(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

118/2008 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 1EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ENERGIA ERAGINKORTASUNEKO ETA EGUZKI ENERGIA TERMIKOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 14 - 02/02/2009; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2 ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  5. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  6. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK


Atariko

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte-hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretua garatzen du, Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren titulua finkatzen duen dekretua hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Foru dekretu honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren bi lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Bi lanbide kualifikazio horiek, alegia, abenduaren 14ko 1698/2007 Errege Dekretuak arautzen duen Eraikinetako Energia Eraginkortasuna eta abuztuaren 24ko 1114/2007 Errege Dekretuak arautzen duen Eguzki Instalazio Termikoen Antolamendua eta Proiektuak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarrorako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoaren goi mailako teknikariaren titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (4. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 5. eta 6. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari dira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta instalazioen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 1eko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Energia eta Uraren lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako titulua hurrengo elementuen bitartez identifikatuta geratzen da:

a) Izena: Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa.

b) Maila: 3 - Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Energia eta Ura.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentzia eta lanbidean jardutea.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horren bitartez, lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik emanen dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitateetan banatzen da, eta horien edukiak moduluko eduki guztiak bildu beharko dituzte, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu berdin bateko prestakuntza unitate guztiak gainditzen badira, horrek eskubidea emanen du kasuan kasuko lanbide moduluaren ziurtagiria eskuratzeko. Ziurtagiria balioduna izanen da lurralde nazional osoan, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluarekin bat etorriz.

6. artikulua . Batxilergotik zikloan sartzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 41. artikuluan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, batxiler titulua dutenak sartu ahal izanen dira Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako heziketa zikloan, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Goi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hemeretzi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak, edo hemezortzi, egin nahi diren ikasketekin zerikusia duen teknikari tituluren baten jabe izanez gero.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako tituluak goi mailako beste edozein heziketa ziklotara zuzenean sartzeko aukera ematen du, kasu bakoitzean ezartzen diren onarpen baldintzak beteta, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako tituluak graduko unibertsitate tituluetara daramaten ikasketetara zuzenean sartzeko aukera ematen du, kasu bakoitzean ezartzen diren onarpen baldintzak beteta, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu (Kredituak Transferitzeko Sistema Europarra) esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren tituluan ezarri diren lanbide moduluak beste heziketa ziklo batzuetako lanbide moduluekin baliozkotzeari dagokionez, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoari helduko zaio, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

2. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lantokietako prestakuntzako lanbide moduluaren salbuespen osoa edo partziala lortu ahalko da lan esperientziaren bitartez, betiere, energia eraginkortasunarekin eta eguzki energia termikoarekin zerikusia duen lanbideren batean aritu izana frogatzen bada artikulu horretan adierazten den eran.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 4.A) eranskinean ageri dira, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2. Halaber, tituluko ikasketak eratzen dituzten lanbide moduluen eta horiek ziurtatzeko gaitasun unitateen arteko korrespondentzia foru dekretu honetako 4.b) eranskinak zehazten du, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 5.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakasle espezialitate ezberdinetarako eta irakaskuntzari dagokionez, aurrekoen baliokide diren titulazioak foru dekretu honetako 5.b) eranskinean bildutakoak izanen dira, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 5.C) eranskinean zehazten dira, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

11. artikulua . Irakaslekuak.

Uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 6. eranskinean azaltzen dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

1. Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako tituluko lanbide moduluen multzoan bildutako heziketak bermatu egiten du behar besteko ezagutza maila eskuratuko dela, urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretuak araututako energia ziurtapenaren oinarrizko prozeduraren garapenean laguntzeko. Errege dekretu horren bitartez, eraikuntza berriko eraikinen energia eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartu zen, eta ondoren autonomia erkidegoek garatu zuten beren eskumenen esparruan.

2. Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako tituluko lanbide moduluen multzoan jasotako heziketak bermatu egiten du behar besteko ezagutza maila eskuratuko dela azaroaren 15ko 1890/2008 Errege Dekretuan araututako kanpoko argien energia kalifikazioaren prozeduran laguntzeko. Errege dekretu horrek energia eraginkortasunaren eta EA-01etik EA-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarrien erregelamendua onartu zuen kanpoko argien instalazioan.

3. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2008-2009 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra hau da: eraikinetako energia eta ur instalazioen eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinetako energiaren kalifikazio eta ziurtapen prozesuetan teknikoki laguntzea, eguzki energia termikoko instalazioak konfiguratzea, eta horien muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea, segurtasun, kalitate eta ingurumenarekiko errespetuzko baldintzetan.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ENA358-3: Eraikinen Energia Eraginkortasuna, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC1194-3: Eraikinetako instalazioen energia eraginkortasuna ebaluatzea.

-UC1195-3: Eraikinen energia ziurtapenaren prozesuan laguntzea.

-UC1196-3: Eraikuntzan ura eraginkortasunez erabiltzen dela kudeatzea.

-UC0842-3: Eguzki instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

-UC1197-3: Energia eraginkortasunez erabiltzen dela bultzatzea.

ENA264-3: Eguzki Instalazio Termikoen antolamendua eta proiektuak, hurrengo gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0842-3: Eguzki instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

-UC0846-3: Eguzki instalazio termikoen proiektuak garatzea.

-UC0847-3: Eguzki instalazio termikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

-UC0848-3: Eguzki instalazio termikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Eraikinetako instalazio termikoen eta argien energia errendimendua zehaztea, araudian ezarritako eskakizunak betetzen diren egiaztatuz.

2) Instalazio termikoen eraginkortasuna hobetzeko proposamenak lantzea, konfigurazioan energia aurrezteko sistemak erantsiz.

3) Argi instalazioen eraginkortasuna hobetzeko proposamenak lantzea, ekipoen errendimendua eta argi naturalaren aprobetxamendu maila zehaztuz.

4) Eraikinen inguratzaileek energia eskaera mugatzeko legeak ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea, itxituren ezaugarriak aztertuz.

5) Eraikinetako energiaren kalifikazio eta ziurtapen prozesuak teknikoki babestea, onartutako prozedura eta programa informatikoak erabiliz.

6) Eraikinen portaera termikoari buruzko txostenak lantzea, bere inguratzailearen eta bere instalazio termikoen ezaugarrietatik abiatuz.

7) Ikuskaritza prozesuekin eta energia ziurtapenarekin zerikusia duten administrazio izapideak eta dokumentazioa kudeatzea.

8) Eraikinetan uraren erabilera eta kontsumoak ebaluatzea, aurrezteko eta hura eraginkortasunez erabiltzeko hautabideak proposatuz.

9) Eguzki instalazioen proposamenak formalizatzea, bezeroen energia beharrei erantzunez.

10) Eguzki instalazio termikoak konfiguratzea, horien osagaien ezaugarriak definituz.

11) Eguzki instalazio termikoei buruzko txostenak, memoria teknikoak, planoak eta aurrekontuak lantzea, indarrean dagoen araudia betez.

12) Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea, lanen eta horniduren planak garatuz eta eska daitezkeen kalitate kontrolak zehaztuz.

13) Eguzki instalazio termikoen muntaketan eta mantentze-lanetan segurtasun eta osasun plana antolatu eta kontrolatzea, hura betetzen dela bermatuz.

14) Eguzki instalazio termikoen konfigurazio, muntaketa eta mantentze-lanen prozesuekin zerikusia duten administrazio izapideak eta dokumentazioa kudeatzea.

15) Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzearekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuak merkaturatzen direla bultzatzea.

16) Kontsumitzaileen, erakundeen eta profesionalen artean zabaltzeko, energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruzko dibulgazio egintzak antolatu, garatu eta ebaluatzen laguntzea.

17) Bideak jartzea nagusiekiko, lankideekiko eta lanean mende daudenekiko lanbide harreman eta komunikazio eraginkorra egon daitezen, pertsona ezberdinen autonomia eta gaitasunak errespetatuz.

18) Gerta daitezkeen egoera kolektiboen gidaritza hartzea, pertsonen arteko eta laneko gatazketan bitartekari aritzea, laneko giro atsegina lortzen laguntzea eta une oro zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jokatzea.

19) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

20) Berrikuntzaren eta eguneratzearen aldeko jarrerari eustea bere lan esparruan, bere lanbide inguruneko teknologiaren eta antolamenduaren aldaketetara moldatzeko.

21) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

22) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek hurrengoetan garatzen du bere jarduna: energiaren sektorean; auditoretzetan, ikuskapenetan eta energia ziurtapenetan eskudun diren erakundeetan; eta eraikinetan eguzki energiako instalazioen bideragarritasun, sustapen, ezarpen eta mantentze-lanen azterlanak egiten dituzten enpresetan.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Eraikinetako energia eraginkortasuneko teknikaria.

-Eraikinen energia ziurtapeneko prozesuetako laguntzailea.

-Eguzki instalazioen merkataritzako teknikaria.

-Eguzki instalazio termikoak muntatzeko arduraduna.

-Eguzki instalazio termikoetako mantentze-lanen arduraduna.

-Energiaren kudeatzailea.

-Energia eraginkortasuneko programen bultzatzailea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Eraikinetako instalazioen energia eraginkortasunaren sektoreak eta ziurtapen prozesuak berak osagai komun batzuk dituzte lurralde espainiar osoan, izan ere, gaia estatuko legeriak arautzen du nagusiki. Besteak beste, eraikinetako instalazio termikoen erregelamendua, Eraikuntzaren Kode Teknikoa eta eraikuntza berriko eraikinen energia ziurtapenerako oinarrizko Prozedura egonen lirateke, horiek guztiak beren kasuan kasuko errege dekretuen esparruan kokatuta.

Nafarroako Foru Komunitatea bere lurraldean energia berriztagarriak garatu eta ezartzean oinarritutako energia politiken bultzatzaile izan da orain hamarkada bat baino gehiagotik hona. Aitzindaria izan da alor honetan, eta eremu ezberdinetan bidea ireki du, adibidez, aipagarrienak azpimarratzearren, energia eolikoaren bidea, biomasaren eta bioerregaien erabilera eta zentral hidroelektriko txikiak egonen lirateke.

Politika horren emaitza gisa, egun Nafarroan sektore honetako enpresa garrantzitsuen kopuru altua dago, eremu nazionalean erreferentzia diren bi erakunderekin batera: CENER, enpresekin ikerketan eta lankidetza teknologikoan jarduten duena, eta CENIFER, energia berriztagarriei eta horiei uztartutako teknologiei buruzko prestakuntzan aditu.

Energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien aldeko apustu adierazgarri honen ondorio da, halaber, Hezkuntza Departamentuko Nafarroako Kualifikazioen Institututik, MECekin lankidetzan, aditu nazionalen bi lan talde koordinatu izana, hurrenez hurren Kualifikazioen Katalogo Nazionala eta Energia eta Ura lanbide arlo berriko lanbide heziketako tituluak garatze aldera. Bertan sartuko litzateke Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren titulu hau ere.

c) Prospektiba.

Curriculum honen garapenean kontuan hartu dira jarraian adieraziko diren alderdiak, eta horiek eragina izanen dute tituluaren eboluzioan datozen urteetan:

Europar Batasunak, bere energia politikaren barruan, energia kontsumoa nabarmenki murriztea hartu du helburu gisa, betiere, egungo ongizate eta garapen maila zalantzan jarri gabe. Gauzak horrela, sektoreak hurrengo alderdiak sustatzen dituzten esparru arautzaileak ezartzearen alde eboluzionatzen du: aurrezpena eta eraginkortasuna, prozesu teknologikoak berritu eta hobetzea, energia ekipo hobeak eta eraginkorragoak erabiltzea, galera termikoak gutxitzea, energia berriztagarriak aprobetxatzea eta herritarren sentsibilizaziorako politikak hartzeko bidean jartzea, eta eremu honetako profesionalei heziketa emateko adituak prestatzea. Horiek dira Europako Erkidegoetako Batzordearen "Energia Eraginkortasunerako Ekintza Planak" muinean dituen ardatzetako batzuk. Plan horretan, datozen urteetan lehentasuna izanen duen egintza multzoa jaso da. Besteak beste, eta titulu honen esparruan, hurrengo hirurak nabarmentzen dira:

-Aparatuen eta ekipoen etiketak, eta energia eraginkortasunerako gutxieneko arauak.

-Eraginkortasun betekizunak ezartzea, energia kontsumo baxuko eraikinak eraiki daitezen.

-Energia eraginkortasunaren alorreko sentsibilizazioa.

Sentsibilizazio egintzari dagokionez, eraginkortasun plan honek hezkuntza eta heziketa plan eta programak lantzea hartzen du lehentasunezko eremu moduan, hezkuntzaren alorrean eta enpresa pribatu nahiz zerbitzu publikoetan energiaren kudeaketaren arduradun direnentzat.

"Klima Aldaketari Buruzko eta Energia Garbiari Buruzko Espainiako Estrategia 2007-2012-2020" Espainiak klima aldaketaren gaian eta energia garbien bultzadan hartutako konpromisoak betetzearen atzetik dabil. Berariazko kapitulua jasotzen du "energia garbia" izenekoarentzat. Bertan, energia berriztagarriak eta energia eraginkortasuna biltzen ditu, eremu horietako bakoitzarentzat helburuak eta neurri anbiziodunak ezarriz. Helburu gisa honakoa nabarmentzen ahal da: 2010 urterako, energia berriztagarriek kokaleku estrategikoa eta lehiakorra izatea erregai fosilen aldean, Espainiako energia mixean duen ekarpena areagotuz 2012an elektrizitatearen kontsumo osoaren %32raino iritsiz eta %37raino, berriz, 2020an.

Testuinguru nazionalean adierazitako estrategia hori garatzeak lege ekimenak bultzatu ditu autonomia erkidegoetan, eta horiei esker posible izaten ari da helburu europarrekin eta estrategia nazionalarekin koherentzia duten energia politikak garatzea. Ondorioz, lurralde nazional ezberdinek gai honetan duten kudeaketa eremu zabala aintzat hartuta, datozen urteetan garapen sendoa espero daiteke bai toki mailan, bai maila autonomikoan.

Erkidegoko politikak eta politika nazionalak ahalik eta energia aurrezpen handiena lortzea dute helburu, horretarako energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatuz. Orain dela gutxi indarrean jarri da energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren alorrean aplikatu beharreko legeria, eta, ondorioz, beharrezkoa da eraikuntzan energia eraginkortasunaren eremuan aditu den profesionalaren irudi berria edukitzea. Hark gaitasun osagarriak izanen ditu eguzki instalazioekin zerikusia duten jarduera profesionalen garapenean.

2 ERANSKINA. CURRICULUMA

2 ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Instalazio termikoak eta argienak aztertu eta ezaugarritzea, funtzionamenduaren oinarrizko parametroak aztertuz horien energia eraginkortasuna ebaluatze aldera.

b) Energia aurrezteko ekipoak, osagaiak eta sistemak aztertu eta ezaugarritzea, aurreztu daitekeen energia adieraziz instalazio termikoen diseinuan eta hobekuntzan sartze aldera.

c) Argi sistemen ekipoak eta osagaiak aztertu eta ezaugarritzea, aurreztu daitekeen energia adieraziz instalazioen diseinuan eta hobekuntzan sartze aldera.

d) Itxitura tipologiak eta haien ezaugarriak aztertzea, portaera higrotermikoa ebaluatuz, eraikinen inguratzaileek araudiaren eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko.

e) Eraikinetan, ur bero sanitarioko instalazio tipologia, berogailu-klimatizazioa eta argiak aztertzea, aurreztu daitekeen energia zehaztuz, energia kalifikazioaren prozesuan izanen duen ekarpena baloratze aldera.

f) Eraikinen eta bertako instalazioen portaera aztertzea, simulazioko programa informatikoak aplikatuz, eraikinen energia kalifikazioa lortze aldera.

g) Jarraitu behar den administrazio prozesua aztertzea, eraikin ezberdinetan energia eraginkortasuneko ziurtagiria eskuratzeko aplikatu behar den araudia interpretatuz.

h) Eraikinetan ur instalazioen ezaugarriak zehaztea, eraginkortasuna ebaluatzeko oinarrizko funtzionamendu parametroak aztertuz.

i) Eraikinetako ur instalazioen gainean hobetzeko proposamenen txosten eta memoria teknikoak lantzea.

j) Energia hornidurari eta eguzki instalazioak ezartzeari buruzko erregelamendu eskakizunak aztertzea, aplikatu beharreko legeria interpretatuz, bideragarriak izanen diren proposamenak egite aldera.

k) Eguzki instalazio termikoetako ekipo eta osagaiak identifikatzea, energia kalkuluko prozedurak aplikatuz, horiek konfiguratze aldera.

l) Eguzki instalazio termikoei buruzko memoriak, planoak eta aurrekontuak garatzea, aplikazio informatikoak erabiliz, proiektuaren dokumentuak landu eta izapidetze aldera.

m) Eguzki instalazio termikoak muntatu eta martxan jartzeko prozesuak eta prozedurak definitu eta burutzea (beharrezko fase, eragiketa eta baliabideak ezaugarrituz), burutzapena antolatu eta kontrolatze aldera.

n) Eguzki instalazio termikoak mantentzeko prozesuak eta prozedurak definitu eta burutzea (beharrezko fase, eragiketa eta baliabideak ezaugarrituz), burutzapena antolatu eta kontrolatze aldera.

ñ) Salmenta eta argudio gidaliburuak lantzea, produktu eta zerbitzuen ezaugarriak, abantailak eta onurak zehaztuz, energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatze aldera.

o) Europa, estatu eta lurralde mailako araudiak, energia planak eta politikak aztertzea, garrantzitsuena aukeratuz, erabiltzaile eta profesionalei energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren jakinaren gainean jartze aldera eta gai horretan prestakuntza emate aldera.

p) Prestakuntza eta informazio egintzak ebaluatzeko teknikak eta baliabideak hautatzea, hartzaileen ezaugarriekin uztartuz, energiaren eta uraren erabilera eraginkorra bultzatze aldera.

q) Laneko arriskuei aurrea hartzeko, erabileran segurtasun izateko eta ingurumena babesteko neurriak aztertzea, instalazio termikoetan esku hartzeko aplikatu behar den araudia identifikatuz.

r) Lan taldeko kide bakoitzaren eginkizunak deskribatzea, bakoitzaren erantzukizuna identifikatuz, lanbide harreman komenigarrienak ezartze aldera.

s) Gatazka pertsonalak eta laneko gatazkak agertzen direnean esku hartzeko moduak identifikatzea, erabaki komenigarrienak kontuan hartuz, lan ingurune atsegina bermatze aldera.

t) Lanbide-ibilbidean gora egiteko eta ikasteko dauden aukerak identifikatzea eta baloratzea, sektoreko testuingurua aztertuz, lanbide eta prestakuntza ibilbide komenigarriena aukeratze aldera.

u) Bere jardueraren aldaketa teknologikoak, antolamenduzkoak, ekonomikoak eta lan arlokoak identifikatzea, lan eremuan duten eragina aztertuz, izpiritu berritzaileari euste aldera.

v) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatze aldera.

w) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertuz.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa.

Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko Goi Mailako Teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

0121

Ekipo eta instalazio termikoak

160

5

1.a

0122

Instalazioak muntatzeko prozesuak

130

4

1.a

0123

Instalazioen irudikapen grafikoa

100

3

1.a

0351

Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

100

3

1.a

0352

Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa

160

5

1.a

0357

Enpresa eta ekimen berritzailea

60

2

1.a

NA01*

Ingelesa I

60

2

1.a

0350**

0350a Eraikinen energia ziurtapena I

190

6

1.a

0350b Eraikinen energia ziurtapena II

130

6

2.a

0349

Instalazioetako energia eraginkortasuna

160

7

2.a

0353

Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea

160

7

2.a

0354

Energia eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena

90

4

2.a

0356

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

90

4

2.a

NA02

Ingelesa II*

40

2

2.a

0355

Energia eraginkortasunari eta eguzki energia termikoari buruzko proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.a

0358

Lantokietako prestakuntza

340

Enpresaren ordutegian

2.a

(*) Nahitaezko moduluak Nafarroako Foru Komunitatean.

(**) 0350 modulua: "Eraikinen energia ziurtapena" bi ikasturtetan sekuentziatutako bi heziketa bloketan banatu da, pedagogia eta antolamendu arrazoiak direla bide.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Ekipo eta instalazio termikoak

Kodea: 0121.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 14.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Berogailu, hozkailu eta klimatizazio instalazioen karga termikoa kalkulatzea, taulak, diagramak eta programa informatikoak erabiliz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Magnitude bakoitza Nazioarteko Sisteman eta beste unitateen sistema batzuetan duen bere baliokidearekin uztartu da.

b) Egokitu beharreko lokalen parametroen isolamendu lodierak kalkulatu dira, diseinu parametroen arabera.

c) Etxebizitza edo lokal bateko berogailuaren karga termikoa lortu da, planoetatik, eraikitze xehetasunetatik eta proiektuko datuetatik abiatuz.

d) Hozkailu instalazio baterako hoztearen karga termikoa eskuratu da, proiektuko datuetatik abiatuz.

e) Etxebizitza edo lokal bateko klimatizaziorako karga termikoa lortu da, planoetatik, eraikitze xehetasunetatik eta proiektuko datuetatik abiatuz.

f) Instalazio motarekin zerikusia duen araudiaren jarraibideak jarraitu dira.

g) Lanak egin diren bitartean, lankidetza egon da ikaskideen artean.

2. Beroa sortzeko ekipo eta instalazioak zehazten ditu, haien funtzionamendua aztertuz eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen funtzioa deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Erregai mota ezberdinen eta biltegiratze eta banaketaren ezaugarriak identifikatu dira.

b) Keen azterketa baten emaitza erregailua erregulatzearekin uztartuz interpretatu da.

c) Galdara mota ezberdinak eta horien osagaiak deskribatu dira, osotasunean duten funtzionamendua argituz.

d) Erregailuen osagaien funtzionamendua, zatiak eta potentziaren zatikapena deskribatu dira.

e) Galdara-erregailu multzoa dimentsionatu da, karga termikoaren eta diseinuko beste baldintza batzuen arabera.

f) Unitate terminalak dimentsionatu dira (igorgailuak, zoru bero emailea, fan-coil), lokal bateko karga termikotik abiatuz.

g) Beroa produzitzeko instalazio bateko elementu laguntzaileak dimentsionatu dira (espantsio depositua, UBS metatzeko depositua, zirkulazio ponpak, balbulak eta beste batzuk).

h) UBS instalazioei eguzkiarekin laguntzeko instalazio sistemak deskribatu dira.

3. Hozkailu ekipo eta instalazioak zehazten ditu, haien funtzionamendua aztertuz eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen funtzioa deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Hozkailu instalazioen hasierako eskemak irudikatu dira, normalizatutako sinbologia erabiliz.

b) Instalazio sistema ezberdinetako hotzeko zikloak irudikatu dira (konpresio sinplea, anitza, urpetutako sistemak eta beste batzuk) hozgarrien diagrama gainean, parametro ohikoenak kalkulatuz (hozgarri emaria, xurgatutako bolumena, potentziak, errendimenduak eta beste batzuk).

c) Instalazio bateko ekipo eta elementu adierazgarrienak kalkulatu dira, taulak, diagramak eta programa informatikoak erabiliz.

d) Konpresore mota ezberdinak eta horien osagaiak deskribatu dira, haien funtzionamendua argituz.

e) Espantsio sistema ezberdinak eta diseinu baldintzetatik eta dokumentazio teknikotik abiatuz bat edo beste aukeratu izana aztertu dira.

f) Bero trukagailu mota ezberdinak aztertu dira (lurrungailuak, kondentsagailuak eta beste batzuk), haien funtzionamendua eta antzigarra ez sortzeko sistemak azalduz.

g) Hotzeko instalazioen elementu laguntzaileak aztertu dira, multzoan duten funtzionamendua azalduz.

4. Klimatizazio eta aireztapen ekipo eta instalazioak zehazten ditu, haien funtzionamendua aztertuz eta osagai bakoitzak multzoan betetzen duen funtzioa deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Klimatizazio instalazio baten ezaugarriak kalkulatu dira, diseinu baldintzetatik abiatuz.

b) Klimatizazioko instalazio sistemak aztertu dira, lokalaren edo eraikinaren ezaugarrietatik abiatuz eta horietara egokituz.

c) Klimatizazio instalazio bateko aire hoditeria kalkulatu da, taulak, abakoak eta programa informatikoak erabilita.

d) Klimatizazio instalazioetan esku hartzen duten elementu motak deskribatu dira (UTA, haizagailuak, bero berreskuratzaileak eta beste batzuk).

e) Haizagailu motak eta haien ohiko kurbak aztertu dira.

f) Haizagailuen ezaugarriak zehaztu dira aire banaketako sare baterako.

5. Fluidoen garraioan esku hartzen duten parametroak zehazten ditu, taulak, diagramak, abakoak eta programa informatikoak erabilita.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Fluidoen dinamikaren printzipioak aztertu dira.

b) Hodien material ezberdinen ezaugarriak eta haien aplikazio eremua aztertu dira.

c) Hodien parametroak zehaztu dira (diametroa, karga galera, abiadura eta beste batzuk) fluido hozgarri ezberdinetarako.

d) Hodien parametroak zehaztu dira (diametroa, karga galera, abiadura eta beste batzuk) beroa eta ur sanitarioa produzitzeko zirkuituetarako.

e) Hodien parametroak zehaztu dira (diametroa, karga galera, abiadura eta beste batzuk) gas erregaien instalazio ezberdinetarako.

f) Hodien parametroak zehaztu dira (diametroa, karga galera, abiadura eta beste batzuk) industriako prozesuetako fluido ezberdinetarako.

g) Hotz, klimatizazio eta bero produkzioko instalazioetarako behar diren ponpen ezaugarriak zehaztu dira.

h) Zirkulazio ponpa baten ohiko kurba aztertu da, haren funtzionamendu puntua interpretatuz instalazio batean eta haren aldarazpena ere interpretatuz abiadura aldatzaileak eta oreka balbulak erabiliz.

i) Ohiko kurbaren aldarazpena aztertu da, paraleloan edo seriean jarritako bi ponpatan.

6. Suteen aurkako ekipoak eta elementuak zehazten ditu, instalazioen ezaugarriak aztertuz eta indarreko erregelamendua aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio batean behar diren elementuak aztertu dira, beren jardunaren eta erregelamenduaren arabera.

b) Hautemate eta alarma sistema ezberdinak aztertu dira.

c) Sua itzaltzeko sistema ezberdinak aztertu dira.

d) Lokal edo eraikin bateko su karga kalkulatu da.

7. Eraikinetako instalazioen egitura elementuak identifikatzen ditu, eta behar bezala justifikatutako aldarazpen eta diseinu proposamenak egiten ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Erresistentzia elementuen dimentsioak kalkulatu dira, eskaera eta zehaztapenen arabera eta aintzat hartuz kalkulu hipotesi eta segurtasun koefiziente zuzenak.

b) Makina eta sareen sostengu-elementuen taxuera jasan behar dituzten esfortzu motekin erlazionatu da.

c) Ekipo eta instalazio ezberdinentzako egokitzapena, euskarriak, finkatzeko elementuak eta indargetze elementuak hautatu eta aurreikusi dira.

d) Eraikineko instalazioetan zaratak eta bibrazioak deuseztatzeko komeni diren estrategia eta teknikak aintzat hartu dira.

Oinarrizko edukiak.

Instalazio termikoen kalkulua:

-Termoteknia instalazio termikoei aplikatzea: termotekniaren oinarrizko printzipioak. Beroaren transmisioa.

-Barruko airearen kalitate baldintzak eta instalazio termikoen erosotasuna zehaztea.

-Hotz, klimatizazio eta berogailu instalazioetako karga termikoak kalkulatzea.

-Isolamendu termikoaren gaineko kalkulua.

-Beroa sortzeko parametroak identifikatzea. Erabil daitezkeen energiak. Erregaien sailkapena.

-Aireztapen beharren kalkulua.

-Hotzeko zikloen interpretazioa eta azterketa: hotzeko diagrametan instalazioen ohiko parametroak identifikatzea.

-Fluido hozgarriak eta labaingarriak. Sailkapena eta erabilera.

-Hotzeko eskemen, klimatizaziokoen (berogailua, hozkailua eta aireztapena) eta UBSkoen interpretazioa.

Beroa eta UBS produzitzeko instalazioetako osagaien identifikazioa eta kalkulua:

-Berogailu sistemen sailkapena.

-Bero sorgailuak. Galdarak, erregailuak. Bero ponpak. Tipologia, kalkulua eta aukeraketa.

-Eguzki energiaren atzitzaile termikoak.

-Beroa konbustioaren bidetik produzitzeko instalazioetako elementuak. Galdarak eta erregailuak. Espantsio ontziak. Tximiniak. Ponpak eta zirkulagailuak. Metatzeko deposituak. Elementu laguntzaileak. Kalkulua eta hautapena.

-Igorleak, bero trukagailuak eta elementu terminalak. Kalkulua eta hautapena.

-Igorleen araberako berogailua. Banaketa sistemak. Instalazioen oinarrizko osagaiak eta osagai laguntzaileak.

-Kontrol eta segurtasun gailuak.

-Biren arteko eta hiruren arteko sorkuntza sistemak aztertu eta kalkulatzea, eraikinetan aplikatuta.

-Erregelamendua.

Hotzeko instalazioetako osagaien deskribapena eta kalkulua:

-Hotzeko ganberak. Motak eta aplikazioak.

-Hotzeko konpresoreen sailkapena eta ezaugarriak. Aukeraketa. Edukiera aldeak.

-Kondentsadoreak eta ura hozteko dorreak. Sailkapena eta funtzionamendua. Kalkulua eta hautapena.

-Lurrungailuak eta bero trukagailuak. Sailkapena eta funtzionamendua. Antzigarra ez sortzeko sistemak. Kalkulua eta hautapena.

-Espantsio gailuak (espantsio termostatikoko balbula, espantsio elektronikoko balbula, hodi kapilarra, besteak beste). Kalkulua eta hautapena.

-Balbulak (presio iraunkorreko balbulak, atxikipen balbulak, segurtasun balbulak, balbula motorizatuak, besteak beste). Kalkulua eta hautapena.

-Hozgarrien hodiak kalkulatzea.

-Zirkuituari erantsitako elementuak. Iragazkiak. Olio bereizleak. Likidoetarako ontziak. Isilgailuak. Xurgapeneko bereizleak.

-Erregulaziorako eta segurtasunerako aparatuak.

-Energia aurrezteko sistemak.

-Erregelamendua.

Osagaiak eta ekipoak identifikatu eta kalkulatzea klimatizazio eta aireztapen instalazioetan:

-Klimatizazio eta aireztapen instalazioen sailkapena.

-Zatiak eta elementuak.

-Ekipoen dimentsioak eta aukeraketa.

-Hozteko instalazioak. Bero ponpak.

-Xurgapen ekipoak.

-Airea tratatzeko unitateak.

-Airea lokaletan banatzea. Saretoak eta difusoreak. Unitate terminalak.

-Airea girotzeko multzo autonomoak.

-Erregelamendua.

Fluidoen garraiorako sareen kalkulua instalazio termikoetan eta aireztapenekoetan:

-Fluidoen zirkulazioa.

-Presioaren, abiaduraren eta emariaren neurketa fluidoetan.

-Ponpa motak fluidoetarako. Aplikazio esparrua. Ponpa baten ohiko kurba.

-Haizagailu motak. Aplikazio esparrua. Ohiko kurba.

-Hodi sareen diseinu eta kalkulua. Karga, abiadura eta emari galera.

-Hodi sareen diseinu eta kalkulua. Karga, abiadura eta emari galera.

Suteen aurkako babes instalazioen konfigurazioa:

-Ekipoak eta materialak babesteko mailak.

-Suteen aurkako hautemate eta alarma sistemen sailkapena.

-Sua itzaltzeko sistema eramangarrien sailkapena.

