(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

44/2009 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 4KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOETAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 77 - 24/06/2009



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK


Atariko

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2008 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretua garatzen du, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak Lanbide Heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren bi lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Bi lanbide kualifikazio horiek, alegia, Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak, abuztuaren 24ko 1115/2007 Errege Dekretuan arautua, eta Eraikinetako telekomunikazio azpiegituren muntaketa eta mantentze lanak, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko. Aurrekoa gorabehera, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari titulu honek barnean hartzen du, gainera, Energiaren eta Uraren lanbide arloko kualifikazio osatugabe bat.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiatzaren 4ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Instalazio Elektriko eta Automatikoak.

b) Maila: 2 - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun-unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Instalazio Elektriko eta Automatikoetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten Lanbide Heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik eman ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa.

6. artikulua . Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik ziklora sartzeko bideak.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 31. eta 41. artikuluetan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua dutenak sartu ahal izanen dira Instalazio Elektriko eta Automatikoetako erdi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere Lanbide Heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Erdi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hamazazpi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

2. Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluak sarbidea ematen du, hemezortzi urte eduki eta proba bat gaindituz gero, salbuespenak salbuespen, goi mailako heziketa ziklo guztietarako, otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritako eran.

3. Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluak bide ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko eta Enpresa eta ekimeneko moduluei dagokienez, otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lantokietako prestakuntzako moduluaren salbuespen osoa edo partziala lortu ahalko da lan esperientziaren bitartez, betiere instalazio elektriko eta automatikoekin zerikusia duen lanbideren batean aritu izana frogatzen bada artikulu horretan adierazten den eran.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe publikoetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabili ahal izanen dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio profesional berak sortuko dituzte:

a) Elektrizitateko teknikari laguntzailea, Elektrizitate eta Elektronikako adarra.

b) Elektrizitateko Instalazio eta Mantentze Lanetako teknikari laguntzailea, Elektrizitate eta Elektronikako adarra.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean Ekipo eta Instalazio Elektrikoteknikoetako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen maiatzaren 27ko 228/1996 Foru Dekretuaren bidez araututako Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikari tituluak ere foru dekretu honetan arautzen den Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

2. Foru dekretu honek tituluko lanbide moduluen multzoan ezarritako prestakuntzak, otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazitakoarekin bat, behe tentsioko instalatzaile baimenduaren txartelerako eskatzen den jakintza maila bermatzen du, bai oinarrizko kategorian (IBTB) bai espezialistarenean (IBTE), abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren arabera.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

MAIATZAREN 27ko 228/1996 Foru Dekretuan ezarritako Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau-esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2009-2010 ikasturtetik aurrera ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta gaitasun-unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honetako gaitasun orokorra eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak, behe tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatu eta mantentzean datza. Lan horietan araudi eta erregelamendu indardunak aplikatu behar dira, bai eta kalitateari, segurtasunari eta laneko arriskuei buruzko protokoloak ere, eta bermatu egin behar dira instalazioen funtzionaltasuna eta ingurumenaren errespetua.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoak:

ELE257-2: Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0820-2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan.

-UC0821-2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea merkataritza eraikinetan, bulegoen eraikinetan eta industria bat edo gehiago duten eraikinetan.

-UC0822-2: Automatismoen instalazioak muntatu eta mantentzea etxebizitzen eta industria txikien ingurunean.

-UC0823-2: Behe tentsioko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea.

-UC0824-2: Behe tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea.

-UC0825-2: Makina elektrikoak muntatu eta mantentzea.

ELE043-2: Eraikinetako telekomunikazio azpiegituren muntaketa eta mantentze lanak, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0120-2: Irrati eta telebista seinaleak hartzeko instalazioak muntatu eta mantentzea eraikinetan edo eraikuntza multzoetan (antenak eta kable bidezkoak).

-UC0121-2: Publikoarentzako telefonia zerbitzua erabiltzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak (barneko telefonia eta bideo-atezainak) muntatu eta mantentzea.

Lanbide kualifikazio osatugabeak:

ENA261-2: Eguzki instalazio fotovoltaikoen muntaketa eta mantentze lanak:

-UC0836-2: Eguzki instalazio fotovoltaikoak muntatzea.

-UC0837-2: Eguzki instalazio fotovoltaikoak mantentzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Muntaketa eta mantentze lanei lotutako logistika ezartzea, instalazio eta ekipamenduen dokumentazio teknikoa interpretatuz.

2) Instalazio eta ekipamenduak konfiguratu eta kalkulatzea, haien osagaien kokapena eta neurriak zehaztuz eta erregelamenduetan agindutakoa betez.

3) Instalazioa edo ekipamendua muntatu edo mantentzeko aurrekontua egitea.

4) Muntatu edo mantentzeko behar diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

5) Instalazioaren zuinketa egitea dokumentazio teknikoari jarraituz, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste gorabehera batzuen berri emanez muntaketaren bideragarritasuna ziurtatzeko.

6) Behe tentsioko sareak osatzen dituzten elementuak eta elementu osagarriak muntatzea kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

7) Instalazio elektriko eta automatizatuei, eguzki instalazio fotovoltaikoei eta eraikinetako telekomunikazio azpiegiturei lotutako ekipamendu eta kanalizazioak muntatzea kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

8) Makina elektriko birakariak eta estatikoak instalatu eta mantentzea kalitatez eta segurtasunez.

9) Instalazio eta ekipamenduak mantendu eta konpontzea, haien elementuak ikuskatu, doitu eta aldatzeko lanak eginez, berriz funtziona dezaten, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

10) Instalazio edo ekipamenduaren funtzionamendua egiaztatzea, funtzionamendu eta segurtasun probak eginez, hura abian edo zerbitzuan jartzeko.

11) Dokumentazio tekniko eta administratiboa egitea, indarra duten erregelamendu eta arauei eta bezeroaren eskakizunei jarraituz.

12) Instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuetan esku hartzean segurtasunari, kalitateari eta ingurumenari buruzko protokolo eta arauak aplikatzea.

13) Enpresaren antolamenduan sartzea, helburuak lortzen laguntzea eta lan taldean modu aktiboan parte hartzea, errespetuz eta tolerantziaz.

14) Produkzio helburuak betetzea, taldekideekin elkarlanean aritzea eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioei jarraituz aritzea.

15) Lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea, produkzio prozesuetako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.

16) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

17) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat.

18) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

19) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

20) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa txiki eta ertainetan egiten du lan, bere kontura edo besteren kontura. Enpresa horietatik gehienak pribatuak dira.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Instalatzaile-mantentzaile argiketaria.

-Eraikuntzako argiketaria.

-Industriako argiketaria.

-Mantentze lanetako argiketaria.

-Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.

-Antenen instalatzaile-mantentzailea.

-Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.

-Telefono ekipamendu eta instalazioen instalatzaile-mantentzailea.

-Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea

Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreak Espainiako lurralde guztietan ezaugarri berak ditu, gehienbat Estatuko legeriak arautzen duelako, besteak beste Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak, bakoitzak bere errege dekretuaren esparruan.

Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio, bere eskumenen eremuan, Behe Tentsioko Banakako Kualifikazio Ziurtagiria deitua lortzeko arauak ezartzea. Ziurtagiri hori beharrezkoa da Behe Tentsioko Instalatzaile Baimenduaren Ziurtagiria eskuratu ahal izateko. Nafarroako administrazio eskudunak behe tentsioko instalazio elektrikoekin zerikusia duten beste alderdi batzuk ere arautzen ditu, hala nola haiek erregistratu, inskribatu eta ikuskatzeko baldintzak; eta behar diren memoria teknikoak egiteko eredua ezartzen du, besteak beste.

Estrategikotzat jotzen diren instalazioetarako laguntzak ere, adibidez eguzki instalazio fotovoltaikoetarako laguntzak, Nafarroan kudeatzen dira, eta eguzki baratze deituen ezarpena sustatzen ari da Foru Komunitate osoan.

c) Prospektiba.

Curriculum honen garapenean kontuan hartu dira jarraian adieraziko diren alderdiak, eta horiek eragina izanen dute tituluaren eboluzioan hurrengo urteetan:

Instalazio elektrikoen sektorean espero da eskariaren aldetik asko haziko direla instalazio automatizatuak, bai domotikoak bai industrialak, eguzki instalazio fotovoltaikoak eta telekomunikazio azpiegiturak etxebizitza-eraikinetan eta hirugarren sektorekoetan, eta instalazio elektroteknikoek egonkor segituko dutela.

Arau eta erregelamenduen aldaketetara moldatu beharrak kalitatea eta segurtasuna kudeatzeko sistema integratuetarantz bultzatzen du eboluzioa, eta uste izatekoa da hondakin elektrikoak kudeatzeko arauditik eratorritako protokoloak sortuko direla.

Teknologia berrien garapenak material eta ekipamenduen aldaketa ahalbidetzen du, hurrengo urteetan seguruenik nahitaezkoak izanen diren eraginkortasun energetiko eta segurtasun elektriko handiagoak lortzeko.

Profesional honek eginkizunak eta ardurak delegatzen dizkioten enpresetan lan egin ohi du. Enpresa horietan balio anitzeko profila hobesten da, alegia, autonomia maila handia, erabakiak hartzeko gaitasuna, taldeko lana eta beste sektore batzuekiko koordinazioa.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Instalazio eta ekipamenduen elementuak identifikatzea, plano eta eskemak aztertuz eta aurreikusitako material eta prozedurak ezagutuz, muntaketa eta mantentze lanei lotutako logistika ezartzeko.

b) Zirkuituen eskemak eta kokapen plano edo krokisak delineatzea, marrazketarako eta irudikapen sinboliko normalizaturako baliabide eta teknikak erabiliz, instalazioa edo ekipamendua konfiguratu eta kalkulatzeko.

c) Instalazio eta ekipamenduak osatzen dituzten elementuen dimentsio fisiko eta elektrikoak kalkulatzea, kalkulu prozedurak aplikatuz eta erregelamenduen aginduei jarraituz, instalazioa edo ekipamendua konfiguratzeko.

d) Materialen eta laneskuaren kostua baloratzea, katalogoak eta obra unitateak kontsultatuz, muntaketa edo mantentze lanen aurrekontua egiteko.

e) Muntaketarako eta segurtasunerako tresna, erreminta, ekipamendu eta baliabideak hautatzea, obrako baldintzak azterturik eta egin behar diren eragiketak kontuan harturik, behar diren baliabide eta bitartekoak biltzeko.

f) Instalazio edo ekipamenduko elementuen kokapena eta zirkuituen trazadura identifikatu eta markatzea, dokumentazio teknikoko planoak benetako kokapenarekin lotuz, instalazioaren zuinketa egiteko.

g) Mekanizatzeko, lotzeko, neurtzeko eta muntatzeko teknikak aplikatzea, ekipamendu, erreminta eta tresnak baliatuz, ezarritako prozeduren arabera, kalitatez eta segurtasunez, instalazio, sare, azpiegitura eta makinak muntatu edo mantentzeko.

h) Euskarriak kokatu eta finkatzea, muntaketaren planoak eta zehaztapenak interpretatuz, segurtasunez eta kalitatez, instalazio, sare eta azpiegiturak muntatzeko.

i) Instalazio, sare, azpiegitura eta makinetako ekipamendu eta elementu osagarriak kokatu eta finkatzea, planoak eta krokisak interpretatuz, ekipamendu eta instalazioak muntatu eta mantentzeko.

j) Instalazio, sare, azpiegitura eta makinetako ekipamendu eta elementu osagarriak lotzea, konexio eta ahokadurako tekniken bitartez, dokumentazio teknikoko eskemei jarraikiz, ekipamendu eta instalazioak muntatu eta mantentzeko.

k) Makina elektrikoetako mihiztatze eta konexio eragiketak egitea, planoak interpretatuz, osagaiak (nukleoa, harilak, borne-kaxa, besteak beste) muntatuz eta desmuntatuz, makina elektrikoak instalatu eta mantentzeko.

l) Instalazio eta ekipamenduen akats edo matxuren ondorioak eta kausak aztertu eta kokatzea, neurgailuak erabiliz eta emaitzak interpretatuz, mantentze eta konponketa lanak egiteko.

m) Elementu akastun edo hondatuak doitu eta aldatzea, ekipamenduak desmuntatuz eta muntatuz eta loturak egin eta desegiteko maniobrak eginez, mantentze planak eta kalitate eta segurtasun protokoloak azterturik, mantentze eta konpontze lanak egiteko.

n) Konexioak, maniobra eta babes aparatuak, seinaleak eta parametro karakteristikoak, besteak beste, aztertzea, ezarritako tresnak eta protokoloak erabiliz, kalitatez eta segurtasunez, instalazioa edo ekipamendua ongi dabilela egiaztatzeko.

ñ) Mantentze fitxak, gorabeheren gaineko txostenak eta instalazioaren ziurtagiria betetzea, prozedura eta formatu ofizialei jarraituz, instalazio edo ekipamenduaren dokumentazioa egiteko.

o) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

p) Lan taldearekin harreman eraginkorrak izatea, jarraibideak interpretatu eta sortzea, arazoetarako konponbideak proposatzea eta taldekideen jarduerak koordinatzea jarrera ireki eta arduratsuarekin, enpresaren antolamenduan sartzeko.

q) Kalitaterako eta laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko prozedurak aztertu eta deskribatzea, eta definitutako kasuetan arau estandarizatuak betetzeko zer egin behar den adieraztea.

r) Produkzio prozesuko lan jarduerak baloratzea eta prozesu osoari egiten dioten ekarpena identifikatzea, lan taldeetan modu aktiboan parte hartzeko eta produkzioaren helburuak lortzeko.

s) Ikasteko aukerak eta lan munduarekin duten lotura identifikatu eta baloratzea, eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, eguneratzeko eta berritzeko gogoari eusteko.

t) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK GUZTIRA

KLASEAK ASTEAN

KURTSOA

0233

Elektronika

120

4

1.a

0234

Elektroteknia

200

6

1.a

0235

Barneko instalazio elektrikoak

320

10

1.a

0239

Eguzki instalazio fotovoltaikoak

60

2

1.a

0242

Enpresa eta ekimena

60

2

1.a

0232*

0232a Industria automatismoak I

200

6

1.a

0232b Industria automatismoak II

110

5

2.a

0236

Banaketarako instalazioak

110

5

2.a

0237

Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

130

6

2.a

0238

Instalazio domotikoak

110

5

2.a

0240

Makina elektrikoak

110

5

2.a

0241

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

90

4

2.a

0243

Lantokietako prestakuntza

380

Enpresaren ordutegian

2.a

(*) Pedagogia eta antolamendu arrazoiengatik, 0232 modulua ("Industria automatismoak") bi prestakuntza multzotan zatituta dago, ikasturte banatan.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Elektronika

Kodea: 0233

Iraupena: 120 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Konbinaziozko zirkuitu logikoak ezagutzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki-sistema eta kode desberdinak erabili dira.

b) Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren funtsezko funtzio logikoak deskribatu dira.

c) Zirkuitu logikoak sinbolo egokien bitartez irudikatu dira.

d) Oinarrizko funtzio konbinazionalak interpretatu dira.

e) Funtzio blokeak eta osagaiak identifikatu dira.

f) Zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

g) Zirkuituen funtzionamendua egiaztatu da.

h) Zirkuitu integratuen familiak eta horien aplikazioak identifikatu dira.

2. Zirkuitu logiko sekuentzialak ezagutzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zirkuitu konbinazionalen eta sekuentzialen arteko diferentziak azaldu dira.

b) Sistema sinkronoen eta asinkronoen arteko diferentziak azaldu dira.

c) Funtzio blokeak eta osagaiak identifikatu dira.

d) Neurgailu logiko egokiak erabili dira.

e) Zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

f) Oinarrizko zirkuitu sekuentzialen funtzionamendua egiaztatu da.

g) Gailu logiko sekuentzialak dituzten zirkuituen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

3. Artezteko eta iragazteko zirkuituak ezagutzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osagaiak ezagutu dira.

b) Osagai pasiboak dituzten zirkuituen parametro eta magnitude karakteristikoak deskribatu dira.

c) Neurtzeko tresna egokiak erabili dira (multimetroa eta osziloskopioa, besteak beste).

d) Osagaiak eta eskemetan ageri diren sinboloak elkarrekin lotu dira.

e) Artezgailu eta iragazki motak deskribatu dira.

f) Zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

g) Sistemen osagaien parametro eta ezaugarri elektrikoak lortu dira.

h) Mota honetako zirkuituen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

4. Elikatze iturriak ezagutzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Iturri kommutatuen eta kommutatu gabeen arteko diferentziak azaldu dira.

b) Elikatze sistemak osatzen dituzten bloke desberdinen funtzionamendua deskribatu da.

c) Fabrikatzaileek adierazitako ezaugarri nagusiak identifikatu dira.

d) Zirkuitu erregulatzaile integratuen konfigurazioak deskribatu dira.

e) Neurtzeko tresna egokiak erabili dira (multimetroa eta osziloskopioa, besteak beste).

f) Egiazko aplikazioak deskribatu dira.

g) Iturri kommutatuen funtzionamendua egiaztatu da.

h) Iturri kommutatuen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

5. Zirkuitu anplifikatzaileak ezagutzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zirkuitu anplifikatzaileen motak deskribatu dira.

b) Zirkuitu anplifikatzaile desberdinen parametroak eta ezaugarriak deskribatu dira.

c) Osagaiak identifikatu dira, eskemetan ageri diren sinboloen bidez.

d) Zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

e) Haien funtzionamendua egiaztatu da.

f) Neurtzeko tresna egokiak erabili dira.

g) Zirkuitu anplifikatzaileen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

6. Potentzia sistema elektronikoak ezagutzen ditu eta haien ezaugarriak eta funtzionamendua egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Potentzia sistema elektronikoen osagaiak ezagutu dira.

b) Sistemako bloke bakoitzaren funtzioa identifikatu da.

c) Osagaien ezaugarri nagusiak azaldu dira.

d) Zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

e) Osagaiak (tiristoreak, diac-ak, triac-ak, besteak beste) ongi dabiltzala egiaztatu da.

f) Neurtzeko tresna egokiak erabili dira.

g) Seinale nagusiak bistaratu dira.

h) Elikatze sistema kontrolatuen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

7. Tenporizazio eta oszilazio zirkuituak ezagutzen ditu eta haien ezaugarriak eta funtzionamendua egiaztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gailu integratuak dituzten tenporizazio eta oszilazio zirkuituen osagaiak ezagutu dira.

b) Tenporizadore eta osziladoreen funtzionamendua deskribatu da.

c) Tenporizazio zirkuituen funtzionamendua egiaztatu da.

d) Oszilazio zirkuituen funtzionamendua egiaztatu da.

e) Neurtzeko tresna egokiak erabili dira.

f) Zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

g) Seinale nagusiak bistaratu dira.

h) Tenporizazio eta oszilazio gailu integratuak dituzten zirkuituen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

Edukiak.

Konbinaziozko zirkuitu logikoak:

-Teknika digitalei buruzko sarrera.

-Sistema digitalak.

-Zenbaki sistemak.

-Sinbologia.

-Ate logikoak dituzten zirkuituen azterketa.

-Ate logikoen motak: NOT, OR, AND, NOR, NAND eta EXOR.

-Sarrerako elementuak: etengailuak eta sakagailuak.

-Konbinaziozko zirkuituen azterketa.

-Multiplexadoreak eta demultiplexadoreak.

Zirkuitu logiko sekuentzialak:

-Biegonkorrak: R-S (asinkronoak eta sinkronoak), JK eta D.

-Egoera makinak. Kontagailuak eta dekontagailuak.

-Bistaratze elementuak: led-ak eta display-ak.

Artezteko eta iragazteko erabiltzen diren osagai elektronikoak. Tipologia eta ezaugarriak:

-Osagai pasiboak: motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Erresistentzia finkoak, doigarriak eta potentziometroak.

-Kondentsadoreak.

-Induktantziak.

-Osagai aktiboak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Diodo erdieroaleak. Artezketa. Iragazkiak.

-BJT transistoreak. Oinarrizko aplikazioak, kargak maneiatuz (driver-a).

-MOS transistoreak.

Elikatze iturriak:

-Iturri linealak: egonkortzea eta erregulatzea gailu integratuekin.

-Iturri kommutatuak. Ezaugarriak. Oinarriak. Bloke funtzionalak.

Potentzia-elektronikan erabiltzen diren osagai elektronikoak:

-Tiristorea eta fototiristorea.

-Triac-a.

-Diac-a.

-UJTa.

-IGBT, GTO transistoreak.

-Potentzia-erdieroaleen alderdi termikoak.

-Babesak potentzia-elektronikako zirkuituetan.

-Elikatze sistema kontrolatuak.

Anplifikadore operazionalak:

-Gailu integratuak dituzten oinarrizko aplikazioak.

Zirkuitu seinale-sortzaileak:

-Tenporizadoreak.

-Osziladoreak.

-Multibibradoreak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bidez, instalazio elektrikoetan, industria automatismoetan, instalazio domotikoetan, eguzki instalazio fotovoltaikoetan eta IKTetan, besteak beste, erabiltzen diren ekipamenduen funtzio eta ezaugarriak ulertzeko eta elementu elektronikoak identifikatzeko oinarri teoriko eta praktiko egokia ematen zaie ikasleei.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa ez da edukien atalean ezarritako ordena berbera, azken lau multzoei beste hurrenkera honetan ekin ahal baitzaie:

-Anplifikadore operazionalak.

-Elikatze iturriak.

-Zirkuitu seinale-sortzaileak.

-Potentzia-elektronikan erabiltzen diren osagai elektronikoak.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, komenigarria da alde batetik balio anitzeko gela izatea bertan eduki teorikoak eman ahal izateko, ikus-entzunezko baliabideak, proiektagailua, ordenagailua eta Internet eskuragarri daudela. Ikasleek, binaka elkartuta, informatika ekipamenduak (ordenagailuak) izanen dituzte eskura, analisi funtzionalerako, eskemak irudikatzeko eta zirkuitu elektronikoak simulatzeko software egokiaz hornituak. Horrez gain Internet erabiliko dute, fabrikatzaileek osagaiei eta horien ezaugarri teknikoei buruz egindako eskuliburuak kontsultatzeko. Bestalde lantegi bat izanen da, entrenagailuetan praktikak egiteko; korronte zuzeneko elikatze iturri erregulagarriak, behe maiztasuneko seinaleen sorgailua, polimetroa eta osziloskopioa izanen ditu.

Irakaskuntza eta ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, ondokoak iradokitzen ahal dira:

-Eduki teorikoa nagusi izanen den jarduerak, hots, osagai elektronikoen ezaugarriak, funtzionamendua eta aplikazioak ikasgelan azaltzea, oinarrizko zirkuitu elektronikoetan problemak ebaztea eta eduki multzoak amaitutakoan ezagutzaren probak egitea.

-Jarduera praktikoak, hots, zirkuitu elektronikoen oinarrizko muntaketak egitea entrenagailuan edota tresna informatikoak erabiliz. Jarduera horietan osagaiak lotu eta manipulatzeko teknikak garatuko dira, eskema elektronikoak irudikatuko dira sinbologia eta formatu normalizatuen bidez, fabrikatzaileek osagai elektronikoen ezaugarriez egindako eskuliburuak erabili eta zuzen interpretatuko dira, eta proba funtzionalak eta neurketak eginen dira neurgailuak baliatuz.

-Analisi jarduera praktikoak egitea, benetako ekipamendu edo aplikazioen bidez. Ikasleek bloke eta osagaien diagramak identifikatuko dituzte eta doiketa eta neurketak egiteko esku-trebetasuna hartuko dute. Horretarako, instalazioetan erabiltzen diren benetako ekipamenduak erabiltzen ahal dira, hala nola elikatze iturri kommutatuak, antena-anplifikadoreak, deribagailuak, banagailuak...

-Jarduerak amaitutakoan ikasleek haiei buruzko txosten edo memoriak eginen dituzte euskarri informatikoan.

Modulu hau Elektroteknia moduluarekin loturik dago. Elektroteknian ikasleak elektrizitatearen oinarrizko printzipioak eta legeak ikasten hasiko dira, bai eta korronte zuzeneko eta korronte alterno monofasiko zein trifasikoko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egiteko teknikak ere.

