(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

8/2009 FORU LEGEA, ekainaren 18koa Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzkoa Nota de Vigencia

BON N.º 79 - 29/06/2009



  I. TITULUA. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.


  II. TITULUA. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n sartuko den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa ondarea berrantolatzeko ekintzak

  I. KAPITULUA. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n akzioak eta partaidetzak sartzea

  II. KAPITULUA. Jarduera sektoreak


ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeak jorratu zituen berritasunetako bat Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-ondare publikoa arautzea izan zen -VIII. tituluan-; araututa gelditu zen foru lege horretatik aurrera, eta honakoek osatzen dute ondare hori: enpresa-entitate publikoak, sozietate publikoak eta gainerako sozietate-partaidetzak.

Foru lege horrek, aipatutako forma juridiko bakoitzaren kontzeptua definitu eta haien araubide juridikoa zehazteaz gain, 104. artikuluan -enpresa-ondare publikoaren berregituraketa- ezarri zuen Nafarroako Gobernuak aukera izanen zuela, beste ekintza batzuen artean eta ondarearen arloan eskudun den departamentuak proposatuta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren titularitateko akzioak eta sozietate-partaidetzak bere sozietate publikoetan sartzea erabakitzeko; arau horretan berean zehaztu zituen, gainera, Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa-ondarearen titularitate aldaketak eta barne berrantolaketak bete beharko lituzketen baldintzak.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietate publikoa sortzeari buruzko foru lege honen bitartez, aurrerago adieraziko den moduan gauzatuko da legez emandako ahalmen hori, xedea izanik, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-ondare publikoaren zati funtsezko baten (batez ere sozietate publikoak) eraginkortasuna eta eragimena arrazionalizatu, koordinatu eta ahal den onena bilakatzeko testuinguru bat eta tresna bateratu eta berariazkoa sortzea, kontuan hartuta menpean dituzten administrazio publikoek, beraien tresnak baitira, horien kudeaketa eta baliabideen erabilera zaindu behar dituztela; bestetik, interes publikoko jarduerak sustatzea, ezertan galarazi gabe, Espainiako Konstituzioaren 128. artikuluan jarduera ekonomikoko ekimen publikoari buruz aurreikusten denari erreparatuta, industria eta merkataritzako jardueretan aritzea ere, jarduera horien izaeragatik beragatik merkatuko arauei eta errentagarritasun ekonomikoaren printzipioari men eginez, betiere.

Foru lege honen helburua ez da soilik, lehen aipatu bezala, arrazionalizatu eta ahalik eta onena bilakatzeko bide emanen duten sistemak eta testuinguruak sortzea, baizik eta horiek lortzeko erabili beharreko irizpideak ere ematea, Nafarroako enpresa publikoen sektorearen gardentasunean eta prozesu iraunkorren ezarpenean oinarrituta, aukera eman dezaten hainbat helburu erdiesteko, besteak beste, enpresen kudeaketa publikoa korporazioen erantzukizun sozialaren printzipioetara egokitzea; balio publikoa nahiz pribatua sortzea; kudeaketaren jarraipena eta jarraibideak zehaztea eta jarduteko politika bateratuak ezartzea; sozietateetan neurri egokiko egiturak ezartzea, enpresa ekintza publikoa gainezkatzea eta barreiatzea saihesteko; jarduera publikoak garatzeko politikak eta beste zenbaitetan errentagarritasun ekonomikoaren printzipioei men egin beharra, zenbait sozietatek merkatuari begira egotearen ondorioz; langilerien arloko politiken aplikazioa; partaidetza handiena Nafarroako Foru Komunitatearena duten sozietateak ente instrumental gisa mugatzea, eta azkenik, enpresen arteko lehia librea sustatzea.

Helburu publiko orokor horiek behar bezala betetzeko eman da foru lege hau, ekintzak eta antolaketa bideak honela egituratuta dituena: hamabi artikulu -bi titulutan bilduta- bost xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, hiru azken xedapen eta hiru eranskin.

I. tituluak zazpi artikulu ditu, eta bertan foru lege honi zentzua eta izena ematen dion funtsezko lehen ekintza xedatzen da, hau da, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sortzen da, zuzenean Nafarroako Gobernuaren menpe dagoen sozietate publiko nagusia, zeinaren helbururik behinena, foru legeak bere eranskinean zedarritzen dituen akzio eta sozietate partaidetzak eskuratu ondoren, partaidetza duen sozietateen antolaketa eta koordinazioa bideratu eta betearaztea izanen baita, esleitzen zaizkion eginkizunekin bat.

I. titulua osatzeko, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren araubide juridikoa biltzen duten arauak ezartzen dira bertan, hurrenez hurren honakoak erregulatzeko -aplikatzekoak diren beste arau batzuen aipamena eginda-: kudeaketa organoak, jarduera betetzeko izanen dituen baliabide ekonomikoak, kontabilitate, aurrekontu, zerga eta langileen kontrataziorako araubidea, eta sozietate publiko honek ondarearen arloan eskuduna den departamentuari aldizka igorri behar dion informazioa.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren sorrera xedatu eta araubide orokorra araututa, II. tituluan, bi kapitulutan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa-ondare publikoa, bertan sartutakoa, berrantolatzeko ekintzak ezarri eta egituratzen ditu.

