(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

95/2008 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 25EKOA, ANALISIEN ETA KALITATE KONTROLAREN LABORATEGIKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN.

BON N.º 123 - 08/10/2008; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA INSTALAZIOAK


Zioen azalpena

1

Lanbide kualifikazioei eta lanbide heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte-hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretua garatzen du, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluko curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren hiru lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Hiru lanbide kualifikazio horiek, alegia, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen dituen Saiakuntza mikrobiologikoak eta bioteknologikoak eta Saiakuntza fisikoak eta fisiko-kimikoak eta irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautzen duen Analisi kimikoa, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortu ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopura (ECTS). Lehenengoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugigarritasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakasleku eta instalazioen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abuztuaren 28ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Kimikaren lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia.

b) Maila: 3 - Goi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Kimika.

e) Europako erreferentea: HNSN - 5b (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bana prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetarako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik emanen dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa.

6. artikulua . Batxilergotik zikloan sartzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, batxiler titulua dutenak sartu ahal izanen dira Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Goi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hemeretzi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak, edo hemezortzi, egin nahi diren ikasketekin zerikusia duen teknikari tituluren baten jabe izanez gero.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluak zuzeneko sarbidea ematen du goi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluak zuzeneko sarbidea ematen du unibertsitateko gradu tituluak eskuratzeko ikasketetarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

3. Baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, lanbide heziketako goi mailako teknikari tituluen eta unibertsitateko gradu ikasketen arteko kreditu-onarpenari buruzko arauaren esparruan, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako ikasketei, heziketa ziklo honetako lanbide moduluen artean banatuak.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanerako prestakuntza eta orientazioko eta Enpresa eta ekimeneko moduluei dagokienez, urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

3. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lantokietako prestakuntzako moduluaren salbuespen osoa edo partziala lortu ahalko da lan esperientziaren bitartez, betiere analisien eta kalitate kontrolaren laborategiekin zerikusia duen lanbideren batean aritu izana frogatzen bada artikulu horretan adierazten den eran.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haien onarpenerako erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe publikoetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta instalazioak.

Urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak, instalazioak eta ekipamenduak foru dekretu honen 7. eranskinean azaltzen dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.-Tituluaren baliokidetasunak.

1. Urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio akademiko eta profesional berak sortuko dituzte:

a) Elikadurako teknikari espezialista, Kimika adarra.

b) Esne Analisietako teknikari espezialista, Kimika adarra.

c) Analisi eta Oinarrizko Prozesuetako teknikari espezialista, Kimika adarra.

d) Laborategiko Kimikako teknikari espezialista, Kimika adarra.

e) Laborategiko Laguntza Teknikoko teknikari espezialista, Kimika adarra.

2. Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluak ere (Nafarroako Foru Komunitatean Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duen uztailaren 21eko 198/1997 Foru Dekretuaren bidez arautua) foru dekretu honetan curriculuma arautzen zaion Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluak bezalako ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

Bigarrena.-Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Uztailaren 21eko 198/1997 Foru Dekretuan ezarritako Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau-esparruan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Beste arau batzuk indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.-Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2008-2009 ikasturtean ezarriko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea, Javier Caballero Martínez.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak ondokoak dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta gaitasun-unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honetako gaitasun orokorra laborategiko jarduerak eta laginketa plana antolatu eta koordinatzean datza. Era guztietako saiakuntza eta analisiak egin behar dira lantzen ari diren edo bukaturik dauden gai eta produktuekin, ikerketarako eta kalitatearen kontrolerako. Laborategiko jardunbide egokiei buruzko arauak eta laneko nahiz ingurumeneko segurtasunari buruzkoak bete behar dira eta lortzen diren emaitzak interpretatu behar dira.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

-QUI020-3: Saiakuntza mikrobiologikoak eta bioteknologikoak, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

.UC0052-3: Laborategiko jarduera antolatu eta kudeatzea berariazko prozedurak eta arauak aplikatuz.

.UC0053-3: Laginketa plana antolatzea eta laginak hartzea.

.UC0054-3: Saiakuntza mikrobiologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

.UC0055-3: Saiakuntza bioteknologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

-QUI020-3: Saiakuntza fisikoak eta fisiko-kimikoak, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

.UC0052-3: Laborategiko jarduera antolatu eta kudeatzea berariazko prozedurak eta arauak aplikatuz.

.UC0053-3: Laginketa plana antolatzea eta laginak hartzea.

.UC0056-3: Saiakuntza fisikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

.UC0057-3: Saiakuntza fisiko-kimikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

-QUI117-3: Analisi kimikoa, ondoko gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

.UC0052-3: Laborategiko jarduera antolatu eta kudeatzea berariazko prozedurak eta arauak aplikatuz.

.UC0053-3: Laginketa plana antolatzea eta laginak hartzea.

.UC0342-3: Analisi kimikorako teknika instrumentalak aplikatzea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

.UC0341-3: Metodo kimikoen bidezko analisiak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak:

a) Kasuan kasuko produktu motarako analisi teknika egokiena zein den zehaztea, berariazko dokumentazioa interpretatuz.

b) Laginaren analisia egiteko behar diren material eta ekipoak prestatu eta mantentzea, ezarritako baldintzetan.

c) Laginketa plana antolatzea eta laginak hartzea, ezarritako arau indardunak aplikatuz.

d) Lagina prestatzea, analisiaren aurretik, laborategiko oinarrizko eragiketen bidez, eta erabili beharreko teknikara egokitzea.

e) Produktu baten propietate fisiko, kimiko, mikrobiologiko eta bioteknologikoak jakiteko saiakuntza eta analisiak egitea, gaitasun teknikoari, laneko segurtasunari eta ingurumeneko segurtasunari buruzko arauak betez.

f) Analisian lortutako datuak ebaluatzea, behar diren txosten teknikoak idaztea eta ezarritako euskarrietan gordetzea.

g) Ingurumena babesteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko arau eta neurriak betetzen direla ziurtatzea laborategian egiten diren jarduera guztietan.

h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzea, laborategiari dagozkionak alegia, eta horiei buruzko ezagutza etengabe eguneratzea.

i) Lantokia garbi eta ordenaturik edukitzea eta gaitasun teknikoari buruzko arauak eta lan osasuneko baldintzak betetzea.

j) Behar denean kontsultak egitea pertsona egokiari, mendekoen autonomia errespetatzen jakitea eta komeni denean informazioa ematea.

k) Berrikuntzaren eta eguneratzearen aldeko jarrerari eustea bere lan esparruan, bere lanbide inguruneko teknologiaren eta antolamenduaren aldaketetara moldatzeko.

l) Gerta daitezkeen egoera kolektiboen gidaritza hartzea, pertsonen arteko eta laneko gatazketan bitartekari aritzea, laneko giro atsegina lortzen laguntzea eta une oro zintzotasunez, errespetuz eta tolerantziaz jokatzea.

m) Laborategian garatzen diren analisi metodo berrien eta produktuen ikerketan parte hartzea.

n) Lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea, teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.

ñ) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

o) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat.

p) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

q) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek hainbat sektoretako enpresa edo laborategitan lan eginen du, kalitatearen kontrolerako eta ikerketarako gai eta produktuekin saiakuntza fisiko eta fisiko-kimikoak, analisi kimikoak eta instrumentalak egiten diren tokietan, hain zuzen ere, bai eta ingurumenaren edo elikaduraren arloko proba mikrobiologiko eta bioteknologikoak egiten diren tokietan ere, besteak beste.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Laborategi publiko edo pribatuetako analista.

-Laborategi kimikoko analista.

-Laborategi mikrobiologikoko analista.

-Materialen laborategiko analista.

-Nekazaritzako elikagaien industrietako laborategiko analista.

-Eraldatze industrietako laborategiko analista.

-Prestakuntza, ikerketa eta garapen zentroetako analista.

-Elikagai industrietako, ingurumen arloko enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.

-Edateko uren eta hondakin uren analista mikrobiologikoa.

-Farmazia industriako kontrol mikrobiologikoko analista.

-Lehengaien eta produktu bukatuen analista.

-Kimika industrialeko laborategiko teknikaria.

-Askotariko manufaktura industrietan kalitatea kontrolatzeko teknikaria.

-Fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetako teknikaria.

-Eraikuntzako materialen saiakuntzetako teknikaria.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroako industria kimikoa honako produkzio sektore hauetan antolaturik dagoela esan daiteke: berezko industria kimikoa, ingurumena, farmazia industria, nekazaritzako elikagaien industria, paperaren industria, industria eraldatzailea, plastikozko eta kautxuzko produktuen fabrikazioa, pigmentu, pintura eta bernizen fabrikazioa, eta produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioa, besteak beste.

Bai lehengaien eta bai produktu bukatuen kalitate kontrolen eskakizun gero eta zabalagoak eta ingurumenari, trazabilitateari, segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arau gero eta zorrotzagoek laborategien eta langile kualifikatuen beharra sortu dute aipatu produkzio sektoreetako enpresetan. Profesional honek, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariak alegia, analisten beharrak betetzen ditu zerbitzuetako eta kalitate kontroleko laborategi horietan.

Halaber, jada 2004-2007 aldirako plan teknologikoan, Nafarroako Gobernuak lehentasunezko helburutzat jo zuen Foru Komunitatean jarduera bioteknologikoa sustatzea, produktu lehiakorragoak edo merkatuaren etorkizuneko eskakizunetarako hobeki prestatuak garatu nahian, eta bioteknologia harturik desberdintze-faktore gisa. Horren ondorioz, alor honetako eta I+G+B programetako jarduera ekonomikorako pizgarriak eman dira, Foru Komunitatea alor honetan Europako eskualde aurreratuenen artean kokatzeko xedearekin. Jarraibide horiekin bat, titulu honetan saiakuntza bioteknologikoetarako prestakuntza ere sartu da eta garrantzi berezia eman zaie bioteknologiak elikagaien industrian dituen aplikazioen gaineko edukiei.

c) Prospektiba.

Lanbide figura honek, bere eginkizunen bitartez, laborategiaren antolamendua eta errentagarritasuna bermatuko ditu eta erosketen departamentuari lagunduko dio hornitzaileen homologazioan eta kalitatea bermatzeko planetan. Produkzioarekiko harremanak estuagoak izanen dira eta prozesu berrien ezarpenean parte hartuko du.

Analisi eta kontrol eginkizunak enpresako gainerako arloetan edo bezeroaren enpresan integratzen dira progresiboki. Beraz, analisiak egitea eta txostenak ematea ez dira teknikari honen lan bakarrak izanen. Aitzitik, produkziotik edo are merkatutik datozen beste datu batzuk bildu eta landu beharko ditu, kalitatearen kontrolarekin zerikusia dutenak.

Gizarteak produktu berriak eskatzen dituela eta, I+G+B departamentuetan egiten den inbertsioa nabarmen handituko da teknologia berriak garatzeko eta ingurumena hobeki zaintzen duten produktuak prestatzeko (albo-eragin arinagoak, degradazio biologiko azkarra, metal astunen, disolbatzaile organikoen edo produktu fosfatatuen erabilera saihestea).

Bioteknologiaren goraldia etorriko da, teknika berrien eta izaki bizidunak aztertzen eta erabiltzen dituzten teknologien ezarpenaren ondorioz. Horrek gizakiaren osasunean, elikagaietan, ingurumenean eta beste hainbat arlotan izanen du aplikazioa.

Fabrikatzen den edozein produktu kimiko (purua, formulatua, tartekoa edo amaierakoa) kaltegabea dela egiaztatu eta ziurtatu beharrak enpresei beren estrategia aldaraziko die, Europar Batasunaren REACH erregelamenduaren arabera (substantzia eta prestakin kimikoak erregistratu, ebaluatu eta baimentzeko erregelamendua).

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Materialak eta erreaktiboak sailkatu eta hautatzea, haiek manipulatu eta gordetzeko baldintzak identifikatuz, hornidura eta biltegiratzea antolatzeko.

b) Kontrolatu beharreko produktuak identifikatu eta haien ezaugarriak zehaztea, lotutako dokumentazio berariazkoa aztertuz, analisi metodorik egokiena aukeratzeko.

c) Behar diren material eta ekipoak hautatzea, haien ezaugarriak egin behar den analisi motarekin lotuz, haiek prestatzeko eta ezarritako baldintzetan mantentzeko.

d) Laginketa plana deskribatzea, laginek izan behar dituzten ezaugarriak aztertuz, laginak hartzeko.

e) Oinarrizko eragiketen ezaugarriak zehaztea eta materia nola eraldatzen duten aztertzea, analisietarako laginak prestatzeko.

f) Teknika analitikoak bereiztea, haien abantailak eta aplikazioak aztertuz, saiakuntzak eta analisiak egiteko.

g) Lortutako datuak aztertu eta interpretatzea eta emaitzak aurkezteko teknikak identifikatzea, emaitzen baliozkotasuna ebaluatzeko.

h) Ingurumena babesteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak deskribatzea eta lan prozedurei aplikatu beharreko araudia identifikatzea, ingurumena babesteko arau eta neurriak beteko direla ziurtatzeko.

i) Datu tratamendurako eta kudeaketarako programa informatiko desberdinak ezagutzea eta analisien emaitzen lanketarekin erlazionatzea, haiek laborategiko jardueretan erabiltzeko.

j) Lan taldeko kide bakoitzaren eginkizunak deskribatzea eta bakoitzaren erantzukizuna identifikatzea, kontsultak egiteko.

k) Bere jardueraren aldaketa teknologikoak, antolamenduzkoak, ekonomikoak eta lan arlokoak identifikatzea eta lan eremuan duten eragina aztertzea, espiritu berritzaileari eusteko.

l) Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea, erabakiak hartzeko prozesua aztertuz, haietan gidari aritzeko.

m) Analisietarako eta produktuen garapenerako metodoak berriztatzearen garrantzia baloratzea eta teknika analitiko berritzaileak aintzat hartzea, horien ikerketan eta garapenean parte hartzeko.

n) Laborategiko jarduerak aztertzea eta prozesu osoari egiten dioten ekarpena identifikatzea, lan taldeetan modu aktiboan parte hartzeko eta produkzioaren helburuak lortzeko.

o) Ikasteko aukerak eta lan munduarekin duten lotura identifikatu eta baloratzea, eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, eguneratzearen eta berrikuntzaren kulturari eusteko.

p) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

q) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-markoa aztertzea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

0065

Laginketa eta laginaren prestaketa

230

7

1.a

0066

Analisi kimikoak

320

10

1.a

0069

Saiakuntza fisiko-kimikoak

130

4

1.a

0070

Saiakuntza mikrobiologikoak

160

5

1.a

0075

Enpresa eta ekimena

60

2

1.a

NA01*

Ingelesa I

60

2

1.a

0067

Analisi instrumentala

220

10

2.a

0068

Saiakuntza fisikoak

130

6

2.a

0071

Saiakuntza bioteknologikoak

110

5

2.a

0072

Kalitatea eta segurtasuna laborategian

110

5

2.a

0074

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

90

4

2.a

0073

Analisien eta kalitate kontrolaren laborategiaren proiektua

30

Enpresaren ordutegian

2.a

0076

Lantokietako prestakuntza

350

Enpresaren ordutegian

2.a

(*) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Laginketa eta laginaren prestaketa

Kodea: 0065.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Laginketa plana antolatzen du, hurrenez hurreneko etapa guztietako prozedurak eta baliabideak justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laginketarako prozedura normalizatua bete da, kalitate adierazleak kontuan izanik.

b) Laginketa mota bakoitzerako lan prozedura normalizatuak eta aplikatu beharreko jarraibideak azaldu dira.

c) Laginen kopurua eta tamaina zehaztu dira, lagin adierazgarria lortzeko.

d) Laginketarako teknika zehaztu da, eskatutako determinazio analitikoak kontuan izanik.

e) Materialak eta ekipoak identifikatu dira, kantitatea, egonkortasuna eta saiakuntzen kopurua kontuan izanik.

f) Laginak hartzeko unea eta maiztasuna erabakitzeko irizpideak eta analisia egin arte gehienez igaro daitezkeen denborak ezarri dira.

g) Laginak baztertu eta atzera botatzeko irizpideak ezarri dira.

h) Laginketarako teknika zehaztu da, eskatutako determinazio analitikoak kontuan izanik.

2. Lagina hartzen du, teknika desberdinak erabiliz, laginaren izaeraren eta egoeraren arabera.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laginketarako teknikak sailkatu dira, haien alde onak eta txarrak justifikatuz.

b) Kodetutako material, tresna eta ekipoak erabili dira eta asepsia baldintzak kontrolatu dira.

c) Lagina hartu eta garraiatu da, haren adierazgarritasuna bermatuz eta kutsadurak eta eraldaketak kontrolatuz.

d) Laginketak eta "in situ" saiakuntzak egiteko ekipoak prestatu dira, laginaren izaera kontuan hartuz.

e) Ontzia prestatu da, lagin motaren eta neurtu behar den parametroaren arabera.

f) Lagina erregistratu, etiketatu, garraiatu eta biltegiratzeko prozedurak deskribatu dira, trazabilitatea bermatzen dutenak.

g) Laginketak analisiaren emaitzen fidagarritasunerako duen garrantzia baloratu da.

h) Lagina hartu, kontserbatu, garraiatu eta manipulatzeko segurtasun arauak aplikatu dira.

3. Laginak tratatzeko ekipoak eta laborategiko instalazio lagungarriak prestatzen ditu, gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laginak prestatzeko ekipoak eta horien aplikazioak identifikatu dira.

b) Laborategiko zerbitzu lagungarriak zein diren adierazi da.

c) Tratatu behar den laginaren propietateetarako ekipo eta material egokiak hautatu dira.

d) Ekipoak eta tresnak prestatzeko prozedurak deskribatu dira.

e) Ekipo eta instalazioen muntaketa antolatu da, zerbitzu lagungarriekiko loturak doituz eta segurtasun arauak kontuan hartuz.

f) Materiala prestatu da, garbitasun eta txukuntasun arauak aplikatuz.

g) Zerbitzu lagungarriak ongi dabiltzala egiaztatu da.

h) Laborategiko zerbitzu lagungarriak mantentzeko eta prestatzeko eragiketak aplikatu dira.

4. Lagina prestatzen du, eta teknika egin beharreko analisiarekin edo saiakuntzarekin erlazionatzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lagina tratatzeko oinarrizko eragiketak identifikatu dira.

b) Oinarrizko eragiketak arautzen dituzten printzipioak azaldu dira.

c) Oinarrizko eragiketak hautatu dira, tratatu beharreko laginaren arabera.

d) Saiakuntzak eta analisiak egitea ahalbidetuko duten oinarrizko eragiketak aplikatu dira.

e) Lagina tratatu da, oinarrizko zenbait eragiketa biltzen dituzten prozeduren bitartez.

f) Lagina prestatzeko segurtasun arauak eta gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Laginketa plana antolatzea:

.Prozesu analitikoa. Etapak.

.Laginketa plana.

.Kalitate maila onargarria.

.Laginketarako prozedura normalizatua.

.Laginak hartzeko arau ofizialak.

.Hondakinen tratamendua.

.Laginketak analisi osoan duen eragina.

.Lagin-hartzearen kalitatea nola bermatu.

.Lagin-hartzearen alderdi estatistikoak.

.Laginak hartzean eta manipulatzean erroreei aurrea hartzea.

-Laginak hartzea:

.Laginak hartzeko metodoak eta ekipoak.

.Laginketa motak.

.Laginketarako erabiltzen diren aparatuak.

.Laginketa guneak ezartzea.

.Laginketarako materiala eta ekipoak prestatzea.

