(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

233/2007 FORU DEKRETUA, URRIAREN 29KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO KIROL MERITUAREN ZILARREZKO DOMINAK EMATEN DITUENA.

BON N.º 6 - 14/01/2008



Atariko

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Horien artean Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina dago, eranskineko 2. puntuan arautua.

Aintzat hartuz ondoko zerrendan ageri diren lagunen merituak Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren sustapenean zuzendaritzan edo lan teknikoan 25 urtetik gorako jarduera eta dedikazioa izateagatik eta, batez ere, adorez baina nabarmendu nahirik gabe, horrekin guztiarekin Nafarroan kirolaren alde emandako laguntzagatik, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko urriaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren Zilarrezko Domina pertsona hauei ematea:

Carlos Calvo Pascual jaunari, Club Multideporte Peralta eta Club Deportivo Azcoyen elkarteetan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

José Manuel Carrasquet López jaunari, Club Deportivo Cortes elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Félix Ceberio Balda jaunari, Asociación Navarra de Medicina del Deporte (ANAMEDE) elkartean kirol medikuntzaren arloan 25 urtez egindako lanagatik.

Juan González López jaunari, San Agustín ikastetxean eta Nafarroako Futbol Federazioan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Félix González Uriarte jaunari, Club Deportivo Baztán elkartean eta Nafarroako Futbol Federazioan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Elena Guelbenzu Fernández andreari, Nafarroako Saskibaloi Federazioan eta Nafarroako Mahaiko Tenisaren Federazioan saskibaloiaren eta mahaiko tenisaren arloetan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Juan Ignacio Guelbenzu Fernández jaunari, Club Natación Pamplona elkartean eta Nafarroako Mahaiko Tenisaren Federazioan mahaiko tenisaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Pablo López Colina jaunari, Alsasua kirol elkartean, Sociedad Deportiva Alsasua elkartean, Altsasuko Udalaren Kirol Zerbitzuan eta Club Ciclista Burunda elkartean kirolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Pascual López Oscoz jaunari, Sociedad Deportiva Zalatambor elkartean, Nafarroako Futbol Federazioan eta beste elkarte batzuetan aretoko futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Juan Muñoz Sancho jaunari, Club Deportivo Orvina elkartean eta beste batzuetan aretoko futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Martín Orbara Ibáñez jaunari, Sociedad Deportiva Lagunak elkartean patin-hockeyaren arloan eta oinarrizko kirolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Andrés Osta Gámez jaunari, Club Deportivo Tudelano elkartean eta Nafarroako Futbol Federazioan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

José Antonio Pascual Marcotegui jaunari, Abartzuzako Pilota Eskolan pilotaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Alberto Pérez Pastor jaunari, San Ignacio ikastetxean, Tuterako Jesuiten ikastetxean eta Quetzal mendi taldean mendiaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Iosu Pezonaga Unanua jaunari, Club Deportivo Pamplona eta Club Baloncesto Burlada elkarteetan eta Nafarroako Saskibaloi Federazioan futbolaren arloan eta saskibaloiaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Demetrio Remón Ayape jaunari, Beste Iruña elkartean atletismoaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Félix Ruiz Aldea jaunari, Club Deportivo Izarra elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Alfredo Ruiz Ameztoy jaunari, Nafarroako Igeriketa Federazioan waterpoloaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Juan Salas Martín jaunari, Club Ciclista Peña Alas eta beste elkarte batzuetan txirrindularitzaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Lander Santamaría Alcocer jaunari, C.D. Baztan elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

María Dolores Sanz de Carlos andreari, Club Deportivo Chantrea elkartean eta Nafarroako Irristaketa Federazioan irristaketaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Carlos Suescun Vidaurre jaunari, Club Deportivo Erri-Berri elkartean eta Erriberriko Udalaren Kirol Patronatuan txirrindularitzaren arloan eta futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Florencio Jesús Vizcay Zalba jaunari, Club Hiru-Herri Atletiko Taldean, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuan, Iruñeko Udalean eta Nafarroako Atletismo Federazioan atletismoaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Julián Zudaire Echavarri jaunari, Nafarroako Futbol Federazioan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web