(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

93/2008 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 25EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN HAUR HEZKUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 141 - 19/11/2008



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK


Atariko

1

Lanbide kualifikazioei eta lanbide heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretua garatzen du, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu den lanbide kualifikazioa azaltzen da. Lanbide kualifikazio hori, alegia, Haur Hezkuntza, urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretuan arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune bat da. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edo gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta instalazioen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abuztuaren 25eko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Gizarte eta Kultur Zerbitzuen lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Haur Hezkuntza.

b) Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Gizarte eta Kultur Zerbitzuak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Haur Hezkuntzako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, urriaren 20ko 1394/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik emanen dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa.

6. artikulua . Batxilergotik zikloan sartzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, batxiler titulua dutenak sartu ahal izanen dira Haur Hezkuntzako goi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Goi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hemeretzi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak, edo hemezortzi, egin nahi diren ikasketekin zerikusia duen teknikari tituluren baten jabe izanez gero.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko eta Enpresa eta ekimeneko moduluei dagokienez, urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lantokietako prestakuntzako moduluaren salbuespen osoa edo partziala lortu ahalko da lan esperientziaren bitartez, betiere haur hezkuntzarekin zerikusia duen lanbideren batean aritu izana frogatzen bada artikulu horretan adierazten den eran.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, Hezkuntzakoak ez diren administrazioen ikastetxe publikoetako edo ikastetxe pribatuetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta instalazioak.

Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak, instalazioak eta ekipamenduak foru dekretu honen 7. eranskinean azaltzen dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Haurtzaindegietako teknikari espezialista, Komunitatearentzako Zerbitzuen adarra.

b) Haur Hezkuntzako teknikari espezialista, Komunitatearentzako Zerbitzuen adarra.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 213/1998 Foru Dekretuaren bidez araututako Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluak ere foru dekretu honetako curriculumeko izen bereko tituluaren ondorio akademiko eta profesional berberak izanen ditu.

Bigarrena. Lanbide trebakuntzak.

1. Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua dutenak gai dira Haur Hezkuntzako lehen zikloko haurrei zuzeneko hezkuntza-arreta emateko. Halaxe dago ezarrita maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 92. artikuluko 1. idatz-zatian eta martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 17. artikuluan. Foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen du eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen ditu.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

3. Foru dekretu honetan "Autonomia pertsonala eta haurren osasuna" izeneko lanbide moduluan ezarritako prestakuntzak janarien higienea zaindu eta janariak ongi manipulatzeko behar den jakintza maila bermatzen du, Janari-manipulatzaileei buruzko arauak ezartzen dituen otsailaren 11ko 202/2000 Errege Dekretuaren 4.6 artikuluan eskatzen den moduan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 29ko 213/1998 Foru Dekretuan ezarritako Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 29ko 213/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2008-2009 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren arabera titulu honetan bildutako kualifikazioa eta gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honetako gaitasun orokorra Haur Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzako hezkuntza proiektu eta programak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzean datza, esparru formalean, Haur Hezkuntzako espezializazioa edo gradu titulu baliokidea duen maisu edo maistra batek egindako proposamen pedagogikoari jarraituz, eta etapa osoko haurrentzakoak, berriz, esparru ez-formalean, ingurune seguruak sortuz eta beste profesional batzuekin eta familiekin batera lan eginez.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

-SSC322-3. Haur Hezkuntza, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

.UC1027-3: Hezkuntza elkartearekin harremanak ezarri eta mantentzea, eta familiekin, hezitzaile taldearekin eta beste profesional batzuekin koordinatzea.

.UC1028-3: Hezkuntzako esku-hartze prozesuak programatu, antolatu, gauzatu eta ebaluatzea, ikastetxean eta haur taldeetan.

.UC1029-3: Autonomiarako eta osasunerako ohiturak hartzeko eta lantzeko programak garatzea, eta arrisku egoeretan esku hartzeko beste batzuk ere bai.

.UC1030-3: Jolas egoerak sustatu eta bideratzea, haurren jardueraren eta garapenaren ardatz gisa.

.UC1031-3: Haurrek adierazpenerako eta komunikaziorako dituzten baliabideak garatzea, hazkunde pertsonal eta sozialerako bitartekoak diren aldetik.

.UC1032-3: Haurrak objektuak ukituz ingurunea arakatzera eta kidekoekin nahiz helduekin harremanak izatera bultzatzeko ekintzak garatzea.

.UC1033-3: Ikaskuntzak definitu, sekuentziatu eta ebaluatzea, eta zero urtetik sei urtera bitarteko haurren garapenaren testuinguruan interpretatzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

a) Hezkuntzako esku-hartzea eta haurrentzako arreta soziala programatzea, erakundearen programako gidalerroetatik eta norbanakoen, taldearen eta ingurunearen ezaugarrietatik abiaturik.

b) Jarduera garatzeko baliabideak antolatzea, haurren beharrei eta ezaugarriei erantzunez.

c) Programaturiko jarduerak garatzea, baliabide eta estrategia metodologiko egokiak erabiliz eta konfiantza giroa sortuz.

d) Familiekin jarduteko estrategiak diseinatu eta aplikatzea, erakundearen helburu eta prozeduren esparruan, esku-hartzearen prozesua hobetzeko.

e) Beste profesional edo zerbitzu batzuek parte hartu behar duten egoeretan, haurren beharrei erantzuna ematea, eta familienei ere bai, baliabide eta prozedura egokiak erabiliz.

f) Pertsonei, baliabideei edo inguruneari dagozkien gertaeren aurrean jardutea, segurtasuna eta konfiantza eraginez, eta, behar izanez gero, ezarritako jarduketa protokoloak aplikatuz.

g) Esku-hartzearen prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzea, prozesuari lotutako dokumentazioa prestatuz eta kudeatuz eta informazioa jakinaraziz, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

h) Bere lanbide jarduerari buruzko ezagutza zientifiko eta teknikoak eguneratzea, bizitzan zehar ikasteko baliabideak erabiliz.

i) Autonomiaz eta ekimenez aritzea jarduerak diseinatzen eta gauzatzen, norberak lan egiten duen erakundearen ildo pedagogikoak eta jarduketa ildoak errespetatuz.

j) Harremanak izatea haurrekin, horien familiekin, taldekideekin eta beste profesional batzuekin, gizarte trebetasunak eta kultura aniztasuna kudeatzeko gaitasuna agertzea, eta sortzen diren gatazkak konpontzeko bideak proposatzea.

k) Ingurune seguruak sortzea, segurtasunerako araudia eta protokoloak errespetatuz jardueren plangintzan eta garapenean.

l) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat.

m) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

n) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

ñ) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorean eta haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuen sektorean lan egiten du.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Haur-hezitzailea Haur Hezkuntzako lehen zikloan, betiere maisu edo maistra batek gainbegiraturik, Estatuko, autonomia erkidegoko edo tokiko erakundeen mendeko instituzioetan eta ikastetxe pribatuetan.

-Hezitzailea, gizarte arriskuko egoeran dauden adingabeekin (0-6 urte) lan egiteko programa berariazkoetan edo/eta erakundeetan, edo familiei laguntzeko bitartekoetan, beste profesional batzuen gidalerroei jarraituz.

-Hezitzailea, 0-6 urte bitarteko haurrekin, aisia eta astialdiko programa edo jardueretan: ludotekak, kultur etxeak, liburutegiak, hezkuntza zentroak, aisia zentroak, baserri eskolak, etab.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroan Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren eremua den lanbide sektoreaz hitz egitean, aipatu behar dira, funtsean, haur eskolak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeak, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak; foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen du eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen ditu.

Esan beharra dago, ordea, badirela ziklo osatugabeko haur hezkuntza formaleko eskaintzak eta beste hezkuntza etapa batzuetako ikastetxeetan gero eta ugariak direla lehen zikloko gelak. Halaber, azken urteotan sortu diren eta gaur egun sortzen ari diren ikastetxe publikoak, bereziki herri txikietan, asko direla azpimarratu behar da.

Hezkuntza ez-formaleko beste esparru batzuk gutxi garatu dira Nafarroan, nahiz eta gorantz egiten hasita dauden, batik bat lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko zerbitzuak, hala nola "casas amigas" deituak: zerbitzu sistematizatu bat, non pertsona batek haur gutxi batzuk zaintzen dituen bere etxean, entitate baten jarraipen eta kontrolaren pean, hezitzailearen prestakuntzari, aplikatu beharreko programari eta abarrekoei dagokienez.

Badira ludotekak, egoitza zentroak eta bestelako zerbitzuak ere; horietan, erabiltzaileak adin berekoak ez izateagatik eta sektorearen arautze urriagatik, titulazio desberdinetako pertsonek lan egiten dute, baina uste izatekoa da haur hezkuntzako profesionalek leku gero eta zabalagoa izanen dutela. Laster, ziurrenik ere, bestelako esperientzia berri eta zerbitzu osagarri gehiago ikusiko ditugu haur hezkuntza ez-formalaren esparruan.

Lanbide sektore honek Nafarroan dituen berezitasunetako bat da haur eskoletan, batez ere publikoetan, indar handia dutela Loris Malaguzziren planteamenduek. Italiako Reggio Emilia hirian 0-6 urte bitarteko haurren hezkuntza formaleko praktikaren inspiratzailea da, eta mundu mailako erreferentzia. Eredu hori gure Komunitateko haur eskola multzo handi baten hezkuntza proiektuaren oinarria da, eta haren eragina beste ikastetxe batzuetara hedatu da pixkanaka. Hezkuntza planteamendu reggiotar horien aplikazioan Estatuko erreferente izatera iritsi da gure Komunitatea, bereziki Iruña. Aurrekoa gorabehera, kontuan hartu behar da Nafarroan bestelako hezkuntza planteamenduak ere aplikatzen ari direla aldi berean.

Lanbide inguruneak Nafarroan badu beste berezitasun bat, alegia, hezkuntza formaleko ikastetxeetan gaztelaniazko eta euskarazko modalitate bereiziak izatea eta esparru bereko zenbait ikastetxetan duela gutxi ingelesa sartu izana.

Horrez gain, curriculum honetan beste alderdi batzuk ere islatu nahi izan dira. Funtsean, familiekin esku hartzeaz, kulturartekotasunaz eta alderdi etiko-deontologikoez ari gara.

Familiekin esku hartzea bigarren kurtsoko berariazko modulu batean jaso bada ere, garrantzitsutzat jo da lehenbiziko kurtsotik bertatik familiak aintzat hartzea Haur Hezkuntzako teknikariaren esku-hartzearen xede gisa; izan ere, alderdi horrek leku nabarmena du Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen 28/2007 Foru Dekretuan, arestian aipatu dugun horretan.

Kulturartekotasunean ere jarri da arreta. Kultura anitzeko gizarte batean bizi gara eta ikasgeletan gero eta ohikoagoa da hainbat herri eta kulturatatik etorritako familietako haurrak aurkitzea, erlijio desberdinetakoak, gainera. Haur eskola sarrerako atea da, haurrentzat ez ezik haien familientzat ere garrantzi handia duen gizarteratze bidearen hasiera.

Azkenik, kontuan hartu da gero eta gehiago direla profesionalen ekintzak ikuspegi etikoetatik berrikusi beharra nabarmentzen duten pertsonak eta profesionalak. Haur hezkuntzaren arloan oraindik ez dago kode deontologikorik, baina badira nazioarteko erakundeak eta lanbide erakundeak eta horiek gogoeta garrantzitsuak egiten ari dira gai hauen gainean.

Honaino aipatutako faktore guztiek garrantzizko ekarpenak egin dituzte Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren curriculuma gure Komunitateak dituen hezkuntza beharrei egokitzeko prozesuan.

c) Prospektiba.

Titulu honen lanbide profilaren bilakaeran areagotzen ari da esparru desberdinetara moldatzeko gaitasuna, eta ugaritzen ari dira koordinazioarekin eta familiekiko bitartekotzarekin zerikusia duten eginkizunak; izan ere, familiako bizitza eta lana ongi uztartzeari buruzko araudiek eraginda, aurrerantzean askotariko zerbitzu osagarriak sortuko dira adin hauetako haurren aisia eta astialdirako.

Zerbitzuari gero eta kalitate hobea eskatuko zaionez, gela bakoitzean ikasle gutxiago izanen dira, eta gainera ohikoa bihurtuko da bi irakasle batera aritzea taldearekin. Horrenbestez, profesional hauentzako lanpostu gehiago sortuko dira.

Haurrei aplikatzen ahal zaizkien informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriekin zerikusia duten trebetasun eta ezagutzek gero eta pisu handiagoa izanen dute. Beraz, profesional honek etengabe eguneratu beharko ditu bere gaitasunak.

Zerbitzuen eraginkortasuna eta hobekuntza bermatuko dituzten kalitate sistema eta prozesuen ezarpenean aurrera egin ahala, profesional honi gaitasun handiagoa eskatuko zaio protokoloak prestatu, bete eta horien jarraipena egiteko, hala hezkuntzan nola gizarte esparruan.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Programazioaren osagaiak identifikatu, zehaztu eta taldearen eta ingurunearen ezaugarriekin erlazionatzea, haurrentzako hezkuntzako eta gizarte laguntzako esku-hartzea programatzeko.

b) Baliabide didaktikoak identifikatu eta hautatzea, dituzten ezaugarriak eta aplikazioak deskribatuz, jardueraren eta hartzaileen arabera haiek antolatzeko.

c) Baliabide eta estrategia metodologikoak hautatu eta aplikatzea, haurren eta ingurunearen ezaugarriekin erlazionatuz, programaturiko jarduerak egiteko.

d) Komunikatzeko eta parte hartzeko dinamikak aukeratu eta aplikatzea, inguruneko aldagaiak aztertu ondoren, eta ezarritako prozedurari eta familiekin esku hartzeko estrategiei jarraituz.

e) Haurren eta familien beharrak azterturik, beste profesional edo zerbitzu batzuen esku-hartzea noiz den beharrezkoa bereiztea, diagnostikoa egiteko eta jarduteko baliabideak zehaztuz, erantzun egokia emateko.

f) Ebaluaziorako teknikak eta tresnak aukeratu eta aplikatzea, horiek aldagai garrantzitsuekin erlazionatuz, eta emaitzak erkatzea, esku hartzeko prozesuan ezarritako estandarrarekin konparatuz.

g) Informazioa emateko estrategiak aukeratu eta aplikatzea, aditzera eman beharreko edukiekin, horien helburuarekin eta hartzaileekin erlazionatuz, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

h) Bizitzan zehar ikasteko erabil daitezkeen baliabide eta estrategia guztiak ezagutzea eta horiek bere lanbide gaitasunaren hainbat alderdirekin erlazionatzea, bere ezagutza zientifiko eta teknikoak eguneratzeko.

i) Erakundearen helburuetarako egiten duen ekarpena identifikatu eta ebaluatzea, eta helburu horiek lortzeko egiten duen lanbide jarduera baloratzea.

j) Talde lanaren ezaugarriak identifikatzea, eta hark hezkuntza lana hobetzeko eta esku-hartze planifikatu, koherente eta partekatua lortzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

k) Taldeko dinamikak eta komunikazio teknikak aplikatzea lan taldean, informazioa eta esperientziak trukatuz, proiektuaren barne batasuna errazteko.

l) Esku hartzeko erabiliko diren tokiak eta materialak aztertzea, eta arriskuei eta segurtasunari buruz indarra duen legeria eguneratzea, haurren osasuna eta osotasun fisikoa zaintzeko.

m) Ikasteko eta lan egiteko aukerak identifikatu eta baloratzea eta lan merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea bere lanerako aukerak hobetzeko.

n) Gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, herritar demokratiko gisa jokatzeko.

ñ) Lehen sorospenetarako teknikak aplikatzea, ezarritako protokoloak erabiliz, larrialdiei eta osasunaren kontrako arrisku egoerei erantzuna emateko bere lanbidean ari denean.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa .

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

A aukera:

KODEAIZENAORDUAK, GUZTIRAESKOLAK ASTEANIKASMAILA
0011Haur Hezkuntzaren didaktika13041.
0012Haurren autonomia pertsonala eta osasuna19061.
0013Haurren jolasa eta horren metodologia22071.
0015Garapen kognitiboa eta motorra16051.
0016Garapen sozioafektiboa10031.
0021Lanerako prestakuntza eta orientabideak10031.
NA01 Ingelesa I6021.
0020Lehen laguntzak7022.
0014Adierazpena eta komunikazioa16052.
0017Trebetasun sozialak10032.
0018Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea10032.
0022Enpresa eta ekimena7022.
0019Haurrei laguntzeko proiektua10032.
0023Lantokiko prestakuntza440Enpresaren ordutegian2.

B aukera:

KODEA IZENAORDUAK, GUZTIRAESKOLAK ASTEANIKASMAILA
0011Haur Hezkuntzaren didaktika13041.
0012Haurren autonomia pertsonala eta osasuna19061.
0013Haurren jolasa eta horren metodologia22071.
0015Garapen kognitiboa eta motorra16051.
0016Garapen sozioafektiboa10031.
0021Lanerako prestakuntza eta orientabideak10031.
NA01 Ingelesa I6021.
0020Lehen laguntzak7032.
0014Adierazpena eta komunikazioa16072.
0017Trebetasun sozialak13062.
0018Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea13062.
0022Enpresa eta ekimena7032.
0019Haurrei laguntzeko proiektua11052.
0023Lantokiko prestakuntza370Enpresaren ordutegian2.

C aukera:

KODEAIZENAORDUAK, GUZTIRAESKOLAK ASTEANIKASMAILA
0011Haur Hezkuntzaren didaktika13041.
0012Haurren autonomia pertsonala eta osasuna19061.
0013Haurren jolasa eta horren metodologia22061.
0015Garapen kognitiboa eta motorra16051.
0016Garapen sozioafektiboa10041.
0021Lanerako prestakuntza eta orientabideak10031.
NA01 Ingelesa I6021.
0020Lehen laguntzak7042.
0014Adierazpena eta komunikazioa14072.
0017Trebetasun sozialak12062.
0018Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea12062.
0022Enpresa eta ekimena7042.
0019Haurrei laguntzeko proiektua6032.
0023Lantokiko prestakuntza460Enpresaren ordutegian2.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Haur Hezkuntzaren didaktika

Kodea: 0011.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 14.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hezkuntzako esku-hartzea bere testuinguruan kokatzen du eta lege-esparruarekin eta erakundearen xedeekin erlazionatzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Esku hartzeko baliagarri den informazioa identifikatu da gizarte, ekonomia eta kultur ingurunean.

b) Haurrei laguntzeko hezkuntza zerbitzuen arloan autonomia erkidegoan, Estatuan eta Europan indarra duen legeria aztertu da.

c) Gaur egun hezkuntza formalean eta ez-formalean ari diren ikastetxe motak eta programa motak alderatu dira.

d) Haur eskola baten ezaugarriak, helburuak, antolamendua eta funtzionamendu mota definitu dira.

e) Hezkuntza ez-formaleko erakunde baten ezaugarriak, helburuak, antolamendua eta funtzionamendu mota deskribatu dira.

f) Haur Hezkuntzako teknikariaren lanbide jarduera baloratu da hezkuntzako esku-hartzearen testuinguruan.

g) Teknologia berriak erabili dira informazio iturri gisa eta haien erabilera baloratu da.

h) Lanbideko egoera berrien aurrean ekimena eta prestasuna agertu dira.

2. Hezkuntzako esku-hartzearen helburuak zehazten ditu, eta esku-hartze hori plangintza mailekin, bera osatzen duten elementuekin eta formulazio irizpideekin erlazionatzen du, esparru formaletan eta ez-formaletan.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Curriculum baten osagaiak identifikatu dira.

b) Hezkuntzako esku-hartze ez-formal baten proiektuaren osagaiak identifikatu dira.

c) Haur Hezkuntzako curriculumaren osagaiak aztertu dira.

d) Haur Hezkuntzako curriculumaren oinarriak deskribatu dira.

e) Curriculumaren zehaztapen mailak identifikatu dira.

f) Hezkuntza ez-formaleko jarduera baten plangintzaren mailak identifikatu dira: plana, programa eta proiektua.

g) Erakunde mota desberdinen plangintza agiriak erkatu dira esparru formalean eta ez-formalean.

h) Helburuak eta edukiak aukeratu dira, curriculum esparrutik, planetik edo programatik abiatuta, bai eta haurren ezaugarriak ere, bakoitzaren gaitasunen garapenak lortzeko.

i) Hezkuntzako esku-hartzearen prozesuan plangintzak duen garrantzia baloratu da.

3. Aplikatu behar diren estrategia metodologikoak zehazten ditu, eredu psikopedagogikoen arabera.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haur hezkuntzako berariazko eredu didaktikoak identifikatu dira.

b) Haurrei laguntzeko ereduen oinarri diren printzipioak interpretatu dira.

c) Haur hezkuntza formalaren eredu berrienei eusten dieten printzipio psikopedagogikoak aztertu dira.

d) Hezkuntzako esperientzia garrantzitsuak erkatu dira, norberaren hezkuntzako esku-hartzea definitzeko.

e) Unitate didaktikoak prestatzean zeharkako gaiak sartu dira.

f) Irizpide metodologikoak aukeratu dira, erakundearen helburuen arabera, curriculum esparrua eta haurren beharrak eta interesak kontuan hartuz.

g) Curriculum egokitzapenak diseinatu dira, ukitutako entitate edo profesionalen gomendioak eta lortutako informazioa kontuan hartuz.

h) Taldeko jardueretan parte hartzea, iritzien erkatzea eta esperientzia trukea baloratu dira.

4. Materialak eta langileak, tokiak eta aldiak zehazten eta antolatzen ditu, legezko araudia aztertuz eta haurrei laguntzeko hezkuntzako esku-hartzeari irizpide pedagogikoak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Material didaktikoak, tokiak eta aldiak identifikatu dira, hezkuntzako esku-hartzearen arabera.

b) Esparru formalean eta ez-formalean, Estatuko eta lurraldeko markoaren arabera, tokien, baliabideen eta denboraren erabilera arautzen duen araudia deskribatu da.

c) Denbora eta tokia baliabide didaktiko gisa nola antolatzen diren definitu da.

d) Zereginak antolatu beharra aitortu eta baloratu da.

e) Elkarte ereduak aztertu dira, parte-hartzaileen kopurua, adina, metodologia eta programazioa kontuan hartuz.

f) Irakaslekuak, material didaktikoak eta altzariak aztertu dira, segurtasun eta higiene arauak eta irisgarritasun baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

g) Helburuetarako, edukietarako eta irizpide metodologikoetarako egokiak diren material didaktikoak eta didaktiko-interaktiboak aukeratu dira.

h) Tokiak, materialak, giza baliabideak eta aldiak ezarri dira, haurren adina, kopurua eta, halakorik bada, hezkuntza premia bereziak kontuan hartuz.

i) Ingurune seguruak sortzeak duen garrantziaz arduratu da.

5. Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko jarduerak planifikatzen ditu, programazioaren helburuekin eta haurren ezaugarriekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak helburuekin, edukiekin, metodologiarekin eta haur bakoitzaren beharrekin erlazionatu dira.

b) Zeharkako gaiak programatutako jardueretan integratu dira.

c) Aniztasunari erantzuteko eta desberdintasun sozialen osabiderako hainbat motatako jarduerak diseinatu dira.

d) Izan litezkeen zailtasunak identifikatu dira, eta konponbide bideragarriak proposatu.

e) Curriculum egokitzapenak prestatu dira, taldeko haur bakoitzak nolako ezaugarriak dituen eta hezkuntzarako zer laguntza mota behar duen kontuan harturik.

f) Curriculum egokitzapenak aztertu dira, hezkuntza premia berezi iraunkorrak edo aldi baterakoak dauden kasuetarako.

g) Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko jardueren plangintza baloratu da, programazioaren helburuekin bat ote datorren ikusteko.

6. Esku hartzeko prozesuen ebaluazioa diseinatzen du, erabilitako eredua, estrategiak, teknikak eta tresnak aukeratu izanaren arrazoiak azalduz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaluazio ereduak identifikatu dira.

b) Ebaluaziorako estrategiak eta teknikak definitu dira, esku-hartzearen plangintza eta esku hartzeko uneak kontuan izanik.

c) Unean uneko ebaluaziorako estrategiak eta teknikak aukeratu dira, esku hartzeko prozesuan zehar.

d) Ebaluazio jarduerak diseinatu dira, curriculum esparruan ezarritako irizpide eta prozedurak kontuan hartuz, hezkuntza formalean, eta plana edo programa kontuan hartuz, hezkuntza ez-formalean.

e) Esku hartzeko prozesuan zehar unean uneko ebaluaziorako adierazleak ezarri dira, ondokoak baloratzeko: helburuen eta irizpide metodologikoen arteko egokitzapena, edukien eta jardueren hautapena eta sekuentziazioa, eta erabilitako irakasleku eta materialen funtzionaltasuna eta egokitasuna.

f) Prozesuko une guztietan ebaluazioak duen garrantzia baloratu da.

g) Zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea etengabe hobetzeko jarreraren garrantzia baloratu da.

h) Hezitzaileen etengabeko prestakuntzarako baliabideak identifikatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Hezkuntzako esku-hartzearen ingurunearen azterketa:

.Haurrei laguntzeko erakunde formalak eta ez-formalak. Motak. Ereduak. Eginkizunak. Ezaugarriak.

.Haurrei laguntzeko zerbitzuen alorrean Europan, Estatuan eta Nafarroan indarra duen legeriaren azterketa, esparru formalean eta ez-formalean.

.Haur eskola. Ereduak. Eginkizunak. Ezaugarriak, Haur hezkuntzaren izaera.

.Haur Hezkuntzako teknikariak hezkuntzako esku-hartzean betetzen duen zeregina. Profila eta eginkizunak. Alderdi deontologikoak. Talde lanaren garrantzia.

.Teknologia berrien balorazioa, informazio iturriak diren aldetik.

-Hezkuntzako esku-hartzearen diseinua.

.Curriculuma: motak eta osagaiak.

.Curriculuma haur hezkuntzan.

.Curriculum zehaztapenaren mailak.

.Hezkuntza proiektu baten eta curriculum proiektu baten osagaien azterketa eta identifikazioa.

.Esparru ez-formaleko esku-hartze baten plangintza mailak: plana, programa eta proiektua.

.Erakunde formalen eta ez-formalen plangintza agirien arteko aldeak.

.Haurrei laguntzeko plangintzak duen garrantziaren balorazioa.

-Estrategia metodologikoak zehaztea.

.Haur hezkuntzako eredu didaktiko berariazkoak.

.Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua definitzen duten ekarpen historikoak.

.Azkenaldiko ekarpenak haur hezkuntzan: Loris Malaguzziren pedagogia; Lapierreren psikomotrizitate erlazionala; adimen-bitak; Emmy Pikler; Lourdes Molinaren lankide-partaidetza; eta beste batzuk.

.Haur hezkuntzaren eredu berriei eusten dieten printzipio psikopedagogikoen azterketa.

.Programazioaren ezaugarriak haur hezkuntzan. Programazio ereduak: programazio irekia eta programazio itxia.

.Programatu eta proiektatzeko moduak haur hezkuntzan:

-Unitate didaktikoak programatu eta prestatzea.

-Hezkuntzako proposamen eta proiektuen diseinua.

.0-6 urte bitarteko haurrekin egindako hezkuntza esperientzien arteko konparazioa. Planteamendu gidatzaileak eta ez-gidatzaileak.

.Talde lanean parte hartzearen balorazioa.

-Tokien, denboraren eta baliabideen plangintza hezkuntzako esku-hartzeetan.

.Material didaktikoak, irakaslekuak eta aldiak.

.Esku-hartze formalean eta ez-formalean tokiak, baliabideak eta denbora erabiltzeko araudia.

.Segurtasun arauak haurrei laguntzeko erabiltzen diren tokietan.

.Baliabide didaktikoak: tokiaren eta denboraren antolaketa.

.Materialak aukeratzea, hezkuntzako esku-hartzearen plangintzaren arabera.

.Tokiak, denbora eta baliabideak (materialak eta langileak) esleitzea, hezkuntzako esku-hartzearen plangintzaren arabera.

-Tokia eta baliabide materialak antolatzeko irizpideak.

-Denbora antolatzeko irizpideak.

-Langileak antolatzeko irizpideak.

.Tokien irisgarritasuna.

.Ingurune seguruak sortzeko sentsibilizazioa.

-Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko jardueren inplementazioaren antolaketa:

.Zeharkakotasuna haur hezkuntzan.

.Aniztasunari eman beharreko erantzuna eta desberdintasun sozialen osabidea lantzen dituzten jardueren diseinua.

.Curriculum egokitzapenen azterketa eta diseinua.

.Jarduera formalak eta ez-formalak inplementatzea.

.Jarduera formalen eta ez-formalen inplementazioaren koherentzia baloratzea.

-Esku hartzeko prozesuaren ebaluazioaren diseinua:

.Ebaluazioa: ereduak, teknikak eta tresnak.

.Ebaluaziorako adierazleak.

.Hasierako, etengabeko eta amaierako ebaluazioetarako tresnak aukeratu eta prestatzea. Familiekin hitz egitea. Txosten ereduak.

.Behaketa. Behatzeko arauak aukeratzea. Dokumentazioa.

.Ebaluazio prozesuetatik lortutako informazioa interpretatzea.

.Kalitatearen kudeaketa ikastetxeetan.

.Hezkuntzako esku-hartze prozesua ebaluatu beharraz jabetzea.

.Autokritika eta autoebaluaziorako joera.

.Eguneratzea eta etengabeko prestakuntza. Baliabideak.

.Alderdi etiko-deontologikoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bitartez ikasleek gure inguruko haurrentzako laguntzaren egungo errealitatea ezagutu ahal izanen dute eta beren burua errealitate horretan kokatuko dute, taldeentzako hezkuntzako esku-hartzeak diseinatzeko oinarri teoriko eta teknikoak sortuko dituzte eta modu egokian kokatuko dituzte testuinguruan, gogoeta eginen dute txikienen hezitzaileen lana ulertzeko moduen gainean, eta haur-hezitzailearen hezkuntza-rola integratuz joanen dira.

Garrantzitsua da moduluak euskarri teorikoa eskaintzea, planteamendu metodologikoen oinarri gisa, eta praktika aztertzeko jarraibideak ematea. Halaber, modulu honetan komeni da etengabe erreferentzia egitea gainerako moduluek ematen duten euskarri teorikoari. Jakintza teoriko horrek sostengua izan behar du aplikazio praktikorako (proposamen, unitate didaktiko, ebaluazio tresna eta abarren diseinua).

Jarrera kontuak ere garrantzitsuak dira. Umeaz dugun irudiak esku hartzeko gure jarrera eta estrategiak moldatzen ditu, gu ohartu gabe, sarritan. Jarrerarekin zerikusia duen beste eduki garrantzitsu bat elkarlanaren garrantziaren balorazioa da.

Modulu honek, beraz, laburbildu behar ditu gainerako moduluetan jorratutako edukiak eta zentzu orokorra eman behar die; hortik dator irakasleekiko koordinazio etengabearen garrantzia. Bigarren kurtsoan, didaktikako eta gainerako moduluetako eduki guztiak jorratu ondoren, ikasleak proiektu zabalagoen plangintzari ekiteko moduan egonen dira "Haurrei laguntzeko proiektua" izeneko lanbide moduluan. Hortaz, kontuan hartu behar da lehen kurtsoan landutako edukiak eta trebetasunak bigarrenean ere aplikatuko direla.

Modulu honetan komeni da garrantzi handiko alderdi bat nabarmentzea, alegia, metodologien eta hezkuntza-rolaren espezifikotasuna, haur txikiekin lan egiten baita. Ikasleak eskola garaian barneratu zuten eskematik abiatzen dira maiz: heldu bat etengabe ari da taldeari hizketan, guztientzat jarduera berdinak aurkezten, eta aldi berean ekintza zuzenduz une oro, beti zutik. Denbora behar dute bestelako hezkuntza-rol bat barneratzeko, abiapuntuko uste hori hautsi behar baitute, ñabardura desberdinekin, ikuspegi metodologikoen arabera. Oso ohikoa da, halaber, hezkuntza arloa jarduera akademikora edo irakaskuntza hutsera mugatzea.

Horren haritik, txikienen hezitzailearen lana ulertzeko, euskarri teorikoaz gain denbora eta taldeko hausnarketa behar dira, ahal dela, praktika abiapuntu hartuta. Horretarako interesgarria litzateke ikasle bakoitzak erakunderen batekin harremanak izatea, behatzeko eta, pixkanaka, esku hartzeko jarduera praktikoak egitea, eta erakunde horretan hezkuntzako esku-hartzea nola diseinatzen den jakin ahal izatea bai paperean eta bai errealitatean ere. Horrek, gainera, taldean edo ikasgelan hezkuntzako esku-hartzeari buruzko ikuspuntuak partekatu, erkatu eta aztertzeko aukera emanen luke.

Aurrekoa ezinezkoa balitz, erakundeekin akordioak egin litezke, horien bitartez, jolasaren metodologiari buruzko moduluarekin batera, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakundeetan noizean behin jardueraren bat planifikatzeko; adibidez, Gabonetako, inauteriko edo ikasturte amaierako jaia. Harreman horiek kasuan kasuko ikastetxeko hezkuntza proiektua ezagutzeko aukera emanen lukete.

Iradokitzen da eskolak bi orduko tarteetan taldekatzea, paraleloki gara daitezen, asteko bi saioetako bakoitzean, jarraian proposatzen diren multzoetako edukiak:

-Hezkuntzako esku-hartzearen ingurunearen azterketa.

-Estrategia metodologikoak zehaztea (multzo honen barnean geroago landuko litzateke "Programatu eta proiektatzeko moduak haur hezkuntzan" izenburuko edukia).

Behin multzo horiek landuta gainerakoei ekinen litzaieke, horretarako asteko bi saioak erabiliz, jada jarraian. Ordena honakoa litzateke:

-Hezkuntzako esku-hartzearen diseinua. Multzo horren amaieran eduki hau sartuko litzateke: "Programatu eta proiektatzeko moduak haur hezkuntzan".

-Tokien, denboraren eta baliabideen plangintza hezkuntzako esku-hartzeetan.

-Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko jardueren inplementazioaren antolaketa.

-Esku hartzeko prozesuaren ebaluazioaren diseinua.

Hezkuntza lanari zentzua ematen dion modulua da honako hau, eta horregatik etengabe eutsi behar zaio lanbide munduarekiko loturari, hainbat estrategia erabiliz, aurrean aipatutakoaz gainera.

-Erakundeetako profesionalen bisitak, beren hezkuntza proiektuak azaltzeko.

-Benetako esku-hartzeak bideoz ikusi eta aztertzea.

-Haur hezkuntzaren arloko aldizkarietako artikuluak irakurtzea, esperientziak eta praktikaren gaineko gogoetak azaltzen dituztenak.

-Haur hezkuntzako ikastetxeetara bisitak egitea.

-Haur hezkuntzako ikastetxeek egindako dokumentazioa aztertzea: hezkuntza proiektuak, proposamen pedagogikoak, ikerketa proiektuak, behaketa fitxak, galdera sortak, haurren jarraipenaren egunerokoak, ebaluazio txostenak, jardunaldien egunerokoak, haur hezkuntzako ikastetxeek familiekiko bileretarako egindako bideoak eta aurkezpen informatikoak.

-Kasu praktiko batean, erakunde, adin-tarte eta programazio jakinekin, unitate didaktikoak eta proposamenak diseinatzea, tokia eta ingurunea diseinatzea, aukeratutako materialak bertan banatzea, egun bateko ordu banaketa diseinatzea, behatzeko tresnak, ebaluaziorako galdera sortak eta curriculum egokitzapenak diseinatzea,...

Garrantzitsua izanen da talde txikiko lana, talde handiko lana eta bakarkakoa konbinatzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai hainbat arlotan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, edo lan praktikoak: unitate didaktikoak prestatzea, proposamenak diseinatzea, behaketa fitxak prestatzea, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Ikasleak haurrei laguntzeko ikastetxe batean aritzeko aukera izan badu, bertan ikasitakoaren memoria egitea ebaluaziorako tresna oso baliagarria litzateke.

