(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

4/2008 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, EKAINAREN 2KOA, PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON 30/06/2008; corr. err., BON 25/07/2008



  ERANSKINA. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina.

  6. atala. Lekualdatutako langileak Nota de Vigencia


ZIOEN AZALPENA

I

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 27ko 18/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian Nafarroako Gobernuari baimena eman zitzaion 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen bat egin zitzan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz indarra duten legezko xedapenak, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1983 Lege Organikoaren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean. Gerora, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko urtarrilaren 24ko 2/2008 Foru Legeak, laugarren xedapen gehigarrian, baimen hori 2008ko ekainaren 30era arte luzatu zuen.

Gaur egun, zerga horri dagozkion xedapenak indarreko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea eman zenetik onetsitako hainbat arau-testutan barreiatuta daude; baimen honen xedea, argi dagoenez, xedapen horiek testu bakar batean bilduz zerga-sistema argiago egitea da. Horrela, Zerga administrazioaren segurtasun juridikoa eta bereziki, zergadunena, handitzen lagunduko da.

Baimen hori baliatuz komenigarritzat jo da testu bategin hau egitea. Testu honetan bilduko dira gaur egun Nafarroan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duten lege mailako arau iraunkor eta orokor guztiak.

II

Zerga orokor, pertsonal eta progresibo baten eredua 1978an ezarri zen gure zerga-sisteman, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauak onesteari buruzko Nafarroako Foru Diputazioaren 1978ko abenduaren 28ko erabakiaren bitartez. Hori berriro arautu zen 1992az geroztik, maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legearen bidez. Eta azkenik, gerora, 1999az geroztik, orain indarrean dagoen abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen bitartez. Orduz geroztik, eta gaur arte, azken foru lege hori hainbat aldiz aldatu da, neurri handiagoan eta txikiagoan. Adierazi behar da zergaren erregulazioak -ezarri zenetik- jasan dituen aldaketa guztiek ez dutela inoiz ere orain arte indarrean egon den eta ildo nagusietan irmoa den sistema urratu, eta egoera ekonomiko eta sozial berrietara nahiz gure inguruneko zerga-sistemen bilakaerara egokitzeko egin direla.

Adierazi den bezala, indarreko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeak, 1999ko urtarrilaren 1etik indarrean jarri zenetik, hainbat aldaketa izan ditu, eta horien artean ondoko arauek eragindakoak nabarmendu ahal dira; hona hemen, kronologikoki azalduta:

a) Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak familiako kideen inguruabarrak zirela-eta legeetan zirauen bazterkeria desagerraraztea izan zuen helburu, eta horretarako aldaketak sartu zituen, besteak beste konpentsazio pentsioengatik edo gutxieneko familiarrarengatik zerga oinarria gutxitzeari buruz eta familia unitatearen kontzeptuari buruz.

b) Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak, zergen arloko kudeaketa eta ikuskapen egintzak, zergen arloko arau-hauste eta zehapenak eta administrazio bidezko egintzen berrikuspena oro har arautzean, gai horiei buruzko artikulu ugari indargabetu zituen.

c) Zenbait zerga eta beste tributu-neurri batzuk hein batean aldatzen dituen abenduaren 29ko 20/2000 Foru Legeak, alderdi batzuk aldatu zituen; aldaketa garrantzitsuenak ziren, alde batetik, pentsio planei egiten zaizkien ekarpenen mugei dagozkienak, handitu egin baitziren, eta bestetik, zerga oinarriaren eta likidazio oinarriaren muga pertsonal eta familiarrak sartu eta zabaltzea. Azken horiek era berean geroko aldaketek handitu zituzten. Enpresen arloan, nabarmentzekoak dira teknologia berriak erabiltzen hasteko zerga pizgarri bidezko laguntzak eta errepide bidezko garraiorako ibilgailu industrial edo komertzialen kutsadura gutxitzen laguntzeko neurriak.

d) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeak, beste alderdi batzuk jorratzeaz gain, batez besteko karga-tasaren beste definizio bat zehaztu zuen eta enpresa txikien eskura jarritako ibilgetu materialaren elementu berriak azkar amortizatzeko aukera eman zuen.

e) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legeak aldaketa handiak egin zituen. Horren erakusgarririk nabarmenenen ardatzak hauek dira: familiaren eta ezgaitasuna daukaten pertsonen zerga tratamendua hobetzea, aurrezki produktu ezberdinen tratamendu neutralaren arloko aurrerabidea, aurreikuspen eta aurrezki sistemetarako bide berriak garatzea eta laneko jarduera eta familiako betebeharrak gero eta neurri handiagoan bateratzea. Horretarako, atzerrian eratutako errenta-esleipeneko araubideko entitateei definizio berria eman zitzaien eta horien erregulazioa eta kontrola argitu zen; halaber, Pentsio planen antzeko ezaugarriak dituzten Aseguratutako aurreikuspen planak sartu ziren. Zerga gardentasuna desagertu zen eta ondare sozietateak sortu ziren. Profesional eta artisten sozietateek Sozietateen gaineko zergako araubide orokorrean ordainduko zituzten zergak, eta balore sozietateek eta ondasunen edukitza soileko sozietateek, berriz, ondare sozietateen araubide bereziari jarraikiz. Bizi-aseguruaren kontratuen tratamendua erraztu zen eta, aldi berean, haien zerga-ordainketa hobetu zen. Ondare gehikuntzei dagokienez, erreserben ondoriozko kapitala banaketaren bitartez gutxitzea arautu zen eta dibidenduen banaketa arruntzat hartu zen. Espainiako eta Europar Batasuneko bigarren mailako balore-merkatuak ere parekatu ziren. Likidazio oinarri berezirako %15eko tasa ezarri zen. Ohiko etxebizitza erosteagatiko eta alokatzeagatiko kenkariak nabarmen aldatu ziren. Alargun pentsioengatiko kenkaria sartu zen eta amatasunagatiko zenbait motatako laguntzak sortu ziren. Azkenik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak autolikidaziorako proposamenak egiteko ahalmena arautu zen, ondoren autolikidazio bihurtu ahal izango direla.

f) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 30eko 35/2003 Foru Legeak, oraindik indarrean duen zatian, enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu eta, horretarako, ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzen ditu. Halaber, aurrezki kutxen partaidetza-kuotek izango duten zerga araubidearen estatuko araubidea moldatzen du.

g) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2004 Foru Legeak Foru Komunitateak erabilera partikularreko motordun ibilgailuak erosi edo egokitzeko elbarriei ematen dizkien prestazio ekonomikoak salbuetsi zituen; horretaz gain, Europar Batasuneko estatu batean aurrezkiaren etekinak interes gisa ordaintzen zaizkienean Batasuneko beste estatu batean zergapetu ahal izateari buruzkoa den Kontseiluaren ekainaren 3ko 2003/48/EE Zuzentarauaren transposizioa egin zuen eta ezgaitasunak dituzten pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenen zerga araubidea arautu zuen.

h) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2005 Foru Legeak arrisku-kapitaleko entitateak enpresak sustatzeko sozietateekin parekatu zituen; horrela, arrisku-kapitaleko entitateak enpresen inbertsioa bideratzeko bitarteko gisa agerrarazi zituen eta subjektu pasiboei arrisku-kapitaleko entitateetan egindako diruzko ekarpenen %20 kuota osotik kentzen utzi zien. Enpresen jarduerari dagokionez, ingurumena zaindu eta hobetzeko jarduerengatiko kenkariaren arauak aldatu ziren eta enpresen lehiakortasuna handitzen saiatu zen, berrikuntza sustatuz eta ehungintzako eta zapatagintzako erakusgaiak sortzera hedatuz. Beste xedapen gehigarri batek, hogeita batgarrenak, egoitza Europar Batasuneko kide den beste estatu batean duten pentsio funtsen zerga arloko betebeharrak ezarri zituen, eta xedapen iragankor batek, hamahirugarrenak, landalur birkalifikatuen ondare gehikuntzak aipatu zituen; horrenbestez, hirigintzako plangintza betetzean egindako administrazio jardueraren ondorioz sortzen den gainbalioa Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainduko da, horretarako ezarritako murriztapen koefizienteak aplikatu gabe.

i) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 11ko 13/2006 Foru Legeak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen, eta horietan ondokoak nabarmendu behar dira: aurrekontu nahikoa dagoela bermatzeko eta zergadunek barruko eskaria bideratzeko baliabide ekonomiko gehiago eskura izan ditzatela helburu izanik, zergaren tarifa gutxitzea -handiagoa tarte txikietan handienetan baino- eta gutxieneko pertsonal zein familiarrak handitzea; bide batez, beren egoera dela-eta tratamendu espezifikoa behar duten giza talde batzuen zerga egoera hobetzea (ezgaitasunak dituztenena, beren buruaz baliatzen ez direnena, hirugarren adinekoena, etab.), eta lanagatiko kenkaria ezartzea; azkenik, alargun pentsioengatiko kenkarian prestazio publiko horietarako erreferentzia lanbide arteko gutxieneko soldata izan dadila ezartzea.

j) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 27ko 18/2006 Foru Legeak neurri zabal eta garrantzitsuak ezarri zituen:

1. Aurrezkiari buruzko zerga-ordainketari dagokionez, berdintasun eta hazkunde arrazoiengatik, eta gure ingurunean araudi aldetik egiten ari diren aldaketengatik, tratamendu neutrala eman zitzaien aurrezkiaren ondoriozko errentei, eta hori gauzatzeko dauden tresnen artean zeuden diferentzia zentzugabeak desagerrarazi ziren. Horrela, zergadunek erabaki ekonomikoak kontzeptu ekonomikoen arabera (errentagarritasuna, likidezia eta arriskua) hartuko dituzte, zerga tratamenduaren mendean egon gabe. Dibidenduengatiko zerga-ordainketan, zerga oinarrian jasotzen diren dibidendu guztiak sartzen dira, zuzenketarik gabe, jasotzen diren lehenengo 1.500 euroetarako salbuespenarekin. Higiezinen kapitalaren etekin osoetan, kutxa irizpidearen sistemaren ordez, galdagarritasun irizpidea ezarri zen. Hobetu egin zen biziarteko eta aldi baterako errenten zerga-ordainketa, murriztu egin baitziren higigarrien kapitalaren etekintzat hartzen ziren portzentajeak, betiere hartzailearen adinaren arabera (biziarteko errenten kasuan) edo errentaren iraupenaren arabera (aldi baterako errenten kasuan).

2. Enpresen arloan iruzurrari aurrea hartzeko eta horren aurka egiteko zenbait neurri ere arautu ziren, eta kautelazko edo "iruzur aurkako" arauak txertatu ziren. Modu horretan, diru-sarreren bolumenaren tamaina zenbatzeko, kontuan hartuko dira, subjektu pasiboak eginiko eragiketak ez ezik, ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei, eta orobat, aurreko horietako edozein partaide den errenta-esleipeneko araubideko entitateek egindakoei dagozkienak ere, baldin eta antzeko jarduerak badira eta zuzendaritza eta bitartekoak partekatzen badira.

3. Ondare gehikuntza eta murrizketen idatz-zatian, berariazko arauak eman ziren, inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzen ondoriozko ondare aldaketetan izaten diren ondare gehikuntzak eta murrizketak zenbatzeko. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako elementuen ondoriozko ondare gehikuntzen erregulazioan, gaur egun eraentzen duten koefizienteak 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntzari soilik aplikatuko zaizkio.

4. Aldaketa garrantzitsu hau eragin zen: zerga oinarriaren zati orokorra bazterketa bidez edo modu negatiboan definitzen da: etekinek eta aurrezkiaren zati berezian sartzen ez diren ondare gehikuntzek eta murrizketek osatuko dute. Zati berezi hori hauek osatuko dute, salbuespenak salbuespen: higiezinen kapitalaren etekinak, eta ondare elementuen eskualdaketak egitean agerian geratzen diren ondare gehikuntzak eta murrizketak. Horrela egindako aldaketaren ondorioz, produktu horiek zerga karga homogeneoa daukate. Horretarako, esan den bezala, aurrezkitik datozen errenta guztiak, salbuespenak salbuespen, aurrezkiaren zati berezian sartzen dira, horietarako guztietarako tasa finkoa dagoela.

5. Zerga oinarriaren murriztapenetan aldaketa garrantzitsuak egin ziren, gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egiten zaizkien ekarpen eta kontribuzioei dagokienez, eta langileek eta banakako profesional edo enpresaburuen ezkontideek eta lehen mailako ahaide odolkideek ere gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan ekarpenak egin ahal zituztela zehaztu zen. Aukera berri bat sartu zen, hau da, menpekotasun larria edo menpekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguru pribatuei ordaindutako primen zenbatekoan zerga oinarria murrizteko aukera, eta enpresek hartutako pentsio-konpromisoak bideratzeko aseguru kontratu kolektiboetarako ekarpenen barruan enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak sartu ziren. Murriztapenen gehieneko mugak handitu ziren eta ezkontidearen gizarte aurreikuspeneko sistemetako ekarpenen zenbatekoak ere bai.

6. Kuotaren kenketei dagokienez, handitu egin zen elbarrien ohiko etxebizitzan egiten den inbertsioagatiko kenkaria.

7. Azkenik, atxikipen eta konturako sarreren arloan, lanaren etekinei aplikatu beharreko atxikipenen taula berri bat diseinatu zen.

k) Eta azkenik, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko urtarrilaren 24ko 2/2008 Foru Legeak aldaketak sartu zituen, eta beken salbuespena berrantolatu eta argitu zuen. Salbuetsi egin ziren, orobat, Foru Komunitateko Administrazioak gizarte integraziorako etxebizitzen esleipen-hartzaileei edo erosleei ematen dizkien diru-laguntzak; erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei ematen dizkieten prestazio ekonomikoak; eta ekonomia sozialeko enpresetako bazkideen ordezkapena sustatzeko ematen diren prestazio ekonomiko publikoak. Etxebizitzaren alokairua laguntzeari dagokionez, etxebizitzen errentatzaileek etekin garbi positiboa %55 murrizteko aukera ezarri zen, eta etxebizitzaren errentariarentzat, alokairuagatiko kenkariaren gehieneko muga urtean 900 eurora arte handitu zuen. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinei dagokienez, ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sorraraz ditzaketen ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak aurrezkiaren oinarri berezian sartu ziren. Ondasun higigarrien kapitalaren etekin garbia finkatzeko, 65 euroko gehieneko kenkaria desagerrarazi zen eta diru-sarrera osoetatik %3ko muga utzi zen. Ondare gehikuntzen eta murrizketen atalean, enpresa edo lanbide ondare guztiaren "inter vivos" irabazizko eskualdaketak erraztu ziren. Izan ere, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan araututako kenkaria aplikatzen zaien entitateetako partaidetzak "inter vivos" irabaziz eskualdatzen direnean hori ere ez da ondare gehikuntza eta murrizketatzat hartuko; gainera, beste baldintza hau sartu zen: emaileak hirurogei urte edo gehiago izatea edo erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia izatea. Zalantza batzuk argitzeko, zera ezarri zen: aurrezkiaren zati berezian sartu ziren ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo ohiko etxebizitza zaharberritzeagatik kapital moduan eskuratutako diru-laguntzek eragindako ondare gehikuntzak. Zergaren tarifari dagokionez, hura deflaktatu zen, zerga-ordainketa inflazioaren eraginetik saihesteko. Ohiko bizilekuan egiten den inbertsioagatiko kenkariari dagokionez, handitutako %30eko portzentajea aplikatzeko eremua handitu zen, familia ugaria izatea nahikoa baita. Kontabilitate eta merkataritza arloko legedi berrian eskubide kontsolidatuak eta gizarte aurreikuspeneko sistema jakin batzuen eskubide ekonomikoak mugitzeko aukera dago. Sistema horiek pentsio planak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aseguratutako aurreikuspen planak, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak eta menpekotasuna estaltzen duten aseguruak -baita ezgaitasunak dituzten pertsonentzat eratutako aseguruak ere- dira, adibidez. Hori dela-eta, arautu egin ziren eskubide ekonomikoak gizarte aurreikuspeneko sistema batetik bestera mugitzearen ondorio ekonomikoak, eta kontuan harturik estatuak erabateko eskumena duela arlo horien merkataritza eta kontabilitate arauak onesteko, beharrezkoa izan zen estatuko arauetara jotzea, eskubide ekonomiko horiek mugitzearen zerga ondorioei dagokienez. Zerga konpentsazioa ezarri zen bizi-aseguru baten edo baliaezintasun-aseguru baten kontratuaren indarrez kapital geroratu bat jasotzen duten zergadunentzat, kontratuak ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sortuz gero eta asegurua 2006ko abenduaren 31 baino lehen kontratatuz gero. Zerga konpentsazio hori ordainduko da, baldin eta 2007ko zergalditik aurrerako zerga araubidea 2006ko abenduaren 31 baino lehen zuena baino kaltegarriagoa bada zergadun horrentzat. Azken finean, 2007tik aurrera etekinaren %40 edo %75 murrizterik izango ez duten zergadunei zerga konpentsazio bat eman nahi zitzaien. Murrizketa hori egiten zitzaien primak, hurrenez hurren, gutxienez bi urte lehenagotik edo gutxienez bost urte lehenagotik ordainduak zituen bizi-aseguru edo baliaezintasun-aseguru bat zutenei.

III

Legegintzako foru dekretu honen bidez onetsitako testuan, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea zenbait araurekin bateratu da. Arau horietako bat bere artikuluetan txertatu da, berariaz ezarrita, eta beste batzuk artikuluetan edo xedapen gehigarri gisa sartu dira. Honela banatzean kontuan hartu da beren indarraldia, eta xedapen bakoitzaren edukia zergaren oinarrizko araudian integratzeko aukera dagoen eta hedadura espezifikoa daukan ala ez.

Horrenbestez, testuaren artikuluetan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen artikuluak ondoko xedapenekin bateratu dira batzuetan; bestetan, berriz, lege horren artikuluak berariaz hartuko dira kontuan:

a) Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordearen 2003ko urtarrilaren 23ko erabakia. Uztailaren 15eko 25/2003 Legeak onetsitako erabaki horrek Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa aldatu zuen, Foru Komunitatearen jatorrizko atxikipen eta konturako sarrerei dagokienez. Izan ere horiek, beste gai batzuk ez bezala, ez ziren ezarri Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen artikuluetan. 81. artikuluan gai horri buruzko Hitzarmena berariaz aipatu da.

b) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria, sasoikako langileei eta haien ahaideei aterpea emateko higiezinak erosi edo egokitzeko inbertsioengatiko zerga pizgarri jakin bati buruzkoa. Hori 62. artikuluaren 9. idatz-zatian agertzen da.

c) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra, hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen bizi-aseguruen kontratu jakin batzuen zerga-ordainketari buruzkoa. Hori hogeita batgarren xedapen gehigarrian agertzen da.

d) Zenbait zerga eta beste tributu-neurri batzuk hein batean aldatzen dituen abenduaren 29ko 20/2000 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria, etekin batzuk atxikipenen edo konturako sarreren mendean ez daudela azaltzen duena. Hori hemeretzigarren xedapen gehigarrian agertzen da.

IV

Bestalde, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen gehigarriak eta arau batzuen edukiak testu bateginaren artikuluei gehitu zaizkie, baita xedapen gehigarri gisa batu ere. Hona hemen arau horiek:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen indargabetzailearen 2. idatz-zatiaren c) letra, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrien indarraldiari iraunarazten diona. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarrian sartzen ez diren laguntza jakin batzuei buruzko azken xedapen horren edukia testu bateginaren zortzigarren xedapen gehigarrian agertzen da.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen indargabetzailearen 2. idatz-zatiaren e) letra, Zenbait zerga aldatzeko abenduaren 29ko 14/1995 Foru Legearen 4. artikuluaren indarraldia iraunarazten duena. Errenta berrikusteko eskubiderik ez duten etxebizitzen errentatzaileen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota gutxitzeari buruzko artikulu horren edukia testu bateginaren 62. artikuluaren 8. idatz-zatian agertzen da.

c) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria, Espainiako lurraldean ez-egoiliarrak direnei eta nazioarteko organismoei buruzko xedapenen, inbertsio koefiziente, norberaren baliabide eta finantza-bitartekarien informazio betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako zerga araubidearen eta balioen mailegu batzuen zerga araubidearen arloan estatu osoan dagoen araudia -arau berezirik egon ezean- Nafarroan aplikatzeari buruzkoa, indarrean jarraitzen duen bitartean, eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokien guztian. Horretarako, hamabigarren xedapen gehigarrian zazpigarren xedapen gehigarri hori Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aplikatzeari buruzko aipamena agertzen da.

d) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria, judizialki ezgaituta dauden pertsonen elbarritasun mailari buruzkoa -zergen ondoreetarako-. Hori bosgarren xedapen gehigarrian agertzen da, haren aipamena eginez.

e) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarria, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan 1996ko abuztuaren 7an Biescasko uholdeek sortutako kalte pertsonalak konpontzeko laguntza publikoak zerga honetatik salbuesteari buruzkoa; Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen 10. artikulua, 2004ko Done Jakueren Urte Santua egitearekin zerikusia duten eragiketetan ezarri ahal diren estatuko legediko zerga onurei buruzkoa, eta Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 30eko 35/2003 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarria, 2005ean Almerian egindako Mediterraneoko XV. Jokoei aplikatu ahal zaizkien zerga onurei buruzkoa. Horiek zazpigarren xedapen gehigarrian agertzen dira, beren aipamena eginez.

f) Uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako nekazaritza ustiategien erregistroari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 23. artikulua eta lehenengo xedapen gehigarria, nekazari gazteentzako zerga onura berezi batzuei buruzkoak. Horiek bederatzigarren xedapen gehigarrian agertzen dira, beren aipamena eginez.

g) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria, Jarduera ekonomikoen zergarengatik ordainduriko udal kuotak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik kentzeari buruzkoa. Hori 66. artikuluaren f) letran agertzen da.

V

Azkenik, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen iragankorrak eta arau batzuen edukiak testu bateginaren xedapen gehigarri gisa gehitu dira. Hona hemen arau horiek:

a) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita zazpigarren xedapen iragankorra, ondare sozietateak desegin eta likidatzearen zerga ondorioei buruzkoa. Hori hamaikagarren xedapen iragankorrean agertzen da, bere aipamena eginez.

b) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hamabigarren xedapen iragankorra, autobideen emakidadun sozietateek 1979ko urtarrilaren 1ean zerga horren barruan finantzaketa eta birfinantzaketa eragiketetarako beren legedi espezifikoaren eta 1978ko abenduaren 28eko Foru Diputazioaren erabakiaren hirugarren xedapen iragankorraren 2. idatz-zatian nahiz hori garatzeko arauetan ezarrita dagoenaren arabera aintzatetsita dituzten onurak iraunarazteari buruzkoa. Hori hamabigarren xedapen iragankorrean agertzen da, bere aipamena eginez.

VI

Komeni da adieraztea sistematikotasunezko eta araudiaren koherentziazko arrazoiengatik testu bateginean ez direla sartu zerga arloko garrantzia izanik ikuspegi subjektibo edo objektibotik edo denborazko ikuspegitik eduki berezia izateagatik izaera eta norainoko orokorra duen araudiarekin bateratzeko egokiak ez diren arauak. Horrelako arauak testu honetan bateratuz gero, beraietan bildutako araudia barreiatu egingo litzateke, hainbat arlori eta hainbat zergari eragiten dietelako. Hona hemen araudi horiek: Kooperatiben zerga araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea, eta Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea. Hain zuzen ere, horien guztien indarraldia Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen indargabetzaileak aitortu zuen, bakoitza bere mugen barruan.

VII

Aldaketa horien ondorioz, alde batetik artikuluen eta xedapen gehigarri nahiz iragankorren zenbakiak moldatu behar izan dira, eta testu bateginaren barne-aipamenak doitu behar izan dira; beste alde batetik, bertan aipatutako arauen identifikazio eta izenak eguneratu behar izan dira.

VIII

Legegintzako foru dekretu honek artikulu bat, bi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat ditu.

Bere artikulu bakarraren arabera, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi da.

Lehenengo xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatian, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarriaren edukia agertzen da. Xedapen hori, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeak eta 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen VII. tituluaren VI. kapituluak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legeari buruz egiten dituzten araudi arloko aipamenei buruzkoa da. Halaber, lehenengo xedapen gehigarri horren 2. idatz-zatian, legegintzako foru dekretu honen bidez onetsi den Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legea testu bategina denez, testu bategin horren aipamen orokorra egiten da, edozein xedapenetan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeari buruz egiten diren arau-aipamenengatik.

Xedapen indargabetzaile bakarrean, testu bateginean bateratzen diren arau edo aginduak agertzen dira, horiek indargabetzeko helburuz; gainera, aurreko VI. idatz.-zatian zerrendatutako zerga arloko arauen indarraldia aitortzen da, ikuspegi subjektibo edo objektibotik edo denborazko ikuspegitik eduki berezia izateagatik izaera eta norainoko orokorra duen araudiarekin bateratzeko egokiak ez diren arauena, alegia.

Azkenik, azken xedapen bakarrean ezartzen denez, legegintzako foru dekretu honek eta onetsi den testu bateginak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hartuko dute indarra.

Onetsi den testu bategina 88 artikuluk osatuko dute, honela banatuta: 8 titulu, 27 xedapen gehigarri eta 12 xedapen iragankor.

Halaber, testu bateginak hasieran edukiaren aurkibidea du. Horren helburua dagokienek araua errazago erabil dezatela da, aginduak berehala aurkitu eta sistematikoki kokatu ahal izateko.

IX

Legegintzako foru dekretu hau Nafarroako Kontseilura bidali zen, aginduzko irizpena eman zezan, Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 7an hartutako Erabakia betetzeko.

Irizpen hura 2008ko apirilaren 22an eman zen eta haren arabera arauaren edukia bat dator indarra duten legeekin.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 2an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra

1. Onesten da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina, legegintzako foru dekretu honen eranskinean ageri dena.

2. Legegintzako foru dekretu hau Nafarroako Parlamentuari jakinarazi beharko zaio, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 53.4 artikuluan ezarritako ondoreetarako.

Lehen xedapen gehigarria . Arauaipamenak.

1. Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeak eta 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen VII. tituluaren VI. kapituluak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legeari buruz egiten dituzten aipamenak legegintzako foru dekretu honetan onetsi den testu bateginari dagozkion aginduei buruz egin direla ulertuko da.

2. Edozein xedapenetan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeari buruz egiten diren aipamenak legegintzako foru dekretu honen bidez onetsi den testu bateginari dagozkion aginduei buruz egin direla ulertuko da.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Legegintzako foru dekretu honek indarra hartzen duenean, onetsi den testu bateginean sartzeagatik indarrik gabe geratuko dira arau hauek:

a) 22/1998 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa.

b) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria, sasoikako langileei eta haien ahaideei aterpea emateko higiezinak erosi edo egokitzeko inbertsioengatiko zerga pizgarri jakin bati buruzkoa.

c) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra, hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen bizi-aseguruen kontratu jakin batzuen zerga-ordainketari buruzkoa.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen aipamena, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2004 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian egindakoa, bere edukia gerora foru lege hartan sartu zelako.

e) Zenbait zerga eta beste tributu-neurri batzuk hein batean aldatzen dituen abenduaren 29ko 20/2000 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria, etekin batzuk atxikipenen edo konturako sarreren mendean ez daudela azaltzen duena.

2. Aurreko idatz-zatian hori ezarri bada ere, indarra izaten segituko dute hauek:

a) 9/1994 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Kooperatiben zerga araubideari buruzkoa.

b) 10/1996 Foru Legea, uztailaren 2koa, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duena.

3. Halaber, indarrik gabe geratu dira legegintzako foru dekretu honetan ezarritakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko beste xedapen guztiak.

4. Aurreko 1. idatz-zatian aipatutako xedapenak indargabetzeak ez du esan nahi indarra izan zuten aldian sortutako betebeharrei buruz Nafarroako Ogasun Publikoak eskubiderik ez duenik.

Azken xedapen bakarra .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek eta berak onetsi duen testu bateginak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

ERANSKINA. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina.

ERANSKINA

I. TITULUA

Zergaren araubide juridikoa, izaera, xedea eta aplikazio eremua

1. artikulua. Araubide juridikoa.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga Foru Komunitateak eskatuko du Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren 45. artikuluak aipatzen duen Hitzarmen Ekonomikoaren arauen, foru lege honetan xedatuta dagoenaren, lege hori garatzeko ematen diren arauzko arauen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera.

2. artikulua. Izaera.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga zuzeneko zerga da, izaera pertsonal eta subjektiboa du, eta pertsona fisikoen errenta kargatzen du foru lege honetan ezarrita dagoenaren arabera.

3. artikulua. Xedea.

Zerga honen xedea foru lege honetan ezarrita dagoenaren arabera zehaztutako pertsona fisikoen errenta da, errenta hori edozein lekutan sortu dela ere eta ordaintzailearen bizilekua edozein dela ere.

4. artikulua. Aplikazio eremua.

Foru lege honetan arautzen den zerga Hitzarmen Ekonomikoaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera ohiko bizilekua Nafarroan duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie.

Familia unitateko subjektu pasibo guztiek ohiko bizilekua Nafarroako lurraldean ez izanik baterako zerga-ordainketa aukeratzen badute, zerga hau aplikatuko zaie baldin eta likidazio oinarri handiena duen unitateko kideak ohiko bizilekua lurralde horretan badu.

II. TITULUA

Zergapeko egintzaren esparru materiala eta pertsonala.

I. KAPITULUA

Esparru materiala

5. artikulua. Zergapeko egintza.

1. Subjektu pasiboak errenta lortzea da zergapeko egintza.

Errenta erdietsitzat emango da haren jatorri edo iturburuaren arabera, kasuan kasu, senar-emazteen araubide ekonomikoa edozein izanik ere.

2. Subjektu pasiboaren errenta honela dago osaturik:

a) Lanaren etekinak.

b) Kapitalaren etekinak.

c) Enpresa edo lanbide jardueren etekinak.

d) Ondare gehikuntza eta murrizketak.

e) Errenta-esleipen eta egozpenak.

6. artikulua. Zergari lotuta ez dauden errentak.

Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergari lotuta dagoen errenta ez zaio zerga honi lotuko.

7. artikulua. Errenta salbuetsiak Nota de Vigencia.

Errenta hauek salbuetsirik egonen dira:

a) Gizarte Segurantzak edo horren ordezko entitateek subjektu pasiboari aitortzen dizkioten prestazioak, erabateko ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren ondorioz.

Halaber, honako prestazio hauek salbuetsita egonen dira, baldin eta Gizarte Segurantzaren ezintasun iraunkor absoluturako edo baliaezintasun handirako ezarritakoen antzeko egoeretan jasotzen badira:

Lehena.–Beren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian sartuta ez dauden profesionalei onartutakoak Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gisa jarduten duten gizarte aurreikuspeneko mutualitateek.

Bigarrena.–Kooperatibetako langile bazkideek borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetatik jasotakoak.

Hauxe izanen da salbuetsitako kopuruaren muga: Gizarte Segurantzak dagokion kontzeptuarengatik onartzen duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa. Hortik gorakoa lan-etekin gisa zergapetuko da, eta, Gizarte Segurantzaren prestazioak lehen aipatutako mutualitateenekin edo borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateenekin batera gertatuz gero, lan-etekina azken horien prestazioetan gertatu dela ulertuko da.”

Era berean, salbuetsiak egonen dira Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak ordainketa bakarreko modalitatean ordaindutako langabezia-prestazioak (ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua, enplegua sustatzeko neurri gisa, ordainketa bakarreko langabezia-prestazioa arautzen duena, bere zenbatekoaren balio eguneratuan), betiere, aipatu arauan aurreikusitako xedeetarako eta kasuetan.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako salbuespena aplikatzeko, akzioa edo partaidetza bost urtez mantendu beharko da, baldin eta subjektu pasiboa lan-sozietateetan edo lan elkartuko kooperatibetan sartu bada edo merkataritza entitate bateko kapital sozialera ekarpen bat egin badu, edo bestela, jarduna epe berean mantendu beharko da langile autonomoaren kasuan.

b) Administrazio publikoek desgaitasunagatik edo baliaezintasunagatik aitortutako pentsioak, baldin eta gorputz-urritasunaren edo urritasun psikikoaren mailak edozein lanpostu betetzeko erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia badakar.

c) Langilea kaleratzeagatik edo lana uzteagatik ematen diren kalte-ordainak, Langileen Estatutuan edo hori garatzeko araudian, edo kasua bada, epaiak betearazteko araudian nahitaezko izaeraz ezarritako kopuruetan; hitzarmen, itun edo kontratuaren indarrez finkatutakoa ezin izanen da, ordea, derrigorrezko izaeraz ezarritako kalte-ordaintzat hartu.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe, kaleratze kolektiboak Langileen Estatutuaren 51. artikuluan ezarritakoarekin bat egiten badira edo aipatu estatutuaren 52.c.) artikuluan aurreikusitako arrazoien ondorio badira, eta betiere bi kasuetan kausa ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak, produkziokoak edo ezinbesteko kausak direla medio, aipatutako Estatutuan bidegabeko kaleratzeagatik derrigorrezko izaeraz ezarritako mugak gainditzen ez dituen kalte-ordainaren zatia salbuetsiko da.

Ez dira hitzarmen, itun edo kontratuaren indarrez finkatutako kalte-ordaintzat hartuko adosten direnak administrazio zerbitzuan egiten den adiskidetze ekitaldian, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 63. artikuluan zehaztutakoan.

Letra honetan aipatutako kalte-ordain salbuetsia 180.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

Baldin eta kaleratzearen kalte-ordaina guztiz edo hein batean ordaintzen bada kaleratutako langileak lan egiten zuen entitatetik heldu diren ondare elementuak emanez, ondare elementu horiek merkatuan duten balioa salbuetsita egonen da, betiere honako baldintzak betez gero:

1. Subjektu pasiboak ondare-elementu horiek jartzea jarduera ekonomiko bat langile autonomo gisa egiteko edo lan elkartuko kooperatiba bateko nahiz lan sozietate bateko bazkide-langile gisa jarduteko.

2. Subjektu pasiboak langile autonomo gisa jardutea edo bazkide-langile gisa aritzea bost urtez, gutxienez ere.

3. Subjektu pasiboak langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzea, hain zuzen ere 1044/1985 Errege Dekretuan arautu bezala.

4. Gauzazko kalte-ordainaren zenbateko salbuetsia ezin izanen da izan 180.000 eurori letra honetako lehenengo bi paragrafoen arabera salbuetsita dagoen diruzko kalte-ordainaren zenbatekoa kenduta ateratzen den kendura baino handiagoa Nota de Vigencia.

d) Zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozko kalte pertsonalengatik administrazio publikoek ordaindutako kalte-ordainak, baldin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera ezartzen badira.

Orobat, zerga honetatik salbuetsita egonen dira honako lege hauetan aipatutako kalte-ordainen ondorioz jasotako diru-kopuruak: Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legea, eta Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei Osoko Babesa Emateko irailaren 22ko 29/2011 Legea. Era berean, salbuetsita egonen dira ekintza terroristen ondoriozko kalteak arintzeko prestazio publiko bereziak, bai eta terrorismoaren aurkako borrokan emandako dominetatik eta kondekorazioetatik heldu diren pentsioak ere.

Salbuetsiak egonen dira, halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik jasotako zenbatekoak, baldin eta jaso badira Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen 12. artikuluan xedatutako kalte-ordainen ondorioz, eta baita izaera bereko egintzengatik beste administrazio publiko batzuetatik jasotakoak ere Nota de Vigencia.

e) Pertsonei eginiko kalteen ondoriozko erantzukizun zibilaren kalte-ordainak, legalki edo juridikoki onesten den zenbatekoan, bai eta bitartekaritzaren bidez adostutako zenbatekoan, Gai Zibil eta Merkataritzakoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean ezarritakoaren arabera.

Halaber, salbuetsirik egonen dira mota horretako kalteetarako istripu aseguruen kontratuetatik heldu diren kalte-ordainak, salbu eta kontratu horien primek zerga-oinarria murriztu badezakete edo gastu kengarritzat har badaitezke foru lege honen 35. artikuluko 1. araua aplikatzearen ondorioz. Salbuespenaren muga izanen da jasandako kalteari zirkulazioko istripuetan pertsonei eragindako kalteak baloratzeko sistema aplikatzetik ateratzen den kopurua; sistema hori Ibilgailu motordunen zirkulazioko erantzukizun zibilari eta aseguruari buruzko Legearen Testu Bateginaren IV. tituluan eta Zirkulazioko istripuetan pertsonei eragindako kalteak baloratzeko sistema aldatzen duen irailaren 22ko 35/2015 Legearen eranskinean ezarri da. Testu bategin hori urriaren 29ko 8/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

f) Espetxeetan askatasuna kentzea konpentsatzeko estatuko eta autonomia erkidegoetako legedietan ezarrita dauden kalte-ordainak, Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legean aurreikusitako kasuetan.

g) Literatur sari, sari artistiko edo sari zientifiko garrantzitsuak, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan, bai eta “Vianako printzea” eta “Asturiasko printzesa” sariak ere, modalitate guztietan.

h) Beka publikoak, Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) I. tituluan ezarritako zerga-araubide berezia aplikatu behar zaien entitateek emandako bekak, eta Aurrezki-kutxei eta Banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen II. tituluan araututako banku-fundazioek beren gizarte-ekintzako jarduera garatzeko emandako bekak, jasotzen direnak ikasketa arautuak egiteko, Espainian zein atzerrian, hezkuntza-sistemaren maila eta gradu guztietan, doktoretzara barne, erregelamenduz ezartzen den moduan.

Salbuetsita egonen dira, orobat, erregelamenduz ezarriko den moduan, beka publikoak eta irabazi-asmorik gabeko entitateek eta lehen aipatutako banku-fundazioek Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionario eta langileei eta unibertsitateko irakasle eta ikerlariei emandako bekak, bakar-bakarrik ikerketarako badira.

Salbuetsita egonen dira, halaber, teknologoak teknologia zentroetan, unibertsitateetan edo enpresetan prestatzeko Foru Komunitateko Administrazioak emandako bekak, kasuan kasuko deialdian hautatzen diren ikerketa eta garapen proiektuetarako.

Halaber, salbuetsiak egonen dira atzerriko unibertsitateetan masterreko programak egiteko Nafarroa Bekak, bai eta Foru Komunitateko Administrazioak “Ekintzailearen Beka” delako programaren bidez emandako laguntzak ere Nota de Vigencia.

i) Urteko mantenu-kuotak, gurasoengandik jasoak epailearen erabakiaren edo notario-eskrituraren ondorioz.

j) Hirurogeita bost urteko edo hortik gorako pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak edo babesik gabe dauden adingabeak familian hartzeko edo egoitza batera edo eguneko zentro batera eramatearen gastua finantzatzeko erakunde publikoek emandako dirua.

Era berean, erakunde publikoengandik jasotako kopuruak, mendekotasun egoeran dauden pertsonek beren arretarako zaintzak etxean bertan jaso ditzaten, eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko publikoak, familiaren baitako zainketetarako eta laguntza pertsonalizaturako, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeari jarraikiz.

Era berean, Foru Komunitateko Administrazioak gizarte integraziorako etxebizitzen erosle edo esleipen-hartzaileei ematen dizkien diru-laguntzak.

k) Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginaren VI. tituluko I. kapituluan araututa dauden familia prestazioak, bai eta administrazio publikoetako langileentzat, hala jardunekoentzat nola pasiboentzat, seme edo alaba desgaitu bakoitzarengatik ezarritako familia laguntza.

Era berean, umezurtzei dagozkien pentsio eta sarrera pasiboak eta hogeita bi urtetik beherakoak diren edo lan guztietarako ezinduak dauden biloben edo anai-arreben aldekoak, Gizarte Segurantzaren eta klase pasiboen araubide publikoetatik jasoak eta, halaber, zurztasunarengatik jasotzen diren gainerako prestazio publikoak.

Modu berean, salbuetsiak egonen dira norbere konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian txertatu gabeko profesionalei aitorturiko prestazioak -aipatu Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko lanak egiten dituzten gizarte-aurreikuspenerako mutualitateen prestazioak badira-, betiere, aurreko bi lerrokadetan aurreikusi diren egoera berberetarako prestazioak badira, hots, Gizarte Segurantzak aipatu araubide berezian txertatutako profesionalentzat aurreikusitakoak. Hauxe izanen da salbuetsitako kopuruaren muga: Gizarte Segurantzak dagokion kontzeptuarengatik onesten duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa. Mugaz gaindikoa lan etekin gisa ordainduko da zergan, eta, Gizarte Segurantzaren prestazioak lehen aipatutako mutualitateenekin batera gertatuz gero, lan etekina azken horietan gertatu dela ulertuko da.

Salbuetsiak egonen dira, halaber, Gizarte zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan ezarritako prestazio ekonomikoak, bai eta Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen Foru Legean ezarritako errenta bermatua eta abenduaren 20ko 19/2021 Legean araututako bizitzeko gutxieneko errenta ere. Era berean, salbuetsiak egonen dira jaiotzagatik, adopzioagatik, seme-alabak norberaren kargura edukitzeagatik, adingabeak harreran hartzeagatik, zurztasunagatik, haur batez baino gehiagoz erditzeagatik edo beste horrenbeste adoptatzeagatik edo minbiziak edo beste edozein gaixotasun larrik jotako seme-alaba adingabeak zaintzeagatik emandako gainerako prestazio publikoak, bai eta jaiotza-tasa sustatze aldera eta langileen lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko neurri osagarri gisa kasuan kasuko deialdien bidez familiaren arloan emandako laguntzak ere.

Letra honetan ezarritako salbuespena ez zaie aplikatuko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren II. tituluko VI. eta VII. kapituluetan araututako prestazioei Nota de Vigencia.

l) Goi mailako kirolariei emandako eduki ekonomikoko laguntzak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak edo Kirolaren Kontseilu Nagusiak Espainiako kirol federazioekin edo Espainiako Batzorde Olinpikoarekin ezarritako prestakuntza programei doituak daudenak, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

m) Espainiako Estatuak nazioarteko bake edo gizabide misioetan parte hartzeagatik ordaindutako aparteko dohaintzak, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

n) Atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren lan etekinak, ondoko baldintza hauek betetzen baldin badira:

Lehena. Lan horiek egiteko langileak atzerrira joan behar badu, lekualdatutako pertsona enplegatu duen enpresaren edo entitatearen nazioz gaindiko zerbitzu prestazio bat dela eta.

Bigarrena. Lan horiek Espainiako egoiliarra ez den enpresa edo entitate batentzat edo atzerrian finkatutako establezimendu iraunkor batentzat egitea, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Bereziki, lan horiek hartuko dituen entitatea langilea enplegatu duen entitatearekin edo langileak bere zerbitzuak ematen ditueneko enpresarekin lotua badago, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 33. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko dira.

Hirugarrena. Lanak egiten direneko lurraldean zerga hau bezalako edo antzeko beste zerga bat aplikatzea eta zerga paradisutzat jotzen den herrialde edo lurralde bat ez izatea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da baldin eta lanak egiten direneko herrialde edo lurraldeak Espainiarekin hitzarmena badu nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko, informazioa trukatzeko klausularekin.

Salbuespena aplikatuko zaie atzerrian emandako egunen ondoriozko sortzapena duten ordainsariei, gehieneko muga izanik 60.000 euro urtean. Erregelamenduz ezartzen ahalko da egun bati dagokion zenbateko salbuetsia kalkulatzeko prozedura.

Atzerrian aritzen diren subjektu pasiboen kasuan, salbuespen hori ez da bateragarria izanen zerga ordaintzetik salbuetsitako soberakinen araubidearekin (zerga honi buruzko erregelamenduaren 8.şA).3.b) artikuluan dago ezarria), haren zenbatekoa edozein izanda ere. Subjektu pasiboak soberakinen araubidea aplikatzea aukeratzen ahalko du, salbuespen honen ordez.

Salbuespen hau ez zaie aplikatuko mugaz gaindiko langileen izaera duten langileei, apirilaren 29ko 59/2011 Foru Aginduan aurreikusitakoarekin bat.

ń) 1936-1939ko Gerran edo gerraren ondorioz lesioak edo mutilazioak jasan zituzten pertsonen alde aitortutako pentsioak, Estatuko klase pasiboen araubidearen bidez edo horretarako emandako legediaren babesean.

o) Giza Immunoeskasiaren Birusa duten pertsonek osasun sistema publikoan egindako jarduketen ondorioz jasotzen dituzten edozein motatako laguntzak. Laguntza horiek maiatzaren 28ko 9/1993 Errege Lege Dekretuan daude arautuak, horren bidez laguntzak ematen baitzaizkie Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) duten pertsonei.

Halaber, Hemofilia edo bestelako sortzetiko koagulopatiak dituzten eta C hepatitisa garatu duten pertsonentzako gizarte laguntzak arautzen dituen ekainaren 5eko 14/2002 Legearen 2. artikuluan araututako laguntza ekonomikoak, osasun sistema publikoan koagulazio faktoreen kontzentratuen tratamenduak jasotzearen ondorioz, eta bestelako zerga-arau batzuk.

p) Foru Komunitateko administrazioak erabilera partikularreko motorrezko ibilgailuak erosi edo egokitzeko pertsona desgaituei ematen dizkien prestazio ekonomikoak.

q) Ehorzketagatik edo lurperatzeagatik jasotako prestazioak; izandako gastuen zenbateko osoa izanen da muga.

r) Foru lege honen 30.1.g) artikuluan aipatzen diren aurrezki sistematikorako banakako planen ondorio diren biziarteko errenta aseguratuak eratzen direnean aditzera ematen diren errentak.

s) Epe luzeko aurrezki planak bideratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik heldu diren kapital higigarriaren etekin positiboak, Estatuko araudian ezarritakoaren arabera, baldin eta zergadunak ez badu planetik heldu den kapitala ezertarako erabili hura ireki eta bost urteko epea amaitu baino lehen.

Aipatutako kapitalaren edozein erabilpenek edo aipatutako epea amaitu baino lehen Estatuko araudian ezarritako baldintzetatik edozein ez-betetzek beraiekin ekarriko dute aurreko lerrokadan aipatutako etekinak -planak indarra izan duen aldian sortutakoak- itzultzeko betebeharra, ez-betetze hori gertatzen den zergaldian.

t) Erakunde publikoek genero indarkeriaren biktimei eta Bortxazko delituen eta sexu askatasunaren kontrako delituen biktimei laguntzak eta sorospena emateari buruzko abenduaren 11ko 35/1995 Legean aipatzen diren bortxazko delituen biktimei emandako diru prestazioak.

u) Lan sozietateetan eta lan elkartuko kooperatibetan ordezkapen enpresariala sustatzeko laguntzetatik datozen prestazio ekonomiko publikoak.

v) Ibilgailu automobilak, ordenagailu eramangarriak, telebistak, etxetresna elektrikoak eta lurreko telebista digitala hartzeko deskodegailuak erosteko eta autoak eta ibilgailu astunak prest jartzeko diru-laguntza publikoak.

Halaber, baoak aldatuz etxebizitzen isolamendu termikoa hobetzeko laguntza publikoak (leihoak, balkoietako ateak eta sabai-leihoak aldatzekoak), eta orobat, galdara, berogailu edo berokuntzarako sistema elektrikoak kendu eta horien ordez errendimendu handiko galdarak jartzeko laguntza publikoak.

w) Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 39.1 artikuluaren lehen paragrafoan jasotzen diren aktibo ukiezinak asmatzeagatiko sari gisa enpresako langileei ordaintzen zaizkien lan-etekin ohiz kanpokoak edo gehigarriak, baldintza hauek betetzen badira:

1. Etekin ohiz kanpokoen edo gehigarrien zenbatekoa idatziz jasota egotea.

2. Errenta salbuetsia jasotzen duen langilea dagokion erroldan aipatuta egotea asmatzaile edo asmakuntzaren egile bezala, eta asmakuntza egina izatea lan kontratuak indarrean iraun duen bitartean.

3. Aktibo ukiezina enpresaren jarduera ekonomikoan aplikatzea edo, ustiapena lagatzen bada edo aipatu aktiboa eskualdatzen bada, lagapen edo eskualdatze horren ondorioz sortzen diren errentek aipatu 26/2016 Foru Legearen 39. artikuluan ezartzen dena ere bete dezatela, aipatu artikuluan arautzen den murriztapenaz baliatu ahal izateko.

Gehieneko muga 30.000 eurokoa izanen da egindako asmakuntza bakoitzeko, errentak zer zergalditan jasotzen diren kontuan hartu gabe.

x) Sozietateek beren langileei ordaindutako lan-etekinak, ohiz kanpokoak edo gehigarriak, zeinak bideratzen baitira partaidetzak eskuratzera edo harpidetzera haiek zerbitzuak ematen dituzteneko enpresaren edo taldea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren zentzuan osatzen duten sozietateetako edozeinen kapital sozialean, urteko 20.000 euroko mugarekin, baldin eta:

Lehena. Etekin ohiz kanpokoen edo gehigarrien zenbatekoa idatziz jasota badago.

Bigarrena. Langileak eta eskuratutako partaidetzek baldintzak betetzen badituzte 62.11 artikuluan jasotako kenkaria egiteko.

Hirugarrena. Partaidetzak eskuratu eta ordaintzen badira hilabeteko epean, horiek eskuratzeko etekinak jaso direnetik.

Artikulu honetan ezartzen diren baldintzak ez betetzeak ekarriko du subjektu pasiboak bere tributu egoera erregularizatzeko betebeharra, 83.4 artikuluan ezartzen denari jarraikiz.

Salbuespen honen aplikazioa bateraezina da 62.11 artikuluan jasotako kenkariarekin, salbuetsitako zenbatekoei dagokienez.

y) Bekak, garraiorako, mantenurako eta alojamendurako laguntzak, eta familia eta lan-prestakuntza bateratzeko laguntzak, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren IV. kapituluan ezarritakoak. Errege dekretu horren bidez garatu zen irailaren 9ko 30/2015 Legea, zeinaren bidez arautu baitzen Lan arloan enplegurako Lanbide Heziketaren sistema, administrazio eskudunen prestakuntza eskaintzari eta haren finantzazioari dagokionez, eta ezarri baitziren hura finantzatzeko dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak.

z) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsekin kofinantzatutako Nafarroako landa garapenerako programako laguntzen %100, eta Europar Batasunaren nekazaritza politikak klimaren eta ingurumenaren aldeko araubideetarako ematen dituen laguntzen %100 (eko-araubideak).

Era berean, salbuetsia egonen da Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) osorik finantzatutako laguntzen 100eko 50, horiek jaso badituzte ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariek, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bi kontzeptuengatik jasotako laguntzei dagokien salbuespenaren gehieneko zenbateko bateratua ezin izanen da izan 20.000 euro baino gehiagokoa Nota de Vigencia.

8. artikulua. Errenten estimazioa.

1. Lanaren edo kapitalaren etekinak sor ditzaketen ondasun, eskubide edo zerbitzuen prestazioak merkatuan duten balioarekin ordaindutzat hartuko dira, besterik egiaztatzen ez bada.

Ohiko merkatu baliotzat hartuko da prestazio horietarako subjektu independenteek elkarren artean onartuko luketen kontraprestazioa.

2. Hala ere, maileguak direnean eta, oro har, kapital berekiak hirugarrenei lagatzen zaizkienean, kontraprestazioa zergaldiaren azken egunean indarra duen diruaren legezko interes-tasa aplikatu ondoren aterako da.

3. Bizitegietarako erabiltzen diren higiezinen kasuan, errentan edo azpierrentan eman direnean edo haren erabilera edo gozamena laga denean, etekin osoaren kalkulua zerga administrazioak egin lezake, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak foru agindu bidez ezartzen dituen batez besteko merkatu-prezioen arabera.

Subjektu pasiboak kalkulu hori ezetsi dezake, proba aski aurkeztuz Nota de Vigencia.

9. artikulua. Eragiketa lotetsiak Nota de Vigencia.

Eragiketa lotetsiak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan definitzen dira, eta haien balorazioa aipatutako artikuluaren arabera egingo da.

II. KAPITULUA

Esparru pertsonala

10. artikulua. Subjektu pasiboak Nota de Vigencia.

4. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu behar dituztenak dira zerga honen subjektu pasiboak.

Halaber, lehenago Nafarroako foru araudiaren mendean egonik zerga egoitza berria paradisu fiskaltzat hartutako herri edo lurralde batean dutela egiaztatzen duten Espainiako nazionalitateko pertsona fisikoak subjektu pasiboak izango dira. Lerrokada honen araua egoitza aldatzen deneko zergaldian eta hurrengo lau zergaldietan aplikatuko da.

11. artikulua. Errentak eratxikitzea Nota de Vigencia.

Sozietateen gaineko zergaren zergadunak ez diren sozietate zibilei dagozkien errentak eta jaraunspen jasogabeei, ondasun-erkidegoei eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren gainerako entitateei dagozkienak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideei eratxikiko zaizkie, hurrenez hurren, foru lege honen III. tituluko II. kapituluaren 5. ataleko 1. azpiatalean ezarritakoarekin bat.

III. TITULUA

Errentaren zehaztapena

I. KAPITULUA

Zerga oinarria

12. artikulua. Zerga oinarria. Arau orokorra.

1. Zergaldiko errentaren zenbatekoak osatuko du zerga oinarria, foru lege honetan xedatutakoari jarraituz.

2. Zerga oinarria, behar baldin bada, bi zatitan bereiziko da: zati orokorra eta aurrezkiaren zati berezia, 53. eta 54. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Errentaren osagarri desberdinen zenbatekoa, oro har, zuzeneko estimazioko araubidearen bidez zehaztuko da.

4. Zeharkako estimazioko araubidea berori arautzen duten arauei jarraituz aplikatuko da.

II. KAPITULUA

Zergapeko errentaren definizioa

1. ATALA

Lanaren etekinak

13. artikulua. Lanaren etekin osoak.

Lanaren etekin osotzat joko dira kontraprestazio eta onura guztiak, edozein dela ere beren izena edo izaera, eta dirutan zein gauzatan izan, betiere subjektu pasiboak egindako norberaren lanetik edo lan edo estatutu harremanetik zuzenean edo zeharka etorritakoak badira eta enpresa edo lanbide jardueren etekin izaerarik ez badute.

14. artikulua. Kontraprestazioak edo onurak.

1. Bereziki, hauek izango dira lanaren etekinak:

a) Soldatak eta horien osagarriak, jornalak eta lansariak, haborokinak, pizgarriak, plusak eta aparteko pagak, mozkin, salmenta edo diru-sarreretako partaidetzak eta familia laguntza edo sorospenak.

b) Lan harreman bereziek sortutako ordainsariak.

c) Ordezkaritza gastuengatiko ordainketak.

d) Bidaia gastuetarako dieta eta esleipenak, lokomozio gastuetarako eta ostalaritzako establezimenduetako mantenu eta egonaldiko gastuetarakoak alde batera utzita, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak eta mugak errespetatuta.

e) Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Pentsio Plan eta Funtsen araubideari buruzko Legearen testu bateginean adierazitako pentsio planen sustatzaileek ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak eta, orobat, enpleguko pentsio-funtsen jarduerei eta haiek gainbegiratzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko abenduaren 14an emandako 2016/2341 (EB) Zuzentarauan jasotako sustapen-enpresek ordaindutakoak Nota de Vigencia.

f) Enpresek pentsioengatik beren gain hartutako konpromisoei aurre egiteko, enpresaburuek ordaindutako ekarpen edo kontribuzioak, Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hori garatzeko araudian ezarrita dagoen moduan, enpresaren aurreikuspen sozialeko planak barne direla Nota de Vigencia.

g) Langabeziagatiko prestazioak.

2. Nolanahi ere, hauek hartuko dira lanaren etekintzat:

a) Ondoko prestazio hauek:

1. Ezintasunagatik, erretiroagatik, istripuagatik, eritasunagatik, alarguntzagatik, zurztasunagatik edo antzeko egoera batengatik, Gizarte Segurantzaren eta Klase Pasiboen araubide publikoetatik jasotako pentsio eta sarrera pasiboak eta gainerako prestazio publikoak, deusetan galarazi gabe foru lege honen 7. artikuluan xedatutakoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, lanbide- edo enpresa-jardueretan aritzen direnek aldi baterako ezgaitasunagatik edo adingabeen jaiotzagatik edo zaintzagatik jasotzen dituzten prestazioak jarduera haietako etekin gisa konputatuko dira Nota de Vigencia.

2. Funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorren, umezurtzen etxeen eta antzeko erakundeen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak.

3. Hirugarrena.–Pentsio planen onuradunek jasotako prestazioak eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2016ko abenduaren 14an emandako 2016/2341 (EB) Zuzentarauan arauturiko pentsio planetatik jasotakoak.

Era berean, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.8 artikuluan ezarritako kasuetan jasotako zenbatekoek pentsio planen prestazioek duten zerga-tratamendu bera izanen dute Nota de Vigencia.

4. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin hitzartutako aseguru kontratuen onuradunek jasotako prestazioak, betiere horiek egindako ekarpenak, hein batean behintzat, enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia finkatzeko garaian gastu kengarritzat jo ahal izan badira, edo zerga honen zerga oinarrian murriztu baldin badira. Prestazio horiek zerga oinarrian sartuko dira, foru lege honen 55.1 artikuluaren 2. puntuaren a) letran ezarritako baldintza subjektiboak betetzen ez dituztela-eta hartutako zenbatekoak zergaren zerga oinarrian murriztu edo gutxiagotu ezin izan diren ekarpenak gainditzen dituen neurrian.

5. Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak bideratzeko aseguru kolektiboko kontratuen onuradunek jasotako prestazioak, Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian ezarrita dagoen bezala, enpresaren aurreikuspen sozialeko planak barne direla.

Foru lege honen ondoreetarako, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak Espainiako araudian araututakoak izango dira Nota de Vigencia.

6. Aseguratutako aurreikuspen planen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak.

Foru lege honen ondoreetarako, aseguratutako aurreikuspen planak Espainiako araudian araututakoak izango dira.

7. Menpekotasun aseguruen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak, estatuko araudian xedatutakoari jarraikiz.

b) Nafarroako Parlamentuko, Europako Parlamentuko, Gorte Nagusietako, autonomia erkidegoetako legebiltzarretako eta toki korporazioetako kideei duten karguagatik ordaintzen zaizkien zenbatekoak Nota de Vigencia.

c) Administrazio kontseiluetako, horien ordez diharduten batzetako eta beste ordezkaritza-organo batzuetako kideek jasotzen dituzten ordainsariak.

d) Ezkontidearen edo bikotekide egonkorraren aldeko osabidezko pentsioak eta mantenurako urtesariak.

e) Sozietate bateko fundatzaile edo sustatzaileek beraientzat gordetzen dituzten izaera ekonomikoko eskubide bereziak, norberaren zerbitzuak ordaintzeko balio dutenean.

f) Bekak, 13. artikuluan deskribatu diren harremanetakoren batetik datozenean.

g) Irabazi asmorik gabeko erakundeek sustatutako jarduera humanitarioetan edo asistentzia sozialekoetan laguntzeagatik jasotako ordainsariak.

h) Obra literario, artistiko edo zientifikoak egitetik datozen etekinak, baldin eta haiek ustiatzeko eskubidearen lagapena egiten bada. Hala eta guztiz ere, etekin horiek enpresa- edo lanbide-jardueretan aritzeagatiko etekintzat sailkatuko dira, produkzio baliabideak eta giza baliabideak, edo bietatik bat, norberaren kontura antolatzea dakartenean, ondasun edo zerbitzuen produkzio edo banaketan esku hartzea helburu Nota de Vigencia.

15. artikulua. Diruzkoak ez diren ordainsariak edo gauzazko ordainsariak Nota de Vigencia.

1. Foru lege honen ondorioetarako, diruzkoak ez diren ordainsari edo gauzazko ordainsaritzat hartuko dira ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak helburu partikularretarako erabiltzea, kontsumitzea edo lortzea, doan edo merkatuko ohiko salneurria baino txikiagoan, nahiz eta ematen dituenari benetako gasturik ez sortu.

Ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak eskuratzeko, errenta-ordaintzaileak subjektu pasiboari eskudirua ematen dionean, diruzkotzat joko da errenta.

Beste batzuen artean, lan-ordainsari ez-diruzkotzat edo gauzazko lan-ordainsaritzat hartuko dira honako hauek:

a) Etxebizitza erabiltzea.

b) Ibilgailu automobilak erabiltzea edo entregatzea.

c) Maileguak, baldin eta haien interes-tasa diruaren legezko interes-tasa baino apalagoa bada.

d) Mantenu, alojamendu, turismo-bidaia eta antzeko gisa emandako prestazioak.

e) Enpresak aseguru-kontratuaren edo horren antzekoaren ondorioz ordaindutako primak edo kuotak.

f) Pentsio planen sustatzaileek ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak eta, enpresek pentsioengatik beren gain hartutako konpromisoei aurre egiteko, enpresaburuek ordaindutako kopuruak, Pentsio-planak eta -funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hori garatzeko araudian ezarrita dagoen moduan, enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planak barne direla.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2016ko abenduaren 14an emandako 2016/2341 (EB) Zuzentarauan arauturiko enpresa sustatzaileen diru-ekarpenak ere sartuko dira letra honetan. Era berean, enpresaburuek mendekotasuneko aseguru-kontratuetan ordaindutako zenbatekoak.

g) Subjektu pasiboaren edo hari laugarren gradurainoko ahaidetasunaz lotutako beste pertsona batzuen ikasketa- eta mantenu-gastuak ordaintzeko erabilitako diru-kopuruak.

