(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

46/2009 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 4KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN SOLDADURA ETA GALDARAGINTZAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 84 - 08/07/2009



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK


Atariko

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte-hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Soldadura eta Galdaragintzako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek abenduaren 14ko 1692/2007 Errege Dekretua garatzen du, Soldadura eta Galdaragintzako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredua definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren hiru lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Hiru lanbide kualifikazio horiek, alegia, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen duen Soldadura eta abenduaren 14ko 1699/2007 Errege Dekretuak arautzen dituen Galdaragintza, Arotzeria eta Eraikuntzen Muntaia eta Industriako Tutu-instalazioen Fabrikazioa eta Muntaia, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza-eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Soldadura eta Galdaragintzako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta instalazioen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 4ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Fabrikazio Mekanikoaren lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Soldadura eta Galdaragintzako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Soldadura eta Galdaragintza.

b) Maila: 2-Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbidean jardutea.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Soldadura eta Galdaragintzako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, abenduaren 14ko 1692/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik eman ahal izanen dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa.

6. artikulua . Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik ziklora pasatzeko bideak.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 31. eta 41. artikuluetan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua dutenak sartu ahal izanen dira Soldadura eta Galdaragintzako erdi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Erdi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hamazazpi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluak sarbidea ematen du, hemezortzi urte eduki eta proba bat gaindituz gero, salbuespenak salbuespen, goi mailako heziketa zikloetarako, abenduaren 14ko 1692/2007 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritako eran.

3. Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluak bide ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko eta Enpresa eta ekimeneko moduluei dagokienez, abenduaren 14ko 1692/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lantokietako prestakuntzako moduluaren salbuespen osoa edo partziala lortu ahalko da lan esperientziaren bitartez, betiere soldadura eta galdaragintzarekin zerikusia duen lanbideren batean aritu izana frogatzen bada artikulu horretan adierazten den eran.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Soldadura eta Galdaragintzako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean azaltzen dira.

2. Irakasleku horiek lanbide moduluetako bakoitzaren ikaskuntza emaitzen ondoriozko ikaskuntza jarduerak garatzeko beharrezko azalera nahikoa izanen dute, eta horrez gain baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Prestakuntza eremua okupatuko duen pertsona kopuruaren arabera ezarriko da azalera, eta irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak beharrezko ergonomiaren eta mugikortasunaren bidez garatzea ahalbidetu beharko du.

b) Altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietan espazioaren aldetik dauden premiei erantzungo diete.

c) Funtzionamenduan ari diren makinek eta ekipoek eskatzen dituzten segurtasun eremu edo azalerak errespetatu beharko dituzte.

d) Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko arautegia, osasunari eta laneko segurtasunari buruzko arautegia eta aplika daitezkeen gainerako arauak errespetatuko dituzte.

3. Zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, hots, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.

4. Zehaztu diren prestakuntza eremuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean dauden ekipamenduek ikaskuntzaren emaitzak lortzeko eta irakaskuntzaren kalitatea ikasleei bermatzeko beharrezkoak eta nahikoak izan behar dute. Gainera ondoko baldintzak bete behar dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak, eta abar) beharrezko instalazioa izanen du ongi funtziona dezan, eta segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako neurriak eta aplika daitezkeen gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopuruak eta ezaugarriek ikasle kopuruaren araberakoak izan beharko dute eta ikaskuntzaren emaitzak bereganatzea ahalbidetu beharko dute, aipatutako irakaslekuetan emanen diren lanbide moduluen ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan hartuta.

6. Hezkuntza Departamentuak zainduko du irakaslekuak eta ekipamendua kopuruaren eta ezaugarrien aldetik egokiak izan daitezen, dagozkien moduluetako ikaskuntza emaitzen ondoriozko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta irakaskuntzen bilakaerak ekarriko dituen eskakizunekin bat etor daitezen, hala irakaskuntza horien kalitatea bermatuz.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Abenduaren 14ko 1692/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Eraikuntza Metalikoetako teknikari laguntzailearen tituluak (Metala) eta foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluak ondorio profesional berak sortuko dituzte.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen ekainaren 24ko 261/1996 Foru Dekretuaren bidez araututako Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluak ere foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion izen bereko tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, abenduaren 14ko 1692/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 24ko 261/1996 Foru Dekretuan ezarritako Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 24ko 261/1996 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2009-2010 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A. Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra hauxe da: galdaragintzako elementuak, tutuak, egitura metalikoak eta arotzeria metalikoa fabrikatu, muntatu eta konpontzeko prozesuak egitea, soldatu, mekanizatu eta konformatzeko teknikak aplikatzearen bidez, eta kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak betez.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

FME035-2: Soldadura, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0098-2: Oxigas bidezko soldadurak eta proiekzio termikoak egitea.

-UC0099-2: Arku elektrikoz elektrodo estali bidezko soldadurak egitea.

-UC0100-2: Gas babeslepean arkuz soldadurak egitea elektrodo ez-kontsumigarriaren bidez (TIG).

-UC0101-2: Gas babeslepean arkuz soldadurak egitea elektrodo kontsumigarriaren bidez (MIG, MAG), eta arkuz proiekzio termikoak egitea.

FME350-2: Galdaragintza, arotzeria eta eraikuntza metalikoen muntaia, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1139-2: Xaflak eta profilak trazatu eta ebakitzea.

-UC1140-2: Xaflak eta profilak mekanizatu eta konformatzea.

-UC1141-2: Eraikuntza eta arotzeria metalikoko elementuak eta egiturak muntatu eta instalatzea.

FME351-2: Industriako tutu-instalazioen fabrikazioa eta muntaia, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1142-2: Tutuak trazatu eta mekanizatzea.

-UC1143-2: Tutuak konformatu eta armatzea.

-UC1144-2: Tutu-instalazioak muntatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Eraikuntza metalikoak fabrikatzeko prozesuak zehaztea, fabrikazio planoetan, arauetan eta katalogoetan dagoen informazio teknikotik abiatuta.

2) Lan eremua egokitzea, eta materialak, erremintak, tresnak, ekipoak eta muntatu zein babesteko elementuak prestatu eta hautatzea, garatuko den prozesuaren informazio teknikotik abiatuta.

3) Xaflak, profilak eta tutuak ebaki, mekanizatu eta konformatzeko makinen eta tresnen sistema automatikoak prestatzea, prozesuko faseen eta eginen diren eragiketen arabera.

4) Ereduak, tresnak, oheak eta euskarriak eraikitzea, fabrikazioaren zehaztapen teknikoetatik abiatuta.

5) Eraikuntza metalikoetako elementuak lortzea eta xaflak, profilak eta tutuak trazatu, ebaki, mekanizatu eta konformatzea, zehaztapen teknikoen eta fabrikazio prozeduren arabera.

6) Fabrikatutako produktuak egiaztatzea, neurgailuak erabiliz, definitutako prozedurei jarraituz eta ezarritako zehaztapenen arabera.

7) Egiturak eta tutuak muntatu eta kokatzea, muntatzeko prozeduren arabera eta zehaztapen teknikoak betez.

8) Eraikuntza metalikoetako osagaiak lotzea, soldadura oxiazetilenikoaren, arkuzko soldadura elektrikoaren eta erresistentzia bidezko soldaduraren bitartez, produktuaren eta prozesuaren zehaztapenen arabera.

9) Eraikuntza metalikoetako osagaiak eta elementuak oxigas bidez ebakitzea, prozesuaren eskakizunei jarraikiz.

10) Tutuak babestea, beharrezko babes tratamendua eginez, zehaztapenen eta lan aginduen arabera.

11) Soldadura eta galdaragintzako makina eta ekipoetan lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-lanen fitxan adierazten den moduan.

12) Kalitaterako, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena zaintzeko prozedurak aplikatzea, soldadura eta galdaragintza prozesuetan ezarritakoari jarraikiz.

13) Egiturak edo tutuak ezarritako zehaztapenekin bat datozela egiaztatzea, egitura-erresistentziaren eta estankotasunaren probak egitearen bidez.

14) Eraikuntza metalikoen elementuak konpontzea, beharrezko kalitatea lortuz.

15) Bere jardueraren gorabeherak konpontzea, horien kausak identifikatuz eta erabaki arduratsuak hartuz.

16) Lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea, produkzio prozesuetako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.

17) Produkzio helburuak betetzea, taldekideekin elkarlanean aritzea eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioei jarraituz aritzea.

18) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat.

19) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

20) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

21) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B.-Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Lanbide figura honek galdaragintza, arotzeria eta egituretako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko industrietan dihardu, eraikuntza metalikoen, ontzigintzaren eta garraio-ibilgailuen fabrikazioaren azpisektoreekin lotuta eta industria sektorearen barruan.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Soldatzaileak eta oxiebakitzaileak.

-Proiekzio termikoko operadoreak.

-Xafla-langileak eta galdaragileak.

-Egitura metalikoen muntatzaileak.

-Arotza metalikoa.

-Industria astuneko industria-tutugilea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroan, Espainiako beste lurralde batzuetan bezala, fabrikazio mekanikoaren sektoreak funtsezko eginkizuna betetzen du ekonomiako produkzio sektore garrantzitsu batzuetan, besteak beste automozioan, aeronautikan, industria aeroespazialean, energia ekoizpenean, trenbideetan, ekipamendu ondasunen industrian edo molde eta matrizeen industrian. Lotura estua du prozesuetan erabiltzen diren makina-erreminten eskaintzarekin eta bilakaera teknologikoarekin; horiek eskuragarri daude, orokorki, gero eta globalagoa den merkatuan. Horregatik, sektore honetako enpresa motek, produkzio prozesuek eta produktu manufakturatuek ez dute oso alde handirik inguruko beste lurralde eta herrialdeetan ikusten ditugunekin. Soldadura arloko lanbide jarduerari dagokionez, zenbait teknika berri gero eta gehiago erabiltzen dira, hala nola, arku elektrikoz tutu-hariaren bidez egiten den soldadura (FCAW) edo plasma-arkuz egiten den soldadura (PAW). Azken horren ikasketa, hain zuzen ere, curriculum honetan gehitu da.

c) Prospektiba.

Lanbide profil honetan norbere kontrolpeko prozesuei buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna areagotuko da, baita enpresa txikietan plangintzari, kalitateari, mantentze orokorrari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko eginkizunak bere gain hartzearen bilakaera ere. Enpresa txikietan, hain zuzen ere, segurtasunari dagokionez lan baldintzak hobetuko dira, eta norbera babesteko ekipamenduak (NBE) gehiago erabiliko dira.

Automatizazio eta robotizazioaren gehikuntzaren ondoren, ebaki eta konformatzeko makinen kontrolerako sistema informatikoen garapena etorriko da. Zizailek, tolesteko makinek eta arrabolezko kurbatzeko makinek zenbakizko kontrola (CNC) ere sartuko dute, eta plasma bidezko eta zenbakizko kontroldun (CNC) ebakitzeko makinen erabilera orokortuko da. Laser bidez ebakitzeko makinak gehituko dira eta, neurri txikiagoan, uraren bidez ebakitzekoak.

Zenbait sektoretan, hala nola, trenbideko garraioko materiala egiteko sektorean, aeronautikan eta sektore nuklearrean, fabrikazio arauen arabera homologatutako soldatzaileak behar dira.

Soldaduran, ekipoak gero eta sofistikatuagoak dira, eta horri esker lan parametroen kontrol handiagoa dago [arku sakatuzko ekipoak, sinergikoak (automatak), arku murgilduzkoak (SAW), etc.] eta ondorioz, emaitzetan aldakortasun txikiagoa dago. Soldadura-robotak behin eta berriz egiten diren lanetan arrunt bihurtuko dira.

Arku murgilduzko soldadura gero eta gehiago erabiliko da, baita MIG, MAG eta laser bidezkoa ere, baina ohiko elektrikoaren eta soldadura autogenoaren kaltetan. Bestalde, teknika berriek nekez soldatuko liratekeen materialak soldatzea ahalbidetuko dute: titanioa, burdinurtu nodularra, besteak beste.

Erabat ezinbestekoa izanen da hondakinak eta txatarrak berreskuratu eta sailkatzea, eta hondakin toxiko eta arriskutsuen tratamendu egokia egitea.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A. Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Eraikuntza metalikoak fabrikatzeko faseak identifikatu eta aztertzea, zehaztapen teknikoak interpretatuz eta fase bakoitzaren ezaugarriak bereiziz, prozesurik egokiena ezartzeko.

b) Erremintak eta ekipoak hautatzea, horien ezaugarri teknologikoak eta ekipoen funtzionamendua prozesuaren beharrekin lotuta, lan eremua egokitzeko.

c) Zenbakizko kontroleko programen, roboten eta manipulagailuen ezaugarriak ezagutzea, eta programazio lengoaiak beren aplikazioekin erlazionatzea, makinak eta sistemak prestatzeko.

d) Trazatu, ebaki, mekanizatu eta konformatzeko, eta makinen kontrolak manipulatzeko teknikak aztertzea, eta eraikuntza metalikoetako produktuak lortzeko eragiketen sekuentzia justifikatzea.

e) Egitura metalikoak eta tutuak muntatzeko jarraitu beharreko faseak eta eragiketak identifikatzea, lan prozedurak eta horri buruzko arautegia aztertuta.

f) Laneko parametroen balioak identifikatzea, soldatu edo ebakitzeko prozesua aztertuta, soldatu edo ebakitzeko ekipoak prestatu eta doitzeko.

g) Soldatu edo ebakitzeko ekipoak ezagutu eta maneiatzea, eta eraikuntza metalikoen osagaiak lotu, ebaki edo konpontzeko eragiketen sekuentzia deskribatzea.

h) Saiakuntza teknikak ezagutzea, eta horiek bete behar diren egitura-erresistentziari eta estankotasunari buruzko baldintzekin lotzea, produktuen eta instalazioen egokitasuna egiaztatzeko.

i) Eraikuntza metalikoen osagaien parametroak neurtzea, haien balioa kalkulatzea eta zehaztapen teknikoekin erkatzea, bat datozela egiaztatzeko.

j) Tutuak babesteko tratamenduak identifikatzea eta horiek bukaerako produktuaren ezaugarriekin lotzea.

k) Makina eta ekipoen mantentze beharrak identifikatzea eta horiek funtzionaltasuna bermatzeko duten garrantzia justifikatzea.

l) Gorabeherak ezagutu eta baloratzea, horien kausak zehaztea eta norberaren lanbide jarduerarekin zerikusia duten gorabeherak konpontzeko zuzenketa neurriak deskribatzea.

m) Kalitaterako eta laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko prozedurak aztertu eta deskribatzea, eta definitutako kasuetan arau estandarizatuak betetzeko zer egin behar den adieraztea.

n) Produkzio prozesu bateko lan jarduerak baloratzea, eta prozesu orokorrari produkzioaren helburuak lortzeko zer-nolako ekarpena egiten dioten azaltzea.

ñ) Ikasteko eta lan egiteko aukerak identifikatu eta baloratzea eta lan merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea nork bere lanbide karrera kudeatzeko.

o) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatze aldera.

p) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege esparrua aztertuz.

B.-Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia.

Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEAIZENAORDUAK, GUZTIRAESKOLAK ASTEANIKASMAILA
0007Interpretazio grafikoa13041.
0091Trazadura, ebaketa eta konformazioa19061.
0092Mekanizazioa22071.
0093Giro naturaleko soldadura320101.
0096Lanerako prestakuntza eta orientabideak10031.
0094Giro babestuko soldadura260122.
0095 Muntaketa 220 10 2.
0006 Metrologia eta saiakuntzak 110 5 2.
0097 Enpresa eta ekimena 70 3 2.
0098 Lantokiko prestakuntza 380 Enpresaren
ordutegian
2.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Interpretazio grafikoa

Kodea: 0007.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraiki beharreko produktuen forma eta neurriak zehazten ditu, fabrikazio planoetan dauden ikurrak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikapen grafikoko sistema desberdinak bereizi dira.

b) Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren planoen formatuak deskribatu dira.

c) Planoan irudikatutako lerroen esanahia interpretatu da (ertzak, ardatzak, laguntzaileak, etab.).

d) Bistetan edo irudikapen grafikoko sistemetan irudikatutako objektuaren forma interpretatu da.

e) Planoetan irudikatutako ebakidura eta sekzioak identifikatu dira.

f) Planoetako bista, sekzio eta xehetasunak interpretatu dira eta horietan zer informazio dagoen zehaztu da.

g) Irudikatutako objektuaren forma normalizatuen (hariak, soldadurak, hozkak eta beste batzuk) ezaugarriak azaldu dira.

2. Fabrikatu nahi diren produktuen formen eta neurrien perdoiak eta beste ezaugarri batzuk identifikatzen ditu, fabrikazio planoetan dagoen informazio teknikoa aztertuz eta interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multzoa osatuko duten elementu normalizatuak identifikatu dira.

b) Irudikatutako objektuen neurriak eta fabrikazio-perdoiak (neurrienak, geometriarenak eta gainazalarenak) interpretatu dira.

c) Irudikatutako objektuaren materialak identifikatu dira.

d) Irudikatutako objektuaren tratamendu termikoak eta gainazal-tratamenduak identifikatu dira.

e) Lotura elementuak zein diren zehaztu da.

f) Zehaztu diren datuek bukaerako produktuaren kalitateari nola eragiten dioten baloratu da.