-Sua automatikoki itzaltzeko sistemen sailkapena eta kalkulua.

Instalazio termikoetako egitura elementuen aukeraketa eta kalkulua:

-Egitura elementuetan erabiltzen diren materialak.

-Euskarriak.

-Bankadak.

-Finkatzeko eta ainguratzeko elementuak.

-Egitura elementuak mota eta funtzioaren arabera erabili eta egokitzea.

-Zaratak eta bibrazioak. Indargetzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek ekipo eta instalazio termikoen ezagutzarekin, aukeraketarekin eta kalkuluekin zerikusia duten euskarri ezagutzak biltzen ditu, eta tituluko modulu gehienetan aplikatzekoak izanen dira. Halaber, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arloko beste tituluetan ere agertzen da, beraz, honen izaera zeharkakoa da.

Modulu honetan bildutako eduki bloke guztiak garatzerakoan, irakasleak deskribapen erako azalpenerako sarrera egin ahalko du, ekipo termikoak eta instalazioak, horien osagaiak, helburua eta funtzionamendua adieraziz batetik. Bestetik, edozein berogailu, klimatizazio edo hotzeko instalazio multzoren diseinua eta dimentsionatzea ahalbidetzen duten lege eta kalkulu prozedurekiko duen lotura azalduko du.

Dokumentazio teknikoko eta merkataritzako dokumentazioko iturrietara iristeak eta kalkulu eta diseinurako aplikazio informatikoak erabiltzeak kasu praktikoen gainean etengabe lan egitea ahalbidetu behar dute, lortu nahi diren ikaskuntza emaitzak bermatuz. Halaber, instalazio termikoen tailerreko baliabide eta instalazioek hurrengoak ahalbidetu ahalko dituzte une egokian: osagaiak, ekipoak eta muntaketa elementuak identifikatzea, martxan jartzeko prozedurak ezartzea, funtzionamendua aztertu eta egiaztatzea, eta egindako kalkuluak baieztatzeko neurketak egitea.

Egokien irizteagatik proposatzen den edukien sekuentziazioa bat dator oinarrizko edukien idatz-zatian azaldutako aurkezpen hurrenkerarekin, nahiz eta, logikoki, fluidoen garraio sareen zatia eta egitura elementuena eta bibrazioena integratu eta testuinguruan kokatu ahalko diren hurrenez hurren beroa eta ur bero sanitarioa (UBS) sortzeko instalazioak, hotzekoak eta klimatizazio eta aireztapenekoak jorratzen direnean.

Programazio didaktikoetako kasuan kasuko lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, kasu praktikoetan oinarritzen diren hurrengo jarduerak iradokitzen dira:

-Instalazio termikoen kalkulua:

Bero fluxuen kalkuluak itxitura sinpleen bitartez. Bero fluxuak itxitura konposatuen bitartez. Karga termikoen kalkulua. Hotzeko biltegi baten itxituraren diseinua. Behar den isolatzaile lodiera aukeratzea. Itxitura bat, fatxadako murrua, diseinatzea, udalerri jakin baterako. Isolamendu lodieraren kalkulua hoditerian. Hoditerietako bero galera zehaztea eta beharrezko isolamendu lodiera ezartzea. Itxitura bateko tenperatura banaketa aztertzea, eta itxituraren barruan edo gainazalean kondentsaziorik agertzen den edo ez egiaztatzea.

-Beroa eta UBS produzitzeko instalazioetako osagaien identifikazioa eta kalkulua:

Balantze termikoa etxebizitzan. Berogailuaren potentzia kalkulatzea. Galdara baten bero potentzia kalkulatzea. Galdara baten errendimenduaren gaineko kalkulua. Galdara batentzako erregailu egokia hautatzea. Erregailu ezberdinen (mistoa, likidoa eta gasa) ezaugarri teknikoen fitxak aztertzea. Erregailuan behar den erregai emariaren kalkulua. Urteko erregai kontsumoa eta erregai depositu baten edukieraren bolumena kalkulatzea. Galdara batentzako behar den tximinia sekzioa kalkulatzea. Igorleen bero potentzia kalkulatzea. Igorleen ezaugarri teknikoen fitxak aztertzea (aerotermoak, termokonbektoreak, erradiadoreak eta panelak), eta fabrikatzaileak emandako potentziak zuzentzea. Espantsio ontzien beharrezko bolumena kalkulatzea. Erradiadoreetarako txorroten ezaugarri teknikoen fitxak aztertzea. Hodi bakarreko eta hodi biko instalazioak. Hodi biko instalazioaren diseinua etxebizitza batean. Hodi bakarreko instalazioaren diseinua etxebizitza batean. Zoru bero emailea instalatzeko behar den berariazko potentzia kalkulatzea. Erregulazio zentralita baten funtzionamendua. Praktika berariazko softwarearekin, berogailu instalazioak kalkulatu eta diseinatzeko. Kasu praktiko bat emanda, eraikineko behar termikoak hornitzeko aplikatu beharreko biren arteko sorrera sistema definitzea.

-Hotzeko instalazioetako osagaien deskribapena eta kalkulua:

Balantze termikoa hotzeko instalazioan. Hotzeko potentziaren kalkulua. Lurrin konpresioaren oinarrizko ziklo teorikoa. Kasu praktikoak R-134 a, R-404 A, R-717, R-407 C eta beste hozgarri batzuekin. Lurrin konpresioaren benetako zikloaren analisia. Benetako zikloko hozkailu bat aukeratzeko irizpideak. Lau hozgarri motaren arteko alderaketa. Hotzeko instalazio baterako, konpresore alternatibo baten ezaugarriak zehaztea. Ura-aire beroko trukagailu baten truke azalera kalkulatzea eta hotzeko ziklo baten lurrungailuari aplikatzea. Ura-ura beroko trukagailu baten truke azalera kalkulatzea eta hotzeko ziklo baten kondentsadore bati aplikatzea.

-Osagaiak eta ekipoak identifikatu eta kalkulatzea klimatizazio eta aireztapen instalazioetan:

Jangela bateko ingurunearen aireztapenaren adibidea. Hoditeriaren tamaina aukeratzea eta haizagailua hautatzea. Toxikoak ez diren lurrinak kanporatzeko instalazioaren adibidea, lurrinak esekitako kanpai baten bidezko tanga batetik ateratzen direnean. Etxebizitza adibidea hoditeria kalkulatzeko. Karga unitarioaren galera iraunkorraren metodo sinplifikatua. Diagrama psikrometrikoak klimatizazioan duen aplikazio praktikoa, airea tratatzeko prozesuan. Udako kasua. Hodi zirkularrak sekzio laukizuzen bihurtzea. Karga galerak zehaztea kurbetan, ukondoetan, desbiderapenetan eta sekzio aldaketaren ondoriozko egoeretan. Haizagailuen fitxa teknikoak eta ohiko kurbak aztertzea. Haizagailuen legeen aplikazioaren arazoak. Aldaketa diametroan. Bira abiaduraren aldaketa. Airearen dentsitatearen aldaketa.

-Fluidoen garraiorako sareen kalkulua instalazio termikoetan eta aireztapenekoetan:

Arazoak hodien kalkuluan. Hodi baten zabalkuntza lineala zehaztea. Bernouilliren ekuazio orokorraren aplikazioa, hodi bitartezko fluido baten garraioan. Bernouilliren ekuazio orokorraren aplikazioa, makina tartekatua duen hodi bitartez fluidoak garraiatzerakoan. Arazoak ponpen kalkuluan. Ponpa zentrifugo baten eraikitze elementuak identifikatzea.

-Suteen aurkako babes instalazioen konfigurazioa:

Ekipoek suteen aurka duten babes mailaren identifikazioa. Suteen aurkako hautemate eta alarma sistemetako osagaiak identifikatzen jakitea. Sua itzaltzeko sistema eramangarria egoki erabiltzea. Sua itzaltzeko sistema automatikoen azterketa.

-Egitura elementuak eta bibrazioak:

Bankadak muntatzeko programak, ainguratzeak eta instalazio bateko euskarriak lantzea, behar diren materialak zehaztuz. Taulen bitartez kalkuluak egitea materialen erresistentziaren eta segurtasun tartearen gainean. Teknikak, neurriak eta materialak aplikatzea, zaratak eta bibrazioak gutxitu eta deuseztatzeko.

Modulua garatzeko, erabilera anitzeko gela eskura egonen da. Bertan, dokumentu teknikoak, gidaliburuak eta konfigurazio eskemak; berogailuko, UBSko, hotzeko, klimatizazioko eta aireztapeneko benetako instalazioen funtzionamendua eta muntaketa, eta suteen aurkako babesekoak egonen dira. Dokumentazio teknikoan funtsezkoa da tailer gisa atondutako gelan dauden instalazio termikoei buruzko informazioa eranstea.

Halaber, komenigarria izanen da gela tekniko bat izatea, ekipamendu informatikoarekin. Horrek aukera eman behar die ikasleei banaka zein taldeka lan egiteko, berogailu, klimatizazio eta hotzeko ekipo eta instalazioen diseinu eta kalkulurako behar diren programa informatikoekin. Halaber, sektoreko merkataritzako marka ezberdinetako dokumentazio tekniko eta katalogoak eskura izanen dira.

Modulu honek zerikusia du, batetik, Instalazioak muntatzeko prozesuak izeneko moduluarekin, izan ere, hartan modulu honetako edukiak aplikatuko dira ekipo eta instalazio termikoen identifikazioari eta kalkuluei dagokienez, egitura elementuak barne. Bestalde, Irudikapen grafikoaren moduluan, modulu honetan erabilgarriak izanen diren gaitasunak eskuratuko dira, eskemak, planoak eta erabilitako gainerako informazio teknikoa interpretatzeari dagokionez. Beharrezkoa izanen da jada aipatu diren bi modulu horiekin koordinatuta egotea, modulu honekin denboran bat egiten dutelako.

Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko prozesuak

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Kodea: 0122.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazioetan erabiltzen diren material ezberdinak eta haien tratamendua identifikatzen ditu, haien propietate fisiko eta kimikoak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio mota bakoitzean erabili diren materialak identifikatu dira.

b) Materialen ezaugarri eta propietate fisiko eta kimikoak bereizi dira.

c) Tratamendu termiko ezberdinak materialen propietateekin uztartu dira.

d) Material ezberdinen abantailak eta eragozpenak baloratu dira instalazio mota bakoitzerako.

e) Material metalikoen korrosio eta oxidazio prozesua deskribatu da.

f) Korrosiotik eta oxidaziotik babesteko prozedurak eta teknikak deskribatu dira.

2. Elementuak transformatzeko eragiketak egiten ditu, mekanizatu eta konformatuko eskuzko teknikak aplikatuz eta makinen funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta produktuaren ezaugarriekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mekanizatu eta konformatzeko ekipo ezberdinak bereizi dira, bakoitzaren aplikazioak gorabehera.

b) Neurketak egiteko baliabide ezberdinak identifikatu dira (kalibrea, mikrometroak, zinta metrikoa).

c) Alderaketa baliabide ezberdinak identifikatu dira (galgak, konparadoreak, mailak).

d) Neurketak egin dira baliabide egokiarekin eta eskatutako doitasunarekin.

e) Mekanizaturako eta konformaturako behar diren lanabes ezberdinak identifikatu dira.

f) Mekanizatu, neurketa, trazatu, zulatu, hariztaketa eta ebaketa, eta abarren inguruko eragiketak egin dira.

g) Konformatu eragiketak (tolesteak, kurbaketak, ahozabalketa, besteak beste) egin dira hodi eta beste material batzuetan.

h) Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako tratamenduak aplikatu dira.

i) Egin behar diren eragiketen hurrenkera zehaztu da.

j) Behar bezala erabili dira lanabesak edo laneko ekipoak.

k) Eskatzen diren kalitate irizpideak errespetatu dira.

l) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak, segurtasunekoak eta ingurumenekoak aplikatu dira.

m) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

3. Soldatu gabeko loturak egiten ditu, lotura bakoitzaren ezaugarriak aztertuz eta lotura mota bakoitzarentzat egokiak diren teknikak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Soldatu gabeko lotura mota ezberdinak eta lotu behar diren materialak identifikatu dira.

b) Egin behar diren eragiketen hurrenkera zehaztu da.

c) Lanabesak materialen eta egin beharreko prozesuaren arabera aukeratu dira.

d) Hariztatu, torlojutze, kakoztadura, itsaspen eta errematxaketa eragiketak egin dira.

e) Ahozabalketa eta zabalketa eragiketak egin dira.

f) Ezarritako dimentsio irizpideak errespetatu dira.

g) Loturen fidagarritasuna egiaztatu da (erresistentzia, estankotasuna, besteak beste).

h) Lanabesekin eta materialekin eskatutako kalitate eta segurtasun baldintzetan jardun da.

i) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta segurtasunekoak aplikatu dira.

j) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

4. Soldatutako loturak egiten ditu, material eta instalazio mota bakoitzerako egokia den teknika aukeratuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Soldadura prozesu egokia hautatu da materialen ezaugarriak ikusita (biguna, gogorra eta elektrikoa).

b) Soldadura mota ezberdinen sinbologia identifikatu da.

c) Soldatzeko ekipoen osagai ezberdinak identifikatu dira.

d) Lanabesak eta makinak eskatutako segurtasunarekin erabili dira.

e) Soldatzeko teknika egokia erabilita egin da lotura.

f) Loturen fidagarritasuna egiaztatu da (erresistentzia, estankotasuna, besteak beste).

g) Erabilera eta kontrol arauak aplikatu dira soldatze prozesuan zehar.

h) Laneko arriskuei eta ingurumenekoei aurrea hartzeko zehaztapenak eta arauak errespetatu dira.

i) Prozesurako aurreikusitako denborak errespetatu dira.

j) Proposatutako jardueretan modu autonomoan jardun da.

5. Hotzeko eta klimatizazioko instalazioen ekipo eta elementuen muntaketa txikiak egiten ditu (konpresore hermetikoak, splitak, besteak beste), fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen muntaketa plana landu da, instalazioen erregelamendua eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta segurtasun neurriak aplikatuz.

b) Instalazioari planteamendu berria eman zaio, planoak muntaketa tokiarekin uztartuz.

c) Instalazioak muntatzeko behar diren lanabesak, materialak eta teknikak aukeratu dira.

d) Ekipoak, hodiak eta osagarriak ezarri eta nibelatu dira.

e) Ekipoak elkarren artean konektatu dira.

f) Lanabesak eskatutako kalitate eta segurtasunarekin erabili dira.

g) Muntaketa ezarritako denborak errespetatuz egin da.

h) Lanak ordenarekin, garbitasunarekin eta autonomiarekin egin dira.

i) Lana berdinki banatu da eta taldean egin da lan.

6. Berogailu eta UBS instalazioen ekipo eta elementuen muntaketa txikiak egiten ditu (banakako galdarak eta ur-berogailuak), muntatzeko teknikak aplikatuz eta fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen muntaketa plana landu da, instalazioen erregelamendua eta arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta segurtasun neurriak aplikatuz.

b) Instalazioari planteamendu berria eman zaio, planoak muntaketa tokiarekin uztartuz.

c) Lanabes egokiak eskatutako segurtasunarekin aukeratu eta erabili dira.

d) Ekipoak, hodiak eta osagarriak ezarri eta nibelatu dira.

e) Ekipoak elkarren artean konektatu dira.

f) Muntaketa ezarritako denborak errespetatuz egin da.

g) Lanak ordenarekin, garbitasunarekin eta autonomiarekin egin dira.

h) Lana berdinki banatu da eta taldean egin da lan.

7. Instalazio termikoetan eta fluidoen instalazioetan estankotasun probak egiten ditu, irizpide teknikoak eta erregelamendukoak erabiliz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Araudiaren arabera estankotasun probetan lortu behar diren presio balioak zehaztu dira.

b) Ekipo eta neurketa baliabide egokiak aukeratu dira.

c) Proba egiterakoan, ezarritako presioak lortu dira.

d) Instalazioan egon zitezkeen ihesak topatu eta konpondu dira.

e) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideak errespetatu dira.

f) Erregelamenduko kasuan kasuko irizpideak aplikatu dira.

g) Arazoak justifikatutako gauzatze epeetan konpondu dira.

h) Baliabideak, ekipoak eta tokiak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

i) Proposatutako jardueretan modu autonomoan jardun da.

8. Instalazio termikoekin eta fluidoen instalazioekin zerikusia duten sistema elektrikoak muntatzeko eragiketak egiten ditu, eskemak eta muntaketa jarraibideak interpretatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Babes, aginte eta potentziako eskema elektrikoak egin eta interpretatu dira sinbologia egokiarekin.

b) Taulako elementuak banatu eta kokatu dira, funtzionaltasun eta tokia txikitzearen irizpideak erabiliz.

c) Taulako elementuak eta elementu periferikoak elkarren artean elektrikoki konektatu dira, erregelamenduko irizpideak jarraituz.

d) Konexio elektrikoen fidagarritasuna eta instalazio elektrikoaren funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu dira (presostatoak, zundak, motorrak abiarazteko sistemak, termikoak, besteak beste).

e) Lanabesak eta materialak aukeratu dira, eta eskatutako segurtasunarekin erabili.

f) Muntaketa ezarritako denborak errespetatuz egin da.

g) Lanak ordenarekin eta garbitasunarekin egin dira.

9. Instalazio termiko eta fluidoen instalazio txikiak martxan jartzen ditu, instalazioaren funtzionamendua egiaztatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak funtzionamenduan jartzeko sekuentzia deskribatu da.

b) Instalazio termikoko kontrol, segurtasun eta errezeptore elektrikoen elementuen funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

c) Instalazioa funtzionamenduan jartzeko eragiketak egin dira (hutsa, fluidoen karga, purgatzea, besteak beste).

d) Instalazioko ekipoak eta elementuak erregulatu eta kalibratu dira (presostatoak, termostatoak, besteak beste).

e) Segurtasun eta ingurumen arauak errespetatu dira.

f) Instalazio termikoaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

g) Lanabes eta baliabide egokiak aukeratu eta erabili dira.

h) Lanak berdinki banatu dira eta taldean egin da lan.

Oinarrizko edukiak.

Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako materialak eta tratamenduak identifikatzea:

-Materialen propietate orokorrak.

-Instalazio termikoetan erabilitako materialak. Alde onak eta txarrak.

-Hodiak. Materialak, ezaugarriak eta neurriak.

-Korrosioa eta oxidazioa. Materialen babesa. Anodo galbanikoa edo magnesiokoa, elektrolisia. Mahuka dielektrikoak, isolamenduak, kutsadura bisoreak. Fluidoen instalazioak garbitu eta kutsaduraz garbitzeko tratamenduak.

-Instalazio termikoetan eta fluidoen instalazioetan erabilitako hoditeriarako osagarriak.

Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak muntatzeko prozesuetan aplikatutako materialen mekanizatua eta konformatua:

-Mekanizatuko ekipo eta lanabesak (sailkapena, erabilera).

-Neurketa eta alderaketa baliabideak.

-Mozteko, zulatzeko eta hariztatzeko eragiketak (barruan eta kanpoan).

-Kurbaketa, ahozabalketa eta zabalketa hoditerian.

-Aire hodiak trazatu, moztu eta eraikitzea xaflatik abiatuz (tarte zuzenaren metodoa eta tapen araberakoa).

-Saretoak, difusoreak, atakak, suebakiak, bateria elektrikoak eta beste osagai batzuk konektatzea.

-Mekanizatua xafla hodietan eta aireztapenerako eta erauzketarako zurrunak diren beste material batzuen hodietan. Hodietarako euskarriak.

-Segurtasun neurriak mekanizatu eta konformatu eragiketetan. Norberaren babeserako ekipoak.

Soldatu gabeko loturak burutzea:

-Soldatu gabeko loturak eta material motak. Altzairu, kobre eta plastiko osagaien araberako lotura. Zorro labainketagatiko, presioagatiko, eraztun konikoengatiko lotura. Itsasgarri plastikoak.

-Lanabesak aukeratu eta erabiltzea.

-Hariztaketa, torlojutze, itsasketa, kakoztadura, errematxaketa, ahozabalketa eta zabalketa eragiketak.

-Segurtasun neurriak soldatu gabeko loturen eragiketetan.

Instalazio termikoak edo fluidoen instalazioak muntatzeko prozesuetan aplikatutako soldadura:

-Oinarrizko materialak soldadura motaren arabera.

-Soldadura motak eta erabilitako sinbologia.

-Soldadura elektrikoa (printzipioak, prozedurak eta lanabesak).

-TIG, MIG/MAG Soldadura erdiautomatikoa, altzairu herdoilgaitzerako ekipoa.

-Termofusioko soldadura (prozedurak, osagaiak).

-Gar soldadura (oxiazetilenoa, butanoa, besteak beste).

-Soldadura prozedurak.

-Segurtasun neurriak soldadura eragiketetan.

Hotzeko ekipoen oinarrizko muntaketa:

-Zuinketa eta ekipoak kokatzeko teknikak, lerroak, besteak beste.

-Fluidoen ekipo eta lerroen euskarriak eta finkapenak orokorrean.

-Hotzeko lerroak eta haiei uztartutako zirkuituak muntatzea.

-Uztartutako elementuak muntatzea (iragazkiak, bisoreak, espantsio balbulak, bestelako balbulak, besteak beste).

-Potentzia gutxiko bero ponpak eta hoztekoak muntatzea.

-Hotzeko ekipoak muntatzea konpresioagatik.

-Segurtasun neurriak instalazioak muntatzeko eragiketetan. Segurtasuna hozgarrien erabileran. Ingurumeneko kontrol neurriak.

Beroa eta fluidoak produzitzeko instalazioetako ekipo eta elementuen oinarrizko muntaketa:

-Zuinketa eta ekipoak kokatzeko teknikak, lerroak, besteak beste.

-Fluidoen ekipo eta lerroen euskarriak eta finkapenak orokorrean.

-Berogailu, UBS eta erregai lerroen muntaketa. Hiri gaseko eta propanoko arrapalak muntatzea.

-Potentzia txikiko presio multzoak muntatzea.

-Gas erregailu eta erregailu mekaniko txikiak muntatzeko teknikak.

-Uztartutako elementuak muntatzea (unitate terminalak, purgadoreak, detentoreak, doikuntza balbulak, tapoiak, balbulak, besteak beste).

-Segurtasun neurriak instalazioak muntatzeko eragiketetan.

Estankotasun probak egitea instalazio termikoetan eta fluidoen instalazioetan:

-Estankotasun probak. Presioa neurtzeko ekipoak eta baliabideak: Manometroak, ihesen detektagailu elektronikoak.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Segurtasun neurriak. Prebentzioa presio aparatuen manipulazioan.

Oinarrizko instalazio termikoei uztartutako sistema elektrikoak muntatzea:

-Instalazioaren eskema elektrikoak landu eta interpretatzea. Ekipo termikoak zentralita bitartez kontrolatu eta erregulatzea.

-Instalazioetako elementuak muntatu eta konektatzea: presostatoak, termostatoak, presio zundak eta tenperatura, termopareak, ionizazio zundak, elektrobalbulak, taula elektrikoak.

Instalazio termikoak martxan jartzea:

-Martxan jartzearen sekuentzia. Instalazioetan fluido ihesak topatu eta konpontzeko teknikak.

-Instalazio termikoen funtzionamendu parametroak: joan eta etorriaren tenperaturak egiaztatzea, espantsio ontziak kontrolatzea, ponpen abiadura, konbustioaren keen azterketa, ahari kolpeak, dilatatzaileen funtzionamendua, emariaren erregulazioa eta orekatzea, tenperatura zunden kalibrazioa.

-Instalazioa funtzionatzen jarri ondorengo egokitzapen eta zuzenketak, energia eraginkortasuneko irizpideei jarraikiz.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan instalazio termikoak muntatzeko behar diren baliabide gaitasunak eskuratzen dira nagusiki. Besteak beste, neurketa, trazatu, mozketa, toleste, kurba, mekanizatu, zulaketa, hariztatu, ahozabalketa, soldatze eta babesen aplikazio tekniketan oinarrizko trebetasunak hartzea da helburua. Horiek, lehenik eta behin, moduluan bertan aplikatzen dira oinarrizko instalazio termikoak muntatu eta martxan jartzearekin, eta, ondoren, modu berezian, zikloko hurrengo hiru moduluetan aplikatuko dira: Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea, Instalazioen energia eraginkortasuna eta Eraikinen energia ziurtapena.

Halaber, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arloko beste tituluetan ere agertzen da, beraz, honen izaera zeharkakoa da.

Jarraian, moduluak jorratzeko jarduera batzuk iradokitzen dira, eduki blokeek jarraitzen duten hurrenkeraren arabera sailkatuta. Jarduera gehienen hasieran, irakasleak egin beharreko eragiketen erakusketa praktikoa egitea iradokitzen da, eskuz jarduterakoan trebea izatea gehienen ezaugarri komuna delako.

-Korrosioaren eta oxidazioaren aurkako materialak eta tratamenduak identifikatzea:

Materialen, hodi bihurketen, gogortasunaren, materialen hozte zakarraren proba fisikoak egitea. Mahuka dielektrikoak, magnesio anodoak muntatzea. Hodiei eraso egiten dieten azido eta mortero probak egitea. Hodiei korrosioaren aurkako tratamendua egitea. Instalazio termikoetan erabilitako materialak aztertzea, abantailak eta eragozpenak, kobre zurrun eta berregosiko hodiak, altzairu galbanizatuko hodiak, beltz eta herdoilgaitzak, hodi plastikoak: sare polietilenoa, polipropilenoa eta polibutilenoa. Kobrezko, altzairu herdoilgaitzezko, altzairu galbanizatuzko hodietarako osagaiekin eta hodi plastikoen osagaiekin loturak egitea. Presiopeko hartune bateko proba egitea. Hodien izozketa proba egitea ondoren balbulak konpontzeko.

-Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak muntatzeko prozesuetan aplikatutako materialen mekanizatua eta konformatua:

Proba praktikoak egitea zulagailu finkoaren eta eramangarriaren erabileran, barautsen zorrozketan, eta zuloak egitea burdinazko piezetan, altzairu herdoilgaitzezkoetan eta paretetan barauts egokiekin. Zulagailu finkoaren abiadurak aldatzea. Disko makina erabiltzea. Leuntzeko, hariztatzeko, zulatzeko, errematxatzeko, trazatzeko teknika guztiak biltzen dituen pieza baten mekanizazioa egitea. Neurketak egitea kalibrearekin, mikrometroarekin, konpasarekin, egiaztagailuarekin, hari galgekin, goniometroarekin, eta abarrekin. Ebaketa lanak egitea eskuzko zerrarekin, burdinazko zintarekin, xafla goraziekin eta zizailarekin. Hodiak eskuz eta modu elektrikoan hariztatzearen lana egitea. Kurbatzeko praktikak egitea kobrean eta altzairu galbanizatuan. Ahozabalketa praktikak egitea hozkuntza hodietan. Aire girotuko hodien fabrikazioa egitea tarte zuzenaren metodoaren, ukondoen, galtzen, murrizteen bitartez. Saretoak, difusoreak, atakak eta osagaiak konektatzea.

-Soldatutako loturak burutzea:

Hodiak konprimitzearen ondoriozko lotura egitea. Loturak egitea itsasgarri ezberdinekin. Loturak egitea fusio edo ispilu bitartez. Gas hodien loturak egitea eraztunen bitartez.

-Instalazio termikoak edo fluidoen instalazioak muntatzeko prozesuetan aplikatutako soldadura:

Soldaduran aplikatzen diren material mota ezberdinak azaltzea: errutilozko elektrodoak, azidoak, lodiak, oinarrizkoak, zelulosikoak. Soldatzeko ekipoen osagaiak eta funtzionamendua azaltzea. Soldadura elektrikoaren eta haren arriskuen funtzionamendua azaltzea, posizio ezberdinetan soldatzearen azalpen praktikoa egitea intentsitate eta elektrodo ezberdinekin. Soldadura elektrikoko praktikak egitea: lokarriak horizontalean, toperako lotura, lotura izkinan, lotura te forman, gainjarrerazko lotura, angeluan, goranzko bertikalean, beheranzko bertikalean, altzairu beltzeko hodian soldadura. TIG, MIG/MAG soldadura erdiautomatikoen erabileraren azalpen teorikoa eta praktikoa. Praktikak egitea soldadura erdiautomatikoarekin, oinarrizko lanak. Termofusioaren bitartezko praktikak egitea, ondoren muntatu egin behar izanen den instalazio termikoan. Soldadura biguneko praktikak egitea kobrean, instalazio termikoetarako. Soldadura sendoko praktikak egitea gas instalazioetarako eta hotzeko eta aire girotuko zirkuituetarako.

-Ekipo termikoen oinarrizko muntaketa:

Instalazioaren kokalekuaren planteamendua eta beharrezko materialen zerrenda egitea, gauzatu beharreko berogailu sistema mota barne (monotubularra, bitubularra, alderantzikako itzulketakoa, zoru bero emailea, zoru freskagarria). Ekipoen eta hodien muntaketa egitea berezko osagarriekin. Lotura soldadurak edo aukeratu den lotune sistema egitea. Gas eta gas-oil erregailuaren muntaketa egitea. Beroa produzitzeko ekipo termiko ezberdinen oinarrizko muntaketa egitea. Presio talde txiki baten muntaketa egitea: ponpak paraleloan eta seriean, presostatoak, multzo hidroneumatikoa. Eskema elektrikoa muntatzea.

-Hotzeko ekipoen oinarrizko muntaketa:

Instalazioaren kokalekuaren planteamendua eta hura burutzeko behar diren materialena egitea. Ekipoaren muntaketa egitea. Hodien eta osagarrien muntaketa egitea. Beharrezko soldadura sendoak egitea. Eskema elektrikoa egitea. Presio proba egitea nitrogenoarekin. Zirkuitua hustea eta ondoren hozgarriarekin kargatzea. Martxan jarri eta kontrolatzea. Xurgapen eta adsortzio ekipoen funtzionamenduari buruzko demostrazio teorikoa eta praktikoa egitea. Bero ponpa baten muntaketa egitea inverter erregulazioarekin. Hozteko makina baten muntaketa egitea fan-coilekin.

-Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioaren estankotasun probak egitea:

Estankotasun probak egitea manometro eta ihes detektagailu elektronikoekin. Tenperatura neurketak laserrarekin, hezetasun zundekin, kaudalimetroekin.

-Oinarrizko instalazio termikoei uztartutako sistema elektrikoak muntatzea:

Instalazio termiko eta fluidoen instalazioetako eskema elektrikoak egitea. Oinarrizko berogailu zentralita baten muntaketa egitea. Hotzeko oinarrizko ekipo baten eta inverter sistema duen bero ponpa baten erregulazio muntaketa eta kontrol elektrikoa egitea.

-Instalazio termikoak martxan jartzea:

Hodien estankotasuna egiaztatzea, soldadurak ziurtatzea. Zirkuitu bakoitzerako emariak erregulatzea, oreka hidraulikoa lortzea. Hurrengo alderdiak egiaztatzea: funtzionamendu parametroak, tenperaturak, ponpen emariak, ponpen blokeoa, elektrobalbulen egiaztapena, presostatoak, segurtasun balbulak, izotzaren aurkakoa, espantsio ontziaren tarajea, presio diferentzialaren balbula ziurtatzea, kondentsazioaren aurkako ponpa martxan jarri eta geldiaraztea. Zentralitaren erregulazioa egitea, instalazioaren eraginkortasuna bermatuz eraikineko konfort tenperatura lortze aldera.

Modulu honen garapena instalazio termikoen tailerrean eginen da naguski; bertan, ekipo eta instalazio termikoen aniztasun nahikoa izateaz gain, horien arteko konexioak eta muntaketa egiteko behar diren ekipo eta baliabideak edukiko dira. Gertatzen ahal da ikasle talde ezberdinek jarduerak aldi berean gauzatu behar izatea, beraz, komeni da tailerra bera zabala izatea eta zonalde ezberdinetan antolatua egotea, instalazioen tipologia ezberdina gorabehera.

