(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

47/2009 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 4KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ERAIKUNTZA METALIKOETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 78 - 26/06/2009



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK


Atariko

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte-hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2008 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek otsailaren 8ko 174/2007 Errege Dekretua garatzen du, Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredua definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren hiru lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, abenduaren 14ko 1699/2007 Errege Dekretuak arautzen dituen Galdaragintza eta Egitura Metalikoen Diseinua, Eraikuntza Metalikoetako Produkzioa, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Kudeaketa eta Industria Tutueriaren Diseinuaren osatu gabeko kualifikazioa, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta instalazioen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 4ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Fabrikazio Mekanikoaren lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Eraikuntza Metalikoak.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbidean jardutea.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Eraikuntza Metalikoetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, otsailaren 8ko 174/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik eman ahal izanen dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa.

6. artikulua . Batxilergotik zikloan sartzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, batxilergoko titulua dutenak sartu ahal izanen dira Eraikuntza Metalikoetako goi mailako heziketa zikloan.

2. Zientziak eta Teknologia modalitateko batxilergoa ikasi duten ikasleek lehentasuna izanen dute heziketa ziklo honetan sartzeko.

3. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Goi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hemeretzi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak, edo hemezortzi, egin nahi diren ikasketekin zerikusia duen teknikari tituluren baten jabe izanez gero.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko eta Enpresa eta ekimeneko moduluei dagokienez, otsailaren 8ko 174/2008 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lantokietako prestakuntzako moduluaren salbuespen osoa edo partziala lortu ahalko da lan esperientziaren bitartez, betiere eraikuntza metalikoekin zerikusia duen lanbideren batean aritu izana frogatzen bada artikulu horretan adierazten den eran.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean azaltzen dira.

2. Irakasleku horiek lanbide moduluetako bakoitzaren ikaskuntza emaitzen ondoriozko ikaskuntza jarduerak garatzeko beharrezko azalera nahikoa izanen dute, eta horrez gain hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

a) Prestakuntza eremua okupatuko duen pertsona kopuruaren arabera ezarriko da azalera eta irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak beharrezko ergonomiaren eta mugikortasunaren bidez garatzea ahalbidetu beharko du.

b) Altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietan espazioaren aldetik dauden premiei erantzungo diete.

c) Funtzionamenduan ari diren makinek eta ekipamenduek eskatzen dituzten segurtasun eremu edo azalerak errespetatu beharko dituzte.

d) Laneko arriskuen prebentzioaren gaineko arautegia, osasunari eta laneko segurtasunari buruzko arautegia eta aplika daitezkeen gainerako arauak errespetatuko dituzte.

3. Zilegi da beste ikasle talde batzuek okupatzea prestakuntza eremuak, hots, heziketa ziklo bera edo beste bat edo beste hezkuntza etaparen bat egiten ari direnek.

4. Zehaztu diren prestakuntza eremuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean dauden ekipamenduek ikaskuntzaren emaitzak lortuko direla eta irakaskuntzaren kalitatea ikasleei bermatzeko beharrezkoak eta nahikoak izan behar dute. Gainera ondoko baldintzak bete behar dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek beharrezko instalazioa izanen dute ongi funtziona dezaten, eta segurtasunerako eta arriskuen prebentziorako neurriak eta aplika daitezkeen gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izan beharko dira eta ikaskuntzaren emaitzak bereganatzea ahalbidetu beharko dute, aipatutako irakaslekuetan emanen diren lanbide moduluen ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan hartuta.

6. Hezkuntza Departamentuak zainduko du irakaslekuak eta ekipamendua kopuruaren eta ezaugarrien aldetik dagozkien moduluetako ikaskuntza emaitzen ondoriozko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak garatzeko egokiak izan daitezen, eta irakaskuntzen bilakaerak ekarriko dituen eskakizunekin bat etor daitezen, irakaskuntza horien kalitatea bermatuz.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Otsailaren 8ko 174/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Egitura-txapako galdaragintzako teknikari espezialista, Metal adarra.

b) Eraikuntza metalikoetako teknikari espezialista eta soldatzailea, Metal adarra.

c) Ontzigintzako teknikari espezialista, Metal adarra.

d) Soldadurako teknikari espezialista, Metal adarra.

e) Itsasontzi-marratzaileko teknikari espezialista, Metal adarra.

f) Soldadura-fabrikazioko teknikari espezialista, Metal adarra.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen martxoaren 30eko 114/1998 Foru Dekretuaren bidez araututako Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluak ere foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion izen bereko tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, otsailaren 8ko 174/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Martxoaren 30eko 114/1998 Foru Dekretuan ezarritako Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau-esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da martxoaren 30eko 114/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehenbizikoa. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2009-2010 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra

Titulu honen gaitasun orokorra da galdaragintzako produktuak, egitura metalikoak eta industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuen kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzea.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak

Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Osatutako lanbide kualifikazioak:

FME354-3: Galdaragintza eta egitura metalikoen diseinua, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1145-3: Galdaragintzako produktuak diseinatzea.

-UC1146-3: Egitura metalikoen produktuak diseinatzea.

-UC1147-3: Galdaragintzan eta egitura metalikoetan kalkuluak eta proba-planak egitea.

-UC1148-3: Eraikuntza metalikoen produktuen dokumentazio teknikoa prestatzea.

FME357-3: Eraikuntza metalikoen produkzioa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1151-3: Eraikuntza metalikoen marraketa, mekanizazio eta konformazio prozesuak definitzea.

-UC1152-3: Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak definitzea.

-UC1153-3: Eraikuntza metalikoen sistema automatizatuak programatzea.

-UC0592-3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa gainbegiratzea.

FME356-3: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren kudeaketa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1267-3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatu eta kontrolatzea.

-UC1268-3: Fabrikazio mekanikoko produkzio prozesuak hornitzea.

Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:

FME355-3: Industria-tutueriaren diseinua, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1148-3: Eraikuntza metalikoen produktuen dokumentazio teknikoa prestatzea.

-UC1149-3: Industria-tutueriaren eskemak diseinatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak

1. Eraikuntza metalikoen produktuak diseinatzea, horiek dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak eginez, eta proba-planak ezartzea.

2. Diseinatutako produktuak fabrikatu eta mantentzeko behar diren agiri teknikoak prestatzea, antolatzea eta eguneraturik edukitzea.

3. Eraikuntza metalikoak fabrikatu, muntatu eta mantentzeko eragiketak definitzea, plano orokor edo fabrikazio planoetan eta jarraibide orokorretan dagoen informazio teknikotik abiatuta.

4. Eraikuntza metalikoetan erabilitako zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza ezarritako eskakizunekin bat datozen gainbegiratzea.

5. Produkzioa programatzea kudeaketa informatizatuko teknikak eta erremintak erabiliz eta produkzio hori betetzen dela kontrolatzea, finkatutako helburuak lortzearren.

6. Beharrezko hornidura zehaztea, behar denean materialak hornituko direla bermatzeko, eta horniduran sor litezkeen arazoak konpontzea.

7. Fabrikazio prozesuak ezarritako prozedurak betez garatuko direla ziurtatzea.

8. Bere taldeko kideen talde-lana antolatu eta koordinatzea, produkzio prozesuetako eskakizunen arabera, eta kideak motibatzea eta haien gainean eragin positiboa izatea.

9. Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatzea, eta lan-kargen arabera eta mantentze-lanen beharraren arabera horiek planifikatu, programatu eta betetzen direla egiaztatzea.

10. Kalitaterako, laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemei eta kudeaketa ereduei eustea, eta arauak, prozesuak eta jarraibideak betetzen direla gainbegiratzea eta ikuskatzea, eta agirien erregistroa kudeatzea.

11. Berrikuntza, hobekuntza eta taldeko kideek aldaketa funtzional edo teknologikoetara egokitzea sustatzea, lehiakortasuna areagotzeko.

12. Bere taldearen gaitasun tekniko, pertsonalak eta sozialak ezagutzea, eta gaitasun horiek dauden beharretara egokitzeko ikaskuntza ekintzak planifikatzea.

13. Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

14. Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

15. Bere jardueraren gorabeherak konpontzea, horien kausak identifikatuz eta erabaki arduratsuak hartuz.

16. Lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea, produkzio prozesuetako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.

17. Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat.

18. Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea

Profesional honek jarduera hauetan diharduten industrietan egiten du lan: andel handien, galdara astunen eta industria-tutueriaren fabrikazioa; mekanika-lantegiak; karrozerien, atoien eta iraulkien eraikuntza; ontzigintza eta ontzien konponketa; instalazio petrokimikoak; garraio-materiala, eta eraikuntza metalikoen muntaketa eta konponketa. Jarduera horiek eraikuntza metalikoen produkzioaren esparruan garatzen ditu, industria-sektorearen barruan.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Eraikuntza mekanikoko teknikaria.

-Eraikuntza metalikoen fabrikazioko arduraduna. Eraikuntza metalikoetako muntatzaileen arduraduna. Galdaragintzako eta egitura metalikoetako delineatzaile proiektugilea.

-Galdaragintzako eta egitura metalikoetako ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.

-Galdaragintzako eta egituretako diseinatzaile teknikoa. Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.

-Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea. Tutuak garatzeko teknikaria.

-Eraikuntza metalikoetako eta muntaketako lantegiburua.

b) Nafarroako lurralde ingurunea

Nafarroan, Espainiako beste lurralde batzuetan bezala, fabrikazio mekanikoaren sektoreak funtsezko eginkizuna betetzen du ekonomiako produkzio sektore garrantzitsu batzuetan, besteak beste automozioan, aeronautikan, industria aeroespazialean, energia ekoizpenean, trenbideetan, ekipamendu ondasunen industrian edo molde eta matrizeen industrian. Mendekotasun lotura estua du prozesuetan erabiltzen diren makina-erreminten eskaintzarekin eta bilakaera teknologikoarekin; horiek eskuragarri daude, orokorki, gero eta globalagoa den merkatuan. Horregatik, sektore honetako enpresa motek, produkzio prozesuek eta produktu manufakturatuek ez dute oso alde handirik inguruko beste lurralde eta herrialdeetan ikusten ditugunekin.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profila kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa sistemak, enpresa txiki eta ertainetan, gero eta gehiago integratzeko moduan dago, eta teknologiak eta fabrikazio prozesuak ezagutuz baliabide eta pertsonen kudeaketaz osatuta dago, hain globalizaturik dagoen sektore batean lehiakortasun maila handia lortzeko.

Profil honen alderdi garrantzitsuenetako bat hornidura katean esku hartzea izanen da, hornitzaile eta bezeroekin erlazionaturiko alderdiak jorratuz: alderdi teknologikoak, erlaziozkoak eta ekonomikoak.

Produktibitate maila handiari eusteko kontrola eta erabakiak hartzeko aukera ahalbidetzen duten informatika aplikazioen garapenak mesede eginen dio produkzioaren kudeaketari. Horren ondorioz, enpresa txikian bereziki software bidezko kudeaketa-soluzioak egokitzearekin bat datozen gaitasunak edukitzea beharrezkoa da.

Antolamenduaren egiturak erabaki deszentralizatuetan, talde-lanean eta lehenago beste departamentu batzuei esleitutako eginkizunak (kalitatea, logistika, mantentzea, produkzioa, etab.) hartzeko aukeran oinarrituta eratu ohi dira.

Bilakaera teknologikoa prozesuen integrazio eta automatizazio aldera sendotuz doa, eta ondorioz, arlo gehiagoetarako balio duten gaitasun teknikoak beharrezkoak dira. Mekanizazio arloan makina-erreminten ezaugarriak ugaritu dira, ebaki eta konformatzeko makinen kontrolerako sistema informatikoen garapenaren eraginez. Zizailek, tolesteko makinek eta arrabolezko kurbatzeko makinek zenbakizko kontrola (CNC) ere dute, eta plasma bidezko eta zenbakizko kontroldun (CNC) ebakitzeko makinen erabilera orokortuko da. Laser bidez ebakitzeko makinak gehituko dira eta, neurri txikiagoan, uraren bidez ebakitzekoak ere bai.

Produkzioko malgutasuna merkatuaren exijentzietara egokitzeko konstantea izanen da eta profesionalari eskatuko dio CNC, PLC eta roboten programazio teknologiak menderatzea eskatuko duten fabrikazio sistemak prestatzeko gai izatea baita teknologia pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak edo horien konbinazioak dituzten sistema automatikoak kontrolatzeko ere.

Egituretako, galdaragintzako edo tutueriako elementu edo produktuen eraikitze-soluzioen garapena gero eta lotuago egonen da CAD orokorrarekin edo zenbait produktutarako berariazkoarekin. Elementuen dimentsionatzea CAE kalkulu softwarea erabiliz eginen da, bai orokorra bai produktu mota baterako berariazkoa.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Eraikuntza metaleko produktuaren egitura aztertu ondoren, fabrikazioari buruzko zehaztapenak finkatzea, hura garatzearren.

b) Xehetasunezko eta multzoko planoetan jasotako informazioa interpretatzea, haien edukia aztertuta, mekanizazio edo muntaketa prozesua zehaztearren.

c) Mekanizazio faseak eta eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, eta horiek produktuaren ezaugarriekin lotzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.

d) Muntaketa faseak eta eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, eta horiek bukaerako produktuaren ezaugarriekin lotzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.

e) Programen jarraibide zerrenda interpretatzea, haren ezaugarriak prozesuaren eskakizunekin lotuta, zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzearren.

f) Produkzioa programatzeko, kudeaketako erreminta eta informatika-programak ezagutu eta aplikatzea, eta horiek duten eraginkortasuna justifikatzea.

g) Kudeaketa teknikak ezagutu eta aplikatzea, eta prozesuen garapena aztertzea, lanpostuen hornidura zehaztearren.

h) Prozesuak garatzean sor daitezkeen gorabeherak identifikatu eta baloratzea, horien kausak aztertzea eta sorrarazten dituzten arazoak ebazteko erabakiak hartzea.

i) Produkzio baliabideak mantentzeko planak interpretatzea eta kudeaketa tekniken aplikazioarekin lotzea, haien garapena eta aplikazioa gainbegiratzearren.

j) Kalitaterako, laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak aztertzea, eta kalitaterako, laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemei eta kudeaketa ereduei eusteko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzea.

k) Lehiakortasuna areagotzearren, produkzio prozesuak hobetu eta berrituta, lan-taldea aldaketetara egokitzeko gaitasuna baloratzea.

l) Talde-laneko jardunen konbinazioak zehaztea, horiek produktibitatean duten eragina erantzukizunez baloratuta, produkzio helburuak betetzearren.

m) Gaitasun berriak identifikatzea aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta, eta gaitasun horiek lortzeko eta hainbat lanpostutara egokitzeko beharrezko jardunak definitzea.

n) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertuz.

ñ) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatze aldera.

o) Ikasteko eta lan egiteko aukerak identifikatu eta baloratzea eta lan merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea nork bere lanbide karrera kudeatzeko.

p) Produkzio prozesu bateko lan jarduerak baloratzea, eta prozesu orokorrari produkzioaren helburuak lortzeko zer-nolako ekarpena egiten dioten azaltzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

MAILA

0245

Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa

260

8

1.a

0247

Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa

160

5

1.a

0248

Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak

200

6

1.a

0163

Produkzioaren programazioa

100

3

1.a

0165

Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa

120

4

1.a

0252

Enpresa eta ekimena

60

2

1.a

NA01*

Ingelesa I

60

2

1.a

0246

Eraikuntza metalikoen diseinua

220

10

2.a

0249

Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak

220

10

2.a

0162

Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa

130

6

2.a

0251

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

90

4

2.a

0250

Eraikuntza metalikoen proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.a

0253

Lantokietako prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.a

(*) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

. Lanbide modulua: Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa.

Kodea: 0245.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 260 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fabrikazio mekanikoko produktuak marrazten ditu, irudikapen grafikoari buruzko arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktua marrazteko irudikapen grafikoko sistema egokiena aukeratu da, erakutsi nahi den informazioaren arabera.

b) Behar diren irudikatze tresnak eta euskarriak prestatu dira.

c) Esku hutsez krokis bat egin da, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera.

d) Irudikatu beharreko objektuen tamaina kontuan izanda hautatu da eskala.

e) Produktua bistaratzeko beharrezkoak diren gutxieneko bistak egin dira.

f) Xehetasunak irudikatzean, haien eskala eta piezan duten posizioa identifikatu dira.

g) Produktuaren ezkutuko zati guztiak irudikatzeko beharrezko ebakidurak eta sekzioak egin dira.

h) Multzoaren atal-planoak irudikatu dira.

i) Irudikapen grafikoko arauak kontuan hartu dira, lerro mota eta haren lodiera irudikatzen denaren arabera zehazteko.

j) Planoak tolesteko, berariazko arauak bete dira.

2. Fabrikazio mekanikoko produktuen ezaugarriak ezartzen ditu. Horretarako, zehaztapen teknikoak arauen arabera interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Akotazio mota hautatzeko, produktuaren funtzioa edo horren fabrikazio prozesua kontuan hartu da.

b) Kotak irudikatzeko, irudikapen grafikoari buruzko arauak kontuan hartu dira.

c) Neurrien perdoiak irudikatzeko, berariazko arauak kontuan hartu dira.

d) Perdoi geometrikoak zehazteko, ikur normalizatuak irudikatu dira.

e) Planoan materialak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete da.

f) Planoan tratamenduak eta horien aplikazio eremuak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete da.

g) Elementu normalizatuak irudikatzeko (torlojuak, larakoak, soldadurak, etab.), aplikatu beharreko araudia bete da.

3. Automatizazio sistema pneumatikoak, hidraulikoak eta elektrikoak irudikatzen ditu, irudikapen-arauak aplikatuta, eta ekipamenduei eta elementuei buruzko oinarrizko informazioa zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Automatizazio-eskema bat irudikatzeko erak identifikatu dira.

b) Ikur pneumatikoak eta hidraulikoak irudikapen grafikoko arauen arabera marraztu dira.

c) Ikur elektrikoak eta elektronikoak irudikapen grafikoko arauen arabera marraztu dira.

d) Sistemen osagaien zerrendak egin dira.

e) Instalazioaren osagaiak zehazteko, erreferentzia komertzialak erabili dira.

f) Instalazioaren funtzionamendu-balioak eta horien perdoiak irudikatu dira.

g) Instalazioen konexioak eta konexio-etiketak irudikatu dira.

4. Produktu mekanikoak fabrikatzeko dokumentazio grafikoa prestatzen du, ordenagailuz lagundutako marrazketa-aplikazioak erabilita.