3. Prozesuetarako tresna eta erreminten krokisak egiten ditu eta kasuan kasuko eraikuntza soluzioak definitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza soluzioa irudikatzeko sistema grafiko egokiena aukeratu da.

b) Behar diren irudikatze tresnak eta euskarriak prestatu dira.

c) Tresna edo erremintaren eraikuntza soluzioaren krokisa egin da, irudikapen grafikoari buruzko arauak betez.

d) Forma, neurriak (kotak, neurrien perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalarenak), tratamenduak, elementu normalizatuak eta materialak irudikatu dira krokisean.

e) Krokis osoa egin da, tresna garatu eta eraiki ahal izateko moduan.

f) Erabiltzen diren tresna eta erremintetan egin litezkeen hobekuntzak proposatu dira.

4. Makina eta ekipoen automatizazioaren eskemak interpretatzen ditu eta irudikatutako elementuei antzematen die instalazio pneumatiko, hidrauliko, elektriko, programagarri eta ez-programagarrietan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementu elektroniko, elektriko, hidrauliko eta pneumatikoak irudikatzeko erabiltzen diren ikurrak interpretatu dira.

b) Automatizazioan erabiltzen diren osagaiak instalazioaren eskeman dauden ikurrekin erlazionatu dira.

c) Instalazioaren osagaien erreferentzia komertzialak identifikatu dira.

d) Instalazioaren funtzionamendu balioak eta horien perdoiak identifikatu dira.

e) Instalazioaren konexioak eta konexio-etiketak identifikatu dira.

f) Sistema erregulatzeko agingailuak identifikatu dira.

Edukiak.

Fabrikazio planoetan irudikatutako formak eta neurriak zehaztea:

-Fabrikazio planoak interpretatzea.

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Akotazioaren arauak.

-Bistak.

-Ebakidurak eta sekzioak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

Neurrien eta formen perdoiak identifikatzea:

-Fabrikazio planoetan erabiltzen diren ikurrak interpretatzea.

-Akotazioa.

-Neurrien perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalenak irudikatzea.

-Lotura elementuak irudikatzea.

-Materialak irudikatzea.

-Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoak irudikatzea.

-Forma normalizatuak (txabetak, hariak, gidak, soldadurak eta beste batzuk) irudikatzea.

Tresna eta erreminten krokisak egitea:

-Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.

-Fabrikazio prozesuetako erreminta eta tresnetarako eraikuntza soluzioen krokisak esku hutsez egitea.

Automatizazio eskemak interpretatzea:

-Eskema pneumatiko, hidrauliko, elektriko eta programagarrietan osagaiak identifikatzea.

-Elementu pneumatiko, hidrauliko, elektriko, elektroniko eta programagarrien ikurrak.

-Osagaien arteko konexioen ikurrak.

-Konexioen etiketak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea informazio grafiko eta teknikoak interpretatu ahal izateko plano orokorretan edo fabrikazio planoetan, automatizazio eskemetan, katalogo komertzialetan eta haien lanbide eremuko irudikapen grafikoak dituen beste edozein euskarritan. Halaber, modulu hau ezinbestekoa da tituluan ezarritako lanbide gaitasun hau lortzeko: eraikuntza metalikoak fabrikatzeko prozesuak zehaztea, planoetan, fabrikazio arauetan eta katalogoetan dagoen informazio teknikotik abiatuta.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, eskolak ordenagailuz hornitutako gela tekniko batean eman daitezela iradokitzen da; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua ere jarriko dira. Interneten erabilera sustatuko da moduluko jardueretan behar den informazioa bilatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak lau multzotan antolaturik daude: Planoen interpretazioa, Ikurren eta pieza normalizatuen irudikapena, Tresna eta erreminten krokisak, Automatizazio eskemen irudikapena; eta horiek lan unitatetan banatzea komeniko litzateke. Lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa gela teknikoan eginen dira, eta pieza, tresna, eskema eta abarrekoak nola interpretatzen eta irudikatzen diren ikastea izanen dute xede. Jarduera guztiak, ahal dela, inguruko enpresen errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Sektoreak gaur egun duen teknologia kontuan harturik, beharrezkotzat jotzen da piezak marraztu eta diseinatzeko programak irakastea, zikloko beste modulu batzuetako ezagutzak integratzeko. Horren adibidea da Mekanizazio modulua, CAD aplikazioekin.

"Interpretazio grafikoa" moduluaren edukiak oinarrizkoak dira eta euskarria ematen diete zikloko gainerako moduluei: Trazadura, ebaketa eta konformazioa, Mekanizazioa, Giro naturaleko soldadura, Giro babestuko soldadura, Muntaia eta Metrologia eta saiakuntzak.

Lanbide modulua: Trazadura, ebaketa eta konformazioa

Kodea: 0091.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

Ebaluazio irizpideak:

1. Trazadura, ebaketa eta konformazioko lana antolatzen du, eta egin beharreko eragiketen sekuentzia deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinak prestatzeko eragiketak sekuentziatu dira, egin beharreko prozesuaren ezaugarrien arabera.

b) Erremintak, tresnak eta piezak finkatzeko euskarriak identifikatu dira.

c) Etapa bakoitzean behar diren material eta baliabideen zerrenda egin da.

d) Mekanizazioko ekipoak erabiltzean bete behar diren segurtasun arauak azaldu dira.

e) Hondakinen gaikako bilketa zehaztu da.

f) Jarduera bakoitzerako norbera babesteko ekipamenduak zein diren adierazi da.

g) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate adierazleak lortu dira.

2. Xaflak, profilak eta tutuak trazatu, ebaki eta konformatzeko materialak, ekipoak eta makinak prestatzen ditu, eta horien funtzioak zehaztu eta lortu beharreko formekin edo piezekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiala neurrien eta kalitatearen arabera identifikatu da, lan aginduen arabera.

b) Egin beharreko trazadura, ebaketa edo konformaziorako beharrezko makinak, ekipoak, erremintak, ereduak eta tresnak identifikatu dira.

c) Erabili beharreko fabrikazio prozesuaren arabera zehaztu dira ereduen eta tresnen materialak, formak eta neurriak.

d) Makina edo ekipo bakoitzaren berariazko funtzioak definitu dira.

e) Prozesuari buruzko zehaztapenen arabera programatu dira CNC makinak, eskatutako formak edo pieza lortzearren.

f) Hutseko simulazioaren bidez egiaztatu da CNC programaren gauzatze zuzena.

g) Prozesuari buruzko zehaztapenen arabera muntatu eta doitu dira ebakitzeko tresnak.

h) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kontrol jarraibideak interpretatu dira.

i) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

j) Egoera arazotsuetan bizkor jokatu da.

3. Xaflen, profil komertzialen eta tutuen gainean forma geometrikoen eta elkarguneen garapenak trazatzen ditu, zein forma eraiki daitezkeen erabakitzen du eta trazadura teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lortu beharreko garapen geometrikoen formak eta neurriak kontuan hartuta hautatu da prozedura grafikoa.

b) Forma geometrikoen (xaflak, profil komertzialak, tutuak eta ereduak) garapenak lortzeko prozedura grafikoak aplikatu dira.

c) Kasuan kasu beharrezkoak diren trazatu eta markatzeko tresnak hautatu dira.

d) Trazaduran beharrezkoak diren zuzenketak ondorioztatu dira, eraikuntza prozesuan elementuek izan ditzaketen deformazioen arabera.

e) Trazatzeko garaian, kontuan izan dira eraikuntza prozesuaren aldagaiak, ertzen prestaketa, ebaketa mota, ebaketaren koska eta materiala ahalik eta gehien aprobetxatzeko irizpideak.

f) Egindako trazadurek eta markaketek finkatu diren zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu da.

4. Ebaketa termikoko ekipoak eta makinak, konbentzionalak nahiz zenbakizko kontrolekoak (CNC), erabiltzen ditu. Horretarako, kontrolatu beharreko parametroak identifikatzen ditu eta lortu beharreko produktuarekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lortu nahi diren emaitzen arabera hautatu dira ebaketa termikoko prozedurak.

b) Prozesuko parametroak makinetan sartu dira.

c) Eraikuntza metalikoen eta tutuen elementuak ebakitzeko ekipoak eta baliabideak maneiatu dira, eta eskatutako kalitateaz eta erabilera arauak betez lortu dira beharrezko formak eta neurriak.

d) Eraikuntza metalikoen eta industria-tutuen mozketa termikorako teknikak aplikatu dira.

e) Eskuzko prozesuaren edo, hala badagokio, automatikoaren desbiderapenak zuzendu dira, makinan, erremintan edo CNC programan behar diren zuzenketak eginez.

f) Lortutako elementuaren ezaugarriak zehaztapen teknikoetara egokitzen direla egiaztatu da.

g) Hainbat elementuri ebaketa teknikak aplikatzean sortzen diren deformazioak deskribatu dira.

h) Izan litezkeen akatsak identifikatu dira eta horiek dagozkien kausekin lotu dira.

i) Lan eremua hustu da eta erabilitako materiala eta ekipoa jaso dira.

5. Konformazio termikoko ekipoak eta makinak, konbentzionalak nahiz CNCkoak, erabiltzen ditu. Horretarako, kontrolatu beharreko parametroak identifikatzen ditu eta lortu beharreko produktuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lortu nahi diren emaitzen arabera hautatu dira zuzenketako eta konformazio termikoko prozedurak.

b) Eraikuntza metalikoen eta tutuen elementuak termikoki konformatzeko ekipoak eta baliabideak maneiatu dira, eta eskatutako kalitateaz eta erabilera arauak betez lortu dira beharrezko formak eta neurriak.

c) Prozesuko parametroak makinetan sartu dira.

d) Eraikuntza metalikoen eta industria-tutuen konformazio termikorako teknikak aplikatu dira.

e) Eskuzko prozesuaren edo, hala badagokio, automatikoaren desbiderapenak zuzendu dira, makinan, erremintan edo CNC programan behar diren zuzenketak eginez.

f) Lortutako elementuaren ezaugarriak zehaztapen teknikoetara egokitzen direla egiaztatu da.

g) Hainbat elementuri bero lerro eta puntuen teknikak aplikatzean sortzen diren deformazioak deskribatu dira.

h) Izan litezkeen akatsak identifikatu dira eta horiek dagozkien kausekin lotu dira.

i) Lan eremua hustu da eta erabilitako materiala eta ekipoa jaso dira.

6. Konformazio mekanikoko ekipoak eta makinak, konbentzionalak nahiz CNCkoak, erabiltzen ditu. Horretarako, kontrolatu beharreko parametroak identifikatzen ditu eta lortu beharreko produktuarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lortu nahi diren emaitzen arabera hautatu dira zuzenketako eta konformazio mekanikoko prozedurak.

b) Eraikuntza metalikoen eta tutuen elementuak mekanikoki konformatzeko ekipoak eta baliabideak maneiatu dira, eta eskatutako kalitateaz eta erabilera arauak betez lortu dira beharrezko formak eta neurriak.

c) Prozesuko parametroak makinetan sartu dira.

d) Eraikuntza metalikoen eta industria-tutuen konformazio mekanikorako teknikak aplikatu dira.

e) Eskuzko prozesuaren edo, hala badagokio, automatikoaren desbiderapenak zuzendu dira, makinan, erremintan edo CNC programan behar diren zuzenketak eginez.

f) Lortutako elementuaren ezaugarriak zehaztapen teknikoetara egokitzen direla egiaztatu da.

g) Izan litezkeen akatsak identifikatu dira eta horiek dagozkien kausekin lotu dira.

h) Lan eremua hustu da eta erabilitako materiala eta ekipoa jaso dira.

7. Makina-erreminten eta horien tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu eta haien funtzionaltasunarekin erlazionatzen du lan hori.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminta, makina eta ekipoen lehen mailako mantentze eragiketak deskribatu dira.

b) Eragiketak zein elementutan egin behar diren zehaztu da.

c) Elementu sinpleak muntatu eta desmuntatu dira, prozedurari jarraituz.

d) Lubrifikatzaileen mailak egiaztatu eta mantendu dira.

e) Hondakinak bildu dira, ingurumena babesteko arauak betez.

f) Egindako kontrol eta berrikuspenak erregistratu dira, mantentze eragiketen trazabilitatea bermatzeko.

g) Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu da.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Trazatu, ebaki eta konformatzeko eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun neurriekin eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Trazatu, ebaki eta konformatzeko eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Instalazio eta ekipoen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Lana antolatzea:

-Lana interpretatzea.

-Lan kargak banatzea.

-Hondakinei aurrea hartzeko eta horiek tratatzeko neurriak.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

-Lanak planifikatzea.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea:

-Laneko dokumentuak interpretatzea.

-Trazadura, ebaketa termiko eta konformazioko ekipoak, erremintak eta tresnak.

-Laneko faseek eta eragiketek behar duten denbora baloratzea.

-Makinak eta tresnak muntatu eta doitzea.

-Trazadura eta konformazioko ereduak eta tresnak.

-Fabrikazio, garraio eta muntaiarako ereduak eta tresnak.

-Ereduak eta tresnak trazatu eta konformatzea.

-CNC bidez programatzea.

-Zenbakizko kontrola maneiatu eta erabiltzea.

-Autoikaskuntza. Informazioa bilatzea. Arazoak identifikatu eta ebaztea.

Forma geometrikoen garapenak trazatzea:

-Galdaragintzako elementu, tutu, eredu, tresna eta profilen garapenak eta elkarguneak prozedura ezberdinen bidez marraztea.

-Galdaragintzako garapenak eta elkarguneak programa informatiko baten bidez.

-Xaflak, profilak, tutuak eta elementuak identifikatzeko markatzea.

-Trazaduran kontuan hartu behar diren fabrikazio prozesuaren aldagaiak.

-Eraikuntza prozesuan sortutako deformazioak, eta horiek trazaduran aztertzea.

-Norberaren autonomia eta ekimena. Hautabideak eta hobekuntzak proposatzea.

Ebaketa termikoa:

-Lan prozesua eta ekipoen eta makinen dokumentuak interpretatzea.

-Piezak, tresnak eta osagarriak muntatu eta finkatzea.

-Ebaketa termikorako teknikak aplikatzea. Eskuzko ebaketa termikoa. Ekipo erdiautomatikoak. Ebaketa automatikoa: kopiatzearen bidezkoa, zenbakizko kontrolaren bidezkoa.

-Piezak egiaztatzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa baloratzea.

Konformazio termikoa:

-Lan prozesua eta ekipoen eta makinen dokumentuak interpretatzea.

-Piezak, tresnak eta osagarriak muntatu eta finkatzea.

-Konformazio termikorako teknikak aplikatzea.

-Tolestea eta kurbatzea. Kalkuluak. Teknikarik ohikoenak.

-Zuzentzea eta zuzen jartzeko teknikak.

-Piezak egiaztatzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa baloratzea.

Konformazio mekanikoa:

-Lan prozesua eta ekipoen eta makinen dokumentuak interpretatzea.

-Piezak, tresnak eta osagarriak muntatu eta finkatzea.

-Konformazio mekanikorako teknikak aplikatzea. Eskuzko konformazioa. Ekipo eta makinen bidezko konformazioa.

-Konformazio mekanikorako makinak.

-Tolestu eta kurbatzeko makinak: eskuzkoak, automatikoak eta zenbakizko kontrolaren bidezkoak.

-Izurtzeko makinak.

-Profilak eta tutuak kurbatzeko makinak.

-Prentsak.

-Tentsioak eta deformazioak.

-Zuzentzea eta zuzen jartzeko teknikak.

-Piezak egiaztatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zehaztea eta zuzentzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa baloratzea.

Mekanizazioko makinak mantentzea:

-Koipeztatzea, likido mailak eta hondakinak hustea. Elementu sinpleak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Jarduera planifikatzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea trazatu, ebaki eta konformatzeko lanetan:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea trazatu, ebaki eta konformatzeko lanetan.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak trazatu, ebaki eta konformatzeko makinetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bidez ikasleak prestakuntza eta oinarrizko trebetasunak bereganatzen ditu ekoizpen eginkizunak betetzeko, hala nola, material, makina, ekipo eta erremintak prestatzeko, xaflak, profilak eta tutuak trazatzeko, eraikuntza metalikoetarako ereduak eta tresnak fabrikatzeko, ebaketa termikoa egiteko, eskuzko ekipo eta erreminten bidez konformatzeko, makina konbentzionalak eta zenbakizko kontroleko makinak erabiltzeko, ekipoen lehen mailako edo erabiltzaile mailako mantentze-lanak egiteko, lan eginen duten produkzio sektoreetan kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak betez.

Tituluan ezarritako gaitasunak bereganatzeko nahitaezkoa izanen da honako hauek lortzeko beharrezko trebetasunak garatzea:

-Eraikuntza metalikoak fabrikatzeko prozesuak zehaztea, fabrikazio planoetan, arauetan eta katalogoetan dagoen informazio teknikotik abiatuta.

-Lan eremua egokitzea, materialak, erremintak, tresnak, ekipoak eta muntatu zein babesteko elementuak prestatu eta hautatzearen bidez, garatuko den prozesuaren informazio teknikotik abiatuta.

-Xaflak, profilak eta tutuak ebaki, mekanizatu eta konformatzeko makinen eta tresnen sistema automatikoak prestatzea, prozesuko faseen eta egin behar diren eragiketen arabera.

-Ereduak, tresnak, oheak eta euskarriak eraikitzea, fabrikazioari buruzko zehaztapen teknikoetatik abiatuta.

-Eraikuntza metalikoetako elementuak lortzea eta xaflak, profilak eta tutuak trazatu, ebaki, mekanizatu eta konformatzea, zehaztapen teknikoen eta fabrikazio prozeduren arabera.

