19/2000 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
BON N.º 158 - 30/12/2000
I. TITULUA. Kredituak eta haien aldaketak
I. KAPITULUA. Hasierako kredituak eta horien finantzaketa
II. KAPITULUA. Aurrekontuetako kredituen aldaketa
II. TITULUA. Langileriaren gastuak
I. KAPITULUA. Jarduneko langileriaren ordainsariak
II. KAPITULUA. Klase pasiboak
III. KAPITULUA. Beste zenbait xedapen
III. TITULUA. Finantza eragiketak
I. KAPITULUA. Abalak
II. KAPITULUA. Zorpetzea
IV. TITULUA. Toki entitateak
V. TITULUA. Aurrekontuen kudeaketa
VI. TITULUA. Kontratazioa
I. TITULUA. Kredituak eta haien aldaketak
I. KAPITULUA. Hasierako kredituak eta horien finantzaketa
1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.
Onetsi egin dira 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Honako atalak dituzte:
a) Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuak.
b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontuak.
c) Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa-programak, baita finantzen egoera-orriak ere.
2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.
1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 394.524.921.000 pezeta egiten dute.
2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldian ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 394.524.921.000 pezeta egiten dute bateratua.
II. KAPITULUA. Aurrekontuetako kredituen aldaketa
3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.
Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.
Aurrekoa gorabehera, kontusailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontusail horiek helburu berbera badute, eta Europako Batasunak, horiek kofinantzatzeagatik, horien gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.
Orobat, ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko hurrengo programako kontusailen arteko funts mugimenduak: 52. programa, "Su-itzaltzea eta salbamendua", baldin eta plantilla-aldaketen ondoriozkoak badira, hau da, funtzionarioen atxikipena aldatu egin delako "Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren" eta "Su-itzaltze eta Salbamendurako Partzuergoaren" artean. Lehendakaritza Justizi eta Barne kontseilariari ahalmena eman zaio aipatu mugimenduak baimentzeko.
4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 45. artikuluko a) letratik f) letrara bitartean aipatutako kredituez gain, 2001. urteko ekitaldian ondoko kredituek ere gehikuntzak izan ahalko dituzte:
1. Lehendakaritza Justizi eta Barne Departamentuko kontusailok:
a) 01400-7810-1269 kontusaila, 10002 proiektua, "Nafarroako zentroetan lokalak erosi eta hobetzea" izenekoa.
b) 04000-1620-3-1226, 20000 proiektua, "Langileei buruzko Hitzarmen indarduna aplikatzeko funtsa" izenekoa.
c) 04300-1309-1221 kontusaila, 20000 proiektua, "Aldi baterako kontratuen bukaerako kalte-ordaina" izenekoa.
d) 04000-1709-1226, 20002 proiektua, "Epaiak betearaztea", epai horietan ezartzen diren zenbatekoen neurrian.
Betearazte horrek I. kapitulu ekonomikoari ez dagokion gasturik ekartzen baldin badu, horretarako kontusail berariazkoa gaitzen ahalko da; horrek ere gehikuntzak izan ahalko ditu. Kasu horren barnean egonen dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, horien betearazte subsidiarioa Nafarroako Gobernuaren esku izatean funts ekonomikoak egotea beharrezkoa gertatzen denean, baita Zerga Gaietarako Txosten eta Ebazpen Organoarenak eta Zerga Administrazioaren organo kudeatzailearenak ere, gastuen itzulketa eskatzen baldin bada, eta, era berean, Ezinbesteko Desjabetzapenerako Probintzi Epaimahaiaren erabakiak ere, eta, orobat, Nafarroako Foru Komunitateak ordaindu behar dituen FEOGA-Bermearen laguntzen kudeaketaren ondoriozko finantza-zuzenketak.
e) 04120-1001-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lehendakari ohi eta kontseilari ohientzako prestazioak" izenekoa.
f) 04120-1239-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Funtzionarioen famili laguntza, osagarri berriak, itzultzeak, eszedentziak eta beste batzuk" izenekoa.
g) 04120-1309-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan kontratudunen familia laguntza, osagarri berriak, itzultzeak eszedentziak eta beste batzuk" izenekoa.
h) 04120-1614-3141 kontusaila, 20002 proiektua, "Aldez aurretik jubilatzeagatik jaso beharreko kalte-ordaina, 259/1988 Foru Dekretua" izenekoa.
i) 04120-1620-2-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan-istripuengatiko aldi baterako lan-ezintasunaren subsidioa ordaintzea" izenekoa.
j) 04120-1700-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Kalte-ordaina. Derrigorrezko leku aldaketa, bizilekuaren aldaketa eta guzti" izenekoa.
k) 04120-1709-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan-istripuengatiko kalte-ordaina" izenekoa.
l) 04200-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.
m) 04300-1709-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Zerbitzuak aitortzeko Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenaren aurreikuspena" izenekoa.
n) 02400-4809-2211 kontusaila, 50002 proiektua, "Diru laguntzak" izenekoa eta 02400-8319-2211 kontusaila, proiektu berekoa, "Maileguak" izenekoa.
ñ) 2100-6021-2-2221 kontusaila, 51000 proiektua, "Tuterako komisariako obrak" izenekoa.
o) 06000-6001-1441 kontusaila, 60000 proiektua, "Espetxe berria eraikitzeko lurrak erostea" izenekoa.
p) 06000-4810-1421 kontusaila, 60001 proiektua, "Abokatuen Elkargoari transferentziak, atxilotuei dohaineko laguntza emateagatik" izenekoa.
q) 06000-4810-2-1421 kontusaila, 60001 proiektua, "Prokuradoreen Elkargoari transferentziak" izenekoa.
r) 06000-6020-1421 kontusaila, 60001 proiektua, "Eraikin judizialak" izenekoa.
2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko hurrengo kontusailak:
a) 11410-9500-6331 kontusaila, 12001 proiektua, "Osoko kreditua. 8/1988 Foru Legeko 39. artikulua" izenekoa.
b) 11300-6020-6127 kontusaila, 14002 proiektua, "Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea".
c) 11300-8500-6127 kontusaila, 14002 proiektua, "Alor publikoko akzioak erostea" izenekoa.
d) 12000-6080-6111 kontusaila, 20000 proiektua, "Euroan sartzea" izenekoa.
e) 12100-6080-6131 kontusaila, 21000 proiektua, "Tributu-informatikako sistema integratua" izenekoa.
f) 12140-2273-6131 kontusaila, 21000 proiektua, "Datu fiskalak grabatzea" izenekoa.
g) 11100-2269-9111 kontusaila, 30000 proiektukoa, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.
3. Toki Administrazioko Departamentuko kontusailok:
a) 21500-7600-9129 kontusaila, 10001 proiektua, "Kalitate eta modernizazio Plana" izenekoa.
b) 21100-4600-9129 kontusaila, 10002 proiektua, "Toki enteen administrazio-berregituraketa prozesuak sustatzea" izenekoa.
c) 21100-7600-9129 kontusaila, 10002 proiektua, "Toki Erakundeetako administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea" izenekoa.
d) 21120-8206-1242 kontusaila, 11000 proiektua, "Udal funtzionarioen montepioa kudeatzea" izenekoa.
e) 21220-4600-9125 kontusaila, 11001 proiektua, "Toki entitateen arazoei aurre egiteko finantza-laguntzak" izenekoa.
f) 21300-7600-4411 kontusaila, 12001 proiektua, "Ibaiak arazteko eta osasuntzeko Plan Zuzentzailea" izenekoa, hurrengo obren 2000. urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin: Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioko Departamentuak izenpetu duten Hitzarmenean -hiri urbeltzak saneatu eta arazteko Plan Nazionaleko jarduketei buruzkoan-jasotako obrak, zeinak Europako Batasuneko kohesio funtsen kontura finantziatzeko proiektuetakoak baitira.
g) 21300-7600-4421 kontusaila, 12002 proiektua, "Arga ibaiko eskualde-plana" izenekoa.
h) 21300-7600-9122 kontusaila, 12002 proiektua, "Eskualde behartsuetako azpiegituren plan berezia" izenekoa.
4. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:
a) 32200-4459-4311 kontusaila, 2000 proiektua, "Zaharberritze bulegoetarako laguntzak" izenekoa.
b) 32200-6000-4311 kontusaila, 2000 proiektua, "Lurra erosi eta etxebizitzak eta eraikinak sustatzea" izenekoa.
c) 32200-6000-2-4311 kontusaila, 2000 proiektua, "Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea, eta lurzoruak, eraikinak eta etxebizitzak eskaintzea" izenekoa.
d) 32220-7800-4312 kontusaila, 20000 proiektua, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako diru-laguntza eta sorospenak. Foru programa" izenekoa.
e) 31200-4600-5331kontusaila, 30000 proiektua, "Toki Erakundeentzako kalte-ordain eta laguntzak" izenekoa.
f) 31200-4809-5331 kontusaila, 30000 proiektua, "Partikular eta sozietateentzako kalte-ordain, aseguru eta laguntzak" izenekoa.
5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kontusailok:
a) 40200-1239-4211 kontusaila, 00000 proiektua, "Zerbitzuen aitorpenerako, osagarri berrietarako, famili laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.
b) 41000-1310-4211 kontusaila, 00000 proiektua, "Aldi baterako langileak kontratatzea" izenekoa.
c) 41000-1600-4211 kontusaila, 00000 proiektua, "Gizarte Segurantza" izenekoa.
d) 41610-4600-4222 kontusaila, 10002 proiektua, "Eskola-kontzentrazioen eta Departamentuak ikasleak eskolaratzeko erabilitako udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza" izenekoa.
e) 41620-4800-4251 kontusaila, 10002 proiektua, "Irakaskuntza ertain eta goi ikasketetarako beka eta laguntzak" izenekoa, beka deialdiaren baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek haien onura izan dezaten bermatzeko adinako zenbatekoan.
f) 41620-2210-4252 kontusaila, 10004 proiektua, "Jantokiak" izenekoa.
g) 41620-2230-4252 kontusaila, 10004 proiektua, "Eskola garraioa" izenekoa.
h) 22001 proiektuari dagokiona, "Norberak hizkuntzak ikasteko sozietate publikoa" izenekoa.
i) 42200-7810-4581, 5200 proiektua, Nafarroako Ondare Historikoa zaintzeko Fundazioa" izenekoa.
j) 43100-4455-4224 kontusaila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoa finantzatzeko hitzarmena: oinarrizko diru-laguntza" izenekoa, eta 43100-4455-3-4224 kontusaila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin sinaturiko finantzaketa-hitzarmena: irakaskuntza eta ikerkuntza-proiektuak" izenekoa, biak 41000 proiektukoak, finantzaketa hitzarmena sinatu ondoren sortzen diren konpromisoak finantzatzeko beharrezkoa den zenbatekoan.
k) 43100-4800-4251 kontusaila, 41000 proiektua, "Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapena (I+G) Planaren laguntzak" izenekoa.
l) 43100-6001-4241 kontusaila, 41000 proiektua, "N.U.P.erako desjabetzeak" izenekoa, desjabeturiko lursailak itun bidez zehaztuko den prezioan ordainduko direla bermatzeko adinako zenbatekoan.
m) 41000 proiektuari dagokiona, "Tuterako unibertsitate-instalazioei buruzko proiektua eta oroit-idazkia" izenekoa.
n) 43200-4811-4551 kontusaila, 42000 proiektua, "Eremu ez euskalduneko ikastoletarako diru-laguntza berezia" deiturikoa.