Ebaluazio irizpideak:

a) CADaren aukerak eta lehenespenak aukeratu dira, egin beharreko irudikapenaren ezaugarriak kontuan hartuz.

b) Irudikapen grafikoaren zatiak errazago identifikatzeko, marrazki-geruzak sortu dira.

c) Objektuak bi eta hiru dimentsiotan irudikatu dira, irudikapen grafikoari buruzko arauei jarraituz.

d) Berariazko liburutegietan jasotako elementuak erabili dira.

e) Piezaren edo multzoaren kotak eta neurrien perdoiak, geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzeko, aplikatu beharreko araudia bete da.

f) Piezen muntaketa eta mugimendua simulatzeko, murrizketak esleitu zaizkie.

g) Multzo bateko piezen elkarreragina simulatu da, haien muntaketa eta funtzionaltasuna egiaztatzeko.

h) Fitxategiak inportatu eta esportatu dira, talde-lana ahalbidetzeko eta beste aplikazio batzuetarako datuak laga ahal izateko.

i) Planoak inprimatu eta tolesteko, irudikapen grafikoari buruzko arauak bete dira.

Edukiak.

Fabrikazio mekanikoko produktuak irudikatzea:

-Marrazteko tresnak.

-Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.

-Irudikapen-sistemak (perspektibak eta diedrikoa, besteak beste).

-Lerro normalizatuak.

-Eskalak.

-Marrazketa industrialaren arauak.

-Plano orokorrak eta atalkakoak.

-Irudikapen grafikoko sistemak.

-Bistak.

-Ebaketak eta sekzioak eta etendurak.

-Ordenak eta garbitasunak krokisa egitean duten eragina baloratzea.

-Egitura-elementuak irudikatzea. Galdaragintza teknikoa eta garapenak marraztea.

-Planoak tolestea.

-Lana metodoz egitea.

-Talde-lana baloratzea.

Fabrikazio mekanikoko produktuen ezaugarriak zehaztea:

-Fabrikazio mekanikoko prozesuetarako ikurrak: akaberak, perdoiak eta soldadura.

-Tratamenduen ikurrak.

-Akotazioa.

-Neurrien perdoiak, perdoi geometrikoak eta gainazalarenak irudikatzea.

-Materialak irudikatzea.

-Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoak irudikatzea.

-Forma eta elementu normalizatuak (txabetak, hariak, gidak, soldadurak eta beste batzuk) irudikatzea.

-Katalogo komertzialak erabiltzea.

-Materialen zerrendak.

Automatizazio eskemen oinarrizko irudikapena:

-Eskema pneumatiko eta hidraulikoetan osagaiak identifikatzea.

-Eskema elektriko eta programagarrietan osagaiak identifikatzea.

-Elementu pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoen ikurrak.

-Elementu elektriko, elektroniko eta programagarrien ikurrak.

-Osagaien arteko konexioen ikurrak.

-Pneumatika, oleohidraulika eta elektrizitateko oinarrizko eskemak.

-Konexioen etiketak.

-Ordenagailuz lagundutako automatizazioko (CAE) eskemak egitea.

-Lana metodoz egitea.

Produktu mekaniko, parametriko eta ez-parametrikoen ordenagailuz lagundutako marrazketa (CAD):

-CAD programak.

-Softwarea konfiguratzea.

-Geruzak kudeatzea.

-Marrazketa aginduak.

-Aldaketa aginduak.

-Akotazio aginduak.

-Gainazalen aukerak eta aginduak.

-Solidoen aukerak eta aginduak.

-Produktuen liburutegiak.

-Materialak eta propietateak esleitzea.

-Murrizketak esleitzea.

-Marrazketa fitxategiak kudeatzea.

-Inprimatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek fabrikazio mekanikoan diseinatzeko eginkizuna betetzeko beharrezko prestakuntzaren zati handia du; beraz, titulurako funtsezkoa da, izan ere, modulu honen bidez, ikasleek gainerako moduluetan aplikatzen diren trebetasunak garatzen dituzte.

Diseinuan faktore hauek kontuan hartu behar dira:

-Fabrikazio mekanikoko objektuen krokisak egitea.

-Planoak interpretatzea, aldaketak egiteko.

-Ordenagailuz lagundutako marrazketarako (CAD) teknikak aplikatzea (2D eta 3D), fabrikazio mekanikoko piezak eta multzoak planoetan grafikoki egiteko.

-Irudikapen grafikoa, kotei, elementu normalizatuei, gainazaleko akaberei, automatizazio eskemen irudikapenari eta abarri buruzko araudiaren arabera.

Eginkizun horri loturiko lanbide jarduerak fabrikazio mekanikoko piezen eta multzoen irudikapenean, funtsean, aplikatzen dira. Horren ondorioz, moduluko prestakuntzak ikasleek eraikuntza metalikoen produktuen dokumentazioa diseinatu, kalkulatu, dimentsionatu eta ekoizteko beharrezko gaitasuna eskuratzen laguntzen du.

Moduluaren edukiak multzotan antolatu ahalko dira eta horiek lan unitatetan egituratuko dira. Lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetuko du. Aurretik dagokion atalean azaldutako edukiak hurrengo multzoetan egituratu ahal izateko moduan sekuentziatzea iradokitzen da:

-Marrazteko tresnak.

-Oinarrizko geometria.

-Bista perspektiboak, ebakidurak, sekzioak eta akotazioa.

-Geometria deskriptiboa.

-CAD programak.

-CAD programak aplikatzea.

-Elementu normalizatuak. Eraikuntza metalikoen multzoak egitea.

-Galdaragintzako elementuak, tutueria, egitura-elementuak marraztea.

-Industria nabeak.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko jarduera lerroak honakoak izanen dira bereziki: informazio teknikoaren interpretazioa eta fabrikazio mekanikoko produktuen irudikapen grafikoa, marrazteko tresnak eta ordenagailuz lagundutako diseinu programak (CAD) erabiliz, eta eraikuntza metalikoetan ohikoenak diren irudikapen grafikoko arauak aplikatuta. Jarduera lerro horiei dagokienez, hurrengo alderdiak aintzat hartzea komeniko litzateke:

-Pieza eta elementu mekanikoen krokisak egiteak duen garrantzia baloratu behar da, eta krokis argiak eta irakurterrazak egin behar dira, baita ohiko tresnez baliatuta marrazki teknikoak egin ere modulua hasi bezain laster. Ikasleek marrazteko tresnak erabiltzen jakin eta piezen bistak, ebaketak eta sekzioak eta perspektiben oinarrizko marrazketa egin behar dute, baita arituko diren industrietan erabili ohi diren elementu mekanikoak, piezak eta multzoak behar bezala kotatu ere.

-Formen benetako neurriak eta distantziak zehaztu beharra azpimarratzea komeni da; beraz, geometria deskriptiboaren oinarrizko elementuak ere ezagutu beharko ditu.

-Garrantzitsua da dagoeneko egindako planoak interpretatzeko ahalegina egitea eta erabakitako aldaketak egitea plano horietan.

-Galdaragintzako oinarrizko garapenak trebetasunez marrazteari garrantzia ematea komeni da, dagozkion neurriak zehaztu beharra kontuan hartuta.

-Arreta jarri behar da ikasleek elementu mekanikoak behar bezala irudika ditzan: torlojuak, mota guztietako loturak, etab. eta eraikuntza metalikoak osatzen dituzten elementu normalizatuak, oro har.

-Funtsezkoa da 2D eta 3Dko CAD programa komertzial bat edo gehiago erabiltzea, lehenik eta behin, oinarrizko mailan erabiltzeko eta ondoren, eraikuntza metalikoetako multzoen eta atalkatzeen irudikapenari aplikatzeko.

-Benetako planoen hornidura edukitzea komeni da moduluaren bigarren zatitik aurrera ikasleek egin beharko lituzketen jarduerak egiteko adibide gisa erabiltzeko. Horrela sorturiko planoek fabrikaziorako beharrezko elementu guztiak izanen dituzte, baita kalitatea egiaztatzeko eta produzitzeko kodetzea ere.

Gainerako moduluekin koordinatzeari dagokionez hurrengo erlazioak kontuan hartu beharko dira:

-Eraikuntza metalikoen diseinua izeneko modulua. Irudikapen grafikoa izeneko modulua diseinua zuzen garatzeko oinarrizkoa da. Arreta berezia jarri beharko zaio honelako edukien koordinazioari, esate baterako, galdaragintzako diseinua eta lotura baliabideak, baita edukiak emateko sakontasunari ere.

-Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa izeneko modulua. Hauen arteko koordinazioa egin beharko da: fabrikazio prozesuak, zehaztasuna, planoan kodetzea kalitatea kontrolatzeko, materialen akaberak eta kudeaketa.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa.

Kodea: 0247.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak ezartzen ditu, eta horien sekuentzia eta fase bakoitzaren kontrol-aldagaiak justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza metalikoetan esku hartzen duten fabrikazio prozedurak deskribatu dira.

b) Mekanizazio, konformazio, muntaketa eta lotura prozeduren eragiketak beharrezko makinekin, erremintekin, ekipamenduekin eta tresnekin lotu dira.

c) Egin beharreko eragiketen sekuentzia zehaztu da.

d) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitateari buruzko zehaztapenak interpretatu dira.

e) Eragiketa parametroak zehaztu edo kalkulatu dira.

f) Eragiketa bakoitzaren denbora zehaztu eta kalkulatu da.

g) Prozesuari eta produktuari dagokien akatsen eta efektuen analisi modala egin da.

h) Prozesuan eragina duten laneko arriskuen prebentzio planaren eta ingurumen planaren alderdiak deskribatu dira.

2. Lotura eta muntaketa prozesuak ezartzen ditu, prozesuaren zehaztapenak eta aldagaiak zehaztuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio planoetan jasotako informazio garrantzitsua identifikatu da.

b) Eraikuntza metalikoetan esku hartzen duten fabrikazio eta muntaketa prozedurak deskribatu dira.

c) Lotura eta muntaketa prozeduren eragiketak beharrezko makinekin, erremintekin, ekipamenduekin eta tresnekin lotu dira.

d) Eragiketa bakoitzaren denbora zehaztu eta kalkulatu da.

e) Eraikuntza metalikoetan erabiltzen den lotura mota bakoitzaren ezaugarriak deskribatu dira.

f) Doikuntza eta perdoiak zehaztu dira.

g) Lotu beharreko produktuaren zehaztapen teknikoak eta ezaugarriak, eta bezeroaren eskakizunak interpretatu dira.

h) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitateari buruzko zehaztapenak interpretatu dira.

i) Egin beharreko eragiketen sekuentziazioa zehaztu da.

j) Prozesuari eta produktuari dagokien akatsen eta efektuen analisi modala egin da.

k) Prozesuan eragina duten laneko arriskuen prebentzio planaren eta ingurumen planaren alderdiak deskribatu dira.

3. Fabrikazio-soluzio guztien kostuak aztertu ondoren, mekanizazioaren, konformazioaren eta muntaketaren kostuak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio, konformazio eta muntaketa prozesuen kostu-osagaiak identifikatu dira.

b) Mekanizazio-soluzio guztiak ikuspegi ekonomikotik alderatu dira.

c) Mekanizazio-parametroek produktuaren azken kostuari nola eragiten dioten baloratu da.

d) Konformazio-soluzio guztiak ikuspegi ekonomikotik alderatu dira.

e) Konformazio-parametroek produktuaren azken kostuari nola eragiten dioten baloratu da.

f) Muntaketa-soluzio guztiak ikuspegi ekonomikotik alderatu dira.

g) Prozesuaren aurrekontua egin da.

4. Produkzio-arloko baliabideen antolaera prestatzen du, eta haien antolaera fisikoa fabrikazio prozesuarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduen eta pertsonen oinplanoko banaketa optimizatzeko teknikak aplikatu dira.

b) Lanpostuak, ekipamenduen kokapena eta materialen fluxuak zehaztu dira.

c) Prozesuaren etapak eta faseak interpretatu dira.

d) Baliabideak banatzeko hautabidezko soluzioak proposatu dira.

e) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik prestatu da.

f) Egoera zailetan bizkor jokatu da.

g) Ekipamenduen eta pertsonen oinplanoko banaketari aplika dakizkiokeen laneko arriskuen prebentzio planaren eta ingurumen planaren alderdiak interpretatu dira.

5. Proba eta saiakuntza plana zehazten du, produktuaren fidagarritasun eta kalitate maila egiaztatzeko, eta ikuskapen prozedura prestatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Probak eta saiakuntzak egiteko behar diren ekipamendu eta segurtasun zein kontrol elementuak zehaztu dira.

b) Eraikuntza metalikoetan egiten diren proba eta saiakuntza suntsitzaileak eta ez-suntsitzaileak identifikatu dira.

c) Ohiko soldadura-akatsak dagozkion saiakuntza motekin lotu dira.

d) Eraikuntza metalikoen gaineko saiakuntzei eta azterketei buruz indarrean dagoen araudia aplikatu da.

e) Ikuskapen prozedurak deskribatu dira.

f) Ikuskapen prozedura ordenaz eta sektorerako estandarrak betez dokumentatu da.

Edukiak.

Eraikuntza metalikoen mekanizazio, konformazio, ebaketa termiko eta marraketako prozesuak definitzea:

-Mekanizaziorako makinak eta erremintak.

-Ebaketa mekanikoa, trokelatzea, zulatzea, hariztatzea, ertzak alakatzea, estrusionatzea, ahozabaltzea, izurtzea.

-Konformaziorako makinak eta erremintak.

-Xaflak eta profilak kurbatu, zuzendu eta tolestea.

-marraketako eta ebaketa termiko eta kimikoko eragiketak. Ebaketa parametroak.

-Pieza diseinatzeko metodoak. marraketa-lerroak.

-Soberakinak aprobetxatzeko sistemak. Habiagintza teknikak.

Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak definitzea:

-Muntaketa teknikak. Muntaketetan erabiltzen diren tresnak eta ekipamenduak.

-Doikuntzak eta perdoiak.

-Lotura soldatuak, errematxatuak, itsatsiak eta desmuntagarriak. Deskribapena. Ezaugarriak.

-Soldatze prozesuak. Motak. Ekipamenduak. Arauak eta taulak: aplikazioa.

Mekanizazio, konformazio eta muntaketa kostuak baloratzea:

-Mekanizazio, konformazio eta muntaketa prozesuen denborak kalkulatzea.

-Mekanizazio, konformazio eta muntaketa prozesuen kostuak kalkulatzea.

-Mekanizazio, konformazio eta muntaketarako aurrekontuak egitea.

-Prozesuaren lehiakortasunean kostuaren murrizketa baloratzea.

Baliabideak antolatzea:

-Eraikuntza metalikoen mekanizazio, konformazio, lotura eta muntaketari buruzko dokumentazio teknikoa:

-Prozesu orriak.

-Trazatu eta markatzeko prozesuak.

-Planoak, materialen zerrenda.

Eraikuntza metalikoetako makineria eta ekipamenduak muntatzeko baliabide eta instalazioak banatzea:

-Lan eremuak. Lan lerroak. Makinak.

-Kokapen finkoko banaketa.

-Prozesura bideratutako banaketa.

-Produktura bideratutako banaketa.

-Denborak eta kostuak aztertu eta kontrolatzea.

Proba eta saiakuntza suntsitzaileak eta ez-suntsitzaileak definitzea:

-Saiakuntzen prozedurak eta motak.

-Propietate mekanikoen saiakuntzak. Saiakuntza teknologikoak.

-Saiakuntza suntsitzaileak: trakzioa, konpresioa, makurdura, ebakidura eta gogortasuna.

-Saiakuntza ez-suntsitzaileak: begizko ikuskapena, partikula magnetikoak, likido sarkorrak, korronte induzituak eta ultrasoinuak, X izpiak.

-Proba eta saiakuntzak zehaztea. Prozedura. Araudia.

-Tresnak eta elementuak. Gauzatze eta onarpen irizpideak.

-Proben eta saiakuntzen segurtasuna.

-Egiaztatu eta kontrolatzeko teknikak. Neurriak neurtzeko tresnak.

-Egiaztagailuak.

-Soldaduraren ziklo termikoa. Akatsak. Ziklo termikoan eragina duten parametroak. Mikroegitura-aldaketak. Etenuneak.

Orientabide didaktikoak

Lanbide modulu honek prozesua kontrolatzeko eta bukatutako produktua egiaztatzeko probak zehaztu eta gauzatzeko eginkizuna betetzeko beharrezko prestakuntza du.

Prozesuaren ingeniaritzan faktore hauek kontuan hartu behar dira:

-Mekanizazio, ebaketa, konformazio, lotura eta muntaketa prozesuak ezartzea.

-Tutueria eta eraikuntza metalikoen instalazioetako fabrikazio prozesuen parametroak definitzea.

-Lan eremua antolatzea.

-Prozesuen kostuak kalkulatzea.

-Ikuskapen eta saiakuntza planaren bidez produktua nola egiaztatu definitzea.

-Kudeaketaren berezko soluzio informatikoak aplikatzea (kalkulu orria).

Moduluko prestakuntzak egitura metalikoak osatzen dituzten elementuen fabrikazioaren eta muntaketaren kudeaketa analizatu eta aztertzeko helburua lortzen laguntzen du, prozesu osoan eragimen eta kalitateari buruzko irizpideak ezarriz. Beraz, ikasleek prozesuak definitu, eragiketak antolatu eta baliabideak koordinatzeko beharrezko gaitasuna lortzea nahi da, produkzio prozesua eraginkorra izan dadin, eta kalitate-arauak eta denboraren eta kostuen aldetik eskatutako zehaztapenak bete ditzan.

Moduluaren edukiak multzotan antolatu ahalko dira eta horiek lan unitatetan egituratuko dira. Lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetuko du. Aurretik dagokion atalean azaldutako edukiak hurrengo multzoetan egituratu ahal izateko moduan sekuentziatzea iradokitzen da:

-Mekanizazio, konformazio, ebaketa eta muntaketa prozesuak definitzea.

-Prozesuak antolatzea.

-Denborak eta kostuak kalkulatzea.

-Saiakuntzak.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko jarduera lerroak honakoak izanen dira:

-Mekanizazioa egin aurreko faseetan dokumentazioa interpretatzea, mekanizatu beharreko pieza moten arabera baliabideak eta materialak aztertzea eta mantentze eragiketak egitea.

-Mekanizazio, ebaketa, konformazio, lotura eta muntaketa prozesuak definitzea, egin beharreko prozesuaren faseak eta lortuko den produktuaren kalitatea aztertuz.

-Kostuak aztertzea.

-Produktua egiaztatzea.

Helburu horiei dagokienez, modulu hau hasi bezain laster fabrikazio prozedurak, makineria, prozesuak eta eraikuntza metalikoetan erabilitako muntatzeko teknikak ezagutzea iradokitzen da. Ondoren, ikasleek eraikuntza metalikoetako oinarrizko mekanizazio, konformazio eta muntaketa prozesuak ezagutu eta garatuko ditu, honakoak barne: prozesu orriak, denboren kalkulua, makineriaren erabilera, tresneria, etab. Era berean, erabilitako produktuetan saiakuntza suntsitzaileak eta ez-suntsitzaileak egiteari arreta berezia jarri behar zaio. Oro har, oso komenigarria izanen da kalkulu orriak, CNC eta xafla programa bereziak eta proiektuak nolabaiteko trebetasunez erabiltzea.

Beste modulu batzuekin izan beharreko loturari dagokionez, Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak izeneko moduluarekin doikuntza eta perdoiei, lotura baliabideei eta ebakitzeko makinei buruzko edukietan koordinatzea komeni da, bai edukietan euretan bai edukiok emateko sakontasunean. Era berean, probeta ereduen fabrikazioari buruzko alderdiak adostea komeni da.