-Soldadura eta galdaragintzako makina eta ekipoetan lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-lanen fitxan adierazten den moduan.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak bost multzotan antolaturik daude:

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Forma geometrikoen garapenak trazatzea.

-Ebaketa termikoa eta kimikoa.

-Konformazio termikoa eta mekanikoa.

-Galdaragintza, arotzeria eta egitura metalikoen elementuak, ereduak eta tresnak, tutuak eta osagarriak fabrikatu eta konpontzea.

Eduki hauek lan unitatetan banatzea komeniko litzateke eta lan unitateek helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetu behar izanen dute. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Lana antolatzea, Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea, Makinak mantentzea eta Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea izeneko ataletako edukien multzoak aipatutako edukien multzoetan zeharka lantzea gomendatzen da.

Honako hau modulu teoriko-praktikoa da eta, horregatik, eskola orduak balio anitzeko gela teknikoan eta eraikuntza metalikoen lantegian eginen dira. Lehenengo gelan moduluaren edukien azalpen teorikoak emanen dira eta bigarrenean, berriz, honako hauen inguruko praktikak eginen dira: galdaragintza, arotzeria eta egitura metalikoak, ereduak eta tresnak, tutuak eta osagarriak.

Beste modulu batzuekin izan beharreko koordinazioari dagokionez, honako modulu hau batik bat Mekanizazioa izeneko moduluarekin koordinatu beharko da, mekanikaren alderdi orokorretan ez ezik baita bereziki zenbakizko kontrola duten ebaki eta konformatzeko ekipoetan aplikatuko diren CNCren ezagupenetan ere. Hori dela eta, bi modulu horien programazioak erabat planifikatuta eta denboran kokatuta egon beharko du ikasturtearen hasieratik. Halaber, nahitaezkoa izanen da Giro naturaleko soldadura moduluarekin koordinatuta egotea, galdaragintzako piezen muntaietan loturarik egokienak egiteko, material bakoitzerako soldadura prozesu egokiena erabiliz eta arotzeria metalikoko multzoak lotzeko. Era berean, Interpretazio grafikoa izeneko moduluarekin koordinatu beharko da, marrazketako normalizazioa aplikatzeko eta galdaragintzako garapenak modu grafikoan edo CAD programak erabiliz trazatzeko.

Modulu honetan garatu beharreko alderdi praktikoak jorratzeko, hainbat jarduera iradokitzen dira jarraian:

-Eraikuntza metalikoen lantegian figuren multzoa egitea, modu grafikoan eta galdaragintzako garapen programen bidez, fabrikazioan erabiliko dugun material motaren arabera egokiak diren konformatu eta ebakitzeko teknikak aplikatuz.

-Galdaragintzako piezen multzoa egitea, galdaragintza lantegietan fabrikazioan erabiltzen diren ohiko figurak erabilita, eta ebaketa termikorako eta konformazio termiko eta mekanikorako teknikak aplikatuz, baita garapen geometrikoetarako egokiena den trazatze teknika ere.

-Oinarrizko arotzeria metalikoko multzoa egitea, fabrikazioan ohikoenak diren elementuak erabilita.

-Fabrikazioko ereduak eta tresnak egitea.

-Tutuen eta osagarrien muntaia txiki bat egitea, trazatu, ebaki eta konformatzeko teknikarik egokienak aplikatuz.

Kasu praktiko guztietan ekipoak mantentzeko araudiak eta ingurumena babesteko eta arriskuei aurrea hartzeko araudia aplikatuko dira.

Lanbide modulua: Mekanizazioa

Kodea: 0092.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mekanizazioko lana antolatzen du, eta egin beharreko eragiketen sekuentzia deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinak prestatzeko eragiketen sekuentzia identifikatu da, egin beharreko prozesuaren ezaugarrien arabera.

b) Erremintak, tresnak eta piezak finkatzeko euskarriak identifikatu dira.

c) Etapa bakoitzean behar diren material eta baliabideen zerrenda egin da.

d) Mekanizazioko ekipoak erabiltzean bete behar diren segurtasun arauak azaldu dira.

e) Hondakinen gaikako bilketa zehaztu da.

f) Jarduera bakoitzerako norbera babesteko ekipamenduak zein diren adierazi da.

g) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate adierazleak lortu dira.

2. Materialak, ekipoak, erremintak eta babes elementuak prestatzen ditu. Horretarako, doitu beharreko parametroak identifikatzen ditu eta lortu beharreko produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminta edo tresnak aukeratu dira, eragiketaren ezaugarriak eta erabili beharreko materiala kontuan hartuz.

b) Mekanizazio ekipo baten osagaiak, tresnak eta osagarriak, bakoitzaren funtzioa eta elkarren arteko lotura deskribatu dira.

c) Erremintak, tresnak eta makinen osagarriak muntatu dira.

d) Mekanizazio prozesuko parametroak makinan sartu dira.

e) Pieza beharrezko doitasunez muntatu da tresnerian.

f) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik prestatu da.

g) Egoera arazotsuetan bizkor jokatu da.

3. Eskuzko mekanizazio eragiketak egiten ditu. Horretarako, prozedurak lortu beharreko produktuarekin lotzen ditu eta eragiketa teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio bidez piezak lortzeko prozedurak deskribatu dira.

b) Materialaren ezaugarrien eta ezarritako exijentzien arabera hautatu da ekipoa.

c) Prozesua gauzatzeko beharrezkoa den eragiketa teknika aplikatu da, eta zehaztutako pieza eskatutako kalitatearekin lortu da.

d) Pieza mekanizatuen ezaugarriak egiaztatu dira.

e) Definitutako prozesuaren eta egindakoaren arteko aldeak aztertu dira.

f) Erreminten, ebaketaren ezaugarrien eta materialaren ondoriozko akatsak identifikatu dira.

g) Lanak egitean, arretaz, interesez, zehaztasunez, ordenaz eta erantzukizunez jokatu da.

4. Mekanizaziorako makina konbentzionalak eta zenbakizko kontrolekoak erabiltzen ditu, eta horien funtzionamendua eta programazio aginduak prozesuko baldintzekin eta lortu beharreko produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminten datuak eta jatorri-lekualdaketak sartu dira.

b) Garapenak materialaren gainean banatzerakoan, hura ahalik eta gehien aprobetxatzeko irizpideari jarraitu zaio.

c) Ebaketa parametroak (abiadura, lodiera, aitzinamendua, eta abar) sartu dira.

d) Programa egiaztatu da, mekanizazioa ordenagailuan simulatuz.

e) Hutseko simulazioaren bidez egiaztatu da programaren exekuzio zuzena.

f) Desbiderapenak doitu dira.

g) Programa gorde egin da sortutako fitxategi egituran.

h) Jarrera arduratsua eta prozesua hobetzeko gogoa agertu da.

i) Eskatutako babes pertsonalak eta ingurunekoak erabilita maneiatu dira mekanizazio ekipoak.

5. Makina, tresna eta erreminten lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu eta haien funtzionaltasunarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminta, makina eta ekipoen lehen mailako mantentze eragiketak deskribatu dira.

b) Eragiketak zein elementutan egin behar diren zehaztu da.

c) Elementu sinpleak muntatu eta desmuntatu dira, prozedurari jarraituz.

d) Lubrifikatzaileen mailak egiaztatu eta mantendu dira.

e) Hondakinak bildu dira, ingurumena babesteko arauak betez.

f) Egindako kontrol eta berrikuspenak erregistratu dira, mantentze eragiketen trazabilitatea bermatzeko.

g) Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu da.

6. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Mekanikazio makinak, erremintak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizatzeko eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun neurriekin eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Mekanizazio eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Instalazio eta ekipoen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Lana antolatzea:

-Prozesua interpretatzea.

-Prozesuaren eta baliabide eta makinen arteko lotura.

-Lan kargak banatzea.

-Hondakinei aurrea hartzeko eta horiek tratatzeko neurriak.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

-Lanak planifikatzea.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

-Antolaketa teknikak ezagutu eta baloratzea, baita zailtasunen aurreko tinkotasuna ere.

Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea:

-Siderurgia: altzairuak eta burdinurtuak

-Metalezko gaiak lortzea.

-Altzairuak: ezaugarriak eta sailkapena.

-Bestelako material motak: kobrea, aleazio arinak, titanioa, plastikoak, eta abar.

-Materialen propietateak (konposizioa, barne egitura, propietateen aldaketa)

-Materialen propietate teknologikoak: xaflakortasuna, harikortasuna, forjagarritasuna.

-Tratamendu termikoak eta termokimikoak.

-Mekanizatzeko materialak identifikatzea.

-Material normalizatuak: sailkapena eta kodetzea. Mekanizazio baldintzak.

-Materialen ezaugarriak haien mekanizagarritasunaren arabera.

-Laneko dokumentuak interpretatzea, eragiketa bakoitzerako prozesurik egokiena zehazteko.

-Mekanizazioan erabiltzen diren makinen ezaugarriak.

-Mekanizazioko ekipoak, erremintak eta tresnak.

-Makinak eta tresnak muntatu eta doitzea.

-Ordenak, garbitasunak eta zailtasunen aurreko tinkotasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

-Ekimena arazoak konpontzeko tresna gisa baloratzea.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Autoikaskuntza.

-Informazioa bilatzea.

Eskuzko erremintekin mekanizatzea:

-Erreminten ezaugarriak eta motak.

-Erabiltzeko arauak baloratzea.

-Lantegian gehien erabiltzen diren tresnak eta erremintak identifikatzea.

Eskuz mekanizatzeko eragiketak:

-Karrakatzea.

-Zizelkatzea eta beranlana egitea.

-Zulagailua: zulagailu motak eta barauts motak.

-Otxabutzea.

-Abeilanatzea.

-Hariztatzea. Torlojuak eta azkoinak. Hari motak. Hariztatzeko ekipoak eta baliabideak.

-Errematxatzea.

-Trokelatzea.

-Alakatzea.

-Eskuz zerratzea.

-Artaziez ebakitzea.

-Bizar-kentzea. Esmerilatzea: esmeril motak eta harri motak (urratzaileak).

Makina-erremintekin mekanizatzea:

-Makina-erreminten lanerako printzipioa.

-Mekanizatze eta zizailatze printzipioa.

-Zerramakinen, trontzatzeko makinen eta zizailen sailkapena.

-Ebaketa mekanikoan erabilitako ekipoak eta baliabideak.

-Ebaketa mekanikoko eragiketa teknikak aplikatzea.

-Erabilerako segurtasuna ebaketa eragiketei aplikatzea.?

-Ebaketa mekanikoaren ohiko akatsak eta horien kausak aztertzea.

-Makineria doitzea.

-Ordena eta garbitasun ohiturak baloratzea materialak, erremintak eta ekipoak erabiltzeko garaian, ekonomia, eraginkortasun eta segurtasuneko irizpideak kontuan izanda.

-Forma komertzial guztiak lerro zuzenean eta zirkularrean ebakitzea.

-CNCa eta CADa programatzea.

-Zenbakizko kontroleko programazio lengoaiak.

-Programak simulatzea.

-Zenbakizko kontrola maneiatu eta erabiltzea.

-Alakatzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa, zereginak egiteko epeen konpromisoa eta zailtasunen aurreko tinkotasuna baloratzea.

Mekanizazio eragiketetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak:

-Koipeztatzea, likido mailak eta hondakinak hustea.

-Makinak eta erremintak zaintzeko arauak.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknikak eta prozedurak.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Jarduera planifikatzea.

-Talde lanetan elkartasunez parte hartzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea mekanizazio eragiketetan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizazio eragiketetan.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak mekanizazio makinetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak / arauak.

-Gizartearen ingurumen eta kultura ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan ikasleek beharrezko trebetasunak bereganatzen dituzte prozesu orriak egiteko, faseak eta eragiketak bereizita. Halaber, erremintak eta ekipoak ezaugarri teknologikoen, zehaztapen teknikoen eta fabrikazio prozesuaren arabera hautatzen dituzte, eta haien lan eremua behar bezala egokitzen dute. Bestalde, elementuak ebaki, trazatu, mekanizatu eta konformatzen dituzte, makinen kontrolak maneiatzen dituzte, eta eraikuntza metalikoetako produktuak lortzeko prozesu orriaren eragiketa-sekuentzia egiten dute. Era berean, zenbakizko kontroleko programak, ordenagailu bidezko marrazketa, robotak eta manipulagailu programak erabiltzen dituzte, eta makinak eta sistemak prestatu eta makinen eta ekipoen mantentze-lanak egiten dituzte. Azkenik, gorabeherak ezagutu eta baloratzen dituzte, konpontzeko, betiere eraikuntza metalikoetako kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren premiak betez.

Edukiak bi multzo handitan antolatu ahal izanen dira eta horiek, aldi berean, lan unitatetan banatuko lirateke; lan unitateek helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetu beharko dute. Lan unitate horien multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Edukien sekuentziazio egokia edukien atalean azalduta datorrena da. Edukiak bi multzotan antolaturik daude, arestian aipatu bezala:

-Eskuzko erremintekin mekanizatzea.

-Makina-erremintekin mekanizatzea.

Lana antolatzea, Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea, Mekanizazio eragiketetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak eta Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea izeneko ataletako edukien multzoak aipatutako edukien multzoetan zeharka lantzea gomendatzen da.

Honako hau modulu teoriko-praktikoa da eta, horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak balio anitzeko gelan eta eraikuntza metalikoen lantegian eginen dira. Lehenengo gelan eduki teorikoak emanen dira eta bigarrenean, berriz, programaturiko eduki praktikoak eginen dira. Balio anitzeko gelan ordenagailuak, proiektagailua eta Interneterako sarbidea egotea komeniko litzateke, bakarkako zein taldeko lana ahalbidetzeko.

Era berean, honakoak egiteko software berezia komenigarria izanen litzateke: CNCa eta CADa programatzeko, zenbakizko kontroleko programazio lengoaietarako, programak simulatzeko eta zenbakizko kontrola maneiatu eta erabiltzeko.

Modulu honen edukiak oinarrizkoak dira eta, beraz, zikloko gainerako moduluekin erlazionaturik daude, eta bereziki honako hauekin koordinatu behar dute: Interpretazio grafikoa, Trazadura, ebaketa eta konformazioa, Giro naturaleko soldadura, Giro babestuko soldadura, Muntaia eta Metrologia eta saiakuntzak. Moduluen arteko koordinazioa beharrezkoa da batik bat hurrengo arloetan:

-Interpretazio grafikoari dagokionez, ikasleak lortutako ezagupenak beharko ditu, batik bat fabrikazio planoak interpretatzeari buruzkoak, eta CADari buruzko oinarrizko ezagupenak.

-Trazadura, ebaketa eta konformazioa izeneko moduluari dagokionez, komenigarria izanen da koordinazioa izatea CNCaren programazioaren, zenbakizko kontroleko programazio lengoaien, programen simulazioaren eta zenbakizko kontrolaren maneiua eta erabileraren inguruan, eta horixe eginen da ondoren modulu honetan.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan garatu beharko liratekeen jardueretarako hurrengo iradokizunak kontuan hartzea proposatzen da:

-Oinarrizko eskuzko eragiketak.

-Artaziez ebakitzea.

-Urratzaileen bidez bizarrak kentzea piezei.

-CNCaren eta CADaren bidez programatzea eta piezak egitea.

-Lantegiko makina-erremintak erabiltzea eta mantentzea.

Azkenik, jarduera integratzaileak egitea gomendatzen da, non aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Horretarako profil ezberdinekin egindako bastidore txiki bat egitea erabil liteke erreferentzia gisa, eta horren aurpegietan, hainbat metodoren bidez, modulu honetan ikasitakoa aplikatzeko ariketak jar litezke.

Lanbide modulua: Giro naturaleko soldadura

Kodea: 0093.

Iraupena: 350 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Soldatu, birkargatu eta proiektatzeko lana antolatzen du, prozesu orria edo dagokion prozedura aztertzen du eta beharrezko dokumentazioa prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoak prestatzeko eragiketen sekuentzia identifikatu da.

b) Erremintak, tresnak eta piezak finkatzeko euskarriak identifikatu dira.

c) Behar diren material eta baliabideen zerrenda egin da.

d) Etapa bakoitzerako segurtasun neurriak ezarri dira.

e) Hondakinen gaikako bilketa zehaztu da.

f) Jarduera bakoitzerako norbera babesteko ekipamenduak zein diren adierazi da.

g) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate adierazleak lortu dira.