2. Inolaz ere ez dira gauzazko lan-ordainsaritzat hartuko:

a) Langileen ezagutzak eguneratzeko, gaitzeko edo birziklatzeko erabilitako zenbatekoak, langile horien jardunak edo lanpostuen ezaugarriek eskatutakoak badira.

b) Enpresak langilearen laneko istripuaren aseguru-kontratuaren edo erantzukizun zibileko aseguruaren ondorioz ordaindutako primak edo kuotak.

3. Gauzazko lan-ordainsari hauek salbuetsita daude:

a) Prezio merkatua duten produktuen entregak, enpresetako kantina edo jantokietan edo ekonomato sozialetan egindakoak. Enpresetako jantokietan prezio merkatua duten produktuen entregatzat hartuko dira zerbitzua emateko zeharkako formulak, gainditzen ez bada arauz ezartzen den zenbatekoa.

b) Langileen zerbitzu sozial eta kulturaletarako ondasunak erabiltzea. Besteren artean, halakotzat hartuko dira Administrazio publiko eskudunak behar bezala homologatutako espazioak eta lokalak, enpresek edo enplegatzaileek beren langileen seme-alaben Haur Hezkuntzako lehen zikloaren zerbitzua emateko ezarritakoak, bai eta zerbitzu hori behar bezala baimendutako hirugarrenei kontratatzea ere.

c) Enplegatuak bizilekutik lantokira eraman eta ekartzeko bidaiari-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa ematen duten entitateei ordaindutako diru-kopuruak, langile bakoitzarendako urtean 1.500 euroko mugarekin. Halaber, zerbitzu publiko hori ematen duten entitateei ordaindutako zenbatekotzat hartuko dira arauz ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten zeharkako ordainketa-formulak.

d) Eritasunaren estaldurarako aseguru-entitateei ordaindutako primak edo kuotak, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:

Lehena.–Eritasunaren estalduraren barnean sartzea langilea bera eta haren ezkontidea eta ondorengo ahaideak ere barne hartzeko aukera izatea.

Bigarrena.–Lehen puntuan aipatutako pertsona bakoitzeko urtean ordaindutako prima edo kuoten kopurua 500 eurotik gorakoa ez izatea, edo 1.500 eurotik gorakoa desgaitasuna duen pertsona horietako bakoitzeko. Zenbateko horretatik gorakoa gauzazko ordainsaritzat hartuko da.

e) Sozietateek beren akzio edo partaidetzak, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren ildotik taldea osatzen duen edozein sozietateren akzio edo partaidetzak, jarduneko langileei doan edo merkatu prezio normala baino merkeago ematea, gauzazko ordainsariak urtean 12.000 euro gainditzen ez badu langile bakoitzari bere osotasunean entregatutako akzio edo partaidetza multzorako, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

Lehena.–Eskaintza enpresako langile guztiei baldintza berberetan egitea.

Bigarrena.–Langile horiek, haien ezkontideek edo bigarren gradurainoko ahaideek ez izatea batera enpresan 100eko 5etik gorako partaidetza. Ehuneko hori gainditzen bada partaidetza horiek eskuratzeagatik, salbuespena entregatutako partaidetzei baizik ez zaie aplikatuko, 100eko 5 hori osatu arte.

Hirugarrena.–Baloreak gutxienez hiru urtean mantentzea.

Hirugarren baldintzak aipatzen duen epea ez betetzeak tributu egoera erregularizatzeko betebeharra ekarriko du, 83.4 artikuluak ezartzen duen moduan.

Akzioen edo partaidetzen eskualdatzetik eratorritako ondare gehikuntzak eta gutxiagotzeak zehazteko, kontuan hartuko da, eskurapen-balioa kalkulatzerakoan, gauzazko ordainsariaren zenbateko salbuetsia.

Letra honetan ezartzen dena ez da aplikatuko f) letran ezarritakoa aplikatu behar denean.

f) Sozietateek jarduneko beren langileei doan edo merkatuko prezio normala baino merkeago ematea beren akzio edo partaidetza berekiak edo Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren zentzuan taldeko kide den edozein sozietateren akzio edo partaidetzak, langileak eta erositako akzioek edo partaidetzek betetzen dituztenean 62.11 artikuluan biltzen den kenkaria egiteko baldintzak, halako partean non gauzazko lansariak ez duen gainditzen, langile bakoitzari ematen zaion akzio- edo partaidetza-multzorako, 20.000 euroko kopurua urtean.

62.11 artikuluak ezarritako edozein baldintza urratzen bada, subjektu pasiboak bere tributu egoera erregularizatu beharko du, 83.4 artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Akzioen edo partaidetzen eskualdatzetik eratorritako ondare gehikuntzak eta gutxiagotzeak zehazteko, kontuan hartuko da, eskurapen-balioa kalkulatzerakoan, gauzazko ordainsariaren zenbateko salbuetsia.

16. artikulua. Lanaren ordainsarien balorazioa, diruzkoak ez direnena zein gauzazkoena.

1. Aurreko artikuluaren 1. idatz-zatiak aipatzen dituen prestazioak honela baloratuko dira:

a) a) letrakoak:

Subjektu pasiboaren esku jarritako errentapeko etxebizitza bada, ordaindutako alokairuaren zenbatekoaren arabera.

Gainerako kasuetan, Lurralde kontribuzioaren edo Ondasun higiezinen gaineko zergaren ondoreetarako aipatutako etxebizitzak duen katastro balioari %2 aplikatu ondoren ateratako zenbatekoaren arabera. Etxebizitzak katastro baliorik ez badu, aurreko portzentajea erosketa balioari aplikatuko zaio.

Bietan balorazioa gehienez ere subjektu pasiboak duen kargu edo lanpostuagatik jasotzen dituen gainerako lan kontraprestazioen %10 izango da.

b) b) letrakoak:

Ibilgailu bat beste baten esku uzten bada, erabiltzaileak erosi duenean ordaindu duena, eragiketa hori zergapetzen duten zergak barne.

Ibilgailua erabiltzen bada, aurreko lerrokadak aipatzen duen kostuaren %20 urtean, ibilgailu bera izan eta erabiltzailearena bada, gehienez ere bost urteko epean.

Ibilgailua erabiltzailearena ez bada, enpresak erabiltzeko ordaindu duen zenbatekoaren arabera.

Erabili eta ondoren beste baten esku uzten bada, idatz-zatiaren f) letran xedatutakoari jarraituz baloratuko da entrega.

c) c) letrakoen kasuan, sortutako zenbatekoaren eta zergaldian indarrean dagoen diruaren legezko interesa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoaren arteko aldea.

d) d), e) eta g) letren kasuan, erabiltzaileak ordaindutako kostuaren arabera, eragiketa hori zergapetzen duten zergak barne.

e) f) letrakoen kasuan, bere zenbatekoaren arabera.

f) Gainerako kasuetan, merkatuan duen ohiko balioaren arabera.

g) Aurreko letretan xedatutakoa gorabehera, ohiko jardunbidean gauzazko etekinak sortzen dituzten jardueretan aritzen diren enpresek ordaindutako gauzazko lan-etekinen kasuan, balorazioa ezin izanen da baxuagoa izan ondasun, eskubide edo zerbitzu horrek jendearentzat duen prezioa baino.

Jendearentzako preziotzat hartzen da Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 60. artikuluan eta beste lege osagarri batzuetan aurreikusi dena, deskontu arruntak kenduta. Deskontu arruntak dira enpresako langileen antzeko ezaugarriak dituzten beste giza talde batzuei eskaintzen zaizkienak, baita promozio deskontu orokorrak ere, horiek izaera orokorrekoak izanik indarra dutenak gauzazko ordainketa egiten denean, eta orobat, aurrekoetatik ezberdina den beste edozein, aipatutako prezioaren ehuneko 15etik gorakoa eta urtean 1.000 eurotik gorakoa ez den parteari dagokionez.

Subjektu pasiboak duen kargu edo lanpostuagatik jasotzen dituen gainontzeko lan kontraprestazioak 60.000 euro baino gutxiago badira, letra honetan aipatzen den balorazioa ez da izanen kontraprestazio horien ehuneko 10 baino handiagoa Nota de Vigencia.

2. Gauzazko ordainsarien gainean ezar daitekeen konturako sarrerarik badago, aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen balioen gainean kalkulatuko da, foru lege honen 80. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Gauzazko ordainsariak daudenean lanaren etekintzat hartuko dira artikulu honen 1. idatz-zatiaren arauen emaitzazko balorazioa eta, behar bada, ordainsari mota honi dagokion konturako sarrera, haren kopurua errenta-hartzaileari jasanarazi zaionean izan ezik.

17. artikulua. Lanaren etekin garbia.

1. Etekin osoei ondoko artikuluan aipatzen diren gastu kengarrien zenbatekoa kendu ondoren aterako da lanaren etekin garbia:

2. Irabazi osoak osorik kontatuko dira, honako murriztapen hauetako bat aplikatu behar zaienean izan ezik:

a) Ehuneko 30, 14.2.a) artikuluan aurreikusitakoz beste batzuk diren eta bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten etekinetarako (aldian-aldian edo behin eta berriz jasotzen direnak ez badira), eta erregelamendu bidez denboran modu irregular nabarmenean jasotakotzat jotzen direnetarako. Sortze-aldia bi urte baino luzeagoa duten etekinak modu zatikatuan jasotzen badira, murriztapena aplikatuko da, bakar-bakarrik, sortze-aldiko urte kopurua, datatik datara zenbatuta, zati modu zatikatuan jasotzeko zergaldien kopurua egitetik ateratzen den zatidura bi baino gehiago bada.

Lehenengo paragrafoan ezarritakoa gorabehera, murrizketa 14.2.a) 1. eta 2. artikuluan ezarritako prestazioei aplikatuko zaie, baldin eta epai judizial bidez aitortuta badaude eta bi urte baino gehiagokoak badira, prestaziorako eskubidea aitortzen den egunetik epaiaren egunera arte zenbatuta Nota de Vigencia.

b) 100eko 40, foru lege honen 14.2.a) artikuluan, lehen eta bigarren puntuetan jasotako prestazioen kasuan, betiere bi urte iragan badira lehen ekarpenetik Nota de Vigencia.

c) 100eko 50, mendekotasun aseguruengatiko eta baliaezintasunarengatiko prestazioetatik datozen etekinetarako, erregelamenduz ezarritako modu eta graduetan, 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen kasuetan Nota de Vigencia.

d) Ehuneko 70, bizi-aseguruaren kontratuen heriotzagatiko prestazioen etekinetarako, baldin eta aseguratutako arrisku bakarra hiltzea edo baliaezintasuna bazen, 14.2.a).5. artikuluak aipatzen dituen kasuetan.

3. Aurreko idatz-zatian aipatu diren murriztapenak ez zaizkie aplikatuko foru lege honen 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen prestazioei, baldin eta errenta gisa jasotzen badira, ezta zerga oinarria gutxitzen duten enpresa kontribuzio inputatuei ere, foru lege honen 55.1 artikuluak agintzen duenez.

18. artikulua. Gastu kengarriak Nota de Vigencia.

1. Honako hauek soil-soilik izango dira gastu kengarriak:

a) Gizarte Segurantzari eta funtzionarioen derrigorrezko mutualitate orokorrei egindako kotizazioak, eta eskubide pasiboen kenkariak eta umezurtz etxe edo antzeko erakundeei egindako kotizazioak.

b) Subjektu pasiboak lanbide elkargoei ordaindutako kuotak, entitate horien funtsezko xedeei dagozkien heinean, etekinak sortzen direneko jardueran aritu ahal izateko horietako kidea izatea nahitaezkoa denean eta erregelamendu bidez ezarriko den muga errespetatuta.

c) Sindikatuei ordaindutako kuotak Nota de Vigencia.

c) Zergadunaren eta lanaren etekinak jasotzen dituen edo jasoko dituen pertsona edo erakundearen arteko harremanean sortutako auzietatik zuzenean datozen defentsa juridikoko gastuak.

2. Aurreko 1.b) apartatuak aipagai dituen gastuen kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek lanbide-elkargoak Zerga Administrazioari aurkeztutako aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako ereduetan Nota de Vigencia.

19. artikulua. Lanaren etekinen indibidualizazioa.

Lanaren etekinak horiek jasotzeko eskubidea duenari esleituko zaizkio soilik. Hala ere, foru lege honen 14.2.a) artikuluan aipatutako prestazioak horiek jasotzeko baimena duten pertsona fisikoei esleituko zaizkie.

2. ATALA

Kapitalaren etekinak

1. AZPIATALA

Arau orokorrak

20. artikulua. Kapitalaren etekin osoak.

1. Kapitalaren etekin osotzat joko dira zuzenean edo zeharka ondare elementu, ondasun edo eskubideetatik datozen kontraprestazio eta onura guztiak, edozein dela ere beren izena edo izaera, eta dirutan zein gauzatan izan, betiere horien titularra subjektu pasiboa bada, eta enpresa edo lanbide jardueren etekin izaerarik ez badute.

2. Hala eta guztiz ere, ondare elementuen titulartasuna eskualdatzetik datozen errentek, jabariaren erreserbarako ituna egon arren, ondare gehikuntza edo murrizketak balira bezala ordainduko dituzte zergak, foru lege honek kapitalaren etekintzat kalifikatzen dituenean izan ezik.

3. Nolanahi ere, hauek hartuko dira kapitalaren etekintzat:

a) Landako zein hiriko ondasun higiezinetatik datozenak, subjektu pasiboak egindako enpresa edo lanbide jarduerei atxikirik ez badaude.

b) Higigarrien kapitaletik eta, oro har, subjektu pasiboaren titulartasunekoak diren bestelako ondasun edo eskubideetatik datozenak, subjektu pasiboak berak egindako enpresa edo lanbide jarduerei atxikirik ez badaude.

21. artikulua. Diruzkoak ez diren ordainsarien balorazioa edo gauzazkoena.

1. Zuzenean edo zeharka jasotako ondasun edo zerbitzuek merkatuan duten prezioaren arabera baloratuko dira diruzkoak ez diren ordainsariak edo gauzazkoak.

Aipatutako merkatu prezio hori zehazteko aplikagarri diren irizpideak erregelamenduz ezarri ahalko dira.

2. Diruzkoak ez diren ordainsarien edo gauzazko ordainsarien gainean ezar daitekeen konturako sarrerarik badago, aurreko idatz-zatiak aipatzen duen balioaren gainean kalkulatuko da, foru lege honen 80. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Gauzazko ordainsariak daudenean kapitalaren etekintzat hartuko dira artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoaren emaitzazko balorazioa eta, behar bada, aurreko 2. idatz-zatian aipatzen den konturako sarrera, haren kopurua errenta-hartzaileari jasanarazi zaionean izan ezik.

22. artikulua. Kapitalaren etekin garbia.

Etekin osoei gastu kengarrien zenbatekoa kendu ondoren aterako da kapitalaren etekin garbia.

23. artikulua. Kapitalaren etekinen indibidualizazioa.

Kapitalaren etekinak, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, sorburu dituzten ondare elementu, ondasun edo eskubideen titularrak diren subjektu pasiboek eskuratu dituztela ulertuko da.

2. AZPIATALA

Higiezinen kapitalaren etekinak

24. artikulua. Higiezinen kapitalaren etekin osoak.

Hirilurreko edo landalurreko ondasun higiezinen titulartasunetik edo horien gaineko eskubideetatik datozen etekin osotzat ondoko hauek hartuko dira: ondasun edo eskubide erreal horiek errentan ematearen ondorioz edo erabili edo gozatzeko ahalmen edo eskubideak eratu edo lagatzearen ondorioz sortzen direnak, etekin horien izena edo izaera zeinahi dela.

Errentariak edo azpierrentariak, lagapen-hartzaileak edo erosleak kontzeptu guztiengatik ordaindu beharreko kopurua hartuko da etekin osotzat, baita higiezinarekin batera erabiltzeko lagatzen diren ondasun guztiei dagokiena ere, baina Balio erantsiaren gaineko zerga kenduta.

25. artikulua. Higiezinen kapitalaren etekin garbia.

1. Etekin osoei ondoko gastu hauen zenbatekoa kendu ondoren aterako da higiezinen kapitalaren etekin garbia:

a) Erdiesteko beharrezko direnak. Aipatutako ondasun edo eskubideak erosi edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen interesengatik eta gainerako finantzaketa gastuengatik kendu beharreko zenbateko osoa, baita higiezina konpondu eta mantentzeko gastuengatikoa ere, ez da izanen, ondasun edo eskubide bakoitzean, ondasun higiezina edo eskubidea lagatzeagatik lortutako etekin osoak baino handiagoa. Soberakinaren kenkaria hurrengo lau urteetan egiten ahalko da, letra honetan ezarritakoarekin bat. Soberakin hori zergaldiko gastuekin batera gertatzen bada, gastuak aplikatuko dira lehendabizi Nota de Vigencia.

b) Higiezina eta berekin batera lagatako gainerako ondasunen amortizaziorako zenbatekoak, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmen baten titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, balio-galeraren kontzeptuarengatik eta etekin osoen mugaren barnean, ordaindutako erosketa kostuaren zati proportzionala, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera kalkulatutako etekin garbi positibotik honela murriztuko da.

%70, etxebizitzatarako erabiltzen diren etxebizitzen errentamendutik ateratzen denean, errentamendu hori arau hauetan jasotako sozietate publiko instrumentalaren bitartez egina bada: Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 13. artikulua, eta Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 77. artikulua.

100eko 40, errentamenduaren xede den etxebizitzaren urteko alokairuaren zenbatekoa AJI-Alokairu Jasangarritasunaren Indizearen balioa baino handiagoa ez bada, eta kontratua behar bezala erregistratu bada Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroan, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 90. artikuluan xedatutakoan.

Subjektu pasiboak aitortutako etekinetan soil-soilik aplikatuko da murriztapena Nota de Vigencia.

3. Behin, kasua bada, aurreko idatz-zatiko murrizketa aplikatu ondoren, errendimendu garbi positiboak lortu badira bi urte baino gehiagoko aldi batean edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez denborari dagokionez, errendimendu horiek % 30 murriztuko dira. Murrizketa hori aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko. Murrizketa hori ez da inolaz ere aplikatuko etekinak zatika kobratzen badira Nota de Vigencia.

26. artikulua. Gozamena ahaidetasuna dagoenean Nota de Vigencia.

Higiezinen gaineko gozamen eskubideak eratzen direnean ezkontidearen, bikotekide egonkorraren edo hirugarren mailara arteko (hori barne) ahaideen alde, etekin garbia ez da Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako higiezinak duen balioa baino txikiagoa izanen eta, hala behar izanez gero, aurreko artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritako murrizketa aplikatuko zaio etekin horri.

3. AZPIATALA

Higigarrien kapitalaren etekinak

27. artikulua. Higigarrien kapitalaren etekin osoak.

Hauek hartuko dira higigarrien kapitalaren etekin osotzat:

a) Edozein motatako entitateen funts berekietan parte hartzeagatik lortutako etekinak.

b) Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik lortutako etekinak.

c) Subjektu pasiboaren titulartasunekoak diren gainerako ondasun higigarri edo eskubideetatik datozen etekinak.

28. artikulua. Edozein motatako entitateen funts berekietan parte hartzeagatik lortutako etekinak.

Edozein motatako entitateen funtsetako partaidetzan lortutako etekin osoak honakoak izango dira:

a) Dibidenduak, batzordeetara joateagatiko primak eta edozein motatako entitateen mozkinetako partaidetzak.

b) Mota guztietako aktiboetatik datozen etekinak, liberatutako akzioen entrega izan ezik, Estatutuetan ezarrita dagoenez edo gizarte organoen erabakiz, baldin eta ahalmena ematen badute lan pertsonalaren ordainsariaz bestelako arrazoiengatik entitate baten mozkinetan, salmentetan, eragiketetan, sarreretan edo antzeko kontzeptuetan parte hartzeko.

c) Bazkide, akziodun, elkartekide edo partaide izateagatik entitate batetik jasotako aurrekoez bestelako beste edozein onura.

d) Akzio edo partaidetzen jaulkipen-primaren banaketa. Lortutako zenbatekoak gutxitu eginen du, deuseztatu arte, ukituriko akzio edo partaidetzen eskuratze-balioa, eta gera litekeen soberakinak ondasun higigarrien kapitalaren etekin gisa tributatuko du.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, finantza tresnen merkatuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan definitutako balore-merkatu arautuetakoren batean negoziaziorako onartu gabekoak izanda sozietateen edo entitateen funts berekietako partaidetzaren adierazgarri diren baloreei dagokien jaulkipen-prima banatzearen kasuan, positiboa denean akzioen edo partaidetzen funts berekiek primaren banatze-data baino lehenago itxi zen azken ekitaldian zeukaten balioaren eta haien eskuratze-balioaren arteko diferentzia, lortutako zenbatekoa edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatu-balio normala kapital higigarriaren etekintzat hartuko da, muga izanik aipatutako diferentzia positiboa.

Ondorio horietarako, aurreko lerroaldeko funts berekien balioari jaulkipen-prima banatu aurretik banatutako etekinen zenbatekoa -hots, funts bereki horietan sartutako erreserbetatik heldu diren etekinen zenbatekoa- kenduko zaio, bai eta funts berekietan sartuta dauden eta legez erabili ezin diren erreserben zenbatekoa ere, akzioak edo partaidetzak eskuratu ondoren sortutakoak badira.

Mugaz gaineko soberakinak akzioen edo partaidetzen eskuratze-balioa murriztuko du, letra honetako lehen lerroaldean xedatutakoarekin bat.

Letra honen bigarren lerroaldean xedatutakoa aplikatuta, jaulkipen primaren banaketak ekartzen badu lortutako zenbateko osoa edo haren zati bat edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko balio normal osoa edo haren zati bat ondasun higigarrien kapitalaren etekin gisa kontatzea, eta ondoren zergadunak dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak lortzen baditu, 28.a) artikuluaren arabera, entitate berarengandik, jaulkipen prima banatu zenetik bere ondarean egondako akzio edo partaidetzekin loturik, dibidendu edo mozkinetako partaidetza horien bidez lortutako zenbatekoa akzio edo partaidetzen eskuratze-balioari kenduko zaio, letra honen lehen lerroaldean xedatutakoarekin bat, betiere akzio edo partaidetza horiei dagozkien eta aurretik kontatu diren ondasun higigarrien kapitalaren etekinak muga izanik Nota de Vigencia.

e) Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 94. artikuluan ezarritako araubide berezia aplikatu behar zaien arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsetatik zuzenean edo zeharka datozen izaera bereziko eskubide ekonomikoak gauzatzeagatik jasotako zenbatekoak, betiere honako baldintza hauek betetzen badira Nota de Vigencia:

a') Izaera bereziko eskubide ekonomikoak arrisku-kapitaleko sozietate edo funts horietan zuzenean edo zeharka parte hartzetik etortzea, inbertsio-erakunde itxien sozietate kudeatzaile batek edo arrisku-kapitaleko sozietate batek kudeatuta, sozietate kudeatzaile gisa jarduten duenean.

b') Zergadunak langile edo goi-zuzendari izaera izatea edo izan izana, aipatu diren sozietate kudeatzailean edo arrisku-kapitaleko sozietatean.

Ondorio horietarako, goi-zuzendaritzako langiletzat hartuko dira azaroaren 12ko 22/2014 Legearen 45.2 artikuluan aurreikusitako pertsonak. Lege horrek arautzen ditu arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko beste erakunde itxi batzuk eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak, eta halaber aldatzen du Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea.

c') Izaera bereziko eskubide ekonomikoen lorpena baldintzatuta egon dadila arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsean inbertitzaile diren gainerako pertsona edo entitateek gutxieneko errentagarritasun bat lortzeari. Errentagarritasun hori zehaztuta egonen da arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsaren estatutuetan edo kudeaketa-erregelamenduan.

d') Izaera bereziko eskubide ekonomikoen lorpenaren iturri diren arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsetako zuzeneko edo zeharkako partaidetza gutxienez bost urtez jarraian eduki izana, lehenengo ordainketa egin zenetik. Titularraren heriotzagatik epe hori betetzen ez bada, ondorengoek gero partaidetzari eutsi beharko diote, epe hura osatzeko behar den denboran; eta, azken horiek hiltzen badira, gauza bera aplikatuko da horien ondorengo diren pertsonei dagokienez, eta horrela hurrenez hurren.

e') Izaera bereziko eskubide ekonomikoak jasotzen dituzten pertsona guztien artean % 1eko gutxieneko partaidetza zuzena edo zeharkakoa izatea eskubide horiek lortzea eragin duen arrisku-kapitaleko sozietatean edo funtsean.

29. artikulua. Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik lortutako etekinak.

1. Horrelakotzat joko dira mota guztietako kontraprestazioak, beren izena edo izaera edozein dela ere, diruz zein gauzaz egin direla ere, hala nola interesak eta norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik ordain gisa itundutako beste edozein ordainsari, baita besteren kapitalak hartu eta erabili izana adierazten duten mota guztietako aktiboen eskualdaketatik, itzulketatik, amortizaziotik, truketik edo bihurketatik datozen kontraprestazioak ere.

Horrelakotzat joko dira honako hauek, bereziki:

a) Edozein igorpen tresnatatik datozen etekinak, merkataritza eragiketek sortutakoak barne, endosatu edo eskualdatzen den unetik aurrera, endosua edo lagapena zuzkitzaile edo hornitzaileen kreditu baten ordainketa gisa egin ezean.

b) Mota guztietako finantza erakundeetako kontuetatik datorren kontraprestazioa, bere izena edo izaera edozein dela ere, finantza aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne.

c) Berrerosteko ituna daukan finantza aktiboen aldi baterako lagapeneko eragiketetatik datozen errentak.

d) Finantza erakundearen titulartasunekoa den kreditu baten erabateko edo zati bateko eskualdaketaren, lagapenaren edo transferentziaren ondorioz finantza erakunde horrek ordaindutako errentak.

2. Balioen eskualdaketa, itzulketa, amortizazioa, trukea edo bihurketa egotekotan, etekin gisa zenbatuko da balioen eskualdaketa, itzulketa, amortizazio, truke edo bihurketa balioaren eta erostean edo harpidetzean zeukaten balioaren arteko aldea.

Truke edo bihurketa baliotzat hartuko da jasotzen diren balioei dagokiena.

Erosi eta besterentzearen gastu osagarriak etekinaren kuantifikaziorako zenbatuko dira, behar bezala frogatzen badira.

Finantza aktiboen eskualdaketetatik datozen etekin negatiboak integratu egingo dira subjektu pasiboaren ondarean dauden finantza aktiboak eskualdatu ahala, subjektu pasiboak finantza aktibo homogeneoak eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo bi hilabeteen barruan eskuratu dituenean.

30. artikulua. Bestelako ondasun higigarrietatik edo eskubideetatik datozen etekinak.

1. Kapitalizazio eragiketetatik edo bizi-aseguru edo baliaezintasun-aseguruaren kontratuetatik datozen diruzko edo gauzazko etekinak, foru lege honen 14.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, lanaren etekin gisa zergak ordaindu behar direnean izan ezik.

Higigarrien kapitalaren etekin horiei hurrengo arauak aplikatuko zaizkie bereziki:

a) Kapital geroratua jasotzen denean, higigarrien kapitalaren etekina jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren arteko aldeak zehaztuko du.

b) Berehalako biziarteko errenten kasuan, jaraunspen, legatu, edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat:

- %40, hartzailea berrogei urtetik beherakoa denean.

- %35, hartzailea berrogei eta berrogeita bederatzi urte bitartekoa denean.

- %28, hartzailea berrogeita hamar eta berrogeita hemeretzi urte bitartekoa denean.

- %24, hartzailea hirurogei eta hirurogeita bost urte bitartekoa denean.

- %20, hartzailea hirurogeita sei eta hirurogeita bederatzi urte bitartekoa denean.

- %8, hartzailea hirurogeita hamar urtekoa edo hortik gorakoa denean.

Urteko errenta jasotzen duen unean errentadunak duen adinari aplikatuko zaizkio portzentaje horiek.

c) Aldi baterako errenta berehalakoak direnean, jaraunspen, legatu edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat:

- %12, errentaren iraupena bost urtekoa edo txikiagoa denean.

- %16, errentaren iraupena bost urtetik gorakoa eta hamar urtekoa edo txikiagoa denean.

- %20, errentaren iraupena hamar urtetik gorakoa eta hamabost urtekoa edo txikiagoa denean.

- %25, errentaren iraupena hamabost urtetik gorakoa denean.

d) Errenta geroratuak -biziartekoak edo aldi baterakoak- jasotzen direnean eta "mortis causa" eskuratuak ez direnean jaraunspen, legatu edo beste oinordetza-tituluren baten bidez, aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat, errenta sortu arte lortutako errentagarritasunaz areagoturik, hau ere erregelamendu bidez zehazten den moduan kalkulatuz. Errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, hauxe baino ez da joko higigarrien kapitalaren etekintzat: aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeetatik egokitzen dena urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa horrela izan arren, foru lege honen 14.2.a) artikuluan bildutakoez bestelako bizi- edo baliaezintasun-aseguruaren kontratuen onuradunek errenta moduan jasotzen dituzten erretiro eta baliaezintasunagatiko prestazioak zergaren zerga oinarrian integratuko dira, higigarrien kapitalaren etekin gisa eta erregelamendu bidez finkatzen den moduan, kontratuaren indarrez ordaindutako primetatik gora egiten duen unetik, eta aseguru kontratuaren probisioetan inolako mobilizaziorik izan ez bada; halaber, errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, errentak eratu zireneko egungo balio aktuarialetik gora egiten dutenean integratuko dira zerga oinarrian. Kasu horietan ezin dira aplikatu aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak. Araubide hori aplikatzeko, behar-beharrezkoa izango da aseguru kontratua gutxienez erretiro data baino bi urte lehenago hitzartu izana.

e) Aldi baterako edo biziarteko errentak iraungitzen direnean errentak "mortis causa" jaraunspen edo beste oinordetza-tituluren baten bidez eskuratuak ez badira, errentaren iraungipenaren arrazoia erreskate eskubidea erabiltzea izan delarik, honelaxe aterako da higigarrien kapitalaren etekina: erreskatearen zenbatekoari ordura arte ordaindutako errentak gehitu, eta ordaindutako primak eta idatz-zati honetako aurreko letren arabera higigarrien kapitalaren etekin gisa zergak ordaindu dituzten kopuruak kendu. Errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, hauxe ere kenduko da: errentak eratu bitartean pilatu den errentagarritasuna.

Errentadunarentzat ez da etekinik egongo aldi baterako edo biziarteko errentaren iraungipena bere heriotzagatik gertatu denean.

f) Kapital prestazioak ezartzen dituzten bizi- eta baliaezintasun-aseguruek aurreko d) letraren lehenengo lerrokadan xedatutakoaren arabera ordainduko dituzte zergak, kapital hori biziarteko edo aldi baterako errentak osatzera bideratzen denean, eta bihurtzeko aukera hori aseguru kontratuan jasotzen bada betiere. Letra honetan xedatutakoa ez da inondik inora aplikatuko kapital hori, edozein bitarteko erabiliz, subjektu pasiboaren esku jartzen denean.

g) Aurrezki sistematikoaren banakako planen betekizun, baldintza eta ezaugarriei dagokienez, estatuko araudia beteko da.

Jasotzen den biziarteko errenta dela-eta, baldin eta jarri diren baliabideekin eratuta badago eta estatuko araudiko betekizunak betetzen baditu, idatz-zati honen b) letran ezarritakoaren arabera ordainduko dira zergak.

Subjektu pasiboak, biziarteko errenta eratu baino lehen, eskubide ekonomiko metatuak osorik edo hein batean bere eskura badauzka, horren arabera ordainduko ditu zergak, foru lege honetan ezarritakoarekin bat. Horretarako, berreskuratutako kopurua lehenbizi ordaindutako primei dagokiena izango da, kasu bakoitzeko errentagarritasuna barne.

Biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak osorik edo hein batean aurreratuz gero, foru lege honen 7.r) artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz salbuetsita egon zen errenta aipatutako aurreratzea gertatzen den zergaldian sartu beharko du subjektu pasiboak Nota de Vigencia.

2. Kapital ezarpenen ondoriozko errentak.

Biziarteko edo aldi baterako errentak idatz-zati honetan sartzen dira, kapital ezarpenak izan dituztenean arrazoi, jaraunspen, legatu edo antzeko tituluren baten bidez "mortis causa" eskuratuak direnean izan ezik. Higigarrien kapitalaren etekintzat joko da artikulu honen aurreko idatz-zatiaren b) eta c) letrek bizi-aseguruaren kontratuen berehalako ondorio diren errentetarako -biziartekoak nahiz aldi baterakoak- ezartzen dituzten portzentajeak urteko bakoitzari aplikatzearen emaitza.

3. Higigarrien kapitalaren beste etekin batzuk.

Idatz-zati honetan, besteak beste, etekin hauek sartzen dira, diruzkoak zein gauzazkoak:

a) Jabetza intelektualaren ondoriozkoak, subjektu pasiboa egilea ez denean, eta subjektu pasiboak eginiko lanbide edo enpresa jarduerarekin lotzen ez diren jabetza industrialekoak.

b) Laguntza teknikoa ematearen ondoriozkoak, laguntza hori lanbide edo enpresa jardueren eremuan eman ezean.

c) Ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamendutik datozenak, bai eta azpierrentatzaileak azpierrentamendutik jasotakoetatik datozenak ere, betiere errentamendu edo azpierrentamendu horiek lanbide edo enpresa jarduerak ez direnean.

d) Irudia ustiatzeko eskubidearen edo hura erabiltzeko baimenaren lagapenak sortutakoak, lagapen hori lanbide edo enpresa jardueraren eremuan gertatu ezean.

e) Lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta artikulu honen 1. eta 2. idatz-zatietan aipatzen diren ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sorraraz ditzaketen ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak, beren izena edo izaera edozein dela ere.

Aurreko lerrokadan aipatzen diren eratzeak edo lagatzeak ezkontidearen alde edo hirugarren mailara bitarteko ahaide baten alde egiten badira, ezkontza-ahaideak barne, etekin garbia ezin izango da Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren araudia aplikatuz aterako litzatekeena baino txikiagoa izan.

f) Aurreko e) letran aipatutakoez bestelako ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak, beren izena edo izaera edozein dela ere.

Aurreko lerrokadan aipatzen diren eratzeak edo lagatzeak ezkontidearen alde edo hirugarren mailara bitarteko ahaide baten alde egiten badira, ezkontza-ahaideak barne, etekin garbia ezin izango da Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren araudia aplikatuz aterako litzatekeena baino txikiagoa izan.

31. artikulua. Higigarrien kapitalaren etekintzat jotzen ez diren kasuak.

Ez da higigarrien kapitalaren etekintzat joko subjektu pasiboak bere ohiko enpresa edo lanbide jarduerak garatzean egindako eragiketen prezioa zatikatu edo luzatzeagatik lortzen duen kontraprestazioa, bidezkoa den kontzeptuagatik zergak ordaintzearen kalterik gabe.

Subjektu pasiboa hil dela-eta irabazteko asmoz eskualdatzen badira foru lege honen 29. artikuluan aipatutako besteren kapitalak atzitu eta erabiltzea adierazten duten aktiboak, higigarrien kapitalaren etekinik ez dagoela iritziko da.

32. artikulua. Higigarrien kapitalaren etekin garbia.

1. Higigarrien kapitalaren etekin garbia zehazteko, etekin osoetatik gastu hauek besterik ez dira kenduko:

a) Balio negoziagarrien administrazioari eta gordailuari dagozkien gastuak, baina muga hau gainditu gabe: salbuetsita dauden diru-sarrerak kendu ondoren, balio haietatik lortutako diru-sarrera osoetatik %3.

Horretarako, administrazio eta gordailu gastutzat hartuko dira inbertsio-zerbitzuetako enpresek, kreditu-entitateek edo bestelako finantza-entitateek jasanarazten dituzten diru-zenbatekoak, urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Baloreen Merkatuari buruzko Legearen arabera, titularren izenean titulu bidez adierazitako baloreen gordailu zerbitzua emateagatik edo kontuko idazpenen bidez adierazitako baloreak administratzeagatik ordaintzeko xede dutenak.

Inbertsio-zorroak titularrak eskatu ahala eta modu pertsonalean kudeatzeko kontraprestazioak ez dira kenkarietan sartuko, titularren kontura eta haiek beraiek emandako aginduen ondorioz inbertsioen erabilera gertatzen bada Nota de Vigencia.

b) Laguntza teknikoa ematearen ondoriozko etekinen kasuan edo ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduetatik edo azpierrentamenduetatik datozen etekinen kasuan, etekin osoetatik haiek eskuratzeko beharrezkoak izan diren gastuak kenduko dira eta, orobat, diru-iturri diren ondasun edo eskubideek izandako hondatzearen gastua, bidezkoa bada.

2. Foru lege honen 30.3 artikuluko 3. idatz-zatiaren a), b), c), d) eta f) letretan aurreikusitako etekin garbiak, baldin eta bi urtetik gorako sortze-aldia badute edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez lortu badira denborari dagokionez, % 30 murriztuko dira. Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko.

Aurreko lerrokadako murrizketa aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko Nota de Vigencia.

3. ATALA

Enpresa edo lanbide jardueren etekinak

33. artikulua. Enpresa edo lanbide jardueren etekin osoak.

1. Enpresa edo lanbide jardueren etekin osotzat joko dira, norberaren lanaren eta kapitalaren multzotik edo horietako bakarretik etorrita, subjektu pasiboak bere kontura ekoizpen eta giza baliabideen bitartekoak edo horietako bakarrarenak antolatzea dakartenak, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan esku hartzeko asmoz.

Horrelakotzat jotzen dira bereziki fabrikazio, merkataritza, zerbitzuak emate edo erauzketa jardueren etekinak, artisautza, nekazaritza, basozaintza, abeltzaintza, arrantza, eraikuntza eta meatzaritzari lotutakoak barne, baita lanbide liberalak, artistikoak eta kirol arlokoak gauzatzea ere.

Enpresaburu, profesional, artista edo kirolaritzat hartuko dira, besteak beste, gisa horretan agertzen direnak Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo Lizentzia fiskalaren tarifetan.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da ezen higiezinen errentamendua enpresa jardueratzat joko dela baldin eta, jarduera antolatzeko, lan kontratua eta lanaldi osoa dituen langile bat, gutxienez, erabiltzen bada, betiere subjektu pasiboaren ezkontidea ez bada eta, lerro zuzenean edo albotik, berarekin hirugarren maila arteko odol edo ezkontza bidezko ahaidetasuna ez badu Nota de Vigencia.

3. Jarduera artistikoen sarreratzat joko dira Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen esparruan dohain bidez jasotako eskurapenak Nota de Vigencia.

34. artikulua. Etekin garbia.

1. Enpresa- edo lanbide-jardueren etekin garbia Sozietateen gaineko Zergaren arauen arabera zehaztuko da, atal honetan jasotako arau bereziei kalterik egin gabe, eta zuzeneko zenbatespenaren araubidearen bidez gauzatuko da. Hiru modalitate onartuko dira:

a) Arrunta.

b) Erraztua.

c) Berezia Nota de Vigencia.

2. Enpresa edo lanbide jardueren etekin garbian ez dira sartuko horiei lotutako ondare elementuetatik datozen ondare gehikuntzak eta murrizketak, foru lege honetan ondare gehikuntza eta murrizketetarako ezarritako arauen arabera zenbatu, eta zergak ordainduko dituztenak.

3. Zergadunak ondare elementuak lotzeak edo aktibo finkoak deslotzeak ez du ekarriko ondarea aldatzea, betiere ondasunek edo eskubideek haren ondarearen zati izaten jarraitzen badute.

Afektatzioa egon ez dela ulertuko da, afektazioa egon eta hiru urteko epean ondasunak edo eskubideak besterentzen badira.

4. Jardueraren xede diren eta subjektu pasiboak hirugarrenei doan laga edo ematen dizkien edo bere erabilera edo kontsumorako erabiltzen dituen ondasun edo zerbitzuen merkatu balio arrunta hartuko da aintzat.

Halaber, kontraprestazioa dagoenean eta hori ondasun edo zerbitzuen merkatu balio arrunta baino askoz txikiagoa denean, balio hori hartuko da aintzat.

5. Enpresa eta lanbide jarduerei lotutako aktibo finkoen balorazioa Sozietateen gaineko zergaren arauen eta erregelamenduz ezartzen diren zehaztapenen arabera egingo da.

6.

a) Jardueren errendimenduek bi urtetik gorako sortze-aldia izan badute, edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez lortu badira denborari dagokionez, % 30 murriztuko dira.

Aurreko lerrokadako murrizketa aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko.

Nolanahi ere, murrizketa hori ez da aplikatuko baldin eta etekinak, haien zenbatekoa gorabehera, modu erregularrean edo ohikoan era horretako etekinak izaten dituzten enpresa- edo lanbide-jardueretatik heldu badira, nahiz eta indibidualki aurretik adierazitako baldintzak betetzen dituen epearen barnean garatutako jardueren ondoriozkoak izan.

Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko.

b) Basogintza jardueren kasuan, a) letran ezarritako murriztapen ehunekoa honako hau izanen da:

1) 100eko 55, mozketa aldia 15 urtekoa edo gehiagokoa eta 70 urtekoa edo gutxiagokoa bada.

2) 100eko 65, mozketa aldia 70 urte baino gehiagokoa bada Nota de Vigencia.

35. artikulua. Etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren bitartez zehazteko arauak Nota de Vigencia.

1. Enpresa- edo lanbide-jardueren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren bidez zehaztean, Sozietateen gaineko Zergaren arauak aplikatuko dira, horrez gain, honako erregela berezi hauek kontuan hartuz:

1. Ez dira gastu kengarritzat joko enpresaburu edo profesional beraren gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak, foru lege honen 55.1 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe.

Hala ere, gastu kengarritzat joko dira norbere konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian sartu gabeko profesionalek gizarte-aurreikuspeneko mutualitateekin sinatutako aseguru-kontratuengatik prima edo kotizazio gisa ordaindutako kopuruak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategineko hemezortzigarren eta hemeretzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera, Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen egoerez arduratzea helburu duen zatian, urtean 4.500 euroko mugarekin.

2. Subjektu pasiboaren ezkontidea edo adingabeko seme-alabak berarekin bizi direla, berak garatutako enpresa- edo lanbide-jardueretan etenik gabe lan egin ohi dutela behar bezala egiaztaturik dagoenean, beharrezko lan kontratuaz eta Gizarte Segurantzako dagokion araubiderako afiliazioaz, etekina zehazteko bakoitzarekin hitzartutako ordainsarietako kenkaria eginen da, betiere haien gaikuntza eta beraiek burututako lanari dagozkionak merkatukoak baino handiagoak ez direnean.

Kopuru horiek ezkontideak edo adingabeko seme-alabek lortutzat joko dira, lan etekin gisa.

3. Subjektu pasiboarekin bizi diren ezkontide edo adingabeko seme-alabek haien jardueran erabilitako ondasun edo eskubide lagapenak egiten dituztenean, jardueraren titularraren etekina zehazteko hitzartutako kontraprestazioko kenkaria eginen da, betiere merkatu-balioa gainditzen ez duenean eta, haren faltan, azken honen kenkaria egin ahal izanen da. Kontraprestazioa edo merkatu-balioa ezkontide edo adingabeko seme-alaben kapitalaren etekintzat joko da.

Arau honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko bi ezkontideek amankomunean dituzten ondasun eta eskubideei.

4. Sozietateen gaineko zergaren araudian ezarritako zenbateko eta baldintzekin, subjektu pasiboak jatetxe, ostalaritza, bidaia eta joan-etorrien zerbitzuei lotutako harreman publikoen arloan garatutako enpresa jardueren gastuak kengarriak izanen dira, baina kontzeptu horien multzoaren gehieneko muga subjektu pasiboak zergaldian izandako diru-sarreren bolumenaren 100eko 5 izanen da, jarduera bakoitzak zehaztua.

5. Subjektu pasiboak berarentzat, ezkontidearentzat eta gutxiengo familiarra dela-eta kenkarirako eskubidea ematen dioten ondorengoentzat egin duen gaixotasun-aseguruaren primak gastu kengarritzat joko dira etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera zehazterakoan. Aipatutako pertsona horietako bakoitzeko gehieneko gastu kengarria 500 eurokoa izanen da; edo 1.500 eurokoa, desgaitasuna duen pertsona horietako bakoitzeko Nota de Vigencia.

6. Zuzeneko zenbatespen erraztua. Modalitate hau, subjektu pasiboak garatutako jardueretarako, aurreko urtean, negozio kopuruaren zenbateko garbia, subjektu pasiboak egindako guztietarako, erregelamendu bidez ezarriko den zenbatekotik gorakoa ez duten jarduerei aplikatuko zaie, aplikatzeari uko egin ezean. Halaber, zenbait gastu kengarri zenbatzeko erregela bereziak ezarri ahal izanen dira.

2. Etekina zehazteko araubideen bateraezintasuna.

a) Enpresa- edo lanbide-jarduera baten etekina modalitate arruntean edo erraztuan zehazten duten subjektu pasiboek behar den modalitatean zehaztuko dute beren enpresa- edo lanbide-jarduera guztien etekin garbia.

b) Enpresa- edo lanbide-jarduera baten etekina modalitate arruntean zehazten duten subjektu pasiboek modalitate horretan berean zehaztuko dute jarduera guztien etekin garbia.

c) Subjektu pasiboa jarduera berri batean hasten bada, honako arau hauek aplikatuko dira:

Lehena) Aurretik egiten ziren jardueren etekina modalitate arruntean zehazten bada, hori bera aplikatuko zaio jarduera berriari.

Bigarrena) Aurretik egiten ziren jardueren etekina modalitate erraztuan zehazten bada, aurten ez da aplikatuko b) letran aipatzen den bateraezintasuna.

Hirugarrena) Aurretik egiten ziren jardueren etekina modalitate berezian zehazten bada eta urtean zehar hartan sartu gabeko enpresa- edo lanbide-jardueraren bat hasten bada edo horretan modalitate horri uko egiten bazaio, a) letran aipatzen den bateraezintasunak ez du urte horretan ondoriorik izanen aurretik egiten ari ziren jardueretan.

36. artikulua. Etekin garbia kalkulatzea zuzeneko zenbatespen erraztuan eta zuzeneko zenbatespen berezian Nota de Vigencia.

A) Zuzeneko zenbatespen erraztua.

1. Arauz ezarritako terminoetan uko egin ezean, modalitate hau aplikatuko dute enpresa- edo lanbide-jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboek, haien negozio-zifraren zenbateko garbia ez bada aurre-aurreko urtean 600.000 euro baino handiagoa eta etekin garbia ez badute modalitate berezian kalkulatzen.

2. Etekin garbia kalkulatuko da 34. eta 35. artikuluetako arauen arabera, berezitasun hauek kontuan hartuz:

a) Ibilgetu materialaren eta ondasun higiezinen amortizazioak eginen dira soilik taula-metodoa erabiliz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 26. artikuluan ezarritakoaren arabera; erregelamendu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

b) Ekarpenak ez dira kengarriak izanen, ez eta narriaduragatiko galerak ere.

3. A).2 apartatuan xedatutakoaren arabera kalkulatutako etekin garbi positibotik haren 100eko 5 kenduko da.

B) Zuzeneko zenbatespen berezia.

1. Modalitate hau aplikatuko dute, hari uko egin ezean:

a) Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantzako jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboek, haien negozio-zifraren zenbateko garbia ez bada aurre-aurreko urtean 300.000 euro baino handiagoa izan.

b) Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia edo balio erantsiaren zergaren araubide berezi erraztua aplikatzen zaizkien enpresa-jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboek, haien negozio-zifraren zenbateko garbia ez bada aurre-aurreko urtean 200.000 euro baino handiagoa izanNota de Vigencia.

c) Ezin izanen dute modalitate hau aplikatu balio erantsiaren gaineko zergako nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari edo araubide sinplifikatuari uko egiten dioten subjektu pasiboek Nota de Vigencia.

2. Negozio-zifraren zenbateko garbia konputatzearen ondorioetarako, subjektu pasiboak eginiko enpresa-jarduerei dagozkien eragiketak ez ezik, kontuan hartuko dira, halaber, ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei dagozkienak, aurreko horietako edozein pertsona partaide duten errenta-egozpenaren araubideko entitateek egindakoei dagozkienak, bai eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan adierazita bezala subjektu pasiboarekin lotutako entitateek egindakoei dagozkienak ere, inguruabar hauek batera gertatzen badira:

a) Gauzatzen diren enpresa-jarduerak berdinak edo berdintsuak izatea. Horren ondorioetarako, berdinak edo berdintsuak direla ondorioztatuko da ekonomia jardueren gaineko zergan talde berean sailkatu badira.

b) Jarduera horien zuzendaritza bateratua izatea, baliabide materialak edo langileak partekatuz.

3. Etekin garbia kalkulatuko da 34. eta 35. artikuluetako arauen arabera, berezitasun hauek kontuan hartuz:

a) Ez dira kengarriak izanen ekarpenak, narriaduragatiko galerak eta amortizazioak.

b) Ez dira kengarriak izanen garraioko elementuen edo nekazaritzako makineriaren errentamendu- edo lagapen-gastuengatik ordaindutako zenbatekoak.

4. B).3 apartatuan xedatutakoaren arabera kalkulatutako etekin garbi positibotik 100eko 5 kenduko da:

a) Oro har, etekinaren 100eko 10.

b) Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantzako jarduerak badira, etekinaren 100eko 35.

c) Salgaien errepide-garraioko jarduerak badira, etekinaren 100eko 45. Ondorio horietarako, salgaien errepide-garraiotzat hartuko dira maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsi ziren ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen 722. epigrafean ageri direnak.

5. Zuzeneko zenbatespen bereziari uko egiteko edo uko hori errebokatzeko, erregelamendu bidez ezarritako moduan eginen da eta, halaber, egintza horiek erregelamendu bidez ezarritako ondorioak izanen dituzte Nota de Vigencia.

6. Zuzeneko zenbatespeneko modalitate berezi honetan zehazten den etekina duten enpresa-jarduerak garatzen dituzten subjektu pasiboek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 61.3 artikuluaren a) eta b) letretan ezarritako erregistro-liburuak eraman beharko dituzte (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), salbu eta kontabilitatea eramaten badute merkataritza-kodean aurreikusitakoaren arabera.

7. Errenta egozpeneko araubideko entitateak.

a) Zenbatespen zuzeneko araubideko modalitate berezia aplikatzekoa izanen da 11. artikuluak aipaturiko entitateek eginiko enpresa-jardueren etekin garbia zehazteko, baldin eta B) letra honetan ezarritako betekizunak betetzen badira eta haren bazkide, oinordeko, erkide edo partaide guztiak zerga honen subjektu pasibo diren pertsona fisikoak badira.

b) Modalitate honi uko egiteko, B) letra honetako 5. apartatuak ezarritakoari jarraitu beharko zaio, eta bazkide, oinordeko, erkide edo partaide guztiek eginen dute.

c) Modalitate hau aplikatuko da zein ere diren bazkide, oinordeko, erkide edo partaideengan biltzen diren inguruabarrak.

Hala ere, diru-sarreren bolumena konputatzeko, kontuan hartu beharko dira, entitateak berak egozpen-araubidean eginiko enpresa jarduerei dagozkien eragiketez gain, baita haren bazkideek, oinordekoek, erkideek edo partaideek egindakoei dagozkienak; ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei dagozkienak; aipatu pertsona horietako edozeinek parte hartzen duen errenta-egozpeneko araubideko entitateek egindakoei dagozkienak; edo pertsona horiekin Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan adierazitako moduan lotutako entitateek egindakoei dagozkienak. Betiere, haietan inguruabar hauek biltzen badira:

Lehena) Gauzatzen diren enpresa-jarduerak berdinak edo berdintsuak izatea. Ondorio horretarako, berdintzat edo berdintsutzat joko dira ekonomia jardueren gaineko zergari begira talde berean sailkaturikoak.

Bigarrena) Jarduera horien zuzendaritza bateratua izatea, giza edo gauza baliabideak partekatuz.

C) Negozio-zifraren zenbateko garbia honela zehaztuko da: subjektu pasiboaren ohiko jardueretan produktu-salmentatik, zerbitzu-ematetik edo beste diru-sarrera batzuetatik ateratako zenbatekoei, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide bereziko konpentsazioa kasua bada barne dela, kenduko zaizkie salmenten gaineko hobariak eta gainerako murriztapenak, bai eta balio erantsiaren gaineko zerga ere, baliokidetasun-errekarguaren araubidera bildutako subjektu pasiboen kasuan izan ezik, eta aipatutako negozio-zifrarekin zuzeneko zerikusia duten beste zerga batzuk. Era berean, konputatuko dira laguntza eta dirulaguntza arruntak eta kapitalarenak, bai eta jardueraren diru-sarreretan izandako galerak konpentsatze aldera jasotako kalte-ordainak ere, salbuetsitzat jo izan diren zenbatekoak barne. Komisio-hartzaileak izanez gero, kontuan hartuko da komisioen zenbateko osoa Nota de Vigencia.

D) El importe correspondiente a ingresos por ayudas o subvenciones no exentas se integrará en el rendimiento neto sin aplicación de las reducciones recogidas en las letras A).3 y B).4. Nota de Vigencia.

37. artikulua. Enpresa edo lanbide jarduerei lotutako ondare elementuak.

1. Enpresa edo lanbide jarduera bati lotutako ondare elementutzat joko dira honako hauek:

a) Subjektu pasiboaren jarduera garatzeko erabiltzen diren ondasun higiezinak.

b) Jardueraren zerbitzura dauden langileen ekonomia eta gizarte eta kultur zerbitzuetarako diren ondasunak, enpresa edo lanbide jardueraren titularraren aisialdi eta jolas ondasunak edo, oro har, bere erabilera pribatukoak lotu gabe daudela ulertuta.

c) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren beste edozein ondare elementu. Entitate baten funts berekietan parte hartzea eta norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzea adierazten duten aktiboak ez dira inoiz ondare elementutzat joko.

Enpresa edo lanbide jardueraren xedeari hein batean bakarrik laguntzen dioten ondare elementuak direnean, afektazioa jarduera zehatzerako benetan erabiltzen den zatira mugatuko da. Ondare elementuen afektazioa aintzat hartzeko irizpideak ezarri ahal izango dira erregelamenduz.

2. Lotutako ondare elementutzat joko dira, nahiz eta, senar-emazteak izatekotan, titulartasuna biena izan.

38. artikulua. Enpresa edo lanbide jardueren etekinen indibidualizazioa.

Enpresa edo lanbide jardueren etekinak jarduerei lotutako ekoizpen eta giza baliabideen norberaren konturako antolaketa ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean burutzen dutenek lortu dituztela ulertuko da. Enpresa edo lanbide jardueren titular gisa agertzen direnek baldintza horiek betetzen dituztela ulertuko da, bestelakoa adierazten duen frogarik egon ezean.

4. ATALA

Ondare gehikuntzak eta murrizketak.

39. artikulua. Kontzeptua.

1. Ondare gehikuntzak edo murrizketak dira subjektu pasiboaren ondarearen balioan egondako aldaketak, ondarearen osaeran egondako edozein aldaketaren ondorioz agertzen direnak, foru lege honek etekintzat jo ezean.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren ondoreetarako, subjektu pasiboaren ondarearen osaeran egondako aldaketatzat joko dira hurrengoak, besteak beste:

a) Edozein ondare elementuren kostubidezko edo irabazizko eskualdaketa.

b) Subjektu pasiboaren ondareari ondare elementuak gehitzea.

c) Subjektu pasiboaren ondarea osatzen duen elementu baten ordez, horrek zehaztu edo jardutearen ondorioz ondareari gehitzen zaizkion beste ondasun edo eskubide batzuk jartzea.

d) Betebehar ekonomikoak deuseztatzea.

3. Ondarearen osaketan aldaketarik ez dela izan ulertuko da, esleipen soberakinik gertatzen ez bada, betiere:

a) Komuna dena banatzen bada.

b) Konkisten edo irabazpidezko ondasunen ezkontza-sozietatea desegiten bada edo partaidetzazko ezkontza-araubide ekonomikoa suntsitzen bada.

c) Ondasun erkidegoak desegiten badira edo komuneroak banantzen badira.

Idatz-zati honek agertutako kasuek ez dute inoiz ekarriko jasotako ondasun edo eskubideen balioak eguneratzea Nota de Vigencia.

4. Ondare gehikuntza edo murrizketarik ez dagoela esango da:

a) Kapital murrizketetan. Kapital murrizketak, xedea duena duelarik, balio edo partaidetzak amortizatzea eragiten duenean, amortizatutzat joko dira eskuratutako lehenak, eta horien erosketa balioa proportzionalki banatuko da subjektu pasiboaren ondarekoak izaten segitzen duten gainerako balio homogeneoen artean. Kapital murrizketak subjektu pasiboaren balio edo partaidetza guztiei maila berean eragiten ez dienean, eskuratutako lehenei dagokiela joko da.

Kapital murrizketaren xedea ekarpenak itzultzea denean, murrizketaren zenbatekoak edo jasotako ondasun edo eskubideen ohiko merkatu balioak gutxitu egingo du lotutako balio edo partaidetzen erosketa balioa, aurreko lerrokadaren arauekin bat, deuseztatu arte. Sor litekeen gehiegizko kopurua higigarrien kapitalaren etekin gisa gehituko da, foru lege honen 28. artikuluan jaulkipen primaren banaketarako ezarritako modu berean, murrizketa hori banatu gabeko mozkinetatik etorri ezean; izan ere, kasu horretan kontzeptu horrengatik jasotako zenbateko guztiek zergak ordainduko dituzte, aipatutako artikuluaren a) letran ezarritakoaren arabera.

Ondore horietarako, ulertuko da kapitalaren murrizketek, beren helburua edozein dela ere, lehenik eta behin eragiten diotela banatu gabeko mozkinetatik sortu ez den kapital sozialaren zatiari, deuseztatu arte.

Letra honen bigarren lerroaldean xedatutakoa gorabehera, xedetzat ekarpenak itzultzea duen eta mozkin ez banatuetatik ez datorren kapital-murrizketen kasuan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan (finantza tresnen merkatuei buruzkoan) definitutako balore-merkatu arautuetan negoziatzeko onartu ez diren baloreei dagokiena, balore horiek sozietateen edo entitateen funts berekietako partaidetzaren adierazgarri izanik, akzioen edo partaidetzen funts berekien balioaren (kapital-murrizketaren aurreko azken ekitaldi itxiari dagozkiona) eta eskuratze-balioaren arteko diferentzia positiboa denean, lortutako zenbatekoa edo jasotako ondasunen edo eskubideen merkatu-balio normala ondasun higigarrien kapitalaren etekintzat hartuko da, eta muga diferentzia positibo hori izanen da.

Ondorio horietarako, aurreko lerroaldean aipatzen den funts berekien balioari kapital-murriztapenaren aurretik banatutako etekinen zenbatekoa -hots, aipatu funts berekietan sartutako erreserbetatik heldu direnena- kenduko zaio, bai eta funts berekietan sartuta dauden eta legez erabili ezin diren erreserben zenbatekoa ere, akzioak edo partaidetzak eskuratu ondoren sortutakoak badira.

Mugaz gaineko soberakinak akzioen edo partaidetzen eskuratze-balioa murriztuko du, letra honen bigarren lerroaldean xedatutakoarekin bat.

Letra honen laugarren lerroaldean xedatutakoa aplikatuta, kapital-murriztapenak ekartzen badu lortutako zenbateko osoa edo haren zati bat edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko balio normal osoa edo haren zati bat ondasun higigarrien kapitalaren etekintzat hartzea, eta ondoren zergadunak dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak lortzen baditu, 28.a) artikuluarekin bat, entitate berarengandik, kapital-murriztapena egin zenetik bere ondarean egondako akzio edo partaidetzekin loturik, dibidendu edo mozkinetako partaidetza horien bidez lortutako zenbatekoa akzio edo partaidetzen eskuratze-balioari kenduko zaio, letra honen lehen lerroaldean xedatutakoarekin bat, betiere akzio edo partaidetza horiei dagozkien eta aurretik kontatu diren ondasun higigarrien kapitalaren etekinak muga izanik.

b) Subjektu pasiboaren heriotza dela-eta, irabazizko eskualdaketetan.

c) Enpresa baten inter vivos eskualdaketa kostu gabeko bat egiten denean, edo eskualdaketa hori denean Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 5.8.Bi artikuluan araututako salbuespena aplikatzen zaien entitateetako partaidetza guztiena edo haien zati batena. Baldintza hauek bete beharko dira:

a') Eskualdaketa lerro zuzeneko ondorengo ahaide baten edo gehiagoren alde egitea, edo hirugarren maila bitarteko odol bidezko alboko ahaide baten edo gehiagoren alde, maila horretakoak barne.

b') Eskualdatzailea enpresa edo lanbide jardueran aritua izatea eskualdaketa egiten den egunaren aurreko bost urteetan gutxienez ere, edo, letra honetan aipatzen diren entitateetako partaidetzak baldin badira, eskualdatzaileak eskualdaketa egin baino bost urte lehenago eskuratuak izatea, eta eskuratzaileak edo eskuratzaileek jarraitzea eskualdatzaileak egiten duen jarduera berean edo partaidetza horiek mantentzea gutxienez bost urtez, salbu eta epe horretan hiltzen badira edo baliaezintasun absolutua edo handia onartzen bazaie. Halaber, eskuratzaileak edo eskuratzaileek ez dute zilegi xedatze-egintzarik edo sozietate-eragiketarik egitea, baldin eta zuzenean nahiz zeharka eskurapen-balioaren gutxitze nabarmena ekar badezakete.

c') Eskualdatzaileak hirurogei urte edo gehiagoko adina izatea edo baliaezintasun oso edo baliaezintasun larriko egoeran egotea.

d') Eskualdaketa egin zen ekitaldiari dagokion zergaren aitorpenean eskualdatzaileak Administrazioari gorabehera hori azaltzea.