Lanbide modulua: Haurren autonomia pertsonala eta osasuna

Kodea: 0012.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Haurren oinarrizko beharrei erantzuteko hezkuntzako jarduerak planifikatzen ditu, elikadura, higiene eta atseden arauak eta hazkundearen eta garapen fisikoaren ereduak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen fisikoaren faseak eta hartan eragiten duten faktoreak identifikatu dira.

b) Haurren elikadura, higiene eta atseden beharrak eta horien ezaugarriak deskribatu dira.

c) Haurren berezitasunetara (adina, alergiak, elikagaien intolerantziak eta beste batzuk) egokitutako dietak eta menuak prestatu dira.

d) Haurren garbitasuna, higienea, janzkera, atsedena eta loa zaintzeko jarraibideak deskribatu dira.

e) Elikadurarekin, higienearekin eta atsedenarekin zerikusia duten arazo eta gatazka nagusiak identifikatu dira.

f) Haurren oinarrizko beharrak asetzeko jarduera, baliabide eta estrategia egokiak proposatu dira.

g) Elikadura, higiene eta atseden beharrak asetzeko ingurune egoki eta seguruak diseinatu dira.

h) Eguneroko errutinen plangintzan eta garapenean esku hartzen duten elementu materialak, espazialak eta denborazkoak ezarri dira.

i) Oinarrizko behar bakoitza asetzeko modua haurren ezaugarriekin erlazionatu da.

j) Oinarrizko beharrak asetzearekin zerikusia duten jarduerek hezkuntzarako duten garrantzia aintzat hartu da.

2. Haurrei autonomia pertsonalerako ohiturak garatzen laguntzeko hezkuntzako esku-hartzeak programatzen ditu, eta hezkuntzaren plangintzako estrategiekin eta haurren garapen erritmoekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ohiturak hartzeko prozesuaren faseak deskribatu dira.

b) Haurrek lor dezaketen autonomiaren araberako helburuak ezarri dira.

c) Autonomia pertsonala garatzeko ikaskuntzen sekuentzia ezarri da, haurren ezaugarri ebolutiboetatik abiatuta.

d) Autonomia pertsonala sustatzen duten inguruneak diseinatu dira.

e) Haurrei autonomia pertsonala eragozten dieten elementuak atzemateko estrategiak eta tresnak ezarri dira.

f) Autonomia pertsonaleko ohiturak hartzeko jarduera egokiak proposatu dira.

g) Autonomia pertsonaleko ohiturak hartzearekin zerikusia duten gatazkak eta arazoak identifikatu dira.

h) Aintzat hartu da autonomia pertsonala hartzeak garrantzi handia duela haurrak bere buruaren irudi positiboa izan dezan eta garapen osoa lor dezan.

i) Aintzat hartu da familiaren laguntza garrantzitsua dela haurrak autonomia pertsonaleko ohiturak hartu eta sendotu ditzan.

j) Haurren autonomiaren lorpenean helduek betetzen duten zeregina azaldu da.

3. Esku hartzeko tokiak, denbora eta baliabideak antolatzen ditu, haurren erritmoekin, 0-6 urte bitarteko haurrek behar dituzten errutinekin eta, kasua bada, behar diren laguntza teknikoekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Errutinek haurren garapenean betetzen duten eginkizuna eta ikastetxeko jardueretarako denboraren antolaketan duten eragina azaldu dira.

b) Elikadurarako, higienerako eta atsedenerako eguneroko errutinak ezarri dira.

c) Atsedenerako, higienerako eta elikadurarako toki eta baldintza egokienak prestatu dira.

d) Denbora antolatu da, haurren erritmoak eta lan eta atseden aldien arteko oreka errespetatuz.

e) Antzematen zaizkien zailtasunetarako konponbideak ezarri dira.

f) Elikadura, higiene, atseden ohiturak eta beste batzuk lantzeko behar diren gauzak eta baliabide materialak aukeratu dira.

g) Behar diren laguntza teknikoak aukeratu dira.

h) Inguruneak, materialek eta berariazko ekipoek legezko araudi indardunean ezarritako higiene eta segurtasun arauak betetzen dituztela egiaztatu da.

i) Haur bakoitzaren erritmoak errespetatzearen garrantzia aintzat hartu da.

4. Haurren oinarrizko beharrei eta autonomia ohituren garapenari arreta emateko jarduerak egiten ditu, jarduteko arauak justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Esku-hartzea egin da, haur bakoitzaren ezaugarrietara, ezarritako irizpide metodologikoetara eta eskura dauden baliabideetara egokituta.

b) Eguneroko errutinetan harreman beharrak asetzeko estrategiak deskribatu dira.

c) Haur txikien elikadura, garbitasun eta higieneko teknikak aplikatu dira.

d) Haurrarekin harreman hezitzailea ezarri da.

e) Haurren autonomia pertsonalaren garapena errazteko estrategia metodologikoak aplikatu dira.

f) Haur bakoitzaren erritmoa errespetatu da.

g) Laguntza teknikoak erabili dira, ezarritako protokoloei jarraituz.

h) Higiene, prebentzio eta segurtasun arauak errespetatu dira.

i) Gorabeherei modu egokian erantzun zaie.

j) Hezitzaileak haurren oinarrizko beharrak eta garapen beharrak asetzeko egiten duen lana baloratu da.

5. Zailtasun berezia edo haurren osasunaren eta segurtasunaren kontrako arrisku berezia dagoen egoeretan esku hartzen du, eta bere jarduna eritasun edo istripuei aurrea hartzeko eta halakoetan esku hartzeko ezarrita dauden protokoloekin erlazionatzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Osasun eta segurtasun kontuetan 0-6 urte bitarteko haurrek dituzten ezaugarriak eta oinarrizko beharrak identifikatu dira, eta haurren eboluzioaren etaparekin eta tresna egokiekin erlazionatu dira.

b) Haurrei laguntzeko zentroetan osasuna eta ongizatea sustatzeko ezarri behar diren osasun eta prebentzio neurriak eta baldintzak deskribatu dira.

c) Hezitzailearen osasun egoerak eta higiene pertsonalak osasunaren kontrako arriskuen prebentziorako duten garrantzia baloratu da.

d) Haurren eritasun nagusiak identifikatzeko irizpide edo/eta sintoma nagusiak zein diren adierazi da, eta jarraitu beharreko jarduketa protokoloak deskribatu.

e) Haurren istripu ohikoenak identifikatu dira.

f) Haurren istripuei aurrea hartzeko estrategiak deskribatu dira.

g) Haurren hezitzaileak eritasun eta istripuen aurrean hartzen duen jarreraren garrantzia baloratu da.

h) Inguruneak, materialek eta berariazko ekipoek ezarrita dauden kalitate eta segurtasun arauak betetzen dituztela egiaztatu da.

i) Komunikazio harreman eraginkorrak ezarri eta mantendu dira familiekin eta, behar izan denean, beste profesional batzuekin, ezarritako prozedurei jarraituz.

j) Haur Hezkuntzako teknikariak osasun eta segurtasun agente gisa duen eginkizuna baloratu da.

6. Esku-hartzearen prozesua eta emaitza ebaluatzen ditu, oinarrizko beharrak asetzeari eta autonomia pertsonaleko ohiturak hartzeari dagokienez, eta erabilitako estrategia eta tresnak zergatik aukeratu diren azaltzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen fisikoari, ohiturak hartzeari eta arrisku egoeren detekzioari dagokienez, informazio iturriak eta jarraipenerako teknikak identifikatu dira.

b) Haurren eboluzioa eta esku-hartzearen prozesua kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko adierazle eta tresna egokiak aukeratu dira.

c) Ebaluaziorako tresna aplikatu da, prozedura zuzenari jarraituz.

d) Datuak euskarri egokian gorde dira.

e) Bildutako informazioa ongi interpretatu da.

f) Esku-hartze ezegokiaren balizko arrazoiak identifikatu dira.

g) Familien eta beste profesional batzuen laguntza beharrezkoa den egoerak identifikatu dira.

h) Txostenak egin dira familientzat eta beste profesional batzuentzat, ohiturak hartzeko eboluzioaz, oinarrizko beharrak asetzeko moduaz edo/eta arlo horietan azaldutako arazoez.

i) Ebaluazioaren garrantzia baloratu da, haurren oinarrizko beharrei erantzun egokia emateko.

Oinarrizko edukiak.

-Oinarrizko beharrak asetzeko hezkuntza jardueren plangintza:

.Osasunerako hezkuntza haur hezkuntzan. Oinarrizko kontzeptuak. Osasuna, bizimodu gisa eta pertsonaren garapen integral gisa. Osasun faktoreak.

.Kultura berriak, errealitate sozial berriak: osasunari buruzko ikusmoldeen aniztasuna gaurko gizartean.

.0-6 urte bitarteko haurren hazkundea eta garapen fisikoa. Faseak, ezaugarriak eta arazo ohikoenak.

.Haurren elikaduraren ezaugarrien eta arauen azterketa. Elikaduraren zailtasunak eta nahasteak.

.Elikadura nutriziotik harago: elikadura eta harremanak elikadura eta kultura; elikadura egintza sozial gisa.

.Elikagaiek dakarten informazioaren azterketa. Elikagaien kalitatea.

.Menuak egitea. Nutrizioaren printzipioak: mantenugaien funtzioak eta deskripzioa; elikagaien gurpila eta dietak.

.Elikaduraren nahaste, alergia eta intolerantziak dituzten haurren beharretarako menu egokiak egitea.

.Jardueraren eta atsedenaren arteko oreka. Haurren atsedena eta loa: beharren eta erritmoen identifikazioa.

.Helduak eta loaren inguruko beharren asetzea. Afektibitatea eta loa. Loa eta atsedena, haurrei laguntzeko zentroetan.

.Loaren nahasteak.

.Garbitasun eta higiene pertsonala. Haur txikientzako zainketa berariazkoak. Haurrentzako garbitasun neurriak.

.Txukuntze pertsonala, jantziak, oinetakoak eta beste objektu pertsonal batzuk.

.Komunikazioa eta harremanak, oinarrizko behar gisa.

.Elikadurarekin, atsedenarekin eta higienearekin zerikusia duten nahasteen identifikazioa. Behatu eta erregistratzeko metodoak. Jarduteko protokoloak.

.Elikaduraren arazo nagusiak: alergiak eta intolerantziak. Ereduzko dietak.

.Oinarrizko beharrak asetzeko hartzen den denboraren balorazioa, hezkuntzarako unea den aldetik. Ikuspegi eta eredu psikopedagogikoak.

.Prebentzioa eta segurtasuna, oinarrizko beharrak asetzeko orduan: Arriskuen eta kontrol gune kritikoak azterketa.

-Esku-hartzeak programatzea, haurrek autonomia pertsonaleko ohiturak har ditzaten.

.Autonomia pertsonala haurtzaroan. Garapen arauak.

.Beharretik ohiturara. Ohiturak hartzeko prozesuak.

.Psikologia aplikatuko joera nagusien ekarpenak.

.Gizakien portaera eta nortasuna azaltzeko ereduak: eredu mediko-organizista, teoria kognitibo-konduktualak, psikoanalisia eta horren adarrak, joera humanistak, teoria ekologikoa.

.Egungo joera pedagogikoek zer-nolako ekarpenak egin dituzten ohiturak eta autonomia pertsonala hartzeko prozesuak ulertzeko.

.Elikadurarekin zerikusia duten ohiturak sortu eta mantentzeko estrategia hezitzaileen azterketa. Esfinterren kontrola, atsedena eta loa, txukuntze pertsonala eta autonomia pertsonala haurren eguneroko bizitzan.

.Autonomia pertsonaleko ohiturak hartzearekin zerikusia duten gatazkak eta arazoak identifikatzea.

.Autonomia pertsonalak haurraren garapen osoari begira duen garrantziaren balorazioa.

.Haurren autonomia pertsonalaren lorpenean helduek betetzen duten eginkizunaren balorazioa. Hezitzailearen eta haurraren arteko harremanen kalitateak duen garrantzia. Familien protagonismoa, parte-hartzea eta lankidetza.

-Oinarrizko beharrak asetzeko eta ohiturak hartzeko tokiak, denbora eta baliabideak antolatzea:

.Haurren elikadurarako, higienerako eta atsedenerako zein instalazio eta material behar diren zehaztea.

.Elikagaien alterazioak eta kontserbazioa.

.Instalazio eta tresnen higienea.

.Tokiak eta baliabideak egokitzea haurren autonomia sustatzeko.

.Errutinak aztertzea, denbora antolatzeko.

.Jarduera antolatzea: banakako erritmoek eta jardueraren eta atsedenaren arteko orekak duten garrantzia.

.Segurtasunaren eta higienearen arloko araudia.

.Haurren mugikortasunerako eta komunikaziorako laguntza teknikoak identifikatzea.

.Haurren beharrak baloratzea, hezkuntza jardueraren ardatz gisa.

-Oinarrizko beharrei erantzuteko eta autonomia pertsonala sustatzeko esku hartzea:

.Haur txikiak elikatzeko tekniken aplikazioa.

.Elikagaien manipulazio higienikoa.

.Higiene praktika zehatzen azterketa haur hezkuntzaren esparruan.

.Haurren garbitasun eta higienerako tekniken aplikazioa.

.Haurren hezitzaileak haurren oinarrizko beharrei erantzuteko eta haien autonomia pertsonala sustatzeko betetzen duen eginkizunaren azterketa.

.Oinarrizko beharrei eta autonomia beharrei erantzutean sortzen diren harremanetan hezitzailearen jarrera eta mekanismo proiektiboek duten eraginaren balorazioa.

.Haur-hezitzaileari aplikatu beharreko segurtasun eta higiene arauak.

.Parte-hartzeak eta familiekiko nahiz beste profesional batzuekiko koordinazioak haurrei laguntzeko orduan duten garrantziaren balorazioa.

-Ohiturak hartzeko eta oinarrizko beharrei erantzuteko programen ebaluazioa:

.Garapen fisikoa eta autonomia pertsonaleko ohituren lorpena kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko tresnak.

.Parametro fisikoen bilakaerari buruzko tresnak eta datuak interpretatzea.

.Ikastetxeen eta haurrei laguntzeko zentroen segurtasun eta higiene baldintzak baloratzeko estrategia eta tresnen azterketa.

.Haurren osasunaren edo segurtasunaren kontrako arriskuaren adierazleen detekzioa.

.Familiei eta beste profesional batzuei informazioa ematea. Tresnak.

.Parte-hartzea eta familiekiko lankidetza baloratzeko estrategia eta tresnen azterketa.

.Hezitzailearen eta haurren arteko harremanen baldintzak eta kalitatea baloratzeko estrategia eta tresnen azterketa.

-Osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten egoera bereziki zailetan esku hartzea:

.Osasuna eta eritasuna haurtzaroan. Osasunaren sustapena, haurraren garapen integral gisa ulertuta.

.Haurren gaixotasun ohikoenen identifikazioa. Esku hartzeko jarraibideak: araudi orokorra eta ikastetxearena.

.Hain ohikoak ez diren eritasun batzuk.

.Ezgaitasunak edo gizartera moldatu ezinak eragindako arazoak. Ezgaitasun eta elbarritasun motak eta mailak. Esku hartzeko jarraibideak. Eragile bakoitzaren eginkizuna: hezitzaileak, gurasoak eta beste profesional batzuk.

.Arriskuak eta kontrol gune kritikoak.

.Haurtzaroan istripuak izateko arriskua areagotzen duten faktoreen azterketa. Epidemiologia.

.Haurren osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten arriskuei aurrea hartzea.

.Parte-hartzea eta lankidetzan aritzea beste profesional batzuekin, eta komunitatearen baliabideak.

.Familiek osasunaren sustapenean parte hartu eta laguntzea.

.Hezitzaileak haurren osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten arriskuen prebentzioan betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Jarrerak eta alderdi etiko-deontologikoak.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek, modulu honen bidez, haurren oinarrizko beharrei erantzutea eta autonomia ohiturak sortu eta sendotzea xede dituen esku-hartzea zertan den jakinen dute, osasunaren sustapenaren ikuspegi globalizatzaile batetik, osasuna pertsonaren garapen integrala dela ulertuta alegia, eta aintzat hartuz hezitzaileak haurrekin, familiekin eta beste profesional batzuekin dituen harremanen kalitatearen balioa eta haur bakoitzaren berezitasunen eta haien erritmoen aniztasunaren errespetua.

Garrantzitsua da modulu honek euskarri teorikoa (jakintza) eskaintzea hazkunde fisikoaren eta oinarrizko beharren alderdi nagusiei buruz, bai eta behar horiek asetzeari hertsiki loturik dauden alderdi psikologiko eta emozionalei buruz ere. Garrantzitsua da, izan ere, modulu honek horrez gainera prozedurazko osagaia ere eskaini behar duelako, alegia, garrantzitsua eta lehentasunezkoa den prozedura (egiten jakitea). Atal horretan funtsezkoa da ikasleak gai izatea elikadurari, higieneari, errutinei, espazioen kontrolari, baliabideei eta balizko arriskuari buruzko ezagutzak aplikatzeko, eguneroko bizitzako zereginetan.

Modulu honek oinarri teorikoa eskaintzen du, bestalde, joera psikologiko eta pedagogikoek haurren oinarrizko beharrei eta haurren osasun integralaren inguruko guztiari arreta emateko estrategia egokienei buruz egin dituzten ekarpenez, nahiz eta alderdi fisikoak bereziki azpimarratzen diren.

Elikadura, osasuna eta eritasuna, istripuen prebentzioa eta horrelako gaiak jorratzen ditu modulu honek. Horiek guztiek maiz larritasuna eragiten diete haurra zaintzen duten helduei, hala senitartekoei nola hezitzaileei. Horregatik, osagai aktitudinalak (izaten jakitea) hartzen duen neurria, modulu guztietan garrantzitsua izanik ere, honako honetan arreta berezia eskatzen du bai hezitzailearen barneko osagaientzat (proiekzioak, segurtasun faltak, etab.) eta bai familiekiko harremanetan hartu beharreko jarrera eta tratuarentzat ere, modulu honetan lantzen diren gaiek sarritan kezka berezia sortzen baitiete familiei.

Modulu hau hertsiki loturik dago gainerako modulu gehienekin, baina bereziki honako hauekin:

-Garapen sozioafektiboa: garapen sozioafektiboa estu-estu loturik dago oinarrizko beharren asetzeari, batez ere lehenbiziko hiru urteetan. Ezagutzak eta alderdi aktitudinalak bi moduluen arteko sintonia estuan landu behar dira. Areago, interesgarria litzateke baterako jarduera motaren bat planteatzea, gogoeta edo/eta behaketa jardueraren bat, esparru honetako esku-hartzeak batera bilduko lituzkeena.

-Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea: bigarren kurtsoan ematen den modulu horrek, neurri handian, "Haurren autonomia pertsonala eta osasuna" moduluan landutako edukiak jasoko ditu. Desiragarria litzateke gaiak jorratu ahala horien etorkizuneko aplikazioen aipamenak egitea. Halaber garrantzitsua izanen litzateke modulu honek bere gain hartzea ikasleen arreta familiaren parte-hartzearen eta laguntzaren inguruko alderdietan jartzeko lana.

Arriskua duten adingabekoei dagokienez, modulu honek, "Garapen sozioafektiboa" moduluarekin batera, eguneroko bizitzan esku hartzeko behar diren oinarriak ezarri behar ditu.

-Haur hezkuntzaren didaktika: bi moduluek koordinazioa ezarri beharko dute honako gai honen inguruko ikuspegiari eta planteamenduei dagokienez: nola jasotzen diren, proposamen pedagogikoetan, oinarrizko beharren asetzea, espazio eta denboren plangintza eta eguneroko bizitzaren antolaketa.

-Haurrei laguntzeko proiektua: autonomia pertsonalari eta osasunari buruzko moduluak kontuan hartu behar du aplikazioa izanen duela bigarren kurtsoan eginen den beste modulu horretan.

Gaur egungo gizarte eta familia bizitzaren ezaugarrien ondorioz, prestakuntza hau jasotzera iristen diren gazteetako askok ez dute ia batere aukerarik izan 0-6 urte bitarteko haurrekin harremanak izateko. Horregatik, modulu guztietarako gomendio orokorra bada ere, funtsezkoa da, batik bat modulu honetan, ikasleek ohiko harremanak izatea haur txikiekin erakunde batean, eta behaketa jarduerak egitea, baita esku hartzeko jarduerak ere, pixkanaka-pixkanaka.

Horrek bide emanen die, ikasitakoa hobeki barneratzeaz gain, gogoeta egiteko eguneroko errutinetan, haurren oinarrizko beharrak asetzeko eta haien autonomia lantzeko uneetan haurrekin izaten dituzten jarreren gainean. Halaber, eta aurrekoa bezain garrantzitsua dena, horrek aukera emanen die harremanetarako trebetasun eta jarrera desberdinak ikusteko profesionalengan eta horiek familiekin dituzten harremanetan.

Modulu honen funtsezko garrantzia, izaera nabarmenki praktikoa eta horren ondorioz esleitu zaion irakasdenbora kontuan izanik, astean bi ordu esleitu litezke, "Jolasaren metodologia" moduluko beste bi ordu gehituta, astean behin ikasleek lau ordu eman ahal ditzaten haurrei laguntzeko erakunderen batean. Bitarte horretan aukera izanen lukete haur, profesional eta familiekiko harremanen errealitatera hurbiltzeko, oinarrizko beharrei eta autonomia pertsonalari arreta emateko lanetan parte hartuz, bai eta lehen kurtsoko gainerako edukietara hurbiltzeko ere.

Eduki multzoen sekuentziazioari dagokionez, egokia dirudi, moduluaren ikuspegi orokorra bistatik galdu gabe, oinarrizko beharrak asetzeko jarduera hezitzaileen plangintzatik hastea; multzo hori funtsean teorikoa da, eta moduluaren ataria da, hezitzaileak osasunaren sustatzaile moduan betetzen duen eginkizuna baitu aztergai. Aurrekoaren segidan, multzo bat balitz bezala, oinarrizko beharrak asetzeko eta ohiturak hartzeko tokien, denboraren eta baliabideen antolaketa landuko litzateke, prozedurazko izaera nabarmena baitu, teorikoaz gain.

Aurrekoen paraleloan, haurtzaroan autonomia pertsonaleko ohiturak hartzeko esku-hartzeen programazioari buruzko multzoa eman daiteke, haurren autonomia pertsonala eta osasuna sustatzeko esku-hartzeen oinarri psikopedagogikoak biltzen baititu. Horrek ere ikuspuntu nabarmenki teorikoa du, erreferentzia garbi eta zuzenak eduki behar dituena prozeduretan eta jarreretan izan beharreko aplikazioari buruz.

Multzo horiek elkarren osagarri egokiak dira, eta denek balio dute hurrengo multzoei euskarri teoriko-praktikoa emateko, batez ere ikasleek ez badute ohiko harremanik haurrekin benetako lan ingurune batean. Hurrengo multzoak modu nabarmenki praktikoan aurkezten dira, eta prozeduraren eta jarreraren inguruko alderdiak dituzte ardatz:

-Oinarrizko beharrak asetzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko esku hartzea. Honek esku hartzeko estrategia zehatzak gauzatzeko moduari ekiten dio eta, beraz, prozedurek eta jarrerek pisu handia dute, hurrengo moduluan bezalaxe.

-Ohiturak hartzeko eta oinarrizko beharrei erantzuteko programen ebaluazioa.

-Zailtasun berezia edo haurren osasunaren eta segurtasunaren kontrako arrisku berezia dagoen egoeretan esku hartzeari buruzko multzoa, azkenik, funtsean teorikoa eta prozedurazkoa da.

Lantegi-gelan egin beharreko jarduera motei dagokienez, kontuan hartu behar litzateke, bai ikasleek benetako lan ingurune batean dihardutenean eta bai, bereziki, hala egiten ez dutenean, modulu honetan funtsezkoa dela ondoko praktikak egin ahal izatea:

-Pixoihalak aldatzeko tekniken eta trebetasunen garapena. Horretarako garrantzitsua da panpina bereziak erabiltzea. Pixoihalak aldatzeko tokia eta altzariak ere benetako lan inguruneen ahalik eta antzekoenak izanen dira.

-Haurrei jaten emateko tekniken garapena.

-Higiene baldintza egokietan biberoiak prestatu eta esterilizatzeko eta elikagaiak higiene baldintza egokietan manipulatzeko tekniken garapena. Horretarako interesgarria litzateke sukalde erako tokiren bat izatea.

-Higienearen, elikaduraren, atsedenaren eta abarreko ohituren nahasteak edo zailtasunak aztertzea kasu praktikoetan.

-Oinarrizko beharrak eta autonomia beharrak asetzeko eskakizunetarako esku-hartze egokiak diseinatzea, harremanen eta jarrera positiboen alderdiak erantsiz.

-Haurren osasuna sustatzeko kanpainen azterketa.

-Familiekiko harremanak tarteko diren kasu praktikoak aztertzea.

-Familiekiko esku-hartzeak diseinatzea.

-Ikus-entzunezko dokumentuak, filmak etab. ikustea.

-Ikasleek berek egindako grabazioetan, egoera desberdinetan haurrekin egin dituzten esku-hartzeak ikustea, aukeratutako estrategiez eta ikusten diren gorputz jarrerez eta harremanez gogoeta egin ahal izateko.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai arlo hauetan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, baita ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Ikasleek haurrei laguntzeko zentro batean aritzeko aukera badute, komenigarria eta egokia litzateke esperientzia hori ebaluatzeko berariazko moduren bat ezartzea.

Lanbide modulua: Haurren jolasa eta horren metodologia

Kodea: 0013.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Eredu ludikoa hezkuntzako esku-hartzearen testuinguruan kokatzen du, eta baloratu egiten du, jolasari, horren eboluzioari, haurren garapenerako duen garrantziari eta ardatz metodologiko gisa duen eginkizunari buruzko teoriekin.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haurren jolasaren ezaugarriak identifikatu dira.

b) Haurren garapenean jolasak nola eboluzionatzen duen aztertu da.

c) Haurren garapenean jolasak duen garrantzia aztertu da.

d) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan alderdi ludikoak sartzeak duen garrantzia baloratu da.

e) Jolasari buruzko teorien arteko antzekotasunak eta diferentziak ezarri dira.

f) Jolasa haurren garapenaren alderdiekin erlazionatu da.

g) Jolasak gizarteratzeko, gizartera moldatzeko, berdintasunerako eta bizikidetzarako duen garrantzia aintzat hartu da.

h) Jolasa esku-hartzearen ardatz gisa erabiltzen duten proiektuak aztertu dira, esparru formalean eta ez-formalean.

i) Hezkuntzako esku-hartzeari osagai ludikoak erantsi zaizkio.

j) Haurren garapenean eta hezkuntzako esku-hartzearen ardatz metodologiko gisa jolasak duen garrantzia baloratu da.

2. Esku hartzeko proiektu ludikoak diseinatzen ditu, eta ingurunearekin, erabiliko diren ekipamendu edo zerbitzuekin eta haurrentzako sustapenaren printzipioekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haurrentzako sustapenaren printzipioak, helburuak eta modalitateak deskribatu dira.

b) Haurrentzako jolas jarduerak eskaintzen dituzten zentro motak identifikatu dira.

c) Horien legeria, ezaugarriak, funtzionamenduari buruzko gutxieneko baldintzak, betetzen dituzten eginkizunak eta langileria aztertu dira.

d) Zerbitzu edo ekipamendu ludikoaren ezaugarriak eta prestazioak identifikatu dira.

e) Proiektu ludikoaren diseinuan programazioaren elementuak aplikatu dira.

f) Jolasguneak ezarri dira, kontuan harturik: erakunde mota, ezarritako helburuak, haurren ezaugarriak, eskura dauden materialak, aurrekontua eta jolasgunean egin beharreko jarduera mota.

g) Teknologia berriak aintzat hartu dira, informazio iturri moduan, jolas eta jostetako proiektuen plangintzan.

h) Materialak hautatzeko irizpideak, egin beharreko jarduerak, antolaketarako eta materialak biltzeko irizpideak, ebaluaziorako teknikak eta jolaslekuetako segurtasun elementuak definitu dira.

i) Langileen eta materialen kudeaketa eta antolaketa kontuan hartu dira proiektu ludikoaren diseinuan.

j) Jolas eta jostetako esku-hartze baten ereduzko proiektua moldatu egin da, programa, zentro edo erakunde jakin batean erabiltzeko.

k) Ingurune seguruak sortzeak duen garrantzia kontuan hartu da.

3. Jarduera ludikoak diseinatzen ditu, jolasaren teoriekin eta haurraren eboluzioko unearekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduera ludikoak diseinatzean kontuan hartu da haurrak eboluzioaren zein unetan dauden.

b) Hainbat eratako jarduera ludikoak aipatu eta sailkatu dira, irizpide hauek kontuan hartuz, besteak beste: adinak, tokiak, teknikariaren rola, parte-hartzaileen kopurua, garatzen diren gaitasunak, ezartzen diren harremanak eta behar diren materialak.

c) Jolas eta jostetako jarduerak programatzean kontuan hartu dira haurren ezaugarriak eta garapen maila.

d) Jolas tradizionalak bildu dira, horiek adinarekin erlazionatuz.

e) Jarduera ludikoen plangintzaren osagaiak aztertu dira.

f) Haur jolas ohikoenen esanahia haiek garatzen dituzten gaitasunekin erlazionatu da.

g) Teknologia berriak baloratu dira, informazio iturriak diren aldetik.

h) Profesionalaren jarrera baloratu da, esku-hartze motari dagokionez.

4. Jarduera ludikoetarako jostailuak aukeratzen ditu, haien ezaugarriak haurren garapenaren etapekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jostailu motak, haien ezaugarriak, haien funtzioa eta haurraren eboluzio prozesuan haien bidez garatzen ahal diren gaitasunak aztertu dira.

b) Teknologia berriak baloratu dira, informazio iturriak diren aldetik.

c) Adinerako egokiak diren haurrentzako jostailuei buruzko dosierra egin da.

d) Jostailu tradizionalak bildu dira, horiek adinarekin erlazionatuz.

e) Leku itxietarako eta irekietarako jostailuak identifikatu dira, adinerako egokiak.

f) Jostailu motak azaldu eta sailkatu dira, irizpide hauek kontuan hartuz: adina, tokia, hezitzailearen rola, parte-hartzaileen kopurua, garatzen diren gaitasunak, ezartzen diren harremanak eta behar diren materialak.

g) Jolas materialak antolatu, erabili eta zaintzeko irizpideak ezarri dira.

h) Jostailuen erabilerari eta segurtasunari buruzko legeria indarduna aztertu da.

i) Haurrentzako jostailuen segurtasun baldintzak bete beharra aitortu da.

5. Jarduera ludikoak inplementatzen ditu, ezarritako helburuekin eta behar diren baliabideekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Kontuan hartu da jarduerek bat etorri behar dutela ezarritako helburuekin, haien inplementazioan.

b) Jarduera ludikoen garapenean askotarikotasunaren beharra justifikatu da.

c) Tokiak, baliabideak eta materialak antolatu dira, hartzaileen eboluzioaren ezaugarrietara egokituz, haien adinaren eta ezarritako helburuen arabera.

d) Jarduerak denboran banatu dira, hartzaileen adinaren arabera.

e) Arazo ohikoenak eta esku hartzeko aukerak identifikatu dira.

f) Jostailuak egin dira, etaparako material egokiekin.

g) Jolas eta jostetako jarduerak egin dira, denboraren planifikazioari loturik.

h) Ingurune seguruak sortzeak duen garrantzia kontuan hartu da.

6. Esku-hartze ludikoko proiektu eta jarduerak ebaluatzen ditu, eta behaketarako aukeratutako teknikak eta tresnak justifikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduera ludikoaren ebaluazioa egiteko behar diren baldintzak eta metodoak identifikatu dira.

b) Ebaluazioaren adierazleak aukeratu dira.

c) Ebaluaziorako teknika eta instrumentu desberdinak aplikatu zaizkie egoera ludiko desberdinei, kontuan izanik, beste irizpide batzuen artean, fidagarritasuna, baliagarritasuna, erabilgarritasuna eta informazioaren erabiltzaileentzako praktikotasuna.

d) Teknika egokia hautatu eta aplikatu da, erregistroaren helburuaren arabera.

e) Konklusioak atera dira eta horien ondorioak azaldu dira, proiektua egokitu edo aldatzeko.

f) Teknologia berrien erabilera baloratu da, informazio iturri gisa.

g) Kasu praktiko batean, jarduera ludikoa behatu ondoren, jolasak behar dituen egokitzapenak identifikatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Eredu ludikoa zehaztea hezkuntzako esku-hartzeetan:

.Jolasaren kontzeptua eta definizioak.

.Haurren jolasaren ezaugarriak.

.Jolasa eta haurren garapena.

.Jolasa eta alderdi afektiboa, soziala, kognitiboa, zentzumenak eta mugimena. Proiekzioa eta hizkuntza sinbolikoa haurren jolasean.

.Jolasaren teoriak. Motak.

.Jolasa eta eskolako ikaskuntza. Jolasa, hezkuntza prozesuko metodologia gisa. Jolasa, ikasteko iturri gisa.

.Eredu ludikoa. Ezaugarriak.

.Eredu ludikoaren tekniken eta baliabideen azterketa.

.Jolasak haurren garapenean duen garrantziaz jabetzea.

.Jolasaren balorazioa hezkuntzako esku-hartzeetan. Jolasa, sozializaziorako, prebentziorako eta gizarteratzeko baliabide gisa. Arrisku eta babesgabetasun sozialeko egoerak.

.Jolasa eta hezkuntza-aniztasuna. Jolasaren balorazioa, ezgaitasuna duten pertsonekin esku hartzean.

.Jolasa eta kulturartekotasuna.

.Jolasa familiaren esparruan.

-Haurren jolas eta jostetako esku-hartzeen proiektuen plangintza:

.Haurrentzako sustapena, gizarte heziketako jarduera gisa.

.Haurrentzako sustapenaren helburuak eta modalitateak.

.Proiektu ludikoen plangintzaren osagaiak.

.Jolaslekuak. Barnekoak eta kanpokoak. Haurren beharrak.

.Hiri eta landa aldeetako jolasleku eta aisiaguneen azterketa.

.Eskaintza ludikoa duten produkzio sektoreak.

.Ludotekak.

.Jolasa gizarteratzeko erakundeetan.

.Beste zerbitzu ludiko batzuk: jolaslekuak erostetxe handietan, aireportuetan, hoteletan, ospitaleetan, beste batzuetan.

.Jolasa ikaskuntzaren ardatz gisa, Haur Hezkuntzako lehen zikloan.

.Segurtasun neurriak jolasleku eta aisiaguneetan.

.Teknika eta baliabide ludikoak identifikatu eta aukeratzea.

.Jolaserako barneko eta kanpoko txoko eta guneen plangintza, diseinua eta antolaketa.

.Jolaserako baliabide eta laguntza teknikoen egokitzapenak.

.Teknologia berrien erabilera jolas eta jostetako proiektuen plangintzan.

-Jarduera ludikoen plangintza:

.Jolasaren justifikazioa, hezkuntzarako baliabidea den aldetik.

.Hartzaileak aztertzeko prozesua.

.Jarduera ludikoen plangintzaren osagaiak.

.Eskolako eta eskolaz kanpoko jolasetan erabiltzen diren material eta baliabide ludikoak.

.Jolasen sailkapena: motak eta helburua. Sailkapenerako irizpideak.

.Jolas sinbolikoa eta jolas heuristikoa.

.Jolas tradizionalen eta egungo jolasen bilketa.

.Toki itxietarako eta toki irekietarako jolasak aukeratzea.

.Komunikabideek eta teknologia berriek haurren jolas eta jostailuetan duten eragina.

.Plangintza ludikoaren azterketa generoaren ikuspegitik. Rol sozialek jolasetan duten eragina.

-Baliabide ludikoen zehaztapena:

.Jostailuaren kontzeptua eta definizioa.

.Jostailuaren funtzioak.

.Jostailuak eta garapena.