2. Oxigas bidez soldatzeko, soldatze gogor eta biguna egiteko, eta elektrodo bidez eta erresistentzia bidez soldatzeko ekipoak prestatzen ditu, baita oxigas bidez proiektatzeko ekipoak ere, erregulatu beharreko parametroak, gasak eta erregaiak identifikatzen ditu, eta horiek lortu beharreko produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta osagarriak aukeratu eta prestatu dira, eragiketaren ezaugarriak kontuan hartuz.

b) Zein materialen gainean proiektatuko diren kontuan izanda aukeratu eta erregulatu dira gasak.

c) Funtzioen, eta soldatu, birkargatu eta proiektatu beharreko materialen arabera aukeratu eta mantendu dira kontsumigarriak.

d) Materialen ezaugarri eta neurrien, eta soldatzeko prozeduraren arabera prestatu dira ertzak eta gainazalak.

e) Metalek soldaduraren, birkargaren edo proiekzioaren aurrean duten portaera identifikatu da.

f) Materialaren ezaugarriak edo zehaztapen teknikoak kontuan izanda aplikatu edo kalkulatu da aurreberotze tenperatura.

g) Ezaugarri fisikoak kontuan izanda punteatu dira materialak.

h) Pieza euskarrien gainean muntatu da, berme eta euste egokia ziurtatuta eta ondoren deformaziorik ez sortzeko moduan.

i) Egoera arazotsuetan bizkor jokatu da.

j) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

3. Oxigas bidez soldatzeko, soldatze gogor eta biguna egiteko, eta elektrodo bidez eta erresistentzia bidez soldatzeko ekipoak erabiltzen ditu, baita oxigas bidez eskuz proiektatzeko ekipoak ere, eta horien funtzionamendua prozesuko baldintzekin eta bukaerako produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu, birkargatu eta proiektatzeko prozedura bereizgarriak deskribatu dira.

b) Soldatu, birkargatu eta proiektatzeko parametroak ekipoetan sartu dira.

c) Prozesua gauzatzeko beharrezkoa den eragiketa teknika eta soldatze sekuentzia aplikatu da, iraganaldien arteko tenperatura, hozte abiadura eta soldatu ondorengo tratamenduak kontuan izanda.

d) Soldadurak, birkargak, proiekzioak eta lortutako pieza dokumentazio teknikoan zehaztutakora egokitzen direla egiaztatu da.

e) Soldaduraren akatsak identifikatu dira.

f) Dagozkion teknikak aplikatuta zuzendu ditu soldaduraren akatsak.

g) Prestaketaren, ekipoaren, baldintzen, soldatze parametroen edo proiekzioaren ondoriozko akatsak edo oinarrizko ekarpen-materialaren ondoriozkoak identifikatu dira.

h) Prozesuaren desbiderapenak zuzendu dira, ekipoetan, parametroetan eta eragiketa tekniketan behar diren zuzenketak eginez.

i) Modu ordenatu eta metodikoan jokatu da.6

4. Soldatu eta birkargatzeko ekipoen eta horien osagarrien lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu eta haien funtzionaltasunarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu eta proiektatzeko erreminta, makina eta ekipoen lehen mailako mantentze eragiketak deskribatu dira.

b) Eragiketak zein elementutan egin behar diren zehaztu da.

c) Elementu sinpleak muntatu eta desmuntatu dira, prozedurei jarraituz.

d) Hondakinak bildu dira, ingurumena babesteko arauak betez.

e) Egindako kontrol eta berrikuspenak erregistratu dira, mantentze eragiketen trazabilitatea bermatzeko.

f) Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu da.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak eta ekipoak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Soldatu eta proiektatzeko makinak, erremintak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Soldatu eta proiektatzeko eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun neurriekin eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Soldatu eta proiektatzeko eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Instalazio eta ekipoen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Lana antolatzea:

-Prozesua interpretatzea.

-Prozesuaren eta baliabide eta makinen arteko lotura.

-Lan kargak banatzea.

-Hondakinei aurrea hartzeko eta horiek tratatzeko neurriak.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

-Lanak planifikatzea.

-Antolaketa teknikak ezagutu eta baloratzea.

Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea:

-Soldaduraren atarikoak: soldatze prozesuen sailkapena.

-Elektrizitatearen eta magnetismoaren oinarriak: funtzionamenduari buruzko teoria orokorra, joera motak, eta abar.

-Arku elektrikoa: polaritateak.

-Soldatzeko makina motak.

-Gasak, oinarri-materialak, ekarpen-materialak eta erresistentzia bidez soldatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta oxigas bidez proiektatzeko ekipoak.

-Soldatu eta proiektatzeko eta soldatze gogorra eta biguna egiteko ekipoen elementuak eta agingailuak.

-Soldatu eta proiektatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta erresistentzia bidez soldatzeko ekipoak prestatzea.

-Lotura motak.

-Ertza prestatzea, piezak garbitu eta punteatzea.

-Soldatzeko posizioak.

-Soldaduren ikurrak arauari jarraikiz interpretatzea.

-Aurreberotze tenperaturak. Kalkulatzea.

-Mekanizazioko piezak, erremintak, tresnak eta osagarriak muntatzea.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa eta zailtasunen aurreko tinkotasuna baloratzea.

Giro naturaleko soldadura eta proiekzioa, soldatze gogorra eta biguna eta erresistentzia bidez soldatzea:

-Soldatu eta proiektatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta erresistentzia elektrikoaren bidez soldatzeko makinen funtzionamendua.

-Funtzionamenduaren printzipioak. Soldatzeko eta proiektatzeko teknikak.

-Soldatu eta proiektatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta erresistentzia bidez soldatzeko parametroak.

-Makinen martxa faktorea eta ezaugarri plaka.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko prozesuak: arkuz elektrodo estali bidez soldatzea, oxigas bidez soldatzea, soldatze gogorra eta biguna egitea, erresistentzia elektriko bidez soldatzea eta oxigas bidez proiektatzea.

-Funtzionamenduaren printzipioak.

-Aplikazioak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Materialak, oxigas bidez soldatzeko gasak, elektrodo motak, ekarpen-materialak eta urgarriak.

-Hainbat materialetan soldatzea.

-Akatsak identifikatzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa baloratzea.

Soldatu eta proiektatzeko makinak mantentzea:

-Garbitzea, gasen presioa eta hondakinak hustea.

-Konexio elektrikoak eta gasak aztertzea.

-Segurtasun sistemak egiaztatzea.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknikak eta prozedurak.

-Jarduera planifikatzea.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Talde lanetan elkartasunez parte hartzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea giro naturaleko soldadura eragiketetan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea soldatu eta proiektatzeko eragiketetan.

-Gas konprimituak erabiltzea.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak soldatu eta proiektatzeko makinetan.

-Keen aurkako babesa.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan ikasleek beharrezko trebetasunak bereganatzen dituzte makinak soldatze prozesuaren, materialaren eta soldatzeko posizioaren arabera prestatzeko, eta elektrodo estali bidez soldatu, oxigas bidez soldatu, soldatze gogorra eta biguna egin eta erresistentzia bidez eta proiekzio bidez soldatzeko, informazio teknikoari, muntatzeko prozedurei eta lantegiko planoei jarraikiz. Era berean, ikasleek eraikuntza metalikoetako osagaiak lotu edo konpontzeko asmoz, soldatzeko ekipoak ezagut eta erabil ditzatela nahi da. Gainera, gorabeherak ezagutu eta baloratzeko eta konpontzen jakiteko beharrezko gaitasuna bereganatu beharko dute. Bestalde, erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako edo erabiltzaile mailako mantentze-lanak egin beharko dituzte, lan eginen duten produkzio sektoreetan kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak betez.

Edukiak multzotan antolatzea iradokitzen da eta horiek, aldi berean, lan unitatetan banatuko lirateke; lan unitateek helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetu beharko dute. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, edukien atalean azaldutakoa da. Edukiak hiru multzotan antolaturik daude, ikasgaia irakasteko:

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Giro naturaleko soldadura eta proiekzioa, soldatze gogorra eta biguna.

-Soldatu eta proiektatzeko eta soldatze gogorra eta biguna egiteko eragiketa teknikak.

Lana antolatzea, Soldatu eta proiektatzeko makinak mantentzea eta Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea izeneko ataletako edukien multzoak aipatutako edukien multzoetan zeharka lantzea gomendatzen da.

Honako hau modulu teoriko-praktikoa da eta, horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza jardueren eduki teorikoak balio anitzeko gelan emanen dira eta eduki praktikoak, berriz, eraikuntza metalikoen lantegian.

Moduluko irakaskuntza-ikaskuntza jarduera praktikoei dagokienez, era honetako praktikak egitea gomendatzen da:

-Karbono-altzairuzko, altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko xafletan, lodiera ezberdinetan eta posizio guztietan arkuz elektrodo estali bidez soldatzearen bitartez soldadurak egitea.

-Karbono-altzairuko, altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko xafla eta profiletan, lodiera ezberdinetan eta posizio guztietan oxigas bidez soldatzearen bitartez soldadurak egitea.

-Karbono-altzairuko, altzairu galbanizatuzko eta altzairu herdoilgaitzezko xafla eta profiletan, soldatze gogorra eta bigunaren bitartez soldadurak egitea.

-Altzairuzko xafletan, proiekzioaren bidezko soldaduraren bitartez soldadurak egitea.

Proposamen horiei beste hau gehitzen ahal zaie: Mekanizazioa eta Trazadura, ebaketa eta konformazioa izeneko moduluetako jarduera praktikoetan soldatutako loturak egitea.

Azkenik, komenigarria izanen litzateke jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Horretarako iradokitzen da ikasleak praktikaren bat egin dezala, posizio guztietan eta lodiera ezberdinekin soldatu dezan, modulu honetan lortu nahi diren gaitasunak bereganatu dituela egiaztatu ahal izateko.

Modulua: Enpresa eta ekimen berritzailea

Kodea: 0097.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Soldadura eta galdaragintzako enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldadura eta galdaragintzako enpresen arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen gizarte erantzukizunaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Soldadura eta galdaragintzako enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Soldadura eta galdaragintza arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten praktikak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketing plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Soldadura eta galdaragintzako enpresa sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian soldadura eta galdaragintzako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Soldadura eta galdaragintzako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Soldadura eta galdaragintzako sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak soldadura eta galdaragintzako jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia soldadura eta galdaragintzako enpresen eremuan.

-Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantziazio plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Soldadura eta galdaragintzako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili beharko litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, ondokoak direla medio:

-Soldadura eta galdaragintza sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta soldadura eta galdaragintza sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Soldadura eta galdaragintza sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta erantzukizun sozialaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena izeneko moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazioko irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

-Planaren helburuak ezartzea.

-Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

-Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

-Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatu eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehiakideak aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

-Marketing plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

-Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

-Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

-Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak ikusirik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrei erantzuteko.

-Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

-Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

-Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

-AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketako eta administrazioko izapide berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin alderatuta dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edo/eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira Lanerako prestakuntza eta orientazioa izeneko moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke halako koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaiak bezalakoetan:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Giro babestuko soldadura

Kodea: 0094.

Iraupena: 260 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Soldatu, birkargatu eta proiektatzeko lana antolatzen du, prozesu orria edo dagokion prozedura aztertzen du eta beharrezko dokumentazioa prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoak prestatzeko eragiketen sekuentzia identifikatu da.

b) Erremintak, tresnak eta piezak finkatzeko euskarriak identifikatu dira.

c) Behar diren material eta baliabideen zerrenda egin da.

d) Etapa bakoitzerako segurtasun neurriak ezarri dira.

e) Hondakinen gaikako bilketa zehaztu da.

f) Jarduera bakoitzerako norbera babesteko ekipamenduak zein diren adierazi da.

g) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate adierazleak lortu dira.

2. TIG, MAG/MIG, FCAW, PAW prozesuaren bidez soldatzeko ekipoak prestatzen ditu, baita arkuz proiektatzeko ekipoak ere, erregulatu beharreko parametroak eta gasak identifikatzen ditu, eta horiek lortu beharreko produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta osagarriak aukeratu eta prestatu dira, eragiketaren ezaugarriak kontuan hartuz.

b) Zein material soldatu eta proiektatuko diren kontuan izanda aukeratu eta erregulatu dira gasak.

c) Funtzioen, eta soldatu, birkargatu edo proiektatu beharreko materialen arabera aukeratu eta mantendu dira kontsumigarriak.

d) Materialen ezaugarri eta neurrien, eta soldatzeko prozeduraren arabera prestatu dira ertzak eta gainazalak.

e) Ertzen prestaketa kontuan izanda hautatu da atzealdeko euskarria.

f) Metalek soldaduraren eta birkargaren aurrean duten portaera identifikatu da.

g) Zein material soldatuko diren kontuan izanda aukeratu dira fluxak.

h) Materialaren ezaugarriak edo zehaztapen teknikoak kontuan izanda aplikatu edo kalkulatu da aurreberotze tenperatura.

i) Ezaugarri fisikoak eta neurriak kontuan izanda punteatu dira materialak.

j) Pieza euskarrien gainean muntatu da, berme eta euste egokia ziurtatuta eta ondoren deformaziorik ez sortzeko moduan.

k) Egoera arazotsuetan bizkor jokatu da.

l) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

3. Soldadura-robotak programatzen ditu, prozesuari buruzko zehaztapenak eta produktuaren eskakizunak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erremintak, tresnak eta piezak finkatzeko euskarriak aukeratu, prestatu eta muntatu dira.

b) Lan prozesuaren arabera hautatu da robotak lan egiteko modua.

c) Soldadura motaren, oinarri-materialaren eta kontsumigarriaren arabera programatu eta sartu dira programak.

d) Robota funtzionamendu modu desberdinetan manipulatu da.

e) Huts-ziklo bat simulatu da, piezaren posizioa eta elektrodoaren aurretiaz finkatutako ibilbidea egiaztatuta.

f) Robotaren akatsak eta anomaliak aztertu dira.

g) Robotaren ibilbideek piezarekin talkarik ez dutela sorrarazten egiaztatu da.

h) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

4. TIG, MAG/MIG, FCAW, PAW bidez soldatzeko ekipoak erabiltzen ditu, baita arku bidez eskuz proiektatzeko ekipoak ere, eta horien funtzionamendua prozesuko baldintzekin eta bukaerako produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu, birkargatu eta proiektatzeko parametroak ekipoetan sartu dira.

b) Prozesua gauzatzeko beharrezkoa den eragiketa teknika eta soldatze sekuentzia aplikatu da, iraganaldien arteko tenperatura, hozte abiadura eta soldatu ondorengo tratamenduak kontuan izanda.

c) Robot edo orga automatikoen bidezko soldaduraren gauzatzea kontrolatu da.

d) Egindako soldadurek dagokien arloko berariazko kalitate arauak betetzen dituzten egiaztatu da, gainazalaren kalitateari, neurriari, hozkadei eta garbitasunari dagokienez.

e) Soldadura akatsak identifikatu eta konpondu dira, dokumentazio teknikoan adierazitakoa lortzearren.

f) Soldadurak, birkargak, proiekzioak eta piezak dokumentazio teknikoan zehaztutakora egokitzen diren egiaztatu da.

g) Behin tratamendua aplikatu ondoren soldadurak sorrarazitako deformazioak dokumentazio teknikoan zehaztutakora egokitzen diren egiaztatu da.

h) Prestaketaren, ekipoaren, baldintzen eta soldatze parametroen ondoriozko akatsak identifikatu dira.

i) Prozesuaren desbiderapenak zuzendu dira, ekipoetan, parametroetan eta eragiketa tekniketan behar diren zuzenketak eginez.

j) Segurtasuna eta kalitatea zaintzeko arauak eta prozedurak errespetatu dira.

5. Arku murgilduzko soldadurako (SAW) ekipoak erabiltzen ditu eta horien funtzionamendua prozesuko baldintzekin eta bukaerako produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatzeko prozedura bereizgarriak deskribatu dira.

b) Prozesua gauzatzeko beharrezkoa den eragiketa teknika eta soldatze sekuentzia aplikatu da, iraganaldien arteko tenperatura, hozte abiadura eta soldatu ondorengo tratamenduak kontuan izanda.

c) Orga automatikoaren bidezko soldaduraren gauzatzea kontrolatu da.

d) Prozesuan definitutako pieza soldatua lortu da.

e) Egindako soldadurek dagokien arloko berariazko kalitate arauak betetzen dituzten egiaztatu da, gainazalaren kalitateari, neurriari, hozkadei eta garbitasunari dagokienez.

f) Soldadura akatsak identifikatu eta konpondu dira, dokumentazio teknikoan adierazitakoa lortzearren.

g) Behin tratamendua aplikatu ondoren soldadurak sorrarazitako deformazioak dokumentazio teknikoan zehaztutakora egokitzen diren egiaztatu da.

h) Akatsak prestaketaren, ekipoaren, baldintzen, soldatze parametroen edo oinarrizko ekarpen-materialaren ondoriozkoak diren bereizi da.

i) Prozesuaren desbiderapenak zuzendu dira, ekipoetan eta parametroetan behar diren zuzenketak eginez.

j) Segurtasuna eta kalitatea zaintzeko arauak eta prozedurak errespetatu dira.

6. Soldadura, robot, birkarga eta proiekzioko ekipoen eta horien osagarrien lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu eta haien funtzionaltasunarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu eta proiektatzeko erreminta, makina eta ekipoen lehen mailako mantentze eragiketak deskribatu dira.

b) Eragiketak zein elementutan egin behar diren zehaztu da.

c) Elementu sinpleak muntatu eta desmuntatu dira, prozedurari jarraituz.

d) Hondakinak bildu dira, ingurumena babesteko arauak betez.

e) Egindako kontrol eta berrikuspenak erregistratu dira, mantentze eragiketen trazabilitatea bermatzeko.

f) Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak eta ekipoak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Soldatu eta proiektatzeko makinak, erremintak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Soldatu eta proiektatzeko eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun neurriekin eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Soldatu eta proiektatzeko eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Instalazio eta ekipoen ordena eta garbitasuna aintzat hartu da, arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Lana antolatzea:

-Prozesua interpretatzea.

-Prozesuaren eta baliabide eta makinen arteko lotura.

-Lan kargak banatzea.

-Hondakinei aurrea hartzeko eta horiek tratatzeko neurriak.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea:

-Gasak, oinarri-materialak, ekarpen-materialak, fluxak eta soldatu eta proiektatzeko ekipoak.