ñ) 42100-7600-4511, 51000 proiektua, "Barañaingo auditorioarentzako dirulaguntza" izenekoa.
o) 42110-4816-4561 kontusaila, 51000 proiektua, "Kultur eta arte entitateekin sinaturiko hitzarmenak" izenekoa.
p) 42110-7600-4511 kontusaila, 51000 proiektua, "Gaztambide Antzokia zaharberritzea" izenekoa.
q) 42120-7600-2-4521 kontusaila, 51000 proiektua, "Kultur etxeak eta udaletako beste kultur gune batzuk eraiki eta ekipatzea" izenekoa.
r) 51001 proiektuari dagokiona, "Berriozarko Udalarekin hitzarmena musika eskola egiteko" izenekoa.
s) 42220-6080-4531 kontusaila, 52000 proiektua, "Oteiza Fundazioko Museo Etxea. Inbertsioak eta gastuak" deiturikoa.
6. Osasun Departamentuko kontusailok:
a) 1241 ekonomi kodekoak, osasun arloko udal langile transferituen ordainsariak ordaintzeko direnak, Foru Administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta Nafarroa Osasun Eskualdeetan Banatzeari buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan.
b) 52000-1239-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, famili laguntzaren gehikuntza, gradu, antzinatasun, osagarri berri, eszedentziatik itzultze eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.
c) 52000-1309-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, antzinatasunaren gehikuntza, osagarri berri, eta abarretarako aurreikuspena" izenekoa.
d) Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan honako gastu-programetan kokatuak: 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47 eta 49.
e) 52300-2269-4112 kontusaila, 47005 proiektua, "NGOIarekin koordinazioa, proiektuak eta programak" izenekoa.
f) 52300-4809-4122 kontusaila, 47006 proiektua, "Farmazia prestazioak" izenekoa.
g) 52300-4809-2-4122 kontusaila, 47006 proiektua, "zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk" izenekoa.
h) 52202-2590-6-4112, 48000 proiektua, "Organoen transplanteak" izenekoa.
7. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko hurrengo kontusail hau:
a) 62120-4600-5132, 30000 proiektua, "Iruñerriko garraio publikoarentzako ekarpena" izenekoa.
b) 62220-4709-4551, 3100 proiektua, "Lurreko telebista digitaleko zerbitzuak".
8. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontusailok:
a) 71210-2400-7131 kontusaila, 10000 proiektua, "Produkzio integratuaren sustapena" izenekoa.
b) 72210-7700-7161 kontusaila, 10000 proiektua, "Kooperatiba-araubideko produkzio-bideetarako eta makineriarako diru-laguntzak" izenekoa.
c) 71220-4700-7191 kontusaila, 10002 proiektua, "Aseguru primen konpentsazioa" izenekoa.
d) 71220-4700-2-7191 kontusaila, 10002 proiektua, "Merkataritza-kooperatibentzako laguntza, hondamen-kalteak direla-eta" izenekoa.
e) 71220-4700-3-7191 kontusaila, 10002 proiektua, "Aseguragarriak ez diren nekazaritza-ondasunen eta egituren ohiz kanpoko kalteak" izenekoa.
f) 71220-7700-7131 kontusaila, 10002 proiektua, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasunaren hobetzea, PDR (FEOGA-G)" izenekoa.
g) 71320-4700-7132, 11000 proiektua, "Entzefalopatia espongiforme kutsakorrarekin zerikusia duten jarduketetarako transferentzia arruntak" izenekoa.
h) 71320-7700-7132, 11000 proiektua, "Entzefalopatia espongiforme kutsakorrarekin zerikusia duten transferentziak" izenekoa.
i) 71310-4810-7132, 11001 proiektua, "Abeltzaintza sustatzen duten elkarteentzako diru-laguntzak" izenekoa.
j) 72120-7700-2-5312 kontusaila, 20001 proiektua, "Ustiategien oinarrizko azalerak eratzeko laguntzak (Nekazaritza Azpiegiturei buruzko Foru Legea)" izenekoa.
k) 72210-7701-7161 kontusaila, 21000 proiektua, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak, kooperatibak ez direnentzat, PDR (FEOGA-G)" izenekoa.
l) 72210-7701-6-7161 kontusaila, 21000 proiektua, "Diru-laguntza, kooperatiben nekazaritza-produktuak biltegiratu eta eraldatzeko tegiak eraiki, zabaldu edo hobetzeko, PDR (FEOGA-G)" izenekoa.
9. Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko kontusailok:
a) 81130-6015-5351 kontusaila, 10001 proiektua, "Industri azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.
b) 81120-7701-2-7242 kontusaila, 30001 proiektua, "Inbertsio eta enpleguarengatiko funts galdurako diru-laguntzak".
c) 30002 proiektukoak, "Produkzio berrantolamendua", Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentukoak.
d) 81200-7810-3-5424 kontusaila, 40002 proiektua, "Proiektu sektorial eta tematikoentzako kapital transferentziak" izenekoa.
e) 82210-7600-2-7512 kontusaila, 60002 proiektua, "Toki entitateentzako transferentziak, hitzarmenen bidezkoak" izenekoa.
f) 84100-4709-07-3221, 81001 proiektua, "Dirulaguntzak enplegua sortzeko, langabeziaren kapitalizazioa dela eta" izenekoa.
g) 84100-4810-3-3221 kontusaila, 81001 proiektua, "Etorkinen prestakuntza eta laneratzerako ekintzak".
h) 81001 proiektuari dagokiona, "Sasoikako langileei laguntzeko Plana" izenekoa.
10. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko kontusailok:
a) 91200-4810-3-1342 kontusaila, 00000 proiektua, "Nazioko eta nazioarteko larrialdietarako laguntzak" izenekoa.
b) 93240-4600-3-3134 kontusaila, 21003 proiektua, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko".
c) 93240-4809-3134 kontusaila, 21003 proiektua, "Erditze multiplea izan duten familiei laguntzea" izenekoa.
d) 93240-4809-2-3134 kontusaila, 21003 proiektua, "Laguntzak, etxez etxeko laguntza pertsonala emateko" izenekoa.
e) 93240-4809-3-3134 kontusaila, 21003 proiektua, "Familia eta lan bizitza bateragarri egiteko laguntzak familientzat" izenekoa.
f) 21003 proiektuari dagokiona, "Familia laguntzeko Plana" izenekoa.
g) 93300-4809-3134 kontusaila, 24002 proiektua, "Bizibiderik gabeko familia nafarrendako laguntzak" izenekoa.
h) 93300-4809-2-3137 kontusaila, 24002 proiektua, "Bazterkeriaren aurkako plana" izenekoa.
i) 24002 proiektuari dagokiona, "Etorkinentzako orotariko Plana" izenekoa.
j) 93300-4600-3134 kontusaila, 24003 proiektua, "Oinarrizko gizarte zerbitzuak" izenekoa.
k) 93300-4809-3142 kontusaila, 25001 proiektua, "Pentsio ez-kontributiboak" izenekoa.
l) 95010-7600-2-4571 kontusaila, 40001 proiektua, "Tafallako Belodromoa" izenekoa.
m) 95010-7600-3-4571 kontusaila, 40001 proiektua, "Munduko pilota txapelketarako eraikinak egiteko lankidetza hitzarmenak" izenekoa.
11. Nafarroako Kontseiluaren ondoko kontusailak:
a) C0000-2300-1122 kontusaila, 00000 proiektukoa, "Dietak, lokomozioa eta bidaia gastuak" izenekoa.
b) C0000-2239-1122 kontusaila, 00000 proiektukoa, "Kontseilukideei eta bestelako adituei eskatutako ponentzietarako bestelako sariak" izenekoa.
12. Nafarroako Parlamentuaren ondoko kontusailak:
a) P0000-7450-1111, 01001 proiektukoa, "Nafarroako Gobernuaren kapital transferentziak" izenekoa, Biltzarraren egoitza berrirako kreditu gehiago behar izanen direlakoan.
b) P2000-4450-1111 kontusaila, 01003 proiektukoa, "Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak", Nafarroako Arartekoak kreditu gehiago behar izanen dituelakoan.
c) P2000-4450-1111 kontusaila, 01003 proiektukoa, "Nafarroako Gobernuaren kapital transferentziak", Nafarroako Arartekoak kreditu gehiago behar izanen dituelakoan.
5. artikulua. Kreditu soberakinen norakoa, bete gabeko lanpostuak direla eta.
Bete gabeko lanpostuak direla eta eman daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantzatzeko erabiltzen ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako ezarriko dira kredituak, horiei dagokien programan.
II. TITULUA. Langileriaren gastuak
I. KAPITULUA. Jarduneko langileriaren ordainsariak
6. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.
2001eko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsariak, 2000ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 18/1999 Foru Legean ezarritakoak, 100eko 2 gehituko dira -aipatutako 18/1999 Foru Legeko lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa bete ondoren-. Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokipenak egitea, hala badagokie, ziurtatzekko gordeko dela dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin dagokien erlazioa.
7. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako lankontratudunen ordainsariak.
1. 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, betiere foru lege honetako 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.
2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetako 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.
8. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideak eta libreki izendaturiko behinbehineko langileak.
1. 2001eko ekitaldian, Nafarroako Gobernuko kideen ordainsariek, foru lege honetako 6. artikuluan ezarritako gehikuntza izanen dute 2000an ezarritakoekiko.
2. 2001eko ekitaldian, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako administrazio publikoen eta haien erakunde autonomoen behin-behineko langile libreki izendatuen ordainsariek, foru lege honetako 6. artikuluan ezarritako gehikuntza izanen dute 2000an ezarritakoekiko.
II. KAPITULUA. Klase pasiboak
9. artikulua. Xedapen orokorrak.
1. 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina, eguneratzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoetako klase pasiboen pentsioak 100eko 2 gehituko dira, foru lege honetako lehen xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoa bete ondotik.
2. Halaber, aipatu klase pasiboei dagozkien famili laguntza edo seme-alaba elbarrituengatiko ordainketek ere arestian aipatu den gehikuntza izanen dute.
10. artikulua. Funtzionarioen pasiboen araubidea.
1. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateratuak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, lehen xedapen iragankorraren 3. idatz-zatian eta xedapen osagarrietan ezarritakoari jarraikiz, eskubide pasiboen araubidea martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legea baino lehen indarra zuten xedapenei lotuko zaie. Soldata erregulatzailea zehazteko, aintzakotzat hartuko dira funtzionarioek jasotako ordainsari handienak, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera, eta horiei Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Artikulu honetan aipatutakoa ez zaie ezarriko ez lan istripuaren ondoriozko ezgaitasunengatiko pentsioei, ez lanbideko eritasunengatiko pentsioei ere.