.Jostailuen sailkapena. Sailkapenerako irizpideak. Jostailu didaktikoa eta jostailu hezitzailea.

.Sormena eta jostailuak.

.Jostailuak eta balioen transmisioa.

.Jostailuak aukeratzea non erabili behar diren kontuan hartuta.

.Material eta jostailuak nola antolatu, erabili eta zaindu.

.Baliabideen eta materialen antolaketa.

.Baliabide ludikoa: sortzea eta berritzea.

.Komunikabideek eta teknologia berriek haurren jostailuetan duten eragina.

.Rol sozialek jostailuetan duten eragina.

.Jostailuei buruz indarra duen legeria: segurtasun eta kalitate arauen identifikazioa eta interpretazioa. Jostailuen publizitateari buruzko arauak. Publizitatearen etika.

-Jarduera ludikoen inplementazioa:

.Eskolaz kanpoko, aisiako eta astialdiko jarduera ludikoak eta haurrentzako sustapen jarduerak.

.Programazioa jarduera ludikoei aplikatzea.

.Material ludikoak eta jostailuak. Nola egiten diren.

.Haurrentzako jaiak, txangoak, kanpamentuak, lantegiak, jolas eta jostetako proiektuak nola prestatu eta garatu.

.Antolaketa alderdiak eta legeria.

.Hezitzaileak haurren jolasean nola esku hartzen duen aztertzea. Helduaren rolak. Jolas librea, jolas erdi gidatua eta jolas librea.

.Hezitzaileak jolasari dagokionez familiekin egin beharreko lana.

.Egoera ludikoak sustatzeko estrategien azterketa.

.Jolasaren bidez berdintasuna sustatzea.

.Jolasaren balorazioa, gizarteratzeko eta bizikidetzarako baliabidea den aldetik.

-Jarduera ludikoaren ebaluazioa:

.Jolasaren behaketa. Tresnak.

.Haurren etapan jolasaren behaketak duen garrantziaren balorazioa.

.Jolas ingurune batean behaketa egiteko bete behar diren baldintzen identifikazioa.

.Behatzeko tresnak.

.Behatzeko tresnak aukeratu eta prestatzea, behaketa motaren eta jolasarekin zerikusia duten alderdien arabera, edozein ingurunetan.

.Teknologia berriak informazio iturri gisa. Bideo grabazioak, behaketarako eta ebaluaziorako baliabide gisa.

.Ebaluazioaren esparruak: Taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

.Autoebaluaziorako prest egotea hezkuntzako esku-hartzea hobetzeko tresna dela aintzat hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek ikasleei behar adinako prestakuntza ematen die jolasak haurtzaroan duen garrantziaz jabetzeko, kontuan izanik jolasak haurren garapenean zer-nolako balioa duen; jolasa hezkuntzako esku-hartzeetan erabiltzen jakiteko, adin horretako haurrekin, eta haurrak behaketaren bitartez hobeki ezagutzeko. Bestela esanda, modulu honek ematen dien prestakuntzari esker ikasleek baliabide egokiak diseinatu, planifikatu eta aukeratu ahalko dituzte jolas eta sormen giroa sustatzeko, jolas eta jostetako esku-hartzeak inplementatuko dituzte esparru formalean edo ez-formalean, 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduak, eta esku-hartzearen prozesua hobetu ahal izateko hura ebaluatzea beharrezkoa eta garrantzitsua dela jabetuko dira.

Modulu honen gaia haurtzaroko jarduera nagusietako bat da, haurrek berez egiten dutena: jolasa, hain zuzen ere. Esan daiteke haurrek gauzak ikasi eta ezagutzeko duten modu bitxia dela jolastea. Hala, jolasa ezinbestekoa da gizakiaren garapenerako. "Jolasa eta horren metodologia" moduluak, beraz, zikloko zenbait modulurekin du lotura, baina lehentasunez, eta irakasleen arteko koordinazioa errazte aldera, honako hauekin:

-Haur hezkuntzaren didaktika: alderdi ludikoek badute lekua haur hezkuntzako curriculumean, eta adin horietako haurrekin egiten diren hezkuntzako esku-hartze guztiak planifikatu eta ebaluatzeko orduan oinarri-oinarrizkoak dira.

-Garapen sozioafektiboa: osagai sozioafektiboak oso nabarmenak dira jolas egoera guztietan. Alderdi horien inguruko koordinazioa garrantzitsua da.

-Garapen kognitiboa eta motorra: haurren jolasaren eboluzioa ulertzeko, ezinbestez ezagutu behar dira garapenaren etapak. Jolasa eta psikomotrizitatea elkarri hertsiki loturik daude, batez ere alderdi praktikoan.

-Adierazpena eta komunikazioa: jolasak, berezko portaera den aldetik, haurrak elkarri eragitera eta elkarrekin hainbat modutan komunikatzera bultzatzen ditu.

-Haurrei laguntzeko proiektua: bigarren kurtsoko modulu horretan aplikatuko dira lehen kurtsoko "Jolasa eta horren metodologia" moduluan landutako edukiak, proiektuak eta urteko programazioak diseinatzen direnean.

Moduluari ekiteko orduan garrantzitsua da ulertzea ezen, haurtzaroko lehenbiziko urteetan, haurrek ez dutela jolasa beste jardueretatik bereizten, berezko jarduera gisa bizi baitute. Hori kontuan hartu beharko da jardueren metodologia definitzean, batik bat haur hezkuntzako lehen zikloan.

Beste alde batetik, garrantzitsua da ikasleak haur txikiekin egotea, ikasten dituzten edukiak barneratzeko eta horien esanahiaz jabetzeko. Horretarako, interesgarria litzateke ikasleak aldian behin haur hezkuntzako erakunderen batera joatea, haurren jolasa behatzera eta, pixkanaka, esku hartzeko jarduerak egitera. Horrek aukera emanen lieke jolasari buruzko alderdi teorikoak partekatu, erkatu eta horietan sakontzeko, eta bai modulu honetan bai beste batzuetan hainbesteko garrantzia duten prozedurazko eta jarrerazko alderdiekin dituzten loturak ikusiko lituzkete.

Moduluaren helburuak lortzea ahalbidetzen duten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko jarduketa lerroek zerikusia dute ondokoekin:

-Eredu ludikoa zehaztea hezkuntzako esku-hartzeetan.

-Jarduera ludikoen plangintza eta baliabide didaktikoen zehaztapena.

-Jarduera ludikoen inplementazioa.

-Jarduera ludikoaren ebaluazioa: jolasa, behatzeko tresna gisa.

-Esku hartzeko proiektu ludikoen plangintza hezkuntza formalean eta ez-formalean.

Jarduketa lerro horien arabera zehaztuko litzateke moduluko edukiak emateko hurrenkera. Horretarako, hala ere, modulua paraleloan eman litezkeen hiru unitate edo testuinguru desberdin eta osagarritan banatzea proposatzen da:

-Testuinguru teorikoa, zeinean eduki multzo bakoitzeko elementu kontzeptualak landuko diren, moduluaren oinarri teorikoak finkatzeko.

-Testuinguru praktikoa, prozedurazkoa, jarduera ludikoen plangintza eta baliabide didaktikoen zehaztapena xede izanen dituena. Bertan landuko lirateke multzo bakoitzeko prozedurazko edukiak. Beraren helburua izanen litzateke jarduera ludikoak planifikatu eta baliabide didaktikoak zehaztea, gerora esku hartu ahal izateko, dela gelako taldean, dela benetako lan ingurune batean edo noizean behin hezkuntza formaleko eta ez-formaleko beste erakunde batzuetan edo haurrentzako ekintzetan (GKEekiko elkarlanak, jolasaren eta jostailuen azokak...). Horrelako jarduerek moduluaren zentzuaren integrazioa erraztuko lukete.

Komenigarria litzateke esku-hartze horiek grabatzea, gero aztertu ahal izateko. Haurrekin lan egiten dutenentzat jolasa da esku hartzeko jarduera, baliabide eta metodo nagusia. Beraz, nahikoa denbora eman behar zaie hezkuntza lanean ezartzen diren interakzioen hausnarketari, azterketari, balorazioari.

-Bizipenetarako ingurune bat, jolasteko toki bat. Ingurune honetan, programaturiko jolas proposamenak gauzatu litezke, eta hezkuntzako esku-hartzean biltzen diren jarrerazko eduki guztiak landu. Garrantzitsua da toki hau izatea, jolastuz, jolasa biziz eta jolasean arituz ikasleek beren ahalmen ludikoa garatuko baitute eta gogoeta eginen metodologia egokienei buruz, jolasak dituen alderdi emozionalen gainean eta hezitzaileak esku hartzeko orduan bere gain hartu behar duen eginkizunaz. Saioak honela egituratu litezke: saioari hasiera eman, programaturiko jolasak egin, erlaxatu, eta azkenik, berriz ere biribilean, arestian izandako bizipenak aztertu.

Modulu honen izaera praktikoa hain argia denez, astean bi ordu har litezke, moduluak astean esleituta dituen orduetatik, haur hezkuntza formaleko edo ez-formaleko zentro batera joateko. Bi ordu horiei "Autonomia pertsonala eta osasuna" moduluan hartzen diren beste biak gehituta, ikasleek denbora hartu ahalko lukete lantoki batera joateko.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Askotariko jostailuak eta materialak aztertzea.

-Jolasen fitxategiak egitea.

-Jostailuak egitea. Jostailuen katalogoa egitea familientzat.

-Hainbat kolektiborentzat informazio materialak prestatzea, orientabideak emateko jolaserako materialei buruz eta jarduera ludikoaren balioei buruz.

-Jostailuen iragarkiak aztertzea.

-Jolas jardueren arloko erakundeetara bisitak egitea.

-Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakundeetako profesionalen bisitak hartzea.

-Jarduera ludikoaren gaia jorratzen duten haur hezkuntzako artikuluak irakurtzea.

Halaber guztiz gomendagarria da talde txikiko lana eta talde handikoa konbinatzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai arlo hauetan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, baita ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Ikasleek haurrei laguntzeko zentro batean aritzeko aukera badute, komenigarria litzateke esperientzia hori ebaluatzeko berariazko moduren bat ezartzea.

Lanbide modulua: Garapen kognitiboa eta motorra

Kodea: 0015.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 12.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Zentzumenen esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzen ditu, teoria azaltzaileak eta talde hartzailearen berezitasunak aztertu ondoren.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Zentzumenen esparruko teoria azaltzaileak identifikatu dira.

b) Hartzaileen ezaugarri ebolutiboak identifikatu dira zentzumenen esparruan, haien adinaren arabera.

c) Zentzumenen garapenaren alterazio eta nahaste nagusiak identifikatu dira.

d) Hartzaileen ezaugarri ebolutiboekin bat datozen helburuak ezarri dira zentzumenen esparruan, haien adina kontuan hartuta.

e) Hartzaileen ezaugarri ebolutiboekin bat datozen jarduerak proposatu dira zentzumenen esparruan, haien adina kontuan hartuta.

f) Hartzaileen ezaugarri ebolutiboetarako baliabide egokiak aukeratu dira zentzumenen esparruan, haien adina kontuan hartuta.

g) Hartzaileek zentzumenen esparruan dituzten ezaugarri ebolutiboekin bat datozen espazioak antolatu dira, haien adina kontuan hartuta.

h) Jardueretarako denbora hartzaileek zentzumenen esparruan dituzten ezaugarri ebolutiboetarako modu egokian banatu da, haien adina kontuan hartuta.

i) Esku-hartzearen plangintzan proposamen sortzaile eta berritzaileak egin dira.

j) Zentzumenen esparruko esku-hartzeak haurrak ingurunea arakatzera bultzatzeko bitarteko gisa duen garrantzia baloratu da.

2. Motrizitatearen esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzen ditu, eta hartzaile taldeko haur bakoitzaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Hartzaileen motrizitate-ezaugarriak identifikatu dira, haien adina kontuan hartuta.

b) Hartzaileen motrizitate-ezaugarrietarako helburu egokiak ezarri dira, haien adina kontuan hartuta.

c) Hartzaileen motrizitate-ezaugarrietarako jarduera egokiak proposatu dira, haien adina kontuan hartuta.

d) Hartzaileen motrizitate-ezaugarrietarako baliabide egokiak aukeratu dira, haien adina kontuan hartuta.

e) Espazioak hartzaileen motrizitate-ezaugarrietarako modu egokian antolatu dira, haien adina kontuan hartuta.

f) Jardueretarako denbora hartzaileen motrizitate-ezaugarrietarako modu egokian banatu da, haien adina kontuan hartuta.

g) Erabili behar diren laguntza teknikoak aukeratu dira.

h) Mugimenaren garapenak autonomia pertsonala lortzeko duen garrantzia baloratu da.

3. Esparru kognitiboan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzen ditu, eta garapen kognitiboaren teoriekin eta hartzaile den taldearen eta bertako haur bakoitzaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Garapen kognitiboa azaltzen duten teoriak identifikatu dira.

b) Hartzaileen ezaugarri ebolutiboak identifikatu dira esparru kognitiboan, haien adinaren arabera.

c) Garapen kognitiboaren nahaste eta alterazio nagusiak identifikatu dira.

d) Haurrek esparru kognitiboan dituzten ezaugarri ebolutiboetarako helburu egokiak ezarri dira.

e) Haurrek esparru kognitiboan dituzten ezaugarri ebolutiboetarako jarduera egokiak proposatu dira.

f) Haurrek esparru kognitiboan dituzten ezaugarri ebolutiboetarako jarduera egokiak proposatu dira.

g) Haurrek esparru kognitiboan dituzten ezaugarri ebolutiboetarako egokiak diren espazioak definitu dira.

h) Jardueretarako denboraren banaketa ezarri da, haurren ezaugarri ebolutiboetara egokitzeko.

i) Proposamen sortzaile eta berritzaileak egin dira.

4. Psikomotrizitateko estrategia, jarduera eta baliabideak planifikatzen ditu, eta horiek psikomotrizitate-hezkuntzaren printzipioekin eta haur bakoitzaren nahiz taldearen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Psikomotrizitate-hezkuntzaren printzipioak identifikatu dira.

b) Hartzaileen psikomotrizitate-ezaugarriak identifikatu dira, haien adina kontuan hartuta.

c) Hartzaileen psikomotrizitate-ezaugarrietarako helburu egokiak ezarri dira, haien adina kontuan hartuta.

d) Hartzaileen psikomotrizitate-ezaugarrietarako jarduera egokiak aukeratu dira, haien adina kontuan hartuta.

e) Hartzaileen psikomotrizitate-ezaugarrietarako baliabide egokiak aukeratu dira, haien adina kontuan hartuta.

f) Espazioak hartzaileen psikomotrizitate-ezaugarrietarako modu egokian antolatu dira, haien adina kontuan hartuta.

g) Jardueretarako denbora hartzaileen psikomotrizitate-ezaugarrietarako modu egokian banatu da, haien adina kontuan hartuta.

h) Psikomotrizitate-hezkuntzaren printzipioak eta jarduketa esparruak identifikatu dira.

i) Psikomotrizitateak haurren hezkuntzan duen garrantzia baloratu da.

5. Zentzumenen, motrizitatearen, ezagutzaren eta psikomotrizitatearen esparruan esku hartzeko jarduerak inplementatzen ditu, eta aurreikusitako helburuekin eta haurren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak egiterakoan sortzen ahal diren zailtasun nagusiak deskribatu dira.

b) Tokiak antolatu dira, jardueraren arabera eta taldearen ezaugarriei erreparatuta.

c) Jarduerak behar dituen baliabide materialak prestatu dira.

d) Jarduerak egin dira, denboraren planifikazioari loturik.

e) Jarduera egitean haur bakoitzaren erritmoak eta beharrak errespetatu dira.

f) Maitasun eta konfiantza giroa sustatzen duten estrategiak aukeratu dira esku hartzeko.

g) Jardueren ezarpenaren eta plangintzaren arteko koherentzia baloratu da.

h) Gorabeherei modu egokian erantzun zaie.

i) Esku hartzeko ingurune seguruak sortu dira.

6. Zentzumenen, motrizitatearen, ezagutzaren eta psikomotrizitatearen esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitza ebaluatzen ditu, prozesuko aldagai garrantzitsuen hautapena argudiatuz eta justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaluazioaren adierazleak aukeratu dira.

b) Haur bakoitzaren ezaugarrietarako eta adinerako ebaluazio tresna egokia hautatu da.

c) Ebaluaziorako tresna aplikatu da, prozedura zuzenari jarraituz.

d) Ebaluazio prozesutik ateratako datuak gorde dira, horretarako ezarritako euskarrian.

e) Esku-hartzea ebaluatzeko prozesutik ateratako informazioa interpretatu da.

f) Beste profesional batzuen lankidetza beharrezkoa den egoerak identifikatu dira.

g) Esku-hartze ezegokiaren balizko arrazoiak identifikatu dira.

h) Profesionalaren jokabidea eta jarrera aurreikusitako arauari egokitu zaizkio.

Oinarrizko edukiak.

-Zentzumenen esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

.Sentipenak: haien oinarri psikologiko eta fisiologikoak. Sentipen motak.

.Pertzepzioa. Pertzepzioaren antolaketaren printzipioak.

.Zentzumenak. Zentzumen sistemak.

.Mugarri ebolutibo nagusiak zentzumenen eta pertzepzioaren garapenean.

.Zentzumenen garapenaren arazo nagusiak.

.Zentzumenen garapenaren arazo nagusietarako tratamendu hezitzailea.

.Zentzumen-hezkuntzaren helburuak. Zentzumenen estimulazioa.

.Esplorazioak zentzumenen garapenerako duen garrantziaren balorazioa.

-Motrizitatearen esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

.Mugimenaren garapena eragiten duten faktoreak.

.Mugimenaren garapenaren oinarri neurofisiologikoak.

.Mugimenaren garapenaren eta heltzearen legeak.

.Mugimendu motak.

.Mugarri ebolutibo nagusiak mugimenaren garapenean. Automatismoen eta gorputz jarreraren garapena haurtzaroan. Mugimen xehearen garapena.

.Mugimenaren garapenaren arazo nagusiak.

.Mugimenaren garapenaren arazo nagusietarako tratamendu hezitzailea.

.Laguntza teknikoen erabilera.

.Mugimenaren hezkuntzaren helburuak. Mugimenaren estimulazioa. Planteamendu teoriko desberdinak.

.Haurren mugimena sustatzeko toki seguruen balorazioa.

-Ezagutzaren esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

.Gizakiaren garapena. Hazkundea. Heltzea. Garapena. Giza garapenaren teoriak.

.Ezagutze-prozesua: adimena

arreta eta oroimena; sormena; gogoeta eta arrazoibidea.

.Zentzumen- eta mugimen-garapenaren eta garapen kognitiboaren arteko harremana haurtzaroan.

.Mugarri ebolutibo nagusiak garapen kognitiboan. Garapen kognitiboaren teoria nagusiak eta horien aplikazioak haur hezkuntzan.

.Espazioa eta denbora egituratu eta antolatzea. Bilakaera. Errutinen garrantzia.

.Ezagutza logiko-matematikoa.

.Garapen kognitiboaren arazo nagusiak eta horietarako tratamendu hezitzailea.

.Hezkuntzako esku-hartzearen helburuak garapen kognitiboaren alorrean.

.IKTen erabileraren balorazioa, haurren garapen kognitiborako baliabide gisa.

-Psikomotrizitateko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

.Psikomotrizitatea: ezaugarriak eta bilakaera.

.Psikomotrizitatearen alorreko esku-hartzearen oinarri teoriko eta metodologikoak. Planteamendu gidatzaileak eta ez-gidatzaileak.

.Garapen kognitibo, afektibo eta motorrean psikomotrizitateak duen eginkizun globalizatzailearen balorazioa.

.Psikomotrizitateko praktika: jolasa, baliabide gisa.

.Gorputz-eskemaren eta horren bilakaeraren azterketa.

.Motrizitate grafikoaren eta horren bilakaeraren azterketa.

.Tonu posturala orekatzeko jarduera:

-Tonuaren kontrola. Bilakaera. Tonuaren eta alderdi afektibo-emozionalen arteko lotura.

-Jarreraren kontrola.

-Oreka.

.Arnasa eta erlaxazioa.

.Erritmoa.

.Mugimenduen disoziazioa eta koordinazioa.

.Espazioaren eta denboraren egituraketa.

.Lateralitatea.

.Psikomotrizitateko praktika: Helburuak.

.Psikomotrizitatearen arazo nagusiak eta horien tratamendua.

-Zentzumenen, mugimenaren, ezagutzaren eta psikomotrizitatearen esparruan esku hartzeko jardueren inplementazioa:

.Hezkuntza-aniztasuna eta esku-hartze goiztiarra.

.Garapen kognitiboa, zentzumenen garapena, mugimenarena eta garapen psikomotorra sustatzeko jarduerak.

.Zentzumenen garapena, mugimenarena, garapen kognitiboa eta psikomotorra sustatzen dituzten jarduerak egiteko tokiak eta denbora antolatzea.

.Materialak eta baliabideak aukeratzea.

.Haurren bilakaera-erritmoen errespetua.

.Maitasun eta konfiantzazko egoerak sortzea.

-Zentzumenen, mugimenaren, ezagutzaren eta psikomotrizitatearen esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

.Esku-hartzea bera, haurren zentzumenen garapena, mugimenaren garapena, garapen kognitiboa eta garapen psikomotorra ebaluatzeko teknikak, eta tresnen hautapena edo diseinua.

.Ebaluazio txostenak egitea.

.Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek lanbide modulu honetan biltzen den prestakuntzaren beharra dute, adin honetako haurren garapen osoa sustatzen duten hezkuntza programak gauzatzeko behar dituzten oinarrizko ezagutzak, prozedurak eta trebetasunak eskuratu eta garatu ahal izateko, haurren zentzumenak, mugimena, ezagutza eta psikomotrizitatea barne harturik.

Modulu honek, izan ere, zentzumenen eta mugimenaren garapenaren, garapen kognitiboaren eta garapen psikomotorraren ezaugarri orokorrak erakusten ditu. Ikasleek oinarrizko informazioa jakin beharra dute, haur txikien adierazpen kognitibo, sentsorial, motor eta psikomotorrak interpretatu eta, ondoren, esku-hartze hezitzaileak egin ahal izateko, haien bilakaera babestuz eta bultzatuz eta bakoitzaren erritmoak eta ezaugarriak errespetatuz.

Beraz, haurrak ulertzeko oinarria izanen da modulu hau, bizitzen ari diren bilakaera-unean kokatzeko, informazio hori ezinbestekoa baita esku hartu ahal izateko. Alde horretatik, zikloko zenbait modulurekin du zerikusia, baina lehentasunez, eta irakasleen arteko koordinazioa errazte aldera, ondoko hauekin lotuta dago:

-Garapen sozioafektiboa: psikomotrizitateari buruzko zenbait ikusmolde (psikomotrizitate erlazionala) ulertzeko, beharrezkoa da aurretik atxikimenduaren teoria lantzea.

-Jolasa eta horren metodologia: haurren jolasaren eboluzioa ulertzeko, ezinbestez ezagutu behar dira garapenaren etapak. Jolasa eta psikomotrizitatea elkarri loturik daude, batez ere alderdi praktikoan.

-Adierazpena eta komunikazioa: lehen kurtsoko "Garapen kognitiboa eta motorra" moduluan landutako edukiek oinarria ematen digute bigarren kurtsoan honako modulu hau lantzeko, hain zuzen ere, mintzamena, adierazpen logiko-matematikoa eta gorputz adierazpena hobetuko dituzten esku-hartze programak planifikatzeko orduan.

-Haurrei laguntzeko proiektua: modulu honetan landutako edukiak bigarren kurtsoan erabiliko dira, proiektuaren moduluan, urteko programazioak eta proiektuak diseinatzen direnean.

Modulu hau lantzeko garrantzitsua da kontuan hartzea haurraren garapena globala dela, eta arloen artean egin den banaketa, berriz, adierazpide eta baliabide metodologikoa besterik ez dela.

Moduluaren edukiei ekiteko, hiru gune edo unitate desberdinetan banatu daitezela proposatzen da; horiek, ordea, paraleloan emanen lirateke, eta betiere garapena globala dela kontuan harturik:

-Mugimenaren eta zentzumenen garapena: hemen ikasiko lirateke oinarri teorikoak, mugimenaren eta zentzumenen garapenaren mugarri nagusiak, azaltzen ahal diren arazoak eta arlo horietako esku-hartzearen programazioa. Mugimenaren garapenetik hastea proposatzen da, gune horretan jorratuko diren edukiek lotura estua dutelako "Garapen psikomotorra" izeneko gunearen hasieran landuko direnekin.

-Garapen kognitiboa: hemen landuko lirateke garapen kognitiboaren oinarri teorikoak, mugarri nagusiak eta gertatzen ahal diren arazoak, haren teoria nagusiak eta arlo honetako esku-hartzea. Arlo honetan bakarka lan egitea proposatzen da, biltzen dituen edukien zabaltasunagatik.

-Garapen psikomotorra: psikomotrizitateari erreferentzia eginen litzaioke aurreko guztiak bateratzen dituen elementu gisa, bere zehaztapenekin, lantzen dituen edukiekin eta bere praktika programatu eta garatzeko prozedurekin. Hala, gai hau ikasturte osoan irakatsiko litzateke, eta gainerako garapenen paraleloan. Espazio honek zati teorikoa izanen luke, arloak berezkoak dituen prozeduren euskarri, baina, funtsean, izaera praktikoa izanen luke, garrantzitsua baita bertan garatzen diren prozedurek eta jarrerek balio izatea ikasleak haiek integratzen joan daitezen, beren bizipen psikomotorren bitartez. Gainera, praktikan gauza liteke, eta grabatu egin litezke ikasleek programaturiko psikomotrizitate-proposamenak, eta ondoren haien alderdi guztien azterketa egin.

Beste alde batetik, garrantzitsua da ikasleak haur txikiekin egotea, ikasten dituzten edukiak barneratzeko eta horien esanahiaz jabetzeko. Horretarako, interesgarria litzateke ikasleak aldian behin haur hezkuntzako erakunderen batera joatea, modulu honetako behaketa jarduerak egitera eta, pixkanaka, esku hartzeko jarduerak egitera. Horrek aukera emanen lieke haurren garapenari buruzko alderdi teorikoak partekatu, erkatu eta horietan sakontzeko, eta bai modulu honetan bai beste batzuetan hainbesteko garrantzia duten prozedurazko eta jarrerazko alderdiekin dituzten loturak ikusiko lituzkete.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, lantegi-gelarako jarduera mota hauek kontuan har daitezela iradokitzen da:

-Material sentsorialak prestatzea.

-Garapen kognitiborako material eta baliabideak prestatzea.

-Bisitak egitea hezkuntza bereziko zentroetara, laguntza goiztiarreko zentroetara eta hezkuntza berezirako baliabide zentroetara.

-Profesional espezializatuen bisitak: haur eskoletako orientatzaile taldea, psikomotrizistak.

-Bideoak ikusiz, askotariko egoeren alderdi sentsorial-motorrak eta kognitiboak behatu, identifikatu eta aztertzea.

-Haur hezkuntzako eskoletara bisitak egitea, psikomotrizitatearen planteamendu metodologikoa ezagutzeko eta haurren zentzumen-garapena, mugimen-garapena eta garapen kognitiboa sustatzen duten espazioen antolaketaren eta banaketaren ezaugarri nagusiak zein diren jakiteko.

-Haur baten zentzumen-garapena, mugimen-garapena, garapen kognitiboa eta psikomotorra ebaluatzeko txostenak egitea.

Garrantzitsua izanen da talde txikiko lana eta talde handiko lana konbinatzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai arlo hauetan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Garapen sozioafektiboa

Kodea: 0016.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 8.

Iraupena: 100.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Haurren garapen afektiboa sustatzeko esku-hartzeak planifikatzen ditu, hura azaltzen duten teoriak, haur bakoitzaren ezaugarriak eta taldearen ezaugarriak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haurren garapen afektiboari buruzko ikusmolde teorikoak identifikatu dira.

b) Haurren afektibitatearen ezaugarri nagusiak, haren bilakaera eta arazo ohikoenak deskribatu dira.

c) Atxikimenduak haurren garapen osorako duen garrantzia baloratu da.

d) Esku-hartzea diseinatzeko kontuan hartu behar diren aldagai nagusiak identifikatu eta aztertu dira.

e) Haurren ezaugarri ebolutiboen araberako helburuak ezarri dira.

f) Helburuetarako eta haurren ezaugarrietarako egokiak diren jarduerak, baliabideak eta estrategiak proposatu dira.

g) Egokitze aldia antolatzeko estrategia egokiak deskribatu dira.

h) Nortasuna eta norberaren irudi positiboa garatzen laguntzen duten jarduerak proposatu dira.

i) Helduek eta gurasoek haurren nortasun egokiaren eraikuntzan duten garrantzia baloratu da.

j) Pertsonaren garapen osoan afektibitateak duen garrantzia baloratu da.

2. Haurren garapen soziala sustatzeko esku-hartzeak planifikatzen ditu, eta faktore eragileekin, haur bakoitzaren ezaugarriekin eta taldearen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haurren garapen sozialari buruzko teoriak identifikatu dira.

b) Garapen sozialean esku hartzen duten eragile sozialen eginkizunak identifikatu eta deskribatu dira.

c) Garapen sozialaren arau ebolutibo nagusiak deskribatu dira: afektibitatea, bilakaera, atxikimendua, nahasteak.

d) Esku-hartzea diseinatzeko kontuan hartu behar diren aldagai sozial nagusiak identifikatu eta aztertu dira.

e) Haurrek esparru sozialean dituzten ezaugarri ebolutiboetarako helburu egokiak ezarri dira.

f) Helburuetarako eta haurren ezaugarrietarako egokiak diren jarduerak, baliabideak eta estrategiak proposatu dira.

g) Haurren gizarte trebetasunak garatzeko jarduerak eta estrategiak proposatu dira.

h) Beren gizarte ingurua behatu eta arakatzera bultzatzen dituzten jarduerak proposatu dira.

i) Haurren sozializazioan eskolak betetzen duen eginkizuna baloratu da.

j) Haurren garapen osoan afektibitateak duen garrantzia baloratu da.

3. Haurren balio garapena sustatzeko esku-hartzeak planifikatzen ditu, eta hura azaltzen duten teoriekin, haur bakoitzaren ezaugarriekin eta taldearen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haurren balio garapenari buruzko ikusmolde teorikoak identifikatu dira.

b) Haurren moralitatearen ezaugarriak eta bilakaera deskribatu dira.

c) Esku-hartzea diseinatzeko kontuan hartu behar diren aldagai sozial nagusiak identifikatu eta aztertu dira.

d) Haurren ezaugarri ebolutiboen araberako helburuak ezarri dira.

e) Helburuetarako eta haurren ezaugarri ebolutiboetarako egokiak diren jarduerak, baliabideak eta estrategiak proposatu dira.

f) Balio hezkuntzan garapen osoa errazten duten programak eta jarduerak proposatu dira.

g) Sei urte bitarteko haurrek balioak eta arauak barneratzean helduen jarrerak nola eragiten duen baloratu da.

4. Haurren sexu garapena errazteko esku-hartzeak planifikatzen ditu, haurren sexualitatearen ezaugarri ebolutiboak eta gizarteko estereotipoen eragina aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haurren sexu garapenari buruzko ikuspuntuak identifikatu dira.

b) Sexu eta genero identitatea eskuratzean eragina duten faktoreak identifikatu eta deskribatu dira.

c) Haurren sexualitatearen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.

d) Sexu eta genero identitatearen eraikuntzan estereotipoek betetzen duten eginkizuna baloratu da, eta haurren ezaugarri ebolutiboetarako helburu egokiak formulatu dira.

e) Sexu identitatearen garapena errazten duten jarduera, baliabide eta estrategiak proposatu dira.

f) Sexismorik gabeko lan pedagogikoa errazten edo zailtzen duten elementuak identifikatu eta deskribatu dira: inguruneko elementuak, elementu pertsonalak eta antolamenduzkoak.

g) Genero berdintasuna zailtzen duten elementuak atzemateko estrategiak eta mekanismoak ezarri dira.

h) Berdintasuna sustatzen duten programak, jarduerak eta jarduteko estrategiak deskribatu dira.

i) Sexismorik gabeko baliabide didaktikoak aukeratu dira esku hartzeko.

j) Genero berdintasunari buruzko norberaren jarrerak eta jokabideak aztertu beharra baloratu da.

5. Portaeraren ohiko nahasteetan eta haurren harremanetako gatazketan esku hartzeko estrategiak programatzen ditu, jokabide-aldaketaren teoriak eta teknikak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jokabide-aldaketaren teoria eta teknika nagusiak deskribatu dira.

b) Portaeraren nahasteak eta gatazkak identifikatu dira, haurtzaroan izaten diren pertsonen arteko harreman ohikoenetan.

c) Esku hartzeko programaren faseak ezarri eta deskribatu dira.

d) Diagnostikoak esku-hartzearen programazioan duen garrantzia baloratu da.

e) Portaeran edo harremanetan sortzen diren arazoen arrazoiak identifikatzeko estrategiak eta tresnak ezarri dira.

f) Egoera bakoitzean esku hartzeko teknika egokienak identifikatu dira.

g) Bitartekaritzako estrategiak deskribatu dira, haurren arteko adostasuna errazteko.

h) Esku-hartzearen jarraipenerako tresnarik egokienak deskribatu dira.

i) Portaera arazoak edo haurren arteko harremanetako gatazkak sortzen direnean hezitzaileak nola jokatu behar duen azaldu da.

j) Haurrek portaera egokitu eta kontrolatzeko dituzten mugak baloratu dira.

6. Esparru sozioafektiboan esku hartzeko programa eta jarduerak inplementatzen ditu, eta helburuekin, estrategia metodologikoarekin eta hezitzailearen eginkizunarekin erlazionatzen.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Hezitzaileak haurren garapen sozioafektiboa sustatzeko hartu behar duen jarrera eta egin behar duen lana deskribatu dira.

b) Nortasun positiboa sortzen laguntzen duten harreman estiloak identifikatu dira.

c) Haurrekin harreman egokiak izateko behar diren gizarte trebetasunak identifikatu dira.

d) Haurrek emozioak adierazi eta identifikatu ditzaten sustatu da.

e) Tokiak antolatu dira, haurren behar sozioafektiboei erreparatuta.

f) Baliabideak eta ekipamenduak antolatu dira, haurren arteko eragin truke librea erraztuz.

g) Esparru sozioafektiboko gorabeherei erantzun egokia eman zaie.

h) Hezitzaileak maitasun eta konfiantzazko giroa sortzeko egin behar duen lana aztertu eta baloratu da.

i) Esku hartzean genero berdintasunaren printzipioa errespetatu da.

j) Haurrek askotariko rolak betetzeko estrategiak aplikatu dira, rolen banaketa sexistara jo gabe.

7. Esparru sozioafektiboan egindako esku-hartzea baloratzen du, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Esparru sozioafektiboan ebaluaziorako erabili behar diren adierazleak identifikatu dira.

b) Haurraren egoera sozioafektiboaren gaineko informazioa lortzeko tresna egokienak diseinatu edo aukeratu dira.

c) Hasierako ebaluazioaren garrantzia justifikatu da.

d) Ebaluazio prozesutik ateratako datuak gorde dira, horretarako ezarritako euskarrian.

e) Informazioa biltzean eta gordetzean objektibotasunak duen garrantzia baloratu da.

f) Ebaluazio prozesuetatik bildutako informazioa zuzen interpretatu da.

g) Beste profesional batzuek parte hartu behar duten egoerak identifikatu dira eta halakoetan nola jokatu behar den zehaztu da.

h) Txostenak egin dira, eman behar den informazioari eta hartzaileari egokituak.

i) Esku-hartze ezegokiaren balizko arrazoiak identifikatu dira.

j) Desbideratzeak zuzentzeko eta esku-hartzea hobetzeko orduan ebaluazioak duen garrantzia baloratu da.

Oinarrizko edukiak.

-Garapen afektiboaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

.Teoriak.