-Soldatu eta proiektatzeko ekipoen elementuak eta agingailuak.

-Soldatu eta proiektatzeko ekipoak prestatzea.

-Ertza prestatzea, piezak lerrokatu, garbitu eta punteatzea.

-Aurreberotze tenperaturak. Kalkulatzea.

-Mekanizazioko piezak, erremintak, tresnak eta osagarriak muntatzea.

-Homologatzea.

Soldadurarako robota programatzea:

-Soldadura-roboten funtzionamendua.

-Lan egiteko moduak.

-Programazio lengoaiak.

-Programazio teknikak.

-Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko parametroak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Piezak egiaztatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

Giro babestuko soldadura (TIG, MAG/MIG, FCAW eta PAW bidezkoa) eta arku bidezko proiekzioa.

-Soldatu eta proiektatzeko makina motak eta horien funtzionamendua.

-Soldaduran eta proiekzioan materialak transferitzeko metodoak.

-Soldatu eta proiektatzeko parametroak.

-Soldatzeko parametroen arteko harremana.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatu eta proiektatzeko eragiketa teknikak.

-TIG, MAG/MIG, FCAW eta PAW bidez soldatzeko prozesuak:

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Prozesu bakoitzaren berezko ezaugarriak.

-Babes-gasak eta nahasteak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

-Elektrodoak.

-Ekarpen-materialak.

-Metala arkuan transferitzeko moduak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Eragiketa teknika.

-Hainbat materialetan soldatzea.

-Akatsak identifikatzea.

-Piezak egiaztatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

Arku murgilduzko soldadura (SAW):

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Soldatzeko ekipoak.

-Soldatzeko parametroak.

-Ekarpen-produktuak.

-Fluxak.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Piezak egiaztatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

Soldatu eta proiektatzeko makinak mantentzea:

-Garbitzea, gasen presioa eta hondakinak hustea.

-Konexio elektrikoak eta gasak aztertzea.

-Segurtasun sistemak egiaztatzea.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Jarduera planifikatzea.

-Talde lanetan elkartasunez parte hartzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea giro babestuko soldadura eragiketetan:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea soldatu eta proiektatzeko eragiketetan.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak soldatu eta proiektatzeko makinetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek beharrezko trebetasunak bereganatzen dituzte soldatu eta birkargatzeko ekipoak prestatzeko eginkizuna gauzatzeko, makinak prest jartzeko, soldatzeko, birkargatzeko eta arkuz proiektatzeko prozesuak gauzatzeko eta erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako edo erabiltzaile mailako mantentze-lanak egiteko, lan eginen duten produkzio sektoreetan kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak betez.

Modulu honetako gaitasunak bereganatzeko nahitaezkoa izanen da hurrengo trebetasunak garatzea:

-Lan eremua egokitzea, materialak, erremintak, tresnak, ekipoak eta muntatu zein babesteko elementuak prestatu eta hautatzearen bidez, garatuko den prozesuaren informazio teknikotik abiatuta.

-Eraikuntza metalikoetako osagaiak lotzea, soldadura oxiazetilenikoaren bidez, arkuzko soldadura elektrikoaren eta erresistentzia bidezko soldaduraren bitartez, produktu eta prozesuaren zehaztapenen arabera.

-Soldadura eta galdaragintzako makina eta ekipoetan lehen mailako mantentze-lanak egitea mantentze-lanen fitxan adierazten den moduan.

-Kalitaterako, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena zaintzeko prozedurak aplikatzea, soldadura eta galdaragintza prozesuetan ezarritakoari jarraituz.

-Eraikuntza metalikoen elementuak konpontzea, beharrezko kalitatea lortuz.

Edukiak multzotan antolatu ahal izanen dira eta horiek, aldi berean, lan unitatetan banatuko lirateke; lan unitateek helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetu beharko dute. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Gomendatzen den edukien sekuentziazioa jarraian azalduta datorrena da. Edukiak lau multzotan antolaturik daude:

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Giro babestuko soldadura (TIG, MAG/MIG, FCAW eta PAW bidezkoa) eta arku bidezko proiekzioa.

-Arku murgilduzko soldadura (SAW).

-Soldadurarako robota programatzea.

Lana antolatzea, Soldatu eta proiektatzeko makinak mantentzea eta Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea izeneko ataletako edukiak lehenago aipatutako edukien multzoetan zeharka lantzea gomendatzen da.

Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea izeneko blokearen edukien artetik, modulu honetan ikasten diren soldatze prozesuekin erlazionaturiko gaiak aztertzen dituztenak (gasak, ekarpen-materialak, soldatzeko ekipoak prestatzea, eta abar) soldatze prozesu bakoitzaren edukiekin batera irakastea gomendatzen da.

Honako hau modulu teoriko-praktikoa da eta, horregatik, eskola orduak gela teknikoan eta soldadura lantegian eginen dira. Lehenengo gelan moduluaren edukien azalpen teorikoak emanen dira eta bigarrenean, berriz, soldadurako praktikak eginen dira. Komenigarria litzateke robotika gela berezia edukitzea, energia iturri bati eta zenbait simulagailuri eta programatzaileri konektaturiko soldadura-robot batez hornitua, soldadurarako robota programatzearen gaineko edukiak landu ahal izateko.

Modulua zikloko beste modulu batzuekin loturik dago, eta bereziki koordinatu beharko da Muntaia eta Metrologia eta saiakuntzak izeneko moduluekin. Muntaia moduluan, piezak punteatu, muntatu eta ondoren soldatzeko bereganaturiko ezagupenak aplikatzen dira. Metrologia eta saiakuntzak moduluari dagokionez, ikasleek saiakuntza suntsitzaileak eta ez-suntsitzaileak egiteko behar diren soldadura-probetak prestatu behar dituzte.

Halaber, Giro naturaleko soldadura izeneko moduluan honakoan aplikatzen diren gaiak jorratzen dira; beraz, beharrezkoa izanen da neurri bateko koordinazio maila bermatzea.

Moduluko irakaskuntza-ikaskuntza jarduera praktikoei dagokienez, hainbat soldatze praktika egitea gomendatzen da. Jarraian azalduta datoz horietako batzuk:

-Karbono-altzairuzko, altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko xafletan, posizio guztietan TIG prozesuaren bidezko soldadurak egitea.

-Karbono-altzairuzko, altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko xafla eta profiletan, posizio guztietan MIG/MAG prozesuaren bidezko soldadurak egitea.

-Karbono-altzairuzko xafla eta profiletan, FCAW prozesuaren bidezko soldadurak egitea.

-Soldatze sekuentzia egitea programazioaren bidez eta ondoren soldadura-robot edo simulagailu bat erabiliz programa gauzatzea.

Azkenik, modulu honetan ezarritako arku elektrikoz proiektatzeko prozesuari buruzko edukiei emandako garrantzia aztertu behar da, ikastetxearen eragin eremuan, dagokion industria sektoreak honelako profesionalak kontratatzeko dagoen eskariaren arabera.

Lanbide modulua: Muntaia

Kodea: 0095.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan eremua egokitzen du, muntaia-prozesua aztertzen du, eta materialak, ekipoak, erremintak, baliabide osagarriak eta babesekoak hautatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lana egiteko beharrezko makinak, ekipoak eta osagarriak deskribatu dira.

b) Muntaia-planotik ondorioztatu da zein baliabide eta ekipo erabili behar diren, horiek hautatu dira eta ondo funtzionatzen dutela egiaztatu da.

c) Muntaia-lanerako beharrezko materialak identifikatu dira.

d) Muntatu beharreko elementuak markatu dira.

e) Muntaia-elementuak zehaztutako lekuetan kokatu dira.

f) Lan eremuak egin beharreko muntaia motaren arabera ezaugarritu dira.

g) Ohea neurriaren, baliabide osagarrien eta lan eremuan duen posizioaren eta orientazioaren arabera prestatu da.

h) Muntaia-eremuan segurtasun baldintzak betez sartzeko beharrezko aldamioak eta harmailak muntatu dira.

2. Muntaia-plana prestatzen du, eta haren faseak identifikatu eta ezaugarritzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak definitu dira.

b) Muntaia-sekuentzia egokia zehaztu da.

c) Muntaia-prozesuko segurtasun arauak identifikatu dira.

d) Ereduzko eraikuntza metalikoetako muntaia-prozesuak azaldu dira: egiturak, galdaragintza, arotzeria metalikoa, tutuak.

e) Materialen arteko ukitze-bateraezintasunen zerrenda egin da.

f) Materialen dilatazioek sorrarazten dituzten ondorioak eta horien konponbideak deskribatu dira.

g) Beharrezko sarbideak eta aldamioak definitu dira.

3. Tutu-instalazioak, eraikuntza metalikoetakoak eta arotzeria metalikokoak muntatzen ditu, muntaia-prozedurak aztertuta eta posizionatu, lerrokatu eta lotzeko eragiketa teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Berariazko prozeduren eta eragiketa tekniken arabera erabili dira eraikuntza metalikoen muntaian erabiltzen diren neurtu eta sestran jartzeko baliabideak eta ekipoak.

b) Tutuak, bridak, txertoak, etab. armatzeko teknikak aplikatu dira.

c) Elementuak eta egiturak galgatu eta sestran jarri dira, eta zehaztapenen arabera prest utzi dira.

d) Tutu-instalazioen, egituretakoen, galdaragintzakoen eta metalezko eta PVCko arotzeriakoen elementuak lotzeko teknikak aplikatu dira, ezarritako planaren arabera.

e) Multzoa behar bezala zurrundu da, perdoiei eutsiz.

f) Ezarritako eragiketa moduen arabera eta segurtasunez maneiatu dira tutuak muntatzeko erabiltzen diren makinak, erremintak eta baliabide osagarriak.

g) Ezarritako prozeduraren arabera egin dira egitura-erresistentziaren eta estankotasunaren probak.

4. Akaberako tratamenduak aplikatzen ditu, eta horien ezaugarriak instalazioaren eskakizunekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Oinarri-materialaren ezaugarriak eta zerbitzuko eskaera kontuan izanda aplikatu beharreko akaberako tratamenduaren prozedura aukeratu da.

b) Ekipoak, erremintak eta baliabide osagarriak egin beharreko tratamenduarekin lotu dira.

c) Gainazalaren egoeraren arabera, prestaketako metodo egokia erabili da.

d) Pintatzeko teknika behar bezala erabili da, kalitate eta ekonomia irizpideak kontuan izanda.

e) Material plastikoetako estaldura egin da, kalitate eta ekonomia irizpideak kontuan izanda.

f) Estalduraren lodiera zehaztutakoa dela egiaztatu da.

g) Tratamenduan sortutako akatsak identifikatu dira.

h) Ezarritako teknikak aplikatuta zuzendu dira tratamenduaren akatsak.

5. Ekipoen eta erreminten lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu eta haien funtzionaltasunarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erreminta, makina eta ekipoen lehen mailako mantentze eragiketak deskribatu dira.

b) Eragiketak zein elementutan egin behar diren zehaztu da.

c) Elementu sinpleak muntatu eta desmuntatu dira, prozedurari jarraituz.

d) Lubrifikatzaileen mailak egiaztatu eta mantendu dira.

e) Hondakinak bildu dira, ingurumena babesteko arauak betez.

f) Egindako kontrol eta berrikuspenak erregistratu dira, mantentze eragiketen trazabilitatea bermatzeko.

g) Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu da.

6. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak eta ekipoak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak, makinak, ekipoak eta baliabideak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaia-eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun neurriekin eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Muntaia eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Instalazio eta ekipoen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Lan eremua egokitzea:

-Laneko dokumentuak interpretatzea.

-Galdaragintzaren eta muntaien planoak interpretatzea.

-Materialak dagozkien erreferentzia normalizatuen eta itxuraren arabera identifikatzea.

-Muntaian erabiltzen diren makinen, erreminten, tresnen eta elementu osagarrien ezaugarriak.

-Oheak egokitzea.

-Makinak, ekipoak eta elementu osagarriak prestatu, muntatu eta doitzea.

-Ordenak eta garbitasunak lan eremuan duten eragina baloratzea.

Muntaia planak prestatzea:

-Galdaragintzako produktuak eta egitura metalikoak.

-Arotzeria metalikoko produktuak.

-Tutuak.

-Elementuak eta azpimultzoak sestran jarri eta galgatzea.

-Lantegian muntatu eta trazatzeko baliabideak bereiztea.

-Torlojutu eta errematxatzeko erremintak.

-Muntaia-elementu osagarriak. Goratu eta garraiatzeko makineria. Aldamioak: segurtasun eta muntaia arauak.

-Lantegian segurtasun eta higiene arauak baloratu eta errespetatzea, eta babes elementuak behar bezala erabiltzea.

-Posizionatze elementuak. Tresneria eta erremintak. Tornuzilak, tenkagailuak.

-Tutuak armatu eta eustea.

-Multzoak armatzeko sekuentziak.

-Elementuak eta azpimultzoak lerrokatu eta mihiztatzea.

-Kontrolatzea, proiektuak eraikitzeko prozesuan aurretiaz ezarritako sekuentziari jarraitu ahal izateko.

Tutu, eraikuntza eta arotzeria metalikoen instalazioak muntatzea:

-Tresna gainean muntatzea.

-Harmaila gainean muntatzea.

-Egitura metalikoak muntatzea.

-Galdaragintzako produktuak muntatzea.

-Tutuak muntatzea.

-Arotzeria metalikoko produktuak muntatzea.

-Armatu eta muntatzeko neurketak.

-Piezak muntatzean neurriak egiaztatzea (eskuairak, galgak, etab.).

-Lantegian eskalako muntaiak egitea, eraikuntza metalikoetako alderdi teknologiko estandarrak erabilita, eta beharrezko zehaztapenak eta segurtasun arauak betez.

-Tresnak, erremintak eta ekipoak arretaz erabili eta maneiatzea.

-Erreminten mantentze eta erabilera egokia baloratzea.

-Ustekabeko zailtasunen eta oztopoen aurrean jarrera lasaia eta tinkoa izatea baloratzea.

Akabera tratamenduak aplikatzea:

-Gainazalak garbitu, pintatu eta tratatzea.

-Erremintak, ekipoak eta baliabide osagarriak.

-Metalen korrosioa eta eraso kimikoa.

-Metalak babesteko metodoen sailkapena.

-Araudia eta dokumentazio teknikoa.

-Instalazioak: eskuzkoak, erdiautomatikoak eta automatikoak.

-Substratua prestatzeko eta oinarri-materialean lortu nahi den babeserako material plastiko egokiak erabilita pinturak eta estaldurak aplikatzeko sistemak deskribatzea.

-Ingurumen ondorioak: zero isurketako teknologiak.

-Prozedura egokiena aukeratzea, oinarri-materialei eta eskakizunei erreparatuta.

-Tratamendu ekipoa hautatzea.

-Gainazalak prestatzea, pintura edo estaldura plastikoa aplikatzea.

-Tratamenduan segurtasun eta higiene arauak baloratu eta errespetatzea, eta NBEak erabiltzea.

-Produktu kimikoak, baliabideak eta ekipoak arretaz gorde eta erabiltzea.

Makinak, ekipoak eta instalazio osagarriak mantentzea:

-Koipeztatzea, likido mailak eta hondakinak hustea.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Jarduera planifikatzea.

-Talde lanetan elkartasunez parte hartzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaian:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eraikuntza metalikoak muntatzeko eta industriako tutuak muntatzeko eragiketetan:

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Babeserako teknikak eta elementuak. Segurtasun sistemak muntaian.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea galdaragintzako elementuak, tutuak, egitura metalikoak eta arotzeria metalikoa fabrikatu, muntatu eta konpontzeko prozesuak egiteko, soldatu, mekanizatu eta konformatzeko teknikak aplikatzearen bidez, eta lan eginen duten produkzio sektoreetan kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak betez.

Honako modulu hau funtsean praktikoa da eta, horregatik, edukiak eta trebetasunak soldadura lantegian gauzatuko dira batik bat. Azalpen teorikoak ordenagailuz hornitutako balio anitzeko gela batean ematea komeniko litzakete; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua ere jarriko dira.

Edukien sekuentziazio egokia edukien atalean azalduta datorrena da. Edukiak hiru multzo handitan antolaturik daude:

-Lan eremua egokitzea eta muntaia planak prestatzea.

-Tutu, eraikuntza eta arotzeria metalikoen instalazioak muntatzea.

-Akabera tratamenduak aplikatzea.

Makinak, ekipoak eta instalazio osagarriak mantentzea eta Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea izeneko moduluen edukiak aurreko hiru blokeetako bakoitzean garatu daitezke, arriskuak eta prebentzio neurriak sortzen eta aztertzen doazen heinean, ingurumenaren babesa eta soldatzaile eta galdaragile baten egitekoetan erabilitako ekipoen lehen mailako mantentze-lanak egiten diren heinean.

Makinen eta ekipoen lehen mailako mantentze-lanei dagokienez, muntaian erabilitako ekipoen zuzenketetarako eta prebentziorako mantentze-lanen plana eginen litzateke, eta lantegian bertan, makinaren ondoan, ikasleek egin beharreko mantentze-lan orokorrak eta jarduera zehatzak sartu ere bai.

Edukien multzoak lan unitatetan banatzea komeniko litzateke; lan unitateek helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetu beharko dute. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu beharko du.

Muntaia moduluaren edukiak oinarrizkoak dira eta zikloko modulu praktiko guztiekin erlazioa dute, izan ere, modulu horietan ikasitakoa eta bereganatutako trebetasunak muntaian integratu behar dira.

Irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio jarduerak eraikuntza metalikoen lantegian eta balio anitzeko gelan eginen dira, eta ondoko xede hauek izanen dituzte, denak ere tituluan aipatzen diren profesionalen eginbeharrekin eta inguruko enpresen errealitatearekin bat datozenak: galdaragintzako elementuak, tutuak, egitura metalikoak eta arotzeria metalikoa muntatu eta konpontzeko lanak egiten ikastea eta trebetasuna hartzea, baita horiek guztiak praktikan egitea ere.

Informazioa bilatzeko eta teknologia berriak erabiltzeko, nahitaezkoa da Interneteko baliabidea unean-unean erabiltzea. Era berean, lanak egiteko, ofimatika programak eta CAD programa oinarrizko mailan erabiltzea baliagarria izan daiteke.

Azkenik, jarduera integratzaileren bat egitea interesgarria litzateke, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Adibide gisa, ondokoak egin litezke, eskalan: nabeen muntaia portaleen bidez, triangelatze bidezko egiturak, tutuen kanalizazioa, ate lerragarriak, eta abar, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betez.

Lantegian talde lanak egitea garrantzitsua da, muntaietan ohikoa delako pertsona batek baino gehiagok lan egitea multzo edo proiektu berean.

Lanbide modulua: Metrologia eta saiakuntzak

Kodea: 0006.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instrumentuak, egiaztatze ekipoak eta saiakuntza suntsitzaile eta ez-suntsitzaileetarako ekipoak prestatzen ditu, tresna egokiak aukeratuz eta eskatzen diren teknika edo prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurtuko diren piezek eta neurketa ekipoek bete behar dituzten tenperatura, hezetasun eta garbitasun baldintzak deskribatu dira, haiek kontrolatzeko.

b) Ekipo, instalazio eta piezen tenperatura, hezetasuna eta garbitasuna egiaztapen prozeduran ezarritako baldintzekin bat datozela egiaztatu da.

c) Neurgailua kalibraturik dagoela egiaztatu da.

d) Ekipoen eraikuntza-ezaugarriak eta funtzionamendu printzipioak azaldu dira.

e) Ekipoak prestatzeko lan ordenatu eta metodikoaren beharra baloratu da.

f) Ekipoek ongi funtzionatzeko beharrezkoak diren garbiketa eta mantentze-lanak egin dira.

2. Produktuen neurriak, geometriak eta gainazalak kontrolatzen ditu, neurriak kalkulatuz eta produktuaren zehaztapenekin erkatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurgailuak identifikatu dira eta bakoitzak zein magnitude kontrolatzen duen, zein eremutan aplikatzen den eta zenbateko doitasuna duen adierazi da.

b) Neurgailu edo egiaztagailu egokia aukeratu da, egin nahi den egiaztapenaren arabera.

c) Neurriak, parametro geometrikoak eta gainazalarenak neurtzeko erabiltzen diren teknikak deskribatu dira.

d) Neurgailuen funtzionamendua deskribatu da.

e) Neurketan eragiten duten errore motak identifikatu dira.

f) Egiaztatu beharreko piezak muntatu dira, ezarritako prozedura betez.

g) Neurriak, parametro geometrikoak eta gainazalarenak neurtzeko teknikak eta prozedurak aplikatu dira.

h) Neurketen emaitzak erregistratu egin dira datuak hartzeko fitxetan edo kontrol grafikoan.

i) Erreferentzia balioak eta horien perdoiak identifikatu dira.

3. Prozesu automatikoen desbiderapenak atzematen ditu, prozesuak kontrolatzeko grafikoak aztertuz eta interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesu-ahalmenaren kontzeptua eta hura ebaluatzen duten indizeak prozesua doitzeko esku-hartzeekin erlazionatu dira.

b) Egiaztatutako kota kritikoen neurri aldaketak irudikatzeko grafikoak edo histogramak egin dira.

c) Erabilitako kontrol grafikoen balorazio irizpideak edo alarmak interpretatu dira.

d) Neurtutako zenbait laginen prozesu-ahalmenaren indizeak kalkulatu dira, ezarritako prozeduraren arabera, haien balioak eta zehaztapen teknikoak jakinik.

e) Grafiko motak bereizi dira beren aplikazioaren arabera.

f) Kontrol mugaren balioa azaldu da.

4. Fabrikatutako produktuaren ezaugarriak eta propietateak kontrolatzen ditu, parametroaren balioa kalkulatuz eta emaitzak produktuaren zehaztapenekin erkatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Saiakuntza suntsitzaile eta ez-suntsitzaileetan erabiltzen diren tresna eta makinak deskribatu eta horien erabilera azaldu da.

b) Saiakuntza suntsitzaile bakoitza berak kontrolatzen dituen ezaugarriekin erlazionatu da.

c) Saiakuntzetan erabiltzen diren ekipo eta makinetako errore ohikoenak eta horiek zuzentzeko moduak azaldu dira.

d) Saiakuntzak egiteko behar diren gaiak edo probetak prestatu eta egokitu dira.

e) Saiakuntzak egin dira eta eskatutako zehaztasuna duten emaitzak lortu dira.

f) Lortutako emaitzak interpretatu dira eta kalitate agirietan erregistratu dira.

g) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira.

5. Lanbide profileko gaitasunei lotutako prozedurekin eta kalitate arauekin bat jokatzen du, eta horiek kalitate sistema eta ereduekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide profil honetako prozesu teknologikoari dagozkion kalitate sistemen eta ereduen ezaugarriak azaldu dira.

b) Fabrikazio edo kontrol prozesuari lotutako arauak eta prozedurak identifikatu dira.

c) Lanbide figura honen gaitasunei lotutako fabrikazio prozesuetan kalitate sistemak edo ereduak mantentzeko egin behar diren jarduerak deskribatu dira.

d) Prozesuari lotutako agiriak bete dira.

e) Prozesu osoan kalitate arauen eragina baloratu da.

Edukiak.

Egiaztapenerako piezak eta bitartekoak prestatzea:

-Piezak prestatzea neurtzeko, egiaztatzeko edo saiakuntzak egiteko.

-Neurketak eta saiakuntzak egiteko baldintzak.

-Kalibratzea.

-Zehaztasunez prestatzea.

Neurriak egiaztatzea:

-Neurrien, parametro geometrikoen eta gainazalen neurketa.

-Metrologia.

-Tresna metrologikoak.

-Neurketaren akats ohikoenak.

-Neurrien erregistroa.

-Datuak hartzeko fitxak.

-Balio zehatzak lortzea.

-Fabrikazio mekanikoko piezak neurtzea.

Prozesu automatikoak kontrolatzea:

-Prozesuaren kontroleko grafikoak interpretatzea.

-Aldagaien eta atributuen kontrolaren grafiko estatistikoak.

-Prozesuaren ahalmenaren kontzeptua eta hura baloratzen duten indizeak.

-Kontrol grafikoak interpretatzeko irizpideak.

-Arazoak sortzen direnean konponbide teknikoak emateko interesa.

Produktuaren ezaugarriak kontrolatzea:

-Saiakuntzak egitea.

-Saiakuntza ez-suntsitzaileak.

-Saiakuntza suntsitzaileak.

-Saiakuntzetan erabiltzen diren ekipoak.

-Saiakuntza suntsitzaileetako eta ez-suntsitzaileetako ekipoak kalibratu eta doitzea.

Kalitatea kudeatzeko sistema eta ereduetan esku hartzea:

-Kalitate erregistroak betetzea.

-Kalitate sistemetako funtsezko kontzeptuak.

-Lanbide figura honi dagokion prozesuan aplikatu beharreko arauak.

-Ideiak eman eta prozedurak adosteko ekimen pertsonala.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea neurketa tresna eta ekipoak aukeratzeko, produktu mekanikoen parametroak neurtzeko eta lan eginen duten produkzio sektoreetan eskatzen diren kalitate prozedurak aztertu eta deskribatzeko.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, eskolak saiakuntzen laborategian eman daitezela iradokitzen da; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua ere jarriko dira. Interneten erabilera sustatuko da moduluko jarduerak egiteko behar den informazioa bilatzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak lau multzotan antolaturik daude: Neurgailuak, Neurketa geometrikorako teknikak, Saiakuntzak eta Kalitatearen kudeaketa; eta horiek lan unitatetan banatzea komeniko litzateke. Lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio jarduerak metrologia eta saiakuntza gelan eginen dira, eta ondoko xede hauek izanen dituzte, denak ere tituluan aipatzen diren profesionalen eginbeharrekin eta inguruko enpresen errealitatearekin bat datozenak: neurgailuak erabiltzen ikastea, saiakuntza suntsitzaileen eta ez-suntsitzaileen neurketak eta azterketa egitea, eta kalitatearen kudeaketaren nozioak ikastea.

Saiakuntzak egiteko beharrezko probetak ikasleek lantegietan presta ditzatela iradokitzen da, soldadura parametroak moldatuz, ertzak prestatuz, mekanizazioa eginez eta abar. Horiek horrela, begiz aztertu, egindako soldaduren kalitatea analizatu, onartzeko parametroak zehaztu eta zehaztapen teknikoekin erkatu ahal izanen dira, bat datozela egiaztatzeko.

Piezak lantegietan egiteko, komenigarria litzateke Giro babestuko soldadura moduluarekin koordinatzea, azterketen eta saiakuntzen xede izan diren piezak hainbat prozeduraren bidez soldatzeko asmoz.

Azkenik, jarduera integratzaileren bat egitea iradokitzen da, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Jarduera horietan ondokoak egin beharko lirateke:

-Trakzio eta gogortasun saiakuntzak, materialen ezaugarriak jakiteko.

-Ikasleek lantegian fabrikatutako pieza sorta neurtzea eta kontrol-grafikoa egitea.

-Ikasleek lantegian soldatutako piezen sorta oinarritzat hartuta, soldatutako loturak onartzeko parametroak zehaztu daitezke eta ondoren END eta ED delakoen bidez ikuskapena egin, pieza zuzenak eta onartu ezin direnak zehazteko.

Era berean, jardueraren azken txostena testu-tratamenduaren, kalkulu-orrien, piezak marraztu eta diseinatzeko eta antzeko programen bidez egitea komeni da.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0096.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta bizitzan zehar ikasteko hautabideak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Soldadura eta Galdaragintzako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza eta lanbide ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu da, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lan taldeak identifikatu dira.

c) Lan talde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lan taldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lan taldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lan taldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legerian lana eta familiako bizitza bateratzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide-kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldadura eta Galdaragintza sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin da.

d) Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Soldadura eta Galdaragintzako teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Portfolioa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lan taldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Soldadura eta galdaragintza sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolak aztertzea.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Soldadura eta Galdaragintzako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo bat aztertzea.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreak aztertzea.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Lanbide arriskuak ebaluatzea:

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskua baloratzea.

Arriskuen prebentzioa planifikatzea eta prebentzio eta babes neurriak aplikatzea enpresan:

-Prebentzioa planifikatzea enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietarako plana egitea soldadura eta galdaragintza sektoreko enpresa txiki edo ertain batean.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, soldadura eta galdaragintza sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lan taldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edo/eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0098.

Iraupena: 380 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren antolamendu-egitura ezagutzen du, eta barruko eta kanpoko eginkizunak eta sektorearekin duen harremana identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira; hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu dira.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina erlazionatu dira.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lan taldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbera babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzeko arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da, eta izan den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Eraikuntza eta arotzeria metalikoen eta industriako tutu-instalazioen elementuak eta egiturak trazatu, ebaki, mekanizatu, konformatu eta lotzeko materialak, ekipoak eta makinak prestatzen ditu, ezarritako prozeduren arabera, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinak eta ekipoak mantentzeko lanak egin dira, erabiltzaile mailan, ezarritako jarraibide eta prozedurei jarraituz.

b) Argibideen eta prozeduren arabera prestatu ditu materialak, horiek prozesatzeko.

c) Mekanizatu, konformatu edo soldatzeko beharrezko makinak eta ekipoak hautatu dira.

d) Behar diren erremintak eta tresnak aukeratu dira, egin beharreko prozesuaren zehaztapenak kontuan harturik.

e) Egiaztatu da erreminta, tresna edo ekipoen egoera egokia dela prozeduran egin behar diren eragiketak egiteko.

f) Erremintak eta tresnak muntatu dira eta behar bezain zehatz zentraturik eta lerrokaturik daudela egiaztatu da.

g) Forma geometrikoen eta elkarguneen garapenak trazatu dira xaflen, profil komertzialen eta tutuen gainean.

h) Fabrikaziorako beharrezko ereduak zehaztu dira.

i) Adierazitako errefortzuekin eta lodierekin prestatu dira ereduak.

j) Pieza muntatu eta lotu egin da, beraren forma, neurriak eta mekanizazio prozesua kontuan hartuz.

k) Arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko ezarrita dauden neurriak hartu dira prestatze faseetan.

4. Xaflak, profilak eta tutuak mekanizatu eta konformatzen ditu, fabrikazioko zehaztapenen arabera, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizatu eta konformatzeko eragiketetan erabiliko diren erreminta eta tresnak erregulatu dira.

b) Mekanizatu eta konformatzeko parametroak finkatu dira, makina, prozesua, piezaren materiala eta erabili beharreko erreminta kontuan hartuz.

c) Mekanizatu, ebaki eta konformatzeko eragiketak egin dira, ezarritako prozedurei jarraituz, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatuz.

d) Erremintaren higadura ezarritako mugen azpitik dagoela egiaztatu da.

e) Prozesuaren desbiderapenak zuzendu dira, prozesuan behar diren zuzenketak eginez edo gorabeheren berri emanez.

f) CNC, robot edo manipulagailuen programak egokitu dira, ezarritako mekanizazio prozesutik abiaturik.

g) Hondakinak eta hozgarriak hustu eta bideratzen dituzten sistema osagarrien funtzionamendua kontrolatu da.

h) Arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko ezarrita dauden neurriak hartu dira mekanizazio fasean.

i) Makinak, tresnak eta osagarriak garbitu eta mantentzeko lanak egin dira, lanerako egoera ezin hobean uzteko.

5. Tutu-instalazioak, eraikuntza metalikoak eta arotzeria metalikoa muntatzen ditu, laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako planari jarraituz, eta jasotako dokumentazio teknikotik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaia-eragiketak egiteko eskatutako segurtasun baliabideak muntatu dira.

b) Muntaia-sekuentzia egokiena identifikatu da.

c) Muntaiarako beharrezko baliabide eta ekipo osagarriak hautatu dira.

d) Elementuak perdoien barruan posizionatu eta lerrokatu dira, ondoren horiek armatzeko.

e) Ezarritako prozeduraren arabera eman dira soldadura puntuak.

f) Tutu-instalazioak, egituretakoak, galdaragintzakoak eta metal-arotzeriakoak muntatu dira, eraikuntza planoetako zehaztapenen arabera.

g) Multzoa behar bezala zurrundu da, perdoiei eutsiz.

h) Muntatutako elementuen galgatzea, sestran jartzea, lerrokatzea eta mihiztatzea egiaztatu dira.

i) Segurtasun araudia bete da, segurtasun sistema eta babes pertsonaleko sistema egokiak erabilita.

6. Xaflak, profilak eta tutu soldatuak edo birkargatuak lortzen ditu soldadura elektriko, oxigas, TIG, MIG/MAG, FCAW, PAW eta arku murgildu bidez, eta gainazalak proiekzio termiko edo arku bidez, eraikuntza-planoetatik abiatuta, eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako planari jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materialak, lodierak eta kalitate irizpideak kontuan izanda hautatu dira prozedurak.

b) Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko araudiari jarraituz doitu dira ekipoa eta instalazioa.

c) Ezarritako zehaztapenen edo arauen arabera prestatu dira ertzak.

d) Prozesuari buruzko zehaztapenen arabera finkatu dira soldatzeko makinen parametroak.

e) Planoan zehaztutako formaren eta neurrien arabera atera da soldadura-kordoia.

f) Proiekzio termikoa begiz ikuskatu da.

g) Soldadura-kordoiaren forma eta neurri desbiderapenak zuzendu dira.

h) Soldadura-kordoiaren alboko gainazaletan hozkadurarik egin gabe eta zipriztinik utzi gabe egin da soldadura.

i) Segurtasun araudia bete da, segurtasun sistema eta babes pertsonaleko sistema egokiak erabilita.

7. Fabrikatutako piezen neurriak eta ezaugarriak egiaztatzen ditu, kontrol planean ezarritako jarraibideei loturik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Neurgailuak aukeratu dira, produktuaren zehaztapen teknikoen arabera.

b) Egiaztagailuak kalibraturik ote dauden begiratu da.

c) Produktuak egiaztatu dira, arauetan ezarritako prozedurak betez.

d) Egiaztapena egin da, dokumentazio teknikoan dauden jarraibideei eta kontrol arauei loturik.

e) Indarrean dagoen araudiaren arabera egin dira egitura-erresistentziaren probak.

f) Indarra duen araudiaren arabera egin dira estankotasun probak.

g) Segurtasun araudia bete da, segurtasun sistema eta babes pertsonaleko sistema egokiak erabilita.

h) Kontrol orriak bete dira.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A.-Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0007 lanbide modulua: Interpretazio grafikoa (130 ordu).