Horrela, lehenengo eta behin, arautzen da Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n sartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren titularitate zuzenekoak diren akzioak eta sozietate-partaidetzak, foru legearen 1. eranskinean jasotako sozietateen kapitalaren adierazgarri direnak, osorik edo hein batean; bigarrenik, berariaz aurreikusten da Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k, sozietate nagusiaren izaera hartu ondoren eta beharrezkoak diren berrantolatze ekintzen ondorioetarako, eskatu ahal izanen die bere partaidetza duten sozietateei sozietatea antolatzeko beste edozein ekintza bete dezatela, hala nola, eraldaketa, bat egitea, zatiketa, likidazioa, ekintza horien helburua izanik enpresa-ondare publikoaren zati zehatz horren jarduerak arrazionalizatzea.

Foru lege honetan aurreikusirik dago akzio eta sozietate-partaidetza zehatzak sartzea Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n, baina horrek ez du kentzen aurrerago gehiago sartzea arau honetan ageri diren ondorioak aplikatuta.

Bestalde, berritasun garrantzitsu bat sartu da, alegia jarduerako bi sektore ezarri direla, Administrazioarena eta lehiakortasunarena, eta bertan sailkatuko dira partaidetza handiena, zuzenean nahiz zeharka, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.rena duten sozietateak -haien jarduerak, gehienbat eta modu egonkorrean, interes publikokoak (Administrazioaren sektorea) edo industria eta merkataritzaren arlokoak (lehiakortasunaren sektorea) diren kontuan harturik-, foru lege honen oinarrian dauden printzipioak, hau da, antolaketa, baterako kudeaketa, balio publiko edo pribatua sortzea eta kontrola, bermatzeko; berme publikoko printzipio horiek garrantzi handiagoa dute Administrazioaren sektorean. Sozietate nagusiari dagokio sozietateak sektore batean edo bestean sailkatzeko proposamena, foru lege honetan zehaztutako irizpideak aplikatuta. Ondorio hauetarako, sektore bakoitzaren arauak eta jarduketa printzipioak ezartzen dira, sozietate bakoitzak betetzen duen jarduera zertara bideratzen den, Administraziora, industriara edo merkatura, hortik modu logikoan eta berez sortzen diren arau eta printzipioak, hain zuzen ere.

Araupetze honen asmoa da, halaber, behar den eta desiatzekoa den gardentasuna ematea Nafarroako Foru Komunitateko enpresen sektore publikoaren antolamenduari eta funtzionamenduari eta foru erkidegoak beste entitate edo proiektu batzuetan duen partaidetzari, eta horren guztiaren kontrol publikoa egin ahal izateko behar diren tresnak ezartzea; horretarako, izan ere, kudeaketa administratiborako tresna berriak erabiltzea ahalbidetuko da, baina horrek ez du jardueretan inongo opakutasunik ekarriko.

Azken batean, lege mailako arau honekin, Nafarroako Foru Komunitateari foru erkidegoko Administrazioaren kudeaketa hobetzeko tresna bat eman nahi zaio. Honakoak izanen dira horren oinarriak: kudeaketa publikoaren kalitatea hobetzeko irizpideak, Nafarroako gizarte osorako balioak eta aberastasuna sortzen laguntzea, gure erkidegoko gizarte ongizatearen mailak finkatzea eta hobetzea eta Administrazio osoa eta enpresen sektore publikoa modernizatzea.

I. TITULUA. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.

1. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sortzea.

1. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legean eta merkataritzako legerian aurreikusitakoarekin bat, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sozietatea sortuko du, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak osorik harpidetutako kapitalekoa, pertsona bakarreko sozietate mugatuaren izaera hartuko duena, bere nortasun juridikoarekin eta bere sozietate-xedearen esparruan aritzeko gaitasun osoarekin.

2. Haren izena "Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P." izanen da, eta hasierako kapitala 250.000 eurokoa.

3. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k mugagabeko iraupena izanen du, eta eratzeko eskritura egilesten den egunean hasiko da jardunean.

4. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k ez du atxikirik izanen eta ez du beteko aginte publikoaz baliatzea dakarren ahalmenik; foru lege honek, sozietatearen estatutuek, zuzenbide pribatuko arau zibilek, merkataritzakoek eta lan arlokoek, aplikatzekoak direnek, zuzenduko dute, bai eta ondare, aurrekontu, kontabilitate, finantzen kontrol eta kontratazioaren arloetan aplikatzeko den araudi administratiboan ezarritako berezitasunek ere.

5. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. ondarearen arloan eskuduna den departamentuari atxikita egonen da.

2. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren eginkizunak.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k eginkizun nagusi hauek izanen ditu:

1. Oro har:

a) Eskubide, akzio eta sozietate partaidetza mota guztiak eta edozein motatako sozietateen kapitalaren adierazgarri diren gainerako tituluak harpidetu, bereganatu, eskuratu, administratu, gozatu, eskualdatu eta besterentzea, salbu eta Korporazioaren sozietatearen kapitalaren zati bat besterentzea edo eskualdatzea.

b) Mota guztietako azterlan ekonomiko eta sektorialak egitea.