Adierazi den moduan, modulua zikloko beste modulu batzuekin uztartuta dago, eta bereziki koordinatu beharko da ekipo eta instalazio termikoen moduluarekin, izan ere, denboran bat egiten dute eta modulu horretan honakoan aplikatu beharreko gaiak jorratzen dira, adibidez egitura elementuei buruzko alderdiak, bankadak eta instalazioen euskarriak.

Modulu honetan jorratutako instalazioen muntaketan aplikatzen diren teknika ezberdinak Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea izeneko moduluan aplikatuko dira nagusiki.

Lanbide modulua: Instalazioen irudikapen grafikoa

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 7

Kodea: 0123

Iraupena: 100 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen elementuak eta ekipoak irudikatzen ditu, planoetan eta eskemetan aplikatzeko sinbologia normalizatuarekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema definitzen duten plano mota ezberdinak identifikatu dira (oinplanoa, ebakidurak, sekzioak, besteak beste).

b) Aplikatu beharreko sinbologia sistemako elementu eta ekipoekin uztartu da.

c) Plano gainean instalazioa osatzen duten elementu eta ekipoak identifikatu dira.

d) Planoetan bildutako zehaztapen teknikoak interpretatu egin dira irudikapeneko arau orokorrei jarraikiz.

e) Instalazioaren elementu bereziak identifikatu egin dira kasuan kasuko legendan bildutako argibideekin.

f) IKTak erabili dira dokumentazio grafikoa interpretatzeko.

2. Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen hasierako eskemak landu ditu, ordenagailuaren laguntza duten marrazketa programak erabilita.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eskema identifikatu egin da bere berezko informazioarekin.

b) Sistemen osagaien zerrendak egin dira.

c) Elementu bakoitza aplikatu beharreko sinbologiaren arabera irudikatu da.

d) Legendak erantsi dira.

e) Irudikapenaren konbentzionalismoak errespetatu egin dira.

f) Txukun eta garbi egin da lan.

g) Eskema ezarritako denboran egin da.

h) IKTak erabili dira eskemak lantzerakoan.

3. Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen planoak marrazten ditu, irudikapen konbentzionalismoak eta diseinu programak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Planoak egiteko tresna, euskarri eta formatu egokienak aukeratu dira.

b) Zirkuitu mota ezberdinen multzokatzeak ezarri eta antolatu dira.

c) Krokisak landu dira benetako instalazioetatik, tokiko instalazioetatik edo eraikinetatik abiatuz.

d) Eraikinaren ezaugarriak aintzat hartu dira.

e) Instalazioaren trazatua marraztu da.

f) Arauen araberako akotazioa egin da.

g) Argibideak eta legendak erantsi dira.

h) Osagaien zerrendak landu dira.

i) Eskalak eta formatu normalizatuak erabili dira.

j) Planoa identifikatu egin da bere berezko informazioarekin.

k) Berariazko arauak aplikatu zaizkio instalazio motari.

l) Baliabide informatikoak erabiltzeko arauak errespetatu dira.

4. Xehetasun planoak eta instalazioen isometriak marrazten ditu, hautatutako eraikitze konponbidea deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Irudikapen sistema aukeratu da.

b) Xehetasunarekin bat datorren eskala aukeratu da.

c) Definitutako xehetasun elementuak irudikatu dira (ebakidurak, sekzioak, besteak beste).

d) Kotak ezarri dira xehetasunaren geometriari jarraikiz.

e) Diseinu programak erabili dira.

f) Txukun eta garbi egin da lan.

Oinarrizko edukiak.

Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen elementu eta ekipoak irudikatzea:

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapeneko arau orokorrak.

-Eraikuntza planoak. Kokaleku planoa. Oinplanoak. Altxaerak. Sekzioak. Eraikitze xehetasunak.

-Instalazioen terminologia eta sinbologia: berokoak, hotzekoak, klimatizazio-aireztapena, fluidoen sareak eta horrekin zerikusia duten sistemak.

-IKTak erabiltzea.

Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen eskemak lantzea:

-Aplikatu beharreko programa informatikoak.

-Hasierako eskemak.

-Eskema elektrikoak.

-Erregulazio eta kontrol eskemak.

Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen plano orokorrak lantzea:

-Aplikatu beharreko programa informatikoak.

-Marrazkiak 2D-n.

-Irudikapen grafikoko arau orokorrak: Formatuak. Eskalak. Lerro motak. Bistak. Akotazioa.

-Instalazio termikoei eta fluidoen instalazioei aplikatu beharreko berariazko araudia: elementuen kokalekua. Sareen trazatua. Ekipoen kokalekua. Elementu bereziak.

Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen xehetasun eta isometria planoak lantzea:

-Aplikatu beharreko programa informatikoak.

-Marrazkiak 3D-n.

-Fluidoen sareen isometriak.

-Isometriak instalazioen muntaketarako.

-Irudikapen grafikoko arauak: materialen identifikazioa. Perspektibak. Ebakidurak, sekzioak eta hausturak. Argibideak eta legendak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau euskarri modulua da, eta beharrezko prestakuntza biltzen du eraikinetako eta industriako prozesuetako instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen prozesuetan aplikatutako irudikapen funtzioa betetzeko.

Modulu honen planteamendua praktikoa izan beharko da batez ere. Gauzak horrela, ikaslea gai izan beharko da ekipoen eta instalazio termiko eta fluidoen instalazioen datuak eta ezaugarriak interpretatu eta eskuratzeko, horien dokumentaziotik eta informazio teknikotik abiatuz. Halaber, gai zan beharko da plano orokorrak eta xehetasunekoak, marrazkiak, diagramak eta sistema horien eta haien osagaien eskemak egiteko, eta baita muntaketa, mantentze eta konponketak egiteko prozedurak ezartzeko dokumentazio tekniko grafikoa lantzeko ere.

Gelako jarduerak aurreko prestakuntza aldietan eskuratutako ezagutzak eta baliabide izaerako oinarrizko trebetasunak ziurtatu eta sendotzera zuzendurikoak izanen dira, modu horretara irudikapen sinbolikoaren baliabidea emanez ikasleari instalazio termikoen alorrean. Kasuan kasuko araudia errespetatuko da, eta gainerako moduluetan erabiliko. Paper euskarrian nahiz euskarri informatikoan dauden teknikak landuko dira; horrela, pixkanaka, posible izanen da moduluaren oinarrizko edukiak garatzea.

Programazio didaktikoetako kasuan kasuko lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak iradokitzen dira eduki bloke bakoitzerako:

-Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen elementu eta ekipoak irudikatzea:

Delineatutako marrazkiak egitea eskala egokian, piezen formaren definizio zuzenerako behar diren bistak, ebakidurak eta sekzioak jasoz eta normalizatutako konbentzionalismoen arabera irudikatuz. Piezen krokisak egitea beharrezko zorroztasunarekin, ezarritako irudikapen konbentzionalismoak aplikatuz. Eraikinen, lursailen eta urbanizazioen ezaugarriei buruzko informazioa eta datuak eskuratzea, horien gaineko planoak interpretatuz. Instalazioen ekipo, elementu eta sareak eraikinetan kokatzeko behar diren obra zibileko eta igeltserotzako plano laguntzaileak erabiltzea. Bero, hotz, klimatizazio-aireztapen, fluidoen instalazioak eta zerikusia duten sistemak eratzen dituzten elementuen sinbologia normalizatua identifikatu eta irudikatzea, kasuan kasuko araudiarekin bat etorriz. Izaera ezberdineko marrazki teknikoak egitea ordenagailuz lagundutako marrazketako programa informatikoekin, eta ezarritako konbentzionalismoen arabera irudikatuta.

-Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen eskemak lantzea:

Ordenagailuz lagunduta, diagramen eta instalazio eskemen marrazkiak egitea, berariazko liburutegiak eta fitxategiak erabiliz. Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen hasiera diagramen planoak egitea, bertan jasotako informazio teknikoa interpretatuz. Eskemen planoak eta automatismo elektrikoenak lantzea, kasuan kasuko ezaugarrien dokumentaziotik abiatuz. Fluxu diagramen edota hasierako diagramen planoak, eskema elektrikoenak, erregulazio eta kontrol sistemenak eta instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen automatizazioenak egitea, ordenagailuz lagundutako delineazio bitartez.

-Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen plano orokorrak lantzea:

Plano orokorrak eta xehetasunekoak egitea, instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak ezartzeko diseinu informaziotik abiatuz. Plano orokorrak eta xehetasunekoak egitea, instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen instalazio elektrikoak eta automatismoenak, erregulaziokoak, kontrolekoak eta automatizaziokoak ezartzeko diseinu informaziotik abiatuz. Materialen zerrendak prestatzea instalazio termiko eta fluidoen instalazio sistema ezberdinetarako, horien proiektu planoetatik abiatuz.

-Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen xehetasun eta isometria planoak lantzea:

Marrazkiak hiru dimentsiotan egitea. Fluidoen sareen isometriak interpretatu eta lantzea. Isometriak interpretatu eta lantzea instalazioak muntatzeko. Xehetasunezko planoak egitea instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen plano orokorretatik abiatuz.

Modulu honen garapenerako beharrezkoa izanen da gela tekniko bat edukitzea, eta bertan ikasleek bakarka lan egitea ahalbidetuko duen ekipamendu informatikoa izatea. Instalazio termikoetako eta fluidoen instalazioetako ekipoen, instalazioen eta muntaketen diseinurako eta irudikapen grafikorako behar diren berariazko programak izanen dira, eta Interneterako konexioa ere bai, ikasleek kontsulta azkarrak egin ahal izan ditzaten sektoreko merkataritza marka ezberdinetako web orrialdeetan.

Erabilera anitzeko gelan eskura dauden baliabideak moduluko bertako apunteak, dokumentu teknikoak, materialen eta ekipoen zehaztapen teknikoen katalogoak, arauak eta aplikatu beharreko erregelamenduak izan ahalko dira. Halaber, proiektu teknikoak eskura eduki ahal izanen dira, dokumentuen artean ikasleei berogailu, UBS, hotzeko, klimatizazio eta aireztapeneko benetako instalazioen konfigurazio, funtzionamendu eta muntaketa eskemak aurkeztuko bazaizkie. Horiek erreferentzia gisa balioko diete, eskatzen zaien dokumentazio teknikoa sortzerakoan.

Modulu hau Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arloko beste tituluetan ere erabiltzen da, beraz, honen izaera zeharkakoa da. Ikaskuntzaren emaitzak zikloko beste modulu batzuetan aplikatu beharko dira pixkanaka, batez ere hurrengoetan: Ekipo eta instalazio termikoak, Eraikinen energia ziurtapena, Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa eta Energia eraginkortasunari eta eguzki energia termikoari buruzko proiektua. Horrela, arreta berezia eman behar zaio horien guztien arteko koordinazioari, batez ere denboran bat egiten dutenen artekoari.

Lanbide modulua: Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Kodea: 0351.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Erakinean ur hornidurako eta saneamenduko sare mota ezberdinen berezko parametroen balioak zehazten ditu, horiek eta egindako neurketen emaitzak uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinak ur hotzez eta ur bero sanitarioz hornitzeko instalazio mota nagusiak identifikatu dira.

b) Eraikinetan hondakin urak kanporatzeko instalazio mota ezberdinak identifikatu dira.

c) Instalazio motak eratzen dituzten elementuak betetzen duten funtzioarekin uztartu dira.

d) Eraikinetako instalazio hidraulikoekin zerikusia duen dokumentazio teknikoa interpretatu da (memoriak, hasierako eskemak, planoak, eraikitze xehetasunak, besteak beste).

e) Indarreko araudian, eraikinetako ur instalazioetarako, ezarritako diseinu baldintzak eta funtzionamendu parametroak aztertu dira.

f) Unitate termiko eta hidraulikoekin konbertsioak egin dira (presioa, emaria, tenperatura, potentzia eta energia, besteak beste).

g) Instalazio mota bakoitzari aplika dakizkion arauak eta kalitatean, eraginkortasunean eta ur aurrezpenean espezializatu diren erakunde eta beste entitate batzuen gomendioak identifikatu dira.

h) Kontrolatu behar diren magnitudeak kasuan kasuko neurketa eta kontrol ekipoekin uztartu dira.

i) Zehatz eta doitasunez neurtu dira instalazio ezberdinetako berezko parametroak (hidraulikoak, termikoak, kimikoak, elektrikoak, besteak beste).

j) Egindako neurketetan eskuratutako emaitzak alderatu egin dira indarrean dagoen araudian uraren kalitaterako eta funtzionamendu eraginkorrerako adierazitako balio normalekin.

k) Ekipoak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak eta beharrezko kalitate eta segurtasun irizpideak errespetatu dira.

2. Eraikinetako instalazio hidraulikoen errezeptoreen eraginkortasuna ebaluatzen du, funtzionamendu parametroetatik abiatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Parametro garrantzitsuak (presioak, emariak, tenperaturak, besteak beste) errezeptore hidraulikoen funtzionamendu eraginkorrarekin uztartu dira.

b) Errezeptore hidraulikoen eraginkortasuna aztertzeko informazio teknikoa identifikatu da, datu baseetatik, kontsumo historikoetatik eta produktuen katalogoetatik abiatuz.

c) Proba eta metodo esperimentaletatik abiatuz, eraikinetako instalazio hidraulikoetako errezeptore moten funtzionamendu eta ur kontsumoko ezaugarriak zehaztu dira.

d) Neurtutako aldagai hidraulikoak eta instalazioetan dauden baliabideek erregistraturikoak aztertu dira.

e) Eraikinetan ura eraginkortasunez kontsumitzeko erabili diren kontrol sistemen funtzionamendu ezaugarriak identifikatu dira.

f) Errezeptore hidraulikoak eta instalazioetako kontrol gailuak sailkatu dira, eraginkortasun ezaugarriak aintzat hartuz.

g) Neurketetako desbideratze tipikoen arrazoien gainean hipotesiak landu dira.

3. Eraikinetako instalazio hidraulikoak ebaluatzen ditu, erabiltzaileen eskaeretara egokitzen diren edo ez erabakiz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio hidraulikoen dokumentazio teknikoa (eskemak, eraikitze planoak eta isometriak) horien trazatuarekin eta haren elementuen ezaugarriekin uztartu da.

b) Ur kontsumoko ezaugarriak fakturek eta erregistratzeko aparatuek emandako informazioarekin uztartu dira.

c) Ur kontsumoaren ezaugarriak zehazteko proba enpirikoak egin dira.

d) Eraikinetan gehiegizko ur kontsumoa dakarten mota teknikoko puntu kritikoak identifikatu dira.

e) Erabiltzaileen balizko portaera eraikinetako ur kontsumoarekin uztartu da.

f) Praktika onen ohiturak justifikatu egin dira, instalazioen eraginkortasuna hobetzeari dagokionez.

4. Eraikinetako instalazio hidraulikoetan mantentze-lanen esku-hartzeak eta horiek eraginkortasunean eta ur aurrezpenean dituzten ondorioak aztertzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ur hornidurako instalazio baten planoen gainean prebentzioko mantentze-lanak egin behar diren elementu ezberdinak identifikatu dira.

b) Saneamenduko instalazio baten planoen gainean prebentzioko mantentze-lanak egin behar diren elementu ezberdinak identifikatu dira.

c) Ur kontsumoaren eraginkortasunarekin eta aurrezpenarekin zerikusia duten mantentze-eragiketak deskribatu dira.

d) Mantentze-lanei buruzko liburuetan, erabilera gidaliburuetan eta eraikineko liburuan bildutako informazio garrantzitsua identifikatu da, ur kontsumoko eraginkortasunari eta aurrezpenari dagokionez.

e) Instalazio hidraulikoetan ihesak eta neurriz gaineko kontsumoak topatzeko teknikak deskribatu dira.

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira, dokumentazio teknikoa lortze aldera.

5. Diagnostiko txostenak eta ur instalazioak hobetzeko proposamenak lantzen ditu, uraren eraginkortasun eta kalitate parametroak justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren diagnostikoa egiteko behar den informazioa eta datuak bildu dira.

b) Kontrolatu behar diren uraren kalitatearen parametroak zerrendatu dira.

c) Instalazio bateko ur kontsumoko aurrezpen eta eraginkortasun puntuak zerrendatu dira.

d) Egon daitezkeen hobekuntza marjinak kalkulatu dira, bai eremu teknologikoan, bai instalazioaren erabiltzaileen portaerarenean.

e) Eraikin bateko instalazioko ur kontsumoan eraginkortasuna hobetzeko egindako proposamen teknikoak justifikatu egin dira.

f) Proposatutako konponbideen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu da.

g) Eskuratutako datuekin txosten eta memoria teknikoak idatzi dira, eraginkortasun maila baloratu da eta eraikinetako instalazio hidraulikoak hobetzeko proposamenak egin dira.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili dira, dokumentazio teknikoa lortze aldera.

Oinarrizko edukiak.

Ur eta saneamendu sareen berezko parametroak zehaztea:

-Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen tipologia. Ur eskari eta erabilera motak.

-Urez hornitzeko eta kanporatzeko instalazioen diseinuaren eta neurrien baldintzak. Instalazioak osatzen dituzten elementuak. Burutzeko baldintzak. Materialei araudiak exijitutako baldintzak.

-Ur bero sanitarioko (UBS) sareen diseinuaren eta neurrien ezaugarriak.

-Eraikinetan ur instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoak. Unitate sistemak.

-Errezeptoreak. Tipologia.

-Neurketarako eta kontrolerako sistema eta tresnak. Tipologia eta ezaugarriak. Kontagailuak.

-Neurketa egiteko teknikak. Neurketaren emaitzen interpretazioa. Teleneurketa.

-Eraikinetako ur instalazioei aplika dakizkiekeen uraren kalitateari, eraginkortasunari eta aurrezpenari buruzko araudia eta gomendioak.

-Ekipoak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak.

Errezeptoreen eta kontrol sistemen eraginkortasunaren ebaluazioa eraikineko instalazio hidraulikoetan:

-Ur eta energia fakturazioa. Banakako kontsumoak eta taldekoak egiaztatzea. Eskari eta fakturazio historikoak.

-Errezeptoreen eraginkortasunaren ezaugarriak.

-Etxetresna elektrikoak.

-Errezeptoreen eraginkortasuna hobetzeko gailuak.

-Kontrol sistemak aparatuetan.

-Funtzionamendu eta kontsumo probak errezeptoreetan. Presio probak instalazioan onuragarriak ez diren puntuetan.

Eraikinetako instalazio hidraulikoen ebaluazioa:

-Ur hornidurako eta saneamenduko eskariaren azterketa.

-Edateko ura arazteko lantegietatik edo banaketa deposituetatik etorritako ur emariak eta haien kalitatea egiaztatzeko prozedurak.

-Instalazioen diseinua eta eraginkortasuna. Araudiak exijitutakoa eta gomendioak.

-Instalazioak kontrolatzeko sistemak.

-Euri uren aprobetxamendua. Euri uren bilketa, biltegiratze eta erabilera sistemen kalkulua eta diseinua, lorategien ureztapenean eta beste erabilera batzuetan erabiltzeko.

-Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioetako probak eta egiaztapenak.

-Erabiltzaile mailan ura aurrezteko gomendioak.

Instalazio hidraulikoen mantentze planen azterketa.

-Mantentze-eragiketen tipologia eta maiztasuna ur hornidurako instalazioetan.

-Legionella kontrolatzeko eta tratatzeko prozedurak. Instalazioaren kontserbazio eta txukuntasun egoera berraztertzea.

-Mantentze-eragiketen tipologia eta maiztasuna saneamenduko instalazioetan.

-Ihesen bilaketa eta neurriz gaineko gastuen identifikazioa.

-Mantentze-eragiketen erregistroa. Mantentze-lanen liburua, eraikineko liburua. Ikuskapenak.

Diagnostiko txostenak lantzea eta hobekuntza proposamenak egitea ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen gainean:

-Informazioa biltzea. Kontsumoen historikoak, fakturak, erabiltzaileei buruzko informazioa eta erabilera irizpideak. Kontagailuen ratioak, eraikinekiko eta antzekoekiko alderaketa.

-Instalazioaren ebaluazio globala. Puntu kritikoak.

-Instalazioaren diagnostiko txostena.

-Memoria edo txosten teknikoa.

-Justifikaziorako azterketak eta kalkuluak.

-Ur instalazioen hobekuntza proposamenen dokumentazio grafikoa eta planoak.

-Proposatutako hobekuntzaren balorazio ekonomikoa. Aurrekontua. Amortizazioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu hau, nagusiki, Eraikuntzaren Kode Teknikoan bildutako araudia aplikatzera zuzenduta dago, batez ere eraikinak urez hornitu, eta haietatik ateratzeko baldintzei eta aurrezpen exijentziari dagokienez.

Modulu hau jorratzeko, komenigarria da benetako jarduerak nahiz kasu praktikoetan oinarriturikoak egitea. Horrela, ikasleek instalazio mota ezberdinak ezagutuko dituzte, eraikinetako banaketa sareen eta instalazioen proiektuak interpretatu eta aztertuko dituzte, uraren aprobetxamendua eta eraginkortasuna aztertzeko neurketak eginen dituzte eta eraikinen instalazioetan landa jarduerak eta maketa gainekoak eginen dituzte.

Programazio didaktikoetako kasuan kasuko lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak iradokitzen dira:

-Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen tipologia:

Ur hotzeko instalazio kolektibo bat konfiguratzea, bertan hartune orokorra, ixteko giltza orokorra, iragazkia, kontagailu orokorraren armairua, banatzaile nagusia, goranzkoak, kontagailu zatitzaileak hartuz. Banakako instalazio bat egitea. Sarearen presioa eta eraikinerako sarrerakoa egiaztatu eta erregulatzea eraikineko ur hotza altxatzeko presio multzoetan. Presostatoen egiaztapena, ura aurrezteko eta mantentzeko. UBSen tenperaturak egiaztatzea instalazioan onuragarriak ez diren puntuetan, emarietan eta presioetan. Itxitura hidraulikoak, kutxetak, estolda zuloak, iragazkien garbitasuna egiaztatzeko prozedurak. Kanporatze txikiko sareen, esekitako kolektoreen, lurperatutakoen, konexio elementuen mantentze-lanak egitea. Zentroko maketan, aireztapen sistemen funtzionamendu probak egitea (lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak). Urak kanporatzeko instalazioetan aireztapen sareen kalkulua egitea eta neurriak ematea. Euri uren sarearen kalkulua egitea eta neurriak ematea. Altxatzeko multzoen kalkulua. Eraikinetako ur instalazioetan agertzen diren magnitude eta unitate fisikoen neurketan praktikak egitea. Europako Esparru Zuzentaraua (EEZ) eta zuzentarau hori Espainiako araudira igarotzeko modua azaltzea. Gidaliburu txikia egitea instalazioetan ekipoak erabiltzeko arauei buruz, energia aurrezte aldera.

-Errezeptoreen eta kontrol sistemen eraginkortasuna ebaluatzea:

Egungo eta garai bateko ur eta energia kontsumoen egiaztapena eta alderaketa egiteko ariketak. Errezeptoreen ezaugarriak eta eraginkortasuna aztertu eta egiaztatzea. Eraikineko etxetresna elektriko ezberdinen eraginkortasunaren azterlana egitea. Merkatuan dauden errezeptore ezberdinen, txorrota termostatikoen, fluxumetroen, kontsumo mugatzaileen, eta abarren eraginkortasuna hobetzeko alderaketa lana egitea.

-Instalazio hidraulikoak eskari eta erabilerekin bat datozela ebaluatzea:

Ur hornidurako eta saneamenduko eskarien lanak egitea. Edateko ura arazteko lantegietatik edo banaketa deposituetatik etorritako uraren kalitatearen egiaztapenak egitea, emariak eta presioak egiaztatzea. Ur, depositu, kontrol sistema eraginkorrak, eta abar izanen dituzten instalazioen diseinua egitea.

-Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen mantentze-lan eraginkorrak:

Hodien, metatzeko deposituen, txorroten, dutxen, hodiak drainatzeko balbulen purgaketaren mantentze-lanak egitea. Legionellaren tratamendua nola egiten den irakasteko adibide praktikoa egitea. Kontsumoko ura nola desinfektatzen den azaltzea. Eraikinaren mantentze-lanen liburuari buruzko lana egitea. Ihesen egiaztapena instalazioetan, kontrol ekipo ezberdinekin.

-Diagnostiko txostenak eta hobekuntzak proposatzekoak lantzea:

Fakturak, kontsumo historikoak, eraikinekin eta antzekoekin alderaketak biltzea. Eraikinaren ebaluazio orokorrak eta arazoak eman ditzaketen puntuak. Instalazioaren diagnostiko txostena. Justifikatutako hobekuntza azterketa eta kalkuluak egitea, amortizazioa. Txosten teknikoa edo memoria egitea.

Modulu honetarako beharrezkoa da ur hornidurako eta saneamenduko ekipo eta instalazio ezberdinak edo maketak izanen dituen gela tailerra edukitzea. Horien gainean muntaketak, desmuntaketak, neurketak, probak, egokitzapenak eta aurreikusitako mantentze-lanak egin ahal izanen dira.

Ur instalazioetan diagnostiko txostenak eta hobekuntza proposamenak egiteko, beharrezkoa izanen da ur instalazioen simulazioak eta kalkuluak egiteko programak edukiko dituzten ekipo informatikoak izanen dituen gela teknikoa.

Modulu honek zerikusia du Ekipo eta instalazio termikoak moduluarekin; bertan, hodi sareak diseinatu eta kalkulatzeko oinarria ikusiko da, beraz, oinarri hori abiapuntu gisa hartuko da modulu honetan ur eta saneamenduko instalazioen kasu zehatzera aplikatzeko. Instalazioen irudikapen grafikoaren modulutik babesa izatea espero da, adierazitako programa informatikoak erraztasunez baliatu ahal izateko behar diren planoen eta informazio grafikoaren interpretazio eta erabileran. Halaber, Instalazioak muntatzeko prozesuak moduluarekin zerikusia du. Bertan, ikasleek trebetasuna hartuko dute mekanizatu, soldadura eta instalazioen muntaketaren berezko tekniketan. Horietako batzuk modulu honetan aplikatuko dira. Aipatutako moduluak aldi berean garatzen dira, beraz, komenigarria izanen da haien arteko koordinazioa ezartzea.

Ponpatze sistemek, sistema elektrikoek eta kontrolekoek ur instalazioen eraginkortasun orokorrari egindako ekarpenaren azterketan, ondoren, bigarren mailako Instalazioetako energia eraginkortasuna izeneko moduluan, sakontasun gehiagorekin garatuko diren kontzeptu eta prozedurak sartu beharko dira.

Lanbide modulua: Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Kodea: 0352.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zonalde bateko eguzki aukerak ebaluatzen ditu, eguzki instalazioak ezartzeko aukerak erabiltzaileen energia beharrekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile mota ezberdinen energia behar orokorrak definitu dira.

b) Berogailurako, klimatizaziorako eta ur bero sanitariorako energia elektrikoa eta energia termikoa kuantifikatu dira.

c) Ohiko energia ezberdinen hornidura aukerak aztertu dira (elektrizitatea, gas naturala, gasolioa, besteak beste).

d) Eguzki erradiazioaren parametroak neurtu dira, baliabide egokiak erabiliz.

e) Eguzki erradiazio parametroak zehaztu dira, existitzen diren tauletan.

f) Eguzki instalazio termikoa edo instalazio fotovoltaikoa egiteko aukera teknikoak eta legezkoak baloratu dira, kokalekua eta eraikin mota gorabehera.

g) Eguzki instalazio termiko baten eta instalazio fotovoltaiko baten konfigurazio zehatza aukeratzeko irizpideak zehaztu dira.

2. Eguzki instalazioen aurreproiektuak lantzen ditu, ekipoen ezaugarri orokorrak eta elementu nagusiak zehaztuz eta horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki energiak erabiltzailearen energia beharrei egindako ekarpena identifikatu da.

b) Kokaleku ezin hobea aukeratu da.

c) Eguzki instalazio termikoaren edo instalazio fotovoltaikoaren zirkuituen elementu eta osagai ezberdinen ezaugarriak zehaztu dira.

d) Eguzki instalazio termiko baten edo instalazio fotovoltaiko baten gutxi gorabeherako aurrekontua egin da, amortizazioa aintzat hartuta.

e) Eguzki instalazioei buruzko administrazio- eta lege-esparrua aztertu da.

f) Administrazio izapideak identifikatu dira eguzki instalazio bat egiteko, bai tokikoak, bai erkidegokoak.

g) Instalazioaren baimena eskatzeko behar den dokumentazio guztia identifikatu da.

h) Kasuan kasuko jarduerak sailkatu egin dira, egon daitezkeen laguntza finantzarioak eskuratze aldera.

3. Eguzki instalazio termikoak konfiguratzen ditu, ekipoak eta elementuak identifikatuz eta horiei neurria emanez.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Elementuak, ekipoak, osagaiak eta materialak aukeratu egin dira sektoreko teknologia estandarrari eta homologazio arauei jarraikiz.

b) Elementuen, ekipoen, osagaien eta materialen ezaugarriak zehaztu dira kalkuluak eginez eta gidaliburuak, taulak eta kalkulu informatizatuko programak erabiliz.

c) Egindako kalkuluak funtzionamendu ezin hobeko beste instalazio batekoekin alderatu dira.

d) Eguzki instalazioaren elementu ezberdinen eta instalazio laguntzaileetakoen arteko bateragarritasuna zehaztu da.

e) Kostu, hornidura eta truke azterketa egin da osagaiak aukeratzeko.

f) Eguzki instalazio termikoen konfigurazio posibleak aztertu dira.

4. Eguzki instalazio termikoen proiektuei uztartuta memoriak, txostenak eta gidaliburuak landu ditu, kasu bakoitzean eraikitze konponbideak definituz.

-Ebaluazio irizpideak.

a) Memoriak, txostenak eta gidaliburuak prestatzerakoan irizpide teknologikoak, arautzaileak eta estrategikoak aukeratu dira.

b) Instalazioaren puntu kritikoak identifikatu dira, eta landutako dokumentazioan islatuta geratu dira.

c) Eguzki instalazio termikoaren zati ezberdinen neurriak eta berezitasunak zehaztu dira, onartutako kalkulu prozesuak erabiliz.

d) Eguzki instalazio termikoaren azterketa funtzionala egin da.

e) Segurtasun eta babes gidaliburuan adierazitakoa bete da, eraikin mota gorabehera.

f) Ikuskapen eragiketak eta mantentze-lanak definitu egin dira indarreko araudiari jarraikiz.

g) Eguzki instalazio termikoan erabili beharreko automatismoak zehaztu egin dira.

h) Txostenak eta memoriak aplikazio informatikoen bitartez idatzi dira.

5. Eguzki instalazio termikoak irudikatzen ditu, eskema eta plano normalizatuak marraztuz ordenagailuz lagundutako diseinu aplikazioekin.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinaren edo eraikuntza proiektuaren planoak zuzenean altxatzeko behar den informazioa identifikatu da.

b) Eraikineko puntu eta gorabehera berezienak identifikatu dira, eta planoetan islatu.

c) Eguzki instalazio termikoaren zati ezberdinen krokisa egin da.

d) Plano ezberdinak gauzatu dira, sinbologia normalizatua erabiliz.

e) Materialen zerrenda osatu da, proiektuko elementuen kode eta zehaztapenak sartuz.

f) Planoak lagundutako diseinuko aplikazio informatikoen bitartez landu dira.