2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barnean sartuko dira administrazio publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an hartutako erabakiari eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.
Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko edo Toki Erakundeetako Administrazioaren montepioren bati atxikitako funtzionarioen erretiro, alargun eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aitzina izanen dute eragina. Aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aipatu aldiak aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.
Aurreko idatz-zatian aipatu funtzionarioek gauzatutako erretiro, alargun eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipatu erregimenen ondoriozko pentsiorik gauzatu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.
Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.
3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren barnean dauden funtzionario publikoek 2000. urtean hartutako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontutan:
a) Eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak 2001. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.
Horretarako, 2001erako soldata eta garestitze plusaren zenbatekoak lortu ahal izateko, jarraian dagoen taulan agertzen diren zifrei hurrengoak ezarri beharko zaizkie: foru lege honetako lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa eta lege testu honetako 9. artikuluan ezarritako ehunekoa.
N I V E L SOLDATA GARESTITZEAREN PLUSA
0 1.841.972 1.204.125
1 1.544.591 1.140.707
2 1.270.655 1.082.197
3 1.131.159 1.052.446
4 1.075.127 1.040.523
5 1.027.879 1.030.457
6 984.347 1.021.140
7 943.091 1.035.729
8 914.333 1.068.013
9 872.702 1.059.114
10 848.193 1.034.490
11 826.131 1.021.588
12 778.740 993.607
13 746.426 977.767
14 687.471 947.684
15 633.181 904.296
16 600.075 884.799
17 545.354 865.342
Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko jubilaziorik dagoenean, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunez hil ondorengo alargunentzako edo umezurtzendako pentsioetan ere, funtzionarioak bere lanpostuarengatik jubilatu edo hil aurreko urtean jasotako ordainsariek osatuko dute alokairu arautzailea.
b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerroaldean emandako ahalmena oinarritzat hartuz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa izanen da, funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan gehitutakoak erantsiz, 2000koa barne, ateratzen dena.
4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketa lagunduko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko arauteria aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan ezarritako pentsio igoeren ehunekoak erantsirik.
Horretarako, aipatu foru legea baino lehenago zeuden lanpostu edo mailetan sartuko dira 1984ko urtarrilaren 1az geroztik sartutako funtzionarioak, orain betetzen dituzten lanpostuen eta lehenagokoen arteko baliokidetza edo analogiaz.
5. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateratuak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, lehen xedapen iragankorraren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, 1984ko urtarrilaren 1a baino lehenago zeuden klase pasiboen pentsioentzat ez da aplikagarria izanen aipatu Langileriaren Estatutua; ekitaldi bakoitzeko Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan ezarritako ehunekoa bakarrik gehituko zaie.
6. 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko erretiro-pentsioa Nafarroako administrazio publikoetako E mailako funtzionarioentzat finkatuko den oinarrizko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da. Idatz-zati honek xedatutakoa bakarrik ezarriko zaie indarreko arautegiaren arabera eguneratzeko eskubidea duten pentsioei.
Osasun Laguntza-Erabilera Berezia sistemako kotizazioengatik egin beharreko atxikipenak kalkulatzeko, ulertuko da gutxieneko erretiro pentsioaren 100eko 55 "Oinarrizko soldata" kontzeptuari dagokiola eta gainerakoa "Bizitzaren garestitze plusa" kontzeptuari dagokiola.
7. 2000ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da.
Osasun Laguntza-erabilera berezia sistemako kotizazioengatik egin beharreko atxikipenak kalkulatzeko, ulertuko da gutxieneko alargun-pentsioaren 100eko 55 "Oinarrizko soldata" kontzeptuari dagokiola eta gainerakoa "Bizitzaren garestitze plusa" kontzeptuari dagokiola.
8. Artikulu honetako 7. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Nafarroako administrazio publikoen klase pasiboen ezein montepioren kargura emandako zurztasun-pentsioei, zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legeko hamazortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkeraren arabera.
Beraz, gehikuntza honetatik at geratu da aipatu 5/1991 Foru Legeak ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen arautegiaren arabera emandako umezurtz-pentsio oro, onuradunaren ezgaitasuna dela-eta aitorturikoak salbu.
9. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduko 8. artikuluko 3. idatz-zatian, eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduko 10. artikuluan aipatzen diren zurztasun-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten zurztasun-pentsioak onartu eginen dira; betiere, hori eskuratzeko bete beharreko baldintzak bete beharko dira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun pentsioa jasotzen duen haren ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.
10. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako dirusarrerekin bai alargun-pentsioarekin.
11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako montepioetan sarturik ez dauden funtzionarioen eskubide pasiboak.
Kapitulu honetan xedatutakoa ez da aplikagarri izanen ondoren aipatzen diren funtzionarioentzat:
a) Nafarroako Foru Komunitatean sartuta daudenentzat, Estatuko administraziotik eginkizun eta zerbitzuak transferitzeari buruzko errege dekretuen ondorioz; betiere, hasieran zeukaten gizarte segurantzako edo aurreikuspen sistemarekin jarraituko dute.
b) Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliaturik egon eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan sartutakoentzat.
12. artikulua. Ikastetxeetako funtzionarioen eta hezkuntzako ikuskatzaileen borondatezko erretiroa.
1. Funtzionarioek beren funtzionario izaerari uko egiten badiote edo beren borondatez jubilatzen badira 60 urtetik gora dutela eta zerbitzuan 28 urte eginda, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren (LOGSE) bederatzigarren xedapen iragankorraren babesean eta bertan adierazten diren baldintzak betez, Foru Komunitateko Administrazioak borondatezko erretiro prima bat emanen die; prima hori xedapen iragankor horretan aurreikusitako aparteko haborokinaren osagarri izanen da.
2. Erretiro prima eskuratzeko, funtzionarioak 1989ko irailaren 1ean jardunean egon beharko zuen, egoera horretan etenik gabe jarraitu eta data horretatik aitzina Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxeetako plantilletako lanpostuetan aritu; hezkuntza ikuskatzaileen eta hezkuntza administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen kasuan, ez da derrigorrezkoa izanen ikastetxeen plantilletako lanpostuei atxikita egotea.
3. Aurreko idatz-zatietan aparteko haborokinari eta erretiro primari buruz xedatutakoa, ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren babesean, edo geroagokoenean, funtzionario bihurtu ziren langileei aplikatuko zaie, baita lan itunpeko irakasle finkoei ere.
4. Borondatezko erretiroarengatiko sari osagarriaren zenbatekoa, foru lege honetako 1. eranskinean funtzionarioaren adinaren, zerbitzu urteen eta sartuta dagoen kidegoaren arabera ezartzen dena izanen da, eta jubilatuaren ordainsariei dagokien aurrekontu-sailaren kargura ordainduko da.
III. KAPITULUA. Beste zenbait xedapen
13. artikulua. Langileen aldi baterako kontratazioa.
Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, zerbitzuaren beharrak hala eraginda, beharrezkoak diren langileak administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatzeko, foru lege honetan ezarritako aurrekontu-mugen barnean.
14. artikulua. Lanpostuak berriz egokitzea.
Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik funtsik gabe gelditutako lanpostuak, bete gabeak ez direnak, berriz ere egokitzeko. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, zuzenean eta salbuespen gisa, eginkizunak berriz eman eta maila berean egokitzen diren lekualdaketak eginen ditu.
15. artikulua. Foruzaingoa
Nafarroako Gobernuak, 2001 urteko lan eskaintza publikoan, aurrekontu kontsignaziorik gabe, 25 foruzain lanpostu sartuko ditu.
III. TITULUA. Finantza eragiketak
I. KAPITULUA. Abalak
Legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak guztira 2.000 milioi pezeta osatzen duten abalak eman ahal izanen ditu.
II. KAPITULUA. Zorpetzea
17. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.
Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, merkatuaren ohiko baldintzetan maileguak edo kredituak itundu edo zor publikoa jaulkitzeko. Haren muga izanen da 2001eko abenduaren 31ko saldo biziduna ezin izanen dela izan 2001eko urtarrilaren 1ekoa baino handiagoa.
IV. TITULUA. Toki entitateak
18. artikulua. Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzeko funtsa.
1. Toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa, 2001erako, 26.663.811.000 pezetakoa izanen da.
2. 2000ko ekitaldirako ezarri den partaidetzaren zenbatekoa, honela banatuko da:
I.-Transferentzia arruntak: 16.916.502.000 pezeta.
II.-Kapital transferentziak: 6.696.261000 pezeta.
III.-Beste laguntza batzuk:
a) Iruñeko Udalari, "Iruñeko Hiriko Hiriburutza Agiria" delakoagatik: 2.138.691.000 pezeta.
b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari: 30.000.000 pezeta.
c) Nafarroako udalentzako finantza-konpentsazioa: 882.357.000 pezeta, zeintzuetatik 172.940.000 pezeta zenbait udali emanen baitzaio, biztanle ponderatu/aplikatutako gastua aldagaia konpentsatzearren, eta 709.417.000 pezeta 4.001 eta 40.000 biztanle bitarte duten udalei, finantza-efizientzia dela eta.
19. artikulua. Transferentzia arrunten funtsa eta "beste laguntza batzuk" izenekoaren c) idatzzatia banatzeko formula.
1. 2001. urteko ekitaldian, ondoko legeotan ezarritakoa izanen da banaketa egiteko formula: abenduaren 30eko 23/1997 Foru Legea, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsa 1998ko eta 1999ko aurrekontu ekitaldietarako banatzeko zenbatekoa eta formula ezartzen dituena; eta 1999ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legeko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian onetsitako aldaketa.
2. Banaketa-formulako aldagaietan honako balioak erabiliko dira:
A L D A G A I A 2001EKO EKITALDIA
Populazio errolda 2001-1-1
Populazio aldaketa 10 urtetan 1991-2001 errolda
Entitate kopurua 1996ko errolda
Populazio barreiatua 1996ko errolda
Populazioa - 16 urtez beheiti 2001-1-1 errolda
Populazioa - 65 urtez goiti 2001-1-1 errolda
Langabeen kopurua 2000. urtea
Hiri lurzoruaren azalera garbia 2000-1-1eko datuak
Ahalegin fiskala: 1999. urtea
-Dirusarrera kitatuak
-Merkatuko balioa
-Katastroko balioa
Komunalaren katastroko balio 2001-1-1eko datuak
3. Kontzejuez denaz bezainbatean, 2001. urterako, 1997an lortu zuten zenbateko osoa bermatuko zaie.
20. artikulua. Kapital transferentzien funtsa. Birprogramazio ekonomikoa.
Indarrik gabe gelditzen dira 1999ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1998 Foru Legea eta 2000ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 18/1999 Foru Legeko 20. artikuluko 3. ataleko lehenbiziko lerrokada; hain zuzen ere, hiri-hondakin solidoen arloan Iruñerriko Mankomunitatearekin sinaturiko hitzarmeneko kredituei dagokienez. Kreditu horiek 1999. urtean 397.840.000 pezeta egiten zuten guztira eta 2000. urtean 968.360.000 pezeta dira, eta asignazio horiek birprogramatu egin dira, kontzeptu bererako, 2001, 2002 eta 2003.eko ekitaldietako aurrekontuetako kontusail modura, foru lege honen seigarren xedapen gehigarrian aipatzen den bezala.