.Haurren afektibitatearen ezaugarrien eta bilakaeraren azterketa:

- Garapen emozionala: emozioak adieraztea, ezagutzea eta erregulatzea. Oinarrizko emozioak eta emozio soziomoralak. Besteen emozioak ulertzea. Enpatia.

- Atxikimendua: kontzeptua. Atxikimenduaren sorreraren etapak. Atxikimenduaren funtzioak. Atxikimendu motak. Atxikimendu segurua dakarten faktoreak. Garrantzia eta nortasunerako ondorioak. Trantsizio-objektuaren esanahia eta haren tratamendu hezitzailea.

- Nork bere burua ezagutzea: haurtzaroko bilakaeraren mugarriak, norberaren irudiaren sorrerari dagokionez.

.Haurren afektibitatearekin zerikusia duten gatazka nagusien identifikazioa.

.Haur txikien negarra. Negarra interpretatzeko ikuspuntu desberdinak.

.Familiak haurraren garapen sozioafektiboan betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Familiaren eta haur hezkuntzako zentroaren arteko harremanen garrantzia.

.Eskolak eta hezitzaileak garapen afektiboan betetzen duten eginkizunaren balorazioa: eguneroko jardueren garrantzia eta esanahia, lehen haurtzaroko garapen emozionalaren oinarri gisa. Atxikimendu seguruaren sorrera errazten duten faktoreak.

.Egokitzeko aldia planifikatzea.

.Garapen afektiboa sustatzen duten hezkuntza-estrategiak diseinatzea.

-Garapen sozialaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

.Teoriak.

.Sozializazioa: prozesua eta eragileak. Familiaren, eskolaren eta kidekoen eragina 0-6 urteko haurrengan.

.Soziabilitatearen bilakaera haurtzaroan. Besteak ezagutzea:

-Pertsonak ezagutzea.

-Helduekiko harremanak. Harremanen bilakaera.

-Kideekiko harremanak. Kideekiko harremanen bilakaera.

.Agresibitatea. Teoriak.

.Portaera prosoziala haur txikiengan.

.Garapen sozialarekin zerikusia duten gatazka nagusien identifikazioa.

.Eskolak eta hezitzaileak garapen sozialean betetzen duten eginkizunaren balorazioa.

.Garapen sozialerako jarduera eta estrategien diseinua.

.0-6 urte bitarteko taldeentzako gizarte trebetasunetako programen azterketa.

.Oharkabeko hezkuntzaren garrantziaren balorazioa.

-Balioen garapenaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

.Gauza moralaren zentzua haurtzaroan.

.Teoriak.

.Haurren moralitatearen ezaugarrien eta bilakaeraren azterketa.

.Familiak haurraren garapen moralean betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Familiaren eta haur hezkuntzako zentroaren arteko harremanen garrantzia.

.Balioen arloko hezkuntzarako programak, jarduerak eta estrategiak diseinatzea.

.Judizio morala modu egokian eratzeak duen garrantziaren balorazioa.

.Balio inplizituak haur hezkuntzako zentroan.

-Sexu garapenaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

.Teoriak.

.Haurtzaroko garapen psikosexualaren azterketa. Etapak.

.Haurren sexualitatean tarteko diren prozesuak.

.Lotura afektiboa.

-Sexu identifikazioa.

-Sexu-tipifikazioa. Genero-rola.

-Sexu estereotipoak.

-Ikaskuntza sozialaren prozesuak. Ereduak.

.Familiak haurraren sexu garapen sozioafektiboan betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Familiaren eta haur hezkuntzako zentroaren arteko harremanen garrantzia.

.Sexu garapenarekin zerikusia duten gatazka nagusien identifikazioa.

.Sexu hezkuntzarako eta berdintasunaren sustapenerako programak, jarduerak eta estrategiak diseinatzea. Ekintza positiboak.

.Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna, gizarte heziketako esku-hartzeetan.

.Genero berdintasunaren arloko legezko araudia.

.Estereotipoek sexu garapenean duten eraginaren balorazioa.

-Esparru sozioafektiboko esku-hartzeen inplementazioa:

.Hezitzaileak haurren garapen sozioafektiboan betetzen duen eginkizuna: hezitzailea, bigarren mailako atxikimendu irudi gisa.

.Hezitzailearen eta haurren arteko harremanak. Harremanak pertsonalizatzea. Norberaren irudi positiboa lantzen laguntzen duten elementuak.

.Familiaren eta hezitzailearen arteko lankidetza harremanak sustatzen dituzten estrategiak eta jarrerak identifikatzea eta horiek haurraren garapen sozioafektiborako duten garrantzia baloratzea.

.Maitasun eta konfiantza giroa sustatzeko estrategien azterketa. Haur hezkuntzako zentroan harreman afektiboak errazten dituzten eguneroko egoeren identifikazioa: harrera, agurra, oinarrizko beharrak asetzeko uneak.

.Hezitzaileak haurrekiko harremanetarako izan behar dituen gizarte trebetasunen eta jarreren identifikazioa. Gorputz jarreraren, hitzik gabeko komunikazioaren eta haurraren entzute sakonaren garrantzia. Onarpen, ulerberatasun eta errespetuzko jarrera.

.Hezitzailearen eginkizunaz ohartzea, imitatu beharreko eredua eta portaeraren moldatzailea den aldetik.

-Esparru sozioafektiboko esku-hartzearen ebaluazioa:

.Ebaluazioa esparru sozioafektiboan.

.Esparru sozioafektiboko ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak.

.Haurren garapen afektiboaz, sozialaz, moralaz eta sexualaz informazioa biltzeko tresnak prestatzea. Behatzeko arauak.

.Esku-hartzea ebaluatzeko tresnak egitea.

.Ebaluazio txostenak egitea.

.Esparru sozioafektiboko esku-hartzearen testuinguruan ebaluazioak duen garrantziaren balorazioa.

-Portaeraren nahaste eta gatazka ohikoenetarako estrategiak programatzea.

.Moldatzea eta moldatu ezina:

.Portaeraren inguruko arazo eta nahasteetan eragina duten faktoreak: pertsonaren barnekoak, gizarte ingurunekoak eta pertsonen artekoak.

.Haurtzaroko portaera arazo nagusien identifikazioa: Teoriak.

.Ohiko arazoak:

-Jeloskortasuna, beldurrak, bakartzea, inhibizioa, elikadurako zailtasunak, esfinterrak kontrolatzeko zailtasunak, erasoak, loaren arazoak.

-Haurtzaroko ohiko portaera arazoen oinarri afektiboa.

.Portaeraren arazoak haurtzaroan:

-Hiperaktibotasuna, garapenaren nahaste orokorrak, moldakorra ez den oldarkortasuna.

-Alarma seinaleak identifikatzea.

.Hezitzaileak portaera arazoen aurrean betetzen duen eginkizuna. Beste profesional batzuekiko harremanak.

.Familiaren eta hezitzailearen arteko lankidetza harremanak sustatzen dituzten estrategia eta jarrerak identifikatzea, eta portaeraren ohiko nahaste eta arazoen tratamendurako horiek duten garrantzia baloratzea.

.Haurtzaroan ohikoak diren portaera arazoen ebaluazio eta jarraipenerako teknika eta tresnen azterketa.

.Portaeraren ohiko arazoetan esku hartzeko programa eta estrategiak diseinatzea.

.Gelako gatazkei aurrea hartzeko eta konponbide baketsurako estrategien azterketa.

.Gatazkaren balorazioa, haurrek pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak ikasi eta garatzeko bidea den aldetik.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan biltzen den prestakuntza beharrezkoa da 0-6 urte bitarteko haurren garapen emozionala, soziala, morala eta sexuala erraztea xede duten hezkuntzako esku-hartzeak antolatu, egin eta ebaluatzeko.

Modulu honek haurraren bizitzaren funtsezko alderdi bati egiten dio erreferentzia. Segurtasuna eta oreka emozionala ezinbestekoak dira haurren garapenerako, ikaskuntzarako, sozializaziorako, komunikazio eta adierazpenerako eta autonomiarako. Modulu honek, beraz, oso lotura sendoa du titulu honetako modulu gehienekin, bereziki honako hauekin:

-Autonomia pertsonala eta osasuna. Oinarrizko beharrak asetzeari ematen zaizkion uneak izugarri hezitzaileak dira eremu sozioafektiboan. Koordinazioa garrantzitsua da, zeren eta, "Haurren autonomia pertsonala eta osasuna" moduluan oinarrizko beharretarako arretari buruzko edukiak jorratzen direnean, bi moduluen arteko lan osagarria egin behar baita. Era berean, autonomiari eta osasunari buruzko moduluan esfinterren kontrolaren ingurukoak ulertzeko, garrantzitsua da garapen psikosexualaren etapak landu izana.

-Haurren jolasa eta horren metodologia eta Adierazpena eta komunikazioa. Osagai sozioafektiboak nabarmen-nabarmenak dira jolasean eta haurren adierazpen mota guztietan. Gai hauen inguruan garrantzitsua da koordinazioa indartzea.

-Haur hezkuntzaren didaktika. Alderdi sozioafektiboek badute lekua haur hezkuntzako curriculumean, eta adin horietako haurrekin egiten diren hezkuntzako esku-hartze guztiak planifikatu eta ebaluatzeko orduan oinarri-oinarrizkoak dira.

-Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea. Lehen kurtsoan garapen sozioafektiboa lantzean, bigarren kurtsoko modulu honetarako oinarriak ezartzen dira. Komeni da bi modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioari eustea.

-Haurrei laguntzeko proiektua: Garapen sozioafektiboaren arloan landutako edukiak bigarren kurtsoan erabiliko dira proiektuaren modulu horretan, urteko programazioak eta proiektuak diseinatzen direnean.

-Garapen kognitiboa eta motorra: psikomotrizitateari buruzko zenbait ikusmolde (psikomotrizitate erlazionala) ulertzeko, beharrezkoa da aurretik atxikimenduaren teoria lantzea.

Modulu honetan gai teorikoak garrantzitsuak dira, praktikari buruz gogoeta egiten laguntzen duten heinean. Ildo horretan, komeni da teoria eta kontzeptu gehiegi ez sartzea, baina bermatu behar da lantzen direnak barneratu eginen direla eta ikasleek horiek erabili ahalko dituztela hezkuntzako esku-hartzeei argudio sendoen bidez eusteko. Ongi barneratu, hausnartu eta praktikarekin batera aztertutako gai teorikoek, halaber, jarreretan eragin ahalko dute, horiexek baitira, azken finean, modulu honetako eduki nagusiak. Izan ere, txikienen garapen sozioafektiboa indartzen duen elementu nagusia helduek haiekin ezartzen duten loturaren kalitatea da.

Lan praktikoaren eta hausnarketaren prozedurak hala eskatzen duelako, komenigarria litzateke saio bakoitza ordubete baino gehiagokoa izatea. Horregatik iradokitzen da moduluari astean esleitutako hiru orduak ordu eta erdiko bi saiotan banatzea.

Sekuentziazioari dagokionez, modulu osoa ematen denean jarraitu beharreko ordena eduki multzoena bera izanen litzateke, goragoko zerrendan ageri diren eran.

Garrantzitsua da ikasleak haur txikiekin egotea, ikasten dituzten edukiak barneratzeko eta horien esanahiaz jabetzeko. Horretarako, interesgarria litzateke ikasleak aldian behin haur hezkuntzako erakunderen batera joatea, behatzeko eta, pixkanaka, esku hartzeko jarduerak egitera. Horrek bide emanen die, ikasitakoa hobeki barneratzeaz gain, gogoeta egiteko haurrekiko harremanetan hartzen dituzten jarreren gainean, eta ikusteko nola sustatzen duten profesionalek garapen sozioafektiboa.

Hori ezinezkoa balitz, garrantzitsua litzateke ikasleek beren familia edo gizarte ingurunean ezagutzen dituzten haurrekiko harremanak baliatzea behaketak eta azterketak egiteko, bideoaren, behaketa-erregistroen eta abarren bitartez.

Garrantzitsua izanen da talde txikiko lana, talde handiko lana eta bakarkakoa konbinatzea.

Lantegi-gelarako honelako jarduerak iradokitzen dira:

-Haurren eta helduen arteko interakzioak bideoan ikusi eta aztertzea, behaketarako arauetan oinarrituta.

-Gai sozioafektiboen inguruko ipuinak aztertzea.

-Portaeraren ohiko nahasteei buruzko kasu praktikoak aztertzea eta horietarako esku-hartzeak diseinatzea.

-Familiekiko elkarrizketak simulatzea, garapenari buruzko informazioa trukatzeko edo portaera arazoren bati ekiteko.

-Garapen sozioafektiboaren behaketaren erregistroak diseinatzea.

-Familiei gai sozioafektiboak azaltzeko bilerak simulatzea.

-Gai sozioafektiboei buruzko filmak aztertzea.

-Haurrentzat egindako publizitatea aztertzea.

-Haurrentzat ipuin pertsonalizatuak egitea.

-Haur baten garapen sozioafektiboaren ebaluazio txostenak egitea.

-Familientzat gai sozioafektiboei buruzko aurkezpen elektronikoak egitea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai arlo hauetan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0022.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Haur hezkuntza formal edo ez-formalaren sektorean abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haur hezkuntza formal edo ez-formalaren arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira ingurune espezifikoaren edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Haur hezkuntza formal edo ez-formalaren arloko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Haur hezkuntzako enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Haur hezkuntzaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbide onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketing plana zehaztu da.

3. Zerbitzuen, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Haur hezkuntza formalaren edo ez-formalaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko teknika oinarrizkoak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Zerbitzua egiteko planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Haur hezkuntzaren arloko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Haur hezkuntza formal edo ez-formalaren arloko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian haur hezkuntza formalaren edo ez-formalaren arloko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Haur hezkuntzako enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Haur hezkuntzaren arloko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Enpresa ekimena:

.Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arloan.

.Kultura ekintzailea, gizartearen behar gisa.

.Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

.Ekintzaileen jarduna, haur hezkuntzako ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

.Ekimenaren arriskua.

.Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa eta bere ingurunea:

.Enpresa plana: negozio ideia haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arloan.

.Haur hezkuntzako ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

.Haur hezkuntzaren arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

.Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

.AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

.Haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektoreko enpresen erantzukizun sozial eta etikoa. Irudi korporatiboa. Kultura ekintzaileko praktika onak.

.Marketing plana.

-Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

.Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

.Zerbitzua emateko prozesuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

.Haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

.Errentagarritasun atalasea.

.Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

.Kontabilitateko informazioa aztertzea.

.AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

.Enpresa plana: zerbitzua emateko plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

-Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

.Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

.Forma juridikoa hautatzea.

.Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

.Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

.Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

.Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Administrazio eginkizunak:

.Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

.Enpresen zerga betebeharrak.

.Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

.Haur hezkuntzaren sektoreko enpresen kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, ondokoak direla medio:

-Haur hezkuntzaren sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta haur hezkuntzaren sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak. etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, zerbitzuen eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta erantzukizun sozialaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dakite nolakoa den beren lanbide sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

.Planaren helburuak ezartzea.

.Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

.Zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

.Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatu eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehiakideak aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

.Marketing plana egitea, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

.Zerbitzua egiteko prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea.

.Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

.Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

.Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

.Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

.Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

.AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edo/eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gastu sozialak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

-Ebaluazio irizpideak.

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu da.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu da, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu dira.

f) Kontestualizazioaren eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

-Ebaluazio irizpideak.

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

-Ebaluazio irizpideak.

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Kontestualizazioaren eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

-Ebaluazio irizpideak.

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Zehaztasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

-Ebaluazio irizpideak.

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Oinarrizko edukiak.

-Eduki lexikoak:

.Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua,...), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak.

.Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

-Eduki gramatikalak:

.Aditz-denborak.

.Hitzen erabidea.

.Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

.Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

.Erlatibozko perpausak.

.Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

.Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

.Baldintzazkoak.

.Zehar estiloa.

-Eduki funtzionalak:

.Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

.Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko, etab.

.Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

.Konparatzea eta erkatzea

alde onak eta txarrak.

.Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

.Asmoak eta planak adieraztea.

.Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

.Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

.Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

.Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

.Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

.Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

.Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

.Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

.Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

.Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

.Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak,...).

.Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

.Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

.Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

.Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak.

.Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

.Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

.Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea ahozko interakzioa indartzeko.

-Gizarte eta lanbide edukiak:

.Norberarekin komunikatzen diren bezero edo/eta profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

.Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

.Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

.Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa I" nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzeko bidea emanen dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta herrialde batzuetan bizi izaten dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan bai irakaslea bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerek egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratu ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abarrekoak deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak,...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Adierazpena eta komunikazioa

Kodea: 0014.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 11.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Adierazpenaren eta komunikazioaren garapena sustatzen duten estrategiak eta jarduerak planifikatzen ditu, eta horiek haur bakoitzaren nahiz taldearen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Adierazpen mota guztien ezaugarriak identifikatu dira, hartzaileen adina kontuan hartuz.

b) 0-6 urte bitarteko haurren hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko loturari buruzko teoriak aztertu dira.

c) Adierazpenaren eta komunikazioaren garapena errazten duten helburuak formulatu dira, haurren ezaugarri ebolutiboetarako egokiak.

d) Adierazpenaren eta komunikazioaren garapena errazten duten jarduerak proposatu dira, haurren ezaugarri ebolutiboetarako egokiak.

e) Adierazpenaren eta komunikazioaren garapena errazten duten espazioak definitu dira, haurren ezaugarri ebolutiboetarako egokiak.

f) Adierazpenaren eta komunikazioaren garapena errazten duten jardueretarako denboraren banaketa ezarri da, haurren ezaugarri ebolutiboetara egokitzeko.

g) Proposamen sortzaileak egin dira haurren adierazpenerako eta komunikaziorako jardueren diseinuan.

h) Adierazpena baloratu da, haurren garapena behatzeko funtsezko elementua den aldetik.

2. Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideak aukeratzen ditu haurrentzat, baliabideen ezaugarriak hartzaileen bilakaera unearekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Adierazpen eta komunikazio mota guztietarako baliabideak identifikatu dira, haurrei zuzenduak.

b) Baliabidearen ezaugarriak identifikatu dira.

c) Aukeratutako baliabideen ahalmen didaktikoak eta balio hezitzailea justifikatu dira.

d) Baliabide bakoitzari aplikatu beharreko segurtasun arauak deskribatu dira.

e) Baliabide bakoitza aukeratzeko irizpide nagusiak definitu dira.

f) Haurren bilakaeraren unea aukeratutako baliabideen ezaugarriekin erlazionatu da.

g) Baliabideak haurren ezaugarri ebolutiboetara egokitzeak duen garrantzia baloratu da.

3. Mintzamena garatzen laguntzen duten estrategiak eta jarduerak inplementatzen ditu, eta ezarritako helburuekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Tokiak antolatu dira, jardueraren arabera eta taldearen ezaugarriei erreparatuta.

b) Mintzamena garatzeko jarduerak egin dira, denboraren planifikazioari loturik.

c) Jarduerak behar dituen baliabide materialak prestatu dira.

d) Haurrei mintzamena garatzen lagunduko dieten materialak prestatu dira.

e) Jarduera egitean haur bakoitzaren erritmoak eta beharrak errespetatu dira.

f) Mintzamenaren garapenaren nahaste eta alterazio nagusiak identifikatu dira.

g) Maitasun eta konfiantza giroa sustatzen duten estrategiak aukeratu dira esku hartzeko.

h) Haurren ama hizkuntza errespetatzearen garrantzia aintzat hartu da.

i) Jardueren eta plangintzaren arteko koherentzia baloratu da.

j) Arazo ohikoenak eta esku hartzeko aukerak identifikatu dira.

4. Adierazpen plastikoa, grafikoa, erritmiko-musikala, logiko-matematikoa eta gorputz adierazpena garatzen lagunduko duten jarduerak inplementatzen ditu, eta horiek ezarritako helburuekin eta estrategia eta baliabide egokiekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Tokiak antolatu dira, jardueraren arabera eta taldearen ezaugarriei erreparatuta.

b) Jarduerak egin dira, denboraren planifikazioari loturik.

c) Jarduerak behar dituen baliabide materialak prestatu dira.

d) Haurtzaroan adierazpen plastikoa, grafikoa, erritmiko-musikala eta gorputz adierazpena garatzen laguntzen duten materialak prestatu dira.

e) Haur bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatu dira.

f) Maitasun eta konfiantza giroa sustatzen duten estrategiak aukeratu dira esku hartzeko.

g) Jardueren eta plangintzaren arteko koherentzia baloratu da.

h) Gorabeherei modu egokian erantzun zaie.

i) Esku hartzeko ingurune seguruak sortu dira.

j) Hizkuntza grafikora hurbiltzeko adierazpenak baloratu dira.

5. Adierazpenaren eta komunikazioaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitza ebaluatzen ditu, aldagai garrantzitsuak eta ebaluaziorako tresnak argudiatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaluazioaren adierazleak aukeratu dira.

b) Haur bakoitzaren ezaugarrietarako eta adinerako ebaluazio tresna egokia hautatu da.

c) Behatzeko tresnak prestatu dira, haurrek adierazpenaren eta komunikazioaren arloan duten bilakaeraren jarraipena egiteko.

d) Ebaluaziorako tresna aplikatu da, prozedura zuzenari jarraituz.

e) Ebaluaziotik ateratako datuak gorde dira, horretarako ezarritako euskarrian.

f) Ebaluazio prozesuan bildutako informazioa interpretatu da.

g) Beste profesional batzuen lankidetza beharrezkoa den egoerak identifikatu dira.

h) Dokumentazioa prestatu da familientzat eta beste profesional batzuentzat.

i) Esku-hartze ezegokiaren balizko arrazoiak identifikatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Adierazpenaren eta komunikazioaren garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak planifikatzea:

.Komunikazioa. Komunikazioaren ezaugarriak eta osagaiak. Komunikazioan eragiten duten faktoreak. Helduaren eta haurraren arteko komunikazioa. Hitzik gabeko komunikazioaren garrantzia.

.Adierazpena. Adierazpenaren ezaugarri orokorrak haurtzaroan.

.Haurraren garapena adierazpenaren eta komunikazioaren arloan.

.Ahozko adierazpena: haurren ahozko hizkuntzaren ezaugarriak. Funtzioak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzan eta garapenean eragiten duten faktoreak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzari eta garapenari buruzko teoria nagusiak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzaren eta garapenaren etapak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntza mailak. Hizkuntza eta pentsamendua. Hizkuntza eta adierazpena 0-6 urte bitarteko haurren garapen integralean.

.Gorputz adierazpena: gorputz adierazpenaren ezaugarriak eta garapena. Mugimendua eta gorputz adierazpena. Gorputz adierazpena eta afektibitatea.

.Adierazpen logiko-matematikoa: pentsamendu logiko matematikoaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan.

.Adierazpen plastikoa: adierazpen plastikoaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan.

.Adierazpen grafikoa: adierazpen grafikoaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan.

.Musika adierazpena: musika adierazpenaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan.

.Komunikazio egoerak aztertzeko jarraibideak.

.Elebitasuna eta diglosia. Ele biko hezkuntza. Bigarren hizkuntza ikastearen inguruko teoriak. Egoera linguistiko desberdinen azterketa: hizkuntzan murgiltzea norberaren ama hizkuntza dakiten hiztunekin eta ez dakitenekin.

.Haurren sormena. Haurrek adierazpenerako dituzten baliabideak.

.Mintzamenaren alterazio nagusien azterketa. Laguntza goiztiarra. Mintzamenaren atzerapen eta alterazio nagusiak. Detekzioa, balorazioa eta jokatzeko arauak. Prebentzioa.

.Hezkuntza aniztasunari erantzutea.

.Komunikazioak haurraren garapenerako duen garrantziaren balorazioa.

-Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideak aukeratzea haurrentzat:

.Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideen izaera globalizatzailearen balorazioa.

.Mintzamena, gorputz adierazpena, adierazpen logiko-matematikoa, adierazpen plastikoa, adierazpen grafikoa eta musika adierazpena garatzeko baliabide didaktiko eta aplikazio nagusiak.

.Gelan adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideak antolatzea.

.Honako baliabide hauek aukeratu eta erabiltzeko irizpideak:

-Haur literatura. Ezaugarriak eta eginkizunak. Haur literaturako generoak. Ipuina. Herri literatura. Ipuinak aukeratzeko irizpideak. Ipuinaren txokoa. Haur liburutegiak.

-Ikus-entzunezko baliabideak.

-Multimedia materialak.

.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabili eta baloratzea, haurren adierazpena eta komunikazioa garatzeko baliabide gisa.

-Mintzamenaren garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak inplementatzea:

.Haurren garapen linguistikoaren behaketa.

.Elebitasun eta diglosia egoeretan esku hartzeko programak: hizkuntzan murgiltzeko programak, ingurukoek ikaslearen ama hizkuntza dakitenean eta ez dakitenean.

.Haurtzaroan mintzamena garatzeko estrategia nagusiak.

.Mintzamena garatzen laguntzen duten materialak prestatzea.

.Haurren ama hizkuntza errespetatzea.

.Hezitzaileak estrategia eta jardueren inplementazioan betetzen duen eginkizuna.

-Adierazpen plastikoa, grafikoa, erritmiko-musikala, logiko-matematikoa eta gorputz adierazpena garatzen laguntzen duten jardueren inplementazioa:

.Haurren adierazpen plastikoa, haurren adierazpen grafikoa, adierazpen erritmiko-musikala, adierazpen logiko-matematikoa eta gorputz adierazpena garatzeko estrategiak.

.Adierazpen plastikoa, grafikoa, erritmiko-musikala, logiko-matematikoa eta gorputz adierazpena garatzen laguntzen duten materialak aukeratu edo/eta egitea.

.Haurren adierazpen modu guztiak baloratzea. Banakako prozesuei arreta ematea.

-Adierazpenaren eta komunikazioaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

.Haurren mintzamena, adierazpen plastikoa, grafikoa, erritmiko-musikala, logiko-matematikoa eta gorputz adierazpena behatzea.

.Haurren adierazpena eta komunikazioa behatzeko tresnak: diseinua eta hautapena. Behatzeko arauak.

.Haurren adierazpenaren eta komunikazioaren esparruan esku hartzeko programen ebaluazioa. Taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

.Txostenak egitea. Lanbide deontologia.

.Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek biltzen duen prestakuntza beharrezkoa da 0-6 urte bitarteko haurren komunikazioaren eta adierazpenaren arloko garapena xede duten hezkuntzako esku-hartzeak antolatu, inplementatu eta ebaluatzeko. Alderdi horiek funtsezkotzat jotzen dira bizitzako lehenbiziko urteetan lantzeko.

Sei urte arteko haurren komunikazioaren eta adierazpenaren ezaugarriak eta bilakaera aztertzen dira modulu honetan, adierazpen mota guztiak kontuan hartuz: ahozkoa, plastikoa, gorputzaren bidezkoa, musikala, logiko-matematikoa, grafikoa. Haurtzaroan zehar umeek komunikazio-sistemak eta hizkuntzak ikasten dituzte eta horien bidez hasten dira ingurunearekin harremanak izaten, beren pentsamendu, sentimendu eta bizipenak adieraziz eta komunikatuz; gainera, beren portaera eta besteena erregulatzen ikasten dute.

Horregatik, ikasleek komunikazio eta adierazpen sistema guztietako mekanismo nagusiak ezagutu behar dituzte, bai eta esparru honetan esku hartzeko teknika eta baliabide egokienak ere.

Modulu honek lotura berezia du ondoko moduluekin:

-Garapen sozioafektiboa: komunikazio edo adierazpen egoera oro afektibitatez beterik dago.

-Garapen kognitiboa eta motorra: adierazpenerako edozein hizkuntza ongi erabili ahal izateko, maila egokia lortu behar da garapen motorrean (gorputz hizkuntza, hizkuntza plastikoa eta grafikoa), zentzumenen garapenean (musika hizkuntza) eta garapen kognitiboan (hizkuntza logiko-matematikoa eta ahozkoa).

-Jolasa eta horren metodologia: adierazpenerako eta komunikaziorako trebetasunak esperimentatu eta garatu egiten dira jolasaren bitartez.

-Haur hezkuntzaren didaktika: esku hartzeko programak egiten jakiteko, horien plangintzarako eta garapenerako oinarrizko tresnak eskaintzen ditu.

-Horiek guztiak zikloko lehenbiziko kurtsoko moduluak dira eta haien planteamenduetatik hasita ezarriko lirateke oinarri orokorrak modulu hau emateko.

-Haurrei laguntzeko proiektua: adierazpenaren eta komunikazioaren arloan landutako edukiak modulu honetan erabiliko dira urteko programazioak eta proiektuak diseinatzen direnean.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, landu beharreko edukiak moduluaren helburuak lortzea ahalbidetuko duten jarduketa lerro batzuen inguruan antolatzen ahal dira:

-Adierazpenaren eta komunikazioaren arloko estrategien eta jardueren plangintza. Eduki multzo honek planteamendu teoriko orokorrak eta etapa honetako berezitasunak eskaintzen ditu komunikazioaren eta adierazpenaren inguruan.

-Adierazpena eta komunikazioa sustatzeko baliabideak aukeratu eta jarduerak inplementatzea. Hemen adierazpen mota edo hizkuntza guztien garapena sustatzeko baliabide didaktikoei ekiten zaie, esku hartu ahal izateko prozedurei, esaterako.

-Adierazpenaren eta komunikazioaren garapenaren ebaluazioa haurtzaroan. Multzo honetan lantzen diren teknikek eta prozedurek esku-hartzea baloratzeko gaitasuna ematen diete ikasleei.

Adierazpenaren eta komunikazioaren esparruaren izaera orokorra ahaztu gabe, baina, aldi berean, edukiei heldu ahal izateko, metodologiaren ikuspegitik ikasgaia adierazpen moten arabera zatitzea proposatzen da, eta horiek bi espazio paralelotan antolatzea: mintzamena eta gorputz adierazpena, batetik, eta adierazpen plastikoa, grafikoa, musika adierazpena eta adierazpen logiko-matematikoa, bestetik.

Proposamen horrek bi oinarri ditu: ahozko hizkuntzaren eta gorputz hizkuntzaren (hitzik gabekoaren) arteko lotura, eta ahozko hizkuntzak bereziki biltzen dituen edukien zabaltasuna. Gainera, bi espazio paralelo izateak aukera ematen du edukiak gehiago globalizatzeko eta ikasleak prestatzen ditu landutako gaiak beren lanbide praktiketan erabili ahal izan ditzaten.

Eduki teorikoak prozedurazko edukien eta jarrerazko edukien mende daude modulu honetan. Horregatik, edukiei batik bat praktikotasunaren eta jarreren aldetik ekitea proposatzen da. Ikasleek haurtzaroko hizkuntza eta komunikazio-sistema guztiei buruzko oinarri teorikoa izan behar dute, eta, bereziki, bai gelako taldean bai beren lanbide praktiketan esku hartzeko behar dituzten teknikak eta baliabideak bereganatu behar dituzte. Horrek aukera emanen lieke alderdi teorikoak partekatu, erkatu eta horietan sakontzeko, eta bai modulu honetan bai beste batzuetan hainbesteko garrantzia duten prozedurazko eta jarrerazko alderdiekin dituzten loturak ikusiko lituzkete.

Bestalde, prozedurazko eta jarrerazko alderdietan sakontze aldera, interesgarria litzateke ikasleek lantokiko prestakuntza egitea lanbide moduluak ematen ari zaizkien bitartean, ikasten dituzten moduluetako edukien esanahiaz ohartu ahal izateko esperientziaren bitartez, eta gelako lanari egiazko esperientziak eta egoerak erantsi ahal izateko.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Haur baten hizkuntza produkzioak grabagailuan grabatzea eta aztertzea.

-Ahozko hizkuntzako materialen fitxategi bat egitea eta ematen dituen aukerak aztertzea.

-Kanta bilduma egitea, ikasleei grabatutako kantekin.

-Musika tresnak egitea.

-Haur liburutegietara bisitak egitea.

-Ipuin bat egin eta antzeztea.

-Haurrentzako ipuinak aztertzea.

-Haur eskoletako lantegi-arduradun baten bisita.

-Haur hezkuntzako zentroetara bisitak egitea, adierazpen plastikoari ekiteko planteamendu metodologikoa ezagutzeko.

-Adierazpen tekniken katalogo bat egitea.

-Material plastikoekin zentzumenak lantzeko jarduerak diseinatzea.

-Haurren marrazkiak aztertzea.

-Multzo logikoak egitea.

-Altxorren saskia egitea.

-Jolas heuristikoa lantzeko materialak hautatu eta antolatzea. Hainbat motatako lantegien bideoak ikustea eta haien alderdi guztiak aztertzea.

Halaber guztiz gomendagarria da talde txikiko lana eta talde handikoa konbinatzea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai arlo hauetan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikas leak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Gizarte trebetasunak

Kodea: 0017.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ingurunearekiko komunikazioa eta harreman sozialak sustatzeko estrategiak eta teknikak inplementatzen ditu, eta horiek adimen emozional eta sozialaren printzipioekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Adimen emozional eta sozialaren printzipioak deskribatu dira.

b) Gizarte trebetasunek lanbide jarduerarako duten garrantzia baloratu da.

c) Komunikazio prozesuaren etapa guztien ezaugarriak azaldu dira.

d) Komunikazio estiloak eta bakoitzaren abantailak eta mugak identifikatu dira.

e) Pertsonen arteko harremanetan hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren erabilerak duen garrantzia baloratu da.

f) Komunikazio eraginkorra egin da zereginak esleitzeko, jarraibideak jasotzeko eta ideiak edo informazioa trukatzeko.

g) Unean uneko gizarte trebetasun egokiak erabili dira eta kontuan hartu da kultura aniztasuna.

h) Interesa agertu da pertsonak ez epaitzeko eta bakoitzaren berezitasunak errespetatzeko: emozioak, sentimenduak, nortasuna.

i) Aldaketarako jarrera positiboa eta gertaera guztietatik zerbait ikasteko gogoa agertu da.

j) Pertsonen arteko harremanetarako eta komunikaziorako trebetasun egokien garapenean autokritikak eta autoebaluazioak duten garrantzia baloratu da.

2. Taldearen lana dinamizatzen du, teknika egokiak erabiliz eta bere aukera justifikatuz taldearen ezaugarrien, egoeraren eta helburuen arabera.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Talde baten funtsezko osagaiak, egitura eta dinamika deskribatu dira, bai eta horiek aldarazten ahal dituzten faktoreak ere.

b) Taldeen dinamizaziorako eta funtzionamendurako teknikak aztertu eta aukeratu dira.

c) Taldean lan egiteak bakarkako lanaren aldean dituen onurak azaldu dira.

d) Taldean izan daitezkeen rol desberdinak eta horien arteko harremanak bereizi dira.

e) Taldeko komunikaziorako oztopo nagusiak identifikatu dira.

f) Jarduteko estrategiak aurkeztu dira, buruzagitza funtzioa eta rolak aprobetxatzeko taldearen egituran eta funtzionamenduan.

g) Zereginen banaketa definitu da, taldean lan egiteko prozedura gisa.

h) Tolerantzia eta enpatiazko jarrerak taldearen konfiantza lortzeko duen garrantzia baloratu da.

i) Lan egiteko lasaitasun eta lankidetasun giroa lortu da.

j) Besteen iritziak eta taldearen erabakiak errespetatu dira.

3. Bilerak gidatzen ditu, esku hartzeko eta antolatzeko modu edo estiloak aztertuz, hartzaileen ezaugarrien eta ingurunearen arabera.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Bilera motak eta bileren funtzioak deskribatu dira.

b) Bilera bat egiteko etapak deskribatu dira.

c) Bileretan moderatzaile aritzeko teknikak aplikatu eta justifikatu dira.

d) Ideiak argi eta labur azaltzeko gaitasunak duen garrantzia frogatu da.

e) Arrisku faktoreak eta bileraren aurkako sabotaje posibleak deskribatu dira, eta horiek konpontzeko estrategiak justifikatu dira.

f) Bileretarako deialdietan informazio ona eta askotarikoa jartzeko beharra baloratu da.

g) Jendeak bileretan parte har dezan lortzeko motibazioak eta estrategiek duten garrantzia deskribatu da.

h) Informazioa biltzeko eta bileraren emaitzak ebaluatzeko teknikak aplikatu dira.

i) Bilerak gidatzean errespetu eta tolerantziazko jarrerak agertu dira.