Era berean, Produkzioaren programazioa izeneko moduluarekin koordinatzeko ahalegina egin beharko litzateke, Gantt eta PERT diagramei buruzko edukien tratamenduari eta proiektuaren jarraipena egiteko Proyect izenekoa erabiltzeari dagokienez.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak.

Kodea: 0248.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fabrikazio prozesuen gauzatzea antolatzen du. Horretarako, produktuari buruzko zehaztapenak eta prozesu orriak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesatzean eragina duten ezaugarriak interpretatu dira, eraikuntza metalikoak fabrikatzeko erabiliko diren bai materialenak, bai osagai mekanikoenak.

b) Erremintak, tresnak eta piezak finkatzeko euskarriak identifikatu dira.

c) Fase bakoitzean behar diren material eta baliabideak identifikatu dira.

d) Fase bakoitzeko segurtasun neurriak ezarri dira.

e) Hondakinen gaikako bilketa zehaztu da.

f) Jarduera bakoitzerako norbera babesteko ekipamenduak zein diren adierazi da.

g) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitateari buruzko zehaztapenak identifikatu eta zehaztu dira.

2. Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesurako makinak, ekipamenduak eta sistema automatikoak prestatzen ditu. Horretarako, prozesuaren baldintzak eta azken produktuaren ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio sistemen eta makinen funtzioak deskribatu dira, bai eta tresna eta osagarrienak ere.

b) Erreminta edo tresnak aukeratu dira, eragiketa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz.

c) Beharrezko erremintak, tresnak eta osagarriak muntatu, lerrokatu eta erregulatu dira.

d) CNC programak egin dira, prozesutik eta planotik abiatuta eragiketak sekuentziatuz eta kodetuz.

e) Programaren erroreak egiaztatu eta zuzendu dira, prozesua ordenagailuan simulatuz.

f) Ebaketa, mekanizazio, marraketa eta konformazio prozesuaren parametroak makinan sartu eta doitu dira.

g) Pieza erreminten gainean muntatu, zentratu eta lerrokatu da, eskatzen den zehaztasunarekin eta segurtasun arauak betez.

h) Sistema automatikoetan erreferentziak behar bezala hartu dira, prozesuari buruzko zehaztapenen arabera.

i) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

j) Egoera arazotsuetan bizkor jokatu da.

3. Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuan esku hartzen duten makinak, ekipamenduak eta sistema automatikoak maneiatzen ditu, eta horien funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak gauzatzeko eragiketa-teknikak aplikatu dira.

b) Piezak trazatu eta markatu dira, ondoren ebaki, konformatu edo mekanizatzeko.

c) Prozesuaren jarraipena egin da, eta programatutako faseak betetzen dituela egiaztatu da.

d) Zenbakizko kontroleko programa makinan bertan doitu da erroreak saihesteko.

e) Zenbakizko kontroleko programa gauzatu da.

f) Lortutako pieza eta haren ezaugarriak egiaztatu dira.

g) Definitutako prozesuaren eta egindakoaren arteko aldeak aztertu dira.

h) Programazioaren, prestaketaren, ekipamenduaren, baldintzen eta fabrikazio-parametroen ondoriozko akatsak identifikatu dira.

i) Akatsen iturria erremintetan, prozesuaren baldintza eta parametroetan, makinetan edo materialean dagoen argitu da.

j) Prozesuaren desbideratzeak zuzendu dira, programan edo makinan behar diren zuzenketak eginez.

k) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

l) Egoera arazotsuetan metodoz eta bizkor jokatu da.

4. Makinen, erreminten eta tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu, eta horiek prozesuan dituzten ondorioak justifikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina, erreminta eta tresna bakoitzerako mantentze-plana antzeman da.

b) Fabrikazioko erreminta, makina eta ekipamenduen erabiltzaile mailako mantentze eragiketak deskribatu dira.

c) Eragiketak zein elementutan egin behar diren zehaztu da.

d) Elementu sinpleak muntatu eta desmuntatu dira, prozedurari jarraituz.

e) Makinak, erremintak nahiz tresnak exijitutako parametroen barruan jardun dezan beharrezkoak diren mantentze eragiketen zerrenda egin da.

f) Hondakinak bildu dira, ingurumena babesteko arauak betez.

g) Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu da.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Materialak, erremintak, makinak eta ekipamenduak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

c) Fabrikazio prozesuko eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak,....) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak,...) deskribatu dira.

d) Material, erreminta, makina eta ekipamenduen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

e) Fabrikazio prozesuko eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

f) Segurtasun-araudia bete da, segurtasun sistema eta babes pertsonaleko sistemak erabilita.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Fabrikazio mekanikoko produkzio eta arazketa prozesuetan afluenteen eta efluenteen zainketarako gehien erabiltzen diren bitartekoak deskribatu dira.

i) Nork bere burua, bere inguruko giza taldea eta ingurumena babesteko neurriak hartzea zergatik den garrantzitsua azaldu da.

Edukiak.

Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak antolatzea:

-Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuetan oinarritutako baliabideak eta makinak antolatzea.

-Hondakinei aurrea hartzeko eta horiek tratatzeko neurriak.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

Makina, ekipamendu, tresna eta erremintak prestatzea:

-CNCaren programazio teknikak, lengoaiak eta simulazioa.

-Zenbakizko kontroleko makinak maneiatu eta erabiltzea.

-Makina, ekipamendu, tresna eta erremintak prestatzea.

-Piezak prestatu eta markatzea. Ereduak egitea.

-Eraikuntza metalikoetan erabili ohi diren erremintak: horiek eta eraikuntza metalikoetako prozesuetan dituzten aplikazioak deskribatzea. Maneiatzeko teknika. Aplikazio praktikoa.

-Piezak, erremintak, tresnak eta osagarriak muntatzea.

-Tresnak muntatu eta doitzea.

-Prozesuaren parametroak erregulatzea.

-Erreferentziak hartzea.

Mekanizazio, ebaketa (mekanikoa eta termikoa), marraketa eta konformazio eragiketak:

-Makina eta instalazio motak. CNCarekin eragiketak egitea.

-Sistema laguntzaile eta osagarriak.

-Makineriaren funtzionamendua.

-Mekanizazio, ebaketa (mekanikoa eta termikoa), marraketa eta konformazioko eragiketa-teknikak.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak.

-Metrologia eta piezak egiaztatzea.

-Prozesuaren desbideratzeak zehaztea eta zuzentzea.

-Urragarrien eta harri urratzaileen bidez mekanizatzea.

-Tentsioak, deformazioak eta zuzen jartzeko teknikak.

-Akatsak mekanizazio, ebaketa, marraketa eta konformazioko eragiketetan.

Makinak eta ekipamenduak mantentzea:

-Koipeztatzea, likido mailak eta hondakinak hustea.

-Elementuak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Elementuak aldatzea.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Jarduera planifikatzea.

-Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea mekanizazio prozesuetan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizatu, konformatu eta muntatzeko lanetan.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak makinetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek beharrezko trebetasunak bereganatzen dituzte makinak prestatu eta doitzeko, mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak antolatu eta gauzatzeko, prozesuaren baldintzak eta bukaerako produktuaren ezaugarriak aztertzeko, erabilitako ekipamenduen eta baliabideen lehen mailako edo erabiltzaile mailako mantentze-lanak egiteko, eta lan eginen duten produkzio sektoreetan kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak betetzeko.

Tituluan ezarritako gaitasun orokorrak bereganatzeko nahitaezkoa izanen da hurrengoak egitea:

-Eraikuntza metalikoak fabrikatu, muntatu eta mantentzeko eragiketak definitzea, plano orokor edo fabrikazio planoetan eta jarraibide orokorretan dagoen informazio teknikotik abiatuta.

-Beharrezko hornidura zehaztea, behar denean materialak hornituko direla bermatzeko, eta horniduran sor litezkeen arazoak konpontzea.

-Fabrikazio prozesuak ezarritako prozedurak betez garatuko direla ziurtatzea.

Edukiak multzotan antolatu ahal izanen dira eta horiek, aldi berean, lan unitatetan banatuko lirateke. Lan unitateek helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetu behar izanen dute. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Edukien sekuentziazio egokia dagokien atalean azalduta datorrena da. Edukiak hiru multzotan antolaturik daude:

-Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak antolatzea.

-Makina, ekipamendu, tresna eta erremintak prestatzea.

-Mekanizazio, ebaketa (mekanikoa eta termikoa), marraketa eta konformazio eragiketak.

Makinak eta ekipamenduak mantentzea eta Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea izeneko ataletako edukien multzoak aipatutako edukien multzoetan zeharka lantzea gomendatzen da.

Honako hau modulu teoriko-praktikoa da eta, horregatik, eskola orduak gela teknikoan eta eraikuntza metalikoen lantegian eginen dira. Lehenengo gelan moduluaren edukien azalpen teorikoak emanen dira eta bigarrenean, berriz, moduluko eduki teorikoei loturiko praktikak eginen dira. Komenigarria litzateke lantegian bertan gune bat edukitzea, gertuko teknologiaren azalpenak emateko.

Modulua emateko beharrezko ekipamenduei dagokienez, besteak beste, ordenagailuz hornitutako gela bat eduki beharko litzateke, CNCaren programazioa egin eta programak simulatzeko, baita CNC bidezko makinak lantegian eduki ere, gelan sorturiko programak bertan tzeko.

Modulua zikloko beste modulu batzuekin loturik dago, eta bereziki koordinatu beharko da Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa eta Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa izeneko moduluekin. Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa izenekoan gero modulu honetan mekanizazio, ebaketa (mekanikoa eta termikoa), marraketa eta konformazioko praktikak egiteko erabil litezkeen galdaragintzako elementuak diseinatu eta garatu behar dira. Modulu bateko eta besteko irakasleek ondoren modulu honetan eraikiko diren galdaragintzako elementuen ariketak adostu beharko lituzkete.

Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa izeneko moduluarekin koordinazio handia egon behar da, izan ere, modulu horretan eraikuntza metalikoen mekanizazio, konformazio, ebaketa (termikoa eta kimikoa) eta marraketako prozesuak definitzeko modua irakatsi behar dira, eta modulu honetan, berriz, aipatutako prozesuak gauzatu.

Moduluaren alde praktikoan, jarduera integratzaileak egitea gomendatzen da; beraz, ariketa egiteko, moduluan ikasitakoak aplikatu beharko dira. Besteak beste, hurrengo jarduerak egitea proposatzen da:

-Galdaragintzako multzoa egitea, Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa izeneko moduluarekin koordinatuta, marraketa, ebaketa, konformazio eta bestelako eragiketak eginez.

-Profil ezberdinekin egindako bastidore txikia egitea, eta horren aurpegietan, hainbat metodoren bidez, modulu honetan ikasitakoa aplikatzeko ariketak jar litezke.

. Lanbide modulua: Produkzioaren programazioa.

Kodea: 0163.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fabrikazio programak egiten ditu. Horretarako, instalazioen produkzio ahalmenak, horietan egin litezkeen egokitzapenak eta hornidura-beharrak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikatu beharreko pieza kopurua eta, entrega-epeen arabera, piezak egiteko epea identifikatu dira.

b) Produkzio sorten tamaina zehaztu da.

c) Ezarritako prozedurari erantzuten dioten ekipamendu, tresneria eta instalazio eskuragarriak identifikatu dira.

d) Prozesuko materialak jarraitu beharreko bidea identifikatu da.

e) Eskuragarri dauden ekipamenduen ahalmena identifikatu da.

f) Erabiliko diren baliabideen kargaren eta guztizko ahalmenaren arteko erlazioa aztertu da, itoguneak saihesteko eta produkzioa optimizatzeko.

g) Denbora-unitateko produkzioa zehaztu da, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.

h) Giza baliabideen profila eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda banatu dira zereginak.

2. Mantentze-plana egiten du, haren kontrol-parametroak zehazten ditu eta baliabideen eskakizunak produkzio-beharrekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan-esparruko ekipamendu eta instalazio bakoitzerako beharrezko mantentze mota identifikatu da.

b) Ezarri den mantentze-planak produkzioarekiko interferentziak minimizatzen ditu.

c) Makina baten matxuraren, erreminta akastunaren eta okerreko parametroen ondorioz produkzioak huts eginez gero abian jarri beharko liratekeen jardunak deskribatu dira.

d) Makina multzoak kontuan hartuta, ordezko piezen katalogoa egin da. Bertan, zein ordezkapen-elementuk gutxieneko stockak behar dituzten, trukagarriak zein diren, etab. identifikatu dira.

e) Egindako kontrol eta berrikuspenak erregistratu dira, horiek bete diren kontrolatzeko eta, horrela, prozesuen trazabilitatea bermatzeko.

f) Giza baliabideen profila eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda banatu dira zereginak.

g) Egin beharreko lanak metodoz planifikatu dira, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

3. Produkzioaren programazioan erabilitako dokumentazioa kudeatzen du. Horretarako, informazioa antolatu eta prozesatzeko plan bat zehaztu eta aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produkzioa programatu eta kontrolatzeko beharrezko dokumentuak identifikatu dira.

b) Produkzioa antolatu eta kontrolatzen laguntzeko informatika-programak erabili dira.

c) Denetariko lan-dokumentuak sortu dira (ibilbide orriak, materialen zerrenda, laneko fitxak, prozesuaren kontrol estatistikoa, etab.).

d) Kalitatea, ingurumena eta/edo laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemetan erregistratu da dokumentazio guztia.

e) Kontsultatu eta/edo sortutako dokumentazio teknikoa antolatu eta artxibatu da.

f) Egin beharreko lanak metodoz planifikatu dira, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

4. Produkzioa kontrolatzen du. Horretarako, kontrolerako teknikak produkzio eskakizunekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produkzioa kontrolatzeko, fabrikazio prozesurako eredu egokiena identifikatu da.

b) Fabrikazio sorten tamaina eta entrega-epeak identifikatu dira.

c) Produkzioaren jarraipena egiteko zehaztu den metodoak aukera ematen du produkzioaren kontrola eta, behar izanez gero, erreakzio-denbora optimizatzeko.

d) Baliabideen erabilera bereziko aldietarako edo eskaeraren aldaketa-aldietarako birprogramazio-ereduak ezaugarritu dira.

e) Produkzioa gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategiak deskribatu dira.

f) Produkzioa kontrolatzeko zereginak antolatu eta kudeatzeko teknikak ezagutu eta baloratu dira.

g) Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa erakutsi da.

5. Beharrezko lehengaiez eta osagaiez hornitzeko plana zehaztu du. Horretarako, hornidura-ereduak aztertu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lehengaiez eta osagaiez hornitzeko beharrak identifikatu dira.

b) Produkzio sortak kontuan izanda, material kantitatea eta hura zenbatero eskuragarri izan beharko den kalkulatu da.

c) Stocken kokapena eta tamaina zehaztu dira.

d) Barruko garraiobideak eta horiek jarraitu beharko duten ibilbidea zehaztu dira.

e) Horniduran eragina duten kanpoko garraiobideen ezaugarriak identifikatu dira.

f) Hornidura-plana zehaztu da, stocka eta hornitzaileen entrega-denborak kontuan izanda.

g) Egin beharreko lanak metodoz planifikatu dira, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

6. Biltegia kudeatzeko, produkzio-eskakizunen araberako biltegiratze-beharrak biltegiratze, manipulazio eta barne-banaketako prozesuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasotako produktuak eskatutakoekin bat datozela dokumentu bidez egiaztatzeko beharrezko ekintzak identifikatu dira.

b) Erakundearen tamainarako eta ezaugarrietarako biltegiratze-metodorik egokiena deskribatu da.

c) Salgaien esparrua eta manipulazioa optimizatzeko enbalaje eta/edo edukiontzi mota zehaztu da.

d) Produktua errazago identifikatzeko etiketatze-sistema egokia zehaztu da.

e) Materialak jaso eta biltegiratzeko, eta produktua bidaltzeko faseetan langileen segurtasun eta osasunerako eta ingurumen babeserako arriskuak identifikatu dira.

f) Inbentarioa kontrolatzeko maiztasuna eta erabili beharreko metodoak zehaztu dira.

Edukiak.

Produkzioaren programazioaren printzipioak:

-Produktibitatea.

-Produkzio politikak.

-Produkzioa planifikatzea.

-MRPa.

-Makinaren ahalmena.

-Lan-karga.

-Produkzio ibilbideak.

-Produkzio sortak.

-Bide kritikoa.

-OPTa.

-JITa.

-Aldi bereko ingeniaritza.

-Produkzioa kudeatzeko GPAO softwarea.

Mantentze-lanen printzipioak:

-Mantentze motak: zuzentzailea, prebentziozkoa, iragarpenezkoa eta proaktiboa.

-Mantentze elektrikoa.

-Mantentze mekanikoa.

-Mantentze planak.

-Mantentzea kudeatzeko softwarea.

Dokumentazioa:

-Produkzioaren programaziorako dokumentuak: ibilbide orriak, materialen zerrenda, laneko fitxak, jarraibideen orriak, fabrikazio planoak, prozesuaren kontrol estatistikoa, etab.

-Dokumentazioa kodetu eta artxibatzeko teknikak.

-Produkzioaren planifikazio eta kontrolerako dokumentuak kudeatzeko softwarea.

Produkzioaren kontrola:

-Produkzioa kontrolatzeko teknikak.

-Estatistika.

-Prozesuak gainbegiratzea.

-Birprogramazioa.

-Produkzioaren jarraipena egiteko metodoak: PERT, Gantt, Roy eta gutxieneko kostua.

Hornitzea:

-Hornitzeko plana.

-Materialen garraioa eta fluxua.

-Hornidura eta logistika ibilbideak.

-Stockak kudeatzea.

Biltegiratzea eta banatzea:

-Logistika.

-Biltegiratze sistemak.

-Salgaien manipulazioa.

-Biltegia kudeatzea.

-Enbalatu eta etiketatzea.

-Inbentarioak kontrolatzea.

-Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak.

Orientabide didaktikoak:

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea ekipamendu ondasunen fabrikazioa planifikatu, programatu eta kontrolatzeko, lan eginen duten produkzio sektoreetan fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa aurretik dagokion atalean azaldutakoa da, baina eduki horiek lau multzo handitan egituratzea iradokitzen da:

-Produkzioaren programazioa.

-Mantentzea.

-Produkzioaren kontrola.

-Hornitzea, biltegiratzea eta banatzea.

Edukien sekuentzian definitutako Dokumentazioaren multzoa beste edukiekin zeharka ematea iradokitzen da. Era berean, horniduraren gaia produktuak biltegiratu eta banatzearekin batera multzo bakarrean ematea proposatzen da, ikasleek fabrikazioko logistikaz ikuspegi orokorra izan dezaten.

Multzo hauek lan unitatetan banatzea komeniko litzateke eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu teorikoa da eta prestakuntza eta ebaluazio jarduerak balio anitzeko gela batean emanen dira. Ahal dela, gela horrek ordenagailuak, proiektagailu bat eta Interneterako sarbidea izanen ditu. Batzuetan Internet erabiliko dugu behar den informazioa bilatzeko, eta horren bidez, ikasleek komunikazioaren teknologien ahalmen handiaz duten ikuspegia zabaldu ahalko dute.

