipamendu eta instalazioetako material nagusien portaera eta propietateak.

-Merkaturatzeko nomenklatura eta siglak.

-Makinen zinematika eta dinamika.

-Mugimendua transmititzen/eraldatzen duten elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, lehen mailako mantentzea.

-Lotura elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua, lehen mailako mantentzea.

-Elementu mekaniko osagarriak: deskribapena, funtzionamendua, lehen mailako mantentzea.

-Elementu mekanikoak erabiltzeko prebentzio eta segurtasun arauak.

-Metalen korrosioa eta material ez-metalikoen degradazioa. Prebentzioa.

-Elementu mekanikoen higaduraren balorazioa: lubrifikazioa eta prebentziozko mantentzea.

-Lehen mailako mantentze teknikak, prozesuko elementu mekanikoei aplikatuta.

Prestakuntza unitatea: Instalazio pneumatikoak prozesu-industrietan

Kodea: 0116 - UF02 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Aire konprimatuaren erabilera eraginkorra industria prozesuetan.

-Aire konprimatua sortu eta tratatzeko zirkuituak: deskribapena, elementuak, funtzionamendua eta sinbologia.

-Aire konprimatua banatzeko sareak: ezaugarriak eta osagaiak.

-Erregulazio eta kontrol elementu pneumatikoak: deskribapena, funtzionamendua eta sinbologia.

-Elementu pneumatiko eragileak: deskribapena, funtzionamendua eta sinbologia.

-Zirkuitu pneumatikoen eskemak irakurtzea, eskuzkoenak, erdiautomatikoenak eta automatikoenak.

-Lehen mailako mantentzea instalazio pneumatikoetan.

-Segurtasuna eta ingurumena zaintzeko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Instalazio pneumatikoen akatsak eta horien zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio hidraulikoak prozesu-industrietan

Kodea: 0116 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Unitate hidraulikoa: oinarria, elementuak eta funtzionamendua.

-Banaketa eta erregulazio elementu hidraulikoak: deskribapena, funtzionamendua eta sinbologia.

-Lanerako elementu hidraulikoak: deskribapena, funtzionamendua eta sinbologia.

-Zirkuitu hidraulikoen eskemak irakurtzea.

-Instalazio hidraulikoek ingurumenean duten eragina.

-Lehen mailako mantentzea instalazio hidraulikoetan.

-Segurtasuna eta ingurumena zaintzeko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Instalazio hidraulikoen erabilera kimika sektorean.

-Instalazio hidraulikoen akatsak eta horien zuzenketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoak prozesu-industrietan

Kodea: 0116 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Sistema elektrikoa. Korronte trifasikoa eta monofasikoa.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak.

-Funtsezko erlazioak. Instalazioen oinarrizko magnitudeen kalkulua.

-Zirkuitu elektrikoetako kontrol eta maniobra elementuak: deskribapena, sinbologia eta funtzionamendua.

-Zirkuitu elektrikoetako babes elementuak: deskribapena, sinbologia eta funtzionamendua.

-Makina elektrikoen identifikazioa. Nola lotzen zaizkien industria ekipamenduei. Tipologia eta ezaugarriak.

-Makina elektrikoen sailkapena: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak. Eraikuntza-zatiak eta funtzionamendua.

-Ezaugarrien plaka. Makinak elikatu eta abiarazteko instalazioaren magnitudeak kalkulatzea.

-Makinak beren industria ekipamenduei lotu eta atxikitzea.

-Instalazio elektrikoei buruzko araudia eta laneko arriskuei aurrea hartzekoa.

-Lehen mailako mantentzea instalazio elektrikoetan.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0117

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioarenoinarrizko maila

Kodea: 0117 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Detektaturiko arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE bateko larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

Kodea: 0117 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena

Kodea: 0117 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK.

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean Kimika Lantegiko Prozesu Lanetako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Kimika Instalazioko teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

Heziketa zikloko lanbide moduluak (1/1990 HSAOL):

Heziketa zikloko lanbide moduluak (2/2006 HLO):

Kimika Lantegiko Prozesu Lanak

Kimika Instalazioa

Kimika aplikatua.

0109. Parametro kimikoak.

Kimika lantegiko prozesu lanak.

0110. Kimika instalazioko eragiketa unitarioak.

0111. Kimika instalazioko erreakzio eragiketak.

0114. Materialen garraioa industria kimikoan.

Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola

0112. Industriako prozesu kimikoen kontrola.

Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak.

0113. Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak.