2. Horrez gain, partaidetza handiena, zuzenean nahiz zeharka, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren duten sozietateei dagokienez:

a) Sozietateen funtzionamendua eta jarduerak koordinatzea, haien organoen bitartez, eraginkortasun, eragimen eta balio-sorkuntzaren irizpideak aintzat hartuz.

b) Sozietateen kudeaketa eta egoera ekonomiko finantzarioa modu egokian eta unean unekoan ezagutzeko aukera ematen duten tresnak eta teknikak garatzea.

c) Aginduak, jarraibideak eta prozedurak diseinatu, onartu eta haien jarraipena egitea, arlo hauekin lotutako gaietan: aurrekontuak, inbertsio planak, plan estrategikoak, finantzaketa eta baliabide berekien egiturak, bazkide politikak, barne kontrola, kalitatea, homogeneizazioa, administrazio araubidea, barne antolaketa, higiezinen eta gainontzeko ondarearen kudeaketa, langileen arloko politikak, korporazioaren irudia, informazioaren teknologiak, Korporazioaren erantzukizun soziala eta Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren partaidetza duten sozietateen beste edozein, hori guztia ezertan ukatu gabe Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen esparruan, aurrekontu, finantzaketa eta ekonomia eta kontabilitateko kontrol eta informazioaren arloetan eman ditzakeen arauak eta jarraibideak.

Aurreko agindu, jarraibide eta prozedurak partaidetzako sozietate bakoitzean ezarri eta garatuko dituzte haren organoek.

d) Mota guztietako finantza eragiketa aktibo eta pasiboak diseinatu eta egitea, zein den ere haiek gauzatzeko bidea, bonuak, zor-agiriak eta antzeko tituluak jaulkitzea barne, eta halaber diruzaintza eta zorra kudeatzeko beste tresna batzuk ere, hari eta partaidetzako sozietateei dagokienez. Era berean, sozietate horiek itundutako finantza eragiketak bermatu ahal izanen dituzte.

e) Aholkularitza eta laguntza teknikoa.

f) Mota guztietako azterlanak, txostenak, ebaluazioak, memoriak eta analisiak egitea, kudeaketari, egiturari, dimentsionatzeari eta egoera ekonomiko eta finantzarioari buruzkoak.

g) Partaidetza duen enpresen komunikazio politikak koordinatu eta bateratzea.

3. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren kudeaketa organoak.

1. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren kudeaketaz eta administrazioaz administrazio kontseilu bat arduratuko da; kontseilu horretako kideak ondarearen arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoarekin bat izendatuko dira.

2. Administrazio kontseiluko kideen erantzukizun eta bateraezintasun araubidea, eta haren zuzendaritza nagusiarena edo gerentziarena ere, arlo honetan aplikatzekoa den foru araudian eta merkataritzari buruzko legeetan xedatutakoa izanen da. Administrazio Kontseiluko kideen kopurua hiruren multiploa izanen da; hain zuzen ere, hirukoa gutxienez ere eta hamabikoa gehienez.

3. Administrazio Kontseiluan modu proportzionalean egonen dira gizonezkoak eta emakumezkoak, halako moduz non ehunekoa ez den izanen, ez batzuen ez besteen kasuan, ehuneko 60tik goitikoa.

4. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren bazkide bakarrak izendatuko ditu Administrazio Kontseiluko kideak: heren bat Nafarroako Gobernuak proposatuta, heren bat Nafarroako Parlamentuak proposatuta eta heren bat izen handiko profesional independenteen artetik. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria izanen da Kontseiluko burua, bai eta Kontseiluko karguagatiko kide ere, Nafarroako Gobernuak proposatu beharreko herenaren barruan. Ondare arloko eskumena duen departamentuko kontseilaria ere karguagatiko kide izanen da Kontseiluan, Nafarroako Gobernuak proposatu beharreko herenaren barruan Nota de Vigencia.

5. Sozietateko Administrazio Kontseiluak Kontseiluko kide delegatu bat izendatuko du, Kontseiluak berak emandako eginkizunak beteko dituena, ordezkaezinak direnak kenduta. Lanpostu hori Nafarroako Gobernuan ondare arloko eskumenak dituen kontseilariak beteko du, sozietateko Administrazio Kontseiluko karguagatiko kide ere badenak Nota de Vigencia.

4. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren baliabide ekonomikoak.

1. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren helburuak betetzeko behar diren baliabideak hauetatik etorriko dira:

a) Sozietatearen hasierako kapital ekarpena, bai eta sozietateak egindako kapital gehikuntzak, zeina Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak soilik sinatu ahalko baitu.

b) Haren ustiatze emaitzak eta haren ondarearen eta finantza aktiboen produktuak, errentak eta gehikuntzak.

c) Partaidetza handiena, zuzena nahiz zeharkakoa, berea duten sozietateetatik jaso ohi dituen diru-sarrerak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. berak zehazten dituen kontzeptu, prozedura eta zenbatekoarekin bat.

d) Partaidetzako sozietateen kapitalaren adierazgarri diren tituluen eta partaidetzen balioaren itzulketa sozietatearen eragiketak betetzean.