Modulu praktikoekin duen korrespondentziari dagokionez, lantegietan fabrikatzen diren piezetakoren baten produkzioaren programazioak egin daitezke, ikasleak ikaskuntzan motibatu eta haiei gogoeta egiten laguntzeko.

Azkenik, komenigarria izanen litzateke jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Proiektua pieza bat edo multzo bat seriean fabrikatzean oinarritu liteke eta hurrengo alderdiak definituko lirateke: prozesuen definizioa, dokumentazioa, produkzioaren programazioa, hornidura, biltegiratzea eta banatzea, produkzioaren kontrola.

Horregatik, interesgarria litzateke hurrengo programak oinarrizko mailan erabiltzea: produkzioa kudeatzeko GPAO, PERT, Gantt programak, eta testu-tratamenduko, kalkulu-orrien, piezak marraztu eta diseinatzekoak, azken txostena egiteko asmoz.

Modulu honen edukiak modulu hauekin erlazionaturik daude: Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa, Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak eta Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak. Horien guztien arteko koordinazioari arreta jarri beharko zaio.

Komenigarria litzateke ohiko lantegian egin beharreko piezak koordinatzea Prozesuen definizioa izeneko moduluan mekanizazio prozesuak gauzatzeko eta, ondoren, agiri hori Produkzioaren programazioa izenekoan erabiltzea makinen kargak, hornidura eta ikasleek egindako piezen produkzioaren kontrola definitzearren.

. Lanbide modulua: Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa.

Kodea: 0165.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Kalitatea ziurtatzeko sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalitatea ziurtatzeko sistemen oinarriak eta printzipioak identifikatu dira.

b) Kalitatea kudeatzeko sistemetan ezarritako legezko eskakizunak identifikatu dira.

c) Kalitatearen barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu dira.

d) Kalitate-sistemen funtzionamendua aztertzeko dokumentuek barne hartu beharreko gutxieneko eskakizunak deskribatu dira.

e) Kalitatea ziurtatzeko arauen edukia interpretatu da.

f) Kalitatea ziurtatzeko sistema bati buruzko dokumentazioa kontrolatu da.

2. Enpresa-bikaintasuneko ereduak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabateko kalitate-sistema baten kontzeptuak eta helburuak identifikatu dira.

b) EFQM ereduaren antolamendu-egitura deskribatu da, eta haren abantailak eta eragozpenak identifikatu dira.

c) EFQM ereduak enpresa-bikaintasuneko bestelako ereduekiko dituen aldeak antzeman dira.

d) Ereduaren autoebaluazioan barne hartu beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu dira.

e) Kalitatea kudeatzeko metodologiak eta tresnak deskribatu dira (5s, gaitasunen kudeaketa eta prozesuen kudeaketa, besteak beste).

f) Kalitatea kudeatzeko metodologiak eta tresnak horien aplikazio-esparruarekin lotu dira.

g) Fabrikazio mekanikoko industrietako kalitate-sistema baten adierazle nagusiak zehaztu dira.

h) Izan litezkeen jardun-esparruak hautatu dira, adierazitako hobekuntza helburuen arabera.

i) Adierazleen bidez ezaugarritutako hobekuntza helburuak aplika daitezkeen kalitate metodologiekin edo tresnekin lotu dira.

j) Tresnaren edo ereduaren aplikazioa planifikatu da.

k) Kalitatea kudeatzeko sistema baten ezarpenerako eta jarraipenerako beharrezko dokumentuak prestatu dira.

l) Enpresa-bikaintasunaren aintzatespena lortzeko erabiltzen den jardun-prozedura estandarra deskribatu da.

3. Laneko arriskuen prebentziorako sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako sistemetan ezarritako oinarriak, printzipioak eta legezko eskakizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren esparruan larrialdi plan baten osagaiak deskribatu dira.

c) Diagramen eta organigramen bidez, ereduzko enpresa baten laneko arriskuen prebentziorako egitura funtzionala azaldu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioaren barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu dira.

e) Laneko arriskuen prebentzioaren eta kontrolaren dokumentu sistemak barne hartu beharreko gutxieneko eskakizunak deskribatu dira.

f) Norbera babesteko ekipamenduak zein arriskutatik babesten duten kontuan izanda sailkatu dira.

g) Norbera babesteko ekipamenduak mantendu, zaindu eta berritzeko eragiketak deskribatu dira.

h) Norbera babesteko ekipamenduak nola erabili deskribatu da.

i) Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko teknikak deskribatu dira.

j) Produkzio baliabide baten arriskuak arauaren arabera ebaluatu dira.

k) Arrisku faktoreak jardunerako prebentzio-teknikekin lotu dira.

4. Ingurumen-kudeaketako sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurumena kudeatzeko sistemen oinarriak eta printzipioak identifikatu dira.

b) Ingurumena kudeatzeko sistemetan ezarritako legezko eskakizunak identifikatu dira.

c) Barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu dira.

d) Ingurumena kudeatzeko sistemen funtzionamendua aztertzeko dokumentuek barne hartu beharreko gutxieneko eskakizunak deskribatu dira.

e) Ingurumen babesari buruzko arauen edukia interpretatu da.

f) Ingurumen babeseko sistema bati buruzko dokumentazioa kontrolatzeko prozedurak prestatu dira.

g) Kutsatzaileak murriztea sustatzeko teknikak deskribatu dira.

h) Kutsatzaileak kontrolatu eta murrizteko programa deskribatu da.

i) Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzeko jarraibideak ezarri dira.

5. Fabrikazio mekanikoko enpresen jardueran sor daitezkeen gune kutsatzaile nagusiak antzematen ditu, eta agente kutsatzaileek ingurumenaren gainean dituzten ondorioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diagramen bidez, fabrikazio mekanikoko ereduzko enpresa baten produkzio prozesua irudikatu da.

b) Agente kutsatzaile nagusiak identifikatu dira, haien jatorria eta ingurune hartzaileen gainean dituzten ondorioak kontuan izanda.

c) Industria jardueran sorrarazitako ingurumen ondorioen inbentarioa egin da.

d) Gune kutsatzaileak jatorriaren arabera sailkatu dira, eta neurri zuzentzaileak proposatu dira.

e) Aplikatzekoak diren legezko mugak identifikatu dira.

f) Kutsatzaile mota bakoitzerako legerian edo erabilera-arauetan ezarritako laginketa teknikak identifikatu dira.

g) Nazioarteko legeriaren eta/edo arauen arabera erabiltzen diren teknika analitiko nagusiak identifikatu dira.

h) Jarduerari edo produktuari lotutako ingurumen-alderdiei dagokienez, datuak biltzeko prozedura egokiena azaldu da.

i) Datuak tratatzeko informatika-programak aplikatu eta kalkulu estatistikoak egin dira.

j) Kalkulu estatistikoak egin dira.

Edukiak.

Kalitatea ziurtatzea:

-Kalitatea ziurtatzeko arauak.

-Prozesuak (prozedurak) deskribatzea. Adierazleak. Helburuak.

-Dokumentu sistema.

-Ikuskapenak: motak eta helburuak.

Kalitatea kudeatzea:

-Enpresa-bikaintasuneko ereduen arteko aldeak.

-Europako EFQM eredua.

-EFQM ereduaren irizpideak. Enpresak EFQM ereduari egiten dion ebaluazioa.

-Enpresa-bikaintasuneko ereduak ezartzea.

-Autoebaluazio-sistemak: abantailak eta eragozpenak.

-Autoebaluazio prozesua.

-Hobekuntza plana.

-Enpresa aintzatestea.

-Erabateko kalitatearen tresnak (5s, gaitasunen kudeaketa eta prozesuen kudeaketa, besteak beste).

Laneko arriskuen prebentzioa:

-Estatuaren, autonomia erkidegoaren edo udalaren esparruko xedapenak.

-Arauak jarduera-sektorearen eta arrisku motaren arabera sailkatzea.

-Arriskuen prebentzioa enpresaren barne-arauetan.

-Prebentzioarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak. Organigramak.

-Prebentzioaren antolamendua enpresa barruan.

-Norbera babesteko ekipamenduak, zein arriskutatik babesten duten kontuan izanda.

-Zaintza eta mantentze arauak.

-Ziurtapen eta erabilera arauak.

-Enpresa-politikaren eredu gisa, arriskuen prebentziorako kultura sustatzea.

Ingurumena babestea:

-Estatuaren eta autonomia erkidegoaren esparruko xedapenak.

-Ingurumen babesarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak.

-Organigramak.

-Ingurumen babesaren antolamendua enpresa barruan.

-Enpresa-politikaren eredu gisa, ingurumen babeserako kultura sustatzea.

Industria hondakinak kudeatzea:

-Industria hondakin ohikoenak.

-Industria hondakinak kudeatzea.

-Industria hondakinen kudeaketa formalizatzeko beharrezko dokumentazioa. Industria hondakinak bildu eta garraiatzea.

-Industria hondakinak biltegiratzeko guneak.

-Industria hondakinak gutxienera murriztea: produktua aldatzea, prozesua optimizatzea, jardunbide egokiak eta teknologia garbiak erabiltzea. Jatorriko birziklatzea.

-Ingurumena ebaluatzeko estatistika teknikak.

-Laginketa teknikak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea kalitatea ziurtatzeko kudeaketa sistemak aplikatzeko, baita laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzeko ere, lan eginen duten produkzio sektoreetan.

Egokientzat jotzen den edukien sekuentziazioa aurretik dagokion atalean azaldutakoa da. Edukiak bost multzotan banatu dira, eta horiek lan unitatetan banatu ahalko lirateke; lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulu teorikoa da eta prestakuntza eta ebaluazio jarduerak balio anitzeko gela batean emanen dira. Ahal dela, gela horrek ordenagailuak, proiektagailu bat eta Interneterako sarbidea izanen ditu. Batzuetan Internet erabiliko dugu behar den informazioa bilatzeko, eta horren bidez, ikasleek modulu honen edukiei dagokienez teknologia berrien ahalmenaz duten ikuspegia zabaldu ahalko dute.

Ikastetxearen berezko antolamenduarekin bat etorriz, ikasleekin lantegietako segurtasun eta ingurumen planen jarraipena eta doikuntza egin liteke, baita ikastetxeak daukan kalitatea ziurtatzeko sistema aztertu ere, ikasleak ikaskuntzan motibatu eta haiei gogoeta egiten laguntzeko.

Azkenik, jarduera integratzaileren bat egitea iradokitzen da, non batera aplikatu beharko diren moduluan ikasitakoak. Proiektua kalitate, segurtasun eta ingurumen planak ezarri edo hobetzeko jarduera zehatzak proposatu eta planifikatzean oinarritu liteke. Proiektu honetan interesgarria litzateke zikloko modulu praktikoekin koordinatzea, azterketa horren ondoriozko ekimenak analizatu eta lantegietan aplikatzeko.

Horregatik, komenigarria litzateke testu-tratamenduko, kalkulu-orrien eta datu-baseen programak, eta kalitatearen kudeaketaren, laneko arriskuen prebentzioaren, ingurumen babesaren eta industria hondakinen kudeaketaren berariazko programak erabiltzea, Internet erabiltzea eta abar., erabiltzaile edo oinarrizko mailan, azken txostena egiteko asmoz.

Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa izeneko moduluaren edukiak oinarrizkoak dira eta Lanerako prestakuntza eta orientazioa izenekoarekin koordinaturik egon beharko litzateke. Azken modulu horretan arriskuen prebentzioa Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen ikuspuntutik irakasten da, eta Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa izeneko moduluan, berriz, fabrikazio mekanikoko makinetako prebentzio eta segurtasun neurrien ikuspuntutik heltzen zaio.

. Modulua: Enpresa eta ekimena.

Kodea: 0252.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Eraikuntza metalikoetako enpresen eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza metalikoetako enpresen arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen gizarte erantzukizunaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Eraikuntza metalikoetako enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Eraikuntza metalikoen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Fabrikazio mekanikoko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian eraikuntza metalikoetako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Eraikuntza metalikoetako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak eraikuntza metalikoen jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, eraikuntza metalikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia eraikuntza metalikoetako enpresen eremuan.

-Eraikuntza metalikoen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantziazio plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Eraikuntza metalikoetako enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili beharko litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, ondokoak direla medio:

-Eraikuntza metalikoen sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta eraikuntza metalikoen sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Eraikuntza metalikoen sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta erantzukizun sozialaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena izeneko moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

-Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

-Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatu eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehiakideak aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

-Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

-Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

-Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

-Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

-Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

-Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

-Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

-AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio izapide berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira Lanerako prestakuntza eta orientazioa izeneko moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke halako koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaiak bezalakoetan:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

. Lanbide modulua: Ingelesa I.

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu da.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu da, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipamendu bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu dira.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua.), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak.

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak.).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

-Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta herrialde batzuetan bizi izaten dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratu ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abarrekoak deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen diseinua.

Kodea: 0246.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 16.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Egitura metalikoetako elementuen eraikitze-soluzioak diseinatzen ditu. Horretarako, esfortzu-nekeak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egitura metalikoak eta horien osagaiak ezaugarritu dira.

b) Arauak betetzen dituzten profilak eta materialak hautatu dira, taulak eta laburpenak erabilita.

c) Multzoak edo elementuak diseinatzean kontuan hartu beharreko kargak, pisuak eta grabitate-zentroak zehaztu dira.

d) Irudikapen grafikoaren bidez forma geometrikoak zehaztu dira, fabrikazio prozesuen mugak kontuan izanda.

e) Garraiorako eta muntaketarako beharrezko ainguratze-tresnak eta euskarriak zehaztu dira.

f) Garraiorako mugak identifikatu dira, eskuragarri dauden eremuak eta bestelako elementuekiko interferentziak kontuan izanda.

g) Diseinatutako produktuaren inguruko segurtasun-araudia aplikatu da.

h) Energia eta materialak aurrezteko, eta ingurumen-inpaktua murrizteko irizpideen arabera egin dira diseinuak.

2. Galdaragintzako elementuen eraikitze-soluzioak diseinatzen ditu. Horretarako, esfortzu-nekeak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Galdaragintzako produktuak ezaugarritu dira.

b) Arauak betetzen dituzten profilak, xaflak eta materialak hautatu dira, taulak eta laburpenak erabilita.

c) Multzoak edo elementuak diseinatzean kontuan hartu beharreko kargak, presioak eta gainerako parametroak zehaztu dira.

d) Irudikapen grafikoaren bidez forma geometrikoak zehaztu dira, fabrikazio prozesuen mugak kontuan izanda.

e) Garraiorako eta muntaketarako beharrezko ainguratze-tresnak eta euskarriak zehaztu dira.

f) Garraiorako mugak identifikatu dira, eskuragarri dauden eremuak eta bestelako elementuekiko interferentziak kontuan izanda.

g) Diseinatutako produktuaren inguruko segurtasun-araudia aplikatu da.

h) Energia eta materialak aurrezteko, eta ingurumen-inpaktua murrizteko irizpideen arabera egin dira diseinuak.

3. Industria-tutueriako elementuen eraikitze-soluzioak diseinatzen ditu. Horretarako, esfortzu-nekeak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Industria-tutueriako instalazioen elementuak ezaugarritu dira.

b) Zirkuitu motak bereizi dira beren ezaugarrien arabera.

c) Arauak betetzen dituzten profilak eta materialak hautatu dira, taulak eta laburpenak erabilita.

d) Multzoak edo elementuak diseinatzean kontuan hartu beharreko kargak, presioak, emariak eta gainerako parametroak zehaztu dira.

e) Irudikapen grafikoaren bidez forma eta antolaerak zehaztu dira, fabrikazio prozesuen mugak kontuan izanda.

f) Garraiorako eta muntaketarako beharrezko ainguratze-tresnak eta euskarriak zehaztu dira.

g) Dilatazioak eta bibrazioak, eta horiek kontrolatzeko baliabideak eta erak aurreikusi dira.

h) Garraiorako mugak identifikatu dira, eskuragarri dauden eremuak eta bestelako elementuekiko interferentziak kontuan izanda.

i) Instalazioaren funtzionamendu automatizatua zehaztu da.

j) Diseinatutako produktuaren inguruko segurtasun-araudia aplikatu da.

k) Energia eta materialak aurrezteko, eta ingurumen-inpaktua murrizteko irizpideen arabera egin dira diseinuak.

4. Eraikuntza metalikoen produktuak fabrikatu eta muntatzeko beharrezko materialak zehazten ditu, eta horien ezaugarriak lortu beharreko produktuari buruzko zehaztapenekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritza-materialak, eta horien formak, dimentsioak, izendapenak, kodeak edo markak identifikatu dira.

b) Materialen propietate mekanikoak eta teknologikoak identifikatu dira.

c) Materialak hautatzeko garaian, haien nekeak, eta fabrikatu eta muntatzeko ezaugarriak kontuan hartu dira.

d) Materialen gainazaleko tratamenduak ezaugarri aldagarrien arabera zehaztu dira.

e) Lanean arduraz jokatu da eta helburuak bete dira.

f) Materialak hautatzean, ingurumen babesari buruzko arauak aplikatu dira.

5. Eraikuntza metalikoetako elementuak dimentsionatzen ditu, eta horien ezaugarriak lortu beharreko produktuari buruzko zehaztapenekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuek jasaten duten esfortzu mota identifikatu da.

b) Elementuek jasan beharreko kargak zehaztu dira.

c) Erabiliko den materialaren arabera zehaztu dira kalkulu-parametroak: tentsio unitarioak, deformazioak, segurtasun-koefizienteak.

d) Ezarritako kalkulu-prozedurak zuhurtasunez eta zehaztasunez aplikatu dira.

e) Merkataritza-fabrikazioko elementuak eta horien dimentsioak edo ezaugarriak hautatu dira, jasaten ahalko dituzten nekeak eta lan-baldintzak kontuan izanda.

f) Dilatazioak kalkulatu eta dilatazio-junturak aukeratu dira.

g) Automatizazio eta kontrol elementuak hautatzeko, kalkuluen emaitzak eta fabrikatzaileen zehaztapenak kontuan hartu ditu.

h) Lan-taldean bete-betean parte hartu eta arduraz jokatu da.

6. Produktuari buruzko dokumentazio teknikoa prestatzen du, eta jasotako informazioa justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diseinatutako produktuak erabili eta mantentzeko jarraibideak eta eskuliburuak prestatu dira.

b) Produktua kalkulatu eta diseinatzeko erabilitako informazioa eta dokumentazioa ordenatu eta osatu da.

c) Txostena prestatzeko, informatika-baliabideak erabili dira.

d) Idatzizko txostenak labur eta ordenaz prestatu dira, diseinuaren inguruan ateratako ondorioak argiro adierazteko moduan.

e) Dokumentazioa ezarritako arauen arabera sailkatu da, erraz aurkitu eta eskuratzeko moduan.

f) Dokumentazioa eguneratu eta kudeatzeko prozedurak deskribatu dira.

g) Modu ordenatu eta metodikoan jokatu da.