Lanbide modulua: Elektroteknia

Kodea: 0234

Iraupena: 200

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egiten ditu, elektrizitateko oinarrizko printzipio eta kontzeptuak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eroale, isolatzaile eta erdieroaleen ezaugarriak identifikatu eta haien portaerak bereizi dira.

b) Magnitude elektriko nagusiak identifikatu dira eta haien unitateak zuzen erabili dira.

c) Ohm-en legeari eta tenperaturaren araberako erresistentzia aldaketari buruzko problemak ebatzi dira.

d) Potentzia, energia eta errendimendu elektrikoen kalkuluak egin dira.

e) Elektrizitatearen efektu kimiko eta termikoak ezagutu dira.

f) Zirkuitu elektrikoen eskemak interpretatu eta egin dira, sinbologia normalizatua erabiliz.

g) Serieko eta paraleloko erresistentzia multzoak sinplifikatu dira.

h) Barnean serieko eta paraleloko konexioak edo zenbait begi dituzten KZko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egin dira.

i) Tentsioa eta intentsitatea neurtzeko aparatuen ezaugarriak eta konektatzeko moduak identifikatu dira.

j) Tentsioaren eta intentsitatearen neurketak egin dira, ekipamendu eta pertsonen segurtasunerako arauak betez.

k) Kasu errazak ebatzi dira informatikako aplikazioen bitartez.

l) Kondentsadoreen propietateak eta funtzioa ezagutu dira.

m) Serieko eta paraleloko kondentsadore multzoak sinplifikatu dira.

2. Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzen ditu, eremu magnetikoen eta eroale elektrikoen arteko elkarrekintzak deskribatzen ditu eta Faraday-ren legea makina elektrikoen funtzionamenduaren printzipioarekin lotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Imanen ezaugarriak eta imanek sortzen dituzten eremu magnetikoenak ezagutu dira.

b) Korronte elektrikoek zeharkatzean eroaleek sortutako eremu magnetikoak ezagutu dira.

c) Zirkuitu magnetikoen oinarrizko kalkuluak egin dira, magnitude egokiak eta horien unitateak erabiliz.

d) Eremu magnetiko batek korronte elektrikoetan duen eragina ezagutu da.

e) Faraday-ren esperientziak deskribatu dira.

f) Faraday-ren indukzio legea energia elektrikoaren ekoizpenarekin eta erabilerarekin lotu da.

g) Autoindukzioaren fenomenoa ezagutu da.

3. Korronte alterno (KA) monofasikoko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egiten ditu, teknikarik egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Seinale sinusoidal baten ezaugarriak identifikatu dira.

b) Korronte alternoaren balio karakteristikoak ezagutu dira.

c) Tentsioaren, intentsitatearen eta potentziaren arteko loturak deskribatu dira KAko oinarrizko zirkuituetan, erresistentziarekin, autoindukzio hutsarekin eta kondentsadorearekin.

d) Tentsioaren, intentsitatearen eta potentziaren kalkuluak egin dira korronte alternoko zirkuituetan, seriean elkartutako erresistentzia, haril eta kondentsadoreekin.

e) Inpedantzia, tentsio eta potentzien triangeluak marraztu dira korronte alternoko zirkuituetan, seriean elkartutako erresistentzia, haril eta kondentsadoreekin.

f) KAko zirkuituetako potentzia faktorea kalkulatu da.

g) Tentsioaren, intentsitatearen, potentziaren eta potentzia faktorearen neurketak egin dira, ekipamendu eta pertsonen segurtasunerako arauak betez.

h) Potentzia faktorea argindar kontsumoarekin lotu da.

i) Instalazio baten potentzia faktorea zuzentzeko modua identifikatu da.

j) Instalazio monofasikoetan potentzia faktorea hobetzeko kalkuluak egin dira.

k) KAko linea monofasikoetan tentsio erortzearen kalkuluak egin dira.

l) Erresonantzia kontzeptua eta haren aplikazioak deskribatu dira.

4. Sistema trifasiko bateko oinarrizko magnitude elektrikoen kalkuluak egiten ditu, sistema mota eta errezeptoreen izaera eta konexio mota ezagutuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema trifasikoek energia elektrikoaren sorkuntza eta garraiorako dituzten abantailak ezagutu dira.

b) Hiru eta lau hariko sorkuntza eta banaketa sistemak deskribatu dira.

c) Errezeptore trifasikoak konektatzeko bi moduak identifikatu dira.

d) Errezeptore orekatuen eta desorekatuen arteko diferentzia ezagutu da.

e) Izar eran nahiz triangelu eran konektaturiko errezeptore trifasiko orekatuetan intentsitate, tentsio eta potentzien kalkuluak egin dira.

f) Tentsioaren, intentsitatearen, potentziaren eta energiaren neurketak egin dira, sistema trifasiko motaren eta karga motaren arabera.

g) Neurketak egitean ekipamenduen eta pertsonen segurtasunerako arauak bete dira.

h) Instalazio trifasikoetan potentzia faktorea hobetzeko kalkuluak egin dira.

5. Elektrizitatearen arriskuak eta eraginak ezagutzen ditu eta erabili beharreko babesgailuekin eta instalazioen kalkuluekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa eta lan arriskuei aurrea hartzeko aplikatu beharreko araudia erabili dira.

b) Elektrizitatearen efektu termikoaren alde txarrak ezagutu dira.

c) Deskarga elektrikoen arriskuak eta horien ondorio fisiologikoak identifikatu dira, bai eta lotutako faktoreak ere.

d) Berotzearen ondoriozko sute arriskuak identifikatu dira.

e) Istripu elektrikoen motak ezagutu dira.

f) Instalazio elektrikoak erabiltzearen arriskuak ezagutu dira.

g) Lantegi-gelak erabiltzeko jarraibideak prestatu dira.

h) Tentsiorik gabe lan egiteko urrezko bost arauak interpretatu dira.

i) Instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatu da, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak agintzen duena kontuan hartuz, gehieneko intentsitatearen, tentsio erortzearen eta zirkuitulaburreko korrontearen irizpideak aplikatuz eta informatikako programak erabiliz.

j) Instalazio batek zirkuitulabur, gainintentsitate eta gaintentsioen kontra behar dituen babesak identifikatu, kalkulatu eta hautatu dira, erabili ohi diren elementu komertzialak ezaguturik.

k) Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babes sistemak identifikatu dira. Haien ezaugarri teknikoak eta sistema elektriko ohikoenetan duten aplikazioa aztertu dira, bai etxebizitzetako instalazioetan bai industriakoetan.

6. Transformadoreen ezaugarriak ezagutzen ditu, saiakuntza eta kalkuluak egiten ditu eta haien egitura eta funtzionamendua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Transformadore monofasikoaren zirkuitu elektrikoa eta magnetikoa deskribatu dira.

b) Magnitude izendatuak identifikatu dira ezaugarrien plakan, eta haietatik ondorioztatu da zein ezaugarri izan behar dituzten transformadoreari lotutako babes elementuek eta tresneriak.

c) Hutseko saiakuntza egin da, transformazio-erlazioa eta burdinako galerak zehazteko.

d) Zirkuitulaburreko saiakuntza egin da, zirkuitulaburreko inpedantzia eta kobreko galerak zehazteko.

e) Saiakuntzetan behar bezala konektatu dira neurgailuak.

f) Saiakuntzetan segurtasun neurri egokiak hartu dira.

g) Saiatutako transformadorearen errendimendua kalkulatu da.

h) Zirkuitulaburreko istripu baten ondorioak iragarri dira.

i) Konexio multzoa identifikatu da transformadore trifasiko baten konexioen eskemaren bidez.

j) Transformadoreen akoplamendu baldintzak deskribatu dira.

7. Korronte zuzeneko makinen ezaugarriak ezagutzen ditu, haiekin probak egiten ditu eta haien egitura eta funtzionamendua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte zuzeneko makinak beren kitzikapenaren arabera sailkatu dira.

b) Korronte zuzeneko makina baten ezaugarrien plaka interpretatu da.

c) Induktorea eta induzitua osatzen dituzten elementuak identifikatu dira.

d) Kolektorearen funtzioa ezagutu da.

e) Induzituaren erreakzioa eta konpentsazio sistemak deskribatu dira.

f) Erreostato bidezko abio bateko intentsitatea neurtu da.

g) Harilkatuen polaritatea alderantzikatu da, biraketa-noranzkoaren alderantzikapena egiaztatzeko.

h) Saiakuntzetan segurtasun neurri egokiak hartu dira.

i) Korronte zuzeneko motor baten ezaugarriak interpretatu dira.

8. Korronte alternoko makina birakarien ezaugarriak ezagutzen ditu, kalkuluak egiten ditu eta haien egitura eta funtzionamendua deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Korronte alternoko makina birakariak sailkatu dira.

b) Indukzio motor trifasikoaren osagaiak identifikatu dira.

c) Ezaugarrien plaka interpretatu da.

d) Harilkatuen konexioak deskribatu dira eta borne-kaxarekin erlazionatu.

e) Urtxintxa-kaiola formako errotoreek eta errotore harilkatuek funtzionamenduan duten desberdintasuna zehaztu da.

f) Indukziozko motor baten karakteristika mekanikoa interpretatu da.

g) Hainbat fabrikatzaileren informazio teknikoa eta komertziala kontsultatu da.

h) Dokumentazio teknikoan azaltzen diren ezaugarriak egiaztatzeko kalkuluak egin dira.

Edukiak.

Korronte zuzena:

-Energia elektrikoaren sorkuntza eta kontsumoa.

-Elektrizitatearen efektuak.

-Isolatzaileak, eroaleak eta erdieroaleak.

-Karga elektrikoak.

-Zirkuitu elektrikoa.

-Korronte zuzena eta korronte alternoa.

-Nazioarteko unitate sistema.

-Erresistentzia elektrikoa.

-Ohm-en legea.

-Eroale baten erresistentzia.

-Potentzia elektrikoa.

-Energia elektrikoa.

-Elektrizitatearen efektu kimikoa.

-Elektrizitatearen efektu termikoa.

-Ohm-en lege orokortua korronte zuzeneko zirkuituetarako.

-Erresistentzien elkarketa.

-Serieko eta paraleloko elkarketak dituzten zirkuituak.

-Hainbat begi dituzten zirkuituak.

-Tentsio eta intentsitate neurketak korronte zuzeneko zirkuituetan.

-Material isolatzaileak.

-Kondentsadore baten ezaugarriak eta funtzionamendua.

-Kapazitatea.

-Kondentsadoreen elkarketa.

-Informatikako programekin zirkuituen simulazioa eta oinarrizko neurketak egitea.

Elektromagnetismoa:

-Magnetismoa.

-Iman batek sortutako eremu magnetikoa.

-Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa.

-Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak.

-Eremu magnetikoen barnean dauden korronteen gaineko indarrak.

-Indar elektroeragile induzituak.

-Faraday-ren esperientziak.

-Faraday-ren legea.

-Indar elektroeragile induzituaren noranzkoa: Lenz-en legea.

-Foucault-en korronteak.

-Indar elektroeragile autoinduzituak.

Korronte alterno monofasikoa:

-Balio karakteristikoak.

-Oinarrizko errezeptoreen (erresistentzia, haril hutsa, kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Serieko RLC zirkuituak korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia faktorea.

-Korronte alterno monofasikoko zirkuituen ebazpena.

-Tentsio, intentsitate eta potentzia neurketak zirkuitu monofasikoetan.

Sistema trifasikoak:

-Sorgailu trifasikoen konexioa.

-Errezeptore trifasikoen konexioa.

-Potentzia sistema trifasikoetan. Potentzia aktiboa, erreaktiboa eta itxurazkoa.

-Potentzia aktibo eta erreaktiboaren neurketak sistema trifasikoetan.

-Potentzia faktorea zuzentzearen abantailak eta beharra.

-Potentzia faktorea zuzentzea. Kondentsadoreen kalkulua.

-Tentsio eta intentsitate neurketak sistema trifasikoetan.

Segurtasuna instalazio elektroteknikoetan:

-Segurtasunari buruzko araudia.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

-Instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea zenbat berotu diren kontuan hartuz.

-Tentsio erortzea linea elektrikoetan.

-Instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea tentsio erortzea kontuan hartuz.

-Arrisku elektrikoa.

-Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

-Gainkarga eta zirkuitulaburren kontra behar diren babesak kalkulatu eta hautatzea.

-Neutro erregimena. Banaketa eskemak.

-Zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

-Lur-konexioaren instalazioa.

-Diferentziala. Motak eta funtsezko ezaugarriak.

-Istripu elektrikoak.

Transformadoreak:

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Transformadore monofasikoa. Zirkuitu baliokidea. Tentsioen diagramak.

-Saiakuntzak hutsean eta zirkuitulaburrean.

-Tentsio erortzea.

-Transformadore trifasikoa. Zirkuitu baliokidea. Tentsioen diagramak.

Korronte zuzeneko makinak:

-Korronte zuzeneko makinaren egitura.

-Funtzionamenduaren printzipioa, sorgailu gisa.

-Induzituaren erreakzioa.

-Kitzikapen motak.

-Funtzionamenduaren printzipioa, motor gisa.

-Indar pare eragilea.

-Ezaugarri mekanikoak.

-Biraketa-noranzkoaren alderantzikatzea.

Korronte alternoko makina birakariak:

-Alternadoreen motak eta erabilgarritasuna.

-Alternadore trifasikoaren egitura.

-Alternadore trifasikoaren funtzionamenduaren printzipioa.

-Motor asinkrono trifasikoaren egitura eta motak.

-Funtzionamenduaren printzipioa: eremu birakaria.

-Karakteristika mekanikoa.

-Abio sistema konbentzionalak. Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoak. Ezaugarriak eta konexioak.

-Biraketa-noranzkoaren alderantzikatzea.

-Motor monofasikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek elektrizitatearen arloan beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta kalkulurako trebeziak eskuratu behar dituzte urratsez urrats. Modulu hau lagungarri izanen zaie, elektrotekniako beharrezko kontzeptuak hasiera-hasieratik ikasteko eta praktikan erabiltzeko eskatzen zaien gainerako moduluetan.

Modulu honek eduki sorta zabala biltzen ahal du, eta haren oinarrizko helburua, baina ez bakarra, beste modulu batzuetarako lagungarri eta euskarri izatea da. Beraz, arreta berezia jarri behar da edukien denbora banaketa egokitzen, eduki multzo bat bera ere ez dadin desorekaturik gelditu.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Edukiak multzo hauetan antolaturik daude:

-Korronte zuzena.

-Elektromagnetismoa.

-Korronte alterno monofasikoa.

-Sistema trifasikoak.

-Segurtasuna instalazio elektroteknikoetan.

-Transformadoreak.

-Korronte zuzeneko makinak.

-Korronte alternoko makina birakariak.

Eduki multzo horiek orientabide izanen dira programazio didaktikoan dagozkien lan unitateak garatzeko. Lan unitateetan definituko dira helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Modulua funtsean teorikoa izan arren, komenigarria izanen da, halaber, irakaskuntza-ikaskuntza jarduera praktikoak egitea. Zenbaitetan ikasleek eginen dituzte eta beste batzuetan irakasleak, egindakoaren azterketa eta egiaztapen gisa. Jarraibide gisa, ondoko praktika eta saiakuntza hauek proposatzen dira, betiere aldatu eta zabaldu ahal izanen direnak askotariko faktoreak kontuan hartuz, besteak beste, behar den materialaren eskuragarritasuna eta lantegi eta laborategiak erabiltzeko aukera:

-Erresistentzia, tentsioa eta intentsitatea neurtzea korronte zuzeneko zirkuituetan, egiazko neurgailuak erabiliz.

-Programa informatikoen bitartez zirkuituak simulatu eta ariketak ebaztea.

-Elektromagnetismoko oinarrizko fenomenoak esperimentu bidez egiaztatzea.

-Hutseko eta zirkuitulaburreko saiakuntzen praktika egitea transformadore monofasiko edo trifasiko batean. Neurketetan lortutako balioetatik abiatuta zirkuitu baliokidea lortzea.

-Potentzia edo/eta energia neurtzea korronte alternoko zirkuituetan eta instalazioaren potentzia faktorearen hobekuntzaren eragina egiaztatzea.

-Intentsitatea neurtzea korronte zuzeneko eta alternoko makinak abiatzean eta gelditzean. Harilkatuetan jarraitutasuna egiaztatzea.

-Makina elektriko bat kontrolatzeko abiadura-aldagailu baten konexioak aztertu eta egitea. Karakteristiken bat-etortzea. Kontsigna-aldaketa, biraketa-noranzkoa, abiatzea eta gelditzea, azeleratzeko eta galgatzeko arrapalak.

-Instalazio batean lurrerako erresistentzia neurtzea.

-Gainkarga eta zirkuitulaburren kontrako babes elementuen funtzionamendua egiaztatzea eta haien karakteristiken kurbak aztertzea.

-Isolamenduaren hutsen kontrako babesgailuek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzea. Desarra-atalaseak eta -denborak egiaztatzea (instalatzaile-maletaren bitartez).

Praktika eta saiakuntza horiek bakarka edo talde txikietan egin daitezke. Komenigarria litzateke jarduera bakoitzaren ondoren ikasleek txostena egitea, ondorioak, erabilitako prozedura, eskemak, neurtu diren balioak, halakorik bada, eta funtsezkotzat jotzen diren alderdi guztiak bertan jasotzeko.

Dena den, laguntzako jarduera horiek guztiak tarteko, irakasgaia emateko dinamika kontzeptu teorikoen azalpen eta aurkezpenean oinarritu behar litzateke. Ondoren problemak eta gaiari buruzko kasu praktikoak ebatziko lirateke, gero eta gehiago sakonduz, ikasleek kontzeptuak bereganatu ditzaten. Ariketak ere, horrenbestez, gero eta zailagoak izanen dira.

Kalkulu matematikoa eta problema nahiz kasuen ebazpena moduluaren izaeraren azpian dauden osagaiak direla azpimarratu behar da. Eskatu beharreko matematika mailaren egokitzapena eta edukien sakontasuna Makina elektrikoak, Banaketa instalazioak eta Elektronika moduluetan eskatzen den ezagutza mailari egokitu behar zaizkio batez ere.

Haiei lotutako eduki eta jarduera multzoetako batzuk egokiak izan daitezke memoria edo txostenen aurkezpenean oinarritutako ebaluazio metodologietarako.

Ikasleentzako material lagungarri moduan, testuliburu bat erabil liteke, merkatuan gai honi buruz eskuragarri dauden ugarien artetik aukeratua. Moduluaren eta zikloaren helburuetarako maila egokia izan behar luke, eta bai teoria, bai problemak eta jarduera praktikoak bildu.

Azkenik, komeni da ohartaraztea eduki multzoak, bereizita aurkezten badira ere, osotasun batean biltzen direla, eta, horren zailtasunaren eta eskakizun mailaren ondorioz, progresibotasuna behar dutela. Ez da ahaztu behar ikasleentzat berriak izanen direla modulu honetan ikasi behar dituzten kontzeptu gehien-gehienak, eta horietan sakontzen den heinean problemak eta kasu teoriko-praktikoak ebazteko metodologia finkatuko dela; horiexek osatu behar lukete moduluaren oinarria.

Lanbide modulua: Barneko instalazio elektrikoak

Kodea: 0235

Iraupena: 320 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskema elektrikoak interpretatu dira eta haien funtzionamendua aztertu da.

b) Instalazio bakoitzerako tresna egokiak erabili dira.

c) Instalazioen funtzionamendua egiaztatu da.

d) Mekanismoen eta errezeptoreen funtzionamenduaren printzipioak azaldu dira.

e) Instalazioaren magnitude elektrikoak kalkulatu dira.

f) Funtsezko magnitudeak neurtu dira.

g) Errezeptoreak behar bezala muntatu dira.

h) Mekanismoak muntatu dira, beren erabilerarekin erlazionatuz.

i) Konexioak egin dira arauari jarraituz.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

2. Etxebizitza bateko instalazio elektrikoa muntatzen du, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (BTEE) aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa muntatzeko plana egin da.

b) Beharrezko mekanismo eta elementuen aurreikuspena egin da.

c) Elementu bakoitza identifikatu da instalazioaren barnean eta merkataritzako katalogoetan.

d) Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu da (babesak eta lur-konexioa, besteak beste).

e) Elementu bakoitzerako tresna egokiak erabili dira.

f) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu da.

g) Hitzartutako denborak errespetatu dira.

h) Kanalizazioak ongi instalaturik daudela eta eroaleak jartzen ahal direla egiaztatu da.

i) Muntatzeko prozedura prestatu da, kalitate irizpideei jarraituz.

3. Etxebizitza bateko instalazioaren diseinuaren memoria teknikoa egiten du, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari eta bere lurralde eremuan aplikatu behar diren gainerako arauei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren ezaugarriak identifikatu dira, haren erabilerari eta potentziari erreparatuz.

b) Justifikazio memoria laburra egin da.

c) Zirkuituen eskema lerrobakarrak marraztu dira, normalizazioa kontuan hartuta.

d) Etxebizitzako ebakigailu eta babesgailuak kalkulatu dira.

e) Etxebizitzaren eta instalazioaren krokisa marraztu da.

f) Katalogoak eta dokumentazio teknikoa erabili dira, hartutako erabakiak justifikatzeko.

g) Dokumentazio egokia prestatu da, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko jarraibideak kontuan hartuz.

4. Erabilera publikoko lokal bateko instalazio elektrikoa muntatzen du, araudia aplikatuz eta elementu bakoitza bere osotasunean justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Larrialdietarako argien funtzionamendu ona egiaztatu da.

b) Lokal motari dagokion elikatze iturri sekundarioa jarri da.

c) Zirkuitu guztiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatu da.

d) Instalazio mota honi dagozkion segurtasun eta kalitate neurriak kontuan hartu dira.

e) Kaxa elektriko nagusia egin da, instalazio motari eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari erreparatuta.

f) Behar diren kaxa elektriko sekundarioak jarri dira.

g) Kanalizazio egokiak erabili dira, haien erabilerari eta kokapenari erreparatuta.

h) Lokal motari dagozkion arau teknologikoak aplikatu dira.

i) Hautaturiko soluzioari dagokion aurrekontua egin da.

5. Industriako lokal bateko instalazio elektrikoa muntatzen du, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Argi egokiak jarri dira, instalazioko gela bakoitza zertarako erabiltzen den kontuan hartuta.

b) Luminariak jartzeko behar den kalkulua egin da.

c) Instalazio osoak ongi funtzionatzen duela egiaztatu da.

d) Instalazioaren zati bakoitzerako kanalizazio mota egokiena erabili da, ingurunea eta erabilera kontuan hartuz.

e) Beharrezko kalkuluak egin dira (potentziak eta sekzioak, besteak beste).

f) Unean uneko erreminta egokia erabili da.

g) Aurreikusitako denborak kontuan hartu dira, hitzartutako kalitate-prozedurari jarraituz.

h) Hautaturiko soluzioari dagokion aurrekontua egin da.

6. Barneko instalazioak mantentzen ditu, neurketa elektrikoetarako teknikak aplikatuz, eta matxura bakoitza bere kausarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxuren zantzuak egiaztatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

b) Hipotesi arrazoituak proposatu dira ustezko kausei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

c) Matxura bilatu da, esku hartzeko prozedura teknikoa erabiliz.

d) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

e) Instalazioko elementu edo zirkuitu bakoitzean egin behar diren mantentze lanak proposatu dira.

f) Babesen funtzionamendua zuzena dela egiaztatu da.

g) Junturen eta konexio elementuen egiaztapenak egin dira.

7. Erabilera publikoko edo industriako lokal bateko instalazioaren zerbitzuan jartzea egiaztatzen du, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan baimendutako instalatzailearen zehaztapenei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egiaztatu da instalazioa bat datorrela Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko jarraibideekin.

b) Instalazioaren isolamendu balioak egiaztatu dira.

c) Instalazioko lur-konexioaren erresistentzia eta ihes-korrontea neurtu dira.

d) Parametro karakteristikoak neurtu eta haien balioak erregistratu dira.

e) Etengailu diferentzialen desarra-sentikortasuna egiaztatu da.

f) Zirkuituen jarraitutasuna neurtu da.

g) Sarea aztertu da, harmoniko eta asalduak detektatzeko.

h) Zoruaren isolamendua egiaztatu da.

8. Soinu instalazioak eta megafoniakoak instalatzen ditu, Eraikuntzaren Kode Teknikoko zehaztapenei eta fabrikatzailearen jarraibideei kasu eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Audio-seinalearen ezaugarri diren magnitudeak deskribatu dira.

b) Mikrofono, bozgorailu eta anplifikadore mota guztien ezaugarri nagusiak identifikatu dira.

c) Barrunbe desberdinen akustikan esku hartzen duten parametroak baloratu dira.

d) Lokal txiki baterako soinu instalazioaren kalkulua egin da.

e) Inguru-soinuaren instalazioetako kableen eta muntaketaren eskemak marraztu dira, etxebizitzetarako edo negozio-lokaletarako.

f) Lokal txiki bateko soinu instalazioa egin da, osagai eta erreminta egokiak erabiliz.

g) Soinu instalazioa planteatu eta muntatu ondoren funtzionamenduaren probak egin dira.

h) Soinu instalazio baten handitzea planteatu da haren muntaketaren eskemak oinarri harturik.

i) Audio-seinalea ongi neurtu da.

9. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa eta mantentze lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

h) Instalazio eta ekipoen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Oinarrizko zirkuitu elektrikoak barnealdeetan:

-Elementuak eta mekanismoak etxebizitzetako instalazioetan.

-Hargailu motak.

-Mekanismo motak.

-Instalazio komunak etxebizitza eta eraikinetan.

-Eroale elektrikoak.

-Funtsezko neurketak etxebizitzetan. Tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta jarraitutasuna polimetroarekin.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, barneko instalazioei aplikatuta.

-Irudikapenerako konbentzionalismoak. Ikur normalizatuak instalazio elektrikoetan.

-Etxebizitzetako, erabilera publikoko lokaletako eta industria lokaletako instalazioetako eskema elektrikoen interpretazioa.

Etxebizitzetan instalazio elektrikoak muntatzea:

-Etxebizitzen barnealdeko instalazioen baldintza orokorrak

-Instalazioko elementuen euskarri eta finkagailuak.

-Ebakigailu eta babesgailuak.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

-Gaintentsio eta gainintentsitateen kontrako babesa.

-Eroaleen konexio elementuak.

-Bilgarriak.

-Lur-konexioa etxebizitzetan eta eraikinetan.

-Etxebizitzetako kanalizazio berariazkoak.

-Elektrifikazio mailak eta zirkuituen kopurua.

-Bainuontzia duten lokalak.

-Bilgarrien babes mailak.

-Etxebizitzen barneko instalazioen funtzionamendu zuzena egiaztatzeko edo matxurak bilatzeko erabili behar den metodologia.

Instalazioen dokumentazioa:

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, instalazioen dokumentazioari eta zerbitzuan jartzeari aplikatuta. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko 4. jarraibidea.

-Diseinuari buruzko memoria teknikoa, instalazioaren ziurtagiria, instalazioa erabili eta mantentzeko jarraibide orokorrak, eta abar.

-Kalitate irizpide estandarizatuei lotutako arauak.

-Txostenak egitea.

-Aurrekontuak egitea merkataritzako katalogoak erabiliz.

-Proiektu elektrikoak.

-Programa informatikoak erabiltzea etxebizitzen barneko instalazioetako eskema elektrikoak, kalkulu elektrikoak eta gainerako dokumentazioa egiteko.

Lokal publikoetako instalazioak:

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, lokal publikoetako instalazioei aplikatuta. 28. jarraibide teknikoa.

-Erabilera publikoko lokalen ezaugarri bereziak.

-Segurtasun zerbitzuen elikadura.

-Argindar horniduren motak.

-Larrialdietarako zirkuitua eta argiak.

-Batzartoki eta lantokietako instalazioak.

-Kaxa elektriko nagusiak eta sekundarioak, erabilera publikoko lokaletan.

-Kanalizazio elektriko bereziak.

-Argiztagailuak. Lanpara motak eta horien erabilera.

Merkataritzako edota industriako lokaletako instalazioak, lokalak sute edo eztanda arriskua edo ezaugarri bereziren bat duenean:

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa. 29. eta 30. jarraibide teknikoak.

-I. eta II. kokapen motak.

-I. motarako ekipamendu elektrikoak.

-II. motarako ekipamendu elektrikoak.

-Kable sistemak.

-Instalazioa lokal hezeetan.

-Instalazioa lokal bustietan.

-Instalazioa hautsez beteta dauden eta sute arriskurik ez duten lokaletan.

Mantentze lanak eta matxuren detekzioa instalazio elektrikoetan:

-Segurtasun elektrikoari buruzko araudia.

-Etxeko edo industriako instalazioetako ohiko matxurak. Zantzuak eta ondorioak.

-Matxurak diagnostikatzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Matxurak konpontzea.

-Instalazio elektrikoak mantentzea.

Etxebizitza, lokal publiko eta industria lokaletako instalazioak zerbitzuan jartzea:

-Instalazioen dokumentazioa. proiektua eta diseinuari buruzko memoria teknikoa.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea.

-Tentsioa, intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzea.

-Potentzia elektrikoak eta potentzia faktorea neurtzea.

-Sare-analizagailua.

-Isolamendua neurtzea.

-Erresistentzia neurtzea lurrerako eta zorurako.

-Ebakigailu eta babesgailuen sentikortasuna neurtzea.

Megafonia eta sonorizazio instalazioak etxebizitzetan eta erabilera publikoko lokaletan:

-Soinuaren ezaugarriak.

-Audio-seinalearen ezaugarriak.

-Mikrofonoak, bozgorailuak eta anplifikadoreak.

-Instalazio elektroakustikoen motak, soinua banatu eta kontrolatzeko moduaren arabera.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen kalkulua.

-Soinu instalazio desberdinetako kableen eta muntaketaren eskemak egitea etxebizitzetarako eta erabilera publikoko lokaletarako.

-Soinu instalazioen kalkulurako programa informatikoak.

-Megafonia eta soinu instalazioen aurrekontuak egitea merkataritzako katalogoetan oinarrituta.

-Megafonia edo soinu instalazioaren funtzionamendu probak. Ohiko matxurak.

-Audio-seinalearen analisia eta neurketa.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskura ditzatela etxebizitzetan, lokal publikoetan edo industriako lokaletan instalazio elektrikoak kalkulatu eta muntatzeko. Ikuspegi teorikotik, ahaleginak eginen dira ikasleek autonomia har dezaten honelako instalazioen osagaiak kalkulatu eta horien aurrekontua egiteko orduan, bai eta honelako instalazioek berekin dakartzaten agiri tekniko eta legezko agiri guztiak betetzerakoan ere. Ikuspuntu praktikotik, komeni litzateke ikasleek trebetasunak hartzea honelako instalazioen muntaketan behar diren erremintak erabiltzeko, haietan erabiltzen diren materialak ezagutzeko eta haiek irudikatzeko.

Edukien sekuentziatzioak edukien atalean bertan ageri den hurrenkerari jarraitzen ahal dio, edo bestela ondoko multzo hauetan banatu, kontuan izanik komenigarria izan litekeela eduki teorikoak eta praktikoak aldi berean ematea:

-Barneko instalazioen muntaketan erabiltzen diren erremintak, neurgailuak eta osagaiak ezagutu eta erabiltzea.

-Barneko instalazio elektriko bateko eroaleen eta babesen sekzioa kalkulatzea.

-Etxeko instalazio elektrikoak muntatzea. Matxurak detektatu eta konpontzea.

-Etxebizitzetako, lokal publikoetako edo industria lokaletako instalazio elektrikoei lotutako dokumentazio teknikoa prestatzea.

-Megafonia eta sonorizazioko instalazioak kalkulatu eta muntatzea etxebizitzetan eta lokal publiko edo industrialetan.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulu honen garapenean, komenigarria izanen da lantegi-gela bat izatea bere panel, maketa edo praktika-moduluekin, barnealdeko instalazio elektrikoak bertan muntatu ahal izateko, egiazko instalazioen kopia ahalik eta zehatzenak eginez. Modulu honetan komeni litzateke ikasleek erabilera pertsonaleko erremintak, polimetroa eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa eskura izatea.

Modulu honetarako komenigarria izanen da, halaber, balio anitzeko gela batean ordenagailuak izatea, instalazio elektroteknikoak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoekin eta Interneterako sarbidearekin, eta merkataritzako katalogoen, proiektuen eta bibliografia espezializatuaren liburutegia ere bai, ikasleek bertan egin ditzaten txostenekin eta dokumentazioarekin zerikusia duten lanak.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak egin daitezke:

-Praktiketako panelak muntatzea: kanalizazio elektrikoak neurrira ebakitzea, hodia tolestea, kanaleta ebakitzea inglete-kaxarekin, kanalizazio elektrikoak eta mekanismo elektrikoak finkatzea panelean.

-Barneko instalazio elektrikoen muntaketa eta egiaztapena: argi-puntuak instalatzea, bakunak eta bi tokitatik edo gehiagotatik kommutatuak; burrunbagailuak instalatzea; urrutiko etengailuak, graduagailuak, eskailerako etengailu automatikoak, kronotermostatoak, erloju-etengailuak, presentzia-detektagailuak eta lanpara fluoreszenteak erabiltzea.

-Barneko instalazio elektrikoetako eroaleen sekzioa eta babesen kalibrea kalkulatzea.

-Instalazio elektrikoen diseinuari buruzko memoria teknikoak eta instalazioaren ziurtagiriak egitea, elektrifikazio maila desberdinetako etxebizitzetarako eta erabilera publikoko lokaletarako.

-Agingailu eta babesgailu pribatuen koadroak muntatzea, elektrifikazio maila desberdinetako etxebizitzetarako eta erabilera publikoko lokaletarako.

-Barneko instalazio elektrikoen eskema elektrikoak egitea, elektrizitateko ikur egokiak erabiliz. Eskema horiek programa informatikoen bidez egitea.

-Barneko instalazio elektrikoen aurrekontuak egitea merkataritzako katalogoak erabiliz.

-Neurgailuak erabiltzea: kontagailuak, isolamenduaren neurgailua, telurometroa, sare-analizagailua, etengailu diferentzialen sentikortasuna egiaztatzeko aparatuak, luxometroak, sonometroak, audio-maiztasuneko inpedantziaren neurgailuak.

-Kobrezko soldadura. Soldadura aluminotermikoa.

-Megafonia eta sonorizazioko instalazioen kalkulua eta muntaketa.

Komenigarria litzateke muntaketako praktikak bakarka egitea, horien bidez ikasleek trebetasuna hartu behar dutelako erremintak eta instalazioko materialak erabiltzen. Neurketako praktikak, berriz, talde txikietan egin litezke, aparatuak erabiltzean sortzen diren zalantzak taldekideek elkarren artean ebatzi ahal izateko. Praktika egin ondoren, komenigarria litzateke egindako lanaren gaineko txostena edo memoria idaztea. Bertan jasoko lirateke kalkuluak, eskemak eta irakasleak egindako galdera teorikoen erantzunak.

Barneko instalazio elektrikoen moduluak zerikusia du Elektroteknia moduluarekin, tentsio erortzeen kalkuluari, babesgailuei eta korronte alterno monofasiko edo trifasikoko zirkuituetako kalkuluei dagokienez. Automatismo elektrikoen moduluarekin ere badu lotura, babesgailuei eta sinbologia elektrikoari dagokienez.

Hiru modulu horiek aldi berean emanen direnez, garrantzitsua litzateke aipatutako eduki horiei ekiteko orduan irakasleak elkarrekin koordinatzea, ikuspegia, denboraren banaketa eta sakontasuna bateratze aldera. Erabili beharreko sinbologiari, kalkulurako metodoei eta formuletan erabili beharreko nomenklaturari buruzko irizpideak ere bateratu behar lirateke.

Barneko instalazio elektrikoen moduluak Domotika moduluarekin ere badu zerikusirik, eskemetan erabiltzen den sinbologiagatik, eta, instalazio domotikoak ere barneko instalazio elektrikoak izanik, bi moduluetan instalazio-material berak erabiltzen direlako.

Lanbide modulua: Eguzki instalazio fotovoltaikoak

Kodea: 0239

Iraupena: 60 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioak eratzen dituzten elementuak identifikatzen ditu eta haien funtzionamendua eta ezaugarriak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki energiako instalazioen motak sailkatu dira.

b) Zelulen funtzionamenduaren printzipioa ezagutu da.

c) Panelen parametroak eta kurba karakteristikoak identifikatu dira.

d) Bateria mota bakoitzaren funtzionamendu baldintzak deskribatu dira.

e) Erregulagailuaren ezaugarriak eta eginkizuna deskribatu dira.

f) Bihurgailu motak sailkatu dira.

g) Sarearekin konexioa egiteko araudia identifikatu da.

2. Eguzki instalazio fotovoltaikoak konfiguratzen ditu eta haiek osatzen dituzten elementuen hautapena justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu da.

b) Proposaturiko soluzioa konfiguratzeko behar diren krokisak eta eskemak marraztu dira.

c) Elementu eta ekipamenduen parametro karakteristikoak kalkulatu dira.

d) Panelei eusteko egitura hautatu da.

e) Merkataritzako katalogoak kontsultatu dira.

f) Behar diren ekipamenduak eta materialak hautatu dira.

g) Aurrekontua egin da.

h) Indarra duen araudia aplikatu da.

3. Eguzki panel fotovoltaikoak muntatzen ditu, haien elementuak mihiztatuz, eta ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen du, hala behar denean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketaren sekuentzia deskribatu da.

b) Neurketak egin dira orientazioa segurtatzeko.

c) Erremintak, ekipamenduak eta babes bitartekoak hautatu dira muntaketarako.

d) Euskarriak eta finkagailuak jarri dira.

e) Panelak euskarrien gainean finkatu dira.

f) Panelak elkarrekin konektatu dira.

g) Funtzionaltasun probak eta behar diren egokitzapenak egin dira.

h) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

4. Eguzki instalazio fotovoltaikoak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz, eta haien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren eskemak interpretatu dira.

b) Erremintak, osagaiak, ekipamenduak eta babes bitartekoak hautatu dira muntaketarako.

c) Metagailuak toki egokian kokatu dira.

d) Erregulagailua eta bihurgailua jarri dira, fabrikatzaileen jarraibideen arabera.

e) Ekipamenduak eta panelak elkarrekin konektatu dira.

f) Lur-konexioak egin dira.

g) Funtzionaltasun probak, beharrezko egokitzapenak eta zerbitzuan jartzeko eragiketak egin dira.

h) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

5. Eguzki instalazio fotovoltaikoak mantentzen ditu, prebentzio eta detekzio teknikak aplikatuz, eta matxura bakoitza bere kausarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira.

b) Panelak garbitu dira.

c) Euspen-egituraren egoera aztertu da.

d) Baterien egoera aztertu da.

e) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko kausei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

f) Akats edo matxura eragin duen azpisistema, ekipamendu edo elementua aurkitu da.

g) Matxura eragin duten osagaiak aldatu edo konpondu egin dira.

h) Instalatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu da.

i) Ekipamendu edo instalazioaren funtzionamendu baldintzak lehengoratu dira.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

6. Eguzki instalazio fotovoltaikoak sarearekin lotzeko baldintzak ezagutzen ditu, araudiari erreparatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sarean konexioa eskatzeko txosten bat egin da.

b) Sarean eta instalazioan eragin daitezkeen asalduak deskribatu dira.

c) Berariazko babesak identifikatu dira.

d) Bihurgailuaren funtzionamendu probak deskribatu dira.

e) Kontsumoa neurtzeko multzoaren osaera ezagutu da.

f) Indarra duen araudia aplikatu da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak erabiltzean, besteak beste, gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Eguzki instalazio fotovoltaikoak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioetako elementuen identifikazioa.

-Panel motak.

-Ezaugarrien plaka.

-Panelak multzokatu eta konektatzeko sistemak.

-Metagailu motak.

-Erregulagailuak.

-Bihurgailuak.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen konfigurazioa.

-Erradiazio mailak. Neurri unitateak.

-Orientazioa eta makurdura.

-Itzalen zehaztapena.

-Panelen kalkulua.

-Baterien kalkulua.

-Tentsio erortzeak eta eroaleen sekzioa.

-Eskemak eta sinbologia.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioetako panelen muntaketa.

-Panelei eusteko egiturak.

-Esfortzu motak. Esfortzuen oinarrizko kalkulua.

-Materialak. Euskarriak eta finkagailuak.

-Eguzkiari jarraitzeko sistemak.

-Eguzkiari jarraitzeko sistema automatikoa eta motorizazioa.

-Eraikuntzetan eta hirian integratzea.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen muntaketa.

-Metagailuen kokalekuaren ezaugarriak.

-Baterien konexioa.

-Ekipamendu eta elementuak kokatu eta finkatzea. Konexioa.

-Eskemak eta sinbologia.

-Lur-konexioa.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen mantentzea eta konponketa.

-Berariazko neurgailuak (solarimetroa eta dentsimetroa, besteak beste).

-Panelen berrikuspena: garbitzea eta konexioak aztertzea.

-Baterien kontserbazioa eta mantentzea.

-Karga-erregulagailuen egiaztapenak.

-Bihurgailuen egiaztapenak.

-Instalazio fotovoltaikoetako ohiko matxurak.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazio bakartuak sarearekin konektatzea.

-Indarra duten arauak.

-Eskaera eta baldintzak.

-Konexio puntua.

-Babesak.

-Lur-konexioak.

-Harmonikoak eta bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Egiaztapenak.

-Kontsumoak neurtzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek helburu hau lortu behar dute: mota desberdinetako instalazio fotovoltaikoak (bakartuak nahiz sarearekin konektatuak) konfiguratzeko behar diren elementu guztiak identifikatu eta interpretatzea, eskemak interpretatzea, muntaketa egitea, eta ondoren instalazio txikiak mantentzeko protokoloa betetzea.

Egokientzat proposatzen dugun sekuentziazioa, oro har, edukien atalean azaldutako aurkezpen-ordena bera da. Edukietan, efektu fotovoltaikoarekin zerikusia duten fisikako kontzeptuak sartzen ahal dira.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulu honen garapenerako komenigarria izanen da balio anitzeko gela bat izatea, honela hornitua: ordenagailuak eta Interneterako sarbidea, katalogoak eta araudia kontsultatzeko eta instalazio fotovoltaikoen kalkulurako programa informatikoak erabiltzeko; bideo-proiektagailua aurkezpenetarako, IKTen integrazioa gelan, eta gela birtualen aplikazioak.

Lantegi-gela bat ere erabiliko da muntaketa eta mantentze lanak, neurketak, maniobrak eta matxuren simulazioak egiteko, besteak beste. Komenigarria izanen da panel fotovoltaikoen egiturak kokatzeko tokia izatea, kanpoan, ahal dela.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak egin daitezke:

-Eguzki panel fotovoltaikoa ongi orientatzeko behar diren parametroen kalkulua.

-Eguzki instalazio fotovoltaikoen kalkulua. Bakartuak edo sarearekin konektatuak.

-Instalazio mota guztietako elementuak zuzen aukeratzea katalogoen bitartez.

-Eskemak egitea.

-Panelei eusteko egiturak. Egituretako neke mekanikoen kalkulu txikiak.

-Praktikak instalazio txikiekin, orientazioa, parametrizazioa, bateriak, babesak etab.

Modulu hau Elektroteknia moduluarekin lotuta dago, horretan oinarrizko ezagutza elektrikoak eskuratzen baitira lanbide profil honetarako eta Eguzki instalazio fotovoltaikoen modulu honetan aplikatzeko. Beraz, garrantzitsua izanen da aipatutako eduki horiei ekiteko orduan irakasleak elkarrekin koordinatzea, ikuspegia, denboraren banaketa eta sakontasuna bateratze aldera. Erabili beharreko sinbologiari, kalkulurako metodoei eta formuletan erabili beharreko nomenklaturari buruzko irizpideak ere bateratu behar lirateke.

Modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0242

Iraupena: 60 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Instalazio elektriko eta automatikoen sektorean abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektriko eta automatikoen arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen gizarte erantzukizunaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Instalazio elektriko eta automatikoen arloko enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Instalazio elektriko eta automatikoen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbide onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketing plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Instalazio elektriko eta automatikoen arloko enpresa sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu dira.

e) Erreferentziako herrian instalazio elektriko eta automatikoen muntaketa eta mantentze lanetako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Instalazio elektriko eta automatikoen arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak instalazio elektriko eta automatikoen arloko jardueran.

-Kultura ekintzailea, gizartearen behar gisa.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia instalazio elektriko eta automatikoen esparruan.

-Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreko enpresen kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, ondokoak direla medio:

-Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta instalazio elektriko eta automatikoen sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Instalazio elektriko eta automatikoen sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena izeneko moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

-Planaren helburuak ezartzea.

-Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

-Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

-Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatu eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehiakideak aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

-Marketing plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

-Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

-Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

-Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

-Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

-Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

-Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

-AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira Lanerako prestakuntza eta orientazioa izeneko moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gastu sozialak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke halako koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaiak bezalakoetan:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Industria automatismoak I

Kodea: 0232 a

Iraupena: 200 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mekanizazio lanetan jarraitu beharreko prozesua zehazten du, planoak interpretatuz eta dokumentazio teknikoa erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoetan ikurrak eta zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

b) Bistak, sekzioak, ebakidurak eta xehetasunak identifikatu dira.

c) Materialak identifikatu dira (profilak, bilgarriak eta koadroak).

d) Prozesuaren faseak eta eragiketak definitu dira.

e) Muntaketa plana egin da.

f) Erremintak, baliabide teknikoak eta segurtasunekoak aztertu dira, esku-hartze bakoitzaren eskakizunen arabera.

g) Prozesuetarako aurreikusitako denborak kontuan hartu dira.

2. Oinarrizko elementuak eta multzoak marrazten ditu, normalizazioa aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bistak eta ebakidurak esku hutsez marraztu dira.

b) Profil, bilgarri, koadro eta gainerako osagaien krokisak marraztu dira.

c) Kotak irudikatu dira.

d) Eskemak eta planoak marraztu dira, normalizazioaren eta konbentzionalismoen arabera.

e) Sinbologia normalizatua erabili da.

f) Piezen eta multzoen irudikapenak kontuan hartu dira, ezarritako eskalei jarraituz.

g) Kontuan hartu dira elementuen banaketa eta horien neurriak, egindako irudikapenetan.

h) Ordenagailuz lagundutako diseinu elektroteknikoko programa informatikoak erabili dira.

i) Ezarritako kalitate irizpideak errespetatu dira.

3. Mekanizazioko eragiketak egiten ditu, neurtzeko eta markatzeko teknikak aplikatuz eta makina eta erremintak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizazio plana zehaztu da.

b) Ekipamenduak, erremintak, baliabide teknikoak eta segurtasunekoak aukeratu dira.

c) Neurketak egin dira, eskatzen den zehaztasunarekin.

d) Banatzeko, marratzeko eta markatzeko eragiketak egin dira.

e) Ohiko erreminta eta lan-ekipamenduak erabili dira lanerako.

f) Mekanizazio eragiketak egin dira profil, bilgarri, koadro eta kanalizazioetan.

g) Sortutako gorabeherak konpondu dira.

h) Mekanizazio prozesuaren gaineko txostena egin da.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak kontuan hartu dira.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

4. Aginte eta potentzia zirkuitu oinarrizkoak konfiguratzen ditu, haien elementuak aukeratuz eta eskemak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Motor elektriko trifasiko eta monofasikoen abio eta inbertsio zirkuituak eta abiadura erregulatzekoak deskribatu dira.

b) Mekanismo (eragintza, kontrol, babes eta seinalizaziokoak) eragileen eta mekanismo eraginen ezaugarriak eta funtzionamendu printzipioak deskribatu dira.

c) Instalazioaren osagaien ezaugarri teknikoak kalkulatu dira.

d) Fabrikatzaileen katalogoak erabili dira materialak hautatzeko.

e) Aginte eta potentzia eskemak egin dira, sinbologia normalizatua erabiliz.

f) Ordenagailuz lagundutako diseinu elektroteknikoko programa informatikoak erabili dira.

g) Automatismoetarako konbentzionalismoak eta araudi elektroteknikoa aplikatu dira.

h) Prozesuetarako aurreikusitako denborak kontuan hartu dira.

i) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

5. Automatismoen zirkuituak muntatzen ditu motor txikien maniobretarako, eskemak interpretatuz eta funtzionamendua egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aginte eta potentzia eskemak interpretatu dira.

b) Elementu bakoitza multzoan duen funtzioarekin erlazionatu da.

c) Aginte eta potentzia zirkuituak muntatu dira.

d) Motor elektrikoak potentzia zirkuituarekin konektatu dira.

e) Motorrekin maniobrak egin dira.

f) Ezarritako kalitate irizpideak aplikatu dira.

g) Proposatutako jardueretan modu autonomoan jardun da.

h) Jardueretan aurreikusitako denborak kontuan hartu dira.