Letra honetan aurreikusten diren baldintzak betetzen ez badira, eskualdaketa egiten duen pertsonak bere tributu egoera erregularizatu beharko du, 83.4 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

d) Ezgaitasunak dituzten pertsonentzat eratutako ondare babestuei egindako ekarpenak direla-eta.

e) Enpresa bat edo Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legeko 5.8 Bi artikuluan arauturiko salbuespena aplikatzekoa zaien entitateetako partaidetza guztiak edo partaidetza batzuk eskualdatzen zaizkienean enpresako langileei, honako betekizunak biltzen direnean:

a') Eroslea azken bost urteetako gutxienez hirutan enpresan edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluak dioenaren arabera taldea osatzen duten sozietateetako edozeinetan lan egin izandakoa izatea. Aurrekoari dagokionez, zenbatu eginen da pertsona horiek familiarrak zaintzeko eszedentzia egoeran entitate aipatuetako edozeinetan eman duten denbora.

b') Eskualdatzailea enpresa edo lanbide jardueran aritua izatea eskualdaketa egiten den egunaren aurreko bost urteetan gutxienez ere, edo, letra honetan aipatzen diren entitateetako partaidetzak baldin badira, eskualdatzaileak eskualdaketa egin baino bost urte lehenago eskuratuak izatea, eta eskuratzaileak edo eskuratzaileek jarraitzea eskualdatzaileak egiten duen jarduera berean edo partaidetza horiek mantentzea gutxienez bost urtez, salbu eta epe horretan hiltzen badira edo baliaezintasun erabatekoa edo handia onartzen bazaie. Halaber, eskuratzaileak edo eskuratzaileek ez dute zilegi xedatze-egintzarik edo sozietate-eragiketarik egitea, baldin eta zuzenean nahiz zeharka eskurapen-balioaren gutxitze nabarmena ekar badezakete.

c') Eskuratzaileek, b') azpiletrak aipatzen duen bost urteko epean, segitu beharko dute beren zerbitzuak ematen taldeko entitatearen edo entitateen langile bezala.

Horri dagokionez, senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen duten aldietan ere zerbitzuak ematen ari direla joko da.

Baldintza hori ez da betegabetzat joko eskuratzaileak hiltzen badira, edo lanari uzten badiote haiei osoko edo erabateko ezintasuneko egoera bat eskurapenaren ondoren aitortzearen ondorioz, edo enpresa edo entitatea konkurtso-prozesu baten ondorioz likidatzen bada.

d') Eskualdatzaileak hirurogei urte edo gehiagoko adina izatea edo baliaezintasun osoko nahiz baliaezintasun larriko egoeran egotea.

e') Harik eta b') azpiletrak aipatzen duen bost urteko mantentze-epeak iraun bitartean, eskuratzaile bakoitzak entitatean duen zuzeneko eta zeharkako partaidetza, bere ezkontide eta aurreko, ondorengo eta alboko hirugarren mailarainoko ahaideekin baterakoa, ezin izanen da % 20 baino handiagoa izan. Entitatea talde baten barruan badago, portzentaje hori bete beharko da taldekoak diren entitateetako bakoitzari dagokionez.

f') Eskualdaketa egin zen ekitaldiari dagokion zergaren aitorpenean eskualdatzaileak Administrazioari gorabehera hori azaltzea.”

Letra honetan esaten dena ez da aplikagarria izanen akzioen eta partaidetzen eskualdatzea beren gaineko aukera eskubidea baliatuz egiten denean.

Baldin eta e) letra honetan jasotzen diren baldintzak betetzen ez badira, eskualdaketa egiten duen pertsonak bere tributu egoera erregularizatu beharko du, 83.4 artikuluak ezartzen duenarekin bat Nota de Vigencia.

f) Ondasunen banaketaren ezkontzaren ondasun-eraentza edo bikote egonkorrari aplikatu beharreko ekonomia- eta ondare-eraentza azkentzean, legezko inposizioagatik edo ebazpen judizialagatik diruzko konpentsazioak edo ondasunen esleipenaren bidezkoak egiten direnean ezkontideen edo bikote egonkorreko kideen arteko konpentsazio-pentsioa ez den beste arrazoi batengatik.

f) letra honetan aipatutako konpentsazioek ez dute eskubiderik emanen ordaintzailearen zerga-oinarria murrizteko, eta ez dira errenta izanen hartzailearentzat.

Letra honetan aipatutako kasuak ezin izanen du, inola ere, esleitutako ondasunen edo eskubideen balioak eguneratzea eragin Nota de Vigencia.

5. Zergatik salbuetsita egongo dira hurrengo egoeretan agertzen diren ondare gehikuntzak:

a) Foru lege honen 62. artikuluaren 4. idatz-zatian aipatutako dohaintzen ondorioz agertuak.

b) Hirurogeita hamar urtetik goitikoek edo menpekotasun larriko egoeran nahiz menpekotasun handikoan dauden pertsonek ohiko etxebizitza lehenbizikoz eta kostu bidez eskualdatzen dutenean, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Foru Legean xedatzen denaren arabera. Salbuespen hori ez da inolaz ere aplikatuko ondare-gehikuntza 300.000 eurotik gorakoa denean. Kopuru horren gainetik dagoen zenbatekoa zergapean geratuko da.

Letra honetan araututako salbuespena artikulu honetan araututakoarekin bat aurreko zergaldietan aplikatu duten subjektu pasiboek ezin izanen dute berriz aplikatu Nota de Vigencia.

c) Zerga zorren ordainketaz agertuak, foru lege honen 83. artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritako kasuetan.

d) Hurrengo baldintzak biltzen dituzten kostubidezko eskualdaketen ondorioz agertuak:

1. Aipatutako eskualdaketen zenbateko osoa 3.000 eurotik gorakoa ez izatea, urte naturalaren barnean.

2. Ondare gehikuntzaren barnean karga jaso dezakeen zenbatekoa eskualdaketaren zenbateko osoaren %50etik gorakoa ez izatea. Ondare gehikuntzaren barnean karga jaso dezakeen zenbatekoa portzentaje hori baino handiagoa denean, gehiegizko zenbatekoari baino ez zaio kargarik ezarriko.

e) Entitateetako akzioen edo partaidetzen eskualdaketen kasuan, erosketaren unean entitate horiek enpresa gazte eta berritzailetzat hartu baldin badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, betiere foru lege honen 62.11 artikuluaren b) letratik f) letrara bitarte, biak barne, aurreikusitako betebeharrak eta baldintzak betetzen badira, eta eskualdatzen diren baloreak eskualdatu aurreko bost urtean eskuratu baldin badira Nota de Vigencia.

6. Ez dira ondare murrizketatzat joko hurrengoak:

a) Justifikatu gabeak.

b) Kontsumoaren ondorioz sortutakoak.

c) "Inter vivos" egintzak edo liberalitateak direla-eta, irabazizko eskualdaketen ondorioz sortutakoak.

d) Zergaldian jokoan izandako galeren ondorioz sortutakoak, zergaldi berean jokoan izandako irabaziak gainditzen badituzte.

Ez dira inoiz ere konputatuko hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren jokoetan parte hartzearen ondoriozko galerak Nota de Vigencia.

e) Ondare elementuen eskualdaketen ondorioz sortutakoak, eskualdatzaileak eskualdaketa egin duen egunetik urtebeteko epearen barnean berriro eskuratzen baditu. Murrizketa hori integratu egingo da, ondare elementuaren ondorengo eskualdaketa egiten denean.

f) Tresnen merkatuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan definitutako balore-merkatu arautuetakoren batean negoziaziora onarturikoak diren balore edo partaidetzen eskualdatzetik eratorriak, baldin eta eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo bi hilabeteetan subjektu pasiboak balore homogeneoak eskuratu baditu Nota de Vigencia.

g) Finantza tresnen merkatuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan definitutako balore-merkatu arautuetakoren batean negoziaziora onartuta ez dauden balore edo partaidetzen eskualdatzetik eratorriak, baldin eta eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo urtean subjektu pasiboak balore homogeneoak eskuratu baditu Nota de Vigencia.

Aurreko f) eta g) letretan ezarritako kasuetan, ondare murrizketak integratu egingo dira, subjektu pasiboaren ondarean egoten jarraitzen duten balioak eskualdatu ahala.

40. artikulua. Gehikuntza edo murrizketen zenbatekoa. Irizpide orokorra.

1. Ondare gehikuntza edo murrizketen zenbatekoa honako hau izango da:

a) Kostubidezko edo irabazpidezko eskualdaketen kasuan, ondare elementuen erosketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldea.

b) Gainerako kasuetan, ondare elementuen merkatu balioa edo zati proportzionalena, hala denean.

2. Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, osagai bakoitzari dagokion besterentze balioaren zatia bereiziko da.

41. artikulua. Erosketa eta eskualdaketa balioak.

1. Erosketa balioa honako hauen batura izango da:

a) Erosketa egin deneko zenbateko erreala, edo hala balitz, ondorengo artikuluak aipatzen duen balioa.

b) Erositako ondasunetan eginiko inbertsio eta hobekuntzen kostua, eta erosleak erosketa egiteagatik ordaindu dituen gastuak eta zergak, interesak izan ezik.

Balio hori gutxituko da, bidezkoa denean, erregelamenduz zehazten diren amortizazioen zenbatekoan.

2. Besterentzea egin deneko zenbateko errealaren balioa eskualdaketarena izango da, edo, hala balitz, ondoko artikuluak aipatzen duena. Balio horri kenduko zaizkio aurreko idatz-zatiaren b) letrak aipatzen dituen gastuak eta zergak, eskualdaketa egiten duenak horiek ordaindu bezain laster.

3. Besterentze balioaren zenbateko erreala jasotakoa izango da, betiere merkatuan dagoen ohiko baliotik beherakoa ez bada; hala ere, horrela balitz, merkatukoa aintzat hartuko da.

42. artikulua. Irabazizko eskurapena edo eskualdaketa Nota de Vigencia.

Eskurapena edo eskualdaketa irabazizkoa izan denean, kasuan kasuko balioak izanen dira oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren arauen aplikaziotik eratorriko liratekeenak. Merkatuko balioa ezin dute gainditu.

Hala ere, orainaldi-efektudun kontratu edo oinordetza-itunetatik eratorriak diren heriotzagatiko irabazizko eskurapenetan, horien onuradunak ondasun eskuratuak eskualdatzen baditu oinordetza-ituna egin edo kausatzailea hil zenetik (lehenago gertatu bada) bost urte iragan aurretik, kausatzailearen posizioan subrogatuko da ondasunen eskurapen-balioari eta -datari dagokienez, balio hori aurreko paragrafoan aurreikusitakoa baino txikiagoa izanez gero.

Balio horiei, kasua bada, 41. artikuluko 1.b) eta 2. apartatuetan xedatutakoa aplikatuko zaie.

39.4.c) artikuluan aipatzen diren irabazizko eskurapenetan, dohaintza-hartzailea dohaintza-emailearen posizioan subrogatuko da ondasun horien eskuratze-balioei eta -datei dagokienez.

43. artikulua. Berariazko arauak.

1. Hurrengoek sortutako kostubidezko ondare aldaketak daudenean:

a) Sozietate edo entitateen funts berekietako partaidetzaren adierazgarri izanik Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65 (EB) Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuari buruzkoan, definitutako balore-merkatu arautuetakoren batean negoziaziora onartuta dauden baloreena denean, gehikuntza edo murriztapena zenbatuko da eskurapen-balioaren eta eskualdaketa-balioaren arteko aldearen arabera. Azken balio hori eskualdaketa gauzatzen den egunean merkatu horietan duten kotizazioak ezarriko du edo, kotizazioa baino handiagoa denean, hitzartutako prezioak Nota de Vigencia.

b) Aurreko letrak aipatzen dituen merkatuetan negoziatzeko onartu ez diren eta sozietate edo entitateetan funts berekietako partaidetzaren erakusgarri diren balioei dagokienez, gehikuntza edo murrizketa erosketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera zenbatuko da.

Eskualdaketa baliotzat joko da hurrengo bietatik handiena, benetan ordaindu dena merkatuko ohiko egoeran zati independenteek hitzartuko zuketenarekin bat datorrela adierazten duen frogarik egon ezean:

a') Balioei dagokien ondare garbiaren zenbatekoa, zergaren sortzapenaren aurretik itxitako azken balantzetik ateratzen dena Nota de Vigencia.

b') Zerga sortzen den egunaren aurretik amaitutako hiru ekitaldi sozialen emaitzen batezbestekoa %20an kapitalizatzetik datorrena. Azken ondore horretarako, mozkin gisa zenbatuko dira banatutako dibidenduak eta erreserbetarako esleipenak, balantzeak erregularizatu edo eguneratzeko direnak izan ezik.

Horrela kalkulatutako eskualdaketa balioa kontuan hartuko da, erosleari dagokion balioen edo partaidetzen erosketa balioa zehazteko.

Hein batean liberaturiko akzio edo partaidetza sozialak direnean, beren erosketa balioa izango da subjektu pasiboak benetan ordainduriko zenbatekoa. Erabat liberaturiko akzio edo partaidetza sozialak direnean, erosketa balioa, bai horienak, bai horien jatorri direnenak, honela aterako da: kostu osoa zati titulu kopurua, tituluak zaharrak nahiz liberatuak izan.

c) 52. artikuluan aipatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen adierazgarri diren akzioen edo bestelako partaidetzen eskualdaketa edo errenboltsoaren kasuan, gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da eskuratze-balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera; azken hori eskualdaketa edo errenboltsoa egiten den egunean duen likidazio-balio aplikagarriak zehaztuko du edo, horrelakorik ez izatera, argitaratutako azken likidazio-balioak. Likidazio-baliorik ez izatera, balioei dagokien ondare garbiaren zenbatekoa hartuko da, hots, zergaren sortzapenaren aurretik itxitako azken ekitaldiko balantzetik ateratzen dena.

Partaidetzen diru-itzulketa desberdinen kasuetan, horrela kalkulatutako eskualdaketaren balioa ez da ondorengo bi hauetako handiena baino txikiagoa izango:

a') Eskualdaketan benetan itundutako prezioa.

b') Finantza tresnen merkatuari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan definitutako balore-merkatu arautuetako kotizazio balioa, eta, bereziki, Baloreen Merkatuari buruzko Legearen testu bateginaren 43.4 artikuluak aurreikusitakoaren arabera baimendutako baloreen negoziazio sistema antolatuetako kotizazio balioa, eskualdatzearen egunekoa.

Eskurapen-balioa zehazteko, a) letran xedatutakoa aplikatuko da, bidezkoa denean..

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, uztailaren 13ko 1082/2012 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduko 79. artikuluan aipatzen diren inbertsio funts kotizatuetako partaidetzen eskualdaketetan, balore burtsan egiten diren horietan, eskualdaketa balioa a) letran aurreikusi bezala zehaztuko da Nota de Vigencia.

d) Sozietate eta bestelako entitateei egin, eta diruzkoak ez diren ekarpenei dagokienez, gehikuntza edo murrizketa ekarritako ondasun edo eskubideen erosketa balioaren eta hurrengo zenbatekoetako handienaren artean dagoen aldeak zehaztuko du:

Lehenbizikoa: Ekarpenaren bidez jasotako akzio edo partaidetza sozialen balio nominala edo, hala denean, horri dagokion zatia. Balio horri jaulkipen primen zenbatekoa gehituko zaio.

Bigarrena: Jasotako tituluek ekarpena egiten den egunean edo aurreko egunean duten kotizazio balioa.

Hirugarrena: Ekarritako ondasun edo eskubidearen merkatu balioa.

Horrela kalkulatutako eskualdaketa balioa kontuan hartuko da, diruzkoa ez den ekarpenaren ondorioz jaso diren tituluen erosketa balioa zehazteko.

e) Bazkideak banandu edo sozietateak desegiteari dagokionez, ondare gehikuntza edo murrizketatzat joko da likidazio sozialaren kuotaren balioaren edo jasotako ondasunen merkatu balioaren eta bidezko kapital titulu edo partaidetzaren erosketa balioaren arteko aldea, sozietateari dagozkienen kalterik gabe.

Sozietateak zatitu, bat egin edo xurgatzeari dagokionez, subjektu pasiboaren ondarearen gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da, bazkidearen partaidetzaren erakusgarri diren titulu, eskubide edo balioen erosketa balioaren eta hurrengo bietatik handiena denaren arteko aldearen arabera.

a') Jasotako tituluen edo eskubideen merkatu balioa, esku-dirutan.

b') Emandakoen merkatu balioa.

f) Eskualdaketari dagokionez, lagatzaileak ondare gehikuntza edo murrizketa zenbatuko du, jabeari edo gozamendunari dagokion partaidetza kenduta, eskualdaketan dagokion zenbatekoaren arabera.

Eskualdatzeko eskubidea prezioaren bidez eskuratu denean, hori erosketa baliotzat joko da.

g) Aseguratutako ondare elementuen galera edo ezbeharretarako kalte-ordain edo kapitalei dagokienez, ondare gehikuntza edo murrizketatzat joko da jasotako kopuruaren eta kalteari dagokion erosketa balioaren zati proportzionalaren arteko aldea. Kalte-ordaina esku-dirutan egiten ez denean, jasotako ondasun, eskubide edo zerbitzuen merkatu balioaren eta kalteari dagokion erosketa balioaren zati proportzionalaren arteko aldea zenbatuko da. Ondare gehikuntza zergadunaren ondarearen balioan gehikuntza dakarrenean baino ez da zenbatuko.

Ezbeharra jasan duen elementua subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza bada, foru lege honen 45. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

h) Ondasunak edo eskubideak trukatzeari dagokionez, balioen trukea barne, ondare gehikuntza edo murrizketa zehaztuko da, lagatzen den ondasunaren edo eskubidearen erosketa balioaren eta hurrengo bietatik handiena denaren arteko aldearen arabera:

a') Emandako ondasun edo eskubidearen merkatu balioa.

b') Trukean jasotako ondasun edo eskubidearen merkatu balioa.

i) Biziarteko edo aldi baterako errentak deuseztatzeari dagokionez, ondare gehikuntza edo murrizketa jasotako kapitalaren erosketa balioaren eta benetan ordaindutako errenten baturaren arteko aldearen arabera zenbatuko da, errentak ordaindu behar dituenarentzat.

j) Aldi baterako edo biziarteko errenta baten truke ondare elementuak eskualdatzeari dagokionez, ondare gehikuntza edo murrizketa errentaren finantza arloko gaur eguneko aktuario-balioaren eta eskualdatutako ondare elementuen erosketa balioaren arteko aldearen arabera zehaztuko da.

k) Harpidetza eskubideen eskualdaketan, lortutako zenbatekoa ondare gehikuntzatzat hartuko da eskualdaketa gertatzen den zergaldian Nota de Vigencia.

l) Higiezinen gaineko erabilera edo gozamen eskubide erreal baten titularrak bere eskualdaketa egiten duenean edo hori suntsitzen denean, ondare gehikuntza edo murrizketa kalkulatzeko, erosketa balioa titularrak higiezinen kapitalaren etekinik jaso ez duen aldiaren arabera gutxituko da.

m) Eskualdaketa batetik ez datozen ondasun edo eskubideak gehitzeari dagokionez, ondare gehikuntza gisa zenbatuko da ondasun edo eskubide horien merkatu balioa.

n) Baloreen Merkatuari buruzko Legearen testu bateginean eta hura garatzen duen araudian araututako gerokoen eta aukeren merkatuetan eta beste finantza tresna batzuetan egindako eragiketei dagokienez, lortutako zenbatekoa ondare gehikuntza edo gutxitzetzat hartuko da, baldin eta eragiketak subjektu pasiboak egindako enpresa jarduerak garatzeko itundu den beste eragiketa nagusi bat estaltzea ez badakar; izan ere, kasu horretan, kapitulu honen 3. atalean ezarritakoaren arabera ordainduko dituzte zergak Nota de Vigencia.

2. Balio homogeneoei buruzko ondare aldaketen kasuan, honako irizpide hau hartuko da: subjektu pasiboak eskualdatutakoak lehenbizi eskuratutakoak direla Nota de Vigencia.

3. Ulertzen da artikulu honen 1. apartatuaren d) eta e) letretan xedatutakoak ez duela ukatzen Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen VIII. tituluaren VIII. kapituluan araututakoa, bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukaketak eta sozietate europar batek edo sozietate europar kooperatibo batek helbide soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzea araubide berezian ezarritakoa, hain zuzen ere Nota de Vigencia.

44. artikulua. Justifikatu gabeko gehikuntzak Nota de Vigencia.

Zergadunak aitortutako errenta edo ondarearekin bat ez datozen ondasun edo eskubideak izatea, aitortzea edo eskuratzea justifikatu gabeko ondare gehikuntzatzat joko da, baita ez dagoen zorrik zerga honen nahiz ondarearen gaineko zergaren edozein aitorpenetan sartzea ere, edo horrelakoak erregistro ofizialetako liburuetan erregistratzea.

Zer zergalditan deskubritu, haren likidazio oinarri orokorrean sartuko dira justifikatu gabeko ondare gehikuntzak, salbu eta subjektu pasiboak behar adina frogatzen badu ondasun eta eskubideen titularra zela preskripzio epea baino lehenagotik.

45. artikulua. Berrinbertsioagatiko salbuespena.

1. Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare gehikuntzak kargatu gabe utzi ahal izango dira, betiere eskualdaketaren bidez lortutako zenbateko osoa ohiko beste etxebizitza bat erosteko edo zaharberritzeko berrinbertituz gero, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotako guztia baino txikiagoa bada, berrinbertitutako kopuruari dagokion lortutako ondare gehikuntzaren zati proportzionala baino ez da zergapetu gabe utziko.

Ohiko etxebizitza izango da foru lege honen 62. artikuluaren 1. idatz-zatian zehaztutakoa Nota de Vigencia.

2. Zilegi izanen da kargatu gabe uztea enpresa- edo lanbide-jarduera bati lotuta dauden ibilgetu materialeko elementuen, ibilgetu ukiezineko elementuen eta ondasun higiezinetan egindako inbertsioetako elementuen eskualdaketan agerian jartzen diren ondare-gehikuntzen %50, baldin eta besterentzearen zenbateko osoa lehen aipatutako elementuetatik edozeinetan berrinbertitzen bada, sozietateen gaineko zergaren ondorioetarako ezarritako baldintza berberetan Nota de Vigencia.

Berriz inbertitzen den diru-kopurua besterentzearen zenbatekoa osoa baino txikiagoa bada, kargatu gabe utziko da inbertitutako kopuruari dagokion ondare-gehitzearen zati proportzionala Nota de Vigencia.

3. 65 urte baino gehiagoko adina daukaten subjektu pasiboek egiten dituzten ondare-elementuen eskualdatzeak direla-eta agertzen diren ondare-gehikuntzak kargatu gabe uzten ahal dira, baldin eta eskualdatzetik lortzen den kopuru osoa bere aldeko biziarteko errenta aseguratu bat eratzeko erabiltzen bada, betiere baldintza hauek betetzen badira:

a) Biziarteko errenta eratu beharko da sei hilabeteko epean, ondare-elementua eskualdatzen denetik.

Hala ere, ondare gehikuntzari atxikipena egin behar zaionean, eta eskualdatze-balioari atxikipenaren zenbatekoa kenduz emaitza gisa lortzen den kopurua osoki erabiltzen bada aipatutako sei hilabeteko epean biziarteko errenta bat eratzeko, atxikipenaren zenbatekoa biziarteko errenta eratzera bideratzeko epea luzatuko da eskualdaketa egin deneko ekitaldiaren hurrengoaren amaierara arte.

b) Biziarteko errentaren kontratua subjektu pasiboaren eta aseguru entitate baten artean sinatu beharko da. Subjektu pasiboa onuraduna izanen da.

Biziarteko errentako kontratuetan lehengoratze-mekanismoak ezartzen ahalko dira, edo prestazio aldi ziurrak edo kontraaseguruak, biziarteko errenta eratu eta gero heriotza gertatzen den kasuetarako.

c) Biziarteko errenta urtebeteko epean jasotzen hasi beharko da eratzen denetik, urtebeteko edo gutxiagoko aldizkakotasuna eduki beharko du, eta errenten urteko zenbatekoa ez da jaitsiko ehuneko bost baino gehiago urte batetik beste batera.

d) Apartatu honetan aurreikusten den salbuespena aplikatzeko, subjektu pasiboak aseguru-entitateari jakinarazi beharko dio ezen kontratatu den biziarteko errenta dela ondare-elementuak eskualdatzeagatik lortu den zenbatekoaren berrinbertsioa.

e) Biziarteko errenten eraketan berrinbertituz salbuespena aplikatzeko eskubidea emanen duen gehieneko eta guztizko zenbatekoa 240.000 eurokoa izanen da.

Berrinbertitutako zenbatekoa txikiagoa bada besterentzean jasotako guztizkoa baino, zergapetzetik salbuetsiko da berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-gehikuntza lortuaren zati proportzionala bakarrik.

Baldin eta, biziarteko errenta baten eskualdatzearen zenbatekoa berrinbertitzearen ondorioz gainditu egiten bada, lehenagoko berrinbertsioak kontuan hartuta, 240.000 euroko kopurua, kopuru hau baino ez da joko berrinbertitutzat: 240.000 euroren eta lehenagoko berrinberstsioen kopuruaren arteko aldea.

Apartatu honetan ezarritakoari jarraikiz berrinbertsioa ez denean egiten besterentzea egiten den urte berean, subjektu pasiboak ondare gehikuntza lortzen den ekitaldiko zerga aitorpenean nahitaez adierazi beharko du berrinbertsioa egiteko asmoa duela, seinalaturiko baldintza eta epeetan.

f) Eratutako biziarteko errentatik eratorritako eskubide ekonomikoak guztiz edo partez aurreratzen badira, bai eta apartatu honetan jasotzen diren betekizunetako edozein urratuz gero ere, kasuko ondare gehikuntza zergapetuko da, 83.4 artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

4. Kargatik salbuesten ahalko dira 26/2016 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian araututako kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duten entitate ekintzaileetako akzioak eta partaidetzak eskualdatzeagatik lortutako ondare gehikuntzak, baldin eta haren zenbateko osoa urte bateko epean berrinbertitzen bada kenkari hori aplikatzeko eskubidea ematen duten beste entitate ekintzaile batzuetako akzioak edo partaidetzak eskuratzeko.

Berrinbertitutako zenbatekoa txikiagoa bada eskualdaketan jasotako guztizkoa baino, zergapetzetik salbuetsiko da berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare gehikuntza lortuaren zati proportzionala bakarrik.

Atal honetan ezartzen den salbuespena aplikatzeko betebeharrak ez betetzeak ekarriko du, subjektu pasiboarentzat, bere tributu egoera erregularizatzeko betebeharra, 83.4 artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz.

Apartatu honetan xedatutako zerga-onura bateraezina izanen da, berrinbertsioa gauzatzen den akzio edo partaidetza eta zenbateko berberetarako, 26/2016 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 4. zenbakian araututako kenkariarekin Nota de Vigencia.

46. artikulua. Ondare gehikuntza eta murrizketen indibidualizazioa.

Ondare gehikuntzak eta murrizketak, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, sorburu dituzten ondasun, eskubide eta gainerako ondare elementuen titularrak diren subjektu pasiboek lortu dituztela ulertuko da.

Justifikatu gabeko ondare gehikuntzak horiek agertzen dituzten ondasun edo eskubideen titulartasunaren arabera esleituko dira.

Aurreko eskualdaketa batetik ez datozen ondasun eta eskubideen erosketak (adibidez, jokoaren irabaziak) horiek lortzeko eskubidea daukan edo horiek zuzenean irabazi dituen pertsonaren ondare gehikuntzatzat joko dira.

5. ATALA.

Errenta-egozpena, nazioarteko gardentasun fiskala, inbertsio kolektiboko erakundeak eta irudi-eskubideak Nota de Vigencia

1. AZPIATALA

Errenta-esleipena

47. artikulua. Errentaesleipeneko araubideko entitateak.

Errenta-esleipeneko araubideko entitateak izango dira foru lege honen 11. artikuluan aipatutakoak eta, bereziki, atzerrian eratutakoak, baldin eta beren izaera juridikoa Espainiako legeen arabera eraturiko errenta-esleipeneko araubideko entitateenaren bera edo haren antzekoa bada.

Errenta-esleipeneko araubideko entitateei dagozkien errentak bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei esleituko zaizkie, hurrenez hurren, 1. azpiatal honetan ezarritakoari jarraikiz.

48. artikulua. Esleitutako errentaren kalifikazioa.

Errenta-esleipeneko araubideko entitateen bazkide, oinordeko, komunero edo partaide bakoitzari esleitzen zaion errentaren izaera izango da errenta sortzen duen jarduera edo iturriaren araberakoa.

49. artikulua. Errenta esleigarriaren kalkulua.

1. Bazkide, oinordeko, komunero edo partaide bakoitzari esleitu beharreko errentak kalkulatzeko, honako arau hauek aplikatuko dira:

1. Errentak Zerga honi buruzko arauei jarraikiz zehaztuko dira, eta 25.2, 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan aurreikusitako murriztapenak ez dira aplikagarriak izanen. Hona hemen berezitasunak Nota de Vigencia:

a) Sozietateen gaineko zergari buruzko araudiari jarraikiz ezarriko da errenta esleigarria, errenta-esleipeneko araubideko entitateko kide guztiak zerga horren subjektu pasibo badira, edo establezimendu iraunkor baten bitartez jarduten duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoak badira.

b) Establezimendu iraunkorrik gabeko Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaindu behar dutenei esleitu ahal zaien errenta kalkulatzeko, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren IV. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

c) Foru lege honen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa ez da aplikatuko errenta-esleipeneko araubideko entitateko subjektu pasiboei esleitu ahal zaien errenta, ondareko osagaiak eskualdatzearen ondorioz sortutako ondare gehikuntzatik datorrena, alegia, kalkulatzeko, baldin eta Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak badira edo establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoak, edo establezimendu iraunkorrik ez badute eta pertsona fisikoak ez badira.

2. Atzerrian eratutako errenta-esleipeneko araubideko entitateko bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei, hau da, zerga honen edo Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboei esleitu ahal zaien errentaren zatia aurreko lehen arauan xedatutakoaren arabera zehaztuko da.

3. Herrialde berean eta iturri beretik lortutako errenta positiboak gainditzen dituzten errenta negatiboak ez dira kontuan hartuko, errenta horiek baldin badatoz Espainia ez den herrialde batetik eta Espainiak herrialde horrekin ezarpen bikoitza saihesteko Hitzarmenik (informazio trukerako klausularekin) ez badu. Gehiegizko zenbatekoa hurrengo lau urteetan zenbatuko da, arau honetan ezarritakoari jarraikiz.

2. Errentak bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei esleituko zaizkie, kasu bakoitzean aplikagarri diren arau edo itunen arabera, eta horiek Zerga administrazioari modu fede-emailean agertzen ez bazaizkio, zati berdinetan esleituko dira.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa galarazi gabe, errenta-esleipeneko araubideko entitate horiek enpresa edo lanbide jarduerak burutzen badituzte, jarduera horiei lotutako ekoizpen eta giza baliabideen norberaren konturako antolaketa ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean burutzen dutenei esleituko zaizkie errenta horiek.

3. Zerga honen subjektu pasiboak diren errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideek, aitorpenean, foru lege honen 25.2, 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan ezarritako murriztapenak izaten ahalko dituzte Nota de Vigencia.

4. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek eta establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoek, inbertsio kolektiboko erakunde bateko akzioak edo partaidetzak eskuratzen dituen errenta-esleipeneko araubideko entitate bateko kideak badira, zerga oinarrian sartuko dute akzio edo partaidetza horietatik sortutako errenta kontabilizatuen edo kontabilizatu beharreko errenten zenbatekoa. Halaber, zerga oinarri horretan sartuko dute hirugarrenei errenta-esleipeneko araubideko entitatearen alde sortutako norberaren kapitalak lagatzeagatik lortutako higigarrien kapitalaren etekinen zenbatekoa.

50. artikulua. Konturako ordainketak.

1. Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren IV. kapituluan ezarritakoa galarazi gabe, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauei jarraikiz, atxikipenari edo konturako sarrerei lotuta egongo dira errenta-esleipeneko araubideko entitateei ordaintzen zaizkien errentak, aintzat hartu gabe haietako kide guztiak edo batzuk zerga horren edo Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak edo Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordaintzaile diren ala ez.

2. Kenkariak aplikatzeko, bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei zerga atxikipen edo konturako sarrera horiek esleituko zaizkie, errentak esleitzen zaizkien proportzio berean. Aipaturikoen ezarpen pertsonala egitean burutuko dira kenkariak.

2. AZPIATALA

Nazioarteko zerga gardentasuna

51. artikulua. Errenten egozpena nazioarteko gardentasun fiskalari buruzko araubidean Nota de Vigencia.

1. Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitate batek edo establezimendu iraunkor batek lortutako errenta positiboak (2. edo 3. apartatuetan aipatzen direnak) egotziko dituzte subjektu pasiboek, inguruabar hauek betetzen direnean:

a) Zergadunak 100eko 50eko edo hortik gorako partaidetza izatea Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitatearen kapital, funts bereki, emaitza edo boto-eskubideetan, berak bakarrik edo loturiko entitateekin (Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluaren arabera) edo, lerro zuzenean edo albotik, lehen edo bigarren mailako odol edo ezkontza bidezko ahaidetasuna (ezkontidea barne) duten beste subjektu pasibo batzuekin batera, entitate ez-egoiliarraren sozietate-ekitaldiaren itxiera egunean.

Egotzi beharreko errenta positiboaren zenbatekoa proportzionala izanen da entitatearen emaitzetan duten partaidetzarekin edo, bestela, kapitalean, funts berekietan edo boto-eskubideetan duten partaidetzarekin.

Egozpen hori derrigorrez eginen da, bai entitate ez-egoiliarrean partaidetza zuzena dagoenean, bai zeharkako partaidetza dagoenean beste entitate ez-egoiliar baten edo batzuen bidez. Azken kasu horretan, egotzi beharreko errenta positiboaren zenbatekoa zeharkako partaidetzari dagokiona izanen da.

b) Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitateak sozietateen gaineko zergaren izaera berdin-berdina edo antzekoa duen karga batengatik ordaindutakoa, 2. edo 3. apartatuetan ezarritako errenta klaseetako bati egozten ahal zaiona, aipatu zergaren arauen arabera egokituko zitzaionaren 100eko 75etik beherakoa izatea.

2. Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitateak edo establezimendu iraunkorrak lortutako errenta positibo osoa egotziko dute subjektu pasiboek, baldin eta horiek horretarako behar den baliabide materialen eta giza baliabideen antolaketa ez badute, eragiketak errepikatzen badira ere.

Apartatu hau ez da aplikatuko subjektu pasiboak egiaztatzen duenean eragiketa horiek egiten direla Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitate batean dauden baliabide materialekin eta giza baliabideekin, edo haren osaerak eta jarduerak arrazoi ekonomiko baliagarriei erantzuten dietela. Entitate horrek talde berekoa izan behar du, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoitza non duen eta urteko kontu kontsolidatuak egiteko betebeharra duen kontuan hartu gabe.

Artikulu honen ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan azaltzen den sozietate-taldeak entitate taldeaniztunak eta elkartuak, merkataritzako legeetan agindu bezala, barne hartzen dituela ulertuko da.

Apartatu honen lehenbiziko paragrafoan xedatutakoa hurrengo apartatuan ezarritakoaren gainetik dago.

3. Aurreko apartatuan ezarritakoa aplikatzen ez bada, iturri hauetako bakoitzetik datorren errenta positiboa egotziko da soilik:

a) Hiri- zein landa-ondasun higiezinen edota horiei dagozkien eskubide errealen titulartasuna, salbu eta jarduera ekonomiko bati lotuta badaude edo horien erabilera egoiliar ez diren entitateei lagapenean emana badago. Entitate horiek titularraren sozietate-talde berekoak izan behar dute, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoitza non duten eta urteko kontu kontsolidatuak egiteko betebeharra duten kontuan hartu gabe, eta horiek ere jarduera ekonomiko bati atxikita.

b) Edozein entitatek dituen funts berekietako partaidetzak izatea eta kapital berekiak hirugarrenei lagatzea, halakotzat hartzen badira 28. eta 29. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Ez da sartuko ondorengo finantza-aktiboetatik datorren errenta positiboa:

Lehena) Jarduera ekonomikoetan aritzearen ondorioz sortzen diren legezko eta erregelamenduzko betebeharrak betetzeko direnak.

Bigarrena) Jarduera ekonomikoak garatzean ezarritako kontratu-harremanen ondorioz sortzen diren kreditu eskubideak biltzen dituztenak.

Hirugarrena) Balore-merkatu ofizialetan artekaritza jardueretan aritzearen ondorioz dituztenak.

Laugarrena) Kreditu- eta aseguru-entitateek beraien jardueretan aritzearen ondorioz dituztenak, i) letran ezarri dena deusetan galarazi gabe.

Kapital berekiak hirugarrenei lagatzetik datorren errenta positiboa i) letran aipatuko diren kreditu- eta finantza-jarduerak gauzatzetik datorrela ulertuko da, lagatzailea eta lagapen-hartzailea sozietate-talde batekoak direnean Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren ildotik, edozein izanik ere haien egoitza eta urtero kontu kontsolidatuak egiteko beharra alde batera utzi gabe, eta lagapen-hartzailearen diru-sarrerak, 100eko 85ean gutxienez, jarduera ekonomikoetan aritzetik datozenean.

c) Kapitalizazio- eta aseguru-eragiketak, entitatea bera onuradun dutenak.

d) Jabetza industrial eta intelektuala, aholkularitza teknikoa, ondasun higiezinak, irudi-eskubideak eta negozio edo meategien errentamendu edo azpierrentamendua, 30.3 artikuluan ezarri bezala.

Hala ere, ez da egotziko 52. bis artikuluan xedatutakoaren arabera egotzi behar den irudi-eskubideen errenta.

e) Aurreko a), b), c) eta d) letretan aipatutako ondasun eta eskubideen eskualdaketa, betiere errentak sortzen baditu.

f) Finantza-tresna deribatuak, berariaz identifikatutako arrisku bat, jarduera ekonomikoak egitearen ondoriozkoa, estaltzeko izendatuak izan ezik.

g) Aseguru-jarduerak, kreditu-jarduerak, finantza-errentamenduko eragiketak eta bestelako finantza-jarduerak, salbu eta jarduera ekonomikoetan lortutako errentak badira, i) letran ezarritakoa galarazi gabe.

h) Lotura duten pertsona eta entitateekin egindako ondasun eta zerbitzuen gaineko eragiketak, 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan adierazi bezala, zeinetan entitate ez-egoiliarrak edo establezimenduak gehitzen duen balio ekonomikoa hutsaren hurrengoa edo hutsa den.

i) Espainiako lurraldeko egoiliarrak diren pertsona edo entitateekin zuzenean edo zeharka egindako kreditu jarduerak, finantza jarduerak, aseguru jarduerak eta zerbitzuak emateko jarduerak. Lotutako pertsonak edo entitateak izan behar dira, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legearen arabera, eta jarduerek zerga ondorioetarako kengarriak diren gastuak sortu behar dituzte pertsona egoiliar horientzat.

Errenta positiboa ez da sartuko, baldin eta, entitate ez-egoiliarraren halako jardueretatik (kreditu-jarduerak, finantza-jarduerak, aseguru-jarduerak eta zerbitzuak emateko jarduerak) datozen diru-sarreren bi heren edo gehiago 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluaren arabera ez lotutako pertsona edo entitateekin egindako eragiketen ondoriozkoak direnean.

4. 3. apartatuan aipatzen diren errentak ez dira egotziko, haien zenbatekoen batura entitate ez-egoiliarrak edo establezimendu iraunkorrak lortutako errenta osoaren 100eko 15 baino txikiagoa bada.

Hori hala izanik ere, 3.i) apartatuan aipatzen diren errentak beti egotziko dira eta, orobat, kontuan hartuko dira aurreko paragrafoan aipatzen den batura hori zehaztearen ondorioetarako.

5. Egotzi beharreko errentaren zenbatekoa kalkulatzeko, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legean eta zerga horren gaineko gainerako xedapenetan zerga-oinarria zehazteko ezartzen diren printzipio eta irizpideak erabiliko dira. Errenta osotzat hartuko da printzipio eta irizpide horiek aplikatzetik ateratzen den zerga-oinarriaren zenbatekoa.

Sozietateen gaineko zergaren izaera berdin-berdina edo antzekoa duten zergak ez dira egotziko subjektu pasiboaren zerga-oinarrian; hau da, zerga horietan sozietate ez-egoiliarrak edo establezimendu iraunkorrak sartu beharreko errenta zatiagatik benetan ordaindutakoa.

Egotzi beharreko errentaren zenbatekoa zehazteko, Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitatearen sozietate-ekitaldiaren itxieran indarrean dagoen kanbio-tasa erabiliko da.

Artikulu honetan aipatzen diren errenta positiboak zerga-oinarriaren zati orokorrean egotziko dira, 53. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Inola ere ez da egotziko entitate ez-egoiliarraren errenta osoa baino zenbateko handiagorik.

Errenta positibo bakoitza behin baino ezin da egotzi, modua eta xedeko entitatea edozein izanik ere.

6. Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitateak bere sozietate-ekitaldia bukatu duen eguna sartuta dagoen zergaldian eginen da egozpena. Ondorio hauetarako, zergaldia ez da hamabi hilabetetik gorakoa izanen.

Establezimendu iraunkorrak direnean, errentak lortzen diren zergaldian eginen da egozpena.

7. Dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak ez dira zerga-oinarrian sartuko, egotzitako errenta positiboari zerga-oinarrian dagokion zatian. Tratamendu bera aplikatuko zaie konturako dibidenduei.

Erreserben banaketa kasuetan, akordio sozialean jasotako izendapena hartuko da kontuan, eta, hala ez bada, ulertuko da erreserba horietara ordaindutako azkeneko kopuruak aplikatu direla.

8. Atzerrian egiazki ordaindutako zerga edo karga kengarria izanen da kuota likidoan, dibidenduen edo mozkinetako partaidetzaren banaketaren ondorioz, dela zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen baten arabera, dela kasuan kasuko herrialde edo lurraldearen barne-legediaren arabera; hain zuzen, zerga-oinarrian lehenago egotzitako errenta positiboari dagokion zatian.

Dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak jasotzen diren zergaldian eginen da kenkari hori, egozpenaren zergaldia eta zergari dagokion zergaldia ezberdinak izanik ere.

Lankidetzarik gabeko jurisdikziotzat hartutako herrialde edo lurraldeetan ordaindutako zergak ez dira inola ere kenkari gisa hartuko.

Kenkari hori ezin da izan zerga-oinarrian egotzitako errenta positiboagatik Espainian ordaindu beharko lukeen kuota osoa baino handiagoa.

9. Zuzeneko nahiz zeharkako partaidetza eskualdatzetik datorren errenta kalkulatzeko, eskurapen-balioari egiazki banatu ez diren onura sozialen zenbatekoa gehituko zaio. Onura sozial horiek bazkideei haien akzioen edo partaidetzen errenta gisa, eskurapenetik eskualdaketara doan aldian, egotziko zizkioketen errentei dagozkie.

Partaidetza onura sozialak lortu ondoren eskuratzen duten bazkideen kasuan, eskurapen-balioari dibidenduen edo mozkinetako partaidetzen zenbatekoa kenduko zaio. Dibidendu edo partaidetza horiek aurretik egotzitako errentei dagozkie.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen arabera ondare entitateak diren entitateen kasuan, Ondarearen gaineko Zergan aurreikusitako moduan, zenbatu beharreko eskualdaketa-balioa izanen da, gutxienez, eskualdatutako balioei dagokien ondare garbiaren balioa, itxitako azken balantzean duena, behin aktiboen kontabilitate balioa ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako izanen luketen balioaz edo merkatuan izanen luketen balioaz, hori txikiagoa izanez gero, ordeztu ondoren.

10. Partaidetzako entitateak egoitza baldin badu edo establezimendu iraunkorra baldin badago lankidetzarik gabeko jurisdikziotzat hartutako herrialde edo lurralde batean, uste izanen da:

a) 1.b) apartatuan aurreikusitako inguruabarra betetzen dela.

b) Partaidetzako entitatearen errentek 3. apartatuko ezaugarriak dituztela.

c) Partaidetzako entitateak eskuratutako errenta partaidetzaren eskurapen-balioaren 100eko 15 dela.

Aurreko letretan bildutako presuntzioek kontrako proba onartuko dute.

11. Artikulu honetan ezarritakoa ez da aplikatuko entitate ez-egoiliarra edo establezimendu iraunkorra Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioaren barruko beste estatu baten egoiliarra denean edo han kokatzen denean, betiere zergadunak egiaztatzen badu jarduera ekonomikoak gauzatzen dituela, edo inbertsio kolektiboko erakunde bat dela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65 (EE) Zuzentarauan arautua (zuzentarau horren bidez balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuei buruzko lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapenak koordinatzen dira), foru lege honen 52.4 artikuluan azaltzen direnez bestelakoa, eta, Europar Batasuneko estatu batean eratua izanik, helbidea bertan duena Nota de Vigencia.

12. Artikulu honetan ezarritakoa aplikatu behar zaien subjektu pasiboek Espainiako lurraldeko entitate ez-egoiliarraren datu hauek aurkeztu beharko dituzte, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera:

a) Izena edo sozietatearen izena eta egoitza sozialaren helbidea.

b) Administratzaileen zerrenda eta haien egoitza fiskalaren helbidea.

c) Balantzea, galera eta irabazien kontua eta memoria.

d) Egotzi beharreko errenta positiboaren zenbatekoa.

e) Egotzi beharreko errenta positiboarengatik ordaindutako zergen justifikazioa.

Establezimendu iraunkorrei dagokienez, zergadunak aurkeztu beharko ditu zerga horren aitorpena, aurreko d) eta e) letretan aipatzen diren datuak, eta egindako eragiketen kontabilitate-erregistroak eta horiei atxikitako aktibo eta pasiboenak.

3. AZPIATALA

Inbertsio kolektiboko erakundeak

52. artikulua. Inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideen zergaordainketa.

1. Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak araututako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaide diren subjektu pasiboek, foru lege honetan xedatutakoaren arabera, ondorengo errentak aitortuko dituzte:

a) Akzioen edo partaidetzen eskualdaketaren ondoriozko edo partaidetzen itzulketen ondoriozko ondare gehitze eta gutxitzeak. Balio homogeneoak daudenean, lehenbizi eskuratu zituenak hartuko dira subjektu pasiboak eskualdatu edo ordaindutakotzat.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza edo akzioen diru-itzulketatik edo eskualdatzetik ateratako zenbatekoa, erregelamendu bidez ezarritako prozedurari jarraikiz, inbertsio kolektiboko erakundeetako beste akzio edo partaidetza batzuk eskuratu edo harpidetzeko erabiltzen bada, ez da bidezkoa izanen ondare gehitzea edo gutxitzea zenbatzea. Harpidetutako edo eskuratutako akzio edo partaidetza berriek honako kasu hauetan mantenduko dituzte diruz itzulitako edo eskualdatutako akzio edo partaidetzen balioa eta eskurapenaren edo harpidetzaren data:

1.a. Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzen diru-itzulketetan, baldin eta haiek inbertsio funstzat jotzen badira.

2.a. Sozietate gisa eraturiko inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eskualdaketetan, baldin eta honako bi baldintza hauek betetzen badira:

a') Inbertsio kolektiboko erakundeak, zeinaren akzioak eskualdatzen baitira, 500 bazkide baino gehiago izatea.

b') Eskualdaketaren egunaren aurreko hamabi hilabeteetan subjektu pasiboak inoiz parte hartu ez izana inbertsio kolektiboko erakundearen kapitalaren 100eko 5ean baino gehiagoan.

Letra honetan, a) letran, alegia, bigarren lerrokadan ezarritako geroratze araubidea ez da aplikatuko baldin eta, edozein bitarteko erabiliz, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen diru-itzulketaren edo eskualdaketaren ondoriozko zenbatekoa subjektu pasiboaren eskueran ipintzen bada.

Halaber, aipatu gerorapen araubidea ez da aplikagarria izanen baldin eta eskualdaketak edo diru-itzulketak edo, kasua bada, harpidetzak edo eskurapenak xedetzat baditu inbertsio kolektiboko erakundeen ondarea ordezkatzen duten partizipazioak, artikulu honetan aipatzen direnak, inbertsio funts kotizatutzat edo mota bereko sozietateen akziotzat hartzen direnean, Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea garatzen duen Erregelamenduko 79. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Erregelamendu hori uztailaren 13ko 1082/2012 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Nota de Vigencia.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako emaitzak.

c) Sozietateen gaineko zergan karga-tasa orokorrak ordaintzen ez dituzten kapital aldakorreko inbertsio sozietateen kapitala murrizten denean ekarpenak itzultzeko, itzulketaren zenbatekoa edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko balio normala. Kapital higigarriaren etekin gisa kalifikatuko da, 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta zenbateko hauetako handiena izanen du muga:

a') Akzioak eskuratu edo harpidetu zirenetik kapital sozialaren murrizketaren unera arte akzioek izandako likidazio-balioaren igoera.

b') Kapital murrizketa banatu ez diren mozkinetatik ateratakoa bada, mozkin horien zenbatekoa. Ondorio horietarako, ulertuko da kapital murrizketak, horien helburua edozein dela ere, lehenbizi, banatu gabeko mozkinetatik datorren kapital sozialaren zatiari aplikatzen zaizkiola, agortu arte.

Aipatutako muga horretatik gorako soberakina erabiliko da ukitutako akzioen eskuratze-balioa txikiagotzeko, 39.4.a) artikuluaren lehenbiziko lerroaldeko arauei jarraikiz, agortu arte. Bestalde, soberakinik badago, kopuru hori edozein entitate motatako funts berekietako partaidetzaren ondorioz lortutako ondasun higigarrien kapitalaren etekin gisa sartuko da, jaulkipen-prima banatzeko 28.d) artikuluko lehen lerroaldean aurreikusten den moduan.

d) Sozietateen gaineko zergan karga-tasa orokorrak ordaintzen ez dituzten kapital aldakorreko inbertsio sozietateen akzioen jaulkipen-primaren banaketaren kasuan, eskuratutako zenbateko osoa, akzioen eskurapen balioaren gutxitzea (28.d) artikuluan ezarria) aplikatu gabe Nota de Vigencia.

2. a) Artikulu honen aurreko idatz-zatian ezarritako araubidea aplikatuko zaie Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/65/EE Zuzentarauaren bidez araututako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideei, baldin eta erakunde horiek ez badira artikulu honen 4. idatz-zatian aipatzen direnetakoak, erakundeak Europar Batasuneko estatukideren batean eratuak eta helbideratuak badaude eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro berezian inskribaturik badaude, Espainiako egoiliarrak diren entitateek merkaturatzearen ondorioetarako. Delako 2009/65/EE Zuzentarauaren bidez, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuen gaineko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu ziren.

Aurreko idatz-zatiko a) letrako bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatzeko, baldintza hauek betetzea eskatuko da:

1.a. Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza eta akzioak eskuratzea, harpidetzea, eskualdatzea eta haien dirua itzultzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean inskribatuta dauden merkaturatze entitateen bidez eginen da.

2.a. Inbertsio kolektiboko erakundea konpartimenduetan edo azpifuntsetan egituratua baldin badago, bazkideen kopurua eta partaidetzaren gehieneko ehunekoa, aurreko idatz-zatiko a) letraren 2. puntuan adierazi direnak, merkaturatzen den azpifunts edo konpartimendu bakoitzari dagozkiola ulertuko da.

3.Ş Diru-itzulketak edo eskualdaketak edo, kasua bada, harpidetzak edo eskurapenak, xedetzat ez izatea 35/2003 Legea garatzen duen Erregelamenduko 79. artikuluan aipatzen diren inbertsio funts kotizatuen edo mota bereko sozietateen parekoak diren inbertsio kolektiboko erakundeetako partizipazioak edo akzioak, edozein direla ere haiek kotizatzen duteneko merkatu arautu edo negoziazio-sistema aldeaniztuna eta erreproduzitzen, erreplikatzen edo erreferentziatzat hartzen duten indizearen osaera Nota de Vigencia.

b) Aurreko idatz-zatiaren c) eta d) letretan xedatutakoa aplikatuko zaie kapital aldakorreko inbertsioko sozietateen baliokideak diren inbertsio kolektiboko erakundeei, beste estatu batean erregistratuta daudenei, alde batera utzita, beren akzioak eskuratu, laga edo erreskatatzeari begira, inbertsiogileen talde murriztuei buruz dituzten muga guztiak; nolanahi ere, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/65/EK Zuzentarauak babestutako sozietateei aplikatuko zaie. Zuzentarau horren bidez, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuen gaineko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu ziren Nota de Vigencia.

3. Inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide kopuruaren eta haien kapitalean parte hartzeko gehieneko portzentajearen zehaztapena egingo da, erregelamendu bidez ezarriko den prozedurari jarraikiz.

4. Paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurraldeetan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzen duten subjektu pasiboek, beren partaidetza horrek zergaldiaren amaiera-egunean duen likidazio balioaren eta erosketa balioaren arteko diferentzia positiboa egotziko diote zerga oinarriaren zati orokorrari, foru lege honen 53. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Egotzitako kopurua erosketa balio handiena dela iritziko da.

Inbertsio kolektiboko erakundeak banaturiko mozkinak ez dira egotziko eta gutxitu egingo dute partaidetzaren erosketa balioa.

Idatz-zati honen lehen lerrokadan jasotzen den diferentzia, kontrako frogarik ez den bitartean, akzioaren edo partaidetzaren erosketa balioaren %15 dela iritziko da.

Akzioen nahiz partaidetzen eskualdaketaren edo itzulketaren ondoriozko errenta foru lege honen 43. artikuluaren 1. idatz-zatiaren c) letran ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta horretarako aurreko idatz-zatietan ezarritakoa aplikatuz ateratzen dena erosketa baliotzat hartuko da.

4. AZPIATALA

Irudi-eskubideak Nota de Vigencia

52. bis artikulua. Errentaegozpenak irudieskubideak lagatzeagatik Nota de Vigencia.

1. Honako inguruabar hauek gertatzen direnean, subjektu pasiboek, foru lege honetako arauetan xedatutakoarekin bat, 3. atalean aipatzen den diru-kopurua bere buruari egotziko diote:

a) Beren irudia ustiatzeko eskubidea beste pertsona edo entitate egoiliar edo ez-egoiliar bati laga izana, edo beren irudia erabiltzeko baimena edo adostasuna eman izana. Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ez du garrantzirik lagapena, adostasuna edo baimena pertsona fisikoa subjektu pasibo ez zen garai batekoa izateak.

b) Beste pertsona edo entitate batentzako zerbitzuak ematen egotea lan harreman baten esparruan.

c) Subjektu pasiboarekin lan harremana duen pertsonak edo entitateak, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan adierazitako moduan haiekin lotutako beste edozein pertsonak edo entitatek, pertsona fisikoaren irudia ustiatzeko eskubidearen lagapena edo irudia erabiltzeko adostasuna edo baimena lortu izana pertsona edo entitate egoiliar edo ez-egoiliarrekin hitzartutako egintzen bitartez Nota de Vigencia.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitako egozpena ez da bidezkoa izanen aurreko idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatutako pertsona fisikoak lan harremanaren bidez zergaldian lortutako lan etekinak ez badira eragiketa honen emaitzaren %85etik beherakoak, hots, etekinen batura gehi aurreko idatz-zatiaren c) letran aipatutako pertsona edo entitateen kargura, hantxe adierazitako egintzengatik, eskuratutako kontraprestazio guztia.

3. Egotzi beharreko diru-kopurua izanen da pertsona fisikoaren lan zerbitzuak kontratatu aurretik ordaindutako kontraprestazioa, edo 1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak, han adierazitako egintzengatik, ordaindu beharreko kontraprestazioa. Diru-kopuru horri 8. idatz-zatian aipatutako konturako diru-sarreraren zenbatekoa gehituko zaio, eta 1. idatz-zatiko a) letran aipatutako lagapenaren, adostasunaren edo baimenaren ondorioz pertsona fisikoak lortutako kontraprestazioaren balioa kenduko zaio, betiere kontraprestazio hori lortu baldin bada irudiaren titularra den pertsona fisikoa zerga honen subjektu pasibo izandako zergaldi batean.

4. Lehena. Egozpena bidezkoa denean, 1. idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatzen den pertsonak honako kenkariak egiten ahalko ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota likidotik:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietatearen gaineko zergaren baliokide edo antzekoa den zergaren edo zergen kontura, lehenengo lagatzaile izandako pertsona edo entitate ez-egoiliarrak atzerrian ordaindutakoa, hain zuzen, bere zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren ondoriozko errenta garbiaren zatiari dagokiona.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietatearen gaineko zergaren kontura, lehenengo lagatzaile izandako pertsona edo entitate egoiliarrak Espainian ordaindutakoa, hain zuzen, bere zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren ondoriozko errenta garbiaren zatiari dagokiona.

c) Atzerrian egiazki ordaindutako zerga edo karga, lehenengo lagatzaileak banatutako dibidenduen edo mozkinetako partaidetzaren banaketaren ondorioz, dela zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen baten arabera, dela kasuan kasuko herrialde edo lurraldearen barne-legediaren arabera; hain zuzen, zerga-oinarrian sartutako kopurua hartuko da aintzat.

d) Pertsona fisiko ez-egoilarrak bere irudia ustiatzeko eskubidea lehenbiziko aldiz lagatzearen ondorioz edo hura erabiltzeko adostasuna edo baimena ematearen ondorioz lortutako kontraprestazioagatik Espainian ordaindutako zerga.

e) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren baliokide edo antzekoa den zergaren edo zergen kontura, pertsona fisikoak bere irudia ustiatzeko eskubidea lehenbiziko aldiz lagatzearen ondorioz edo hura erabiltzeko adostasuna edo baimena ematearen ondorioz lortutako kontraprestazioagatik atzerrian ordaindutakoa.

Bigarrena. Kenkari horiek eginen dira nahiz eta zergak, egozpena egin zen zergaldiari ez, beste bati egokitu.

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldeetan ordaindutako zergak ez dira inola ere kenkari gisa hartuko.

Kenkari horiek, guztira hartuta, ezin dira izan zerga-oinarrian egotzitako errentagatik Espainian ordaindu beharreko kuota osoa baino handiagoak.

5. Lehena. Artikulu honetako 1. idatz-zatiaren c) letran aipatutako pertsonak edo entitateak adostutako ordainketa edo kontraprestazioa egiten duen egunari dagokion zergaldian eginen du egozpena pertsona fisikoak, salbu eta zergaldi horretan pertsona fisiko hori ez bada zerga honen subjektu pasibo. Kasu horretan, egozpena zerga hau ordaindu behar duen lehenengo edo azkeneko zergaldian eginen da, kasuan-kasuan.

Bigarrena. Egozpena zerga-oinarrian eginen da, 53. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena. Horren ondorietarako, 1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak adostutako kontraprestazioa edo ordainketa egiten duen egunari dagokion indarreko kanbio-tasa erabiliko da.

6. Lehena. Lehenengo lagatzaileak banatutako dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak ez dira lagatzaileko bazkideen zerga pertsonalean egotziko, 1. idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatutako pertsona fisikoak egotzi duen zenbatekoaren zatiari dagokionean. Konturako dibidenduek tratamendu bera izanen dute.

Erreserben banaketa kasuetan, akordio sozialean jasotako izendapena hartuko da kontuan, eta erreserba horretara ordaindutako azkeneko kopuruak aplikatu direla ulertuko da.

Bigarrena. 6. idatz-zati honetan aipatu diren dibidenduek edo partaidetzek ez dute eskubiderik sortuko nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria egiteko.

Hirugarrena. Zenbateko bakoitza behin baino ezin da egotzi, egozpenaren mota eta xedeko pertsona edo entitatea edozein izanik ere.

7. Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan ezarritakoa ulertuko da deusetan galarazi gabe, nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan xedatuta egonda, barne legedian txertatu dena.

8. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den egozpena bidezkoa denean, hango c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak diru-sarrera bat egin beharko du, han adierazitako egintzengatik pertsona edo entitate ez-egoiliarrei esku-dirutan edo gauzatan ordaindutako kontraprestazioen kontura.

Kontraprestazioa gauzatan eginez gero, 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz baloratuko da, eta konturako diru-sarrera balio horren gainean eginen.

1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak konturako diru-sarreraren aitorpena aurkeztu beharko du, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezartzen duen moduan, epeetan eta inprimakietan. Aitorpena aurkeztearekin batera, zenbatekoa finkatu beharko du, eta Nafarroako Ogasun Publikoan dirua sartu.

Konturako diru-sarreraren tasa erregelamenduz arautuko da.

6. atala. Lekualdatutako langileak Nota de Vigencia

52 ter artikulua. Lekualdatutako langileentzako araubide berezia.

1. Espainiako lurraldera lekualdatu direlako egoitza fiskala Nafarroan eskuratzen duten pertsona fisikoek aukera izanen dute ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen izaerari eutsiz, egoitza aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan, baldintza hauek betetzen dituztenean:

a) Espainiako lurraldera lekualdatu izatea bereziki kualifikatutako lanetan aritzeko, hots, zuzenean eta nagusiki lotuta daudenetan ikerketa eta garapeneko jarduerekin edo zientzia, antolaketa, kudeaketa, teknika, finantza edo merkataritza jarduerekin; edota unibertsitateko ospe handiko irakasleak izatea.

Artikulu honen ondorioetarako, ikerketa eta garapeneko jarduerak dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61. artikuluan halakotzat jotzen direnak.

b) Espainiako lurraldera lekualdatu aurreko bost urteetan ez izatea Espainiako zerga egoiliar.

c) Lekualdaketa hori laneko kontratu baten ondorioz gertatzea. Baldintza hori betetzat joko da lan harremana (arrunta edo berezia) edo estatutu baten araberakoa Espainian hasten denean enplegu emaile batekin, edo horrek aginduta eta agiri bat emanda egiten denean lekualdaketa, eta subjektu pasiboak Espainiako lurraldean den establezimendu iraunkor baten bidez lortutakotzat joko liratekeen errentak eskuratzen ez dituenean.

d) Lanak benetan Espainian egitea. Baldintza hori betetzat joko da, nahiz eta lanen zati bat atzerrian burutu, baldin eta lan horiei dagozkien ordainsariak ez badira urte naturalean lanaren ordainetan jasotakoaren 100eko 15 baino gehiago, lan horiek Espainiako lurraldean lortutako errentatzat hartu edo ez, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 13.1.c) artikuluaren arabera. Lan kontratuan ezarritakoaren ondorioz, subjektu pasiboak taldeko beste enpresa bateko eginkizunak bere gain hartzen dituenean Espainiako lurraldetik kanpo, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako moduan, aurreko muga 100eko 30era igoko da.

Atzerrian egindako lanei dagozkien berariazko ordainsarien zenbatekoa ezin frogatu denean, langileak atzerrian benetan emandako egunak hartuko dira kontuan lan horiei dagokien ordainsaria kalkulatzeko.

e) Lan horiek Espainiako egoiliarra den enpresa edo entitate batentzat egitea, edo Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor batentzat. Baldintza hori betetzat joko da zerbitzuak Espainiako egoiliarra den enpresa edo entitate baten onerako direnean, edo Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor baten onerako. Lekualdaketa enpresa-talde baten barnean egiten bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako moduan, eta ondorio horietarako bakarrik, beharrezkoa izanen da Espainiako egoiliarra den taldeko enpresak kontratatzea langilea edo enplegu emaileak aginduta lekualdatzea Espainiako lurraldera.

f) Lan harreman horren ondoriozko lan etekinak ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita ez izatea.

2. Goragoko 1. apartatuan aipatzen den subjektu pasiboaren ezkontideak edo bikotekide egonkorrak ere aukeratzen ahalko du ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboen izaerari eutsiz, baldin eta baldintza hauek betetzen baditu:

a) Espainiako lurraldera lekualdatzea 1. apartatuan aipatutako subjektu pasiboarekin batera edo geroago, baina betiere horri araubide berezia aplikatzekoa zaion lehen zergaldia amaitu aurretik.

b) Egoitza fiskala Nafarroan eskuratzea, Espainiako lurraldera lekualdatzearen ondorioz.

c) Espainiako lurraldera lekualdatu aurreko bost urteetan ez izatea Espainiako zerga egoiliar.

d) Araubide berezi hau aplikatzekoa den zergaldi bakoitzean errenta bakoitzari dagozkion zerga-oinarrien batura txikiagoa izatea zergaldi berean 1. apartatuan aipatutako subjektu pasiboari dagozkion zerga-oinarrien batura baino.

Araubide berezia aplikatuko da betekizun horiek betetzen diren ondoz ondoko zergaldietan, 1. apartatuan aurreikusitako subjektu pasiboari ere aplikatzen zaionean.

3. Xedapen honetan aurreikusitako araubidea ez zaie aplikatuko Espainiako lurraldera lekualdatu direlako egoitza fiskala Nafarroan eskuratzen duten langileei, baldin eta aurreko 10 urteetan atzerrira lekualdatu baditu entitate enplegatzaileak edo egoitza Espainian duten eta enpresa-taldea Merkataritza Kodearen 42. artikuluak ezartzen duenaren arabera osatzen duten sozietateetako edozeinek.

4. Zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak ezartzen dituen baldintzen eta prozeduraren arabera aplikatuko da araubide hori.

III. KAPITULUA

Errenten integrazioa eta konpentsazioa.

53. artikulua. Zati orokorra Nota de Vigencia.

Zerga-oinarriaren zati orokorra aurrezkiaren zati berezian sartzen ez diren etekinek eta ondare gehikuntzek eta murrizketek osatuko dute; hauek, hain zuzen:

a) Foru lege honetako 51., 52.4 eta 52. bis artikuluetan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeko VIII. tituluko III. kapituluan aipatzen diren errenta egozpenak eta etekinak zergaldi bakoitzean inolako mugarik gabe batzetik ateratzen den saldoa.

b) Hurrengo lerroaldeetan aurreikusitakotik ateratzen diren ondare gehikuntza eta murrizketen saldo positiboa.

Zergaldiko ondare gehikuntzak eta murrizketak batuko dira, hurrengo artikuluan aurreikusitakoak kenduta.

Emaitza positiboa izanez gero, aurreko ekitaldietatik datozen izaera bereko saldo negatiboak konpentsatu eginen dira, zaharrenetatik hasita, baina konpentsazioaren emaitza ez da inoiz negatiboa izanen.

Emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa idatz-zati honen a) letran aurreikusitako saldo positiboarekin konpentsatuko da, saldo positibo horren ehuneko 25 muga gisa harturik.

Letra honetan ezarritakoa aplikatu ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerroaldeetan ezarritako hurrenkera berean.

Konpentsazioa hurrengo urteetako bakoitzak ahalbidetzen duen zenbateko gehienekoan egin beharko da, eta ezin izanen da egin aurreko lerrokadan aipatzen den epetik kanpo, hurrengo urteetako ondare-gutxitzeei erantsiz.

54. artikulua. Aurrezkiaren zati berezia Nota de Vigencia.

1. Zerga-oinarriko aurrezkiaren zati berezia honako hauek osatuko dute:

a) Foru lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta 30. artikuluko 3. idatz-zatiko e) letran aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak.

Dena dela, foru lege honen 29. artikuluan aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, entitate lotu bati laga zaizkion kapital propioen zenbatekoaren soberakinari dagozkionak, zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko dira; soberakintzat hartuko da entitate lotuaren funts propioetan subjektu pasiboari dagokion partea bider hiru eginen eta zenbateko horren gainetik gelditzen den kopurua.

Soberakin hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, batetik, entitate lotuaren funts berekien zenbatekoa, zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azkeneko ekitaldiari dagokion balantzean agertzen denaren arabera, eta bestetik, egun horretan berean subjektu pasiboak duen partaidetzaren ehunekoa.

Lotura ez bada bazkideen edo partaideen eta entitatearen arteko harremanean oinarritzen, kontuan hartu beharreko partaidetza-portzentajea 100eko 25ekoa izanen da.

b) Ondare-elementuen eskualdaketetan gertatzen diren ondare-gehikuntza eta -gutxitzeak.

Aurrezkiaren zati berezian sartuko dira, orobat, ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo zaharberritzeagatik kapital moduan eskuratutako diru-laguntzen ondoriozko ondare-gehikuntzak.

2. Aurrezkiaren zati berezia idatz-zati honen a) eta b) letretatik ateratzen diren saldo positiboen batura izanen da.

a) Batu eginen dira ondasun higigarrien kapital etekinak, aurreko idatz-zatiko a) letran aipatzen direnak, aurrezkiaren zati berezian sartutakoak, zergaldiari dagozkionak.

Emaitza positiboa izanez gero, aurreko zergaldietatik datozen izaera bereko saldo negatiboak konpentsatu eginen dira, zaharrenetatik hasita, baina konpentsazio horren emaitza ez da inoiz negatiboa izanen.

Negatiboa bada, horren zenbatekoa konpentsatuko da idatz-zati honen b) letratik ateratzen den saldo positiboarekin, saldo positibo horren ehuneko 25 muga gisa harturik.

Letra honetan ezarritako arauak aplikatu ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerroaldeetan ezarritako hurrenkera berean.

b) Aurreko idatz-zatiko b) letran aipatzen diren ondare gehikuntzak eta murrizketak, zergaldian lortutakoak, batu eginen dira.

Emaitza positiboa izanez gero, aurreko ekitaldietatik datozen izaera bereko saldo negatiboak konpentsatu eginen dira, zaharrenetatik hasita, baina konpentsazioaren emaitza ez da inoiz negatiboa izanen.

Emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa idatz-zati honen a) letran aurreikusitako saldo positiboarekin konpentsatuko da, saldo positibo horren ehuneko 25 muga gisa harturik.

Letra honetan ezarritako arauak aplikatu ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerroaldeetan ezarritako hurrenkera berean Nota de Vigencia.

3. Aurreko idatz-zatian aurreikusitako konpentsazioak hurrengo urteetako bakoitzak ahalbidetzen duen zenbateko gehienekoan egin beharko dira, eta ezin izanen dira egin idatz-zati horretan aipatzen den epetik kanpo, hurrengo urteetako etekin negatiboei edo ondare-gutxitzeei erantsiz.

IV. KAPITULUA

Likidazio oinarria

55. artikulua. Likidazio oinarri orokorra Nota de Vigencia.

Likidazio-oinarri orokorra kalkulatzeko, zerga-oinarriaren zati orokorrari ondoren azaltzen diren murriztapenak aplikatuko zaizkio:

1. Gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpen eta kontribuzioengatik:

1. Pentsio planetako partaideek egindako ekarpenak, sustatzaileak plan horiei egindako kontribuzioak barne.

Halaber, enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko abenduaren 14an emandako 2016/2341 EB Zuzentarauan arautzen diren pentsio planetara partaideek eginiko ekarpenak, barne harturik sustatzaile diren enpresek eginiko kontribuzioak, betebehar hauek betetzen badira:

a) Kontribuzioak zergei dagokienez prestazioa loturik dagoeneko partaideari egoztea.

b) Partaideari etorkizunean prestazioa hartzeko eskubidea atzera egiterik gabe eskualdatzea.

c) Kontribuzio hori osatzen duten baliabideen titulartasuna partaideari eskualdatzea.

d) Estalitako gertakizunak azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan ezarritakoak izatea.

Zuzentarau horren arabera egindako ekarpenen edo kontribuzioen kasuan, horiek, osorik edo zati batean, pentsio-planetarako aurreikusitakoez bestelako kasuetan izanez gero, subjektu pasiboak lan-etekin gisa sartu beharko ditu jasotako zenbatekoak, 83.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan egiten diren ekarpenak eta kontribuzioak, honako betekizun hauek betetzen badituzte:

a) Betekizun subjektiboak:

a') Gizarte Segurantzako araubideren batean integraturik ez dauden profesionalek, haien ezkontideek eta lehen mailako odolkidetasunezko ahaideek, hala nola mutualitate horietako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko izan diren heinean, eta, foru lege honen 35. artikuluaren 1. arauan jasotzen den eran, enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia zehazteko gastu kengarri gisa erabili ez badira.

b') Gizarte Segurantzako edozein araubidetan integraturik dauden profesionalek edo enpresaburu indibidualek, haien ezkontideek eta lehen mailako odolkidetasunezko ahaideek, hala nola mutualitate horietako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko diren heinean.

c') Besteren konturako langileek edo bazkide langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru-kontratuetan ordaindutako kopuruak, lan etekin gisa egotzi zaizkien sustatzailearen ekarpenak barne, Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian ezarritakoaren arabera egin badira, aipatu bazkide langileentzako langabezia-prestazioa sartuz.

d') Besteren kontura lan egiten duten mutualista elkargokideek, haien ezkontideek eta lehen mailako odolkidetasunezko ahaideek eta mutualitate horietako langileek emandako kopuruak, lanbide elkargoa eraturik duten gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin itundutako aseguru kontratuengatik emandakoak, betiere azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan ezarritako gertakizun berberak gertatzen direnean soilik kobratzen uzteko erabakia hartu baldin badute mutualitateko kasuan kasuko organoek.

b) Mutualisten eskubide kontsolidatuak azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.8 artikuluan pentsio planetarako ezarritako kasuetan baino ezin izango dira bihurtu.

Finkatutako eskubide horiek, osorik edo zati batean, beste kasu batzuetan izanez gero, subjektu pasiboak lan-etekin gisa sartu beharko ditu jasotako zenbatekoak, 83.4 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Subjektu pasiboak 1. idatz-zati honen 3., 4. eta 5. puntuetan ezarritako gizarte aurreikuspeneko sistemetatik datozen eskubide kontsolidatuak edo eskubide ekonomikoak osorik edo hein batean baldin baditu, aurreko lerrokadan ezarritakoa aplikatuko da, Pentsio plan eta funtsen Araudian ezarritakoak ez bezalako kasuetan.

3. Gutxieneko pertsonal pasiboarengatik.

Oro har, gutxieneko pertsonala subjektu bakoitzeko 3.885 eurokoa izanen da urtean. Zenbateko horri honako hauek gehituko zaizkio:

a) 945 euro, hirurogeita bost urte edo gehiago duten subjektu pasiboentzat. Zenbatekoa 2.100 eurokoa izanen da subjektu pasiboak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baldin badu.

b) 2.750 euro subjektu pasibo desgaituentzat, frogatzen badute % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa dutela eta % 65ekoa baino txikiagoa. Zenbateko hori 9.900 eurokoa izanen da subjektu pasiboak frogatzen badu % 65eko desgaitasun-maila edo handiagoa duela.

4. Gutxieneko familiarrarengatik:

Lehena. Gutxieneko familiarra honako hau izanen da:

a) Subjektu pasiboarekin bizi eta urtean ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino errenta altuagorik jasotzen ez duen aurreko ahaide bakoitzeko, errenta salbuetsiak kenduta, zenbateko hauetako bat:

- 945 euro, aurreko ahaideak hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo, gazteagoa izan arren, idatz-zati honetako c) letran aurreikusitako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen baditu.

- 2.100 euro, aurreko ahaideak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baditu.

Letra honetan aurreikusitako errenten muga, aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako bi izanen da, familia unitate osorako.

b) Hogeita hamar urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, baldin eta subjektu pasiboarekin bizi bada eta ondorio askotarako errenta-adierazle publikotik goragoko urteko errentarik jasotzen ez badu, salbuetsiak bazter utzirik:

- 1.732 euro urtean, lehenbizikoagatik.

- 1.837 euro urtean, bigarrenagatik.

- 2.625 euro urtean, hirugarrenagatik.

- 3.517 euro urtean, laugarrenagatik.

- 3.990 euro urtean, bosgarrenagatik.

- 4.620 euro seigarrenagatik eta ondokoengatik.

Zenbateko horiek orobat aplikatuko dira ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, haren adina zein ere den, baldin eta eskubidea badu ondoko c) letran aurreikusitako kenkariak baliatzeko.

Mendekotasuneko aseguru kolektiboak direnean, Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz eratuak, aseguruaren hartzaile gisa enpresa besterik ez da agertuko, eta aseguratu eta onuradun izaera langileari egokituko zaio. Enpresak aseguru kontratu horiengatik ordaintzen dituen primek murrizketako muga berekia eta independentea izanen dute, urtean 5.000 eurokoa.

c) Subjektu pasiboarekin bizi den ondorengo ahaide ezkongabe edo aurreko ahaide bakoitzeko, bere adina zein ere den, 2.420 euro urtean, arestiko letretan xedatutakoari jarraikiz bidezkoak diren zenbatekoez gain, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte: horien urtealdi-errentak, salbuetsiak kanpo, kasuan kasuko zergaldian, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino handiagoak ez izatea, eta desgaitasunen bat izatea, eta duten desgaitasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa dela frogatzea. Zenbateko hori 8.470 eurokoa izanen da urtean, egiaztatutako desgaitasun maila % 65ekoa edo handiagoa bada.

Aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, aurreko lerrokadan aurreikusitako errenten muga ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren halako bi izanen da, familia unitate osorako.

Aurreko b) eta c) letretan xedatutakoaren ondorioetarako, ondorengo ahaideen sailkapen berean sartuko dira aplikatzekoa den legedi zibilean ezarritako terminoetan egindako tutoretza, umeordetze edo harrera kasuengatik subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak, aurreko edo ondorengo ahaideak ez direnak.

Bigarrena. Bi subjektu pasibok edo gehiagok baldin badute gutxieneko familiarrak aplikatzeko eskubidea, zenbatekoa haien artean banatuko da zati berdinetan. Ondorengo ahaideen zaintza partekatuaren kasuetan, berdin jokatuko da.

Nolanahi ere, subjektu pasiboek ahaidetasun gradu desberdina baldin badute aurreko ahaidearekin, ondorengoarekin edo pertsona lagunduarekin, gutxieneko familiarra gradurik hurbilenekoei aplikatuko zaie, non eta horiek ez duten ondorio askotarako errenta-adierazleaz goitiko errentarik (salbuetsiak alde batera utzita), kasu horretan hurrengo gradukoei aplikatuko baitzaie.

Subjektu pasibo bakoitzaren gutxieneko pertsonal eta familiarra idatz-zati honen eta aurrekoaren arabera aplikatu beharreko zenbatekoen batura izanen da.

5. Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan langileek egindako ekarpenak eta hartzailearen kontribuzioak, Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian ezarri bezala, enpresetako gizarte aurreikuspeneko planak barne.

6. Lehenengo idatz-zati honetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistemetan urtean egindako gehieneko ekarpenen multzoak, hala denean, sustatzaileek egotzitakoak barne hartzen dituenak, hurrengo 7. eta 8. puntuetan ezarritakoaren arabera, zerga oinarria murrizteko eskubidea ematen badu, ezin izango ditu gainditu azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 5.3 artikuluan ezarritako zenbatekoak.

Aurreko paragrafoan aipatutako muga handitu eginen da, kasua bada, 7. ordinaleko b) letran adierazitako zenbatekoan.

Apartatu honetan ezarritako mugez gora egindako ekarpen edo kontribuzioen gaindikinen zenbatekoek ez dute eskubiderik emanen zerga-oinarria murrizteko, ez eta jasotako prestazioak gutxiagotzeko ere, bere osotasunean tributatuko baitute.

7.

a) Aurreko puntuetan jasotzen diren murrizketen gehieneko bateratua ondoren finkatzen diren kopuruetatik txikiena izanen da:

a') Norberak ekitaldian zehar jasotako laneko etekin garbien, eta lanbide edo enpresa jardueretakoen baturaren % 30.

Nolanahi ere, berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, aurreko ehunekoa % 50 izanen da.

b') 1.500 euro urtean.

Muga hori handituko da kasu hauetan, adierazten diren zenbatekoetan:

1. Urtean 8.500 euroan, baldin eta gehikuntza hori enpresaren ekarpenetatik badator, edo langileak gizarte aurreikuspeneko tresna berari egindako ekarpenetatik badator eta ekarpen horien zenbatekoa honako taula honetan ageri diren kopuruen berdina edo txikiagoa bada, enpresaren ekarpenaren urteko zenbatekoaren arabera:

EKARPENAREN URTEKO ZENBATEKOALANGILEAREN GEHIENEKO EKARPENA
500 euro edo gutxiagoEnpresaren ekarpena bider 2,5 egitearen emaitza
500,01 eurotik 1.500 eurora1.250 euro, gehi enpresa ekarpenaren eta 500 euroren arteko diferentzia bider 0,25 egitearen emaitza
1.500 eurotik goraEnpresaren ekarpena bider 1 egitearen emaitza

Nolanahi ere, 1. koefizientea aplikatuko da langileak ekitaldian 60.000 eurotik gorako lan etekin osoak lortzen dituenean ekarpena egiten duen enpresatik; horretarako, enpresak jakinarazi beharko dio gizarte aurreikuspeneko tresnaren erakunde kudeatzaileari edo aseguratzaileari inguruabar hori ez dela gertatzen.

Ondorio horietarako, enpresak egindako ekarpenak langilearen ekarpentzat hartuko dira langilearen erabaki baten ondorio direnean.

2. Urtean 4.250 euroan, baldin eta gehikuntza hori ekarpen hauetatik badator: Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 67.1.a) artikuluan aurreikusitako pentsio plan sektorialetara egindako ekarpenetatik, ekarpen horiek egiten badituzte beren jarduera dela-eta plan horiei atxikitzen zaizkien norberaren konturako langileek edo langile autonomoek; Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 67.1.c) artikuluan aurreikusitako enpleguko pentsio plan sinplifikatuetara norberaren konturako langileek edo langile autonomoek egindako ekarpenetatik; edo enpresaburu indibidualak edo profesionalak enpleguko pentsio planetara egindako ekarpen propioetatik, plan horien sustatzailea ez ezik partaidea ere baldin bada, edo mutualista den gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara egiten dituen ekarpenetatik, bai eta enpresetako gizarte aurreikuspeneko planetara edo mendekotasun aseguru kolektiboetara egiten dituenetatik ere, horien hartzailea eta aseguratua baldin bada.

Betiere, urtean gehienez 8.500 eurokoa izanen da aurreko 1. eta 2. zenbakietan xedatutako gehikuntzak aplikatzearen ondoriozko murriztapenaren zenbatekoa.

b) Gainera, muga bereki eta independente gisa, urtean 5.000 euro, enpresek mendekotasun-aseguru kolektiboei ordaindutako primetarako, 4. ordinaleko azken paragrafoak aipaturiko kasuetan.

8. Zerga-oinarria murrizteko eskubidea ematen ahal duten enpresa ekarpen eta kontribuzioak aurreko puntuan ezarritako mugatik goitikoak badira, 1. apartatu honetan aipatutako gizarte aurreikuspeneko sistemetan ekarpenak egin dituzten partaideek, mutualistek edo aseguratuek aukera izanen dute, hurrengo bost zergaldietan soberakin horri dagozkion kopuruak murrizteko Nota de Vigencia.

9. Aurreko mugen arabera egindako murriztapenak alde batera utzita, subjektu pasiboek, baldin beren ezkontideak lan etekin garbirik edo lanbide- edo enpresa-jardueren ondoriozko etekinik jasotzen ez badu, edo horiek urtean 8.500 euro baino gutxiago egiten badute, zilegi izanen dute zerga-oinarri orokorra murriztea artikulu honetan bildutako gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenen zenbatekoan, betiere ezkontidea horien partaide, mutualista edo titularra izanik, urteko 1.000 euroko gehieneko mugarekin. Ekarpen horiei ez zaie oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga aplikatuko Nota de Vigencia.

2. Konpentsazio-pentsioengatik.

Ezkontidearen alde kontzeptu honengatik ordaintzen diren kopuruak eta urteko mantenu-kuotak, epailearen erabakiz edo notario-eskrituraz subjektu pasiboaren seme-alaben alde ezartzen direnak izan ezik, eta bikotekide egonkorraren alde ordaindutako kantitate legez galdagarriak.

3. Artikulu honetan aipatzen diren murriztapenak hamargarren, hamahirugarren, hamalaugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan ezarritakoekin batera eginen dira Nota de Vigencia.

4. Gutxieneko familiarrarengatik:

1. Gutxieneko familiarra ondoko hau izango da:

a) Subjektu pasiboarekin bizi eta urteko errenta, salbuetsiak kenduta, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino handiagorik jasotzen ez duen aurreko ahaide bakoitzeko, zenbateko hauetako bat:

- 900 euro, aurreko ahaideak hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo, gazteagoa izan arren, idatz-zati honen c) letran ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen baditu.

- 2.000 euro, baldin eta aurreko ahaideak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baditu.

Aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, letra honetan ezarritako errenten muga ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa halako bi izango da, familia unitate osorako.

b) Hogeita hamar urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, baldin eta subjektu pasiboarekin bizi bada eta ondorio askotarako errenta-adierazle publikotik goragoko urteko errentarik jasotzen ez badu, salbuetsiak bazter utzirik:

- 1.650 euro urtean lehenbizikoagatik.

- 1.750 euro urtean bigarrenagatik.

- 2.500 euro urtean hirugarrenagatik.

- 3.350 euro urtean laugarrenagatik.

- 3.800 euro urtean bosgarrenagatik.

- 4.400 euro seigarrenagatik eta ondokoengatik.

Zenbateko horiek orobat aplikatuko dira ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, haren adina zein ere den, baldin eta eskubidea badu ondoko c) letran ezarritako kenkariak baliatzeko.

Horretaz gain, letra honetan ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea ematen duen hiru urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide bakoitzeko edo haur adoptatu bakoitzeko, 2.200 euro urtean. Zenbateko hori 4.000 eurokoa izanen da urtean, baldin eta, aplikatzekoak diren arauen eta hitzarmenen arabera, adopzioak nazioartekoak badira. Adopzio kasuetan, kasuko murrizketa aplikatuko da Erregistro Zibileko izen-ematearen zergaldian eta hurrengo bietan.

c) Subjektu pasiboarekin bizi den ondorengo ahaide ezkongabe edo aurreko ahaide bakoitzeko, haren adina zein ere den, 2.200 euro urtean, arestiko letretan xedatutakoari jarraikiz bidezkoak diren zenbatekoez gain, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte: horien urteko errentak, salbuetsiak izan ezik, kasuan kasuko zergaldian, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino handiagoak ez izatea, ezgaitasunen bat izatea eta duten elbarritasun maila %33koa edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa dela egiaztatzea. Zenbateko hori 7.700 eurokoa izango da urtean, egiaztatutako elbarritasun maila %65ekoa edo handiagoa bada.

Aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, aurreko lerrokadan ezarritako errenten muga ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren halako bi izango da gehienez, familia unitate osorako.

Aurreko b) eta c) letretan xedatutakoa betetzeko, ondorengo ahaideen sailkapen berean sartuko dira aplikagarri den legedian ezarritako terminoetan egindako tutoretza, umeordetze edo harrera kasuengatik subjektu pasiboarekin lotutako pertsonak, aurreko edo ondorengo ahaideak ez direnak.

d) Subjektu pasiboak urtean 2.200 euro murriztu ahalko ditu pertsona lagundutzat jotzen den ahaide bakoitzeko, Gizarte Ongizate, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentuak horretarako ezarri dituen irizpide eta baremoen arabera, eta aipatutako subjektu pasiboarekin bizi bada.

Murriztapena pertsona lagunduaren ezkontideak edo bikote iraunkorrak egingo du, edo, horrelakorik ez badu, mailaren arabera hurbilen duen ahaideak.

Murriztapen hori ezin izango da aplikatu, lagundutako pertsonaren ahaideren batek pertsona horrengatik idatz-zati honen c) letran ezarritako gutxieneko familiarra aplikatzen duenean.

Lagundutako pertsona dela frogatu beharko da, Gizarte Ongizate, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentuak ekitaldi bakoitzean emandako ziurtagiriaren bidez.

2. Bi subjektu pasibok edo gehiagok baldin badute gutxieneko familiarrak aplikatzeko eskubidea, zenbatekoa haien artean hainbanatuko da. Ondorengo ahaideen zaintza partekatuaren kasuetan, berdin jokatuko da.

Nolanahi ere, subjektu pasiboek ahaidetasun maila desberdina baldin badute aurreko ahaidearekin, ondorengoarekin edo pertsona lagunduarekin, gutxieneko familiarra mailarik hurbilenekoei aplikatuko zaie, horiek ondorio askotarako errenta-adierazletik gorako errentarik (salbuetsiak alde batera utzita) ez badute izan ezik, kasu horretan hurrengo mailakoei aplikatuko baitzaie.

Subjektu pasibo bakoitzaren gutxieneko pertsonal eta familiarra idatz-zati honen eta aurrekoaren arabera aplikatu beharreko zenbatekoen batura izango da.

5. Ondorengo eta aurreko ahaideak, beste ahaide batzuk eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatik.

Familiaren etxean honako pertsona hauek zaintzen lan egiten dutenekin formalizatutako kontratuen ondorioz Gizarte Segurantzari egiten zaizkion kotizazioengatik subjektu pasiboak zergaldian ordaindutako kopuruak:

a) Hamasei urtetik beherako ondorengoak.

b) Subjektu pasiboari artikulu honen 4.1 idatz- zatiko a) eta c) letretan ezarritako gutxieneko familiarra aplikatzeko eskubidea ematen dioten pertsonak, edo hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritako moduan pertsona lagundutzat hartzen diren ahaideengatiko murrizketa aplikatzekoa ematen dutenak.

c) Ezkontza bidezko aurreko ahaideak, anai-arrebak eta osaba-izebak, artikulu honen 4.1 idatz-zatiko a) edo c) letretan aurreko ahaideentzat ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Murrizketa hau aplikatu ahalko da, orobat, subjektu pasiboa bera zaintzeko sinatutako kontratuen kasuan, baldin eta hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo egiaztatzen badu bere minusbaliotasun maila ehuneko 65ekoa edo handiagoa dela.

6. Alderdi politikoetarako kuotengatiko eta ekarpenengatiko murriztapena.

Alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteetako afiliazio-kuotak eta ekarpenak, urteko 600 euro bitarte, betiere kuota eta ekarpen horiek Alderdi politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera kreditatuta egonez gero.

Kenkaria egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboek ordaindutako kuotak eta ekarpenak agertzea alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesleen elkarteek Zerga Administrazioari zerga-araubidean ezarritako eredu eta epeetan aurkeztutako deklarazioetan.

7. Artikulu honetan aipatutako murriztapenak ondoko arau hauei jarraikiz egingo dira:

1. Lehenbizi aplikatuko dira 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoak, bai eta hamahirugarren, hamalaugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan ezarritakoak ere.

2. Emaitza positiboa bada, 3., 4., 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritakoa aplikatuko da, haren mugaraino. Aplikatu gabeko kopuruak, halakorik balitz, zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezia murriztuko luke, baina negatibo bihurtu gabe.

Emaitza negatiboa bada, 3., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoak zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezia gutxitzeko aplikatuko dira, eta kasu honetan ere ezin izango da negatiboa izan.

56. artikulua. Likidazio oinarri negatiboaren zati orokorraren konpentsazioa.

1. Likidazio oinarri negatiboaren zati orokorra kalkulatzeko aplika daitezkeen arauen arabera zati hori negatiboa bada, bere zenbatekoa hurrengo lau urteetan lortzen diren likidazio oinarri positiboen zati orokorrarekin konpentsatuko da.

2. Konpentsazioa hurrengo urteetako bakoitzean egin ahal den gehieneko kopuruan egingo da eta, bide batez, aurreko idatz-zatian aipatzen den lau urteko epearen barnean egin beharko da, ondorengo urteetako likidazio oinarri negatiboen zati orokorrari erantsiz.

57. artikulua. Aurrezkiaren likidaziooinarri berezia Nota de Vigencia.

Aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia 54. artikuluan ezarritako zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati berezia izanen da.

IV. TITULUA

Zerga kuota

I. KAPITULUA

Kuota osoa

58. artikulua. Kuota osoa.

Zergaren kuota osoa foru lege honen 59. eta 60. artikuluetan xedatutakoa aplikatzearen ondoriozko kuoten batura izango da.

59. artikulua. Likidazio oinarri orokorraren karga.

1. Likidazio oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio Nota de Vigencia:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)KUOTA OSOA (eurotan)OINARRIAREN GAINERAKOA, ZENBATERAINO (eurotan)APLIKATZEKOA DEN TASA (ehunekoa)
  4.45813,00
4.458579,545.57222,00
10.0301.805,3811.14525,00
21.1754.591,6314.48828,00
35.6638.648,2715.60336,50
51.26614.343,3715.60341,50
66.86920.818,6122.29044,00
89.15930.626,2150.15147,00
139.31054.197,1855.72449,00
195.03481.501,94139.31050,50
334.344151.853,49Oinarriaren gainerakoa52,00

Apartatu honetan ezarritakoa aplikatzeko, banku-agiri bidez justifikatzen diren ordaindutako kopuruak bakarrik hartuko dira kontuan.

2. Batez besteko karga-tasatzat joko da honako eragiketa honen emaitza: eskalaren aplikazioaren ondoriozko kuota zati likidazio oinarri orokorra eta zatidura 100ez biderkatzea. Batez besteko karga-tasa bi hamarrenekin emango da.

3. Epailearen erabakiaren edo notario-eskrituraren ondorioz seme-alaben mantenurako urteko kuotak ordaintzen dituzten subjektu pasiboen kasuan, urteko kuota horien zenbatekoa likidazio-oinarri orokorra baino txikiagoa bada, bereizita aplikatuko da 1. idatz-zatian aurreikusitako eskala: ordaindutako urteko mantenu-kuoten guztizko zenbatekoari alde batetik, eta gainerako likidazio-oinarri orokorrari bestetik Nota de Vigencia.

60. artikulua. Aurrezkiaren likidaziooinarri bereziaren kargatasa Nota de Vigencia.

Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)KUOTA OSOA (eurotan)OINARRIAREN SOBERAKINA, ZENBATERAINO (eurotan)APLIKATZEKOA DEN TASA (ehunekoa)
  6.00020
6.0001.2004.00022
10.0002.0805.00024
15.0003.280185.00026
200.00051.380100.00027
300.00078.380Gainerakoak28

II. KAPITULUA

Kuota likidoa

61. artikulua. Kuota likidoa.

Zergaren kuota likidoa kuota osoan hurrengo artikuluan ezarritako kenkarietatik datozenak eginez kalkulatuko da, negatiboa izan ezin dela.

62. artikulua. Kuotakenkariak Nota de Vigencia.

1. Ohiko etxebizitzarengatiko kenkaria.

a) Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza dena edo izanen dena eskuratzeagatik kasuko zergaldian ordaindutako kopuruaren ehuneko 15, etxebizitza babestutzat kalifikatu bada eta eskuratzen den unean salmenta-prezioaren muga bat ezarria badu. Halaber, kenkari horretarako eskubidea emanen du 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten eta Nafarroako Lurralde Estrategiako 10. eremuko 10.4 azpieremuaren barruan ez dauden udalerrietan dauden etxebizitzak eskuratzeak, baldin eta udalerri horietan etxebizitza babesturik ez badago.

Kenkari honen gehieneko oinarria 7.000 eurokoa izanen da urtean:

Lehena. Etxebizitza subjektu pasiboaren ohiko bizilekua izatea hiru urteko epean jarraian. Hala ere, etxebizitzak izaera hori izan zuela ulertuko da, nahiz epe hori ez iragan, subjektu pasiboa hiltzen bada edo etxebizitza aldatzera nahitaez behartzen duten inguruabarrak gertatzen badira.

Bigarrena. Subjektu pasiboa etxebizitzan benetan bizitzea eta etengabean hamabi hilabetez, etxebizitza erosi edo obrak bukatzen ziren egunetik kontatzen hasita. Hala ere, subjektu pasiboak ohiko exebizitza badu daukan kargu edo enpleguarengatik, epe hori kargu uztearen egunetik hasiko da kontatzen.

Ohiko etxebizitza erosteko kopurutzat hartuko dira, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzekin eta betebeharrekin, erosteko aukera biltzen duen errentamendu araubidearen kasuan, balio erantsiaren gaineko zerga dela-eta zergaldian ordaindutako kuotak, baldin eta kontratuetan klausula bat baldin badago, erosteko aukera duen pertsona irmoki konprometitzen duena aukera hortaz sei urtetik beherako epean baliatzeko, betiere ohiko etxebizitza erosteko kasuetan, etxebizitza babestutzat kalifikatu bada eta eskuratzen den unean salmenta-prezioaren muga bat ezarria badu. Baldin eta aukera hori ezarritako epean baliatzen ez bada, egindako kenkarirako eskubidea galduko da, eta erregelamenduz ezartzen den moduan erregularizatu beharko da egoera.

Ezkontza-deuseztasuneko, dibortzioko edo banantze judizialeko kasuetan, zergadunak kenkari hori baliatzen jarraitu ahalko du, erregelamendu bidez ezartzen denari jarraikiz, ezkontzak indarra izan zuen bitartean ohiko etxebizitza izan zena eroste aldera zergaldian ordaindutako kopuruena hain zuzen ere, baldin eta ohiko etxebizitza izaten jarraitzen badu elkarrekin izaniko seme-alabentzat eta haiekin gelditzen den gurasoarentzat, etxebizitza babestutzat kalifikatu bada eta eskuratzen denean saltzeko prezioan muga ezarria badu.

b) Kenkari honen oinarria etxebizitza erosteko ordaindutako diru kopuruek osatuko dute, eroslearen kargu sortu diren gastuak barne. Inoren finantzaketarekin egin bada, horren ondoriozko amortizazioa, korrituak eta gainerako gastuak ere gehituko zaizkio oinarriari.

Hauxe kenduko zaio aurreko lerroaldean aipatzen den kenkari-oinarriari: aurretik zegoen ohiko etxebizitzarengatik kuotari kendu zaizkion kenkariei zegokien oinarriaren zenbatekoa, eta baita ohiko etxebizitza berrian berriro inbertitzeagatik salbuetsitako ondare-gehikuntzaren zenbatekoa ere. Aipatutako kenketa hori egiteko, subjektu pasiboak ezin izango du ohiko etxebizitza berria erosteagatiko kenkaria aplikatu kuotan, baldin eta berri horretan inbertitzen diren zenbatekoek ez badituzte gainditzen lehen aipatutako kopuruak.

c) Ohiko etxebizitza edo etxebizitzak erosi edo zaharberritzeagatik egindako kenkariei dagozkien oinarrien zenbateko osoak ezin izanen du 120.000 euroko zenbatekoa gainditu, subjektu pasiboaren zergaldien batura aintzat hartuz.

d) Idatz-zati honetan xedatutakoaren eraginetarako, zergak aitorpen bateratua eginez ordaindu diren zergaldietan ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeagatik egindako kenkariei dagozkien oinarriak, kenkarirako eskubidea sortu zuten subjektu pasiboek egindakotzat hartuko dira.

e) Kenkari honetarako, ezkontzaren araubide ekonomikoa konkista edo ganantzialak direlarik, joko da ezkontzak iraun duen artean pagatu diren kopuruak, idatz-zati honetako b) letrak aipatzen dituenak, konkista edo ganantzial sozietatearen funtsekin egin direla, eta kenkaria ezkontide bakoitzari dagokio bakoitzak sozietate horretan duen parte-hartzearen proportzioan.”

f) Aurreko a) letran ezarritakoa gorabehera, ohiko etxebizitza egokitzeko lan eta instalazioak egiten dituzten subjektu pasiboek, baita etxebizitza hori babestutzat kalifikatu ez denean ere, zilegi izanen dute ohiko etxebizitzarengatik aurreikusitako kenkaria aplikatzea, baita lan horiek eraikinaren elementu komunak eta finkatik bide publikora pasatzeko beharrezkoak direnak badira ere, ondoko zehaztapen hauekin:

a') Egokitze lan edo instalazioek Administrazio eskudunaren ziurtagiria izanen dute, haien irisgarritasuna eta zentzumen-komunikazioa bermatzeko beharrezkoak direla frogatzeko, bide emanen baitute horrela ezgaitasuna duten pertsonak haietan duintasunez moldatzeko, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

b') Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitzan egokitze lan edo instalazioak egin behar baldin badira subjektu pasiboak berak, haren ezkontideak edo bikotekide iraunkorrak, edo harekin bizi den ahaideren batek, zuzenekoa nahiz albokoa, odolkidetasunezkoa nahiz ezkontza bidezkoa, hirugarren gradura bitartekoa, hori barne, ezgaitasuna izateagatik, zilegi izanen da horiengatik kenkaria egitea.

c') Etxebizitzan b') letran aipaturiko pertsonetatik edozeinek bizi beharko du, jabe, errentari, azpierrentari nahiz usufruktudun izan.

Ulertuko da etxebizitza nahitaez aldatzea eskatzen duen egoera dela aurreko etxebizitza desegokia izatea ezgaitasuna dela-eta.

d') Egin beharreko obrak hiri-finkatik bide publikora pasatzeko beharrezkoak diren eraikineko elementu komunak aldatzeko nahiz zentzumenezko komunikaziorako oztopoak gainditzeko edo haien segurtasuna bultzatzeko balio duten dispositibo elektronikoak aplikatzeko behar direnak baldin badira, aurreko b') letran aipatutako subjektu pasiboaz gain, etxebizitza dagoen ondasun higiezinaren jabekide diren subjektu pasiboek ere aplikatzen ahalko dute kenkari hori.

g) Bi seme-alaba edo gehiagoko familia unitateen kasuan, a) letran adierazitako ehuneko 18koa izanen da. Portzentaje hori ehuneko 30ekoa izanen da abenduaren 31n familia ugariak direnen ohiko etxebizitzaren kasuan, Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

h) Subjektu pasiboak kenkari hau aplikatzeko eskubidea izanen du zergaldiko oinarrien batura, 53. eta 54. artikuluek ezarritakoaren arabera kalkulatua eta, kasua bada, 55.2 artikuluak aipatzen dituen pentsio konpentsatzaileek gutxitua, ondoko zenbateko hauek baino txikiagoa baldin badauka:

a') 24.000 euro, oro har.

b') 27.000 euro, kenkaria edukitzeko eskubidea ematen dien ondorengo bat edo bi dituzten subjektu pasiboentzat.

c') 30.000 euro, kenkaria edukitzeko eskubidea ematen dieten hiru ondorengo edo gehiago dituzten subjektu pasiboentzat, edo g) letran aipatzen diren familia ugarientzat.

Zenbateko horiei 3.000 euro gehituko zaizkie 100eko 33ko edo hortik gorako eta 100eko 65etik beherako desgaitasuna duen subjektu pasibo bakoitzeko, edo 7.000 euro, desgaitasuna 100eko 65ekoa edo handiagoa denean. Lerrokada honetan adierazitako zenbatekoak 1.500 euro edo 3.500 euro izanen dira, hurrenez hurren, ezgaitasuna izan eta kenkaria edukitzeko eskubidea ematen duen ondorengo ahaide bakoitzagatik Nota de Vigencia.

2. Etxebizitzaren alokairuagatiko kenkaria.

Ehuneko 15, gehienez ere 1.500 euro urteko, subjektu pasiboak zergaldian bere ohiko helbidea den etxebizitzaren alokairuagatik ordaindu dituen diru kopuruena, betiere ondoko baldintzak tarteko baldin badira:

- Subjektu pasiboak zergaldian ez izatea 30.000 euro baino gehiagoko errentarik, salbuetsiak bazter utzita.

- Zergaldian alokairu kontzeptuan ordaindutako diru-kopuruak, salbuetsiak kenduta, subjektu pasiboaren errenten 100eko 10 gainditzea.

Kenkari hori 100eko 20koa izanen da, gehienekoa urteko 1.600 eurokoa izanik, zergaldian zehar subjektu pasiboaren ohiko bizileku den etxebizitzaren alokairuagatik ordaindutako kopuruen gain, baldin eta subjektu pasibo horrek, aurreko baldintzak beterik, 30 urte baino gutxiagoko adina badauka edo 71.1.c) artikuluak aipaturiko familia-unitate bateko kide bada, salbu eta, azken kasu horretan, aita eta ama elkarbizitzan badaude edo seme-alaba amankomunen gaineko zaintza partekatua badute Nota de Vigencia.

3. Kenkariak enpresa edo lanbide jardueretan.

Zerga honen subjektu pasiboei, enpresa- edo lanbide-jardueretan aritzen badira, sozietateen gaineko zergari buruzko arauetan enpresa inbertsiorako eta enplegu sorkuntzarako ezarririk edo ezartzeko dauden bultzagarri eta pizgarriak aplikatu ahalko zaizkie kuotan egin beharreko kenkari edo itzulketa gisa, kenkarien portzentajeak, baldintzak eta mugak berdinak direlarik.

Hala ere, pizgarri horiek bakarrik aplikatuko zaizkie zerga oinarrien estimazio objektiboko araubideko subjektu pasiboei, erregelamendu bidez hala ezartzen denean eta araubide horren ezaugarri eta betebehar formalak kontuan harturik Nota de Vigencia.

4. Dohaintzengatiko kenkariak.

Maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginean ezarritakoak.

Trataera bera izanen dute beren seme-alabek ikasten duten ikastetxe itunduetako irakaskuntza-kooperatibei subjektu pasiboek eginiko dohaintzek. Dohaintza horiek aipatutako testu bateginaren 15., 16. eta 48. artikuluetan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte Nota de Vigencia.

5. Lanagatiko kenkaria.

Lehena. Lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek diru-kopuru hauek kentzen ahalko dituzte:

a) 10.500 euroko edo hortik beherako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.400. euro.

b) 10.500,01 eta 17.500 euro arteko lan-etekin garbiak dituzten subjektu pasiboek: 1.400 euro ken etekin garbi horien zenbatekoari 10.500 euro kenduta bider 0,1 eginda ateratzen den emaitza Nota de Vigencia.

c) 17.500,01 eta 35.000 euro bitarteko lan-etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 700 euro Nota de Vigencia.

d) 35.000,01 eta 50.000 euro bitarteko lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 700 euro ken eragiketa honen emaitza: etekin garbi horien zenbatekoa ken 35.000 euro, eta horren emaitza bider 0,02.

e) 50.000 eurotik gorako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 400 euro.

Apartatu honen ondorioetarako soilik, lan-etekin garbiak kalkulatuko dira lan-etekin guztiak batuz, salbuetsiak barne Nota de Vigencia.

Bigarrena. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa eta ehuneko 65ekoa baino txikiagoa izanik, jarduneko langile gisa aritu eta lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboen kasuan, aurreko idatz-zatian aipatzen den kenkaria ehuneko 50 handiagoa izanen da. Desgaitasuna ehuneko 65ekoa edo handiagoa dutenentzat kenkaria ehuneko 100 handituko da.

Hirugarrena. Bosgarren idatz-zati honetan aurreikusitako kenkariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu foru lege honetako 59.1 artikuluko eskala lan etekin garbiei aplikatzetik heldu den emaitza.

6. Sindikatu-kuoten kenkaria.

Lan etekinak dituzten subjektu pasiboek sindikatuei ordaindutako kuoten % 15 kentzen ahalko dute. Kenkari horren oinarria, gehienez ere, 600 eurokoa izanen da urtean.

Kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek sindikatuek Zerga Administrazioari aurkeztutako aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako ereduetan Nota de Vigencia.

7. Arrisku-kapitaleko entitateen kapitalari edo funts berekiei egindako diru ekarpenek kuota osoan kenkari bat izateko eskubidea emanen dute, zeina gauzatuko baita Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeko 94.7. artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Arrisku-kapitaleko entitateen kapitalari edo funts berekiei egindako diru ekarpenek kuota osoan kenkari bat izateko eskubidea emanen dute, zeina gauzatuko baita Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 110.10. artikuluan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Arrisku-kapitaleko entitateen kapitalerako edo funts berekietarako diru-ekarpenen ondoriozko kenkaria aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak beren-beregi baimentzea, arrisku-kapitaleko entitateek eskatu ondoren Nota de Vigencia.

8. Alderdi politikoentzako kuoten eta ekarpenen kenkaria.

Alderdi politikoei, federazioei, koalizioei edo hautesle-elkarteei ordaindutako afiliazio-kuoten eta ekarpenen % 15eko kenkaria aplikatzen ahalko da, betiere aipatu kuotak eta ekarpenak frogatzen badira, Alderdi Politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 8.1 artikuluaren arabera. Kenkari horren oinarria, gehienez ere, 600 eurokoa izanen da urtean.

Kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesle-elkarteek administrazioan aurkezten dituzten aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako ereduetan Nota de Vigencia.

9. Kenkari pertsonal eta familiarrak Nota de Vigencia:

a) Gutxieneko pertsonalarengatik:

Oro har, gutxieneko pertsonalarengatiko kenkaria subjektu pasibo bakoitzeko 1.084 eurokoa izanen da urtean. Zenbateko horri kopuru hauek gehituko zaizkio:

a') 264 euro, hirurogeita bost urte edo gehiagoko adina duten subjektu pasiboentzat. Zenbateko hori 585 eurokoa izanen da subjektu pasiboak hirurogeita hamabost urte edo gehiagoko adina baldin badu.

b') 766 euro, desgaitasuna duten subjektu pasiboentzat, frogatzen badute %33ko desgaitasuna edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa dutela. Zenbateko hori 2.757 eurokoa izanen da subjektu pasiboak frogatzen duenean %65eko edo gehiagoko desgaitasuna duela.

c') 150 euro, zergaldian 30.000 euro baino gutxiagoko errentak, salbuetsiak barne, dituzten subjektu pasiboentzat.

b) Gutxieneko familiarrengatik:

Gutxieneko familiarrengatiko kenkariak hauek izanen dira:

a') Subjektu pasiboarekin bizirik, urtean ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino errenta altuagorik, errenta salbuetsiak kenduta, jasotzen ez duen aurreko ahaide bakoitzeko, zenbateko hauetako bat:

Lehena. 264 euro, aurreko ahaideak hirurogeita bost urte edo gehiagoko adina badu edo, gazteagoa izan arren, apartatu honetako c') letran aurreikusitako kenkariak aplikatzeko eskubidea badu.

Bigarrena. 585 euro, baldin eta aurreko ahaideak hirurogeita hamabost urte edo gehiagoko adina badu.

Baldin aurreko ahaide horiek familia-unitate baten parte badira, letra honetan aurreikusitako errenta-muga izanen da, familia-unitate osorako, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako bi.

Ulertuko da subjektu pasiboarekin bizi direla zentro espezializatuetan bizi diren aurreko ahaideak, ekonomikoki haren menpekoak badira.

b') Lehena. Hogeita hamar urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, baldin eta subjektu pasiboarekin bizi bada eta ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino gehiagoko errentarik ez badu urtean jasotzen, salbuetsiak bazter utzirik:

- 483 euro urtean, lehenbizikoagatik.

- 512 euro urtean, bigarrenagatik.

- 732 euro urtean, hirugarrenagatik.

- 981 euro urtean, laugarrenagatik.

- 1.111 euro urtean, bosgarrenagatik.

- 1.286 euro seigarrenagatik eta ondokoengatik.

Zenbateko horiek orobat aplikatuko dira ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, haren adina zein ere den, baldin eta eskubidea ematen badu ondoko c') letran aurreikusitako kenkariak baliatzeko.

Horretaz gain, letra honetan ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea ematen duten hiru urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide edo haur adoptatu bakoitzeko, 644 euro urtean. Zenbateko hori 1.170 eurokoa izanen da urtean, baldin eta, aplikatzekoak diren arauen eta hitzarmenen arabera, adopzioak nazioartekoak badira. Adopzio kasuetan, kasuko kenkaria aplikatuko da Erregistro Zibileko izen-ematearen zergaldian eta hurrengo bietan.

Bigarrena. Zergaldian 30.000 euro baino gehiagokoak ez diren errentak, salbuetsiak barne, dituzten subjektu pasiboentzat, 1. ordinaleko kenkariaren zenbatekoa, subjektu pasibo bakoitzari dagokiona, honako eskala hau aplikatzetik suertatzen den zenbatekoan handituko da:

a) 20.000 euro arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: %40.

b) 20.000,01 eurotik 30.000 euro arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: %40, ken subjektu pasiboak 20.000 eurotik gora duen errenta-gaindikinak azken kopuru horrekiko egiten duen proportzioa 50ekin biderkatzearen emaitza.

Emaitza gisa lortzen den portzentajea bi hamarrenetara biribilduta adieraziko da.

3) Subjektu pasiboarekiko elkarbizitzaren parekotzat joko da haren ondorengo ahaideek harekiko duten menpekotasun ekonomikoa, salbu eta aplikatzekoa bada 59.3 artikuluan xedatutakoa.

c') Subjektu pasiboarekin bizi den ondorengo ahaide ezkongabe edo aurreko ahaide bakoitzeko, haien adina zein ere den, 674 euro urtean, aurreko letren arabera bidezkoak diren zenbatekoez gain, baldin eta haiek urtean dituzten errentak, salbuetsiak kanpo, ez badira, kasuko zergaldian, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino handiagoak, frogatzen badute %33 edo gehiagoko eta %65 baino gutxiagoko desgaitasun-gradua. Zenbateko hori 2.360 eurokoa izanen da urtean, frogatutako desgaitasun-gradua %65 edo gehiagokoa bada.

Aurreko ahaide horiek familia-unitate baten parte badira, aurreko paragrafoan ezarritako errenta-muga izanen da ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren (IPREM) halako bi, familia unitate osorako.

Aurreko b') eta c') letretan xedatutakoaren ondorioetarako, ondorengo ahaideekin parekatuko dira aplikatzekoa den legedi zibilean ezarritako terminoetan egindako tutoretza, harrera edo ordezkaritzako kuradoretza kasuengatik subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak, aurreko edo ondorengo ahaideak ez direnak. Halaber, ondorengo ahaideekin parekatuko dira urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretuaren 50.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta harreran izan zituztenekin adin-nagusitasunera edo emantzipaziora arte elkarbizitzen jarraitzea libreki adosten duten pertsonak ere. Aipatu foru dekretuaren bidez, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamendua onetsi zen. Egoera hori eskubide sozialen arloko eskumena duen departamentuak egiaztatu beharko du. Ondorengo ahaideekin parekatuko dira, halaber, subjektu pasiboak ebazpen judizial bidez esleiturik zaintza eta jagoletzaren araubidean dituen pertsonak, aurreko egoerez bestelakoetan daudenak.

Baldin bi subjektu pasibok edo gehiagok badute gutxieneko familiarrengatiko kenkariak aplikatzeko eskubidea, horien zenbatekoa haien artean hainbanatuko da zati berdinetan, salbu eta b') 2) letran ezarritako igoera. Ondorengo ahaideei dagokienez berdin jokatuko da zaintza partekatuaren kasuetan.

Nolanahi ere, subjektu pasiboek ahaidetasun gradu desberdina baldin badute aurreko ahaidearekin edo ondorengoarekin, gutxieneko familiarrarengatiko kenkaria gradurik hurbilenekoei aplikatuko zaie, non eta horiek ez duten ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino gehiagoko errentarik (salbuetsiak alde batera utzita), kasu horretan hurrengo gradukoei aplikatuko baitzaie.

c) Ondorengo eta aurreko ahaideak, beste ahaide batzuk eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatik:

Kengarria izanen da subjektu pasiboak zergaldian ordaindu dituen kopuruen ehuneko 75, kopuru horiek dagozkienean honako pertsonak etxean zaintzeko lanetan diharduten pertsonekin formalizatutako kontratuen ondorioz enplegatzailearen kargura suertatzen diren Gizarte Segurantzarako kotizazioei:

a') Hamasei urte baino gutxiagoko ondorengo ahaideak. Ondorio hauetarako, ondorengo ahaideekin parekatuko dira aplikatzekoa den legedi zibilean ezarritako moduan egindako tutoretza edo harreragatik subjektu pasiboarekin lotura duten hamasei urte baino gutxiagokoak. Ondorengo ahaideekin parekatuko dira, halaber, ebazpen judizial bidez subjektu pasiboaren zaintza eta jagoletzaren pean edo ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden pertsonak, lehengo egoeretan ez daudenak.

b') Subjektu pasiboari eskubidea ematen diotenak artikulu honetako b) letrako a') edo c') letretan aurreikusitako gutxieneko familiarrarengatiko kenkaria aplikatzeko, edo hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritako baldintzetan pertsona lagunduaren izaera duten ahaideengatiko kenkaria aplikatzeko.

c') Aurreko ahaideak, ezkon-ahaidetasunezkoak direnak; anai-arrebak; osaba-izebak. Betiere, artikulu honen b) letrako a') edo c') letretan aurreko ahaideentzat ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Kenkari hori ere aplikatzen ahalko da subjektu pasiboa bera zaintzeko formalizatutako kontratuen kasuan, hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasuna frogatzen badu.

10. Enpresa edo lanbide jarduera jakin batzuetan aritzeagatiko kenkaria.

a) Enpresa edo lanbide jardueretan aritzeagatik etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek, idatz-zati honetako b) letran ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, artikulu honen 5. idatz-zatian ezarritako kenkaria aplikatzen ahalko dute, lan etekinak jasotzen dituztenen baldintza berberetan, kendu beharreko kopuruei eta lortutako etekin garbien tarteei dagokienez.

b) Kenkari hau aplikatu ahal izateko, betebehar hauek bete beharko dira:

1. Enpresa- edo lanbide-jardueraren etekin garbia zehazten bada zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate sinplifikatuari edo modalitate bereziari heldurik, kuotako kenkaria bateraezina izanen da 36. artikuluko A.3 eta B.4 letretan aurreikusitakoak diren etekin garbiaren murriztapenekin Nota de Vigencia.

2. Bere ondasun edo prestazioen entrega guztiak pertsona fisiko edo juridiko bakar bati egin beharko zaizkio, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritako moduan lotuta ez dagoenari, edo bestela, zergaduna ekonomikoki menpekoa den langile autonomoa izatea Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen II. tituluaren III. kapituluan xedatutakoari jarraikiz, eta ekonomikoki hura menpean duen bezeroa ez izatea entitate lotu bat 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluaren arabera”..

3. Bere enpresa eta lanbide jarduera guztiei dagozkien gastu kengarri guztiak ezin dira izan jarduera horietan aitortutako etekin osoen 100eko 30etik gorakoak.

4. Zergaldi osoan, erregelamenduz ezartzen diren betebehar guztiak bete beharko dira, bai formazkoak, baita informazioaren, kontrolaren eta egiaztapenen gainekoak ere.

5. Zergaldian, subjektu pasiboak lan etekinik ez jasotzea. Dena dela, zergaldia bitartean langabezia prestazioa edo Zergari buruzko Foru Legearen 14.2.a) artikuluan adierazitako prestazioren bat jasotzea ez da baldintza horren ez-betetze gisa hartuko, betiere prestazioetan urtean 4.000 euro baino gehiago jasotzen ez badira.

6. Subjektu pasiboak zergaldian jasotzen dituen diru-sarreren 100eko 70 gutxienez konturako diru-sarreraren edo atxikipenaren beharra izatea.

7. Subjektu pasiboak jarduera ekonomiko bat ere ez egitea errenta-egozpenaren araubideko entitate baten bidez.

c) Kenkari honi artikulu honen 5. idatz-zatiko 2. eta 3. puntuetan ezarritakoa aplikatuko zaio.

d) Subjektu pasiboak lan etekinak ere jasotzen baditu, idatz-zati honen b) letraren 5. puntuan ezarritakoari jarraikiz, kenkariaren kalkulua egiteko eta kenkariaren muga finkatzeko, lan etekin garbiei enpresa edo lanbide jardueren etekin garbiak batuko zaizkie. Kasu horretan ez da aplikatuko artikulu honen 5. idatz-zatian ezarritako lanaren kenkaria.

11. Kenkaria, langileek enpresako kapitalean partaidetza izateagatikoa.

a) Subjektu pasiboek zilegi izanen dute beren zerbitzuak ematen dituzteneko entitateko akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko ordaindutako kopuruen 100eko 15eko kenkaria egitea, edo enpresa-taldea Merkataritza Kodearen 42. artikuluak ezartzen duenaren arabera osatzen duten edozein sozietatetakoak. Eskuratzailea emakumezkoa bada ehuneko hori igoko da, eta 100eko 20 izanen da.

Baldin eta akzioak edo partaidetzak eskuratzen edo harpidetzen badira enpresa beraren akzioak edo partaidetzak, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera taldea osatzen duten sozietateetako edozeinenak, eskualdatu ondoren, betiere aurreko bost urteetan egindako eskualdaketak aintzat hartuta, kenkariaren oinarria izanen da entitateko partaidetzaren gehikuntzari dagokion eskurapenaren edo harpidetzaren zenbatekoa, eskualdaketa horren aurreko unean zegoenaren aldean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko, eskualdaketak mantentze-epea ez betetzeagatik kenkaria erregularizatzea ekarri badu.

b) Ekitaldi bakoitzean aplikatzen den kenkaria ezin izanen da 1.500 euro baino gehiagokoa izan, eroslea gizonezkoa bada, edo 2.000 euro baino gehiagokoa, emakumezkoa bada.