.Laginak hartzeko teknikak.

.Lagina manipulatu, kontserbatu, garraiatu eta biltegiratzea.

-Laginak tratatzeko ekipoak prestatzea:

.Ekipo eta instalazioak muntatu eta mantentzea.

.Laborategiko ekipo eta zerbitzu lagungarriak mantentzeko plana.

.Materiala garbitu eta desinfektatzeko teknikak.

.Laginketa ekipoak kalibratzea.

.Ekipoak prestatzeko segurtasun arauak.

.Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina.

-Laginak prestatzea:

.Laginaren aurretiazko tratamenduak: garbitzea, lehortzea, birrindu eta homogeneizatzea, bahetzea, zatitzea edo/eta azpilaginak ateratzea.

.Laborategiko oinarrizko eragiketak.

.Laginaren tratamendua espezie ez-organikoen analisia egiteko: disolbatzea, disgregatzea, deskonposatzea, iragaztea, zentrifugatzea, mineralizatzea, prezipitatzea, kristaltzea.

.Laginaren tratamendua analito organikoen determinaziorako: estrakzioa, destilazioa, adsortzioa, absortzioa.

.Lagin motaren eta analisiaren arteko lotura.

.Laginak prestatzeko segurtasun arauak.

.Ingurumena babesteko arauak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu hau funtsezkoa da titulurako, laginketa eta laginaren prestaketa edozein analisi motaren aurreko faseak direlako. Ezinbestekoa da, beraz, gainerako moduluekin batera, gaitasun orokorra lortzea ahalbidetuko duten edukiak garatzea.

Modulu honen bitartez ikasleak aintzat hartu behar du zein garrantzi handia duen lagina ongi hartu eta tratatzeak analisiaren emaitzetarako, eta prozesu horietako erroreen iturriak ezagutu behar ditu. Izan ere, edozein analisi edo saiakuntzaren emaitzen kalitateari eragiten ahal dioten bi alderdi nagusiak, funtsean, lagin-hartzea eta analisiaren aurreko tratamendua dira. Eduki horiek modulu honetan lantzen dira eta hortik datorkio garrantzia.

Moduluaren edukiek prozesu analitikoa izan dezakete ardatz hasiera batean, prozesu eta problema analitikoa eta beraren etapak definituz. Alabaina, nahiz eta problema analitiko baten urratsak lagin-hartzea, prestaketa, analisia eta emaitzen azalpena izan, gomendatzen da analisia prestatzeko oinarrizko eragiketen inguruko edukiak irakas daitezela lehenik eta behin, ikasleek prestaketa eta bereizketa teknikak ezagutu behar dituztelako beste modulu batzuetan eskatuko zaizkien analisiak edo saiakuntzak egin ahal izateko. Interesgarria litzateke, aurreko sekuentzia horren ondorioz, modulu hau osorik ikustea gainerako moduluei ekin baino lehen, baina hori antolamenduaren aldetik oso zaila denez gero, ikasi beharreko lehendabiziko edukiak oinarrizko eragiketak izateko gomendio hau iradokitzen da. Modulu honen edukiak oinarrizkoak dira beste modulu hauek garatu ahal izateko: Analisi kimikoa, Analisi instrumentala, Saiakuntza fisikoak, Saiakuntza fisiko-kimikoak, Saiakuntza mikrobiologikoak eta Saiakuntza bioteknologikoak.

Bestalde, bereizketarako eta lagina prestatzeko teknikak hain ugariak izanik, gomendagarria izan daiteke horretan ematen den denbora, gutxi gorabehera, moduluko ordu guztien erdiak izatea.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Oinarrizko eragiketen atalean egin beharreko jarduerak laborategiko praktikak izanen dira; lagin organikoak eta ez-organikoak prestatzeko teknika guztiak landuko dira.

Laginketarekin zerikusia duten jardueretako batzuk praktikoak izanen dira eta horietan laginketa ekipo desberdinak erabiliko dira. Besteak teoriko-praktikoak izanen dira, kasu praktikoetarako laginketa planak eginen baitira.

Azkenik, kurtsoko beste moduluekin koordinaturik jarduera integratzaile bat egitea gomendatzen da. Hor determinazio analitikoren bat eginen litzateke, etapaz etapa, metodoaren hautapenetik hasi eta emaitzen azterketaraino, trazabilitatea une oro bermatuz.

Funtsezkoa da modulu honek "Kalitatea eta segurtasuna laborategian" izeneko moduluarekin duen lotura, laborategiko kalitate eta segurtasun arauak praktika guzti-guztietan aplikatu behar direlako; laginak hartzean, batik bat, kalitatea, trazabilitatea eta segurtasuna bermatu behar dira.

Lanbide modulua: Analisi kimikoak

Kodea: 0066.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 320 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Analisi kimikorako materialak eta erreaktiboak sailkatzen ditu, haien propietateei eta portaera kimikoari antzemanda.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Erreaktiboak identifikatu dira, haien ezaugarri kimikoak eta purutasuna kontuan hartuz.

b) Erreakzio kimikoak deskribatu dira, beren aplikazio analitikoekin lotuz.

c) Oreka kimikoa zer den azaldu da eta haren bilakaeran eragiten duten faktoreak deskribatu dira.

d) Analitoak identifikatzeko probak hautatu dira, haien propietate kimikoak kontuan hartuz.

e) Analisi kimiko baten ezaugarriak eta bertan gertatzen diren erreakzioak azaldu dira.

f) Prozesu analitikoetan behar diren oinarrizko eragiketak aplikatu dira.

g) Ordena eta garbitasun irizpideak aplikatu dira ekipo eta materialen prestaketan.

h) Laborategian sortutako hondakinak modu egokian deuseztatu dira.

i) Laborategian laneko segurtasun arau oinarrizkoak errespetatu dira eta behar diren babes neurriak erabili dira.

2. Disoluzioak prestatzen ditu, masen eta kontzentrazioen kalkuluak justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Erreakzio jakin bateko erreaktiboen masak eta kontzentrazioak kalkulatu dira, lege kimikoak aplikatuz.

b) Disoluzioak adierazteko kontzentrazio unitate desberdinak erabili dira.

c) Prestatutako disoluzioak identifikatu eta etiketatu dira.

d) Eskatutako kontzentrazioa duten disoluzioen determinazioan behar diren material bolumetrikoak eta erreaktiboak hautatu dira.

e) Gertatzen diren erreakzioak identifikatu dira.

f) Aparatu eta materialak kalibratu dira, arau estandarizatuak eta kalitate arauak betez.

g) Disoluzioa prestatu da eta erreferentziazko erreaktibo normalizatu baten aldean baloratu da.

h) Kalitateari, laneko osasunari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak aplikatu dira disoluzioak prestatzeko prozesu osoan.

3. Analisi kuantitatiboko teknikak aplikatzen ditu, gertatzen diren erreakzio motak eta analisi horietan dituzten aplikazioak justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Analisi kimiko kuantitatiboko teknika desberdinen oinarriak azaldu dira.

b) Teknika egokia hautatu da, lagin mota, kantitatea, kontzentrazioa eta matrizea kontuan hartuz.

c) Lana planifikatu da, sekuentzia eta etapa kritikoak zehaztuz.

d) Erreaktibo adierazleak ongi hautatu dira eta haien erabilera gertatzen diren erreakzioekin erlazionatu da.

e) Analisi grabimetrikoak eta bolumetrikoak egin dira, eta metodo horien eta oinarri dituzten teknika fisiko-kimikoen arteko loturak azaldu dira.

f) Balorazio bateko baliokidetasun puntuak zehaztu dira metodo grafiko desberdinen bitartez.

g) Kontrasteko probak eta zurizko probak erabili dira eta errore analitikoekin eta horien murrizketarekin duten lotura azaldu da.

h) Emaitzak aurkezteko behar diren kalkuluak egin dira.

i) Analisiaren errorearen arrazoiak atzeman dira.

j) Analisiak egiteko ordena eta txukuntasuna aintzat hartu dira.

4. Funtzio organikoak analizatzen ditu, gertatzen den erreakzio mota deskribatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Karbono atomoaren propietateak eta lotura mota desberdinak egiteko duen ahalmena erlazionatu dira.

b) Funtzio talde desberdinen erreakzio bereizgarriak identifikatu dira.

c) Lagin bateko funtzio taldeak identifikatu dira, beren propietateak kontuan hartuz.

d) Lagin bat osatzen duten elementuak identifikatu dira, elementuen analisiaren bitartez, behar diren erreakzioak aplikatuz.

e) Analisiaren aurretik lagina tratatu da, bereizketa teknikak erabiliz.

f) Laginaren deribatu analitikoak prestatu dira haien egitura zehazteko.

g) Saiakuntza organikoetako teknikak aplikatu dira laginen osagaiak identifikatzeko.

h) Analisiaren aurreko behaketek produktu baten ezaugarri fisikoak zehazten zenbateraino laguntzen duten baloratu da.

i) Konposatu organikoen analisi kuantitatiboak egin dira, teknika grabimetrikoak eta bolumetrikoak erabiliz.

j) Egiturazko osagai nagusiak ezagutzeko saiakuntzak egin dira.

k) Segurtasunari eta laneko osasunari buruzko arauak aplikatu dira, substantzia organikoekin zerikusia dutenak, hain zuzen ere.

5. Analisian lortutako emaitzak baloratzen ditu, horien koherentzia eta baliozkotasuna zehaztuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lortutako emaitzak onartu edo baztertzeko irizpideak ezarri dira.

b) Lortutako datuak aztertu dira, aldez aurretik emaitzak onartu eta baztertzeko definitu diren irizpideen arabera.

c) Analitoaren amaierako kontzentrazioa lortu da, grafiko eta kalkulu egokien bitartez.

d) Datuak euskarri egokietan erregistratu dira, behar diren erreferentziak emanez.

e) Amaierako emaitzetan atera behar diren zifra esanguratsuak ondorioztatu dira.

f) Lortutako emaitzak ebaluatu dira, ezarritako taulak, ereduak edo arauak erabiliz.

g) Datuak lantzeko programak erabili dira, maila aurreratuan.

h) Txostenak egin dira, zehaztapenei jarraituz.

i) Emaitzen ebaluaziorako prebentzio eta zuzenketa ekintzak kontuan hartu dira.

j) Analisi kimikoaren garrantzia eta analisiaren emaitzen fidagarritasuna baloratu dira.

k) Analisian lortutako emaitzen ziurtasuna errespetatu da.

Oinarrizko edukiak.

-Analisi kimikorako material eta erreaktiboen sailkapena:

.Erreaktibo kimikoak.

.Segurtasun datuen fitxak nola erabili.

.Oinarrizko segurtasun arauak laborategian. Ordena eta garbitasuna. Babes neurriak. Hondakinak ezabatzea.

.Erreakzio kimikoak.

.Estekiometria.

.Erreakzio abiadura. Oreka kimikoa.

.Analisi kimikoen sailkapena.

.Zuzeneko metodoen bidezko analisi kualitatiboa.

.Bereizketa tekniken aplikazioa.

.Produktu kimikoak erabiltzeko arreta neurriak.

-Disoluzioak prestatzea:

.Disoluzioen propietateak.

.Disoluzioaren kontzentrazioa.

.Kontzentrazioen kalkulua.

.Aparatu bolumetriko eta grabimetrikoak kalibratzea.

.Masa eta bolumen neurriak.

.Disoluzioak prestatzea. Etiketatzea, identifikazioa, kontserbazioa.

.Disoluzioak baloratzea.

.Substantzia patroiak.

.Erreaktibo adierazleak.

.Kalitateari, laneko osasunari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak disoluzioen prestaketan.

.Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina.

-Analisi kuantitatiboko tekniken aplikazioa:

.Analisirako metodo bolumetrikoak. Bolumetria motak. Gertatzen diren erreakzioak.

.Balorazio kurbak: baliokidetasun puntua. Adierazleak.

.Bolumetria desberdinen aplikazioak.

.Grabimetriako kontzeptu orokorrak.

.Analisi metodo grabimetrikoak.

.Material bolumetriko eta grabimetrikoaren garbiketa eta mantentzea.

.Metodo grabimetriko eta bolumetrikoak hautatzeko oinarriak.

.Analisi bolumetriko eta grabimetrikoetako erroreak.

.Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudiaren aplikazioa.

-Funtzio organikoen analisia:

.Karbono atomoa. Loturak, isomeria.

.Erreakzioak kimika organikoan.

.Erreakzioaren mekanismoa.

.Funtzio organiko nagusiak. Horiek identifikatzeko propietate fisiko eta kimikoak.

.Lagin organiko bateko elementuak zuzeneko metodoen bidez identifikatzea.

.Funtzio-taldeen analisia.

.Nahasturak bereiztea.

.Analisi organiko kuantitatiboa.

.Konposatuen identifikazioa eta deribatuen sorrera.

.Biokimikaren atarikoak. Egiturazko osagai nagusiak ezagutzeko saiakuntzak.

.Segurtasunari eta laneko osasunari buruzko arauak funtzio organikoen analisian.

.Analisia egiteko zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna.

-Emaitzen balorazioa:

.Datuak onartu edo baztertzeko irizpideak ezartzea.

.Irudikapen grafikoa eta kalkulu estatistikoak.

.Analisiaren emaitzen ebaluazioa.

.Erroreen balorazioa eta zifra esanguratsuak.

.Txostena egiteko metodologia.

.Emaitzen tratamenduaren isilpekotasuna.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleak, modulu honen bitartez, hainbat produkzio sektoretan lanean eskatuko zaizkion analisiak egiteko oinarrizko trebetasunak lortu behar ditu. Beraz, modulu hau ezinbestekoa da tituluan ezarritako gaitasun orokorra lortzeko.

Modulu praktikoa da eta, horregatik, eskola gehienak analisi kimikoko laborategian izanen dira. Gainerako eskolak balio anitzeko gelan izanen dira; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen gela batean.

Edukien sekuentzia egokiena, agian, oinarrizko edukien atalean haiek aurkezten diren hurrenkera da, "Emaitzen balorazioa analisi kimikoan" izeneko azken eduki multzoan izan ezik; hori zeharkakoa izan daiteke, eta analisien lehen emaitzak lortzen diren unean ekiten ahal zaio.

Modulu honetan komenigarria litzateke sarrera txiki bat egitea neurketari, zifra esanguratsuei eta emaitzen adierazpenari buruz. Izan ere, curriculumaren erreferentziazko sekuentziazioaren arabera, ziurgabetasunarekin eta datu tratamenduarekin zerikusia duen guztia bigarren kurtsoan garatu behar da, "Kalitatea eta segurtasuna" moduluan.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Laborategian egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerek laborategiko praktika esperimentalak izan behar dute. Ahal dela, inguruko enpresa eta laborategien errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Komeni da jarduera integratzaileren bat egitea, non batera aplikatu beharko baitira modulu honetan eta "Laginketa eta laginaren prestaketa" moduluan lortutako ezagutzak.

"Analisi kimikoak" moduluaren edukiak oinarrizkoak dira eta euskarria ematen diete zikloko saiakuntza eta analisien gainerako moduluei: Analisi instrumentala, Saiakuntza fisikoak, Saiakuntza fisiko-kimikoak, Saiakuntza mikrobiologikoak eta Saiakuntza bioteknologikoak.

"Laginketa eta laginaren prestaketa" moduluarekin ere badu zerikusirik, berariaz hartu, bereizi eta prestatu diren laginak erabili behar direlako analisi kimikoak egiteko. Modulu honek, beraz, laginketari buruzko moduluan ikasten diren edukien beharra du hasieratik. Horregatik, beharrezkoa da laginketari buruzko moduluan lehendabizi bereizketa eragiketa oinarrizkoak egiten ikastea.

"Kalitatea eta segurtasuna laborategian" moduluarekiko loturak garrantzi berezia du. Modulu horretako edukiak zeharka landu eta aplikatu behar dira tituluko exekuzio eta analisi modulu guztietan. Hartara, ikasleak laborategiko segurtasun eta higienearen inguruko balioak bereganatuko ditu eta laneko ohitura eta trebetasun egokiak garatuko ditu, seguruak bai berarentzat eta bai gainerako ikaskideentzat ere. Halaber, analisi praktikoak egiten direnean kalitate arauak aplikatu behar dira bai prozeduran bai emaitzen tratamenduan.

Lanbide modulua: Saiakuntza fisiko-kimikoak

Kodea: 0069.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Analisiaren baldintzak prestatzen ditu, laginaren izaera saiakuntza motarekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Termodinamikaren printzipioak azaldu dira.

b) Materiaren solido egoera, likido egoera eta gas egoera deskribatu dira.

c) Saiakuntza fisiko-kimikoen motak identifikatu dira.

d) Substantziak bereizten dituzten konstante fisiko-kimikoak definitu dira.

e) Substantzia baten konstante fisiko-kimikoen balioa haren purutasunarekin erlazionatu da.

f) Lagina analisirako egokitu da, bere ezaugarriak eta neurtu behar diren parametroak kontuan hartuz eta ezarritako protokoloari jarraituz.

g) Materiaren egoera-aldaketen diagramak interpretatu dira.

h) Disoluzioen propietateak ezarri dira, substantzia puruekin alderatuta konstante fisiko-kimikoak nola aldatzen diren zehaztuz.

i) Prozesu analitikoa planifikatu da, haren urrats guztiak eta arriskuak identifikatuz.

j) Sortutako hondakinak beren ezaugarrien arabera bereizi dira, kudeatuak izateko.

k) Oinarrizko segurtasun arauak bete dira eta babes ekipo egokiak erabili dira.

2. Saiakuntza fisiko-kimikoetarako ekipoak prestatzen ditu, neurtu behar diren parametroak kontuan harturik.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoaren osagai bakoitzaren funtzioa azaldu da.

b) Neurtu behar den parametrorako ekipo egokia hautatu da.

c) Ekipoen mantentze-lanak egin dira eta ongi dabiltzala egiaztatu da.

d) Ekipoa kalibratu da, neurketaren ziurgabetasuna baloratuz.

e) Saiakuntza egiteko behar diren muntaketak prestatu dira.

f) Ekipoak erabiltzeko egoera ezin hobean mantentzeko beharra baloratu da.

g) Ekipoen erabilerari lotutako arriskuak ebaluatu dira.

h) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatu da.

i) Segurtasun neurriak bete dira ekipoen garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan.

3. Laginen analisiak egiten ditu, saiakuntza fisiko-kimikoak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Saiakuntza mota bakoitza arautzen duten legeak identifikatu dira.

b) Saiakuntza egiteko lan prozedura normalizatua aztertu da.

c) Saiakuntza egiteko hurrenkera zuzena ezarri da.

d) Lagin kopuru egokia hartu da saiakuntza egiteko.

e) Gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatu dira saiakuntza egiteko.

f) Saioaren ondoren ekipoa garbi eta berriro erabiltzeko prest utzi da.

g) Sortutako hondakinak beren ezaugarrien arabera bereizi dira, kudeatuak izateko.

h) Datuak modu egokian gorde dira (tauletan, grafikoetan), informatikako programak edo bestelako euskarriak erabiliz.

i) Modu ordenatu eta metodikoan jokatu da.

