(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

46/2007 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 21EKOA, 2007KO MAIATZEKO LEHEN ASTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN IPARRALDEAN GERTATUTAKO EKAITZ ETA UHOLDEEEN ONDORIOZ NEKAZARITZA SEKTOREAN ERAGINDAKO KALTEAK KONPONTZEKO LAGUNTZA BEREZIAK EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia.

BON N.º 68 - 01/06/2007



Atariko

Aurtengo maiatzeko lehen astean Nafarroako Foru Komunitatearen iparraldean gertatutako ekaitz eta uholdeeen ondorioz, onura publikoko Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritza azpiegituretan kalte larriak eragin dira eta haiek ukitutako nekazariek errentak galdu dituzte.

Apirilaren 23ko 36/2007 Foru Dekretuaren bidez, 2007ko martxoko eta apirileko ekaitz eta uholdeek nekazaritzako sektorean eragindako kalteak konpontzeko dirulaguntza bereziak ezarri ziren.

Bi egoerak antzekoak direnez, bidezko da maiatzeko ekaitz eta uholdeetarako apirilaren 23ko 36/2007 Foru Dekretuan ezarri ziren neurri berak hartzea.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko maiatzaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Laguntzak.

2007ko maiatzeko lehen astean Nafarroako Foru Komunitatearen iparraldean gertatutako ekaitz eta uholdeeen ondoriozko kalteak jasan dituztenei, apirilaren 23ko 36/2007 Foru Dekretuaren bidez, 2007ko martxoko eta apirileko ekaitz eta uholdeek nekazaritzako sektorean eragindako kalteak konpontzeko ezarri ziren dirulaguntza bereziak dagozkie.

2. artikulua . Ukitutako eremu eta udalerriak.

Neurri hauen onuradunak izan daitezkeen pertsona eta entitateak zehazteko, ukitutako eremu eta udalerrien zerrenda hartuko da kontuan, Nafarroako Gobernuak onetsiko duena.

Xedapen gehigarri bakarra. Finantzaketa.

Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzak 2007rako gastu aurrekontuko kontusail hauetatik finantzatuko dira:

a) Azpiegitura publikoetarako laguntzak: "Aparteko uholdeek kalte egin dieten titulartasun publikoko azpiegiturak konpontzeko laguntzak" izeneko 720001 72120 7609 414305 kontusailetik, 1.114.835,87 euro Nota de Vigencia.

b) Nekazaritza lurzatietan eta ustiategiko osagai iraunkorretan izaniko kalteak konpontzeko laguntzak, errenta galtzeagatik, eta nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenetan izaniko kalteak ordaintzeko: "Aparteko uholdeeen ondorioz azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta galerak ordaintzeko laguntzak" izeneko 710000 71210 4700 412107 kontusailetik, 100.000 euro.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web