21. artikulua. Europako Batasuneko diruez finantzatzeko inbertsioen Plan Osagarria.
Ekitaldi ekonomiko honetan erabiltzen ez diren Plan Osagarriko baliabideak hurrengo ekitaldikora pasatuko dira.
22. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako diru laguntza eta onurak.
Bardeako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako diru laguntzak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.
23. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.
1. Nafarroako Gobernuak 917.392.000 pezetako ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren barnean dauden Nafarroako toki entitateetako funtzionarioen artean sortzen diren pentsioak finantzatzeko.
Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2000ko ekitaldian sortutako kostuen banaketan udal bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.
2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 497.362.000 pezeta banatuko ditu Iruña, Tutera eta Tafallako udalen artean, haien berariazko montepioen kudeaketak 2000ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.
24. artikulua. Administrazioberregituraketarako prozesuen sustapena.
10002 proiektukoak diren "Toki-enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 21400-4600-9129 kontusailak eta "Toki-enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 21400-7600-9129 kontusailak finantzatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta elkartu egiten diren toki entitateek sinatu beharreko hitzarmenetako aurreikuspenak.
"Toki-enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 21400-7600-9129 kontusaila mankomunitateen egoitzak eta beren administrazio-zerbitzuak elkarrekin ematen dituzten entitate asoziatiboen egoitzak eraiki eta hobetzeko erabili ahal izanen da. Lehentasunak 2001-2003rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planeko kalifikazioen hurrenkera errespetatuz ezarriko dira. Kalifikazio haiek plan hari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legean eta hori garatzen duen foru dekretuan aipatzen dira.
V. TITULUA. Aurrekontuen kudeaketa
25. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuen dotazioak.
Nafarroako Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen aurrekontuen dotazioak Mahaiak edo Lehendakariak eskatu ahala libratuko dira, irmoki eta aldizkakotasunez.
26. artikulua. Nafarroako Kontseilua.
Foru Komunitateko administrazioaren ekonomia eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen da Nafarroako Kontseilua, haren independentzia organikoari eta funtzionalari kalterik egin gabe.
Era berean, Nafarroako Ogasuneko Kontu-hartzailetza Nagusiari lotuta egonen dira haren jarduketa ekonomikoak eta aurrekontu-jarduketak.
27. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuaren dotazioa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin sinaturiko finantzaketa-hitzarmeneko transferentzia arruntak, oinarrizko finantzaketa xede, aldez aurreko hiruhilekoetan eginen dira oro har, behar handiagorik frogatzen ez bada behintzat.
Irakasleen ordainsari osagarriei aurre egiteko xedearekin Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin sinaturiko finantzaketa-hitzarmenean dauden transferentzia arruntak kopuru bereko lau epetan libratuko dira, aldez aurreko hiruhilekoetan, aldez aurretik haren Gerentziak justifikatu ondoren.
Irakaskuntza eta ikerketa proiektuei dagokienez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin sinaturiko finantzaketa-hitzarmenean dauden transferentzia arruntak bi epetan libratuko dira, aldez aurretik haren Gerentziak hori eskatuz eta dagokien gastua egin dela dokumentu bidez frogatu ondoren.
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin sinaturiko finantzaketa-hitzarmeneko kapital transferentziak aldez aurretik haren Gerentziak hori eskatuz eta dagokien gastua egin dela dokumentu bidez frogatu ondoren.
28. artikulua. Suitzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoaren aurrekontuaren dotazioak.
Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoari eginen zaizkion transferentzia arruntak aldez aurreko hilabeteetan libratuko dira oro har, behar handiagoak justifikatzen ez badira behintzat.
Kapital transferentziak libratuko dira Partzuergoaren lehendakariak eskatzen dituen neurrian, haiek eskatzea eragin duen gastua egin dela frogatuz.
29. artikulua. Herrietako kontsultategien diru laguntzak.
47000 zenbakiko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta birmoldatzeko transferentziak" proiektuan dagoen kontusailarekin -herrietako kontsultategiak eraiki eta birmoldatzeko baita- ehuneko 100eko diru laguntza emanen da, diru laguntza horiek emateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak onetsiko dituen arau-oinarrietan ezarriko diren baldintzei jarraituz.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zuzenean burutuko du herrietako kontsultategien ekipamendua.
30. artikulua. Organo birlandaketen sustapena.
Giza-ehun eta organoen birlandaketa eta dohaintza sustatzeko xedearekin erietxeek hartzen duten diru kopurua, erabiltzen ahalko da hala ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuetarako nola ondasun inbentariagarrietako gastuetarako, baldin eta zerikusia badute ematen den diruaren xedearekin.
31. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako aldaketak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendari kudeatzaileak baimena ematen ahal du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 46.2 artikuluan aipatzen diren aurrekontu-aldaketak egiteko, erakunde autonomo horren esparruan.
32. artikulua. Sindikatuak eta enpresarien elkarteak.
Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren aurrekontuan sindikatuentzat egiten den gastu-kontsignazioa, guztien artean banatuko da, bakoitzak Foru Komunitatearen eremuan duen ordezkaritza-mailaren arabera, eta 2000ko abenduaren 31n lorturiko emaitzei jarraikiz.
Halaber, "Nafarroako Ekonomi eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeagatik bertan dauden langile-sindikatuei, gizarte-ekonomiako elkarteei eta enpresari-elkarteei egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila, haietako bakoitzak aipatu kontseiluan duen kide-kopuruaren arabera banatuko da aipatu entitateen artean.
Era berean, "Sindikatuen hauteskunde-prozesua jarraitzeko Batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko Batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten kide-kopuruaren arabera.
33. artikulua. Gastukonpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura.
1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurakoak, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lanekoak eta Osasunekoak, dagozkien eskumenen esparruan, beka eta diru laguntzak eman ditzakete ikertzaile eta artisten prestakuntza eta espezializaziorako, hezkuntza berezirako, Foru Komunitateko elkarrizketarako laguntzaileentzako egitaraurako, eta Nafarroarentzako interes berezia duten proiektuak egiteko. Xede horretarako, gastu-konpromisoak hartuko dituzte, dauden ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, baldin eta esandako konpromisoek gainditzen ez badituzte xede horretarako aurreko ekitaldian aipatzen diren zenbatekoak. Gastu-konpromiso berbera, muga horiexekin, hartzen ahal du Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak, enpresen lehiakortasunerako laguntzak -maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuan arautuak-; eskualdez gaindiko elkarlan proiektuetarako diru laguntzak emateko eta Estatuak transferitutako "Lantegi-eskolak eta lanbide-etxeak" programetako laguntzak -Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko abuztuaren 3ko Aginduan arautuak-emateko, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, eskola garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzeko.
Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak gizarte-ekintzaren alorreko prestakuntza jardueretarako laguntzak eman ahal izanen ditu, horretarako etorkizuneko ekitaldien kargura konpromisoak hartuz, aurreko ekitaldian helburu horrekin kontsignaturiko kopuruak gainditzen ez dituztenean, betiere.
Jarraibidetzat harturik oinarrizko errenta arautzen duen 120/1999 Foru Dekretua eta 242/2000 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira langileen laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko eta jaiotze-tasa sustatzeko neurri gisa onetsi diren zuzeneko diru laguntzak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak konpromisoak hartzen ahalko ditu, etorkizuneko ekitaldien kargura, betiere legezko xedapenetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte.
2. Nafarroako Gobernuak baimena ematen ahal du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu-konprormisoetarako, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak baimentzen dituenak baino gehiago, Europako Batasuna finantzakidea den eta hiru urtetik goitiko plangintza izan behar duten plan, egitarau eta ekimenei aurre egiteko.
3. Nafarroako Gobernuak dagokion ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu-konpromisoak hartu ahal izanen ditu, garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko, proiektuok martxoaren 9ko 95/1992 Foru Dekretuan xedatuaren arabera diruz lagunduak badira, eta proiektuen bideragarritasunak ezinbesteko badu ekitaldiaz gaindiko eta, gehienez ere, hiru urterako plangintza.
4. 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Gobernuak dagokion ekitaldiaren ondorengo gastu-konpromisoak hartzen ahalko ditu, abenduaren 26ko 8/1998 Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak ezartzen duen epea gaindituta, epea zazpi urtetaraino luzatuz, errepideak zaintzeko kontratuetan.
5. Nafarroako Gobernuak behar den ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu-konpromisoak hartu ahal izanen ditu, garraio-zerbitzu publikoen titular diren enpresei ordainak emateko.
6. 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera eta obrak amaitzen diren urtera bitarte, Nafarroako Gobernuak datozen ekitaldietara ere luzatzen diren gastuen konpromisoak hartzen ahalko ditu, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak onartzen duenaz gainetik, Ingurumen Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Ubidea burutzeko sinatu zuten lankidetza hitzarmena aplikatzearen ondorioz eginen diren kontratuen finantzaketan parte hartzeko.
7. Toki Administrazioko Departamentuak diru laguntza arruntak ematen ahalko dizkie toki-entitateei, kudeaketa ekonomiko finantzariorako nahiz administrazioaren berregituraketarako, gastu konpromisoak hartuz dagokionaren hurrengo hiru ekitaldietarako. Gastu konpromiso horiek ezin izanen dituzte gainditu Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzerako finkatzen dituen mugak.
34. artikulua. Europako Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.
Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun Kontseilariak proposaturik, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, ekitaldian zehar Europako Batasunak kofinantziatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien burutzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren Jarraipen Batzordeek edo Europako Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastu-egoeretan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.
35. artikulua. Itundutako eta diruz lagundutako ikastetxeen sostengua.
1. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 49. artikuluaren bigarren eta hirugarren idatz-zatietan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2001. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.
Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, irakaskuntza itunduko sektorearekin adostu ondoren, hamargarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honetako laugarren eta bosgarren idatz-zatiak aldatzeko-horretarako muga izanen dira "Irakaskuntza pribaturako diru laguntzak" izeneko proiektuan foru lege honek onetsitako aurrekontu kredituak eta ordainsarietan egin beharreko igoerak, ituntzearen xede den hezkuntza maila bakoitzean indarra duen ikasketa plana irakasteko behar diren irakasle/unitate itundua erlazioa, zuzendaritza karguetako osagarriak eta hezkuntzaren kalitatea hobetzea erraztuko beste edozein alderdi ere zehazteko.
Langile irakasleen ordainsariei buruzko aurreikuspenek, hamargarren xedapen gehigarrian jasotakoak barne, 2001eko urtarrilaren 1etik hasita hartuko dute indarra, lrakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espreski horrela eskatzen dutenean, sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko Hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketok 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra.
"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak -hamargarren xedapen gehigarrian jasotakoak-2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.