Edukiak.

Egitura metalikoen elementuak diseinatzea:

-Egitura metalikoak.

-Industria-nabeak: motak, soluzio teknologikoak eta eraikuntza-elementuak.

-Hiri-altzariak: motak, soluzio teknologikoak eta eraikuntza-elementuak.

-Eusteko egiturak: motak, soluzio teknologikoak eta eraikuntza-elementuak.

-Egitura metalikoen eraikitze-soluzioak garatzea.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko faktoreak: fabrikatu eta muntatzeko prozesua, eskura dauden baliabideak, kostuak, mantentzea.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko araudia eta alderdiak, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari dagokienez.

-Eraginkortasuna diseinuan, formak sinplifikatzeari, eta materialak eta energia aurreztu eta arrazoiz erabiltzeari dagokienez.

-Zuhurtasuna, ordena eta metodoa lanean.

-Talde-lanaren eta horrek dakartzan balioen garrantzia: errespetua, erantzukizuna, arauak eta ordutegiak betetzea.

Galdaragintzako elementuak diseinatzea:

-Makinak, automatizazio eta kontrol sistemak, eta galdaragintza instalazioko gainerako industria osagaiak.

-Galdaren erregistroak, hondoak eta lotura-elementuak.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko faktoreak: fabrikatu eta muntatzeko prozesua, eskura dauden baliabideak, kostuak, mantentzea.

-Galdaragintzaren eraikitze-soluzioak garatzea.

-Eraginkortasuna diseinuan, formak sinplifikatzeari, eta materialak eta energia aurreztu eta arrazoiz erabiltzeari dagokienez.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko araudia eta alderdiak, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari dagokienez.

-Galdaragintza garatzeko ereduak egitea.

Industria-tutueriako elementuak diseinatzea:

-Tutueria-instalazioa osatzen duten makinak, tutuak, balbulak eta automatizazio eta kontrol sistemak.

-Industria-tutueriako instalazioetako lotura-elementuen, balbulen, ponpen, mekanismoen eta euskarrien antolaera.

-Industria-tutuerian erabiltzen diren lotura soldatuak, torlojutuak eta itsatsiak.

-Industria-tutueriaren eraikitze-soluzioak garatzea eta ereduak egitea.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko faktoreak: fabrikatu eta muntatzeko prozesua, eskura dauden baliabideak, kostuak, mantentzea.

-Eraginkortasuna diseinuan, formak sinplifikatzeari, eta materialak eta energia aurreztu eta arrazoiz erabiltzeari dagokienez.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko araudia eta alderdiak, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari dagokienez.

Eraikuntza metalikoetako materialak hautatzea:

-Material normalizatuak: izendapena, sailkapena, propietate teknikoak eta kodetzea.

-Gainazaleko tratamenduak: motak eta materialetan aldatzen dituzten propietateak.

-Galdaragintzan eta industria-tutuerian erabiltzen diren ponpak, makineria eta mekanismoak.

-Materialen kostua.

-Materialak arrazoizko eran eta eraginkortasunez hautatzea.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Eraikuntza metalikoen dimentsionatzea:

-Eraikuntza metalikoetan erabiltzen diren materialen eta merkataritza-elementuen ezaugarri mekanikoak.

-Estatika, indarra, momentua. Indarren konposizioa eta deskonposizioa. Oreka. Grabitate-zentroa.

-Trakzioaren, konpresioaren eta ebakiduraren mende dauden elementuak kalkulatzea.

-Makurduraren, gilborduraren eta bihurduraren mende dauden elementuak kalkulatzea.

-Triangelu-egiturak kalkulatzea.

-Eraikuntza metalikoak kalkulatzeko arauak.

-Galdarei eta tutuei buruzko kalkuluak. Taulak eta abakoak erabiltzea.

-Dilatazioak kalkulatzea.

-Lotura soldatuak eta torlojutuak kalkulatzea.

Dokumentazio teknikoa egitea:

-Garatutako produktua erabili eta mantentzeko beharrezko jarraibideak eta eskuliburuak.

-Diseinatutako produktuari buruzko txosten teknikoan jasotzen diren dokumentuak.

-Produktua diseinatu eta kalkulatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

-Dokumentazioa sailkatu eta artxibatzea.

-Dokumentazioa eguneratzea.

-Ordena, garbitasuna, eta metodo sinpleak eta eraginkorrak, norberaren lana eta besteena ahalbidetu eta errazten duten faktore gisa.

-Norberaren autonomia eta ekimena. Soluzioak eta hobekuntzak proposatzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek Eraikuntza metalikoetako elementuak diseinatzeko eginkizuna betetzeko beharrezko prestakuntzaren zati handia du. Honako hau tituluko beste moduluetarako euskarri modulua da.

Diseinuan faktore hauek kontuan hartu behar dira:

-Eraikuntza metalikoetako elementu eta multzoen eraikitze-soluzioak garatzea.

-Produktuen neurriak kalkulatzea.

-Fabrikatu, muntatu, erabili eta mantentzeko dokumentuak prestatzea.

-CAE kalkulurako informatika-programak erabiltzea.

Moduluko prestakuntzak ikasleek fabrikazio mekanikoko produktuen prozesuak eta zehaztapenak zehazteko helburua lortzen laguntzen du, eta horretarako produktu horiek kalkulatzeko beharrezko gaitasuna eskuratu behar du.

Moduluaren edukiak multzotan antolatu ahalko dira eta horiek lan unitatetan egituratuko dira. Lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Aurretik dagokion atalean azaldutako edukiak aipatutako sekuentziari jarraiki lantzea iradokitzen da, baina materialen hautaketa, kalkulu eta dokumentazioari buruzko gaienak eraikuntza metaliko, galdaragintza eta industria-tutueriako multzoetan zeharka lantzea, hurrenez hurren, eta horietako bakoitzean gainerako hiruren atal egokia gehituko da.

Moduluaren helburuak lortzeko aukera ematen duten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko jarduera lerroak honakoak izanen dira:

-Elementu eta multzoak diseinatzea, haien faktore eta baldintza guztiak aintzat hartuta eta izan litezkeen soluzioak erkatuta.

-Eraikuntza metalikoetan erabilitako materialak.

-Kargen mende dauden elementu eta multzoak kalkulatzea, eta elementuaren forma geometrikoaren, kargak funtzionatzeko moduaren eta erabilitako materialaren arabera izan litezkeen soluzioak erkatzea.

-Fabrikaziorako beharrezko dokumentuak eta garraio eta muntaketa planak prestatzea.

-Erabili eta mantentzeko eskuliburuak prestatzea.

Jarduerak zehazteari dagokionez, ikasleek, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, askotariko diseinuak egin behar dituzte, modulu honetan lantzen diren arau eta kalkuluetan oinarrituta. Eduki multzo bakoitzean dagozkion aplikazio praktikoak nabarmendu behar dira: galdaragintzako elementuen kalkulua, egitura erretikulatuen eta habeen kalkulua, eta abar.

Era berean, gogoan izan behar dugu modulu honetan materialen erresistentziari buruzko atalak garrantzi handia hartzen duela; gai hori ikasturtearen hasieran garatu beharko litzateke, eta kontzeptu horiek eraikuntza errazetan erabiltzeko ahaleginak egin, eta gero egitura zailagoetara jo eta azkenik industria nabetan amaitu beharko litzateke. Era berean, elementu mekanikoek jasaten dituzten esfortzuak eta haien deformazioak bereziki zehaztea eta indarreko araudiari egokitu arte horien neurriak ezartzea komeni da, edonola ere, materialen eta egitura-elementuen hautaketa justifikatuz.

Nahiz eta ikasleek kalkuluak eskuz egiteko prozedura ezagutu behar duten, garrantzitsua da soluzioak azkarrago aurkitzen lagunduko dieten egiturak kalkulatzeko informatika-programak, kalkulu-orriak edo berariazko programak erabiltzeko gai izatea.

Beste modulu batzuekin izan beharreko koordinazioari dagokionez, Adierazpen grafikoa izeneko moduluarekiko harremana bereziki gogoan izan beharko da, lotura elementuak irudikatzeari, materialei eta galdaragintzako elementuak, tutueria, egitura-elementuak marrazteari dagokienez; Prozesuen definizioa izeneko moduluarekin beharrezko dokumentazioa egiteari dagokionez egon behar da koordinatuta; eta Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak izenekoarekin, bereziki, galdaragintzako elementuei eta tutueriari dagokienez.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak.

Kodea: 0249.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuen gauzatzea antolatzen du. Horretarako, produktuari buruzko zehaztapenak eta prozesu orriak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesatzean eragina duten ezaugarriak identifikatu dira, eraikuntza metalikoak fabrikatzeko erabiliko diren bai materialenak, bai osagai mekanikoenak.

b) Erremintak, tresnak eta piezak finkatzeko euskarriak identifikatu dira.

c) Fase bakoitzean behar diren material eta baliabideak identifikatu dira.

d) Fase bakoitzeko segurtasun neurriak ezarri dira.

e) Hondakinen gaikako bilketa zehaztu da.

f) Jarduera bakoitzerako norbera babesteko ekipamenduak zein diren adierazi da.

g) Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate adierazleak identifikatu eta zehaztu dira.

2. Lotu eta muntatzeko prozesuan esku hartzen duten makinak, ekipamenduak eta sistema automatikoak, tresneria eta erremintak prestatzen ditu. Horretarako, prozesuaren baldintzak eta azken produktuaren ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lotu eta muntatzeko sistemen eta makinen funtzioak deskribatu dira, bai eta tresna eta osagarrienak ere.

b) Materialen portaera eta prestaketa identifikatzeko, haien ezaugarriak eta dimentsioak kontuan hartu dira.

c) Makinen edo ekipamenduen parametroak eta gailuak erregulatu eta egiaztatu dira.

d) Erreminta, osagarri edo tresnak aukeratu dira, eragiketa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz.

e) Beharrezko erremintak, tresnak eta osagarriak muntatu, lerrokatu eta erregulatu dira.

f) Robotaren programa, sistema automatikoak edo soldatzeko prozesuaren parametroak makinan sartu dira.

g) Pieza euskarrien gainean muntatu da, berme eta euste egokia ziurtatuta eta ondoren deformaziorik ez sortzeko moduan eta segurtasun arauak betez.

h) Sistema automatikoetan erreferentziak behar bezala hartu dira, prozesuari buruzko zehaztapenen arabera.

i) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

j) Egoera arazotsuetan bizkor jokatu da.

3. Lotura eta muntaketa prozesuan esku hartzen duten makinak, ekipamenduak eta sistema automatikoak maneiatzen ditu, eta horien funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketa prozesuak gauzatzeko behar den eragiketa-teknika aplikatu da.

b) Prozesuaren jarraipena egin da, eta programatutako faseak betetzen dituela egiaztatu da.

c) Lotutako eta muntatutako piezen ezaugarriak egiaztatu dira.

d) Muntatutako multzoen ezaugarriak egiaztatu dira.

e) Definitutako prozesuaren eta egindakoaren arteko aldeak aztertu dira.

f) Programazioaren, prestaketaren, ekipamenduaren, baldintzen eta fabrikazio-parametroen ondoriozko akatsak identifikatu dira.

g) Akatsen iturria erremintetan, prozesuaren baldintza eta parametroetan, makinetan edo materialean dagoen argitu da.

h) Prozesuaren desbideratzeak zuzendu dira, programan edo makinan behar diren zuzenketak eginez.

i) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

j) Egoera arazotsuetan metodoz eta bizkor jokatu da.

4. Makinen, erreminten eta horien tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu, eta horiek prozesuan dituzten ondorioak justifikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema automatikoak, makinak, erremintak eta tresnak mantentzeko plana antzeman da.

b) Sistema automatikoen, makinen, erreminten eta tresnen erabiltzaile mailako mantentze-lanak deskribatu dira.

c) Eragiketak zein elementutan egin behar diren zehaztu da.

d) Elementu sinpleak muntatu eta desmuntatu dira, prozedurari jarraituz.

e) Makinak, erremintak nahiz tresnak exijitutako parametroen barruan jardun dezan beharrezkoak diren mantentze eragiketen zerrenda egin da.

f) Hondakinak bildu dira, ingurumena babesteko arauak betez.

g) Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu da.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Materialak, erremintak, makinak eta ekipamenduak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

c) Fabrikazio prozesuko eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak eta norbera babesteko ekipamenduak deskribatu dira.

d) Material, erreminta, makina eta ekipamenduen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

e) Fabrikazio prozesuko eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

f) Segurtasun-araudia bete da, segurtasun sistema eta babes pertsonaleko sistemak erabilita.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Fabrikazio mekanikoko produkzio eta arazketa prozesuetan afluenteen eta efluenteen zainketarako gehien erabiltzen diren bitartekoak deskribatu dira.

i) Nork bere burua, bere inguruko giza taldea eta ingurumena babesteko neurriak hartzea zergatik den garrantzitsua azaldu da.

Edukiak.

Lotura eta muntaketa prozesuak gauzatzean lana antolatzea:

-Muntaketa prozesuetan oinarritutako baliabideak eta makinak antolatzea.

-Hondakinei aurrea hartzeko eta horiek tratatzeko neurriak.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

-Soldaduraren ikurrak interpretatzea eraikuntza metalikoen fabrikazio planoetan.

-Homologatzea.

Makina, ekipamendu, tresna eta erremintak prestatzea muntaketan:

-Makinetako elementuak eta agingailuak.

-Makina, ekipamendu, tresna eta erremintak prestatzea.

-Soldatzeko ekipamenduak, osaera, kontrol elementuak, prestaketa eta funtzionamendua.

-Soldatutako obra kontrolatzeko ekipamenduak.

-Eraikuntza metalikoetako piezak, erremintak, tresnak eta osagarriak muntatzea.

-Tresnak muntatu eta doitzea.

-Prozesuaren parametroak erregulatzea.

-Erreferentziak hartzea.

Lotura eta muntaketa eragiketak:

-Makina eta instalazio motak.

-Sistema laguntzaile eta osagarriak, elementuak eta agingailuak.

-Makinen funtzionamendua.

-Loturako eragiketa-teknikak (finko eta desmuntagarriak).

-Soldatutako loturak:

-Giro naturaleko soldadura, arkuzko soldadura elektrikoa, oxigas eta erresistentzia bidezko soldadura, eta soldadura gogorra eta biguna.

-Giro babestuko soldadura: TIG, MAG/MIG, FCAW bidez soldatzeko prozesuak.

-Arku murgilduzko soldadura (SAW) eta beste soldatze prozesu batzuk.

-Eraikuntza metalikoetan muntatzeko eragiketa-teknikak: lerrokatzea eta nibelatzea.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak.

-Metrologia eta piezak eta multzoak egiaztatzea. Prozesuaren desbideratzeak zuzentzea.

-Eraikuntza metalikoak muntatzeko ekipamenduak.

-Soldatu aurreko eta ondorengo tratamenduak.

Makinak eta ekipamenduak mantentzea:

-Koipeztatzea, likido mailak eta hondakinak hustea.

-Elementuak aldatzeko teknika eta prozedurak.

-Elementuak aldatzea.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina baloratzea.

-Jarduera planifikatzea.

-Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea mekanizatu, konformatu eta muntatzeko lanetan.

-Lan inguruneko faktore fisikoak.

-Lan inguruneko faktore kimikoak.

-Segurtasun sistemak makinetan.

-Norbera babesteko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bidez ikasleek beharrezko prestakuntza eta trebetasunak bereganatzen dituzte produkzio eginkizunak betetzeko, hala nola, elementuak soldatu eta muntatzeko prozesuak egiteko materialak, makinak, ekipamenduak, tresnak eta erremintak prestatu eta doitzeko, eta ekipamenduen lehen mailako edo erabiltzaile mailako mantentze-lanak egiteko, lan eginen duten produkzio sektoreetan kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren zehaztapenak betez.

Tituluan ezarritako gaitasun orokorrak bereganatzeko nahitaezkoa izanen da hurrengoak egitea:

-Eraikuntza metalikoak fabrikatu, muntatu eta mantentzeko eragiketak definitzea, plano orokor edo fabrikazio planoetan eta jarraibide orokorretan dagoen informazio teknikotik abiatuta.

-Eraikuntza metalikoetan erabilitako zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta prestaketa, ezarritako eskakizunekin bat datozen gainbegiratzea.

-Beharrezko hornidura zehaztea, behar denean materialak hornituko direla bermatzeko, eta horniduran sor litezkeen arazoak konpontzea.

-Fabrikazio prozesuak ezarritako prozedurak betez garatuko direla ziurtatzea.

-Eraikuntza metalikoetako ekipamendu eta makinekin eragiketak egitea, doikuntzak egitea, lantokiko programazioa egitea, eta kasuan kasuko beharrezko fabrikazio prozesuak gauzatzea, fabrikazioko eta kalitatearen kontroleko jarraibide teknikoak betez.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere, dagozkion atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak hiru multzotan antolaturik daude:

-Lotura eta muntaketa prozesuak gauzatzean lana antolatzea.

-Makina, ekipamendu, tresna eta erremintak prestatzea.

-Lotura eta muntaketa eragiketak.

Makinak eta ekipamenduak mantentzea eta Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea izeneko ataletako edukien multzoak lehenago aipatutako hiru multzoetan zeharka lantzea gomendatzen da.

Multzo hauek, aldi berean, lan unitatetan banatu ahal izanen dira; lan unitateek helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak, ebaluazio irizpideak, eta abar definitzea ahalbidetu behar izanen dute. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Honako hau modulu teoriko-praktikoa da eta, horregatik, eskola orduak balio anitzeko gela teknikoan eta eraikuntza metalikoen lantegian egitea gomendatzen da. Lehenengo gelan moduluaren edukien azalpen teorikoak emanen dira eta bigarrenean, berriz, moduluaren eduki teorikoei loturiko praktikak eginen dira.

Modulua emateko beharrezko ekipamenduei dagokienez, besteak beste, ordenagailuz hornitutako gela bat eduki beharko litzateke, CNC programen eta galdaragintzako garapen programen programazioa egin eta horiek simulatzeko, baita CNC bidezko makinak lantegian eduki ere, gelan sorturiko programak egikaritzeko.

Modulua zikloko beste modulu batzuekin oso loturik dago, eta bereziki koordinatu beharko da lehenengo mailako modulu hauekin: Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa, planoak interpretatzeko, eta Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa, modulu honetarako beharrezkoak diren garapenen marraketa, loturak eta muntaketa egiteko. Era berean, Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak izeneko moduluan bereganatutako ezagutzak eta trebetasunak funtsezkoak dira, aipatutako hiru moduluetan eskuratutako funtsezko prestakuntza edukiak aplikatzeko bertan, izan ere, ikasleek diseinu, ebaketa eta mekanizazio eragiketak barneratzen dituzten eskalako muntaketak gauzatu edo egiten ditu modulu honetan, baita fabrikazio plano batean irudikatutako edozein eraikuntza metaliko edo multzoren lotura eta muntaketa ere. Halaber, komenigarria litzateke lotura automatizatuen praktikak Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa izeneko bigarren mailako moduluarekin koordinatuta programatzea, eta eraikuntza metalikoak, berriz, Eraikuntza metalikoen diseinua izeneko moduluarekin.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan garatu ahal diren jardueretarako hurrengo iradokizunak kontuan hartzea proposatzen da:

-Eraikuntza metalikoetan CNC bidezko ekipamendu automatikoak martxan jartzea eta horien funtzionamendua.