4. Gatazkak kudeatu eta arazoak konpontzeko estrategiak inplementatzen ditu, ingurunearen ezaugarrien arabera, eta eredu guztiak azterturik.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Taldeetako arazo eta gatazken iturri nagusiak aztertu eta identifikatu dira.

b) Gatazkak kudeatzeko teknika eta estrategia nagusiak deskribatu dira.

c) Irtenbideak bilatzeko eta arazoak konpontzeko estrategiarik egokienak identifikatu eta deskribatu dira.

d) Erabakiak hartzeko prozesuaren faseak deskribatu dira.

e) Arazoak eta gatazkak konpondu dira, kasu bakoitzerako prozedura egokia aplikatuz.

f) Besteen iritziak errespetatu dira, arazo eta gatazkak konpontzeko bideak direla eta.

g) Bitartekotza eta negoziazio teknikak ongi aplikatu dira.

h) Erabakiak hartzeko prozesuan pertsonak (erabiltzaileak) kontuan hartu dira, haien adina, egoera fisikoa eta adimen egoera edozein direla ere.

i) Erabakiak hartzeko eta prozesuaren autoebaluazioa egiteko lana planifikatu da.

j) Erabakiak hartzean komunikazio-trukeak duen garrantzia baloratu da.

5. Taldeko prozesuak eta bere gizarte gaitasuna ebaluatzen ditu bere lanbide eginkizunak betetzeko, eta hobetzen ahal diren alderdiak atzematen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaluazioaren adierazleak aukeratu dira.

b) Ikerketa sozialeko eta soziometriako teknikak aplikatu dira.

c) Profesionalaren hasierako egoera pertsonal eta sozialaren autoebaluazioa egin da.

d) Informazioa biltzeko tresnak diseinatu dira.

e) Datuak gorde dira, horretarako ezarritako euskarrietan.

f) Bildutako datuak interpretatu dira.

g) Hobetu behar diren egoerak identifikatu dira.

h) Hobekuntzan jarraitu beharreko ildoak markatu dira.

i) Profesionalak landutako prozesuaren amaierako autoebaluazioa egin da.

Oinarrizko edukiak.

-Gizarte harremanak eta komunikazioa sustatzen dituzten estrategia eta tekniken inplementazioa:

.Pertsona eta komunikazioa. Hezkuntza-harremana, laguntza-harremanaren mota berezi bat.

.Komunikazioaren prozesu dinamikoa:

-Komunikazioa, prozesu biribila.

-Komunikazioaren bideak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta horien arteko loturak.

-Komunikazioaren edukiak. Eskaria.

-Egitura sakona eta azaleko egitura.

-Errealitatea nolako iragazkiekin ikusten dugun.

.Gizarte trebetasunak eta antzeko kontzeptuak, pertsonen arteko komunikazio prozesuan:

-Entzuteko trebetasuna. Entzute aktiboa. Eraginkortasunez entzuteko oztopoak.

-Erantzuteko trebetasuna. Erantzun motak. Erantzun enpatikoa. Erantzun kaltegarriak edo egozentrikoak. Erantzun enpatikoaren funtzioak.

.Komunikazioaren eta bizi kalitatearen arteko loturaren azterketa, esku hartzeko esparruetan.

.Pertsonen arteko topaketaren konfigurazioa. Pertsonen arteko topaketa motak haur hezkuntzaren testuinguruan.

.Testuinguruaren balorazioa komunikazioaren aldetik: bideratzaileak eta trabak komunikazioan.

.Laguntza-harremanetan hezitzailearen jarrerek duten garrantziaren balorazioa. Abegi egiteko trebetasuna.

.Adimen emozionala. Hezkuntza emozionala. Emozioak eta sentimenduak.

.Defentsarako mekanismoak. Interakzio prozesuetan gerta daitezkeen interferentziak.

.Komunikaziorako eta gizarte trebetasunetarako programak eta teknikak. Horien aplikazioa haur hezkuntzan, ingurune eta egoeren arabera.

.Gainbegiratzea, hausnartzeko eta autoebaluazioa egiteko isilpeko gune gisa, pertsonen arteko harremanetarako eta komunikaziorako trebetasun egokien garapenean.

-Talde lanaren dinamizazioa:

.Taldea. Motak eta ezaugarriak. Taldearen garapena.

.Taldeen egituraren eta prozesuen azterketa. Talde batek egiten dituen fase eta etapak.

.Taldeak aztertzeko teknikak.

.Komunikazioak taldearen garapenerako duen garrantziaren balorazioa. Pertsonen arteko harremanak taldean.

.Komunikazioa taldeetan. Komunikazio estiloak. Ahozko komunikazioa eta keinu bidezkoa. Bestelako hizkuntzak: ikonikoa, ikus-entzunezkoa, IKTak. Oztopoak eta hesiak. Talde dinamikak.

.Talde dinamikei aplikatutako oinarri psikosoziologikoak. Ereduak eta ikuspegiak.

.Talde eraginkorra:

-Taldearenganako konfiantza.

-Motibazioak talde dinamikan betetzen duen funtzioaren balorazioa.

-Norberaren iritziarekin bat ez datozenak errespetatzeak duen garrantziaz ohartzea.

-Lankidetza eta lehia taldeetan.

.Taldeei beren prozesuan laguntzeko teknikak eta ariketak.

.Lan taldea. Ezaugarri bereziak.

.Lankidetzarako estrategiak. Antolaketa, eginkizunen eta erantzukizunen banaketa.

.Bakarkako lana eta taldeko lana.

-Bilerak gidatzea:

.Bilera, taldeko lana den aldetik.

.Bilera motak eta horien funtzioak. Haur hezkuntza formala eta ez-formala testuinguruari aplikatzea.

.Bilerako etapak.

.Bileretan dinamizatzaile eta moderatzaile aritzeko teknikak:

-Bilerako pertsonen ezaugarriak identifikatzea. Ezaugarri horien arabera zein jarrera eta trebetasun diren egokienak aztertzea.

-Hezitzailearen rola, moderatzaile eta dinamizatzaile gisa.

.Taldearen portaerari eragiten dioten faktoreen azterketa: boikoteatzaileak, laguntzaileak. Hezitzailearen jarrera eta trebetasun egokienak.

-Gatazkak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko estrategien inplementazioa:

.Gatazkaren balorazioa talde dinamiketan. Gatazka, aukera den aldetik.

.Arazoak kudeatu eta konpontzeko teknika eta trebetasunen azterketa.

.Erabakiak hartzeko prozesua.

.Teknikak eta estrategiak aplikatzea erabakiak hartzerakoan.

.Taldeko gatazken kudeaketa. Negoziazioa eta bitartekotza. Behar diren trebetasunak eta jarrerak.

.Taldeko gatazkak kudeatu eta konpontzeko teknika eta estrategien aplikazioa. Empowerment edo ahalduntzea.

.Errespetuak eta tolerantziak arazo eta gatazkak kudeatu eta ebazteko orduan duten garrantziaren balorazioa.

.Taldeen gainbegiratzea, lan taldeko gatazkei aurrea hartzeko eta konponbidea emateko isilpeko gune gisa.

-Gizarte gaitasunaren eta taldeko prozesuen ebaluazioa:

.Datu bilketa. Teknikak.

.Profesionalaren beraren gizarte gaitasuna ebaluatzea.

.Taldeen egituraren eta prozesuen ebaluazioa.

.Haur hezkuntza formalean eta ez-formalean parte hartzen duten taldeekiko lanari ikerketa sozialeko teknikak aplikatzea.

.Taldeak aztertzeko estrategia eta tresnen analisia.

.Oinarrizko soziometria haur hezkuntzaren testuinguruan.

.Taldeen eta banakoen gizarte gaitasunaren ebaluazioan kontuan hartu beharreko alderdi etiko-deontologikoen azterketa eta balorazioa.

.Autoebaluazioaren balorazioa, gizarte gaitasuna hobetzeko estrategia den aldetik.

.Taldeen gainbegiratzea, hezitzaile taldearen gizarte gaitasunaren autoebaluaziorako isilpeko gune gisa.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek biltzen duen prestakuntza beharrezkoa da ikasleek laguntzaren arloko lanbide bat garatzeko behar dituzten gizarte trebetasunak lor ditzaten eta beste pertsona batzuekiko lanbide harremanetako interakzioan egokiro jardun dezaten, beren portaera pertsonen eta ingurunearen ezaugarrietara egokituz.

Gehienbat prozedurak eta jarrerak lantzen dira modulu honetan, eta erantzuna ematen zaie esku-hartzeari/exekuzioari eta profesionalaren gizarte gaitasunaren ebaluazioari, bai pertsonen arteko harremanetan, bai taldeen dinamizazioan edo taldeetan rol desberdinak betez parte hartzean ere. Halaber, gatazkak kudeatzeko funtzioari erantzuna eman nahi zaio.

Modulu honek komunikaziorako gaitasuna dakar, egiten jakitea eta izaten jakitea. Hezkuntzako profesionalek oro har, eta haur hezkuntzakoek bereziki, horien beharra dute, beren lanbide jardueraren zati handi bat, haurrekin ez, helduekin dituzten harremanei loturik dagoelako: gurasoekin, beste profesional batzuekin eta lan taldeko kideekin dituzten harremanei, hain zuzen ere.

Garrantzitsua da ikasleak jabetzea gurasoekiko eta beste profesional batzuekiko topaketa pertsonal horietan moldatzen jakitea haurrekin zuzenean esku hartzeko baliabideak ezagutzeak bezainbesteko garrantzia duen lanbide eskakizuna dela.

Harreman horiek noiznahi eta edozein tokitan gerta daitezke, eta topaketa pertsonalak, buruz burukoak nahiz taldekoak izan daitezke. Hortaz, profesionalak komunikaziorako trebetasunak behar ditu eta modu egokian erabili behar ditu bere jarrerak eta emozioak. Hortik modulu honen izaera esperimental nabarmena. Hemen edukiak lagungarriak dira, baina prozedura eta jarreren azpitik daude.

Modulua bi ardatz edo multzotan egituratzen ahal da eta horiek aldi berean ematen ahal dira, ordu eta erdiko saioetan:

-Lehenbiziko ardatz edo multzoa: pertsonen arteko komunikazioaren prozesua, eta gatazkei aurre egiteko modua haur hezkuntzan; eduki multzo hauek bilduko lituzke:

.Gizarte harremanak eta komunikazioa sustatzen dituzten estrategia eta tekniken inplementazioa.

.Gatazkak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko estrategien inplementazioa.

Bi eduki multzo horietan lehentasunezko eta funtsezkotzat hartuko lirateke jarrerari buruzko edukiak (izaten jakitea), prozedurei buruzko edukiekin (egiten jakitea) estu-estu loturik, eta eduki teorikoak (jakintza) ere kontuan hartuko lirateke aurrekoen lagungarri gisa.

Eduki guztiak etengabe lotu behar dira taldeekiko lanean duten aplikazioarekin.

-Bigarren ardatz edo multzoa: Taldeetan eta taldeekin lan egitea, lan taldea, profesionalekiko bilerak, gurasoekiko bilerak; eduki multzo hauek bilduko lituzke:

.Taldeko lanaren dinamizazioa.

.Bilerak gidatzea.

.Gizarte gaitasunaren eta taldeko prozesuen ebaluazioa.

Bigarren ardatz honetan, lehentasunezko eta funtsezkotzat hartuko dira prozedurazko edukiak eta eduki teorikoak, eta jarrerari buruzkoak ere kontuan hartuko dira lagungarri moduan, baina antolatutako lehenbiziko eduki multzoan lehentasunez lantzen ari direla ahaztu gabe.

Eduki guztiak etengabe lotu behar dira beste ardatzean lantzen ari diren eduki hauekin: pertsonen arteko komunikazioarekin eta gatazken ebazpenarekin.

Bi ardatzak koordinatu egin behar dira, eta horretarako egokia izan daiteke gorago egindako proposamen bat, alegia, biak paraleloan ematea, bakoitzari astean denbora bera emanez.

Lehenbiziko multzorako, gomendagarritzat jotzen da taldeari bere gizarte eta komunikazio trebetasunak esperimentatzeko aukera ematea: entzutea, enpatia, norberak hartzen dituen erabakiei buruzko hausnarketa eta autoebaluazioa, eta norberaren edo taldearen prestakuntza prozesuan sortzen diren gatazken konponketa. Helburua litzateke ikasleek hemen eta orain zerbait ikasi ahal izatea gertatzen zaizkien gauzetatik; prestakuntzaren eta harremanen zailtasunak gainditzeko aprobetxatu lezaketen denbora litzateke, taldeko gainbegiratzearen antzeko egoera batean. Ikaskide, irakasle eta abarrekoekiko harremanetan aurkitzen dituzten zailtasunak, izan ere, lanbide munduan aurkituko dituzten harreman eta taldeetako fenomenoen oso antzekoak dira.

Horrela ebaluazio funtzioa ere landuko litzateke, hau da, norberaren eginkizunetan besteekin harreman egokiak izateko behar den gizarte gaitasuna lortzeko norberak egiten duen bidearen kontrola eta jarraipena, eta halaber, gatazkak kudeatzeko eta gatazkei aurre egiteko funtzioa, hots, bitartekotzarako eta negoziaziorako mekanismoak abian jartzea.

Espazio mota horrek isilpekoa izan behar du, eta unea eta parte-hartze maila aukeratzeko askatasuna errespetatu behar da.

Bigarren multzorako, indukzio bidezko metodologia gomendatzen da, ariketa eta teknika zehatzen bitartez alderdi teorikoagoetara iristeko.

Ikaskuntzaren alderdi guztietan eta, oso bereziki, prozedura eta jarreretan sakondu ahal izateko, komenigarritzat jotzen da ikasleek lantokiko prestakuntza egitea bigarren kurtsoko lanbide moduluak ematen ari zaizkien bitartean. Horrenbestez, helduekiko harremanen, lan taldeko harremanen eta abarren esanahiaz jabetu ahalko dira esperientziaren bitartez, eta gelako lan teoriko, praktiko eta gogoetazkoari benetako kasuak eta egoerak erantsi ahalko dizkiote.

Moduluaren helburuak lortzea ahalbidetzen duten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko jarduketa lerroek zerikusia dute hari esleitutako jarrerazko eta prozedurazko edukien garrantziarekin -aurkitzen ahalko dituzten egoerei aplikatu beharreko komunikazio alderdiak, taldeen ingurukoak eta gatazkak konpontzekoak- eta horretarako interesgarria izanen da bai talde handian eta bai talde txikian lan egitea.

Gelan garatzen ahal diren jardueren tipologiari dagokionez, ondokoak nabarmentzen dira:

-Hainbat gairen gaineko bilerak prestatu eta egitea gelako lagunekin.

-Gerta daitezkeen egoerak antzeztea: egoera arruntak, profesionalen arteko edo gurasoekiko gatazkak, buruz buruko elkarrizketak edo taldeko bilerak. Prestakuntzaren inguruan eta gatazkei ekiteko eta konponbidea emateko moduaren inguruan taldean gertatzen diren egoerak aztertu eta hausnartzea.

-Norberaren jarrera profesional eta pertsonalak aztertu eta hausnartzea, idatziz edo/eta ahoz.

-Gizarte gaitasun profesionalaren autoebaluazioak egitea testuinguru desberdinetan eta metodologia desberdinekin.

-Haur hezkuntzaren esparruko kasu edo egoerak aztertzea, gurasoekiko topaketei loturik.

-Aztertutako gatazketako egoeretan egin litezkeen esku-hartzeen proposamenak prestatzea.

-Pertsonen arteko, pertsonen barneko eta taldeetako fenomenoak ulertzen laguntzen duten ikus-entzunezko materialak, dokumentalak eta filmak erabiltzea.

Modulu honen garapenerako bereziki garrantzitsua da mahaiak biribilean egotea, pertsona guztiek elkarren aurpegia ikusi ahal izatea, biribilean eseri ahal izatea mahairik gabe, eta mugitu ahal izateko nahikoa toki izatea. Zenbait ariketa eta teknikatan, baliteke gela handiago batean aritu behar izatea, are kanpoan ere.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai arlo hauetan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea

Kodea: 0018.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Gizarte heziketako esku-hartzearen arloko programak eta jarduerak planifikatzen ditu adingabekoen zentroetan dauden haurrentzat, kasuan kasuko erakundeak haurrei laguntzeko darabilen eredua eta indarra duen legezko araudia azterturik.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Europar Batasunean haurrei laguntzeko erabiltzen diren ereduen arteko aldeak identifikatu dira.

b) Haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuen sarearen ezaugarri nagusiak identifikatu eta deskribatu dira.

c) Haurrei laguntzeko zerbitzuei buruz indarra duen legeria aztertu da.

d) Haurrei laguntzeko zentroen egitura funtzional eta antolamenduzkoa deskribatu da.

e) Adingabekoen zentroetan gizarte heziketako esku-hartzea arautzen duten agiriak identifikatu dira.

f) Haurren ezaugarriekin eta zentroaren gizarte heziketako ereduarekin bat datozen helburuak formulatu dira.

g) Esku hartzeko jarduera, baliabide eta estrategia egokiak proposatu dira.

h) Beharko diren tokiak eta denborak aurreikusi dira.

i) Prozesuan parte hartzen duten beste profesional batzuekin koordinatzeko eta informazioa trukatzeko bide eta mekanismoak ezarri dira.

j) Taldeko lanak esku-hartzearen arrakastarako duen garrantzia baloratu da.

2. Arrisku egoeran edo adingabekoen zentroetan dauden haurrentzako gizarte heziketako jarduerak inplementatzen ditu, eta horiek esku-hartzearen helburuekin eta estrategia metodologikoekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioa lortzeko teknikak eta tresnak erabili dira.

b) Taldearen ezaugarriak eta beharrak eta esleitutako ingurunea identifikatu dira.

c) Tokiak, materialak eta langileak antolatu dira.

d) Estrategia metodologikoak aplikatu dira.

e) Adiskidetasun, segurtasun afektibo eta konfiantzazko giroa sortzeko beharra baloratu da.

f) Zentroko errutinak eta haur bakoitzaren erritmoak uztartzen lagundu da.

g) Larrialdiak eta ustekabekoak konpondu dira.

h) Prebentzio eta segurtasun neurriak hartu dira.

i) Haurren proposamenak entzun dira eta eragiten dieten erabakietan aktiboki parte hartzen utzi zaie.

j) Talde lanaren eta beste profesional batzuekiko lankidetzaren beharra justifikatu da.

3. Adingabekoen zentroetan dauden haurrei laguntzeko gizarte heziketako esku-hartzeen prozesua eta emaitza ebaluatzen ditu, eta ebaluazioa aldagai garrantzitsuekin eta erakundean ezarritako protokoloekin erlazionatzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haurrengandik informazioa lortzeko tresna egokiak diseinatu edo aukeratu dira.

b) Esku-hartzearen jarraipena eta ebaluazioa egiteko estrategiak, teknikak eta tresnak ezarri dira.

c) Ebaluaziorako tresnak aplikatu dira, prozedura zuzenari jarraituz.

d) Lortutako informazioa behar bezala interpretatu da.

e) Esku-hartzeari aldatu behar zaizkion alderdiak identifikatu dira.

f) Esku-hartzea hobetzeko behar diren neurriak proposatu dira.

g) Taldeko kideei informazioa eman zaie, ezarritako protokoloei jarraituz.

h) Beste profesional batzuek parte hartu behar duten egoerak identifikatu dira eta halakoetan nola jokatu behar den zehaztu da.

i) Familiei haurrek nola egiten duten aurrera jakinarazi zaie banaka eta modu ulergarrian.

j) Familiari ematen zaizkion informazioetan haurraren bilakaeraren alde onak azpimarratzearen garrantzia baloratu da.

4. Familiekin esku hartzeko programak eta jarduerak planifikatzen ditu, eta haurraren hezkuntzan eta garapen osoan familiak betetzen duen eginkizuna justifikatzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Etxeko hezierak haurraren garapen osoan nola eragiten duen identifikatu eta deskribatu da.

b) Familiekin hezkuntza eta gizarte arloetan esku hartzeko programak deskribatu dira.

c) Familiaren parte-hartzea sustatzeko eta, behar izanez gero, haurra hezteko duen gaitasuna hobetzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak proposatu dira.

d) Familiekiko lankidetza harremanetan kontuan hartu behar diren hezkuntza-irizpideak, alderdi formalak eta jarrerak identifikatu dira.

e) Lehenbiziko urteetan familiaren eta erakundearen arteko elkarlanak duen garrantzia baloratu da.

f) Arrisku soziala duten familiei lotutako arazoak eta adierazleak deskribatu dira.

g) Tratu txarren seinale diren adierazle eta betekizunak identifikatu dira.

h) Familian arriskua edo tratu txarrak detektatu ondoren bete behar diren jarduketa protokoloak zehaztu dira.

i) Hezitzaileak haurren arrisku egoerak edo tratu txarrak detektatu eta jakinarazteko orduan betetzen duen eginkizuna baloratu da.

j) Familien egoera edozein dela ere familiei errespetua izan beharra baloratu da.

5. Familiak haurren gizarte heziketaren prozesuan laguntzera bultzatzeko jarduerak eta estrategiak inplementatzen ditu, eta horiek familien ezaugarri eta beharrekin eta esku-hartzearen helburuekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Familiek erakundean parte hartzeko dituzten bideak identifikatu dira.

b) Familiaren hezkuntza beharrak edo/eta parte hartzeko beharrak identifikatu dira.

c) Familiekin bilerak eta elkarrizketak egiteko gidoiak prestatu dira.

d) Bilerak eta elkarrizketak egin dira, ezarritako helburu eta gidoiei jarraituz.

e) Familiek parte hartzeko aurkezten dituzten ekimen eta proposamenen aurrean jarrera irekia agertu da.

f) Baliabideak, tokiak eta denborak antolatu dira, jardueraren helburuen arabera.

g) Ustekabekoei modu egokian erantzun zaie.

h) Jarrera positiboa agertu da familiekiko harremanetan.

i) Hezitzailearen gizarte trebetasunek familiarekiko harremanetarako duten garrantzia baloratu da.

j) Komunikazioa familien ezaugarrietara egokitu da.

6. Familiekiko esku-hartzeen prozesua eta emaitza ebaluatzen ditu, prozesuan garrantzia duten aldagaiak identifikatuz eta horien hautapena justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaluazioaren adierazleak aukeratu dira.

b) Tresna egokiak diseinatu edo aukeratu dira informazio hauek lortzeko: familiaren egoera, familiaren hezkuntza beharrak, familiak parte hartu nahi ote duen eta horretarako zer aukera dituen.

c) Ebaluaziorako tresnak ongi aplikatu dira.

d) Datuak ongi bildu eta interpretatu dira.

e) Aurreikusitakoaren aldean esku-hartzean gertatu diren desbideratzeak identifikatu dira.

f) Zuzenketa neurriak proposatu dira egoera arazotsuetan.

g) Familiak esku-hartzearen ebaluazioan parte hartu beharra baloratu da.

h) Zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea etengabe hobetzeko jarreraren garrantzia baloratu da.

Oinarrizko edukiak.

-Familiekin esku hartzeko programa eta jarduerak planifikatzea:

.Familia. Bilakaera. Familia gaurko gizartean. Familia ereduak. Kulturartekotasuna.

.Arrisku sozialeko egoerak identifikatzea, bai familien barnekoak, bai familiei eragiten dietenak. Prebentzioa.

.Haurren kontrako tratu txarrak. Haurrei dakarzkieten ondorioak. Prebentzioa.

.Hezitzaileak haurren kontrako tratu txarrak detektatu eta jakinarazteko orduan duen eginkizunaren balorazioa. Alderdi etiko-deontologikoak.

.Familiekiko esku-hartzearen lege alderdien azterketa.

.Familiekin esku hartzea hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan eta gizarte esparruan. Zerbitzuak eta programak.

.Familiekin esku hartzeko ereduak.

.Familiek haurren gizarte heziketaren prozesuan lagundu eta parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea.

.Parte-hartzearen eta empowerment-aren ereduak eta horiei buruzko ikusmoldeak baloratzea, hezkuntza formalean eta ez-formalean eta haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuetan.

-Familiekin esku hartzeko programak, jarduerak eta estrategiak inplementatzea:

.Elkarrizketa. Elkarrizketak prestatu eta egitea. Elkarrizketa motak eta elkarrizketaren faseak.

.Familiekiko bilerak antolatzea. Bilera prestatzean, egitean eta ebaluatzean aintzat hartu behar diren alderdiak.

.Hezitzailearen jarrerek eta trebetasunek elkarrizketa eta bilerak egitean nolako eragina duten baloratzea.

.Familiekiko harremanetan sortu ohi diren arazoak. Hezitzailea, bitartekari.

.Familiekin lan egiteko materialak. Ereduak.

.Haurren hezitzailearen egitekoa eta jarrerak, familiekiko esku-hartzeetan. Hezitzailea, interakzioen sistemako eragileetako bat.

.Familiek parte hartzeko eta laguntzeko ereduak, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko zentroetan.

-Familiekiko esku-hartzearen ebaluazioa:

.Ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak aztertzea.

.Informazioa biltzeko tresnak. Ereduak.

.Informazioa emateko tresnak. Ereduak.

.Esku-hartzea ebaluatzeko tresnak. Ereduak.

.Txostenak.

.Familiekin esku hartzean informazioaren isilpekotasunak duen garrantziaren balorazioa. Kontuan hartu beharreko beste alderdi etiko-deontologiko batzuk.

.Familiak ebaluazioan parte hartzea, esku-hartzean parte hartu ondoren.

-Haurrekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko programa eta jarduerak planifikatzea:

.Haurrak. Haurrak gaurko gizartean. Eragile psikosozialak: kulturartekotasuna, familiaren eta gizartearen antolamendua, pantailak, etab.

.Haurrei buruzko legeria: eskubideak eta babesa.

.Haurrekin zerikusia duten nazioarteko erakundeak.

.Haurrei buruzko politikak XXI. menderako. Adingabekoa eta familia, eskubideen subjektu gisa.

.Adingabekoen babesa. Alderdi juridikoak. Esku hartzeko baliabideak.

.Familien egoerari erantzuteko haurrei laguntzen dieten programa eta zerbitzuen balorazioa.

.Arriskuan dauden adingabekoei laguntzeko programa psikosozial eta hezitzaileak.

.Esku hartzeko ereduen definizioan haur kontzeptuak duen eraginaz jabetzea.

.Harremanen kalitatea, autonomia pertsonala eta sozioafektiboa garatzeko eta nortasuna eraikitzeko oinarri gisa.

.Esku-hartzean dihardutenak eta interakzioen sistema: haurra; izaten jakitea, egiten jakitea, eta hezitzailearen jakintza; familia. Interakzioen ezaugarriak.

.Esku-hartzearen beste osagai batzuk eguneroko bizitzan: helburuak, plangintza, erantzukizunen sistema, baliabideak eta horien interakzioa, denbora, espazioa, ebaluazio eta onarpen sistema.

.Familiek adingabekoekiko esku-hartze psikosozial eta hezitzaileetan parte hartzea.

-Adingabekoentzako gizarte heziketako programak eta jarduerak inplementatzea:

.Adingabekoen zentroetako agiriak: zentroaren hezkuntza proiektua eta banakako hezkuntza proiektua.

.Estrategia metodologikoen azterketa. Eguneroko bizitzan tokia izatea eta esku hartzea: ametsak eta esnatzea, gaua eta lotarako ordua, bazkaria, tarteko uneak, atsedena eta jolasa, kanpoko munduarekiko harremanak.

.Zentroan sartzea. Lehenbiziko topaketaren alderdi emozionalak. Jarrerak eta prozedurak egokitze fasean.

.Zentrotik irtetea. Horren alderdi emozionalak. Fase horretarako jarrerak eta prozedurak.

.Koordinazioaren beharraz eta beste profesional batzuekin taldean lan egiteko beharraz ohartzea.

.Haurren hezitzailearen eginkizunak, zereginak eta jarrerak, haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuetan. Lanbide profila.

.Koordinazioa lan taldearekin eta beste profesional batzuekin. Lanak eta erantzukizunak banatzea.

.Familiaren parte-hartzea eta lankidetza. Estrategiak, unearen, egoera psikosozialaren eta lege egoeraren arabera.

.Kontuan hartu beharreko alderdi etiko-deontologikoez jabetzea.

-Haurrekin gizarte eta hezkuntza arloan egiten den esku-hartzearen ebaluazioa:

.Ebaluazioaren ezaugarriak gizarte heziketaren esparruan. Ikerketa-ekintza.

.Ebaluazioaren funtzioak: beharrak eta baliabideak identifikatzea.

.Ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak aztertzea.

.Kalitate sistemak, haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuetan. Printzipio etiko-deontologikoen aplikazioa, zerbitzuen kalitate-faktore gisa.

.Informazioa biltzeko tresnak. Ereduak.

.Informazioa emateko tresnak. Ereduak.

.Gizarte heziketako esku-hartzea ebaluatzeko tresnak. Ereduak.

.Ebaluazio prozesuko txostenak. Txosten motak. Isilpekotasuna.

.Esku-hartzearen ebaluazioan koordinazioak eta talde lanak duten garrantziaren balorazioa.

.Familiak adingabekoentzako esku-hartze psikosozial eta hezitzailearen ebaluazioan parte hartzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetako prestakuntza beharrezkoa da eginkizun hauek betetzeko:

-Gizarte heziketako esku-hartzeak antolatu, egin eta ebaluatzea, arrisku egoeran edo adingabekoen zentroetan dauden 0-6 urte bitarteko haurrentzat.

-Esku-hartzeak antolatu, egin eta ebaluatzea, familiak haurren gizarte heziketako prozesuan laguntzera bultzatzeko eta, behar izanez gero, haurrak hezteko eta/edo hazteko erabiltzen dituzten arauak hobetzeko.

Eginkizun horiei lotutako lanbide jarduerak hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorekoak dira; sektore horretan kokatzen dira bai aisiako espazioak bai 0-6 urte bitarteko haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuak, familia-espazioak eta abar.

Modulu honen lana da, familiaren gaiari dagokionez, ikasleei ohartaraztea beren lanbide jardueraren zati garrantzitsu bat haurrekin ez, helduekin izanen dituzten harremanei loturik egonen dela: gurasoekiko harremanei, hain zuzen ere. Garrantzitsua da ikasleak jabetzea gurasoekiko eta beste profesional batzuekiko topaketa pertsonal horietan moldatzen jakitea haurrekin zuzenean esku hartzeko baliabideak ezagutzeak bezainbesteko garrantzia duen lanbide eskakizuna dela.

Familien laguntza eta parte-hartzea funtsezkoak dira 0-6 urte bitarteko haurrekin diharduen profesionalaren lanerako, bai hezkuntza formalean bai ez-formalean.

Ziklo honetan sartzen diren ikasleek uste izan ohi dute beren lan profesionalean haurrekiko harremanak izanen direla ardatz ia bakarra, eta gurasoekiko harreman profesionalen kontua behin eta berriz eta zorroztasunez gogorarazi behar zaie. Modulu hau bigarren kurtsoan ematen dela kontuan izanik, guztiz garrantzitsua litzateke lehen kurtsoko moduluetan arazo horren aipamena egitea.

Prozedurek eta jarrerek pisu handia dute modulu honetan; teoria lagungarria da trebetasunak lortzeko eta jarrerak garatzeko. Modulu hau bigarren kurtsoan ematen denez, komeni da lehen kurtsoko moduluetan landutako edukiak hemen bildu eta eguneratzea. Horretarako interesgarria litzateke programazioak berrikustea eta modulu horiek ematen dituzten irakasleekin koordinatzea.

Modulu honek lotura berezia du ondokoekin:

-Autonomia pertsonala eta osasuna eta Garapen sozioafektiboa: lehen kurtsoko modulu horietan landutako gaiak garrantzi handiko oinarriak izanen dira honako modulu honen zati batean, egoitzetan dauden adingabekoei laguntzeari buruzko atalean hain zuzen, eguneroko bizitzak eta hezitzailearen eta haurren arteko harremanen kalitate afektiboak duten balioaren ikuspegia ematen dutelako.

-Haur hezkuntzaren didaktika: modulu horretan landutako edukiak bereziki erabilgarriak izanen dira plangintza eta ebaluazio kontuetan, bai familiekin bai arriskuan dauden adingabekoekin esku hartzeari dagokionez.

-Gizarte trebetasunak: modulu horretan jorratzen diren komunikazio gaiak arras lagungarriak dira familiekiko lanerako jarrerei eta metodologiari dagokion guztian sakontzeko, eta alderantziz. Horregatik, lehenik familiaren ingurukoak lantzea proposatzen da, horiek lagunduko baitute komunikazio gaiak eta gatazken konponketari buruzkoak zergatik landu behar diren ulertzen.

Ikaskuntzaren alderdi guztietan eta, oso bereziki, prozedura eta jarreretan sakondu ahal izateko, komenigarritzat jotzen da ikasleek lantokiko prestakuntza egitea bigarren kurtsoko lanbide moduluak ematen ari zaizkien bitartean; horrenbestez, heldu, senitarteko eta profesionalekiko harremanen, lan taldeko harremanen eta abarren esanahiaz jabetu ahalko dira esperientziaren bitartez, eta gelako lan teoriko, praktiko eta gogoetazkoari benetako kasuak eta egoerak erantsi ahalko dizkiote.

Kontuan izanik familiekiko harremanen inguruko alderdiak ikasleentzat berriagoak direla adingabekoen ingurukoak baino, garrantzitsua dirudi gai horri lehenbailehen ekiteak, hura barneratzeko denbora gehiago izan dezaten. Hori dela eta, sekuentziazio hau proposatzen da: lehendabizi, familiari dagozkion eduki multzoak; ondoren, plangintza, inplementazioa eta ebaluazioa; gero, arriskuan dauden adingabekoei buruzko eduki multzoak emanen lirateke, aurrekoaren hurrenkera berari jarraituz.

Sekuentziazio horrek badu beste oinarri bat, alegia, familiekiko harremanei buruzko edukiak "Haurrei laguntzeko proiektua" moduluan eta, gorago aipatu den bezala, "Gizarte trebetasunak" moduluarekiko koordinazioan aplikatu beharko direla.

Garrantzitsua izanen da talde txikiko lana, talde handiko lana eta bakarkakoa konbinatzea.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelako jarduera motak iradokitzen dira:

-Landutako edukiekin zerikusia duten gaiei buruzko film eta dokumentalak ikustea.

-Ikaslearen ingurunean dauden baliabideen gidak egitea: aisiarako baliabideak, hezkuntza ez-formalerako baliabideak eta adingabekoentzako edo/eta haien familientzako gizarte zerbitzuak.

-Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakunde edo profesionalekiko topaketa hezitzaileak ahalbidetzea, adingabekoekin eta haien familiekin izandako esperientziaren berri eman dezaten.

-Elkarrizketak, bilerak eta harreman informalak prestatu eta antzeztea, egoera bakoitzaren alderdi teknikoak eta emozionalak sakonean aztertuz.

-Lanbide jardueran gerta daitezkeen egoerak antzeztea.

-Lanbide jardueran gerta daitezkeen dilema etikoen gaineko eztabaidak egitea.

Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai arlo hauetan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, baita ikasitakoa egoera praktikoetan esku-hartzeen analisiari eta diseinuari aplikatzeko gaitasuna ere; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.

Horretarako, proba objektiboak ez ezik, ikasleak egindako lanak ere erabil daitezke, eta informazioaren eta baliabideen bilaketa, analisia eta sintesia, etab. Erabiltzen den prozedura edozein dela ere, beti, ahal dela, ebaluazioa ikasteko tresna erabilgarria izanen da (ebaluazio hezitzailea), eta ez bildumazko ebaluazio soila, batez ere jarreraren inguruko alderdiak ebaluatu behar direnean.

Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, bai eta ikasleak berak egindako gogoetazko autoebaluazioa ere.