0114. Materialen garraioa industria kimikoan.

0115. Ur tratamendua.

1/1990 Lege Organikoaren babesean Farmazia Produktuen Fabrikazio Eragiketen teknikari tituluan eta Oregintza eta Papergintzako Eragiketetako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Kimika Instalazioko teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

Heziketa zikloko lanbide moduluak (1/1990 HSAOL):

Heziketa zikloko lanbide moduluak (2/2006 HLO):

Farmazia Produktuen Fabrikazio Eragiketak

Kimika Instalazioa

Kimika aplikatua.

0109. Parametro kimikoak.

Prozesu kimikoen tresneria eta kontrola

0112. Industriako prozesu kimikoen kontrola.

Prozesu kimikoaren zerbitzu osagarriak.

0113. Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak.

0114. Materialen garraioa industria kimikoan.

0115. Ur tratamendua.

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) GAITASUN UNITATEEK LANBIDE MODULUEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA, HORIEK BALIOZKOTZEKO.

Egiaztatutako

gaitasun unitateak

Baliozkotzen ahal diren

lanbide moduluak

UC0045-2: Prozesu kimikoko eragiketak egitea.

UC0046-2: Kimika instalazioko makinak, ekipamenduak eta instalazioak prestatu eta egokitzea.

UC0048-2: Fabrikazio zuzenari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauei loturik aritzea.

0110. Kimika instalazioko eragiketa unitarioak.

0111. Kimika instalazioko erreakzio eragiketak.

0114. Materialen garraioa industria kimikoan.

UC0047-2: Kimika instalazioko kontrol lokala egitea.

UC0322-2: Energia arloko eta zerbitzu osagarrietako instalazioetan kontrol lokala egitea.

UC0048-2: Fabrikazio zuzenari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauei loturik aritzea.

0112. Industriako prozesu kimikoen kontrola.

B) LANBIDE MODULUEK GAITASUN UNITATEEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA, HORIEK EGIAZTATZEKO.

Gainditutako lanbide moduluak

Egiaztatzen ahal diren

gaitasun unitateak

0110. Kimika instalazioko eragiketa unitarioak.

0111. Kimika instalazioko erreakzio eragiketak.

0114. Materialen garraioa industria kimikoan.

0116. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.

UC0045-2: Prozesu kimikoko eragiketak egitea.

UC0046-2: Kimika instalazioko makinak, ekipamenduak eta instalazioak prestatu eta egokitzea.

UC0048-2: Fabrikazio zuzenari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauei loturik aritzea.

0109. Parametro kimikoak.

0112. Industriako prozesu kimikoen kontrola.

UC0047-2: Kimika instalazioko kontrol lokala egitea.

UC0322-2: Energia arloko eta zerbitzu osagarrietako instalazioetan kontrol lokala egitea.

UC0048-2: Fabrikazio zuzenari, segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauei loturik aritzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

Lanbide modulua

Irakasleen espezialitatea

Kidegoa

0109. Parametro kimikoak.

Laborategia. Prozesu-eragiketak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0110. Kimika instalazioko eragiketa unitarioak.

Prozesu-eragiketak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0111. Kimika instalazioko erreakzio eragiketak.

Analisia eta Kimika Industriala.

Bigarren Hezkuntzako katedradunak. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0112. Industriako prozesu kimikoen kontrola.

Prozesu-eragiketak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0113. Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak.

Prozesu-eragiketak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0114. Materialen garraioa industria kimikoan.

Prozesu-eragiketak.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0115. Ur tratamendua.

Analisia eta Kimika Industriala.

Bigarren Hezkuntzako katedradunak. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0116. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.

Prozesu-eragiketak. Makinen Mekanizazioa eta Mantentze Lanak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0117. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Bigarren Hezkuntzako katedradunak. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Kidegoak

Espezialitateak

Titulazioak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Analisia eta Kimika Industriala

-Industria ingeniari teknikoa, Kimika Industriala espezialitatea.

-Oihanetako ingeniari teknikoa, Oihan Industriak espezialitatea.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak

-Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria edo bestelako titulu baliokideak.

C) IKASTETXE PRIBATUETARAKO BEHAR DIREN TITULAZIOAK

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0111. Kimika instalazioko erreakzio eragiketak.

0115. Ur tratamendua.

0117. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0118. Enpresa eta ekimena.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0109. Parametro kimikoak.

0110. Kimika instalazioko eragiketa unitarioak.

0112. Industriako prozesu kimikoen kontrola.

0113. Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak.

0114. Materialen garraioa industria kimikoan.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

7. ERANSKINA. TOKIAK:

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

-Irakaslekua.

-Balio anitzeko gela.

-Kimika laborategia.

-Tresna eta automatismoen lantegia

-Kimika industrialeko lantegia

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web