Langile irakasleen ordainsarietarako ezarri diru-kopuruak, gizarte kargak barne, administrazioak zuzenean ordainduko ditu, ordainketa delegatuaren bidez. lkastetxeko irakasle eta titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.
"Beste gastu batzuetarako" diru-kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.
"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.
2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez lanbide heziketa berariazkoaren titulu guztiak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2001/2002 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta hamargarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa ziklo eta lanbide hastapeneko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2001/2002 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, goi mailako edo maila ertaineko Heziketa zikloak eta Gizarte Bermeko Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko 3 e) hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen hezkuntza, psikopedagogia eta lanbide-orientabideko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Finantzaketa hori honako proportzio honetan emanen da: eginkizun horietarako profesionalaren lanaldi oso bat aipatu hezkuntza mailetako itundutako 25 unitate bakoitzeko. Beraz, itunduriko zentroek eskubidea izanen dute aipaturiko profesionalaren lanaldiaren finantzaketa eskuratzeko, itunduta dituzten aipatu mailetako unitateen kopuruaren arabera.
4. Ikasleengandik hartu beharreko kopurua, bai Haur Hezkuntzako bigarren zikloko derrigorrezkoa ez den mailaren irakaskuntzarako izenpeturiko banakako itun partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarriaren kontzeptupekoa, bai esklusiboki arauturiko irakaskuntza kontzeptupekoa ere, 3.904 pezeta ikasle/hilabetekoa da -hamar hilabetetan zehar-, 2001eko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte horretako irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte.
Ikasleei kopuru horiek kobratzearen ondorioz zentroek lorturiko finantzaketa modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" atalari aurre egiteko erabiliko da; beraz, administrazioak "bestelako gastuak" idatz-zatiko guztizko kopurua erdiesteraino falta den dirua baizik ez du ordainduko.
5. Goi mailako heziketa zikloetako hitzarmen berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailaren irakaskuntzarako izenpeturiko banakako itun partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa ikasleengandik hartu beharreko kopurua, esklusiboki arauturiko irakaskuntza kontzeptupean, hau izanen da: 6.370 pezeta ikasle eta hileko, hamar hilabetez, 2001. urteko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2001. urteko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte, lan zentroetako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikasturtean matrikulatuta dauden ikasleak salbu; horiek 5.523 pezeta ikasle eta hileko ordainduko dute, lan zentroetako Lanbide Heziketak irauten dituen hiru hiletan.
Goi mailako heziketa zikloetara sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; izan ere, goi mailako heziketa zikloetara sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funtsetatik datozen finantzaketa osagarriaren kontzpetuan ikasleek jasoko duten kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 4.519 pezeta izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2001eko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era eta irailaren 1etik abenduaren 31ra.
Ikasleei kopuru horiek kobratzearen ondorioz ikastetxeek lorturiko finantzaketa modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" atalari aurre egiteko erabiliko da; beraz, administrazioak "bestelako gastuak" idatz-zatiko guztizko kopurua erdiesteraino falta den dirua baizik ez du ordainduko.
6. Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten edo sozialki kaltetutako gutxiengo etniko zein kulturaletako partaideak diren ikasleak dituzten itunduriko ikastetxeek, gainera, bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: laguntza-irakasleak, logopedia-zerbitzuak eta zaindariak eta pertsonal osagarria.
Baliabide horiek esleituko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuak onetsitako deialdi publikoa egin ondoren, beharrezkoak diren txosten teknikoei jarraituz.
36. artikulua. Oteiza Fundazioaren Museo Etxea.
"Oteiza Fundazioaren Museo Etxea. Inbertsio eta gastuak" izeneko kontusailari, aipatu fundazioarekin zerikusirik duen edozein gastu aplikatzen ahal zaio.
37. artikulua. Euroan sartzea.
"Euroan sartzea" izeneko kontusailari edozein gastu aplikatu ahalko zaio, hau da, euroan sartzeko beharrezkoak diren lan eta inbertsioek sorturiko edozein gastu.
38. artikulua. Programa, ekinbide, proiektu eta ekintza komunitario berriak (FEDEREGF).
Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio programa, ekimen, proiektu edo ekintza komunitario berriak (FEDER-EGF) garatzearen ondorioz sor daitezkeen gastuak zuzen aplikatzeko beharrezko diren aurrekontu-sailak paratu edo/eta gehitzeko, sartzen diren aurrekontu-programa eta gastuen izaera edozein dela ere.
Finantzaketa, betiere, hurrengo kontusailaren kargura eginen da: 11610-6092-1341; proiektua, 16003; izena, "Programa, ekinbide, proiektu eta ekintza komunitario berriak (FEDER-EGF)".
39. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.
Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak, arestian esandako gastu eta ordainketak baimendu ahalko ditu eta Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiaren aurreko baimena beharko du milioi bat pezeta baino gehiago direnentzako.
40. artikulua. Ikerketaproiektuak.
Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa-proiektuek horren inbertsio propiotzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko diru laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea.
Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuak izanen dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaketa aipaturiko deialdian zehaztuko da.
41. artikulua. Zerbitzuen funtzionamendu normalerako garrantzi txikikoak diren gastuak.
Foru Komunitateko administrazioko zuzendari nagusiek, idazkari teknikoek eta zerbitzu-zuzendariek, kasuan kasuko administrazio-unitatearen funtzionamendurako beharrezko gertatzen diren gastuak baimendu ahal izanen dituzte; betiere, aurrekontuetan kontsignazioa izanik, horien zenbatekoa ez bada 1.000.000 pezeta baino altuagoa -zuzendari nagusi eta idazkari teknikoen kasuan-, eta 500.000 pezeta baino altuagoa -zerbitzu-zuzendarien kasuan-. Ulertuko da gaikuntza horrek balioko duela, baita ere, funtzionamendu horretarako beharrezkoak diren horniduretarako, salbu eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak modu zentralizatuan atenditzen dituenetarako eta, urriaren 19ko 307/1998 Foru Dekretuaz baliatuz, eskumena transferitua duten kontratuetarako.
42. artikulua. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuko garrantzi txikiko gastuak.
Osasun etxeetako zuzendariek hainbesteko kopuru bat edukiko dute, hilean, beren osasun etxeetako gastu ustekabeko, premiazko edo zehatzei aurre egin ahal izateko, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak ezarriko du hainbesteko hori zenbatekoa den.
43. artikulua. Ondare eskualdaketak.
Nafarroako Ondareari buruzko irailaren 27ko 17/1985 Foru Legearen 11.2 artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari jabari pribatuko ondasunak, eta bereziki Nafarroako Gobernuarenak diren akzioak, Foru Komunitateko sozietate publikoei edo kapitalean Foru Komunitatearen partaidetza duten merkataritza sozietateei eman diezaien aipatu aginduan ezarritako gehieneko kopurutik gora.
44. artikulua. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen aldaketa.
Foru lege honek indarra hartzen duenean izanen ditu ondorioak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 41. artikuluaren aldaketa honek:
"41. artikulua. 1. Urte anitzeko gastuak baimendu eta egiteko beharrezkoa izanen da aurrekontuek ekitaldi bakoitzean kreditua baimentzea.
2. Nafarroako Gobernuak hurrengo kasuetan eman ahal izanen du baimena ekitaldi bati baino gehiagori egotzi beharreko gastu konpromisoak hartzeko:
2. 1. Gastuaren betetze partziala konpromisoa hartzen den ekitaldian gertatzen denean.
2. 2. Gastua, osorik, konpromisoa baimendu edo hartu ondorengo ekitaldietan betetzen denean. Konpromisorako, beharrezkoa izanen da hurrengo ekitaldiko aurrekontuan kreditua egotea.
Urte anitzeko gastuen konpromisoak eragiketa hauetarako baizik ez dira egin ahalko:
a) Inbertsioak eta kapital transferentziak.
b) Ondasun eta zerbitzuetako gastuak, urtebeterako, baldin eta haien kontratazioa, Kontratuei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiz betiere, ezin bada arautu edo ekonomiaren kontrakoa bada.
c) Ondasun higiezinen errentamendua.
d) Zorpetzearen finantza-kargak.
e) Finantza-aktiboak.
3. Aurreko zenbakiko a), b) eta e) letretan adierazitako gastuak ez dira lau ekitaldiri baino gehiagori aplikatu ahal izanen. Kasu horietan, ekitaldi bakoitzari egotzi beharreko gastua Nafarroako Gobernuak finkatuko du, ondotik aipatzen diren mugen barrenean. Muga horiek, Nafarroako Parlamentuak hasiera batetan onetsiriko gastuen egoeraren kapitulu ekonomikoetako bakoitzaren zenbatekoari aplikatuko zaizkio.
Hurrengo ekitaldian, %70.
Bigarren ekitaldian, %60.
Hirugarren ekitaldian, %50.
Hurrengo ekitaldian kreditua izateak baldintzaturiko gastuen konpromisoak aipatutako portzentajeetan kontatu ahalko dira, betiere konpromisoak behin betikoak badira eta gastua ekitaldi biri baino gehiagori egotzi behar bazaie.
4. Aurreko zenbakietan xedatutakotik kanpo daude aurreragoko ekitaldien konturako gastuen konpromisoak, horiek betetzeko baimena foru lege mailako xedapenek espresuki emana baldin bada; konpromiso horiek aipatu xedapenetan dauden manuek zuzenduko dituzte.
Aurrekoarekin ere, dagozkion foru legeek kontrakorik ezartzen ez badute, gastuen mugak edo ehunekoak artikulu honen 3. puntuan aipatzen direnak izanen dira, dagokion ekitaldi bakoitzerako.
Era berean, foru legeek artikulu honen 3. puntuan adierazitako urteko kopuruak aldatzen badituzte eta kasu honetan aplikatzekoak diren gastu mugak edo portzentajeak zehazten ez badituzte, laugarren ekitaldiari eta hurrengoei egotzi beharreko gastuak ez dira, osotara, hasierako aurrekontuaren gastuen egoerako kapitulu ekonomikoetako bakoitzaren zenbatekoaren %30etik gorakoak izanen.
5. Aurreko 2. puntuan xedatutakoa gora behera, kontseilariek baimena eman dezakete gastuen konpromiso hauetarako:
a) Langileak aldi baterako kontratatzeko gastuak eta, urte naturalaz besteko aldiak hartzearen ondorioz, bi aurrekontu ekitalditan eragina duten urteroko diru laguntza arruntetatik heldu direnak.
b) Edozein motatako gastuak, zenbatekoa 15 milioi pezetakoa baino handiagoa ez bada eta baimena jasotzen duten ekitaldiaren ondokoa baino lehen betetzen badira.
6. Gastuen tramitazioaren kudeaketa egokirako beharrezkoa izanez gero, espediente asko daudelako edo ongi azterturiko bestelako inguruabarrak direla eta, departamentuek gastuen konpromisoak hartu ahal izanen dituzte dagokion ekitaldikoaren ondorengo aurrekontuen kargura, betiere konpromiso horiek gainditzen ez badituzte Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzerako ezartzen dituen mugak.