4. Emaitzak ebaluatzen ditu, ezarritako estandarrekin erkatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Emaitza lortzeko zein kalkulu egin behar diren zehaztu da.

b) Kalkulu orriak edo datu tratamendurako beste programa informatiko batzuk erabili dira emaitza lortzeko.

c) Aldagai bakoitzerako unitate egokiak erabili dira.

d) Emaitza adierazi da, kontuan izanik saiatutako laginen edo egindako neurketen batez besteko balioa eta neurketen doitasuna (desbiderapen estandarra, bariantza).

e) Substantzien propietate fisiko-kimikoen taulak erabili dira.

f) Lortutako emaitza substantzia beraren erreferentzia-patroiekin edo propietate fisiko-kimikoen taulekin erkatu da.

g) Saiatutako substantziak indarra duten arauak edo fabrikatzaileak emandako zehaztapenak betetzen ote dituen begiratu da.

h) Substantzia identifikatzeko edo haren ezaugarriak zehazteko balio duten ondorioak lortu dira.

i) Txostenak aurkeztu dira, ezarritako eran eta epean.

j) Prozesu osoan kontuan hartu da kalitatearen garrantzia.

Oinarrizko edukiak.

-Saiakuntza fisiko-kimikoetarako baldintzak prestatzea:

.Termodinamikaren printzipioak.

.Fase-orekak. Faseen erregela eta askatasun gradua. Osagai bakarreko sistemak. Egoera aldaketak.

.Materiaren egoerak eta horien propietateak.

.Disoluzioak. Disoluzioen propietateak. Disolbagarritasun kurbak, banaketa koefizientea, Raoult-en eta Henry-ren legeak.

.Lagina saiakuntza fisiko-kimikorako prestatzea.

.Laneko segurtasun eta osasunari buruzko arauak saiakuntza fisiko-kimikoen prestaketan.

-Saiakuntza fisiko-kimikoetarako ekipoak prestatzea:

.Saiakuntza ekipoen erabilera.

.Ekipoen osagaiak eta tresneria.

.Oinarrizko mantentze-lanak.

.Ekipoak kalibratzea.

.Kasu bakoitzerako patroi egokiak erabiltzea.

.Saiakuntza fisiko-kimikoetarako ekipoen arriskuak.

.Segurtasun irizpideak ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Laginak saiakuntza fisiko-kimikoen bitartez analizatzea:

.Saiakuntzen oinarriak.

.Lan prozedura normalizatuen aplikazioa.

.Saiakuntzak egitea.

.Substantzien karakterizazioa. Substantzia bakoitzari lotutako parametro fisiko-kimikoak.

.Gaitasun teknikoari buruzko arauen aplikazioa.

.Ordenak eta garbitasunak saiakuntzako faseetan duten eragina.

-Saiakuntza fisiko-kimikoen emaitzak ebaluatzea:

.Magnitude fisiko-kimikoak neurri sistema desberdinetan adieraztea.

.Datuen erregistroa.

.Datuak lantzeko informatika programa aurreratuak erabiltzea.

.Grafikoak interpretatzea.

.Analisi orriak betetzea.

.Kalitatea segurtatzea.

.Txostenak aurkeztea.

.Propietate fisiko-kimikoen datu-taulak eta grafikoak.

.Prozesu osoan kalitate arauak aplikatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu hau titulurako euskarria da, eta analisi fisiko-kimikoak egiteko trebetasunak garatzen ditu. Modulu praktikoa da batik bat, eta, horregatik, eskola ordu gehienak analisi fisiko-kimikoetako laborategian eginen dira. Gainerako eskolak balio anitzeko gelan izanen dira; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen gela batean.

Oinarrizko edukien atalean edukiak aurkezten diren hurrenkera bera edukien sekuentziazio nahiko egokia izan daiteke.

Modulu honetan komenigarria litzateke sarrera txiki bat egitea neurketari, zifra esanguratsuei eta emaitzen adierazpenari buruz. Izan ere, curriculumaren erreferentziazko sekuentziazioaren arabera, ziurgabetasunarekin eta datu tratamenduarekin zerikusia duen guztia bigarren kurtsoan garatu behar da, "Kalitatea eta segurtasuna" moduluan.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Saiakuntza fisiko-kimikoetako laborategian egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerek praktika esperimentalak izan behar dute. Jarduera guztiak, ahal dela, inguruko enpresa eta laborategien errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Azkenik, jarduera orokorren bat eginen da, non batera aplikatu beharko baitira modulu honetan ikasturtean zehar lortutako ezagutzak, horrela gaitasun orokorra lortuko baita.

Modulu honetako eduki batzuk kimikaren alorrean aplikatu beharrekoak dira eta beste batzuk orokorrak dira, hala nola lagina analisirako egokitzea (adibidez, materialen saiakuntzak egitea). Beraz, modulu honek badu zerikusia "Laginketa eta laginaren prestaketa" moduluarekin. Halaber, Analisi kimikoen moduluaren osagarria da, parametro fisiko-kimikoen bitartez konposatu organikoak identifikatzeari dagokion zatian.

Hemen teknika instrumental batzuk erabiltzen hasten dira parametro fisiko-kimikoak neurtzeko, baina teknika horiek bigarren kurtsoko "Analisi instrumentala" moduluan garatuko dira sakonean.

Lanbide modulua: Saiakuntza mikrobiologikoak

Kodea: 0070.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 10.

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Laginak eta hazkuntza inguruneak prestatzen ditu, horiek analisi mikrobiologikoaren teknikarekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mikroorganismoak familiatan sailkatu dira beren ezaugarrien arabera.

b) Hazkuntza inguruneak sailkatu dira eta haien ezaugarriak azaldu dira.

c) Adierazgarritasuna bermatzen duten metodo estatistikoetan oinarritutako laginketa prozedurak erabili dira.

d) Lagina hartu, garraiatu eta gordetzeko protokoloa bete da.

e) Analisi prozesuan beharrezkoak diren asepsia eta esterilizazio baldintzak identifikatu dira.

f) Lagina prestatu eta homogeneizatzeko eragiketak egin dira.

g) Behar diren diluzioak egin dira, laginak ustez izan dezakeen mikrobio kopuruaren arabera.

h) Hazkuntza inguruneak eta materiala modu egokian prestatu dira autoklabean esterilizatzeko eta esterilitatearen kontrola egin da.

i) Banakako eta taldeko babes ekipoak erabili dira mikrobiologiako lanaren arriskuei aurrea hartzeko.

j) Hondakinak, tratatu gabeko laginak eta laginen hondarrak esterilizatu egin dira, ondoren ezabatzeko.

2. Ekipoak prestatzen ditu haien osagaiak eta funtzionamendua identifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mikrobiologia laborategiko ohiko material eta ekipoak identifikatu dira.

b) Ekipoen osagaiak deskribatu eta funtzionamenduaren printzipioak azaldu dira.

c) Ekipoek ongi funtzionatzeko beharrezkoak diren garbiketa eta mantentze-lanak egin dira.

d) Ekipoa kalibratu da, neurketaren ziurgabetasuna baloratuz.

e) Ekipoak erabiltzeko egoera ezin hobean mantentzeko beharra baloratu da.

f) Ekipoen erabilerari lotutako arriskuak ebaluatu dira.

g) Laneko segurtasun neurriak bete dira ekipoen garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan.

h) Ekipoak prestatzeko lan ordenatu eta metodikoaren beharra baloratu da.

3. Saiakuntza mikrobiologikoak egiten ditu, behar diren teknika analitikoak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mikroskopio motak eta horien ezaugarriak deskribatu dira.

b) Tindatzeko eta behatzeko teknikak deskribatu dira.

c) Prestakin mikrobiologikoak behatu dira, mikrobioak aztertu eta sailkatzeko.

d) Saiakuntzaren etapak deskribatu dira eta kontaketa mota desberdinen ezaugarriak azaldu dira.

e) Ereiteko eta isolatzeko teknikak aplikatu dira eta ereindako laginak inkubatu dira, kasuan kasuko mikroorganismo motarako inkubazio parametro egokiekin.

f) Agente fisiko, kimiko eta mikrobiologikoek bakterioen hazkundean duten eragina aztertu da.

g) Kontaketa teknika desberdinak aplikatu dira, espero den mikrobio kopurua kontuan izanik.

h) Bakterioak identifikatu eta karakterizatzeko probak edo/eta identifikazio teknika azkarrak aplikatu dira.

i) Lan egiteko prozedura normalizatuak erabili dira saiakuntzetan.

j) Bakterio patogenoak toxina motekin eta eritasunekin erlazionatu dira.

k) Bakterioak osasun kalitatearen markatzaile gisa erabili dira.

l) Erreferentziazko mikroorganismoak erabili dira, eta hazkuntza inguruneetan erein dira beren ezaugarriak balidatzeko.

4. Emaitzak ebaluatzen ditu, ezarritako estandarrekin erkatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mikrobioak kontatzeko kalkuluak egin dira.

b) Datu base informatizatuak erabili dira bakterioak identifikatzeko.

c) Zenbaki Probableenaren taulak zuzen interpretatu dira.

d) Kontaketarako kalibrazio kurbak irudikatu dira.

e) Emaitza adierazi da, notazio zuzena erabiliz.

f) Lortutako emaitzen garrantzia eta izan dezaketen eragina aintzat hartu dira.

g) Aplikatu beharreko araudia kontsultatu da, eta analizatutako substantziak indarrean dauden arauak edo erreferentziazko irizpide mikrobiologikoak betetzen dituen ala ez zehaztu da.

h) Emaitzen gaineko txosten teknikoa egin da, laborategian ezarrita dagoen moduan.

i) Zuzen interpretatu dira bi edo hiru motatako laginketa programei lotutako aldagaiak.

j) Prozesu osoan trazabilitatea bermatzeak duen garrantzia kontuan hartu da.

k) Saiakuntzako eta laginketako erroreak kalkulatu dira eta horiek kontuan hartu dira emaitzen aurkezpenean.

Oinarrizko edukiak.

-Laginak eta hazkuntza inguruneak prestatzea:

.Mikrobiologiako laborategia. Funtzionamendurako arauak.

.Laginen eta mikrobiologiako materialen manipulazioa.

.Deskontaminatzeko metodoak eta esterilitatearen kontrolak.

.Laginketa metodoak. Aplikatu beharreko arauak.

.Lagina prestatzea. Prozesatzeko eragiketak.

.Hazkuntza inguruneen sailkapena, hautapena eta prestaketa.

.Inguruneak esterilizatu eta prestatzea.

.Segurtasun biologikoko arauen garrantzia baloratzea.

.Laneko segurtasun eta osasunari buruzko arauak hazkuntza inguruneen prestaketan.

.Laginak hartzeko erabilitako ekipo eta materialak garbitu, esterilizatu edo desinfektatzea.

.Hondakinen tratamendua, haiek ezabatzeko.

-Saiakuntza mikrobiologikoetarako ekipoak prestatzea:

.Mikrobiologiako laborategiko materialak eta aparatuak.

.Ekipoak erabiltzeko jarraibideak.

.Ekipoak abian jartzea.

.Oinarrizko mantentze-lanak.

.Parametroak erregulatzea eta ekipoak kalibratzea.

.Saiakuntza mikrobiologikoetarako ekipoen arriskuak.

.Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Saiakuntza mikrobiologikoak egitea:

.Mikroorganismoak: bakterioak, birusak, onddoak eta legamiak.

.Azterketa mikroskopikoa: mikroorganismo bizien eta tindatuen behaketa.

.Koloragarriak eta erreaktiboak prestatzea.

.Ereiteko teknikak: inokulazioa eta isolamendua.

.Mikroorganismoen hazkuntza eta inkubazioa.

.Agente kimiko, fisiko eta mikrobiologikoek bakterioen hazkundean duten eragina.

.Mikroorganismoak kontatzeko teknikak.

.Mikroorganismo batek mikrobio kontrako agenteekiko duen sentikortasuna zehaztea: antibiograma.

.Bakterioak identifikatzeko probak.

.Mikroorganismo markatzaileak (adierazleak eta indizeak).

.Elikagaien mikrobiologia. Elikagaien analisi mikrobiologikorako teknikak.

.Elikagaien arloko legeria. Arau mikrobiologikoak.

.Aire laginen mikrobiologia. Airearen eta gainazalen analisi mikrobiologikorako teknikak.

.Uraren osasun kalitatea. Azaleko uretan eta hondakin uretan bizi diren mikroorganismo talde nagusiak. Edateko ura. Uraren analisi mikrobiologikorako teknikak.

.Ingurumeneko kutsaduraren, biotoxikotasunaren, bionarriaduraren, biodegradazioaren eta biokonponketaren proba mikrobiologikoak.

.Teknika mikrobiologiko azkarren bidezko saiakuntzak.

.Hondakinen tratamendua, haiek ezabatzeko.

.Asepsia baldintzak analisi mikrobiologikoan.

.Laneko segurtasun eta osasun arauak saiakuntza mikrobiologikoetan.

-Saiakuntza mikrobiologikoen emaitzak ebaluatzea:

.Analisi mikrobiologikoetarako oinarrizko araudia.

.Erreferentziazko irizpide mikrobiologikoak.

.Mikroorganismoak identifikatzeko datu base informatizatuak.

.Datuen erregistroa.

.Kalibratze kurben irudikapena.

.Emaitzen kalkulua.

.Errorearen kalkulua. Emaitzen aurkezpena.

.Txostenak egin eta aurkeztea.

.Analisi orriak betetzea.

.Trazabilitatea bermatzea.

.Emaitzen interpretazioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan ikasleak analisi mikrobiologikorako prozedurak identifikatu behar ditu eta "Analisi kimikoak", "Saiakuntza fisiko-kimikoak", "Laginketa eta laginaren prestaketa" eta "Kalitatea eta segurtasuna laborategian" moduluetan ikasiko dituen beste prozedura batzuetatik bereizi.

Mikrobiologiako laborategian lanerako protokolo bereziak bete behar dira, laginak, langilea eta ingurumena ez kutsatzeko. Modulu honetan, beraz, komeni da, edukien atariko gisa, mikrobiologiako laborategiko funtzionamendu eta segurtasun arauei, materialari eta ekipoei buruzko sarrera egitea.

Modulu honek beste batzuetan ematen diren edukien beharra du, hala nola disoluzioen kalkulua, laginketa eragiketak eta kontaketarako turbidimetria bezalako metodo instrumentalen erabilera; hori kurtso honetan sartu behar da, nahiz eta Analisi instrumentalaren moduluan gai horretan sakonduko den.

Modulu honetan mikroorganismoak beren egitura zelularraren ikuspuntutik aztertuko dira eta ondoren ikusiko da nola sailkatzen diren beren morfologiari eta jarduera metabolikoari erreparatuta, nola egiten diren mikroorganismoen hazkuntzak haien elikadura beharren arabera, eta zein metodo erabiltzen diren haiek kontatu eta identifikatzeko, elikagaien, uraren, ingurumenaren eta manipulatzaileen kalitatea zehazteko orduan. Eduki kontzeptualen xedea, beraz, helburu horiek lortzea izanen da.

Proposatzen diren lan unitate berrietako bakoitzean lortu nahi diren helburuen azalpena eginen da. Halaber ikasleen ezagutzak eta esperientziak baliatuko dira, argigarriak izan daitezen eta lehendik dituzten ezagutzek proposatzen den prestakuntza berriarekin bat egin dezaten.

Ikaskuntza-irakaskuntza jardueren antolaketak barnean bildu behar du ikasleen eguneroko bizitzan jazotzen diren gertaeren behaketa. Haien prestakuntza osatuko duten jarduerak programatzea iradokitzen da, hala nola zientziaren zabalkunderako aldizkarien irakurketa. Kasu praktikoak jartzea iradokitzen da, ikasleek problema aztertu eta ebatzi ahal dezaten, eman zaien edo bilatu duten informazioa erabiliz.

Ikasleak bakarka eginen ditu irakaskuntza-ikaskuntza jardueretako asko, eta horrela ikasturtean zehar erakutsi ahal izanen du lortu beharreko gaitasunak lortu dituela. Baina, horrez gain, zenbaitetan garrantzitsua izanen da talde lana, laborategiko egiazko lanera hurbilduko baititu ikasleak. Izan ere laborategian zenbait pertsonaren egitekoak planifikatu eta koordinatu egiten dira denbora eta baliabideak ahalik ongien erabiltzeko.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, prestakuntza eta ebaluazio jarduerak eta abar definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Saiakuntza mikrobiologikoen moduluko edukiak, neurri handian, Saiakuntza bioteknologikoen moduluaren euskarri dira.

Modulu honek badu zerikusia "Laginketa eta laginaren prestaketa" moduluarekin ere, iturri desberdinetako lagin adierazgarriak hartu behar direlako analisi mikrobiologikoak egiteko. Beraz, laginketari buruzko moduluan lantzen diren edukien beharra du. Bere izaera bereziarengatik, Analisi mikrobiologikoen moduluari uraren eta elikagaien laginketaren ikuspuntutik ere helduko zaio.

Garrantzi berezia du honako modulu honen eta "Kalitatea eta segurtasuna laborategian" moduluaren arteko loturak; modulu horren edukiak zeharka landu eta aplikatu behar dira tituluak dituen exekuzio eta analisi modulu guztietan. Horrela ikasleek bere eginen dituzte laborategiko segurtasun eta higiene arauak eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai berentzat eta bai gainerako ikaskideentzat.

Modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0075.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 4.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien arloan abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer-nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira ingurune espezifikoaren edo mikroingurunearen osatzaile nagusiak.

e) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategi baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten praktika onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketing plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko teknika oinarrizkoak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE bat sortzeko erabakiaren egokitasuna baloratu da.

4. Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legeriak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian analisien eta kalitate kontrolaren laborategia sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategi baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Enpresa ekimena:

.Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak analisien eta kalitate kontrolaren laborategiko jardueran.

.Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

.Ekintzaileen jarduna, analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

.Ekimenaren arriskua.

.Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa eta bere ingurunea:

.Enpresa plana: negozioaren ideia analisien eta kalitate kontrolaren laborategien esparruan.

.Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

.Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

.Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

.AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

.Marketing plana.

-Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

.Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

.Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

.Analisi kimikoaren arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

.Errentagarritasun atalasea.

.Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

.Kontabilitateko informazioa aztertzea.

.AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

.Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

-Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

.Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

.Forma juridikoa hautatzea.

.Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

.Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

.Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

.Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Administrazio eginkizunak:

.Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

.Enpresen zerga betebeharrak.

.Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

.Analisien eta kalitate kontrolaren laborategi baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, bereziki azpimarratuz, azken horretan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa, ondokoak direla medio:

-Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektoreari buruzko informazioaren iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta erantzukizun sozialaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dakite nolakoa den lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

.Planaren helburuak ezartzea.

.Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

.Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

.Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatu eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

.Marketing plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

.Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

.Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

.Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

.Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

.Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

.Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

.AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, ikasleen azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gastu sozialak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke halako koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta ondoko gaiak, besteak beste, ematen dituzten irakasle teknikoen artean ere:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiei buruz ingelesez ohiko mintzairan idatzitako testu errazak ulertzen ditu, independentzia maila onargarriarekin, garrantzia duen informazio orokorra edo berariazkoa ateratzea lortzen baitu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Gai arruntei buruzko testu batean, ideia orokorra edo intereseko informazioren bat bilatu eta ulertu da.

b) Eguneroko testuak irakurtzeko teknika egokia aplikatu da, testu motaren eta helburuaren arabera, informazio garrantzitsua bilatzeko.

c) Lan jakin bat egiteko behar diren datuak eta informazioak atera dira erabilera arrunteko testu-zati edo testu desberdinetatik, edo, hiztegiaren laguntzaz, bestelako iturrietatik.

d) Hitz ezezagunen esanahia testuingurutik ondorioztatu da, ikaslearen interesekin zerikusia duten gaietan edo ezohiko gaietan.

e) Aparatu edo ekipo bat erabiltzeko jarraibide sinpleak zehaztasunez interpretatu dira.

f) Kontestualizazioaren eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

2. Bere intereseko gaien gainean edo eguneroko bizitzako jardueren gainean ingelesez eta ahoz emandako informazio bateko ideia nagusiak ulertzen ditu, buruz buruko komunikazio egoeretan zein bestelakoetan, solaskideek argi eta astiro hitz egiten dutelarik.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mezu labur batzuk, hala nola abisuak, oharrak edo iragarkiak, osorik ulertu dira, inguruko hotsek distortsio handirik eragin ez duten egoeran.

b) Zehaztasunez identifikatu dira norberaren jardueraren elementu aurreikusgarriekin (hala nola zenbakiak, kantitateak eta denborak) zerikusia duten datuak eta ekintzak.

c) Argi eta hizkuntza estandarrean ari diren ingeles hiztun batzuen arteko elkarrizketaren gaia identifikatu da.

d) Bere eguneroko jarduerei buruz hizkera argian esan zaiona zailtasunik gabe ulertu du (noizean behin zerbait errepikatzeko edo beste modu batera esateko eskatzen utzi zaio).

e) Eguneroko ohiko gaiei buruzko mintzaldi grabatuetan edo solaskidea aurrean izan gabe, argi eta astiro mintzatuz emandako informazioen funtsezko elementuak identifikatu dira.