6. Eguzki instalazio termikoen aurrekontuak lantzen ditu, kasuan kasuko partidak deskribatuz, neurtuz eta baloratuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuko elementuen merkataritzako erreferentziak, kodeak eta zehaztapenak identifikatu dira aurrekontua prestatzeko prozesuan.

b) Materialen eta ekipoen banakako prezioak eta prezioak guztira xehatu dira.

c) Partida bakoitzaren prezioak guztira ezarri dira, instalazioaren multzoarena bezalaxe.

d) Instalazioan esku hartzen duten profesionalen eskulan gastuak ezarri egin dira.

e) Partida ezberdinei erantsi egin zaizkie gastu orokorrak, industriako onura eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

7. Eguzki instalazio termikoak muntatzerakoan segurtasun azterlanak lantzen ditu, zerikusia duten arriskuak horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipoekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa muntatzeko prozesuan agertzen diren arrisku mekanikoak identifikatu dira.

b) Sor daitezkeen arrisku termikoak identifikatu dira.

c) Uztartutako zirkuituei uztartutako arrisku elektrikoak identifikatu dira.

d) Eguzki instalazio termiko bat muntatzerakoan aplikatu beharreko segurtasun araudia identifikatu da.

e) Norberaren babeserako ekipoak identifikatu dira.

f) Instalazioa muntatzeko prozesuan ezarri beharreko kalitate kontroleko irizpideak zehaztu dira.

g) Instalazioa muntatzeko prozesuan ezarri beharreko ingurumen kontrol eta babeseko irizpideak zehaztu dira.

Oinarrizko edukiak.

Eguzki aukeren ebaluazioa eta eguzki instalazioen ezarpena:

-Etxebizitza bateko energia beharrak. Energia kontsumoak. Elektrizitate kontsumoak, energia elektrikoa, potentzia elektrikoa, aldiberekotasun faktorea. Ur kontsumoa. Gas kontsumoa. Eraikinetako berogailuen, klimatizazioen eta UBSen energia beharrak, igerilekuen klimatizazioa eta eguzki instalazio termikoen ezarpena industriako prozesuetan.

-Eguzki instalazioak jartzeko faktoreak: eguzkiko energia atzitzaile termikoekin edo fotovoltaikoekin harrapatzerakoan, orientazioaren eta makurduraren itzaldura eta horren ondorioak aztertzea.

-Eguzkia, energia iturri gisa. Batez besteko eguzkiko erradiazio ereduak hileko edo orduko.

-Zonalde bateko eguzki aukerak. Neurrien taulak eta sistemak. Datu meteorologikoak eskuratu eta estatistikoki tratatzea, hileko edo orduko batez besteko datu klimatikoak sortzeko. Orduko datuen fitxategi klimatikoak.

-Zonalde bateko eguzki aukerak zehazteko oinarrizko parametroak.

-Eguzki instalazioen errendimenduari eragiten dioten klima aldagaiak: intsolazioa, erradiazio globala eta inguruneko tenperatura.

-Kokalekuari eta orientazioari buruzko azterlan teknikoak, eguzki instalazioak gauzatzeko.

-Eguzki instalazioak aplikatzeko araudiak.

Eguzki instalazioen aurreproiektuak lantzea:

-Eguzki instalazio termikoa. Haren osagaiak. Zati ezberdinen deskribapena.

-Eguzki instalazio termiko motak. UBS produzitzeko, berogailurako eta hozte sistemarako eguzki instalazioak.

-Eguzki instalazio fotovoltaikoa. Hura osatzen duten elementuak.

-Eguzki instalazio fotovoltaiko motak. Isolatuak eta sarera konektatuak.

-Eguzki instalazioei buruzko azterlan ekonomikoak eta finantzarioak.

-Eguzki instalazioak aplikatzeko araudiak. Komunitateko araudia eta Udal Ordenantzak. Araubide berezian energia elektrikoaren produktore direnei buruzko araudia.

-Administrazio izapideak. Administrazio dokumentuak.

-Laguntza finantzarioak. Deialdiak.

Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa:

-Oinarrizko kontzeptu eta magnitudeak.

-Eguzki instalazio termiko baten atalak.

-Eguzki instalazio termiko bat eratzen duten ekipo eta elementuen deskribapena: atzitzaileak, lehen mailako eta bigarren mailako zirkuitua, trukagailuak, metatzeko deposituak, espantsio deposituak, zirkulazio ponpak, hoditeria, purgadoreak, kaudalimetroak,balbulak eta erregulatzeko elementuak.

-Atzitzaileen eta moduluen homologazio saiakuntzak. Horien errendimendua aldarazten duten aldagai eta parametroak.

-Instalazio termiko laguntzaileak eta babesekoak. UBSen banaketa eta zirkulazio berria; horrekin uztartutako energia galerak.

-Eguzki instalazio termiko baten kalkulu prozesua.

-Eguzki instalazio termikoen babeserako teknikak lurruneztapenaren aurrean: gaueko disipazioa, aerotermoak, makurdura angeluaren aldarazpena, hustuketa eta betetze automatikoko sistemak.

-Atzitzaileen ainguratze motak eta eraikinen estalduren egitura baldintzatzaileak.

-Eguzki instalazioen produkzioaren neurketa eta erregistroa.

Eguzki instalazio termikoen dokumentazio teknikoa lantzea:

-Proiektuak. Dokumentuak eta zatiak.

-Baldintzen pleguak. Aplikatu beharreko araudiak.

-Memoria eta txosten teknikoak. Irizpide estrategikoak eta teknologikoak. Puntu kritikoak.

-Segurtasun eta babes gidaliburuak.

-Mantentze-lanen gidaliburua.

Eguzki instalazio termikoen irudikapen grafikoa:

-Esku hartzen duten datuak.

-Planoak. Mota ezberdinak.

-Sinbologia hidraulikoa eta elektrikoa.

-Ordenagailuz lagundutako marrazketa.

Eguzki instalazio termikoen aurrekontuak lantzea:

-Partiden definizioa.

-Merkataritzako erreferentzia eta kodeak.

-Materialen eta eskulanaren banakako prezioaren kontzeptua.

-Lana benetan gauzatzeko aurrekontuaren kontzeptua.

-Gastu orokorraren, industria onuraren eta balio erantsiaren gaineko zergaren kontzeptua.

Segurtasun azterlanak lantzea eguzki instalazio termikoak muntatzeko:

-Segurtasun teknikak.

-Arriskua. Definizioa eta identifikazioa.

-Arriskuak neurtzea. Neurriak hautatzea.

-Neurrien ezarpena.

-Norberaren babeserako ekipoak.

-Ingurumen babeserako teknikak.

-Kalitatea. Sistemak, irizpideak eta kontrola.

-Aplikatu beharreko arauak. Ingurumen arloko legeria.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek eguzki instalazio termikoen proiektuak garatzeko eta energia aholkularitza emateko behar den trebakuntza biltzen du. Azken hori lortze aldera, eguzkitik datorren energia barne hartzeko aurreproiektuak egiten dira.

Moduluaren helburu nagusienetako bat gaitasuna ematea da eraikin mota guztietarako eguzki instalazio termikoak diseinatzeko, horretarako erabiltzaile ezberdinen beharrak aintzat hartuz. Ondorioz, diseinu horren kalkuluan eragina duten alderdi guztiak txukun jorratu behar dira, kasu praktikoetatik abiatuz osagaien dimentsionatzearen planteamendu osora iritsi arte.

Egoki irizten da edukietan planteatutako sekuentziazioaren hurrenkera jarraitzea. Hura garatzeko hurrengo jarduerak iradokitzen dira besteak beste:

-Energia beharren ebaluazioa eta eguzki aukeren balorazioa:

Datu klimatikoak bilatu eta alderatzea (INM, Cetenasa, IDAE, Eguzki Atlasak). Orduaren araberako eguzki erradiazio ereduak kalkulatu eta aztertzea. Eguzki jarraipena duten eta ez duten atzitzaileetan eragina duen erradiazioa eskuratzea. Diagrama zilindrikoak erabiltzea itzaldura zenbatesteko. Espainiako eguzki potentzia, produkzio fotovoltaikoen alderaketa eta zenbatespenak. TRY fitxategi klimatikoak sortzea, ordutegiak (erradiazioa eta tenperatura). Araudiaren berrikuspena UBS eskaeren zenbatespenerako, hainbat erabileratako eraikinen kasu ezberdinetan. Eraikinen berogailu eta hozte eskaera eskuratzea. Ur xaflen energia galeren kalkulua igerileku estalietan eta aire zabalean daudenetan.

-Eguzki instalazioen aurreproiektuak lantzea:

Eguzki instalazio termikoen eta instalazio fotovoltaikoen osagaien identifikazioa. Eguzki instalazioei buruzko araudiak berrikustea, osagaiei exijituriko baldintzak identifikatuz. Eguzki instalazio termiko bat eta beste instalazio fotovoltaiko bat legeztatzeko eta martxan jartzeko espediente oso baten izapidetzea simulatzea, araudiaren aplikazioko kasu praktiko baten baitan. Energia elektrikoaren eta erregai fosilen kostua bilatzea. Eguzki instalazio baten errentagarritasun ekonomikoa aztertzea, aurreproiektuaren gutxi gorabeherako kostua identifikatuz.

-Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa:

Datuak estazio meteorologiko batetik eskuratzea. Eguzki atzitzaile termiko baten homologazio saiakuntza egitea, errendimendu kurba lortuz. Eguzki instalazio termiko baten osagaiak kalkulatzea hainbat kasu praktikotarako, instalazioen konfigurazio ezberdinak aztertuz. UBSa babesteko sistema laguntzailea definitzea hainbat kasutarako. Galeren lorpena banaketa eta zirkulazio berrietan, hainbat kasu praktikotarako. Babes tekniken aplikazioa lurruneztapenaren aurrean, hainbat kasu praktikotan. Eguzki instalazio termiko baten parametroak aztertzea, funtzionamendua egokia den egiaztatzeko.

-Eguzki instalazio termikoen dokumentazio teknikoa egitea:

Eguzki instalazio termikoetako hainbat kasu praktikotako proiektuetako dokumentuak idaztea.

-Eguzki instalazio termikoen planoak egitea:

Eskema hidraulikoak eta elektrikoak irudikatzea eguzki instalazio termikoen hainbat kasu praktikotan.

-Eguzki instalazio termikoen aurrekontuak lantzea:

Eguzki instalazio termikoen aurrekontuak lantzea hainbat kasu praktikotarako. Segurtasun azterlanak, ingurumen babeseko planak eta kalitate plana lantzea. Segurtasun azterlana lantzea kasu praktiko baterako.

Moduluaren zati garrantzitsu bat baliabide informatikoen erabileran datza. Horiek beharrezkoak dira datuak tratatzeko, dokumentuak egiteko, ordenagailuz lagundutako irudikapen grafikorako eta eguzki instalazioen diseinuan berariazkoak diren aplikazioak erabiltzeko. Ondorioz, komenigarria litzateke gela tekniko bat erabiltzea eta bertan ordenagailuak egotea, bakoitza bere kalkulu eta simulazio programekin, izan ere, denbora gehiena proiektuen kasu praktikoen gainean eginen da lan.

Eguzki instalazio eta maketa termikoak eta dorre meteorologikoak ere erabil daitezke, atzitzaileen errendimendua lortzeko eta funtzionamendu egokia aztertzeko.

Modulu honek zerikusia du Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea izenekoarekin eta haren osagarria da. Hori dela eta, lehen ikasturterako proposatzen da, eskuratutako ezagutza eta gaitasun guztiak osagarriak izan daitezen elkarrentzako eta bigarren ikasturteko adierazitako moduluan aplika daitezen.

Komeni da eguzki instalazioen kalkulua oso oinarrizko moduan jorratzea lehenik eta behin, ezagutza hori Eraikinen Energia Ziurtapena moduluan erabiltzea beharrezkoa izan baino lehen.

Halaber, hurrengo moduluetan honakoan aplikatzen diren gaiak jorratzen dira, beraz, beharrezkoa izanen da neurri bateko koordinazio maila bermatzea. Izan ere, denboran bat egiten dute proposatutako sekuentziazioa jarraituz gero:

-Ekipo eta instalazio termikoak: kalkulu termikoen funtsak.

-Instalazioen irudikapen grafikoa: instalazioen irudikapen grafikoa eta instalazioetan erabilitako sinbologia normalizatua.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen berritzailea

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4

Kodea: 0357

Iraupena: 60 ordu

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren eremuan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren alorreko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen gizarte erantzukizunaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Energia enpresa baten gizarte balantzea egin da eta enpresa horien gizarte kostu nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten gizarte onurak ere.

i) Titulu honen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbide onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketing plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren sektoreko ETE bat sortzeko erabakiaren egokitasuna eta, hala badagokio, horrekin aurrerantz egiteko aukera baloratu dira.

4. Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren eremuko enpresa sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen izapideak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian energia enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren eremuko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Energiaren arloko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Oinarrizko edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Titulazio honen jarduera eremuan berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren eremuko ekintzaileek ETE bateko enpresaburu eta langile gisa garatzen duten jarduna.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia sektoreko enpresen esparruan.

-Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren alorreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Sektoreko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Analisi kimikoaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholkularitza ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio izapideak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren alorreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili beharko litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, ondokoak direla medio:

-Energiaren sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta titulu honetako jarduera sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena izeneko moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dakite nolakoa den lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

-Planaren helburuak ezartzea.

-Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

-Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

-Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatu eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehiakideak aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

-Marketing plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

-Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

-Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

-Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

-Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

-Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

-Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

-AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten berariazko eraketa eta administrazio izapideak eta izapide orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira Lanerako prestakuntza eta orientazioa izeneko moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gizarte gastuak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke halako koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaiak bezalakoetan:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu da.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu da, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu dira.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun eta doitasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Oinarrizko edukiak.

Eduki lexikoak:

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

-Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Baldintzazkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Zehar estiloa.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

Eduki funtzionalak.

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko etab.

-Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

-Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, eta hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta herrialde batzuetan bizi izaten dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratu ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Eraikinen energia ziurtapena I

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Kodea: 0350a

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eraikinen itxiturek ematen duten isolamendua ebaluatzen du, osagaien propietateak multzoaren portaera higrotermikoarekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinen inguratzaile termikoaren osagai tipologia ezberdinak deskribatu dira.

b) Merkatuan dauden isolatzaile mota nagusiak identifikatu dira.

c) Isolatzaileen propietateak beren aplikazioekin uztartu dira (ezaugarri termikoak, suteen aurrean agertzen duten portaerena eta degradazio higroskopikoa).

d) Itxitura mota ezberdinek beroa transmititzeko duten faktorea kalkulatu da.

e) Eraikin baten inguratzaile termikoaren osagai ezberdinen portaera termikoa zehaztu da.

f) Azaleko kondentsazioen eta kondentsazio interstizialen arrazoiak erlazionatu egin dira itxituretan, izan dezaketen konponbideekin.

g) Zokoen iragazkortasuna aztertu da, eraikinaren energia eskariari dagokionez.

h) Egitura moten portaera termikoa ebaluatu da itxituretarako.

2. Eraikinaren energia eskariaren mugaketa betetzen den zehazten du, inguratzailea eratzen duten elementuak araudiak ezarritakora egokitzen direla egiaztatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikin baten erabilera motak uztartu egin dira energia eskarian izanen duten eraginarekin.

b) Eraikin baten inguratzaile termikoaren osagai tipologia ezberdinak identifikatu dira.

c) Azterketaren xede diren eraikinen eraikitze informazio garrantzitsua pilatu da (itxiturak, geruzak eta ezaugarriak).

d) Eraikinaren inguratzaile termikoaren itxituren ezaugarriek indarrean dagoen araudiak ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu da.

e) Itxituren azalean eta barruan jazotako kondentsazioek araudiak ezarritako mugak betetzen dituztela egiaztatu da.

f) Eraikuntzako aire iragazketak ezarritako mugekin erlazionatu dira.

g) Itxituren isolamendua hobetzeko konponbideak proposatu dira, araudiak ezarritako betekizunak bete ahal izateko.

h) Benetako eraikinetan hainbat kasu praktiko egin dira.

3. Onartutako programa informatikoak erabiliz, eraikinen energia eskaria kalkulatzen du, aplikatu beharreko araudian ezarri diren mugetara egokitzen dela egiaztatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Energia eskaria kalkulatzeko behar den eraikitze informazioa bildu da (itxiturak, geruzak eta ezaugarriak).

b) Eraikinaren eraikitze informazioa eta informazio termikoa programa informatikora erantsi dira.

c) Eraikin baterako kalkulatutako energia eskaria erreferentziako eraikin batek duenaren azpitik dagoela egiaztatu da.

d) Eraikitze ezaugarriak edota itxituren isolamendua aldaraztea proposatu da energia eskariaren mugak betetzen ez badira.

e) Eguzki babeseko sistemak erabiltzea proposatu da energia eskariaren muga betetzen ez bada.

f) Programari esker lortutako txostenak administrazio eskudunaren aurrean araudia bete dela justifikatzea ahalbidetzen duela egiaztatu da.

g) Benetako eraikinetan hainbat kasu praktiko egin dira.

4. Kalifikazio energetikoaren kalkulu prozedura interpretatu du eraikinen energia ziurtapen prozesuan aplikatzeko, araudiari eta erregelamendu eskakizunei jarraikiz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinen energia ziurtapenaren prozesuko ezaugarri orokorrak deskribatu dira.

b) Aplikazio eremua eta araudiko gainerako lege eskakizunak interpretatu dira.

c) Aukera orokorraren kalkulu metodologia deskribatu da, energia kalifikazioa eskuratze aldera.

d) Aukera sinplifikatuaren kalkulu metodologia deskribatu da, energia kalifikazioa eskuratze aldera.

e) Energia eraginkortasunaren ziurtapen prozedura betetzen laguntzen duten dokumentu onartuak deiturikoak aztertu dira.

f) Energia kalifikazioa eskuratzeko aplikatu beharreko programa informatiko ofizial eta alternatibo ezberdinak onartu dira.

g) Energia etiketaren eta energia kalifikazioko eskalen ezaugarriak deskribatu dira eraikin mota ezberdinetarako.

Oinarrizko edukiak.

Eraikinen itxituren ebaluazio higrotermikoa:

-Itxitura motak: estalkiak, barruko zatiketak, airearekin, lurrarekin bat eginez.

-Isolatzaile motak, ezaugarri termikoak, portaerakoak, sutearen eta degradazio higroskopikoaren aurrean.

-Bero transmisioa hainbat geruzatako dimentsio bakarreko elementu batean.

-Zubi termiko motak eta bero galeretan duten portaera.

-Eraikuntzan erabilitako material ezberdinen ezaugarri termikoak. Eroankortasun termikoa. Berariazko beroa. Iragazkortasuna lurruna igarotzerakoan.

-Diagrama psikrometrikoaren oinarrizko erabilera.

-Kondentsazio motak.

-Iragazkortasuna airearen aurrean eta iragazketak. Aire berriztapenak.

-Geruzen kokapena itxitura batean.

-Eraikin baten energia balantzea energia eskaria lortze aldera.

-Energia eskaria gutxitzeko konponbideak.

Eraikinen energia eskariaren muga zehaztea aukera sinplifikatuaren bitartez:

-Energia kontsumoaren banaketa eraikinetan, erabilera gorabehera.

-Energia eskariaren mugaketa. Funts teknikoak.

-Aukera sinplifikatuaren aplikazio praktikoa. Taulen metodoa.

-Klima zonakatzea. Klima zorroztasuna.

-Tokien, inguratzaile termikoaren eta itxituren sailkapena. Parametroak.

-Zoko eta argi-zuloen arotz lanen aire iragazkortasunaren mugak betetzea.

-Kondentsazio interstizialen eta azalekoen kontrola.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. Energia aurrezpenaren atala. HE1.

Eraikinen energia eskaria kalkulatzea aukera orokorraren bitartez:

-Energia eskaria kalkulatzerakoan aukera orokorra aplikatzea.

-Indarrean dagoen araudiak onartutako programa informatikoa erabiltzea.

-Inguratzaile termikoaren definizioa eta ezaugarriak. Zonakatze irizpideak.

-Erreferentziako eraikinaren ezaugarriak.

-Barruko ingurune baldintzak eta kanpoko klima baldintzak.

-Eguzki kontrola, itzalaren faktorea, eguzkiaren faktorea, aldarazitako eguzki faktorea, hegadak, lama mekanismoak.

-Itzal elementuak eta urruneko oztopoak.

-Emaitzen txostena. Aldaketak agertoki ezberdinetarako.

-Emaitzak hobetzeko teknikak. Orientazio, eguzki babes, isolatzaileen areagotze sistemak eta beste batzuk.

-Eguzki erradiazioa eta tenperatura. Klima fitxategiak.

Energia kalifikazioa, eraikinen energia ziurtapenaren prozesuan:

-Eraikinen energia ziurtapeneko prozesua. Araudiaren aplikazio eremua eta lege eskakizunak.

-Energia ziurtapenaren ingurumen ondorioak.

-Energia kalifikazioa: aukera sinplifikatua.

-Energia kalifikazioa: aukera orokorra.

-Energia ziurtapena babesteko dokumentu onartuak.

-Aplikatu beharreko programa informatiko ofizialak eta alternatiboak.

Orientabide didaktikoak.

Eraikinen energia ziurtapenaren moduluak bi alderdi biltzen ditu: batetik, Eraikuntzaren Kode Teknikoan araututako eraikinen energia eskariaren mugaketari buruzko lege eskakizunak; bestetik, ziurtapenaren errege dekretuan bertan araututako eraikinen energia ziurtapena bera. Helmen horregatik eta iraupenagatik proposatzen da bi ikasturteetan zehar zatikatuta ematea.

Lehenengo ikasturtean eman nahi den modulu honen zatia eraikinetako energia eskariaren mugaketa eskakizuna aztertu eta egiaztatzera zuzendurikoa da batez ere. Egiaztapenerako aukera sinplifikatua (taulen arabera) nahiz aukera orokorra erabiltzen dira, erreferentziako eraikin batekin alderatzearen bitartez. Horretarako, informatika programa ofiziala (LIDER egun) edo onarturiko beste batzuk erabiltzen dira.

Moduluaren amaieran ziurtapen prozesuaren funtsak jorratzen dira, indarreko legediak energia kalifikazioa kalkulatzeko proposaturiko metodoen azterketatik abiatuz. Metodo hauek bigarren ikasturtean emateko proposatzen den moduluaren zatian aplikatuko zaizkio eraikin tipologia ezberdinei.

Egin beharreko jarduerak, batetik, arkitektura eta ingeniaritza proiektuetan datuak interpretatu eta bilatzera zuzendurikoak dira. Horien bitartez, posible da kalkuluak egin eta programa informatikoak elikatzea. Bestetik, kalkulu horiek egin eta osatzen dira, adierazitako programa informatikoen laguntzarekin.

Programazio didaktikoetako kasuan kasuko lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak iradokitzen dira:

-Itxituren ebaluazioa:

Datuak bilatu eta interpretatzea arkitektura eta ingeniaritza proiektuetan. Materialak eta itxiturak eta haien ezaugarri termiko, higrometriko eta suaren aurrekoak identifikatzea. Eraikitze teknikak. Itxituren eraikitze tekniken analisia. Bero transmisioen kalkuluak itxituren bitartez. Kondentsazioen kalkuluak. Eraikuntza elementu ezberdinen iragazkortasuna eta iragazketak eraikitze elementu ezberdinetan, eta horien eragina balantze termiko orokorrean.

-Eraikinen energia eskariaren muga aukera sinplifikatuaren bitartez:

Eraikin baten energia eskaria kalkulatzea metodo sinplifikatuaren bitartez. Taulak. Eraikin bateko energia balantzea egitea. Energia galera altuko zonaldeak identifikatzea, horretarako kalkuluak eta termografiak eginez. Zubi termikoak topatzea, eraikineko gainerako itxiturekiko energia galera zenbatetsiz. Eraikin baten kondentsazioak egiaztatzea. Iragazketak leiho edo zoko batean. Lokal batean leihotik jazotzen den iragazketa zehaztea, ate haizemaile baten bitartez. Eraikin bateko energia fluxuen neurketa. Eraikin bateko itxituraren transmisio termikoa zehaztea erregimen dinamikoan, fluxometroaren bitartez. Aukera sinplifikatua aplikatzea familia bakarreko hainbat eraikinetarako, horiek blokean agertzean eta hirugarren mailakoak izatean. Araudia betetzeko aldarazpen proposamenak.

-Eraikinen energia eskariaren muga aukera orokorraren bitartez:

Onartutako programa informatikoak erabiltzea. Eraikinen tipologiak definitzea. Eraikinen definizio geometrikoa. Material liburuak eratu eta aztertzea. Itxituren definizioa. Elementu berezien definizioa: itzaldurak, teilatu hegalak, lamak. Aukera orokorra hainbat eraikinetarako aplikatzea. Araudia betetzen dela egiaztatzea. Hobekuntza proposamenak eraikinaren energia eskaera gutxitzeko.

-Energia kalifikazioa, eraikinen energia ziurtapenaren prozesuan:

Eraikinen energia ziurtapenaren prozesuaren eta haren lege eskakizunen azalpena eta azterketa orokorra. Energia kalifikazioa aukera orokorraren bitartez kalkulatzeko metodoaren azterketa. Energia kalifikazioa aukera sinplifikatuaren bitartez kalkulatzeko metodoaren azterketa. Energia ziurtapena babesteko dokumentu onartuen azterketa. Atariko azterketa aplikatu beharreko programa informatiko ofizialen eta alternatiboen aukera orokorren ezaugarrien gainean.

Modulua garatzeko, komenigarria litzateke gela teknikoa izatea eta bertan araudia betetzeko programa ofizialak eta alternatiboak biltzen dituzten ekipo informatikoak edukitzea. Halaber, arkitektura eta ingeniaritza proiektu ezberdinak eduki beharko lirateke, horietatik kalkulu ezberdinetan erabili beharreko datuak identifikatu eta aukeratuz.

Halaber, egokia litzateke benetako eraikuntzetan aritu ahal izatea, benetan eraiki denaren gainean probak eta neurketak egite aldera. Zentzu horretan, zentroan eskura dauden tailerrak berak erabil daitezke.

Modulu hau uztartuta dago batez ere zikloko hurrengo moduluekin, eta horiekin koordinatu egin beharko da hurrengo alderdiei dagokienez:

-Ekipo eta instalazio termikoak:

Isolamendu termikoen kalkulua eta isolamenduen ezaugarriak, bero transmisioa eta tenperaturen banaketa. Karga termikoen kalkulua. Diagrama psikrometrikoa erabiltzea.

-Instalazioen irudikapen grafikoa:

Instalazioen irudikapen grafikoa eta instalazioetan erabilitako sinbologia normalizatua.

Lanbide modulua: Eraikinen energia ziurtapena II

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Kodea: 0350b.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Etxebizitza eraikin baten energia kalifikazioa kalkulatzen du, inguratzailea identifikatuz, eragina duten instalazioen ezaugarriak ateraz eta balantze termikoa kalkulatuz arauz ezarritako metodologiari jarraikiz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Programa informatikoan sartu beharreko informazio garrantzitsua identifikatu da. Informazio hori instalazio termikoei eta eraikinaren energia eskariari buruzkoa da.

b) Kalkulu sinplifikatuko prozedurak aplikatu dira arauari jarraikiz, energia kalifikazioa eskuratze aldera.

c) Eraikin bateko energia kalifikazioaren indizea eskuratu da, instalazio termikoak eta haren eraikitze definizioak gorabehera.

d) Eraikinen energia kalifikaziorako onartutako programa informatikoetatik eskuratutako emaitzak uztartu egin dira emandako informazio teknikoarekin.

e) Eraikinaren kalifikazioa hobe dezaketen aldarazpenak proposatu dira.

f) Benetako eraikinetan hainbat kasu praktiko egin dira.

2. Hirugarren sektoreko eraikin handi baten energia kalifikazioa kalkulatzen du, inguratzailea identifikatuz, eragina duten instalazioen ezaugarriak ateraz eta balantze termikoa kalkulatuz arauz ezarritako metodologiari jarraikiz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Programa informatikoan sartu beharreko informazio garrantzitsua identifikatu da. Informazio hori instalazio termikoei eta eraikinaren energia eskariari buruzkoa da.

b) Kalkulu sinplifikatuko prozedurak aplikatu dira arauari jarraikiz, energia kalifikazioa eskuratze aldera.

c) Eraikin bateko energia kalifikazioaren indizea eskuratu da, instalazio termikoak eta haren eraikitze definizioak gorabehera.

d) Eraikinen energia kalifikaziorako onartutako programa informatikoetatik eskuratutako emaitzak uztartu egin dira emandako informazio teknikoarekin.

e) Eraikinaren kalifikazioa hobe dezaketen aldarazpenak proposatu dira.

f) Benetako eraikinetan hainbat kasu praktiko egin dira.

3. Eraikinen energia ziurtapenaren dokumentazioa lantzen du, indarreko araudiak eskatutako informazio teknikoa zehaztuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Energia ziurtapena lortu, eguneratu, berritu edo hobetzeko jarraitu behar den administrazio prozesua deskribatu da.

b) Eraikinen energia ziurtapeneko prozesuan behar den dokumentazioa sailkatu egin da, hura lortzeko, eguneratzeko, berritzeko edo hobetzeko izan gorabehera.

c) Eraikinen energia kalifikazioaren legezko etiketa edo ziurtapenak behar dituen zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

d) Eraikinen energia ziurtapenaren prozesuan dokumentuak osatu dira.

Oinarrizko edukiak.

Etxebizitza eraikinen eta hirugarren sektoreko eraikin txikien energia kalifikazioa kalkulatu da:

-Energia instalazioak: UBS, klimatizazioa, argiztapena.

-Berogailu, hozte, aireztapen eta ur bero sanitarioa produzitzeko sistemen kalifikazioari egindako ekarpenak.

-Argiztapen sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Kontrol telematikoko eta domotikoko sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Eguzki sistemen eta sorrera bateratukoen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Proiektutik etorritako eta erabili beharreko datuen identifikazioa.

-Funtzionamendu ordutegia.

-Barruko kargak.

-Kontsigna eta kontrol tenperaturak.

-Energia kalifikazioa: aukera sinplifikatua aplikatzea. Taulen metodoa.

-Aukera orokorra aplikatzea.

-Indarrean dagoen araudiak onartutako programa informatikoa erabiltzea. CALENER VYP.

-Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE) eta haren gida teknikoak.

Hirugarren sektoreko eraikin handien energia kalifikazioaren kalkulua:

-Energia instalazioak: UBS, klimatizazioa, argiztapena.

-Berogailu, hozte, aireztapen eta ur bero sanitarioa produzitzeko sistemen kalifikazioari egindako ekarpenak.

-Argiztapen sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Kontrol telematikoko eta domotikoko sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Eguzki sistemen eta sorrera bateratukoen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Proiektutik etorritako eta erabili beharreko datuen identifikazioa.

-Funtzionamendu ordutegia.

-Barruko kargak.

-Kontsigna eta kontrol tenperaturak.

-Aukera orokorra aplikatzea.

-Indarrean dagoen araudiak onartutako programa informatikoa erabiltzea. CALENER GT.

-Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE) eta haren gida teknikoak.

Eraikinen energia ziurtapena egiteko dokumentazioa lantzea.

-Proiektuaren energia ziurtapeneko administrazio prozesua.

-Amaitutako eraikinaren energia ziurtapeneko administrazio prozesua.

-Dauden eraikinen energia ziurtapeneko prozesua.

-Ziurtapena eguneratu eta berritzea.

-Energia etiketa betetzea.

-Ziurtapenaren errege dekretua.

-Tokiko araudia eta araudi autonomikoa. Ziurtapena kontrolatzeko prozedura.

-Administrazio dokumentuak eta horien erregistroa. Ziurtapena erregistratzeko prozedura.

-Ziurtapenaren zuzentarau europarrak.

Orientabide didaktikoak.