-Hainbat materialetan lotzea, soldatzeko ekipamenduen bidez (eskuzkoak eta automatikoak).

-Eraikuntza metalikoak eta tutuak fabrikatu eta muntatzea.

-Lotura automatizatuak Sistema automatikoen programazioa izeneko moduluarekin koordinatuta.

-Soldatutako loturen lehen mailako ikuskapena, ikuskapen arauak eta ezarritako kalitate irizpideak betez.

Kasu praktiko guztietan ekipamenduak mantentzeko araudiak eta ingurumena babesteko eta arriskuei aurrea hartzeko araudia aplikatuko dira.

. Lanbide Modulua: Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.

Kodea: 0162.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fabrikazio mekanikoko instalazio automatizatu baten osagaiak identifikatzen ditu eta, horretarako, haien funtzionamendua eta produkzio-sistemetan duten kokapena aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazioko instalazio automatizatu baten ezaugarriak deskribatu dira (erreminten eta tresneriaren kudeaketa, piezen kudeaketa, fabrikazioa eta egiaztapena).

b) Sistema automatizatu baten osagaiak zerrendatu dira eta betetzen duten eginkizunarekin lotu dira.

c) Roboten eta manipulagailuen motak deskribatu eta haien ezaugarri nagusiak adierazi dira.

d) Automatizazio-teknologiak (pneumatikoa, elektrikoa, hidraulikoa eta elektronikoa) aztertu dira eta bakoitza erabiltzeko aukera baloratu da.

e) Fabrikazio-sistema automatikoen (zelula, fabrikazio-sistema malgua, CIM ingurunea) konfigurazio-desberdintasunak azaldu dira.

f) Sistema automatizatuek bestelako fabrikazio-sistemekiko dituzten abantailak eta eragozpenak baloratu dira.

g) Elementuen eta kudeatzailearen arteko komunikazioen funtzionamendua eta egitura deskribatu dira.

h) Jarduerak arduraz garatu dira eta lanbidearekiko konpromisoa erakutsi da.

2. Sistema automatizatu baten osagaietarako programak egiten ditu, programazio mota desberdinak aztertu eta aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemaren osagai bakoitzak automatizatu behar den prozesuaren esparruan bete beharreko eginkizuna deskribatu da.

b) Programatu behar diren elementuek (robotak, manipulagailuak, eragingailuak) jarraitu beharreko mugimenduak eta ibilbideak zehaztu dira.

c) Robotak eta manipulagailuak kontrolatzeko programak egin dira.

d) Kontrolatzaile logikoen (PLC) programak egin dira.

e) Sistema automatizatua kudeatzeko programak egin dira.

f) Berariazko lengoaia erabilita datuak sartu dira.

g) Programa egiaztatu da, sistema programagarriak simulatuz.

h) Simulazioan, ibilbideek zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu da.

i) Simulazioan atzemandako akatsak zuzendu dira.

j) Programa euskarri egokian gorde da.

k) Jarduera egitean azaldu diren arazoak konpondu egin dira.

l) Produkzioaren kudeaketa optimizatzeko hobekuntza-jarduerak proposatu dira.

3. Instalazio automatizatu baten osagaiak antolatu eta doitzen ditu, eskatzen diren teknika edo prozedurak hautatu eta aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren osagaiak konfiguratu dira, fabrikazio prozesua kontuan izanda.

b) Iturburu-fitxategitik roboten, manipulagailuen eta PLCen programak transferitu dira.

c) Erremintak eta tresnak programatutako eragiketa-sekuentziaren arabera ipini dira.

d) Ekipamenduak abiarazteko, eskuliburuan ezarritako prozedura aplikatu da.

e) Neurgailuak edo egiaztagailuak aukeratu dira, egin beharreko eragiketaren arabera.

f) Pertsonen eta ekipamenduen segurtasuna ziurtatzeko beharrezko babes neurriak hartu dira.

g) Jarduera egitean azaldu diren arazoak modu egokian konpondu dira.

h) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

4. Sistema automatizatuak kontrolatu eta gainbegiratzen ditu. Horretarako prozesua aztertzen du eta sistemaren aldagaiei dagozkien parametroak doitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko beharrezkoak diren hutseko probak egin ditu.

b) Prozesuak deskribatutako produkzio-zehaztapenak betetzen dituela egiaztatu da.

c) Prozesua egiaztatzean antzemandako desbideratzeetatik abiatuta, programetan aldaketak egin dira.

d) Prozesuaren eta horren osagaien egoera pantailan monitorizatu da.

e) Errendimendua eta/edo produktuaren kalitatea areagotuko duten hobekuntzak proposatu dira sistemarako.

f) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira.

g) Segurtasuna eta kalitatea zaintzeko arauak eta prozedurak errespetatu dira.

Edukiak.

Fabrikazio mekanikoko prozesuak automatizatzea:

-Fabrikazioa automatizatzearen funtsak.

-Zelulak, lineak eta fabrikazio-sistema malguak.

-Sistema malguen integrazioa.

-Robotikaren aplikazioak fabrikazioan.

-Garraio eta muntaketa automatikoko prozesuak.

-Tresnen eta erreminten sistema modular automatikoak.

-Ordenagailuz integratutako fabrikazioa (CIM).

-Automatizazio pneumatikoa.

-Automatizazio hidraulikoa.

-Automatizazio elektrikoa eta elektronikoa.

-Automatizazio elektropneumohidraulikoa.

Sistema automatikoak programatzea:

-Robotak.

-Manipulagailuak.

-Kontrolatzaile logiko programagarriak.

-PLCen eta roboten programazio lengoaiak.

-PLCak programatzea.

-Balioak aldatzea aginte-mahaiaren bitartez.

-Robotak programatzea.

-Eremu-sareak. Motak. Kableak.

-Datuak eskuratzea.

-Sistema proportzionalak programatzea.

Sistema automatizatuak prestatzea:

-Makina eta ekipamenduak abiaraztea.

-Makinen eta osagarrien doikuntza.

-Tresna eta erremintak muntatzea.

-Makinak prestatzearen lan arriskuak.

-Makinak prestatzearen ingurumen arriskuak.

Kontrolatu eta gainbegiratzea:

-Lan-estazioa kontrolatzea.

-Lan-estazioak kontrolatzeko jarraibideak banatzea.

-Produkzioa kontrolatzea.

-Trafikoa kontrolatzea.

-Erremintak kontrolatzea.

-Piezak monitorizatzea.

-Kontrol eta jarraipen txostenak.

-SCADA sistemak.

-Diagnostikoak.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea sistema automatizatuak programatzeko eginkizuna betetzeko.

Era berean, lan eginen duten produkzio sektoreetan sistema horiek muntatu eta kontrolatzeko ahalmena ematen die. Beraz, modulu hau ezinbestekoa da tituluan ezarritako gaitasun hauek eskuratzeko:

-Fabrikazioan erabilitako zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta prestaketa gainbegiratzea eta kalitaterako, laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako araudiak betetzen direla ziurtatzea.

-Fabrikazio prozesuak ezarritako prozedurekin bat datozela ziurtatzea, prozesu horien garapena gainbegiratu eta kontrolatzea eta sor daitezkeen gorabeherak konpontzea.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak hiru multzotan antolatzen ahal dira:

-Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak.

-Automatismo elektriko eta elektronikoak. Sistema hibridoak.

-PLCak, robotika eta industria komunikazioak.

Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa gogoan izan beharko da manipulagailuak eta bestelako mugimendu elementuak erabiltzean, baita fluidoak eta labaingarriak erabiltzen dituzten sistemetan ere. Laneko arriskuen prebentzioa modu praktikoan aplikatuz gero, ikasleek bere eginen dituzte laneko segurtasun eta higienearen balioak eta berentzat nahiz gainerako ikaskideentzat seguruak diren ohiturak hartuko dituzte.

Edukiak lan unitatetan banatzea komeniko litzateke, eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, ikaskuntza-irakaskuntza eta ebaluazio jarduerak, eta abar definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulua bukatzean, ikasleak gai izan beharko dira zirkuituak diseinatzeko, esku hartzen duten elementuak muntatzeko, eskatutako prozesu automatikoa abiarazteko eta sistemaren erantzuna erregulatu eta kontrolatzeko, segurtasun tarteak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

Modulu honi arrakastaz heldu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da Interpretazio grafikoa izeneko moduluan irakatsitako ezagutzak bereganatu izana, izan ere, planoak interpretatu eta egiteari esker errazagoa izanen da sistema diseinatzea eta sistema automatikoen osagaiak kokatzea. Komenigarria izanen da modulu honetan sistema pneumatiko, hidrauliko, elektriko eta konbinatuen berezko eskemak irudikatu eta interpretatzeko jarduerak azpimarratzea.

Era berean, komenigarria izanen da Mekanizazio, konformazio eta muntaketa prozesuen definizioa izeneko moduluaren eduki batzuk azpimarratzea, lan prozesua finkatzeko eta sistema automatikoaren fase eta eragiketen sekuentziazioa diseinatu ahal izateko.

Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa izeneko moduluaren edukiak Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa izeneko zikloko gainerako moduluetarako elementu integratzailea dira, bere garapenean modulu guztien ezagutzak erlazionatzen dituelako eta erabilitako makinen funtzionamendua ulertzen errazten duelako.

Modulu honetan garatuko diren irakaskuntza-ikaskuntza jarduera praktikoak jarraian adierazten diren proposamenei buruzkoak izan daitezke:

-Instalazio automatizatuak analizatzea, haien funtzionamendua, osagaiak, egitura eta tipologia deskribatuz.

-Zirkuituak diseinatzea, fabrikazio mekanikoko prozesu batean askotariko sekuentziak egiteko.

-Robotak, manipulagailuak eta PLCak programatzea eta sistema pneumohidraulikoak integratzea.

-Eskatutako prozesu automatikoa abiaraztea, esku hartzen duten elementuak muntatzea eta sistemaren erantzuna erregulatu eta kontrolatzea, segurtasun tarteak errespetatuz eta norbera babesteko ekipamenduak erabiliz.

-Fabrikazio prozesua gainbegiratu eta kontrolatzea, jarraipen txostenak lortzea, dagozkion diagnostikoak egitea eta sistemaren errendimendua hobetzeko bidezko erabakiak hartzea.

Ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten, modulu honetako jarduerak gure inguruko enpresen beharrak kontuan hartuz eginen dira.

Modulu teoriko-praktikoa da eta, horregatik, bizpahiru ikasgeletan (edo automatismoen lantegi-ikasgelan) zenbait ekipamendu izatea komenigarria litzateke, hala nola:

-Sekuentzia automatizatuak simulatzeko, elementu pneumatiko, oleohidrauliko, elektriko eta elektro-peumatikoak muntatzea ahalbidetzen duten taula didaktikoak.

-Zirkuituak eta robotika simulatzeko softwarea duten ekipamendu informatikoak.

-Material didaktikoa edo industriala, fabrikazio mekanikoko sistema automatizatu baten osagarriak zein diren jakiteko.

-Automataren bidez kontrolatutako sistema automatikoak programatu eta muntatzeko PLCak, baita PLCri akoplatzeko eta programatu ondoren funtzionatzen duela egiaztatzeko mikrozelulak.

-PLCn balioak aldatzeko aginte-mahaiak.

-Robot industrialak edo didaktikoak, programaren funtzionamendua eta robotaren mugimenduak programatu eta egiaztatzeko. Robot horiek fabrikazio makinen bidez edo manipulazio tresnen bidez inplementatu beharko lirateke.

-Sistemak komunikatuko dituen eremu-sarea egiteko materiala.

-Ofimatikako eta ordenagailuz lagundutako marrazketako softwarea, makinako automatismoen dokumentazioa prestatzeko.

. Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Kodea: 0251.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta bizitzan zehar ikasteko hautabideak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu da, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lan taldeak identifikatu dira.

c) Lan talde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lan taldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lan taldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lan taldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietakoa dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legerian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua identifikatzen du eta prebentziorako kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide-kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza metalikoen sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin da.

d) Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lan taldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Eraikuntza metalikoen sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolak aztertzea.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau-esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentziorako kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreak aztertzea.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Lanbide arriskuak ebaluatzea:

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskua baloratzea.

Arriskuen prebentzioa planifikatzea eta prebentzio eta babes neurriak aplikatzea enpresan:

-Prebentzioa planifikatzea enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, eraikuntza metalikoen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lan taldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen proiektua.

Kodea: 0250.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu dira, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu dira, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dieten beharrak identifikatu dira.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu dira.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu da.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu dira.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu dira.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu dira.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin da.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu da.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin da.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu dira.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri dira eta haien norainokoa identifikatu da.

e) Horien garapenerako beharrezko jarduerak zehaztu dira.

f) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi dira.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu dira.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu dira.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu da, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu dira.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu dira.

e) Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipamenduak definitu dira.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin da.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu da.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu dira.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu da.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri da eta berariazko dokumentuak prestatu dira.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

. Lanbide Modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0253.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta enpresa bera fabrikatutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu dira.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina erlazionatu dira.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lan taldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbera babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzeko arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Eraikuntza metalikoen eta industria-tutueriako instalazioen elementuak edo produktuak garatzen ditu, ingeniaritzako zehaztapenetatik eta ezarritako arauetatik abiatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Taulak eta katalogoak erabili dira, eta exijitutako ingeniaritzako zehaztapenak eta arauak betetzen dituzten profilak eta materialak lortu dira.

b) Ezarritako kalitateen, hitzartutako kostuen eta kontratuan jasotako zehaztapenen arabera hautatu da materiala.

c) Fabrikaziorako eta muntaketarako beharrezko elementu normalizatuak, eta horien kodeak eta izendapenak zehaztu dira.

d) Multzoak edo elementuak diseinatzean kontuan hartu beharreko kargak, pisuak, presioak, grabitate-zentroak eta gainerako parametroak zehaztu dira.

e) Erabiliko den materialaren arabera zehaztu dira kalkulu-parametroak: tentsio unitarioak, deformazioak, segurtasun-koefizienteak.

f) Kalkulu-prozedura egokiak zuhurtasunez eta zehaztasunez aplikatu dira.

g) Lortutako kalkuluen arabera diseinatutako elementuen forma eta dimentsioak zehaztu dira.

h) Irudikapen grafikoaren bidez forma geometrikoak zehaztu dira, fabrikazio prozesuen mugak kontuan izanda.

i) Garraiorako eta muntaketarako beharrezko ainguratze-tresnak eta euskarriak zehaztu dira.

j) Fabrikazio eta muntaketa prozesuen arabera, beharrezkoak diren tarteko produktuak zehaztu dira.

k) Garraiorako mugak kontuan izan dira, eskuragarri dauden eremuak eta bestelako elementuekiko interferentziak aintzat hartuta.

l) Diseinatutako produktuaren inguruko segurtasun-araudia aplikatu da.

4. Mekanizazio prozesuak zehazten ditu. Horretarako, fabrikatu beharreko produktuaren eskakizunetatik abiatuta, prozesuaren sekuentzia eta aldagaiak ezartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fabrikazio-etapa nagusiak identifikatu eta lan-sekuentziak deskribatu dira.

b) Mekanizazio prozesua beharrezko faseetan eta eragiketetan banatu da.

c) Mekanizazioko fase eta eragiketa bakoitzerako, laneko baliabideak, tresneria, erremintak, neurgailu eta egiaztagailuak, eta mekanizazio-parametroak zehaztu dira.

d) Material landugabearen dimentsioak eta egoera zehaztu dira.

e) Produkzio-kostuak zenbatesteko faktore gisa, eragiketa bakoitzaren denborak eta denbora unitarioa kalkulatu dira.

f) Denbora-unitateko produkzioa zehaztu da, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.

g) Produkzio prozesuaren material-fluxua zehaztu da.

h) Proben eta saiakuntzen plana, eta horiek egiteko behar diren ekipamendu eta segurtasun zein kontrol elementuak zehaztu dira.

i) Barruko eta kanpoko garraiobideak eta horiek jarraitu beharreko ibilbidea zehaztu dira.

j) Arriskuei aurrea hartzeko bete behar den araudia identifikatu da.

5. Fabrikatu eta muntatzeko prozesuan esku hartzen duten makinak, ekipamenduak, tresneria eta erremintak prestatu eta doitzen ditu, eskatzen diren teknika eta prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko eremu, esparru edo lerro bakoitzerako materialen zerrenda egin da, produkzio prozesuaren eta eraikuntza estrategiaren arabera.

b) Makinen edo ekipamenduen parametroak eta gailuak erregulatu eta egiaztatu dira.

c) Beharrezko erremintak, tresnak eta osagarriak muntatu, lerrokatu eta erregulatu dira.

d) CNC programak egin edo egokitu dira.

e) PLCak erabilita, roboten eta manipulagailuen programak programatu edo egokitu dira.

f) Programen simulazio grafikoa edo hutsekoa egin da.

g) Programetan zuzenketak edo doikuntzak egin dira, produkzioan eta produktuaren kalitatean izandako desbideratzeak zuzentzeko.

h) Erreminta edo tresnak aukeratu dira, eragiketa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz.

i) Ebaketa, mekanizazio, marraketa eta konformazio prozesuaren parametroak makinan sartu eta doitu dira.

j) Erreminten ebaketa-geometria eta erreferentziazko neurriak egiaztatu dira.

k) Pieza erreminten gainean muntatu, zentratu eta lerrokatu da, eskatzen den zehaztasunarekin eta segurtasun arauak betez.

l) Erreferentziak hartu dira, prozesuari buruzko zehaztapenen arabera.

m) Sistema automatikoetan erreferentziak behar bezala hartu dira, prozesuari buruzko zehaztapenen arabera.

n) Mekanizazio prozesuko parametroak makinan sartu dira.