3. Bere intereseko gaiekin zerikusia duten agiriak bete eta gutunak, mezuak edo jarraibideak idazten ditu ingelesez, komunikazio eraginkorrak eskatzen duen kohesio eta koherentziarekin.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Formularioak, txosten laburrak eta bestelako agiri normalizatuak edo errutinazkoak bete dira, okerrik gabe eta berariazko terminologia erabiliz.

b) Gutunak, faxak, mezu elektronikoak, oharrak eta txosten sinple eta zehatzak idatzi dira, horrelako testuei dagozkien arauak betez.

c) Eguneroko gaiei buruzko informazioak, aldizkari eta liburuxketatik, Internetetik eta beste iturri batzuetatik jasoak, fidagarritasunez laburtu dira, jatorrizko testuetako hitzak eta antolaketa erabiltzeko aukera izan delarik, testu laburrak edo laburpen koherenteak sortzeko ohiko formatu batean.

d) Gutunak, deskribapenak eta gai orokorrei edo norberaren intereseko gaiei buruzko beste idazki batzuk egin dira, datuak, iritzi pertsonalak edo sentimenduak adieraziz, zehaztasun maila nahikoarekin.

e) Norberaren jarduerari dagozkion agiriak egitean zuzentasun nahikoa lortu da oinarrizko elementu gramatikaletan, puntuazio zeinuetan eta ohiko hitzen ortografian, egitura koherente eta sendoa osatu da, eta eguneroko bizitzan norberari interesatzen zaizkion gai gehienei buruz nahikoa argi mintzatzeko moduko hiztegia erabili da.

f) Idatzizko dokumentuak egitean kontuan hartu dira hartzailearen ezaugarri soziokulturalak eta komunikazioaren ingurunea.

g) Kontestualizazioaren eta koherentziaren irizpideak aplikatu dira itzulpen tresnek emandako informazioaren hautapena egiteko.

4. Eguneroko bizitzako gaiei buruz nahikoa arin eta garbi mintzatzen da aurrez aurreko edo urrutiko elkarrizketetan, hitz eta esapide sinpleak erabiliz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Mintzatzeko intonazio egokia eta ahoskera argi eta ulergarria erabili dira, atzerritar doinua nabarmena izan arren, eta mintzakideek noiz edo behin zerbait errepikatzeko eskatu behar izan badute ere.

b) Aurreikusi gabeko egintza edo gertaeren deskribapenak edo kontaketak egin dira, ongi ulertzeko moduko xehetasun mailarekin.

c) Itzulinguruak erabili dira hiztegiaren hutsuneak gainditzeko.

d) Zehaztasunez mintzatu da, behar adinako hiztegia eta esaldi errazak eta estandarizatu samarrak erabiliz, norberaren lanbide eremuarekin zerikusia duten kantitate, zenbaki, ezaugarri eta gertaeren inguruko informazioa ematerakoan.

e) Ingelesezko ahozko adierazpena komunikazio egoerara egokitu da, hitzik gabeko komunikaziorako behar diren elementuak erantsiz.

5. Beste pertsona batzuekin ingelesez mintzatzen da, elkarren intereseko eguneroko gaiei buruz hizketa sinple eta zuzena eginez.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Aurrez aurreko elkarrizketa sinpleak hasi, jarraitu eta bukatu dira interes pertsonaleko gaiei buruz.

b) Eguneroko egoerei buruzko ahozko elkarrizketa laburretan parte hartu da zailtasunik gabe, gai ezagunak hizpide hartuta.

c) Noizbehinka solaskideei zerbait argitu edo errepikatzeko eskatu zaie, iragar daitezkeen egoerez ari direnean.

d) Elkarrizketa kasuan kasuko komunikazio inguruneari dagokion moduan hasi edo amaitzeko ohiko hitz egokiak erabili dira.

e) Ahozko interakzioa, hitzik gabeko mintzaira barne, komunikazio motari (aurrez aurrekoa edo urrutikoa), komunikazio egoerari (formala edo informala) eta solaskidearen ezaugarri soziokulturalei egokitu zaie.

f) Norberaren lanbide eremuko gizarte interakzioko ohiko egoeren inguruan mintzatzeko behar bezain aberatsa den hiztegia erabili da.

Oinarrizko edukiak.

-Eduki lexikoak:

.Eguneroko bizitzari buruzko hiztegia eta terminologia, batik bat arlo hauetakoa: bidaiak eta turismoa (garraiobideak, ostatua), aisia, sentimendu pertsonalak, errutinak eta bizi ohiturak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak, osasuna, lanaren mundua, komunikabideak, instalazio eta zerbitzu publikoak...

.Lanbide eremuko oinarrizko hiztegia eta terminologia.

-Eduki gramatikalak:

.Aditzaldiak.

.Hitzen erabidea.

.Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

.Aditz laguntzaileak eta moduzkoak.

.Erlatibozko perpausak.

.Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

.Boz pasiboa. Hizkuntza tekniko-zientifikoa.

.Baldintzazkoak.

.Zehar estiloa.

-Eduki funtzionalak:

.Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

.Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra emateko, datuak eskatzeko etab.

.Norberaren intereseko gaien azalpen eta aurkezpenak entzutea eta garrantzizko informazioa bereiztea, oharrak edo laburpenak idatziz.

.Konparatzea eta erkatzea

alde onak eta txarrak.

.Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

.Asmoak eta planak adieraztea.

.Gustuak eta lehentasunak adieraztea.

.Iradokizunak, gomendioak, kexak eta eginbeharrak adieraztea.

.Norberaren intereseko gaien inguruko iritziak azaltzea eta horien aldeko argudioak ematea.

.Pertsonak deskribatzea eta gertaerak kontatzea.

.Iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egitea. Hipotesiak azaltzea.

.Testu bateko gai nagusia laster identifikatzea.

.Testu bateko berariazko xehetasunak zehaztasunez kokatzea eta agerikoa ez den esanahia ondorioztatzea.

.Mota orokorreko dokumentu luze bateko edo batzuetako informazioak planifikatu eta idatziz laburtzea.

.Informazioa edo iritzia adierazten duten testu koherenteak osatzea.

.Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

.Formatua eta egitura egokitzea helburu desberdinak dituzten idatzizko testuak antolatzeko (txostenak, jarraibideak, mezu elektronikoak...).

.Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, trebetasunez erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

.Informazioak eta ideiak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

.Telefono deiak egin eta hartzea. Mezuak utzi eta jasotzea.

.Beste pertsona baten hitzak transmititzea: aginduak, jarraibideak, galderak, eskaerak...

.Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten gertaerak, azalpenak, jarraibideak eta deskribapenak ahoz adieraztea, zuzen mintzatuz.

.Komunikazioaren estiloa hartzaileari, inguruneari eta komunikazioaren helburuari egokitzea.

.Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea ahozko interakzioa indartzeko.

-Gizarte eta lanbide edukiak:

.Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

.Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

.Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

.Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

"Ingelesa I" nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburua. Bereziki nabarmentzen ditu bizitza arrunteko eta lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Europan hainbat azterlan egin dira langileek beren lan jarduerarekin zerikusia duten egoeretan hizkuntzak erabili beharrari buruz zer dioten jakiteko. Azterlanok agerian jarri dutenez, behar hori, lehenik, hertsiki lanbide arlokoak ez diren gizarte harremanetan nabaritzen dute langileek. Beraz, modulu honetan ikasleei ingeles teknikoa irakatsi baino areago, hizkuntza ohiko komunikazio egoeretan erabiltzen irakatsi nahi zaie, profil bakoitzari dagokion lanbide ingurunea ikasgelan proposatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan sartzeari uko egin gabe, noski. Alderdi hori agerian jartzen da, halaber, lanbide heziketako ikasleek etengabeko ikaskuntzarako Europako programetan parte hartuta herrialde batzuetan bizi izaten dituzten esperientzietan.

Horregatik guztiagatik, eta hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruan proposatzen denarekin bat, modulu honen bidez ikasleek komunikazio eraginkorra lortu behar dute egiazko egoeretan, bizitza arrunteko egoerak izan nahiz lanbide arlokoak izan.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan beren kasa moldatu beharra dutela. Era berean, ahalegin nagusia egin behar litzateke ikasleak gai izan daitezen, lehen urrats batean, modu autonomo eta koherentean komunikatzeko. Geroago ekinen zaie adierazpenaren zuzentasunari, jarioari eta zehaztasunari. Ikasgelan bai irakaslea bai ikasleak ingeles hutsean aritzeak ederki lagunduko du lortu nahi diren helburuak betetzen.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten diren jarduerek egokiro diseinatu behar dira, ikasleei erakusten dizkieten komunikazio egoerak ahalik eta benetakoenak izan daitezen, ulermena eta mintzamena eta, beraz, interakziorako trebetasunak bereziki indartu daitezen.

Irakurmena lantzeak aukera ona eman dezake ikaskuntza lanbide eremuaren ingurunean kokatzeko, datuak, informazioak eta berariazko hiztegia atereaz egiazko dokumentuetatik. Horiek, neurri handian, Interneten bidez eskuratu ahalko dira. Ildo beretik lagungarria izan daiteke ikasleek aurkezpen elektronikoak egitea, beren lanbide eremuko lan prozesuak, eragiketetarako jarraibideak, makinen funtzionamendua eta abarrekoak deskribatzeko.

Komunikazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk arestian aipatu ditugu, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie: webquest-ak, e-pal bidezko posta elektronikoa, e-Twinning erako proiektuetan parte hartzea, blog-etan parte hartzea, etab., Interneten dagoen baliabide iturri ia agortezina ahaztu gabe (hiztegiak, podcast-ak, vodcast-ak, argitalpen teknikoak...). Baliabide horiek eskuratzen errazak dira eta, askotan, doakoak. Kontuan hartu behar da, halaber, heziketa zikloetatik abiaturik ikasleek etengabeko irakaskuntzarako Europako programetan parte har dezaketela, Leonardo da Vinci eta Erasmus programetan, adibidez. Hori pizgarri bat gehiago izan daiteke ikasleei interesatzen zaizkien komunikazio egoera bene-benetakoak planteatzeko.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza ikasleen komunikaziorako gaitasunaren balorazioa izan dadila, hau da, ikustea nola baliatzen dituzten beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Analisi instrumentala

Kodea: 0067.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 13.

Iraupena: 220.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Teknika instrumentalak aukeratzen ditu eta neurtu beharreko parametroekin eta bitartearekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Metodo eta teknika instrumental desberdinak aztertu dira.

b) Eskatutako analisiaren ezaugarriak baloratu dira, kalitate eskakizunen arabera.

c) Analisiaren bitartea ezarri da, eskatutako irizpideen arabera.

d) Analisian neurtu behar diren parametroak definitu dira, aukeratutako ekipo instrumentalen arabera.

e) Laginaren baldintzak baloratu dira teknika aukeratzeko.

f) Dokumentazio teknikoa aztertu da metodo eta teknika egokienak aukeratzeko.

g) Analisiaren etapa bakoitzerako behar diren denborak eta baliabideak zehaztu dira, aukeratutako teknikaren arabera.

h) Aukeratutako teknika instrumentalaren eta lan metodoaren arriskuak identifikatu dira.

2. Ekipo instrumentalak, materialak, laginak eta erreaktiboak prestatzen ditu eta neurtu beharreko parametroekin erlazionatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipo instrumentalaren osagaiak identifikatu dira, beren funtzionamenduarekin erlazionatuz.

b) Ekipoa ongi dabilela egiaztatu da eta analitoari egokitu zaio.

c) Ekipoaren kalibrazioa egiaztatu da, neurketaren ziurgabetasuna baloratuz.

d) Osagarriak hautatu dira, analisi instrumentalaren arabera.

e) Erreaktiboak hautatu dira, analisirako eskatzen den kalitatea eta propietateak kontuan izanik.

f) Erreaktiboak pisatu dira, kasuan kasuko analisi motarako behar den doitasunarekin.

g) Patroi egokiak erabili dira, beren kalitatea eta dakartzaten erreakzioak kontuan hartuz.

h) Laginak tratatu dira balizko interferentziak saihestu edo murrizteko.

i) Segurtasun neurriak bete dira ekipoen garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan.

j) Erreaktiboen segurtasun fitxak identifikatu dira, haien erabilera, propietateak eta arriskuak ezagutzeko.

3. Laginak analizatzen ditu, analisirako teknika instrumentalak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Analisia egiteko lan prozedura normalizatua aztertu da.

b) Lagin kopuru egokia hartu da analisia egiteko.

c) Analisia egiteko hurrenkera zuzenari jarraitu zaio.

d) Neurri unitate zuzenak erabili dira instrumentuaren irakurketa egitean.

e) Zurizko probak egin dira errore sistematikoak zuzentzeko.

f) Analisi mota bakoitza arautzen duten legeak adierazi dira.

g) Analisiaren ondoren ekipoa garbi eta berriro erabiltzeko prest utzi da.

h) Sortutako hondakinak beren ezaugarrien arabera bereizi dira, kudeatuak izateko.

i) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak aplikatu dira.

4. Emaitzak interpretatzen ditu, lortutako balioak aplikatu beharreko araudiarekin edo ezarritako beste irizpide batzuekin alderatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Emaitza lortzeko kalkuluak zuzen egin dira.

b) Ziurgabetasunak kalkulatu dira, zehaztu egin dira, haien iturriak identifikatu dira eta kuantifikatu egin dira.

c) Datu susmagarriak onartu edo baztertzeko irizpideak aplikatu dira.

d) Kalkulu orriak edo datu tratamendurako beste programa informatiko batzuk erabili dira emaitza lortzeko.

e) Substantzien parametro kimikoen eta konstanteen taulak zuzen erabili dira.

f) Erreferentziazko balioak identifikatu dira, erabilitako analitoaren arabera.

g) Emaitzen ziurgabetasuna analisi prozesuaren kalitatearekin erlazionatu da.

h) Emaitzak ebaluatu ondoren atzemandako erroreak azaltzen dituzten arrazoiak aztertu dira.

i) Substantziari aplikatu beharreko araudia aztertu da.

j) Txosten teknikoak idatzi dira, ezarrita dagoen eran.

Oinarrizko edukiak.

-Teknika instrumentalak aukeratzea:

.Analisi metodo instrumentalen sailkapena.

.Analisi teknika instrumentalaren hautapena baldintzatzen duten faktoreak.

.Metodo elektrokimikoak.

.Metodo optikoak.

.Teknika espektroskopikoak.

.Bereizketa metodoak.

.Analitika instrumentaletan esku hartzen duten parametroak.

.Analisi mota aukeratzeko ekimenaren onarpena eta balorazioa.

-Analisi instrumentalerako ekipoak, erreaktiboak eta laginak prestatzea:

.Erreaktiboak, patroiak eta haien disoluzioak prestatzea.

.Laginak analisi instrumentalerako egokitzea.

.Analisi instrumentalerako ekipoen diseinua eta osagaiak.

.Ekipoak eta tresnak prestatzea. Horien funtzionamendua.

.Ekipoen egiaztapena.

.Ekipoak mantendu eta garbitzea.

.Analisia prestatzearen lan arriskuak.

.Analisia prestatzearen ingurumen arriskuak.

-Laginak analisi teknika instrumentalen bidez analizatzea.

.Metodo elektrokimikoen aplikazioa.

.Metodo optikoen bidezko saiakuntzak.

.Teknika espektroskopikoen aplikazioa.

.Bereizketa metodoen aplikazioa.

.Errorearen eragileak. Eragina duten aldagaiak. Erroreak zuzentzea eta interferentziak ezabatzea.

.Kalibratzeko metodoen aplikazioa.

.Analisi instrumentalerako ekipoen arriskuen ebaluazioa.

.Segurtasun irizpideak ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

.Analisi instrumentalaren emaitzak interpretatzea:

.Trazabilitatea, hondakinen ezabatzea eta hondakinen tratamendua bermatzeko irizpideak.

.Propietate kimikoen datu-taulak eta grafikoak.

.Datu-grafikoen interpretazioa.

.Datu susmagarriak onartu edo baztertzeko irizpidea.

.Datuen tratamendu informatikoa.

.Analisiaren emaitzak adieraztea kalitate-parametroekin eta parametro estatistikoekin.

.Aplikatu beharreko arauak eta erreferentziazko irizpideak.

.Erregistroa eta txostenak egitea.

.Emaitzen interpretazioaren balorazioa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek berariazko trebeziak lortu behar dituzte metodo instrumentalen bidezko analisiak egiteko. Kalitate eskakizun gero eta zorrotzagoen ondorioz, egunetik egunera gehiago eskatzen dira halako analisiak produkzio sektore guztietan, doitasun eta sentiberatasun handia dutelako analisirako metodo klasikoen aldean. Trebetasun horiek ezinbestekoak dira, beraz, tituluan ezarritako gaitasun orokorra lortzeko.

Honako hau modulu praktikoa da eta, horregatik, eskola ordu gehienak analisi instrumentaleko laborategian eginen dira. Gainerako eskolak balio anitzeko gelan izanen dira; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen gela batean.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Lan unitate bakoitzak teknika instrumental bat edo teknika instrumentalen multzo bat bildu ahalko du. Teknika instrumental bakoitzean eduki multzo guztiei ekinen zaie.

Laborategian egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerek praktika esperimentalak izan behar dute. Ahal dela, inguruko enpresa eta laborategien errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Azkenik, jarduera integratzaileren bat eginen da, non batera aplikatu beharko baitira moduluan ordura arte lortutako ezagutzak, azken eduki-multzokoak barne, eta zikloko lehen kurtsoko moduluetakoak ere bai.

"Analisi instrumentala" moduluaren edukiek lotura berezia dute "Analisi kimikoa" moduluarekin, horixe baitute oinarri nagusia. Horregatik, beharrezkoa da azken modulu horretako edukiak ikasi izana "Analisi instrumentala" modulukoei ekin aurretik.

Bestalde, modulu honek badu zerikusia "Laginketa eta laginaren prestaketa" moduluarekin. Izan ere, metodo instrumentalen bidezko analisi kimikoak egiteko beharrezkoa da kasuan kasuko analisirako hartu, bereizi eta egokitu diren laginak erabiltzea, eta eragiketa horiek ongi egiten ez badira analisiaren emaitza guztiak baliogabeak izanen dira.

Ikasi beharreko tekniketako batzuk parametro mikrobiologikoak eta bioteknologikoak zehazteko erabiltzen dira, dela analisi azkar gisa, dela ohiko teknikak ordezkatzeko.