Eraikinen energia ziurtapenaren modulu osoak bi alderdi biltzen ditu: batetik, Eraikuntzaren Kode Teknikoan araututako eraikinen energia eskariaren mugaketari buruzko lege eskakizunak; bestetik, ziurtapenaren errege dekretuan bertan araututako eraikinen energia ziurtapena bera. Helmen horregatik eta iraupenagatik proposatzen da bi ikasturteetan zehar zatikatuta ematea.

Bigarren ikasturtean emateko proposatzen den modulu honetako zatia, logikoki, lehen ikasturtean emateko proposatu denaren jarraipena da, eta, nagusiki, eraikinen energia kalifikazio-ziurtapenari buruzko indarreko legedia aplikatzeari ematen dio arreta. Horrek behartu egiten du energia etiketa deiturikoa eskuratzera, horretarako CALENER programa informatiko ofizialak edo onarturiko beste batzuk erabiliz. Halaber, eraikinen energia ziurtapenaren prozesuan jarraitu beharreko administrazio prozesua jorratzen da, izapidetzerakoan beharrezkoa den dokumentazio guztia prestatuz eta osatuz.

Egin beharreko jarduera gehienen helburua, nagusiki, datuak bilatu, hautatu eta interpretatzea da eraikin tipologia ezberdinei buruzko arkitektura eta ingeniaritza proiektuetan. Horri esker posible izanen da, programa informatiko ezberdinen bitartez, energia kalifikazioaren kalkuluak egitea. Ondoren, jada amaitutako eraikinei buruzko datuak bilatuko dira, eraikinaren behin betiko kalifikazioa egiteko horiek interpretatuz. Azkenik, ziurtapen prozesuan ohikoa den administrazio dokumentazioa landu eta osatzeko jarduerak antolatuko dira.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere oinarrizko edukien atalean ezarritako ordena bera da.

Programazio didaktikoetako kasuan kasuko lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak iradokitzen dira:

-Etxebizitza eraikinen eta hirugarren sektoreko eraikin txikien energia kalifikazioa kalkulatu da:

Energia ziurtapenari buruzko araudia aztertzea. Datuen identifikazioa eraikuntza eta instalazio proiektuetan. Datuak beste aplikazio batzuetatik inportatzea. Erreferentziako eraikinaren ezaugarriak. Instalazioen azterketa eta horiek kalifikazioan duten ekarpena. CALENER VYP programa erabiltzea eraikin ezberdinetarako. Energia kalifikazioa hobetzeko proposamenak.

-Hirugarren sektoreko eraikin handien energia kalifikazioaren kalkulua:

Ziurtapen dekretuaren azterketa. Datuen identifikazioa eraikuntza eta instalazio proiektuetan. Datuak beste aplikazio batzuetatik inportatzea. Erreferentziako eraikinaren ezaugarriak. Instalazioen definizioa: programan behar diren aldagaiak. Funtzionamendu ordutegiak konfiguratzea. CANENER GT programa erabiltzea eraikin ezberdinetarako. Energia kalifikazioa hobetzeko proposamenak.

-Eraikinen energia ziurtapena egiteko dokumentazioa lantzea:

Ziurtapenaren errege dekretua eta tokiko araudia eta araudi autonomikoa aztertzea. Ziurtagiriak osatzea. Energia etiketak osatzea. Ziurtapena eguneratzeko eta berritzeko dokumentuak osatzea.

Erabili beharreko baliabide modura, komenigarria litzateke askotariko eraikinei buruzko arkitektura eta ingeniaritza proiektuak eskura izatea, eta horietatik kalkulu metodo ezberdinak eta programa informatikoak elikatzeko behar izanen diren datuak aukeratzen eta identifikatzen joatea. Halaber, ona litzateke benetako eraikuntzak jarraitzeko aukera izatea, neurketak "in situ" egin, eta proiektatu eta kalkulatu dena errealitatearekin bat datorrela neurtu ahal izateko.

Modulu hau uztarturik dago, lehenik eta behin, Ekipo eta instalazio termikoak izeneko moduluarekin. Horrek instalazio eta argiztapen instalazioen ekipo osagaien ezagutza eman beharko luke. Halaber, uztartuta dago eskatutako programa informatikoetan trebetasunez jardun ahal izateko beharrezkoa den plano eta informazio grafikoa interpretatu eta erabiltzeko behar diren gaitasunak ematen dituen Instalazioen irudikapen grafikoa izeneko moduluarekin. Halaber, uztartuta dago Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa izeneko moduluarekin, izan ere, horien tipologia ezberdinak zerikusia du eraikinen energia kalifikazioa eskuratzearekin eta, beraz, haren ziurtapenarekin.

Lanbide modulua: Instalazioetako energia eraginkortasuna

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Kodea: 0349.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bero sorgailuen energia eraginkortasuna ebaluatzen du, ohiko parametroen aldaketa errendimenduarekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Bero sorgailuen ezaugarriak atera dira plakari eta gidaliburu teknikoari esker.

b) Erregaiak eta konbustio propietateak egiaztatu dira.

c) Erregai gastuaren neurketak egin dira.

d) Konbustioaren keak aztertu dira.

e) Neurtutako balioak alderatu egin dira besteak beste CO2, CO isurketetan eta opakotasunean onargarriak direnekin.

f) Sistemari ekarritako energia erabilgarria eta galerak kuantifikatu dira.

g) Galdaren edo bero sorgailuen energia errendimendua zehaztu da.

h) Araudiak ezarritako mantentze-lanak egiaztatu dira.

i) Bero sorgailuak erabiltzerakoan segurtasunez jardun da.

2. Klimatizaziorako hotz sorgailuen energia eraginkortasuna ebaluatzen du, ohiko parametroen aldaketa errendimenduarekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Hotz sorgailuen ezaugarriak atera dira plakari eta gidaliburu teknikoari esker.

b) Tenperatura, presio eta emari neurketak egin dira.

c) Airearen eta uraren egoeraren parametroak eta propietateak zehaztu dira.

d) Parametro elektrikoak neurtu dira.

e) Bat-bateko errendimenduak zehaztu dira.

f) Sasoikako errendimenduak zehaztu dira.

g) Araudiak ezarritako mantentze-lanak egiaztatu dira.

h) Hotz sorgailuen ikuskapenean segurtasun protokoloa ezarri da.

3. Banaketa termikoko sistemen energia eraginkortasuna ebaluatzen du, ohiko parametroen aldaketa errendimenduarekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Banaketa sistemen ezaugarriak atera dira.

b) Tenperatura, presio eta emari neurketak egin dira.

c) Airearen eta uraren egoeraren parametroak eta propietateak zehaztu dira.

d) Parametro elektrikoak neurtu dira ponpa eta haizagailuetan.

e) Hodi sare, hodi eta ekipoen egoera eta isolamenduaren kalitatea egiaztatu dira, horien estankotasuna egiaztatuz.

f) Energia balantzeak trukagailuetan eta unitate terminaletan zenbatu dira.

g) Sistemari ekarritako energia erabilgarria eta galerak kuantifikatu dira.

h) Ponpa eta haizagailuen errendimenduak zehaztu dira.

i) Sareen oreka hidraulikoa egiaztatu eta zuzendu da.

j) Banaketa termikoko sistemen ikuskapenean segurtasun protokoloa ezarri da.

4. Energia berreskuratzeko sistemen energia aurrezpena zenbatu da, haien funtzionamendua aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Energia berreskuratzeko merkatuan dauden sistema nagusien ezaugarriak atera dira.

b) Instalazio bakoitzean, berreskuratzeko ekipo egokiak aukeratu dira.

c) Planteatu diren berreskuratze sistemekin lortutako aurrezpena zenbatu da.

d) Araudiak adierazitako zehaztapenak aintzat hartu dira.

e) Egindako kalkuluak zorrotzak izan dira.

f) Berreskuratze sistemen eraginkortasuna mantentzeko behar diren mantentze-lanak definitu da.

5. Eraikinetako instalazio termikoen kontrol sistemek emandako energia aurrezpena baloratzen du, haien erregulazioa aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio termikoak eta horiek eratzen dituzten elementuak kontrolatzeko sistema nagusien ezaugarriak atera dira.

b) Indarreko araudia betetzen dela bermatzeko kontrol sistemari eska dakiokeen gutxienekoa zehaztu da.

c) Energia kontsumoa optimizatzen laguntzen duten kontrol sistemen aukerako ezaugarriak zehaztu egin dira.

d) Instalaziorako eskatzen den kontrol estrategia definitu da.

e) Instalazioaren funtzionamendua optimizatzeko kontrol puntuak ezarri dira.

f) Instalazioari aplikatutako kontrol sistemaren konfigurazioa interpretatu da.

g) Kontrolatu beharreko funtzionamendu parametroen kontsignak eta haien balioak definitu dira.

h) Instalaziorako kontrol sistema justifikatu egin da.

6. Energia ekipoak elikatzeko instalazio elektrikoen energia eraginkortasuna ebaluatzen du, haien osagaiak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio baten osagai elektrikoak eta kasuan kasuko taulen eskemak identifikatu dira.

b) Instalazio termikoen elikatze, babes eta aginteen eskema elektrikoak interpretatu dira.

c) Motor mota ezberdinak identifikatu dira eta horien plaka eta konexio kutxako terminalen ezaugarriak errekonozitu dira, elikatzea egokia izate aldera.

d) Energia eraginkortasunaren ikuspuntutik, motor elektrikoa abian jartzeko eta agintzeko babes, erabilera eta kontrol mekanismoak ebaluatu eta hautatu dira.

e) Zirkuitu eta taula elektrikoek araudiaren aldetik bete beharreko zehaztapenak definitu dira.

f) Beharrezko taula elektrikoaren muntaketa panel gainean egin da, ongi funtzionatzen duela egiaztatu da eta sistema manipulatu da lortu nahi den lan puntua egokitze aldera.

g) Ohiko aldagai elektrikoak neurtu egin dira.

h) Egindako neurketak interpretatu egin dira, instalazioaren portaera eraginkorra dela igartzeko.

i) Instalazioak manipulatzetik eratorritako arrisku elektrikoak eta haren ondorioak aztertu dira.

j) Segurtasun protokoloa zehaztu egin da instalazioen sistema elektrikoen ikuskapenean.

7. Eraikinetako argiztapen instalazioen energia eraginkortasuna kalkulatzen du, haien energia kontsumoa zehaztuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinetako argiztapen sistemen ezaugarriak atera dira, kanpoko argiak barne.

b) Argiztapen sistemaren eraginkortasunerako eska daitezkeen gutxienekoak zehaztu egin dira, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

c) Luminarien errendimendua zehaztu da.

d) Instalazioaren energia eraginkortasunaren balioa kalkulatu da.

e) Kontrol eta erregulazio sistemak aztertu dira, argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

f) Araudiak ezarritako mantentze-lanak egiaztatu dira.

g) Argiztapen instalazioak manipulatzetik eratorritako arrisku elektrikoak aztertu dira.

h) Argiztapen sistemen ikuskapenean segurtasun protokoloa ezarri da.

8. Instalazioen energia eraginkortasuna hobetzeko proposamenak lantzen ditu, lortutako energia aurrezpena justifikatuz eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen eraginkortasunari buruzko datuak, neurriak eta kalkuluak aukeratu dira.

b) Azpisistema eta instalazio ezberdinen eraginkortasunaren diagnostikoa egin da.

c) Hobe daitezkeen instalazioen puntu kritikoak identifikatu dira.

d) Instalazioen eta haien azpisistemen eraginkortasunaren diagnostikoari buruzko txostenak edo irizpenak osatu dira, hobetzeko hautabideak jakinaraziz.

e) Hausnartutako hobekuntza proposamen ezberdinen artean, bidezkoak eta eraginkorrak diren hautabideak aukeratu dira.

f) Proposamenak landu dira instalazioentzako eta haien azpisistementzako hautabideak eta aldarazpenak jasoz.

g) Memoriak eta txostenak egin dira, hartutako konponbideak definituz eta eskemak, planoak eta aurrekontua erantsiz.

h) Aurreikusitako energia aurrezpena eta inbertsioaren amortizazioa zenbatu dira.

i) Instalazioa erabileraren eta mantentze-lanen alorrean aldarazi izanaren ondorioen txostena landu da.

Oinarrizko edukiak.

Beroa sortzeko sistemen energia ebaluazioa:

-Beroko instalazioen energia ustiapena. Kontsumoen kontabilizazioa. Erregai neurriak. Energia erabilgarriko neurriak. Hornitutako energia. Energia baliokidetasuna eta erregaien CO2 isurketak.

-Beroa sortzea, konbustioa eta erregaiak. Gasen termodinamika. Keen analisia. Konbustioaren errendimendua. Erregai eskaria. Erabilera autonomia.

-Berogailu, ur beroa produzitzeko eta sorrera bateratuko instalazio eta ekipoak: energia errendimendua kalkulatzea, bat-bateko errendimendua lortzeko onarturiko prozedurak eta sasoikako errendimendua. Kontsumoak zehaztea. Araudi eskakizunak.

-Beroa sortzeko instalazioetan neurketak egiteko teknikak.

-Bero sorgailuen manipulazioari uztartutako arriskuak.

Hotza sortzeko sistemen energia ebaluazioa:

-Hotza sortzeko instalazioen energia ustiapena. Kontsumoen kontabilizazioa. Erregai neurriak. Energia erabilgarriko neurriak. Hornitutako energia.

-Higrometria. Airea tratatzeko eragiketak. Airea hezetzea eta hezetasuna kentzea. Aurreikusitako kontsumoak.

-Konpresio mekanikoaren bitartez hotza produzitzea: printzipio termodinamikoa, energia balantzea, energia errendimendua. Sistemaren itzulgarritasuna. Errendimenduak eta energia balantzeak hotzeko beste produkzio mota batzuetan.

-Airea girotzeko eta aireztapeneko instalazioak eta ekipoak: errendimenduak lortzea. Araudi eskakizunak.

-Hotza sortzeko instalazioetan neurketak egiteko teknikak.

-Hotza sortzeko ekipoei uztartutako arriskuak.

Banaketa termikoko sistemen ebaluazioa:

-Energia, beroa eta bero transmisioa. Fluidoen dinamika. Airea eta ura bero eroale gisa.

-Banaketan dauden energia galeren kalkulua. Hobetzeko irizpideak.

-Iragazkortasuna ur lurrunerako. Bero galeren mugaketa eta horietako kondentsazioa kontrolatzea. Araudi eskakizunak.

-Ur zirkuituak: erregulazio eta oreka elementuak.

-Zirkulazio ponpak: errendimendu kontrola. Haren kalkulua.

-Bero trukagailuak: energia balantzeak, eraginkortasuna eta errendimendua.

-Unitate terminalak: ezaugarriak eta gaitasun sentikorra eta ezkutukoa. Kontrol sistemak. Eraginkortasuna eta errendimendua.

-Aire sareak: erregulazio eta oreka elementuak. Bero galeren mugaketa eta horiek hodietan duten kondentsazioa kontrolatzea. Araudi eskakizunak.

-Haizagailuak: errendimendu kontrola.

Energia berreskuratzeko sistemen energia aurrezpena kalkulatzea:

-Energia berreskuratzea. Printzipio funtzionalak.

-Bero sentikorra eta entalpia berreskuratzeko sistemak. Bakoitzaren ezaugarriak eta aplikazioak. Eraginkortasuna eta errendimendua. Araudi eskakizunak. Eragiketa tenperaturaren parametroak.

-Kondentsazio bidea berreskuratzeko sistemak: kondentsazio eraztunak, hozteko dorreak eta aerohozkailuak. motak eta ezaugarriak. Eraginkortasuna eta errendimendua. Aplikazioak. Araudi eskakizunak.

-Lurpea energia berreskuratzeko modu gisa erabiltzea. Lurrarekin trukea egiteko sistema geotermikoak.

Instalazioen kontrolerako sistemen energia aurrezpena baloratzea:

-Kontsumoak erregulatu, kontrolatu, neurtu eta zenbatzea instalazio termikoetarako.

-Eskemak interpretatu eta lantzea.

-Neurgailuak: termometroak, termohigrometroak, anemometroak, barometroak, hidrometroak, manometroak, bakuometroak, kaudalimetroak, kaloria kontagailuak, polimetroa, pintza anperimetrikoa, besteak beste.

-Instalazio baten kontrol puntuak. Aldagai analogikoak eta digitalak. Aldagaien alderaketa. Seinale normalizatuak.

-Erregulazioaren eta kontrolaren hartzaile-jardule diren elementuak: termostatoak, higrostatoak, presostatoak, zundak, pirostatoak, flujostatoak, mikroetengailuak, serbomotorrak, besteak beste.

-Kontrol proportzionaleko elementuak. Erantzuna asalduen aurrean.

-Erregulazio eta kontrol sistema zentralizatuak. Motak, osagaiak. Aldez aurretik konfiguratutako eta programa daitezkeen erregulazio sistemak. Automatak eta erregulagailuak. SCADA sistemak. CPU, A/D irteera eta sarrera moduluak, errele txartelak, PCrekin komunikatzeko interfazea. Telekudeaketa.

Instalazio termikoen sistema elektrikoen ebaluazioa:

-Eskema elektrikoak interpretatu eta lantzea. Sinbologia normalizatua.

-Babes, aginte eta neurrirako osagai elektrikoak instalazioan: babes magnetotermikoak, diferentzialak, kontaktoreak, termiko disjuntoreak, aginte erreleak, hautagailuak, tenporizadoreak, ordutegi programatzaileak, neurketa ekipoak, tentsio eta intentsitate transformadoreak. Funtzioak. Kalibrazioa egokitzea. Doitasun motak.

-Ekipoak elikatzeko linea elektrikoak. Araudiak ezarritako atalak.

-Zirkuitu hartzaileen portaera. Potentzia-faktorea eta haren hobekuntza. Hura zehaztu eta neurtzea. Eragina fakturan.

-Aldagai elektrikoak neurtzeko teknikak: emaitzen interpretazioa. Polimetroa, vatimetroa, kontagailuak, sare analizatzaileak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektriko monofasiko eta trifasikoen ezaugarri elektriko eta mekanikoak eta konexioak.

-Motorrak abiarazteko sistemak, zerbitzuan jartzea.

-Transformadoreak eta motorrak: motak eta ezaugarriak. Eraginkortasuna eta errendimendua. Etekina zehaztea. Galerak. Potentzia erabilgarria. Errendimenduen kurba.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoen ekipo eta koadroak.

-Segurtasuna instalazio elektrikoetan. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak. Babes neurriak.

-Tentsio Baxurako Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatzea.

Argiztapen instalazioen energia eraginkortasuna kalkulatzea:

-Argi aldagaiak neurtzeko teknikak. Unitateak. Instalazioaren energia eraginkortasunaren balioa (IEEB). Errendimendua.

-Barneetako argiteria: zuzeneko argiak eta zeharkakoak: argi eskakizunak, luminaria motak eta energia eraginkortasuna. Kontsumoak, luminarien kalkulua, luminaria banaketa. Araudia betetzea.

-Kanpoko argiztapena: argi eskakizunak, luminaria motak eta energia eraginkortasuna. Kontsumoak, luminarien kalkulua, luminaria banaketa. Araudia betetzea.

-Argiztapena kontrolatu eta erregulatzeko sistemak. Sentsoreak eta erregulagailuak. Argi naturala aprobetxatzea. Araudia betetzea. Eraikuntzaren kode teknikoa.

-Mantentzea eta kontserbatzea. Mantentze-lanek errendimenduan duten eragina.

-Segurtasuna argiztapen instalazioetan.

Instalazioetan energia eraginkortasuna hobetzeko proposamenak lantzea:

-Instalazio termikoen eta argiztapen instalazioen datu eta neurriak pilatzea.

-Kontsumoen historikoak, fakturak, erabiltzaileei buruzko informazioa eta erabilera irizpideak. Datuak erregistratzeko teknikak.

-Instalazio termikoen eta argiztapen instalazioen energia eraginkortasuneko ikuskapenetan eta probetan lortutako datuak eta ohiko parametroak interpretatzea.

-Instalazioaren egungo egoeraren diagnostikoari buruzko irizpena.

-Ekipo eraginkorrak. Energia eraginkortasunaren sailkapena eta etiketa.

-Instalazio termikoak sortu, banatu eta kontrolatzeko sistemak hobetzeko hautabideak.

-Energia berreskuratzeko sistemak: kontrolatutako aireztapena, doako hoztea (free-cooling), bero sentikorra berreskuratzea, entalpia berreskuratzea, lurpeko energia.

-Sistema eraginkorrak argiztapen instalazioen konfigurazioan. Erregulazio eta kontrol sistemak. Argi naturala aprobetxatzea.

-Energia berriztagarriak aprobetxatzeko teknikak.

-Instalazioetan ohiko energia erabiltzeko mugak.

-Energia eraginkortasunari buruzko araudi eskakizunak. Instalazio termikoen erregelamendua eraikinetan. Eraikuntzaren kode teknikoa.

-Instalazio termikoen energia eraginkortasunerako prebentzioko mantentze-lanen irizpideak.

-Memoria edo txosten teknikoa.

-Azterketa eta konponbideen proposamena.

-Justifikaziorako kalkuluak.

-Dokumentazio grafikoa.

-Proposatutako konponbideen balorazio ekonomikoa eta amortizazio aurreikuspena aurreikusitako aurrezpenarekin.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan, nagusiki, eraikin bateko instalazio termikoak eta argiztapenekoak eratzen dituzten ekipoetan esku hartzen duten aldagai ezberdinak neurtu eta ebaluatzen dira. Helburua horien errendimendua eta energia eraginkortasuna zehaztu eta hobetzea da, hobetzeko proposamenak eginez.

Instalazioen energia eraginkortasuna ebaluatu eta hobetzeko prozedura hauek indarrean dagoen araudiarekin bat etorriko dira, horretarako gida teknikoak eta araudia garatzen duten beste dokumentu onartu batzuk erabiliz.

Prestakuntza jarduerak hiru alor osagarritan garatuko dira: batetik, aldagai elektrikoen, emarien, tenperaturen, abiaduren eta gainerako ohiko parametroen magnitudeen neurrian, benetako instalazioetan edo simulaturikoetan. Bestetik, errendimenduak, kontsumoak, erabateko energiak eta energia erabilgarriak zenbatesteko kalkuluak egitearenean, eta, azkenik, hobetzeko hautabideen diseinuarekin, kalkuluarekin eta formalizazioarekin zerikusia duen alorrean.

Ikaslea aldagai elektrikoen, emarien, tenperaturen, abiaduren neurketa eta tratamenduarekin harremanetan jartzen saiatuko da, eta baita neurketak egitea ahalbidetzen duten berezko baliabideen erabilerarekin ere.

Egokientzat adierazitako edukien sekuentziazioa bat etor daiteke oinarrizko edukien atalean azaldutako aurkezpen hurrenkerarekin, nahiz eta banaketa sistemen ebaluazioa lehenengo bi blokeetako bakoitzean integratu eta testuinguru horretan egitea iradokitzen den. Beste era batera esatearren, beroa sortzeko sistemen ebaluazioa beren banaketa sistemekin batera ebaluatzea hausnar daiteke, hotza sortzekoak bere sistemekin ebaluatzea bezalaxe.

Programazio didaktikoetako kasuan kasuko lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak iradokitzen dira:

-Beroa sortu eta banatzeko sistemak:

Bero sorgailu batek kontsumitzen duen erregaiaren neurketa, sortutako energia termikoa kalkulatzea. Bero sorgailuan eta banaketa ponpetan kontsumitutako energia elektrikoa zehaztea. Bero sorgailuak produzitutako energia erabilgarria. Konbustioan keen isurketaren neurketa. Beroa sortzeko sistemen ohiko parametroen neurketa (tenperatura eta emariak kaudalimetroen bitartez, ponpen ohiko kurbak eta ultrasoinua erabilita). Instalazio baten bat-bateko errendimendua eta sasoikakoa zehaztea. Instalazio baten banaketan dauden energia galeren kalkulua. Gaizki isolatutako puntuen identifikazioa termografia bitartez. Bero sorgailuak erabiltzerakoan dauden arriskuak ebaluatzea:

-Hotza sortu eta banatzeko sistemak:

Hotz instalazio batek kontsumitutako energia neurtzea. Hotz instalazio baten parametroak neurtzea. Sorgailuen, ponpen eta haizagailuen errendimenduak zehaztea. Instalazio baten bat-bateko errendimendua eta sasoikakoa zehaztea. Instalazio bateko magnitude elektrikoen neurketa. Banaketa sarean energia galerak zehaztea. Hotz sorgailuak erabiltzerakoan dauden arriskuak ebaluatzea.

-Energia berreskuratzeko sistemak:

Trukearen errendimendua zehaztea ahalbidetzen duten emari eta tenperaturak neurtzea. Berreskuratzea egiteak dakarren energia aurrezpena aztertzea. Lursailarekin truke geotermikoa egiteko instalazio baten aurrezpena eta errendimendua zenbatestea.

-Instalazioak kontrolatzeko sistemak:

Kontrolak aurrezpenari egiten dion ekarpena. Kontrol programak sistema ezberdinekin konfiguratzea (automatak, erregulagailuak, telekudeaketa sistemak, PCrekin). Instalazio ezberdinen funtzionamendu ordutegia eratu eta aztertzea. Instalazioak kontrolatzeko diseinua tenperaturen, okupazioaren, ordutegien arabera.

-Instalazioen sistema elektrikoen ebaluazioa:

Instalazioen eskema elektrikoak interpretatzea, horiek eratzen dituzten elementuak identifikatuz eta behar bezala kalibratuz. Atalen kalkulua, azterketa eta identifikazioa, erregelamenduaren arabera instalazio batek izan behar duena jarraituz. Instalazio baten magnitude elektrikoak neurtzea, behar bezain zehatzak diren baliabide ezberdinak erabiliz. Aginte taulen eskema elektrikoak identifikatzea, kontrolatzea eta segurtasuna zaintzea sinbolo eta sigla normalizatuei jarraikiz. Motore mota, konexioak eta ezaugarriak identifikatzea, plakatik abiatuz. Tailerrean korronte zuzeneko eta korronte alternoko motor mota ezberdinen osagaiak ikustea, trifasikoak eta monofasikoak. Motorretan isolamendu eta xurgatutako potentzia neurketak egitea. Erabilitako makina elektrikoen (transformadoreak, motorrak) magnitudeak eta errendimendua kalkulatzea, egindako neurketetatik abiatuz.

-Argiztapen sistemak:

Diseinua eta kalkulua. Argiztapen magnitudeen neurketa. Barruko eta kanpoko argi instalazioaren kalkulua, erregelamenduari jarraikiz. Argi instalazio baten kontrola diseinatzea, argi naturala aprobetxatzeko, Eraikuntzaren Kode Teknikoko HE 3 energia aurrezpenaren oinarrizko dokumentuari jarraikiz. Argi instalazio batean energiaren aldetik gehien komeni diren ordutegiak aztertzea.

-Instalazioetan energia eraginkortasuna hobetzeko proposamenak egitea:

Konponbide berritzaileak eta azken belaunaldiko konponbide ezberdinak ikertu eta biltzea eraginkortasunaren alorrean. Horiek ekipo eta instalazio tipologia ezberdinetarako merkatuan eskura daudenak izanen dira. Diagnostiko txostenak eta instalazioak energiaren aldetik hobetzeko txostenak eratzea, funtzionamenduan edo proiektu fasean dagoen eraikin batean bildutako datuetatik abiatuz.

Moduluak hurrengoak bezalako jarduerak hartu beharko ditu: datuak hartzea, neurketak eta kalkuluak egitea neurri horietatik abiatuz. Ondorioz, komenigarria izanen da tresna mota ezberdinak (termometroak, manometroak, kaudalimetroak, anemometroak, kontagailuak, vatimetroak, pintza anperimetrikoak...) nahiz tipologia ezberdinetako instalazio termikoak edukitzea. Horiei esker posible izanen da norberak bere neurketak egitea, horiek monitorizatzea eta datuak eta eraginkortasunaren probak eta egokitzapenak jasotzea.

Moduluaren garapena, beraz, tailer batean (neurketak egiteko eta instalazioen gainean jarduteko) nahiz gela tekniko batean (kalkuluak egiteko eta emaitzak eta hobekuntza proposamenak landu eta aurkezteko) egin beharko litzateke.

Modulu honek Ekipo eta instalazio termikoak eta Instalazioak muntatzeko prozesuak izeneko moduluetan instalazio termikoei buruz eskuratutako ezagutzak hartzen ditu oinarri.

Arreta berezia emanen zaio Eraikinen energia ziurtapena eta Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea izeneko moduluekin koordinatuta egoteari.

Lanbide modulua: Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Kodea: 0353.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eguzki instalazio termikoen muntaketa planifikatzen du, faseak zehaztuz eta kasuan kasuko proiektutik abiatuz aurreikusi diren baliabideak zehaztuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuko dokumentuan edo memoria teknikoan, eguzki instalazio termikoak muntatzeko garrantzitsua den informazioa aukeratu da.

b) Instalazioaren osagai ezberdinak identifikatu dira, aurreikusitako kokalekua topatuz.

c) Eragina duten muntaketa prozesuak zehaztu dira.

d) Muntaketa faseak ezarri eta sekuentziatu dira.

e) Beharrezko baliabideak zehaztu dira.

f) Muntaketa planak landu dira.

g) Materialen hornidura eta obran jartzea planifikatu dira.

h) Muntaketa aurrekontuak landu dira.

i) Ekipoak instalatzeko jarraibideen gidaliburuak landu dira.

2. Eguzki instalazio termikoak muntatzeko teknikak aplikatzen ditu, eragiketen sekuentzia justifikatuz eta kontrolerako prozedurak deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zuinketa egin da.

b) Eguzki instalazio termikoen muntaketan erabiltzen diren mekanizatu eta konformazio eragiketak egin dira.

c) Hariztatu, ahozabalketa, soldatze eragiketak eta eguzki instalazio termikoen muntaketan erabili ohi diren beste lotura teknika batzuk erabili dira.

d) Egituren, bankaden, euskarrien eta horiek finkatzeko sistemen muntaketa kontrolatu da.

e) Atzitzaileen muntaketa eta konexio eragiketak kontrolatu dira.

f) Metatzeko sistemen, trukagailuen, zirkulagailuen eta haiek elkarren artean konektatzeko hodien muntaketa eta konexio eragiketak kontrolatu dira.

g) Sistema elektrikoen eta kontrol sistemen muntaketa eta konexio eragiketak kontrolatu dira.

h) Elkarren artean konektatzeko baldintzak ezarri dira beste babes instalazio batzuekin.

i) Puntu kritikoak eta muntaketaren kalitatea kontrolatzeko irizpideak ezarri dira.

j) Eguzki instalazio termikoaren muntaketan aplikatu beharreko irizpideak idatzi dira segurtasun planetan, ingurune babesekoetan eta kalitatezkoetan.

3. Prozedurak zehazten ditu eguzki instalazio termikoak martxan jartzeko, araudiak ezarritako probak eta horiek onetsi edo gaitzesteko irizpideak deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa martxan jartzeko araudiak ezartzen dituen egin beharreko probak zehaztu dira.

b) Probak egiteko behar diren ekipo eta baliabideak zehaztu dira.

c) Estankotasun probak egin dira.

d) Zabalkuntza askeko probak egin dira.

e) Instalazioa martxan jarri da.

f) Egokitzapen eta oreka probak egin dira.

g) Instalazioa funtzionamendu eraginkorreko parametro nominalen arabera erregulatu eta egokitu da.

h) Eguzki instalazio termikoa martxan jartzerakoan aplikatu beharreko irizpideak idatzi dira segurtasun planetan, ingurune babesekoetan eta kalitatezkoetan.