7. Artikulu honen aurreko artikuluek aipatzen dituzten konpromisoak, salbu eta langileen aldi baterako kontratuak, 5.a) puntukoak, irmo bihurtzean kontatu beharko dira.
VI. TITULUA. Kontratazioa
45. artikulua. Kontratazioaren arloko eskurantzak.
1. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kontratazio eta Aseguruen Ataleko buruari ahalmena ematen zaio 5.000.000 pezeta baino aurrekontu altuagoa ez duten hornidura-kontratuak sinatzeko, edo 8.000.000 pezeta baino aurrekontu altuagoa ez dutenak, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 18.2.c) artikuluan jasotzen diren kasuetan, betiere kontratazioa beste departamentu edo erakunde autonomo batzuetara eskualdatua izan ez bada.
Kontratazio eta Aseguruen Ataleko titularra ez baldin badago, gaixorik badago edo bere postua hutsik badago, eskumena Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak erabiliko du.
2. Kontratazio eta Aseguruen atalburuak bulegoa gaiez hornitzeko ahalmena eskuordetu ahalko du, ahalmena Hornidura Bulegoko buruari emanez.
3. Aurreko idatz-zatian aipaturiko kontratu-ahalmenak esleituko dira Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 12.1.a) artikuluak kontseilariei ematen dien eskumen orokorraren kalterik gabe. Kontseilariek edozein unetan kasuan kasuko kontratua beraiek sinatzea eskatu ahal izanen dute.
4. Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio-jarduerak xede dituzten diru laguntzak emateko, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.
46. artikulua. Zenbait erakunde autonomotako hornidura kontratuak.
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte hornitzaileei hamabostean behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.
2. Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte hornitzaileei bi hilabetetan behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.
3. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabeteko epean, aurreko idatz-zatietan aipatutakoak arautzeko prozedura berezia igorriko du Nafarroako Parlamentura.
Lehena.-1. Alderatuz gero abenduaren 30eko 18/1999 Foru Legeak 6. artikuluan 2000. urterako aurreikusitako Kontsumo Prezioen Indizea eta Nafarroan 2000. urtean egiazki izaniko indizea, aldea ehuneko bikoa baino gehiagokoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langile jardunekoen ordainsarietan; kontsolidatu eginen da eta 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak.
2. Halaber, paga bakarra ordainduko da, kontsolida ezina; hori kalkulatzeko, 2000. urtean sortutako ordainsari guztiak hartuko dira oinarri, betiere horien kopuruak aipatutako desbideraketaren ehunekoaren parekoak badira
3. Klase pasiboen pentsioei ere aplikatuko zaie aurreko bi puntuetan ezarritakoa, eta eguneratzeko eskubidea izanen dute.
Bigarrena.-1. Alderatuz gero lege honen 6. artikuluan ezarritako Kontsumo Prezioen Indizea eta Nafarroan 2001 urtean egiazki izaniko indizea, aldea ehuneko bikoa baino gehiagokoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langile jardunekoen ordainsarietan; kontsolidatu eginen da eta 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak.
2. Halaber, paga bakarra ordainduko da, kontsolida ezina; hori kalkulatzeko, 2000. urtean sortutako ordainsari guztiak hartuko dira oinarri, betiere horien kopuruak aipatutako desbideraketaren ehunekoaren parekoak badira
3. Klase pasiboen pentsioei ere aplikatuko zaie aurreko bi puntuetan ezarritakoa, eta eguneratzeko eskubidea izanen dute.
Hirugarrena.-Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) bigarren xedapen gehigarriaren arabera, baldin eta haur eta lehen hezkuntzako erlijio irakasleak aldi baterako ari badira, lan kontratuz, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetan, horien ordainsariak gora eginen dute 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera; izan ere, proportzio jakin bat gorde behar dute -aipatu soldatek-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak masu-maistra lanpostuetan dituen admnistrazio kontratudun irakasleen soldatekiko; hurrengoa, hain zuzen ere: zer proportzio dagoen ikasgai horren ardura izan eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren menpekoak diren irakasleen ordainsarien eta Ministerioak hezkuntza maila berean dituen bitarteko irakasleen ordainsarien artean, proportzio horixe da gorde beharrekoa. Aipatu igoera, beraz, proportzio hori lortzeko adinakoa izanen da.
Laugarrena.-1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Nafarroako Foru Komunitateko plantillan sar ditzan Tafallako Zerbitzu Terapeutikoko funtzionario eta lan-kontratudun langile finkoak.
2. Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio kredituak sor ditzan behar diren kontusailetan, langile horiek Nafarroako Foru Komunitateko plantillan sartzea finantzatzeko.
Bosgarrena.-Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren bidez, salbuespen gisa eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena eman ondotik, udal eta kontzejuei ondokoak eman ahal izan diezazkien:
a) Nafarraoko tributuetan parte-hartzeko funtsetik egiten diren ohiko transferentzien kargura, hiruhileko bateko aurrerakinak; zenbateko hori ekitaldi ekonomikoaren hurrengo hiruhilekoan itzuli beharko da.
Toki entitatearen aurrezki garbiaren, defizitaren eta zor mailaren araberako egoera finantzario eta ekonomikoa dela eta, ohiz kanpoko neurriak komenigarritzat joko balira, konturako aurrerakina bi hiruhilekoa ere izan liteke.
b) Banaketa-kontuan jasota egon eta epemuga iragan duten zorren ordainketa geroratzea.
Aurrerakin eta gerorapen horiek bakar-bakarrik diruzaintzan atezu larria gertatuz gero emanen dira; betiere, entitate eskatzaileak katastro berriak aplikaturik edo landa eta hiri katastroaren aberastasuna gaurkotzeari buruzko hitzarmenak sinatuta edukiz gero.
Ekonomi eta Ogasun kontseilariak, entitate eskatzailearen egoera ekonomiko-finantzarioa nolakoa den ikusita erabakiko du zein korritu tasa aplikatu.
Seigarrena.-2001-2003 toki azpiegituren hiru urtetarako plana onetsi zuen uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legearen 6. artikuluaren 1. idatz-zatia aldatzea; honela geldituko da:
"1. Toki azpiegituren hiru urtetarako planarentzako aportazioak, Nafarroako aurrekontu orokorretan kapital transferentziatzat jotzen direnak hain zuzen, urte bat baino gehiagokoak izanen dira; hona:
A) Plan Zuzentzaileak
Azterlanak 10.100 10.100 10.100 30.300
Goi presioko ur hornidura 1.177.660 1.177.660 1.177.660 3.532.980
Ibaiak araztu eta saneatzea 707.000 707.000 707.000 2.121.000
Hondakin solidoak:
Tratamentua 126.250 126.250 465.408 717.908
Bilketa 186.850 186.850 140.895 514.595
Iruñeko Mk.arekiko hitzarmena 579.600 980.320 355.730 1.915.650
Hondakin bereziak 0 0 303.606 303.606
Guztira milakotan p.zuzentzaileak 2.787.460 3.188.180 3.160.399 9.136.039
B) Toki programazioko inbertsioak
Plan zuzentzaileetan sartu gabeko
ur hornidurak 15.150 15.150 15.150 45.450
Hornidura eta saneamendurako
tokiko sareak 1.313.000 1.313.000 1.313.000 3.939.000
Elektrifikazioak 25.250 25.250 25.250 75.750
Argiteria publikoa 227.250 227.250 227.250 681.750
Zoladurak 883.750 883.750 883.750 2.651.250
Udal eraikinak 202.000 202.000 202.000 606.000
Kanposantuak 101.000 101.000 101.000 303.000
Toki bideak 101.000 101.000 101.000 303.000
Guztira milakotan Toki program. 2.868.400 2.868.400 2.868.400 8.605.200
C) Toki Garapena
Toki Garapena 40.400 40.400 40.400 121.200
D) 4050 plan gehigarria 1 1 1 1
E) Plan berariazkoa 1.000.000 1.000.000 1.000.000 3.000.000
GUZTIRA 6.696.261 7.096.981 7.069.200 20.862.442
Zazpigarrena.-Hauek dira 2001ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:
a) Etxeko isurkinak: 29 pezeta/metro kubikoko.
b) Etxekoak ez diren isurkinak: etxeko isurkinen tarifaren gainean 100eko 25 gehiago, eta, behar balitz, karga kutsatzailearen indizea gehituko da.
Arazketarako instalazioak kofinantzatzen direnean, Toki Administrazio Departamentuak koefiziente zuzentzaile bat jarri ahal izanen du tarifan; horren aplikazioa hitzarmenez eginen da.
Arazketa biologikorako instalazio pribatuak jatorri dituzten lohiei, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzendariari atxikitako hondakin-uren araztegietan, tarifa bat aplikatuko zaie tratatuak izateagatik; hain zuzen ere, 862 pezeta metro kubikoko.
Aurreko zergei Balio Erantsiaren gaineko Zerga gehituko zaie.
Zortzigarrena.-Hona hemen zein izanen den 2001. urtean etxebizitza alorreko jarduketa babesgarrietan aplikatuko den modulu ponderatua:
01 eremu geografikoari atxikiriko udalentzat: 117.504 pezeta/m2 erabilgarri.
02 eremu geografikoari atxikiriko udalentzat: 109.132 pezeta/m2 erabilgarri.
2001. urtean, etxebizitza alorreko jarduketa babesgarrietan aplikatuko den modulu ponderatu gabekoa honakoa izanen da:
01 eremu geografikoarentzat: 112.444 pezeta/m2 erabilgarri.
02 eremu geografikoarentzat: 104.433 pezeta/m2 erabilgarri.
2001. urtean, salneurri tasatuko etxebizitzetako metro karratu erabilgarriaren gehienezko salmenta-prezioa 158.630 pezeta izanen da 01 eremu geografikoko udaletan, eta 147.328 pezeta 02 eremu geografikokoetan.
Bederatzigarrena.-1. Eremu ez euskalduneko ikastolak, baimenik ez baina eskolak ematen ari direnak alegia, 2001 ekitaldian, hurrengo araubide berezi eta aldi baterakoa izanen dute diru laguntzetarako:
2001eko abuztuaren 31 arte, 2000/2001 ikasturtean zeuden gelei emanen zaizkie diru laguntzak, nahiz eta, unitateko, orokorrean ezarririko ikasle kopururik ez izan.
2001eko irailaren 1etik aurrera, eta egungo egoera legedi indardunera egokitu artean, moduluari dagokion diru-kopuru osoa hurrengo unitateek soilik jasoko dute: legedi indardunak 2001/2002 ikasturterako unitateko ezarri duen gutxiengo ikasle kopurua dutenak. Ez badute lortzen aipatu gutxiengoa, parte proportzionalari emanen zaio diru-laguntza, hurrengoaren arabera:
-Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko unitateei dagokienez, ikasleko emanen den diru laguntza kalkulatzeko, modulu ekonomikoa zati hemezortzi eginen da.
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateei dagokienez, ikasleko emanen den diru laguntza kalkulatzeko, modulu ekonomikoa zati hogeita hiru eginen da.