Honako modulu honek badu lotura "Kalitatea eta segurtasuna laborategian" moduluarekin ere; modulu horren edukiak zeharka landu eta aplikatu behar dira tituluak dituen exekuzio eta analisi modulu guztietan. Horrela ikasleek bere eginen dituzte laborategiko segurtasun eta higienearen balioak eta trebetasun eta lan ohitura egokiak hartuko dituzte, seguruak bai berentzat eta bai gainerako ikaskideentzat. Analisi praktikoak egiten direnean kalitate arauak aplikatu behar dira bai prozeduran bai emaitzen tratamenduan.

Lanbide modulua: Saiakuntza fisikoak

Kodea: 0068.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 130.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Analisiaren baldintzak prestatzen ditu, laginaren izaera saiakuntza motarekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Analisiaren prozesua planifikatu da, etapa guztiak identifikatuz.

b) Material motari dagokion araudia edo bibliografia interpretatu da.

c) Materialen propietateak eta parametro fisikoak definitu dira.

d) Saiakuntza fisikoen motak identifikatu dira.

e) Probetak prestatzeko prozedurak aztertu dira.

f) Probetak forma eta neurri normalizatuetara egokitu dira.

g) Saiakuntzan aztertuko den materiala eta haren ezaugarriak identifikatu dira.

h) Materialaren ezaugarriak eta erabilera analizatutako parametroekin erlazionatu dira.

i) Segurtasun arauak eta prozedurak bete dira.

j) Sortutako hondakinak beren ezaugarrien arabera bereizi dira, kudeatuak izateko.

k) Oinarrizko segurtasun arauak bete dira eta babes ekipo egokiak erabili dira.

2. Ekipoak prestatzen ditu, haien eraikuntza-elementuak eta funtzionamendua identifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Neurtu behar den parametrorako ekipo egokia hautatu da.

b) Ekipoaren eraikuntza-elementuak deskribatu dira, osagai bakoitzaren funtzioa azalduz.

c) Ekipoa ongi dabilela egiaztatu da eta hura mantentzeko lan oinarrizkoak egin dira.

d) Ekipoa neurtu behar den parametrora eta material motara egokitu da.

e) Ekipoa kalibratu da, neurketaren ziurgabetasuna baloratuz.

f) Ekipoak erabiltzeko egoera ezin hobean mantentzeko beharra baloratu da.

g) Ekipoen erabilerari lotutako arriskuak ebaluatu dira.

h) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira.

i) Segurtasun neurriak bete dira ekipoen garbiketan, funtzionamenduan eta oinarrizko mantentze-lanetan.

3. Laginak analizatzen ditu saiakuntza fisikoetarako teknikak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Saiakuntza motak parametroen arabera sailkatu dira.

b) Saiakuntza mota bakoitza arautzen duten lege fisikoak identifikatu dira.

c) Saiakuntza egiteko lan prozedura normalizatua aztertu da.

d) Probeta kopuru egokia hartu da saiakuntza egiteko eta hurrenkera egokiari jarraitu zaio.

e) Altzairua edo burdinurtua identifikatu da mikroskopioan aztertuta.

f) Saioaren ondoren ekipoa garbi eta berriro erabiltzeko prest utzi da.

g) Gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatu dira.

h) Sortutako hondakinak beren ezaugarrien arabera bereizi dira, kudeatuak izateko.

i) Datuak modu egokian gorde dira (tauletan, grafikoetan...), informatikako datu tratamendu aurreratuko programak erabiliz.

4. Emaitzak aztertzen ditu, ezarritako estandarrekin erkatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Emaitza lortzeko kalkuluak egin dira, aldagai bakoitzerako unitate egokiak erabiliz.

b) Kalkulu orriak edo beste programa informatiko batzuk erabili dira emaitza lortzeko.

c) Emaitza adierazi da, kontuan izanik saiatutako probeten edo egindako neurketen batez besteko balioa eta neurketen doitasuna (desbiderapen estandarra, bariantza...).

d) Materialen ezaugarrien taulak ongi erabili dira.

e) Lortutako emaitzak material beraren erreferentziazko patroiekin erkatu dira.

f) Materialei buruzko araudia aplikatu da, erabileraren arabera.

g) Saiatutako materialak indarra duten arauak edo fabrikatzaileak emandako zehaztapenak betetzen ote dituen begiratu da.

h) Datuen gaineko txosten teknikoak egin dira, laborategian ezarrita dagoen moduan.

i) Txostenak aurkeztu dira, ezarritako eran eta epean.

j) Prozesu osoan kontuan hartu da kalitatearen garrantzia.

Oinarrizko edukiak.

-Saiakuntza fisikoetarako baldintzak prestatzea:

.Egoera aldaketak eta konstante fisikoak.

.Oreka-diagramen interpretazioa.

.Material motak, horien ezaugarriak eta tratamendua.

.Saiakuntza fisikoen mota bakoitzaren oinarria.

.Materialak saiakuntzarako egokitzea.

.Laneko segurtasun eta osasun arauak betetzea.

.Hondakinak etiketatu eta biltegiratzea.

-Saiakuntza fisikoetarako ekipoak prestatzea:

.Ekipoen erabilera.

.Oinarrizko mantentze teknikak eta prozedurak.

.Parametroak erregulatzea eta ekipoak kalibratzea. Saiakuntza fisikoetarako ekipoen arriskuak.

.Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Laginak saiakuntza fisikoen bitartez analizatzea:

.Materialen ezaugarriei buruzko saiakuntzak. Materialen arteko lehia

.Saiakuntza mekaniko suntsitzaileak.

.Saiakuntza mekaniko ez-suntsitzaileak edo akats-saiakuntzak.

.Egitura mikroskopikoen analisiak.

.Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina.

.Gaitasun teknikoari buruzko arauak onartu eta baloratzea.

.Saiakuntza fisikoek materialen kalitatea neurtzeko duten garrantziaren azterketa.

.Saiakuntza fisikoen emaitzak aztertzea:

.Datuen erregistroa.

.Datuak lantzeko informatika programa aurreratuak erabiltzea.

.Grafikoak interpretatzea.

.Propietate fisikoen datu-taulak eta grafikoak erabiltzea.

.Kalitatea segurtatzea.

.Prozesu osoan kalitate arauak aplikatzea.

Orientabide didaktikoak.

Analisi fisikoak egiteko trebetasunen oinarriak irakasten dira modulu honetan. Ezinbestekoa da, beraz, gainerako moduluekin batera, gaitasun orokorra lortzea ahalbidetuko duten edukiak garatzea.

Modulu praktikoa da batik bat, eta, horregatik, eskola ordu gehienak analisi fisikoetako laborategian eginen dira. Gainerako eskolak baliabide anitzeko gelan izanen dira; ahal dela, Interneterako sarbidea eta proiektagailua dituen gela batean.

Oinarrizko edukien atalean edukiak aurkezten diren hurrenkera bera edukien sekuentziazio nahiko egokia izan daiteke.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Saiakuntza fisikoetako laborategian egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerek praktika esperimentalak izan behar dute. Jarduera guztiak, ahal dela, inguruko enpresa eta laborategien errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Azkenik, jarduera globalizatzaileren bat eginen da, non batera aplikatu beharko baitira modulu honetan ikasturtean zehar lortutako ezagutzak, horrela gaitasun orokorra lortuko baita.

Modulu hau "Laginketa eta laginaren prestaketa" moduluari lotuta dago, produktu bukatuen analisi fisikoa egin aurretik lagina hartu eta egokitu behar delako.

Zeharkako eduki batzuk garatzen ditu, beste modulu batzuetan ere ematen direnak eta modulu honetako eduki multzo guztietan aplikatu beharrekoak, ezinbestekoak baitira laborategian lan egiteko trebetasun onak eta lan ohiturak lortu ahal izateko.

Garrantzi berezia hartzen dute "Kalitatea eta segurtasuna laborategian" moduluan ikasitako edukiek, ekipo bakoitzaren arriskuen identifikazioari dagokionez, eta, halaber, saiakuntzetan lortutako emaitzen tratamenduan eta adierazpenean.

Lanbide modulua: Saiakuntza bioteknologikoak

Kodea: 0071.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 9.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Proteinak eta azido nukleikoak ateratzen ditu, aukeratutako teknika laginaren matrizearekin erlazionatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Asepsia baldintzak eta hondakinak manipulatu eta ezabatzekoak identifikatu dira.

b) Lagina, materialak eta erreaktiboak prestatu dira, atera behar den materialaren arabera.

c) Erauzketarako behar diren materialak eta erreaktiboak deskribatu dira eta haien oinarri zientifiko eta teknologikoa azaldu da.

d) Ekipoak kalibratu eta mantentzeko lanak egin dira.

e) Ateratze prozesuaren faseak deskribatu dira.

f) Erreaktiboak gehitu dira, behar den hurrenkeran, aukeratutako kate zatia ateratzeko.

g) Lagin eta euskarrien kutsadura gurutzatuaren iturriak identifikatu dira.

h) Ateratako produktuak erregistratu, etiketatu eta kontserbatu dira, analizatuak izateko.

i) Arrisku biologikoei aurrea hartzeko arauak aplikatu dira.

2. Azido nukleikoak klonatzen ditu, biologia molekularreko prozedurak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Bioinformatikako teknikak aplikatu dira informazioa bilatzeko eta simulazioak egiteko.

b) Fluxu diagramaren bidez deskribatu da nola lortzen den azido nukleikoen sekuentzia birkonbinatzailea.

c) Behar diren materialak eta erreaktiboak deskribatu dira eta haien oinarri zientifiko eta teknologikoa azaldu da.

d) Material, ekipo eta erreaktiboak prestatu dira.

e) Azido nukleikoen zatiak ebaki eta batu dira entzima murriztaileak eta ligasak erabiliz.

f) Polimerasaren kate erreakzioaren (PCR) teknika erabili da isolatu eta anplifikatzeko.

g) Isolatutako genea klonatzeko bektore egokia identifikatu da.

h) Bektorea ostalari egokiari sartu zaio.

i) Hazkuntza ingurune bereizleak prestatu dira, nukleotidoen sekuentzia birkonbinatzailea daukaten zelula ostalariak bereizteko.

j) Segurtasunerako eta ingurumena babesteko arauak aplikatu dira.

3. Mikroorganismoak eta proteinak identifikatzen ditu saiakuntza immunologikoak eta genetikoak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Garrantzi handieneko teknika immunologikoak, mikroorganismoen tipatze molekularra eta teknika immunoentzimatikoak deskribatu dira.

b) Lagina saiakuntza genetiko eta immunologikoetarako prestatzeko teknikak deskribatu dira.

c) Saiakuntzan erabiltzen diren materialak, ekipoak eta erreaktiboak deskribatu dira.

d) Erreaktiboak hurrenkera egokian gehitu dira, mikroorganismoak identifikatzeko.

e) Elektroforesiaren teknika aplikatu da azido nukleikoak eta proteinak isolatzeko.

f) Saiakuntza egitean balizko kutsadura iturriak identifikatu dira.

g) Txostena egin da, emaitzak aztertuz.

h) Banakako eta taldeko babes ekipoak erabili dira bioteknologiako lanaren arriskuei aurrea hartzeko.

i) Hondakinak kontrolatu eta ezabatu dira, ezarritako arauei jarraituz kudeatuak izateko.

j) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

4. Agente toxikoak eta mutagenoak identifikatzen ditu, toxikotasun eta mutagenotasun saiakuntzak aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Toxikotasuna eta mutagenotasuna aztertzeko teknika nagusiak deskribatu dira.

b) Behar diren hazkuntza inguruneak deskribatu dira eta haien osaera lortu nahi den helburuarekin erlazionatu da.

c) Saiakuntza egiteko behar diren ekipoak, hazkuntza inguruneak, materialak eta erreaktiboak prestatu dira.

d) Agente toxiko edo mutagenikoen diluzio egokiak egin dira haien eraginak neurtu ahal izateko.

e) Aztertutako agentearen toxikotasuna edo mutagenotasuna ebaluatu da.

f) Saiakuntza negatiboa egin da, diferentzia esanguratsuak ikusteko.

g) Saiakuntza egitean balizko kutsadura iturriak identifikatu dira.

h) Lortutako emaitzak euskarri egokietan erregistratu dira.

i) Txostena egin da, emaitzak aztertuz.

j) Laneko segurtasun arauak eta ingurumena babestekoak aplikatu dira, bereziki elektroforesiko errebelatuan.

5. Bioteknologiak industrian dituen aplikazioak identifikatzen ditu eta elikagaiak fabrikatzeko prozesuak aztertzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Elikagaien arloko ingeniaritza genetikoko teknika nagusiak deskribatu dira.

b) Elikagaien arloko iruzurrak atzemateko analisi prozedurak zein diren zehaztu da.

c) Bioteknologiak elikagai hartzituen arloan duen aplikazioa aztertu da.

d) Produktu hartzituak (ardoa, garagardoa, ogia, jogurta etab.) lortzeko bioteknologiako teknikak deskribatu dira.

e) Farmazia industriako teknika nagusiak deskribatu dira.

f) Ingurumen arloko bioteknologiako teknika nagusiak deskribatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Proteinak eta azido nukleikoak ateratzea:

.Bioteknologiako laborategiko materialak, erreaktiboak eta aparatuak.

.Laginen manipulazioa bioteknologian.

.Prestatzen ari den lagina kutsatzen ahal duten substantziak.

.Laginen erregistroa eta kontserbazioa.

.Laginak prestatzea.

.Baliabideak eta ekipoak prestatzea.

.Proteinen egitura eta propietateak.

.Proteinak ateratzeko teknikak.

.Azido nukleikoen egitura eta propietateak.

.Azido nukleikoak ateratzeko teknikak.

.Aterakinak etiketatu, erregistratu eta kontserbatzea.

.Hondakinak ezabatzea.

.Asepsia eta segurtasun arauak.

.Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

.Hondakinen kudeaketa.

-Azido nukleikoen klonazioa:

.Bioinformatika. Biologia konputazionala eta informatika biomedikoa.

.ADN birkonbinatzailearen teknologia.

.Entzima murriztaileak eta espresioa.

.Zelula ostalariak.

.Klonazioan erabiltzen diren bektoreak.

.Klonak isolatzea eta anplifikazioa.

.Azido nukleikoak eta proteinak ateratzea eta araztea.

.ADN birkonbinatzailearen teknologiaren aplikazioak.

.Zelula eta mikrobio hazkuntzak mantentzea.

.Azido nukleikoen zatiak ebakitzea eta batzea.

.Klonazio bektorea ostalari egokiari sartzea.

.Hazkuntza ingurune bereizleak prestatzea sekuentzia birkonbinatzailea daukaten zelulak bereizteko.

.Hondakinak ezabatzea.

-Mikroorganismoak eta proteinak identifikatzea:

.Elektroforesi teknikak.

.Proteinak tindatu eta analizatzeko teknikak.

.Mikroorganismoen tipatze molekularreko teknikak.

.Saiakuntza immunologikoak.

.Saiakuntza genetikoak.

.Saiakuntza egiten den bitartean gerta daitezkeen kutsadura motak.

-Agente toxikoak eta mutagenoak identifikatzea:

.Toxina naturalak. Toxiko antropogeniko nagusiak.

.Mutazioak

motak.

.Toxikotasun eta mutagenotasun saiakuntzak

Ames-en testa.

-Bioteknologiak industrian eta ingurumenean dituen aplikazioak

.Ingeniaritza genetikoko teknikak elikagaien arloan.

.Elikagaien arloko iruzurrak atzemateko analisiak.

.Bioteknologiak elikagai hartzituen arloan duen aplikazioa.

.Farmaziako bioteknologia. Ingurumen arloko bioteknologia.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek, modulu honen bitartez, oinarrizko trebetasunak lortu behar dituzte saiakuntza bioteknologikoak egin ahal izateko beren lan sektoreetan (farmazia industria, elikagaien industria, plastikoen eraldaketa, ehungintza).

Ikuspuntu horretatik askotariko saiakuntzak egiteko trebetasunak garatu behar dituzte, eta horrez gainera ikasi behar dute bioestatistika erabiltzen, datu baseak kontsultatzen eta Interneten aurkituko dituzten baliabideak erabiltzen.

Bioteknologiako laborategian lanerako protokolo bereziak bete behar dira, laginak, langilea eta ingurumena ez kutsatzeko. Modulu honetan, beraz, komeni da sarrera gisa lehendabizi azaltzea nola zaindu behar den segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan, asepsia eta segurtasun arauak zertan diren eta nola kudeatu eta ezabatu behar diren bioteknologiako laborategiko hondakinak.

Edukien sekuentzia egokiena oinarrizko edukien atalean ageri den hurrenkera bera izan daiteke. Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Laborategian egiten diren irakaskuntza-ikaskuntzako eta ebaluazioko jarduerek praktika esperimentalak izan behar dute. Jarduera guztiak, ahal dela, inguruko enpresa eta laborategien errealitatetik hurbilekoak izanen dira.

Azkenik, jarduera integratzaileren bat eginen da, non batera aplikatu beharko baitira "Saiakuntza bioteknologikoak" eta "Saiakuntza mikrobiologikoak" moduluetan lortutako ezagutzak, industriako prozesu bioteknologiko bati buruzko lan bat egiteko.

Modulu honek "Saiakuntza mikrobiologikoak" moduluan garatutako edukien beharra du. Izan ere, modulu horretan ikasleek oinarrizko trebetasunak lortuak izanen dituzte mikroorganismoen aniztasunari eta manipulazioari, biokonponketari eta biodegradazioari buruz, saiakuntza bioteknologikoak sistema degradatuen lehengoratzeari aplikatu ahal izateko.

"Analisi kimikoak" moduluan ikasi diren biokimikako edukiak ere erabiliko ditu, bai eta Analisi instrumentalean ikasten diren teknikak ere, batez ere elektroforesia.

Lanbide modulua: Kalitatea eta segurtasuna laborategian

Kodea: 0072.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 6.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Laborategian kalitatea kudeatzeko sistemak aplikatzen ditu eta kalitate arauak ezagutzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategian aplikatu beharreko kalitate arauak deskribatu dira.

b) Normalizazioaren eta kalitatea ziurtatzearen onurak azaldu dira.

c) Kalitate sistemaren elementuak laborategiko jarduerarekin erlazionatu dira.

d) Kalitate arauen bitartez ongi egindako lana lortu da.

e) Kalitatea kudeatzeko sisteman erabiltzen diren agiriak deskribatu dira.

f) Laborategiko jardueraren prozedurak dokumentatu dira.

g) Auditoria motak identifikatu dira eta kalitatearen ebaluazioarekin erlazionatu dira.

h) Konparazio ariketen motak azaldu dira eta haien aplikazioak definitu dira.

2. Analisiaren emaitzak lantzen ditu estatistikako tresnak erabiliz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Saiakuntzei lotutako parametro estatistikoak identifikatu dira.

b) Emaitzen ziurgabetasuna kalkulatu da.

c) Analisi baten emaitzak ebaluatu dira, datuak emaitza estatistikora estrapolatuz.

d) Euskarri informatikoa erabili da datuak bilatu, landu eta aurkezteko.

e) Parametroak zehazteko kalibrazio metodoak azaldu dira (kalibrazio-zuzena, gehikuntza estandarra, barneko patroia eta beste batzuk).

f) Esangura-probak ere aplikatu dira, bi laginen zehaztasuna erkatuz eta lortutako emaitzak interpretatuz.

g) Saiakuntza edo analisi batean gutxienez zenbat neurketa egin behar diren zehaztu da, kontzeptu estatistikoak aplikatuz.

h) Lortutako emaitza bakoitzaren ziurgabetasuna zehazteko beharra baloratu da.

3. Gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatzen ditu analisi eta saiakuntzen laborategitan, eta emaitzaren fidagarritasunarekin lotzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Gaitasun teknikoari buruzko arauen (BPL, UNE-EN ISO/EC17025) helburuak identifikatu dira eta haien aplikazio eremua zein den azaldu da.

b) Gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatu dira saiakuntzako parametroak zehaztean.

c) Ekipoetan eta saiakuntzetan egin beharreko kontrolak eta horien maiztasuna zehaztu dira kalitate planetik abiatuta.

d) Lan prozedura normalizatuak prestatu dira, laginketa eta analisi eragiketetan aplikatzeko.

e) Parametroak, matrizeak eta analisi teknikak ziurtatzeko prozedurak deskribatu dira.

f) Kalitatea kudeatzeko sistema gaitasun teknikoaren bermearekin erlazionatu da.

g) Kalitatea kontrolatzeko planak aplikatu dira, balio ezaguneko laginekin konparazioak eginez laborategi barneko eta laborategi arteko programetan.

h) Analisi metodo bat hautatu eta balidatzeko urrats guztiak deskribatu dira.

4. Segurtasun neurriak aplikatzen ditu eta laborategiko arrisku faktoreak aztertzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategiko jardueraren arriskuak eta horiei lotutako faktoreak identifikatu dira.

b) Laborategian zein segurtasun arau aplikatu behar diren zehaztu da.

c) Arrisku guneak identifikatu dira eta horiek behar bezala seinalatzeko neurriak proposatu dira.

d) Erreaktiboen arteko bateraezintasunak identifikatu dira eta haien manipulazioan eta garraioan arriskuak saihestu dira.

e) Ekipoak abian jartzean zaindu behar diren puntu kritikoak detektatu dira.

f) Produktu kimikoak beren egonkortasunaren edo erasokortasunaren arabera biltegiratu dira eta bakoitza bere piktogramaren bidez identifikatu da.

g) Produktu kimikoak ontziratu, etiketatu, garraiatu eta biltegiratzeko aplikatu behar diren segurtasun arauak identifikatu dira.

h) Laborategian aplikatzen diren larrialdi planak interpretatu dira.

i) Banakako babes ekipoak identifikatu dira.

5. Ingurumena kudeatzeko sistemak aplikatzen ditu, arrisku faktoreak eta ingurumenaren gaineko eragina aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laborategian aplikatu behar diren ingurumen arauak eta prozedurak identifikatu dira.

b) Laborategiko jarduerari lotutako ingurumen alderdiak identifikatu dira.

c) Ordena eta garbitasun arauak arrisku faktoreekin erlazionatu dira.

d) Kutsatzaile kimiko, fisiko eta biologikoak beren izaeraren, osaeraren eta organismoan izan dezaketen eraginaren arabera sailkatu dira.

e) Laborategian erabilitako produktu kimikoak berreskuratu eta hondakin gutxiago sortzeko irizpide egokiak aplikatu dira.

f) Hondakinen eraginaren murrizketan esku hartzen duten parametroak identifikatu dira.

g) Laborategietan sortzen diren hondakinen tratamenduari dagozkion arauzko baldintzak identifikatu dira.

h) Prebentzio neurriak aplikatu dira, jarduera bakoitzaren berariazko arriskua kontuan hartuz, eta ordezko sistemak proposatu dira arrisku mailaren arabera.

i) Kutsatzaile mota bakoitzak osasunari egiten ahal dizkion kalteak identifikatu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Kalitatea kudeatzeko sistemen aplikazioa:

.Kalitatearen oinarrizko printzipioak. Kalitatearen kontrola. Erabateko kalitatea.

.Kalitate arauak.

.Kalitateari buruzko eskuliburuak eta kalitate sistemak laborategian.

.Kalitate sistemetako agiriak.

.Laborategiari baimena ematea.

.Kalitatearen auditoria eta ebaluazioa.

.Konparazio ariketak.

-Analisiaren emaitzen tratamenduak:

.Analisiaren emaitzak adieraztea.

.Estatistika aplikatua.

.Esangura-probak.

.Erregresio-zuzenaren ebaluazioa.

.Analisien emaitzen ziurgabetasunaren zenbatespena.

.Informazioa antolatzea. Datuen tratamendu estatistikorako programak.

.Txostenak egiteko teknikak.

-Gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatzea analisi eta saiakuntzen laborategietan:

.Gaitasun teknikoari buruzko arauak.

.Lan prozedura normalizatuak.

.Neurketen trazabilitatea. Kalibrazioa. Erreferentziazko materialak.

.Saiakuntzetarako materialen kalitatea bermatzea.

.Ekipo eta laginen kudeaketa.

.Analisi metodoa aukeratu eta balidatzea. Kalitatearen parametroak.

.Parametroak, matrizeak eta analisi teknikak ziurtatzea.

-Segurtasun neurrien aplikazioa:

.Segurtasun teknikak. Prebentzio neurrien plangintza.

.Arriskuen azterketa.

.Pertsonak babesteko ekipoak.

.Produktu kimikoekin lan egitearen arriskuari aurrea hartzea. Araudia. Produktu kimikoen manipulazioa.

.Produktu kimikoak ontziratu, etiketatu, garraiatu eta biltegiratzeko arauak.

.Laneko arriskuei aurrea hartzeko sistemak laborategian.

.Larrialdietarako plana.

.Ordenari eta garbitasunari buruzko arauak.

.Ingurumena babesteko neurrien aplikazioa:

.Laborategietako kutsatzaileen sailkapena.

.Ingurumen arloko prebentzio eta babes teknikak.

.Ingurumen larrialdietan nola jokatu. Larrialdietarako plana.

.Ingurumen-kutsatzaileen neurketa laborategian.

.Ingurumen arloko legeria.

.Inguramena kudeatzeko sistemak.

.Hondakinen kudeaketa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek aintzat hartu behar dute kalitateak eta segurtasunak laborategietan duten garrantzia. Beraz, edukiak zeharkakoak dira, eta funtsezkoak zikloko gainerako moduluetarako. Edukien antolamenduaren oinarrian bi multzo handi daude: kalitatea eta segurtasuna.

Modulu honen edukietako asko jada beste modulu batzuetan zeharka landuak izanen dira. Gomendagarria litzateke, beraz, eduki horiek irakatsi aurreko koordinazioa, zein sakontasun maila lortu den zehazteko. Modulu honek ezagutza horiek guztiak elkartzea eta izaera sistematiko eta globalizatzaileagoa ematea ahalbidetuko du.

Irakasgaiaren sekuentziazioa oinarrizko edukien atalean proposaturikoa bera da: kalitateari eta emaitzen tratamenduari buruzko edukietatik hasiko da eta segurtasunari eta ingurumenaren babesari buruzkoak landuko dira azkenik.

Edukiak lan unitatetan antolatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta ebaluazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Karga teorikoa gorabehera, moduluari praktikotasuna emateko ahalegina eginen da: laborategi batean aurkezteko modukoak diren egoera benetakoen edo simulatuen inguruko jarduera teoriko-praktikoak eginen dira.

Beste jarduera batzuetan ikasleek erabili egin beharko dituzte bereganatutako ezagutzak. Adibidez, lan prozedura normalizatuak prestatuko dituzte, metodo bat balidatuko dute, arriskuen analisia aztertuko dute, hondakinak kudeatzeko plana, ekipoen kontrolaren eta erabileraren fitxak eta abarrekoak eginen dituzte.

Modulua, gehienbat, baliabide anitzeko teoria gelan emanen da. Interneterako sarbidea izanen da, eta proiektagailua ere bai, irakaslearen teoria azalpenak eta ikasleen lanak aurkezteko. Analisi estatistikorako tresna informatikoak izatea komeniko litzateke.

Modulu hau gainerako moduluei loturik dago, bere edukiak orokorrak direlako. Batzuk, hain garrantzitsuak direnez, honen aurretik ematen diren beste modulu batzuetan ere sartu behar dira.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0074.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer-nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lan taldeak identifikatu dira.

c) Lan talde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lan taldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lan taldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lan taldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lan taldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legerian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurtasunaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide-kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin da.

d) Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duten lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko, eta botika kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Oinarrizko edukiak.

-Lan bilaketa aktiboa:

.Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

.Erabakiak hartzeko prozesua.

.Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorearen definizioa eta azterketa, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

.Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

.Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

.Etengabeko prestakuntzak Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

.Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

.Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideen identifikazioa, Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren eremuan.

.Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

.Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Gatazkaren kudeaketa eta lan taldeak:

.Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

.Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektoreko lan talde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

.Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

.Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

.Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

.Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

.Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

.Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

-Lan kontratua:

.Lan zuzenbidea.

.Banakako lan harremanen azterketa.

.Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

.Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

.Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

.Soldataren ordainagiria.

.Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

.Langileen ordezkaritza.

.Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

.Lan gatazka kolektiboak.

.Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

.Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

.Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

.Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

.Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

.Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

.Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

.Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

-Laneko segurtasun eta osasunaren arau-esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

.Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan

.Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

.Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

.Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

.Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

.Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

.Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

.Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

.Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

.Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Lanbide arriskuen ebaluazioa:

.Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

.Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

.Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

.Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

.Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

.Arriskuaren balorazioa.

-Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

.Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

.Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

.Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

.Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

.Larrialdietarako plana egitea analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektoreko enpresa txiki edo ertain batean.

.Larrialdietan jarduteko protokoloa.

.Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

.Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

.Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lan taldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea. Epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

"Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gastu sozialak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Analisien eta kalitate kontrolaren laborategiaren proiektua

Kodea: 0073.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 5.

Iraupena: 30 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Produkzio sektorearen beharrak identifikatzen ditu eta haiek asetzen ahal dituzten ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Sektoreko enpresak sailkatu dira, beren antolamenduaren ezaugarriak eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu mota kontuan harturik.

b) Ereduzko enpresen ezaugarriak azaldu dira, antolamenduaren egitura eta departamentu bakoitzaren eginkizunak adieraziz.

c) Enpresei eskari gehien sortzen dieten beharrak identifikatu dira.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio aukerak baloratu dira.

e) Aurreikusten diren eskariei erantzuna emateko behar den proiektu mota identifikatu da.

f) Proiektuak izan behar dituen ezaugarriak zehaztu dira.

g) Zerga eta lan arloetako betebeharrak, arriskuei aurrea hartzekoak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu dira.

h) Produkziorako edo zerbitzurako proposatzen diren teknologia berriak sartzeko har litezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu dira.

i) Proiektua prestatzeko erabiliko den lan-gidoia egin da.

2. Tituluan ageri diren gaitasunekin zerikusia duten proiektuak diseinatzen ditu, hura osatzen duten faseak sartuz eta garatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Proiektuan landuko diren alderdien gaineko informazioa bildu da.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin da.

c) Proiektua osatzen duten fase edo atalak eta haren edukia identifikatu dira.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri dira eta haien norainokoa identifikatu da.

e) Hura egiteko behar diren materialak eta langileak aurreikusi dira.

f) Aurrekontu ekonomikoa egin da.

g) Hura abian jartzeko finantzaketa beharrak identifikatu dira.

h) Hura diseinatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

i) Proiektuaren kalitatea bermatzeko kontrolatu behar diren alderdiak identifikatu dira.

3. Proiektua nola inplementatu edo gauzatu planifikatzen du, esku hartzeko plana eta lotutako dokumentazioa zehaztuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jardueren sekuentzia zehaztu da, jarduerak inplementazio beharren arabera ordenatuz.

b) Jarduera bakoitzerako behar diren baliabideak eta logistika zehaztu dira.

c) Jarduerak egiteko behar diren baimenak identifikatu dira.

d) Jarduteko edo jarduerak gauzatzeko prozedurak zehaztu dira.

e) Inplementazioak dituen arriskuak identifikatu dira eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta behar diren baliabide eta ekipoak definitu dira.

f) Materialen eta langileen esleipena eta gauzatze epeak planifikatu dira.

g) Inplementazioaren baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin da.

h) Inplementatzeko edo gauzatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

4. Proiektuaren gauzatzearen jarraipen eta kontrolerako prozedurak definitzen ditu, erabilitako aldagai eta tresnen hautapena justifikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu da.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu dira.

c) Jarduerak egin bitartean gerta daitezkeen gorabeherak ebaluatu, konpondu eta erregistratzeko prozedura definitu da.

d) Baliabideek eta jarduerek izan ditzaketen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu da, haiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko behar den dokumentazioa definitu eta prestatu da.

f) Erabiltzaile edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri da eta berariazko dokumentuak prestatu dira.

g) Proiektuak baldintzen agiria baldin badu, hori beteko dela bermatzeko sistema ezarri da.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0076.

Baliokidetasuna, ECTS kreditutan: 22.

Iraupena: 350.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta lortzen diren produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Kalitate kontroleko departamentuak enpresako gainerako departamentuekin antolamenduaren eta eginkizunen aldetik dituen harremanak organigramen bidez interpretatu dira.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

d) Produkzio prozesuko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

f) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

g) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina erlazionatu dira.

h) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

i) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak azaldu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

.Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

.Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

.Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta pertsonak babesteko neurriak.

.Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

.Lan taldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

.Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

.Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipoak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den gunea ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzeko arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Garatu behar duen lan prozedura antolatzen du, berariazko dokumentazioa interpretatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Zehaztu behar den analisi motari dagokion araudia edo bibliografia interpretatu da.

b) Lana planifikatu da, sekuentziak zehaztuz eta egitekoak lehenetsiz.

c) Analisia egiteko behar diren ekipoak eta zerbitzu lagungarriak identifikatu dira.

d) Prozesuaren faseak definitu dira.

e) Baliabide materialen hornidura eta biltegiratzea antolatu dira.

f) Eginbeharrak egiteko ordena eta metodoa aintzat hartu dira.

g) Laginketarako prozedura normalizatua bete da, kalitate adierazleak kontuan izanik.

h) Arriskuei aurrea hartzeko bete behar den araudia identifikatu da.

4. Ekipoak eta zerbitzu lagungarriak prestatzen ditu, ezarritako prozedurei jarraituz, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipoak eta zerbitzu lagungarriak mantentzeko lanak egin dira, ezarritako jarraibide eta prozedurei jarraituz.

b) Zerbitzu lagungarriak ongi dabiltzala egiaztatu da.

c) Zerbitzuak eta materialak aukeratu dira, egin behar den oinarrizko eragiketaren arabera.

d) Ekipoak eta tresnak kalibratu eta prestatu dira, deskribatutako metodoari jarraituz.

e) Laginketarako ekipoak aukeratu dira, asepsia baldintzak kontrolatuz.

f) Laborategiko ekipo eta tresnak garbi eta ordenaturik eduki dira.

g) Arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko ezarrita dauden neurriak hartu dira prestatze faseetan.

5. Analisiak eta saiakuntzak egiten ditu, laborategiko zehaztapenen arabera, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko araudia aplikatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa aztertu da metodo eta analisi teknika egokienak aukeratzeko.

b) Analitoak identifikatzeko teknika hautatu da, haien propietate kimikoak kontuan hartuz.

c) Erreaktiboak hautatu dira, egin beharreko analisi mota kontuan hartuz.

d) Laginketarako teknika hautatu da, eskatutako determinazio analitikoak kontuan izanik.

e) Lagina saiakuntzaren baldintzetara egokitzeko egin behar diren oinarrizko eragiketak hautatu dira.

f) Disoluzioak prestatu dira, erreaktibo patroi baten aldean baloratuz.

g) Identifikatu beharreko laginerako analisi tresna egokiak hautatu dira.

h) Laginaren ezaugarriak zehazteko behar diren saiakuntza edo analisietarako teknikak aplikatu dira.

i) Lanean sortutako hondakinak ezabatzeko teknikak aplikatu dira.

j) Segurtasunari eta laneko osasunari buruzko arauak aplikatu dira, substantzia organikoekin zerikusia dutenak, hain zuzen ere.

6. Emaitzak aztertzen ditu, ezarritako estandarrekin erkatuz.

-Ebaluazio irizpideak:

a) Lortutako emaitzak ebaluatu dira, ezarritako taulak, ereduak edo arauak erabiliz.

b) Saiakuntza eta analisien emaitzei buruzko txostena egin da, zehaztapenei jarraituz.

c) Esangura-probak aplikatu dira, bi laginen zehaztasuna erkatuz eta lortutako emaitzak interpretatuz.

d) Amaierako emaitzetan atera behar diren zifra esanguratsuak ondorioztatu dira.

e) Datu susmagarriak onartu edo baztertzeko irizpideak aplikatu dira.

f) Analitoaren amaierako kontzentrazioa kalkulatu da, grafiko eta kalkulu egokien bitartez.

g) Lortutako emaitzak produktu edo material beraren erreferentziazko patroiekin erkatu dira.

h) Emaitzen ebaluaziorako prebentzio eta zuzenketa ekintzak aplikatu dira.

i) Datuak euskarri egokietan erregistratu dira, behar diren erreferentziak emanez.

j) Prozesu osoan kontuan hartu da kalitatearen garrantzia.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) NOLA ANTOLATU DIREN MODULUAK PRESTAKUNTZA UNITATETAN

0065 lanbide modulua: Laginketa eta laginaren prestaketa (230 h)

0065 - UF01 (NA)

Laginketa plana

30

0065-UF02 (NA)

Laginak hartzeko metodoak eta ekipoak

40

0065-UF03 (NA)

Lagina manipulatu, kontserbatu, garraiatu eta biltegiratzea

30

0065-UF04 (NA)

Laginak tratatzeko ekipoak mantentzea

30

0065-UF05 (NA)

Oinarrizko eragiketak eta laginaren tratamendua espezie ez-organikoen analisia egiteko

50

0065-UF06 (NA)

Oinarrizko eragiketak eta laginaren tratamendua analito organikoen determinazioa egiteko

50

0066 lanbide modulua: Analisi kimikoak (320 h)

0066-UF01 (NA)

Oinarrizko segurtasun arauak laborategiko lanean

20

0066-UF02 (NA)

Disoluzioak

40

0066-UF03 (NA)

Erreakzio kimikoak analisi kimikoan

50

0066-UF04 (NA)

Analisi bolumetrikoa

60

0066-UF05 (NA)

Analisi grabimetrikoa

40

0066-UF06 (NA)

Analisi organikoa

50

0066-UF07 (NA)

Parametro biokimikoen identifikazioa eta analisia elikagaietan

40

0066-UF08 (NA)

Analisi kimikoen emaitzen azterketa eta balorazioa

20

0069 lanbide modulua: Analisi fisiko-kimikoak (130 h)

0069-UF01 (NA)

Termodinamikaren printzipioak

30

0069-UF02 (NA)

Gasen saiakuntza fisiko-kimikoak

30

0069-UF03 (NA)

Materiaren egoera likidoa, saiakuntza fisiko-kimikoak

30

0069-UF04 (NA)

Presioaren eta tenperaturaren azterketa egoera likidoan

20

0069-UF05 (NA)

Saiakuntza fisiko-kimikoak solidoetan

20

0070 lanbide modulua: Analisi fmikrobiologikoak (160 h)

0070-UF01 (NA)

Segurtasuna eta oinarrizko eragiketak mikrobiologiako laborategian

20

0070-UF02 (NA)

Mikroorganismoen identifikazioa eta kontaketa

50

0070-UF03 (NA)

Uraren eta elikagaien analisi mikrobiologikoa

60

0070-UF04 (NA)

Airearen, gainazalen eta manipulatzaileen analisi mikrobiologikoak

30

0075 lanbide modulua: enpresa eta ekimena (60 h)

0075-UF01 (NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0075-UF02 (NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0075-UF03 (NA)

Puesta en marcha de una empresa

20

NA01 lanbide modulua: Ingelesa I (60 h)

NA01-UF01

Ingelesa I

60

0067 lanbide modulua: Analisi instrumentala (220 h)

0067-UF01 (NA)

Analisirako metodo elektrokimikoak

60

0067-UF02 (NA)

Analisirako metodo optiko ez-espektroskopikoak

40

0067-UF03 (NA)

Analisirako metodo espektroskopikoak

60

0067-UF04 (NA)

Teknika kromatografikoak analisi kimikoan

60

0068 lanbide modulua: Saiakuntza fisikoak (130 h)

0068-UF01 (NA)

Metal eta aleazioen saiakuntza fisikoak

50

0068-UF02 (NA)

Korrosioa eta prebentzio sistemak

20

0068-UF03 (NA)

Polimeroen saiakuntza fisikoak

30

0068-UF04 (NA)

Material konposatuak

30

0071 lanbide modulua: Saiakuntza fbioteknologikoak (110 h)

0071-UF01 (NA)

Proteinak eta azido nukleikoak: ateratzea, klonazioa eta identifikazioa

60

0071-UF02 (NA)

Mikroorganismoak, agente toxikoak eta mutagenoak identifikatzeko saiakuntzak

30

0071-UF03 (NA)

Industriako aplikazio bioteknologikoak

20

0072 lanbide modulua:Kalitatea eta segurtasuna laborategian (110 h)

0072-UF01 (NA)

Kalitatearen kudeaketa laborategian

20

0072-UF02 (NA)

Analisien emaitzen tratamendua

30

0072-UF03 (NA)

Gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatzea analisi eta saiakuntzen laborategietan

20

0072-UF04 (NA)

Segurtasun neurriak laborategietan

20

0072-UF05 (NA)

Ingurumena babesteko neurriak laborategietan

20

0074 lanbide modulua: lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h)

0074-UF01 (NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0074-UF02 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0074-UF03 (NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) PRESTAKUNTZA UNITATEEN GARAPENA

Lanbide modulua: Laginketa eta laginaren prestaketa

Kodea: 0065.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laginketa plana.