e) Partaidetzako sozietateen kapitalaren adierazgarri diren tituluen eta partaidetzen salmentaren emaitza.

f) Partaidetzako sozietateetatik edozein titulu edo negozio juridikoren truke lor daitezkeen diru-sarrerak.

g) Nafarroako aurrekontu orokorretan aurreikusitako diru-esleipenak.

h) Nafarroako Gobernuaren, haren organismoen edo erakundeen mandatuetatik datozen ekarpenak.

i) Edozein administrazio publiko eta erakunderen diru-laguntzak eta transferentziak.

j) Europar Batasunean ezarritako funtsetatik edo nazioarteko nahiz Espainiako funts publiko edo pribatuetatik jaso ditzakeen laguntzak edo maileguak.

k) Finantza entitate publiko edo pribatuekin itundutako finantziazio eragiketak.

l) Legez, erregelamenduz edo estatutuz aitortutako beste edozein baliabide.

2. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako berme eta abalen onuradun izan daiteke.

5. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren kontabilitate, aurrekontu eta zerga araubidea.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren kontabilitate, aurrekontu eta zerga araubidea Foru lege honetan, haren estatutuetan, merkataritzako zuzenbidearen arauetan eta aplikatzekoa den araudi administratiboan xedatutakoak zuzenduko du.

6. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren langileriaren arloko araubidea.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren langileen kontratazioa Lan Zuzenbideari lotuko zaio.

Edozein kasutan, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.L.U.k behar den prozedura ezarriko du, bere langileen hautaketa publikotasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasunaren printzipioekin bat egin dadin ziurtatzeko. Goi zuzendaritzako langileak kontratatzerakoan, aldiz, ez da horrela jokatuko; izan ere, halakoetan hautaketa lan harreman mota horri datxekion elkarrenganako konfiantzan oinarrituko baita.

7. artikulua. Informazioa emateko betebeharra.

Nafarroako Gobernuak erabaki bidez zehaztuko du zein den Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k ondarearen arloko eskudun den departamentuari aldizka igorri beharko dion informazioa.

II. TITULUA. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n sartuko den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa ondarea berrantolatzeko ekintzak

I. KAPITULUA. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n akzioak eta partaidetzak sartzea

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zuzeneko titularitateko sozietateen kapitalaren adierazgarriak diren akzioak eta partaidetzak sartzea.

1. Nafarroako Gobernuak, egin beharreko jarduketa juridikoak aldez aurretik eginda eta ezertan ukatu gabe merkataritza eta administrazio arloko legeekin bat beharrezkoak diren eragiketa eta negozio juridikoak, erabakiko du Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n sartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zuzeneko titularitateko akzio eta partaidetzak, sozietate publikoen kapitalaren adierazgarriak direnak, osorik edo hein batean.

2. Sozietate publiko berri bat sortzen denean edo edozein entitateren akzioak edo partaidetzak zuzenean eskuratuz gero, Nafarroako Gobernuak erabakiko du nola sartuko diren Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n, hala egiten bada.

3. Aurreko idatz-zatietan aipatzen diren sozietateen kapitalaren adierazgarri diren akzio eta partaidetzen titularitatea aldatzeko ekintzak ondarearen arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitako moduan eginen dira, eta ondorio berberekin.

9. artikulua. Sozietateen aldaketak eta berregituraketak.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k partaidetza handiena, zuzena nahiz zeharkakoa, berea duen sozietateetako organoei eskatu ahal izanen die bat egin, zatitu, eraldatu, desegin eta likidatzeko eragiketak eta sozietatea berregituratzeko beste edozein bete ditzaten.

II. KAPITULUA. Jarduera sektoreak

10. artikulua. Partaidetzako sozietateen antolaketa jarduera sektoreen arabera.

1. Bere partaidetzako sozietateak antolatu eta kontrolatze aldera, eta ezertan ukatu gabe bazkide den aldetik merkataritzaren arloko legeekin bat izan ditzakeen ahalmenak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k proposatuko du partaidetza handiena, zuzena nahiz zeharkakoa, berea duten sozietateak bi jarduera sektoretan sailkatzea: Administrazioaren sektorea eta lehiakortasunaren sektorea. Proposamen horrek ondarearen arloan eskuduna den departamentuak onesten duenean izanen ditu ondorioak.

2. Administrazioaren sektorean sartuko dira, eta beraz hurrengo artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitako berezitasunen menpe geratuko, nagusiki eta modu egonkorrean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat edo haren kontura interes publikoko jardueretan aritzen direnak.

3. Lehiakortasunaren sektorean sartuko dira, eta beraz hurrengo artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusitako berezitasunen menpe geratuko, nagusiki eta modu egonkorrean industriaren edo merkataritzaren arloko jardueretan aritzen direnak.

4. Sozietate bakoitza bi jarduera sektore horietako batekin lotzeko, kontuan hartuko da sektorean sartzea eragin zuten baldintzek denboran irauten duten, eta beraz, baldintza horiek aldatuz gero berriz eginen da sailkapena.

5. Sozietateak Administrazioaren Sektorean sartzeak ez du nahitaez berarekin ekarriko ohiko funtzionamendua diru-laguntza publikoen mende egotea.