2. Diru laguntza horiek ordainduko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hizkuntza Politikarako hurrengo programan: "Hizkuntz programazio, ikerketa eta garapena". Diru laguntza horien zenbatekoa. 34. artikuluak hezkuntza maila bakoitzerako ezarritako moduluaren araberakoa eta foru lege honen hamargarren xedapen gehigarrian adierazitakoa izanen da.
3. Diru laguntza horiek jasotzeko, unitate bakoitzeko ikasleen zerrenda eman beharko dute ikastolen titularrek.
Hamargarrena.-Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak, II eranskinean ematen dira, kontzeptu bakoitza moduluaren ehuneko zenbat den adierazita. Zenbateko horiek honela daude banatuta: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", eta itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta atxikien arteko proportzioa, "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak".
Hamaikagarrena.-Maisutza Diplomaturako ikasketetako praktikak irakasten diren ikastetxeetako maisu-maistrek arauz zehaztuko diren kalteordainak jasoko dituzte.
Hamabigarrena.-Udaleko osasun arloko funtzionario titularrak, foru lege honek indarra hartzen duenean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.
Hamahirugarrena.-Nafarroako Gobernuak, bere ekimenez edo interesa duen udal nahiz kontzejuak eskaturik, elkarren ondoko osasun eskualde oinarrizkoetan sarturiko barruti eta atalen atxikipena aldatzen ahalko du, baldin eta komenigarria bada, osasun laguntza emateko arrazoiengatik.
Dena dela, aldaketa-espedientean, nahitaezko entzunaldiak agertu beharko du; hain zuzen ere, eskualde oinarrizkoetako ordezkaritza organoarena, halakorik bada, eta lurralde aldaketak ukituriko udal nahiz kontzejuena.
Hamalaugarrena.-Nafarroako Gobernuaren zerbitzupeko telekomunikazio sistemen elkar egokitzea eta integrazioa bermatzeko asmoz, sistemen horniduraren eta telekomunikazio zerbitzuen kontratazioek eta frekuentzien eskariek hauxe beharko dute, betiere: aurretik emandako bideragarritasun txosten aldekoa, Garraio eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiak emandakoa.
Hamabosgarrena.-Otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuz onetsi zen Nekazaritzako Finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen Testu Bategina aldatu egin da. Hona:
1. Foru lege honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe uzten dira 3. artikuluko c) letra eta 4. artikuluko 1. zenbakiko b) letra.
2. Hamalaugarren artikuluko bigarren lerrokada indarrik gabe uzten da 2001ko aurrekontua betetzeko.
3. 2001. urterako 21. artikulua aldatu da. Honela geratuko da idatzita:
"16. artikuluko a) letran aipatzen diren laguntzak gauzatzeko, aseguruaren kostua ordaintzeko diru-laguntza emanen da, Estatuko Nekazaritza-Aseguruetarako Entitateak xede bererako emandakoa kontuan hartuz; diru-laguntza bien batuketa ezin izanen da aseguruaren kostuaren 100eko 80tik gorakoa izan.
Hamaseigarrena.-FEOGAko Garantia ataleko kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europako Kontseiluaren 729/70 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen 1995eko uztailaren 7ko 1663/95 Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, FEOGAko aipaturiko Garantia ataletik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Organismo Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Halaber, Nafarroako Gobernuak eraturiko sozietate publikoen esku utzi ahal izanen ditu eginbehar horiek, haiek gauza ditzaten.
Hamazazpigarrena.-Ahalmena ematen zaio Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari behar dituen lankidetza hitzarmenak egiteko "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) sozietate publikoarekin; hain zuzen ere, hitzarmen horien helburua da industri azpiegituren eskasiak betetzea, betiere 2001. urterako Aurrekontu Orokorretan horretarako jarri diren kontusailen kargura.
Hemezortzigarrena.-Baldin eta Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak aldizkako prestazioak eta pentsioak ordaindu eta horiek ez baziren jaso behar, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zenbateko horien itzulketa zatituko du, aipatutako erakunde autonomoak proposatuta hala tokatzen bada; Departamentuak, betiere, ez du ez korriturik ez bermerik eskatuko.
Hemeretzigarrena.-Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezarritako Transferentzien Batzarrean Parlamentuko talde guztiek izanen dute ordezkaritza espresuki hala eskatuta badute, edo hala eskatzen badute. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak bere adostasuna emateko Estatuko zerbitzuen transferentzia bati, betiere beharrezkoa izanen da Parlamentuko taldeetako ordezkari gehienen aldeko botoa; ondorio horietarako, ordezkari horietako bakoitzak bere taldean zenbat parlamentario dauden, horren araberako boto kopurua izanen du.
Foru lege honek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.
Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.
GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA 2001. URTERAKO
(pezeta milakotan)
K A P I T U L U E K O N O M I K O A K
1 2 3 4 6 7 8 9
Gastuak Gastuak ondas. Gastu Transfe.Inbertsioak Transfe. Aktiboak Pasiboak
Langileak Arru. eta Zerb. Finantzar. ArruntakBenetakoak Kapitala Finantzar.Finantzar. G U Z T I R A
P Nafarroako Parlamentua0 0 0 1.275.327 0 1.037.500 0 0 2.312.827
0 Lehendakaritza, Justizia eta,
Barne Departamentua15.136.037 2.457.868 0 3.098.461 1.828.326 284.900 100 0 22.805.692
1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua2.165.578 1.390.592 8.228.001 59.666.411 1.433.051 377.900 660.101 7.000 73.928.634
2 Toki Administrazioko Departamentua464.285 78.399 0 21.905.788 65.583 7.278.982 2.908.632 0 32.701.669
3 Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta
Etxebizitza Departamentua1.414.738 913.780 100 647.001 4.971.619 8.376.500 0 100 16.323.838
4 Hezkuntza eta Kultura Departamentua34.749.533 4.768.455 0 22.221.648 4.883.937 3.410.857 0 0 70.034.430
5 Osasun Departamentua44.495.813 17.873.826 0 15.656.550 4.792.394 126.500 0 0 82.945.083
6 Herrilan, Garraio eta
Komunikazio Departamentua1.471.007 1.039.300 0 825.400 20.845.200 468.900 0 0 24.649.807
7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta
Elikadura Departamentua1.900.668 737.860 0 3.449.040 2.088.500 7.628.770 0 0 15.804.838
8 Industria, Merkataritza, Turismo eta
Lan Departamentua1.699.638 788.202 0 9.154.634 1.180.600 13.456.820 578.000 0 26.857.894
9 Gizarte Ongizate, Kirol eta
Gazteri Departamentua3.739.363 1.274.710 0 16.927.300 1.555.000 2.578.000 0 0 26.074.373
C Nafarroako Kontseilua26.806 39.530 0 0 19.500 0 0 0 85.836
GUZTIRA AURREKONTUA107.263.466 31.362.522 8.228.101 154.827.560 43.663.710 45.025.629 4.146.833 7.100 394.524.921
2001. URTERAKO DIRUSARREREN LABURPEN ORGANIKOA
(pezeta milakotan)
K A P I T U L U E K O N O M I K O A K
1 2 3 4 5 6 7 8 9
Besterentzea
Zerga Zerga Tasak eta Transfe. Sarrerak Inbertsioak Transfe.Aktiboak Pasiboak
Zuzenekoak Zeharbidekoak beste sarrerak Arruntak Ondareabenetakoak Kapitalekoak Finantzar. Finantzar. G U Z T I R A
0 Lehendakaritza, Justizia eta
Barne Departamentua0 0 1.214.406 112 700 0 0 6.000 0 1.221.218
1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua164.525.000 195.636.400 4.733.001 1.928.100 3.543.546 51.000 58.000 2.160 0 370.477.207
2 Toki Administrazioko Departamentua0 0 99 367.400 0 0 2 2.812.550 0 3.180.051
3 Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu
eta Etxebizitza Departamentua0 0 302.199 0 178.000 3.185.000 733.900 154.001 0 4.553.100
4 Hezkuntza eta Kultura Departamentu0 0 149.802 1.099.740 1.000 0 5.002 0 0 1.255.544
5 Osasun Departamentua0 0 1.396.876 13.000 0 0 0 0 0 1.409.876
6 Herrilan, Garraio eta
Komunikazio Departamentua0 0 157.000 5.000 0 0 1.635.620 0 0 1.797.620
7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta
Elikadura Departamentua0 0 58.385 805.400 40.000 0 2.637.600 107.440 0 3.648.825
8 Industria, Merkataritza, Turismo
eta Lan Departamentua0 0 283.780 3.258.100 34.200 104.800 1.722.000 549.700 0 5.952.580
9 Gizarte Ongizate, Kirol eta
Gazteri Departamentua0 0 611.800 360.000 2.100 0 55.000 0 0 1.028.900
GUZTIRA AURREKONTUA164.525.000 195.636.400 8.907.348 7.836.852 3.799.546 3.340.800 6.847.124 3.631.851 0 394.524.921
I. ERANSKINA
2001.-Bigarren Iraskaskuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioak, Bigarren Irakaskuntzako katedradun izaera dutenak; Musika eta Eszena Arteetako katedradunen kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinu irakasleen kidegoko funtzionarioak, Arte Plastiko et a Diseinu katedradun izaera dutenak