4. Eguzki instalazio termikoen mantentze-lanak planifikatzen ditu, errendimendua ahalik eta onena izateko hartu diren neurriak planteatutako energia helburuarekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lan mota ezberdinak identifikatu dira.

b) Eraikuntzaren Kode Teknikoko HE-4 atalaren arabera instalazioaren mantentze-lanetan nahitaez egin behar diren eragiketak identifikatu dira.

c) Prebentziorako mantentze-eragiketak sailkatu dira, denbora hurrenkera justifikatuz.

d) Mantentze-eragiketa bakoitzean jarraitu beharreko prozedura idatzi da.

e) Instalazio mota ezberdinetan matxura ohikoenak topatzeko jarraitu beharreko prozedura idatzi da, ekipoak erabiltzeko gida teknikoak eta gidaliburuak interpretatuz.

f) Material ezberdinen zehaztapenak landu dira, horiek mantentze prozesuan zehar eskuratzen direla kudeatzeko.

g) Mantentze-lanak egiteko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak ezarri dira.

h) Segurtasunerako, ingurumena babesteko eta kalitaterako planak egin dira mantentze-lanen prozesuan.

i) Mantentze-lanen urteko aurrekontua egin da.

j) Mantentze-lanen gidaliburua idatzi da.

5. Eguzki instalazio termikoen prebentzio lanak eta zuzentzekoak egiteko prozedurak zehazten ditu, planak interpretatuz eta estrategiak deskribatuz matxurak diagnostikatzeko.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-lanen planetan bildutako dokumentuetan egin beharreko mantentze-eragiketak interpretatu dira.

b) Mantentze-lanen tresnak eta material biltegia kudeatu dira.

c) Instalazioaren funtzionamendua kontrolatu da telekudeaketako sistemekin.

d) Prebentziorako mantentze-eragiketak egin dira.

e) Ihesak bilatzeko eta konpontzeko eragiketak egin dira.

f) Matxura eta disfuntzio ezberdinak diagnostikatu dira instalazioetan.

g) Ekipoak eta osagaiak desmuntatu eta ordezkatzeko eragiketak egin dira.

h) Osagaiak konpontzeko eragiketak egin dira.

i) Eguzki instalazio termikoaren mantentze-lanetan aplikatu beharreko segurtasun planetako, ingurune babesekoetako eta kalitatezkoetako aplikazio irizpideak idatzi dira.

j) Mantentze-eragiketen erregistroa landu eta osatu da.

Oinarrizko edukiak.

Eguzki instalazio termikoak muntatzeko plangintza:

-Eguzki instalazio termikoen proiektuak interpretatzea. Definizio zuzenaren, egin daitezkeen hobekuntzen proposamenaren eta funtzionamendu ziurraren egiaztapena egitea.

-Muntaketa antolatu eta prestatzea. Plangintza estrategikoko teknikak.

-Atzitzaileak, trukagailuak eta ekipo hidraulikoak muntatzeko metodologia zehaztapenak. Atzitzaileen eta horien muntaketa tekniken lotura motak berrikustea.

-Hoditeria, zirkulagailuak eta banaketa sistemako gainerako osagaiak muntatzeko metodologia zehaztapenak.

-Kontrol sistemen muntaketatarako metodologia zehaztapenak. Babes eta aginte taulak. Kontrol sistemen programazioa, parametro berezien eta segurtasun mugen egokitzapen eraginkorra.

-Materialez hornitzea eta obran jartzea. Plangintza logistikoa.

-Muntaketa aurrekontuak.

-Instalazioa muntatzeko gidaliburuak.

Eguzki instalazio termikoak muntatzeko teknikak:

-Muntaketan erabilitako makinak eta tresnak.

-Instalazioak prestatu eta zuintzea.

-Egiturak, bankadak eta euskarriak. Geometria eta esfortzuak, oinarrizko kalkuluak. Haize eta elur egintzak. Ainguratze eta finkatze sistemak. Egiturak muntatzeko teknikak. Arkitektura integrazioa.

-Obra zibila: materialak eta ekipoak lekualdatu eta altxatzea.

-Mihiztadura, asentu, alineazio eta euspen teknika eta eragiketak.

-Mekanizatu, konformazio eta lotura; hariztatu; ahozabalketa eta lotura soldatuen teknikak eta eragiketak aplikatzea, ekipo eta instalazioen muntaketan. Materialak eta lotura teknikak instalazioen elementuen artean.

-Atzitzaileen orientazio, makurdura eta alineazio teknika eta eragiketak.

-Eguzki instalazio termiko baten elementu ezberdinak muntatzea.

-Kalitatea muntaketan. Baldintza teknikoen plegua.

-Lanaren dokumentazio teknikoa. Materialen dokumentazioa.

-Parteak eta txostenak.

-Eguzki instalazio termikoak martxan jartzeko prozedurak:

-Metodologia instalazioak martxan jartzerakoan.

-Estankotasun probak antolatu eta gauzatzea.

-Zabalkuntza askeko probak antolatu eta gauzatzea.

-Eguzki instalazio termikoak martxan jartzea. Atzitzaileen lehen mailako geldialdiak, eta horiek martxan egoki birjartzen direla egiaztatzea.

-Egokitzapen eta oreka probak. Puntu kritikoak kontrolatzea.

-Laguntza instalazioaren barruko elkarren arteko konexioa. Kontrol parametroak. Banaketa eta zirkulazio berrian energia galerak ebaluatzea. Eguzki sistema eta sistema laguntzailea eraginkorragoak izateko teknikak.

-Martxan jartzearekin zerikusia duen dokumentazio teknikoa.

Eguzki instalazio termikoak mantentzeko plangintza:

-Mantentze-lanak. Funtzioa, helburuak eta motak. Prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-lanak.

-Mantentze-lanen plangintza eta programazioa. Mantentze planak.

-Prebentziozko mantentze-lanak.

-Teleneurketa eta telekontrol sistema automatikoak.

-Beharren kalkulua. Kargen plangintza.

-Denborak zehaztea.

-Eguzki instalazio termikoak mantentzeko lanen kudeaketa ekonomikoa. Mantentze-lanen kostua. Kostuen azterketa.

-Plangintzarako eta programaziorako dokumentazioa.

-Lan agindua.

-Segurtasun planak, ingurune babesekoak eta kalitatezkoak eguzki instalazio termikoak mantentzeko lanetan.

Eguzki instalazio termikoak mantentzeko prozedurak:

-Mantentze-lanetan erabilitako makinak eta tresnak.

-Matxuren diagnostikoa.

-Zuzenketetarako eta prebentziorako mantentze-lanen teknikak.

-Eguzki instalazio termikoen telekudeaketa. Eguzki produkzioaren kontrola, erregistroa eta hobekuntza proposamenak, funtzionamenduaren analisitik eratorrita.

-Eguzki instalazio termikoak mantentzeko biltegia eta materialak. Hornidurak hartu eta kodifikatzea. Biltegia antolatzea. Stock-a kudeatzea. Hornitzaileen homologazioa.

-Eguzki instalazio termikoen mantentze-lanak kudeatzea ordenagailuaren laguntzarekin:

-Mantentze-lanak optimizatzea. Kalitatea zerbitzua ematerakoan.

-Dokumentazio ekonomikoa eta administratiboa mantentze-lanetan. Fakturak eta aurrekontuak.

-Eguzki instalazio termikoen funtzionamendua aztertzea energia fakturak berrikustearen bitartez.

-Erabili eta mantentzeko gidaliburua. Eraikinaren liburua eta erregistroarekin, ikuskapenarekin eta kontrolarekin zerikusia duten beste dokumentu ofizial batzuk.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko prestakuntza ematen du eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak ikuskatzeko. Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa izeneko modulua instalazio hauen gaineko ezagutza teorikoak eta dimentsioa eskuratzeko eskaini da. Ondorioz, bigarren ikasturterako proposaturiko modulu honetan, instalazio horien muntaketa eta mantentze-lanak ikuskatzeko ikaskuntza egin da.

Moduluaren garapenean instalazio termikoen proiektu batzuen azterketatik abiatzea posible da, muntaketarako behar diren materialak eta baliabideak identifikatuz. Ondoren, eguzki instalazio termiko edo horien maketa batzuen muntaketa egin daiteke, azkenik kasuan kasuko mantentze-lanak identifikatzera eta egitera igaroz.

Egokien irizteagatik proposatzen den edukien sekuentziazioa bat etor daiteke oinarrizko edukien ataletan azaldutako aurkezpenarekin. Gauzak horrela, horiek jarraian proposatzen diren jardueren bitartez jorra daitezke besteak beste. Horietako batzuk informazioa aztertu eta bilatzekoak izanen dira, eta beste batzuk eguzki instalazio eta maketen muntaketa praktikoa osatzen dute, horrelako instalazioetan berezkoak diren mantentze-lanak jorratzea eta horiei aurre egitea ahalbidetuz.

-Eguzki instalazio termikoak muntatzeko plangintza:

Eguzki instalazio termikoen proiektu ezberdinak aztertzea, eraginkortasuna eta funtzionamendu egokia areagotzeko hobekuntza aukerak aurkeztuz (lurruneztapenak, murriztutako espantsio ontziak, besteak beste). Lanen identifikazioa eta denboran antolatzea, proposaturiko proiektu ezberdinak gauzatzeko. Merkataritzako katalogoetan, atzitzaile termiko mota ezberdinak bilatzea muntaketan aintzat hartu beharreko zehaztapen eta xehetasunekin. Eguzki instalazio termiko ezberdinak eratzen dituzten elementu ezberdinetako gehieneko lan presio eta tenperaturak berrikustea. Proiektu batean hoditeriaren, zirkulagailuen eta elementu osagarrien muntaketa zehaztapenak identifikatzea, araudiak edo fabrikatzaileek adierazitako jarraibideak aintzat hartuta. Adibide gisa emandako proiektu batean sartutakoen aldean, elementu baliokideak bilatzea merkataritzako katalogoetan funtzionamendua baliokidea izan dadin. Proiektu kontrolen sistema ezberdinen zehaztapenak egiaztatzea, kontrol taulako elementuen errekerimenduak, horien eskemak eta muntaketa egiteko modua definituz. Material zerrenda eta horien erabilera baldintzak egitea, eguzki proiektu termikoa obran jartzeko. Horretarako, katalogoetan azaltzen dena eskura dagoen identifikatu behar da, edo elementu baliokideak aukeratu. Proiektu baten muntaketaren aurrekontua egitea, dedikazio orduak eta behar diren pertsonak identifikatuz eta instalazioa gauzatzeko sekuentzia denboran antolatuz. Eguzki instalazio bateko muntaketa gidaliburua idaztea.

-Eguzki instalazio termikoen muntaketaren kontrola:

Eguzki instalazio edo maketa ezberdinen muntaketa egitea, egiturak, ainguratzea, atzitzaileen lotura eta instalazioaren multzo hidraulikoarekin duten konexioa barne hartuz. Lehen mailako eta bigarren mailako gauzatzea, hasierako eskema eta zuinketa gorabehera. Material ezberdinen hainbat multzo hidrauliko muntatzea (metalikoak eta plastikoak), eta lehen mailako atzitzaileekiko konexioa egitea. Eguzki instalazio edo maketa ezberdinen kontrol taula egitea, funtzionamendu ezin hobeko parametroak identifikatuz eta instalazioen elementuen segurtasun eskakizunak betez. Txostena egitea instalazioko atal ezberdinak gauzatzeko eragiketak egiterakoan erabilitako materialen zerrendarekin, erabilitako teknikekin eta behar izandako denborekin.

-Eguzki instalazio termikoak martxan jartzea kontrolatzea:

Egindako eguzki instalazio termikoen eta maketen funtzionamendu probak egitea, eguzki erradiazioarekin betetze probak egitearekin hasiz eta arreta emanez atzitzaileei. Kontu berezia izan behar da hartu beharreko segurtasun neurriekin. Probak jarraitu eginen lirateke estankotasun probarekin, zabalkuntza askekoarekin eta instalazioa martxan jartzearekin. Instalazioko elementuen funtzionamendu zuzena eta egindako kontroleko programazioa egiaztatzea. Lehen mailako geldialdia egitea eguzki erradiazio handiarekin, eta ondoren martxan egoki jartzen dela egiaztatzea. Gabeziak aztertzea eta horiek zuzentzeko aldarazpenak proposatzea. Instalazioaren errendimendua egiaztatzea eta normaltasunaren barruan funtzionatzeko parametroak kontrolatzea (diseinu emariak, oreka hidraulikoa, presio aldarazpenak, tenperatura jauziak, energia galerak hodi eta elementuetan, besteak beste). Eguzki sistema maketa edo instalazio bakoitzeko laguntzailearekin konektatzea, sistema laguntzailean egin beharreko kontrola identifikatuz eta instalazioa eraginkorren egiten duten parametroak ezarriz. Egindako proben ziurtagiria egitea, instalazioa legezko bihurtzeko izapideak egite aldera.

-Eguzki instalazio termikoak mantentzeko plangintza:

Eguzki instalazio termikoko proiektu baten prebentzio eta zuzenketa lanak identifikatzea, denborak, baliabideak, materialak, kostuak eta horiek denboran duten antolamendua ebaluatuz. Maketa edo eguzki instalazio bati uztartutako telekontroleko sistema automatikoa martxan jartzea, matxura baten berri ematen duten alarmak programatuz.

-Eguzki instalazio termikoen mantentze-lanak kontrolatzea:

Maketetan edo eguzki instalazioetan matxurak simulatzea, funtzionamendu ezin hobeko egoerara itzultzeko zuzenketa egokiak planteatu eta gauzatuz. Mantentze-lanen teknikak benetako eguzki instalazio termiko bati aplikatzea, mantentze-lanen gidaliburua idatziz eta prebentzio nahiz zuzenketa lanetan egin beharreko funtsezko puntu guztiak identifikatuz eta horien denboran antolatuz. Instalazio baten funtzionamendua ezin hobea dela egiaztatzea, in situ neurketak egitearen bitartez (emariak, presioak, tenperaturak, energia, besteak beste). Instalazio baten funtzionamendua aztertzea aprobetxatutako energia erregistroetatik eta erregai kontsumoetatik abiatuz, instalazioa hobetzeko proposamena egitea eta zuzenketaren kostuak zenbatestea.

Moduluak instalazioen azterketa hartzen du, eguzki instalazio termikoen mantentze-lanen funtzionamendua egiaztatzeko eta horiek identifikatzeko. Hori guztia muntaketa praktikoekin osatuko da, gauzatze- eta mantentze-lanak egiaztatzea ahalbidetuz.

Eguzki instalazio termikoen muntaketaren nahiz mantentze-lanen azterketaren eta plangintzaren zatia egite aldera, komenigarria litzateke baliabide informatikoak dituen gela teknikora jotzea. Gainerako edukietarako, beharrezkoa da tailerreko jarduerak hurrengoetan zatituta egitea: gauzatze-lanak, mantentze-lanak eta maketa eta instalazioen emaitzen azterketa. Benetako eguzki instalazio termikoak izatea gomendatzen da, funtzionamenduaren mantentze-lanak eta egiaztapena egite aldera.

Modulu honek lotura estua du Instalazioak muntatzeko prozesuak izeneko moduluarekin, euskarri modulutzat jotakoa, azken horretan ikasleak mekanizatuko eta soldadurako tekniken eta instalazioak muntatzearen trebetasunak hartuko zituelako. Horri esker posible izanen da eguzki instalazio termikoak gauzatzeko lanetan modu autonomoan jardutea.

Lanbide modulua: Energia eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0354.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Energia produktu eta zerbitzuen sustapena dokumentatzen du, egin daitezkeen merkataritza egintzak marketing teknikekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Salmenta gidaliburuak landu dira, hura konfiguratzen duten elementu ezberdinak aukeratuz.

b) Argudio gidaliburuak egin dira, merkaturatu beharreko produktu eta zerbitzuen ezaugarriak, abantailak eta onurak xehatuz.

c) Bezeroen fitxategia eratu da, intereseko datu guztiak erregistratuz.

d) Sektoreko enpresa ezberdinen produktu eta zerbitzuak alderatu dira, taulak eta aurkezpenak eginez.

e) Lehiakideen aurrean, esku-hartzeak prestatu eta egiterakoan, agertu beharreko jarrera azaldu da, horien parte-hartzea baloratuz.

f) Marketing elementuak deskribatu dira, merkataritzako funtzioan zer nolako esku-hartzea duten xehatuz.

g) Komunikazioen erabilera azaldu da merkataritzako lanetan.

h) Salmenta teknika ezberdinak aplikatu dira, horien erabilera sistematizatuz.

i) Metodoaren garrantzia eta laneko autoantolamendua baloratu dira, horien abantailak aztertuz.

2. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrari buruzko dibulgazio egintzak planifikatzen ditu, helburuak eta jarduera ildoak justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruz dauden plan nazionalak eta komunikazio kanpainak azaldu dira.

b) Hartzaileak, haien inguruneak eta haien eskariak identifikatu dira, inkestak, batez bestekoen taulak eta erregistro ofizialak erabiliz.

c) Hartzaileen informazio eta trebakuntza beharrak zehaztu dira, prestakuntza teknikoko maila gorabehera.

d) Energia eta ura arrazoiz erabiltzeari buruzko gomendioak zerrendatu eta argudiatu egin dira, bai teknikoki, bai ekonomikoki.

e) Energia eta ura aurrezteko helburuak definitu dira, errealitateari eta egoera bakoitzari egokituta.

f) Esku-hartzerako behar diren eremuak, baliabide teknologikoak eta didaktikoak aukeratu dira.

g) Egintzen kostua zenbatetsi da.

h) Dibulgazio jarduerak antolatzeko egin behar diren urratsak deskribatu dira.

i) Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari eta kontsumo ohitura arduratsuei buruzko dibulgazio plan baten edukiak zehaztu, sekuentziatu eta programatu dira.

j) Informazio eta trebakuntza egintzen txostenak, foiletoak, aurkezpenak eta proposamenak landu dira, informazioaren eta komunikazioen teknologiak erabiliz.

3. Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruzko dibulgazio egintzen garapena zehaztu eta xehatzen du, diseinatutako jarduerak identifikatutako xede publikoarekin uztartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Egintzak garatzeko behar diren tokiak, baliabide teknologikoak eta didaktikoak prestatzeko irizpideak ezarri dira.

b) Energia instalazioen eta ur hornidurako instalazioen oinarrizko funtzionamendua azaldu da.

c) Eraikinen energia portaerari buruz egindako diagnostiko eta auditoretzen berri eman da, energia eta ur instalazioen eraginkortasunaren eta funtzionamenduaren berri bezalaxe.

d) Proposatutako hobekuntzak aplikatuz lortu beharreko energia eta ur aurrezpena argudiatu da.

e) Hartzaileek egin ditzaketen galderentzako eta plantea ditzaketen eragozpenetarako erantzunak jasotzen dituen dokumentua landu da.

f) Esku-hartze bat erakargarria eta atsegina egiteko baliabide teknologikoak eta didaktikoak erabiltzeko irizpideak ezarri dira.

g) Esku-hartzearen garapen ezin hoberako jarrera positiboak erlazionatu egin dira.

h) Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari eta kontsumoko ohitura arduratsuei buruzko dibulgazio planak azaldu dira, hartzaileen prestakuntza tekniko maila bereiziz.

4. Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruzko dibulgazio egintzak ebaluatzen ditu, aukeratutako ebaluazio parametroak eta baliabideak justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaluazio ereduak eratu dira, esku-hartze mota bakoitzari egokituz.

b) Galdeketak, inkestak eta txostenak diseinatu dira, egintzen garapena eta emaitzak aztertzeko.

c) Esku-hartzeak ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak zehaztu dira, eta argiak eta zehatzak izan behar dira.

d) Egintzen ondorioak aztertu egin dira sortutako dokumentaziotik abiatuz.

e) Jarritako helburuen betetze maila baloratu da.

f) Lortutako emaitzen desbiderapena azaltzen duten arrazoiak aztertu egin dira helburuekin.

g) Txosten teknikoak idatzi dira ebaluazioaren ondorioekin.

h) Egintzak hobetzeko neurri zuzentzaileak proposatu dira.

i) Ebaluazio prozesu osoan eraikuntza jarrera eta jarrera objektiboa mantendu da.

Oinarrizko edukiak.

Energia produktuak eta zerbitzuak sustatu eta saltzeko dokumentazioa:

-Marketinga. Merkatua. Produktuak. Prezioa. Sustapena. Banaketa.

-Lanaren autoantolamendua. Abantailak.

-Komunikazio teknikak. Komunikazioak. Salmenten gidaliburua. Argudiatzea. Bezeroen fitxategia.

-Bisitak.

-Salmenta teknikak. Hitzaldia. Erakustaldia, saiakuntza eta proba. Eragozpenak tratatzea.

-Salmentak ixtea.

Dibulgazio egintzak planifikatzea energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruan:

-Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrari buruzko plan nazionalak.

-Energia eraginkortasunari eta uraren erabilerari buruzko komunikazio kanpainak.

-Hartzaile tipologia.

-Adierazitako beharren eta benetako beharren arteko egokitzapena.

-Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrari buruzko helburuak eta gomendioak.

-Bilera gelak.

-Baliabide teknologikoak eta didaktikoak.

-Jardueraren kostuaren kalkulua.

-Dibulgazio jarduerak antolatzea.

-Dibulgazio planak. Hartzaileak. Helburuak. Iraupena. Beharrezko baliabideak.

-Edukiak. Edukien sekuentziazioa.

-Aurrekontua.

Dibulgazio egintzak zehaztea energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruan:

-Esku-hartzea eta baliabideen erabilera prestatzea.

-Dokumentazioa lantzea. Txostenak, foiletoak, aurkezpenak, proposamenak.

-Erreferentziako dokumentazioa. Katalogo teknikoak.

-Dibulgazio planen azalpena.

-Energiari eta urari buruzko hitzaldi teknikoak.

-Argudiatzea: ezaugarriak, abantailak eta onurak.

-Galderen eta eragozpenen tratamendua.

-Jarrera esku-hartzean zehar.

Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruzko dibulgazio egintzak ebaluatzea:

-Ebaluazio ereduak.

-Ebaluazio irizpideak.

-Ebaluaziorako baliabideak.

-Egintzen ondorioak.

-Helburuak zenbateraino bete diren.

-Emaitza/helburuetan egon daitekeen desbiderapenaren arrazoiak.

-Neurri zuzentzaileak.

-Emaitzen txostenak eta proposatutako hobekuntzak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek beharrezko trebakuntza du energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzerakoan jarduteko. Edukien lehenengo zatia merkataritzako eta marketingeko teknikekin uztartzen da, eta bigarrenak, zabalagoa, zerikusia du produktuak, teknikak eta energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruzko kanpainak planifikatu, egin eta ebaluatzearen gaineko alderdiak garatzearekin.

Modulu honetan energiaren eta uraren eraginkortasuna sustatzeko ezagutzak eta teknikak hartzen dira. Horretarako, kasu praktiko ezberdinak planteatzea proposatzen da; horietan, moduluan beharrezkoak diren eduki eta gaitasun ezberdinak garatuko dira.

Modulu honetako edukiak jorratzeko iradokitzen diren jarduerak, beste hainbaten artean, jarraian zerrendatzen dira, eta agertzen diren hurrenkera berdinean gara daitezke:

-Dokumentazio eta merkataritza egintzak prestatzea:

Zonalde baterako eguzki atzitzaile termikoen frankizia garatzeko aukerei buruzko azterlana egitea. Merkatua, salmenta prezioa, merkataritzako tartea, sustapen modua eta banaketa egiteko modua aztertzea, enpresa nola autoantolatu planteatuz. Frankiziaren produktuaren katalogoa egitea, teknikari instalatzaileei eta bezeroentzako beste komertzial batzuei hori aurkeztea errazagoa izan dadin. Frankizia sustatzeko helburuarekin, iragarkia egunkarian argitaratzeko idaztea. Argitalpenaren kostua ebaluatu egin beharko da. Bezeroen datu basea garatzea merkataritzako kudeaketarako, bisiten jarraipena egiteko eta produktuak saltzeko. Atzitzaileen frankiziaren salmenta kanpaina egiteari buruzko planteamendua, hura eraikin bateko auzotar komunitateari eskaini nahi zaionean. Komunitate horretan administratzailea dagoela eta diru-laguntzak ere badirela kontuan hartuko da, eta egintzen kronograma eta sustapen eta salmenta egintzak egiteko behar diren dokumentuak planteatuko dira. Produktuaren erakusketa nola eginen litzatekeen aztertzea, behar diren baliabideak identifikatuz (tokiak, materialak, besteak beste).

-Dibulgazio egintzak planifikatzea energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruan:

Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeko estatu mailako planak eta plan autonomikoak identifikatu eta aztertzea, eskura daitezkeen diru-laguntzak kontuan hartuz. Fabrikatzaile batek zonako bere ordezkariei kondentsazio galdara bat sustatzeko kanpaina egitea, produktu berri honen abantailak azalduz lehiakideek dutenaren aldean eta energia eraginkortasuna azpimarratuz. Ordezkariek azkeneko bezeroraino iritsi arte egin beharko dituzten kanpaina motak identifikatzea. Euri urak biltzeko sistema baten sustapena planteatzea, lorategietan erabiltze aldera. Kanpaina arkitektoei zuzendurikoa izanen da. Erabili beharreko baliabide didaktikoak, talde honetara jotzeko moduak eta behar diren esparruak identifikatzea. Kanpainan zenbatetsitako aurrekontua zenbatestea.

-Dibulgazio egintzak egitea energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren inguruan:

Eraikinetan energia eta ura aurrezteari buruzko aurkezpen publikoa egitea, hitzaldiaren amaieran galderen txanda antolatuz. Azalpena amaitzerakoan, aurkezpenaren alderdi sendoak eta ahulak ebaluatuko dira ikasleekin batera.

-Energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruzko dibulgazio egintzak ebaluatzea:

Eraikineko auzotarrekin eguzki atzitzaile termikoen aurkezpenari buruzko inkesta egitea. Inkestaren emaitzak ebaluatzea, egintzaren ondorioak, betetze maila eta emaitzak hobetzeko proposatzen ahal diren neurri zuzentzaileak egiaztatuz. Lortutako emaitzak eta hobekuntza proposamenak biltzen dituen txostena garatzea.

Modulua garatzeko, energia eta ura eraginkortasunez erabiltzeari buruzko informazioa bilatu behar da. Normalean erakundeen aldetiko diru-laguntzen babesa izaten du. Produktuen sustapena egitea ahalbidetuko duten tresna informatikoak eduki behar dira, bezeroei buruzko informazioa kontrolatzeko datu baseak erabiltzearekin batera.

Ikasleari gakoak eman behar zaizkio komunikazio publikoa posible izan dakion. Helburu hori marketing egintzak berak irudikatzeko lanak aurkeztearen bitartez lor daiteke. Horregatik guztiagatik, jarduerak komunikazio gaitasuna erraztera orientatuta egon behar dira. Halaber, beharrezkoa da ikasleek parte-hartze aktiboa izatea azalpenak egiten diren saioetan.

Moduluan baliabide informatikoak erabiltzea beharrezkoa da, bai informazioa bilatu eta aztertzeko, bai proposatutako jarduerak prestatu eta aurkezteko. Horretarako, komenigarria da baliabide informatikoak eta aurkezpen sistemak edukiko dituen gela teknikoa erabiltzea.

Modulu honek lotura du zikloko gainerako moduluekin, izan ere, horiek sustapen lanak modu profesionalagoan eta sistematikoagoan garatzea ahalbidetuko dieten ezagutza teknikoak emanen dizkiete ikasleei.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0356.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta bizitzan zehar ikasteko hautabideak identifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratu da, laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lan taldeak identifikatu dira.

c) Lan talde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lan taldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lan taldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lan taldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietakoa dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legerian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide-kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin da.

d) Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Oinarrizko edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren lan- eta lanbide-ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lan taldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Energiaren sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau-esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Lanbide arriskuen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Energiaren sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta lehen sorospenetarako teknikak aplikatzea.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, energia eraginkortasunaren eta eguzki energiaren eremuetan, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lan taldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, laneko segurtasun eta osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Ingelesa II

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingelesez dauden eta bere lanbidearen eremuarekin zerikusia duten mota teknikoko testu konplexuak ulertzen ditu, askatasun maila altuarekin eta erreferentzia iturriak erabiliz horiek egoki aukeratu ondoren.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Testu ezberdinetan eta xedeak gorabehera egokia den irakurketa teknika aplikatu da, albisteen, artikuluen eta txostenen praktika profesionalean erabiltzea edo ez erabiltzea erabakitze aldera.

b) Testu luze eta konplexuetan bildutako jardun profesionaleko informazio interesgarri garrantzitsuak identifikatu dira, atal zailak berriro irakurtzeko aukera edukiz.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak doitasunez atera dira testu baten zati ezberdinetatik edo testu ezberdinetatik. Horiek iturri espezializatuetatik etor daitezke (lanbideko gaiak jorratuz gero) edo beste iturri espezializatu batzuetatik (hiztegiaren laguntza erabiliz gero).

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo haren espezialitateko gaietan.

e) Lanbide jardunak berezkoak dituen prozesuak garatzeari edo ekipo, aparatu eta baliabideak erabiltzeari buruzko jarraibide luze eta konplexuak zehatz interpretatzen ditu, betiere, atal zailenak berriro irakurtzeko aukera edukita.

f) Lanbidearen eremuan pertsonekin harremanak eratzeko bidaltzen diren komunikazio idatzien funtsezko elementuak aukeratu dira, erraz eta doitasunez funtsezko esanahia ateratzeko.

g) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere espezialitateko gaien gainean, aurrez aurre egotea eskatzen duten nahiz hori eskatzen ez duten komunikazio egoeretan ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Doitasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datu eta ekintza tekniko zehatzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere lanbideko jarduerei buruz hizkera argian emandako jarraibide operatiboak zailtasunik gabe ulertu ditu (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Lanbideko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Ingelesez bere lanbide eremuarekin zerikusia duten dokumentuak osatzen ditu eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu, lexiko zehatza erabiliz eta bere jardueran berezkoak diren transakzioak gauzatu eta komunikatzeko behar diren kohesio, koherentzia eta doitasuna mantenduz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jardunean erabilitako formularioak, txostenak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txostenak, eta abar idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak doitasunez eta zuzen betez.

c) Lanbideko gaiei buruzko errutinazko gaiei eta errutinazkoak ez direnei buruzko informazioak, aldizkari eta foiletoetatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Bere jardueran berezkoak diren dokumentu guztiak landu dira arrazoizko zuzentasunarekin oinarrizko gramatika elementuetan, puntuazio ikurretan eta ohiko hitzen ortografian eta egitura koherente eta kohesiodunean arrazoizko zuzentasuna mantenduz eta lanbide eremuko berariazko hiztegia doitasunez erabiliz.

e) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

f) Testuinguruan kokatzearen eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Bere espezialitateko gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide zehatzak erabiliz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lanbide jarduerarekin zerikusia duten aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

b) Lanbide jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko aurkezpen laburrak, sinpleak eta aldez aurretik entseaturikoak zuzentasunez egin dira.

c) Doitasunez mintzatu da, behar adinako hiztegi teknikoa eta esaldi estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

d) Truke motzetan ohikoak diren lanbide egoerei buruzko alderdi teknikoak eztabaidatu eta horien gaineko iritziak eman dira.

e) Norberaren lanbide eremuko interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegi teknikoa erabili da.

f) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

g) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Bere jarduerako beste profesional batzuekin eta elkarrizketatzaileekin ingelesez ahoz komunikatzen da, eguneroko gaiei eta lanbide jarduerako berezkoei buruzko truke sinple eta zuzena mantenduz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko edo lanbideko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

Oinarrizko edukiak.

Eduki lexikoak:

-Lanbide eremuko berariazko hiztegia eta terminologia.

-Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak,...

Eduki gramatikalak:

-Aditz aldiak.

-Hitzen erabidea.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

-Erlatibozko perpausak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

-Baldintzazkoak.

-Zehar estiloa.

Eduki funtzionalak.

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra eta lanbideari buruzkoa emateko, datuak eta neurriak eskatzeko, etab.