11. artikulua. Administrazioaren sektorea eta lehiakortasunaren sektorea.

1. Administrazioaren Sektorearen barrenean dauden sozietateek, besteak beste, arau hauek bete beharko dituzte:

a) Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Legea, haren 2.1.e) artikuluarekin bat.

b) Bere langileen kontratazioa Lan Zuzenbideari lotuta eginen da, publikotasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasunaren printzipioak errespetatuz hautapen prozesuetan, goi zuzendaritzako langileen kontratazioa izan ezik, lan harreman mota horri datxekion elkarrenganako konfiantzan oinarrituko baita.

c) Haren jarduera Parlamentuaren kontrolaren menpe geldituko da, arloan aplikatzekoak diren foru legeetan aurreikusitako moduan eta iraupenarekin.

d) Bere helburu eta jarduteko irizpideen artean hauek ere jasoko dituzte: inguruarekiko konpromiso etikoa, enpresen erantzukizun soziala, kalitatezko enplegua eta agindutako zerbitzu publiko hobeak ematea.

2. Lehiakortasunaren Sektorearen barrenean dauden sozietateek, besteak beste, arau eta jarduketa printzipio hauek bete beharko dituzte:

a) Haien kudeaketaren xedea, batez ere, balioa eta etekin ekonomikoak sortzea izanen da, errentagarritasunaren printzipioarekin bat.

b) Haren jarduera merkatuko arauek zuzenduko dute.

c) Ezin izanen zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen ente instrumentalaren izaera aitortu Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 8. artikuluari jarraikiz.

d) Bere helburu eta jarduteko irizpideen artean hauek ere jasoko dituzte: inguruarekiko konpromiso etikoa, enpresen erantzukizun soziala eta kalitatezko enplegua.

12. artikulua. Parlamentuaren kontrola Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Parlamentuak aurrez baimena eman beharko du honako eragiketak egiteko:

a) Sozietate publikoetako partaidetzak eskualdatzea edo besterentzea Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa osatzen dutenez beste pertsona batzuei.

b) Fusioak, zatitzeak, eraldatzeak, desegiteak, likidazioak eta beste edozein berregituratze-eragiketa, sozietate publikoaren izaera galtzea dakarrena.

c) Enplegu-erregulazioko espedienteak eta plantillak berregituratzeko planak, sozietate publiko baten langileen ehuneko hamarri baino gehiagori eragiten dietenak.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako baimena Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko organoek eskatuko dute, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren bitartez.

3. Administrazio Kontseiluko buruak, zuzendari nagusiarekin, gutxienez ere urtean behin eginen du agerraldia Nafarroako Parlamentuko Ekonomia Batzordean, urteko aurreikuspenei buruz eta kasuko ekitaldian eginiko kudeaketari buruz informatzeko. Korporazioa osatzen duten sozietateei buruz ere informatuko du. Administrazio Kontseiluko buruak Korporazioko zuzendari nagusia izendatzen edo aldatzen denean ere eginen du agerraldia.

4. Administrazio Kontseiluko buruak, zuzendari nagusiak eta Korporazioa osatzen duten sozietateetako zuzendari nagusiek edo kudeatzaileek, eskatzen zaien guztietan eginen dute agerraldia Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Gobernuko kideak balira bezala eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, informazioa emate aldera jarduerei, funtzionamenduari, egiturari eta eskatzen zaien beste edozein inguruabarri buruz".

Lehen xedapen gehigarria .Sozietateen inbentarioa.

1. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k honakoak biltzen dituen inbentario iraunkor bat egin, onetsi eta mantendu beharko du:

a) Partaidetza handiena, zuzena nahiz zeharkakoa, berea duten sozietateak.

b) Haren partaidetza zuzena eta gutxiengokoa duten sozietateak.

c) a) letran sartutako sozietateetako baten partaidetza zuzena duten sozietateak.

2. Partaidetza handiena, zuzenean nahiz zeharka, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.rena duten sozietateak zein jarduera sektoretan sartuta dauden adierazi beharko da inbentarioan.

3. Inbentario horrek ez du erregistro publikoaren izaera edukiko, eta bertako datuak barne kudeaketarako eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren beraren politikak zehazteko informazio lagungarria izanen dira.

Bigarren xedapen gehigarria .Zerga onurak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k honako zerga onura hauek izanen ditu Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan:

a) Kapitala eratu eta gehitzeko sozietatearen eragiketetarako salbuespena.

b) Sozietatearen kapitala gehitzea ez dakarten ekarpenetarako salbuespena.

c) Bere helburuak betetzeko, lurra eta gainerako higiezinak erosteko eragiketetarako salbuespena, bai eta Balioen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 108.2 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateen funts berekien partaidetzak eskuratzeko direnenetarako ere.

d) Maileguak, kredituak edo abalak bermatzeko sozietatearen alde ematen diren berme mota guztietarako salbuespena.