6. Automatismoetarako eta motor txikien maniobretarako oinarrizko aginte eta potentzia zirkuituetan matxurak eta akatsak bilatzen ditu, sintomak aztertuz, eta kausak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esku hartzeko plana egin da.

b) Matxurak bilatzeko neurketak eta egiaztapenak egin dira.

c) Instalazioaren akatsak identifikatu dira, funtzioen egiaztapenaren bitartez.

d) Matxuraren arrazoia identifikatu da.

e) Elementu, ekipamendu eta erremintak autonomiaz eta trebetasunez erabili dira.

f) Esku-hartzea eskatutako epean egin da.

g) Kalitate arauak aplikatu dira.

7. Automatismoetarako eta motor txikien maniobretarako oinarrizko aginte eta potentzia zirkuituetan matxurak eta akatsak konpontzen ditu, elementu akastunak doituz edo aldatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzenketa eta prebentziorako esku-hartze plana egin da.

b) Matxura konpondu da, elementuak aldatuz.

c) Babesak errezeptoreen ezaugarrien arabera doitu dira.

d) Instalatutako elementu berriaren bateragarritasuna egiaztatu da.

e) Konponketari buruzko txostena eta faktura egiteko datuak erregistratu dira.

f) Funtzionamenduaren ohiko baldintzak berrezarri dira.

g) Elementu, ekipamendu eta erremintak autonomiaz eta trebetasunez erabili dira.

h) Esku-hartzea eskatutako epean egin da.

i) Kalitate arauak aplikatu dira.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Besteak beste ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Industria automatismoak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Automatismoen dokumentazio teknikoaren interpretazioa:

-Memoria teknikoa.

-Instalazioaren ziurtagiria.

-Erabili eta mantentzeko jarraibide orokorren agiriak prestatzea.

-Eragiketen sekuentzia eta denboraren kontrola.

-Programa informatikoen aplikazioa.

Marrazketa teknikoa automatismoei aplikatuta:

-Piezak irudikatzeko sinbologia normalizatua, koadro eta kanalizazioen mekanizazioari aplikatuta.

-Eskala-marrazkiak.

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, automatismoen instalazioetan.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Automatismoetako instalazioen eskema elektrikoak interpretatzea.

-Marrazketa teknikoko programa informatikoen aplikazioa.

Koadro eta kanalizazioak mekanizatzea:

-Koadro eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

-Mekanizatzeko ekipamendu eta erreminten sailkapena, hautapena eta erabilera.

-Neurgailuak: kalibrea eta noniusa.

-Koadro eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak ebakitzea, hustea eta hariztatzea.

-Araudia eta erregelamenduak.

Industria automatismoetako oinarrizko instalazioak:

-Automatismoetako instalazioen ezaugarriak.

-Sentsore eta kontrol-elementuen motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Eragingailuak: erreleak, kontaktoreak eta beste batzuk.

-Aginte eta potentzia eskemak egitea.

-Automatismo elektrikoak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoak.

Motor txikiei aplikatutako industria automatismoetako instalazioak:

-Potentziaren kontrola: motorren abioa eta maniobra (monofasikoak eta trifasikoak).

-Zirkuitulabur eta gainkargen kontrako babesak.

-Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoak.

-Motor txikiei aplikatutako industria automatismoetako instalazioak muntatzea.

-Indar zirkuituak.

-Aginte zirkuituak.

-Sentsore eta detektagailuak, kontrol elementuak eta eragingailuak instalatzea, besteak beste.

-Kontrol parametroak programatu eta doitzea. Funtzionamendua egiaztatzea.

Automatismoen instalazioetako ohiko matxurak:

-Automatismoen instalazioetako ohiko matxuren tipologia. Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak.

-Sintomen azterketa. Erabiltzen diren sistemak.

Industria automatismoen instalazioak mantentzea eta konpontzea:

-Industria automatismoen instalazioetan erabiltzen diren mantentze motak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzea.

-Matxurak konpontzea. Erabiltzen diren ekipamenduak.

-Babes eta segurtasun neurriak mantentze lanetan.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Industria automatismoen moduluan, oro har, bai teknologia kableatua bai sistema programatuak sartzen dira, zehazki oinarrizko konfigurazioaren, muntaketaren eta mantentzearen ingurukoak, eta haien koadro eta bilgarriak mekanizazio egokiaren bidez prestatzeko lanak ere bai. Hori guztia arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatuz egin behar da. Helmen horregatik eta iraupenagatik proposatzen da bi ikasturteetan zehar zatikatuta ematea.

Modulu honetatik lehen kurtsoan ematea proposatzen den zatian, helburu nagusia izanen da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea koadro edo armairu elektriko bat moldatu ahal izateko, bertan teknologia kableatua duen automatismo elektriko bat instalatzeko eta hura diseinatu, muntatu, kableatu eta abian jartzeko. Halaber, modulu hau eman ondoren ikasleek gai izan behar lukete automatismo elektrikoetan gerta daitezkeen matxura mota guztiak diagnostikatu eta konpontzeko.

Teknologia kableatua duten automatismo elektrikoen diseinurako, ikasleek gai izan beharko dute horrelako instalazioen eskema elektrikoak egiteko, sinbologia egokia erabiliz.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator edukien atalean azaldutako aurkezpen ordenarekin, kontuan izanik komenigarria izan daitekeela eduki teorikoak eta praktikoak, besteak beste, gainjartzea, honako hauei dagokienez:

-Koadro elektrikoen mekanizazioa: xaflak neurtu, markatu, ebaki, karrakatu, zulatu, harizkatu eta husteko teknikak.

-Teknologia kableatua duten automatismo elektrikoetan maniobra eta babeserako erabiltzen den tresneria.

-Oinarrizko automatismo elektrikoak teknologia kableatua duten motor txikien maniobrarako: potentzia zirkuitua, aginte zirkuitua.

-Matxuren diagnostikoa eta konponketa teknologia kableatua duten automatismo elektrikoetan.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

-Burdinazko pletina, neurtze, markatze, ebakitze, karrakatze, zulatze eta hariztatze praktikak egiteko. Praktika horietan ikasleek eskura izan behar lituzkete kalibreak, burdin zerrak, metalerako karrakak, graneteak, markagailuak, eskuairak, zulatzeko makina finkoa edo zutabeduna eta hariztatzeko ardatza.

-Burdinazko xafla, huste praktikak egiteko. Huste praktiketan, ikasleek inguratzeko zerrak eta zuloak egiteko kurrikak eduki behar lituzkete.

-Automatismo elektrikoetako praktiketarako panelak, osagai hauekin: sakagailuak, etengailuak, argi-seinaleak, mikroetengailuak, kontaktoreak, borneroak, magnetotermikoak eta errele termikoak. Automatismo horiek abian jartzeko indukziozko motor trifasikoen beharra legoke.

-Ikasle bakoitzak bere erremintak eta polimetroa eduki behar lituzke.

-Merkataritzako katalogoak, teknologia kableatua duten automatismo elektrikoen aurrekontuak egin ahal izateko.

-Diseinu programak, teknologia kableatua duten automatismo elektrikoen eskemak egiteko erabiltzen diren ikurren liburutegiekin.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke:

-Burdinazko pletinak neurrira ebakitzea eta hariztatzea.

-Xaflak hustea tresneria elektrikoa txertatzeko.

-Automatismo elektrikoak muntatzea: Abiatze-gelditze zirkuitua, biraketa noranzkoaren inbertsorea, izar-triangelu abioa, bi abiaduratako motorraren kontrola, eta detektagailu edo mikroetengailuak instalatu behar zaizkien beste automatismo batzuk.

-Muntatu diren automatismo elektrikoen gaineko txostenak egitea, eskema elektrikoak barne, sinbologia egokia erabiliz.

-Ikasleek muntatu dituzten automatismoetan eragindako matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Matxura bilatu eta konpontzeko bete den prozesuari buruzko txostena egitea.

Jarduera horiek bakarka egin behar lirateke, izan ere haien bitartez ikasleek ohitu egin behar baitute automatismo elektrikoen instalazioan erabiltzen diren materialekin, eta koadro elektrikoak mekanizatzeko trebetasuna hartu. Praktika egin ondoren, komenigarria litzateke egindako jardueraren gaineko txosten edo memoria idaztea. Bertan jasoko lirateke muntaturiko automatismoaren eskema eta irakasleak egindako galdera teorikoen erantzunak.

Industria automatismoak I moduluak erabateko lotura du Industria automatismoak II moduluarekin, lehenbiziko moduluan ikasten diren edukiak oinarrizkoak direlako Industria automatismoak II moduluan ematen diren edukiak barneratu ahal izateko.

Gainera, Industria automatismoak I moduluak badu lotura Barneko instalazio elektrikoen moduluarekin, eskema elektrikoak egiteko erabiltzen den sinbologiaren aldetik. Makina elektrikoen moduluarekin ere badu zerikusirik, motor elektrikoen abiatze motei, biraketa noranzkoaren inbertsioari eta eskema elektrikoetan erabiltzen den sinbologiari dagokienez.

Lanbide modulua: Industria automatismoak II

Kodea: 0232 b

Iraupena: 110 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Koadro eta sistema elektriko lotuak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz, eta haien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Koadro eta sistema elektrikoen krokis eta eskemak interpretatu dira.

b) Elementu bakoitza multzoan duen funtzioarekin erlazionatu da.

c) Osagaiak, erremintak, baliabide teknikoak eta segurtasunekoak aukeratu dira.

d) Osagaiak koadroetan banatu dira.

e) Muntaketa plaka, profilak, bilgarriak eta kanalizazioak mekanizatu dira.

f) Koadroko mekanismoak eta instalazioko elementuak muntatu dira.

g) Instalazioko elementuak eta ekipamenduak konektatu dira.

h) Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu da.

i) Kalitate irizpideak ezarri dira.

j) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko neurriak aplikatu dira.

k) Jarduera bakoitzerako kalkulaturiko denborak kontuan hartu dira.

2. Kontrol programagarriko sistema automatikoak muntatu eta mantentzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta haien funtzionamendua egiaztatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sarrerak, irteerak (analogikoak eta digitalak) eta haien erreferentziak.

b) Sistemako elementu periferikoak eta ekipamenduak konektatu dira.

c) Softwarearen eta gailu programagarriaren arteko komunikazioa ezarri da.

d) Automata programagarriak dituzten oinarrizko kontrol zirkuituak egin dira.

e) Sistemaren funtzionamendua egiaztatu da.

f) Akatsak bilatu eta konpondu dira automatak dituzten oinarrizko zirkuitu automatikoetan.

g) Jarduerak eskatutako epean egin da.

h) Kalitate arauak aplikatu dira esku-hartzeetan.

3. Abiadura-aldagailua duten sistema automatikoak muntatu eta mantentzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz, eta haien funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Abiadura-aldagailua osatzen duten oinarrizko blokeak deskribatu dira.

b) Aldagailuko sarrera eta irteerak identifikatuko dira, bai potentziakoak bai kontrolekoak.

c) Aldagailua kontrolatzeko aukera desberdinak deskribatu dira.

d) Aldagailua ongi konektatu da motorrarekin eta kontrol zirkuituarekin.

e) Motor asinkronoen kontrola egin da maiztasun-bihurgailuekin.

4. Matxura eta akatsak bilatzen ditu kontrol programagarria duten sistema automatikoetako koadroetan, sintomak aztertuz, eta matxuren kausak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Esku hartzeko plana egin da.

b) Matxurak bilatzeko neurketak eta egiaztapenak egin dira.

c) Instalazioaren akatsak identifikatu dira, funtzioen egiaztapenaren bitartez.

d) Matxuraren arrazoia identifikatu da.

e) Elementu, ekipamendu eta erremintak autonomiaz eta trebetasunez erabili dira.

f) Esku-hartzea eskatutako epean egin da.

g) Kalitate arauak aplikatu dira.

5. Matxura eta akatsak konpontzen ditu kontrol programagarria duten sistema automatikoetako koadroetan, elementu akastunak doituz edo aldatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzenketa eta prebentziorako esku-hartze plana egin da.

b) Matxura konpondu da, elementuak aldatuz.

c) Babesak errezeptoreen ezaugarrien arabera doitu dira.

d) Instalatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu da.

e) Konponketari buruzko txostena eta faktura egiteko datuak erregistratu dira.

f) Funtzionamenduaren ohiko baldintzak berrezarri dira.

g) Elementu, ekipamendu eta erremintak autonomiaz eta trebetasunez erabili dira.

h) Esku-hartzea eskatutako epean egin da.

i) Kalitate arauak aplikatu dira.

j) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko neurriak aplikatu dira.

Edukiak.

Instalazio elektrotekniko automatizatu aurreratuen muntaketa:

-Automatismo aurreratuen instalazioak muntatzea armairuetan.

-Indar zirkuituak.

-Aginte zirkuituak.

-Armairu, koadro elektriko eta kanalizazioen muntaketa.

-Sentsoreak, detektagailuak, kontrol elementuak eta eragingailuak instalatzea, besteak beste.

-Koadro edo bilgarriak, kanalizazio, kable, terminal eta konexioak prestatu, mekanizatu eta egitea.

-Kontrol parametroak programatu eta doitzea. Funtzionamendua egiaztatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko neurriak aplikatzea.

Automatizazioa automata programagarriekin:

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Sarrera eta irteera digital eta analogikoak.

-Automata programagarriak muntatu eta konektatzea.

-Automaten oinarrizko programazioa.

Automatizazioa abiadura-aldagailuekin:

-Abiaduraren kontrola korronte alternoko motorretan.

-Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoak. Funtzionamenduaren printzipioa eta funtsezko osagaiak.

-Aldagailuetako kontrol-sarrera eta -irteerak.

-Aldagailuaren oinarrizko parametrizazioa.

Automatismo programatuen instalazioetako ohiko matxurak:

-Automatismo programatuen instalazioetako ohiko matxuren tipologia.

-Sintomen azterketa. Erabiltzen diren sistemak.

Industria automatismo programatuen instalazioak mantentzea eta konpontzea:

-Industria automatismo programatuen instalazioetan erabiltzen diren mantentze motak.

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea automatismo elektriko programatuen instalazioetan.

-Programak berrikusi eta zuzentzea automatetan.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko neurriak aplikatzea.

Orientabide didaktikoak.

Industria automatismoen modulu osoan bai teknologia kableatua bai sistema programatuak sartzen dira, zehazki oinarrizko konfigurazioaren, muntaketaren eta mantentzearen ingurukoak, eta haien koadro eta bilgarriak mekanizazio egokiaren bidez prestatzeko lanak ere bai. Hori guztia arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatuz egin behar da. Helmen horregatik eta iraupenagatik proposatzen da bi ikasturteetan zehar zatikatuta ematea.

Modulu honetatik bigarren kurtsoan ematea proposatzen den zatia, noski, lehen kurtsorako proposatutakoaren jarraipena da, eta hauxe du helburu nagusia: ikasleek Industria automatismoak I moduluan lortutako trebetasunak gara ditzatela, teknologia kableatua duten automatismo elektrikoak muntatzeko. Gainera, teknologia programatua duten automatismo elektrikoak garatzeko oinarrizko trebetasunak hartu behar dituzte. Ikasleek, horretarako, automata programagarrien egitura ezagutu behar dute, eta jakin behar dute nola egiten diren konexioak sentsoreetatik sarreretara eta eragingailuetatik irteeretara, eta proposaturiko automatismoaren funtzionamendu egokia ahalbidetuko duen programa egiten ikasi behar dute.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator edukien atalean azaldutako aurkezpen ordenarekin, kontuan izanik komenigarria izan daitekeela eduki teorikoak eta praktikoak, besteak beste, gainjartzea, honako hauei dagokienez:

-Teknologia kableatua duten automatismo elektriko aurreratuak: armairu elektrikoetan muntatzea.

-Automata programagarriak: sarrera eta irteera motak, parametrizazioa, programazioa eta konexioak.

-Abiadura-aldagailuak: funtsezko osagaiak eta funtzionamenduaren printzipioa.

-Abiadura-aldagailuak: parametrizazioa, automata programagarriaren bidezko kontrola, eta konexioak.

Modulu hau garatzeko, komenigarria litzateke baliabide hauek erabiltzea:

-Armairu elektrikoak tresneriarekin, automatismo elektrikoak (kontaktoreak, erreleak, tenporizadoreak, sakagailuak, argi-seinaleak) eta indukziozko motor trifasikoak egiteko.

-Automata programagarriak, sarrera eta irteera digital eta analogikoekin, eta haiek ordenagailutik parametrizatu eta programatu ahal izateko programa informatikoak.

-Automata programagarrien eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

-Abiadura-aldagailuak indukziozko motor trifasikoetarako, eta haiek ordenagailutik parametrizatu ahal izateko programa informatikoak.

-Abiadura-aldagailuen eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa.

-Ikasle bakoitzak bere erremintak eta polimetroa eduki behar lituzke.

-Diseinu programak, automatismo elektrikoen eskemak egiteko erabiltzen diren ikurren liburutegiekin.

Ikasleek ikasturtean zehar egin beharreko jarduerak honako hauek izan litezke:

-Automatismo elektriko aurreratuak muntatzea armairu elektrikoetan. Zerbitzuan jartzea eta eragindako matxurak konpontzea.

-Muntatu diren automatismo elektrikoei buruz eta matxurak diagnostikatu eta konpontzeko egin diren urratsei buruz txostenak egitea, eskema elektrikoak barne, sinbologia egokia erabiliz.

-Automata programagarrien parametrizazioa eta programazioa egitea, eskuliburuei eta dokumentazio teknikoari jarraituz. Programak ongi funtzionatzen duela egiaztatzea.

-Automata programagarriaren konexioak egitea, automatismoa abian jartzea eta ongi funtzionatzen duela egiaztatzea. Matxura programatuak konpontzea.

-Automatarekin muntaturiko automatismo elektrikoei buruzko txostenak egitea.

-Abiadura-aldagailuen parametrizazioa egitea, eskuliburuei eta dokumentazio teknikoari jarraituz.

-Abiadura-aldagailua motorrarekin eta automata programagarriarekin (hala behar denean) konektatzea eta automatismoak ongi funtzionatzen duela egiaztatzea.

-Automatarekin eta aldagailuarekin muntaturiko automatismo elektrikoei buruzko txostenak egitea.

Jarduera praktiko horiek bai bakarka bai talde txikietan egin litezke; izan ere haien bitartez ikasleek esku trebetasunak lortu behar dituzte batetik, eta haien arteko lankidetza eta talde lana sustatu nahi dira bestetik. Praktikak egin eta gero ikasleek txosten edo memoria bana aurkeztu behar lukete. Bertan azalduko lituzkete egindako programaren nondik-norakoak, elementu guztiak automatari lotzeko konexioen eskema, eta, halaber, irakasleak egindako galdera teorikoen erantzunak.

Laneko arriskuen prebentzioarekin eta ingurumenaren babesarekin zerikusia duten alderdiak jada lehenbiziko kurtsoan sakonean jorratu direnez, modulu honetan aplikatu beharrekoak izanen dira, bereziki, muntaketa eta mantentze jarduera praktiko guztietan.

Industria automatismoak II moduluak badu lotura Barneko instalazio elektrikoen moduluarekin, eskema elektrikoak egiteko erabiltzen den sinbologiaren aldetik. Makina elektrikoen moduluarekin ere badu zerikusirik, motor elektrikoen abiatze motei, biraketa noranzkoaren inbertsioari eta eskema elektrikoetan erabiltzen den sinbologiari dagokienez.

Lanbide modulua: Banaketarako instalazioak

Kodea: 0236

Iraupena: 110 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia elektrikoa bere sorguneetatik transformazio zentroetaraino garraiatu eta banatzeko erabiltzen diren instalazio eta sistemen motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia elektrikoa garraiatu eta banatu ahal izateko tentsioa igo beharra dagoela ezagutu da.

b) Instalazio motak ezagutu dira, bai eta horietan erabiltzen den tresneria ere, energiaren sorgunetik transformazio zentroraino.

c) Erdi tentsioko aireko banaketa linea batean erabiltzen diren elementuak identifikatu dira.

d) Erdi tentsioko lurpeko banaketa linea batean erabiltzen diren elementuak identifikatu dira.

2. Transformazio zentroen konfigurazioa eta motak identifikatzen ditu, eta elementu bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak azaltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Transformazio zentroaren funtzioa eta energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko sarean duen kokapena ezagutu dira.

b) Transformazio zentroak sailkatu dira.

c) Transformazio zentro baten funtsezko atalak identifikatu dira.

d) Gelaxka mota bakoitzaren funtzioa, ezaugarriak eta seinalizazioak deskribatu dira.

e) Mota guztietako transformazio zentroen eta gelaxken antolaeraren eskema elektriko lerrobakarrak interpretatu dira.

f) Maniobra-aparatuak eta gelaxken babes elementuak identifikatu dira.

g) Maniobra-aparatuen eta babes elementuen ezaugarriak, funtzioa eta agintea deskribatu dira.

h) Behe tentsioko banaketa koadroen ezaugarriak eta konexioak identifikatu dira.

i) Transformazio zentro bateko lur-konexioaren instalazioa deskribatu da.

3. Behe tentsioko banaketa sare baten konfigurazioa identifikatzen du, haren osagaiak ezagutzen ditu eta haren ezaugarriak azaltzen ditu instalazio motaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energia elektrikoa behe tentsioan banatzeko kasu jakin baterako sare mota egokia hautatu du.

b) Aireko sare baten elementuak (euskarriak, eroaleak, finkagailuak, besteak beste) beren funtzioaren arabera sailkatu dira.

c) Lurpeko sare baten elementuak (eroaleak, zangak, erregistroak, galeriak, seinaleak, besteak beste) beren funtzioaren arabera sailkatu dira.

d) Sareko elementuak identifikatu dira, instalazioaren plano eta eskemetan haiek irudikatzen dituzten ikurren bitartez.

e) Eroalea zehazteko kalkulua egin da, erregelamenduek agintzen dutenari jarraituz.

f) Sarearen trazadurari eta erregelamenduzko tarteei buruzko araudia ezagutu da.

g) Sareari eragiten dioten instalazioen gurutzatze, hurbiltasun eta paralelotasunei buruzko araudia betetzen dela egiaztatu da.

4. Lotura instalazioak konfiguratzen ditu, haiek osatzen duten elementuak eta haien kokalekua hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lotura instalazioaren proiektua interpretatu da, instalazioa osatzen duten elementuen (babes kaxa nagusia, elikatze linea orokorraren eta banakako deribazioen sekzioak, besteak beste) ezaugarriak eta muntatzeko baldintzak identifikatuz.

b) Instalazioko elementuak identifikatu dira, eskemetan haiek irudikatzen dituzten ikurren eta planoetan duten kokapenaren bitartez.

c) Instalazioaren karga-aurreikuspena egin da, erregelamenduek agintzen dutenari eta bezeroaren eskakizunei jarraituz.

d) Lotura instalazioaren eskema egokia egin da, eraikinaren ezaugarrien arabera (familia bakarrekoa, etxebizitza blokea, industria multzoa, besteak beste).

e) Babes kaxa nagusia hautatu da.

f) Elikatze linea orokorraren eta banakako deribazioen neurriak zehaztu dira.

g) Kontagailuak non kokatu zehaztu da.

h) Kontagailuen konexio eskemak dagozkien behe tentsioko tarifekin erlazionatu dira.

i) Diseinuari buruzko memoria teknikoa egin da.

j) Instalazioak ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko prozedura deskribatu da.

k) Instalazioaren ziurtagiria eta hornidurarako eskaera egin dira, inprimaki ofizial egokietan.