Kodea: 0065 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prozesu analitikoa. Etapak.

-Laginketa plana.

-Kalitate maila onargarria (KMO).

-Laginketarako prozedura normalizatua.

-Laginak hartzeko arau ofizialak.

-Hondakinen tratamendua.

-Laginketak analisi osoan duen eragina.

-Lagin-hartzearen kalitatea nola bermatu.

-Lagin-hartzearen alderdi estatistikoak.

-Erroreen iturriak lagina hartzean.

Prestakuntza unitatea: Laginak hartzeko metodoak eta ekipoak.

Kodea: 0065 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Laginketa motak.

-Laginketarako erabiltzen diren aparatuak.

-Laginketa guneak ezartzea.

-Laginketarako materiala eta ekipoak prestatzea.

-Laginak hartzeko teknikak.

Prestakuntza unitatea: Lagina manipulatu, kontserbatu, garraiatu eta biltegiratzea.

Kodea: 0065 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Lagina manipulatu, kontserbatu, garraiatu eta biltegiratzea.

-Laginaren aurretiazko tratamenduak: garbitzea, lehortzea, birrindu eta homogeneizatzea, bahetzea, zatitzea edo/eta azpilaginak ateratzea.

-Segurtasun arauak eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Laginak tratatzeko ekipoak mantentzea.

Kodea: -0065-UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Ekipo eta instalazioak muntatu eta mantentzea.

-Laborategiko ekipo eta zerbitzu lagungarriak mantentzeko plana.

-Materiala garbitu eta desinfektatzeko teknikak.

-Laginketa ekipoak kalibratzea.

-Segurtasun arauak betetzea.

-Ordenak eta garbitasunak lanean duten eragina.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko eragiketak eta laginaren tratamendua espezie ez-organikoen analisia egiteko.

Kodea: 0065 - UF05 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Lagina disolbatzea, disgregatzea eta deskonposatzea.

-Prezipitatzea.

-Iragaztea eta zentrifugatzea.

-Mineralizatzea eta kiskaltzea.

-Kristaltzea.

-Lagin motaren eta analisiaren arteko lotura.

-Segurtasun arauak eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko eragiketak eta laginaren tratamendua analito organikoen determinazioa egiteko.

Kodea: 0065 - UF06 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Erauzketa.

-Destilazioa.

-Adsortzioa.

-Xurgapena.

-Lagin motaren eta analisiaren arteko lotura.

-Segurtasun arauak eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Lanbide modulua: Analisi kimikoak

Kodea: 0066.

Iraupena: 320 ordu.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko segurtasun arauak laborategiko lanean.

Kodea: 0066 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Erreaktibo kimikoak.

-Segurtasun datuen fitxak nola erabili.

-Ordena eta garbitasuna laborategian.

-Babes neurriak.

-Produktu kimikoen erabilera.

-Kalitaterako, laneko segurtasunerako eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

-Ordenak eta garbitasunak prozesuko faseetan duten eragina.

-Material bolumetriko eta grabimetrikoaren garbiketa eta mantentzea.

-Hondakinak ezabatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudiaren aplikazioa.

-Erreaktibo organikoak erabiltzeko segurtasun arauak.

Prestakuntza unitatea: Disoluzioak.

Kodea: 0066 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Disoluzioak. Disoluzio motak.

-Disoluzioen propietateak.

-Disoluzioaren kontzentrazioa.

-Kontzentrazioen kalkulua.

-Disoluzioak prestatzea. Etiketatzea, identifikazioa, kontserbazioa.

-Aparatu bolumetriko eta grabimetrikoak kalibratzea.

-Masak neurtzea.

-Disoluzioak baloratzea.

-Substantzia patroiak.

Prestakuntza unitatea: Erreakzio kimikoak analisi kimikoan

Kodea: 0066 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Erreakzio kimikoak.

-Estekiometria.

-Erreakzio abiadura. Oreka kimikoa.

-Azido-base orekak.

-Prezipitazio orekak.

-Erredox erreakzioak.

-Konplexuen sorrerako orekak.

-Analisi kimikoen sailkapena.

-Zuzeneko metodoen bidezko analisi kualitatiboa.

-Bereizketa tekniken aplikazioa.

-Analisia egiteko zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna.

Prestakuntza unitatea: Analisi bolumetrikoa.

Kodea: 0066 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Analisirako metodo bolumetrikoak. Metodo bolumetrikoak hautatzeko oinarriak.

-Balorazio kurbak: baliokidetasun puntua. Adierazleak.

-Azido-base bolumetriak.

-Prezipitazio bidezko bolumetriak.

-Erredox bolumetriak.

-Konplexometriak.

-Bolumetria desberdinen aplikazioak.

-Analisia egiteko zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna.

-Erroreak analisi bolumetrikoan.

Prestakuntza unitatea: Analisi grabimetrikoa.

Kodea: 0066 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Grabimetriako kontzeptu orokorrak.

-Analisi metodo grabimetrikoak. Metodo grabimetrikoak hautatzeko oinarriak.

-Prezipitazio bidezko grabimetriak.

-Lurruntze bidezko grabimetriak.

-Elektrograbimetriak.

-Analisia egiteko zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna.

-Erroreak analisi grabimetrikoan.

Prestakuntza unitatea: Analisi organikoa.

Kodea: 0066 - UF06 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Karbono atomoa. Loturak, isomeria.

-Erreakzioaren mekanismoa.

-Erreakzioak kimika organikoan.

-Funtzio organiko nagusiak.

-Multzo funtzionalak.

-Horiek identifikatzeko propietate fisiko eta kimikoak.

-Lagin organiko bateko elementuak zuzeneko metodoen bidez identifikatzea.

-Lagin organiko bateko talde funtzionalak zuzeneko metodoen bidez identifikatzea.

-Nahasturak bereiztea.

-Konposatuen identifikazioa eta deribatuen sorrera.

-Analisi organiko kuantitatiboa.

-Analisia egiteko zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna.

Prestakuntza unitatea: Parametro biokimikoen identifikazioa eta analisia elikagaietan.

Kodea: 0066 - UF07 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Biokimikaren oinarriak.

-Karbohidratoak.

-Proteinak.

-Koipeak.

-Ezagutu eta kuantifikatzeko saiakuntzak.

-Analisia egiteko zorroztasuna, azkartasuna eta garbitasuna.

Prestakuntza unitatea: Analisi kimikoen emaitzen azterketa eta balorazioa.

Kodea: 0066 - UF08 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Datuak onartu edo baztertzeko irizpideak ezartzea.

-Irudikapen grafikoa eta kalkulu estatistikoak.

-Analisiaren emaitzen ebaluazioa.

-Erroreen balorazioa eta zifra esanguratsuak.

-Txostena egiteko metodologia.

-Emaitzen tratamenduaren isilpekotasuna.

Lanbide modulua: Saiakuntza fisiko-kimikoak

Kodea: 0069.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Termodinamikaren printzipioak.

Kodea: 0069 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Termodinamikako oinarrizko definizioak.

-Energia trukea.

-Termometria.

-Beroa eta energia.

-Entropia eta oreka.

-Beroaren baliokide mekanikoa.

-Carnot-en zikloa.

Prestakuntza unitatea: Gasen saiakuntza fisiko-kimikoak.

Kodea: 0069 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Gasen teoria zinetikoa.

-Gasen propietateak.

-Gasen lege orokorrak.

-Gas laginak saiakuntza fisiko-kimikoen bitartez aztertzea.

-Gasen likidotzea eta puntu kritikoa.

-Gasen neurketa laborategian.

-Ekipoak manipulatu, erabili, zaindu eta kalibratzea.

-Saiakuntza fisiko-kimikoetarako ekipoen arriskuak.

-Saiakuntzen emaitzak ebaluatzea.

-Segurtasun irizpideak ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

Prestakuntza unitatea: Materiaren egoera likidoa, saiakuntza fisiko-kimikoak.

Kodea: 0069 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Egoera likidoaren propietateak.

-Lagin likidoak saiakuntza fisiko-kimikoen bitartez aztertzea.

-Dentsitatea, biskositatea eta gainazal-tentsioa.

-Likidoen bero espezifikoa eta bero sorra.

-Ebuilioskopia.

-Ekipoak manipulatu, erabili, zaindu eta kalibratzea.

-Saiakuntza fisiko-kimikoetarako ekipoen arriskuak.

-Saiakuntzen emaitzak ebaluatzea.

-Segurtasun irizpideak ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

Prestakuntza unitatea: Presioaren eta tenperaturaren azterketa egoera likidoan.

Kodea: 0069 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Disoluzioak. Propietateak. Disolbagarritasun kurbak. Banaketaren legea.

-Henry-ren eta Raoult-en legeak.

-Presio osmotikoa.

-Egoera aldaketak.

-Osagai bakarreko, bi osagaiko eta hiru osagaiko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Saiakuntza fisiko-kimikoak solidoetan.

Kodea: 0069 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lagin solidoak saiakuntza fisiko-kimikoen bitartez aztertzea.

-Kristaltzea. Urtze puntuak.

-Solidoen bero sorraren determinazioa.

-Sublimazioa.

-Urtze puntuak aleazioetan.

-Krioskopia.

-Ekipoak manipulatu, erabili, zaindu eta kalibratzea.

-Saiakuntza fisiko-kimikoetarako ekipoen arriskuak.

-Saiakuntzen emaitzak ebaluatzea.

-Segurtasun irizpideak ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

Lanbide modulua: Saiakuntza mikrobiologikoak

Kodea: 0070.

Iraupena: 160 ordu.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna eta oinarrizko eragiketak mikrobiologiako laborategian.

Kodea: 0070 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Laneko segurtasun eta osasun arauak betetzea.

-Laginen eta mikrobiologiako materialen manipulazioa.

-Deskontaminatzeko metodoak eta esterilitatearen kontrolak.

-Laginketa metodoak. Lagina hartu, garraiatu eta kontserbatzea. Laginketa planak.

-Lagina prestatzea. Prozesatzeko eragiketak.

-Hazkuntza inguruneak: osaera eta kontserbazioa.

-Hazkuntza inguruneen sailkapena, hautapena eta prestaketa.

-Inguruneak esterilizatu eta prestatzea.

-Laginak hartzeko erabilitako ekipo eta materialak garbitu, esterilizatu edo desinfektatzea.

-Hondakinen tratamendua, haiek ezabatzeko.

-Indarra duten lege eta arauak.

Prestakuntza unitatea: Mikroorganismoen identifikazioa eta kontaketa.

Kodea: 0070 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Mikroorganismoen zelularen egitura.

-Mikroorganismoak: bakterioak, birusak, onddoak eta legamiak.

-Mikroorganismoen familia nagusien ezaugarri orokorrak.

-Mikroskopioaren oinarriak eta erabilera.

-Mikroskopioaren oinarrizko mantentzea.

-Saiakuntza mikrobiologikoetarako ekipoen arriskuak.

-Tindaketa sinpleak eta diferentzialak.

-Azterketa mikroskopikoa: mikroorganismo bizien eta tindatuen behaketa.

-Koloragarriak eta erreaktiboak prestatzea.

-Erreferentziazko materialak.

-Ereiteko teknikak: inokulazioa eta isolamendua.

-Mikroorganismoen hazkuntza eta inkubazioa.

-Agente kimiko, fisiko eta mikrobiologikoek bakterioen hazkundean duten eragina.

-Mikroorganismo batek mikrobio kontrako agenteekiko duen sentikortasuna zehaztea: antibiograma.

-Mikroorganismoak kontatzeko teknikak.

-Bakterioak identifikatzeko probak.

-Hondakinen tratamendua, haiek ezabatzeko.

Prestakuntza unitatea: Uraren eta elikagaien analisi mikrobiologikoa.

Kodea: 0070 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ekipoak erabiltzeko jarraibideak.

-Ekipoak abian jartzea.

-Oinarrizko mantentze-lanak.

-Parametroak erregulatzea eta ekipoak kalibratzea.

-Saiakuntza mikrobiologikoetarako ekipoen arriskuak.

-Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Mikroorganismo markatzaileak (adierazleak eta indizeak).

-Uraren osasun kalitatea. Azaleko uretan eta hondakin uretan bizi diren mikroorganismo talde nagusiak. Edateko ura.

-Uraren analisi mikrobiologikorako teknikak.

-Elikagaien mikrobiologia. Elikagaien analisi mikrobiologikorako teknikak.

-Elikagaien arloko legeria. Arau mikrobiologikoak.

-Teknika mikrobiologiko azkarren bidezko saiakuntzak.

-Hondakinen tratamendua, haiek ezabatzeko.

-Erreferentziazko irizpide mikrobiologikoak.

-Mikroorganismoak identifikatzeko datu base informatizatuak.

-Datuen erregistroa.

-Kalibratze kurben irudikapena.

-Emaitzen kalkulua.

-Errorearen kalkulua. Emaitzen aurkezpena.

-Txostenak egin eta aurkeztea.

-Analisi orriak betetzea.

-Trazabilitatea bermatzea.

-Emaitzen interpretazioa.

Prestakuntza unitatea: Airearen, gainazalen eta manipulatzaileen analisi mikrobiologikoak.

Kodea: -0070 - UF04 (NA)

Iraupena: 30 ordu.

-Ekipoak erabiltzeko jarraibideak.

-Ekipoak abian jartzea.

-Oinarrizko mantentze-lanak.

-Parametroak erregulatzea eta ekipoak kalibratzea.

-Saiakuntza mikrobiologikoetarako ekipoen arriskuak.

-Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Aire laginen mikrobiologia. Airearen eta gainazalen analisi mikrobiologikorako teknikak.

-Airearen kutsadurari buruzko legeria.

-Aireko mikroorganismoen kontrolerako teknikak.

-Hondakinen tratamendua, haiek ezabatzeko.

-Erreferentziazko irizpide mikrobiologikoak.

-Mikroorganismoak identifikatzeko datu base informatizatuak.

-Datuen erregistroa.

-Kalibratze kurben irudikapena.

-Emaitzen kalkulua.

-Errorearen kalkulua. Emaitzen aurkezpena.

-Txostenak egin eta aurkeztea.

-Analisi orriak betetzea.

-Trazabilitatea bermatzea.

-Emaitzen interpretazioa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0075.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0075 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak analisien eta kalitate kontrolaren laborategietako jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia analisien eta kalitate kontrolaren laborategien esparruan.

-Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketing plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0075 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Analisien eta kalitate kontrolaren laborategia daukan ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa abian jartzea.

Kodea: 0075 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Forma juridikoak. Frankiziak.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Analisien eta kalitate kontrolaren laborategien sektoreko enpresen kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Ingelesa I

Kodea: NA01

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Analisi instrumentala

Kodea: 0067.

Iraupena: 220.

Prestakuntza unitatea: Analisirako metodo elektrokimikoak.

Kodea: 0067 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Analisi metodo instrumentalen sailkapena. Metodo elektrokimikoak hautatzea analisirako teknika gisa.

-Erreaktiboak eta patroiak prestatzea eta laginak egokitzea.

-Parametro elektrokimikoak. Gelaxka elektrokimikoak. Elektrodo-potentzialak eta gelaxka-potentzialak.

-Potentziometria. Oinarriak. Erreferentziazko elektrodoa eta elektrodo adierazlea. Tresnak. Zuzeneko neurketa potentziometrikoak eta balorazioak.

-Voltamperemetria. Polarografia. Definizioa eta aplikazioak.

-Elektrograbimetria.

-Konduktimetria. Oinarriak. Eroankortasunean eragina duten faktoreak. Zuzeneko neurketak eta balorazioak.

-Ekipoak prestatzea, funtzionamendua eta mantentzea.

-Ekipoak garbitzea eta egiaztatzea.

-Emaitzak aztertzea. Emaitzen tratamendu informatikoa.

-Erroreen kausak eta erroreen ezabaketa.

-Analisia prestatzeari lotutako lan arriskuak eta ingurumen arriskuak.

-Ekipoen arriskuen ebaluazioa.

Prestakuntza unitatea: Analisirako metodo optiko ez-espektroskopikoak.

Kodea: 0067 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Analisi metodo instrumentalen sailkapena. Metodo optiko ez-espektroskopikoak hautatzea analisirako teknika gisa.

-Erreaktiboak eta patroiak prestatzea eta laginak egokitzea.

-Erradiazio elektromagnetikoa. Argiaren eta materiaren arteko interakzioa.

-Nefelometria eta turbidimetria: oinarria. Tresnak. Aplikazioak.

-Errefraktometria: errefraktometriaren oinarriak. Errefrakzio indizea. Eragiten dioten aldagaiak. Errefraktometroak. Aplikazioak.

-Polarimetria. Argi polarizatuaren propietateak eta materiarekiko interakzioa. Errotazio angeluarra eta espezifikoa. Eragiten dioten aldagaiak. Polarimetroak. Aplikazioak.

-Ekipoak prestatzea, funtzionamendua eta mantentzea.

-Ekipoak garbitzea eta egiaztatzea.

-Emaitzak aztertzea. Emaitzen tratamendu informatikoa.

-Erroreen kausak eta erroreen ezabaketa.

-Analisia prestatzeari lotutako lan arriskuak eta ingurumen arriskuak.

-Ekipoen arriskuen ebaluazioa.

Prestakuntza unitatea: Analisirako metodo espektroskopikoak.

Kodea: 0067 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Analisi metodo instrumentalen sailkapena. Metodo espektroskopikoak hautatzea analisirako teknika gisa.

-Erreaktiboak eta patroiak prestatzea eta laginak egokitzea.

-Erradiazio elektromagnetikoa. Argiaren eta materiaren arteko interakzioa. Espektro-kurbak. Lambert-Beer-en legea.

-Espektrofotometriako oinarrizko tresnak.