Aipatu mugak gainditzeagatik edo kuota-gutxiegitasunagatik kenkaririk ez duten kopuruak hurrengo lau ekitaldietan amaitzen diren zergaldietan aplikatzen ahalko dira, aipatu mugak errespetatuz.

c) Subjektu pasiboak hurrenez hurreneko ekitaldietan izanen dituen kenkarien zenbatekoen baturak ez dira izanen 6.000 euro baino gehiagokoak, gizonezkoen kasuan, eta 8.000 euro baino gehiagokoak, emakumezkoak badira.

d) Kenkaria egin ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

1. Langileak entitatean lan egin izana, edo enpresa taldea osatzen duten edozein sozietatetan, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak ezartzen duen zentzuan, erosketa egin aurreko bost urteetako hirutan, gutxienez ere.

Erosketa edo suskripzioa egin eta gero, langileak bere zerbitzuak entitatean ematen segituko du, edo, kasua bada, enpresa taldea osatzen duten sozietatetako edozeinetan, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak ezartzen duen zentzuan, ondorengo bost urteetan. Baldintza hori ez litzateke betegabetzat joko baldin eta langilea hilko balitz, ezintasun osoaren edo erabatekoaren ondorioz lan egiteari utziko balio, kaleratuko balute edo konkurtso-prozedura baten ondorioz enpresa likidatuko balitz.

Zenbaki honetan biltzen diren epeak kontatzeko orduan, lanean emandako alditzat joko dira langileak senitartekoen zainketarako eszedentziako egoeran entitate horietakoren batean eman dituen denboraldiak.

2. Akzioek edo partaidetzek izan behar dute halako entitateetakoak non, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 8.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, ez baitira ondare-entitatetzat jotzen.

3. Akzioak edo partaidetzak ez dira inongo merkatu araututan negoziaziorako onartuta egonen.

4. Kenkarirako eskubidea ematen duten akzioak edo partaidetzak bost urtez eduki beharko dira, gutxienez, ez bada langilea hil dela, kaleratu dutela, edo entitatea likidatua izan dela konkurtso-prozedura baten ondorioz.

Akzioak edo partaidetzak eskualdatzen badira enpresa beraren akzioak edo partaidetzak, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera taldea osatzen duten sozietateetako edozeinenak, eskuratu edo harpidetu ondoren, betiere aurreko bost urteetan eskuratuak edo harpidetuak aintzat hartuta, ulertuko da eskuratutako azkenak eskualdatu direla lehenbizi.

5. Aurreko 4. zenbakiak aipatzen duen epean zehar, langile bakoitzak entitatean izanen duen zuzeneko eta zeharkako partaidetza, bere emazte, arbaso, ondorengo eta hirugarren mailarainoko alboko senitartekoenarekin batera, ezin izanen da % 20 baino handiagoa izan. Entitatea talde baten barruan badago, portzentaje hori bete beharko da taldekoak diren entitateetako bakoitzari dagokionez.

6. Apartatu honetan esaten dena ez da aplikagarria izanen akzioen eta partaidetzen eskualdatzea beren gaineko aukera-eskubidea baliatuz egiten denean.

Atal honetan ezartzen den kenkaria aplikatzeko betebeharrak ez betetzeak ekarriko du, subjektu pasiboarentzat, bere tributu egoera erregularizatzeko betebeharra, 83.4 artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz Nota de Vigencia.

12. Energia berriztagarrien instalazioetan eginiko inbertsioengatiko kenkariak.

a) Berokuntzarako eta elektrizitatea sortze aldera Iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzen duten instalazioetan egindako inbertsioek eskubidea emanen dute inbertsio horien zenbatekoen 100eko 15eko kenkaria egiteko, honako muga hauekin:

1.a) Energia elektrikoa sortzeko instalazioetako inbertsioak kengarri izanen dira baldin eta araudi indardunaren arabera autokontsumora bideratzen badira, eta metaketarako sistemak eduki ahalko dituzte, bai eta saretik isolatutako autokontsumo-instalazioak ere.

Instalazioek ez dute kenkaria izateko eskubiderik emanen, baldin eta Eraikuntzaren Kode Teknikoaren arabera derrigorrezko izaera badute, salbu eta instalazioen potentzia nominala handiagoa bada eskatzen den gutxienekoa baino. Halakoetan, kenkaria aplikatu ahalko zaio instalazioaren kostuaren parte bati; hots, eskatzen den gutxieneko horretatik gora instalatutako potentziari dagokion proportzioan”.

2.a) Eraikingintzaren Kode Teknikoari jarraikiz proiektu batean aginduzkoa bada energia berriztagarrien instalazio bat egitea etxeko ur beroa sortzeko, kengarri izanen da berokuntzaren eta/edo hoztearen lagungarri gisa ere diseinatutako instalazioetan egindako inbertsioa bakarrik. Kasu honetan instalazioaren kostuaren ehuneko 70eko kenkaria baino ez da aplikatuko, ulertzen baita gainerako ehuneko 30a dela aipatu araua betetzeko behar den inbertsioa.

3.a) Bero-ponpak erabiltzen dituzten instalazioei dagokienez, inbertsio kengarritzat joko da emandako energia berriztagarriaren eta ponpak emandako energia termiko erabilgarriaren arteko erlazioari dagokion inbertsio-ehunekoa bakarrik, Europako Batzordeak 2013ko martxoaren 1ean emandako Erabakiari jarraituz, zeinak gidalerroak ezartzen baititu Estatu kideek hainbat teknologiatako bero ponpetatik datorren energia berriztagarria kalkulatzeko. Baldin eta ponpari eragiteko lehen mailako energia iturri berriztagarrietatik badator osorik, kengarritzat joko da inbertsioaren zenbateko osoa.

b) Iturri berriztagarrietatik datorren energiatzat joko da iturri ez-fosiletatik datorren energia; hau da, haize-energia, eguzki-energia (termikoa eta fotovoltaikoa), energia geotermikoa, giro-energia, marea-energia, olatu-energia eta bestelako energia ozeanikoak, energia hidraulikoa, eta biomasatik, zabortegietako gasetatik, araztegietako gasetatik eta biogasetik datorrena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauan definitzen diren moduan.

Bereziki, iturri berriztagarrietatik datorren energiatzat joko da hidrogeno berriztagarria, hots, aurreko paragrafoan aipatutako iturri ez-fosiletatik lortutako hidrogenoa Nota de Vigencia.

c) Halaber, kengarri izanen dira mikrosareetan egindako inbertsioak. Mikrosaretzat jotzen da halako multzo bat, kargak, generazio banatuko elementuak, biltegiratze elementuak eta kontrol- eta kudeaketa-elementu eta -sistemak dituena, sare elektrikoarekin konektatuta daudenak konexio puntu baten beraren bidez, eta energia kudeatzeko estrategia bati loturik daudenak. Mikrosare horiek elikatuko dira, funtsean, sorkuntza berriztagarriko iturrien bidez, baina energia fosilen erabilera baztertu gabe; euskarri gisa, egoera jakin batzuetan, edo errentagarritasun ekonomikoko arrazoi betiere justifikatuengatik. Sorkuntza ez-berriztagarriko elementuei ez zaie kenkaririk aplikatuko.

d) Goiko a) letran ezarritako kenkari-portzentajea honako kasu hauetan handitu ahalko da, baina inolaz ere ez 100eko 30etik gora:

Lehenengoa) Energia elektrikoa sortzeko instalazioetako inbertsioak:

a') Baldin eta energia elektrikoaren ekoizpenak ez badu negutegi efektuko gas-emisiorik sortzen (energia fotovoltaikoko, eolikoko edo hidraulikoko instalazioak edo bestelakoak), kenkariaren portzentajea 10 puntu handituko da.

b') Baldin eta energia elektrikoa iturri berriztagarrien bidez sortzeko instalazioak energia-metaketako sistema bat badauka, litio Ioiaren teknologian edo antzeko edo gehiagoko energia-dentsitateko teknologia batean oinarritua, 2 kWh baino gehiagoko ahalmenarekin, kenkariaren portzentajea 10 puntu handituko da.

c') Baldin eta mikrosare batean egindako inbertsio bat bada, bi energia-iturri berriztagarri desberdinekin, kenkariaren portzentajea 5 puntu handituko da.

d') Autokontsumo partekatuko proiektu batean egindako inbertsioa edo energia-komunitate baten inbertsioa bada, kenkariaren ehunekoa 5 puntu gehituko da Nota de Vigencia.

Bigarrena) Energia berriztagarrien instalazioetako inbertsioa bizilagunen erkidego batek egiten duenean, kenkariaren portzentajea 5 puntu handituko da.

Hirugarrena) Energia berriztagarrien iturriak erabiltzen dituzten erabilera termikoetarako instalazioetan egindako inbertsioen kasuan, inbertsioaren xede den instalazioa berokuntzako/etxeko ur beroko sistema hidraulikoari konektatuta badago, kenkariaren portzentajea 5 puntu handituko da.

Laugarren. Erabilera termikoetarako instalazioetan egiten diren inbertsioen kasuan, gasaren ordez hidrogeno berriztagarria erabiltzen bada, kenkariaren ehunekoa 15 puntu igoko da gehienez, hidrogeno berriztagarria erabiltzen den heinean Nota de Vigencia.

e) Energiaren arloko organo eskudunak egiaztapen-txosten bat prestatuko du, egin diren inbertsioen zenbatekoari buruzkoa, zeinak ez baititu jasoko energia-produkzioko helburuak betetzeko beharrezkoak ez diren elementuetan eginiko inbertsioak, bai eta funtzionamenduan hasteko datari buruzkoa, instalazioak erregela tekniko aplikagarrien arabera zerbitzuan jarri izanari buruzkoa, eta a) eta d) letretan ezarritakoari jarraituz aplikatzekoak diren kenkari-portzentajeei buruzkoa ere.

Kenkariaren oinarria txosten horretan egiaztatutako inbertsioen zenbatekoaren araberakoa izanen da, eta kenkaria txostena egiten den egunetik aurrera aurkeztu beharreko lehenengo autolikidazioan aplikatuko da Nota de Vigencia.

f) Baldin eta aipatutako instalazioak enpresa- edo lanbide-jarduerei atxikita badaude, kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergari buruzko araudian ezarritakoari jarraituz eta artikulu honetako 3. apartatuan ezarritakoarekin bat”..

13. Ibilgailu elektrikoetan edo hibrido entxufagarrietan eginiko inbertsioagatiko kenkaria.

a) Ibilgailu berrietan egindako inbertsioek eskubidea emanen dute 100eko 30eko kenkaria egiteko, baldin eta ibilgailu elektrikoak badira, eta 100eko 5eko kenkaria, berriz, ibilgailu hibrido entxufagarriak badira, baldin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urtarrilaren 15eko 168/2013 (EB) Erregelamenduan zehaztutako kategoria hauetakoren batekoak badira:

Lehenengoa) M1 turismoak: Gehienbat pertsonak eta haien ekipajea garraiatzeko asmatu eta fabrikatutako ibilgailu motordunak, gidariaren eserlekuaz gain zortzi eserleku dituztenak, gehienez.

Bigarrena) N1 furgonetak edo kamioi arinak: Gehieneko masa 3,5 tona baino gehiagokoa ez duten salgaiak garraiatzeko xede nagusiarekin asmatu eta fabrikatutako ibilgailu motordunak.

Hirugarrena) L1e ziklomotorrak: Bi gurpileko ibilgailuak, fabrikazioz orduko 45 kilometroko gehieneko abiadura hartzen dutenak eta 4 kW baino gehiagokoa ez den potentzia jarraitu nominala dutenak.

Laugarrena) L2e trizikloak: Hiru gurpileko ibilgailuak, fabrikazioz orduko 45 kilometroko gehieneko abiadura hartzen dutenak eta 4 kW baino gehiagokoa ez den potentzia jarraitu nominala dutenak.

Bosgarrena) L6e kuadriziklo arinak: Kuadriziklo arinak, hutsean 350 kilogramoko edo hortik beherako masa dutenak (baterien masa kontuan hartu gabe), fabrikazioz orduko 45 kilometroko edo hortik beherako abiadura hartzen dutenak eta 4 kW-ko edo hortik beherako gehieneko potentzia dutenak.

Seigarrena) L7e kuadriziklo astunak: Kuadrizikloak, hutsean 400 kilogramoko edo hortik beherako masa dutenak (550 kg-koa, salgai-garraiorako diren ibilgailuen kasuan), baterien masa kontuan hartu gabe, eta 15 kW-koa edo hortik beherakoa den gehieneko potentzia dutenak.

Zazpigarrena) L3e, L4e eta L5e kategoriak: Bi gurpileko ibilgailuak, edo ibilgailuaren luzetarako erdiko ardatzarekiko simetrikoak edo asimetrikoak diren hiru gurpilekoak, diseinuko abiadura 45 km/h baino gehiagokoa dutenak.

Zortzigarrena) Motor elektrikodun bizikletak Nota de Vigencia.

b) Ibilgailuagatiko kenkariaren oinarriak ezin izanen ditu gainditu honako muga hauek Nota de Vigencia:

Lehena) M1 eta N1 kategorietako ibilgailuei dagokienez: 32.000 euro.

Bigarrena) L1e eta L2e kategorietako ibilgailuei dagokienez: 5.000 euro.

Hirugarrena) L3e, L4e eta L5e kategorietako ibilgailuei dagokienez: 10.000 euro.

Laugarrena) L6e eta L7e kategorietako ibilgailuei dagokienez: 15.000 euro.

Bosgarrena) Motor elektrikodun bizikletei dagokienez: 1.500 euro Nota de Vigencia.

c) Subjektu pasiboak kenkaria aplikatzen ahalko du, soilik, a) letraren ordinaletako bakoitzean jasotzen diren ibilgailuetako bakar batengatik.

Ordinal horietan aipatzen den ibilgailu mota bakoitzagatik, kenkaria lau urtean behin baizik ez da egiten ahalko, salbu eta ibilgailua lapurretaren edo erabateko ezbeharraren ondorioz galtzen bada. Kasu horretan, subjektu pasiboak aseguruaren kalte-ordaina jaso baldin badu, horren zenbatekoak kenkariaren oinarria minoratuko du Nota de Vigencia.

d) Baldin subjektu pasiboaren errentak, salbuetsiak barne, ez badira zergaldian 30.000 euro baino gehiagokoak, a) letran ezarritako kenkari-portzentajeak honakoak izanen dira: ehuneko 35, ibilgailu elektrikoentzat; eta ehuneko 10, ibilgailu hibrido entxufagarrientzat. Baldin subjektu pasiboa familia-unitate baten kide bada, aipatu errenta-muga ez da 60.000 euro baino gehiagokoa izanen, eta familia-unitatearen osotasunari buruzkoa izanen da Nota de Vigencia.

e) Baldin eta aipatutako inbertsioak enpresa- edo lanbide-jarduerei atxikita badaude, sozietateen gaineko zergari buruzko araudian ezarritakoari jarraituz aplikatuko da kenkaria, artikulu honetako 3. apartatuan ezarritakoarekin bat Nota de Vigencia.

14. Errekarga-sistemetan egindako inbertsioagatiko kenkaria.

a) Kengarri izanen da potentzia arrunteko edo handiko errekarga sistema bat abiarazteko behar diren obra zibilean, instalazioetan, kableetan eta lotura puntuetan egindako inbertsioaren zenbatekoaren 100eko 15, Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2014ko urriaren 22ko 2014/94/EB Zuzentarauan ezarritako definizioari jarraikiz.

Instalazioek ITC BT-52 Jarraibide Tekniko Osagarria onesten duen abenduaren 12ko 1053/2014 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute.

b) Goiko a) letran ezarritako kenkari-portzentajea honako kasu hauetan handitu ahalko da:

Lehenengoa) Errekarga-gunearen potentzia 7,4 kW-koa edo handiagoa bada eta 22 kW-koa edo txikiagoa bada, kenkariaren portzentajea 2 puntu handituko da.

Bigarrena) Errekarga-gunearen potentzia 22 kW baino handiagoa eta 50 kW baino txikiagoa bada, kenkariaren portzentajea 5 puntu handituko da.

c) Kenkariaren oinarriak ezin izanen ditu gainditu honako muga hauek:

Lehenengoa) Potentzia arrunteko errekarga puntuetarako: 5.000.euro.

Bigarrena) Potentzia handiko errekarga puntuetarako: 25.000 euro.

d) Energiaren arloko organo eskudunak egiaztapen-txosten bat emanen du, egin diren inbertsioen zenbatekoari buruzkoa eta a) eta b) letretan ezarritakoari jarraituz aplikatzekoak diren kenkari-portzentajeei buruzkoa.

Kenkariaren oinarria txosten horretan egiaztatutako inbertsioen zenbatekoaren araberakoa izanen da, eta kenkaria txostena egiten den egunetik aurrera aurkeztu beharreko lehenengo autolikidazioan aplikatuko da Nota de Vigencia.

e) Baldin eta aipatutako inbertsioak enpresa- edo lanbide-jarduerei atxikita badaude, kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergari buruzko araudian ezarritakoari jarraituz eta artikulu honetako 3. apartatuan ezarritakoarekin bat.

63. artikulua. Frogagiriak.

Aurreko artikuluak aipatzen dituen kenkariak erregelamenduz zehazten diren baldintzei jarraiki justifikatu beharko dira.

64. artikulua. Kenkariak aplikatzeko arauak Nota de Vigencia.

1. 62. artikuluko 4, 6, 8, 12, 13 eta 14. apartatuetako kenkari-oinarrien baturak ezin izanen du gainditu subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren % 25.

Dena den, 62. artikuluko 12, 13 eta 14. apartatuetan ezarritako kenkariak direnean, aurreko paragrafoan adierazitako muga gainditzeagatik edo kuota-gutxiegitasunagatik kendu ez diren kopuruak aplikatzea zilegi izanen da, aipaturiko muga hori errespetaturik, hurrengo lau ekitaldietan amaitzen diren zergaldietan.

2. 62.3. artikuluan aipatzen diren kenkarien mugak batera aplikatuko zaizkio 61. artikuluak ezarritakoaren arabera finkatutako kuota likidoari.

3. Inbertsio berari ezin izanen zaio kenkari bat baino gehiago aplikatu, berariazko xedapenik izan ezean.

4. Salbuetsitzat deklaratutako dirulaguntzak jasotzen badira inbertsioa finantzatzeko, horiek kenkariaren oinarria minoratuko dute.

Kenkariaren oinarria inbertsioaren zenbatekoa izanen da, salbu eta hori ezarritako gehieneko muga baino handiagoa bada; halakoetan, aipatutako muga izanen da kenkariaren oinarria.

65. artikulua. Ondareegoera egiaztatua Nota de Vigencia.

62.1 artikuluak aipatzen duen kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboak zergaldiaren amaieran duen ondarearen balio egiaztatuak gutxienez hasieran egiaztatutakoa baino handiagoa izan beharko du, egindako inbertsioen zenbatekoari dagokionez. Ez dira zenbatuko interesak eta finantziazioaren gainerako gastuak.

Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko zergaldiaren amaieran subjektu pasiboaren ondarearen zati izaten jarraitzen duten ondare elementuek zergaldi horretan izan dituzten balio-gehikuntzak edo -gutxitzeak.

III. KAPITULUA

Kuota diferentziala

66. artikulua. Kuota diferentziala Nota de Vigencia.

Kuota diferentziala ateratzeko, zergaren kuota likidoari zenbateko hauek kenduko zaizkio:

a) Hurrengo artikuluan ezarrita dagoen nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria.

b) Foru lege honetan eta berau garatzeko erregelamenduzko arauetan ezartzen diren atxikipenak, konturako diru-sarrerak eta ordainketa zatikatuak.

c) 51.8 eta 52 bis.4 artikuluetan aipatzen diren kenkariak.

d) Subjektu pasiboak izaera hori bereganatzen baldin badu bizilekua aldatzeagatik, 80.8 artikuluan aipatzen diren atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, baita ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kontura ordaindutako kuotak ere, bizileku aldaketa egiten den zergaldian sorrarazi direnak.

e) 80.10 artikuluan aipatzen diren atxikipenak Nota de Vigencia.

f) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan ordaindutako kuotak. Kuotak errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateek ordaintzen dituztenean, bazkide, erkide edo partaideek entitatearen errentatik egozten zaien proportzioaren arabera aplikatuko dituzte kenkariak, 49.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kenkari hori errentak eratxikitzeko araubidean dagoen entitatearen zergaldiko negozio zifra garbia 1.000.000 euro baino gutxiago izan denean soilik aplikatu ahal izanen da.

Udal kuoten kasuan, kenkariaren gehieneko zenbatekoa jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuota izanen da.

Kenkari hau bateraezina izanen da zenbateko bera enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia zehazteko gastu kengarritzat hartzearekin Nota de Vigencia.

67. artikulua. Nazioarteko ezarpen bikoitzarengatiko kenkaria.

1. Subjektu pasiboaren errenten artean atzerrian erdietsi eta kargatutako etekinak edo ondare gehikuntzak daudenean, kuota likidoari ondoko zenbatekoetako txikiena kenduko zaio:

a) Zerga honen edo Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren izaera bera edo antzekoa duen beste zerga bat kitatzeko atzerrian ordaindutako zenbateko efektiboa, etekin edo ondare gehikuntza horien gainean.

b) Likidazio oinarriaren zati bati batez besteko karga-tasa efektiboa aplikatzearen emaitza. Aipatutako zati hori atzerrian kargatutako errentei dagokie eta bidezkoa zen barne araudia aplikatu zaio.

2. Ondore horietarako, batez besteko karga-tasa efektiboa kalkulatzeko honako eragiketa hau egin beharko da: kuota likidoa zati likidazio oinarria eta zatidura 100ez biderkatzea. Helburu hori dela-eta, zergaldiko likidazio oinarriaren zati orokorrean eta aurrezkiaren zati berezian sartu beharreko errentei dagokien kasuan kasuko karga-tasa bereizi beharko da. Karga-tasa bi hamarrenekin emango da.

3. Atzerrian establezimendu iraunkor baten bidez errentak eskuratzen diren kasuetan, artikulu honetan ezarritako nazioarteko zergapetze bikoitzarengatiko kenkaria aplikatuko da, eta ez da inola ere aplikatuko zergapetze bikoitza baztertzeko prozedura, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoa, alegia Nota de Vigencia.

68. artikulua. Alargunpentsioen eta kotizaziopeko erretiropentsioen ondoriozko kenkariak Nota de Vigencia Nota de Vigencia.

A) Alargun-pentsioengatiko kenkariak.

1. Gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko eskubidea duten alargun-pentsioengatiko kenkaria.

Lehena. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, alargun-pentsioa jasotzen duen subjektu pasiboak, gutxienekoetarainoko osagarriak, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 59. artikuluan aipatutakoak, jasotzeko eskubidea badu, kenkari bat aplikatzen ahalko du, kasuan kasuko pentsio motarentzat ezarritako gutxieneko urteko zenbatekoaren (aipatutako testu bateginaren 60. artikuluan arautzen den amatasuneko osagarria gehituta, kasua bada) eta 9.906,40 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Bigarrena. Alargun-pentsioa beste pentsio batzuekin batera jasotzen den kasuan, kenkaria izanen da jasotako pentsioen zenbatekoen baturaren (amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.906,40 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Hirugarrena. Gizarte gaien arloko eskumena duen departamentuari kenkari hori aldez aurretik ordaintzeko eskatzen ahalko zaio. Kasu horretan ez da zergako kuota diferentzialaren gaineko kenkaririk eginen.

Kenkaria egiteko prozedura erregelamendu bidez arautuko da, bai eta aldez aurretiko ordainketa eskatzeko eta eskuratzeko prozedura ere. Erregelamendu horretan gutxieneko bat ezartzen ahalko da, irizpidetzat kudeaketaren efizientzia hartuta, eta gutxieneko horretatik behera ez da kenkariaren ordainketa aldez aurretik jasoko.

2. Gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko eskubiderik ez duten alargun-pentsioengatiko kenkaria.

Lehena. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, Gizarte Segurantzarengandik kotizaziopeko alarguntasun-pentsio bat jasotzen duen subjektu pasiboak, baldin eta pentsio horren zenbatekoa handiagoa bada kasuko pentsio-motarako finkaturiko urteko gutxieneko kuota baino eta txikiagoa 9.906,40 euro baino, zilegi izanen du kenkari bat aplikatzea, jasotzen duen urteko pentsio-zenbatekoaren (aipatutako testu bateginaren 60. artikuluan arautzen den amatasuneko osagarria gehituta, kasua bada) eta 9.906,40 euroko zenbateko horren arteko alde negatiboa adinakoa.

Bigarrena. Alargun-pentsioa beste pentsio batzuekin batera jasotzen den kasuan, kenkaria izanen da jasotako pentsioen zenbatekoen baturaren (amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.906,40 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Hirugarrena. Kenkari hori egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboa beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, horrekin batera, zergaldian, guztira, 17.022,60 eurotik gorako zenbatekoa egiten duen beste errentarik jaso ez izana, salbuetsiak barne, alargun-pentsioa eta kenkaria bera gehituta.

Aipatutako errentak muga horretatik gora baldin badaude, mugaz gaindiko kopurua kenkariaren zenbatekoari kenduko zaio behar den heinean, kenkaria ezerezteraino ere, kasua bada.

Subjektu pasiboa familia unitate bateko kide denean, kenkaria egin ahal izateko beharrezkoa izanen da familia unitate horretako ezein kide beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera; gainera, lehen paragrafoan ezarritako errenta-muga 19.812,80 eurokoa izanen da, familia unitate osoa hartuta, eta kenkaria, kasua bada, murriztuko da bigarren paragrafoan ezarritako moduan.

Aurreko paragrafoetan ezarritako errenta-muga zehazterakoan, ez dira sartuko pobrezia energetikoa edo etxebizitzaren galera saihesteko laguntza publikoak, ahulezia ekonomiko berezia edo bazterketa sozialaren arriskua duten etxeetan jasotzen direnak.

Laugarrena. 2. atal honetan araututako kenkaria ez da aldez aurretik ordaintzerik izanen.

Erregelamendu bidez ezarriko da kenkari hori baliatzeko prozedura.

3. Zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruko (SOVI) alargun-pentsioengatiko kenkaria.

Lehena. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruko (SOVI) alargun-pentsio bat jasotzen duen subjektu pasiboak kenkari bat egiten ahalko du, jasotako pentsioaren urteko zenbatekoaren (aipatutako testu bateginaren 60. artikuluan arautzen den amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.906,40 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Bigarrena. Zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruko (SOVI) alargun-pentsioa beste pentsio batzuekin batera jasotzen den kasuetan, kenkaria izanen da jasotako pentsioen zenbatekoen baturaren (amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.906,40 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Hirugarrena. Kenkari hori egiteko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboa beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, horrekin batera, zergaldian, guztira, 17.022,60 euro baino gehiagoko zenbatekoa egiten duen beste errentarik jaso ez izana, salbuetsiak barne, alargun-pentsioa eta kenkaria bera gehituta.

Aipatutako errentak muga horretatik gora baldin badaude, mugaz gaindiko kopurua kenkariaren zenbatekoari kenduko zaio behar den heinean, kenkaria ezerezteraino ere, kasua bada.

Subjektu pasiboa familia unitate bateko kide denean, kenkaria egiteko beharrezkoa izanen da familia unitate horretako ezein kide beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, gainera, lehen paragrafoan ezarritako errenta-muga 19.812,80 eurokoa izanen da, familia unitate osoa hartuta, eta kenkaria murriztuko da, kasua bada, bigarren paragrafoan ezarritako moduan.

Aurreko paragrafoetan ezarritako errenta-muga zehazterakoan, ez dira sartuko pobrezia energetikoa edo etxebizitzaren galera saihesteko laguntza publikoak, ahulezia ekonomiko berezia edo bazterketa sozialaren arriskua duten etxeetan jasotzen direnak.

Laugarrena. Gizarte gaien arloko eskumena duen departamentuari kenkari hori aldez aurretik ordaintzeko eskatzen ahalko zaio. Kasu horretan ez da zergako kuota diferentzialaren gaineko kenkaririk eginen.

Kenkaria egiteko prozedura erregelamendu bidez arautuko da, bai eta aldez aurretiko ordainketa eskatzeko eta eskuratzeko prozedura ere. Erregelamendu horretan gutxieneko bat ezartzen ahalko da, kudeaketaren efizientzia irizpidetzat hartuta, eta gutxieneko horretatik behera ez da kenkariaren ordainketa aldez aurretik jasoko.

4. A) letrako kenkariei aplikatu beharreko arau orokorrak.

Lehena. Letra honetan araututako kenkariak kalkulatzearen ondorioetarako, alargun-pentsioa edo horrekin baterako beste edozein pentsio ez baldin bada jaso zergaldi osoan, haren zenbatekoa urtera eramanen da. Kasu horretan, alargun-pentsioa jasotzeko eskubidea zergaldian zehar zenbat egunez eduki, horren proportzioan kalkulatuko da kenkaria.

Bigarrena. Letra honetan araututako kenkariak bateraezinak izanen dira errenta bermatuko prestazioak jasotzearekin, zeina araututa baitago inklusio sozialerako eta errenta bermaturako eskubideei buruzko azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean, eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerako prestazioak jasotzearekin, zeina araututa baitago maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege-dekretuan.

Hori hala izanik ere, prestazio horiek ez badira zergaldi osoan zehar jaso, prestazioak zenbat egunez ez diren jaso, horren proportzioan kalkulatuko dira kenkariak Nota de Vigencia.

Hirugarrena. Diru kopuru horiek, 9.906,40, 17.022,60 eta 19.812,80 eurokoak, A) letra honetan aipatzen direnak, 2017an aplikatuko dira. Hurrengo urteetan, zenbatekoen urteroko eguneratzea eginen da Nafarroan KPIak duen gehikuntzaren eta Nafarroako batez besteko soldaten multzoaren balio handiagoarekin, erregelamendu bidez ezarriko den moduan.

B) Kotizaziopeko erretiro-pentsioengatiko kenkariak.

1. Gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko eskubidea duten kotizaziopeko erretiro-pentsioengatiko kenkariak.

Lehena. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, Gizarte Segurantzarengandik kotizaziopeko erretiro-pentsio bat jasotzen duen subjektu pasiboak, baldin eskubidea badu Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 59. artikuluan aipatutako gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko, kenkari bat aplikatzen ahalko du, kasuan kasuko pentsio motarentzat ezarritako urteko gutxieneko zenbatekoaren (aipatutako testu bateginaren 60. artikuluan arautzen den amatasuneko osagarria gehituta, kasua bada) eta 9.356,30 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Bigarrena. Erretiro-pentsioa beste pentsio batzuekin batera jasotzen den kasuan, kenkaria izanen da jasotako pentsioen zenbatekoen baturaren (amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.356,30 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Hirugarrena. Subjektu pasiboa familia unitate bateko kide denean, kenkaria egiteko beharrezkoa izanen da unitateko kide bat ere beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, horrekin batera, zergaldian, guztira, erretiro-pentsioa eta dagokion kenkaria gehituta eta salbuetsiak barne, familia unitateak 19.812,80 euro baino gehiagoko errentarik jaso ez izana.

Aipatutako errentak muga hortik gorakoak izanez gero, soberakinak kenkariaren zenbatekoa gutxituko du behar den kopuruan, baita deuseztu ere, kasua bada.

Aurreko paragrafoan ezarritako errenten muga zehazteko, ez dira kontuan hartuko pobrezia energetikoa edo etxebizitzaren galera ekiditeko laguntza publikoak, ahulezia ekonomiko berezia edo gizarte bazterketaren arriskua duten etxeetan jasotzen direnak.

2. Gutxienekoetarainoko osagarriak jasotzeko eskubiderik ez duten kotizaziopeko erretiro-pentsioengatiko kenkariak.

Lehena. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, Gizarte Segurantzatik kotizaziopeko erretiro-pentsioa jasotzen duen subjektu pasiboak, pentsio hori kasuan kasuko pentsio motarentzat finkatutako gutxieneko urteko zenbatekotik gorakoa eta 9.356,30 euroko zenbatekotik beherakoa bada, kenkari bat egiten ahalko du, jasotako pentsioaren urteko zenbatekoaren (aipatutako testu bateginaren 60. artikuluan arautzen den amatasuneko osagarria barne, halakorik bada) eta 9.356,30 euroko zenbateko horren arteko alde negatiboa adinakoa.

Bigarrena. Erretiro-pentsioa beste pentsio batzuekin batera jasotzen den kasuan, kenkaria izanen da jasotako pentsioen zenbatekoen baturaren (amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.356,30 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Hirugarrena. Kenkari hori egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboa beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, horrekin batera, zergaldian, guztira, 17.022,60 eurotik gorako zenbatekoa egiten duen beste errentarik jaso ez izana, salbuetsiak barne, erretiro-pentsioa eta kenkaria bera gehituta.

Aipatutako errentak muga horretatik gora baldin badaude, mugaz gaindiko kopurua kenkariaren zenbatekoari kenduko zaio behar den heinean, kenkaria ezeztatzeraino ere, kasua bada.

Subjektu pasiboa familia unitate bateko kide denean, kenkaria egiteko beharrezkoa izanen da familia unitate horretako ezein kide beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, gainera, lehen paragrafoan ezarritako errenta-muga 19.812,80 eurokoa izanen da, familia unitate osoa hartuta, eta kenkaria murriztuko da bigarren paragrafoan ezarritako moduan.

Aurreko paragrafoetan ezarritako errenta-muga zehazterakoan, ez dira sartuko pobrezia energetikoa edo etxebizitzaren galera saihesteko laguntza publikoak, ahulezia ekonomiko berezia edo bazterketa sozialaren arriskua duten etxeetan jasotzen direnak.

3. Zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) zahartzaro-pentsioen ondoriozko kenkariak.

Lehena. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruko (SOVI) zahartzaro-pentsio bat jasotzen duen subjektu pasiboak kenkari bat egiten ahalko du, jasotako pentsioaren zenbatekoaren (aipatutako testu bateginaren 60. artikuluan arautzen den amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.356,30 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Bigarrena. Zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruko (SOVI) zahartzaro-pentsioa beste pentsio batzuekin batera jasotzen den kasuan, kenkariaren zenbatekoa izanen da jasotako pentsioen zenbatekoen baturaren (amatasuneko osagarria barne, kasua bada) eta 9.356,30 euroko zenbatekoaren arteko alde negatiboa adinakoa.

Hirugarrena. Kenkari hori egiteko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboa beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera, eta, horrekin batera, zergaldian, guztira, erretiro-pentsioa eta dagokion kenkaria gehituta eta salbuetsiak barne, 17.022,60 euro baino gehiagoko zenbatekoa egiten duen beste errentarik jaso ez izana.

Aipatutako errentak muga horretatik gora baldin badaude, mugaz gaindiko kopurua kenkariaren zenbatekoari kenduko zaio behar den heinean, kenkaria ezerezteraino ere, kasua bada.

Subjektu pasiboa familia unitate bateko kide denean, kenkaria egiteko beharrezkoa izanen da familia unitate horretako ezein kide beharturik ez egotea ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztera; gainera, lehen paragrafoan ezarritako errenta-muga 19.812,80 eurokoa izanen da, familia unitate osoa hartuta, eta kenkaria murriztuko da, kasua bada, bigarren paragrafoan ezarritako moduan.

Aurreko paragrafoetan ezarritako errenta-muga zehazterakoan, ez dira sartuko pobrezia energetikoa edo etxebizitzaren galera saihesteko laguntza publikoak, ahulezia ekonomiko berezia edo bazterketa sozialaren arriskua duten etxeetan jasotzen direnak.

4. B) letrako kenkariei aplikatu beharreko arau orokorrak.

Lehena. Letra honetan araututako kenkariak kalkulatzearen ondorioetarako, erretiro-pentsioa edo horrekin baterako beste edozein pentsio ez baldin bada jaso zergaldi osoan, zenbateko hori urtera eramanen da. Kasu horretan, zergaldian zehar erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea zenbat egunetan dagoen, kopuru horren proportzioan kalkulatuko da kenkaria.

Bigarrena.–Letra honetan araututako kenkariak bateraezinak izanen dira errenta bermatuko prestazioak jasotzearekin, zeina araututa baitago inklusio sozialerako eta errenta bermaturako eskubideei buruzko azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean, eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerako prestazioak jasotzearekin, zeina araututa baitago maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege-dekretuan.

Hori hala izanik ere, prestazio horiek ez badira zergaldi osoan zehar jaso, prestazioak zenbat egunez ez diren jaso, horren proportzioan kalkulatuko dira kenkariak Nota de Vigencia.

Hirugarrena. Letra honetan araututako kenkariak ez dira aldez aurretik ordainduko.

Kenkari hori baliatzeko prozedura erregelamendu bidez ezarriko da.

Laugarrena. a) Kenkaria kalkulatzerakoan kontuan hartu beharreko zenbatekoak:

9.356,30 euroko zenbatekoa, letra honen aurreko ataletan aipatzen dena, 2017an aplikatuko da.

2018an, zenbateko hori kalkulatuko da 9.631,40 euroko zenbatekoari aplikatuz Nafarroan KPIak duen gehikuntzaren eta Nafarroako 2017ko batez besteko soldaten multzoaren balio handiagoarekin, erregelamendu bidez ezarriko den moduan.

2019an, zenbateko hori kalkulatuko da 9.906,40 euroko zenbatekoari aplikatuz Nafarroan KPIak duen gehikuntzaren eta Nafarroako 2017ko eta 2018ko batez besteko soldaten multzoaren balio handiagoarekin, erregelamendu bidez ezarriko den moduan.

Hurrengo urteetan, kopurua izanen da aurreko urtekoari Nafarroan KPIak duen gehikuntzaren eta Nafarroako batez besteko soldaten multzoaren balio handiagoa aplikatzetik suertatzen dena, erregelamendu bidez ezarriko den moduan.

b) Errenta muga kalkulatzeko kontuan hartu beharreko zenbatekoak:

B) letra honetan aipatzen diren zenbatekoak, 17.022,60 eurokoa eta 19.812,80 eurokoa, 2017an aplikatuko dira. Hurrengo urteetan, Nafarroako KPIaren igoeraren eta Nafarroako batez besteko soldaten artean balio handienaren arabera gaurkotuko dira, erregelamenduz ezartzen den moduan.

68. bis artikulua. Kotizaziorik gabeko erretiropentsioengatiko kenkaria Nota de Vigencia.

1. Dagokion kuota diferentziala finkatu ondoren, kotizazio gabeko erretiro-pentsioa (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginaren 369. artikulutik 372. artikulura bitartekoetan arautua) jasotzen duen subjektu pasiboak, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 5. artikuluak errenta bermatua jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen baditu, zegokiokeen errenta bermatuaren urteko zenbatekoa adinako kenkaria egiten ahalko du.

Kenkaria Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoari jarraikiz eginen da.

2. Kenkari honetarako eskubidea izateko, subjektu pasiboa behartuta egonen da Gizarte Zerbitzuen eskumena duen departamentuari eskatzera kenkariaren ordainketa aurreratua egiteko, erregelamenduz ezarritako prozedurarekin bat. Kenkariaren ordainketa aurreratua eskatu ezean ez da sortuko kenkaria aplikatzeko eskubidea. Ulertuko da kenkari hori aplikatu dela ordainketa aurreratua kobratzen den unean.

3. Bateraezinak izanen dira artikulu honetan arautzen den kenkaria eta maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege-dekretuan araututako bizitzeko gutxieneko diru-sarrera.

68. ter artikulua. Kotizaziorik gabeko erretiropentsioengatiko kenkaria Nota de Vigencia.

1. Dagokion kuota diferentziala finkatuta dela, energia elektriko berriztagarria ekoizteko Nafarroan kokatuta dauden instalazioen titular edo titularkide diren subjektu pasiboek, instalazio bakoitzeko potentzia instalatu izenduna 100 kW-etik gorakoa ez bada, kenkari gehigarri bat egiten ahalko dute energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga dela-eta Nafarroako Zerga Ogasunari ordaindutako tributu-kuotengatik.

2. Zer zergalditan ordaindu den, haietan ordaindutako tributu-kuotengatik eginen da kenkaria, zein den ere energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren autolikidazioari eta ordainketa zatikatuari dagokien zergaldia.

3. Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen titularkidetasunaren kasuan, titulartasun juridikoari kasu bakoitzean aplikatzen zaizkion arau edo itunen arabera eginen da kenkaria eta, haiek ez badira modu sinesgarrian agertzen, kenkaria erdibana dela ulertuko du Zerga Administrazioak.

4. Kenkariaren zenbatekoa ez da 500 eurotik gorakoa izanen sebjektu pasibo bakoitzeko Nota de Vigencia.

5. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak foru agindu bidez arautuko ditu kenkari hau aplikatzeko behar diren xedapenak Nota de Vigencia.

68. quater artikulua. Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioen ondoriozko kenkaria Nota de Vigencia.

1. Dagokion kuota diferentziala finkatu ondoren, jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazio publiko bat jasotzen duen subjektu pasiboak, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren II. tituluko VI. kapituluan araututa dagoen prestazio bat hain zuzen, zenbateko hau kentzen ahalko du: prestazioaren zenbatekoari ondorengo letretan ezarritakoaren arabera dagokion ehunekoa aplikatzearen emaitza:

a) 30.000 eurora arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: ehuneko 25.

b) 30.000 euro baino gehiagoko errentak dituzten subjektu pasiboak: ehuneko 25, ken subjektu pasiboak 30.000 eurotik gora duen errenta-gaindikinak kopuru horren gainean egiten duen proportzioa 10ekin biderkatzearen emaitza.

Emaitza gisa lortzen den portzentajea bi hamarrenetara biribilduta adieraziko da. Emaitza negatiboa baldin bada ehunekoa zero izanen da.

2. Artikulu honetan ezarritakoa aplikatzeko, subjektu pasiboaren errenta guztiak kontuan hartu beharko dira, jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa eta errenta salbuetsiak barne.

3. Kenkari hau ere aplika dezakete:

a) Enplegatu publikoek, 1. apartatuan ezarritakoen berdinak diren egoerengatiko prestazioak jasotzen badituzte, Gizarte Segurantzaren ordezko gisa jarduten duten mutualitateetatik edo araubide publikoetatik helduak.

b) Beren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian sartuta ez dauden profesionalek, baldin eta 1. apartatuan ezarritakoen berdinak diren egoerengatiko prestazioak jasotzen badituzte, Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gisa jarduten duten gizarte aurreikuspeneko mutualitateetatik helduak.

c) Kooperatibetako bazkide diren langileek, baldin eta 1. apartatuan ezarritakoen berdinak diren egoerengatiko prestazioak jasotzen badituzte, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetatik helduak.

4. Kenkariaren oinarriaren muga izanen da prestaziorako eskubidea ematen duen ondorengo ahaide bakoitzagatik Gizarte Segurantzak aitortzen duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa. Prestazioa bi zergalditan jasotzen bada, muga hori hainbanatuko da haietako bakoitzean jasotako zenbatekoaren proportzioan.

5. Kenkaria aplikatzen ahalko zaie pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren pean dauden eta salbuetsita ez dauden jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioei soilik.

68 quinquies artikulua. Etxebizitza bat alokairuaraubidean eskuratzea errazteko kenkariak Nota de Vigencia.

A. Emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkaria.

1. Dagokion kuota diferentziala finkatu ondoren, ohiko bizileku iraunkorra duen etxebizitzaren errentamendu-kontratu baten titularra den subjektu pasiboak, 23 urte eta 35 urte (horiek barne) bitarteko adina duenean, eskubidea izanen du errentamenduagatik zergaldian ordaindu duen errentaren 100eko 50eko kenkaria aplikatzeko, hilean 280 euroko gehieneko mugarekin.

2. Kenkari horren zenbatekoa aurrez ordainduko da, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan justifikatu ondoren hilero ordaindutako errenta.

3. Subjektu pasiboak ez du kenkari horretarako eskubiderik izanen baldin eta haren errentak, salbuetsiak barne, 22.000 euro baino gehiagokoak badira, eskatzailea familia-unitate bateko kidea ez bada banaka zenbatuta, edo, bestela, 33.000 euro baino gehiagokoak badira, familia-unitateko kide guztien errentak batera hartuta.

Horretarako, kontuan hartuko da zein diren lortutako diru-sarrerak, adieraziak zerga-oinarriaren zati orokorraren eta errenta salbuetsien batura gisa, halako zergaldian lorturikoak non pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko epe arrunta amaitu baita etxebizitza-arloan eskudun den departamentuari kenkariaren ordainketa aurreraturako eskaera eginiko datan.

B. Etxebizitza eskuratzeko errentamenduagatiko kenkariak.

1. Behin kasuko kuota diferentziala finkatuta, bere ohiko bizileku iraunkorra denaren errentamendu-kontratu baten titularra den subjektu pasiboak, bere familiaren diru-sarrera haztatuak Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) adierazlearen 1,7 halako baino txikiagoak badira, kenkari baterako eskubidea izanen du:

a) Zergaldian ordaindutako errentamendu-errentaren ehuneko 50ekoa, baldin eta etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan izena emanda badago eskaera egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, edo etxebizitza babestu baten errentaria bada administrazioak data hori baino lehenago bisatutako kontratua izanda.

b) Zergaldian ordaindutako errentamendu-errentaren ehuneko 60koa, baldin eta zergaduna errentamendurako gizarteratze-etxebizitzen programako onuraduna bada, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 72. artikuluan edo haren ordezko dena delako arauan xedatutakoaren arabera, eskaera egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

2. Kenkari hauen zenbatekoa aurrez ordainduko da, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan hilabete bakoitzean ordaindutako errenta justifikatu ondoren.

3. apartatuan ezarritako kenkariak ezin izanen ditu honako muga hauek gainditu:

a) Hilean 340 euro, subjektu pasiboaren familia-dirusarrera haztatuak Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) adierazlearen zenbatekoa baino gutxiagokoak badira.

b) Hilean 280 euro, subjektu pasiboaren familia-dirusarrera haztatuak Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) adierazlearen zenbateko berekoak edo handiagoak badira eta adierazle horren zenbatekoaren 1,4 halako baino txikiagoak badira.

c) Hilean 220 euro, subjektu pasiboaren familia-dirusarrera haztatuak Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) adierazlearen 1,4 halako edo gehiagokoak badira eta adierazle horren 1,7 halako baino txikiagoak badira.

4. 1.b) apartatuan ezarritako kenkariak ezin izanen du hilean 360 euroko zenbatekoa gainditu. Kenkari hori aplikatzeko gehieneko epea ondoz ondoko bi urtekoa izanen da.

5. Familia-dirusarrera haztatuak kalkulatzeko, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren II. eranskina edo haren ordezko araua aplikatuko dira, eta aintzat hartuko diren errentak dira halako zergaldian lorturikoak non pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko epe arrunta amaitu baita etxebizitza arloko departamentu eskudunari kenkariaren ordainketa aurreraturako eskaera eginiko datan.

C. Artikulu honetako kenkariei aplikatu beharreko arau orokorrak.

1. Kenkari horietatik edozein aurkezteko eskubidea izateko, subjektu pasiboak etxebizitzaren arloko eskumenak dituen departamentuari eskatu beharko dio dagokion kenkaria modu aurreratuan ordaintzeko, D letran ezarritako prozedurari jarraituz. Kenkaria modu aurreratuan ordaintzea eskatzen ez bada, ez da kenkaria aplikatzeko eskubiderik sortuko. Kenkari hori aplikatu dela ulertuko da lehen ordainketa aurreratua kobratzen den unetik.

2. Subjektu pasiboak frogatu beharko du honako gutxieneko diru-sarrera hauek lortu dituela halako zergaldian non pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko epe arrunta amaitu baita etxebizitza arloko departamentu eskudunari kenkariaren ordainketa aurreraturako eskaera eginiko datan:

a) Emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkaria: 3.000 euro, zeinak honela adierazitakoak izanen baitira: zerga-oinarriaren zati orokorra gehi errenta salbuetsiak.

b) Etxebizitza eskuratzeko errentamenduagatiko kenkariak: errentamendu-modalitateko etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan izena emateko exigitutako diru-sarrerak; edo, errentamendurako gizarteratze-etxebizitzen programan, programa horretara sartzeko exigitutakoak.

3. Subjektu pasiboak edo, kasua bada, familia-unitateko kide guztiek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Beste etxebizitzaren baten edo haren zati alikuotaren jabariaren edo hura erabili edo gozatzeko eskubide erreal baten titularra ez izatea, salbu eta, batera bildurik, honako bi baldintza hauek betetzen badira:

a') Etxebizitza hori egokia ez izatea familia-unitatearen beharrizanetarako, Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

b') Etxebizitzaren edo haren zati alikuotaren eskaintza onartzea, eskaintza hori Nafarroako Gobernuari, eginkizun hori esleitzen zaion Nafarroako Gobernuko sozietate instrumental bati, kokaturik dagoen udalerriari edo azken horren sozietate instrumental bati eginikoa bada, Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz, eskualdatzeak sortutako diru-sarrerak 60.000 eurokoak edo txikiagoak direnean, etxebizitzaren arloko foru araudiak xedatutakoaren arabera kalkulatuak.

b) Etxebizitza baten edo haren zati alikuotaren gaineko jabaria edo erabilera edo gozamenerako eskubide erreal bat eskualdatu ez izatea azken bost urteetan, halako moduz non eskualdatze horrek 60.000 euro baino gehiagoko diru-sarrerak sortuko zituen, horiek etxebizitzaren arloko foru araudian xedatutakoaren arabera kalkulaturik.

c) Aurrezkiaren zati bereziko diru-sarrera gisa aitortu ez izatea 5.000 euro baino gehiagoko zenbatekorik, gaitasun ekonomikoaren baldintza betetzen dela frogatze aldera aurkeztu behar den pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko aitorpenean.

d) 90.000 euro baino gehiagoko ondasunik, eskubiderik edo aktibo finantzariorik ez edukitzea, salbu eta enpresa- edo lanbide-jarduera bati atxikita daudenean.

e) Odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen edo bigarren graduko ahaidetasunik ez edukitzea kontratuaren titularra den pertsona fisiko errentatzailearekin, edo haren bazkideekin edo partaidetzadunekin, baldin eta pertsona juridiko bat bada.

4. Subjektu pasiboa ezin izanen da izan azpierrentatzailea edo azpierrentaria, halako etxebizitzarena zeinaren errentamenduagatik eskatzen baitu artikulu honetan araututako kenkarietakoren bat.

5. Aipatutako etxebizitzaren alokairu-prezioa ezin izanen da hilean 700 euro baino gehiagokoa izan.

6. Artikulu honetan araututako kenkariak elkarren artean bateraezinak izanen dira, eta bateraezinak, halaber, 62.2 artikuluan ezarritako etxebizitzaren alokairuagatiko kenkariarekin.

Artikulu honetan araututako kenkarietatik edozein eskatzen eta lortzen baldin bada, ezin izanen zaio horri uko egin zergaldi horretan bertan.

7. Etxebizitza bat bera dela-eta emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkari bakarra eman ahalko da. Hala eta guztiz ere, banakako zenbatekoa zehazteko, eskatzaile bat baino gehiago badago errentamendu-kontratuaren titular dena, kasuko kenkariaren zenbatekoa horien guztien artean hainbanatuko da, hileko errentaren ehuneko berrogeita hamar zatituz, edo, kasua bada, 250 euroko muga, kontratuaren titular guztien artean, berdin delarik horiek guztiek betetzen dituzten edo ez dituzten betetzen kenkari hori eskuratzeko baldintzak.

8. Etxebizitza bera dela eta, etxebizitza eskuratzeko errentamenduagatik kenkari bakarra eman ahalko da, eta horren onuradun izan ahalko da familia-unitate bakar bat edo banakako eskatzaile bat soilik.

9. Etxebizitza bera dela eta, soilik eman ahalko da, edo etxebizitza eskuratzeko errentamenduagatiko kenkari bat, edo emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkari bat, baina ez biak aldi berean.

10. Etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez aldatu ahalko dira artikulu honetan aurreikusitako kenkarien portzentaje, zenbateko eta ordainketa aurreratuko ordainketa-epeak. Halaber, haiek eskuratzeko gutxieneko eta gehieneko diru-sarreren baldintzak aldatu ahalko dira, bai eta etxebizitzaren errentamenduagatik ordaindutako hileko errentaren gehieneko zenbatekoa ere.

D. Kenkarien ordainketa modu aurreratuan egin dadin eskatzeko prozedura.

1. Emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkariak ordaintzeko eskaerak aurkeztu ahalko dira Nafarroako Gobernuaren etxebizitzarako web-atarian horretarako gaitutako plataforma informatikoan soilik (www.vivienda.navarra.es), hartan eskatutako prozesuaren arabera. Gainerako kenkarietarako, administrazio-prozedurari buruzko arauetan orokortasunez xedatutakoari begiratu beharko zaio.

2. Eskaerak ebazteko eskumena etxebizitzaren arloko eskumenak dituen zuzendaritza nagusiari dagokio, eta bera izanen da zioak emanda ebatziko duena eta ebazpen hori eskaera aurkeztu denetik hiru hileko gehieneko epean jakinaraziko duena. Halakorik ez badago, eskaera ezetsi dela joko da.

3. Kenkarirako eta haren ordainketa aurreraturako eskubidea urtebeterako emanen da, kenkariaren ordainketa eskatzeko unean indarrean dagoen errentaren hileko zenbatekoaren arabera; hori, halere, ez da eragozpena izanen eskaera berritzeko edo epe hori iragan ondoren beste eskaera bat aurkezteko.

4. Kenkariaren ordainketa aurreratua mugaeguneraturiko epeka eginen da, errentamenduaren ordainketa justifikatu ondoren. Haren banku-ordainketa exigituko da, eta horretarako nahitaez banku-ordainagiriaren edo -transferentziaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko da, zeinean zehaztu beharko baitira errentatzailearen identifikazioa, etxebizitzaren helbide fisikoa eta ordainketa zein aldiri dagokion.

5. Emantzipaziorako errentamenduaren kenkariaren ordainketa hilero eginen da. Kenkarirako eta haren ordainketa aurreraturako eskubidea galduko da alokairuaren ordainketa hurrengo hilabeteko lehen eguna baino lehen justifikatzen ez den hilabeteei dagokienez.

6. Etxebizitza eskuratzeagatiko errentamenduaren kenkariaren ordainketa hilero eginen da. Kenkarirako eta haren ordainketa aurreraturako eskubidea galduko da alokairuaren ordainketa hurrengo hilabetearen lehen egunaren aurretik justifikatzen ez den hilabeteei dagokienez.

7. Urte bakoitzeko urtarrilean etxebizitzaren arloko departamentu eskudunak Nafarroako Foru Ogasunari igorriko dio kenkarirako eskubidea duten pertsonen urteko zerrenda, bai eta modu aurreratuan ordaindutako zenbatekoena ere.

E. Kenkarietarako eskubidea azkentzea.

1. Artikulu honetan ezarritako baldintzak urratzeak edo aldatzeak berekin ekarriko du kenkarietarako eta haiek modu aurreratuan jasotzeko eskubidea azkentzea.

2. Kenkarirako eta haren ordainketa aurreraturako eskubidea aitortzeko organo eskudunak zioak eta guzti ebatziko du eskubide horren azkentzeari buruz, interesdunari entzunaldia eman ondoren. Organo horrek azkentzearen eraginen datari buruz erabakiko du kasu bakoitzean gertatzen diren inguruabarren arabera.

Baldin eta zergaldian jasotako ordainketa aurreratuak kasuko kenkari fiskalaren zenbatekoa baino gehiagokoak izan badira, subjektu pasiboak bere egoera erregularizatu beharko du zerga horren autolikidazioaren kuota diferentzialean, ez-betetzea gertatu den zergaldiari dagokionean, eta autolikidazio horretan jaso beharko ditu, halaber, kenkaria modu aurreratuan kobratu zuen unetik sortu diren berandutze-interesak.

Zerga horren autolikidazioa egiten ez duten subjektu pasiboek erregularizazioa eta itzulketa etxebizitzaren arloko eskumenak dituen departamentuak ezarritako moduan egin beharko dituzte.

V. TITULUA

Zerga-zorra

69. artikulua. Subjektu pasiboaren ondare erantzukizuna Nota de Vigencia.

Zergaren tributu-zorrak izanen du Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioaren 90. Legeak eta Kode Zibilaren 1.365. artikuluak aipatzen dituzten beste zorren kontsiderazio bera, eta, ondorioz, konkista- edo irabazpide-ondasunek, hurrenez hurren, zuzenean erantzunen dute Nafarroako Ogasun Publikoaren aurrean, ezkontideetako batek sortutako zor horiengatik.

VI. TITULUA

Baterako zerga-ordainketa

70. artikulua. Baterako zergaordainketaren aukera.

Familia unitatea osatzen duten pertsona fisikoek zergak batera ordaintzea aukeratu ahal izango dute edozein zergalditan, arau orokor eta titulu honen xedapenen arabera.

71. artikulua. Familia unitatearen kontzeptua.

1. Zerga honi dagokionez, ondokoak dira familia unitateak:

a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak Nota de Vigencia.

b) Legeria berekiaren araberako bikote egonkor batek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak Nota de Vigencia.

c) Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko idatz-zatietan aipatzen diren betekizunak betetzen badituzte.

a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Seme-alabekin halaber parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, aurrekoez bestelako egoeretan daudenak Nota de Vigencia.

2. Ezin da aldi berean bi familia unitatetako kidea izan.

3. Familia unitateko kideak zehazteko, urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera aintzat hartuko da, familia unitateko kideren bat urtean hil ezean; izan ere, kasu horretan familia unitateko gainerako kideek zergak, hildakoaren errentak barne, batera ordaintzea aukeratu ahal izango dute.

Aukera hori ez da bidezkoa izango, ezkontideetako bat hil, eta urtea amaitu baino lehen alarguna berriro ezkontzen denean.

72. artikulua. Aukera gauzatzea.

1. Zergak batera ordaintzeko aukerak familia unitateko kide guztiak barne hartu behar ditu. Beraz, horietako batek banakako aitorpena aurkezten badu, gainerakoek ere banan-banan ordaindu beharko dituzte zergak.

2. Zergaldi baterako hasieran gauzatutako aukera ezin izango da aldatu aitorpena aurkezteko arauzko epea amaitu ondoren, baina ez da loteslea izango hurrengo zergaldiei begira.

3. Aitorpenik ez badago, subjektu pasiboek banan-banan ordainduko dituzte zergak, Administrazioak errekerimendua egiten duenetik hamar eguneko epean bestelakoa beren-beregi adierazi ezean.

73. artikulua. Baterako zergaordainketaren elementuak.

1. Baterako zerga-ordainketan, etekinak, ondare gehikuntzak eta murrizketak eta errenta-esleipenak eta egozpenak bereizirik zenbatuko dira, familia unitateko subjektu pasibo bakoitzarentzat.

Ondore horietarako, subjektu pasiboen errenta zehaztu eta indibidualizatzeari buruzko zergaren, zerga oinarri eta likidazio oinarriaren eta zerga-zorraren arau orokorrak aplikatuko dira, titulu honetan ezartzen diren zehaztapenak errespetatuta.

2. 53. artikuluko b) letrako likidazio-oinarri negatiboak eta saldo negatiboa, hala nola 54.2. artikuluko a) eta b) letretako saldo negatiboak, familia-unitateko kide batenak edo gehiagori dagozkienak, beste kide batzuen errenta positiboekin konpentsatuko dira, III. tituluko III. eta IV. kapituluetan ezarritako konpentsazio arauak aplikatuz. 53. eta 54. artikuluetan aipatzen den ehuneko 25eko muga bete behar duten konpentsazioak familia unitateko kideen artean egiten ahalko dira, soilik, haietako bakoitzak muga horretara iritsi ez bada. Konpentsazioa errenta-zati bakoitzaren kopuruaren hurrenkerari jarraituz eginen da, handienetik txikienera Nota de Vigencia.

3. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen konpentsazioak egin ondoren, 59. artikuluan ezarritako zergaren tarifa eta 60. artikuluan ezarritako karga-tasa familia unitateko subjektu pasibo bakoitzaren likidazio oinarri orokorrari eta aurrezkiaren zati bereziari aplikatuko zaizkie bereizirik, kide bakoitzaren banakako kuota kalkulatzeko.

Banakako kuota horiek batuz, familia unitatearen kuota osoa kalkulatuko da.

4. Behin familia unitatearen kuota osoa kalkulatuta, bertan eginen dira 62. eta 66. artikuluetan ezarritako kenkariak, subjektu pasibo bakoitzaren banakako tributazioan dagozkionak, familia unitatearen kuota likidoa eta kuota diferentziala zehazteko, hurrenez hurren. Nolanahi ere, 62.9.a) artikuluan aipatzen den gutxieneko pertsonalarengatiko kenkaria, seme edo alaba bakoitzari dagokiona, ez da banakako kuota osoa baino handiagoa izanen Nota de Vigencia.