5. Transformazio zentroetako mantentze lanetarako prozedurak ezagutzen ditu, protokoloak aztertzen ditu eta jarduerak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Transformadorearen konexioak egiteko faseak eta prozedurak deskribatu dira.

b) Gelaxken konexioak egiteko faseak eta prozedurak deskribatu dira.

c) Transformazio zentro bateko erdi tentsioko instalazioetan erabili ohi diren segurtasun materialak (eskularru isolatzaileak, hagak, aulki isolatzaileak, segurtasun betaurrekoak eta botak, besteak beste) ezagutu eta identifikatu dira, haien egoera egiaztatu da eta haien erabilera zuzena aztertu da.

d) Transformazio zentro batean maniobrak egiteko jarraibide orokorrak ezagutu dira.

e) Zehatz azaldu da zer maniobra egin behar diren gelaxketan, hurrenkera egokian eta elementu egokien gainean.

f) Esku hartu aurreko segurtasun eragiketak deskribatu dira (tentsio iturriak etetea, katigatzeak eta blokeoak, tentsio ezaren detekzioa, besteak beste).

g) Parametro karakteristikoen neurketak egin dira.

h) Erdi tentsioko egiazko instalazio bateko mantentze lanen liburua aztertu da.

i) Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin da.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

6. Behe tentsioko aireko sare bat muntatu eta mantentzeko eragiketak egiten ditu, horiek deskribatzen ditu eta teknika egokiak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Euskarriak muntatzeko faseak eta prozedurak deskribatu dira.

b) Kableak jarri eta tenkatzeko faseak eta prozedurak deskribatu dira.

c) Osagarriak (finkagailuak, besarkagailuak, matxardak, sehaskak, besteak beste) eta kableak muntatu dira, horma edo fatxada batean eskalaz egindako instalazioan.

d) Loturak egin dira.

e) Behe tentsioko aireko sare txirikordatu batetik deribazioa egin da, isolamendua zulatzen duten konektoreak erabiliz.

f) Eroale bat isolagailu baten gainean atxiki da.

g) Deribazioak egin dira lotune kaxarekin eta konexio piezekin.

h) Matxuren kausak diagnostikatu dira euskarrien eta fatxadaren gaineko sare txirikordatu batean, sintomak interpretatuz.

i) Parametro karakteristikoen neurketak egin dira.

j) Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin da.

k) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

7. Behe tentsioko lurpeko sare bat muntatu eta mantentzeko eragiketak egiten ditu, horiek deskribatzen ditu eta teknika egokiak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zangak ireki eta egokitzeko faseak eta prozedurak deskribatu dira.

b) Kableak zuzenean lurperatuta eta hodi barnean jartzeko faseak eta prozedurak deskribatu dira.

c) Aireko eta lurpeko kableen arteko lotura egin da aurretiaz isolatutako zorroarekin.

d) Deribazioak egin dira zintaz edo zorroz estalitako presio-konektorearekin.

e) Lurpeko sareetako matxuren kausak diagnostikatu dira.

f) Parametro karakteristikoen neurketak egin dira.

g) Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin da.

h) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

8. Lotura instalazioak muntatu eta mantentzeko eragiketak egiten ditu, horiek deskribatzen ditu eta teknika egokiak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren atalak (babes kaxa nagusia, elikatze linea nagusia, banakako deribazioak, besteak beste) muntatzeko prozedurak identifikatu dira.

b) Babes kaxa nagusiaren konexioak egin dira, muntaketarako jarraibideei eta indarra duten erregelamenduei jarraituz.

c) Elikatze linea nagusi bat muntatu da hodi barneko eroale isolatuak erabiliz, gainazaleko muntaketan.

d) Babes eta neurketa kaxa nagusi (CPM) baten krokisa eta konexioak egin dira, banakako hornidurarako, bai elikatze monofasikoarekin, bai trifasikoarekin.

e) Kontagailuen zentralizazioaren krokisa egin da, haren elementuak nola dauden banatuta eta erregelamenduzko neurriak nola betetzen diren adieraziz.

f) Kontagailuen zentralizazio sinple bateko unitate funtzionalen konexioak egin dira, ordutegi-bereizketarekin.

g) Banakako deribazio bat muntatu da hodi barneko eroale isolatuak erabiliz, gainazaleko muntaketan.

h) Loturako instalazio elektriko batean simulatutako matxuren kausak diagnostikatu dira.

i) Parametro karakteristikoen neurketak egin dira.

j) Lotura instalazio oso bat ikuskatu da, ebaluatu egin da, eta ohiko akatsen agiria bete da, kontrol erakunde baimenduek erabiltzen duten horietakoa.

k) Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin da.

l) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

9. Kanpoko argi instalazioak muntatu eta mantentzeko eragiketak antolatu eta egiten ditu, eraginkortasun energetikoaren, segurtasunaren eta ingurumenaren arloetako erregelamenduzko betekizunak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanpoko argi instalazioak identifikatu dira, eta haiek osatzen dituzten elementuen ezaugarriak eta muntatzeko baldintzak deskribatu dira.

b) Kanpoko argi instalazio txikiak konfiguratu dira, diseinuari buruzko memoria teknikoa eginez.

c) Kanpoko argietako ekipamendu eta instalazioak eta luminariak muntatzeko eragiketak egin dira.

d) Zerbitzuan jartzeko prozedurak deskribatu dira eta behar den dokumentazioa identifikatu da.

e) Argi instalazioak egiaztatu eta ikuskatzeko prozedurak deskribatu dira eta mota guztietako ziurtagiriak bete dira.

f) Neurketa luminoteknikoak egin dira argi instalazioetan, parametro karakteristikoak eta argiztapen mailak zehaztuz.

g) Zenbait argi instalazioren eraginkortasun energetikoa kalkulatu da, eskatzen diren gutxieneko betekizunak zehaztuz, instalazio motaren arabera.

h) Kanpoko argi instalazioen kalifikazio energetikoa egin da, haien eraginkortasun energetikoaren indizea eta erreferentzia-balioak oinarri hartuz, eta kalifikazio energetikoaren etiketak bete dira.

i) Lanparak aldatu, luminariak garbitu eta mantentze planetan aurreikusitako beste eragiketa batzuk egin dira.

j) Argi instalazioak egiaztatu eta ikuskatzeko prozedurak deskribatu dira eta mota guztietako ziurtagiriak bete dira.

k) Instalazioen diseinuari buruzko memoria teknikoak egin dira.

10. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Lotura instalazioak, behe tentsioko banaketa sareak, transformazio zentroak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Tentsioa kendu gabe lan egiteko prozedura bat egin edo, bederen, aztertu da, arriskua baloratuz eta behar diren segurtasun neurri guztiak ezarriz.

h) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

i) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

j) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Energia elektrikoa banatzeko erdi tentsioko instalazio eta elementuen identifikazioa:

-Sistema elektrikoaren egitura.

-Energia elektrikoaren banaketa. Sareen tipologia eta egitura.

-Erdi tentsioko aireko linea elektrikoak. Aireko linea elektrikoetako oinarrizko elementuak. Aireko linea elektrikoen inguruko kontzeptu orokorrak. Euskarriak. Euskarrien neurriak zehaztea. Eroaleak. Euskarrien lur-konexioa.

-Erdi tentsioko lurpeko linea elektrikoak. Erdi tentsioko lineetarako eroaleak. Kanalizazioak.

Transformazio zentroen konfigurazioa:

-Transformazio zentroen sailkapena.

-Transformazio zentro baten funtsezko atalak.

-Banaketa-transformadorea. Eraikuntza motak eta funtsezko ezaugarriak.

-Tresneria. Ohiko maniobra- eta babes-elementuak. Ezaugarriak eta neurriak.

-Eskema lerrobakarrak.

-Gelaxkak. Motak eta seinalizazioa.

-Behe tentsioko banaketa koadroa.

-Lur-konexioa.

Behe tentsioko banaketa sareen konfigurazioa:

-Behe tentsioko sareen tipologia eta egitura.

-Sareen irudikapen sinbolikoa plano eta eskemetan.

-Euskarri motak eta horien ezaugarriak.

-Eroale motak eta horien ezaugarriak.

-Elementu osagarriak.

-Isolagailuak.

-Lurpeko sareetako instalazioak: motak eta ezaugarriak.

-Behe tentsioko sareetako instalazioen baldintza orokorrak eta bereziak.

-Lur-konexioa.

-Banaketa sareetan neutroa eta masak konektatzeko sistemak. Eskemak eta hautatzeko irizpideak.

Lotura instalazio elektrikoen konfigurazioa:

-Kargen aurreikuspena behe tentsioko horniduretarako.

-Lotura instalazioak. Eskemak. Eroale, hodi eta babesen kalkulua eta hautapena. Materialak eta instalatzeko moduak, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera.

-Kontagailuak. Funtzionamendua. Motak. Eskemak.

-Tarifazio elektrikoa. Gogoeta ekonomikoak.

-Potentzia faktorea. Haren hobekuntza eta kondentsadoreen kalkulua.

-Lur-konexioaren instalazioak eraikinetan.

Transformazio zentroetako mantentze eragiketak:

-Maniobrak egiteko jarraibideak.

-Transformazio zentroetako mantentze planak.

-Transformazio zentroetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Transformazio zentro bat zerbitzuan jartzeko baldintzak.

-Arrisku elektrikoak. Aplikatu beharreko segurtasun araudia.

Behe tentsioko aireko sareak muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Lotutako dokumentazio administratiboa (instalazioaren ziurtagiria, deskargu eskaera, obra baimena, besteak beste).

-Behe tentsioko aireko sareko instalazio bat muntatzeko faseak.

-Eroaleak lotzeko, finkatzeko eta konexioak egiteko teknikak.

-Mantentze planak aireko sareetan.

-Aireko sareetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Behe tentsioko sare bat zerbitzuan jartzeko baldintzak.

Behe tentsioko lurpeko sareak muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Lotutako dokumentazio administratiboa (instalazioaren ziurtagiria, deskargu eskaera, obra baimena, besteak beste).

-Behe tentsioko lurpeko sare bat muntatzeko faseak.

-Eroaleak lotzeko eta konexioak egiteko teknikak.

-Eroaleak markatzea.

-Mantentze planak lurpeko sareetan.

-Lurpeko sareetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Behe tentsioko sare bat zerbitzuan jartzeko baldintzak.

Lotura instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Lotutako dokumentazio administratiboa.

-Babes kaxa nagusia. Muntaketa motak.

-Elikatze linea nagusia. Instalatzeko baldintzak. Erregistro estalkiak.

-Banakako deribazioak. Instalatzeko baldintzak. Kanaladurak eta hodiak. Konexio kaxak.

-Kontagailuak. Eskemak eta konexioak. Babes eta neurketa kaxa nagusia eta kontagailuen zentralizazioa.

-Lotura instalazioetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

Kanpoko argi instalazioen konfigurazioa eta haiek muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Kanpoko argi instalazioak. Bideetako argiak, argi apaingarriak, gaueko zaintza eta segurtasunekoak, argizko seinale eta iragarkiak, jaietako eta gabonetako argiak, eta bestelako argi berariazkoak (tunel, lur azpiko pasabide, biribilgune, parke eta lorategietakoak...).

-Instalazioen parametro karakteristikoak. Luminantzia eta iluminantzia. Lilura. Ingurunearekiko erlazioa. Argiztapen mailak. Gaueko distira.

-Kanpoko argi instalazioen konfigurazioa. Instalazioen osagaiak. Lanparak. Luminariak. Ekipamendu osagarriak. Eragintza sistemak. Erregulazio sistemak.

-Dokumentazio teknikoa. Diseinuaren memoria teknikoa.

-Kanpoko argi instalazioak muntatzea.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea. Instalazioen egiaztapena eta ikuskapena. Neurketa luminoteknikoak. Akatsen eta funtzionamendu-hutsen sailkapena. Ziurtagiriak betetzea.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa kanpoko argi instalazioei aplikatuta, eta horrelako instalazioen eraginkortasun energetikoari buruzko Erregelamendua.

-Kanpoko argi instalazioen eraginkortasun eta kalifikazio energetikoa. Gutxieneko betekizunak. Kalkulua. Erreferentzia-balioak. Etiketa energetikoa.

-Mantentze eragiketak eta horien erregistroa. Mantentze faktorea.

-Argi instalazioetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Funtzionamenduari eta mantentze lanei buruzko jarraibideen eskuliburua.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek behe tentsioko banaketa instalazioak ditu ardatz, kanpoko argiteria barne, bai eta instalazio horien jatorrian dauden transformazio zentroak ere. Erdi tentsioari eta tentsio horretan erabiltzen diren banaketa sistemei buruzko ezagutzak ere gehitu zaizkio.

Modulu honek balio behar du, beraz, ikasleak treba daitezen instalazio horiek osatzen dituzten elementuekin, ohiko lan prozedurekin, aplikatu beharreko araudiarekin eta funtsezko elementuen kalkuluarekin, kontzeptuetan eta matematikan noraino sakondu behar den kontuan hartuta. Hortaz, ez litzateke ahaztu behar zer lortu nahi den, helburua ez baita ikasleak honelako instalazioen proiektuak egiteko prestatzea, baizik eta, areago, dokumentazio teknikoa ulertu eta zuzen interpretatu dezaten, muntaketa, instalazio eta mantentze lanak egiteko, funtsean.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa ez da edukien atalean ageri den ordena berbera. Beraz, edukiak ondoko multzo hauetan antolatu eta sekuentziatzea proposatzen da, labur azaldurik:

-Behe tentsioko banaketa sareen konfigurazioa.

-Transformazio zentroen konfigurazioa.

-Behe tentsioko banaketa sareen konfigurazioa.

-Transformazio zentroetako mantentze eragiketak.

-Lotura instalazio elektrikoen konfigurazioa.

-Kanpoko argi instalazioen konfigurazioa.

-Behe tentsioko aireko sareak muntatu eta mantentzeko eragiketak.

-Behe tentsioko lurpeko sareak muntatu eta mantentzeko eragiketak.

-Lotura instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko eragiketak.

-Kanpoko argi instalazioak muntatu eta mantentzeko eragiketak.

Sekuentziazio horrek bide ematen du edukiak, ahal den heinean, bi esparru desberdinetan banatzeko, alde batetik behe tentsioari eta transformazio zentroari dagozkionak eta bestetik behe tentsioaren ingurukoak bilduz.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulua garatzeko, komenigarria izanen da balio anitzeko gela bat izatea ordenagailuz eta Interneterako sarbidez hornitua, katalogoak eta araudia kontsultatzeko eta instalazioen kalkulurako programak erabiltzeko.

Lantegi-gela bat ere erabiliko da mantentze lanak, neurketak, maniobrak, muntaketak eta matxuren simulazioak egiteko. Zenbait praktika egiterakoan, batez ere transformazio zentroekin eta lurpeko lineekin zerikusia dutenak, nekez lortuko da ikastetxeetan ekipamendu osorik. Komenigarria litzateke ikastetxean egindakoaren osagarri gisa bisitak egitea lanerako baliabide horiek dituzten instalazioetara, edo bestela obretara, banaketa lineak eta transformazio zentroak nola muntatzen dituzten ikustera. Hartu beharreko segurtasun neurriak bereziki planifikatuko dira.

Ondoko jarduera hauek proposatzen dira, moduluko programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientabide eta euskarri gisa:

-Ereduzko transformazio zentro aurrefabrikatu bati buruzko dokumentazio teknikoa eta merkataritzakoa aztertzea. Eskema, sinbologia, ezaugarri elektrikoak, maniobra- eta babes-elementuak.

-Transformazio zentroetara bisitak egitea. Maniobra-elementuak, babes-elementuak, transformadorea eta lur-konexioa identifikatzea. Transformazio zentroan lan egiteko erabili behar diren banakako babes ekipamenduak (aulki isolatzailea, eskularruak, betaurrekoak, hagak...) badirela eta egoera onean daudela egiaztatzea, eta nola erabiltzen diren aztertzea.

-Banaketa-transformadore baten konexioak egiteko faseak eta prozedura aztertzea. Aurretiazko neurketa eta saiakuntzak. Babesen neurriak zehazteko oinarrizko kalkuluak egitea.

-Transformazio zentro bateko mantentze eragiketa jakin bat planifikatzea. Fusibleak aldatzea. Maniobra eta eragiketen sekuentzia, lan prozedura, eta urrezko bost arauak aplikatzeko plangintza. Lan prozedura oso bat azaltzeko memoria egitea, mantentze liburuaren gisako atal bat ere izanen duena.

-Aurkeztuko zaien kasu batean, eroale txirikordatuak dituen aireko banaketa linea baterako behar den sekzioa kalkulatzea. Mota honetako instalazioen ereduzko proiektu baten dokumentazioa aztertzea, arreta jarriz bai alderdi elektrikoei eta bai mekanikoei ere (ezartze-taulak, euskarri motak...).

-Aurkeztuko zaien kasu batean, lurpeko banaketa linea baterako behar den sekzioa kalkulatzea. Honelako instalazioen ereduzko proiektu bateko dokumentazioa aztertzea. Lurpeko linea baterako lotura egitea.

-Babes kaxa nagusi baten konexioa egitea aireko sare atxiki batekin, isolamendua zulatzen duten konektoreak baliatuz, material, banakako babes ekipamendu eta erreminta egokiak erabiliz eta behar diren segurtasun neurriak hartuz.

-Lotura instalazioen neurriak zehaztea etxebizitza eraikinetarako eta industria instalazioetarako, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan ezarritakoari jarraituz.

-Kanpoko argi instalazioen neurriak zehaztea eta haien diseinuaren memoria teknikoa egitea.

-Aurreko ataleko kasuren batean, instalazioari dagokion diseinuaren memoria teknikoa egokiro osatzea.

-Lotura instalazio bat muntatzea babes kaxa nagusitik hasi eta etxebizitza bateko babes koadroraino. Lehendik dagoen instalazio bat aztertzea. Hura ikuskatzea, azterketa-orria betetzea eta instalazioaren egoerari buruzko txostena ematea. Sekzioak, tentsio erortzeak, eroaleen isolamenduak, babesen egoera eta funtzionamendua eta zigiluak egiaztatzea.

-Muntatze eragiketak, neurketa luminoteknikoak eta mantentze lanak egitea kanpoko argi instalazioetako ekipamendu eta osagaietan.

-Kontagailu monofasikoak zentralizatzeko instalazio bat muntatu eta saiatzea. Neurketak egitea karga desberdinekin. Neurketak eta matxuren simulazioak egitea.

-Industria txiki batentzat, kontsumoak, aukera daitezkeen tarifa motak, neurketa-eskema, potentzia faktorea eta hura hobetzeko aukera aztertzea, eta kalkulua egitean alderdi ekonomikoak ere kontuan hartzea.

Ikuspegi metodologiko gisa, proposatzen da garatu beharreko gaietan elkartu daitezela bai elementuen kalkuluari eta hautapenari buruzko alderdiak (adibidez, lotura instalazio bateko sekzio, babes, hodi eta tentsio-erortzeen kalkulua) eta bai berariazko material eta erreminten eta jada egindako lan prozeduren ezagutza, instalazioetarako gaur egun dagoen araudiaren azterketa eta egiazko instalazioen proiektu eta eskemen erabilera.

Gelan erabiltzeko baliagarria izan daitekeen dokumentazioaren barnean, ohiko testuliburuekin eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa bezalako agiri oinarrizkoekin batera, komenigarria izanen da sektoreko enpresen katalogo teknikoak eta merkataritzakoak ere eskura izatea. Hori bereziki baliagarria izan liteke transformazio zentroen ezaugarrien azterketan. Halaber, kontsultarako material moduan erabili ahal izanen dira arau partikularrak, ereduzko proiektuak, lan prozedurak eta banaketa enpresa elektrikoek argitaratzen dituzten gainerako agiriak.

Gogoratu behar da, azkenik, modulu honek, Elektroteknian ikasitako edukietako batzuk oinarri harturik, balio izan behar duela ikuspegi osoa eta behar adinako ezagutza eskaintzeko elektrizitate arloko profesionalek beren lanbide jardueraren zati handi bat eginen duten instalazio elektrikoei buruz.

Lanbide modulua: Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

Kodea: 0237

Iraupena: 130 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunen elementuak identifikatzen ditu, haiek osatzen dituzten sistemak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko araudia aztertu da.

b) Gune komunetako eta pribatuetako elementuak identifikatu dira.

c) Telekomunikazio azpiegitura komun bat osatzen duten instalazio motak deskribatu dira.

d) Telekomunikazio azpiegitura komun bateko esparru motak (goikoa, behekoa), erregistro motak (loturakoa eta sekundarioa, besteak beste) eta horien funtzioak deskribatu dira.

e) Kanalizazio motak identifikatu dira (kanpokoa, loturakoa eta nagusia, besteak beste).

f) Telekomunikazio azpiegitura komuna osatzen duten sare motak deskribatu dira (elikatzekoa, banatzekoa, sakabanatzekoa eta barnekoa).

g) Konexio elementuak identifikatu dira.

h) Sistema bakoitzeko elementu eta ekipamenduen (telebista, telefonia, segurtasuna, besteak beste) funtzioa eta ezaugarriak zehaztu dira.

2. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunen instalazio txikiak konfiguratzen ditu, haiek osatzen dituzten elementuak zehaztuz eta osagai eta ekipamenduak hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

b) Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko araudia eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu dira instalazioa konfiguratzean.

c) Aplikatu beharreko tresna informatikoak erabili dira.

d) Instalazioko elementu eta ekipamenduen parametroak kalkulatu dira.

e) Instalazioaren krokis eta eskemak egin dira eskatzen den adinako kalitatearekin.

f) Sinbologia normalizatua erabili da.

g) Zehaztapen funtzional, tekniko eta arauzkoak betetzen dituzten ekipamendu eta materialak aukeratu dira.

h) Hautaturiko soluzioari dagokion aurrekontua egin da.

3. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta muntaketarako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren dokumentazio teknikoa (planoak, eskemak eta erregelamenduak, besteak beste) interpretatu dira.

b) Instalazioaren zuinketa egin da.

c) Kanalizazioak kokatu eta finkatu dira.

d) Mastak eta dorreak, besteak beste, muntatzeko eragiketak egin dira.

e) Seinaleak hartzeko elementuak eta linea-buruko ekipamenduarenak kokatu eta finkatu dira.

f) Instalazioko sistemen (telebista, barneko telefonia eta komunikazioa, segurtasuna, besteak beste) kableak jarri dira.

g) Instalazioko elementuak eta ekipamenduak konektatu dira.

h) Muntatze lanetan kalitate irizpideak aplikatu dira.

4. Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen elementuak egiaztatzen eta doitzen ditu, parametro adierazgarriak neurtuz eta emaitzak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioko sistemen unitateak eta parametroak deskribatu dira (antenaren irabazia, anplifikadoreena, direktibitatea, banda zabalerak, atenuazioak eta interferentziak, besteak beste).

b) Tresna informatikoak erabili dira informazioak lortzeko: errepikagailuen eta sateliteen kokalekuak, besteak beste.

c) Seinaleak hartzeko elementuak orientatu dira.

d) Seinaleen parametro adierazgarrien neurketak egin dira instalazioko sistemetan.

e) Neurtutako parametroak instalazioaren parametro karakteristikoekin erlazionatu dira.

f) Funtzionamendu probak eta doiketak egin dira.

5. Matxurak eta akatsak bilatzen ditu telekomunikazio azpiegitura komunetako ekipamendu eta instalazioetan, detekzioko teknikak aplikatuz, eta akatsa bere kausarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, baliabide, ekipamendu eta tresna berariazkoak erabiliz.

b) Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiak erabili dira.

c) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu dira.

d) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko kausei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

e) Matxura eragin duen azpisistema, ekipamendu edo elementua aurkitu da.

f) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

6. Telekomunikazio azpiegituretako instalazioak konpontzen ditu, akatsak zuzentzeko teknikak eta, hala behar denean, osagaiak aldatzekoak aplikatuz eta fabrikatzaileen gomendioak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia egin da.

b) Matxura eragin duten osagaiak aldatu edo konpondu egin dira.

c) Instalatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu da.

d) Ekipamendu edo instalazioaren ohiko funtzionamenduaren baldintzak lehengoratu dira.

e) Mantentzeko esku-hartzeak eskatzen den adinako kalitatearekin egin dira.

f) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

g) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen gaineko memoria-txostena egin da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio eta muntaketa lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Zarata iturriak, ingurua itsusten duten elementuak eta beste kutsadura iturri batzuk identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Telekomunikazio azpiegituretako elementuen identifikazioa:

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak.

-Zigiluak eta erregistroak.

-Kanalizazioak eta sareak.

-Antenak eta transmisio lineak.

-Irrati antenak.

-Telebista antenak. Motak eta elementuak.

-Barneko telefonia eta interkomunikazioa.

-Telefonia sistemak: kontzeptuak eta aplikazio eremua.

-Telefonoguneak: tipologia, ezaugarriak eta hierarkiak.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako sinbologia.

-Interfonia eta bideo-atezaintzako sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua.

-Sarreren kontrola eta segurtasuna.

-Sare digitalak eta goraka datozen teknologiak.

-Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazio txikien konfigurazioa.

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

Antenen instalazioen konfigurazioa:

-Parabolak, mastak, dorreak eta muntaketako osagarriak.

-Linea-buruko ekipamenduak.

-Banaketarako elementuak.

-Sareak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexiorako elementuak.

-Telebista eta irrati antenen instalazioak, banakakoak eta telekomunikazio azpiegitura komunetakoak. Elementuak eta atalak. Tipologia. Ezaugarriak.

-Antena instalazioetako sinbologia.

Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen konfigurazioa:

-Ekipamendu eta elementuak.

-Transmisio bideak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexioko elementuak telefonia eta interkomunikazioko instalazioetan.