ñ) Lan eremua behar bezain garbi eta ordenaturik eduki da.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0245 LANBIDE MODULUA: FABRIKAZIO MEKANIKOKO IRUDIKAPEN GRAFIKOA

(260 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0245-UF01(NA)

Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa I

50

0245-UF02(NA)

Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa II

50

0245-UF03(NA)

Fabrikazio mekanikoko 2Dko eta 3Dko irudikapen grafikoa

50

0245-UF04(NA)

Makinetako automatizazio eskemen irudikapena

50

0245-UF05(NA)

Produktu mekanikoen CADa

60

0247 LANBIDE MODULUA: ERAIKUNTZA METALIKOEN PROZESUEN DEFINIZIOA (160 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0247-UF01(NA)

Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak

50

0247-UF02(NA)

Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak

20

0247-UF03(NA)

Eraikuntza metalikoen mekanizazio, konformazio eta muntaketako kostuen zenbatespena

20

0247-UF04(NA)

Eraikuntza metalikoetako baliabideen antolaketa

20

0247-UF05(NA)

Eraikuntza metalikoen probak eta saiakuntzak

50

0248 LANBIDE MODULUA: ERAIKUNTZA METALIKOEN MEKANIZAZIO, EBAKETA

ETA KONFORMAZIO PROZESUAK (200 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0248-UF01(NA)

Eraikuntza metalikoen industrietako ebaketa termiko eta kimikoari aplikatutako CNCa

60

0248-UF02(NA)

Eraikuntza metalikoen industrietako konformazioa

50

0248-UF03(NA)

Eraikuntza metalikoen industrietako mekanizazioaren oinarrizko eragiketak I

50

0248-UF04(NA)

Eraikuntza metalikoen industrietako mekanizazioaren oinarrizko eragiketak II

40

0123 LANBIDE MODULUA: PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA (100 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0163-UF01(NA)

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren plangintzaren eta programazioaren printzipioak

30

0163-UF02(NA)

Produktuen hornidura eta oinplanoko banaketa: biltegien kudeaketa

20

0163-UF03(NA)

Produkzioaren jarraipen eta kontrolerako dokumentuen kudeaketa

20

0163-UF04(NA)

Fabrikazio mekanikoko oinarrizko mantentzea

30

0165 LANBIDE MODULUA: KALITATEAREN, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ETA INGURUMEN BABESAREN KUDEAKETA (120 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0165-UF01(NA)

Kalitatearen kudeaketarako dokumentu sistema

20

0165-UF02(NA)

Kalitatearen kudeaketa fabrikazio mekanikoan

40

0165-UF03(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa

30

0165-UF04(NA)

Ingurumenaren babesa

30

0252 LANBIDE MODULUA: ENPRESA ETA EKIMENA (60 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0252-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0252-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0252-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

NA01 LANBIDE MODULUA: INGELESA I (60 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0246 LANBIDE MODULUA: ERAIKUNTZA METALIKOEN DISEINUA (220 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0246-UF01(NA)

Egitura metalikoen diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea I

60

0246-UF02(NA)

Egitura metalikoen diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea II

40

0246-UF03(NA)

Galdaragintzaren diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea

60

0246-UF04(NA)

Industria-tutueriaren diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea

60

0249 LANBIDE MODULUA: ERAIKUNTZA METALIKOEN LOTURA ETA MUNTAKETA PROZESUAK (220 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0249-UF01(NA)

Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuen kudeaketa eta prestaketa

40

0249-UF02(NA)

Lotura eta muntaketa eragiketak I

60

0249-UF03(NA)

Lotura eta muntaketa eragiketak II

60

0249-UF04(NA)

Lotura eta muntaketa eragiketak III

60

0162 LANBIDE MODULUA: FABRIKAZIO MEKANIKOKO SISTEMA AUTOMATIKOEN PROGRAMAZIOA (130 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0162-UF01(NA)

Fabrikazio mekanikorako sistema automatizatuak. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak.

40

0162-UF02(NA)

Fabrikazio mekanikorako sistema automatizatuak. Automatismo elektrikoak eta elektronikoak. Sistema hibridoak.

40

0162-UF03(NA)

PLCak, robotika eta industria komunikazioak

50

0096 LANBIDE MODULUA: LAN PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA (90 H)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (H)

0251-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0251-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0251-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

. Lanbide modulua: Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa

Kodea: 0245

Iraupena: 260

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa I.

Kodea: 0245 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Edukiak:

-Marrazteko tresnak.

-Errotulazioa, formatuak, eskala. Marrazketa industrialaren arauak.

-Krokisak esku hutsez egiteko teknikak, 1. maila.

-Bistak, ebaketak, sekzioak eta etendurak. Akotazioa. 1. maila.

-Materialak irudikatzea.

-Fabrikazio mekanikoko prozesuetarako oinarrizko ikurrak: akaberak, perdoiak eta soldadura.

-Tratamenduen ikurrak.

-Tratamendu termiko, termokimiko eta elektrokimikoak irudikatzea.

-Objektu normalizatuak irudikatzea: torlojuak, azkoinak, zirrindolak, errodamenduak, malgukiak, txabetak eta mihiak eta errematxeak.

-Egitura-elementuak irudikatzea, 1. maila.

-Multzo mekanikoak irudikatzea, 1. maila.

-Planoak tolestea.

-Ordenak eta garbitasunak krokisa egitean duten eragina baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa II.

0245 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Edukiak:

-Bistak, ebaketak eta sekzioak. Akotazioa. 2. maila.

-Oinarrizko geometria deskriptiboa: puntuak, zuzenak, planoak, planoen elkargunea, plano irudiak, eraispenak, distantziak.

-Akabera eta perdoien ikurrak, 2. maila.

-Krokisak egitea, 2. maila.

-Objektu normalizatuak irudikatzea, 2. maila.

-Egitura-elementuak irudikatzea, 2. maila.

-Multzo mekanikoak, 2. maila.

-CADaren atarikoak: oinarrizko aginduak (bistaratzea, marraztea, editatzea eta inprimatzea).

-CADaren bidez 2Dko pieza eta multzoen ariketak egitea.

-2Dko industria nabeak: kokapena, loturak, oinarriak, pilareak, habeak, uhalak, estalkiak eta xehetasunak.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikoko 2Dko eta 3Dko irudikapen grafikoa.

0245 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Edukiak:

-2D eta 3Daren aplikazio orokorra.

-2D eta 3Dko marrazketaren agindu aurreratuak.

-Marrazketa aginduak.

-Aldaketa aginduak.

-Akotazio aginduak.

-Gainazalen aukerak eta aginduak.

-Solidoen aukerak eta aginduak.

-3Dko gainazalak eta solidoak.

-Ariketa konplexuak egitea, piezen kudeaketa barne. Proiektuen liburutegiak.

-3Dko pieza.

-3Dko multzoa. Murrizketak esleitzea.

-2Dko planoa.

-Materialen zerrendak.

-Xafla eta garapenak.

-Soldadura, animazioak eta kudeaketa.

-3Dko industria nabeak: kokapena, loturak, oinarriak, pilareak, habeak, uhalak, estalkiak eta xehetasunak.

Prestakuntza unitatea: Makinetako automatizazio eskemen irudikapena.

0245 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Edukiak:

-Elementu pneumatiko, oleohidrauliko eta elektrikoen ikurrak.

-Osagaien arteko konexioen ikurrak.

-Eskema pneumatiko, hidrauliko eta elektrikoetan osagaiak identifikatzea.

-Pneumatika, oleohidraulika eta elektrizitateko oinarrizko eskemak.

-Konexioen etiketak.

-Automatizazioak adibideen bidez azaltzea.

-Ordenagailuz lagundutako automatizazioko (CAE) eskemak egitea.

-Lana metodoz egitea.

Prestakuntza unitatea: Produktu mekanikoen CADa

0245 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Edukiak:

-3Dko CADaren atarikoak.

-Oinarrizko aginduak: marraztea eta editatzea.

-Oinarrizko eragiketak.

-3Dko piezaren ingurunea.

-3Dko multzoaren ingurunea.

-3Dko xaflaren ingurunea, garapenak.

-2Dko planoaren ingurunea.

-Beste ingurune batzuk, animazioak, soldadura, besteak beste.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa

Kodea: 0247

Iraupena: 160 ordu

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak.

0247 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Atarikoak.

-Ebaki, konformatu eta mekanizatzeko makineria eta erremintak.

-Ebaki, konformatu eta mekanizatzeko eragiketak aztertzea.

-Xaflaren marraketa eta ebaketa aztertzea, erabilitako parametroak.

-Ebaketarako berariazko CNCa erabiltzea: laserra, oxiebaketa eta plasma.

-CAEren bidez xaflak diseinatzeko berariazko teknikak.

-Soberakinen optimizazioa. Habiagintza teknikak (nesting).

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak.

0247 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Atarikoak.

-Muntaketa teknikak (finko eta desmuntagarriak).

-Muntaketaren neurriak aztertzea, doikuntzak.

-Lotura desmuntagarriak: errematxeak eta torlojuak, araudia, neurriak, aplikazioak.

-Lotura soldatuak, errematxatuak, itsatsiak eta desmuntagarriak. Soldadura motak. Araudia.

-Soldatzeko prozedurak: soldadura prozeduren ezaugarriak. Araudia eta aplikazioak.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen mekanizazio, konformazio eta muntaketako kostuen zenbatespena.

0247 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kostuen atarikoak.

-Mekanizazio, konformazio eta muntaketa prozesuetan zenbatetsi beharreko ekonomia faktoreak eta parametroak.

-Fabrikazio kostuak: mekanizazioa, konformazioa eta muntaketa.

-Kostu materialak, langileenak, makineriarenak eta orokorrak.

-Soldatzearen berariazko kostuak.

-Soldatzeko kostuak zehazteko metodoak.

-Soldatutako loturak diseinatzeko kostuak.

-Produkzioaren prestaketaren kostua.

-Soldatzean erabilitako parametroak eta taulak.

-Esperientziaren araberako zenbatespena, CAE kalkuluaren araberako zenbatespena.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoetako baliabideen antolaketa.

0247 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Eraikuntza metalikoen mekanizazio, konformazio, lotura eta muntaketari buruzko dokumentazio teknikoa.

-Prozesu orriak.

-Trazatu eta markatzeko prozesuak.

-Planoak, materialen zerrenda.

-Eraikuntza metalikoetan erabilitako baliabideak: gizakiak, materialak eta garraioa, antolamendua.

-Lan eremuak. Lan lerroak. Makinak.

-Kokapen finkoko banaketa.

-Prozesura bideratutako banaketa.

-Produktura bideratutako banaketa.

-Hasierako proiektua: haren baliozkotzea eta jarraipena.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen probak eta saiakuntzak.

0247 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Eraikuntza metalikoetan erabilitako materialen propietateak.

-Proba eta saiakuntzei buruzko alderdi orokorrak.

-Propietateen saiakuntzak eta saiakuntza teknologikoak.

-Saiakuntza suntsitzaileak: trakzioa, konpresioa, ebakidura, gogortasuna.

-Saiakuntza ez-suntsitzaileak: begizko ikuskapena, likido sarkorrak, partikula magnetikoak, ultrasoinuak, korronte induzituak eta X izpiak.

-Probak eta saiakuntzak zehaztea. Prozedura. Araudia.

-Tresnak eta elementuak. Gauzatze eta onarpen irizpideak.

-Proben eta saiakuntzen segurtasuna.

-Egiaztatu eta kontrolatzeko teknikak. Neurriak neurtzeko tresnak.

-Egiaztagailuak.

-Soldaduraren ziklo termikoa. Akatsak. Ziklo termikoan eragina duten parametroak. Mikroegitura-aldaketak. Etenuneak.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak.

Kodea: 0248

Iraupena: 200 ordu

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen industrietako ebaketa termiko eta kimikoari aplikatutako CNCa.

Kodea: 0248 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ebaketa termikoa eta kimikoa. Oxiebaketa. Plasma eta aire-arku bidezko ebaketa.

-Ebaketa eragiketetan erabilitako teknologia berriak. Laser bidezko ebaketa. Ur zorrotada bidezko ebaketa.

-CNCaren programazio teknikak, lengoaiak eta simulazioa.

-Zenbakizko kontroleko makinak maneiatu eta erabiltzea.

-Makina, ekipamendu, tresna eta erremintak prestatzea.

-Piezak, erremintak, tresnak eta osagarriak muntatzea.

-Tresnak muntatu eta doitzea.

-Prozesuaren parametroak erregulatzea.

-Erreferentziak hartzea.

-Erabilitako ekipamenduen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen industrietako konformazioa.

Kodea: 0248 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Makina eta instalazio motak.

-Sistema laguntzaile eta osagarriak.

-Makineriaren funtzionamendua.

-Marraketa eta konformazioko eragiketa-teknikak:

-Marraketa. Deskribapena. Teknikak eta ekipamenduak. Ereduak egitea. Aplikazio praktikoa.

-Xaflak eta profilak kurbatu eta tolestea. Kurbatzea eta tolestea. Eragiketen ezaugarriak. Esku hartzen duten parametroak eta haien eragina. Beroaren eragina eragiketa hauetan. Erabilitako ekipamendu eta baliabideak. Aplikazio praktikoa.

-CNC bidezko konformazio eragiketak gauzatzea.

-Prozesuaren desbideratzeak zehaztea eta zuzentzea.

-Tentsioak eta deformazioak.

-Zuzen jartzeko teknikak.

-Akatsak marraketa eta konformazioko eragiketetan.

-Erabilitako ekipamenduen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen industrietako mekanizazioaren oinarrizko eragiketak I.

Kodea: 0248 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Eraikuntza metalikoetan erabili ohi diren erremintak:

-Horien deskribapena eta eraikuntza metalikoan dauden prozesuetan dituzten aplikazioak.

-Maneiatzeko teknika.

-Aplikazio praktikoa.

-Makina eta instalazio motak.

-Sistema laguntzaile eta osagarriak.

-Makineriaren funtzionamendua.

-Mekanizazio eta ebaketa mekanikoko eragiketa-teknikak:

-Ebaketa mekanikoa. Horren ezaugarriak. Erabilitako teknikak: txirbil-harroketa, zizailaketa, besteak beste. Eskuzko ebaketa eragiketak: zizelkatzea, beranlana egitea, etab. Esku hartzen duten ekipamenduak: horien ezaugarriak eta deskribapena, erabilera segurtasuna eta segurtasun aplikagarria. Aplikazio praktikoa.

-Trokelatzea. Eragiketaren ezaugarriak. Trokelatzeko ekipamendua. Aplikazio praktikoa.

-CNC bidezko mekanizazio eragiketak gauzatzea.

-Tentsioak eta deformazioak.

-Prozesuaren desbideratzeak zehaztea eta zuzentzea.

-Akatsak mekanizazio eta ebaketa eragiketetan.

-Erabilitako ekipamenduen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen industrietako mekanizazioaren oinarrizko eragiketak II.

Kodea: 0248 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zulatzea, otxabutzea eta abeilanatzea. Erabilitako ekipamendu eta baliabideak. Deskribapena. Zulatzeko eragiketaren ezaugarriak. Zulatzeko ekipamenduak: horien ezaugarriak eta deskribapena. Eragiketa osagarriak: otxabutzea eta abeilanatzea. Aplikazio praktikoa.

-Hariztatzea. Ezaugarri teknikoak. Hariztatzeko eragiketak: esku hartzen duten parametroak. Hariztatzeko baliabideak. Eraikuntza metalikoan erabilitako torloju eta azkoinen ezaugarri teknikoak. Aplikazio praktikoa.

-Urragarrien eta harri urratzaileen bidez mekanizatzea.

-CNC bidezko mekanizazio eragiketak gauzatzea.

-Egiaztagailuak eta neurgailuak.

-Metrologia eta piezak egiaztatzea.

-Akatsak mekanizazio eta ebaketa eragiketetan.

-Erabilitako ekipamenduen eta baliabideen lehen mailako mantentze-lanak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

. Lanbide modulua: Produkzioaren programazioa

Kodea: 0163.

Iraupena: 100 ordu

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren plangintzaren eta programazioaren printzipioak.

Kodea: 0163 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Produktibitatea.

-Produkzio politikak.

-Produkzioa planifikatzea.

-MRPa.

-Makinaren ahalmena.

-Lan-karga.

-Produkzio ibilbideak.

-Produkzio sortak.

-Bide kritikoa.

-OPTa.

-JITa.

-Aldi bereko ingeniaritza.

-Produkzioa kudeatzeko GPAO softwarea.

Prestakuntza unitatea: Produktuen hornidura eta oinplanoko banaketa: biltegien kudeaketa.

Kodea: 0163 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hornitzeko plana.

-Materialen garraioa eta fluxua.

-Hornidura eta logistika ibilbideak.

-Stockak kudeatzea.

-Logistika.

-Biltegiratze sistemak.

-Salgaien manipulazioa.

-Biltegia kudeatzea.

-Enbalatu eta etiketatzea.

-Inbentarioak kontrolatzea.

-Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak.

Prestakuntza unitatea: Produkzioaren jarraipen eta kontrolerako dokumentuen kudeaketa.

Kodea: 0163 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produkzioaren programaziorako dokumentuak: ibilbide orriak, materialen zerrenda, laneko fitxak, jarraibideen orriak, fabrikazio planoak, prozesuaren kontrol estatistikoa, etab.

-Dokumentazioa kodetu eta artxibatzeko teknikak.

-Produkzioaren planifikazio eta kontrolerako dokumentuak kudeatzeko softwarea.

-Produkzioa kontrolatzeko teknikak.

-Estatistika.

-Prozesuak gainbegiratzea.

-Birprogramazioa.

-Produkzioaren jarraipena egiteko metodoak: PERT, Gantt, Roy eta gutxieneko kostua.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikoko oinarrizko mantentzea.

Kodea: 0163 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Mantentze motak: zuzentzailea, prebentziozkoa, iragarpenezkoa eta proaktiboa.

-Mantentze elektrikoa.

-Mantentze mekanikoa.

-Mantentze planak.

-Mantentzea kudeatzeko softwarea.

. Lanbide modulua: Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa

Kodea: 0165

Iraupena: 120 ordu

Prestakuntza unitatea: Kalitatearen kudeaketarako dokumentu sistema.

Kodea: 0165 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kalitatea ziurtatzeko arauak.

-Prozesuak (prozedurak) deskribatzea. Adierazleak. Helburuak.

-Dokumentu sistema.

-Ikuskapenak: motak eta helburuak.

Prestakuntza unitatea: Kalitatearen kudeaketa fabrikazio mekanikoan.

Kodea: 0165 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Enpresa-bikaintasuneko ereduen arteko aldeak.

-Europako EFQM eredua.

-EFQM ereduaren irizpideak. Enpresak EFQM ereduari egiten dion ebaluazioa.

-Enpresa-bikaintasuneko ereduak ezartzea.

-Autoebaluazio-sistemak: abantailak eta eragozpenak.

-Autoebaluazio prozesua.

-Hobekuntza plana.

-Enpresa aintzatestea.

-Erabateko kalitatearen tresnak (5s, gaitasunen kudeaketa eta prozesuen kudeaketa, etab.).

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa.

Kodea: 0165 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Estatuaren, autonomia erkidegoaren edo udalaren esparruko xedapenak.

-Arauak jarduera-sektorearen eta arrisku motaren arabera sailkatzea.

-Arriskuen prebentzioa enpresaren barne-arauetan.

-Prebentzioarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak. Organigramak.

-Prebentzioaren antolamendua enpresa barruan.

-Norbera babesteko ekipamenduak, zein arriskutatik babesten duten kontuan izanda.

-Zaintza eta mantentze arauak.

-Ziurtapen eta erabilera arauak.

-Enpresa-politikaren eredu gisa, arriskuen prebentziorako kultura sustatzea.

Prestakuntza unitatea: Ingurumenaren babesa.

Kodea: 0165 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Estatuaren, autonomia erkidegoaren edo udalaren esparruko xedapenak.

-Ingurumen babesarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak.

-Organigramak.

-Ingurumen babesaren antolamendua enpresa barruan.