5. Familia-unitate bateko kide diren pertsona fisikoak, titulu honetan araututako tributazio modua aukeratu badute, batera eta solidarioki geratuko dira zergaren mende subjektu pasibo gisa, deusetan galarazi gabe zerga zorra elkarren artean hainbanatzeko eskubidea, bakoitzari dagokion zergapeko errenta zatiaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, epai judizial bidez genero-indarkeriaren biktimatzat hartutakoek eskatzen ahalko dute errudunarekin batera tributatzeari dagokionez duten erantzukizuna soilik izan dadila eskaeraren egunean ordaintzeko dagoen zorraren gainekoa, banakako beren zergapeko errentari dagokiona. Ondorio horietarako, biktimari dagokion erantzukizuna bere zerga-oinarri positiboak familia-unitatearen zerga-oinarri positibo guztien baturarekiko duen proportzioaren araberakoa izanen da, eta proportzio hori eskaeraren egunean ordaintzeko dagoen zor osoaren gainean aplikatuko da.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa zergadunak eskatuta baino ez da aplikatuko, eta epai judiziala aurkeztu beharko da eskaerarekin batera. Soilik eraginen die eskaeraren egunean ordaintzeko dauden eta epaiaren funtsa den lehenbiziko salaketa aurkeztu aurreko lau zergaldiei dagozkien zorrei Nota de Vigencia.

74. artikulua. Kontusail negatiboen konpentsazioa.

1. Aurreko artikuluan ezarritako arauen arabera, baterako aitorpenetan konpentsagarriak izanen dira likidazio oinarri negatiboak, 53. artikuluko b) letratik sor litekeen saldo negatiboa eta 54.2. artikuluko a) eta b) letretako saldo negatiboak, familia-unitatea osatzen duten subjektu pasiboek zergak banaka ordaindutako aurreko zergaldietan konpentsatu ez dituztenak Nota de Vigencia.

2. Baterako zerga-ordainketan subjektu pasibo bakoitzarentzat bereizirik zehaztutako kontzeptuak, foru lege honetan errenten indibidualizazioari buruz bildutako arauen arabera, horietaz arduratu behar direnek bakarrik konpentsatu ahal izango dituzte, geroko banakako zerga-ordainketa egitekotan.

75. artikulua. Baterako tributazioaren arau bereziak Nota de Vigencia.

Baterako tributazioaren kasuetan arau berezi hauek aplikatuko dira:

Lehena.–62.2. artikuluan aipatzen den errenten gehieneko zenbatekoa 60.000 eurokoa izanen da familia unitate osoarentzat.

Bigarrena.–64.1 artikuluan ezarritako muga familia unitateko kide guztien likidazio-oinarrien baturari aplikatuko zaio.

Hirugarrena.–64.2 artikuluan ezarritako muga familia unitateko kide guztien kuoten baturari aplikatuko zaio.

Laugarrena.–4. 71.1.c) artikuluan aipatzen diren familia-unitateen kasuan, aitari edo amari dagokion gutxieneko pertsonalarengatiko kenkaria, 62.9.a) artikuluan ezarria, 668 euro handituko da. Handitze hori ez da gertatuko aita eta ama elkarrekin bizi direnean, ez eta zaintza partekatua dagoenean ere.

VII. TITULUA

Zergaldia eta zergaren sorrarazpena

76. artikulua. Zergaldia eta zergaren sorrarazpena.

Zergaldia urte naturala izango da eta zerga urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da, hurrengo artikuluan ezarritako kasua gertatu ezean.

77. artikulua. Urte naturala baino laburragoa den zergaldia.

1. Zergaldia ez da urte naturalera iritsiko, subjektu pasiboa abenduaren 31 ez den egun batean hiltzen bada.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako kasuan, zergaldia familia unitate bateko kidea den zein ez den subjektu pasiboarentzat amaituko da eta, horren ondorioz, subjektu pasibo horrentzat zerga sortuko da, foru lege honen 71. artikuluan ezarritako baterako zerga-ordainketaren aukeraren kalterik gabe.

3. Hildako subjektu pasiboaren egotzi gabeko errenta guztiak bere azken zergaldiko zerga oinarrian sartuko dira.

Kausatzailearen ondorengoak aurreko lerrokadak aipatutako errenten zerga-zorraren zatia zatika ordaintzeko eskatu ahal izango du, berandutze interesik sortu gabe. Zati hori kalkulatzeko, 59. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritako tasa aplikatuko zaio zerga oinarri orokorrean sartutako errentari eta 60. artikuluan ezarritako tasa aplikatuko zaio aurrezkiaren oinarri berezian sartutakoari. Eskabidea heriotza gertatu den zergaldiari buruzko aitorpena egiteko arauzko epearen barnean aurkeztuko da eta errenta horiek egotzi beharreko zergaldien arabera emango da, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

4. Kausatzailearen ondorengoak zerga horrengatik burutu gabeko zerga betebeharrak -zehapenak izan ezik- bete beharko ditu, legeria zibilak herentzia eskuratzeko ezartzen duenaren kalterik gabe.

5. Baterako zerga-ordainketaren kasuan, oinordekoak eta legatu-hartzaileak solidiarioki behartuta daude, Nafarroako Ogasun Publikoaren aurrean, bizirik dauden familia unitateko subjektu pasiboekin eta, horiei dagokienez, kausatzailearen lekua beteko dute, foru lege honen 73. artikuluaren 5. idatz-zatian araututako hainbanaketaren ondoreetarako.

6. 62.9.b) artikuluan aipatzen diren eta subjektu pasiboari dagozkion gutxieneko familiarrengatiko kenkariak zergaldia osatzen duten urte naturaleko egunen kopuruaren proportzioan gutxituko dira, salbu eta baterako tributazioaren kasuan, osorik kontatuko baitira.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren arabera egindako kenkarien zenbatekoak, edozein kasutan ere, gutxituko eginen du beste subjektu pasibo batzuek kontzeptu berdinengatik egin ditzaketen kenkarien zenbatekoa, horretarako eskubidea badute Nota de Vigencia.

78. artikulua. Dirusarrera eta gastuen denboraegozpena.

1. Oro har, zergaren oinarria zehazten duten diru-sarrerak eta gastuak batzuk sortu direneko eta besteak gertatu direneko aldiari egotziko zaizkio, horiei dagozkien kobrantzak eta ordainketak noiz egiten diren alde batera utzita.

Ondore horietarako, diru-sarrerak sortu direla ulertuko da, hartzekodunak eska ditzakeenean; era berean, gastuak sortu direla ulertuko da, horiek jaso behar dituenak eska ditzakeenean.

2. Enpresa eta lanbide jardueren etekinak Sozietateen gaineko zerga arautzen duen araudian xedatutakoaren arabera egotziko dira, erregelamenduz ezar daitezkeen zehaztapenen kalterik gabe.

Hori hala izanik ere, nekazari gazteen lehen instalaziorako Espainiako Landa Garapenerako Esparru Nazionalean ezarritako laguntza publikoak, laurdenetan egozten ahalko dira, lortzen diren zergaldian eta hurrengo hiruretan Nota de Vigencia.

3. Ondare gehikuntzak eta murrizketak ondare aldaketa egon deneko zergaldiari egotziko zaizkio.

Laguntza publikoen ondoriozko ondare-gehikuntzak kobrantza gertatzen den zergaldiari egotziko zaizkio. Hori hala izanik ere, nekazari gazteen lehen instalaziorako Espainiako Landa Garapenerako Esparru Nazionalean ezarritako laguntza publikoak, erabiltzen badira nekazaritzako sozietate-enpresen kapitalean partaidetza bat eskuratzeko, laurdenetan egozten ahalko dira, lortzen diren zergaldian eta hurrengo hiruretan Nota de Vigencia.

4. Epekako eragiketetan eta prezio geroratua duten eragiketetan, ulertuko da errentak jaso direla kasuan kasuko kobrantzak eskatzen diren heinean, salbu eta subjektu pasiboak eragiketa egin zeneko edo ondare-aldaketa gertatu zeneko zergaldian egoztea erabakitzen badu.

Epekako edo prezioa geroratua duten eragiketatzat joko dira ondoz ondoko ordainketen bidez prezioa osorik edo zati batean ematen dutenak, betiere hori eman edo eskura jartzen denetik azken epea iraungi arte igarotzen den aldia urtebetetik gorakoa bada.

Epekako edo prezioa geroratua duen eragiketa bat osorik edo zati batean kanbio-efektuak emanez ordaindu denean eta efektu horiek iraungi aurretik irmo eskualdatzen direnean, errenta eskualdaketari dagokion zergaldiari egotziko zaio.

Biziarteko edo aldi baterako errenten kontratuetatik datozen eragiketek ez dute inoiz tratamendu hori izango eskualdatzailearentzat. Biziarteko edo aldi baterako errenta baten truke, ondasunak eta eskubideak eskualdatzen direnean, errentadunarentzako ondare gehikuntza edo murrizketa errenta eratzen den zergaldiari egotziko zaio Nota de Vigencia.

5. Subjektu pasiboari leporatu ezin zaizkion bidezko arrazoiengatik, lan-etekinak behar diren zergaldietan jasotzerik ez badago, kobrantza egiten den zergaldiari egotziko zaizkio, eta horrelakoetan, 17. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko da, salbu eta subjektu pasiboak erabakitzen badu zergaldi haietan egoztea, aitorpen-likidazio osagarria aurkeztuz, zehapenik, errekargurik ezarri eta berandutza-interesik sorrarazi gabe.

Subjektu pasiboak bere ordaintzaileari aurreko zergaldietan lanaren etekinengatik jasotako etekinen itzulketak ordaindu behar izanez gero, itzulketa horiek itzulketa egiten den zergaldiari egotziko zaizkio, salbu eta itzulitako lan-etekinak heldu diren zergaldiei egozteko hautua egiten denean. Bi kasuetan, aipatu itzulketek lan etekinak gutxituko dituzte.

Aurreko paragrafoetan aipatutako aukerabidea hartuz gero, Administrazioari jakinarazi beharko zaio, kobrantza edo itzulketa egiten den ekitaldiari dagokion aitorpenean Nota de Vigencia.

6. Foru lege honen 8. artikuluak aipatzen dituen errenta zenbatetsiak gertatu omen direneko zergaldiari egotziko zaizkio.

7. Kotizazioetan egondako aldaketaren ondorioz dibisa edo atzerriko monetako saldoen erakusgarri diren kontuetan agertzen diren alde positiboak edo negatiboak bidezko kobrantza edo ordainketa egiten den unean zenbatuko dira.

8. Subjektu pasiboak etxebizitza aldatzeagatik hori izateari uzten badio, egotzi gabeko errenta guztiak zerga horrengatik aitortu behar den azken zergaldiari dagokion zerga-oinarrian sartu beharko dira, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta eta, hala denean, autolikidazio osagarria eginda eta inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik ezarri gabe.

Etxebizitza aldaketa Europar Batasuneko beste Estatu kide batera joateko denean, subjektu pasiboak aukeran izanen du: egotzi gabeko errentak aurreko lerroaldean xedatutakoaren arabera egoztea, edo, egotzi gabeko errentak lortu ahala, autolikidazio osagarria aurkeztea, inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik gabe, zerga honi loturik aitortu behar den azken aldiari dagokionez. Autolikidazio hori aurkeztuko da subjektu pasiboaren izaera galdu ez balitz errenta horiek egotzi beharko ziratekeen zergaldiaren aitorpen epean Nota de Vigencia.

9. Zergaldi bakoitzeko higigarrien kapitaleko etekin gisa egotziko da (30.1 artikuluan aipatutakoa), ondoko hau: zergaldiaren bukaeran eta hasieran polizari atxikitako aktiboen likidazio-balioen arteko aldea, hartzaileak inbertsioaren arriskua bere gain hartzen duen bizi-aseguruaren kontratuetan.

Egotzitako errenten zenbatekoak kontratuen zenbatekoak jasotzetik heldu diren etekina gutxituko du.

Ondoren azaltzen diren ezaugarrietakoren bat duten kontratuetan ez da aldi bateko egozpenaren arau berezi hori aplikatuko:

A. Hartzaileari polizari atxikitako inbertsioak aldatzeko ahalmena ez ematea.

B. Hornidura matematikoak ondoko hauetan inbertiturik egotea:

a) Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak, kontratuetan aurrez ezarriak, baldin eta:

a') Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legera egokitutako inbertsio kolektiboko erakundeak badira.

b') Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren babespeko inbertsio kolektiboko erakundeak badira.

b) Entitate aseguratzailearen balantzean banandurik jasotako aktiboen multzoak, ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a') Banandutako aktibo multzo bakoitza osatzen duten aktiboak entitate aseguratzaileak zehaztuko ditu denbora guztian, eta horretarako, aktiboak aukeratzeko askatasun osoa izanen du entitateak, eta aurrez ezarritako irizpide orokor batzuk baizik ez ditu bete beharko, aktiboen multzoaren arrisku profilari edo bestelako gorabehera objektiboei buruzkoak.

b') Aktibo multzo bakoitzeko horniduren inbertsioa azaroaren 20ko 1060/2015 Errege Dekretuaren 89. artikuluan ezarritako arauak betetzen dituzten aktiboetan gauzatu beharko da. Errege dekretu hori aseguru eta berraseguru entitateen antolamenduari, gainbegiratzeari eta kaudimenari buruzkoa da. Inolaz ere ez dira izanen ondasun higiezinak edo higiezinen gaineko eskubide errealak.

Nolanahi ere, aktiboen multzoek baldintza horiek betetzen dituztela ulertuko da, baldin eta Europar Batasuneko bigarren mailako balore-merkatu ofizial batzuen adierazgarria den burtsa edo errenta finkoko indize jakin bat errepikatzen duen inbertsio politika bat garatzen saiatzen badira.

c') Hartzaileak zilegi izanen du soilik banandutako aktibo multzoen artetik hautatzea zeinetan inbertitu behar duen aseguru-entitateak aseguruaren hornidura matematikoa, baina inoiz ez du zilegi izanen esku hartzea hornidura horiek zein aktibo zehatzetan inbertitzen diren erabakitzeko, multzo banandu bakoitzaren barrenean.

Kontratu mota horietan, aseguru-hartzaileak edo aseguratuak, polizaren zehaztapenei jarraikiz, kontratuetan berariaz izendaturiko inbertsio kolektiboko entitateetatik edo banandutako aktibo multzoen artean aukeratzen ahalko dute, aseguru-hartzaile edo aseguratu bakoitzerako banakako zehaztapenik egin gabe.

Apartatu honek aipatzen dituen baldintzak kontratuaren indarraldi osoan bete beharko dira Nota de Vigencia.

10. Errenta bat osorik edo partez ordaindu ez bada errenta hori jasotzeko eskubidea edo errentaren zenbatekoa ebazpen judizial batek zehaztu behar duelako, zenbateko ordaindugabeak ebazpen judizial hori irmo bihurtu den zergaldiari egotziko zaizkio Nota de Vigencia.

79. artikulua. Familia egoeraren zehaztapena.

Zerga honen ondoreetarako kontuan hartu beharreko inguruabar pertsonalak eta familiarrak zehazteko, zergaren sorrarazpen egunean dagoen egoera aintzat hartuko da.

VIII. TITULUA

Zergaren kudeaketa

I. KAPITULUA

Atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk

80. artikulua. Konturako ordainketak egitera behartuak.

1. Zergaren konturako ordainketak honako hauek izan daitezke:

a) Atxikipenak.

b) Konturako sarrerak.

c) Ordainketa zatikatuak.

2. Zerga horri lotutako errentak ordaindu edo abonatzen dituzten pertsona juridikoak eta entitateak, errenta-esleipeneko entitateak barne, behartuta daude erregelamenduz zehazten diren atxikipenak eta konturako sarrerak egitera. Enpresa eta lanbide jarduerak gauzatzean ordaindu edo abonatzen dituzten errentei dagokienez, enpresaburu indibidualek eta profesionalek ere atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharko dituzte, baita Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren eta, hala ere, establezimendu iraunkorraren bidez edo hori izan gabe bertan diharduten pertsona fisikoek, juridikoek eta gainerako entitateek ere, ordaintzen dituzten laneko errentei dagokienez.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritako moduan, egoiliarra den zein ez den entitate batek berari lotutako entitate egoiliar baterako edo Espainiako lurraldean dagoen establezimendu iraunkor baterako lan egiten duten subjektu pasiboei laneko errentak ordaindu edo abonatzen dizkienean, atxikipena edo konturako sarrera subjektu pasiboak lan egiten duen entitateak edo establezimendu iraunkorrak egin beharko du.

Atxikipenak eta konturako sarrerak Nafarroako Ogasun Publikoari ordaindu beharko zaizkio, erregelamenduz ezartzen diren epeak eta modua errespetatuta.

Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, ez dira atxiki beharko Altxorraren Letretatik eta Zor Publikoko balioen eskualdaketa, truke edo amortizaziotik datozen errentak, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu baino lehen atxiki behar ez zirenak.

Ez zaie atxikipenik eginen beka publikoen ondoriozko errentei eta Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) I. tituluan ezarritako zerga-araubide berezia aplikatu behar zaien entitateek emandakoei, baldin eta, urtebetetik beherakoak badira eta, foru lege honen 7.h) artikuluaren arabera salbuetsita egon gabe, lan-etekintzat jotzen badira eta ordaindutako zenbatekoa urteko lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa bada Nota de Vigencia.

3. Idatz-zati honetan xedatutakoa ez da aplikatuko ondotik ematen diren kasuetan, horietan hartzaileak benetan atxikiriko kopuruak bakarrik kendu ahal izanen baititu:

a) Legez ezarritako ordainsariak, sektore publikoak ordaindutakoak.

b) Lanbide edo arte jardueren etekinak.

c) Nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako jardueren etekinak.

d) Ondasun higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinak.

e) Salgaiak errepidez garraiatzeko jardueren eta aldaira zerbitzuen etekinak.

f) Erregelamendu bidez zehaztuko diren beste kasu batzuk Nota de Vigencia.

4. Nolanahi ere, atxikipena edo konturako sarrerak egitera behartuta dauden subjektuek sarrera Ogasun Publikoan egin beharra hartuko dute beren gain, lehenengo betebeharra ez betetzeak bigarren betebeharretik salbuesten ez dituela.

5. Konturako sarrera egin beharra dagoenean, uste izango da aipatutako sarrera egin dela. Subjektu pasiboak gauzazko ordainsariaren balorazioa sartuko du zerga oinarrian, foru lege honetan ezarritako arauen arabera, baita konturako sarrera ere, aurretik itzuli ezean.

6. Enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren subjektu pasiboek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketak zatika egin beharko dituzte, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan autolikidazioa eginez eta dirua sartuz. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ahalmena du foru agindu baten bidez ezarriko den diru-zenbatekotik beherako ordainketa zatikatuak dituzten subjektu pasiboak betebehar horretatik salbuesteko.

Erregelamenduz ezarriz gero, aukera izanen da ehuneko jakin bateko atxikipena izan duten edo diru-sarrera egin behar izan duten diru-sarrerak jaso dituzten subjektu pasiboak betebehar horretatik salbuesteko.

Errenta-egozpeneko araubidea izanik enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren entitateen ordainketa zatikatua bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide bakoitzak egin beharko du, foru lege honen 49.2 artikuluan ezarritako proportzioan, betiere haiei horrelako errentak egoztea zilegi bada.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ordainketa zatikatuak egiteko autolikidazioaren proposamena igortzen ahalko die subjektu pasiboei, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzekin.

Subjektu pasiboak proposamena berresten badu, horixe izanen da autolikidazioa. Zorra oso-osorik eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen tokietan, moduan eta epeetan ordainduz gero, proposamena berretsitzat hartuko da.

Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez badu, proposamena baliorik gabe geldituko da, baina horrek ez du adieraziko inola ere subjektu pasiboa dagokion autolikidazioa aurkeztetik eta ordainketa zatikatuak erregelamenduz ezartzen den bezala egitetik salbuetsita dagoenik." Nota de Vigencia.

7. Aurreko idatz-zatiek aipatutako atxikipenak eta konturako ordainketak zerga-zorra bezala hausnartuko dira, aitorpenik edo ordainketarik egiten ez denean edo betebehar horiek betetzean luzatzen denean, zehapen eta errekarguen aplikazioaren eta berandutze interesen likidazioaren ondoreetarako.

8. Subjektu pasiboa etxebizitza aldatzeagatik halakotu bada, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipen eta konturako ordainketak, etxebizitza aldatu zen zergaldian eginak, zerga honen konturako ordainketatzat hartuko dira.

Zerga honen subjektu pasiboak ez diren inoren konturako langileek Espainiara iritsi eta izaera hori eskuratu behar badute eta Foru Komunitatean zergak ordaindu behar badituzte foru lege honen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eman ahalko diote lekualdatze horren berri eta herrialde honetan sartu ziren eguna jakinarazi, lanaren etekinak ordaintzen dituenak zerga honen subjektu pasibotzat har ditzan. Erregelamenduz ezartzen den prozeduraren arabera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak inoren konturako langileei egiaztagiria emango die, hori eskatuz gero; egiaztagiri horretan adieraziko da zein egunetatik aurrera egingo diren atxikipenak eta konturako sarrerak zerga horrengatik eta horren berri eman beharko diote beren lanaren etekinak ordaindu eta Espainian bizi den edo establezimendu iraunkorra daukanari.

9. Epai judizial edo administratiboaren ondorioz zerga honen atxikipen edo konturako sarrerari loturiko errenta bat ordaindu behar baldin bada, ordaindu beharreko zenbateko osoaren gainean egingo du ordaintzaileak atxikipen edo ordainketa hori, eta zenbateko hori sartu beharko du artikulu honetan ezarritakoari jarraikiz.

Lanaren etekinak direnean, erregelamenduz ezarri ahalko da atxikipena foru lege honen 17.2 artikuluan ezarritako murriztapenak egin ondoko zenbatekoari egitea.

10. Zerga honen konturako ordainketatzat hartuko dira Kontseiluaren ekainaren 3ko 2003/48/EE Zuzentarauaren 11. artikuluan xedatutakoaren ondorioz egiten diren konturako atxikipenak. Zuzentarau hori aurrezkiek interesen ordainketa gisa ematen dituzten etekinen fiskalitateari buruzkoa da Nota de Vigencia.

81. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion atxikipen eta konturako sarrerak, lanaren etekinei, enpresa eta lanbide jarduerei, higigarrien kapitalari, ondare gehikuntza jakin batzuei eta konturako beste ordainketa batzuei buruzkoak.

Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion iturriko atxikipenak eta konturako sarrerak Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideen arabera egingo dira.

II. KAPITULUA

Prozeduraren hasiera

82. artikulua. Aitorpena egiteko betebeharra.

1. Zerga horrengatiko aitorpena aurkeztu eta sinatu behar dute zerga horren mendeko errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Aitorpena aurkeztera beharturik egon gabe atxikipen edo konturako sarrerak izan, edo kuota likidoa gainditzen duten ordainketa zatikatuak egin dituzten subjektu pasiboek zilegi izango dute geratzen den kopurua itzultzeko eskatzea, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta eta prozeduraren arabera.

Aitorpena sinatua dagoela ondorioztatuko da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak subjektu pasiboen eskura jartzen dituen baliabide telematikoak erabiliz aurkezten denean, baita Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan edo aitorpenak egiteko zerbitzua eskaintzen duten entitate laguntzaileen bulegoetan dauden prozedura automatikoen bidez aurkezten denean ere Nota de Vigencia.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aitorpen mota sinplifikatuak edo bereziak erabiltzea onetsi ahal izango du.

Aitorpena egiteko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezartzen dituen modua, epeak eta inprimakiak erabiliko dira.

Subjektu pasiboek aitorpenetan agertu eta eragiten dieten datu guztiak bete, ezarritako agiriak eta frogagiriak eman eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zehazten dituen lekuetan aurkeztu beharko dituzte.

3. Baterako tributazioaren araubidean egiten diren aitorpenak adinez nagusi diren familia unitateko kide guztiek sinatuko dituzte eta kide horiek familia unitatean dauden adingabeen izenean arituko dira, horrelakorik baldin badago.

Aurreko paragrafoan ezarritako betebeharra bete dela ulertuko da aitorpena ezkontide batek, bikote egonkorreko kide batek, aitak edo amak sinatua badago, familia unitatea nolakoa den, foru lege honen 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera Nota de Vigencia.

4. Banakako zerga-ordainketa aukeratzen duten familia unitateen kasuan, kide bakoitzak bere aitorpena sinatuko du, ordezkariaren bidez jardutearen kalterik gabe.

5. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aitorpenak eska ditzake eta horiek gehitzea ere bai, eta orobat antzeman diren okerrak zuzentzea ere, zerga egiaztatu eta likidatzeko beharrezkoa den neurrian.

6. Aitorpenak egiazkotzat jotzen dira eta subjektu pasiboak baino ezin ditu zuzendu, horiek egitean egitezko okerra egin dela frogatu ondoren.

83. artikulua. Autolikidazioa.

1. Zerga honen aitorpena aurkeztu behar duten subjektu pasiboek, aitorpena aurkezteaz gainera, euren zerga-zorra zehaztu behar dute eta erregelamenduz zehazten diren lekuan, moduan eta epeetan sartu behar dute.

2. Autolikidazioaren ondoriozko zenbatekoaren sarrera erregelamenduz zehazten den moduan zatikatu ahal izango da, inolako interes eta errekargurik gabe.

3. Zilegi izango da zerga-zorra ordaintzeko Espainiako Ondare Historikoaren osagai diren ondasunak entregatzea, Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean edo Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrean inskribaturik badaude, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Halaber, zilegi izango da zerga-zorra ordaintzeko Nafarroako Gobernuak horretarako propio interes kulturalekotzat deklaraturiko bestelako ondasunak entregatzea.

4. Zerga-oinarrian edo kuotan salbuespenak, kenkariak edo edozein zerga-pizgarri izateko eskubidea, aplikatu beharreko araudian eskatutako betekizunak betetzeari baldintzaturik egonen da.

Salbuespen, kenkari edo zerga-pizgarria aplikatu ondoren horiez baliatzeko eskubidea galtzen bada, zergadunak hau ere ordaindu beharko du, betekizun edo baldintzak betetzen ez diren zergaldiko kuotarekin batera: aplikatutako salbuespen, kenkari edo zerga-pizgarriari dagokion kuota osoa, berandutze-interesak gehituta Nota de Vigencia.

84. artikulua. Autolikidaziorako proposamena.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak autolikidaziorako proposamena bidal diezaieke subjektu pasiboei, Departamentu horretako kontseilariak ezarri bezala.

Aipatutako proposamenaren ondorioz gerta daiteke diru-sarrerak itzuli beharra. Horiek baliokidetu edo erregularizatuko dira artikulu honen hurrengo idatz-zatietan xedatutakoaren arabera.

2. Subjektu pasiboak uste badu autolikidaziorako proposamenean zuzen islatu dela zerga honen ondoreetarako duen zerga egoera, berretsi ahalko du, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezarri bezala. Kasu horretan, proposamena aitorpena eta autolikidazioa ere izango da zerga horrengatik, foru legearen 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

3. Autolikidaziorako proposamenak diru-kopuru bat itzuli beharra xedatzen badu, berretsitzat joko da, betiere artikulu honen 1. idatz-zatian ezarritako itzulketa jaso ondoren, subjektu pasiboak zerga horrengatiko aitorpena aurkezten ez badu horretarako ezarritako epe arruntean.

4. Autolikidaziorako proposamenak diru-kopuru bat sartu beharra xedatzen badu, berretsitzat joko da, zerga osorik edo haren zatiketaren lehen zatia erregelamenduz hori sartzeko adierazitako epearen barnean ordainduz. Autolikidaziorako proposamenak agintzen duen diru-kopurua Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen lekuan, moduan eta epeetan sartuko da.

Zorrari dagokion kopurua, osorik edo haren zatiketaren lehen zatia erregelamenduz hori sartzeko adierazitako epearen barnean ordaintzen ez bada, artikulu honen 7. idatz-zatian ezarritako ondorioak beteko dira.

5. Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresteak ez du galaraziko, kasua bada eta araudi orokorrari jarraikiz, autolikidazioaren zuzenketak egiteko edo zuzenak ez ziren diru-sarrerak itzultzeko eskaera.

Zerga administrazioak ez ditu likidazioak parekatu beharko autolikidaziorako proposameneko datuekin, subjektu pasiboek proposamena berretsi badute ere.

6. Autolikidaziorako proposamena berretsitzat jotzeko unea edozein dela, eta haren gaineko kasu guztietan, zerga-zorra zehazteko ahalmena iraungitzeko preskripzio-aldia aitorpena aurkezteko dagoen arauzko epea bukatzen denetik aurrera hasiko da.

7. Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez badu, ondorerik gabe geratuko da, baina horrek ez du galaraziko inola ere subjektu pasiboa aitorpena aurkeztu beharretik salbuetsita egotea, foru lege honen 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Erregelamenduz adierazitako epearen barnean autolikidazioa aurkezten bada, ulertuko da autolikidaziorako proposamena berretsi ez dela.

Berretsi gabeko autolikidaziorako proposamenari dagokion dirua itzuli edo sartu egiten bada, subjektu pasiboak bidezkoa den erregularizazioa egin beharko du, erregelamenduz aitorpena aurkezteko adierazitako epeetan. Erregularizazio horrek ez du sortuko, ez berandutze interesik, ez zehapen ezarpenik.

8. Subjektu pasiboak autolikidazioaren proposamen positiboa berretsi ez badu, ez eta PFEZaren beste aitorpen bat aurkeztu ere, eta proposamen horren ondoriozko kuotaren zenbateko osoa kuota ordaintzeko erregelamenduz ezarritako epeaz kanpo ordaintzen badu, proposamena zerga horren autolikidazioa izanen da. Ulertuko da, ondorio guztietarako, autolikidazio hori ordainketaren egunean aurkeztu dela Nota de Vigencia.

III. KAPITULUA

Likidazioa

85. artikulua. Ofiziozko itzulketa Nota de Vigencia.

1. Hurrenez hurren 66. artikuluaren b) eta d) letretan aipatu diren atxikipenen, konturako sarreren, ordainketa zatikatuen eta kuoten batura, bai eta, kasua bada, IV. tituluaren III. kapituluan jasotzen diren kuota diferentzialerako kenkariena ere, handiagoa bada epearen barrenean aurkeztutako autolikidazioaren kuota baino, zerga gaietan eskuduna den departamentuak, kasua bada, behin-behineko likidazioa eginen du aitorpena aurkezteko epea bukatu eta ondoko sei hilabeteetan.

Egindako itzulketaren diru-kopurua eta subjektu pasiboak aitorpen-likidazioan edo autolikidazioan eskatutakoa kopuru bera baldin badira, ez da likidazio hori egin beharrik izanen.

Aitorpena epez kanpo aurkeztuz gero, aurreko paragrafoan aipatutako sei hilabeteko epea aurkezpen-egunetik hasita kontatuko da.

2. Autolikidazioaren edo, hala badagokio, behin-behineko likidazioaren ondoriozko kuota txikiagoa bada benetan atxikitako diru-kopuruen, kontura egindako ordainketen eta, hurrenez hurren, 66. artikuluaren b) eta d) letretan aipatu diren kuoten eta, halakorik bada, IV. tituluaren III, kapituluan aurreikusten diren kuota diferentzialeko kenkarien batura baino, zerga gaietan eskuduna den departamentuak ofizioz itzuliko du kuota horren gaineko gaindikina, deusetan galarazi gabe bidezkoak diren behin-behineko edo behin betiko likidazioak gero egiteko aukera Nota de Vigencia.

3. Behin-behineko likidazioa ez bada gauzatu artikulu honetako lehenengo apartatuan ezarritako epean, zerga gaietan eskuduna den departamentuak ofizioz itzuliko du autolikidazioaren emaitza den kuotaren gaineko gaindikina, deusetan galarazi gabe egin beharreko suerta litezkeen ondorengo behin-behineko nahiz behin betiko likidazioak egitea.

4. Artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritako itzulketa egiteko epea pasatu eta zerga gaietan eskuduna den departamentuari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik itzulketa egiteko agindurik eman ez bada, itzuli beharreko kopuruari berandutza interesa aplikatuko zaio, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 50.2.c) artikuluak ezarritakoa, itzulketa egiteko epea amaitzen den egunetik pagamendua agintzen den egunera arte, subjektu pasiboak hala eskatu beharrik izan gabe.

5. Erregelamendu bidez ezarriko dira artikulu honek aipatzen duen ofiziozko itzulketa egiteko prozedura, betekizunak eta ordaintze-modua.

IV. KAPITULUA

Betebehar formalak

86. artikulua. Subjektu pasiboen betebehar formalak.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek beren aitorpenetan agertu beharreko mota guztietako eragiketa, errenta, gastu, diru-sarrera, murriztapen eta kenketen frogagiriak eta egiaztagiriak gorde beharko dituzte, zergaren preskripzio-aldian.

2. Foru lege honen ondoreetarako, etekina zuzeneko estimazioko araubidean zehazten duten enpresa jarduerak garatzen dituzten subjektu pasiboek Merkataritza Kodean ezarritakoarekin bat datorren kontabilitatea egin beharko dute.

Hala ere, Merkataritza Kodearen arabera merkataritza izaerarik gabeko enpresa jarduera burutzen duten zergadunak betebehar horretatik salbuetsi ahal izango dira erregelamenduz, baita beren etekin garbia zuzeneko estimazioko araubidearen modalitate sinplifikatuaren bidez zehazten duten subjektu pasiboak ere.

3. Halaber, zergaren subjektu pasiboek erregelamenduz ezartzen diren liburuak edo erregistroak egin beharko dituzte, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zehazten duen moduan.

4. Erregelamenduz ondareari buruzko informazioa emateko berariazko betebeharrak ezarri ahal izango dira, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo Ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztearekin batera, errentak edo subjektu pasiboek zenbait ondasun eta eskubideren erabilera kontrolatzeko.

5. Zerga honen subjektu pasiboek, baldin eta azaroaren 18ko 41/2003 Legean (desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteko eta, xede berberarekin, Kode Zibila, Prozedura Zibileko Legea eta zerga arloko araudia aldatzeko) edo Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa onesten duen martxoaren 1eko 1/1973 Legearen 44. eta 45. legeetan araututako ondare babestu baten titular badira, aitorpen bat aurkeztu beharko dute, non adieraziko baita ondare horren osaera, jasotako ekarpenak eta zergaldian egindako xedapenak, erregelamenduz ezartzen den moduan.

87. artikulua. Atxikitzailearen eta konturako dirusarrerak egitera behartuta dagoenaren betebehar formalak eta bestelako informazio betebehar batzuk Nota de Vigencia.

1. Atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar dituen subjektuak atxikitako diru-kopuruen edo egindako konturako ordainketen aitorpena aurkeztu beharko du, edo horiek egitea bidezkoa ez zenean, aitorpen negatiboa, erregelamenduz ezartzen diren epeetan, moduan eta lekuetan. Halaber, atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkeztuko du, erregelamenduz zehazten den edukia izango duena.

Atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar dituen subjektuak agiri egokiak gorde, eta, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta, egindako atxikipen edo konturako sarreren egiaztagiriak egin beharko ditu.

Aitorpen ereduak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onetsiko ditu.

2. Erregelamendu bidez, informazioa emateko betebeharra ezarri ahal izanen zaie ondoko eragiketak egiten dituzten edo ondoko egoeretan dauden pertsona eta entitateei:

a) Atxikipenik gabeko lan edo kapital errentak ordaintzen dituzten pertsona edo entitateentzat. Ogasun arloko eskumenak dituen departamentuko titularrari ahalmena ematen zaio eman beharreko informazioa eta informazioa emateko betebehar hori betetzeko modua eta epeak zehazteko.”

b) Jaulkipen-prima banatzen duten edo ekarpenak itzuliz kapitala murrizten duten entitateentzat, egin diren banaketa atxikipengabeei dagokienez.

c) Sariak ordaintzen dituzten entitate eta pertsona juridikoei, zergaren eraginetarako zerga salbuetsitzat hartuak izanda ere.

d) Zerga honetan kenkaria izateko eskubidea ematen duten dohaintzak jasotzen dituzten entitateei, dohaintza emailearen identitateari eta jasotako zenbatekoei dagokienez, zerga honen aitorpenaren eraginetarako dohaintzaren ziurtagiria eskatu dutenean.

e) Kreditu entitateentzat, bertako etxebizitza-kontuetan ezarritako diru kopuruei dagokienean. Horretarako, subjektu pasiboek kreditu entitatearen aurrean helburu horretarako kontua zein den adierazi beharko dute.

f) Kooperatibetarako, kooperatibari egindako ekarpen sozialak eskualdatzearen edo itzultzearen ondoriozko errentei dagokienez. Zerga-eskumenak dituen departamentuko titularrari gaikuntza ematen zaio, zehazteko zein den eman beharreko informazioa eta informazioa emateko betebehar hori nola eta zer epetan bete Nota de Vigencia.

88. artikulua. Errentaesleipeneko araubidean dauden entitateek informazioa emateko betebeharrak.

1. Errenta-esleipeneko araubideko entitateek informazio aitorpena aurkeztu beharko dute, Espainiako lurraldean egoiliarrak diren zein ez diren bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei esleitu beharreko errentei buruzkoa. Edukia erregelamendu bidez zehaztuko da.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako informazio aitorpena honakook eman beharko dute: errenta-esleipeneko araubideko entitatearen ordezkaria, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 36.4 artikuluan agindutakoaren arabera, edo, atzerrian eratutako entitateen kasuan, berriz, Sozietateen gaineko zergaren edo zerga honen subjektu pasiboak diren kideak.

3. Errenta-esleipeneko araubideko entitateek beren bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei jakinarazi beharko dizkiete entitatearen errenta osoa eta haietako bakoitzari esleitu ahal zaion errenta, erregelamenduz ezarri bezala.

Horretarako, zergaren aitorpena egiteko epea hasi baino lehen, bazkide, oinordeko, komunero edo partaide bakoitzari erregelamenduak zehaztutako datuen egiaztagiriak emango zaizkio. Subjektu pasiboek egiaztagiri horiek aurkeztu beharko dituzte zergaren aitorpen-likidazioarekin batera.

4. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adieraziko du zein eredutan, zein epetan, non eta nola aurkeztu behar den artikulu honetan aipatutako informazio aitorpena.

Lehenengo xedapen gehigarria. Gauzazko ordainsariak.

Ez dira gauzazko ordainsaritzat joko diruaren legezko interes-tasa baino txikiagoa daukaten, 1992ko maiatzaren 25a baino lehen eman diren, Hitzarmen Kolektiboen babesean egin diren eta egun horren aurretik zenbateko nagusia mailegatzailearen esku jarri duten maileguak.

Bigarren xedapen gehigarria. Bikote egonkorrak eta ezkontideak parekatzea Nota de Vigencia.

Zerga honen araudian ezarritako ondorioetarako, bikote egonkor bateko kideak ezkontideen parekoak izanen dira, baldin eta horixe eskatu badute eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hogeita batgarren xedapen gehigarriak ezarritako baldintzak betetzen badira.

Horrekin bat, araudi horretan bikote egonkorrak aipatzen diren orotan, aurreko lerroaldean agertzen diren bikote egonkorrak aipatuko dira soilik.

Hirugarren xedapen gehigarria. Zerga arloko informazioa ematea.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, foru agindu bidez, arautu ahal izango du zerga arloko informazioa nola eman behar den, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 105.1 artikuluak ezarritako kasuetan, baita administrazio publikoek beren eginkizunak burutu ahal izateko informazioa nola eman behar duten ere, interesdunek horretarako baimena eman ondoren.

Laugarren xedapen gehigarria. Informazio betebeharrak.

1. Erregelamendu bidez, zilegi izango da beren akzio edo partaidetzekin eginiko eragiketei buruzko informazioa, baita akzio edo partaidetza horiek erosi zein saltzeko eragiketen emaitzei buruzkoa ere, emateko betebeharra ezartzea ondoko hauei: inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateak, inbertsiorako sozietateak, helbidea atzerrian daukaten inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak Espainiako lurraldean merkaturatzen dituzten entitateak eta foru lege honen hamazazpigarren xedapen gehigarriari jarraikiz izendatu eta zerbitzuak aske emateko araubideari loturik diharduen ordezkaria.

2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak behartuta egongo dira paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialdeei edo lurraldeei zuzenean nahiz zeharka lotutako balioak edo ondasunak edukitzetik datozen eragiketei, egoerei, kobrantzei eta ordainketei buruzko informazioa ematera, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

3. Horretaz gain, erregelamenduaren bidez ezarri ahalko da informazioa eman beharra ondokoen kargura:

a) Aseguru entitateak, merkaturatzen dituzten eta foru lege honen 55.1 artikuluan aipatzen diren aseguratutako aurreikuspen planei, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei dagokienez.

b) Finantza entitateak, merkaturatzen dituzten eta foru lege honen 30.1.g) artikuluak aipatzen dituen aurrezki sistematikoaren banakako planei dagokienez.

c) Gizarte Segurantzako erakundeek eta mutualitateak, beren kide eta mutualistek sortutako kotizazio eta kuotei dagokienez.

d) Erregistro Zibilak, jaiotzei, adopzioei eta heriotzei buruzko datuei dagokienez.

e) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita seigarren xedapen gehigarrian araututako epe luzeko aurrezki planak merkaturatzen dituzten entitateak Nota de Vigencia.

4. Bankuek, aurrezki kutxek, kreditu kooperatibek eta banku edo kredituen trafikoan aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek, erregelamenduak ezarritako baldintzei jarraikiz, Zerga administrazioari eman beharko diote entitate horietan irekitako kontu guztien identifikazioa, edo entitateek hirugarrenen esku jarritakoena, betetzen duten modalitatea edo hartzen duten izena edozein dela ere, atxikipenak edo konturako sarrerak egin ez dituztenean ere. Besteak beste, kontuen titularren zein baimendutako pertsonen edo onuradunen identifikazioa sartuko da informazio horretan.

5. Pertsona batek parte hartzen badu ondare babestuei ekarpenak egiteko egintzen formalizazioan, azaroaren 18ko 41/2003 Legearen 3. eta 4. artikuluetan eta Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioaren 44. legean xedatutakoaren arabera, ekarpen horiei buruzko aitorpena aurkeztu beharko du, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Zerga arloan eskumena duen departamentuaren titularrak ezarritako tokian, moduan eta epean eginen da aitorpena Nota de Vigencia.

6. Kreditu entitateak eta, indarreko arauei jarraikiz, banku-trafikoan edo kredituen arloan aritzen diren gainerako entitateak beharturik daude urtero informazio aitorpen bat aurkeztera, eman dituzten kreditu eta maileguek abenduaren 31n duten saldoaren berri emateko. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aitorpen horren eredua, aurkezteko modua eta epea eta edukia finkatuko ditu Nota de Vigencia.

7. Balore, aseguru eta errentei buruzko informazioa eman beharra.

a) Balore higiezinen gordailua egiten duten entitateak beharturik daude entitate juridikoen funts berekietako edo kapitaleko akzio eta partaidetzen titularrak diren pertsonei edo entitateei buruzko informazioa ematera zerga administrazioari, akzio edo partaidetza horiek merkatu antolatuetan negoziatzen badira, eta, orobat, kapital berekiak hirugarrenei lagatzeko baloreen titularrei buruzko informazioa, kasu honetan ere merkatu antolatuetan negoziatzen badira.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateek, zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten entitate kudeatzaileen ordezkariek eta Espainian merkaturatzeko entitateek inbertsio kolektiboko erakundeeen kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioen edo partaidetzen titularrak diren pertsona edo entitateei buruzko informazioa eman beharko diote zerga administrazioari. Espainiako inbertsioko erakundeen akzioak edo partaidetzak mugaz kanpo merkaturatzen badira, informazioa eman beharra, ordea, hirugarren ez-egoilarren bitartez akzio edo partaidetza horien titular gisa agertzen den atzerriko entitate merkaturatzaileari egokituko zaio.

Bigarren mailako merkatu batean edo baloreak negoziatzeko sistema antolatu batean negoziatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen kasuan, aurreko paragrafoan aipatu den informazioa eman beharra akzio edo partaidetza horien gordailua duen entitateari egokituko zaio.

c) Aseguru-entitateek eta finantza-entitateek bizitza-aseguru baten hartzaile diren pertsonen gaineko informazioa eman beharko dute, haren erreskate-balioa edo erreskaterako eskubiderik ez dagoen kasuetan onuradunari jasotzea egokituko litzaiokeen kapitalaren balioa adieraziz, eta orobat, kapital bat eskudirutan edo ondasun higigarrien edo higiezinen bidez aurkezteagatik aldi bateko edo bizi arteko errenta baten onuradun diren pertsonei buruzko informazioa, haren kapitalizazio-balioa adieraziz. Halaber aurkeztu beharko dute informazio hori Europako esparru ekonomikoko kide den beste estatu batean helbideratutako aseguru-entitateek, Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean baldin badihardute, Espainian egiten diren eragiketei dagokienez Nota de Vigencia.

8. Espainiako lurraldean egoitza duten pertsonek eta entitateek eta atzerrian egoitza duten pertsonek edo entitateek Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkorrek hirugarrenen izenean zerbitzuak ematen badituzte pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko, eta diru birtualak edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko, izan zerbitzu hori izaera nagusikoa edo beste jarduera batekin lotua, beharturik egonen dira Zerga-administrazioari zaintzen dituzten diru birtual guztien informazioa ematera. Eman beharreko informazio horretan sartzen dira diru birtual bakoitzean eta, kasua bada, legezko dirutan dauden saldoak, hala nola saldo horien titularren, baimendunen edo onuradunen identifikazio-datuak.

Zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak foru agindu bidez ezarriko du apartatu honetan aipatzen den aitorpena aurkezteko eredua, epea, modua eta edukia Nota de Vigencia.

9. Espainian egoitza duten pertsonek eta entitateek eta atzerrian egoitza duten diren pertsonek edo entitateek Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkorrek diru birtualaren eta legezko diruaren arteko truke-zerbitzuak edo zenbait diru birtualen artekoak ematen badituzte edo horrelako eragiketetan, edozein modutan, artekari aritzen badira edo diru birtualak mantendu, biltegiratu eta eskualdatzeko hirugarrenen izenean pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen badituzte, beharturik daude Zerga-administrazioari diru birtualak eskuratzeko, eskualdatzeko, trukatzeko edo transferitzeko eragiketen, hala nola diru horietan egindako kobrantzen eta ordainketen berri ematera, haietan esku hartzen badute edo artekari aritzen badira. Hartara, aurkeztu beharko dituzte zerbitzu horietan parte hartzen duten subjektuen izen-zerrenda, adierazita haien identifikazio fiskaleko helbidea eta zenbakia, diru birtual mota eta kopurua eta eragiketaren salneurria eta data.

Betebehar bera dute Espainian egoitza duten pertsonek eta entitateek eta atzerrian egoitza duten pertsonek edo entitateek Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkorrek diru birtual berrien hasierako eskaintzak egiten badituzte, beste diru birtual batzuen edo legezko diruaren truke entregatutakoei dagokienez.

Zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak foru agindu bidez ezarriko du apartatu honetan aipatzen den aitorpena aurkezteko eredua, epea, modua eta edukia Nota de Vigencia.

Bosgarren xedapen gehigarria. Pertsona ezgaitutzat jotzea eta ezgaitasunaren gradua egiaztatzea Nota de Vigencia.

1. Zerga honen ondorioetarako, 100eko 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak hartuko dira pertsona ezgaitutzat.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren ildotik, ezgaitasunaren gradua egiaztatutzat joko da Foru Komunitateko, Estatuko Administrazioko edo dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunek egiaztatzen dutenean.

3. Hala ere, ulertuko da 100eko 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna dutela administrazio publikoek aitortutako prestazioak, 100eko 65eko edo gehiagoko ezintasunaren ondoriozkoak, jasotzen dituzten pertsonek, aipatu prestazioak erabateko ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasun handiaren ondoriozkoak direnean.

Halaber, ulertuko da ehuneko 65 edo gehiagoko desgaitasun-gradua dutela mendekotasun-egoera bat edozein gradutan aitortua duten pertsonek Nota de Vigencia.

Seigarren xedapen gehigarria. Lehengoratzemekanismoak, prestazioaldi ziurrak edo kontraaseguru formulak biziarteko errenta aseguratuen kontratuetan (2019ko uztailaren 31tik aurrera sinatuak) Nota de Vigencia.

Baldin eta 30.1.g) eta 45.3 artikuluetan aipatutako biziarteko errenta aseguratuen kontratuetan (2019ko uztailaren 31tik aurrera sinatutakoen kasuan) lehengoratze-mekanismoak, prestazioaldi ziurrak edo kontraaseguru formulak baldin badaude heriotza kasuetarako, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Lehengoratze-mekanismoak badaude aseguratua hiltzen den kasurako, biziarteko errentaren onuradun potentzial bat bakarra izaten ahalko da.

b) Prestazioaldi ziurren kasuan, aldi horiek 10 urtekoak izanen dira gehienez ere, biziarteko errenta eratzen denetik kontatzen hasita.

c) Kontraaseguru formulen kasuan, aseguratua hiltzeagatik guztira jaso beharreko zenbatekoa ezin da inola ere izan biziarteko errenta eratzeko erabilitako diru kopuruaren portzentaje hauek baino handiagoa:

URTEAK, BIZIARTEKO ERRENTA ERATZEN DENETIK

PORTZENTAJEA

1.

%95

2.

%90

3.

%85

4.

%80

5

%75

6.

%70

7

%65

8

%60

9

%55

10.etik aurrera

%50”

Zazpigarren xedapen gehigarria. Hondamenekin eta kultur edo kirol arloko aparteko gertakari jakin batzuekin zerikusia duten zerga onurak.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondoreetarako, honako xedapen hauek aplikatuko dira, xedatu bezala, indarrean dauden bitartean eta eskatutako betekizunak eta baldintzak errespetatuta:

a) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarria, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan 1996ko abuztuaren 7an Biescasko uholdeek sortutako kalte pertsonalak konpontzeko laguntza publikoak zerga honetatik salbuesteari buruzkoa.

b) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen 10. artikulua, "2004 Done Jakueren urtea" garatzeari lotutako eragiketek jaso ditzaketen eta estatuko legedian araututa dauden zerga onurei buruzkoa.

d) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 30eko 35/2003 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarria, "2005ean Almerian egindako Mediterraneoko XV. Jokoei" aplika dakizkiekeen zerga onurei buruzkoa.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Zergaoinarrian sartzen ez diren laguntzak Nota de Vigencia.

1. Ez dira zerga honen zerga-oinarrian sartuko ondoko hauen ondorioz agerian gelditzen diren errenta positiboak:

a) Nekazaritzako Politika Bateratuko laguntza hauek jasotzea:

a') Mahastilana erabat uzteagatik.

b') Primak udareondoak, sagarrondoak, mertxikondoak, brinoiondoak eta platanondoak erauzteagatik.

c') Esne-ekoizpena erabat uzteagatik.

d') Udareondo, mertxikondo eta brinoiondoen laborantza erabat uzteagatik.

e') Azukre-erremolatxaren eta azukre-kanaberaren laborantza erabat uzteagatik.

f') Erregelamendu bidez zehaztuko direnak.

b) Errepide bidezko garraio-jarduera uzteko laguntzen araudian ezarritako beharkizunak betetzen dituzten garraiolariei ematen zaizkien laguntzak jasotzea.

c) Diru-laguntza publikoak jasotzea, betiere laguntza horiek sute, uholde, hondoratze edo osasungintzako aferen bidez jarduera ekonomikoei atxikitako ondare-elementuetan eragindako kalteak konpontzeko jasotakoak badira.

d) Europar Batasuneko arrantza-politikako ondorengo laguntzak jasotzea: itsasontzi baten arrantza-jarduera behin betiko uzteagatik eta beste herrialde batzuetan sozietate mistoak eratzeko eskualdatzeagatik, bai eta arrantza-jarduera behin betiko uzteagatik ere.

e) Abereak nahitaez hiltzeagatik kalte-ordain publikoak jasotzea abereen izurri edo gaitzen kontrako jarduketetan. Xedapen hau ugalketarako diren abereei baino ez dagokie.

2. Zerga-oinarrian sartuko ez den errenta kalkulatzeko, bi kopuru hartu behar dira kontuan: batetik, jasotako laguntzen zenbatekoa, eta bestetik, jarduerei lotutako ondare-elementuetan izandako galerak, baldin badaude. Diru-laguntza hori aipatu elementuetan gertatutako galeren zenbatekoa baino txikiago bada, diferentzia negatiboa zerga-oinarrian integratu ahal izanen da. Galerarik izan ez denean, diru-laguntzen zenbatekoa bakarrik salbuetsiko da zergatik.

3. Orobat, ez dira zerga-oinarrian integratuko kapitaleko diru-laguntzak, ondokoak egiteagatik jasoak: oihan-finkak ustiatzen direnean oihangintza arloko administrazio eskudunak onetsitako plan teknikoei, mendien antolaketari, plan dasokratikoei edo basoberritze planei jarraikiz; betiere produkzioaren batez besteko denbora hogeita hamar urtekoa edo gehiagokoa bada.

4. Aurreko 1. idatz-zatian aurreikusita ez dauden laguntza publikoak, sute, uholde, hondoratze edo beste arrazoi natural batek ondare-elementuetan eragindako kalteak konpontzeko jasotakoak badira, zerga-oinarrian sartuko dira kalteak konpontzeko kostuaren gainetik dagoen partean. Konponketa kostuak, laguntza horren zenbatekoraino, ez dira inola ere zerga ondorioetarako kengarriak izanen, eta ez dira hobekuntzatzat hartuko.

Ez dira zerga honen zerga-oinarrian sartuko honako hau konpentsatzeko jasotzen diren laguntza publikoak: aipatu arrazoiengatik zergadunaren ohiko etxebizitza edo jarduera ekonomikoaren titularrak jarduera egiten zuen lokala aldi baterako edo behin betiko uztea.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Etxebizitza bat alokairuaraubidean eskuratzen laguntzeko kenkarien baldintzak 2021ean Nota de Vigencia.

1. 2021. urtean, honako hauek egiten ahalko dute emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkaria (68 quinquies A artikuluan ezarria: Nafarroan erroldaturik egonda, eta kenkaria izateko gainerako baldintzak betez, salbu eta adinari dagokiona, honako egoera hauetako batean daudenak:

a) 2021eko urtarrilaren 1ean edo hortik aurrera langabezian dagoen enplegu eskatzaile bezala inskribatuta daudenak.

b) 2021eko urtarrilaren 1ean edo hortik aurrera aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearen (ABEEE) egoeran inskribatuta daudenak.

Kenkaria 2021eko abenduaren 31 arte emanen da.

2. 2021ean 68. quinquies artikuluaren B.1.a) apartatuan jasota dagoen kenkaria aplikatzeko, ez da beharrezkoa izanen gutxienez urtebete eramatea inskribatua etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan, eta errentamendu kontratu ikus-onetsiari dagokionez ere ez da gutxieneko epe hori eskatuko. Hala, nahikoa izanen da etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan inskribaturik egotea 2020ko abenduaren 31 baino lehenagotik, errentamenduaren modalitatean edo erosteko aukera duen errentamenduaren modalitatean, edo, bestela, etxebizitza babestu baten errentari izatea, Administrazioak egun hori baino lehen ikus-onetsitako kontratu batekin.

Hamargarren Xedapen Gehigarria. Banakako pentsioen produktu paneuroparrak Nota de Vigencia.

Zerga honetan, pentsio planei dagokien trataera aplikatuko zaie banakako pentsioen produktu paneuroparrei, Banakako pentsioen produktu paneuroparrari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 20ko 2019/1238 (EB) Erregelamenduan araututakoei.

Zehazki:

a) Aurreztaileak banakako pentsioen produktu paneuroparrei egindako ekarpenek zerga-oinarri orokorra murrizten ahalko dute pentsio planei egindakoen modu berean, eta foru lege honen 55. artikuluan gizarte aurreikuspeneko sistemetarako ezarritako guztizko gehieneko mugan sartuko dira.

b) Banakako pentsioen produktu paneuroparren onuradunek jasotzen dituzten prestazioak lan etekintzat hartuko dira beti, eta ez dira egonen oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren pean.

c) Pentsio-plan eta -funtsen gaineko araudian aurreikusitakoez bestelako kasuetan, banakako pentsioen produktu paneuroparrei egindako ekarpenen ondoriozko eskubide ekonomikoak xedatzeak, osorik edo zati batean, 55.1.2.b) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritako ondorioak izanen ditu Nota de Vigencia.

Hamargarren xedapen gehigarria. Paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialdeak edo lurraldeak Nota de Vigencia.

Zerga honen ondoreetarako, paradisu fiskaltzat joko dira estatuko araudiak erregelamenduz horrelakotzat jotzen dituenak. Araudi horri heldu beharko zaio, zerga-ordainketa baliogabeari eta zerga arloko informazioaren benetako trukeari dagokienez.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Ceutan eta Melillan eskuratutako errentak.

Ceutan edo Melillan errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek estatuko araudian ezarritako kenkariak aplikatuko dituzte.

Hamabigarren xedapen gehigarria. Estatuko araudia aplikatzea Nota de Vigencia.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokienez, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da, indarrean dagoen bitartean, lurralde erkidean indarra duen araudia Nafarroan aplikatu beharraz, erregulazio berekirik ezean, gai hauetan:

a) Meatzaritzaren tributu araubide bereziak eta hidrokarburoak ikertu eta ustiatzekoak.

b) Birmoldaketaren eta berrindustrializazioaren onura fiskalak.

c) Espainiako lurraldeko egoiliarrak ez direnen gaineko xedapenak, eta Espainia nazioarteko zer erakunderen parte den, horien tributu araubidea.

d) Sistema Elektriko Nazionala antolatzeko 40/1994 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria eta 52. artikulua.

e) Kreditu Entitateen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legean ezarritako lehentasunezko partaidetzei eta zor baliabideei aplikatzen zaien araubide fiskala.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Desgaitasuna duten pertsonen alde eratutako gizarteaurreikuspeneko sistemetako ekarpenen eta prestazioen araubide fiskala Nota de Vigencia.

1. Desgaitasuna duten pertsonen alde eratutako pentsio-planetarako ekarpenei, baldin eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatu-araudian ezarritako betebeharrak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badituzte, bai eta haietatik heldutako prestazioei ere, honako araubide fiskal hau aplikatuko zaie Nota de Vigencia:

a) Pentsio-plan horietara egiten diren ekarpenengatik murriztapena egiten ahalko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarriaren zati orokorrean, gehieneko muga hauek kontuan hartuta:

a') Partaide bakoitzak desgaitasuna duten pertsonen alde egindako urteko ekarpenak, pertsona horiekin ahaidetasun- edo tutoretza-harremana dagoenean: 10.000 euro urtean.

Horrek ez die galarazten beren pentsio-plan propioei ere ekarpenak egitea, foru lege honen 55. artikuluak ezartzen dituen mugen barrenean.

b') Partaide diren desgaitasundun pertsonek eginiko urteko ekarpenak: 24.250 euro urtean.

Desgaitasuna duen pertsona berberaren aldeko ekarpenak egiten dituzten pertsona guztiek egindako murriztapenen osotasunak, desgaitasuna duen pertsonarenak berarenak barne, ezin izanen du urtean 24.250 euroko kopurua gainditu. Ondorio horietarako, desgaitasuna duen pertsona berberaren aldeko ekarpen bat baino gehiago dagoenean, murriztapena, aurrena, desgaitasuna duen pertsonak berak egindako ekarpenengatik eginen da, eta horiek ez badute gainditzen aipatutako 24.250 euroko muga, eta orduan bakarrik, egiten ahalko dute beren zerga-oinarrian murriztapena desgaitasuna duen pertsonaren alde beste pertsonek egin dituzten ekarpenek, betiere proportzionalki. Desgaitasuna duen pertsona berberaren aldeko ekarpenengatik beste pertsona guztiek egiten dituzten murriztapenen multzoak ezin izanen du 24.250 euroko kopurua ezein kasutan gainditu.

b) Desgaitasuna duten pertsonek errenta gisa jasotako prestazioetatik heldu diren lan etekinek, xedapen honetan aipatzen diren ekarpenei dagozkienek, zerga honetan murriztapena egiteko eskubidea izanen dute, gehienez ere ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako hiru adinakoa urtean.

Desgaitasuna duten pertsonek kapital gisa jasotakoak diren prestazioen kasuan, xedapen honetan aipatzen diren ekarpenei dagozkienak badira, foru lege honetako 17.2 artikuluko b) eta c) letretan jasotako murriztapena ehuneko 60koa izanen da.

2. Xedapen gehigarri honetan ezarritako araubidea aplikatuko zaie, orobat, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara, aseguratutako aurreikuspen planetara, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planetara eta menpekotasun larria edo menpekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguruetara (Autonomia sustatzeko eta Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatzen denaren arabera) egindako edo haietatik jasotako ekarpen eta prestazioei, gizarte aurreikuspeneko sistema horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Estatuko araudian ezarritako baldintzak eta erregelamendu bidez finkatzen direnak betetzen dituzten desgaitasuna duten pertsonen alde eginak direnean. Kasu horretan, xedapen gehigarri honetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistema guztiak batera hartuta aplikatuko dira ezarritako mugak.

Pentsio plan eta funtsen Araudian ezarritakoak ez bezalako kasuetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitate horien eskubide kontsolidatuak erabiltzearen ondorioak foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 2. puntuaren b) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak izango dira Nota de Vigencia.