-Telefonia eta interkomunikazio instalazioetako sinbologia.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketa.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen dokumentazioa eta planoak.

-Antena instalazioen muntaketa.

-Muntatzeko teknika berariazkoak.

-Muntatzeko erreminta eta tresnak.

-Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen muntaketa.

-Muntatzeko teknika berariazkoak.

-Muntatzeko erreminta eta tresnak.

-Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Kalitatea telekomunikazio azpiegitura komunen muntaketan.

Telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioak egiaztatzea, doitzea eta elementu eta parametroak neurtzea.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Doiketak eta prest jartzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioa zerbitzuan jartzea.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta akatsak bilatzea:

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako ohiko matxurak.

-Irizpideak eta berrikuspen guneak.

-Eragiketa programatuak.

-Ekipamendu eta baliabideak. Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea.

-Segurtasunari buruzko araudia. Ekipamendu eta elementuak. Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen konponketa:

-Telekomunikazio azpiegitura komunak konpondu eta mantentzeko erreminta eta tresnak.

-Matxurak konpontzea.

-Kalitatea.

Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea telekomunikazio azpiegitura komunen muntaketan:

-Segurtasun arauak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bitartez ikasleei behar adinako prestakuntza eman nahi zaie etxebizitza eta lokaletako telekomunikazio instalazioen esparruan dokumentazio teknikoa interpretatu eta egin ditzaten, eskemak eta osagaiak egin eta interpretatu ditzaten, eta behar bezala aritu daitezen muntaketan, konfigurazioan, mantentze lanetan, magnitudeen neurketan, parametroak doitzen eta egiaztatzen eta matxura edo akatsak bilatzen eta konpontzen. Halaber ikasleek kostuen balorazioak, aurrekontuak eta administrazio agiriak eginen dituzte, telekomunikazio azpiegitura komunei, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko araudia behar bezala erabiliz.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, beharrezkoa izanen da balio anitzeko gela izatea, bertan edukiak eman ahal izateko, ikus-entzunezko baliabideak, proiektagailua eta ordenagailua erabiliz, eta telekomunikazio instalazioak muntatu eta mantentzeko praktikak egin ahal izateko.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, hauek teoriko- praktikoak dira:

-Jarduera teorikoak, hots, ikasgelan dokumentazio teknikoa eta araudia azaltzea, telekomunikazio instalazioen kalkulu teorikoak egitea eta horiek informatikako software egokiaren bidez aztertzea. Jarduera horiek ezagutza proben bitartez ebaluatuko dira eduki multzoak amaitutakoan.

-Jarduera praktikoak, hots, telekomunikazioetako instalazioen muntaketak egitea, horien bitartez garatuko baitira instalazioetako elementuak konektatu eta manipulatzeko teknikak, fabrikatzaileen osagai elektronikoen ezaugarriei buruzko eskuliburuak behar bezala interpretatuz, eta, bestetik, proba funtzionalak eta neurketak egitea neurgailu egokiekin, eta, halaber, instalazioetan matxurak bilatzeko prozedurak eta instalazio horietako seinale adierazgarrienen interpretazioa. Ikasleek txosten edo memoriak eginen dituzte burututako praktikei buruz, euskarri informatikoan: egindako jardueraren azalpena, planoak, seinale adierazgarrienak, erabilitako osagaien ezaugarriak, aurrekontua eta laneko arriskuen ebaluazioa.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen proiektuetan edo etxebizitzetarako instalazioen proiektuetan (bideo-atezainak, interfonoak, alarmak edo segurtasun sistemak...) oinarritutako jarduera globalizatzaileak.

Modulu hau Barneko instalazio elektrikoen moduluari lotuta dago. Horrek, hautaturiko sekuentzia eta ordu-banaketa honetan lehenbiziko kurtsorako proposaturik dagoenez, balio izanen du ikasleek jada eskuratuak izan ditzaten honako modulu honetarako behar dituzten trebetasun instrumentaletako batzuk.

Lanbide modulua: Instalazio domotikoak

Kodea: 0238

Iraupena: 110 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Etxebizitzetako instalazio automatikoak osatzen dituzten eremu eta sistema automatikoak identifikatzen ditu eta horien funtzionamendua, ezaugarriak eta aplikatu beharreko arauak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etxeko automatizazio motak ezagutu dira.

b) Etxebizitzetako sare automatikoen funtzionamenduaren printzipioak ezagutu dira.

c) Aplikazio automatikoak ezagutu dira kontrol, ongizate, segurtasun, energia eta telekomunikazio arloetan.

d) Etxebizitzen automatizazioari aplikatutako teknologiak deskribatu dira.

e) Instalazio mota honetako eroaleen ezaugarri bereziak deskribatu dira.

f) Instalazio automatizatua osatzen duten ekipamendu eta elementuak identifikatu dira eta dokumentazio teknikoa interpretatu da.

g) Etxebizitzetako instalazio automatizatuei buruz indarra duen araudia kontsultatu da.

h) Instalazioko elementuak eta eskemetan ageri diren sinboloak elkarrekin lotu dira.

2. Sistema teknikoak konfiguratzen ditu, haien hautapena justifikatzen du eta haien funtzionamendua ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatuen motak deskribatu dira kontrol sistemaren arabera.

b) Transmisio teknika desberdinak ezagutu dira.

c) Sentsore eta eragingailu motak identifikatu dira.

d) Instalazio automatizatuen protokoloak deskribatu dira.

e) Zentral alarma-hartzailea duten sistema domotiko trinko homologatuak deskribatu dira.

f) Eremu-busaren sistema deskribatu da.

g) Automata programagarriak kontrolatutako sistemak deskribatu dira.

h) Korronte garraiatzaileen bidezko sistemak deskribatu dira.

i) Hari gabeko sistemak deskribatu dira.

j) Sistema bakoitzerako konfigurazio software egokia erabili da.

k) Dokumentazio teknikoa erabili da.

3. Etxebizitzetako instalazio automatizatu txikiak muntatzen ditu eta haiek osatzen dituzten elementuak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak konfiguratzeko behar diren krokisak eta eskemak egin dira.

b) Instalazioko elementu eta ekipamenduen parametroak zehaztu dira.

c) Automata programagarria duen sistema domotiko baterako sentsore eta eragingailuak konektatu dira.

d) Zentral alarma-hartzaile bidezko sistema domotiko trinko homologatu bat muntatu da.

e) Eremu-bus bidezko sistema baten kableatua egin da.

f) Eremu-bus bidezko sistema domotiko baten sentsore eta eragingailuak, kontrol eta gainbegiratze elementuak, korronte garraiatzaileak eta hari gabeko sarea muntatu dira.

g) Haien funtzionamendua zuzena dela egiaztatu da.

h) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

i) Indarra duen araudia aplikatu da.

4. Instalazio domotiko bateko kontrol eremuak muntatzen ditu, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritzako katalogoak kontsultatu dira instalatu nahi diren materialak hautatzeko.

b) Sistema bakoitzerako erreminta eta ekipamendu egokiak erabili dira.

c) Instalazioaren zehaztapen funtzionalak, teknikoak, arauemaileak eta obrari buruzkoak ongien betetzen dituen aukera hautatu da.

d) Proposaturiko soluzioa konfiguratzeko krokisak eta eskemak egin dira.

e) Kableak jarri dira, sistemaren ezaugarrien arabera.

f) Kontrol elementuak programatu dira, emandako zehaztapenei eta fabrikatzailearen eskuliburuari jarraituz.

g) Instalazioa zerbitzuan jarri da.

h) Hautaturiko soluzioari dagokion aurrekontua egin da.

i) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

5. Instalazio domotikoak mantentzen ditu, sistemaren zehaztapenei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kudeaketa eremu guztiak doitu egin dira, modu koordinatuan funtziona dezaten.

b) Sareko distortsioaren parametro elektrikoak neurtu dira.

c) Mantendu behar diren elementuak identifikatu dira.

d) Aldatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu da.

e) Mantentze lan zuzentzaileen kasuan, egiaztatu da matxura bat datorrela matxura-orrian adierazitakoarekin.

f) Probak, egiaztapenak eta doiketak egin dira, instalazioa zerbitzuan jartzeko behar adinako zehaztasunarekin, dokumentazio teknikoak dioenari jarraituz.

g) Behar izatera, kalitate planarekiko desadostasunen gaineko txostena egin da.

6. Matxura eta akatsak diagnostikatzen ditu ekipamendu eta instalazio domotikoetan, neurketarako teknikak aplikatuz eta matxura bakoitza bere kausekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kudeaketa eremu guztiak doitu egin dira, modu koordinatuan funtziona dezaten.

b) Sareko distortsioaren parametro elektrikoak neurtu dira.

c) Mantendu behar diren elementuak identifikatu dira.

d) Hipotesi arrazoituak proposatu dira matxuraren ustezko kausei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

e) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, tresna edo software berariazkoak erabiliz.

f) Matxura bilatu da, esku hartzeko prozedura teknikoa erabiliz.

g) Matxura konpondu da.

h) Gorabeherei buruzko txostena egin da.

i) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen gaineko txostena egin da, formatu egokian, matxuren historikoa eguneratzeko balio izanen duena.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Instalazio domotikoak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Instalazio domotikoak, erabilera eremuak:

-Sistema domotikoak etxebizitzei aplikatuta.

-Magnitude fisiko nagusien (tenperatura, presioa, abiadura eta argiztapena, besteak beste) transdukzioa.

-Etxeko instalazioen aplikazio eremuak.

-Instalazio domotikoen funtsezko elementuak: sentsore eta eragingailuak, kontrolgailuak eta elementu osagarriak.

Etxebizitzen automatizazioan erabiltzen diren sistema teknikoak:

-Automata programagarria duten automatizazio sistemak.

-Zentral alarma-hartzailearen bidezko sistema domotiko trinko homologatuak.

-Eremu-busaren kableatu berariazkoa duten sistemak.

-Korronte garraiatzaileen bidezko sistemak.

-Hari gabeko sistemak.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaketa:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Etxebizitzetako instalazio domotikoetako elementuak kokatu eta muntatzea aplikazio eremuaren arabera.

-Sistema automatikoak instalatu aurrekoak: kanalizazioak, hodiak, kaxak, egitura, besteak beste.

-Muntatze lanak: kableatua, gailuen konexioak, gailuen instalazioa, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

-Elementuak programatu eta konfiguratzea.

Etxebizitzetako kontrol eremuak muntatu eta konfiguratzea:

-Kontrol eremu desberdinak dituzten instalazioak.

-Sistema desberdinen arteko koordinazioa.

-Kableatu berariazkoak eta komunak etxebizitzetako instalazio domotikoetan.

-Etxebizitzetako kontrol eremuak programatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Etxebizitza domotiko bateko kontrol eremuak planifikatzea.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuak mantentzea:

-Berariazko neurgailuak sistema domotikoetan.

-Kontrol elementuen doiketak.

-Mantentze lan zuzentzaileak eta aurrea hartzekoak instalazio domotikoetan.

-Eremuak mantentzea sistema domotikoetan.

-Sistemak mantentzea instalazio domotikoetan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuetako matxurak:

-Instalazio automatikoetako ohiko matxurak: zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Matxurak konpontzea instalazio domotikoetan.

-Sistema domotikoetako mekanismo eta hargailuak berritzea.

-Instalazio domotikoetako gorabeherei buruzko txostenak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan, helburu nagusia da ikasleek oinarrizko trebetasunak har ditzatela, etxebizitzetako instalazio automatizatuak instalatu eta mantentzeko lanetarako erremintak, materialak eta tresnak behar bezala erabiliz, lanbidean eskatuko zaien adinako kalitate eta segurtasunez; horretarako ezinbestekoak dituzte tituluan ezarritako lanbide gaitasunak:

-Muntaketa eta mantentze lanei lotutako logistika ezartzea, instalazio eta ekipamenduen dokumentazio teknikoa interpretatuz.

-Instalazio eta ekipamenduak konfiguratu eta kalkulatzea, haien osagaien kokapena eta neurriak zehaztuz eta erregelamenduetan agindutakoa betez.

-Instalazioa edo ekipamendua muntatu edo mantentzeko aurrekontua egitea.

-Etxebizitzetako instalazio elektriko automatizatuei lotutako ekipamendu, elementu osagarri eta kanalizazioak muntatzea kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

-Instalazio eta ekipamenduak mantendu eta konpontzea, haien elementuak ikuskatu, doitu eta aldatzeko lanak eginez, berriz funtziona dezaten, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

-Instalazio edo ekipamenduen funtzionamendua egiaztatzea, funtzionamendu eta segurtasun probak eginez, hura abian edo zerbitzuan jartzeko.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean azaldutako ordena bera da. Edukiak bi multzo handitan banatzen ahal dira:

-Instalazio domotikoen konfigurazioa:

-Instalazio domotikoen funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolgailuak eta elementu osagarriak.

-Zentral alarma-hartzaileen bidezko sistema domotiko trinkoak.

-Automata programagarriak dituzten automatizazio sistemak.

-Eremu-busaren kableatu berariazkoa duten sistemak.

-Korronte garraiatzaileen bidezko sistemak.

-Irrati-frekuentzia bidezko sistema harigabeak.

-Instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Etxebizitzetako instalazio domotikoetako elementuak kokatu eta muntatzea aplikazio eremuaren arabera.

-Muntatze lanak: kableatua, gailuen instalazioa eta konexioak, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

-Sistema domotiko desberdinen programazioa eta konfigurazioa.

-Mantentze lan zuzentzaileak eta aurrea hartzekoak instalazio domotikoetan.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulu teoriko-praktikoa da eta balio anitzeko gela batean emanen da. Ahal dela, gela horrek ordenagailuak, proiektagailua eta Interneterako sarbidea izanen ditu. Gainera, lantegi bat erabili beharko da instalazio automatizatu domotikoekin zerikusia duten praktikak egiteko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio jarduerak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren bitartez ikasleek ikasi behar dute:

-Oinarrizko instalazio domotikoak diseinatzen.

-Argiztapena erabat edo neurri batean kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

-Lokiak erabat edo neurri batean kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

-Pertsianak erabat edo neurri batean kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

-Klimatizazio instalazioak (hoztekoak eta berotzekoak) diseinatzen.

-Kearen, gasaren eta uraren alarmak kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

-Sarkinen kontrako instalazioak diseinatzen.

-Etxebizitzetako instalazio automatizatuen eskemak interpretatzen eta irudikatzen.

-Segurtasuna kudeatzeko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen. (Sarkinen kontrakoak, kearen, gasaren eta uraren alarmak).

-Sarkinen kontrako instalazioak muntatzen eta mantentzen, zentral alarma-hartzaileen bidezko sistema domotiko homologatuekin.

-Kea, gas jarioak eta ur jarioak detektatzeko instalazioak muntatzen eta mantentzen.

-Ongizatearen eremuko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen. (Klimatizazioa, argiztapena, pertsiana eta olanen kontrola, lokien kontrola, ureztatze zonak).

-Argiztapen instalazioak muntatzen eta mantentzen, sakagailu eta mugimendu-sentsoreen bitartez zati batean edo osorik pizten diren horietakoak.

-Pertsiana eta olanak kontrolatzeko instalazioak muntatzen eta mantentzen, igo eta jaisteko sakagailuen eta haize-, euri- eta argi-sentsoreen bidezkoak.

-Lokiak kontrolatzeko instalazioak muntatzen eta mantentzen, pertsonen segurtasunerakoak, osorik edo zati batean aktibatzen direnak.

-Klimatizazio instalazioak (hoztekoak eta berotzekoak) muntatzen eta mantentzen.

-Eremukako ureztaketa kontrolatzeko instalazioak muntatzen eta mantentzen, hezetasun-sentsore eta tenporizadoreen bidezkoak.

-Energiaren kudeaketaren arloko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen, tarifa elektrikoen ordutegi-bereizketaz baliatzen direnak.

-Beroa metatzeko instalazioak (metagailu estatikoak, metagailu dinamikoak, zoru bero-emailea etab.) muntatzen eta mantentzen, gaueko tarifen ordutegi-bereizketak baliatzen dituztenak (eguneko 14 ordutan energia merkeagoa baita) ordutegi-tenporizadoreak erabiliz.

-Komunikazioen kudeaketaren arloko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen. (Urrutiko kontrola telefono eta Internet bidez).

-Urrutiko kontroleko instalazioak muntatzen eta mantentzen, telefono-modemaren edo IP moduluen bidezkoak, instalazioa telefonoz edo Internet bidez kontrolatzekoak.

Instalazio domotikoen moduluko edukietako batzuek beste prestakuntza modulu batzuekin lotura dutenez, iradokitzen da koordinazioa ezar dadila Elektronika moduluarekin (sistema digitalak, ate logikoak, elikatze iturriak, besteak beste) eta Industria automatismoekin (erreleak, kontaktoreak, elementu osagarriak, besteak beste).

Ikasleak motibatzeko eta beren ikaskuntza prozesuaz gogoeta eragiteko, komenigarria litzateke jarduera bakoitza amaitutakoan ikasleek txostena egitea. Beraz, interesgarria litzateke testu tratamenduko programak, kalkulu orria eta marrazkien diseinua erabiltzea.

Azkenik, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako tituluko beste moduluekin koordinaturik jarduera integratzaile bat egitea gomendatzen da. Hor determinazio analitikoren bat eginen litzateke, etapaz etapa, metodoen hautapenetik hasi eta emaitzen azterketaraino. Horretarako komenigarria litzateke lanbide moduluak ematen dituzten irakasleak aldian behin biltzea, ikaskuntzaren emaitzak hobetzeko balio dezaketen esperientzia eta prozeduren berri elkarri emateko.

Lanbide modulua: Makina elektrikoak

Kodea: 0240

Iraupena: 110 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Makina elektrikoen dokumentazio teknikoa egiten du, ikur normalizatuak erlazionatuz eta elementu eta prozedurak irudikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinen eta horien bobinatuen krokis eta planoak marraztu dira.

b) Borneen plaken, konexioen eta harilkatuen eskemak marraztu dira, arauei jarraituz.

c) Makina elektrikoen maniobra eta saiakuntzen eskemak egin dira.

d) Diseinuko programa informatikoak erabili dira eskemak egiteko.

e) Sinbologia normalizatua erabili da.

f) Agiri teknikoak idatzi dira.

g) Makinak mantentzeari buruzko ohiko agiriak aztertu dira.

h) Ereduzko lan-gaztigu bat egin da.

i) Makina elektrikoak mantentzeari buruzko lan prozesu bat egin da.

j) Diseinuetan aurreikusitako denborak errespetatu dira.

k) Ezarritako kalitate irizpideak errespetatu dira.

2. Transformadore monofasiko eta trifasikoak muntatzen ditu, haien elementuak mihiztatuz, eta funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketarako materiala hautatu da fabrikatzailearen zehaztapenen, kalkuluen eta eskemen arabera.

b) Prozedura bakoitzerako erreminta eta ekipamendu egokiak hautatu dira.

c) Makinaren pieza guztiak eta haiek mihiztatzeko modua identifikatu dira.

d) Transformadoreko bobinatuak egin dira.

e) Harilkatu primario eta sekundarioak borneen plakarekin konektatu dira.

f) Nukleo magnetikoa muntatu da.

g) Makinako elementu guztiak mihiztatu dira.

h) Haren funtzionamendua aztertu da, ohiko saiakuntzak eginez.

i) Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu dira.

j) Fabrikatzaileen katalogoak erabili dira materialak hautatzeko.

k) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

3. Transformadoreetako matxurak konpontzen ditu eta zerbitzuan jartzeko egiaztapen eta doiketak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiko matxurak eta horien sintomak sailkatu dira, transformadore txiki monofasiko eta trifasikoetan eta autotransformadoreetan.

b) Matxurak bilatu eta konpontzeko baliabide eta ekipamenduak erabili dira.

c) Matxura aurkitu da eta izan ditzakeen soluzioak identifikatu dira.

d) Matxurak konpontzeko lan plana egin da.

e) Mantentze eragiketak egin dira.

f) Matxurak bilatzeko neurketa elektrikoak egin dira.

g) Makinaren funtzionamendua egiaztatu da saiakuntzen bitartez.

h) Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu dira.

i) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

4. Makina elektriko birakariak muntatzen ditu, haien elementuak mihiztatuz, eta funtzionamendua egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Muntaketarako materialak, erremintak eta ekipamenduak aukeratu dira.

b) Makinaren pieza guztiak eta haiek mihiztatzeko modua identifikatu dira.

c) Bobinaketa lantegi bateko ohiko erreminta eta ekipamenduak erabili dira.

d) Makinako bobinak egin dira.

e) Bobinak eta makinetako beste elementuak mihiztatu dira.

f) Bobinatu errotorikoa eta estatorikoa konektatu dira.

g) Eskuilak eta eraztun marruskatzaileak muntatu dira eta beren borneekin konektatu dira.

h) Haien funtzionamendua aztertu da, ohiko saiakuntzak eginez.

i) Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu dira.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

5. Makina elektrikoak mantendu eta konpontzen ditu eta zerbitzuan jartzeko egiaztapen eta doiketak egiten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina elektrikoetako ohiko matxurak eta horien sintomak sailkatu dira.

b) Matxurak bilatzeko baliabide eta ekipamenduak erabili dira.

c) Matxura aurkitu da eta izan ditzakeen soluzioak proposatu dira.

d) Matxurak konpontzeko lan plana egin da.

e) Matxurak bilatzeko neurketa elektrikoak egin dira.

f) Matxura konpondu da.

g) Makinaren funtzionamendua egiaztatu da saiakuntzen bitartez.

h) Eskuilak eta kojineteak aldatu dira, besteak beste.

i) Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu dira.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

6. Ohiko maniobrak egiten ditu makina birakarietan, eskemak interpretatuz eta muntatzeko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Segurtasuneko baliabideak, elementuak, ekipamenduak eta erremintak prestatu dira.

b) Makinen akoplamendu mekanikoak egin dira.

c) Aginte eta indar zirkuituak muntatu dira, abio eta inbertsio maniobretarako, besteak beste.

d) Makinen eta zirkuituen arteko konexioak egin dira.

e) Magnitude elektrikoak neurtu dira.

f) Parametroak neurtzean lortutako emaitzak aztertu dira.

g) Dokumentazio teknikoa kontuan hartu da.

h) Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu dira.

i) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

j) Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipoak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Makina elektrikoak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Makina elektrikoen dokumentazio teknikoaren interpretazioa:

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, makina elektrikoen konponketan.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak.

-Marrazketa teknikoko eta instalazioen kalkulurako programa informatikoen aplikazioa.

-Makina elektrikoak mantendu eta muntatzeko planak egitea.

-Araudia eta erregelamenduak.

Transformadoreak muntatu eta saiatzea:

-Orotarikoak, transformadore eta autotransformadore monofasiko eta trifasikoen tipologia eta egitura.

-Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Balio karakteristikoak (transformazio erlazioa, potentziak, zirkuitulaburreko tentsioa, besteak beste).

-Harilkatu primario eta sekundarioak.

-Nukleo magnetikoak.

-Isolamenduak.

-Transformadoreak eraikitzeko eragiketak. Bobinaketen kalkuluak.

-Saiakuntza normalizatuak transformadoreei aplikatuta.

Transformadoreak mantendu eta konpontzea:

-Transformadoreak mantentzeko teknikak.

-Erremintak eta ekipamenduak.

-Transformadoreetako matxurak diagnostikatu eta konpontzea:

-Transformadoreak mantentzeko lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Makina elektriko birakariak muntatzea:

-Orotarikoak, makina elektriko birakarien tipologia eta egitura.

-Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Balio karakteristikoak (potentzia, tentsioa, abiadura, errendimendua, besteak beste).

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoen kurba karakteristikoak.

-Harilkatu errotorikoak eta estatorikoak.

-Zirkuitu magnetikoak. Errotorea eta estatorea.

-Isolamenduak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoak muntatu eta desmuntatzeko prozesuak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoen saiakuntza normalizatuak.

-Makina birakariak muntatzeko lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Makina elektriko birakariak mantendu eta konpontzea:

-Makina elektriko birakariak mantentzeko teknikak.

-Erremintak eta ekipamenduak.

-Makina elektriko birakarietako matxurak diagnostikatu eta konpontzea:

-Makina elektriko birakarien eraikuntzan eta mantentze lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Makina elektriko birakarietako maniobrak:

-Korronte zuzenaren sorgailu birakarien erregulazioa eta kontrola.

-Korronte zuzeneko motorren abioa eta kontrola.

-Alternadoreen erregulazioa eta kontrola.

-Korronte alternoko motorren abioa eta kontrola.