-Gai teknikoei buruzko azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

-Konparatzea eta erkatzea; alde onak eta txarrak.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

-Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

-Gai teknikoen edo bestelako gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

-Makinak edo ekipoak, materialak eta prozesuak deskribatzea.

-Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

-Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

-Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

-Mota teknikoko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

-Xehetasunak eta informazio teknikoa ematen duten testu informatibo koherenteak lantzea.

-CVak, aurkezpen gutunak edo lanbide profilak, lan eskaerak idaztea.

-Formularioak edo dokumentuak osatzea.

-Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako gidaliburu edo materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

-Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

-Lanbide eremuarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

-Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, eta hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Ingelesa II lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua heziketa zikloetan. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Kasu honetan heziketa ziklo batean irakasten den hizkuntzaren bigarren maila dela aintzat hartuta, modulu honen ikuspegia ikasleen trebakuntza sendotzera zuzendu daiteke beren espezialitateko berezko hizkuntza alderdi teknikoetan. Ez da alde batera utziko ohiko komunikazio egoeretan moldatzeko behar diren gaitasunen garapena. Azken dimentsio honek garrantzia berezia hartzen du ikasturte honetan, izan ere, ikasleek ikaskuntza iraunkorrerako Erasmus programa europarretan parte hartzera iris daitezke.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Adierazten denaren zuzentasunean, jarioan eta zehaztasunean exijentzia maila altuagoa litzateke kasu honetan. Ikasgelan, bai irakaslea, bai ikasleak, ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratu ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abar deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Energia eraginkortasunari eta eguzki energia termikoari buruzko proiektua

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Kodea: 0355.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu dira, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu dira, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dieten beharrak identifikatu dira.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu dira.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu da.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu dira.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu dira.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu dira.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin da.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu da.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin da.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu dira.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri dira eta haien norainokoa identifikatu da.

e) Proiektua egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak aurreikusi dira.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin da.

g) Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu dira.

h) Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu dira.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu da, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu dira.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu dira.

e) Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipoak definitu dira.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin da.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu da.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu dira.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu da.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri da eta berariazko dokumentuak prestatu dira.

g) Proiektuak baldintzen agiria duen kasuan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Kodea: 0358.

Iraupena: 340 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa antolamenduekin alderatu da.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota erlazionatu egin dira enpresa jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.

f) Jarduera honetan ohikoen izaten diren barreiapen bideen egokitasuna baloratu da.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lan taldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipoak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatu eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu da.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna gain hartu du.

3. Instalazio termikoen eta argi instalazioen eta horien osagaien energia eraginkortasuna ebaluatzen du, horien energia errendimendua zehaztuz eta hobetzeko jarduerak proposatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioko osagaien ezaugarriak atera dira.

b) Erregaia eta ohiko parametroak zehaztu dira.

c) Emariei, tenperaturei, kontsumoei eta beste ohiko parametro batzuei buruzko datuak eskuratu dira.

d) Sistemari ekarritako energia eta galerak kuantifikatu dira.

e) Kasuan kasuko osagaiaren edo instalazioaren energia errendimendua zehaztu da.

f) Kontrol sistemak eta horiek instalazioaren errendimenduan duten eragina aztertu dira.

g) Instalazioaren eraginkortasunaren txosten teknikoa landu da.

h) Instalazioaren konfigurazioa hobetzeko hautabideak zehaztu dira.

i) Instalazioen ikuskapenean segurtasun plana aplikatu da.

4. Eraikinetako energia kalifikazio eta ziurtapen prozesua teknikoki babesten du, simulazioak eta energia portaeraren kalkuluak eginez.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinaren eraikitze informazioa bildu da.

b) Itxituren portaera higrotermikoa ebaluatu da.

c) Eraikineko energia eskaria mugatzeko eskakizuna betetzen dela egiaztatu da.

d) Eraikina hornitzen duten instalazio termikoak identifikatu dira.

e) Energia kalifikazioa kalkulatu da.

f) Simulaziorako eta energia kalkuluak egiteko programa informatikoak erabili dira.

g) Eraikin bateko energia ziurtapenaren dokumentazioa landu da.

h) Eraikin bateko energia ziurtapenaren dokumentazioa izapidetu da.

5. Eraikineko ur instalazioetan eraginkortasuna eta aurrezpena hobetzeko proposamenak formalizatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Parametro hidraulikoak eta kalitatezkoak lortu dira ur instalazioetan.

b) Instalazio hidraulikoaren kontserbazio egoera aztertu da.

c) Ur instalazioetan egindako mantentze esku-hartzeak identifikatu dira.

d) Errezeptoreen eta kontrol sistemen ezaugarriak aztertu dira.

e) Aparatuen gastua eta funtzionamendua eta haren instalazioa alderatu egin dira funtzionamendu eraginkorreko errezeptoreetatik eskuratuko liratekeen datuekin.

f) Kontrol sistemen hobekuntza tartea aztertu da.

g) Ur instalazioaren diagnostikoari buruzko txostena landu da.

h) Ur instalazioaren hobekuntza proposamenari buruzko txostena landu da.

6. Eguzki instalazio termikoen proiektuak formalizatzen ditu, lege eskakizunei eta bezeroen energia beharrei erantzunez.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen energia beharrak ebaluatu dira.

b) Eraikinaren kokalekuko eguzki aukerak baloratu dira.

c) Eguzki energia ezartzeko aukera ezberdinak aztertu dira.

d) Eguzki instalazio termikoa konfiguratu da.

e) Eguzki instalazio termikoaren trazatu orokorreko eta xehetasunezko trazatuko planoak landu dira.

f) Proiekturako behar diren memoria, administrazio baldintzen plegua, aurrekontua, segurtasun azterlana eta gainerako agiri guztiak landu dira.

g) Proiektua izapidetzeko administrazio dokumentuak osatu dira.

7. Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzen ditu, lege eskakizunei eta bezeroen errekerimenduei erantzunez.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eguzki instalazio termikoaren muntaketa proiektua interpretatu da.

b) Obrarako behar diren materialen horniketa antolatu eta kontrolatu da.

c) Instalazioaren zuinketa eta muntaketa antolatu eta kontrolatu da.

d) Segurtasun, funtzionamendu eta martxan jartzeko probak ikuskatu edo egin dira.

e) Eguzki instalazio termikoen mantentze-lanak antolatu eta kontrolatu dira.

f) Segurtasun plana antolatu eta aplikatu da eguzki instalazio termikoen muntaketan eta mantentze-lanetan.

g) Eguzki instalazio termikoen muntaketarekin eta mantentze-lanekin zerikusia duen dokumentazioa kudeatu da.

8. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra bultzatzen du, produktu eta instalazio eraginkorrei buruzko dibulgazio egintzak antolatu eta eginez.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Eraginkortasun altuko moduan katalogatutako eta merkatuan dauden produktuak, aparatuak eta instalazioak identifikatu dira.

b) Salmentarako gidaliburuak eta argudio gidaliburuak landu dira, merkataritza sustapena babesteko.

c) Dibulgazio egintzaren hartzaileak identifikatu dira.

d) Dibulgazio egintza planifikatu da, indarrean dauden araudia eta eraginkortasun planak aintzat hartuta.

e) Erreferentziako dokumentazioa prestatu da.

f) Dibulgazio egintza egin da.

g) Prestakuntza egintza egin da.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak, alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) NOLA ANTOLATU DIREN MODULUAK PRESTAKUNTZA UNITATETAN

0121 Lanbide modulua: Ekipo eta instalazio termikoak (160 ordu)

0121-UF01(NA)

Beroa eta ur bero sanitarioa produzitzeko ekipo eta instalazioak

60

0121-UF02(NA)

Klimatizazioko eta aireztapeneko ekipoak eta instalazioak

60

0121-UF03(NA)

Hotzeko ekipo eta instalazio termikoak

40

0122 Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko prozesuak (130 ordu)

0122-UF01(NA)

Eragiketa mekanikoak instalazio termikoetan

20

0122-UF02(NA)

Soldadura instalazio termikoetan

30

0122-UF03(NA)

Beroa produzitzeko ekipoen oinarrizko muntaketa eta horiek martxan jartzea

40

0122-UF04(NA)

Hotzeko ekipoen oinarrizko muntaketa eta horiek martxan jartzea

40

0123 Lanbide modulua: Instalazioen irudikapen grafikoa (100 ordu)

0123-UF01(NA)

Instalazio termikoen planoak interpretatzea

40

0123-UF02(NA)

Instalazio termikoen planoak lantzea

60

0351 Lanbide modulua: Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan (100 ordu)

0351-UF01(NA)

Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioak eraikinetan

30

0351-UF02(NA)

Errezeptoreen eta ur instalazioen eraginkortasuna eraikinetan

20

0351-UF03(NA)

Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen mantentze-lan eraginkorrak eraikinetan

20

0351-UF04(NA)

Diagnostiko txostenak lantzea eraikinetako ur instalazioen gainean

30

0352 Lanbide modulua: Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa (160 ordu)

0352-UF01(NA)

Eguzki instalazioen bideragarritasun azterlanak

40

0352-UF02(NA)

Eguzki instalazio termikoen ekipoak

40

0352-UF03(NA)

Eguzki instalazio termikoen proiektuak

60

0352-UF04(NA)

Segurtasun plana eguzki instalazio termikoen muntaketan

20

0357 Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen berritzailea (60 ordu)

0357-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0357-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0357-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

NA01 - UF01

Ingelesa I

60

0350 Lanbide modulua: Eraikinen energia ziurtapena (320 ordu)

0350-UF01(NA)

Eraikinen energia balantzea

30

0350-UF02(NA)

Eraikinetako energia eskariaren mugaketaren kalkulu sinplifikatua

50

0350-UF03(NA)

Eraikinetako energia eskariaren mugaketaren kalkulu orokorra (LIDER)

60

0350-UF04(NA)

Etxebizitza eraikinen energia ziurtapena (CALENER VYP)

60

0350-UF05(NA)

Hirugarren sektoreko eraikin handien energia ziurtapena (CALENER GT)

60

0350-UF06(NA)

Energia kalifikazioaren kudeaketa

60

Lanbide modulua 0349: Instalazioetako energia eraginkortasuna (160 ordu)

0349-UF01(NA)

Beroko instalazioen energia eraginkortasuna

20

0349-UF02(NA)

Hotzeko instalazioen energia eraginkortasuna

20

0349-UF03(NA)

Energia berreskuratzeko sistemak

20

0349-UF04(NA)

Instalazio termikoak kontrolatzeko sistemak

20

0349-UF05(NA)

Instalazio termikoen sistema elektrikoak

30

0349-UF06(NA)

Argiztapen sistemen eraginkortasuna

20

0349-UF07(NA)

Instalazioen energia eraginkortasunaren diagnostiko txostenak lantzea

30

0353 Lanbide modulua: Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea (160 ordu)

0353-UF01(NA)

Egiturak eguzki instalazio termikoetan

40

0353-UF02(NA)

Muntaketaren kudeaketa eta eguzki instalazio termikoak martxan jartzea

60

0353-UF03(NA)

Eguzki instalazio termikoen mantentze-lanen kudeaketa

60

0354 Lanbide modulua: Energia eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena (90 ordu)

0354-UF01(NA)

Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzeko planak

30

0354-UF02(NA)

Energia eraginkortasuna eta ur aurrezpena sustatzeko materialak lantzea

40

0354-UF03(NA)

Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzeko merkataritza teknikak

20

0356 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 ordu)

0356-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0356-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0356-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

NA02 lanbide modulua: Ingelesa II (40 h)

NA02 - UF01

Ingelesa II

40

B) PRESTAKUNTZA UNITATEEN GARAPENA

Lanbide modulua: Ekipo eta instalazio termikoak

Kodea: 0121.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Beroa eta ur bero sanitarioa produzitzeko ekipo eta instalazioak.

Kodea: 0121 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Beroa eta UBS produzitzen duten instalazioei termoteknia aplikatzea.

-Beroa sortzeko parametroak identifikatzea. Erregaiak.

-Barruko airearen kalitate baldintzak eta beroa eta UBS produzitzeko instalazioen erosotasuna zehaztea.

-Berogailu eta UBS eskemen irudikapen grafikoa.

-Berogailu sistemen sailkapena.

-Bero sorgailuak. Galdarak, galdara motak eta funtzionamendua, erregailuak. Bero ponpak. Tipologia, kalkulua eta aukeraketa.

-Eguzki energiaren atzitzaile termikoak.

-Beroa konbustioaren bidetik produzitzeko instalazioetako elementuak. Galdarak eta erregailuak. Espantsio ontziak. Tximiniak. Ponpak eta zirkulagailuak. Metatzeko deposituak. Elementu laguntzaileak. Kalkulua eta hautapena.

-Igorleak, bero trukagailuak eta elementu terminalak. Kalkulua eta hautapena.

-Igorleen araberako berogailua. Banaketa sistemak. Instalazioen oinarrizko osagaiak eta osagai laguntzaileak.

-Kontrol eta segurtasun gailuak.

-Instalazioen kalkulua eta adibideak.

-Biren arteko eta hiruren arteko sorkuntza sistemak aztertu eta kalkulatzea, eraikinetan aplikatuta.

-Suteen aurka babesteko instalazioak: ekipoak eta materialak babesteko mailak. Suteen aurkako hautemate eta alarma sistemen sailkapena. Sua automatikoki itzaltzeko sistemen sailkapena eta kalkulua. Araudia.

-Erregelamendua.

Prestakuntza unitatea: Klimatizazioko eta aireztapeneko ekipoak eta instalazioak.

Kodea: 0121 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Klimatizazio eta aireztapen instalazioei termoteknia aplikatzea.

-Ohiko parametroak identifikatzea klimatizazio eta aireztapenean.

-Barruko airearen kalitate baldintzak eta klimatizazio eta aireztapen instalazioen erosotasuna zehaztea.

-Klimatizazio eta aireztapen eskemen irudikapen grafikoa.

-Klimatizazio eta aireztapen instalazioen sailkapena.

-Zatiak eta elementuak.

-Ekipoen dimentsioak eta aukeraketa.

-Hozteko instalazioak. Bero ponpak. Airea girotzeko multzo autonomoak.

-Xurgapen ekipoak.

-Airea tratatzeko unitateak.

-Airea lokaletan banatzea. Saretoak eta difusoreak. Unitate terminalak.

-Fluidoen zirkulazioa.

-Presioaren, abiaduraren eta emariaren neurketa fluidoetan.

-Ponpa motak fluidoetarako. Aplikazio esparrua. Ponpa baten ohiko kurba.

-Haizagailu motak. Aplikazio esparrua. Ohiko kurba.

-Hodi sareen diseinu eta kalkulua. Karga, abiadura eta emari galera.

-Hodi sareen diseinu eta kalkulua. Karga, abiadura eta emari galera.

-Euskarriak, bankadak, ainguratzeak eta eusteko elementuak aukeratu eta kalkulatzea instalazio termikoetarako eta aireztapen instalazioetarako.

-Erregelamendua.

Prestakuntza unitatea: Hotzeko ekipo eta instalazio termikoak.

Kodea: 0121 - UF03 (NA.

Iraupena: 40 ordu.

-Termoteknia hotzeko instalazioei aplikatzea.

-Hotzeko zikloen interpretazioa.

-Fluxu hozgarriak eta labaingarriak aplikatzea.

-Hotzeko eskemen irudikapen grafikoa.

-Hotzeko ganberak. Motak eta aplikazioak.

-Hotzeko konpresoreen sailkapena eta ezaugarriak. Aukeraketa. Edukiera aldeak.

-Kondentsadoreak eta ura hozteko dorreak. Sailkapena eta funtzionamendua. Kalkulua eta hautapena.

-Lurrungailuak eta bero trukagailuak. Sailkapena eta funtzionamendua. Antzigarra ez sortzeko sistemak. Kalkulua eta hautapena.

-Espantsio gailuak (espantsio termostatikoko balbula, espantsio elektronikoko balbula, hodi kapilarra, besteak beste). Kalkulua eta hautapena.

-Balbulak (presio iraunkorreko balbulak, atxikipen balbulak, segurtasun balbulak, balbula motorizatuak, besteak beste). Kalkulua eta hautapena.

-Hozgarrien hodiak kalkulatzea.

-Zirkuituari erantsitako elementuak. Iragazkiak. Olio bereizleak. Likidoetarako ontziak. Isilgailuak. Xurgapeneko bereizleak.

-Erregulaziorako eta segurtasunerako aparatuak.

-Energia aurrezteko sistemak.

-Erregelamendua.

Lanbide modulua: Instalazioak muntatzeko prozesuak

Kodea: 0122.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eragiketa mekanikoak instalazio termikoetan.

Kodea: 0122 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Materialen propietate orokorrak.

-Instalazio termikoetan erabilitako materialak. Alde onak eta txarrak.

-Hodiak. Materialak, ezaugarriak eta neurriak.

-Korrosioa eta oxidazioa. Materialen babesa. Anodo galbanikoa edo magnesiokoa, elektrolisia. Mahuka dielektrikoak, isolamenduak, kutsadura bisoreak. Fluidoen instalazioak garbitu eta kutsaduraz garbitzeko tratamenduak.

-Instalazio termikoetan eta fluidoen instalazioetan erabilitako hoditeriarako osagarriak.

-Mekanizatuko ekipo eta lanabesak (sailkapena, erabilera).

-Neurketa eta alderaketa baliabideak.

-Mozteko, zulatzeko eta hariztatzeko eragiketak (barruan eta kanpoan).

-Kurbaketa, ahozabalketa eta zabalketa hoditerian.

-Aire hodiak trazatu, moztu eta eraikitzea xaflatik abiatuz (tarte zuzenaren metodoa eta tapen araberakoa).

-Saretoak, difusoreak, atakak, suebakiak, bateria elektrikoak eta beste osagai batzuk konektatzea.

-Mekanizatua xafla hodietan eta aireztapenerako eta erauzketarako zurrunak diren beste material batzuen hodietan. Hodietarako euskarriak.

-Segurtasun neurriak mekanizatu eta konformatu eragiketetan. Norberaren babeserako ekipoak.

-Soldatu gabeko loturak eta material motak. Altzairu, kobre eta plastiko osagaien araberako lotura. Zorro labainketagatiko, presioagatiko, eraztun konikoengatiko lotura. Itsasgarri plastikoak.

-Lanabesak aukeratu eta erabiltzea.

-Hariztaketa, torlojutze, itsasketa, kakoztadura, errematxaketa, ahozabalketa eta zabalketa eragiketak.

-Segurtasun neurriak soldatu gabeko loturen eragiketetan.

-Aplikatu beharreko arauak.

Prestakuntza unitatea: Soldadura instalazio termikoetan.

Kodea: 0122 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Oinarrizko materialak soldadura motaren arabera.

-Soldadura motak eta erabilitako sinbologia.

-Soldadura elektrikoa (printzipioak, prozedurak eta lanabesak).

-TIG, MIG/MAG Soldadura erdiautomatikoa, altzairu herdoilgaitzerako ekipoa.

-Termofusioko soldadura (prozedurak, osagaiak).

-Gar soldadura (oxiazetilenoa, butanoa, besteak beste).

-Soldadura prozedurak.

-Segurtasun neurriak soldadura eragiketetan.

Prestakuntza unitatea: Beroa produzitzeko ekipoen oinarrizko muntaketa eta horiek martxan jartzea.

Kodea: 0122 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zuinketa eta ekipoak kokatzeko teknikak, lerroak, besteak beste.

-Fluidoen ekipo eta lerroen euskarriak eta finkapenak orokorrean.

-Berogailu, UBS eta erregai lerroen muntaketa. Hiri gaseko eta propanoko arrapalak muntatzea.

-Potentzia txikiko presio multzoak muntatzea.

-Gas erregailu eta erregailu mekaniko txikiak muntatzeko teknikak.

-Uztartutako elementuak muntatzea (unitate terminalak, purgadoreak, detentoreak, doikuntza balbulak, tapoiak, balbulak, besteak beste).

-Segurtasun neurriak instalazioak muntatzeko eragiketetan.

-Estankotasun probak beroa produzitzeko ekipoetan eta fluidoen ekipoetan. Presioa neurtzeko ekipoak eta baliabideak: Manometroak, ihesen detektagailu elektronikoak.

-Instalazioaren eskema elektrikoak landu eta interpretatzea. Ekipo termikoak zentralita bitartez kontrolatu eta erregulatzea.

-Instalazioetako elementuak muntatu eta konektatzea: presostatoak, termostatoak, presio zundak eta tenperatura, termopareak, ionizazio zundak, elektrobalbulak, taula elektrikoak.

-Martxan jartzearen sekuentzia. Instalazioetan fluido ihesak topatu eta konpontzeko teknikak.

-Instalazio termikoen funtzionamendu parametroak: joan eta etorriaren tenperaturak egiaztatzea, espantsio ontziak kontrolatzea, ponpen abiadura, konbustioaren keen azterketa, ahari kolpeak, dilatatzaileen funtzionamendua, emariaren erregulazioa eta orekatzea, tenperatura zunden kalibrazioa.

-Instalazioa funtzionatzen jarri ondorengo egokitzapen eta zuzenketak, energia eraginkortasuneko irizpideei jarraikiz.

-Segurtasun neurriak muntaketa eragiketetan, eta beroa produzitzeko instalazioak eta fluidoen instalazioak martxan jartzea.

-Aplikatu beharreko arauak.

Prestakuntza unitatea: Hotzeko ekipoen oinarrizko muntaketa eta horiek martxan jartzea.

Kodea: 0122 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Zuinketa eta ekipoak kokatzeko teknikak, lerroak, besteak beste.

-Fluidoen ekipo eta lerroen euskarriak eta finkapenak orokorrean.

-Hotzeko lerroak eta haiei uztartutako zirkuituak muntatzea.

-Uztartutako elementuak muntatzea (iragazkiak, bisoreak, espantsio balbulak, balbulak, besteak beste).

-Potentzia gutxiko bero ponpak eta hoztekoak muntatzea.

-Hotzeko ekipoak muntatzea konpresioagatik.

-Estankotasun probak hotzeko instalazioetan. Presioa neurtzeko ekipoak eta baliabideak: manometroak, ihesen detektagailu elektronikoak hozgarrietarako.

-Hotzeko instalazioaren eskema elektrikoak landu eta interpretatzea. Hotzeko ekipoak zentralita bitartez kontrolatu eta erregulatzea.

-Instalazioetako elementuak muntatu eta konektatzea: presostatoak, termostatoak, presio eta tenperatura zundak, termopareak, ionizazio zundak, elektrobalbulak, taula elektrikoak, antzigarra ez sortzeko sistemak.

-Martxan jartzearen sekuentzia. Instalazioetan fluido hozgarrien ihesak topatu eta konpontzeko teknikak.

-Hotzeko instalazioen funtzionamendu parametroak: tenperaturak eta xurgapen presioak egiaztatzea, alta irteera, kondentsazioa, lurruneztapena. Gainberotzea eta azpihoztea neurtu, kalkulatu eta egokitzea. Olio itzulera. Presostatoak eta termostatoak, kontsigna eta diferentziala egokitzea.

-Instalazioa funtzionatzen jarri ondorengo egokitzapen eta zuzenketak, energia eraginkortasuneko irizpideei jarraikiz.

-Segurtasun neurriak muntaketa eragiketetan eta hotzeko instalazioak martxan jartzerakoan. Segurtasuna hozgarriak erabiltzerakoan. Ingurumeneko kontrol neurriak.

-Aplikatu beharreko arauak.

Lanbide modulua: Instalazioen irudikapen grafikoa

Kodea: 0123.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoen planoak interpretatzea.

Kodea: 0123 - UF01 (NA.)

Iraupena: 40 ordu.

-Dokumentazio grafikoa. Irudikapeneko arau orokorrak.

-Eraikuntza planoak. Kokaleku planoa. Oinplanoak. Altxaerak. Sekzioak. Eraikitze xehetasunak.

-Instalazioen terminologia eta sinbologia: berokoak, hotzekoak, klimatizazio-aireztapena, fluidoen sareak eta horrekin zerikusia duten sistemak.

-IKTak erabiltzea.

-Aplikatu beharreko programa informatikoak.

-Hasierako eskemak.

-Eskema elektrikoak.

-Erregulazio eta kontrol eskemak.

-Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen irudikapenerako berariazko araudia.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen planoak lantzea.

Kodea: 0123 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Aplikatu beharreko programa informatikoak.

-Marrazkiak 2D-n.

-Aplikatu beharreko programa informatikoak.

-Marrazkiak 3D-n.

-Fluidoen sareen isometriak.

-Isometriak instalazioen muntaketarako.

-Araudia instalazio termikoen irudikapen grafikoari aplikatzea.

Lanbide modulua: Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

Kodea: 0351.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioak eraikinetan.

Kodea: 0351 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen tipologia. Ur eskari eta erabilera motak.

-Urez hornitzeko eta kanporatzeko instalazioen diseinuaren eta neurrien baldintzak. Instalazioak osatzen dituzten elementuak. Burutzeko baldintzak. Materialei araudiak exijitutako baldintzak.

-Ur bero sanitarioko (UBS) sareen diseinuaren eta neurrien ezaugarriak.

-Eraikinetan ur instalazioetan esku hartzen duten magnitude eta unitate fisikoak. Unitate sistemak.

-Errezeptoreak. Tipologia.

-Neurketarako eta kontrolerako sistema eta tresnak. Tipologia eta ezaugarriak. Kontagailuak.

-Neurketa egiteko teknikak. Neurketaren emaitzen interpretazioa. Teleneurketa.

-Eraikinetako ur instalazioei aplika dakizkiekeen uraren kalitateari, eraginkortasunari eta aurrezpenari buruzko araudia eta gomendioak.

-Ekipoak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak.

Prestakuntza unitatea: Errezeptoreen eta ur instalazioen eraginkortasuna eraikinetan.

Kodea: 0351 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ur eta energia fakturazioa. Banakako kontsumoak eta taldekoak egiaztatzea. Eskari eta fakturazio historikoak.

-Errezeptoreen eraginkortasunaren ezaugarriak.

-Etxetresna elektrikoak.

-Errezeptoreen eraginkortasuna hobetzeko gailuak.

-Kontrol sistemak aparatuetan.

-Funtzionamendu eta kontsumo probak errezeptoreetan. Presio probak instalazioan onuragarriak ez diren puntuetan.

-Ur hornidurako eta saneamenduko eskariaren azterketa.

-Edateko ura arazteko lantegietatik edo banaketa deposituetatik etorritako ur emariak eta haien kalitatea egiaztatzeko prozedurak.

-Instalazioen diseinua eta eraginkortasuna. Araudiak exijitutakoa eta gomendioak.

-Euri uren aprobetxamendua. Euri uren bilketa, biltegiratze eta erabilera sistemen kalkulua eta diseinua, lorategien ureztapenean eta beste erabilera batzuetan erabiltzeko.

-Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioetako probak eta egiaztapenak.

-Erabiltzaile mailan ura aurrezteko gomendioak.

Prestakuntza unitatea: Ur hornidurako eta saneamenduko instalazioen mantentze-lan eraginkorrak erakinetan.

Kodea: 0351 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Mantentze-eragiketen tipologia eta maiztasuna ur hornidurako instalazioetan.

-Legionella kontrolatzeko eta tratatzeko prozedurak. Instalazioaren kontserbazio eta txukuntasun egoera berraztertzea.

-Mantentze-eragiketen tipologia eta maiztasuna saneamenduko instalazioetan.

-Ihesen bilaketa eta neurriz gaineko gastuen identifikazioa.

-Mantentze-eragiketen erregistroa. Mantentze-lanen liburua, eraikineko liburua. Ikuskapenak.

Prestakuntza unitatea: Diagnostiko txostenak lantzea eraikinetako ur instalazioen gainean.

Kodea: 0351 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Informazioa biltzea. Kontsumoen historikoak, fakturak, erabiltzaileei buruzko informazioa eta erabilera irizpideak. Kontagailuen ratioak, eraikinekiko eta antzekoekiko alderaketa.

-Instalazioaren ebaluazio globala. Puntu kritikoak.

-Instalazioaren diagnostiko txostena.

-Memoria edo txosten teknikoa.

-Justifikaziorako azterketak eta kalkuluak.

-Ur instalazioen hobekuntza proposamenen dokumentazio grafikoa eta planoak.

-Proposatutako hobekuntzaren balorazio ekonomikoa. Aurrekontua. Amortizazioa.

Lanbide modulua: Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa

Kodea: 0352.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazioen bideragarritasun azterlanak.

Kodea: 0352 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Eguzki instalazioak jartzeko faktoreak: eguzki energia atzitzaile termikoekin edo fotovoltaikoekin harrapatzerakoan, orientazioaren eta makurduraren itzaldura eta horren ondorioak aztertzea.

-Eguzkia, energia iturri gisa. Batez besteko eguzkiko erradiazio ereduak hileko edo orduko.

-Zonalde bateko eguzki aukerak. Neurrien taulak eta sistemak. Datu meteorologikoak eskuratu eta estatistikoki tratatzea, hileko edo orduko batez besteko datu klimatikoak sortzeko. Orduko datuen fitxategi klimatikoak.

-Zonalde bateko eguzki aukerak zehazteko oinarrizko parametroak.

-Eguzki instalazioen errendimenduari eragiten dioten klima aldagaiak: intsolazioa, erradiazio globala eta inguruneko tenperatura.

-Kokalekuari eta orientazioari buruzko azterlan teknikoak, eguzki instalazioak gauzatzeko.

-Etxebizitza bateko energia beharrak. Energia kontsumoak. Elektrizitate kontsumoak, energia elektrikoa, potentzia elektrikoa, aldiberekotasun faktorea. Ur kontsumoa. Gas kontsumoa. Eraikinetako berogailuen, klimatizazioen eta UBSen energia beharrak, igerilekuen klimatizazioa eta eguzki instalazio termikoen ezarpena industriako prozesuetan.

-Eguzki instalazio termikoa. Haren osagaiak. Zati ezberdinen deskribapena.

-Eguzki instalazio termiko motak. UBS produzitzeko, berogailurako eta hozte sistemarako eguzki instalazioak.

-Eguzki instalazio fotovoltaikoa. Hura osatzen duten elementuak.

-Eguzki instalazio fotovoltaiko motak. Isolatuak eta sarera konektatuak.

-Eguzki instalazioei buruzko azterlan ekonomikoak eta finantzarioak.

-Eguzki instalazioak aplikatzeko araudiak. Komunitateko araudia eta Udal Ordenantzak. Araubide berezian energia elektrikoaren produktore direnei buruzko araudia.

-Administrazio izapideak. Administrazio dokumentuak.

-Laguntza finantzarioak. Deialdiak.

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazio termikoen ekipoak.

Kodea: 0352 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Oinarrizko kontzeptu eta magnitudeak.

-Eguzki instalazio termiko baten atalak.

-Eguzki instalazio termiko bat eratzen duten ekipo eta elementuen deskribapena: atzitzaileak, lehen mailako eta bigarren mailako zirkuitua, trukagailuak, metatzeko deposituak, espantsio deposituak, zirkulazio ponpak, hoditeria, purgadoreak, kaudalimetroak,balbulak eta erregulatzeko elementuak.

-Atzitzaileen eta moduluen homologazio saiakuntzak. Horien errendimendua aldarazten duten aldagai eta parametroak.

-Instalazio termiko laguntzaileak eta babesekoak. UBSen banaketa eta zirkulazio berria; horrekin uztartutako energia galerak.

-Eguzki instalazio termiko baten kalkulu prozesua.

-Eguzki instalazio termikoen babeserako teknikak lurruneztapenaren aurrean: gaueko disipazioa, aerotermoak, makurdura angeluaren aldarazpena, hustuketa eta betetze automatikoko sistemak.

-Atzitzaileen ainguratze motak eta eraikinen estalduren egitura baldintzatzaileak.

-Eguzki instalazioen produkzioaren neurketa eta erregistroa.

-Memoria eta txosten teknikoak.

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazio termikoen proiektuak.