-Xurgapen bidezko espektroskopia.

-UV-ikusgaiko xurgapen molekularraren bidezko espektrofotometria. Trantsizio molekularrak. Espektrofotometroak. Kalibratze kurbak.

-IR-ko xurgapenezko espektroskopia. Bibrazio moduak. Espektroak. Espektro-zonen azterketa. IR-ko espektrofotometroak. Aplikazioak.

-Xurgapen atomikoaren bidezko espektroskopia. Atomizazio metodoak. Tresnak. Interferentziak. Kalibratze kurbak. Gehikuntza estandarraren metodoa. Aplikazioak.

-Igorpen atomikoaren bidezko espektroskopia. Sugarreko igorpen iturrien aplikazioak.

-Igorpen-espektroskopia akoplamendu induktibozko plasmarekin (ICP). Oinarriak. Aplikazioak.

-Masa-espektrometria. Oinarriak. Aplikazioak.

-Ekipoak prestatzea, funtzionamendua eta mantentzea.

-Ekipoak garbitzea eta egiaztatzea.

-Emaitzak aztertzea. Emaitzen tratamendu informatikoa.

-Erroreen kausak eta erroreen ezabaketa.

-Analisia prestatzeari lotutako lan arriskuak eta ingurumen arriskuak.

-Ekipoen arriskuen ebaluazioa.

Prestakuntza unitatea: Teknika kromatografikoak analisi kimikoan.

Kodea: 0067 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Analisi metodo instrumentalen sailkapena. Metodo kromatografikoak hautatzea analisirako teknika gisa.

-Erreaktiboak eta patroiak prestatzea eta laginak egokitzea.

-Kromatografiaren oinarriak. Sailkapena. Kromatogramen interpretazioa. Intereseko ekuazioak kromatografian. Aplikazioak. Kalibratzeko metodoak.

-Gas-kromatografia. Printzipio orokorrak. Tresnak. Aplikazioak.

-Bereizmen handiko kromatografia likidoa. Oinarriak. Tresnak. Aplikazioak.

-Elektroforesia. Oinarria. Aplikazioak.

-Ekipoak prestatzea, funtzionamendua eta mantentzea.

-Ekipoak garbitzea eta egiaztatzea.

-Emaitzak aztertzea. Emaitzen tratamendu informatikoa.

-Erroreen kausak eta erroreen ezabaketa.

-Analisia prestatzeari lotutako lan arriskuak eta ingurumen arriskuak.

-Ekipoen arriskuen ebaluazioa.

Lanbide modulua: Saiakuntza fisikoak

Kodea: 0068.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Metal eta aleazioen saiakuntza fisikoak.

Kodea: 0068 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Propietate fisikoak.

-Propietate termikoak, elektrikoak eta magnetikoak.

-Fe-C diagrama. Aleazioen diagramak.

-Materialak saiakuntzarako egokitzea. Probeta metalografikoak.

-Ekipoak manipulatu, erabili, zaindu eta kalibratzea.

-Makroskopia eta mikroskopia. Mikroskopio metalografikoa.

-Teknika makroskopikoak eta mikroskopikoak.

-Altzairuen tratamendu termikoak: Suberaketa, tenplaketa eta iraoketa.

-Altzairu baten ale-tamaina zehaztea.

-Metal eta aleazioen saiakuntza fisikoak.

-Saiakuntza fisikoen emaitzak aztertzea.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Laneko segurtasun eta osasun arauak betetzea.

-Hondakinak etiketatu eta biltegiratzea.

Prestakuntza unitatea: Korrosioa eta prebentzio sistemak

Kodea: 0068 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Korrosioaren eta herdoiltzearen definizioak.

-Polarizazioa eta pasibazioa.

-Korrosio abiadura eta korrosio motak.

-Materialak saiakuntzarako egokitzea. Probetak.

-Ekipoak manipulatu, erabili, zaindu eta kalibratzea.

-Korrosioari buruzko saiakuntza eta proba fisikoak.

-Estaldurak: nikeleztatzea, kromatzea eta zinkeztatzea.

-Babes kimikoak: pinturak, esmaltatzea.

-Saiakuntza fisikoen emaitzak aztertzea.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Laneko segurtasun eta osasun arauak betetzea.

-Hondakinak etiketatu eta biltegiratzea.

Prestakuntza unitatea: Polimeroen saiakuntza fisikoak.

Kodea: 0068 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Polimeroen egitura eta sailkapena.

-Propietate fisikoak.

-Gehigarriak: propietateak aldatzen dituzten gehigarriak.

-Materialak saiakuntzarako egokitzea.

-Ekipoak manipulatu, erabili, zaindu eta kalibratzea.

-Polimeroen saiakuntza fisikoak.

-Saiakuntza fisikoen emaitzak aztertzea.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Laneko segurtasun eta osasun arauak betetzea.

-Hondakinak etiketatu eta biltegiratzea.

Prestakuntza unitatea: Material konposatuak.

Kodea: 0068 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Material zeramikoak. Motak, egitura eta propietateak.

-Eraikuntzako materialak. Hormigoia, zementuak eta igeltsuak.

-Beste material konposatu batzuk.

-Materialak saiakuntzarako egokitzea.

-Ekipoak manipulatu, erabili, zaindu eta kalibratzea.

-Saiakuntza fisikoak material konposatuetan.

-Saiakuntza fisikoen emaitzak aztertzea.

-Aplikatu beharreko arauak.

-Laneko segurtasun eta osasun arauak betetzea.

-Hondakinak etiketatu eta biltegiratzea.

Lanbide modulua: Saiakuntza bioteknologikoak

Kodea: 0071.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Proteinak eta azido nukleikoak: ateratzea, klonazioa eta identifikazioa.

Kodea: 0071 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-ADNa, geneak eta proteinak.

-Laginen prestaketa, erregistroa eta kontserbazioa.

-Prestatzen ari den lagina kutsatzen ahal duten substantziak.

-Baliabideak eta ekipoak prestatzea.

-Anplifikatu, sekuentziatu eta klonatu behar diren proteina eta azido nukleikoen lagina ateratzeko teknikak.

-Aterakinak etiketatu, erregistratu eta kontserbatzea.

-Azido nukleikoak klonatzeko oinarrizko eragiketak.

-Polimerasaren kate erreakzioa (PCR).

-ADN birkonbinatzailearen teknologia.

-Entzima murriztaileak eta espresioa.

-Zelula ostalariak.

-Klonazioan erabiltzen diren bektoreak.

-Elektroforesi teknikak.

-Proteinak identifikatzeko teknikak.

-Bioinformatikako oinarrizko teknikak.

-Hondakinak ezabatzea.

-Asepsia eta segurtasun arauak.

-Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Bioteknologiako laborategiko materialak, erreaktiboak eta aparatuak.

Prestakuntza unitatea: Mikroorganismoak, agente toxikoak eta mutagenoak identifikatzeko saiakuntzak.

Kodea: 0071 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Hazkuntza teknikak eta teknika fisiologikoak.

-Teknika mikrobiologikoen bidezko identifikazioa.

-Mikroorganismoen tipatze molekularreko teknikak.

-Saiakuntza immunologikoak.

-Toxina naturalak. Toxiko antropogeniko nagusiak.

-Mutazioak; motak. Agente mutagenikoak.

-Toxikotasun saiakuntzak.

-Mutagenotasun saiakuntzak; Ames-en testa.

-Hondakinak ezabatzea.

-Asepsia eta segurtasun arauak.

-Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Bioteknologiako laborategiko materialak, erreaktiboak eta aparatuak.

Prestakuntza unitatea: Industriako aplikazio bioteknologikoak.

Kodea: 0071 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Ingeniaritza genetikoko teknikak elikagaien arloan.

-Elikagaien arloko iruzurrak atzemateko analisiak.

-Bioteknologiak elikagai hartzituen arloan duen aplikazioa.

-Bioteknologiaren aplikazioa ardoa, garagardoa, ogia eta jogurta egiteko.

-Farmaziako bioteknologia.

-Ingurumen arloko bioteknologia.

-Hondakinak ezabatzea.

-Asepsia eta segurtasun arauak.

-Segurtasuna ekipoen garbiketa, funtzionamendu eta mantentze-lanetan.

-Bioteknologiako laborategiko materialak, erreaktiboak eta aparatuak.

Lanbide modulua: Kalitatea eta segurtasuna laborategian

Kodea: 0072.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kalitatearen kudeaketa laborategian.

Kodea: 0072 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kalitatearen oinarrizko printzipioak. Kalitatearen kontrola. Erabateko kalitatea.

-Kalitate arauak.

-Kalitateari buruzko eskuliburuak eta kalitate sistemak laborategian.

-Kalitate sistemetako agiriak.

-Laborategiari baimena ematea.

-Kalitatearen auditoria eta ebaluazioa.

-Konparazio ariketak.

Prestakuntza unitatea: Analisien emaitzen tratamendua.

Kodea: 0072 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Analisiaren emaitzak adieraztea.

-Estatistika aplikatua.

-Esangura-probak.

-Erregresio-zuzenaren ebaluazioa.

-Analisien emaitzen ziurgabetasunaren zenbatespena.

-Informazioa antolatzea. Datuen tratamendu estatistikorako programak.

-Txostenak egiteko teknikak.

Prestakuntza unitatea: Gaitasun teknikoari buruzko arauak aplikatzea analisi eta saiakuntzen laborategietan.

Kodea: 0072 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Gaitasun teknikoari buruzko arauak. BPL, ISO, UNE-EN.

-Lan prozedura normalizatuak.

-Neurketen trazabilitatea. Kalibrazioa. Erreferentziazko materialak.

-Saiakuntzetarako materialen kalitatea bermatzea.

-Ekipo eta laginen kudeaketa.

-Analisi metodoa aukeratu eta balidatzea. Kalitatearen parametroak.

-Parametroak, matrizeak eta analisi teknikak ziurtatzea.

Prestakuntza unitatea: Segurtasun neurriak laborategietan.

Kodea: 0072 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Segurtasun teknikak. Prebentzio neurrien plangintza.

-Arriskuen azterketa.

-Pertsonak babesteko ekipoak.

-Produktu kimikoekin lan egitearen arriskuari aurrea hartzea. Araudia. Produktu kimikoen manipulazioa.

-Produktu kimikoak ontziratu, etiketatu, garraiatu eta biltegiratzeko arauak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko sistemak laborategian.

-Larrialdietarako plana.

-Ordenari eta garbitasunari buruzko arauak.

Prestakuntza unitatea: Ingurumena babesteko neurriak laborategietan.

Kodea: 0072 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Laborategietako kutsatzaileen sailkapena.

-Ingurumen arloko prebentzio eta babes teknikak.

-Ingurumen larrialdietan nola jokatu. Larrialdietarako plana.

-Ingurumen-kutsatzaileen neurketa laborategian.

-Ingurumen arloko legeria.

-Inguramena kudeatzeko sistemak.

-Hondakinen kudeaketa.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0074.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0074 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE baten larrialdietarako plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0074 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0074 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin baten definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lan taldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lan talde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lan taldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren babesean Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikariaren tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategiko goi mailako teknikariaren tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

Analisi kimikoa eta tresna bidezkoa.

0065. Laginketa eta laginaren prestaketa.

0066. Analisi kimikoak.

0067. Analisi instrumentala.

Saiakuntza fisikoak.

0068. Saiakuntza fisikoak.

0069. Saiakuntza fisiko-kimikoak.

Analisi mikrobiologikoa.

0070. Saiakuntza mikrobiologikoak.

Segurtasuna eta ingurune kimikoa laborategian.

0072. Kalitatea eta segurtasuna laborategian.

Ekipo eta laginen kudeaketa.

Lantokietako prestakuntza.

0076. Lantokietako prestakuntza.

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

5. ERANSKINA

A) GAITASUN UNITATEEK LANBIDE MODULUEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA, HORIEK BALIOZKOTZEKO

UC0053-3: Laginketa plana antolatzea eta laginak hartzea.

0065. Laginketa eta laginaren prestaketa.

UC0341-Metodo kimikoen bidezko analisiak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0066. Analisi kimikoak.

UC0342-3: Analisi kimikorako teknika instrumentalak aplikatzea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0067. Analisi instrumentala.

UC0056-3 Saiakuntza fisikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0068. Saiakuntza fisikoak.

UC0057-3 Saiakuntza fisiko-kimikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0069. Saiakuntza fisiko-kimikoak.

UC0054-3 Saiakuntza mikrobiologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

0070. Saiakuntza mikrobiologikoak.

UC0055-3 Saiakuntza bioteknologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

0071. Saiakuntza bioteknologikoak.

UC0052-3: Laborategiko jarduera antolatu eta kudeatzea berariazko prozedurak eta arauak aplikatuz.

0072. Kalitatea eta segurtasuna laborategian.

B) LANBIDE MODULUEK GAITASUN UNITATEEKIN DUTEN KORRESPONDENTZIA, HORIEK EGIAZTATZEKO

0065. Laginketa eta laginaren prestaketa.

UC0053-3: Laginketa plana antolatzea eta laginak hartzea.

0066. Analisi kimikoak.

UC0341-3 Metodo kimikoen bidezko analisiak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0067. Analisi instrumentala.

UC0342-3: Analisi kimikorako teknika instrumentalak aplikatzea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0068. Saiakuntza fisikoak.

UC0056-3 Saiakuntza fisikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0069. Saiakuntza fisiko-kimikoak.

UC0057-3 Saiakuntza fisiko-kimikoak egitea, emaitzak ebaluatzea eta horien berri ematea.

0070. Saiakuntza mikrobiologikoak.

UC0054-3 Saiakuntza mikrobiologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

0071. Saiakuntza bioteknologikoak.

UC0055-3 Saiakuntza bioteknologikoak egitea eta emaitzen berri ematea.

0072. Kalitatea eta segurtasuna laborategian.

UC0052-3: Laborategiko jarduera antolatu eta kudeatzea berariazko prozedurak eta arauak aplikatuz.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) MODULUAK EMATEN DITUZTEN IRAKASLEAK

0065. Laginketa eta laginaren prestaketa.

-Laborategia.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0066. Analisi kimikoak.

-Analisia eta kimika industriala.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0067. Analisi instrumentala.

-Analisia eta kimika industriala.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0068. Saiakuntza fisikoak.

-Laborategia.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0069. Saiakuntza fisiko-kimikoak.

-Laborategia.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0070. Saiakuntza mikrobiologikoak.

-Analisia eta kimika industriala.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0071. Saiakuntza bioteknologikoak.

-Analisia eta kimika industriala.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0072. Kalitatea eta segurtasuna laborategian.

-Analisia eta kimika industriala.

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0073. Analisien eta kalitate kontrolaren laborategiaren proiektua.

-Analisia eta kimika industriala.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

-Laborategia.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

0074. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0075. Enpresa eta ekimena.

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

NA01 Ingelesa I

-Ingelesa.

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

B) IRAKASLANARI DAGOKIONEZ BALIOKIDEAK DIREN TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Analisia eta kimika industriala.

-Industria ingeniari teknikoa, kimika industrialeko espezialitatea.

Kimika industriala.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Laborategia.

-Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikaria.

C) IKASTETXE PRIBATUETARAKO BEHAR DIREN TITULAZIOAK

0070. Saiakuntza mikrobiologikoak.

0071. Saiakuntza bioteknologikoak.

-Kimikako lizentziaduna.

-Biokimikako lizentziaduna.

-Farmaziako lizentziaduna.

-Elikagaien Zientzia eta Teknologiako lizentziaduna.

-Albaitaritzako lizentziaduna.

-Bioteknologiako lizentziaduna.

0067. Analisi instrumentala.

0066. Analisi kimikoak.

0072. Kalitatea eta segurtasuna laborategian.

-Kimikako lizentziaduna.

-Biokimikako lizentziaduna.

-Ingurumen Zientzietako lizentziaduna.

-Ingeniari kimikoa.

-Industria ingeniari teknikoa, kimika industrialeko espezialitatea.

0065. Laginketa eta laginaren prestaketa.

0068. Saiakuntza fisikoak.

0069. Saiakuntza fisiko-kimikoak.

-Kimikako lizentziaduna.

-Ingeniari kimikoa.

-Industria ingeniari teknikoa, kimika industrialeko espezialitatea.

-Analisi eta Kontroleko goi mailako teknikaria.

0074. Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

0075. Enpresa eta ekimena.

-Zuzenbideko lizentziaduna.

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna.

-Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaduna.

-Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziaduna.

-Lanaren Zientzietako lizentziaduna.

-Ekonomiako lizentziaduna.

-Psikologiako lizentziaduna.

-Soziologiako lizentziaduna.

-Industria Antolaketako ingeniaria.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna.

-Lan Harremanetako diplomaduna.

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna.

-Gizarte Laneko diplomaduna.

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

7. ERANSKINA. IRAKASLEKUAK ETA INSTALAZIOAK

7. ERANSKINA

Balio anitzeko gela

60

40

Analisi kimiko eta fisiko-kimikoen laborategia.

120

90

Analisi instrumentalaren laborategia.

120

90

Saiakuntza fisikoen laborategia.

120

90

Mikrobiologia eta bioteknologiako laborategia.

120

90

Ekipamenduak

Balio anitzeko gela

-Ikus-entzunezko ekipoak.

-Sarean instalatutako PCak, proiektagailua eta Internet.

Analisi kimikoen laborategia.

-Erreaktiboetarako segurtasun armairua.

-Destilagailua.

-Balantza analitikoa.

-Desmineralizazio zutabea.

-Irabiagailu magnetiko bero-emailea.

-Huts ponpa.

-Zentrifugadorea.

-Lehortzeko labea.

-Laborategiko material orokorra.

-Tratamenduetarako labea.

-Konduktimetroa.

-pH-metroa.

-Kolorimetroa.

-Lurrungailu birakaria.

-Termostato murgildua.

-Ultramore-ikusgaiko espektrofotometroa.

-Bahegailua.

-Errota.

-Lagingailuak.

Saiakuntza fisikoen laborategia.

-Mikroskopio petrografikoa irakaslearentzat.

-Balantza.

-Mikroskopio metalografikoa.

-Tratamenduetarako labea.

-Probetak prestatzeko ekipoa.

-Gogortasun-neurgailua.

-Gatz-lainoaren ganbera.

-Dentsimetro sorta.

-Alkoholimetro sorta.

-Polarimetroa.

-Kalibreak eta mikrometroak.

-Termometro sorta.

-Abbe errefraktometroa.

-Biskosimetro sorta.

-Urtze puntua zehazteko ekipoa.

-Saiakuntza fisikoetarako oinarrizko materiala.

Mikrobiologia eta bioteknologiako laborategia.

-Lupa binokularra.

-Balantzak.

-Autoklabea.

-Homogeneizagailua.

-Jario laminarreko kanpaia.

-Hazkuntza labeak.

-Hozkailua eta izozkailua.

-Termostato murgildua.

-Mikrobiologiako material orokorra.

-Pipeta automatikoak.

-Koloniak kontatzeko ekipoa.

-Mikroskopiako ekipoa.

-Termozikladoreak.

-Elektroforesi ekipoa.

-Immunodetekzio ekipoak

Analisi instrumentalaren laborategia.

-Bereizmen handiko kromatografo likidoa (hplc).

-Xurgapen atomikoaren bidezko espektrofotometroa.

-Gasen kromatografoa.

-Ultramore-ikusgaiko espektrofotometroa.

-Titradorea.

-Infragorria.

-Potentziometroa.

-Konduktimetroa.

-Laborategiko material orokorra.

-Mufla eta labeak.

-Balantza analitikoak.

-Elektroforesi ekipoa.

Iragarkiaren kodea: F0813132

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web