-Enpresa-politikaren eredu gisa, ingurumen babeserako kultura sustatzea.

-Industria hondakinak.

-Industria hondakinak kudeatzea.

-Industria hondakinen kudeaketa formalizatzeko beharrezko dokumentazioa. Industria hondakinak bildu eta garraiatzea.

-Industria hondakinak biltegiratzeko guneak.

-Industria hondakinak gutxienera murriztea: produktua aldatzea, prozesua optimizatzea, jardunbide egokiak eta teknologia garbiak erabiltzea. Jatorriko birziklatzea.

-Ingurumena ebaluatzeko estatistika teknikak.

. Lanbide Modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0252

Iraupena: 60 ordu

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0252 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak eraikuntza metalikoen jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, eraikuntza metalikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia eraikuntza metalikoen eremuan.

-Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Eraikuntza metalikoen sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0252 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Eraikuntza metalikoen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantziazio plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea.

Kodea: 0252 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Eraikuntza metalikoen sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

. Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen diseinua

Kodea: 0246

Iraupena: 220 ordu

Prestakuntza unitatea: Egitura metalikoen diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea I.

Kodea: 0246 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Atarikoak.

-Materialen erresistentzia.

-Metodo analitiko eta grafikoa.

-Egitura metalikoak.

-Industria nabeak: motak, soluzio teknologikoak eta eraikuntza-elementuak.

-Hiri-altzariak: motak, soluzio teknologikoak eta eraikuntza-elementuak.

-Eusteko egiturak: motak, soluzio teknologikoak eta eraikuntza-elementuak.

-Egitura metalikoen eraikitze-soluzioak garatzea.

-Industria nabeak: motak, definizioak, indarreko araudia.

-Oinarri, pilare, habe, uhal, portale eta egitura erretikulatu, lauak eta espazialak kalkulatzea.

-Egitura osatzen duten elementuak dimentsionatzea.

-Estalkiak kalkulatzea.

-Lotura motak: zurrunak eta artikulatuak, horiek kalkulatzea.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko faktoreak: fabrikatu eta muntatzeko prozesua, eskura dauden baliabideak, kostuak, mantentzea.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko araudia eta alderdiak, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari dagokienez.

-Eraginkortasuna diseinuan, formak sinplifikatzeari, eta materialak eta energia aurreztu eta arrazoiz erabiltzeari dagokienez.

-Zuhurtasuna, ordena eta metodoa lanean.

-Talde-lanaren eta horrek dakartzan balioen garrantzia: errespetua, erantzukizuna, arauak eta ordutegiak betetzea.

-Eraikuntza metalikoetan erabiltzen diren materialak eta merkataritza-elementuak: ezaugarri mekanikoak. Material normalizatuak.

-Materialen kostua. Materialak arrazoizko eran eta eraginkortasunez hautatzea.

-Trakzioaren, konpresioaren eta ebakiduraren mende dauden elementuak kalkulatzea.

-Makurduraren, gilborduraren eta bihurduraren mende dauden elementuak kalkulatzea.

-Triangelu-egiturak kalkulatzea.

-Eraikuntza metalikoak kalkulatzeko arauak.

-Dilatazioak kalkulatzea. Tenperatuaren eragina.

-Lotura soldatuak eta torlojutuak kalkulatzea.

-Dokumentazio teknikoa egin, sailkatu, eguneratu eta artxibatzea.

-Lana errazten duten faktoreak: ordena, garbitasuna, metodo sinpleak eta eraginkorrak, norberaren autonomia eta ekimena.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Prestakuntza unitatea: Egitura metalikoen diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea II.

Kodea: 0246 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Ordenagailu bidezko soluzioak garatzea.

-Atarikoak.

-Geometria: korapiloak, barrak, multzoak eta portaleak.

-Sekzioak.

-Kargak.

-Emaitzak kalkulatzea eta bideratzea.

-Zerrendak.

-Grafikoak.

Prestakuntza unitatea: Galdaragintzaren diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea.

Kodea: 0246 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Galdaragintzan erabiltzen diren materialak eta merkataritza-elementuak: ezaugarri mekanikoak. Material normalizatuak.

-Galdaragintzan erabiltzen diren ponpak, makineria eta mekanismoak.

-Materialen kostua. Materialak arrazoizko eran eta eraginkortasunez hautatzea.

-Esfortzu mekanikoak kalkulatzea: trakzioa, konpresioa eta ebakidura; makurdura, gilbordura eta bihurdura.

-Galdarei buruzko kalkuluak. Arauak. Taulak eta abakoak erabiltzea.

-Dilatazioak kalkulatzea. Tenperatuaren eragina.

-Makinak, automatizazio eta kontrol sistemak, eta galdaragintza instalazioko gainerako industria osagaiak.

-Galdaren erregistroak, hondoak eta lotura-elementuak.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko faktoreak: fabrikatu eta muntatzeko prozesua, eskura dauden baliabideak, kostuak, mantentzea.

-Galdaragintzaren eraikitze-soluzioak garatzea:

-Xafla eta marraketa sistemak, dimentsionatzeak.

-Zuzenketak.

-Prismak eta piramideak.

-Zilindroak, konoak eta esferak.

-Gainazal konposatuak.

-Elkarguneak.

-Helizeak.

-Eraginkortasuna diseinuan, formak sinplifikatzeari, eta materialak eta energia aurreztu eta arrazoiz erabiltzeari dagokienez.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko araudia eta alderdiak, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari dagokienez.

-Galdaragintza garatzeko ereduak egitea.

-Xafla garatzeko CADa.

-Dokumentazio teknikoa egin, sailkatu, eguneratu eta artxibatzea.

-Lana errazten duten faktoreak: ordena, garbitasuna, metodo sinpleak eta eraginkorrak, norberaren autonomia eta ekimena.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

Prestakuntza unitatea: Industria-tutueriaren diseinua: elementuak, materialak eta dimentsionatzea.

Kodea: 0246 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Industria-tutuerian erabiltzen diren materialak eta merkataritza-elementuak: ezaugarri mekanikoak. Material normalizatuak.

-Industria-tutuerian erabiltzen diren ponpak, makineria eta mekanismoak.

-Materialen kostua. Materialak arrazoizko eran eta eraginkortasunez hautatzea.

-Esfortzu mekanikoak kalkulatzea: trakzioa, konpresioa eta ebakidura; makurdura, gilbordura eta bihurdura.

-Industria-tutueriari buruzko kalkuluak. Arauak. Taulak eta abakoak erabiltzea.

-Dilatazioak kalkulatzea: tenperatuaren eraginak.

-Lotura soldatuak eta torlojutuak kalkulatzea.

-Tutueria-instalazioa osatzen duten makinak, tutuak, balbulak eta automatizazio eta kontrol sistemak.

-Industria-tutueriako instalazioetako lotura-elementuen, balbulen, ponpen, mekanismoen eta euskarrien antolaera.

-Industria-tutuerian erabiltzen diren lotura soldatuak, torlojutuak eta itsatsiak.

-Industria-tutueriaren eraikitze-soluzioak garatzea eta ereduak egitea.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko faktoreak: fabrikatu eta muntatzeko prozesua, eskura dauden baliabideak, kostuak, mantentzea.

-Eraginkortasuna diseinuan, formak sinplifikatzeari, eta materialak eta energia aurreztu eta arrazoiz erabiltzeari dagokienez.

-Diseinuan kontuan hartu beharreko araudia eta alderdiak, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari dagokienez.

-Dokumentazio teknikoa egin, sailkatu, eguneratu eta artxibatzea.

-Lana errazten duten faktoreak: ordena, garbitasuna, metodo sinpleak eta eraginkorrak, norberaren autonomia eta ekimena.

-Gizartearen ingurumen eta kultur ondarea zaindu eta babesteko balioekin konpromiso etikoa hartzea.

. Lanbide modulua: Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak.

Kodea: 0249.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuen kudeaketa eta prestaketa.

Kodea: 0249 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lotura eta muntaketa prozesuak antolatzeko teknikak.

-Lotura eta muntaketa prozesuetan baliabideak eta makinak antolatzea.

-Kalitatea, araudiak eta katalogoak. Homologazioa.

-Soldaduraren ikurrak interpretatzea eraikuntza metalikoen fabrikazio planoetan.

-Prozesuaren parametroak zehaztea eta erregulatzea.

-Tresnak prestatu, muntatu eta doitzea.

-Lotura eta muntaketa prozesuetan makina eta ekipamenduak mantentzea kudeatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Lotura eta muntaketa eragiketak I.

Kodea: 0249 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Loturako eragiketa-teknikak (finko eta desmuntagarriak).

-Soldatutako loturak. Giro naturaleko soldadura: arkuzko soldadura elektrikoa, oxigas eta erresistentzia bidezko soldadura, eta soldadura gogorra eta biguna.

-Makinen funtzionamendua.

-Soldatzeko ekipamenduak, osaera, kontrol elementuak, prestaketa eta funtzionamendua.

-Makinak eta ekipamenduak mantentzea.

-Soldatze prozesuei aplikatu edo loturiko tratamendu termikoak.

-Soldatu aurreko eta ondorengo tratamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Lotura eta muntaketa eragiketak II.

Kodea: 0249 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Loturako eragiketa-teknikak (finko eta desmuntagarriak).

-Soldatutako loturak.

-Giro babestuko soldadura: TIG, MAG/MIG, FCAW bidez soldatzeko prozesuak.

-Arku murgilduzko soldadura (SAW) eta beste soldatze prozesu batzuk.

-Makinen funtzionamendua.

-Soldatzeko ekipamenduak, osaera, kontrol elementuak, prestaketa eta funtzionamendua.

-Makinak eta ekipamenduak mantentzea.

-Soldatze prozesuei aplikatu edo loturiko tratamendu termikoak.

-Soldatu aurreko eta ondorengo tratamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: Lotura eta muntaketa eragiketak III.

Kodea: 0249 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Loturako eragiketa-teknikak (finko eta desmuntagarriak).

-Soldatutako loturak. Hainbat soldatze prozesuren bidez zenbait materialetan profilak eta tutuak soldatzea. Soldatze prozesuen automatizazioa. Plano gainean multzo metalikoak gauzatzea.

-Eraikuntza metalikoetan muntatzeko eragiketa-teknikak: lerrokatzea eta nibelatzea.

-Soldatutako obra kontrolatzeko ekipamenduak.

-Metrologia eta piezak eta multzoak egiaztatzea. Egiaztagailuak eta neurgailuak. Soldatutako obraren lehen mailako ikuskapena.

-Eraikuntza metalikoak muntatzeko ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea.

. Lanbide Modulua: Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.

Kodea: 0162.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikorako sistema automatizatuak. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak.

Kodea: 0162 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Fabrikazioa automatizatzearen funtsak.

-Automatizazio pneumatikoa.

-Automatizazio hidraulikoa.

-Sistema automatizatuak erregulatzea.

-Erregulazio elementuak (pneumatikoak eta hidraulikoak).

-Makinen doikuntza.

-Kontrol parametroak (abiadura, indarra, ibiltartea, denbora).

-Neurketak egiteko prozedurak.

-Elementuak erregulatzeko erreminta eta tresnak.

-Makina eta ekipamendu?ak abiaraztea.

-Diagnostikoak.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Makinak automatizatzearen lan arriskuak.

-Makinak automatizatzearen ingurumen arriskuak.

Prestakuntza unitatea: Fabrikazio mekanikorako sistema automatizatuak. Automatismo elektrikoak eta elektronikoak. Sistema hibridoak.

Kodea: 0162 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Automatizazio elektrikoa eta elektronikoa.

-Automatizazio elektropneumohidraulikoa. Sistema hibridoak.

-Sistema automatizatuak erregulatzea.

-Erregulazio elementuak (pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak).

-Makinen doikuntza.

-Kontrol parametroak (abiadura, indarra, ibiltartea, denbora).

-Neurketak egiteko prozedurak.

-Zelulak, lineak eta fabrikazio-sistema malguak.

-Sistema malguen integrazioa.

-Elementuak erregulatzeko erreminta eta tresnak.

-Makina eta ekipamenduak abiaraztea.

-Garraio eta muntaketa automatikoko prozesuak.

-Kontrol proportzionaleko sistemak.

-Eremu-sareak. Motak. Kableak.

-Lan-estazioa kontrolatzea.

-Lan-estazioak kontrolatzeko jarraibideak banatzea.

-Produkzioa kontrolatzea.

-Trafikoa kontrolatzea.

-Erremintak kontrolatzea.

-Piezak monitorizatzea.

-Kontrol eta jarraipen txostenak.

-Diagnostikoak. Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Sistema automatikoen manipulazioan laneko arriskuei aurrea hartzea.

-Sistema automatikoen manipulazioan ingurumena babestea.

Prestakuntza unitatea: PLCak, robotika eta industria komunikazioak.

Kodea: 0162 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Makina eta ekipamenduak abiaraztea.

-PLCak programatzea.

-PLCetan erabilitako programazio lengoaiak.

-Kontrolatzaile logiko programagarria.

-Industria prozesuak automata programagarrien bidez konpontzea.

-Robotikaren aplikazioak fabrikazioan:

-Robotak eta manipulagailuak. Programazio lengoaiak.

-Robotak programatzea.

-On line programazioa.

-Off line programazioa.

-Zelula robotizatuak programatu eta abiaraztea.

-PLCen eta roboten manipulazioan laneko arriskuei aurrea hartzea.

-PLCen eta roboten manipulazioan ingurumena babestea.

-Tresnen eta erreminten sistema modular automatikoak.

-Industria komunikazioko protokoloak.

-Industria sareak.

-SCADA sistemak.

-Diagnostikoak.

-Arazoak identifikatu eta konpontzea.

-Ordenagailuz integratutako fabrikazioa (CIM).

. Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0251

Iraupena: 90 ordu

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0251 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentziorako kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreak aztertzea.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskua baloratzea.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietarako plana egitea enpresa txiki edo ertain batean.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0251 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0251 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolak aztertzea.

-Gatazka: ezaugarriak, iturriak eta etapak.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

HEZIKLETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 HSAOL)

HEZIKLETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 HLO)

Eraikuntza metalikoak

Eraikuntza metalikoak

Eraikuntza metalikoen irudikapena.

0245. Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa.

Metalezko eraikitze-soluzioak.

Eraikuntza metalikoen proiektuen garapena.

0246. Eraikuntza metalikoen diseinua.

Eraikuntza metalikoen prozesuak gauzatzea.

0248. Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak.

0249. Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak.

Eraikuntza metalikoetako prozesuen definizioa.

0247. Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa.

0163. Produkzioaren programazioa.

Kalitatearen kudeaketa eraikuntza metalikoan.

0165. Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa

Lantokiko prestakuntza.

0253. Lantokietako prestakuntza.

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATURIKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC1148-3: Eraikuntza metalikoen produktuen dokumentazio teknikoa prestatzea.

0245. Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa.

UC1151-3: Eraikuntza metalikoen marraketa, mekanizazio eta konformazio prozesuak definitzea.

UC1152-3: Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak definitzea.

0247. Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa.

UC1153-3: Eraikuntza metalikoen sistema automatizatuak programatzea.

0162. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.

UC1267-3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatu eta kontrolatzea.

UC1268-3: Fabrikazio mekanikoko produkzio prozesuak hornitzea.

0163. Produkzioaren programazioa.

UC0592-3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa gainbegiratzea.

0248. Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak.

0249. Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak.

0163. Produkzioaren programazioa

UC1145-3: Galdaragintzako produktuak diseinatzea.

UC1146-3: Egitura metalikoen produktuak diseinatzea.

UC1147-3: Galdaragintzan eta egitura metalikoetan kalkuluak eta proba-planak egitea.

UC1149-3: Industria-tutueriaren eskemak diseinatzea.

0246. Eraikuntza metalikoen diseinua.

B) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

GAINDITURIKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0245. Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa.

UC1148-3: Eraikuntza metalikoen produktuen dokumentazio teknikoa prestatzea.

0246. Eraikuntza metalikoen diseinua.

UC1145-3: Galdaragintzako produktuak diseinatzea.

UC1146-3: Egitura metalikoen produktuak diseinatzea.

UC1147-3: Galdaragintzan eta egitura metalikoetan kalkuluak eta proba-planak egitea.

UC1149-3: Industria-tutueriaren eskemak diseinatzea.

0247. Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa.

UC1151-3: Eraikuntza metalikoen marraketa, mekanizazio eta konformazio prozesuak definitzea.

UC1152-3: Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak definitzea.

0162. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.

UC1153-3: Eraikuntza metalikoen sistema automatizatuak programatzea.

0163. Produkzioaren programazioa.

UC1267-3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatu eta kontrolatzea.

UC1268-3: Fabrikazio mekanikoko produkzio prozesuak hornitzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Irakasleak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0245. Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa.

-Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0246. Eraikuntza metalikoen diseinua.

-Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0247. Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa.

-Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0162. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.

-Mekanizazioa eta makinen mantentzea.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0163. Produkzioaren programazioa.

-Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0248. Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak.

-Soldadura.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0249. Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak.

-Soldadura.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0165. Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa.

-Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0250. Eraikuntza metalikoen proiektua.

-Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

-Mekanizazioa eta makinen mantentzea.

-Soldadura.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0251. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0252. Enpresa eta ekimena.

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanbide modulua

-Irakasleen espezialitatea

-Kidegoa

NA01 Ingelesa I.

-Ingelesa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B) Irakasteko baliokideak diren tituluak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako

irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Enpresa zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Industria diseinuko ingeniari teknikoa.

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontziak espezialitatea, Aeroespazioko ekipamendu eta materialak espezialitatea.

-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa: nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien espezialitatea, Nekazaritzako eta Elikadurako industrien espezialitatea eta Landa eraikuntzen eta mekanizazioaren espezialitatea.

-Herri lanetako ingeniari teknikoa, Eraikuntza zibilak espezialitatea.

-Ontzietako makinetako diplomaduna.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Soldadura.

-Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikaria edo beste titulu baliokide batzuk.

Mekanizazioa eta makinen mantentzea.

-Mekanizazioaren bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria edo beste titulu baliokide batzuk.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0163. Produkzioaren programazioa.

0165. Kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren kudeaketa.

0245. Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa.

0246. Eraikuntza metalikoen diseinua.

0247. Eraikuntza metalikoen prozesuen definizioa.

0251. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0252. Enpresa eta ekimena.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak irakaskuntzaren alorrean jarduteko.

0162. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.

0250. Eraikuntza metalikoen proiektua.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

-Mekanizazioaren bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria edo beste titulu baliokide batzuk.

0248. Eraikuntza metalikoen mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesuak.

0249. Eraikuntza metalikoen lotura eta muntaketa prozesuak.

0250. Eraikuntza metalikoen proiektua.

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

-Eraikuntza Metalikoetako goi mailako teknikaria edo beste titulu baliokide batzuk.

7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK

7. ERANSKINA

Prestakuntza eremua:

-Balio anitzeko gela,

-Diseinu gela,

-Saiakuntzen laborategia,

-Automatismoen lantegia,

-Eraikuntza metalikoen lantegia.

-Mekanizazio lantegia.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web