ZERBITZU URTEAK 29 30 31 32 33 34 35 edo gehiago
Adina 64 urte 1.157.067 1.169.852 1.169.852 1.169.852 1.179.442 1.179.442 1.179.442 1.190.629
Adina 63 urte 1.192.227 1.192.227 1.192.227 1.203.412 1.203.412 1.203.412 1.214.600 1.256.079
Adina 62 urte 1.214.600 1.214.600 1.227.387 1.227.387 1.272.135 1.356.838 1.457.521 1.575.784
Adina 61 urte 1.238.574 1.248.162 1.304.096 1.395.192 1.502.269 1.628.525 1.773.955 1.933.772
Adina 60 urte 1.299.304 1.390.398 1.495.877 1.620.532 1.765.967 1.936.969 2.127.149 2.127.149
2001.-Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoko, Musika eta Eszena Arteetako irakasleen kidegoko edo Arte Plastiko eta Diseinu irakasleen kidegoko funtzionarioak
ZERBITZU URTEAK 29 30 31 32 33 34 35 edo gehiago
Adina 64 urte 1.192.397 1.205.573 1.205.573 1.205.573 1.215.454 1.215.454 1.215.454 1.226.985
Adina 63 urte 1.228.631 1.228.631 1.228.631 1.240.159 1.240.159 1.240.159 1.251.689 1.251.689
Adina 62 urte 1.251.689 1.251.689 1.264.863 1.264.863 1.264.863 1.278.038 1.325.800 1.418.031
Adina 61 urte 1.276.391 1.289.568 1.289.568 1.289.568 1.362.033 1.459.205 1.572.845 1.706.248
Adina 60 urte 1.289.568 1.289.568 1.357.094 1.452.617 1.566.256 1.698.014 1.852.827 2.035.640
2001.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko edo Arte plastiko eta Diseinuko Lantegi maisu-maistren kidegoko funtzionarioak
ZERBITZU URTEAK 29 30 31 32 33 34 35 edo gehiago
Adina 64 urte 977.744 986.306 986.306 986.306 993.444 993.444 993.444 1.002.008
Adina 63 urte 1.003.437 1.003.437 1.003.437 1.010.574 1.010.574 1.010.574 1.020.564 1.020.564
Adina 62 urte 1.020.564 1.020.564 1.029.129 1.029.129 1.029.129 1.083.369 1.149.028 1.228.959
Adina 61 urte 1.037.693 1.046.257 1.046.257 1.107.633 1.180.430 1.264.644 1.363.132 1.478.749
Adina 60 urte 1.046.257 1.104.780 1.176.149 1.258.934 1.357.422 1.471.610 1.605.785 1.764.221
2001.-Maisu-Maistren kidegoko funtzionarioak
ZERBITZU URTEAK 29 30 31 32 33 34 35 edo gehiago
Adina 64 urte 994.543 1.002.228 1.002.228 1.002.228 1.011.452 1.011.452 1.011.452 1.020.674
Adina 63 urte 1.080.624 1.080.624 1.080.624 1.088.309 1.088.309 1.088.309 1.099.069 1.099.069
Adina 62 urte 1.099.069 1.099.069 1.108.293 1.108.293 1.108.293 1.119.053 1.160.556 1.231.265
Adina 61 urte 1.117.515 1.126.738 1.126.738 1.126.738 1.186.687 1.263.546 1.352.700 1.458.764
Adina 60 urte 1.126.738 1.126.738 1.183.614 1.260.471 1.348.090 1.452.617 1.574.052 1.717.009
II. ERASKINA
2. º HAUR ZIKLOA 1,12 - 4.854.149 75,46 641.359 9,97 936.980 14,57 6.432.488
LEHEN HEZKUNTZA 1,24 - 5.374.237 73,90 900.177 12,38 998.192 13,73 7.272.606
D.B.H. LEHEN ZIKLOA 1,52 - 6.587.774 74,57 1.047.716 11,86 1.198.468 13,57 8.833.958
D.B.H. BIGARREN ZIKLOA 1,59 - 7.871.196 77,00 996.057 9,74 1.355.679 13,26 10.222.932
D.B.H. CURRICULUM DIBERTSIFIKAZIOA 0,68 0,6 6.336.561 73,44 935.593 10,84 1.355.679 15,71 8.627.833
D.B.H. CURRICULUM AGOKITUKO UNITATEA 0,88 0,6 6.995.861 75,62 899.446 9,72 1.355.679 14,65 9.250.986
BATXILERGOA 1,52 - 7.524.666 75,46 1.091.239 10,94 1.355.679 13,60 9.971.584
2. MAILAKO LANBIDE HEZIKETA 1,44 - 7.128.631 69,71 1.081.282 10,57 2.016.417 19,72 10.226.330
GOI MAILAKO HEZIKETA
ZIKLOETAN SARTZEKO
PRESTAKUNTZA IKASTAROAK 1,44 8.712.771 76,60 1.305.918 11,48 1.355.679 11,92 11.374.368
OINARRIZKO HEZKUNTZA
BEREZIA PSIKIKOAK 1 - 4.334.062 45,35 505.552 5,29 998.192 10,44 3.718.925 38,91 9.556.731
OINARRIZKO HEZKUNTZA
BEREZIA AUTISTAK 1 - 4.334.062 49,30 505.552 5,75 998.192 11,35 2.952.995 33,59 8.790.801
LANBIDE HEZIKETA BEREZIKO
HASTAPEN PROGRAMAK 1 1 8.733.188 52,87 1.005.836 6,09 1.355.679 8,21 5.425.067 32,84 16.519.770
BIZITZA HELDURAKO
PRESTATZEKO
pROGRAMAK 1 4.357.485 49,32 526.018 5,95 998.192 11,30 2.952.995 33,42 8.834.690
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
1) E.H.Z. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA 1.º 0,52 0,92 6.621.425 70,11 895.716 9,48 1.927.615 20,41 9.444.756
2. º 0,24 0 1.188.105 70,39 168.477 9,98 331.395 19,63 1.687.977
1) E.H.Z. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA
ZATIKAKO ESKAINTZA
Bi kurtsotan antolatua 1.º 0,16 0,52 3.189.878 66,53 448.015 9,34 1.156.569 24,12 4.794.462
2. º 0,6 0,16 4.026.054 70,57 576.471 10,1 1.102.441 19,32 5.704.966
2) E.H.Z. ERIZAINTZAKO ZAINKETA
LAGUNGARRIAK 1.º 0,4 1,2 7.259.128 72,79 951.555 9,54 1.761.916 17,67 9.972.599
2. º 0,24 0 1.188.105 70,39 168.477 9,98 331.395 19,63 1.687.977
3) E.H.Z. SOLDADURA ETA
GALDARAGINTZA 1.º 0,48 1,24 7.831.128 65,75 1.027.726 8,63 3.052.148 25,62 11.911.002
2. º 0,84 0,56 6.621.879 62,39 940.248 8,86 3.052.148 28,76 10.614.275
4) E.H.Z. ARTE GRAFIKO-
ETAKO AURREINRIMAK. 1.º 0,4 1,12 6.907.197 66,19 911.533 8,73 2.616.916 25,08 10.435.646
2. º 0,68 0,68 6.357.703 64,46 887.964 9 2.616.916 26,53 9.862.583
5) E.H.Z. AROTZ-LANAK
ETA ALTZARIAK NEURRIRA
EGIN ETA INSTALATZEA 1.º 0,76 0,92 7.809.530 67,91 1.064.191 9,25 2.626.121 22,84 11.499.842
2. º 0,52 0,92 6.621.424 65,28 895.715 8,83 2.626.121 25,89 10.143.260
6) E.H.Z. FARMAZIA 1.º 0,36 1,08 6.533.215 71,55 863.441 9,46 1.734.301 18,99 9.130.957
2. º 0,24 0 1.188.105 70,39 168.477 9,98 331.395 19,63 1.687.977
7) E.H.Z. EKIPO ETA
INSTALAZIO ELEKTRONIKOAK 1.º 0,64 0,96 7.391.442 66,98 999.963 9,06 2.644.531 23,96 11.035.936
2. º 0,6 0,76 6.313.600 64,23 871.828 8,87 2.644.531 26,9 9.829.959
8) E.H.Z. MEKNIZAZIOA 1.º 0,56 1,2 8.051.198 68,39 1.063.874 9,04 2.658.033 22,58 11.773.105
2. º 0,6 0,8 6.489.565 64,64 891.840 8,88 2.658.033 26,48 10.039.438
9) E.H.Z. MERKATARITZA 1.º 0,96 0,64 7.567.863 72,54 1.064.510 10,2 1.800.579 17,26 10.432.952
2. º 0,24 0 1.188.105 70,39 168.477 9,98 331.395 19,63 1.687.977
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
1) G.H.Z. NAZIOARTEKO MERKATARITZA 1.º 1,08 0,32 6.754.194 71,9 988.655 10,52 1.651.451 17,58 9.394.300
2. º 1,04 0,2 6.028.280 70,26 900.544 10,5 1.651.451 19,25 8.580.275
2) G.H.Z. PRODUKTU
ELEKTRONIKOEN GARAPENA 1.º 1,32 0,24 7.590.369 68,77 1.117.111 10,12 2.329.706 21,11 11.037.186
2. º 0,68 0,72 6.533.668 66,87 907.976 9,29 2.329.706 23,84 9.771.350
3) G.H.Z. ADMINISTRAZIOA
ETA FINANTZAK 1.º 0,8 0,48 6.071.932 69,86 872.146 10,03 1.748.109 20,11 8.692.187
2. º 1,16 0,12 6.270.403 69,96 944.759 10,54 1.748.109 19,5 8.963.271
4) G.H.Z. OSASUN DOKUMENTAZIOA 1.º 0,96 0,48 6.864.003 69,74 984.465 10 1.993.893 20,26 9.842.361
2. º 0,24 0 1.188.105 70,39 168.477 9,98 331.395 19,63 1.687.977
5) G.H.Z. HAUR HEZKUNTZA 1.º 0,64 0,88 7.039.512 72,9 959.942 9,94 1.656.975 17,16 9.656.429
2. º 1 0 4.950.438 70,75 772.406 11,04 1.274.030 18,21 6.996.874
6) G.H.Z. MERKATARITZA
KUDEAKETA ETA MARKETINGA 1.º 0,96 0,64 7.567.863 73 1.064.510 10,27 1.734.301 16,73 10.366.674
2. º 0,24 0 1.188.105 70,39 168.477 9,98 331.395 19,63 1.687.977
7) G.H.Z. INFORMATIKA
SISTEMEN ADMINISTRAZIOA 1.º 1,2 0,52 8.228.073 73,33 1.172.951 10,45 1.819.911 16,22 11.220.935
2. º 0,96 0,44 6.688.037 70,61 964.451 10,18 1.819.911 19,21 9.472.399
8) G.H.Z. ERREGULAZIO ETA KONTROL
SISTEMA AUTOMATIKOAK 1.º 0,96 0,8 8.271.723 72,01 1.144.556 9,96 2.070.114 18,02 11.486.393
2. º 1,08 0,32 6.754.194 68,83 988.655 10,07 2.070.114 21,1 9.812.963
9) G.H.Z. MEKANIZAZIO
BIDEZKO PRODUKZIOA 1.º 0,6 1 7.224.893 67,82 1.114.712 10,46 2.313.096 21,71 10.652.701
2. º 1,2 0,2 6.686.618 66,7 1.024.646 10,22 2.313.096 23,07 10.024.360
10) G.H.Z. GARRAIOAREN KUDEAKETA 1.º 0,72 0,64 6.379.758 71,46 896.032 10,04 1.651.451 18,5 8.927.241
2. º 1,24 0 6.138.543 70,31 940.884 10,78 1.651.451 18,92 8.730.878
11) G.H.Z. INFORMATIKA
APLIKAZIOEN GARAPENA 1.º 1,16 0,48 7.854.090 73,12 1.124.861 10,47 1.761.916 16,4 10.740.867
2. º 0,96 0,36 6.336.107 70,23 924.430 10,25 1.761.916 19,53 9.022.453
12) G.H.Z. ANATOMIA
PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIA 1.º 0,88 0,68 7.347.792 71,05 1.028.362 9,94 1.965.173 19 10.341.327
2. º 1,08 0 5.346.474 65,68 828.565 10,18 1.965.173 24,14 8.140.212
13) G.H.Z. ARTE GRAFIKO-
ETAKO INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA 1.º 0,36 1,24 7.237.075 67,09 943.488 8,75 2.605.869 24,16 10.786.432
2. º 0,96 0,44 6.688.037 65,2 964.451 9,4 2.605.869 25,4 10.258.357
14) G.H.Z. PROIEKTU
MEKANIKOEN GARAPENA 1.º 0,76 0,8 7.281.635 68,79 1.004.157 9,49 2.300.249 21,73 10.586.041
2. º 1,4 0 6.930.613 67,39 1.053.201 10,24 2.300.249 22,37 10.284.063
Iragarkiaren kodea: a0012087