Hirugarren xedapen gehigarria .Sozietateen gaineko Zergaren espezialitateak.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ri Sozietateen gaineko Zergaren berezitasun hauek aplikatuko zaizkio:

a) Salbuetsirik egonen da enpresen kapitalaren edo funts berekien partaidetzaren adierazgarri diren balioen eskualdaketan lortutako errentei dagokienez, zein den ere haietan duen partaidetzaren portzentajea edo gradua eta zenbat denbora eduki dituen.

b) Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 59.2 artikuluan aurreikusitako kenkaria edo 62.1 artikuluan aurreikusitako salbuespena -errenten jatorriaren arabera- aplikatu ahal izanen die dibidenduei eta, oro har, partaidetzakoak dituen sozietate edo entitateetatik datozen mozkinen partaidetzei, zein den ere partaidetzaren portzentajea eta akzioak edo partaidetzak zenbat denbora eduki diren.

Laugarren xedapen gehigarria .Sozietateak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuei atxikitzea.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. eratzeak eta, ondoren, sozietateen kapitalaren adierazgarri diren akzio eta partaidetzak bertan sartzeak ez du aldatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen kontrol funtzionala eta eraginkortasunarena; horrek ez du esan nahi aurrerago ez dela aukerarik izanen egungo atxikipenak aldatzeko, aplikatzekoak diren ondareari buruzko legeekin bat.

Atxikipen hori ukatu gabe, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren eta bertan sartutako sozietate publikoen jarduna, komunikazio publikoaren, publizitatearen eta irudi korporatiboaren arloetan, gai horietan eskuduna den departamentuak ezartzen dituen jarraibideei lotuko zaie.

Bosgarren xedapen gehigarria .Enpresa publikoen langileriaren araubidea.

Foru Lege honetako 6. artikuluak Nafarroako Enpresa Publikoa, S.M.P.eko langileriaren araubideari buruz xedatutakoa enpresa publiko guztiei aplikatuko zaie.

Lehen xedapen iragankorra .Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sortu eta eratzeko epea.

Foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sortu eta eratzeko eta behar diren tramiteak eginen ditu.

Bigarren xedapen iragankorra .Sozietateen kapitalaren adierazgarri diren akzioak eta partaidetzak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n sartzeko epea.

Foru lege honen eranskinean ageri diren sozietateen kapitalaren adierazgarri diren akzioak eta partaidetzak eransteko epea lau hilabetekoa izanen da, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ri eratzen denetik hasita.

Hirugarren xedapen iragankorra .Enpresa publikoen sektorea antolatu eta berregituratzeko plan estrategikoa.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k, eratu eta urtebeteko epean, gehienez ere, korporazioan sartutako sozietateak antolatu eta berregituratzeko proposamen bat egin eta Nafarroako Gobernuari igorri behar dio. Proposamen horrek jasoko ditu, besteak beste, sozietateak bat-egiteko, xurgatzeko, banatzeko eta desegiteko beharrezkoak diren neurriak.

Plan Estrategikoaren proposamenen horrek administrazio kontseiluak osatzeko irizpideak eta funtzionamendu araubidea jasoko ditu, bai eta sozietate publikoen zuzendaritza organoenak eta kudeatzaileenak ere. Administrazioaren sektorean sartutako sozietateen kasuan, negoziazio kolektiborako esparrurik egokiena ezarriko da.

Plan Estrategikoa onetsi ondoren, Administrazio Kontseiluko lehendakariak horren berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari, Ekonomia eta Ogasun Batzordean agerraldia eginda.

Azken xedapenetako lehena .Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aldaketak.

Bat. I. kapituluaren izena aldatu da, hau izan dadin:

"I. kapitulua. Aplikazio esparrua"

Bi. 2. artikuluko f) letra aldatu da, testu hau izateko:

"f) Nafarroako Foru Komunitateko sozietate publikoak, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz."

Hiru. 81. artikulua aldatu da, eta testu hau izanen du:

"1. Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute zorra jaulki edo kreditua hartzeko, salbu eta aurrekontu ekitaldi berean hitzartu eta bertan behera uzten diren kreditu eragiketak badira.

Nafarroako Gobernuaren baimena Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik tramitatuko da.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta, baimena eman ahal izanen dio Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ri beste aurrekontu ekitaldi batean hitzartu eta bertan behera uzten diren kredituak harpidetzeko edo zorra jaulkitzeko, kopuru zehatz batera mugatuta, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren beraren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait sozietate publikoren beharretan oinarrituta.

Beste aurrekontu ekitaldi batean formalizatu eta bertan behera uzten diren gainerako eragiketak, zorra jaulkitzekoak edo kredituak hitzartzekoak, Nafarroako Gobernuak baimendu beharko ditu berariaz."

Lau. 82. artikulua aldatu da, eta testu hau izanen du:

"1. Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute abalak emateko.

Baimen hori Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik tramitatuko da, eta eragiketa zehatz bakoitzari buruzkoa edo horien multzo bati buruzkoa izan ahalko da.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta, abalak emateko baimena eman ahal izanen dio Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ri, kopuru zehatz batera mugatuta, Nafarroako Foru Komunitateko sozietate publiko batzuei dagokienez.

Abalak emateko gainerako eragiketetarako Nafarroako Gobernuaren baimen berariazkoa beharko da."

Azken xedapenetako bigarrena .Nafarroako Gobernuari ahalmena ematea.

Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta betearazteko behar diren erregelamenduzko xedapen guztiak eman ahal izanen ditu.

Azken xedapenetako hirugarrena .Indarra hartzea.

Foru lege honek 2009ko irailaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2009ko ekainaren 18an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

1. ERANSKINA

Sozietatearen kapitalaren adierazgarri diren tituluak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.an sartuko dituzten sozietateak eta Nafarroako Foru Komunitateak horietan duen zuzeneko partaidetza

SOZIETATEAK

N.F.K. ZUZENEKO PARTAIDETZA

Autopistas de Navarra, S.A. (AUDENASA)

% 50,00

Agencia Navarra de Innovación y Tecnología, S.A. (ANAIN)

% 100

Agencia Navarra del Transporte y la Logística, S.A.

% 100

Baluarte Palacio de Congresos y Auditorio de Navarra, S.A. (BALUARTE)

% 100

Canal de Navarra, S.A. (CANASA)

% 10,55

Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas, S.A. (CNAI)

% 100

Ciudad del Transporte de Pamplona, S.A. (CTPSA)

% 97,62

Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones, S.A.

% 100

Gestión de Deudas, S.A. (GEDESA)

% 100

Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra, S.A. (ICAN)

% 100

Instituto Técnico y de Gestión Agrícola, S.A. (ITG Agrícola)

% 100

Instituto Técnico y de Gestión Ganadero, S.A. (ITG Ganadero)

% 100

Mercados Centrales de Abastecimiento de Pamplona, S.A. (MERCAIRUÑA)

% 9,00

Navarra de Financiación y Control, S.A. (NAFINCO)

% 99,99

Navarra de Gestión para la Administración, S.A. (NGA)

% 100

Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA)

% 100

Navarra de Medioambiente Industrial, S.A. (NAMAINSA)

% 100

Navarra de Servicios, S.A. (NASERSA)

% 94,01

Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA)

% 71,48

Navarra de Suelo Residencial, S.A. (NASURSA)

% 100

Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra, S.A. (OPNATEL)

% 100

Organización de la Patata en el Pirineo Occidental. S.A. (OPPOSA)

% 33,33

Planetario de Pamplona, S.A. (PLANETARIO)

% 100

Riegos de Navarra, S.A.

% 100

Riegos del Canal de Navarra, S.A.

% 100

Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.A. (SODENA)

% 79,78

Sociedad Navarra de Garantía Recíproca (SONAGAR)

% 20,52

Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra, S.A. (SPRIN)

% 100

Trabajos Catastrales, S.A. (TRACASA)

% 0,004

Viviendas de Navarra, S.A. (VINSA)

% 100

2. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitatearen zeharkako partaidetza nagusia den sozietateak, 2009ko urtarrilaren 1ean

SOZIETATEAREN IZENA

N.F.K. PARTAIDETZA

Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.A. (CEIN)

% 95,92

Circuito Los Arcos, S.L.

% 95

Ciudad Agroalimentaria de Tudela, S.L.

% 100

Echauri Forestal, S.L.

% 100

Fondo Jóvenes Empresarios. S.A.U.

% 97,56

Natural Climate Systems, S.A. (MIYABI)

% 65,23

Navarra de Verificaciones Legales, S.A. (NAVELSA)

% 100

Potasas de Subiza, S.A. (POSUSA)

% 100

Producciones Informáticas de Navarra, S.A. (PIN)

% 100

Sal Doméstica, S.A. (SALDOSA)-

% 76

Salinas de Navarra, S.L.U.

% 76

Start Up Capital Navarra, S.A.

% 52,96

Territorio Roncalia, S.L.

% 99

Trabajos Catastrales S.A., (TRACASA)

% 99,99

Tuckland Footwear, S.L.

% 100

3.    ERANSKINA

1 eranskineko eta 2 eranskineko sozietateetakoren baten partaidetza zuzena duten sozietateak, 2009ko urtarrilaren 1ean

PARTAIDETZA DUEN SOZIETATEA

%

ZER SOZIETATETAN DUEN PARTAIDETZA

Baluarte Palacio de Congresos y Auditorio de Navarra, S.A.

% 3,96

Pamplona Convention Bureau, S.L.

Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.A.

% 8,02

Start Up Capital Navarra, S.A.

Gestión Ambiental de Viveros y Repoblaciones, S.A.

% 0,85

Navarra de Servicios, S.A.(NASERSA)

Gestión de Deudas, S.A. (GEDESA)

% 0,01

Navarra de Financiación y Control, S.A. (NAFINCO)

Instituto Técnico y de Gestión Agrícola, S.A.(ITG Agrícola)

% 0,85

Navarra de Servicios, S.A.(NASERSA)

Instituto Técnico y de Gestión Ganadero, S.A.(ITG Ganadero)

% 3,43

Navarra de Servicios, S.A.(NASERSA)

% 50

Instituto Lactológico de Lecumberri, S.A.

% 1,30

Aberekin, S.A.

Natural Climate Systems, S.A. (MIYABI)

% 40,00

Eco Ciudades de Navarra, S.A.

% 11,77

Ecocities Iniciativas Estratégicas, S.L.