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA
(ORDUAK)
0007-UF01(NA)Fabrikazio mekanikoko planoak interpretatzea40
0007-UF02(NA)Ikurren eta pieza normalizatuen irudikapena30
0007-UF03(NA)Fabrikazio mekanikoko tresna eta erreminten krokisak30
0007-UF04(NA)Makinetako automatizazio eskemen irudikapena30

0091 lanbide modulua: Trazadura, ebaketa eta konformazioa (220 h). Nota de Vigencia.

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0091-PU01 (NA)Forma geometrikoen garapenak trazatzea60
0091-PU02 (NA)Ebaketa termikoa40
0091-PU03 (NA)Xaflen eta profilen konformazio termikoa eta mekanikoa40
0091-PU04 (NA)Tutuak trazatu eta markatzeko prozedurak eta teknikak40
0091-PU05 (NA)Arotzeria metalikoko prozedurak eta teknikak40

0092 lanbide modulua: Mekanizazioa (220 ordu).

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA
(ORDUAK)
0092-UF01(NA)Eskuzko erremintekin mekanizatzea I60
0092-UF02(NA)Eskuzko erremintekin mekanizatzea II60
0092-UF03(NA)Makina-erremintekin mekanizatzea60
0092-UF04(NA)CNCaren oinarrizko programazioa40

0093 lanbide modulua: Giro naturaleko soldadura (390 h) Nota de Vigencia.

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0093-PU01 (NA)Giro naturaleko soldaduraren atarikoak60
0093-PU02 (NA)Elektrodo estali bidezko soldadura horizontala60
0093-PU03 (NA)Elektrodo estali bidezko soldadura posizioaniztuna60
0093-PU04 (NA)Profil, xafla eta tutuen elektrodo estali bidezko soldadura.60
0093-PU05 (NA)Aluminioaren, altzairu herdoilgaitzaren eta aleazioen elektrodo estali bidezko soldadura.60
0093-PU06(NA)Oxigas bidez soldatzea, soldatze gogorra eta biguna, erresistentzia elektriko bidez soldatzea eta oxigas bidez proiektatzea.60
0093-PU07 (NA)Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea30

0097 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 ordu).

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA
(ORDUAK)
0097-UF01(NA)Enpresa ekimena: negozio ideiak20
0097-UF02(NA)Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa20
0097-UF03(NA)Enpresa abian jartzea20

0094 lanbide modulua: Giro babestuko soldadura (240 h) Nota de Vigencia.

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0094-PU01 (NA)Giro babestuan arku elektrikoz soldatzearen oinarrizko printzipioak20
0094-PU02 (NA)MIG/MAG bidezko soldadura I50
0094-PU03 (NA)MIG/MAG bidezko soldadura II20
0094-PU04 (NA)TIG bidezko soldadura I50
0094-PU05 (NA)TIG bidezko soldadura II20
0094-PU06(NA)Giro babestuko soldadurarako beste prozesu batzuk30
0094-PU07 (NA)Soldadurarako robota programatzea50

0095 lanbide modulua: Muntaketa (180 h) Nota de Vigencia.

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (h)
0095-PU01 (NA)Eraikuntza metalikoetako muntaietarako makina eta ekipo nagusiak30
0095-PU02 (NA)Eraikuntza metalikoetako akabera tratamenduak aplikatzea20
0095-PU03 (NA)Galdaragintzako produktuak eta tutuak fabrikatu eta muntatzea40
0095-PU04 (NA)Arotzeria metalikoko produktuak fabrikatu eta muntatzea30
0095-PU05 (NA)Egitura metalikoetako produktuak fabrikatu eta muntatzea40
0095-PU06(NA)Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea20

0006 lanbide modulua: Metrologia eta saiakuntzak (110 ordu).

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA
(ORDUAK)
0006-UF01(NA)Neurgailuak fabrikazio mekanikoan30
0006-UF02(NA)Neurketa geometrikorako teknikak fabrikazio mekanikoan20
0006-UF03(NA)Pieza mekanikoen saiakuntzak40
0006-UF04(NA)Kalitatearen kudeaketa fabrikazio mekanikoan20

0096 lanbide modulua: Lan prestakuntza eta orientazioa (90 ordu).

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA
(ORDUAK)
0096-UF01(NA)Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila30
0096-UF02(NA)Lan harremanak eta Gizarte Segurantza40
0096-UF03(NA)Laneratzea eta gatazken ebazpena20

B.-Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Interpretazio grafikoa

Kodea: 0007.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikoko planoak interpretatzea

Kodea: 0007 - UF01 (NA)

Iraupena: 40 ordu.

-Fabrikazio planoak interpretatzea.

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Akotazioa.

-Bistak.

-Ebakidurak eta sekzioak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

Prestakuntza unitatea: Ikurren eta pieza normalizatuen irudikapena

Kodea: 0007 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Fabrikazio planoetan erabiltzen diren ikurrak interpretatzea.

-Neurrien perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzea.

-Lotura elementuak irudikatzea.

-Materialak irudikatzea.

-Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoak irudikatzea.

-Forma normalizatuak (txabetak, hariak, gidak, soldadurak eta beste batzuk) irudikatzea.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikoko tresnaeta erreminten krokisak

Kodea: 0007 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.

-Fabrikazio prozesuetako erreminta eta tresnetarako eraikuntza soluzioen krokisak esku hutsez egitea.

Prestakuntza unitatea: Makinetako automatizazio eskemen irudikapena

Kodea: 0007 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eskema pneumatiko, hidrauliko, elektriko eta programagarrietan osagaiak identifikatzea.

-Elementu pneumatiko, hidrauliko, elektriko, elektroniko eta programagarrien ikurrak.

-Osagaien arteko konexioen ikurrak.

-Konexioen etiketak.

Lanbide modulua: Trazadura, ebaketa eta konformazioa

Kodea: 0091.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Forma geometrikoen garapenak trazatzea

Kodea: 0091 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Galdaragintzako elementu, tutu, eredu, tresna eta profilen garapenak eta elkarguneak prozedura ezberdinen bidez marraztea.

-Galdaragintzako garapenak eta elkarguneak programa informatikoen bidez.

-Xaflak, profilak, tutuak eta elementuak identifikatzeko markatzea.

-Trazaduran kontuan hartu behar diren fabrikazio prozesuaren aldagaiak.

-Eraikuntza prozesuan sortutako deformazioak, eta horiek trazaduran aztertzea.

-Norberaren autonomia eta ekimena.

-Hautabideak eta hobekuntzak proposatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Ebaketa termikoa

Kodea: 0091 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lan prozesua eta ekipoen eta makinen dokumentuak interpretatzea.

-Piezak, tresnak eta osagarriak muntatu eta finkatzea.

-Eskuzko ebaketa termikoa. Ekipo erdiautomatikoak. Ebaketa automatikoa: kopiatzearen bidezkoa, zenbakizko kontrolaren bidezkoa.

-Piezak egiaztatzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Xaflen eta profilen konformazio termikoaeta mekanikoa

Kodea: 0091 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Tolestea eta kurbatzea: Kalkuluak. Teknikarik ohikoenak.

-Lan prozesua eta ekipoen eta makinen dokumentuak interpretatzea.

-Piezak, tresnak eta osagarriak muntatu eta finkatzea.

-Konformazio mekanikorako teknikak aplikatzea. Eskuzko konformazioa. Ekipo eta makinen bidezko konformazioa.

-Konformazio mekanikorako makinak.

-Tolestu eta kurbatzeko makinak: eskuzkoak, automatikoak eta zenbakizko kontrolaren bidezkoak.

-Izurtzeko makinak.

-Profilak eta tutuak kurbatzekoak.

-Prentsak.

-Tentsioak eta deformazioak.

-Zuzentzea eta zuzen jartzeko teknikak.

-Konformazio termikorako teknikak aplikatzea. Tolestea eta kurbatzea. Zuzentzea.

-Piezak egiaztatzea eta kalitate kontrola.

-Prozesuaren desbiderapenak zehaztea eta zuzentzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Ebaki eta konformatzeko makinak mantentzea:

-Koipeztatzea, likido mailak eta hondakinak hustea.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Jarduera planifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Tutuak trazatu eta markatzeko prozeduraketa teknikak

Kodea: 0091 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Tutu, eredu eta tresnen garapenak eta elkarguneak prozedura ezberdinen bidez marraztea.

-Tutuak eta elementuak identifikatzeko markatzea.

-Trazaduran kontuan hartu behar diren fabrikazio prozesuaren aldagaiak.

-Eraikuntza prozesuan sortutako deformazioak, eta horiek trazaduran aztertzea.

-Norberaren autonomia eta ekimena.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeria metalikoko prozedurak eta teknikak

Kodea: 0091 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan prozesua, agiriak eta fabrikazio planoak interpretatzea.

-Eredu eta material motak arotzeria metalikoan.

-Ereduak eta elementuak identifikatzeko markatzea.

-Arotzeria metalikoan kontuan hartu behar diren fabrikazio prozesuaren aldagaiak.

-Ateak, leihoak: eskuzkoak eta automatikoak.

-Piezak egiaztatzea eta kalitate kontrola.

-Arotzeria metalikoaren garraioa eta muntaia.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Lanbide modulua: Mekanizazioa

Kodea: 0092.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eskuzko erremintekin mekanizatzea I

Kodea: 0092 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea.

-Erreminten ezaugarriak eta motak.

-Erabiltzeko arauak baloratzea.

-Lantegian gehien erabiltzen diren tresnak eta erremintak identifikatzea.

-Eskuz mekanizatzeko eragiketak:

-Karrakatzea.

-Zizelkatzea eta beranlana egitea.

-Zulagailua: zulagailu motak eta barauts motak.

-Otxabutzea.

-Abeilanatzea.

-Hariztatzea: torlojuak eta azkoinak. Hari motak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eskuzko eragiketetan.

-Eskuzko mekanizazio eragiketetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: Eskuzko erremintekin mekanizatzea II

Kodea: 0092 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea.

-Erreminten ezaugarriak eta motak.

-Erabiltzeko arauak baloratzea.

-Lantegian gehien erabiltzen diren tresnak eta erremintak identifikatzea.

-Eskuz mekanizatzeko eragiketak:

-Errematxatzea.

-Trokelatzea.

-Alakatzea.

-Eskuz zerratzea.

-Artaziez ebakitzea.

-Bizar-kentzea. Esmerilatzea. Esmeril motak, harri motak (urratzaileak).

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eskuzko eragiketetan.

-Eskuzko mekanizazio eragiketetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: Makina-erremintekin mekanizatzea

Kodea: 0092 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Materialak, ekipoak eta makinak prestatzea.

-Makina-erreminten lanerako printzipioa.

-Mekanizatze eta zizailatze printzipioa.

-Zerramakinen, trontzatzeko makinen eta zizailen sailkapena.

-Ebaketa mekanikoan erabilitako ekipoak eta baliabideak.

-Ebaketa mekanikoko eragiketa teknikak aplikatzea.

-Erabilerako segurtasuna ebaketa eragiketei aplikatzea.?

-Ebaketa mekanikoaren ohiko akatsak eta horien kausak aztertzea.

-Makineria doitzea.

-Ordena eta garbitasun ohiturak baloratzea, materialak, erremintak eta ekipoak erabiltzeko garaian, ekonomia, eraginkortasun eta segurtasuneko irizpideak kontuan izanda.

-Forma komertzial guztiak lerro zuzenean eta zirkularrean ebakitzea.

-Alakatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

-Mekanizazio eragiketetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: CNCaren oinarrizko programazioa

Kodea: 0092 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-CNCa eta CADa programatzea.

-Zenbakizko kontroleko programazio lengoaiak.

-Programak simulatzea.

-Zenbakizko kontrola maneiatu eta erabiltzea.

-CNC eragiketetan erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Lanbide modulua: Giro naturaleko soldadura

Kodea: 0093.

Iraupena: 350 ordu.

Prestakuntza unitatea: Giro naturaleko soldaduraren atarikoak

Kodea: 0093 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea:

-Soldaduraren atarikoak: soldatze prozesuen sailkapena.

-Elektrizitatearen eta magnetismoaren oinarriak: funtzionamenduari buruzko teoria orokorra. Joera motak, eta abar.

-Arku elektrikoa: polaritateak.

-Soldatzeko makina motak.

-Soldatu eta proiektatzeko eta soldatze gogorra eta biguna egiteko ekipoen elementuak eta agingailuak.

-Soldatu eta proiektatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta erresistentzia bidez soldatzeko ekipoak prestatzea.

-Lotura motak.

-Ertza prestatzea, piezak garbitu eta punteatzea.

-Soldatzeko posizioak.

-Mekanizazioko piezak, erremintak, tresnak eta osagarriak muntatzea.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina baloratzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa eta zailtasunen aurreko tinkotasuna baloratzea.

-Soldaduren ikurrak arauari jarraiki interpretatzea.

-Soldatu eta proiektatzeko makinak mantentzea:

-Garbitzea, gasen presioa eta hondakinak hustea.

-Konexio elektrikoak eta gasak aztertzea.

-Segurtasun sistemak egiaztatzea.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Jarduera planifikatzea.

-Talde lanetan elkartasunez parte hartzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea soldatu eta proiektatzeko eragiketetan.

-Gas konprimituak erabiltzea.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak soldatu eta proiektatzeko makinetan.

Prestakuntza unitatea: Elektrodo estali bidezko soldadura horizontala

Kodea: 0093 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Giro naturaleko soldadura.

-Soldadura-makinen funtzionamendua.

-Funtzionamenduaren printzipioak. Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko parametroak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko prozesuak: arkuz elektrodo estali bidez soldatzea.

-Funtzionamenduaren printzipioak.

-Aplikazioak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Materialak, elektrodo motak.

-Akatsak identifikatzea.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Soldadurak gauzatzea.

-Soldadura-makinak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Elektrodo estali bidezko soldadura posizioaniztuna

Kodea: 0093 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Giro naturaleko soldadura.

-Soldadura-makinen funtzionamendua.

-Funtzionamenduaren printzipioak. Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko parametroak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko prozesuak: arkuz elektrodo estali bidez soldatzea.

-Funtzionamenduaren printzipioak.

-Aplikazioak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Materialak, elektrodo motak.

-Akatsak identifikatzea.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Soldadurak gauzatzea.

-Soldadura-makinak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Profil, xafla eta tutuen elektrodoestali bidezko soldadura

Kodea: 0093 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Giro naturaleko soldadura.

-Soldadura-makinen funtzionamendua.

-Funtzionamenduaren printzipioak. Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko parametroak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko prozesuak: arkuz elektrodo estali bidez soldatzea:

-Funtzionamenduaren printzipioak.

-Aplikazioak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Materialak, elektrodo motak.

-Akatsak identifikatzea.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Soldadurak gauzatzea.

-Soldadura-makinak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Aluminioaren, altzairu herdoilgaitzareneta aleazioen elektrodo estali bidezko soldadura.

Kodea: 0093 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Giro naturaleko soldadura.

-Soldadura-makinen funtzionamendua.

-Soldatzeko parametroak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko prozesuak: arkuz elektrodo estali bidez soldatzea:

-Aplikazioak.

-Materialak, elektrodo motak.

-Hainbat materialetan soldatzea: aluminioa, altzairu herdoilgaitza, aleazioak.

-Akatsak identifikatzea.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Soldadurak gauzatzea.

-Soldadura-makinak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Oxigas bidez soldatzea, soldatzegogorra eta biguna, erresistentzia elektriko bidez soldatzeaeta oxigas bidez proiektatzea

Kodea: 0093 - UF06 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Lana antolatzea.

-Makina, ekipo, tresna eta erremintak prestatzea.

-Oxigas bidez soldatzea, proiektatzea, soldatze gogorra eta biguna eta erresistentzia bidez soldatzea.

-Oxigas bidez soldatu, proiektatu, soldatze gogorra eta biguna egin eta erresistentzia elektrikoaren bidez soldatzeko ekipo eta makinen funtzionamendua.

-Funtzionamenduaren printzipioak. Soldatzeko teknikak.

-Soldatu eta proiektatzeko, soldatze gogorra eta biguna egiteko eta erresistentzia bidez soldatzeko parametroak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko prozesuak: oxigas bidez soldatzea, soldatze gogorra eta biguna, erresistentzia elektriko bidez soldatzea eta oxigas bidez proiektatzea:

-Funtzionamenduaren printzipioak.

-Aplikazioak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Materialak, oxigas bidez soldatzeko gasak, ekarpen-materialak eta urgarriak.

-Hainbat materialetan soldatzea.

-Akatsak identifikatzea.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Soldadurak gauzatzea.

-Soldadura-makinak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0097.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak

Kodea: 0097 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak soldadura eta galdaragintzako jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia soldadura eta galdaragintza eremuan.

-Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Soldadura eta galdaragintza sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

Kodea: 0097 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Soldadura eta galdaragintzako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantziazio plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea

Kodea: 0097 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Soldadura eta galdaragintza sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Giro babestuko soldadura

Kodea: 0094.

Iraupena: 260 ordu.

Prestakuntza unitatea: Giro babestuan arku elektrikoz soldatzearen oinarrizko printzipioak

Kodea: 0094 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Arku elektrikoa aztertzea. Ezaugarriak. Aldeak.

-Arku elektrikoaren ezaugarri eta propietateak, korronte zuzeneko eta korronte alternoko soldaduran.

-Arku elektrikoz soldatzeko energia iturriak.

-Prozesu ezberdinen funtzionamenduaren oinarrizko printzipioak.

-Babes-gas eta nahaste motak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

-Arku elektrikoz proiektatzea.

-Ertzak prestatzea, piezak lerrokatzea, garbitzea eta punteatzea.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Piezak egiaztatzea.