3. Desgaitasuna duten pertsonen alde eraturiko gizarte-aurreikuspeneko sistema hauetara egiten diren ekarpenei, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatu-araudian aurreikusitako pertsonek egindakoei, ez zaie aplikatuko oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga Nota de Vigencia.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Ezgaitasunak dituzten pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenen araubide fiskala Nota de Vigencia.

Desgaitasuna duten pertsonen ondare babestura egindako ekarpenei, zeinak araututa baitaude azaroaren 18ko 41/2003 Legean (desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteko eta, xede berberarekin, Kode Zibila, Prozedura Zibileko Legea eta zerga arloko araudia aldatzeko) edo Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa onesten duen martxoaren 1eko 1/1973 Legearen 44. eta 45. legeetan, honako zerga-araubide hau aplikatuko zaie:

1. Desgaitasuna duen subjektu pasiboan.

a) Ekarleak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, urtean ekarle bakoitzeko 10.000 euro bitarteko kopurua eta, osotara, 24.250 bitarteko kopurua lan etekintzat hartuko da.

Horrez gainera, aurreko paragrafoan ezarritako mugak gorabehera, ekarleak sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, urtean 10.000 euro arteko kopurua lan-etekintzat hartuko da, betiere sozietateen gaineko zergan gastu hori kenkari gisa agertu bada.

Etekin horiek desgaitasuna duen subjektu pasiboaren zerga-oinarrian sartuko dira, ondare babestuaren titularrarenean, hain zuzen. Etekinetako zenbatekoa eta, honelakorik badago, hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1.b) apartatuan aipatzen diren errenta gisako prestazioak batu ondoren, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren (IPREM) halako hiru gainditzen duen zenbatekoa hartuko da aintzat. Ekarpenak sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek egiten dituztenean, eta haien enplegatuen ahaideen, ezkontideen edo enplegatuek tutoretza edo harrera araubidean beraien kargu dituzten pertsonen ondare babestuaren alde badira, lan-etekinen izaera izanen dute, bakar-bakarrik ondare babestuaren titularrarentzat.

Letra honetan azaldu diren etekinetan ez da atxikipenik edo konturako dirusarrerarik egin beharko.

b) Diruzkoak ez diren ekarpenen kasuan, ondare babestuaren titularra den eta desgaitasuna duen subjektu pasiboa ekarlearen tokian subrogatuko da kasuko ondasun eta eskubideen erosketaren balioa eta eguna finkatzeari dagokienez, baina ondorengo eskualdaketetan ezin izanen zaio aplikatu zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa.

Diruzkoa ez den ekarpenetik oinordetza eta dohaintzei buruzko zergaren menpe dagoen zatiari 42. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaio.

c) Eskuratzailearentzat lan etekinen izaera duen ekarpenen zatia ez da oinordekotzen eta dohaintzen gaineko zergaren menpe egonen.

2. Ekarleari.

a) Gradu guztietako zuzeneko ahaideek edo hirugarren gradura bitarteko alboko ahaideek desgaitasuna duen subjektu pasibo baten ondare babestuari egindako ekarpenek eskubidea emanen dute ekarleak zerga-oinarrian kenkaria egiteko, urtean 10.000 euro gehienez. Berdin jokatuko da ekarpena subjektu pasiboaren ezkontideak egiten badu edo hura beraien kargu duten beste pertsona batzuek, tutoretza araubidean, harrera araubidean (Kode Zibilaren 172. artikuluan eta hurrengoetan arautua) edo beste autonomia erkidego bateko antolamendu juridiko zibilean izaera bera duten beste instituzio batzuen araubidean. Ondare babestu bakoitzari diru-ekarle guztien artean egindako ekarpenei dagozkien kenkariak, urtean, ezin dira 24.250 eurotik gorakoak izan. Kopuru hori gaindituz gero, ekarpen bakoitzari dagokion kenkaria gutxitu beharko da, modu proportzionalean.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren murriztapenak 55.1 artikuluan ezarritakoekin batera aplikatuko dira.

b) Aurreko letran aurreikusitako mugatik goitiko ekarpenek kenkaria izateko eskubidea emanen dute hurrengo bost zergaldietan, harik eta, haietako bakoitzean, kenkariaren gehieneko mugara ailegatu arte.

Zergaldi berean baldin badaude ekitaldi horretan egindako ekarpenengatiko kuota-kenkariak eta aurreko ekitaldietatik egiteko dauden beste kenkari batzuk, lehenbizi aurreko ekitaldietako ekarpenen ondoriozko kenkariak eginen dira, kenkariaren gehieneko muga iritsi arte.

c) Diruzkoak ez diren ekarpenak direnean, ekarpenaren zenbatekotzat hartuko da Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bateginaren (maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) 16. eta 19. artikuluetan ezarritakoa.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako subjektu pasiboek egiten dituzten ekarpenak beren enpresa edo lanbide jarduerei atxikita dauden elementuak direnean, ez dute kenkaria egiteko eskubiderik sortuko.

Ondare babestuaren titularra den eta desgaitasuna duen subjektu pasiboak berak egindako ekarpenek ez dute kenkaria egiteko eskubidea emanen, inolaz ere.

3. Ondasun edo eskubideen erabilera.

Desgaitasunen bat duen pertsonaren ondare babestuari egindako ekarpeneko ondasun edo eskubideak ekarpena egin den zergaldi berean edo hurrengo lau zergaldietan erabiliz gero, beharkizun fiskal hauek sortuko dira:

a) Ekarlea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboa baldin bada, zerga-oinarrian egindako murrizketei dagozkien kopuruak sartu beharko ditu ondasun-eskubideak erabiltzen hasten den zergaldiko zerga-oinarrian, hots, egindako erabiltzeei eta bidezko berandutza-korrituei dagozkienak.

b) Ekarlearen izaera edozein delarik ere, ekarpena jaso duen ondare babestuaren titularrak ekarpena jaso zuen zergaldian 1. apartatuan xedatutakoaren arabera sartu gabe utzi zuen kopurua sartu beharko du ondasun-eskubideak erabiltzen diren zergaldiko zerga-oinarrian, gehi bidezko diren berandutza korrituak.

Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo baten ekarpena denean, bere langileen ahaideen, ezkontideen edo -xedapen gehigarri honen 1.a) apartatuan aipatzen den tutoretza edo harrera araubidean- beraien kargu duten beste pertsona baten ondare babestuan alde egindakoa, aurreko paragrafoan azaldutako beharkizuna kasuan kasuko langileak izanen du.

Letra honetan eta a) letran ezarrita dagoen integratzeko betebeharraren ondorioetarako, 55.1.2.b) artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da.

4. 3. apartatuan ezarritako ondorioetarako, ondasun edo eskubideetan homogeneotasuna gertatzen bada, lehenbizi eman zirenak erabili direla ulertuko da.

Ondare babestuaren titularra edo ondasun-ekarlea hiltzen bada ez da apartatu honetan ezarritakoa aplikatuko.

5. Foru lege honen ondorioetarako, ulertuko da ezen, desgaitasuna duen zer subjektu pasiboren onurarako eratzen den ondare babestua, huraxe dela ondare hori osatzen duten ondasun eta eskubideen titularra, eta titular hori ez diren beste pertsona batzuek ondare horri egindako ekarpenak harentzako irabazizko eskualdaketak direla.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitatearen ekarpen eta prestazioen zerga araubidea.

Kirolari profesionalen mutualitateari egiten zaizkion ekarpenei (prima finkoaren bidezko gizarte aurreikuspeneko mutualitatea), baldin eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatuko araudian ezarritako betebeharrak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badituzte, bai eta haietatik datozen prestazioei ere, ondoko zerga araubidea aplikatuko zaie:

a) Egindako ekarpenengatik, hala zuzenekoengatik nola egotzitakoengatik, murriztapena egin ahalko da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriaren zati orokorrean; horretarako muga izango da lanarengatik eta lanbide edo enpresa jarduerengatik ekitaldian banaka jasotako etekin garbien batura, eta betiere urtean 15.025,30 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

b) Aurreko a) letran ezarritako muga aplikatzearen ondorioz zerga oinarrian murriztapenik egin ahal izan ez zaien ekarpenei hurrengo bost ekitaldietan egin ahal izango zaie. Arau hau ez zaie aplikatuko foru lege honen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatiaren a) letraren b') azpiletran ezarritako muga gainditzen duten ekarpenei.

c) Pentsio plan eta funtsen Araudian aipatutakoak ez bezalako kasuetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitate horien eskubide kontsolidatuak erabiltzearen ondorioak foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 2. puntuaren b) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak izango dira.

d) Jasotako prestazioek, bai eta kontsolidatutako eskubideak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren estatuko araudian ezarritako kasuetan jasotzeak, lanaren etekin gisa ordainduko dituzte zergak oso-osorik.

e) Aurreko letretan ezarritako araubide berezia alde batera utzita, kirolari profesionalek eta goi mailakoek zilegi izango dute kirolari profesionalentzako gizarte aurreikuspeneko mutualitateari ekarpenak egitea, kirolari profesional gisa lan-bizitza bukatu edo goi mailako kirolarien izaera galdu badute.

Ekarpen horiek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriaren zati orokorrean murriztapena egiteko aukera eman ahal dute, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan ezarritako inguruabarrak estaltzeko xedea duten neurrian.

Mutualisten eskubide kontsolidatuak, pentsio planei dagokienean, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.8 artikuluan ezarritako kasuetan baino ezin izango dira bihurtu.

Ekarpen horien murriztapenaren gehieneko muga, osotara, foru lege honen 55.1.7 artikuluan ezarritakoa izango da.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Aurrezki kutxen partaidetzakuotak.

Aurrezki kutxen partaidetza-kuotek izango duten zerga araubidea, kasu guztietan eta zerga-figura guztietan, eta ondorio guztietarako, entitateen akzioek eta entitateen kapital sozialeko edo funts berekietako partaidetzek duten zerga araubide berbera izango da, indarrean dauden legeekin eta garapen arauekin bat.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Honako hauen betebehar fiskalak: Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batean helbideratutako aseguruentitateak, zerbitzuemate libreko araubidean diharduten inbertsio kolektiboko erakundeen kudeaketarako entitateek izendatutako ordezkariak eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeetako partaideen edo akziodunen erregistro zentralizatuaren ardura duen entitateko ordezkariak, azkeneko kasu horretan erakundeak merkaturatzaile baten baino gehiagoren bidez merkaturatzen baldin badira Espainian Nota de Vigencia.

1. Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estatu batean helbideratuta egon eta Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten aseguru entitateek honako zerga betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Atxikipena egin eta diru hori sartu edo konturako dirusarrera egin Nafarroako Ogasunean, Espainian egiten diren eragiketak direla eta, egoitzagabeen errentaren gaineko zergari buruzko arauek ezarritako moduan edo pertsona fisikoen errentaren gaineko edo sozietateen gaineko Nafarroako arauetan ezarritako moduan, eta hori, betiere, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako esparruan.

b) Foru Komunitateko tributu-administrazioari informazioa eman Espainian egiten diren eragiketak direla eta, egoitzagabeen errentaren gaineko zergari buruzko arauek ezarritakoarekin bat edo pertsona fisikoen errentaren gaineko edo sozietateen gaineko Nafarroako arauetan ezarritakoarekin bat, eta hori, betiere, aurreko letran ezarritako muga berekin.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako zerga betebeharrak honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen 55.7 artikuluaren arabera, zerbitzu-emate librearen araubidean jarduten duen kudeatzailearen izenean izendatutako ordezkaria.

b) Europar Batasuneko beste estatukide batean baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeetako partaideen edo akziodunen erregistro zentralizatuaz arduratzeko izendatutako entitatea, erakundeak merkaturatzaile baten baino gehiagoren bidez merkaturatzen baldin badira Espainian, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatu zuen urriaren 4ko 31/2011 Legearen azken xedapenetan bigarrenean xedatutakoarekin bat.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Europar Batasuneko beste estatu batean helbideratutako pentsio funtsen eta banakako pentsioen produktu paneuroparren zerga betebeharrak Nota de Vigencia.

1. Europar Batasuneko beste estatu batean helbideratutako pentsio funtsek, Espainian enpleguko pentsio planak, Espainiako legediari loturikoak, gauzatzen badituzte, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EE Zuzentarauan xedaturikoarekin bat edo, hala denean, haien entitate kudeatzaileek, atxikipena egin eta haren zenbatekoa pagatu beharko dute edo konturako diru-sarrerak egin, Espainian egiten diren eragiketei dagokienez. Gainera, irailaren 30eko 1307/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Pentsio plan eta funtsei buruzko Erregelamenduan pentsio funtsak kudeatzen dituzten entitateentzat jasotzen diren tributu arloko informazio betebehar berak izanen dituzte, hori dena Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoak zedarrituriko esparruan.

2. Banakako pentsioen produktu paneuroparrari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 20ko 2019/1238 (EB) Erregelamenduan arautzen diren banakako pentsioen produktu paneuroparren sustatzaileek, halaber, irailaren 30eko 1307/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Pentsio plan eta funtsei buruzko Erregelamenduan pentsio funtsak kudeatzen dituzten entitateentzat jasotzen diren tributu arloko informazio betebehar berak izanen dituzte, hori dena Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoak zedarrituriko esparruan.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Konturako atxikipenak edo sarrerak jaulkipen primaren banaketan edo ekarpenen itzulketarekin egindako kapital murriztapenetan.

2001eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, akzioen edo partaidetzen jaulkipen primaren banaketatik edo ekarpenen itzulketarekin egindako kapital murriztapenetik datorren etekina ez da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako atxikipen edo sarreraren pean egongo. Kasu horietan konturako atxikipen edo sarrerak egiteko beharra ezarri ahalko da erregelamendu bidez.

Hogeigarren xedapen gehigarria. Zerga konpentsazioak, banakako biziaseguruetatik edo baliaezintasunaseguruetatik sortutako etekin batzuen kasuan.

1. Xedapen honetan araututako kenketa eskubidea izango dute zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezian kapital geroratu gisa egindako eskurapenetatik sortutako etekinak -foru lege honen 30.1.a) artikuluak aipatzen dituenak- sartzen dituzten subjektu pasiboek, baldin eta 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen kontrataturiko bizi-aseguruetatik edo baliaezintasun-aseguruetatik sortuak badira eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan ezarritako %40ko edo 75eko kenketa portzentajeak aplikatzekoak bazaizkie, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera.

2. Kenkari horren zenbatekoa honako diferentzia positibo hau izanen da: aurreko idatz-zatian aurreikusitako etekin garbien zenbateko osoa batu eta konpentsatzetik sortzen den saldo positiboari aurrezkiaren oinarri likidagarri bereziaren karga-tasak (60. artikuluan jasoak) aplikatzetik sortzen den kopuruaren eta aurreko idatz-zatiko ehunekoak aplikatu eta etekin horiek likidazio-oinarri orokorrean sartu izanez gero egokituko litzatekeen kuota osoaren zenbateko teorikoaren arteko diferentzia Nota de Vigencia.

3. Aurreko idatz-zatiak aipatzen duen kuota osoaren zenbateko teorikoa honako hau izango da:

a) Aurreko 1. idatz-zatiak aipatzen dituen etekinak bateratu eta konpentsatzetik sortzen den saldoa zero edo negatiboa bada, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako kenketa portzentajeak aplikatuta, kuota osoaren zenbateko teorikoa zero izango da.

b) Aurreko a) letran deskribatutako saldoa positiboa bada, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako kenketa portzentajeak aplikatuta, kuota osoaren zenbateko teorikoa honako hau izango da: likidazio oinarri orokorraren eta saldo positibo horren baturari foru lege honen 59.1 artikuluan ezarritako eskala aplikatzetik sortzen den emaitzaren eta eskala hori likidazio oinarri orokorrari aplikatuz sortzen den kuotaren arteko diferentzia positiboa.

4. Aurreko 3. idatz-zatiak aipatzen duen saldoa zehazteko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen (2006ko abenduaren 31n zuen idazketaren arabera) 32.2 artikuluan ezarritako murriztapenak aplikatuko zaizkio soil-soilik 2006ko abenduaren 31ra arte ordaindutako primei dagokien etekin garbiaren zatiari, eta ondorengoei aseguru kontratuaren jatorrizko polizan ezarritako prima arruntak badira.

Kapital geroratuko aseguru kontratuaren prima bakoitzak lortutako etekin osoaren zatia zehazteko, etekin osoa honako zatiduratik sortzen den ponderazio koefizienteaz biderkatuko da:

Zatigaian honako emaitza hau: prima bider ordaindu zenetik eskurapena kobratu arte igarotako urteen kopurua.

Zatitzailean honako emaitza hau: prima bakoitza bider ordaindu zenetik eskurapena kobratu arte igarotako urteen kopurua.

5. Aseguru entitateak adieraziko dio subjektu pasiboari bizi-aseguruetatik edo baliaezintasun-aseguruetatik datozen kapital geroratu gisa egindako eskurapenetatik sortutako etekin garbien zenbatekoan zein den prima bakoitzari dagokiona, aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulaturik eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan eta bosgarren xedapen iragankorrean ezarritako murriztapen portzentajeak aplikaturik, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera.

6. Horrela kalkulatutako kenketaren zenbatekoa foru lege honen 67. artikuluak aipatzen duen nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenketa egin eta gero kenduko zaio zergaren kuota likidoari.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen biziaseguruaren kontratu jakin batzuen zergaordainketa.

Hartzaileak arriskua hartzen duen, 2000ko urtarrilaren 1a baino lehen egin diren eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.3 artikuluan -2000ko urtarrilaren 1ean indarrean zegoen idazketaren arabera- ezarritakora moldatu ez diren bizi-aseguruaren kontratuek zergak ordainduko dituzte, foru lege honen 78.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Zenbait biziaseguru aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtzearen zergaondorioak Nota de Vigencia.

Bizi-aseguruko kontratuak estatuko araudiari jarraikiz aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtuz gero, foru lege honen 7.r) eta 30.1.g) artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

Behin aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtuta, foru lege honen 7.r) artikuluan ezarritakoa aplikatzeagatik salbuetsita egon den errenta itzuli beharko du subjektu pasiboak aurrerakina gertatzen den zergaldian, baldin eta eratu den biziarteko errentatik heldu diren eskubide ekonomikoak, osorik edo hein batean, jaso baditu aldez aurretik.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Gizarte aurreikuspeneko sistemen arteko eskubide ekonomikoen mobilizazioa.

Erregulazio berezirik izan ezean, Foru Komunitatean araubide arrunteko lurralderako indarrean dagoen araudia aplikatuko zaie gizarte aurreikuspeneko sistemen arteko eskubide ekonomikoen mobilizazioaren zerga arloko ondorioei, haien zerga tratamenduaren homogeneotasuna eta ezaugarri juridiko, tekniko eta finantzarioak kontuan hartuz.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Kapital murriztapenaren ostean negoziaziora onartu ez diren partaidetzak edo balioak eskualdatzea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Finantza baliabideen merkatuei buruzko 2004ko apirilaren 21eko 2004/93/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetakoren batean negoziaziora onartu ez diren balio edo partaidetzak eskualdatu baino lehen, subjektu pasiboaren balio edo partaidetza guztiei era berean eragiten ez dien balio nominalaren murrizketaren bitartez kapital murriztapena egiten bada, III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritako arauak aplikatuko dira, ondoko zehaztapenak kontuan izanik:

a) Eskualdaketa baliotzat joko da foru lege honen 39. artikuluaren 4. idatz-zatiaren a) letran ezarritakoa aplikatzetik datorren balio nominalaren arabera legokiokeena.

b) Subjektu pasiboak ez baditu bere balio eta partaidetza guztiak eskualdatu, efektiboki eskualdatu dituen balio edo partaidetzen balio nominalari dagokion eskualdaketa balioaren eta aurreko letran aipatzen den eskualdaketa balioaren arteko diferentzia positiboa gainerako balio edo partaidetza homogeneoen erosketa baliotik murriztuko da, harik eta ezabatu arte. Eragiketa horretatik atera daitekeen soberakinari ondare gehikuntzari dagokion zerga ezarriko zaio.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. Ondare pertsonala osatzen duten ondasunez baliatzea zahartzaroak eta menpekotasunak eragindako premia ekonomikoei aurre egiteko Nota de Vigencia.

Ez dira errenta gisa hartuko 65 urtetik gorako pertsonek ohiko etxebizitzaz baliatzearen ondorioz jasotako zenbatekoak, ez eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 26. artikuluaren arabera mendekotasun larria edo mendekotasun handia duten pertsonek jasotakoak ere, betiere zahartzaroak eta mendekotasunak eragindako premia ekonomikoei aurre egiteko ondare pertsonala osatzen duten ondasunez baliatzeko egintzei buruzko arau finantzarioen arabera jokatzen bada.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria. Nahitaez erantzun beharreko estatistikak egiten laguntzen dutenek jasotako kalteordainak Nota de Vigencia.

Nahitaez erantzun beharreko estatistiketan laguntzen dutenek jasotako kalte-ordainak, Nafarroako Estatistikaren ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 23. artikuluan aipatzen direnak, ez dira sartuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Dibidendu digitalaren liberazioak ukitutako eraikinetan telebista bidezko ikusentzunezko komunikazio zerbitzuak jaso edo ikusteak eragindako kostuak konpentsatzeko dirulaguntzak Nota de Vigencia.

Dibidendu digitalaren liberazioak ukitutako eraikinetan telebista bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak jaso edo ikusteak eragindako kostuak konpentsatzeko diru-laguntzak zuzenean ematea arautzen duen urriaren 31ko 920/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz emandako laguntzak ez dira sartuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian.

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria. Etxebizitzak Zaharberritzearen eta Eraginkortasun Energetikoari buruzko Plan berezia Nota de Vigencia.

1. Zergaldian ohiko etxebizitza zaharberritzeko ordaindutako diru-kopuruek ondoko tratamendua izanen dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ohiko etxebizitzako inbertsioagatik kuotan egin beharreko kenkariari dagokionez, baldin eta etxebizitza eta hiri ondarea zaharberritzeko babesari dagokionez legez eska daitezkeen baldintzak bete eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emandako egiaztagiriaren bidez frogatzen badira:

Hamabosgarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko da, eta 62.1 artikuluaren a) eta g) letretan ezarritako kenkarien ehunekoak hiru puntu handiagoak izanen dira, ehuneko 18koa, ehuneko 21ekoa eta ehuneko 33koa, hurrenez hurren.”

Zaharberritzeko lan horiek energia eraginkortasuna hobetzekoak ere barne hartzen badituzte, 62.1 artikuluaren a) eta g) letretan ezarritako kenkarien ehunekoak bost puntu handiagoak izanen dira, ehuneko 20koa, ehuneko 23koa eta ehuneko 35ekoa, hurrenez hurren.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egiaztatuko du, etxebizitzen zaharberritze babestuko espedienteen kalifikazio-zedulen bidez, obra horiek 2009tik 2011ra bitarte, biak barne, hasi izana, bai eta obra horiek energia-efizientziako neurriak jasotzen badituzte ere. Hasitako obratzat hartuko dira zaharberritze babestuko behin-behineko kalifikazioa 2009-01-01etik 2011-12-31ra bitarte eskatu eta eman den obrak. Erregelamendu bidez ezarri ahalko da, sektoreko araudi berariazkoan ezarri ere, zaharberritze obrek noiz jasotzen duten energia-efizientzia hobetzea.

2. Kenkari hori ez zaie aplikatuko etxebizitzak barrutik berritzeko aparteko dirulaguntzak dituzten obrei; dirulaguntza horiek Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuko 87 bis artikuluan jasotzen dira hain zuzen ere.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria. 2015etik 2018ra bitartean jasotako amatasun eta aitatasun prestazioengatiko kenkaria Nota de Vigencia.

1. Dagokion kuota diferentziala finkatu ondoren, subjektu pasibo batek zeinak amatasun edo aitatasun prestazio publiko bat 2015, 2016, 2017 edo 2018ko zergaldietan jaso baitzuen, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginak 2019ko martxoaren 7an indarrean zeukan testuaren II. tituluko VI. eta VII. kapituluetan ezarritakoaren araberakoa, zilegi izanen du 2020ko zergaldiari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean kenkaria egitea, prestazioaren zenbatekoari ondorengo letretan ezarritakoaren araberako ehunekoa aplikatzetik suertatzen den zenbatekoa bezainbestekoa:

a) 30.000 euro arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: %25.

b) 30.000 euro baino gehiagoko errentak dituzten subjektu pasiboak: %25, subjektu pasiboak 30.000 eurotik gora duen errenta-soberakina adierazten duen proportzioa 10ekin biderkatzearen emaitza kenduta.

Emaitza gisa lortzen den portzentajea bi hamarrenetara biribilduta adieraziko da. Emaitza negatiboa baldin bada ehunekoa zero izanen da.

2. Kenkariaren ehunekoa zehazteko, kontuan hartu beharko dira subjektu pasiboaren errenta guztiak, salbuetsiak barne, 2020ko zergaldiari dagozkionak.

3. Kenkari hau ere aplika dezakete:

a) 2015, 2016, 2017 edo 2018ko zergaldietan 1. apartatuko egoera berberengatiko prestazioak jaso dituzten enplegatu publikoek, prestazio horiek datozenean araubide publikoetatik edo Gizarte Segurantzaren ordezko gisa jarduten duten mutualitateetatik.

b) Beren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian sartuta ez dauden profesionalek, baldin eta 1. apartatuko egoera berberengatiko prestazioak jaso badituzte 2015, 2016, 2017 edo 2018ko zergaldietan, prestazio horiek datozenean Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gisa jarduten duten gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetatik.

c) 2015, 2016, 2017 edo 2018ko zergaldietan 1. apartatuan aurreikusitako egoeren berdin-berdinak direla-eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen prestazioak jaso dituzten kooperatibetako bazkide langileek.

4. Kenkari-oinarriak muga gisa izanen du Gizarte Segurantzak kasuko kontzeptuagatik aitortzen duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa.

5. Kenkaria aplikatu ahal izanen zaie pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotuta dauden eta horretatik salbuetsi ez diren amatasun edo aitatasun prestazioei soilik.

Hogeita hamargarren xedapen gehigarria. Kapital higiezinaren etekin garbi positiboaren murriztapena Nota de Vigencia.

Foru lege honen 25.2 artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatutako murriztapena, Babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzeko uztailaren 1eko 20/2022 Foru Legearen laugarren artikuluak emandako idazketan, ez da aplikatuko harik eta 20/2022 Foru Legearen 90. artikuluan jasotzen den Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroa abiatzen den zergaldia hasi arte eta Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 3 quinquies artikuluan aipatzen den alokairu jasangarritasunaren indizea zehaztu ahal izan arte.

Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria Nota de Vigencia

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko erregelamenduko 40.4 artikuluko azken lerrokadan ezarritako kasuan ohiko etxebizitzaren salmentatik heldu diren ondare-gehikuntzak berrinbertitzeagatik egiten den salbuestea aplikatzeko, 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte beste ohiko etxebizitza bat erosi edo zaharberritzeko ordaindutako diru-kopuruak, berrinbertitutako kopurutzat hartuko dira, baldin eta besterentzea egin aurreko lau urteko epean ordaindu badira.

Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria. Nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan etekin garbia kalkulatzea 2008. eta 2009. urteetan Nota de Vigencia.

Soil-soilik 2008. eta 2009. urteetarako eraginez, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan jarduera horien etekin garbia kalkulatzeko, kendu beharreko portzentajea ehuneko 10ekoa izanen da, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 30. artikuluko 2. idatz-zatian aipaturiko ondorioetarako.

Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria. Berrinbertsiorako epea luzatzea, 2008an ohiko etxebizitzaren eskualdaketa egiten denean Nota de Vigencia.

Testu bategin honen hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria aplikatzeko, 2008an ohiko etxebizitzaren eskualdaketa egin den kasurako, ohiko bizitokia izanen den beste etxe bat erosi edo zaharberritzeko 2006an ordaindutako diru-kopuruak berrinbertitutako dirutzat hartuko dira, ohiko etxebizitza besterendu aurreko bi urtetik gorako epean ordaindu badira ere.

Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria. Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria, prezio libre mugatuko etxebizitza erosteko .

1. Ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenkariaren ondorioetarako, babes ofizialeko edo prezio tasatuko etxebizitzaren kalifikazioa jasotzeko baldintzak betetzen dituen etxebizitzaren erosleak zergaldian ordaindutako zenbatekoen kasuan, hamabosgarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko da, eta 62.1 artikuluaren a) eta g) letretan ezarritako kenkarien ehunekoak bost puntu handiagoak izanen dira eta, beraz, ehuneko 20koa, ehuneko 23koa eta ehuneko 35ekoa, hurrenez hurren.

Ehuneko bost puntuko igoera hori soilik aplikatu ahalko da etxebizitza erosten duenak ordainketa egiten duen lehen zergaldian eta zergaldi horren ondoko bederatzi zergaldietan.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egiaztatuko du etxebizitzak prezio libre mugatuko etxebizitzaren kalifikazioa hartzeko baldintzak betetzen dituela eta, zehazki, sustatzaileak pertsona fisiko bati eginiko lehen etxebizitza-eskualdatzea dela.

3. Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako kenkaria prezio libre mugatuko etxebizitzaren kalifikazioa duten etxebizitza libreetan aplikatuko da, baldin eta 2011ko abenduaren 31 baino lehen egin bada salerosketako kontratuaren administrazio-eginbidea.

Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2011. urtean hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan Nota de Vigencia.

1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2011. urtean hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko geroratzea onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Geroratzea bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenbiziko eta bigarren zergaldietako kuota geroratuak kasuan kasuko zergaldiko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan ordaindu beharko dira.

2. Subjektu pasibo horiek ez dute foru lege honen 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko lehenbiziko bi zergaldi bukatuetan.

3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko.

Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria. Zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga berezia Nota de Vigencia.

1. Zerga honi karga berezi baten bidez loturik egonen dira zerga honen mendeko zergapekoek lortzen dituzten sari hauek:

a) Estatuko Loteria eta Apustuetarako sozietate estatalak, Nafarroako Foru Komunitateak edo autonomia erkidegoek antolatutako loteria eta apustuetako sariak, baita Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetakoak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak baimendutako jokoetakoak ere.

b) Era berean, gizarte-laguntzako jarduerak irabazi asmorik gabe egiten dituzten entitateek edo erakunde publikoek antolatutako loteria, apustu eta zozketetako sariak, erakunde horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatukide batean finkatuak badaude eta aurreko lerrokadan adierazitako erakundeen edo entitateen helburu berberak badituzte.

Karga berezia loteria edo apustuko dezimo, frakzio edo kupoi saritu bakoitzari banan-banan ezarriko zaio".

2. Karga berezitik salbuetsita egonen dira 40.000 euroko zenbateko osoa edo hori baino txikiagoa duten sariak. Zenbateko osoa 40.000 eurotik gorakoa duten sariek tributatu egin beharko dute, zenbateko hori gainditzen duen zatiari dagokionez.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da loteriaren edo apustuaren dezimo, frakzio edo kupoia gutxienez 0,50 eurokoa denean. 0,50 eurotik beherakoa denean, salbuetsitako gehieneko zenbatekoa, aurreko lerrokadan aipatua, proportzioan murriztuko da.

Saria titulartasun partekatukoa izanez gero, aurreko lerrokadetan aurreikusitako zenbateko salbuetsia hainbanatu eginen da titularkideen artean, bakoitzaren kuotaren arabera.

3. Karga bereziaren zerga-oinarria aurreko 2. idatz-zatian aipatutako zenbateko salbuetsia gainditzen duen sari zenbatekoak osatuko du. Saria gauzazkoa bada, zerga-oinarria honako hau izanen da: konturako sarreraren zenbatekoan murrizketa egin ondoren, sariaren merkatu balioaren zatia, aurreko 2. idatz-zatian aipatutako zenbateko salbuetsia gainditzen duena, agertzen duen zenbatekoa.

Saria titulartasun partekatukoa izanez gero, zerga-oinarria hainbanatu eginen da titularkideen artean, bakoitzaren kuotaren arabera.

4. Karga bereziaren zenbateko osoa izanen da 3. idatz-zatian ezarritako zerga-oinarriari ehuneko 20ko tasa aplikatuta ateratzen dena. Kuota hori murriztuko da 6. idatz-zatian ezarritako konturako sarreren edo atxikipenen zenbatekoan.

5. Lortutako saria ordaintzen den unean sorraraziko da karga berezia.

6. Xedapen gehigarri honetan aipatzen diren sariak konturako sarreraren edo atxikipenaren mende egonen dira, 80. eta 87. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Konturako sarreraren edo atxikipenaren portzentajea ehuneko 20koa izanen da. Konturako sarreraren edo atxikipenaren oinarria karga bereziaren zerga-oinarriaren zenbatekoak zehaztuko du.

7. Xedapen honetan ezarritako sariak lortu dituzten subjektu pasiboek autolikidazio bat aurkeztu beharko dute karga berezi hau dela eta, dagokion zerga zorraren zenbatekoa zehaztuta, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen dituen toki, modu eta epeetan sartu beharko du zenbatekoa.

Dena dela, autolikidazio hori ez da aurkeztu beharko lortutako saria aurreko 2. idatz-zatian ageri den zenbateko salbuetsia baino txikiagoa denean, edo konturako sarrera edo atxikipena egin denean aurreko 6. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz.

8. Ez dira zerga honen zerga-oinarrian sartuko xedapen gehigarri honetan aipatu diren sariak. Horretan ezarritakoaren arabera egiten diren konturako sarrerek edo atxikipenek ez dute murriztuko zergaren kuota likido osoa, eta ez dira kontuan hartuko 85. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

9. Xedapen gehigarri honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako jokoen ondoriozko sariei.

Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2012. urtean hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan Nota de Vigencia.

1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2012. urtean hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko gerorapena onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Gerorapena bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenengo eta bigarren zergaldietan ordaindu beharreko kuota geroratuaren diru-sarrera horietako zergaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan egin beharko da.

2. Subjektu pasibo horiek ez dute 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko lehenengo bi zergaldi bukatuetan.

3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko."

Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria. Bazkideei edo lotutako pertsonei ordaindutako etekinen gaineko atxikipenak Nota de Vigencia.

1. 66. eta 80.3 artikuluetan ezarritakoa gorabehera, entitate batek bere bazkideei edo berarekin lotutako pertsonei ordaindutako etekinak atxikipenaren menpe baldin badaude, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluak duen esanahiarekin, atxikipenengatiko kenkaria bazkidearen edo lotutako pertsonaren zergan egiten ahalko da soilik, baldin eta benetan egin eta ordaindu badira Zerga Administrazioan.

Xedapen gehigarri honetan ezarritakoa aplikatuko zaie, halaber, entitateak kontseilukideei eta administratzaileei haien eginkizunak betetzeagatik ordaintzen dizkien lansariei dagozkien atxikipenei.

2. Tratamendu hori bera izanen dute enpresa- eta lanbide-jarduerak betetzen dituzten pertsona fisikoek egindako atxikipenek, atxikipenaren menpeko etekinak ordaintzen badizkiete beraien ezkontideei, ondorengo eta aurreko ahaideei eta odol nahiz ezkontza bidezko hirugarren gradurainoko ahaideei.

3. Atxikipenen ordainketa partziala egiten bada, ulertuko da ordaindu gabeko zenbatekoak dagozkiela bazkideei, lotutako pertsona nahiz entitateei eta ezkontideei, aurreko eta ondorengo ahaideei, egin zaizkien atxikipenen proportzioan.

Berrogeigarren xedapen gehigarria. 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago sortutako menpeko zorrak edo lehentasunezko partaidetzek eragindako errenta negatiboen konpentsazioa Nota de Vigencia.

54.2 artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorraren 5. atalean ezarritakoa gorabehera, 2010., 2011., 2012., 2013. eta 2014ko zergaldiei dagozkien saldo negatiboetatik 2015eko urtarrilaren 1ean konpentsatu gabe dagoen zatia, jatorria menpeko zorren baloreek edo maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan emandako lehentasunezko partaidetzek eragindako ondasun higigarrien kapitalaren etekin negatiboetan baldin badu, edo ondasun higigarrien kapitalaren etekin negatiboetan edo ondare galeretan, baldin eta balio horien berrerosketa eta harpidetze edo truke eragiketetatik badatoz, 54.2 artikuluaren a) eta b) letretan aipatzen diren saldo positiboetako edozeinekin konpentsatzen ahalko dira. 13/1985 Legeak finantza bitartekarien inbertsio koefizienteak, baliabide berekiak eta informazio betebeharrak arautzen ditu.

Konpentsazio hori egin ondoren saldo negatiboa egonez gero, haren zenbatekoa aurreko lerroaldean ezarritako moduan konpentsatzen ahalko da, 2018an amaitzen den zergaldia arte.

Saldo negatibotik idatz-zati honen lehen lerroaldean aipatzen diren errentatik datorren zatia zein den zehazte aldera, beste izaera bateko errenta batzuk kontuan hartu direnean horiek zehazteko, eta saldo negatiboa hein batean konpentsatu bada ondoren, ulertuko da konpentsazioak bere eragina izan zuela, lehendabizi, izaera desberdineko errentei dagokien saldoaren zatian.

Berrogeita batgarren xedapen gehigarria. 2023an likidaziooinarri orokorrari aplikatu beharreko eskala Nota de Vigencia.

2023ko zergaldian, likidazio-oinarri orokorrari honako eskala honetan adierazten diren tasak ezarriko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)KUOTA OSOA (eurotan)OINARRIAREN GAINERAKOA, ZENBATERAINO (eurotan)APLIKATZEKOA DEN TASA (ehunekoa)
  4.328,0013,00
4.328,00562,645.410,0022,00
9.738,001.752,841.0820,0025,00
20.558,004.457,8414.066,0028,00
34.624,008.396,3215.149,0036,50
49.773,0013.925,7115.149,0041,50
64.922,0020.212,5421.640,0044,00
86.562,0029.734,1448.691,0047,00
135.253,0052.618,9154.100,0049,00
189.353,0079.127,91135.252,0050,50
324.605,00147.430,17Oinarriaren gainerakoa52,00

2. Jardunean izan eta desgaitasuna duten langileei goiko 1. idatz-zatian ezarritako taulan dagokien atxikipena eginen zaie, baina ondoko eskalan ageri den koefiziente murriztailea aplikatuta:

Eskala horretan agertzen diren murrizketak aplikatzearen ondorioz, ezin izanen da zerotik beherako portzentajerik atera.

3. Portzentaje horiek erregelamendu bidez aldatzen ahalko dira.

Berrogeita bigarren xedapen gehigarria. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo errenboltsoen ondoriozko ondaregehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan eta ondasun higiezinen kapitalaren bestelako etekin batzuetan egin beharreko atxikipenaren edo konturako dirusarreraren ehunekoa Nota de Vigencia.

Ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehikuntzetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan, jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinetan, laguntza teknikoko prestazioen etekinetan eta ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko etekinetan egin beharreko atxikipena edo konturako sarrera ehuneko 19koa izanen da.

Ehuneko hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da.

Berrogeita hirugarren xedapen gehigarria. Prozedura judizialetan edo estrajudizialetan ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntzaren salbuespena Nota de Vigencia.

Finantza entitate batek abiatutako prozedura judizial batean hipoteka-zordunak ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondorioz izaten den ondare gehikuntza salbuetsita egonen da zergatik; betiere, etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunean duen bakarra bada.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoa aplikatzekoa izanen zaie, halaber, Hipoteka Legearen 129. artikuluan aurreikusitako notario bidezko ohiko etxebizitzaren salmenta estrajudizialei, bai eta etxebizitza hori zorraren ordainean ematen den kasuei -hala adostu duelako hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin hipoteka-exekuzioaren ordezko neurri gisa-; betiere, etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunean duen bakarra bada.

Erregelamendu bidez mugak ezarri ahalko dira salbuespen hori aplikatzeko.

Berrogeita laugarren xedapen gehigarria. Ekintzailetzari laguntzeko neurriak Nota de Vigencia.

Sozietateen gaineko zergaren foru arauan ezarritakoaren arabera ekintzaile izateko bete behar diren baldintzak betetzen dituzten zerga honen subjektu pasiboei, edo entitate ekintzaile izateko bete behar diren baldintzak betetzen dituen errentak eratxikitzeko araubideko entitate bateko bazkideei, arau horretan ekintzailetzari laguntzeko ezarritako neurriak aplikatuko zaizkie.

Berrogeita bosgarren xedapen gehigarria. “Zergasalbuespenen eta kenkarien itzulketa” Nota de Vigencia.

Zerga-salbuespenak eta -kenkariak aplikatu dituzten subjektu pasiboei ez zaie horiek itzultzerik eskatuko etxebizitza ohiko bizilekua badute eta ez badira beste etxebizitza baten titular; betiere, etxebizitza horren eskualdatzea gertatzen bada finantza-entitate batek abian jarritako prozedura judizial batean barruan, edo Hipoteka Legearen 129. artikuluan aurreikusitako notario bidezko salmenta estrajudizial baten ondorioz, edota etxebizitza hori zorraren ordainean ematen denean hala adostu duelako hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin, hipoteka-exekuzioaren ordezko neurri gisa.

Berrogeita seigarren xedapen gehigarria. Ondaregehikuntzak egoitza atzerrira aldatzeagatik Nota de Vigencia.

1. Zergadunak izaera hori galtzen duenean egoitza aldatzeagatik, ondare-gehikuntzatzat hartuko dira zergadunaren titularitateko edozein entitate motaren akzioek edo partaidetzek merkatuan duten balioaren eta haien eskuratze-balioaren arteko difrentzia positiboak, baldin eta, zerga honen aitorpena aurkeztu beharreko azken zergaldia baino lehenagoko hamabost zergaldietatik hamarretan, gutxienez, zergaduna egoiliarra izan bada, eta inguruabar hauetakoren bat tartean bada:

a) Artikulu honen 3. idatz-zatian aipatzen diren akzio edo partaidetza guztien merkatuko balioa 4.000.000 eurotik gorakoa izatea.

b) Aurreko a) letran aurreikusitakoa betetzen ez denean, zerga honen aitorpena aurkeztu beharreko azken zergaldiko sortzapen datan entitateko partaidetza ehuneko 25etik gorakoa izatea, entitate horretako akzioen edo partaidetzen merkatuko balioa, artikulu honen 3. idatz-zatian aipatzen dena, gutxienez, 1.000.000 eurotik gorakoa bada.

Kasu honetan, artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie, soilik, b) letra honetan aipatzen diren akzio edo partaidetzei dagozkien ondare-gehikuntzei.

2. Ondare-gehikuntzak aurrezkiaren errentaren zati izanen dira 54.1.b) artikuluarekin bat, eta zerga honetan aitorpena egin behar den azken zergaldiari dagokion zerga-oinarrian sartu beharko dira, erregelamendu bidez ezarritako baldintzekin eta, hala behar denean, autolikidazio osagarria eginda eta inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik ezarri gabe.

3. Ondare-gehikuntza zenbatesteko, akzioek edo partaidetzek zerga honetan aitorpena egin behar den azken zergaldiko sortzapen datan duten merkatuko balioa hartuko da, arau hauen arabera zehaztuta:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan (finantza tresnen merkatuei buruzkoan) definitutako balore-merkatu arautuetakoren batean negoziatzeko onartu diren baloreak, balore horiek sozietateetako edo entitateetako funts berekietako partaidetzaren adierazgarri izanik, haien kotizazioaren arabera baloratuko dira.

b) Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan (finantza tresnen merkatuei buruzkoan) definitutako balore-merkatu arautuetakoren batean negoziatzeko onartu ez diren baloreak, balore horiek sozietateetako edo entitateetako funts berekietako partaidetzaren adierazgarri izanik, bi hauetako handienaren arabera baloratuko dira, beste merkatu-balio bat dutela frogatu ezean:

a´) Balioei dagokien ondare garbiaren balioa, zergaren sortzapenaren aurretik itxitako azken ekitaldiko balantzetik heldu dena.

b') Zergaren sortzapen data baino lehen sozietateak itxitako hiru ekitaldietako emaitzen batez bestekoa ehuneko 20ko tasan kapitalizatzetik ateratzen den emaitza. Azken ondorio horretarako, mozkintzat hartuko dira banatutako dibidenduak eta erreserbetara esleitutako kopuruak, balantzeen erregularizaziokoak edo eguneratzekoak kenduta.

c) Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitalaren edo ondarearen adierazgarri diren akzio edo partaidetzen balorazioa egiteko, zerga honetan aitorpena egin behar den azken zergaldiko sortzapen datan aplikatzekoa den likidazio-balioaren arabera edo, halakorik ez bada, argitaratutako azken likidazio-balioaren arabera. Likidazio-baliorik ez izatera, akzioei edo partaidetzei dagokien ondare garbiaren balioa hartuko da, hots, sortzapen dataren aurretik itxitako azken ekitaldiko balantzetik heldu dena, beste merkatu-balio bat dutela frogatu ezean.

4. Erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan, egoitza aldaketa lan arrazoiengatik gertatzen denean, aldi baterako, zerga paradisua ez den herrialde edo lurralde batera joateko, edo beste edozein arrazoirengatik, baina, bigarren kasu honetan, aldi baterako lekualdatzea Espainiarekin nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmena (informazio trukerako klausula duena) izenpetua duen herrialde edo lurralde batera joateko bada, zerga administrazioak geroratu eginen du artikulu honetan araututako ondare-gehikuntzei dagokien tributu zorraren ordainketa, zergadunak hala eskatzen badu.

Gerorapen horretan aplikatzekoa izanen da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta hura garatzen duen araudian xedatutakoa, batez ere interesen sortzapenari eta gerorapenerako bermeak eratzeari dagokienez.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren bermeak eratzeko, artikulu honetan aipatzen diren balioen gainean eratzen ahalko dira, osorik edo zati batean, alderdi juridikotik nahiz ekonomikorik aski badira.

Gerorapenaren mugaeguna, beranduenez, hurrengo lerroaldean aipatzen den epea amaitu eta hurrengo urteko ekainaren 30a izanen da.

Zergapekoa zerga honen zergadun bihurtzen bada berriz, zerga honetan aitorpena aurkeztu behar den azken zergaldiaren hurrengo bost zergaldien epean edozein unetan, aurreko 1. idatz-zatian aipatzen diren akzio edo partaidetzen titulartasunaren eskualdaketa egin gabe, geroratutako tributu zorra iraungi eginen da, bai eta sortutako interesak ere. Lan arrazoiek eragindako lekualdatzeak direnean, zergadunak eskatzen ahalko dio zerga administrazioari bost zergaldiko epe hori luzatzeko, lekualdatzea luzeagoa izateko arrazoiak daudenean, baina luzapena ez da inoiz ere izanen beste bost zergaldi baino handiagoa izanen.

Zergadunak zerga hau ordaindu behar duen lehen zergaldiko aitorpena aurkeztean gertatuko da aipatutako iraungipena.

Kasu horretan ez da eginen eratutako bermeen kostuaren errenboltsoa.

5. Zergapekoa zerga honen zergadun bihurtzen bada berriz aurreko 1. idatz-zatian aipatzen diren akzio edo partaidetzen titulartasunaren eskualdaketa egin gabe, autolikidazioaren zuzenketa eskatzen ahalko du, artikulu honetan arautzen diren ondare-gehikuntzei dagozkien diru-kopuruen itzulketa lortzeko. Ordainketaren egunetik ordainketa egiteko agintzen den egunera bitarte sortutako berandutza interesak ere sartuko dira itzulketan.

Zuzenketaren eskabidea zerga honetan aitorpena aurkeztu behar den lehen zergaldiari dagokion aitorpen epea amaitzen denetik aurrera aurkezten ahalko da.

6. Egoitza Europar Batasuneko estatu batera edo Europako Ekonomia Guneko kide den estatu batera (Espainiarekin zerga arloko informazioaren egiazko trukea duena, Iruzur Fiskalari Aurre egiteko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. atalean aurreikusitako moduan) aldatzen bada, zergadunak aukeratu dezake artikulu honetan arautzen diren ondare-gehikuntzetan honako berezitasunak aplikatzea:

a) Ondare-gehikuntzak autolikidazioa egin beharra ekarriko du, soilik, zerga honetan aitorpena egin beharreko azken zergaldiaren hurrengo hamar zergaldien epean inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

Lehena. Akzioak edo partaidetzak inter vivos eskualdatzea.

Bigarrena. Zergadunak Europar Batasuneko edo Europako Ekonomia Guneko kide den estatu bateko egoiliarra izateari uztea.

Hirugarrena. Idatz-zati honetako c) letran aipatzen den jakinarazi beharra ez betetzea.

Ondare-gehikuntza zerga honetan aitorpena egin behar izan zen azken zergaldiari egotziko zaio, eta, hala behar denean, autolikidazio osagarria eginen da, inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik ezarri gabe.

Autolikidazioa epe honetan aurkeztuko da: a) letra honetan aipatzen diren inguruabarretako bat gertatzen den egunetik zergaren aitorpenak aurkezteko hurrengo epea amaitzen den arte.

b) Aurreko a) letraren lehen puntuan aipatzen den kasuan, ondare-gehikuntzaren zenbatekoari aurreko 3. idatz-zatian aipatzen diren akzioen edo partaidetzen merkatu-balioaren eta haien eskualdatze-balioaren arteko diferentzia positiboa kenduko zaio.

Ondorio horietarako, eskualdatze-balioari banatutako mozkinen zenbatekoa gehituko zaio, edo jasotako beste edozein zenbateko, zergadunaren izaera galdu ondoren entitatearen ondare garbiaren murrizketa eragin badute, salbu eta jasotako zenbateko horiengatik ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaindu bada.

c) Zergadunak zerga administrazioari jakinarazi beharko dizkio alderdi hauek, erregelamenduz zehazten den moduan: idatz-zati honetan aurreikusitako berezitasunak aplikatzea aukeratu duela, agerian jartzen den ondare-gehikuntza, egoitza zein estatutara aldatu behar duen, helbidea adierazita, bai eta ondorengo aldaketak ere, eta akzioen eta partaidetzen titulartasuna ez duela aldatuko.

d) Zergapekoak zergadunaren izaera berreskuratzen badu idatz-zati honetako a) letran aurreikusitako inguruabarretako bat gertatu gabe, artikulu honetako aurreikuspenek ez dute ondoriorik izanen.

7. Artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko da, halaber, egoitza zerga paradisutzat hartzen den herrialde edo lurralde batera aldatzen denean, eta zergadunak ez badu bere izaera galtzen 10.1 artikuluaren bigarren lerroalderi jarraikiz.

Kasu horretan berezitasun hauek aplikatuko dira:

a) Ondare-gehikuntzak zergadunak ohiko egoitza Espainiako lurraldean izan duen azken zergaldiari egotziko zaizkio, eta, haiek zenbatesteko, 3. idatz-zatian aipatzen diren akzioek edo partaidetzek zergaldiaren sortzapen datan duten merkatu-balioa erabiliko da.

b) Akzioak edo partaidetzak zergadunak izaera hori mantentzen duen zergaldi batean eskualdatzen badira, eskualdaketari dagokion ondare-gehikuntza edo murrizketa kalkulatzeko, eskuratze-balio gisa hartuko da artikulu honetan aurreikusten den ondare-gehikuntza zehazteko kontuan hartutako merkatu-balioa, akzio edo partaidetzena alegia.

8. 10.2 artikuluan ezarritako zerga araubide berezia, Espainiako lurraldera lekualdatutako langileei aplikatzekoa, aukeratu duten zergadunen kasuan, xedapen gehigarri honen 1. idatz-zatian aipatzen den hamar zergaldiko epea araubide berezi hori aplikatzekoa ez den lehen zergalditik aurrera kontatuko da.

Berrogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidetik eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatutik kanpo utziko duten zenbatekoak Nota de Vigencia.

Urteko diru-sarreren zenbatekoek gainditu egiten badituzte ondoko kopuruak, hurrengo urtean ezin izanen dira aplikatu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatua:

a) 300.000 euro, ondotik aipatzen den jarduera-multzoan:

- Abeltzaintza independentea.

- Ganadua hazteko, zaintzeko eta gizentzeko zerbitzuak.

- Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezitik kanpo dauden nekazari eta abeltzainek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.

- Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezitik kanpo dauden oihan-jardueraren titularrek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.

- Apartzeria-araubidean gauzatzen diren nekazaritza-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

- Apartzeria-araubidean gauzatzen diren oihan-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

- Produktu natural, begetal edo animalia-produktuen transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan jarduera industrialei dagokien epigrafeetako batean alta emanda egotera behartuta badaude eta prozesuok egiten dituztenak badira produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrak.

- Nekazaritza- edo abeltzaintza-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezian egon daitezkeenak.

- Oihan-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-araubide berezian egon daitezkeenak.

b) 150.000 euro, gainerako jardueren multzoan.

b) letra honetan aipatzen diren jardueretarako ezarritako muga hori ezertan ukatu gabe, zenbatespen objektiboaren metodoa ez da aplikatuko urte batean, baldin eta aurre-aurreko urtean subjektu pasiboaren etekin osoen 100eko 75 baino gehiagoren hartzaile badira ezkontidea, ondorengo eta aurreko ahaideak, aurreko horietako edozeinek parte hartzen dueneko errenta-egozpenaren araubideko entitateak, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 28. artikuluan adierazitako moduan subjektu pasiboarekiko entitate lotuak direnak, betiere baldin eta etekin horiek faktura emateko betebeharra dakarten eragiketei badagozkie, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Fakturazioaren arloko betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 2.2.a) artikuluaren arabera.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa ez zaie aplikatuko kooperatibetako bazkideei, baldin eta entitatearekin daukaten lotura heldu bada bertako aholkulari edo administratzailea izatetik, edo beren ezkontideak edo ahaidetasun-harremanen bidez beraiekin lotutako pertsonak -zuzeneko nahiz alboko lerroz, hirugarren graduraino, odolkidetasunez nahiz ezkontza bidez- kooperatibako aholkulari edo administratzaile izatetik.

Berrogeita zortzigarren xedapen gehigarria. Portzentajea, 2015, 2016 eta 2017an zergaoinarriko aurrezkiaren zati berezian integratzen diren ondaregehikuntza eta gutxitzeen eta etekinen arteko konpentsazioarena Nota de Vigencia.

54.2 artikuluko a) eta b) letrek aipatzen dituzten saldoen arteko konpentsazioaren portzentajea % 10, % 15 eta % 20koa izanen da 2015, 2016 eta 2017ko zergaldietan, hurrenez hurren.

Berrogeita bederatzigarren xedapen gehigarria. Aseguruen ondoriozko etekinak, onuraduna hartzekodun hipotekarioa denean Nota de Vigencia.

Aseguru batek estalitako ezintasunagatiko prestazioaren ondoriozko errentek, prestazio hori zergadunaren hartzekodun hipotekarioak jasotzen duenean haren onuradun gisa eta zergadunaren hipotekaren kuota osorik edo partez amortizatzeko beharra badu, onuraduna zergaduna izanez gero zegokion tratamendu fiskal bera izanen dute. Hala ere, errenta horiei ez zaie inola ere atxikipenik aplikatuko.

Ondorio horietarako, hartzekodun hipotekarioak kreditu-erakunde bat izan behar du, edo mailegu edo kreditu hipotekarioak lanbide jarduera gisa ematen dituen beste entitate bat.

Berrogeita hamargarren xedapen gehigarria. Atxikipen betebeharra, landalurreko higiezinen errentamenduek ekarritako etekinetan Nota de Vigencia.

Atxikipena edo konturako diru-sarrera egin beharko da landalurreko higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik heldu diren etekinengatik.

Atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren ehunekoa hirilurreko higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduetan aplikatzen den ehuneko bera izanen da.

Berrogeita hamaikagarren xedapen gehigarria. Atxikipena edo konturako dirusarrera harpidetza eskubideen eskualdaketaren ondoriozko ondare gehikuntzetan Nota de Vigencia.

Harpidetza eskubideen eskualdaketetan zerga horrengatik atxikipena edo konturako diru-sarrera egitera behartuta egonen da entitate gordailuzaina edo, bestela, eskualdaketan parte hartu duen bitartekari finantzarioa edo fede-emaile publikoa.

Harpidetza eskubideen eskualdaketaren ondoriozko ondare gehikuntzen gaineko atxikipen ehunekoa edo konturako sarrerarena 100eko 19 izanen da.

Ehuneko hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da.

Berrogeita hamabigarren xedapen gehigarria. Entitate finantzarioekin eginiko akordioengatik edota epaiak edo arbitrajelaudoak betetzeagatik maileguen interestipoak mugatzeko klausulak itzultzearen ondorioz jasotako kopuruen trataera fiskala Nota de Vigencia.

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak:

1. Zerga honen zerga-oinarrian ez da sartuko maileguen interes-tipoak mugatzeko klausulak aplikatu izateagatik lehenago sorturiko interesak direla-eta entitate finantzarioei ordaindutakoak diren kopuruen itzulketa, haiekin eginiko akordioen ondoriozkoa, esku-diru nahiz bestelako konpentsazio-neurrien bidezkoa, ezta haiei dagozkien ordain-interesak ere.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako itzulketaren xede diren kopuruek, zergadunak aurretiaz ordaindu dituenek, ondoko trataera fiskala izanen dute:

a) Zenbateko horiek aurreko ekitaldietan ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatiko kenkariaren zati izan baziren, zenbateko horiek direla-eta kenkaria aplikatzeko eskubidea galduko da; hala, entitate finantzarioarekin akordioa egin zen ekitaldian sorturiko kuota likidoari gehitu beharko zaizkio; soilik, kasuko likidazioaren bidez tributu-zorra zehazteko Administrazioak duen eskubidea preskribaturik ez dagoen ekitaldietan bidegabeki kendutako kopuruak, berandutza-interesak sartu gabe.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako gehikuntza ez zaie aplikatuko entitate finantzarioak, ukitutako zergadunarekin akordioa egin ondoren, maileguaren printzipala murriztera zuzenean bideraturiko zenbatekoei.

b) Zenbateko horiek gastu kengarritzat hartu baziren halako ekitaldietan non Administrazioak kasuko likidazioaren bidez tributu-zorra zehazteko duen eskubidea preskribaturik ez dagoen, izaera hori galdu eginen dute eta ekitaldi horiei dagokien autolikidazio osagarria eginen da, zehapen, berandutza-interes edo errekargurik gabe, akordioaren dataren eta zerga honen autolikidazioa aurkezteko hurrengo epea amaitzen den dataren arteko epean.

c) Zergadunak kopuru horiek ordaindu dituenean halako ekitaldietan non zerga honengatiko autolikidazioa aurkezteko epea ez zen amaitu kopuru horiek itzultzeari buruz finantza-entitatearekin lortutako akordioa baino lehenago, eta aurreko a) letrako bigarren lerrokadan aipatzen diren zenbatekoak, ez dira sartuko ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatiko kenkari-oinarrian, eta, halaber, ez dira gastu kengarritzat hartuko.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritakoa aplikatuko da, era berean, 1. idatz-zatian aipatutako kopuru-itzulketa egin bazen ebazpen judizialak edo arbitraje-laudoak exekutatzearen edo betetzearen ondorioz.

4. Finantza-entitateek Nafarroako Foru Ogasunari ziurtagiri bat igorri beharko diote, eta hartan jaso beharko dituzte epaiketaz kanpoko akordioen edo epai judizialen edo arbitraje laudoen exekuzioaren edo betetzearen terminoak, aurreko idatz-zatietan xedatutako neurrien tributu-kudeaketa errazte aldera.

Horretarako, honako hauei buruz informatu beharko dute:

- Itzultzen diren kopuruez, edozein dela ere horretarako hautatutako modua (eskudirutan itzultzea, mailegua gutxitzea edo beste batzuk), zein urtetako ordainketak diren zehaztuta.

- Ukitutako zergadunaren edo zergadunen identitateaz.

Informazio-betebehar horren ez-betetzea tributu arloko arau-haustea izanen da, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 72. eta 74. artikuluekin bat.

Berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarria. Kirol eta kultura zerbitzuekin lotutako jarduerak: atxikipena egiteko eta informazioa emateko betebeharrei buruzko berezitasunak Nota de Vigencia.

1. Aplikazio eremua.

a) Kirol jarduerak sustatu eta egitea xede duten irabazi-asmorik gabeko entitateek ordaindutako zenbatekoak, lan etekinen izaera dutenak, baldin eta jasotzaileak kirolari edo entrenatzaile badira, edo osasun-, arbitraje- edo antzeko zerbitzuak ematen badituzte, haien zerbitzu-emateek kirola egitearekin zerikusia duten heinean.

b) Kultur proiektuak eta jarduerak sustatu eta egitea xede duten irabazi-asmorik gabeko entitateek ordaindutako zenbatekoak, lan etekinen izaera dutenak, baldin eta jasotzaileek proiektu eta jarduera horiekin zerikusia duten zerbitzuak ematen badituzte, hala nola ondare historiko eta kulturalarekin lotutako zerbitzuak, museoak, kulturguneak eta liburutegiak, bai eta folklorea, antzerkia, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak ere.

2. Ordaintzaileak dituen atxikipen eta informazio betebeharrei dagozkien berezitasunak.

a) 3.600 euroko zenbatekoak edo txikiagoak, urteko eta jasotzaile bakoitzeko:

Ez da atxikipenik egin beharko, ez eta zenbateko horiek kasuko eredu informatiboan sartu beharko ere.

b) 3.600 eurotik gorako zenbatekoak urteko eta jasotzaileko: ordaindutako zenbateko osoa tributu araubide orokorraren menpe egonen da atxikipena egiteko eta kasuko eredu informatiboan informazioa emateko betebeharrei dagokienez.