-Makina elektriko birakarien instalazioetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek ezagut ditzatela makina elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak egiteko prozedurak. Horretarako, ikasleek ongi ezagutu behar dituzte makina elektrikoen osagaiak eta haien funtzionamenduaren printzipioak. Komenigarria da azpimarratzea modulu honetan bobinatuak egiteari buruzko zatiaren helburu bakarra ez dela ikasleek makina elektrikoetako bobinatzaile gisa lan egiteko behar dituzten trebetasunak hartzea, gaur egun lan hori ez baita normalean eskuz egiten. Horren ordez, ikasleek makina elektrikoen osagaiak eta haien funtzionamenduaren printzipioak ezagutu behar dituzte ez bakarrik modu teorikoan, baita modu praktikoan ere, makina desmuntatuz, eraldatuz eta berriz muntatuz, horrek funtzionamenduan dakartzan ondorioak beren kabuz egiaztatzeko.

Edukien sekuentziazioa bat etor daiteke edukien atalean ageri den aurkezpen ordenarekin, edo, bestela, edukiak makina elektrikoen tipologien arabera multzokatzen ahal dira eta hurrenez hurren prozesu osoari (konfigurazioa, muntaketa, zerbitzuan jartzea eta saiakuntzak, mantentzea...) ekiten ahal zaio haietako bakoitzerako (transformadoreak, korronte zuzeneko makinak eta korronte alternoko makinak). Programazio didaktikoan hautatu den edukien sekuentziazioan kontuan hartuko da eskura dagoen materiala ahalik ongien aprobetxatu behar dela.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduera praktikoak egin daitezke:

-Hariaren diametroa hartzea noniusarekin.

-Bobinatzeko haria soldatzeko praktikak.

-Transformadore edo autotransformadore monofasiko edo trifasiko bat kalkulatu, muntatu eta saiatzea.

-Korronte zuzeneko makinak saiatzea.

-Korronte zuzeneko makinen erregulazioa eta kontrola.

-Indukziozko motor trifasiko bat desmuntatu, muntatu eta birbobinatzea.

-Abiadura bakarreko indukzio motor trifasiko bat bi abiadurako motor bihurtzea Dahlander konexioarekin.

-Korronte alternoko makinen erregulazioa eta kontrola.

Makina elektrikoen modulua Elektroteknia moduluarekin lotuta dago, horretan makina elektrikoei buruzko sarrera ematen delako eta haien tipologia eta konfigurazioaren inguruko alderdiei ekiten zaielako, besteak beste; alderdi horiek erabilgarriak izanen dira honako modulu hau garatzeko abiapuntu gisa.

Halaber, badu lotura Industria automatismoak I eta II moduluekin, modulu horietan motorrak abiatzea eta biraketa noranzkoa kontrolatzea ahalbidetzen duten automatismoak aztertzen baitira. Beraz, honako hau eta Industria automatismoak II modulua aldi berean ematen direnez, komenigarria izanen da bi moduluotan aurreikusitakoa koordinatzea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0241

Iraupena: 90 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lan taldeak identifikatu dira.

c) Lan talde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lan taldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lan taldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lan taldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietakoa dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legerian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide-kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin da.

d) Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lan taldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau-esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Lanbide arriskuen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, instalazio elektriko eta automatikoen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lan taldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

"Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gastu sozialak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren eta segurtasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0243

Iraupena: 380 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu dira.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina erlazionatu dira.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta pertsonak babesteko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lan taldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipoak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzeko arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatzen ditu, indarra duen araudia, segurtasun arauak eta enpresako kalitate sistemakoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da.

b) Elementuak, horien funtzioa eta muntaketan duten kokaera identifikatu dira.

c) Instalazioa muntatzeko plana interpretatu da eta behar diren erreminta eta materialak aukeratu dira.

d) Elementu eta ekipamenduen konexioak egin dira, instalazioen eskemei jarraituz.

e) Muntaketaren fase bakoitzean erreminta egokiak erabili dira.

f) Instalazioa egin da, indarra duen araudia aplikatuz.

g) Pertsonen eta instalazioen segurtasunerako arauak bete dira.

h) Kalitate sistemako prozedurei jarraituz jokatu da.

i) Eragiketetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

j) Lan taldearekin bat egin du, ekimena eta interesa agertuz.

4. Instalazio eta ekipamenduak abian edo zerbitzuan jartzeko eragiketa eta tramiteetan laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eta ekipamenduak abian jartzeko plana interpretatu da.

b) Abian jartzeko erreminta eta tresnak aukeratu dira.

c) Instalazioko kontrol eta segurtasun elementuen eta hargailu elektrikoen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Elementu eta ekipamenduak programatu, erregulatu eta kalibratu dira, beren funtzionaltasun-ezaugarrien arabera.

e) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

f) Abiarazte egokirako behar diren esku erremintak, tresna informatikoak eta instrumentuak erabili dira.

g) Segurtasun eta kalitate arauak eta indarra duten erregelamenduak bete dira.

h) Abian jartzeko prozesurako eskatzen den dokumentazioa bete da.

5. Enpresaren kargurako instalazio eta ekipamenduen prebentziozko mantentze lanak egiten ditu, mantentze plan egokiak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze planak interpretatu dira.

b) Erreminta eta tresna egokiak hautatu dira.

c) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu dira, besteak beste.

d) Elementu eta ekipamenduak doitu eta birprogramatu dira.

e) Planaren desbideratzeak detektatu eta jakinarazi dira.

f) Prebentziozko mantentze lanak egin dira, eskatutako segurtasun eta kalitatearen arabera.

g) Eragiketetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

h) Taldekideekin batera lan egin da, ekimena eta interesa agertuz.

6. Instalazio eta ekipamenduetako matxura eta akatsen diagnostikoan eta konponketan parte hartu du, zuzenketarako mantentze lanetako teknika eta prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazio edo ekipamenduaren funtzionaltasuna aztertuz.

b) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko kausei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

c) Matxura aurkitu da, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

d) Konponketa prozesua egiteko behar diren erreminta eta tresnak aukeratu dira.

e) Desmuntaketa egin da, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

f) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu egin dira.

g) Instalazioaren lehengo funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri dira.

h) Lan txukun eta garbia egin da, eta hitzartutako denborak errespetatu dira egindako lanetan.

i) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete da.

j) Taldekideekin batera lan egin da, ekimena eta interesa agertuz.

7. Instalazio elektrikoak konfiguratu eta baloratzeko eta haiek legeztatzeko lanetan parte hartzen du, eskemak eginez eta behar den dokumentazioa betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskema elektrikoak marraztu dira, ezarritako sinbologia erabiliz.

b) Instalazioen kalkuluak egin eta neurriak zehaztu dira, araudi indardunari jarraituz.

c) Taulak eta tresna informatikoak erabili dira.

d) Instalazioaren zuinketa egin da, dokumentazio teknikoaren arabera.

e) Fabrikatzaileen eskuliburu teknikoak interpretatu dira.

f) Instalazioaren materialen eta laneskuaren aurrekontua egin da.

g) Hitzartutako segurtasun, kalitate eta ingurumen planak ezagutu dira.

h) Instalazioa legeztatzeko behar diren agiriak bete dira.

i) Taldekideekin batera lan egin da, ekimena eta interesa agertuz.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0233 lanbide modulua: Elektronika (120 h)

0233-UF01(NA)

Oinarrizko elektronika digitala

30

0233-UF02(NA)

Oinarrizko elektronika analogikoa

60

0233-UF03(NA)

Oinarrizko potentzia-elektronika

30

0234 lanbide modulua: Elektroteknia (200 h)

0234-UF01(NA)

Oinarrizko elektroteknia I

40

0234-UF02(NA)

Oinarrizko elektroteknia II

50

0234-UF03(NA)

Sistema trifasikoak eta transformadoreak

50

0234-UF04(NA)

Segurtasun elektrikoa

20

0234-UF05(NA)

Makina elektrikoak

40

0235 lanbide modulua: Barneko instalazio elektrikoak (320 h)

0235-UF01(NA)

Barneko instalazio elektrikoen oinarriak

60

0235-UF02(NA)

Etxebizitzetako instalazio elektrikoak

60

0235-UF03(NA)

Erabilera publikoko lokaletako instalazio elektrikoak

40

0235-UF04(NA)

Merkataritza eta industria lokaletako instalazio elektrikoak

40

0235-UF05(NA)

Megafonia eta sonorizazio instalazioak etxebizitzetan eta erabilera publikoko lokaletan

50

0235-UF06(NA)

Instalazio elektrikoak mantentzea

50

0235-UF07(NA)

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

0239 lanbide modulua: Eguzki instalazio fotovoltaikoak (60 h)

0239-UF01(NA)

Eguzki instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa

20

0239-UF02(NA)

Eguzki instalazio fotovoltaikoen muntaketa eta mantentzea

40

0242 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 h)

0242-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0242-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0242-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

0232 lanbide modulua: Industria automatismoak (310 h)

0232-UF01(NA)

Marrazketa teknikoa industria automatismoei aplikatuta

30

0232-UF02(NA)

Armairu, koadro elektriko eta kanalizazioen mekanizazioa eta muntaketa

60

0232-UF03(NA)

Industria automatismoen instalazioak

60

0232-UF04(NA)

Industria automatismoen instalazioak mantentzea eta konpontzea

50

0232-UF05(NA)

Automata programagarriak

60

0232-UF06(NA)

Abiadura-aldagailuak

30

0232-UF07(NA)

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

0236 lanbide modulua: Banaketarako instalazioak (110 h)

0236-UF01(NA)

Transformazio zentroak

30

0236-UF02(NA)

Argindarra banatzeko sareak (behe tentsioa)

40

0236-UF03(NA)

Lotura instalazio elektrikoak

20

0236-UF04(NA)

Kanpoko argi instalazioak

20

0237 lanbide modulua: Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

0237-UF01(NA)

Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen konfigurazioa eta muntaketa

50

0237-UF02(NA)

Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen mantentzea

60

0237-UF03(NA)

Segurtasuna eta arriskuen prebentzioa telekomunikazio azpiegitura komunetan

20

0238 lanbide modulua: Instalazio domotikoak (110 h)

0238-UF01(NA)

Instalazio domotikoen konfigurazioa

40

0238-UF02(NA)

Instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea

50

0238-UF03(NA)

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

0240 lanbide modulua: Makina elektrikoak (110 h)

0240-UF01(NA)

Transformadoreak muntatu eta mantentzea

30

0240-UF02(NA)

Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea

60

0240-UF03(NA)

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

0241 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h)

0241-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0241-UF0 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0241-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Elektronika

Kodea: 0233

Iraupena: 120 ordu

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektronika digitala

Kodea: 0233 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Sistema digitalak.

-Zenbaki sistemak.

-Sarrerako elementuak: etengailuak eta sakagailuak.

-Ate logikoak dituzten zirkuituen sinbologia eta azterketa: NOT, OR, AND, NOR, NAND eta EXOR.

-Konbinaziozko zirkuituak. Multiplexadoreak eta demultiplexadoreak.

-Zirkuitu logiko sekuentzialak. Biegonkorrak: R-S (asinkronoak eta sinkronoak), JK eta D.

-Egoera makinak. Kontagailuak eta dekontagailuak.

-Bistaratze elementuak: led-ak eta display-ak.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektronika analogikoa

Kodea: 0233 - UF02 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Erresistentzia finkoak, doigarriak eta potentziometroak.

-Kondentsadoreak.

-Induktantziak.

-Diodo erdieroaleak. Artezketa. Iragazkiak.

-BJT transistoreak. Oinarrizko aplikazioak, kargak maneiatuz (driver-a).

-Mosfet transistoreak.

-Anplifikadore operazionalak.

-Tenporizadoreak.

-Osziladoreak.

-Multibibradoreak.

-Elikatze iturri linealak: egonkortzea eta erregulatzea gailu integratuekin.

-Elikatze iturri kommutatuak. Ezaugarriak. Oinarriak. Bloke funtzionalak.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko potentzia-elektronika

Kodea: 0233 - UF03 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Tiristorea eta fototiristorea.

-Triac-a.

-Diac-a.

-UJTa.

-IGBT, GTO transistoreak.

-Potentzia-erdieroaleen alderdi termikoak.

-Babesak potentzia-elektronikako zirkuituetan.

-Elikatze sistema kontrolatuak.

Lanbide modulua: Elektroteknia

Kodea: 0234

Iraupena: 200 ordu

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektroteknia I

Kodea: 0234 - UF01 (NA)

Iraupena: 40 ordu

Korronte zuzena:

-Energia elektrikoaren sorkuntza eta kontsumoa.

-Elektrizitatearen efektuak.

-Isolatzaileak, eroaleak eta erdieroaleak.

-Karga elektrikoak.

-Zirkuitu elektrikoa.

-Korronte zuzena eta korronte alternoa.

-Nazioarteko unitate sistema.

-Erresistentzia elektrikoa.

-Ohm-en legea.

-Eroale baten erresistentzia.

-Potentzia elektrikoa.

-Energia elektrikoa.

-Elektrizitatearen efektu kimikoa.

-Elektrizitatearen efektu termikoa.

-Ohm-en lege orokortua korronte zuzeneko zirkuituetarako.

-Erresistentzien elkarketa.

-Serieko eta paraleloko elkarketak dituzten zirkuituak.

-Hainbat begi dituzten zirkuituak.

-Tentsio eta intentsitate neurketak korronte zuzeneko zirkuituetan.

-Material isolatzaileak.

-Kondentsadore baten ezaugarriak eta funtzionamendua.

-Kapazitatea.

-Kondentsadoreen elkarketa.

-Informatikako programekin zirkuituen simulazioa eta oinarrizko neurketak egitea.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko elektroteknia II

Kodea: 0234-UF02(NA)

Iraupena: 50 ordu

Elektromagnetismoa:

-Magnetismoa.

-Iman batek sortutako eremu magnetikoa.

-Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa.

-Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak.

-Eremu magnetikoen barnean dauden korronteen gaineko indarrak.

-Indar elektroeragile induzituak.

-Faraday-ren esperientziak.

-Faraday-ren legea.

-Indar elektroeragile induzituaren noranzkoa: Lenz-en legea.

-Foucault-en korronteak.

-Indar elektroeragile autoinduzituak.

Korronte alterno monofasikoa:

-Balio karakteristikoak.

-Oinarrizko errezeptoreen (erresistentzia, haril hutsa, kondentsadorea) portaera korronte alterno monofasikoan.

-Serieko RLC zirkuituak korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia korronte alterno monofasikoan.

-Potentzia faktorea.

-Korronte alterno monofasikoko zirkuituen ebazpena.

-Tentsio, intentsitate eta potentzia neurketak zirkuitu monofasikoetan.

Prestakuntza unitatea: Sistema trifasikoak eta transformadoreak

Kodea: 0234-UF03(NA)

Iraupena: 50 ordu

Sistema trifasikoak:

-Sorgailu trifasikoen konexioa.

-Errezeptore trifasikoen konexioa.

-Potentzia sistema trifasikoetan. Potentzia aktiboa, erreaktiboa eta itxurazkoa.

-Potentzia aktibo eta erreaktiboaren neurketak sistema trifasikoetan.

-Potentzia faktorea zuzentzearen abantailak eta beharra.

-Potentzia faktorea zuzentzea. Kondentsadoreen kalkulua.

-Tentsio eta intentsitate neurketak sistema trifasikoetan.

Transformadoreak:

-Funtzionamenduaren printzipioa.

-Transformadore monofasikoa. Zirkuitu baliokidea. Tentsioen diagramak.

-Saiakuntzak hutsean eta zirkuitulaburrean.

-Tentsio erortzea.

-Transformadore trifasikoa. Zirkuitu baliokidea. Tentsioen diagramak.

Prestakuntza unitatea: Segurtasun elektrikoa

Kodea: 0234-UF04(NA)

Iraupena: 20 ordu

-Segurtasunari buruzko araudia.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

-Instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea zenbat berotu diren kontuan hartuz.

-Tentsio erortzea linea elektrikoetan.

-Instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatzea tentsio erortzea kontuan hartuz.

-Arrisku elektrikoa.

-Babesak instalazio elektroteknikoetan eta makinetan.

-Gainkarga eta zirkuitulaburren kontra behar diren babesak kalkulatu eta hautatzea.

-Neutro erregimena. Banaketa eskemak.

-Zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

-Lur-konexioaren instalazioa.

-Diferentziala. Motak eta funtsezko ezaugarriak.

-Istripu elektrikoak.

Prestakuntza unitatea: Makina elektrikoak

Kodea: 0234-UF05(NA)

Iraupena: 40 ordu

Korronte zuzeneko makinak:

-Korronte zuzeneko makinaren egitura.

-Funtzionamenduaren printzipioa, sorgailu gisa.

-Induzituaren erreakzioa.

-Eszitazio motak.

-Funtzionamenduaren printzipioa, motor gisa.

-Indar pare eragilea.

-Ezaugarri mekanikoak.

-Biraketa-noranzkoaren alderantzikatzea.

Korronte alternoko makina birakariak:

-Alternadoreen motak eta erabilgarritasuna.

-Alternadore trifasikoaren egitura.

-Alternadore trifasikoaren funtzionamenduaren printzipioa.

-Motor asinkrono trifasikoaren egitura eta motak.

-Funtzionamenduaren printzipioa. eremu birakaria.

-Karakteristika mekanikoa.

-Abio sistema konbentzionalak. Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoak. Ezaugarriak eta konexioak.

-Biraketa-noranzkoaren alderantzikatzea.

-Motor monofasikoak.

Lanbide modulua: Barneko instalazio elektrikoak

Kodea: 0235

Iraupena: 320 ordu

Prestakuntza unitatea: Barneko instalazio elektrikoen oinarriak

Kodea: 0235-UF01(NA)

Iraupena: 60 ordu

Oinarrizko zirkuitu elektrikoak barnealdeetan:

-Elementuak eta mekanismoak etxebizitzetako instalazioetan.

-Hargailu motak.

-Mekanismo motak.

-Instalazio komunak etxebizitza eta eraikinetan.

-Eroale elektrikoak.

-Funtsezko neurketak etxebizitzetan. Tentsioa, intentsitatea, erresistentzia eta jarraitutasuna polimetroarekin.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, barneko instalazioei aplikatuta.

-Irudikapenerako konbentzionalismoak. Ikur normalizatuak instalazio elektrikoetan.

-Etxebizitzetako, erabilera publikoko lokaletako eta industria lokaletako instalazioetako eskema elektrikoen interpretazioa.

Prestakuntza unitatea: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak

Kodea: 0235-UF02(NA)

Iraupena: 60 ordu

Etxebizitzetan instalazio elektrikoak muntatzea:

-Etxebizitzen barnealdeko instalazioen baldintza orokorrak

-Instalazioko elementuen euskarri eta finkagailuak.

-Ebakigailu eta babesgailuak.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

-Gaintentsio eta gainintentsitateen kontrako babesa.

-Eroaleen konexio elementuak.

-Bilgarriak.

-Lur-konexioa etxebizitzetan eta eraikinetan.

-Etxebizitzetako kanalizazio berariazkoak.

-Elektrifikazio mailak eta zirkuituen kopurua.

-Bainuontzia duten lokalak.

-Bilgarrien babes mailak.

-Etxebizitzen barneko instalazioen funtzionamendu zuzena egiaztatzeko edo matxurak bilatzeko erabili behar den metodologia.

Etxebizitzetako instalazioak zerbitzuan jartzea:

-Instalazioen dokumentazioa. Proiektua eta diseinuari buruzko memoria teknikoa.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea.

-Tentsioa, intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzea.

-Potentzia elektrikoak eta potentzia faktorea neurtzea.

-Sare-analizagailua.

-Isolamendua neurtzea.

-Erresistentzia neurtzea lurrerako eta zorurako.

-Ebakigailu eta babesgailuen sentikortasuna neurtzea.

Instalazioen dokumentazioa:

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, instalazioen dokumentazioari eta zerbitzuan jartzeari aplikatuta. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoko 4. jarraibidea.

-Diseinuari buruzko memoria teknikoa, instalazioaren ziurtagiria, instalazioa erabili eta mantentzeko jarraibide orokorrak, eta abar.

-Kalitate irizpide estandarizatuei lotutako arauak.

-Txostenak egitea.

-Aurrekontuak egitea merkataritzako katalogoak erabiliz.

-Proiektu elektrikoak.

-Programa informatikoak erabiltzea etxebizitzen barneko instalazioetako eskema elektrikoak, kalkulu elektrikoak eta gainerako dokumentazioa egiteko.

Prestakuntza unitatea: Erabilera publikoko lokaletakoinstalazio elektrikoak

Kodea: 0235-UF03(NA)

Iraupena: 40 ordu

Lokal publikoetako instalazioak:

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, lokal publikoetako instalazioei aplikatuta. 28. jarraibide teknikoa.

-Erabilera publikoko lokalen ezaugarri bereziak.

-Segurtasun zerbitzuen elikadura.

-Argindar horniduren motak.

-Larrialdietarako zirkuitua eta argiak.

-Batzartoki eta lantokietako instalazioak.

-Kaxa elektriko nagusiak eta sekundarioak, erabilera publikoko lokaletan.

-Kanalizazio elektriko bereziak.

-Argiztagailuak. Lanpara motak eta horien erabilera.

-Lokal publikoetako instalazioak zerbitzuan jartzea.

Prestakuntza unitatea: Merkataritza eta industria lokaletakoinstalazio elektrikoak

Kodea: 0235-UF04(NA)

Iraupena: 40 ordu

Merkataritzako edota industriako lokaletako instalazioak, lokalak sute edo eztanda arriskua edo ezaugarri bereziren bat duenean:

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa. 29. eta 30. jarraibide teknikoak.

-I. eta II. kokapen motak.

-I. motarako ekipamendu elektrikoak.

-II. motarako ekipamendu elektrikoak.

-Kable sistemak.

-Instalazioa lokal hezeetan.

-Instalazioa lokal bustietan

-Instalazioa hautsez beteta dauden eta sute arriskurik ez duten lokaletan.

-Industria instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzea.

Prestakuntza unitatea: Megafonia eta sonorizazio instalazioak etxebizitzetan eta erabilera publikoko lokaletan

Kodea: 0235-UF05(NA)

Iraupena: 50 ordu

-Soinuaren ezaugarriak.

-Audio-seinalearen ezaugarriak.

-Mikrofonoak, bozgorailuak eta anplifikadoreak.

-Instalazio elektroakustikoen motak, soinua banatu eta kontrolatzeko moduaren arabera.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen kalkulua.

-Soinu instalazio desberdinetako kableen eta muntaketaren eskemak egitea etxebizitzetarako eta erabilera publikoko lokaletarako.

-Soinu instalazioen kalkulurako programa informatikoak.

-Megafonia eta soinu instalazioen aurrekontuak egitea merkataritzako katalogoetan oinarrituta.

-Megafonia edo soinu instalazioaren funtzionamendu probak. Ohiko matxurak.

-Audio-seinalearen analisia eta neurketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoak mantentzea

Kodea: 0235-UF06(NA)

Iraupena: 50 ordu

Mantentze lanak eta matxuren detekzioa instalazio elektrikoetan:

-Segurtasun elektrikoari buruzko araudia.

-Etxeko edo industriako instalazioetako ohiko matxurak. Zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak

-Matxurak konpontzea.

-Instalazio elektrikoak mantentzea.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan

Kodea: 0235-UF07(NA)

Iraupena: 20 ordu

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Eguzki instalazio fotovoltaikoak

Kodea: 0239

Iraupena: 60 ordu

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa

Kodea: 0239 - UF01 (NA)

Iraupena: 20 ordu

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioetako elementuen identifikazioa.

-Panel motak.

-Ezaugarrien plaka.

-Panelak multzokatu eta konektatzeko sistemak.

-Metagailu motak.

-Erregulagailuak.

-Bihurgailuak.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen konfigurazioa.

-Erradiazio mailak. Neurri unitateak.

-Orientazioa eta makurdura.

-Itzalen zehaztapena.

-Panelen kalkulua.

-Baterien kalkulua.

-Tentsio erortzeak eta eroaleen sekzioa.

-Eskemak eta sinbologia.

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazio fotovoltaikoen muntaketaeta mantentzea

Kodea: 0239 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioetako panelen muntaketa.

-Panelei eusteko egiturak.

-Esfortzu motak. Esfortzuen oinarrizko kalkulua.

-Materialak. Euskarriak eta finkagailuak.

-Eguzkiari jarraitzeko sistemak.

-Eguzkiari jarraitzeko sistema automatikoa eta motorizazioa.