-Aurreberotze tenperaturak. Kalkulatzea.

-Homologatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: MIG/MAG bidezko soldadura I

Kodea: 0094 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Babes-gasak eta nahasteak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

-Metala arkuan transferitzeko moduak.

-Arkuaren erregulazioa.

-Soldatzeko parametroen arteko harremana.

-Ekarpen-materialak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Eragiketa teknika.

-Karbono-altzairua MIG/MAG bidez soldatzea.

-Akatsak identifikatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-Erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: MIG/MAG bidezko soldadura II

Kodea: 0094 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Karbono-altzairuak eta burdinazkoak ez diren materialak MIG/MAG bidez soldatzea.

-Babes-gasak eta nahasteak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

-Arkuaren erregulazioa.

-Ekarpen-materialak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Eragiketa teknika.

-Akatsak identifikatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-Erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: TIG bidezko soldadura I

Kodea: 0094 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Babes-gasak eta nahasteak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

-Elektrodoak.

-Ekarpen-materialak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Korronte zuzeneko TIG bidezko soldadura.

-Korronte alternoko TIG bidezko soldadura.

-Soldatzeko parametroak.

-Eragiketa teknika.

-Karbono-altzairua TIG bidez soldatzea.

-Akatsak identifikatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-Erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: TIG bidezko soldadura II

Kodea: 0094 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Karbono-altzairuak eta burdinazkoak ez diren materialak TIG bidez soldatzea.

-Babes-gasak eta nahasteak. Horien ezaugarriak eta aplikazioak.

-Elektrodoak.

-Ekarpen-materialak.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Korronte zuzeneko TIG bidezko soldadura.

-Korronte alternoko TIG bidezko soldadura.

-Soldatzeko parametroak.

-Eragiketa teknika.

-Akatsak identifikatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-Erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Giro babestuko soldadurarakobeste prozesu batzuk

Kodea: 0094 - UF06 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Arku murgilduzko soldadura (SAW):

-Funtzionamenduaren printzipioak.

-Soldatzeko ekipoak.

-Soldatzeko parametroak.

-Ekarpen-produktuak.

-Fluxak.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Piezak egiaztatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-FCAW bidez soldatzeko teknikak:

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Soldatzeko ekipoak, osagarriak eta instalazioaren beste elementu batzuk.

-Metala arkuan transferitzeko moduak.

-Tutu formako alanbreak.

-Babes-gasak.

-Eragiketa teknika.

-Akatsak identifikatzea.

-PAW bidez soldatzeko prozesua:

-Ekipoaren deskribapena eta ezaugarriak.

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Eragiketa teknikak.

-Aplikazioak.

-Erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Soldadurarako robota programatzea

Kodea: 0094 - UF07 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Soldadura-roboten funtzionamendua.

-Lan egiteko moduak.

-Programazio lengoaiak.

-Programazio teknikak.

-Soldatzeko teknikak.

-Soldatzeko parametroak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak aukeratzea, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

-Soldatzeko eragiketa teknikak.

-Piezak egiaztatzea.

-Prozesuaren desbiderapenak zuzentzea.

-Erabilitako ekipoen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Lanbide modulua: Muntaia

Kodea: 0095.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoetako muntaietarakomakina eta ekipo nagusiak

Kodea: 0095 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Muntaian erabiltzen diren makinen, erreminten, tresnen eta elementu osagarrien ezaugarriak.

-Makinak, ekipoak eta elementu osagarriak prestatu, muntatu eta doitzea.

-Torlojutu eta errematxatzeko erremintak.

-Muntaiaren elementu osagarriak. Goratu eta garraiatzeko makineria. Aldamioak: segurtasun eta muntaia arauak.

-Makinak, ekipoak eta instalazio osagarriak mantentzea:

-Koipeztatzea, likido mailak eta hondakinak hustea.

-Elementu sinpleak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Mantentze plana eta erregistro agiriak.

-Jarduera planifikatzea.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Erreminten mantentze eta erabilera egokia baloratzea.

-Talde lanetan elkartasunez parte hartzea.

-Tresnak, erremintak eta ekipoak arretaz erabili eta maneiatzea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoetako akaberatratamenduak aplikatzea

Kodea: 0095 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Gainazalak garbitu, pintatu eta tratatzea.

-Erremintak, ekipoak eta baliabide osagarriak.

-Metalen korrosioa eta eraso kimikoa.

-Metalak babesteko metodoen sailkapena.

-Araudia eta dokumentazio teknikoa.

-Instalazioak: eskuzkoak, erdiautomatikoak eta automatikoak.

-Substratua prestatzeko eta oinarri-materialean lortu nahi den babesaren arabera material plastiko egokiak erabilita pinturak eta estaldurak aplikatzeko sistemak deskribatzea.

-Ingurumen ondorioak: zero isurketako teknologiak.

-Prozedura egokiena aukeratzea, oinarri-materialei eta eskakizunei erreparatuta.

-Tratamendu ekipoa hautatzea.

-Ekipoen, baliabideen eta abarren erabiltzaile mailako mantentze-lanak egitea.

-Akatsak eta horien kausak identifikatzea.

-Tratamenduan segurtasun eta higiene arauak baloratu eta errespetatzea, eta NBEak erabiltzea.

-Produktu kimikoak, baliabideak eta ekipoak arretaz gorde eta erabiltzea.

-Ustekabeko zailtasunen eta oztopoen aurrean jarrera lasaia eta tinkoa izatea baloratzea.

-Pintura edo material plastikoak prestatu eta aplikatzeko instalazio eta tresnen erabilera baloratzea.

-Erreminten, baliabide eta ekipoen mantentze eta erabilera egokia baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Galdaragintzako produktuak eta tutuakfabrikatu eta muntatzea.

Kodea: 0095 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Laneko dokumentuak interpretatzea.

-Planoen interpretazioa.

-Materialak dagozkien erreferentzia normalizatuen eta itxuraren arabera identifikatzea.

-Lan eremua egokitzea:

-Oheak, tresnak eta harmailak egokitzea.

-Ordenak eta garbitasunak lan eremuan duten eragina baloratzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa.

-Muntaia planak prestatzea:

-Galdaragintzako produktuak.

-Tutueria produktuak.

-Elementuak eta azpimultzoak sestran jarri eta galgatzea.

-Lantegian muntatu eta trazatzeko baliabideak bereiztea.

-Tutuak armatu eta eustea.

-Multzoak armatzeko sekuentziak.

-Posizionatze elementuak deskribatzea. Tresneria eta erremintak. Tornuzilak, tenkagailuak.

-Elementuak eta azpimultzoak lerrokatu eta mihiztatzea.

-Proiektuak eraikitzeko prozesuan aurretiaz ezarritako sekuentzia kontrolatzea.

-Armatu eta muntatzeko neurketak.

-Piezak muntatzean neurriak egiaztatzea (eskuairak, galgak, etab.).

-Tresnak, erremintak eta ekipoak arretaz erabili eta maneiatzea.

-Erreminten mantentze eta erabilera egokia baloratzea.

-Ustekabeko zailtasunen eta oztopoen aurrean jarrera lasaia eta tinkoa izatea baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Arotzeria metalikoko produktuak fabrikatueta muntatzea

Kodea: 0095 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Laneko dokumentuak interpretatzea.

-Planoen interpretazioa.

-Materialak dagozkien erreferentzia normalizatuen eta itxuraren arabera identifikatzea.

-Lan eremua egokitzea:

-Oheak, tresnak, harmailak egokitzea.

-Ordenak eta garbitasunak lan eremuan duten eragina baloratzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa baloratzea.

-Muntaia planak prestatzea:

-Arotzeria metalikoko produktuak.

-Elementuak eta azpimultzoak sestran jarri eta galgatzea.

-Lantegian muntatu eta trazatzeko baliabideak bereiztea.

-Armatzeko prozesua.

-Multzoak armatzeko sekuentziak.

-Posizionatze-elementuak deskribatzea. Tresneria eta erremintak. Tornuzilak, tenkagailuak.

-Elementuak eta azpimultzoak lerrokatu eta mihiztatzea.

-Proiektuak eraikitzeko prozesuan aurretiaz ezarritako sekuentzia kontrolatzea.

-Armatu eta muntatzeko neurketak.

-Piezak muntatzean neurriak egiaztatzea (eskuairak, galgak, etab.).

-Tresnak, erremintak eta ekipoak arretaz erabili eta maneiatzea.

-Erreminten mantentze eta erabilera egokia baloratzea.

-Ustekabeko zailtasunen eta oztopoen aurrean jarrera lasaia eta tinkoa izatea baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoetako produktuak fabrikatu eta muntatzea

Kodea: 0095 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Laneko dokumentuak interpretatzea.

-Planoen interpretazioa.

-Materialak dagozkien erreferentzia normalizatuen eta itxuraren arabera identifikatzea.

-Lan eremua egokitzea:

-Oheak, tresnak, harmailak egokitzea.

-Ordenak eta garbitasunak lan eremuan duten eragina baloratzea.

-Lanak egiteko jarrera ordenatu eta metodikoa baloratzea.

-Muntaia planak prestatzea:

-Egitura metalikoen produktuak.

-Elementuak eta azpimultzoak sestran jarri eta galgatzea.

-Lantegian muntatu eta trazatzeko baliabideak bereiztea.

-Armatzeko prozesua.

-Multzoak armatzeko sekuentziak.

-Posizionatze-elementuak deskribatzea. Tresneria eta erremintak. Tornuzilak, tenkagailuak.

-Elementuak eta azpimultzoak lerrokatu eta mihiztatzea.

-Proiektuak eraikitzeko prozesuan aurretiaz ezarritako sekuentzia kontrolatzea.

-Armatu eta muntatzeko neurketak.

-Piezak muntatzean neurriak egiaztatzea (eskuairak, galgak, etab.).

-Tresnak, erremintak eta ekipoak arretaz erabili eta maneiatzea.

-Erreminten mantentze eta erabilera egokia baloratzea.

-Ustekabeko zailtasunen eta oztopoen aurrean jarrera lasaia eta tinkoa izatea baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuei aurrea hartzeaeta ingurumena babestea

Kodea: 0095 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea eraikuntza metalikoak muntatzeko eta industriako tutuak muntatzeko eragiketetan:

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Babeserako teknikak eta elementuak. Segurtasun sistemak muntaian.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko metodoak / arauak.

-Ingurumen kudeaketa. Hondakinen tratamendua.

-Gizartearen ingurumen eta kultura ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Lanbide modulua: Metrologia eta saiakuntzak

Kodea: 0006.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Neurgailuak fabrikazio mekanikoan

Kodea: 0006 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Metrologia.

-Tresna metrologikoak.

-Neurketaren akats ohikoenak.

-Neurrien erregistroa.

-Datuak hartzeko fitxak.

-Balio zehatzak lortzea.

Prestakuntza unitatea: Neurketa geometrikorako teknikakfabrikazio mekanikoan

Kodea: 0006 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Fabrikazio mekanikoko piezen neurketa.

-Neurketa geometrikoa.

-Gainazalaren kalitatearen neurketa.

-Piezak prestatzea neurtzeko, egiaztatzeko edo saiatzeko.

-Neurketak eta saiakuntzak egiteko baldintzak.

-Kalibratzea.

-Zehaztasunez prestatzea.

Prestakuntza unitatea: Pieza mekanikoen saiakuntzak

Kodea: 0006 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Saiakuntzak egitea.

-Saiakuntza ez-suntsitzaileak.

-Saiakuntza suntsitzaileak.

-Saiakuntzetan erabiltzen diren ekipoak.

-Saiakuntza suntsitzaileetako eta ez-suntsitzaileetako ekipoak kalibratu eta doitzea.

Prestakuntza unitatea: Kalitatearen kudeaketa fabrikazio mekanikoan

Kodea: 0006 - UF04 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Kalitate erregistroak betetzea.

-Kalitate sistemetako funtsezko kontzeptuak.

-Lanbide figura honi dagokion prozesuan aplikatu beharreko arauak.

-Ideiak eman eta prozedurak adosteko ekimen pertsonala.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0096.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioarenoinarrizko maila

Kodea: 0096 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreak aztertzea.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskua baloratzea.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietarako plana egitea enpresa txiki edo ertain batean.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

Kodea: 0096 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazkak konpontzea

Kodea: 0096 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Portfolioa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolak aztertzea.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Soldadura eta Galdaragintzako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

HEZIKETA ZIKLOKO

LANBIDE MODULUAK

(1/1990 LOGSE)

HEZIKETA ZIKLOKO

LANBIDE MODULUAK

(2/2006 LOE)

SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA

SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA

Forma geometrikoen garapenak eraikuntza metalikoetan.

0007. Interpretazio grafikoa.

Eraikuntza metalikoak trazatu eta konformatzea.

0091. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

Eraikuntza metalikoak mekanizatzea.

0092. Mekanizazioa.

Giro naturaleko soldadura.

0093. Giro naturaleko soldadura.

Giro babestuko soldadura.

0094. Giro babestuko soldadura.

Eraikuntza mekanikoetako muntaia.

0095. Muntaia.

Eraikuntza mekanikoetako kalitatea.

0006. Metrologia eta saiakuntzak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan.

0097. Enpresa eta ekimena.

Lantokiko prestakuntza.

0098. Lantokietako prestakuntza.

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A.-Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATURIKO

GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN

LANBIDE MODULUAK

UC1139-2: Xaflak eta profilak trazatu eta ebakitzea.

0091. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

UC1142-2: Tutuak trazatu eta mekanizatzea.

0091. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

UC1143-2: Tutuak konformatu eta armatzea.

0091. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

UC1140-2: Xaflak eta profilak mekanizatu eta konformatzea.

0092. Mekanizazioa.

UC0098-2: Oxigas bidezko soldadurak eta proiekzio termikoak egitea.

UC0099-2: Arku elektrikoz elektrodo estali bidezko soldadurak egitea.

0093. Giro naturaleko soldadura.

UC0100-2: Gas babeslepeko arkuz elektrodo ez-kontsumigarriaren bidezko soldadurak (TIG bidezkoak) egitea.

UC0101-2: Gas babeslepeko arkuz elektrodo kontsumigarriaren bidezko soldadurak (MIG, MAG bidezkoak) eta arkuz proiekzio termikoak egitea.

0094. Giro babestuko soldadura.

UC1141-2: Eraikuntza eta arotzeria metalikoko elementuak eta egiturak muntatu eta instalatzea.

0095. Muntaia.

UC1144-2: Tutu-instalazioak muntatzea

0095. Muntaia.

B.-Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

GAINDITURIKO

LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN

GAITASUN UNITATEAK

0007. Interpretazio grafikoa.

0091. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

UC1139-2: Xaflak eta profilak trazatu eta ebakitzea.

UC1142-2: Tutuak trazatu eta mekanizatzea.

UC1143-2: Tutuak konformatu eta armatzea.

0007. Interpretazio grafikoa.

0092. Mekanizazioa.

UC1140-2: Xaflak eta profilak mekanizatu eta konformatzea.

0007. Interpretazio grafikoa.

0093. Giro naturaleko soldadura.

UC0098-2: Oxigas bidezko soldadurak eta proiekzio termikoak egitea.

UC0099-2: Arku elektrikoz elektrodo estali bidezko soldadurak egitea.

0007. Interpretazio grafikoa.

0094. Giro babestuko soldadura.

UC0100-2: Gas babeslepeko arkuz elektrodo ez-kontsumigarriaren bidezko soldadurak (TIG bidezkoak) egitea.

UC0101-2: Gas babeslepeko arkuz elektrodo kontsumigarriaren bidezko soldadurak (MIG, MAG bidezkoak) eta arkuz proiekzio termikoak egitea.

0007. Interpretazio grafikoa.

0095. Muntaia.

UC1141-2: Eraikuntza eta arotzeria metalikoko elementuak eta egiturak muntatu eta instalatzea.

UC1144-2: Tutu-instalazioak muntatzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A.-Moduluak ematen dituzten irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0007. Interpretazio grafikoa.

. Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0091. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

. Soldadura.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0092. Mekanizazioa.

. Soldadura.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0093. Giro naturaleko soldadura

. Soldadura.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0094. Giro babestuko soldadura.

. Soldadura.

. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0095. Muntaia.

. Irakasle espezialista

0006. Metrologia eta saiakuntzak.

. Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0096. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0097. Enpresa eta ekimena.

. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

. Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

. Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B.-Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Enpresa zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Industria Diseinuko ingeniari teknikoa.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontziak espezialitatea, Aeroespazioko ekipamendu eta materialak espezialitatea.

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa: Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien espezialitatea, Nekazaritzako eta elikadurako industrien espezialitatea eta Landa eraikuntzen eta mekanizazioaren espezialitatea.

-Herri Lanetako ingeniari teknikoa, Eraikuntza zibilak espezialitatea.

-Ontzietako Makinetako diplomaduna.

Lanbide Heziketako irakasle

teknikoak.

Soldadura.

-Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikaria.

C.-Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0091. Trazadura, ebaketa eta konformazioa.

0092. Mekanizazioa.

0093. Giro naturaleko soldadura

0094. Giro babestuko soldadura.

0095. Muntaia.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak irakaskuntzaren alorrean jarduteko.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

-Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikaria

0006. Metrologia eta saiakuntzak.

0007. Interpretazio grafikoa.

0096. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0097. Enpresa eta ekimena.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK

7. ERANSKINA

Prestakuntza eremua:

Balio anitzeko gela.

Saiakuntzen laborategia.

Eraikuntza metalikoen lantegia.

Mekanizazio lantegia.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web