Lanbide modulua: Haurrei laguntzeko proiektua

Kodea: 0019.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

.Sektoreko enpresak sailkatu dira, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

.Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu dira, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

.Enpresei eskari gehien sortzen dieten beharrak identifikatu dira.

.Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu dira.

.Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu da.

.Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu dira.

.Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu dira.

.Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu dira.

.Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin da.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

.Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu da.

.Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin da.

.Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu dira.

.Lortu nahi diren helburuak ezarri dira eta haien norainokoa identifikatu da.

.Proiektua egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi dira.

.Aurrekontu ekonomikoa egin da.

.Proiektua abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu dira.

.Proiektua diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

.Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu dira.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

-Ebaluazio irizpideak:

.Jardueren sekuentzia zehaztu da, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

.Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

.Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu dira.

.Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu dira.

.Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipoak definitu dira.

.Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

.Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin da.

.Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

.Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu da.

.Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu dira.

.Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu da.

.Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, haiek erregistratzeko sistema barne.

.Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

.Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri da eta berariazko dokumentuak prestatu dira.

.Proiektuak baldintzen agiria duen kasuetan, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

5. Programazio zabala egiten du 3-6 urte bitarteko haurrekin hezkuntzako esku-hartzea egiteko, proiektua gauzatzeko hautatu den hezkuntza ez-formaleko esparruan.

-Ebaluazio irizpideak:

.Taldearen ezaugarriei buruzko informazioa identifikatu da.

.Hezkuntza proiektuaren helburuak identifikatu eta sekuentziatu dira, taldearen ezaugarriei egokituz.

.Kontuan hartu dira planteatutako printzipio metodologikoak.

.Langileak eta taldekatze moduak antolatu dira.

.Espazioaren eta materialen antolaketa diseinatu da, hezkuntzako esku-hartzearen arabera.

.Proposamenak eta egin beharreko jarduerak aukeratu, sekuentziatu eta denboran banatu dira.

.Denboraren antolaketa diseinatu da.

.Ebaluaziorako teknikak eta tresnak diseinatu dira.

.Behar diren egokitzapenak planteatu dira.

6. Hezkuntza formalean edo ez-formalean 0-1 urte bitarteko talde baten urteko programazioa diseinatzen du, zentroaren hezkuntza proiektuaren eta proposamen pedagogikoaren arabera, eta haur taldearen ezaugarriak kontuan hartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

.Zentroaren hezkuntza proiektuari, proposamen pedagogikoari eta haur hezkuntzako zentroaren ezaugarriei buruzko informazioa identifikatu da.

.0-1 urte bitarteko haur taldearen ezaugarriei buruzko informazioa identifikatu da.

.Zentroaren proposamen pedagogikoaren helburuak identifikatu dira eta taldearen ezaugarriei egokitu zaizkie.

.Kontuan hartu dira zentroaren proposamen pedagogikoan planteatutako printzipio metodologikoak.

.Langileak eta taldekatze moduak antolatu dira.

.Espazioaren eta materialen antolaketa diseinatu da, hezkuntzako esku-hartzearen arabera.

.Ikasturtean zehar planteatu beharreko proposamenak aukeratu dira.

.Behar diren curriculum egokitzapenak planteatu dira.

.Denboraren antolaketa diseinatu da.

.Ebaluaziorako teknikak eta tresnak diseinatu dira.

.Familiekiko harremanak planifikatu dira.

7. Hezkuntza formalean edo ez-formalean 1-2 urte bitarteko talde baten urteko programazioa diseinatzen du, zentroaren hezkuntza proiektuaren eta proposamen pedagogikoaren arabera, eta haur taldearen ezaugarriak kontuan hartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

.Zentroaren hezkuntza proiektuari, proposamen pedagogikoari eta haur hezkuntzako zentroaren ezaugarriei buruzko informazioa identifikatu da.

.1-2 urte bitarteko haur taldearen ezaugarriei buruzko informazioa identifikatu da.

.Zentroaren proposamen pedagogikoaren helburuak identifikatu dira eta taldearen ezaugarriei egokitu zaizkie.

.Kontuan hartu dira zentroaren proposamen pedagogikoan planteatutako printzipio metodologikoak.

.Langileak eta taldekatze moduak antolatu dira.

.Espazioaren eta materialen antolaketa diseinatu da, hezkuntzako esku-hartzearen arabera.

.Ikasturtean zehar planteatu beharreko proposamenak aukeratu dira.

.Behar diren curriculum egokitzapenak planteatu dira.

.Denboraren antolaketa diseinatu da.

.Ebaluaziorako teknikak eta tresnak diseinatu dira.

.Familiekiko harremanak planifikatu dira.

8. Hezkuntza formalean edo ez-formalean 2-3 urte bitarteko talde baten urteko programazioa diseinatzen du, zentroaren hezkuntza proiektuaren eta proposamen pedagogikoaren arabera, eta haur taldearen ezaugarriak kontuan hartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

.Zentroaren hezkuntza proiektuari, proposamen pedagogikoari eta haur hezkuntzako zentroaren ezaugarriei buruzko informazioa identifikatu da.

.2-3 urte bitarteko haur taldearen ezaugarriei buruzko informazioa identifikatu da.

.Zentroaren proposamen pedagogikoaren helburuak identifikatu dira eta taldearen ezaugarriei egokitu zaizkie.

.Kontuan hartu dira zentroaren proposamen pedagogikoan planteatutako printzipio metodologikoak.

.Langileak eta taldekatze moduak antolatu dira.

.Espazioaren eta materialen antolaketa diseinatu da, hezkuntzako esku-hartzearen arabera.

.Ikasturtean zehar planteatu beharreko proposamenak aukeratu dira.

.Behar diren curriculum egokitzapenak planteatu dira.

.Denboraren antolaketa diseinatu da.

.Ebaluaziorako teknikak eta tresnak diseinatu dira.

.Familiekiko harremanak planifikatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Beharrak detektatzea, hezkuntza ez-formaleko proiektuak testuinguruan kokatzea eta oinarritzea:

.Hezkuntza ez-formalaren esparruan dauden baliabideen azterketa.

.Enpresen sailkapena, departamentu bakoitzaren antolamenduzko egitura eta eginkizunak.

.Ingurune jakin batean esku hartzeko behar eta eskarien identifikazioa.

.Esku hartzeko proiektu moten ezaugarriak.

.Lege eta arau esparrua hezkuntza ez-formalean.

.Proiektuetarako diru-laguntzak, laguntzak eta finantzabideak.

.Zerga betebeharrak, lan arlokoak eta arriskuen prebentzioaren arlokoak.

.Proiektu baten lan-gidoia.

-Hezkuntza ez-formaleko proiektuak diseinatzea.

.Hezkuntza ez-formaleko proiektuak oinarritzea.

.Haien faseak, zatiak eta bideragarritasun teknikoa.

.Helburuak.

.Printzipio pedagogikoak.

.Metodologia.

.Zerbitzuak eta jarduerak.

.Baliabide materialak, langileak, tokiak eta denbora antolatzea.

.Haur-hezitzailearen profila eta eginkizunak, proiektuan. Beste profesional batzuekiko harremanak.

.Aurrekontua.

.Finantzaketa.

.Kalitatearen kontrola.

.Genero ikuspegia, kulturartekotasuna eta ingurumena proiektuaren kudeaketaren fase guztietan sartzea.

-Hezkuntza ez-formaleko proiektuak inplementatzea.

.Jardueren sekuentziazioa.

.Behar diren baliabideak eta logistika.

.Baimenen kudeaketa.

.Arriskuei aurrea hartzeko plana. Behar diren baliabide eta ekipoak.

.Materialak, langileak eta lana burutzeko epeak esleitzea.

.Behar den dokumentazioa.

-Hezkuntza ez-formaleko proiektuen jarraipena eta ebaluazioa:

.Ebaluatzeko prozedurak. Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzea.

.Kalitate irizpideak eta adierazleak.

.Erregistro motak.

.Gorabeherak eta horiei emandako konponbideak ebaluatzeko prozedurak.

.Proiektuko jarduerak ebaluatzeko agiriak egitea. Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko berariazko agiriak.

-Hezkuntza formalean eta ez-formalean 0-1 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea:

.Mugarri nagusiak 0-1 urte bitarteko haurren eboluzioan.

.0-1 urte bitarteko taldearen berezitasunak.

.Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

.Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

.Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

.Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

.Tokiak eta materialak antolatzea.

.Hezkuntzako proposamenak.

.Curriculum egokitzapenak.

.Denbora antolatzea.

.Familiekiko harremanak planifikatzea.

.Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

-Hezkuntza formalean eta ez-formalean 1-2 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea:

.Mugarri nagusiak 1-2 urte bitarteko haurren eboluzioan.

.1-2 urte bitarteko taldearen berezitasunak.

.Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

.Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

.Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

.Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

.Tokiak eta materialak antolatzea.

.Hezkuntzako proposamenak.

.Curriculum egokitzapenak.

.Denbora antolatzea.

.Familiekiko harremanak planifikatzea.

.Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

-Hezkuntza formalean eta ez-formalean 2-3 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea:

.Mugarri nagusiak 2-3 urte bitarteko haurren eboluzioan.

.2-3 urte bitarteko taldearen berezitasunak.

.Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

.Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

.Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

.Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

.Tokiak eta materialak antolatzea.

.Hezkuntzako proposamenak.

.Curriculum egokitzapenak.

.Denbora antolatzea.

.Familiekiko harremanak planifikatzea.

.Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

-Hezkuntza ez-formalean 3-6 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea:

.Mugarri nagusiak 3-6 urte bitarteko haurren eboluzioan.

.3-6 urte bitarteko taldeen berezitasunak.

.Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

.Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

.Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

.Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

.Tokiak eta materialak antolatzea.

.Hezkuntzako proposamenak.

.Curriculum egokitzapenak.

.Denbora antolatzea.

.Familiekiko harremanak planifikatzea.

.Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

Orientabide didaktikoak.

Zikloko bigarren aldian emanen den modulu honek zeharkakotasun garbia du, eta zikloko gainerako moduluetan landutakoa zehaztu, aplikatu eta bateratzeko balio du.

Ikasitako gaiak, modulu honetan, hezkuntza ez-formaleko proiektuen eta esparru formaleko eta ez-formaleko urteko programazioaren diseinuari aplikatu behar zaizkio. Halaber, beste modulu batzuetan 0-6 urte bitarteko haurren psikologia ebolutiboari buruz ikasitako gai guztiak hemen batzen dira.

Garrantzitsua da lantokietako prestakuntza eta moduluen ikasketa aldi berekoak izatea bigarren kurtsoan. Hala egiten bada, ikasleek lantokietako prestakuntzan zehar proiektu eta programazioei buruz eskuratzen dituzten esperientzia eta ezagutza ikasle guztiek batera taldean hausnartzeko elementuak izanen dira. Gauza aberasgarria izanen da hainbat erakundetan nola lan egiten den elkarri azaltzea eta lehen eskuko informazioa elkarri ematea. Halaber, beste zentro batzuetan egiten denaren berri izanez, lan egiteko moduak ikasten dira eta ikasleek beren praktika aberasten ahal dute, are gehiago, erakundeek oso positiboki baloratzen dituzten iradokizunak edo ideiak ere eskaintzen ahal dituzte zenbaitetan.

Modulu honetan prozedurek pisu handia dute. Ikasle bakoitzari edo ikasle talde txikiei (3-4 lagun) hiru eginkizun planteatzea iradokitzen da, ikasteko eta ebaluatzeko jarduera gisa; horiek lirateke gelako eta gelatik kanpoko lanaren ardatzak ikasturtean zehar:

-Beren eskumeneko eremuan hezkuntza ez-formaleko proiektu bat egitea, errealitate jakin batean behar bezala kokatua: ludoteka, familiako bizitza eta lana uztartzeko zerbitzua, aisia eta astialdiko proiektua, haurtzaindegi zerbitzua.

-Urteko programazioa egitea haur hezkuntzako lehen zikloko zentro bateko adin-talde batentzat, kontuan izanik hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta taldearen ezaugarriak.

-Programazio luzea egitea adin-talde batentzat, kontuan izanik hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta taldearen ezaugarriak.

Komeni da lan horietako bat gutxienez talde txikian egitea, taldean lan egiten ikasteko eta lan metodologia horri buruz gogoeta egiteko. Horren haritik, taldeko lanaren dinamika bera autoebaluaziorako gai izanen litzateke. Gizarte trebetasunen moduluak autoebaluazio horretarako elementu teknikoak eskainiko lituzke.

Hezkuntza espazioak egin beharreko eginkizun eta lanen berariazko orientazioa estaliko luke. Era berean, hezkuntzako praktikan biltzen diren alderdi desberdinen hausnarketarako eta analisi tematikorako tokia izanen litzateke.

Moduluaren izaeragatik beragatik, moduluak beste guztiekin du lotura. Horregatik garrantzitsua da gainerako moduluekin koordinatzea, eta haiek ematen dituzten irakasleek, baita ikasleek ere, kontuan hartu behar dute ikaskuntza desberdinek bat eginen dutela espazio honetan.

Modulu honi astean esleitutako orduak iraupen bereko bi saiotan banatzea komeni litzateke; horietako batek hezkuntza ez-formaleko proiektuen diseinua izanen luke gai nagusia (lehenbiziko 4 eduki-multzoak), eta besteak, berriz, programazioaren diseinua (azken lau eduki-multzoak). Banaketa hori, ordea, ez litzateke zurruna izanen, eta multzo bat bukatzen denean besteari emanen litzaizkioke asteko ordu guztiak.

Hona irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduera bat: norberaren proiektua eta urteko programazioa defendatzea gainerako ikasleen, moduluko irakaslearen eta, ahal bada, beste irakasle batzuen aurrean. Azalpen horretarako guztiz komenigarria izanen litzateke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea. Gelako ikasle taldeak aurkezten diren proiektu eta programazioen ebaluazioan parte hartzea komeni ote den baloratu liteke.

Interesgarria izanen litzateke noizbehinka profesionalen batek laguntzea, bere proiektua edo/eta lanaren programazioa azalduz. Halaber oso interesgarria litzateke bidaiaren bat egitea beste erkidego batzuetara, proiektu desberdin eta berritzaileak ezagutzeko.

Lanbide modulua: Lehen sorospenak

Kodea: 0020.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 3.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Larrialdi batean eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa egiten du, arriskuak, eskura dauden baliabideak eta behar den laguntza mota deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ingurua aseguratu da, prozedura egokiaren bidez.

b) Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko teknikak identifikatu dira.

c) Larrialdietarako botika-kutxaren gutxieneko edukia eta bertako produktuak eta botikak erabiltzeko jarraibideak deskribatu dira.

d) Jarduteko lehentasunak ezarri dira, biktimak asko direnean.

e) Arnasbideak libre daudela egiaztatzeko prozedurak deskribatu dira.

f) Aireztapen-oxigenazioaren funtzionamendu baldintza egokiak identifikatu dira.

g) Odoljarioa dagoenean jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu dira.

h) Konorte maila zein den jakiteko prozedurak deskribatu dira.

i) Bizi-konstanteak neurtu dira.

j) Jarduteko sekuentzia identifikatu da, ILCORek (Berpizteari buruzko Nazioarteko Koordinazio Batzordea) ezarritako protokoloaren arabera.

2. Oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak aplikatzen ditu, deskribatu egiten ditu eta lortu beharreko helburuarekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Bihotz-biriketako bizkortzearen oinarriak deskribatu dira.

b) Arnasbideak irekitzeko teknikak aplikatu dira.

c) Aireztapena eta zirkulazioa bizkortzeko teknikak aplikatu dira.

d) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA) egin da.

e) Bizkortu ondoko neurriak aplikatu dira.

f) Lesio, patologia edo traumatismo ohikoenak zein diren azaldu da.

g) Istripua izan duenaren lehen mailako eta bigarren mailako balorazioak deskribatu dira.

h) Lehen sorospenak aplikatu dira, agente fisiko, kimiko eta biologikoek eragindako lesioen aurrean.

i) Lehen sorospenak aplikatu dira, larrialdietako patologia organikoen aurrean.

j) Zein kasu edo egoeratan ez den esku hartu behar zehaztu da.

3. Biktimak immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu, baliabide materialak eta teknikak aukeratu ondoren.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Biktimari laguntzeko behar diren maniobrak egin dira.

b) Immobilizatzeko eta mobilizatzeko baliabide materialak identifikatu dira.

c) Zauritua jarrera egokian egon dadin hartu behar diren neurriak deskribatu dira.

d) Mobilizazio eta garraio ezegokien ondorioak azaldu dira.

e) Gaixoak eta zaurituak immobilizatzeko eta mobilizatzeko tresnak egin dira, material konbentzional eta arruntak edo inguruan eskura dauden materialak erabiliz.

f) Segurtasunerako eta norbera babesteko arauak eta protokoloak aplikatu dira.

4. Laguntza psikologikoko eta autokontroleko teknikak aplikatzen dizkie istripua izan duenari eta lagunei, eta komunikaziorako estrategia egokiak deskribatu eta aplikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Istripua izan duenarekin eta lagunekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak deskribatu dira.

b) Istripua izan duenaren premia psikologikoak detektatu dira.

c) Istripua izan duenaren egoera emozionala hobetzeko laguntza psikologikoaren oinarrizko teknikak aplikatu dira.

d) Istripua izan duenari jarduketa osoan zehar konfiantza eta baikortasuna eragitearen garrantzia baloratu da.

e) Istripu, larrialdi eta dolu egoeretan antsietatea dakarten faktoreak identifikatu dira.

f) Dolu, antsietate eta larritasun edo oldarkortasun egoerak kontrolatzeko zein teknika erabili behar diren zehaztu da.

g) Laguntza emateko ahaleginaren porrota psikologikoki gainditzeko zein teknika erabili behar diren zehaztu da.

h) Estres egoeretan autokontrolak duen garrantzia baloratu da.

Oinarrizko edukiak.

-Larrialdian eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa:

.Larrialdietako sistemak.

.Lehen sorospenen xedeak eta mugak.

.Lege esparrua, erantzukizuna eta lanbide etika.

.Istripu motak eta horien ondorioak.

.Bizi-estutasunaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.

.Ingurua babesteko metodo eta materialak.

.Norberak hartu beharreko babes neurriak.

.Lehen sorospenetako botika-kutxa.

.Jarduteko lehentasunak, biktimak asko direnean. Biktimak aukeratzeko metodoak.

.Larrialdiaren zeinuak eta sintomak.

.Konorte mailaren balorazioa.

.Bizi-konstanteen neurketa.

.Miaketarako protokoloak.

.Medikuntza eta osasun arloko terminologia lehen sorospenetan.

.Informazioa emateko protokoloa.

-Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa:

.Arnasbideak irekita daudela kontrolatzea.

.Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa.

.Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA).

.Istripua izan duenaren balorazioa.

.Hasierako laguntza, agente fisikoek eragindako lesioetarako (traumatismoak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

.Hasierako laguntza, agente kimiko eta biologikoek eragindako lesioetarako.

.Hasierako laguntza, larrialdietako patologia organikoetarako.

.Norberaren eskumenak gainditu gabe jardutea.

-Immobilitzatzeko eta mobilizatzeko prozeduren aplikazioa:

.Lekuz aldatzeko beharraren balorazioa.

.Segurtasuneko eta itxaroteko jarrerak.

.Immobilizazio teknikak.

.Mobilizazio teknikak.

.Ohatilak eta immobilizatzeko materialak egitea.

-Laguntza psikologikoko eta autokontroleko tekniken aplikazioa:

.Komunikaziorako oinarrizko estrategiak.

.Lehendabizi esku hartzen duenaren eginkizunaren balorazioa.

.Jende arteko komunikazioa errazteko teknikak.

.Istripu edo larrialdietan antsietatea eragiten duten faktoreak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek biltzen dituen gaitasunak beharrezkoak dira istripu, hondamendi edo gaixotasunen biktimei presako sorospena eta laguntza teknikoa eman ahal izateko. Istripua edo ondoeza izan duen pertsonari gertaeren lekuan bertan, laguntza espezializatua lortu arte, hasierako uneetan egiten zaizkion keinuak edo hartzen diren neurriak dira aztergai.

Segurtasunaren arloko beste prestakuntza tekniko batzuetan ez bezala, Lehen Sorospenetan lortzen diren ezagutzak eta gaitasunak, langilearen lanbide ingurunean ez ezik, eguneroko bizitzako edozein egoeratan erabil daitezke. Beraz, gaitasunak eskuratu behar dira gertaleku jakinetan, eta teknika zehatzak aplikatzen ikasi behar da ezusteko egoeretan eta baliabide mugatuekin.

Praktikotasun handiko modulua da, bizkor eta segurtasunez aplikatu behar diren protokolo zehatz batzuen ezagutzan oinarritua. Horregatik, ordu gehienak balio anitzeko gelan eginen dira. Bertan egoerak antzeztu ahalko dira eta aipatutako protokoloak aplikatu. Trebetasun horiek lortzeko, beharrezkoak izanen dira manikiak, garraio sistemak, immobilizatzekoak, bizkortzekoak eta simulazioak egitekoak.

Irakasteko metodologiari dagokionez, larrialdien ezaugarriak eta esku hartzean azaltzen diren eskari emozionalak kontuan izanik, prestakuntzak barnean hartu behar du benetako egoeretako eskakizun berberen esperimentazioa, simulatua nahiz birtuala. Horretarako, larrialdi desberdinen simulazioak erabiltzea proposatzen da. Ikasleek egoera horiei erantzun beharko diete, eta bideoan grabatzeko aukera izanen da. Haietan kasua aurkezten da, ikasleak larrialdi batean izanen lukeen ohiko informazioarekin, eta beragandik espero denari buruzko jarraibideak ematen zaizkio. Gero jarduketa praktikoa dator, eta azkenik, "biktimen", ikaskideen eta irakaslearen balorazioa. Saio horien bitartez jardunbide egokiak eta portaeren automatizazioa lortu nahi dira.

Edukiak lan unitatetan antolatu beharko dira eta horietako bakoitzaren helburuak, amaierako gaitasunak, errealizazio irizpideak, jarduerak, ebaluazio sistemak eta abar identifikatuko dira. Lan unitateak prozesu logiko baten arabera ordenatuko dira: lehendabizi egoerak ezagutu eta aseguratu behar dira, gero larrialdiko laguntza aplikatzeko. Ondoren prebentzio eta segurtasun egoerak aztertuko dira, eta azkenik, komunikazioari, laguntza psikologikoari eta autokontrolari buruzko edukiak eta teknikak; horiek, beren zeharkakotasun nabarmena dela eta, lan unitateetan proposatzen diren jarduera gehienetan aplikatu ahalko dira.

Hala, edukien antolaketarako eskema hau proposatzen da:

-1. gai multzoa:

.Larrialdietako sistemaren antolaketa. Lege esparrua.

.Oinarrizko istripu motak. Ondorioak.

.Egoeren hasierako balorazioa. Lehentasunak ezartzea.

.Bizi-estutasunaren zeinuak helduengan eta haurrengan. Berariazko terminologia.

.Norbera babesteko eta inguruak aseguratzeko neurriak.

.Konorte mailaren balorazioa, bizi-konstanteak. Istripua izan duenaren balorazio orokorra. Segurtasun jarrera.

.Lehen sorospenetako teknika egokiak aukeratzea. Protokoloak.

.Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa. Bizkortzea, DEA. ILCOR protokoloa.

.Agente fisiko, kimiko eta biologikoak. Lehen sorospenetako tekniken aplikazioa.

.Immobilizazioa eta garraioa.

-2. gai multzoa:

.Ingurune seguruak sortzea. Eskolako segurtasuna.

.Botika-kutxa. Kokapena, edukiak eta mantentzea.

-3. gai multzoa:

.Pertsonen arteko komunikaziorako teknikak.

.Autokontrolerako teknikak.

.Antsietatea, larritasuna eta oldarkortasuna kontrolatzeko eta dolu egoeretarako teknika berariazkoak.

.Istripua izan dutenei eta senitartekoei laguntza psikologikoa emateko komunikazio estrategia egokiak.

Modulu honen xede den lanbide profila kontuan izanik, unitate bakoitzean, informazio orokorraz gain, teknika edo egoera bakoitzaren berezitasunak eskaini beharko dira, haurrentzako laguntzari egokituak.

Garrantzitsua da une oro gogoan izatea eginen diren jarduketak prozesu baten parte direla, jardule desberdinek osaturiko kate baten begiak, eta bakoitzak zeregin zehatz eta protokolizatua izanen duela (larrialdietako zerbitzuak, anbulantziak, larrialdietako telefonoak,...). Ildo horretan, proposaturiko jarduerek beren arteko lotura elementuak eduki behar dituzte, jarduketa tekniko bakoitzaren xede zehatzaz harantzago.

Moduluaren ebaluazioa, eskuarki, sortutako egoera bakoitzean ebaluazio irizpideak zuzenean behatuz eginen da. Horregatik, arreta berezia jarriko zaio gertaleku horiek birsortzeari, eta proposatuko diren jarduerek bide emanen dute aldi berean behatzeko, ez bakarrik teknika aplikatzeko gaitasuna, baita erabakiak hartzeko prozesua ere. Erreferentea, normalean, aldez aurretik ezarritako protokoloa izanen da.

Azkenik jarduera bat eginen da, zeinak, modu global eta bateratzailean, bide emanen baitu jarrerak eta jarduketak (ebaluazio irizpideetan deskribatu direnak) behatzeko, moduluko lan unitateetan eskuratutako gaitasunak aplikatu behar diren egoera konplexu baten aurrean.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0021.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 100 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta bizitzan zehar ikasteko alternatibak identifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Haur Hezkuntzako goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lan taldeak identifikatu dira.

c) Lan talde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lan taldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lan taldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lan taldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietakoa dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legerian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurtasunaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide-kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haur hezkuntzaren sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin da.

d) Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko, eta botika-kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Lan bilaketa aktiboa:

.Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

.Erabakiak hartzeko prozesua.

.Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

.Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

.Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

.Etengabeko prestakuntzak Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

.Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

.Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

.Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Portfolioa.

.Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Gatazkaren kudeaketa eta lan taldeak:

.Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

.Haur hezkuntzaren sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

.Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

.Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

.Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

.Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

.Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

-Lan kontratua:

.Lan zuzenbidea.

.Banakako lan harremanen azterketa.

.Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

.Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

.Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

.Soldataren ordainagiria.

.Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

.Langileen ordezkaritza.

.Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

.Lan gatazka kolektiboak.

.Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

.Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

.Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

.Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

.Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

.Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

.Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

.Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

-Laneko segurtasun eta osasunaren arau-esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

.Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan

.Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

.Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

.Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

.Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

.Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

.Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

.Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

.Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

.Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Lanbide arriskuen ebaluazioa:

.Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

.Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

.Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

.Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

.Haur hezkuntzaren sektoreko arrisku bereziak.

.Arriskuaren balorazioa.

-Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

.Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

.Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

.Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

.Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

.Larrialdietarako plana egitea haur hezkuntza formalaren edo ez-formalaren sektoreko ETE batean.

.Larrialdietan jarduteko protokoloa.

.Langileei larrialdietarako planen gaineko prestakuntza ematea haur hezkuntza formal edo ez-formaleko zentro batean.

.Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lan taldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gastu sozialak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0023.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 450 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Merkatuaren ezaugarrien eragina interpretatu da: bezeroak, hornitzaileak eta zerbitzuak, besteak beste, enpresaren jardueretan.

b) Produktibitatearen, zerbitzuaren kalitatearen eta horrelako parametroen balioak interpretatu dira, enpresak produkzio ingurunean duen egoeraren berri jakiteko.

c) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.

d) Zerbitzua aztertu da, bere alde onak eta txarrak zehaztuz.

e) Langileek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.

f) Jarduera honetan gehien erabiltzen diren hedabideak identifikatu dira eta horien egokitasuna baloratu da.

g) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lan taldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipoak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzeko arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta zerbitzuan esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Haurrentzako jarduerak programatzen ditu, erakundea arautzen duten agirietan ezarritako ildoei jarraituz eta zentroko lan talde arduradunarekin lankidetzan arituz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zentroaren eta hark garatzen duen programaren edo programa multzoaren ezaugarriak identifikatu dira.

b) Programaren hartzaileei buruzko informazioa eskuratu da.

c) Proposamena definitu da, eskura dauden materialak eta langileak kontuan hartuz.

d) Haurren ezaugarrietara egokitutako jarduerak proposatu dira.

e) Esku hartzeko estrategiak aukeratu dira, helburuetarako eta hartzaileen berezitasunetarako egokiak.

f) Eginen den esku-hartzearen ebaluazioa diseinatu da.

4. Haurrentzako jarduerak inplementatzen ditu, programazioan ezarritako ildoei jarraituz eta jarduerak haurren ezaugarriei egokituz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Esleitutako haur taldearen ezaugarriak identifikatu dira.

b) Esleitutako ingurunearen ezaugarriak zehaztu dira, bitarteko eta teknika egokiak erabiliz.

c) Tokiak antolatu dira, programazioan ezarritako irizpideei jarraituz.

d) Denbora banatu da, programazioan ezarritako jarraibideak eta haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

e) Baliabideak aukeratu dira, ezarritako irizpide metodologikoei jarraituz.

f) Estrategia metodologikoak aplikatu dira.

g) Maitasun eta konfiantza giroa lortu da.

h) Gatazkak kudeatzeko estrategiak aplikatu dira.

i) Gorabeherei modu egokian erantzun zaie.

j) Jardueraren kontrola eta jarraipena egin dira.

5. Programak eta jarduerak ebaluatzen ditu, lan taldean esku hartuz, prozesuaren eta esku-hartzearen kalitatea bermatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaluazio jarduerak eta horiek aplikatzeko uneak zehaztu dira.

b) Lan ingurunea ebaluatu da, enpresaren antolamendu eta funtzionamendu esparruan lan harremanak identifikatuz.

c) Ezarritako ebaluazio tresnak aplikatu dira, eta behar izan denean proiektua, jarduera edo norberaren esku-hartzea aldatu egin dira.

d) Ebaluazio txostenak egin dira, esku-hartzeak haurrengan eragin dituen aldaketen berri emateko.

e) Bildutako informazioa antolatu da, horretarako ezarritako bideei jarraituz.

f) Bildutako informazioa jakinarazi da, lan taldeari erabakiak hartzea ahalbidetuz.

g) Norberaren esku-hartzeari buruz gogoeta egin da, ezagutzen, trebetasunen eta jarreren aplikazioa baloratuz.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) NOLA ANTOLATU DIREN MODULUAK PRESTAKUNTZA UNITATETAN

0014 lanbide modulua: Adierazpena eta komunikazioa (160 ordu)

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (orduak)
0014 - UF01 (NA)Haurren ahozko komunikazioan eta adierazpenean esku hartzea40
0014 - UF02 (NA)Haurren komunikazio eta adierazpen plastiko eta grafikoan esku hartzea30
0014 - UF03 (NA)Haurren gorputz adierazpen eta komunikazioan esku hartzea30
0014 - UF04 (NA)Haurren musika adierazpen eta komunikazioan esku hartzea30
0014 - UF05 (NA)Haurren komunikazio eta adierazpen logiko-matematikoan esku hartzea30

0017 lanbide modulua: Gizarte trebetasunak (130 ordu)

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (orduak)
0017 - UF01 (NA)Pertsonen arteko komunikazioa eta harremanak haur hezkuntzaren arloan40
0017 - UF02 (NA)Taldeen dinamika haur hezkuntzaren arloan60
0017 - UF03 (NA)Gatazkak kudeatzea eta haiei aurre egitea haur hezkuntzaren arloan30

0018 lanbide modulua: Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea (130 ordu)

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (orduak)
0018 - UF01 (NA)Programak eta familiekiko jarduerak planifikatzea haur hezkuntzaren arloan20
0018 - UF02 (NA)Familiekin esku hartzea haur hezkuntzaren arloan40
0018 - UF03 (NA)Arrisku soziala duten adingabekoekin egiten den gizarte eta heziketa arloko esku-hartzea planifikatu eta ebaluatzea30
0018 - UF04 (NA)Arrisku soziala duten adingabekoekin egiten den gizarte eta heziketa arloko esku-hartzea40

0019 lanbide modulua: Haurrei laguntzeko proiektua (110 ordu)

KODEAPRESTAKUNTZA UNITATEAIRAUPENA (orduak)
0019 - UF01 (NA)Hezkuntza ez-formaleko proiektuak egitea20
0019 - UF02 (NA)Hezkuntzako esku-hartzearen urteko programazioa egitea 0-3 urte bitarteko haurrentzat50
0019 - UF03 (NA)3-6 urte bitarteko haurrentzako esku-hartzearen programazio luzea egitea hezkuntza ez-formalean40

B) PRESTAKUNTZA UNITATEEN GARAPENA

Lanbide modulua: Haur Hezkuntzaren didaktika

Kodea: 0011.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hezkuntzako esku-hartzearen ingurunea.

Kodea: 0011 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Hezkuntzako esku-hartzearen ingurunearen azterketa:

-Haurrei laguntzeko erakunde formalak eta ez-formalak. Motak. Ereduak. Eginkizunak. Ezaugarriak.

-Haurrei laguntzeko zerbitzuen alorrean Europan, Estatuan eta autonomia erkidegoan indarra duen legeriaren azterketa, esparru formalean eta ez-formalean.

-Haur Hezkuntzako teknikariak hezkuntzako esku-hartzean betetzen duen zeregina. Profila eta eginkizunak. Alderdi deontologikoak. Talde lanaren garrantzia.

-Haur eskola. Ereduak. Eginkizunak. Ezaugarriak. Haur hezkuntzaren izaera.

-Teknologia berrien balorazioa, informazio iturriak diren aldetik.

Prestakuntza unitatea: Hezkuntzako esku-hartzearen diseinua eta ebaluazioa.

Kodea: 0011 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Hezkuntzako esku-hartzearen diseinua:

-Curriculuma, motak eta osagaiak.

-Curriculuma haur hezkuntzan.

-Curriculum zehaztapenaren mailak.

-Hezkuntza proiektu baten eta curriculum proiektu baten osagaien azterketa eta identifikazioa.

-Programazio ereduak haur hezkuntzan: programazio irekia eta programazio itxia.

-Esparru ez-formaleko esku-hartze baten plangintza mailak: plana, programa eta proiektua.

-Erakunde formalen eta ez-formalen plangintza agirien arteko aldeak.

-Haurrei laguntzeko plangintzak duen garrantziaren balorazioa.

Esku hartzeko prozesuaren ebaluazioaren diseinua:

-Ebaluazioa: ereduak, teknikak eta tresnak.

-Ebaluaziorako adierazleak.

-Hasierako, etengabeko eta amaierako ebaluazioetarako tresnak aukeratu eta prestatzea. Familiekin hitz egitea. Txosten ereduak.

-Behaketa. Behatzeko arauak aukeratzea. Dokumentazioa.

-Ebaluazio prozesuetatik lortutako informazioa interpretatzea.

-Kalitatearen kudeaketa ikastetxeetan.

-Hezkuntzako esku-hartze prozesua ebaluatu beharraz jabetzea.

-Autokritika eta autoebaluaziorako joera.

-Eguneratzea eta etengabeko prestakuntza. Baliabideak.

Prestakuntza unitatea: Hezkuntzako esku-hartzearen programazioa.

Kodea: 0011 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Estrategia metodologikoak zehaztea:

-Haur hezkuntzako eredu didaktiko berariazkoak.

-Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua definitzen duten ekarpen historikoak.

-Azkenaldiko ekarpenak haur hezkuntzan: Loris Malaguzziren pedagogia; Lapierreren psikomotrizitate erlazionala; adimen-bitak; Emmy Pikler; Lourdes Molinaren lankide-partaidetza; eta beste batzuk.

-Haur hezkuntzaren eredu berriei eusten dieten printzipio psikopedagogikoen azterketa.

-Programazioaren ezaugarriak haur hezkuntzan. Programazio ereduak: programazio irekia eta programazio itxia.

-Programatu eta proiektatzeko moduak haur hezkuntzan: unitate didaktikoak programatu eta egitea; hezkuntzako proposamenak eta proiektuak diseinatzea.

-0-6 urte bitarteko haurrekin egindako hezkuntza esperientzien arteko konparazioa. Planteamendu gidatzaileak eta ez-gidatzaileak.

-Talde lanean parte hartzearen balorazioa.