-Eraikuntzetan eta hirian integratzea.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen muntaketa.

-Metagailuen kokalekuaren ezaugarriak.

-Baterien konexioa.

-Ekipamendu eta elementuak kokatu eta finkatzea. Konexioa.

-Eskemak eta sinbologia.

-Lur-konexioa.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioen mantentzea eta konponketa.

-Berariazko neurgailuak (solarimetroa eta dentsimetroa, besteak beste).

-Panelen berrikuspena: garbitzea eta konexioak aztertzea.

-Baterien kontserbazioa eta mantentzea.

-Karga-erregulagailuen egiaztapenak.

-Bihurgailuen egiaztapenak.

-Instalazio fotovoltaikoetako ohiko matxurak.

Eguzki energia fotovoltaikoko instalazio bakartuak sarearekin konektatzea.

-Indarra duten arauak.

-Eskaera eta baldintzak.

-Konexio puntua.

-Babesak.

-Lur-konexioak.

-Harmonikoak eta bateragarritasun elektromagnetikoa.

-Egiaztapenak.

-Kontsumoak neurtzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0242

Iraupena: 60 ordu

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak

Kodea: 0242 - UF01 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak instalazio elektriko eta automatikoen arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia instalazio elektriko eta automatikoen esparruan.

-Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

Kodea: 0242 - UF02 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Instalazio elektriko eta automatikoen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea

Kodea: 0242 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Instalazio elektriko eta automatikoen sektoreko enpresen kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Industria automatismoak

Kodea: 0232

Iraupena: 310 ordu

Prestakuntza unitatea: Marrazketa teknikoa industriaautomatismoei aplikatuta

Kodea: 0232 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Automatismoen dokumentazio teknikoaren interpretazioa.

-Memoria teknikoa.

-Instalazioaren ziurtagiria.

-Erabili eta mantentzeko jarraibide orokorren agiriak prestatzea.

-Piezak irudikatzeko sinbologia normalizatua, koadro eta kanalizazioen mekanizazioari aplikatuta.

-Eskala-marrazkiak.

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, automatismoen instalazioetan.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Automatismoetako instalazioen eskema elektrikoak interpretatzea.

-Marrazketa teknikoko programa informatikoen aplikazioa.

Prestakuntza unitatea: Armairu, koadro elektriko eta kanalizazioen mekanizazioa eta muntaketa

Kodea: 0232 - UF02 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Koadro eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak.

-Mekanizatzeko ekipamendu eta erreminten sailkapena, hautapena eta erabilera.

-Neurtzeko tresnak: kalibrea eta noniusa.

-Koadro eta kanalizazioak mekanizatzeko ohiko materialak ebakitzea, hustea eta hariztatzea.

-Armairu, koadro elektriko eta kanalizazioen muntaketa.

-Araudia eta erregelamenduak.

Prestakuntza unitatea: Industria automatismoen instalazioak

Kodea: 0232 - UF03 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Automatismoetako instalazioen ezaugarriak.

-Sentsore eta kontrol-elementuen motak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Eragingailuak: erreleak, kontaktoreak eta beste batzuk.

-Aginte eta potentzia eskemak egitea.

-Automatismo elektrikoak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoak.

-Potentziaren kontrola: motorren abioa eta maniobra (monofasikoak eta trifasikoak).

-Zirkuitulabur eta gainkargen kontrako babesak.

-Koadro edo bilgarriak, kanalizazio, kable, terminal eta konexioak prestatu eta egitea.

-Automatismoetako instalazioen muntaketa.

-Indar zirkuituak.

-Aginte zirkuituak.

-Sentsore eta detektagailuak, kontrol elementuak eta eragingailuak instalatzea, besteak beste.

-Kontrol parametroak programatu eta doitzea. Funtzionamendua egiaztatzea.

Prestakuntza unitatea: Industria automatismoen instalazioak mantentzea eta konpontzea

Kodea: 0232 - UF04 (NA)

Iraupena: 50 ordu

-Automatismo kableatu eta programatuen instalazioetako ohiko matxuren tipologia. Diagnostikatu eta bilatzea.

-Sintomen azterketa. Erabiltzen diren sistemak.

-Industria automatismo kableatu eta programatuen instalazioetan erabiltzen diren mantentze motak.

-Matxurak konpontzea. Erabiltzen diren ekipamenduak.

-Babes eta segurtasun neurriak mantentze lanetan

Prestakuntza unitatea: Automata programagarriak

Kodea: 0232 - UF05 (NA)

Iraupena: 60 ordu

-Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

-Sarrera eta irteera digital eta analogikoak.

-Automata programagarriak muntatu eta konektatzea.

-Automaten oinarrizko programazioa.

Prestakuntza unitatea: Abiadura-aldagailuak

Kodea: 0232 - UF06 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Abiaduraren kontrola korronte alternoko motorretan.

-Abiagailu eta abiadura-aldagailu elektronikoak. Funtzionamenduaren printzipioa eta funtsezko osagaiak.

-Aldagailuetako kontrol-sarrera eta -irteerak.

-Aldagailuaren oinarrizko parametrizazioa.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan

Kodea: 0232 - UF07 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Banaketarako instalazioak

Kodea: 0236

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Transformazio zentroak

Kodea: 0236 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

Energia elektrikoa banatzeko erdi tentsioko instalazio eta elementuen identifikazioa:

-Sistema elektrikoaren egitura.

-Energia elektrikoaren banaketa. Sareen tipologia eta egitura.

-Erdi tentsioko aireko linea elektrikoak. Aireko linea elektrikoetako oinarrizko elementuak. Aireko linea elektrikoen inguruko kontzeptu orokorrak. Euskarriak. Euskarrien neurriak zehaztea. Eroaleak. Euskarrien lur-konexioa.

-Erdi tentsioko lurpeko linea elektrikoak. Erdi tentsioko lineetarako eroaleak. Kanalizazioak.

Transformazio zentroen konfigurazioa:

-Transformazio zentroen sailkapena.

-Transformazio zentro baten funtsezko atalak.

-Banaketa-transformadorea. Eraikuntza motak eta funtsezko ezaugarriak.

-Tresneria. Ohiko maniobra- eta babes-elementuak. Ezaugarriak eta neurriak.

-Eskema lerrobakarrak.

-Gelaxkak. Motak eta seinalizazioa.

-Behe tentsioko banaketa koadroa.

-Lur-konexioa.

Transformazio zentroetako mantentze eragiketak:

-Maniobrak egiteko jarraibideak.

-Transformazio zentroetako mantentze planak.

-Transformazio zentroetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Transformazio zentro bat zerbitzuan jartzeko baldintzak.

-Arrisku elektrikoak. Aplikatu beharreko segurtasun araudia.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Prestakuntza unitatea: Argindarra banatzeko sareak (behe tentsioa)

Kodea: 0236-UF02(NA)

Iraupena: 40 ordu

Behe tentsioko banaketa sareen konfigurazioa:

-Behe tentsioko sareen tipologia eta egitura.

-Sareen irudikapen sinbolikoa plano eta eskemetan.

-Euskarri motak eta horien ezaugarriak.

-Eroale motak eta horien ezaugarriak.

-Elementu osagarriak.

-Isolagailuak.

-Lurpeko sareetako instalazioak: motak eta ezaugarriak.

-Behe tentsioko sareetako instalazioen baldintza orokorrak eta bereziak.

-Lur-konexioa.

-Banaketa sareetan neutroa eta masak konektatzeko sistemak. Eskemak eta hautatzeko irizpideak.

Behe tentsioko aireko sareak muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Lotutako dokumentazio administratiboa (instalazioaren ziurtagiria, deskargu eskaera, obra baimena, besteak beste).

-Behe tentsioko aireko sareko instalazio bat muntatzeko faseak.

-Eroaleak lotzeko, finkatzeko eta konexioak egiteko teknikak.

-Mantentze planak aireko sareetan.

-Aireko sareetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Behe tentsioko sare bat zerbitzuan jartzeko baldintzak.

Behe tentsioko lurpeko sareak muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Lotutako dokumentazio administratiboa (instalazioaren ziurtagiria, deskargu eskaera, obra baimena, besteak beste).

-Behe tentsioko lurpeko sare bat muntatzeko faseak.

-Eroaleak lotzeko eta konexioak egiteko teknikak.

-Eroaleak markatzea.

-Mantentze planak lurpeko sareetan.

-Lurpeko sareetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Behe tentsioko sare bat zerbitzuan jartzeko baldintzak.

Prestakuntza unitatea: Lotura instalazio elektrikoak

Kodea: 0236-UF03(NA)

Iraupena: 20 ordu

Lotura instalazio elektrikoen konfigurazioa:

-Kargen aurreikuspena behe tentsioko horniduretarako.

-Lotura instalazioak. Eskemak. Eroale, hodi eta babesen kalkulua eta hautapena. Materialak eta instalatzeko moduak, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera.

-Kontagailuak. Funtzionamendua. Motak. Eskemak.

-Tarifazio elektrikoa. Gogoeta ekonomikoak.

-Potentzia faktorea. Haren hobekuntza eta kondentsadoreen kalkulua.

-Lur-konexioaren instalazioak eraikinetan.

Lotura instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Lotutako dokumentazio administratiboa.

-Babes kaxa nagusia. Muntaketa motak.

-Elikatze linea nagusia. Instalatzeko baldintzak. Erregistro-estalkiak.

-Banakako deribazioak. Instalatzeko baldintzak. Kanaladurak eta hodiak. Konexio kaxak.

-Kontagailuak. Eskemak eta konexioak. Babes eta neurketa kaxa nagusia eta kontagailuen zentralizazioa.

-Lotura instalazioetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

Prestakuntza unitatea: Kanpoko argi instalazioak

Kodea: 0236-UF04(NA)

Iraupena: 20 ordu

Kanpoko argi instalazioen konfigurazioa eta haiek muntatu eta mantentzeko eragiketak:

-Kanpoko argi instalazioak. Bideetako argiak, argi apaingarriak, gaueko zaintza eta segurtasunekoak, argizko seinale eta iragarkiak, jaietako eta gabonetako argiak, eta bestelako argi berariazkoak (tunel, lur azpiko pasabide, biribilgune, parke eta lorategietakoak...).

-Instalazioen parametro karakteristikoak. Luminantzia eta iluminantzia. Lilura. Ingurunearekiko erlazioa. Argiztapen mailak. Gaueko distira.

-Kanpoko argi instalazioen konfigurazioa. Instalazioen osagaiak. Lanparak. Luminariak. Ekipamendu osagarriak. Eragintza sistemak. Erregulazio sistemak.

-Dokumentazio teknikoa. Diseinuaren memoria teknikoa.

-Kanpoko argi instalazioak muntatzea.

-Instalazioak zerbitzuan jartzea. Instalazioen egiaztapena eta ikuskapena. Neurketa luminoteknikoak. Akatsen eta funtzionamendu-hutsen sailkapena. Ziurtagiriak betetzea.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa kanpoko argi instalazioei aplikatuta, eta horrelako instalazioen eraginkortasun energetikoari buruzko Erregelamendua.

-Kanpoko argi instalazioen eraginkortasun eta kalifikazio energetikoa. Gutxieneko betekizunak. Kalkulua. Erreferentzia-balioak. Etiketa energetikoa.

-Mantentze eragiketak eta horien erregistroa. Mantentze faktorea.

-Argi instalazioetako ohiko matxurak. Horiek bilatu eta konpontzea.

-Funtzionamenduari eta mantentze lanei buruzko jarraibideen eskuliburua.

Lanbide modulua: Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

Kodea: 0237

Iraupena: 130 ordu

Prestakuntza unitatea: Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen konfigurazioa eta muntaketa

Kodea: 0237 - UF01 (NA)

Iraupena: 50 ordu

Telekomunikazio azpiegituretako elementuen identifikazioa:

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak.

-Zigiluak eta erregistroak.

-Kanalizazioak eta sareak.

-Antenak eta transmisio lineak.

-Irrati antenak.

-Telebista antenak. Motak eta elementuak.

-Barneko telefonia eta interkomunikazioa.

-Telefonia sistemak: kontzeptuak eta aplikazio eremua.

-Telefonoguneak: tipologia, ezaugarriak eta hierarkiak.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako sinbologia.

-Interfonia eta bideo-atezaintzako sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua.

-Sarreren kontrola eta segurtasuna.

-Sare digitalak eta goraka datozen teknologiak.

-Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazio txikien konfigurazioa.

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

Antenen instalazioen konfigurazioa:

-Parabolak, mastak, dorreak eta muntaketako osagarriak.

-Linea-buruko ekipamenduak.

-Banaketarako elementuak.

-Sareak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexiorako elementuak.

-Telebista eta irrati antenen instalazioak, banakakoak eta telekomunikazio azpiegitura komunetakoak. Elementuak eta atalak. Tipologia. Ezaugarriak.

-Antena instalazioetako sinbologia.

Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen konfigurazioa:

-Ekipamendu eta elementuak.

-Transmisio bideak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexioko elementuak telefonia eta interkomunikazioko instalazioetan.

-Telefonia eta interkomunikazio instalazioetako sinbologia.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketa.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen dokumentazioa eta planoak.

-Antena instalazioen muntaketa.

-Muntatzeko teknika berariazkoak.

-Muntatzeko erreminta eta tresnak.

-Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen muntaketa.

-Muntatzeko teknika berariazkoak.

-Muntatzeko erreminta eta tresnak.

-Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Kalitatea telekomunikazio azpiegitura komunen muntaketan.

Prestakuntza unitatea: Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen mantentzea

Kodea: 0237 - UF02 (NA)

Iraupena: 60 ordu

Telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioak egiaztatzea, doitzea eta elementu eta parametroak neurtzea.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Doiketak eta prest jartzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioa zerbitzuan jartzea.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta akatsak bilatzea:

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako ohiko matxurak.

-Irizpideak eta berrikuspen guneak.

-Eragiketa programatuak.

-Ekipamendu eta baliabideak. Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea.

-Segurtasunari buruzko araudia. Ekipamendu eta elementuak. Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen konponketa:

-Telekomunikazio azpiegitura komunak konpondu eta mantentzeko erreminta eta tresnak.

-Matxurak konpontzea.

-Kalitatea.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna eta arriskuen prebentzioa telekomunikazio azpiegitura komunetan.

Kodea: 0237 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea telekomunikazio azpiegitura komunen muntaketan:

-Segurtasun arauak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

Lanbide modulua: Instalazio domotikoak

Kodea: 0238

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Instalazio domotikoen konfigurazioa

Kodea: 0238 - UF01 (NA)

Iraupena: 40 ordu

Instalazio domotikoak, erabilera eremuak:

-Sistema domotikoak etxebizitzei aplikatuta.

-Magnitude fisiko nagusien (tenperatura, presioa, abiadura eta argiztapena, besteak beste) transdukzioa.

-Etxeko instalazioen aplikazio eremuak.

-Instalazio domotikoen funtsezko elementuak: sentsore eta eragingailuak, kontrolgailuak eta elementu osagarriak.

Etxebizitzen automatizazioan erabiltzen diren sistema teknikoak:

-Automata programagarria duten automatizazio sistemak.

-Zentral alarma-hartzailearen bidezko sistema domotiko trinko homologatuak.

-Eremu-busaren kableatu berariazkoa duten sistemak.

-Korronte garraiatzaileen bidezko sistemak.

-Hari gabeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea

Kodea: 0238 - UF02 (NA)

Iraupena: 50 ordu

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaketa:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Etxebizitzetako instalazio domotikoetako elementuak kokatu eta muntatzea aplikazio eremuaren arabera.

-Sistema automatikoak instalatu aurrekoak: kanalizazioak, hodiak, kaxak, egitura, besteak beste.

-Muntatze lanak: kableatua, gailuen konexioak, gailuen instalazioa, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

-Elementuak programatu eta konfiguratzea.

Etxebizitzetako kontrol eremuak muntatu eta konfiguratzea:

-Kontrol eremu desberdinak dituzten instalazioak.

-Sistema desberdinen arteko koordinazioa.

-Kableatu berariazkoak eta komunak etxebizitzetako instalazio domotikoetan.

-Etxebizitzetako kontrol eremuak programatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Etxebizitza domotiko bateko kontrol eremuak planifikatzea.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuak mantentzea:

-Berariazko neurgailuak sistema domotikoetan.

-Kontrol elementuen doiketak.

-Mantentze lan zuzentzaileak eta aurrea hartzekoak instalazio domotikoetan.

-Eremuen mantentzea sistema domotikoetan.

-Sistemak mantentzea instalazio domotikoetan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuetako matxurak:

-Instalazio automatikoetako ohiko matxurak: zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Matxurak konpontzea instalazio domotikoetan.

-Sistema domotikoetako mekanismo eta hargailuak berritzea.

-Instalazio domotikoetako gorabeherei buruzko txostenak.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan

Kodea: 0238 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Makina elektrikoak

Kodea: 0240

Iraupena: 110 ordu

Prestakuntza unitatea: Transformadoreak muntatu eta mantentzea

Kodea: 0240 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

Makina elektrikoen dokumentazio teknikoaren interpretazioa:

-Irudikapenerako sinbologia normalizatua eta konbentzionalismoak, makina elektrikoen konponketan.

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak.

-Marrazketa teknikoko eta instalazioen kalkulurako programa informatikoen aplikazioa.

-Makina elektrikoak mantendu eta muntatzeko planak egitea.

-Araudia eta erregelamenduak.

Transformadoreak muntatu eta saiatzea:

-Orotarikoak, transformadore eta autotransformadore monofasiko eta trifasikoen tipologia eta egitura.

-Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Balio karakteristikoak (transformazio erlazioa, potentziak, zirkuitulaburreko tentsioa, besteak beste).

-Harilkatu primario eta sekundarioak.

-Nukleo magnetikoak.

-Isolamenduak.

-Transformadoreak eraikitzeko eragiketak. Bobinaketen kalkuluak.

-Saiakuntza normalizatuak transformadoreei aplikatuta.

Transformadoreak mantendu eta konpontzea:

-Transformadoreak mantentzeko teknikak.

-Erremintak eta ekipamenduak.

-Transformadoreetako matxurak diagnostikatu eta konpontzea:

-Transformadoreak mantentzeko lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Prestakuntza unitatea: Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea

Kodea: 0240 - UF02 (NA)

Iraupena: 60 ordu

Makina elektriko birakariak muntatzea:

-Makina elektriko birakariak irudikatzeko sinbologia normalizatua.

-Orotarikoak, makina elektriko birakarien tipologia eta egitura.

-Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaketakoak.

-Balio karakteristikoak (potentzia, tentsioa, abiadura, errendimendua, besteak beste).

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoen kurba karakteristikoak.

-Harilkatu errotorikoak eta estatorikoak.

-Zirkuitu magnetikoak. Errotorea eta estatorea.

-Isolamenduak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoak muntatu eta desmuntatzeko prozesuak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoen saiakuntza normalizatuak.

-Araudia eta erregelamenduak.

-Makina birakariak muntatzeko lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Makina elektriko birakariak mantendu eta konpontzea:

-Makina elektriko birakariak mantendu eta muntatzeko planak egitea.

-Makina elektriko birakariak mantentzeko teknikak.

-Erremintak eta ekipamenduak.

-Makina elektriko birakarietako matxurak diagnostikatu eta konpontzea:

-Makina elektriko birakarien eraikuntzan eta mantentze lanetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Makina elektriko birakarietako maniobrak:

-Korronte zuzenaren sorgailu birakarien erregulazioa eta kontrola.

-Korronte zuzeneko motorren abioa eta kontrola.

-Alternadoreen erregulazioa eta kontrola.

-Korronte alternoko motorren abioa eta kontrola.

-Makina elektriko birakarien instalazioetan erabiltzen diren segurtasun arauak.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan

Kodea: 0240 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea muntaketa elektrikoan:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Iraupena: 90 ordu

Kodea: 0241

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioarenoinarrizko maila

Kodea: 0241 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Detektaturiko arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE baten larrialdietarako plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

Kodea: 0241 - UF02 (NA)

Iraupena: 40 ordu

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena

Kodea: 0241 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 HSAOL)

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 HLO)

Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak

Instalazio Elektriko eta Automatikoak

Lotura-instalazio elektrikoak eta transformazio zentroak

0236. Banaketarako instalazioak

Banakako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

Instalazio automatizatuak etxebizitza eta eraikinetan

0238. Instalazio domotikoak

Makina elektrikoen mantenimendua

0240. Makina elektrikoak

Elektroteknia

0234. Elektroteknia

Barrualdeko instalazio elektrikoak

0235. Barneko instalazio elektrikoak

Automatismoak eta koadro elektrikoak

0232. Industria automatismoak

Administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak enpresa txikian

0242. Enpresa eta ekimena

Lantokiko prestakuntza

0243. Lantokietako prestakuntza

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0822-2: Automatismoen instalazioak muntatu eta mantentzea etxebizitzen eta industria txikien ingurunean

0232. Industria automatismoak

0238. Instalazio domotikoak

UC0825-2: Makina elektrikoak muntatu eta mantentzea

0240. Makina elektrikoak

UC0820-2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan

UC0821-2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea merkataritza eraikinetan, bulegoen eraikinetan eta industria bat edo gehiago duten eraikinetan

0235. Barneko instalazio elektrikoak

UC0823-2: Behe tentsioko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea

UC0824-2: Behe tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea

0236. Banaketarako instalazioak

UC0836-2: Eguzki instalazio fotovoltaikoak muntatzea

UC0837-2: Eguzki instalazio fotovoltaikoak mantentzea

0239. Eguzki instalazio fotovoltaikoak

UC0120-2: Irrati eta telebista seinaleak hartzeko instalazioak muntatu eta mantentzea eraikinetan edo eraikuntza multzoetan (antenak eta kable bidezkoak)

UC0121-2: Publikoarentzako telefonia zerbitzua erabiltzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak (barneko telefonia eta bideo-atezainak) muntatu eta mantentzea

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0232. Industria automatismoak

0238. Instalazio domotikoak

UC0822-2: Automatismoen instalazioak muntatu eta mantentzea etxebizitzen eta industria txikien ingurunean

0235. Barneko instalazio elektrikoak

UC0820-2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan

UC0821-2: Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea merkataritza eraikinetan, bulegoen eraikinetan eta industria bat edo gehiago duten eraikinetan

0236. Banaketarako instalazioak

UC0823-2: Behe tentsioko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea

UC0824-2: Behe tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatu eta mantentzea

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

UC0120-2: Irrati eta telebista seinaleak hartzeko instalazioak muntatu eta mantentzea eraikinetan edo eraikuntza multzoetan (antenak eta kable bidezkoak)

UC0121-2: Publikoarentzako telefonia zerbitzua erabiltzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak (barneko telefonia eta bideo-atezainak) muntatu eta mantentzea

0239. Eguzki instalazio fotovoltaikoak

Eguzki instalazio fotovoltaikoak muntatzea

Eguzki instalazio fotovoltaikoak mantentzea

0240. Makina elektrikoak

UC0825-2: Makina elektrikoak muntatu eta mantentzea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Irakasleen arloak.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0232. Industria automatismoak

Instalazio Elektroteknikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0233. Elektronika

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Sistema Elektronikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0234. Elektroteknia

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Sistema Elektronikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0235. Barneko instalazio elektrikoak

Instalazio Elektroteknikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0236. Banaketarako instalazioak.

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak.

Instalazio Elektroteknikoak

Ekipo Elektronikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0238. Instalazio domotikoak.

Instalazio Elektroteknikoak

Ekipo Elektronikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0239. Eguzki instalazio fotovoltaikoak.

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Sistema Elektronikoak

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0240. Makina elektrikoak.

Instalazio Elektroteknikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0241. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0242. Enpresa eta ekimena.

Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

Enpresa Zientzietako diplomaduna

Lan Harremanetako diplomaduna

Gizarte Laneko diplomaduna

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Sistema Elektronikoak

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioa espezialitatea

Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea, Industria Elektronika espezialitatea

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0233. Elektronika

0234. Elektroteknia

0236. Banaketarako instalazioak

0239. Eguzki instalazio fotovoltaikoak

0241. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

0242. Enpresa eta ekimena

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0232. Industria automatismoak

0235. Barneko instalazio elektrikoak

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

0238. Instalazio domotikoak

0240. Makina elektrikoak

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

D) Batxilergoko irakasgaiekin baliozkotzea.

LANBIDE MODULUA

BATXILERGOKO IRAKASGAIA

Elektroteknia

Elektroteknia

7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

-Gela teknikoa

-Instalazio elektroteknikoetako lantegia

-Sistema automatikoetako lantegia

-Balio anitzeko gela

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web