Navarra de Financiación y control, S.A. (NAFINCO)

% 100,00

Navarra de Verificaciones Legales, S.A. (NAVELSA)

% 22,04

Navarra Iniciativas Empresariales, S.A.

% 17,78

Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.A. (SODENA)

% 16,03

Start Up Capital Navarra, S.A.

% 100,00

Potasas de Subiza, S.A.

% 50,00

Deltor Green, S.L.

% 100,00

Echauri Forestal, S.L.

% 22,72

Punto Futuro, F.C.R.

% 100,00

Tuckland Footwear, S.L.

Navarra de Gestión para la Administración, S.A.(NGA)

% 99,99

Trabajos Catastrales, S.A.

% 90

Producciones Informáticas de Navarra, S.L. (PIN)

% 10

Grupo S21SEC Gestión, S.A.

% 20

Angel PC Global Support, S.L.

% 21,43

Futura Accorp, S.L.

Navarra de Servicios, S.A.(NASERSA)

% 0,01

Trabajos Catastrales, S.A.

Obras Públicas y Telecomunicaciones, S.A. (OPNATEL)

% 1,52

Ciudad del Transporte de Pamplona, S.A. (CTPSA)

Potasas de Subiza, S.A. (POSUSA)

% 76

Sal Doméstica S.A., (SALDOSA)

Riegos de Navarra, S.A.

% 0,85

Navarra de Servicios, S.A.(NASERSA)

Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.A.(SODENA)

% 23,59

3P Biopharmaceuticals, S.L.

% 29,18

Activery Biotech, S.L.

% 44,94

Angel Garro, S.L.

% 19,50

Caviar del Reyno, S.L.

% 95,91

Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.A. (CEIN)

% 26,84

Cromasa Identificación Electrónica, S.A.

% 8,00

Digna Biotech, S.L.

% 44,22

Ecoenergía Navarra, S.L.

% 45,00

Ecoenergía Sistemas Alternativos, S.L.

% 12,00

Elara Ingenieros, S.A.

% 16,66

Epsilon 5, S.A.

% 45,00

Estudios de Ingeniería Adaptada, S.L. (EINA)

% 10,00

Finaves II SRC, S.A.

% 21,76

Fondo de Desarrollo Turístico SPE, S.A.

% 100,00

Fondo Jóvenes Empresarios Navarros SPE, S.A.

% 15,00

Foro Europeo de Formación Empresarial, S.L.

% 23,77

Idifarma Desarrollo Farmacéutico, S.L.

% 33,16

Ingeniería Domótica, S.L.

% 6,50

Inveready Seed Capital CSR, S.A.

% 45,00

Lorpenak Navarra, S.L.

% 25,00

MCC Navarra SPE, S.A.

% 20,00

M Tobaco, S.A.

% 31,50

Natural Climate Systems, S.A. (MIYABI)

% 4,76

Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA)

% 25,89

Ojer Pharma, S.L.

% 44,93

Olus Tecnología, S.L.

% 14,00

Open Bravo, S.L.

% 44,88

Pamplona Learning Spanish Institute, S.L.

% 45,00

Parque de la Naturaleza de Navarra, S.A. (Senda Viva)

% 19,50

Piscifactoría Sierra Nevada, S.L.

% 5,00

Principia Technology Group Inc.

% 8,00

Proyecto Biomedicina Cima, S.L.

% 42,60

Smart Medical Group, S.L.

% 18,17

Sociedad Logística Alimentaria Navarra, S.L. (SLAN)

% 24,80

Soluciones y Sistemas Solares, S.L.

% 29,97

Start Up Capital Navarra, S.A.

% 34,00

Suan Biotech FCR

% 20,49

Twin Screw 2007, S.L.

% 10,00

UTE Cima

% 26,32

Wututu, S.L.

% 14,89

Ysios Biofund I FCR, de régimen simplificado

% 0,58

Iberdrola, S.A.

Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra, S.A.(SPRIN)

% 100

Ciudad Agroalimentaria de Tudela, S.L.

% 95

Circuito los Arcos, S.L.

% 99

Territorio Roncalia, S.L.

% 50

Tecnología Navarra de Nanoproductos, S.L.

Start Up Capital Navarra, S.A.

% 45,00

Alpe Metrología Industrial, S.L.

% 19,16

Cromasa Identificación Electrónica, S.A.

% 33,53

Nuonet Gestión, S.L.

% 29,41

Biomasa Térmica de Navarra, S.L.

% 29,41

KSI, S.L.

% 40,00

U Rock Films, S.L.

% 40,00

Reduce Destrucción Documental

Trabajos Catastrales, S.A.(TRACASA)

% 50

Tasaciones y Consultoría, S.A.

% 50

Técnica Cartográfica Andaluza, S.A.

% 50

GEA Trabajos de Consultoría, S.L.

% 50

Comunicación e Información al Ciudadano, S.L.

% 50

Ingegneria Teritoriale e Catasto, S.R.L.

% 42,50

Regional Geodata Air, S.A.

% 12,61

Getmapping España, S.L.

% 10

Producción Informática de Navarra, S.L. (PIN)

Viviendas de Navarra, S.A. (VINSA)

% 34,50

Natural Climate Systems, S.A. (MIYABI)

F0918158

Iragarkiaren kodea: F0918158

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web