Kodea: 0352 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Eguzki instalazio termikoen dokumentazio teknikoa:

-Proiektuak. Dokumentuak eta zatiak.

-Baldintzen pleguak. Aplikatu beharreko araudiak.

-Memoria eta txosten teknikoak. Irizpide estrategikoak eta teknologikoak. Puntu kritikoak.

-Segurtasun eta babes gidaliburuak.

-Mantentze-lanen gidaliburua.

Eguzki instalazio termikoen irudikapen grafikoa:

-Planoak. Mota ezberdinak.

-Ohiko datuak planoetan.

-Sinbologia hidraulikoa eta elektrikoa.

-Ordenagailuz lagundutako marrazketa.

Eguzki instalazio termikoen aurrekontuak lantzea:

-Partiden definizioa.

-Merkataritzako erreferentzia eta kodeak.

-Materialen eta eskulanaren banakako prezioaren kontzeptua.

-Lana benetan gauzatzeko aurrekontuaren kontzeptua.

-Gastu orokorraren, industria onuraren eta balio erantsiaren gaineko zergaren kontzeptua.

Prestakuntza unitatea: Segurtasun plana eguzki instalazio termikoen muntaketan.

Kodea: 0352 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Segurtasun teknikak.

-Arriskua. Definizioa eta identifikazioa.

-Arriskuak neurtzea. Neurriak hautatzea.

-Neurrien ezarpena.

-Norberaren babeserako ekipoak.

-Ingurumen babeserako teknikak.

-Kalitatea. Sistemak, irizpideak eta kontrola.

-Segurtasun azterlanaren idazketa.

-Aplikatu beharreko arauak. Ingurumen arloko legeria.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen berritzailea

Kodea: 0357.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0357 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

-Kultura ekintzailea, gizartearen behar gisa.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Lankidetza ekintzaileen artean.

-Ekintzaileen jarduna, enpresa txiki eta ertain bateko (ETE) enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Norberaren helburuak versus enpresaren helburuak.

-Negozio ideia.

-Kultura ekintzaileko praktika onak.

-Enpresa nazioartean.

-ETE baten ingurune orokorra aztertzea.

-Enpresaren berariazko ingurunea.

-Enpresaren kultura: korporazioaren irudia.

-Enpresen gizarte erantzukizuna.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0357 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa.

-Antolamendu eredua: egitura. Lanpostuak eta funtzioak. Giza baliabideen kudeaketa.

-Hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

-Biltegia kudeatzea.

-Inbertsio plana.

-ETE baten finantzaketa iturriak aztertzea eta aurrekontua egitea.

-Laguntzak, diru-laguntzak eta pizgarri fiskalak.

-Finantzaketa plana.

-ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak. Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-Aurrekontu barneko galera eta irabazien kontua. Errentagarritasun atalasea.

-Aurrekontu egoeraren balantzea.

-Ratioak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea.

Kodea: 0357 - UF03 (NA)

Iraupena: 20 ordu

-Forma juridikoak. Frankiziak.

-Enpresaren jabeen erantzukizuna.

-Forma juridikoa hautatzea. Neurria eta bazkide kopurua. Fiskalitatea enpresetan.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholkularitza ematen duten erakundeak.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Enpresa baten administrazio kudeaketa.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Ingelesa I lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Eraikinen energia ziurtapena

Kodea: 0350.

Iraupena: 320 ordu.

Prestakuntza unitatea: Eraikinen energia balantzea.

Kodea: 0350 - UF01 (NA)

Iraupena: 30 ordu

-Itxitura motak: estalkiak, barruko zatiketak, airearekin, lurrarekin bat eginez.

-Isolatzaile motak, ezaugarri termikoak, portaerakoak, sutearen eta degradazio higroskopikoaren aurrean.

-Bero transmisioa hainbat geruzatako dimentsio bakarreko elementu batean.

-Zubi termiko motak eta bero galeretan duten portaera.

-Eraikuntzan erabilitako material ezberdinen ezaugarri termikoak. Eroankortasun termikoa. Berariazko beroa. Iragazkortasuna lurruna igarotzerakoan.

-Diagrama psikrometrikoaren oinarrizko erabilera.

-Kondentsazio motak.

-Iragazkortasuna airearen aurrean eta iragazketak. Aire berriztapenak.

-Geruzak jartzea itxitura batean.

-Eraikin baten energia balantzea energia eskaria lortze aldera.

-Energia eskaria gutxitzeko konponbideak.

Prestakuntza unitatea: Eraikinetako energia eskariaren mugaketaren kalkulu sinplifikatua.

Kodea: 0350 - UF02 (NA)

Iraupena: 50 ordu

-Energia kontsumoaren banaketa eraikinetan, erabilera gorabehera.

-Energia eskariaren mugaketa. Funts teknikoak.

-Aukera sinplifikatuaren aplikazio praktikoa. Taulen metodoa.

-Klima zonakatzea. Klima zorroztasuna.

-Tokien, inguratzaile termikoaren eta itxituren sailkapena. Parametroak.

-Zoko eta argi-zuloen arotz lanen aire iragazkortasunaren mugak betetzea.

-Kondentsazio interstizialen eta azalekoen kontrola.

-Eraikuntzaren kode teknikoa. Energia aurrezpenaren atala. HE1.

Prestakuntza unitatea: Eraikinetako energia eskariaren mugaketaren kalkulu orokorra (LIDER).

Kodea: 0350 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Energia eskaria kalkulatzerakoan aukera orokorra aplikatzea.

-Indarrean dagoen araudiak onartutako programa informatikoa erabiltzea (LIDER).

-Inguratzaile termikoaren definizioa eta ezaugarriak. Zonakatze irizpideak.

-Erreferentziako eraikinaren ezaugarriak.

-Barruko ingurune baldintzak eta kanpoko klima baldintzak.

-Eguzki kontrola, itzalaren faktorea, eguzkiaren faktorea, aldarazitako eguzki faktorea, hegadak, lama mekanismoak.

-Itzal elementuak eta urruneko oztopoak.

-Emaitzen txostena. Aldaketak agertoki ezberdinetarako.

-Emaitzak hobetzeko teknikak. Orientazio, eguzki babes, isolatzaileen areagotze sistemak eta beste batzuk.

-Eguzki erradiazioa eta tenperatura. Klima fitxategiak.

Prestakuntza unitatea: Etxebizitza eraikinen energia ziurtapena (CALENER VYP).

Kodea: 0350 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Energia instalazioak: UBS, klimatizazioa, argiztapena.

-Berogailu, hozte, aireztapen eta ur bero sanitarioa produzitzeko sistemen kalifikazioari egindako ekarpenak.

-Argiztapen sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Kontrol telematikoko eta domotikoko sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Eguzki sistemen eta sorrera bateratukoen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Proiektutik etorritako eta erabili beharreko datuen identifikazioa.

-Funtzionamendu ordutegia.

-Barruko kargak.

-Kontsigna eta kontrol tenperaturak.

-Energia kalifikazioa: aukera sinplifikatua aplikatzea. Taulen metodoa.

-Aukera orokorra aplikatzea.

-Indarrean dagoen araudiak onartutako programa informatikoa erabiltzea (CALENDER VYP).

-Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE) eta haren gida teknikoak.

Prestakuntza unitatea: Hirugarren sektoreko eraikin handien ziurtapena (CALENER GT).

Kodea: 0350 - UF05 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Energia instalazioak: UBS, klimatizazioa, argiztapena.

-Berogailu, hozte, aireztapen eta ur bero sanitarioa produzitzeko sistemen kalifikazioari egindako ekarpenak.

-Argiztapen sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Kontrol telematikoko eta domotikoko sistemen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Eguzki sistemen eta sorrera bateratukoen kalifikazioari egindako ekarpena.

-Proiektutik etorritako eta erabili beharreko datuen identifikazioa.

-Funtzionamendu ordutegia.

-Barruko kargak.

-Kontsigna eta kontrol tenperaturak.

-Aukera orokorra aplikatzea.

-Indarrean dagoen araudiak onartutako programa informatikoa erabiltzea (CALENER GT).

-Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE) eta haren gida teknikoak.

Prestakuntza unitatea: Energia kalifikazioaren kudeaketa.

Kodea: 0350 - UF06 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Eraikinen energia ziurtapeneko prozesua. Araudiaren aplikazio eremua eta lege eskakizunak.

-Energia ziurtapenaren ingurumen ondorioak.

-Energia kalifikazioa: aukera sinplifikatua.

-Energia kalifikazioa: aukera orokorra.

-Energia ziurtapena babesteko dokumentu onartuak.

-Aplikatu beharreko programa informatiko ofizialak eta alternatiboak.

-Proiektuaren energia ziurtapeneko administrazio prozesua.

-Amaitutako eraikinaren energia ziurtapeneko administrazio prozesua.

-Dauden eraikinen energia ziurtapeneko prozesua.

-Ziurtapena eguneratu eta berritzea.

-Energia etiketa betetzea.

-Eraikinen energia ziurtapenari buruzko Europako eta Estatuko oinarrizko araudia.

-Tokiko araudia eta araudi autonomikoa. Ziurtapena kontrolatzeko prozedura.

-Administrazio dokumentuak eta horien erregistroa. Ziurtapena erregistratzeko prozedura.

Lanbide modulua: Instalazioetako energia eraginkortasuna

Kodea: 0349.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Beroko instalazioen energia eraginkortasuna.

Kodea: 0349 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Beroko instalazioen energia ustiapena. Kontsumoen kontabilizazioa. Erregai neurriak. Energia erabilgarriko neurriak. Hornitutako energia. Energia baliokidetasuna eta erregaien CO2 isurketak.

-Beroa sortzea, konbustioa eta erregaiak. Gasen termodinamika. Keen analisia. Konbustioaren errendimendua. Erregai eskaria. Erabilera autonomia.

-Berogailu, ur beroa produzitzeko eta sorrera bateratuko instalazio eta ekipoak: energia errendimendua kalkulatzea, bat-bateko errendimendua lortzeko onarturiko prozedurak eta sasoikako errendimendua. Kontsumoak zehaztea. Araudi eskakizunak.

-Beroa sortzeko instalazioetan neurketak egiteko teknikak.

-Bero sorgailuen manipulazioari uztartutako arriskuak.

-Energia, beroa eta bero transmisioa. Fluidoen dinamika. Airea eta ura bero eroale gisa.

-Banaketan dauden energia galeren kalkulua. Hobetzeko irizpideak.

-Iragazkortasuna ur lurrunerako. Bero galeren mugaketa eta horietako kondentsazioa kontrolatzea. Araudi eskakizunak.

-Ur zirkuituak: erregulazio eta oreka elementuak.

-Zirkulazio ponpak: errendimendu kontrola. Haren kalkulua.

-Bero trukagailuak: energia balantzeak, eraginkortasuna eta errendimendua.

-Unitate terminalak: ezaugarriak eta gaitasun sentikorra eta ezkutukoa. Kontrol sistemak. Eraginkortasuna eta errendimendua.

-Aire sareak: erregulazio eta oreka elementuak. Bero galeren mugaketa eta horiek hodietan duten kondentsazioa kontrolatzea. Araudi eskakizunak.

-Haizagailuak: errendimendu kontrola.

Prestakuntza unitatea: Hotzeko instalazioen energia eraginkortasuna.

Kodea: 0349 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Hotzeko instalazioen energia ustiapena. Kontsumoen kontabilizazioa. Erregai neurriak. Energia erabilgarriko neurriak. Hornitutako energia.

-Higrometria. Airea tratatzeko eragiketak. Airea hezetzea eta hezetasuna kentzea. Aurreikusitako kontsumoak.

-Konpresio mekanikoaren bitartez hotza produzitzea: printzipio termodinamikoa, energia balantzea, energia errendimendua. Sistemaren itzulgarritasuna. Errendimenduak eta energia balantzeak hotzeko beste produkzio mota batzuetan.

-Airea girotzeko eta aireztapeneko instalazioak eta ekipoak: errendimenduak lortzea. Araudi eskakizunak.

-Hotza sortzeko instalazioetan neurketak egiteko teknikak.

-Hotza sortzeko ekipoei uztartutako arriskuak.

Prestakuntza unitatea: Energia berreskuratzeko sistemak.

Kodea: 0349 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Energia berreskuratzea. Printzipio funtzionalak.

-Bero sentikorra eta entalpia berreskuratzeko sistemak. Bakoitzaren ezaugarriak eta aplikazioak. Eraginkortasuna eta errendimendua. Araudi eskakizunak. Eragiketa tenperaturaren parametroak.

-Kondentsazio bidea berreskuratzeko sistemak: kondentsazio eraztunak, hozteko dorreak eta aerohozkailuak. motak eta ezaugarriak. Eraginkortasuna eta errendimendua. Aplikazioak. Araudi eskakizunak.

-Lurpea energia berreskuratzeko modu gisa erabiltzea. Lurrarekin trukea egiteko sistema geotermikoak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoak kontrolatzeko sistemak.

Kodea: 0349 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kontsumoak erregulatu, kontrolatu, neurtu eta zenbatzea instalazio termikoetarako.

-Eskemak interpretatu eta lantzea.

-Neurgailuak: termometroak, termohigrometroak, anemometroak, barometroak, hidrometroak, manometroak, bakuometroak, kaudalimetroak, kaloria kontagailuak, polimetroa, pintza anperimetrikoa, besteak beste.

-Instalazio baten kontrol puntuak. Aldagai analogikoak eta digitalak. Aldagaien alderaketa. Seinale normalizatuak.

-Erregulazioaren eta kontrolaren hartzaile-jardule diren elementuak: termostatoak, higrostatoak, presostatoak, zundak, pirostatoak, flujostatoak, mikroetengailuak, serbomotorrak, besteak beste.

-Kontrol proportzionaleko elementuak. Erantzuna asalduen aurrean.

-Erregulazio eta kontrol sistema zentralizatuak. Motak, osagaiak. Aldez aurretik konfiguratutako eta programa daitezkeen erregulazio sistemak. Automatak eta erregulagailuak. SCADA sistemak. CPU, A/D irteera eta sarrera moduluak, errele txartelak, PCrekin komunikatzeko interfazea. Telekudeaketa.

Prestakuntza unitatea: Instalazio termikoen sistema elektrikoak.

Kodea: 0349 - UF05 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Eskema elektrikoak interpretatu eta lantzea. Sinbologia normalizatua.

-Babes, aginte eta neurrirako osagai elektrikoak instalazioan: babes magnetotermikoak, diferentzialak, kontaktoreak, termiko disjuntoreak, aginte erreleak, hautagailuak, tenporizadoreak, ordutegi programatzaileak, neurketa ekipoak, tentsio eta intentsitate transformadoreak. Funtzioak. Kalibrazioa egokitzea. Doitasun motak.

-Ekipoak elikatzeko linea elektrikoak.

-Zirkuitu hartzaileen portaera. Potentzia-faktorea eta haren hobekuntza. Hura zehaztu eta neurtzea. Eragina fakturan.

-Aldagai elektrikoak neurtzeko teknikak: emaitzen interpretazioa. Polimetroa, vatimetroa, kontagailuak, sare analizatzaileak.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektriko monofasiko eta trifasikoen ezaugarri elektriko eta mekanikoak eta konexioak.

-Motorrak abiarazteko sistemak, zerbitzuan jartzea.

-Transformadoreak eta motorrak: motak eta ezaugarriak. Eraginkortasuna eta errendimendua. Etekina zehaztea. Galerak. Potentzia erabilgarria. Errendimenduen kurba.

-Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoen ekipo eta koadroak.

-Segurtasuna instalazio elektrikoetan. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak. Babes neurriak.

-Tentsio Baxurako Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatzea.

Prestakuntza unitatea: Argiztapen sistemen eraginkortasuna.

Kodea: 0349 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Argi aldagaiak neurtzeko teknikak. Unitateak. Instalazioaren energia eraginkortasunaren balioa (IEEB). Errendimendua.

-Barneetako argiteria: argi zuzenak eta zeharkakoak. Argi eskakizunak, luminaria motak eta energia eraginkortasuna. Kontsumoak, luminarien kalkulua, luminaria banaketa. Araudia betetzea.

-Kanpoko argiztapena: argi eskakizunak, luminaria motak eta energia eraginkortasuna. Kontsumoak, luminarien kalkulua, luminaria banaketa. Araudia betetzea.

-Argiztapena kontrolatu eta erregulatzeko sistemak. Sentsoreak eta erregulagailuak. Argi naturala aprobetxatzea. Araudia betetzea. Eraikuntzaren kode teknikoa.

-Mantentzea eta kontserbatzea. Mantentze-lanek errendimenduan duten eragina.

-Segurtasuna argiztapen instalazioetan.

Prestakuntza unitatea: Instalazioen energia eraginkortasunaren diagnostiko txostenak lantzea.

Kodea: 0349 - UF07 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Instalazio termikoen eta argiztapen instalazioen datu eta neurriak pilatzea.

-Kontsumoen historikoak, fakturak, erabiltzaileei buruzko informazioa eta erabilera irizpideak.

-Datuak erregistratzeko teknikak.

-Instalazio termikoen eta argiztapen instalazioen energia eraginkortasuneko ikuskapenetan eta probetan lortutako datuak eta ohiko parametroak interpretatzea.

-Instalazioaren egungo egoeraren diagnostikoari buruzko irizpena.

-Ekipo eraginkorrak. Energia eraginkortasunaren sailkapena eta etiketa.

-Instalazio termikoak sortu, banatu eta kontrolatzeko sistemak hobetzeko hautabideak.

-Energia berreskuratzeko sistemak: kontrolatutako aireztapena, doako hoztea (free-cooling), bero sentikorra berreskuratzea, entalpia berreskuratzea, lurpeko energia.

-Sistema eraginkorrak argiztapen instalazioen konfigurazioan. Erregulazio eta kontrol sistemak. Argi naturala aprobetxatzea.

-Energia berriztagarriak aprobetxatzeko teknikak.

-Instalazioetan ohiko energia erabiltzeko mugak.

-Energia eraginkortasunari buruzko araudi eskakizunak. Instalazio termikoen erregelamendua eraikinetan. Eraikuntzaren kode teknikoa.

-Instalazio termikoen energia eraginkortasunerako prebentzioko mantentze-lanen irizpideak.

-Memoria edo txosten teknikoa.

-Azterketa eta konponbideen proposamena.

-Justifikaziorako kalkuluak.

-Dokumentazio grafikoa.

-Proposatutako konponbideen balorazio ekonomikoa eta amortizazio aurreikuspena aurreikusitako aurrezpenarekin.

Lanbide modulua: Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea

Kodea: 0353.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Egiturak eguzki instalazio termikoetan.

Kodea: 0353 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Eguzki instalazio termikoen proiektuak interpretatzea.

-Egiturak, bankadak eta euskarriak. Geometria eta esfortzuak, oinarrizko kalkuluak. Haize eta elur egintzak. Ainguratze eta finkatze sistemak. Egiturak muntatzeko teknikak. Arkitektura integrazioa.

-Egiturak, euskarriak, bankadak eta atzitzaileak muntatzeko metodologia zehaztapenak.

-Materialez hornitzea eta egituren obran jartzea.

-Egiturak eta euskarriak muntatzeko gidaliburuak.

-Egituren muntaketan erabilitako makinak eta tresnak.

-Egituren eta euskarrien prestaketa eta zuinketa.

-Obra zibila: materialak eta ekipoak lekualdatu eta altxatzea.

-Egitura eta atzitzaileen mihiztadura, asentu, alineazio eta euspen teknika eta eragiketak.

-Mekanizatu, konformazio eta lotura; hariztatu; ahozabalketa eta lotura soldatuen teknikak eta eragiketak aplikatzea, egitura eta atzitzaileen muntaketan. Materialak eta lotura teknikak egitura eta atzitzaileetako elementuen artean.

-Atzitzaileen orientazio, makurdura eta alineazio teknika eta eragiketak.

-Kalitatea egituren eta atzitzaileen muntaketan. Baldintza teknikoen plegua.

-Egituren mantentze-lanak.

Prestakuntza unitatea: Muntaketaren kudeaketa eta eguzki instalazio termikoak martxan jartzea.

Kodea: 0353 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Eguzki instalazio termikoak muntatzeko plangintza:

-Eguzki instalazio termikoen proiektuak interpretatzea.

-Muntaketa antolatu eta prestatzea. Plangintza estrategikoko teknikak.

-Atzitzaileak, trukagailuak eta ekipo hidraulikoak muntatzeko metodologia zehaztapenak. Atzitzaileen eta horien muntaketa tekniken lotura motak berrikustea.

-Hoditeria, zirkulagailuak eta banaketa sistemako gainerako osagaiak muntatzeko metodologia zehaztapenak.

-Kontrol sistemen muntaketarako metodologia zehaztapenak. Babes eta aginte taulak. Kontrol sistemen programazioa, parametro berezien eta segurtasun mugen egokitzapen eraginkorra.

-Materialez hornitzea eta obran jartzea. Plangintza logistikoa.

-Muntaketa aurrekontuak.

-Instalazioa muntatzeko gidaliburuak.

Eguzki instalazio termikoak muntatzeko teknikak:

-Muntaketan erabilitako makinak eta tresnak.

-Instalazioak prestatu eta zuintzea.

-Mihiztadura, asentu, alineazio eta euspen teknika eta eragiketak.

-Mekanizatu, konformazio eta lotura; hariztatu; ahozabalketa eta lotura soldatuen teknikak eta eragiketak aplikatzea, ekipo eta instalazioen muntaketan. Materialak eta lotura teknikak instalazioen elementuen artean.

-Eguzki instalazio termiko baten elementu ezberdinak muntatzea.

-Kalitatea muntaketan. Baldintza teknikoen plegua.

-Lanaren dokumentazio teknikoa. Materialen dokumentazioa.

-Parteak eta txostenak.

Eguzki instalazio termikoak martxan jartzeko prozedurak:

-Metodologia instalazioak martxan jartzerakoan.

-Estankotasun probak antolatu eta gauzatzea.

-Zabalkuntza askeko probak antolatu eta gauzatzea.

-Eguzki instalazio termikoak martxan jartzea. Atzitzaileen lehen mailako geldialdiak, eta horiek martxan egoki birjartzen direla egiaztatzea.

-Egokitzapen eta oreka probak. Puntu kritikoak kontrolatzea.

-Laguntza instalazioaren barruko elkarren arteko konexioa. Kontrol parametroak. Banaketa eta zirkulazio berrian energia galerak ebaluatzea. Eguzki sistema eta sistema laguntzailea eraginkorragoak izateko teknikak.

-Martxan jartzearekin zerikusia duen dokumentazio teknikoa.

Prestakuntza unitatea: Eguzki instalazio termikoen mantentze-lanen kudeaketa.

Kodea: 0353 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Eguzki instalazio termikoak mantentzeko plangintza:

-Mantentze-lanak. Funtzioa, helburuak eta motak. Prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-lanak.

-Mantentze-lanen plangintza eta programazioa. Mantentze planak.

-Prebentziozko mantentze-lanak.

-Teleneurketa eta telekontrol sistema automatikoak.

-Beharren kalkulua. Kargen plangintza.

-Denborak zehaztea.

-Eguzki instalazio termikoak mantentzeko lanen kudeaketa ekonomikoa. Mantentze-lanen kostua. Kostuen azterketa.

-Plangintzarako eta programaziorako dokumentazioa.

-Lan agindua.

-Segurtasun planak, ingurune babesekoak eta kalitatezkoak eguzki instalazio termikoak mantentzeko lanetan.

Eguzki instalazio termikoak mantentzeko prozedurak:

-Mantentze-lanetan erabilitako makinak eta tresnak.

-Matxuren diagnostikoa.

-Zuzenketetarako eta prebentziorako mantentze-lanen teknikak.

-Eguzki instalazio termikoen telekudeaketa. Eguzki produkzioaren kontrola, erregistroa eta hobekuntza proposamenak, funtzionamenduaren analisitik eratorrita.

-Eguzki instalazio termikoak mantentzeko biltegia eta materialak. Hornidurak hartu eta kodifikatzea. Biltegia antolatzea. Stock-a kudeatzea. Hornitzaileen homologazioa.

-Eguzki instalazio termikoen mantentze-lanak kudeatzea ordenagailuaren laguntzarekin.

-Mantentze-lanak optimizatzea. Kalitatea zerbitzua ematerakoan.

-Dokumentazio ekonomikoa eta administratiboa mantentze-lanetan. Fakturak eta aurrekontuak.

-Eguzki instalazio termikoen funtzionamendua aztertzea energia fakturak berrikustearen bitartez.

-Erabili eta mantentzeko gidaliburua. Eraikinaren liburua eta erregistroarekin, ikuskapenarekin eta kontrolarekin zerikusia duten beste dokumentu ofizial batzuk.

Lanbide modulua: Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena

Kodea: 0354.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzeko planak.

Kodea: 0354 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrari buruzko plan nazionalak.

-Energia eraginkortasunari eta uraren erabilerari buruzko komunikazio kanpainak.

-Dibulgazio planak. Hartzaileak. Helburuak. Iraupena. Beharrezko baliabideak.

-Hartzaile tipologia.

-Adierazitako beharren eta benetako beharren arteko egokitzapena.

-Energiaren eta uraren erabilera eraginkorrari buruzko helburuak eta gomendioak.

-Bilera gelak.

-Baliabide teknologikoak eta didaktikoak.

-Jardueraren kostuaren kalkulua. Aurrekontua.

-Dibulgazio jarduerak antolatzea.

-Edukiak. Edukien sekuentziazioa.

-Erantsitako dokumentuak: foiletoak, katalogo teknikoak, eskemak.

Prestakuntza unitatea: Energia eraginkortasuna eta ur aurrezpena sustatzeko materialak lantzea.

Kodea: 0354 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Esku-hartzea eta baliabideen erabilera prestatzea.

-Dokumentazioa landu eta aukeratzea. Txostenak, foiletoak, aurkezpenak, proposamenak.

-Dibulgazio planen azalpena.

-Energiari eta urari buruzko hitzaldi teknikoak.

-Argudiatzea: ezaugarriak, abantailak eta onurak.

-Galderen eta eragozpenen tratamendua.

-Jarrera esku-hartzean zehar.

-Ebaluazio ereduak.

-Ebaluazio irizpideak.

-Ebaluaziorako baliabideak.

-Egintzen ondorioak.

-Helburuak zenbateraino bete diren.

-Emaitza/helburuetan egon daitekeen desbiderapenaren arrazoiak.

-Neurri zuzentzaileak.

-Emaitzen txostenak eta proposatutako hobekuntzak.

Prestakuntza unitatea: Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra sustatzeko merkataritza teknikak

Kodea: 0354 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Marketinga. Merkatua. Produktuak. Prezioa. Sustapena. Banaketa.

-Lanaren autoantolamendua. Abantailak.

-Komunikazio teknikak. Komunikazioak. Salmenten gidaliburua. Argudiatzea. Bezeroen fitxategia.

-Bisitak.

-Salmenta teknikak. Hitzaldia. Erakustaldia, saiakuntza eta proba. Eragozpenak tratatzea.

-Salmentak ixtea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0356.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0356 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko eta inguruneko baldintzei eta baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0356 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Botere publikoen esku-hartzea laneko harremanetan.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Kanpo utzitako lan harremanak eta lan harreman bereziak zehaztea.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Negoziazio kolektiboa, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, gizarte onurak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

-Langileentzako aholkularitza sistemak beren eskubide eta betebeharren gainean.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0356 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Koherentzia pertsonala egiaztatzeko zerrenda ezartzea karrerako planaren, prestakuntzaren eta itxaropenen artean.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Egungo prestakuntzarekin eta proiektatu denarekin helburu errealistak eta koherenteak jartzea.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Norberaren ikaskuntzaren gaineko erantzukizuna hartzea. Errekerimenduak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

-Etengabeko prestakuntzak lan- eta lanbide-ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazkaren definizioa: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide modulua: Ingelesa II

Kodea: NA02.

Iraupena: 40 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Ingelesa II lanbide moduluan ezarritakoarekin.

4. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

4. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko

UC1194-3: Eraikinetako instalazioen energia eraginkortasuna ebaluatzea.

0349. Instalazioen energia eraginkortasuna.

UC1195-3: Eraikinen energia ziurtapenaren prozesuan laguntzea.

0350. Eraikinen energia ziurtapena.

UC1196-3: Eraikuntzan ura eraginkortasunez erabiltzen dela kudeatzea.

0351. Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan.

UC1197-3: Energia eraginkortasunez erabiltzen dela bultzatzea.

0354. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena

UC0842-3: Eguzki instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

UC0846-3: Eguzki instalazio termikoen proiektuak garatzea.

0352. Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa.

UC0847-3: Eguzki instalazio termikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

UC0848-3: Eguzki instalazio termikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

0353. Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko

0349. Instalazioen energia eraginkortasuna.

UC1194-3: Eraikinetako instalazioen energia eraginkortasuna ebaluatzea.

0350. Eraikinen energia ziurtapena.

UC1195-3: Eraikinen energia ziurtapenaren prozesuan laguntzea.

0351. Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan.

UC1196-3: Eraikuntzan ura eraginkortasunez erabiltzen dela kudeatzea.

0123. Instalazioen irudikapen grafikoa.

0352. Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa.

UC0842-3: Eguzki instalazioen proiektuak bideragarriak diren erabakitzea.

UC0846-3: Eguzki instalazio termikoen proiektuak garatzea.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0353. Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea.

UC0847-3: Eguzki instalazio termikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

UC0848-3: Eguzki instalazio termikoen muntaketa antolatu eta kontrolatzea.

0354. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena

UC1197-3: Energia eraginkortasunez erabiltzen dela bultzatzea.

5. ERANSKINA. IRAKASLEAK

5. ERANSKINA

A) Moduluak ematen dituzten irakasleak

0121. Ekipo eta instalazio termikoak

-Energia sistemen antolamendua eta proiektuak.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak

-Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatu eta mantentzea.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0123. Instalazioen irudikapen grafikoa

-Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatu eta mantentzea.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

-Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0349. Instalazioetako energia eraginkortasuna

-Energia sistemen antolamendua eta proiektuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0350. Eraikinen energia ziurtapena

-Energia sistemen antolamendua eta proiektuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0351. Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

-Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatu eta mantentzea

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0352. Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa

-Energia sistemen antolamendua eta proiektuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0353. Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea

-Energia sistemen antolamendua eta proiektuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0354. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena

-Energia sistemen antolamendua eta proiektuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

-Irakasle espezialista

0355. Energia eraginkortasunari eta eguzki energia termikoari buruzko proiektua

-Energia sistemen antolamendua eta proiektuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

-Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatu eta mantentzea

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0356. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0357. Enpresa eta ekimen berritzailea

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA01 Ingelesa I.

-Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

NA02 Ingelesa II.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Enpresa Zientzietako diplomaduna.

Lan Harremanetako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Energia sistemen antolamendua eta proiektuak.

Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Herri Lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Ontzigintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

Ontzietako makinetako diplomaduna.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak

0121. Ekipo eta instalazio termikoak.

0349. Instalazioen energia eraginkortasuna.

0350. Eraikinen energia ziurtapena.

0352. Eguzki instalazio termikoen konfigurazioa.

0353. Eguzki instalazio termikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzea.

0354. Energiaren eta uraren erabilera eraginkorraren sustapena

0356. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0357. Enpresa eta ekimena.

NA01 Ingelesa I.

NA02 Ingelesa II.

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak irakaskuntzaren alorrean jarduteko.

0122. Instalazioak muntatzeko prozesuak.

0123. Instalazioen irudikapen grafikoa.

0351. Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan.

0355. Energia eraginkortasunari eta eguzki energia termikoari buruzko proiektua.

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

Lizentziaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua edo beste titulu baliokide batzuk dituztenak.

6. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK

6. ERANSKINA

Irakaslekua:

-Balio anitzeko gela.

-Gela teknikoa.

-Instalazio termikoen tailerra.

-Eguzki instalazioen tailerra.

-Kanpoko azalera eguzki instalazio termikoetarako.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web