Tokien, denboraren eta baliabideen plangintza hezkuntzako esku-hartzeetan:

-Material didaktikoak, irakaslekuak eta aldiak.

-Esku-hartze formalean eta ez-formalean tokiak, baliabideak eta denbora erabiltzeko araudia.

-Segurtasun arauak haurrei laguntzeko erabiltzen diren tokietan.

-Baliabide didaktikoak: tokiaren eta denboraren antolaketa.

-Materialak aukeratzea, hezkuntzako esku-hartzearen plangintzaren arabera.

-Tokiak, denbora eta baliabideak (materialak eta langileak) esleitzea, hezkuntzako esku-hartzearen plangintzaren arabera.

-Tokia eta baliabide materialak antolatzeko irizpideak.

-Denbora antolatzeko irizpideak.

-Langileak antolatzeko irizpideak.

-Tokien irisgarritasuna.

-Ingurune seguruak sortzeko sentsibilizazioa.

Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko jardueren inplementazioaren antolaketa.

-Zeharkakotasuna haur hezkuntzan.

-Aniztasunari eman beharreko erantzuna eta desberdintasun sozialen osabidea lantzen dituzten jardueren diseinua.

-Curriculum egokitzapenen azterketa eta diseinua.

-Jarduera formalak eta ez-formalak inplementatzea.

-Jarduera formalen eta ez-formalen inplementazioaren koherentzia baloratzea.

Lanbide modulua: Haurren autonomia pertsonala eta osasuna

Kodea: 0012.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Haur-hezitzailea, osasunaren eragile eta sustatzaile gisa.

Kodea: 0012 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Oinarrizko beharrak asetzeko hezkuntza jardueren plangintza:

-Osasunerako hezkuntza haur hezkuntzan. Oinarrizko kontzeptuak. Osasuna, bizimodu gisa eta pertsonaren garapen integral gisa. Osasun faktoreak.

-Kultura berriak, errealitate sozial berriak: osasunari buruzko ikusmoldeen aniztasuna gaurko gizartean.

-0-6 urte bitarteko haurren hazkundea eta garapen fisikoa. Faseak, ezaugarriak eta arazo ohikoenak.

-Haurren elikaduraren ezaugarrien eta arauen azterketa. Elikaduraren zailtasunak eta nahasteak.

-Elikadura nutriziotik harago: elikadura eta harremanak; elikadura eta kultura; elikadura egintza sozial gisa.

-Elikagaiek dakarten informazioaren azterketa. Elikagaien kalitatea.

-Menuak egitea. Nutrizioaren printzipioak: mantenugaien funtzioak eta deskripzioa; elikagaien gurpila eta dietak.

-Elikaduraren nahaste, alergia eta intolerantziak dituzten haurren beharretarako menu egokiak egitea.

-Jardueraren eta atsedenaren arteko oreka. Haurren atsedena eta loa: beharren eta erritmoen identifikazioa.

-Helduak eta loaren inguruko beharren asetzea. Afektibitatea eta loa. Loa eta atsedena, haurrei laguntzeko zentroetan.

-Loaren nahasteak.

-Garbitasun eta higiene pertsonala. Haur txikientzako zainketa berariazkoak. Haurrentzako garbitasun neurriak.

-Txukuntze pertsonala, jantziak, oinetakoak eta beste objektu pertsonal batzuk.

-Komunikazioa eta harremanak, oinarrizko behar gisa.

-Elikadurarekin, atsedenarekin eta higienearekin zerikusia duten nahasteen identifikazioa. Behatu eta erregistratzeko metodoak. Jarduteko protokoloak.

-Elikaduraren arazo nagusiak: alergiak eta intolerantziak. Ereduzko dietak.

-Oinarrizko beharrak asetzeko hartzen den denboraren balorazioa, hezkuntzarako unea den aldetik. Ikuspegi eta eredu psikopedagogikoak.

-Prebentzioa eta segurtasuna, oinarrizko beharrak asetzeko orduan: Arriskuen eta kontrol gune kritikoak azterketa.

Oinarrizko beharrak asetzeko eta ohiturak hartzeko tokiak, denbora eta baliabideak antolatzea:

-Haurren elikadurarako, higienerako eta atsedenerako zein instalazio eta material behar diren zehaztea.

-Elikagaien alterazioak eta kontserbazioa.

-Instalazio eta tresnen higienea.

-Tokiak eta baliabideak egokitzea haurren autonomia sustatzeko.

-Errutinak aztertzea, denbora antolatzeko.

-Jarduera antolatzea: banakako erritmoek eta jardueraren eta atsedenaren arteko orekak duten garrantzia.

-Segurtasunaren eta higienearen arloko araudia.

-Haurren mugikortasunerako eta komunikaziorako laguntza teknikoak identifikatzea.

-Haurren beharrak baloratzea, hezkuntza jardueraren ardatz gisa.

Prestakuntza unitatea: Haurren autonomia pertsonalean esku hartzeko oinarri psikopedagogikoak

Kodea: 0012 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Esku-hartzeak programatzea, haurrek autonomia pertsonaleko ohiturak har ditzaten.

-Autonomia pertsonala haurtzaroan. Garapen arauak.

-Beharretik ohiturara. Ohiturak hartzeko prozesuak.

-Psikologia aplikatuko joera nagusien ekarpenak.

-Gizakien portaera eta nortasuna azaltzeko ereduak: eredu mediko-organizista, teoria kognitibo-konduktualak, psikoanalisia eta horren adarrak, joera humanistak, teoria ekologikoa.

-Egungo joera pedagogikoek zer-nolako ekarpenak egin dituzten ohiturak eta autonomia pertsonala hartzeko prozesuak ulertzeko.

-Haurren eguneroko bizitzan elikadurarekin, esfinterren kontrolarekin, atsedenarekin, loarekin, txukuntze pertsonalarekin eta autonomia pertsonalarekin zerikusia duten ohiturak sortu eta mantentzeko estrategia hezitzaileen azterketa.

-Autonomia pertsonaleko ohiturak hartzearekin zerikusia duten gatazkak eta arazoak identifikatzea.

-Autonomia pertsonalak haurraren garapen osoari begira duen garrantziaren balorazioa.

-Haurren autonomia pertsonalaren lorpenean helduek betetzen duten eginkizunaren balorazioa:

.Hezitzailearen eta haurraren arteko harremanen kalitateak duen garrantzia.

.Familien protagonismoa, parte-hartzea eta lankidetza.

Prestakuntza unitatea: Haurren autonomia pertsonalaren inguruko estrategia hezitzaileak.

Kodea: 0012 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Oinarrizko beharrei erantzuteko eta autonomia pertsonala sustatzeko esku hartzea:

-Haur txikiak elikatzeko tekniken aplikazioa.

-Elikagaien manipulazio higienikoa.

-Higiene praktika zehatzen azterketa haur hezkuntzaren esparruan.

-Haurren garbitasun eta higienerako tekniken aplikazioa.

-Haurren hezitzaileak haurren oinarrizko beharrei erantzuteko eta haien autonomia pertsonala sustatzeko betetzen duen eginkizunaren azterketa.

-Oinarrizko beharrei eta autonomia beharrei erantzutean sortzen diren harremanetan hezitzailearen jarrera eta mekanismo proiektiboek duten eraginaren balorazioa.

-Haur-hezitzaileari aplikatu beharreko segurtasun eta higiene arauak.

-Parte-hartzeak eta familiekiko nahiz beste profesional batzuekiko koordinazioak haurrei laguntzeko orduan duten garrantziaren balorazioa.

Ohiturak hartzeko eta oinarrizko beharrei erantzuteko programen ebaluazioa.

-Garapen fisikoa eta autonomia pertsonaleko ohituren lorpena kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko tresnak.

-Parametro fisikoen bilakaerari buruzko tresnak eta datuak interpretatzea.

-Ikastetxeen eta haurrei laguntzeko zentroen segurtasun eta higiene baldintzak baloratzeko estrategia eta tresnen azterketa.

-Haurren osasunaren edo segurtasunaren kontrako arriskuaren adierazleen detekzioa.

-Familiei eta beste profesional batzuei informazioa ematea. Tresnak.

-Parte-hartzea eta familiekiko lankidetza baloratzeko estrategia eta tresnen azterketa.

-Hezitzailearen eta haurren arteko harremanen baldintzak eta kalitatea baloratzeko estrategia eta tresnen azterketa.

Prestakuntza unitatea: Osasuna eta segurtasuna haurtzaroan.

Kodea: 0012 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten egoera bereziki zailetan esku hartzea:

-Osasuna eta eritasuna haurtzaroan. Osasunaren sustapena, haurraren garapen integral gisa ulertuta.

-Haurren gaixotasun ohikoenen identifikazioa. Esku hartzeko jarraibideak: araudi orokorra eta ikastetxearena.

-Hain ohikoak ez diren eritasun batzuk.

-Ezgaitasunak edo gizartera moldatu ezinak eragindako arazoak. Ezgaitasun eta elbarritasun motak eta mailak. Esku hartzeko jarraibideak. Eragile bakoitzaren eginkizuna: hezitzaileak, gurasoak eta beste profesional batzuk.

-Arriskuak eta kontrol gune kritikoak.

-Haurtzaroan istripuak izateko arriskua areagotzen duten faktoreen azterketa. Epidemiologia.

-Haurren osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten arriskuei aurrea hartzea.

-Parte-hartzea eta lankidetzan aritzea beste profesional batzuekin, eta komunitatearen baliabideak.

-Familiek osasunaren sustapenean parte hartu eta laguntzea.

-Hezitzaileak haurren osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten arriskuen prebentzioan betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Jarrerak eta alderdi etiko-deontologikoak.

Lanbide modulua: Haurren jolasa eta horren metodologia

Kodea: 0013.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Esku hartzeko eredu ludikoaren oinarri psikopedagogikoak haur hezkuntzan.

Kodea: 0013 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Eredu ludikoa zehaztea hezkuntzako esku-hartzeetan:

-Jolasaren kontzeptua eta definizioak.

-Haurren jolasaren ezaugarriak.

-Jolasa eta haurren garapena.

-Jolasa eta alderdi afektiboa, soziala, kognitiboa, zentzumenak eta mugimena. Proiekzioa eta hizkuntza sinbolikoa haurren jolasean.

-Jolasaren teoriak. Motak.

-Jolasa eta eskolako ikaskuntza. Jolasa, hezkuntza prozesuko metodologia gisa. Jolasa, ikasteko iturri gisa.

-Eredu ludikoa. Ezaugarriak.

-Eredu ludikoaren tekniken eta baliabideen azterketa.

-Jolasak haurren garapenean duen garrantziaz jabetzea.

-Jolasaren balorazioa hezkuntzako esku-hartzeetan. Jolasa, sozializaziorako, prebentziorako eta gizarteratzeko baliabide gisa. Arrisku eta babesgabetasun sozialeko egoerak.

-Jolasa eta hezkuntza-aniztasuna. Jolasaren balorazioa, ezgaitasuna duten pertsonekin esku hartzean.

-Jolasa eta kulturartekotasuna.

-Jolasa familiaren esparruan.

Prestakuntza unitatea: Haur hezkuntzan eredu ludikoaren arabera esku hartzeko esparruak.

Kodea: 0013 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Haurren jolas eta jostetako esku-hartzeen proiektuen plangintza:

-Haurrentzako sustapena, gizarte heziketako jarduera gisa.

-Haurrentzako sustapenaren helburuak eta modalitateak.

-Proiektu ludikoen plangintzaren osagaiak.

-Jolaslekuak. Barnekoak eta kanpokoak. Haurren beharrak.

-Hiri eta landa aldeetako jolasleku eta aisiaguneen azterketa.

-Eskaintza ludikoa duten produkzio sektoreak.

-Ludotekak.

-Jolasa gizarteratzeko erakundeetan.

-Beste zerbitzu ludiko batzuk: jolaslekuak erostetxe handietan, aireportuetan, hoteletan, ospitaleetan, beste batzuetan.

-Jolasa ikaskuntzaren ardatz gisa, Haur Hezkuntzako lehen zikloan.

-Segurtasun neurriak jolasleku eta aisiaguneetan.

-Teknika eta baliabide ludikoak identifikatu eta aukeratzea.

-Jolaserako barneko eta kanpoko txoko eta guneen plangintza, diseinua eta antolaketa.

-Jolaserako baliabide eta laguntza teknikoen egokitzapenak.

-Teknologia berrien erabilera jolas eta jostetako proiektuen plangintzan.

Prestakuntza unitatea: Jarduera ludikoetan esku hartzea.

Kodea: 0013 - UF03 (NA).

Iraupena: 70 ordu.

Jarduera ludikoen plangintza:

-Jolasaren justifikazioa, hezkuntzarako baliabidea den aldetik.

-Hartzaileak aztertzeko prozesua.

-Jarduera ludikoen plangintzaren osagaiak.

-Eskolako eta eskolaz kanpoko jolasetan erabiltzen diren material eta baliabide ludikoak.

-Jolasen sailkapena: motak eta helburua. Sailkapenerako irizpideak.

-Jolas sinbolikoa eta jolas heuristikoa.

-Jolas tradizionalen eta egungo jolasen bilketa.

-Toki itxietarako eta toki irekietarako jolasak aukeratzea.

-Komunikabideek eta teknologia berriek haurren jolas eta jostailuetan duten eragina.

-Plangintza ludikoaren azterketa generoaren ikuspegitik. Rol sozialek jolasetan duten eragina.

Jarduera ludikoen inplementazioa:

-Eskolaz kanpoko, aisiako eta astialdiko jarduera ludikoak eta haurrentzako sustapen jarduerak.

-Programazioa jarduera ludikoei aplikatzea.

-Material ludikoak eta jostailuak. Nola egiten diren.

-Haurrentzako jaiak, txangoak, kanpamentuak, lantegiak, jolas eta jostetako proiektuak nola prestatu eta garatu.

-Antolaketa alderdiak eta legeria.

-Hezitzaileak haurren jolasean nola esku hartzen duen aztertzea. Helduaren rolak. Jolas librea, jolas erdi gidatua eta jolas librea.

-Hezitzaileak jolasari dagokionez familiekin egin beharreko lana.

-Egoera ludikoak sustatzeko estrategien azterketa.

-Jolasaren bidez berdintasuna sustatzea.

-Jolasaren balorazioa, gizarteratzeko eta bizikidetzarako baliabidea den aldetik.

Jarduera ludikoaren ebaluazioa:

-Jolasaren behaketa. Tresnak.

-Haurren etapan jolasaren behaketak duen garrantziaren balorazioa.

-Jolas ingurune batean behaketa egiteko bete behar diren baldintzen identifikazioa.

-Behatzeko tresnak.

-Behatzeko tresnak aukeratu eta prestatzea, behaketa motaren eta jolasarekin zerikusia duten alderdien arabera, edozein ingurunetan.

-Teknologia berriak informazio iturri gisa. Bideo grabazioak, behaketarako eta ebaluaziorako baliabide gisa.

-Ebaluazioaren esparruak: taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

-Autoebaluaziorako prest egotea hezkuntzako esku-hartzea hobetzeko tresna gisa baloratzea.

Prestakuntza unitatea: Jostailua.

Kodea: 0013 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Baliabide ludikoen zehaztapena:

-Jostailuaren kontzeptua eta definizioa.

-Jostailuaren funtzioak.

-Jostailuak eta garapena.

-Jostailuen sailkapena. Sailkapenerako irizpideak. Jostailu didaktikoa eta jostailu hezitzailea.

-Sormena eta jostailuak.

-Jostailuak eta balioen transmisioa.

-Jostailuak aukeratzea non erabili behar diren kontuan hartuta.

-Material eta jostailuak nola antolatu, erabili eta zaindu.

-Baliabideen eta materialen antolaketa.

-Baliabide ludikoa: sortzea eta berritzea.

-Komunikabideek eta teknologia berriek haurren jostailuetan duten eragina.

-Rol sozialek jostailuetan duten eragina.

-Jostailuei buruz indarra duen legeria: segurtasun eta kalitate arauen identifikazioa eta interpretazioa. Jostailuen publizitateari buruzko arauak. Publizitatearen etika.

Lanbide modulua: Garapen kognitiboa eta motorra

Kodea: 0015.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Zentzumen-garapenean esku hartzea.

Kodea: 0015 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Zentzumenen esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

-Sentipenak: haien oinarri psikologiko eta fisiologikoak. Sentipen motak.

-Pertzepzioa. Pertzepzioaren antolaketaren printzipioak.

-Zentzumenak. Zentzumen sistemak.

-Mugarri ebolutibo nagusiak zentzumenen eta pertzepzioaren garapenean.

-Zentzumenen garapenaren arazo nagusiak identifikatzea.

-Zentzumenen garapenaren arazo nagusietarako tratamendu hezitzailea identifikatzea.

-Zentzumen-hezkuntzaren helburuak. Zentzumenen estimulazioa.

-Esplorazioak zentzumenen garapenerako duen garrantziaren balorazioa.

Zentzumenen esparruan esku hartzeko jardueren inplementazioa:

-Hezkuntza-aniztasuna eta esku-hartze goiztiarra.

-Zentzumenen garapena sustatzea helburu duten jarduerak.

-Zentzumenen garapena sustatzen duten jarduerak egiteko tokiak eta denbora antolatzea.

-Materialak eta baliabideak aukeratzea.

-Haurren bilakaera-erritmoen errespetua.

-Maitasun eta konfiantzazko egoerak sortzea.

Zentzumenen esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Esku-hartzea eta haurren zentzumen-garapena ebaluatzeko teknikak; tresnen hautapena edo diseinua.

-Ebaluazio txostenak egitea.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Prestakuntza unitatea: Mugimen-garapenean esku hartzea.

Kodea: 0015 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Motrizitatearen esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

-Mugimenaren garapena eragiten duten faktoreak.

-Mugimenaren garapenaren oinarri neurofisiologikoak.

-Mugimenaren garapenaren eta heltzearen legeak.

-Mugimendu motak.

-Mugarri ebolutibo nagusiak mugimenaren garapenean. Automatismoen eta gorputz jarreraren garapena haurtzaroan. Mugimen xehearen garapena.

-Mugimenaren garapenaren arazo nagusiak identifikatzea.

-Mugimenaren garapenaren arazo nagusietarako tratamendu hezitzailea identifikatzea.

-Laguntza teknikoen erabilera.

-Mugimenaren hezkuntzaren helburuak. Mugimenaren estimulazioa. Planteamendu teoriko desberdinak.

-Haurren mugimena sustatzeko toki seguruen balorazioa.

Motrizitatearen esparruan esku hartzeko jardueren inplementazioa:

-Hezkuntza-aniztasuna eta esku-hartze goiztiarra.

-Mugimenaren garapena sustatzea helburu duten jarduerak.

-Mugimenaren garapena sustatzen duten jarduerak egiteko tokiak eta denbora antolatzea.

-Materialak eta baliabideak aukeratzea.

-Haurren bilakaera-erritmoen errespetua.

-Maitasun eta konfiantzazko egoerak sortzea.

Motrizitatearen esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Esku-hartzea eta haurren mugimen-garapena ebaluatzeko teknikak; tresnen hautapena edo diseinua.

-Ebaluazio txostenak egitea.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Prestakuntza unitatea: Garapen kognitiboan esku hartzea.

Kodea: 0015 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Ezagutzaren esparruan esku hartzeko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

-Gizakiaren garapena. Hazkundea. Heltzea. Garapena. Giza garapenaren teoriak.

-Ezagutze-prozesua: adimena; arreta eta oroimena; sormena; gogoeta eta arrazoibidea.

-Zentzumen- eta mugimen-garapenaren eta garapen kognitiboaren arteko harremana haurtzaroan.

-Mugarri ebolutibo nagusiak garapen kognitiboan. Garapen kognitiboaren teoria nagusiak eta horien aplikazioak haur hezkuntzan.

-Espazioa eta denbora egituratu eta antolatzea. Bilakaera. Errutinen garrantzia.

-Ezagutza logiko-matematikoa.

-Garapen kognitiboaren arazo nagusiak eta horietarako tratamendu hezitzailea.

-Hezkuntzako esku-hartzearen helburuak garapen kognitiboaren alorrean.

-IKTen erabileraren balorazioa, haurren garapen kognitiborako baliabide gisa.

Ezagutzaren esparruan esku hartzeko jardueren inplementazioa:

-Hezkuntza-aniztasuna eta esku-hartze goiztiarra.

-Garapen kognitiboa sustatzea helburu duten jarduerak.

-Garapen kognitiboa sustatzen duten jarduerak egiteko tokiak eta denbora antolatzea.

-Materialak eta baliabideak aukeratzea.

-Haurren bilakaera-erritmoen errespetua.

-Maitasun eta konfiantzazko egoerak sortzea.

Ezagutzaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Esku-hartzea eta haurren garapen kognitiboa ebaluatzeko teknikak; tresnen hautapena edo diseinua.

-Ebaluazio txostenak egitea.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Prestakuntza unitatea: Garapen psikomotorrean esku hartzea.

Kodea: 0015 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Psikomotrizitateko estrategiak, jarduerak eta baliabideak planifikatzea:

-Psikomotrizitatea: ezaugarriak eta bilakaera.

-Psikomotrizitatearen alorreko esku-hartzearen oinarri teoriko eta metodologikoak. Planteamendu gidatzaileak eta ez-gidatzaileak.

-Garapen kognitibo, afektibo eta motorrean psikomotrizitateak duen eginkizun globalizatzailearen balorazioa.

-Psikomotrizitateko praktika: jolasa, baliabide gisa.

-Gorputz-eskemaren eta horren bilakaeraren azterketa.

-Motrizitate grafikoaren eta horren bilakaeraren azterketa.

-Tonu posturala orekatzeko jarduera:

.Tonuaren kontrola. Bilakaera. Tonuaren eta alderdi afektibo-emozionalen arteko lotura.

.Jarreraren kontrola.

.Oreka.

-Arnasa eta erlaxazioa.

-Erritmoa.

-Mugimenduen disoziazioa eta koordinazioa.

-Espazioaren eta denboraren egituraketa.

-Lateralitatea.

-Psikomotrizitateko praktika: Helburuak.

-Psikomotrizitatearen arazo nagusiak eta horien tratamendua.

Psikomotrizitatearen esparruan esku hartzeko jardueren inplementazioa:

-Hezkuntza-aniztasuna eta esku-hartze goiztiarra.

-Garapen psikomotorra sustatzea helburu duten jarduerak.

-Garapen psikomotorra sustatzen duten jarduerak egiteko tokiak eta denbora antolatzea.

-Materialak eta baliabideak aukeratzea.

-Haurren bilakaera-erritmoen errespetua.

-Maitasun eta konfiantzazko egoerak sortzea.

Psikomotrizitatearen esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Esku-hartzea eta haurren garapen psikomotorra ebaluatzeko teknikak; tresnen hautapena edo diseinua.

-Ebaluazio txostenak egitea.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Lanbide modulua: Garapen sozioafektiboa

Kodea: 0016.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Garapen afektibo eta sozialean esku hartzea.

Kodea: 0016 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Garapen afektiboaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

-Teoriak.

-Haurren afektibitatearen ezaugarrien eta bilakaeraren azterketa:

.Garapen emozionala: emozioak adieraztea, ezagutzea eta erregulatzea. Oinarrizko emozioak eta emozio soziomoralak. Besteen emozioak ulertzea. Enpatia.

.Atxikimendua: kontzeptua. Atxikimenduaren sorreraren etapak. Atxikimenduaren funtzioak. Atxikimendu motak. Atxikimendu segurua dakarten faktoreak. Garrantzia eta nortasunerako ondorioak. Trantsizio-objektuaren esanahia eta haren tratamendu hezitzailea.

.Nork bere burua ezagutzea: haurtzaroko bilakaeraren mugarriak, norberaren irudiaren sorrerari dagokionez.

-Haurren afektibitatearekin zerikusia duten gatazka nagusien identifikazioa.

-Haur txikien negarra. Hura ulertzeko moduak.

-Familiak haurraren garapen sozioafektiboan betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Familiaren eta haur hezkuntzako zentroaren arteko harremanen garrantzia.

-Eskolak eta hezitzaileak garapen afektiboan betetzen duten eginkizunaren balorazioa: eguneroko jardueren garrantzia eta esanahia, lehen haurtzaroko garapen emozionalaren oinarri gisa. Atxikimendu seguruaren sorrera errazten duten faktoreak.

-Egokitzeko aldia planifikatzea.

-Garapen afektiboa sustatzen duten hezkuntza-estrategiak diseinatzea.

Garapen sozialaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

-Teoriak.

-Sozializazioa: prozesua eta eragileak. Familiaren, eskolaren eta kidekoen eragina 0-6 urteko haurrengan.

-Soziabilitatearen bilakaera haurtzaroan. Besteak ezagutzea. Pertsonak ezagutzea. Helduekiko harremanak: harremanen bilakaera. Kideekiko harremanak: kideekiko harremanen bilakaera.

-Agresibitatea. Teoriak.

-Portaera prosoziala haur txikiengan.

-Garapen sozialarekin zerikusia duten gatazka nagusien identifikazioa.

-Eskolak eta hezitzaileak garapen sozialean betetzen duten eginkizunaren balorazioa.

-Garapen sozialerako jarduera eta estrategien diseinua.

-0-6 urte bitarteko haurrentzako gizarte trebetasunetako programen azterketa.

-Oharkabeko hezkuntzaren garrantziaren balorazioa.

Garapen sozioafektiboaren arloko esku-hartzeen inplementazioa:

-Hezitzaileak haurren garapen sozioafektiboan betetzen duen eginkizuna: hezitzailea, bigarren mailako atxikimendu irudi gisa.

-Hezitzailearen eta haurren arteko harremanak. Harremanak pertsonalizatzea. Norberaren irudi positiboa lantzen laguntzen duten elementuak.

-Familiaren eta hezitzailearen arteko lankidetza harremanak sustatzen dituzten estrategiak eta jarrerak identifikatzea eta horiek haurraren garapen sozioafektiborako duten garrantzia baloratzea.

-Maitasun eta konfiantza giroa sustatzeko estrategien azterketa. Haur hezkuntzako zentroan harreman afektiboak errazten dituzten eguneroko egoeren identifikazioa: harrera, agurra, oinarrizko beharrak asetzeko uneak.

-Haur-hezitzaileak haurrekiko harremanetarako izan behar dituen gizarte trebetasunen eta jarreren identifikazioa. Gorputz jarreraren, hitzik gabeko komunikazioaren eta haurraren entzute sakonaren garrantzia. Onarpen, ulerberatasun eta errespetuzko jarrera.

-Hezitzailearen eginkizunaz ohartzea, imitatu beharreko eredua eta portaeraren moldatzailea den aldetik.

Garapen sozioafektiboaren arloko esku-hartzeen ebaluazioa:

-Ebaluazioa esparru sozioafektiboan.

-Esparru sozioafektiboko ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak.

-Haurren garapen afektiboaz, sozialaz, moralaz eta sexualaz informazioa biltzeko tresnak prestatzea. Behatzeko arauak.

-Esku-hartzea ebaluatzeko tresnak egitea.

-Ebaluazio txostenak egitea.

-Esparru sozioafektiboko esku-hartzearen testuinguruan ebaluazioak duen garrantziaren balorazioa.

Prestakuntza unitatea: Balio garapenean eta sexu garapenean esku hartzea

Kodea: 0016 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Balioen garapenaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

-Gauza moralaren zentzua haurtzaroan.

-Teoriak.

-Haurren moralitatearen ezaugarrien eta bilakaeraren azterketa.

-Familiak haurraren garapen moralean betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Familiaren eta haur hezkuntzako zentroaren arteko harremanen garrantzia.

-Balioen arloko hezkuntzarako programak, jarduerak eta estrategiak diseinatzea.

-Judizio morala modu egokian eratzeak duen garrantziaren balorazioa.

-Balio inplizituak haur hezkuntzako zentroan.

-Hezitzaileak haurren balio garapenean betetzen duen eginkizuna.

-Hezitzailearen eta haurren arteko harremanak. Harremanen balio inplizituak.

-Haurren portaerak interpretatzea, portaera moral eta sozialaren bilakaeraren arabera.

-Giro etikoa sustatzeko estrategien azterketa.

-Haur-hezitzaileak haurrekiko harremanetan balioen garapena errazteko izan behar dituen gizarte trebetasunen eta jarreren identifikazioa.

-Hezitzailearen eginkizunaz ohartzea, imitatu beharreko eredua eta portaeraren moldatzailea den aldetik.

Balioen garapenaren arloko esku-hartzea inplementatzea:

-Hezitzaileak haurren balio garapenean betetzen duen eginkizuna.

-Hezitzailearen eta haurren arteko harremanak.

-Giro etikoa sustatzeko estrategien azterketa.

-Haur-hezitzaileak haurrekiko harremanetan balioen garapena errazteko izan behar dituen gizarte trebetasunen eta jarreren identifikazioa.

-Hezitzailearen eginkizunaz ohartzea, imitatu beharreko eredua eta portaeraren moldatzailea den aldetik.

Balioen garapenaren arloko esku-hartzea ebaluatzea:

-Ebaluazioa, balio garapenaren esparruan.

-Balio garapenaren esparruko ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak aztertzea.

-Haurren garapen moralari buruzko informazioa biltzeko tresnak egitea.

-Esku-hartzea ebaluatzeko tresnak egitea.

-Ebaluazio txostenak egitea.

-Esparru sozioafektiboko esku-hartzearen testuinguruan ebaluazioak duen garrantziaren balorazioa.

Sexu garapenaren arloko esku-hartzea planifikatzea:

-Teoriak.

-Haurtzaroko garapen psikosexualaren azterketa. Etapak.

-Haurren sexualitatean tarteko diren prozesuak:

.Lotura afektiboa.

.Sexu identifikazioa.

.Sexu-tipifikazioa. Genero-rola.

.Sexu estereotipoak.

.Ikaskuntza sozialaren prozesuak. Ereduak.

-Familiak haurraren sexu garapenean betetzen duen eginkizunaren balorazioa. Familiaren eta haur hezkuntzako zentroaren arteko harremanen garrantzia.

-Sexu garapenarekin zerikusia duten gatazka nagusien identifikazioa.

-Sexu hezkuntzarako eta berdintasunaren sustapenerako programak, jarduerak eta estrategiak diseinatzea. Ekintza positiboak.

-Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna, gizarte heziketako esku-hartzeetan.

-Genero berdintasunaren arloko legezko araudia.

-Estereotipoek sexu garapenean duten eraginaren balorazioa.

Sexu garapenaren arloko esku-hartzeen inplementazioa:

-Hezitzaileak haurren sexu garapenean betetzen duen eginkizuna.

-Hezitzailearen eta haurren arteko harremanak.

-Haur-hezitzaileak haurrekiko harremanetan sexu garapena errazteko izan behar dituen gizarte trebetasunen eta jarreren identifikazioa.

-Hezitzailearen eginkizunaz ohartzea, imitatu beharreko eredua eta portaeraren moldatzailea den aldetik.

Sexu garapenaren arloko esku-hartzearen ebaluazioa:

-Ebaluazioa, sexu garapenaren esparruan.

-Sexu garapenaren esparruko ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak aztertzea.

-Haurren sexu garapenari buruzko informazioa biltzeko tresnak egitea.

-Esku-hartzea ebaluatzeko tresnak egitea.

-Ebaluazio txostenak egitea.

-Esparru sozioafektiboko esku-hartzearen testuinguruan ebaluazioak duen garrantziaren balorazioa.

Prestakuntza unitatea: Hezkuntzako esku-hartzea portaeraren nahaste eta arazoetan.

Kodea: 0016 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Portaeraren nahaste eta gatazka ohikoenetarako estrategiak programatzea:

-Moldatzea eta moldatu ezina.

-Portaeraren inguruko arazo eta nahasteetan eragina duten faktoreak: pertsonaren barnekoak, gizarte ingurunekoak eta pertsonen artekoak.

-Haurtzaroko portaera arazo nagusien identifikazioa: Teoriak.

-Ohiko arazoak:

.jeloskortasuna, beldurrak, bakartzea, inhibizioa, elikadurako zailtasunak, esfinterrak kontrolatzeko zailtasunak, erasoak, loaren arazoak.

.Haurtzaroko ohiko portaera arazoen oinarri afektiboa.

-Portaeraren arazoak haurtzaroan:

.hiperaktibotasuna, garapenaren nahaste orokorrak, moldakorra ez den oldarkortasuna.

.Alarma seinaleak identifikatzea.

.Hezitzaileak portaera arazoen aurrean betetzen duen eginkizuna. Beste profesional batzuekiko harremanak.

-Familiaren eta hezitzailearen arteko lankidetza harremanak sustatzen dituzten estrategia eta jarrerak identifikatzea, eta portaeraren ohiko nahaste eta arazoen tratamendurako horiek duten garrantzia baloratzea.

-Haurtzaroan ohikoak diren portaera arazoen ebaluazio eta jarraipenerako teknika eta tresnen azterketa.

-Portaeraren ohiko arazoetan esku hartzeko programa eta estrategiak diseinatzea.

-Gelako gatazkei aurrea hartzeko eta konponbide baketsurako estrategien azterketa.

-Gatazkaren balorazioa, haurrek pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak ikasi eta garatzeko bidea den aldetik.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0022.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0022 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arloan.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, enpresaburu eta enplegatu gisa, haur hezkuntza formaleko eta ez-formaleko enpresa txiki eta ertainetan (ETE).

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozio ideia haur hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arloan.

-Haur hezkuntza formaleko edo ez-formaleko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Haur hezkuntzaren arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa. mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0022 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Haur hezkuntzako ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: zerbitzuak emateko plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea.

Kodea: 0022 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Haur hezkuntza formaleko edo ez-formaleko enpresaren kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko Ingelesa I lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Adierazpena eta komunikazioa

Kodea: 0014.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Haurren ahozko komunikazioan eta adierazpenean esku hartzea.

Kodea: 0014 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Ahozko adierazpenaren eta komunikazioaren garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak planifikatzea:

-Komunikazioa. Komunikazioaren ezaugarriak eta osagaiak. Komunikazioan eragiten duten faktoreak. Helduaren eta haurraren arteko komunikazioa. Hitzik gabeko komunikazioaren garrantzia.

-Adierazpena. Adierazpenaren ezaugarri orokorrak haurtzaroan.

-Haurraren garapena adierazpenaren eta komunikazioaren arloan.

-Ahozko adierazpena: haurren ahozko hizkuntzaren ezaugarriak. Funtzioak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzan eta garapenean eragiten duten faktoreak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzari eta garapenari buruzko teoria nagusiak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntzaren eta garapenaren etapak. Ahozko hizkuntzaren ikaskuntza mailak. Hizkuntza eta pentsamendua. Hizkuntza eta adierazpena 0-6 urte bitarteko haurren garapen integralean.

-Komunikazio egoerak aztertzeko jarraibideak.

-Elebitasuna eta diglosia. Ele biko hezkuntza. Bigarren hizkuntza ikastearen inguruko teoriak. Egoera linguistiko desberdinen azterketa: hizkuntzan murgiltzea norberaren ama hizkuntza dakiten hiztunekin eta ez dakitenekin.

-Haurren sormena. Haurrek adierazpenerako dituzten baliabideak.

-Mintzamenaren alterazio nagusien azterketa. Laguntza goiztiarra. Mintzamenaren atzerapen eta alterazio nagusiak. Detekzioa, balorazioa eta jokatzeko arauak. Prebentzioa.

-Hezkuntza aniztasunari erantzutea.

-Komunikazioak haurraren garapenerako duen garrantziaren balorazioa.

Ahozko adierazpen eta komunikaziorako baliabideak aukeratzea haurrentzat:

-Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideen izaera globalizatzailearen balorazioa.

-Mintzamena garatzeko baliabide didaktiko eta aplikazio nagusiak.

-Ahozko adierazpen eta komunikaziorako baliabideen antolaketa.

-Honako baliabide hauek aukeratu eta erabiltzeko irizpideak:

.Haur literatura. Ezaugarriak eta eginkizunak. Haur literaturako generoak. Ipuina. Herri literatura. Ipuinak aukeratzeko irizpideak. Ipuinaren txokoa. Haur liburutegiak.