Nolanahi ere, atxikipen portzentajeen taularen arabera atxikipenik egin behar ez badute ere, ordaindutako etekin osoaren gaineko 100eko 2ko atxikipena edo konturako sarrera eginen da beti.

Egin beharreko atxikipena etekin ordaindu osoaren gainean eginen da. 3.600 euroko zenbatekora iritsi arte inolako atxikipenik egin ez bada, erregularizatu egin beharko da, halako moldez non urte amaieran zenbateko atxikia ordaindutako zenbateko osoari 100eko 2 aplikatzearen emaitza izan dadin.

3. Jasotzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko betebeharra.

Subjektu pasibo jasotzaileek zerga honetan aitorpena aurkezteko betebeharrari dagokionez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudi orokorrean xedatutakoa aplikatuko da.

Berrogeita hamalaugarren xedapen gehigarria. Finantzaerrentamenduko kontratuen bidez egindako inbertsioak Nota de Vigencia.

62. artikuluko 12., 13. eta 14. apartatuetan araututako kenkariak aplikatzearen ondorioetarako, finantza-errentamenduko kontratuak baliatuz egindako inbertsioak onartuko dira, betiere subjektu pasiboak erosteko aukera erabiltzeko konpromisoa hartzen badu.

Erosteko aukera erabiltzen ez bada, ez da beteko kenkari hauek aplikatzeko betebeharra, eta, horren ondorioz, subjektu pasiboak zergaren kuota likidoari, ez betetzea gertatzen den ekitaldian sortutakoari, bidegabe kendutako zenbatekoak gehitu beharko dizkio, gehi kasuan kasuko berandutze-interesak.

Berrogeita hamabosgarren xedapen gehigarria. Birgaitzeobrak Nota de Vigencia.

1. Salbuetsirik egonen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak birgaitze babestuko obretarako emandako dirulaguntza publikoak, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuan xedatuaren indarrez, bai eta beste administrazio publiko batzuetatik kontzeptu berengatik jasotzen diren dirulaguntzak ere, baldin eta dirulaguntza horiek esleitzen bazaizkie zergaldian 30.000 eurotik gorako errentarik (salbuetsiak kontuan hartu gabe) ez duten subjektu pasiboei.

Hala ere, dirulaguntza horiek salbuetsita egonen dira 2023ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra arte, aurreko paragrafoan ezarritako errenta-mugarik aplikatu gabe.

2. Errenta salbuetsitzat joko dira, halaber, honako arauek xedatzen dutena aplikatuz emandako dirulaguntza publikoak:

a) Urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartutako etxebizitzen birgaitzearen arloko laguntza-programak; abuztuaren 4ko 737/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita egungo eraikinen birgaitze energetikoko jarduketetarako laguntza-programa, eta arautzen baita programa horretako laguntzak autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzenean ematea; eta abuztuaren 3ko 691/2021 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira egungo eraikinen birgaitze energetikoko jarduketetarako eman beharreko dirulaguntzak, erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programaren ildoan (PREE 5000 Programa).

b) Ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei pizgarri-programak gauzatzeko, lotuta daudenak autokontsumoarekin eta energia-iturri berriztagarrien bidez biltegiratzearekin, baita bizitegi-sektorean energia berriztagarriak erabiltzen dituzten sistema termikoak ezartzearekin ere, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Berrogeita hamaseigarren xedapen gehigarria. Atxikipenbetebeharraren salbuespenak, hirihigiezinen errentamenduetatik heldutako etekinen zenbait kasutan Nota de Vigencia.

Ez zaie atxikipenik eginen ondasun higiezinen errentamenduetatik heldutako etekinei, baldin eta etekin horiek ordaindu bazaizkie sozietate publiko instrumental bidezko bitartekotzaz eginiko errentamendura bildutako etxebizitzen titularrei, zeina arauturik baitago Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeko 13. artikuluan eta Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuko 77. artikuluan.

Berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria. Pentsioengatiko konpromisoak taxutzen dituzten aseguru kolektiboei enpresek egindako kontribuzioak Nota de Vigencia.

Enpresek hartutako pentsio-konpromisoei aurre egite aldera enpresaburuek enpresako gizarte-aurreikuspeneko planez bestelako aseguru kolektiboko kontratuetarako ordaindutako kopuruak, Pentsio-plan eta -funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzen duen araudian ezarritakoaren araberakoak, borondatezko egozpen fiskalekoak izanen dira; eta hartzen den erabakia mantendu egin beharko da, aseguru kontratua azkendu arte ordaintzen diren gainerako primei dagokienez ere. Egozpen fiskalik egiten ez zaien enpresa-kontribuzioak ez dira gauzazko lansaritzat hartuko, eta ez dute eskubiderik sortuko zerga-oinarriaren zati orokorrean murriztapenik egiteko.

Halere, pentsioak direla-eta enpresek bere gain hartutako konpromisoak betetze aldera enpresek prima bakarreko aseguru bat kontratatzen dutenean, egozpen fiskala jasotzen duten subjektu pasiboek ez dituzte bere zerga-oinarrian sartuko kopuru egotziak, eta ez dute eskubiderik izanen zerga-oinarriaren murriztapenik egiteko.

Berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria. Ondorengoengatiko kenkaria igotzea, subjektu pasiboaren errenta mailaren arabera. Horren aplikaziorako arau eta espezialitateak Nota de Vigencia.

62.9.b.).b') artikuluan jasotzen den ondorengoengatiko kenkariaren zenbatekoa, subjektu pasibo bakoitzari dagokiona, zehaztuko da honako arau eta espezialitateei jarraikiz:

1. Subjektu pasibo bakoitzari dagokion kenkariaren zenbatekoa kalkulatuko da, dituen ondorengoen kopuruaren arabera eta kontuan hartu gabe hiru urte baino gutxiagoko edo adoptatutako ondorengoengatiko igoera Nota de Vigencia.

2. Zergaldian 30.000 euro baino gehiagokoak ez diren errentak, salbuetsiak kanpo, dauzkaten subjektu pasiboek zilegi izanen dute ateratzen den zenbatekoa igotzea, honako eskala honi jarraikiz:

a) 20.000 euro arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: 100eko 40.

b) b) 20.000,01 eurotik 30.000 euro arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: 100eko 40, ken subjektu pasiboak 20.000 eurotik gora duen errenta-gaindikinak azken kopuru horrekiko egiten duen proportzioa 50ekin biderkatzearen emaitza Nota de Vigencia.

Emaitza gisa lortzen den portzentajea bi dezimaletara biribilduta adieraziko da.

3. Ondotik aplikatuko dira hiru urte baino gutxiagoko eta adoptatutako ondorengo ahaideengatiko igoerak, 62.9.b).b') artikuluaren azken bi paragrafoetan xedatuaren arabera.

Berrogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria. Kuota diferentzialaren kenkarien ordainketa aurreratuak Nota de Vigencia.

Kuota diferentzialari dagozkion ordainketa aurreratuak, IV. tituluaren III. kapituluan arautzen direnak, zerga itzulketa gisa hartuko dira, foru lege honen 85.2 artikuluan eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 88. artikuluan ageri diren ofiziozko itzulketen baldintza berberetan.

Hirurogeigarren xedapen gehigarria. Dirusarrera eta ondare gutxi dituzten pertsona fisikoentzako zuzeneko laguntzalerroa Nota de Vigencia.

Zergatik salbuetsita egonen da ordainketa bakarreko 200 euroko laguntza, araututa dagoena abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuaren 74. artikuluan (errege lege dekretu horrek hizpide ditu Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, La Palma uhartearen berreraikuntzari laguntzeko eta beste zaurgarritasun egoera batzuetarako neurriak).

Hirurogeita batgarren xedapen gehigarria. Zordunak konkurtsoprozeduretan lortutako errenten salbuespena Nota de Vigencia.

Zerga honetatik salbuetsita egonen dira zorrak ordaintzeko kitatze eta emateen ondorioz zordunek lortutako errentak, baldin eta zorrak jarduera ekonomikoak gauzatzetik ez badatoz eta honako hauetan ezarri badira: judizialki onartutako hitzarmen batean, judizialki homologatutako berregituratze-plan batean, ordainketen judizioz kanpoko akordio batean edo ordaindu gabeko pasibotik libratzearen ondorioz, hori guztia maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Konkurtso Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera.

Hirurogeita bigarren xedapen gehigarria. Zuzeneko zenbatespen bereziko atxikipenak eta ordainketa zatikatuak Nota de Vigencia.

1. Etekin garbia zuzeneko zenbatespen bereziko araubideari jarraikiz zehazten denean, honako jardueren kontraprestazio gisa ordainduriko guztizko diru-sarreren gaineko ehuneko 1eko atxikipen-tasa aplikatuko da:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

722

Errepide bidez egiten den merkantzien garraioa

757

Mudantza-zerbitzuak.

2. Subjektu pasiboak ez dira behartuta egonen 1. apartatuak aipatzen dituen jarduerengatiko konturako ordainketak egitera, apartatu horren aplikazioaren ondorioz haien diru-sarrerak atxikipenpean daudenean.

3. Xedapen gehigarri honetan ezarritakoa erregelamendu bidez aldatzen ahalko da.

Hirurogeita hirugarren xedapen gehigarria. Ondorengoak, aurreko ahaideak, beste ahaide batzuk eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatik Gizarte Segurantzari 2021ean ordaindutako kuoten kenkaria Nota de Vigencia.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osotik subjektu pasiboak Gizarte Segurantzarako kotizazioengatik 2021ean ordaindutako zenbatekoen 100eko 100 kentzen ahalko da, 62. 9.c) artikuluan aipatzen diren pertsonen zaintzan familia-etxean lan egiten duten pertsonekin formalizatutako kontratuen ondorioz.

2021eko ekitaldian ez da aplikatzekoa izanen 62.9.c) artikuluan aurreikusitako kenkaria.

Hirurogeita laugarren xedapen gehigarria. Etxebizitza bat alokairuaraubidean eskuratzea errazteko kenkaria 2024an Nota de Vigencia.

2024. urtean zehar, honako hauek aplikatzen ahalko dute emantzipaziorako errentamenduagatiko kenkaria, 68. quinquies.A artikuluan zehazten dena: Nafarroan erroldaturik egonda eta kenkariaren onuradun izateko gainerako baldintzak beteta, adinari dagokiona salbu, 2022ko urtarrilaren 1ean edo geroagoko data batean enplegu eskatzaile langabetu gisa inskribaturik agertzen diren pertsonek.

Kenkaria 2024ko abenduaren 31ra arte emanen da.

Hirurogeita bosgarren xedapen gehigarria. Etxebizitzen energiaefizientzia hobetzeko obrengatiko kenkaria Nota de Vigencia.

1. Zergadunek zilegi izanen dute beren ohiko etxebizitzaren edo une horretan etxebizitza gisa erabilia izateko alokairuan emana nahiz alokagai duten beren jabetzako beste edozein etxebizitzaren berokuntza- eta hozkuntza-eskaria murrizteko asmoz 2022an, 2023an eta 2024an eginiko obrengatik epe horretan ordaindu dituzten kopuruen ehuneko 20 kentzea, baldin eta, azken kasu horretan, etxebizitza 2025eko abenduaren 31 baino lehenago alokatzen bada.

Ondorio horietarako, etxebizitzaren berokuntza- eta hozkuntza-eskaria murriztu dela ulertuko da, soilik, ehuneko 7 murrizten bada, gutxienez ere, obrak egin ondoren teknikari eskudunak jaulkitako etxebizitzaren energia-efizientziari buruzko ziurtagirian jasotako berokuntza- eta hozkuntza-eskariaren adierazleen batura, obrak hasi aurretik jaulkitako ziurtagirikoekin alderatuta.

Kenkaria eginen da obrak egin ondoren eginiko energia-efizientziaren ziurtagiria jaulkitzen den zergaldian. Edozein kasutan, ziurtagiri hori 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenago jaulki beharko da.

Kenkari horren gehienezko oinarria urteko 5.000 eurokoa izanen da.

2. Zergadunek zilegi izanen dute beren ohiko etxebizitzaren edo une horretan etxebizitza gisa erabilia izateko alokairuan emana nahiz alokagai duten beren jabetzako beste edozein etxebizitzaren energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa hobetzeko asmoz 2022an, 2023an eta 2024an eginiko obrengatik epe horretan ordaindu dituzten kopuruen ehuneko 40 kentzea, baldin eta, azken kasu horretan, etxebizitza 2025eko abenduaren 31 baino lehenago alokatzen bada.

Ondorio horietarako, obra horiek egin diren etxebizitzaren energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa hobetu dela ulertuko da, soilik, gutxienez ere ehuneko 30 murrizten denean energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoaren adierazlea, edo etxebizitzaren energia-kalifikazioaren hobekuntza bat lortzen denean, halako moldez non, kalifikazio-eskala berean, <<A>> edo <<B>> energia-klasea lortzen den, hori frogaturik obrak egin ondoren teknikari eskudunak jaulkitako energia-efizientziaren ziurtagiriaren bidez, obren hasiera aurretik jaulki zenarekin alderatuta.

Kenkaria eginen da obrak egin ondoren eginiko energia-efizientziaren ziurtagiria jaulkitzen den zergaldian. Edozein kasutan, ziurtagiri hori 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenago jaulki beharko da.

Kenkari horren gehienezko oinarria urteko 7.500 eurokoa izanen da.

3. Nagusiki etxebizitza-erabilerakoak diren eraikinetan kokaturiko etxebizitzen jabe diren zergadunek, baldin eta eraikin horietan 2022an, 2023an, 2024an eta 2025ean energia-birgaitze obrak egin badira, zilegi izanen dute aipatu obrengatik epe horretan ordaindutako kopuruen ehuneko 60 kentzea. Ondorio horietarako, eraikinaren energia-birgaitze obratzat joko dira halakoak non etxebizitza kokatzen den eraikinaren energia-efizientzia hobetzea lortzen baita, eta frogatu egin beharko da, eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiriaren bitartez, zeina teknikari eskudunak jaulkiko baitu obrak egin direnean, energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoaren beherakada izan dela, energia-ziurtagirian jasoa eta gutxienez ere ehuneko 30ekoa edo, bestela, eraikinaren energia-kalifikazioa hobetu dela, kalifikazio-eskala berean <<A>> edo <<B>> energia-klasea lorturik, obren hasiera aurretik jaulkitako ziurtagiriarekin alderatuta.

Etxebizitzekin parekatuko dira haiekin batera erosiak diren garaje-plazak eta trastelekuak.

Ez dute kenkari hori egiteko eskubiderik emanen jarduera ekonomiko bati atxikita dagoen etxebizitza-zatian eginiko obrek.

Kenkaria 2022, 2023, 2024 eta 2025eko zergaldietan eginen da haietako bakoitzean ordaindutako kopuruei dagokienez, baldin eta energia-efizientziaren ziurtagiria kenkaria eginen den zergaldia amaitu aurretik jaulki bada. Ziurtagiria jaulkitzen denean obra horiengatiko kopuruak ordaindu ziren zergaldiaren ondorengo batean, kenkaria eginen da ziurtagiria jaulkitzen den aldian. Nolanahi dela ere, ziurtagiri hori 2026ko urtarrilaren 1a baino lehenago jaulki beharko da. Kenkari horren gehienezko oinarria urteko 5.000 eurokoa izanen da. Kenkariaren urteko gehieneko oinarria gainditzeagatik kendu gabe geratu diren kopuru ordainduak kentzen ahalko dira, muga berarekin, hurrengo lau ekitaldietan. Kenkariaren oinarri metatuak ezin izanen du ezein kasutan 15.000 euro gainditu.

4. Ez da eskubiderik egonen 1. eta 2. apartatuetan jasotako kenkariak egiteko, obra egiten denean jarduera ekonomiko bati atxikitako etxebizitza-parteetan, garaje-plazetan, trastelekuetan, lorategietan, parkeetan, igerileku eta kirol- instalazioetan eta antzeko beste elementu batzuetan.

Etxebizitza batean eginiko obra batek berak ez du ezein kasutan eskubiderik emanen 1. eta 2. apartatuetan jasotako kenkariak egiteko. Era berean, kenkari horiek ez dira aplikagarri izanen halako kasuetan non frogaturiko hobekuntza eta ordainduriko kopuruak eraikinaren osotasunean gauzaturiko ekimenen ondoriozkoak izan eta xedapen honen 3. apartatuan jasotako kenkaria aplikatzekoa denean.

1, 2 eta 3. apartatuetan jasotako kenkarien oinarria 64.4 artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta soilik hartuko dira kontuan obra horiek egiten dituzten pertsona edo erakundeei, bai eta aipatu ziurtagiriak ematen dituzten pertsona edo erakundeei ere, kreditu edo zordunketa txartel bidez, banku transferentziaren bidez, txeke izendunen bidez edo kreditu erakundeetako kontuetan egindako diru-sarreren bidez ordaindutako zenbatekoak. Ezein kasutan ez dute kenkaria egiteko eskubiderik emanen legezko diruaren emateen bitartez ordaindutako kopuruek.

Ondorio horietarako, eginiko obrengatik ordaindutako kopurutzat joko dira obrak egiteko beharrezkoak direnak, barne harturik lanbide-ordainsariak, proiektu teknikoak idaztearen kostuak, obra-zuzendaritzarenak, obra edo instalazioak egitearen kostuak, ekipamendu eta materialetan eginiko inbertsioak eta horien garapenerako beharrezkoak diren beste gastu batzuk, bai eta energia-efizientziari buruzko kasuko ziurtagirien jaulkipena ere.

Nolanahi ere, kopuru horietan ez dira aintzat hartuko jatorri fosileko erregaiak darabiltzaten ekipamenduak instalatu edo ordezteko kostuak.

Jabe-erkidego batek eginiko obren kasuan, zergadun bakoitzaren kenkariaren oinarria osa dezakeen zenbatekoa, 3. apartatuan aipatua, suertatuko da jabe-erkidegoak ordaindutako kopuruei, aurreko paragrafoan aipatuei, partaidetza-koefizientea aplikatzetik.

5. Aurreko apartatuetan aipatuta datozen energia-efizientziako ziurtagiriak jaulki eta erregistratuak izan beharko dira ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez onesten baita eraikinen energia-efizientziaren ziurtagiria egiteko oinarrizko prozedura.

Kenkari horiek egiteko eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzeko, baliodun izanen dira obrak hasi aurretik jaulkitako ziurtagiriak, baldin eta ez bada bi urteko epea igaro jaulkipen-dataren eta obra-hasieraren dataren artean.

6. Energiaren eta etxebizitzaren alorretan eskudun diren departamentuek informazioa helarazi beharko diote Nafarroako Foru Ogasunari energia-efizientziari buruzko ziurtagiri erregistratuei eta eman diren laguntzen ebazpen behin betikoei buruz, horiek eman direnean etxebizitzen energia-efizientzia hobetzeko obrengatik. Informazio horri gehituko zaizkio kasuko katastro-erreferentziako zenbakiak.

Tributu-alorrean eskudun den departamentuko kontseilariaren foru agindu bidez zehazten ahalko da zein den eman beharreko informazioa eta informatze-betebehar hori nola eta zer epetan bete behar den.

Hirurogeita Seigarren Xedapen Gehigarria. 2023an aplikatu beharreko gutxieneko pertsonal eta familiarrengatiko kenkaria Nota de Vigencia.

1. 2023an, honako hauek izanen dira kenkari pertsonalak eta familiarrak:

a) Gutxieneko pertsonalarengatik:

Oro har, gutxieneko pertsonalarengatiko kenkaria subjektu pasibo bakoitzeko 1.052 eurokoa izanen da urtean. Zenbateko horri kopuru hauek gehituko zaizkio:

a') 256 euro, hirurogeita bost urte edo gehiagoko adina duten subjektu pasiboentzat. Zenbateko hori 568 eurokoa izanen da subjektu pasiboak hirurogeita hamabost urte edo gehiagoko adina baldin badu.

b') 744 euro, desgaitasuna duten subjektu pasiboentzat, frogatzen badute %33ko desgaitasuna edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa dutela. Zenbateko hori 2.677 eurokoa izanen da subjektu pasiboak frogatzen duenean %65eko edo gehiagoko desgaitasuna duela.

c') 100 euro, zergaldian 30.000 euro baino gutxiagoko errentak, salbuetsiak barne, dituzten subjektu pasiboentzat.

b) Gutxieneko familiarrengatik:

Gutxieneko familiarrengatiko kenkariak hauek izanen dira:

a') Subjektu pasiboarekin bizirik, urtean ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino errenta altuagorik, errenta salbuetsiak kenduta, jasotzen ez duen aurreko ahaide bakoitzeko, zenbateko hauetako bat:

Lehena. 256 euro, aurreko ahaideak hirurogeita bost urte edo gehiagoko adina badu edo, gazteagoa izan arren, apartatu honetako c') letran aurreikusitako kenkariak aplikatzeko eskubidea badu.

Bigarrena. 568 euro, baldin eta aurreko ahaideak hirurogeita hamabost urte edo gehiagoko adina badu.

Baldin aurreko ahaide horiek familia-unitate baten parte badira, letra honetan aurreikusitako errenta-muga izanen da, familia-unitate osorako, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako bi.

Ulertuko da subjektu pasiboarekin bizi direla zentro espezializatuetan bizi diren aurreko ahaideak, ekonomikoki haren menpekoak badira.

b') Lehena) Hogeita hamar urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, baldin eta subjektu pasiboarekin bizi bada eta ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino gehiagoko errentarik ez badu urtean jasotzen, salbuetsiak bazter utzirik:

- 469 euro urtean, lehenbizikoagatik.

- 497 euro urtean, bigarrenagatik.

- 711 euro urtean, hirugarrenagatik.

- 952 euro urtean, laugarrenagatik.

- 1.079 euro urtean, bosgarrenagatik.

- 1.249 euro seigarrenagatik eta ondokoengatik.

Zenbateko horiek orobat aplikatuko dira ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, haren adina zein ere den, baldin eta eskubidea ematen badu ondoko c') letran aurreikusitako kenkariak baliatzeko.

Horretaz gain, letra honetan ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea ematen duten hiru urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide edo haur adoptatu bakoitzeko, 625 euro urtean. Zenbateko hori 1.136 eurokoa izanen da urtean, baldin eta, aplikatzekoak diren arauen eta hitzarmenen arabera, adopzioak nazioartekoak badira. Adopzio kasuetan, kasuko kenkaria aplikatuko da Erregistro Zibileko izen-ematearen zergaldian eta hurrengo bietan.

Bigarrena) Zergaldian 30.000 euro baino gehiagokoak ez diren errentak, salbuetsiak barne, dituzten subjektu pasiboentzat, 1. ordinaleko kenkariaren zenbatekoa, subjektu pasibo bakoitzari dagokiona, honako eskala hau aplikatzetik suertatzen den zenbatekoan handituko da:

a) 20.000 euro arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: %40.

b) 20.000,01 eurotik 30.000 euro arteko errentak dituzten subjektu pasiboak: %40, ken subjektu pasiboak 20.000 eurotik gora duen errenta-gaindikinak azken kopuru horrekiko egiten duen proportzioa 50ekin biderkatzearen emaitza.

Emaitza gisa lortzen den portzentajea bi hamarrenetara biribilduta adieraziko da.

3) Subjektu pasiboarekiko elkarbizitzaren parekotzat joko da haren ondorengo ahaideek harekiko duten menpekotasun ekonomikoa, salbu eta aplikatzekoa bada 59.3 artikuluan xedatutakoa.

c') Subjektu pasiboarekin bizi den ondorengo ahaide ezkongabe edo aurreko ahaide bakoitzeko, haien adina zein ere den, 654 euro urtean, aurreko letren arabera bidezkoak diren zenbatekoez gain, baldin eta haiek urtean dituzten errentak, salbuetsiak kanpo, ez badira, kasuko zergaldian, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino handiagoak, frogatzen badute %33 edo gehiagoko eta %65 baino gutxiagoko desgaitasun-gradua. Zenbateko hori 2.291 eurokoa izanen da urtean, frogatutako desgaitasun-gradua %65 edo gehiagokoa bada.

Aurreko ahaide horiek familia-unitate baten parte badira, aurreko paragrafoan ezarritako errenta-muga izanen da ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren (IPREM) halako bi, familia unitate osorako.

Aurreko b') eta c') letretan xedatutakoaren ondorioetarako, ondorengo ahaideekin parekatuko dira aplikatzekoa den legedi zibilean ezarritako terminoetan egindako tutoretza, harrera edo ordezkaritzako kuradoretza kasuengatik subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak, aurreko edo ondorengo ahaideak ez direnak. Halaber, ondorengo ahaideekin parekatuko dira urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretuaren 50.1 artikuluan ezarritako baldintzak beteta harreran izan zituztenekin adin-nagusitasunera edo emantzipaziora arte elkarbizitzen jarraitzea libreki adosten duten pertsonak ere. Aipatu foru dekretuaren bidez, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen garapen partzialerako Erregelamendua onetsi zen. Gizarte-gaien arloko eskumena duen departamentuak eskaini beharko du egoera horren froga. Halaber parekatuko dira ondorengo ahaideekin subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean epailearen ebazpen bitartez dauden pertsonak, aurreko egoerez bestelakoetan daudenak.

Baldin bi subjektu pasibok edo gehiagok badute gutxieneko familiarrengatiko kenkariak aplikatzeko eskubidea, horien zenbatekoa haien artean hainbanatuko da zati berdinetan, salbu eta b')2) letran ezarritako igoera. Ondorengo ahaideei dagokienez berdin jokatuko da zaintza partekatuaren kasuetan.

Nolanahi ere, subjektu pasiboek ahaidetasun gradu desberdina baldin badute aurreko ahaidearekin edo ondorengoarekin, gutxieneko familiarrarengatiko kenkaria gradurik hurbilenekoei aplikatuko zaie, non eta horiek ez duten ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino gehiagoko errentarik (salbuetsiak alde batera utzita), kasu horretan hurrengo gradukoei aplikatuko baitzaie.

c) 75. artikuluko laugarren erregelak aipatzen duen gutxieneko pertsonalarengatiko kenkariaren gehikuntza 649 eurokoa izanen da.

Hirurogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Emantzipaziorako errentamenduaren kenkaria aplikatu ahal izateko gehieneko adina Nota de Vigencia.

68 quinquies artikuluan ezarritakoa gorabehera, emantzipaziorako errentamenduaren kenkaria aplikatzeko gehieneko adina honako hau izanen da:

a) 32 urte 2023ko zergaldian.

b) 33 urte 2024ko zergaldian.

c) 34 urte 2025eko zergaldian.

d) 35 urte 2026ko zergalditik aurrera.

Hirurogeita zortzigarren xedapen gehigarria. 2015eko martxoaren 24an gertatutako GWI9525 hegaldiistripuaren biktimen familiartekoentzako laguntzak Nota de Vigencia.

Zerga honetatik salbuetsita egonen dira ukitutako hegazkin konpainiak edo hari loturiko erakunde batek 2015eko martxoaren 24an gertatutako GWI9525 hegaldi-istripuaren biktimen familiartekoei ordaindutako borondatezko laguntzak.

Lehenengo xedapen iragankorra. Paradisu fiskal gisa sailkaturiko herrialde edo lurraldeetan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeen zerga balioa.

1. Foru lege honen 52. artikuluak aipatzen duen likidazio balioaren soberakina kalkulatzeko ondoreetarako, erosketa baliotzat joko da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen aplikazioa jaso behar duen zergaldiko lehenengo eguneko likidazio balioa, subjektu pasiboak zergaldi horretan dituen partaidetza eta akzioei dagokienez. Balio horren eta benetako erosketa balioaren arteko aldea ez da erosketa baliotzat joko, akzio edo partaidetzen eskualdaketa edo itzulketatik datozen errentak zehazteko ondoreetarako.

2. Inbertsio kolektiboko erakundeek banatzen dituzten eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean jarri aurretik eskuratutako mozkinetatik datozen dibidenduak eta mozkinetako partaidetzak bazkideen edo horien partaideen zerga oinarrian sartuko dira. Horretarako, banatutako lehenengo erreserbek irabazitako lehenengo mozkinak jaso dituztela ulertuko da.

Bigarren xedapen iragankorra. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateei aplikatu ahal zaien araubide iragankorra.

1. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin itundutako aseguru kontratuetatik datozen prestazioak direla-eta egindako ekarpenak edo haietako batzuk Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Lege hau indarrean jarri baino lehenagokoak badira eta murriztu badute dagozkien zergaldietako zerga oinarria, zergaren zerga oinarrian sartu beharko dira lanaren etekin kontzeptupean.

2. Horiek sartuko dira, jasotako kopurua une bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera zergaren zerga oinarrian murriztu edo gutxitu ezin izan diren eta mutualitateari egin zaizkien ekarpenak baino handiagoa den neurrian eta, horren ondorioz, aurretik zergak ordaindu dituzte.

3. Zerga oinarrian murriztu edo gutxitu ezin izan diren ekarpenen zenbatekoa egiaztatu ezin bada, erretiro eta baliaezintasunagatik jasotako prestazioen %75 sartuko da.

4. Xedapen iragankor honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko Gizarte Segurantzatik jasotzen diren prestazioei Nota de Vigencia.

Hirugarren xedapen iragankorra. Konpentsatu zain dauden kontusailak.

1. 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain dauden eta 2003, 2004, 2005 eta 2006ko zergaldiei dagozkien ondare murrizketak, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 53.b) eta 54. artikuluetan aipatzen direnak (2006ko abenduaren 31n indarra duen idazketaren arabera), foru lege honen 54.1.b) artikuluan aipatutako ondare gehikuntzen eta murrizketen saldo positiboarekin konpentsatuko dira soilik.

2. 2003, 2004, 2005 eta 2006ko zergaldiei dagozkien likidazio oinarri orokor negatiboak, 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain badaude, foru lege honen 55. artikuluan ezarritako likidazio oinarri orokorraren saldo positiboarekin konpentsatuko dira bakarrik.

3. Dibidenduen ezarpen bikoitzagatiko kenkariari dagozkion zenbatekoak, 2003, 2004, 2005 eta 2006ko zergaldiei dagozkienak eta 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain daudenak, foru legearen 61. artikuluan aipatutako kuota likidotik kenduko dira, 2006ko abenduaren 31n geratzen zaion epean, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 62.6 artikuluaren azken lerrokadan ezarritakoarekin bat, egun horretan indarra zuen idazketaren arabera.

4. 2013ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain dauden eta 2009., 2010., 2011. eta 2012. urteei dagozkien ondare gutxitzeak, 54.1.b) artikuluan aipatzen direnak (2012ko abenduaren 31n indarra duen idazketaren arabera), 54.2.b) artikuluan aipatutako ondare gehikuntzen eta gutxitzeen saldo positiboarekin konpentsatzen jarraituko da Nota de Vigencia.

5. 53.b) artikuluak 2014ko abenduaren 31n indarrean daukan testuan aipatzen duen saldo negatiboaren partea, ondare-elementuen eskualdaketen ondorioz 2013 eta 2014ko zergaldietan izandakoak diren eta 2015eko urtarrilaren 1ean konpentsakizun dauden ondare-gutxitzeei dagokiena, konpentsatuko da ondare-gehikuntza eta -gutxitzeen saldo positibo 54.2.b) artikuluan aipatuarekin, bertan ezarritako erregela berei eta hurrenkera berari jarraituz.

Lehen adierazitako saldo negatiboaren gainerakoa konpentsatzen segituko da 53.b) artikuluan ezarritako moduan Nota de Vigencia.

Laugarren xedapen iragankorra. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean jarri aurretik ondare gehikuntzak edo murrizketak eragiten dituzten biziaseguruaren kontratuen araubide iragankorra.

Kapital geroratu bat jasotzen denean, foru lege honen 30.1.a) artikuluari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi osoaren zatia, 1994ko abenduaren 31 baino lehen ordaindutako primei badagokie eta 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortu bada, %14,28 murriztuko da urte bakoitzeko, gora biribilduta, prima ordaintzen denetik 1994ko abenduaren 31ra bitartean.

Bosgarren xedapen iragankorra. Biziarteko eta aldi baterako errentei aplikatu ahal zaien araubide iragankorra.

1. Higigarrien kapitalaren etekintzat jotzen diren biziarteko eta aldi baterako errenten -berehalakoen edo geroratuen- zatia zehazteko, zilegi izango da foru lege honen 30. artikuluaren 1. idatz-zatiaren b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak aplikatzea 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotzen diren errenta gisako prestazioei, errenta horiek 1999ko urtarrilaren 1aren eta 2006ko abenduaren 31ren bitartean eratu badira.

Portzentaje horiek aplikatu ahalko dira errentadunak (biziarteko errenten kasuan) urteko kopuru bakoitza jasotzen duenean daukan adinaren arabera, edo, aldi baterako errenten kasuan, errentaren iraupen osoaren arabera.

2. Foru lege hau indarrean jarri aurretik eratu diren biziarteko edo aldi baterako errenten erreskatera jotzen bada, erreskatearen ondoriozko higigarrien kapitalaren etekina kalkulatzeko, errenta eratu zeneko egunera arte lortutako errentagarritasuna kenduko da.

3. Higigarrien kapitalaren etekintzat jo behar diren biziarteko eta aldi baterako errenten -berehalakoen edo geroratuen- zatia zehazteko, zilegi izango da foru lege honen 30.1 artikuluaren b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak aplikatzea 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotzen diren errenta gisako prestazioei, errenta horiek 1999ko urtarrilaren 1aren eta 2006ko abenduaren 31ren bitartean eratu badira.

Portzentaje horiek aplikatu ahalko dira errentadunak (biziarteko errenten kasuan) urteko kopuru bakoitza jasotzen duenean daukan adinaren arabera, edo, aldi baterako errenten kasuan, errentaren iraupen osoaren arabera.

Bidezkoa denean, foru lege honen 30.1.d) artikuluak aipatutako errenta eratzen den egunera arte lortutako errentagarritasuna gehituko da.

Seigarren xedapen iragankorra. Landalur birkalifikatuen ondare gehikuntzak.

Landalurren edo horien gaineko eskubideen eskualdaketak izanez gero, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, hirigintza arloko arauekin bat, lurzoru urbanizagarritzat edo hiri lurzorutzat jo badira edo, betiere, hirigintza arloko edozein aprobetxamendu beretu badute, zazpigarren xedapen iragankorraren 2. idatz-zatian aipatzen diren murriztapenak erosketa balioaren eta, landalurra den aldetik, hirigintzaren arloko edozein aprobetxamenduren ondoriozko balioa aintzakotzat hartu gabe saltzeko momentuan izango zukeen balioaren arteko aldearen adinako ondare gehikuntzari aplikatuko zaizkio bakarrik. Balio hori Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 44. artikuluan xedaturikoarekin bat zehaztuko da.

Aurreko lerrokadan xedaturikoa, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, landalurrak edo horien gaineko eskubideak eskualdatzean ere izango da aplikatzekoa eta, eskualdatzen direnetik hiru urte pasatu baino lehen, hiri lurzorutzat edo lurzoru urbanizagarritzat jotzen direnean edo hirigintzaren arloko edozein aprobetxamendu beretu dutenean.

Xedapen iragankor honetan xedatutakoa zazpigarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz aplikatuko da.

Zazpigarren xedapen iragankorra. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako elementuen ondoriozko ondare gehikuntzak Nota de Vigencia.

1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako ondare elementuak eskualdatzearen ondorioz izan diren ondare gehikuntzak, lanbide edo enpresa jarduerei lotuta egon ala ez, eta eskubide eta ondasun ez-materialen ondoriozkoak salbu, honela kalkulatuko dira:

1. Elementu bakoitzerako zehaztuko dira, eta foru lege honen III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz. Hala kalkulatutako gehikuntzan 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako zatia bereiziko da, eta halakotzat joko da erosketa egunetik 2006ko abenduaren 31ra bitartean (biak barne) igarotako egunen kopuruari proportzioz dagokion ondare gehikuntzaren zatia, betiere elementua subjektu pasiboaren ondarean egon den egun guztien kopuruarekin alderatuta.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntzaren zatia honela murriztuko da:

a) Elementua erosten den egunetik 1996ko abenduaren 31ra bitarteko urteen kopurua (gora biribilduta) hartuko da subjektu pasiboaren ondarean izan duen iraupen alditzat.

Harpidetza eskubideen kasuan, iraupen aldia izango da sorburu dituzten balioei dagokiena.

Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, egin diren egunetik 1996ko abenduaren 31ra bitarteko urteen kopurua (gora biribilduta) hartuko da horiek subjektu pasiboaren ondarean izandako iraupen alditzat.

b) Sozietate edo entitateen funts berekietako partaidetzaren adierazgarri diren eta finantza baliabideen merkatuari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan definituriko bigarren mailako balore-merkatu ofizialetakoren batean negoziaziorako onarturiko akzioei dagokienez, salbu eta ondasun higigarri eta higiezinen inbertsiorako sozietateen kapital soziala ordezkatzen duten akzioei dagokienez, ondare gehikuntza 100eko 25 murriztuko da lehen bi iraupen-urteez haragoko iraupen-urte bakoitzeko.

c) Ezertan galarazi gabe b) letran xedatutakoa, eta ondasun higiezinak, horien gaineko eskubideak edo Baloreen Merkatuari buruzko Legearen testu bateginaren 314. artikuluan ageri diren entitateen baloreak direnean, salbu eta ondasun higiezinen inbertsiorako sozietateen edo funtsen kapital soziala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak direnean, ondare gehikuntza 100eko 11,11 murriztuko da lehen bi iraupen-urteez haragoko iraupen-urte bakoitzeko.

d) Gainerako ondare gehikuntzak, 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortuak, %14,28 murriztuko dira iraupen urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta.

e) Ez dira zergari lotuta egongo 2006ko abenduaren 31 baino lehen izaten diren ondare gehikuntzak, baldin eta 1996ko abenduaren 31n, aurreko b), c) eta d) letretan adierazitakoaren arabera, hurrenez hurren bost, hamar edo zortzi urteko iraupen aldia duten ondare elementuen ondoriozkoak badira.

3. Araututako merkatuetakoren batean negoziaziorako onartutako balioen eta inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen kasuetan, foru lege honen 43. artikuluaren 1. idatz-zatiaren a) eta c) letretako araubidea aplikagarri badute, foru lege honen III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz kalkulatuko dira, balio, akzio edo partaidetza bakoitzerako, ondare gehikuntza eta murrizketak.

Baldin eta, aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioz, ondare gehikuntza bat izaten bada, honako murriztapen hauen artean bidezkoa dena aplikatuko da:

a) Eskualdaketa balioa 2006ko Ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako balioei, akzioei edo partaidetzei dagokien balioa bezalakoa edo handiagoa izanez gero, 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntzaren zatia murriztu egingo da, aurreko 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera. Ondorio horietarako, 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntza 2006ko Ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako balioei, akzioei edo partaidetzei dagokien balioa erosketa baliotzat jotzearen ondorioz sortzen den gehikuntzaren zatia izango da.

b) Eskualdaketa balioa 2006ko Ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako balioei, akzioei edo partaidetzei dagokien balioa baino txikiagoa izanez gero, ondare gehikuntza osoa 2006ko abenduaren 31 baino lehen izan dela ulertuko da, eta aurreko 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera murriztuko da.

4. Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, osagai bakoitzari dagokion besterentze balioaren zatia bereiziko da, aurreko 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatzearen ondoreetarako.

5. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako eta lanbide edo enpresa jarduerei atxikitako eskubide eta ondasun ez-materialen eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntzak kalkulatzeko, aurreko idatz-zatietan ezarritakoari jarraituko zaio, baldin eta eskualdaketa ezintasun iraunkorraren edo erretiroaren ondorioz gertatu bada.

Zortzigarren xedapen iragankorra. Ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenkaria.

Foru lege honen 62. artikuluaren 1. idatz-zatiaren c) letrak aipaturiko muga aplikatzeko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu aurretik erositako edo zaharberritutako ohiko etxebizitzari dagozkion eta une hori baino lehen aplikatu diren kenketen zerga oinarriak ez dira zenbatuko.

Aurreko idatz-zatian ezarritako ondoreetarako, honako hauek ulertuko dira:

a) Etxebizitza Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu aurretik erosi da, egun horren aurretik erositako ohiko etxebizitza erosteagatik zerga pizgarrien araubidea aplikatzeko eskubidea sortu denean, etxebizitza kontuan sartutako kopuruengatiko kenkariak, aipatutako egunean osorik aplikatu ez direnak, izan ezik.

b) Etxebizitza Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu aurretik zaharberritu da, zaharberrikuntza babestuko behin-behineko kalifikazioa edo entitate eskudunak emandako egiaztagiria egun horren aurretik eman direnean.

Bederatzigarren xedapen iragankorra. Amatasunagatik eta aitatasunagatik 2019an jasotako prestazioak Nota de Vigencia.

Amatasunagatik eta aitatasunagatik 2019an jasotako prestazioak, Enpleguan eta lanean emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuak indarra hartu artekoak, foru lege honen 68.quater artikuluan aipatzen diren jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioen baliokidetzat joko dira, artikulu horretan araututako kenkaria aplikatzearen ondorioetarako.

Hamargarren xedapen iragankorra. Zor publikoko balio batzuen zergaordainketa.

Zor publikoko balioen eskualdaketa, amortizazio edo itzulketaren ondoriozko etekinak (1999ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak, 1997ko abenduaren 31 baino lehen eskuratuak, eta lehenago ondare gehikuntzak sortu zituztenak) zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezian sartuko dira, eta ezin izango dira foru lege honen 32. artikuluan ezarritako murriztapenak aplikatu.

Hamaikagarren xedapen iragankorra. Sozietate gardenak eta ondare sozietateak. Horiek desegin eta likidatzea Nota de Vigencia.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokienez, hurrengoetan ezarritakoa aplikatuko da, horiek indarrean dauden bitartean:

a) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak, sozietate gardenak desegin eta likidatzeari buruzkoak.

b) Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen hamabosgarren xedapen iragankorra, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean ezarritako ondare sozietateen araubide iragankorra aplikatu duten entitateetako partaidetzen araubide iragankorrari buruzkoa.

c) Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen hamaseigarren xedapen iragankorra, ondare sozietateen eta sozietate gardenen desegitea dela-eta bazkideei adjudikatutako ondare elementuen balio fiskalari buruzkoa.

Hamabigarren xedapen iragankorra. Zenbait finantza eragiketaren mozkinen araubide iragankorra Nota de Vigencia.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokienez, aplikatzekoa izanen da, indarra duen bitartean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen hogeita laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa, ordainpeko autobideen sozietate adjudikazio-hartzaileek mozkinak gordetzeari dagokiona, zerga horretan mozkin aitortuak izan bazituzten 1979ko urtarrilaren 1ean, finantzatzeko eta birfinantzatzeko eragiketetarako, bere berariazko legeriaren arabera eta Foru Diputazioaren 1978ko abenduaren 28ko Erabakiaren hirugarren xedapen iragankorreko 2. apartatuan eta hura garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera.

Hamahirugarren xedapen iragankorra. Pertsona lagundutzat hartzen diren ahaideengatiko kenkaria Nota de Vigencia.

Subjektu pasiboak eskubidea izanen du kuotan 550 euroko kenkaria egiteko urtean, berarekin bizi den ahaide bakoitzeko, ahaideak pertsona lagunduaren izaera baldin badu 2009ko otsailaren 10a baino lehenagotik, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak emandako ziurtagiriaren arabera, apirilaren 6ko 126/1998 Foru Dekretu indargabetuan ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz, izan ere, horren bidez onetsi zen hirugarren adineko pertsonen mendekotasun maila baloratzeko metodo ofiziala.

Kenkaria pertsona lagunduaren ezkontideak edo bikote iraunkorrak baliatuko du, edo, horrelakorik ez badu, gradu hurbileneko ahaideak, salbu bere errentak ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) baino handiagoak ez badira, errenta salbuetsiak kenduta, hurrengo graduko ahaideari egokituko baitzaio.

Kenkaria ezin izanen da baliatu baldin eta lagundutako pertsonaren ahaideren batek pertsona horrengatik 62.9.b.c') artikuluan ezarritako gutxieneko familiarrarengatiko kenkaria baliatzen badu.

Subjektu pasiboa abenduaren 31 ez den egun batean hiltzen bada, kenkaria 77.6 artikuluan ezarritakoaren arabera minoratuko da.

Hamalaugarren xedapen iragankorra. Nola egotzi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa sorburu izan duten 2012ko lehenbiziko hiruhileko kobrantzak Nota de Vigencia.

Zergaren Erregelamenduko 6.2 artikuluan ezarritako kobrantzen eta ordainketen irizpidea aplikatzeari dagokionez, modua egonen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa sorburu izan duten 2012ko lehenbiziko hiruhileko zenbait kobrantza 2011ko zergaldiari egozteko; betiere, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezartzen dituen egoeretan, baldintzekin eta enpresa-jardueretarako.

Hamabosgarren xedapen iragankorra. Ohiko etxebizitzako inbertsioaren ondoriozko kenkariari aplikatzen ahal zaion araubide iragankorra: 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen erosi edo zaharberritutako etxebizitzak, bai eta data horren aurretik hasitako obrak eta ordaindutako kopuruak ere Nota de Vigencia.

1. Subjektu pasiboak ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik kenkaria aplikatzen ahalko du 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2012ko abenduaren 31n indarra zuten baldintza eta betebeharrekin bat eta hurrengo 2. lerroaldean xedatutakoari jarraikiz, arrazoi hauetako batekin ordaintzen dituen diru-kopuruengatik:

a) Ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeagatik, baldin eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen erosi edo zaharberritu bada.

b) Ohiko etxebizitza zaharberritu edo handitzeagatik, aipatu obrak 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi badira.

c) Ohiko etxebizitza eraikitzeko obrengatik, obrak 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi badira edo data horren aurretik obren sustatzaileari kopuruak ordaindu bazaizkio.

d) Etxebizitza egokitzeko obrengatik edo instalazioengatik (62.1.f) artikuluan aipatzen direnak) baldin eta obra eta instalazio horiek 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi badira.

e) Ezkontza deuseztatzen denean edo dibortzioaren edo banantze judizialaren kasuetan, ezkontzak indarra zuen garaian subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza izan zena erosteagatik, baldin eta izaera hori izaten jarraitzen badu seme-alaba komunentzat eta haur horiekin bizi den aitarentzat edo amarentzat, betiere etxebizitza 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen eskuratu bazen.

2. Kenkariaren gehieneko oinarria 7.000 eurokoa izanen da urtean banakako tributazioan, eta 15.000 eurokoa urtean baterako tributazioan.

Hamaseigarren xedapen iragankorra. Epe berezia 2022rako zuzeneko zenbatespen bereziari uko egiteko Nota de Vigencia.

2021ean 150.000 eurotik gorako baina 200.000 eurotik beherako negozio-zifraren zenbateko garbia izan duten subjektu pasiboek uko egiten ahalko diote, erregelamenduz ezarritako ondorioekin, 2022rako zuzeneko zenbatespen berezia aplikatzeari, 2022ko zergaren autolikidazioa aurkezten duten unean.

Hamazazpigarren xedapen iragankorra. Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatiko kenkariari aplikatu beharreko araubide iragankorra: 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra erosi edo zaharberritutako etxebizitzak, bai eta epe horretan hasitako obrak eta ordaindutako kopuruak ere Nota de Vigencia.

1. Subjektu pasiboak ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik kenkaria aplikatzen ahalko du 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2012ko abenduaren 31n indarra zuten baldintza eta betebeharrekin bat eta hurrengo 2. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, arrazoi hauetako batekin ordaintzen dituen diru-kopuruengatik:

a) Ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeagatik, baldin eta 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitarte erosi edo zaharberritu bada.

b) Ohiko etxebizitza zaharberritu edo handitzeko lanengatik, aipatutako lanak 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitarte hasi badira.

c) Ohiko etxebizitza eraikitzeko lanengatik, baldin eta lanak 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitarte hasi badira edo etxebizitzen sustatzaileari konturako ordainketak egin bazaizkio epe horretan.

d) Etxebizitza egokitzeko obrengatik edo instalazioengatik (62.1.f) artikuluan aipatzen direnak), baldin eta obra eta instalazio horiek 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitarte hasi badira.

e) Ezkontza deuseztatzen denean edo dibortzioaren edo banantze judizialaren kasuetan, ezkontzak indarra zuen garaian subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza izan zena erosteagatik, baldin eta izaera hori izaten jarraitzen badu bien seme-alabentzat eta haur horiekin bizi den gurasoarentzat, betiere etxebizitza 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitarte eskuratu bazen.

2. Kenkari hori aplikatu ahal izateko, subjektu pasiboak 53. eta 54. artikuluetan ezarritakoaren araberako kalkuluan dituen oinarrien baturak izan beharko du, kasua bada 55.2 artikuluan aipatzen diren konpentsazioko pentsioak batura horri kenduta, 62.1.h) artikuluan ezarritako zenbatekoak baino gutxiagokoa banakako tributazioan, eta 75. Lehena artikuluan ezarritakoak baino gutxiagokoa baterako tributazioaren kasuan; bi horiek, 2017ko abenduaren 31n indarrean zeukaten testuaren arabera.

Hemezortzigarren xedapen iragankorra. Araubide iragankorra, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenago etxebizitza kontuetan egindako ekarpenei eta erosteko aukera duten etxebizitzaerrentamenduko kontratuetan data hori baino lehen balio erantsiaren zergaren kontzeptuan ordaindutako kuotei aplikatzekoa Nota de Vigencia.

1. Etxebizitza kontuetan 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen edo data horretatik 2015eko abenduaren 31 bitarte egindako ekarpenengatiko kenkaria aplikatu duen subjektu pasiboak ez du egindako kenkarietarako eskubidea galduko, betiere betetzen baditu 2012ko abenduaren 31n edo 2015eko abenduaren 31n, hurrenez hurren, indarra zuten baldintzak eta betebeharrak.

2. Erosteko aukera duten etxebizitza-errentamenduko kontratuetan, balio erantsiaren zergaren kontzeptuan ordaindutako kuotengatiko 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen edo data horretatik 2015eko abenduaren 31 bitarte kenkaria aplikatu duen subjektu pasiboak ez du egindako kenkarietarako eskubidea galduko, betiere betetzen baditu 2012ko abenduaren 31n edo 2015eko abenduaren 31n, hurrenez hurren, indarra zuten baldintzak eta betebeharrak.

Hemeretzigarren xedapen iragankorra. Sindikatu eta elkargoen kuotak, alderdi politikoentzako kuotak eta ekarpenak, eta dohaintzak, 2014an eta 2015ean ordaindutakoak Nota de Vigencia.

Epean aurkeztutako aitorpen informatiboan sartu ez zirelako, 2014ko eta 2015eko zergaldietan kenketarik eragin ez zuten sindikatu eta elkargoen zenbait kuota, alderdi politikoentzako kuotak eta ekarpenak, eta dohaintzak kenkariaren xede izan daitezke 2016ko zergaldiko aitorpenean, betiere horiek jaso dituzten entitateek 2016ko zergaldian aurkeztu beharreko eredu informatiboan aurreikusitako moduan aitorpenean sartzen badituzte.

2014ko abenduaren 31n eta 2015eko abenduaren 31n, hurrenez hurren, indarrean zegoen araudiarekin bat eginen da kenkaria.

Hogeigarren xedapen iragankorra. Zatika kobratzen diren zenbait etekin irregularretan aplikatzekoak diren murrizketak Nota de Vigencia.

2015eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik zatika jasotzen diren etekinek, 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan (2014ko abenduaren 31n indarra zuen testuaren arabera) ezarritako murriztapenak aplikatzeko eskubidea eragin badute, eskubidea emanen dute 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan (2015eko abenduaren 31n indarra zuen testuaren arabera), hurrenez hurren, aurreikusitako murriztapena aplikatzeko, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egozten den zati bakoitzean.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren artikuluetan ezarritako 300.000 euroko muga zenbatesteko, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu beharreko zenbateko osoa hartu beharko da kontuan. Murriztapena ekitaldian posible den gehieneko zenbatekoan aplikatuko da, 300.000 euroko mugara iritsi arte.

Era berean, 17.2.a) artikuluan ezarritako muga, 300.000 eurokoa, konputatu eginen da 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen modu zatikatuan jasotzen ziren lan-etekinen kasuan”.

Hogeita batgarren xedapen iragankorra. 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko harpidetza eskubideen eskualdaketa Nota de Vigencia.

Baloreen eskuratze-balioa, 43.1.a) artikuluan aipatzen dena, zehazteko, harpidetza eskubideen eskualdaketa, 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa, egitean lortutako zenbatekoa kenduko da, salbu eta ondare-gehikuntza gisa tributatu duten eskubideen zenbatekoa. Halaber, harpidetza-eskubideak osorik eskualdatu ez badira, ulertuko da eskualdatutakoak lehenbizi eskuratutako balioenak direla.

Hogeita bigarren xedapen iragankorra. Enpresa gazte eta berritzaileen akzio edo partaidetzen eskualdaketa Nota de Vigencia.

Zergatik salbuetsita egonen dira entitateetako akzioen edo partaidetzen eskualdaketan agerian gelditzen diren ondare gehikuntzak, eskurapen unean entitate horiek enpresa gazte eta berritzailetzat hartu baldin badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, betiere 2016ko abenduaren 31n aplikatu beharreko testuari jarraikiz foru lege honen 62.11 artikuluaren b) letratik f) letrara bitarte, biak barne, aurreikusitako betebeharrak eta baldintzak betetzen badira eta eskualdatzen diren baloreak eskualdatu aurreko bost urtean eskuratu baldin badira.

Salbuespena ezin da 6.000 eurotik gorakoa izan urtean.

Hogeita hirugarren xedapen iragankorra. Minbiziak edo beste edozein gaixotasun larrik jotako semealaba adingabeen zainketagatiko salbuespena Nota de Vigencia.

Atzera-eraginez erreklamatu ahalko dira edozein administrazio publikoren eskutik 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotako familia-laguntzen eta -prestazioen salbuespenak, 7.k) artikuluak aipatzen dituenak, hain zuzen ere honakoei lotutakoak: jaiotza, adopzioa, ardurapeko seme-alabak, adingabeen harrera, zurztasuna, erditze edo adopzio anizkoitza eta minbiziak edo beste edozein gaixotasun larrik jotako seme-alaba adingabeen zainketa.

Hogeita laugarren xedapen iragankorra. 2016an eta 2017an ohiko etxebizitzan egindako inbertsioetarako araubide iragankorra Nota de Vigencia.

2017ko abenduaren 31n indarra duen 62.1 artikuluaren testuan jasotako inbertsioetakoren bat 2016an edo 2017an egin duten subjektu pasiboek zilegi izanen dute ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatiko kenkaria aplikatzea, 62.1 artikulu horri jarraituz, kontzeptu horiengatik ordaindu gabe zeuden baina 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaintzen dituzten zenbatekoengatik.

Xedapen honetan ezarritakoa aplikatuko zaie hamabosgarren eta hamazazpigarren xedapen iragankorretan jasotako araubide iragankorrak aplikatzeko eskubiderik ez duten subjektu pasiboei”.

Hogeita bosgarren xedapen iragankorra. Honakoetatik datozen prestazioei aplikatu beharreko araubide iragankorra: pentsio planak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, pentsioen arloko konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboen kontratuak eta enpresen gizarte aurreikuspeneko planak Nota de Vigencia.

1. 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen gertatutako kontingentzietatik datozen prestazioen kasuan, onuradunek 17.2.b) artikuluan, 2017ko abenduaren 31n indarra zuen testuan, aurreikusitako murriztapena aplikatzen ahalko dute.

Apartatu honetan aurreikusitakoa aplikatzekoa izanen da 2017ko abenduaren 31 arte egindako ekarpenei dagokien prestazio-zatian soilik.

2. 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen gertatutako kontingentzietatik datozen prestazioen kasuan, 2017ko abenduaren 31 arte egindako ekarpenengatik, onuradunek 17.2.b artikuluan, 2017ko abenduaren 31n indarra duen testuan, aurreikusitako murriztapena aplikatzen ahalko dute.

3. 17.2.b) artikuluaren azken tartekian, 2017ko abenduaren 31n indarra zuen testuan, ezartzen dena ez da inola ere aplikatuko 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ekarpenetan Nota de Vigencia.

4. 55.1.Zazpigarrena.a).a') artikuluan aurreikusitako muga ez da aplikatuko 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenetan, data horretan zerga-oinarrian murriztu gabe baldin badaude, zerga-oinarri hori aski ez delako.

5. Xedapen honetan aurreikusitako araubide iragankorra aplikatzekoa izanen zaie, soilik, kasuko kontingentzia gertatzen den ekitaldian edo hurrengo bietan jasotako prestazioei.

Halere, 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen gertatutako kontingentzien kasuan, araubide iragankorra aplikatzen ahalko zaie soilik 2020ko abenduaren 31 arte jasotako prestazioei.

Hogeita seigarren xedapen iragankorra gehitzea. Zenbait loteria eta apusturen sarien karga berezitik salbuetsitako zenbatekoa 2018. eta 2019. Ekitaldietarako Nota de Vigencia.

2018ko uztailaren 5aren aurretik egindako jokoetako sariak salbuetsita egonen dira foru lege honen hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan aurreikusitako zenbatekoan, kontuan harturik 2017ko abenduaren 31n indarrean den idazketaren arabera.

Zenbateko hori 10.000 eurokoa izanen da, 2018ko zergaldian 2018ko uztailaren 5etik aurrera egindako jokoetarako, eta 20.000 eurokoa 2019ko zergaldian egindako jokoetako sarietarako.

Hogeita zazpigarren xedapen iragankorra. Zuzeneko zenbatespen bereziaren araubideari uko egitea 2021ean Nota de Vigencia.

Enpresa-jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboek 2021ean zuzeneko zenbatespen bereziaren araubidearen aplikazioari uko egin nahi badiote, ukoa 2021eko martxoaren 31 arte aurkez dezakete. Uko horrek 36.B).5 artikuluan adierazitako ondorioak izanen ditu.

Hogeita zazpigarren xedapen iragankorra. Etxebizitza eskuratzeagatiko errentamenduaren kenkarien aplikazioa 2019an eta 2020an Nota de Vigencia.

2020an, etxebizitza lortzeko errentamenduagatiko kenkaria eskatu ahalko dutenak izanen dira, soilik, 2020ko urtarrilaren 1ean etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan urtebete baino gehiago etenik gabe inskribaturik daramaten subjektu pasiboak, familiako diru-sarrera haztatuak Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) adierazlea halako 1,7 baino txikiagoak badituzte eta beren kargura seme-alaba adingabeak badituzte, edo seme-alaba adindun epai bidez desgaituak eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren pean dituztenak, zentsuko inskripzioan data hori baino lehenago erregistratuta ageri badira.

Hogeita zortzigarren xedapen iragankorra. 2021 baino lehenagoko ukoen ondorioak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubideari eta balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide erraztuari eta bereziari Nota de Vigencia.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubideari eta balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide erraztuari eta bereziari egindako ukoek, hots, 2020. urtean eta aurrekoetan aurkeztutakoek, 2020ko abenduaren 31n indarrean dagoen araudiaren arabera ezarritako ondorioak izaten segituko dute.

2021ean ondorioak izanen dituen errebokatzea 2021eko martxoaren 31 arte aurkez daiteke.

Hogeita bederatzigarren xedapen iragankorra. Gerorapen araubidea aplikatzea inbertsio kolektiboko erakundeetako partizipazio edo akzio batzuei, 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen eskuratuak badira Nota de Vigencia.

52.2.a) Hirugarrena artikuluan ezarritako baldintza ez da aplikatuko 3. ordinal horretan aipatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeetako partizipazio edo akzioen kasuan, zergadunak horiek 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenago eskuratu baditu eta Espainiako balore-burtsa batean kotizatu gabeak badira, baldin eta diru-itzulketaren edo eskualdaketaren zenbatekoa ez bada erabiltzen aipatutako ordinalean aurreikusten diren inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioak edo partizipazioak eskuratzeko.

Hogeita hamargarren xedapen iragankorra. Epai bidez ezgaitutako pertsonak, 8/2021 Legeak indarra hartu aurretik emandako epaien bidez luzatu edo berriz gaitutako gurasoahalaren menpe daudenak Nota de Vigencia.

Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoaz baliatzen laguntze aldera legeria zibila eta prozesala aldatzen duen 8/2021 Legeak, ekainaren 2koak, daukan bosgarren xedapen iragankorra aplikatzearen ondorioz mantendu egiten direnean halako egoerak non epai bidez ezgaituta dagoen norbait guraso-ahalaren menpe baitago, guraso-ahal hori lege horrek indarra hartu aurretik emandako epaien bitartez luzatua edo birgaitua izanik, orduan foru lege honen 71.1. artikuluko a) eta b) letrak eta bosgarren xedapen gehigarriko 3. ataleko bigarren paragrafoa aplikatuko dira, 2021eko irailaren 2an indarrean dauden zertzeladekin.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web