.Ikus-entzunezko baliabideak.

.Multimedia materialak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabili eta baloratzea, haurren adierazpena eta komunikazioa garatzeko baliabide gisa.

Mintzamenaren garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak inplementatzea:

-Haurren garapen linguistikoaren behaketa.

-Elebitasun eta diglosia egoeretan esku hartzeko programak: Hizkuntzan murgiltzeko programak: euskara eta beste hizkuntza batzuk. Hizkuntzan murgiltzeko programak, ingurukoek ikaslearen ama hizkuntza ez dakitenean.

-Haurtzaroan mintzamena garatzeko estrategia nagusiak.

-Mintzamena garatzen laguntzen duten materialak prestatzea.

-Haurren ama hizkuntza errespetatzea.

-Hezitzaileak estrategia eta jardueren inplementazioan betetzen duen eginkizuna.

Ahozko adierazpen eta komunikazioaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Haurren ahozko adierazpenaren behaketa.

-Haurren ahozko adierazpena eta komunikazioa behatzeko tresnak: diseinua eta hautapena. Behatzeko arauak.

-Haurren adierazpenaren eta komunikazioaren esparruan esku hartzeko programen ebaluazioa. Taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

-Txostenak egitea. Lanbide deontologia.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Prestakuntza unitatea: Haurren komunikazio eta adierazpen plastiko eta grafikoan esku hartzea.

Kodea: 0014 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Adierazpen plastiko eta grafikoaren garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak planifikatzea:

-Adierazpen plastikoa: adierazpen plastiko eta grafikoaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan.

-Hezkuntza aniztasunari erantzutea.

Adierazpen eta komunikazio plastiko eta grafikorako baliabideak aukeratzea haurrentzat:

-Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideen izaera globalizatzailearen balorazioa.

-Adierazpen plastiko eta grafikoa garatzeko baliabide didaktiko eta aplikazio nagusiak.

-Gelan adierazpen eta komunikazio plastiko eta grafikorako baliabideak antolatzea.

-Ikus-entzunezko baliabideak eta multimedia materialak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabili eta baloratzea, adierazpen eta komunikazio plastiko eta grafikoa garatzeko baliabide gisa.

Adierazpen plastiko eta grafikoaren garapena errazten duten jarduerak inplementatzea:

-Haurren adierazpen plastikoa garatzeko estrategiak.

-Adierazpen plastiko eta grafikoa garatzen laguntzen duten materialak aukeratu edo/eta egitea.

-Haurren adierazpen modu guztiak baloratzea. Banakako prozesuei arreta ematea.

Adierazpen eta komunikazio plastiko eta grafikoaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Haurren adierazpen plastiko eta grafikoaren behaketa.

-Haurren adierazpena eta komunikazioa behatzeko tresnak: diseinua eta hautapena. Behatzeko arauak.

-Haurren adierazpenaren eta komunikazioaren esparruan esku hartzeko programen ebaluazioa. Taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

-Txostenak egitea. Lanbide deontologia.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Prestakuntza unitatea: Haurren gorputz adierazpen eta komunikazioan esku hartzea.

Kodea: 0014 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Gorputz adierazpenaren garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak planifikatzea:

-Gorputz adierazpena: gorputz adierazpenaren ezaugarriak eta garapena. Mugimendua eta gorputz adierazpena. Gorputz adierazpena eta afektibitatea.

-Hezkuntza aniztasunari erantzutea.

Gorputz adierazpen eta komunikaziorako baliabideak aukeratzea haurrentzat:

-Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideen izaera globalizatzailearen balorazioa.

-Gorputz adierazpena garatzeko baliabide didaktiko eta aplikazio nagusiak.

-Gelan adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideak antolatzea.

-Ikus-entzunezko baliabideak eta multimedia materialak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabili eta baloratzea, haurren gorputz adierazpena eta komunikazioa garatzeko baliabide gisa.

Gorputz adierazpenaren garapena errazten duten jarduerak inplementatzea:

-Haurtzaroan gorputz adierazpena garatzeko estrategiak.

-Gorputz adierazpena garatzen laguntzen duten materialak aukeratu edo/eta egitea.

-Haurren adierazpen modu guztiak baloratzea. Banakako prozesuei arreta ematea.

Gorputz adierazpen eta komunikazioaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Haurren gorputz adierazpenaren behaketa.

-Haurren gorputz adierazpena eta komunikazioa behatzeko tresnak: diseinua eta hautapena. Behatzeko arauak.

-Haurren gorputz adierazpen eta komunikazioaren esparruan esku hartzeko programen ebaluazioa. Taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

-Txostenak egitea. Lanbide deontologia.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Prestakuntza unitatea: Haurren musika adierazpen eta komunikazioan esku hartzea.

Kodea: 0014 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Musika adierazpenaren garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak planifikatzea:

-Musika adierazpena: musika adierazpenaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan.

-Hezkuntza aniztasunari erantzutea.

Musika adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideak aukeratzea haurrentzat:

-Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideen izaera globalizatzailearen balorazioa.

-Musika adierazpena garatzeko baliabide didaktiko eta aplikazio nagusiak.

-Gelan adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideak antolatzea.

-Ikus-entzunezko baliabideak eta multimedia materialak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabili eta baloratzea, haurren musika adierazpena eta komunikazioa garatzeko baliabide gisa.

Musika adierazpenaren garapena errazten duten jarduerak inplementatzea:

-Haurtzaroan musika adierazpena garatzeko estrategiak.

-Musika adierazpena garatzen laguntzen duten materialak aukeratu edo/eta egitea.

-Haurren musika adierazpen modu guztiak baloratzea. Banakako prozesuei arreta ematea.

Musika adierazpenaren eta komunikazioaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Haurren musika adierazpenaren behaketa.

-Haurren musika adierazpena eta komunikazioa behatzeko tresnak: diseinua eta hautapena. Behatzeko arauak.

-Haurren musika adierazpen eta komunikazioaren esparruan esku hartzeko programen ebaluazioa. Taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

-Txostenak egitea. Lanbide deontologia.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Prestakuntza unitatea: Haurren komunikazio eta adierazpen logiko-matematikoan esku hartzea.

Kodea: 0014 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Adierazpen eta komunikazio logiko-matematikoen garapena errazten duten estrategiak eta jarduerak planifikatzea:

-Adierazpen logiko-matematikoa: pentsamendu logiko matematikoaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan.

-Hezkuntza aniztasunari erantzutea.

Adierazpen eta komunikazio logiko-matematikorako baliabideak aukeratzea haurrentzat:

-Adierazpenerako eta komunikaziorako baliabideen izaera globalizatzailearen balorazioa.

-Adierazpen logiko-matematikoa garatzeko baliabide didaktiko eta aplikazio nagusiak.

-Gelan adierazpen eta komunikazio logiko-matematikorako baliabideak antolatzea.

-Ikus-entzunezko baliabideak eta multimedia materialak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabili eta baloratzea, haurren adierazpen eta komunikazio logiko-matematikoa garatzeko baliabide gisa.

Adierazpen logiko-matematikoaren garapena errazten duten jarduerak inplementatzea:

-Haurtzaroan adierazpen logiko-matematikoa garatzeko estrategiak.

-Adierazpen logiko-matematikoa garatzen laguntzen duten materialak aukeratu edo/eta egitea.

-Haurren adierazpen logiko-matematiko mota guztiak baloratzea. Banakako prozesuei arreta ematea.

Adierazpen eta komunikazio logiko-matematikoaren esparruan egindako esku-hartzearen prozesua eta emaitzak ebaluatzea:

-Haurren adierazpen logiko-matematikoaren behaketa.

-Haurren adierazpen eta komunikazio logiko-matematikoa behatzeko tresnak: diseinua eta hautapena. Behatzeko arauak.

-Haurren adierazpen eta komunikazio logiko-matematikoaren esparruan esku hartzeko programen ebaluazioa. Taldearen ebaluazioa, haur bakoitzaren garapenarena, hezitzailearen esku-hartzearena, esku hartzeko proiektuarena.

-Txostenak egitea. Lanbide deontologia.

-Ebaluazioaren garrantzia baloratzea, esku-hartzea hobetzeko baliabidea den aldetik.

Lanbide modulua: Gizarte trebetasunak

Kodea: 0017.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Pertsonen arteko komunikazioa eta harremanak haur hezkuntzaren arloan.

Kodea: 0017 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Gizarte harremanak eta komunikazioa sustatzen dituzten estrategia eta tekniken inplementazioa.

-Pertsona eta komunikazioa. Hezkuntza-harremana, laguntza-harremanaren mota berezi bat.

-Komunikazioaren prozesu dinamikoa:

.Komunikazioa, prozesu biribila.

.Komunikazioaren bideak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta horien arteko loturak.

.Komunikazioaren edukiak. Eskaria.

.Egitura sakona eta azaleko egitura.

.Errealitatea nolako iragazkiekin ikusten dugun.

-Gizarte trebetasunak eta antzeko kontzeptuak, pertsonen arteko komunikazio prozesuan:

.Entzuteko trebetasuna. Entzute aktiboa. Eraginkortasunez entzuteko oztopoak.

.Erantzuteko trebetasuna. Erantzun motak. Erantzun enpatikoa. Erantzun kaltegarriak edo egozentrikoak. Erantzun enpatikoaren funtzioak.

-Komunikazioaren eta bizi kalitatearen arteko loturaren azterketa, esku hartzeko esparruetan.

-Pertsonen arteko topaketaren konfigurazioa. Pertsonen arteko topaketa motak haur hezkuntzaren testuinguruan.

-Testuinguruaren balorazioa komunikazioaren aldetik: bideratzaileak eta trabak komunikazioan.

-Laguntza-harremanetan hezitzailearen jarrerek duten garrantziaren balorazioa. Abegi egiteko trebetasuna.

-Adimen emozionala. Hezkuntza emozionala. Emozioak eta sentimenduak.

-Defentsarako mekanismoak. Interakzio prozesuetan gerta daitezkeen interferentziak.

-Komunikaziorako eta gizarte trebetasunetarako programak eta teknikak. Horien aplikazioa haur hezkuntzan, ingurune eta egoeren arabera.

-Gainbegiratzea, hausnartzeko eta autoebaluazioa egiteko isilpeko gune gisa, pertsonen arteko harremanetarako eta komunikaziorako trebetasun egokien garapenean.

Prestakuntza unitatea: Taldeen dinamika haur hezkuntzaren arloan.

Kodea: 0017 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Talde lanaren dinamizazioa:

-Taldea. Motak eta ezaugarriak. Taldearen garapena.

-Taldeen egituraren eta prozesuen azterketa. Talde batek egiten dituen fase eta etapak.

-Taldeak aztertzeko teknikak.

-Komunikazioak taldearen garapenerako duen garrantziaren balorazioa. Pertsonen arteko harremanak taldean.

-Komunikazioa taldeetan. Komunikazio estiloak. Ahozko komunikazioa eta keinu bidezkoa. Bestelako hizkuntzak: ikonikoa, ikus-entzunezkoa, IKTak. Oztopoak eta hesiak. Talde dinamikak.

-Talde dinamikei aplikatutako oinarri psikosoziologikoak. Ereduak eta ikuspegiak.

-Talde eraginkorra:

.Taldearenganako konfiantza.

.Motibazioak talde dinamikan betetzen duen funtzioaren balorazioa.

.Norberaren iritziarekin bat ez datozenak errespetatzeak duen garrantziaz ohartzea.

.Lankidetza eta lehia taldeetan.

-Taldeei beren prozesuan laguntzeko teknikak eta ariketak.

-Lan taldea. Ezaugarri bereziak.

-Lankidetzarako estrategiak. Antolaketa, eginkizunen eta erantzukizunen banaketa.

-Bakarkako lana eta taldeko lana.

Bilerak gidatzea:

-Bilera, taldeko lana den aldetik.

-Bilera motak eta horien funtzioak. Haur hezkuntza formala eta ez-formala testuinguruari aplikatzea.

-Bilerako etapak.

-Bileretan dinamizatzaile eta moderatzaile aritzeko teknikak:

.Bilerako pertsonen ezaugarriak identifikatzea. Ezaugarri horien arabera zein jarrera eta trebetasun diren egokienak aztertzea.

.Hezitzailearen rola, moderatzaile eta dinamizatzaile gisa.

-Taldearen portaerari eragiten dioten faktoreen azterketa: boikoteatzaileak, laguntzaileak. Hezitzailearen jarrera eta trebetasun egokienak.

Gizarte gaitasunaren eta taldeko prozesuen ebaluazioa:

-Datu bilketa. Teknikak.

-Profesionalaren beraren gizarte gaitasuna ebaluatzea.

-Taldeen egituraren eta prozesuen ebaluazioa.

-Haur hezkuntza formalean eta ez-formalean parte hartzen duten taldeekiko lanari ikerketa sozialeko teknikak aplikatzea.

-Taldeak aztertzeko estrategia eta tresnen analisia.

-Oinarrizko soziometria haur hezkuntzaren testuinguruan.

-Taldeen eta banakoen gizarte gaitasunaren ebaluazioan kontuan hartu beharreko alderdi etiko-deontologikoen azterketa eta balorazioa.

-Autoebaluazioaren balorazioa, gizarte gaitasuna hobetzeko estrategia den aldetik.

-Taldeen gainbegiratzea, hezitzaile taldearen gizarte gaitasunaren autoebaluaziorako isilpeko gune gisa.

Prestakuntza unitatea: Gatazkak kudeatzea eta haiei aurre egitea haur hezkuntzaren arloan.

Kodea: 0017 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Gatazkak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko estrategien inplementazioa:

-Gatazkaren balorazioa talde dinamiketan. Gatazka, aukera den aldetik.

-Arazoak ebazteko tekniken azterketa.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Taldeko gatazken kudeaketa. Negoziazioa eta bitartekotza.

-Taldeko gatazkak ebazteko estrategien aplikazioa.

-Errespetuak eta tolerantziak arazo eta gatazkak ebazteko orduan duten garrantziaren balorazioa.

-Taldeen gainbegiratzea, lan taldeko gatazkak ebazteko isilpeko gune gisa.

Lanbide modulua: Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea

Kodea: 0018.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Programak eta familiekiko jarduerak planifikatzea haur hezkuntzaren arloan.

Kodea: 0018 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Familiekin esku hartzeko programa eta jarduerak planifikatzea:

-Familia. Bilakaera. Familia gaurko gizartean. Familia ereduak. Kulturartekotasuna.

-Arrisku sozialeko egoerak identifikatzea, bai familien barnekoak, bai familiei eragiten dietenak. Prebentzioa.

-Haurren kontrako tratu txarrak. Haurrei dakarzkieten ondorioak. Prebentzioa.

-Hezitzaileak haurren kontrako tratu txarrak detektatu eta jakinarazteko orduan duen eginkizunaren balorazioa. Alderdi etiko-deontologikoak.

-Familiekiko esku-hartzearen lege alderdien azterketa.

-Familiekin esku hartzea hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan eta gizarte esparruan. Zerbitzuak eta programak.

-Familiekin esku hartzeko ereduak.

-Familiek haurren hezkuntza eta gizarte prozesuan lagundu eta parte hartzeak duen garrantziaz jabetzea.

-Parte-hartzearen eta empowerment-aren ereduak eta horiei buruzko ikusmoldeak baloratzea, hezkuntza formalean eta ez-formalean eta haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuetan.

Familiekiko esku-hartzearen ebaluazioa:

-Ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak aztertzea.

-Informazioa biltzeko tresnak. Ereduak.

-Informazioa emateko tresnak. Ereduak.

-Esku-hartzea ebaluatzeko tresnak. Ereduak.

-Txostenak.

-Familiekin esku hartzean informazioaren isilpekotasunak duen garrantziaren balorazioa. Kontuan hartu beharreko beste alderdi etiko-deontologiko batzuk.

-Familiak ebaluazioan parte hartzea, esku-hartzean parte hartu ondoren.

Prestakuntza unitatea: Familiekin esku hartzea haur hezkuntzaren arloan.

Kodea: 0018 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Familiekin esku hartzeko programak, jarduerak eta estrategiak inplementatzea:

-Elkarrizketa. Elkarrizketak prestatu eta egitea. Elkarrizketa motak eta elkarrizketaren faseak.

-Familiekiko bilerak antolatzea. Bilera prestatzean, egitean eta ebaluatzean aintzat hartu behar diren alderdiak.

-Hezitzailearen jarrerek eta trebetasunek elkarrizketa eta bilerak egitean nolako eragina duten baloratzea.

-Familiekiko harremanetan sortu ohi diren arazoak. Hezitzailea, bitartekari.

-Familiekin lan egiteko materialak. Ereduak.

-Haurren hezitzailearen egitekoa eta jarrerak, familiekiko esku-hartzeetan. Hezitzailea, interakzioen sistemako eragileetako bat.

-Familiek parte hartzeko eta laguntzeko ereduak, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko zentroetan.

Prestakuntza unitatea: Arrisku soziala duten adingabekoekin egiten den gizarte eta heziketa arloko esku-hartzea planifikatu eta ebaluatzea.

Kodea: 0018 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Haurrekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko programa eta jarduerak planifikatzea:

-Haurrak. Haurrak gaurko gizartean. Eragile psikosozialak: kulturartekotasuna, familiaren eta gizartearen antolamendua, pantailak, etab.

-Haurrei buruzko legeria: eskubideak eta babesa.

-Haurrekin zerikusia duten nazioarteko erakundeak.

-Haurrei buruzko politikak XXI. menderako. Adingabekoa eta familia, eskubideen subjektu gisa.

-Adingabekoen babesa. Alderdi juridikoak. Esku hartzeko baliabideak.

-Familien egoerari erantzuteko haurrei laguntzen dieten programa eta zerbitzuen balorazioa.

-Arriskuan dauden adingabekoei laguntzeko programa psikosozial eta hezitzaileak.

-Esku hartzeko ereduen definizioan haur kontzeptuak duen eraginaz jabetzea.

-Harremanen kalitatea, autonomia pertsonala eta sozioafektiboa garatzeko eta nortasuna eraikitzeko oinarri gisa. Esku-hartzean dihardutenak eta interakzioen sistema: haurra; izaten jakitea, egiten jakitea, eta hezitzailearen jakintza; familia. Interakzioen ezaugarriak.

-Esku-hartzearen beste osagai batzuk eguneroko bizitzan: helburuak, plangintza, erantzukizunen sistema, baliabideak eta horien interakzioa, denbora, espazioa, ebaluazio eta onarpen sistema.

-Familiek adingabekoekiko esku-hartze psikosozial eta hezitzaileetan parte hartzea.

Adingabekoekiko esku-hartzearen ebaluazioa:

-Ebaluazioaren ezaugarriak gizarte heziketaren esparruan. Ikerketa-ekintza.

-Ebaluazioaren funtzioak: beharrak eta baliabideak identifikatzea.

-Ebaluaziorako garrantzia duten aldagai pertsonalak eta ingurunekoak aztertzea.

-Kalitate sistemak, haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuetan. Printzipio etiko-deontologikoen aplikazioa, zerbitzuen kalitate-faktore gisa.

-Informazioa biltzeko tresnak. Ereduak.

-Informazioa emateko tresnak. Ereduak.

-Gizarte heziketako esku-hartzea ebaluatzeko tresnak. Ereduak.

-Ebaluazio prozesuko txostenak. Txosten motak. Isilpekotasuna.

-Esku-hartzearen ebaluazioan koordinazioak eta talde lanak duten garrantziaren balorazioa.

-Familiak adingabekoentzako esku-hartze psikosozial eta hezitzailearen ebaluazioan parte hartzea.

Prestakuntza unitatea: Arrisku soziala duten adingabekoekin egiten den gizarte eta heziketa arloko esku-hartzea.

Kodea: 0018 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Adingabekoentzako gizarte heziketako programak eta jarduerak inplementatzea:

-Adingabekoen zentroetako agiriak: zentroaren hezkuntza proiektua eta banakako hezkuntza proiektua.

-Estrategia metodologikoen azterketa. Eguneroko bizitzan tokia izatea eta esku hartzea: ametsak eta esnatzea, gaua eta lotarako ordua, bazkaria, tarteko uneak, atsedena eta jolasa, kanpoko munduarekiko harremanak.

-Zentroan sartzea. Lehenbiziko topaketaren alderdi emozionalak. Jarrerak eta prozedurak egokitze fasean.

-Zentrotik irtetea. Horren alderdi emozionalak. Fase horretarako jarrerak eta prozedurak.

-Koordinazioaren beharraz eta beste profesional batzuekin taldean lan egiteko beharraz ohartzea.

-Haurren hezitzailearen eginkizunak, zereginak eta jarrerak, haurrei laguntzeko gizarte zerbitzuetan. Lanbide profila.

-Koordinazioa lan taldearekin eta beste profesional batzuekin. Lanak eta erantzukizunak banatzea.

-Familiaren parte-hartzea eta lankidetza. Estrategiak, unearen, egoera psikosozialaren eta lege egoeraren arabera.

-Kontuan hartu beharreko alderdi etiko-deontologikoez jabetzea.

Lanbide modulua: Haurrei laguntzeko proiektua

Kodea: 0019.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Hezkuntza ez-formaleko proiektuak egitea.

Kodea: 0019 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Beharrak detektatzea, hezkuntza ez-formaleko proiektuak testuinguruan kokatzea eta oinarritzea:

-Hezkuntza ez-formalaren esparruan dauden baliabideen azterketa.

-Enpresen sailkapena, departamentu bakoitzaren antolamenduzko egitura eta eginkizunak.

-Ingurune jakin batean esku hartzeko behar eta eskarien identifikazioa.

-Esku hartzeko proiektu moten ezaugarriak.

-Lege eta arau esparrua hezkuntza ez-formalean.

-Proiektuetarako diru-laguntzak, laguntzak eta finantzabideak.

-Zerga betebeharrak, lan arlokoak eta arriskuen prebentzioaren arlokoak.

-Proiektu baten lan-gidoia.

Hezkuntza ez-formaleko proiektuak diseinatzea:

-Hezkuntza ez-formaleko proiektuak oinarritzea.

-Haien faseak, zatiak eta bideragarritasun teknikoa.

-Helburuak.

-Printzipio pedagogikoak.

-Metodologia.

-Zerbitzuak eta jarduerak.

-Baliabide materialak, langileak, tokiak eta denbora antolatzea.

-Haur-hezitzailearen profila eta eginkizunak, proiektuan. Beste profesional batzuekiko harremanak.

-Aurrekontua.

-Finantzaketa.

-Kalitatearen kontrola.

-Genero ikuspegia, kulturartekotasuna eta ingurumena proiektuaren kudeaketaren fase guztietan sartzea.

Hezkuntza ez-formaleko proiektuak inplementatzea:

-Jardueren sekuentziazioa.

-Behar diren baliabideak eta logistika.

-Baimenen kudeaketa.

-Arriskuei aurrea hartzeko plana. Behar diren baliabide eta ekipoak.

-Materialak, langileak eta lana burutzeko epeak esleitzea.

-Behar den dokumentazioa.

Hezkuntza ez-formaleko proiektuen jarraipena eta ebaluazioa:

-Ebaluatzeko prozedurak. Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzea.

-Kalitate irizpideak eta adierazleak.

-Erregistro motak.

-Gorabeherak eta horiei emandako konponbideak ebaluatzeko prozedurak.

-Proiektuko jarduerak ebaluatzeko agiriak egitea. Erabiltzaile edo bezeroek ebaluazioan parte hartzeko berariazko agiriak.

Prestakuntza unitatea: Hezkuntzako esku-hartzearen urteko programazioa egitea 0-3 urte bitarteko haurrentzat.

Kodea: 0019 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Hezkuntza formalean eta ez-formalean 0-1 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea:

-Mugarri nagusiak 0-1 urte bitarteko haurren eboluzioan.

-0-1 urte bitarteko taldearen berezitasunak.

-Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

-Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

-Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

-Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

-Tokiak eta materialak antolatzea.

-Hezkuntzako proposamenak.

-Curriculum egokitzapenak.

-Denbora antolatzea.

-Familiekiko harremanak planifikatzea.

-Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

Hezkuntza formalean eta ez-formalean 1-2 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea.

-Mugarri nagusiak 1-2 urte bitarteko haurren eboluzioan.

-1-2 urte bitarteko taldearen berezitasunak.

-Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

-Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

-Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

-Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

-Tokiak eta materialak antolatzea.

-Hezkuntzako proposamenak.

-Curriculum egokitzapenak.

-Denbora antolatzea.

-Familiekiko harremanak planifikatzea.

-Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

Hezkuntza formalean eta ez-formalean 2-3 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea.

-Mugarri nagusiak 2-3 urte bitarteko haurren eboluzioan.

-2-3 urte bitarteko taldearen berezitasunak.

-Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

-Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

-Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

-Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

-Tokiak eta materialak antolatzea.

-Hezkuntzako proposamenak.

-Curriculum egokitzapenak.

-Denbora antolatzea.

-Familiekiko harremanak planifikatzea.

-Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

Prestakuntza unitatea: 3-6 urte bitarteko haurrentzako esku-hartzearen programazio luzea egitea hezkuntza ez-formalean.

Kodea: 0019 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Hezkuntza ez-formalean 3-6 urte bitarteko taldearen urteko programazioa diseinatzea:

-Mugarri nagusiak 3-6 urte bitarteko haurren eboluzioan.

-3-6 urte bitarteko taldeen berezitasunak.

-Ingurunean kokatzea: zentroaren hezkuntza proiektua, proposamen pedagogikoa eta adin-taldearen berezitasunak.

-Proposamen pedagogikoaren helburuak hautatu eta adin-taldeari egokitzea.

-Printzipio metodologikoak adin-taldeari egokitzea.

-Giza baliabideak eta taldekatze moduak antolatzea.

-Tokiak eta materialak antolatzea.

-Hezkuntzako proposamenak.

-Curriculum egokitzapenak.

-Denbora antolatzea.

-Familiekiko harremanak planifikatzea.

-Ebaluazioko teknikak eta tresnak.

Lanbide modulua: Lehen sorospenak

Kodea: 0020.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lehen sorospenetako esku-hartzearen ingurunea.

Kodea: 0020 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Larrialdian eman beharreko laguntzaren lehen balorazioa:

-Larrialdietako sistemak.

-Lehen sorospenen xedeak eta mugak.

-Lege esparrua, erantzukizuna eta lanbide etika.

-Istripu motak eta horien ondorioak.

-Ingurua babesteko metodo eta materialak.

-Norberak hartu beharreko babes neurriak.

-Lehen sorospenetako botika-kutxa.

-Istripua izan duenaren balorazioa.

-Miaketarako protokoloak.

-Bizi-konstanteen neurketa.

-Konorte mailaren balorazioa.

-Bizi-estutasunaren zeinuak helduengan, haurrengan eta bularreko haurrengan.

-Larrialdiaren zeinuak eta sintomak.

-Jarduteko lehentasunak, biktimak asko direnean. Biktimak aukeratzeko metodoak.

-Medikuntza eta osasun arloko terminologia lehen sorospenetan.

-Informazioa emateko protokoloa.

Laguntza psikologikoko eta autokontroleko tekniken aplikazioa:

-Komunikaziorako oinarrizko estrategiak.

-Lehendabizi esku hartzen duenaren eginkizunaren balorazioa.

-Jende arteko komunikazioa errazteko teknikak.

-Istripu edo larrialdietan antsietatea eragiten duten faktoreak.

Prestakuntza unitatea: Lehen sorospenetako oinarrizko teknikak aplikatzea.

Kodea: 0020 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Bizi-euskarriaren tekniken aplikazioa:

-Arnasbideak irekita daudela kontrolatzea.

-Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa.

-Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA).

-Hasierako laguntza, agente fisikoek eragindako lesioetarako (traumatismoak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

-Hasierako laguntza, agente kimiko eta biologikoek eragindako lesioetarako.

-Hasierako laguntza, larrialdietako patologia organikoetarako.

-Norberaren eskumenak gainditu gabe jardutea.

Immobilitzatzeko eta mobilizatzeko prozeduren aplikazioa:

-Lekuz aldatzeko beharraren balorazioa.

-Segurtasuneko eta itxaroteko jarrerak.

-Immobilizazio teknikak.

-Mobilizazio teknikak.

-Ohatilak eta immobilizatzeko materialak egitea.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0021.

Iraupena: 100 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0021 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei eta ingurunekoei eta baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE baten larrialdietarako plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0021 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0021 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Portfolioa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean izen bereko tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

Haur hezkuntzaren didaktika.

0011. Haur hezkuntzaren didaktika.

Autonomia pertsonala eta osasuna.

0012. Haurren autonomia pertsonala eta osasuna.

Jolasaren metodologia.

0013. Haurren jolasa eta horren metodologia.

Adierazpena eta komunikazioa.

0014. Adierazpena eta komunikazioa.

Garapen kognitiboa eta motorra.

0015. Garapen kognitiboa eta motorra.

Garapen sozioafektiboa eta familiekin esku hartzea.

0016. Garapen sozioafektiboa.

Taldeen animazioa eta dinamika.

0017. Gizarte trebetasunak.

Lantokiko prestakuntza.

0023. Lantokietako prestakuntza.

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) GAITASUN UNITATEEK LANBIDE MODULUEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA, HORIEK BALIOZKOTZEKO.

UC1027-3: Hezkuntza elkartearekin harreman arinak ezarri eta mantentzea, eta familiekin, hezitzaile taldearekin eta beste profesional batzuekin koordinatzea.

0017. Gizarte trebetasunak.

UC1028-3: Hezkuntzako esku-hartze prozesuak programatu, antolatu, gauzatu eta ebaluatzea, ikastetxean eta haur taldeetan.

0011. Haur hezkuntzaren didaktika.

UC1029-3: Autonomiarako eta osasunerako ohiturak hartzeko eta lantzeko programak garatzea, eta arrisku egoeretan esku hartzeko programak ere bai.

0012. Haurren autonomia pertsonala eta osasuna.

UC1030-3: Jolas egoerak sustatu eta bideratzea, haurren jardueraren eta garapenaren ardatz gisa.

0013. Haurren jolasa eta horren metodologia.

UC1031-3: Haurrek adierazpenerako eta komunikaziorako dituzten baliabideak garatzea, hazkunde pertsonal eta sozialerako bitartekoak diren aldetik.

0014. Adierazpena eta komunikazioa.

UC1032-3: Haurrak objektuak ukituz ingurunea arakatzera eta kidekoekin nahiz helduekin harremanak izatera bultzatzeko ekintzak garatzea.

0016. Garapen sozioafektiboa.

0018. Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea.

UC1033-3: Ikaskuntzak definitu, sekuentziatu eta ebaluatzea, eta zero urtetik sei urtera bitarteko haurren garapenaren testuinguruan interpretatzea.

0015. Garapen kognitiboa eta motorra.

B) LANBIDE MODULUEK GAITASUN UNITATEEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA, HORIEK EGIAZTATZEKO.

0017. Gizarte trebetasunak.

UC1027-3: Hezkuntza elkartearekin harreman arinak ezarri eta mantentzea, eta familiekin, hezitzaile taldearekin eta beste profesional batzuekin koordinatzea.

0011. Haur hezkuntzaren didaktika.

UC1028-3: Hezkuntzako esku-hartze prozesuak programatu, antolatu, gauzatu eta ebaluatzea, ikastetxean eta haur taldeetan.

0012. Haurren autonomia pertsonala eta osasuna.

0018. Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea.

UC1029-3: Autonomiarako eta osasunerako ohiturak hartzeko eta lantzeko programak garatzea, eta arrisku egoeretan esku hartzeko programak ere bai.

0013. Haurren jolasa eta horren metodologia.

UC1030-3: Jolas egoerak sustatu eta bideratzea, haurren jardueraren eta garapenaren ardatz gisa.

0014. Adierazpena eta komunikazioa.

UC1031-3: Haurrek adierazpenerako eta komunikaziorako dituzten baliabideak garatzea, hazkunde pertsonal eta sozialerako bitartekoak diren aldetik.

0016. Garapen sozioafektiboa.

0018. Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea.

UC1032-3: Haurrak objektuak ukituz ingurunea arakatzera eta kidekoekin nahiz helduekin harremanak izatera bultzatzeko ekintzak garatzea.

0015. Garapen kognitiboa eta motorra.

UC1033-3: Ikaskuntzak definitu, sekuentziatu eta ebaluatzea, eta zero urtetik sei urtera bitarteko haurren garapenaren testuinguruan interpretatzea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) MODULUAK EMATEN DITUZTEN IRAKASLEAK

0011. Haur hezkuntzaren didaktika.

-Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0012. Haurren autonomia pertsonala eta osasuna.

-Komunitatearentzako zerbitzuak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0013. Haurren jolasa eta horren metodologia.

-Komunitatearentzako zerbitzuak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0014. Adierazpena eta komunikazioa.

-Komunitatearentzako zerbitzuak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0015. Garapen kognitiboa eta motorra.

-Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0016. Garapen sozioafektiboa.

-Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0017. Gizarte trebetasunak.

-Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0018. Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea.

-Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0019. Haurrei laguntzeko proiektua.

-Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Komunitatearentzako zerbitzuak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0020. Lehen sorospenak.

-Osasun eta laguntza prozedurak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

-Irakasle espezialista.

0021. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0022. Enpresa eta ekimena.

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA01 Ingelesa I.

-Ingelesa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B) IRAKASLANARI DAGOKIONEZ BALIOKIDEAK DIREN TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

Enpresa Zientzietako diplomaduna.

Lan Harremanetako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Gizartean eta komunitatean esku hartzea.

Maisu-maistrak, espezialitate guztiak.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

C) IKASTETXE PRIBATUETARAKO BEHAR DIREN TITULAZIOAK

0011. Haur hezkuntzaren didaktika.

0015. Garapen kognitiboa eta motorra.

0016. Garapen sozioafektiboa.

0017. Gizarte trebetasunak.

0018. Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea.

0019. Haurrei laguntzeko proiektua.

Pedagogiako lizentziaduna.

Psikologiako lizentziaduna.

Psikopedagogiako lizentziaduna.

Maisu-maistrak, espezialitate guztiak.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

0012. Haurren autonomia pertsonala eta osasuna.

0013. Haurren jolasa eta horren metodologia.

0014. Adierazpena eta komunikazioa.

0019. Haurrei laguntzeko proiektua.

Pedagogiako lizentziaduna.

Psikologiako lizentziaduna.

Psikopedagogiako lizentziaduna.

Maisu-maistrak, espezialitate guztiak.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

0020. Lehen sorospenak.

Medikuntzako lizentziaduna.

Erizaintzako diplomaduna.

0021. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0022. Enpresa eta ekimena.

Zuzenbideko lizentziaduna.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna.

Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaduna.

Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziaduna.

Lanaren Zientzietako lizentziaduna.

Ekonomiako lizentziaduna.

Psikologiako lizentziaduna.

Soziologiako lizentziaduna.

Industria Antolaketako ingeniaria.

Enpresa Zientzietako diplomaduna.

Lan Harremanetako diplomaduna.

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

Gizarte Laneko diplomaduna.

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA EKIPAMENDUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekuak

Balio anitzeko gela

60

40

Gizarte eta kultur zerbitzuen lantegia.

120

90

Ekipamenduak

Balio anitzeko gela.

-Ikus-entzunezko ekipoak.

-Sarean instalatutako PCak, proiektagailua eta Internet.

Gizarte eta kultur zerbitzuen lantegia.

-Ikus-entzunezko ekipoak.

-Sarean instalatutako PCak, proiektagailua eta Internet.

-Eszenatokiak argiztatzeko oinarrizko ekipoa.

-Lehen sorospenetarako manikiak (heldua eta haur txikia).

-Haurren zainketa, higiene eta elikadurarako instalazioa eta materialak.

-Psikomotrizitateko materiala.

-Jolas egituratuetarako materiala.

-Erritmo eta musika adierazpenerako materiala.

-Adierazpen dramatikorako materiala.

-Antzezpenerako materiala.

-Adierazpen plastikorako materiala.

-Arrazoitze ludiko-matematikorako materiala.

-Ahozko adierazpenerako materiala.

-Zentzumenezko pertzepziorako materiala.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web